Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2007an
URTEKO TXOSTENA
Liburu honetan agertzen diren datuak, informazioa etab. baliatu nahi izanez gero, iturria aipatu.
Izenburua: Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2007an Mota: Urteko txostena Egilea: Hizkuntz Eskubideen Behatokia Legezko Gordailua: SS-636/2008. ISBN: 978-84-612-3525-4
Inprimatzailea: Leitzaran grafikak. Euskal Herrian inprimatua © HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA Marcelo Zelaieta 75 1, Arsenal plaza 31014 – Iruñea 64 100 – Baiona www.behatokia.org
2
AITZINSOLASA Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zazpigarren txosten hau Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bere 10. urteurrena ospatzen ari den honetan argitaratu da. Hori dela-eta, ‘Euskaraz bai’ Adierazpena adostu eta jendarteratzen dihardu azken urteotan euskalgintzak egindako urratsen balantze gisa eta datozen urteotan gainditu beharreko erronken aitorpen modura. Pozez esan behar dugu tresna egokia bideratu zuela Kontseiluak bere garaian hizkuntzaeskubideen babeserako Behatokia sortzean, izan ere gure artean egiten duen lan bikainak ez ezik, berriki Galizian Behatokia eta ‘A liña do galego’ sortu izanak berretsi egin baitu urrats horiek egiteak zer-nolako garrantzia duen hizkuntza-eskubideen bermerako. Baina poz hori sentitzen eta aditzera ematen dugun bezalaxe, zenbait urtez jarraian kexak eta zoriontzeak jasotzen ibili eta gero, era berean aipatu behar dugu egindako ibilbideari begiratzean sentitzen dugun kezka ere, urtez urte errepikatzen diren eskubide-urraketen aurrean. Begi-bistan dago, honez gero, administrazioek eta instituzioek badutela nahikoa material egoera zertan den jakiteko eta aurrerantzean urrats berriak egitea ezinbestekoa dela gauzak aldatzeko. Zoritxarrez, eta modu tematian, herritarrak behin eta berriz topo egiten du urraketen harresiarekin, eta aski garbi dago, euskararen erabilerari inolako mesederik ez diola egiten behin eta berriz euskaldunak jasaten duen ezintasun-egoera horrek. Bi elementu aipatzen ditu txostenak adierazitako kezka horren sendogarri: alde batetik, hizkuntza-eskubideen bermean progresibotasunik eza egiaztatzea, eta bestetik, urterik urte eskubideen urraketen kopuruak gora egiten ikustea. Beraz, iaz bezala aurten ere, hizkuntza-eskubidea baliatu nahi izan duten milaka espedienteren, hobeki esan herritarren kasuistika kudeatu izanaren eta milaka erabilera-saiakera eragotzi izanaren errealitate tristea dago kezkaren sendogarri. Horregatik, goian aipatu dugun ‘Euskaraz bai, adierazpenak arrazoiz dio euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dagoela bermatuta, eta nabarmenak direla egunero sortzen diren ezintasunak, eta ondoren gogoratzen du Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar duela hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako. Frantziako estatuaren kasuan, berriz, aitortza juridikorik ezak herritarra babesik gabe uzten du, eta horrezaz gainera, frantsesaren derrigorrezko erabilera justifikatzeko arrazoi bihurtu dute gabezia hori administrazioek. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren esperientzia aski luzearen talaiatik hauteman diren administrazio guztien aldetiko hizkuntza-eskubideen urraketa ia sistematikoa eta aipatu dugun babes juridikoaren gabezia iraunkorra, biak dira onartezinak eta epe ahalik eta laburrenean salatu ez ezik konpondu beharrekoak, horretarako ezinbestekoak diren indar polítiko, instituzional eta sozialak aktibatuz eta bideratuz. 3
Bere indar ekonomiko, politiko eta sozialak pixkanaka bateratzen eta kohesionatzen ari den Europar Batasunak ezin du onartu XXI. mendearen hasieran hainbat milioi herritarrek erabiltzen dituzten hizkuntza gutxituak bidegabekeria sistematiko eta jarraituaren biktima izatea. Espero dezagun berandu baino lehen europarrok geure hizkuntzen aberastasunaz jabetzea eta kontzientzia horren arabera jokatzea hizkuntza-eskubideak bermatuz.
Xabier Mendiguren Bereziartu Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehendakaria
4
AURKIBIDEA 1.
Hizkuntz Eskubideen Behatokia
2.
2007urtean bildutako datuak
15
2.1. 2.2. 2.3. 2.4.
17 18 21 22 22 30 35 38 38 39
2.5.
7
Datu orokorrak Herritarren jatorria Espedienteen izaera “Euskararen telefonoa� zerbitzuaren bidez jasotako datuak 2.4.1. Kexak eremu publikoan 2.4.2. Kexak eremu pribatuan 2.4.3. Zoriontze edo nabarmentze positiboak 2.4.4. Kexa-izaera gabeko espedienteak 2.4.5. Kontsultak Behatokiaren ekimenak
3.
Datuen azterketa: Metodologia
41
4.
Eremu publikoko kexen azterketa
47
Justizia Lan eta gizarte arloa Ogasuna eta ekonomia Barne-saila / herrizaingoa Hezkuntza Herri lanak eta garraioa Osasungintza Kultura Bestelakoak Udalak Ipar Euskal Herria
49 55 63 67 73 87 93 103 109 115 131
Eremu pribatuko kexen azterketa
139
5.
Interes orokorreko zerbitzuak Merkataritza-gune handiak, denda erraldoiak, kateak, etab. Aisialdia Finantzak eta aseguruak Mundu asoziatiboa Elikadura eta ostalaritza Profesionalak eta zerbitzuak
6.
Ondorio nagusiak
141 153 161 169 177 183 187
193
5
Hizkuntz Eskubideen Behatokia
1.1. 1.2. 1.3.
Sorrera, xedea eta lan-ildoak Babesaren objektua: Hizkuntza-eskubideak Behatokiaren proiektuak
6
7
1.1. SORRERA, XEDEA ETA LAN ILDOAK Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntzaren normalizazioan atzerapausoak ezin onar zitezkeelako erabaki zuen Behatokia abian jartzea. Behatokia sortu aurreko urteetan euskalgintzako eragile nagusienak biltzen dituen erakundea zenbait gabeziaz oharturik zegoen. Euskararen eremu batzuetan normalizazioaren kontrako eta hizkuntza-eskubideen urraketa aktiboen aldeko politika bortitzak ari ziren abian jartzen; euskararen beste eremu batzuetan, berriz, ez ziren behar bezalako aurrerapausoak ematen ari. Halaber, indukzioz, Euskal Herri osoan hizkuntza-eskubideak urratzen zirela ohartu zen Kontseilua. Gauzak horrela, hori guztia objektibatuko zuen erakunde independente baten beharra ikusirik, 2001eko ekainaren 26an gizartearen aurrean aurkeztu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokia, euskalgintzako eta sindikalgintzako hainbat eragileren babesarekin. Izan ere, hizkuntza-eskubideen inguruko azterketa objektiboak egingo badira, ezinbestekoa da erakunde publiko edo pribatuen mendekotasunik gabe beteko duen erakunde batek hartzea lan horren ardura eta horrexegatik, Behatokiak neutraltasun eta independentzia osoz dihardu eta Kontseilua ez den beste edozein erakunde publiko edo pribaturen mendekotasunik gabe bete eta betetzen du bere lana.
1.2. BABESAREN OBJEKTUA: HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK Hizkuntza-eskubideen inguruko diagnosiak egiteak badu ezer egin aurretik garbitu beharreko auzia, alegia, zein hizkuntza-eskubide aitortu behar zaie herritarrei, eta gure kasuan, euskaldunei? Izan ere, euskararen lurraldea hedaduraz txikia izanik ere, euskal hizkuntza-komunitatea bostzazpi estatus juridikoren mende dago, eta euskaldunari bizi den tokiaren arabera aitortzen zaizkio hizkuntza-eskubideak. Horrela, euskaldunon hizkuntza-eskubideei buruzko diagnosia egun indarrean dauden ordenamendu juridikoen arabera eginez gero, hainbat kasutan eskubideak ez direla urratzen ondoriozta genezake. Izan ere, eremu batzuetan legeak berak arautzen dituelako eskubideen urraketak. Hizkuntza-eskubideen diagnosi orekatua egiteko, beraz, ezinbestekoa da beste erreferentzia bati lotzea. Bestalde, hizkuntza-eskubideen gaia gutxiengoei lotuta agertu da beti, izan ere, talde horietako kideek pairatzen dituzte eskubide ezaren ondorioak. Hartara, hizkuntza nagusi bati buruz, edo Estatuetako hizkuntzez, ari bagara zalantzarik ez dago arras bermatuta dituztela erabilera, errespetua zein biziraupena, eta horren ondorioz, ez dela beharrezkoa horien babeserako neurririk abian jartzea. Berezko hizkuntza erabiltzeko eskubidea norberari datxekiona da eta norberaren duintasunaren barruan kokatu behar dugu. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren lehenengo artikuluaren arabera: Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute. Horrela, hizkuntza erabiltzeko eskubidea gizabanakoon oinarrizko eskubidea da, gizabanakoon nortasuna eta duintasunari lotzen zaion eskubidea.
8
Baina hizkuntzak ez zaizkie pertsonei bakarrik lotzen, alegia, norbanakoek ez ezik hiztun taldeek ere izan behar dituzte hizkuntza-eskubideak. Hizkuntza-eskubidea, beraz, indibiduala eta kolektiboa da. Ez dago hizkuntzaren kontzeptua ulertzerik hizkuntza hori mintzo den jendartetik bereizita. Hizkuntzak duen ikuspegi komunitarioa da talde bakoitzak zeinek bere hizkuntza erabiltzeko duen eskubidea arautzeko oinarria. Nazioartearen eremuan ez dugu hizkuntza-eskubideen inguruko definizio argirik aurkitu araudi batean ere; ez eta hizkuntza-eskubideak zerrendatzen dituen nazioarteko tresnarik ere. Ez da Behatokia izan hizkuntza-eskubidea kontzeptuaren adiera hori proposatu duen lehena, ez eta bakarra ere. 1996an Bartzelonan PEN Club International eta CIEMEN (Centre Internacional EscarrĂŠ per a les Minories Ăˆtniques i les Nacions) erakundeek sustatu eta UNESCO erakundeak babestutako Hizkuntz Eskubideei buruzko Mundu Mailako Biltzarrean Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zen. Bertan 66 Gobernuz Kanpoko Erakunde, PEN International erakundeko 41 zentro eta hizkuntza-eskubideen inguruko 41 aditu bildu ziren eta Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuten. Deklarazioaren arabera hizkuntza-eskubideen izaera indibiduala eta kolektiboa banaezina da. Are gehiago, elkarren osagarri dira, hizkuntza komunitate batean garatzen baita eta, aldi berean, komunitate horren barruan norbanakoak erabiltzen baitu eta hartaz baliatzen baita. Horrela, norbanakoaren hizkuntza-eskubideak bermatuko dira baldin eta hizkuntza-komunitate guztien hizkuntza-eskubideak modu berean errespetatzen badira. Beste alde batetik, gurea bezala, Estatu eta egitura administratibo desberdinetan bizi diren hizkuntzei dagokienez, Deklarazioaren arabera hizkuntza-eskubideak ezin dira geratu estatus politiko-juridiko edo administratibo baten mende, edota hiztun kopurua bezalako irizpideen mende ere. Hartara, hizkuntza komunitate guztiek eskubide berdinak dituztela adierazten du, eta bereizketarik ezin egin daitekeela agertzen du. Gainera hizkuntza-eskubideen subjektu gisa hartzen ditu hizkuntza-komunitateak, alegia, edozein gizarte, historian zehar lur eremu zehatz batean finkatua, bere burua herritzat daukana eta hizkuntza komun bat garatu duena. Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsala 1996an onartu bazen ere, gaur egunera arteko ibilbidea ez da behar bezain emankorra izan Deklarazioa sinatutakoan UNESCO erakundeko idazkari Federico Mayor Zaragozari helarazi zitzaion. Gizarte zibilak UNESCOren mahai gainean instituzio horretan lanerako ildo gisa hizkuntza eskubideak kontuan hartu beharra eta abiapuntu gisa Bartzelonako Deklarazioa kontuan hartzeko eskatu zion. Izan ere, prozesuaren azken helburua oso argia zen: UNESCOk gomendioa egin ziezaiola Nazio Batuen Erakundeko Asanblada Orokorrari Hizkuntz Eskubideen Nazioarteko Deklarazioa bere egiteko edota Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren osagarri gisa onartzeko Lehen bi urteetan aurrerapauso interesgarriak izan ziren. Horrela, Hizkuntzen barrutia sortu zen, edota, Mayor Zaragozaren agintearen azken urtean Hizkuntza Aniztasunaren Komite Batzorde Kontsultiboa eratu zen. Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren Jarraipen Batzordea haiekin bildu eta Deklarazioaren azterketa eta hizkuntza eskubideei buruzko testu berri baten prestakuntza helburutzat hartu zuen Batzordeak.
9
Hala ere Koichiro Maatsura jaunak Mayor Zaragozaren ardura hartu zuenean, gauzak zeharo aldatu ziren. Batetik, Hizkuntzen Barrutia desagertu zen ustezko arrazoi ekonomikoengatik eta interlokuziorik ez da izan ordutik UNESCOrekin. Hala ere, saiakera berriak egin izan dira Hizkuntz Eskubideen Deklarazioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko. 2007an Deklarazioaren jarraipen-batzordeko bi kide Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidentearekin bildu ziren dokumentuaren berri emateko. Halaber, NBEko Itun ofizial bihurtzeko prozedurari buruzko informazio xehea eskuratu zuten.
1.2. BEHATOKIAREN PROIEKTUAK Azkenik, Hizkuntz Eskubideen Behatokia abian dituen proiektuei buruzko zenbait informazio jaso dugu. Izan ere, babesgai den objektu horretan eta lehen puntuan aipatutako xedeetan oinarriturik Behatokiak zenbait lan alor jorratzen ditu: • • • •
“Euskararen telefonoa” zerbitzua Egoerari buruzko txostenen prestakuntza Hizkuntza-eskubideen inguruko hausnarketaren sustapena. Egoera nazioartean zabaltzea.
a). EUSKARAREN TELEFONOA 2001eko abenduaren 21ean abian jarritako zerbitzu publikoa dugu “Euskararen telefonoa”. Zerbitzu horretarako bi linea ditu zabalik Behatokian (Hego eta Ipar Euskal Herrian), bai eta webgune berezitua ere (www.euskararentelefonoa.com). Horrela, herritarrek modu erosoago eta arinagoan balia dezakete zerbitzua. “Euskararen telefonoa” zerbitzuaren bidez hiru motako deiak bideratzen ditu Behatokiak: Kexa egiteko deiak –euskara erabiltzeko eskubideak errespetatu ez bazaizkie–, zoriontzeko deiak – hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakunde publiko zein pribatuen jokabide eredugarria zoriondu nahi izanez gero– eta argibidea eskatzeko deiak –hizkuntza-eskubideen inguruko aholkularitza hartzeko–. Horrela, Behatokiak herritarren deiak modu sistematiko batez biltzen ditu. Behatokiak espediente bakoitzarekin oso protokolo zorrotzari eusten dio. Horrela lehenik eta behin espedientea irekitzen dio kasu bakoitzari, eta erregistro zenbakia esleitzen dio: espediente zenbakia/urtea, adibidez, 1/2007. Espedientea zabaldutakoan, aztertu egiten du eta izaera ematen dio kexatzea edota zoriontzea bada. Ondoren, ahalik eta datu gehien jasotzen saiatzen da eta, ahal izanez gero, izaera emateko justifikazioa bilatzen du; esate baterako, webgune baten inguruko kexa baldin bada, Behatokiak egiaztatuko du herritarrak helarazitakoa benetakoa dela. Hizkuntza-eskubideen urraketen zantzurik ez badago, Behatokiak ez dio espedienteari kexaizaera ematen, nahiz eta espedientea gorde egingo duen. Espedienteari izaera esleitutakoan kexa edo zoriontzea eragin duen administrazio edo erakundeari horren inguruko erreklamazioa helarazten dio; herritarrari, berriz, espedienteak jarraituko duen prozeduraren berri ematen zaio, bai eta kexa- edo zoriontze-izaerarik aitortu ez bazaio ere. 10
Behatokiak ez du kexa anonimorik onartzen eta horrelakoak jaso izan dituenean ez die espedienterik zabaldu ere egin. Hala ere, Behatokiak konfidentzialtasun osoz jokatzen du eta ez du herritarren daturik zabaltzen, ez eta erakundeak edo administrazioak berariaz eskatuta ere. Oso gertaera larria izanez gero eta Behatokiak bide judizialari eusteko asmoa badu, herritarraren baimen idatzia eskatzen du. Azken arau hori zenbaitetan ulergaitz egiten zaie administrazioei, eta ondorioz herritarren datu zehatzak eskatzen dituzte. Bost urte luzez kudeatutako espedienteen zioei erreparaturik kasurik gehienetan ez da beharrezkoa herritarra zein den jakitea, egoera zein izan den identifikatu eta horri irtenbidea ematea baizik.
b). HIZKUNTZA ESKUBIDEEN EGOERARI BURUZKO TXOSTENEN PRESTAKUNTZA Behatokiak prestatzen dituen txostenak bi motakoak dira: txosten berezituak eta Urteko txostena. Urteko txostena Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero egoeraren inguruko argazkia egiteko ardura hartu zuen sortu zen unetik. Hartara, Urteko txostenean jasotako kasu guztietan oinarriturik hizkuntzaeskubideen egoeraren diagnosia egiten du Behatokiak. Ekarpen horri esker Behatokiak euskal hizkuntza-komunitateari haren egoera erreala hautemateko adierazleak eskaintzen dizkio Urteko txostena herritarrek berek helarazitako esperientzietan oinarritutako dokumentua da. Horrela, diagnosiak pisu handiagoa hartzen du ez delako Behatokiak bere kasa induzitutako egoeren isla. Bestalde, Behatokiak euskal hizkuntza-komunitateko kideei begira erabiltzen duen berdintasun irizpideari esker, aipatu diagnosian ez da herritarren arteko bereizkeriarik egiten, egun gure hizkuntza-komunitatea estatus juridiko desberdinetan banatuta dagoen arren. Erakunde publikoei haien jarduera hobetzeko laguntza eskaini nahi die Behatokiak hizkuntza-eskubideen eremuan dauden beltzuneak, gabeziak... agerian jartzen ditu urteko txostenaren bidez. Kasu batzuetan, hizkuntza-eskubideak bermatzeko corpus juridiko desegokia dela, beste batzuetan, legeen inplementazioa gertatu ez dela, herritarrei hizkuntza-eskubideak urratu egiten zaizkie Euskal Herri osoan. Hartara, Behatokiak diagnosi hori ekarpen gisa aurkeztu nahi die erakunde publikoei, pribatuei zein euskalgintzako edota gizarte eragileei ere. Txosten berezituak Txosten berezituetan gai monografikoak lantzen ditu Behatokiak. Unean uneko gai interesgarrienak edota, Behatokiaren aburuz, larriak diren gaiak hautatu eta horien azterketa berezitua paratzen du. Urtero bi txosten berezitu argitaratu ohi dira. Orain arte argitaratutako txostenak Behatokiaren webgunean daude eskuragarri: 1. Adin txikikoen zigor-epaitegiak eta hizkuntza-eskubideak Hego Euskal Herrian 2001ean 2. Nafarroan aplikatzen den hizkuntza-politika Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren ikuspegitik
11
3. 4. 5. 6. 7.
Shut down of Euskaldunon Egunkaria newspaper. Espainiako Estatuko Administrazio Orokorra eta euskaldunon hizkuntz eskubideak. Hizkuntza-eskubideak eta hezkuntza Euskal Herrian: Egoeraren diagnosia Europako Itun Konstituzionalaren azterketa hizkuntza-eskubideen ikuspegitik Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen ebaluazioa 8. Language Rights and the Courts in the Basque Country 9. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian 10. Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen bigarren ebaluazioa.
c). HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN INGURUKO HAUSNARKETAREN SUSTAPENA Hizkuntz Eskubideen Behatokiak oso garrantzitsutzat jotzen du hizkuntza-eskubideen inguruko hausnarketa sustatzea. Batetik, kontuan izan behar dugu, arestian aipatu bezala, Euskal Herritar guztiek ez dituztela legez aitortuta eskubidea eta horren ondorioz, eskubide gabeturik daudela uste dute. Bestalde, hizkuntza-eskubideen urraketa zabal eta sistematikoak euskal hiztunek euren hizkuntza-eskubideez duten pertzepzio subjektiboan du eragina eta horrexegatik Euskal Herrian euskaldun jendeak luzez bizi izandako legezko gutxiagotasun eta menpekotasunak egungo egoera naturalizatzea ekarri du. Egoera hori kontuan harturik, Behatokiak hainbat ekimen bultzatu ditu. Batetik, hizkuntzaeskubideak gaztetxoekin lantzeko tresna bat eskaini zuen, hain zuzen ere, gaztetandik hizkuntzaeskubideen inguruko kontzientzia sustatzeko eta geure hizkuntza-komunitateko kide diren heinean, hizkuntza-eskubideen aldeko mezua barneratzeko. Horrela, Behatokiak hizkuntzaeskubideak, hizkuntza-aniztasuna, egungo ordenamendu juridikoa... lantzeko unitate didaktikoa argitaratu du. Bestalde, Behatokiak eztabaidarako foro berri bati eman zion hasiera Nazioarteko I. Sinposioaren bidez. Bertan Euskal Herriko zein kanpoko profesionalak bildu zituen eta elkarren esperientzien berri trukatzeko aukera eskaini nahi izan zen, hizkuntza-eskubideen inguruko hausnarketa sustatzeko eta hezkuntza-sistemak hizkuntza-eskubideak bermatzeko abian jarri behar dituen mekanismoak definitzeko.
c). HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN EGOERA NAZIOARTEAN ZABALTZEA Azkenik, Behatokiaren lan ildo garrantzitsuenetako bat hizkuntza-eskubideen egoera nazioartean zabaltzea da. Ezinbestekoa da nazioartean euskaldunoi eta hizkuntza-eskubideen egoerari buruzko informazio zuzena helaraztea eta nazioarteko guneetan gure hizkuntza-komunitatearen ahotsa barreiatzea. Horretarako zenbait bide baliatzen ditu Behatokiak. Batetik, lau hilero Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen inguruko aldizkari digitala argitaratzen du. Behatokiaren Newsletter aldizkaria munduko osoko 400 pertsonak eta erakundek jasotzen dute modu sistematikoan.
12
Behatokiak mundu mailako biltzarretan eta erakundeetan Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen egoeraren berri ematen du. Hartara, Behatokia nazioarteko hainbat erakundetan izan da, besteak beste, Europako Parlamentua edota Nazio Batuen Erakundean; bai eta beste zenbait forotan ere: Galwayn, Belfasten, Bartzelonan... Horrezaz gainera, hizkuntza-eskubideen egoerari buruzko azterketa berezituak prestatu eta zabaltzen ditu. Bestalde, 2007 urtean nazioarteko hainbat instituziotan parte-hartze zuzena izan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.Batetik, Europako Kontseiluko Adituen Batzordearekin bildu zen Madrilen Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari nola aplikatu zaion ebaluatzeko. Aipatu bilera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Observatori de la Llengua Catalana eta Observatorio de Dereitos LingĂźĂsticos erakundeekin batera egin zuen, hiru behatokien arteko lankidetza-harremanen barruan. Halaber, 2007an Nazio Batuen Erakundean ere izan dira Behatokiko ordezkariak Frantziako Estatuaren jarrera salatzen Eskubide Sozial eta Ekonomikoen Batzordearen aurrean. 2007ko irailean erakunde bereko Gutxiengoen Aferetarako Adituarekin bildu zen Parisen Frantziako Estatuaren bidegabekerien berri emateko. Aipatzekoa ere bada Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Pen Club taldearekin egindako lankidetza-harremana, zeinaren arabera Behatokiak Itzulpen eta Hizkuntza-eskubideen Batzordearen ordezkaritza daraman.
13
Bildutako datuak
2.1. 2.2. 2.3. 2.4.
2.5.
Datu orokorrak Herritarren jatorria Espedienteen izaera “Euskararen telefonoa� zerbitzuaren bidez jasotako datuak 2.4.1. Kexak eremu publikoan 2.4.2. Kexak eremu pribatuan 2.4.3. Zoriontze edo nabarmentze positiboak 2.4.4. Izaera gabeko espedienteak 2.4.5. Kontsultak Behatokiaren ekimenak
16
2.1. DATU OROKORRAK 2007 urtean zehar Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 1230 kasu bildu ditu. Kasu horietatik 1219, herritarrek “Euskararen telefonoa� zerbitzuaren bidez helarazitako informazioarekin Behatokiak osatu eta bideratutako espedienteak izan dira. Espediente horietatik 1121 kexak izan dira, 50 txalotze edo zoriontzeak, eta 29 kontsultak. 19 espedientek ez dute kexa- edo zorion-izaerarik hartu. Behatokiaren ekimenez zabaldutako hainbat espediente ere izan dira, 11 hain zuzen ere. Espediente horiek Behatokiaren lan-ildoa den prebentzio edo aldez aurreko lanari dagozkie. Horrela, eragin handiko tokietan edo ekimenetan euskararen presentzia soziala bermatzeko saiakera egiten du Behatokiak, eta, ondorioz, hizkuntza-eskubideak ez urratzeko neurriak eskatzen ditu, beti ere, ekimen edo zerbitzua abian jarri aurretik. 2007 urtean ere azken urteotako joerari eutsi dio “Euskararen telefonoa� zerbitzuak eta 131 espediente gehiago zabaldu ditu iazko datuekin erkatuz gero. Horrela, % 12 egin du gora espediente kopuruak, eta berriz ere, orain arteko mugak hautsi ditu zerbitzuak. Halaber, Behatokiak garatutako sistema berriari esker, kexen jarraipen zorrotzagoa egin du eta herritarrekin zein administrazioekin harreman zuzenagoa bermatzeko aukera izan du. Gauzak horrela, oso pozgarria da, urtez urte, Behatokira jotzen duten herritarren kopuruak gora egiten duela ikustea, eta gizartearen esku jarri genuen zerbitzuak gero eta arrakasta handiagoa duela egiaztatzea. Datu kuantitatiboei dagokienez, hona hemen azken bost urteotan izandako bilakaera. 1. grafikoa: Kexen bilakaera 2002-2007 urteetan
% 94,13
95
% 93,13
94
% 93,66
% 93,34 % 92,20
93 92
% 90,83
91 90 89 2002
2003
2004
2005
17
2006
2007
2. grafikoa: Zoriontzeen bilakaera 2002-2007 urteetan % 4,09
5 4
% 4,61
%4,13
% 4,04
2005
2006
2007
% 3,37 % 2,62
3 2 1 0 2002
2003
2004
3. grafikoa: Kontsulten bilakaera 2002-2007 urteetan
8
% 6,55
6
% 3,67 % 2,50
4
% 2,78
% 2,25
% 2,05
2 0 2002
2003
2004
2005
2006
2007
2.2. HERRITARREN JATORRIA Beste urte batez gogoratu nahi dugu espedienteen inguruko balorazioa egiten dugunean, ez diogula irizpide kuantitatiboari erreparatuko. Hau da, kexak eta eskubideen urraketak baloratzeko Behatokiak propio ezarritako irizpide kualitatiboen arabera egingo du irakurketa. Dena den, interesgarria da zerbitzua erabiltzen duten herritarren jatorriari buruzko datuak ere kontuan hartzea. 4. grafikoa: “Euskararen telefonoa” zerbitzuaren erabiltzaileen jatorria, herrialdeen arabera, Euskal Herrian”
ARABA % 6,53
BIZKAIA % 18,44
IPAR EH % 11,75
NAFARROA % 39,29
GIPUZKOA % 23,94
18
Irizpide kuantitatiboari soilik erreparatuz gero, Nafarroan hizkuntza-eskubideak gehiago urratzen direla ondoriozta baliteke ere, tentu handiz erabili behar dira ehuneko horiek. Izan ere, badira bestelako aldagaiak herrialde bakoitzetik espediente gehiago edo gutxiago zabaltzeko. Zalantzarik ez dago, hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoak erabiltzaile gehiago ekarri beharko lizkiokeela Behatokiari, baina ondoren aztertuko dugun moduan, urraketa sistematiko horrek eragin zuzena izaten du herritarren autopertzepzioan eta ez du zerbitzu horretara jotzen bere burua eskubidez gabeturik ikusten duelako. Bestalde eta lehen aldiz, Ipar Euskal Herriko datuak txertatu ditugu herritarren jatorria agertzen duten tauletan. Datu interesgarria da lehen urterako, izan ere 140 espedientetik gora helarazi dute Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrek. Azterketa konparatiboak egiteko daturik ez dugu, baina Behatokiak “Euskararen telefonoa” zerbitzua arrakastarekin zabaldu duela esan dezakegu. 5 grafikoa: “Euskararen telefonoa “zerbitzuaren erabiltzaileen jatorriren bilakaera, 2002-2007 urteetan.”
40 35 30
Araba
25
Bizkaia
20
Gipuzkoa
15
Nafarroa
10
Ipar EH
5 0 2002
2003
2004
2005
2006
2007
Azkenik, hona hemen “Euskararen telefonoa” zerbitzuaren erabiltzaileen jatorriari buruzko datu xeheagoak, hiriburuetako eta herrietako erabiltzaileen batez bestekoa zein bere herrialdeari eta Euskal Herriari dagokienez:
19
Taulak: Erabiltzaileen jatorriaren bilakaera herrialdeka A R A GASTEIZ 2002 Araba % 72 EH % 5,79 2003 Araba % 67 EH %15,78 2004 Araba % 52 EH % 11,52 2005 Araba % 30 EH % 4,01 2006 Araba % 58 EH % 5,87 2007 Araba % 53 EH % 4,38
G I P U DONOSTIA 2002 Gipuzkoa % 31 EH % 12,04 2003 Gipuzkoa % 49 EH % 17,02 2004 Gipuzkoa % 46 EH % 11,52 2005 Gipuzkoa % 59 EH % 24,03 2006 Gipuzkoa % 46 EH % 14,90 2007 Gipuzkoa % 51,38 EH % 12,32
B A Gainerako herriak 2002 Araba % 28 EH % 2,24 2003 Araba % 33 EH % 7,65 2004 Araba % 48 EH % 10,75 2005 Araba % 70 EH % 9,94 2006 Araba % 42 EH % 4,19 2007 Araba % 47 EH % 2,15
Z
K
B I Z K A I A BILBO Gainerako herriak 2002 2002 Bizkaia % 20 Bizkaia % 80 EH % 4,84 EH % 19,13 2003 2003 Bizkaia % 26 Bizkaia % 74 EH % 4,30 EH % 11,34 2004 2004 Bizkaia % 22 Bizkaia % 78 EH % 4,30 EH % 15, 67 2005 2005 Bizkaia % 36 Bizkaia % 64 EH % 7,18 EH % 12,85 2006 2006 Bizkaia % 17 Bizkaia % 83 EH % 3,91 EH % 19,46 2007 2007 Bizkaia % 19,28 Bizkaia % 80,72 EH % 3,56 EH % 14,89
O A Gainerako herriak 2002 Gipuzkoa % 69 EH % 26,45 2003 Gipuzkoa % 51 EH % 18,38 2004 Gipuzkoa % 54 EH % 10,75 2005 Gipuzkoa % 41 EH % 16,44 2006 Gipuzkoa % 54 EH % 17,32 2007 Gipuzkoa % 48,62 EH % 11,66
N A F A IRUÑEA 2002 Nafarroa % 79 EH % 23,02 2003 Nafarroa % 54 EH % 14,25 2004 Nafarroa % 27 EH % 4,30 2005 Nafarroa % 18 EH % 4,70 2006 Nafarroa % 57 EH % 19,65 2007 Nafarroa % 54,11 EH % 21,26
IPAR EUSKAL HERRIA 2007 EH % 11,75
20
R R
O A Gainerako herriak 2002 Nafarroa % 22 EH % 6,49 2003 Nafarroa % 46 EH % 12,17 2004 Nafarroa % 73 EH % 15, 67 2005 Nafarroa % 82 EH % 20,06 2006 Nafarroa % 43 EH % 14,71 2007 Nafarroa % 45,89 EH % 18,03
2.3. ESPEDIENTEEN IZAERA Ondoren aurkeztuko dugun taulan Behatokiak 2007 urtean zabaldu dituen espedienteen izaera zehaztu da: JATORRIA
MOTA
Herritarrek helarazitakoak
Kexak Zoriontzeak Izaera gabeak Kontsultak
Behatokiaren ekimenak
Aldez aurreko lana
KOPURUA 1121 50 19 29 11
KASUAK OROTARA
1230
Kexei dagokienez, eta eremua kontuan hartuta, 2007an berriz ere eremu edo administrazio publikoekin lotura duten kexak nagusitu dira. Bideratutako kexen % 58 instituzio publikoen ingurukoak izan dira; % 42, aldiz, enpresa pribatuek eta zerbitzu-emaileek eragindako kexen urraketen ingurukoak. Ondoko grafikoan, azken urteetan erakunde pribatu eta publikoek jasotako kexen bilakaera jaso nahi izan dugu:
6. grafikoa: Bideratutako kexen bilakaera 2002-2007 urteetan, eremuaren arabera
70 60 50
% 62
% 60
% 59 % 49 % 51
% 38
% 40
% 58
% 54 % 46
% 42
% 41
40 30 20 10 0 2002
2003
2004 PUBLIKOA
21
2005 PRIBATUA
2006
2007
2.4. “EUSKARAREN TELEFONOA” ZERBITZUAREN BIDEZ JASOTAKO DATUAK 2.4.1. KEXAK EREMU PUBLIKOAN Erakunde eta instituzio publikoei dagokienez, hona hemen 2007an herritarren kexak hartu dituzten erakundeak: ERAKUNDEA Frantziako Estatuko Administrazioa Espainiako Estatuko Administrazioa Eusko Jaurlaritza Nafarroako Gobernua Arabako Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Udalak Bestelakoak OROTARA
KOPURUA 28 109 129 130 3 7 20 222 1 649
Azpimarra duten espedienteek erantzuna jaso dute Letra etzanean dauden espedienteak corpusari buruzkoak izan dira. FRANTZIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
28 KEXA
La Poste 124-2007, 558-2007, 566-2007, 658-2007, 659-2007, 771-2007, 860-2007, 881-2007
8 kexa
SNCF 996-2007
Kexa 1
Trésor Public 852-2007, 856-2007, 862-2007
3 kexa
Conseil Régional d’Aquitaine 857-2007
Kexa 1
Conseil Général des Pyrénées Atlantiques 12 kexa 499-2007, 551-2007, 562-2007, 564-2007, 565-2007, 782-2007, 849-2007, 995-2007, 1050-2007, 1080-2007, 1188-2007, 1211-2007 Sous-préfecture de Bayonne 552-2007, 825-2007
2 kexa
Caisse d’Allocations 554-2007
Kexa 1
ESPAINIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
109 KEXA
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia 24-2007, 25-2007, 26-2007, 29-2007, 425-2007, 975-2007, 1059-2007, 1150-2007
22
8 kexa
Fiscalía General del Estado 462-2007
Kexa 1
Instituto Nacional de la Seguridad Social 67-2007, 966-2007, 1001-2007, 1161-2007
4 kexa
Instituto Nacional de Empleo 243-2007, 424-2007, 593-2007, 807-2007
4 kexa
Instituto Nacional de Estadística 524-2007, 538-2007, 802-2007, 803-2007, 864-2007, 1042-2007, 1155-2007
7 kexa
Ministerio de Economía y Hacienda 595-2007
Kexa 1
Ministerio de Educación y Ciencia 135-2007
Kexa 1
Ministerio de Justicia 21 kexa 107-2007, 131-2007, 174-2007, 242-2007, 255-2007, 337-2007, 422-2007, 487-2007, 537-2007, 681-2007, 697-2007, 698-2007, 733-2007, 734-2007, 735-2007, 736-2007, 737-2007, 738-2007, 976-2007, 1015-2007, 1101-2007 Ministerio de la Presidencia 414-2007, 926-2007
Kexa 2
Ministerio de Sanidad y Consumo 1116-2007
Kexa 1
Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales 14 kexa 140-2007, 141-2007, 173-2007, 220-2007, 572-2007, 611-2007, 616-2007, 810-2007, 965-2007, 974-2007, 1043-2007, 1044-2007, 1061-2007, 1062-2007 Ministerio del Interior 183-2007, 354-2007, 522-2007, 654-2007, 812-2007, 1016-2007
6 kexa
Ministerio del Interior. Polizia Zuzendaritza Nagusia 245-2007, 246-2007, 813-2007, 832-2007
4 kexa
Ministerio del Interior. Trafiko Zuzendaritza Nagusia 457-2007, 757-2007, 758-2007, 759-2007, 760-2007
5 kexa
CORREOS 14 kexa 39-2007, 77-2007, 78-2007, 120-2007, 159-2007, 160-2007, 314-2007, 363-2007, 433-2007, 460-2007, 613-2007, 830-2007, 831-2007, 908-2007 Defensor del Pueblo 811-2007
Kexa 1
RENFE 15 kexa 125-2007, 126-2007, 128-2007, 130-2007, 193-2007, 216-2007, 321-2007, 375-2007, 376-2007, 397-2007, 544-2007, 1036-2007, 1129-2007, 1130-2007, 1166-2007
23
EUSKO JAURLARITZA
129 KEXA
Lehendakaritza 22-2007, 28-2007, 981-2007, 1048-2007
4 kexa
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila 9 kexa 108-2007, 109-2007, 181-2007, 259-2007, 469-2007, 796-2007, 943-2007, 1056-2007, 1134-2007 Garraio eta Herri Lan Saila 719-2007
Kexa 1
Herrizaingo Saila. Ertzaintza 30-2007, 155-2007, 284-2007, 396-2007, 488-2007, 689-2007, 707-2007, 708-2007, 794-2007, 1045-2007, 1156-2007
11 kexa
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila 18 kexa 156-2007, 230-2007, 264-2007, 464-2007, 519-2007, 601-2007, 677-2007, 739-2007, 814-2007, 8782007, 896-2007, 904-2007, 925-2007, 938-2007, 1029-2007, 1047-2007, 1113-2007, 1119-2007 Industria, Turismo eta Merkataritza Saila 346-2007, 580-2007, 638-2007, 704-2007, 919-2007, 927-2007, 961-2007
7 kexa
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila 490-2007
Kexa 1
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila 102-2007, 307-2007, 324-2007, 549-2007, 1031-2007
5 kexa
Kultura Saila 114-2007, 227-2007, 550-2007, 753-2007, 1218-2007
5 kexa
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila 291-2007
Kexa 1
Ogasun eta Herri Administrazio Saila 44-2007, 752-2007, 1112-2007
3 kexa
Osasun Saila. OSAKIDETZA 33 kexa 34-2007, 38-2007, 61-2007, 110-2007, 172-2007, 189-2007, 248-2007, 250-2007, 309-2007, 409-2007, 410-2007, 440-2007, 481-2007, 521-2007, 607-2007, 608-2007, 609-2007, 621-2007, 622-2007, 640-2007, 682-2007, 683-2007, 685-2007, 768-2007, 808-2007, 809-2007, 835-2007, 836-2007, 837-2007, 868-2007, 934-2007, 1004-2007, 1214-2007 Euskal Herriko Unibertsitatea. EHU 33 kexa 47-2007, 115-2007, 153-2007, 154-2007, 188-2007, 327-2007, 402-2007, 492-2007, 494-2007, 520-2007, 535-2007, 547-2007, 548-2007, 597-2007, 598-2007, 741-2007, 834-2007, 842-2007, 866-2007, 8672007 Euskal Irrati Telebista. EITB 69-2007, 96-2007, 112-2007, 602-2007, 639-2007, 754-2007, 756-2007, 933-2007, 1202-2007 EUSKOTREN 641-2007
20 kexa Kexa 1
24
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua – SPRI 234-2007
NAFARROAKO GOBERNUA
Kexa 1
130 KEXA
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua 12 kexa 239-2007, 296-2007, 305-2007, 474-2007, 482-2007, 543-2007, 618-2007, 644-2007, 950-2007, 951-2007, 1058-2007, 1121-2007 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 14 kexa 91-2007, 179-2007, 278-2007, 298-2007, 299-2007, 399-2007, 400-2007, 412-2007, 415-2007, 428-2007, 525-2007, 612-2007, 627-2007, 941-2007 Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua 14-2007, 177-2007, 516-2007, 645-2007, 705-2007
5 kexa
Herrilan, Garraio eta Komunikazioen Departamentua 761-2007, 763-2007, 982-2007, 990-2007, 1102-2007
5 kexa
Hezkuntza Departamentua 14 kexa 68-2007, 88-2007, 89-2007, 90-2007, 129-2007, 218-2007, 293-2007, 340-2007, 511-2007, 592-2007, 865-2007, 886-2007, 1046-2007, 1154-2007 Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua 261-2007, 517-2007
2 kexa
Ingurumena, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua 446-2007, 447-2007, 599-2007, 600-2007, 603-2007, 722-2007, 788-2007, 863-2007
8 kexa
Kultura eta Turismo Departamentua 9 kexa 15-2007, 629-2007,799-2007, 800-2007, 818-2007, 985-2007, 1037-2007, 1173-2007, 1204-2007 Osasun departamentua. OSASUNBIDEA 50 kexa 185-2007, 186-2007, 195-2007, 196-2007, 209-2007, 210-2007, 219-2007, 352-2007, 353-2007, 398-2007, 404-2007, 416-2007, 417-2007, 418-2007, 427-2007, 441-2007, 449-2007, 465-2007, 493-2007, 513-2007, 514-2007, 528-2007, 588-2007, 591-2007, 594-2007, 626-2007, 676-2007, 744-2007, 746-2007, 843-2007, 870-2007, 877-2007, 888-2007, 893-2007, 906-2007, 909-2007, 914-2007, 923-2007, 948-2007, 949-2007, 963-2007, 983-2007, 1055-2007, 1123-2007, 1125-2007, 1127-2007, 1140-2007, 1141-2007, 1142-2007, 1152-2007 AUDENASA 527-2007
Kexa 1
BALUARTE Jauregia 10 kexa 79-2007, 80-2007, 100-2007, 222-2007, 223-2007, 1085-2007, 1086-2007, 1087-2007, 1103-2007, 1143-2007
25
ARABAKO FORU ALDUNDIA
3 KEXA
Herrilan eta Garraio Zerbitzuen Saila 72-2007, 323-2007
2 kexa
Euskara, Kultura eta Kirol Saila 584-2007
Kexa 1
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
7 KEXA
Herri Lan Saila 213-2007, 769-2007
2 kexa
Ogasun eta Finantzen Saila 382-2007, 1209-2007
2 kexa
BILBAO EXHIBITION CENTRE. BEC 51-2007, 1115-2007
2 kexa
INTERBIAK 1135-2007
Kexa 1
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
20 KEXA
Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua 583-2007
Kexa 1
Bide Azpiegituretarako Departamentua 137-2007, 138-2007
Kexa 2
Garapen Iraunkorreko Departamentua 228-2007
Kexa 1
Kultura departamentua 103-2007
Kexa 1
Ogasun eta Finantza Departamentua 76-2007, 116-2007, 596-2007, 805-2007
4 kexa
BIDEGI – BIDELAN 11 kexa 902-2007, 903-2007, 932-2007, 936-2007, 942-2007, 1005-2007, 1006-2007, 1032-2007, 1040-2007, 1128-2007, 1168-2007
ARABAKO UDALAK
19 KEXA
Gasteizko Udala 12 kexa 27-2007, 57-2007, 59-2007, 200-2007, 388-2007, 390-2007, 467-2007, 585-2007, 839-2007, 1034-2007, 1089-2007, 1095-2007
26
Amurrioko Udala 885-2007
Kexa 1
Laudioko Udala 729-2007, 1174-2007, 1175-2007
3 kexa
Legutioko Udala 419-2007
Kexa 1
Zigoitiko Udala 871-2007, 872-2007
Kexa 1
BIZKAIKO UDALAK
37 KEXA
Bilboko Udala 50-2007, 87-2007, 241-2007, 625-2007, 731-2007, 751-2007, 897-2007, 1100-2007
8 kexa
Behargintza Txorierri 148-2007
Kexa 1
Bizkaiko Ur Partzuergoa 876-2007
Kexa 1
Abadi単oko Udala 152-2007, 930-2007
1 kexa
Abanto-Zierbenako Udala 351-2007, 472-2007, 764-2007
3 kexa
Barakaldoko Udala 119-2007, 167-2007, 386-2007, 518-2007, 700-2007, 1013-2007
6 kexa
Basauriko Udala 206-2007
Kexa 1
Durangoko Udala 373-2007
Kexa 1
Getxoko Udala 99-2007, 570-2007
Kexa 2
Karrantzako Udala 777-2007, 778-2007, 978-2007
3 kexa
Lemoizko Udala 175-2007
Kexa 1
Ortuellako Udala 434-2007
Kexa 1
Portugaleteko Udala 16-2007, 303-2007, 332-2007, 366-2007, 435-2007
5 kexa
27
Santurtziko Udala 17-2007
Kexa 1
Sestaoko Udala 60-2007
Kexa 1
GIPUZKOAKO UDALAK
39 KEXA
Donostiako Udala 25 kexa 6-2007, 35-2007, 178-2007, 204-2007, 529-2007, 630-2007, 634-2007, 635-2007, 653-2007, 701-2007, 703-2007, 724-2007, 747-2007, 785-2007, 786-2007, 787-2007, 795-2007, 833-2007, 899-2007, 921-2007, 945-2007, 1039-2007, 1131-2007, 1158-2007, 1165-2007 Urola-Kosta Udal Elkartea 804-2007
Kexa 1
Debako Udala 256-2007
Kexa 1
Errenteria-Oreretako Udala 53-2007, 70-2007, 203-2007, 374-2007, 568-2007, 977-2007, 1033-2007
7 kexa
Hernaniko Udala 231-2007, 470-2007
2 kexa
Irungo Udala 636-2007, 637-2007
2 kexa
Soraluzeko Udala 257-2007
Kexa 1
LAPURDIKO UDALAK
58 KEXA
Baionako Herriko Etxea 25 kexa 31-2007, 471-2007, 561-2007, 660-2007, 662-2007, 663-2007, 664-2007, 666-2007, 668-2007, 669-2007, 670-2007, 672-2007, 789-2007, 790-2007, 791-2007, 817-2007, 829-2007, 851-2007, 858-2007, 859-2007, 912-2007, 1186-2007, 1189-2007, 1190-2007, 1191-2007 Bil ta Garbi Sindikata 485-2007, 555-2007, 557-2007, 1192-2007
4 kexa
Sivom d’Errobi Sindikata 484-2007, 486-2007, 556-2007
3 kexa
Angeluko Herriko Etxea 692-2007
Kexa 1
Azkaingo Herriko Etxeko 826-2007, 827-20007
2 kexa
Donibane Lohizuneko Herriko Etxea 12 kexa 623-2007, 774-2007, 781-2007, 784-2007, 861-2007, 879-2007, 880-2007, 997-2007, 998-2007, 1084-2007, 1179-2007, 1180-2007
28
Hendaiako Herriko Etxea 671-2007
Kexa xxx1
Senpereko Herriko Etxea 847-2007
Kexa 1
Uztaritzeko Herriko Etxea 9 kexa 509-2007, 848-2007, 853-2007, 994-2007, 1082-2007, 1083-2007, 1184-2007, 1185-2007, 1195-2007
NAFARROAKO UDALAK
68 KEXA
Iru単eko Udala 47 kexa 36-2007, 73-2007, 74-2007, 81-2007, 101-2007, 106-2007, 117-2007, 123-2007, 184-2007, 226-2007, 240-2007, 258-2007, 274-2007, 275-2007, 304-2007, 343-2007, 344-2007, 345-2007, 369-2007, 370-2007, 377-2007, 387-2007, 432-2007, 438-2007, 450-2007, 451-2007, 468-2007, 477-2007, 530-2007, 531-2007, 643-2007, 648-2007, 649-2007, 650-2007, 655-2007, 680-2007, 688-2007, 968-2007, 984-2007, 986-2007, 987-2007, 991-2007, 1002-2007, 1104-2007, 1197-2007, 1205-2007, 1210-2007 Iru単erriko Mankomunitatea 202-2007, 281-2007, 318-2007, 657-2007
4 kexa
Sakanako Mankomunitatea 151-2007
Kexa 1
Altsasuko Udala 391-2007
Kexa 1
Arakilgo Udala 359-2007, 466-2007
2 kexa
Atarrabiako Udala 512-2007
Kexa 1
Bara単aingo Udala 1139-2007
Kexa 1
Baztango Udala 1178-2007
Kexa 1
Berriozarko Udala 651-2007
Kexa 1
Burlatako Udala 920-2007
Kexa 1
Elizondoko zinpeko alkatetza 95-2007, 1177-2007
2 kexa
Larraungo Udala 515-2007
Kexa 1
29
Lizarrako Udala 797-2007, 798-2007
Kexa 1
Olaztiko Udala 924-2007
Kexa 1
Tuterako Udala 187-2007
Kexa 1
Urdiaingo Udala 725-2007
Kexa 1
ZUBEROAKO UDALAK
KEXA 1
Xiberuko Sindikata 999-2007
Kexa 1
ALOR ADMINISTRATIBOA
KEXA 1 Kexa 1
BESTELAKOAK Gipuzkoako Jabetza Hiritarren Ganbera 229-2007
Kexa 1
2.4.2. KEXAK EREMU PRIBATUAN Erakunde pribatuei dagokienez, hona hemen 2007an herritarren kexak hartu dituzten alorrak edo esparruak: EREMUA Interes orokorreko zerbitzuak Merkataritza gune handiak, kateak denda erraldoiak Aisialdia Aseguruak eta finantzak Mundu asoziatiboa Elikadura eta ostalaritza Profesionalak eta zerbitzuak OROTARA
KOPURUA 114 94 62 44 66 27 65 472
Jarrian, esparru bakoitzean zabaldu diren kexen espedienteak jaso dira: INTERES OROKORREKO ZERBITZUAK KOMUNIKAZIO-ENPRESAK EUSKALTEL
FRANCE TELECOM JAZZTEL MOVISTAR ONO ORANGE SAGEM SFR
114 KEXA 54 kexa 2-2007, 66-2007, 97-2007, 98-2007, 133-2007, 143-2007, 147-2007, 162-2007, 201-2007, 233-2007, 295-2007, 350-2007, 394-2007, 395-2007, 742-2007, 913-2007, 1000-2007, 1136-2007 271-2007, 272-2007, 273-2007, 510-2007 845-2007 328-2007, 364-2007, 371-2007, 420-2007, 475-2007, 922-2007, 964-2007 276-2007 65-2007, 290-2007 560-2007 559-2007, 911-2007
30
TELEFONICA
VODAFONE ENERGIA HORNITZAILEAK AVIA EDF ESASA IBERDROLA
297-2007, 349-2007, 356-2007, 536-2007, 540-2007, 541-2007, 573-2007, 574-2007, 656-2007, 679-2007, 706-2007, 979-2007, 980-2007, 1018-2007, 1153-2007 139-2007, 931-2007, 1073-2007
NUCLERTEC REPSOL GAS
27 kexa 1216-2007 269-2007 958-2007 316-2007, 331-2007, 403-2007, 405-2007, 801-2007, 973-2007, 1122-2007, 1124-2007, 1126-2007 694-2007, 695-2007 840-2007 48-2007, 121-2007, 539-2007, 631-2007, 632-2007, 727-2007, 767-2007, 875-2007 215-2007 1144-2007, 1145-2004, 1146-2007
OSASUNGINTZA ASEM V.C. CENTRO ODONTOLOGICO LARRATXO CENTRO SANITAR. VIRGEN DEL PILAR DAOULAS & BASTRES IGUALATORIO MEDICO QUIRURGICO ITALFARMACO LABORATOIRE DUCOUT-DURAND MALGA SERVICIO DE PREVENCION SCHERING-PLOUG
49-2007 646-2007 82-2007, 142-2007 505-2007 33-2007 211-2007 442-2007 1011-2007 279-2007
LYONNAISE DES EAUX-SUEZ GAS NAVARRA NATURGAS
HEZKUNTZA BAI & BY CEBANC-CDEA CEI FOREM GIPUZKOAKO AUTOESKOLEN ELKARTEA NAFARROAKO UNIBERTSITATEA UNIVERSIDAD DE ESTUDIOS DEPORTIVOS ZUBELDIA PRESTAKUNTZA GARRAIOBIDEAK ETA GARRAIO-ENPRESAK BILBAO AIR CONTINENTAL-AUTO CONTINENTAL PARKING ESTACION. URBANOS DEL NORTE GERTEK GPARK IBERIA PARKING ARENAL STAB
10 kexa
8 kexa 900-2007 1118-2007 1071-2007 1060-2007 709-2007 372-2007 491-2007 905-2007 15 kexa 581-2007 46-2007, 497-2007, 1106-2007 437-2007 576-2007, 577-2007, 578-2007 86-2007, 436-2007 702-2007 423-2007 1171-2007 667-2007, 1051-2007
MERKATARITZA-GUNE HANDIAK, KATEAK, DENDA ERRALDOIAK ALCAMPO BERMUDEZ ELEKTROTRESNAK CAPRABO CARREFOUR CASA DECATHLON DEPORTES IRABIA / INTERSPORT ED SALTEGIA E.LECLERC EL CORTE INGLES
94 KEXA
54-2007, 149-2007 312-2007, 1111-2007 430-2007 166-2007, 806-2007, 819-2007 334-2007 401-2007, 429-2007, 473-2007, 553-2007 40-2007, 41-2007 828-2007 335-2007, 1074-2007, 1075-2007, 1076-2007, 1077-2007, 1078-2007 21-2007, 426-2007, 684-2007, 944-2007
31
EROSKI
FNAC FORUM IKEA INDITEX: BERSHKA, SPRINGFIELD, ZARA INTERMARCHE LAKUA CENTRO LEADER PRICE LEROY MERLIN LIDL MAKRO MEDIA MARKT MENAJE DEL HOGAR MONOPRIX ORPI PC CITY PEUGEOT SABECO PROMOD SUPER BM / NETTO SUPER U TABERNA - LAZARO OKINDEGIAK TOYS “R” US
AISIALDIA AISIALDIA CINEBOX URBIL CIRQUE ROGER LANZAC DEROS ZIRKUA GOLEM ZINEMAK IZTURITZE - OTSOZELAIKO HARPEAK LA PERLA TALASOTERAPIA LAST TOUR INTERNATIONAL NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA NUEVO DESARROLLO DE ANOETA PANTA RHEI PRODUCCIONES SILVERSPACE ANIMATION STUDIOS ZELAI TALASOTERAPIA KIROLA AMAYA KIROL ELKARTEA ASPE BASKONIA BIZKAIKO ATLETISMO FEDERAZIOA DONIBANE KIROL ELKARTEA ERREALA EUSKADIKO ATLETISMO FEDERAKUNTZA KULTURA BAIONAKO EUSKAL MUSEOA ENTRACTES ORGANISATIONS DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA KAP PRODUKZIOAK KURSAAL FUNDAZIOA PHOTOMUSEUM TINIEBLAS GONZÁLEZ ZINEGILEA ARGITALPENAK PUBLISIC
10-2007, 11-2007, 12-2007, 62-2007, 208-2007, 294-2007, 300-2007, 310-2007, 381-2007, 718-2007, 730-2007, 749-2007, 750-2007, 838-2007, 869-2007, 1008-2007, 1009-2007, 1019-2007 252-2007, 720-2007, 721-2007 144-2007 1105-2007, 1108-2007 235-2007, 302-2007, 1151-2007 501-2007, 711-2007 1090-2007, 1091-2007 713-2007 714-2007, 1147-2007, 1148-2007 1110-2007 134-2007 575-2007, 940-2007, 1094-2007 336-2007 661-2007 1181-2007 1079-2007, 1201-2007 18-2007, 161-2007 56-2007 236-2007, 338-2007 221-2007, 326-2007, 542-2007, 590-2007, 606-2007, 628-2007, 699-2007, 1200-2007 503-2007, 693-2007 407-2007 19-2007, 20-2007, 1010-2007, 1088-2007, 1097-2007, 1107-2007, 1213-2007
62 KEXA 22 kexa 1049-2007, 1052-2007 854-2007, 882-2007 362-2007 452-2007, 453-2007, 687-2007 1081-2007, 1217-2007 476-2007, 1167-2007 365-2007, 448-2007, 586-2007 13-2007 765-2007, 766-2007 71-2007 962-2007, 971-2007 1007-2007 12 kexa 168-2007, 169-2007 37-2007, 1035-2007 1092-2007 288-2007 301-2007, 619-2007, 620-2007, 895-2007 113-2007 287-2007
10 kexa 268-2007, 665-2007, 780-2007 910-2007 928-2007, 967-2007 368-2007 7-2007 723-2007 642-2007 2 kexa 1120-2007, 1132-2007
32
HEDABIDEAK 20 MINUTOS BILBAO ADN BILBAO CANAL 6 NAVARRA COTEBASQUE.NET GARA HERRI IRRATIA LE JOURNAL DU PAYS BASQUE LOCALIA QUE BILBAO THE BORDELINE MUSIC TULANKIDE VIVIR EN BARAÑAIN ASEGURUAK ETA FINANTZAK ASEGURU-ETXEAK AXA BIHARKO COMPAÑIA DE SEGUROS Y REASEGUROS GRUPO MGO LAGUN ARO LAGUN ARO BGAE MAAF MUTUALIA SEGUROS BILBAO FINANTZAK BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA - BBVA BANCO SANT. CENT. HISP. - BSCH BILBAO BIZKAIA KUTXA - BBK CREDIT AGRICOLE EUSKADIKO KUTXA GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA LA CAIXA NAFARROAKO KUTXA RURAL KUTXA SANTANDER CONSUMER FINANCE UNIVERSAL DE CREDITO VITAL KUTXA
MUGIMENDU ASOZIATIBOA MUNDU ASOZIATIBOA ASOC. CABALGATA REYES MAGOS PAMPLONA ASOC. DE EMPRESARIOS DE SAKANA ASOC. ESPAÑOLA DE FUNDACIONES ATA FEDERACION AUTONOMOS AUSENSI GURASO ELKARTEA CONFEDERACION DE EMPRESARIOS DE NAVARRA - CEN COOPERATIVA SAN ALBERTO MAGNO DONANTES DE SANGRE 'MUGARRA' FED. ALAVESA DE EMPRESARIOS DE COMERCIO Y SERVICIOS CONSEJO DE LA JUVENTUD DE ESPAÑA GAIA - ASOCIACION CLUSTER DE TELECOMUNICACIONES GIPUZKOAKO TXIRRINDULARITZA ELKARGOA HEGOAK INTERMON OXFAM
16 kexa 192-2007 190-2007 32-2007 1187-2007 587-2007 249-2007, 383-2007 232-2007 52-2007 191-2007 384-2007, 421-2007, 624-2007 1020-2007, 1021-2007 1172-2007 44 KEXA 15 kexa 773-2007 498-2007 1030-2007 571-2007, 935-2007, 1023-2007, 1215-2007 1022-2007 507-2007 93-2007, 251-2007, 266-2007, 358-2007, 1203-2007 286-2007 29 kexa 104-2007, 111-2007, 614-2007, 717-2007 748-2007 496-2007 504-2007, 508-2007 45-2007, 901-2007, 1170-2007 1-2007, 84-2007, 546-2007, 1012-2007, 1157-2007, 1182-2007, 1183-2007 776-2007, 1212-2007 652-2007, 937-2007, 1070-2007 740-2007, 1096-2007 150-2007 605-2007 743-2007, 1054-2007
66 KEXA 25 kexa 4-2007, 5-2007 792-2007 887-2007 267-2007 954-2007, 972-2007, 1053-2007 360-2007 454-2007 957-2007 1072-2007 1117-2007 953-2007 1027-2007 8-2007 533-2007, 534-2007
33
LES AMIS DU JARDIN BOTANIQUE
563-2007
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA NUEVA ECONOMIA FORUM ONCE UNESCO
610-2007
MUGIMENDU SOZIOPOLITIKOAK ARALAR BATZARRE CONVERGEN. DEMOCR. NAV. - CDN EUZKO ALDERDI JELTZALEA - EAJ EZKER BATUA - EB EZKER BATUA - ARALAR KOALIZIOA GAZTE ABERTZALEAK LAB LES VERTS NUEVAS GENERACIONES – PP LIGUE COMMUNISTE REVOLUTIONNAIRE - LCR PARTI COMMUNISTE FRANÇAIS - PCF PARTI SOCIALISTE - PSF PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI EUSKADIKO EZKERRA - PSE-EE PAR. SOCIALISTA DE NAVARRA - PSN UGT UNION DEL PUEBLO NAVARRO - UPN UNION POUR LA DEMOCRATIE FRANÇAISE MOUVEMENT DEMOCRATE - UDF-MODEM UNION POUR UN MOUVEMENT POPULAIRE - UMP ERLIJIOA ARALARKO SAN MIGEL KOFRADIA BERRIOZARKO DONEZTEBE PARROKIA DONOSTIAKO GOTZAINDEGIA Nª SEÑORA DEL CARMEN PARROKIA
ELIKADURA ETA OSTALARITZA ELIKADURA BARRENETXEA OKINDEGIA EKI GARAGARDOA KAIKU - IPARLAT LE PETIT BASQUE MALKORRA GOXOTEGIA SYNDICAT DU PIMENT D'ESPELETTE ZAHOR OSTALARITZA ANTIGUA VASA TABERNA ARMOLA JATETXEA BAIONAKO BATZOKIA DUOMO’S PIZZA ERNIOPE TABERNA ETXE-NAGUSI JATETXEA EUSKAL HERRIKO GASTRONOMIA ETXEA LEVEL 10 LORE-TXU TABERNA MAISONNAVE HOTELA NH VILLA DE BILBAO SEGA ERRETEGIA
182-2007 58-2007, 342-2007, 385-2007 1064-2007 36 kexa 526-2007 306-2007 456-2007 311-2007, 929-2007, 988-2007, 989-2007 443-2007 532-2007 145-2007, 146-2007 489-2007, 569-2007 824-2007 959-2007 823-2007 821-2007 772-2007, 820-2007 23-2007, 171-2007, 431-2007, 439-2007, 444-2007, 458-2007, 478-2007, 1069-2007, 1093-2007, 1109-2007 260-2007 3-2007, 455-2007, 479-2007 822-2007
770-2007, 816-2007
5 kexa 992-2007, 993-2007 907-2007 265-2007 892-2007
27 KEXA 8 kexa 647-2007 846-2007 1065-2007 506-2007 1099-2007 1219-2007 157-2007, 158-2007 19 kexa 1137-2007 890-2007 891-2007 696-2007 939-2007 92-2007 873-2007 1208-2007 333-2007 198-2007 254-2007 253-2007, 341-2007 1038-2007
34
SHERATON BILBAO HOTELA TXUKUN PUB
313-2007, 319-2007, 320-2007 199-2007, 329-2007
PROFESIONALAK ETA ZERBITZUAK ADMINISTRACION DE FINCAS EVA ESKALA ADOS INMOBILIARIA ANTENAS SINKAL APPLUS NORCONTROL ARRASATEKO NOTARIOTZA ASCENSORES ULAHI ASFI SERVICIOS INTEGRALES ATE ASESORES DE GESTION AZYSA BEEP BEGECOM BRAUN CAMARA NAVARRA CASA CHAVES CASA DE MISERICORDIA/ERRUKI ETXEA CEDERNA-GARALUR CENTURY 21 CESTERO INSTALACIONES CLINICA VETERINARIA LEKUNBERRI COMERCIAL VALIRA ERA CAP OCEAN EUSKALIT FAGOR GRUPO DELTA ISTA METERING SERVICES ISS FACILITY SERVICES ITURGAS JOYERÍA ZULUAGA JARDINERIE DU GOLF JUPER BAT LAFONTAINE PANDA SOFTWARE PAULO AZKUE PHARMACIE TAJAN PHOTO CONTACT’S SECO MUEBLES SERGAFINCAS SIEMENS – BSH TICK TACK TICKET TNT SOFRES TÜV RHEINLAND IBERICA TÜV RHEINLAND NAVARRA TXOSNA.COM ZUMINTZA
65 KEXA 315-2007 163-2007 678-2007 917-2007, 918-2007 715-2007 495-2007 170-2007, 194-2007, 1149-2007 1066-2007 1198-2007, 1199-2007 393-2007 691-2007 122-2007 361-2007 1041-2007 686-2007 392-2007 500-2007, 850-2007, 855-2007 165-2007 617-2007 238-2007, 339-2007 270-2007 1067-2007, 1068-2007 1024-2007, 1025-2007 94-2007 132-2007, 379-2007, 755-2007 225-2007 164-2007 582-2007, 1196-2007 710-2007 1160-2007 712-2007, 815-2007 197-2007, 212-2007, 347-2007, 348-2007, 367-2007, 413-2007, 1017-2007 633-2007 483-2007 783-2007 916-2007 317-2007 237-2007 411-2007 502-2007 9-2007, 322-2007, 775-2007 1133-2007 841-2007 969-2007
2.4.3. ZORIONTZE EDO NABARMENTZE POSITIBOAK Aurreko urteetan bezalaxe, herritarrek zoriondu nahi izan dituzte hainbat enpresek beren hizkuntza-eskubideak bermatzearren agertu dituzten jarrerak. 2007 urtean zoriontzeen zioak arras desberdinak izan dira: publizitatea euskaraz egotea, zerbitzua euskaraz ematea, errotulazioan euskara lehenestea, etiketak euskaraz ere egotea
35
etab. Behatokiaren aldetik ere zoriondu nahi ditugu herritarren eskubideak bermatzeko urrats eraginkorrak ematen dituzten enpresak eta zerbitzu-emaileak.
