Azala: 2026ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela. Egilea: Igor San Jose Izagirre
Liburu hau Oiartzungo udalak argitaratzen du. Bertako testu eta irudi guztiak CC BY-SA Creative Commons lizentzia baten pean daude.
© Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977
56. zenbakia OIARTZUNen, 2026ko abuztuaren 2an
X
anistebanak ate joka ditugu berriro. Urte osoa esperoan pasatzen dugun egun horiek iritsi dira: kaleak kolorez betetzekoak, plazak bizitzaz janztekoak, herria ospakizunaren bueltan elkartzekoak, festari ilusioz eta gogoz erantzutekoak. Oraingoan ere, herritar askoren lanari eta konpromisoari esker, egitarau zabala eta anitza izango dugu. Jai batzordeko kideek, elkarteek, boluntarioek eta herritar ugarik egindako lanari esker, adin eta gustu guztietarako aukerak izango ditugu: musikarekin dibertitzeko, dantzatzeko, kirolaz gozatzeko, kulturaz elikatzeko eta, batez ere, elkarrekin egoteko.
Aurten, belaunaldiz belaunaldi transmititu dugun ondarea, euskaldun egiten gaituena, ekarriko dugu plazara: euskara. Etxeetan, kaleetan, ikastetxeetan, lantokietan eta herriko plaza honetan bertan transmititu den hizkuntza. Horregatik, Xanistebanen hasieran, isilean nahiz agerian euskararen alde lanean aritu diren hainbat herritar aterako ditugu dantzara. Haien bidez, hizkuntza batek ez duela berez bizirik irauten gogorarazi nahi dugu; herritarrek ematen diogula arnasa, eguneroko erabileraren bidez. Eta duela hamarkada batzuk euskara biziberritzeko bultzada handia sortu zen bezala, orain ere, erronka berriei elkarrekin erantzun behar diegu Oiartzunek herri euskalduna izaten jarrai dezan nahi badugu.
Jaiak ospakizuna dira, baita herri baten izaeraren ispilu ere. Xanistebanetan argi ikusten da zer garen: elkartasuna, auzolana, parte-hartzea eta herri harrotasuna oinarri dituen komunitatea. Entzuten eta erantzuten duen komunitatea. Egun hauetan, urtean zehar agian gurutzatzen ez diren bideak berriz elkartuko dira, aspaldiko lagunak besarkatuko ditugu, familia eta kuadrillak mahaiaren inguruan bilduko dira, eta herriko txokoak bizipen berrien lekuko bihurtuko dira. Gozatu memento denez, goxatu elkar. Gure artean ez daudenak ere izango ditugu gogoan. Herriaren historia eta memoria osatzen duten pertsona guztiak maitasunez gogoratuko ditugu, haiek ere gaurko Oiartzunen parte direlako.
Jaiak askatasunez eta alaitasunez bizitzekoak dira, baina baita errespetuz ere. Horregatik, aurten ere lanean jarraituko dugu eraso sexistarik gabeko eta diskriminaziorik gabeko jaiak izan daitezen. Denok dugu fin erantzuteko ardura eta aukera: giro seguru, atsegin eta parekidea eraikitzen lagundu dezagun.
Egun gutxi barru jaien hasierako suziria entzungo dugu. Une horretatik aurrera, plazak, kaleak eta auzoak biziz beteko dira. Goza ditzagun Xanistebanak gure herriak merezi duen bezala: alaitasunez, errespetuz eta elkarrekin.
ONDO PASA XANISTEBANAK! GORA OIARTZUN! Joana Mendiburu Garaiar, Oiartzungo alkatea
editoriala Hemen dira Xanistebanak! Eta oiartzuarrengana heldu gara duela 70 urte sortu zen komunikabide honen bitartez, oiartzuar talde baten bultzada eskuzabalari esker eta guztion babesarekin mantentzen dena urtez urte. Izan bitez lehen hitzak Urtekariaren alde lanean aritu ziren bi oiartzuar aski ezagunak omentzeko: Santiago Aizarna Etxabeguren eta Jose Mari Sanzberro Echeveste, hain zuzen. Bi iturrioztarrak pasa den urtean zendu baitziren.
Aizarna idazle eta kazetari izan zen eta Donostiako kultura bizitzan modu aktiboan parte hartu zuen 1960 eta 1970eko hamarkadetan, hiriko egunkari eta aldizkarietan gaztelaniazko artikuluak nahiz literatura eta zinema iruzkinak idatziz eta pilota kronista gisa lan eginez. Gainera, 1956. urtean jaio zen Oiartzun urtekarian parte hartu zuen, Benjamin Alvarez, Adolfo Leibar, Juan Mari Lekuona, Jose Antonio eta Miguel Irigoyen, Julio Barrutieta, Paul Urreolabeitia, Pablo Michelena, Dionisio Martiarena, Ayalde… lagunekin batera. Haiek jarri zuten lehen hitza, garai aski zailetan.
Sanzberroren meriturik handiena, besteak beste, komunikabide honi jarraipena ematea izan zen, 30 urte luzez. Urtekari honetan Garmenditxikiko semeari merezitako goratzarre egiten dioten idatziak topatuko ditu irakurleak. Eskerrik asko bioi!
Gai-zerrendari dagokionez, ohi bezala, oso anitza da aurtengo alea ere. Orotara poliedro bat osatuz, gure iraganaz, orainaz eta, nola ez, etorkizunaz mintzatuz, gure herria zer den ederki erakusten duten artikuluak dira. Hala ere, aurtengoaz zerbait nabarmentzekotan jarraian aipatzen diren urteurrenen inguruko artikuluak izango dira: Gerra zibilaren 90. urteurrena; Oiartzun Urtekaria sortu zeneko 70. urteurrena; Iturri-Berri elkartearen 60. urteurrena; Elizalde Eskolako 50. urteurrena; Girizia Mendi Elkartearen 40. urteurrena; eta, azkenik, Harri Beltzak antolatzen duen udako kontzertuaren 30. urteurrena… Historia atalari dagokionez, Josemari Iturrioz Oñatibiak Altzibar auzoan ahaide nagusiak izan ziren Huartetarrei buruzko artikulu arrunt interesgarria idatzi du. Bide batez, aurreko artikulu pare batean eta Beloaga, gaztelu baten historia, Herri baten historia liburuan egindako akats batzuk zuzentzen ditu.
Auzo horretatik mugitu gabe, Mari Paz Perez Saez ikerlariak La Pitusa fabrikako historia xehatu du aldizkari honetan. Eta Agustin Mendizabalek emakume bertsolarien bigarren atala osatu du. Elkarrizketa nagusiari dagokionez, aurten Ekuadorren jaiotako oiartzuarra den Sandra Mosquera Martinezi egin dio Esteban Agirrek. Bizitzaren erdia baino gehiago darama Aiako Harriaren magalean bizitzen, eta denbora horretan euskara ikasi eta erabiltzen du argi asko. Gainera, Ekuadorreko oiartzuar sentituz, herriko ohiturak bere egin eta bera bezala kanpotik datozenei ongietorria eman eta bidea zabaltzen die. Beste oiartzuar aski interesgarriak ere ekarri dira orri hauetara, hala nola: Juantxo Aizpurua Mitxelena; Kepa Olaiz Odriozola; Laida Valderrama Crujeiras; Itziar Aburuza Gainzabal; Josemari Gezala Legorburu. Ezin ahaztu Unax Landa de Marcos eta Ander Garaiar Pikabea kirolariak ere, Oiartzun herria ederki ordezkatzen hasi baitira biak ala biak.
Urtekari hau osatzen duten historiak arakatzen eta biltzen, kontakizunak harilkatzen eta lanak idazten inplikatzen diren kolaboratzaileei eta herriko eragileetako ordezkariei eskerrik zintzoenak eman behar dizkiegu, eta bereziki Leire Mitxelena Erize, Endika Loiola Irulegi, Axier Legorburu del Sol, Lorena Zalakain Lopez, Beñat Trigo Perez, Alaitz Bergaretxe Gezala, Marijo Telletxea Tolosa, Agustin Mendizabal Iturria, Xele Etxebeste Arbide eta Gaizka Lasa Larrayari. Eta paperezko kutxa den Oiartzun urtekari honi bukaera emateko, Arragua auzoko argazki zaharrak daude ikusgai.
Azkenik, oroimen eta agur berezia hainbat arrazoi direla eta gure haranetik kanpo dauden oiartzuarrentzat. Eta denontzat, GORA XANISTEBANAK! GORA OIARTZUN! Oiartzun Urtekari Batzordeko kideak Josune Cousillas Aramendi Joxan Eizmendi Garate Izaskun Madariaga Iragorri Jaione Ugaldebere Sarasua Garazi Urdanpileta Astibia
ESKERRIK ASKO “OIARTZUN”! Aldizkari itxurarekin eta oraingoarekin alderatuta orrialdez argalagoa bazen ere, Oiartzun aldizkaria 1956an sortu zen, oraindik askok gogoan dituzten herriko seme prestu batzuen eskutik. 1959an lan hori eten egin zen eta 1975 arte ez zen berriz plazaratu.
2021ean Elena Zalakainek, aurkibide eta urtekari horietan guztietan jasotako informazioa bilduz, Oiartzun urtekariko artikuluen eta egileen bilatzaile digitala prestatu zuen. 2022ko urtekaria argitaratzearekin batera jarri zen ikusgai, oraindik azken urte horretako edukiak gehitzeko denbora eman ez bazuen ere.
Hasieratik gai ugari jorratu dira; lehenengo urteetan sailak egin gabe osatu ziren aleak, baina denborak aurrera egin ahala, 1980tik aurrera, artikuluak egun ezagutzen ditugun antzeko sailetan joan ziren egituratzen.
https://ondarea.oiartzun.eus/eu/ondarea/ argitalpenak loturan txertatu da artxibo hori.
Ordutik aurrera, urtero eta jaien iragarle, jaso ditugu belaunaldiz belaunaldi herritarrek egindako kolaborazioak.
Oiartzunen 69 urte horietan zehar gertatu diren aldaketa historiko, politiko, ekonomiko, soziologiko eta kulturalen lekukoa dugu Oiartzun, bai bertan lantzen diren gaien, grafikoen eta irudien aldetik begiratuta, baita 1988tik aurrera argazki sail bereziaren edukien aldetik ere. 1992an Adolfo Leibar Axpek, bere seme Luis Carlosen ezagutza informatikoaz lagunduta, aurkibide orokorra egiteko lanari ekin zion, baita egin ere 2007 arte, eta lau aletan eman zen argitara, lehena 1956-1991 urte bitartekoa, bigarrena 1992-1997 artekoa, hirugarrena 1998-2002 artekoa eta laugarrena eta azkena 2003-2007 urteen artekoa.
Oiartzungo Ondarearen web-orrialdean aurkituko duzue orain berrituta 1956-2026 arteko aurkibide orokorra; bertan 3.000 artikulu eta argazki baino gehiago daude zerrendatuta, sarrera bakoitzaren zenbakia, urtea, orrialdea, egilea, izenburua eta saila ahal izan den neurrian sartuz.
Urtekari Batzordeak bereziki eskertu nahi dio Elena Zalakaini bilketa lan hori egin izana, aukera ematen duena historikoan artikuluak aurkitzeko. Bukatzeko, Elena Zalakainek 2022ko eskertzaidatzian plazaratu zuen mezua geure eginez, hauxe adierazi nahi genuke guk ere boluntario eta idazle guztien lanak eskertzeko:
Eskerrik asko, Oiartzun! URTEKARI BATZORDEA
ELKARRIZKETA Sandra Mosquera Martínez
Sandra Mosquera Martínez
Hona etorri nintzenean, oso maitakorrak izan ziren denak nirekin eta maitasun handiz hartu ninduten eta, behar izan zenean, lagundu ere egin zidaten.
Ekuadorren jaiotako oiartzuarra dugu Sandra eta ez da kontraesana. Bizitzaren erdia baino gehiago gure artean daramalako, baita euskara ikasi eta erabiltzen duelako ere eta, Ekuadorko oiartzuar sentituz, herriko ohiturak bere egin eta bera bezala kanpotik datozenei ongietorria eman eta bidea zabaltzen dielako. Eta elkarrizketa egiteko lana haren senar naizen honi eman diotenez, saiatuko naiz gure arteko herritar hau are eta ezagunago egiten irakurlearentzat. 10 | elkarrizketa
SaNDRAri elkarrizketa
Urtekariko lehen orri hauetan ohiz herriko seme eta alabak agertzen badira ere, aurtengoan emakumezko atzerritar bati eskaini diote. Aparteko erabakia iruditu zait niri. Zuk zer irakurketa egiten duzu horretaz? Harritu egin nintzen, zer esango dizut? Eta oraindik gehiago, esan zenidanean zuri enkargatu zizutela elkarrizketa egitea. Hala ere, pozez harritu nintzela esan behar dut; izan ere, ohore handia da niretzat Urtekarian agertzea. Enkargua hartu nuenean, Ekuadorren nengoen eta ez dut denbora asko izan galdetzen didazun detailea argitzeko. Pixka bat pentsatzen hasi, eta joan den urtean, Xanisteban bezperan, udal ordezkariek kanpotik hona etorri eta herrian txertatu garenoi egin ziguten aitorpen publikoarekin lotzen dut. Izan ere, egun hartan plazara atera ginenok, gutxi-asko, ahalegin bat egin dugu gurea ez den herria geure egiten eta maitatzen. Euskara ere ikasi eta erabiltzen dugu eguneroko harremanetan. (Hala ere, mesedez, jasoko didazu elkarrizketa hau euskara txukun eta polit batean? je, je…)
Hori izan bada Urtekariko arduradunek guregana jotzeko arrazoia, niri, behintzat, poz handia eman dit. Ea orain alde bietatik gustura geratzen garen.
eman ziguten hezkuntzan. Izan ere, anai-arreba guztiok, ume garaiko eskola bukatu eta gero, unibertsitatean ikasiak gara. Hori gaur egun ere gastu ikaragarria bada, pentsa zer izango zen orain 40 urteko Ekuador hartan, hezkuntzako eskubidea gauzatu ezinda zegoen gizarte hartan. Nik, zehazki, Kimika eta Farmazia ikasketak egin nituen eta, hona etorriz gero, botikari lana egin ditut azken hogeita bost urteetan Gabierrotako farmazian. Hemen, berriz, senarrarekin eta seme-alabekin batera, Oiartzunen kokatu eta bizi garen familia arrunt bat osatzen dugu… Hori bai, Oiartzun asko maite dugun familia –seme-alabei galdetu besterik ez dago nongo jaiak diren munduko onenak jakiteko– eta, ahal dugun neurrian, herrian inplikatzen den familia gara.
Lanbidez farmazialaria zarela esan duzu, baina badakit zure ametsak lehen urte haietan beste bide batzuetatik zihoazela. Zer gertatu zen? Bai, hala da. Unibertsitatera joan baino lehenago, gaztetxo nintzela, nire gogoa biologia eta natura ikastea zen; itsasoan barrena joan eta hango fauna ezagutzea, zaintzea, lantzea… Urte haie-
Edozein modutara ere, benetan estimagarria gertatu zait erabaki hau eta Udalak orain urtebete hartutako hura eta "eskerrik asko" esaten dizuet Urtekariko lagunoi eta "zorionak» Udaleko ordezkariei. Izan ere, gaurko gizarte honetan –eta politikarien artean bereziki– gero eta handiagoak dira kanpotarrekiko mesfidantza eta oztopoak, baina gure herriko ordezkariek beste bide bat hartu dute eta eskertu eta omendu egin gaituzte plazaren erdian. Eta hori, ez egun arrunt batean, Oiartzungo jaiegun handienean baizik.
Baina goazen gaiaren harira. Zein dugu Sandra Mosquera? Nola aurkeztuko zenuke zeure burua ezagutzen ez zaituzten herritarren aurrean? Ekuadorko Guayaquilen jaio nintzen, zazpi anai-arrebaren artean laugarrena. Nire aita medikua zen eta nire ama, udal eskola bateko irakaslea. Ez zaigu tokatu ezintasun larririk bizitzea, baina, pentsa litekeen bezala, gurea bezalako familia batean haurrak aurrera ateratzeko, argi ikusten dut gure gurasoei ahalegin ikaragarria egitea tokatu zitzaiela. Une honetan dudan esperientziatik begiratuta, iruditzen zait ahalegin hori bereziki handia izango zela seme-alaba guztioi
Guayaquilgo Unibertsitatean, Kimika eta Farmaziako ikasketen amaierako graduazio ekitaldian.
elkarrizketa | 11
tan sarritan ematen zituzten telebistaz Jacques Cousteau-ren dokumentalak eta askotan egoten nintzen nire ahizpa batekin haiek ikusten. Dokumental horietan ikusten genuen itsasoko naturaren edertasunak liluraturik, nire ametsa zen antzeko inguru batera joatea, naturaren ikerketan ibiltzeko. Horrela, garaia iritsi zenean, ikasketa horiek egitea planteatu nuen etxean.
Baina, gizarteko kulturari lotuta, barnean dauzkagun eskemek pisu handia dute, eta gurasoengan oraindik gehiago, gurea bezalako gizartean gainera: gizonezkoak, eta aitak bereziki, agintea duen gizarte batean. Hala, gurasoei ez zitzaien egokia iruditu neska bat lan horietan etxetik kanpo itsasoan, oihanetan edo mendietan… jardutea, eta pentsatu zuten emakume bati hobeto zetorkiola beste mota bateko karrera egitea, adibidez Farmazia. Hortik dator orain daukadan ofizioa.
Bizibidearen bilaketako urte haietan Andeetako kitxuen artean egona zara. Bai. Guayaquil, nire herria, Ekuadorko bigarren hiri handiena da, nazioko ekonomiaren motorra eta produktu guztien sarrera eta irteerako portu inportanteena. Horrek aspaldiko urteetatik eragin du jende asko eta asko hirira etortzea lan eta bizimodu hobe baten bila. Jende hori batez ere Andeetako herrixketako indigenak izan dira, ia ezer ez dutenak eta portuaren inguruan sortzen den eskulana egiteko prest dagoen jendea. Mota horretako jende mugimendu handiak etengabe gertatu dira eta gertatzen dira oraindik ere Ekuadorren, eta ni beti egon naiz oso kezkatuta –eta gazte denboran gehiago– egoera horrekin, kasu errealak eta ondorioak etengabe nituelako begien aurrean. Momentu batean, hogei eta gutxi urte nituela eta nire bizitzari buruz galdezka nenbilen bitartean, Elizaren inguruko talde batzuekin harremanetan egon nintzen eta pentsatu nuen jende horri zerbait emateko moduan nengoela. Horrela, bizimodu eta lan hori probatzera joan nintzen Andeetan, Chimborazo menditik gertu dagoen altiplanoko herri batera eta han indigenen komunitate batean bizi izan nintzen denbora batez… ikusi nuen arte ez zela hori nire bidea.
Bai, baina kitxuera ikasten ere hasi zinela uste dut. Hala da, bai. Ez nintzen denbora asko egon eta, egia esan, gutxi ikasi nuen. Nolanahi ere, ez zitzaidan zuzena iruditzen ni kanpotik hara joan eta herritarrekin kanpoko hizkuntzan aritzea; atzerritar baten moduak ezartzea bezala ikusten
12 | elkarrizketa
nuen. Alde horretatik, jende haien tartera sartu eta eman nezakeen laguntza eskaintzera joan banintzen, logika osoz ikusten nuen haien hizkuntza ikastea zela bidezkoena. Hori aipatuta, pentsatzen ari naiz pentsamolde horren bidetik jokatu dudala gehienbat nire bizitzan zehar. Ondo pentsatuta, Euskal Herrira etorri naizenean ere jokabide hori jarraitu dudala iruditzen zait.
Hori frogatu izan dut sarritan, eta euskaltegian ibili naizen urteetan bereziki, zeren eta ikusi bainuen euskara ikasteko arrazoia, askorentzat, maila bat edo besteko titulua edukitzea zela. Oso balio handiko motiboa, dudarik gabe; baina nik ez nuen horrelako ezer behar, ez bainuen asmorik postu publiko batera aurkezteko. Hori dela eta, batzuek galdetzen zidatenean zertarako ikasten nuen euskara, erantzuten nien hemengo familiarekin familiarteko bat gehiago bezala normaltasun osoz aritzeko, besterik gabe. Ildo horretatik jarraituz, gogoan dut zu 1992an Ekuadortik hona etorri eta oso egun gutxira ikastolen festa handia –Kilome-
troak– ospatu zela hemen, Oiartzunen, eta eguraldi benetan txarra egin zuela, larunbatetik hasita. Zer duzu gogoan egun hartatik? Horixe: oso eguraldi txarra egin zuela eta nik, euriagatik eta haizeagatik, hotza neukala. Hori da buruan geratu zaidan lehen inpresioa. Guayaquilen urte osoan bero eta hezetasun handia izaten dugu (pentsa: tenperatura 20 gradura jaisten denean, hotz egiten duela esaten du jendeak eta batzuetan egunkarietako lehen orrian agertzen da albistea). Ni irailaren azken aldera iritsi nintzen Euskal Herrira, udazkena hasita. Urte hartan, gainera, oso udazken freskoa eta euritsua egin zuen. Halako eguraldiaren erdian, gogoan dut eguerdi aldera eguzki pixka bat atera zela eta proposatu zenidala: «Nahi duzu nirekin etorri alboko herrira? –une hartan Errenterian bizi baikinen–. Festa bat dago Oiartzunen eta ikusiko duzu: jende asko bilduko da bertan. Ez ezer berezirik ospatzeko, euskarari eta ikastolari laguntzeko bakarrik». Bai, uste dut, gainera, Ezer ez, eta festa errefraua esan nizula hori esplikatzeko. Hala da. Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu. Oiartzuna iritsi eta zirkuitua egiterakoan, ni harrituta geratu nintzen, bazter guztietan, nahiz eta eguraldi txarra egin, hain jendetza handia ikusi nuenean. Eta gehiago oraindik azaldu zenidanean horretarako arrazoi bakarra euskara eta ikastola zela. Arratsalde aldera zaparrada handi bat ere erori zitzaigun eta han ibili ginen korrika, non babestuko bilatzen. Hori guztia ikustean, pentsatzen jarri nintzen euskara oso gauza inportantea zela jende pila harentzat, herritarren kopuru hain handi batek, halako baldintza txarrak gertatuta ere, elkartzeko erabakia hartzen zuenean. Egun hura, zalantzarik gabe, erabakigarria izan zen niretzat euskara ikasten hasteko. Izan ere, handik gutxira, azarorako, matrikulatuta nengoen euskaltegi batean eta ikasten ari nintzen. Baina utz iezadazu hona etorri aurreko urteetara itzultzen. Badakit euskaldun batzuekin ere izan zenuela harreman nahiko estua eta norbaitek izan zuela nahiko pisu nabarmena zure izaeran eta pentsamoldean. Zertan? Beno, bai. Baina ez bereziki aipatu berri dugun euskaltzaletasunagatik edo antzeko zerbaitengatik. Nire bilaketako urte haietan, kitxuen artean ibili eta geroxeago, Guayaquilera itzuli eta kontzientzia sozial handia zuen profesional talde bat ezagutu nuen eta haien taldean parte hartzen hasi nintzen. Kristauak ziren, unibertsitateko ikasketak zituzten eta, fedea beren inguruan txerta-
tuta bizi nahirik, ez ziren errezoetan geratzen, pobretutako gizartearen aldeko konpromisoa hartzen zuten.
Taldearen gidaritza apaiz euskaldun batek zeraman, Barakaldokoa bera, kultura handiko gizona, Guayaquilgo unibertsitate batean irakasle zena. Harreman handia izan nuen harekin eta asko lagundu zidan nire gauza pertsonalak argitzen joateko. Beno, niri eta baita nire antzeko kezka eta nahiak zituzten beste gazte batzuei ere, nire ikaskide eta lagunak gehienak. Unibertsitatean irakasten zuen gaia zen kulturaren eta fedearen arteko loturak eta tirabirak eta horrelako gaiak aztertzea momentu hartako pentsalarietan eta idazleetan oinarriturik.
Niri bezala, beste askori ere on handia egin zigun harreman horrek. Esango nuke balio etikoak beste edozeren gainetik jartzen erakutsi zigula eta, bizitzako bilaketan ari nintzelarik, bereziki eskertuta nago apaiz hari. Hori gutxi balitz bezala, gainera, haren katedra-laguntzaile izateko eskatu zidan eta horretan jardun nuen denbora apur batez. Oso harreman sakona eta erabakigarria izan zen niretzat, bizitzako balioak finkatzen lagundu zidana.
Jada hogeita hamar urte egin dituzu jaioterritik urrun. Orain duzun ikuspuntutik nola deskribatuko zenuke garai hartan ezagutu zenuen Ekuador hura, zu mugitzen zinen gizarte hura? Ez da erraza esaten. Nik ume garaiko eta gaztaroko urteak bakarrik egin ditut Ekuadorren. Eta ezagutu nuen gizarte hura esan dizudan ikasketa- eta bilaketa-testuinguru horretatik ikusi eta bizi izan dut. Hala ere, zure galderari erantzuteko, hitz batekin deskribatuko nuke: itxaropena
Gaztetako gure amets eta konpromisoen xede izan zen Guayaquilgo auzoetako bat.
elkarrizketa | 13
hitzarekin. Ni mugitzen nintzen gazteen arteko inguruetan itxaropena zen nagusitzen zen giroa.
Militarren diktaduratik atera berriak ginen eta lehen pausoak ematen ari ginen demokrazian. Pentsa zenezake zer zen hori gazteontzat. Urte batzuk lehenago, Rodríguez Lara militarraren diktadura garaian, petrolio erreserbak aurkitu zituzten gure lurretan eta herri xehearen aldeko joera zuen militarra zelarik, itxaropenez beteta, gazteok amets ere egiten hasiak ginen. Arrazoi asko ikusten genituen egoera aldatzeko eta Ekuador zuzenagoa eraikitzeko.
Zuzenean halako giroan ez, baizik Elizakoetan ibili arren, guretzat ez zen arrotza hori guztia. Kontuan hartu behar da, horretarako, urte batzuk lehenago Hego Amerikako apezpikuak Medellinen (Kolonbian) elkartu zirela eta, egoera sozialaren azterketa sakona egiteaz gain, kristau fedetik proposamen zehatzak markatu zituztela, geroago askapen teologia izenez ezagutzen den teologoen eskola eta mugimendua abiarazi zituena. Horretan laburtuko nuke, hitz gutxitan esateko, orain hogeita hamar bat urte nik bizi izandako Ekuador hura, handik urte asko igaro gabe, narkotrafikoaren zurrunbiloan sartu zen arte. Baina hori ni hona etorri eta gero handitzen joan den arazoa da, orain ikusten ari naizen bezala, ia dena hankaz gora jartzeraino. Baina hori beste gai baterako galdera da.
Horrekin lotuta, lehen zerbait aurreratu baduzu ere, zein ziren zure eta zure kide gazteen ametsak? Zer lortu nahi zenuten? Zein zen mugiarazten zintuzten utopia? Guk oso argi ikusten genuen ezin zela normaltzat hartu herriak hainbat alorretan –ekonomian eta kulturan bereziki– bizi zuen pobreziazko egoera, gure esku genituen gaitasunak baliatuz lagundu egin behar geniola beharrean zegoen jende hari. Une berean, oso argi ikusten genuen konponbide integral bat lortzeko, arraina eskuetara ematea ez, arrantzatzen erakustea zela egin beharrekoa. Arrisku handia ikusten genuen, ordea, asmo hori ametsezko utopia izateko, aldez aurretik ez bagenituen oinarrizko pauso batzuk ematen. Gehienetan behe-behetik hasi beharra zegoen eta lehen pausoa, askotan, idazten eta irakurtzen irakastea izaten zen, gai izan zitezen lurretik ateratzen zituzten produktuak saltzerakoan prezio justuan irteera emateko lanari; geroago etorriko ziren tokian-tokian kooperatiba txikiak sortzea ere.
14 | elkarrizketa
Argi daukagu ez garela iritsi –ezta iritsiko ere– utopia hura gauzatzera, baina poza sentitzen dut proiektu haietako batzuk oraindik bizi direla jakitean edota familia batzuek beren duintasuna berreskuratu dutela eta gizarteko egoeraren aurrean kontzientzia hartu eta antolatzen ari direla irakurtzen dudanean.
Zerbait aurreratu badiguzu ere, zehaztu ahalko zeniguke zer-nolako garrantzia izan duen fedeak –kristau fedeak, Elizak– zure hautu pertsonal horietan? Hego Amerikako nazioetan ikaragarrizko presentzia du erlijioak. Nahiz eta ezagutzen ditugun estatuak erabat aparte dauden erlijioetatik eta Elizatik, jendeak, oro har, oso sentsibilitate handia du erlijioarekiko eta Eliza oso errespetu handiz hartzen da. Adibide txiki batek lagundu diezaguke hori apur bat ulertzen. Estatuak ez dio aitortza ofizialik egiten elizako ezkontzari; bikoteak, berriz, saio ofizial txiki batekin ezkontzen dira legez, baina elizako ezkontza hartzen dute beren ezkontzaren ospakizun gisa. Nik horrelako giroa arnastu dut txiki-txikitatik. Desberdintasuna, gazte nintzela, unibertsitateko urte inguru haietan mugitzen nintzen taldeetan egongo litzateke. Talde haietako jendeak maila profesional kualifikatua zuen eta kultura handikoa zen, kritikoa gizartean ikusten zuen egoeraren aurrean eta aipatu dudan Medellingo agiria egitateetara eraman nahi zuen.
Hori, gainera, ez zen gertatu axaletik pasatako zerbait bezala, oso inplikazio handiarekin bizi izan dut: dena utzi eta nire bizimodua hortik ote zihoan ikusteko, indigenen artean bizitzera joateraino. Familia bat osatzekotan ere, argi ikusten nuen ez nuela nola edo halako gizon batekin ezkonduz egin nahi, kultura maila egoki baten jabe izango zen batekin baizik. Horrekin lotuta, txorakeria bada ere, gogoan dut behin batean, gure etorkizuna ezagutu nahirik, sorgin batengana joan ginela lagun taldeko neskak. Harrigarria bada ere, niri iragarri zidan atzerritar batekin ezkonduko nintzela. Asmakizuna? Asmatu zuen, bai! Je, je, je… Elementu eta gertaera horien guztien nahasketatik etorria naiz. Gauzak horrela, ez zait harrigarria egiten hartu ditudan erabakiak hartu izana.
harreman horretatik argitasun handia lortzen nuela esku artean nituen galdera sakon askorentzat… nik inolaz ere espero ez nuen erabaki batera iritsi nintzen arte: hona etorri eta bizibide berri bat hastekoa, alegia, jada aski ezagunak ditugun pertsona hauekin eta leku hauetan.
Universidad Javerianako ikas-lagun batzuekin, Bogota inguruan egin genuen irteera batean.
Testuinguru horretan kokatzen da zure bizitza errotik aldatzera eramango zuen pasarte bat ere: Bogotako egonaldia, hain zuzen. Zer izan zen han bizi izan zenuena? Labur-labur esateko, unibertsitateko ikasketak bukatu eta bizitza nondik nora zuzenduko nuen bila nenbilela, lehenago aipatu dizudan nire taldekideetako batek bere proiekzio gisa hartu zuen Guayaquilgo hegoaldean, beste hainbat lekutan bezala, inolako azpiegiturarik eta zerbitzurik gabe sortzen ari zen auzo bateko jendeari laguntzea. Horretan, beste lagun batzuekin batera ari nintzela, gure egitekoari norabide egokia emateko, beharrezkoa ikusi genuen gure zerbitzu guztiaren plangintza sistematikoa egiten lagunduko zigun metodologia jarraitzea eta, horretarako, ikastera joatea. Horretara bidali ninduten Bogotara, Kolonbiako jesuiten Universidad Javeriana izeneko unibertsitatean sei hilabeteko ikastaro trinko bat egitera. Ikastaro horren ezaugarri berezienetakoa talde lana zen. Irakasleek azalpen teorikoetan emandako edukietan oinarrituta, norberak bere jarduera errealari buruz pertsonalki egiten zuen lana; gero lantaldean aurkeztu behar izaten zen bakarkako lan hori eta, beste lankideekin batera, dena goitik behera talde txikietan sakon aztertu. Horretan, hain zuzen, zu zerorrekin tokatu zitzaidan hainbat pauso ematea. Eta ikasketak norberaren jarduera errealean oinarritzen zirenez, gauza asko, oso barnekoak, konpartitzea tokatu zitzaigun. Gauza da konpartitu bakarrik ez, pixkana gure arteko sintonia handia ere sortu zela eta joera hori ez zela horretara soilik mugatu, baizik eta laguntza handia eman geniola elkarri, nik oraindik oso bizirik neukan bilaketara zabaldu zen arte. Horrela, konturatzen joan nintzen
Egonaldi horren ondoren, urte pare batera-edo Euskal Herrira etorri zinen oso beste era bateko asmoekin. Zer-nolako burutazioak datozkizu urrats erabakigarri horren inguruan? Elkarrengandik hain urrun egonik gu bion herriak, denbora bat hartu genuen, zuk esan bezala, elkar hobeto ezagutu eta erabaki batera iristeko. Azkenean, gure arteko harremana aurrera eramatea erabaki genuen. Gauza da, gure bikote-proiektua aurrera eramateko, Euskal Herrira etortzea ikusi genuela egokiena; etorkizunari begira, bideragarriagoa ikusten genuelako alde askotatik gure bikote-proiektua hemen biziz gauzatu ahal izatea.
Une gogorrak pasatu genituen biok erabakia hartzera iristerakoan eta, zer esanik ez, nire familiak, oso abentura arriskutsua ikusten zutelako hain toki urrunera hain segurantzia gutxirekin abiatzea, baina onartu egin zuten nire erabakia eta, urteak pasatu ahala eta han eta hemen gertatutakoei begiratuta, uste dut asmatu egin genuela.
Gure ezkontza-egunean.
elkarrizketa | 15
Eta zerekin topo egin zenuen hemen? Zer gertatu zitzaizun deigarrien? Lehenengo gauza, hotza! 1992ko irailaren azken egunetan iritsi nintzen hona eta urte hartan nahiko udazken freskoa egin zuen. Lehen unean, Zarautzen kokatu nintzen zure adiskide baten etxean eta gogoan dut, eguzkitan hondartzara joanda ere, ez nuela lortzen berotzea. Nire bizi-ohituretatik, hondartza beroarekin eta uretan freskatzearekin lotzen nuen eta… udazken fresko hark nire eskema guztiak apurtu zituen. Aurrerago, euskaltegira joaten hasi nintzenean ere, gogoan dut ez nintzela inoiz berotzen. Uste nuen horrela zela hemen udazkena eta negua bizitzea, harik eta urtebete pasatuta, gorputza klima honetara ohitu zenean konturatu nintzen arte benetako hotza pasatu nuela aurreko urtean. Hala ere, ez dut oroitzapen txarrik egun haietaz, inguruan nuen jendea –familia eta zure lagunak, batik bat– oso maitakorrak zirelako denak nirekin eta maitasun handiz hartu nindutelako eta, behar zenean, lagundu ere egin zidatelako.
Gauza da etorri eta denbora gutxira, azaroan, euskaltegian ari zinela euskara ikasten. Nolako oroitzapenak dituzu euskaltegiko jardun hartaz. Motibazio handia nuela euskara ikasteko, nahiz eta niri ez iruditu hainbeste. Ingeles pixka bat banekien eta ikusten nuen euskarak ez zuela antzik beste ezerekin –deklinazioa, aditza, hitzak, eta abar– baina ikaskideek hain motibatuta ikusten ninduten, esaten zidaten «segi aurrera, guk baino lehenago ikasiko duzu-eta»… eta hala gertatu zen! Ikasten hasi eta bi urtera gai nintzen euskaraz komunikatzeko; ez oso zuzen, egia esan behar badut, baina euskarazko esaldiak ulertzen nituen gehienbat eta euskaraz egiten nuen. Ahalegin hain handia egin eta hain denbora gutxian horraino iritsi izanak ate asko zabaldu zizkidan familian eta, Oiartzuna etortzean, hemen ezagutu ditudan pertsonen artean. Gure artera datozen askok, gaztelaniaren jabe badira, ez dute euskararekiko jarrera hori erakusten, ezta premiarik sentitzen ere ikasteko. Zer dela-eta erakutsi zenuen lehen unetik halako erabaki sendoa? Maitasunaren gauzak! Zutaz maitemindurik nengoen eta orain ere hala maite zaitut, nire herria eta familia bera ere utzi nituen zurekin bikote-proiektu bat egiteko. Apustu handiak ziren horiek, zalantzarik gabe. Horretaz gain, lehenago esan dizudan bezala, Euskal Herrira iritsi eta egun gutxira Kilometroak festa ikusi eta bizi izan nuen zuzenean Oiartzunen.
16 | elkarrizketa
Horrek sendotu egin zidan zugan ikusten nuen ezaugarri bat: zein garrantzitsua zen zuretzat euskara eta euskal kultura. Oso ardatz sendoak zirela horiek zure bizitzarako eta nik, zure maitasuna bizi nahi banuen, ezin nuela ardatz hori alde batera utzi, ezinezkoa izango zela guretzat proiektu iraunkor bat edukitzea, baldin eta euskara eta euskal kultura alde batera uzten banituen.
Hala ere, bada zure bizitzan esan duzun horrekin kontraesanekoa dirudien jokaera berezi bat; zure ingurukoen artean harridura sorrarazi duena zenbaitetan: zure seme-alabekin hitz egitean, gaztelaniaz egiten duzula, alegia. Zergatik hori? Ez dakit kasualitatea den, baina hasiera batean nire asmoa zen seme-alabekin euskaraz egitea. Euskal Herrian bizi ginenez eta euskara banekienez, biderik koherenteena iruditzen zitzaidan hori. Baina Uxue, gure alaba zaharrena, jaio zen egunetan euskaraz egindako doktore-tesi baten zuzenketa egitea egokitu zitzaizun. Tesiak, kasualitatez, elebitasuna zuen gaia; zehatz esateko, zer-nolako baldintzak bete behar ziren hizkuntza bat edo gehiago ama-hizkuntza izatera iritsi ahal izateko ume txiki batengan.
Familiarekin, Pirinioetan oporretan.
Tesiak, umearekin komunikazio sakon bat izatera iristeko, garrantzi izugarri handia ematen zion hizkuntzak hitz egiterakoan zuen kalitateari. Gailurra, komunikazio horretan, norberaren ama-hizkuntzan dago, hizkera hori erabiltzean lortzen dugulako ondoen adieraztea hitzak baino askoz gehiago: sentimenduak, afektibitatea, intimitatea, hurbiltasuna… Tesia irakurri eta hor hartu genuen erabakia: gure umeen komunikazio-kalitatea bermatzeko, amarekin nire ama-hizkuntza eta aitarekin zure ama-hizkuntza erabiltzea, alegia. Hau da, pertsona bat, beti komunikazio-kode bat eta pertsona berarekin beti hizkuntza bera.
Ez genuen asko uste, baina hori dela-eta, oso bizipen politak izan ditugu eta gertaera bitxiak bizi izan ditugu. Adibidez, haurrak txikiak zirenean batik bat, gertatu izan zait okerreko hizkuntza erabiltzea eta euskaraz egitea eta haurrek segidan erantzutea: «¿Qué me estás diciendo, mamá? ¡No te entiendo!».
Merezi izan al du? Bai, zalantzarik gabe. Bi ama-hizkuntzaren jabe izatea aberastasun handia gertatzen ari da gure seme-alabentzat. Erabateko erraztasuna dute hizkuntza batean zein bestean aritzeko. Ekuadorko familiarekin –hango lehengusu-lehengusinekin batik bat– duten harreman gertukoan ikusten dut hori. Eta oso polita egiten zait gaztelaniaz entzutea, ze entzuten ditudanean, askotan hango tonuan eta hango hitzak erabiliz entzuten baititut. Euskara ikasteak poz handiak ekarri dizkit, eta seme-alaben gaztelania entzuteak emozio berezi bat sorrarazten dit bihotzean. Horretaz gain, nik uste dut bi ama-hizkuntza izateak malgutasun berezia eman diela buruan, bereziki beste hizkuntzak ikasteko. Egia da pareko beste haurrek baino denbora gehixeago behar izan zutela mintzatzen hasteko, baina ez ginen kezkatu: bagenekien informazio multzo bikoitza prozesatu behar zutela bi kode desberdinetan, eta hori zela medio, denbora gehiago behar zutela horretarako, baina denari eman zioten buelta eta ongi, gainera. Ez hori bakarrik, ikusten ari gara inguruan sumatzen ez dudan erraztasuna dutela hizkuntza berriak ikasteko. Beren bi ama-hizkuntzez gain, biek ikasi baitute beste hirugarren hizkuntza ere –ingelesa–, unibertsitateko ikasketak hizkuntza horretan egin eta gradu amaierako lana ere ingelesez idaztera iritsi dira. Uxuek laugarren bat
badaki: alemana; eta Ibanek, berriz, bi: frantsesa eta katalana (hizkuntza horretan egin zituen gradu-ikasketak). Eta Uxueri, dirudienez, gogoa geratzen zaio, jolas gisa bada ere, oinarrizko pauso batzuk ematen hasteko japonieraz.
Honaino esandakoak borobiltzeko, utz iezadazu pozez eta harrotasunez bete nauen albiste bat aipatzen: Uxuek oraindik egun asko ez direla Alemaniatik kontatu diguna. Bost lagun elkartu dira Kolonian eta euskal festibal bat antolatu dute hemendik joan diren 20 artistarekin; Bertsolari dokumentala proiektatu eta bertso saio bat ere egin dute eta Koloniako kaleetan “euskarazko paseo” bat eginez bukatu dute… izan ere, antolatzaileak elkarte bateko kide ez direnez, ezin zuten kalejira publiko baterako deia zabaldu. Dena beren poltsikotik antolatu dutenez, beldur ziren ongi aterako ote zen, baina gustura geratu dira, festibalak, bere apalean, aski jenderen erantzuna jaso duelako eta euskara Koloniako kaletan barrena zabaldu dutelako.
Zure galderari erantzunez eta hitz batean esateko, bai, merezi izan du. Guk uste baino gehiago merezi izan du, eta pozik gaude.
Hala ere, zure euskararen aldeko hautua ez da inoiz oztopo gertatu Ekuadorko erroei eusteko: hizkera, lagunartea, jan-edariak, herritartasuna… Esplikatuko diguzu, mesedez, pixka bat? Hogeita hamalau urte beteko dira jada hona etorri nintzenetik eta, normala den bezala, ekuadortasuna galdu egin zait pixka bat. Nire etxekoentzat europarra naiz –la vasca– hizkeran, pentsamoldeetan, jokaeran… Nire bizitzaren zatirik handiena –erdia baino gehiago– hemen daramat eta hori detaile askotan sumatzen didate. Baina nire ekuadortar izaerari ez nik, ez gure familiako inork ez diogu inoiz uko egingo. Esate baterako, hemen egin genuen gure ezkontzak ez elkarrizketa | 17
Nire senar eta seme-alabarekin eta Ekuadorko familiarekin Guayaquilen, gure ezkontzako 25. urteurren festako ospakizunean.
zuen baliorik Ekuadorko legeen aurrean eta duela urte pare bat lortu dugu harako ere baliozkoa egitea. Gure seme-alabak, bestalde, Espainiako pasaportearen bidez Europako herritarrak diren bezala, neurri berean dira Ekuadorko herritarrak ere, hango beste edozeinek izan ditzakeen eskubide eta betebehar berdinekin eta hango pasaportea dute. Zerorrek ere duela urte batzuk euskarara itzuli zenuen Gallegos Lara guayaquildarraren ipuin-liburu bat eta argitara eman genuen geure poltsikotik.
Baina ez bakarrik gai serioetan, gure etxean ilusio handia egiten dizue, gazteei bereziki, Ekuadorko plater tipikoak prestatzen ditugunean. Eta, kontatzen didatenez, prestatu ere egiten dituzte lagunarteko otorduetarako… arrakasta handiz gainera.
18 | elkarrizketa
Horrek guztiak garbi erakusten dit hona etortzea eta horren inguruan hartu nituen erabakiak ez direla izan niretzat galera bat, aberastasun handia baizik. Eta Urtekariak niretzat jarri dituen orrialde hauek herriaren aldetik jasotzen dudan esker onezko keinu ederrenetako bat dira niretzat. Niri dagokidanez, berriz, Urtekariko lagunoi eta Udaleko ordezkariei nire esker on beroena agertuz bukatu nahi dut saio hau. Gora Xanistebanak!!
ESTEBAN J. AGIRRE
HISTORIA
Urtekariak 70 urte:
URTEKARIAK 70 urte
Gure herriko memoria grafikoa Oiartzungo Urtekariaren bilduma honek herriaren azken zazpi hamarkadetako bilakaera kulturala, soziala, historikoa eta estetikoa islatzen du, urteetan zehar herriaren nortasunari eta komunitatearen kohesioari argia emanez.
Udaletxearen ekimenez argitaratutako Urtekariko lehen aleak 1956 eta 1959 artean plazaratu ziren, Manuel Arbelaiz Urdanpilleta (1950– 66) alkate zela. Hala ere, hasierako bultzada hura eten egin zen, eta argitalpena ez zen berriro abiatu 1975era arte. Tarte horretan, Urtekaririk gabe igaro ziren Ramon Izagirre Iturainen (1966–68) eta Jose Maria Egües Apeztegiaren (1968–74) agintaldiak. Orduan Lartaun aldizkaria hiruhilero argitaratzen zen eta elkartearen berriez gain, herriko hainbat pasadizo, historia eta albiste ere biltzen zituen.
1975ean, Antonio Etxeberria Albisu alkate zela, Urtekaria berri argitaratzeari ekin zitzaion, eta ordutik gaur arte etenik gabe mantendu da.
Azalei dagokienez, 1988. urtetik aurrera, ohiko argazkiak alde batera utzi eta urtero antolatzen den kartel-lehiaketako irudia erabiltzen hasi zen Urtekariaren azal ofizial gisa. 1956an lehen alea argitaratu zenetik gaur arte, Urtekariek belaunaldi askoren ekarpenak bildu dituzte, eta garai bakoitzeko errealitatea modu berezian jaso dute. Ale bakoitzak bere garaiko begirada, estiloa eta sentimendua gordetzen ditu, guztion artean lortuz herriko memoria kolektiboa eraikitzea eta transmititzea. URTEKARI BATZORDEA
1956-2026 20 | historia
historia | 21
22 | historia
historia | 23
24 | historia
historia | 25
26 | historia
GASEOSAREN TXISPAK ALTZIBARREN LA PITUSA FABRIKAREN HISTORIA
Gure aitak Pitusa fabrikan lan egiten zuen, enkargatu gisa, eta etxean beti izan ditugu hizpide hango istorioak. Fabrikarenak eta bertan lan egiten zutenenak. Auzoko asko ezagutu ditugu Pitusan lan egiteari esker eta, bitxikeria bada ere, erreferente baliotsua gertatzen zaigu gaur egun ere, Oiartzungo edonor aipatu eta nor den edo nongotarra den kokatzerakoan. Beti aurkitzen diogu Pitusan lan egin zuen senide edo ezagunen bat, eta erreferentzia horri esker, berehala kokatzen gara. Nik pentsatu izan dut aitak asko izango zuela kontatzeko; baina, haren faltan, eta agian nostalgiak bultzatuta, istorio horiek gaseosaren burbuilak bezala desagertu aurretik, idatziz jaso nahi izan ditut. Horretarako, auzotar eta ezagun askorekin hitz egin dut, eta laguntza horri esker ere, lortu dut ondoren datorren historia guztia osatzea. Bidean asko disfrutatu dut, kontu zaharrak gogoratzen batez ere, eta ezagutzen ez nituen pasadizo asko deskubritzen. Eskerrik asko denoi. Udaletxeko artxiboan arakatzea ere aberasgarria izan da. historia | 27
Carbónicas Santa Clara, Altzibar auzoan.
LA PITUSA fabrika
La Pitusa fabrikaren kokapena Altzibarren zegoen fabrika, Artikutzarako bidean. Gaur egun oraindik ikus daiteke, errotonda berria igaro ondoren, bidearen ezkerraldean. Eraikina hutsik eta zaharkituta dago, baina oraindik bere izenaren arrastoa gordetzen du: kanpoaldeko horman “LA PITUSA” errotulua irakur daiteke, nahiz eta letra bat falta zaion. Pabiloi hori abandonatuta dago, baina urte luzez hainbat jarduera egin izan dira han, horietako batzuk dokumentatuta daudenak, eta eraikinak berak gordetzen du garai hartako industriaren memoria.
Hastapenak Aurkitu ditudan daturik zaharrenak aurreko mendeko 20ko hamarkadakoak dira. Artxiboko dokumentuen artean, eraikinaren jatorrizko eraikuntzari eta ondorengo eraldaketa edo handitzeei buruzko agiriak ere topatu ditugu: • 1929an Domingo Sorondo Ibarburuk Errotaberri errotan argindarra sortzeko, ur publikoen aprobetxamenduaren erregistroan inskribatzeko egin luzatu zion Udalari.
• 1937an Tiburcio Sorondo Alzurik arrainen handizkako salmenta eta izotz-fabrika jartzeko baimena eskatu zuen udaletxean. (Joxepa Zabalegi Lazkanotegi 1916an jaiotakoaren testigantza jasoa dago. Gauez joaten zen iristen zen arraina kaxetan sartu eta Bartzelonako bidean jartzera.) https://ahotsak.eus/oiartzun/pasarteak/ oia-017-012/
28 | historia
Udal artxiboko erreferentziak.
• 1945ean Jose Olaizola Etxaberek “Olaizola arraindegia” arrainen handizkako salmenta egiteko baimena eskatu zuen udaletxean.
• Urte berean Domingo Sorondo Ibarburuk argindarra sortzeko baimen eskaera egin zuen udaletxean.
• XX. mendearen erdialdera arte argindarra sortu zen bertan. Geroago bakailao lehortegi bat eraiki zen. Elikagaiak kontserbatzeko kamerak eta arrain kontserbak egiteko instalazioak ezarri ziren bertan.
Carbónicas Santa Clara. Sorrera Mendearen hasieran, soda sendagai gisa saltzen zen, sobre txikietan, hautsa uretan diluitu eta hartzeko moduan. Gerraostean, ordea, ohitura aldatu egin zen: edari freskagarri gisa kontsumitzea gero eta zabalduago zegoen, eta eskaria nabarmen handitu zen. Probintzia bakoitzean hainbat ekoizle txiki zeuden edari hori saltzen, eta etxe partikularretan ere botilatzen zen, egunean 100 botila ingurura iristen zirelarik.
Gurera etorriz, La Casera marka indarra hartzen ari zen eta merkatu osoa bereganatuko ote zuen beldurrez, 50 bat ekoizlek marka bakar baten pean batzea erabaki zuten.
La Pitusa Oiartzunen Ekoizle txiki horiek elkartu eta Valladolideko Mariano Simon Olmori La Pitusa markaren patentea erosi zioten.
1964an, Evaristo Errea Mezquirizek Carbónicas Vascas S.A.-ren izenean, baimena eskatu zion Udalari freskagarri eta edari karbonatatuen lantegi bat ezartzeko Oiartzunen; beraz, irekiera data horren ingurukoa izango zen.
Udaletxean aurkeztutako proiektuan, hondakinik, kerik edo usain txarrik gabeko enpresa garbi bat ezartzeko konpromisoa hartu zuen; lorategiz inguratua eta lekuaren etorkizuna nabarmen hobetuko zuena. Era berean, industria horretako langileak Oiartzungo biztanleak izateko beharra adierazten zen. Agindutakoa bete zen eta auzo guztietako langileak hartu ziren Pitusan lan egiteko, gizon nahiz emakume. Emakumeak, gainera, gehiengo ziren enpresan.
Ekoizle txiki horietako izen batzuk bildu ditut bulegoan lan egiten zuten Nati Erauskin, Begoña Martiarena eta Mari Jose Aizpuruari esker, baita Maria Jesus Aduriz eta Rafa Zurrori esker ere. Honela: Eduardo eta Luis Polo anaiak
Errenterian
Azurmendi
Orion
Esteban Iraola Juantxo Irazu Sagardia Iriondo
Ormazabal Beristain
Manzisidor
Evaristo Errea Aranzamendi Arrizabalaga Gorostegi
Ayestaran
Donostiako Antiguan Andoainen Lasarten Zestoan
Martutenen Pasaian Deban
Herreran
Elgoibarren Azkoitian Hernanin
Villabonan
La Pitusa fabrika jartzeko eskaera.
historia | 29
Danok bat Papelerako emakume langileak.
Lan mota eta merkaturatu aurreko prozesua Gaseosa botilak prestatzea ez zen lan makala. Hamar botila jartzen ziren egurrezko kutxa zahar batean (geroago plastikozkoak izango ziren kutxa horiek), eta salmentako bidea hartu aurretik, lan ugari egiten zen.
Lehenengo lana edariari zaporea ematea zen; horretarako, jarabe bat egin behar zen formula kimiko bati jarraituz. Izen arraro askoren artean gogoratzen ditut esentziak, estraktuak, azido zitrikoa, kontserbanteak, azido askorbikoa, sakarina, ziklamatoa eta azukrea. Azukre asko erabiltzen genuen, zakuak eta zakuak! Eta zenbat pisatzen zuten! Laborategian egiten zen hori, pisatu, nahasi eta jarabe likatsu bat ateratzen zuten hortik.
Bitartean, kristalezko botilak garbitzen ziren. Garbigailu berezi batean pasatzen ziren, eta zinta garraiatzailetik ateratzean, norbaitek begiratu behar izaten zuen denak txukun zeudela egiaztatzeko. Botilak garbitzeko lana plastikozko botilak iritsi zirenean bukatu zen, erabilpen bakarreko botilak zirelako. Baina horiek ere bazuten bere lana. Botila berriak barruko haizea xurgatuta txiki-txiki eginak iristen ziren, horregatik euren forma berreskuratzeko, aurrez airez puztu behar izaten ziren tutu baten bidez.
30 | historia
Ondoren, botila betetzeko makinara eta saturadora izeneko beste batera pasatzen ziren. Han, laborategian prestatutako jarabearen dosi bat sartzen zen botiletan hodi batzuen bidez, eta horrekin batera, ura eta karbonikoa, burbuilak sortzeko. Botilak prest geratzen ziren tapoiak jartzeko. Zinta garraiatzaileak eramaten zituen tapoiak jartzeko lekura. Txapak makinak jartzen zituen eta portzelanazko tapoiak guk, eskuz. (Eskuetan babak ateratzen zitzaizkigun lan harekin). Hurrengo urratsa prezintoa edo etiketa jartzea izaten zen. Momentu bakoitzean prestatzen ari ziren edariaren arabera, jarabearen errezeta, botilen neurria eta etiketa aldatzen joan behar izaten zen. Etengabeko arreta eskatzen zuen lana zen.
Azkenik, zintaren bukaeran, botilak kutxetan sartzen ziren —hasieran egurrezkoetan, gero plastikozkoetan—, eta kutxak paletetan pilatzen ziren, almazenera bidali aurretik.
Langileen ezaugarriak eta lan-baldintzak Gizon-emakumeen langintza mota banatuak zeuden, orokorrean. Gizonezkoak banatzaile, biltegiko langile, mantentze lanetako langile, gainbegirale ziren.
Emakumeak, berriz, makinetan, laborategian eta bulegoetan aritzen ziren gehienbat.
Langile horietako asko hamalau urte bete baino lehen jada lanean zeuden bertan. Beste asko, aurretik zeuden enpresetan ibiliak ziren; ondoko lur-eremuetan zeuden Danok bat paper-fabrikan, bakailaoa prozesatzeko lantegian edota kontserba fabrikan lan egin zuten.
Maite Azpirozek esan didanez, hamabi urterekin antxoak garbitzen eta poteetan sartzen lan egiten zuen, harik eta kontserba fabrika itxi zen arte. Ordurako La Pitusa fabrika eraikitzen ari ziren eta bertan lanean hasteko asmotan, makinen erabilera ikastera joan behar izan zuen Donostiako Antiguan Esteban Iraolak zuen fabrika txiki batera, denboraldi batez. Esteban Iraola La Pitusako bazkideetako bat zen.
Lan-baldintzen kontuetan bitxikeria batzuk bildu ditut Mari Carmen Mendiburuk esanda. Fabrika ireki berritan hasi zen lanean bera eta, dioenez, lehen urteetan lan-astea 6 egunekoa zen eta ustekabeak sortzen zirenean, igande batzuetan ere lan egiten zuten. Lan-baldintzen inguruko lorpenak ere gogoratzen ditu: 60ko hamarkadaren amaieran Sábado Inglés deitzen zena ezarri zenean: larunbatetan 14:00ak arte bakarrik egiten zen lan eta arratsaldean jai! Urte dexente pasa behar izan ziren bost eguneko lanastea ezarri aurretik. 1982 inguruan, frabrikaren azkeneko urteetan, makinak geratu ez zitezen, bi txandatan egiten zuten lan.
Juanita Irastorzak ere baditu gogorapen franko, 1968an lanean hasi zenekoak. Gogoan du, adibidez, oso lan gogorra egiten zuela kamioiak deskargatzen. Beheko solairuan zeuden makinetara bidali behar zituzten botila-kutxak kate garratzailearen gainean jarrita, banan-banan. Beste batzuk garbigailuan kutxak husteaz arduratzen ziren. Berak, gainera, lan gehigarria izaten zuen. Ordurako Pitusako bulegoak Otsuene baserrian zeuden eta, alboko etxean bizi zenez, bazkalostean, ordu estrak egitera joaten zen bulegoak garbitzera. Emakume batzuek ezkondu zirenean utzi zioten lan egiteari. Beste batzuek, berriz, erretiroa hartu arte jarraitu zuten, hala nola Maria Ezkurrak, Aingeruko Joxepak, Aldapako Angelesek, Otsueneko Antxonik... Tartean, Sebastian Portu, eta Alejo Lekuonaren jubilazioak ere gogoan ditu.
Anttoni Lekuona, Sebastian Portu eta Maria Ezkurra. Agurra.
La Pitusako enkargatuak Oiartzungo beste hainbatek bezala, nire aita Leonek ere Pitusan lan egin zuen 1964tik erretiroa hartu arte, 1995ean. Bertako enkargatua izan zen. Altzibarren, Pitusako enkargatua bezala ezagutzen zuten, hainbesteraino, non guk etxean txikitan, fabrika berea zela uste genuen. Egun arrunt batean goizeko bostetan hasi behar zuen lanean makinak prestatu, eta zortzietarako produkzioa martxan has zedin. Hala ere, beti zegoen matxuraren bat eta lehenago joan behar izaten zuen. Asko sufritzen zuen gauzak behar bezala ateratzen ez zirenean.
Mari Karmen Mendiburu.
Hamabietan, Altzibarren bizi ziren emakumeak etxera bata urdinez jantzita joaten ikustea ohikoa zen bezala (esaterako, lehen aipatutako
historia | 31
Joxepa, Juanita, Antxoni, Maria edo Angeles Urkia); gure aita ere berdin ibiltzen zen bere buzoa gainetik kendu gabe. Denek gogoratzen zuten Leon, goizetan etxetik irteten zenetik, bere buzoa jantzita.
Patxi Aizpurua eta Leon Pérez.
Antonio Millán izan zen beste enkargatua, hau ere Altzibarkoa eta biltokiaz, banaketaz eta kamioiak mantentzeaz arduratu izan zen 33 urtez. Berak kontatzen didanez, 1965ean iritsi zen Gipuzkoara, irakurtzen eta idazten jakin gabe eta biltegian hasi zen lanean kamioiak kargatzen. Gidabaimen guztiak ateratzea lortu zuen eta fabrika itxi arte enkargatu postuan mantendu zen. Barre artean gogoratzen du nola Gipuzkoako kamioi flotarik zaharrena zuten eta inoiz, gidatzen ari zirela, martxa aldatzeko palanka atera egiten zitzaiela.
Gazteak lanean Udan ekoizpena handitu egiten zen eta gazteak kontratatzen zituzten lanerako, askotan ikasleak. Ikasle horietako batzuk klaseetara itzultzen ginen ikasturte hasieran. Beste gazte batzuk lan hobe bat aurkitu arte gelditzen ziren bertan. Tajora lanera joandako Maria Jesus Eskudero eta Txaro Azpirozen kasuak dauzkat gogoan, adibidez.
Guk, senide guztiok ere nolabait, Pitusan lan egin genuen. Zaharrenok, ikasle oraindik, urte pare bat eman genuen bertan lanean, udako oporretan. Gazteenak, euren aparteko lanbidea bazuten ere, La Pitusarentzat aritu ziren lanean, aitari lagunduz. Aitak sifoiak betetzen irakatsi zien eta beren lanetara joan aurretik edo asteburuetan, Martuteneko biltegira joaten ziren lanordu estrak egitera, askotan goizeko 06:00etan. Martutenen Altzibarretik desmuntatu zuten betetze-makina zahar bat instalatu zuen aitak eta bere laguntzarekin, urte dezente igaro zituzten lan hartan.
Maria Jesus Adurizekin urte haietako pasarteak gogoratzen aritu naiz, eta gure lanik onena izan zena gogorarazi dit: Adingabeak ginenez, ezin genuen makinarik erabili edo lan arriskutsurik egin eta 14 urte bete arte, botilen tapoiak konpontzen aritzen ginen kutxetan borobilean eserita. Gure lana gantxo txiki baten laguntzaz portzelanazko tapoien gomak ordezkatzea zen, baldin eta pitzatuta, ustelduta edota hautsita baldin bazeuden.
Gazte-gaztetatik lanean aritu ginen auzotar asko, haien artean Iosu Mitxelena komikilaria. 1993 eta 1995 arteko udatan aritu zen bertan, itxi aurreko urteetan. Garai hartan, Errenteriako komiki txapelketan saritua izan zen 1. día en la fábrica izeneko lanarekin, Pitusako bere lehen egunaren inguruko istorioa marraztuta. Iosuk berak kontatzen duenez, xelebrea iruditu zitzaion lana eta dekadentea fabrika (azkeneko urteak ziren eta zaharkitua geratzen hasia zen). Lanik txarrena, baina, botilen muturrean metalezko tapoiek sortzen zuten herdoila garbitzera bidaltzen gintuztenean izaten zen. Botilak banan-banan sartzen genituen akafortez beteriko ontzietan, buruz behera, garbigailura eraman baino lehen, eta oso usain txarra izateaz gain, begiak erretzen zizkigun lan horrek.
Kamioa.
32 | historia
Estalki sistema.
1. día en la fábrica. Josu Mitxelenaren komikia. Botila txikiak.
Fusioa SCHUSS-ekin Beristain familiak gaseosa fabrika txiki bat zuen Trintxerpen, eta Schuss markako limoizko freskagarria betetzen hasi zirenean arrakasta handia lortu zuten. Eskariak gora egin zuenez, Molinaoko auzora joan ziren, lokal handiago batera. Handik gutxira, Schuss laranja ekoizten hasi ziren, eta marka hazten joan zen neurrian,
1973an Altzibarrera etorri ziren, Santa Clara enpresarekin bat eginez.
Garai hartan, Schuss Tonika eta Karina ere egiten hasi ziren. Haiekin batera, iragarkiek esaten zuten bezala, La Pitusa: gaseosa, naranja, limón y cola, Schotiss Tonika, Coral Naranja eta Bittel gaseosa txikia ere Altzibarren ekoizten ziren, denak batera, lantegi berean. historia | 33
Aurrerago, modan jarri zen botilako ur mineral naturala —arrunta eta gasduna—, eta orduan makinak egokitu zituzten Errotaberri iturburuko ura plastikozko botiletan ontziratzeko. Santa Clara markako litro eta erdiko botilak merkaturatu zituzten, hasieran ospitaleetarako batez ere, eta gero etxeetan kontsumitzeko ere bai. Eroskin ia produkzio osoa saltzen zen.
La Pitusa iruditan
ertzean eraikitako egiturak arriskuan geratu ziren, urak zekartzan enbor eta zaborrak zubietan pilatu eta uraren bidea oztopatu zutelako. Altzibarren beheko solairu asko urez bete ziren, eta auzoko tailer zein lantegi txikiek kalte handiak pairatu zituzten, bai makinariari dagokionez, bai materialei dagokienez. La Pitusak ere ez zuen ihes egin: ibaiak bere bidea berreskuratu nahi izan zuen, eta fabrika bete-betean harrapatu zuen.
Makina asko ezinean geratu ziren uraren eta lokatzaren ondorioz, material ugari urak eraman zuen, eta produkzioa luzaroan eten behar izan zen. Botilek ere kalte handiak jasan zituzten, asko galdu ziren, kristalezkoak izanda, urak txikituko baitzituen. Kaxak, berriz, errazago berreskuratu ziren. Ordurako botilak gordetzeko kutxak plastikozkoak ziren, eta ur gainean gelditzen zirenez, asko lortu ziren uretatik ateratzea. Hilabete geroago ere, Lezoko portuko uretan agertzen jarraitzen omen zuten Pitusako kutxek.
Fabrikaren argazkiak aurkitzeko ahalegin handia egin dudan arren, gutxi eskuratu ditut. Botilaratzeko plantaren argazkirik inork ez genuen, ezta fatxadarena ere. Dugun argazki bakarra Rufi Etxeberriak lortutakoa dugu, fatxada nagusia ikusten dena. Baina Mari Jose Aizpuruak beste argazki baten pista eman zidan. Berak gogoratzen zuen nola 1985ean grabatu zuten pelikula baten sekuentzia bat eta Bilbon estreinaldira gonbidatu zituztela langile batzuk, eta Patxi Bisquert aktorea ateratzen zela. Informazio horretatik tiraka iritsi nintzen Ehun metro filmera, non 8. minutuan, gutxi gorabehera, aurkitu nuen Mari Josek aipatu zidan momentua. Hortxe fabrika martxan eta bertako irudiak eta soinua. Gozatu egin nuen momentua gogoratzen.1
Kontatu didatenez, lanik egin ezinik zeudenez, enkargatuek inguruko etxeetara ere bidali zituzten gazteak kutxen bila. Etxe askotan pozik gordetzen zituzten kutxa horiek, eta itzultzea ez omen zen beti erraza. Horregatik, kutxa bakoitza
Ehun metro.
Ehun metro. Mari Jose Aizpurua lanean.
1983ko abuztuko uholdeak Euskal Herrian izan diren hondamendi naturalik handienetakoak izan ziren, eta Oiartzun zein Oiartzun ibaiaren arroa gogor astindu zituzten. Ibaiaren
berreskuratzeagatik diru pixka bat eskaintzen hasi ziren. Auzoko haurrak pozik ibili omen ziren karretilak bete eta Kamio, Añarre, Ibarre, Atamitx eta Iurrita inguruan kutxak bilatzen.
1 Ehun metro filma. https://www.eitb.eus/eu/kultura/ zinema-euskaraz/osoa/1239504/Ehun-metro/
34 | historia
Auzoan berreraikuntza eta garbiketa lanak motel joan ziren, eta hondamendiak arrasto sakona utzi zuen herritarren artean. Urak jaitsi bezain
laster, argindarrik eta ur edangarririk gabe, bizilagunak auzolanean hasi ziren etxe, denda eta fabriketatik lokatza eta hondakinak ateratzen. Oiartzuarren arteko elkartasuna funtsezkoa izan zen egun haietan. Batek baino gehiagok esan dit orduan sortu zela Oiartzun, gogor erantzun leloa, nahiz eta gero jakin dudan aspalditik abesten zela D. Pablok sortutako Gudaritxoen ospakizunetan.
La Pitusak, gainerako enpresa kaltetuek bezala, denbora luzea behar izan zuen berriro normaltasunez ekoizten hasteko, baina azkenean lortu zuen. Garbiketa lanetan herriko gazteak aritu ziren, eta enpresak ordaindu egiten zien egindako lanagatik. Handik aurrera, garai onetan makinerian inbertitu ahal izan zuten eta produkzioa handitu zen; hala ere, tarteka garai txarrak ere etorri ziren, lan gutxi eta arazo ugarikoak.
1998ko martxoaren 1ean itxi zen betiko, eta ordutik eraikinak han jarraitzen du, isilik baina presente. Ez da ingurua berrurbanizatzeko plan baten zain utzitako eraikin huts bat soilik; iragan industrialaren sinbolo bihurtu da, eta belaunaldi oso baten nostalgia‑zama darama bere hormetan. Eskerrak eman nahi dizkiet lagundu didaten guztiei:
La Pitusa bukaera.
Izaskun Madariaga, Nati Erauskin, Begoña Martiarena, eta Mari Jose Aizpurua, Maria Jesus Aduriz eta Rafa Zurro, Bitxori Maya, Maite Azpiroz, Mari Carmen Mendiburu, Nati Odriozola, Antonio Millán, Rufi Etxeberria, Juanita Irastorza eta bere semea, Klara Gorosabel, Udaletxeko artxibozaina, Josu Mitxelena. MARI PAZ PÉREZ SÁEZ
La Pitusa futbol taldea Nire osaba Luis, aitaren anaia, Irungo KAS fabrikako arduraduna zen. Bein bi lantegien arteko futbol txapelketa bat antolatu zuten Gabierrotako futbol zelaian. Argazkia geratu da esandakoaren lekuko:
Taldekideak: 1 Jose Mari Mitxelena, 3 Iñaki Garziandia, 6 Rafael Zurro, 7 Emilio (Almoradidekoa), 8 Jose Mari Maya, 9 Antonio Amores, 10 Armindo, 11 Miguel Moreno. Haurra: nire anaia Alfonso Pérez
historia | 35
OIARTZUN EZAGUTZEN (2) ALTZIBAR ERDIGUNEKO KOMERTZIO ETA FAMILIA-LANTEGI TXIKIAK 50-60 HAMARKADAREN BUELTAN
36 | historia
1. 2.
Adurizenia. Sagardotegia
3.
Auzoko eskola
4.
5.
OIARTZUN ezagutzen (2)
6.
7. 8. 9.
Manuel (Lekuona) zapateroa. Zapata-konpontzailea Bastero berri. Arbide familiaren taberna, jatetxea, janari-denda eta ostatua Antonio Iragorri. Zerratokia
Herreronia. Zalakaindarren perratokia, pentsua, forja...
Xixario Zalakain harategia
Pottonia. Huertaren taberna (Gerora Altzibarko Bilera elkartea) Pixkorrene. Juan Mari Barrenetxearen gizonen ile apaindegia
10. Anixetania. Taberna eta jatetxea (Gerora Albisturrene taberna)
Auzoko eskola.
11. Zikirosenia. Aroztegia
12. Xantuxene. Maria Antonia Arozena emakumeen ile apaindegia
13. Zikirosenia. Perratokia eta forja
14. Kaxinto Odriozola. Garaino zerbitzua
15. Ugarte errota
16. Xoteronia. Ferreteria, elikagaiak, drogeria, paper-denda, jantziak, oinetakoak, telak, botikak, edariak...
17. Larburu. Aroztegia 18. Peune. Dolarea
19. Irundarrene. Estankoa, sagardotegia, denda, taberna eta mailako jatetxea
Ezk. Basteroko eskailerak; Esk. Primonea. Antonio Jeremias, Joxe Angel Sein, Manuel Sein eta Joxe Krutx Arakama.
historia | 37
Pixkorrene. Juan Mari Barrenetxearen ile apaindegia, gizonezkoena.
20. Primonia. Taberna
21. Errota-berri. Bakailo-lehortegia. (Gerora La Pitusa) 22. Papelera
Celestino Etxebeste Arbide (Gainbegiratze laguntza: Mari Jose Egiazabal Agirrezabala) Anixetania. Mari Jose Egiazabal, auzoko umeekin. Mutikoa, Bernardinoren semea.
Zikiroseneko aroztegia,1943.
38 | historia
Zikirosene. Aroztegia. Zerratokiko sarrera.
Herreroenia.
Peune. Dolarea atzealdean.
Xantuxene. Maria Antonia Arozenaren ile apaindegia.
Irundarreneko ataria.1943.
historia | 39
Penadegi zentralak 100 urte Penadegi zentralak 100 urte
Oiartzungo ondare industriala
1. SARRERA Penadegi zentral hidroelektrikoa Gipuzkoako ondare industrial eta teknikoaren adibide esanguratsua da, XX. mendearen lehen herenean Oiartzungo Ergoien auzoan, Tornolako haranean, eraikia. Instalazioak, landa-eremuetako elektrifikazio prozesuen historian funtsezko lekukotasun bat eskaintzen du, eta energia-azpiegituren bilakaeraren azterketan erreferentzia gisa har daiteke. 2026 urtean, zentrala martxan jartzeko mendeurrenaren testuinguruan, kasu hau berraztertzeak garrantzi berezia du Oiartzungo ondare industriala aztertzerakoan.
40 | historia
2. KOKAPENA ETA BALDINTZA HIDROLOGIKOAK Zentrala Bianditz mendigunearen iparraldeko magaletan kokatzen da, kokapen hori ezaugarri hidrologiko zehatzekin zuzenki lotua delarik. Ingurune honetako erreka txikiek desnibel nabarmenak aurkezten dituzte, eta horrek energia hidraulikoaren aprobetxamendu efizientea ahalbidetzen zuen. Parametro hidrologiko horiek zentralaren tipologia teknologikoa zehaztu zuten: deribaziozko eredua, hau da, ura ez zen erreserba-presa handi batean biltegiratzen, baizik eta kanal-sare baten bidez bideratzen zen, urak desnibelak sortzen zuen energia potentziala maximizatzeko.
garaiko ingeniaritza elektromekanikoan erreferentziazko enpresa, eta horrek zentralaren maila teknologiko altua egiaztatzen du.
4. ERAIKUNTZA PROZESUA: KRONOLOGIA ETA BALDINTZA MATERIALAK Zentralaren sustatzailea Hernaniko Cerámica Hernani enpresa izan zen, zeina instalazioak hornidura energetikoa behar zuen industria-eragileetako bat baitzen. Eraikuntza-lanak 1920. urte inguruan hasi ziren, baina instalazioa ez zen 1926ra arte martxan jarri, eraikuntza-prozesuak sei urte inguruko iraupena izan baitzuen.
Prozesuaren alderdi esanguratsuenetarikoa materialak garraiatzeko modua izan zen. Makina nagusiak garraiatzeko, Itzaina izenez ezaguna zen egutera-gidari baten zuzendaritzapean, sei idi-pare erabili ziren. Bi makinak eramateko, hiru pare makina bakoitzarentzat, eta operazioak bi egun iraun zuen.
3. SISTEMA HIDRAULIKOAREN DESKRIBAPEN TEKNIKOA Instalazioaren sistema hidraulikoa egitura estratifikatuan antolatzen zen. Goialdean eraikitako presa txiki multzo batek ura jasotzen zuten, eta kanal-sare batek kilometro bat edo gehiagoko ibilbidea egiten zuen ur-fluxua bilketa-puntu batera eramateko. Puntu horretatik gutxi gorabehera 172 metroko jauziaz baliatzen zen energia sortzeko. Ur-fl uxua zentralera hoditeria baten bidez bideratzen zen; hoditeria hori hasiera batean burdinurtuzkoa zen, baina arazo teknikoak zirela eta, hormigoi-estaldura batez indartu behar izan zuten ondorengo fase batean. Penadegiko zentralak 100 urte
Elektrizitate-ekoizpenari dagokionez, instalazioak bi turbina zituen, bakoitza erregulazio-sistemekin hornitua. Sortutako tentsio nominala 5.000 volt ingurukoa zen (garai garatako 200 familia ingururentzat argindarra zen hori, kontuan izanda etxe bakoitzean bonbila bakarra zegoela), eta transformadore baten bidez egokitzen zen banaketa-sareen ezaugarrietara. Makineria Suitzako Brown, Boveri & Cie etxeak fabrikatua zen,
Aritxulegiko errepidea oraindik eraiki gabe zegoenez (errepidea preso errepublikarrek eraiki zuten 1939-1948 bitartean), erabili zen garraiobidea honakoa izan zen: Karrikako Arraskue eta Zabale baserrietatik, Aristiburura; Pulliko Sorora igo eta Epele azpitik barrena Penadegira jaitsi. Baldintza topografi ko zailak eta garaiko garraio-azpiegitura eskasek lanak nabarmen zailtzen zituzten. Inguruko baserrietako langileek parte aktibo eta erabakigarria hartu zuten eraikuntza-prozesuan, azpiegitura mota haien izaera kolektiboa eta tokiko komunitatearen inplikazioa eskatuz.
5. FUNTZIONAMENDUA ETA BILAKAERA Hasierako fase operatiboan, Penadegiko zentralak Cerámica Hernani instalazioari hornitzen zion energia elektrikoa (argindarra). Baina, gero, Ceramica Hernani enpresak, kontsumo-eskaera gero eta handiagoa zela eta, Urumearen jauzien energiaz hornitzen hasi zen, zeinak errentagarriagoak baitzitzaizkion, bai potentziagatik baita gertutasunagatik ere. 1960ko hamarkadan, elektrizitate-sektorearen kontzentrazio-prozesuaren baitan, zentralaren jabetza Iberduero enpresaren esku pasa zen. 1965
historia | 41
inguruan, berriz, Oiartzungo beste eragile batek eskuratu zuen instalazioa, eta erabilera domestikorako egokitzeko saiakerak egin zituen. Hala ere, eskari energetiko eskasak eta baldintza ekonomiko ezegokiek proiektu hori bideraezin bihurtu zuten. Zentralak 1970 inguruan utzi zion funtzionatzeari, eta makineria guztia kendu zen, eraikina argindar eta urik gabe utziz. Penadegiko zentralak 100 urte
25 urtez erabilerarik gabe egon ondoren, 1995ean, Irungo Andueza Generación Eléctrica enpresak Iragorri delako bati erosi eta zentralaren kudeaketa hartu zuen, bere azpiegitura guztiekin batera. Instalazioak egokitu eta teknologia automatizatuko makineria berria instalatu ondoren, zentrala berriro martxan jarri zen. Gaur egun turbina bakar batekin funtzionatzen du. Bere ezaugarrien artean daude Kanaletako reilen garbiketa automatizatua eta zentral elektrikoa martxan jartzeko ur-emari ekologikoaren erabilera.
Bitxikeria moduan, egun zentralak 200 familiarentzat adina argindar sortzeko gaitasuna du.
6. ONDARE-BALIOA Ondare industrialaren ikuspegitik, Penadegiko zentralak garrantzi nabarmena du hainbat arrazoi direla eta. Batetik, landa-eremuetako elektrizitate-sareak garatzeko garaian ezinbesteko funtzioa bete zuten instalazio-moten adibide zehatz bat da. Bestetik, ingeniaritza hidraulikoaren eta elektromekanikoaren garaiko maila teknikoa erakusten du, Brown Boveri makineria barne. Azkenik, energia-sistemen eskala txikitik sare zentralizatuetarako trantsizio historikoa aztertzeko kasu-azterketa gisa funtziona dezake. Azken ondorio gisa, Penadegiko zentrala paisaiaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanen lekuko material gisa ulertu daiteke, eta lurraldearen memoria kolektiboaren osagai esanguratsu bat osatzen du. Zentralaren dokumentazio sistematikoak eta, ahal den neurrian, aztarnen kontserbazio-neurriek etorkizuneko ikerketen oinarri sendoa bermatu dezakete.
