Muskiz Fiestas 2018

Page 4

Muskizko Jaiak 2018  SAN JUAN

SAN JUAN 2018

kirola… Eta, batez ere, gure gau handia, suaren jaia: San Juan gaueko zuzien jaitsiera, San Juan sua eta su artifizialak.

Zorionak Muskiz!!

Badirudi atzo izan zela, eta dagoeneko urte bat igaro da… Bada, hobeto, berriro ere hemen daudelako San Juan Jaiak.

Iaz zuziak banatzeko modua aldatu genuen, eta sistema berria denon gustukoa izan zen. Beraz, aurten ere jaitsieraren aurreko astean banatuko ditugu zuziak, jaitsieraren irteeran banatu beharrean, pilaketak saiheste aldera. Esku artean duzun egitarau honetan ondo azalduta dago horri buruzko informazio guztia.

Aurten San Juan eguna igandea izango denez, gure herriko festak ostiraletik igandera bakarrik ez izateko, hurrengo asteburura arte luzatuko dugu egitaraua, iaz bezalaxe. Ekainaren 22tik 30era, gozatu!

Bukatzeko, Jai Batzordeak, Muskizko txosna eta hainbat elkarteekin batera, eraso matxista, homofobo eta xenofoboen aurkako protokolo bat abian jarri duela jakin arazi nahi dizuet.

Segi dezagun aldarte onez hartzen Muskizko jaietan gure herria bisitatzera hurbiltzen diren pertsona guzti-guztiak, gure herriaz harro gaudelako eta jai hauek gure herriaren erakusleiho direlako. Auzotarroi betiko mezua helarazi nahi nizueke: gozatzeko, parte hartu behar dugu; eta badago zertan parte hartu: lehiaketa gastronomikoak, ikuskizunak, musika, pilota, herri

Zure jaiak dira, gure jaiak. San Juan plazan elkartuko gara. Borja Liaño Abarrategi Muskizko Alkatea

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Muskiz Fiestas 2018 by editorialmic - Issuu