Jarraian, 2007an zoriontzeak edo txalotzeak jaso dituzten enpresak eta zergatiak azaltzeko taula osatu dugu: Erakundea
Espedientea
ADOS INMOBILIARIA
105-2007
ADRA
604-2007
AGUILAR RESTAURACION Y REHABILITACION
1138-2007
AKERBELTZ GARAGARDOA
884-2007
ALBERTO GORRITIBEREA
357-2007
ARSYS INTERNET
1207-2007
ASKATUAK SASKIBALOI-ESKOLA
915-2007
ASMATU XXI
325-2007
ASMATU XXI
459-2007
ATERPE JATETXEA
1003-2007
BAZAR CHINO HIPERMERKATUA
214-2007
BBK-REN IBARREKOLANDA HAUR ESKOLA
378-2007
COMEDIAS BIDEAN
380-2007
CONFEBASK
615-2007
DERMITEC
1206-2007
DONIBANE KIROL ELKARTEA
523-2007
DULCESOL
55-2007
EROSKI
889-2007
EROSKI
894-2007
ETXE-NAGUSI JATETXEA
874-2007
EUSKADIKO KUTXA
728-2007
Arrazoia Arraiozko etxeetako postontzietan banatu duen esku-orrian ele bietan ageri da informazio guztia. Gobernuz kanpoko erakundeak ekainaren 16an Hiper Eroski Iru単ako atarian banatu dituen eskuorrietan euskara da nagusi. Euskara hutsean jarri du oinezkoentzako oharra Altzako etxe batean egiten ari den lanetan. Garagardo botiletan testuak euskaraz eta frantsesez ageri dira. Zine-zuzendariak Baleuko, Irusoin eta Barton Films enpresarekin ekoitzitako euskarazko Eutsi filma jatorrizko bertsioan erakustea erabaki du, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere. Berritu egin du web bitartez posta kudeatzeko duen plataforma. Berrikuntza horien ondorioz plataforma hainbat hizkuntzatan erabiltzeko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari, euskaraz ere bai. 2007-2008 ikasturtean izena emateko irailean banatu duen orria euskaraz ere dago. Ttipi Ttaparen harpidunei aldizkaria igortzeko erabiltzen duen plastikozko azalean informazioa eta postariarentzako oharrak euskaraz daude. Posta-bidalketak egiteko erabiltzen duen azala guztiz elebiduna da eta lehentasuna ematen dio euskarari. Arantzako ATERPE JATETXEko kartan euskara lehenetsia dago. Ordainagiria euskaraz luzatu diote. Martxoan eskuorria euskaraz ere argitaratu dute. Joan den irailean martxan jarri zenetik, langileengandik zerbitzua euskaraz jasotzeko aukera dago. Iragarkiak eta gainerakoak euskaraz ere argitaratzen dituzte. Apirilaren 25 goizean Iru単eko COMEDIAS BIDEAN saltokian euskaraz jaso zuen zerbitzua. Eskatu bezala, lanbide-heziketako praktika koordinatzaileentzako galdeketa euskaraz jaso du. Bilboko DERMITEK klinika dermatologikoak euskara hutsean jarri zuen iragarkia abenduaren 18ko El Correo egunkarian Maiatzaren 25ean kirol elkartean eskaintzen diren eta norberak egiten duen jarduerari buruz bazkideek duten iritzia jakiteko 'Hobetzen segitzeko galde-sorta' eman zioten. Euskaraz ere badago. Brio choco produktuaren bilgarrian osagaiak euskaraz daude irakurgai. Irailean Altzan buzoiratu dituen publizitate liburuxkak euskaraz eta gaztelaniaz daude, euskarari lehentasuna emanez. Abuztuaren 9tik 18ra bitarteko eskaintzen berri emateko Iru単errian banatu duen Eroski Udako aurrezpen izeneko publizitate-aldizkarian informazioa euskaraz dago. Igeldoko jatetxeak karta euskaraz eta gaztelaniaz du. Herritarrak etxea erosi du Aramaion eta euskaraz eskatu ditu eskriturak bertako bulegoan. Baietz erantzun eta zintzo bete dute konpromisoa, emandako epeak ere errespetatuz.
36
EUSKALTEL
285-2007
FIARE FUNDAZIOA
406-2007
FORTUNA KIROL ELKARTEA
461-2007
GARAIA SOCIEDAD COOPERATIVA
898-2007
GOIABE SUKALDE EKOLOGIKOA
955-2007
HAURRALDE GKE
1063-2007
HOTEL DATO
589-2007
IBERDROLA
330-2007
IKEA
793-2007
JAZZTEL
844-2007
JUPER BAT
1159-2007
KAIKU
176-2007
KUTIXI KAFETEGIA
408-2007
LA CAIXA
75-2007
LENCERIA MEDINA
43-2007
LISLORE LORADENDA
42-2007
MENDIALDE GASNATEGIA
946-2007
NAFARROAKO KUTXA
970-2007
ONCE
726-2007
OLDARKI GARAGARDOA
883-2007
PAGOZELAI ESTACION DE SERVICIO
262-2007
PASUS ENEA
1057-2007
REPSOL YPF
224-2007
REPSOL YPF
247-2007
REPSOL YPF
263-2007
UNGRIA PATENTES Y MARCAS
280-2007
VITAL KUTXA
445-2007
VUELING AIRLINES
355-2007
Estaldura mezua euskara lehenetsiz jarri dute. Maiatzaren hasieran FIARE FUNDAZIOAk Iru単errian Banku etikoa informazio-orria banatu du; informazioa euskaraz ere badago. Behobia-Donostia lasterketari buruzko webgunean euskara lehenetsia dago eta testu gehienak euskaraz irakur daitezke. Lur-garaia izeneko piperren zorroaren etiketan euskara ere agertzen da modu duinean. Barazki-hostopilak biltzeko paperezko poltsetako argibideak euskaraz ere badaude. Euskaraz lan egiteko aukera eskaintzen du. Maiatzaren 17an zerbitzua euskaraz jaso du. Aurreko batean ere euskaraz artatua izan zen. Bestalde, webgunea euskaraz ere badago. Apirilaren 4an 13:35ean 948.220.017 zenbakira deitu du eta euskaraz jaso du zerbitzua. Donostiako kaleetan jarri dituen Nire etxea, nire erreinua izeneko iragarkiak euskara hutsean daude. Euskara hutsean bidali die ADSL zerbitzuaren faktura, letra txikia ere barne. Gainera euskara txukunean. Donostiako JUPER BAT delakora deitzen duen bakoitzean euskaraz egiten diote lehen hitza. Bifi Activium produktuen etiketetan ematen den informazioa euskara eta gaztelaniaz ageri da, eta modu orekatuan. Hernaniko KUTIXI kafetegian sarrerako kristalezko paretan, kafearen historia euskara hutsean dago. Begibistan dauden errotuluak ere euskara hutsean edo euskara lehenetsiz dituzte. 2006ko azaroaren 23tik 2007ko urtarrilaren 7ra bitartean Iru単ean jarritako Neolitoa izeneko erakusketan dena dago euskaraz eta gainera, lehenetsita, erdarazkoaren gainean agertzen baita. Abenduaren 14an Iru単eko LENCERIA MEDINA saltokian zerbitzua euskaraz jaso du. LISLORE loradendan zerbitzua euskaraz ematen dute. Amaiurko MENDIALDE gaztandegiko gaztaren paperean informazio guztia euskaraz eta gaztelaniaz dago,. Urriaren erdialdean euskaraz jaso du NAFARROAKO KUTXAk Belateko monasterioko bulegoa itxiko dutela jakinarazteko gutuna. Abuztuaren 15eko zozketa berezirako Sakanako zenbait herritan banatu dituen eskuorriak euskara hutsean daude. Garagardo botiletan testuak euskaraz eta frantsesez ageri dira. A15 Autobiako Pagozelaiko gasolindegian gasolioa ematen duen makinak euskaraz ematen ditu mezuak, eta kasu egin dioten langile guztiak ere euskaldunak izan dira. Zizurkilgo PASUS ENEA taberna-jatetxeko eskuorrian informazioa euskaraz ere badago. Webgunea euskaratu du eta, gainera, kalitate oneko itzulpena egin du. Konpainiaren webgunea euskaraz ikus daiteke. Gainera, telebistetan webgunea norberaren hizkuntzan kontsulta daitekeela iragartzen ari dira. Webgunea berritu du eta hizkuntza aukera zabaldu. Orain euskaraz ere badago. Bilboko ordezkaritzatik helarazten dizkioten gutunak euskara hutsean bidaltzen hasi dira. Maiatzaren 14an hipotekaren promozioaren berri ematen duen gutuna jaso du. Informazioa euskaraz ere badago. Apirilaren 9an hegaldia erosteko gestio guztia euskaraz egiteko aukera izan zuen. Bidali zizkioten oharrak eta mezuak euskaraz zeuden. Hegaldia aldatzeko erantzungailuan utzitako mezua ere euskaraz zegoen.
37
ZARAUZKO UDALA
1028-2007
Zarautzen OTAko makinetan euskara lehenetsia dago.
2.4.4. IZAERA GABEKO ESPEDIENTEAK Herritarrek kexa edo zoriona helarazita, Behatokiak zioaren azterketari ekiten dio. Zenbaitetan herritarrek eskubidea urratu zaiela uste badute ere, ez da horrela izan; beste batzuetan, herritarra ez da ohartu eskubidea bermatzeko bitartekoak bazirela. Kasu horiei guztiei ez zaie kexaren izaera ematen. Halaber, Behatokiak hainbatetan kexen zioa egiaztatzen du eta izaerarik ez badu, automatikoki bihurtzen du izaera gabeko espediente, edota kexa jaso duen erakundeak herritarrak esandakoari kontrajartzen zaizkion datu/ edo frogak helaraziz gero. Bestalde, badira herritarrek zoriondu, baina izaera hori esleitzen ez zaien espedienteak. 2007 urtekoei dagokienez, eremu publikokoak dira guztiak eta kontuan izan behar dugu eremu publikoak herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko betebeharra duela. Kontuan hartzekoa da izaera gabeko zorionak gutxi badira ere, aurreko urteetan baino gehiago izan direla, eta horrek ere harritu gaitu, izan ere, oinarrizko eskubideak bermatzeagatik erakundeak zoriontzea ez da oso ohikoa izaten, are gutxiago haien ardura denean. Ondoko taulan izaera gabeko espedienteak jaso ditugu, bai eta izaerarik ez esleitzeko arrazoia ere. Halaber, kexa izaerarik ez dutenez, ez dugu erakundearen edo enpresaren izena jarri. Espedientea 85-2007 118-2007 207-2007 289-2007 292-2007 308-2007 545-2007 567-2007 579-2007 690-2007 956-2007 1014-2007 1026-2007 1114-2007 1162-2007 1163-2007 1164-2007 1169-2007 1193-2007
Izaerarik ez izateko arrazoia K K K K Z Z K Z K K Z K K K K K K Z K
Kutxazain automatikoan eragiketak euskaraz egin daitezke. Gertatutakoa ez da hizkuntza-eskubide urraketa. Faktura euskaraz jaso daiteke. Euskarazko bertsioa ere badu webguneak. Webguneak ez du informazio guztia euskaraz eskaintzen. Legea bete baino ez da egin. Gertatutakoa ez da hizkuntza-eskubide urraketa. Legea bete baino ez da egin. Webgunea euskaraz ere badago. Kutxazain automatikoetan eragiketak euskaraz egin daitezke. Legea bete baino ez da egin. Webgunean informazioa euskaraz ere eskura daiteke. Hitza zuzena da. Euskarazko bertsioa ere badagoela egiaztatu du Behatokiak. Egitura zuzena da, lizentzia literarioa da. Egitura zuzena da, kontu estilistikoa da. Erreportajea euskaraz eman dutela egiaztatu da. Legea bete baino ez da egin. Gertatutakoa ez da hizkuntza-eskubide urraketa zuzena.
2.4.5. KONTSULTAK Herritarrek hizkuntza-eskubideen dituzten kontsultei ere erantzuten die “Euskararen telefonoa� zerbitzuak. Horietarik gehienak hizkuntzaren corpus juridikoari buruz izaten dira, hain zuzen ere, legeek zer nolako babesa ematen dien jakitea. 38
2007 urtean kontsultaren izaera hartu duten espedienteak: KONTSULTAK 63-2007 64-2007 83-2007 127-2007 136-2007 180-2007 205-2007 217-2007 244-2007 277-2007 282-2007 283-2007 389-2007 463-2007 480-2007
673-2007 674-2007 675-2007 716-2007 732-2007 745-2007 762-2007 779-2007 947-2007 952-2007 960-2007 1098-2007 1176-2007 1194-2007
2.5. BEHATOKIAREN EKIMENAK Aldez aurreko edo prebentzioaren ildoaren bidez, Behatokiak eragin handiko eta sortzear edo egitear dauden espazio, jarduera, erakunde eta abarretan herritarren eskubideen urraketak ez gertatzeko bideak abiaraz ditzatela eskatzen zaie arduradunei. Izan ere, errazagoa izan daiteke espazio edo jarduera bat abian jarri aurretik, beharrezko neurriak jartzea ondoren gerta litezkeen urraketak saihestearren. Hona hemen 2007an Behatokiak egin duten aldez aurreko lanak: Espedientea Erakundea:
P2007-01 EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA. OSAKIDETZA Arrazoia: Lan-deialdiko hainbat zaintzaile ez ziren elebidunak. Euskara egiaztatzeko azterketetan zaintzaile elebidunak kontratatzeko eskaera.
Espedientea Erakundea:
P2007-02 IRUÑEKO ERREGEEN KABALGATA Arrazoia: Aurreko urteetako kexak kontuan harturik, 2008an publizitatea eta webgunea euskaraz egoteko eskaera.
Espedientea Erakundea:
P2007-03 DONOSTIAKO UDALA Arrazoia: Otsailean zirkua etorri behar dela-eta, publizitatea euskaraz jarriko dutela bermatzeko eskaera.
39
Espedientea Erakundea:
P2007-04 CAN. CAJA NAVARRA Arrazoia: Gabonetan Iru単eko autobus-geltoki zaharrean zabaldu beharreko izotz-pistan euskarrietan euskararen erabilera bermatzeko eskaera.
Espedientea Erakundea:
P2007-05 BAIONAKO UNIBERTSITATEA Arrazoia: Baionako unibertsitate berriaren eraikinetan seinaleak eta afixaturik den seinale oro euskaraz ere jartzeko eskaera
Espedientea Erakundea:
P2007-06 FRANTZIAKO TOURRA Arrazoia: Euskal Herritik zehar igarotzen denean, Nafarroatik eta Zuberoatik, euskararen erabilera bermatzeko eskaera.
Espedientea Erakundea:
P2007-07 DONOSTIAKO UDALA Arrazoia: The Rolling Stones taldearen 2007ko biraz arduratzen den enpresari horren berri eman eta Donostian jarri beharreko publizitatean, nahiz ekitaldiaren barruko ahozko adierazpenetan egungo ordenamenduari eusteko eskaera.
Espedientea Erakundea:
P2007-08 LIFE FESTIVAL BILBOKO UDALA Arrazoia: Aurreko urteko kexak kontuan harturik, jaialdian bertan sarreratxarteletan, aurkezpenetan, bertan egongo den publizitatean etab. euskara erabiltzeko eskaera
Espedientea Erakundea:
P2007-09 CAPIO KLINIKA Arrazoia: Baionako bost klinika batuz Hiriburu ondoan sortuko duen eraikin berrian seinaleak, komunikazio-euskarriak eta afixaturik den seinale oro euskaraz ere jartzeko eskaera.
Espedientea Erakundea:
P2007-10 LACOSTE Arrazoia:
Espedientea Erakundea:
Lacoste saltegiak BAB 2-n duen saltegia berritzekotan da eta eraikin berrian seinaleak, komunikazio euskarriak eta afixaturik den seinale oro euskaraz ere jartzeko eskaera
P2007-11 SURF TXAPELKETA MUNDAKAKO UDALA, BIZKAIKO FORU ALDUNDIA, EUSKO JAURLARITZA Arrazoia: Aurreko urteko kexak kontuan harturik, jarduera eta euskarri orotan (egitarauetan, publizitate grafikoan eta ikus-entzunezko euskarrietan, txapelketako aurkezpenetan eta hitzezko oharretan...) indarrean dagoen araudia betetzeko eskaera.
40
Datuak aztertzeko metodologia
3.1. 3.2. 3.3. 3.4.
Datuak irakurtzeko irizpideak Sailkapena Adierazleak Eremuz eremuko azterketa
42
3.1. DATUAK IRAKURTZEKO IRIZPIDEAK Datuen azterketa egin aurretik, horiek aztertzeko Behatokiak erabilitako irizpideak aurkeztu behar dira, hain zuzen ere, irakurketa eta ondorioak nola eta zergatik atera dituen ulertu ahal izateko. 2007 urteko diagnosian aurreko urtean abian jarritako metodologiari eta sistemari eutsiko diegu, hain zuzen ere, txostenaren erabiltzaileek ahalik eta irakurketa desberdin gehien izan ditzaten. Hartara, datuak bi eremu nagusitan eskainiko ditugu, hain zuen ere, eremu publikoaren edo pribatuaren araberako azterketa berezituak jaso ditugu aurten. Bigarrenik, sektoreen araberako irakurketa kualitatiboa eskainiko da. Horrela, eremu publikoarekin lotutako kexak eremuka aurkeztuko ditugu, eta horren ostean eremu bakoitzean administrazioen araberako balorazioa eskaintzen da. Modu horretara, irakurleak administrazioaren atal bakoitzean euskaldunon eskubideak zertan diren aztertu ahal izango du, alegia, justizian hizkuntza-eskubideak zertan diren jakin ahal izateko ez du jo behar izango eskuduntzen araberako administrazioetara, guztiak bilduta izango ditu. Hala ere, badira sektorekako azterketa horretatik at geratu da udalen eremua. Izan ere, zaila da udal kopurua kontuan harturik, horien banaketa egitea, edota eremu administratibo horiei buruzko kexak sektore orokorretan kokatzea. Iparraldeari dagokionez, zerbitzua abian jarri dugun arren, bertako herritarrek 140 kexa inguru bidali dute, eta hainbat kasutan udalei edo eremu pribatuari lotutakoak dira. Hori dela-eta, aurreko urteetan bezalaxe, Ipar Euskal Herriari buruzko azterketa berezia egin dugu. Eremu pribatuan ere antzeko metodologiari eutsi dio Behatokiak. Horrela, jasotako datuak, eremuka, eta eremu horien barruan sektoreka sailkatu eta landu dira. Bestalde, urterik urte, datuak irakurtzeko irizpideetan jaso izan den oinarri nagusia aurtengoan ere islatu egin da, alegia, datuen azterketa kualitatiboa. 2007 urtean 1230 espediente kudeatu ditu Behatokiak, eta horien artean 1219 herritarrek helaraziak. Horietarik 1121ek kexa-izaera izan dute. Hortaz, 1121 bizipen edo eskubideurraketetan oinarritutako diagnosia da ondoren aurkeztuko dena.
3.2. SAILKAPENA Herritarrek helarazitako kexak, beraz, bi eremu nagusitan sailkatu ditu Behatokiak: eremu publikoa eta eremu pribatua. Eremu publikoan administrazioak kokatu ditugu, alegia, erabat publikoak diren erakundeak eta pribatuan, aldiz, erabat pribatuak direnak, baita nolabaiteko laguntza publikoak dituztenak ere. Hona hemen eremu bakoitzean egindako banaketa:
43
EREMU PUBLIKOA Justizia Lana eta Gizartea Ogasuna eta Ekonomia Barne saila Hezkuntza Herri-Lana eta Garraioa Osasungintza Kultura Bestelakoak1 UDALAK IPARRALDEA
EREMU PRIBATUA Interes orokorreko zerbitzuak Merkataritza guneak, kateak, denda handiak Aisialdia Aseguruak eta Finantzak Mundu asoziatiboa Elikadura eta ostalaritza Profesionalak eta zerbitzuak
Horrekin batera, eremu pribatuko sektoreak esparruka banatu dira: EREMU PRIBATUKO SEKTOREAK ETA ESPARRUAK Komunikazio enpresak Energia hornitzaileak Interes orokorreko zerbitzuak Osasungintza Hezkuntza Garraiobideak eta garraio enpresak Merkataritza gune handiak, kateak Ez dago esparrurik Aisialdia Kirola Aisialdia Kultura Argitalpenak Hedabideak Aseguru-etxeak Aseguruak eta finantzak Finantzak Mundu asoziatiboa Mugimendu asoziatiboa Mugimendu soziopolitikoak Erlijioa Elikadura Elikadura eta ostalaritza Ostalaritza Profesionalak eta zerbitzuak Ez dago esparrurik
3.3. ADIERAZLEAK Lehen atalean esan bezala, Behatokiak lehenetsi egiten du kexen irakurketa kualitatiboa, eta horretarako 2001 urtez geroztik azterketa horretarako adierazleak definitu zituen:
Atal horretan beste sektoreetan sar ez zitezkeenak kokatu dira. Izan ere, horietako bakoitzarekin sektore berri bat egin liteke, baina ez du merezi. Hala ere, sektore berean dauden arren, azterketa berezituak egin zaizkie. 1
44
AZTERKETA KUALITATIBORAKO ADIERAZLEAK Izaera
Hizkuntza-eskubidearen urraketa gertatu den erabakitzea. Ondoren, egungo ordenamendu juridikoaren arabera lege urraketarik gertatu den erabakitzea. Errepikakortasuna
Puntualtasuna / Sistematikotasuna
Larritasuna
Gertaera baten inguruko kexa asko jaso badira. Erabilera idatzi eta ahozkoaren bermea: ahozko zerbitzu pertsonala edo herritarrei zuzenean esaten zaizkienak; eskutitz pertsonalizatua edota errotulazioa etab.
Erabilera
Eskubidea baliatzeagatik kalterik izan bada, edo beste eskubideren bat urratu bada.
3.4. EREMUZ EREMUKO AZTERKETAREN AURKEZPENA Datuak baloratzeko adierazleak eta eremuen antolaketa azalduta, hona hemen 2007 urteko txostenak jasotzen dituen eremuz eremuko azterketen egitura:
Eremuaren izenburua eta jasotako kexa kopurua adierazi da lehenik eta behin
Ondoren, azterketa kualitatiboari eutsi zaio, 3.3. puntuan azaldutako adierazleen arabera. Erabileraren atalean, kexen zioak jasotzen dituen taula txertatu da.
Administrazioaren/esparruaren araberako balorazioa ere egin da. Lehenik eta behin administrazio/esparri bakoitzak jasotako kexa-kopurua eskaini da eta ondoren, datuen irakurketa. Kexa jaso duten erakundeek Behatokira helarazitako erantzunen balorazioa egin da 4. atalean. 45
Amaieran, eremuan landutako kexa guztien sinopsia bildu da. Erakundeek kexari erantzun badiote, sinopsietan bertan jaso da.
46
Eremu publikoko kexen azterketa
4.1. 4.2. 4.3. 4.4. 4.5. 4.6. 4.7. 4.8. 4.9. 4.10. 4.11.
Justizia Lan eta gizarte arloa Ogasuna eta ekonomia Barne-saila / herrizaingoa Hezkuntza Herri-lanak eta garraioa Osasungintza Kultura Bestelakoak Udalak Ipar Euskal Herria
48
4.1. EREMUA: JUSTIZIA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 34 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Behatokiak bideratu dituen kexa guztietan eskubide-urraketak izan dira. Horietarik askok legeurraketaren izaera ere badute. Beste zenbaitetan, aurreko urteetan bezalaxe, herritarrek epaiketetan euskaraz zuzenean parte hartzeko duten oinarrizko eskubideari lege bidezko urraketa eragin diote, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak interpreteak baliatzearen inguruan emandako epaian oinarrituz. Hala ere, Behatokiak kudeatutako kasuek aski argi erakusten dute ez dagoela berdintasun-bermerik hizkuntza bat edo bestea baliatu nahi duten herritarren artean. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Aurreko urteetako joerari jarraituz, 2007an ere justizia administrazioaren hizkuntza gaztelania dela ondorioztatu ahal izan dugu. Gaztelaniaz egiten dira jardunbide guztiak, eta herritar euskaldunak propio eskatu behar du normalean, hizkuntza-eskubidea errespetatzeko. Joera horrek, beraz, lotura zuzena du justiziaren eremuan gertatzen den errepikakortasunarekin. Izan ere, behin eta berriz bidaltzen dira jakinarazpenak, zitazioak, etab. gaztelania hutsean. 2007an ere ez da izan euskaraz burutu den prozedura judizialik. Zenbaitetan epailea euskalduna izan bada ere, idazkari judizialak edota fiskalak ez dute ahalbidetu epaiketak berezko hizkuntzan egiterik. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Idatzizko jakinarazpenak gaztelania hutsean Ahozko epaiketetan zuzeneko komunikazioa izatea euskaraz Euskara hutsean dauden dokumentuak ez onartzea Prozedura bateko dokumentazioa gaztelania hutsean jasotzea Ahozko zerbitzua gaztelaniaz besterik ez eskaintzea
Arestian esan bezala, euskararen erabilera normalizatuaren arrastorik ez dago justizia administrazioan. Egun ez da prozedurarik euskaraz burutu. Prozedurak gaztelania hutsean egiten dira, eta herritarrak propio eskatuz gero, zenbait dokumentu euskaraz helarazten dizkiote. Aurreko urteetan bezalaxe egiaztatu ahal izan dugu edozein prozeduratan, hasieratik bertatik, gaztelania dela hizkuntza bakarra: zitazio-zedulak, dokumentazioa, aktak, epaiak... Gaztelaniaz 49
egiten da lan guztia, edota gaztelaniara itzulitako dokumentuak, komunikazioak etab. baliatzen dira. Euskarak hizkuntza arrotza izaten jarraitzen du epaitegietan, eta ondorioz, eskubideen urraketa nahikoa sistematikoa da, edozein dela arrazoia edo zioa. Bestalde, 2006an haurrak euskaraz inskribatzeko eskubidea bermatzen ez zela adierazi bagenuen ere, 2007ko abenduan lehen aldiz euskarazko inskripzioa egin izan da Euskal Herrian. Hala ere, hainbat oztopo gainditu behar izan dira horretarako, eta haurra liburu berezi batean inskribatu behar izan dute, beti ere, erregistroko epailearen baimenarekin. Behatokiak hainbat gestio egin zituen euskarazko liburu berriak eskuragarri egon daitezen, baina eskumenak direla batetik, eta borondate-falta bestetik, 2007ko abenduaren 31n oraindik ez zeuden euskarazko liburu digital ofizialak. 2.3. Larritasuna Behatokiak oso argi du epaitegietan egun hizkuntza-eskubideak bermatzeko jarri dituzten bitartekoek bereizkeria eragiten dutela herritarren artean, eta hori oso larria dela uste dugu. 6/1985 Lege Organikoaren 231.2. artikuluaren arabera, indefentsioa parteetako batek euskara ez jakitea alegatzen duenean soilik gertatzen da, besteak beste, Espainiako Konstituzioak gaztelania ezagutu beharra ezartzen duelako, eta ondorioz, inork ezin duelako hizkuntza hori ez jakitea alegatu. Gauzak horrela, gaztelania ezagutu beharra lurraldeko berezko hizkuntza eta gainera ofiziala dena erabiltzeko eskubidearen gainetik jartzen dela egiaztatu ahal izan dugu behin eta berriro. Hizkuntzagatiko bereizkeria ez da bidezkoa, eta hori da euskara erabili nahi duten herritarrei eta abokatuei gertatzen zaiena. Ez zaie gainerako parteekin zuzeneko harremana izaten uzten, itzulpenaren jarraipen xehe eta zorrotza egin behar izaten dute adierazi nahi izan dituzten xehetasun eta 単abardura guztiak jasotzen direla ziurtatzeko, etab. Hurrekotasun guztia galtzen da, eta ezin izaten da pausaldiak egin gabe deklaratu, interpreteak itzulpena egin ahal izan dezan. Konstituzioaren 120. artikuluak ezartzen duenez, prozedurak batez ere ahozkoak izango dira. Hortaz, ezinbesteko bihurtzen da akusatuengandik zein lekukoengandik zentzumenezko pertzeptzioaren bidez jasotako frogak, inolako artekaritzarik gabe, zuzen-zuzenean hautematea, keinuak, zalantzak, 単abardurak, inflexioak, etab. hauteman eta baloratu ahal izateko. Hautemate hori hirugarren baten gaitasun edo profesionaltasunaren mende uzteak, -itzultzaile edo interpretea horixe litzateke-, herritarraren eta Epailearen arteko bitartekaritza hurrekotasunerako eskubide formala inolako edukirik gabe uztea litzateke. Hartara, nahiz eta Epaitegi Konstituzionalak eginiko interpretazioak defentsa eta babes judizial eraginkorrerako eskubidea bermatzen duela baieztatu, hizkuntza batean nahiz bestean deklaratzen dutenen artean izugarrizko aldea dagoela egiaztatu ahal izan dugu. Gure ustez, interpretea baliatzea, Espainiako Konstituzioaren 3.2 eta 24.2 artikuluen aurka doa artekaritzaren berme prozesalari doakionez, eta euskaraz mintzo diren herritarren aurkako bereizkeriari bide ematen dio, gaztelaniaz mintzo direnekin alderatuz. 50
Behatokiak zuzeneko behaketa egin du hainbat epaiketatan, eta in situ egiaztatu ahal izan du lurraldeko berezko hizkuntzan jardun nahi izan duten herritarrek pairatutako bereizkeria. Bergarako Epaitegian 6/05 falta-judizioan gertatutakoa urraketaren beste adibide bat litzateke. Abokatuak euskaraz idatzitako agiriak aurkeztu zituen, eta epaileak tramitera onartu zituen arren, epaiketa bertan behera gelditu zen, itzultzailea aretoan egonik ere. Halaber, berretsi behar dugu justiziaren eremuan lan egiten duten hainbat langileren jarrera. 425/2007 espedientean, esaterako, herritarrak akta eskatu zion epaileari sinatu aurretik, eta horrek ez zuelako ulertuko adierazi zion, izan ere, akta gaztelania hutsean zegoen eta herritarrak euskaraz deklaratzeko eskubidea berma zekiola eskatu zuen. Kasu horretan, epaileak gaztelania ulertuko ez zuela adierazi bazion ere, 697/2007 espedientean, epaileak gaztelaniatik euskarara ez itzultzeko esan zion interpreteari, herritarrak gaztelaniaz bazekielako. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ezarrita duen gaztelaniaz jakiteko derrigortasuna nahi bezala baliatzen dute epaileek, haien komenientziaren arabera. Kasu horietan aski argi islatzen da euskaldunok ez gaudela berdintasun-egoeran. Epaileak modu zakarrean adierazi zion herritarrari euskaraz deklaratu nahi izatea lehenago adierazi behar zuela interpretea eramateko. Hortaz, hizkuntza-hautua lehenagotik erabakia behar dute euskaraz egin nahi dutenek. Gainera, herritarrek euskara zuzenean erabiltzeko eskubidea aldarrikatu badute ere, horren konstantziarik ez dute jaso izan aktetan. Horrekin batera, 255/2007 espedientea ere aipagarria da. Donostiako epaitegi batek ez zuen onartu kalte-ordain batzuk kobratzeko eraman zuen euskarazko egiaztagiria. Kasu horretan berezko hizkuntza ofizialean idatzita egotea desegokia dela diote epaitegian, eta herritarrak, beste behin, eskaera propioa egin behar izan du euskarazko dokumentazioa onar dezaten.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA FISCALĂ?A GENERAL DEL ESTADO CONSEJO GENERAL DEL PODER JUDICIAL MINISTERIO DE JUSTICIA EUSKO JAURLARITZA. JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEG. SAILA NAFARROAKO GOBERNUA. LEHEN., JUSTIZIA ETA BARNE DEP.
1 8 21 1 3
Justiziaren eremuan hizkuntza-eskubideen urraketa larrienak eragin dituzten erakundeak Estatu mailakoak izan dira, izan ere, horiek dituzte eskumen handienak. Aurreko urteekin erkatuz gero, ez da inolako aldaketarik egon erakunde horien jarrerari dagokionez, ez eta aldaketarako zantzurik ere. Ministerio Fiskalak, esaterako, automatikoki arbuiatzen ditu euskara baliatzeko eskubidearen inguruko argudioak, eta gure erakundeak behatutako zenbait epaiketatan, alde guztiei euskarazko ordezkaria bidaltzeko eskaera eginda 51
ere, ez diote eskaerari erreparatu eta ondorioz, gaztelaniaz burutu behar izan dira zenbait epaiketa fiskaltzaren erruagatik. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, biziki kezkatu gaitu haren eskuduntzaren mendeko zenbait langilek agertutako jarrera. Halaber, Erregistro Zibilak euskarazko liburuez hornitzeko erakutsi duen patxada salagarria dela uste dugu.
4. ERANTZUNAK Justizia administrazioek nahikoa sistematikoki erantzun diete Behatokiak helarazitako kexei, nahiz eta horietako gehienetan arrazoirik eman ez. Nabarmentzekoa da, esaterako, ebazpen judizialak gaztelania hutsean jakinaraztegatik Behatokiak Justizia Ministerioari bideratutako hainbat kexari erantzunez Ministroaren Kabineteak bidalitako gutuna. Botere Judizialaren 231 artikuluak ezartzen du jarduketa ofizial guztietan gaztelania erabiliko dela estatuko hizkuntza ofiziala den heinean. Erregioetako zein Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren 9. artikuluan prozedurak erregioetako zein gutxiengoen beste hizkuntza batzuetan egiteko ezartzen den betebeharra, parteetako batek hala eskatzen duenean soilik aldarrika daiteke, beti ere, prozedura horiek bertan bizi diren erregioetako zein gutxiengoen hizkuntzen hiztun kopuruak ondorengo berariazko neurriak justifikatzen dituen barrutietan kokatutako organo judizialen aurrean tramitatuak direnean. Hori horrela, Kataluniako eta Euskadiko Autonomia Erkidegoetan kokatutako organo judizialen aurrean soilik izango dute herritarrek Justizia administrazioarekin harremanak eurek aukeratutako hizkuntza ofizial bietatik batean izateko eskubidea, hizkuntza horietako bakoitzaren egoeraren arabera eta baldin eta epaileak ez duen kontsideratzen paragrafo honek eskainitako aukerak oztopo direla justizia ongi administra dadin. Horrela, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231.1 artikuluari esker, euskara hautatzeko ahalmena epaileen edo magistratuen esku gelditzen da, eta ez parteen edo herritarren esku. Beraz, aukera hori epaile, magistratu, fiskal eta idazkari judizialek euskara dakitenean soilik bermatzen da. Hori horrela, ez dago benetako aukerarik hizkuntza ofizialetako edozein berdintasunez erabiltzeko. Zenbait kasutan eta epaiketako aktak euskaraz jasotzeko eskaera egin arren, Justizia Ministerioak aitortzen du eskubide hori aitortzen zaiola, baina gaztelania erabiltzea zuzenbideari lotzen zaiola adierazten du, beraz, ez dago inolako akatsik: [...] de conforme a lo expuesto, el Juzgado debía haber redactado el acta asimismo en euskera, pues el ciudadano implícitamente había elegido esta lengua para sus relaciones con la Administración de Justicia al realizar la denuncia, pero también se considera totalmente admisible y ajustada a derecho la utilización del castellano por el Juzgado de Instrucción nº 3 [...] Azkenik, aipatu behar dugu Estatuko justizia instituzioek helarazitako erantzun ia guztiak, Nafarroako zein EAEko auzitegietakoak, gaztelania hutsean igorri dituztela, Behatokia euskara hutsean zuzendu bazaie ere.
52
5. SINOPSIAK: JUSTIZIA Zenbakia: 426/2007 Arrazoia:
Erakundea: FISCALÍA GENERAL DEL ESTADO Maiatzaren 17an falta-epaiketa izan zuen Gasteizko Instrukzioko 2. epaitegian. Epaiketa gaztelaniaz egin behar izan da, epailea elebiduna izan arren, fiskala elebakarra zelako.
Gipuzkoa
Zenbakia: 107/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Getxoko Erregistro Zibilak gaztelania hutsean bidali dio erreklamazio baten inguruko erantzuna. Erreklamazioa haurra inskribatzeko euskarazko inprimakirik ez zutelako egin zuen.
Bizkaia
Zenbakia: 131/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Donostiako Instrukzioko 3. Epaitegian salaketa euskaraz jarri zuen arren, salaketa agiriaren kopia gaztelania hutsean luzatu zioten.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 174/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Otsailaren 12an Barakaldoko Justizia Jauregiko Egintzak Jakinarazteko Zerbitzutik gaztelania hutsean bidali zioten herritarrari epaitegira bertaratzeko jakinarazpena.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 242/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 255/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Donostiako 8. zenbakiko epaitegira joan behar izan zuen epaiketa batean lekuko gisa deklaratzera. Kalte ordaina eskatzeko aukeraz galdetu zuen eginbehar horrek ekarri zizkion galerengatik, eta epaileak eskaera aurkezteko esan zion. Lantokian euskaraz egin zioten ziurtagiria. Epaitegian aurkeztera joan zenean ez zioten onartu euskara hutsean zegoela argudiatuz.
Zenbakia: 337/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Martxoaren 13an Gernika-Lumoko Instrukzioko 1. zk.ko epaitegiak gaztelania hutsean bidali dio bere aurka eginiko falta judizioaren epaia, nahiz eta epaitegi horri aldez aurretik jakinarazi harremanak, bai ahozkoak bai idatziak, euskaraz izan nahi dituela.
Bizkaia
Zenbakia: 422/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Bilboko Probintzia Auzitegiak gaztelania hutsean bidali dio jakinarazpena erakunde bati.
Nafarroa
Zenbakia: 487/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Iruñeko Hauteskunde Batzordeak agiria bidali dio herritarrari maiatzaren 27ko hauteskundeetan mahaiburu izango dela jakinarazteko. Agiria gaztelania hutsean idatzita dago.
Nafarroa
Zenbakia: 537/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Maiatzaren 30ean Durangoko Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegitik gaztelania hutsean bidali diote lekuko gisa deklaratzera joateko zitazio-zedula.
Bizkaia
Zenbakia: 681/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu idazkariak gaztelania hutsean bidali dizkio jakinarazpenak, harremanak euskaraz nahi zituela adierazi zuen eremu euskalduneko herritarrari.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 697/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Eremu euskalduneko herritarrak salaketa jarri zuen Nafarroako Auzitegian. Instrukzioko epaitegitik deklaratzera joateko deia jaso zuen eta euskaraz deklaratu nahi zuenez itzultzailea eskatu zuen. Epaiketa eguna iritsita, epaileak epaiketa gaztelaniaz egiteko arazorik bazuen galdetu zion, berandu zebilela eta gaztelaniaz eginez gero, azkarrago bukatuko zutela. Herritarrak euskaraz deklaratu nahi zuela jakinarazi zion. Epaiketa hasi eta epaileak gaztelaniaz egin zion lehen galdera. Herritarrak galdera itzultzeko eskatu zion itzultzaileari. Orduan epaileak hitza hartu eta ez zegoela itzuli beharrik esan zuen, herritarrak gaztelaniaz bazekiela eta. Herritarrak berak euskaraz hitz egin nahi zuela gogorarazi zion eta orduan epaileak denborarik ez zuela eta epaiketa atzeratzea erabaki zuen.
Nafarroa
Zenbakia: 698/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Maiatzean zitazioa jaso zuen Erandioko Bake Epaitegitik. Zitazioa gaztelania hutsean zegoen. Bertaratu eta elebidun zergatik ez zituzten bidaltzen galdetuta, beti horrela, gaztelania hutsean, bidaltzen zituztela erantzun zioten.
Bizkaia
Zenbakia: 733/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Martxoaren 19an Durangoko Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegian burutu zen falta-epaiketan deklaratzera joan behar zuela jakinarazteko jaso zuen zitazio-zedula gaztelania hutsean zegoen.
Bizkaia
Zenbakia: 734/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Martxoaren 19an deklaratzera joan zen Durangoko Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegira. Deklaratzeko orduan sinatzeko eman zioten idazkia gaztelania hutsean zegoen. Herritarrak ez zuen deklaratu, itzultzaileak ez dituela hizkuntza-eskubideak bermatzen eta arrotz sentiarazten zuela argudiatuz. Ondoren, epaiketako akta luzatu zioten sinatzeko. Hau ere gaztelania hutsean zegoen.
Bizkaia
Zenbakia: 735/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Ekainaren 14an Durangoko Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegian deklaratzera joan behar zuela jakinarazteko jaso zuen zitazio-zedula gaztelania hutsean zegoen.
Bizkaia
Zenbakia: 736/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Ekainaren 14an Durangoko Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegian deklaratu behar zuenez, aste bat lehenago idazkaritzara joan zen zenbait eskaera egitera. Horietariko bat jaso zuen zitazio-zedula eta epaiketa egunean sinatzeko emango zizkioten dokumentuak euskaraz izan zitezen zen. Egindako eskaerak biltzen zituen aurretiazko eginbideen agiria gaztelania hutsean luzatu zioten, ordea. Horrez gain, egokitu zitzaion langileak ez zutela zitazio-zedularen euskarazko eredurik esan zion. Inguruan zebilen beste langile batek ordenagailuan dokumentuak euskaraz lortzeko modua erakutsi zion.
Bizkaia
Bilboko Epaitegietan, ezkontza zibilak ospatzeko gelako errotuluan “ESKONTZAK” ageri da “EZKONTZAK” beharrean.
53
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 737/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Herritarraren abokatuak epaiketaren egunean epaitegira joan ezin zuenez, ofiziozko abokatu euskalduna eskatu zuen Durangoko Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegian. Beraiek ezin ziotela hori ziurtatu eta Abokatuen Elkargoan galdetzeko esan zioten. Abokatuen Elkargoan hori epaitegiaren erantzukizuna zela esanez, Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegian eskatzeko esan zioten. Epaitegikoek beste epaitegietan galdetu eta gero, Bizkaia osorako ofiziozko abokatu euskaldun bakarra zegoela esan zioten. Instrukziokoek aipatu abokatua non eskatu behar zuten ez zekitenez 5 dei egin behar izan zituzten.
Bizkaia
Zenbakia: 738/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Ekainaren 14an Durangoko Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegira joan zen deklaratzera. Deklaratu ostean, akta luzatu zioten sinatzeko. Aste bat lehenago deklarazio eguneko dokumentuak euskaraz jaso nahi zituela adieraziz egindako eskaerari jaramonik egin gabe, aipatu akta gaztelania hutsean egoteaz gain, ez zuten jaso herritarrak ez deklaratu izanaren arrazoia, hau da, uko egiten ziola deklaratzeari itzultzaileak ez dituelako hizkuntza-eskubideak bermatzen eta arrotz sentiarazten zuelako.
Bizkaia
Zenbakia: 976/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Urriaren 1ean Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2.zk.ko epaitegian ezin izan zuen euskaraz deklaratu itzultzailerik ez zegoelako, eta ondorioz, gertaera hori jasoko zuen ziurtagiri bat eskatu zuen. Idazkariak gaztelania hutsean luzatu zion agiria.
Araba
Zenbakia: 1015/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1101/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE JUSTICIA Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakaritzako paper tinbratuetan erakundearen euskarazko izena ez dago zuzen idatzita, “Nafarroako Auzitegi Justizi Nagusia” ageri da.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 24/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Herritarrak euskaraz deklaratu nahi izan du eta haren deklarazio zuzena jasotzeko eskatu du, hau da, interprete gabe. Ez zaio eskubide hori bermatu.
Nafarroa
Zenbakia: 25/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Durangoko Instrukzioko 3 epaitegiari propio eskatu dio epaiketa euskaraz eta interprete gabe egiteko. Epaileak ukatu egin dio eskubide hori eta jakinarazpena gaztelania hutsean igorri dio.
Gipuzkoa
Zenbakia: 26/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Nafarroako 2. zenbakiko Zigor Epaitegitik gaztelania hutsean igorri diote jakinarazpena epaiketa batean lekukotza emateko. Herritarrak lekukotza euskaraz eta interprete gabe egin nahi du.
Nafarroa
Zenbakia: 29/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Gernikako epaitegitik jakinarazpena igorri diote epaiketara bertaratzeko. Jakinarazpena gaztelania hutsean dago. Herritarra epaiketara deitu dute errespetu eta desobedientzia falta egotzita, Ertzainei euskaraz egiteagatik.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 425/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Apirilaren 19an salaketa jarri zuen lapurreta batengatik. Ertzainek apirilaren 20an Bilboko Guardiako Epaitegira joan behar zuela deklaratzera esan zioten eta ea euskaraz edo gaztelaniaz deklaratu nahi zuen galdetu zioten. Herritarrak euskaraz egin nahi zuela erantzun zien. Epaiketa egunean herritarra euskaraz hasi zen deklaratzen eta epaileak modu zakarrean, euskaraz deklaratu nahi bazuen itzultzailea etorri arte kanpoan itxaroteko esanez, aretotik bota egin zuen. Itzultzailea etorri zenean, herritarrak deklaratu egin zuen eta ondoren, epaiketako akta sinatzeko esan zioten. Herritarrak, sinatu baino lehen irakurri nahi zuela adierazi zuen, eta epaileak “no vas a enteder” esan zion. Akta gaztelania hutsean zegoen.
Bizkaia
Erregistro zibilean ez diete utzi umea euskaraz erregistratzean..
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 975/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Herritarrak Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2.zk.ko epaitegira joan behar izan zuen deklaratzera. Euskaraz deklaratu nahi zuela jakinarazi zien, baina egun horretan ez zegoela itzultzailerik erantzun zioten eta beste egun baterako emango ziotela zita. Premiazko gaia zenez, gaztelaniaz deklaratzea beste biderik ez zitzaion gelditu.
Zenbakia: 1059/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Abenduaren 19an eta 20an Bilboko Zigor arloko 4 zk.ko Epaitegian izandako epaiketan ez zaie bermatu euskaraz zuzenean zuzentzeko eskubidea.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1150/2007 Arrazoia:
Erakundea: BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA Bergarako Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegiko buruak ukatu dio herritarrari epaiketa euskara hutsean egitea. Hori jakinarazteko autoa gaztelania hutsean dago, bertan euskaraz jakinaraziko zaiola agertu arren.
Gipuzkoa
Zenbakia: 549/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA Ekainaren 4an, eguerdiko 13:45 aldera, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzako Elkarteen Erregistrora deitu zuen herritarrak. Euskaraz zuzendu zitzaion telefonoa hartu zion langileari eta honek “me lo puedes repetir” erantzun zion. Gaztelaniaz jarraitu behar izan zuen herritarrak.
Bizkaia
Zenbakia: 474/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Apirilaren 19an, goizeko 10:00etan, Nafarroako Auzitegiko sarrerako langileek gaztelaniaz erantzun zioten herritarrek euskaraz eginiko galderari. Harrera euskaraz egingo zien norbait ez ote zegoen galdetuta, ezetz erantzun zieten.
Nafarroa
Zenbakia: 618/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Erregistro Orokorrean lan deialdietan izena emateko herritarren eskura dauden inprimakiak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 1058/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Iruñeko Zaintza Epaitegiaren sarreran jendeari eskaintzen zaizkion eskuorrietako bat, Servicio Social de Justicia delakoa, gaztelania hutsean da.
Nafarroa
54
Araba
ERANTZUN DUTE
4.2. EREMUA: LAN ETA GIZARTE ARLOA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 56 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Eremu honetan bideratu diren espediente guztiek eskubide-urraketaren izaera dute, eta horietatik bik corpusarekin dute zerikusia, Estatuko Administrazioak ez dituelako herrien eta lurralde historikoen toponimo ofizialak errespetatu. Hori horrela, kasu guztietan gertatu da eskubide-urraketa, eta gehienetan legea ere urratu da, Estatuko Administrazioa izanik eskubide-urratzaile nagusia. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna Eskubide-urraketan eta lege-urraketan sistematikotasun zantzuak daude, bideratutako kexen arabera. Eskubidea ikuspegi pasibo nahiz aktibotik urratu da. 2007ko datuek erakusten dutenez, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak, eta haren mende dauden Gizarte Segurantzaren Altxortegi Nagusiak, IMSERSOk, eta abarrek langile zein jubilatuei orokorrean zuzendutako kanpainak gaztelania hutsean bideratzen dituzte. Modu berean, Ministerioaren ordezkaritzetan, INEk eta INEMek herritarren eskura jartzen dituzten informazio-orriak, herritarrek bete beharreko inprimakiak, inkestak eta gisakoak gaztelania hutsean egoten dira. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kexa ugari jaso dituzte herritarrei harremanak, ahozkoa nahiz idatzizkoa, euskaraz ez bermatzeagatik. Puntualki, eskubide aktiboa ere urratu da, euskara hutsean aurkeztutako eskaeraren gaztelaniazko itzulpena eskatu baitute. 2.2.a. Errepikakortasuna Oro har kexak arrazoi ezberdinei buruzkoak dira, hala ere, urtea joan, urtea etorri, zerbitzua euskaraz ez ematea, jakinarazpenak gaztelania hutsean jasotzea, eta agiriak, inprimakiak eta informazio-orriak gaztelania hutsean egotea dira gehien errepikatzen diren kasuak.
55
2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA
Zerbitzua gaztelaniaz Idatzizko jakinarazpen pertsonalizatuak gaztelania hutsean Idatzizko jakinarazpen orokorrak gaztelania hutsean Inprimakiak gaztelaniaz. Inkestak gaztelaniaz Web gunea gaztelaniaz Iragarkiak gaztelania hutsean Izendapen ofizialak ez errespetatzea
Ikus daitekeenez, mota guztietako kexak jaso dira lan eta gizarte arloan. Arrazoi nagusienetako bat zuzeneko zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izatea da, baina idatzizko jakinarazpenek ere kexa ugari eragin dute. Herritarren eskura jartzen diren eskuorriak, agiriak, inprimakiak, telefono bidezko arreta, gutun pertsonalizatuak, etab. gaztelania hutsean izateak eskubide-urraketen soka luzea dela erakusten dute. Webguneetan eskura daitekeen informazioan ere euskarazkoaren hutsunea nabarmena da, nahiz eta idatzizko jakinarazpenetan herritarrei webguneetara jotzeko esaten zaien informazioa hizkuntza koofizialean irakurri nahi izanez gero. Prentsan txertatzen diren iragarkietan ere, ez da errespetatu ofizialtasun bikoitzaren printzipioa, gaztelania hutsean argitaratu baitira iragarkiak. 2.3. Larritasuna Larria iruditzen zaigu, eskaera euskara hutsean aurkeztu eta gaztelaniazko itzulpena aurkeztu ezean dirua hartzerik izango ez dutela mehatxatuz, herritarrak eskaera erdaratzera behartzea. Legeak aitortutako eskubidea ukatzeaz gain, presioa eragiten zaie herritarrei, gaztelania erabiltzera behartuz. Beste herritar bat elkarrizketa baterako hitzordurik gabe gelditu zen, euskaraz hitz egin nahi zuela azaldu arren, gaztelaniaz erantzuten zion langileak deia moztu ziolako. Emandako argibideak ongi ulertu ez dituen herritarraren kasurik ere badugu, hark gaztelaniaz ongi jakin ez, eta harrera egin zion langileak behar bezalako euskara mailarik ez zuelako. Herritarrak ez zuen zerbitzu egokirik jaso, beraz. Euskaraz zuzentzeagatik erantzun zakarrak jasotzen dituzten herritarren kasuak ere ez dira amaitu oraindik.
