Skip to main content

Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia

Page 1

ARABA

.

Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia

Laguntzailea:

Udalerria: Ayala / Aiara Hurbileko herria: Añes .

.

Ibaia: Herrerías

.

Arrisku faktore bat baino gehiago dago. Ez da komeni eurite-garaian edo eguraldi txarra dagoenean haitzulora sartzea. Kontu handiz ibili behar da, ibilbide osoan eta, bereziki, amildegiaren ondoan.

Ingurumen-garrantzia. San Migel Zaharra haitzuloan dago Herrerias ibaiaren iturburua; Gorobel mendilerroko iturburu garrantzitsuenetako bat da, eta handik gutxira ur-jauzi ikusgarri batean isurtzen da (eurite eta izotz garaian). Burgos (Gaztela eta Leon), Araba eta Bizkaiko Urduñaren (Euskal Autonomia Erkidegoa) artean dagoen mendilerro honek iragazkortasun ertaineko sistema karstiko garrantzitsua du, isurialde

kantauriarraren eta mediterraneoaren arteko uren banalerroan: Nerbioi eta Kadagua ibaiek biltzen dituzten urak alde batetik, eta Jerea eta Omecillo ibaiek drainatutako urak beste aldetik. Txoko natural pribilegiatu horretan, arrainen, anfibioen, narrastien, ugaztunen eta hegaztien berrehun eta hogeita lau espezie dabiltza, baita landare-espezie ugari ere; horietako asko espezie mehatxatuen euskal katalogoan jasota daudenak. Otsoa, hontz

handia (Europako gaueko harrapari handiena), sai arrea eta belatz handia nagusi dira hemen, haien lurraldea da. Baina beste espezie berezi batzuk ere badaude, besteak beste, nabarmenetakoa Lopinga achine tximeleta, hemen eta Picos de Europa-n besterik ez dagoena; eta beste espezie kaltebera batzuk ere bai, esaterako, uhandre alpetar eta baso-igel arin gutxi batzuk.

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

HERRERIAS IBAIAREN ITURBURUA ETA UR-JAUZIA


Abereentzako itxitura

Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia

2 3

Hiru pinuen begiratokia

1

Aparkaleku

4

Ezkerretara jo

5

Herrerias ibaiaren ur-jauzia

Bidegurutze

San Migel Zaharraren haitzulo

Pagoa

9 Abereentzako itxitura

8

6

Bidegurutze

7

Erreka gurutzea

Abereentzako itxitura

Bidegurutze

Erreka gurutzea

San Migel Zaharraren haitzulo

2

6

7

9

Aparkaleku

Hiru pinuen begiratokia

Ezkerretara jo

Bidegurutze

3

4

5

1

Abereentzako itxitura 8

Altitudea (m) 900

Non dagoen eta nola heldu.. Herrerias ibaiaren iturburua, San Migel Zaharra ere esaten zaiona, Arabako Aiara haranean dago; Gorobel mendilerroaren mendebaldeko muturrean, Gaztela eta Leongo mugatik hurbil. Hain zuzen, haitzuloa eta iturburua Euskal Autonomia Erkidegoan (Araba) daude, baina ur-jauzia Angulo haranean dago, Burgosko lurraldean. Arabako Artziniega herritik iritsi gaitezke bertara, Angulo mendatera doan errepidea hartuz (BU-550); eta, tunela pasa ondoren, berrehun metro ingurura, ezkerretara, aparkalekurako prestatutako gune bateraino iritsiko gara (informaziopanelak daude bertan). Errepidearen ondoan dagoen aparkalekutik ekingo diogu ibilbideari, eta abeltzaintza-itxitura baten tornua igaro beharko dugu, bidezidor batera iristeko. Hiru ehun metro egingo ditugu gutxi gorabehera bidezidor horretatik. Hala, begiratoki natural batera iritsiko gara (hiru pinuen begiratokia). Sekulako bistak ditugu han: Anguloko harana eta Herrerias ibaiko ur-jauziaren (San Miguel) panorama aparta. Beste hirurehun metro egingo ditugu, gutxi gorabehera, eta ezkerrera joko dugu bidexka batetik, eta goraka hasiko gara ganaduaren itxituraren ondoan doan bidezidor estu batetik, ebaketaren perimetroari jarraituz. Ibilbidean zehar uso-postu batzuk ikusiko ditugu; bidezidorretik jarraituko dugu ibaiaren ibilguaren bila, eta bat koma sei kilometroa inguru egin ondoren, erreka txiki bat gurutzatuko dugu, eta ibilguaren ezkerraldetik gora jarraituko dugu. Beste itxitura bat zeharkatu beharko dugu, eta ehun eta berrogei metro inguru egin ondoren, San Migel Zaharraren haitzuloraino iritsiko gara. Ibilbidea urteko edozein garaitan egin daiteke. Hala ere, eurite-garaian eta urtzaldien ondoren izango da, ibaiaren emari handienak direla eta, ur-jauzia bere osotasunean ikusteko aukera hoberena.

850 800

Deskargatu ibilbidea:

750

Ezagutu ibilbide guztiak hemen: Laguntzailea:

700 650 0,0

0,2

0,4

0,6

0,8

1,0

1,2

1,4

1,6

1,8

2,0

Distantzia (km)

Ibilbide hau ITELAZPIk finantzatu du URA _ ITELAZPI hitzarmenaren esparruan


Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia

Laguntzailea:


Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia

Laguntzailea:


Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia

Laguntzailea:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia by Uraren Euskal Agentzia - Agencia Vasca del Agua - Issuu