
Alde egin baino lehen, amatxok esan zion:

–Erne! Ez aterik ireki inori!
Besarkada bat eman eta joan egin zen.
Axerikumea bakarrik gelditu zen kobazuloan.
Iluntzen ari zuen, baina entzuten zen, artean, beleen karranka eta txolarreen zalaparta-hotsa.


Bat-batean, atea jo zuen norbaitek. Tok, tok, tok.
–Nor da? –galdetu zuen axerikumeak.

–Isiltasuna naiz –erantzun zuen ahots batek.
–Alde! Inori ez irekitzeko esan dit amatxok.
–Baina ni ez naiz inor. Isiltasuna naiz.
Pentsaketan egon zen axerikumea tarte batez.
Azkenean, jakin-minez, atea ireki zuen.
