ULS marka gida laburpen nagusia

Page 1


LIFTING WHAT

40 urtetik gorako eskarmentua bizkarrean, eta, oraindik ere, egunero hobetzera bultzatzen gaituen espiritu inkonformista eta konprometituari eusten diogu ULMA Lifting Solutionsen. Eta hobetzeak ezinbestean dakar aldatzea, nahiz eta proiektu kooperatibo gisa dugun esentziak, ULMA Taldearen parte izan eta manutentzio ekipamenduen diseinuan, fabrikazioan eta banaketan diharduen horrek, bere horretan jarraitzen duen.

Orain, materialen kudeaketarekin lotutako gure negozio lerro guztiak bateratu egin ditugu, marka bakar eta indartsuago baten aterkipean batu ere: ULMA Lifting Solutions. Prozesu honetan, barrura begiratzen dugu, zer garen berrezagutuz eta geure burua munduari nola aurkezten diogun birdefinituz.

Dokumentu honek gure bilakaeraren laburpen bat erakutsi nahi dizu, eta gure marka ezagutzeko eta behar duzunean erabiltzeko funtsezko tresnak eskaini.

NOLA

ANTOLATZEN DUGUN

GEURE BURUA

NOLA HITZ EGITEN DUGUN

NOLAKOAK GAREN 01 03 02 04

NOLA

ERAKUSTEN DUGUN

GEURE BURUA

NOLAKOAK GAREN

ULMA Lifting Solutionsen, aztarna propio batekin proiektatzen dugu etorkizuna. Industria proiektu kooperatibo dibertsifikatu, berritzaile eta jasangarri baten adierazpena gara, kargak manipulatzeko soluzio higienizagarrietan munduko liderra.

Eta aurrera begira, erakunde gisa dugun nortasuna birdefinitu dugu, eta definitzen gaituzten ezaugarri batzuetara bideratu dugu. Balio horietan datzalako zer garen, eta beti presente izatea gustatzen zaigu, gure jarduteko modua definitzen duten balioak direlako.

GU PERTSONAK

Motibazioak (hurbiltasuna, entzutea eta enpatia) pertsonen onena bultzatzen du.

KONPROMEZUA ILUSIOA

Positiboa izanda, gauzak hobeto egingo dituzu.

ELKAR LAN

Bakarrik lan eginez azkarrago joaten da, baina elkarrekin lan eginez urrunago iristen da.

Konpromisoa da promesa bat errealitate bihurtzen duena.

BEZEROA BIZI

Zure bezeroa ez baduzu zaintzen, zure lehiakideak egingo du.

HOBETUAZ HAZI

Inoiz ez gelditu, inoiz ez konformatu, ona hobea izan arte, eta hobea bikaina.

Eta haratago joanda... pentsamendu giltzarri bat hedatu nahi dugu.

gure helburua definitzen duen esaldia, hots, egiten dugunarekin oihartzuna izatera bultzatzen gaituena?

Zure mundua mugitzen laguntzen dugu, eta konpromiso baten adierazpena da hori. Hurbiltasunaren, esperientziaren eta zerbitzuaren adierazpen bat. Mugitzen ari diren pertsona espezializatuak eta laguntzeko prest daudenak, kargak igotzeko, eta, aldi berean, erakundeen balioa handitzeko.

HITZ EGITEN DUGUN

ULMA Lifting Solutionsen, ahots berbera goratuz komunikatzen gara.

Gure mezua eta hitz egiteko modua haratago garamatzan bultzada dira, komunikazio koherente eta etengabea bermatuz.

Jarraibideak zehaztu ditugu, gure hitz egiteko modua benetakoa izan dadin eta halakoxe oihartzuna izan dezan, merkatu globalean gure ahots bereziaren tonua markatuta.

Ahots tonua Gure ahotsa gure jarreraren isla da: argia, fidagarria, hurbila, konprometitua eta zuzena.

Zer egiten duen dakienaren konfiantzarekin jotzen dugu gure hartzaileengana, baina baita pauso bakoitzean hor dagoenaren hurbiltasunarekin ere.

Argi hitz egiten dugu, ondo planteatutako soluzioen eraginkortasunean eta balioan sinesten dugulako. Gure tonuak konpromiso aktiboa, erabakitasuna eta etorkizuneko ikuspegia transmititzen ditu, proiektu bakoitzean ahalik eta gehien inplikatzen denaren segurtasunarekin.

Erantzun bakarrik ez, aurreratu ere egiten gara. Lagundu bakarrik ez, bultzatu ere egiten dugu. Gure komunikatzeko modua zuzena eta erabakigarria da, beti balio erreala ematera bideratua. Hornitzaileak baino gehiago, arrakastarako bidean aliatu estrategikoak garelako.

Markaren kontakizuna

ZURE MUNDUA MUGITZEN LAGUNTZEN DUGU

ULMA

LIFTING SOLUTIONSen, goratzea arlo fisikotik harago doan kontzeptu gisa ulertzen dugu. Kargak mugitzeaz gain, industriak bultzatzen, prozesuak optimizatzen eta mugimendu gehiago duen mundu baterako aurrerapena errazten duten soluzio teknikoak diseinatzen, garatzen eta inplementatzen ditugu.

