Skip to main content

17 zenbakia data 2003 01 28 1432 aldizkariaren orria

Page 1

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 17. zenbakia

Data 2003-01-28

1432 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA LEGAZPIKO UDALA Udal liburutegiaren araudia. Behin betiko onespena.

LEGAZPIKO UDALA Iragarkia Legazpiko Udal Korporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 2002ko azaroaren 20an egin zuen ohiko bileran, hasierako onespena eman zion Udal Liburutegia arautuko duen Ordenantzari. Jendeaurreko informazio-epea amaiturik eta alegazioak aurkeztu ez direla ikusi ondoren, aipatu Ordenantzak behin betiko onespena jasoko duela ulertuko da, beraz argitaratzeari ekingo zaio. Legazpi, 2003ko urtarrilaren 15a.—Alkatea. (113) (659) Legazpiko Udal Liburutegi Publikoko Araudia. SARRERA LEGAZPIKO UDAL LIBURUTEGIKO SARRERA ETA ERABILPENAREN ARAUAK Legazpiko Udal Liburutegiak, liburutegi publikoa den einean, aisialdi, informazio, kultura eta heziketa beharrak betetzeko tresnak eskuragarri jarri behar ditu herritarrei, eta bertoko kultura, irakurketaren suspertzea eta informazioa lortzea bermatuko duen erakunde izan. Arau hauek, helburu hauek bete eta errazteko idatzi dira eta hainbat kapitulu, sail eta artikulutan banatu dira. Arau hauek idazteko, estatu eta autonomi mailan gai honi buruzko legedia eta baita hainbat eremu administratiboko liburutegi publikoetan ezartzen diren barne araudiak kontutan izan dira. 1. KAPITULUA LIBURUTEGIAN SARRERA 1go artikulua. 1.ºUneskoren (Manifiesto de la Unesco sobre Biblioteca Pública. 1994) gomendioak jarraituz, Liburutegi Publikoa doaneko zerbitzu bat izan behar du.


2.ºSarrera herritar guztiei irekia izan behar du. Liburutegiko arduradunak edo ordezkoak, printzio honi mugak jarri diezaioke, iskanbilak eta algarak sortzen duen edonorri. 2. artikulua. 7 urte baino gutxiagoko haurrak, heldu batez lagunduta egon behar dute. Liburutegiak ez du haur hauen ardura beregain hartuko. 3. artikulua. Telefono mugikorrak amatatu beharko dira liburutegian sartzeko. 4. artikulua. Liburutegia ez da arduratuko, erabiltzaileen ondasun eta hauek bertan utzitako objetuez. 5. artikulua. Liburutegiko gune ezberdinen arteko armonia eta konbibentzia errazteko, komenigarria da iskanbilarik eta algararik ez sortzea eta jarrera zuzena mantentzea. Beraz debekatua dago: —Jatea, edatea, erretzea edo irakurlearen atentzioa gogaitu dezaketen bestelako ekintzak. —Liburu, aldizkari edo bestelako dokumentuetan idatzi edo zirriborroak egitea. —Liburutegiko ondasun higigarri edo higiezinak hondatzea edo kaltetzea. —Irakurketa edo ikasketa postutik aldentzea hogeita hamar minutu baino gehiago. Denbora hori pasa eta gero, edozein irakurlek okupatu ahal izango du aipatutako postua. —Irakurketa postuak erreserbatzea. —Telefono mugikorra erabiltzea. —Irakurketa guneetan isiltasuna ez mantentzea. 2. KAPITULUA FONDOEN KONTSULTA 6. artikulua. Pertsona guztiek dute eskubidea liburutegiko fondoak eskuratu eta kontsultatzeko. Salbuespen gisa, ez dira eskuragarri izango horretarako propio adierazten direnak. 7. artikulua.