56
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA ESPAINIAKO ESTATUKO ADIMINISTRAZIOA EUSKO JAURLARITZA NAFARROAKO GOBERNUA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
29 14 11 2
ESPAINIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA Datuek argi erakusten dute: Espainiako Estatuko Administrazioa da lan eta gizarte eremuan eskubideak gehien urratu dituen administrazioa. Eskubideen urraketa kasuak mota guztietakoak dira: herritarrei begira sortzen diren agiriak, informazio-orriak, webguneak, jakinarazpen pertsonalizatuak, iragarkiak... gaztelania hutsean egiten dira. Zuzeneko harremana ere ez da euskaraz bermatzen hainbat bulegotan. Ez errespetatzeagatik, toponimo ofizialak ere ez dira errespetatzen, gaztelaniazko grafia erabiltzen jarraitzen dute eskumena duten erakundeek hartutako erabakien gainetik. EUSKO JAURLARITZA Eusko Jaurlaritzari dagokionez, herritarrarekiko zuzeneko zerbitzuan errepikatzen da gehien eskubide-urraketa. Urraketa etxetik hasten da, baina Jaurlaritzak kanpora kontratatzen dituen zerbitzuetan ere ez da neurririk ezartzen herritarren hizkuntza-eskubideak berma ditzaten, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legean hala jasota agertu arren. Ahozko zerbitzuetan ez ezik, idatzizkoetan ere urratzen dira eskubideak. Hala, kontratuak, fakturak, jakinarazpen pertsonalizatuak, propio eskatuta ere ez dira euskaraz eskaintzen. Bestalde, OSALANek langileentzat antolatutako ikastaroetan ez da inolako hizkuntza-irizpiderik ezartzen taldeak antolatzeko garaian, eta ondorioz gaztelaniaz ematen dira ikastaro guztiak. NAFARROAKO GOBERNUA Nafarroako Gobernuak, 29/2003 Dekretuaren irakurketarik murritzena aplikatzen jarraitzen du herritarrekiko harremanetan, eta hala gaztelania hutsean burutzen ditu jarduketa administratibo guztiak, nahiz eta herritar guztiei begirakoak izan. Hala ohikoa da, jakinarazpenak, herritarrei zuzendutako kanpainak, informazio-liburuxkak, aldizkariak, nahiz irudi korporatiboa gaztelania hutsean egitea. Legearen espirituaren aurka jotzea aski ez nonbait, ordea, eta legeak ezarritako eskubideak ukatu eta hark ezartzen dizkion betebeharrei muzin egitera iristen da, euskara hutsean aurkeztutako agiriak ontzat ez emanez, eremu euskalduneko herritarrei jakinarazpenak gaztelania hutsean bidaliz, edota eremu euskaldunean gaztelania hutsean dauden seinaleak jartzen dituenean.
57
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Ahozko harremana euskaraz ez bermatzea eta prentsan gaztelania hutsean dagoen iragarkia txertatzea izan dira kexen arrazoiak.
4. ERANTZUNAK Lan eta Gizarte gaietako Ministerioak kexa bakan batzuei soilik erantzun die, eta kasu guztietan lege edo araurik ez dutela urratu esateko izan da, ez Europako Osasun Txartelaren kasuan, ez webgunearen atariko orriari dagokionez ez eta lan-bizitza eta kotizazio oinarrien informazio kanpainan bidaltzen dituen agiriei dagokienez ere. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak ahalegin handia egiten duela dio herritarrei arreta elebiduna egiteko, eta kexak eskertzeaz gain, hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak hartuko dituztela dio, baina ez du inolako erantzunik eman sailak gaztelania hutsean bidaltzen dituen jakinarazpen, kontratu eta fakturen inguruan. OSALANek bere aldetik ikastaroetako material guztia, eta ikastaroak euskaraz egin ahal izateko baliabide pertsonalak ere badituela erantzun du. Hartara, ikastaldeak hautatutako hizkuntzaren arabera osatzen ditu, baina ikastaroan parte hartu zuten ordezkari sindikalek ez omen zutena ikastaroa zein hizkuntzatan egin nahi zuten adierazi. Ordezkari sindikalen arabera, aldiz, inork ez omen zien hizkuntza aukeratu zezaketenik jakinarazi. Nafarroako Gobernuak, Ingurumen Departamentuari zuzendutako kexetako pare bati soilik erantzun dio. Agiriak berritzen dituztenean kexa kontuan izango dutela jakinarazi dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez die kexei erantzun.
5. SINOPSIAK: LAN ETA GIZARTE ARLOA Zenbakia: 67/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL 2006ko abenduaren 20an Gizarte Segurantzaren Altxortegiko Nafarroako ordezkaritzako bulegoetan eremu euskalduneko herritarrak ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso, hizkuntza-paisaia guztia gaztelania hutsean dago, herritarren eskura dauden informazio-orriak gaztelania hutsean daude eta gaztelania hutsean luzatu diote egiaztagiria.
Nafarroa
Zenbakia: 966/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL Gizarte Segurantzaren webgunea euskaraz ere kontsulta daitekeen arren, inprimaki-ereduak ezin dira euskaraz eskuratu. Mezuak honela dio: “sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak. Eskuragarri dauden hizkuntzak: Espainiera.�
Nafarroa
Zenbakia: 1001/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL Jubilazio-orria internet bidez jaitsi zuen herritarra. Euskarazkoak ez zituen datuak zuzen jasotzen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1161/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL Nafarroako eremu euskalduna deritzaneko herritarrak gaztelania hutsean jaso du Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak igorritako gutuna. Bertan, IMSERSOk kudeatutako Helduendako Oporren Progaramari buruzko informazioa dago.
Nafarroa
Zenbakia: 243/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE EMPLEO, INEM Herritarra Arrasateko enplegu-bulegora joan zen C1-C gida-baimena eskuratzeko sarrerako froga egitera. Frogaren azalpenak eta froga egiteko azterketa-orriak gaztelania hutsean zeuden.
Gipuzkoa
Zenbakia: 424/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE EMPLEO, INEM Arrotxapeako Enplegu Bulegoan txanda hartzeko ematen dituzten zenbakien txartelak gaztelania hutsean idatzita daude.
Nafarroa
58
Zenbakia: 593/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE EMPLEO, INEM Maiatzeko laugarren astean deia jaso zuen Urnietako Fondo Formacion delakoan hitzartutako elkarrizketa bertan behera gelditzen zela jakinarazteko. Herritarrak euskaraz egin zuen lehenbiziko agurra eta INEMeko langileak gaztelaniaz erantzun zion. Herritarrak “euskaraz?” galdetu arren, langileak gaztelaniaz erantzun eta hitz egiten jarraitu zuen herritarrak zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazten zion arren. Azkenean, deia moztu egin zen eta herritarra hitzordurik gabe gelditu zen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 807/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE EMPLEO, INEM Herritarrak, abuztuaren 9an, Zarauzko enplegu-bulegora deitu zuen. Euskaraz hitz egiten hasi bezain laster “NO ENTIENDO” ozen batekin erantzun zioten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 524/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA - INE Nafarroako Lurralde Ordezkaritzako hauteskunde-erroldaren bulegoak gaztelania hutsean bidali dizkio herritarrari bozka postaz emateko aurkeztu beharreko egiaztagiria, bai eta jarraibideak ere.
Nafarroa
Zenbakia: 538/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA - INE Eremu euskalduna deritzaneko herritarrak gutuna jaso du; gaztelania hutsean dago. Bertan, Encuesta de Condiciones de Vida 2007 inkesta egitea egokitu zaiola jakinarazi diote. Gutunazala ere gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 802/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA - INE Iruñeko enpresa batek derrigorrez bete beharreko inkesta jaso du. Aipatu inkesta gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 803/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA - INE Abuztuaren 27an Iruñeko ordezkaritzara deitu zuen kontsulta bat egiteko eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 864/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA - INE Iruñeko enpresa batek derrigorrez bete beharreko inkesta jaso du. Aipatu inkesta gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1042/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA - INE Iruñeko enpresa batek derrigorrez bete beharreko inkesta jaso du. Aipatu inkesta gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1155/2007 Arrazoia:
Erakundea: INSTITUTO NACIONAL DE ESTADÍSTICA – INE Nafarroako ordezkaritzak gaztelania hutsean bidaltzen dizkio enpresa bati derrigorrean bete beharreko inkestaren inprimakiak, euskaraz nahi dituela behin eta berriz jakinarazi arren. Euskaraz jasoko baditu propio eskatu behar izaten du.
Nafarroa
Zenbakia: 140/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Gaztelania hutsean bidali diote 2007rako erretiro-igoeraren berri ematen duen gutun orokorra eta pertsonalki dagozkion datuei buruzko informazioa. Gutun orokorraren atzealdean ohar bat ageri da posdata moduan, gutuna hizkuntza koofizialean irakurri nahi izanez gero, internetera jo edo Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio zentroetako edozeinetan eskatzeko esanez.
Gipuzkoa
Zenbakia: 141/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Gaztelania hutsean bidalitako gutunean ohar bat ageri da posdata moduan, gutuna hizkuntza koofizialean irakurri nahi izanez gero, internetera jo daitekeela esanez. Webgunean sartu eta hona agertu zaion mezua: “2007ko goratzea. Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.“
Gipuzkoa
Zenbakia: 173/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Herritarra Gizarte Segurantzaren egoitzaren joan da emaztearentzako amatasun-laguntza eskatzera. Eskabidea egiteko inprimakia euskaraz ere badagoen arren, gaztelaniaz baino datu gutxiago eskatzen ditu eta ez dago eskaerari buruzko informazioa mugikorrean edo posta elektronikoz jasotzeko aukerarik.
Bizkaia
Zenbakia: 220/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES 2006an Gizarte Segurantzatik kobratutako erretiroaren ziurtagiria eta azalpenak dakartzan gutuna jaso du. Gutuna euskaraz eta gaztelaniaz dagoen arren, ziurtagiria gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 572/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Gizarte Segurantzaren Altxortegiak gaztelania hutsean bidali dizkio eremu euskalduna deritzaneko herritarrari 2007ko informazio kanpainako agiriak eta gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 611/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Segurantzaren Altxortegiak gaztelania hutsean bidali dizkio eremu euskalduna deritzaneko herritarrari 2007ko informazio kanpainako agiriak eta gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 616/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Gaztelania hutsean jaso ditu Gizarte Segurantzaren Altxortegiak lan jardunari buruz igorri dizkion agiriak eta gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 810/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 965/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Webgunearen atariko orria gaztelania hutsean dago.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 974/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Herritarrak jaso duen gutunean hainbat agiri heldu dira: Javier Aibarrek sinatutako gutuna, Lan Bizitzaren historia, Kotizazio oinarriak eta galdetegia. Agiri guztiak gaztelania hutsean daude.
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1043/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Herritarrak gutuna jaso du. Gutun horretan hainbat agiri heldu dira: gutuna, Lan Bizitzaren historia, Kotizazio oinarriak eta galdetegia. Agiri guztiak gaztelania hutsean daude.
Bizkaia
Zenbakia: 1044/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES IMSERSOk erretiratuentzako turismo-eskaintzaren berri emanez bidali duen gutunean, herritarraren helbidean Guipúzcoa izendapena agertzen da.
Gipuzkoa
Europako Osasun txartelean informazioa eta datuak gaztelania hutsean daude.
59
Zenbakia: 1061/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Nafarroako eremu euskalduna deritzaneko herritarrak gaztelania hutsean jaso du gutuna. Bertan, IMSERSOk kudeatutako Helduentzako Oporren Progaramari buruzko informazioa dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1062/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES Jaso duen gutunean helbidea gaztelania hutsean egoteaz gain, ez da herriaren izen ofiziala errespetatu, Arrayoz agertzen baita Arraioz beharrean.
Nafarroa
Zenbakia: 108/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Haurra izateagatik dagokion dirulaguntza eskatzeko Gizarte Gaietako Gizarte Ongizate Sailera deitu zuen azalpen eske. Ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso harrera egin zioten bi langileetatik batek ere ez zuelako behar adinako hizkuntza-gaitasunik.
Bizkaia
Zenbakia: 109/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA BIZIGUNEren bidez pisua egokitu zaio herritarrari. VISESAren bulegora joan da kontratua sinatzera. Kontratua, estatutuak, informazioa eta gainerako guztiak gaztelania hutsean zeuden.
Bizkaia
Zenbakia: 181/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako idazkariaren izenean eskutitza jaso du otsaileko 2. astean. Gaztelania hutsean idatzia dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 259/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Etxebizitza Saileko BIZILAGUN izeneko zerbitzuaren Gipuzkoako ordezkaritzara joan zen herritarra eta ez harrerako langileak, ez bitartekaritzan ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 469/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA ALOKABIDEk gaztelania hutsean bidali dio fakturaren jakinarazpena maiatzaren 17an. Gutunak euskaraz jaso nahi dituela jakinarazia dien arren, ez diote jaramonik egiten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 490/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Maiatzaren 24ean, goizez, 943 326 086 zenbakira deitu zuen. Herritarrak euskaraz hitz egin zion arren langileari, hark gaztelaniaz erantzun zion. Herritarrak zerbitzua euskaraz ematerik zuten galdetuta, euskara zerbait ulertzen zuela erantzun zion. Elkarrizketak aurrera egin zuenean, ordea, langileak ez ziola ulertzen jabetuta, herritarrak gaztelaniaz egin behar izan zion. Azkenean, herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 796/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Abuztuaren 6an goizeko 10:30ean telefonoz deitu zuen 012zenbakira. Telefonoa hartu zion langileak euskaraz erantzun zion, baina Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin pasa zutenean emakume batek gaztelaniaz erantzun zion. Euskaraz bazekien galdetuta eta pixka bat egiten zuela erantzun zionez, herritarrak mantso-mantso hitz egin zion. Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruz ari zela ohartuta, langileak zerbitzu horrekin jarriko zuela erantzun zion. Babes ofizialeko gaiak zeramatzan pertsonak gaztelaniaz erantzun zion. Euskaraz ba ote zekien galdetu eta ezetz erantzun zion eta euskaraz zekien norbaitekin hitz egin nahi al zuen galdetu zion jarraian. Herritarrak baietz esan eta zain eduki zuten, halako batean deia moztu zen arte. Herritarrak berriz deitu behar izan zuen eta azkenean gaztelaniaz egin behar izan zuen galdera. Babes ofizialeko etxebizitzen gaia zeraman pertsonak esan zionez, une horretan ez zegoen euskaraz zekien pertsonarik, gehienak oporretan zeudelako. Azkenean, herritarrak gaztelaniaz aritu behar izan zuen eta ez zuen jakin nahi zuena oso ongi ulertu bere gaztelania nahikoa kaskarra delako.
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 943/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Urriaren 2an 20:30 aldera telefonoz deitu zioten inkesta bat egiteko. Herritarrak euskaraz egiteko aukerarik bazuen galdetuta, inkestagileak “euskara gutxi” erantzun zion. Beraz, herritarrak ezin izan zuen inkesta erantzun.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1056/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA Azkoitiko Auzmendi kaleko 60. atariko atezain automatikoak mezua gaztelania hutsean esaten du: “Puerta abierta. Cierre la puerta después de entrar”. Eraikina babes ofizialekoa da.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1134/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 102/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA OSALANek lan arriskuen prebentziorako ikastaroa antolatu zuen Donostian urtarrilean prebentzioko ordezkari sindikalentzat. Ikastaroan parte hartu zutenei banatu zieten material guztia gaztelania hutsean zegoen. Gainera, 4 irakasletik bakarrak zekien euskaraz.
Zenbakia: 307/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA Martxoaren 26an Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzara deitu du eta telefonoa hartu duen langileak gaztelaniaz egin dio harrera.
Zenbakia: 324/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA OSALANen buletina gaztelaniaz idatzia egon ohi da nagusiki.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1031/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA OSALANen Gipuzkoako ordezkaritzatik deitu zioten urriaren 24an. Bi teknikarirekin egotea egokitu zitzaion. Biei galdetu zien euskaraz bazekiten eta biek ezetz erantzun ziotenez ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 14/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA Menpekotasunaren Arloko Laguntzaren Zuzendariordetzaren baitako Balorazio Ataleko 948 269 800 telefono zenbakira deitu du eta ez diote harrera euskaraz egin, hala eskatu duen arren.
Nafarroa
Zenbakia: 177/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA Nafarroako erakunde batek euskara hutsean igorri zuen instantzia orokorra Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutura. Ez zutela ulertzen eta itzulpena egitea haien lana ez zela argudiatuz gaztelaniazko bertsioa eskatu zioten erakundeari.
Nafarroa
Immigrazio Zuzendaritzatik gaztelania hutsean bidali diote herritarrari jardunaldi batzuetarako gonbidapen-mezua.
60
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 516/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak gaztelania hutsean argitaratu zuen maiatzaren 29ko Diario de Noticias egunkarian Kirol merituen zilarrezko dominetarako proposamenak aurkezteko epearen berri ematen zuen iragarkia.
Nafarroa
Zenbakia: 645/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA Gizarte Ongizate Departamentuko Familiaren Zuzendaritza Nagusitik eremu euskalduna deritzaneko herritarrari bidali dioten jakinarazpena gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 705/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA Erakunde batean gaztelania hutsean jaso dute Guía de hábitos saludables para jóvenes delakoa. Uztailaren 18an 9:30ak aldera Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutura deitu dute euskarazko alea eskatzeko. Gidak ez duela euskarazko bertsiorik eta ez duela izanen esan diete.
Nafarroa
Zenbakia: 261/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENT. Lan Zuzendaritza Nagusitik gaztelania hutsean igorri diote zitazioa erakunde bati. Gutunazaleko irudi korporatiboa ere gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 517/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENT. Industria Segurtasunerako Zerbitzuak gaztelania hutsean argitaratu zuen maiatzaren 29ko Diario de Noticias egunkarian Arbizuko gas naturalaren banaketarako sareari buruzko iragarkia.
Nafarroa
Zenbakia: 599/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZ. DEPART. Ingurumen Departamentuan arrantzarako arauen liburuxka eman diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari. Liburuxka gaztelania hutsean dagoenez, euskarazko alea eskatu du, baina gaztelaniaz soilik argitaratu dutela erantzun diote.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 600/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZ. DEPART. Ingurumen Departamentuko Baimenen atalean luzatu dioten arrantzarako baimena gaztelania hutsean dago, atzealdeko hurrengo urteetarako jarraibideak ele bietan dauden arren.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 788/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZ. DEPART. Eremu euskalduna deritzaneko herritarrak jaso duen Entornos de Navarra aldizkariko ekaineko alean, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da; 32 orrialdetik 2 besterik ez daude euskaraz eta hauetan aurreko orrialdeetan agertzen den informazioaren laburpen txiki bat baizik ez da ematen.
Nafarroa
Zenbakia: 863/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZ. DEPART. Nafarroako Gobernu berria eratzearekin batera, hainbat Departamentu berrantolatu egin dira, besteak beste, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua. Hori dela eta, orri eta gutunazalen izenburuak berritu dituzte. Departamentu horrek gaztelania hutsean dauden izenburuak inprimatu ditu.
Nafarroa
Zenbakia: 583/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. BERRIKUNTZAKO ETA JAKINTZAREN GIZARTEKO DEPARTAMENTUA Udako Euskal Herria aldizkariaren 28. zenbakian “Disfruta Gipuzkoa al 100%” kanpainako iragarkia gaztelania hutsean azaltzen da.
Gipuzkoa
Zenbakia: 228/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA Otsailaren 26an egoitzara joan zen kopia batzuk jasotzera. Euskaraz hitz egin eta gaztelaniaz erantzun zioten, modu zakarrean. Euskaraz harrera egitea nahi zuela esanda, ezin zela erantzun zioten, euskaraz nahi bazuen zuzendariarekin hitz egin beharko zuela, baina bilera batean zegoela eta berriz itzuli beharko zuela.
Gipuzkoa
61
62
4.3. EREMUA: OGASUNA ETA EKONOMIA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 24 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Bideratu diren kasu guztiek kexaren izaera dute, eta beraz, hizkuntza-eskubidea urratu zaie herritarrei. Eskubidearekin batera legea ere urratu da hainbat kasutan. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Sailak sistematikoki gaztelaniaz bidaltzen ditu BEZ aitorpena egiteko inprimakiak. Herritarrei informazioa emateko sortzen dituen informazio-orriak ere gaztelania hutsean egiten ditu, eta hala, horren inguruko kexa bakarra jaso dugun arren, eskubidearen urraketa sistematikoa dela azpimarratu behar dugu, herritar orori zuzendutako informazioa den heinean. Ahozko zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidearen urraketa, berriz, nahikoa sistematikoa da kexek erakusten dutenez. Ikuspegi beretik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitate eta Finantzetarako Departamentuak gaztelania hutsean bidalitako jakinarazpenarena gertaera puntuala dela esan dezakegu. 2.2.a. Errepikakortasuna 2007ko kasuek erakusten digutenez, Ekonomia eta Ogasunaren eremuan behin eta berriro errepikatu diren kexak jaso ditugu aurten ere. Zergadunei informazioa emateko edo harrera egiteko bulegoetan edo telefonoetan zerbitzua euskaraz ez jasotzea izan da gehien errepikatu den kexa. Bestalde, aitorpena egiteko inprimakiak gaztelania hutsean igortzea izan da kexa errepikatuenetako bat. 2.2.b Erabilera Ahozko zerbitzua Jakinarazpen idatziak Inprimakiak
KEXEN ZIOA
63
Erantzungailuko mezua Informazio-orria
Arestian aipatu bezala, kexa gehienak hizkuntza-eskubidearen ikuspegi pasiboaren urraketak izan dira, hau da, administrazioak herritarrarekin duen harremanean. Horrela, ahozko zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izatea izan da gehien errepikatu den zioa. Kasuren batean erantzungailuko mezua izan da kexa eragin duena. Inprimakiak gaztelania hutsean egoteagatik ere kexa bat baino gehiago jaso dira. Zio horiei guztiei idatzizko jakinarazpen pertsonalizatuak gaztelania hutsean egotea, eta informazio-orria gaztelania hutsean argitaratu izana gehitu behar zaizkie. 2.3. Larritasuna Herritarrarekiko begirunerik ezaren erakusle ezin argiagoak dira, zerbitzua euskaraz nahi zutela aldez aurretik jakinarazi eta hala egingo zitzaiela aginduta, gaztelaniaz artatu zituzten herritarren kasuak.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA ESPAINIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA EUSKO JAURLARITZA NAFARROAKO GOBERNUA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1 3 14 2 4
Kexarik gehienak Nafarroako Gobernuari zuzendutakoak izan dira. Herritarrekiko harremanean, ez ahozkoan (zuzeneko harremana, erantzungailuko mezua), ez idatzizkoan (inprimakiak, informazio-orriak), ez zaio inolako tarterik egiten euskarari. Propio eskatuta ere ez du bermatzen harremana euskaraz. Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien kasuan, ahozko harremana euskaraz bermatu ez izana da, guztien gainetik nagusitu den arrazoia. Ekonomia Ministerioaren kasuan ere, euskarazko zerbitzua ez bermatzea izan da zioa.
4. ERANTZUNAK Administrazio gehienek erantzun diete Behatokiak bideratutako kexei. Zerga Agentziaren Gipuzkoako Ordezkaritzak positiboki erantzun dio kexari eta berriro ere antzekorik ez gertatzeko neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute. 64
Eusko Jaurlaritzak bi kexari erantzun die. 44-2007 espedientearen kasuan telefonoa hartu zuen langileak 57 urte dituela eta euskara jakitetik salbuetsita dagoela adierazi du. 1112-2007 kexari dagokionez, neurriak hartuko dituztela jakinarazi du halakorik berriz gerta ez dadin. Nafarroako Gobernuak zergen kitapena egiteko hiru hilero bidaltzen dituen inprimakien inguruko kexei soilik erantzun die. Erantzunaren arabera, inprimakiak bidaltzeko erabiltzen duten programa informatikoak ez du ahalbidetzen agiriak euskaraz bidaltzea, eta ez dute programa aldatzerik aurreikusten, zerbitzuak gutxika-gutxika desagertzera joko duelako. Hala, agiriak euskaraz nahi dituenak webguneera jo dezakeela dio. Foru Aldundiek kexa guztiei erantzun diete. Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko ezarrita dituzten neurrien berri ematen dute, kasu batzuetan argibide gehiago eskatzen dituzte gertaerak ikertu ahal izateko, eta beste batzuetan salbuespenezko kasuak izan direla adierazten dute, beste batzuetan barkamena eskatzen diote herritarrei eta horrelakorik ez errepikatzeko neurriak hartu dituztela jakinarazten dute.
5. SINOPSIAK: OGASUNA ETA EKONOMIA Zenbakia: 595/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE ECONOMÍA Y HACIENDA Ekainaren 12an goizeko 11:00ak eta 12:00ak bitartean Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Donostiako Okendo kaleko egoitzara joan zen. Harrera lekuko emakumearengana hurbildu zen informazio eske euskaraz. Gaztelaniaz erantzun zion. Herritarrak zerbitzua euskaraz jasotzeko zuen eskubidea adierazita, bulegoa Espainiako Estatuko Administrazioari zegokiola eta bestelakoak esan zizkion. Herritarrak aurre egin zion ordea, eta orduan, langilea zerbitzua euskaraz eman zezakeen lankidea bilatzen ahalegindu zen. Ez zuen aurkitu, ordea. Herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Zenbakia: 44/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA Eusko Jaurlaritzako posta zerbitzuburuaren 945 018 0512 zenbakira deitu zuen abenduaren 20an arratsaldeko 16:00ak aldera. Herritarrak telefonoa hartu zion langileari euskaraz egin zion arren, ez zuen harengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 752/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA Uztailaren 24 goizean Eusko Jaurlaritzako zentralita orokorreko 012 zenbakira deitu zuen. Deia erantzun zion langileak ez zion harrera euskaraz egin. Herritarrak zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela esandakoan, itxaroteko eskatu zion. Minutu batzuetan zain egon behar izan zuen zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko.
Bizkaia
Zenbakia: 1112/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA Euskal Estatistika Batzordeko idazkariak gaztelania hutsean bidali ditu barne-mezua eta harekin batera heldu diren agiriak.
Araba
Zenbakia: 91/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Zenbakia: 179/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Otsailaren 21ean, eguerdiko 12:30 aldera, Ogasun Departamentuak Gaztelugibel kalean dituen bulegoetako informazio gunean herritarrak ezin izan du informazioa euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 278/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Ogasun Departamentuak gaztelania hutsean erantzun dio herritarrak euskaraz egindako erreklamazioari.
Nafarroa
Zenbakia: 298/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Ogasun Departamentuak berritu egin du irudi korporatiboa eta ondorioz inprimaki berriak egin ditu (gutunazalak, orri tinbratuak, ... ) Hala ere, inprimaki horietan ageri diren testu guztiak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 299/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Ogasun Sailak erakunde bati 2007ko 1. hiruhilekoko PFEZ aitorpena egiteko bidali dion dokumentazioa gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 399/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Errenta-aitorpena egiteko hitzordua hartzeko herritarren eskura jarri duen 901 505 505 zenbakira deitu zuen maiatzen 2an eremu euskalduna deritzaneko herritarrak. Erantzungailuak gaztelaniaz soilik ematen zuen linea okupatu zegoela adierazteko mezua.
Nafarroa
Zenbakia: 400/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrak errenta-aitorpena egiteko hitzordua hartzeko 901 505 505 zenbakira deitu du maiatzaren 2an. Euskaraz zuzendu zaio langileari eta hirugarren aldian telefonistak honako hau erantzun dio: “si es tan amable de hablarme en castellano, no le entiendo; todos los compañeros que hablan euskara están ocupados en este momento”.
Nafarroa
Gaztelania hutsean jaso ditu erakunde batek lehen hiruhilekoko BEZ aitorpena egiteko agiriak.
65
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 412/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Maiatzaren 8an Iruñeko Monjardin kaleko bulegoan errenta-aitorpena egin dion teknikariak euskaraz ez zekienez, gaztelaniaz hartu behar izan du zerbitzua legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrak.
Nafarroa
Zenbakia: 415/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Monjardin kaleko bulegoan, maiatzaren 8an, eguerdiko 12:15ean bi pertsona zeuden errenta aitorpena egiteko zenbakiak ematen. Herritarra euskaraz zuzendu zaie eta honako hau erantzun dio bietako batek: “te voy a contestar en castellano”. Besteak ez du ulertu ere egin seguruenik.
Nafarroa
Zenbakia: 428/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Gaztelugibel kaleko Ogasun sailean PIN edo Identifikazio Pertsonalerako Zenbakiaren erabilerei buruzko informazio-orria eman zioten herritarrari. Aipatu orria gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 525/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Errenta-aitorpena egiteko hitzordua hartzeko 901 505 505 telefono zenbakira deitu du maiatzaren 29an 9:25 aldera. Erantzungailuko mezua gaztelaniaz dago eta harrera egiteko ez zegoen zerbitzua euskaraz eskain zezakeen langilerik.
Nafarroa
Zenbakia: 612/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Ekainaren 21ean errenta-aitorpena egitera joan da Barañaingo bulegora eta ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso. Aldez aurretik errenta-aitorpena euskaraz egiteko eskaera egina zuen eta ez zuela arazorik izanen erantzuna zioten idatziz.
Nafarroa
Zenbakia: 627/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Zenbakia: 941/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Erakunde batek 2007ko 3. hiruhilekoko PFEZ aitorpena egiteko jaso duen dokumentazioa gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 382/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. OGASUN ETA FINANTZEN SAILA Ogasuneko bulego nagusira joan zen apirilaren 23an, eguerdiko 13:00etan. Une horretan informazio-gunean zegoen langile bakarrak ezin izan zion harrera euskaraz egin, oso gutxi zekiela esan zion herritarrari.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1209/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. OGASUN ETA FINANTZEN SAILA Bizkaiko Foru Aldundira deitu zuen abenduaren 27an, eguerdiko 12:30 inguruan. Ahots batek zein hizkuntzatan artatua izan nahi zuen aukeratzeko eskatu zion. Euskara aukeratu zuen eta handik aurrera eskatzen zitzaizkion aukerak egiten joan zen bere kontsulta egin ahal izateko, Ogasun sailean hain zuzen ere. Egokitu zitzaion langileak mesedez gaztelaniaz egiteko eskatu zion. Herritarrak gaztelaniaz egitekotan zertarako eskaini zioten hizkuntza aukeratzea galdetu zion, eta enplegatuak nahi bazuen euskaraz egiteko, baina berak gaztelaniaz erantzungo ziola esan zion, eta hala egin ere. Herritarra ez zen emandako zerbitzuarekin konforme gelditu, langileak ez baitzion berak azaldutakoa ongi ulertzen eta behin eta berriz errepikatu behar izan baitzizkion azalpenak.
Bizkaia
Erakunde batek 2007ko 2. hiruhilekoko PFEZ aitorpena egiteko jaso duen dokumentazioa gaztelania hutsean dago.
Nafarroa ERANTZUN DUTE Nafarroa
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 76/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak gaztelania hutsean bidali zion erakunde bati berraztertzeko ez-ohiko helegitearen inguruko erabakiaren berri.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 116/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 596/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA Ekainaren 15ean 11:30ak aldera Antiguoko Errotaburun dagoen egoitzara joan zen. Egokitu zitzaion emakumezkoaren mahaira hurbildu eta euskaraz zuzendu zitzaion. Honek ordea, gaztelaniaz egin zion. Herritarrak “euskaraz?” galdetu arren, langileak gaztelaniaz jarraitu zuela inolako azalpenik eta aukerarik eman gabe.
Zenbakia: 805/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA Uztailaren 30ean, Donostiako Errotaburun dauden Ogasun-bulegoetara joan zen eguerdiko 12:30 aldera, kontsulta bat egitera. Txanda hartzeko txartelak 3-4-5 mahaietan arreta egingo ziotela adierazten zuen. Une horretan 4.ean soilik ageri zen enplegatua. Herritarrak “euskaraz bai?” galdetu eta langileak “no, en castellano” erantzun zionez, gaztelaniaz jardun behar izan zuen.
Telefonogunera deitu zuen eta ez zioten harrera euskaraz egin.
66
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
4.4. EREMUA: BARNE-SAILA ETA HERRIZAINGOA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 27 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Barne-sailarekin zein herrizaingoarekin lotutako espediente guztiek eskubide-urraketak jasotzen dituzte. Lege-urraketei dagokienez, ia kasu guztietan urratu da egungo ordenamendu juridikoa. Pare bat espedientetan Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek euren toponimoei buruz hartutako erabakiak betetzen ez dituzten kasuak jaso dira. Tamalez, Espainiako Kongresuak ez ditu berretsi aipatu erabakiok, eta ohiko moduan, Espainiako Estatuko Administrazioak horri eusten dio, herrialdeetan indarrean dagoen araubidea ez errespetatzeko. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Ohiko bihurtu den moduan, Espainiako Estatuko Administrazioetako hainbat erakundek ez dituzte toponimo ofizialak errespetatzen. Are gehiago, programa informatikoetan ez dira jasotzen euskarazko toponimoen aukerak; beraz, herritarrek kexa egin arren, ez dute konponbiderako jarrerarik erakusten, urraketaren betikotzea baizik. 2007ko espedienteetan toponimoak ez ezik, antroponimoak ere aldatzen dituztela egiaztatu ahal izan dugu, herritarrek dokumentu ofizialetan euskarazko bertsio zuzenak izan arren. Hartara, administrazio horietako langileek esfortzu berezia egiten dute euskarazko bertsio zuzen eta ofizialak aldatzeko. Bestelakoetan, polizia zuzendaritzetan zerbitzua euskaraz ezin jasotzea berriz ere errepikatu da zenbait espedientetan, aurreko urteetan bezala. Horrekin batera, Ertzaintzak jartzen dituen kontroletan ere urterik urte agertu izan ditugun urraketak errepikatu dira. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Euskara hutsean idatzitako dokumentuak ez onartzea Toponimo ez-ofizialak erabiltzea Zerbitzua gaztelaniaz jasotzea Jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzea Telefono bidezko informazioa gaztelaniaz besterik ez eskaintzea Grabatutako mezuetan jarraibideak gaztelaniaz besterik ez ematea Euskaraz egindako eskaerari gaztelania hutsean erantzutea Azterketa euskaraz egin nahi duenak lehenago adierazi behar du
67
2007an kudeatutako kexa gehienak ahozko erabilerarekin lotuta egon dira. Herritarrek zuzenean euskaraz jardun nahi izan dute polizietako kideekin eta ez dute aukerarik izan. Hartara, eremu honetan gertatzen diren urraketen zioa beste urte batez errepikatu izan da. Aipatu behar da egoera desberdinetan urratu zaiela herritarrei zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea. Esaterako, 155/2007, 488/2007, 689/2007 eta 708/2007 espedienteetan Ertzain etxean ez da langile gaiturik egon euskarazko zerbitzua emateko. 759/2007 eta 284/2007 espedienteetan informazio emateko telefono-zenbakietan ez dute zerbitzua euskaraz jasotzerik izan. Antzeko egoera gertatu zitzaion 112 larrialdietarako telefonora deitu duen 1045/2007 espedientea helarazi zuen herritarrari. Bestalde, eta larritasunaren atalean landuko dugun arren, 2007an ere kontroletako gorabeherak ere izan dituzte zenbait herritarrek euskaraz zuzentzeko eskatu dutenean, 30/2007, 482/2007 eta 794/2007. Idatzizko erabilerari dagokionez, gaztelania hutsean betetako inprimakiak luzatu izan dizkiete herritarrei 1156/2007 eta 488/2007. 2.3. Larritasuna Beste urte batez egiaztatu ahal izan dugu polizia-kontroletan euskaraz egiteko eskubideak alboko kalte-ondorioak sorrarazten dizkiela herritarrei. Horren adibide dira 30/2007 eta 794/2007 espedienteak. 30/2007 espedienteari dagokionez, herritarrak euskaraz zuzentzeko eskatu, eta azkenean ertzain batek zerbitzua euskaraz eman arren, zitazio-zedula jaso zuen errespetu-falta eta desobedientzia egotzita. 794/2007 espedienteari dagokionez ere, polizia-kontrolean herritarrak berretsi egin zuen euskaraz egiteko eskubidea legeak aitortzen diola. Herritarraren arabera Ertzainek legea nahi duten moduan irakurtzen dutela erantzun zioten. Halaber, herritarrak helarazitakoan oinarriturik, legeak euskaraz egiteko eskubidea aitortzen badio ere, ertzainei gaztelaniaz egiteko eskubidea ere aitortzen diela adierazi zioten. Azkenean, herritarrak etsi zuen eta gaztelaniaz zuzendu zitzaien. Horrelako kasuek berriz ere jartzen dute agerian euskara erabili nahi izateak zer nolako ondorioak eragiten dizkion herritarrari. Halaber, administrazio publikoetako langileek eskubideen inguruan duten jarrera ere agerian geratzen da. Izan ere, kontuan izan behar dugu legeak aitortzen dituen eskubideak bermatzea dela administrazioko langileen betebeharretako bat, eta ez dagoela onartzerik bi eskubideren artean, beraiena gailentzea, 794/2007 espedientean bezala. 482/2007 espedientean Nafarroako Foruzainekin antzeko egoera gertatu da, baina herritarrak ez zuen alboko kalte ondoriorik aipatu. Hala ere, kasu horretan kontrolean zegoen Foruzain bat ere ez zen gai zerbitzua euskaraz emateko. Azkenik, langileek euskara baliatu nahi duten herritarrekiko erakusten duten errespetu falta ere ikusi ahal izan dugu, besteak beste, 760/2007. Donostiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiko langile batek telefonoa eseki zion herritarrari euskaraz erantzungo zion norbaitez galdetu ostean.
68
Horrekin batera, Espainiako Minsterio del Interior delakoak Bizkaiko ordezkaritzan euskara hutsean sartutako dokumentuak ez ditu onartu, eta gainera herritarrari gaztelaniazko bertsioa eransteko eskatu dio. Hartara, herritarren eskubide aktibo eta pasiboa naturaltasunez urratzen dute, izan ere, hori guztia jakinarazteko eskutitza gaztelania hutsean zegoen. Horrek aski garbi erakusten du euskaraz lan egiteak betebehar gehiago eragiten dizkiola hautu hori egiten duen herritarrari edo elkarteari.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA MINISTERIO DEL INTERIOR MINISTERIO DEL INTERIOR. POLIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA MINISTERIO DEL INTERIOR. TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIA EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGOA. ERTZAINTZA NAFARROAKO GOBERNUA. LEHEND., JUSTIZIA ETA BARNE DEPART.
6 4 5 11 1
MINISTERIO DEL INTERIOR. POLIZIA ETA TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK Espainiako Estatuko Administrazioaren aldetik aldaketa gutxi ondoriozta dezakegu 2007an jasotako espedienteen zioari erreparatuz gero. Ziurtagiriak gaztelania hutsean luzatzen dituzte, toponimo ez-ofizialak erabiltzen dituzte, antroponimoak eta abizenak ez dituzte errespetatzen, azalpenak eta mezuak gaztelania hutsean zabaltzen dituzte... Lehen aipatu bezala, euskara hutsean idatzitako dokumentuak onartu ere ez ditu egin Espainiako Estatuko Administrazioak, egun Bizkaian ezarrita dagoen ofizialtasun bikoitzaren oinarrizko printzipioak albo batera utzirik. Halaber, euskara baliatu nahi duten herritarrek bigarren mailakoak izaten jarraitzen dute administrazio horiekiko. Gida-baimena lortzeko azterketa euskaraz egin nahi duenak lehenago jakinarazi behar die arduradunei. Hartara, egun horrenbeste aldarrikatzen den hizkuntzahauturako askatasunaren printzipioak ez du inolako baliorik euskaldun elebidunei dagokienez. 2003. urtean Behatokiak txosten berezitua argitaratu zuen Espainiako Estatuko Administrazioaren inguruan. Bertan jasotako ondorioek oso argi utzi zuten zer nolako utzikeria dagoen EAEn eta Nafarroan Espainiako Estatuak duen administrazio periferikoan. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak ere, 2005 urtean, gomendio berezia luzatu zion Espainiako Estatuari egoera hori aldatzeko. Tamalez, 2007a ez da izan horretarako urtea, eta halaxe jakinarazi zien Behatokiak Europako Kontseiluko Adituen Batzordeari, Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren aplikazioan egindakoa baloratzean. EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGOA 2006ko urteko txostenean agerian jarri genuen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak argitaratutako lan deialdiak hizkuntza-eskubideen urraketak betikotzeko neurriak hartu zituela. Tamalez, 2007an beste lan-deialdi bat argitaratu du eta antzeko bidetik jo du. 69
Lan deialdi berri honetan 120 plaza betetzeko oposizio bidezko lehiaketa egin zen, eta horietatik %42k besterik ez zuten derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna, 1. hizkuntza-eskakizuna hain zuzen ere. Besteetan euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da eta puntuazio osoaren %9,09 esleitu zaio euskararen ezagutzari. Lan-deialdi horren bidez, ez eta iazkoarekin ere, ez dago lortzerik 1998an Ertzaintzaren hizkuntza-normalizaziorako onartu zen Dekretuak ezarritakoa. Dekretuaren arabera 2008a baino lehen lanpostuetatik %40,74k izan beharko dute egiaztatuta euskararen ezagutza. Azken deialdi horretan %42ri eskatu arren, horrek ez du igoera handirik suposatuko plantilla orokorrean, eta hortaz, ezarritako helburura ez da hurbilduko. Halaber, 2006ko txostenean eta urte horretako deialdiaren balorazioan egin ziren eskaerei ez zaie erantzun. Izan ere, 2. hizkuntza-eskakizuna definitzeko eta lanpostuetan zehazteko eskatu zuen Behatokiak 2006an. Hori egin ez, lan-deialdi berri bat atera eta 2. hizkuntza-eskakizunak definitu gabe jarraitzen du, hortaz, ezin ezarri lanpostu bati ere. Behatokiaren arabera aurreikuspenik makurrena gertatu da. 2. hizkuntza-eskakizuna plangintzaldia amaitzen denean ezarriko dutela dirudi. Hamar urteko epean egiteko zutena, azken egunerako utziko dute. NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Barne sailari dagokionez kexa bakarra izan du Nafarroako Gobernuak eta aurreko urteetako azterketetan oinarriturik ez dugu baloratzeko elementu nahikorik. Hala ere, Foruzaingoaren plantillan 101 agente berri sartu ziren 2007an, eta herritarren hizkuntza-eskubideei muzin egin zaiela esan behar dugu. Izan ere, egun Foruzaingoen plantilla osatzen duten 900 lanpostuetatik batek ere ez du euskararen derrigorrezko ezagutza. 2007an bi polizia-etxe zabaldu dituzte legeak ezarritako eremu euskaldunean, Elizondon eta Altsasun hain zuzen ere. Polizia-etxe horietako lanpostu batean ere ez da derrigorrezkoa euskararen ezagutza, eta beraz, ez dago bermatuta Nafarroako lege murritzak herri horietako biztanleei berezko hizkuntza baliatzeko aitortzen dien eskubidea.
4. ERANTZUNAK MINISTERIO DEL INTERIOR Espainiako Barne Ministerioak hainbat kexari erantzun izan die. Batetik, esan behar dugu, helarazitako kexaren zioa konpontzeko bideak abian jarri dituzte, esaterako, 759-2007 eta 7602007 espedienteetan. Euskara hutsean dagoen dokumentazioa ez onartzeari dagokionez, Barne Ministerioaren arabera, eskatu prozedura Espainiako Estatuko Administrazioak bideratu behar duenez, eskatzaileak gaztelaniazko itzulpena igorri behar du halabeharrez. Hartara, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunean hartutako konpromisoari muzin egiten dio Estatuko Administrazioak.
70
EUSKO JAURLARITZA Jaurlaritzako sail horretatik Behatokiak helarazitako ia kexa guztiei erantzun zaie. Zenbait kasutan Herrizaingo sailak kexaren zioari buruzko zalantzak jartzen ditu. Bestetan, aldiz, Ertzaintzan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua aipatzen dute, eta berretsi egiten dute herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko urratsak ematen ari direla. NAFARROAKO GOBERNUA Barne Zuzendariak erantzun egin dio Behatokiak helarazitako kexari. Hartara, aipatu gertaera legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean gertatu zenez, Foruzainek euskaraz zuzentzeko derrigortasunik ez dutela gogorarazi zuten, herritarra legeak ezarritako eremu euskaldunekoa izan arren. Erantzuna gaztelania hutsean igorri zuen, departamentu horrek egiten duen ohiko moduan.
5. SINOPSIAK: BARNE-SAILA ETA HERRIZAINGOA Zenbakia: 183/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR Elkarteen Erregistrotik jakinarazpena bidali diote Bizkaiko erakunde bati, haien estatutuen aldaketak euskara hutsean helarazi zituztela eta gaztelaniazko itzulpena bidaltzeko eskatuz. Aldaketak Bizkaiko ordezkaritzan aurkeztu zituzten. Horrez gain, jaso duten jakinarazpena gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 354/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR Maiatzaren 27ko hauteskundeetan mahaian egotea egokitu zaiola jakinarazten duen agiria bidali diote. Inprimakia ele bietan dagoen arren, gaztelaniaz dagoen zatia gaztelaniaz baino ez diote bete.
Gipuzkoa
Zenbakia: 522/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR Maiatzaren 27ko hauteskundeetan Tiboli eskoletako mahaietako batean presidente izatea egokitu zitzaion herritarrari. Bertara agertu ziren administrazioaren ordezkarietatik bakarrak ere ez zekien euskaraz eta bere gogoaren kontra gaztelaniaz gauzatu behar izan zuen haiekiko harremana.
Bizkaia
Zenbakia: 654/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR Maiatzaren 27ko hauteskundeetan Errenteria-Oreretako Alaberga auzoko udal aretora joan zen bozkatzera. U-30 mahaiko lehendakariari euskaraz zuzendu zitzaion. Hura oldartu egin zitzaion eta herritarraren iritziz, modu iraingarrian erantzun zion.
Gipuzkoa
Zenbakia: 812/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR
Zenbakia: 1016/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR Gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz ere egin daiteke, baina aldez aurretik jakinarazi behar da euskaraz egin nahi dela. Gaztelaniaz egin ahal izateko ez dago inolako eskaerarik egin beharrik. Gainera autoeskoletan ez dute ikasleak trebatzeko euskarazko eredurik.
Bizkaia
Zenbakia: 245/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. POLIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA Herritarra Basauriko Polizia Etxera joan zen nortasun agiria berritzera. Bertan izan zela agertu ahal izateko ziurtagiria eskatu zuen eta gaztelania hutsean luzatu zioten.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 246/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. POLIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA Nortasun agiria berritzera joan zen Basauriko Polizia Etxera. Probintziari dagokion eremuan, Vizcaya jarri diote Bizkaia beharrean.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 813/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. POLIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA Gida-baimenaren azala gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 832/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. POLIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA Abuztuaren 31n Nortasun Agiria berritzen izan zen Donostiako Nortasun Agiriaren Bulegoan. Agiri berrian GuipĂşzcoa idatzi ziotenez, zaharrean bezala Gipuzkoa jartzeko eskatu zuen, eta ez zela posible erantzun zioten, ordenagailuak ez duela onartzen.
Zenbakia: 457/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIA Gipuzkoako Trafiko Zuzendaritza Nagusitik gidabaimena berritzeko paperak bidali zizkioten postaz. Zuzenketak egiteko atalean, abizenak euskarazko grafiaz jartzeko (NANaren kopia ere bidali zuen horretarako) eta helbide berria jartzeko eskatu zuen. Gidabaimen berria jaso zuenean ordea, helbidea aldatuta zegoen baina abizenek erdarazko grafiaz jarraitzen zuten.
Nortasun agirian euskararen presentzia ez da orekatua, gaztelaniarekin erkatuz gero.
71
Bizkaia
ERANTZUN DUTE
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Bizkaia Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE Gipuzkoa
Zenbakia: 757/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Trafiko Zuzendaritza Nagusiko erantzungailuak gaztelaniaz soilik ematen du mezua.
Nafarroa
Zenbakia: 758/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIA Uztailaren 24an Nafarroako Trafiko Zuzendaritza Nagusira deitu zuen herritarrak. Ezin izan zioten harrera euskaraz egin, euskaraz dakien langile bakarra, itzultzailea, oporretan zelako.
Nafarroa
Zenbakia: 759/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
Zenbakia: 760/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DEL INTERIOR. TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIA Donostiako Trafiko Zuzendaritza Nagusira deitu zuen kontsulta bat egiteko eta erantzungailuko mezuak ematen zizkion aukeren artean Gidariak atalari zegokiona aukeratu zuen. Telefonoa hartu zuen langileak gaztelaniaz egin zion harrera eta euskaraz artatuko zuen norbait bazegoen galdetuta, Informaziora deitzeko erantzun eta gehiago azalpenik eman gabe eseki egin zion telefonoa.
Zenbakia: 30/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Azaroaren 25ean goizaldeko ordu bietan kontrol batean gerarazi zuten Markinatik Ondarroarako bidean. Euskaraz hitz egiteko eskaturik, Ertzainek zakar erantzun zioten eta gaztelaniaz zuzendu. Azkenean, Ertzain batek eman zion zerbitzua euskaraz, baina orain zitazioa jaso du epaitegitik errespetu eta desobedientzia faltengatik epaiketa duela jakinarazteko.
Zenbakia: 155/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Otsailaren 1ean arratsaldeko 17:30ean Portugaleteko Ertzain-etxera joan zen eskaera bat egitera. Harreran zegoen ertzainari zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela esan zion arren, ezin izan zuen.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 284/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Errepideen egoeraren berri jasotzeko 902 112 088 telefono zenbakira deitu du martxoaren 21ean, eguerdiko 13:15 inguruan. Erantzungailuak euskaraz eta gaztelaniaz erantzun dio, baina harrera egin dion langileak gaztelaniaz eman dizkio azalpenak, euskara ez duela ongi menderatzen esanda.
Gipuzkoa
Zenbakia: 396/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA 2007ko Ertzaintzaren lan deialdian lanpostuen %41,66ri besterik ez zaio eskatu 1. hizkuntza-eskakizuna.
Zenbakia: 488/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Apirilaren 20an arratsaldeko 8ak aldera Zarauzko Ertzain-etxera joan zen jasandako lapurreta zela eta salaketa jartzera. Eskatu arren, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 689/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Uztailaren 17an 12:30ak aldera Arrasateko Ertzain-etxera joan ziren herritarrak. Ezin izan zuten sarreran zegoen gizonezkoarengandik zerbitzua euskaraz jaso. Ondoren egokitu zitzaien ertzainak ere ez zituen euskaraz artatu. Euskara ikasten ari zela, baina ez zela zerbitzua euskaraz emateko gai esan zien. Beste ertzainen batengandik zerbitzua euskaraz jaso zezaketen galdetuta, une hartan ez zegoela euskaraz zekienik erantzun zien.
Gipuzkoa
Zenbakia: 707/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Uztailaren 18an arratsaldeko 18:00ak inguruan Arrasateko Ertzain-etxera joan zen salaketa jartzera. Bi gizonezkorekin egotea egokitu zitzaion eta ezin izan zuen bakarrarengandik ere zerbitzua euskaraz jaso. Esan ziotenaren arabera, ez zegoen euskaraz artatu zezakeen inor.
Zenbakia: 708/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Uztailaren 18an arratsaldeko 18:00ak inguruan Arrasateko Ertzain-etxera joan da salaketa jartzera. Luzatu dioten salaketaren agiriaren kopia gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 794/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Abuztuaren 22an, goizeko 10:00etan, Ertzaintzak alkoholemia kontrola egiteko gerarazi du herritarra Berriatuko Plazakolan. Ertzainak gaztelaniaz zuzendu zaizkio herritarrari. Honek euskaraz berba egin nahi duela jakinarazi die, legeak eskubide hori aitortzen diola gogoraraziz. Ertzainek legea nahi duten moduan irakurtzen dutela erantzun diote larderiaz; legeak berari euskaraz egiteko eskubidea aitortzen dion bezala, gaztelaniaz aritzeko eskubidea aitortzen diela eurei. Horrekin batera, hasiera batean alkoholemia kontrola baino ez zena, beste era bateko kontrola bilakatu da, maletategia zabaltzeko esan diote, gurpilen neurriak begiratu... Handiagoetara ez iristearren, herritarrak gaztelaniaz jarraitu behar izan du.
Bizkaia
Gipuzkoako Trafiko Zuzendaritza Nagusiko erantzungailuak gaztelaniaz soilik ematen ditu azalpenak.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Nafarroa ERANTZUN DUTE Bizkaia
ERANTZUN DUTE
Bizkaia
ERANTZUN DUTE Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1045/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Azaroaren 2an 112 zenbakira deitu zuen 16:00ak aldera. Zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi zion langileari, baina hark ez zekiela eta txanda hartan ez zegoela zerbitzua euskaraz eman zezakeen langilerik erantzun zion. Herritarrak zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela bada, esan zion. Langileak Osakidetzako zenbaki bat eman zion, baina hor ere ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso; “en castellano, por favor� esan zioten. Berriz ere 112ra deitu zuen eta Osakidetzako beste zenbaki bat eman zioten. Horrela batera eta bestera dozena bat dei egin zituen, ezin izan zuen behin ere euskaraz egin, eta azkenean, 112ra deitu eta zerbitzuko arduradunarekin egon nahi zuela adierazi zien. Txandako arduradunarekin egon zen, zerbitzua euskaraz eman zion, eta medikua etxera igorriko zutela egin beharreko izapideak egiteko esan zion. 18:30ean agertu zen medikua. Gernikatik zetorren eta herritarraren herria eta Gernika artean 15 km daude. Ordura arte ez ziotela abisua eman esan zien medikuak.
Bizkaia
Zenbakia: 1156/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HERRIZAINGO SAILA-ERTZAINTZA Azaroaren 24an Ertzaintzak isuna jarri zion Pasaian. Isunaren jakinarazpenaren inprimakia ele bietan dago, baina agenteak gaztelania hutsean bete zuen isuna.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 482/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSITZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Maiatzaren 22an arratsaldeko 7etan Noainen Foruzainek identifikatzeko eskatu zieten gaztelaniaz herritarrei. Hauek euskaraz egin ziezaieten nahi zutela erran zieten. Foruzainek ez zuten herritarrei zerbitzua euskaraz eman ziezaiekeen lankiderik aurkitu erantzun zieten, ordea
72
Nafarroa
ERANTZUN DUTE
EREMUA: HEZKUNTZA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 53 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera 2007an Behatokiak hezkuntzaren alorrean bideratu dituen 53 espedienteetatik, bat eskabide administratiboa izan da, eta beste batek corpusarekin du zerikusia. Gainerako kasu guztiak kexak izan dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeekin lotutako kasu guztietan hizkuntzaeskubidearekin batera legea urratu da. Nafarroan berriz, kasu guztietan urratu da hizkuntzaeskubidea, beste askotan lege-urraketarik gertatu ez bada ere; baina jakina, indarrean dagoen legeak berak ukatzen dizkie herritarrei gutxieneko eskubideak, herri-administrazioetara euskaraz zuzentzeko eskubidea onartu arren, ez baitu administrazioarengandik zerbitzua hizkuntza berean jasotzeko eskubiderik aitortzen ez eremu mistoa deritzanean, ez eremu ez-euskalduna deritzanean ere. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Kexa gehien eragin dituzten kasuek, idatzizko harremanekin dute zerikusia. Hori horrela, ohikoa da herritarrek eskatu gabe jasotzen dituzten informazio, agiri eta inprimakiak gaztelania hutsean bidaltzea, nahiz eta horietako batzuk herritarrak betetzeko izan, eta asko dira oraindik gaztelania hutsean bidaltzen diren jakinarazpenak, Nafarroako Gobernutik eta EHUtik bidalitakoak bereziki. Ahozko zerbitzua euskaraz jasotzerik izan ez duten herritarren kasuak ere ugari izan dira. Euskaraz hitz egiten hasi eta gaztelaniaz erantzun diete edo “en castellano por favor� eta gisako erantzunak jaso dituzte. Ikasketak euskaraz egiterik ez duten herritarren kexek ere leku nabarmena hartu dute, gehienetan aukera eskaini bai, baina ikasketak egiteko garaian, arrazoi batengatik edo bestearengatik, ez zaielako hautu hori errespetatu. Ikasketak euskaraz egin nahi izateagatik alboko kalteak izan dituzten herritarren kasurik ere badugu. Ikastetxeetako bai irakaskuntzako bai zerbitzuetako lanpostuetan derrigorrezko hizkuntzaeskakizunik ez izateak ere kexa bat baino gehiago eragin du. Aurrekoei erakunde nahiz ikastetxe batzuek webguneetan euskararekiko duten jarrera baztertzailea gehitu behar zaie: ez dute euskarazko bertsiorik, euskarazko orrietan gaztelaniaz ageri da informazioa edota euskarazko bertsioetan ematen duten informazioa urriagoa da.
