Skip to main content

KomuniKaproposa

Page 1

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako KOMUNI-K hezkuntza alorreko proposamen bat da, ezagutza kudeatzeko. Hezkuntza esaten denean: derrigorrezkoa eta ondokoa ulertzen da; eta bizitza osoan zehar ikasten ematen dugun garaia ere: unibertsitatea, lan-bila, lanean, eta 55 urtetik gorakoa ere. Beraz, pertsona eta hiritar garena artean, ikasten eta bizitzen ematen dugun aldi oro sartu daitezke. • •

HEZKUNTZA SISTEMAN: ERABILTZAILEAK UNIBERTSITATEAN ETA HEZKUNTZA ARAUTUAN Ezagutza konpartitzeko eta kudeatzeko KOMUNI-Kazio sistema batek bi erabiltzaile moeta ditu: 1. primarioa: ikastetxeetako eta unibertsitateetako irakasleak (laguntza zerbitzuetako aholkulariak, teknikariak, eta abar barne) 2. sekundarioak: sistemaren inguruan dauden beste erabiltzaileak: gurasoak (familiak), bolondresak eta laguntzaileak (gobernuz kanpoko erakundeak), langile ez-irakasleak, ... Proposamen hau zerbitzu bat da, beraien artean komunikazioa errezteko, arintzeko eta bizkortzeko sortua. MISIOA: EZAGUTZA KUDEATZEKO ESPAZIO KOMUNIKATIBOA KOMUNI-K proposamenak Hezkuntza sistema, komunikazio sistema bat bezala egituratzen laguntzeko helburua du: dagoen ezagutza adierazteko, konpartitzeko, eta komunitate hezitzailearen zerbitzuan jartzeko. Euskaraz sortu nahi den espazio berri honek aurrekari bat izan du conocity blogean: conocity.blogspot.com DINAMIKA 1. Pentsatzeko eta gogoeta egiteko material teoriko-praktiko bat eskaini 2. Sistemaren parte diren pertsonak elkarrizketatu, beraien ikuspuntuak azaltzeko 3. Zein beharrizan komunikatibo dituzten galdetu irakasleei eta sistemako kudeatzaileei, errealitatea eta premiak ondo ezagutzeko 4. Sistemari buruz egiten duten diagnostikoetan eta proposamenetan oinarrituz, blog batean elkarren eragina eta komunikazio zuzena lortu. Web 2.0ren tresnekin bideo-konferentzia, dokumentu mankomunak eta kontaktuak mantendu, ideiak eta proposamenak lantzeko. 5. Aurrez-aurreko bileta/topaketa bat ospatu ondorioak eta laburpena ateratzeko 6. Hezkuntza sistemako arduradun eta kudeatzaileei eman/zabaldu/jakinarazi.

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 1


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako

ZER DA EZAGUTZA eta NOLA SORTZEN DA? Ezagutza pertsonen barruan gertatzen den prozesu baten ondorioa da. Pertsonak jakituria sortzen dugu gure baitan: • • •

besteekiko harremanetan, beste pertsonengandik, taldeetatik edo erakundeen funtzionamendutik.

Prozesu honetan IKTek paper garrantzitsu bat jokatu dezakete; baina ez dira inolaz ere elementurik behinena. Bere kudeaketan zeregin berezia jokatzen dute, baina inolaz ere ez dute ordezkatzen iturria. Reyes Meleanek honela dio: "Teknologiek prozesua errazten dute; baina beraiek bakarrik ez dira gai pertsonengandik ezer ateratzeko".