Jasotze sistemetan dugun espezializazioak ahalbidetzen digu teknologia sendoa, zehatza eta edozein erronkatara egokitzeko modukoa eskaintzea. Garapen, ekipo eta xehetasun bakoitza pentsatuta dago exijentzia handiko inguruneetan eraginkortasun, segurtasun eta iraunkortasun handiena bermatzeko. Proiektu bakoitzaren behar espezifikoei erantzuten dieten soluzioak diseinatzen eta merkaturatzen ditugu.

Kontua ez da bakarrik kargak mugitzea, mundua mugiaraztea baizik. Gorago iristeko desioa, mugak gainditzeko erabakimena eta erronkak lorpen bihurtzeko gaitasuna inspirazio iturri hartuta. Igotzen dugun karga bakoitzak gugan konfiantza dutenen ahalegina, berrikuntza eta etorkizuna adierazten duelako.

Etengabeko hobekuntzarekin eta bikaintasunarekin konprometituta gaudenez, soluzio bakoitza aldaketarako motor izan dadin lan egiten dugu. Ingeniaritzaren sendotasunarekin, teknologiarekiko grinarekin eta etengabe mugimenduan dagoen mundu baten ikuskerarekin, ULMA LIFTING

SOLUTIONSen zu bultzatzeko, laguntzeko, eta, batez ere, zure mundua mugitzen laguntzeko gaude.

03 NOLA ANTOLATZEN DUGUN GEURE BURUA

ULMA Taldeko kide garenez gero, badakigu norbanako bakoitzaren ekarpenak arrakasta kolektiboa bultzatzen duela.

Gure markaren babesa sekuentzia geldiezin bat bezain indartsua da, eta ondo lerrokatua dago: pieza eta ekipo bakoitzak, nork bere txokotik, bultzada bateratuan laguntzen du.

Hemen, arauak sinplifikatzen ditugu, zati bat mugitzen denean, egitura guztiak batuta aurrera egiten duela ziurtatzeko.

Marka arkitektura

Ekosistema berezia eta ondo egituratua.

ULMA LIFTING SOLUTIONS MAKINA ERABILIAK

MARKA ASKOTAKO ORDEZKO PIEZAK INOXTRUCK HIGIENIZAGARRIAK ORGA JASOTZAILEAK

ULMA LIFTING SOLUTIONSen nortasuna ekosistema berezia da. Gure marka arkitektura hierarkia argi batean antolatzen da, non elementu bat beste baten azpian jarriko den, bakoitzaren indarra eta funtsezko egitura definitzeko.

Lehenik eta behin, eta gehien ikusten dena, ULMA Marka da (01). Bigarren maila batean, Negozio unitatearen izena dago (02) ULMA

Lifting Solutions taldean dauden bederatzi unitateen artean bereizten duena. Nukleoan, Jarduera Arloak (03) izen propioekin definitzen direnak, lau funtsezko eragiketak deskribatzeko.

Bizikidetza

Presentzia bikaina izateko hiru jarraibideak.

01 ULMAk protagonista izan behar du, eta, ondorioz, bizikidetza jarraibidea markatzen duena. Leku nagusia bete behar du. Gainerako elementuek inguruan ibili beharko dute, ULMAren segurtasun eremua inbaditu gabe eta bere protagonismoa ilundu gabe.

02 Bigarren plano batean, gure izen komertziala joango da, ULMA logotipoaren altuera berean, gutxienez haren zabaleraren arabera bereizita.

03 Negozio arloko adierazle bat eskatzen denean, hirugarren mailan jarriko da. Gehienez ere ULMAren logotipo osoaren zabalera berekoa izan beharko du, eta beti harengandik urrun jarrita, protagonismoa ez kentzeko.

04 NOLA ERAKUSTEN

DUGUN GEURE BURUA

Gure nortasunaren aro berri honek agerian uzten du markaren aurpegi berritua. Hor daude bere funtsezko zutabeak. ULMA Lifting Solutionsen gorputzari eusten dion bizkarrezurra direnez, irudi sendo eta koherente bat proiektatzeko aukera ematen diguten elementu gakoak dira.

Jarraibide horiek aplikatzeak gure itxura zaindu, eta gure presentzia globala indartzen du. Hala, gure

Markaren Gidan jasotzen den pultsua islatzen duten jarraibideak dira.

Markaren aurpegia. Modu berezian identifikatzen gaituena.

Gogoratu, ULMA gara, eta hauxe da gure logotipoa. Mimoz erabili beti, eta ahalegindu ez desitxuratzen edo bigarren planoan ez uzten.

Errespeta dezagun negozio unitatearen izena, ULMA Taldeko beste hainbaten artean kokatzen gaituena baita.

Gure jarduera arloek egiten dugunari eta garenari jartzen diote izena.

ULMA

LIFTING SOLUTIONS
ExtraBold

Eusten dion gorputza.

Gure marka janzteko erabiltzen duguna.

GORRIA da gure kolorea, baina jakina, ez edozein gorri...

Gure hitzek forma berezi bat dute, Open Sans izenekoa.

Hello!

I’m Open Sans font, the main brand typeface.

LIFT! Definitzen gaituen keinu bat da. Gure visual keyaren goranzko jauzi txiki bat.

Markaren pultsua. Gure esentzia, ekinean.

Hemen duzu lagin txiki bat, markak nola funtzionatzen duen ikus dezazun, baina informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik, eta kontsultatu ULS markaren Gida orokorra

ULMA Servicios de Manutención, S.Coop.

Obispo Otadui 8-10

20560 OÑATI (Gipuzkoa)

Tel. 0034 943 718 033 www.ulmalifting.com

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.