73
2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Jakinarazpen idatziak gaztelania hutsean (gutunak, sms-ak, postaelektronikoko mezuak) Ahozko zerbitzua gaztelaniaz Inprimaki eta agiriak gaztelania hutsean Informazio-orri eta liburuxkak gaztelania hutsean Ikasketak gaztelaniaz egin beharra Lanpostuetan derrigorrezko hizkuntza-eskakizunik ez izatea Web-guneetan euskarari tratu baztertzailea ematea
2007ko datuek erakusten dutenez, idatzizko informazioa, jakinarazpenak, agiriak euskaraz jasotzeko eskubide pasiboaren urraketa izan da ohikoena, hezkuntzako arduradun eta langile askok herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak oraindik ere guztiz barneratu gabe dituztenaren isla garbia. Kasu batean herritarra idatziz eta euskaraz zuzendu zen administrazioarengana eta gaztelaniaz beteta bidali zioten erantzuteko eredu elebiduna. Kexua azaldu eta zegokion atalean harremanak euskaraz nahi zituela jakinarazteko erantzun zioten. Ahozko zerbitzua euskaraz jasotzeko dauden zailtasunak ere aipagarriak dira, maiz gertatzen baita euskaraz hitz egin nahi duen herritarrari gaztelaniaz egiteko eskatzea, edo gaztelaniaz erantzutea euskaraz egingo dion inor bilatzen saiatu ere egin gabe. Beste batzuetan, hitzaldi osoak ematen dira gaztelania hutsean, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea guztiz alboratuz. Ikasketak euskaraz egiterik ez duten herritarrei dagokienez, era desberdinetako kasuak aurkitu ditugu. Batzuei euskaraz ikasteko aukera eskaini zaie, baina talde berean euskaraz ez dakiten ikasleak onartu dituzte, ordutegi arazoak argudiatuta. Hori horrela, euskaraz behar zuketen eskolak gaztelaniaz eman zaizkie. Beste kasu batzuetan, euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira ikasketak, eta euskarazko eskaera gaztelaniazkoa baino handiagoa izan arren, azkenean gaztelaniaz soilik emateko erabakia hartzen da. Bada kasurik, aurrematrikula D ereduan egin eta matrikula egiteko garaian jakinarazi zaionik ikasketak gaztelaniaz egin beharko dituela. Nafarroako Gobernuak berriz, British, ingelesezko murgiltze eredua bultzatzeari ekin dion bitartean, oztopoak jartzen jarraitzen du Nafarroako berezko hizkuntza den euskarazko lerro berriak zabaltzeko. Kontratazio-politikek ere kexa bat baino gehiago eragin dute Hezkuntzaren arloan. Horrela, Hezkuntza Sailaren Bigarren Hezkuntzarako lan eskaintza publikoan lanbide heziketako lanpostuen %32an ez da derrigorrezkoa izango euskararen ezagutza. Gasteizko Filologia Fakultatean alemaniar hizkuntzako lanpostuan euskararen ezagutza ez da derrigorrezkoa izango, eta hala, gaztelania izango da alemana irakasteko oinarrizko hizkuntza. Beste alde batetik, hiru kexa jaso dira, eskola-jantokietako laguntzaileen ordezkotzak egiteko zerrendetan ez delako nahitaezkoa euskararen ezagutza. Euskarari ematen zaion tratu baztertzaileak ere kexa bat baino gehiago ekarri du. Baztertze hori modu ezberdinetan agertu da. Batzuetan euskararen presentzia bera ukatzen da. Horren adibide dugu Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren webgune bat. Informazioa gaztelaniaz, katalanez, 74
galegoz eta ingelesez ikus daiteke; euskaraz ez. Beste kasu batzuetan, webguneetako euskarazko bertsioek informazio gutxiago ageri dute gaztelaniazkoek baino (Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala, EHU, Nafarroako Gobernua). Askotan euskararen kalitatea bera da zaintzen ez dena. Kasu bat aipatzearren, selektibitate-frogak euskaraz egin zituzten ikasleek Filosofia eta Kimikako testuak ulertzeko zailtasunak izan zituzten eta irakasleek gaztelaniazko bertsiora jotzeko esan zieten. 2.3. Larritasuna Larritasunaren ikuspegitik aipagarria da 739/2007 espedientean jasotako gertaera. Pobes eta Subillako guraso batzuek beste ikastetxe batean eskolatu behar izan zituzten haurrak euskaraz ikas zezaten (Izarrakoan), berez zegokien eragin eremuko ikastetxe publikoak (Langraitz-Okakoak) ez zuelako D eredurik eskaintzen. Haur horiei berdintasunezko baldintzetan ikasteko eskubidea urratu zaie, euskaraz ikasteagatik joan-etorri luzeagoak egin behar dituztelako, eta haien ingurune naturala behar lukeenetik kanpo eskolatu behar izan dutelako. Gainera, garraio-zerbitzua kendu zaie eta beste haurren kasuan ez bezala, gurasoek eraman eta ekarri beharko dituzte, edota taxi bat kontratatu beharko dute. Hori aski ez, eta joan-etorrietarako emango zaien diru-laguntzak ez ditu sortutako gastuak estaliko; izan ere, joan-etorri bakarra ordainduko zaie, nahiz eta haurrak eraman eta ekartzeko bi joan-etorri egin behar izan. Hezkuntza-berdintasunezko baldintzak ukatzeaz gain zigor ekonomikoa ezarri zaie haurrak euskaraz eskolatu nahi izan dituzten guraso hauei. Bazterkeria kasuen soka luzea da edonola ere, euskaraz ikasteko eskubidearen ukapena batik bat. Hezkuntza ibilbide osoa D ereduan egin duten ikasleek ez dute lanbide-heziketako ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko aukerarik. Lanbide-heziketako modulu bat euskaraz egiteko izena eman duten ikasleen kopurua gaztelaniaz ikasi nahi dutenena baino handiagoa izan arren, modulua gaztelaniaz emango dela erabaki du hezkuntza administrazioak, Lanbide Heziketako ikastaldeak sortzeko araudian finkatutakoa gaztelaniaz ikasteko eskubidearen alde eta euskaraz ikasteko eskubidearen aurka erabiliz. Hala ere, Hezkuntza Sailak bigarren hezkuntzarako egin duen lan eskaintza publikoan, lanbideheziketako lanpostuen %32n euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa izango, Europako Adituen Batzordeak Euroitunaren inplementazioaren inguruko 1. ebaluazio-txostenean lanbide-heziketako egoera hobetzeko neurriak hartzeko gomendio zuzena egin zuen arren. Egoera gainditzeko baino, diskriminazioa iraunkortzeko norabidean hartutako erabakiak dirudite Eusko Jaurlaritzarenak. Joan den urtean aipatu genuen bezalaxe, eta Eusko jaurlaritzak %100ean diruz laguntzen dituen ikastaroei dagokienez, egoera ez da batere aldatu. Ikastaroak gaztelaniaz soilik eskaintzen dira, ikuspegi ekonomizista nagusitzen delako, edota diruz laguntzen diren enpresei inolako hizkuntzabetekizunik ezartzen ez zaielako diruz lagundutako jardueraren inguruan, nahiz eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuan hizkuntza-eskubideen bermeak diru-laguntza edo hitzarmenaren xedearen eremua ere barne hartuko duela ezarri. Urraketa are larriagoa egiten du kexa bera urtez urte errepikatzen dela ikusteak, eta neurririk txikiena ere ez dela hartzen ikusteak. 75
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroetan ez da %1era iristen euskaraz eskaintzen diren ikastaroen kopurua. Urterik urte errepikatzen den bazterkeria baten aurrean gaude, eta euskaraz eskaintzen diren ikastaroen kopuruak ez du inolaz ere gora egiten. Musika ikasketak euskaraz egitea aukeratu duten ikasleek, ikastetxeak hartarako aukera eskainita, gaztelaniaz jasotzen dituzte eskolak, taldean euskaraz ez dakiten ikasleak onartu dituztelako. Onartuko al litzateke gaztelaniaz ez dakien ikaslerik gaztelaniazko taldeetan? Zilegi al da gehiengo baten eskubideak ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten gutxiengoekiko begirunez bertan behera uztea? Nafarroara begiratuz, berriz, Gobernuak British ingelesezko programari bultzada ematea erabaki duen bitartean, Nafarroako herritar askok berezko hizkuntza den euskaraz ikasteko aukerarik gabe jarraituko dute, Gobernuak ez duelako lerro berriak zabaltzeko baimenik ematen, D ereduaren aldeko eskaera urtez urte handitzen doan arren. Zerbitzu osagarrietako ordezkotzetarako zerrendak osatzeko Jaurlaritzak darabiltzan irizpideek ere zer esanik eman dute. D ereduko ikastetxeetara jantokiko laguntzaile erdaldunak bidali ditu Hezkuntza Sailak. Azalpenak eskatuta, lanpostu horietan hizkuntza-eskakizuna ez dela derrigorrezkoa erantzun diete, lanpostu-zerrendako hurrenkera dela aintzat hartzen den irizpidea. Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak 2007-2008 ikasturterako Guía para aprender idiomas más fácil y mejor liburuxka gaztelania hutsean argitaratu du. Ikuspegi ekonomikoa nagusitu da kasu horretan ere berdintasun-irizpidearen eta ikasle euskaldunen eskubideen gainetik. Beste maila batean, azpimarragarria da administrazioetara euskaraz eta idatziz zuzenduta, erantzuna inprimaki elebidunean baina gaztelaniaz jaso duen herritarrak bideratutako kexari eman zaion erantzuna. Erantzunean dagokion atalari harremanak euskaraz nahi dituela jakinarazteko eskatu diote. Ez al dago argi administrazioetara euskara hutsean zuzentzen den herritarraren hizkuntza hautua zein den? Gaztelania hutsean zuzentzen diren herritarrei euskara hutsean erantzuten zaie? Zehaztu behar izaten dute zein hizkuntzatan nahi dituzten harremanak? Ofizialtasun bikoitzaren printzipioaren urraketa ukaezinaren aurrean jartzen gaitu kasu honek. Alboko kalte ondorio bezala ezin dugu aipatu gabe utzi beste urte batez ere, unibertsitatera sartzeko probetako Filosofia eta Kimikako euskarazko testuen ezegokitasuna. Ikasleek ez zituzten testuak ulertzen. Irakasleek gaztelaniazkoetara jotzeko esan zieten. Proba euskaraz egiten duten ikasleei ez zaizkie berdintasunezko baldintzak bermatzen. Onartuko al luke hierarkia akademikoak gaztelaniaz gaizki erredaktatuko selektibitate-probarik?
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA ESPAINIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA EUSKO JAURLARITZA EHU NAFARROAKO GOBERNUA
76
1 18 20 14
MINISTERIO DE EDUCACIÓN Y CIENCIA Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak jaso duen kexa bakarrean euskararekiko tratu baztertzailea ezin argiagoa da. Webgunea gaztelaniaz, katalanez, galegoz eta ingelesez irakur daiteke; euskaraz ez, ordea. Euskara katalana Katalunian eta galegoa Galizian bezain ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako eremu euskaldunean bederen, hortaz, ez da ulertzen zergatik ez den informazioa euskaraz eskaintzen, are gutxiago informazio hori atzerriko hizkuntza batean eskura daitekeenean, ez bada administrazio zentralarekiko harremanetarako baliozko hizkuntza bakartzat gaztelania hartzen delako, eta gainerakoak beste hizkuntzetako hiztunekiko begirunez erabiltzen direlako, euskaldunok begirunetik ere bazter utziz. Horrela bada, Espainiako Konstituzioaren 3.2. eta 3.3. artikuluak urratzeaz gain Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren 10. artikulua ere urratzen du Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren jokaerak. EUSKO JAURLARITZA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari 2007 urtean bideratu zaizkion kexetan gehien nabarmendu den arrazoia ikasketak euskaraz egiteko eskubidearen urraketa izan da. Eskubide hori modu ezberdinetan urratu dela ikusi ahal izan dugu. Kasu batzuetan euskaraz ikasteko eskubidea bera ukatu zaie herritarrei, gaztelaniaz soilik eskaintzen direlako ikastaroak, nahiz eta %100ean Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduak izan. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuak dio euskal herri-administrazioek ematen dituzten laguntzen edo diru-laguntzen onuradunak diren erakundeen kasuan hizkuntza-eskubideen bermeak diru-laguntza edo hitzarmenaren xedearen eremua ere barne hartuko duela, baina bistan denez, arazo handirik gabe urratzen da araua. Beste kasu batzuetan beste eskubide edo irizpide batzuk nagusitu dira hizkuntza-eskubideen gainetik. Nola uler liteke bestela, musika-eskola batean euskarazko taldean euskaraz ez dakiten ikasleak onartzea eta ondorioz guztiek eskolak gaztelaniaz hartu behar izatea? Hizkuntza-irizpideen gainetik irizpide ekonomizistak nagusitzea ere ohikoa dela ikusi ahal izan dugu Hezkuntza arloan, euskaraz ikasteko eskubidea tartean denean bereziki. Euskaraz ikasteagatik berez dagokien eskola-eremutik kanpo eskolatu behar izan duten ikasleei eskolagarraioko zerbitzua eten eta horren ordez joan-etorriko gastuak ere estaltzen ez dituen dirulaguntza ematea horren adibide argia dugu. Derrigorrezko irakaskuntzako ibilbide osoa euskaraz egin ondoren erdi eta goi mailako ikasketak euskaraz jarraitzeko aukerarik ez izatea ere behin eta berriz urratzen den eskubidea dugu, eta kasu honetan ere, hizkuntza-irizpideen gainetik bestelako irizpideak lehenesten direla berretsi beharrean gaude, lanbide heziketan batez ere. Lanbide-Heziketako ikastaldeak sortzeko araudian finkatutako irizpideak estuak dira berez euskaraz ikasi nahi duten ikasleentzat. Azter dezagun 2007ko maiatzaren 17 eta 18ko ebazpenaren 4.4. atalak dioena: A eta D ereduetako ikasleekin talde mistoak osatu ahal izango dira zenbait kasutan, zikloren bat euskaraz egin nahi duten eta D ereduko taldea osatzeko gutxienezko kopurura (10 ikasle) iristen ez diren zonalde batzuetako ikasleek ziklo horren atal bat euskaraz egin ahal izateko. Talde horiek osatzeko ondorengo baldintzak bete beharko dira: a) Ez da zikloa euskaraz eskaintzen gertuko beste ikastetxe publiko batean. b) Taldeek bosna ikasle 77
izan behar dituzte A eta D ereduetan, gutxienez. Talde hauetan A ereduko ikasleek gaztelaniaz jasoko dituzte zikloko modulu guztiak. D ereduko ikasleek modulu batzuk gaztelaniaz jasoko dituzte A ereduko ikasleekin batera, eta euskaraz beste modulu batzuk. Lanbide Heziketako Zuzendaritzak zehaztuko ditu euskaraz eskainiko diren moduluak. Bistan denez, A ereduko ikasleei ikasgai guztiak gaztelaniaz jasotzea bermatzen zaien bitartean, D ereduko ikasleei modulu batzuk soilik bermatuko zaizkie euskaraz. Bidasoa Lanbide Heziketako Institutuan A ereduko 4 ikasle eta D ereduko 6 ikasle matrikulatu dira talde batean. A ereduko ikasleak ebazpenean ezartzen den 5 ikasleko gutxieneko kopurura iristen ez direnez, zuzendaritzak erabaki du ikasle guztiek gaztelaniaz hartuko dituztela klase guztiak. Horrela, D ereduko ikasleek 5eko gutxieneko kopurua iritsi arren, ezin izango dituzte ikasketak euskaraz egin. Ikasle euskaldunak eskubiderik gabe gelditu dira erdaldunak gutxiegi direlako, baina hauek ez dute inolako eskubiderik galduko. Europako Adituen Batzordeak Euroitunaren inplementazioaren inguruko 1. ebaluazioko txostenean, lanbide heziketaren egoera (gaur egun moduluen %17 soilik egin daitezke euskaraz) hobetzeko gomendioa egin zuen, espresuki. Eusko Jaurlaritzak, alabaina, ez dio jaramonik egin gomendioari. Urrian kaleratu zuen Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan lanbide heziketako lanpostuen %32ri ez zion euskararen ezagutzaren derrigorrezkotasuna ezarri, gauza jakina den arren, lanbide heziketako irakasleen artean ematen dela euskaraz irakasteko ezgaitasunik handiena. Edonola ere, kexek erakusten duten bezala, euskaraz ikasteko eskubideaz gain beste eskubide batzuk ere urratu dira Hezkuntzaren arloan. 2007 urtean kexa bat baino gehiago jaso dira Hezkuntza Administrazioak D ereduko ikastetxeetara jantokiko laguntzaileen ordezkotzak egitera bidali dituzten langileek euskaraz ez zekitelako. Dirudienez, administrazioak zerrenda bakarra osatu du horrelako egoerei aurre egiteko eta hizkuntzaren ezagutza ez da derrigorrezkoa eta ez da aintzat hartzen kontratazioak egiteko garaian, hurrenkera baizik. Herri-administrazioen eginkizuna da herritarren eskubideak bermatzea eta jokabide horrek utzikeria larria erakusten du herritarren hizkuntza-eskubideen bermearen ikuspegitik. Hezkuntza Sailari bideratutako kexen artean, gutxitzen badoaz ere, oraindik badira zerbitzua euskaraz jasotzerik izan ez duten herritarrek abiarazitakoak, eta lehen aipatu dugun bezala, oraindik gertatzen da herritarrak administrazioarekiko harremanetarako euskara aukeratu arren, erantzunak gaztelaniaz jasotzea ere. Beste alde batetik, teknologia berrien arloan oraindik hutsuneak daude euskarari dagokionez. Batzuetan gaztelaniazko bertsioetan baino informazio gutxiago eskura daiteke euskaraz, beste batzuetan euskarazko orrietan zenbait atal gaztelaniaz agertzen dira, eta beste batzuetan euskarazko testuetan akatsak agertzen dira. Kexa horiek guztiek erakusten dute euskarak ez duela oraindik gaztelaniaren statusik nahiz eta bata, bestea bezain ofiziala izan ikuspegi juridikotik. Nola ulertu bestela, webguneetan gaztelaniazko bertsioak beti eskura izatea, eta euskarazkoak, beranduago, zatika edota gaizki idatzita agertzea?
78
NAFARROAKO GOBERNUA Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak jaso dituen kexen artean, ugarienak idatzizko jakinarazpenek eragindakoak dira. Hezkuntza Departamentuak gaztelania hutsean helarazten dizkie herritarrei agiriak, gutunak, jakinarazpenak, inprimakiak eta abarrekoak. Ahozko zerbitzuarekin ere beste horrenbeste gertatzen da. Izan ere, indarrean dagoen legeriak ez dio administrazioari herritarrarengana haiek hautatutako hizkuntzan zuzentzeko betebeharrik ezartzen, non eta herritarra ez den legeak ezarritako eremu euskaldunekoa. Ondorioz herritarrek administrazioarekin harremanak euskaraz izateko duten eskubide pasiboa sistematikoki urratzen da, Europako Adituen Batzordeak eremu mistoan euskarari eremu euskalduneko babes maila bera bermatzeko gomendioa egina dion arren. Horrekin batera, izaera orokorrez ematen den informazioa ere ez du euskaraz ziurtatzen Hezkuntza Departamentuak, legeak horretarako aukera eskaini arren. Horren adibide ditugu Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak 2007-2008 ikasturterako argitaratu duen Guía para aprender idiomas más fácil y mejor gidaliburua edota Hezkuntza Departamentuak webgunean duen Nafarroako ikastetxeen katalogoa. Euskaraz ikasteko eskubideari dagokionez, orain arteko politikari eutsi dio Gobernuak eta euskarazko lerro berriak zabaltzeko oztopoak jartzen jarraitu du, D ereduaren aldeko eskaera urtez urte handitzen doan arren. Hala ere, oztopoak aski ez, eta euskal irakaskuntzaren garapena gelditzea hartu du helburu, horretarako British izeneko murgiltze programa esperimentala abiaraziz D ereduaren eskaera handiena den tokietan. British programa horrek ez du aurreikusten euskara oinarri duen ingelesezko murgiltzerik, gaztelania izango da lehen hizkuntza eta ingelesa bigarrena. Euskarak, berezko hizkuntzak, ez du inolako lekurik izango, ezta hirugarren hizkuntza modura ere. Gobernuaren asmoa argia da, egungo hezkuntza beharrei erantzun ordez (euskarazko lerro berriak zabaldu), eskaririk ez duen British programa ezartzen ari da, gurasoen hizkuntza-hautua desbideratzeko eta berezkoa den hizkuntzaren irakaskuntza eragozteko eleaniztasunaren izenean. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuaren Currículum proposamenean murriztu egin nahi da D ereduan euskarari eskaintzen zaion ordu kopurua. Hizkuntzaren ezagutza bera eragotzi nahi da Euskararen Legeak berak aitortzen duen eskubidearen aurka. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Datuek erakusten duten bezala Euskal Herriko Unibertsitatea izan da kexa gehien jaso dituen erakundea. Kexen arrazoiak mota askotakoak izan dira, baina argi uzten dute, Euskal Herriko Unibertsitatearen jarduna ofizialtasun bikoitza errespetatzetik oso urrun dagoela, oraindik ere ohikoa izaten jarraitzen baitu erabiltzaileekiko harremanak, bai ahozkoak bai idatzizkoak gaztelania hutsean burutzea. Horrela, Euskararen Erabilera Normalizatzeko legean ezarritakoez gain, Estatutuetan aitortutako hizkuntza-eskubideak ere ez ditu errespetatzen EHUk, herritarrei harrera euskaraz ukatzen dienean, eskuorriak gaztelania hutsean edo gaztelania eta ingelesez argitaratzen dituenean baina euskaraz ez, jakinarazpenak, agiriak edo inprimakiak gaztelania hutsean bidaltzen edo eskuratzen dituenean, webguneetako euskarazko orrietan informazio 79
batzuk eskura ezin daitezkeenean... Euskararen normalkuntzarako lehentasunezkoak diren neurriak garatu ezinik dabil EHU. Unibertsitateko sarbide-probetan euskarazko azterketekin izaten diren gorabeherak, urteak joan urteak etorri errepikatzen dira, sarbide-probak euskaraz egiten dituzten ikasleak gero eta gehiago diren arren. Udako ikastaroen eskaintzarekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Euskaraz eskaintzen diren ikastaroek ez dute %1eko langa gainditzea lortzen.
4. ERANTZUNAK Hezkuntza Ministerioak ez dio inolako erantzunik eman Behatokiak bideratutako kexari. Eusko Jaurlaritzari doakionez, Izarrako Herri-Eskolan eskolatutako eta garraio zerbitzurik gabe gelditu diren Pobes eta Subillako haurren kasuari, 739-2007 espedientea, Administrazio eta Dirubideen Zuzendariak erantzun dio. Bertan agertzen denez, Hezkuntza Sailak ikastetxetik urruti bizi diren ikasleek joan-etorriak egin ditzaten antolatzen du eskola-garraioa, baldin eta eremuz dagokien eskola publikoan eskolatuta badaude eta ikastetxetik urruti bizi badira. Ahaleginak egiten dituztela dio garraio-eskubidea duten ikasle guztiak sistema horretan sartzeko, baina beti geratzen omen dira antolatutako ibilbideetara egokitu ezin diren ikasleak eta horien joan-etorriak bermatzeko bestelako irtenbideak bilatu beharrez, holakoetarako Sailak banakako dirulaguntzak eskaintzen dituela. Edonola, argi utzi nahi du irizpide horiek orokorrak direla Euskal Autonomia Erkidego osorako eta hala aplikatzen zaizkiela garraio-eskubidea duten eskola publikoko ikasle guztiei, zein hizkuntza-eredutan eskolatuta dauden kontuan izan gabe, eta beraz, ez duela uste hizkuntzagatik inor diskriminatua izan denik kasu honetan. Hizkuntz Eskubideen Behatokia ez dator bat iritzi horrekin, desabantailan aurkitzen denari (gogoan izan ez dutela berez dagokien eremuan D ereduan eskolatzeko aukerarik izan) irizpide orokorrak aplikatzea diskriminazioa areagotzea baino ez baita, eta hala jakinarazi dio Hezkuntza Saileko Administrazio eta Dirubideen Zuzendariari. 264-2007 kexaren kasuan ere (euskara hutsean zuzendutako eskaerari gaztelaniaz betetako jakinarazpen elebiduna erabiliz erantzun zioten herritarrarena) Administrazio eta Dirubideen Zuzendariak eman ditu azalpenak. Beken jakinarazpenak idazkiaren zati orokorrean ele bietan daudela argitzen du, eta erdialdean, arrazoi zehatzak ematen diren zatia, euskaraz edo gaztelaniaz idazten dela, eskatzaileak hautatutako hizkuntzaren arabera. Eskabidearen inprimakian laukitxo bat dagoela dio, erantzuna jasotzeko hizkuntza hautatzeko (euskara edo gaztelania). Hori horrela, eskatzaile batek euskaraz erantzuteko eskatu badu eta erantzuna gaztelaniaz jaso badu, arrazoia bakarrik izan omen daiteke gaizki grabatu dela, eta Beken atalera jo eta jakinarazpenetarako nahi duen hizkuntza eskatu beharko duela dio. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan euskaraz artatu ez zuten herritarraren kexari (904-2007) Lurralde Ordezkariak erantzun dio. Harridura agertzen du kasu horietarako indarrean duten protokoloa argia delako bere esanetan: administratu batek euskara hutsean artatua izan nahi badu, bai telefonoz bai bera Ordezkaritzan azalduta, arreta egiten dionak euskaraz ez badaki edo 80
behar bezala artatzeko hizkuntza-eskakizunaren jabe ez bada, berehala artatuko du berak deitu duen edo horretarako deitua izan den administrazio-unitateko beste langile batek, baldin eta horretarako hizkuntza-gaitasuna badu. Horri gaineratzen dio, edozein herritarrek, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza horretan euskaraz artatua izateko eskubidea zapaldu zaiola uste badu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari zuzen diezaiokeela idazkia, eta honek abian jarriko duela gertaerei buruzko legezko ikerketa. Horrez gain, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua (ELEBIDE) ere badela dio, eta hizkuntza-eskubideak errespetatu ez zaizkiela uste duten guztiak bertara zuzen ditzaketela kexak. Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialaren webgunearekin zerikusia zuten bi kexen erantzuna ere jaso dugu Ikastetxeen zuzendaritzatik. Lehenbizikoan Hizkuntza Eskola Ofizialetako webgune guztiak begiratu dituztela eta gaztelaniazko bertsioan ez dela inolaz ere informazio gehiago ageri zioten. Horrela ez zenez, Behatokiak berriro jakinarazi zien zein zen euskaraz ez zegoen informazioa. Bigarren erantzunean, berriz, Bilboko Hizkuntza Eskolako webgunea berriztatzen ari zirela eta oraindik informazioa prestatzen ari zirela zioen, eta laster izango zela euskaraz ere, prozesua nahi zutena baino gehiago atzeratzen ari zen arren. EHUri dagokionez, Behatokiak Uda Ikastaroen Zuzendariaren erantzuna soilik jaso du (327-2007 espedientea). Haren esanetan euskaraz eskaintzen diren ikastaroen kopuru murritza kezkarik nagusienetako bat izan da azken urteotan eta interes berezia dutela dio euskaraz ikastaro gehiago eskaintzeko. Horregatik ahaleginak eta bi egiten omen dituzte irakasleak ikastaroak proposatzera bultzatuz, Euskara Errektoreordearekin bilerak eginez zer egin daitekeen aztertzeko, etab. Urrian, urtero, gutuna zabaltzen dutela dio Unibertsitateko Sail guztietan eta beste hainbat eragileren artean hurrengo ediziorako ikastaro, mintegi, jardunaldi eta abarrak proposa ditzaten. 2006an ere halaxe egin omen zuten, eta abenduan Errektoreak izendatutako “Egitaraua Hautatzeko Batzordea” bildu zenean 152 proposamenetik 11 besterik ez omen ziren jaso euskaraz. Batzordekideek ikastaro batek aurrera jarrai dezan erabiltzen dituzten irizpideak azaltzen ditu jarraian: ikasleen artean sor dezakeen interesa, berrikuntza, gaurkotasuna, proposatutako ziklo edo Uda Ikastaroen ardatzekiko egokitasuna, etab. Ondorioz, euskaraz proposatutako 11 ikastaroetatik 8 hautatu ziren 2007ko ediziorako, eta guztira aurkeztutako 152etatik 60. Gainerako ikastaroak EHUren kolaboratzaile diren erakunde eta enpresek antolatutakoak direla zehazten du. Nafarroako Gobernuak jaso dituen kexen artean Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialari zuzendutakoek soilik jaso dute erantzuna ( 293-2007, 865-2007 eta 886-2007). Gaztelania hutsean idatzitako SMS mezuen inguruan honako hau jakinarazi digu Hizkuntza Eskolako zuzendariak: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak “Bai Euskarari” egitasmoaren BIDEAN ziurtagiria du, eta hala, ele bietan daude paperak, deialdia, webgunea eta abar. Langileriaren plantillan, aldiz, ez dute administrari-laguntzaile lanpostu bat bera ere euskararen ezagutza derrigorrezkoa duenik. Langileen plantilla Nafarroako Gobernuak ezartzen du eta euskararen ezagutza derrigorrezkoa izango duten lanpostuak eskatu arren, orain arte ez dute bakar bat ere bidali. Zuzendaritza-taldeari laguntzeko administrari-laguntzaile bat dute, euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratu zitzaiona. Administraritzan bi langilek euskaraz badakite, eta beren borondatez euskaraz ere artatzen dute, baina hauek ez daudenean ez da euskaraz arreta egin dezakeen inor izaten (arratsaldeetan adibidez). SMS mezuak gehienetan azkar eta bat-batean bidaltzen direnez, zaila omen da euskaratzea. Dena dela, saiatuko direla dio mezu arruntenak euskaraz ere jartzen, ahal den gehienetan ele bietan bidaltzeko. 81
Edonola ere, kexa Hizkuntza Eskolari beharrean Nafarroako Gobernuari dagokiola iritzi dio, gizabaliabideak haiek jartzen dituztelako. Gaztelania hutsean luzatutako egiaztagiriaren kasuari erantzunez, Hizkuntza Eskola euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatzen dela dio, eta bertaratze ziurtagiriak bi hizkuntzatan prestatuta dituztela, alde batean euskaraz eta bestean gaztelaniaz, horregatik kexak harritu egiten duela. Hala ere kontutan hartuko duela dio agiriak aztertzeko eta irakasleei agiriak eskatzaileak nahi duen hizkuntzan egin behar dituztela gogoratzeko. Hala ere, ohartarazten du departamentu guztietan ez dituztela irakasle euskaldunak, frantsesekoa da horietako bat. Gaztelania hutsean argitaratutako Guía para aprender idiomas más fácil y mejor liburuxkari dagokionez, gaztelania hutsean argitaratu badute baliabide ekonomikoek den-dena bi hizkuntzetara itzultzeko ematen ez dutelako izan dela dio, eta diru baliabideak hobetzen diren heinean euskaraz ere argitaratzeko asmoa agertzen du.
5. SINOPSIAK: HEZKUNTZA Zenbakia: 135/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE EDUCACIÓN Y CIENCIA Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen webgunea gaztelaniaz, katalanez, galegoz eta ingelesez kontsulta daiteke. Euskaraz ez ordea.
Nafarroa
Zenbakia: 156/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialaren webguneko euskarazko bertsioan gaztelaniazkoan baino informazio gutxiago eskura daiteke. Besteak beste, ezin dira bertan ikas daitezkeen hizkuntzei buruzko programak eskuratu.
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 230/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak gaztelania hutsean bidali dio ikasle ohiari 25. urteurrena dela eta antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko gonbidapena.
Gipuzkoa
Zenbakia: 264/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Alabarentzat eskatutako bekari buruzko erantzuna gaztelaniaz jaso du. Inprimakia bera ele bietan dago, euskarazkoa nabarmendutua, baina gutunean espresuki erantzun gisa idatzitakoa gaztelania hutsean bidali dute. Jakinarazpenaren hartzailea D ereduan matrikulatuta dago.
Zenbakia: 464/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Lizeo bateko DBHko 2. mailako ikasleei TIMSS 2007 izeneko froga egingo die Matematika eta Natur Zientzietan dituzten ezagutzak neurtzeko. Aurrez ikasleei galdetegi bat pasa zaie, besteak beste, aita edo/eta ama erdaldunak ote dituzten jakiteko. ISEIk ikastetxeari jakinarazi dionez, gurasoetako bat edo biak erdaldunak dituzten ikasleek froga gaztelaniaz egin beharko dute halabeharrez.
Gipuzkoa
Zenbakia: 519/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Martxoan erreklamazio bat egin zuen herritarrak, berak euskaraz eginiko kexa eskaerari gaztelaniaz erantzun ziotelako. Orain kexaren erantzuna jaso du eta honela dio hitzez hitz: “Kexa jarri duenak Ordezkaritzako Beken atalera jo behar du eta jakinarazpenetarako nahi duen hizkuntza eskatu”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 601/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialak erabat berriztatu du bere webgunea, baina euskarazko bertsioa oso ezgaituta dago, ezta Euskara Departamentuari buruzko informazioa ere ez dago euskaraz.
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 677/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Bidasoa Lanbide Heziketako Institutuan 1PE3 taldean 4 ikasle matrikulatu dira A ereduan eta 6 ikasle D ereduan. Datuak ikusita Lanbide Heziketako Zuzendaritzak ikasle guztiek klase guztiak gaztelaniaz hartuko dituztela erabaki du.
Gipuzkoa
Zenbakia: 739/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Pobes eta Subillako 3 ikasle Izarrako herri-eskolan eskolatuta daude, berez zegokien Langraitz-Okako Barandiaran LHko ikastetxean ez zelako D eredurik eskaintzen. 2006-2007 ikasturtera arte autobusez egin izan dute joan-etorria, baina orain ordezkaritzak autobus zerbitzua kendu eta banakako dirulaguntzak ezarri dizkie. Ondorioz haur hauek gurasoekin edota taxian joan beharko dute ikastetxera. Hezkuntza Ordezkaritzak ezarritako dirulaguntza ez da joan etorriko gastuen erdia estaltzera iristen (Hezkuntzak joan-etorri bakarra ordaintzen du, gurasoek aldiz, bi joan etorri egin beharko dituzte haurrak ikastetxera eraman eta jasotzeko).
Araba
Zenbakia: 814/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Maiatzean Mekanizazioko Goi Mailako Zikloa D ereduan ikasteko aurrematrikula egin zuen Donostiako Easo Politeknikoa GLHBIn. Irailean, matrikula egitera joan eta zikloa gaztelaniaz egin beharko duela jakinarazi diote, D eredua 8 ikaslek besterik ez dutela eskatu argudiatuta. Ikasle horrek hezkuntza-ibilbide guztia D ereduan egin du.
82
Bizkaia
ERANTZUN DUTE
ERANTZUN DUTE
Gipuzkoa
Zenbakia: 878/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Zestoako HH eta LHko ikastetxean sukaldaria bajan dago eta bidali duten ordezkoa ez da euskalduna. Irailaren 17an Hezkuntzako ordezkaritzara deitu zuten horren berri emateko eta sukaldari euskalduna eskatzeko. Eman zieten erantzunaren arabera, bertan lanean aritzeko balditzen artean ez dago euskaraz jakitearena.
Gipuzkoa
Zenbakia: 896/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Bilboko J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioan ikasleei ez zaie taldekako klaseetan irakaskuntza euskaraz jasotzea bermatzen. 2006-2007 ikasturtean A eta B egunean klaseak euskaraz izango zirela adierazi arren, euskaraz ez zekiten ikasle batzuk egun horietan eman zuten izena eta klaseak euskaraz nahi zituzten ikasleek gaztelaniaz jaso zituzten klaseak.
Gipuzkoa
Zenbakia: 904/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Irailaren 18an 18:25 aldera, Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzatik deitu diote herritarrari. Euskaraz hitz egin arren, telefonoz deitu dion langileak gaztelaniaz erantzun dio; beraz, ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 925/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Eusko Jaurlaritzak lan deialdi berria argitaratuko du. Hainbat lanpostutan ez da derrigorrezkoa izango euskaren ezagutza.
Bizkaia
Zenbakia: 938/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Arabako Ikastetxeetako Orientatzaileek urriaren 3an Lakua IIko Areto Nagusira joateko deia jaso zuten Heziketa-Zikloetako sarbide proben inguruko informazioa jasotzeko. Bilera ordu eta erdi ingurukoa izan zen. Hasieran, bi hizlarietako batek 15 segundoz euskaraz hitz egin zuen eta gainontzeko guztia gaztelaniaz izan zen. Bukaeran herritarrak euskaraz galdetu zien ea zergatik izan zen bilera gaztelania hutsean eta ea zein asmo zuten etorkizunari begira egoera hori aldatzeko. Lehenengo galderaren erantzuna ohikoa: denbora aurrezteko, hots, horrela bilera laburragoa izateko. Bigarren galderaren erantzuna, sorbaldak gora igo eta: “...”Horrela bukatu zen bilera.
Araba
Zenbakia: 1029/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Eusko Jaurlaritzak kontratatuta Grupo MGO aseguru etxetik lan-arriskuen prebentziorako azterketa egitera joan dira Ikastola batera. Hitzorduen egutegia gaztelania hutsean jaso dute, sendagilearengandik ezin izan dute zerbitzua euskaraz jaso eta azterketa egindakoan sinatzeko eman dieten inprimakia ere gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1047/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA D ereduko ikastetxe bateko jantokiko laguntzaileak gaixotasun baja hartu du. Hezkuntza Sailetik ordezko erdalduna bidali dute. Azalpenak eskatuta, zerrendan zegokiona bidali dutela erantzun diete, ezin dutela beste inor bidali.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1113/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Telegrama bat jaso zuen ordezkapen bat egiteko kontratua eskainiz. Telegrama gaztelania hutsean idatzita zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1119/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA CEBANC-CDEAk 2007-2008 ikasturteko Prestakuntza iraunkorrerako antolatu dituen ikastaroen berri helarazi dio enpresa bati. Ikastaro bakar bat ere ez du eskaintzen euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 47/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU EHUk Curso de español - Spanish Courses eskupapera gaztelaniaz eta ingelesez baino ez du argitaratzen.
Bizkaia
Zenbakia: 115/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU EHUko telefono-gunera deitu zuen eta ez zioten harrera euskaraz egin.
Gipuzkoa
Zenbakia: 153/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Herritarrak otsailaren 1ean EHUko Lan-harremanetarako zerbitzuko Jesus Moro de Arribak sinatutako gutuna jaso zuen; gaztelania hutsean dago.Otsailaren 8an Donostiako Barriola ikastegian egitekoa zen bileraren berri ematen da.
Gipuzkoa
Zenbakia: 154/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Otsailaren 5ean Euskararen Herriko Hizkuntza-Eskubideei buruzko mintegiari buruzko informazioa jaso zuen e-postaz. Mezuari atxikitako hiru-orrikoa ele bietan zegoen arren, e-postaren mezua bera gaztelania hutsean zegoen.
Nafarroa
Zenbakia: 188/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU EHUko nazioarteko harremanetarako errektoreordetzatik gaztelania hutsean bidali dizkiote herritarrari Erasmus mugikortasun programarako diru-laguntzak jaso ahal izateko bete beharreko zenbait agiri eta eranskin.
Gipuzkoa
Zenbakia: 327/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU
Zenbakia: 402/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Maiatzeko lehenbiziko astean Arabako Campuseko Ingeniari Teknikoko ikasle ohiak gaztelania hutsean dauden gutuna eta galdetegia jaso ditu.
Bizkaia
Zenbakia: 492/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Unibertsitateak plaza aterako du hizkuntza alemanerako Gasteizko Filologia eta Geografia eta Historia Fakultatean. Aipatu lanpostuan ez da derrigorrezkoa euskararen ezagutza, eta ondorioz, alemana irakasteko oinarrizko hizkuntza gaztelania izango da.
Araba
Zenbakia: 494/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Maiatzean EHUko irakasleak errenta-aitorpena egitean aurkeztu beharreko 10-T dokumentua jaso du. Dokumentua bera, formularioa eta barruko datuak gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa
Zenbakia: 520/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Herritarra liburu bat maileguan hartzera joan zen maiatzaren 17an Gasteizko EHUko Koldo Mitxelena liburutegira. Liburuarekin zer egin nahi zuen hiru aldiz euskaraz esan eta gero “no te entiendo” erantzun zion harreran zegoen emakumeak. Handik astebetera itzuli eta harreran zegoen beste emakume batek ere ezin izan zion harrera euskaraz egin.
Bizkaia
EHUk ekainetik irailera eskainiko dituen 98 Uda Ikastaroetatik 8 soilik egin ahal izango dira euskaraz.
83
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 535/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Leioan dagoen Berezko Tituluen Bulegora deitu zuen maiatzaren 30ean eta ezin izan zuen telefonoa hartu zion emakumearengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Bizkaia
Zenbakia: 547/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Lan-eskaintza bat dela eta honako bidea argitaratu du egunkarietan: www.ehu.es/Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala/kanpoko deialdiak/lan poltsen deialdiak. Bide hori jarraituz “LAN POLTSEEN DEIALDIAK” laster-marka agertzen da eta hor klikatuz gero, errore-orrialdea agertzen da. Gaztelaniazko bertsioa, aldiz, eskuragarri dago.
Bizkaia
Zenbakia: 548/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU EHUk lan-eskaintza bat dela eta honako bidea argitaratu du egunkarietan: www.ehu.es/Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala/kanpoko deialdiak/lan poltsen deialdiak. Bide hori jarraituz LAN POLTSEEN DEIALDIAK laster-marka agertzen da, “LAN POLTSEN DEIALDIAK” behar lukeenean.
Bizkaia
Zenbakia: 597/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Ekainaren 6, 7 eta 8an selektibitate-frogak euskaraz egin zituzten ikasleek zailtasunak izan zituzten Filosofia eta Kimikako azterketak ulertzeko. Frogak zaintzen zeuden irakasleek gaztelaniazko testuak irakurtzeko esan zieten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 598/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Ekainaren 6, 7 eta 8an, unibertsitatean sartzeko hautaprobetan, ikasleek izen-abizenak azterketan bertan ez jartzeko eranskailu batzuk eman zitzaizkien. Eranskailua gaztelania hutsean idatzita zegoen: “Convocatoria: 2007 Ordinaria, Prueba: Selectividad, Asignatura: Lengua Vasca y Literatura, Tribunal, DNI, Apellidos”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 741/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Uztailaren 19an Gasteizko Filologia Fakultateko idazkaritzara joan zen ikasketen ziurtagiria eskatzera. Langileak gaztelaniaz egin zion harrera “buenos días”. Herritarrak euskaraz eman zizkion azalpenak, baina “háblame en castellano, por favor” erantzun zionez, gaztelaniaz azaldu behar izan zion berriro.
Bizkaia
Zenbakia: 834/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU Abuztuaren 31n, Ibaetako campuseko idazkaritza orokorrera joan zen herritarra aurrematrikulazioari buruzko kontsulta egitera. Harrera egin zion langileak gaztelaniaz erantzun zion une oro, herritarra euskaraz zuzendu zitzaion arren.
Gipuzkoa
Zenbakia: 842/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU UPV-EHUren graduondokoetan irakasle bezala parte hartzeko enpresek langileari baimena emateko inprimaki bat bete behar izaten dute. UPVk eskaintzen duena gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 866/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU EHUko Donostiako Medikuntza Fakultatean gaztelania hutsean luzatu diote ikasketak baliozkotzeko eskaera-inprimakia.
Gipuzkoa
Zenbakia: 867/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - EHU EHUko Donostiako Medikuntza Fakultateko idazkaritzan ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 68/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Lege organiko berri baten zirriborroa helarazi diete Eskolako Kontseiluko kideei. Zirriborroa gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 88/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Gaztelania hutsean bidaltzen dio nomina bertako langilea den herritarrari.
Nafarroa
Zenbakia: 89/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Langileari nominarekin batera datuak eskatuz bidali dion gutuna gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 90/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Gaztelania hutsean jaso du langileak errenta-aitorpena egiteko aurkeztu behar duen PFEZen gaineko atxikipenei buruzko agiria.
Nafarroa
Zenbakia: 129/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA British programa sartu nahi du Zizur Nagusiko eskola batean. Legez aurrera ezin atera zitzakeen I eta J ereduak bideratzeko alternatiba da.
Nafarroa
Zenbakia: 218/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Gaztelania hutsean bidali die Nafarroako Eskola Kontseiluko partaideei 11/2007 Irizpenaren zirriborroa bezala Zizurren Eskola berria sortzeko dokumentazio guztia.
Nafarroa
Zenbakia: 293/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialetik gaztelania hutsean igortzen dizkiete SMS mezuak frantseseko ikasleei irakasleak klasea ematerik ez duenean. Azkena martxoaren 9an: “7071 012 INFOLOCAL.EOIP: Los dias 12 y 15 de Marzo no habra clase con ...”
Nafarroa
Zenbakia: 340/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Apirilaren 16an 13:30ean Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 948 206 343 zenbakira deitu du. Euskaraz mintzatu zaio telefonoa hartu dion langileari, baina honek gaztelaniaz solas egiteko eskatu dio. Herritarrak zerbitzua euskaraz eman diezaiokeen langilerik ez dagoen galdetuta, une horretan ezetz erantzun dio. Herritarrak, Baliabide Gelarekin jartzeko eskatu dio, eta hemen ere, ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 511/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Orkoiengo ikastetxean D eredua zabaltzeko eskaera.
Nafarroa
Zenbakia: 592/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Ekainaren 18an 11:45 aldera Hizkuntza Eskolako 948 206 343 telefono zenbakira deitu du eta, espresuki eskatu duen arren, ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
84
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 865/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Irailaren 3an Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean izan zen frantseseko sailkatze-proba egiten. Frantseseko Departamentuak bertan izan zela egiaztatzeko luzatu zion agiria gaztelania hutsean idatzita zegoen.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 866/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Iruñeko Hizkuntza Eskolan matrikula egiterakoan Guía para aprender idiomas más fácil y mejor izeneko liburuxka eman diote. Euskarazko alerik ez duten galdetuta, ezetz erantzun diote. Sarrera baino ezin da irakurri euskaraz.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1046/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuaren webgunean Hezkuntzaren atala ele bietan dagoen arren, Nafarroako ikastetxeen katalogoa, bai eta informazio guztia ere, gaztelania hutsean dago, http://www.pnte.cfnavarra.es/centros/guia_centros.php.
Nafarroa
Zenbakia: 1154/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Iruñeko Hizkuntza Eskolako ikasleak gaztelania hutsean jaso zuen azaroaren 26an SMS mezua. Bertan ingeleseko maila aurreratuko ikastaro berrian noiz eman behar den izena eta informazio-bileraren berri adierazten da.
Nafarroa
85
86
4.6. EREMUA: HERRI-LANA ETA GARRAIOA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 45 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Bideratutako espediente guztiek kexaren izaera dute, batek izan ezik, eta bederatzi izan dira corpusarekin zerikusia izan duten espedienteak. Hori horrela, kasu guztietan urratu da hizkuntza-eskubidea, eta legea gehienetan. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna Bozgorailu bidezko mezuak, herritarrei luzatzen zaizkien txartelak, bide-seinale eta argizko panelak eta ahozko zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izateagatik egin diren kexek hizkuntzaeskubideen urraketa sistematikoaren aurrean gaudela erakusten digute, kexa egin duten herritarrei ez ezik, erabiltzaile guztiei ere eragiten dieten urraketak direlako. 2.2.a. Errepikakortasuna Herri-Lan eta Garraio eremuko administrazioek 2007an jaso dituzten kexak aztertuta, kexarik gehien eragin dituen gertaera, ohi bezala, errepideetako argizko paneletan agertzen diren mezuak gaztelania hutsean egotea izan da. Aipatu behar dugu, 2007an gora egin dutela bideetako errotulazioan toponimo ofizialak ez errespetatzeagatik, edo seinaleak gaztelania hutsean egoteagatik jarritako kexek. Bozgorailu bidez ematen diren mezuak gaztelania edo erdara hutsean izatea oso ohikoa da, bai eta bidaiariei luzatzen zaizkien txartelak gaztelania hutsean idatzita egotea ere. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Panel elektronikoetako mezuak gaztelania hutsean Toponimo ofizialak ez errespetatzea Ahozko zerbitzua Megafonia erdara hutsean Fakturak, txartelak,... gaztelania hutsean Bozgorailu bidezko mezuak erdaraz Jakinarazpen idatziak gaztelania hutsean
87
Lehen aipatu bezala, kexa gehienetan ikuspegi pasibotik urratu da eskubidea herritarrekiko harremanetan. Ahozko zerbitzuari dagokionez, oraindik ere zerbitzu publiko askotan herritarrari ez zaio informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzen eta jendeari orokorrean zuzendutako ahozko mezuak gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntzetan ere ematen dira, baina euskaraz ez. Gauza bera gertatzen da idatzizko informazioarekin. Unean uneko gorabeheren berri emateko errepideetako argizko paneletan jartzen diren mezu gehienak gaztelania hutsean adierazten dira, eta oraindik bada gaztelania hutsean igortzen den jakinarazpenik ere. Modu berean, ohiko gauza da bidaiariei luzatzen zaizkien txartelak eta fakturak gaztelania hutsean egotea. Herrien izendapenak zeresan ugari eman du 2007an, oraindik herrien gaztelaniazko izendapena soilik erabiltzen delako hainbat zerbitzu publikotan eta bide-seinaletan. 2.3. Larritasuna Larritasunaren ikuspegitik Irungo RENFEko langileak euskaraz ez zekielako trena galdu eta berandu heldu zen Berlindarraren kasua dugu. Ingelesez mintzatu behar izan zuen Irungo geltokian euskaraz zekien langilerik ez zegoelako. Pentsaezina dirudien arren, ikuskatzaileak bidaiaria euskaraz artatzeko gaitasunik izan ez, eta herritarra iraintzea bezalako portaerak gertatzen dira oraindik ere. Euskaraz jasotako eskaerari gaztelania hutsean erantzuten dion erakunde publikoaren jardunak argi samar erakusten du erakunde horrek ofizialtasun bikoitzarenganako eta herritarren hizkuntza-eskubideekiko duen begirunea.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA RENFE EUSKO JAURLARITZA EUSKO TREN NAFARROAKO GOBERNUA ARABAKO FORU ALDUNDIA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA BIDEGI INTERBIAK AUDENASA
15 1 1 9 2 2 2 11 1 1
RENFE izan da alde handiz kexa gehien eragin dituen erakundea. Zuzeneko zerbitzua euskaraz ez bermatzea, bozgorailu bidezko mezuak gaztelaniaz, baita ingelesez ere, baina euskaraz ez ematea eta bidaiarien txartelak gaztelania hutsean idatzita egotea izan dira kexen arrazoi nagusia. Hori horrela, RENFE konpainiak zeregin aski badu, euskararen erabilera normalizatzeko neurriei dagokienez. 88
Eusko Jaurlaritzari dagokionez, kexa bakarra jaso du eta hura EUSKO TRENi zuzendua, geltoki batean pantailako oharra gaztelania hutsean emateagatik. Nafarroako Gobernuak jaso dituen kexa gehienak herrien euskarazko izendegia ez errespetatu izanak edo errotuluak gaztelania hutsean egoteak eragindakoak izan dira. AUDENASAk, A-15 autopista kudeatzen duen enpresa publikoak, kexa bakarra jaso du, hura eremu euskalduneko herritarrari faktura eta jakinarazpena gaztelania hutsean bidali izanagatik. Arabako Foru Aldundiak euskaraz egindako eskaerari gaztelaniaz erantzuteagatik jaso du kexa. Bizkaiko Foru Aldundiak jaso dituen kexak ahozko zerbitzua euskaraz ez bermatzeagatik eta euskaraz egindako eskaerari gaztelaniaz erantzuteagatik izan dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, ez ditu Lurraldebus izeneko txarteletan Aiete eta Donostiaren izen ofizialak errespetatu. BIDEGIri dagokionez, garraio eta herri lanen eremuan kexa gehien jasotzen jarraitzen duen erakundea dela nabarmendu nahi dugu. BIDEGIk sistematikoki urratzen du errepideetako gorabeherei buruzko informazioa ele bietan emateko duen betebeharra. INTERBIAKek ere gaztelaniaz eman ohi ditu kudeatzen dituen errepideetako gorabeherei buruzko informazioak.
4. ERANTZUNAK RENFEk, kexa gehien jaso duen erakundea izanik, kexa bati ere ez dio erantzun. Hori horrela, ez dirudi ez euskararen normalkuntzarako legeak, ez eta EAEko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legeak hizkuntza-eskubideen bermeari dagokionez ezarritako betebeharrak betetzeko asmorik duenik, ez eta Estatuak Euroituna berretsi zuenean hartutako konpromisoei erantzutekorik ere. Eusko Jaurlaritzak Behatokiak herritarren eskariz bideratu dizkion kexa guztiei erantzun die eta esan behar dugu kasu batean, kexa bat izaerarik gabe utzi behar izan dugula herritarrak aipatzen zuen inkesta ez zelako Eusko Jaurlaritzak aginduta egin, eta beste kasu batean erantzulea beste erakunde bat zelako. Eusko Trenek gailu elektronikoan mezua gaztelaniaz soilik eman zela baieztatu ostean, eskertu egin du kexa helarazi izana eta gailuen arduradunari mezu guztiak ele bietan ematen direla egiaztatzeko eskatu diotela jakinarazi du. Nafarroako Gobernuak ez dio kexa bakar bati ere erantzun. Are gehiago, hondatu egin direla eta aldatzen dituen seinaleetan herrien gaztelaniazko izendapena soilik ageri duten bide-seinaleak jartzen jarraitzen duela egiaztatu ahal izan dugu, 2006ko azaroko akordioa eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak eremu mistoko errotulazioari buruz eman dituen epaiei jaramonik txikiena ere egin gabe. Arabako Foru Aldundiak jakinarazitakoaren arabera, euskaraz eginiko eskaerari gaztelaniaz erantzun bazioten, idazkia beste sail batek bidalita eta gaztelaniara itzulita jaso zutelako izan zen.
89
Hala izanik ere, ofizialtasun bikoitzarekiko begirune eskasa adierazten du Foru Aldundiaren jokabideak. Bizkaiko Foru Aldundiak sistematikoki erantzun die Behatokiak bideratutako kexei, eta hizkuntzaeskubideak bermatzeari begira hartu dituen neurrien berri ere eman du. Hala, aurrerantzean, kontratazio administratiboetan herritarrei zerbitzuak Foru Aldundiak berak emanen balitu bezala jasotzeko eskubidea bermatu nahian, herritarrak bi hizkuntza ofizialetan hartuak izateko duten eskubidea bermatuz eman beharko ditu prestazioak enpresa adjudikaziodunak. Gipuzkoako Foru Aldundiak sistematikoki erantzun ohi die Behatokiaren kexei, eta halaxe egin du oraingo honetan ere. Txartela gaztelania hutsean atera izana, Txartel Bakarra indarrean jartzeko presak eragindakoa izan zela dio, baina dagoeneko ele bietan eskuratzeko neurriak hartu dituztela. Donostia eta Aieteren euskarazko toponimoa ez errespetatu izana ere, arrazoi beragatik gertatu zela, baina hura konponduta izenen gorabehera ere zuzendu dute dagoeneko. BIDEGIk eta INTERBIAKek ez diote kexa bakar bati ere erantzun, ez eta Behatokiak eginiko gomendioei jaramonik egin ere.
5. SINOPSIAK: HERRI-LANA ETA GARRAIOA Zenbakia: 125/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Gutuna jaso du eta bertan, ez dira herrien, hirien eta lurraldearen izen ofizialak errespetatu, San Sebastían, Irún eta Gipuzcoa ageri baitira, Donostia-San Sebastián, Irun eta Gipuzkoa beharrean.
Gipuzkoa
Zenbakia: 126/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Gaztelaniaz erantzun dio herritarrak euskaraz bidalitako gutunari.
Gipuzkoa
Zenbakia: 128/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Bezeroei luzatzen dizkien bidaia-txartelak gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa
Zenbakia: 130/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Trenean zihoala, ezin izan zuen ikuskatzailearengandik zerbitzua euskaraz jaso. Gainera, herritarra ikuskatzaileari euskaraz zuzendu zitzaionean, honek irainak esanez erantzun zion.
Gipuzkoa
Zenbakia: 193/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Aldirikoen bidaia-txartelen aldeetako bat gaztelania hutsean dago; informazio nagusia ematen duena, hain zuzen ere.
Gipuzkoa
Zenbakia: 216/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Otsailaren 2an gaztelania hutsean zegoen bidaia-txartela luzatu zioten Gasteizko tren-geltokian eta harrerako langilearengandik ere ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 321/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Otsailaren 28an Errenteriako tren geltokian bi langile egokitu zitzaizkion leihatilan eta ez zuen ez batarengandik ez bestearengandik zerbitzua euskaraz jasotzerik izan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 375/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Tolosako geltokian bozgorailuz ematen dituzten mezuak gaztelania hutsean izan ohi dira. Donostian aldiz, ele bietan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 376/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Tolosako apeaderoko txarteldegian dagoen langileak ez daki euskaraz. Edozein galdera eginda ere, ez du euskaraz erantzuten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 397/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Bilboko Abusu auzoko aldiriko trenen geltokian ez da toponimo euskalduna errespetatzen, La Peña ageri baita, Abusu beharrean.
Bizkaia
Zenbakia: 544/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Euskaraz ikasten ari den Berlindar bat maiatzaren 26an trenez etorri zen Irungo geltokira, Zumarragan zain zuen lagunarengana trenez jarraitzeko asmotan. Handik Arrasatera joan eta autobusa hartu behar zuten eztei batera joateko. Irungo geltokiko leihatilan euskaraz hitz egin eta gaztelaniaz erantzun zioten. Espainolez ez zekiela azaldu eta keinuz elkar ulertu behar izan zuten. Ez zioten ordea berak nahi zuen trenerako txartela eman eta azkenean ingelesez zekien langile bati deitu zioten. Tren azkarra galdu zuen, berandu iritsi zen Zumarragara eta lagunaren arrebak eraman behar izan zituen ezteira.
Alemania
Zenbakia: 1036/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Iruñeko tren geltokian bozgorailu bidezko mezuak gaztelaniaz eta ingelesez ematen dituzte, baina euskaraz ez. Egoera berria da, duela urtebete euskaraz ere ematen baitzituzten.
Nafarroa
90
Zenbakia: 1129/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Azaroaren 20an Herrerako geltokian gaztelania hutsean eman zituzten mezuak bozgorailutik: “el tren dirección Zumarraga circula con 25 minutos de retraso sobre su horario habitual”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1130/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Azaroaren 21ean Herrerako geltokian gaztelania hutsean eman zituzten mezuak bozgorailutik: “el tren dirección Zumarraga circula con 10 minutos de retraso sobre su horario habitual”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1166/2007 Arrazoia:
Erakundea: RED NACIONAL DE FERROCARRILES ESPAÑOLES - RENFE Azaroaren 25ean arratsaldeko 18:00 aldera Iruñeko tren geltokian gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eman zuten Madrildik Hendaiara zihoan trena heldu zela zioen bozgorailu bidezko mezua. Euskaraz ez zuten hitz bakar bat ere esan.
Nafarroa
Zenbakia: 719/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. GARRAIO ETA HERRI LAN SAILA Udaberrian galdetegia egin zien Beasaingo gasolindegian gidariei; garraioei buruzko galderak ziren: nondik nora zihoan, zenbat km egin ohi dituen egunean... Herritarrak ezin izan zuen inkestagilearengandik zerbitzua euskaraz jaso eta galdetegia bera ere gaztelania hutsean zegoen.
Zenbakia: 641/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO TREN Boluetan duen geltokian, ekainaren 29an, hurrengo trenak noiz zetozen iragartzeko pantailan honako mezua agertu zen behin eta berriro “Los días 30 de junio y 1 de julio transbordo en autobús entre Amorebieta y Durango”, aldi guztietan gaztelania hutsean.
Zenbakia: 761/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIOEN DEPARTAMENTUA Uztailaren 29an arratsaldeko 17:00ean N-121 errepidean, Iruñeko noranzkoan Belateko bigarren tuneleko panel elektronikoak gaztelaniaz soilik ageri zuen mezua: “Precaución, modere su velocidad”.
Nafarroa
Zenbakia: 763/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIOEN DEPARTAMENTUA N-121 errepidean, Olagueko saihesbidean, herrira sartzeko bide-seinaleetan Olagüe ageri da, izen ofiziala Olague bada ere.
Nafarroa
Zenbakia: 982/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIOEN DEPARTAMENTUA Baztanen herriaren eta haranaren izenaren berri ematen duten eta lauzaz egindako kartel modukoak daude zenbait herritako etxe batzuen paretetan. Bada, zenbaitek ez dituzte haranaren eta herriaren izen ofizialak errespetatzen. Adibidez: Baztán, Arizcun, Arrayoz, Errazu, Elvetea edo Oronoz-Mugaire. Horrez gain, Valle de(l) Baztán gaztelania hutsean ageri da guztietan.
Nafarroa
Zenbakia: 990/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIOEN DEPARTAMENTUA N-138 errepideak NA-174 errepidearekin bat egiten duen lekuan dagoen kartelean “Frantziaco muga” paratzen du.
Nafarroa
Zenbakia: 1102/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIOEN DEPARTAMENTUA Herriaren izena paratzen duen lauzaz egindako kartel modukoa dago Arantzako eskolako paretan. Bada, ez du herriaren izen ofiziala errespetatzen Aranaz ageri baita Arantza beharrean.
Nafarroa
Zenbakia: 446/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOL. ETA ETXEBIZITZA DEPAR. Urbasa mendian, hesi batzuetako pasabideetan dagoen arriskuaz ohartarazteko egurrezko errotulu batzuk daude. Mezua gaztelania hutsean idatzita dago. “Peligro, acantilado”.
Nafarroa
Zenbakia: 447/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOL. ETA ETXEBIZITZA DEPAR. Urbasako errepidean, errepideak eta pistek bat egiten duten puntuetan pista bakoitza norantz doan adierazteko zutikako seinaleak jarri dituzte. Seinaleak gaztelania hutsean daude. “Camino Otsaportillo”, “Camino El Arenal”...
