8gn Lurld

Page 1

Zortzigarren Lurraldea... geurea da! Josi Sierra Orrantia Irakasle eta komunikatzaile. Zortzigarren Lurraldearen eraikitzaile bat josieror@gmail.com, zortzigarrenlurraldea@gmail.com / www.zortzigarrenlurraldea.eu

ZER DA 8gn LURRALDEA? Bideo SERIE baten proposamena da: Conocityren estiloko 7 bideo aberastuak egiteko ideia, jakintza gehigarriarekin aberastutako bidoeak, Conocity.eu blogean ikusi daitezkeen modukoak. Pertsona aditu batekin elkarrizketa egin eta bere ideiekin sortutako kontzeptu mapekin aberasten da bideomuntaia. Jakintsu batek esaten dituen ideaik lotura berezia dute bere buruan: kontzeptu mapak hori grafikoki adierazten saiatzen da, pertsonaren burmuninean zeintzuk lotura dauden eta nola ierarkizatzen diren kontzeptuok. Adibidez, Errealitate Areagotua azaltzeko oinarri bezala Jon Gomez Garairekin egindako elkarrizketa bat hartuko dugu. Bere adierazpenetan oinarrituta kontzeptu mapa (km) bat egiten dugu. Bideoaren edizioan, bere kontakizuna aberasten dugu, beste errekurtso bisual batzuen artean, km-arekin. Ikus dezagun prozesu honen adibidea: Jon Gomez elkarrizketatzen dugu toki erreal batean Bere azalpenekin mapa hau sortzen dugu eta

Bideoaren edizioan txertatzen dugu bere kontakizuna aberasteko eta azalpenak argiagoak egiteko asmoz. Kasu honetan mapan txertatu dugu: • zer behar den Errealitatea Areagotua ikusteko • zer gaineratzen duen Eak • nola lortu informazio gehigarria Interneteko koneksioari esker


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
8gn Lurld by Josi Sierra - Issuu