JAKITURIA MOTAK OCDEren 1996ko txosten batean 4 jakiteko modu ezberdintzen dute: 1. ZER jakitea: egitateak et gertakizunak, informaziotik gertu dagoen jakituria. Kasu honetan abokatuak eta osagileak kokatu daitezke. 2. ZERGATIK jakitea: naturaren legeak eta printzipioak, laborategietan eta unibertsitateetan sortzen den jakituria adibidez. Era honetako ezagutza eskuratzeko erakunde horiekin elkarlanean egon behar da edo handik ateratako pertsonak kontratatu. 3. NOLA jakitea: zerbait egiteko (sortzeko, eraikitzeko, moldatzeko) trebeziak ezagutzea. Erakundeetan modu barraiatuan zabalduta dagoen jakituria ohi da 4. NOR jakitea: nor den jakituna eta nork daki zerbait egiten jakitea da ezagutza mailarik altuena. Giza-harremanak izatea suposatzen du esperientziadun pertsonengana iristeko; eta beraien bitartez, benetako jakituriara. Lehenengo biak (zer eta zergatik) iturri esplizituetatik lortu daiteke. Azken biak (nola eta nor) isilbidezko ezagutza handia suposatzen du, kodifikatzeko eta neurtzeko zailtasun handiagoa suposatuz. Jakituria sortzen duen erakunde batek modu dinamikoan antolatzen dute sistema hau. SECI deritzon prozesu batean (Socializacion, Exteriorizacion, Combinacion, Interiorizacion). Euskaraz SoKaKoBa esan dezakegu ● ● ● ●

Sozializazioa: Isilbidezkotik isilbidezkora (asimilatuz) Kanporatzea: Isilbidezkotik esplizitura (adieraziz) Konbinaketa: esplizitutik esplizitura (argitaratuz) Barneratzea: esplizitutik isilbidezkora (barneratuz)

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 2


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako EZAGUTZA ESPIZITUA ETA ISILBIDEZKOAREN KONTZEPTUAK Nonaka eta Takeuchi japoniarrek 1995ean proposatu zuten bi ezagutza modu hauek ezberdintzea: 1. Esplizitua: formala eta sistematikoa, errez komunikatu daiteke eta era berean konpartitu daiteke. 2. Isilbidezkoa: eredu mentalak dira, adimenaren irudiak, sinesmenak, esperientziak, ikuspegiak... Oso pertsonalak dira eta besteei jakinaraztea ez da erreza izaten. Michale Polayi filosofoak dio "adierazi dezakeguna baino askoz gehiago jakin dezakegu". Isilbidezko jakituria ekintzetan oinarritu ohi da, testuinguru zehatz baten zeregin pertsonaletan txertatuta; ezagutza teknikoaz gain, know-how edo savoir-faire handia dauka. EZAGUTZA AZALERATZEKO KIRIBILA Erakundeen ezagutza azalera ekartzeko prozesua kiribil batekin parekatu daiteke (kontzeptu mapa honetan ikusi daiteke ere azalduta): 1. Isilbidezkotik isilbidezkora: adierazi gabe dagoen jakituria ikastun batek ikasten duen moduuan. Adibidez, hargin-mutilak harginarengandik ikasten duen bezala; edo harotzmutilak, harotz ofizialarengandik: ikusiz nola egiten den, behatuz, eta ondoren errepikatuz, imitatuz. 2. Esplizitutik esplizitura: informazio ezberdinekin osotutako txosten bat bezala da, ezagutza esplizituaren zati ezberdinak konbinatuz, ezagutza berri bat osotzeko. Erakunde abten jakituria ez du nabarmenki aldatzen. 3. Isilbidezkotik esplizitura: ikastun batek bere ezagutzaren oinarriak azaltzen dituenean, esplizituak eginez eta konpartitzeko modukoa bihurtuz 4. Esplizitutik isilbidezkora: pertsona bakoitzak barneratzen duenean erakunde batean dagoen ezagutza, eta bere ekintzetara (portaera, jokabideak...) aplikatzen duenean

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 3


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako

SAIATU DEFINITZEN ZER DEN EZAGUTZA eta EZAGUTZAREN GIZARTEA Ezagutzaren zirkulua erabili dezakegu, aurpegi anitz dituen kontzeptu hau definitzen laguntzeko. Bukatu gabeko esaldien teknika erabiliko dugu, BANAKA edo TALDEKA erantzuteko. Beraz.... 1. Jakituria duen pertsona batek... 2. Ezagutza duen talde batek ‌ 3. Ezagutza erabiltzen duen erakunde batek... 4. Eskola/institutu/hezkuntza erakunde batek jakituria duenean... 5. Ezagutza egokiro kudeatzen duen sail batek... 6. Herri bat bere jakituriaz eta ezagutzaz arduratzen denean... Taldeka edo banaka, 10-15 minutuz erantzunak bilatu ondoren, saiatu amankomuneko elementuak azpimarratzen Ezagutzaren Gizartea zer den definitzeko.