Nafarroa
Zenbakia: 603/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOL. ETA ETXEBIZITZA DEPAR.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 722/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. INGURUMENA, LURRALDEAREN ANTOL. ETA ETXEBIZITZA DEPAR. Irunberriko Arroilan egokitu duen aparkalekuan erabiltzaileei ematen zaizkien txartelak eta ingurugiroa ezagutzeko zentroa bisitatzeko sarrera gaztelania hutsean daude.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 527/2007 Arrazoia:
Erakundea: AUTOPISTAS DE NAVARRA - AUDENASA Lehen lauhilekoan txartela erabiliz egin dituen joan-etorrien faktura bidali dio erabiltzaileari. Aipatu faktura gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 72/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA. HERRILAN ETA GARRAIO ZERBITZUEN SAILA
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 323/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA. HERRILAN ETA GARRAIO ZERBITZUEN SAILA
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 213/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. HERRI LAN SAILA
Foru diputatuak gaztelania hutsean erantzun zion otsailaren 20an, erakunde batek euskaraz helarazitako eskaerari.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 769/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. HERRI LAN SAILA Uztailaren 27an Artxandako tuneletako ordainlekuan izandako gertaera baten harira kexa-orria eskatzeko euskaraz zuzendu zitzaizkion hartu zituen neskari, baina ez zenez zerbitzua euskaraz emateko gai, gaztelaniaz egin behar izan zioten.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1135/2007 Arrazoia:
Erakundea: INTERBIAK Azaroaren 16an 15:51n A-8 autopistan Zornotzan, Donostiarako noranzkoan, furgoneta batek zuen argizko panelak gaztelania hutsean ageri zuen mezua: “vehículo averiado”.
Gipuzkoa
Irunberriko Arroilan egokitu duen aparkalekuan erabiltzaileei ematen zaizkien txartelak gaztelania hutsean daude.
Uribarri-Ganboa auzoko sarrera-irteeratako bide-seinaleetan auzoaren izena gaztelaniaz baizik ez da ageri: Ullíbarri-Gamboa.
Martxoaren 28an gaztelania hutsean erantzun dio erakunde batek euskaraz eginiko eskaerari.
91
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE Bizkaia
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 137/2007 Arrazoia:
Lurraldebus delakoak bidaiariei luzatzen dizkien txarteletan ia ez dago euskararen arrastorik: “CIF, IVA+SOV incluido, Ordin&”
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. BIDE AZPIEGITURETARAKO DEPARTAMENTUA
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 138/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. BIDE AZPIEGITURETARAKO DEPARTAMENTUA Lurraldebus delakoak bidaiariei luzatzen dizkien txarteletan ez da zenbait toponimoren izen ofiziala aintzat hartzen. Besteak beste, Ayete eta Donosti agertzen dira.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 902/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Irailaren 18an A-8 autopistan Itziarren arratsaldeko 19:00etan argizko panelak “En km 60, dir Bilbao” zioen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 903/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Irailaren 18an A-8 autopistan Zarautzen, Donostiarako noranzkoan, arratsaldeko 19:15ean argizko panelak “atención en Km. 34” zioen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 932/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Irailaren 22an 9:45ean Antiguan, Loreako biribilgunean, A-8 autopistara sartzeko bidean dagoen argizko panelak gaztelania hutsean ematen zuen mezua: “atención en km 27”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 936/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Irailaren 30ean 8:45ean Antiguan, Loreako biribilgunean, A-8 autopistara sartzeko bidean dagoen argizko panelak gaztelania hutsean ematen zuen mezua: “atención en km 27”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 942/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Irailaren 30ean A-8 autopistan 19:00ak aldera, Irunerako noranzkoan, Intxaurrondoko irteeran dagoen argizko panelak gaztelania hutsean ematen zuen mezua: “atención en km 2”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1005/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN A-8 autopistan Itziarko irteeran, Bilbo aldera, argizko panelak mezua gaztelania hutsean eman du 18:15ean: “atencion en km 55”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1006/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Urriaren 18an A-8 autopistan Irun aldera, Intxaurrondoko irteeran, argizko panelak mezua gaztelania hutsean eman du 22:15ean: “atencion en km 15”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1032/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Urriaren 25ean A-8 autopistan Errenterian, Baiona aldera, 14:50ean argizko panelak mezua gaztelania hutsean eman du: “atencion en km 1”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1040/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN A-8 autopistan, Bilborantz, Zuatzun dagoen argizko panelak mezua gaztelania hutsean ageri du 10:15ean: “atención en km 27”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1128/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Azaroaren 16an 16:25ean A-8 autopistan, Donostiarako noranzkoan, Zarauzko ordainlekuko argizko panelak gaztelania hutsean ematen zuen mezua: “atención en km 34”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1168/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIDEGI - BIDELAN Abenduko lehenbiziko bi asteetan A-8 autopistan Tolosa hiribidean, Bilborako noranzkoan, dauden argizko panelek egun osoz erakutsi dituzten mezuak gaztelania hutsean egon dira: “atención en km 27”.
Gipuzkoa
92
4.7. EREMUA: OSASUNGINTZA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 84 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Kexa guztiek eskubide-urraketaren izaera dute. Estatuko Administrazioaren kasuan, eskubidearekin batera legea urratu da, bai eta Osakidetzari bideratutako kasu guztietan ere. Osasunbideari dagozkionetan aldiz, legea urratu den kasuak gutxiago izan dira, Nafarroako Gobernuak 29/2003 Dekretuan eremu mistorako gaztelaniaren presentzia bermatzeko eta euskara ikusezin bihurtzeko neurriak ezarri zituelako. Hala ere, azpimarratu behar da, legeak ezarritako eremu euskaldunean lege-urraketa sistematikoa dela oraindik ere. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna Sistematikoa da zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izatea, izan ere kexa egiten duten herritarren artean gehien errepikatzen den arrazoia izateaz gain, herritar-multzo askoz zabalagoari eragiten dion gertaera baitugu honako hau. Beste alde batetik, Nafarroako osasun zerbitzuetan sistematikoa da lurralde osoko herritarrei jakinarazpen idatziak gaztelania hutsean igortzea, edo herritarrentzat orokorrean egiten diren informazio-orriak gaztelania hutsean izatea ere. 2.2.a. Errepikakortasuna 2007 urtean ere Osasungintza izan da kexa gehien jaso dituen eremu publikoa. Hori horrela, era guztietako kexak jaso dira, baina guztien artean gehien errepikatu diren arrazoiak zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izatea (82tik 31), eta idatzizko jakinarazpenak (zitazioak, informazio-orriak, agiriak, gutunak ...) gaztelania hutsean jaso izana dira. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Ahozko zerbitzua gaztelania hutsean jasotzea Idatzizko jakinarazpen pertsonalizatuak gaztelania hutsean Idatzizko jakinarazpen orokorrak gaztelania hutsean Inprimakiak gaztelania hutsean Errotulazioa gaztelania hutsean Bozgorailu bidezko mezuak gaztelania hutsean Webguneak euskaraz ez Lanpostuetan hizkuntza-eskakizunik ez
93
Datuek erakusten dutenez, ikuspegi aktibotik zein pasibotik urratu zaie herritarrei osasun zerbitzuekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea. Ahozko harremanari dagokionez, ez aurrez-aurreko zerbitzuan ez telefono bidezkoan ez zaio bermatzen herritarrari euskaraz artatua izateko eskubidea. Jendearentzat orokorrean ematen diren bozgorailu bidezko mezuetan, erantzungailuetan edota informazio-hitzaldietan ere ez da bermatzen euskararen presentzia. Atzerapauso zantzurik ere ikus daiteke, horren adibide ditugu bajan edo oporretan diren langile euskaldunak ordezkatzeko langile erdaldun elebakarrak kontratatu izana salatzen duten kasuak. Komunikazio idatziari dagokionez, ez da elebitasuna bermatzen herritarrekiko harreman pertsonalizatuetan. Jakinarazpenak, txostenak, herritarrek bete beharreko inprimakiak, egiaztagiriak, etab. gaztelania hutsean jasotzen dituzte, gehien erabiltzen diren dokumentuak eta euskaraz ere igortzeko konponbide erraza dutenak izanik ere. Izaera orokorreko hainbat informazio-orri gaztelania hutsean daude oraindik, ospitaletako errotulu eta idatzizko ohar asko bezalaxe, eta webgune batzuetan euskarazko bertsioa ez dago ikusgai; ondorioz, gaztelaniaz soilik eskura daiteke informazioa. 2.3. Larritasuna Larritasunaren ikuspegitik, zerbitzua euskaraz jasotzerik izan ez izanaz gain tratu zakarra jaso duten erabiltzaileen kexak nabarmendu nahi ditugu. Telefonoa eseki diete gaztelaniaz badakitela aurpegiratuta eta berriz deitu eta hartu ez, ama-semeak euren artean gaztelaniaz hitz egitera behartu nahi izan dituzte erizainek euskaraz ez zekitelako, era horretan haurraren ezinegona areagotuz, edota harrera zakarra egin diote euskaraz zuzendu nahi izan duen herritarrari. Oso euskaldunak diren eskualdeetan, Tolosa edo Etxarri-Aranatz kasu, pediatra euskaldunik ez izatea, edo Elgeta bezalako herri batera ordezko erdalduna bidaltzea bezalako erabakiak ere larritzat jotzen ditugu. Ildo beretik, salagarria da Nafarroako Gobernuak lanpostuen horniketan euskararen ezagutzarekiko darabilen irizpidea. Ezagutza derrigorrezkoa den lanpostuetan soilik baloratzen du euskararen ezagutza (%1). Gisa horretako erabakiek nabarmen zailtzen dute herritarren hizkuntza-eskubideen bermea. Hezur-muin emaile egiteko informazio-hitzaldira joateko deitu zuten herritarrak, aldez aurretik, informazioa euskaraz jaso nahi zuela jakinarazi bazien ere, gaztelania hutsean egin zen hitzaldi osoa herritarraren eskubideari inolako jaramonik egin gabe.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA ESPAINIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA EUSKO JAURLARITZA – OSAKIDETZA NAFARROAKO GOBERNUA – OSASUNBIDEA
94
1 33 50
ESTATUKO ADMINISTRAZIOA Espainiako Estatuko Administrazioak oraindik ez du Autonomia Erkidegoetako berezko hizkuntzen ofizialtasuna bereganatu. Hala erakusten du Estatuko gazte guztiei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina batean erabili dituen euskarri idatziak gaztelania hutsean egoteak. Jokaera horrek, bestalde, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berrestean hartu zituen konpromisoak ez dituela aintzat hartzen erakusten du. EUSKO JAURLARITZA Eusko Jaurlaritzari dagokionez, 2005ean abiarazi zen Osakidetza Euskalduntzeko Planak ez du emaitza ikusgarririk izan, eta urterik urteko ohiturari jarraiki, Osakidetzak beltzune izaten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, bera baita seigarren urtez jarraian, kexarik gehien jaso duen Saila. Ez da harritzekoa, arazoa estrukturala baita. Batetik, Osakidetza euskalduntzeko Dekretua oso berandu heldu zen; Euskararen Normalkuntzarako Legea onartu eta handik 20 urtera, hain zuzen ere. Bitarte horretan langile erdaldun elebakar asko sartu ziren plantillan. Dekretua garatzeko Plana bera ere atzerapenez heldu zen eta bitarte horretan langile erdaldun elebakarrak euskara ikastetik salbuetsita egoteko adinera iristen joan dira (45 urte). Langile horiei oraindik 20 urte gelditzen zaizkie gaztelania hutsean lan egiten jarraitzeko. Egoera orekatzeko modu bakarra, Euskara Planak lanpostuei berehalako derrigortasun data ezartzea eta Dekretua onartu zenez geroztiko lanpostu hornikuntza guztiak langile elebidunekin egitea zen, baina zoritxarrez, erabakiak ez dira norabide horretan joan eta egoera zuzentzeak luze joko du, Osakidetzak berak onartzen duen bezala. Horiek horrela, ez da zaila ulertzen ahozko zerbitzua euskaraz jasotzeko zailtasun eta oztopo ugari izatea. Alabaina, nola ulertu behar da, gaur egun oraindik, ospitale bateko errotulazioa eta jendeari zuzendutako idatzizko oharrak euskaratu gabe egotea? Nola bozgorailuz ematen diren mezuak gaztelania hutsean ematea? Nola gaixoei zuzendutako informazio eta gomendio orriak gaztelaniaz soilik egotea? Arazo hauei konponbidea jartzea borondate eta baliabide kontua besterik ez da. Hala ere, Osakidetzak erabiltzaile euskaldunak bigarren mailako hiritar gisa tratatzen jarraitzen du, legeek aitortutako hizkuntza-eskubide guztien gainetik. NAFARROAKO GOBERNUA Nafarroako Gobernuak 29/2003 Dekretuaren bidez indarrean jarri zituen irizpide murriztaile guztiak aplikatzen jarraitzen du osasun arloan. Ez hori bakarrik, Legeak eremuko euskalduna deritzaneko herritarrei aitortzen dizkien eskubideak ere ez ditu bermatzen eta alde horretatik, eskubide-urraketa sistematikoa da, bai ahozko zerbitzuan bai idatzizkoan, eta bai era aktiboan nola pasiboan ere. Horiek horrela, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna ezarria duen lanpostuan behar besteko gaitasunik ez eta zerbitzua euskaraz emateko gai ez den osagilearena bezalako kasuak aurki ditzakegu oraindik. Beste alde batetik, lanpostuak hornitzeko deialdietan, hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa duten lanpostuetan soilik baloratzen da euskararen ezagutza (lanpostuen %1ean
95
zehatz esanda). Gauzak horrela, ez da harritzekoa zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidearen urraketa izatea kexen zio nagusia. Idatzizko harremanari dagokionez, ahozkoan bezalaxe, eskubide-urraketa sistematikoa da eta horri legearen urraketa bera gehitu behar zaio eremu euskaldunean. Jakinarazpenak, informazioorriak, herritarrek bete beharreko agiriak, txostenak, ziurtagiriak,... gaztelania hutsean izatea da ohikoena.
4. ERANTZUNAK OSAKIDETZAk kexa gehienei eman die erantzuna. Horietan azpimarratzen da OSAKIDETZAk buru belarri ekin diola 2005ean onartu zen Euskara Planari, eta bertan ezarritako irizpideei jarraikiz, hainbat osasun-etxetan (Lakuabizkarra, San Adrian, Tolosa, ...) dagoeneko neurri zehatzak hartu dituztela epe labur batean Planean lehentasunezkotzat jotzen diren zerbitzuak, harrera eta pediatria zerbitzuak, euskaraz bermatzeko. Edonola ere, bidea luzea dela aipatzen dute behin eta berriz, eta denbora tarte behar izango dela herritarren hizkuntza-eskubideak bere osotasunean bermatu ahal izateko. Atentzio espezializatuarekin zerikusia izan duten kexen kasuan Euskara Planaren arabera lehentasunik ez dutenez, oraindik helbururik ez dutela adierazi digute, baina Planaren Progresibitateari eutsiz denborarekin ezarriko zaizkiela. Harrera desegokia egin zaien herritarren kexen inguruan, OSAKIDETZAk horrelako portaerak ez dituela gustuko adierazi dute, eta erabiltzaile euskaldunei atentzioa euskaraz bermatzeko finkatu duten protokoloaren berri eman digute. Hala, herritar batek OSAKIDETZAko langile batengana jotzen duenean, langile horrek euskaraz ez badaki, langile elebidun bati laguntza eskatu behar dio. Kasu hauetan, herritarrei harrera desegokia egin zaien osasun-etxeko arduradunekin harremanetan jarri dira, kexaren berri eman eta langileei protokoloa gogorarazteko. Nolanahi ere, halakorik gertatzen denean, zentroan bertan kexa egiteko gomendatzen diote herritarrari portaera horiek ikertu eta ahalik eta azkarren zuzentzeko. Idatzizko euskarriei doakienean, Planaren helburuetako bat erabiltzaileei eman ohi zaizkien agirien hizkuntza-normalizazioa izanik, kexa eragin duten agiri batzuk dagoeneko euskaratuta dituztela eta beste batzuk euskarazten dihardutela erantzun dute. Nafarroako Gobernuak ez dio kexa bakar bati ere erantzun. Osasun Ministerioak kexa Ministroaren Kabinetera igorri duela jakinarazi du, baina erantzunik ez dugu jaso.
5. SINOPSIAK: OSASUNGINTZA Zenbakia: 1116/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE SANIDAD Y CONSUMO Kanpaina bat egin du Espainiako Gazte Kontseiluarekin batera gazteek euren sexu-harremanetan preserbatiboa erabil dezaten. Horretarako hainbat preserbatibo bidali ditu Estatuko Gazte Kontseiluetara gazteen artean zabaltzeko. Bada, Nafarroako Gazte Kontseilura bidali dituen preserbatiboen estalkietan ageri den informazio guztia gaztelania hutsean ageri da.
96
Nafarroa
Zenbakia: 34/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Abenduaren 20an Altzako Osasun-etxera deitu zuen. Herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso, eta horrez gain, “yo so sé hablar y tú ya sabes” esan zion langileak. Herritarrak berriz deitu zuen, baina telefonoa eseki egin zioten.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 38/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 61/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA OSAKIDETZAk bideratuta, 2006ko abenduaren 28an Centro Oftalmológico Integral delakora joan zen. Han gaztelania hutsean zegoen agiria luzatu ziotenez, herritarrak euskarazkoa eskatu zuen. Ez zutela erantzun zioten, Eusko Jaurlaritzak gaztelaniazkoa soilik bidali ziela.
Zenbakia: 110/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA
Zenbakia: 172/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Bidasoa Eskualdeko Ospitalean gaztelania hutsean luzatu dizkiote proba egiteko eguna eta ordua zehazten dituen orria, harrerarako jakinarazpena eta proba egitera bertaratu dela egiaztatzen duen agiria. Bai inprimakiak bai horietan idatzitakoak guztiak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 189/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Zamudioko osasun-etxera deitu du herritarrak, alabatxoaren pediatrarekin zuten hitzordua aldatzeko asmoz. Telefonoa hartu duen andrearekin euskaraz hasi denean, berak: “en erderas, por favor” erantzun dio. Euskaldunik ez ote zegoen galdetu dio herritarrak, eta berak “sí, pero ahora no” erantzun dio zakar samar. Hala, hitzordua aldatzeko gaztelaniaz hitz egin behar izan du.
Bizkaia
Zenbakia: 248/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Martxoaren 13an Gurutzetako ospitalera joan zen hezur-emailea izateko entzun beharreko hitzaldira. Aurrez, hitzaldia euskaraz nahi zuela jakinarazi zien arren, hitzaldia gaztelaniaz egin zuten.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 250/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Martxoaren 13an Gurutzetako ospitalera joan zen hezur-emailea izateko entzun beharreko hitzaldira. Hitzaldia gaztelania hutsean izan zen.
Bizkaia
Zenbakia: 309/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Txagorritxu ospitalean jaioberriei tuberkulosiaren kontrako txertoa jartzeko gurasoei banatzen dieten orria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 409/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Maiatzaren 7an goizeko 9:30ean Gasteizko Lakuabizkarrako osasun-etxeko 945 006 800 zenbakira deitu du hitzordua eskatzeko. Harrera egin dion langilearengandik ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso eta herritarrak gaztelaniaz hitz egin behar izan dio berak nahi zuen egunerako txanda emango bazion.
Zenbakia: 410/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA
Zenbakia: 440/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Herritarra alabari poliomielitisaren aurkako txertoa jartzera joan zen apirilaren 9an Indautxuko Dr. Areilza Anbulatoriora. Consejos para las madres de los niños/as recién vacunados izeneko informazio-orria eman zioten. Orria gaztelania hutsean zegoen.
Zenbakia: 481/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Osakidetzaren emergencias webgunea gaztelania hutsean dago, “euskera” aukera sakatuz gero “fichero no encontrado” mezua azaltzen da
Bizkaia
Zenbakia: 521/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Zamudioko osasun-etxera deitu zuen maiatzaren 25ean alabatxoaren pediatrarekin hitzordua eskatzeko. Herritarrak euskaraz egin arren, telefonoa hartu zuen andreak gaztelaniaz erantzun zion, eta jakina, gainerakoa gaztelaniaz egin behar izan zuen.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 607/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko erradiologia zerbitzuan harrera-lekuko mahaiaren ondoan dagoen kartela gaztelania hutsean dago. Bestetik, itxarongeletako kartel guztiak gaztelania hutsean daude. Adibidez: “Prohibido el paso. Paso autorizado al personal” edo haurdun egonez gero medikuari jakinarazteko dioena.
Bizkaia
Zenbakia: 608/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Ekainaren 19an Galdakaoko ospitaleko erradiologia zerbitzuko harrera-lekuan herritarrari erradiografia egiteko emandako agiria gaztelania hutsean dago. Bertan, izen-abizenez gain, zein osasun-etxetatik datorren, froga egiteko data etab. agertzen dira.
Bizkaia
Zenbakia: 609/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko erradiologia zerbitzuan bozgorailutik gaixoei txanda emateko eta erradiografia ateratzeko zein gelatara joan behar duten jakinarazteko mezuak gaztelaniaz baino ez dituzte ematen.
Bizkaia
Zenbakia: 621/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko neurologia zerbitzuan bozgorailu bidezko mezu guztiak gaztelania hutsean ematen dituzte.
Bizkaia
Zenbakia: 622/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko neurologia zerbitzuan gaztelania hutsean daude paretetan jarritako oharrak. Adibidez: “Próxima cita de toxina día 16 de octubre” edo “Cuando llegue a la consulta notifíquele a la enfermera, gracias”.
Bizkaia
Tolosako osasun-etxean dago emagin euskaldunik.
Bilboko San Adrian auzoko osasun-etxean ez dago pediatra euskaldunik.
Gasteizko Olarizu osasun-etxean ezin da pediatria zerbitzua euskaraz jaso.
97
Bizkaia
Bizkaia ERANTZUN DUTE
ERANTZUN DUTE Araba ERANTZUN DUTE Bizkaia
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 640/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Tolosako anbulatorioko harreran egon ohi diren langileek ez dakite euskaraz edo euskaraz gaizki moldatzen dira, eta ahal badute gaztelaniara jotzen dute eta herritarrak ere gaztelaniaz aritzera behartu. Pediatrak berak duen euskara ezagutza hutsaren hurrengoa da, pediatria zerbitzuan erizaina da euskaraz ongi dakien bakarra eta hura ez dagoenean bidaltzen duten ordezkoak euskaraz ez jakitea ere ohikoa izaten da.
Zenbakia: 682/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Arabako Eskualdeko Giza Baliabideen Zuzendariak gaztelania hutsean bidali du kexa baten inguruko erantzuna.
Zenbakia: 683/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA
Zenbakia: 685/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Gurutzetan kanpo-kontsultetarako ematen duten txartela gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 768/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Uztailaren 17an Algortako Osasun-etxean odola ateratzera joandakoan jaso zuen informazio idatzi guztia gaztelania hutsean zegoen. Langileari ea soilik gaztelaniaz ematen duten galdetuta, baietz erantzun zion.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 808/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko erradiologia zerbitzuan itxarongeletan eskuz edo ordenagailuz idatzita dauden ohar guztiak gaztelania hutsean daude. Adibidez: “Prohibido el paso a toda persona ajena al servicio” edo “Prohibido el paso. Paso autorizado solo al personal del hospital”.
Bizkaia
Zenbakia: 809/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko erradiologia zerbitzuan proba egitera pasatzeko kabinetako ateetan jarrita dauden oharrak gaztelania hutsean daude. Adibidez: “Zona vigilada. Riesgo de irradiación externa” eta “Sala 6, Cabina B”.
Bizkaia
Zenbakia: 835/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko langileek gaztelania hutsean jaso dute MODELO EFQM izeneko prestakuntza ikastaroari buruzko informazioa eta izena emateko orria.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 836/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Galdakaoko ospitaleko langile eta erabiltzaileei zuzendutako hainbat eta hainbat ohar idatzi gaztelania hutsean daude, besteak beste, honakook: “Es obligatorio seguir todas las normas de seguridad. Prohibido el paso a toda persona ajena a la obra” dioen segurtasuneko kartela, “Todo el personal de la cocina deberá usar gorro obligatoriamente (por sanidad)”, “Uso restringido de abalorios y joyos”, “Por favor, al pasar cierre la puerta”, “Prohibido usar los ascensores de cocina. Gracias” eta baita ordenagailuz eginiko errotulu moduko hau ere “Delegados de prevención. Secretaría de Seguridad y Salud Laboral”
Bizkaia
Zenbakia: 837/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Abuztuaren 30ean Elgetako osasun-etxera joan zen goizeko 9:20 aldera. Mediku titularra, euskalduna bera, oporretan zegoen eta ordezkotza egiteko kontratatu zuenak ez zekien euskaraz. Hala, herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 868/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Bilboko Aste nagusian kondoiak banatu zituzten OSAKIDETZAk eta Bilboko Udalak bultzatutako IHESaren prebentziorako kanpainaren barruan. Kanpoko azalak honela zioen: “Lo hago sin condón. Nik kondoi egiten gabe dut” eta “Pues va a ser que no. Ezetzean nago”.
Bizkaia
Zenbakia: 934/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Urriaren 1ean, arratsaldean, ezin izan zuen Landakoko osasun-etxean harrera-zerbitzuan zegoen langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Bizkaia
Zenbakia: 1004/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Urriaren 22an eguerdiko 12:30 aldera Donostiako Groseko anbulatorioan 111. kontsultan artatu zuen odontologiako medikuak ezin izan zion harrera euskaraz egin. Kontsultan sartzerakoan “sar naiteke?” galdetu zuen herritarrak pare bat aldiz eta aurpegi arraroa jarri ziola irudituta gaztelaniaz errepikatu zion galdera. Bukaeran “eskerrik asko” esan eta medikuak “de nada” erantzun zion zakar.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1214/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. OSASUN SAILA - OSAKIDETZA Osasun Sailak eskatuta Donostiako Ikertalde enpresak 2007ko Osasun-inkesta pasa du. Euskarazko galdetegiak akatsak ditu, batez ere azalean: “osasun-araso”, “hurrengo orrialdiko”, “dohainiko telefonoa”, “izaera físico”...
Gipuzkoa
Zenbakia: 185/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleko erradiologia zerbitzutik gaztelania hutsean bidali diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari froga egiteko eguna eta ordua jakinarazteko gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 186/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleko erradiologia zerbitzutik gaztelania hutsean bidali diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari erresonantzia magnetikoa egiteko sinatu beharreko baimen-orria.
Nafarroa
Zenbakia: 195/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Otsailaren 26an Iruñeko Bideko Amabirjina ospitalean, ez informazio gune nagusian, ez erradiologia zerbitzuko leihatilan, ez eta erradiologia zerbitzuko bulegoan ere, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 196/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Bideko Amabirjina Ospitaleko erradiologia zerbitzuan gaztelania hutsean luzatu zioten eremu euskalduna deritzaneko herritarrari otsailaren 26 goizean bertan izan dela egiaztatzen duen agiria.
Nafarroa
Zenbakia: 209/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Otsailaren 18an eremu euskalduna deritzaneko herritarrak ezin izan zuen Irurtzungo osasun-etxean egokitu zitzaion guardiako medikuarengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Osakidetzako Arabako Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendariak gaztelania hutsean bidali dio erantzuna erakunde bati.
98
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Araba Araba ERANTZUN DUTE Bizkaia
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 210/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Otsailaren 18an Irurtzungo osasun-etxean guardiako medikuak eremu euskalduna deritzaneko herritarrari luzatu dion errezetaren inprimakia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 219/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Martxoaren 1ean arratsaldeko 16:00etan Iruñeko Bideko Amabirjina Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan ez harreran ez ondoren artatu zuten langile bakar batengandik ere ezin izan zuen zerbitzua euskaran jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 352/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Apirilaren 17an Uharte-Arakilgo osasun-etxeko harrera zegoen langilearengandik ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Euskaraz hasi eta “no entiendo” erantzun zion.
Nafarroa
Zenbakia: 353/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Apirilaren 17an medikuarengana joan zen Uharte-Arakilgo osasun-etxera. Bertan izan zela ziurtatzeko agiria eskatu zuen eta gaztelania hutsean zegoen inprimakia gaztelaniaz beteta luzatu zioten.
Nafarroa
Zenbakia: 398/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA OSASUNBIDEAko Norbanakoaren Osasun Txartela gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 404/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Maiatzaren 2an 13:10 aldera Iturramako osasun-etxera deitu du. Ezin izan du telefonoa hartu dion langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 416/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Solchaga anbulatorioko traumatologia kontsultan erresonantzia magnetikoa egingo diotela esan diote herritarrari. Hitzordua hartzeko jarraitu beharreko prozeduraren berri ematen duen orri bat eman diote bertan. Orria gaztelania hutsean idatzita dago.
Nafarroa
Zenbakia: 417/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Solchaga anbulatorioan erresonantzia magnetikoa zertan datzan azaltzen duen informazio-orria eman diote herritarrari. Orria gaztelania hutsean idatzita dago.
Nafarroa
Zenbakia: 418/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Solchaga anbulatorioan erresonantzia magnetikoa egiteko baimena emateko bete eta sinatu beharreko orria luzatu diote herritarrari. Aipatu orria gaztelania hutsean idatzita dago.
Nafarroa
Zenbakia: 427/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Maiatzaren 10ean 16:35ean Oliveto kondea egoitzako 848 429 100 telefono zenbakira deitu zuen. Telefonoa hartu zion langileari euskaraz artatua izan nahi zuela esan zion, baina une horretan ezinezkoa zela erantzun zion.
Nafarroa
Zenbakia: 441/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Maiatzaren 14an 12:30ean Vianako Printzea egoitzako argibide lekuan eta odola ateratzeko lekuan hiru aldiz “euskaraz bai?” galdetu duen arren, ezin izan du inon zerbitzua euskaraz jaso. Herritarraren iritziz, harridura aurpegiarekin begiratu diote, gainera.
Nafarroa
Zenbakia: 449/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA OSASUNBIDEAko Arreta Espezializatuko Anbulatorioen zerbitzutik gaztelania hutsean bidali diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari froga egiteko eguna eta ordua jakinarazteko gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 465/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Maiatzaren 17an espezialistarentzako ordua hartzeko 848 422 020 telefono zenbakira deitu zuen. Hasierako harrera erantzungailu bidez egin zioten. Erantzungailuak gaztelania hutsean eman zion mezua herritarrari. Ondoren harrera egin zion pertsonak ere ez zekien euskaraz. Euskaraz harrera egingo zion norbait ba ote zen galdetuta ezetz erantzun zioten. Hala, gaztelaniaz hitz egitea beste aukerarik ez zitzaion gelditu.
Nafarroa
Zenbakia: 493/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Conde Oliveto anbulatoriotik gaztelania hutsean bidali diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari proba baten emaitzak jakinarazteko txostena.
Nafarroa
Zenbakia: 513/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Solchaga anbulatorioan erresonantzia magnetikoa egiten izan dela ziurtatzeko luzatu dioten agiria gaztelania hutsean idatzita dago.
Nafarroa
Zenbakia: 514/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Príncipe de Viana Kontsulten Zentrotik gaztelania hutsean bidali diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari kontsultarako eguna eta ordua jakinarazteko agiria.
Nafarroa
Zenbakia: 528/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruñeko Solchaga Anbulatoriotik gaztelania hutsean bidali diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari kontsultarako eguna eta ordua jakinarazteko agiria.
Nafarroa
Zenbakia: 588/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Ekainaren 13an 14:30 aldera Donibaneko osasun-etxeko harrera-lekuan zeuden hiru langileetako bakarrarengandik ere ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso, nahiz eta espresuki eskatu zuen.
Nafarroa
Zenbakia: 591/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Ekainaren 18an 14:30 aldera Donibaneko osasun-etxeko harrera-lekuan zeuden hiru langileetako bakarrarengandik ere ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso, propio eskatu badu ere.
Nafarroa
Zenbakia: 594/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Herritarra Donibaneko osasun-etxera joan da zerbitzua euskaraz emanen dion familia-medikua jar diezaioten nahi duela eta, aldaketa eskatzera. Ezin izanen du euskaraz artatua izan ordea, kupoa irekia duten 3 medikuengandik ezin delako zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
99
Zenbakia: 626/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Ekainaren 4an semea dermatologoarenera eraman zuten. Bisita Oliveto Kondearen egoitzan izan zen eguerdiko 12etan Fernandez medikuarekin. Semea ohean etzan zutenean urduritu zen, negarrari ekinez. Lasaitu nahian, bere amak euskaraz hitz egiten zion, mutikoaren ama-hizkuntzan, alegia. Horren aurrean erizainak gaztelaniaz hitz egiteko eskatu zion amari. Amak erantzun zion semearekin ari zela hizketan, ez berarekin. Orduan, erizainak erantzun zion: “Igual nos estáis poniendo verdes y no nos enteramos”.
Nafarroa
Zenbakia: 676/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Baztanen plantillan dauden 13 medikuetatik 8rengandik ezin da zerbitzua euskaraz jaso, 13 erizainetatik 2rengandik ezin da eta 5 ginekologoetatik 2rengandik ezin da.
Nafarroa
Zenbakia: 744/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Emagin lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian ezagutza derrigorrezkoa den lanpostuetan besterik ez da hartu aintzat euskararen ezagutza.
Nafarroa
Zenbakia: 746/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Osasun Laguntzaile Tekniko - Erizain lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, euskara derrigorrezkoa den lanpostuetan besterik ez da baloratu euskararen ezagutza.
Nafarroa
Zenbakia: 843/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Emakumeen arretarako ANDRAIZE zerbitzu publikoan ezin da zerbitzua euskaraz jaso. Medikuek, erizainek, harrerako langileek, ez dakite euskaraz; hizkuntza-paisaia, argitalpenak, informazio-orriak, gaztelania hutsean daude. Erditzerako prestatzeko ikastaroak ere gaztelaniaz soilik eskaintzen dituzte.
Nafarroa
Zenbakia: 870/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Osasun-txartel berria eta harekin batera doan gutuna gaztelania hutsean jaso ditu. Gutunazala ere gaztelania hutsean dago: “Franqueo pagado”, “Oficina T.I.S”...
Nafarroa
Zenbakia: 877/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Etxarri-Aranazko osasun-etxeko pediatra lanpostuak euskararen derrigorrezko jakite-maila ezarria duen arren, pediatrarengana joaten diren herritarrek ezin izaten dute zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 888/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Irailaren 14an 8:55ean harrera zerbitzuko 848 422 020 zenbakira deitu du. Hasieran erantzungailuak hartu dio deia eta grabatutako mezua gaztelania hutsean dago. Ondoren, langileak hartu dio deia. Herritarra azalpena euskaraz ematen hasi zaio eta hark “¿Cómo me decías?” galdetu dio.
Nafarroa
Zenbakia: 893/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Familia-medikuak espezialistarekin ordua eskatzeko luzatutako orria gaztelania hutsean dago; eredua bera gaztelaniaz baino ez dago eta familia-medikuak halaxe bete du.
Nafarroa
Zenbakia: 906/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Gaztelania hutsean jaso du Vianako Printzea Kontsulten Zentrotik igorri dioten gutuna. Dagokion oftalmologoak egutegia itxia duela jakinarazi diote. Gutunazalean logoa gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 909/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iturrama - Donibaneko Emakumearen Arretarako Zentroan gaztelania hutsean luzatu diote bertan egon dela adierazten duen ziurtagiria. Inprimakia bera ere gaztelaniaz dago.
Nafarroa
Zenbakia: 914/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Eremu euskalduna deritzaneko herritarrak Iruñeko espezialitateetako Principe de Viana osasun-etxean ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso irailaren 28an, ez informazio gunean zeuden langileengandik, ez lehen solairuko informazio guneko langilearengandik, ez eta txanda ematen ari ziren langileengandik ere.
Nafarroa
Zenbakia: 923/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Herritarrak gaztelania hutsean jaso du Vianako Printzea Kontsulten Zentrotik igorri dioten zitazio-gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 948/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Etxarri-Aranazko pediatrak derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna badu ere, gaztelaniaz erantzun die euskaraz zuzendu zaizkion ama-alabei.
Nafarroa
Zenbakia: 949/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Etxarri-Aranazko osasun-etxean gaztelania hutsean luzatu diete bertan izan direla egiaztatzeko agiria.
Nafarroa
Zenbakia: 963/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruritako osasun-etxean gaztelania hutsean luzatu diote Diabetesaren kontrolerako liburuxka.
Nafarroa
Zenbakia: 983/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Iruritako osasun-etxean gaztelania hutsean eman diote hurrengo hitzordua noiz duen apuntatzeko edo Citas Progresivas delako txartela.
Nafarroa
Zenbakia: 1055/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Gaztelania hutsean jaso du oftalmologoarena joateko hitzordua noiz duen jakinarazteko gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 1123/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Vianako Printzea Anbulatorioan ezin izan du harreran zeuden hiru langileengandik zerbitzua euskaraz jaso, ezta dermatologoarengandik eta erizainarengandik ere.
Nafarroa
Zenbakia: 1125/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Ezin izan du Vianako Printzea Anbulatorioan erreklamazio inprimakia euskaraz eskuratu.
Nafarroa
100
Zenbakia: 1127/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Ezin izan du Vianako Printzea Anbulatorioan iradokizunetarako inprimakia euskaraz eskuratu.
Nafarroa
Zenbakia: 1140/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Soltxaga Anbulatorio Orokorrean gaztelania hutsean luzatu diote Oftalmologia zerbitzuan izan deneko egiaztagiria.
Nafarroa
Zenbakia: 1141/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Soltxaga Anbulatorio Orokorrean gaztelania hutsean eman diote begi-ninia dilatatu diotela eta egunean zehar lauso ikusiko duela dioen egiaztagiria.
Nafarroa
Zenbakia: 1142/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Soltxaga Anbulatorio Orokorrean jaso duen errezetaren inprimakia gaztelania hutsean da.
Nafarroa
Zenbakia: 1152/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUN DEPARTAMENTUA – OSASUNBIDEA Gaztelania hutsean jaso ditu Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak igorri dizkion 2008ko mahai gaineko egutegia eta eskuko egutegi txikia.
Nafarroa
101
102
4.8. EREMUA: KULTURA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 37 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Bideratutako espediente guztietan urratu da hizkuntza-eskubidea eta legea, berriz, gehientsuenetan. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna Gertaera batzuek puntualak irudi dezaketen arren, gero eta gehiago errepikatzen diren heinean, eta jende kopuru zabalari eragiten dioten heinean, urraketaren hedapen-zantzuak aurki ditzakegu, batik bat azkenaldian, EITBren jardunean. Euskadi Irratian eta ETB-1en gaztelania hutsean egiten diren adierazpen eta iragarkiek gero eta tarte gehiago hartzen dute. 2.2.a. Errepikakortasuna Kultur administrazioan eta kultur zerbitzuetan zuzeneko zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidearen urraketa izan da 2007an gehien errepikatu den zioa. Kultur jardueretarako sarrera eta txartelak gaztelania hutsean idatzita egotea, EITBren euskarazko irrati eta telebistan gaztelaniak gero eta tarte gehiago izatea eta megafonia bidezko mezuak gaztelania hutsean ematea izan dira maiztasun gehien erakutsi dutenak. Hala ere, oro har, espedienteetan agertu diren zioak mota askotakoak dira: kultur ekitaldien aurkezpenak, eskuorriak, kartelak eta ohar idatziak, herritarrek betetzeko orriak, iragarkiak, erantzungailuko mezuak, webguneak eta abar. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Webgunea gaztelania hutsean Aurkezpen ekitaldiak gaztelania hutsean Ahozko zerbitzua gaztelania hutsean Megafonia bidezko mezuak gaztelania hutsean Iragarkiak gaztelania hutsean Erantzungailuko mezuak gaztelania hutsean Idatzizko euskarriak gaztelania hutsean (orriak, agiriak, oharrak, txartelak, eskuorriak, kartelak...)
103
Arestian esan bezala, 2007an jasotako kexak, oro har, era guztietakoak izan badira ere, ahozko zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidearen urraketa izan da herritarrek gehien salatu dutena. Administrazioarekiko zuzeneko harremanean, jendeari orokorrean zuzendutako bozgorailu bidezko mezuetan, ekitaldien aurkezpenetan, erantzungailuko mezuetan, maiztasun handiz urratzen da hizkuntza-eskubidea, beti ere, ikuspegi pasibotik. Euskadi Irratian eta ETB-1en gaztelania hutsean diren adierazpen eta iragarkiei egiten zaien tarteak ere zeresana sortu du, gero eta toki gehiago hartzen ari baitira, euskara hutsezkoak izan beharko luketen hedabide publikoetan. Kultur ekitaldietako gonbidapen, txartel, eskuorri, aurkezpen eta abarretan ere, euskara bazterturik gelditzen da behin eta berriz. Atzerriko hizkuntzek, aldiz, kasu batzuetan beren tartea izaten dute. Baluarte, Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa gehien nabarmendu behar da. Webgune ofizialetan berrien atalean ohikoa izaten da informazioa gaztelania hutsean agertzea. Bestalde, erakunde batzuek gaztelania hutsean txertatzen dituzte iragarkiak hedabideetan. 2.3. Larritasuna Larritasunaren ikuspegitik, Euskadiko Orkestrak Miramonen eskaintzen dituen MatinĂŠe saioetako aurkezpenak aipatu nahi ditugu, 2001az geroztik jasotzen ari garen kexa baitugu honako hau. Zazpi urtetan ezin izan da inolako neurririk hartu egoera hau gainditzeko? Eusko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzan ahozko zerbitzua euskaraz jasotzeko dagoen zailtasuna ere aipatzeko modukoa da. Sei langiletik bakarrak eman dezake zerbitzua euskaraz. Lakuako Kultura Sailera deitu eta harrera euskaraz jasotzeko denbora tarte batez zain egon behar izatea ere gertatu zaio bati edo besteri. Nafarroari dagokionez, bertako agintariek euskararen presentzia ezkutatzeko egiten duten ahalegina begi-bistakoa da, bai ahozko harremanean bai idatzian ere. Sarritan atzerriko hizkuntzek ordezkatzen dute euskarak behar lukeen tartea.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA EUSKO JAURLARITZA EITB BEC NAFARROAKO GOBERNUA BALUARTE ARABAKO FORU ALDUNDIA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
104
5 9 2 9 10 1 1
EUSKO JAURLARITZA Eusko Jaurlaritzari dagokionez, administrazioarekiko harremana euskaraz izateko eskubidearen urraketa izan da gehien salatu dena. Kasu gehienek zuzeneko zerbitzuarekin izan dute zerikusia. Idatzizko harremanari doakionez, Jaurlaritzaren euskara.euskadi.net orrian Europako Batasunean aurkeztutako egitasmo batzuei buruzko informazioa gaztelania hutsean agertu izanak eragin du kexa. HPSk Euskararen eguna ospatzeko ARTIUMen antolatu zuen ekitaldian segurtasuneko zaindari eta zerbitzari batzuk erdaldunak ziren. Gonbidatuak euskalgintzako eragileak izanik, uste dugu kontuan hartzeko moduko eskakizuna zela langile euskaldunak galdatzea zerbitzua eman zuten enpresei. EITB EITBri dagokionez, bai Euskadi Irratian bai ETB-1en, gaztelania hutsean diren adierazpen eta iragarkiak sartzeagatik eginiko kexen kopuruak gora egiten jarraitzen du. Kezkagarria iruditzen zaigu, EITBk hizkuntza-irizpide garbirik ez izatea euskara hutsezkoak behar luketen hedabideetan, are gehiago, Euskal Herri osoan har daitezkeen euskarazko hedabide publiko bakarrak izanik. Hizkuntza-komunitatearen zati batekiko begirune gutxi erakusten duen portaera baten aurrean jartzen gaitu, izan ere, Ipar Euskal Herriko euskaldunak gaztelania ezagutzera behartzen baititu Euskadi Irratia eta Euskal Telebista jarraitu nahi izatekotan. Hernani bezalako herri batera irudiak grabatzera joan eta herritarrei baimena eskatzeko gaztelania hutsean idatzitako orriak soilik edukitzea, edota euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak dituen DVDari azala gaztelania hutsean jartzea izan dira EITBri zuzendutako beste kexa batzuk. Biek ere argi erakusten dute euskal hiztunei begirako utzikeria. NAFARROAKO GOBERNUA Nafarroako Gobernuak, azken urteetako politikari segida emanez, tinko jarraitzen du euskara bizitza publikotik desagerrarazteko ahaleginean. Hartara, kultur ekitaldietako sarrerak, eskuorriak, iragarkiak, aurkezpenak, jendeari orokorrean zuzendutako mezuak edo herritarrekiko zuzeneko harremana euskaraz ahalbidetzeko ahaleginik txikiena ere ez du egiten, herritar euskaldunak existitu ere egingo ez balira bezala jokatuz. Are gehiago, errazago egiten die lekua atzerriko hizkuntzei, bertako eta berezko hizkuntza den euskarari baino. Euskarak presentzia lortzen duen kasu apurretan ere, ez da beti bermatzen hizkuntzaren zuzentasuna. Beste modu batera esanda, euskal hiztunekiko eta euskal kulturarekiko bereizkerian oinarritzen du Nafarroako Gobernuak bere jarduna, kulturaren eremuan. Arabako Foru Aldundiari zuzendutako kexak erakusten duenez, erakunde horrek ez ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak aintzat hartu, iragarkia gaztelania hutsean txertatzea erabaki baitu. BEC-i bideratutako kexak erakusten duenez, erakunde horrek ez ditu oraindik herritarrekiko harremanak euskaraz bermatzen, ez hitzez ez eta idatziz ere. Telefono bidezko harremanetan ez du euskarazko arreta ziurtatzen; bestetik, bertan antolatzen diren azoketan parte hartzeko
105
gonbidapenak gaztelania hutsean bidaltzen jarraitzen dute, kexa hori behin eta berriz jaso badu ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, kultur ekitaldien berri emateko eskuorrian ekitaldiaren inguruko informazio gehiena gaztelania hutsean egotea izan da arrazoia.
4. ERANTZUNAK Eusko Jaurlaritza izan da Behatokiak 2007an kulturaren eremuan bideratutako kexei erantzun dien erakunde bakarra. Kasu batean, Jaurlaritzak kexarekin zerikusirik ez zuela argitzeko idatzi zuten. Euskadiko Orkestrak martxoaren 24an Miramonen egin zuen MatinĂŠe saioari dagokionez, Orkestrako Zuzendari Nagusiak onartu egiten du adierazpen guztiak gaztelania hutsean egin zirela, baina adierazi duenez, gehienetan interpreteak berak izaten direla azalpenak ematen dituztenak, eta bakoitzak bere hizkuntza erabili ohi duela (gaztelania gehienetan, baina baita ingelesa edo frantsesa ere). Jarraian Euskadiko Orkestrak euskararen erabileraren alde egiten dituenak aipatzen ditu: esku-progamak, Euskor aldizkaria, abonu-denboraldiko programak eta aurrerapenak, webgunea, iragarkiak... euskaraz eta gaztelaniaz edota euskaraz gaztelaniaz eta ingelesez argitaratzea, euskara hutsean eskainitako kontzertuak (Romeo eta Julieta, Shostakovich-en 10. sinfonia) edo haurrentzat euskara hutsean kaleratutako Kontu Kontari liburudiskoa. Bukatzeko MatinĂŠetako aurkezpenetako euskararen presentzia urria onartuz, hori hobetzeko konpromisoa agertzen du, baina beti ere musika mailan euskararen erabilpena gehien bultzatzen duen erakundea dela gogoratuz. Bilboko Ordezkaritzan harrera euskaraz jasotzerik izan ez zuen herritarraren kasuan, Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendariak adierazi du Ordezkaritza horretan 6 lanpostu daudela, eta horietako 4k derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna dutela, baina lanpostu horietatik bat hutsik dagoela eta beste bitan salbuetsita dauden funtzionarioak daudela. Ondorioz, eta zoritxarrez, administrazioatal horretan langile euskaldun bakarra izanik, zaila dela eskari guztiak euskaraz erantzun ahal izatea dio. Nolanahi ere, egoera aldi baterakoa dela ulertu behar dela dio, eta Kultura Sailak administrazio-atal horretako egoera aldatzen lagunduko duten zenbait erabaki hartuak dituela dagoeneko: batetik, derrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan datak jartzea eta bestetik, sailak eskueran dituen antolamenduzko baliabide guztiak erabiltzea herritar euskaldunen hizkuntzaeskubideak ahalik eta ondoen bermatu ahal izateko. Herri Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko lehen dekretua onetsi zenetik 22 urte joan dira; hala ere, 6 langiletik bakarrak eman dezake zerbitzua euskaraz. Errealitate honen aurrean esan daiteke egoera aldi baterakoa dela? Derrigortasun datarik ez duten bi lanpostuei data jartzeak zerbait aldatzen lagun lezake, baldin eta lanpostu horietan dihardutenek oraindik 45 urte izanen ez badituzte, baina ez harritu urteen joanean adin horretara iristen badira. Epe laburrean gerta litekeen gauza da 6 lanpostutik 4tan euskara jakitetik salbuetsita egotea. Bi langilerekin bermatuko dira herritarren eskari guztiak? Erritmo horretan, noiz ikusiko dugu normalizatua euskararen erabilera herriadministrazioan? Zeri deitzen dio Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendariak aldi baterako egoera?
106
5. SINOPSIAK: KULTURA Zenbakia: 114/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. KULTURA SAILA www.euskara.euskadi.net webgunean gaztelania hutsean ageri da Europako Batasunean aurkeztutako egitasmo batzuk azaltzen dituen berria.
Zenbakia: 227/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. KULTURA SAILA Euskadiko Orkestrak Miramonen antolatzen dituen Matinée delako zikloaren barruan otsailaren 24an egin zuen emankizunean aurkezpen guztia gaztelania hutsean egin zen. Azken lau urteotan izan den saio guztietan gaztelaniaz soilik egin dute aurkezpena.
Zenbakia: 550/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. KULTURA SAILA Ekainaren 4an eguerdiko 13:50 aldera Bilboko ordezkaritzara deitu zuen herritarrak. Euskaraz zuzendu zitzaion telefonoa hartu zion langileari eta honek euskaraz baino, gaztelaniaz hobeki elkar ulertuko dutela erantzun dio. Herritarrak bera euskaraz hobeki moldatzen dela jakinaraz dion arren, gaztelaniaz jarraitu behar izan du.
Zenbakia: 753/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. KULTURA SAILA Uztailaren 24 goizean telefonoz deitu zuen. Telefonoa hartu zion langileak “Buenos días” esan zion. Herritarrak, euskaraz, zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi zion. Langilearen erantzuna: “¿Cómo?”. Herritarrak, oraingoan gaztelaniaz, ea ez zegoen ondoan zerbitzua euskaraz eman ziezaiokeen inor galdetu zion. Langileak ezetz erantzun zion. Denbora tarte batez zain egon behar izan zuen zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko.
Bizkaia
Zenbakia: 1218/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. KULTURA SAILA Abenduaren 3an, Euskararen Eguna zela eta, Eusko Jaurlaritzak ARTIUM museoan ekitaldia antolatu zuen. Ekitaldiaren ostean luntxa egin zen. Herritarra euskaraz zuzendu zitzaien hainbat langileri (harrerakoei, zerbitzariei, segurtasuneko zaindariei, ...). Bakar batek ere ez zion euskaraz erantzun.
Araba
Zenbakia: 69/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB ETB1n ez da hizkuntza-irizpidea ETB2n bezala errespetatzen; ETB1eko saioetan euskara ez den hizkuntzetan ematen dituzte maiz elkarrizketak. ETB2n aldiz, elkarrizketak gaztelaniaz izan daitezen saiatzen dira.
Gipuzkoa
Zenbakia: 96/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB Urtarrilaren 13an Gaur Egun albistegian bi berri ezin izan ziren osorik euskaraz entzun. 1) Bilboko larunbateko manifestazioa zela eta, astean zehar politikariek egindako zenbait agerraldi ekarri zituzten gogora eta Ibarretxeren eta Imazen hitzak gaztelaniaz baino ezin izan ziren entzun. 2) San Sebastianen haritik, Donostiako Elkarte Gastronomikoei buruzko berria eman zuten eta horren baitan, Unión Artesanako prentsa arduradun Beltzaren hitzak gaztelaniaz baino ezin izan ziren aditu.
Nafarroa
Zenbakia: 112/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB Bilera izan zuen EiTBren Iurretako egoitzan eta sarreran zegoen zaindariak gaztelaniaz egin zion harrera.
Araba
Zenbakia: 602/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB Ekainaren 21ean Euskadi Gaztearen goizeko 8etako saioan, esatari batek akats nabarmen eta ugari egin ditu euskaraz, gaztelaniara jotzeko joera handia erakutsiz: “esan du que etorriko da” eta antzekoak entzun ahal izan zaizkio.
Bizkaia
Zenbakia: 639/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB Ekainaren 27an, Hernaniko frontoian zegoela, EITBko langile batzuk hurbildu zitzaizkion herritarrari, Pilotaria saiorako irudi batzuk hartzen ari zirela eta ea bertan agertzeko arazorik bazuen galdetzera; orri bat ere eman zioten betetzeko. Orria gaztelania hutsean zegoen eta euskarazkorik ba al zuten galdetuta, ezetz erantzun zioten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 754/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB Gudari baten egunerokoa izeneko DVDren azalean, bai aurreko aldean bai alboan, dokumentalaren izenburua gaztelaniaz bakarrik dago, nahiz eta DVDak dokumentalaren bi bertsioak, euskarazkoa zein gaztelaniazkoa dakartzan.
Bizkaia
Zenbakia: 756/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB Uztailaren 25ean goizeko 7:50 aldera Goiz Kronika saioan Kubako korrespontsalak Moncadako Kuartela hartu zuteneko urteurrenaren inguruko berria euskara ezin traketsagoan eman du.
Nafarroa
Zenbakia: 933/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB Irailaren 30ean ETB-1ek zuzenean emititu zuen Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioaren sari-banatze eta amaiera ekitaldia. Ekitaldian gaztelania izan zen nagusi.
Nafarroa
Zenbakia: 1202/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL IRRATI TELEBISTA - EITB ETB1eko eguerdiko albiste-saioaren lehen berria eguraldiari buruzkoa izan zen. Bertan bi herritar aritu ziren iritziak eskaintzen, biak gaztelaniaz aritu ziren inolako itzulpenik gabe.
Nafarroa
Zenbakia: 15/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Vianako Printzea erakundeko 848 424 600 telefonora deitu du informazioa eskatzeko. Ezin izan du informazioa euskaraz jaso, ordea.
Nafarroa
Zenbakia: 629/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Nafarroako Liburutegi Orokorrean gaztelania hutsean luzatzen dute liburua maileguan hartutakoan noiz bueltatu behar den adierazten duen gordekina.
Nafarroa
Zenbakia: 799/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Eunateko baselizaren sarreran bisitariei zuzendutako ohar bat dago. Oharra lau hizkuntzatan idatzita dago, baina euskarazko bertsioak akatsak ditu. Oroitz lekua ageri da.
Nafarroa
107
Bizkaia
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE Bizkaia
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 800/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Eunateko baselizaren atean bisitariei zuzendutako ohar bat dago. Oharra gaztelaniaz, ingelesez, alemanez eta frantsesez dago, baina ez euskaraz. Mezu nagusia berriz, gaztelania hutsean ageri da “Pasen por la otra puerta”.
Zenbakia: 818/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Nafarroako Museoko sarrera-txarteletan gainazalean Nafar Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren logoa gaztelania hutsean ageri da eta atzealdean informazio guztia gaztelania hutsean dator: helbidea, ordutegia eta museoa bisitatzeko aholkuak.
Zenbakia: 985/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Puyko Andra Maria kalean dagoen Liburutegi Zerbitzuko Lege-gordailuko sarreran dagoen kartela gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1037/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Irurtzungo Liburutegi Publikoko arduradunak ez daki euskaraz; beraz, ezin die zerbitzua euskaraz eman herritarrei.
Nafarroa
Zenbakia: 1173/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Herritarrak kontsulta bat egin zuen euskaraz www.navarra.es guneko liburutegien zerbitzuko “Galdetu” izeneko atalean. Kontsultaren baieztapena egin zuenean jasotako mezua lotsagarria da. Euskarazko hitzak ageri dira baina esaldi bat bera ere ez da gramatikalki zuzena.
Nafarroa
Zenbakia: 1204/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Urrasun auzoko Santiago ermitan paretetako batean ermita berritu behar dutela iragartzen duen kartela paratu dute. Gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 79/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Ballet, Orquesta y Coros del Ejercito Ruso ikuskizunerako luzatutako sarrera-txartelak gaztelania hutsean zeuden.
Nafarroa
Zenbakia: 80/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Ballet, Orquesta y Coros del Ejercito Ruso ikuskizuna hasi baino minutu batzuk lehenago areto nagusian bozgorailutik gaztelania hutsean entzun zen mezua. Mezu hartan ikuskizuna hastera zihoala jakinarazi zitzaien bertaratutakoei.
Nafarroa
Zenbakia: 100/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Herritarrak Baluartera deitu zuen urtarrilaren 15ean eguerdiko 14:00 aldera. Gaztelaniaz egin zioten harrera. Harrera euskaraz egitea nahi zuela eskatu eta une horretan ezin zutela erantzun zioten.
Nafarroa
Zenbakia: 222/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Otsailaren 28an Euskadiko Orkestrak eskaini zuen Romeo eta Julieta ikuskizunerako luzatutako sarrera-txartelak gaztelania hutsean zeuden.
Nafarroa
Zenbakia: 223/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Otsailaren 28an Euskadiko Orkestrak eskaini zuen Romeo eta Julieta ikuskizunean ezin izan ziren megafonia bidez eman zituzten oharrak euskaraz entzun.
Nafarroa
Zenbakia: 1085/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Mayumanáren ikuskizunerako luzatutako sarrera-txartelak gaztelania hutsean zeuden.
Nafarroa
Zenbakia: 1086/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Azaroaren 16an 22:30ean Baluarten izan zen Mayumanáren ikuskizuna hasi baino minutu batzuk lehenago areto nagusian bozgorailutik ingelesez, hebraieraz eta gaztelaniaz entzun zen mezua, ez ordea, euskaraz. Mezu hartan ikuskizuna hastera zihoala jakinarazi zitzaien bertaratutakoei.
Nafarroa
Zenbakia: 1087/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Azaroaren 16an 22:30ean izan zen Mayumanáren ikuskizunean ezin izan zituzten taldeari buruzko eskuorriak euskaraz eskuratu.
Nafarroa
Zenbakia: 1103/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Gaztelania hutsean argitaratu dute Baluarten Eguberrietan izanen diren kontzertuen egitaraua.
Nafarroa
Zenbakia: 1143/2007 Arrazoia:
Erakundea: BALUARTE, BATZAR JAUREGIA ETA NAFARROAKO AUDITORIOA Abenduaren 27an Baluarten izanen den Coro Uganda Natumayini ikuskizunerako luzatzen ari diren sarrera-txartelak gaztelania hutsean idatziak daude.
Nafarroa
Zenbakia: 584/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA. EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA Euskal Herria aldizkariaren 28. zenbakian Arabako Foru Aldundiaren Canciller Ayala erakusketaren iragarkia gaztelania hutsean azaltzen da.
Araba
Zenbakia: 51/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBAO EXHIBITION CENTRE - BEC BECn martxoaren 7tik 10era bitartean Ferroforma/Bricoforma izeneko erakusketa dela eta, bertara joateko gonbidapena jaso du erakunde batek. Gonbidapena gaztelaniaz eta ingelesez baino ez dago.
Bizkaia
Zenbakia: 1115/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBAO EXHIBITION CENTRE - BEC Azaroaren 29an herritarrak BECera deitu zuen telefonoz. Erantzungailu batek erantzun zion, gaztelaniaz eta ingelesez baina ez euskaraz.
Bizkaia
Zenbakia: 103/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. KULTURA DEPARTAMENTUA Koldo Mitxelena Kulturuneak bidalita, urtarrilaren 23-24-25eko ekitaldien berri ematen duen eskuorrian, ekitaldiok non izango diren eta kulturunearen helbidea kenduta, gainerako informazio guztia gaztelania hutsean dago.