Haur eta Gazte, Hemeroteka eta Gela Orokorrean dauden fondoak, kontsultarako eskuragarriak dira. 8. artikulua. Herriko fondoa eta Hemerotekako ale erretiratuak kontsultatzeko, irakurleak bazkide txartela entregatu beharko du liburutegian eta horretarako prestatuta dagoen kontsulta imprimakia bete. 9. artikulua. 1.ºInformatika zerbitzua eskeiniko da 18 urtetik aurrerakoentzako eta gazteagoak gurasoen baimena ekarri beharko dute zerbitzu hau erabili ahal izateko. Ordenagailua erabiltzeko, kuota bat ordaindu beharko da eta zerbitzuaren iraupena ordubetekoa izango da, pertsonako eta orduko. 2.ºInformatika zerbitzua, Legazpiko herritarrei liburutegiak eskeintzen dion informazio eskuratzeko zerbitzu bat da. Bere erabilpena beraz, informazioa eskuratzeko eta eskolako lanak egiteko mugatzen da. Ezin da, aipatutakoak ez diren bestelako erabilpenik egin. 3.ºEzin da kanpotik disketerik ekarri ezta ordenagailuko disko gogorrean lanik gorde. Liburutegiak ez du gordetako lanen ardura beregain hartuko. Liburutegiak, aurrez ordaindurik, eskatzen duen erabiltzaileari disketeak eskeini ahal izango dio Ordenagailu bakoitza, pertsona bakar batek eta isiltasun osoan erabili ahal izango du. 3. KAPITULUA MAILEGUA 10. artikulua. Mailegu zerbitzuak denbora mugatu baterako, irakurleei hainbat dokumentu liburutegitik ateratzeko aukera ematen dio, ondoren adierazten diren baldintzak eta ezaugarriak kontutan hartuta: LEHENENGO SAILA. Zer mailegatu daiteke 11. artikulua. Liburutegia osatzen duten materiale guztiak dira mailegagarriak. Hauek izan ezik: —Erreferentzi obrak edo kontsulta maiztasun handia dituztenak. —Agortutako obra moderno eta ordezkaezinak zein bakarrak diren dokumentuak. —Materiale bereziak: Mapak, argazkiak, grabatuak, etab. 12. artikulua. Mailegu mugatua dute:


—Herriko Bilduma osatzen duten fondoak. BIGARREN SAILA. Bazkideak eta mailegatzaileak: 13. artikulua. Mailegu zerbitzua, herritar guztiei irekia den doaneko zerbitzua da. Baldintza bakarra, liburutegiko bazkide txartela eskuratzea da, zeinekin bazkide izaera lortzen da. (Mailegatzailea, liburutegiko fondoak mailegatzen dituen pertsona da). 14. artikulua. Liburutegiko bazkide txartela pertsonalki eskatu beharko da, horretarako prestatuta dauden bazkide imprimakiak betez. Imprimakian honako datuak jaso ahal izango dira: Izena, helbidea, telefonoa, NAN edo pasaporte zenbakia eta jaiotze data. 15. artikulua. Bazkide txartela, transferiezina eta pertsonala da. 16. artikulua. Bazkide txartelaren galerak, 3 eurotako isuna ordaintzea dakar. 17. artikulua. Bazkideak liburutegiari jakinarazi beharko dio helbide aldaketak. 18. artikulua. Bazkide txartelaren jabea, maileguan eramaten dituen dokumentuen erantzule da. HIRUGARREN SAILA. Mailegu motak 19. artikulua. Mailegu motak: A. Mailegu pertsonala. B. Mailegu kolektiboa. C. Mailegu interbibliotekarioa. A. Mailegu pertsonala 20. artikulua. Bazkideek, 2 liburu, 2 aldizkari eta 2 ikus-entzunezko dokumentu eraman ahal izango du maileguan.