42 | historia
Bibliografia: “Industria antigua. Centrales en Oiartzun II”. In: Oiartzun 1981, 84–86 or. IZAGIRRE, Ander. “Las carreteras de los esclavos”. In: Pyrenaica, 275, 72–77 or. Erabilgarri hemen: https://pyrenaica.emf.eus/wp-content/uploads/aldizkariak/275/artikulua_5729.pdf [2026 apirilak 12] FELIPE MITXELENA ERIZE eta LEIRE MITXELENA ERIZE lmitxele@gmail.com
HUARTEKO MAIORAZKOA
Lehen ere Altzibarko Huarte edo Ugartetarrei buruz dezente idatzi badugu ere, azken boladan kontu gehiago jakin ditugu familia horretaz. Besteak beste, familia horren maiorazkoaren berri izan dugu, eta, egia esan, maiorazko hori izan zenik ere ez genekien duela gutxi arte. Beraz, ahaide nagusiak izan ziren Ugartetarrei buruzko artikulu hau idatzi dugu, bide batez, aurreko artikulu pare batean eta Beloaga, gaztelu baten historia, Herri baten historia liburuan egindako akats batzuk zuzentzeko. historia | 43
XIV. mendea.
HUARTEKO maiorazgoa
Esaten genuen Beltran Huarte zela ezagutzen genuen Huartetar zaharrena, 1355 aldera aipatzen baitzen Ehun Urteko Gerraren testuinguruan. Urte hartan Beltranek soldadu konpainia bat bidali zuen Pasaiatik Normandiara, frantsesen kontra eta Ingalaterraren eta Nafarroaren alde borrokatzeko, Huartetarrak oraindik nafarrak sentitzen baitziren, nahiz eta 1200. urtetik Gipuzkoa Gaztelaren menpe egon.
Baina orain dela urte pare bat 1301ean aipatzen den Huarte bat aurkitu genuen, Johan Santz d’Uart, hau da, XIV. mendeko lehenengo urtean. Horrek esan nahi du XIII. menderako familia hori Oiartzunen zebilela. Huarte hori beste sei lekukorekin batera agertzen zaigu Nafarroako Zizur Txikiko San Joan Ospitaleko Ordenak Oiartzunen 1234an erositako saroien azken ordainketa egiten. Dokumentua sinatu zutenak Johan Santz d´Uart, Johan Martiniz de Aramburu, García Erlanz d´Oicivar (Ubixibar), Per Ochoa de Seyn, Martín Sant d´Olayz, haren semea Johan Martiniz eta Domingo Erlanz de Içaguirre (Eizagirre) izan ziren, eta ez da harritzekoa Huarte izatea sinatu zuen lehena, Oiartzungo familia boteretsuena baitzen. Datagatik Joanes Beltranen aitona izan liteke, eta Beltran Ayeroren aita, baina senidetzaren hurrenkera zalantzazkoa denean, pertsona horiek marra etenez lotu ditugu Huartetarren zuhaitz genealogikoan. Dena dela, Ayero Uart izan zen familia horretan ospetsuena. Ayero 1356tik 1396ra izan zen Huarteko jauna. Bere bizitzan sona handiko gatazkak bizitu zituen. Batetik, bandoen arteko borrokak. Huartetarrak ganboar petoak ziren, nahiz eta idazle batzuek oinaztarren bandoan kokatu. Bestetik, Beltran bezala, Nafarroako Karlos II.ak Normandian zituen lurrak babesten lagundu zion Ayerok. Horrez gain, 1320an sortu zen Villanueva de Oiarzunek buruhauste dezente eman zizkion Ayerori. Dirudienez, ez zegoen konforme Oiartzungo kontzejua desagertzearekin, baina erabaki guztiak Villanuevan hartzen zirela ikusita, senide bat hiribilduko probestua izatea lortu zuen (preboste), hau da, epaile nagusia, epaitzeko eta zigorra betearazteko boterea zuena, alkatearena baino botere handiagoa.
44 | historia
Gatazka handiena, ordea, Gaztelako Pedro I.ari bere anaiordeak, Enrique II.ak, erregetza kendu zionean bizi izan zuen. Pedro I.a Frantzian babestu zen, ingelesak nagusi ziren eremuan, eta han hitzarmen bat sinatu zuen Ingalaterrako printzearekin eta Nafarroako Karlos II.arekin, Gaztela errekuperatzen laguntzeko. Ordainetan ingelesari 500.000 florin emango zizkion eta Nafarroari 1200ean konkistatu zizkion lurrak bueltatu. Ayero buru belarri aritu zen hitzarmen horren alde. Bilera pila bat egin zituen oinaztarrekin, ganboarrekin eta Nafarroako hainbat bururekin hitzarmena aurrera eramateko. Horrela, kontsentsu zabala lortuta, ingelesen eta nafarren soldaduekin batera abiatu ziren Errioxa aldera oinaztarrak eta ganboarrak eta Enrique II.aren tropak menderatu zituzten. Orduan Karlos II.ak Bidasoa eta Urumea bitarteko kapitain izendatu zuen Ayero.
Horrela lortu zuten Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak 1366an berriro bat egitea Nafarroarekin. Hala ere, batasun hark hamar bat urte baino ez zuen iraun; izan ere, Enrique II.ak Frantziaren laguntza lortu zuen eta Pedro I.a akabatu ondoren, Europako epai mahai batek Nafarroak berreskuratu zituen lurrak bueltatzera behartu zuen. 1396ko azaroaren 19an Ayerok hilburukoa idatzi zuen eta Oiartzungo oinetxea Juan Sanchez Ugarte ilobari eman zion eta Pedro Sanchez Ugarte semeari Oreretan zuten etxearekin batera hiribilduko probestu (preboste) titulua. Mª Soledad Tenaren ustez horrek erakusten du une hartan balio handiagoa zuela probestu tituluak Oiartzungo oinetxeak baino.
Argitu nahi dugu Ayeroren hilburukoan hasi zirela Ugarte abizena erabiltzen, ordura arte Uart, Uarte edo Huarte idazten baitzuten. Ondoren, Ugarte erabiltzen zuten, nahiz eta dokumentu askotan Ugarte eta Huarte nahasita agertu. Eta azkenean, Huarte abizena gailendu zen berriro.
XV. mendea Preboste agintea herentziaz pasatzen zen, beraz, hurrengo prebostea Martin Sanchez Ugarte
Internet. Egokitua.
izan zen. Martin Ugarteri, ordea, iloba batek kendu zion aginte hori eta sortu zen borrokan hil zuten 1413an.
Bestalde, Altzibarren geratu ziren Juan Sanchezen segidakoek Huarte oinetxeko jaunak izaten jarraitu zuten, gutxienez 1456a arte, urte horretan Enrique IV.ak ganboar eta oinaztarren buru gehienak atzerriratu eta haien dorretxeak lepatu egin baitzituen. Garai hartan Juan Ugarte zen Ugarteko jauna eta Esteponan bi urtez atzerriratua egon zen. Handik gutxira, Gaztelako erregeak dorretxeak berreraikitzeko baimena eman zuen, baina defentsarik gabe. Beraz, oinetxe berria dorrerik gabe ekialdera zabaldu zuten, 270 metro karratuko jauregia eraikiz. Baina ez dirudi Juanek altxa zuenik, Oger Ugartek baizik. Izan ere, jauregiaren erdian armarri zaharra kokatu zutenean beste armarri bat erantsi zioten azpian, alboan Oger de Ugarte izena duelarik.
Oger, ordea, ez zen Oiartzungo dorretxekoen ondorengoa, guk uste genuen bezala, baizik eta, Oreretako Pero Sanchezen semea, gero jakin baitugu Oreretan bizi zela. Gainera, bistan da auzitan ibili zela Juanen ondorengoekin, 1483an Ogerrek auzia irabazi baitzuen eta Ugarteko oinetxearen jabe aitortu zuten: Carta amparándo a Oger de Ugarte, hijo de Pero Sanchez de Ugarte, vecino de la villa de Rentería, en la posesión de la casa y solar de Ugarte. (Archivo General de Simancas). Beraz, hemen ere zuzendu egin behar izan dugu Ogerren jatorria.
Oger Tristan Gaztela.
Ogerren seme-alabak, bilobak ez badira. Biak agertzen dira olagizonen auzian, saroiei neurri handiagoak emateagatik izan zen auzi luzean, (1511-1514). Eta 1527an, Oiartzun bereizi zenean, Tristanek Orereta-Errenteriako mendietan zituen saroiak saldu zizkion hango udalari. Tristan Tafallako Ana Liñan Allirekin ezkondu zen, Olorizeko anderearekin, eta gutxienez bi seme-alaba izan zituzten: Martin eta Francisca. Tristanek eta Anak Olorizeko ondasunak Oiartzungo Ugarte oinetxeko ondasunekin batuta, Olorizeko maiorazkoa sortu zuten.
Baina 1535ean, Jeireddin Barbarrojak Tunisia hartu zuenean, Espainiako Carlos I.ak mehatxatua ikusi zituen Italia hegoaldean zituen lu-
XVI. mendea Armarri zaharreko basurdeak ekialdera begiratzen du, Lesaka aldera, alegia, eta Ogerrenak, berriz, mendebaldera. Aldaketa hori kasualitate hutsa izango da, noski, baina behin esan genuen bazirudiela handik aurrera Huartetarrak Nafarroara begiratu beharrean, Gaztelara begira jarri zirela, eta halaxe gertatu zen, aurkitu ditugun azken dokumentuek hori erakusten dute eta. Dena dela, Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren ez zen aukera handirik geratzen, eta are gutxiago sortzen ari zen Espainiako inperioaren aurrean. Horrela, bada, Tristan eta Beatriz Ugarte anai-arreben garaira iristen gara. Oiartzungo Ugarte oinetxearen jabeak dira eta, beharbada
La Goleta XVI. mendeko mapa.
historia | 45
rrak. Orduan, Herbehereetako eta Kantauriko eskuadrak bidali zituen Tunisia konkistatzera, eta haiekin batera abiatu zen Tristan itsas kapitaina 1535eko ekainean. Hiriburuaren sarreran zegoen La Goleta gotorlekua setiatu zuten, eta erasora jo zutenean Tristan izan zen harresietan bandera jartzen lehena. Zoritxarrez, turkoek hil egin zituzten Tristan eta haren atzetik zihoazen hainbat gipuzkoar. Halere, azkenean espainiarrek konkistatu zuten hiria.
Merindadeak.
Tristanen ondorengoekin jarraituz argitu nahi dugu, Tristan izan zela Olorizera ezkondu zena, hau da, Erriberriko (Olite) merindadera. Izan ere, Martin Huarte ezagutzen genuen 1548ko dokumentu batetik, baina ez genekien Tristanen semea zenik. Martin Erriberri aldetik etorri zen Oiartzunera Joanes Aranburu salatzera, Karrikan, Huartetarrena zen Ugarteola burdinola abandonatuan baimenik gabe konponketak egiten ari zelako. Eta dokumentu horretan Erriberri inguruan bizi zela esaten duenez, pentsatu genuen Martin izan zela hara ezkondu zena, eta horrela idatzi genuen beste artikulu batean, baina Martin han jaioa zen, aita izan baitzen Olorizera ezkondu zena. Tristan Tunisian hil zutenean, Espainiako erregeak urteko 30.000 errealeko dirulaguntza eman zion Martin Ugarteri, Tristanen ondorengoa umezurtz geratu zelako. Gero Martin Ana Atondorekin ezkondu zen eta, aita bezala, kapitaina izan zen, eta Oloriz jauregiko eta Oiartzun-
46 | historia
go Huarte oinetxeko jauna. Hala ere, hil zenean bere arrebak jaso zituen titulu horiek, nahiz eta Martinek Martin Huarte Atondo izeneko semea izan. Beharbada, hura ere oso gaztea zen aita hil zenean, baina amak salaketa bat jarri zion Francisca koinatari semearentzat Oiartzungo jauregiaren erdia eskatuz: Ana de Atondo, viuda de Martin de Huarte mayor, capitán, tutora de Martin de Huarte menor, su hijo, vecinos de Tafalla, contra Francisca de Huarte y Luis de Gorraiz, su marido, sobre posesión y restitución de la mitad del palacio de Huarte y su pertenecido en el valle de Oyarzun. Salaketa 1557koa da, baina ez dirudi arrakasta izan zuenik. Izan ere, Francisca Huartek bi eskaera egin zizkion Espainiako erregeari 1589an eta 1591ean. Lehenengoan Franciscak, Luis Gorraizen alargunak, esaten zuen bere gurasoek, Tristan Huarte eta Ana Liñanek maiorazkoa sortu zutela haien ondasunekin eta une horretan Lanzarote Gorraiz Huarte semea zela maiorazkoaren titularra, baina ondasun gehienak Nafarroan zeudenez (Oloriz, San Roman, Echano eta Arrazubi), eskatzen zuen baimena Huarte oinetxea saltzeko. Bazekiten galarazia zegoela maiorazkoa salmentaren bidez zatitzea, baina Oiartzungo oinetxea beste ondasunetatik urruti geratzen zen aitzakiarekin eta salmentaren irabaziak Nafarroako maiorazkoa sendotzeko erabiliko zituztela aginduta, lortu zuten baimena, nonbait ere. Bigarren eskaeran Tristan goraipatzen zuen esanez hogei urte pasa zituela erregearen zerbitzuan, eta nola hil zuten Tunisiako La Goleta gotorlekua hartzean. Gero azaltzen zuen bere anaia Martini urteko 30.000 errealeko dirulaguntza eman ziotela, baina hil zenean erretiratu egin ziotela. Hori zela eta, dirulaguntza bera eskatzen
Gorraiz mendebaldetik.
zuen Luis Gorraiz Liñan bilobarentzat (dirudienez bi eskaeren artean Lanzarote Gorraiz Huarte semea hil egin zitzaion), Martinen egoera berean baitzegoen, hau da, maiorazkoa aurrera atera beharrean eta erregearen zerbitzura jartzeko prest aukera zuen guztietan. Oiartzungo Huarte oinetxea saltzeko baimena lortu zuen, saldu egin baitzuen, baina ez dugu uste dirulaguntza lortu zuenik, nahikoa bai baitzuen. Izan ere, Francisca Huarte ez zen edozeinekin ezkondu, Luis Gorraiz Beaumontekin baizik, Gorraizeko jauregiaren jabearekin. Lancelot Gorraizen semea zen Luis eta, lehen aipatzen genuen moduan, Gaztelari begira jarri ziren. Lancelot Nafarroako erregeen etsaia izan zen eta buru belarri aritu zen Albako dukearekin Nafarroako erregearen kontra Noaingo batailan eta Amaiurreko setioan, eta zerbitzu horiengatik dirulaguntza ederra jaso zuen. Gaur egun jauregia Ultzamako Bentakoak kudeatzen duten luxuzko hotela da.
XVII. mendea Francisca Huartek Antsa Zuaznabar oiartzuarrari saldu zizkion Ugarte jauregia, errota, dolarea, burdinola eta oinetxearenak ziren saroi eta lur guztiak 1573an, baina hasieran Antsa eta gero bere alaba, Maria Martinez Ribera Zuaznabar, 1628ra arte ibili ziren auzitan; izan ere, Oiartzungo Joanes Amolazek errentan zuen Huarte eta hipoteka moduan diru dezente jarri zuen. Hori zela eta, berak jarritako zentsua ordaindu arte ez zuen oinetxea abandonatu nahi izan. Eta dirudienez, zentsua Ugarteola burdinolarekin ordaindu zioten, handik aurrera Amolazen familiarena izan baitzen burdinola. Hurrengo datu asko Iñaki Garrido Yerobiren lan bati esker jakin ditugu, Arleta, Huarte eta Ozcarizen genealogiaz lan bikaina argitaratu berri du eta. Maria Martinez Ribera Zuaznabar, beraz, Juan Lopez Huarte azpeitiarrarekin ezkondu zen. Juan Lopez Huarte Calatravako zalduna zen eta Flandriako meategi batzuen ikuskatzaile. Ez dirudi Oiartzungo Huartetarren senide zenik, aita ere azpeitiarra baitzuen, baina ezkondu ondoren, Oiartzungo Huarte oinetxean bizi izan ziren. Hala eta guztiz ere, laster jarri ziren Huartetar horiek ere Nafarroa aldera begira, Andres Huarte Ribera, bikotearen seme zaharrena,
1624an Beatriz Arleta nafarrarekin ezkondu baitzen. Emaztea Iruñearen iparraldean, Zubiriko errepidean dagoen Arleta jauregiko anderea eta Arleta maiorazkoaren jabea zen. Horretaz gain, Burringo etxe eta ondasunen jabe zen eta errepide berean dauden Olloki, Zabaldika, Irotz, Agorreta eta Akerretako ondasun komunalez gozatzen zuen. Beatriz Arleta, ordea, 1631n hil zen, oso gazte, eta Andres Catalina Arangibel oiartzuarrarekin ezkondu zen 1660an, eta1665eko urriaren 19an Huarteko maiorazkoa sortu zuen Oiartzungo ondasunekin. Andres eta Beatriz Arletak bi seme-alaba izan zituzten: Francisco eta Cecilia. Bigarren emaztearekin, Catalina Arangibelekin, ez zuen ondorengorik izan, baina Francisco semea Arleta maiorazkoarekin ongi hornitua geratu zenez, Huarte maiorazkoa Jorge Arangibel ilobari eman zioten, Francisco Huarteren alaba batekin ezkontzeko baldintzapean. Dena dela, kontuan hartu Franciscoren arreba, Cecilia Huarte Arleta, eragina izango baitu geroago herentzian.
Andres eta Catalina Arangibel Oiartzunen hil ziren, 1673an eta 1684an, Huarte oinetxean. Jorge Arangibel iloba gaztea, berriz, Francisco Huarteren alabarekin ezkondu zen 1671n, Beatriz Huarte Arletarekin (Ama Beatriz Artadia izan arren, haien segidakoek Huarte Arleta abizenak erabili zituzten). Beatrizek bi seme izan zituen, Juan eta Antonio, baina ezkondu eta hiru urtera hil zen. Handik bi urtera, 1676an, Jorge Teresa Aztinarekin ezkondu zen eta Huarte oinetxean bizi izan zen, 1724 hil zen arte.
XVIII. mendea Huarte maiorazkoaren hirugarren eta laugarren titularrak Jorge eta Teresaren alabak izan ziren, Manuela Arangibel hasieran eta Bernarda ondoren, baina biak hil ziren Oiartzunen segidarik gabe, lehenengoa 1732an eta bigarrena 1767an.
Orduan maiorazkoa berriz ere Huarte Arleta familiara pasa zen, Martin Huarte Arleta lehengusuak jaso baitzuen, alegia, Francisco Huarte Arletaren bilobak. Dena dela, Martin Huarte Arletak jabetza lortzeko hogei urte luzez ibili zen auzitan, 1722tik 1743ra, hasieran osabarekin, Jorge Arangibelekin, eta gero Bernanda Arangibelen senarrarekin, Pedro Zuloagarekin. historia | 47
Martinen semea, Ignacio Huarte Arleta, eta ondoren haren arreba, Estefania Huarte Arleta, izan ziren maiorazkoaren titularrak, baina anai-arrebak, aita bezala, Arletako jauregian hil ziren, ez Oiartzunen. Beraz, Oiartzungo oinetxea errentan izan zuten.
Estefania Huarte Arleta 1723an jaio zen Arletan eta Tomas Azagrarekin ezkondu zen 1758an, baina zoritxarreko ezkontza izan zuen. Ezkontza gaizki hasi zen, familiak ez baitzuen Estefaniaren dotea ordaindu. Orduan ezkonberriek Estefaniaren aita salatu zuten eta Oiartzunen zituen errentak enbargatu zizkioten. Estefania eta Tomas hasieran senarraren etxean, Puiun, bizi izan ziren, Tomasek bere ondasunez arduratu behar zuelako aitzakiarekin, baina han Estefaniak tratu txarrak jaso zituen, fisikoak eta psikikoak. Arropa, bitxiak eta giltza guztiak kendu zizkion, eta beldurtuta bizi zen etxetik atera gabe, baina 1774an salatu egin zuen. Senarrak, akusazio batzuk ukatu arren, onartu egin zuen Arletan bizitzea eta agindu zuen maitasunez tratatuko zuela. Ez dirudi harremana asko zuzendu zenik; izan ere, Estefaniak 1792an, hil aurretik idatzitako hilburukoan, 30 peso utzi zizkion, haiekin bere arimaren alde meza batzuk ordaintzeko, eta zilarrezko lau koilara eta hiru sardexka, besterik ez, eta kodiziloan nekazaritzako lanabesak. Senarra hiru urte geroago hil zen Puiun.
Estefania eta Antonio Azagra ondorengorik gabe hil zirenez, Arleta eta Huarteko maiorazkoak Julian Antonio Ozkarizi utzi zizkion Estefaniak, Ozkarizeko jaunari. Julian Ozkariz Arce Agorreta Beaumont eta Navarra (1724-1808) Antonio Ozkarizen eta lehen aipatu dugun Cecilia Huarte Arletaren segidakoa zen, hau da, lehen aipatu dugun Francisco Huarte Arletaren arrebaren segidakoa.
Ozkariztarrak Zangoza merindadeko Ozkariz armategi kabo jauregikoak ziren. Estefaniak bere ondasunak Julian Antoniori utzi zizkionean, auzia luzea ekarri zuen erabaki horrek, 1792tik 1802ra. 1805ean, ordea, auzia bere alde atera zen eta Arleta eta Huarte maiorazkoen jabetza hartu zuen. Julian Errioxako Fuenmayor herriko Francisca Fernandez-Bazan Nietorekin ezkondu zen, Iruñeko alkatea izan zen eta Arleta, Arce, Ozcariz, Doneztebeko Agorreta eta Oiartzungo Huarte maiorazkoen jabe izan zen.
48 | historia
HUARTEKO MAIORAZGOA XIX. mendea
Huarte ribera.
Hurrengoa Julian Maria Ozcariz Arce Agorreta Beaumont eta Navarra izan zen, Julian Maria Ozcariz Fernandez-Bazan izenarekin ere ezaguna (1773-1846). Julian Maria Estefania Sauca Zarikiegirekin ezkondu zen eta Arleta, Arce, Ozcariz, Agorreta, Oiartzungo Huarte eta amarengandik zetorkion Murillo maiorazkoen jauna izan zen.
Semea, Fidel Ozcariz (1806-1879), Josefa Senosoain Yabarrekin ezkondu zen. Arleta jauregian jaio zen azken Ozcariztarra izan zen. Alaba, Josefa Ozcariz (1833-1894), Iruñean jaio zen eta Fausto Eliorekin ezkondu zen. Haien alaba, Ramona Josefa Elio Ozcariz (1862-1933), Alfonso Areitiorekin ezkondu zen eta handik aurrera Iruñako Sarasate kalean bizi izan ziren. Ramonaren arrebak saldu zuen Arleta jauregia. Dirudienez, liberalen politika jarraituz, maiorazkoak desegin eta osorik edo zatika saltzen hasi ziren. Dena dela, hainbat etxe edo jauregi alokaturik mantendu zituzten, baina ez maiorazkoen pribilegioekin, baizik eta, jabetza partikularrak balira bezala. Huarte oinetxeaz ez da ezer aipatzen, baina segur aski oraindik jabetzan izango zuten. Eta, azkenik, Alfonso Areitio Elio dugu (1879-1940), Maria Pilar Hueterekin ezkondua.
Arleta.
Gaur egun Arleta jauregia ezkontzetarako-eta erabiltzen dute.
Badakigu Oiartzungo Huarte oinetxea eta lurrak Echeverria Torresek erosi zituela 1920 aldera. Beraz, pentsatzen dugu aipatu ditugun Ozcariz, Elio Ozcariz edo Areitio Elioren bati erosiko zizkiola; izan ere, Ugarte Zar, Ugarte Berri,
Ugarte Tolare eta Ugarte Errota etxeak Echeverria Torresek saldu zituen aspaldian, eta Ugarte etxadiaren iparraldean dagoen lur saila, Herriondoraino iristen dena, oraindik Echeverria Torresen bilobena da. JOXEMARI ITURRIOZ
historia | 49
Elizalde Herri Ikastetxea. 50. urteurrena Oiartzungo Eskola Publikoaren Historia
Historia nola definitzen da? Iraganeko gertaeren narrazioa ote da? izan daiteke definizio bat, eta bigarrena, historia giza iraganaren ezagutza dela. Hau da, historia narrazioa eta ezagutza da. Goazen Elizalde Herri Ikastetxeko historia kontatzera eta kontatuz ezagutzera. 50 | historia
ELIZALDE 50. urteurrena
Elizalde gaur egun.
Hasi baino lehen, idazten ari naizena, Aitor “Okami”, 13 urtez zuzendari izandakoa naiz, beraz, historiaren parte banaiz. Hala ere, hasiera batean ez zen hori nire plana; urtebeterako etorri eta gero etxetik gertuagoko ikastetxe batera aldatzea zen nire asmoa. Baina Elizaldek harrapatu ninduen! Ikastetxeko giroa, hurbiltasuna, inplikazioa, topatutako lankideak,… nire bizitzaren parte handia Elizalderi eskaini diot gustu handiz. Orain bai, has gaitezen. Noski betiere jakinda testu hau 50 urteen memoria izanik, ziur gertaera edo gai baten bat kontatu gabe geratu daitekeela. Historiako narrazioan zerbait ez kontatzearen arriskua dago. Elizaldeko historia lau momentutan banatu daiteke: 1.- Oiartzungo auzo eskoletako garaia.
2.- Elizalde Herri Ikastetxearen sorkuntza: A eta B eredua, gaztelania nagusi.
3.- Elizalde Herri Ikastetxean D ereduaren ezarpena eta bidea. A eta B ereduak desagertu eta guztiz D ereduko euskal Ikastetxe publikoa bihurtu arte.
4.- DBHren garapena. Elizalde Herri Ikastetxea bi ikastetxe publiko izatera pasatzen dira, administratiboki bakoitza bere funtzionamenduarekin eta independentziarekin: Elizalde HH-LH eta Elizalde DBH, Euskadiko Euskal Eskola Publikoaren barnean biak.
1.-Oiartzun, Auzo Eskolak. Elizalde eraiki aurretik Oiartzunen Auzo Eskolak izaten ziren. Diktadurako sasoian garatuak. A eredua nagusi, nahiz eta irakasle asko euskaldunak izan. Jakina, auzo bakoitzak bere ezaugarriak zituen eta euskararen erabilera eta indarra desberdinak ziren; lotura sentimentala ere desberdina horregatik.
2.- Elizalde Herri Ikastetxearen sorrera. Elizalde Herri Ikastetxea-Eskola eraiki zenean, 1976an Auzo Eskolek jarraitu zuten existitzen, baina urte horretatik aurrera Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO, gaztelaniaz EGB) Goi Zikloa (OHO 6., 7. eta 8. mailak) Elizaldera pasatu zen eta hemen hasi zen garatzen. B eredua eta D eredua hasi ziren indartzen eta nagusitzen.
3.- D eredua, Euskal Eskola Publikoa sortu eta garatu. 1980-1990 eta 19902000 hamarkadak. Garai honetan, apurka-apurka D eredua zabalduz eta finkatuz joan zen. Euskara ardatz, Euskal Eskola Publikoa sortu eta garatu zen era berean. 1980-1990 hamarkadan (beste hasiera berri bat euskarazko materiala sortu behar zelako batik bat) eta 1990-2000 hamarkadan euskalduntze prozesua bukatuta bezala irudikatu zen, lehen promozioak erabat euskaldunak izanik. historia | 51
Elizalde 80ko hamarkadan (Udal artxiboa).
1980-1990.
1988ko urtekarian, kultura sailean, Elizaldeko irakasleen artikuluak edo idatziak agertzen dira, ikastetxearen izaera definituz, zer nahi zuen izan adieraziz: Herria, Euskara, Hizkuntza eta Hezkuntza.
Eskola Publikoa garatze bidean, hau aipatzen zuten: “B eta D ereduak 8. mailaraino iritsi dira eta bi urte barru A eredua desagertuko da”. Hau da, 1980-1990 hamarkada horretan, gutxinaka euskararen aldeko apustua ikasturtero indartzen da. 80ko hamarkadan izandako bidean beste hau ere aipatzen zen: “orduko sare publikoa euskalduntzeko asmotan, euskararen esparrua zabaltzen segitu behar zegoen,(...) Euskararen aldeko Eskola transferituetan orain hamar urte hasi zen prozesu hau Baskongadasetan”.
Hau da, sasoiko irakasleek eskola publikoaren eta euskararen aldeko borroka trinkoa eta korapilatsua zuten helburu. Orain erraza iruditzen zaiguna, borroka gogorra, luzea eta lan handikoa izan zen.
52 | historia
1990-2000.
Aurreko hamarkadako ibilbidea jarraituz, 1990an desagertzen da A eredua eta hamarkada amaierarako bi hezkuntza egoerak ematen dira:
- B eredua desagertzen da eta Elizaldek D eredu hutsarekin bere izaera euskalduntzeko prozesua amaitutzat ematen du.
- Hamarkada honetan Hezkuntza sistemak aldaketa sakona jasotzen du eta sortzen dira gaur egun diren bi etapak, 2 urtetik 16 urteetara: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (HH-LH), eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH). Elizalde Herri Ikastetxean prozesu hori hamarkada honetan gauzatzen da, 2000. urtetik aurrera bi ikastetxe administratiboki independenteak izatera pasatzen dira. Eraikuntza berean, espazioak konpartituz, jangela bera erabiliz, hainbat jardueratan elkar koordinatuz Elizalde HH-LHk eta DBHk beren zuzendaritza propioa izanik, beste bide bat hasten dute.
4.- DBH (12-16 urte) eta LH (2-12 urte), bi ikastetxe Oiartzungo Euskal Eskola Publikoaren teilatupean. 2000-2026 tartea.
Ikastetxe bakoitzak bere bidea eginda ere, azpimarratu nahiko nuke gure bi ikastetxeen lan nagusia ikasleak formatzea izan dela, pertsona bihurtzea. Bide horretan hainbat jarduera, programa eta ospakizun burutu izan dira. Formazio akademiko hutsetik urrunago, pertsona osotasunean bilakatu nahi horretan, bi ikastetxeok koordinatu gara ikastetxeko Eskola Komunitate osoari jarduera eta ospakizun ez hain akademikoak eskaintzeko. Ikastetxe bion arteko koordinazioaz sortutako programak eta ospakizunak:
Asko izaten dira bi ikastetxeek komunean jorratzen dituzten jarduerak: akademikoak, sozialak, herrikoiak, …. Zerrenda luzea egin daiteke, hona hemen adibide batzuk:
Euskara astea eta eguna - Euskara Motibazio Saioak - Azaroak 25 eta Martxoak 8 - Ihoteak eta Inauteriak - Korrika - San Tomas Eguna - Bertso Bazkaria - Elizalde Eguna … Elizalde HH-LHko jarduerak propioak:
Pikoketan eskalada - Ibilaldiak - Pilota topaketak (herriko programa) - Ihoteetako karroza - 2000-2010eko hamarkadan zehar Bi urteko eraikina, Mediateka, Liburutegia eta Frontoia Barnetegiak - Herriko programa desberdinak Patioko antolakuntza … Elizalde DBHko jarduerak propioak:
Ikasleak hezteko bide horretan Elizalde DBHk programa eta ekintza hauek guztiak burutu izan ditu eta burutzen ditu, arlo desberdinak lotuz: aspektu ludiko hutsa, pedagogikoa, natura ezagutza, kirola eta kultura.
Formazio ez akademiko arloan: Agenda 2030 (lehengo Agenda 21)- Agipad – Heziketa Afektibo-Sexuala – Emagina – Alkoholiko Anonimoak – Harri Beltza – Aesleme.
Kultur arloan: TtirikiTtauki taldeak koordinatuz Euskararen inguruko ekintzak (euskara-
ren eguna, euskara astea, Beko Plazako ardura, Inauterietako lanak, San Tomasen parte hartzea, Elizalde Eguneko prestaketa,...). Antzerki taldea, Korrika…
Formazio akademikoa eta irteerak: Arditurri – Ekainberri – Albaola – Kutxa Espazioa – Zumaia-Deba – Euskararekin lotutako Barnetegia. Kirol jarduerak: Eskalada – Surf – Bizikleta – Espeleologia – Spinning – Txuri Urdin.
Irteera bereziak: DBH 2n Hondarribiko aterpetxea eta aurretik Santio Bidea, 3 eguneko irteera – DBH 3n eskia, hiru eguneko irteera, eta, DBH 4n Ikasketa bidaia, aste osoa. Artikulua amaitzeko derrigorrez esan beharko: ESKERRIK ASKO!! Eskerrik asko Elizaldeko Komunitatearen barnean aritu izan diren guztiei. Danok dakigu Komunitatea aipatzen dugunean bere zabaltasun guztian ulertzen dela: garbitzaileak, gurasoak, jangelako eta administrazioko langileak, ikasleak eta irakasleak. Denoi eskerrak bihotzez.
Eskerrik Asko baita barne egituratik kanpo izan diren erakunde eta instituzio guztiei. Bereziki Udalari (kargu politikoei eta Udaleko hainbat teknikari eta langileei), hainbat arlotan jaso dugun atentzioa eta laguntza eskertuz.
Eskerrik asko Oiartzungo hainbat kirol eta talde kulturalei, gurekin aritu direnean izan dugun harremana baloratzen dugu modu oso onean.
Eskerrik asko Kiroldegiko langileei eta Zuzendaritzari, erraztu dutelako eraikinaren erabilera eta prestutasuna izan dutelako edozein arazo konpontzeko.
Eskerrik asko herritik kanpo izan ditugun laguntzak: Foru Aldundia eta bere jarduerak bideratzen dituzten hainbat monitore, eta Eusko Jaurlaritzak bideratutako programa desberdinetako hainbat langile eta teknikari.. AITOR OKAMIKA (OKAMI)
historia | 53
40. urteurrenaren karietara, ospakizunetan Girizia Mendizale Elkartearekin Mendiez gozatu eta mendizaletasuna sustatzeko helburuarekin sortu zen 1986ko martxoaren 16an
Oiartzungo Girizia Mendizale elkarteak 40 urte bete ditu aurten. Mendiez gozatu eta mendizaletasuna sustatzeko helburuarekin sortu zen 1986ko martxoaren 16an. Egun horretan, Aiako Harrira egin zuen lehen irteera, Txurrumurru tontorrera. «Ilusio handiz gogoratzen dugu egun hura. Bezperan igo ginen Arranoa eskultura jartzera, akordatzen naiz han zirela taldeko jendetik aparte: 'Kaxka' eta Juan Joxe 'Otsua', besteak beste. Haiek jarri zuten txoria txukun-txukun eta tinko. Oraindik ere horrelaxe jarraitzen du», dio Itziar Iñarra elkarteko kideak. «Behar zen material guztia igo genuen, maza egiteko behar zirenak, ura barne eta Julian Zabalegik igo zuen txoria bere bizkar gainean; Ferminek igo behar zuen, baina gaixo zegoen eta anaia txikiari egokitu zitzaion eginkizun hori». Hurrengo eguneko festa, martxoaren 16koa, oso «polita» izan zela gogoratzen du Iñarrak eta «jende asko» inguratu zela bertara. «Akordatzen naiz bertso batzuk kantatu zirela; dantzatu ere egin genuen; taloak jan eta Arranoa inauguratua geratu zen». Eskultura Xabier Landa Lizarre zenak egin zuen. «Garaia hartan Girizia Elkartean biltzen ginen. Bertako lehendakaria zenez, oso pozik zegoen gu astero han ikusteaz. Zer egin nahi genuen jakin zuenean, bere burua eskaini zen txoria egiteko», gogoratu du Iñarrak. 54 | historia
GIRIZIA MENDIZALE ELKARTEA 40. urteurrena
Ibilbide emankorra Oiartzungo elkarteak ibilbide emankorra burutu du 40 urte hauetan. Maila guztietako mendizaleentzako txangoak antolatu ditu gaur egun arte. «Gure ibilbidea Euskal Herrian txokorik txoko ibiltzea izan da, baita Euskal Herritik kanpora ere. Egun bateko irteerak antolatu izan ditugu, asteburu osoko irteerak, hiruzpalau eguneko zeharkaldiak… Mendi taldeari zabaltasuna eman diogu», adierazi du Fermin Zabalegi mendizale oiartzuarrak.
«Urte luze hauetan zehar jende asko eta asko igaro da elkartetik, batez ere lehenengo urte haietan. Orain, azken hamarkada honetan, jende gutxiago etortzen da; izan ere jendea gaur egun mendira bere kabuz joaten da. Hala ere, gure lana hori izan da: mendia, lagun artea eta jendeari ahalik eta txoko gehien erakusteko nahia», zehaztu du Juan Ignazio Ansa elkarteko lagunak. Azken batean, lagun talde handia osatu dute mendi elkarteko lagunek. «Duela zenbait urte sortu genuen talde honek garrantzia handia eman dio beti lagun arteari, mendira elkarrekin joaten ginenok genuena elkar banatzeari», aitortu du Iñarrak. Astero elkartzen dira Girizia Mendi taldeko arduradunak. Itziar Iñarra, Fermin Zabalegi eta Juan Inazio Ansarekin batera partaide hauek osatzen dute elkartea: Manu Delgado, Eugenio Sein, Joxelu Karrera, Ali Rodriguez, Lorea Arrieta,
Oiartzungo mendizaleak Pertxel gailurrean, atzean Aiako Harria dutela.
Iñaki Karrera, Angel Arrieta, Jesus Mari Inziarte Txumai, Imanol Ibarguen, Xabier Zabala Bainketa eta Larraitz Aristizabal. Nahiz eta orain taldeko kideak ez izan, beharrezkoa denean laguntza emateko ere hor izaten dira beti prest Jon Iragorri Bonbero eta Xabier Albixu.
Urtearen hasieran mendizaleak federatzeari ekiten diote. «Jendea artatzera eta federatzen laguntzea izaten da gure eginkizun nagusiena». Girizia Mendizale Elkartean federatzen ari den pertsona kopuruan igoera sumatu zuten Covid-19aren eraginez. «Urtero 268 pertsona federatzen ziren gure elkartean eta, pandemiaren ondoren 304 pertsona federatu genituen», zehaztu du Iñarrak. Hauxe da federatzerakoan ordaintzen dena: 65 urtetik beherakoek, 274€; 65 urtetik gorakoek, 115€. Babiako gailurretan gozatzen, Leonen.
historia | 55
Aurtengo ospakizun oparoak 40. urtemugaren karietara, azkar hasi ziren lanean elkarteko lagunak. Federatzearekin batera opari esanguratsua banatzen zuten: liburu eder askoa. Udane eta Jon Ansa anai-arrebek egindako liburuaren sarreran Imanol Ibarguen presidentearen agurra dator, jarraian Joana Mendiburu alkatearena. Eta, ondoren, 6. orrialdean, elkartearen arima jasota dago. Horrela dio:
“Mendia maite duenak ez du mendia bakarrik maite. Maite ditu mendiaren arnasa, usaina, taupada. Maite ditu lagunak, kideak eta herria. Mendia maite duenak askatasuna maite du”.
Eta 8. orrialdetik aurrera, 40 urtetan ateratako argazki nabarmenez hornitu dituzte liburuaren 100 orrialde, Giriziakoekin mendira joan diren ibiltarien gozamenerako. Azken argazkian, Ixiar eta Fermin ikusten dira Kilimanjaro mendian, 5.895mtan, elkarteko irudia eskutan dutela. Honako aipua dator argazkiaren alboan:
“Fermin eta Ixiar. Urteak bete eta bete ari garen honetan, milesker gure urte bakoitza betetzeagatik. Zuek gabe, ez ginateke hemen egongo”.
Azkenik, Mendizaleen Basoari eskainitako bertsoa jaso dute, baita Iparbusek elkarteari idatzitakoa ere.
Eta zuhaitzak hostoz janzten hasi zirela, martxoaren 12an izan zuten jarraipena 40. urteurrenaren ospakizunek. Manu Delgadok mimo handiz prestaturiko argazki-bideo emanaldia ikusi zuten pleno aretoan bildu ziren herriko mendizaleek. Argazkilariak azken bi urteetako irteeren bilduma esanguratsua osatu zuen, maisutasun handiz.
Hiru egun beranduago zen hurrengo hitzordua, martxoaren 15ean, igandea. Hasiera batean, elkartekoek Txurrumurrura antolatu zuten ibilaldia, baina eguraldi txarraren iragarpenak aldaketa ekarri zuen eta 60 lagun elkartu ziren Arditurrin goiz partean. Handik, oinez Arritxulora igo ziren eta aterpetxean egin ziren goizeko ospakizun handienak. Larraitz Aristizabalek eta Larraitz Mitxelenak txalaparta joaz eman zioten hasiera festari. Gero, Karlos Ibarguren eta Luis Oiartzabal Xamoa bertsolariek bina bertso abestu zituzten, Giriziari beste 40 urtez mendiz mendi ibiltzea opatuz. Taldeko argazkia ateratzeko tartea ere hartu zuten partaide guztiekin. Eta noski, horren ondoren, Arritxulon mokadu goxoak zituzten zain, indarrak berreskuratzeko. Arritxuloko Mikel, Portu eta bertako langileei ere eskerrak emateko gogoz dago Girizia Mendi Elkartea, bai horixe! Eta bapo jan ondoren, gozo-gozo kantatzeko parada ere izan zuten mendizaleek, Itsasoan urak handi dire eta Muga gainetik. Azkenik, Arditurrira oinez jaitsi eta Oiartzungo Doneztebe plazara abiatu ziren mendizale guztiak. Trikitilari eta pandero joleekin batera sartu ziren, giro alaia herriko kaleetan zehar barreiatuz. Hurrengo zita, Girizia elkartean jarrita zegoen. Ehun lagun elkartu ziren bazkari goxo bat dastatzera, hain urtemuga borobila behar zen bezala ospatzeko. Biok janariak etxeko arduradunek mokadu goxo askuak prestatu zituzten egun seinalatua behar zen bezala gogoratzeko gero. Peña Orniz tontorrean, Babian.
56 | historia
Erlo mendian, aurtengo otsailaren 22an.
Behin berdindu ondoren, mendizale elkartearekin urtez urte parte hartu duten hiru mendizale handi omendu zituzten: Maixabel Arruabarrena, lehendabizi; Joxe Ostolaza, gero eta, azkenik, Kontxi Arruabarrena. Oroigarriak jaso eta Esteban Martiarenak haientzat propio idatziriko bertsoak abestu zituen Xamoak. Hala, hiru omenduek izugarri eskertu zituzten elkarteko arduradunak 40 urte horietan guztietan egindako lana. Eta egun ederrari amaiera emateko, Alaia Martinek sortutako bi bertso hauek abestu zituzten herriko mendizaleek:
Mendi taldean izan ditugu une gozoak zein beltzak oroitzapenez bete ditugu gure motxilen lau ertzak goroldiozko_ ongietorria eduki dugu denentzat. Eta bidean zaindu ditugu -mendia hartuz etxetzatgeure sustraiak, geure pausuak ta herriaren ametsak. Beti erakarri gaitu zelaiak eta mendien goi kotak. Beti alaitu gaitu bideak eta taldeko erronkak. Gure arnasen kontrako edo nahien aldeko borrokak… Talde sendoa gara ta beraz altxatu ditzagun kopak; lokarri berak lotzen baititu guztion mendiko botak.
Orain arte egin duten ibilbideaz gustura daude Girizia Mendizale Elkartean. Oso osasuntsu dagoela azpimarra daiteke. «Azken irteeretan autobusak bete ditugu eta harrera bikaina izan dute elkarteak antolatutako ekintzek», azpimarratu du Ansak. «Indar handiz eutsiko diogu taldeari, egunean egunekoa grina handiz eginez». Hala ere, kimu berriak gustura hartuko lituzkete. «Jende gaztea animatu nahi genuke mendi taldean parte hartzera», azpimarratu du Ibargurenek. «Beraz, gure aldetik taldean dugun filosofiari jarraitu nahi dion oro mendi elkartera gonbidatu nahi genuke».
Bukatzeko, argi dago 40 urte mendiari lotuta, historia zabal eta aberatsa osatu duela elkarteak. Zorionak Girizia Mendizale Elkartea!
JAIONE UGALDEBERE SARASUA
Peña Orniz mendian, Babia aldean.
historia |
HARRI-BELTZA 30 urte
HARRI-BELTZA 30 URTE, UDA JOAN ETA UDA ETORRI, MUSIKA EMANALDIAK HERRIARI ESKAINTZEN 58 | historia
Hiesaren Aurkako Harri-beltza elkartea dugu mintzagai. Badira 32 urte Harri-beltza elkarteak bere ibilbidea hasi zuela Oiartzunen, transmisioa eten nahian, GIB birusaren gaineko informazioa zabalduz. Horretaz gain, birusak kaltetutako pertsonen eta etxekoen behar emozionalei erantzun nahian lan egiten du. Esan daiteke Osakidetzak bideratu ezin zuen alderdi psikologikoari erantzun nahi ziola Harri-beltza elkarteak bere jardunarekin. Azkenik, hiesak hasiera-hasieratik eduki dituelako berarekin
loturik estigma eta bazterketa, sentsibilizazio lanari ekin beharra ere sumatu zuen.
Hala, elkarteak bere motorrak piztu zituen seropositiboen egoera psikologiko eta emozionala bideratzeko, alde batetik, eta prebentzio eta sensibilizazio programak abian jartzeko, bestetik. Harri-beltza elkarteak bere egunerokoan zer-nolako lana egiten duen jakiteko, hemen ditugu hainbat programa:
historia | 59
• GIB-HIESari buruzko prebentzio eta sensibilizazio lana ikastetxeetan eta hainbat elkartetan. • GIBarekin bizi diren pertsonentzat laguntza taldea. • Banakako kontsultetarako eskaintza zuzena.
• Kafe positiboa, hilean behin elkartzeko aukera ematen duen ekintza.
• Masaje terapeutikoa.
• Banakako parte-hartze psikoterapeutikoa.
• Neguko kanpainan, abenduaren 1ean HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza.
• Udako kanpainan, musika emanaldia Oiatzungo San Esteban elizan.
Oraingo honetan, udako kanpaina ospatu nahi dugu, aurten beteko baititu 30 urte musika eta elkartasuna uztartu nahian 1997an abian jarritako ekitaldiak. Ainhoa Artetak eman zion hasiera, eta segidan, urtez urte, artista askoren emanaldiez gozatzeko aukera aparta izan dugu Oiartzungo San Esteban elizan. Gure eskerrik beroenak bidali nahi dizkizuegu guztiei emandako laguntzagatik, hau guztia ez baitzen posible izango zuek hor izan ez bazinete. Eskerrik asko!
Udako kanpaina baliatu du Harri-beltzak gizarte mailan elkarbizitza hobetzeko aurrerapausoak ez ezik, prebentzio neurriak ere beharrezkoak direla
60 | historia
gogoratzeko. Nolabait esateko, udan ere HIESaren erronkak gure artean jarraitzen duela ekarri nahi dute gogora musika emanaldi hauek. Horretaz gain, ez dugu ahaztu behar Harri-beltzari Oiartzungo herriak eta Udalak bere ibilbidean eman eta ematen dizkion laguntza eta babesa. Bihotzez eskertu nahi dizuegu. Hiesaren Aurkako Oiartzungo Harri-beltza Elkarteak 32 urte daramatza HIESak kaltetutako jendeari laguntzen, arreta psikologiko eta emozionala emanez, eta informazio garbiari esker, HIESari aurre eginez. Zeregin horretan egiten du bere ekarpena udako kanpainak. Zorionak! MIRARI TELLETXEA TOLOSA
Iturriotz auzoko Iturri-Berri elkartea festa giroan, 60. urteurrenaren karietara
1966an Iturriotz auzoko Iturri-Berri elkartearen historia idazten hasi zen auzotar talde bat, frankismo garaian. Auzoko gazteak hasi ziren bilerak egiten bazkuna sortzeko burutazioarekin. Santxo etxearen atarian biltzen ziren. Ordurako Altzibar auzoko Billera elkartea sortua zen eta iturrioztarrak ere animatu egin ziren. Gazteek Almazene baserriko Periko Mitxelenarekin hitz egin eta Sarasene etxeko beheko lokala hartu zuten. Auzolanean atondu zuten lastategia zen lokala. Elkartearen sorreran lanean ibilitako gazteek 1966an ospatu zuten inaugurazio egunean bildu eta argazki bat atera zuten. Irudi hori dago elkartean ikusgai eta hantxe ikusten dira honako iturrioztar hauek: Jose Antonio Otamendi, Gregorio Zapirain, Genaro Aizpurua, Jose Manuel Lekuona, Karla Lekuona, Angel Arruabarrena, Antton Gaztelumendi, Inazio Iragorri (Alazne alabarekin), Jeronimo Garaño, Jesus Arruabarrena, Joxe M. Gaztelumendi, Antton Mitxelena, Josu Zapirain, Mikel Arruabarrena, Jose Antonio Urdanpilleta, Migel Angel Sarasti, Justi Zapirain, Gotzon Isasa, Mikel Legorburu, Jose Ramon Portu, Ignazio Garaño, Jose Luis Zabaleta, Iñaki Urkia eta Joxe Mari Isasa. Dozena bat urte eman zituzten lehen kokalekuan. 1978an, berriz, Orma etxe azpiko lokala erosi eta hantxe jarri zuten elkarte berria. Geroztik hortxe jarraitu dute, azken 48 urteetan. historia | 61
ITURRI-BERRI ELKARTEA 60. urteurrena
Elkartearen sorrerako bazkideak, omenaldian.
Iturri-Berri Oiartzungo kultur eragile Iturri-Berri elkarteak gaur egun hainbat ekitaldi antolatzen ditu auzoan. Esate baterako, Santiyutan truk txapelketaren antolaketaz arduratzen da, baita jubilatuen bazkariaz ere. Era berean, Xanistebanetan urtero-urtero Herri Kirolen erakustaldiaz arduratzen da elkartea. Bestalde, San Joan bezperan Soroan edota elkartearen ondoan egiten duten sardina jatea ere arrakastatsua izaten da auzotarren artean.
Iturr-berri sorrera.
62 | historia
Nolanahi ere, ezin dira ahaztu elkarteak 1980-1990 hamarkadan herri mailan antolatutako musika kontzertuak, antzerki eta dantza emanaldiak… Madalensoron. Joxeangel Arbelaitz zen orduko lehendakaria eta hark martxan jarritako ekimenak izan ziren, oso arrakastatsuak. Garai hartakoak dira Itoitz, Hertzainak, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Niko Etxart, Oskorri, Antton Valverde, Amaia Zubiria, Imanol edota Pablo Milanes… musikariekin herriko frontoian egindako kontzertuak.
Garai hartan, zinea ikusteko parada ere izan zuten auzoko festetan. Tasio, Betirako sua, Akelarre eta beste hainbat filmekin gozatzeko aukera izan zuten Orma etxearen aurreko garai hartako zelaian.
Era berean, aipatzekoa da ere 1985ean Santiyutan Iturri-Berri elkarteak argitaratutako «Iturriotz» aldizkaria. Bertan, 68 orrialdeetan hainbat gai jorratzen dira, hala nola auzoko historia, ondare historiko artistikoa, auzotar batzuei egindako elkarrizketak, bertsolaritza…
Iñaki Urkia eta Gotzon Isasa bertsolariak omenaldian.
50. urteurrena ospatzen 2016ko irailaren 9a festa eguna izan zen Iturriotz auzoan, Iturri-Berri elkartearen 50. urteurrena ospatzeko. Elkarteko zuzendaritza batzordeak goizeko 12:30ak aldera jarri zuen lehen hitzordua. Herri kirolen erakustaldiarekin hasi ziren mende erdia ospatzen, Iñaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolariekin eta Izeta III.a harri-jasotzailearekin. Gero, iritsi zen mahaiaren bueltan esertzeko tenorea, bazkari-legea egiteko aitzakiarekin. Denera 110 lagun elkartu ziren auzoko frontoian, menu aski goxoa dastatzeko.
Elkartearen sorrerako bazkideak, aurtengo omenaldian.
Sorrerako bazkideak diren Gotzon Isasak eta Iñaki Urkiak bertso bana abestu zituzten entzuleen gozamenerako. Besteak beste, elkartea oraindik auzoaren motorra dela azpimarratu zuten. Oroigarri polita ere jaso zuten gaur egungo batzordeko kideen partetik. Urte askoan, Iturri-Berri!
JAIONE UGALDEBERE SARASUA
Elkarteko zuzendaritza batzordea buru-belarri ibili zen antolaketa lanetan, ospakizun eguna ahalik eta dotoreen izateko helburuarekin. Joxe Manuel Lekuona, lehendakaria; Joxe Manuel Garai, idazkaria; Luis Vitoria, ardandegi-zaina; eta Joakin Iragorri, Harriet Garai, Ismael Lopez, Jaxinto Lasarte eta Asier Martinez, batzordekideak izan ziren egitarau oparoaren arduradunak.
Ospakizun garaian, elkarteak 126 bazkide zituen. Izan ere, Iturriotz auzoan azken urteetan etxe berriak eraiki dituzte eta geroztik bazkide kopurua asko igo zen Iturri-Berri elkartean. Gainera, bazkide berri horien artean gazteak izan ziren nagusi.
Eta 60. urteurren festetan murgilduta Aurten 60. Urteurrena ospatzeko garaia iritsi da eta otsailaren 15ean omenaldia egin zitzaien Iturriotz auzoan Iturri-Berri elkartea sortu zuten bazkideei. Ospakizunetan hogeita hamar lagun eta haien familiak bildu ziren. Haiek guztiek aitortza polita jaso zuten. Goiz zoragarrian, mokadu goxo bat jateko parada izan zuten elkartean. historia | 63
OIARTZUNGO KANPAIAK
Gaur egun, kanpaiak eskuz, Gipuzkoan, oso leku gutxitan jotzen dira, horietako bat Oiartzun da eta guk dakigula gaur egun jotzen ditugun doinuak gutxienez 1706tik orain arte mantendu dira. Beti boluntarioek jo izan dituzte, gehienetan sakristauak, eta herriari zerbitzu bat eskaintzen zaio. Zortzi auzotatik, haizearen arabera gutxienez seitan entzuten dira. Gure berezitasuna 3 kanpairekin jotzen dugula da (San Inazio, Gipuzkoako patroia, San Esteban, Oiartzungo patroia eta izen gabea). San Inazio eta San Esteban eskuekin jotzen ditugu eta izen gabea hankarekin. Gure antzera jotzen duen bakarra ezagutu dugu. Kanpai hotsak 2022an ondare ez materiala izendatu ziren eta gure kanpaien berri hainbat komunikabidetan eman zen, Euskadi Irratian, Berrian… eta Espainiako Kultura Ministerioak antolaturiko Mujeres portadoras del patrimonio cultural inmatarial aurkezpen eta mahai inguruan ere parte hartu genuen. Hauetaz gain, Aretxabaletan 2011n gure kanpaien inguruko aurkezpena egin genuen eta topaketa askotarako gonbidapena jasotzen dugu. Beste berezitasun bat da eskolarik ez dugula; hau da, bertan zuzenean ikasten dugu, aurretik doinuak kantatu, aurrean dakien pertsona jarri eta hark adierazten dio ikasi nahi duenari nola jo. Elizako koroko sarreran, 1706tik gaur egun arte kanpaiak jotzen aritu direnen izenak azaltzen diren panel bat dago. 64 | historia
OIARTZUNGO kanpaiak
Joseph Vicente de Zialzeta 1706-1808 Luis de Arpide 1808-1827 Javier de Arpide 1829-1854 Manuel de Arpide 1855-1859 Jose María Iriarte 1860-1866 Jose Miguel Iriare 1863 Pedro Manuel Aristizabal 1870-1887 Nicasio Etxebeste 1875 Ambrozio Unsain 1877 Jose Ramón Gorostidi 1866-1904 Juan Jose Gorostidi 1909-1917 Franzisko Mitxelena Labanadibar 1917-1928 Dionisio Martiarena Lekuona 1926-1968 Fermin Aranburu Mendizabal 1930-1940 Felix Aranburu Mendizabal 1930-1940 Franziko Mitxelena Rezola 1940-1950 Ernesto March Baraibar 1940-1950 Angel Apeztegia Zapirain 1940-1950 Carlos Apeztegia Zapirain 1940-1950 Manuel Mitxelena Rezola 1940-1950 Rafael Artola Labandibar 1949-1955 Juan Mitxelena Rezola 1950-1960 Esteban Gonzalez Aristizabal 1950-1960 Jose Ramon Gonzalez Aristizabal 1952-1960 Manuel Goikoetxea Lekuona 1953-1955 Juan Pablo Harreguy Arrizabal 1953-1960 Inaxio Goldaraz Pikabea 1953-1960 Martin Gaztelumendi Arrillaga 1958-1960 Jose Gaztelumendi Arrillaga 1957-1960 Jose Rodriguez Naguero 1957-1960 Iñaki Zabaleta 1958-1961 2017Felix Zalakain Cabañas 1959-1963 Luxiano Etxebeste Arbide 1960-1962 Xabier Gallastegi Txopitea 1960-1965 Antton Mari Iragorri Roteta 1960-1965 Felix Iragorri Roteta 1960-1965 Leandro Gaztelumendi Arrillaga 1960-1965 Miguel Mª Gaztelumendi Arrillaga 1963-1965 Carlos Cordobes Castaño 1962-1970 Jabier Undiano Olkoz 1962-1970 Nicolas Sarasti Kazabon 1962-1973 Jose Antonio Irigoyen Sein 1963-1995 Jose Mª Mitxelena Etxenagusia 1964-1970 Juan Maria Juanes C Nuñez 1973-1976 J. Manuel Gaztelumendi Mendizabal 1973-1976 Manuel Mitxelena Bergara 1973-1976 Angel Maria Juanes C Nuñez 1973-1977 Txema Rodriguez Martiarena 1973-1977 Jose Luis Sarasti Mujika 1973-1977 Luis Maria Juanes C Nuñez 1978-1982 Jabier Getaria Iriarte 1978-1982 Xabier Pagadizabal Labandibar 1985-2000 Jose Maria Egues Artola 1985Joseba Zabaleta Arbelaitz 2000-2020 Larraitz Mitxelena Erize 2000-2020 Lorena Zalakain 2006Mertxe Apeztegia (Serora) xxxx-2000 historia | 65
Gehienak sakristauak ziren, baina hainbat monagillok ere jo izan dituzte, adibidez, Joxe Mari Egues eta Iñaki Zabaletak.
XX. mende erdialdean Oiartzunen oso ezaguna zen Dionisio. Entzuna dugu jendeak bazekiela bera jotzen ari zela eta ez beste bat. Dionisiok erakutsi zion Xeperinori, Xeperinok Joxe Mariri eta Javierri, eta Joxe Marik Joseba eta Larraitzi, hiru horiek Lorenari eta orain gure seme-alabei ari gara erakusten eta ondarea transmititzen.
Hainbat doinu, Angelusa, agonia eta hil kanpaiak San Anton kaperatik jotzen ziren, baina erlojua maiz hondatzen zenez, berria jartzea erabaki zen. Orain satelite bidez funtzionatzen du eta Mertxe serora jubilatu zenez, doinu horiek automatikoki jotzen dira. Doinu bereziak motor horiekin automatikoki ezin dira behar bezala jo, eta, gainera, gure ustez itsusi jotzen duenez, guk jotzen ditugu.
66 | historia
Jotzen ditugun egunak honako hauek dira:
Urtarrilak 1. Goizeko meza nagusia baino lehen.
Urtarrilak 6. Epifania. Goizeko meza nagusia baino lehen. Erregeak mezetara sartzen ziren momentuan ere noizbait jo izan dugu. Martxoak 19. San Jose. Goizeko meza nagusia baino lehen. Erramu eguna.
Ostegun Santua. Arratsaldeko meza aurretik 18:30
Larunbat Santua. Berpizkunde bezperako mezetan aintza kantatzearekin batera hasi behar da, gauean.
Igandea. Berpizkundea. Goizeko meza nagusia baino lehen.
Corpus. Prozesioa San Esteban enparantzaraino joaten zen bitartean lehenengo joaldia. Bigarren joaldia prozesioa San Esteban plazatik elizarantz joaterakoan. Garai batean lehenengo joaldia meza aurretik jotzen genuen eta bigarrena prozesioak elizari buelta ematen zion bitartean. Eguraldi txarra eginez gero, Konsagrazioarekin batera. Gaur egun soilik meza aurretik jotzen dugu. Ekainak 23, San Joan bezpera. 21:00etan. Oiartzungo suak pizteko seinalea emanez.
Uztailaren 31, San Ignazio. Goizeko meza nagusia baino lehen.
Abuztuak 2, San Esteban bezpera. Lehenengo suziriarekin batera. Abuztuak 3, San Esteban. Goizeko meza nagusia baino lehen.
Abuztuak 15, Ama Birjinaren eguna. Goizeko meza nagusia baino lehen. Azaroak 1, Santu guztien eguna. Goizeko meza nagusia baino lehen.
Abenduak 8, Sortzez Garbiaren eguna. Goizeko meza nagusia baino lehen.
Abenduak 24, Eguberri gaua. Olentzeroren etorrera. Lehenengo joaldia Olentzero San Esteban plazara iritsi bitartean eta bigarrena Olentzeroren erretiradarekin batera.
Parte hartu dugu:
- 2008an Herri Musikaren Txokoan antolaturiko kanpaien inguruko jardunaldiak. - 2011n Aretxabaletan aurkezpena.
- 2019an Gasteizen izan zen Kanpaien munduari eta ondare material eta immaterial hori kontserbatzeari buruzko jardunaldian. - Euskadi Irratian behin baino gehiagotan.
- 2023an Espainiako Kultura Ministerioak antolaturiko Mujeres portadoras del patrimonio cultural inmatarial aurkezpen eta mahai inguruan. - Hainbat aldiz Amurrioko kanpai jole egunean. - Kantabriako kanpai joleen topaketan. -…
Lehen aipatutako egunetan azalduz gero, gustura jasotzen ditugu bisitariak. Esperientzia polita da, Oiartzun beste perspektiba batetik ezagutzeko eta jende gehienarentzat ezezaguna den altxor bat deskubritzeko aukera. OIARTZUNGO KANPAI JOLEAK
Abenduak 25, Eguberri eguna. Goizeko meza nagusia baino lehen.
Abenduak 26, San Esteban. Igandearekin denean, goizeko meza aurretik; aste barruan denean, ilunabarrean. Abenduak 31, Urte zaharra. Arratsaldeko 20:00ak aldera.
2005eko abuztuaz gero, Aitor Arozenak eta Joseba Zabaletak Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazio barruan antolatu zen organo, txalaparta eta kanpai kontzerturako prestatutako doinu berria jotzen da betiko bi joaldien ondoren.
historia | 67
EMAKUME BERTSOLARIAK Bertsotan aritzen ziren beste zenbait emakume (II)
68 | historia
Iaz Oiartzun 2025en argitaratu zen artikuluari segida emanez, garai batean bertsotan aritzen ziren bizpahiru emakume gehiagoz bitarte horretan jakin ahal izan dudana emango dugu ezagutzera; haietako bi, Oiartzungoak. Lehenengo aipatu beharrekoak harritu egingo zaituzte, lotura handia baitu iazko artikuluko lehenengo biekin. Zalantza ere sortzen da ez ote diren hiru horiek bi izango, baina nork jakin. Hona hemen:
EMAKUME bertsolariak
1. Joxepa Iñaxi Albistur Esnao (Oiartzun, 1814 – Oiartzun, 1892), Sastarrekoa Zaharrenaz aurrera aipatzeko, ekar dezadan hona Koxme Lizasok Joxe Joakin Mitxelenari buruzko liburuan1 idatzitako pasartetxo eder bat, oraingoan bertso eta guzti (beren horretan utzi ditut grafia eta hizkera). Elixabete Perezi eskertu behar diot, neroni ohartu gabea bainintzen!:
«Udazkenean, berriz, ezkurra lurra estaltzeko zorian. Zerri ta ardi denentzako lain izaten omen zen. Eta ori biño obea, gaztaña. Gaztaña ez da lur-estalian izaten, meaulian baizik. Meauli itz au lengo zarrak, artaldea lurrera eroritako gaztaña jaten ari zela, onela esaten zuten:
Ditugun datuekin, jakin ote dezakegu nor zen Koxmeren amonaren izeba hori? Aterako al dugu ur garbirik? Izena behintzat badakigu (Joxepa Iñaxi Albiztur), eta hori asko da, baina ez nahikoa. Donostiako Elizbarrutiaren Artxibo Historikoaren webgunean begiratuz, hiru emakume ageri dira izen horrekin; haietako bi, Oiartzunen. Hala, 1888ko Oiartzungo erroldara joz, Sastarre baserrian Josefa Ignacia Albistur Esnao ageri zaigu. Gauzak horrela, ez da txarra hura izan zitekeelako ideia, eta, Felix Lizasok emandako informazioaren laguntzaz, ikusi dut haien arbasoen artean Esnao abizena ageri dela. Beraz, hori izan liteke gure emakume bertsolariaren bigarren abizena. Bai ote? Berriz ere, aipatutako webgunearen laguntzaz2, egiaztatu dut Koxmeren amonaren3 aitaren4 lehengusua5 zela Josefa Ignacia Albistur Esnao hori (harrapa ‘zak!). Beraz, ez da, Koxmek zioen moduan, amonaren izeba, baizik eta belaunaldi eta abizen bereko beste emakume bat, ahaidea hura ere —beharbada, izeba-iloben moduko tratua izango zuten; izan liteke hori ere—. Eta horrek izan behar du bila gabiltzan emakumea; ez dut beste aukerarik ikusten. Gainera, urte haietan, Albistur abizena Sarobe errekako baserriei lotuta ageri da —adibidez, Paraditxoko baserriari6—, eta Sastarre handik hurbil dago, mendiarte berean (ordu erdi eskasera oinez; garai hartarako, oso distantzia laburra).
- Ardiak meaulian ari dira.
Bereñotzko garai bateko nere amonaren izebak onela esaten omen zuen: - Gure ardi mutur-Iuzeak meaulian ari dira murra-murra.
Gure izeba zar ori bertsolaritik ere bere airea zaukana omen zen. Ondoezaldi batean bere buruari bertso au jarri omen zion beintzat: Joxepa Iñaxi izena, nonbria Albiztur,
enfermedade txarra zerekin daukazu.
Askok errejistratu, txit gutxik agindu,
aitzurrak eta palak sendatuko zaitu».
1 Lizaso, Koxme (1998). Jose Joakin Mitxelena gogoan. Auspoa saila. Oiartzun: Sendoa. 94-95. or.
Sastarre baserria, 1991n. Han bizi izan zen Joxepa Iñaxi Albistur. Argazkia Antxon Agirre Sorondok egina da eta haren funtsekoa da, zeina Eusko Ikaskuntzaren gordailupean baitago. Ikusi hemen: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentufondoa/multimedia-fondoa/mu-114082
2 Jakinda %100ean ziur egoteko dokumentuak berak ikusi beharra dagoela. 3 Josefa Luisa Albistur Jauregi.
4 Manuel Maria Albistur Olaziregi.
5 Manuel horren aita (Ramon Maria Albistur Arbelaitz) eta Joxepa Iñaxirena (Sabastian), anaiak.
6 Ikusi Oiartzun 2025 urtekarian, 39-45. orrietan, “Emakume bertsolariak: bertsotan aritzen ziren beste zenbait emakume (oiartzuarrak eta beste), eta haien pasadizo batzuk” artikuluan.
historia | 69
Gauza aipagarria, honako hau: 2025eko idatzia irakurri duena ohartuko zen Joxepa Iñaxi Albisturren hona ekarritako istorioa eta Juana Mikaela Jauregi Narbarterena7 oso antzekoak direla zenbait elementutan, eta horrek zalantzarako bidea ematen du. Lizaso anaien birramona zen Mikaela, eta, beraz, gure Joxepa Iñaxiren belaunaldi berekoa (hala ere, puskaz gazteagoa). Beraz, urteen poderioz sortutako beste nahaste bat ote da ala biak aritzen ote ziren bertsotan? Utz dezagun horrela. Ez da gutxi jakitera iritsi garena!
Eta orain, mamia duen beste kontu bat. Ohar gaitezen bertsoaren azken puntua Kaskazuri bertsolariaren (1873-1932) bertso ezagunetan ere ageri dela gutxi gehiago: «aitzurrak eta palak / mudatuko naute». Ez dut uste batak bestearenetik hartuko zuenik. Izan ere, esamolde ezaguna da hori, atsotitz- eta lokuzio-bilduma frankotan ageri dena, zenbait aldaeratan8. Hala, duen erabilera eta esanahia ikusirik, zer pentsatua ematen du Joxepa Iñaxiren bertsoaren beraren esanahiari buruz; alegia, «enfermedade txar» hori ez dela osasunari dagokiona izango… izaerari dagokiona baizik, eta ez zuela nolanahiko jenioa izango emakume hark. Nolanahi ere, niri iluna gertatzen zitzaidan hirugarren puntua: «Askok errejistratu, txit gutxik agindu»; baina, Pello Esnalen laguntzaz, medikuntza-hizkeraren arabera «Askok aztertu, txit gutxik agindu [sendabidea]» adierazten duela argitu dut, eta horrek berretsi baizik ez du egiten aurretik esandakoa. Azken buruan, ironia fina darion bertsoa osatu zuen Joxepa Iñaxik, horren arabera. Eta horrek iraunarazi bertsoa!
Beste kontu aipagarria meauli hitza dugu berriz ere; iazko kontaeran ere azaltzen baitzen, eta orduan esandakoa pixka bat osatzeko moduan nago. Izan ere, Nafarroako Saldiasen, adibidez, mihori esaten da eta hiztegietan9 mihauri, miauli eta abar gisa azaltzen da; normalizatutzat mihuri hartzen da eta bihia edo alea esan nahi du —gure kasuan, morkotsetik libratutako gaztainak—. Horren arabera, Markel Lizasoain saldiastar adiskideak ohartarazi didanez, etimologikoki bihia ikusi beharko genuke hitzaren lehenen7 1839an jaioa.
8 Gehienak izaerari lotuak, nabarmen. Adibidez: «Jenioa mudatzen du aitzurrak eta palak», «Arri jenioa kenduko ziok aitzurrak eta palak», «Ijeniyo txarra / eta muturra luze / aitzurra eta palak / mudatuko naute», «Hori orainez gero atxurrak eta palak aldauko debe», «Atxurrak eta palak mudatuko debe». 9 Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) eta Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH).
70 | historia
go zatian, eta, etimologia-kontuekin bukatzeko, Patziku Perurena idazlearen iritzia da bigarren atala ihaurri-tik10 eratorria dela. Horren arabera, beraz, bihi-ihaurri izango genuke, hau da, kasu honetan, morkotsetik aletu eta lurrean zabaldutako gaztain-alea.
2. Maria Asuncion Azeo Ezkerra (Zizurkil, 1930 – Oiartzun, 2002), segalaria… eta bertsolaria Berezia zen Maitxo edo Mariasuntxion deitzen zuten emakume hura. Ezaguna da segan gizonezkoei irabazi izan zielako: haren aipamenak egin dira, eta badakigu Miguel Irazusta Polipaso handiari eta Gurutzeko Antonio Larraza Potitori apustu bana irabazi ziela11.
Maria Azeo Ezkerra segalari eta bertsolaria. Argazkia Wikipediatik (https://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_ Azeo_Ezkerra) hartua da.
Oso umetan ekarri zuten Zizurkilgo Fraisoro inklusatik Oiartzungo Ugarteberri baserrira, Agirrezabala-Oiartzabal familiak adopzioan hartu edo jaso eta gero. 1951n etxe horretara bertara ezkondu ondoren, 1962 inguruan Gurutzeko Arkaletxiki izeneko etxera aldatu ziren senar-emazteak, baserriko lanak utzita. Bost seme-alaba izan zituzten eta 1969an alargundu zen Maitxo12. 10 EHren arabera, «Lurra estali, bertan zerbait hedatuz edo zabalduz; zerbaiten gainaldea bete»; Iparraldeko hitza. Gogoan hartu 2025eko laneko «Gaztainpia lurrestali zeonin, esaten zun attak gaztaina meauliyan zeola».
11 https://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Azeo_Ezkerra, 2026-03-09an lortutako informazioa. 12 Datak eta azken datuak Wikipediatik hartuak dira. Bestalde, ez dut egiaztatu Zizurkilen bertan jaio ote zen; baliteke hala izatea.
gogoan du, gaur egungo Albistur jatetxean15 lagunarteko bazkariren batean zegoela, bikotea sartu eta Maitxok bertsoren bat edo beste bota izana. Horren nondik norakoa ez zuen argi: izan zitekeen norbaitek bertsoren bat botatzea eta Maitxok erantzutea, edota Frantzesak iristean bertsoren bat edo beste kantatu izana, eta, haren ondotik, Maitxok. Hala ere, antza denez, Gurutzera aldatu zirenean ez zuen gehiago kantatu.
Ugarte baserria, bi zatiak ikusten direla: Ugarteberri eta Ugartezaharra.
Ezkutuan zegoena, berriz, bertsotarako haren grina dugu. Senarra bera, Joxe Mari Iriarte Sarasola Frantzesa (1920-1969), bertsolaria zuen, Oiartzunen oso ezaguna13. Aldiz, Azeoren lehenengo berria bertsolari gisa Altzibarko Hijinio Urkia bertsozale porrokatuak (1935-2017) eman zidan 2011n: «…andrea ere, Maitxo, bertsolaria zuen, eta segalaria gainera». Zoritxarrez, ezin izan nion berriz galdetu, baina, zorionez, Eugenio Arozena Egimendiak (1940) —euskal antzerkian aditua dena, altzibartarra hura ere— gogoan zuen gaztetako pasadizoren bat edo beste, 20 urte ere ez zituela gertatua. Ez alferrik, oso aldean bizi ziren, metro gutxi batzuetara: Maria auzogunetik Ugarteko zubiaz beste aldera eta Eugenio zubiaz honanzko aldean, Albisturrenen14. Dioenez, «hemen bazen emakume bat bertsotan ondo aritzen zena, baina nola emakume bat bertsotan ikustea hain zen aldrebesa…»; eta badakigu zein esaldi den horren jarraipena, are gehiago frankismo beteko garai haietan... Dena den, bertsolariagoa omen zen senarra. Nolanahi ere, «jende asko zen ikasitako bertsoak botatzen zituena, baina Maitxok inprobisatu egiten zuen». Plazan ibiltzen zenik ez du uste; eta etxean ere ez zuen kantatzen, bestela dakigunez. Hori bai,
13 Ikusi Zavala, Antonio (1973). Oiartzungo bost bertsolari. Auspoa, 111-118 or.
14 Erne, ez da gaur egungo Albistur jatetxea (artean, taberna): Xantuana ere deitzen zaio eta Zamoraren ondoan dago. Gaurko Albisturri Anixetania deitzen zitzaion orduan, Anixeta Agirrezabalak gobernatzen zuelako, nahiz izen zaharra Txarrantxabekoa izan. Anixeta horrek berak, geroago, Klareneberrin jarri zuen hain ezagun bilakatuko zen jatetxea. 1950eko hamarkada hartan, Altzibarren Anixetania zen taberna nagusia; Irunddarrene eta Xoteronia, berriz, dendak ziren bereziki, nahiz edaria ere zerbitzatzen zuten.
Aurretik ba omen zuen bertsolari fama… baina fama txarra, gizonen gauza baitzen bat-bateko bertsoa! Oroit dezagun, bidenabar, zazpi hamarkada lehenago jaiotako Martzelinari buruz esaten zirenak, jendaurrean bertsotan aritzen zelako: «[…] ta harrek astokei batzuk esanak, gaizki esanak, puta bat izango balitz bezela, postura hortan16». Baina denboran hain urrutira joan gabe, oraindik ere zenbaiten buruan dago emakumeak tabernan sartzean bertsotan epelak esaten zizkieten garaia.
Martzelinak ez bezala —plazan kantatzeari utzi baitzion, diotenez—, badirudi Maitxok ez entzunarena egin ziela esamesei. Garai hartako bizimoduaz eta mentalitateaz dakigunaren arabera, harrigarria suertatzen da orduan emakume bat taberna batean ikuste hutsa, baina esan bezala, berezia zen Maitxo, lekuko guztiek adierazi didatenez: izaera irekikoa eta gizonen giroan oso ongi moldatzen zena. Horren lekuko, garai hartan bertsotan eta sega-apustuan aritzea —gainera gorputzez azkarra izaki, ezagutu zuen oiartzuar baten esanetan—. Aitzindaria, nolanahi ere! Eta badira etxe inguruan ehizan —gizonen gauza hori ere— ikusi izan zutenak ere.
Beste jakingarri interesgarria da Ollokine baserrira —Elizalden, gaur desagertua— goldera joaten zela, amaren behiak hartuta, Ugarteberrira ezkondutako Maria Jesus Urtizberea koinatak adierazi didanez. Izan ere, jostundegia zegoen han eta ikastera joaten hasi zen. Baina bertakoen adiskide egin zen, eta, geroztik, hango golde-lanak egin izan zituen. Laguntza ederra, lan mota hori ezagutu dutenen arabera indar handia eskatzen baitzuen: «gizonen lana», Maria Jesusen hitzetan.
15 Orduan Anixetania, esan bezala.
16 Laxaro Eskudero Lekuonak adierazia. Mendizabal, Agustin (2017). Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria. Astalamustrika saila, 9. Oiartzungo Udala. 46. or.
historia | 71
3. Iparraldeko kasu bat: XX. mende hasierako eresigilea edo minduria
Hora hor orduko goldea, Maitxok Ollokineko lurrak iraultzeko erabiltzen zuena bera, etxe-atarian.
Ollokine baserria eta inguratzen duten soroak 1980an. Argazkia Margo Sororen argazki-funtsekoa da, zeina Eusko Ikaskuntzaren gordailupean baitago. Ikusi hemen: https:// www.eusko-ikaskuntza.eus/en/documentary-collection/ multimedia-gallery/mu-71504/
Argi dago Maitxori orduko pentsamoldea murritz geratzen zitzaiola oso. Talentu eta kezka ugari zituen: garai hartan gizonen jabetzakoak ziren, baina hark ez zuen kaiola estu hartan bizi nahi. Beldurrik gabe esan genezake bere garaiari aurrea hartu ziola, garai hartako Oiartzun itxi hartan.
Ez dugu bertsoei lotutako pasadizorik jasotzerik izan, ez eta bertsorik ere —hori bai, ezagutu zuten gehien-gehienek esan didate ez zaiela harritzekoa iruditzen bertsotan aritzea, baita horretan ikusi ez dutenek ere—. Inork zertxobait jakingo balu, haren ekarpena gogotik estimatuko genuke.
72 | historia
Azken hau, Oiartzungoa ez izanagatik, arras interesgarria dugu, eresigileen lekukotza bat ematen duela baitirudi lehenengo begiratuan. Eta zer da eresigilea? Eresiak kantatzen zituen pertsona; normalki, emakumea, eresia honela ulertua, 2024an argitaratutako artikulu batean17 nioenez: hildakoaren omenez kantatzen edo errezitatzen zen kanta, bertso-saila edo hitz neurtuzko poema, horretarako berariaz konposatua edo unean inprobisatua.
Hain zuzen, Herria aldizkariaren 1968ko urtarrilaren 11ko alean, bada Piarres Lafittek idatzitako artikulu biziki interesgarri bat, Minduriak izenburua duena. Bertan, bi bertso ageri dira, zortziko nagusian ongi neurtuak: Etxegoineko nausi xaharra, giza-gaixoa, hil-berri: Haren gorputza hobi-hegirat horra nun duten ekarri. Bihotz guziak minez ditugu eta begiak ithurri. Jainko maiteak herstura huntan gaituela urrikari. Etxegoineko Pattin maitea, zertako uzten gaitutzu? Familiako sustenguetan lehenetarik zinen zu. Beha, nigarrez zure Xabina alditxartzen ari zaitzu. Oi zer memento izigarria! Pattin, esku emakozu!