108
Nafarroa Nafarroa
4.9. EREMUA: BESTELAKOAK 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 36 Eremu honetan hainbat administrazio eta erakundetako kexak bildu ditugu; aurreko ataletan kokatu ezin genituenak, hain zuzen ere.
2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Kexa guztiek eskubide-urraketa izaera dute eta gehienek legedia ere urratzen dute. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna EUSKO JAURLARITZAKO INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILAri eta CORREOSi igorritako zenbait kexa errepikakortasunaren adibide ditugu. Lehendabizikoaren kasuan publizitatea gaztelania hutsean jarri du bi aldiz. Batean “Euskadi con mucho gusto” izeneko kanpainari buruzkoa Euskal Herria aldizkarian eta bestean “Julio 2007, Jazz Euskadi” izenekoa Jazzaldiaren berri emateko liburuxkan. Horrez gain, INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILArekin hitzarmena duen igogailuen ikuskatzeaz arduratzen den enpresa batek gaztelania hutsean igorri ditu bi akta: ikuskapenarena eta azterketa orokorrarena. CORREOSi dagokionez, herritarrek 4 bulego desberdinetan ordainagiria gaztelania hutsean jaso dutelako kexak helarazi dizkigute. Ahozko zerbitzua ere ezin izan dute euskaraz jaso 3 bulegotan. Bestetik, txanda hartzeko txarteltxoak gaztelania hutsean daudelako ere kexa bat baino gehiago jaso du Behatokiak. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Ahozko zerbitzua gaztelania hutsean Akta gaztelania hutsean Aldizkari digitalaren gehigarriak ezin euskaraz irakurri Eskutitzaren berandutzea Euskal antroponimoa eta toponimoa ezabatu dituzte Gomendioen liburuxka gaztelania hutsean Gutuna gaztelania hutsean Ikastaroa gaztelania hutsean Inprimakia gaztelania hutsean Kartela gaztelania hutsean
109
Oharrak gaztelania hutsean Ordainagiria gaztelania hutsean Plegu ereduak gaztelania hutsean Publizitatea gaztelania hutsean Txanda-txartela gaztelania hutsean Webgunea gaztelania hutsean Webguneko mezua gaztelania hutsean Zigiluak gaztelania hutsean
Aurten ere kexa gehienak idatzizko erabilerari dagozkio; eta zazpi izan dira ahozko erabileraren ingurukoak. Idatzizkoari dagokionez, arrazoi ugarik eragindako zioak daude: ordainagiriak, txanda hartzeko makinek ematen dituzten txartelak, publizitatea, gutunak, webguneak... Hainbatetan errepikatutako kexa horiek oso konponbide erraza dute eta hortaz, suposatzeko da konpondu izanen dituztela. 2.3. Larritasuna CORREOSen kasuan 2005ean kexak eragindako zioak errepikatu dira aurten: zigiluak eta txandaren txartela gaztelania hutsean. Horrelakoek CORREOSek bi urtetan zehar herritarren hizkuntzaeskubideak errespetatzeko urratsik eman ez duela pentsatzera garamatzate. Horrez gain, Donostiatik Madrilera igorritako gutunean hartzailearen euskal izena eta igorlearen hiriaren euskal toponimoa ezabatu eta gaztelaniazkoak idatzi izana larria iruditzen zaigu. Bestetik, helbidea euskaraz idatzia egoteagatik gutunak hilabeteetako atzerapenarekin jasotzea diskriminazio larriaren adibide da.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA EUSKO JAURLARITZA. LEHENDAKARITZA NAFARROAKO GOBERNUA. LEHEN., JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA DEFENSOR DEL PUEBLO CORREOS EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA EUSKO JAURLARITZA. NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILA GIPUZKOAKO JABETZA HIRITARREN GANBERA SPRI
Eremu honen baitan erakunde ugari bilduta badaude ere, biri eskainiko diegu arreta.
110
2 4 5 1 14 7 1 1 1
Batetik, eta lehen esan bezala, CORREOSen kasuan 2 urteren buruan arrazoi berek eragindako kexak jaso izana kezkagarria dela deritzogu, eskubide-urraketaren iraunkortasunaren adibide baitira. Horrez gain, CORREOS izan da eremu honetan kexa gehien jaso dituen erakundea, 11 kexarekin. Bestetik EUSKO JAURLARITZAKO INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILAk 7 kexa jaso ditu. Kexen arrazoien artean denetarik dagoen arren, bi kasutan zioa bera da: aipatu sailak publizitatea gaztelania hutsean txertatu izana, eta herritarrek ahozko zerbitzua euskaraz jaso ezin izana.
4. ERANTZUNAK MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA 414-2007 kexaren erantzuna helarazi du, gaztelaniaz. Bertan diotenez, Aldizkari Ofizialaren gehigarriak tokian tokiko hizkuntza koofizialetan idatzi eta banatzea ez da bakarrik Estatuari dagokion ekimena, Estatuko Gobernuak eta Autonomia Erkidegoetako organoek hitzartutako konbenioen ondorio baizik. Hori dela eta, Galiziako Xuntak, Kataluniako Generalitatek eta Valentziako Generalitatek 489/1997 Erret Dekretuak aurreikusitako ekimena abian jarri dutelako daude aipatu gehigarriak galegoz, katalanez eta valentzieraz. DEFENSOR DEL PUEBLO Gaztelaniaz bidalitako erantzunaren arabera, beren nahia da webgunea Estatuko hizkuntza koofizial orotan eskuragarri egotea, baina horrek azpiegitura egokiaz hornitzea eskatzen du. Bestetik, Espainiako Konstituzioak dioena gogorarazten dute, hau da, gaztelania Estatuko hizkuntza ofiziala dela eta herritar guztiek dutela ezagutzeko beharra eta erabiltzeko eskubidea. Gainerako hizkuntza koofizialei dagokienez, erabiltzeko eskubidea bai, baina ez dela ezagutzeko beharra ezartzen gaineratu dute. Hori horrela, webgunea gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egonik, bai Estatuko hiritarren bai atzerritarren eskura egotea ahalbidetzen omen dute. CORREOS Bost erantzun igorri ditu, gaztelaniaz. Adierazi dutenez, Autonomia Erkidegoetako hizkuntza koofizialekiko errespetu handia dute. Hori dela eta, kexak dagozkien unitateetako arduradunei helarazi dizkiete behar diren neurriak hartzeko. Bukatzeko, eurekin harremanetan jarri izana eskertu dute, zerbitzuak hobetzeko bidea baita. EUSKO JAULARITZAKO LEHENDAKARITZA SAILA Bi erantzun jaso dira. 981-2007 espedienteari dagokion erantzuna herritarrari helarazi diote. Bertan Eusko Jaurlaritzak IKERTALDErekin kontrataziorako izenpetutako Oinarri Teknikoen Agirietan ezarritakoaren berri eman dute. Baldintza horien arabera, euskara jakin beharra dago inkestatzaile izateko, baina zenbaitetan zailtasun gaindiezin bihurtzen da espresak ez baitu langile gaiturik betebehar hori betetzeko. Gaiak kezkatzen dituenez, aztertzen ari direla eta egindako ekarpena eskertzen dutela adierazi diote Behatokiari. 1048-2007 kexari emandako erantzunak dioenez, behin baino gehiagotan planteatu da Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzan, bai eta horrek Euskal Etxeekin izan 111
dituen harremanetan ere, zein izan beharko litzatekeen aldizkariaren euskararekiko tratamendua, eta hausnarketa horien ondorioz erabaki zela, aldizkariaren ia irakurle denak Euskaditik kanpo bizi direnez, berauek duten hizkuntza erabiltzea nagusiki. Hala ere irizpide hori hobetu nahian, atzerriko nazioetan euskara bultzatzeko erabakia hartu zuen Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta, honen ondorioz, HABErekin batera euskara bultzatzeko egitasmoak eta materialak landu zituen eta lantzen ari da, Euskal Etxeetan eta hainbat Unibertsitatetan euskara eta euskal kultura bultzatu asmoz. NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Erantzun bera eman die bi kexei, gaztelaniaz. Behatokiak herritarren erreklamazioekiko erakutsi kezka eskertu dute. Ondoren, herritarrek kexak Nafarroako Gobernuari modu zuzenean helarazteko bideak daudela gogorarazi dute, baina ez diote kexen funtsari erantzun. EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA 346-2007 kexari erantzun dio. Jakinarazpena zein lurraldetatik igorri zen jakin nahi zutela adierazi zuten, hartara aurrera begira testuak hobekiago prestatu ahal izateko. SPRI Jakinarazi dutenez, mezu elektroniko bat bidali zieten Sozietateko Departamentu guztiei SPRIren helbide aldaketa Sozietatetik kanpo jakinarazteko eta mezu horrekin batera komunikazio-eredu bat ere helarazi zieten. Komunikazio-eredu hori hizkuntza ofizial bietan, euskaraz eta gaztelaniaz, idatzia zegoen. Mezu elektroniko haren helburua Departamentu bakoitzak bere bezero eta hornitzaileei SPRIren helbide aldaketa jakinaraztea, beti ere hornitu zitzaien ereduari jarraituz zen. Beraz, litekeena omen da igortzean akatsen bat gertatu izana eta zinez sentitzen dute.
5. SINOPSIAK: BESTELAKOAK Zenbakia: 414/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA Estatuko Aldizkari Ofizial birtualak gehigarriak katalanez, galegoz eta valentzieraz kontsultatzeko aukera eskaintzen du, euskaraz ez, ordea.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 926/2007 Arrazoia:
Erakundea: MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA Espainiako Gobernuaren www.060.es webgunearen euskarazko bertsioa guztiz ulergaitza da. Itzulpena erabat desegokia izateaz gain, akats ortografiko eta gramatikalez josia dago eta atal asko itzuli gabe daude.
Nafarroa
Zenbakia: 811/2007 Arrazoia:
Erakundea: DEFENSOR DEL PUEBLO
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 39/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 77/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Elizondon dagoen bulegoan ez zuen euskarazko zerbitzurik jasotzen ahal izan, lanean ziharduen emakumezko langile bakarrak ez zekielako euskaraz.
Nafarroan
Zenbakia: 78/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Gaztelania hutsean zegoen ordainagiria jaso zuen Elizondoko bulegoan.
Nafarroa
Zenbakia: 120/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Donostiako bulegotik bueltan bidali diote gutuna erakunde bati, hartzailea ez delako helbide horretan bizi. Gutunazalean ageri diren zigilu guztiak gaztelaniaz daude: “Devuelto” dioten bi, eta bestea, itzultzearen arrazoia zehaztekoa, gaztelaniaz eta frantsesez, euskararen arrastorik ez ordea.
Gipuzkoa
Webgunea gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ikus daiteke; euskaraz, ordea, ez.
Iruñeko Arrotxapeako bulegoan gaztelania hutsean dauden ordainagiriak luzatzen dizkiete beti herritarrei.
112
Nafarroa
Zenbakia: 159/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Otsailaren 9 goizean Barañainen duen bulegoan ezin izan zuen euskarazko zerbitzurik jaso.
Zenbakia: 160/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Barañainen duen bulegoan gaztelania hutsean idatzitako ordainagiria jaso zuen otsailaren 9an.
Zenbakia: 314/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Enpresentzako dituen aukeren berri emateko liburuxka argitaratu eta bidali du. Liburuxka ele bietan dagoen arren, euskarazko bertsioa akatsez josita dago.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 363/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Iruñeko Sarasate pasealekuan duen egoitzan igorpenak jasotzeko hartu beharreko zenbakia duen txartelean hauxe jartzen du: “bidalketa mota gustlak”. Txartelaren azpiko aldean data gaztelaniaz baino ez da ageri.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 433/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Iruñerriko gutunontzi berdeetan oharrak gaztelania hutsean daude. “No fijar carteles” eta “Para uso exclusivo del cartero” paratzen du.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 460/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Apirilaren 13an Donostiako Gros auzoan duen bulegotik Madrilera igorritako gutunean hartzaileren izena, Txomin, eta igorlea bizi den hiriaren izena, Donostia, ezabatu eta gainean Domingo eta San Sebastian idatzi dute.
Gipuzkoa
Zenbakia: 613/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Donostiako 2000010 kodea duen bulegoan gutun bat bidaltzeko hartu beharreko txandaren txartelean euskarazko aipamen bakarra dago: "envios – bidalketak”. Bestetik, ordainagiria gaztelania hutsean luzatu ohi dute.
Gipuzkoa
Zenbakia: 830/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Abuztuaren 2 goizean Barakaldoko bulego nagusira joan ziren eskutitz ziurtatua jasotzera. Egokitu zitzaien langileari zerbitzua euskaraz jaso nahi zutela adierazi arren, ezin izan zuten, gaztelaniaz egin baitzien.
Bizkaia
Zenbakia: 831/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Urtero 2 edo 3 hilabeteko atzerapenarekin jasotzen du Barakaldoko herritarrak Basauritik igortzen dioten eskutitza. Gutunaren azalean dagoen informazioa euskaraz egotea atzerapenaren arrazoia dela susmatzen du herritarrak.
Bizkaia
Zenbakia: 908/2007 Arrazoia:
Erakundea: CORREOS Iruñeko Arrotxapea auzoan duen bulegoan txanda hartzeko zenbakia ematen duten makina jarri dute. Papertxoan informazioa gaztelania hutsean dago: “información, su turno, tire”.
Zenbakia: 22/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. LEHENDAKARITZA Konpondu.net-en webgunean dagoen galdetegia euskaraz bete du herritarrak, baina Konpondu.net-etik gaztelania hutsean jaso du erantzuna: “Para activar tu participación ve al siguiente enlace:&”
Bizkaia
Zenbakia: 28/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. LEHENDAKARITZA Izena eman zuen Hondarribiko KZguneak antolatutako euskarazko ikastaro batean. Urtarrilaren 22an arratsaldeko seietan ikastarora joan eta gaztelaniaz emango zela esan zieten, ikasle gutxik egin zuelako matrikula euskarazkoan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 981/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. LEHENDAKARITZA Urriaren hasieran IKERTALDE enpresako inkestatzaileak Arratian izan dira Lehendakaritza Sailak agindutako inkesta egiten. Herritarrarengana joan den inkestagileak ez zekien euskaraz.
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1048/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. LEHENDAKARITZA Euskal diasporako kide batek diasporarako argitaratzen duen Euskal Etxeak aldizkaria jaso zuen postaz. Izenburuetako pare bat esaldi kenduta, gainerako guztia gaztelaniaz idatzita zegoen. Euskarazko alea bidaltzeko eskatu zuen eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzatik erantzun zioten momentuz gaztelaniaz eta ingelesez besterik ez dela argitaratzen.
Brusela
Zenbakia: 239/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Martxoaren 9an Idazkaritza Zerbitzutik gaztelania hutsean bidali zioten jakinarazpena erakunde bati.
Nafarroa
Zenbakia: 296/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Foru Hobekuntzaren XXV. urteurrena dela eta Navarra en marcha izeneko erakusketa antolatu du Baluarten otsailaren 17tik martxoaren 18ra. Erakusketaren berri emateko Armada etorbidean faroletatik zintzilik jarri dituzten kartel guztiak gaztelania hutsean idatzita daude.
Nafarroa
Zenbakia: 305/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA 2006eko ekaineko Kontratazio Lege berria dela eta sortu diren plegu ereduak jarri ditu http://www.cfnavarra.es/INFOLOCAL/NORMALIZACION2/default.htm orrian. Maiz erabiltzen diren dokumentuak izanik, gaztelaniaz besterik ez daude.
Nafarroa
Zenbakia: 951/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko alean, hainbat sail gaztelania hutsean argitaratzen dira; besteak beste, Estatuko Administrazioa, Prozedura Judizialak eta Iragarkien atalak.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1121/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA
Zenbakia: 346/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA Kontsumo eta Merkataritzako Koordinatzaileak erreklamazio bati erantzunez bidalitako gutuna jaso du. Gutuna euskaraz idatzita dagoen arren hamaika akats ortografiko eta morfosintaktiko ditu.
Nafarroa ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 580/2007 Arrazoia:
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako Zuzendari Nagusiak gaztelania hutsean bidali dio erantzuna erakunde bati.
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA Ekaina-Uztailako Euskal Herria aldizkariaren 28. zenbakian "Euskadi con mucho gusto" kanpainako iragarkia gaztelania hutsean azaltzen da.
113
Nafarroa
ERANTZUN DUTE
ERANTZUN DUTE
Gipuzkoa
Zenbakia: 638/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA Donostiako Easo kalean duen Kontsumo bulegora joan zen ekainaren 29an eguerdiko 12ak aldera eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 704/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA Donostiako Jazzaldiaren berri emateko argitaratutako liburuxkan “Julio 2007, Jazz Euskadi” izeneko iragarkia gaztelania hutsean jarri du.
Gipuzkoa
Zenbakia: 919/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA Industria, Turismo eta Merkataritza Sailarekin igogailuen ikuskatzea egiteko hitzarmena duen enpresak gaztelania hutsean bidali dizkio komunitate bati ikuskatzea eta ordainketa noiz eta nola egingo diren jakinarazteko gutuna, komunitateko diruzainak betetzeko helbideratze-orria eta ikuskapenaren akta.
Gipuzkoa
Zenbakia: 927/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA Eusko Jaurlaritza, F.A.V.I. eta Naturgas Energiaren laguntzarekin, ur-, gas- eta berokuntza-instalazioak erabiltzeko aholku eta gomendioen liburuxka argitaratu da berriki. Liburuxka horiek derrigor eman behar zaizkie bezeroei. Instalatzaileak gaztelania hutsean jaso du liburuxka. INSTAGIko bazkide denez bertara jo du euskarazko alearen eske. Ez dutela euskarazkorik jaso jakinarazi diote.
Gipuzkoa
Zenbakia: 961/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA SAILA Industria, Turismo eta Merkataritza Sailarekin igogailuen ikuskatzea egiteko hitzarmena duen enpresak gaztelania hutsean bidali dio komunitate bateko lehendakariari igogailuen aldizkako azterketa orokorrari dagokion akta.
Gipuzkoa
Zenbakia: 234/2007 Arrazoia:
Erakundea: INDUSTRIAREN SUSTAPEN ETA ERALDAKETARAKO BALTZUA – SPRI
Zenbakia: 291/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKO JAURLARITZA. NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILA Martxoaren 22an eguerdiko 13:03ean, Nekazaritza Saileko 945 019 995 telefono zenbakira deitu zuen herritarrak. Gaztelaniaz egin zioten lehen hitza “sí, dígame”. Herritarrak euskaraz jarraitu zuen eta telefonoa hartu zuenak gaztelaniaz. Euskaraz harrera egingo zion inor ez al zegoen galdetuta, ezetz erantzun zion, gaixorik zegoela.
Nafarroa
Zenbakia: 229/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO JABETZA HIRITARREN GANBERA Gipuzkoako Jabetza Hiritarreko Ganbarara joan da eta inork ezin izan dio harrera euskaraz egin. Bitartekaritza lana euskaraz egin dezakeen norbait baduten galdetuta, erantzuna ezezkoa izan da.
Gipuzkoa
SPRIk gaztelania hutsean bidali dio erakunde bati helbide aldaketaren berri ematen duen gutuna.
114
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
4. 10. EREMUA: UDALAK ETA MANKOMUNITATEAK 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 162 (Hego Euskal Herria), 222 orotara 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Bideratutako espediente guztiek dute kexa izaera, eta beraz, kasu guztietan urratu da hizkuntzaeskubidea. Eskubidea ez ezik legea ere urratu da legeak eskubideok aitortzen dituenean. Kasu askotan, toki-administrazioak berak indarrean jarritako udal ordenantzek agindutakoa ere ez da bete. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Berrogei udali bideratutako espedienteei buruz ari garela kontuan hartuta, zaila da puntualtasunari edo sistematikotasunari buruzko irakurketa orokorrik egitea, udal batzuen kasuan, hizkuntza-eskubideen urraketaren inguruko sistematikotasun zantzuak ageri badira ere. Horrekin batera, atzerapausorik ere sumatu dugu toki-administrazio batzuen jardunean. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA Telefono-bidezko zerbitzua gaztelania hutsean Publizitatea gaztelania hutsean Jakinarazpen pertsonalizatuak gaztelania hutsean Seinaleak gaztelania hutsean Argitalpenetan gaztelaniak lehentasuna, euskaraz ez argitaratu Udal aldizkarietan euskararen presentzia ez da batere orekatua Webgunea gaztelania hutsean Harrera-zerbitzuan gaztelaniaz egin behar Informazio-orriak gaztelania hutsean Musika-ikasketak euskaraz egiteko aukerarik ez Ekitaldietarako sarrera-txartelak gaztelania hutsean Isunaren jakinarazpena gaztelania hutsean Bide-seinaleak gaztelania hutsean
Kexa gehienek idatzizko harremanarekin dute zerikusia. Udalek oraindik gaztelania hutsean igortzen dizkiete herritarrei jakinarazpen pertsonalizatuak, eta herritarrei orokorrean zuzendutako informazioaren 115
kasuan, jendaurrean jartzen diren dokumentuak barne, sarri askotan ez da ofizialtasun bikoitzaren printzipioa errespetatzen. Kasu batzuetan, gainera, udalak bere jardueraren berri emateko argitaratzen dituen aldizkari, webgune eta abarretan euskarari eta gaztelaniari eskaintzen dieten tartea desorekatua da, euskararen kaltetan. Aurrekoarekin batera, ahozko zerbitzua euskaraz ezin hartu izana izan da kexa-iturri esanguratsuena. Kasu horretan herritarrek jasotako tratu zakarra ere nabarmendu beharra dago. Dirudienez tokiadministrazioko langileek ez dituzte ongi ezagutzen herritarrei dagozkien eskubideak, ez eta haien eginbeharra denik ere eskubide horiek bermatzea. Kasuren batean administrazioarekiko harremanean euskara erabiltzeko eskubidea ikuspegi aktibotik ere ukatu izan da. Kexa bat baino gehiago eragin duen beste zio bat obrak direla-eta kale eta bideetan jartzen diren ohar idatziak, horietako asko segurtasunarekin zerikusia dutenak, gaztelania hutsean idatzita egotea izan da, bai eta udalek argitaratzen dituzten hiri edo herrietako planoetan kaleen gaztelaniazko izendegia besterik ez erabiltzea ere. Aipatzekoa da, bestalde, hainbat toki-administraziok hedabideetan txertatzen dituzten iragarkiak gaztelania hutsean izatea, edota udal argitalpenetan gaztelaniak lehentasuna izatea, batzuetan euskarazko bertsioaren argitalpena atzeratuz. Bukatzeko, udalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzutan euskara eta gaztelaniaren arteko oreka eza ere behin baino gehiagotan salatu dute herritarrek. 2.3. Larritasuna Larria iruditzen zaigu Zigoitiko udalak deitutako arkitektura-lehiaketan parte hartu ahal izateko proposamena gaztelaniaz aurkezteko baldintza ezartzea, jokabide horrek ofizialtasunak dakarren euskarazko dokumentuen balio osoaren ondorio juridikoa ezerezean uztea baitakar. Gasteizko Udalak Genero eta kultura-aniztasuna izenburupean antolatutako mintegian, mahai-inguruan, eztabaidan edo hitzaldian parte hartzeko euskara ez onartu izana, eskubidea eta legea urratzeaz haratago, debeku eta bazterkeriaren adierazgarri garbi dugu. Bereizkeria kasuen artean kokatu behar ditugu, halaber, haur eskoletako euskarazko plazetarako eskaera handiagoa izan arren, gaztelaniaz plaza gehiago eskaintzea, udal musika eskolan euskaraz ikasteko eskubidea ez bermatzea, jendearentzako jarduera irekietan begirale euskaldunik ez egotea, herritarrentzat antolatutako kirol jardueren %1 soilik eskaintzea euskaraz edo kultur jardueretan euskarazko eskaintzarik ez edo nabarmen urriagoa izatea. Horiekin batera, ezin ditugu aipatu gabe utzi herritarrek administrazioarekiko ahozko harremanean euskaraz hitz egiteagatik jaso dituzten tratu zakar eta desegokiak, jasan behar izan dituzten eragozpen eta atzerapenez gain.
116
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA ABADIÑOKO UDALA (2) ABANTO-ZIERBENAKO UDALA (3) ALTSASUKO UDALA (1) AMURRIOKO UDALA (1) ARAKILGO UDALA (2) ATARRABIAKO UDALA (1) BARAKALDOKO UDALA (6) BARAÑAINGO UDALA (1) BASAURIKO UDALA (1) BAZTANGO UDALA (1) BERRIOZARKO UDALA (1) BILBOKO UDALA (8) BURLATAKO UDALA (1) DEBAKO UDALA (1) DONOSTIAKO UDALA (25) DURANGOKO UDALA (1) ELIZONDOKO ZINPEKO ALKATETZA (2) ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA (7) GASTEIZKO UDALA (12) GETXOKO UDALA (2) HERNANIKO UDALA (2) IRUÑEKO UDALA (47)
IRUNGO UDALA (2) KARRANTZAKO UDALA (3) LARRAUNGO UDALA (1) LAUDIOKO UDALA (3) LEGUTIANOKO UDALA (1) LEMOIZKO UDALA (1) LIZARRAKO UDALA (2) OLAZTIKO UDALA (1) ORTUELLAKO UDALA (1) PORTUGALETEKO UDALA (5) SANTURTZIKO UDALA (1) SESTAOKO UDALA (1) SORALUZEKO UDALA (1) TUTERAKO UDALA (1) URDIAINGO UDALA (1) ZIGOITIKO UDALA (2) BEHARGINTZA TXORIERRI (1) BIZKAIKO UR PARTZUERGOA (1) IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA (3) SAKANAKO MANKOMUNITATEA (1) UROLA-KOSTA UDAL ELKARTEA (1)
Ikuspegi kuantitatibotik, hiriburuetako Udalak izan dira kexa gehien jaso dituztenak. Dena den esan beharra dago ikuspegi kualitatibotik ere, biztanleriaren zatirik handiena bertan biltzen denez, urraketok kexa egin duen pertsonaz haratago, askoz ere giza-multzo handiagoan dutela eragina. Hori horrela, kexa gehien jaso duten udalen azterketa egingo dugu. Iruñeko Udala Iruñeko Udalari dagokionez, 2007 urtean jasotako kexek erakusten dutenez, zerbitzua euskaraz jasotzeko ezintasuna da gehien nabarmendu den eskubide-urraketa. Kasu batzuetan, udaltzaingoarekiko harremanekin zerikusia izan dutenetan hain zuzen, alboko kalte ondoriorik ere izan da, herritarra udaltzainen egoitzan giltzapetuta eduki zutelako. Idatzizko jarduerari dagokionez, aurreko urteetako jarrera errepikatu da: jendeari zuzendutako agiriak eta jakinarazpen pertsonalizatuak, kaleetan jarri dituen hainbat ohar, seinale, errotulu eta kartel, eta informazio-orri batzuk, batik bat San Ferminetan argitaratzen duen Pamplona por el Civismo, erdara hutsean argitaratu ditu, hau da, atzerriko hizkuntzei tartea egin die, eleaniztasunaren izenean, baina berezko hizkuntza den euskara baztertu egin du. Beste alde batetik, berriz, hiritarrei orokorrean zuzendutako kanpainetan euskarri elebidunak ere erabili ditu, baina euskarazko eta gaztelaniazko testuaren arteko desoreka izugarria da, euskararen kaltetan beti ere, euskarazko bertsioa beti oso murriztua ageri baita.
117
Horrekin batera aipatu behar dugu, euskarak tartea duen guztietan ez dela behar bezala zaintzen hizkuntzaren zuzentasuna, eta hala corpusarekin zerikusia duten kexak ere ohiko samarrak izan direla Iruñeko Udalari dagokionez. Ez da harritzekoa, Iruñeko Udalaren ibilbidea ezagututa. Nafarroako Epaitegia Iruñeko Udalaren aurka ematen ari zen epaiak bete nahi ez izateaz gain, Udalak ordenantza edukiz hustea erabaki zuen. Geroztik, gutxiagotutako ordenantza betetzen duelako itxurak egiten saiatzen da, baina ahal duela euskaldunen hizkuntza-eskubideen aurkako politika garbia garatuz. Donostiako Udala Donostiako Udalari dagokionez, ahozko zerbitzua euskaraz jasotzeko dagoen zailtasuna azpimarratu behar dugu; kasu batean baino gehiagotan, erantzun desegokiak gehitu behar zaizkio eskubideurraketa horri. Beste alde batetik, atzerapausoa antzeman dugu Donostiako Udalaren webgune ofizialean. Udalak web orria berritu du. Lehen orri nagusia zabaldu aurretik aukera zitekeen hizkuntza. Orain, aldiz, gaztelaniazko orrira sartzen da zuzenean eta orduan soilik aukera dezake herritarrak hizkuntza aldatzea. Ildo beretik, bidegabea iruditzen zaigu jendaurrean jarri beharreko dokumentuak gaztelania hutsean plazaratzea, prozesua azkartzeko aitzakiaz. Behatokiak kezkaz ikusten du hirian egiten diren obren seinaleztapena ere. Halakoetan hainbat ohar egiten zaie herritarrei, besteak beste segurtasunaren ingurukoak, eta oso ohikoa da seinale horiek gaztelania hutsean egotea, euskararen erabilera normalizatzeko ordenantzaren 23. artikuluan ezarritakoa eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuak araututakoa urratuz. Egia da obra horiek enpresa pribatuei esleitzen zaizkiela, baina egia ere bada Udalak esleipen baldintzetan hizkuntzairizpideak ere ezar ditzakeela enpresok bi hizkuntza ofizialak agertzea berma dezaten. Ikusi ahal izan dugunez, hizkuntza-eskubideen urraketa nahiko sistematikoa da Udalak beste enpresa batzuei esleitzen dizkien zerbitzuetan, nahiz eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legeak argi adierazten duen, “Euskal herri-administrazioekin lankidetza hitzarmenak dituzten erakunde edo pertsona juridikoen kasuan kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei dagokien bermeak hitzarmenaren xedearekin erlazionatutako harremanen eremua” ere hartuko duela, eta hala, kontsumitzaile eta erabiltzaileekiko harremanetan bi hizkuntza ofizialak agertzea bermatuko dutela. Gasteizko Udala Araban kexa gehien jaso duen erakundea izan da, berriz ere, Gasteizko Udala eta kexak mota guztietakoak izan dira, eskubide-urraketak bezala. Urraketa gehienek administrazioarekiko idatzizko harremanekin dute zerikusia, ofizialtasun bikoitzaren printzipioaren urraketarekin, beraz. Horien artean gehien salatu dena hedabideetan herritarrei orokorrean jakinarazteko informazioa gaztelania hutsean argitaratu izana da. Edonola ere eskubide-urraketarik larriena Genero eta kultura-aniztasuna izenburupean antolatutako mintegian, mahai-inguruan, eztabaidan edo hitzaldian parte hartzeko euskara ez onartzea izan da. 118
Onartezina iruditzen zaigu erakunde publikoa den heinean herritarren eskubideen bermearen erantzule behar lukeena eskubideen mugatzaile bihurtzea, berezkoa den hizkuntzan mintzatzea oztopatzeraino iritsiz. Bestalde, kezkagarria da 2007rako argitaratutako lan deialdian euskararen derrigorrezko ezagutza lanpostu gutxi batzuei baino ez ezarri izana, etorkizunera begira hizkuntza-eskubidearen urraketa iraunkortzea ekarriko duelako. Bilboko Udala Bilboko Udalak 2007an jaso dituen kexei erreparatuz, herritarrei orokorrean zuzendutako oharretan eta jakinarazpen pertsonaletan urratu da gehien harremanak euskaraz izateko eskubidea. Batzuetan, gaztelania hutsean eman direlako, beste batzuetan, eredua ele bietan egon arren, gaztelaniaz soilik betetzen delako eta beste batzuetan, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu arren, gaztelaniazko aleak bakarrik dituelako eskura herritarrak. Konponbide erraza behar luketen urraketak denboran luzatu egiten dira sarri askotan. Horren adibide dugu helbidea euskaraz jartzeko behin eta berriz eskatu duen herritarrari handik hiru urtera oraindik helbidea gaztelania hutsean idatzita duten jakinarazpenak bidaltzea. Euskaraz ematen diren argibideetan hizkuntza zuzen ez erabiltzeak ere kexa bat baino gehiago eragin du. Errenteriako Udala Errenteriako Udalari bideratutako kexei begiratuz hizkuntza-eskubideen urraketa ia sistematikoa dela esan dezakegu erakunde honen jardunean. Ez ahozko harremanean, ez herritarrei zuzendutako jakinarazpen pertsonaletan, ez inprimakietan, ez posta elektroniko bidezko mezuetan, ez du bermatzen harremana euskaraz izateko eskubidea. Are gehiago, ez du herritarrak zerbitzua hautatutako hizkuntzan jasotzeko duen eskubidea bera errespetatzen, euskaraz zuzendutako eskaerei gaztelania hutsean erantzuten baitie. Bestalde, Errenteriako Udalak ez du udal kontserbatorioan musika ikasketak euskaraz egiteko aukerarik eskaintzen, eta beraz, ez du bat egiten ikasleek ikasketak hautatutako hizkuntzan hartzeko duten eskubidearekin. Horri Errenteriako alkatearen jokabidea gehitu behar zaio, ez duelako udal batzarraren bilkuretan euskaraz soilik aritzeko eskubidea errespetatu nahi. Laburbilduz, Errenteriako Udalak ez ditu bere egiten euskararen status ofiziala eta ofizialtasun horretatik eratorritako betebeharrak, eta ondorioz, legeak herritarrei aitortzen dizkien eskubideen urraketa sistematikoa da bere jardunean. Edonola ere, deigarria da, Errenterian gertatzen dena Udalak 1996an onartu baitzuen Errenteriako Udalean Euskararen erabilera normalizatu eta sustatzeko Ordenantza. Ordenantza horren arabera, Udalarekin harremanak euskaraz izateko, jakinarazpenak eta xedapenak euskaraz jasotzeko, bileretan euskaraz parte hartzeko eta ikastaroak euskaraz egiteko eskubidea aitortzen zaie herritarrei (4. art.), eta euskarari lehentasuna emango zaio mezua bi hizkuntza ofizialetan eman behar denean, bai ahoz 119
eta bai idatziz (5. art.). Bestalde, argitalpenak, inprimakiak, jakinarazpenak, ordenantzak eta erabakiak bi hizkuntza ofizialetan idatziko direla adierazten da, eta hala aukeratzen dutenekin harremana euskaraz egingo dela (11. art.). Bistan denez, udal horrek ez du bere ordenantzek arautzen dutena ere betetzen. Barakaldoko Udala Aurreko urteetan bezala, udal honek euskara baztertzen jarraitzen du bere argitalpenetan, gaztelania hutsean idatzitako argitalpenak plazaratuz, euskarari oso tarte txikia eskainiz (%5), edota euskarazko bertsioa tamainaz eta edukiz murriztuz. Elebitasuneranzko urratsik oinarrizkoenak ere egin ezinik jarraitzen du, eta oraindik gaztelania hutsean idatzitako errotuluak eta oharrak aurki daitezke han eta hemen. Portugaleteko Udala Portugaleteko Udalari helarazitako kexek erakusten dutenez, udal honek ez du inolako neurririk hartu herritarrei harrera euskaraz bermatu ahal izateko. Ez informazio gunean, ez telefono bidezko arretan, ezin da zerbitzua euskaraz jaso. Enplegatu baten esanetan, langile euskaldun bakarra dago, eta hura plusvalĂa atalean.
4. ERANTZUNAK Donostiako Udalak ia kexa guztiei erantzun die eta Euskararen Udal Patronatuko zuzendariak zioaz arduratzen den udal zuzendaritza, udalaz kanpoko enpresa edota erakundeekin harremanetan jarri dela jakinarazi du, hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko arautegiak dioena gogorarazteko eta arauok betetzeko neurriak har ditzaten eskatzeko. Kirol Patronatuak euskarazko ikastaroak eskaeraren arabera antolatzen direla jakinarazi du eta kanpoko enpresei esleitzen dizkieten zerbitzuetan langile euskaldun gehiago eskatuko dutela. Donostibus delako konpainiak berriz, bi hizkuntzetan argitaratzen dituztela informazio-buletinak adierazi du. Bilboko Udalak kexa batzuei soilik erantzun die. Batean euskarazko materiala agortu egin zela jakinarazi du, bestean berriz, unitate administratiboaren arduradunari herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzeko beharra dutela gogorarazi dio. IruĂąeko Udalak Hiritarren Babespen Alorreko Zinegotzi Delegatuari zuzendutako kexei soilik erantzun die. Zinegotzi bezala ez, baina herritar modura erantzuten digula jakinarazi du, bere ustez, Behatokiak ez duelako ez ofizialtasunik, ez baliotasunik. Kexari erantzunez, argitzen du IruĂąeko Udalak euskaraz erantzuten duela herritarrek hizkuntza hori aukeratzen dutenean, eta isunaren kasuan, herritarrak ez zuela espedientea bideratzeko garaian euskaraz aritzeko nahirik adierazi. Udaltzainen esku-hartzeei dagokienez, ez omen dira Udalarekiko harreman administratiboak eta beraz, ez dugula araua bere izaerarekin bat interpretatu iritzi dio. Gasteiz, Barakaldo eta Portugaleteko Udalek ez dute erantzun; Errenteriakoak berriz, kexa bakarrari erantzun dio, Kiroldegiko ahozko zerbitzuaren ingurukoari, jakinarazteko ez dakitela zergatik ez zitzaion herritarrari zerbitzua euskaraz bermatu, langileetako bat EGAduna delako.
120
Udal batzuek, Urola-Kostako Udal Elkartea, Altsasu, Olazti eta Barañainek, idatziz jakinarazi dute kexa gainditzeko neurriak abiarazi dituztela, eta Laudio eta Arakildik arazoa konpondu dela ohartarazi dute. Soraluzek kexarekin bat ez datorrela jakinarazi du, prentsaurrekoa bi hizkuntzetan egin zutela plataformakoek gaztelaniaz egiteko eskatu zutelako. Basauriko Udalak, ezetsi egin du udalekuak antolatzeko zerbitzuen kontratazioa arautzen duten baldintza teknikoen eta baldintza juridiko-ekonomiko-administratiboen pleguak gaztelania hutsean daudelako eginiko errekurtsoa. Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi du Montañesa ez dagoela bidaia-txartelak ele bietan luzatzera derrigortua, ez delako Iruñerriko Mankomunitatearen menpeko erakundea. Alde honetatik, agerian uzten du zerbitzu publikoak egiten dituzten enpresa pribatuekiko harremanetan hizkuntza-eskubideak bermatu ahal izateko arau-gabezia. Edonola ere, Mankomunitateak herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko dituen neurrien berri emateko prest agertzen da.
5. SINOPSIAK: UDALAK ETA MANKOMUNITATEAK ARABAKO UDALAK Zenbakia: 27/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Gasteizko Udalak lan deialdia argitaratu du. Euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuak oso gutxi dira, ez dator bat udalak onartutako planarekin.
Araba
Zenbakia: 57/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Puntu Berde Mugikorraren 2007ko egutegia argitaratu zuen eta etxeko postontzietan banatu 2006ko abendu bukaeran. Bada, kaleen eta etorbideen izenak gaztelaniaz baino ez dira ageri: “C/ Reyes de Navarra”, “C/ Los Herrán”... Bestalde, leku berriak gaztelaniaz bakarrik adierazi dituzte:” nueva parada”.
Bizkaia
Zenbakia: 59/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Herritarrek ez dute Amaia zentroko atezainarengandik zerbitzua euskaraz jasotzen.
Bizkaia
Zenbakia: 200/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Salburua auzoan Joan Karlos I.aren hiribidearen izena gaizki idatzia dago Salburua parkeari begira dagoen seinalean; “Juan Carlos L.aren kalea” ageri da.
Araba
Zenbakia: 388/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Maiatzaren 7an gaztelania hutsean jaso du Ingurumen Sailak jarritako isunaren jakinarazpena.
Araba
Zenbakia: 390/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Apirilaren 4an turismo bulegoak bidalitako gutuna eta Paseos culturales izeneko informazio dosierra jaso zituen; gaztelania hutsean daude.
Araba
Zenbakia: 467/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Genero eta kultura-aniztasuna izeneko mintegia antolatu du maiatzaren 24 eta 25rako. Argibideak hainbat hizkuntzatan daude, horien artean euskara, baina mahai inguruan, eztabaidan edo hitzaldian parte hartzeko ez da euskara onartzen.
Araba
Zenbakia: 585/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Euskal Herria aldizkariaren 28. zenbakian “Vitoria-Gasteiz 365 days” kanpainako iragarkia gaztelania hutsean azaltzen da.
Araba
Zenbakia: 839/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Abuztuaren 13 eta 20ko Arriagako Atean eta Maite Zuñiga kaleetan trafiko murrizketak iragarriz kaleratu zuen bandoa gaztelania hutsean zegoen.
Araba
Zenbakia: 1034/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Urriaren 23an Printzipal Antzokian egin zen The Gershwins Porgy and Bess ikuskizunaren egitaraua gaztelaniaz soilik eskura zitekeen.
Araba
Zenbakia: 1089/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Turismo sailak “VIP PASS bisita txartela” atera du eta horren berri emateko bidali duen komunikazioa gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1095/2007 Arrazoia:
Erakundea: GASTEIZKO UDALA Tranbiaren lanak direla eta, hainbat komunikabidetan jarritako iragarkia gaztelania hutsean dago.
Araba
121
Zenbakia: 885/2007 Arrazoia:
Erakundea: AMURRIOKO UDALA Zenbait dokumentu bidali ditu hedabideetara gaztelania hutsean, baita euskarazkoetara ere.
Gipuzkoa
Zenbakia: 729/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAUDIOKO UDALA Laudion zaborren bilketa pneumatikoaren sarea instalatzeko obra-lanak esleitu dizkioten enpresak “ATENCIÓN, DESVÍO PROVISIONAL” panelak jarri ditu kaleak itxiz, gaztelania hutsean.
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1174/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAUDIOKO UDALA AQUALIA, Laudioko Uren Udal Zerbitzuko Abonatuen Kudeaketarako Zerbitzuak, ohar bat utzi zion etxeko atean, ur kontagailuko irakurketa egitera joan zirela eta etxean inor ez zegoenez ur kontsumoa hurrengo fakturazioan agertzea nahi bazuen 902 266 026 telefonora deitzeko eskatuz. Deitu eta honela erantzun zion makinako ahotsak: “Si desea ser atendido en castellano pulse 1, si lo desea en catalán pulse 2, si lo desea en gallego pulse 3”.
Araba
Zenbakia: 1175/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAUDIOKO UDALA Laudioko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta zenbait enpresa pribatuk lagunduta Memoria Historikoa izeneko liburuxka argitaratu du eta herritarren artean banatu. Herritarrak jaso duen alea gaztelania hutsean zegoen. Udalera jo du euskaraz nahi duela adierazteko, baina gaztelaniari lehentasuna eman diotela erantzun diote, eta euskarazko bertsioa ezin dela oraindik eskuratu.
Araba
Zenbakia: 419/2007 Arrazoia:
Erakundea: LEGUTIANOKO UDALA Legutianoko Udalak udalbatzaren erabaki baten berri ematen duen jakinarazpena igorri dio erakunde bati. Jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita dago.
Araba
Zenbakia: 871/2007 Arrazoia:
Erakundea: ZIGOITIKO UDALA Bengolarra kirol instalazioa berritzeko antolatutako arkitektura-lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestean espainieraz aurkeztu behar da proposamena.
Araba
Zenbakia: 872/2007 Arrazoia:
Erakundea: ZIGOITIKO UDALA Erakunde batek gaztelania hutsean jaso du Bengolarra kirol instalazioa berritzeko antolatutako arkitektura-lehiaketaren berri ematen duen jakinarazpena.
Araba
Zenbakia: 50/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA www.bilbao.net web-gunean hiriko garraio publikoko 27. autobusari dagokion ordutegia kontsultatutakoan ondorengo ohar hau agertzen da: “Etorrian Vía Vieja de Lezama 5etik Betolazaraino baimenduta dago”. Orrialdearen izenburua ere, ulergaitza da: “LINEAREN IBILBIDEA 27 ARABELLA – BETOLATZA”.
Bizkaia
Zenbakia: 87/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA Arriaga konpositorearen bigarren mendeurrena ospatzeko egitarauaren barruan, bere bizitzaren inguruko erakusketa antolatu zuen Bilboko Zabalguneko plazako eraikinean. Bertan karpetatxo bat eskura zitekeen, Arriagaren biografia, bere konposizioen katalogoa eta komiki bat zituena. Herritarrak eskuratu zuzen karpeta gaztelania hutsean zegoen eta erakusketan ziren langileek ez zuten jakin euskaraz ere ba ote zen esaten.
Bizkaia
Zenbakia: 241/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA Herritarrak martxoaren 12an Bilboko Udaltzaingora (092) deitu zuen goizeko 11.55etan. Euskaraz hitz egiten hasi zen, baina gaztelaniaz eman behar izan zituen azalpenak telefonoa hartu zuen langileak euskaraz ez zekielako.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 625/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA Erakunde batek Ingurumen sailak igorri dion jakinarazpena jaso zuen ekinaren 26an. Bertan dirulaguntza jasoko dutenaren berri ematen zaie. Orri-buruak elebietan dauden arren, jakinarazpena bera gaztelania hutsean dago.
Bizkaia
Zenbakia: 731/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA Igortzen dizkioten jakinarazpenetan helbidea gaztelaniaz idatzia egoten da, nahiz eta herritarrak duela 3 urtetik hona helbidea euskaraz jar diezaioten makina bat aldiz eskatua duen idatziz.
Bizkaia
Zenbakia: 751/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA Gaztelania hutsean jaso ohi ditu Bilbao Eszenak posta elektroniko bidez igortzen dizkion deialdi, egitarau, jardunaldi, ikuskizun eta abarrei buruzko informazioa. Azkena uztailaren 25ean igorritako “I jornada del rol en vivo”.
Bizkaia
Zenbakia: 897/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA Bilboko J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioan bertako idazkaritzak jartzen dituen idatzizko oharrak: geletan ordua hartzeko oharrak, ikasleei ematen zaizkienak, komunean jartzen dituztenak... gaztelania hutsean idatzita egoten dira.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1100/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBOKO UDALA www.bilbao.net/gaztesarea webgunearen euskarazko bertsioan akats ugari daude. Besteak beste atariko orrian hurrengoak ageri dira: “Nola ordaintzen dut nire ikasketak?”, “Praktikak egin nahi dut”, “Zer aurkezten nau Bilbo?”
Bizkaia
Zenbakia: 148/2007 Arrazoia:
Erakundea: BEHARGINTZA TXORIERRI Gaztelania hutsean bidali du eskualdeko lantegietara Txorierriko Gida berriaren inguruko informazioa biltzen duen gutuna.
Bizkaia
Zenbakia: 876/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIZKAIKO UR PARTZUERGOA Jasotzen dituen jakinarazpenetan helbidea gaztelaniaz idatzia egoten da.
Bizkaia
Zenbakia: 152/2007 Arrazoia:
Erakundea: ABADIÑOKO UDALA Abadiñoko Udalaren webgunearen euskarazko bertsioan atalen izenburuak euskaraz dauden arren, ezin da atalei dagokien informazioa euskaraz eskuratu, gehiena gaztelania hutsean baitago.
Bizkaia
BIZKAIKO UDALAK
122
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 930/2007 Arrazoia:
Erakundea: ABADIÑOKO UDALA Udalaren webgunearen euskarazko bertsioa akatsez josia dago eta hainbat informazio euskaraz barik gaztelaniaz ageri dira.
Bizkaia
Zenbakia: 351/2007 Arrazoia:
Erakundea: ABANTO-ZIERBENAKO UDALA “MESAS ELECTORALES” izeneko informazio-kartela argitaratu du. Aipatu kartela gaztelania hutsean dago.
Bizkaia
Zenbakia: 472/2007 Arrazoia:
Erakundea: ABANTO-ZIERBENAKO UDALA Udaltzaingoak maiatzaren 15ean ateratako oharrean ez da euskararen arrastorik ageri. Bertan maiatzaren 16an eta 17an Putxeta auzoko asfaltatze lanak direla eta harturiko neurrien berri ematen da.
Bizkaia
Zenbakia: 764/2007 Arrazoia:
Erakundea: ABANTO-ZIERBENAKO UDALA Orain dela gutxi seinale batzuk jarri ditu herrian zehar. Batean, sarrerakoan hain zuzen ere, “ABANTO-ZIERBENA municipio por la sostenibilidad” jartzen du gaztelania hutsean; bestea jolas-gune bateko seinalea da eta hau ere gaztelania hutsean dago.
Bizkaia
Zenbakia: 119/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARAKALDOKO UDALA Barakaldoko Udal Kirol erakundeak 2006ko abenduan argitaratu zuen deportes BARAKALDO kirolak aldizkariaren 5. zenbakian euskarari eskaintzen zaion tartea ez da batere orekatua %5 soilik dago euskaraz.
Bizkaia
Zenbakia: 167/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARAKALDOKO UDALA Barakaldoko Udal Kirol erakundeak jakinarazpena bidali dio abonatuari. Aipatu jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita dago.
Bizkaia
Zenbakia: 386/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARAKALDOKO UDALA Martxoan Barakaldoko Udal Gobernuak BARAKALDO YA LOVES/AGERI-AGERIAN izeneko formatu handiko aldizkaria kaleratu zuen. Izenburu guztiak gaztelania hutsean idatzita daude. Gaztelaniazko testuak beltzez eta letra handiz ageri diren bitartean, euskarazkoak grisez eta tamaina txikiagoan daude.
Bizkaia
Zenbakia: 518/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARAKALDOKO UDALA Herriko atari guztietan oharrak jarri ditu, hauteskundeei buruzko informazioa eskaintzeko. Oharrak gaztelania hutsean daude.
Bizkaia
Zenbakia: 700/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARAKALDOKO UDALA Uztailean Barakaldoko herritarrek Barakaldo, Memoria de nuestras calles izeneko liburuxka jaso dute etxeetan. Aipatu liburuxka gaztelania hutsean dago ia.
Bizkaia
Zenbakia: 1013/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARAKALDOKO UDALA Lope de Vega kaleko 1. zenbakian duen Laneko Arriskuen Prebentziorako eta Lan osasunerako bulegoaren atariko errotulua gaztelania hutsean dago.
Bizkaia
Zenbakia: 206/2007 Arrazoia:
Erakundea: BASAURIKO UDALA Basauriko Udalak gaztelania hutsean zabaldu du 2007ko hiri-udalekuak antolatzeko zerbitzuen kontratazioa arautuko duten baldintza teknikoen eta baldintza juridiko-ekonomiko-administratiboen pleguak.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 372/2007 Arrazoia:
Erakundea: DURANGOKO UDALA Durangoko Udalak gaztelania hutsean bidali dio herritarrari errenta aitorpena egiteko behar den 10-T agiria.
Bizkaia
Zenbakia: 99/2007 Arrazoia:
Erakundea: GETXOKO UDALA Getxoko Udalera joan zen eta bertaratzen direnen izena hartzen duen atezainak ez zion zerbitzua euskaraz eskaini.
Bizkaia
Zenbakia: 570/2007 Arrazoia:
Erakundea: GETXOKO UDALA Getxoko Udaltzaingoak isuna jarri zion aparkatze mugatuko eremuan ordaindu gabe aparkatzeagatik. Kotxean utzitako isunaren jakinarazpena gaztelania hutsean beteta ageri da.
Zenbakia: 777/2007 Arrazoia:
Erakundea: KARRANTZAKO UDALA Karrantzako turismo-bulegoaren webgunea gaztelaniaz bakarrik ageri da.
Bizkaia
Zenbakia: 778/2007 Arrazoia:
Erakundea: KARRANTZAKO UDALA Karrantzako turismo-bulegoan gaztelaniaz bakarrik erantzun diote telefonoz herritarrari.
Bizkaia
Zenbakia: 978/2007 Arrazoia:
Erakundea: KARRANTZAKO UDALA Urrian 13an Pozalaguako koba ezagutzeko bisita gidatua egitera joan zen herritarra. Gidariak gaztelania hutsean eman zituen azalpen guztiak. Euskaraz hitzik ere ez.
Bizkaia
Zenbakia: 175/2007 Arrazoia:
Erakundea: LEMOIZKO UDALA Gaztelania hutsean jaso du erakunde batek Udalaren ebazpen bati buruzko jakinarazpena.
Bizkaia
Zenbakia: 434/2007 Arrazoia:
Erakundea: ORTUELLAKO UDALA Maiatzaren 11n udaletxera deitu zuen herritarrak eta harrerako erantzungailu automatikoak gaztelaniaz soilik esan zuen mezua. Ondoren, telefonoa hartu zuen langileak ere gaztelania hutsean erantzun zion.
Bizkaia
Zenbakia: 16/2007 Arrazoia:
Erakundea: PORTUGALETEKO UDALA Eguberrietan herriaren sarreran jarri duen argizko apaingarria gaztelania hutsean dago. Honela dio: “FELICES FIESTAS”.
Bizkaia
Zenbakia: 303/2007 Arrazoia:
Erakundea: PORTUGALETEKO UDALA Herritarra Udaleko informazio gunera joan da, eta ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso. Langile euskaldunik ba ote dagoen galdetuta, bakarra dagoela erantzun diote, plusbalia delako atalean.
Bizkaia
Zenbakia: 332/2007 Arrazoia:
Erakundea: PORTUGALETEKO UDALA Apirilaren 10 goizean Udaletxeko informazio-gunean zegoen langileari “errolda agiria hartzeko?” galdetu zion. Langileak ez zuen euskara ulertzen; beraz, herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Bizkaia
123
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 336/2007 Arrazoia:
Erakundea: PORTUGALETEKO UDALA Apirilaren 11n Udaleko informazio orokorreko leihatilara joan da orri bat eskatzera. Harrera euskaraz egitea nahi bazuen ere, gaztelaniaz erantzun diote.
Bizkaia
Zenbakia: 435/2007 Arrazoia:
Erakundea: PORTUGALETEKO UDALA Maiatzaren 11n Portugaleteko Udaletxera deitu zuen herritarrak eta telefonoa hartu zuen pertsonak gaztelaniaz soilik egin ahal izan zion harrera.
Bizkaia
Zenbakia: 17/2007 Arrazoia:
Erakundea: SANTURTZIKO UDALA 2006ko abenduaren 22an Santurtziko Udalera deitu zuen eta zentralitan telefonoa hartu zion emakumeari luzapenaren zenbakiak esan zizkion: “Mesedez, xxx luzapenarekin?”. Erantzuna: “Perdona pero no te entiendo”. Herritarrak, “¿No hay nadie que me pueda atender en euskara?”. Ezetz erantzun zion.
Bizkaia
Zenbakia: 60/2007 Arrazoia:
Erakundea: SESTAOKO UDALA Sestaoko Udalari jakinarazpen guztiak euskaraz jaso nahi dituela adierazia dion arren, 2006ko abenduaren 11n alkateak sinatutako gaztelania hutsean dagoen jakinarazpena jaso zuen, besteak beste.
Bizkaia
GIPUZKOAKO UDALAK Zenbakia: 6/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA 2006ko abenduaren 29an d bus autobusen konpainiak markesina askotan panelak jarri zituen informazioa emateko. Egun horretan urte zahar gaueko zerbitzuari buruzkoa gaztelaniaz soilik ematen zuen. Handik 3 egunetara, urtarrilaren 2an, abonamendu berriei buruzkoa ere gaztelaniaz soilik zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 35/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA 2006ko abendu hasieran gaztelania hutsean bidalitako gutuna jaso zuen. Udaletxera joan zen kexa jartzera. Goiko bulegora joan behar zuela-eta, zinpeko zaindariak “deje el bolso” esan zion. Herritarrak euskaraz egiteko eskatu zion, eta hark “no tengo porqué hablar, no tengo porqué darle explicaciones” erantzun zion.
Gipuzkoa
Zenbakia: 178/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Otsailaren 19an, La Bretxa Merkataritza Guneak antolatuta mozorro lehiaketa egin zen Donostian 13 urtetik beherako haurrentzat. Lehiaketa toki publikoan egin zen. Lehiaketa iragartzeko kartelak gaztelania hutsean zeuden, monitoreak gaztelaniaz zuzentzen ziren haurrengana eta aurkezlea gaztelaniaz aritu zen nagusiki.
Gipuzkoa
Zenbakia: 204/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Herritarrak Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Atalak antolatutako kontzertu baten diptikoa eskuratu zuen eta %90 gaztelania hutsean zegoen. Erakunde babesleen publizitatea ere ageri zen arren, kontzertuari buruzko oinarrizko informazioa gaztelania hutsean zegoen. Euskaraz zetorrena diptikoaren barruko aldean ageri zen, kanpoko aldean dena gaztelania hutsean zegoen.
Zenbakia: 529/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Kiroletako Udal Patronatuak udarako antolatu dituzten kirol ekintzen berri ematen duen liburuxka ekarri zion semeak ikastolatik. Maiatzaren 29an telefonoz deitu zuen hitzordua hartzeko. Euskaraz hasi eta deiari erantzun zion langileak ez zuela ulertzen esan zionez, gaztelaniaz egin behar izan zuen hitzordua.
Zenbakia: 630/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA TAOko langileak jarritako isuna dela eta Gros auzoko Agirre Miramon kaleko egoitzara joan ziren ekainaren 28an 11:00ak eta 12:00ak bitartean. Herritarrak egokitu zitzaien langilearen hurbildu eta “egunon” esan zioten; langileak “buenos días” erantzun zien. Azalpena euskaraz eman zioten eta hark “en castellano, por favo”' esan zien, herritarren iritziz, harrokeriaz. Donostiako udaleko zerbitzuko langilea izanik, zerbitzua euskaraz eman beharra zuela esan zioten herritarrek eta hark oihuka erantzun zien. Ez zien beste langile batengandik zerbitzua euskaraz jasotzeko aukerarik eskaini.
Gipuzkoa
Zenbakia: 634/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Donostiako autobusen enpresak, 41 ibilbide berriari buruzko informazio-orria banatu zuen apirilean hainbat auzotako postontzietan. Ordutegiei buruzko taulak euskaraz ere dauden arren, gainerako informazio guztia gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 635/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Gutunak eta jakinarazpenak gaztelania hutsean bidaltzen dizkietenez, euskaraz bidal diezazkieten eskatu zioten. Gutunak gaztelaniaz jasotzen jarraitzen dutenez, udaletxera joan ziren martxoan eskaera aurrez aurre egitera. 1. solairura joateko esan zieten. Bertara joateko kontroletik pasa behar izan zuten, eta han zegoen bi langileetako batek “Deje el bolso y el paragüas” esan zien. “Ez dakizu euskaraz?” galdetu zioten herritarrek. “Le he dicho que deje el bolso y el paragüas” izan zen langilearen erantzuna. Gora igo ziren eta egokitu zitzaien langileak mesedez gaztelaniaz egiteko eskatu zien. Horrez gain, ezin zela gutunetako helbidea euskaraz jarri, ez eta gutunak euskaraz bidali ere, jakinarazi zitzaien. Behera jaitsitakoan, kontroletik igaro behar izan zuten. Berriz ere ezin izan zuten zerbitzua euskaraz jaso, eta herritarrek euskaraz jakiteko derrigortasuna aipatuta, “no tengo ganas de discutir” erantzun zien.