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 4


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako ZER DA SISTEMA BAT? Ingelesezko Wikipedian hauxe aurkitzen dugu definizio moduan: System (from Latin systēma, in turn from Greek σύστημα systēma) is a set of interacting or interdependent entities, real or abstract, forming an integrated whole. The concept of an "integrated whole" can also be stated in terms of a system embodying a set of relationships which are differentiated from relationships of the set to other elements, and from relationships between an element of the set and elements not a part of the relational regime.

Euskeraz esan dezakegu sistema bat zera dela: egoki antolatutako zati edo atal batzuen bilduma da, osotasun bat betetzen dutela denen artean. Atal hauek moduluak deitu daitezke, eta beraien artean elkar-eragina daukate. Atal hauetariko bakoitza azpi-sistema bezala kontsideratu daiteke, orokortasuna kontutan hartuta.

ZER DA KOMUNIKAZIO SISTEMA? Sistema orokorren artean KOMUNIKAZIOarena daukagu, munduko kulturaren eta jakituriaren transmisiorako funtzioarekin lotuta. Eta gaur egun komunikazioaren zati handi bat "bitartekoen" bitartez egiten da (parkatu erredundantzia)

HEZKUNTZA SISTEMA AZPISISTEMA BAT AL DA? Galdera hau prozesu osoan zehar mantenduko da, gakoa baita. Hezkuntzarena komunikazioaren azpi-multzo bat bezala ikusi dezakegu. Baina bere ezaugarriak bilatzen saiatuko gara, ideia hori arrazoitzeko. Hezikomunikazio sistema bezala definitzeko elementuak bilatuko ditugu, komunikazio sistemarekin alderatuta.

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 5


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako

Hezkuntza munduko erakunde batek ezagutza kudeatzeko berrikuntza prozesu batean sartu behar da, bi galdera hauei erantzuten (saiatuz behintzat): ● ●

nola nahi duen berritu bere prozesua (jakituriaren ekoizpen prozesua) zein bide dituen aurrekoa lortzeko.

BERRIKUTZAREN HISTORIA & DEFINIZIOA Enpresa munduan mugimendu edo moda ezberdinak egon dira azken gizaldian: ● 1950-60 urteetan Ekoizpena zen gai nagusia, gerra ondoko giroan ● 1960-70etan Marketina izan zen arma nagusia, enpresa ezagutzera emateko, eta beraien ekoizpena saltzeko ● 1970-80 hamarkadan ikuspegi Estrategikoa zen muina. ● 1980-90etan Berrikuntza bihurtu zen konpetitibitatearen gakoa ● 1990-2000 urterarte Ezagutzaren kudeaketa jarri zen zuzendarien agenda, gai garrantzitsu bat bezala. Eboluzio honen etekin bezala, berrikuntza definitu daiteke “prozesu kontziente bat bezala, erakunde enpresarialaren bazter guztietatik bultzatuta, gauzak egiteko moduan aldaketak egiteko/sartzeko, azken lorpenak (eta etekinak) hobetzeko. Aitortu daiteke, beldurrik gabe, pertsonek erabiltzen ditugun metodo eta sistema guztiak hobegarriak direla. 3 ALDAGAIAK edo URRATSAK Oinarrizko 3 aldagai dauzka berrikuntzak, momentu ezberdinetan ematen direnak, prozesu bat bezala: 1. asmakuntza: edo ideia baten sorrera 2. berrikuntza: edo asmakuntzaren erabilera, ideia eremu ekonomikora ekartzea, merkatuan arrakasta izanik. Sengek 1993an esaten zuen: ideia bat berrikuntza bihurtzen da, eskala handian gauzatu daitekeenean, kontradenborarik gabe, arazo handirik gabe, kostu praktikoak (sostengarriak) eukita.” 3. hedapena: berrikuntzaren zabaltzea eta barraiatzea egiten denean, gizartearen eta pertsonen ezagutza mankomuna bihurtzen denean. BERRIKUNTZA MOTAK Berrikuntza ekoizpen prozesuaren momentu eta gai ezberdinetan egin daitezke: 1. Produktuan: merkatuan asetu gabe dagoen beharrizan bati erantzuteko, produktu berri bat sortzen/ekoizten da, aldaketa erradikala edo inkrementala eginez. 2. Prozesuan: prozedura edo teknika berriak erabiliz, ekoizpen prozesuan berrikuntzak egin, kudeaketaren eta antolaketaren aldaketak sartuz. 3. Komertzializazioan: banaketa, promozioa edo publizitate sistemen prozesuekin zerikusia duten aldaketak 4. Kudeaketan: sistema osoan ikusmolde estrategiko oro-hartzaile bat izan, azpisistema ezberdinak orekatuz, erakunde osoaren atalak orekatuz, erakunde bera eta bere ingurunea kontutan izanik.