17 Mendizabal, Agustin (2024). «Txistularien alargun erostariak, Erdi Aroko emakume eresigileen oihartzun», in Soinuberri 14: 477-500.
Herria aldizkariaren 1968ko urtarrilaren 11ko alean agertutako Piarres Lafitteren artikulua. Koldo Mitxelena kulturguneak helarazia.
Lafittek testuan dioenez, minduri deabrusa profesionalek «kantuz ala oihuka aipatzen zituzten hilaren merezimenduak», eta bi bertso horiek horren lekukotza izango lirateke. Minduria hitza lanbide horri dagokio, beraz. Eta, zorrozki esateko, eresigilea bertso horiek egiten dituena da; hortaz, oso antzeko esanahia dute, berdin-berdina izan gabe.
ere (besterik gabe sartzen ditu hor), eta, gainera, ez du ez lekurik ez datarik aipatzen. Berak asmatu duenik ere ez, alabaina! Ziria sartu ote digu (edo niri, bederen, beroz beroan dena irentsi bainuen)? Izan ere, euskal baladen adituek (J.A. Cid, J. Juaristi, J. Kalzakorta; P. Urkizu ere ados) aipatua dute Lafitteren beraren horrelako kasu bat —«Ura isuririk sorginen bidean» edo «Orein bilakatu neska» balada—, eta garbi erakutsi frantsesezko balada baten itzulpen berantiar bikaina baizik ez dela. Gainera, haien arteko Jabier Kalzakortaren iritzi arrazoitua da Lafittek berak egina dela itzulpena19. AGUSTIN MENDIZABAL
https://www.funerarialadolorosa.com/el-papel-de-lasplanideras-en-los-funerales/
Hona ekarri dut eresigileen18 egiteko berezi hori gogora ekartzeko, baina, baina… orain zalantza gogorra dut ez ote ziren Lafittek berak asmatuak izango. Ez baitu esaten nork kantatu zituen, ez eta berariaz eta argi norbaitek kantatu zituenik 18 Garibairi esker ezagutzen ditugun XV. mendeko Lasturgo Miliaren eta Martin Bañez Artazubiagakoaren eresiak kantatu zituztenak, adibidez.
19 Kalzakorta, Jabier (2006). «Hiru sasibalada baxenabartar», in Idatz & Mintz. Literatur atalen sorta. Labayru Ikastegia. 33-38. or. eta Kalzakorta, Jabier (2017). Euskal baladas/ Baladas vascas. Editores Muelle de Uribitarte. 190-191. or.
historia | 73
Oiartzun eta Gerra Zibila
OIARTZUN eta gerra zibila
galerak markatutako komunitatea
Aurten 90 urte bete dira gerra zibila hasi zenetik. Efemeride hori dela eta, eliza-erregistroetan gatazkan hil ziren oiartzuarrei edo bertan bizi zirenei buruz dauden datuak bildu dira. Hildako pertsonen zerrenda honek agerian uzten du gatazkak gure komunitate txiki honetan eragin sakona izan zuela. 1936 eta 1941 bitartean, borrokan, ospitaleetan, langileen batailoietan edo kanpamentu militarretan hilak zirenak biltzen dira.
alde batetik, Oiartzungo gudu-zelaietan hil eta Oiartzunen lurperatutakoak; beste alde batetik, Oiartzundik kanpo kanpainan hil eta ondoren Oiartzunen lurperatutakoak; bestetik, Oiartzundik kanpo kanpainan hildakoak; eta azkenik, batailoien kanpamentuetan hildakoak. Horrek gerraren giza-mapa bihurtzen du zerrenda hau, non Oiartzun mobilizazioen, zaurituen, gaixoen eta hildakoen lekualdatze zabalago bati lotuta geratzen den.
Lehenengo heriotzak 1936ko udan pilatzen dira, bala, metraila eta granaden ondoriozko zauriekin, askotan tokiko borroketan edo Paguako Errotan eta Ugaldetxoko guneetan. Erregistro horietan Amerika Errejimentuko erreketeak eta soldaduak ere agertzen dira, eta horrek erakusten du hildakoen zati batek matxinatuen aldeko zutabe armatuetan parte hartu zuela. Gainera, gerrak aurrera egin ahala, heriotzen eszenatokiak geroz eta urrutiago daude: Amorebieta, Bergara, Asturias, Madril, Teruel, Guadalajara, Aragoi, Castelló, Tarragona edo Badajoz. Eta honela zatitzen dira heriotza horiek, heriotza eta lurperatze tokia kontuan hartuta:
Gogorarazi behar da zerrenda hau ez dela soilik izenen inbentario bat: belaunaldi oso baten erretratua da. Abizen bakoitzaren atzean familia bat dago, lanbide bat, jatorrizko herri bat, adin jakin bat eta amaiera bortitz edo goiztiar bat. Eta horixe da artikulu xume honen balio nagusia: nahiz eta haien historia guztiak ez jakin, gutxienez, hildako horien memoria gogoratzea.
Biktima horien profila oso argia da: laborariak, langileak, jornaleroak, gidariak, mekanikariak eta soldaduak ziren nagusi, hau da, jatorri herrikoi eta apaleko pertsonak, gerra gogor eta luze batek harrapatu zituenak. Gehienak oso gazteak ziren: 20 eta 28 urte bitarteko hildako asko daude, baina 14 eta 17 urteko nerabeak ere badaude, baita helduagoak ziren gizon batzuk ere, hala nola, 42 urteko koronel bat edo 45 urteko oiartzuar langile bat.
74 | historia
Heriotza-arrazoiak kontuan hartuta, aldaketa ere nabari da. Hasieran, borroka-zauriak nagusitzen dira, eta ondoren honako gaixotasun hauek eragindako heriotzak agertzen dira: tifusa, bularreko angina, bronkitis asmatikoa, biriketako edema edo peritonitisa, eta langileen batailoietan jasandako istripuak eta zauriak ere. Hau da, indarkeria ez zen frontean amaitu, eta erretagoardia militarrean eta gerraosteko baldintza oso gogorretan ere jarraitu zuen.
JOXEMARI MITXELENA CAZABON
historia | 75
Lino Ignacio Vicente
Recondo
Asiain
Goñi
Jimenez
Zapirain
Astiz
Goicoechea
Martiarena
Yabar
Urias
Doñate
Arbide
Areso
Lopez
Garabo
Labandibar
Salinas
Biota
Pulleiro
Mitxelena
Rezusta
Lecumberri
Peña
Gabriel
Manuel
Antón
Dionisio
Fidel
Julio
Juan Francisco
Ricardo
1936-08-07
Antonio
Ichaso
1936-08-16
1936-08-16
1936-08-16
1936-08-09
1936-08-07
1936-08-07
1936-08-07
1936-08-06
1936-08-05
1936-08-04
1936-07-30
1936-07-30
Miguel
Vicente
José Manuel
Guillermo
Francisco
Fructuoso
1936-07-28
Claudio
Laregui 1936-07-29
Lurperatze-data
Bigarren abizena
Izena
Lehenengo abizena
1936-08-15
1936-08-15
1936-08-08
1936-08-06
1936-08-06
1936-08-06
1936-08-06
1936-08-05
1936-08-04
1936-08-03
1936-07-29
1936-07-29
1936-07-28
1936-07-27
Heriotza-data
38
21
33
28
25
36
Adina
OIARTZUNGO GUDU-ZELAIAETAN HIL ETA OIARTZUNEN LURPERATUTAKOAK
Arraitza-Nafarroa
Oiartzun
Ordenes-La Coruña
Astillero-Santander
Altsasu-Nafarroa
Ledea-Nafarroa
Oiartzun
Gares- Nafarroa
Murugarren-Nafarroa
Oiartzun
Irunberri-Nafarroa
Jaioterria
Gidaria
Seminarista
Nekazaria
Gidaria
Lehen irakaskuntzako maisua
Mekanikaria
Nekazaria
Lanbidea
Bala-zauria buruan. Paguako Errota etxean
Bala-zauria buruan. Paguako Errota etxean
Bala-zauria buruan. Paguako Errota etxean
Granada baten leherketa
Metraila zauriak Paguako Errota etxeann
Amerika Errejimenduko soldadua
Amerika Errejimenduko soldadua
Pilar Lekuonarekin ezkonduta
Amerika Errejimenduko soldadua
Amerika Errejimenduko soldadua Metraila zauriak Paguako Errota etxean
Granada baten leherketa
Iturmendi-Nafarroako bizilaguna
Amerika Errejimenduko soldadua
Amerika Errejimenduko kaboa
Ezkonduta
Oiartzungo Joaquina Zalakain-ekin ezkonduta
Beste datu batzuk
Gudu-zelaiko zauriak, artilleriako soldadua bezala
Urkaben errekete gisa borrokatu zen borrokan jasotako zauriak
Bularreko angina arratsaldeko 5etan Karrikan
Granada leherketa erreketea bezala borrokatzen
Zauriak gudu-zelaian
Erreketea. Bala zauriaz Ugaldetxoko gudu-zelaian
Bala-zauria
Erreketea. Borrokatu zuen borrokan jasotako zauriak
Heriotzaren inguruko informazioa
76 | historia
Orcaraz
Elorz
Fernandez
Lazaro
Amezqueta
Macaya
Pedro
Arostarbe
Lopez
Blanco
Cobo
Zugasti
Ortiz de Zarate
Gato
Vega
Albistur
Gandara
Lekuona
De La Gandara
Olano
Isasa
Zapiain
Ibarburu
Olaziregi
Belaunzaran
Eleuterio
Aristimuño
Esnaola
Gonzalo
Segundo
Domingo
Jose
Maria Josefa
Benjamin
Puentes
Alfonso
Victoriano
Joaquin
Saturnino
Laregui
Vicente
Jesus
Raymundo
Antonio
Portugal
Perez
Bonifacio
Jacinto
Bereau
Sanz
Izena
Salaverria
Bigarren abizena
Lehenengo abizena
1936-10-01
1936-09-10
1936-09-10
1936-08-31
1936-08-31
1936-08-29
1936-08-26
1936-08-22
1936-08-22
Iruñera lekualdatzea
1936-08-22
1936-08-21
1936-08-16
1936-08-16
1936-08-16
1936-08-16
1936-08-16
1936-08-16
Lurperatze-data
1936-07-23
1936-09-09
1936-09-09
1936-08-30
1936-08-30
1936-08-28
1936-08-25
1936-08-21
1936-08-21
1936-08-21
1936-08-21
1936-08-24
1936-08-15
1936-08-15
1936-08-15
1936-08-15
1936-08-15
1936-08-15
Heriotza-data
31
25
18
36
17
14
42
23
Adina
Oiartzun
Oiartzun
Donostia
Oiartzun
Oiartzun
Las Cabañas-Asturias
Madril
Aretxabaleta-Gipuzkoa
Larraga-Nafarroa
Uxue-Nafarroa
Jaioterria
Teniente
Nekazaria
Nekazaria
Jornalari
Umea
Infanteriako koronela
Nekazaria
Lanbidea
Lugoko erregimenduaren soldadua
Bala-zauriak gudu-zelaian
Bala-zauria
Bala-zauria
Bala-zauria
Bala-zauria
Hegazkin-bonben zauriak
Goizeko 7tan
Goizeko 7tan
Goizeko 11tan, Ardotxene baserrian
Arratsaldeko 7tan, Anduitz enea baserrian
Arratsaldeko 8tan, Lazkanburu baserrian
Mendiko artilleriako soldadua Zauriak gudu-zelaian. Paguako Errota
Granada baten leherketa. Paguako Errota etxean
Mendiko artilleriako soldadua
Mariana Sanchez Mobellon-en senarra
Vitoria artilleriako soldadua
Erreketea
Erreketea
Eraro-kaboa
Eraro-kaboa
Amerika Errejimenduko soldadua
Granada baten leherketa. Paguako Errota etxean
Zauriak gudu-zelaian. Paguako Errotao
Granada baten leherketa. Paguako Errota etxean
Granada baten leherketa. Paguako Errota etxean
Zauriak gudu-zelaian. Paguako Errota
Zauriak gudu-zelaian. Paguako Errota
Zauriak gudu-zelaian. Paguako Errota
Bala-zauria. Paguako Errota etxean
Eraro-guardia
Amerika Errejimenduko soldadua
Zauriak gudu-zelaian. Paguako Molino
Zauriak gudu-zelaian. Pagua Errotan
Beste datu batzuk
Heriotzaren inguruko informazioa
historia | 77
Etxabeguren
Uranga
Mitxelena
Goñi
Etxart
Mitxelena
Juan Cruz
Nestor
Luis
Izena
Lazkanotegi
Pikabea
Azkue
Aizpurua
Del Puerto
Zabalegi
Iturain
Ormazabal
Agerrezabal
Artola
Etxarte
Etxeberria
Etxebeste
Eskudero
Lekuona
Artola
Pikabea
Lekuona
Illarramendi
Ezkurra
Roteta
Aranburu
Bigarren abizena
Lehenengo abizena
Salvador
Jose Maria
Vicente
Manuel Pablo
Jose Ignacio
Bautista
Gregorio
Jose
Crisostomo
Pedro
Manuel Pablo
Izena
OIARTZUNDIK KANPO KANPAINAN HILDAKOAK
Bigarren abizena
Lehenengo abizena
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
1937-09-13
Lurperatze-data
1937-06-07
1937-06-07
1937-06-07
Lurperatze-data
1937-08-14
1937-10-12
1937-07-19
1937-06-17
1937-06-15
1937-04-26
1937-04-20
1936-08-26
1937-04-07
1937-09-09
Heriotzadata
1937-06-05
1937-06-05
1937-06-05
Heriotzadata
24
21
24
25
28
27
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
23 24
Oiartzun
Oiartzun
Jaioterria
Jaioterria
23
21
Adina
Adina
OIARTZUNDIK KANPO KANPAINAN HIL ETA ONDOREN OIARTZUNEN LURPERATUTAKOAK
Langilea
Nekazaria
Nekazaria
Langilea
Nekazaria
Nekazaria
Nekazaria
Langilea
Lanbidea
Lanbidea
Bilboko fronteko zauriak
Zauriak SabiñanigoHuescako frontean
Zauriak Madrilgo frontean
Zauriak Artxandako frontean
Zauriak Fruniz-Bizkaiko frontean
Zauriak Asturiasko guduzelaian
Zauriak Bergarako fronteko gudu-zelaian
Bala zauria Otxandioko frontean
Bala zauria Irungo San Martzial zelaian
Zauriak Arabako fronteko gudu-zelaian
Llanes-Asturias
Heriotzaren inguruko informazioa
Zornotzako sektoreko gudu-zelaian
Zornotzako sektoreko gudu-zelaian
Zornotzako sektoreko gudu-zelaian
Heriotzaren inguruko informazioa
Sotera Aranbururekin ezkonduta
Gasteizko Samaniego ospitala
Armada nazionaleko soldadua
Beste datu batzuk
Beste datu batzuk
78 | historia
Juan
Fernando Gregorio
Tomasena
Aristizabal
Ibarguen
Pikabea
Retegi
Urdampilleta
Aramburu
Irigoyen
Lecuona
Michelena
Rivera
Olaciregui
Vicandi
Etxebeste
Iparragirre
Egiguren
Lizarralde
Tellechea
Carrera
Lecuona
Echeveste
Arbelaiz
Oyarzabal
Dorronsoro
Cincunegui
Oyarzun
Ribera
Bermudez
José Esteban
Julian
Nicolás
Juan Antonio
José Martin
José Manuel
Tomas
José
Ignacio
Juan Francisco
Florentino
Pedro
Manuel
Ribera
Bermudez
Izena
Bigarren abizena
Lehenengo abizena
1938-05-13
1938-04-22
1938-03-31
1938-03-31
1938-03-31
1938-03-23
1938-02-14
1938-02-08
1938-02-06
1938-01-31
1938-01-31
1938-01-14
1937-12-31
1937-12-31
1937-12-31
Lurperatze-data
1938-03-28
1938-01-13
1938-03-24
1938-03-26
1938-03-28
1938-03-18
1938-02-11
1938-01-24
1938-02-03
1938-01-19
1938-01-17
1938-04-09
1937-04-16
1937-06-15
1937-06-15
Heriotzadata
23
20
20
28
20
28
21
24
20
27
28
Adina
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Irun
Oiartzun
Oiartzun
Irun
Irun
Jaioterria
Soldadua
Langilea
Nekazaria
Nekazaria
Armada nazionaleko soldadua
Nekazaria
Langilea
Nekazaria
Langilea
Langilea
Lanbidea
Valdealgorfan (Teruel) jasotako zauriak
Metraila zauriak Teruelgo frontean (Villa de Cella)
Boleako gudu frontea, Huesca
Villaespesako gudu frontea, Teruel
Aragoiko gerra-frontea, Fraga sektorea
Caspeko gudu frontea, Zaragoza
Sukar tifoideoak, infekziosoen Zaragozako ospitalean
Teruelgo frontean jasotako zauriak, Cerrogordo posizioan
Gasteizen hil zen
Borroka-zelaian jasotako zauriak, Santa Eulalian, Teruelen
Gudu-zelaiko bonba baten ondorioz
La Muelan hil zen, Teruel parean
Zauriak Jacako frontean
Gezi Urdinen Brigada Mistokoa
Oiartzungo biztanlea
Oiartzungo biztanlea
Oiartzungo biztanlea
Auto-istripua FrunizBizkaia frontean
Auto-istripua FrunizBizkaia frontean
Beste datu batzuk
Heriotzaren inguruko informazioa
historia | 79
Oyarbide
Retegui
Irazabal
Macuso
Sarasti
Aristizabal
Aranzasti
Tomasena
Mitxelena
Agirre
Michelena
Escudero
Arbelaiz
Irastorza
Zapirain
Lasa
Cincunegui
Irigoien
Aranburu
Arruabarrena
Irastorza
Picabea
Fagoaga
Elicegui
Irazu
Iragorri
Retegui
Lopetegui
Bigarren abizena
Lehenengo abizena
Leoncio Miguel
Julian
Juan
Juan Manuel
José Manuel
José León
Maximino
Bernardo
Pio
Pascual
José Mª
Segundo
Mario
Luis Ignacio
Izena
1939-11-21
1939-05-03
1939-03-03
1938-11-13
1938-11-12
1938-11-05
1938-09-22
1938-08-30
1938-07-23
1938-07-09
1938-07-08
1938-05-24
1938-05-23
1938-05-18
Lurperatze-data
1936-10-26
1939-04-25
1939-02-04
1938-11-01
1938-09-27
1938-09-27
1938-09-09
1938-07-20
1938-07-18
1938-06-15
1938-06-29
1938-05-03
1938-03-27
1938-05-16
Heriotzadata
25
20
26
28
23
28
23
26
Adina
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Goizueta
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Oiartzun
Goizueta
Oiartzun
Jaioterria
Langilea
Langilea
Nekazaria
Langilea
Nekazaria
Langilea
Gezi urdinen soldadua
Lanbidea
Irurtzunen hil zen
Logrosan, Caceres
Monterrubio de la Serena, Badajoz
Metraila zauriak Gandesako frontean, Tarragona
Zauriak Horta de San Juanen, Tarragonan
Gandesako frontean, Tarragonan
Su-armaz egindako zauriak Madrilgo aurrealdean
Castellóko frontean
Alcora fronteko zauriak, Castelló
Tiro bat buruan. Renaleseko fronte militarra, Guadalajara
Castellóko fronte militarra
Masdenverge gudu-zelaiko zauriak, Tarragona
Tortosako Campo A Ospitalea. Borrokan jasotako zauriak
Zaragozako Ospitale Militarra
Heriotzaren inguruko informazioa
Oiartzungo biztanlea. Ezkonduta
Sizilia Mendi Batailoiko 8. zenbakia
Oiartzungo biztanlea
Beste datu batzuk
80 | historia
Bigarren abizena
Perez
Mounera
Cros
Jimenez
Sola
Cano
De Dios
Herrador
Fernández
Dávila
Molero
Inza
Amoros
Vazquez
Landajo
Lehenengo abizena
Chacon
Mounera
Beltran
Palacios
Vancell
Ledesma
Lopez
Calvo
López
Murillo
Sanchez
Sirera
Joaquín
Diaz
Bilbao
Miguel
José
Eduardo
José
José
Francisco
Antonio
Mariano
Antonio
Felipe
Manuel
Lorenzo
Francisco
Isidro
Antonio
Izena
BATAILOIEN KANPAMENDUETAN HILDAKOAK
1941-08-02
1940-06-08
1940-06-08
1940-06-08
1940-06-08
1940-06-08
1940-06-08
1940-06-08
1940-06-07
1940-06-07
1940-06-07
1940-06-07
1939-10-26
1939-10-19
1939-10-07
Lurperatze-data
1941-08-01
1940-05-08
1940-02-23
1940-02-12
1940-02-12
1940-02-12
1940-02-12
1940-02-12
1940-02-12
1940-02-12
1940-02-12
1939-12-21
1939-10-25
1939-10-18
1939-10-06
Heriotzadata
25
23
45
27
36
35
33
27
35
35
43
24
23
37
23
Adina
Trabajadorien batailoia
Bilbo
Madril
Bartzelona
Benejama, Alacant
Peñarroya, Córdoba
Quintana de la Serena, Badajoz
Manzanares, Ciudad Real
SoldaduaTrabajadoria
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Pueblo Nuevo del Terrible, Córdoba
Xixona, Alacant
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Trabajadorien batailoia
Soldadua
Soldadua
Soldadua
Lanbidea
Esparragosa de Lares, Badajoz
Tarradell, Bartzelona
Madril
Bartzelona
Cartagena
Umea de Mula, Murcia
Jaioterria
Peritonitis larria Gaintxurizketa kanpamentuan
Masa entzefalikoa kanporatzea
Biriketako edema akutua ospitale militarrean
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria
Su-armaz egindako zauria buruan
Bronkitis asmatikoa. Langileen Batailoia, 128. zk.
Urdaila zulatzea. Langileen Batailoia, 89. zk.
Bularreko angina. Langileen Batailoia, 125. zk.
Heriotzaren inguruko informazioa
Datu falta. Ezkongabea
Datu falta. Ezkonduta
Datu falta. Ezkonduta
Datu falta. Nemesia Rodriguezekin ezkonduta
Datu falta. Josefa Caballerorekin ezkonduta
Datu falta. Ezkongabea
Datu falta. Dolores Escobar-ekin ezkonduta
Datu falta. Virginia Munarrizekin ezkonduta
Ezkongabea. Datu falta
Alarguna. Datu falta
Atzerapena datu faltagatik
Beste datu batzuk
SEME-ALABAK
Josemari Sanzberro in memoriam 82 | seme-alabak
Josemari Sanzberro Inazio Retegi Saizarrek
Kaixo, Joxemai. Hi ere jun yaz. Ze izan yitzen nerabezaro hartan guetzat esanaz agurtu nahi nikek. 60ko hamarkada hartan Bekoplazan entrenatuta Donostiko playan fubolin jokatzea eaman gintuen. Gure mundua, asko jota, Errenterira iriste yun: harago bazenik e askok ez genekiken. Eta hik, Antonio Oriakin ta Juanjoxe Aranburukin playerotan jokatzeko ekipua in zenuten. Beno, esan berra ziok Hondarbiko playan entrenatzen genula (uste it herritik pasten zen Hernanitik Hondarbira zon autobusin juten giñala). Bi kontakizun gelditzen zaizkidak garbi: bat rekonozimiento medikua ittea Donostira lenengoz jun giñanekua. Ez nak goatzen zein hotelen aurrin in genun zita. Allaatu niyun, itxoin ta itxoin ta inor agertzen ez. Halako batin azaldu yitzan, uste it Juanjoxekin, hire seiszientos berde hartan: “hotel Londres esan genin, ez hotel San Sebastian” esan ta parra in zenuten. Hura lasaitua nik. “Erki nabillek”, pentsatu nin “Donostiyan barrena ibiltzeko prepaatua niok, alajaña!”. Bigarrena, Hondarbiko playan, entrenamendua bukatu, irailla yun, ta bañatzea sartu giñun. Resakak itsas barrenea eramate ziuguken. Atetzeko auro handik, erne ibilli ber zela marea biziyakin. Beste goatzen dudan pasadizua elurra in ta uste it Pikoketa aldea (o Aritxulegi aldea?) seiszientosin eraman gintueneko hura duk: elurra ai zin, ta guri elurretara jutia arriskutsua iruitzen ziuken, baña zuen onduan bate bildurrik gabe, errebueltatik errebuelta, hantxe jun giñun, ta eerki pasa. Holaxe bizi giñun inuxente-inuxente. Ta zuei esker esnatzen hasi giñun, zuek gure kontura par pixkat itten zenuten bittartin. Ekipo itzela izan giñun. Bazekit geo Oiartzun futbol ekipuan bueltan ta lan haundiya in zenutela. Hoi beste batzuk kontatuko itek. Guretzat mundua zabaltze hura eskertu nahi nikek bai hiri, bai Oriai, ta bai Juanjoxei. Ea denbora geyokin hire bizitzan azalpen biografiko baten mouko bat osatzen dugun. Bittartin, eskerrik asko ta aio, Joxemai. Oiartzunen, 2026ko apirilaren 20an INAZIO RETEGI SAIZARREK
seme-alabak | 83
Josemari gogoan Josemari Sanzberro Etxebeste oso gertutik ezagutu zuten lau lagunen ekarpena da ondorengoa. Antonio Oria Mendizabalek, Juan Jose Aranburu Sarastik, Joxemai Illarramendi Marinek eta Xabier Galardi Sagardiak gogoeta egin dute eta oso argi dute nola ezagutu zuten elkar eta nolako harremana izan zuten. Oriak Josemari Seminarioan zegoen garaian elkar ezagutu zuten. “Gure eta bere familiaren artean, batez ere aiten artean, beti egon zen harreman ona”, azpimarratu du. “Josemarirekin, berriz, oso ona izan zen beti, ezkongabeak ginen garaian baita ezkondu ondoren ere. Askotan joan ginen bi familiak oporretara”, aitortu du.
Aranburuk, berriz, Errenteriako busaren paradan zain zeudela, beste lagunen artean, ezagutu zuen. “Seminarioa utzi berria zuen eta lanean hasia zen Errenterian zegoen Patatas Barrón izeneko enpresan. Ni ere eskolara Errenteriara joaten nintzen eta maiz elkar ikusten genuen”, dio. Denborarekin, berriz, haien arteko hartu-emana sakontzen joan zen. “Lartaun futbol taldeko agintaria zen eta
Josemari, Juan Joxe Aranburu lagunarekin.
84 | seme-alabak
berarekin joaten nintzen Kontxako hondartzara txapelketa jokatzera, ni jokalari moduan”, gogoratu du. Geroago elkarrekin kudeatu zuten Lartaun Kluba. “Txapelketak ere antolatzen genituen Beheko Plazan eta Altzibarren”, zehaztu du. Gainera, “lehenengo lanpostua berak bilatu zidan eta geroago lankideak izan ginen urte batzuetan”.
Altzibar auzoko POTZO elkartea ere elkarrekin sortu zuten. “Antzerkia eta futbola lantzen genituen. Elkarte horretan ezagutu zuen gero bere emaztea izan zena: Pepi Arakama”, azpimarratu du.
“Bidaiatu ere egiten genuen beste lagunekin batera. Candanchura, elurretara egiten genituen ibilaldiak, baita Euskal Herriko mendietara ere”. Hartu-eman estua izan zuten Aranburuk eta Josemarik. “Ongi moldatzen ginen”, dio emozioz. Joxemai Illarramendiren kasuan ere futbolak elkartu zituen. “Garai hartan Beheko Plazan Interbarrios deitzen ziren partidak jokatzen geni-
tuen Oiartzungo auzoen artean”, argitu du. Han hartan, Arraguak Ugaldetxorekin batera osatzen zuen ekipoa. “Nik talde horretan jokatzen nuen”. Halaber, gogoan du hamabi urte edo zituela Lartaun taldea antolatu zutela Donostiako hondartzan jokatzeko. Lartaun futbol talde haren antolatzaile lanetan talde bat aritzen zen: Antonio Oria, Juan Joxe Aranburu eta entrenatzaile gisa Josemari Sanzberro ziren. “Han ezagutu genituen denak. Urte zoragarriak izan zirela eta asko gozatu genuela esan beharra dago”. Xabier Galardi Sagardiak Oiartzunen Lartaun Elkarteko arduradunek Donostiako hondartzan futbol ekipoan jokatzera gonbidatu zuteneko garaia dauka gogoan. Aldi berean, Salestarren Don Bosko ikastetxean ere hondartzan jokatzeko ekipoa osatzeko aukera eskaini zioten, baina herriko Lartaunen jokatzea erabaki zuen. “Hamabi urte nituen. Josemarirekin 1966tik 1969ra izan nuen harreman zuzena. Oso baikorra zen, giza-harremanetan hezitzaile egokia izan genuela iruditzen zait”, gogoan dauka. “Oiartzunen, zorionez, kirolari eta, bereziki, futbolari, denbora eskaini zioten/dioten pertsonen artean, aitzindari bat izan zen Josemari, Antonio Oria eta Juan Joxe Aranbururekin batera. Urte batzuk geroxeago, Karla Lekuona eta Joxemari Gaztelumendi elkartu zitzaizkien (1975-76)”, oso argi gogoratzen du. “Guztiek ordu asko eman zituzten Lartaun futbol taldea eta, gero, Oiartzun futbol taldea izango zena animatzen, egituratzen eta zaintzen: hazten eta hezitzen”.
Joxemai Illarramendi.
Josemariren ekarpena Garmendi Txikiko semearen ekarpenaz, Oriak batez ere haren prestutasuna azpimarratzen du, edozer gauzatan edo eginbeharretan laguntzeko. “Laguntza hori izan zitekeen eguneroko gauzetan edo profesional moduan Aurrezki Kutxan lana egiten zuenean”. Aranburuk azpimarratu du Josemari ausarta zela, saiatua eta arduratsua. “Oiartzungo ekintza askotan parte hartu zuen eta saiatu zen bere ardurari esker dena ongi bukatzen. Besteak beste, azpimarratu behar dira Done Eztebe elizaren birgaitzea, Oiartzungo mapa eta beste makina bat ekintza. Beti lanerako eta laguntzeko prest zegoen”, aitortu du Aranburuk.
Illarramendik, berriz, “oso-oso ongi zaindu gintuela nabarmendu behar dut. Benetan ongi portatu zen. Uste dut han topo egin genuen guztiekin, bai Josemari eta bai besteak ere”. Errespetu handia zion eta zaindua sentitzen zen. “Zainduak izan ginen”. Horretaz gain, “nirekin behintzat adarjotzaile trebea izan zen Josemari. Hondartzara, mendira… leku askotara eraman gintuen, bai jokatzera, bai txango gisara. Oiartzundik haratago mundu berri bat ireki zigun”, azpimarratu du.
Galardiren kasuan, Joxemariren jarrera pertsonalista azpimarratu du. “Taldeko norbanako bakoitza pertsona bezala tratatzea, ulertua eta onartua izatea esango nuke Sanzberroren ezaugarrietako bat izan zela. Normala da kirolari dagozkion teknika, trebetasun, ezaugarri eta eraginkortasun-efektibitateari dagokienez jokalarien artean mailak eta diferentziak izatea, baina hori horrela izanik, pertsonak pertsona bezala tratatzen eta errespetatzen Josemari eredugarria izan zen”, onartu du. “Nire kasuan, gainera, harreman pertsonalak futbolaren eremua gainditu zuen. Garmendi Txiki bere jaio-etxea behin baino gehiagotan bisitatu nuen, Eliza eta erlijioaren inguruko gai batzuk jorratzen genituen eta bere Seat-600 berde-txiki-polittarekin etxera bila
seme-alabak | 85
etortzen zitzaidan. Luxu bat zen niretzat, 13-15 urtetan pixka bat pribilegiatua sentitu izan nintzen”, nabarmendu du. “1968-69 denboraldi bukaeran Gipuzkoako bigarren gelditu ginen eta uztailean Asturiaseko Llanes herriko hondartzako kanpadendan igaro genuen aste oso bat, biok Juanjo Aranburu eta Bergara oreretarrarekin”, dio pozik.
Anoetako partiduak, bi atta-semeak elkarrekin eta elkarren onduan ikusten genituenak. Zalantzarik gabe, Josemari nire lagunik onenetakoa izan dela esan dezaket. Beti arte, Josemari! Eta, baita beti arte, Pepi!”.
Oriak azpimarratu du momentu gogoangarriak pasatu izan zituztela elkarrekin. “Ezkongabeak ginenean, ezkondu ondoren bi familiak elkarrekin oporretara joaten ginenean, Xanisteban bezperetan afaltzen hasi ginenean, futbol munduan lan egin genuenean, Iturri-Berri elkarteko afari eta bazkariak…” gogoratu ditu. “Izan dudan lagunik handienetakoa izan zen. Goian bego, Josemari!”, dio hunkituta.
Illarramendik argi dauka Lartaun futbol taldeko esperientzia bukatu zenean harreman zuzen gutxiago izan zuela Josemarirekin. “Baina beti alai eta gozotasunez hartzen gintuen. Orduan elkar ezagutu genuen jokalariekin ere harreman alaia, pozgarria, izan dugu bizitza osoan zehar. Beti zeinen ongi tratatuak sentitu ginen adierazten diogu batak besteari edozeinekin topo egiten dugunean. Jendearen arteko harremanak sortzeko eta egoki bideratzeko trebezia izan zuen Josemarik”, argi dio. Azkenerako, “argazkigintzarako zuen afizioa etortzen zait gogora: zenbat zuri-beltzeko argazki atera ote zituen eta gurekin konpartitu! Ni beti eskertua egon naiz: bizitzan esperientzia ederrenetako gisa gogoratzen ditut
Josemari, Pepi, Antonio eta haren emaztea.
Josemari eta Pepi senar-emazteak.
Aranburuk ere oso gogoan du Josemari, Antonio eta hirurek elkarrekin buruturiko ibilbide luzea, bai lanean eta baita bazkari eta afariak, sagardotegirako irteerak, eztabaida “goxo-sutsuak”… tarteko. “Gogoan dauzkat baita ere
urte haiek eta, Antonio Oria, Juan Joxe Aranburu eta Josemari, hirurei adierazi nahi diet benetan lan eder eta handia egin zutela eta aukera hau aprobetxatu nahi nuke eskerrik asko esateko. Eskerrik asko, bihotzez!”, nabarmendu du.
Oroimena gogoan
86 | seme-alabak
Oiartzungo futbol ekipoa Josemari eta Antoniorekin, Donostian.
Galardik oroimen ezberdinen artean bat aipatzeagatik, 1969ko maiatza aukeratu du. “Gaur Reale Arena stadiuma justu dagoen eremu inguruan, bigarren mailako futbol-zelaia zegoen. Hor ateratako argazki eder bat dut gogoan. Gaur arte adiskidetasuna mantendu izan dugun herriko pertsona ezagun batzuk agertzen gara bertan: Josemari Sanzberro Seminarioko arrasto apaiztiar serio samarra betaurreko beltzekin ekipoari babesa ematen, eskuin aldean (8) eta ezker aldean, berriz, lehenengoa: Antonio Oria (1), (zer kasualitatea! bi alma materak argazki berean), baina bertan daude baita ere: Roteta (2) atezaina, Astigarrako Bentetakoa; Jabier Mitxelena (3); Laso (4); Imanol Aizkorreta (5), txikitxoa argazkian, baina gero salestarren Don Boscon, baikorki erabat aldatu zena; Castellano (6) Lartzabalekoa;
Franco (7) Oreretakoa; Joxangel Arbelaitz Garbunokoa (9); Joxe (10), Iturriozkoa; ni neroni, Xabier Galardi (11); Joseba Olaziregi (12), herrian Laboral Kutxako zuzendaria urte askotan izan dena; Joxemai Illarramendi (13), Arraguako “ ezker-indartsu-magikoa” zuena; eta Migel Pagola Elizegi (14), Elizatzeko txikitako betiko laguna. Batzuek urtean behin elkartzen jarraitzen dugu. Aurten, bereziki, ekainaren 20an, Josemari Sanzberroz esker onez oroitzeko aukera izango dugu”, esanez agurtu da. INAZIO RETEGI SAIZAR
1
8 2 9
3
10
4
5
6
11
12
13
7
14
seme-alabak | 87
Oiartzun bihotzean afizio
tan entzuten diren ahotsetan dagoela ondo
izan zuen Josemarik. Ez da nolanahiko ñabar-
zekien Josemarik. Horregatik, haren idazla-
dura hori. Gustuko tokian, aldaparik ez, dio
nak beti zeuden herriaren parean, herriaren
esaerak. Ezta iruzurrik ere. Jakin-minak eta
erritmoan, herriaren hizkeran.
JoEeMari Sanzberro Gaizka Lasa Larrayak
Kazetaritza
ofizio
baino
gehiago,
askatasunak gidatuta helarazi zizkigun herriko kontuak Garmendi-txikiko semeak, eta asko
Harena bai sare soziala! Mugikor beharrik
balio du horrek interes ekonomiko zein politi-
gabe gainera. Sinesgarritasunean eta huma-
koek agintzen duten erresuma komunikatiboan.
nismoan gaurko gizartea harrapatuta daukaten horiena baino askoz oparoagoa. Harena bai
Oiartzun bihotzean zeraman eta eguneroko-
inteligentzia naturala! Harremanetan oina-
tasunaren taupadak entzuten jakin zuen. Ha-
rritutakoa. Ezetz kontatu ditxosozko adimen
ra hor beste ezinbesteko ezaugarria berrie-
artifizialak Josemarik adina bitxikeria?
mailearentzat: entzuteko prestutasuna. Nola kontatu bestela gertatutakoa? Benetan gerta-
Kazetaritza ez zen Sanzberrorentzat lanbi-
tutakoa. Herritarretik herritarrera. Betiko
de hutsa; herriari egindako zerbitzua zen.
iturri zaharretik ur berria edanarazten zi-
Haren artikuluetan ez zegoen distantzia pro-
gun Josemarik. Freskoa eta naturala. Oiar-
fesional hotzik: bertako begirada, bertako
tzuarren ahotsek bere begirada gardenarekin
kezka eta bertako poza islatzen ziren. Oiar-
bat egin zuten urte luzez herriko kronikan.
tzun ez zen haren lanaren eszenatokia; haren
Luxu hutsa.
lanaren arima zen.
Haren lanari esker, Oiartzunek bere bu-
Juan Mari Lekuona herritarraren bertso hau
rua hobeto ezagutu zuen: auzoetako istorio
baino omenaldi hoberik ez zait okurritzen bu-
txikiek,
kultur
katzeko. “Otoizka gaude, ezin irauliz biotz
ekimenek eta eguneroko bizitzaren ñabardurek
elkarteetako
mugimenduek,
barruko larria, / lagun on batek egin bait di-
lekua izan zuten haren kroniketan. Haren es-
gu
kutik, herriak bere ispilu xume baina leiala
tu zuen gaur degun behar gorria / Zuk gorde,
izan zuen.
Jauna, gure lagunak
azken-agur mingarria / Bizi zanean sufriain maite zuen erria”.
Kazetaritza egiteko modu horrek —hurbiletik, arretaz eta errespetuz— balio handia du gaur egun ere. Sanzberrok ulertzen zuen herri batek bere kontakizuna behar duela, eta kontakizun hori ezin dela eraiki herritarrei entzun gabe. Horregatik, bere lanaren zutabe nagusietakoa izan zen herritarrei ahotsa ematea. Gaur, haren ibilbidea gogoratzean, eskerrak ematea dagokigu. Jose Mari Sanzberro joan da, baina Oiartzunen memoria kolektiboan geratu da haren arrastoa: egunerokoaren zaindari isil eta leial baten arrastoa. Hari finak josten jakin izan zuen, gainera. Lerroburu potoloen garaian bizi garen honetan, txikiaren handitasuna aldarrikatzea justua bezain beharrezkoa da. Globalizazio betean bertakoa goraipatzea bezain premiazkoa. Herri baten bizitza eguneroko istorio arruntetan, auzoetako mugimenduetan, elkarteen jardunean, kultur ekimenetan eta kalee-
88 | seme-alabak
GAIZKA LASA LARRAYA
JoSeMari Sanzberro Jaione Ugaldebere Sarasuak
JoSeMari Sanzberro, in memoriam
Ion Oñatibia eta Manuel Lekuonarekin.
Azken udazkena albiste mingarri batekin etorri zen Oiartzungo bailarara, Josemari Sanzberrok umezurtz utzi gintuen. Harreman estua izan nuen berarekin, eta lerro hauen bitartez une horiek gogoratu nahi ditut, hura ohoratzeko.
Josemari, gaztetxoen irakasle Iturrioztarrak biok, elkarrekiko lehen ezaguera 1972-73 ikasturtean izan genuen ikasle-irakasle moduan. Ni, 13 urte nituela, 3. batxilergoa burutzen ari nintzen gaur egungo Manuel Lekuona liburutegiko lehen solairuan, beste 34 ikaslerekin batera (14 neska eta 20 mutil). Josemari gure irakaslea zen Historia arloan, Espainiaren historia eta unibertsala hain zuzen ere. Arratsaldero izaten genuen ordubeteko klasea, ordurako Josemarik Banco San Sebastian-en lanean hasia zelako. Akordatzen naiz lehen klaseetan Historiarekin lotutako zientziak azaldu zizkigula, diziplina lagungarri gisa ezagutzen direnak, funtsezkoak iraganeko gertaerak ikertzeko, interpretatzeko
eta egiaztatzeko. Garrantzitsuenak aipatu zizkigun, hala nola: arkeologia, geografia, kronologia, paleontologia eta antropologia, baita paleografia eta numismatika bezalako diziplina teknikoak ere. Numismatika hitza lehen aldiz entzuten nuela eta iltzatuta geratu zitzaidan betirako. Horren ondoren, Antzinako historiari heldu zion, Mesopotamia, Grezia, Erroma bezalako kulturak azaldu zizkigun eta guk, ikasle saiatuak, liburua azpimarratzen genuen intentzio handiz. Izan ere, hurrengo egunean, hutsik egin gabe, saioaren hasieran lekzioa hartzen zigun, seriotasun handiz. Ikasgaia gustukoa genuenez, ez ginen erratzen eta haren galderentzat prestu zeuden gure erantzunak. Erdi Aroa, Aro Modernoa etorri ziren gero. Ez dut uste Aro Garaikidera iritsi ginenik.
Bazuen, Josemarik tarteka erabiltzen zuen historiaz galdetzeko sistema berezia: la rueda deitzen zion. Ikasle guztiak zutik jarri eta ilera bat osatzen genuen. Banaka-banaka historiari buseme-alabak | 89
Jesus Nuñez Camarero eta Josemari.
ruzko galderak egiten zizkigun: ongi erantzunez gero, aurrera; bestela, atzera, azken postura. Eta horrela egiten zuen saioa amaitu arte. Horrela, ederki zekien nork menderatzen zuen gaia eta nork behar zuen errepaso sakona.
Ah! orduan por libre ikasten genuenez, ekainean Donostiako Usandizaga institutuan egiten genituen azterketak eta Josemari, zure arloa gainditzeko gai izan ginen ia ikasle gehienak. Eskerrik asko, Josemari!
Oiartzun Urtekariko arima Zinegotzi nintzela, 1991-1995 bitartean, berriz ere izan nuen Josemarirekin topo egiteko grazia. Kultura udal batzordeko buru nintzela, Oiartzun Urtekari batzordean elkartu ginen. Garai hartan, Josemari eta Adolfo Leibar ziren Urtekariko arima.
Josemari, irakurtzen.
90 | seme-alabak
1956an martxan jarritako proiektuak urtez urte indartzen zihoan, besteak beste haiei biei esker. Eta biak ala biak erakutsitako bidea jarraitzen dugu gaur egun ere. Josemarirekin harreman estua egin nuen eta makina bat elkarrizketa burutu genituen elkarrekin Urtekarirako, hala nola: Primitiva Lekuona, Lekuonatarren arreba; Izaskun Madariaga, Oiartzungo Iturburu haur-eskolako sortzailea; Joxe Pagadizabal, Txarondoko semea; Romana Agirrezabala, diasporaren lekukoa; Maria Luisa Berrondo, Ugaldetxoko maistra; Josemari Erauskin, Ugaldetxoko pelukeroa, Karla Lekuona, in memoriam; Adolfo Leibar, Mugarri bildumaren sortzailea, besteak beste; … Hogeita hamar urtez aritu zinen lanean, indartsu, eta zuri esker Urtekariak ez zuen huts egin Xanistebanetan. Hala, oiartzuarrek estimatzen jarraitu zuten hainbeste lanez eta mimoz jositako liburu mardula. Urtekari batzordean hogeita hamar urte luzez lanean aritu ondoren, 1982tik 2012ra, 2012ko elkarrizketa nagusia zuri egitea erabaki genuen, Josemari, merezimendu osoz. Neronek egin nizun eta hantxe biluztu zinen. Zure bizitzaren berri eman zenigun inongo debekurik gabe.
Josemari eta Adolfo Leibar.
Hala jakin genuen Urtekarian egindako lanaz gain, beste hainbat arlotan musu-truk lan egin zenuela: Oiartzun Kirol Elkartean; Done Eztebe elizako zaharberritze eta birgaitze lanetan; Kilometroak 92an…
Aipatu gabe ere ezin dugu utzi, Josemari, 1992an argitaratu zenuten Aiako Harria, Bianditz, Kopako Harri, Artikutza izeneko mapa toponimikoa eta Oiartzungo maketa (Udaletxeko goiko solairuan dago ikusgai), zure lagun taldearekin: Adolfo Leibar eta J. L. Nuñez. Lan bikainak, biak ala biak, oiartzuarrok estimatzen jakin ditugunak. Eskerrik asko, Josemari!
Korrespontsal lanak zirela eta, garai hartan Oiartzungo udal batzar guztietan parte hartzen zenuen, udaletxeko gaiak herritarren jakingarri izateko zure kroniken bitartez. Hasieran, gaztelaniaz idazten bazenuen ere, amaierarako euskaraz txukun aski adierazten zenituen albiste aipagarrienak. Korrespontsal lanak zirela medio, Haurtzaro Ikastolako hainbat kronika helarazten nizkizun eta zintzo aski argitaratzen zenituen, aste bukaeretan. Eskerrik asko, Josemari!
JAIONE UGALDEBERE SARASUA
Josemari, herriko kazetari Eta, bukatzeko, ezin dugu ahaztu idazteko izan duzun abilidadea. Zeruko Argian eman zenituen lehen urratsak. Gero, Oiartzungo kronista izan zinen Diario Vasco egunkarian, urte luzez. Hasieran, Maira izan zen zure izengoitia, gero Baxurde eta, azkenik, Ion Oñatibiak proposatuta, Egarriz izan zinen.
seme-alabak | 91
Imanol Mitxelena Iragorri Euskaldun jaio Anberesen ELKARRIZKETA: MIEL.A. ELUSTONDO ARGAZKIAK: ZALDI ERO / ARGIA CC BY-SA [2019, ABUZTUAK 30, 408. ZK.] ARGITARATUA
92 | seme-alabak
IMANOL MITXELENA IRAGORRI Euskaldun jaio Anberesen
erdaraz [gaztelania] bazekiten –eskolan ikasia–, eta frantsesez ere bai, pixka bat, baina euskaldunak ziren eta euskaraz hitz egiten zuten”. Txikitan, akordatzen naiz, guk zerbait ez entenditzea nahi zutenean, erdaraz hitz egiten zioten batak besteari. Gu, anaiarrebok, elkarri flandrieraz egiten geniola hazi ginen.
Argazkia Imanol Mitxelena (Zaldi-Ero-Argia).
Harrigarria ere bada, Anberesen euskaldunak izatea, hantxe jaioak eta euskaraz gu bezain jator mintzo direnak… Niretzat, berriz, normala da. Gurasoak oiartzuarrak genituen, baina hantxe jaio ginen gu! Hona etorri, eta esaten didate: “Anberesen jaioa, eta euskaraz hitz egiten duzu!”. Erantzuna ere erraza da: “Gurasoak euskaldunak nituen, euskaraz hitz egiten zuten. Bai,
Almazeneko Mitxelena-Berrotaran familia.
Gerrak markatutako historia duzue… Gure aita jaio zen 1907an, Oiartzunen. Aita Karrika auzoko baserri batekoa zuen, baina gerra karlisten garaian, karlistek baserria erre zioten: kale gorrian geratu ziren. Herrian bazen palazio bat, [Pablo] Beiner zen hango nagusia. Suitzarra esaten zioten gizon hari. Gure aita palazio horren ondoko behitegian jaio zen. Noizbait, Beiner horrek gure aitona handik bota egin zuen, eta, orduan, parrokoaren bitartez, Iturriotzeko Almazene baserrian hasi zen lanean. Ez alferrik, ze gure ama zen auzo berekoa, Garmendi baserrikoa. Bata bestetik 200 metrora zeuden bi baserriak, eta hantxe ezagutu zuten elkar gure gurasoek. Hara! Zaude! Garmendin hamasei ume izan zituzten, baina gure aitonak bi andrerekin: lehenengoarekin, hiru; hura hil zenean, eta handik hilabetera-edo, parrokoak Ergoiengo baserriko neska bat ekarri zion gure aitonari, bera baino hamabost
Garmendiko Iragorri-Iriarte familia.
seme-alabak | 93
urte gazteagoa. Huraxe izango zen gure amona. Berak neuri esanda dakit: Nik gizona ezagutu nuen, ezkontzeko momentuan”. Aitonak hamahiru ume izan zituen bigarren andrearekin: eta gure ama izan zen haietan zaharrena. 1912an jaioa, gure aita baino bost urte gazteagoa zen.
Parrokoa ibili zen tartean… Bai, seguru da horrela izan zela. Osaba Nikasiok kontatu zidan. Hartu-eman handia neukan Nikasiorekin, ta gure aita hil zenean, bideoa hartu eta elkarrizketa egin nion. 95 urte-edo izango zituen garai hartan, baina burua argi zeukan. Grabatu izan ez banio, galdu egingo zen historia. Gerra sartu zenean, zuen aitak ihes egin behar izan zuela irakurri nuen Orio eta Aiako Karkara ldizkarian [2019, abuztuak 30, 408. zk.] EAJkoa zen eta! Halaxe ziren bere kuadrillako denak ere. Ez ziren buruak ere, baina nazionalistak! Gerra sartu zenean, jende mordoxkak ihes egin zuen Oiartzundik. Aita eta hiru anaiak elizako kanpandorrean zeuden, zelatan, tropak [erreketeak] Lesakatik barrena noiz sartuko ote ziren. Eta bazetozela ikusi zutenean, lau anaiak korrika joan ziren eskapo, oinez Hondarribira, lehengusuenera, Jaizkibeldik barrena. Han errepublikanoen kanpamentu bat bistaratu zitzaien, eta esan zietenHondarribira zihoazela, lehengusuak bisitatzera. Eta ez zituzten troparako hartu. Bestela, akabo!
Hondarribira ere sartu ziren erreketeak... Baina ez berehala. Denbora pasatu zen Francoren tropak Hondarribira heldu artean, eta aitak-eta hilabeteak egin zituzten han. Tropak Irundik barrena sartu zirenean –lehengusuak arrantzaleak, eta barkuak izaki–, Hendaiara eraman zituzten lau anaiak. Bi urte egon ziren Urruñan eta Azkainen, lehengusu batzuen baserriko lanetan-eta laguntzen, gerra noiz bukatuko zain, etxera noiz joango. Baina gerra gaizki bukatu zen, eta ez zuten bueltatzerik izan. Esate baterako, anaietako bat, Inazio, bueltan joan zen, eta segituan sartu zuten kartzelara, eskubide zibil guztiak kenduta. Ez zen ongi ibili. Arotza zen, eta zin izan zuen bere kontura lanik egin. Besterentzako lan egin behar izan zuen. Aitaren aldeko aitona ere kartzelan eduki zuten; beste osaba bat ere –baserrian gelditua–, kartzelara… Gainerako senideak moja eta apaiz ziren, eta libratu ziren.
94 | seme-alabak
Hurrengo helmuga, Landak. Gerra bukatu zenean, eta ezin zutela bueltatu jabetu zirenean, zer edo zeregin behar! Eta Landetan lan egin zuten. Noizbait suteak izanak ziren, arbola asko erreak, eta langileak behar zituzten pinuak botatzeko. Euskaldun asko joan ziren orduan Landetara. Urteak egin zituzten han hiru anaiek – Nikasio, Antonio eta Erramun, gure aita– txaboletan biziz.
Eta 1947 arte izan ziren han. Ama, bitartean, Oiartzunen? Bai, Arizmendiren etxean, neskame. Palazioa da hura ere, eta hantxe dago etxea oraindik, plazatik bertara. Anjel Arizmendirena zen. Arizmendi abokatu prokuradorea zen, dekanoa, dirutua, eta oso abertzalea. Andrea ere, Juana Aiestaran, bera bezain abertzalea zen, EAJren Emakumeetakoa zen [Emakume Abertzale Batza]. Esaterako, berak sortu zuen Oiartzunen EAJren Emakume taldea. Francoren tropak Oiartzunen sartu zirenean, hartu Arizmendi jauna, Iruñera eraman eta fusilatu zuten.
Hori ere bai! Eta Arizmendiren alarguna zaintzen gelditu zen zuen ama… Baina ordurako alarguna oso gaixorik zegoen, oso ahul. Asmak jota bizi zen eta, esaterako, maiz joaten zen Lizarrara, giro sanoago eta lehorrago baten bila. Arizmendik lau alaba zituen, zaharrena Maria Teresa, gureamaren adin bertsukoa. 26 urte-edo izango zituen Maria Teresak, eta berak hartu zuen etxearen ardura. Nobioa zuen Juan Mari Agirre, lehendakariaren anaia. EAJren aristokraziakoak ziren, nolabait esateko. Juan Mari eskapo joan zen Belgikara, eta hortik etorri zen gure gurasoak ere hara joatea. Agirre-Arizmendi haiek Belgikara ihesi joanagatik ere, ordea, nola joan zen zuen ama hara? Eta nola joan zen zuen aita Landetatik Belgikara? Ihes egindako jendea Gurutze Gorriaren bitartez-eta komunikatzen zen, kartak idatziz. Gurutze Gorriak halako lanak ere egiten zituen: jendearen kartak bideratu, errefuxiatuak biltzeko modua egin… Behin, esate baterako, gure gurasoek Irungo zubian elkar ikusi zuten. Hitz egin zuten, eta handik lasterrera gure ama Sarara joan zen, Etxalarretik barrena, aitarekin egotera, zer egin erabakitzera. 1947an-edo izango zen hori. Eta erabakia hartu zuten, nonbait, eta Arizmendiko alabak Belgikara joateko pasaportea atera zuenean, gure amari ere atera zion, neskame zihoala adieraziz.
Ezkontza egunean.
Ari gara litsak ateratzen… Juan Mari Agirre eta Maria Teresa Arizmendi 1947an ezkondu ziren, eta urte hartako irailean gure aita Anberesen zen. Pentsatu ere ez amarekin batera bizitzen jartzea oraindik, eta gelaren bat-edo inguratu zuen han edo hemen. Paperik gabe ibili zen hainbat denbora. Orain dela urte batzuk, gure aitaren agiri zibilen bila ibili nintzen, eta jakin nuen Anberesera heldu zenean bertan ibiltzeko hiru hilabeteko baimena eman ziotela. Gero, epea bukatu zenean, berriz eskatu zuen baimena –bateko abokatu, besteko epaile…–, eta dokumentu bat daukat non polizia buru batek beste bati eskatzen dion mesedez gure aitaren kasua ondo aztertzeko, zergatik “euskaldun hauek jende ona dira”; horixe esaten du frantsesez, kristau onak zirela eta hau eta hura.
1947an ezkondu ziren zuen guraso izango zirenak Anberesen. Ez ziren Anberesen ezkondu, Donibane Lohizunen baizik, Nikasio eta Antonio beste familiakorik gabe. Eta gurasoak ezkontzen ari ziren aldi berean, Oiartzunen ezkontza-meza esan zuen bertako apaizak. Frankista omen zen, baina meza hura behintzat egin zuen! Amaren ahizpak esan zidan behin, Oiartzungo hura benetan izan zela ezkontza-meza, baina ezkontiderik gabe egin behar izan zutela! Gero, betikoa, bazkaria eta festa egin zituzten Garmendin.
Ezkontza egunean Donibane Lohitzuneko eliz atarian.
seme-alabak | 95
Zer bizimodu egin zuten gurasoek Anberesen? Aitak unibertsitatean egin zuen lan, sukaldean, baina ez sukaldari, ontziak garbitzen baizik. Aita ez zen eskolatua, baina pertsona inteligentea hala ere. Landetan baso-mutil ibili zen garaian, frantsesez ikasi zuen, eta horri esker salbatu zen Anberesen. Ama Agirre-Arizmendirekin joan zen neskame, baina ezkondu eta laster utzi zion egiteko hari. Hala ere, beti segitu zion haien etxera joateari. Sukaldari abila zen, eta Maria Teresaren etxean afari handiren bat-edo zutenean, hantxe zen beti. Gainera, ia parez pare bizi ginen bi familiak, kale berean, Elena avenue-n –baina nik Mitxelena avenue esaten nuen beti—, gu 11. zenbakian eta haiek 18.ean.
Eta etorri zineten mundura sei anaiarreba. Zu 1954an jaioa, bosgarrena zaitugu. Baina hor bada historia triste bat… Amak 35 urte zituen ezkondu zenean; aitak 40. Ezkondu eta hamar hilabetera lehen haurra jaio zen: Miren Garbiñe. 1950ean, bigarren alaba jaio zen. Ama urtarrilaren 5ean ospitalera joan zen, eta biharamunean, lehen alaba hila zela esatera joan zitzaizkion. Hesteetako gaitz bat, nonbait, garai hartan oso arraroa, eta hil zen. Amak sekula ez zuen heriotza hura gainditu. Bada, bigarren ume hari, Miren Garbiñe izena jarri zion: bigarren alabak lehenbizikoaren papera jokatu behar izan zuen. Trauma izugarria, amarena. Gau-mahaian beti eduki zuen argazki bat, lehenbiziko umearena: “Hauxe zen gure aingerua” esaten zuen. Bost gara, baina sei izan ginen. Hamabost hilabetero, haur bat egin zuen amak: Miren Garbiñe, Miren Garbiñe berriz ere, Joseba, Andoni, Imanol eta Elixabet gara, edo izan gara. Abertzalea behar du! Belgikako erregistroan halaxe gaude. Baina Espainiako kontsulatuan ez. Han Manuel, Antonio eta halakoak ageri dira, baina gu euskaldunak gara, txikitan euskaraz besterik ez genekien. Parbulariora hasi nintzenean, ez nekien flandrieraz, hantxe ikasi nuen. Anai-arrebak beren artean flandrieraz hasi ziren, eta ni ere bai,
96 | seme-alabak
Mitxelena-Iragorri familia.
eta gure artean halaxe hitz egiten dugu. Hala ere, euskalduna naizela sentitu dut beti, Anberesen jaioa izanagatik ere. Aitak ere horixe esaten zigun beti, euskaldunak ginela.
Noizbait, Oiartzuna etortzen hasi zen familia... Lehenbiziko aldiz, nik 3 urte nituela etorri ginen, 1957an. Ez dakit zer izan zen, baina kanpoan bizi zirenak kastigurik jaso gabe etxera bueltatzeko modua-edo egin zuen Francoren erregimenak. Aitak hogei urte pasatu zituen Oiartzuna ezin bueltatuta, baina akordatzen naiz ordurako guk euskaldun izateko sentimendua genuela: hizkuntza sekretu bat geneukan, gure familiak beste inork ez zekien hizkuntza, Anberesen beste inork hitz egiten ez zuena. Oiartzuna etorri ginenean, jabetu ginen hizkuntza hartan hitz egiten zuela jendeak.
Bost senideak: Imanol, Andoni, Elixabete, Joseba eta Garbiñe amonaJoxeparekin Garmendin 1957.07.31
Alabaina, flandrieraz hazi zinen. Hizkuntzak identitatea ardazten dutela diote. Ni ez naiz behin ere flandriarra sentitu, gauza arrotz bat bezala sentitzen naiz Anberesen. Euskalduna naiz, baina Anberesen jaioa naiz, han bizi izan naiz beti, eta euskalduna bai, baina, askotan, mitxelena-iragorritarrak “euskaldun bereziak” garela pentsatu dut. Etortzen naizenean, ez naiz etxean bezala sentitzen: zertxobait kanpotarra. Esate baterako, badakit zer den hemengo lagun-giroa, baina ez dut bizitu. Kulturalki, hangoa naiz, flandrieraz perfektu hitz egiten dut, unibertsitateko profesorea izan naiz, baina ez naiz flandriarra, euskalduna naiz. Anaiarrebek ere euskaldunak direla sentitzen dute. Ni baino gutxiago etorri dira hona eta nik baino okerrago hitz egiten dute orain euskaraz. Baina euskaldunak dira.
Aldiro-aldiro Euskal Herrira etortzeak lagunduko zizun, beharbada. Dudarik gabe. 1957an lehenbiziko aldiz etorri, eta bihiru- lau urtero etortzen hasi ginen. Tradizio bihurtu zen gure amarentzat. Ateratzen zen Anberesen trenez bost ume ttikirekin, eta Parisera, Paris Nord geltokira. Handik Paris Austerlitzera, autobusez edo taxian. Akordatzen naiz Parisen bazela emakume bat –oiartzuarra uste dut; euskalduna, behintzat, seguru, baina ez dakit haren izenik–, eta etortzen zitzaiola amari, guri tren-geltoki batetik bestera joaten laguntzeko. Akordatzen naiz zazpi ordu zain egon behar izaten genuela geltokian, eta gu hantxe, geldirik egon behar izaten genuela, amak ez zigulako kanpora irteten uzten, handik irtenez gero galduko ote ginen beldurrez. Parisetik, Irunera etortzen ginen. Osabak gure bila etorri, eta Oiartzunera. Aita ez zen gurekin batera etortzen, handik hamabost egunera baizik: oporrak hartzen zituen, eta abuztua elkarrekin pasatzen genuenOiartzunen.
Ez diozu Euskal Herrira etortzeari utzi. 25 urte daramatzazue oporretan Oriora etortzen. Zer dela-eta Oriora? Samurra da hori. 13 urte konplitu nituenean, anaia Andonirekin etorri nintzen. Oiartzunen pasatu genuen udara guztia, amaren anaiaren baserrian. Harrezkero, urtero etortzen hasi ginen. Eta ezkondu nintzenean, umeak izan baino lehen ere, Kristel [Imanolen andrea] eta biok Oiartzunera etorri ginen. Kristelen gurasoak ere etorri ziren –alaba zeinekin zebilen jakin nahiko zuten, nonbait, nolako mutila ote nintzen, ba-
da–, eta karabana hartu eta hara eta hona ibili ginen, Euskal Herria ezagutzen. Orioko kanpinean ere izan ginen, eta gustatu egin zitzaigun; herriko giroa-eta, hondartza-eta. Umeekin egoteko toki espeziala da.
Oiartzunek itsasorik ez. Baina hasieran Oiartzungo baserrira etortzen hasi ginen. Bertako zelaian uzten genuen karabana. Lau ume izan ditugu, eta batean, bazkaltzera baserrira; bestean, komunera, baserrira. Garmendi handia da, baina, hala ere, umeak entretenitu beharra dago, eta egunero-egunero baserrian, ez zen modua. Halako batean, kanpinera joatea pentsatu genuen. Eta aritu ginen Gipuzkoako kanpin guztiak ikusten, eta Orio aukeratu genuen. Herri euskalduna, Oiartzun bezalaxe. Donostia ez, han ez da euskara aditzen. Pena ematen nau horrek. Esate baterako, Anberesen-eta jendea flandrieraz ari da kalean barrena, irakaskuntza guztia ere flandrieraz da. Dena dute, edo autonomia oso handia, ia independentzia. Flandriarrak, euskaldunak… waloniarrak ere ez dituzu urruti. Belgikako nazionalismoa oso diferentea da. Nazionalista flandriar gehienak eskuinak dira. Haien nazionalismoaren aurrean, antinazionalista naiz. Bestela, euskalduna naiz. Ez zait interesatzen paperean zer nazionalitate jartzen duen, ni euskalduna naiz, harro nago, eta euskaraz hitz egiten dut. Hortik aurrera, mundukoa naiz, mundutarra. Nola datoz zuen oinordeak? Lau seme izan ditugu, eta poza ematen nau, biak sentitzen direlako, euskaldunak eta flandriarrak. Gustura etortzen dira Euskal Herrira, ez dakite euskaraz ez erdaraz, flandrieraz besterik. Hala ere, bi zaharrenak hainbestean moldatzen dira erdaraz eta, bi txikiak, aldiz, ingelesez. Baina ikusi beharko zenuke, etxean ikurrina jarrita daukate. Batek, Simonek –kantari bastante ezaguna han–, Euskal Herriko mapa dauka tatuatuta. Beste batek, lauburua… Sentimendua dute euskaldunak ere badirela.
seme-alabak | 97
Tomas, Simon, Lander eta Jon (Imanol eta Kristelen lau semeak)..
Belaunaldiz belaunaldiko haria: Oinordekoak mintzo “Txikitatik argi izan dugu gure odolaren eta nortasunaren erdia Euskal Herritik zetorrela, nahiz eta gure aita Belgikan jaio eta hazi izan den. Mitxelena/Michelena abizenak ez zuen bestelakorik erakusten eta txikitatik, Mixeleena, Mikeleena, Mitkelena.... bezalako ahoskera okerrak zuzentzen ibili behar izanak, lagundu digu gure jatorria sendo finkatzen. Uda bakoitzean hilabete bat edo bi igarotzen genituen Euskal Herrian, eta Orioko kanpina bihurtu zen gure bigarren etxea. Han lagunak egin genituen, itsasoaren eta mendien usaina ezagutu genuen, eta, euskaraz gutxi jakin arren, beti geure lekuan sentitzen ginen.
Haurrak ginela, guretzat Euskal Herria Orio zen, kanpina zen, eta Oiartzun ere bai: han ezagutu genituen aitaren izeba-osabak, lehengusu-lehengusinak eta gainerako senideak. Eta, noski, eus-
98 | seme-alabak
kal mendietako tontorretara egindako ibilaldi amaigabeak. Adinarekin, nortasun horren geruza gehiago deskubritu genituen: herriko jaiak, aizkolariak eta harri-jasotzaileak; kostaldeko traineru estropadak; eta Gabonetan Olentzeroren etorrera.
Nerabezarora iritsita, Euskal Herriko historia politikoa ulertzen hasi ginen, eta euskal auziaren inguruko gure sinpatia areagotu zen. Ikasi genuen zergatik utzi zuten gure aitona-amonek beren lurraldea, zer min ekarri zuen horrek, eta nola, azkenean, egoera hark hona ekarri gintuen.
Gutako bakoitzak bere modu propioan bizi du euskal nortasuna: paretetan mapak eta posterrak jartzetik, Añanako gatza sukaldean edukitzeraino; Lauburu edota Euskal Herriko maparen tatuajeetatik “Oiartzun” izeneko bizikletetaraino. Modu batera edo bestera denek dugu presente Euskal Herria gure bizitzan eta etxean. Eta badago denok partekatzen dugun zerbait: gure etxera datorren orori ongietorria ematen diogu ate-aurreko Ongi Etorri alfonbra txikiarekin.
Urte luzez bizi izan gara euskal munduaren eraginpean: Laboa, Lete eta Lertxundiren musikatik hasi eta Euskaltel taldeko txirrindulari laranjetaraino. Neurri handi batean, gure aitaren Euskal Herria izan da hori. Guk geuk euskal gauza ororen inguruan izan dugun jakin-minarekin uztartuta, horrek egin gaitu gaur garenak. Orioko kanpinean jolasten ziren mutiko haiek jada ez bagara ere, Euskal Herriaren deia daramagu
barruan eta Belgikan bizi arren, Pirinioak zeharkatzen ditugun bakoitzean, etxera itzultzen ari garen sentsazioa da gurea.” MIEL A. ELUSTONDO eta TOMAS, SIMON, LANDER eta JON, (IMANOL ETA KRISTELEN LAU SEMEAK)
Egiluxen Belgika-Oiartzun. Iragorritarren bilkura 2025-02-21
seme-alabak | 99
JUANTXO AIZPURUA MITXELENA «Ibiltari nekaezina izan naiz eta oraindik mendiko itzulietan izugarri gozatzen dut» 100 | seme-alabak
JUANTXO AIZPURUA MITXELENA Jaione Ugaldebere Sarasuak
Iturriotz auzoko semea, Juantxo Aizpurua Mitxelena, 1947ko martxoaren 17an jaio zen Anatxuri baserrian. Bi senidetatik zaharrena da bera; Ozentzio txikin ibili zen doktrina eta kartilla ikasten, lehendabizi; gero, Iturriozko eskolan, Karmen Losada maistrarekin. Gizon antzetsua, eskulanetan oso trebea da. Horren lekuko Anatxurin antolatu duen tresnen museo ikusgarria. Mendizale nekaezina, haren ezaugarri fisikoa miresgarria izan da orain arte. Bere bizitzaren pasarte esanguratsuenak harilkatu dizkigu elkarrizketa honetan. Hara gure galderei Juantxok emandako erantzunak.
G: Denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure jaiotetxearen eta familiaren berri. E: Bai, 1947ko martxoaren 17an jaio nintzen, Anatxuri baserrian. Orain 79 urte ditut, besterik ez. Sasoi beteko mutila naiz (kar-kar). Bi senide gara, Maitxo eta biok. Arreba ni baino bi urte gazteagoa da. Gurasoak Joxe Aizpurua eta Gabriela Mitxelena nituen. Atta Anatxurikoa zen. Ama, berriz, irundarra zen, baina ttikia zela Karrikako Oiantzabal baserrira etorritakoa. Han bizi izan zen gure aitarekin ezkondu arte eta Anatxurin jarri ziren bizitzen.
Ama besoetakoa nire amaren ahizpa izan zen, Ixabel Mitxelena. Aita besoetakoa, berriz, Erretxikiko Juan Jose Arbelaitz Mitxelena. Iloba bakarra dut, Izarraitz Villaluze Aizpurua, bera da nire iloba kuttunena eta harekin egin ditut makina bat ibilaldi eta bidaia.
Gurasoak baserritarrak ziren. Aziendarik ba al zenuten Anatxurin? Bai, behiak genituen, tartean zezenik ere. Egunero behiak jezten genituen eta Disparatenera, Ituseme-alabak | 101
rriozko garai bateko dendara, joaten ginen esnea saltzera. Azkenekoz, baserrian bakarrik gelditu nintzenean, neronek kendu nituen, dirua galdu egiten nuen eta.
Nolanahi ere, pizkor xamarra omen nintzen eta Ugaldetxoko maistrarengana ere joan nintzen, Maria Luisa Berrondorengana, gehiago ikastera.
Juantxo, Ozentzio Txiki eskolako gelakideekin. (Dionisio Martiarena sakristauak ateratako argazkia)
Juantxo, Ixabel Mitxelena izebarekin, haren ama besoetakoarekin, 1948ko San Martzialetan.
Anatxuri baserriak bi etxebizitza ditu. Zeintzuk bizi ziren beste aldean? Gaur egun Pio Unsain Aizpurua bakarrik bizi da, nire lehengusua da. Piok bi arreba ditu: Dolorex eta Joxepa. Biak ala biak Altzibar auzoan bizi dira.
Zein oroitzapen dituzu eskolaz? Hasieran, Ozentzio Txikin hasi nintzen. Karmen Aranburu Arbelaitz genuen sasi maistra, Sastarre baserrikoa. Hantxe elkartzen ginen inguruko baserrietako umeak, hala nola: Anatxuri, Oiartzabal Berri, Matxinda, Ozentzio, Sastarre, Beinberri, Arandan, Paraditxoko, Sagu-erreka… baserrietakoak. Hamabost-hogei ikasle ibiltzen ginen han. Maistra oso saiatua zen eta buru argikoa. Zortzi urte arte ikasi nuen Ozentzio Txikin. Garai hartan, eskolarako bidean, kilkerra entzuten genuen, oso ugaria baitzen, ez gaur egun bezala.
Gero, Iturriozko eskolara joan nintzen. Karmen Losada zen orduko maistra, oso emakume ona. Haren laguntzailea Anita Arruabarrena izaten zen, Juaneneko alaba. Garai hartan neskak eta mutilak elkarrekin ikasten genuen. Izugarri pila izaten ginen gelan, ez du gaur egungo antzik.
102 | seme-alabak
Eta hor bukatu ziren zure ikasketak? Ez, Lartaun eskolara ere joan nintzen, Elizalde auzora. Han zertifikatua atera behar nuen, baita lortu ere. Baina ez zidan ezertarako balio izan. Bazterrean utzi nuen etxean eta hantxe segituko du.
Juantxo eta Maitxo anai-arrebak, Iturriozko eskolan, 195758 ikasturtean.
Zein ziren garai hartako zure gelakideak? Jenaro Aizpurua, Oiartzabal Berriko lehengusua; Oiartzabaleko Dolores Aranburu; Olaziko Karmen Aizpurua; Garañoko Manttoni Arana; Matxindako Mañoli Oiartzabal eta Estrataburuko Maritxu Iriarte. Horiek denak kintoak nituen.
Komunioa ere egin al zenuen? Derrigorrez egin behar zen, noski. Gorbata eta guzti egin nuen, trajea eta txarolezko zapatak jantzita. Dotore asko jantzi ninduten gurasoek. Don Juan Ttikia genuen apaiza, doktrina erakusten ziguna. Errezatzen ederki ikasi nuen, etxetik hasita. Atta genuen oso elizkoia. Bere arreba Dominika Aizpurua ere halaxe zen. Neguan, arto zuritzen ari ginela arrosarioa errezatzen genuen. Osorik ikasi eta buruz errezatzen nuen. Baita Kyrie eleison ere. Gaur egun, berriz, dena ahaztuta daukat. Ez bada ibiltzen… ahaztu egiten da.
gustukoa nuen. Hantxe ibiltzen ginen Josemari Isasa eta biok beheko kamioan jostatzen, eta bizikletaz pasatzen zirenak berehala hasten ziren marmarka “mutiko alu hauek, beti traban”, esanez.
Zuk noiz izan zenuen lehen bizikleta? Hemezortzi urterekin izan nuen lehen bizikleta. Pozik hartu nuen garai hartan. Gidatzeko baimena, berriz, 25 urterekin lortu nuen. Garai hartan Oiartzunen bertan lan egiten nuen eta eguneko jarduna amaituta joaten nintzen Errenteriara baimena ateratzeko klaseak hartzera. Kotxea izateak abantaila asko ekarri zizkidan Anatxuri baserritik mugitzeko.
Soldaduska non egin zenuen? Claudio Urbieta aguazila etorri zen abisua ematera, soldaduskara joan behar nuela zioen idatzia eskutan zuela. Eta Burgos aldera joatea egokitu zitzaidan. Halere, lehendabizi Arakan (Gasteiz) ibili nintzen, bandera zin egin bitarte. Handik, berriz, Burgosera eta hantxe pasa nituen 23 hilabete. Gustura ez nintzen ibili, baina ez zegoen beste erremediorik. Burgoseko udalerria den Hontoria de la Canterara ere eraman ninduten, bolborategi batera. Izan ere, tiroka aritzeko ez bainuen balio. Hiru ginen kintoak, Aizpuruatar hiru lehengusuak: Jenaro Aizpurua, Oiartzabal Berrikoa; Arraguako Manuel Aizpurua, eta ni neu.
Ba al duzu aipatu beharreko anekdotarik? Badut, bai. Akordatzen naiz mutil kozkorretan gurasoek ez zidatela uzten gerezi arboletara igotzen. Nonbait familiako norbait mina hartua izango zen eta ez nuen baimenik horretarako. KonJuantxo Aizpurua, jaunartze handiaren argazkian.
Zer da Kyrie eleison, Juantxo? Kristau liturgiaren gorazarre eta otoitzik zaharrenetarikoa da, Jainkoaren errukia eskatzeko erabiltzen dena, sarritan meza, ospakizun eta letanietan kantatua edo errezitatua.
Juantxok lehendabizi Arakan (Gasteiz) eta gero Burgosen egin zuen soldaduska.
Iturriotzen eskola garaian zertan jostatzen zineten? Baloiarekin ez nintzen oso trebea, eta ez nuen gustuko. Gaur egun ere futbola ez dut maite, pilota nahiago nuen. Kaniketan, fitxetan… aritzea ere
103
tua da, soldaduskan nintzela hantxe ikusi nuen lehendabiziko aldiz salto egiten den arku-zaldiko horietako bat. Eta haren ondoan, obretako eskuineko oina egiturazko elementu bertikala zegoen. Eta hara igo behar… Launaka jartzen gintuzten probak egiten. Hasieran denok arku-zaldikoan saltoka ibili ondoren obretako eskuineko oinera igo behar taldeko batek eta denek niri esaka: ¡Sube tú! ¡Sube tú! Eta azkenean igo egin behar nik, bestela zigortu egiten gintuzten eta. Etxean ez zidaten uzten gereziondora igotzen eta soldaduskan, berriz, taldekideek lau metroko posteari heldu eta nik gora igo behar! Hau marka! Igandeetako dantza zela-eta joaten al zinen Txikierdira? Noizik eta behin joaten nintzen bai, Jesus eta Maria, baina ez askorik egia esateko.
nean, pazientzia handiz, sendabelarrak erabiliz, poliki-poliki osatzen hasi zen eta ez nuen eskua galdu. Baina kaltea egina zegoen, esku hori erabilezin gelditu zitzaidan.
Aroztegian ezin nuen lanean jarraitu eta orduan hasi nintzen GEKAn.
Ugaldetxon al dago GEKA enpresa? Bai, Zerradi poligonoan. Han goizeko 06:00etan sartzen nintzen lanera, baina goizeko 04:00etarako jaikitzen nintzen eta baserriko azienda guztia gobernatu ondoren joaten nintzen Ugaldetxo aldera. Auzoko mutilak, berriz, hantxe iristen ziren enpresara oraindik oinetakoak ongi lotu gabe, begietako makarrak kendu gabe. Atera kontuak!
GEKAn zenbat urterekin hasi zinen lanean? Hogeita hamar urterekin hasi nintzen. Goizeko ordutegia egiten nuen, seietarako sartu eta ordu biak eta hamarretan atera. Hara kotxez joaten nintzen. Eta arratsaldeetan zer egiten zenuen? Baserriko lanetan murgiltzen nintzen. Esate baterako, belar zuloak bete behar ziren garaian, sega-makina hartu eta bi traktorekada belar mozten nituen. Gero bazkaldu egiten nuen.
Juantxo gaztetan, 23 urte zituela.
Baserriko lanez gain, kanpoan ere lan egin al zenuen? Hasieran, Prexondo aroztegian lan egin nuen. Oso gustukoa nuen egurrarekin lan egitea. Ofizioa ikasteko parada izan nuen, baina hogeitazazpi urterekin ezkerreko eskuan istripu handi bat izan nuen aroztegian. Ohol bat ebakitzen ari nintzen tupiarekin eta eskua harrapatu zidan. Txikizio handia izan zen. Denbora luzea behar izan nuen osatzeko. Ez zen xamurra izan, eskua galdu egingo nuela adierazi zidaten eta. Azke-
104 | seme-alabak
Juantxo, baserriko zezenari helduta.
Juantxo eta Izarraitz, baserriko zezena tokiz mugitzen.
San Joan bezperan sua pizteko ohitura ba al zenuten Anatxurin? Bai, horixe! Gaur egun ere jarraitzen dugu ohitura horrekin. Hori bai, Done Eztebe elizako kanpaiak jotzen hasten direnean pizten dugu sua. Eta kantatu ere egiten dugu: “San Juan, San Juan heldu da, sorgin begia galdu da galdua bada, galdu bedi: sekulan agertu ezpaledi”.
A! Eta gaur egun ez badugu egiten ere, garai batean sua piztu ondoren haren txinpartarekin farola pizten genuen eta baratzera eramaten genuen.
Hemen Santa Krutz apaizaren ondorengoak baikara.
Auzoko jaietara edota Xanistebanetara joateko ohiturarik ba al zenuen? Gaur egun ez naiz joaten, baina gazteago nintzenean batez ere herri kirolak ikustera joatea gustukoa nuen. Bertsolariak ere gustura entzuten nituen. Baina gehienbat garai batekoak miresten ditut. Lexoti gustukoa nuen, barre eragiteko aparta zen. Egaña eta Peñagarikano ere gustura entzuten nituen. Gaur egungo bertsolariak ez ditut askorik ulertzen. Pantxoa eta Peio ere lehen aldiz, zuzenean, Iturriozko jaietan entzun nituen.
Eta mendira joateko zaletasuna noiz piztu zitzaizun? Niri sortu zitzaidan, garbi esateko, udazkeneko larunbat batean zen. Oso eguraldi trumoitsua zen, kazkabarra ari zuen eta Arbide baserriko beste aldean putzu handia sortu zen. Han bazen hustubide bat eta hura libratzeko belauniko jarri eta hantxe saiatu nintzen garbitzen. Altxatzen hasi nintzen moduan kraketeko bat sumatu nuen belaunean eta izugarrizko mina hartu nuen. Hortaz, hurrengo egunean petrikiloarengana joan nintzen, igandeetan ere lan egiten baitzuten garai hartan. Hondarribian bizi zen, Alkaintarra zen. Harengana joan nintzen eta hauxe esan zidan: “Hau luzaroko izango duk. Ligamenduak zioztek soltatuak”.
Eta sendatu al zintuen? Ez, ordea! Udazkenean gertatu zen hura, urri aldera, eta udaberrian oraindik sendatu gabe nengoen. Eta neure buruari esan nion: “Bidean erorita gelditu edota egurra eman behar zioat belaun honi”. Horrela abiatu nintzen Borda baserri aldera, bidea
orain baino garbiago zegoen. Iratze lekua igo nuen. Handik Sarobe errekara jaitsi nintzen eta berriro Anatxurira. Ordubetean burutu nuen zeharkaldia. Gaur egun ez nuke egingo ezta bi ordu eta erditan ere. Gaur egun ez dut hainbeste talenturik.
Zenbat urte zenituen hori gertatu zitzaizunean? Hogeita hamabost urte izango nituen, 1982an. Bazkalondoan egin nuen ibilaldi hori. Eta hirugarren aldian mesedea nabaritzen hasi nintzen belaunean. Horrela hasi nintzen igande goizetan eta mendian ibiltzen eta horietako ibilaldi batean Txuyeneko Artolarekin topo egin eta galdetu egin zidan zertan ari ote nintzen eta azaldu nioenean belauneko mina kentzeko ibiltzen nintzela hala esan zidan: “Ez duk ona bada ibiltzea horrelako minarentzat”. Niri mesedea egin dit bada. Horrela sendatu zitzaidan belauneko mina.
Eta erraz ibiltzen al zinen? Egia esateko, nahiko erraz ibiltzen nintzen mendian. Gogoan dut igande batean Herniora oinez joan nintzela Anatxuri baserritik abiatuta eta gero berriro itzuli eta hurrengo egunean GEKAra joan nintzela lanera inongo nekerik gabe.
Lesakako mendi ibilaldietan ere parte hartzen nuen, han goizeko 06:30ean izaten zen irteera. Baina ni etxetik abiatzen nintzen oinez haraino, goizeko 03:00etan. Etxetik Exkaxera igo eta gero Burnaiztegitik barrena Lesakara jaitsi. Mendi buelta egin ondoren, berriro ere oinez itzultzen nintzen etxera. Behin gogoratzen dut ibilaldi horietako batean hego haizea tokatu zela. Nirekin paretsu hiru frantses zihoazen berdin jantzita eta abiadura azkartu zuten ni atzean uzteko. Nire baitan esan nuen: “Segi-segi aurrera, geroxeago harrapatuko zaituztet eta”. Gainera, nik etxera itzuli behar nuen oinez. Igantzi parean edadeko gizon batekin topo egin nuen eta haren ondoan neska bat zihoan, Zugarramurdikoa, eta haiekin batera bukatu nuen ibilaldia. Gero, atzera etxera oinez eta konturatzen nintzen egun osoan ez nintzela ezta behin ere eseri ezertarako.
Txirritaren mendi ibilaldi famatua ere egin al duzu? Bai, egin izan dut, hiru aldiz gainera. Inoiz euri eraso ederrarekin egin izan dut, gainera. Horietako bitan Olaziko Joxe Miguel Aizpurua zenarekin egin nuen. Oso gustuko laguna nuen, beti bazuen hitz egiteko grazia handia. seme-alabak | 105
Batean, badut anekdota politta gertatua. Bagindoazen Joxe Miguel eta biok mendi ibilaldian eta artzain bat bere artaldearekin topatu genuen. Eta hantxe esan zidan Joxe Miguelek: “Hemen ere badituk ardi erlijiozkoak, erreberentzia eginez zihoaztek”. (kar-kar). Izan ere, kojoka zebiltzan ardi batzuk. Gauza bera gertatzen zitzaion Iturriozko Garañoko Balentin Aranari ere. Horrela esan zidaten behin: “Balentinen ardiak oso erlijiozkoak dira, jaten ere belauneko jarrita aritzen dituk”.
Eta zer-nolako ezaugarriak ditu Txirritaren mendi ibilaldiak? Bernardo Bidaola Txirrita mendizalearen omenez Tolosako Oargi Mendi Elkarteak antolatutako hamabi orduko mendi martxa da, Aralar parke naturaleko gailurretatik barrena. Mendi martxa hau lau urtetik behin egiten da. 40 kilometroko luzera du eta 3.000 metroko desnibela.
Iruñetik etxera bitarteko zeharkaldia ere egina duzu. Bai, Izarraitz ilobarekin egin nuen. Iruñetik ez, Berriozartik atera ginen eta egun batean osatu genuen ibilaldia.
Aiako Harria ere zeharkatu dut. Azkenekoz duela zazpi urte, hori ere Izarraitzekin eta Amalur Arbelaitz Ozentzioko alabarekin. Haiek kotxez joan ziren Aritxulegiraino. Ni, berriz, oinez Anatxuritik aterata. Badakit leku arriskutsua dela, pauso txarra denean dago hor.
Arantzazu izango da Gipuzkoako leku xarmagarrienetakoa. Handik etxerako bidea ere osatuta al daukazu? Bai, halaxe da. Hori egiteko hautsi behar nuen nondik jo behar nuen, batez ere Aduna aldean. Horretarako, bidea pixka bat ezagutzen joan nintzen aurretik. Eta pentsatu nuen kotxez Arantzazuraino joan, gero handik oinez etortzeko etxera. Hartara, hurrengo goizean trenez joateko asmoa nuen Brinkolaraino, handik Arantzazura oinez igo eta kotxea hartuta etxeratzeko. Baina, azkenean, Oiantzabaleko Inaziorekin topo egin nuen eta hark esan zidan San Ignazio egunean Urbian festa izaten zela eta haren kotxean joango ginela. Eta horixe egin nuen. 2000ko uztailaren 30ean etorri nintzen oinez
106 | seme-alabak
Arantzazutik etxera. Eta hurrengo egunean, Urbiako festara joan ginen Inazio eta biok eta gero Arantzazura itzuli eta nire kotxea hartu eta etxeraino itzuli nintzen. Bestela dena kalkulatuta nuen: etxetik trena hartzeko Errenteriaraino ordu eta laurden behar nituela, adibidez.
Izarraitz, Aralarreko bordan, bisitan joan zitzaion osaba Juantxorekin.
Gainera, ibilaldi horiek guztiak blok batean jasotzen zenituen ezta? Bai. Izarraitzen koaderno batean jasotzen hasi nintzen eta Arantzazuko ibilaldiaz hauxe idatzi nuen: “Uztailak 30-2000. Arantzazutik atera-Udanako lepoa-Legazpi-ZumarragaMandubi-Murumendi mendia-Bidaniko Gaiña-Zelataune-Andazarate-Zarate-Adunako Gaiña-Andoain-Besabi-Onyi-Pagollaga-Markes basoa-Listorreta-Oiartzabal-Añarre-Sorozarreta-Portugal Txiki-Arbide-Anatxuri. Eguraldi ona. 109.500 pauso. 15 ordu eta erdi.
Arantzazu-Anatxuri ibilaldia, blokean jasota.
Tolosako XIV orduko ibilaldia ere osatu al duzu inoiz? Bai, bitan ere egin izan dut. Bigarren txandan, Izarraitzekin nintzen. Han, irteera puntuan Lide Leibar mendizale oiartzuar gaztearekin topo egin genuen. Lagun batekin ateratzekoa zen Adolforen alaba, baina laguna gaixotu egin zitzaion. Hortaz, gurekin elkartu eta hiruron artean osatu genuen ibilbide gogor hura. Zer-nolako ezaugarriak ditu? XIV orduko Ibilaldia 4 urtez behin eta Olinpiadetako urteetan egiten den proba da. Tolosatik irten eta Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Berastegi, Orexa, Lizartza, Areso, Gorriti, Azpirotz, Lekunberri, Baraibar, Iribas, Uharte Arakil, Amezketa, Alegia eta Altzo zeharkatu ondoren Tolosan bertan amaitzen da 70 km.-ko mendi martxa hau 17 herritatik pasatu ondoren (10 Gipuzkoan eta 7 Nafarroan).
Ibilaldi neurtuak ere gustuko al dituzu? Bai, horixe! Bizardiak Oiartzunen antolatzen dituen ibilaldietan askotan parte hartu dut, baita Fortuna elkarteak antolatu dituenetan ere. Horrelako ekimenak aproposak dira mendizaletasuna sustatzeko eta gure herrialdeko mendietan dauden leku eta ibilbideak erakusteko eta ezagutzeko.
1997ko ekainaren 1a, Fortuna elkarteak antolaturiko ibilaldiaren amaieran.
Done Jakue Bidea ere osatu al duzu inoiz? Bai, 1999an egin genuen Izarraitz eta biok; Orreagatik abiatu ginen. Done Jakue Frantses Bidearen distantzia 750-800 kilometrokoa da, gutxi gorabehera. Ibilbide hori, ezagunenetakoa, 30-35 etapa edo ibilaldi egunetan osatu ohi da, Espainiako iparraldeko hainbat autonomia erkidego zeharkatzen ditu. Niri GEKAn abuztuko lehen hamabostaldia ematen zidaten jai eta ilobak eta biok 13 egunetan osatu genuen. Uztailaren 31n hasi eta abuztuaren 12an bukatu genuen. Abaila ederrean ibili zineten, hortaz. Bai, gogoratzen dut egun batean 80 km egin genituela oinez. Leon aldean izan zen eta neka-neka iritsi ginen aterpera. Paliza handia hartu genuen egun hartan.
Behin erromesaldia amaitzean, Santiagoko Katedralak dokumentu historiko bat ematen dio erromesari, latinez idatzia. Hura jasotzeko ilaran zain geundela, auzotarrekin topo egin eta argazkia atera ziguten Izarraitz eta bioi. Leticia Cuello eta haren senarra Luis Arizmendi ziren, haiek ere Galizia aldean. Arizmendirekin adiskidetza handia nuen, GEKAn lan egiten baitzuen hark ere eta neronek eramaten nuen kotxez egunero.
Juantxo, Vianako Andre Maria elizaren parean, atsedena hartzen, Done Jakue bidean.
Ibilaldia neurtuetan jasotako oroigarriak.
Juantxo eta Izarraitz pozarren, Santiago de Compostelan, Done Jakue bidea amaitutakoan.
seme-alabak | 107
Eta mapak erabiltzen al dituzu zure mendi ibilaldietan? Ez , ez. Ez dut maparik erabiltzen. Egin aurretik pixka bat bidea hautsi egiten dut, nondik jo behar dudan eta halaxe moldatzen naiz.
Bidaiatzeko grazia ere izan duzu. Bai, horixe! Hegazkinean ibiltzeko gogo biziz nengoen eta ilobari proposatu nion Kanariar uharteetara joatea. Hark, berriz, hobe genuela Egipto bisitatzea eta hantxe joan ginen biok, 1997ko abuztuan. Egia esan ,ez zen nire gustuko tokia. Jornala emanda ere ez nintzen hara joango baina azkenean amore eman nuen. Piramideak ikusi genituen. Ikusgarriak ziren. Itsasontzian ere ibili ginen, Nilo ibaian barrena. Esan nion ilobari itsasontzia zulatzen bazen ez genuela gauza onik izango. Ez baitakit igeri egiten.
Juantxo Keops piramidearen gainean. Atzean, berriz, Kefren piramidea ikusgai.
Ingalaterrara ere iritsi zineten. Londres bisitatu genuen, 2001eko urriaren erdialdean. Egia esan, Afrikan baino gehiago gozatu nuen Europako iparraldean. Londres asko gustatu zitzaidan. Oso bidaia aberasgarria izan zen.
Kairoko aireportuan, hegazkinera igotzen.
Juantxo, Izarraitz iloba eta haren laguna, Londresko telefono kabina gorri ikonikoan.
Kairon dauden piramideak eta Esfingea bisitatzen, Izarraitz ilobarekin.
Tamesis ibaian barrena, Londresko leku esanguratsuenak bisitatzen, haien artean Tower Bridge ospetsua.
108 | seme-alabak
Bizkarreko minarekin noiz hasi zinen? 2021ean bizkarrezurreko minarekin hasi nintzen. Eta pentsatu bi kilo eta erdiko motxila besterik ez nuela eramaten soinean. Azkenean, medikutara joan eta erresonantzia egin zidaten. Eta pastilla batzuk agindu zizkidan medikuak, baina ez ninduten batere gozatzen. Eta Santomasetan jarri zidan beste tratamendu bat: “pastilla hauek gogorrak dira, hortaz bat goizean eta bigarrena arratsean hartu behar duzu”, agindu zidan medikuak. Lehen baino okerrago egin zidan. Sagarrondoak kimatzen ari nintzen garai hartan eta ezinik ibili nintzen. Deskantsatzeko gelditu eta berriro lanean hasteko minez… Ibiltzera ateratzeko gogoz nengoen, baina ezin. Pastillak 12 egunez hartu nituen. Akordatzen naiz 2022ko urtarrilaren 2an Munagirre aldera jo nuela proba egitera, ea gauza nintzen iristeko. Kauso Txikiko horretan hiru aldiz gelditu behar izan nuen azken malda igotzeko. Azkenean, goizeko pastilla ez hartzea erabaki nuen. Errege egunean, berriz, jo nuen Munagirrera berriro eta 13 minututan igo nuen azken malda batere gelditu gabe. Handik astebetera berriro egin nuen proba eta primeran. Hartara, erabaki nuen goizeko pastilla hori ez hartzea berriro.
Eta Anatxuri baserriaren ondoko etxetxoan daukazun ontzi eta tresnen museoa noiz hasi zinen atontzen? Bizkarreko minarekin hasi nintzenean batez ere. Lehentxeago ere izan nuen bolada txar bat, eta baserrian neukan azienda kentzea erabaki nuenean etxetxo hau berrantolatzen hasi nintzen. Iratzea eta belarra gordetzen nuen tokia egokitu nuen eta zuk deitzen diozun museoa atontzen hasi nintzen. Hariak, esate baterako, bat nirea da baina bestea Txatolak eman zidan. Beste bat, berriz, Zuazarretatik ekarri nuen. Eta laugarrena, hortzak neronek sortu nituen eta montatu nuen. Urtero zerbait egiteko irrika izaten nuen. Artoa eta ilarrak ereiteko tresna ere Sauko baserrian zegoen. Hangoa neurtu eta haren antzekoa sortu nuen. Garai bateko tresna pila ederra daukazu hemen, gustu handiz antolatuta. Gauza zaharrak maite ditut eta askotan joaten nintzen hainbat herritara azoketan tresna bereziak erostera. Adibidez, beste etxebizitzako andreak bazuen plantxa zahar bat eta mutikoa nintzenean hari begira egoten nintzen, asko gustatzen zitzaidalako. Horietako bat izateko desioa nuen beti. Orain baditut bospasei plantxa zahar horietakoak, hortxe daude ikusgai.
Horiek ez dira oso merkeak izango? Ez, horixe! Adibidez, Lesakako azokan gizon batek 120€ eskatzen zizkidan plantxa batengatik. Eta ongi eskatua zegoen plantxak itxura ona zeukalako. Baina, beste batzuetan, salgai dagoena ez dago osatuta, heldulekua hautsita dauka… Horiek merkeagoak izaten dira eta neronek konpontzen ditut gero hemen.
Juantxo, bere museoko tresnen artean.
Tamaina ezberdinetako plantxak eta kaiku ontziak.
Aizkorak, pikotxak…
Zintzarriak beste gauzen artean.
seme-alabak | 109
Zein dira zure tresna kuttunenak? Zaila egiten zait aukeraketa egitea. Sega da nire lan tresnarik kuttunena. Lehen sega (elkarrizketa honen sarrerako argazkian Juantxok eskutan duena) 18 urterekin erosi nuen eta akordatzen naiz 300 pezeta ordaindu nituela (1,80€ gaur egun). Guztira lau apustu-sega ditut, oso onak laurak.
Makina bat ere badut, garia xehatzeko gero ogia egiteko. Zerrikeria bat egina zegoen. Etxera ekarri eta txukun-txukun jarri nuen. Ondoko etxebizitzako Dolorexek ere erloju bat eman zidan. Herdoilduta zegoen, baina saltsan hasi nintzen eta martxan jarri nuen. Eta gero enborra jarri nion etxe ondoan zegoen gaztainondo ihartu batetik aterata. Denborarekin gauzak egiten dira, ez zazpi-zortzi egunetan. Bi hilabete pasa behar badira, bi hilabete pasatzen ditut. Eta gaur egun ere mendian ibiltzen al zara? Egunero ibiltzen naiz, bai. Itzuli ttikiagoa egingo dut, baina goizean goiz hor joaten naiz.
Duela bi urte, esate baterako, 03:00etan atera nintzen Larhunera joateko, oinez. Joan eta etorri. Ergoien aldetik joaten nintzen, han ez baitago ihintzik.
Goizean goiz mugitzen zara hortaz. Nora joaten zara? Batzuetan, Uzpuru aldera jotzen dut. Besteetan, Otraitzeko txabolaraino. Oielekuraino ere tarteka iristen naiz. Zortzi bat kilometroko ibilaldia egiten dut, goizean goiz. Tarteka hamabi kilometro ere egiten ditut. Goizeko 06:00etan hor goian ibiltzen naiz.
Eta mendian zabiltzala, txoriak kantari entzutea gustukoa al duzu? Hontza, adibidez, kantari badago erantzun egiten diot eta zenbaitetan isildu egiten da. Ez du nahi izaten deus esatea. Bele zikin horiek ere kantari hastean, ni sumatuz gero isildu egiten dira. Txantxangorriak, berriz, gustukoak ditut, bixi-bixi egiten dute txistuan. Horiek nonahi bidean ateratzen dira. Basapiztiak ere topatuko zenituen, ezta, zure ibilaldietan? Batez ere basurdeak eta basahuntzak. Gorroto handia diet, gure sagardiko sagar koxkorrak larrutzen dituztelako. Sagar goxo askoak ezin jan, azala hozkatua dutelako. Nik harrapatuko banitu hortzak kenduko nizkieke…
110 | seme-alabak
Entzun al duzu aurtengo kukua, Juantxo? Aspaldi etorri zen, martxoaren 22an. Anatxuriraino ez da ailegatzen. Lehendabizikoz entzun nuen Iñarregiko horretan, iturri ondoan. Lehengo urtean, berriz, goizago etorri zen, hilaren 17an sumatu nuen. Eta konfinamenduan, 2020an, martxoaren 15ean jarri zenean, entzun nuen aurrenekoz, Nafar aldean.
Pagoak ere mugitzen hasi dira eta hostoz jantzita ikusten ditugu dagoeneko. Udaberria hemen dugu, gain-gainean. Izan ere, orain arte ilunpetan joaten nintzen mendira eta orain hostoekin dena ilunpetan dago, linterna eraman behar dut derrigorrez. Sagardoa egiten al duzu baserrian? Bai, betidanik egiten dugu. Gaur egun ez dugu fundamenturik edateko ere (kar-kar), eta gutxiago egiten dut. Iaz, esate baterako, bi mila pasatxo botila egin genituen. Nire arrebaren koinata Iñaxi Villaluze eta haren senarra Luxiano Lopetegi etortzen dira laguntzera. Sagardia baserritik gertu daukagu. Sagarrondo asko genituen, 700 landare, baina batzu-batzuk hasi dira ihartzen. Pena da!
Anatxurin, sagar patsa egiten. Ezkerretik hasita, Juantxo, Joseba Zabaleta, Iñaxi Villaluze eta Luxiano Lopetegi.
Telebista ikusten al duzu gaur egun? Batez ere albisteak ikusten ditut. Trump eta Putin besterik ez dago gaur egun. Zaku batean sartu litezke nazkagarri horiek eta inon azalduko ez diren lekura botako nituzke. Gauean, halere, 21:00etarako oheratzen naiz, gero goiz jaikitzeko.
Herri Txiki Infernu Handi ETB1eko programa ezagunean parte hartu zenuen. Bai, halaxe da. 2023ko ekainaren 23an ikusi genuen telebistan. Miren Nogales eta Mikel Pagadi
gure auzoan barrena ibili ziren, hemengo txoko eta auzotarrak ezagutzen, horien artean ni neu. Anatxuri baserrian dagoen museoa erakutsi nion Mikel Pagadiri eta harrituta gelditu zen. San Antonioren irudia nola argitzen zen ikusteko parada ere izan zuen. (kar-kar). Oso ongi pasa nuen neuk ere.
Kinto bazkaria ere urtero egiten duzue. Bai, oso gustura joaten naiz. Sarasti Berriko Maite Sarastik telefonoz deitzen dit eta ahal badut ez dut huts egiten. Urtarrilaren 31n elkartu ginen 34 herritar Ergoiengo Tolare jatetxean, eta harmonia ederrean egon ginen. Egun polita izaten da, giro goxo eta umoretsuan kontu zaharrak astintzen ditugu. Heldu den urteko topaketari begira jarriko zineten dagoeneko? Datorren urteko topaketari begira jarri gara bai, 80 urte beteko baititugu. Hortaz, ospakizun berezia izango dela pentsatzen dut.
Tarteka-marteka Oielekura igotzen zara hango iturrietan mantentze lanak egitera. Bai, halaxe da. Batez ere, eguraldi makurra egin badu iturriak buxatu egiten dira eta urik eman gabe gelditzen dira. Ikerketa egiten ibili nintzen eta Inaxio Mari Artola zenari esker jakin nuen non dauden hiru iturri horien iturburuak eta hara igotzen naiz hostoz garbitzera. Hartara, Oielekura igotzen diren mendizaleak ez dira urik gabe geldituko. Musu-truk egiten al duzu? Bai, horixe! Gustura gainera! Orain arte, Euskal Herriko mendietan barrena ibili naizenean izugarri eskertzen nituen bidean topatzen nituen iturriak. Orain, berriz, gertuko iturrietan mantentze lanak eginez gozatzen dut.
Juantxo Aizpurua inolako debekurik gabe mintzatu zaigu, ez genekien mila gauzaren berri eskainiz. Gure herriaren historia xehea egiten ari den Urtekari honetan beharrezkoa zen hau guztia jasotzea. Eskerrik asko, Juantxo! Galderak egin eta jaso: JAIONE UGALDEBERE SARASUA
seme-alabak | 111
KEPA OLAIZ ODRIOZOLA «Barruan daramat ekologista izatearen konbentzimendua, eta beharra dagoelako egiten dut» 112 | seme-alabak
KEPA OLAIZ ODRIOZOLA Izaskun Madariaga Iragorrik
Ibilbide luzeko euskal militante ezkertiarra dugu Kepa Olaiz, bere izena eta izana estu lotu direlarik Oiartzun eta inguruko mugimendu sozial eta politikoekin. Biak ala biak modu koherentean uztartzen jakin izan du, biziesparru guztietan konpromiso bera txertatuta. Besteak beste, mugimendu ekologistako ekintzaile aktibo gisa ere nabarmendu da: herri-lurraldearen defentsan, proiektu kaltegarrien aurkako mobilizazioetan eta ingurumen justiziaren aldeko dinamika ugaritan parte hartuz.
Elkarrizketa hasteko, Kepa, onena zeure burua aurkeztea izango da. Kepa Olaiz Odriozola naiz, Oiartzunen jaioa 1954 maiatzaren 25ean eta Ugaldetxoko Ihurrita errotan bizi izandakoa. Nire gurasoak, biak, baserritik kalera ateratakoak ziren. Aita Inazio Olaiz (Inazio garajeroa bezala ezaguna) Hirutxiki baserrikoa. Ama, berriz, Sebastiana Odriozola, Albistur baserrikoa zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Xalbador, Mañoli, Higinio, Begoña, eta gazteena, ni. Badakit aurretik beste haurren bat izan zela, jaio eta hila, nire aurrekoa edo, baina hortaz inoiz ez zen hitz egin gure etxean. Nik nire familia sortu nuen Olga Leibarrekin batu eta gero. Alaba bat daukagu: Araitz, eta biloba bat, Peru.
Bere ibilbidea hobeto ezagutzeko solasaldi sakona egin dugu, eta hemen duzu, irakurle, oso-osorik zure eskura. Ama eta aita.
seme-alabak | 113
Olaiz Odriozola familia.
Ugaldetxotarra zaitugu, beraz. Deskriba ezazu pixka bat nolakoa zen zure garaiko auzoa guk ere ezagutzeko. Ugaldetxok erdigune txikia zuen errepidearen bi aiekatara banaturik, bidegurutze bat eta sakabanatutako baserri asko. Erdigunean kokatzen ziren, bereziki, komertzio/lantoki txikiak. Denda bazegoen, Joxemari Erauskinen gizonezkoen pelukeria, ferratokia, Paradako taberna eta, maldan gora joanda, Paradako atzealdean, zapata-konpontzailea eta gure aitak bizikletak konpontzeko zuen tailer txikia. Matteo taberna eta jatetxea ere hor zegoen, errotak ere bai... Gu bizi ginen etxean hiru familia bizi ginen: Goñitarrak eta gu Ihurritako bigarrengo solairuan bizi ginen eta lehenengo solairuan Rotetatarrak, errotako nagusiak. Maizterren komuna komunitarioa zen. 12 lagunentzako komun bakarra genuen, ez dutxarik, ezta urik ere. Komun-zolokoa depositu batera biltzen zen eta handik zuzenean errekara. Eskola auzoan bertan al zenuten? Zer egiten zenuten eskolaz kanpo, kuadrilla, jolasak... 10 urte arte Ugaldetxoko eskolan ibili nintzen, Aldabenen, Luixa (Berrondo) maixtrarekin, 40 bat neska-mutil elkarrekin eta garai bateko pedagogiarekin hezi ginenak. Auzo-bizitza egiten
114 | seme-alabak
genuen, eskola garaian ume guztiak elkarrekin baina gero eskolaz kanpoko jostaketak eta harremanak inguruko lagunekin. Ez ginen asko, seiren bat, denak mutilak. Ugaldetxoko bidegurutzearen bueltan ibiltzen ginen edo errotako putzuan guk asmatutako barkoarekin jostatzen. Baltsa moduko bat izaten genuen pneumatikoekin, adarrekin eta egur eta soken poderioz sortua. Amak leihotik enkargura bidaltzen bagintuen deskuiduan, gure barkoarekin joaten ginen bila. Abenturak bizitzeko nahiko tramankulua izaten zen. Eta noiz edo noiz, Arditurriko bagoiak konpontzeko uzten bazituzten, haiekin ibiltzen ginen, oraingo bidegorriko bi tunelak dauden lekutik hasi eta maldan behera Puentepeligrosoraino gainean, arriskuak ikusi ere egin gabe. Puentepeligroso hori ibaia zeharkatzen zuen trenbide hutsa zen, ezker-eskuinera amiltzeko arriskua zuena. Horrelako astakerietan ibiltzen ginen. Bizikletan ere asko, gainera mundu hori oso eskura genuen aitaren ofizioa zela-eta (ni Inazio garajeroaren semea bezala ezagutzen ninduten). Jexux Mari Roteta, Kepa Olaiz eta Iñaxio Lasa, Arkaleko igoera eginda.
Eskolan 10 urte arte esan duzu. Ez zenuen jarraitu? Bai, hamar urte arte Ugaldetxoko eskolan. Gero 15 urte arte kaleko apaizen eskolara joan nintzen eta hortik Pasaiako Don Bosko eskolara, mekanikari ofizioa ikastera. Makinetan, tornoan, fresadoran... Betirako balio izan didan ofizioa ikasi nuen, probetxu handikoa. Eta lanean hasi zinen. 19 urterekin hasi nintzen lanean Pasaiako GEKAn. Soldadu joatea tokatu zitzaidan eta bukatu ondoren berriro itzuli nintzen bertara, baina handik hilabete gutxi batzuetara CATELSAk fresadoreak behar zituela jakin nuen, aurkeztu nintzen eta jubilatu arte bertan lan egin dut: 36 urte. Kautxuzko piezak egiten ziren eta denetarik egin nuen, fresadore, tornero, mantenimendua... Borrokatu ere bai, galanki. 58 urterekin fabrika itxi zigutelako jubilatu behar izan nuen, bi urteko langabezia kobratu eta gero.
Soldadu joan zinela esan duzu. Oraindik intsumiso mugimendua hasi gabea noski... Bai, hori beranduago hasi zen, hurrengo hamarkadan edo. Urtebete pasa nuen Donostian soldadu. Franco hil zenean harrapatu ninduen soldadutzak eta gertaera horrek larritasun franko sorrarazi zigun. Beldur ginen ejertzitoak kalera irten behar izango ote zuen eta guk horren aurrean zer egin prestatzeko, batzar klandestino bat egin genuen Oiartzungo baserri zahar batean, 30 bat soldadu bilduta.
Orduan ere borrokan... baina egingo dugu pixka bat atzera. Konta iezaguzu nolakoa izan zen zure gazte garaia herrian. Ni apaizen eskolan hasi nintzenetik lagun berriak egin nituen eta kaleko lagunekin biltzen hasi nintzen. Asteburuetan mendira, plazan dantzara Estragos eta Oroitzak taldearekin... Ordurako Olgari begia botata naukan eta kuadrillatxo bat, 12 bat lagun edo, Herri Gaztedin sartuta ibili ginen, Bittori Garaiar, Kontxi Arruabarrena, Kontxi Lopetegi eta hauen gidaritzapean. Hori izan zen gure militantziaren abiapuntu. Ordurako Joxe Ostolaza herriko apaiza zen, eta herriko beste apaizak ez bezala, planteamendu aurrerakoiak eta eraldatzaileak zituena. Gurekin ibiltzen zen. Une batean bota egin nahi zutela jakin genuen eta bere aldeko protesta egin genuen meza baten erdian denak banan-banan kalera aterata. Horretaz gain, eskandalu handi xamarra sortu genuen asteburu oso bat Domikon pasa genue-
lako neska-mutilak elkarrekin, Joxe ere tarteko. Gogoan dut nola D. Jabier apaizarekin eta guraso batzuekin bilera egin genuen elizako sakristian, hori guztia argitzeko. Eta herrigintzan ere aritzen ginen. Karrikako Artaso elkartean, adibidez, Herri Gaztediko gazteak izan ginen bertako lehen urratsak egin genituenak, han zeuden laharrak kenduz eta zangak eginez.
Urrutitik datorkizu militantzia sena, bistan da, eta bide luze horretan hamaika pauso emandakoa zara. Nola pasatu zinen konpromiso handiagoetara? Beti mugitu izan naiz ezkerreko mugimenduetan. Lehenengo talde antolatua ETA VI-LCR deiturikoa izan zen, talde komunista zen eta herrian, nahiz Errenterian, kriston indarra zeukan. Pentsa, garai hartako Oiartzungo preso guztiak ETA VI-koak ziren: Gotzon Isasa, Tomas Aristizabal, Lino Zapirain, Higinio Olaiz nire anaia, Iñaki Sarasketa, Luix Arakama... Españolistak deitzen ziguten Espainia mailan antolatutako taldea zelako, baina gu komunistak izan arren, euskaldunak izan gara beti. Garaiak halakoak. Gerora eman zen dezentralizazio bat eta LKI izena hartu genuen. Zutik aldizkaria ateratzen genuen gure errealitatea eta jarduna argitara emateko eta estatu mailan Combate. Hala ere, koordinazioa bazegoen nahiz eta troskoak beste organizazioekin alderatuta nahiko anarkoak izan ginen beti. Munduko iraultza guztien aldekoak izan gara, internazionalistak, baina era berean kritikoak burokraziarekin eta horrek sortzen dituen biraketa politikoekin. Ikuspuntu horrek ere eraman izan gaitu beste talde batzuekin eztabaida ideologiko gogorrak izatera. Zutik, Alternatiba, EH Bildu. Hor ere garapena izan zen. Zutik sortu zen LKI eta EMKren baturaren ondorioz. Indarrak biltzearren emandako pausoa izan zen, estatu mailan ere egin zena, baina denborarekin oso agerian geratu ziren gure desberdintasun taktikoak eta, azkenean, desegin egin zen. Gero Oskar Matutek-eta sortutako Alternatibara batu ginen eta Alternatibaren barruan jada, EH Bildun integratzea erabaki genuen.
Borroka sindikaletan ere ezagutu zaitugu. Kontatu pixka bat hori. Nahiz eta alderdi bateko militante izan, konpromiso horrek beste esparruetan aritzera eramaten zaitu. Ni Catelsan lanean nengoela, jada, Langile Komisioetan sartu nintzen, kasik taldea nik sortu eta gero, eta hor ere desadostasunak tarteko, azkenean
seme-alabak | 115
ESK sindikatuan afiliatua bukatu nuen. Enpresa batzordeko kidea izan nintzen urte luzez eta hamaika borroka egitea tokatu zitzaidan, greba orokorrak tarteko eta baita gose greba bat ere. Gaur egun afiliatua jarraitzen dut baina zuzeneko lanik gabe.
Zure izena askotan lotu izan da Oiartzungo mugimendu politiko eta sozialekin. Zinegotzi ere izan zinen garai batean eta El Watan elkarteko kide zaitugu. 1999-2003ko legealdian izan nintzen zinegotzi Euskal Herritarrok taldetik, Xabier Iragorri alkate zela. Ni ukitzen ninduten gaien ardura hartu nuen, hau da, ekologia, ingurunea... arlo horietan aritu nintzen bereziki, bere emaitza on eta txarrekin. Ez genuen lortu, adibidez, San Markoko erraustegi proiektua geldiaraztea, nahiz gero hori bertan behera geratu zen. Trukean Agenda 21 ezartzearen lorpena hor dago, edota Aiako Harriko Parke Naturaleko patronatua eratzea... Gauza onak ere izan ziren tartean. Atez ateko proiektuari begira ere jarri ginen, Katalunian hasitakoaren harira.
Errustegiaren aurka mobilizazioa. Argazkia, Dani Blanco. Argia. 2017
Kezka ekologikoa aipatu duzu, eta, bai, ez da izango mobilizaziorik zure presentziarik gabe. Erreferente bihurtu zara, hainbat ikastaro, idatzi, agerraldi, ikerketa, ekitaldi eta liburutako gai izanda. Urte asko daramatzat arlo honetan lanean. Nire hasiera Lemoizko martxa izan zen, gure alaba
116 | seme-alabak
txikia bizkarreko motxilan hartuta joan ginen, pentsa. Handik hasi ginen ekologiaren mundua ezagutzen, nuklearraz gain, kontserbazionismoaren eta biodibertsitarean kontzeptuak, basoak, errekak, aire kutsadura... Garai hartan industriak bere zikin guztiak errekara botatzen zituen. Horren arrimuan sortu ziren talde asko, eta geroztik sortu diren plataforma eta borroketan nabil. Ekologistak Martxan taldekoa naiz eta bertatik ere borroka askotan parte hartzen dut. Frackingaren aurka; zaborren kudeaketaren gaiarekin buru-belarri; Aiako Harria parke naturalaren alde; Pasaiako kanpoko portua egitearen aurka; Gipuzkoako Erraustegiaren aurkako plataforman lanean; GOT taldetik gizarte bazterketa eta pobreziaren aurka eta, bide batez, Amazon Oiartzunen jartzearen aurka ere bai; Donostia eta Oiartzungo ikastetxeetako Nitrogeno dioxidoaren (NO2) neurketak eta txostenak bideratzen, Conciencia ciudadana Europatik datorren taldearekin; abiadura handiko trenaren borrokan; Oiartzungo estazio eolikoaren aferan... Behin mundu honetan sartuta, ezin da deus bazterrean utzi. Erraustegiarekin ere, adibidez, urtero-urtero azterketak egiten dira. Erreka dena kiskali zuten eta badira 6 urte dioxina kopurua aztertu eta jarraipena egiten dela. Lehen erraustegia izango da ireki aurretik laginak hartu eta ondorengo emaitzen garapena kontrolatzen dena. Urtetik urtera okerrera egiten du, kutsadura arrautzetan ere antzemateraino. Guk salatu, salatzen dugu baina politikariek ez dituzte neurri egokiak hartzen. Elkarlanean ari beharko genuke eta hori ez da egiten. Oiartzunen bertan zer borroka ekologiko nabarmenduko zenuke? Udaletxetik lan ona egin zen basogintzan. Inoiz baino baso-eremu handiago dago. Lurrak erosi ziren gero babestu eta gure ura kalitatezkoa izateko. Uraren gestio propioa egiten du Udalak eta hori oso inportantea da. Añarbe hor dago, behar denerako eskura, baina gurea ez dugu utzi. Eman den beste aurrerapauso inportantea atez atekoa ezartzea izan zen. Datuak hor daude: sei hilabete igaro aurretik, zaborraren %80 gaika biltzea lortu zen eta aurreko sistemarekin %10 baino ez zen egiten. Tantaka bada ere, eta axolagabekeria guztiaren erdian, kontzientziak mugitzen hasi gara. Oraindik aspaldi ez dela, hondakinek lasai asko bukatzen zuten errekan. Gaur egun badago errekak garbitzeko kultura bat, Bazterrak txukuntzen eta antzeko ekimenak sortu dira herrian eta hori guztia ez da kasualitatez sortzen. Maila
batean ekologistek egiten dugun lanaren isla ere badela pentsatu nahi dut. Gai potoloetan sartuta, hor ditugu ate-joka abiadura handiko trena eta parke eolikoaren gaia, fuerte borrokatu beharrekoak oraindik.
NAIZ irratian Kepa Olaiz eta Erramun Galparsoro, Bianditz, Domiko eta Urumeako mendiak bizirik taldekoak.
Zer ematen dizu ingurumenaren alde lan egiteak? Hasteko, nire pentsamenduarekin koherentzia. Barruan daramat ekologista izatearen konbentzimendua, eta beharra dagoelako egiten dut. Saiatzea da kontua. Borrokatu, informatu... askotan administrazioak egin beharko lukeen lana eginez: herria informatu. Hemen bizitza dago jokoan, bermatu ala pikutara bidali da kontua, naturak ematen baitigu bizia! Gauzak aldatzea kosta egiten da, pilo bat. Inertzia handiak daude gizartean eta kosta egiten da hobeto egiten. Erraustegiarena lortu ez arren, aurrerapauso asko eman direla esango nuke. Gipuzkoa da gehien birziklatzen duena Euskal Herrian, eta ez da kasualitatea.
Lehen gose greba bat egin zenuela aipatu duzu. Gai honek ere eman zizun horretarako bidea, ez da hala? Nire bizitza osoan hiru aldiz egin dut gose greba, eta hiruretan astebetekoa. Catelsa lantegiko
borroka batean lehena, gero presoen alde egin genuena Artzain Onaren Katedralean sartuta eta azkena erraustegiaren aurka egindakoa.
Inoiz atxilotu izan zaituzte? Behin, OTAN EZ gaiarekin Gurutzen kartelak jartzen ari ginela. Intxaurrondoko kuartelera eraman gintuzten. Batzuk buruan kartoizko kaxa bat jarrita eta beste batzuk anorakarekin burutik behera begiak tapatzen zizkigutela eduki gintuzten atxiloketako denbora osoan. Inoren aurpegirik ez genuen ikusi eta behin galdeketa eginda, kargurik gabe askatu gintuzten.
Baina zuk badaukazu poliziaren jazarpenaren biktima aitortza. 1977ko Amnistiaren Aldeko astean, poliziak besoko erradio hezurra hautsi zidan jaurtitako gomazko pilota batekin. Horren harira jaso nuen Errenterian Bizikidetzaren Eraikuntza ekimenean biktima aitortza. Eta gero, Echevarriatik Etxeberriara. Oiartzun: indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak filmean ere parte hartu nuen hau guztia dela medio, garaiko giro politikoaz testigantza emanez.
Bueltatu gaitezen berriro zinegotzi izan zinen garaietara eta egin dezagun lotura Sahararekin. El Watan elkarteko sortzaileetako bat zaitugu. Zer dela-eta sortu zenuten taldea zu zinegotzi izan zinen garaian? Sahararekiko elkartasun‑lanetan nire ibilbidea duela urte asko hasi zen, ongi esan duzun bezala, zinegotzi nintzen garaian. Larraitz Sanzberrorekin batera, 2001. urte inguruan joan ginen Idaletik lehen aldiz Saharara. Garai hartan sortu genuen gero herriko hainbat lagunekin batera El Watan elkartea, eta ordutik hona hura bultzatzen eta laguntzen aritu naiz. Urtero parte hartu dut Oporrak Bakean programan, Saharako haurrei bi hilabetez gurean egoteko aukera ematen dien ekimenean. Helburua da haurrek uda hemen igaro ahal izatea, beste kultura bat ezagutzea eta osasun‑azterketa egokiak jasotzea. Horretarako, harrera-familiak bilatzen ditugu urtero.
Erraustegiaren aurkako baraualdi ondoren. (Noaua)
seme-alabak | 117
Saharako haurrekin.
Kanpalekuetako beharrak aztertzen ditugunean, bertakoek esaten digutenari erreparatzen diogu. Azken urteetan premia handienetako bat ura izan da: oso gutxi eta kalitate txarrekoa baitute. Horregatik, azken hamarkadan urtero 1.000 litroko 120 bidoi inguru berritu ditugu, eta gaur egun edukiera handiagoko 5.000 litroko ur‑depositu berriak jartzen ari gara, baldintzak pixkanaka hobetzeko.
Fernando Bengoetxearekin, Saharara eguzki plakak eramateko prestatzen.
txitzen ari dela ikusita, Elikadura Karabana antolatzen dugu: bigarren eskuko kamioi‑trailerrak erosi, Alacantera eraman, handik barkuz Aljeriara bidali, eta azkenik saharar txoferrek Tindufeko kanpalekuetara eramaten dituzte, Fronte Polisarioren bidez. Hori guztia Sahararen Lagunen Euskal Herriko Federaziotik.
Auñamendiko zeharkaldia, Jon eta Lide ilobekin.
Eguzki‑plakak ere eraman izan ditugu, bateriak, kableak eta argiztapena barne, eta behar materialez gain, kultur ekintzak ere antolatzen ditugu. Urtero joaten gara eta sei eskolatatik pasatzen gara pailazoak, magoak, dantzariak eta bestelako artistak eramanez. Ez dugu urte bakar batean ere hutsik egin; Juan Mari Beltran bera ere joan izan da gurekin.
Horretaz gain, arropa eta janari bilketa antolatzen ditugu urtero, elikadura‑beharrak handiak direlako. Nazio Batuen oinarrizko laguntza gu-
118 | seme-alabak
Peru biloba eta Araitz alabarekin, Aralarren.
Ur handitan gabiltza Kepa... Politika eta gizarte-mugimenduak alde batera utziko ditugu eta goazen gai arinagoetan sartzera. Aisialdia. Zeintsu dira zure zaletasunak? Badakit Lartaungo koroan ere abesten zenuela... Politikatik deskonektatzea lortzen al duzu? Zer nolako tartea dauka familia bizitzak? Lartaungo koroan 70eko hamarkada inguru horretan ibili nintzen. Gogoan dut Yon Oñatibiarekin Bartzelonan kantatzen ibili ginela, baina atzean utziak ditut garai haiek. Kirolaria banaiz eta tarte handia eskaintzen diot, izan bizikletari, izan pilotari, baina bi hauen gainetik, diferentzia handiz, Delta hegalean eta parapentean hegaldiak egitea duk gogokoen. 1983an hasi nintzen, Irunen ikastaro bat egin eta gero. Probatu, gustatu eta gaur arteraino. 1.500 hegaldi baino gehiago ditut eginak, banan-banan kontatuak. Noiz arte? Ba herren geratu arte (barrez). Nik ametsetan ere askotan egin dut hegan, nonbaitetik ihes egin behar eta besoei eraginez lortzen nuela aireratzea.
Orio-Donostia Delta hegaldia.
Kirol horrek arrisku puntu bat ere badu. Ezbeharrik izan duzu inoiz? Kolpe batzuk jaso ditut, bai, besteen zoritxarrak bizi ere bai. Nik izan dudan istripurik larriena ornoa edo bertebra hautsi nuenekoa izan zen, baina, tira, ongi konpondu zitzaidan eta jarraitzen dut.
Arriskuak arrisku, zer ematen dizu eguneroko bizitzarako? Zein izan da zure hegaldirik gogokoena? Zeharo bizi-esparru berri bat eskaintzen dit. Politika-bizitza albo batera utzita, jende mota desberdina ezagutu eta beste zirkuluetan mugitzeko aukera. Hegaldi asko eta asko egin ditut zoragarriak. Ibili naiz Urbasan, Sakana guztian, San Migelen, Uxanuri edo Genevillan, Arangoitin, Belagoan, Frantzia aldean, Marokon, Alpeetan, Kanarietan... Bat aukeratzen hasita, Belagoarekin geratuko nintzateke.
Kepa eta Olga.
Eta berriro galdetuko dizut: nola lortzen duzu hau guztia familia bizitzarekin bat egitea? Gure kasuan ez da batere zaila izan: Olga eta biok elkarrekin eta elkarlanean egin dugu bai ibilbide politikoa, bai konpromiso sozialari lotutako jarduna, eta elkarri eutsiz kudeatu ditugu familia‑bizitzaren eskakizunak ere.
Utzi al dugu deus aipatu gabe, Kepa? Esango nizuke baietz (barrezka), Pentsiodunen Mugimendua ez dugulako aipatu. Hori ere bada nire ibilbideko atal garrantzitsu bat une honetan. Mugimenduko partaide naiz eta aktiboki kolaboratzen dut, zabalkuntza kanpainetan iragarki laburrak-eta sortzen, bizikleta martxan... hor ibiltzen gara eguneroko borrokan. Baina, tira, hori beste baterako utziko dugu, badago eta zer kontatua.
Orduan, bukatzeko, pare bat galdera: Zure ibilbidean zein puntutan ikusten duzu zeure burua? Eta etorkizunari begira, zein izango litzateke zure mezua, zure nahia? Ni ongi nago, gainera era guztietan, fisikoki eta animikoki. Gustura bizi naiz bizitzen naizen tokian. Eta zer nahiko nukeen etorkizunerako? Bada, egun dauden agintari beldurgarri hauek desagertzea. Mundua gaizki dabil. Edo aldatzen dugu edo bestela munduak eramango gaitu gu. Baina ez naiz beldurrez bizi; indartsu jarraitzen dut, aurrera egiteko prest. Bejondeizula, Kepa. Eskerrik asko!
IZASKUN MADARIAGA IRAGORRI (2026ko urtarrila)
seme-alabak | 119
OIHAN ARISTIZABAL CRUZ «Lortzen nuena lortzen nuela, amak disfrutatzen lagundu zidan» 120 | seme-alabak
OIHAN ARISTIZABAL CRUZ Auritz Jauregi Irastortzak
Oihan Aristizabal Cruz gazte oiartzuarrak Antena 3 katean pasa den urte amaiera aldera eman zuten La Voz programan parte hartu zuen, nola gainera, amaieraraino lehiatu eta finalera iritsi baitzen. Sebastian Yatra abeslariaren gidaritzapean aritu zen, eta bizi izandako esperientziaz mintzo da elkarrizketa honetan.
Oihan, Eduardo Cruz osabarekin.
Zerk bultzatu zintuen La Vozen parte hartzera? Inpultsibo xamarra naiz. Gainera, dei bat jaso nuen La Voz saiotik eta esan zidaten sartzekotan casting bat saltatuko nukeela jada bazekitelako nolakoa nintzen LaVoz Kids-en parte hartu nuelako. Azkenean hori, dei horrek bultzatu ninduen, eta halaxe finaleraino iritsi nintzen.
Oihani txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna.
G: Aurkeztu ezazu zeure burua Oihan. E: Ni Oihan naiz, 20 urte bete ditut orain dela gutxi, oiartzuarra, betidanik. Orain pixka bat ezagutzen ari naiz nor naizen, zer egin dezakedan eta nire bizitza nola bideratu dezakedan.
La Voz saioan egon zinen pasa den urtearen amaieran. Zer-nolako esperientzia izan da? Esperientzia bikaina, egia esan. Asko gustatu zitzaidan, pena sentitu nuen bukatu zenean. Horrelako eszenatoki batean jarraitu nahi nuen, azken batean ez zarelako egunero aritzen horrelako antzoki batean: musika zuzenean, tratu ona, profesionala bazina bezala…
Duela hiruzpalau urte La Voz Kids saioan parte hartu zenuen. Zertan bereizten dira bi aldiak? Orokorrean, ibilbidea ezberdina izan da erabat: Kids edizioan, bigarren fasean zoritxarrez etxera joan nintzen (edo zorionez). La Voz saioan, aldiz, banekien nolakoa zen telebistako kontu hori guztia eta beste heldutasun batekin joan nintzen: beste pentsamendu bat, beste bizitzeko modu bat. Txikia zarenean, ilusio handiagoarekin hartzen duzu dena, baina horrek esan nahi du gauzak gaizki ateratzen direnean ere kolpea handiagoa dela. Nire bigarren esperientzian gertatu dena zera izan da, dena beste ikuspuntu batetik ikusi dudala, telebistaren atzean dagoena ezagututa eta jakinda pantailan ateratzen dena ez dela zertan erreala ian. Espektatiba xumeagoekin joan nintzen.
Oraingoan, baina, finalera iritsi zara. Espero al zenuen? Ez. Egia esan, ez nuen espero. Fase batetik besterako tarteetan, zuzenekoetan batez ere, aste bateko tartea zegoen eta pentsatzen gelditzen nintzen, “ez naiz pasako”, “hemen geldituko da hau niretzat”, “ez dut neure buruan sinisten”, “hainbeste jende dago eta ni pasako naiz”...
Programan sartu eta finala bitartean zer-nolako pausoak ematen dira? Hasteko, casting asko egiten dira: bideo-castingak, eta gero sartu zarela esaten dizutenean (te-
seme-alabak | 121
Oihan, Yatra eta Kimy, Pareja del año abesten.
lebistan aterako zarela), gauza asko esaten dizkizute: [epaileek] buelta ematen badute ezin dela ezer esan agian programan aterako delako aldez aurretik grabatua izanik, buelta ematen ez badute ere sekretua gordetzeko…
Lehenengo fasea coachek buelta ematea da. Horren ondoren, Yatraren taldean sartu nintzen. Orduan Batalla fasea hasten da: 14 pertsona gara coach bakoitzaren taldean eta azpitaldeak egiten dira elkarrekin kantatzeko eta talde txiki horietatik coachak 7 aukeratu behar ditu.
Pasatzen diren 7 horiek Asalto izeneko fasera iristen dira, eta banaka abesten da (bakoitzak abesti bat). Horren ondoren, coachak, nire kasuan Yatrak, aukeratu behar du zuzenean zein joango den zuzeneko programetara eta zein joango diren bigarren Asalto programara. Nik, zorionez, hurrengo programa, hau da, bigarren Asaltoa saltatu nuen. Jada zuzeneko programetan (emisio zuzenekoetan), lehenengoan (1. finalaurrekoan) coackhak eta publikoak talde bakoitzeko 4 semifinalistetatik lehiakide bana aukeratzen dute 2. finalaurrekora joateko. Bigarren finalaurrekoan, berriz, publikoak abeslari guztien artetik aukeraketa egin behar du, eta dauden 8 horietatik 4 joaten dira finalera. Azkenean, finalean, laurok kantatzen dugu (abesti bat denak elkarrekin eta bakoitzak abesti bat artista famatu batekin eta beste bat bakarka) eta
122 | seme-alabak
Oihan, Vanessa Martin eta Kimy, La Voz saio batean.
ikusleek zuzenekoan bozkatzen dute nor izango den irabazlea. Pena azkenean bigarren postuan gelditu nintzela.
Sebastian Yatra izan da zure coacha. Nolakoa izan da maila horretako abeslari batekin lan egitea? Pertsona oso naturala da. Horrelako programa batean agian espero dugu artistak modu jakin batekoak izatea, idealizatuak ditugulako. Baina nire kasuan, naturaltasun horrek asko gerturatu ninduen beregana eta neukan urduritasuna lasaitzen laguntzen zidan. Entseguetatik kanpo ez genuen kontaktu askorik izaten, baina soinu-probetan eta, komentario oso positiboak egiten zizkigun, miresmena erakutsiz batez ere.
Zer du zure ahotsak berezitik? Zergatik uste duzu gustatu dela horrenbeste? Ba ez dakit. Nik uste gehienbat, esan izan didatenagatik, nire izaeraren eta ahotsaren arteko kontrasteagatik. Askotan hasieran lotsati, irribarre txiki batekin azaltzen naiz, baina bat-batean ahots sendo bat entzuten da, nire bizitza osoa kantatzen eman banu bezala, (kar, kar, kar). “Sorpresa efektua”. Bat-batean ingelesez kantatzen, bat-batean Como una ola abesten, (kar, kar, kar). Zer erakutsi dizu programak? Ba, ni hasieran lotsatu egiten nintzen programan, izan ere, telebista-programa batean zaude eta nahitaez jendeak ikusi egingo zaitu, ezagunak edo ezezagunak izan. Eta uste nuen epaitu egingo nindutela. Baina programak erakutsi dit jendeak
Oihan, Como una ola abestia interpretatzen.
epaituko zaituela, bai, baina jende askok miretsi egin zaitzakeela: badela jendea modu pertsonalean edota sare sozialetan mezu politak esango edota bidaliko dizuna, badagoela inplikazio hori. Baita ere, horrelako gauzetarako balio dudala ikusi dut, neure buruarengan sinetsi behar dudala.
Finalaurrekoan, Como una ola abestiaren zure interpretazioa mundiala izan zen. Nola gogoratzen duzu? Ez nuen horrenbesteko erreakzioa izatea espero. Egia esan, izugarria izan zen. Rocío Juradoren abesti bat zen, eta horrelako klasiko espainiar bat izanik, ba, banekien jendeari asko gusta zekiokeela edo gorroto izan zezakeela. Imajinatu, 19 urte, horrelako kanta pisutsua, niretzat erronka bat zen. Baina hori gozamena, mikrofono bati oihuka horrela disfrutatzea. Kristoren harrera ona eduki zuen, beraz, orain askotan el chico de la ola bezala ezagutzen naute.
tzela hurrengo fasera pasako, baina, amak itxaropen handiegiak ez izaten laguntzan zidan: esaten zidan “lehenengo hau, eta gero gerokoa”. Lortzen nuena lortzen nuela, disfrutatzen lagundu zidan.
La Vozeko ibilbidea bukatuta, zer-nolako asmoak dituzu musikan? Oraingoz ezer askorik ez. Asko falta zaidana iniziatiba izatea da. Musika munduan sartzeko, asko borrokatu behar da, arlo batzuetan kontaktuak izatea oso ongi dator. Nik, egia esan, nahiko hobbytzat daukat, ongi legoke horretaz bizitzea, mikrofono bati abesten. Oraingoz bizitza normal baterako bidea hartuko dut (ikasketak, lana…), baina programa batean-edo gustura sartuko nintzateke. Oraingoz ez daukat musikatik bizitzeko asmorik. AURITZ JAUREGI IRASTORTZA
Etxekoek, lagunek ere asko lagundu zaituzte. Asko lagundu didate bai, halaxe da! Askotan pesimista xamar nengoen pentsatzen nuelako ez ninseme-alabak | 123
IXIAR ABURUZA REZOLA 124 | seme-alabak
IXIAR ABURUZA REZOLA Asier Legorburu Del Solek
Ixiar Aburuza Rezola Bidanian jaio zen duela 77 urte. Andoaindik, Donostiatik eta Arantzazutik igaro ondoren, Karrikako Oiantzabal baserrian bizi da 1975. urteaz geroztik, Julian Irastorza senarrarekin batera, familiaz inguratua. Emakume langilea eta ekintzailea da Ixiar, eta bere hitzjario argi eta ederrarekin bere bizitzari errepasoa egin diogu, Oiantzabaleko sukaldean.
Has gaitezen hasieratik. Kontaiguzu nongoa zaren, zein ziren zure gurasoak eta nola gogoratzen duzun haurtzaroa. Jaiotzez Bidaniakoa naiz, Tolosaldekoa. Aita, Maurizio Aburuza, Asteasutik Bidaniara joana eta, ama, Pascuala Rezola, Bidaniako alaba. Bere ama alargun gelditu zen oso gazterik, norbait behar baserriko lanetarako eta, hortaz, gure aitarekin ezkondu eta oso gazte zirela jarri ziren baserrian. Bizitza guztia pasa zuten baserrian lanean. Behiak zituzten han, ardirik ez zegoen. Esnetarako behiak ziren, eta “zentralari” saltzen zioten esnea, Gurelesari. Behi esnearekin gazta egiten ere gogoratzen dut ama. Zortzi senide gara, bost mutil eta hiru neska, eta ni horietan laugarrena naiz.
Baserriak Usarraga izena du, eta historikoa da. Garai batean Batzar Nagusiak ere egiten ziren bertan. Duela 300 urte-edo egiten ziren eta, azkenak, 2000. urtean egin zituzten. Usarraga baserri zaharra bota egin zuten eta berria egin, bi bizitzatan banatuta. Ni baserri berrian hezi nintzen, bi bizitza horietako batean. Esaten da Usarraga baserri zahar hura Euskal Herriko baserri zaharrenetakoa izan zela. Eskolara joan ginen 13 urte eduki arte. Gure baserria Bidanian bertan zegoen, zelai-zelaian. Gu, neguan, elurra egiten bazuen ere, eskolara joaten ginen, ez genuen-eta menditik jaitsi beharrik. Desiatzen egoten ginen elurra egiteko: ume gutxiago izaten ginen, suaren bueltan jarri eta eskolako lanik ia ez genuen egiten, kantari eta mojek emandako gailetak janez pasatzen genuen eguna…oso oroitzapen politak ditut.
Ixiar Aburuza Rezola eta senarra, Julian Irastorza, gaur egun.
Eta eskola bukatutakoan? 13 urterekin, graduatu, eta nonbaitera joan behar izaten zen bizitzera. Orduan Andoainera joan nintzen, nire izebaren etxera nire lehengusuak zaintzera. Bertan bizpahiru urte eman nituen. Ondoren, Andoaingo fabrika batean izena ere eman nuen, enpresa eta fabrika asko baitzeuden garai hartan, baina aitak “ezta pentsatuta ere!” esan zidan, neskek bizimodua ateratzen ikasi behar genuela eta neskame joan behar nintzela. Orduan Donostiara joan nintzen neskame, hamasei urte-edo nituela, Bretxako merkatuan fruteria eta “polleria” zuen familia batera. Eguna bertan pasatzen nuen, merkatuko postuan, eta gero etxekoandrearekin etxeko lanak egiten.
seme-alabak | 125
Ixiar, guraso eta senideekin, haurra zela. Beheko ilaran, ezkerretik hasita lehenengoa.
18-19 urte nituela Arantzazura joan nintzen. Ahizpa zaharra bertan nuen, mojatarako bidea egiten, eta niri ere bertara joateko deia egin zidaten. Mojek gobernatzen zuten ostatu bat zen, logelak eta jatetxea zituena, eta gu jatetxean zerbitzatzen aritzen ginen. Saiatu ziren ni monja sartu nendin, baina ni ez nintzen horretarako jaio, kar, kar, kar. Bertan zortzi bat urte pasa nituen. Udarako denboraldi osoa egiten genuen han, komentu batean egongo bagina bezala, eta gero Andoainera bueltatzen nintzen. Gurasoek Andoainen pisu bat erosi zuten eta nire ahizpa gaztea, jostuna, bertan bizi zen. Biak egoten ginen han, josten. Neguan astea Andoainen pasatzen nuen eta asteburuetan bakarrik joaten nintzen Arantzazura: larunbatero ezkontza egoten zen orduan eta igandeetan jatetxeko zerbitzua egin ondoren berriro buelta egiten nuen ahizparenera. Udaberritik aurrera, berriz, Arantzazun egoten nintzen lanean, jai eta aste, jaiegunik gabe, baina ikaragarrizko oroitzapen politak ditut. Lankide guztiak herri txikietakoak ginen: azkoitiarrak, idiazabaldarrak, aramaioarrak… Asteburuetan Oñati eta Arrasate ingurutik ere etortzen ziren, baina finko ginenak herri txikietakoak ginen. Dena euskaraz egiten genuen orduan, mojak ere esukaldunak ziren, a ze euskalki nahasketa genuena! Lanaz gain, festarako tartea ere aurkituko zenuten, ezta? Parranda handirik ez genuen egiten, ez pentsa. Tarteka, Bergaran-edo festa zegoela jakiten genuenean, egunean zehar jatetxetik ikusten genuen taxistaren bati esaten genion gauean gure
126 | seme-alabak
bila etortzeko. Gero, iristen ziren arratsaldeko zazpiak edo zortziak eta gure baitan pentsatzen genuen: “Zergatik esan ote diogu etortzeko?”. Neka-neka eginak egoten ginen, ordurako ateratzeko gogorik ere ez! Tarteka joaten ginen, baina ez pentsa, noizik eta behin bakarrik. Arantzazun ederki pasatzen genuen bestela ere. Ezkontzetan beti zegoen musika eta gu dantzan aritzen ginen edozein txokotan. A ze garai politak haiek!
Senarra ere garai hartan ezagutu zenuen. Bai, 24 urte nituenean ezagutu nuen Julian, Tolosan, Beotibarren egiten zen dantzaldi batean. Garai hartan inguruko herrietako guztiak han elkartzen ginen, Beotibar dantzalekua ere bazen-eta orduan.
Gogoratzen dut Arantzazutik bueltan Oñatin autobusa hartzen genuela etxera joateko, 18:30 aldera. Orduan bariantea egiten ari ziren eta, ondobeharrez, zortziak aldera iritsi behar izaten genuen Tolosara, San Frantzisko geltokira. Bariantearen obrak zirela-eta kristoren ilarak sortzen ziren eta hortxe izaten nuen senarra zain kotxean, batzuetan ordubete baino gehiago, bederatziak ongi jota askotan. Berandutu egiten zen eta oso denbora gutxi izaten genuen elkarrekin egoteko. Gainera, aste osoa familia ikusi gabe ematen nuenez, elkarrekin joaten ginen Bidaniara familia ikustera, afari-legea egitera.
Bi urte eta erdiz egon ginen ezkongai. 27 urte nituela, ezkondu eta Oiantzabalera etorri nintzen bizitzera, senarra bertako semea da eta. Oiantzabalen bere lau senide solteroak eta gurasoak ere bizi
Oiantzabal baserria, gaur egun.
ziren orduan. Etorri nintzenean pentsatzen nuen ez nuela jakingo baserria aurrera eramaten. Baserrian jaio eta bizi izan nintzen hamahiru urte eduki arte, baina hortik aurrera beti baserritik urruti ibili izan nintzen. Senarrak esaten zidan maisu-maestra onak izango nituela, ez kezkatzeko, eta halaxe izan zen. Nolakoa zen Oiantzabaleko bizimodua orduan? Behiak zituzten baserrian, eta ardi batzuk ere bai. Ez ziren haragitarako behiak, esnea saltzen genion letxeroari, Gurelesari garai hartan. Etxerako gazta ere egiten zen, pixka bat. Julian, hala ere, ni ezagutu eta segituan hasi zen fabrikan lanean, Niessenen. Bertan egin du lan beti, jubilatu arte. 27 urterekin hasi eta 60rekin utzi zuen, lantoki bakarra jubilatu arte, baserria eta lantokia. Hori izan da baserririk onena, fabrikako jornala ezin baitzen baserritik atera. Baserrian, esneaz gain, tarteka-tarteka txekorren bat ere saltzen genuen. Orduan harategi asko zeuden Oiartzunen, zortzi-hamar bat egongo ziren inguruan. Garai hartan, hala ere txekorrak ez ziren gizentzen. Txekorra txikia zela errapetik kendu eta saldu egiten zen, beste batzuek gizendu zezaten. Errentagarriagoa zen esnea saltzea txekorrak haztea baino. Beraz, gu esnea saltzera dedikatzen ginen gehiago. Esneak ere ez zuen kristoren etekinik ematen, gorabeherak izan ditu, baina inoiz ere ez da egon ongi kotizatua. Eta esnea beti saldu izan diozue Gurelesari? Julianen anaia gazteenak, Inaziok, Don Boscon ikasi zuen eta, bukatutakoan, lantokirik
aurkitu ez eta basoan lan egiten hasi zen. Halako batean Sarobeko Paco, Donostian esnea “partitzen” aritzen zena, hurbildu zitzaion eta esan zion akaso esnea salduz atera zezakela bizimodua. Altzan auzo berria egin zutela eta esneketaririk ez zegoela oraindik. Basoan baino jornal handiagoa aterako zuela eta eguerdirako libre egongo zela. Gizon jatorra zen Paco, estima handian genuen. Halaxe hasi zen esnea banatzen. Orduan, gu esnea Inazori saltzen hasi ginen, noski, berak zuzeneko salmenta egin zezan. Etxeko esnearekin bera ondo, eta gu ere ondo. Bezero gero eta gehiago zituen, eta une batean ez zuen nahiko gure baserriko esnearekin eta beste bi baserritatik ere jasotzen zuen esnea. Urte dexente egin zituen esnea banatzen: banaketa egin ondoren hona etortzen zen, baserrira. Hemen marmitak garbitu, bazkaldu eta arratsaldeetan baserriko lanak egiten laguntzen zigun. Languntza handia eman zigun urte haietan, oso ondo portatu zen. 22 urte aritu zen esne banaketan, eta gero azken urteak CAFen eman zituen lanean, jubilatu arte.
Esne banaketaren eskaria gutxitzen joan zen denborarekin. Esaten ziguten azkenean banaketa zuzen hori galarazi egingo zutela, baina ez zen horregatik bukatu. Urnietako albaitariak esaten zuen “ez dute galaraziko, gertatuko dena da kaleko amonak hil eta gaurko gazteria supermerkatuetara joango dela esnea erostera. Amonak hiltzerakoan ez da kazuelarik egongo ate ondoan”. Eta halaxe izan zen.
seme-alabak | 127
Arantzazun lanean ari zenekoa, lankide baten ezkontzan. Makurtuta, eskuinetik lehenengoa.
Ezkondu eta berehala izan zenituzten seme-alabak, ezta? Ezkondu eta urtebetera semea izan genuen, Josu. Jesus Mari jarri genion elizan. Guk halaxe nahi genuen, baina aitonak Juan Mari jartzeko esaten zigun. Azkenean, Jesus Mari eta Juan Mari, ba Josu. Handik urtebete eta hemeretzi egunera neska jaio zen, Arantxa. Beraz, segidan egin genituen lanak. Gero, sei urte eta erdira, 1984an, Julen jaio zen.
Goizean Julen eskolara joaterako ardiak jetzita izaten nituen. Gero, haurrak eskolara eraman eta behiak jezteari ekiten nion. Ondoren bazkaria egiten hasi behar, amua zintzurrean bezala, dena korrika. Hamabitan Land Roverra hartu eta eskolara, umeen bila. Goizetan eskolako autobusa etortzen zen haien bila, baina eguerdietan ez. Gero, arratsaldeetan, bizilagunekin txandak egiten genituen: nik eramaten banituen eskolara, beraiek ekarri, eta alderantziz. Halaxekoa zen gure bizitza, ama lanak, aitona-amonen zaintza lanak eta baserriko lanak. Lan asko eginak gara, baina baita gustura egin ere. Guk umeak garai ederrean izan genituen. Orduan umeak askeago bizi ziren. Orain eskolatik
128 | seme-alabak
atera eta eskolaz kanpoko jarduera pila izaten dute, eta gurasoak denbora guztian haien atzetik. Orduan ez, eskolatik atera eta baserrira etortzen ziren zuzenean, eta lagundu ere egiten zuten. Txiki-txikitatik ikasi dute hori, betidanik ikusi dute baserriko lana. Gainera, makineria ezagutu dute txikitatik, ez dute ikusi behia lotu eta gurdiarekin lan egin beharra. Traktorea, segadora eta horrelakoekin hezi dira, makineriarekin, eta horrekin motibatu izan dira.
Oporrik hartzeko denborarik ere ez… Ezkondu eta 17 bat urte pasa arte ez genuen oporrik hartu. Baina, orduan, Inazio ezkondu egin zen eta oporrak hartu behar genituela bururatu zitzaigun. Gure kezka nagusia Julianen gurasoen zaintza zen, baina planteatu genuen proba bat egin behar genuela, astebetez. Haiek hiru egun eta guk beste hiru egun. Orduan gure seme zaharrenak esne banaketako ibilbidea ikasi zuen, eta Inazio eta bere familia oporretan zeuden bitartean Josuk bere aitarekin batera egiten zuen ibilbidea, oso ongi moldatu ginen. Gero gu oporretara joan eta haiek hemen gelditzen ziren, esnea banatzen eta aitona-amonak zaintzen. Haiek izan ziren gure lehen oporrak.
Seme-alaba, senarra eta suhi-errainekin, Emita kanpoaldean.
Hurrengo urteetan ere jarraitu genuen, haiek astebete eta guk beste astebete. Jacara joaten gara, hortik aurrera inora joateko gogo berezirik ez dugu. Niri ez dit ezer esaten bidaiatzeak, hegazkinean ere ez gara sekula ibili, pentsa.
Gazta saltzen ere hasi zinen halako batean Baserria garai hartatik hona asko aldatu da: orduan behealdean behien ukuilua izaten zen, gainaldeko atetik ardiak sartzen ziren eta atzealdean biltegia zegoen. Gu baserriaren goialdean bizi ginen. Goian afaldu eta umeak lotara sartu ondoren, senarra-eta oraindik ukuiluan lanean egoten ziren. Nik sotora ematen zuen eskailera-zulotik galdetzen nien ea asko falta ote zuten bukatzeko eta haiek erantzun ohi zuten oraindik ardiak jetzi behar zituztela. Nik ez nuen sekula ardirik jetzi, baina oso erraza da. Zuk ere berehalaxe ikasiko zenuke! Eta halaxe hasi nintzen ardiak ere jezten. Orduan senarrari esan nion aulki txiki bat egiteko, erosoago egoteko ardiak jezterakoan. Ez zen ohikoa ardiak jezteko aulkirik erabiltzea, behiak jezteko bai, baina ardientzat ez. Egin zidan, eta hortik gutxira denak hasi ziren aulkitxoa erabiltzen!
Inaziok gure ardi-esnea ere saltzen zuen banaketan, baina orduan gaztagintza nolabaiteko sona hartzen hasi zen. Ikastaroak eta hitzaldiak antolatzen hasi ziren eta gogoratzen dut lenenengo hitzaldia entzutera Urretxura joan nintzela, 90eko hamarkada hasieran. Otxondorena delako bat ari zen baserritarrak gaztagintzara bultzatzen, eta lehen ikastaroak Zabalegin egin genituen. Hemen, baserrian, orduan egiten zen gazta, baina etxerako bezainbeste, ez saltzeko. Nik uste nuen saldu ahal izateko kamera bat soilik genuela faltan, kontserbatzeko. Baina desengaino han-
Oiartzungo azokan, gazta saltzen, 2006. urte inguruan.
seme-alabak | 129
bat ere gabe bueltatzen ginen etxera, guztia saltzen zen. Gaztarekin Galtzatakoa eta ni egoten ginen. Azoketan saltzeaz gain, inguruko dendetan ere saltzen nuen. Gero azoka gehiagotara ere joaten hasi ginen: Antiguako azokara, Easora, Andoaingo festetara… Behemendik antolatutako azokak izaten ziren askotan.
Oiantzabaleko gaztategian lanean, gaur egun.
dia hartu nuen, kamera behar den azken gauza da eta. Gaztategi osoa jarri behar genuen, dena genuen faltan! Gu ohituta ginen ardiak jetzi bezala esne epelarekin gaztak egitera. Goizean bi edo 3 gazta, gauean beste batzuk… baina esan ziguten ezetz, esnea hoztu egin behar zela bakterioak eta hiltzeko. Noski, horrek esnea hozteko ontzia eskatzen zuen. Esnea ongi hozteko, goizean jetzitakoari iluntzean jetzitakoa gehitzen zenion, gero hurrengo egunekoa, eta bi egunetik behin gazta egiteko pilatzen ziren 70-100 litro esne. Orduan hori kabitzen zen ontzirik ez genuen, eta hori ere behar. Eta moldeak, eta prentsa, eta kamera. Beraz, gaztandegi oso bat sortu behar genuen. Eta hori ere egin genuen.
Etxe honetan denek lagundu didate asko. Denak ofizialak ziren: soldadoreak, igeltseroak ere asko…eta laguntza horrekin guztiarekin osatu genuen gaztandegia. Baserria beti dago jendez betea eta beti lagundu dugu elkar. Aurretik pabiloia ere egin genuen denen artean, gero eta behi eta ardi gehiago jartzen hasi ginenean. Non saltzen zenuen gazta? 1993an hasi nintzen gazta saltzen, eta 20 urte eman nituen horretan. Orduan Oiartzunera hilean bitan joaten ginen azokara gaztarekin eta
130 | seme-alabak
Idiazabal Jatorri Deitura ere lortu zenuten Bai. Bilera eta paper kontu mordoxka egin behar izaten nituen. Burokrazioa asko, joan-etorrian kilometro asko kamioiz betetako N1 errepide txar horretatik. Egia esan hainbeste erregistro, bilera, joan-etorri… azkenean bat nekatu egiten da. Gogoratzen dut Itziarko emakume batek, artzaina bera, nola esan zion guri hitzaldi bat ematera etorritako bati: “Zuk zer egin duzu? Esnatu eta hona guri txarla ematera etorri, besterik ez. Zure lanak hauek dira, guri hau erakustea. Baina zu konturatzen al zara gu hona etortzerako lehenengo ardiak jetzi eta gazta egin dugula, eta egun guztian zehar lan egin ondoren iluntzean paperak bete behar izango ditugula gainera? Zuk ba al dakizu ardiak jezten, gazta egiten? Zuk paperak egiten dakizu, hori bakarrik, baina guk dena egiten jakin behar dugu, eta gainera handik hona zuri entzutera etorri”. Eta arrazoi puska bat zuen, azkenean gehiegitxo da.
Gainera, hasieran jendeak gazta osorik erosten zuen, edo erditik puskatuta gehienez. Baina gero dena zatika saltzen hasi ginen, bi edo hiru etiketa jarri puska bakoitzari, enbasatu… nik ulertzen dut osasun eta higiene aldetik neurriak bete behar direla, elikagai bat saltzen ari gara eta, baina neurri bat arte. Idiazabal izendapenean baja eman nuen eta beste hiru bat urte jarraitu genuen gazta saltzen, etiketa propioarekin. Gero, jubilatutakoan, esan nuen: honaino, nahikoa. Orain gazta egiten jarraitzen dut, ehun bat gazta urtean, baina etxerako eta konpromisoetarako bakarrik.
Gaia aldatuz: prentsan irakurri dut kilo pasatxoko onddo erraldoi bat aurkitu zenutela… Julian Emitakoa da eta igandero joaten gara bertara, senideekin elkartzera. Handik gentozen, Julian txofer, arratsaldeko zazpiak aldera. Artasoko iturriaren parean onddoa ikusi nuen eta esan nion Jualiani kotxea atzeraxeago botatzeko. Joan zen Julian ikustera eta halaxe zen, ikaragarrizko onddoa. Hain zen ederra! Sendo-sendoa eta sano-sanoa! Baina zakarretan bukatu zuen azke-
beti dugu buruan baserrian badela zer eginik. Julianek 60 urte zituela hil ziren bere gurasoak, hamabost egunen barruan biak. Egin izan dugu kalera joan festaren batera edo, etorri baserriko lanak egitera eta bueltatu kalera. Baina azken urteetan Jualianen gurasoak zaintzen aritu gara, eta hori ere ezin izan dugu egin.
Karrikako festetara bai, horiek zelebratzen ditugu. Auzoko bazkarian-eta parte hartzen dugu eta semea-eta antolaketan ere aritzen dira laguntzen.
Eta, dirudienez, Oiantzabalek badu segida, ezta? Orain bost biloba dauzkagu: alabak bi mutiko dauzka, Mikel eta Oñatz, Julenek bi nesIxiar eta Julianen bost bilobak. Goitik behera: Mikel, Irantzu, Oñatz, Amalur eta Oier. ka, Irantzu eta Amalur, eta seme zaharrenak nean. Guk onddoa bestela ere bildu eta jaten duzazpi urteko mutikoa, Oier. Gure atea beti dago gu, baina ez saltzeko, etxerako. Alabak Zuatzuko irekita eta haiek sartu eta atera, atzera eta aujatetxe batean lan egiten du eta esan nion bertara rrera ibiltzen dira, nahi bezala. Gainera, baseeramateko, eskaparatean jarri eta “erreklamo” rriko bizitza, animaliak-eta, asko gustatzen zaie. bezala. Eta azkenean han egon zen egun batzuk, Laguntzen ere aritzen dira, dagoeneko badute kameran sartzea ahaztu, bigun-bigun egin zen adina eta. Julenek horretarako esku oso ona du, eta, azkenean, zakarretara. Bere funtzioa bete bere aldamenean gustura aritzen dira laguntzen, zuen, gutxienez. gozatu egiten dute. Haiek dira Oiantzabalen etorkizuna, baserriak beraiekin badu segida. Kalera igotzeko oihura baduzue? Eta festetan eta parte hartzekoa? Gustatuko litzaiguke haiek baserriarekin jaKalera joaten gara tarteka, baina ez dugu karraitzea, gure seme-alabak egiten ari diren molerako balio. Joan behar bada joan, enkarguak duan. Egia da lan handiko bizimodua dela baseegin, ikusten dugunarekin hitz egin, eta buelta. rrikoa, lotua. Baina nik, hala ere, probatu dut zer Kafetxo bat hartzera edo pintxo bat jatera ez gaden kaleko bizitza, eta hau ez dut ezerengatik ra joaten. Xanistebanetan ere, ni meza nagusira, aldatzen, ez naiz ezertaz damutzen. hori bai, eta Julian idi apustuetara, eta punto. Su artifizialak ikustera ere ez ginen joaten. Hementxe zelaiko goiko muturrera igo eta hortik ASIER LEGORBURU DEL SOL ikusi izan ditugu. Ez gara kalekoak, eta gainera seme-alabak | 131
JERONIMO, OIARTZUNGO ARTZAIN ZALDIBIARRA
132 | seme-alabak
JERONIMO, Oiartzungo artzain zaldibiarra
Jeronimo artzaina, bere artaldearekin.
Zaldibian jaiotako Oiartzungo artzaina dugu Jeronimo Nazabal Etxeberria Beltza. Umetan, 7 hilabete zituela, etorri zen lehenengo aldiz Oiartzunera familiarekin: Itsasondoko Gabina Etxeberria Artza, ama; Zaldibiko Bixente Nazabal Arruabarrena, aita; eta Teodora eta Joxe Ramon senideak. Baina zer dela-eta artzaintza ogibide zuen Zaldibiko familia bat Oiartzunen? Galdera honekin hasi gara Jeronimo eta biok hizketan, eta galdera horri tiraka, kontu ugari kontatu ditu.
Jeronimo, zer dela-eta Zaldibiko artzain bat Oiartzunen? Garai horretan, orain dela ehun bat urte Aralar, Urbasa eta Urbia aldean artzain asko zeuden. Udaran mendian egoten ziren beren artaldeekin, udazkenean eta udaberrian beren herrietan, baina negua iristen zenean, toki epelago batera joan behar izaten zuten, beren inguruetan noiznahi zelaiak elurrez estaltzen zirelako, eta noski, artaldeak belarra behar zuen neguan bizirik mantendu ahal izateko. Horiek horrela, artzainek artaldea hartu eta martxa egin behar izaten zuten beste toki epelago batera. Gure kasuan Oiartzunera izan zen.
Nolabait esan daiteke garai horretako artzainek transhumantzia egiten zutela? Bai, halaxe da. Udan mendiko larreetara joateko transhumantzia egiten zuten eta neguan, berriz, inguruko eskualdeetara edota kostaldera joateko transhumantzia. Artzainak batetik bestera seme-alabak | 133
Jeronimoren familia: Joxe Ramon anaia, Teodora arreba, Jeronimo eta azpian gurasoak Gabina eta Bixente
ibiltzen ziren artaldea, txakurra eta zaldiarekin. Zaldiaren gainean ekartzen zituzten ardiak jaisteko baldea, ontzi batzuk, zartagin bat, eltzeren bat, galtza pare bat eta kitto. Horixe izaten zen beharrezkoa zutena batetik bestera joateko.
Garai horretan, zure aitona eta aita Oiartzunera etorri zirenean, ba al zeuden Oiartzunen bertako artzainak? Ez. Oiartzunen ez zeuden bertako artzainak. Oiartzunen baserri asko zeuden baina baserri horietako oinarria behiak ziren, esnetako behiak. Baserri gehienetan behiak zeuden eta behiak jetzi eta esnea salduta ateratako diruarekin eta baratzean ateratakoekin hazten ziren baserrietako familia handi horiek guztiak. Eta zuek bezala bazeuden Oiartzunen kanpotik etorritako artzain gehiago? Bai noski, mordo bat baziren gu bezala Gipuzkoako erriberara, kostaldeko inguruko herrietara etorri zirenak: Hondarribira, Irunera, Oiartzunera, Getariara, Zumaiara, eta Bizkaiko kostaldeko herritara ere bai. Hemen Oiartzunen nik gogoratzen dudala, hauek zeuden: Azkarateko Martin, Ziordiako Prudentzio, Arbiden Bedaioko Juan, Goikoetxen Zaldibiko Martin, Eurtsin Zaldibiko Miel, Arpiden Zaldibiko Xaturdi, Intzako Txomin eta beste batzuk.
Zein izan zen zure familian Oiartzunera etortzen lehena? Aitona etorri zen lehendabizi eta bera Bordaxahar baserrian egoten zen. Geroztik nire aita etorri zen Iragorri baserrira. Han 15 urte eman zituen. Amarekin ezkondu eta nire senideak jaio zirenean, denak elkarrekin etortzen ziren Oiartzunera. Goikoetxen urte bat pasa zuten eta segidan Seingo bordara joan ziren. Han hamahiru urte eman
134 | seme-alabak
zituzten. Seingo borda izan zen Oiartzungo nire lehenengo bizitokia. Ni jaio nintzen 1960ko apirilaren 24an eta azaroan, 7 hilabete nituela, Seingo bordara etorri nintzen familiarekin negua pasatzera. Behiner etxean ere eman genituen zortzi urte, eta gazte nintzelarik, Sein baserrira joan ginen. Han beste hamar bat urte pasa genituen. Garai horretan, Koskoteneko Rosi ezagutu nuen eta ezkondu egin ginen. Rosi eta biok Gurutzen eraiki genuen gure borda eta bertan jaio ziren Denis eta Marta gure seme-alabak. Hauxe izan zen Oiartzunen nire bizitza osoa emateko arrazoia, batetik etorkizunerako txokoa eraiki, eta bestetik familia Oiartzunen sortu.
Aitona Juan Ramon eta Bixente aita, Aralarko txabola zaharrean.
Baserri horiek alokatu egiten zenituzten? Bai, baserri horiek alokatu egiten genituen familiak eta artaldeak negua pasatu ahal izateko. Garai horretan baserri horiek aterpe bihurtzen ziren familiarentzat, eta ez bazuten inongo erosotasunik ere, bertan ederki bizi ginen. Beheko sua egoten zen berotu ahal izateko eta bazkaria egiteko, koltxoi pare bat deskantsatzeko, apal batzuk eta trasteak uzteko tokiren bat. Argirik ez zegoen eta ezta urik ere. Bestalde, ardiek ere bazuten aterpea goxo egoteko.
Bixente, Jeronimoren aita, Seingo atarian artaldearekin.
Sein baserrira joan ginenean, bestelako erosotasunak genituen, besteen artean argia, bertako iturriko ura eta lotarako kuartoak ere bai.
Eta ardiak nora eramaten zenituzten belarra jatera? Ardiak Oiartzungo txoko askotara eramaten genituen belarra jatera. Garai batean Elizalde inguruan zelai asko zeuden eta trafiko gutxi zegoenez, lasai arraio pasatzen ginen artaldearekin plazaren erditik. Gaur egun Haurtzaro ikastola, Elizalde ikastetxea eta KIroldegia dagoen toki horretan zelaiak zeuden eta hortxe egoten ginen ardiak zaintzen jaten zuten bitartean. Ugaldetxotik plaza alderako bidearen inguruan ere zelai asko zeuden eta hara ere eramaten genituen ardiak bazkatzera.
Nola etortzen zineten Zaldibitik Oiartzunera artaldea eta guzti? Ni jaio nintzen arte, oinez etortzen ziren. Ni jaiotako urtean ardiak kamioian ekartzen hasi ziren, izan ere, kotxeak ugaritu ziren, trafiko handia zegoen eta zaila zen ardiekin kamiotik lasai ibili ahal izatea. Eta oinez nondik? Oinez kamioz kamio etortzen ziren Tolosako plazara, handik Irurara, Villabonara, Andoainera, Urnietara, Hernanira, Astigarragara eta, azke-
nik, Oiartzunera. Herri horietako plaza erditik pasatzen ziren. Bide guztia ez zuten egiten egun batean eta bide erdian sororen bat izaten zuten ardiak bertan jan eta edanarazteko eta jetzi ahal izateko. Garai hartako ardiak oso zailduak zeuden, beti kanpoan ibiltzen zirelako, eta gaitasun handia zuten oinez ibiltzeko. Udaberrian Zaldibia alderako bidean berriz ere bueltan oinez abiatzen ziren eta Tolosako plazan, erdi-erdian, ardiak jezten zituzten. Artalde bat baino gehiago elkartzen ziren, bakoitza zonalde batean jarrita. Ondoren, esnea bertan saldu eta martxa berriz ere, aurrera!!! Tolosako jendea zain egoten zen esnea erosteko, aspaldiko partez mamia jateko irrikaz. Oiartzun aldera etortzeko eta Aralar aldera joateko garaian beti dunba jartzen zenieten ardi batzuei, ezta? Bai, martxarako dunbak jartzen genizkien ardi batzuei. Transhumantziarako erabiltzen ziren eta ardiek dunba entzuten zutenean poztu egiten ziren, bazekiten bazihoazela mendira eta marraka hasten ziren denak batera. Oso soinu polita egiten zuten, ardiek gustukoa zuten eta baita kaleko jendeak ere, artaldea kaletik pasatzen zenean oso gustura entzuten zuten. Dunba jartzearena aspaldiko ohitura da eta normalean dunba zuten ardiak joaten ziren aurretik. Nik erabili izan ditudan dunbak nire aitonarenak ziren. Itu-
Artaldea, Elizalde inguruan. Jeronimo aurretik eta Bixente aita artaldearen atzetik.
seme-alabak | 135
rendik ekartzen zituen, eta maiz joaten zen oinez Zaldibitik Iturenera beste artzainentzat dunba bila. Aitona oso ibiltaria zen. Eskolara joaten zinen garai horretan? Bai, udazkenean eta udaberrian Zaldibiko eskolara joaten ginen. eta neguan, berriz, Oiartzungo eskolara. Egia esan, Oiartzunen geundenean, ni ez nintzen batere joaten eskolara. Nire arreba Teodora mojetara joaten zen eta Joxe Ramon nire anaia, berriz, gaur egungo biblioteka den horretara. Nik artzaina izan nahi nuen eta aitarekin geratu nahi izaten nuen. Gurasoek onartzen zuten eta ez ninduten behartzen eskolara joatera, gainera lagundu egiten nuen eta hala, denak kontentu. Udaberrian Zaldibian ginela, eskolara joaten nintzen eta beti ongietorri polita egiten zidaten, nahiz eta urtean hilabete pare bat besterik ez nintzen joaten. Nahiz eta eskolara gutxi joan, beti aprobatzen nuen kurtsoa. Irakasleari hiru gazta eman eta aurrera pasatzen nintzen. Beti nire mailakoekin ibili izan naiz eskola garaia bukatu arte. Irakaslea jatorra zen, artzain familiakoa, eta nik uste ulertzen zuela gure egoera, beraz, ni eta nire etxekoak pozik eta baita irakaslea ere, hiru gazta hartuta. Dena den, nik esango nuke gehiena aitarekin ikasi nuela. Aitak soldaduska garaian oinarrizko matematika ikasi zuen eta hori erakusten zigun Aralarren genuen harrizko arbel handi batean azalduta. Idazten eta irakurtzen ere erakusten aritzen zen.
Jeronimo, aitarekin Seingo atarian, ardiak jezten.
Oiartzunen negua pasatzen zenutenean, zer egiten zenuten, zein zen artzainaren neguko eginkizuna? Batez ere izaten zen ardiak zaindu, ardiak jetzi eta gaztak egin. Denbora asko ematen genuen artaldea zaintzen. Garai horretan ez zeuden itxiturak, beraz ardiak kanpoan zeuden bitartean, artzainak bertan egon behar izaten zuen ardiak
136 | seme-alabak
zainduz txakurrarekin. Eguraldi ona izan edo txarra izan bertan egon behar izaten zen. Haize, hotz eta euriarekin ordu asko ematen genituen kanpoan arropa kaskarrarekin.
Artaldea, Seingo zelaian.
Zer jaten zenuten garai horretan? Potajea sasiñakin, arrautzak eta oso tarteka, urtean behin edo, arkumea. Bixigua ere jaten genuen. Garai horretan bixigua eguneroko jana zen, oso merke zegoen eta gure amak tarteka erosten zuen.
Zer da sasiña? Sasiña da ardi gatzatua. Izozkailurik ez zegoenez, urdaiazpikoaren antzera, ardia gazitu egiten zen neguan zehar jan ahal izateko.
Nola egiten zenuten gazta? Nik beti egin izan dut gazta nire etxekoek egiten zuten modura. Ardiak jetzi eta esnea epela zegoela, gatzaria botatzen nuen. Horrela mamia egiten zen, mamia txikitu egiten nuen eta jarraian baño marian jartzen nuen. Horrela matoia delakoa sortzen zen. Matoia da eltzearen beheko aldean biltzen den mamia, eta goiko aldean gelditzen den likidoa, berriz, gazura da. Ondoren mami hori gaztatarako moldeetan sartzen nuen eta oihal fin batzuetan biltzen nituen txukun-txukun. Jarraian prentsan jartzen nituen moldeak gaztekin, gazur gehiago bota zezaten. Gazura bota ondoren, oihal finak kendu eta gaztak ur gazitan sartzen nituen hamabi orduz. Bukatzeko, gaztak lehortzen jartzen nituen egurrezko apaletan. Lehen aipatutako gazura txekorrak hazteko erabiltzen genuen. Gazura edanda ederrak egiten ziren!
Gabina eta Bixente Seingo sukaldean gaztak egiten.
Nolako gatzaria erabiltzen zenuen? Guk beti erabii izan dugun gatzaria da esnetako hilabete bateko arkumeen urdailaren ondoko puska bat. Hori lehortzen jartzen genuen, eta ondoren horko puska txiki bat uretan nahasi egiten genuen. Horrela gatzaria prest egoten zen esnetara botatzeko.
izena. Orain dela urte batzuk berritu eta handitu genuen, baina ordu arte sukalde bat eta kuarto bat besterik ez zen. Sukaldean beheko sua, mahai bat, aulki batzuk eta apal batzuk besterik ez zegoen. Beste kuartoan, berriz, bi ohe, arropak jasotzeko kutxaren bat eta gaztak ontzekio apal pila bat. Dena bertan zegoen, gauza gutxi baina bizitzeko nahikoa. Urik eta argirik ez zegoen. Uraren bila mordoxka ibili behar izaten genuen eta argia, berriz, karburoarekin izaten zen.
Gabina, Seinen egindako gazten aurrean
Eta udararo Aralarrera joaten zineten? Bai, San Markos aldean Aralarrera joaten ginen eta azaroan jaisten ginen berriz ere. Zaldibitik oinez egiten genuen bidea. Egun erdi bat pasatzen genuen. Trasteak mandoaren gainean jarri eta gorako bidea hartzen genuen. Ardiek bazekiten nora zihoazen eta aski kontentu abiatzen ziren mendian gora.
Eta hango bizimodua nolakoa zen? Han harrizko txabola batean bizi ginen. Txabolak ez ziren oso handiak. Gure txabolak KUTIXAO du
Jeronimo, Joxe Ramon anaiarekin, txabola zaharrean bazkaltzen.
seme-alabak | 137
Udara osoa herrira jaitsi gabe egoten zineten? Denbora gehiena txabolan egoten ginen herrira jaitsi gabe. Baina hilabeteko primer viernes zenean hiru senideak jaisten ginen Zaldibira. Ostiral horietan apaizarengana joaten ginen konfesatzera eta jauna hartzera, hori zelako garai hartako ohitura. Bide batez, amak aprobetxatzen zuen erosketak egiteko, eta horiek guztiak egin ondoren, berriz ere mendi aldera. Eta noski, joan-etorria oinez egiten genuen. Aita ere, astean behin mandoarekin jaisten zen beste hainbat enkargu egitera eta berriro buelta txabolara. Artzain batzuek ferira joateko ohitura ere bazuten, eta bertan ematen zuten egun bat edo zenbaitetan bi ere bai. Zertan jolasten zineten senideen artean? Ez zineten aspertzen? Gure artean jolasten ginen, harriekin, harrapaketetan, ezkutaketetan, zuhaitz gainetan eta aitak egiten zigun kolunpioan ere bai. Arratsaldero ardi bila joaten ginen amarekin. Ez ginen aspertzen, beti bazegoen zer egina. Gurasoek hainbat lan agintzen ziguten eta horiek egin behar izaten genituen. Baratzerik bazenuten? Bai, baratzea ere bagenuen. Azkeneko urteetan bakarra, baina nire gurasoen garaian sei baratze ere eduki izan genituen. Baratzeetan urteko patata egiten genuen, arbia, artoa eta egunerokotasunean jateko hainbat barazki ere landatzen genituen. Nire gurasoak baratze zaleak ziren eta gu hiru senideok bertan laguntzen genuen. Aralarren oiloak ere bagenituen, beraz, gure txabolan ez dira sekula arrautzak faltan izan.
Igandeak bereziak ziren, ezta? Zer egiten zenuten? Bai, igandeetan aitarekin joaten ginen Igaratzara. Igaratzan artzain guztiak elkartzen ziren. Bertan meza egoten zen eta ondoren Lazkaoko Dorronsoro izeneko gizon batek hegaluzearen pintxoak eta txakolina ematen zien artzainei, hamaiketakoa egiteko. Gizon horrek asko maite zituen artzainak eta asko zaintzen zituen. Urtean behin ardi bat erosten zuen eta artzain guztiei prestatzen zien bazkaria. Bestalde, gazta pila bat erosten zizkien erregalatzeko eta guardaren etxetik Igaratzara dagoen bidea ere berak egin zuen. Ikaragarri ona zen gizona!!!
138 | seme-alabak
Jeronimo, Bixente aitarekin eta zakurrarekin.
Lehen aipatu duzu ardi bila joaten zinetela? Non egoten ziren ardiak ba? Ardiak goizean jetzi ondoren txabola ondoko tontor batera igotzen ziren eguna pasatzera, eta ilunabarrean ardi bila joan behar izaten zen berriro ere txabola ondora ekartzeko. Txabola ondoan, berriz ere ardiak jetzi behar izaten ziren eta ondoren, berriz ere gora abiatzen ziren gaua pasatzera. Goizeko seietan jaiki eta ardi bila joatea zen artzainaren lehenengo eginkizuna. Horrela egunak joan eta egunak etorri. Eta ardiak ez ziren nahasten beste artaldeekin? Normalean ez ziren nahasten, eta nahasten baziren apartatu egiten ziren beren zonaldera joateko. Artalde bakoitzak badaki non egon behar duen, aspaldiko urteetako toki horiek mantentzen dira eta ardiak izan dira transmisoreak. Zaharrek gazteei erakusten zieten zein zen zonaldea. Artalde bakoitzak generazioz generazio gorde eta mantendu du bere zonaldea.
Ondoko txaboletako artzainekin bazenuten harremana? Bai, bagenuen harreman. Ardiei ilea mozteko elkartzen ginen bost edo sei artzain. Txandaz txanda txabola guztietara iristen ginen. Hori oso gauza polita zen. Gaur egun ez da hori mantentzen, ez da patxada hartzen horretarako, jendea presaka bizi da. Gaur egungo artzain gazteek ez dute hainbeste denbora pasatzen mendian, maizago jaisten dira herrira eta ez dute horrelako ekintzetarako denborarik hartzen. Udaberriko zizak harrapatzen ere ibiltzen zinen? Bai. Nire aita ere amorratua zen eta berak erakutsi zizkidan txoko asko. Garai horretan oso jende gutxi ibiltzen zen mendian, eta ziza asko biltzen genituen. Amak saltzen zituen Ordiziko ferian. Orain zaila da zizak harrapatzea. Garai baten aldean orain jende asko ibiltzen da mendian, auke-
ran gehiegi. Txoko bat harrapatzen dutenean GPSan grabatu eta hurengoan berriz ere hara joaten dira zuzenean.
Txindokira oker ez banago gutxitan igoa zara. Bai, oso gutxitan igo izan naiz. Lehenengo aldia 15 urte nituela, ingurura joan nintzen, baina gailurrera iritsi gabe. 20 urte nituela, gailurrera iritsi nintzen. Bizitza guztian muturraren aurrean eduki izan dut, baina ez dut izan hara joateko inongo grinarik. Hirumugarrietara lehenengo aldiz joan nintzen aitarekin berak 60 urte zituela. Bera ere sekula iritsi gabea zen eta elkarrekin animatu ginen. Aizkorriko gailurrera ere ez naiz iritsi, Herniora behin, eta Aiako Harrira bi alditan igo naiz Errolbidera eta Hirumugarrietara, Txurrumurrura ez naiz iritsi.
Artzaina ez da mendizalea, ezta? Artzainak mendia maite eta zaindu egiten du eta egun osoa bertan ematen du. Baina mendiak igotzeko edota zeharkaldiak egiteko grinarik ez du izaten. Artzainarentzat mendia bere lanbideko parte handia da, bertan asko gozatzen du, baina bere denbora librean zaletasunez ez du mendira paseatzera joateko ohiturarik. Dena den, seme-alabekin paseo batzuk eman izan ditut Aralarko txokoetatik barrena.
Noizbait galdu zara lainopean, edota sustoren bat hartu al duzu? Ez, ez naiz sekula galdu. Mendian zoazenean bidea ongi begiratu behar da, erreparatu egin behar da nondik pasatzen zaren eta bidean erreferentziak hartzen joan behar da, harriak, arbolak… Gaur egun GPSak erabiltzen dira eta mendizaleak ez dira hainbeste erreparatzen nondik pasatzen ari diren. Dena den, nik uste egokiena dela lainorik badago mendira ez abiatzea, galtzeko arriskua areagotzen delako. Esaten da galduz gero ardiak egindako bidexorrari jarraitu behar zaiola, ezta? Bidexorrari jarraitu baino hobe, artaldea mugitzea izaten da eraginkorragoa. Artaldea bere txabolara abiatuko da, beraz ardiei jarraituz txabolara iritsiko zara. Behin txabolara iritsita artzainak lagunduko dizu, edota errieta egingo dizu artaldea mugitu eta berriz txabolara etorri delako… Garai batean zer zen ezinbestekoa artzainentzat? Zakurra, oso garrantzitsua zen eta gutxienez artzain bakoitzak ongi ibiltzen ziren bi zakur behar zituen. Garai bateko zakurrek asko zekiten, lan asko egiten zutelako. Gaur egungoak ez daude horren entrenatuta, bateriak, sareak, itxiturak direla eta… Makila ere bai, bere garaian moztu-
Jeronimo, Denis eta Marta seme-alabekin Aralarko txokoetan.
seme-alabak | 139
tako hurritz makila zuzena eta pinttoa. Makilaren itxurak asko erakusten zuen artzainen artean, nolabait harrotasuna erakusten zuen makila zuzen eta pintto horiekin. Guardasola ere bazen artzainaren ezinbesteko elementua. Guardasolak galantak ziren, burdinazko kirten pisutsu eta hotza zuten horietakoak. Janzkerari dagokionez, jazten zituzten mahonezko galtzak, artilezko galtzerdiak eta abarkak, blusa beltza edo alkandora eta txapela buruan. Nik ez dut sekula txapela ibiltzeko ohiturarik izan, baina artzainen artean oso ohikoa da.
Eta nola funtzionatzen zuen artzainaren ekonomiak? Neguan egiten ziren gazten eta saltzen ziren arkumeen dirua erabiltzen zen baserritarrei ordaintzeko baserriko eta soroetako alokairua. Horrela mendi aldera dena pagatuta, kito, joaten ziren. Ondoren, mendian egiten zen gazta, moztutako artilea, mendian hazitako txekor pare bat eta kentzen ziren ardi zahar batzuk salduta lortzen ziren urte guztiko irabaziak. Horrekin pasatzen zen urtea.
Aralarren artzainak, ardiei ilea mozten.
Artilea ederki aprobetxatzen zen garai batean, ezta? Bai horixe. Kiloa 150 pezetatan saltzera ere iritsi ginen. Gu txikiak ginela maiatzean Zaldibian egoten ginen amarekin, eskola garaia bukatu arte. Tenore horretan ilea mozten zitzaien ardiei mendian. Ama Zaldibiko beste hiru emakumerekin batera, egunero igotzen zen Zaldibitik txaboletara hiru orduko bidea eginez. Ile mozketan lagundu egiten zuen eta arratsaldean, berriz, ilea mandoaren gainean kargatu eta berriro behera, Zaldibira. Horrela egunero, ile mozketa bukatu arte. Artilea oso preziatua zen eta erraz saltzen zen. Orain, berriz, artzainak pagatu egin behar izaten du etxeko ataritik eramateko. Ile horrekin esperimentuak egiten ari dira etekina ateratzeko, baina ez da garai batean bezain preziatua.
140 | seme-alabak
Eta garai batean artilea erabiltzen zen arropa egiteko? Bai, noski. Nire aitona artilea iruten ibiltzen zen, baina ez zigun transmititu ohitura hori. 300 ardi eta gehiago eduki izan dituzu. Denak ezagutzen zenituen? Hori nola egiten da? Ardi guztiak diferenteak dira. Dena den, horiek denak ezagutu ahal izateko sena berezia ere behar da, artzainaren sena. Ardiek pertsonek bezala badute bere izaera, eta bere rola artaldearen barruan, batzuk egoskorrak dira, beste batzuk bizkorrak…
Eta zu bereziki ongi moldatu izan zara arkumeen erditzeetan laguntzen, ezta? Bai. Oiartzungo ehun baserrietara iritsi izan naiz, Epeleko Joxe Luisengana ere behin baino gehiagotan. Lezo, Irun, Hondarribia eta Errenteriako baserri askotara ere iritsi izan naiz. Zenbaitetan ni joan beharrean etxera ekartzen zidaten ardia, bertan erditzen laguntzeko. Nire aita ere oso iaioa zen horretan, eta niri hala erakutsi zidan. Arkumea oker heldu bada, eskua sartuta lagundu behar zaio zuzen jartzen atera ahal izateko. Behin bere posizioan jarrita, normalean tiraka laguntzen genion ardiari arkumea ateratzen. Horretarako abilezia behar da eta eskuen tamainak ere laguntzen du. Zenbat eta esku txikiago, hobe izaten da. Nik eskuak oso handiak ez ditudanez, ederki moldatu izan naiz. Albaitariaren lanak egiten nituen, eskolara joan gabe!
Erditze garaian bi ordutik behin despertadorea jartzen nuen kontrolatzeko, bestela arkumeak galtzeko arrisku handia zegoen. Gure ardien arraza dela eta, askok eta askok zailtasunak izaten zituzten erditzeko garaian, oker heldu zirelako eta horrelakoetan laguntza ezinbestekoa izaten zen arkumea aurrera atera ahal izateko. Baserri askoetara iritsi zarelako kontrolatzen dituzu Oiartzungo baserri gehienen edo guztien izenak eta kokalekuak?
Beno, horregatik eta baita nire aitak beti adierazten zidalako pasatzerakoan edota ikusterakoan zeintzuk ziren. Nire aitak urte asko eman zituen Oiartzunen eta toki askotara iritsi zen. Interesa ere handia jarri izan dut eta, gainera, gogoan gelditu izan zaizkit. Hainbat baserritara ez naiz iritsi, baina badakit non dauden. Mendi gailurrak non dauden ez dakit, baina Oiartzungo baserriak eta mugak non dauden bai, horiek beti gogoan.
Ezkondu eta familia osatuta, jarraitu zenuten udaran Aralarrera joaten, ezta? Bai, berdin jarraitu genuen. Ezkondu eta familia osatu genuenean, Rosi eta biok mendira joaten ginen seme-alabekin. Denis eta Marta oso txikitatik ibili dira Aralarren, beren bizitokia izan da eta, nik bezalaxe, bertako bizipen asko dituzte. Udara osoa ez zuten pasatzen Aralarren, eskolara joan behar zutelako, baina oporrak hartuta gora etortzen ziren berriz ere, eskolan hasi arte. Ttiki-ttikiak zirela, aski kontentu igotzen ziren Aralarrera mandoaren saskietan sartuta.
Teo eta Joxe Ramon nire senideak, eta Faustino eta Andoni koinatuak beti prest egon dira egun horretan laguntzeko, bai ardiak eramateko eta baita txabola martxan jartzeko ere.
Marta eta Denis, Aralarren jolasean, Jeronimok ardiak jezten dituen bitartean.
Denis eta Marta, mendi aldera mandoaren gainean saskietan sartuta.
Jeronimo, Denis eta Marta seme-alabekin, Aralarko txabolan.
Eta Oiartzundik Aralarrera nola eramaten zenituzten ardiak? Ardiak kamioian eramaten genituen. Kamioiak bi bidaia egin behar izaten zituen. Ardi guztiak biltzerakoan, Eneriotik barrena txabolarako bidea hartzen genuen zakurrak lagun genituelarik. Aspaldiko garaietan bezalaxe, mandoa ezinbesteko izan da trasteak mendira eraman ahal izateko. Ederki kargatuta joaten zen gure mandoa, eta ongi kargatzea ere oso garrantzitsua izan da mandoak bidaia ahalik eta erosoena egin zezan. Horrelakoetan, beti laguntza eduki izan dut, izan ere, besteen artean Marta eta Denis seme-alabak,
Jeronimo eta Denis, Aralarren, ardien esnea marmitara botatzen.
Aitak, artzainak, egiten zituen lanak aipatu dituzu. Eta amak, zer-nolako lanak egiten zituen? Amak izugarrizko lan pila egiten zuen. Nire ama ez zen lanean gelditzen eta bere eginkizuna ezinbestekoa eta oso garrantzitsua izan da familian. seme-alabak | 141
Ama ez zen artzain familiakoa, bera baserritarra zen. Ez zuen mundu hori ezagutzen, baina ederki ohituratu zen. Edozer gauza egiteko prest zegoen. Amak, noski, gu zaintzen gintuen, gutaz arduratzen zen, txabolako lanak egiten zituen, otorduak, garbiketak. Egurra ere txikitzen zuen, sua piztu, ardien azpiak egunero egiten zituen. Artilea eta zizak saltzeaz arduratzen zen herrian eta baita Ordiziko ferian ere. Negu garaian, aitari bazkaltzeko zakotea eramaten zion zelaira, gertu bazegoen eltzean eta urrutiago bazegoen, bokadiloa. Gaztak egiten ere laguntzen zuen… Beraz, esan daiteke amaren lana aitarena bezain garrantzitsua izan dela, alegia, batera zihoazela elkarrekin lan eginez. Nire seme-alaben ama den Rosik ere, nire amaren antzera lan asko egin zuen nirekin batera seme-alaben heziketan eta baita artzaintzari dagozkion lanetan ere. Aitortu behar dut Rosik gaztak egiten zituela nik bezain onak edo onagoak, eta gainera askotaz ere mantekosoagoak gelditzen zitzaizkion. Oso ongi ateratzen zitzaizkion eta erruz saltzen genituen.
Gazta lehiaketetan sari batzuk irabazi zenituzten, ezta? Bai. Nik 14 urte nituela, Ordiziko ferian 1. saria irabazi nuen. Eta Rosi eta biok, berriz, Tolosako gazta lehiaketan 1. saria irabazi genuen.
Jeronimok 14 urte zituela, Ordiziko ferian gazta lehiaketan irabazitako 1. saria
Rosi eta Jeronimo Tolosako gazta lehiaketan 1. saria irabazita.
Une honetan erretiroa hartuta zaude. Noiz hartu zenuen erretiroa? Lehengo urtean, apirilean erretiratu nintzen. Lehengo urtea izan zen lehenengo urtea hirurogeilau urte ondoren, Aralarren udara osoa pasa gabe egon nintzena. Igo nintzen, baina ez nuen udara osoa bertan pasa. Lehengo urte arte, ni nintzen Aralarko artzain beteranoena, zaharrena ez. Ni izan naiz urte gehienak jarraian artzain moduan ibili dena hutsik egin gabe, urtero Aralarren udarak pasatzen. Soldaduska garaian ere, permisoa hartuta bertan egon nintzen egun batzuk pasatzen. Eta zer moduz bizi zara orain? Ederki bizi naiz. Egunero nire buelta ematen dut, seme-alabekin egoten naiz, etxean dauzkadan ardiekin denbora pasatzen dut eta astean bitan lagunekin elkartzen naiz mokaduren bat egiteko Rosi, Seingo sukaldean gaztak egiten.
142 | seme-alabak
eta jokoan aritzeko. Gaurko nire bizimodua xumea eta lasaia da, eta halaxe gustura egoten naiz.
Eta zer iruditzen zaizu, artzain izateko eskolara joan behar da? Nire ustez, ez da eskolara joan beharrik. Bestela ikasten den lanbidea da. Gaur egun artzain eskolak badira, baina horietatik artzain gutxi ateratzen da. Gaur egun gazte batek artzaina izan nahi badu, diru asko behar du pabiloia, ardiak, makineria eta gainerakoak erosteko. Utziko balute ustiategiak sinpleagoak izaten hainbeste exijentziarik gabe, errazago izango litzateke. Oso konplexua eta garestia da horrelako lanbide batean zerotik hastea. Horregatik gazteek ez dute pauso hori ematen. Nola ikusten duzu artzaintzaren etorkizuna? Zaila ikusten dut. Ez badira erraztasunak jartzen, ez da jarraipenik izango eta hain beharrezkoa den artzainaren lana desagertu egingo da.
Zure kasuan ba al dago jarraipenik? Ni hirugarren generazioa nintzen eta horretan gelditu beharko du. Nire seme-alabek ez dute jarraitu izan nahi nire lanbidearekin. Nire aitona, Juan Ramon Nazabal, 94 urtekin hil zen eta bere garaian omenaldi bat egin eta Aralarko patriarka izendatu zuten, bizitza guztia artzain eta Aralarren eman zuelako. Bera ere Oiartzunen ibili zen. Ondoren aita, eta gero ni. Alde batetik, normala ikusten dut jarraitu nahi ez izatea. Lana ederra eta polita den arren, oso lantegi lotua da, eta gaur egungo bizimoduarekin zaila egiten da horretan eustea.
Kontatzeko anekdotaren bat izango duzu. Anekdota asko ditut. Gogoratzen dut 1972an zortzi eguneko elurtea izan zela eta artaldearekin jaitsi behar izan nuela Zaldibiko ur-biltegiraino, goian ezin zelako egon ere. Eta orain dela urte mordoxka, izugarrizko lehortea izan zen eta ura kamioietan ekarri ziguten ardiek edateko.
Orain dela gutxi, zakurra sei metroko zulo batean erori zen eta azkenean suhiltzaile batek nahiko lanekin atera behar izan zuen zulotik.
Beste batean, Denis semea oso umea zela, kalenturarekin hasi zen eta gaizki xamar jarri zen. Umea besotan hartuta, sendagilearengana joan ginen, ederki kostata. Hasieran korrika, ondoren estrata
zahar horietan land roverrarekin bertako kroska guztiak saihestu nahian eta, azkenean, Ataundik barrena kamio txukunagotik, ospitalera. Ez ginen nahi bezain azkar iritsi. Iritsi ginenean, Denis buelta emana zegoen eta mutikoa artatu ondoren, bueltan berriz ere txabolara. Horiek ziren komeriak!
Orain dela gutxi, berriz, helikopteroak etorri behar izan zuen Aralarrera, gure txabolaren gaineko aldean dagoen beste txabola bateko artzain gazte baten bila. Bere amak abisatu zidan, neska ez zela ongi sentitzen, bakarrik zegoela eta mesedez eskatu zidan ea joan nintekeen berarengana. Txabolara joan nintzen eta iritsi nintzenean, neskak kornortea galdu eta ziplo erori zen lurrera. 112ra deitu nuen eta gure txaboletara iristeko pistarik ez dagoenez, helikopteroak etorri behar izan zuen. Ordu erdi bat pasatu zuen helikopteroak guregana iristen, eta eskerrak lainorik ez zegoen, bestela, ez litzateke behar bezala iritsiko. Eskerrak hor nintzen, bestela auskalo zer gertatu ote zitekeen… Pistak aipatu dituzu. Hori ere bada gai polemiko xamarra Aralarren, ezta? Bai. Aralarko txabola gehienek badute pista beren atarira iritsi ahal izateko. Baina oraindik ere, badaude batzuk pistarik ez dutenak, eta horietako bat da gurea. Guk eskatu izan duguna da pista egitea guk pasa ahal izateko, artzainak bakarrik. Bertan langa jarri, kandadoarekin itxi eta artzainak bakarrik izango luke pasatzeko baimena. Artzainak hori behar du egunerokotasunean erosoago bizi ahal izateko. XXI. mendean txabola batek pistarik ez edukitzeak ez dauka zentzurik. Eta nahi badugu gazteak animatzea eta artzaintzarekin jarraitzea, pistak egin behar dira txaboletako atariraino. Kontuan hartu behar da traste guztiak mandoaren gainean igo behar direla behin eta berriz, eta hori ez da batere erosoa. Bestalde, lehen aipatu dudan moduan, larrialdi egoeretan asko errazten du, minutuak ezinbestekoak izan daitezkeelako hainbat egoeratan. Zure ustez, artzaintzatik zein da alderik gogorrena? Nik uste gogorrena dela 6 hilabetetan jarraian jai eta aste lan egin behar izatea gelditu ere egin gabe. Artzainaren lana oso lotua da. Bestalde, gogorra da familiarekin bizitza uztartzeko garaian dagoen zailtasuna. Garai batean agian errazagoa izango zen bestelako gauza guztiek lehentasunik ez zutelako, baina gaur egungo bizimoduan bestelako lehentasunak eta eginbeharrak izanda, zaila izaten da.
seme-alabak | 143
Jeronimo, Marta alabarekin, Xanistebanetan.
Eta zein da alderik politena? Alderdi polit asko baditu, baina nik esango nuke politena dela etengabe naturarekin harremanetan egotea. Denbora asko eman dut Oiartzungo zelaietan eta Aralarko larreetan ardiak zaintzen, ardiak biltzen eta ardiak jezten, naturak eskain-
144 | seme-alabak
tzen duen guztiaz gozatuz. Eta atsegina ere bada, gustuko lana eta bizitza izan dut artzaintzari esker. Niretzat oso garrantzitsua izan da artzain izatea, umetatik gurasoek transmititu eta maite izan dudan lanbidea.
Aralarko txabola.
Artzaintzaren alderdirik politena aipatuz bukatu dugu elkarrizketa. Atsegina izan da Jeronimoren bizitzako pasadizoak, bizipenak eta kontuak entzutea. Zaldibitik familiarekin etorri eta Oiartzunen sustraiak bota dituen eta familia osatu duen artzaina dugu JERONIMO ZALDIBIKO ARTZAIN OIARTZUARRA. IOSUNE COUSILLAS ARAMENDI
seme-alabak | 145
Josemari GEZALA LEGORBURU 146 | seme-alabak
Josemari GEZALA LEGORBURU Alaitz Bergaretxe Gezala
Arragua auzoko Gezala etxean jaio zinen. Gogora ekarriko dizkizugu ume garaiak. Garai haietan haurrak auzoan, kalean, ibiltzen ginen. Jolasak ere garaikoak ziren, gordeketan, harrapaketan, futbolean ere jokatzen genuen auzoko errepidean kotxerik pasatzen ez zen bitartean. Kalea izaten zen gure babeslekua. Etxeko lanak egin, batzuetan egin gabe ere bai, eta kalera, gure amak esten zidan bezela “iluntzeko etxera, e”; batzuetan kunplitzen genuen... Garai hartako bizipenak ahaztezinak dira niretzat eta oso harro nago bizi izan ditudalako.
Oso barrutik bizi izan nituen garai haiek eta uste dut horrek bultzatuta piztu zidala auzoko eta herriko gaiekiko interesa.
Josemari Gezala Legorburu, 1958ko irailaren 11n Oiartzunen jaioa, Arragua auzoko Gezala etxean. Aita, Luix Gezala , ama Joxepa Legorburu, eta hiru senideren artean gazteena; Maite, Koldo eta Josemari. Emaztea, Ana Etxeberria, bi semeren aita; Andoitz eta Goratz eta baita bi bilobaren aitona ere; Amuitz eta Elene. Gaur egun, erretiroa hartuta zaude, baina soldatapeko lanetatik, bestelako lanetatik ez duzu oraindik erretiroa hartu. Herrigintzari lotutako pertsona zara; gaztetan Arragua auzoko Aldeguna elkartean hasi eta gaur arte. Josemari Gezala izena entzunda, niri osaba Josemari datorkit burura, baina beti zerbait egiten; ekitaldiren bat antolatzen, txartelak egiten, kartelak egiten, pintxoak prestatzen, otorduak prestatzen, Aldegunako lehendakari eta idazkari, txosnako txandak egiten, Udaleko zinegotzi bileraren batean edo bestean, orain herriko GAZTE IZANAK jubilatu eta pentsiodunen elkarteko idazkari… eta ahaztu gabe, beti laguntzeko prest!
Gezala baserria, Zeberion.
Gurasoen eta senideen arteko harremana nolakoa zen? Haien inguruko informaziorik? Non hazi zinen? Non ikasi zenuen? Umetako oroitzapen berezirik? Gurasoekin primeran. Aitortu behar dut ni, 8 urte eta gero “etorri nintzela” familiara eta nire gurasoak babesten nindutela, ttikiya… badakizu. Lezoko Gezala Ilustre familiakoa, Luis Gezala Sagarzazu. Gehienak irakasleak, musikariak, eta guztiak frankismoak jipoituak eta jarraituak. Lezoko auditoriumak Gezala izena darama familiaren oroimenez. Gure Gezala abizena, dirudienez, Bizkaiko Zeberio herritik dator eta han dago oraindik zutik baserria.
seme-alabak | 147
Nire aita nahiko serioa zen, baina azkenean on-puska ere bai, baina gauzak zuzen eta legez egitea gustatzen zitzaion. Lezoko garraio-enpresa bateko bulegoan egiten zuen lan ta ni jai gunetan laguntzera joaten nintzen fakturak eta paperak egitera.
Ze gozada izaten zen niretzat han jardutea orduko idazteko makina modernoekin.
Amari buruz, berriz, zer esan, zoragarria. Hura emakume ona eta maitagarria! Baserriko lanak egiteaz gain, Orioko jatetxe batean zerbitzari lanetan aritu zen. Borrokalaria, langilea, apala… Lezoko Gaintxurizketa auzoko Argiñene baserrian sortua, Joxepa Legorburu Manterola izen-abizenez. Hango familia baserri mundura eta bertsolaritzara dedikatu ziren. Gure amak familia osoaren ardura eta kudeaketa zeraman. Bera zen nire konfidentea eta konfiantza guztia nuen berarekin.
Jaunartzea.
Arreba eta anaia, haiek ere auzogintzan jardun zuten gaztetatik eta ni beren pakete moduan ibiltzen nintzanez, pentsatzen dut beraiek izan zirela nik jarduera mota hau aukeratzearen errudun. Ikaragarri maite ditut. Ikasketak, Lintzirin-Lanbarren eremuan egin nituen. Bertan, bazen moja-etxe moduko bat eta 4 urtetatik aurrera hara ematen gintuzten haurtzaindegi moduan, gero Oiartzungo eskoletara hamar urte arte eta handik Don Boscora eta Errenteriako Institutura.
Hiru senideak.
Aldeguna elkartea. Nola sartu zinen Aldeguna elkartean? Zer izan da eta zer da Aldeguna elkartea gaur egun zuretzat? 1975. urte inguruan, gazte talde bat osatu zen Arragua eta Lartzabalgo gazte kuadrillak biltzen zituena, orduko apaizaren deialdiari erantzunez. Hark proposatuta bilerak egiten hasi ginen eta ekintza batzuk antolatzen. Laster amaitu ziren talde horren eliz-eraginak eta elizan kontzertuak, kantaldiak, asanbladak… egiten genituen. Mendira ere joaten ginen haurrekin ibilaldiak eginez beste ekintza askoren artean. Aita, ama eta Jose Mari.
148 | seme-alabak
Tarte hortan soldaduska egitea ere tokatu zitzaidan, Murtzian, 15 hilabete abiazioan. Uste dut nire bizitzan erabat galdutako denbora izan dela.
Garai hartan, ni soldaduskan nengoen, 8 bat urte atzera, Aldeguna sortua zen eta hara bazkide gisa sartzea zen gure helburua elkarte batek ematen duen babesarekin ekintzak egiteko. Borroka dexentea izan zen, alde batetik orduko bazkide batzuek zalantzak zituztelako pentsatuz gu sartuz gero horrelako inbasioak haien bake-egoera zapuztuko zuela. Horretaz gain, orduan adin-nagusitasuna 21 urtetan zegoen eta hori ere oztopoa zen. Azkenean 1978. urtean sartu ginen Aldegunan.
Ni gazte taldea onartu zeneko batzarrean bertan direktiban sartu ninduten zuzenean. 1978. urtea zen. Aldeguna nire bizitzako denbora asko eskaini diodan elkartea da eta berarengandik asko jaso dut. Auzogintzarako tresna ezinbestekoa da elkarte bat. Ea jarraipena emateko gai izaten garen aurrerantzean.
Koldorena.
kontzen ari zen, nire ustez estrategia politiko maltzur baten barruan, eta Arragua, nola ez, zuzenean eragina izandako lekua izan zen.
Txaboletan bizitzera etorri ziren pertsona batzuen jarduerak arazoa okertu zuten. Bidasoaldea, Iparraldea, Oarsoaldea, Donostialdea, ezin dugu ahaztu Arragua puntu estrategikoa dela aipatutako eskualde horien guztien artean. Hor genuen ba NARKO-HIPERRA.
Auzoko gazte batzuk zuzenean eragindakoak izan ziren (hildakoren bat ere izan zen tartean), auzo bizitza zaildu zen, jende artean mesfidantza, gurasoak kezkatuta, pintadak, asanbladak… asko sufritu genuen auzoan. Borroka horretan Oarsoaldeko jendeak ere parte hartu zuenean konpondu zen arazoa.
Kuadrilla, Zubietan.
Ze gertaera azpimarratuko zenuke zure gaztaroan bizi izandakoa? Urte haietan, Arraguan, auzoko bizilagunei sakonki eragin zieten gertakari batzuk izan ziren. Euskal Herri guztian droga ilegalen arazoa sa-
Ni oso minduta negoen garai hartan. Herrian, Arragua auzoa baztertua zela sentitzen nuen. Zenbait pertsonarentzat, Arraguako ijitoak, mantxurrianoak, Errenteriarrak... ginen, baina nik ezin nuen onartu egoera hori.
Jaietan ez genuen jasotzen babesik, auzoa euskalduntzeko bidean ez genuen laguntzarik izan. Ez da erreza euskeraz bizitzea auzoan, eta herritarren babesa behar genuen auzora etorriz, Arrguako jaietan parte-hartzera esate baterako. seme-alabak | 149
Nik argi dut Oiartzuarrak garela eta helburu nagusi bihurtu zen niretzat hori sinistaraztea, Arragua Oiartzuaraztea.
Arraguako jai batzordeko kide zara, baita Xanistebanetako jai batzordeko kide ere. Saltseroa zara, jaiak gustatzen zaizkizu, baina lanean ere aritzen zara besteek festa egin dezaten. Nola bizitzen duzu hori? Ni ziur nago herriek eta auzoek batuta eta martxan jarrai dezaten, jarduera sozialak egin behar direla. Ez dago formula hoberik eta hori, nire ustez, landu behar da. Denak etxean sareetan nabigatzen geratzen bagara, akabo herrietako eta auzoetako benetako bizitza soziala. Beraz, gazte guztiei mezua, jarraitu eta jarraitu. Behar bada aldatu ekintza motak, formulak, planak, baina segi. Esaera zahar bat aprobetxatuz, Herrigintza lantzen duen herria, ez da inoiz hilko.
Eta niretzat garrantzitsuena Aldeguna eta berarekin batera Arragua auzoa Oiartzungo maparen zati bihurtu zela zazpigarren alaba gisa. “Integrazio” prozesu hori mantentzeko, dantza txapelketa, ganadu erakusketa, eta herriko hainbat mugimendutan parte hartzeak asko lagundu digu eta gaur harro esan dezakegu Arragua ere Oiartzun dela.
Xanistebanak eta Urkabeko erromeria. Ni haur nintzen eta izugarrizko oroitzapen onak ditut festa hartakoak, beraz… zu ezagututa osaba, zer datorkizu burura Urkabeko erromeria eguna aipatuta? Aldeguna elkarteko ekintzen artean, Urkabeko erromeria izan zen, dudarik gabe, adierazgarrienetakoa. Oso jai ederra izaten zen, paraje zoragarri batean herriko jendeak parte hartzen zuen bertan. Hango dantza, bakailao lehiaketa, aizkolari, bertsolari, janari - edariekin… Oraindik begi-bistan ditut hango kantak, aitona-amonak dantzan Laja ta Landakandaren doinuekin… Hori bai, ondo jan ta edan eta gero. Pixkanaka berrikuntza batzuk sartzen hasi ginen, dantza txapelketa gaztetxoentzat, ganadu erakusketa, artzain-txakurren erakustaldia… baina amaitu zen. Bertara iristeko zailtasunak zeuden errepidean, garaiak ere aldatzen joan ziren, eta beste hainbat arazo tarteko, behera (herrira) ekarri ziren ekintza horiek. Bai, Urkaben bizi izandako kontuek liburu bat idazteko adina emango lukete. Lan asko, baino ze oroimen ederrak!!!
Erromerian Aldegunako jende gehiena murgiltzen zen. Gurea sentitzen genuen eta ahal genuen guztia egiten zen ezerk huts egin ez zezan. Urkaben, bakailao txapelketa prestatzen.
150 | seme-alabak
Bi semeren aita ere bazara. Nola bizi izan duzu aitatasuna? Aiba! Andoitz eta Goratz, Goratz eta Andoitz. Gehiegi. Ze suertea izan dugun biekin. Bost urteko diferentzia dute eta beren arteko herremana beti izan da zoragarria guretzat. Txiki-txikitatik elkarrekin jolasten, inplikatuak, elkar babesten… aber, beren gorabeherakin e! Urkaben, dantzan.
Emaztea non ezagutu zenuen, Urkabeko erromerian edo beste festaren batean? Lehen aipatutako gazte talde horretan elkartzen ginen ekintzak antolatzeko eta guk ere irteerak egiten genituen. Ta holako batean… pum! sortu zen historioa. Zubietako borda batera Aste Santua pasatzera joan eta, hantxe! Ana Etxeberria Mitxelena, Lartzabal eta Arraguako auzoetako fusio horretan kokatu beharko genuke harremana. Egia esan, talde horretatik bikote gehiago ere sortu ziren fusio berak eraginda. Nik ez dakit pertsonak ginen liluragarriak edo eta New Yorken antzera, etxe orratzak, trenbideak, autopistak eta TOPOA genuelako baina bai, maitemindu ziren. Eta ez naiz damutuko sekula; harreman horrek nire bizitzari sakontasuna eta zentzua eman baitio. Zortea izan nuen.
Oso desberdinak dira; Andoitz, zaharrenak natura mundua aukeratu du, mendia, itsasoa, eta besteak, Goratzek, herrigintza, sindikatu eta herri politikan aritzea. Biek zintzo ateratzen dute beren bizimodua aurrera eta oso harro nago. Bikoteak ere zintzoak eta maitagarriak. Maria ta Irati, zuen eskuetan uzten ditugu, eta zaindu mesedez. Kar, kar. Baina aitatasunetik hurrengo kategoriara ere pasea naiz: aitonatasuna.
Puff, Amuitz eta Elene, a ze parea. Beti gustatu izan zaizkit umeak eta hauekin izugarri gozatzen dut. Asko maite naute eta izugarri maite ditut. Badakit hazten doazen neurrian beste lagun eta konfidente batzuk izango dituztela, bizi legea. Baina, saiatuko naiz ez dezaten aitona ahaztu. Hala ere, esan behar dut, batzuetan, gure etxetik beren etxera joaten direnean, lasaitu ederra hartzen dugula.
Bi semeekin.
seme-alabak | 151
GUREAK. Urte batzuk pasa zenituen bertan lanean. Bertako esperientziaren berri emango al diguzu? Oso etapa garrantzitsua izan da nire bizitzan. Gureak-en lanera sartu nintzenetik, 1982an, bertan egon naiz erretiroa hartu arte, 40 urte. Esan beharra dut pertsonalki izugarri disfrutatu dudala lan horretan. Batez ere lehenengo 20 bat urteetan: desgaitasun egoeran dauden pertsonekin lan egitean oso beteta eta pozik sentitzen nintzen. Orduan enpresan bideak ere ez ziren beste mundukoak. Langile horiek egin behar ziren montajeak egiteko laguntza behar zuten.
banatzea; ze erraza den “udal honek ez dik kasorik egiten” esatea, inoiz aportatu gabe eta azken finean zein zaila den guztion gustua egitea.
Ongi egongo litzake herriko bizilagun guztiak hilabete batzuk udal kudeaketan aritzea. Ni ziur nago herritarren ikuspuntua aldatuko lukeela. Animo!
Guk utillajeak asmatu eta egin behar genituen haiei laguntzeko, eta, gure asmakizunekin muntajea egitea lortzen zutenean, izugarrizko txutea jasotzen zuten beraiek eta guk ere bai noski. Hortik aparte harreman pertsonalak ziren garrantzitsuenak. Gure lankideen gehiengoak lehenengo esperientzia izaten zuten etxetik kanpo, eta horrek jarrera asko egokitu beharra ekartzen zuen, bai lankideekin eta familiekin. Hori bai, lortzen ziren aurrerapenak ikusita, oso atsegina egiten zitzaidan nire lana.
Kolektibo hori 80ko hamarkada horretan gizartean normalizatzen hasiberria zen. Enpresa batean lan egiteak, etxera jornal bat eramateak, lineako autobusak erabiltzeak, kalean ibiltzeak, gizartearen jarrera aldaketak, azken finean guztion artean… normalizazioa lortu zen, eta harro nago prozesu horren parte izanagatik.
Politikan ere aritu zinen urte batzuetan, Oiartzungo Udaleko zinegotzi lanetan. Zer-nolako esperientzia izan zen? Bai, hori ere tokatu zitzaidan. 1999tik 2023ra aritu nintzen bertan.
Esperientzia ahaztezina. Herria hobeto ezagutzeko balio izan zuen niretzat eta agintaldi bat zein motza geratzen den ere konturatu nintzen. Proiektuak, batzuk eginak eta besteak tintontzian geratu ziren. Baina bizitzan ibiltzeko balio izan didaten ikaskuntzak ere ikasi nituen: lagunak nola joaten eta etortzen diren bat-batean, sorpresa pila bat; ze motel joaten diren tramiteak udaletan, sistema oso garantista da eta hala behar du gainera; ze desberdina den Udalaren lana baloratzea kanpotik edo barrutik; ze desberdina den hitzak banatzea edo guztion dirua
152 | seme-alabak
Udal garaiak.
Nola uztartu zenituen hainbeste ardura eta betebehar? Senarra, aita, langilea, udal ordezkaria, jai batzordeko kidea, Aldeguna elkarteko kidea…? Bueno, hemen sartzen da, dudarik gabe, nire bikotekidea. Ana Etxeberriak kulpa asko du gai honetan. Bera ere lanean aritzen zen Mamuten eta etxeko karga gehiena bere gain hartu zuen. Horri esker egin nituen jarduera horiek guztiak. Eta hori berak ere ekintzak egiten zituela kontuan izanda. Lan ordutegiak eta haurren zaintza uztartu genituen eta gure aisialdiari eta loari kentzen genion denbora. Letxe-txar pixka bat dauka, baina bera da dudarik gabe egoera honen artista nagusia. Berak entzun gabe esango dut: ikaragarri maite dut.
Sukaldean abila zarela ere badakigu, Euskaldarrak, pintxo lehiaketak… egin dituzun sukaldaritzako plateretatik edo pintxoetatik, aipatu iezaguzu bereziren bat. Bai, Oreretako Euskaldarrak elkarteak urtero Gastronomia erakusketaren barruan, eskualdeko 24 elkarteen artean sukaldari txapelketa bat antolatzen du. 80. urteko hamarkadan hasi zen lehiaketa hori eta Aldegunak parte hartu zuen Eustaki Azpiroz eta Aurora Jaimerenarekin.
Txapeldunak.
1995. urtea inguruan Aurorak bizkarreko lesio batengatik utzi behar izan zion parte hartzeari, eta boluntariorik ez zegoenez, nik neure burua eskaini nuen laguntzaile gisa. Erraza zen Eustakiren laguntzaile joatea. Sukaldaritzaren sena barruan dauka, ez du errezeta beharrik, berez dakizki neurriak, denborak, tenperaturak… eta ni haren arrimuan ikasten ere joan nintzen. 1996tik 2023ra biak barne egon nintzen Eustakirekin parte hartzen (COVID garaian aldaketa batzuekin) eta sarituak ere izan ginen.
2 edo 3 aldiz Txapeldun, bigarren 2tan, hirugarren 3 aldiz, sari bereziak ere… Egia esan, harro egoteko palmaresa, eta galdetzen didazunez, esan egiten dut. Orain nahiago dut besteek egindakoa jan.
Gaur egun erretiroa hartuta zaude, baina denborarik gabe zabiltzala esango nuke… Hala al da? Aitona ere bazara eta bilobak izango dituzu tarteka zure inguruan… Gazte izanak-en ere ardurak hartuta zabiltza eta Aldeguna ere ez duzu utzia. Bueno, hor jarraitzen dugu. Ez dut nahi etxe zuloan sartuta geratu eta Arraguko Jai Batzordean ari naiz laguntzen, ez lehengo intensitatearekin noski, papeleoak, txartelak, kartel batzuk, kolaborazioak… Aitona lanetan ere Anaren osagarri bezala, zama handiena berak baitarama, janariak, arropa... Badakigu ikastolako opor garaian tokatzen dela gure laguntza eta bilobak gaixotzen direnean, eta estra batzuk ere: “Aitona, ostirala da eta zuen etxean lo egin ahal izango nuke?”. Nola ezetz esan hain goxo eskatuz gero? Gustura gainera.
Familia osoa.
Baina, orain, Gazte Izanak jubilatuen elkarteari eskaintzen diot denbora gehien. Han aritzen naiz zuzendaritzako idazkari lanetan eta gustura nabilela esan behar dut. Momentu nahaspilatuak ere izaten ditugu, baina nire ustez, lan polita egiten ari gara antolakuntzan eta elkartearen martxan.
Ea osasunak urte batzuetan jarraitzeko aukera ematen didan ekintza hauetan. Galdera motzak: -Zaletasun bat? Argazkigintza, informatika, musika, familia, bilobak. -Herri bat? Oiartzun eta Lezo (gurasoengatik izango da).
-Musikari bat? Kantautoreak LETE, BENITO, LABOA.. KUBATARRAK…
-Abesti bat? Nik uste gehien entzun dudan abestia dela: Let it be Paul McCartneyek sortua. Baina beste mila ditut gustukoak. -Plater bat? Tontoa bezala, Bixigu errea.
-Festa bat? Gaztetan edozein jai ona zen, auzoetakoak, herrietakoak, gero denborak bakoitza bere lekuan jartzen gaitu eta orain kontzertuetan gozatzen dut. Eskerrik asko!
ALAITZ BERGARETXE GEZALA
seme-alabak | 153
KARMELE MITXELENA 154 | seme-alabak
KARMELE MITXELENA Marijose Telletxea Tolosak
te du Karmelek: antzerkia, musika edo irakurtzea bera ere. Halere, gustuko gauzak zer dituen galdetu diodanean, amatasuna aipatu du: haurrak oso ditu gustuko, eta beti gozatu izan du haurrekin. Haiei begira asko ikasi izan duela dio, eta haien ondoan egon eta haiei laguntzea erronka handia bada ere, askoz gehiago da haiengandik jasotzen duena. Hortaz, sormen prozesuan ere aldaketa handia sumatu zuen bikiak jaio zirenean: gauza berriak ikusten hasi zen, edo bestela esateko, gauzekiko beste begirada bat izaten. Nolabait, pentsatzen du bere kontaerak fokatze edo ikuspegi jakin bat jaso zuela seme-alabei esker.
Oiartzunen, Aiako Harriaren magalean, bertsolariak, musikariak eta filosofoak ugari dira. Ez hori bakarrik, ordea! Idazle gazteak ere nabarmendu egin dira azken urteetan, eta aurtengo Urtekarian horietako bati buruz aritu nahi dugu: Karmele Mitxelena Etxebeste. Izan ere, gaztea den arren, sari asko jaso ditu han eta hemen: bai bertso munduan, baita idazle gisa ere lehiaketetan edo bekak eskuratuz: esate baterako, Julene Azpeitia, Agustin Zubikarai, Espainiako Kritikaren Saria eta Euskadi Literatura saria. Bertsolari gisa hasi zen hitzak josten eta lotzen; aitaren eragina du errimekin eta hitzekin aritze hori. Izan ere, etxean aita “errimak lantzen ikustea” ohikoa zenez, bertsolaritzan hasi zenean, berak ere ohitura hori hartu zuen. Halere, bat-bateko bertsoekin ez da hain gustura sentitu izan, denbora mugatua izaki, ez baitzen erabat kontent geratzen ondutako lanarekin: Karmelek oso gustukoa du hitzekin eta hitzen adierarekin jolasean bezala borrokan aritzea berak nahi duena lortu arte, eta bat-batekoak eskatzen duen ariketa bestelakoa da. Bertsopaperetan hainbat sari jaso ondoren, literaturara egin zuen jauzi. Hitz lauzko idazketan, Haur eta Gazte literaturaz gain, album ilustratuak eta helduentzako literatura ere idatzi du. Esan behar da eremu eta esparru guztietan jaso dituela sariak eta aintzatespena. Letren mundua maite duen arren, kirola egitea ere gustuko du, bere buruarekin egoteko eta hausnartzeko patxada ematen baitio. Era berean, sormenarekin lotutako zeinahi jarduera ere mai-
Idazlea da, beraz, Karmele, nahiz eta ogibidez irakaslea izan. Karmelek umeak maite ditu, haien begirada xaloa eta munduaren aurrean nola aritzen diren; eredugarria zaio zehaztasun bila aritzeko duten modua. Karmelek gauza txikietan aurkitzen ditu motibazioa eta bizi-poza, eta pizgarri zaio txikiak konkretutasunean nola aritzen diren ikustea. Ez luke eguneroko gauzekin gozatzeko gaitasuna galdu nahi. Horregatik, etorkizuneko desio edo gurariei begira, horixe da eskatzen duena: eguneroko gauzekin gozatzeko eta bizitzaren xehetasunekin harritzeko gaitasunari eustea.
Karmele sortzailea zentzurik zabalenean: lau seme-alaba sortu ditu (Jule, Aira, Dara eta Luan), eta letren erreinuan istorio xamur, goxo, gogor, ilun, alai eta hunkigarriak sortu ditu, mundua nola ikusten duen erakusten digu, era berean. Begirada horrek, munduaz eta bizitzaz dugun ikuspegian eragin dezake edo ez, baina fikzioa den neurrian, gozagarri izango zaizkigu istorio horiek. Izan ere, zer egiten du gizakiak ez bada kontaketan ibiltzea? Karmele Mitxelena Oiartzunen jaio zen, 1988an. Landetxen elkartu gara Luan eta hirurak idazketari, literaturari eta bizitzari buruz hitz egin eta elkarrekin hausnartzeko. Gustura egon gara infusioa edaten, tertulian eta txikiak titia nola hartzen zuen ikusten. Horren emaitza da jarraian irakurriko duzun elkarrizketa. Irakaslea eta idazlea zaren aldetik, zer diozu kulturaren transmisioari buruz? Hezkuntzan aski egiten al dugu gure ikasleek herriko sortzaile eta idazleak ezagutu ditzaten? Orokorrean hezkuntza, bere ezaugarriengatik, ezinbestekoa da kulturaren transmisiorako, baina ezin da horren arduradun bakarra izan, eta seme-alabak | 155
sentipena dut sarri halaxe dela. Garai batean kulturaren transmisioa modu naturalagoan egiten zen, modu espontaneoan, horretarako espazio espezifikoen beharrik gabe. Orain ahalegin handiagoa eskatzen du transmisio horrek, ahalegin kontzientea izan behar du, eta gauza bat da ahalegin horren beharraz jabetzea, eta bestea ahalegin horretan asmatzea. Izan ere, hezkuntzaz hitz egiten dugunean, beste edozein esparruz hitz egiten ari garenean bezala, pertsonez hizketan ari gara. Hezkuntza eragiteko eszenatoki aproposa izanda ere, behar du sostengatuko eta babestuko duen sare zabalago bat. Ez dakit esaten aski egiten ote dugun hezkuntzaren esparruan herriko sortzaile eta idazleak ezagutzeko. Ziurrenik erantzuna ezezkoa izango da. Hezkuntzan badaude herrira begirako proiektu eta proposamen interesgarriak, badago asmo bat, baina tamalez ahaleginak eta asmoak ez dira nahikoak, eta aldi berean, formula magikorik ere ez daukagu. Baina nire galdera honako hau da: etxean, nahikoa egiten al dugu etxean?
Besterik egin beharko al litzateke? Sormenak nola elikatzen du hezkuntza, eta alderantziz? Sormena nork bere izateari munduan forma bat ematea da niretzat, beste adierazpide bat gehiago da. Sormena garatzeak pentsamendu kritikoa garatzea dakar ezinbestean, eta pentsamendu kritikoak hezkuntza -eta mundua- eralda dezakeela uste dut. Hezkuntzak sormenerako gune izan beharko luke, baina horretarako baliabideak eta erremintak eskaini beharko litzaizkioke. Oso zabalduta dagoen ideia da haurrak izatez direla sortzaileak, eta halakorik badagoen arren, sormen-prozesuetan esku hartu daitekeela eta esku hartu behar dela pentsatzen dut nik.
Nola ikusten duzu etorkizuna euskarazko literaturari dagokionez? Urte gutxitan asko aldatu dela iruditzen zait. Katalogo anitza du gaur egun, eta loratuta ikusten dut euskarazko literatura. Denetarik dago, noski, baina kalitate handiko gauzak sortzen direla iruditzen zait, konplexurik gabe sortzen dela, ausardiaz sortzen dela. Duen irakurle kopurua kontuan hartuta, asko dagoela eta askotarikoa dela uste dut, eta irakurleen aldetik ere euskarazko literaturarekiko atxikimendua nabarmena dela. Horrek esperantza ematen dit etorkizunera begira, gurea hizkuntza gutxitua izan arren eta gero eta gutxiago irakurtzen dela esaten diguten arren.
156 | seme-alabak
Gaur egun hizkuntzaren biziberritzean sormen artistikoak (liburuak, bertsoak) zer-nolako papera betetzen duela uste duzu? Sormen artistikoa, diziplina edozein izanda ere, beti da erreferentziazkoa hizkuntzarentzat edo kulturarentzat aberasgarria. Sortzea zerbait berria ematea da, existitzen ez den zerbait izanaraztea, hizkuntza handitzea eta zabaltzea, eta hizkuntza hori ekosistema berrietara eramatea. Oharkabean edo, estatus jakin bat ere ematen dio hizkuntzari, hizkuntza osoa dela erakutsiz, sormenerako zein zientzia egiteko baliagarria izan daitekeela, ez bakarrik txakurrei eta haurrei hitz egiteko erabiltzen dena.
Zer da literatura, zure ustez? Literatura da begirada bat ematea munduari, mundua ikusteko modu bat. Esan daiteke bakoitzak bere modua duela. Ni ahalegintzen naiz nire begirada jartzen letretan. Etengabe enfokatzen joaten naiz, eta saiatzen naiz pertsona bera izaten, bizitzako gauzek fokua aldatzen baitute. Ez da kasualitatea emakume idazleak eta gizonek ezberdin ikustea mundua. Emakumeek begirada zainduagoa dutela iruditzen zait, kontaketan garrantzi handiagoa ematen diotela kontatzen denaren formari edukiari berari baino. Mundu hori, askotariko ikuspegiarena, hurbila, gizonezko askok ez dute ezagutzen; horregatik deitzen diote emakumeen literatura. Emakumeek badute begiratzeko modu bat xehetasunetan kokatu eta mundua horren arabera kontatzeko. Gero, ados egongo zara edo ez ikuspegi, ezaugarri edo ñabardura horrekin. Esan nahi dut emakumeak ohituagoak daudela besteak kontuan hartzera eta haien tokia aintzatestera. Hori guztia, begirada, ikuspegia, kontaera, zaintzarekin (zentzu zabalean) lotuta dago, eta horrek osatu izan du emakumearen mundua. Denari eustea dagokionez emakumeari, bizitzari toki askotatik begiratzen ikasia du. Zergatik eta zertarako idazten duzu? Sortzen dut ongi sentiarazten nauelako sortze-prozesuak. Sortzen ari naizenean, sortzerakoan, borroka asko izaten ditut lortu nahi dudan helburua erdiesteko, buelta asko ematen dizkiot paragrafo bakoitzari eta, azkenean, iritsi nahi nuen tokira iristean, plazera izugarria izaten da. Prozesu horrek asetzen nau. Ez dut edozer gairi buruz idazten, baina horrek ez du esan nahi ipuinetako kontakizunak niretzat kezka-iturri direnik; batzuetan bai, baina ez beti.
Idaztean helburu pertsonalik ba al duzu? Eta sozialik? Hobetzen al du gizartea literaturak? Edo ongi pasatzeko da literatura? Ez, idazterakoan ez dut ez helburu pertsonalik ez sozialik. Dena den, helburua ez izanagatik, gizartean eta jendearengan eragina izaten du askotan. Literaturak gozagarria izan behar du, ez moralizatzailea. Literatura erabat moralizatzailea bada, gozagarria izateari uzteko arriskua du. Literaturan, transmititu nahi duzun ideiarekin jolastu egiten zara, ironia, umore beltza, irudiak, metaforak eta abar erabiliz. Ondorioz, nahiz eta norbaitek har lezakeen literatura-lan bat ikaskuntza moral aldetik, lehenik eta behin gozagarria izan behar du.
Bertsolari gisa hasi zinen publikoarentzat hitzak harilkatzen. Horrek idazketan lagundu dizula esango al zenuke? Nola eta zertan? Bai. Nik uste dut beti izan dudala gustuko idaztea. Uste dut bertsopaperetan sari asko lortu izanak animatu ninduela narratiba lehiaketetan aurkeztera nire kontakizunak. Horretaz gain, nire idazkeran ere zuzenean eragin du bertsolaritzak. Idazten dudanean, hitzekin jostatzea oso gustuko dut, bertsolaritzan bezala bukaera hasieratik zehazten dut, eta borobilak izan daitezen ahalegintzen naiz. Idazkera estilo bat eman dit bertsolaritzak, nolabait. Adibidez, Zoriona, edo antzeko zerbait eleberrian, kapitulu bakoitzak bukaera propioa du. Paragrafoei begira ere ikusten da eragina: esaldien antolaketa oso neurtua
seme-alabak | 157
izaten da, hitz bakoitzak badu bere lekua, hitz kopuruak ere garrantzia du… Hortaz, paragrafoari osotasun gisa begiratzen diot; noiz duen nik nahi dudan forma, ideia sinpleegiak ote dituen, airean ote dagoen, hitz hau edo beste hura egokia ote den… Nolabait esatearren, bertsotan bezala, narratiban ere nire testuek neurri jakin bat dute, molde bat, eta sentitu egiten dut noiz dagoen testua behar duen neurri edo molde horren barruan eta noiz ez.
Zenbaterainoko garrantzia du idazkera propioa sortzeak kontakizun bakoitzerako? Nola aukeratzen da hori? Nik horretan ez dut pentsatzen, baina horrela ateratzen zait. Nire idazkera deskriptiboa, intimista da eta kontakizun batetik bestera ez da asko aldatzen. Ipuin eta eleberri guztiek antzekotasuna dute estiloan: gauza txikiei garrantzia ematea, joan-etorri asko egitea kanpora eta barrura, ekintza askorik ez izatea… Horiek biltzen dute, nolabait, nire idazkera. Eta gero, gaiaren arabera, istorioaren arabera, helarazi nahi dudanaren arabera, ahotsa batera edo bestera eramaten dut lan bakoitzari bere ahots propioa emateko. Haur eta Gazte Literaturatik helduen narraziora eta eleberrira jauzi egin duzu. Zer ematen dizu genero bakoitzak sortzaile gisa? Erosoago sentitzen zara baten batean? Nik erosoen helduen literatura idazten dut, eta gozatu ere horrekin egiten dut gehien. Nik uste dut aske sentitzen naizela helduentzat idazten dudanean. Barrutik ateratzen zaidana idazten ahal dut zentsurarik gabe, izugarri gozatzen dut. Haur eta Gazte Literaturaren kasuan, ordea, muga gehiago jartzen dizkiot neure buruari: gaia dela, kontaera dela, zaindu egin behar da zer eta nola esan. Haur eta Gazte Literaturan idazlea heldua denez, ez da erraza izaten etengabe haurren edo gazteen tokian jarri eta haien ikuspegiaren arabera idaztea. Erronka ere bada, baina nik helduentzako idaztean askoz ere atsegin handiagoa hartzen dut, askeagoa sentitzen bainaiz.
Haur eta Gazte Literaturak badu, batzuetan, helburu pedagogikoegi bat izatearen zama? Nola lortzen da heziketaren eta literaturaren kalitate artistikoaren arteko oreka? Saiatzen naiz helburu pedagogiko zehatzik ez dezan izan. Helduen kasuan bezala, literaturak ongi pasatzeko izan behar du. Hori lortzeko, haien interesak kontuan hartuta idazten saiatzen naiz. Halere, Haur eta Gazte Literaturan, esan bezala,
158 | seme-alabak
kontrolatu egin behar da zer esan eta zer ez. Nik, ustez, haientzat interesgarria izan daitekeena aukeratzen dut: zer kezka duten, zer gustu, zeren kontra egin nahi duten, bizitzako zer momentutan dauden…
Idazle batzuek esaten dute beren testuetako protagonistek nahi dutena egiten dutela eta idazleak berak ez duela jakiten zer erabaki hartuko duten. Gertatzen al zaizu hori zure kontakizunetako pertsonaiekin? Hartzen al du kontakizunak ustekabeko bidea inoiz? Nire kasuan ez. Sentipena da nik kontrolatzen dudala zer gertatuko den, nik eramaten dut protagonista nahi dudan tokira, nik manipulatzen dut testu osoa. Orokorrean, joera izaten dut gauzak, ideiak, egoerak asko lotzeko aldez aurretik, eta horri jarraitzeko idazketa prozesuan. Batzuetan neure buruari gogor egiten diot ez gehiegi lotzeko, baina asko gustatzen zait loturekin jolastea. Nolanahi dela ere, idazten hasten naizenean, pertsonaiak oso eginak eta eratuak izaten ditut; hori da lehenbizi egiten dudana. Ondoren hasten naiz istorioa osatzen. Izan ere, pertsonaiaren ahotsa barneratua izateko oso landua eta eratua behar dut izan.
Iruditzen zait asko lantzen duzula sentimenduen eta emozioen esparrua kontakizunetan; propio egiten duzu hori edo idazketak eta istorioek eskatzen dizute? Bai, nik aukeratua da fokua toki jakin batean jartzea, eta toki horretan kokatuta barne borrokak, tentsioak, bizipenak, beldurrak eta abar kontatzen ditut. Idazlearen begirada horrek ematen dio, nire ustez, testuari bere-berea duen izaera. Modu horretan, nolabait esateko, irakurlea gerturatu egiten da idazlearengana. Nahiz eta zaintza ez den kontakizun horien helburua, istorioak lortu dezake irakurlea zaindua sentitzea. Haragizko mamuak liburuan, esate baterako, suizidioa, helduen zaintza, sexu-erasoak eta gisa horretako gaiak agertzen dira. Literaturan tabuak lantzeak irakurleari laguntzen ahal dio, eta, agian, horregatik aukeratuko du istorio jakin bat pertsona batek. Izan ere, irakurleek testu bat edo beste aukeratzeko orduan, egiten dioten erresonantziaren arabera egingo dute. Horregatik, zer egoeratan dagoen testuaren hartzailea, halako irakurketa egingo du. Istorioak egiten duen ibilbideari dagokionez, idazketa prozesuan zehar zenbait gauza aldatu daitezke, loturak, gertakizunak eta abar, baina
nire idazketa prozesuan aldez aurretik bukaera osatua izaten dut; badakit nola bukatuko den. Kontakizuna osatzerakoan, bukaera bakarrik izanik has naiteke, baina hasiera hutsarekin ez.
Nola eratzen dituzu pertsonaiak? Protagonistarekin bat egitea beharrezkoa al da? Protagonistarekin bat egitea ezinbestekoa da kontakizunak haren ahotsa izan dezan. Nik denbora asko pasatzen dut idazten hasi aurretik ahotsa girotzen eta kontakizunera egokitzen. Denbora bat behar izaten dut protagonistaren munduan murgiltzeko. Gauez idazten dut, eta batzuetan lehen hitzak idazten hasten naizenerako oso berandu izaten da, baina behar-beharrezkoa dut arretiazko denbora hori idazten hasteko.
Kontakizun batzuetan pertsonaia batzuk gorrotagarriak izaten dira eta, horrelakoetan, zaila da horien karakterizazioa egin eta istorioa idaztea, baina egin behar da. Kasu horietan, nire ahotsa eta pertsonaiarena oso ezberdina izaten denez, erronka da haien tokitik idaztea, eta zailtasun horrekin gozatu egiten dut. Izan ere, ikusten dut nola joaten diren nire baitan eratzen pertsona gorrotagarri horiek. Nolabait, pertsonaia gorrotagarria txar-txarra ez da izango, idazleak berak sortua izanik, fikzioan bederen, maite izango baititu berak sortutako izaki horiek. Dena den, horiek ez dira inoiz protagonistak izaten.
Sufrimendua, zaintza, zoriontasuna, galera, dolua, barne mundua eta gatazkak ageri dira zure literaturan. Esan daiteke bizitzaren zentzuaz eta miseriez ere ari zarela? Horiek al dira Karmele Mitxelenaren kezkak? Denak ez. Batzuk bai. Bizitzaren miseriak hor daude, eguneroko bizitzaren parte dira; horri buruz hitz egiteko baliatzen ditut kontakizunak. Horietako batzuk nire bizipenak dira, eta idazteak lagundu izan dit zauria osatzen. Azken finean, kontakizunak gai bati buruzko ikuspegi bat ematen du, eta irakurleak ikuspegi horrekin bat egingo du, edo ikuspegi horren kontra jarriko da, baina nolanahi ere, eragin egingo dio. Eguneroko erritmoan eta jardunean ez gara barne munduaz askorik arduratzen: esate baterako, zer izan daitekeen bere buruaz beste egin duen horren familia-kide edo lagun izatea: zer sentimendu, kulpa, kezka, galdera izango dituen galera hori bizi izan duenak. Horri guztiari buruz ez dugu pentsatzen, gai intimoak dira eta,
horrexegatik, interesgarriak. Funtsean, interesgarriak diren prozesu eta sentimenduen inguruan aritu nahi izaten dut.