Gipuzkoa
Zenbakia: 653/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Donostiako autobusen enpresak, 33 ibilbide berriari buruzko 51. zenbakidun buletina banatu zuen apirilean. Ordutegiei buruzko taulak euskaraz ere dauden arren, gainerako informazio guztia gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 701/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Ekainaren 21ean salaketa jartzera joan zen Udaltzainek Easo kalean duten bulego nagusira. Salaketa euskaraz egin nahi zuen arren, gaztelaniaz egin behar izan zuen, bertan zeuden langileetako bakarra ere ez zelako gai harrera euskaraz egiteko.
Zenbakia: 703/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Donostiako Jazzaldiaren berri emateko argitaratutako liburuxkan Donostiako Udalak eta Donostiako Sustapenak jarritako “Film commission, una ciudad de rodajes” iragarkia gaztelania hutsean dago.
124
ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE
ERANTZUN DUTE
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 724/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Uztailaren 20an San Bartolome 7an autoa uzteagatik isuna jarri zioten herritarrari. Udaltzainarengana joan eta “euskaraz badakizu?”galdetu zion. "Ez" erantzun omen zion oso tonu txarrean, esanez bezala, ezta zertan jakinik ere. “Orduan, erdaraz egin beharko dizut” esan, eta gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen udaltzainarekin.
Gipuzkoa
Zenbakia: 747/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Webunean sartzerakoan gaztelaniazko orrira zaramatza zuzenean. Horrez gain, euskarazko bertsioak akatsak ditu eta zenbait eduki ez daude euskaraz.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 785/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Altzako Herrera auzoan Donostiako udala Herrerako kiroldegian egiten ari den lanetan, segurtasunari buruzko hainbat kartel eta ohar jarri dituzte. Ohar guztiak gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 786/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Altzako Herrera auzoan Donostiako udala Herrerako plazan egiten ari den obretan, segurtasunari buruzko hainbat kartel eta ohar jarri dituzte. Ohar guztiak gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 787/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Altzako Herrera auzoan Donostiako udala egiten ari den lanetan, san Ignazio galtzadako obretan segurtasunari buruzko hainbat kartel eta ohar jarri dituzte. Denak gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 795/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Webgunea berritu duenetik orria gaztelaniazko bertsioan zabaltzen da. Lehen orri nagusia zabaldu aurretik aukera zitekeen hizkuntza. Orain, berriz, gaztelaniazko orria zabaldutakoan soilik aukera daiteke hizkuntza.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 833/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Gaztelania hutsean jarri du jendaurrean Zubietako Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aldaketa azaltzen duen txostena.
Gipuzkoa
Zenbakia: 899/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Irailaren 14an Benta Berriko Kiroldegiko harrera bulegora joan zen argibide eske. Euskaraz zuzendu zitzaion bertako langileari eta bere keinua ikusita galdetu zion “euskaraz bai?” eta bere erantzuna izan zen “si me lo dices en castellano terminamos antes”.
Zenbakia: 921/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Bizikletak alokatzeko ekimenari ekingo dio azaroan. Mugikortasun Astea dela eta, postu bat jarri du Bulebarrean. Bizikletak erregistratzeko zenbait inprimaki bete behar dira, eta batzuk ele bietan dauden arren, bizikletaren ezaugarriei buruzkoak gaztelania hutsean daude. Bizikletak nola erregistratzen diren azaltzeko eskuorri bat ematen dute postuan. Eskuorri hori gaztelani hutsean dago. Horrekin batera bizikletak hartzen dituztenei inkesta moduko bat ematen diete betetzeko. Inkesta hori ere gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 945/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Altzan abian duen egitasmo baten baitan, e-posta bidezko mezua jaso du elkarte batek, gaztelania hutsean: “NOTA INFORMATIVA Mañana jueves 4 de octubre a las 19,00 horas se inaugura la exposición en torno al Plan Integral de Actuaciones para la Regeneración de Altza en la Casa de Cultura de Tomasene. Un saludo, Mari Mar - Elisabet Arrieta Mari Mar Jiménez - Zuriñe Garaikoetxea Altza.Con - Plan de Desarrollo Comunitario de Altza Tenencia de Alcaldía P/ San Marcial s/n 943350008/943350016 altza_con@donostia.org”
Zenbakia: 1039/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Nerecaneko etxeetan egiten ari den lanetan bidea moztuta dagoela jakinarazteko ezarri duen kartela gaztelania hutsean dago. Honela dio: “Ctra cortada. Desvío por Paseo Herrera. (Acceso ambulatorio).”
Gipuzkoa
Zenbakia: 1131/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Azaroan, Nerecan enpresa zeneko orubean egiten ari diren lanetan hainbat kartel ezarri dituzte gaztelera hutsez., gehien gehienak 50 metrotan. 8 kartel jarri dituzte, horietatik 7 gaztelania hutsean.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1158/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Kiroletako Udal Patronatuak liburuxka argitaratu du 2007-2008rako antolatutako ekintzen berri emateko. Eskaintzan agertzen diren 606 ekintzetatik 6 soilik egin ahal izanen dira euskaraz.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1165/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO UDALA Abenduaren 5ean Udaltzaingoak Easo kalean duen bulegora joan zen herritarra txirringa lapurtu ziotela eta salaketa egitera. Epaitegira bideratu beharreko agiria euskaraz ezin zela bideratu esan zioten programa informatikoak ez duelako euskaraz onartzen, eta gaztelania hutsean idatzitako kopia luzatu zioten.
Zenbakia: 804/2007 Arrazoia:
Erakundea: UROLA-KOSTA UDAL ELKARTEA Abuztuaren 25ean Pagoetako parke naturaleko erlategi didaktikora joan ziren. Iturrarango parkean bisita gidatua iragartzen zen erlategi didaktikoa eta inguruak ezagutzeko. Gidariak gaztelaniaz soilik eman zituen azalpenak.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 256/2007 Arrazoia:
Erakundea: DEBAKO UDALA Otsailaren 8an Debako eta Soraluzeko alkateek prentsaurrekoa eman zuten autobus zerbitzuaren aldaketen berri emateko. Prentsaurrekoa gaztelania hutsean izan zen, “gehiegi ez luzatzearren” arduradunen arabera.
Gipuzkoa
Zenbakia: 53/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA Hirigintza Sailak gaztelaniaz erantzun die herritarrak euskaraz egindako eskaerei. Besteak beste, 2006ko abuztuaren 9an gaztelania hutsean zegoen erantzuna jaso zuen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 70/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA Errenteria Musikal erakundean ez da musika ikasketak euskaraz egiteko aukerarik eskaintzen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 203/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA Otsailaren 28an Udal Kiroldegiko harreran bi langile egokitu zitzaizkion eta ez zuen ez batarengandik ez bestearengandik zerbitzua euskaraz jasotzerik izan.
125
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Gipuzkoa
ERANTZUN DUTE
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 374/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA Errenteriako Udalak dokumentazioa internet bidez eskuratzeko zerbitzua jarri du herritarren eskura. Apirilaren 20an Udalak gaztelania hutsean bidali dio herritarrari zerbitzu telematikoak erabiltzeko eskatu duen pinaren bila joan daitekeela jakinarazteko mezu elektronikoa.
Gipuzkoa
Zenbakia: 568/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA Ekainaren 5ean Gizarte Zerbitzura joan zen haurra izateagatik dagokion dirulaguntza eskaera egitera. Eskabidea egiteko luzatu zizkioten inprimakiak gaztelania hutsean zeuden. Euskarazkoak eskatu zituen eta ez zeukatela erantzun zioten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 977/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA Lege Aholkularitzatik gaztelania hutsean bidali diote herritarrari epaitze-zedula.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1033/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERRENTERIA-ORERETAKO UDALA Errenteriako Alkateak, irailaren 17ko Hirigintza Batzordearen bilkuran eta irailaren 20ko Ogasun Batzordearen bilkuran euskaraz egindako proposamenik ez zuela onartuko jakinarazi zion udal talde bati. Hautetsi batek Euskara Zerbitzuari itzultzailea eskatzeko proposamena plazaratu zuen, baina alkateak ezetz esan zion bigarren proposamenari ere.
Gipuzkoa
Zenbakia: 231/2007 Arrazoia:
Erakundea: HERNANIKO UDALA Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak hitzordua emateko bidali dion eskutitza gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 470/2007 Arrazoia:
Erakundea: HERNANIKO UDALA 2006an eta 2007an Biteri kultur etxean eskaini diren zinema saioetan ezin izan da ia euskarazko filmik ikusi.
Gipuzkoa
Zenbakia: 636/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUNGO UDALA Ekainaren 15ean Udal Liburutegira joan zen euskarazko liburu baten bila. Ez zuen aurkitu, eta 2006an euskaraz argitaratutako bestelakorik ere ez.
Gipuzkoa
Zenbakia: 637/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUNGO UDALA LEBER PLANIFICACION E INGENIERIA eta IRUNGO UDALAren zigilua dituen gutuna eta langileen mugikortasunari buruzko galdeketa jaso zituen enpresa batek ekainaren 28an. Biak gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa
Zenbakia: 257/2007 Arrazoia:
Erakundea: SORALUZEKO UDALA Otsailaren 8an Soraluzeko eta Debako alkateek prentsaurrekoa eman zuten autobus zerbitzuaren aldaketen berri emateko. Prentsaurrekoa gaztelania hutsean izan zen, “gehiegi ez luzatzearren”.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
NAFARROAKO UDALAK Zenbakia: 36/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA 2006ko abenduaren 20an Udaltzaingoaren 092 telefono zenbakira deitu zuen herritarrak 10:15ean eta 11:00etan eta euskaraz artatua izan zitekeen galdetuta, ezetz erantzun zioten.
Nafarroa
Zenbakia: 73/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA 2006ko abenduaren erdialdetik urtarrilaren 7ra bitartean Antoniutti parkean egon den Pistacan izeneko izotz-pistako karteletan Iruñeko Udalaren irudi korporatiboa gaztelania hutsean ageri zen.
Nafarroa
Zenbakia: 74/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Gayarre antzokian herritarrari luzatutako sarrera gaztelania hutsean dago, nahiz eta ikuskizuna euskarazkoa izan.
Nafarroa
Zenbakia: 81/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Errolda-datuei buruzko gutuna jaso du. Azalean “Padrón Municipal” jartzen du gaztelania hutsean eta herritarraren helbidea gaztelania hutsean dago ere. Barneko inprimakia ele bietan dagoen arren, euskarazko letra gaztelaniazkoa baino txikiagoa da. Inprimakia gaztelaniaz betea dago, herritarraren datuak gaztelania hutsean baitaude: jaiotze data, helbidea, ikasketa-tituluak.
Nafarroa
Zenbakia: 101/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Amaiur Ikastolara deitu zuen zuzendariarekin hitz egiteko asmotan. Telefonoa hartu zuen pertsonak “en castellano por favor” erantzun zion euskaraz hitz egiten hasi zenean.
Nafarroa
Zenbakia: 106/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Sanduzelaiko Civivoxeko segurtasun adierazpenen errotuluak gaztelania hutsean idatzita daude “extintor”, “abrir en caso de incendio”, “manguera”.
Nafarroa
Zenbakia: 117/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Urtarrilaren 19an Gizarte Zerbitzuetako Emakumeen alorrera deitu zuen eguerdiko 12:00 aldera. Harrera euskaraz egiteko eskatu eta inork ez zekiela erantzun zioten.
Nafarroa
Zenbakia: 123/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Urtarrilaren 31n Hirigintza Alorrera deitu zuen eguerdiko 12:00etan. Harrera gaztelaniaz egin zioten. Euskaraz harrera egingo zion norbait bazegoen galdetuta, une horretan ezetz erantzun zioten.
Nafarroa
Zenbakia: 184/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Hiritarrendako Laguntza Zerbitzura joan zen, urtarrilean etxera igorri zizkioten errolda-datuei buruzko gutunean agertzen ziren datuak eguneratu eta euskaraz jar zitzaten eskatzera. Langileak datu batzuk (jaiotze-data, ikasketak, ...) ezin direla euskaraz jarri erantzun zion.
Nafarroa
Zenbakia: 226/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Iruñean nonahi jarri ditu Civivox delakoa iragartzeko kartelak. Hauxe irakur daiteke horietan: “Tu espacio de ocio. Zure aisialdirako eguna”. Euskarazkoa gaizkia idatzia egoteaz gain, letra askoz ere txikiagoa eta kolore argiagokoa denez, irakurtzen zailagoa da.
Nafarroa
126
Zenbakia: 240/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA CIVIVOX izeneko guneak ezagutarazteko kartelak paratu ditu errotondetan eta errepideen erdian dauden erlojutermometroetan. Bertan honako hau irakur daiteke: “Civivox, tu espacio de ocio. Civivox, zure aisialdirako eguna”.
Nafarroa
Zenbakia: 258/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Martxoaren 14an Gayarre antzokiko leihatilara joan ziren Pirritx eta Porrotxen emanaldirako sarrerak erostera. Herritarrek euskaraz eskatu zizkioten sarrerak bertako langileari eta haren erantzuna “y eso traduciendo” izan zen. Beraz, bertze behin ere, ezin izan zuten Gayarreko leihatilako langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 274/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Gayarre Antzokiak Korrika kulturalak martxoaren 14an Iruñeko antolatutako Pirritx eta Porrotxen “Mari Motots” emanaldirako saldu zituen sarrerak gaztelania hutsean zeuden.
Nafarroa
Zenbakia: 275/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Martxoaren 15ean Hiri Kontserbazioaren atalera deitu zuen eguerdiko 14:45 aldera, eta gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen inork ezin ziolako harrera euskaraz egin.
Nafarroa
Zenbakia: 304/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Martxoaren 23an, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbaziorako atalera deitu zuen eguerdiko 13:30etan, eta gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen inork ezin ziolako harrera euskaraz egin.
Nafarroa
Zenbakia: 343/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA 2007ko martxoaren 30ean Merkataritza eta Turismo bulegora bertaratu zen eskuorri batzuen eske, baina ezin izan zioten harrera euskaraz egin.
Nafarroa
Zenbakia: 344/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Ibilbideak Iruñean barna izeneko euskarazko eskuorriak argitaratu ditu. Eskuorrian txertatu duen planoan, ordea, gaztelania hutsean ageri da kale izendegia.
Nafarroa
Zenbakia: 345/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Ibilbide turistikoetako punturik esanguratsuenak seinaleztatzeko zutikako errotuluak jarri ditu leku horietan. Aipatu seinaleetan gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez ematen da informazioa, beti ere gaztelaniazko nabarmenduz, baina euskarazko bertsioan leku-izenak gaztelaniazko grafiaz ageri dira, esate baterako San Nikolas eliza jarri behar lukeen tokian, “San Nicolás” jartzen du.
Nafarroa
Zenbakia: 369/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Apirilaren 17an Mendillorriko D ereduko Elorri Ikastetxe publikora deitu zuen eguerdiko 14:45ean. Ezin izan zuen telefonoa hartu zion atezainarengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 370/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Apirilaren 17an Mendillorriko Mendigoiti Ikastetxe publikora deitu zuen eguerdiko 15:55ean. Ezin izan zuen telefonoa hartu zion atezainarengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 377/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Ibilgailuen zerga ordaintzeko gutuna eta erreziboa bidali dizkiote. Biak gaztelania hutsean idatzita daude.
Nafarroa
Zenbakia: 387/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Apirilaren 27an Katastroan ezin izan diote zerbitzua euskaraz eman, bera euskaraz zuzendu arren.
Nafarroa
Zenbakia: 432/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Garraio publikoen Iruñerriko autobus geltokietan zutikako seinalea gaztelania hutsean dago; “Comarcal” paratzen du.
Nafarroa
Zenbakia: 438/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Irantzu monasterioaren plazan izena zein den adierazten duen kartela gaztelania hutsean dago: “Ayuntamiento de Pamplona. Plaza del Monasterio de Iranzu. Tierra Estella”.
Nafarroa
Zenbakia: 450/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Maiatzaren 11n 21:50ean udaltzainek identifikatzeko eskatu zioten herritarrari eta honek euskaraz egin ziezaioten eskatu zien. Han zeuden udaltzainen artean ez zegoenez euskaraz zekienik, udaltzainek Iratxe monasterioan duten egoitza nagusira eraman zuten. Ordu ‘terdiz giltzapean eduki zuten zerbitzua euskaraz eman ziezaiokeen udaltzainik aurkitzen ez zutelako. Azkenean, udaltzain burua joan zitzaion eta identifikatu nahi ez zuenez, desobedientzia egotziz atxilotu egiten zutela jakinarazi zion. Ondoren, herritarrari eskubideak gaztelaniaz irakurri zizkioten.
Nafarroa
Zenbakia: 451/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA
Zenbakia: 468/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Maiatzaren 17 gauean Santo Domingo aldapan udaltzainek identifikatzeko geldiarazi zuten herritarra. Honek euskaraz egin ziezaioten eskatu zien, baina une hartan zerbitzua euskaraz eman ziezaiokeen udaltzainik ez zegoenez, udaltzainen egoitza nagusira eraman zuten. Han ere ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Zenbakia: 477/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Maiatzaren 21 arratsaldean Mendilorriko D ereduko Elorri ikastetxe publikoko 948 164 049 telefono zenbakira deitu zuen eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 530/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Gaztelania hutsean jaso du apirilaren 10ean paratutako isunaren jakinarazpena.
Nafarroa
Zenbakia: 531/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Gaztelania hutsean jaso du apirilaren 16an jarri zioten isunaren jakinarazpena.
Nafarroa
Maiatzaren 11n gaztelania hutsean luzatu zioten isuna igorriko ziotenaren jakinarazpena.
127
ERANTZUN DUTE Nafarroa ERANTZUN DUTE Nafarroa
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 643/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Zutikako seinale berriak jarri ditu Iruñean zehar. Seinaleak ele bietan daude, baina honako honek akatsa du euskarazko bertsioan: “Museo de educación ambiental / Inguruman heziketarako museoa dio”
Nafarroa
Zenbakia: 648/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Caldereria karrikan dagoen erabilera anitzeko aretoaren kanpoaldeko errotulua gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 649/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA San Ferminek dirauten bitartean ohikoa ez den leku batzuetan aparkatzea baimendua dagoela adierazten duten kartelak paratu dituzte hirian barna; bertzeak bertze Baiona etorbidean. Kartel horiek gaztelania huts-hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 650/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Udalak zenbait seinale berritu ditu; bertzeak bertze Azueloko monasterioa plazako garajeko sarbidekoak. Kartel berriak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 655/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA San Ferminetan Pamplona por el civismo izeneko planoa eta informazio-eskuorria banatu ditu. Bertan, planoko argibideez gain, entzierroan korrika egiteko eta gizabidez jokatzeko aholkuak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude; euskaraz ez dago hitz bat bera ere.
Nafarroa
Zenbakia: 680/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA San Ferminetan Pamplona por el civismo izeneko planoa eta informazio-eskuorria banatu ditu. Bertan, planoko argibideez gain, entzierroan korrika egiteko eta gizabidez jokatzeko aholkuak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude; euskaraz ez dago hitz bat bera ere.
Nafarroa
Zenbakia: 688/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Sanferminetako entzierroetan zezenak zuzentzeko ardura duten pertsonek kamiseta berdea zeramaten "pastores" izena agerian. Euskarazko parekidea ez zen ageri eta antolatzailea Udala zen.
Nafarroa
Zenbakia: 968/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Joaquin Maya Musika Eskolak ez ditu musika-lengoaia euskaraz ikasi nahi duten ikasleen eskubideak bermatu.
Nafarroa
Zenbakia: 984/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Lanak direla-eta Ingurubideko pasealekua itxia dagoela dioen kartelean euskarazko esaldiak horrela dio: “Ronda paseo lekua obrak”.
Nafarroa
Zenbakia: 986/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Iratxe Monasterioa kaleko Udaltzaingoaren egoitzaren ateko kartela gaztelania hutsean dago. Bertan, 15:00etatik 8:00etara bitartean Larrainako Etxeak kalean dagoen atetik sartu behar dela adierazten da.
Nafarroa
Zenbakia: 991/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Arga ibaia kaleak Bernardino Tirapu kalearekin bat egiten duen lekuan kalearen izena adierazten duen kartelean ondorengoa ageri da: 'Arga hibaia kalea'.
Nafarroa
Zenbakia: 987/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Erreginaren aldapa kaleak Gipuzkoa etorbidearekin bat egiten duen lekuan Curtidores aldapa itxia dagoela eta Alde Zaharrera joateko Oblataseko zubitik joan behar dela dioen kartela gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1002/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Urriaren 22an Iruñeko Udalaren webgunearen bidez iradokizun bat igorritakoan ondorengo mezua duen orrialdea atera zaio: “Zihurta zaitez dato guztiak zuzenak direla”.
Nafarroa
Zenbakia: 1104/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Donibane auzoan Olivako monasterioa eta Belateko monasterioa kaleek bat egiten duten lekuan biribilgune berria egin dute. Bertan hiriaren erdigunera joateko jarraitu beharreko noranzkoaren berri ematen duen kartela gaztelania hutsean paratu dute: “centro ciudad”.
Nafarroa
Zenbakia: 1197/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA “Con semáforo apagado o intermitente'”dioten seinaleak daude non-nahi. Bertzeak bertze, Sanduzelaien Nafarroa etorbidea eta Sanduzelai etorbidea artean dagoen biribilgunerako sarreran. Euskarazko mezurik ez da inon ageri.
Nafarroa
Zenbakia: 1205/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Elurra egiten duenerako gomendioen eskuorria banatu du Iruñeko etxeetan. Eskuorria euskaraz eta gaztelaniaz dago, baina gaztelaniak eta euskarak duten tokia ez da orekatua, euskararen kaltetan. Eskuorriaren azala bera gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1210/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑEKO UDALA Kulturako Alorrak bidalitako aldizkaria jaso du herritarrak. Gutunazalaren aurreko aldea guztiz ele bietan badago ere, atzealdeko oharra, itzulketaren arrazoia argitzeko ezarritakoa, gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 202/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA Herritarrak erreklamazioa egin zuen Iruñerriko Mankomunitatean eskualdeko hiri garraioaz arduratzen den 'La Montañesa' autobus zerbitzuaren aurka. Harrera euskaraz egin zioten arren, idatzizko erantzuna gaztelania hutsean jaso du.
Nafarroa
Zenbakia: 281/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA Iruñerriko garraio publikoaz arduratzen den La Montañesa konpainiak bidaiariei luzatzen dizkien bidaia-txarteletan euskaraz dagoen gauza bakarra “Gorde Txartela” da; data, salneurria, txartel mota... gaztelania hutsean daude.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 318/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA Iruñerriko garraio publikoko zenbait autobusetan “gerialdi eskatua” jartzen du beharrean. Bertzeak bertze, 4203 CSG matrikula duen autobusean.
Nafarroa
128
Zenbakia: 657/2007 Arrazoia:
Erakundea: IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA Iruñeko Merindades plazako markesinetan Iruñerriko garraio-zerbitzuko zenbait autobusen ibilbideei buruzko informazioa dago. Kaleen izenak gaztelania hutsean ageri dira eta herri batzuen izenak ere gaztelania hutsean daude: Huarte, Cizur Menor...
Nafarroa
Zenbakia: 151/2007 Arrazoia:
Erakundea: SAKANAKO MANKOMUNITATEA Langile guztiei zinpeko aitorpen bat sinatzea eskatu diete, euren egoera zibila eta seme-alaba kopuruari buruzkoa. Zinpeko aitorpena gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 391/2007 Arrazoia:
Erakundea: ALTSASUKO UDALA Emakumeen Bilguneak Cederna-Garalurrekin batera, DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldiak eman zituen martxoan, lanbideaukeraketa egiterakoan kontuan hartzeko irizpideen inguruan. Ikasleak D eredukoak baziren ere, hitzaldiak gaztelania hutsean egin ziren.
Zenbakia: 359/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARAKILGO UDALA Apirilaren 18an Udalera deitu zuen idazkariarekin hitz egiteko asmotan. Telefonoa hartu zion langileak “no te entiendo, háblame en castellano” erantzun zion euskaraz hasi zitzaionean.
Nafarroa
Zenbakia: 466/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARAKILGO UDALA Gaztelania hutsean bidali du kontzejuetara Arakilgo saihesbidearen obrari buruzko informazioa emateko maiatzaren 22an Udaletxean egingo den bileraren jakinarazpena.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 512/2007 Arrazoia:
Erakundea: ATARRABIAKO UDALA Haur eskolak 61 plaza eskaini ditu 2007-2008 ikasturterako, 36 (%59) gaztelaniaz eta 25 (%41) euskaraz, nahiz eta euskarazko plazetarako 68 (%58) eskaera izan eta gaztelaniazkoetarako 49 (%42).
Zenbakia: 1139/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARAÑAINGO UDALA Gaztelania hutsean jaso du Baragazten egiten ari den ikastaroari dagokion ordainagiria. Eredua bera ere gaztelania hutsean dago.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1178/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAZTANGO UDALA Arraiozen errepidean egiten ari diren obretan gaztelania hutsean dauden kartelak paratu dituzte. Adibidez: “Calle cortada por obras” edo “Salida de camiones”.
Nafarroa
Zenbakia: 651/2007 Arrazoia:
Erakundea: BERRIOZARKO UDALA Gipuzkoa etorbidean Decathlonen ondoko semaforoan dauden kartelak gaztelania hutsean daude: “Para tener via libre apriete el pulsador” diote.
Nafarroa
Zenbakia: 920/2007 Arrazoia:
Erakundea: BURLATAKO UDALA Udal Kirol Patronatuak kirol-jarduerak euskaraz egiteko aukerarik eskaintzen ez duenez, gurasoek Burlata Futbol Eskola taldea antolatu dute. Burlatako Kirol Patronatuak haien egituran sartzea ukatu die. Hori horrela, Patronatuan dauden taldeek libre uzten dituzten kirol.-eremuak soilik erabil ditzakete, gehienetan aire zabalean eta besteek nahi ez dituzten leku eta orduetan. Horrez gain, Burlata Futbol Eskola taldeak ez du euro bakar bat ere jasotzen Udal Kirol Patronatuarengandik.
Nafarroa
Zenbakia: 95/2007 Arrazoia:
Erakundea: ELIZONDOKO ZINPEKO ALKATETZA Hilerriaren erabilera zuzenari buruzko ordenantza berria gaztelania hutsean dago ikusgai Elizondoko Herriko Etxeko iragarkioholean.
Nafarroa
Zenbakia: 1177/2007 Arrazoia:
Erakundea: ELIZONDOKO ZINPEKO ALKATETZA Santiago karrikan dauden semaforoetan oinezkoentzako oharrak gaztelania hutsean idatziak daude: “Para pasar pulse; espere por favor”.
Nafarroa
Zenbakia: 515/2007 Arrazoia:
Erakundea: LARRAUNGO UDALA Gaztelania hutsean argitaratu zituen bi iragarki maiatzaren 29ko Diario de Noticias egunkarian.
Nafarroa
Zenbakia: 797/2007 Arrazoia:
Erakundea: LIZARRAKO UDALA Ega ibaiaren gaineko zubiaren ondoan bide-seinale multzoa dago. Zenbait seinale gaztelania hutsean ageri dira: “Alberge peregrinos” eta “Oficina de turismo”.
Nafarroa
Zenbakia: 798/2007 Arrazoia:
Erakundea: LIZARRAKO UDALA Ega ibaiaren gaineko zubiaren ondoan bide-seinale sorta dago. Horietako batean “barrio monumental, hauzo monumentala” ageri da“. Beste seinale batean “hospital – eritetxea”.
Nafarroa
Zenbakia: 924/2007 Arrazoia:
Erakundea: OLAZTIKO UDALA
Zenbakia: 187/2007 Arrazoia:
Erakundea: TUTERAKO UDALA Otsailaren 23an informazio zerbitzura deitu zuen arratsaldeko 16:30 aldera. “Kaixo, arratsaldeon” esan eta eseki egin zioten hiru aldiz. Laugarrenean, “te has confundido” erantzun zion langileak. “Es que me has hablado en un idioma que aquí no se habla” gaineratu zuen langileak.
Nafarroa
Zenbakia: 725/2007 Arrazoia:
Erakundea: URDIANGO UDALA Gaztelania hutsean jaso du herritarrak erroldatze-ziurtagiria.
Nafarroa
Irailaren 29 eta 30ean egin zen Erdi Aroko Azoka iragartzeko argitaratu zituen kartelak, gaztelania hutsean zeuden.
129
Nafarroa
ERANTZUN DUTE
Nafarroa ERANTZUN DUTE
130
EREMUA: IPAR EUSKAL HERRIA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 87 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Bideratu espediente guztiek eskubide urraketaren izaera dute. Frantziako Estatuaren araudiaren arabera, ez dute lege urraketaren izaerarik. Espediente batek ez du eskubide urraketa izaerarik ukan, hala nola, Amikuzen Korrika ttipiaren antolakuntzarako Donapaleuko Herriko Etxeak aretoa erabiltzeko ezezko erantzuna jasotzea. 2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Kontuan hartu behar dugu, aurreko urteetan adierazi dugun bezala, Frantziako Estatuko Administrazioek hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen dituztela. Errepikakortasunari doakionez, Uztaritzeko Posta eta Pirinio Atlantikoko Kontseilu Orokorra nagusitu dira 2007an. Posta, herritarrei euskarazko harrera zerbitzurik ez eskaintzegatik. Kontseilu orokorrak, ordea, bi motatako kexak jaso ditu; alde batetik, banatu aldizkaria frantses hutsean izateagatik eta bestetik, herritarrei Baiona-Uztaritze-Donibane Garazi trenbidearen gaineko iritzia galdegiteko gutuna frantses hutsean plazaratzeagatik. Bestalde, BIL TA GARBI eta SIVOM ERROBI Sindikatuek Stop Pub izeneko kanpainaren komunikazioa frantses hutsean bideratzeagatik kexak errepikatu dira. Herri administrazioari doakionez, Baionako Herriko Etxea da kexa gehien jaso duena, hala nola, Glain elkartetxearen seinaletika ez euskaratzeagatik, edota musikaren egunerako propaganda frantses hutsean banatzeagatik. 2.2.b Erabilera KEXEN ZIOA
Ahozko harrera frantses hutsean Aldizkaria frantses hutsean Bozka-paperak frantses hutsean Erakusketa frantses hutsean Erakusketen estreinaldia frantses hutsean Estatutuak frantsesez idatzi beharra Euskarazko txekea ez onartzea Gonbidapena frantses hutsean
131
KEXEN ZIOA Gutuna frantses hutsean: jakinarazpen pertsonalizatua, oroitarazpena... Helbidea euskaraz eta zuzen idatzia zuen gutuna bueltatzea Informazio plaketa frantses hutsean Inprimakia frantsesez hutsean eta frantsesez bete behar Iragarkia frantses hutsean Kanpo edo/eta barne seinaletika frantses hutsean Karteleko testua frantsesez egon beharra Komunikazio euskarria frantses hutsean Mezu elektronikoa frantsesez hutsean Ordainagiria frantses hutsean Webgunea frantses hutsean
Kexa gehienak idatzizko erabilerari dagozkio; zortzi baino ez dagozkio ahozkoari. Idatzizkoen artean denetarik dagoen arren, maiztasun handieneko zioak ondorengoak izan dira: herritarren eskura jarritako informazioa, ohar, seinale edo kartelen bidezkoa, frantsesez egotea. Gutunak frantses hutsean idatzi izanak 17 kexa eragin ditu. Publizitatea frantses hutsean egoteagatik 9 kexa jaso dugu. Webgunea euskaraz ez egotea izan da 7 kexaren arrazoia eta aldizkaria frantses hutsean argitaratu izana 6rena. Kexa horietako gehienek konponbide erraza dute, frantsesezko ereduarekin batean euskarazkoa sortzea aski litzatekeelako. 2.3. Larritasuna Larritasunaren ikuspegitik, LA POSTEk eragindako bi kexa aipatu nahi ditugu. Izan ere, LA POSTEk igorleei atzera bueltatu dizkie helbidea euskaraz eta zuzen idatzitako bi gutun. Lehendabiziko kexari emandako erantzunean, LA POSTEk Behatokiari adierazi dio ez duela euskaraz egiteagatik inor bereizten, ez eta inoren eskubiderik murrizten ere. Hori horrela adierazi arren, gertaera bera bi aldiz errepikatu izanak zalantzak sortzen dizkigu. SNCFk euskaraz idatzi txekea atzera bota izana, Baionako Suprefeturak elkarte bat sortzeko estatutuak euskaraz idazteaz gain, frantsesez ere idaztera behartu izana eta Baionako Herriko Etxeak inauterietarako kartel-lehiaketaren oinarrietan testua frantsesez agertu behar dela derrigorrez jaso izana ere diskriminazioaren adibide argiak dira.
3. ADMINISTRAZIOEN ARABERAKO BALORAZIOA ADMINISTRAZIOA LA POSTE SNCF TRÈSOR PUBLIC CONSEIL R’EGIONAL D’AQUITAINE CONSEIL GÉNÉRAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES
132
8 1 3 1 12
HERRIKO ETXEAK SOUS-PRÉFECTURE DE BAYONNE CAISSE D’ALLOCATIONS BAIONA BIL TA GARBI SINDIKATA SIVOM D’ERROBI SINDIKATA ANGELU AZKAINE DONIBANE LOHIZUNE HENDAIA SENPERE UZTARITZE XIBERUKO SINDIKATA
2 1 25 4 3 1 2 12 1 1 9 1
2007an jasotako kexek erakusten dutenez, egun nekez lortzen da bai harrera eta bai erakunde publikoek plazaratu euskarriak, jakinarazpenak eta informazioak euskaraz jasotzea. Euskarak ez du oraingoz inongo lekurik publikoarekiko harremanetan, ez eta hizkuntza paisaian ere. Azkaingo Herriko Etxeak salbu, Hendaia, Angelu, Baiona, Uztaritze eta Senpereko Herriko Etxeek ez diete Behatokiak igorri gutunei erantzun, ez eta Behatokiaren lana aurkezteko bilkura eskariari segidarik eman ere. Horrez gain, Azkaine, Hendaia, Senpere eta Uztaritzek Hizkuntza Normalizazio Planak onartuak dituzte, eta gaur egungo egoerak erakusten digu plana betetzetik urrun daudela oraindik. 2007an Baionako Herriko Etxeak hizkuntza-teknikari lanpostua sortu zuen, baina gaur egun, euskararen normalizazioa bermatzeko arrastorik ez dugu ikusten. Izan ere, Baionako Herriko Etxea izan da kexa gehien jaso dituena.
4. ERANTZUNAK LA POSTEk bi kexari erantzun die, frantsesez. Batean dioenez, Kanbon eta Uztaritzen posta banatzen duten postarietatik asko euskaldunak dira. Bestetik, Kanbo edo Uztaritzera helbidea euskaraz idatzita duen gutun bat iristen delarik gutuna euskaraz ez dakien postariak banatu behar badu, horrek lankide euskaldunengana jotzen omen du laguntza eske, gutuna hartzailearengana iritsiko dela ziurtatzeko. Akatsa gaitzestekoa izanik ere, ez omen da gertaeran euskaldunen hizkuntza-eskubideak ez errespetatzeko inolako borondaterik ikusi behar, banaketan izandako hutsegite bat baizik (Kanbo eta Uztaritzeko posta bulegoek egunean 20.000 gutun banatzen dituzte). Horiek horrela, barkamena eskatu dute, azpimarratuz Kanboko postabulegoak ez duela euskaraz egiteagatik inor bereizten, ez eta inoren eskubiderik murrizten ere. Bestean, ordea, ez diote kexaren arrazoiari erantzun. Akitania Eskualdeko Kontseiluko lehendakariak, aldizkariak frantses hutsean plazaratzeagatik bidalitako kexari erantzun zion. Hala ere, ez zion benetako erantzunik eman, hots, Behatokiaren kexa aztertuko zutela adierazi zuten, besterik gabe. 1050-2007 kexaren berri ere eman zitzaien, baina jakinarazi dutenez, kartel horiek ez zituzten beraiek jarri, beraz, kexa ez dagokie beraiei. Baionako Suprefeturak Behatokiak igorri kexei erantzun die, frantsesez. Lehen gutunean, elkarteen erroldatzeko inprimakiak frantses hutsean banatzeagatik eta frantsesez bete behar 133
izateagatik erantzuten dute. Bertan azpimarratzen du 1994ko abuztuaren 4ko Legearen arabera frantsesa dela zerbitzu publikoen hizkuntza, baina nabardura batekin, hots, frantsesak balore juridikoa badu ondoan beste tokiko hizkuntza baten erabilera baimendua dela zehaztuz. Horrez gain, 1999ko ekainaren 15ean, Kontseilu Konstituzionalak plazaratu iritziaren haritik, Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluak dioen bezala, Frantziako hizkuntza frantsesa dela oroitaratzen du eta horren ildotik, elkarteak konstituzio eta lege xedapenak errespetatu behar dituela adierazten du. Bigarren gutunak, legebiltzarreko hauteskundeen kari bozka-txartelak frantses hutsean plazaratzeagatik jaso kexari erantzuten dio. Berriz ere oroitarazten du frantsesak duela balore juridikoa, nahiz eta horren ondoan tokiko hizkuntza erabil daitekeen. Hala ere, adierazten du hautagai bakoitzaren esku dagoela bozka-txartelak eta propaganda idaztea, lege xedapenen errespetuan. Bestetik, Kode Elektoralak frantsesa ez den beste hizkuntza bat erabiltzea ez duela aurreikusten jakinarazi dute; frantsesaren ondoan beste hizkuntza erabiltzeko aukera baztertu gabe. UniversitÊ de Pau eta des Pays de l’Adour-ek, frantsesez helarazi gutunaren arabera, 663-2007 kexan aipatu erakusketa, bere eskumenekoa ez dela azaldu du. Azkaingo Herriko Etxeak gomita bat frantses hutsean igorri duelakoan igorri kexari erantzun dio. Azkaingo Herriko Etxeak Hizkuntza Erabilera Plana onartua du eta erantzunean Behatokiaren prozedura ez dela bidezkoa zioen, batez ere, kexa jarri zuen herritarraren izenaren anonimotasunari dagokionez. Behatokiaren jarrerak alderantzizko efektua sortzen duela gaineratu zuen, hots, bizi publikoan euskararen erabilera sustatu nahi duten hautetsiek ahaleginak bazterrean uztea. Bestetik, legeak ez dituela euskararen alde aritzera behartzen adierazi du. Horrez gain, abiatu ahaleginak bertan behera uzteko mehatxua egin dio Behatokiari, barkamenak eskuratu ezean. Behatokiak berriz ere bere eginkizuna zein den aurkeztu dio eta honetaz hitz egiteko hitzordua eskatu ere. Geroztik erantzunik ez du jaso. 999-2007 kexa Xiberuko Sindikataz gain, Office National des Forêts delakoari ere igorri zitzaion. Azken horrek erantzuna helarazi du. Azaldutakoaren arabera, ez ibilbideak, ez eta seinaletika ere, ez dagokie beraiei, Xiberuko eta Akizeko Sindikatei baizik.
5. SINOPSIAK: IPAR EUSKAL HERRIA ADMINISTRAZIO OROKORRA Zenbakia: 124/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Urtarrilean igorleari atzera itzuli zion gutuna, euskaraz eta zuzen idatzita zegoen Uztaritzeko helbidearen ondoan, hartzailea helbide horretan bizi ez zela zioen frantsesez idatzitako oharrarekin.
Zenbakia: 558/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Martxoaren 29an pakete baten bila joan zen Senpereko bulegora. Ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Lapurdi
Zenbakia: 566/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Maiatzaren 31a arratsaldean Senpereko bulegora joan zen eta ezin izan zuen bertan zen langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso. Horrez gain, ordainagiria frantses hutsean jaso zuen.
Lapurdi
Zenbakia: 658/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Maiatzaren 31n postaria izan da Uztaritzeko herritarraren etxean pakete bat eramateko. Herritarra ez zenez etxean, postariak frantses hutsean dagoen Avis de passage du facteur izeneko oharra utzi dio paketearen eske bulegora joan behar duela jakinarazteko.
134
Lapurdi ERANTZUN DUTE
Lapurdi
ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 659/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Ekainaren 1ean goizean Uztaritzeko bulegora joan da zigiluak erostera eta ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso. 30 zigilu eskatuta, langileak “2 timbres?” galdetu dio. Horrez gain, ordainagiria frantses hutsean jaso du.
Lapurdi
Zenbakia: 771/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Ekainaren 2an igorleari atzera itzuli zion gutuna, euskaraz eta zuzen idatzita zegoen Baionako helbidearen ondoan, hartzailea helbide horretan bizi ez zela zioen frantsesez idatzitako zigiluarekin.
Lapurdi
Zenbakia: 860/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Irailaren 8an Uztaritzeko posta bulegora joan zen jarraipen bereziko gutun bat bidean galdua izan zenez, horren berri jasotzera. Bertako langileari gertatutakoa azaldu zion euskaraz eta papera luzatu zion. Langileak papera hartu, eta urrunxeago joan zen. Minuturen batzuen buruan itzuli eta papertxo hori gutun bat igorri zuenaren froga zela eta ez zuela deus jasotzeko erran zion. Orduan herritarrak, frantsesez, euskaraz adierazi zionaz ez ziola kasurik egin erran zion. Langileak ez zuela euskara ulertzen eta bera frantsesez biziki ongi aritzen zela erantzun zion. Ondoren, herritarrak jakin ahal izan zuenez, euskaraz zekien langilea erretretarat joana da eta postu hori ez dute ordezkatu.
Lapurdi
Zenbakia: 881/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA POSTE Donibane Lohizunen Ravel lizeoaren ondoan dagoen postontziko oharrak frantses hutsean dira: gutunak biltzeko ordutegia, hurbilen dagoen posta bulegoaren helbidea...
Nafarroa
Zenbakia: 996/2007 Arrazoia:
Erakundea: SNCF - SOCIETE NATIONALE DES CHEMINS DE FER FRANCAIS Familia ugariaren karta eskaria egin zioten. Kari horretara txekea egin zuten eta euskaraz bete zuten. Uztailaren 5ean SNCFk gutunaren bidez ondorengoa erantzun zien: txekea ezin izan dutela kobratu txekearen hizkizko kopurua zuzena ez zelakoan, hots, euskaraz baitzen.
Lapurdi
Zenbakia: 852/2007 Arrazoia:
Erakundea: TRÈSOR PUBLIC Frantses hutsean jaso du isunaren oroitarazpena.
Lapurdi
Zenbakia: 856/2007 Arrazoia:
Erakundea: TRÈSOR PUBLIC Frantses hutsean jaso du isunaren oroitarazpena.
Lapurdi
Zenbakia: 862/2007 Arrazoia:
Erakundea: TRÈSOR PUBLIC Frantses hutsean jaso du isunaren oroitarazpena.
Lapurdi
Zenbakia: 857/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL RÉGIONAL D’AQUITAINE
Lapurdi ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 499/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Frantses hutsean eskuratu dute otsailaren 1ean igorritako gutuna; bertan, Baiona-Uztaritze-Donibane Garazi trenbidearen gaineko iritzia galdegin diete. Horrez gain, ezin da webgunea euskaraz kontsultatu.
Lapurdi
Zenbakia: 551/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Frantses hutsean eskuratu du otsailaren 1ean igorritako gutuna; bertan, Baiona-Uztaritze-Donibane Garazi trenbidearen gaineko iritzia galdegin zaio. Horrez gain, ezin da webgunea euskaraz kontsultatu.
Lapurdi
Zenbakia: 562/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Martxoaren 30ean Irisarriko Ospitalean, hots, Kontseilu Orokorreko hezkuntza zentroan "Les Maîtres du Métal, mines et métallurgie dans les Pyrénées Atlantiques" erakusketa frantses hutsean estreinatu zuen. Erakusketa ikusgai da 2007ko abenduaren 29a arte.
Lapurdi
Zenbakia: 564/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES 2007ko Aro Kulturalaren estreinaldia zela eta otsailaren 8an Uztaritzen egitekoa zen Pyrénées Jazz Orchestraren kontzerturako gonbidapena frantses hutsean banatu zuten.
Lapurdi
Zenbakia: 565/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Apirilaren 27an frantses hutsean jaso zuen Baiona-Uztaritze-Donibane Garazi trenbideari buruz iritzia eman izanagatik eskertuz igorritako mezu elektronikoa.
Lapurdi
Zenbakia: 782/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Hazparne inguruan burutzen ari diren obrak direla eta errepide bazterrean jarri kartelak frantses hutsean dira. Ondokoa diote: “Absence de marquage, Le Conseil Général finance des travaux” eta “Attention trace modifie”.
Lapurdi
Zenbakia: 849/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Udako aldizkarian, 35. alea, euskarak ez du inongo lekurik.
Lapurdi
Zenbakia: 995/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Udazkeneko aldizkaria, 36. alea, frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 1050/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Ahurtin, Aturri ibaiaren ertzeko ibilbidean, informazio kartel bat dago eta frantses hutsean ageri da. Bertan, antzinako arrantza sistemei buruzko informazioa azaltzen da.
Lapurdi ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1080/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Urriaren 24an 16:00ak aldera A64 autopistan Bidarte inguruan Donostiarako noranzkoan argizko panelak frantses hutsean ageri zuen mezua: “aire de Bidart fermée pour la nuit”.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1188/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES Baionako sarreran, Ruwel eta Sony ziren lekuan, hots, 1945ko maiatzaren 8ko etorbidean, obrak egiten ari da. Obra horiek Pirinio Atlantikoko Kontseilu Orokorrak finantzatzen dituela iragartzen duen panela frantsesez baino ez dago idatzia.
Lapurdi
Akitania Eskualdeko Kontseiluak banatu aldizkaria jaso du eta frantses hutsean da.
135
Zenbakia: 1211/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEIL GÉNERAL DES PYRÉNÉES ATLANTIQUES 07 abendua / 08 urtarrila aldizkaria, 37. alea, frantses hutsean da.
Zenbakia: 552/2007 Arrazoia:
Erakundea: SOUS-PRÉFECTURE DE BAYONNE Elkarte bat sortzeko aurkeztu beharreko estatutuak euskaraz idazteaz gain, frantsesez idaztera ere behartu dituzte. Ondotik, estatutuak erregistratuak direla ziurtatzeko bidali dieten agiria frantses hutsean betea dago, egoitza sozialaren helbidea beren erara moldatuz, gainera.
Zenbakia: 825/2007 Arrazoia:
Erakundea: SOUS-PRÉFECTURE DE BAYONNE
Zenbakia: 554/2007 Arrazoia:
Erakundea: CAISSE D’ALLOCATIONS Martxoaren 13an erakundearen aldizkaria jaso zuen. Euskarak bertan ez baitu lekurik. Horrez gain, egoitzako seinaletikan ez dago euskararen arrastorik eta langileengandik ere ezin da zerbitzua euskaraz jaso.
Lapurdi
Zenbakia: 31/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Inauterietarako kartel-lehiaketa jarri du abian. Kartelean testua frantsesez agertu behar da derrigorrez, ez, ordea, euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 471/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Lehen haurtzaroaren egunen karietarat plazaratu programa frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 561/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Eraiki berri duen Ste Claire aparkalekuan euskararen presentzia ezin apalagoa da; ez da ez sarrera-irteeretan, ez ordainlekuetan, ez ordainagirietan ez eta abarretan agertzen. Agertzen denean, irakurtzea anitz zailtzen duen tipografia erabiliz idatzia dago.
Lapurdi
Zenbakia: 660/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Ekainaren 21ean burutu Musikaren Egunerako kartela eta egitaraua frantses hutsean eginak dira.
Lapurdi
Zenbakia: 662/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Glain izeneko Baionako Elkarteen Etxe Berrian seinaletika guzia frantses hutsean jarri dute; baita inguruan zabaldu duten aparkalekuan ere.
Lapurdi
Zenbakia: 663/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA
Zenbakia: 664/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Baionako Herriko Etxearen webgunea ez dago eskuragarri euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 666/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Apirilaren 17tik uztailaren 1era ikusgai den Gernikari buruzko erakusketa iragartzeko bide bazterretan eta museoko atarian jarri kartela erraldoietan euskararen presentzia ez da frantsesarenarekiko orekatua.
Lapurdi
Zenbakia: 668/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Ste Claire aparkaleku berrian ordaintzeko tresnetan informazioa frantses hutsean da, baita ateetako informazioa ere, txartela banda magnetikoarekin pasa behar dela atea zabaltzeko dioena. Bertzetik, aparkaleku barnean dauden seinaleetan, adibidez irteera, euskara bigarren mailan da.
Lapurdi
Zenbakia: 669/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Baionako baratze botanikoan seinaleetan ez dago euskararen arrastorik; dena frantsesez eta latinez baino ez dago.
Lapurdi
Zenbakia: 670/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Baionako karriketan zakurren kakak biltzeko poltsak eskuragarri dituzten kutxatxoetan informazioa frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 672/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Ingurumenari dedikatu gunea den Ansot delako lautadan landareen izenak latinez eta frantsesez daude, eta seinaletika frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 789/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Glain izeneko Baionako Elkarteen Etxe Berrian seinale guztiak frantses hutsean jarri dituzte; baita inguruan zabaldu duten aparkalekuan ere.
Lapurdi
Zenbakia: 790/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Ekainaren 21ean burutu Musikaren Egunaren karietarat zabaldu afixa eta egitaraua frantses hutsean dira.
Lapurdi
Zenbakia: 791/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Webgunea ez dago euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 817/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Zaborren kudeaketaren kari apirilaren 30ean igorri gutuna, gida eta zaborrontzien erabiltzen jakiteko eskuorriak frantses hutsean dira.
Lapurdi
Ekaineko hauteskundeetan bozkatzeko herritarren eskura jarritako bozka-paperak frantses hutsean dira.
Lapurdi Lapurdi
ERANTZUN DUTE Lapurdi ERANTZUN DUTE
HERRIKO ETXEAK
Eraikitzen ari diren Baionako Errobi Unibertsitateko informazio bulegoan dagoen erakusketa erdara hutsean da.
136
Lapurdi ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 829/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Baionako besten kari argitaratu programak frantses hutsean dira.
Lapurdi
Zenbakia: 851/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Baionako besten karira banatutako Pour que la fête soit plus belle izeneko eskuorria frantses hutsean zen, esaldi bakarra euskaratu delarik.
Lapurdi
Zenbakia: 858/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Sainte Claire aparkalekuan dauden makinetako oharrak eta makinek argitaratzen dituzten txartelak frantses hutsean dira.
Lapurdi
Zenbakia: 859/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Autobus geltokiaren ondoan Baionari buruzko informazioa eskaintzen duen ordenagailu txikia jarri dute. Bospasei hizkuntzatan eskura daiteke informazioa, euskaraz, ordea, ez.
Lapurdi
Zenbakia: 912/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Irailaren 15 eta 16an burutu zen Ondarearen Egunen kari antolatu ekimenetako propaganda frantses hutsean plazaratu zuen.
Lapurdi
Zenbakia: 1186/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Eguberri-besten kari argitaratu egitaraua, abenduaren 30etik urtarrilaren 6a bitartekoa, frantses hutsean da.
Zenbakia: 1189/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Reduit plazan dagoen iragarki-oholean frantses hutsean jarri dute Eguberrietako iragarkia: Bayonne fête Noël, 30 Nov. 07 / 6 Janv. 08.
Lapurdi
Zenbakia: 1190/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA Webgunea ez dago euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 1191/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO HERRIKO ETXEA http://www.bayonne.fr/noel2007/fr/index-noel2007.asp weborrian eskura daitekeen Eguberrietako egitarauaren euskarazko bertsioa oso murriztua da frantsesekoren aldean.
Lapurdi
Zenbakia: 485/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIL TA GARBI SINDIKATA Frantses hutsean jaso du Stop Pub izeneko kanpainaren berri ematen duen gutuna.
Lapurdi
Zenbakia: 555/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIL TA GARBI SINDIKATA Igorri ohi dituen gutunak frantses hutsean izan ohi dira. Horrez gain, webgunea ez dago eusakraz.
Lapurdi
Zenbakia: 557/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIL TA GARBI SINDIKATA Frantses hutsean jaso du Stop Pub izeneko kanpainaren berri ematen duen gutuna.
Lapurdi
Zenbakia: 1192/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIL TA GARBI SINDIKATA Webgunean lehenbiziko animazioa eta lehendakariaren sar-hitzak besterik ez daude euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 484/2007 Arrazoia:
Erakundea: SIVOM D’ERROBI SINDIKATA Frantses hutsean jaso du Stop Pub izeneko kanpainaren berri ematen duen gutuna.
Lapurdi
Zenbakia: 486/2007 Arrazoia:
Erakundea: SIVOM D’ERROBI SINDIKATA Urtarrilaren 4an SIVOM ERROBIko lehendakariak sinatutako gutuna jaso du; frantses hutsean idatzia dago. Gutunaren gaia etxeko zaborrak biltzearen gaineko zerga da.
Lapurdi
Zenbakia: 556/2007 Arrazoia:
Erakundea: SIVOM D’ERROBI SINDIKATA Frantses hutsean jaso du Stop Pub izeneko kanpainaren berri ematen duen gutuna.
Lapurdi
Zenbakia: 692/2007 Arrazoia:
Erakundea: ANGELUKO HERRIKO ETXEA Frantses hutsean paratu du iragarkia Bergecomek argitaratu Lannuaire Basque-Sud Landes gidan. Horrez gain, ez ditu zenbait toponimoren euskal izenak errespetatu: Anglet, Bassussarry, St.-Jean-de-Luz...
Lapurdi
Zenbakia: 826/2007 Arrazoia:
Erakundea: AZKAINGO HERRIKO ETXEA
Zenbakia: 827/2007 Arrazoia:
Erakundea: AZKAINGO HERRIKO ETXEA Ekainaren 16an Batteleku egunaren kari zabaldu zuten eskuorria frantses hutsean zen.
Lapurdi
Zenbakia: 623/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Autobus-geltokiko ordutegi eta ibilbideen koadroa frantses hutsean dago.
Lapurdi
Zenbakia: 774/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Aparkaleku sarreretan dagoen “Prenez votre ticket en entrant” izeneko kartela 4 hizkuntzatan idatzia dagoen arren, euskaraz ez dago.
Lapurdi
Zenbakia: 781/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Aparkatzeko ordaindu behar dela adierazten duten seinaleak frantses hutsean dira. Seinale horietan zein ordutatik zein ordutara ordaindu behar den eta gehienez 2 orduz aparka daitekeela adierazten da.
Lapurdi
Zenbakia: 784/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Aparkalekua ordaintzeko tresnetan dauden oharrak ez daude euskaraz idatziak.
Lapurdi
Zenbakia: 861/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Ravel lizeoaren inguruko belarditxoetan autoa uztea debekatua dagoela dioten kartelak frantses hutsean daude.
Lapurdi
Uztailaren 6an Gaztetxeari buruzko bilkurara joateko igorri gomita-gutuna frantses hutsean eskuratu zuen.
137
Lapurdi
Lapurdi ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 879/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Ravel lizeoaren ondoko zutikako seinalea frantses hutsean da: “Parking Gratuit 400 places, Lycée Maurice Ravel, Sauf Riverains” paratzen du.
Lapurdi
Zenbakia: 880/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Hondartzako paseoan dauden iragarki-oholetako ohar eta gutun guztiak frantses hutsean dira: eguraldiaren iragarpena, sorosleek zein ordutan zaintzen duten hondartza... Iragarki-oholen gainean herriaren izena irakur daiteke, baina ez da euskal izena ageri.
Lapurdi
Zenbakia: 997/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Turismo Bulegoak urriaren 9tik 13ra iragan zen Zinegile gazteen festibala antolatu zuen. Kari horretara banatu eskuorria eta afitxak frantses hutsean dira.
Lapurdi
Zenbakia: 998/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Herriko Etxearen webgunea ez dago euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 1084/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Berriak Jeunes nerabeei zuzendu lau orriko hilabetekariaren urriko alea frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 1179/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Kultura Zerbitzuak argitaratu Info Culture, urria - abendua bitarteko kultur ekitaldien berri ematen duen eskuorria, frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 1180/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE LOHIZUNEKO HERRIKO ETXEA Maiatza aldean Donibane Lohizuneko herritarrek frantses hutsean jaso zuten banatutako plaketa. Bertan, eraikiko duten mediatekaren berri ematen da.
Lapurdi
Zenbakia: 671/2007 Arrazoia:
Erakundea: HENDAIAKO HERRIKO ETXEA Zaborrontzietan agertzen diren oharrak frantsesez eta gaztelaniaz baino ez daude.
Lapurdi
Zenbakia: 847/2007 Arrazoia:
Erakundea: SENPEREKO HERRIKO ETXEA Ekainaren 14an maiatzaren 4ko uholdeek eragindako kalteen ordaina eskatzeko Senpereko Herriko Etxeak igorri gutuna, ekainaren 14ko Aldizkari ofizialean argitaratu berria eta kalteen inbentarioa aurkezteko inprimakia frantses hutsean daude.
Lapurdi
Zenbakia: 509/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Uztaritzen etxeei zenbakiak eman zizkieten martxo hasieran. Hori egin ondotik biztanleek frantses hutsean den gutuna jaso zuten beren helbideko zenbakia zein den erraiteko eta desmartxa azaltzeko.
Lapurdi
Zenbakia: 848/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Ekainaren 29an frantses hutsean igorri zituen trinkete berria egiteko obren hasieraren berri ematen zuen gutuna eta obren plana.
Lapurdi
Zenbakia: 853/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Festen kari zabaldu oharra frantses hutsean zegoen. Oharra pilota plazan zeuden autoen gainean jarri zuten eta uztailaren 14tik 16ra zirkulazioan egonen ziren aldaketen berri ematen zen.
Lapurdi
Zenbakia: 994/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Urriaren 1 goizean gela bat erreserbatzeko asmoz joan da Herriko Etxera. Ezin izan du harreran zegoen langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso eta gainera, ez dagoela euskaraz arta dezakeen langilerik erran dio. Beraz, ezin izan du zeregina burutu.
Lapurdi
Zenbakia: 1082/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Aparkaleku berriak antolatu ditu, 10 minutu baino gehiagoz baliatu behar ez direnak; Hiribehere auzoko pilota plazan eta harategi aitzinean. Bada, seinaleak eta lurrean margoturikoa, “arrêt minute”, frantses hutsean dira.
Lapurdi
Zenbakia: 1083/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Herriko sarreretan, Uztaritze dioen seinalearen azpian, “contrôle radar fréquent” dioten kartel berriak frantses hutsean jarri dituzte.
Lapurdi
Zenbakia: 1184/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Azaroaren 28an Herriko Etxean harreran zeuden 3 langileetako bakarrarengandik ere ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Herritarra euskaraz hasi zen eta betiko erantzuna jaso zuen: “non, il ny a pas personne qui parle basque”.
Lapurdi
Zenbakia: 1185/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Azaroaren 29an Herriko Etxera deitu zuen eta ezin izan zuen artatu zuen langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso; ez zela euskaldunik adierazi zion frantsesez.
Lapurdi
Zenbakia: 1195/2007 Arrazoia:
Erakundea: UZTARITZEKO HERRIKO ETXEA Uztaritzeko Turismo Bulegoak urtero antolatzen duen Eguberriko merkatua iragartzeko pankarta handi bat zabaldu du herriko zubian. Bada, pankarta frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 999/2007 Arrazoia:
Erakundea: XIBERUKO SINDIKATA Iratin barrena, oinezko zein VTT bidezko ibilaldietan, ezarritako seinaletika eta argibide panel guztiak frantses hutsean dira.
