Intranet EUSKARAZ
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Hasiera
Argitalpenak
Elkartea
Tresnak
ESPAÑOL
FRANÇ AIS
Mapa ENGLISH
Bilatu
Albisteak
Hemen zaude: EIZIE » Argitalpenak » Senez » Senez 32 (2007) » Haiku japoniarrak. Lau maisu: Bax ô. Buson, Issa
Editoriala Karlos del Olmo Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô. Buson, Issa eta Xiki Ibon Uribarri Mahaiinguruan: bertsolariak ere itzultzaile Xabier Amuriza, Xabier Payá, Koldo Tapia y Karlos del Olmo Euskal literatura gaztelaniaz. Itzulpena, autoitzulpena, bertsioak... Bego Montorio Itzulpena eta feminismoa Bakartxo Arrizabalaga Zuzenketa, itzulpen kalitatea ziurtatzeko prozedura: zuzenketa mailak, motak eta modalitateak Silvia Parra Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko Espainiera Zerbitzua Ana Isabel Morales Amundsen titaniozko eremuetan Nerea Virto Euskarazko eta alemanezko aditz sistemen erkatzea hiztegigintza adibideen bitartez Elena Martinez Rubio Pentsamenduaren Klasikoak euskaraz Pello Salaburu Euskal literatura beste hizkuntzetara itzulia Elixabete Manterola Ahots orokorraz Patxi Zubizarreta Hasi berritan antzerkia itzultzeaz Iñigo Errasti Itzulpen automatikoaren aplikazioa EAEko epaitegietan Xabier Arauzo, Xabier Balerdi, Aitor Gorostiza, Carmen Laiz eta Xabier Yurramendi Eskarmentuak erakutsi diguna. Interpretazioaz bi hitz Mikel Garmendia OmegaT, itzulpenak egiteko CAT aplikazio librea Asier Sarasua Garmendia
eta Xiki Ibon Uribarri
Inprimatu Data: 2008ko otsaila
Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô. Buson, Issa eta Xiki Ibon Uribarri Idazki honetan lau haikulari japoniarren haikuak eskaintzen ditugu euskaratuta, eta aurretik poesia forma berezi horri buruzko informazio pixka bat eman nahi dugu sarrera moduan. Poesia forma horrek tradizio luzea du Japonian eta, aldi berean, oso zabalduta dago egun ere: egunkarietan argitaratzen dira, aldizkari espezializatuak daude, bidaiak antolatzen dira haikuaren historiarekin lotura duten tokietara, etab. Gainera, hain berezia den poesia mota honek Japoniako mugak gainditu ditu aspaldidanik, eta hainbat toki eta hizkuntzatan sortzen dira haikuak gaur egun. 1900 ingurutik aurrera, EEBBetan eta Frantzian zabaldu zen eta eragina izan zuen modernismoan eta garaiko abangoardietan. Zabalkunde horren lehen lekuko nagusiak Chamberlain (Basho and The Japanese Poetical Epigrama, 1902; Japanese Poetry, 1911), Chouchoud (*Aux fils de l’eau, 1905; Les épigrammes lyriques du Japon) eta Tablada (Un día…, 1919; El jarro de flores, 1922) izan ziren. Hala ere, bigarren mundu gerraren ondoren etorri zen haikuaren nazioarteko hedakuntza handia: bidegile nagusiena R.H. Blyth izan zen (Haiku, lau liburutan, 19491952). Ondoren haikuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, eta interesgarriago den gertakari bat ere ezagutu dugu, alegia, forma poetiko hori produktiboa bihurtu dela beste hizkuntzetan. Gertakari horren lehen une batzuk aipatzekotan, Kerouacen The Dharma Bums* (1958), eta ondoren Ginsberg, Borges, Paz eta abarren lanak aipatu beharko lirateke. Egun hainbat hizkuntzatan sortzen dira haikuak eta haiku elkarte ugari dago herrialde askotan. Gurean Juan Kruz Igerabide izan da batez ere forma poetiko honen erabilera zabaldu duena. Haikuaren historia Aspaldi kokatzen da poesia mota honen iturria. 712 urteko Kojiki, 720 urteko Nihon xoki eta 771 urteko Manyoxu poesia bildumetan wakak (edo tankak) jasotzen dira, hau da, poesia japoniarrak, garai horretako eredu txinatar nagusiari atxikitzen ez zitzaizkionak, beraz. Geroxeago, horien aldamenean poesia forma arinago bat agertu zen, haikai no renga, 575 eta 77 silabako egitura duen bertso herrenkada. Beste poesia mota hau finkatu zutenak Yamazaki Sokan (1465–1553), Arakida Moritake (1473–1549) eta Matsunaga Teitoku (1571–1653) izan ziren. Festa eta bilkuretan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile bakar batek sortutako rengak ere ezagunak ziren, eta horrela Ihara Saikaku idazle ezagunak 1684 urtean Ôsakako Sumiyoxi ermitan 23.500 bertso lotu omen zituen egun batean. Garai batzuetan tonu satiriko edo isekaria izan zuen poesia forma honek wakaren aldean, eta senryu izena hartu du bide horrek. Baina beste batzuek haiku poetikoak ere egiten zituzten eta horrela poesia forma hau aro jakin batzuetan nabarmendu egin zen, bereziki Baxôk egindako lanaren eraginez. Garapen horren ondorioz, haikai horien lehen zatia, lehen ahapaldi hori, hokku deitua ( ), beregain bihurtu zen pixkanaka, eta Masaoka Xikik sortu zuen aurrerago haiku modernoa Meiji garaian, XIX. mendearen amaieran, hokku beregainak berariaz sortuz eta haiku ( ) izena bera sortuz. Haikuaren egitura eta izaera Haikuaren lehen ezaugarria, agerikoena, 17 silabako bertso laburra izatea da. Gainera, 17 bertso horiek barne egitura bat daukate, 575 silabakoa 1 eta, horrez gain, bi kolpe, hiru kolpe eta bi kolpez osatzen da barne egitura hori. Bestalde, beste ezaugarri batek markatzen du egitura hori, haustura hitz edo kireji delakoak. Lehen zatiaren edo, arrunkiago, bigarren zatiaren amaieran, sarri, haustura hitz hori agertzen da (ya, keri, kana, etab.), eta horrela poesia laburra bitan banatzen da eta gehienetan bi zati horien arteko kontraste bat eratzen da, eta horrela dinamismo berezi bat sortzen da hain laburra den egituraren barnean. Japonieraz haikuak lerro bakarrean idazten dira arrunki, goitik behera. Mendebaldean, egitura nabarmentzearren, hiru lerrotan idazten dira. Hemen jatorrizkoa lerro bakarrean emango dugu, goitik beherako ordena mantendu gabe. Horrekin batera, jatorrizkoa irakurri ahal izateko forma erromatarra (rômaji) eta itzulpena hiru lerrotan emango ditugu. Izan ere, batzuetan silogismo poetikoak dirudite haikuek.