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 6


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako BERRIKUNTZAREN ITURRIAK Iturri ezberdinetatik sortu daitezke berrikuntzak: BARRUKOA

KANPOKOAK

ustekabean: inork espero ez zuen egoera batetik kongruentzia ezatik: dibergentea den prozesu/ideia batetik prozesuen beharrizanetatik industri edo merkatuaren aldaketetatik

Aldaketa demografikoetatik: taldeen adina, tamaina, heziketa, maila ekonomikoa... Pertzepzioaren aldaketetatik: ekintzen esanahietatik Jakituria berrietatik

BERRIKUNTZA IKTEN ERABILPENEAN Chileko enpresetan egin zuen lan baten ondorio bezala, Claudio Ramos Zincke irakasle-ikerleak laburpen hau atera zuen: â—? Teknologi berriei ohizko erabilpena ematen zaie errazago: erabakiak hartzeko laguntza bezala edo kontrolerako tresna moduan, baina ez horrenbeste â—? gogoeta egiteko (reflexividad) erakundearen ikasketarako edo ezagutzaren kudeaketarako, erabilpen hauek aurreratu bezala ulertu daitezkeela. Alberto Hurtado Unibertsitateko irakasle honek 200 enpresaren ikerketa egin ondoren, ikastetxeetara egokitu dezakegun taula bat diseinatu zuen. Hona hemen proposamena: DATUAK 4 Ikastetxe konektatua

3 Ikastetxe barne-integratua

2 Talde Birtualean lanean 1 Banakako interkonektatua

INFORMAZIOA

EZAGUTZA

GOGOETA & BERRIKUNTZA

Beste agenteekiko harremanak mantendu: familiak, beste ikastetxeak, ikasleak...)

Erakundeen arteko harremanen kudeaketa: ikasle, irakasle, familia, beste taldeekin

Kudeaketa eta garapena, ziberespazioa ikastetxeen arteko elkartrukaketa bezala erabiliz

Datu eta aplikazioak Ikastetxe barruko enpresa/erakunde mailan harremanak (bertikalak eta horizontalak) mantendu: giza baliabideak, materialak

Erakundearen Ezagutzaren kudeaketa: adimen kapitalaren garapena eta mobilizazioa

Berrikuntzak eskolaren prozesuetan (lan prozesuen birplanteatzea)

Datuen sistema eta aplikazioak mintegi, kurtso edo etapako lanetarako

Taldeen komunikazioak mintegitik haratago

Lan-taldeekin kolaborazioak

Berrikuntza talde-lanen prozesuetan

Banakako irakasle bezala hartu, sortu, erabili datuak

Informazioa hartu, sortu eta banatu

Prestakuntza, hezkuntza, Gogoeta eta berrikuntza esperientzia, banakako lan praktiketan sozializazioa

