Skip to main content

Añarri ibaia

Page 1

´

GIPUZKOA

.

Añarri ibaia Oinez ibai-tartean

BBTn, ibai-tarte sarrera/irteeraraino

Hurbileko herria: Zegama. Ibaia: Añarri. Arrisku faktore bat baino gehiago dago. Zailtasunik gabe hurbiltzeko ibilgua, bai hormigoizko pistatik edo baso-pistatik. 1,2 km inguruko ibai-ibilbide librea, markarik gabe. Urratseerreka ibaiadarraren ur-jauzien inguruko progresioa delikatua da azken euriteekin.

Ingurumen-garrantzia. Bizkaia Gipuzkoa

AÑARRI IBAIA Araba

Añarri ibaia Aitzgorri-Aratz Parke Naturalaren erdi-erdian dago,natura-intereseko gune katalogatu batean (ibai-paisaia berezia eta bikaina) Ibilbidean zehar, baso hostotsu batean sartuko gara. Baso hori, batez ere, pagadi azidofiloz eta pagadi kaltzikolaz edo eutrofoz,

ameztiz,atlantiar txillardiiratze- otadiz eta kareharrizko arrokei lotutako landare komunitatez osatuta dago. Ibaiaren egoera ekologikoa, tarte honetan, ona da bere arrain-faunan , besteak –beste, amuarrain arrunta eta errutilo gorria nabarmentzen dira. Parke Naturalaren inguruan

hainbat ekosistema daude, basoetan zein belardi edo harkaiztietan espezieak hartzen dituztenak: uhandre alpetarra, igel hankamotza, belatz handia, sai arrea, sai zuria, txabola pikigualda, txabola pikigorria, lurmutur nibala, mailua, turoia, basakatua, eta hainbat saguzar espezie.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Añarri ibaia by Uraren Euskal Agentzia - Agencia Vasca del Agua - Issuu