udal aldizkaria
Mendiburu 14rako proiektua lantzen hasi da Udala Udal ekipamendua sortzearekin batera, Landetxe plaza konponduko litzateke Mendiburu 14rako (gaur egun Gazte Izanak erretiratuen elkartea den eraikina) kultura, euskara eta gizarte-ongizate arloko ekipamenduak uztartuko lituzkeen proiektua lantzen hasi da Udala. Eraikin honekin arlo horietan herrian dauden zenbait beharri konponbidea ematea da helburua.
Landetxe plazaren biziberritzearekin lotua Eraikin berriaren proiektuarekin batera, Landetxe plaza berrituko du Udalak. Horregatik, Landetxeko bizilagunen ordezkariekin ere bildu da orain arteko prozesu informatiboan, euren arazoak eta beharrak lehen eskutik jasotzeko.
Azken asteetan, egoeraren diagnostikoaren prozesua egin du Udalak: kultura, euskara eta gizarteongizate arloko udal teknikariekin eta eragileekin elkartu da (euskalgintza; Gazte Izanak; antzerkia; dantza; musika‌ arloko eragileak) bakoitzaren beharren informazioa jasotzeko.
Udalaren asmoa proiektua herritarrekin partekatzea eta osatzea da, zuzeneko informazioa emateko eta hauen ekarpenak jasotzeko. Horretarako, aurkezpen publikoak eta ekarpenak egiteko aukerak eskainiko ditu uda hasieran.
2017ko EKAINA • 170. ZENBAKIA
Urmendi Festa partzuergoan
Urmendi Haur Eskolak bere festa eguna ospatu du: haur, guraso eta irakasleak izan dira protagonista. Udal haur eskola partzuergoko hezkuntza komunitateak elkarrekin antolatutako festa izan zen.
Astralamustrikaren aurkezpena, kantuz
Prozesua Astazaldi arkitektura estudioak gidatu du, hirigintza eta parte-hartzean aritutako profesional hauek idatziko baitute aurreproiektua.
Astralamustrikako liburu berriaren aurkezpena ederra izan zen. Agustin Mendizabalek aurkeztu zuen saioa, baina punta-puntako laguntzaileekin: Mikel Arruabarrena, Pepi Arruti, Xegundo Eskudero, Joxe Kruz Ezeiza, Maritxu Gaztelumendi, Alaitz Guridi, Jazinto Larburu eta Anttoni Portugal.
Udan, aurkezpen publikoa eta ekarpenak Beharrak eta aukerak aztertu ondoren, eraikina Mendiburu kaleko 14. zenbakia dagoen eremuan egitea planteatu da: Arau Subsidiarioek horrelako eraikin bat egiteko aukera ahalbidetzen dute eremu horretan eta Doneztebe plazatik hurbil dago, herriaren erdigunean, baita aparkaleku publikoetatik ere.
Eskola Agenda 21en ikasturte bukaeran, udaletxean Herriko ikastetxeetako ikasle ordezkariak Jexux Leonet alkatearekin bildu dira Eskola Agenda 21eko 2016/2017 ikasturteari bukaera emateko Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariak Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Mendi-Ingurumen teknikariarekin bildu dira, udalbatzar berezian. Ikasleek mugikortasun iraunkorraren gaia landu dute 2016/2017 ikasturtean zehar. Gai horren inguruan hartu dituzten konpromisoak publiko egin dituzte udalbatzar berezian, Udalari herrian mugikortasuna hobetzeko eskaera zehatzak egin eta Eskola Agenda 21 egitasmoan inplikatuta dauden eragileen balorazioa egin dute.
Hurrengo ikasturteko gaia: zarata Datorren ikasturtean, zarataren gaia landuko dute Eskola Agenda 21en. Hala ere, aurretik, ikasturte hasieran Udalari egindako proposamenen erantzunak jasotzera bueltatuko dira udalbatzarrera.
Udaleku irekiak haurrekin prestatzen
Uztaileko udaleku irekietan zer egin nahi duten jakinarazteko, haurrek eta begiraleek batzarra egin dute. Plangintza egiteko momentuan kontuan hartuko dituzte haurren eskaerak. Guraso bilera ekainaren 15ean izango da.
Ikasleek euren buruari bakarrik eman diote balekoa. Udala eta irakasleen inplikazioa erdipurdiko baloratu dute, eta irakasle eta ikastetxeetako langile ez dozenteak ez dituzte gainditu.
Boltsa konpostagarriak eskuratu daitezke
Oarsoaldean jaiak parekideago izan daitezen
Ikasturteko azkeneko ipuin kontaketa saioa
Hondakin organikoaren ontzietarako boltsa konpostagarri homologatuak erabil ditzateke oiartzuarrek. Udalak erositako prezio berean salgai daude, hogeiko sorta 1,70 ₏tan. Elizalde auzoko bi janari-dendatan eskuratu daitezke boltsa konpostagarriak: Arrakuslarre kalean dauden Belutene eta Oriargin. Boltsa konpostagarri horiek sailkapen guneko makinetan ez dute arazorik sortzen, horregatik, boltsa konpostagarriak erabiltzekotan, Udalak herritarren eskura jarritako hauek erabili behar dira.
Eskualdeko lau udalak Oarsoaldeko jaiak parekideagoak eta barneratzailegoak izan daitezen lanketa egiten hasi dira Berdintasun Mahaitik. Honela, herri bakoitzean bertako eragileekin elkarrizketa sakonak egingo dira, zuzeneko behaketa egingo da jaietan eta dokumentazioa ere bilduko da diagnostikoa osatzeko. Oiartzungo kasuan, xanistebanak, Iturriozko santiyuak eta ihoteak hartuko dira eredu gisa. Prozesua irekia da eta nahi duen guztiak parte hartu dezake, Gizarte-Ongizate sailarekin harremanetan jarrita.
Lur Korta kontalari oiartzuarraren ipuin kontaketa izango da datorren astean. Hilaren 8an, osteguna, 17:30ean hasiko da Kortaren saioa, Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan. Ikasturte honetan bibliotekn egingo den azkeneko ipuin kontaketa izango da Kortak eskainiko duen hau eta 2-3 urte arteko haurrei zuzendua egongo da. Gurasoek kontaketan geratzeko aukera izango dute, ttikienentzako saioa izango delako. Hala ere, entzule diren haurren adin-tartea errespetatzeko eskatzen zaie.