21. artikulua. Liburutegiko zuzendaritzak, mailegutik kanpo dauden obrak edo aurreikusitakoa baino mailegu epe laburragoak edo luzeagoak ezarri ditzazke, zerbitzuaren beharren arabera. 22. artikulua. Maileguaren iraupena 20 egunekoa da liburuentzat eta 7 egun ikus-entzunezko dokumentu (kaseteak, CD, bideoak, DVD, CD-ROM) eta aldizkarientzat. Mailegu guztiak berriztatu daitezke, dokumentuak duen mailegu-epe berarekin. 23. artikulua. Maileguen luzapena pertsonalki edo telefonoz eska daiteke, bazkide zenbakia eta dokumentuaren barra kodea adieraziz. 24. artikulua. Mailegu bat duen bazkideak, mailegatutako dokumentua zaindu beharko du eta dagokion epean bueltatu. Mailegua egin aurretik dokumentuetan erreparatuko edozelako kalteak liburutegiko langileei adierazi beharko dio. 25. artikulua. Bazkideak maileguan eramandako dokumentua galdu ezkero, galdutako dokumentuaren ezaugarri berak dituen beste batez ordezkatu beharko du. 26. artikulua. Bazkideek mailegatutako dokumentuen erreserbak egin ditzazkete. Dokumentu berari erreserba bat baino gehiago egin ezkero, eskaera daten araberako segida jarraituko da. Bazkideari jakinarazi eta 7 egunetara baliogabetzen da erreserba bat. 27. artikulua. Mailegua epean bueltatzen ez duen bazkideari, atzerapenaren jakinarazpen bat luzatuko zaio eta mailegu zerbitzutik at mantenduko da, dokumentua itzuli bitartean. 28. artikulua. Mailegua epean bueltatzen ez duen bazkideari, atzerapenaren arabera zigortuko zaio, alegia, ezin izango du mailegu zerbitzua erabili denboraldi batean. Denboraldi hori, itzulpena egiteko atzeratu den periodo bera izango da. 29. artikulua. Araudi hauek betetzen ez dituzten bazkideei, liburutegiak behin betiko edo aldi baterako mailegu zerbitzuaren erabilpena mugatu diezaieke B. Mailegu kolektiboa


30. artikulua. Herri erakundeek (eskolak, erakunde kulturalak, etab.) edo pertsona taldeek, mailegu kolektiboak egin ahal izango dute. Betebehar hauek izango dituzte: —Mailegatu zaizkien liburu multzoak, aurreikusitako epean bere kontura jaso eta bueltatzea. —Erakunde bakoitzak maileguaren arduradun bat izendatzea. —Maileguarentzako arauak bete eta behar diren datu estatistikoak ematea. —Mailegatutako dokumentuen galeren eta kalteen erantzunkizuna bere gain hartzea. C. Mailegu interbibliotekarioa 31. artikulua. Mailegu interbibliotekarioari esker, irakurleak nahi duen dokumentua kontsulta ahal izango du, dagoen estatuko liburutegian dagoela, estatu mailako liburutegien arteko fondoen trukeei esker. 32. artikulua. Mailegu interbibliotekariotik kanpo geratzen dira: Aldizkako argitalpenak eta egunkariak, erreferentzi obrak, materiale bereziak, liburuak ez direnak eta dokumentuen kontserbazio kaltetu ditzazketen maileguak. 33. artikulua. Mailegu eskaera egiteko, edozein inprimaki erabili ahal izango da, hartarako propio prestatutako inprimakiak nahiago baldin badira ere. Eskaera hori, beste medio hauen bitartez jaso edo bidali daiteke ere: Posta, posta elektronikoa, telefonoa eta faxa. 34. artikulua. Mailegu interbibliotekarioaren iraupena, dokumentua jaso eta hilabete batekoa da. 35. artikulua. Mailegatutako dokumentuaren zaintze egokia, liburutegi eskatzailearen ardura izango da. 36. artikulua. Mailegatutako dokumentuan kalteak edo galerak zigortuak izango dira eta galdutako dokumentua birjartzea behartuko da. 37. artikulua. Mailegatutako dokumentua ezin izango da liburutegitik atera eta ez da inongo euskarritan erreproduzitu ahal izango.


