28 ARABA
.
Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak
Laguntzailea:
1,81 km
.
40 min
.
Udalerria: Amurrio Hurbileko herria: Tertanga .
.
Ibaia: Tertanga (Urduña) Joaneko denbora (40 ‘) eta itzulerakoa (30’), etenaldirik gabe egiten bada. Bidezidorraren perimetrotik kanpo, Tertangako zirkua eta bere erliebe malkartsua espezialistentzat gorde beharko lirateke.
493 m
145 m
342 m
0m
..
Ingurumen-garrantzia. Tertanga ibaia, Urduña ibaia izenez ere ezaguna, Gorobel mendilerroan (Tertanga zirkua) jaiotzen den Nerbioi ibaiaren ibaiadar bat da, Fraideburu edo Fraileburu mendiaren inguruan. Sorburua edertasun bereziko ibai-eremua da, eta nagusiki bertako lurzoruaren erabilerak larreak, sastrakak eta, neurri handi batean, baso-zuhaitzak dira, hala nola nabarmenduz, erkamezti atlantikoa (Smilax aspera eta Quercus robur), artadi kantauriarra eta pagadi kaltzikola edo eutrofoa.
Jaisten goazen heinean, ibaitik hurbilago, ibaiertzeko basoa dago, lizar (Fraxinus excelsior), haltz (Alnus glutinosa), zumar (Ulmus minor) eta sahatsez (Salix spp) osatua. Baso ingurune honek hegazti fauna aberatsa eta askotarikoa ikusteko aukera eskaintzen digu, besteak beste, garrapo, kaskabeltz txiki eta amilotx mottodun; sai arre, sai zuri, belatz handi, malkarsorbeltz, haitz-enara, bele, belatxinga mokohori eta belatxinga mokogorri; bai eta mendiko larreetako berezko hegaztiak, hala nola, txirta, hegatxabal, pirripio, mendi-
berdantza eta antzandobi arrunt. Oihanpeko zuhaixkek eta landarediak, ibaiaren urei itzala emateaz gain, korridore ekologiko gisa funtzionatzen du, eta, interes botanikoaz gain, habitat egokia ematen die ur ingurunearekin lotutako espezie askori, bisoi europarrari (Mustela lutreola), besteak beste.
.
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
.
.
TERTANGA IBAIAREN SORBURUA ETA UR-JAUZIAK
Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak
TERTANGA Ezkerretara jo
2 1
Hiru bidezidorreko bidegurutze
4
5
Ibaiko bidegurutzea Fraideburu
6
3
Garbitegia
Ezkerretara jo
Eskuinetara jo
El Portillo
7
Ibaiko bidegurutzea Kobaundi txiki ur-jauzia eta haitzuloa
Kobaundi txiki haitzuloa
Non dagoen eta nola heldu..
Kobaundi ur-jauzia Kobaundi haitzuloa
Hiru bidezidorreko Eskuinetara bidegurutze jo
Ezkerretara jo 2
6
4
Garbitegia
Ezkerretara jo
Ibaiko bidegurutzea
1
3
5
Ibaiko bidegurutzea 7
Altitudea (m) 500
450
400
Gure abiapuntua Arabako Tertanga herria da; bertatik hasiko dugu ibilbidea, elizaren aurretik dagoen garbitegiaren parean. Kalean gora, elizaren eta bolatokiaren ondotik pasatuz, ezkerretara egingo dugu eta, etxeen artetik pasatuta, pista batean sartuko gara, Tertanga zirkura joateko. Berehala, lehenengo bidebanatze bat aurkituko dugu eta, pista eskuinera utzita, guk aurrera jarraituko dugu. Aurkituko dugun bigarren bidebanatzean, berdin jokatuko dugu, eta metalezko ataka bateraino iritsiko gara eta, behin gurutzatutakoan, berriro ere itxi egingo dugu, ganaduari igarobidea eragozteko. Ondoren, hiru bidezidorreko bidegurutze batera helduko gara eta erdiko bidezidorretik jarraitu behar dugu ibaiaren ibilguraino iristeko, beti ere kontu handiz zeharkatuz ibaia. Ibaia zeharkatuta, pista ibilguaren paraleloan igotzen da, eta baso itxian barrena sartuko gara, bi bidexkako beste bidebanatze batera iritsi arte. Eskuineko bidexka hartu behar da, ibaiaren ibilguaren paraleloan doana eta hainbat sarrera eskaintzen dizkiguna ibai-eremu zabaletara, ur-jauzi, txirrista eta putzuekin. Bidean gora eginda, bigarren bidegurutze batera iritsiko gara, eta bertan amaitzen da URA agentziak gomendatutako uraren bidexka. Mendi-ibiltariak hortik aurrera, kontu handiz, zeharka ditzake ibaiaren ibi edo pasabideak, bai eta Tertanga zirkuak eskaintzen dituen aukera ugarietakoren batetik bideratu.
Deskargatu ibilbidea:
Ezagutu ibilbide guztiak hemen: Laguntzailea:
350
300 0,0
0,2
0,4
0,6
0,8
1,0
1,2
1,4
1,6
1,8
Distantzia (km)
Ibilbide hau ITELAZPIk finantzatu du URA _ ITELAZPI hitzarmenaren esparruan
Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak
Laguntzailea:
Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak
Laguntzailea:
Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak
Laguntzailea: