258. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Landaola saria jaso du Lurbizi egitasmoak Lehen sektorea sustatzeko Gipuzkoako egitasmoak saritzen ditu sariak Oiartzungo Udalak Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak ematen duen Landaola saria jaso du, Lurbizi egitasmoarengatik.

nen, inguruko herrietan bezala, lehenengo sektorea atzerakadan dagoela konturatu zen Udala, nahiz eta landa-lur eremu handia izan.

Landaola sariak Gipuzkoan martxan jartzen diren landa garapenerako proiektuak errekonozitzeko sortu ziren.

Lurbizi egitasmoak, orain arte, Makutsoko baratzeak (Elika kooperatibak eta Arraztalo elkarteak ustiatzen dituztenak), Labore Oarso eta Larremotx gaztandegiaren proiektuak lagundu ditu.

Sariak lau kategoriatan banatzen dira, eta Oiartzungo Udalak erakunde publikoen atalean lortu du aipamena. Kategoria honetan lau hautagai egon dira. Aurtengoa sarien laugarren edizioa izan da. Jexux Leonet alkateak Udalaren izenean "eskerrak" eman zituen, COVID19aren osasun larrialdi egoerarengatik on-line egin zen ekitaldian.

2021eko MARTXOA • 258. ZENBAKIA

Zaintza eta bizitza, erdigunera

Martxoaren 8a, Emakume langileen Nazioarteko Eguna, zaintza erdigunera ekartzeko baliatu du Udaleko Feminismo sailak. Horretarako, mahai ingurua antolatu zuen Miren Aranguren eta Marina Sagastizabalekin. Datozen asteetan Salda badago liburu aurkezpena eta Zinegoak-en emanaldia ere izango dira.

Aurrerantzean ere, Lurbizi lehenengo sektorerako proiekturen bat duten oiartzuar guztiei laguntza eskaintzeko dagoela gogora ekarri zuen Leonet alkateak Landaola sarien sari-banaketan.

Eredu onak ezagutzen Lurbizi egitasmoa 2016an sortu zuen Oiartzungo Udalak, lehenengo sektorea sustatzeko eta laguntzeko.

Oroimena eta egia, bizikidetzarako

Oroimena eta egiak bizikidetzarako tresna gisa duten garrantziaz jabeturik, Euskal Herriko eta munduko esperientziak ezagutzeko hitzaldiak antolatu ditu Udalak. Hurrengo hitzaldia Jon Mirena Landak eta Karlos Martinek emango dute hilaren 30ean.

Aurretik, Oiartzungo lehenengo sektorearen egoera ezagutzeko diagnostikoa egin zen. Oiartzu-

Iturriozko Garmendi baserriko XVI. mendeko dolarea Gordailuara lekualdatu da 1994an dohaintzan jaso zuen Udalak Iragorri familiaren dolarea Iturriozko Garmendi baserriko dolarea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailua biltegira eraman da. XVI. mendeko dolarea 1994an jaso zuen Udalak dohaintzan, Iragorri familiaren eskutik. Osorik mantentzen den dolare bakarra da Gipuzkoan eta horrek bere ondare-balioa handitzen du.

Klarene plazan, galiboa

Altzibarko Klarene plazako aparkalekuan galiboa jarri da, auzo batzarretan altzibartarrek egindako eskaera jarraituz. Aparkalekuan altuera handiko ibilgailuei sarrera debekatzea izan da helburua.

Orain, Udalak Gordailuarekin egindako hitzarmenari esker, udal biltegitik Irungo biltegira eraman da dolarea. Han, ondare hau behar den moduan kontserbatzeko eta zaintzeko baliabide gehiago dituztelako egin da aldaketa. Gordailua Gipuzkoako ondare kolekzioak batzen eta kontserbatzen dituen gune fisikoa da. Irunen dago kokatua eta Aldundiak kudeatzen du.

Udaleku irekietako izen-ematea martxan da

Tona bat hondakin bildu da Ugaldetxoko erreketan

'Oiartzun 2021' urtekarirako idazlanak

Gurasoentzako hezkidetza ikastaroan izen-ematea

Uztailerako udaleku irekiak antolatzen ari dira Udala eta Abaraxka ludoteka (COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerara egokituta egingo dira). Aurten, HH3tik LH 6. maila arteko 400 haurrentzako tokia izango da udalekuetan (Oiartzunen erroldatuak edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenak hartuko dira). Martxoaren 28a arte, aurrematrikula egiteko epea izango da (on-line: www.gazteoiartzun.neten). Behin betiko matrikula aurrerago (maiatza aldean) egingo da, eta orduan egingo dira ordainketak eta dokumentazio aurkezpenak.

Ugaldetxon, Oiartzun eta Urdanitibar erreken inguruak garbitzeko lanak egin ditu Udalak. Bi egunetan egindako garbiketa lanetan, tona bat hondakin baino gehiago jaso ziren, gehien bat ontzi arinak eta plastikoak, baina baita gisa guztietako hondakinak ere (pneumatikoak, erosketa orgak, telebista, maletak...). Oiartzungo Udalak erreken garbiketak egiten jarraituko du, baina herritarrek errekak eta haien inguruan zaindu eta hondakinak botatzeko eremuak ez direla ere sentsibilizatu behar dutela uste du.

Oiartzun 2021 urtekaria prestatzen hasi da Udaleko Kultura saila, Urtekari Batzordearen laguntzarekin. Euren lanak bertan argitaratu nahi dituzten norbanako, talde, eragile eta elkarteek ere izango dute idazlanak bidaltzeko aukera. Horretarako epemuga maiatzaren 1a izango da. Lanak aurkezteko bi modu izango dira: kultura@oiartzun. eus helbidera bidalita elektroniko edo Kultura sailean pendrive bat entregatuta (Manuel Lekuona bibliotekako bigarren solairuan). Lan bakoitzak gehienez ere bi argazki izango ditu.

Feminismo sailak adin guztietako haurren gurasoentzako hezkidetza ikastaroa antolatu du datozen hilabeteetarako. Toki mugatua izango du ikastaroak -15 lagun- eta hilaren 22an izen-ematea irekiko da, udaletxeko harreran aurrez aurre edota on-line (https://labur. eus/6W9xz). Bederatzi orduko formakuntza izango da, hiru saiotan banatua, eta doakoa. Izen-emateko hurrenkera errespetatuko da taldea osatzeko. Izena ematen dutenei formakuntza saio osoa betetzeko konpromisoa eskatzen zaie (apiriletik ekainera, hiru saio).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.