V. BLOKEA BEHE ERDI AROKO ARTEA
Kontuan hartzen badugu Erdi Aroan zehar erlijioak gizartean izan zuen eragina oso handia zela, eguneroko bizitza eta pentsaera kontrolatzera arte, orduan errezagoa izango zaigu ulertzea Europako Mendebaldean garatutako arteak ere erlijioari lotuta egotea. Era berean, ez dugu ahaztu behar ere, garai honetako Europan HIRU erlijio zirela nagusi: KATOLIKOA (Europako Mendebaldeko erresumatan), KRISTAU ORTODOXOA (Europako Ekialdean, Bizantziar Inperioan) eta ISLAMA (Europako hegoaldean, Al Andalusen), eta ondorioz, hiru arte estilo nagusi egon zirela esan dezakegu, arte katolikoa (erromanikoa eta gotikoa), bizantziar artea eta islameko artea. Europako erlijioak XIII. mende aldera
1 Gizartea Zientziak (Irakaslea: Izaskun Perez Gomez)