Kontzienteki erabakitzen al duzu zer kontatu nahi duzun eta zer ezkutatu? Nola eragiten du kontakizunean esan gabekoak? Kontzienteki erabakitzen dut zer kontatu eta zer ez. Edo fokua gauza batean jarri nahi dudalako, edo interpretazioaren zati bat irakurlearen esku utzi nahi dudalako. Dudarik gabe, esaten ez den horrek esaten denak bezainbeste eragin dezake. Batzuetan idatzi dudan zer edo zeren azalpen gisa kontatu beharko nukeena ez dut kontatzen, horrela erabakia dudalako, eta hori azpian geratzen da esan gabekoekin batera istorioaren interpretazio posibleak sortzen. Adibidez, gerta daiteke idazle gisa iragana irudikatu izana baina testuan ez kontatzea; horrek ateak irekitzen dizkio irakurleari. Zer diozu testuaren eta ilustrazioaren arteko harremanari buruz? Ipuin ilustratuekin gertatzen da pixka bat norberarena izateari uzten diola. Nolabait, beste norbaitekin egina izateak, zuzenean eragiten du sormen prozesuan eta emaitzan. Lan bat bakarrik egiten duzunean, kontaketaren ardura zurea da. Irudia sartzen denean, hori aldatu egiten da, irudiak kontatzen duena testuak esaten duena baino zabalagoa izanik, haren interpretazioa ere ez baita hain markatua. Beraz, irudiak testuan edo testuaren harreran ere badu eragina, eta jakina, aldatu egiten du haren izaera. Esan daiteke, testuari irudia gehitzen zaionean, mezua ez dela erabat idazleak nahi bezala iristen; onerako edo txarrerako, beste egile batek kutsatuta dago. Dena den, testuaren eta irudiaren arteko harremana ez da beti ideala izaten. Biren arteko hartu-emanean sortua izan behar luke, baina askotan ez da hala izaten. Nire kasuan, sortze prozesuan, lehenbizi beti testua egoten da. Horregatik izan zen Dardarak albumaren proiektua hain berezia eta orekatua, hartu-emanean, testuaren eta ilustrazioaren arteko harremanaren bidez sortua delako, benetako lan kolektibo bat delako; eta hori sumatu egiten da. Nolanahi dela ere, kontuan izan behar da behin testua argitaratuta, eta irakurria den heinean, liburuak bere bidea egiten duela, eta osatu eta aldatu egiten dela. Irakurleari eragiten dion momentuan, erabat nirea izateari uzten dio. Adibi-
seme-alabak | 159
kea, hau da, jendea iritzia ematen hasi zitzaidan: kontatu zidaten jendea hunkitu egin zela, haurrek negar egin zutela… Esango nuke modu sentituan eta goxoan ailegatu dela irakurlearengana, dramarik gabe. Uste dut aitona-amonekiko haurren harremana asko aldatu dela garai batetik hona, gaur egun, zentzu batean, garai batean baino harreman estuagoa dute, askok guraso papera ere badute. Horretaz gainera, haurraren mina ere hor dago: haurrak ezin du ulertu zer gertatu den, aitona non dagoen, zergatik desagertu den bat-batean… Istorioa irakurleari iritsi egin zaio, gaurkotasun handiko gaia lantzen baitu: zaintza, harremanak eta haurren mina.
dez, batzuetan harritu egiten naute irakurleek testuaren gainean egiten dituzten interpretazioek. Zoriona, edo antzeko zerbait eleberriaren inguruan sortutako eztabaidetako bat da ea protagonista betirako bueltatu egiten ote den edo ez. Nik badakit nola bukatu den, baina irakurleak, beharbada, ez du horrela ulertu. Norbera nola dagoen, hala jasotzen du testua. Aitona Floren Haur eta Gazte Literaturaren esparruan kokatutako lan honetan, belaunaldien arteko harremana da ardatz nagusia. Zer aipatuko zenuke liburuari buruz? Liburu hau oso berezia da niretzat, kuttunetako bat dut. Barne-barnetik idatzi nuen, oso sentitua izan zen, haur protagonistaren ahotsa barnetik atera baitzitzaidan. Lana itzalean egon zen oihartzun handirik gabe, hasieran. Aitona Floren ipuina idatzi eta editoreari bidali nion, eta hark argitaratu egin zuen. Hortaz, hasiera horretan oso ezezaguna izan zen. Hain nirea nuenez, pena nuen, baina halako batean Euskadi Saria jaso zuenean, sona handia hartu zuen. Esan daiteke sari bikoitza izan zela: batetik, saria bera eta, bestetik, maitea nuen istorioa ezagutaraztea. Beste kontakizun batekin eman izan balidate saria, ez nuen hainbesteko pozik hartuko. Orduan hasi zen jendearekiko iritzi eta balorazioa tru-
160 | seme-alabak
Eta txakurra zer? Zer irudikatzen du txakurrak? Aitonarekin lotura egiteko modu bat da txakurra. Heldu batek galdetu zidan zergatik bukatu den istorioa horrela, non ote zegoen txakurra ordu arte. Nolabait, aitonaren presentzia ekartzeko modu bat izan da, nahiz eta ez den aitonaren arima. Dena den, garbi dago modu batean aitonak hor segitzen duela txakurraren bidez. Izan ere, bizitzak aurrera segitzen du, eta hori horrela da denontzat, eta txakurrak ere hori adierazten du, egunerokoak beste modu batera, baina aurrera jarraitzen duela. Benetako zirkua ipuinean zirkua zergatik da benetakoa? Zer kontatu nahi zenuen? Badirudi, benetako zirkua izateko, animaliak dituena izan behar duela. Egia da, hemen gure inguruan ikusten ditugun zirkuak animaliarik gabekoak direla, baina garai batean denek zituzten eta gaur egun ere badira animaliekin ikuskizunak osatzen dituztenak. Dena den, ipuin honetan, Marrubizko udan bezala, laguntasuna da gaia. Nahiz eta animaliekiko tratua den gaztetxoen borroka hasten duena, beste borroka bat ere izan zitekeen lagunak bildu eta elkarrekin egoera bati aurre egitera bultzatzen zituena. Ipuin honek ere Mikel Zarate saria irabazi zuen; sail horrek gaztetxoentzako kontakizunak argitaratzen ditu. Protagonistak oraindik haurrak dira, baina badute askatasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna; autonomoak dira, baina gauza batzuetarako gurasoen laguntza behar dute oraindik. Hortxe daude, haurtzaroa utzi eta gaztetxo izateko bidean, eta garai horretan lagunek berebiziko garrantzia dute.
Ipuin honetan, Sofia, protagonista, adoptatua da, aita bakarra du; onena ez den arren, badu lagun taldea eta hari jarraitzen dio. Elenek zirkuko animalien askatasunaren alde egiten duenean, lagun talde osoak Eleneren alde egiten du, nahiz eta Irati gustura joango litzatekeen zirkua ikustera.
Azkenean, gaztetxoek lortzen dute ikuskizuna bertan behera geratzea, baina ez dago ez zigorrik ez epai moralik. Nolabait, berena egiten dute.
Marrubizko uda ipuinak oso giro baikorra du, eta txikitan gehien gustatzen zitzaigun zaporea, marrubiarena, maiz agertzen da. Iruditzen zait haurtzarotik nerabezarorako pausorako laguntza ematen duela marrubi zaporeak. Zer da ipuin horretan gehien gustatzen zaizuna? Marrubia udararekin lotzen dut. Marrubiak ez dira neguan jaten, gereziak bezala udaran jaten dira eta kolore gorria dute. Fruta bat izateaz gainera, kolore eta usain jakin bat izendatzeko erabiltzen da marrubia. Hori guztia, udararekin, ongi pasatzearekin, errekarekin, egin beharrik ez izatearekin, hitz batean oporrekin lotzen dut. Giro ludikoa da ipuinean nagusi, udara, haurren buruan, ludikoa baita: jolasa, erreka, edaten den ur freskoa eta, batez ere, lagunekin ibiltzea. Haurtzaroaren denbora infinitua eta lagunengan babesa aurkitzea izan daiteke ipuinaren gaia; lagun berriek bizitza nola aldatzen dioten Maiteri. Nolabait, ipuin honetan ere, gaztarorako pausoan, nortasuna eraikitzerakoan laguntasunak duen garrantzia kontatzen da. Era berean ikusten da norbera ongi ez dagoenean dena gaizki ikusten dela: dena da kritika, dena gaizki dago, bai gurasoei begira, baita anaiari begira ere.
Irakurle askok, bukaera irakurtzerakoan galdetzen dute ea azkenean gurasoak bereizi egingo diren edo elkarrekin jarraituko duten. Izan ere, ondoko urtean campingera bueltatzeko asmoa du familiak. Haurrek nahiago izaten dute gurasoek elkarrekin jarraitzea, baina egoera hori ez da batere erreala. Behin horretara ezkero, normalena bereiztea izaten da, eta hori kontatu dut ipuinean. Haragizko mamuak helduentzat idatzi duzun lehenbiziko liburua den arren, mamuez ari da; gizakion baitako min, beldur, ezin eta hutsuneez ari da. Mamuak haragizkoak izanik, mamu izateari uzten diote erreal bilakatzeko. Zergatik aukeratu zenuen gai hori? Izan ere, gazte literaturan lantzen dituzun gaiek beste
argitasun bat dutela esango nuke. Zerk bultzatu zintuen giza arimaren zoko ilun horietan sartu eta toki horretatik idaztera? Liburu honetan gai asko lantzen dira, ipuin bakoitzeko bat gutxienez. Gai horiei mamu forma eman nien hari bat behar nuelako, gai horiek denak izendatuko zituen zerbait behar nuelako. Nire lehen liburua zen, eta behar nuen ipuinak ordenatuko eta harilkatuko zituen zerbait, neure buruari ere norabide bat jartzeko, neure burua ere ordenatzeko. Izugarri kosta zitzaidan zein mamu kontatu nahi nuen eta zein mamu ez erabakitzea. Mamu posible asko nituen buruan, ez nituen bururatu zitzaizkidan lehenengo hamarrak kontatu. Niretzat mamurik handienak zirenak aukeratzea erabaki nuen beraz, protagonistaren barru osoa hartzen zutenak, barrua hartu eta haien kanpoko bizitza erabat baldintzatzen zutenak, eta aldi berean, euren artean oso desberdinak ziren mamuak, ipuin bakoitzak testuinguru eta ahots oso markatu bat izan zezan. Mamu horiek kontatze hutsak haragizko egiten zituen, benetako, pentsamendu, sentipen edo fantasia hutsetik asko urrunduz. Minak protagonismo handia du liburu honetan. Forma desberdinetan agertzen da, baina guztietan oso mina da, eta uste dut horregatik iritsi dela irakurle askoren barru-barruraino. Zoriona, edo antzeko zerbait pixka bat bizitza bera bezalakoa dela esango nuke, zoriontasuna ez baita inoiz erabatekoa izaten. Gainera, istorioa buru-hilketa batekin hasten da, eta heriotza batekin bukatu. Zergatik hori? Zer zirkulu ixten da horrela? Zenbaterainoko garrantzia du zuretzat kontatzen duzuna sinesgarria izateak? Liburu honetan, batetik, zoriontasunaren kontzeptua aipatuko nuke ezinbestean. Zer da zoriontasuna? Pertsona bakoitzak erantzun bat izango luke galdera horrentzat, baina, hala ere, zerbait jakina eta zehatza balitz bezala hitz egiten dugu askotan zoriontasunaz, eta liburu honek horren inguruan modu kontzientean hausnartzera eraman nau.
Liburua idazten ari nintzela, kontaketaren ahotsa definitzeko, neure buruari maiz galdetzen nion Maria protagonista zoriontsua ote zen. Ez nuen erantzun argirik, eta erantzun ez argi horretan kokatzea erabaki nuen, erantzun ez argi hori baliatzea kontaketarako. Buelta eman nion galderari: zergatik erabaki behar dut zoriontsua den ala ez? Zer da zoriontasuna? Senti al daiteke seme-alabak | 161
gaur zoriontsu eta bihar ez, edo orain bai eta gero ez? Egin al zaitzake gauza berak zoriontsu eta zorigaiztoko aldi berean? Horrela, neure buruarekin gatazkan, izenburuko edo antzeko zerbait horri lekua eman nion eleberrian, eta uste dut neurri batean horregatik dela Mariaren ahotsa hain erreala.
Bestalde, heriotzak ere leku handia du istorioan, baina heriotzengatik baino gehiago heriotza horien ondoren etortzen den guztiagatik. Askotan heriotza zerbaiten bukaera bezala ulertzen dugu, baina kasu honetan, eleberrian beste gauza askoren hasiera dira bi heriotza horiek. Heriotza batek ekar lezake zerbait positiboa, ekintzen segida positibo bat, eta horrek ez du esan nahi heriotza bera positiboa denik, baina heriotza horren ondorioak izan daitezke positiboak norbaitentzat. Norbaitek protagonistari, Mariari, galdetuko balio ea senarraren heriotza desiratzen zuen, erantzuna ezezkoa izango litzateke. Baina, aldi berean, Mariari galdetuko baliote ea senarraren heriotzak gauza positiboak ekarri dizkion, ezingo luke ezetzik erantzun.
Heriotzei esker ere gauzak gertatzen dira. Ez genuke beldurrik izan behar heriotza batek arindu edo askatu egin gaituela sentitzeko, ezta sentitu dugun hori adierazteko ere. Horrek ez gaitu ziniko edo bihozgabe egiten, gizatiarrago bai agian. MARIJOSE TELLETXEA TOLOSA
162 | seme-alabak
KULTURA
LIBERTADIA HARTUTA ASPALDIYAN GAUDE… Martzelina Bertsozale Elkartea
… hala abestu omen zuen behin Martzelinak, eta gu ere, haren omenez, halaxe gabiltza aspaldian, libertadiak hartuta. Martzelina Bertsozale Elkartea sortu genuenetik, urteroko ohiko bertso saioak antolatzeaz gain, beste hainbat egitasmotara ausartu izan gara. Martzelinaren beraren izena ezagutarazteko liburuxka ondu genuen, eta bizitzak asmatu genizkion. Egun bat antolatu genion, haren bertsoak abestu, eta poltsak egin Martzelinaren bertso baten bukaerako esaldiarekin. Pelikula bat egitera ere au-
164 | kultura
sartu ginen, historiak ahaztutako zenbait emakumeren izenari argi pixka bat eman, eta emakume sortzaileek amatasuna eta lan mundua uztartzeko dituzten zailtasunak azalaratzeko. Landetxeko pantaila erraldoiaren neurrira idatzi genuen Martzelinaren izena. Horretaz gain, ezin dugu ahaztu herriko gazteei zuzendutako Martzelina bertso eskola ere martxan dagoela iaztik. Gure azken egitasmoa Bertso astea, eta askoz gehiago izeneko dokumentala aurrera eramatea izan da. Ia 4.000 argazki eta 50 bideotik gora di-
Joxe Kruz Ezeiza Kaxka, Bertso astea eta askoz gehiago dokumentalaren grabaketan.
gitalizatu ondoren, haiekin eta Joxe Kruz Ezeiza Kaxkak kontatzen zigunarekin, dokumentala egitera ausartu ginen. Oiartzungo Udalak arte sorkuntzarako emandako dirulaguntzari esker batetik, eta Gexan Mendizabalen prestutasunari esker bestetik, buruan bueltaka genuenari irudia eta ahotsa jartzea lortu genuen. 70eko hamarkadaren azken urteetatik 90eko hamarkadaren azkenetaraino egindako ibilbidea kontatu genuen. Eta bai, zer kontatu asko zegoenez, kontatu gabe utzitakoak ere asko izan ziren.
Aipatutako dokumentala, 1980. urtearen inguruan Oiartzunen eraikitzen hasi zen horren guztiaren kokapen bat eginez abiatzen da. Madalensoro pilotalekuaren sorrerak, batetik, zuzenean eragin zuen garai horretan herrian bertso mugimenduan zebiltzan horien aukeretan, espazio horrek euren asmoak ahalbidetzen eta errazten baitzituen. Bestetik, Girizia Elkartearen sorrera ere abian zen, eta elkartearen eraketak bertso mugimendu horren antolaketa bat ekarri zuen. Modu horretan jarri zen gurpila martxan. Beharrezko azpiegiturak izateak eta bertso mugimendua
antolatuta egoteak Bertso Aste bat ekarri zuen. Eta Bertso Aste horrek beste bat. Eta beste bat. Halaxe pilatu ziren urtez urte bertsolariei egindako omenaldiak, jaialdi nagusiak eta gaztetxoen jaialdiak, sagardotegiko txapelketak, garaiko herriko bertsolarien plazaratzeak, bertsopaper lehiaketak, liburuxkak eta kartelak, erreferente ziren bertsolarien heriotzak, eta erreferente berrien ahotsak. Eta horren guztiaren atzean pertsona asko, bakoitza bere esperientzia, pasadizo eta oroitzapenekin, nor bere lanetan; eta denak dira Oiartzungo bertsolaritzaren ibilbidea osatu duten ezinbesteko katebegiak. 2025eko ekainean proiektatu genuen dokumentala Landetxe aretoan. Ohore bat izan zen Kaxka bezalako pertsona baliotsu bat pantaila handira eramatea, eta hari txalo jotzea. Hari, eta urteetan bertsolaritzaren alde borondatezko lan nekaezinean jardun duten guztiei.
Ez dakigu Martzelina Bertsozale Elkartearen hurrengo proiektua zein izango den, baina ausartuko gara dena delakora. Bai, libertade berriak hartzen jarraituko dugu.
kultura | 165
28. PRIMAVERAS MUSICALES PEJINASEN LARTAUN ABESBATZA
Lartaun Abesbatza 1964an sortu zenetik, ilusioa izan da taldearen motor nagusia, eta gaur egun ere, proiektu berri bakoitzean antzematen da hobetzeko eta maila handiko zikloetan distira egiteko gogo hori. Ibilbide luze horretan geltoki berri bat egin zuen taldeak joan den maiatzean: Laredoko 28. Primaveras Musicales Pejinas nazioarteko jaialdian. Bidaia hau 2024an hasitako senidetze polit baten jarraipena izan zen. Oiartzungo abesbatzaren 60. urteurrenaren harira antolatutako emanaldi berezi sortan Canta Laredo abesbatza Landetxen izan zen Lartaunekin batera urte hartako azaroan. Kontzertu hura maitasunez gogoratzen genuen eta 2025eko maiatzean oiartzuarrok ilusioz bete genuen autobusa bisita itzultzeko.
166 | kultura
Igande goizean abiatu zen korua Laredorantz. Iritsi bezain pronto, Santa Maria elizako horma zaharren artean entsegu labur bat egin zuten, hango akustika bikainera egokitzeko. Jarraian, meza nagusiaren txanda iritsi zen, eta elizkizuna Esteban Agirre korukidearen organo doinuekin batera mezetan abestuz jantzi zuten. Besteak beste W.A. Mozarten Ave Verum Corpus ezaguna eta Xabier Sarasolaren Ave Maria ederra izan ziren taldearen eliz musikako jardunean.
Une gorena, ordea, meza ondorengo kontzertua izan zen: eliza ia-ia beteta zegoela, abesbatzak bere onena eman zuen, bertaratutako guztiak hunkituz. Hauxek izan ziren meza ondoren eskaini zituzten kantuak:
Josu Elberdinek moldatutako IAUTE IAUTE
Xabier Sarasolak moldatutako GOIZIAN ARGI HASTIAN Kataluniatik jasota MARGARIDETA
Junkal Guerreroren MUTIL TXALEKO GORRI Javier Bustoren ESTA TIERRA
Victor Zubizarretaren AMA BEGIRA ZAZU
Emanaldiaren ondoren, alde teknikoa eta urduritasunak alde batera utzita, ospakizunerako tartea zabaldu zen. Canta Laredoko lagunek euren entsegu gelan hartu zituzten oiartzuarrak, eta han mahai baten inguruan elkartu ziren denak. Janari artean ez zen kantu goxorik falta izan; bakoitzak bere errepertorioko aleak eskaini zituen lehenik, baina berehala nahasi ziren ahotsak eta bi taldeak bat eginda aritu ziren kantuan, giro paregabea sortuz. Arratsaldean, herriko kaleak eta itsasertzeko parajeak bisitatu ondoren, ilunabarrarekin batera hartu zuten etxera bueltako bidea, bihotza jasotako berotasunaz beteta eta egindako lanaren arrakastarekin pozik.
kultura | 167
OIARTZUNEN ERE EUSKARA GARA INTXIXU AEK EUSKALTEGIA
Martxoaren 19tik 29ra bitartean 24. KORRIKA igaro zen Euskal Herri osotik. Hamaika egunez, gau eta egun, bi mila kilometro baino gehiagoko ibilbidea egin zuen Korrikak euskararen aldeko mezua lau haizeetara zabalduz. Atharratzen hasi eta Bilbora heldu zen arte. Oiartzundik martxoaren 23tik 24rako goizaldean igaro zen. Astigarragatik jaso genuen gure lehen lekukoa eta 26 lekuko hartzaileren ostean, Iruneri lekukoa eman genion. Bai! Oiartzunek 26 lekuko eramaile izan zituen, inoiz baino gehiago. Horrela, aurtengo Korrikak Oiartzunen ere aldarrikatu du euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu behar dela, mende eta garai berriek eskatzen dituzten erronka guztiei aurre egiteko. Izan ere, azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten duten datuak eta ikerketak,
168 | kultura
eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat gauzatzen ari dela. Hala ere, sinetsita gaude euskararen biziberritzeari bultzada ematea posible dela, abenduko ekitaldian Bilbao Arenan aldarrikatu genuen bezala, Pizkunde berri bat eragitea, eta horretarako ezinbestekoa dela euskaltzaletasunaren giharra indartzea.
Gu Oiartzunen horretan ibili gara buru-belarri. Urte hasieratik Oiartzungo KORRIKA batzordea gidari, aurtengoa ere KORRIKA arrakastatsua izan zedin, hainbat ekimen prestatu genuen. Alde batetik, martxoaren 14an KORRIKA eguna antolatu genuen. Besteen artean, tonbola egun osoz, muxikoak, Oiartzungo erraldoiak, bazkari herrikoia, bazkalosteko kantaldia Irati Mateloren eskutik, estraeskolarrak, Iratzar erromeria... Nahiz
eta eguraldia ez genuen lagun izan, Oiartzuarrok ederki erantzun genion erronkari. Bestalde, martxoaren 18an, Errigorarekin batera, ekitaldia eta dastaketa izan genuen Arizmendienean. Bukatzeko, KORRIKA txikiak Oiartzungo kaleak alaitu zituen martxoaren 23an.
KORRIKA kulturalari dagokionez, ekitaldi mordo oparoa izan genuen herrian. Beste behin, argi geratu da Oiartzuarrok euskararekin dugun konpromisoa irmoa dela, eta gurera zalantzarik gabe batzeko nahia dagoela berretsi zen: hitzaldiak, antzezlanak, kontzertuak, bakarrizketak, literatura emanaldiak... 20 ekimenetik gora gozatzeko aukera izan genuen.
Baina gure egitasmoa ez da KORRIKARA mugatzen, ez. Gure bisio eta misioa Oiartzunek dituen errokak ahalik eta egokien gauzatzea da
Oiartzungo txoko guztietan euskaraz eroso bizitzen jarraitzeko. Horregatik, egunero-egunero eskoletan aritzen gara, giro paregabean, euskara garela zabaltzen. Bide horretan, aurten guraso talde berria sortu dugu, hilabetero irteerak eta tailerrak antolatu ditugu, Praktikatu (mintzalagun) egitasmoa martxan jarri dugu... Oiartzungo euskaltegian maila apalenetik gorenera 11 talde dauzkagu; 15 pertsona aritzen dira autoikaskuntzan, eta mintzalagun taldeak ere sortu dira. Guztira, 140tik gora ikasle dauzkagu euskara egunero bizitzen. OIARTZUN EUSKARAZ ERANTZUN!!!
JARRAI DEZAGUN EUSKARA IZATEN, ZATOZ GUREKIN!!!
kultura | 169
“HARIAK JARRAI DEZALA” OIARTZUN IRRATIA
Azken hamabi hilabete hauetan, Oiartzun Irratiak etenik gabe jarraitu du emititzen FM 106.5 frekuentzian, urrutira jo gabe.
Iaz, herritarren erreferente izateko, euskararen erabileran eragiteko eta Oiartzun Irratia kudeatzen duen Hitz Hots Kultur Taldea Elkar-
170 | kultura
tearen egitura indartzeko konpromisoa hartu genuen, eta helburu horiek betetze aldera, hainbat izan dira egindako jarduerak. Oiartzuarren bozgorailu izaten jarraitu nahi du Oiartzun Irratiak; herrikoia, irekia, parte-hartzailea, inklusiboa, berdintasunean oinarritua, euskalduna eta askotarikoa.
Irrati sarea handitzen doa poliki-poliki eta azken hilabeteetan Kattin Txiki, Labore Oarso, Arraztalo eta Abaraxka elkarteak gehitu dira gure familia txikira. Kattin Ttikirekin elkarlanean Egiyan Xurrian sortu da, memoria historikoa lantzen duen saioa. Labore eta Arraztalok bat eginda sortu da, berriz, Manitzen, elikatzea zaintzea ere badela aldarrikatzeko saioa. Herriko artistek ere badute haien tokia gure uhinetan Artealdean izenez ezaguna den saioarekin, eta haur eta gazteen agenda eguneratzeaz arduratzen den Abaraxka FM irratsaioak ere alaitzen du gure programazioa. Hainbat urtez irratiko uhinetan finkatu diren saioek ere bizirik jarraitzen dute oiartzuarren eskuzabaltasuna dela medio. Aipamen berezia egin nahi diogu Zana Zalako saioari. 9 urte egingo ditu maiatzaren 16an. Rufi Etxeberriak estreinatu zuen eta geroztik 170 oiartzuarren bizitzan barrena bidaiatu dugu, sekula erantzun gabeko galderak eginez. Txikitako kontuak errepasatzen ditugu, gaztetako parrandak, jolasak, maitasunak, pozak eta tristurak; gaur egun direnera iritsi arteko bidea. Batzuk urduriago, beste batzuk lasaiago, baina den-denek utzi dute haien arrastoa gonbidatu kate eder honetan.
Azkenik, ezin bukatu tartetxo hau Iban Apaolaza Sancho gogoratu gabe. Urte hasieran agurtu behar izan genuen gure kolaboratzaile, bidelagun eta konplizea. Literhari saioko gidaria izateaz gain, familia ere badugulako. Mila esker denagatik eta egon ziur haria iruten jarraituko dugula.
Oiartzun Irratiko kideon helburua Oiartzuni hitza ematea da. Herrian egiten diren ekimenak zabaltzea, egiten dena kontatzea, elkarrizketak egitea... guztiok baitugu besteei zer kontatu. Oiartzun Irratiari, zentzua oiartzuarrek ematen diozuelako, eskerrik asko! Oiartzun Irratia, urrutira jo gabe!
Oiartzun Irratiko esatariak
kultura | 171
Ibargain Musika Eskola 2025/2026
Ibargain Musika Eskolak, 1990etik Oiartzungo Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin eta 1991-1992 ikasturtetik Oiartzunen musika-hezkuntza emateko Eusko Jaurlaritzak baimendutakoarekin, 2025/2026 ikasturtea hasi du 40 ikaslerekin eta 5 irakaslerekin. 35 urte hauetan ohikoak baino askoz pertsona eta espezialitate gutxiago, baina musikarekiko ilusio, giro eta maitasun berarekin.
Ikasturte honetan 24 piano-ikasle, 3 akordeoi-ikasle, 5 biolin-ikasle eta 4 biolontxelo-ikasle izan ditugu. Talde instrumental bat, 5 ganbera-talde, 12 abeslariko abesbatza bat eta musika-hizkuntzako 4 talde osatu ditugu. Joan den urtean esan genuen bezala, gure tronpeta, musika informatika eta hainbeste instrumentu talde eta poprock taldeen arima izan den irakasleak merezitako lan-erretiroa hartu zuen, eta hainbat instrumentu talde desagertu ziren, eta horien artean aipamen
172 | kultura
berezia merezi du 3, 2 Band! taldeak, hainbeste urteko ibilbidearen ondoren. Gure klarinete irakasleak ere utzi gintuen, oraingo honetan ikasle faltagatik.
Urriaren 19an, Arizmendienean goizeko 11:30ean Harrera Ekitaldia ospatu zen Oiartzungo biztanle berriei harrera emateko; han egon zen Sergio Muñoz bere musikarekin giroa alaitzen. Mila esker, Sergio! Ikasturte honetan Santa Zezilia azaroaren 19an ospatu genuen plazan. Eguraldiak ez zuen lagundu baina moldatu ginen. Ederra izan zen gure instrumentu talde berria entzutea Ikusten kanta eskaintzen, eta denen gozamen-aurpegiak, abeslariek eta ikusleek, adibidez, Maritxu nora zoaz kantan. Beti bezala, Ibargain Elkarteko lagunei esker, txokolatada batekin
amaitu genuen, ikasle, irakasle eta gurasoekin. Urtero, Irisarrin, Arantzan, Txondorraren piztea ospatzen dute, eta oraingoan gure Sergio Muñoz biolin jotzaile, konpositore eta kantautorea gonbidatu zuten ekitaldiari bere musikarekin laguntzeko. Abenduaren 6an, iluntze zoragarri batean, Iturengo joaldunek txondorrari hiru buelta eman ondoren, espiritu gaixoak urruntzeko, bere musika entzuteko plazera izan genuen.
Gabonetako kontzertua abenduaren 19an ospatu genuen Landetxen. Aurreko ikasturteetan baino lasaiagoa izan zen Pop-Rock Talderik gabe baina ederra eta hunkigarria ere bai.
Urtarrilaren 31n Concha Murguiari omenaldia egin zitzaion, eta bertan, beste behin ere, Edurne Saizar (pianoa), Oihane Mitxelena (akordeoia) eta Haizea Lekuona ikasleek parte hartu zuten, Endika Loiolak ere lagundu zuen bere gitarrarekin. Xosé Estevezek (galizieraz), eta Antton Kazabonek eta Arantxa Letek (euskaraz) irakurri zituzten testuak Osoko Bilkuren Aretoan.
Otsaila Soinueneko bisita batekin hasi genuen, ikasle talde batek eskatuta. Eguna motz geratu zitzaigun eta ekainean itzuliko ginela agindu genuen, ikasturte amaierako kontzertuen ondoren.
Urtero komentatzen dugun bezala, otsaila pianoaren hilabetea da guretzat, 30 urte baino gehiago daramatzagulako Donostian, ondoren Andoaingo Jaialdian eta azken urteotan egoitza partekatuetan egin diren lehiaketetan parte
hartzen. Iaz Errenterian egon ginen, eta aurten, otsaileko azken egunean, Zarautzera joan ginen. Aurretik, beti bezala, bere doinuak eskaini zizkiguten 18an Landetxen, bere prestaketa ondo bukatzeko. Ohikoa denez, martxoa eta apirila maiatzeko kontzertuak prestatzen ematen ditugu. Aurten Landetxen izan dira berriro. Maiatzaren 27an bakarlarien eta ganbera-talde txikien kontzertua eskaini genuen.
Hilaren 28an eta 29an Gaztetxoen Kontzertuak eskaini genizkien Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleei, eskola-orduetan. Bertaratutakoen erantzuna bikaina izan zen eta Kopa irabazi ondoren Din dan golo golo kanona eta Txuri Urdin abestuz emandako bi kontzertuen amaierak oso hunkigarriak izan ziren.
Azkenik, 29an bertan, baina arratsaldeko zazpietan, Ikasturte Amaierako kontzertu-jaialdia eskaini genuen, non ia ikasle guztiek parte hartu zuten (beti daude instrumentuko ikasle heldu batzuk tamalez animatzen ez direnak). Oraingo honetan, kontzertua amaitzeko, egungo irakasle guztiek eta animatu zen ikasle ohiren batek parte hartu genuen. Albert Khetèlbeyren The clock and the Dresden Figures interpretatu genuen. Juanjo Irigoienen euskarazko bertsioarekin amaiera eman genion kontzertu honi Irune Arbide Urdanpilleta Ibargain Musika Eskolaren sortzaileari omenaldi gisa.
kultura | 173
HERRI-MUSIKA KALE, ARETO ETA MAHAIAN SOINUENEA
Ez da denbora asko pasa beste museo batzuetako hainbat langilerekin bilera izan genuenetik. Museo barruan izaten diren lanez hizketan ari ginen eta batek kuadrillako lagunekin izandako elkarrizketa gogoratu zuen. Kuadrillakoek museoan bisitarik ez zegoenean bertako langileek zer egiten zuten jakin nahi zuten, ez baitzitzaien iruditzen bisitarien harreraz gain egiteko beste ezer izango zutenik. Ba bai, museoetan, atea ireki eta sarrera kobratzeaz gain, era askotako lanak izaten dira. Museoak erakutsi eta kontatzen duen istorioaren arabera lan horiek era batekoak edo bestekoak izan daitezke. Soinuenean, esate baterako, bisitari arruntak soinu-tresnak ikusten ditu, eta erakusketako protagonistak azken horiek dira. Bizirik daude; gehienak material biziarekin eginak daudelako. Eguraldiaren aldaketek zuzenki eragiten die zur, larru, soka zein hariei. Zenbait xomorrok ere gustuko dituzte, eta erne ibili behar izaten dugu soinu-tresnak ahalik eta egoera onenean mantendu nahi baditugu.
Soinu-tresnak handiak, txikiak, politak edo itsusiak izan, funtzio bat duten piezak dira. Pertsonen eskuetan bizia hartzen dute, hizketan hasten dira, eta garai eta lekuaren arabera, era batera edo bestera erabiltzen dira; ez dira hormak edertzeko, nahiz eta horretarako ere balio duten. Museoko artxiboan soinu-tresnei buruzko informazio asko dugu jasoa. Partiturak baino gehiago, bertan eta kanpoan argitaratutako ikerketak jasotzen dituzten liburuak eta era ezberdinetako grabazioak ditugu gurean. Gogoan izan behar da herri-musikaren zati handi bat zuzeneko transmisioz ikasi
174 | kultura
dela eta horri esker asko izan direla musika irakurtzen edo idazten jakin gabe musika egin dutenak. Argitaratu gabeko grabazioak ere asko dira Soinuenean. Dokumentu horiek herri-musikaren momentu jakin bateko errealitatea gordetzen dute eta pasatako garaiak ezagutzeko bide bakarra izan daitezke. Ezin dugu ahaztu musika momentu zehatz batean gertatzen den zerbait dela eta herri-musikaren kasuan oso nabarmena da inguruko baldintzekin estuki lotuta egoten dela; izan festa batean, erritu batean, ospakizunetan edo bestelako une intimoetan.
Artxiboko dokumentuak katalogatzea gure lanetako bat zen jada Soinueneak bere ateak ireki aurretik, baina azken urteetan bereziki sakondu dugu landa-laneko grabazioen katalogazioan. Grabazio bakoitza noiz, non eta nork egin zuen jakitea garrantzitsua bada, zer esanik ez bertan entzun edota ikusten direnei buruz dakiguna eta grabazioan jotzen edo kontatzen digutena. Datu-base batean informazio hori behar bezala jasota edukitzeak ikerlariei izugarri laguntzen die bilatzen ari diren informazioa topatzen. Norbaitek grabazioko eduki guztia aurretik entzun eta identifikatzen hartu duen denborak ahalbidetzen du hori. Gainera, lan hori grabatzen aritu zen pertsonak berak egiten badu, zehaztasun handia lortzen da. Kontuan izan behar da herri-musika gorde duten asko ez direla beste giro batzuetako pertsonaia batzuk bezain ezagunak, edo beren inguruan garai batean ezagunak izan badira orain ahaztuta daudela. Edozein kasutan informatzaile askok beraiek entzun duten hartaz eta beraien gogoan bakarrik gordetzen diren doinu eta ohiturez informatzen dute.
Santa Agedako eskea ikertzen Azken ikasturtean Itziar Navarrok eta Leire Retegik Santa Agedako kantu-erronden inguruko ikerketa egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Mahaiaren enkarguz.
Urtebetez Soinueneko bi ikerlariek kantu-erronda horien inguruko iturri historiko eta etnografikoen bilketan, interpretazioan eta sintesi orokor bat egiten jardun dute buru-belarri. Orain arte Euskal Herrian gai honi buruz argitaratu dena sakonki aztertu eta testu akademiko bat ekoitzi dute, 2026ko uztailean Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu diotena.
Santa Ageda eguna (otsailaren 5a) eta bezpera (otsailaren 4a) data markatuak izan dira herri-egutegian, Kandelario (otsailaren 2a) eta San Blas (otsailaren 3a) egunekin batera. Nekazaritza-egutegi zaharra 40 eguneko zikloetan banatzen omen zen (ilargi ziklo bat eta erdi), eta otsail hasierako festa horiek neguko solstiziotik 40 egun ingurura gertatzen dira, udaberriko ekinoziorako erdibidean. Neguko zikloaren erdian ongi errotua ageri zaigu, beraz, Santa Ageda; eguzki- eta ilargi-faseekin lotua, eta bere ezaugarrien artean puska-biltzeak dituena.
Bitxikeria modura: 1702. urtekoa da santa-eskearen inguruan bi ikerlariek topatu duten dokumentazio idatzirik zaharrena, Ataungo debeku batekin lotua. Bestalde, doinu ezagunenetatik haratago (Egun da Santimamiña, Dios te salbe, Zorion etxe hontako denoi...), beste dozena bat doinu ere bildu dituzte. Ikerlarien arabera, corpus poetiko-musikal aberats horrek agerian uzten du Santa Agedako kantu-errondak ahoz transmititutako herri-ohitura bizia izan direla XX. mendera arte. Hain zuzen, errepertorio honen homogeneizatzea XX. mendean eman dela iradokitzen du dokumentazioak; kantuen aldaera zehatz batzuk eragile abertzaleen, ikastolen eta abesbatzen ekimenez asko zabaldu dira, baina kantutegietan eta folkloristen bilketetan beste hamaika bertsio ere badaude. Ikasturte berrian -2026/27- ikerlariek bigarren fase baterako saltoa emango dute, eta Gipuzkoan kantu-erronda horiek bereziki errotuta dauden hiru eskualdetan landa-laneko bilketak egingo dituzte (elkarrizketak eta filmazioak): Urolan, Debagoienan eta Goierrin, hurrenez hurren.
Santa-eskean atera ziren gazteen aipamena Lartaun Elkartearen berripaperean; 1961eko laugarren zenbakia.
Entziklopediaren hirugarren tomoa Egunen batean Santa Agedari buruzko lana argitaratuko da noski. Baina aurretik badugu lanik. Duela sei urte hasitako proiektuak aurrera darrai eta lehengo udazkenean argitaratu genuen euskal herri-musikan erabili diren soinu-tresnei buruzko informazio zabala jasotzen duen entziklopediaren hirugarren tomoa, menbranofonoez eta idiofonoez hitz egiten duena. Zenbaki honetan Soinueneko Juan Mari Beltran, Itziar Navarro eta Orkatz Arbelaitzekin batera, hainbat ikerlarik parte hartu dute. Aurreko tomoetan Iñaki Eguren, Aitor Larrañaga, Aingeru Berguices, Antton Mendizabal eta Julio Abascalek parte hartu zuten, eta hirugarren honetan, horietako batzuekin batera, Ander Moso, Argibel Euba, Emilio Xabier Dueñas, Haritz Garmendia eta Patxi Laborda izan dira artikuluak idatzi dituztenak.
Liburua joan den urteko Durangoko Azokan jarri zen salgai eta nahi duenak Soinuenean eros dezake. Ane Arsuagak maketatu eta irudiz jantzitako liburu ederrak oraingoan ez du berekin diskorik, baina grabazio batzuekin informazioa osatuago geratzen dela iruditzen zaigu eta horiek gure web orrian eskuragarri jarri ditugu (grabazioak zein helbidetan entzun daitezkeen agertzen du liburuak URL eta QR bidez).
kultura | 175
Herri-musika bizia
Akademian
Bere sorreratik Soinueneak egin duen bezala, azken urtean ere herri-musika bizirik dagoen herriaren adierazpideetako bat dela erakutsi du. Euskal Herriko musikariekin batera (Danserie ensemble, Soinuenean behin, Uran-zu), Galizia eta Kretako musikariak ere izan ditugu gure artean (Acordeireta, Antonis Leontidis hirukotea). Haien emanaldiak Landetxe kultur aretoan, Musikeneko auditoriumean eta herriko plazan izan dira; batzuetan entzuleek beren aulkitik lasai ederrean entzun dituzte musikariak eta beste batzuetan musikariek jotako erritmoan dantzan aritu dira. Horretaz gain, Lapurdiko Leinua euskal dantza taldearekin elkarlanean jarraitu dugu Hiruak Dantzan egitasmoan. Mugerre, Hiriburu eta Milafrangan hilero euskal dantzaren bueltan gertatzen diren tailer eta dantzaldietan Oiartzungo Herri-Musika Eskolako ikasle eta irakasleek osatzen dituzten Alboka & Biolin taldea eta Xirolarru taldeak bi dantzaldietan joaz parte hartu dute. Herriko txikienek festetan eta urte osoan zehar herri-musikaz gozatzeko aukera izaten dute erraldoi txikiak dantzatzera joaten direnean, beraientzat propio antolatutako emanaldi didaktikoetan eta, besterik gabe, kalera ematen duten etxeko leihoak irekita, han ibiltzen baitira Lartaungo txistulariak, musika-eskolako taldeak, edo herriko dultzainero eta albokariak.
Ezin dugu aipatu gabe utzi Musikenen aurten abiatu den Euskal Musika Tradizionala izeneko ikastaroa. Urtero eskainiko da eta 45 ECTS (kreditu) izango ditu. Ikasturteko 15 asteburutan, ostiral eta larunbatetan banatu dituzte saioak. Euskal Herriko txoko desberdinetako dultzaina-, alboka-, pandero- eta trikiti-jotzaileak izan dira lehenengo edizio honetako 10 ikasleak. Praktika instrumentalaz, harmonia eta moldaketez, pedagogiaz eta didaktikaz gain, ikasleek euskal herri-musikaren oinarri historiko-teorikoak eta euskal soinu-tresnen ezagutza ere landu dituzte Soinueneko irakasle-bisitariekin. Ohiko klaseez gain, kantuan, dantzan eta inprobisazioan sakontzeko tailerrak ere izan dituzte. Prestaketa horrekin, ikastaroa gaindituz gero musika-eskoletan sustrai herrikoia duten soinu-tresnak jotzen erakusteko gaikuntza ofiziala lortuko dute musikariek. Txistuaren salbuespenarekin, soinu-tresna herrikoiek eta herri-musikak orain arte ez dute Euskal Herrian goi- ez erdi-mailako ikastegi batean hezkuntza-programa arauturik izan. Hortaz, ikastaro hau aurrerapauso txikia dela esan dezakegu. Hala ere, oraindik ere lan handia dago egiteko, euskal herri-musikariek, hala nahi badute, haien soinu-tresnei eta tradizioari egokitutako formazio propio baterako sarbidea izan dezaten, eta halaber, kale eta plazetan bezala, euskal herri-kulturak akademian ere bere tokia izan dezan.
Dantza-plazan Taferna berriz hirukotearekin. Oiartzun, 2026/03/22.
176 | kultura
SOINUENEA
TXINALKA ANTZERKI TALDEA Espero dugu aurtengo antzezlanarekin ere asko gozatuko zenutela, guk behintzat horrela egin dugu. Aurten pertsona batek utzi du taldea eta beste 2 partaide berri sartu dira. Hauek osatzen dugu taldea, 4 gizon eta 4 emakume gara guztira:
Txinalka Antzerki taldeko kideok urtero bezala antzezlan berri bat aurkeztu genuen ekainaren 6an Landetxeko kultur aretoan.
Aurten beste mota bateko antzezlana eskaini dugu. Agatha Cristie-ren Xagu Tranpa obran oinarritutako antzerkia izan da, oso desberdina. Hilketak, intriga, suspentsea… hori guztia izan dugu. Ikusleek ez dute aspertzeko astirik izan antzerki honekin, hiltzailea zein den asmatu behar izan dute detektibearen galdera askorekin batera. Urtero esaten dudan moduan, ikusle fin eta leialak ditugu eta elkarrekin oso ongi pasatzen dugu. Gure helburua beti bezala urtean behin antzelan berri bat aurkeztea da. Iaz Landetxen gure antzezlana aurkeztu eta gero Lezon ere izan ginen eta oso gustura bukatu genuen. Karaez kaleko lokalean entseatzen dugu astean behin, asteazkenetan , oso ongi pasatzen dugu, giro oso ona dugu eta barre asko egiten dugu.
Amaia Ibarguren-Jexux Gonzalez-Pili Arbelaitz-Joxe Migel Lopez-Nati Gonzalez-Felipe Mitxelena-Maite Odriozola eta Zigor Agirre. Zuzendaria: Lur Korta Urtean zehar ere antzezlan emanaldi ugari daude Landetxeko aretoan, elkar ikusiko dugun esperantzarekin agurtzen gara. Txinalka Antzerki Taldea Joxe Migel Lopez
kultura | 177
AUNTXA TRIKITI ESKOLA www.auntxatrikitieskola.com
Urtero bezala idatzi honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoeneko hogeita hamalau urte dira ELIZALDE HERRI ESKOLAn trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela eta aukera honetaz baliatuz gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guztiari: irakasle, ikasle, guraso eta abarri. Gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoari dagokionez, hainbat emanalditan parte hartu dugu eta hauek dira horietako batzuk: San Tomas egunean, Gabonetan, kuestaziyuan, maiatzaren 9an Irungo sagardo egunean, Maiatzaren 23an Irungo Zabaltza plazan eskaini genuen emanaldia, ekainaren 7an Irungo Anaka auzoko festetan eta ekainaren 13an Oiartzungo kontzejupean Irungo Musika eskolako ikasleekin trukatze jaialdia.
Trikitia irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:
1. Zenbakien bidez: gaur egun metodorik erabiliena eta praktikoena da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.
2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitia irakasteko erabili zen aurrena da, garai batean trikitia jotzen horrela irakasten baitzuten. 3. Solfeoa eta zenbakiz osaturiko metodoa.
178 | kultura
Bukatzeko esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitia behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak dira eta. Trikitia edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510ra; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, astearteetan eta ostegunetan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat Oiartzuar guztioi Auntxa Trikiti Eskolaren izenean.
Iñaki Aranaga
KIROLA
OIARPE KIROL URTEKARIA 2025-2026. DENBORALDIA
Oiarpe-k 2025-2026 denboraldian ere bere bidea egin du, eta Euskal Herriko kluben artean gorenean jarraitzen du. Aurtengoan 80 pilotari inguru kudeatu ditugu gure klubean, 70 bat mutil eta 10 bat neska. Kategorien arabera:
-Benjamin, Alebin eta Infantilak: 46. -Kadeteak: 11. -Jubenilak: 9.
-22 urtez azpitikoak: 9. -Nagusiak: 5.
Gure harrobia eta etorkizuneko pilotari iturria benjaminak, alebinak eta infantilak dira eta aurten oso pozik gaude izan dugun kopuruarekin.
180 | kirola
Argi ikusten da pilotari gaztetxo anitz ditugula eta horrek etorkizunarekiko esperantza handiak sortzen dizkigu.
9 teknikari ditugu guretzat lanean: 6 entrenatzaile, prestatzaile fisikoa, kirol masajista eta delegatua. Epaile lanak gure elkarteko gazteek egiten dituzte, eta horrek eragin onuragarria du beren heziketan.
Urteko aipamen berezi bezala, Unax Landa gure atzelari garaiaren debuta aipatuko genuke: urtarrilaren 25ean jokatu zuen lehen partida profesionaletan. Afizionatuetako azken urtean hainbat txapel lortu ostean (Diario Vasco, Antton Pebet, Memorial Goñi...), ikaragarrizko maila erakusten ari da profesionalen arteko bere lehen urtean. Oiarpek hezitako bi atzelari eraginkor daude momentu honetan Baikoren esanetara: Ander Imaz eta Unax Landa. Barruan sentitzen dugu hori luxu ederra dela Oiartzungo herriarentzat eta esku-pilota maite dugun guztiontzat.
Elkartearen jarduerak:
-Xanistebanetako kontzejupeko txapelketa. -Xanistebanetako pilota jaialdia.
-Uztaileko pilota-topaketak gaztetxoentzat, astean bi egunetan 2 ordu. Parte-hartzaileak: 2 monitore eta 50 bat ume. -Eguberrietan Oiarpeko pilota eguna.
-Pilota jaialdiak urtean zehar (bai profesionalak, bai afizionatuak), bi gutxienez, hiru ere egitea espero 2026an. Beste elkarteek antolatutako hainbat jardueretan/ txapelketatan ere parte hartzen dugu. Euskal Herri osoan eta baita bertatik kanpora ere:
Txapelketak: Baztan, Malerreka, Barañain, Mungia, Antigua, Lezo, Sopela, Ataun, Gartzaron, Idiazabal, Zaldibar, Elgoibar, Zaramaga, Usurbil, Tolosa, Egia, Irun, Berriobeiti, Zumaia, Amezketa...
Benetan zaila izango da, baina gure indar guztiak jarriko ditugu horretan.
Horrek ere Euskal Herriko beste txapel bat lortzeko aukera emango liguke (bi ditugu orain arte, 2022 eta 2025 urteetan lortutakoak).
Esan dezakegu Oiartzungo herriaren izena oso goian jarriko dutela berriro ere gure pilotariek han eta hemen, urte osoan zehar. Ausartzen gara esatera gure pilotari harrobia momentu honetan onenetarikoa dela pilota munduan, inolako zalantzarik gabe.
Oiarperen aktibitatea ez da geldituko 2026-2027 denboraldian ere, eta gure helburua Oiartzunen esku-pilota sustatzea eta azken urteotako emaitza ederrak berrestea izango da aurten ere, emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna sustatuz. OIARPE PILOTA ELKARTEA
Gipuzkoako Federazioaren barne ospatzen diren txapelketa guztietan ere parte hartzen dugu. Baita Euskal Ligan eta Euskal Herriko Herriartekoan ere.
Aurten ere Gipuzkoako Herriarteko txapela herrira ekartzea izango da gure erronka nagusia. Lau urtez jarraian irabazi dugu eta 2026koa seigarren txapela litzake.
kirola | 181
ANDER GARAIAR PIKABEA Europako 100 metrotako txapelduna den oiartzuar gaztearekin solasean
Ander irabazitako urrezko dominarekin.
182 | kirola
Ander Garaiar izena gero eta ezagunagoa da atletismo munduan eta baita Oiartzunen ere, jakina. 18 urte baino ez zituenean 20 urtez azpiko Europako txapelketako 100 metroko proban urrezko domina irabazi zuen, lehen aldia izan da euskaldun batek lorpen hori eskuratu duela. Arditurriko bidegorriko entrenamenduetatik hasi eta nazioarteko oholtza nagusietara igaro den ibilbidea da korrikalari gaztearena.
Ander, zorionak 100 metroko urre historikoagatik! Ezer baino lehen, zer sentitzen duzu proba hau Europako Txapelketa batean irabazten duen lehen euskalduna izanik? Oso momentu berezia izan zen niretzat. Pantailara begiratu nuenean eta nire izena lehenengo postuan ikusi nuenean, ez nuen sinisten. Benetan egin nuenaz jabetu nintzenean, oso pozik eta harro sentitu nintzen, batez ere, euskaldun gisa hori lortzea oso berezia izan zelako.
herri lasai batean entrenatzearen eta foku lehiakorrago batekin egitearen artean? Bai, aldaketa handia izan da niretzat. Donostian entrenatzen hasi nintzenetik, dena serioagoa da eta exijentzia handiagoa daukat, normala den bezala. Herrian giroa lasaiagoa zen eta lagunartekoa. Hemen jendeak serioago hartzen du gaia eta horrek ere giro zentratuagoa sortzen du.
Ospea eta emaitzak gora eta behera, badirudi profil lasai eta apala mantentzen duzula. Nondik datorkizu patxada hori eta nola kudeatzen duzu lasterketa garrantzitsu baten aurretiko jarrera? Esango nuke patxada hori izaera kontua dela. Besteek ez dakit nola ikusten nauten baina nik neure burua beti bezala ikusten dut, lortutako emaitzak gorabehera. Horrek laguntzen dit oinak lurrean izaten eta gauzak naturaltasunez hartzen. Nahiko lasaia naiz eta ez naiz erraz urduritzen. Lasterketa aurretik lasai egoten saiatzen naiz, kontzentratua eta nire eginbeharrean pentsatzen.
Tamperen (Finlandian), domina irabazi ondoren. Ander, Valentin Rocandio gaur egungo entrenatzailearekin eta Xabi Belaunzaran eta Julen Perez Haurtzaroko atletismo entrenatzaile oihekin.
Badakigu Arditurriko bidegorrian entrenatzen zinela gazteagoa zinenean. Nola gogoratzen dituzu entrenamendu haiek eta nola lagundu zizuten honaino iristen? Arditurrin entrenatzea oso garrantzitsua eta polita izan da nire ibilbidean. Giro lasai batean entrenatzen nintzen, presio handirik gabe, eta horrek oinarri sendo bat eraikitzen lagundu dit. Azpimarratu beharra dut Oiartzunen eta Haurtzaro Atletismo Taldean hasi izana beti eramango dudala nirekin. Nola aldatu da zure bizitza hedabideetan irteten eta Donostian serioago entrenatzen hasi zinenetik? Nabaritzen al da desberdintasuna
Ander, lasterketarako beroketa lanetan.
Zein da zure erreferente edo inspirazio iturria atletismo munduan? Baduzu euskal erreferenterik? Orain arte ez nuen hemengo kirolaririk jarraitzen; nire erreferenteak kanpokoak izan dira beti. Baina, gaur egun, bertako jende oso ona ezagutzen dut, lehen ezagutzen ez nuena. Donostian behintzat, proba guztietan dago oso maila handiko jendea, eta haiek ere badira nire erreferenteak. Hala ere, gustukoen ditudanak kanpokoak dira: Letsile Tebogo eta Andre De Grasse.
kirola | 183
Gaztea izatea eta elkarrizketen, sareen, babesleen... erdian egotea, batzuetan izugarria egiten zaizu? Edo hori guztia bidearen zati gisa ikusten duzu eta prozesuaz gozatzen duzu? Egia da batzuetan pixka bat gehiegi izan daitekeela, batez ere elkarrizketak, sare sozialak, babesleen kontuak eta entrenamenduak dena batera pilatzen direnean. Hala ere, denborarekin denetara ohitzen zara eta bidearen parte gisa ikusten duzu. Gainera, funtsean, gustatzen zaidana egiten ari naiz eta hori da niretzat garrantzitsuena.
Entrenatzaileek eta adituek etorkizunean 100 metrotan 10,20tik jaisteko duzun ahalmenaz hitz egiten dute. Helburu zehatzak jartzen dituzu edo nahiago duzu pausoz pauso joan? Helburu zehatzak baditut, noski; kirolari gisa, beti dut nire markak hobetzeko eta mugak gainditzeko grina. Hala ere, ez naiz askorik itsutzen zenbaki edo denbora jakin batekin, uste baitut presio gehiegi ekar dezakeela. Nahiago dut pausoz pauso joan, entrenamendu bakoitzean eta lehiaketa bakoitzean zerbait berria ikasten eta pixkanaka hobetzen. Azkenean, eguneroko lanak eta konstantziak eramaten zaituzte benetako aurrerapenera, eta horretan saiatzen naiz arreta jartzen.
Ander, 2025eko Espainiako txapelketan: urrezko domina lortu zuen Haurtzaro atletismo taldea ordezkatuz.
Ander, gaur egungo Nike taldearekin.
Oraindik mantentzen duzu herriko bizitza: familia, lagunak eta Oiartzungo ibilaldiak? Nola babesten zaituzte etxetik eta nola orekatzen duzu hori guztia zure entrenamendu eta lehiaketekin? Betiko bizitza egiten saiatzen naiz Oiartzunen, baina eskola, entrenamendua eta lehiaketengatik denbora gehiago egoten naiz Donostian. Gaur egun daramadan erritmoak askotan zaildu egiten du lagunekin edo gertukoekin nahi adina egotea. Oreka aurkitzea ez da beti erraza, baina saiatzen naiz nire ingurukoentzat tarteak bilatzen, haiek direlako nire egunerokoan indarra eta lasaitasuna ematen didaten pertsonak.
184 | kirola
Zer esan nahi du zuretzat Oiartzun herriaren izena eramateak nazioarteko txapelketa handietan? Harrotasun berezia al da herria ordezkatzea? Niretzat oso berezia da nazioarteko txapelketa handietara Oiartzunen izena eramatea. Harrotasun handia sentitzen dut nire herria ordezkatzean, badakidalako atzean jende askoren babesa eta maitasuna dudala. Oiartzunen daude nire sustraiak, eta horrek indar berezia ematen dit lehiatzen naizen bakoitzean. Beti saiatzen naiz ahalik eta ondoena aritzen, Oiartzunen oihartzuna munduan zehar ahalik eta modu onenean aditu dadin. ARIANE ERRANDONEA SISTIAGA
LAIDA VALDERRAMAri elkarrizketa
kirola | 185
Zein dira zure izen abizenak? Laida Valderrama Crujeiras. Jaioteguna? 2002ko irailaren 26a.
Oiartzun herri mendizalea izanda, nola amaitu zenuen traineruan? Nola izan zen arraunaren lehen kontaktu hori? Kirol asko egindakoa naiz, baina egia da nire anaia Errenteria-Oreretan hasi zela arraunean gaztetan eta gurasoekin haren estropada bat ikustera joan nintzenean txispa sortu zitzaidan. Betidanik ikusi ditut estropadak aitarekin etxean, beti izan naiz txikitatik Bermeoko jarraitzailea, eta anaia arraunean ikustean atentzioa deitu zidan eta “probatu egin behar dut” esan nion neure buruari.
Nola izan zen lehenengo egun hori? 12 urte izango nituen, gutxi gorabehera, DBH1 mailan. Nolakoa da zure eguneroko errutina? Ikasketak/lana eta klubera joateko joan-etorriak kontuan hartuta, zenbat ordu eskaintzen dizkiozu arraunari? Astean zehar arratsalde bat soilik dut libre, baina gutxi gorabehera klubean egunero bi orduz egoten naiz. Asteburuetan egia da estropada arratsaldez dugunean, goizean zerbait egiteko aprobetxatzen dudala, edo aldrebes, baina azken finean egun osoa hipotekatuta izaten dugu. Errutinari dagokionez, ikasle garaietan askoz errazagoa zen, zeren egutegi finko bat izanda, eskolatik eguerdi-arratsaldean irteten, eta ondoren udako oporrak noiz diren jakinda, ikasketak eta kirola aldi berean egitea nahiko erosoa zen. Behin lanean hasita, neke fisikoa gehiago nabaritzen da; goiz esnatu, lanera joan… eta orain aldi berean lanean eta ikasten nabilela askoz okerragoa da (barrez).
Non zabiltza lanean eta zer ari zara ikasten? Aitak beste bi lankiderekin hortz protesien laborategi bat du eta idazkari gisa nabil. Bestetik, Psikologia ari naiz ikasten on-line. Aurrez
186 | kirola
anbulantzien erdi mailako gradu bat egin nuen eta ondoren osasun laborategien goi maila bat ere, analitikak eta mota horretako arloak ikasten.
Traineruan zein postutan ibiltzen zara? Beti egon zara postu horretan? Orain patroia naiz, baina infantiletan hasi nintzenean hiru urtez egon nintzen patroi, gero DBH3 inguruan arraunean jarri ninduten eta 2022 urte arte ibili naiz arraunean.
2022an bizkarreko lesio bat izan nuen, disko bat fisuratua dudalako, bi urte egon nintzen geldirik, eta horren harira eten bat izan nuen. Orduan patroi gisa dinamika hartzen hasi nintzen berriz taldeari laguntzeko eta horretan ikasten ari naiz oraindik. Zein klubetan ibili zara? San Juanen beti.
Diotenez, arraunean ondo ikasten da sufritzen. Zer pentsatzen duzu besoak erretzen hasten direnean eta oraindik azken ziaboga falta denean? Arraunean beti ikasten da sufritzen, baina nik uste fisikoki baino gehiago psikologikoki eragiten duela. Azken finean, norberak ahal duen moduan kudeatzen ditu momentu horiek. Egia da badakizula fisikoki prest zaudela, urte osoa horretarako entrenatzen baitugu, eta hor buruak oso paper garrantzitsua izaten du.
Hilda gaudenean, burua hotza mantendu behar dugu, taldekide guztiak ondoan ditugula sentitzen, guztiok aldi berean sufritzen gabiltzala eta denon artean aurrera aterako dugula pentsatzen.
Nahiz eta disfrutatu, kosta egiten zait. Nahiago dut arrauna egin, begiak itxi eta aurrera egin.
Zein minututan iristen da gorputzak ‘nahikoa’ esaten dizun une hori, zein da momentu kritiko hori? Nire kasuan, uste dut estropadako lehen 2-3 minutuak direla okerrenak, topera ateratzen gara eta gorputzak petatzen dizun momentua orduan gertatzen da. Zure gorputza erregulatzen hasi behar duzu eta oraindik beste 7-8 minutu dituzu aurretik. Behin hori pasata, gorputza erritmoa hartzen doa eta badakizu noiz estutu edo mantendu. Zer sentitzen da arraunlariak eta patroiak erabat batera zoaztenean? Egia al da besteen erritmoaren taupada ere nabaritzen dela? Bai, kristoren subidoia da. Sufritzen zaude, baina ikusten duzu momentu kritiko horren barruan denok konektatuta gaudela. Niretzat patroi gisa momentu oso berezia da.
Zein garrantzi du zuretzat patroiaren ahotsak, uraren zarataren eta zaleen oihu artean? Arraunlari perspektibatik, niretzako patroia “begiak itxi eta aurrera” zoazen pertsona zen, 100% fidatu beharrekoa, urte guztiko momentu guztietan taldea gidatzen duen pertsona da, bera delako entrenatzailearen ahotsa eta begiak. Patroi gisa iruditzen zait entrenatzailearen ahotsa izanda, haren erabakiak nire erabakiak direla eta azkenean berak nigan jarritako ardura hori taldeari transmititu behar diodala, nahiz eta uretan bat-bateko egoerak suertatu, guztion errendimendu onena ateratzeko asmoz. Nola kudeatzen duzu ardura horren presio hori? Oso gaizki (barrez), ez dizut gezurra esango.
Jende askok igandeko estropada ikusten du, baina nolakoa da urtarrileko astearte bat, iluntzeko zazpietan, euri eta hotzarekin entrenatzen? Ba begira, jende asko ez da ados egongo nirekin, baina batzuetan nahiago dut entrenatzaileak “hergometrora goaz” dioenean. Egia da oso momentu konplikatua dela, zeure buruan “hotza dut, nekatuta nago, zer ari naiz hemen” pentsatzen baitzaude, baina entrenamendua amaitzean, ikusten duzu bi bider balio izan duela esfortzuak. Hala ere, negua urteko etapa gogorrena da dudarik gabe, baina aldi berean puntu gehien lortu posible duzun momentua ere bada, taldea benetan hor egiten da, ikusita momentu horietatik atera garela, gero edozer gauza datorrelarik ere gu prest gaude. Itsaso txarreko egunetan errespetua diozu itsasoari, edo adrenalina hori da gehien gustatzen zaizuna? Bi gauzak.
Beldurra inoiz ez, iruditzen zait beldurra dagoen momentuan gauzak ez direla aterako edo zeure burua ez duzula ondo kudeatuko.
Errespetua beti, kontrolatu ezin duzun gauza bat da, eta horrela konpetitzen ikasi behar da. Izugarri gustatzen zait erronka hori, sentsazio ezberdin bat delako. Ordu asko pasatzen dituzue elkarrekin. Trainerutik kanpo ere lagunak zarete, edo arrauna da zuen lotura bakarra? Nolako piña zarete? Sozialki arraunetik kanpo gelditzen gara, egutegiak bateraezinak baitira kanpoko jendearekin, baina ordu asko dira eta horrek lotura estu bat sortzen du. Pertsona batzuekin harreman gehiago duzu normala den bezala, baina denbora pila bat pasatzen dugu batera. Piña oso ona osatzen dugu.
Zer irakatsi dizu arraunak besteenganako konfiantzari buruz, aurrean zein atzean dituzunengan guztiz fidatu behar duzunean?
kirola | 187
Konfiantza aldetik, irakatsi dit ni pertsonalki gai naizela gauza asko egiteko, gauza asko lortzeko eta momentu zailetan erabaki onak hartzeko. Oso faktore garrantzitsua dela iruditzen zait; gaizki egiten ari zarela uste duzunean, taldekide guztiek “ondo ari zara” esaten dutenean positiboki pentsatzen irakasten dizu.
Gainera, irakatsi dit akatsak egiteko baimena eman behar diogula geure buruari, ez dela ezer gertatzen akatsak egiteagatik eta gauza guztiei eman ahal diogula buelta, diogun moduan: “berdin du huts egiteak, hurrengo paladaren bila goaz”. Iraila hilabete sakratua da: nola kudeatzen dituzu urduritasuna eta presioa Kontxako Bandera eta antzeko hitzordu handietan? Urduritasuna beti berdina da, berdin du zein estropada izan, baina egia da 3 hilabetez arraunean zabiltzala denboraldia prestatzen eta irailaren 1a iristean badirudi mundua bukatzen dela.
Egia da Kontxan agian pixka bat urduriago jartzen garela, plaza mugatuak direlako, dena egun batean jokatzen delako edo kanpoan jende gehiago dagoelako ikusten (herritarren presio gehiagorekin). Zaila da burua hotz mantentzea, inguruan lagunak, familia, ezagunak ikusten dituzulako eta denak besarkatu nahi dituzulako, baina ezin duzu, zure burbuila horretan murgildurik zaudelako. Gainera, Kontxaren ondoren playoffak izaten direnez, presio batetik atera eta beste batean sartzen zara, asteburu batean lehenengo mailarako igoera jokoan dagoelako. Iraila hilabete intsentsua da guztiz.
Hasieran, izan al zenuen erreferentetzat hartu zenuen arraunlaririk? Klixea dirudien arren, Gorka Aranberri izan da nik miresten dudan pertsona bat, eta berekin batera gaur egungo Hondarribiko patroia den Miren Garmendia ere izugarri miresten dudan kirolari eta erreferente bat da.
Bestetikm egia da San Juanen arraunean hasi nintzenean, garaian zeuden batelerek dena irabazten zutela, lehenengo urtean Kontxa eta Liga irabazi zuten eta jarraian hurrengo lau urteetan ere garaile izan ziren. Bi entrenatzaile genituen, Liga eta Kontxako garaipenen taldearen parte zirenak, eta aldagelara sartu eta beraiei begiratzean jainkosak ematen zuten. Haien eredua ikusita, beti esan izan nion neure buruari 2021ean seniorretara igotzean talde honekin Kontxa irabazi nahi nuela.
188 | kirola
Ez dut ahaztuko aldagelako emakume horienganako miresmen hori. Benetako aldaketa nabaritu al duzu emakumezkoen arraunarekiko babes eta jarraipenetan? Sozialki jarraipen gehiago izaten ari da, lehen talde askoz gutxiago zeuden eta agian bi talde batu behar ziren talde oso bat ateratzeko. Orain klub gehiago ari dira saiatzen emakumeen taldea ateratzen eta benetan garrantzitsua iruditzen zait zenbaki murriztu bat saihesteko.
Ekonomikoki ere aldaketak egon dira, adibidez orain Kontxan emakumeek eta gizonek berdina kobratzen dute (lehen ez zen horrela). Ez da kirol bat horretaz bizi zaitezkeena, baina alderdi hauek errespetatu beharrezkoak dira berdintasuna lortzeko. Hala ere, puntu batzuekin ni ez nago ados eta ziurrenik kritika asko jasoko ditut.
Adibidez? Atrebitzen zara bustitzera? Ez dut gaizki hartzea nahi, baina gizonezkoek fisikoki emakumezkoak baino azkarrago garatzen dira eta hori gimnasio batean argi ikusten da. Garapen fisiko horrengatik beti egon da eztabaida gizonezkoak 4 luze dituztela eta emakumezkoek 2. Ni oso ados nago 2 luze izatearekin. Gizonezkoek fisikoki erresistentzia gehiago dute, ez dut esaten hobeto edo okerrago egingo dituztenik 4 luzeak emakumeekiko, emakumeen talde batzuk gizonezkoek baino denbora hobeak egin baitituzte, baina Espainiako Txapelketan emakumeak 4 luzeko balditzarekin lehiatzea probatu zen eta, nire iritziz, gehiegi izan zen.
Ez naiz esaten ari ez dugunik merezi, aurrerapauso horiek bultzatzen dituzten emakumeak txalotzen ditut, baina ez du zertan denak berdina izan alderdi batzuetan. Guri hobeto ematen zaigu teknikoki arrauna egitea eta itsasoan politagoa ikusten da, eta gizonezkoek erresistentzia gehiago dute. Gaitasun guztiak hartu behar ditugu kontuan. Uste duzu orain zaleek intentsitate berdinarekin jarraitzen zaituztetela gizonen arraunarekin alderatuz? Kasu honetan gizonezkoen arraunak jende gehiago mugitzen du, urte gehiago doazelako konpetitzen eta historikoki urte gehiago dituztelako, baina nik nire esperientziatik esan behar dut San Juan klubak herria duela oinarri gisa, arrauna beti izan da herriaren parte eta babes hori beti izan dugu presente. Emakumezkoen trainerua bi ur-
tez desagertuta egon den epe horretan, gizonen taldeak afizio dena bereganatu du, baina berriro ere Bateleren trainerua martxan jarri genuenean, kristoren babesa jaso dugu berriro ere.
Arrauna historikoki maskulinizatua izan da. Errespetua %100 dela sentitzen duzu, edo oraindik bikoitza frogatu behar izaten duzue? Errespetua ez dago 100%ean, hori oso argi dut. Iruditzen zait gehiago demostratu behar dugula. Baliteke lehen esan dudanari kontra egiten ari naizela, baina bizi izan dugu adibidez urte batean San Juango gizonezko eta emakumezkoek egun
berean bandera bera irabazi eta hedabideen azaleko argazkian gizonezkoak soilik ateratzea.
Emakumetan errekor pila bat hautsi dira azken urteetan, Arraun Lagunak klubak adibidez estropadako marka historikoak hausten egon da eta Ligako garaile izan dira estropada denak irabazten, eta hala ere garrantzi gehiago eman zaio gizonezkoetan Oriok 20tik 16 irabazi izanari. Bi gauzak komunikatzea garrantzitsua da, baina emakumeek beti egon behar dugu gizonek lortutakoaren bikoitza gainditzen nolabaiteko errekonozimendua lortzeko. Oztopo ugari ditugu bidean, eta nabaritzen da. kirola | 189
Ordutegi, material edo babesletza baldintza berdinak dituzue gizonezkoen tripulazioek dituztenekin? Beste klubena ez dakit, baina San Juanen kasuan zorte handia dugu, nahiko berdinduta gaudelako. Adibidez, material aldetik denok dugu traineru bat, denok ditugu arraun jokoak, babesle aldetik ere antzera gabiltza. Zorionez, berdintasun hori badugu eta klubari eskerrak eman nahi dizkiot.
Eta arraun munduan orokorrean? Nire pertzepzioa da klub txikiak, adibidez Zarautz bezala, duela bost urte taldea sortu zutenean, izugarrizko lana egiten ari direla emakumeen traineruak bultzatzeko eta ezinbestekoa da hori mantentzea. Bi traineru dituzten talde handiak saiatzen ari dira ekonomikoki bi taldeak mantentzen, jakinda ez dela batere erraza.
Emakume batentzat zailagoa dela uste duzu arraunaren maila gorenean luzaroan irautea? Egia da gizonezko batek urte gehiago iraun dezakeela, batez ere emakumeek ama izan nahi dugunean askok utzi egiten dutelako eta gero ez dira itzultzen. Gizonek normalki arraunean jarraitzen dute, aitatasuna bat eraman dezaketelako.
Gero egia da momentu honetan emakumezkoen liga hobeto dagoela planteatuta fitxaketa aldetik, fitxaketa askoz gutxiago daudelako. Normalki norbait klubez aldatzen bada, bere borondatez egin duelako izan ohi da. Emakume arraunlarien mugimendua taldeen artean bere erabakiz, berak nahi duelako suertatzen da. Gizonezkoetan a dedillo funtzionatzen dute, diru gehiago mugitzen da eta beste faktore batzuk daude entrenatzaileek nahi dituzten arraunlari horiek bereganatzeko. Emakumeetan bloke handiago gara talde gisa eta sanoagoa da alderdi hori. Zailagoa da gure mundua diruarekin haustea gizonezkoena baino.
Neguan hiru ordu entrenatu ondoren, zer da Oiartzunera iristean egiten edo pentsatzen duzun lehenengo gauza? Afaldu gabe noa ohera (barrez). Pentsatzen
190 | kirola
dut eskertua nagoela dudan taldea izateagatik, ikusten dut jarrera ona dugula denon partetik konpromisoa mantentzeko eta pozik iristen naiz etxera gustatzen zaidan gauza baten parte naizelako.
Traineruan bizitzeko une bakar bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke? Etxean irabaztea ala Donostiako badian sartzea jendez lepo? Kontxa denen ametsa da, baina bizi ditudan momentu batzuk azpimarratu nahi ditut: aurten etxeko estropadan egoera berezi bat egon zen, kanpoko erabaki baten ondorioz, hamarren batzuengatik bigarren gelditu baikinen. Estropada horrek markatu egin zuen gure etorkizuna, horregatik gelditu baikinen bigarren postuan lehenengotik puntu batera. Estropada hori irabazita, baliteke Ligako garaileak gu izatea, kristoren arantza dugu barnean. Bigarrena, nire lehen Kontxako bandera, 2019an 16 urterekin irabazi nuena.
Hirugarrena aurtengo playoffak, igotzea lortu baitugu playoffa irabazita eta momentu historikoa da. Taldeko inork ez du lehen mailan lehiatu eta blokea mantentzen igotzea izugarrizko ilusioa da denontzat. Bi urtetan egindako lanak etekin hau ematea sinetsezina iruditzen zait.
Zer esango zenieke arrauna ‘oso gogorra’ edo ‘mutilen kontua’ dela pentsatzen duten Oiartzungo neska gazteei? Esango nieke arrauna edozeinentzat dela gogorra, erronka fisiko eta batez ere psikologiko handia da, denbora asko exijitzen du, autozaintza asko eta presio handia dago zenbakien inguruan (zenbat pisu duzun, zenbat indar duzun).
Neska gazteei esango nieke animatzeko, nire iritziz kristoren mundua dela. 16 urterekin bizitzea tokatu ez zitzaidan egoera bizitzea tokatu zitzaidan, trainerura igotzea jende helduarekin, udarari uko egitea, lagunekin ez ateratzea, parrandak utzi (bueno, egia esan, ezta hasi ere), oporrak ez eduki… garai horrek asko heldu nau.
Nahi badute kuadrillan ongi pasa, nahi badute ikusi zer den sufrimendu horrek ekartzen duen zoriontasuna eta nahi badute jende berria ezagutu, arrauna kirol hori da. Probatu dezatela guztiz. Arraunak erakutsi ahal dien eskarmentu handienetakoa askotan hauxe da: emaitza ez dela garrantzitsuena eta irabaztea ez dela garrantzitsuena, adibidez nahiz eta estropada bat irabazi, gertatu izan zait arraunean gustura ez egin izana edo estrategiaren planteamendua ez genuela behar bezala gauzatu. Garrantzi askoz gehiago du horra iristeko bizi izandako prozesuak eta batez ere ikasketa prozesuak. Nola deskribatuko zenuke traineruko aldagelan sortzen den ahizpatasun hori? Denetik dago. Katxondeo total lehenik eta behin, ordu asko gaudelako elkarrekin. Oso puntu positiboa bat honako hau da: aldagela mundu bat da, baina azken finean aldagelatik kanpoko gure beste mundua ere hor dugu. Kanpo egoera horiek ez dituzu taldekide guztiekin partekatzen, baina gertatu izan da egun oso txar bat izan eta espero ez zenuen taldekide baten mezua jasotzea esanez “aurpegi txarrarekin ikusi zaitut, baina animo eta besarkada bat. Gero egongo gara eta elkarrekin emango diogu buelta”.
zarekin eta baratzearekin. Ongi pasatzeko aukera izan nuen konfinamenduan naturarekin gertu egonda.
Beste bat, minetara joaten nintzenean korri egitera, ondoren hankak errekan sartzen nituen freskatzeko, beraz minetako erreka esango nuke. Arrauna kanta bat balitz, zein izango litzateke? Gladiator filmaren banda musikala (Now We Are Free, Hans Zimmer).
Zerbait gehiago gehitu nahi duzu? Egia da gu orain lehen mailan gaudela eta horrek dakar beste ardura batzuk bete behar izatea (telebistarekin, babesleekin…), baina aldarrikatu nahi dut bigarren mailako ligak asko zaindu behar direla. Zergatik? Goiko mailan egonda denok oso ondo gaude, baina jaistea tokatzen zaizunean kirol piramide horretan bigarren mailarik ez badago, zer egiten duzu? Entrenatu soilik? Asko zaindu behar ditugu lehenengo maila ez direnak, guztiok etorkizuna izan dezagun. Beñat Trigo
Espero ez dituzun gauza horiek babes berezi bat duzula sentiarazten dizute. Momentu oso polit eta txarrak daude, haserrealdi askorekin, baina horrek irakasten dizu barkamena eskatzen ere jakin behar dela eskatu behar denean. Zein da trainerura igotzerakoan duzun amuletoa edo mania? Beti berdin igotzen naiz trainerura, beti saiatzen naiz arrauna nire ezkerretara gelditzea, estriborretik igotzen eta popan esertzen naiz. Eserita traineru guztia ikusten dut eta “kitto, hemen nago” sentsazioa sorrarazten dit. Zein da Oiartzunen indarrak berreskuratzeko lekurik onena entrenatu ondoren? Bi esango dizkizut:
Lehena, nire etxea. Konfinamenduko urtea oso gogorra izan zen entrenatzen, eta zorte handia izan dut etxe zabal bat dugulako terra-
kirola | 191
UNAX LANDAri elkarrizketa Borobila da Lur planeta, pilota bezalaxe. Biraka dabil une oro, baita pilota ere. Eta pilota munduan jira eta bira, txikitako afizioa ofizio bihurtzea erdietsi du Unax Landa De Marcosek, urtarrilaren 25ean egin baitzuen debuta pilotari profesional gisa. Munduaren luze-zabala kontuan hartuta, Kontzejupetik Madalensororako distantzia ez da luzea, baina bizi-ilusio bat ontzeko nahikoa joan-etorri egin daitezke batetik bestera. Galde diezaiotela, bestela, Unaxi berari. Jada badira hilabete batzuk profesionaletarako jauzia eman zenuela. Zer moduz zaude? Oso pozik, ibilbideaz gozatzen. Debutaren aurreko egunak bereziak izan ziren, zorion-mezu eta elkarrizketa ugarirekin, eta debuteko eguna ere bai, inoiz ahaztuko ez dudan horietakoa. Argi nuen, irabazi edo galdu, gozatzeko eguna zela hura. Are gehiago herriko pilotalekuan jokatuta. Zorionez, dena bikain joan zen, eta herriko frontoia lepo ikusteak asko bete ninduen. Ospakizunak ere oso politak izan ziren. Orduz geroztik, bideaz gozatzen saiatzen ari naiz, eta orain arte lortu dudala esango nuke.
192 | kirola
Hala ere, has gaitezen erroetatik. Zure ibilbidea Kontzejupean hasi zela esan genezake. Zein dira zure lehen oroitzapenak? Halaxe da, bai. Herriko beste jende asko bezala, pilotarekin ditudan lehen oroitzapenak Kontzejupekoak dira. Ez dut zehazki oroitzen noiz edo zenbat urterekin hasi nintzen, baina txiki-txikitatik joan izan naiz bertara. Ikasturtean zehar asteburuetan, eta udan ia egunero, anaiarekin joaten nintzen pilotan aritzera. Gainera, herriko ume dezente elkartzen ginen bertan, eta jende asko aritzen ginen pilotan. Oso gustura joaten nintzen, eta Oiartzungo pilotari guztiek bezala, estimu handia diot Kontzejupeari.
Edonora, baina frontoia egon dadila bertan. Argazki honetan, 2016an, Aurtizko pilotalekuan.
