Skip to main content

Fulletó visites guiades - Euskera (2023)

Page 1

Bisita gidatuak Palau de la Música Catalana


Palau de la Música Catalana Palau de la Música Catalana 1905 eta 1908. urteen artean eraiki zuen Lluís Domènech i Montaner arkitekto modernistak, Orfeó Catalá-ren egoitza izan zedin. Eraikuntza-lanak herriak bildutako funtsekin ordaindu zen. Eraikina Sant Pere auzoan dago kokatua, Bartzelonako leku ezagunenetarikoan. Modernismo katalanaren bitxi arkitektonikoa da, baita UNESCO-k Ondare Mundial izendatutako kontzertu-areto bakarra ere (1997. urtean). Gaur egun, herrialdearen bizitza kultural eta sozialaren elkargune garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Gainera, bere historiarekin identifikatzen den herri baten ondare sinboliko eta sentimentala bihurtu da. Egun, Palau-ak 600 kontzertu baino gehiago eskaintzen ditu urtero eta 670.000 pertsona bertaratzen ditu, bisita gidatuak ere kontuan hartuta.


Fatxada nagusia Palau-a alde zaharrean bertan dagoen itsasontzia balitz, San Jorgeren eskultura, herri-kultura katalanaren pertsonaia eta ikurrekin inguratuta, haren brankako irudia izango litzateke. Kanpora ematen duten leihatilekin batera, hain bereizgarri bezain koloretsuak direnak, fatxadari argazkiak ateratzea alferrikako lana bihurtzen dute. Zu ausartuko al zara?


Palau-aren Foyer-a Kafetegia Palau de la Música Catalana-ren Foyer modernistan dago kokatua, gosariak, aperitiboak, janari lasterra, meriendak eta abar. eskaintzen diren leku berezi eta paregabean. Palau-ra bisita gozoagoa egingo zaizu espazio honen dekorazio modernistaz inguratuta bazaude edo bertako terraza pribilegiatura bazoaz, kanpoko espazio horretan Bartzelonaren bihotzean dagoen leku apartaz gozatzeko aukera izango baituzu.


Lluís Millet Aretoa Areto hau XX. mendearen hasieratik izan da musikaren eta bizitza sozialaren elkargunea, eta Modernismoaren material adierazgarri guztiak biltzen ditu: burdina forjatua, zeramika, mosaikoak, beira eta egurra. Sabaitik zintzilik, 300 kiloko lanpara ikaragarria ikus daiteke. Bila itzazu eta miretsi ere terrazaren zutabeak, natura irudikatzen dutenak, bakoitzak bere dekorazio eta kolore desberdinekin.


5

1

2

7


4

6

3

Kontzertu Aretoa


1. Josep Anselm Clavé musikagilea herri-musika katalanaren eta abesbatza koralaren sustapen sozialaren ikurra da. Bere bustoa eszenatokiaren ezkerraldean dago, Les flors de maig, bere lan ezagunena, irudikatzen duen eskultura batez inguratuta. .


2. Walcker etxeak egindako organo handientsuak 3.700 tubo baino gehiago ditu. 1908. urteaz geroztik, musika-tresnen erregeak bisitariak txunditzen dituen soinua oparitzen digu. Gozatu bere melodiez eta Kontzertu Aretoaren edertasun liluragarriaz.


3. Eskuinaldean, Ludwing van Beethoven-ek begirada jarrita dauka Palau-aren ehun urtetik gorako kontzertu-historian, Wagner-ren Walkirien kabalkada gainean duela. Palau-a musikaren unibertsaltasunaren tenplu bat da, munduko orkestra, interprete eta errepertorio onenen eszenatokia.


4. Palau-a naturaren ospakizun modernista bada, sabaian dagoen argi-zuloak eguzkia irudikatzen du, dena argiz betez. 40 abeslariren aurpegiaz inguratuta, musika koralaren garrantzia irudikatzen du, milaka kolorez, eta ezti-tanta baten modura dihoa publikoarengana. Palau-aren eta Bartzelonako hiriaren ikono hau hain da magnetikoa, non ezinezkoa den begirada alderatzea.


5. Ba al zenekien Palau osoan zehar 2.000 arrosa zizelkatu baino gehiago daudela? Ez itzazu guztiak kontatu, alde oro baitaude: zutabeetan, sabaian, zoruan, beirateetan… Laster ulertuko duzu zergatik dioten Palau-a «harrizko lorategia» dela.


6. Palau-a beirazko kutxa bat da, non argi naturalak efektu magikoa daukan. Aldeetatik eta sabaitik datozen kolo re-proiekzioekin, Palau-ra bisita esperientzia paregabea bihurtzen da. Argiak, lore-girlandek eta beirateen kromatismoek argi naturala daukan munduko areto modernista bakarra betetzen dute.


7. Eszenatokia inguratzen duten hemezortzi musek musikari belaunaldi asko liluratu eta inspiratu dituzte. Musa bakoitzak musika-tresna bat dauka eskuetan, bakoitza munduko toki batekoa, musikak mugarik ez duela gogorarazteko. Eusebi Arnau eta Lluís Bru-ren maisulana da harriz, mosaikoz eta trencadí-z- egindako multzo eskultoriko hau. Zatoz eta ingura zaitez musen magiaz!


Bisita gidatuak Kontsultatu deskontuak Palau de la Música Catalana-ren webgunean: www.palaumusica.cat Ordutegia: Egunero 10etatik 15:30era. Aste Santuan, uztailean eta abuztuan, 9etatik 18etara (kontsultatu datak)

Taquilles del Palau de la Música Catalana Palau de la Música kalea, 4-6 08003 Bartzelona Tel: 93 855 57 31 visites@palaumusica.cat visits.palaumusica.cat

@palaumusicacat

L3: Plaça Catalunya L1: Plaça Catalunya/Urquinaona L4: Urquinaona Bus turístic City Tour


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Fulletó visites guiades - Euskera (2023) by Palau de la Música Catalana - Issuu