A DATUAK

B INFORMAZIOA

Web baliabideekin bezero eta kliente ezberdinekin harremanak izan: on-line informazioa, web orria informazioa zabaltzeko

C EZAGUTZA

D GOGOETA & BERRIKUNTZA

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 7


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako

KUDEAKETA HEZKUNTZA SISTEMAN ZER DA ERAKUNDE BAT? Jose Diaz de Castroren Enpresen Administrazioa liburutik hartuko dugu oinarrizko definizio bat: “Helburu zehatz baterako bideratuta dagoen pertsonen antolaketa sistematiko bat”. Bere ustez 3 elementu komunak eduki behar dituzte: 1. aurretiaz definitutako helburu bat izan behar dute 2. pertsonek osatzen dute erakundea 3. metodoak eta xedapenak erabiltzen dituzte bere partaideen portaerak eta jokabideak definitzeko eta arautzeko; hau da, gauzak ez dira berez gertatzen. Erakundeotan bi behargin mota daude: 1. Langileak: beraien lanaren ardura daukate, baina ez beste inoren lana gainbegiratzea 2. Administratzaileak: besteon lana zuzentzen dute; bere arduren artean, bere azpian dauden langileen ekintzak kontutan izatea dago. ADMINISTRATZAILEEN DEFINIZIOA Bi eratara definitu daitezke: 1. Bertikalki: erakundean duten mailaren arabera. ● Lehen lerrokoak: pertsonal arrunta zuzentzen du ● Zuzendari ertainak: bere nagusiak eta azpikoak administratzaileak edo zuzendariak dira. Maila ezberdinak koordinatzen dituzte. ● Zuzendari gorenak: erakundearen lerro nagusiak markatzeaz arduratzen da, epe luzeko helburuak definitu, egiturak diseinatu eta egokitzen diren pertsonak bilatu, baloreak zehaztu... 2. Horizontalki: egiten dituzten ekintzen arabera. Bi modukoak izan daitezke: ●

●

Funtzionalak: pertsonen eta atalen arduradunak, zuzentzen duten jendearen funtzio eta eduki antzekoarekin, prestakuntza eta ahalmen berdintsuekin. Orokorrak: oinarrizko ekintzak aurrera eramaten dituzten atal edo taldeen arduradunak. Bere lana koordinazio hobea eta KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 8


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako harreman pertsonal onak bilatzea da. ADMINISNISTRAZIOA ETA ADMINISTRATZAILEAREN DEFINIZIOA Lehen aipatutako Jose Diez de Castro jarraituz administrazioa zer den definituko dugu: “ekintzak modu eraginkorrean aurrera eramateko prozesu bat da, pertsonak erabiliz, helburu egoki batzuk lortzeko”. Bere ezaugarriak ondoko hauek lirateke: 1. Taldeko lana da: kolektiboa; prozesua jende askoren lanaren katalizatzailea da; elementu gako bat administratzailea da: talde baten lider bezala, ahalmen indibidualak eta taldearenak garatzen saiatu behar da. Administratzaile on batek besteon bitartez lortzen ditu gauzak, mendeko langileek bere lan-zamak ahalik eta ondoen egin ditzaten lortu behar du. 2. Eraginkortasuna: ahaleginen eta ondorioen arteko erlazioa da, etekinik onenak lortu baliapide gutxirekin. Hau da, gauzak egokiro egin. 3. Efikazia: gauza egokiak egitean datza, helburuak lortzea. Kasurik desegokienean zera esan daiteke: “ez dago burugabekeria handiagorik, modu eraginkorrean egitea beharrezkoak ez diren gauzak”. Administratzaile bat efizientea izango da, bere erakundearen helburuak lortzen dituenean. 4. Prozesua: Administratzea era egoki batean, denborak ondo erabiltzea suposatzen du; sekuentziatu egin behar da, eta ez puntualki erantzun. Gutxienez 5 funtzio bete behar ditu: planifikatu, antolatu, zuzendu, koordinatu, kontrolatu. 5. Erabakiak hartzea: zuzendaritza lanaren muina da. Erabakion arabera lana eraginkorra eta efizientea lortuko da (ala ez).