2017ko Xanistebanetako Txapelketako sari banaketa. Sari ematen, besteak beste, Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotari oiartzuarrak.
Gaurko ikuspegitik, zer esango zenioke lehen pilotakadak ematen hasi zen Unax horri? Gozatzeko. Alegia, segi dezala pilotan, eta pilotan aritzearekin disfruta dezala, bere horretan. Azken batean, nire kasuan behintzat, esango nuke umetan pilotan jolasteaz gozatzen nuen era berean gozatzen dudala gaur egun ere, eta gozatze horrek dena errazten duela, baita une txarretan ere.
Bigarren geltokia, Haurtzaro Ikastolako pilotalekua. Bertan ere makina bat denbora igarotakoa zara. Bertan ere ordu asko igaro ditut, bai (barre-murritzarekin). Kontzejupea okupatuta egoten zenetan, Ikastolako frontoira joateko ohitura nuen, hura zen gure bigarren aukera. Nola edo hala, pilotan aritzea zen kontua, eta batetik bestera aritzen ginen, ea zein pilotaleku zegoen libre. Herriko auzo guztietako frontoietan aritu izan gara. Ikastolako pilotalekua, zenbait auzotakorekin alderatuta behintzat, nahiko handia da, eta takoekin jokatzen hasi nintzenean beti bertara joaten nintzen. Lehenengo partidak jokatzen Ikastolan zenbiltzala hasi zinen. Hala da, bai. Hamar edo hamaika urte izango nituen. Gogoan dut Santiyotako pilota partida izan zela jokatu nuen lehena, Iturriotzen. Baina, bai, ordurako Pilota Eskolan hasia nintzen, eta horri esker Eskolarteko txapelketetan aritzen ginen,
gehienbat eskualdean zehar. Ondoren Oiarpe etorri zen, hamabi urte inguru nituela, eta bertan fitxa aterata, kanpoko txapelketak jokatzen hasi ginen, herritik eta eskualdetik atera eta gero eta urrutiago joaten. Gure adineko mutil dezente aritzen ginen Oiarpen pilotan, kuadrilla majoa osatzen genuen, eta maitasun handiz gogoratzen ditut lehen entrenamendu horiek, klasetik atera eta zuzenean frontoira joaten ginenekoa, aldageletan takoak elkarrekin jartzera, bertan kontu kontari aritzera. Gaur egungo ikuspegitik, oso eskertuta nago ordu hartako une, gomendio eta ikaspen guztiei.
Eta hirugarrena, Madalensoro. Zer esanahi du frontoi horrek zuretzat? Bigarren etxetzat jo dezaket ia. Txikitatik joan izan naiz bertara. Hasieran, Oiarpeko pilotarien partidak ikustera joaten nintzen, eta hor hasi nintzen irudikatzen egunen batean ni ere noizbait kantxan zuriz jantzita egongo nintzela. Geroago, bertan entrenatzen eta partidak jokatzen hasi nintzen, eta adinean eta mailaz aurrera eginda, etxetik kanpo ordu gehien sartu ditudan tokia Madalensoro dela esango nuke. Bertan hezi naiz pilotari moduan, Oiarperen eskutik. Pentsa, gaztetxo mailan hasi ginen bertan entrenatzen, astean hirutan, eta gaur egun ere ordu dezente igarotzen dut bertan, bakarkako lansaioak eginten ditudanean, adibidez. kirola | 193
2018an, takoak kentzen partida bat jokatu eta gero, Xabat Eskudero lagun, Asier Retegi laguntzaile.
2025eko Gipuzkoako Herriartekoa irabazi ostean, taldekideek besotan hartuta.
Horrenbestez, esango zenuke Unax pilotari egin dela, edo pilotari sortu zela? Ez nuke esango inor pilotari sortzen denik, egin baizik. Izugarrizko esfortzua dago pilotari baten atzean, lan asko egin behar da, eta horregatik diot pilotaria egin egiten dela, sortu baino gehiago. Ibilbide bat dago atzean, prozesu bat. Nire kasuan, betitik gustatu izan zait pilotan aritzea, eta betitik izan da nire ametsa pilotari izatea. Hori guztia, noski, norbait pilotari egiteko katebegi bat gehiago da.
Zenbat aldatu da zure bizimodua goi-mailara iritsi zarenetik? Ez nuke esango asko aldatu denik. Profesional izan baino lehen antzeko bizimodua neraman: unibertsitatera joaten naiz egunero, eta entrenamenduen plangintza lehengo bera da. Egia da orain gure partidak telebistan ematen dituztela, eta horregatik bakarrik oihartzun handiagoa duela egiten dugunak, baina eguneroko bizitzan ez dut aldaketa berezirik egin.
Nola oroitzen duzu debuta egingo zenuela jakinarazi zizuten unea? Azterketa-garaian nenbilen unibertsitatean. Hain justu, astelehenean azterketa nuen, eta asteburuan mezu bat bidali zidaten, astelehen horretan bertan nirekin elkartu nahi zutela esateko. Azkerketa egin, autoa hartu eta berehala joan nintzen Besaianera, bertan baikenuen bilera. Bada, bilera horretan bertan esan zidaten Baiko enpresako arduradunek nik debutatzea nahi zutela, eta kontratua eskaini zidaten. Hurrengo egunean sinatu genuen, eta ondoren egin zuten publiko. Oso azkar joan zen dena, baina oso polita izan zen. Mugikorrean ere mezu pila bat jaso nituen, arratsalde bat ez zen nahikoa izan denak erantzuteko. Oso eskertuta nago une horretan ni zoriontzeko tartetxo bat hartu zuten guztiei.
Zer ematen dizu pilotak? Bizitza. Umetatik egin izan dudan zerbait izan da, eta betidanik izan dudan ilusioa egia bihurtzeko gogor egin dut lan. Orain, ofizio bilakatu zait, eta hobetzen eta ikasten jarraitzeko gogoz nago. Horretan ahaleginduko naiz hemendik aurrera
Eta gaur egun, pilotari onenekin zabiltza lehian. Duela hilabete batzuk arte ametsa zena errealitatea da orain. Ikaragarria da. Orain, atzera begira jartzen naizenetan, momentu ugari etortzen zaizkit burura, eta iruditzen zait den-denak merezi izan duela. Telebistan ikusten nituen pilotarien aurka ari naiz lehian, betidanik miretsi izan ditudan kirolariekin jartzen ditut takoak. Hemendik aurrera, lanean jarraitzea dagokit, ahalik eta gehiena ikastea, eta uneaz disfrutatzen saiatzea.
194 | kirola
Bizitzan bezala, pilota munduan ere dena ez da ederra. Garai zailak ere igarotakoa zara, lesioak direla medio. Alde horretatik, ez nuke esango lesio larririk izan dudanik. Orkatila bihurritu nuen behin. Hala ere, eskuek eman izan dizkidate zenbait buruhauste. Gazte mailako etapan, asko kostatu zitzaidan eskuetako minak sendatzea, arazo dezente izan nituen. Ez da erraza izaten, frustrazioa nagusitzen zaizu. Azken finean, ikusten duzu gainontzekoek jarraitzen dutela partidak jokatzen, eta horri esker ari direla hobetzen. Ni, berriz, minez egon nintzen, ezin jokatu, ezin entrenatu. Buruari mila buelta ematen dizkiozu. Zenbait neurri hartuta ere, masaje-emaileekin zenbait saio eginda ere, ez nuen lortzen eskuak ongi izatea. Zorionez, horri ere konponbidea bilatu genion, eta gaur egungo perspektibatik, iruditzen zait sufrimendu hark ikasteko balio izan zidala. Takoak beste modura jartzen ikasi nuen, eta eskuak gehiago zaintzen. Horrek guztiak ere egin nau pilotari.
Debuteko eguna, urtarrilaren 25ean, klasekide, Oiarpeko pilotari eta lagunen artean.
ere. Horretaz gain, momentu eder asko ere eman dizkit. Izugarriak izan dira, adibidez, Gipuzkoako zein Euskal Herriko Herriarteko txapelketak irabazi osteko poz kolektiboak, taldeko giro hori. Lagun asko ere egin ditut pilotari esker.
Eta kendu? Zerbait aipatzearren, esango nuke lagunekin egin ezin izan ditudan zenbait plan. Partidak unean jokatzen dira, baina askoz lehenago hasten da prestaketa prozesua, eta horrek bizitzako beste zenbait alderdi baldintzatzen ditu. Hala ere, hasiberria naiz ia, eta ezin esan pilotak gauza asko kendu didanik.
Frontoian ordu asko igarotzen duzu. Bertatik kanpo, non sentitzen zara gustura? Lagunekin nagoenean. Astean zehar ordu asko pasatzen ditut entrenamenduetan, eta haiekin elkartzean deskonexio moduko bat sentitzen dut. Horretaz gain, mendira joatea ere gustuko dut oso. Adibidez, Biandizko tontorrera igo eta bistez gozatu, balioa eman zer-nolako inguruan bizi garen.
Mendiaz gain, zure partidak berrikusi zalea zara. Hala da, bai. Hamaika aldiz ikus dezaket partida berbera. Jokatzen dudan partida bakoitza gutxienez bizpahiru aldiz ikusten dut hurrengo egunetan. Partidan zehar izaten ditudan sentsazioak eta kanpotik ikusita izaten ditudanak, hotzean, oso ezberdinak izaten dira. Era berean, norbere partidak ikusteak hobetzeko eta ikasteko balio duela uste dut: kantxako kokalekua, pilota jotzeko posturak, nerbioak nola kontrolatu, eta beste hainbat alor tekniko.
Etxekoak, lagunak eta gertuko jendea bidelagun, eta pilotak ematen dionaz gozatzen jarraitzeko gogoz, argi dago ametsak errealitate bihurtzeko determinazioarekin diharduela lanean Unaxek. Horiek horrela, Kontzejupean hasitako bidaia hura ez zen Madalensoron amaitu debut egunean; geltoki bat gehiago izan zen, geltoki berezia. Hurrengora bidean doa jada. Lotu segurtasun uhalak, onena etortzear dago eta! Beñat Landa De Marcos
kirola | 195
IRAKASKUNTZA
| irakaskuntza
ESKUTTUN
HAURTZARO Ikastola
Haurtzaro Ikastolako euskararen arnasa Haurtzaro Ikastolako bizitzan bada talde bat, isilean baina etengabe, euskararen aldeko sua pizten duena: Eskuttun. 2004. urtean sortua, ia 25 urteko gaztetxo bihurtu zaigu Ikastolako DBHko ikasleek osatutako euskara taldea. Urtez urte berritzen den arren, haren espirituak bere horretan dirau: euskararen erabilera ikastolan eta Oiartzunen sustatzea, euskarari bizia ematea, ikasleen protagonismoa indartzea eta komunitate osoan eragitea.
Gaur egun, 80 bat ikaslek parte hartzen dute Eskuttunen, gehienak neskak, eta ostiral arratsaldero elkartzen dira ikastolan, 15:15etik 16:15era. Ordutegia borondatezkoa izanik ere, datuak esanguratsuak dira: aisialdirako tartean, dozenaka gaztek euskararen aldeko konpromisoa hartzen dute astero, proposatzen den orori borondatez heltzeko prest.
Hazi txiki batetik talde sendo izatera Eskuttunen sorrera ez zen bat-batekoa izan. 2000ko hamarkadaren hasieran Ikastolak Hizkuntza Proiektua lantzeko egitasmoan parte hartu zuenean jarri ziren lehen haziak. Hasierako talde hartan irakasleak, gurasoak eta ikasleak elkartu ziren, eta hizkuntzaren egoera aztertzen hasi ziren: jolas garaietako erabilera neurtu, datuak bildu eta ondorioak atera zituzten. Lan horietatik sortu zen behar bat: egitura egonkor eta parte-hartzailea. Hala sortu zen Eskuttun, bi urte geroago formalizatuta. Izena eta logoa ikasleen artean egindako lehiaketa baten bidez aukeratu ziren, eta hasieratik argi izan zuten helburua: ikasleak izatea euskararen sustatzaile nagusiak.
Herrian ere eragile Eskuttun ez da soilik ikastola barruko egitasmo bat; Oiartzungo herriarentzat ere balio handiko eragilea da, euskararen aldeko mugimendu boluntarioen artean erreferente nagusietakoa bihurtu baita. Urteetan zehar egindako lanari esker, bere eragina ikastolatik harago zabaldu da, eta herriko dinamikan txertatu eta euskararen erabilera indartu du. Izan ere, Eskuttunen hazitik beste hainbat egitasmo eta ekimen ere elikatu dira, bertan sortutako konpromisoa eta dinamika bestelako espazioetara eramanez. Horrela, gazteek egindako lan boluntarioak ez du soilik unean eragiten, epe luzerako oihartzuna sortzen du, herri osoaren aktibazioan funtsezko pieza bihurtuz. Eskuttunen balioa, gainera, ez da soilik antolatzen dituen ekimenetan neurtzen, sortzen duen harrobi eta transmisioan ere bai. Urtez urte bertatik igarotako ikasle askok euskararekiko atxikimendua eta aktibismoa barneratzen dituzte, eta gero herriko beste eremu batzuetan —kultur taldeetan, jai batzordeetan edo bestelako egitasmoetan— jarraitzen dute bide hori lantzen. Modu horretan, Eskuttunek belaunaldi arteko kate bat ehuntzen du, euskararen aldeko konpromisoa indartuz eta Oiartzungo herrian eragin iraunkorra bermatuz.
Ikasleen motorra, komunitate osoaren zerbitzura Eskuttunek egiten duen lana ez da DBHra mugatzen. Aitzitik, ikastola osoan eragina duen egitura bihurtu da. Urtean zehar hainbat ekimen eta kanpaina antolatzen ditu: Euskararen Nazioarteko Eguna, Juul irakurzaletasun kanpaina, Korrika, Inauteriak edo Jolastu euskaraz egitasmoa, irakaskuntza | 197
besteak beste. Gainera, uneko testuinguruak eskatzen dituen erantzunak ere bideratzen ditu, hala nola Azterketak euskaraz!”, Euskaraldia eta beste zenbait ekimen.
Ikasle ohien eta irakasleen arteko zubia Eskuttunen beste bereizgarri nagusietako bat belaunaldien arteko lotura da. Taldea gidatzeko ardura bi irakaslek eta ikasle ohiek partekatzen dute. Azken horien presentzia funtsezkoa da: taldearen funtzionamendua ondo ezagutzen dute eta, aldi berean, ikastolarekiko lotura bizirik mantentzen dute.
Arnasgune bat bi noranzkotan
Ikastolarentzat, beraz, Eskuttun ezinbesteko muskulua da: behar denean erantzuten duen taldea, ekitaldietan aurkezpenak egiten dituena edo matrikulazio kanpainetan parte hartzen duena.
Ikastea, partekatzea eta sortzea Taldearen funtzionamendua ere berezia da. Ostiraleko saioak baino lehen, ikasle batzuk irakasleekin batera bazkaltzen geratzen dira, eta giro informal horretan harremanak sendotzen dituzte. Ondoren, astean zehar egin beharreko lanak zerrendatzen dira, eta ikasle bakoitzak bere burua egokien ikusten duen zereginean kokatzen du. Lanak askotarikoak dira: alde batetik, antolakuntza eta komunikazioari lotutakoak (aurkezpenak, dokumentuak, mezuak); bestetik, sormenarekin zerikusia dutenak (dantzak, koreografiak, kartelak edo pankartak). Horrela, ikasle bakoitzak bere gaitasunak lantzeko aukera du, izan ahozkotasunean, sormenean edo talde-lanean.
Saioak ofizialki 16:15ean amaitzen badira ere, askotan luzatu egiten dira. Bereziki DBH 4ko ikasleek aprobetxatzen dute azken urte hori, taldearekin gehiago egoteko eta hainbat gairen inguruan sakontzeko.
Eskuttun ez da soilik euskararen aldeko lanerako tresna; arnasgune bat da. Ikastolarentzat, badaki talde honek erantzungo duela behar denean. Ikasleentzat, berriz, babesgune bat da: bertan entzunak eta baloratuak sentitzen dira.
Horregatik, ikastolak talde hau zaintzeko ahalegina egiten du, besteak beste kamisetak sortuz, Korrikan parte hartzeko aukerak eskainiz edo jaietako protagonismoa emanez. Horrekin batera, talde izaera indartzen da eta lotura emozional sendoak sortzen dira.
Balioak bizitzarako Eskuttunen parte hartzen duten ikasleek ez dute soilik euskararen alde lan egiten. Talde-lanean aritzen ikasten dute, jendaurrean hitz egiten, iritziak defendatzen eta bakoitzaren gaitasunak lantzen. Esperientzia horiek guztiek etorkizunerako tresna baliotsuak eskaintzen dizkiete. Azken finean, Eskuttun ez da talde bat bakarrik: komunitate baten isla da, ikastola ereduaren kimua.
Kristina Boan Martikorena Haurtzaro Ikastolako zuzendaria
198 | irakaskuntza
ELKARBIZITZA Elkarrekin aritzea baino askoz gehiago da Sarritan entzuten dugu elkarbizitza hitza ikastolan, familian, herrian zein gizartean. Askotan, ordea, azaleko esanahi batekin lotzen dugu: elkarrekin egotea, elkarrekin aritzea eta jarduerak partekatzea. Baina benetan hori al da elkarbizitza? Ez al da askoz sakonagoa eta konplexuagoa? Elkarbizitza ez da soilik espazio bat partekatzea. Ez da nahikoa toki berean egotea, ezta elkarrekin jarduera batzuk egitea ere. Benetako elkarbizitza da bestea kontuan hartzen dugunean, besteari bere lekua aitortzen diogunean eta, batez ere, arnasten uzten diogunean. Hau da, norberaren eskubidea eta askatasuna bestearen askatasunarekin orekatzea.
Gizartean bizitzeak etengabeko harremanak eskatzen ditu: hitzak, isiluneak, keinuak eta erabakiak. Horietan guztietan agertzen da benetako bizikidetza. Bestea zapaltzen dugunean —hitz batekin, jarrera batekin edo ekintza batekin— elkarbizitza hausten hasten da. Elkarbizitza ere bada bestearen ekarpena aitortzea eta balioestea. Talde batean bizi garenean, bakoitzak bere alea jartzen du, bere gaitasun eta ahaleginen arabera, eta horrek osatzen du benetako komunitatea. Hala ere, sarritan gertatzen da bestearen borondatea ez errespetatzea, eta are okerrago, ahotsa edo ekarpena zapaltzea. Elkarbizitza osasuntsuak kontrakoa eskatzen du: kide bakoitzaren lana onartu, errespetatu eta bere lekua bermatzea. Elkarrekin aurrera egiteko ezinbestekoa da bakoitzak arnasa hartzeko eta bere ekarpena egiteko aukera izatea, nahasian edo elkarrekin aritu gabe.
Horregatik, elkarbizitza ez da pasiboa; ez da “gertatzen den zerbait”. Eraiki egiten da, egunero eta guztion artean. Errespetua da oinarria, baina ez da nahikoa. Entzutea, ulertzen saiatzea eta desberdintasuna onartzea ezinbestekoak dira. Izan ere, ez gara guztiok berdinak: bakoitzak bere historia, pentsaera, ibilbidea, identitatea eta sentitzeko modua ditu. Elkarbizitza osasungarriak aniztasuna aberastasun bihurtzen du, ez arazo. Askotan, elkarbizitza gorabeherarik gabea dela pentsatzen dugu. Baina desadostasunak saihestea ez da beti konponbidea. Gatazkak naturalak dira, eta behar bezala kudeatzen direnean, hazteko aukera bihurtzen dira. Gakoa ez da eztabaidarik ez izatea, baizik eta nola erantzuten diegun: errespetuz, elkarrizketaren bidez eta bestearen ikuspegia kontuan hartuta.
“Arnasten uztea” irudi indartsua da elkarbizitza ulertzeko. Norbaitek arnasa hartu ahal izateko, espazioa behar du, presiorik gabea. Berdin gertatzen da pertsonen artean: bakoitzak bere lekua behar du, bere erritmoa, bere ahotsa. Bestea kontrolatzea, epaitzea edo etengabe erasotzea arnasa kentzea da. Elkarbizitza osasungarriak, ordea, askatasuna ematen du, konfiantza sortzen du eta segurtasuna eskaintzen du.
Elkarbizitza ulertzeko orduan, garrantzitsua da ezezkoa jasotzen ikastea ere. Ez dugu beti nahi duguna lortuko, ezta gure ideiak edo proposamenak onartzea erdietsiko ere, eta hori onartzea heldutasunaren eta errespetuaren seinale da. Ezezkoa ez da eraso bat, baizik eta beste pertsonaren ikuspegia, beharra edo muga adierazteko modu legitimoa. Ezezkoak harremanak sendotzen ditu, bestearen espazioa eta erabakiak errespetatzen ditugulako. Azken batean, ezezkoa onartzea ere bada besteari arnasten uztea. Ikastola eta familia dira bizikidetza ikasteko lehenengo espazioak. Bertan ikasten dugu nola jokatu besteekin, nola konpondu desadostasunak eta nola errespetatu mugak. Horregatik, hezkuntzak paper garrantzitsua du: ez bakarrik eduki akademikoak transmititzean, baizik eta balioak lantzean. Frustrazioa, enpatia, elkartasuna eta erantzukizuna ezinbesteko balioak dira elkarbizitza sendotzeko.
Azken batean, elkarbizitza ez da helburu bat, bide bat baizik. Ez da behin lortzen den zerbait, etengabe zaindu eta berritu behar den prozesua baizik. Pausoz pauso elkarbizitza positiborantz. Bakoitzaren ezaugarriak eta esparrua onartuz, aktiboki lankidetzarako harreman positiboak eraikitzean datza. Elkarrekin jardutea ederra da, baina ez da nahikoa. Elkarbizitza benetakoa da elkar entzuten dugunean, elkar errespetatzen dugunean eta, batez ere, elkarri arnasa hartzen uzten diogunean.
Haurtzaro Ikastola irakaskuntza | 199
URMENDI AZKEN TAUPADAK, AZKEN KONTUAK
URMENDI
Ia 30 urteko ibilbidearen ondoren Urmendi haur eskolaren ibilbidea bukatzear dago (bukatuta, segur aski, hau irakurtzerako). Izan ere, 2024ko azaroan Hezkuntza Sailak esan zuen udal haur-eskolei ez ziela aurrerantzean diru ekarpenik egingo, eta orduz geroztik jorratutako bideek ez dute lortu Urmendi proiektua salbatzea.
Horrenbestez, eta sorpresarik ezean, 2026ko irailean 0-2a (lehen bi urteak) Haurreskolak Partzuergoan integratuko da, eta 2 urteko gelen titulartasuna Haurtzaro Ikastolak izango du. Horrek esan nahi du orain arte Urmendi haur-eskola izandakoa banatuta geratuko dela elkarren artean harremanik izango ez duten bi proiektu pedagogikotan. Lerro hauek idazterakoan oraindik ere ikusteke dago egungo funtzionamendutik zenbat aldendu behar izango dugun, baina aldaketak egon egongo direla argi dugu jada.
Prozesuaren bigarren fasera pasatzekoan Elizalde eskolak ezetza eman zion aurrera egiteari, eta ondorioz, Oiartzungo Udalak, Haurtzaro ikastolak, Ttipi-ttapa eta Koikile haur-eskola pribatuek eta Iturburu udal haur-eskolak osatu zuten OUIP (gerora Urmendi izenez ezaguna). Ibilbidearen xehetasun gehiago ederki bilduta ditu Izaskun Madariagak Iturburu udal haur-eskolako historia liburuan.
Urte hauetan guztietan hainbat eraikinetan egin du bere jarduna Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak: Koikile, Iturriotzen (2000/01 ikasturte arte), Arrieta aldea (2006tik 2011ra), Ikastolako 2 urteko gelak (2010/11 arte), Karrika (2016/17 arte), Haurtzaro ttiki (2024/25 arte), Harri gain, eta 2011-12 ikasturtean inauguratutako Urmendi eraikina. Azken honetan egon dira geroztik 2 urteko haurren gela guztiak.
Hori horrela, 2026ko Urtekarian herrian hain garrantzitsua izan den hezkuntza proiektuari buruz hainbat konturen inguruan aritzeko lizentzia hartu dugu, eta den-dena orrialde gutxi batzuetan kabitzen ez den arren, alderdi garrantzitsuenetariko batzuk islatzen saiatu gara. Balio beza altxor honen balioaz jabetzeko.
SORRERA ETA IBILBIDEA Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa 1999an eratu zen, eta egitasmoaren hasierako helburua Oiartzunen 0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza bakarra sortzea zen. Bidean lan asko, are bilera gehiago eta zailtasun ugari egon ziren proiektua diseinatu eta onartu arte. Tartean izan ziren, esaterako, ikastetxeetan 2 urteko gelak irekitzeko baimenak.
200 | irakaskuntza
Karrika auzoko eraikina. San Nikolas txikia ospatzen, 2014. urtean.
0-3 ZIKLOA ERRESPETATZEAREN GARRANTZIA Ez gara aspertuko 0-3 etapa errespetatzearen garrantzia lau haizetara zabaltzeaz. Azken hilabeteetako errebindikazio eta protestetan etengabe azpimarratu dugu haur txikien beharrak guztiz errespetatzea 0-3a mantentzearekin erabat lotua dagoela. Eta hori dela, hain zuzen, Urmendiren balio garrantzitsuenetarikoa.
da. Xehe-xehe, ahalik eta esku-hartze fin eta zainduena bilatu dugu eta, batez ere, helburua beti izan da lantalde osoa modu koherentean eta bertsuan aritzea. Lan taldea erabat inplikatzea dakar aurrean esandako guztiak. Inplikazio horrek proiektuari identitatea eman dio, eta orain arte izan garen lantalde egonkorra ezinbesteko abantaila izan da proiektu sendoa eraikitzeko.
Mundu mailako aditu guztiek ozen esaten dute pertsona baten lehendabiziko hiru urteek berebiziko garrantzia dutela pertsona horren garapenean. Izan ere, lehen urteetan haurrak jasotzen duen zaintzak gerorako oinarriak ezartzen ditu eta eragina du garunaren garapenean, osasunean, zoriontasunean, segurtasunean, auto-irudian, harremanetan...
Beraz, ez da ardura makala eskuartean izan duguna. Izan ere, jaioberria den haziak ongi formatutako zaintzaileak (zaintza hezitzailea esan nahi da, noski) behar ditu bidelagun. Horregatik, profesional on batek beharrezkoak ditu prestakuntza, gaitasuna eta prestutasuna. Horiekin batera, eta zerrenda luzea dela jakinda, egunerokoan, irakasleak haurrari segurtasuna eta egokitzapen eta atxikimendu on baterako konpetentziak eskaini behar dizkio; haurraren beharrak, pultsioak, nahiak, beldurrak eta gatazkak jasotzen, interpretatzen eta forma ematen jakin behar du.
Haurrak helduarekin atxikimendu segurua eraikitzea ezinbestekoa da.
Behar horiek guztiak taxuz betetzea izan da Urmendiren helburua, eta ardura horretatik eraiki, birpentsatu eta praktikan jarri dugu egunez egun gure hezkuntza proiektua.
Hori horrela, etengabekoa izan da formazioa gurean. Norberak bere kabuz egin dituenez gain (psikmotrizitaterako formazioa, Hik-hasiko 0-3ko prestakuntza, haur literaturen ingurukoak, etabar…), talde gisa ere hamaika aditurekin birgogoratu eta ikasi dugu beste hamaika gairen inguruan: 0-3 urteko haurren garapena, esku-hartzeak, hizkuntzaren garapen eta zailtasunak, behar edo diagnostiko konkretuak, hezkidetza… Gure artean egunerokoan bizitzen ditugun hainbat eta hainbat egoera erdigunean jarri, eta horren inguruan irakurriz, informazioa bilduz eta hausnartuz gure lan moduak adostu ditugu. Esku-hartze bakoitzaren atzean zergati bat egon
Haur txikia, jolasean.
SUKALDEAREN PROIEKTUA Urmendiren proiektu pedagogikoan bertako sukaldeak berebiziko garrantzia izan du eta familiek izugarri ongi baloratzen dute jantoki zerbitzuaren kalitatea. Eraikina egin zenean, sukaldea irakaskuntza | 201
begi-bistan eta sarreran bertan egotea pentsatutako erabakia izan zen, dagokion garrantzia eta presentzia emateko. Aitzindaria izan da jangelako menuetan eredu osasungarriago eta jasangarriago baten alde egiterakoan, horren erakusle, duela hamabost bat urte Ekolapiko elkartearen laguntzarekin barazki, fruta, lekari eta zereal ekologikoak txertatzen hasi izana.
Bigarren fase batean, Libe Garmendia nutrizionistaren gidaritzapean, eta pediatren gomendioei jarraituz, haurren elikagai beharrak aztertu eta behar horiekin guztiz bat egingo zuen menua berdiseinatu genuen. Hori horrela, esaterako, hamaiketako gailetak baztertu genituen, jogurrak azukrerik gabe eskaini, lekari gehiago sartu eta haragia gutxitu… Azken pausoa, duela lauzpabost urte, Lur-bizi egitasmoaren baitan kokatu behar dugu. Oiartzungo Udalak 1. sektorea biziberritzeko sortutako egitasmoa da Lur-bizi. Horren barruan, Behemendirekin (Landa Garapenerako Elkartea) elkarlanean eta Labore Oarsoren laguntzarekin, hezkuntza zentroetara jo zuten jangelaren balizko transformaziorako azterketa teknikoa eta bide-laguntza eskaintzeko asmoz. Fase horretan, Urmendin hornitzaileengan jarri genuen arreta, eta helburua izan zen hornitzaile handiak alde batera utzi (ahal den neurrian), eta inguruko baserritar eta ekoizleekin asetzea Urmendiko elikagai beharrak.
Aldaketa horiekin bertako baserritar eta ekoizleei kontsumitzaile finko bat bermatzeaz gain
(horrela haien produkzioa planifikatu dezakete), egun prezioen gorakadan eragina duten bestelako aldagaiek (erregaien eta energiaren prezioa, esaterako), askoz ere gutxiago eragiten dute azken prezioan. Azken urteetako transformazioaren testigantza han eta hemen kontatu dugu, eta erreportaje batean baino gehiagotan islatuta geratu da, inguruko jantoki kolektiboentzat erreferente bihurtuz.
FAMILIAK Familiek zuen altxor preziatuena utzi izan duzue gure eskuetan eta, horrenbestez, haur eskolaren ezinbesteko zutabea izan zarete. Haurren bidelagun izan gara elkarren arrimuan, partekatu ditugu kezkak eta pozak, zailtasunak eta lorpenak, etxeko eta haur eskolako bizipenak.
Antolatu dugu Urmendi eguna elkarrekin, lagundu duzue material bilketan, esku treberen bat edo bestek egin dizkigu konponketa eta altzari dotore askoak (eskerrik asko hemendik ere!); ezagutu ditugu zuen baserriak; zuen lantegiak, ipuin kontaketak ekarri dizkiguzue, bizkotxo goxoak eta eskertza ohar hunkigarriak. Urte luze hauetan guztietan egin ditugu hamaika bilera, bakarka eta taldean, haurrei buruz eta haur eskolaren inguruko kontuez.
Musika proiektuaren barruan erakutsi diguzue (familiek, eta herritar ugarik, hemendik ere haiei eskertza) pianoa edo txistu eta danbolina jotzen, saxofoiari putz egiten, baketekin gogor jotzen. Zuen eskutik entzun dugu biolinaren soi-
Garaian garaiko barazkiekin prestatzen ditugu otorduak.
202 | irakaskuntza
nu gozoa, trikitiarekin egin dugu dantza, harritu gaituzte musika tresna ezezagunagoek, eta batez ere… gozatu dugu piloa! Zuek ere egin duzue Urmendi!
Hainbat guraso, herritar eta ikasle ohi etorri izan dira musika emanaldia eskaintzera.
MATERIAL ETA ESPAZIO ZAINDUAK
eta harremantzeko moduan. Dagian Maltempo pedagogoak esaten zuen edertasunean heztea zela atentzioa eta hausnarketa inguruko gauza txiki eta handietan jartzea. Horregatik, edertasuna ez da museoetan bakarrik hezten, gure hezkuntza-lekuetan proiektatzen dugun guztian ere hezten da. Edertasuna naturarekin dugun harremanean dago, eta eguneroko espazioetan. Edertasuna eta ekintza oso lotuta daude, eta Platonek ere horixe defendatzen zuen, zerbait ederraren aurrean bat ez dela modu pasiboan eta kontsumitzailean aritzen, alderantziz, modu aktibo eta sortzailean jarduten dugula. Espazioak zaintzen eta edertasuna lehen lerrora ekartzen gidari izan dugu Aiora Madariaga, sentsibilitate bereziz eta gustu handiz transformatu ditu-eta haur eskolako hamaika espazio. Bidelagun izan ditu, altzariak konpondu, moldatu eta sortzen eta oihalak josten eta txukuntzen Xabier Madariaga eta Mañoli Irastorza. Mila-mila esker ekarpen handi horregatik!
Urmendiren azken urteetako lan ildo garrantzitsua izan da materialaren eta espazioen inguruko hausnarketa egitea eta denen artean ontzat emandako irizpideak praktikan jartzea.
Haurrei eskaintzen diegun materiala ongi pentsatutakoa da, adinari egokitua, era askotakoa, berez jostailu ez diren objektuak, naturako elementuak, ez estrukturatuak… haurraren behar eta interesetatik sortutako jolasa aberastuko duen materiala.
Espazioari buruz ari garenean, berriz, ari gara altzarien kokapenaz, estetikaz, materiala aurkezteko moduaz, haien poli-sentsorialitateaz, argiaren presentziaz, ordenaz, paretetako koloreez, harmoniaz, sentsibilitateaz... beste modu batera esanda, espazioak kontatzen duen guztiaz ari gara hizketan.
Izan ere, espazioak asko du esateko eta asko du erakusteko. Espazioaren nolakotasuna hezitzailea da arrunt, espazioa itxuratzeko eta antolatzeko moduak hezi egiten du. Zentzumenen bitartez jasotako informazio zaindua eta soila, gehiegizko estimulurik ez izatea, gehiegikeriarik gabeko eskaintzak ekartzen duen sormena... Horrek guztiak eragina du haurren ekintzan, jolasean
Ohikoa da gurean elementu naturalak eskaintzea jolaserako.
Modu erakargarrian aurkeztutako materiala. Kalean bildutako loreekin janaria prestatzen.
irakaskuntza | 203
Sinbolikoan jolasten.
tu dugu Arizmendieneko lorategi zoragarrian, Ibargain parkeko zuhaitzen artean, Txara basoko bidezidorretan. Topatu eta bildu ditugu xomorroak, hostoak, fruituak…
Xabier Madariaga, altzari bat moldatzen, haurrak begira dituela.
Eta abentura horietan guztietan lagun izan ditugu petoak eta katiuskak, ez baitago esploraziorako eta deskubrimendurako eguraldi desegokirik, arropa desegokia baizik.
KALEAREN ERABILERA ETA HERRIAREKIN LOTURA Gure proiektuaren oinarrietako bat izan da haurrekin gelatik kanpo pasatzen dugun denbora, eta kalearen aberastasunaz jakitun, ez gara inoiz jolas-parkeen itxituraren barnealdera mugatu.
Kaleak esperientzia berri bat eskaini digu aldiro. Eskaini dizkigu aldapa, kroska eta hainbat lurzoru. Sentitu dugu haizea, euria, eguzkia, hotza eta beroa. Oinutsik antzeman dugu harea, harri koxkorren traba eta epeltasuna. Ikasi dugu taldean joaten, itxaroten, kaleko arauak errespetatu eta arriskuak ezagutzen. Gure mugetatik kanpo ibiltzeak herriarekin lotu gaitu eta herria, gure neurri txikian, esploratu dugu. Ezagutu ditugu inguruko bazterrak, basoak, errekastoak, auzoko dendariak eta kaleko herritar arruntak. Ikasi ditugu txakurren izenak, aitona-amonenak, autoen bozina hotsei egin diegu agur eta zaborraren kamioi eta sopladorari begira-begira egon gara. Jolas-
204 | irakaskuntza
Haur taldea, Txarako kaxkoan paisaiari begira.
Txara basoa urtaro bakoitzeko magia deskubritzeko leku
ezinhobea da.
Aitzurrarekin hareatzako hondarra mugitzen. Haurrak imitazioan.
Harri Gaingo taldea, Orea okindegira bisitan.
Oinekin haurrak kanpoko munduari buruzko informazioa lortzen du.
BALIO PEDAGOKIKO HANDIKO ALTXOR TTIKIAK Dokumentazio lanak
Peto eta katiuskak jantzita, ur putzuetan gozatzen.
Harri-koxkorrekin jolasean, Arizmendienea lorategian.
Dokumentazioari tartea eskaintzearen garrantziaz ohartu izan gara betidanik. Dokumentazioa da haurren egunerokoa (momentuak, ekintzak, jolasak…) behatu eta ondoren idatziz eta irudiz jasotzea. Uste dugu gelan egunerokoan haurrekin egiten den lana eta bertan gertatzen dena dokumentatzea 0-3an egiten den lanari merezitako seriotasuna eta errekonozimendua ematea dela.
Dokumentatu dugu arrastoa uzteko eta lan-proiektuen testigu gisa. Dokumentatu dugu haurrek beraiek bizi izandako zerbait haiei bueltan erakusteko, eta familiei gelan gertatutako une zoragarrien berri emateko. Dokumentatu dugu irakasleok elkarrengandik ikasteko, material edo eskaintza zehatz baten aukerak ezagutzeko, haurrekin gertatzen den guztiak zentzua duela erakusteko… irakaskuntza | 205
Koadernoa Siesta garaian, gure txikien zurrunga artean, koadernoak idazten aritzen gara, gortina arteko argi-izpiak probestuz. Haur bakoitzari bere koadernoa, bakarra eta bestearenarekiko ezberdina.
Haur hauek egindako materialaren erabilera izan daiteke dokumentagarri, adibidez.
Ipuingintza/etxeko ipuin kuttuna Ipuinen balioa eta tresna pedagogiko gisa duten garrantzia oso presente egon da gure jardunean, eta horren erakusle da Urmendiko liburutegiko ia 400 ipuineko bilduma ederra! Astero aukeratzen dugu ipuinen bat, eta haur eskolako sarrerako mahaian erakusgai jartzen dugu atrilean. Bide polita da guraso eta irakasleok liburutegiko bilduma hau ezagutuz joateko. Ikastolako liburu txokokora eta herriko liburutegira gerturatzeko aukera ere izaten dugu 2-3 urteko haurrekin.
Ipuinak, normalean tamainaz txiki izanagatik, ez dira gauza makala. Hitzak eta irudiak elkarrekin txirikordatuta agertzen zaizkigun obra txiki horietaz ari gara. Ikusitakoarekin, ukitutakoarekin, irakurritakoarekin edota entzundakoarekin irudimena martxan jartzen diguten obra horietaz hain zuzen, edota bidaia errepikaezin batera eraman gaitzaketen altxor horietaz.
Hori horrela, gure txikiekin ipuinak kontatzen aritu gara goizero-goizero, bizitzaren lehen uneetatik literaturarekin gozatzea zer den transmititzen saiatu gara, bidaiatzen, barre egiten, beldurrak sentitzen, horiek kudeatzen, harremanak sortzen, irudimena lantzen… gure kultura eta hizkuntza ardatz dugularik, noski.
Goizean, elkarrekin bizi izan ditugun orduetara atzera egiten dugu. Behatutakoak oroitu eta haur bakoitzaren jolas, emozio eta hitzak errepasatzen ditugu. Bizi izandako harreman momentuak, bitxikeriak, zaintza nahiz garapen mailako kontuak…
Bi norabideetakoa da koadernoa; etxeko eta haur eskolako kontuak bertan. Bi mundu horien arteko lotura elikatzen duen tresna.
Gure txikiak ere irakurle bihurtuko dira egunen batean. Koadernoan jasotako bizipen horiek orduko kolore, soinu, usain eta zaporeekin bergogoratzeko balio izango dietela opa diegu.
Deskantsu garaia probesten dugu koadernoak idazteko.
Etxeko ipuin kuttuna izeneko poltsatxoan, familiek ekarri izan dizkigute etxeko ipuinak astelehenetan.
206 | irakaskuntza
ESKERRAK Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi urte hauetan guztietan modu batera edo bestera bidean lagundu gaituzten guztiak: hastapenetan proiektu honetan sinetsi eta gauzatu zenutenak (bereziki, Izaskun Madariaga, gidari lanengatik); egunerokoan bakoitzak beretik aletxoa jarri duten irakasleak, sukaldariak, garbitzaileak, mantenuko bikotea...; bidelagun izan dugun Haurtzaro Ikastola, eta nola ez, errespetuz, konfiantzaz eta mimoz gure parte izan zareten familiak.
2018ko Urmendi festan ateratako argazkia.
URMENDIKO LANGILEAK
ITURBURU UDAL HAUR-ESKOLATIK UDAL IKASTOLA PARTZUERGORA SALTO OROITZAPENETAN BLAITUZ Txikitasunetik handirako jauzia izan zen lehen urratsa; proiekzioa, ilusioa eta lana eskutik hartuta abiatu ginen bidean. Kezka zen itzal txikia, baina lantaldea argi, eta mundu berria ate joka. Erronka zen baina ederra, eta gidaritza hartu nuen. Sormen bidea ireki zitzaidan, eta teoria praktikara eraman zitekeela baieztatzeko aukera aberatsa, berritzailea, ausarta, bakarra. Amets-leku bat, utopia zirudienaren gauzatzea. Lana majo egitea tokatu zitzaidan: hiru proiektu, hiru errekatxo, eta denak ibai zabal eta emari bihurtzea, baliabideen arkitektura berriak urtero asmatzea... Eman eta jaso; bultza eta tira, ekipoaren indarra, Ikastolak emandako erraztasun mugagabeak, gurasoen laguntza, haurren poza. Udala hor. Dena aldeko eta ilusioaren hari finarekin jositako emaitza harrigarria: Udal Ikastola Partzuergoa. Zortzi urte niretik ematen eta agur esateko tenorea. Reggio Emiliako liburua ametsaren ate aurrean isilik, egoitza berria noiz bilakatu zain. Gurpilak ez zuen eten, eta haize berriek jarraitu zuten, bultzaka, sortzen, berritzen, aberasten. Urmendi berritu bat aurrean. Indarrez, uhinen modura etorkizuneko forma berriak marrazten. Ilusioz. Etengabe... Eten duten arte.
Izaskun Madariaga Iragorri irakaskuntza | 207
KOMUNITATEKO HAINBAT KIDEREN HITZAK Oraindik gogoratzen naiz gure txikia goizeko 07:30ean Urmendiko goiz-txokoan uzten genuenean. Alde batetik, pena handiarekin uzten genuen baina bestetik, bagenekien ezin hobeto egongo zela...
Oraindik ere, noizean behin Umak bere lagunengatik eta Garbiñerengatik irribarre handi batekin galdetzen du. Eskerrik asko Urmendiri bihotz-bihotzez eta zorte on! Asier eta Sara.
Urmendi guretzat eta batez ere gure seme-alabentzat konfiantzazko bigarren etxe goxo bat izan da. Urmendi Oiartzunen daukagun altxor bat da. Eskerrik asko eman diguzuen guztiagatik!! Leire Etxebeste
Duela 12 urte hasi genuen gure abentura zuekin, Karrikako eraikin goxo hartan, eta Urmendiko eraikin zoragarrian eman genion amaiera. Bidean, zaintza, ulermena, goxotasuna, bidelaguntza, errespetua, bakoitzaren erritmo eta izaerarekiko arreta, jolas librea, naturarekiko harreman zuzena eta laguntasuna jaso ditugu; baita janari goxo-goxoa ere. Hori guztia eta gehiago izan da guretzat Urmendi Haur Eskola.
Horregatik, bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu bertako langile guztioi egiten duzuen lana eta eman diguzuen guztia. Gure kasuan, Ainhoa eta Ixiar izan genituen gertutik, eta oraindik ere etxeko sentitzen ditugu.
Eskerrik beroenak, benetan, gure haurrak horrenbesteko maitasunez zaintzeagatik. Aner, Dei, Ander eta Olatz
208 | irakaskuntza
Desde hace cinco años organizamos un viaje de estudios a Donostia con nuestros estudiantes del magisterio a conocer la educación vasca. Hemos tenido la suerte de conocer Urmendi, la haur eskola de Oiartzun, una escuela infantil como no conocemos en Bélgica: la pedagogía con una educación integral de los niños, los materiales naturales, las comidas sanas, el trabajo con las familias.... la tranquilidad que reina en las aulas, nunca visto en las escuelas infantiles en Bélgica! Además, el centro puede contar con una coordinadora versada y trabajadoras muy apasionadas. Para nuestros estudiantes es siempre una revelación y fuente de inspiración para sus propias prácticas. ¡Ojala las escuelas infantiles belgas también se conviertan en los remansos de paz y tranquilidad que hemos encontrado en Oiartzun! ¡Esperamos que nuestra colaboración pueda continuar! Peggy Roumans, Filip Sas y Kristel Verrelst, docentes del magisterio. Karel de Grote University College – Amberes (Bélgica)
Ginena ginela sutondoan bildu gintuen txoko goxoa zen eta da Urmendi. Kezkak, pozak, negarrak eta bihotzak partekatu ditugun etxea, familia handi egiten gaituena. Hezten eta hazten, denboraz gaindi oraindik ere, eta betirako bidelagun duguna; oroimenean, egunean baita geroan ere. Urmendi zer den guretzat? MAITASUNA Alaitz Bergaretxe, Zigor Agirre , Eli Lizaso eta Iñaki Arbelaitz, Urmendi eguneko antzerki taldeko kideak eta guraso ohiak
Ez da erraza sinistu behar izatea herrian gertatu dena. Duela 20 urte inguru bertako zerbitzuak jaso genituen familia askok, eta gaur ere esker onez gogoratzen dugu han jasotako gertutasuna, zaintza eta maitasuna. Urmendi ez da haur eskola soil bat izan; herriko belaunaldi askoren hazkuntzan eta familien egunerokoan ezinbesteko babesa izan da. Horrelako proiektu batek bizirik jarraitzea merezi du, Oiartzungo komunitatearen parte delako eta etorkizuneko haurrek ere aukera bera izan dezaten. Amaia Sanzberro
Gure familian haur eskolako garaiez oroitzen garen bakoitzean, irribarre bat pizten zaigu; benetan, urte polittak izan ziren. Hasiera-hasieratik gertutasuna eta goxotasuna adierazi zitzaigun, eta horren ondorioz, harreman sendoak jorratu genituen bai Urmendiko langileekin zein beste gurasoekin ere. Zalantzarik gabe, haurrak esku onetan uzten genituela jakinda, hauen heziketaren zutabe garrantzitsua izan dela Urmendi haur eskola, argi dugu gaur egun. Elkarrekin egindako bidea gozatu genuen, eta guztioi eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen. Besarkada handi bat! Gordaliza-Gestido familia.
Hola, somos Nacho y Vero, papás de Mateo y Nico, dos alumnos que han pasado por la haur eskola Urmendi. La haur eskola ha sido para nosotros un espacio de contención para nuestros hijos y para nosotros como padres. Nosotros somos argentinos y nuestro círculo familiar lo teníamos lejos y en Urmendi hemos encontrado un grupo humano que siempre nos brindó calidez, cercanía, un gran apoyo no solo para nuestros hijos, sino también para nosotros como padres, que también fuimos aprendiendo a transitar este camino con muchos consejos de parte de la tutora de Mateo y luego de Nico. Nos quedamos con los mejores recuerdos del paso de nuestros hijos por Urmendi.
Lanbideaz gain, gauza handia izan da haur ttikien munduak erakutsi didana Bizipoza, maitasuna, esker ona, errespetua haur bakoitzaren nolakotasunak aintzat hartzen… ezin dira hiru esalditan laburbildu. Eskerrik asko herriko haur guztiei !!!! Rexu Ugaldebere
- Urmendi ez da niretzat haur eskola soil bat izan, niretzat etxea izan da. Bi urte nituela, amak Iturriozko Koikile haur eskola utzi eta proiektu berri honetan buru-belarri hasi zen, eta Urmendi eta nire arteko lotura ere bertan hasi zen. Urmendi haztearekin batera hazi nintzen ni ere, laneko txokoetan jolasten, eta bertara joateko edozein aitzakia bilatzen. Han ikasi nuen, konturatu ere egin gabe, zer den haurra izatea eta haurraren garapena errespetatzea. Hezkuntzan lan egin nahi nuela konturatzen joan nintzen, eta nire lehen praktikaldia egitera nire etxera itzuli nintzen, Urmendira. Itzuleran, ez nuen haur baten begirada, baina bai hezkuntza-eredu asko ezagutu dituenarena, eta ziurtasun osoz esan dezaket Urmendi salbuespenezko altxorra dela. Administrazioaren “goitik beherako” aginduen aurrean, Urmendi behetik gora eraiki da. Langileek sortu dute proiektua, pixkanaka, sortutako beharrak identifikatuz eta horiei forma emanez. Beraiek ezarri dituzte oinarriak, beraiek landu dute etxe bat eraikitzeko
irakaskuntza | 209
lurra, hezkuntzak horrela izan beharko luke beti: behetik gora eraikia, “goikoak” ez baitu beti ikusten “behean” dagoena. Pixkanaka, urtez urte, guraso, langile eta bertako haurrek Urmendi proiektua gorpuztu dute, zutabe nagusiak eraiki dituzte: umea erdigunean jarri dute, lehen urteek duten garrantzia azpimarratu dute, ratioak zaindu dituzte… Askotan aipatzen diren kontzeptuak izan arren, Urmendik adreiluz adreilu eta bere eskuekin eraiki ditu zutabe horiek. Horregatik hain zuzen, Oiartzundik kanpo ere ospe ona lortu du Urmendik, Urmendiren eredua altxortzat hartu da. Eta nik ere harrotasunez bizi izan dut nire ama bertako langilea izatea eta eredu hori ezagutu eta praktikan jartzea, ni ere komunitate horren zati izatea. Orain zutabe horiek kolokan daude, eta berarekin batera Urmendik sortu duen komunitatea. Etapa berri honetan, eraikitako zutabeen adreiluak aldatu egin beharko dira, eraldatu… Argi dut etxeak zutabe egonkorrak dituela, eta hauek mantendu egin behar ditugula egoera berriei aurre egiteko. Bihotzez espero dut niretzat eta milaka oiartzuarrentzat etxe izan den haur eskolak datozen oiartzuar berriei ere espazio hori eskaintzeko aukera izatea. Adreilu berriak izanagatik bere zutabeak mantentzeko gai izatea, etxearen goxoa bermatuz. Mirari Urdapilleta Arruabarrena
Haurtzaro Ttiki, Arrieta Aldea, Karrika, Urmendi… Hezitzaile moduan, 13 ikasturtetan zehar, zenbat bizipen, zenbat oroitzapen, zenbat lagun handi. Norberak beretik emanez, familia giroan, ttiki bakoitzari behar zuen horretatik eskaintzea genuen helburu. Sukaldean aritzen garenean bezala, plater bakoitzak bere prestaketa eta osagaiak neurrira behar baititu. Urte batzuk geroago, guraso bezala jada, Harri Gain-eko txoko bereziaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Pena litzake hori bizi izan ez bagenu! Oiartzuarrak ez izan arren, hauxe bai genuela argi eta seguru: gure bizitzako errezetarik garrantzitsuena, su bizian, buelta eta buelta, ez genuela nahi kozinatu. Goxotasunez, presarik gabe eta mimoz egiten denak barruan betiko seinalea uzten baitu. Urmendi, horregatik aukeratu zaitugu!
210 | irakaskuntza
Jarraitu, aurrerantzean ere, familietako altxor txikien bidelagunik onenak izaten. Eta zuen Tornola sukaldeko makina bat jaki goxo bezalaxe, segi aurrera Oiartzungo etorkizuna su baxuan egosten. Bihotzez, eskerrik asko emandako guztiagatik. Maitane Crespo
Umeak esku onetan izan dira zenbait hamarkada Hezkuntzak badu gure gazteri ta gizartean islada. Hemen da gure esker on eta baita txalo zaparrada. Urmendigatik egun Oiartzun herri hobeago bat da. Asier Ibarguren
-Amets, gaur astelehena da! Nora goaz? -Marun etxera!
Hori da gure txikiek sentitu dutena haur eskolan, beren beste etxe bat izango balitz bezala goxotasuna, segurtasuna eta maitasuna jaso dutelako. Eta guk, gurasook, konfiantza eta lasaitasuna gure txikien hezkuntza errespetutik jaso eta beren nortasuna bermatzeko aukera izan dutelako. Zer esanik ez irakasleen gertutasuneko begiradaz… duzuen bokazioak lanbide hutsa izateari uko egiten dio. Urmendiko familiaren parte izatera gonbidatu gaituzue eta horrela sentitu gara, familian. 6 urte segidan bizi izan dugun bidaia izan da eta oroitzapen politez beteta daramagu maleta. Horregatik guztiagatik eta beste mila arrazoirengatik, eskerrik asko zuen proiektuko zatitxo baten parte izaten uzteagatik. Arene, Alain eta Amets Etxebeste
Urmendi proiektuan parte hartzea Ikastolarentzat konpromisoz, ausardiaz eta ilusioz beteriko bidea izan da. Hasieratik ameslari izan ginen, eta herriaren beharrei erantzungo zien hezkuntza proiektu herrikoi bat sortzeko aukera ikusi genuen. Etorkizun hobe baten aldeko ikuspegi horrek erabaki ausartak hartzera eraman gintuen, betiere helburu komun bati begira. Proiektuaren aldeko gure apustua hitzetatik ekintzetara eraman genuen: 2 urteko gelen baimenei uko egin genien, herriarentzat eraikitzen ari ginen etorkizunaren mesedetan. Eraikina gauzatu bitartean, Ikastolak bere ateak zabaldu zizkion proiektuari: gelak, espazio komunak, baliabideak eta urteetan eraikitako hezkuntza proiektua eskaini zituen, Urmendik bere lehen urratsak egiteko behar zuen babesgunea izan zedin. Aldi berean, lantaldearekin bidea egiten hasi ginen, elkarrengandik eta elkarrekin ikasiz eta haziz, egiteko modu baten balioak, kultura eta esentzia partekatuz. Konfiantzan, elkarlanean eta helburu komun batean oinarritutako loturak landuz. Guztion artean, eta elkarlanean, erakutsi dugu hezkuntza komunitate sendo batek erronka handiei erantzuteko gaitasuna duela, norbanakoaren interesak baino harago begiratuz. Ondoren etorri zen eraikin berria, proiektuaren heldutasunaren eta etorkizunaren ikur. Une horretan ere Ikastolak bere konpromisoa berretsi zuen, ekarpen ekonomikoaren bidez proiektuaren garapenean parte hartuz. Atzera begiratuta, harro esan dezakegu Urmendiren ibilbidean bidelagun izatea ez dela izan babesa eskaintzea soilik; gure sentitu, partekatu eta elkarrekin eraiki dugun esperientzia aberasgarria ere izan da.
Haurtzaro Ikastola
irakaskuntza | 211
Urmendi beti herri. 0-3 bizirik!
2026. urtearen hasieran sorturiko plataforma Urmendi haur eskolaren 0-3 herri proiektua defendatzeko herritar talde batek sorturiko egitasmoa da. Plataformak salatzen du Eusko Jaurlaritzak udal haur eskolei diru ekarpena eteteko hartutako erabakiak Urmendiren izaera, autonomia eta urte luzez egindako ibilbide pedagogikoa arriskuan jarri dituela. Urmendi ez da haur eskola soil bat: 27 urtez herritik eraikitako proiektu publiko, komunitario eta pedagogiko sendoa da. Urmendi herritik eta herriarentzat eraikitako proiektua izanda, publikoa, komunitarioa, lokala eta haurren beharrei egokitua izan beharko luke. Bereziki defendatuz 0-3 zikloa osorik mantentzearen garrantzia, lehen haurtzaroa identitate propioa duen bizi-etapa delako eta zaintza, heziketa, harremanak eta garapena modu integralean lantzea eskatzen duelako.
• Urmendiren aldeko sinadura bilketa (egun gutxitan 1.000 herritarren baino gehiagoren sinadurak lortu zituzten eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunei eman zitzaizkien). • Donostiako Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea, Hezkuntza Sailari zentzuz eta ardura politikoz jokatzeko eskatzeko.
Ekintza horien bidez, plataformak herriaren babesa bildu, Urmendiren balio pedagogikoa aldarrikatu eta erakundeei ardura politikoz jokatzeko eta herritarren hitza entzuteko eskatu die.
Plataformak argi dauka proiektuak kalitate pedagogiko handia duela, familien eta komunitatearen zaintzan oinarritzen dela, eta herriko elkarbizitzari eta ongizateari ekarpen handia egin diola. Ahaztu gabe, 0-3 ziklo osoa errespetatzen duen azken haur eskoletako bat dela EAEn.
Plataforma sortu zenetik, hilabete gutxiko epean eta herritarren babes handia lortuz, hainbat ekintza egin ditu: • Herri plataformaren aurkezpen publikoa.
• Udal plenoetan plataformako kideen hitzartzeak.
212 | irakaskuntza
URMENDI 0-3 HERRI PROIEKTUA AURRERA!
Maiatzak 31: agur eta aitortza eguna Urmendiren ibilbideari bukaera emateko, Plataformaren iniziatibaz eta Urmendiko langileekin batera, AGUR ETA AITORTZA EGUNA egin zen maiatzaren 31n herriko plazan bertan. Goizean goizetik egon zen sormen txokoan collageak egiteko aukera, momentuan argazkiak atera eta oroitzapen liburua hitz goxoekin osatu zuten familiek eta herritarrek. Kontzejupean, azken 30 urteetako argazki proiekzioa ere egin zen eta Jaurlaritzari kexak idazteko mahaia ere prest zegoen. Goiz erdian hainbat eskaintza egon ziren aldi berean: ipuin kontaketan aritu ziren Itsaso Garzon eta Pello Añorga, eta udal batzar aretoan mahai ingurua izan zen. Bertan Arantxa Urbek gidatuta, Marian Bilbatua eta Eider Garde aritu ziren 0-3ko haurren garapen osasungarria kontuan hartuko duen kudeaketa sistema baten gakoez. Arrunt elkarrizketa interesgarria izan zen! Hamaiketako garaian, gurasoek ekarritako jakiekin otordua egin genuen eta aldi berean Johanak eta Ixiarrek, Urmendiko langileek, gitarra saio ederra eskaini zietan haurrei.
Egunaren momenturik hunkigarriena ekitaldi nagusia izan zen. Oholtzara igota, Urmendiko langileei omenaldia egin eta haiek bueltan, herriari eskertza egin zioten. Bertsoak, kantuak, ipuinak, oroigarriak… hartu eta emaneko ariketa eder eta goxoa.
irakaskuntza | 213
214 | irakaskuntza
URMENDI 1999-2026
BASOAK KONTATUA Txantxangorria txori txikia da tamainaz, bularralde gorrikoa eta kantari aparta. Egun eta gau, udaberri nahiz negu kantuan aritzen dena, eta bere kantuan estrofa berrien eta desberdinen sortzaile. Ausarta, neguko denboraleetan ere basoari jakin-minez begiratu eta bertara egokitzen badakiena, eta inguratzen duen guztiari balioa ematen diona. Zaintzailea, gertukoa, konfiantzazkoa, eta bere tokia gogotsu defendatzen duena. Egarri denean, inguruko iturburuetan zein erreketan ur fresko eta garbitik edaten duena. Udaberria da. Habia egiteko txoko aproposa bilatzeko garaia. Basoan badira halakoak, eta oraingoan, haritzaren sustrai artekoa aukeratu du. Hor dabil hegan, hegaldi bakoitzean basoko adaxkarik aproposenak, lumarik gozoenak bilatuz, ilusioz eta pazientziaz betetako habia eraikitzen. Denbora hartzen du. Kanpoko aldea goroldio eta adaxka finez egin nahi du, habia sendoa izan dadin, nolanahi ez urratzeko. Barruko aldea, berriz, lumaz eta animalia-ilez, bertan egongo diren arrautzak eta ondorengo kumeak gozo eta bero haz daitezen. Eraiki du habia, eta errun ditu arrautzak. 3 arrautza, puntutxo gorriz betetako hiru arrautza. Horrelakoak baitira txantxangorriaren arrautza zuriak, puntutxo gorridunak. Poza sentitzen du, indarra, momentuaren plazera eta satisfazioa. Merezitako esfortzuaren ondorena. Berak eraikitako habian bizitza bera errun du: arnasa, zaintza, babesa, goxotasuna, malgutasuna, indarra, ilusioa, jakintza, esfortzua, errespetua, atxikimendua... Zaintzaren ardura eta ilusioa du orain. Berotasuna, babesa eta akonpainamendurako nahia eta sena. Baina bat-batean, kukuaren kantu harroak erne jarri du txantxangorria. Kukua handia da tamainaz, eta boteredun sentitzen da handitasun horretatik. Mehatxatzen abila da, eta gogor eginez, txantxangorria habiatik erraz urrunarazi du. Une horretan babesik gabe geratu den habiaren jabe egin da, eta segundo gutxi nahikoak izan ditu txantxangorriaren arrautza bat habiatik bota, eta haren lekuan berea jartzeko. Arrautza baten faltan, jada habia ez da habi. Basoa esnatu baino lehen jaioa da jada kuku-kumea. Basoa esnatu aurretik; jaiotzen lehena, beti lehenengoa izan nahiaren grinaz eta ezinegonez. Gose da, eta txantxangorri ama harentzako janari bila abiatu da, kuku-ama ezkutuan berari begira erne duela jakinda. Momentu hori aprobetxatu du, kuku-kumeak habiako beste bi arrautzak bere bizkar gainean hartu eta habiatik kanpora botatzeko. Kuku-kumeak betetzen du orain habia oso-osorik, harrotasunak ematen dion handitasun horrekin, kuku amarekiko duen konplizitate horrekin.
irakaskuntza | 215
Kukuak ez du basoan bere habia eraiki nahi izan, bai ordea, txantxangorriak egindako lanaz baliatu, bere intereserako erabili, eta gainera, zapuztu. Txantxangorria berea sentitzen ez duen habia zaintzera derrigortu du, berea ez duen arrautza berotzera, eta berea ez duen kumea elikatzera; han baitago kukua, zuhaitzaren goi-goian, egonean, goitik behera begira, txantxangorriak kuku-kumea hazi dezan zelatan, erne. Nahi zuen hori lortu izanarekin oso harro, eta bihozgabe. Baina guztiaren gainetik basoak ongi daki Txantxangorriak basoa nola maite duen. Badaki basoa nola zaintzen eta babesten duen. Badaki aurrerantzean ere ur berri eta freskotik edango duten Txantxangorriak izan, izango direla. Eskerrik asko, zuri, Txantxangorri, habia egiteko hautua hartu eta fintasun osoz, ardura haundiz, hura eraikitzeagatik. Eskerrik asko habia udaberriz udaberri zaindu eta indartu duzuen beste txantxangorri guztiei. Eskerrik asko, habia babesten saiatu zareten basoko izaki guztiei. Eta eskerrik asko, nola ez, txantxangorri-kumeei; jasotako kantutik abestu dezazuela zuek ere!
Aiora Madariaga eta Ibintza Iragorri Urmendi Haur Eskolako langileak Ilustrazioa: Udane Ansa
216 | irakaskuntza
Elizalde Eskolak 50 urte:
ELIZALDE Eskola
Mende erdiz Oiartzunen "koloretako sustraiak" errotzen
1976an ireki zituen ateak gure eskolak, herrian hezkuntza publiko eta euskaldunaren aldeko apustu irmoa eginez. Bost hamarkada geroago, eskola ez da soilik idazten eta batzen ikasteko lekua; urteurreneko kanta ofiziala hasten den moduan, “Eraiki dugun habia denona da, denontzako, mundu txikiz egindako gure eskola handia.” 2026. urtea mugarri historikoa bilakatu da oiartzuar eta ez oiartzuar askorentzat, eta urtea ospakizun, aitortza eta komunitatesenez beteta doakigu.
50 urte ez dira egunero betetzen. Mende erdi honetan, milaka ikasle ibili gara Elizalde Eskolako ikasgeletan, patioan, korridoreetan eta jantokian bueltaka. Horma horien artean laguntasunak ehundu ditugu, balioak transmititu zaizkigu eta, garaiak garai, herriari ekarpen ezinbestekoa egin diogu.
Hala ere, onartu behar dut kosta zitzaigula eskolaren irekiera ofizialaren data zehatza aurkitzea. Artxiboetan arakatzen eta memoriari tiraka ibili ondoren, bitxikeria batek eman zigun erantzuna: esku artean duzuen urtekari honen gisako batek. Izan ere, eskolaren 25. urteurreneko artikulua topatu genuen 2001eko urtekarian, garai hartan irakasle zen Jesus Gonzalezi esker
(hark gogoan zuen orduko artikulu hura). Beraz, zalantzak uxatuta, orain badakigu: 1976-77 ikasturtean ireki zituen ateak Elizalde Eskolak herri eskola moduan.
Urte osoa ospakizunetan Hasieratik argi izan genuen 50. urteurrenaren helburu nagusia komunitatea bildu eta ondo pasatzea izango zela. Ondorioz, komunitateari galdetu genion nola ospatu nahi zuen urteurrena. Galdetegia prestatu, galdetegia zabaldu, erantzunak jaso, erantzunak aztertu, eta lehenengo erronka: 28 ekintza proposamen! Eta urteak 12 hilabete ditu…urte osoko egitaraua genuen aurrez aurre. Baina gustuko lekuan aldaparik ez, eta aste gutxiren buruan eratu genituen 29 lantalde. 100 pertsona inguru, gazte, heldu eta jubilatu, ekintzak antolatzeko ardurak hartzeko prest. Hori izan zen urteurrenak eman zigun lehenengo txutea! Pausoz pauso, pixkanaka-pixkanaka, guztiari forma eman eta urteko egitaraua eratu genuen:
Hasiera indartsu eta hunkigarria Urteurreneko egitarauak martxoan izan zuen bere lehen eztanda. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, nesken herri kirol erakustaldia antolatu genuen eskolako patioan. Amalur Arbelaitz ikasle ohiak, Patrizia Martinek eta Uxue Ansorregik maila goreneko ikuskizuna eskaini zuten. Baina indar fisiirakaskuntza | 217
koaz harago, indar sinbolikoa izan zen nagusi: saio hura 50 urtetako erresistentzian Oiartzungo eskola publikoaren alde lan egin duten guztiei eginiko aitortza izan zen. Ikasleek kirolariei bota zieten koplaren azken puntuak ondo zioen bezala: “Zuen indarra izan dadila, Elizalderen indarra!” Handik gutxira, martxoaren 27an, Kontzejupea txiki txiki geratu zitzaigun “Koloretako sustrai” 50. urteurreneko abestiaren eta koreografiaren aurkezpenean. Txokolatadaren eta DJaren erritmoan, eskolako komunitate osoak bat egin zuen herriko talentuarekin: kantaren sortzaileak Karmele Mitxelena, Irati Matelo eta Eneko Lusar ikasle-ohiak izan dira, eta koreografia Elizaldeko dantza taldeak sortu du. Asteburu horretan bertan, gainera, memoriaren kutxa ireki genuen Elorsoro kiroldegian: belaunaldi ezberdinetako judokak elkartu ziren, 80ko hamarkadan eskolak eta Elizaldetarrak Judo elkarteak izan zuten harreman estua omentzeko.
MEMORIA HISTORIKOA ETA IDENTITATEA • Merchandisinga • Aste tematikoa
• Ikasle ohien hitzaldiak
• Etorkizunari begira erakusketa • Denboraren kapsula • Aitortza ekitaldia • Argazki zaharrak
• Elizalde 50 liburuxka
• Elizalde 50 dokumentala KOMUNITATEA ETA OSPAKIZUNA • Ate irekien egunak • Herri-bazkaria • Jaialdia
• Kulturaniztasun eguna eta bazkari autokudeatua KIROLA ETA JOLASA • Nesken herri kirolen erakusketa • Judo ikuskizuna • Herri ginkana
• Pilotari profesionalekin tako jartzea • Eskubaloia plazara • Gaueko martxa
• Belaunaldiarteko korrika KULTURA ETA SORMENA • Elizalde 50 kanta
• Kantaren aurkezpena eta koreografia • Mural komunitarioa
• Argazki eta marrazki lehiaketa • Elizalde 50 bideoklipa • Bertso saioa
• Antzerki emanaldia edo ikuskizun eszenikoa
218 | irakaskuntza
• Zine zikloa
Memoria eraikitzen: Etxeko altxorren bila Urteurrena etorkizunera begiratzeko unea da, baina baita atzera begiratzekoa ere. Horregatik, gure mende erdiko ibilbidea dokumentatzeko ahalegin berezia abiatu dugu. Herritarrei dei egin diegu etxean dituzten argazki zaharrak partekatu ditzaten (argazkizaharrak@elizalde.eus helbidera bidaliz). Irudi horiek urte amaieran argitaratuko dugun Elizalde 50 liburuxka eta dokumentala osatzeko ezinbestekoak izango dira. Era berean, informazio, eduki eta kronika guztiak elizalde.eus/50-urteurrena webgunean ari gara biltzen, edonoren eskura egon daitezen.
Ekainaren 20a: Gure egun handia, Komunitatearen eguna Egitarau osoa berezia den arren, hitzordu ahaztezin bat genuen hizki larriz markatuta: ekainaren 20a, Komunitatearen eguna. Eguna aitortza ekitaldi hunkigarri batekin hasi genuen, bazkal aurretik, Udaletxeko pleno aretoan. Mirari Martiarena ikasle ohiak gidatu zuen saioa, eta azken 50 urteetan eskolako zuzendari eta Guraso Elkarteko lehendakari izan direnek merezi zuten omenaldia jaso zuten.
Ondoren, herri-bazkaria egin genuen eskolan bertan, belaunaldi ezberdinak elkarrekin mahaiaren inguruan esertzeko. Arratsaldean, jaialdi handia hasi zen: jolasak, musika eta kontzertuak. Horien artean, aipamen berezia merezi du Bengo ikasle ohiak eskainiko zuen kontzertu akustikoak. Egun horretan bertan, gure urteurreneko bideoklipa estreinatu genuen, historiari beste keinutxo bat eginez.
Katea ez da eten Bizipen zirraragarria izaten ari da gure eskolaren 50. urteurrena antolatzea. 50 urtetan zehar Elizaldetik pasatako adin ezberdinetako pertsonen arteko elkarrekintzak erreakzio nuklear bat dirudi, fusio nuklearra. Txikitik handirako energia eztanda. Euskaraz, sormenez, eta identitate propioz (publikoa, doakoa, laikoa, kulturanitza, feminista eta euskalduna) herriarentzat askatutako energia. Elizalde Eskola auzolanez eraikia izan da beti, garai bateko eta gaur egungo irakasle eta guraso militante eta inplikatuei esker. Urteurreneko kanta ofizialaren leloak esaten duen moduan, “Eta garaiak garai bihurtzeko gara gai, hormako arrakalak, bide luze-zabalak, koloretako sustrai”.
irakaskuntza | 219
Belaunaldien arteko katea ez da eten azken mende erdian. Izan ginen eta garenon artean eraiki dugu 50. urteurrena, ilusioz, pasioz eta bokazioz. Izango direnak, ordea, ez ditugu ahazten. Guregatik eta haientzako egiten dugu egiten dugun guztia. Haiengatik militatzen dugu. Haientzako irekitzen dugu bidea. Haiek, gure seme-alabak, gure bilobak,... etorkizuneko Euskal Herritar Euskaldunak dira gure energia iturri. Katebegi bat gehiago gehitu diogu 50 urtetako historiari; eta kateari tira eta tenkatu egin dugu. Inoiz ez gara hain elkarturik egon, hain elkarrekin sentitu! Jarrai dezagun izanez eta ekinez bidea eginez. Segi dezagun Oiartzungo Euskal Eskola Publikoa eraikitzen!
220 | irakaskuntza
Aurten inoiz baino gehiago, altuago, harroago: gora Elizalde Eskola! Gora Oiartzun!
David Muñoz Ugartemendia
50. urteurreneko koordinatzaile orokorra, HLHko Eskola Kontseiluko guraso ordezkari eta Guraso Elkarteko Talde Eragileko kide
HERRI ERAGILEAK
URTEKARIA ORGASMO Orgasmo taldeak harridura handia sortu zuen ziurrenik herrian. Zer izango ote zen? Nortzuk izango ote ziren? Nork erabiliko ote zuen izen zalapartero hori? Oiartzungo gazte sortzaileak saretzearen ondorioa izan zen Orgasmo. OGS sigletan ondo kamuflatzen zen, antza, taldearen izena eta bazuen Antzinako Greziako Antzerkian Aristotelesek izendatu zuen katarsi kontzeptuarekin halako loturarik. Arteak gizakian eragiten duen orgasmo kulturala irudikatu nahi zuen, nolabait, izenak. Baina denborak izenari berari izaera eta esanahi propioa eskaini dizkio. Esan daiteke Orgasmo ondo integratu dela Oiartzunen. Edo, behintzat, integratu dela.
Gezurra dirudien arren, pandemia ostean taldea sortu zenetik 5 urte igaro dira. Oiartzungo gazte sortzaileek bazuten barruan zutena muxukoetatik haratago kanporatzeko beharra. Txarako Ogi Berriko mahai batean sortu zen lehen aldiz gazteak saretzeko ideia. Lohizune Telletxeak eta Luix Mitxelenak, gosaltzen ari zirela (kakao-hautsak esnearekin, ziurrenik, gazteegiak baitziren oraindik kafea hartzeko), gaur Orgasmo den oso antzeko zerbaitekin egin zuten amets eta helburu horrekin hasi ziren elkartzen, oraindik espazio propiorik ez zutela, Ibargaingo parkean 15 gazte inguruko talde polit bat Oiartzungo Gazte Sortzaileen lehen ekitaldiari forma emateko. Eman eta egin. Argi zegoen Oiartzungo Gazte Sortzaileen sareak ezin zuela bertan geratu. Korapilatsua zen kopuru handiko taldea izanik denak bat egin eta funtzionamenduari jarraitutasun bat ematea, eta horregatik erabaki zen sarea gidatuko zuen talde motor bat sortzea. Malen Elizasu, Josu Ibarguren, Leire Ibarguren, Luix Mitxelena, Izaro Telletxea eta Lohizune Telletxea elkartu ziren makineria martxan jartzeko lehen asmo horretan. Ezinbestekoa izan zen Oiartzungo Udalak taldeari eskainitako baliabide multzoa ekimen honen iraungitze-data luzatzeko. Gaur egun, honako hauek osatzen dute talde motorra: Amaia Arrieta, Manex Elgeta, Maddi Elizetxea, Malen Etxebeste, Leire Ibarguren, Maialen Leiza, Luix
222 | herri eragileak
Mitxelena, Irati Muñoz, Julen Perez, Daniel Picazo, Lohizune Telletxea eta Izaro Telletxeak. Baina, talde motorretik at, jende askoren laguntza jaso du Orgasmok.
Orgasmok ez du sekula ahaztu taldearen oinarrizko helburu direla, sortzaileei sortzeko erraztasunak emateaz gain, euskara eta feminismoa. Sorkuntza guztiak berdintasunetik eta euskarak merezi duen espazioa eskainiz lantzea lehenesten du. Gazteek gizarte honi eman diezaioketen ikuspuntua oso beharrezkoa da, eta artea bide bikaina ikuspuntu hori islatzeko. Orgasmok Oiartzungo gazte sortzaile euskaldunak plazara gonbidatu nahi ditu, tabernan dauden gazteak ere plaza artistikoetara erakartzeko.
Beraz, tabernako gizakiei alternatiba bat eskaintzeko Orgasmok bultzatu dituen eta bultzatzen dituen ekimenen artean, honako hauek azpimarra daitezke:
KAFEAK HOZTU ARTE
Oiartzungo sortzaileei eskaparate bat eskaintzeko helburuarekin sortu zen Kafiak Hoztu Arte. Hasiera udaletxeko pleno aretoan izan zuen arren, sare sozialetara ere iristeko asmoarekin ikus-entzunezko edukiak sortu eta sarera igotzen amaitu du proiektuak. Bertan, Oiartzungo zenbait sortzaile elkartu eta hainbat gairen inguruan hausnartzen da.
OSTIRAL AKUSTIKOAK
Hilabeteko ostiral bat aukeratu eta sortzaileek banaka, bikoteka zein taldeka musikaz girotzen dituzte Oiartzungo tabernak. Hasiera batean Orgasmo oholtzara soilik zuzendu zenez, kaleak hartzeko beharra ere ikusi zen, kaleko kulturak duen garrantziaz ez ahazteko. Horrela, Oiartzungo musikariei plazatxo bat eskaintzen da iniziatiba honen bitartez.
METRAIAK Zazpigarren artean ere murgildu nahi izan zuen Orgasmok, eta aurten ospatu da Metraiak Film Labur Lehiaketaren laugarren edizioa. Bertan, Oiartzun eta Oiartzundik kanpoko euskaraz sortutako gazte sortzaileen film laburrak jaso eta alorrean esperientzia duen epaimahaiak hautatzen du nor den saritua. Horretaz gain, herriko zinegileek ere urtero ekoizpen zinematografiko bat lantzen dute eta lehiaketan bertan proiektatzen da, lehiaketatik kanpo, herritarrei aurkezteko.
UDAKO ANTZEZLANA
Udako antzezlana ere ezinbestean aipatu beharreko proiektua da, herrian izan duen oihartzuna dela eta. Ekain aldean hasten da lehen ideia lanten eta, entseguz, buruhaustez eta zereginez beteriko udaren ostean, abuztuko azken egunetan taularatu ohi da. Mota guztietako aktoreak igo dira oholtza gainera obra hauetan: hasiberriak,
ez hain hasiberriak eta baita inoiz aktore izan gabeak ere. Gaur-gaurkoz, hiru antzerki plazaratu dituzte: zorteari eta patuari buruzko Zorioneko, 2023an; ideologia oso ezberdinak dituzten familietan jaiotako bi gazteren arteko maitasun istorioa kontatzen duen Julieta ETA Romeo, 2024an; eta azkenik, 2025. urteko Zuhur eta Lur, Molière aktore eta idazlearen L’Avare antzezlanaren egokitzapena, diruaren eta maitasunaren arteko dilema infinituaz hitz egiten duena.
XANISTEBAN EGUNEKO EKITALDIA
Eta, nola ez aipatu, Xanisteban eguneko ekitaldia. Abenduaren 26an ospatzeko asmoagatik hartu zuen izen hori emanaldiak. Aurten, haibat urtetan zehar arazoak eduki ostean (koronabirusaren ondorioz lehen urtean, eta egun bererako programatutako beste zenbait ekitaldirengatik bigarrenean), bigarren aldiz lortu da zegokion egunean ospatzea. Urte amaierako emanaldi hau, herri eragileak | 223
funtsean, Orgasmok aurrera eramaten duen diziplinarteko emanaldia da. Askotariko alorretan aritzen diren artista gazte oiartzuarren erakuslehio bat dela esan liteke. Pieza txikiz osaturik egon ohi dira ekitaldiok, hari berarekin jositako pieza txikiz. Eta denak josten dituen hari hori, gai hori, urtetik urtera aldatzen da: Pieza Orgasmikoak izan ziren lehen urtean, Lehen Aldiak bigarrenean, eta lau elementuak uztartzen zituen Ohikune duela bi urte. Aurtengo emanaldia, 2024ko udan egin zen Kabaret Orgasmikoa oinarritzat hartuta eta ikuspuntu futurista bat emanez, Kabaret Post-Apokaliptikoa gertatu da.
