Anthony Browne

Bazen
behin gorila oso berezi bat, zeinu-hizkuntzaz baliatzen ikasi zuena.
Zerbait nahi bazuen, gai zen bere zaintzaileei eskatzeko, eskuez egindako zeinuak erabiliz.
Bere behar guztiak aserik zituela zirudien.
Hala ere, triste zegoen.
Egun batean, zera adierazi zien zaintzaileei:
“Nik… nahi dut…
Zooan ez zegoen
beste gorilarik, eta
zaintzaileek ez zekiten zer egin.
Orduan haietako batek
ideia bat izan zuen.