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 9


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako ZUZENDARITZA LANAREN BEREZITASUNAK Drukerrek 1998an zehaztu zituen lan berezi honen ezaugarriak, honela: 1. Management delakoa pertsonekin zerikusia dauka: bere helburua pertsonen arteko lanaren eraginkortasuna lortzea da. Bakoitzaren bizimodu-kalitatea eta lanaren etekina zerak baldintzatzen du: txertatzen den erakundeen kudeaketaren arabera. 2. Herrialde horren kulturan txertatuta dago, herri batetik bestera edo eskualde batetik bestera oso ezberdina izanik. 3. Amankomuneko balore eta xedeetarako eredua behar du izan, eta eraikitzen lagundu. 4. Enpresaren eta partaide bakoitzaren prestakuntza eta garapena ahalbideratuko du. 5. Komunikazioan eta bakoitzaren arduretan oinarritutako enpresa eraiki behar da. 6. Enpresaren eraginkortasunaren eta kudeaketaren neurketa anitza behar du izan; ez bakarrik emaitza kontableetan begiratuz. 7. Enpresaren ekintzaren azken lana, kanpoko ikuspegi batekin begiratu behar da LIDERGOA Lider baten berezko lana, pertsonengan eragitea da, beraien artean kooperatu eta bere ahaleginekin elkar-lana egin dezaten, erakundearen helburuak lortze aldera. Helburu nagusiak txikiagoetan zatitzen dira, menpeko langileei ardura horiek emanez. Lider on batek beti kontutan izango du: 1. pertsonen portaera erreala. 2. Lidergoaren teoriak 3. pertsonen arteko komunikazioa

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 10


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako

TOTAL QUALITY MANAGEMENT (TQM) “Management by control” delako sistemaren ordezkoa edo alternatiba bat da TQM, aldaketaren paradigma nolabait esateko. Erakundeak eta berauen kudeaketan sakoneko aldaketa bat da: antolakuntzaren zuzendaritza beste modu batez enfokatzeko modua da, bide holistikoa edo globala, erakundea bere osotasunean hobetzeko. Hauexek dira bere ezaugarriak: ● Helburua: lehentasunezko gaia da, ezinbestekoa eraginkortasuna lortzeko eta epe luzean irauteko: gastuak gitxitu ditzake eta helburuak lortzen lagundu ● Definizioa: barne eta kanpo bezeroak asebetetzeko da; jendearen beharrizanak, pertzepzioak eta ideiak ulertzetik abiatzen da. ● Asebetetzea: produktuaren berezitasunetan oinarrituta, akatsik gabe lortzen da. ● Ingurunea: erakundearen mugak, inguruarekiko lausotu egiten dira: gu zabaldu bat bihurtzen da erakundea. ● Zuzendaritza: Kalitatezko ondorioak lortzen dituen sistema bat sortu behar du, etengabeko hobekuntza bilatuz, bai zerbitzuan bai produktuetan. ● Langileak: kalitatea hobetzeko erabakiak hartzen, harremanak izaten eta beharrezko urratsak emateko baimenduta daude; prestakuntza egoki batek eta saiakera ezberdinek egokitzen dituzte beharrezkoak dituzten ahalmenak. ● Egituraren arrazoizkotasuna: ekipoak eta lan-taldeak horizontalki antolatzen dira prozesuetan, plan ezagungarriak eginez, ataza konkretuen inguruan. ● Filosofia: erakundearen partaideak motibatzen dira, aldaketa, etengabeko hobekuntza eta ikasketa sustatuz. TQM ez da arau sorta bat, bete-beharrekoak; kultur aldaketa bat baizik, indar adaptatzaile dinamiko bat, erakunde baten estrategiaren muina. Urteetan zehar ikuspegi ezberdinak sortu dira: ● arauemailea: ISO estandarraren inguruan, ENAC-ek ziurtagiria eman behar duena ● sariak ematen lortzen dena: Europar eredua deritzona. Bigarren honek ikuspegi zabalago bat eskaintzen du, kudeaketa kontzeptu hauetara hedatuz: ● lidergoa ● planifikazio estrategikoa ● informazio sistemak ● giza-baliabideak Erakundearen arlo ezberdinak aztertzeko aukera ematen du, puntu gordinak eta indartsuak atereaz, ekintza ezberdinak begiratuz: horrela hobetzeko arloak ikusi daitezke. Zera errazten du: ● eskema marko bat normalizatua eta nahiko onartua ● Irizpide sorta bat kudeaketa eta ondorioak ebaluatzeko ● Puntu indartsu eta hobetu behar direnen soslaia irudikatu ● Etengabeko hobekuntza eta kudeaketa planak egiteko nabaritasunak ● Plan estrategikoak egiteko abantailak KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 11


