Skip to main content

Carta del Obispo. Diócesis de Bilbao_euskera

Page 1


75. URTEURRENA, JUBILEUA ETA KONFIANTZA GEROAN

Adiskideok, Jesukristo gure Jaunarengan anai eta arreba zarienok: 2025eko azaro honetan, Eleizbarrutiaren Eguna ospatzen dogunean, pozez eta esker onez beteta doguz bihotzak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteak betetzean. Hainbat belaunaldik, fedea jasoz, fedean haziz eta fedea zabalduz, egin dauan ibilbide luzea.

Grazia eta itxaropenaren Jubileua 2025ean, Erroman deitutako Jubileua nabarmentzen da eta aurtengo ospakizuna, berezia da, graziazko eta itxaropenezko unea.

Hasieratik, Bizkaiko gizartean Barri Onaren zabaltzaile izatea izan da gure nahia eta helburua. Gure eleizetan ume eta gazteen otoitzak durundi egin dau, milaka bikote eta bokazino erlijiosoren «baietzak» entzun izan dira eta abade eta diakono askori eskuak ezarri jakez. Makina bat pertsonari lagun egin deutsagu une esanguratsuetan: jaiotzak, lehenengo jaunartzeak, sendotzak, ezkontzak, agurrak.

Urte Santu honetan, ospakizunak aparteko esangurea hartzen dau

Gure eleizbarrutiak, gainera, giza sustapenerako egundoko lana be burutu dau: heziketaren arloan, hainbat belaunaldi kristau eta giza balioetan heziz; osasunean, gaixo eta sendiei pastoral akonpainamendua emonez; giza sustapenean, Caritasen eta beste hainbat erakunde katolikoren bidez norbanako eta gizatalderik ahulenei arreta eskainiz, eta oraintsuago urrinetik guregana heltzen diran anai-arrebei abegi eginez.

Etorkizunari konfiantzaz begiratuz

Ospakizun honek ezin dau iraganaren oroimin izan. Jubileu urte honetan, geure egin daiguzan berbok: «Itxaropenak ez dau huts egiten». 75 urteok bultzada izan daitezala Barri Ona heltzen ez dan lekuetara eroaten, hartu-emon eta senidetasunerako zubiak eraikitzen jarraitu daigun.

Antzematen dira Eleiza barrituaren frutuak: senidetasun handiagoko alkarteak, Kristorengan euren bizitzen sen sakona aurkitzen daben

gazteak, Ebanjelioan maitasun eta errukizko etxeak eratzeko indarra aurkitzen daben familiak. Ona eta iraultza teknologikoaren arriskuak bereizteko gauza dan Eleiza, sormen eta ausardiaz ahulenen bidelagun dana, gizakiaren eta bere duintasunaren kristau ikuspuntua ausardiaz defendatzeko prest dagoana.

75 urteotan gidari izan dogun Espiritu Santuak bere arnasa emoten deusku orain be

75 urteotan gidari izan dogun Espiritu Santuak bere arnasa emoten deusku oparo orain be. Ebanjelizatzearen geroaldi barria dogu aurrez aurre, kultura garaikideagazko hartu-emon eta kontrasterako.

Begoñako Amatxuk gure alde erregutu daiala, graziazko 75 urteotan zuztartu eta indarra hartuta, fede handiz eta Kristok mundua garaitu dauala (Jn 16, 33) dakienen konfiantzaz aurrera egin daigun.

Nire bedeinkazinoa eta esker ona.

† Joseba Segura Etxezarraga

Bilboko Gotzaina

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Carta del Obispo. Diócesis de Bilbao_euskera by Portantos Programa para el sostenimiento económico de la Iglesia - Issuu