SARE SOZIALAK
Mundu digitalizatu honetan, Orgasmo ere bere leku txikia aurkitzen saiatu da. Horrela, talde motorreko hainbat partaidek sare sozialei ekin diete, batez ere TikTok eta Instagram moduko plataformetan. Garrantzitsua da espazio horietan haren presentzia areagotzea. Izan ere, gazteek egunerokotasunean erabiltzen dituzten baliabideak dira. Bertan iragartzen dituzte bai haien proiektuak bai herriko beste sortzaileenak ere. Bestalde, igotako inkestei esker iritzi eta proposamenak jasotzeko aukera dute, eta denak dira ongi etorriak.
Dena den, bizitzaren atarian dauden gazteez osatutako taldea izanik, hasiera batean ilusio hutsa ziren proiektuak zama bihurtzen dira batzuetan. Hala, baliabide gutxirekin, denbora are gutxiagorekin, eta nahi baino lan-karga handiagoarekin, beti ez da erraza izaten egitaraua aurrera eramatea. Militantziatik egindako lana izaten da, beraz, Orgasmorena ere. Beharrezko lana. Beharrezkoa baino gehiago, ezinbestekoa, herriko artista gazteek euren jarduna zabal dezaten. Militantzia ez da, ordea, behar den bakarra. Babesa ere ezinbestekoa da, elkar babestu eta zaintzea. Zeregin horretan ere izugarrizko lana egiten dute sortzaileek. Sortzaileek, baina baita gainerako herritarrek eta Udalak berak ere.
224 | herri eragileak
Horregatik, eta tartetxo hau horretarako baliatuz, eskerrik asko. Eskerrik asko, zuzenean edo zeharka, komunitateak arnasa hartzen jarrai dezan lagundu, laguntzen eta, zergatik ez, noizbait lagunduko duzuen guztiei: sortzaile, argazkilari, kartelgile, teknikari, laguntzaile, ikusle eta gainerako guztiei. Orgasmo Txarako Ogi Berriko esne eta kakao-hauts haietatik gaur arte heldu bada, zuengatik guztiengatik izan delako. Zuengandik sortua, zuentzako sortua, zuena da Orgasmo. Eta garrantzitsua da oroitzea ez dela talde itxi bat, askotan irudi hori eman dezakeen arren. Orgasmo sare bat da, Oiartzungo gazte sortzaileak elkartzen ahalegintzen den sare bat eta, hala, haren parte izan nahi duen ororentzako zabalik dago, helburua elkar babestea eta indartzea baita, saretzen jarraitzea eta sarea zabaltzea.
Eta, amaitzen joateko. Katarsia aipatu da hasieran, orgasmo kulturala. Agian kontzeptu horiek laburbiltzen dute egokien Orgasmo, hamaika orgasmo dauden moduan, Orgasmo ere hamaika delako, hamaika direlako: hamaika diziplina, hamaika proiektu, hamaika buruhauste, hamaika artista, hamaika lagun, hamaika esperientzia. Beraz, hitz hauen bestaldetik, gonbidapena egin nahi dizuegu: bizitu, sentitu, baina, batez
ere, izan Orgasmo!
ARRAZTALO ELKARTEA Ba al zenekien oiartzuarrak etxetik ordubetera dauden egoitzetan bizitzera behartuta daudela? Osasun mentaleko arretaren gaur egungo argazkia (senide batzuen ikuspuntutik) Osasun mentala ertz asko dituen gaia da: zaindu beharrekoa, eta estigma eta ezjakintasun handiz inguratua dagoena. Gaur egun gehiago hitz egiten da, baina oraindik ere iluntasun asko dago. Eta are gehiago buruko gaixotasunez ari garenean. Faktore anitzeko jatorria dute, kudeatzeko tresnak sarri eskasak dira, eta zailtasunez beteriko bidea egin behar izaten du horiek pairatzen dituenak. Artikulu honetan bide horren inguruko gure esperientzia partekatu nahi dugu. Seguru aski hanka sartuko dugu eta baten bat haserretuko da, baina eztabaida irekitzea eta errealitateari begiratzea beharrezkoa dela uste dugu.
LEHEN ARRETA ETA DIAGNOSTIKOA
Osasun mentaleko arazoak dituen pertsona batek, teorian behintzat, baliabide publiko ugari ditu laguntza eskatzeko. Sarritan lehenengo pausoa lehen arreta izaten da: herriko osasun-etxea. Hala ere, bertako baliabideak mugatuak dira. Ohikoa izaten da antsietatea edo tristura kronikoa azaldu, eta etxera botika batekin itzultzea. Hortik aurrera, beste motako tratamendu edo terapiak norberaren poltsikoaren arabera lortu ahal izango ditugu.
Azkenaldian iragarri da osasun-etxeetan psikologoak sartzeko asmoa dagoela. Neurri positiboa izan liteke, baina zalantzak ere sortzen ditu, gaur egun Osakidetzako beste arlo batzuetan psikologo falta nabaria denean. Osasun Mentaleko sarean bertan, psikologo batekin zita lortzea ia ezinezkoa da.
Diagnostikoa da sendatzeko lehen pausoa. Zer gertatzen zaizu? Zer-nolako sintomak dituzu? Gaixotasun askotan prozesua nahiko zuzena da: probak, diagnostikoa, tratamendua eta sendatzea. Beste batzuetan, ordea, bidea luzeagoa da. Belauna apurtzen badugu, probak egingo dizkigute, agian ebakuntza, gero errehabilitazioa… Buru gaixotasunetan ere hala da, baina zailtasun handiagoekin. Diagnostikoa ez da proba objektiboetan oinarritzen. Ez dago analisirik edo erradiografiarik zehazki zer duzun esango dizunik. Profesionalak elkarrizketetan, irizpideetan eta galdetegietan oinarritzen dira, eta DSM-5 bezalako gidak erabiltzen dituzte sintomak sailkatzeko. Horrek esan nahi du, neurri handi batean, zuk zeuk azaldu behar duzula zer gertatzen zaizun, askotan hitzak aurkitzea bera zaila denean… eta batzuetan zure ama hizkuntza ez den batean.
Kasu sinpleagoak lehen arretan geratzen dira; konplexuagoak eta jarraipen gehiago behar dutenak, berriz, osasun mentaleko sarera bideratzen dira.
herri eragileak | 225
ARRETA KOMUNITARIOA Osakidetzan, osasun mentalak bere sare propioa du. Kasu larrietan ospitaleratzea beharrezkoa izan daiteke, eta horretarako psikiatriako unitateak daude ospitaleetan, egonaldi labur edo ertainekoak. Beste unitate asko dauden moduan (haurrena, ZIUa…).
Hala ere, sistemaren oinarria arreta komunitarioa da: pertsona bere ingurunean artatzea, isolamendua saihestuz. Oarsoaldean, adibidez, erreferentziazko zentroa Errenteriako Beraunen dagoen Osasun Mentaleko Zentroa da. Askorentzat ezezaguna izango da, baina bertan diziplina anitzeko taldeek egiten dute lan: psikiatrak, psikologoak, erizainak, gizarte-langileak, hezitzaileak… Helburua arreta integrala ematea da, baina praktikan hutsuneak nabariak dira. Gure inguruko hainbat esperientziatan oinarrituta, honako arazoak errepikatzen dira: - Profesionalen joan-etorri izugarria dago eta askotan ez dago langilerik. Ez psikiatra, ezta psikologorik ere. Dagoeneko zaila bada horrelako egoera batean gertatzen zaizuna deskribatu eta azaltzea, are eta zailagoa da aldiro pertsona bati azaldu behar badiozu.
- Badaude pertsonak, pandemiatik gaur arte, psikiatrarekin zitarik gabe egon direnak. Bi, hiru edo lau urte sendagile bat ikusi gabe. Tratamenduak errebisatu gabe, beren egoeraren berri inori eman gabe.
226 | herri eragileak
- Tratamendu edo lanketa psikologikoa eskasa da. Profesional faltaz gain, eskaintzen den denbora laburra da. Sare pribatura jotzen duten pertsonak bi astean behin edo hilabetean behin psikologoari bisita egiteko dinamika edukitzen dute. Sare publikora jotzen dutenek hiru edo sei hilean behin. Non dago neurria?
- Botiketan oinarritutako lanketa egiten da. Kontsultara joan, ongi bazaude botikak berdin mantendu. Gaizki bazaude, igo edo aldatu. Eta noiz edo nola egingo dugu botikak kentzeko? Zein da horretarako behar den lanketa? Lehen aipatu dugun moduan, belauna hautsi duen norbaitek errehabilitazioa behar badu, zergatik ez buruko osasun arazoak dituen pertsona batek? Esperientzia hauetan badaude batzuk bereziki mingarriak direnak. 80 eta 90eko hamarkadan buru gaixotasuna jasaten hasi zirenetako batzuk baztertu eta suntsitu egin zituen sistemak eta gizarteak. Orduko arreta beste bat zen, erabat botika eta ospitale psikiatrikotan oinarritua. Esperientzia traumatikoak pasa zituzten, egoera okertu zutenak. Gaur egun gaixotasun kroniko batekin bizi dira, apenas eskaintzen zaie errehabilitazioa egiteko aukerarik eta ondoren martxan jarri den arreta sistema batean lekua ezin aurkiturik dabiltza. Gaixotasuna egonkor dagoen bitartean, segi botikak hartzen. Asko desgaitasun eta inkapazitate laguntzei esker bizi dira. Eguneko zentro edo beste baliabideetan beren denbora pasaz. Baina hori da bizitzeko modua? Anbizio eskaseko irtenbidea.
Gaur egun, horrelako kasuentzat etxea edo ospitalea ez den baliabideak badaude. Batzuentzat, ordea, beranduegi iritsi dira. Epe ertaineko lanketa egiteko, laguntza maila ezberdinetako etxebizitzak daude. Pertsonen autonomia lantzeko bakoitzaren premietan oinarritutako laguntza eskaintzen dute profesionalek bertan. Helburua da osasun mentaleko arazoak eguneroko bizitzan duen eragina arintzea eta ahalik eta autonomia-mailarik handiena eta bizi-kalitaterik onena lortzea. Horrelako etxebizitza bat Oiartzunen dugu. Hemen ere itxaron zerrendak daude. Horrelako baliabideen aldeko apustu argia behar dela uste dugu.
KASU LARRIENAK, BAZTERTUENAK
Zure egoera kronikoa eta larria bada, eta etxean bizitzeko aukerarik ez baduzu, badira osasun mentalean espezializatutako egoitzak. Baliabide horien ardura Osakidetzak eta Aldundiak partekatzen dute.
Azken honen kasuan, badaude osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsonentzat sortutako URTMS egoitzak (Unidad Residencial para personas con Trastorno Mental Severo). Etengabeko laguntza behar duten pertsonei zuzenduta daude. Oiartzunen bertan, Petra Lekuona egoitza da horrelako baliabide baten adibide. Hala ere, aurretik aipatutako baliabideek zure beharrak asetzen ez badituzte, badago beste maila bat: egonaldi luzeko ospitaleratzea. Kasu honetan, ez gara egoitza batez ari, ospitale batez baizik; etengabeko arreta sanitarioa emateko prestatua dagoen espazio batez.
den pertsonek etxetik ordubetera dagoen leku batean bizi beharko dutela. Eta tartean badaude oiartzuarrak, bat baino gehiago. Zuk edo zure senideren batek gaixotasun mental larria badu, etengabeko arreta eta gainbegiraketa behar dituena, jakin etxetik ordubetera dagoen leku batean bizi beharko duela. Betirako? Bai, betirako.
Egoera horrek ondorio zuzenak ditu. Senideen babesa eta gertutasuna mugatu egiten dira: bisita bakoitzak gutxienez bi orduko joan-etorria eskatzen du. Garraio publikoa urria da, eta autoa bihurtzen da ia aukera bakarra. Gainera, pertsonak kalera irteteko laguntza behar badu, askotan ez dago beste irtenbiderik laguntzaile profesional bat kontratatzea baino. Kostua ez da makala: hilean 500 euro inguru, astean lau orduko irteerengatik.
Zer egin dute pertsona horiek beste edozein herritarreki alderatuta horrelako egoera bizi behar izateko? Osasun mentalaren loterian jokatu eta sari potoloena egokitu zaie? Hala dirudi. Oraingoz ez dago beste irtenbiderik. Gaur egun, sarri ematen du pertsonak sistemaren zerbitzura daudela, eta ez sistema pertsonen zerbitzura. Eta hor dago benetako arazoa.
Arraztalo Elkartea
Oiartzungo gaixotasun psikikoa duten pertsonen elkartea
Eta hemen sortzen da arazo nagusietako bat. Gipuzkoan mota horretako ospitale bakarra dago, Arrasaten, eta izaera pribatua/kontzertatua du. Horrek esan nahi du kasu larrienetan dau-
herri eragileak | 227
GIZON FOROA Oiartzungo gizon foroaren harira: 2025eko otsailean bildu ginen lehenengo aldiz Oiartzungo lehenengo gizon foroan. Aurreko urteetan gizon eskola bezalako esperientzietatik abiatuta, beste formatu batean bideari ekitea erabaki genuen, foru ireki moduan. Kasu hauetan izan ohi den bezala, espektatiba garbirik gabe ekin genion, eta lehenengo astearte hartan bildu ginen 6-8 bat gizon Arizmendiko beheko aretoan. Hiruki Larroxako kideak genituen bidelagun, bertako saioak dinamizatu eta ahalik eta aberasgarrien bihurtu zitzaten. Lehenengo saiotik, Egoitzek (Hiruki Larroxa) eta azaldu ginen gainerako partaideek klima goxo eta aberasgarri bat sortzea lortu genuen, non pertsona bakoitzak bere lekutxoa aurkitu zuen, barrenak astindu, burua nekatu eta galdera sorta galanta mahaiaren gainean jartzen hasteko. Bertan hainbat gai lantzea zen intentzioa, leku seguru bat izatea dauzkagun galderei erantzunak bilatzen saiatzeko, edo, behintzat, galdera horiek beste gizonekin elkar banatzeko. Kezkatzen gaituzten gaiei buruz beldur eta filtrorik gabe hitz egiteko espazioa eraikitzea ere bagenuen helburu, eta pixkanaka horretan bihurtu dugu hilabeteroko astearte bat. Kuadrillako jarrerak, indarkeria matxistak, homofobiak, pribilegioak, ezintasun emozionalak, aitatasunak, gatazkak kudeatzeko ezintasunak, harreman afektiboak, sexilioa... Hainbat eta hainbat izan dira hilabete hauetan landutako gaiak.
Kontziente gara feminismoak hamarkada luzeetan egindako lanaz, barne galderez, eta kanpoko borrokez. Eta erabat beharrezkoa ikusten genuen guk geuk ere gure prozesu pertsonalari ekitea. Nolabait sentitzen dugu baloia gure teilatuan dagoela, eta gaur egun gizartean nabariak diren joera, jarrera eta ideologia matxistak nondik eta nola geureganatzen gaituzten aztertzea. Egin ez ditugun eta pilatu zaizkigun hainbat gogoeta, barne gatazka eta elkarrizketak, modu batera edo bestera azaleratu eta lantzea.
228 | herri eragileak
Zer den gizon izatea, zer-nolako pribilegioak eta zer-nolako kondenak dauden gizon izateko maskulinitate hegemoniko modu horren atzean, eta horrek nola eragiten digun gure errealitatea sortzeko garaian. Ingurukoekin ditugun harremanak nola eraikitzen diren, zer-nolako botere harremanak sortzen diren eta pribilegioak galtzeko beldurrak sortutako kontraeraso honetan zein diren gure armak, eta batez ere zein diren gure ardurak.
Gizon foroaren helburua ez da ustez deseraikita gauden gizonen bilera bat egitea hilabetean behin, zalantzaz bete eta asetzeko leku bat izatea baizik. Gure jarrerak eta ingurukoenak aztertu eta horien sorburuak zalantzan jartzeko lekua, geure buruari galderak egiteko plaza eta etxerako lanak eramateko esparrua.
Pozgarria da bertako parte garenetik, leku seguru bat sortu dugula hau dena martxan jarri ahal izateko, non errespetua, intimitatea eta zaurgarritasuna kide diren. Dinamika polita hartu dute gure arteko solasaldi horiek, eta aurrerantzean beste zenbait esparrutan azaltzea ere seinale ona izango litzateke. Horretarako Oiartzungo eta inguruko gizon guztiei zabaldu nahi diegu deialdia,
zenbat eta jende, iritzi eta istorio gehiago elkartu, denontzako aberasgarriagoa izango baita. Zure barnean sorrarazten bada galderarik gai hauen inguruan, ez pentsatu bitan, zure lekua izango baituzu gizon foroan, eta horrela elkarrekin pentsatu eta aberasteko aukera izango baitugu.
GIZON FOROA
herri eragileak | 229
ELIZALDE GURASO ELKARTEA Transpatioa: bor-bor egiten duen patio hezitzailea Zortzi urte igaro dira Elizalde Eskolako patioa eraldatzeko Transpatioa abentura hasi genuenetik. Bide luze, malkartsu, baina, batez ere, izugarri aberasgarria izan da gure komunitate osoarentzat. Ondo gogoratuko dugu 2023ko udan gauzatutako Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) patio nagusiaren lehen faseko eraldaketa historikoa. Orain, begirada 2026ko udan hasiko dugun bigarren faseko obran jarrita daukagun honetan, 2025-2026 ikasturteak bi mugarri garrantzitsu utzi dizkigu herriko Urtekarirako prestatzen ari garen kronika honetan: HH2ko patioaren erabateko eraldaketa gauzatu dugu, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) patioa eraldatzeko prozesu parte-hartzailea abian jarri dugu. Zementuzko jolastokietatik, naturarekin eta elkarbizitzarekin konektatutako espazioetara igarotzen ari gara. Baina, zer esan nahi dute zehazki aurten eman ditugun urrats horiek gure eskolako haur eta gazteentzat?
HH2 Transpatioa: gure txikienen txokoa, naturarekin bat 2025-2026 ikasturtean HH2 Transpatioa proiektua errealitate bihurtu dugu, 2 eta 3 urteko haurren eraikin txikiko kanpo-eremua biziberrituz eta naturalizatuz. Lehen, eremu horrek
230 | herri eragileak
hormigoi asko zuen, eta jolaserako aukera mugatuak. Gaur egun, ordea, sormenaren eta naturaren paradisu bihurtu dugu.
Lurzoruaren zati handi bat berdetu dugu, eta material naturalak lehenetsi ditugu. Orain, txikienek hondartegia, hamakak, txirrista tunelduna eta esperimentaziorako txoko bat dituzte gozagarri. Horretaz gain, komunitatearen parte-hartze gune bihurtu dugun baratzea, intsektuen hotela, eta txorien habiak zein jantokiak ere jarri ditugu.
Eraldaketa horrek haurren garapenean dituen onurak izugarriak direla ikusi dugu. Alde batetik, material naturalekin jolasteko aukerek (ura, hondarra, harriak, makilak) gure haurren sormena eta autonomia areagotu dituzte, jolas sinboliko, eraikitzaile eta zientifikoa bultzatuz. Bestetik, espazio ireki eta anitz horrek jolas librea sustatu eta generoaren araberako jolas-eremuak desagerrarazi ditu, hasieratik estereotipoak hautsiz. Behaketek argi erakutsi digute haurrek espazio guztiak modu orekatuan erabiltzen dituztela eta interakzio sozialak nabarmen hobetu direla, lankidetza ohikoagoa bihurtuz.
DBH Transpatioa: gure nerabeentzako espazio aske eta osasungarria
Auzolana: komunitatearen indarra eraldaketaren bihotzean
HH eta LHko Transpatiotik igarota, argi genuen gure ikasleek DBHn ere espazio egokituagoak behar zituztela. Hori dela eta, DBHko patioaren eraldaketa abiatu dugu aurten hezkuntza eta bizikidetza eredu berriei egokitzeko asmoz. Transpatio proiektuaren eraginez, DBHra pasatzen diren ikasleak patio anitzago, goxoago eta parte-hartzaileago batetik datoz, eta etapa honetan tokatzen zaien espazioak ere maila berean behar luke.
Proiektu erraldoi hori ez genezake ulertu Elizaldeko hezkuntza-komunitatearen einplikaziorik gabe, ta bereziki familien inplikaziorik gabe. Auzolana izan da eta da proiektu honen benetako motorra. Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, gurasoak, irakasleak eta ikasleak eskuz esku aritu gara patioa eraikitzeko lanetan.
Helburu horrekin, aurten prozesu parte-hartzaile zabal bat ari gara gauzatzen, non nerabeak diren euren aisialdiko espazioaren disenatzaile nagusiak. Asmoa ez da soilik itxura aldatzea; patioa harremantzeko eta ahalduntzeko espazio bilakatzea da gure helburuetako bat. Gainera, espazioa bera ikasketarako baliabide bat ere izan daitekeela uste dugu eta horretan ere bagabiltza. Ortzi-mugan, kirol hegemonikoez (futbola, saskibaloia) haratago doan ikasketarako eta gozamenerako espazio inklusibo eta sortzailea aurreikusten dugu, guztientzat lekua izango duena eta genero berdintasuna bermatzen duena. Gainera, proiektuaren bidez nerabeen erronka garaikide bati heltzen diogu: teknologiarekin harreman osasungarriak sustatzea. Mugikorrik gabeko zuzeneko harremana bultzatuko duten espazio eta erabilerak sortu nahi ditugu, naturarekin kontaktua areagotuz eta talde-lana indartuz.
Auzolan hauek ez dira eskulana aurrezteko tresna soil bat, hezkuntza balioak transmititzeko bide baizik. Bereziki azpimarratu nahi dugu DBHko eraldaketa prozesurako ezarri dugun irizpidea: auzolanetan genero ikuspegia aplikatuko dugu, igeltsero edo arotz profesional edo afizionatu emakumeen presentzia zein gizon jostunen ekarpenak sustatuz. Gurasoen inplikazio horrek eredu paregabea eskaintzen die gure haur eta gazteei, proiektua eurena bakarrik ez, komunitate osoarena dela sentituz.
Etorkizunera begira
Gure eskolako patioak ez dira jada zementuzko basamortu hutsak. Transpatioari esker, patioa bizikidetza, ikaskuntza eta gizarte-eraldaketarako gune bilakatu da. HH2ko txikien irribarreak naturan murgilduta ikusteak eta DBHko gazteak beren etorkizuneko espazioa ilusioz diseinatzen ari direla ohartzeak erakusten digu zortzi urteko ahaleginak merezi izan duela: auzolanean eta elkarlanean jarraituko dugu TRANSPATIOA errealitate bilakatu arte!
Elizalde Eskolako Guraso Elkarteak
herri eragileak | 231
Killirikupe BIZIPENAK, AHALDUNTZEA ETA KOMUNITATEAREN INDARRA
Aurtengo proiektua Killirikupe emakume taldeko nahiei, hausnarketei eta herrian sortu diren beharrei erantzuteko planteatu dugu.
Gaur egungo gizartean emakume helduak askotan ikusezin bihurtzen gara, bai gizarte mailan, eta baita kultura, sexualitate edo parte-hartze politikoaren alorretan ere. Bizitzan zehar esperientzia sakonak eta erronka ugari bizi izan baditugu ere, heldutasunera iritsitakoan, jubilatzerakoan batez ere, garrantzia galtzen dugula sentitu ohi dugu. Zaurgarriagoak bihurtzen gara eta horrek autoestimuan, parte-hartzean eta bizitzarekiko motibazioan eragin zuzena izan dezake. Herrian eta komunitatean emakumeok zeregin ugari eta askotan ikusezinak hartu izan ditugu: zaintza lanetan, elkartegintzan, transmisioan... Hala ere, rol horiek ez dira behar bezala baloratuak izan. Gaur egun, emakume taldeek saretzeko eta beren esperientziak balioan jartzeko espazioak sortzea premiazkoa iruditzen zaigu, batez ere, adin tarte jakin batetik aurrera. Gure helburu garrantzitsuenetako bat eta lan ildoa emakumeen zahartze prozesua eta zaurgarritasun desberdinak feminismoaren begietatik aztertzea izan da. Gure lan esparrua eta eragina ez da mugatzen gure taldeko emakumeetara, egiten ditugun jarduera gehienak herriari begira eta irekiak baitira. Adineko emakumeak kontzientzia hartzera eta hausnartzera animatu nahi ditugu, geure buruak ahalduntzeko eta adineko emakumeontzat atsegina eta segurua izango den inguru bat sustatzeko. Garbi ikusi dugu emakume helduok baditugula gure espazioa, elkarlana, emozioen lanketa eta ezagutza
232 | herri eragileak
lantzeko beharra eta nahia. Aurtengo proiektuak, beraz, aukera eman digu daukagun jakinduria eta indarra taldean lantzeko eta herriarekin partekatzeko. Killirikupek emakumeen ahalduntze pertsonala sustatu nahi du, eta horretarako behar-beharrezkoa ikusten dugu kultura, hizkuntza, adina, osasuna, umorea eta sexualitatea modu integralean lantzea. Kultura lantzearen beharra aipatu berri dugu eta iaz herriko liburutegia berritzeko prozesuan aritu eta gero, hortik tiraka literatura lantzeko gogoa piztu zaigu, begirada emakumeen esku-hartzean jarriz. Literaturaren historia Grezia eta Egipto klasikoetatik abiatuz, lehen liburu eta pergaminoetatik gaurdaino. Emakumeen protagonismoan jarri dugu arreta, izan ere emakume asko eta asko ezkutuan pasatu dira historian zehar, senarraren edo aitaren izenean sinatzen baitzituzten idazlanak. Zorionez, gaur egungo egoera hobetzen ari da eta protagonismo handiagoa dute emakume idazleek. Herriko hiru idazlerekin antolatu berri dugun saioa da horren adibidea: Biziminak, dolua hitzetan errezitaldia, Karmele Mitxelena, Goiatz Labandibar eta Olatz Mitxelenaren eskutik literatura, musika, artea eta dantza uztartuz.
Geure sentimenduez hitz egiteko espazio babestua behar dugu eta hori eskaintzen digu Killirikupek. Izan ere, bizitzan zehar denok izan ditugu galerak eta doluak. Iaz taldeko laguna genuen Arantxa Lete joan zitzaigun eta hori dela eta, doluaren gaia lantzea behar- beharrezkoa ikusi dugu. Tristura gainditzeko eta orainaldia bizitzeko tresnak eta ekintzak bilatzea
ezinbestekoa iruditu zaigu. Gai hori herrira zabaltzeko, Aingeru Oiartzabalekin hitzaldi-tertulia antolatu dugu hiru herritarren testigantzak eskainiz. Baina ez dugu tristura eta onarpenean geratu nahi, umorea tresna indartzaile gisa erabiltzeko beharra sumatu dugu. Emakume helduei sarri ezartzen zaizkigun estereotipo eta presioei aurre egiteko, baliabide osasungarria eta sortzailea da umorea. Umorea bizitzan egoteko modurik onena da eta egun bizi dugun gizartean umorea arma potentea izan daitekeela landu dugu bai testuetan bai Edurne Agirrezabala artista oiartzuarraren saioan ere.
Beste errealitate gordin batekin ere topatu gara: "Gure eskualdean zenbakien azterketa egin da eta Oiartzunen indarkeria matxista jasandako emakumeen salaketen gorakada oso nabaria izan da. 2024ko lehen 9 hilabetetan 15 izan ziren; 2025ean, berriz 29 salaketa. Bereziki gora egin du bikote edo bikote ohiek egindako erasoen kopuruak, 11tik 21era urte batetik bestera". Datu horiek Oarsoaldeko Hitzan aurkitu ditugu. Aurreko datu horiek zer pentsa eman digute eta emakume helduen sexualitateaz hitz egitera eta formatzera bultzatu gaituzte. Horretarako, sentsibilizazio jarduerak antolatu ditugu (antzerki saioak Orgasmo eta Orratx taldeen eskutik). Sexualitatearen eta gorputzaren inguruko tabu eta estereotipoak identifikatzen eta gainditzen saiatuko gara gure saioetan. Zahartzaroan ere, sexu indarkeriaren aurrean kontzientzia hartu eta babesa eskaintzea garrantzitsua ikusten dugu. Izan ere, aurtengo datuak ere kezkagarriak iruditzen zaizkigu Oarsoaldean eta bereziki Oiartzunen.
EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO OIARTZUNGO ESKOLA ELKARTEA
herri eragileak | 233
EUSKAL WIKIEMAKUMEAK Leihoak irekitzen dituen mugimendua: Oiartzungo Euskal Wikiemakumeok Oarso-Bidasoaldera zabaldu gara
Urtetik urtera, pausoz pauso, Euskal Wikiemakumeok mugimigmenduaren ahaleginaren ahaleginez, bagoaz gure historian eragiten xume-xume. Zein da gure ekarpena? Euskarazko jakintzaren arkitektura handitu eta emakumeen presentzia indartzea. Sinplea baina indartsua. Euskaraz idatzi, eta emakumeen izenak, bizitzak eta ekarpenak munduari erakutsi. Jakintza partekatzen dugu, baina aldi berean hutsune historikoak betetzen ditugu. Wikipedian sortzen dugun artikulu bakoitza leiho bat da: emakume baten bizitzara, lanera, ideietara. Eta leiho horiek irekitzen ditugunean, mundua ere pixka bat zabaltzen da. Euskarari hatsa ematen diogu, gure memoria kolektiboa zaintzen dugun bitartean. Eta komunitate bat
234 | herri eragileak
ehuntzen dugu: laguntzaz, jakin-minez eta konplizitatez.
Lan pertsonala talde lanarekin uztartzen dugu, eta Landetxeko jubilatuen tailer-gelan biltzen gara hilean behin, hirugarren asteazkenetan. Ordenagailuen pantailak pizten hasiko dira bata bestearen atzetik. Ez da tailer arrunt bat: bertan biltzen garenok badakigu egiten ari garen lanak arrasto bat utziko duela. Ez paperean, ez hormetan, baizik eta mundu osoko pantailetan.
Hori da Oarso-Bidasoaldeko Euskal Wikiemakumeok mugimenduaren ahalegina: isiltasunetik, emakumeen izenak eta istorioak mundu digitalaren mapa handian txertatzea eta euskaraz. Horretan ere EWKE Wikilari Elkartearekin bat eginez.
Herriz herri, sare bat osatzen Euskaraz editatzen dugunon mugimendua ez da toki bakarrean geratu, herriz herri zabalduz goaz. Wikiemakumeok sarearen barruan euskaraz editatzen gabiltza, Durangaldea, Arratia, Lekeitio, Ondarroa, Sestao eta Beasaingo lagunekin batera, eta 2020tik hona lorpen handiak izan dira. Durangoko taldean jada 12.100 biografia baino gehiago sortu dituzte eta guztion artean 13.500 emakumeren biografiak sortzera iritsi gara.
Talde bakoitzak bere erritmoa du, jakina, baina guztiek partekatzen dugu helburu bera: emakumeak plazara ateratzea eta euskaraz editatzea.
Oarso-Bidasoaldeko taldekook azken urte honetan jarduera ugari izan ditugu. 2005eko abenduan Andriak plazara Oiartzun irratiarekin urte osoan egindako saioa bukatu genuen, eta 2026ko martxoaren 7an Beasaingo Euskal Wikiemakumeok I. Topaketetan parte hartu genuen. Goierri Irrati-Telebistak erreportaje batean bildu zuen jarduna, eta horrek ate gehiago ireki zituen. Bestalde, Bortzirietako berdintasun teknikariaren gonbidapenez, Arantzan izan ginen 2026ko martxoaren 13an. Han, herriko aretoan azaldu genuen gure proiektua eta bertaratu ziren lagunek entzun zuten nola sortzen den artikulu bat, nola bilatzen diren iturriak, eta zergatik den hain garrantzitsua emakumeen presentzia bermatzea, hori guztia WikiemakumeOK DoNK dokumentala ikusten genuen bitartean. Eta oraingoan ere, eki-
taldiak izan zuen oihartzuna komunikabideetan, Ttipi-ttapa aldizkariaren eta Xorroxin irratiaren bitartez.
Euskarazko Wikipedian emakumeen biografiak osatzen ari garenontzat, biziki estimatzekoa da euskal komunikabideek egiten duten lana, bereziki tokikoek: irratiek, telebistek, egunkariek eta aldizkariek. Komunikabide horien ekarpenari esker, biografiek informazio egiaztagarrian eraikitako oinarri sendoa hartzen dute. Lan hori funtsezkoa da memoria kolektiboa osatzeko eta emakumeen ibilbideak ikusgarri egiteko. Halaber, bistakoa da saretuta jarduteak eraginkortasuna handitzen duela. Guk sareak zabaltzen jarraitzen dugu, harremanak bideratu baititugu Hondarribiko Emeki taldearekin eta Urruñako Iparraldeko Emazteen Etxearekin. Errenteriako Emakumeen Elkartea ere hortxe dugu esku-eskura, elkarrekin lankidetzan aritzeko.
Zenbakiek badute istorio bat Euskarazko Wikipediak egun 30.056 emakumeren biografia jasotzen ditu. Egindako biografia guztien %36,14 dira emakumeenak, eta nahiz eta Wikilari Elkarteak 2027rako ezarritako %33ko helburua aspaldi gainditu den, ez dugu etsi. Inguruko herrietara zabaltzeak eman dizkigu erreferentzia berriak, eta ondorengo koadroan ikus daitekeen bezala, lanean jarraitzea eskatzen dute. herri eragileak | 235
Bazatoz gurekin? Euskal Wikiemakumeok mugimenduak argi erakusten du askotan ez dela beharrezkoa ekitaldi handirik, ezta baliabide oso berezirik ere: nahikoa da pantailaren aurrean eseri, denbora pixka bat hartu, eta emakume baten izena idazten hastea. Hor hasten da aldaketa. Emakume baten biografia bat osatzen dugun bakoitzean, haren ahotsa eta ibilbidea mundura ateratzen ditugu; ezagutza partekatuaren mapa zabaldu egiten da, eta ikusgarritasuna ukatu izan zaien askori leku bat eskaintzen diegu. Horrela zabaltzen dugu mundua: artikulu bat, biografia bat, leiho bat aldiro.
Oarso-Bidasoaldeko Euskal Wikiemakumeok 2026ko apirila
236 | herri eragileak
INGURUMENA
INGURUMEN TALDEA OIARTZUNGO TXARAREN ETORKIZUNA BABESTU BEHARKO DUGU Oiartzunen badugu txara zoragarri bat. Beilatokiaren aurrean dago eta benetako “uharte berde” bihurtu da askorentzat. Tamalez, denbora gutxian, ingurumen-inpaktu handia jaso duenez (eta jasoko du: urte gutxi batzuetan inguruan etxalde bat eraikiko da), Ingurumen taldeari iruditzen zaigu BABESTU behar dugun altxorra dela.
Hori dela eta, aurten bertan, hainbat ekimen antolatu ditugu; hala nola:
1.-NATURA AZTERTUZ FAMILIAN
Sentsibilizazioa eta naturarekiko harremana indartzeari begira, herriko familiei eskaini diegu jarduera, urtaro bakoitzeko bana, honako helburuarekin: Txara hurbiletik ezagutzea, behatzea, naturarekiko lotura afektiboak indartzea. Jarduera guztietan arau bera azpimarratu diegu: espezieak dauden bezala uztea, puskatu gabe; izan ere, jeneralean, jarduerak antolatzen direnean aisialdiarekin lotuta, bertan dagoen guztia harrapatzera eta arpilatzera jotzen dugu.
2.-HITZALDIA
Hitzaldi bat antolatu dugu OIARTZUNGO TXARAREN ETORKIZUNA delako izenburupean. Proposamen batzuk nahi genituen, eta, horretarako, Aitziber Sarobe biologoa pertsona egokia zela iruditzen zitzaigun. Aitziber Sarobe Biologian doktore da eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakasle. Askotariko mugimendu kontserbazionistatan inplikatua dago, eta hainbat artikulu ditu idatziak han eta hemen; hortaz, oso pertsona interesgarria zela iruditu zitzaigun.
238 | herri eragileak
Txaran zehar barneratzen zubitik.
Hona Aitziberrek hitzaldian oparitu zizkigun azken hitzak:
Eta halaxe izan da: bertara azaldu den jendeak garbi kusi du Txara babestu behar dugun altxorra dela, eta etorkizunari begira denon artean zaindu beharreko ezinbesteko leku aberatsa.
Aitziber Sarobe biologoa.
Hona hitzaldian agertu ziren datu batzuk:
1.-Zer baso mota den Txara: baso gaztea, sastrakaz eta zuhaixkaz betea; esan nahi da, basotu nahi duen eremua.
2.-Biodibertsitate aberatsa duenez, ekosistema interesgarria dauka. Erraz ikus daitezke bertan: haritzak, lizarrak, hurritzak, intsusak, basagereziondoak, astigarrak, elorri zuriak, zuhandorrak… Sastraketan aipa daitezke, batik bat: basa-erramua (Prunus lusitanica), eta basa-erratza (Ruscus aculeatus); loreetan, berriz, lilipa (Narcissus poeticus).
Basa-erratza: Ruscus aculeatus
“Txarak basoa nahi du izan. Berea du. Basoak egin gaitu. Zer egin nahi dugu berarekin. Nora goaz?”
diseinatzen dituzte irakasleek. Dena den, ikuspegi emozionaletik, etsigarria ere bada. Denbora gutxian kaltetua utzi dute bizikletek zein txakurrek. 4.-Txararen etorkizuna. Galderak eta proposamenak.
Gaur egun, parke periurbanotzat har dezakegu Txara, etxaldeen mugan dagoelako. Zoritxarrez, oraindik parke izaerarik ez dauka. Edonola ere, izenak izen, denon artean BABESTU behar dugun lekua da. Gaur egungo jarduera antropikoek eragin nabarmena dute ingurumen-inpaktuan, eta ezin dugu bere gisa utzi. Txara ez da, jada, jasangarria: higadura dezente jasaten ari da. Hortaz, ezinbestez, egiten ditugun galderak:
—Zein da Txarari eman nahi diogun erabilera?
—Txara ez al dugu babestu behar? Horretarako, jarduera batzuk debekatu beharko dira. Zeintzuk? Nola? —Etorkizun hurbilean, uharte berde izango al da?
—Parke izena izango al du? (Guri hala izendatu beharko genukeela iruditzen zaigu. Izenik ez duena askorentzat ez baita existitzen, eta nekez zaindu daiteke).
Lilipa: Narcissus poeticus
3.- Ingurumen-inpaktua. Osasunaren ikuspegitik leku interesgarria bihurtu da aisialdirako; ikuspegi pedagogikotik, berriz, ezinbesteko ikastetxeentzat. Askotan baso-eskolaren funtzioa betetzen du lekuak. Horregatik, ikasleak noiznahi joaten dira bertara, eta sentsibilizazio kanpainak
Bizikletek denbora gutxian egindako bidea.
OIARTZUNGO INGURUMEN TALDEA herri eragileak | 239
EHIZA kontuak Arkalen, Beloaga gaztelua berreskuratzeko lanetan hasi ginenean, hasiera batean arbolak, sasiak eta laharrak kentzen aritu ginen denbora luzean eta, bide batez, plastikoak, kristal puskak eta bestelako zakarrak ere jasotzen genituen. Eta tarteka, bertan zegoen ehiza postuko kartutxoak jasotzeko ohitura hartu nuen, zertarako jasotzen nituen gehiegi pentsatu gabe.
Kartutxo gehienak dorrearen saihetsean zegoen postu inguruan jasotzen nituen. Harrigarria zen zenbat kartutxo zeuden. Gainera, garbiketa zenbat eta sakonagoa egin, orduan eta kartutxo gehiago ateratzen ziren. Gaztelurako bidean zeuden postuen ingurutik pasatzean ere jasotzen nituen agerian zeudenak. Horrela, bada, sei poltsa handi bete nituenean, 2.000 kartutxotik gora, etxeko zelaian zabaldu eta argazki bat atera nien.
Hasieran pentsatu nuen, kartutxoak bota aurretik, ongi egongo litzatekeela argazkiarekin poster handi bat ateratzea eta Gurutzen egiten zen postuen zozketan ehiztarien bistan jartzea, ea horrela kontu handiagoarekin ibiltzen ziren.
Nikolas Urdanpilleta zen orduan zozketetako arduradunetako bat eta pentsatu nuen berarekin hitz egitea horren inguruan. Baina, egia esan, jaso nituen kartutxo gehienak nahiko zaharrak ziren, eta ordurako postuak txukun samar uzten hasiak zirenez, azkenean, ezer esan gabe, garbigunera eraman nituen.
240 | herri eragileak
Hala ere, hurrengo urteetan jarraitu nuen kartutxoak jasotzen, baita Beloagako lan handienak bukatu ondoren ere. Gainera, Karrikako bidegorrian txakurrak askatuak eramateagatik kargu hartu zidatenean, goizetan Urkabera eta arratsaldeetan Arkalera joaten hasi nintzen. Urkaben txakurrekin egiten nuen ibilbidean bost bat ehiza postutatik pasatzen nintzen eta Arkalen, berriz, batzuetan hamar bat postu ingurutik ere ibiltzen nintzen.
Beraz, kartutxo pila ederra jasotzen nituen, postu inguru batzuetan ehundaka eta milaka ere bazeuden eta. Urkaben, esaterako, orain posturik ez dagoen leku batetik pasatzen nintzen bakoitzean, poltsa bete kartutxo eramaten nuen etxera. Ez dakit aurretik posturen bat izan zen han edo garai batean bertara botatzeko ohitura hartu zuten ehiztariek, baina bi mila kartutxotik gora eramango nituen handik. Azkenean, pixka bat obsesionatu ere egin nintzen, makila txar bat hartu eta lardaskan ibiltzen bainintzen orbela harrotzen eta itxuraz nahiko txukun zegoen inguru batean ehunka kartutxo azaltzen ziren hostoen azpian edo erdi lurperaturik. Beraz, hainbeste kartutxo jaso eta gero, pena ematen zidan berriro deus ere egin gabe garbigunera botatzea, eta artikulu hau idazten hasi nintzen. Dena dela, esan behar dut ez naizela ehizaren kontrarioa, eta askoz gutxiago jendeari kargu hartzea gustukoa duten horietakoa. Nire ustez, gauzak ongi eginda denok kabitzen gara hemen. Gainera, aitortu behar dut gaztetan kuadrillan bertan bi lagun nituela ehizan ibiltzen zirenak eta inbidia pizar bat ematen zidaten, ehizarako plan hura aukera polita iruditzen baitzitzaidan goiza mendian pasatzeko eta kontu kontari ibiltzeko. Baina etxean ez genuen eskopetarik eta, egia esan, gaztetatik bista txarra izan dudanez, ez dut uste ezer harrapatzeko gauza izango nintzenik.
Bestalde, jende gehienak bezala, ehiztari dezente ezagutzen ditut, eta aski jatorrak batzuk. Baina bat aipatzekotan, 2024ko irailean utzi
gintuen Tonkoloko Joxemari Gaztelumendi aipatuko dut, gogoan baititut oraindik harekin izan genituen ehizaren inguruko solasaldiak Altzibarko Irundarrene tabernan. Gazte garai haietan han topatzen genuen tarteka Joxemari, gehienetan anaiarekin, eta zaletasuna barru-barruan zeramanez, natural-natural ateratzen zitzaizkion ehiza kontuak.
Oso dotore hitz egiten zuen, berezkoa zuen patxadaz eta gaia menperatzeak ematen duen lasaitasunaz. Guk gustura entzuten genituen kontatzen zituen pasadizoak, zeukan ahots gozoaz lagunduta. Eta gu baino gaztexeagoa izan arren, hari entzun genizkion lehenengo aldiz eskinosoa, argi-oilarra eta hainbat hegaztiren izenak, edo lepazuria, lepahoria eta ezagutzen ez genituen beste ipurtatsen izenak. Gaur egun hainbeste badakigu, baina orduan gu gazteak izateaz gain, kalekumeak izaki.
Beste batean kontatzen zigun eperrak ehizatu ondoren, barrenak garbitzean, askotan errotan harri koxkorrak izaten zituztela propio irentsiak, jaten zituzten gari, garagar eta bestelako zituak txikitzeko. Eta esaten zigun organo horrek errota zuela izena (molleja), hain zuzen ere, harri koxkor horiek errotarriaren lana egiten dutelako. Egia esan, ez ginen ehiza kontuez aritzen topatzen ginen guztietan, baina grabatuak geratu zitzaizkidan gai horren inguruan izan genituen hizketaldiak.
Joxemari alboko esklerosi amiotrofiko gaixotasunak eraman zuen mundu honetatik, ELAk alegia, baina beti eraman zuen barruan naturarekin lotzen zuen zaletasuna. Azken urteetan, denbora-pasa moduan, gurasoen etxean hegazti eta txori mordo bat zituen eta argazkian hegazti haientzat prestatzen zituen brokoli eta sagar puska eta bestelako soberakinekin agertzen da, ahal izan zuen bitartean, haiexek zaintzen aritu baitzen.
Kartutxoetara bueltatuta, baten bati irudituko zaio munduan egiten diren mila astakeriaren aldean kartutxoena txikikeria dela, baina pena handia ematen du, paraje idiliko baten aurrean zaudenean, konturatzea lur azalean plastiko pila bat egon daitekeela. Eta, egia esan, badakigu errazena kartutxoak ez jasotzea dela, eta, zer esanik ez, kartutxoetako takoak, gehienak haizeak eramaten ditu eta. Baina ahalegin txiki hori egiten duenak denon mesederako egiten du; izan ere, plastiko horiek guztiak xehatu egiten dira eta, azkenean, mikro plastikoak jaten bukatuko dugu.
Dena dela, lehen ere esan dut gaur egun postuak nahiko txukun uzten dituztela, baina kontua da, 10.000 kartutxotik gora jaso ondoren, zeozer esan behar nuela. Eta idatzi hau irakurrita, oraindik kartutxoak bertan uzten dituen bakarren bat jasotzen hasten bada, ni pozik geratuko naiz horrekin.
Joxemari Iturrioz herri eragileak | 241
ALBISTE AIPAGARRIAK
| albiste aipagarriak
Urtean zehar BERRI IZAN DIRA MAIATZA 25/05/23 Oiartzungo naturaren eta, oro har, ingurumenaren egoerak larrituta, Bazterrak Txukuntzen eta Ekotalde taldeetako kideek sortu zuten Ingurumen Taldea. Lehen jarduera, Natura aztertuz familian egin zuten Txarako basoan.
25/05/03 OiartzuaRock jaialdiaren zazpigarren edizioa ospatu zen herriko plazan. Orotara zortzi taldek eman zuten kontzertua. Alargun Beltzak taldeak zabaldu zuen ekitaldia, eta bazkariarekin jarraitu zuten gero. Arratsaldean hauek parte hartu zuten: Lohizune eta Izaro; Hecetu Welo; Peppermint Sextet; Northecko; Gorroto Bala; Oiartzungo Panterak eta Kloakass Sessions.
25/05/31 Ander Garaiar Pikabea oiartzuarrak, Haurtzaro taldeko atletak, 2025eko Espainiako txapelketan 100 eta 200 metroko probetan marka guztiak hautsi zituen, 20 urtez azpikoen Europako txapelketarako bidea irekiz.
EKAINA
25/05/06 Andriak plazara Oiartzun Irratiko saioa egin zen. Saioan, Oiartzungo Wikiemakumeak taldeko kideek Oiartzunen jaio edo bizi diren emakumeak ekarri zituzten herriko uhinetara, haien jaioteguna kontuan hartuz. 25/05/18 IV. Gipuzkoako Erroten eguna ospatu zen Oiartzunen. Herriko ondareaz gozatzea izan zen jardueraren helburua, eta, horrexegatik, herriko lau errotak bisitatuz ibilaldi gidatu bat egin zuten. Ibilbidea Iurritako errotan hasi zuten eta Xorrola autobusean Txalakako, Arraskuko eta Ugarteko errotak bisitatu zituzten gero. 25/05/18 KantagiLtzak antolatuta, Aire ahizpek parte hartu zuten maiatzeko hitzaldi musikatuan, Arizmendienean.
25/06/04 Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak irabazi zuen Mikel Zarate haur literaturako saria, Benetako zirkua nobela laburrari esker. Zirku italiar baten bisitaren eraginez haur batzuek biziko dituzten abenturek eta piztuko zaizkien sentipenek ardazten dute istorioa.
25/06/06 2024an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra egin zuten Udalak eta herriko familiek. 66 haur jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 37 izan ziren atsolorrean. 2014tik egiten diete herriko txikiei ongietorria. albiste aipagarriak | 243
25/06/14-15 Ku-ku eguna eta liburutegiko eraldaketa prozesuaren amaiera ospatzeko jaialdia egin zuten asteburuan.
25/06/16 Oiartzungo Udalak Herritarren Arreta Zerbitzu berria zabaldu zuen Done Eztebe plazako 2. zenbakiko behean, udaletxe ondoko eraikinean. Orain arte tramiteak egiteko zenbait bulegotara joan behar izaten zuten herritarrek, baina bulego berriarekin kudeaketa guztiak leku berean egiteko aukera dute herritarrek: ohiko eskaerak bideratu, hondakinetako kuboak jaso, errolda agiria eskuratu, erreziboak ordaindu, ohiko zalantzak argitu… 25/06/18 Eneko Salaberriak irabazi zuen Xanistebanetako kartel lehiaketa. Azken bost edizioetan oiartzuar onenaren saria lortu zuen Salaberriak, eta aurtengoan bera izan zen garaile.
25/06/28 Donostiako Atano III frontoian, Oiartzunek irabazi zituen Eskuzko Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finalak, bosgarrenez. Hernaniren aurka lehiatu ziren oiartzuarrak, eta 1 eta 2 irabazi zuten jardunaldia.
UZTAILA
25/07/13 Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak, urtero bezala, Arditurri eguna antolatu zuen Oiartzungo Udalarekin lankidetzan. Ekintzaz beteriko goiza izan zen beste behin ere. Doako bisitak izan ziren Arditurriko meategi nagusira. Baina ez hori bakarrik, urtean behin edo birritan baino irekitzen ez den Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara sartzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
25/07/20 Oiartzunek 3-0 irabazi zion Leitzari Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finala, Zumarragako Beloki frontoian. Oiartzungo hiru aurrelarien boterea nabarmena izan zen, haiek markatu baitzuten aldea Zumarragako Belokin. Kadeteen arteko norgahiagokak goizeko emozio guztia bereganatu zuen, jubenil zein seniorretan oiartzuarren nagusitasuna erabatekoa izan baitzen. Lehen partida horretan, emaitza hori kanporaketaren amaierarako ia erabakigarria zela uste zenean, 21 berdinetara iritsi zen eta txanpona Oiartzunen alde erori zen.
25/07/24 Iturriotz Jai Batzordeak antolatuta, Santiyuk ospatu ziren Iturriotz auzoan. Herri-kirolak, dantzariak, bertsolariak, haurrentzako jolasak eta herri-dantzaldiak ez ziren falta egitarauan. Besteak beste, arrakasta handiz egin zen Edurne Agirrezabalak eta Amaia Ibargurenek auzoko hainbat lagunekin batera prestauriko antzezlana, Aspaldiko kontuk.
25/07/26 Uztaileko azken egunetan ikusi zuen argia Oiartzun 2025 urtekariak. 55. edizioan, elkarrizketa nagusia Jon Gurutz Ezeiza Aizpurua Kaxkari egin zion Jaione Ugaldebere Sarasuak. 25/07/31 Soinuenea Fundazioak Harri Beltza Elkartearen udako kontzertuan parte hartu zuen, Oiartzungo Doneztebe elizan. Bertan fundazioaren zuzendaria den Juan Mari Beltranek zuzentzen duen BJ.M. Beltran Laukotearen kontzertua eskaini zuen.
ABUZTUA
25/07/19 Magali Albisu Etxebeste OTXE JRG Norclamp taldeko kide oiartzuarrak brontzezko domina lortu zuen Bazako (Granada) XCO proban.
244 | albiste aipagarriak
25/08/01 Landetxen, Urtekaria 2025 aurkeztu zuen Udalak; Xanixtebanak 2025eko kartel lehiaketako sariak ere banatu ziren ekitaldian. Azkenik, Ihote taldeko partaideei omenaldi beroa egin zieten, Landetxe Kultur etxean.
25/08/02 Abuztuaren 2an, Xabier Izagirre eta Birgilio Labandibar Festa Batzordeko kideek eman zieten hasiera herriko festei. Haiek bota zuten suziria. Aurretik, udal ordezkariek Oiartzunera bizitzera etorritakoekin batera Doneztebe plaza hartu eta sokadantza eskaini zieten herritarrei.
25/08/03 Ergoienek eta Ugaldetxok irabazi zuten Xanistebanetako sokatira txapelketaren 37. edizioa. Gizonen zortzi taldek eta emakumeen bostek hartu zuten parte. 25/08/08-13 Lau egunez luzatu ziren Karrika auzoko festak. Oso egitarau oparoa zuten eta denetarik gozatzeko parada izan zuten bai auzotarrek baita bertaratu ziren guztiek ere, hala nola: tortilla eta bizkotxo txapelketak; antzerki emanaldia; auzoko bazkaria; herri kirolak; pilota partidak; Haurtzaro dantza taldea…
keztu zuten soilik. 1936ko ekainetik irailerako kontakizunak dira komikikoak.
25/08/08 Ander Garaiar korrikalari oiartzuarrak 20 urtez azpiko 100 metroko atletismoko Europako urrezko domina irabazi zuen 10,40 segundoko markarekin, Tamperen (Finlandia).
IRAILA
25/09/05-11 Oiartzungo Poesia Egunak jardunaldia ospatu ziren. 1545 argitaletxeak, Metrokoadroka kolektiboak, Hitzen Lihoak, Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo kulturzaleek bosgarrenez antolatu zuten.
25/09/07 KantagiLtza ekimenaren zikloko lehen saioa ospatu zen. Süne musikaria ekarri zuen Arizmendieneko lorategira. Saioa Gotzon Barandiaranek gidatu zuen.
25/09/05 Gurutzeko Jai Batzordeak antolatuta, bi asteburutako egitarauaz gozatu zuten gurutzetarrek. Truk txapelketa eta erretiratuen bazkaria ez ziren falta lehen asteburuan; bigarrenean, berriz, tortilla eta tomate txapelketak, auzo bazkaria, jolasak, kontzertuak… izan ziren. Udalak Xorrola zerbitzu berezia eskaini zuen.
25/09/25 1936 Udatik negura komikia aurkeztu zuen Kattin Txiki elkarteak, Udalaren laguntzaz. Oiartzunen 1936an tropa frankistek egindako sarrera du oinarri komikiak. Memoria historikoa gazteengana hurbiltzeko saiakera bat da. Berez, bi komiki egitea da xedea, baina lehenengoa aur-
25/09/27 Autobus Magikoa Oiartzungo musika taldeak azken kontzertua eskaini zuen Ugaldetxoko festetan, arrakasta handiz. Oiartzuarren emanaldia ez zen kontzertu soil bat izan, antzerkia, zenbait abestiren bertsioak, gonbidatuak eta mezu politikoen aldarriak ere izan baitziren protagonista. Hala, hamar urte igaro ondoren, Autobus Magikoa modu ezin bereziago batean agurtu zen.
URRIA
25/10/04 Ondare Jardunaldiak zazpigarrenez egin ziren Oiartzunen. Oiartzungo Udalak eta Ondarearen Mahaiak herriko ondarea eta historia ezagutarazteko antolatzen dituzten jardunaldiak arkitektura izan zuten ardatz. Lau egunetako egitarauan, Peña Gantxegiren herriko ondarea ezagutzeko, baserriak artearen esparrutik aztertzeko eta elizako erretaulak arakatzeko aukera izan zuten.
25/10/06 Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak Euskadi saria jaso zuen Aitona Floren liburuagatik. Elkar argitaletxeak eman zuen argitara, eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen irudiak ere baditu. Heriotza da haren gai nagusietako bat, baina epaimahaiak zehaztu zuenez, dramatismorik gabe egin du hori idazleak.
albiste aipagarriak | 245
25/10/09 Santiago Aizarna Echaveguren idazle eta kazetari oiartzuarra zendu zen Donostian, 97 urte zituela.
25/10/11 Pagoarte Kultur elkarteak antolatuta, Euskal Kultura Bizirik proiektua egin zen Oiartzunen. Ekitaldiak bi eskultura erakusketa izan zituen: lehenengoa Pizkunde garaiko San Juan kaperan tamaina txikiko eskulturekin eta bestea Arizmendieneko lorategian, formatu handiko obrekin.
AZAROA 25/11/01 Auzoz auzo batzarrak egiten ibili zen udal gobernu taldea urrian zehar. Guztira, 151 lagunek hartu zuten parte zortzi bileretan. Hala, legealdiko lehen erdiaren balorazioa egiteaz gain, hurrengo bi urteetan Udalak martxan jarriko dituen egitasmoak oiartzuarrekin partekatu eta aberastea izan zen bileren helburua.
25/10/19 366 bizilagun berri zituen Oiartzunek eta merezitako ongietorria emateko harrera saioa egin zuten Arizmendiko lorategian. Bereziki hunkigarria izan zen aurtengo zita, askok haien esperientziak kontatu nahi izan baitzituzten. Bizipen politak eta egoera oso latzak ezagutzeko aukera izan zen, eta oso eskertuta agertu ziren harrera egiteagatik. 25/10/24 Ikasturte berria hasi zuten Killirikupeko taldekideek. 1990. urtean hasi ziren eta oraindik, hasierako emakume haietako batzuek bertan dihardute, ikasteko grina “ez da inoiz hiltzen” eta. Espazio seguru bat sortu dute azken hamarkadetan, emakumeak bildu, eta elkarrekin ikasi eta hausnartzeko.
25/10/30 Joxemari Mitxelena Cazabonek jaso zuen X. Kirol Saria, 50 urtetik gorako ibilbide luzearen eta oparoaren aitortza. Landetxe kultur aretoan bildu ziren ibilbide hasieran eta azken hamarkadetan bere ondoan aritu ziren taldekideak, udal ordezkariak, herriko kirol elkarteetako partaideak, senide eta lagunak, guztiek elkarrekin omenaldi beroa eskaintzeko.
246 | albiste aipagarriak
25/11/14 Birziklatze-maila hobetzen jarraitzeko akordioa sinatu zuten Oiartzungo bi udal taldeek. Trantsizio ekologikoan eta etorkizunean jarri zuten begirada proposamen berriak adostean. Besteak beste, hauexek adostu zituzten: etorkizunean sortze besteko tasa jarri ahal izateko pausoak: papera eta ontzi arinak rafiazko poltsetan ateratzea; etxeko olioa biltzeko sistema eraginkorrago eta erosoago bat jartzea; poligonoetako hondakinen bilketa eta kudeaketa Udalak berreskuratu eta optimizatzeko neurriak hartzea, eta amiantoa duten instalazioen errolda egitea.
25/11/14 Bianditz-Domiko Bizirik egitasmoak Oiartzun inguruko mendietan Repsolek eraiki nahi duen makroproiektua salatu zuen Doneztebe plazan. Era berean, herritarrak deitu zituen mendiak defendatzeko antolatuko ziren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera.
25/11/17 Joxe Mari Sanzberro Echeveste oiartzuarra zendu zen 84 urte zituela. Urtekari honetako udal batzordekidea izan zen ia hiru hamarkadetan, hau da, 1982tik 2011 bitarte.
25/11/19 Oiartzungo Udalak inoizko aurrekonturik handiena onartu zuen, Europako laguntzei esker. 22,8 milioi euroko aurrekontua dauka Oiartzungo Udalak 2026rako.
25/11/29 Oarsoaldeko Euskara Batzordeak hamabosgarrenez banatu zuen Oarsoarrak Euskararen Saria. Hiru establezimendu saritu zituen komisioak: bata Errenteriako Arkaitza taberna, eta beste bi sariak Oiartzunen geratu ziren. Izan ere, Biok eramateko janari denda eta Gure Txoko taberna izan ziren sarituak.
ABENDUA
25/12/05 Haurtzaro Ikastolako zein Elizalde Herri Eskolako haurrek ospatu zuten San Nikolas Txikia, eta Urmendiko haurrak ere Haurtzarora bertaratu ziren. Kalera atera ziren herriko haurrak, eta hara eta hona ibili ondotik, jasotako gabon-sariak gelan jan zituzten.
25/12/10 Kattin-Txikik Oiartzunen Francoren altxamendu faxistak eragin zuen errepresioaren gune esanguratsuenak markatu ondoren, herriko hamabost gune zenbatu dituzte, eta ibilbide bat osatu. Hala, Oroimenaren bidea izeneko lana aurkeztu zuen Arizmendienean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.
25/12/20 Oihan Aristizabal Cruz gazte oiartzuarrak Antena 3 katean ematen den La Voz programan parte hartu zuen. Gainera, amaieraraino lehiatu eta finalera iritsi zen. Sebastian Yatra abeslariaren gidaritzapean, La Voz 2025 saioko lau finalistetako bat izan zen.
25/12/20 Giro bikaina nagusi izan zen beste behin ere Oiartzungo Txerri Egunean. Madalensoro Pilotalekua, Beheko Plaza eta Elizalde Ikastetxeko frontoia jendez beteta egon ziren. Baserritar jantziak soinean jantzi, eta egunaz gozatzen ibili ziren gazte zein heldu.
25/12/26 Oiartzungo Gazte Sortzaileek, Orgasmok alegia, Kabaret post-apokaliptikoa antolatu zuten Landetxen. Urtero bezala, urte bukaerako diziplinarteko emanaldia egin zuten gazteek. Etorkizunera egin zuten bidaia, zehazki, munduaren bukaeraren ostean kokatutako kabaret zirraragarri batera. Erakusketa eta afaria egin zituzten emanaldiaren aurretik.
25/12/31 Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak 2025eko abenduaren 31ra arte pilatutako datuen arabera, 327 langabe daude Oaiartzunen eta langabezia tasa %5,9koa da. Langabeak, adin tartearen arabera: 25 urtetik beherakoak: 38 (21 emakume eta 17 gizon); 25-44 adin tartekoak: 121 (71 emakume eta 50 gizon), eta 45 urtetik gorakoak: 168 (87 emakume eta 81 gizon).
albiste aipagarriak | 247
URTARRILA 26/01/04 Iban Apaolaza Santxo euskal presoa hilik topatu zuten Oiartzungo Aiako Harrian. Beasaindarra sortzez, 54 urteko mendizalea Oiartzunen bizi zen. Duela urtebete inguru hirugarren graduan zen kalean zigorra betetzen, 2008. urtetik espetxe barruan egon ostean.
26/01/04 Sarek antolatuta, sakon errotutako bertso saioak Madalensoro pilotalekua bete zuen beste urte batez. Elkartasunak eta aldarrikapenak bat egin zuten, kulturaz eta zehazki errimaz bustita, euskal errepresaliatuen alde. 26/01/06 Errege eguneko loteriak 200.000 euro utzi zituen Oiartzunen. Mamut merkataritza guneko administrazioak zenbaki irabazlearen dezimo bat saldu zuen, eta, beraz, 06703 zenbakidunak 200.000 euro irabazi zituen.
26/01/31 1947an jaiotako herritarrek kinto bazkaria egin zuten. 34 herritar elkartu ziren Ergoiengo Tolare jatetxean, eta giro goxoan jardun zuten. Hurrengo urteko datari begira jarri ziren, 80 urte beteko baitituzte.
OTSAILA
26/02/06 Une magikoa iluntzean helduko bazen ere, Elizalde Herri Eskolakoek Ihoteei aurrea hartu zieten. Maila guztietako ikasleek urteroko desfilea eta dantzaldia egin zuten urteko asteburu ederren eta koloretsuenari ongietorria egiteko.
26/02/06 Haurtzaroko ikasleak ere egun eta asteburu handirako prest zeudela erakutsi zuten. Ihoteak heltzear ziren, eta irrikaz eta gogotsu hartu zituzten kaleak arratsalde partean. Urteroko Burrunba egin zuten dozenaka eta dozenaka ikaslek ikastolatik erdigunera, haien irakasle eta gurasoez inguraturik, desfile koloretsuan. Kataxulotik entzun ziren haien deiak eta ilunabarrean ez zuten huts egin Intxixuek, Basandreek eta Sorginek.
26/01/08 50 urte ez dira egunero betetzen, eta horren jakitun dira Elizalde eskolaren komunitatea osatzen dutenak. Horrexegatik prestatu dute hamaika jardueraz beteriko egitaraua, 50. urteurrena ospatzeko. 26/01/25 Unax Landa de Marcos pilotari oiartzuarrak profesionaletan egin zuen debuta Bakaikoa-Ugartemendia bikotearen aurka garaipena lortuta (4-22). Amianorekin batera, hainbat eta hainbat aldiz bezala afizionatuetan, ez zuten gupidarik izan. Atzelariak, oso ongi baloratuta Baikon, ezin zuen bere ibilbidea hobeto hasi. Ikasten jarraitzea besterik ez zaio geratzen.
248 | albiste aipagarriak
26/02/07 Goizean goizetik bete ziren poxpolinez, txapela gorriz eta auzoz auzoko koloretako zintaz herriko bazterrak, ez zuen galbanarik izan inork. Musika, hamaiketakoak, intxixuen joan-etorri eta bisitak Xorrolaz eta auzo bazkariak ez ziren falta izan, urtero legez.
26/02/11 Hendaia-Errenteria geltokien artean –Arragua tarteko– nasen aldaketa egin zuten. Arrazoia: tren horien bidea egiteko burdinbideen noranzkoan aldaketak egingo zituztela. 26/02/15 Iturriotz auzoko Iturri-Berri elkartea 60. urteurrena ospatzen ari zen. Horren harira, elkartea sortu zuten bazkideei omenaldi ederra egin zieten egungo elkarteko batzordekideek. Ospakizunak hogeita hamar bat pertsona eta haien familiak bildu zituen. Guzti-guztiek merezitako aitortza polita jaso zuten.
26/02/25 Urmendi beti herri. 0-3 bizirik! herri plataforma aurkeztu zuten dozenaka herritarrek Doneztebe plazan. Baina, hori gutxi ez, eta otsaileko udalbatzarreko gai nagusietako bat izan zen Urmendi haur eskolarena.
MARTXOA
26/03/08 Elizalde Eskolak urte osorako prestatu duen 50. urteurreneko egitarauari hasiera ofiziala eman zion. Eskolako patioan, nesken herri kirol erakustaldia izan zen, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.
26/03/24 24 Korrikari bultzada ederra eman zion Oiartzun herriak. Gauean izan bazen ere, arrasto sakona utzi zuen Aiako Harriaren bailaran; oiartzuarren ekarpena izugarri handia izan zen. Ordubete eta zazpi minutuko bidea egin zuen goizaldean AEKren sostengurako eta euskararen bultzadarako martxa erraldoiak. Astigarragatik sartu zen herrira eta Gurutze auzoa pasata irundarrei eman zieten lekukoa oiartzuarrek, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizalde auzoak zeharkatu ondoren.
APIRILA
26/03/08 Emakumeen Eguna zela eta, Oiartzun aldarriz bete zuten ehunka bizilagunek. Zientoka herritar hurbildu ziren Doneztebe plazara helburu bakar batekin, eta hamabiak jo zituenean banderak eskuan hartu, eta herrian zehar borroka feminista aldarrikatu zuten. Gero, ekitaldia egin zuten Doneztebe plazan.
26/03/09-28 Martxoan literatura protagonista izan zen Oiartzunen 1545 argitaletxearen eskutik. Literatura Plazara ekimenarekin, hilabete osoan egitarau zabala antolatu zuen, liburu-aurkezpenarekin, hitzaldiekin eta tailerrekin.
26/04/01 Oiartzun Burujabek sustatuta, haragi zirkuitu propioa sortu zuten Oiartzunen Labore Oarso eta herriko abeltzainekin elkarlanean. Proba pilotua egin zuten.
26/03/19 Udalak jakinarazi zuen Landetxe Kultur Aretoa 2023ko martxoaren 10ean ireki zuela lehenengoz, eta orduz geroztik ia 500 ekitaldiz gozatzeko aukera izan dutela 60.000 ikus-entzulek.
26/04/10 Altzibarko gune estali berria eraikitzeko lanekin hasi ziren. Aterpea duen espazio baten premiaren jakitun, 2024an idatzi zen proiektua eta exekuzio lanak hasi ziren. 300 metro koadroko erabilera anitzeko gune estalia eraikiko da Olalde etxadiaren atzealdeko zelaian, Altzibar eta Karrika lotzen dituen bidegorriaren
26/03/12-15 Giriziaren mendi taldeak 40 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko, zenbait ekintza antolatu zituen hilaren 12tik 15era bitartean. Bideo emanaldia, mendi irteera eta bazkari herrikoia egin zituzten, arrakasta handiz. “40 urte herrigintzan, aldapan gora eta behera, kalean eta mendian”, zioten sareetan, eta beste horrenbeste urtez bide beretik jarraitzeko asmoa dute mendizaleek.
26/04/02-06 Girizia Mendi Taldeak antolatuta, Aste Santuko oporretan 32 lagunek Leoneko Babia eskualdera egin zuten txangoa. Bertako mendietan hiru zeharkaldi egin zituzten, eguraldi bikaina lagun zutela.
albiste aipagarriak | 249
alboan. Gune horrek komuna izango du, eta baita 200 metro koadroko berdegune urbanizatua ere inguruan. Obra lanak urtebeteren buruan bukatzea aurreikusi dutenez, tarte horretan eremua itxita egongo da.
26/04/18 Hirugarren urtez segidan, Aldabene eta Ugaldetxoko ikasle ohiak elkartu ziren. Goizean, Intxixu paretik abiatuta mendi buelta egin zuten auzoko baserri, zelai eta basoetan barrena. Gero, indarberritzeko, Ordozelai sagardotegian elkartu ziren bazkaltzeko eta kontu eta kantu artean aritzeko. Azkenik, eskusoinuak lagunduta, kantuan eta dantzan ibili ziren.
26/04/26 Ibargain elkartea duela 50 urte sortu zen Oiartzunen, 1976. urtean, kultur eta kirol mailan zenbait egitasmo sustatzeko asmoz. Eta mende erdia ospatzeko ekintza sorta bat prestatu zuten, hala nola truk txapelketa, mus txapelketa eta plater tiraketa, Arkaleko tiro zelaian.
26/04/27 Berlinen, Niesseneko Vega bilduma berriak IF Design Award 2026 saria jaso zuen GOLD kategorian, diseinuko nazioarteko sari ospetsu horrek emandako sari gorena.
250 | albiste aipagarriak
26/04/28 Gurutzen hasi eta bukatu zen Bizardiak antolaturiko 23 kilometroko 45. ibilaldia. Guztira 145 lagunek hartu zuten parte (94 oiartzuar), horietatik 67 ziren emakumeak, eta 77 gizonezkoak. Aurtengo ibilaldia ere izugarri polita izan zen, Irungo eta Oiartzungo mugen artean. Amaieran, aski mokadu goxoa egiteko aukera izan zuten guzti-guztiek Bizardia elkartean. Azkenik, ibilaldiko arduradunek Joakin Galardi eta Pedro Gorrotxategi bazkide zendu berriak omendu zituzten ibilaldiaren alde musu-truk egindako lana eskertzeko.
Jaione Ugaldebere Sarasua
ARGAZKI ZAHARRAK
Arragua zaharra.
Arragua zaharra.
252 | argazki zaharrak
Arraguako gazteak.
Arraguako haur batzuk.
argazki zaharrak | 253
Arraguan kantariak.
Bertsolari ttikiak.
254 | argazki zaharrak
Ekipazo.
Futbola.
argazki zaharrak | 255
Autopista egina.
Bidegurutzeta.
256 | argazki zaharrak
Topoa.
Geltokia.
argazki zaharrak | 257
Elkarte ttikia.
Itturrine, azken hormak.
258 | argazki zaharrak
Txupinazoa.
25. urteurrena.
argazki zaharrak | 259
Txistulariak Urkabera.
Urkabeko bakailao txapelketa.
260 | argazki zaharrak
Urkabe zaharra.
Urkabeko barran.
argazki zaharrak | 261
ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea: • Iosune Cousillas Aramendi • Joxan Eizmendi Garate • Izaskun Madariaga Iragorri • Jaione Ugaldebere Sarasua • Garazi Urdampilleta Astibia IDAZLE-LANKIDEAK Colaboradores literarios • Aburuza, Ixiar • Aldeguna Elkartea • Agirre, Esteban J. • Aizpurua, Juantxo • Aranburu, Juan Jose • Aristizabal, Oihan • Arbelaitz, Maria Jesus • Arraztalo Elkartea • Auntxa Trikitixa • Bergaretxe, Alaitz • Boan, Kristina • Cousillas Iosune • Elizalde Guraso Elkartea • Elizalde Herri Ikastetxea • Elustondo, Miel A. • Errandonea, Ariane • Etxebeste, Celestino • Ezeiza, Joseba Gurutz, “Kaxka” • Galardi, Xabier • Garaiar, Ander • Gezala, Josemari • Girizia Mendizale Elkartea • Gizon Foroa • Goikoetxea, Arkaitz • Harri Beltza Elkartea • Haurtzaro Ikastola • Ibargain Musika Eskola • Ihote Taldea • Illarramendi Joxemari • Intxixu AEK Euskaltegia • Iragorri, Ibintza • Iturri Berri Elkartea • Iturriotz, Joxe Mari • Jauregi, Auritz • Killirikupe • Landa, Beñat • Landa, Unax • Lartaun Abesbatza
• Lasa, Gaizka • Legorburu, Asier • Lopez, Joxe Migel • Madariaga, Aiora • Madariaga, Aitor • Madariaga, Izaskun • Martzelina Bertsozale Elkartea • Mendiburu, Joana • Mendizabal, Agustin • Mitxelena, Felipe • Mitxelena, Imanol • Mitxelena, Joxe Mari • Mitxelena, Karmele • Mitxelena, Leire • Mosquera, Sandra • Muñoz, David • Nazabal, Jeronimo • Oiarpe Pilota Elkartea • Oiartzun Irratia • Oiartzun Kirol Elkartea • Oiartzungo Ingurumen Taldea • Oiartzungo kanpai joleak • Oiartzungo Wikiemakumeok Taldea • Okamika, Aitor • Olaiz, Kepa • Orgasmo, Oiartzungo Gazte Sortzaileak • Oria, Antonio • Retegi, Inazio • Soinuenea • Telletxea, Marijose • Telletxea, Mirari • Trigo, Beñat • Txinalka Antzerki Taldea • Ugaldebere, Jaione • Urmendi • Urmendi 0-3 bizirik • Valderrama, Laida
aurkibidea
3 5 7
Alkatearen agurra Joana Mendiburu Garaiar Editoriala Eskerrik asko “Oiartzun”!
Elkarrizketa 10
Sandra Mosquera Martínez
Esteban J. Agirre
Historia
20 Urtekariak 70 urte Jaione Ugaldebere Sarasua eta Izaskun Madariaga Iragorri 27 La Pitusa fabrikako historia Mari Paz Pérez Sáez 36 Oiartzun ezagutzen (II) Celestino Etxebeste Arbide 40 Penadegi zentralak 100 urte Felipe Mitxelena Erize eta Leire Mitxelena Erize 43 Huarteko maiorazkoa Joxemari Iturrioz Oñatibia 50 Elizalde Herri Ikastetxea. 50. urteurrena Aitor Okamika (Okami) 54 Girizia mendizale elkartea. 40. urteurrena Jaione Ugaldebere Sarasua 58 Harri-Beltzaren kontzertuek 30 urte Mirari Telletxea Tolosa 61 Iturri Berri elkarteak 60 urte Jaione Ugaldebere Sarasua 64 Oiartzungo Kanpaiak Oiartzungo kanpai joleak 68 Emakume bertsolariak (II) Agustin Mendizabal 74 Oiartzun eta Gerra Zibila Joxemari Mitxelena Cazabon
Seme-alabak
82 Josemari Sanzberro in memorian Inazio Retegi Saizar 84 Josemari Sanzberro in memorian / Josemari gogoan Inazio Retegi Saizar 88 Josemari Sanzberro in memorian / Oiartzun bihotzean Gaizka Lasa Larraya 89 Josemari Sanzberro in memorian Jaione Ugaldebere Sarasua 92 Imanol Mitxelena Iragorri Miel A. Elustondo, Tomas, Simon, Lander eta Jon Mitxelena 100 Juantxo Aizpurua Mitxelena Jaione Ugaldebere Sarasua 112 Kepa Olaiz Odriozola Izaskun Madariaga Iragorri 120 Oihan Aristizabal Cruz Auritz Jauregi Irastortza 124 Ixiar Aburuza Rezola Asier Legorburu Del Sol 132 Jeronimo Nazabal Iosune Cousillas Aramendii 146 Josemari Gezala Legorburu Alaitz Bergaretxe Gezala 154 Karmele Mitxelena Marijose Telletxea Tolosa
Kultura
164 Libertadia hartuta aspaldiyan gaude… Martzelina Bertsozale Elkartea 166 28 Primaveras musicales Pejinasen Lartaun Abesbatza 168 Oiartzunen ere euskara gara Intxixu AEK Euskaltegia 170 “Hariak jarrai dezala” Oiartzun Irratia 172 Ibargain Musika Eskola Ibargain Musika Eskola 174 Herri-musika kale, areto eta mahaian Soinuenea 177 Txinalka Antzerki Taldea Txinalka Antzerki Taldea 178 Auntxa Trikiti Eskola Auntxa Trikitixa Eskola
Kirola 180 182 185 192
Oiarpe kirol urtekaria Oiarpe Pilota Elkartea Ander Garaiar Pikabea Ariane Errandonea Sistiaga Laida Valderramari elkarrizketa Beñat Trigo Unax Landari elkarrizketa Beñat Landa De Marcos
Irakaskuntza
197 Haurtzaro Ikastola. ESKUTTUN Kristina Boan Martikorena 199 Haurtzaro Ikastola. ELKARBIZITZA Haurtzaro Ikastola 200 Urmendi. AZKEN TAUPADAK, AZKEN KONTUAK Izaskun Madariaga Iragorri 211 Urmendi Haurtzaro Ikastola 212 Urmendi BETI HERRI. 0-3 BIZIRIK! Urmendi 0-3 213 Urmendi MAIATZAK 31: AGUR ETA AITORTZA EGUNA Urmendi 214 Urmendi BASOAK KONTATUA Aiora Madariaga eta Ibintza Iragorri 217 ELIZALDE Eskola. Elizalde Eskolak 50 urte David Muñoz Ugartemendia
Herri eragileak
222 Orgasmo Orgasmo Taldea 225 Arraztalo Elkartea Arraztalo Taldea 228 Gizon Foroa Gizon Foroa 230 Elizalde Guraso Elkartea Elizalde Eskolako Guraso Elkarteak 232 Killirikupe, bizipenak, ahalduntzea eta komunitatearen indarra
Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola Elkartea 234 Euskal Wikiemakumeak Oarso-Bidasoaldeko Euskal Wikiemakumeok
Ingurumena 238 Ingurumen Taldea. Oiartzungo txararen etorkizuna babestu beharko dugu Oiartzungo Ingurumen Taldea 240 Ehiza kontuak
Joxemari Iturrioz
243
Albiste aipagarriak Jaione Ugaldebere Sarasua
252
Argazki zaharrak Aldeguna Elkartea
Irudiaren egilea: Eki Arbelaitz Perkaz
Xanistebanetako kartel lehiaketako gaztetxoen saria