969upveus

Page 1

Revista Latina de Comunicación Social # 068 – Orrialdeak 055 a 088 Ikerketa | DOI: 10.4185/RLCS-2013-969 | ISSN 1138-5820 | Urtean 2013

Lipdub-ak, gizarte-lorpenak erdiesteko lanabes gisara. Quebec, AEB, Katalunia eta Euskal Herrian egindako lau kasu paradigmatikoen azterketa Txema Ramirez de la Piscina Martinez [C.V.] UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra. Kazetaritza Saila. HGH Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza Ikerketa Taldea - txema.ramirezdelapiscina@ehu.es Laburpena. Artikulu honek laburbiltzen ditu egileak egindako ikerketa baten emaitzak. Berton, lipdub-en fenomenoa aztertu da; zehatzago esanda, nolatan gizarte mugimenduek erabili dezaketen tresna hau gizartean eragin handiagoa lortzeko bidean. Azterketa honetan, autoreak Youtuben inpaktu handia izan duten lau adibide esanguratsu aztertu ditu: “I gotta feeling-UQAM”, Quebec-eko Komunikazioko ikasleek egindakoak (2012ko urtarrilean Internet-en bisita gehien zituen bideoa zen); “The Grand Rapids” (lipdub honek eguneko bisita kopururik handiena zuen orduan); “Lipdub Independència” (lipdub honek orduan lortu zuen parte-hartzaile gehien izatearen mundu-marka, 5.771 pertsonekin) eta, azkenik, “Lipdub Kukutza”, Euskal Herrian egindako tipo honetako bideoen artean bisita gehien zituena. Lan honek azpimarratzen du lipdub-ak gizarte mugimenduentzat lanabes garrantzitsuak izan daitezkeela, batetik masa-hedabideetan nagusi diren joerei aurre egiteko eta, bestetik, mugimenduei beraiei komunikabideek sarritan ezartzen dieten ikusezintasuna gainditu ahal izateko. Keywords: lipdub, kultura birala, gizarte-mugimenduak, postmodernitatea, masahedabideak Aurkibidea: 1. Sarrera. 2. Helburu nagusiak, metodologia, hipotesiak eta ikerketarako galderak. 3. 3. Lipbup-aren definizioa eta jatorria. 4. Kultura birala. 5. Ezaugarriak eta osagaiak. 6. Aztertutako lipdub-ak. 6.1. I Gotta Feeling (UQAM). 6.2. The Grand Rapids. 6.3. Lipdub - Independència - World Record (Official). 6.4. Lipdub Kukutza. 7. Ondorio nagusiak. 8. Bibliografia. 1. Sarrera Ikusteko atsegina, zabaltzeko erraza eta egiteko dibertigarria. Horrelakoa da lipdub-a, 2006az geroztik internet bidez dezente zabaldu den fenomeno komunikatiboa. Lipdub edo lip dub sarean –Youtube eta Vimeo bezalako plataformen bidez– izugarrizko abiadan garatu den bideo musikal mota bat da. Sareko beste hainbat fenomenori gertatu zaien bezala, hau ere modaz pasako al da? This is the newest lelo txinpartadun eta liluragarripean bizitzera ohitu den gizartean gaude. Berrienak soilik pizten du gure arreta, astintzen ditu –hor nonbait– gure barrenak. Modaz pasatu bitartean, aztertzea http://www.revistalatinacs.org/068/paper/969_UPV/03_Ramirezeus.html

Or 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.