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako

MOTIBAZIOA: EZINA EKINAZ EGINA Zerbait eraikitzeko, lehenengo gogoa sortu behar da. Motibazioa da portaera bati hasiera ematen diona eta denboran mantentzen edo irauten laguntzen duena; era berean, pertsonen “nahi izatea” probokatzeko, jarraitzen laguntzeko edo-ta erabakitzeko indarra da. Hala ere motibazio kudeatzea oso zaila da: ● pertsona guztiok ez dauzkagu desio berdinak ● pertsonak ez dira berdin portatzen (testuinguruak nabarmenki baldintzatzen du) ● ekintza baten ondorioak ez dute modu berdinean betetzen motibatu behar duen pertsonaren espektatibak eta beretzat lan egiten duen langilearenak. ● Pertsonen erreakzioak, helburuak lortuta ala lortu ezean, ez dira beti aurreikusteko modukoak. PERTSONEN BEHARRIZANAK Psikologikoki beharrizana “zerbaiten hutsunea, eskasia edo gabezia da, zuzentzeko joera eragiten duena. Izaki bizidun batek bere iraupenerako eta garapenerako behar duenaren adierazpena da beharrizana. Psikologikoki hutsune baten bizipenari lotutako sentipena da; eta hutsune hori betetzeko joerarekin uztartzen den ahalegina, asebetetzeko tendentzia, ez dagoena/ez daukana zuzentzeko. Motibazioen inguruan bi teoria mota daude: ● edukietan zentratuta: Maslowren hierarkia piramidea ezagunena dela, Herzbergen faktoreak eta McClellanden 3 beharrak ● prozesuaren teoriak, ekitatea, indartzea eta espektatibak. MASLOWREN TEORIA Edukietan zentratutakoen artean kokatu dezakegu. Errezena eta ezagunena da; 5 mailatan biltzen ditu beharrizanak: 1. Fisiologikoak: indartsuenak eta oinarrizkoenak dira, iraupenari lotutakoak (jan, edan, lo egin, ...) 2. Segurtasuna: egonkortasun maila minimo bat lortzea 3. Sozialak: laguntasuna, afektibitatea, onarpena, harremanak... 4. Estimua: norbere onarpena eta besteona 5. Auto-errealizazioa: bakoitza gai den hori egiteko lortzera iristsi denean

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 12


KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako HERZBERGEN FAKTOREAK Zenbait elkarrizketa eginez, Frederick Herzbergek jendea ondo eta txarto sentitzen zen momentuetaz galdezka bi faktore ezberdindu zituen: â—? motibazioa batetik eta â—? higienea bestetik Lehenak lana, ardura, aurrerapena eta norbere garapena biltzen ditu Bigarrenak negatiboki eragin dezaketeen faktoreak kontutan hartzen ditu: enpresaren politika, gainbegiratzea, harremanak, baldintza fisikoak, soldata. Irudi honetan bildu daitezke.

KOMUNI-K: proposamen bat hezkuntza sistemarako - 13


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
KomuniKaproposa by Josi Sierra - Issuu