38. artikulua. Mailegatutako dokumentua behar bezala paketatua itzuliko da eta sor daitezken gastuak, eskatzaileak ordaindu beharko ditu. 4. KAPITULUA REPROGRAFIA 39. artikulua. Dokumentuen kopia egitea erraztuko du liburutegiak, baldin eta kopiak egiteari buruzko indarrean dagoen legedia errespetatzen bada eta dokumentuetan kalterik sortzen ez bada. Kopien gastua, eskatzaileak beregain hartuko beharko ditu. 40. artikulua. Liburutegian dagoen fotokopiagailuan egiten diren kopiak, ikerketa, heziketa eta ikasketa helburuekin baino ezin izango dira egin. 41. artikulua. Irakurleak bere kasa egin ahal izango ditu kopiak, baina inola ere ezingo du erreproduzitutako obraren %20-a (Centro EspaĂąo de Derechos ReprogrĂĄficos (CEDRO)) gainditu. 42. artikulua. Jabetza Intelektual legeak babestutako idazleen eskubideen aurka egindako kopien erabileren ardura, ez du beregain hartuko liburutegiak. 43. artikulua. Liburutegi honetako fondoen kopiak egin nahi baldin badira ondoren argitaratzeko helburuarekin, jarraian adierazten diren artikuluen baldintzatara atxiki beharko dira. 44. artikulua. Liburutegi honetako fondoetako edozein testu edo ilustrazio argitaratu nahi duenak, liburutegiko arduradunari eskatu beharko dio espresuki baimena. 45. artikulua. Liburutegi honetako fondoen erabateko edo zatikako erreprodukzioak jasoten dituzten argitalpenentan, berauen jatorria adierazi beharko da. 46. artikulua. Liburutegi honetako fondoen erreprodukzioak erabiltzen dituzten argitalpenen kopia bat eman beharko da liburutegira.


5. KAPITULUA FONDOEN DOHAINTZA 47. artikulua. 1.ยบBere ondasunen jabe den edonork egin dezake fondoen dohaintza. 2.ยบLiburutegiak, edozein pertsona fisiko zein pertsona juridikoren bitartez, jaso ditzake fondoak dohaintzan. 48. artikulua. Liburutegiko zuzendaritzak ebaluatuko ditu dohaintzan eskeintzen diren dokumentuak. Horretarako kontutan izango da, jasotako dokumentuen gaurkotasuna, iraunaldia eta balio patrimoniala eta erabakiko da zein den hauentzat erabilera aproposena. 49. artikulua. 1.ยบDohaintza onargarria eta eraginkorra izango da, emaileak liburutegiaren onarpena ezagutzen duen momentutik. 2.ยบDohaintzak ez du emailea behartzen ez eta ondorioak ekartzen onarpenetik aurrera baino. 50. artikulua. Dohaintza ezin izango da gauzatu, emailea adingabekoa denean, behar bezala baimendua ez dagoenean edo legez ezindua denean. 51. artikulua. Dohaintzaren onarpena, Alkateari edo Plenoari dagokio, Toki-Jaurpidearen legearen arabera. 52. artikulua. Fondoen dohaintza ahoz zein idatziz egin ahal izango da. 53. artikulua. Dohaintza fondoak eman ondoren, liburutegiak dagokion ordainagiria luzatu beharko du hala eskatzen duten emaileei edo berak baimendutako pertsonari. 6. KAPITULUA ORDUTEGIA 54. artikulua. Liburutegiko ordutegia, astelehenetik ostiralera goizeko hamaiketatik ordubatera eta arratsaledez lauretatik zortziretara izango da.


AZKEN XEDAPENAK Lehen xedapena. Liburutegiko bazkide izateak arau hauen onarpena dakar berekin. Bigarren xedapena. Arau hauetan jasotzen ez diren bestelako kasuetan, zuzendaritzako arduradunak erabakiko du bidezkoena, kontutan izanda horretarako indarrean dagoen legedia eta zerbitzuaren onura. Hirugarren xedapena. Zerbitzuaren arduradunak, araudi honek jasotzen ez dituen supuestoetan, gai honi buruz dauden goi-mailako arauak ezarri ditzake lehenen osagarri.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
17 zenbakia data 2003 01 28 1432 aldizkariaren orria by Legazpiko Liburutegia - Issuu