2025eko AZAROA / NOVIEMBRE 2025
2025EKO ELIZBARRUTIKO ELIZAREN EGUNEAN
A
nai-arreba maiteak.
Aurten, Elizbarrutiaren Egunak oso esanahi berezia izango du gu guztiontzat. Donostiako gure elizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzen dugu, Frantzisko Aita Santua zenak, oroimen zoriontsukoak, deitutako 2025eko Jubileu Urtearen baitan, eta «Itxaropenean erromes» lelopean. Eskerrak emateko, etorkizunari konfiantzaz begiratzeko, eta kristau elkartearekin dugun konpromisoa berritzera gonbidatzen gaituzten bi arrazoi.
“
Egun hau aukera aparta da gure esker ona adierazteko Elizaren bidez jasotako on guztiengatik: Hitza, sakramentuak, akonpainamendua, fedean heztea, karitate partekatua...
”
Jubileuaren testuinguru honetan, Gipuzkoako elizbarrutia mundu mailako Elizaren aurpegi hurbil eta zehatza dela jabetzen gara. Hemen, lurralde honetan, Ebanjelioa, iragarri, ospatu eta bizi izan da mendeetan zehar. Laiko, apaiz, eta erlijioso asko eta askok beren bizitza eman dute, fedea, guztiengana heldu dadin. Gaur, guri dagokigu Eliza bizia eta itxaropentsua izatea, bere misioaren eta sostenguaren erantzun-kidea. Egun hau aukera aparta da gure esker ona adierazteko Elizaren bidez jasotako on guztiengatik: Hitza, sakramentuak, akonpainamendua, fedean heztea, karitate partekatua... Eta gure lankidetza aktiboa eta konprometitua berritzeko unea ere bada. Denok egin dezakegu ekarpenen bat: denbora, otoitza, bertan egotea, sormena, baliabide ekonomikoak... Dena da garrantzitsua, eta dena da beharrezkoa Ebanjelioa gure lurraldean iragartzen jarraitzeko. Pertsona askoren eskuzabaltasunari esker, Gipuzkoako Elizak aurrera darrai bere pastoral, gizarte, hezkuntza eta misio lanarekin. Komunita-
II