Lapurdi
138
ERANTZUN DUTE
Eremu pribatuko kexen azterketa
5.1. 5.2. 5.3. 5.4. 5.5. 5.6. 5.7.
Interes orokorreko zerbitzuak Merkataritza-gune handiak, denda erraldoiak, kateak... Aisialdia Finantzak eta aseguruak Mundu asoziatiboa Elikadura eta ostalaritza Profesionalak eta zerbitzuak
140
EREMUA: PRIBATUA 5.1. INTERES OROKORREKO ZERBITZUAK 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 114
2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Jasotako kexa guztiek hizkuntza-eskubidearen urraketa-izaera dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik helarazitako kexa ugarik lege-urraketaren izaera ere badute, 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, betetzen ez delako. Lege horretako 39. artikuluan zenbait betebehar ezartzen zaizkie interes orokorreko zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeei, baina legea indarrean jarri zenetik 4 urte igaro diren arren, urraketa asko gertatzen dira oraindik.
2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Oro har, jasotako kexak gertaera anitzen ingurukoak dira, baina badira behin baino gehiagotan errepikatu diren gertaerak ere. EUSKALTELen kasuan herritarrek behin baino gehiagotan ezin izan dute zerbitzua euskaraz jaso 1717 zenbakian. FRANCE TELECOMek Angelun duen saltokian ahozko zerbitzua euskaraz jaso ezin izanagatik 2 kexa jaso ditugu. MOVISTARi dagokionez, fakturak euskaraz jasotzen dituzten herritarrek ez dute publizitatea euskaraz jaso. Gauza bera gertatzen zaie TELEFONICAko bezeroei ere. Horrez gain, arreta zerbitzura deitu eta ezin izan dute zerbitzua euskaraz jaso maiz. Energia-hornitzaileen artean eta IBERDROLAri dagokionez, iazko txostenean adierazitako bera esango dugu aurten ere: bezeroen arreta zerbitzurako zenbakian ezin izaten dute zerbitzua euskaraz jaso herritarrek. NATURGASek fakturaren eredu berrian euskararen presentzia ez delako orekatua kexa bat baino gehiago jaso ditu. Osasungintzaren esparruan CENTRO SANITARIO VIRGEN DEL PILARek 2 kexa jaso ditu bertako aparkalekuan ordainagiria gaztelania hutsean dagoelako. Garraio-enpresei dagokienez STAB enpresak erabiltzaileen eskura jarritako informazioa ezin delako euskaraz eskuratu 2 kexa jaso ditu.
141
2.2.b Erabilera
KEXEN ZIOA Ahozko zerbitzua erdaraz Argitalpenak erdara hutsean Bidaia-txartela gaztelania hutsean Erantzungailuko jarraibideak gaztelania hutsean Errotuluak eta afitxak erdaraz besterik ez Estaldura mezua erdara hutsean Faktura eta ordainagiriak erdara hutsean Helbidearen euskarazko bertsiorik ez Inkesta gaztelania hutsean Jarraibideak erdara hutsean Kartelak erdara hutsean Kontratua edota kontratua berritzeko agiriak gaztelania hutsean Publizitatea: eskuorriak, SMS mezuak... erdara hutsean Webgunea euskaraz ez
2.3. Larritasuna Eremu honetan diharduten enpresek interes orokorreko zerbitzuak eskaintzen dituztela kontuan izanda, behar-beharrezkoa deritzogu herritarrek zerbitzu horiek jasotzeko duten eskubidea bermatua egoteari. Egoera,ordea, guztiz bestelakoa da, aurten ere eremu horretan jaso baitira urraketa gehien. Komunikazio-enpresei dagokienean, telefono bidezko zerbitzua jasotzerakoan gertaturikoen artean, zenbait enpresatako langileen jarrera nabarmen uztea ezinbestekoa da. Besteak beste 290-2007, 328-2007eta 420-2007 espedienteetan erakutsitakoa. Horrez gain, 536-2007 espediente zenbakia TELEFONICA bere jardunean egiten ari den atzerapausoaren adierazgarri da. Bestetik, IBERDROLAri zuzendutako kexak herritarrek egunerokoan zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko dituzten zailtasunen adierazgarri dira. NATURGASi igorritako kexa ere, bere jarduteko moduan egin duen atzerapausoaren isla dugu.
3. ARLOAREN ARABERAKO BALORAZIOA EREMUA KOMUNIKAZIO-ENPRESAK ENERGIA-HORNITZAILEAK OSASUNGINTZA HEZKUNTZA GARRAIOBIDEAK – GARRAIO-ENPRESAK
142
54 27 10 8 15
KOMUNIKAZIO-ENPRESAK Ia enpresa guztiek ahozko zerbitzua eta publizitatea euskaraz ez eskaintzeagatik jaso dituzte kexak. Bi horiek izan dira hain zuzen ere, alor honetako kexa gehienen zioak. Faktura eta alta emateko hitzarmena euskaraz jaso ezin izana edota webgunea euskaraz kontsultatu ezina ere kexen zioen artean daude. EUSKALTEL eta TELEFONICA izan dira kexa gehien jaso dituzten enpresak.
ENERGIA-HORNITZAILEAK Esparru honetako entitateek jaso dituzten kexen zioak ugari izan dira: publizitateari dagozkionak, ahozko zerbitzuari, helbideari, fakturari, webguneari...
OSASUNGINTZA Ahozko zerbitzua, botikaren jarraibideak, ordainagiria, publizitatea eta webguneari dagozkion kexak jaso ditugu.
HEZKUNTZA Publizitatea eta informazioa euskaraz jaso ez izana izan da maizen agertu den zioa.
GARRAIOBIDEAK – GARRAIO-ENPRESAK Garraiobideei eta garraio-enpresei helarazitako kexen arrazoien artean bezeroentzako oharrak edo ordainagiriak daude.
4. ERANTZUNAK KOMUNIKAZIO-ENPRESAK EUSKALTELek sistematikoki erantzun die igorri dizkiogun kexei. Aurreko urteetako erantzunetan bezala, kexaren berri ematea eskertu dute zerbitzua hobetzeko laguntza garrantzitsua dela gaineratuz. Horrez gain, bezeroen hizkuntza-eskubideak errespetatu eta sustatzeko borondate sendoa dutela eta horren adierazle Euskararen Plana abian jarri izana dela diote. Kexaren gertaeraren arabera, azalpen zehatzagoak eman dituzte. Adibidez, banatzaileekin eta hornitzaileekin harremanetan jarri direla lantaldean une oro euskaraz dakien pertsona bat egotea berma dezaten eta kontratazio berrietan euskaraz jakitea ezinbesteko baldintza izan dadin. Halaber, sakelakoen menua euskaraz duten telefono gehiago egon daitezen fabrikatzaileekin harremanetan jarriak direla adierazi dute. FRANCE TELECOMek erantzun bat helarazi digu, frantsesez. Bertan dio interes handiz jaso dutela eskaera eta beren zerbitzu juridikora jo dutela afera argitzeko. Frantziako Estatuari, besteak beste, hizkuntza gutxituen existentzia aitortzeko egin zaizkion eskaeren berri eta
143
Frantziako legediaren aipuak helarazi dizkiete bertatik. Hartara, eskaintzen duten zerbitzuetan eta harreran aldaketarik egiteko beharrik ez dutela ikusten erantzun dute.
ENERGIA-HORNITZAILEAK IBERDROLAren gutun bat jaso dugu, baina ez dio kexaren zioari erantzun. GAS NAVARRAri dagokion kexa Arbizuko Udalari ere igorri zitzaion. Bertatik jakinarazi zigutenez, GAS NAVARRArekin sinatutako hitzarmenean idatzizko euskarri guztiak ele bietan izan zitezen bermatzeko baldintza ezarri zen. GAS NAVARRAk Udalari baimenik eskatu gabe jarri zituen iragarkiak. Biharamunean Udalak GAS NAVARRAri deitu eta iragarkiak kentzeko eskatu zion, ez zutelako udalak ezarritako hizkuntza-irizpidea betetzen. GAS NAVARRAk gertatukoarengatik barkamena eskatu zion Udalari eta hurrengo egunean kartelak erretiratu zituen.
OSASUNGINTZA LABORATOIRE D’ANALYSES DE BIOLOGIE MEDICALE DUCOUT – DURANDek kexari erantzun dio, frantsesez. Kexak harritu dituela adierazi dute, bertako langile anitzek euskaraz badakitelako. Agian, herritarra bertaratu zenean langile euskalduna okupatua egongo zela erantzun zuten. Urte asko daramatela Kanbon eta orain arte ez dutela harrera-hizkuntza dela eta kexarik jaso gaineratu dute. MALGA SERVICIO DE PRESTACIONen erantzuna jaso dugu, gaztelaniaz. Hizkuntzaeskubideak beti errespetatzen dituztela adierazi dute, bai eta kexan azaldutako gertaera ohikoa ez dela ere; izan ere, egokitutako medikuak azken orduan baja hartu zuen. Gertaeraren unean garrantzitsuago iruditu zitzaien azterketa-medikuak egitea aldez aurretik ezarritako hitzorduak bertan behera uztea baino. Behatokira zuzendu zen herritarrak erakundeari ere kexa igorri zion zuzenean eta euskaraz idatzitako erantzuna jaso zuen barkamena eskatuz, ezin izan zutela mediku euskalduna bidali adieraziz eta hurrengo urterako egoera hori aldatzen saiatuko direla jakinaraziz. SCHERING-PLOUGen kexa dela egiaztatu ahal izan dugu, agerkari digitalean publizitatea euskaraz jartzea onartu du enpresa farmazeutikoak.
GARRAIOBIDEAK – GARRAIO-ENPRESAK CONTINENTAL AUTOk bi erantzun helarazi dizkigu barkamena eskatuz, gaztelaniaz. 46-2007 kexari dagokionez, oharra gaztelania hutsean idatzi izana akatsa izan zela dio eta beharrezko neurriak hartu dituztela horrelakorik berriz errepika ez dadin. 1106-2007 kexari dagokionez, bidaia-txartelak luzatzen dituen programa informatikoan aldaketak egiten jardun dutela eta horren ondorioz, arazotxo batzuk izan dituztela adierazi dute, baina neurriak hartu dituzte, lehen bezala, bidaia-txartelak elebidunak izan daitezen. ESTACIONAMIENTOS URBANOS DEL NORTEk sistematikoki erantzun die igorri dizkiogun kexei, gaztelaniaz. Hiruretan Behatokiaren eskaerarekin bat egiten duela eta eskura dituen baliabideek ahalbidetzen diotenaren arabera Behatokiaren eskaera aintzat hartuko duela jakinarazi du.
144
5. SINOPSIAK: INTERES OROKORREKO ZERBITZUAK KOMUNIKAZIO-ENPRESAK Zenbakia: 2/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Urtarrilaren 5ean Euskaltelen 94 404 55 51 zenbakitik sakelakora deitu diote, sakelakoari SIM txartel berria noiz jarri behar dion gogorarazteko. Herritarrak euskaraz egin arren, ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso; “eskerrik asko” besterik ez dio esan langileak euskaraz.
Zenbakia: 66/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL
Zenbakia: 97/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL
Zenbakia: 98/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL
Zenbakia: 133/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Urtarrilaren 27an bezeroak 1717 zerbitzura deitu du eta zerbitzua euskaraz nahi zuela azaldu du. Denbora batez zain egon ondoren ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 143/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 147/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL EUSKALTELek azpikontratatutako Resulta izeneko enpresak kontratazio berriak egiterakoan euskara jakitea eskatu die hautagaiei, baina ez du inondik inora egiaztatu horien euskara maila. Horren ondorioz, teleoperadoreetako batzuek “en castellano, por favor” edo “no soy capaz de mantener una conversación” bezalakoak esaten dizkiete bezero euskaldunei, eta euskaraz egiten dutenetako batzuen maila ere ez da behar bezala artatzeko modukoa.
Herritarraren sakelakoaren estaldura mezua gaztelania hutsean dago.
Herritarrak ezin izan du Donostiako Matia kalean duen dendan zeuden bi langileengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Kanpaina berri bati buruzko informazioa emateko deitu zioten herritarrari. Langileak gaztelaniaz hitz egin zion.
Donostiako Hernani kalean duen dendan herritarrak euskaraz egin arren, ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso.
Bizkaia ERANTZUN DUTE Bizkaia ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 162/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Otsailaren 12an 1717 telefonora deitu zuen. Euskaraz artatua izateko aukera egin zuen arren, herritarrak ezin izan zuen langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Zenbakia: 201/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Telefonoz deitu zuen produktu bati buruzko informazioa eskatzeko. Nahiz eta erantzungailuarekin komunikazioa euskaraz egin ahal izan, operadorearekin hitz egin behar izan zuen bakoitzean gaztelaniaz egin behar izan zuen derrigorrez.
Zenbakia: 233/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Telefonoz deitu eta euskara hautatu du harremanerako hizkuntza zehazteko eskatu zaionean. Operatzaileak gaztelaniaz egin dio. Zergatia galdetuta honako hau erantzun dio: “Te habrán pasado conmigo porque los operadores euskaldunes están todos ocupados”.
Zenbakia: 295/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL
Zenbakia: 350/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Zerbitzu teknikotik deia jaso zuen apirilaren 10ean, berataz gaztelaniaz galdezka. Herritarrak hirutan esan zion “bai, egun on, ..., bai, esadazu” euskaraz egin ziezaion harrera. Euskaraz erantzutea lortu zuen, baina “Durangon bisitxen duzu” bezalako esaldiak entzun behar izan zituen.
Zenbakia: 394/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Apirilaren 27an, eguerdiko 12:08an EUSKALTELetik deitu zioten, 685 725 720 telefono zenbakitik hain zuzen ere, sakelako telefonoa konpondua zuela eta Durangoko dendara bila joan zitekeela esateko. Herritarrak euskaraz erantzun zion deiari eta “bai, egunon” hiruzpalau aldiz errepikatu arren, deitu zion beharginak gaztelania hutsean egin zion berba.
Zenbakia: 395/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Apirilaren 27an, arratsaldeko 17:51an, 685 737 139 telefono zenbakitik deitu zioten. Okertuta deitu zuten, eta herritarrak euskaraz egin arren, EUSKALTELeko langileak gaztelania hutsean erantzun zion.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 742/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Uztailaren 18an, herritarrak 4 aldiz deitu behar izan zuen 1717 zenbakira arreta onargarri samarra lortu artean. Kontsulta zehatza egin nahi izan zuen gaikako telebistaren inguruan. Lehenengo deia azalpenik eman gabe eskegi zioten (euskaraz egiteagatik izango zela pentsatzen du herritarrak). Hurrengo bietan berriro deitzeko esan zioten. Laugarrenera arte ez zuen lortu kalitatezko zerbitzua. Arreta egin zioten bost teleoperadoreek ez zekiten zer zen gaikako telebista, “televisión temática” bai, ordea.
Bizkaia
Zenbakia: 913/2007 Arrazoia:
Ez du ETBren bigarren katean euskarazko iragarkirik txertatzen. ETB-2k ikus-entzule euskaldunik ez balu bezala jokatzen du.
Erakundea: EUSKALTEL Irailaren 25ean etxera deitu zituzten promozio baten berri emateko. Sakelako telefono konpainiatik beraienera pasatuz gero, eskaintza berezia egin zieten: prezio merkeagoak, telefono berria etab. Herritarren erantzuna baiezkoa izan zen, baldin eta sakelakoaren menua euskaraz bazegoen. Irailaren 26an goizean, euskarazko menua duten telefono-konpainiekin lan egiten ez dutela erantzun diote.
145
Araba
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Bizkaia ERANTZUN DUTE Bizkaia ERANTZUN DUTE Bizkaia ERANTZUN DUTE
ERANTZUN DUTE
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1000/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL
Zenbakia: 1136/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALTEL Azaroaren 30ean Durangoko Madalena kaleko egoitzan ezin izan zuten harreran zeuden langileengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 271/2007 Arrazoia:
Erakundea: FRANCE TELECOM Otsailaren 14an Angeluko saltegira joan zen herritarra. Zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi zuen eta langile zehatz batengana eraman zuten. Herritarra euskaraz azaltzen hasi zitzaion langile horri, baina bukatu aurretik moztu egin zion esanez: “barkatu, baina ez dut ulertzen euskaraz”. Hortaz, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Lapurdi ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 272/2007 Arrazoia:
Erakundea: FRANCE TELECOM Otsailaren 15ean Angeluko saltegira joan zen herritarra. Zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi zion harrerako langileari, baina azkenean, zerbitzua frantsesez eman zion langilearekin jarri zuten. Hori dela eta, eragiketa guztiak frantsesez egin behar izan zituen, helbidea frantsesez hartu zioten eta faktura frantsesez eman diote.
Lapurdi
Zenbakia: 273/2007 Arrazoia:
Erakundea: FRANCE TELECOM Angeluko saltegian dauden errotulu eta txartelak frantses hutsean daude.
Lapurdi
Zenbakia: 510/2007 Arrazoia:
Erakundea: FRANCE TELECOM Martxoaren 8an deia jaso zuen eskaintza baten berri emateko. Bezeroa eta langilea minutu inguruz “bai?” eta “alo?” elkar trukatzen gelditu ondotik, herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Lapurdi
Zenbakia: 845/2007 Arrazoia:
Erakundea: JAZZTEL ADSL zerbitzuaren faktura euskaraz jaso dute, baina kartazal berean, promozio baten berri emanez diptiko bat dator eta hori gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 328/2007 Arrazoia:
Erakundea: MOVISTAR Apirilaren 3an eskaintza baten berri emateko deitu zioten. Eskaintza gaztelania hutsean egin ziotenez, hurrengo deian zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi zion. Langileak orduan, ea gaztelania ez ote zuen ulertzen galdetu zion herritarrari eta honek baietz, baina nahiago zuela zerbitzua euskaraz jaso. Itxaroteko esan zion. Ondoren baina, informazioa euskaraz jaso nahi izanez gero, 609 telefonora deitu beharko zuela esan zioten, beraiek zerbitzua euskaraz emango ez diotela adierazi zioten.
Nafarroa
Zenbakia: 364/2007 Arrazoia:
Erakundea: MOVISTAR Fakturak euskaraz jasotzen dituen arren, 4496, 4556 eta C.R.C.MoviStaretik sakelakora igortzen dizkioten promozio-mezuak gaztelania hutsean jasotzen ditu. Besteak beste, apirilaren 25ean jasotakoa: “C.R.C.MoviStar. Movistar publi: SMS GRATIS sin apuntarte! Envía 40 sms con coste antes del 17/5 y del 41 en adelante con destino mvstar serán GRATIS. Hasta el 17/5. Mas info 609”.
Nafarroa
Zenbakia: 371/2007 Arrazoia:
Erakundea: MOVISTAR Ordainagiriak, idatziz bidaltzen dioten informazio oro, eta sakelako telefonora bidaltzen dizkioten mezuak euskaraz bidaltzeko eskatu duen arren, zerbitzua gaztelania hutsean hartzen jarraitzen du.
Nafarroa
Zenbakia: 420/2007 Arrazoia:
Erakundea: MOVISTAR Maiatzaren 8an MOVISTARen bezeroen arretarako zerbitzura deitu zuen herritarrak eta euskarazko zerbitzua eskatu zuen. Operadoreak harrituta berriro agurtu zuen eta herritarrak “Buenas tardes, ¿tienen servicio en euskera?” errepikatu zionean “¿Dónde se encuentra ese país?” erantzun zion. Herritarrak hizkuntza bati buruz ari zela azaldu zion eta orduan beste lankide bati pasatu zion deia. Lankide berriaren agurra “May I help you?” izan zen. Herritarrak zerbitzua euskaraz nahi zuela azaldu zion nola edo hala, eta horrek zerbitzua hainbat hizkuntzatan ematen zutela baina euskaraz ezetz erantzun zion. Zerbitzua euskaraz hartu ahal izateko eskaera nola egin behar zen galdetu zuen baina ez zioten inolako argibiderik eman.
Bizkaia
Zenbakia: 475/2007 Arrazoia:
Erakundea: MOVISTAR Maiatzaren 18an 16:50ean 4636 zenbakitik deitu diote eskaintzen berri emateko. Herritarrak informazioa euskaraz eman diezaiokeen inor ez dagoen galdetuta, langileak “¿En espera? ¿Quiere que le llamemos más tarde?” galdetu dio. Azkenean, euskara hizkuntza dela jabetutakoan, informazioa euskaraz jaso nahi badu, 609 zenbakira deitu behar duela erran dio.
Nafarroa
Zenbakia: 922/2007 Arrazoia:
Erakundea: MOVISTAR Fakturak euskaraz jasotzen dituen arren, horiekin batera heldu den publizitatea gaztelania hutsean bidaltzen diote, euskaraz jaso nahi duela behin eta berriz jakinarazia izan arren.
Nafarroa
Zenbakia: 964/2007 Arrazoia:
Erakundea: MOVISTAR Fakturak euskaraz jasotzen dituen herritarrari gaztelaniaz igorri diote Dos nuevas fórmulas para ahorrar izeneko eskuorria urriaren hasieran.
Nafarroa
Zenbakia: 276/2007 Arrazoia:
Erakundea: ONO Herritarrak ONOrekin kontratatuta ditu telefonoa, internet eta telebista. Harremanak euskaraz izan nahi dituela jakinarazia dien arren, fakturak gaztelania hutsean jasotzen jarraitzen du.
Nafarroa
Zenbakia: 65/2007 Arrazoia:
Erakundea: ORANGE EUSKALTELeko bezeroa izanik, 2006ko abenduan ORANGE konpainiak bidalitako sms mezua jaso zuen gaztelania hutsean.
Bizkaia
Zenbakia: 290/2007 Arrazoia:
Erakundea: ORANGE Telefonoz deitu zioten herritarrari ADSL eskaintza baten berri emateko. Eskaintza gaztelania hutsean egin ziotenez, hurrengo deia euskaraz izan zedin nahi zuela adierazi zien. Telefonoaren bestaldean zegoen langileak ez zekiela euskaraz erantzun zion, haserre. Herritarrak jakinarazi zion ez zitzaiola inporta beste norbaitek deitzen bazuen, berak harremana euskaraz izatea besterik ez zuela eskatzen. Orduan, euskaraz besterik ez al zekien galdetu zion zakar. Bistan zela ezetz, baina euskaraz aritzeko eskubidea zuela eta hori besterik ez zuela eskatzen erantzun zion herritarrak. Orduan, elkarrizketa ez zela inora iritsiko esanez, telefonoa eseki zion herritarrari.
Nafarroa
Ezin izan du Irungo bulegoko langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso.
146
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 560/2007 Arrazoia:
Erakundea: SAGEM Herritarrak eskuratu duen SAGEM etxeko sakelakoak ez du telefonoaren hizkuntzatzat euskara jartzeko aukerarik eskaintzen.
Lapurdi
Zenbakia: 559/2007 Arrazoia:
Erakundea: SFR Baionako Pilori kaleko behin-behineko egoitzako langileengandik ezin izaten da zerbitzua euskaraz jaso; besteak beste, martxoaren 28an gertatu zitzaion hori. Bestetik, sakelakoa erostean betearazi zizkioten paper guztiak frantsesez zeuden.
Lapurdi
Zenbakia: 911/2007 Arrazoia:
Erakundea: SFR Irailaren 17an fakturazio eta erabiltzaile-helbidea moldatu nahi izan zituen webgunean. Helbide berria euskaraz ematerakoan, ez zion onartu, lekua ezezaguna zelakoan bakarrik frantsesezkoa onartu zuen. Ele bietan ere, ez zuen onartu. Ondorioz, frantsesez egitera behartua izan zen.
Lapurdi
Zenbakia: 297/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Enpresa bati bidali dion publizitate-orria gaztelania hutsean dago, nahiz eta enpresa horrek TELEFONICArekin dituen harremanak euskaraz izatea nahi duela jakinarazi dion behin baino gehiagotan.
Nafarroa
Zenbakia: 349/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Apirilaren gaztelania hutsean jaso du harremanak euskaraz nahi dituela jakinarazia dion enpresa batek, Aunque no lo veas izenburuko publizitate elektronikoa.
Nafarroa
Zenbakia: 356/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Apirilaren 17an fakturak euskaraz jasotzen dituen bezeroak Reivindica lo simple izeneko promozioari buruzko publizitatea gaztelania hutsean jaso du.
Nafarroa
Zenbakia: 536/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Azken hiru hilabeteetan fakturak gaztelania hutsean jaso dituenez, 1004 zenbakira deitu du euskaraz jaso nahi duela jakinarazteko. Nafarroan ezinezkoa dela erantzun diote aldiro.
Nafarroa
Zenbakia: 540/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Herritarrak kexa bat egin nahi izan dio TELEFONICAri azken aldian izan dituen harremanetan gutxitan izan duelako euskaraz hitz egiteko aukera, nahiz eta zerbitzua euskaraz hautatu. Ez dela posible erantzun diote, TELEFONICAk nahi duelako ematen duela zerbitzua euskaraz.
Bizkaia
Zenbakia: 541/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Weborria gaztelaniaz, ingelesez eta katalanez baino ez dago.
Bizkaia
Zenbakia: 573/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Fakturak euskaraz jasotzen dituen bezeroari DUO-ADSL eskaintzari buruzko publizitatea gaztelania hutsean bidali dio.
Bizkaia
Zenbakia: 574/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Fakturak euskaraz jasotzen dituen bezeroak DUO-ADSL eskaintzari buruzko publizitatea gaztelania hutsean jaso du.
Bizkaia
Zenbakia: 656/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA 1004 zenbakira deitu du uztailaren 13an 11:45 aldera. Gaztelaniaz mintzo zen ahots grabatuak hartu dio deia. Deiaren arrazoia azalduta, langile bat jarri da telefonoan. Euskaraz artatua izan nahi duela adierazitakoan itxaroteko erran dio. Minutu batzuen buruan beste langile batek hartu dio deia. Horrek ere ezin zionez zerbitzua euskaraz eman, itxaroteko esan dio. Itxaroten zegoela deia moztu egin diote.
Nafarroa
Zenbakia: 679/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA 900.101.010 zenbakira deitu du uztailaren 13an 11:45 aldera. Ahots grabatuak erantzun dio eta deiaren arrazoia azaltzeko eskatu dio. Euskaraz erantzun dio herritarrak: “erantzungailua aktibatu”. Ahots grabatuak “no le hemos entendido bien” erran dio. Deiaren arrazoia gaztelaniaz azaldutakoan gizonezko bat jarri da. Herritarrak zerbitzua euskaraz jaso nahi duela adierazitakoan, itxaroteko eskatu dio. Minutu pare baten buruan, lehengo gizonak une horretan ezin zutela euskaraz artatu erran dio.
Nafarroa
Zenbakia: 706/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Donostiako estropaden aitzakiatan, uztailaren 15ean Kontxan zehar zebilen jendeari banatu zizkieten haizemaileek testu guztia gaztelania hutsean zuten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 979/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Telefonoz deitu du eta arreta euskaraz jasotzeko tekla sakatu du, baina operadore euskaldunak okupatuta daudela erantzun diote. Zerbitzua gaztelaniaz eskatuta, ez zaio inoiz horrelakorik gertatu.
Bizkaia
Zenbakia: 980/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Urriaren 22an, goizeko 9:00 aldera telefonoz deitu du. Arreta euskaraz jasotzeko tekla sakatu du. Operadoreak euskaraz egin dizkio lehen hitzak, baina gero gaztelaniaz hasi da eta handik aurrera gaztelania hutsean jarraitu du.
Bizkaia
Zenbakia: 1018/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA TELEFONICA linea instalatzera joan da herritarraren etxera, Araban. Langileak luzatu dion Boletín de actuación en domicilio agiria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1153/2007 Arrazoia:
Erakundea: TELEFONICA Gaztelania hutsean dagoen publizitate-gutuna bidali dio fakturak euskaraz jasotzen dituen bezeroari.
Nafarroa
Zenbakia: 139/2007 Arrazoia:
Erakundea: VODAFONE Hernaniko Kale Nagusian ireki duen saltokian bai kanpoko, bai barruko errotulazioa eta informazio guztia gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 931/2007 Arrazoia:
Erakundea: VODAFONE Irailaren 24an eguerdiko ordu bata aldera deitu zioten. Deia jasotzean herritarrak “bai, egunon” errepikatu behar izan zuen hainbat aldiz, azkenean norbaitek zerbait erantzun zion arte.
Bizkaia
147
Zenbakia: 1073/2007 Arrazoia:
Erakundea: VODAFONE Linea baten alta eskatzeko sinatu behar den hitzarmena gaztelania hutsean dago. Euskarazko bertsioa eskatu eta ez dutela adierazi diote.
Araba
ENERGIA-HORNITZAILEAK Zenbakia: 1216/2007 Arrazoia:
Erakundea: AVIA Abenduaren 23an herritarrak mezu bat bidali zuen AVIA gasolindegietako bezeroen arretarako helbidera zozketa baten inguruko argibideak eskatzeko. Gaztelania hutsean jaso zuen erantzuna.
Zenbakia: 269/2007 Arrazoia:
Erakundea: EDF Otsailaren 5ean 12:00ak aldera EDFrendako azpikontratatuko enpresa batetik deitu zioten herritarrari, argindarrezko berogailuen berri emateko; ezin izan zuen informazioa euskaraz jaso.
Zenbakia: 958/2007 Arrazoia:
Erakundea: ESASA Urriaren 6an Gasteizko Plaza Berrian egin zen kotxe zaharren erakusketa modukoan bioerregaien inguruko argibideak ematen zituzten lau kartel bikoitz zeuden, hots, bi aldeetatik irakur zitezkeen. 8 kartelak berdinak ziren eta testua gaztelania hutsean zegoen.
Zenbakia: 840/2007 Arrazoia:
Erakundea: GAS NAVARRA
Zenbakia: 316/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA 901.202.020 zenbakira deitu zuen martxoaren 29an goizeko 9:45 aldera etxeko argiaren irakurketa emateko. Makinak erantzun zion eta hiru aldiz euskaraz egin ostean, langile bati pasa zioten deia, makinak ulertzen ez ziolako. Langile horrek ez zekien euskaraz, eta hortaz, herritarrak zerbitzua euskaraz eman ziezaiokeen inor ote ez zegoen galdetuta, ezezkoa erantzun zioten, ez zutela zerbitzua euskaraz eskain dezakeen langilerik.
Bizkaia
Lapurdi
Arbizuko faroletan txartelak jarri dituzte gas naturala jarriko dutela iragartzeko. Iragarki guztiak gaztelania hutsean daude.
Bizkaia
Nafarroa ERANTZUN DUTE Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 331/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA Apirilaren 4an 13:45 aldera 901.202.020 zenbakira deitu zuen herritarrak. Ahots grabatua atera zitzaion; gaztelania hutsean zegoen eta berak egindako galderari euskaraz erantzunez gero, “disculpe no le entiendo” erraten zuen. Langile bati pasa ziotenean deia, herritarrak zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazitakoan, itxaroteko erran zion. 8 minutuz zain egon ondoren, musika bukatu eta guzti egin zenean, inork artatzen ez zuela ikusita, deia moztea erabaki zuen.
Nafarroa
Zenbakia: 403/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA 901.202.020 zenbakira deitu zuen apirilaren 30ean eguerdiko ordu bata inguruan matxura baten berri emateko. Langile batek gaztelaniaz artatu zuen hasieran, baina herritarraren euskarazko lehen hitzak entzunda, langile euskaldunarekin hitz egin nahi al zuen galdetu zion. Herritarrak baietz erantzun zion. Tartetxo bat igaro zen eta lehengo langile berak erantzun zion, une hartan langile euskaldunak okupatuak zeudela esanez. Ondorioz, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 405/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA Apirilaren 28an 901.202.020 zenbakira deitu zuen eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso, ez baitzegoen zerbitzua euskaraz eman zezakeen langilerik. Bestetik, maiatzaren 2an argiaren kontsumoaren irakurketa emateko IBERDROLAren Bilboko zenbaki batera deitu zuen. Langileak erantzun aurretik, erantzungailuak eskaini zizkion aukera automatikoak gaztelania hutsean zeuden.
Gipuzkoa
Zenbakia: 801/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA Iberdrolak Arbizuko etxeetan argindar etenaren abisua emateko oharra banatu du abuztuaren 20an. Aipatu oharra gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 973/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA Elizondoko herritar batek IBERDROLAra deitu zuen erosi berri duen apartamentuan argiaren alta eskatzeko. Etxea dagoen plazaren izen ofiziala Baztan Berri plaza, Plaza Nuevo Baztán da. Iberdrolak datu-basean plazaren gaztelaniazko izendapena bakarrik duenez, herritarrari jakinarazi zion ezinezkoa izango zela, berak eskatu bezala, fakturak eta jakinarazpenak bidaltzen dizkiotenean helbidea euskaraz agertzea. Orduan herritarrak erreklamazio egin nahi zuela esan zion langileari, eta honek inolako azalpenik eman gabe telefonoa eseki zion.
Nafarroa
Zenbakia: 1122/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA Azaroaren 21ean ezin izan zituen arreta zerbitzuko erantzungailuak ematen dituen jarraibideak euskaraz jaso.
Bizkaia
Zenbakia: 1124/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA Arreta-zerbitzura deitu zuen azaroaren 21ean gauean kexa baten berri emateko. Gaztelaniaz mintzatu zitzaion langileak zerbitzua euskaraz jaso nahi zuen galdetu zion. Herritarrak baietz erantzun zion, baina bost minutuz zain egon arren, ez zuen zerbitzurik jaso.
Bizkaia
Zenbakia: 1126/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERDROLA Webguneak ez du euskarazko bertsiorik.
Bizkaia
Zenbakia: 694/2007 Arrazoia:
Erakundea: LYONNAISE DES EAUX-SUEZ Ur-hornitzaileak etxez etxe banatu duen L”eau & vous aldizkariaren udaberri-udako alean ez da hitz bat bera ere euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 695/2007 Arrazoia:
Erakundea: LYONNAISE DES EAUX-SUEZ Ezin da ur-hornitzailearen webgunea euskaraz ikusi, frantses hutsean baita.
Lapurdi
Zenbakia: 48/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS 2006ko abenduan urteroko Eguberrietako agurraz gain, oparitzeko sei egutegi txiki jaso ditu. Egutegitxoek zorion-mezu bana dute idatzia, baina gaztelania hutsean daude.
148
Gipuzkoa
Zenbakia: 121/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS Gaztelania hutsean jaso du herritarrak gas-hornikuntzaren kontratua, baldintza espezifikoak eta baldintza ekonomikoak zehazten dituen agiria.
Bizkaia
Zenbakia: 539/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS Fakturen diseinua aldatu du eta euskararen presentzia urritu egin da. Fakturaren zati bat ele bietan agertzen da, baina atzeko aldean ageri den fakturazio-atal osoa gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 631/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS Ikuskapen ohar pertsonalizatua jaso zuen posta bidez bezeroak ekainaren 18an. Inprimakia ele bietan dagoen arren, gaztelaniazko bertsio bakarrik dago beteta eta euskarazkoan ez da gaztelaniazkoan agertzen den informazio guztia jasotzen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 632/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS Ekainaren 20an ikuskapena eginen zuela jakinaraziz Donostiako portaleko atean itsatsitako oharra gaztelania hutsean jarri zuen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 727/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS Kontratua berritzeko agiriak bidali dizkio herritarrari. Agiriak gaztelania hutsean daude, herritarrak fakturak orain arte ele bitan jaso izan dituen arren.
Araba
Zenbakia: 767/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS Bezeroak jaso duen Zure faktura, urratsez urrats izeneko jakinarazpenean euskararen presentzia ez da orekatua gaztelaniarenarekiko. Fakturaren ereduan kontzeptuak gaztelania hutsean idatziak daude.
Bizkaia
Zenbakia: 875/2007 Arrazoia:
Erakundea: NATURGAS Jasotzen dituen jakinarazpenetan helbidea gaztelaniaz idatzia egoten da.
Bizkaia
Zenbakia: 215/2007 Arrazoia:
Erakundea: NUCLERTEC Martxoaren hasieran atarian jarri zuen eskaintza-orrian euskarazko testua ez da %10era iristen; “gas instalazioak kalefakzioa” baino ez dago euskaraz, eta informazio nagusia gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1144/2007 Arrazoia:
Erakundea: REPSOL Bezeroak mantenu-zerbitzuaren berri emanez jaso dituen gutun pertsonalizatua eta zerbitzuaren baldintza orokorrak gaztelania hutsean daude.
Araba
Zenbakia: 1145/2007 Arrazoia:
Erakundea: REPSOL Bezeroak “Repsol Hogar” zerbitzuari buruz jaso duen informazioa gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1146/2007 Arrazoia:
Erakundea: REPSOL Inkesta bat erantzun dezan deitu diote bezeroari. Inkestagileak ez zekien euskaraz.
Araba
Zenbakia: 49/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASEM V.C. ASEM V.C. enpresaren webguneko harrerako orrian kontsultak egiteko 3 hizkuntza ematen dira aukeran: katalana, gaztelania eta euskara. Lehenengo biak erabil daitezkeen arren, euskara sakatuz gero ez dabil. 2006ko abenduaren 26az geroztik ezin da webgunea euskaraz kontsultatu.
Bizkaia
Zenbakia: 646/2007 Arrazoia:
Erakundea: CENTRO ODONTOLOGICO LARRATXO Ekainaren 21ean Altzan buzoiratu duen publizitatea gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 82/2007 Arrazoia:
Erakundea: CENTRO SANITARIO VIRGEN DEL PILAR Aparkalekuan gaztelania hutsean dagoen ordainagiria luzatu diote.
Gipuzkoa
Zenbakia: 142/2007 Arrazoia:
Erakundea: CENTRO SANITARIO VIRGEN DEL PILAR Aparkalekuan luzatu dioten ordainagiria gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 505/2007 Arrazoia:
Erakundea: DAOULAS PHILIPPE eta BASTRES BÉATRICE Otsailaren 6an goizean osasun-zentroko medikuak eta haren idazkariak ezin izan zioten zerbitzua euskaraz eskaini.
Lapurdi
Zenbakia: 33/2007 Arrazoia:
Erakundea: IGUALATORIO MEDICO QUIRURGICO Ezin da IMQ aseguru-etxearen webgunea euskaraz ikusi. Hilabeteetan egon ziren laster euskaraz jarriko zutela esanez, baina duela lau bat hilabete webgunea berritu zuten, eta oraindik ere “Euskarazko atala berritzen ari gara. Laster izango gara zurekin. Barkatu eragozpenak” dioen mezua agertzen da.
Bizkaia
Zenbakia: 211/2007 Arrazoia:
Erakundea: ITALFARMACO Lexxema 0,1 % emulsion cutanea botikaren jarraibideak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 442/2007 Arrazoia:
Erakundea: LABORATOIRE D’ANALYSES DE BIOLOGIE MEDICALE DUCOUT - DURAND
Zenbakia: 1011/2007 Arrazoia:
Erakundea: MALGA SERVICIO DE PREVENCION Enpresako mediku-azterketak egiteko euskaraz lan egiten duen erakunde batera bidali zituen medikuetatik bakar batek ere ez zekien euskaraz.
OSASUNGINTZA
Otsailaren 6an goizean analisi-zentroan idazkariak ezin izan zion zerbitzua euskaraz eman.
149
Lapurdi ERANTZUN DUTE Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 279/2007 Arrazoia:
Erakundea: SCHERING-PLOUG Enpresa farmazeutikoak gaztelania hutsean txertatu du alergiari buruzko iragarkia agerkari digital batean.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
HEZKUNTZA Zenbakia: 900/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAI & BY Igorri dioten eskaintza-gutuna gaztelania hutsean da. Urriaren 31a baino lehen izena emanez gero %10eko beherapena izanen duela jakinarazi diote.
Nafarroa
Zenbakia: 1118/2007 Arrazoia:
Erakundea: CEBANK-CEDEA 2007-2008 ikasturteko Prestakuntza iraunkorrerako antolatu dituen ikastaroen berri helarazi dio enpresa bati. Informazioa guztia nahiz izena emateko orria bera gaztelania hutsean daude. Euskarazko eskaintzarik ere ez dago. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diruz lagundutako ikastaroak dira.
Nafarroa
Zenbakia: 1071/2007 Arrazoia:
Erakundea: CEI Ikastaro batzuen berri emateko komunikazioa bidali zuen irailean. Bai gutuna eta bai informazioa gaztelania hutsean zeuden.
Zenbakia: 1060/2007 Arrazoia:
Erakundea: FOREM Iruñeko egoitzan gaztelania hutsean jaso zituen Normativa para los cursos de Formación Continua perteneciente al Plan de Formación Intersectorial Autonómico izeneko eta Atlantis Seguruari buruzko eskuorria.
Nafarroa
Zenbakia: 709/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO AUTOESKOLEN ELKARTEA Trafiko Zuzendaritza Nagusiak gida-baimena lortzeko azterketak euskaraz egiteko aukera eskaintzen badu ere, autoeskoletan ez dute euskarazko materialik (galdesortak, zirkulazio-kodea,...) ikasleak euskaraz prestatzeko.
Gipuzkoa
Zenbakia: 372/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO UNIBERTSITATEA Nafarroako Unibertsitateko (UN) zentralitara deitu zuen apirilaren 18an, arratsaldeko 15:00ak aldera. Telefonoa hartu zion langileari zerbitzua euskaraz eman ziezaiokeen galdetu zion eta hark ezetz erantzun.
Nafarroa
Zenbakia: 491/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNIVERSIDAD DE ESTUDIOS DEPORTIVOS Maiatzaren 24an gaztelania hutsean bidali dio Gestion en Direccion de Entidades Deportivas (Master ON-LINE) izeneko mezu elektronikoa.
Nafarroa
Zenbakia: 905/2007 Arrazoia:
Erakundea: ZUBELDIA PRESTAKUNTZA Heldu den ikasturterako ikastaroen berri ematen duen informazio-orria bidali dio erakunde bati. Ikastaroei buruzko informazio guztia gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Araba
GARRAIOBIDEAK ETA GARRAIO ENPRESAK Zenbakia: 581/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBAO AIR Ekaina-Uztaileko Euskal Herria aldizkariaren 28. zenbakian Bilbao Air. Bilboko Aireportua Sustapen Elkartearen iragarkia gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 46/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONTINENTAL-AUTO Durango - Gasteiz ibilbidea egiten duen autobus konpainiak 2006ko Eguberrietan autobusetan oharra jarri zuten. Ohar horiek gaztelania hutsean zeuden.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 497/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONTINENTAL-AUTO Urtarrilaren 25ean propaganda eta larrialdietarako orriak banatu zituzten autobusetan, guztiak gaztelania hutsean.
Zenbakia: 1106/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONTINENTAL-AUTO
Zenbakia: 437/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONTINENTAL PARKING Bilboko Pio Baroja kaleko aparkalekuko makinak erabiltzaileari luzatu dion ordainagiria gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 576/2007 Arrazoia:
Erakundea: ESTACIONAMIENTOS URBANOS DEL NORTE Gasteizko Katedraleko aparkalekuko ordain-makinak eragiketa euskaraz egiteko aukera eskaintzen duen arren, erabiltzaileari luzatzen dion ordainagirian gaztelania da nagusi. “Eskerrik asko zure etortzeagatik” da txartelean euskaraz ageri den esaldi bakarra.
Zenbakia: 577/2007 Arrazoia:
Erakundea: ESTACIONAMIENTOS URBANOS DEL NORTE Gasteizko Katedraleko aparkalekuko ordain-makinan aparkalekuko tarifen eta makina erabiltzeko jarraibideen oharra gaztelania hutsean dago.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 578/2007 Arrazoia:
Erakundea: ESTACIONAMIENTOS URBANOS DEL NORTE Gasteizko Katedraleko aparkalekuan erabiltzaileei autoa hartu aurretik ordainketa egiteko gomendatzen dien oharra ele bietan badago ere, euskarazko bertsioa ia ez da ikusi ere egiten, gaztelaniazkoak espazioaren hiru laurdenak hartzen ditu.
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Gasteiz - Donostia arteko ibilbidea egiteko luzatzen duen bidaia-txartela gaztelania hutsean dago.
150
Gipuzkoa
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Bizkaia
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 86/2007 Arrazoia:
Erakundea: GERTEK Sopelako TAO zerbitzua kudeatzen duen enpresak jakinarazpena bidali die herritarrei egoiliarrentzako txartela egunera dezaten. Jakinarazpena euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago, baina euskarazko bertsioa akats ortografiko eta gramatikalez josia dago.
Bizkaia
Zenbakia: 436/2007 Arrazoia:
Erakundea: GERTEK Euskalduna Jauregiko Bilboko aparkalekuko makinak erabiltzaileari luzatu dion ordainagiria gaztelania hutsean dago.
Bizkaia
Zenbakia: 702/2007 Arrazoia:
Erakundea: GPARK Uztailaren 10ean aparkalekuko plazaren kontratua sinatzera joan zen. Harrera gaztelaniaz egin zioten eta kontratuaren inprimakia gaztelania hutsean luzatu zioten. Euskaraz bazuten galdetuta, ezetz erantzun zioten. Kontratua sinatzeko jabearen baimena eraman behar zuela jakinarazi zioten. Baimena euskaraz eraman zezakeen galdetu eta baietz esan zioten, baina gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu behar zuela, haiek ulertu ahal izateko.
Gipuzkoa
Zenbakia: 423/2007 Arrazoia:
Erakundea: IBERIA Gaztelania hutsean bidali dio bezeroari hegaldiaren faktura.
Nafarroa
Zenbakia: 1171/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARKING ARENAL Bilboko Udalaren emakida duen PARKING ARENAL S.A.k kudeatzen duen aparkalekuko makinak erabiltzaileei luzatzen dizkien ordainagiriak gaztelania hutsean idatzita daude.
Bizkaia
Zenbakia: 667/2007 Arrazoia:
Erakundea: STAB Hiri-garraio zerbitzua eskaintzen duen enpresaren Baionako geltokietan informazio guzti-guztia frantses hutsean da: internet, ordutegia etab.
Lapurdi
Zenbakia: 1051/2007 Arrazoia:
Erakundea: STAB Baionako geltokietan informazio guzti-guztia frantses hutsean da: ordutegiak, egitarauak, etab. Horrez gain, webgunea ere frantses hutsean da.
Lapurdi
151
152
EREMUA: PRIBATUA 5.2. MERKATARITZA-GUNE HANDIAK, KATEAK, DENDA ERRALDOIAK... 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 94 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Herritarrek helarazitako kexa guztiek eskubide-urraketa izaera dute nahiz eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kexa batzuetan legea ere urratzen den. Kasu horietan EAEko 6/2003 legearen 40. artikulua ez da bete, herritarrek ezin izan dutelako arreta euskaraz jaso edo errotulazioa, faktura etab. euskaraz ez zeudelako.
2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Gertaera berak eragindako hiru kexa jaso ditu EROSKIk: 37. urteurreneko sariketan parte hartzeko txartelak euskaraz ez egotea, alegia; Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroa Garaiko herritarrek helarazi dizkigute kexak. IKEAk 2 kexa jaso ditu azaroan herritarrei helarazitako publizitate-katalogoa euskaraz ez zegoelako. INDITEXen hiru saltokitan ordainagiria gaztelania hutsean jaso zuten herritarrek. TOYS “R” USen ordainagiriak euskaraz ezin izan zituztelako jaso bi kexa helarazi dizkigute herritarrek. Denda horri dagokionez, azaroaren 11tik abenduaren 16ra bitarteko eskaintzei buruzko publizitatea euskaraz ez egotea ere izan da hiru kexaren zioa Donostian, Gasteizen eta Iruñerrian.
2.2.b Erabilera
KEXEN ZIOA Ahozko zerbitzua erdara hutsean Bozgorailu bidezko mezuak erdara hutsean Etiketak euskaraz ez Ordainagiriak eta fakturak erdara hutsean Webguneak euskaraz ez Gutunak eta inprimakiak erdara hutsean Hizkuntza-paisaia euskaraz ez: seinaletika, kartelak... Informazioa erdara hutsean Publizitatea erdara hutsean Toponimoaren izendapen ofiziala ez errespetatzea Txartelak euskaraz ez
153
2.3. Larritasuna Larria deritzogu CARREFOURek Olabarrian duen saltokian euskararen presentziak atzera egin izana, bai ahozko zerbitzuari dagokionez eta bai hizkuntza-paisaiari dagokionez ere. DECATHLONek eta PEUGEOTek ez dituzte bezeroen eskaerak aintzat hartzen eta jakinarazpenak gaztelania hutsean igortzen jarraitzen dute, bestelako eskaria egin arren. Bereziki larria iruditzen zaigu EROSKIk Consumer aldizkarian ur botilaratuei buruz egindako azterketan etiketako informazioa euskara hutsean egotea elementu negatibotzat hartu izana. Ale horretan bederatzi marka aztertu zituzten, eta horietatik bakarrak hartzen zituen kontuan euskaldunon hizkuntza-eskubideak. Consumer aldizkariak azterketetan, oro har, ez ditu hizkuntza-irizpideak aintzat hartzen, eta kasu horretan kontuan hartu bai, baina elementu negatibo gisa baloratzeko, oso kezkagarria dela uste dugu. Bukatzeko, bi kasu nabarmendu nahiko genituzke herritarrek langileengandik jasotako erantzuna desegokia eta zakarra izan baita. Batetik, 144-2007 espedientea, FORUMi dagokiona, eta bestetik, 503-2007a, SUPER U saltegiari dagokiona.
3. ARLOAREN ARABERAKO BALORAZIOA Izaerari buruzko puntuan esan bezala, arlo honetan kudeatu ditugun kexetako batzuek legeurraketa izaera dute. CARREFOUR, EL CORTE INGLES, EROSKI, FNAC, LEROY MERLIN, MAKRO, PEUGEOT eta SABECOri zuzendu dizkiegun zenbait dira horiek eta horietan herritarrek ezin izan dute arreta-zerbitzua, jakinarazpena edo faktura euskaraz jaso eta errotulazioa ez zegoen euskaraz. Bestela, jasotako kexen erdia baina gehixeago publizitatea euskaraz jaso ez izanarekin lotuak daude. Herritarrek helarazitako kexek erakusten dutenez, saltoki handiek eta kateek publizitatea frantses edo gaztelania hutsean argitaratu ohi dute, hartzaile eta bezeroen artean herritar euskaldunak ere badaudela kontuan izan gabe.
4. ERANTZUNAK E.LECLERCen Iru単eko saltegitik jaso dugun erantzuna, gaztelaniaz, joan deneko 3 urteotan helarazi dizkigutenen antzekoa da. Bertan diote ez dutela Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntzen erabilerari buruzko lege edo araudirik urratu. Dena dela, Behatokiak egindako proposamena etorkizunean azter dezaketela adierazi dute. EL CORTE INGLESen bi erantzun jaso ditugu; bat gaztelaniaz eta bestea ele bietan. 21-2007 espedientearen bidez, Iru単eko saltokian ordainagiriak gaztelania hutsean luzatzen dituztela eta kexa bidali genien. Herritarrak bi ordainagiri helarazi zizkigun adibide gisa. Bada, EL CORTE INGLESek igorritako gutunean, erosketa-agiriak euskaraz, errotulazioa ele bietan, langile euskaldunak etab. daudela jakinarazi zuten. 426-2007 espedienteari emandako erantzunean, besteak beste, denda berritzen ari direla-eta errotuluak euskaraz eta gaztelaniaz jarriko dituztela 154
jakinarazi dute. Bestetik, orain bozgorailu bidezko publizitate-mezuak euskaraz ere ematen dituztela diote. Horrez gain, helarazi zitzaien gutunean horren inguruko aipurik egin ez arren, bezeroei luzatzen dizkieten zenbait inprimaki bidali dituzte: “kargu orria”, “saltze taloia”, “ordain txartela”, “salkinak edota zerbitzuak salerostea” etab... Guztiak daude ele bietan. EROSKIren 3 erantzun jaso ditugu. 718-2007 kexari dagokionez, kanpoko enpresa bat kontratatu zuten galdetegiak egiteko. Enpresari bezero euskaldunen hizkuntza-eskubideen berri eman zioten, baina arazoak izan ditu inkestatzaile euskaldunak aurkitzeko. Hala ere, enpresa horri kexaren berri emango diotela eta hutsegitea beren gain hartzen dutela adierazi du EROSKIk. 749-2007 kexari erantzuteko arrautzak inguratzen dituen kartoiaren argazkia igorri zuten. Kartoi horretan informazioa euskaraz ere badator, baina ez da herritarrak helarazi zigun kutxa bera, beste bat baizik. Azkenik, 750-2007 espedientea dela eta, kexaren arrazoiarekin bat egin dutela, baina testua luzea denez, euskaraz ere jarriko balute, letra txikiegia geldituko litzatekeela azaldu zuten. PROMODek 338-2007 kexari buruz helarazitako gutunean, gaztelaniaz, jakinarazi dutenaren arabera, Promod.com enpresa frantsesa da eta webgunea frantsesez, ingelesez eta alemanez dago, internet bidezko salmenta nagusiki merkatu horietara zuzendua dagoelako. Hori dela eta, kexa jartzaileak fede onez jokatu ez duela diote, webgunea gaztelaniaz ere ez dagoelako.
5. SINOPSIAK: Zenbakia: 54/2007 Arrazoia:
Erakundea: ALCAMPO Kutxa batzuetan herritarrak pasatzen ditu produktuak, baina txartelarekin ordaindu nahi izanez gero, langile bat izaten da. 2006ko abenduaren 28 arratsaldean herritarrak ez zuen kutxan zegoen langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso ahal izan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 149/2007 Arrazoia:
Erakundea: ALCAMPO Otsailaren 7an erosleei zerbitzuari buruzko inkesta banatu zieten. Bi orri osoko inkesta gaztelania hutsean zegoen.
Nafarroa
Zenbakia: 312/2007 Arrazoia:
Erakundea: BERMUDEZ ELEKTROTRESNAK Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean ireki duen dendaren berri emateko Gasteizko etxeetara bidali duen publizitatea gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1111/2007 Arrazoia:
Erakundea: BERMUDEZ ELEKTROTRESNAK Gaztelania hutsean bidali du Gasteizko etxeetara azaroaren 26a bitarteko eskaintzen berri ematen duen propagandakatalogoa.
Gipuzkoa
Zenbakia: 430/2007 Arrazoia:
Erakundea: CAPRABO Informazioa euskaraz jaso nahi duela jakinarazia duen arren, maiatzaren 10ean gaztelania hutsean dagoen gutuna jaso du.
Nafarroa
Zenbakia: 166/2007 Arrazoia:
Erakundea: CARREFOUR Otsailaren bigarren astean Altzan buzoiratu zuten publizitate-orria gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 806/2007 Arrazoia:
Erakundea: CARREFOUR Uztailaren 30ean Olaberrian duen saltokira joan zen erosketak egitera. Kutxan egokitu zitzaion langileak ez zekien euskaraz. Azkenaldian, ugaltzen ari dira euskaraz ez dakiten langileak bezeroekin harreman zuzena duten lanpostuetan, eta euskararen presentziak, oro har, atzera egin du hizkuntza-pasaian ere.
Gipuzkoa
Zenbakia: 819/2007 Arrazoia:
Erakundea: CARREFOUR Angelun eta Donibane Lohizunen kokatu saltegiek banatzen dituzten publizitate-aldizkariak frantses hutsean izaten dira; besteak beste, ekainaren 7tik 16a bitarteko eskaintzen berri ematen duen aldizkaria.
Lapurdi
Zenbakia: 334/2007 Arrazoia:
Erakundea: CASA Apirilaren 4an gaztelania hutsean buzoiratu zuten publizitatea Iruñerriko etxeetan.
Nafarroa
Zenbakia: 401/2007 Arrazoia:
Erakundea: DECATHLON Donostiako Belartza industrialdean duen saltotiko arduradun nagusiarengandik ezin da zerbitzua euskaraz jaso. Horrez gain, bertan lan egiteko ez da euskara jakitea eskatzen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 429/2007 Arrazoia:
Erakundea: DECATHLON Promozioei buruzko informazioa euskaraz jaso nahi duela jakinarazia dion arren, gaztelania hutsean jasotzen du informazio guztia. Besteak beste, maiatzaren 9an jaso zuen Juega en todas partes izeneko posta elektronikoa.
Nafarroa
Zenbakia: 473/2007 Arrazoia:
Erakundea: DECATHLON Maiatzaren 18an gaztelania hutsean igorri dio Operacion running izeneko eskaintzari buruzko publizitatea e-postaz.
Nafarroa
155
Zenbakia: 553/2007 Arrazoia:
Erakundea: DECATHLON Angelun duen saltegian langileei euskaraz eginez gero, gaztelania dakien langilea bilatzen dute. Euskara dela azaldutakoan, saltoki horretan ez dagoela zerbitzua euskaraz eskain dezakeen langile bat bera ere erantzuten dute. Gainera, seinaletika, ordainagiriak, produktuei buruzko informazioa eta gainerako guztiak ere frantses hutsean daude.
Lapurdi
Zenbakia: 40/2007 Arrazoia:
Erakundea: DEPORTES IRABIA / INTERSPORT 2006ko abenduaren 21ean Conde Oliveto etorbideko saltokian gaztelania hutsean dagoen ordainagiria luzatu diote.
Nafarroa
Zenbakia: 41/2007 Arrazoia:
Erakundea: DEPORTES IRABIA / INTERSPORT 2006ko abenduaren 21ean Conde Oliveto etorbidean duen saltokian bi langileri euskaraz zuzendu zaie herritarra, baina ez du langileengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 828/2007 Arrazoia:
Erakundea: ED Hazparnen uztaila aldean zabaldu zuten saltegiko seinaletikan ez da euskararen arrastorik.
Lapurdi
Zenbakia: 335/2007 Arrazoia:
Erakundea: E.LECLERC Apirilaren 4an gaztelania hutsean buzoiratu zuten propaganda Iru単erriko etxeetan.
Nafarroa
Zenbakia: 1074/2007 Arrazoia:
Erakundea: E.LECLERC Hipermerkatu berria zabaldu du Gasteizen. Uztailaren 26tik abuztuaren 4ra arteko eskaintzen berri emateko zabaldu duen aldizkaria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1075/2007 Arrazoia:
Erakundea: E.LECLERC Gasteizko hipermerkatuak azaroaren 7tik 17ra arteko eskaintzen berri emateko zabaldu duen aldizkaria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1076/2007 Arrazoia:
Erakundea: E.LECLERC Gasteizko hipermerkatuak urriaren 10etik 20ra arteko eskaintzen berri emateko zabaldu zuen aldizkaria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1077/2007 Arrazoia:
Erakundea: E.LECLERC Gasteizko hipermerkatuak uztailaren 11tik 21era arteko eskaintzen berri emateko zabaldu zuen aldizkaria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1078/2007 Arrazoia:
Erakundea: E.LECLERC Gasteizko hipermerkatuak irailaren 12tik 22ra arteko eskaintzen berri emateko zabaldu zuen aldizkaria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 21/2007 Arrazoia:
Erakundea: EL CORTE INGLES Iru単ean duen saltokian gaztelania hutsean dauden ordainagiriak luzatzen dituzte.
Nafarroa
Zenbakia: 426/2007 Arrazoia:
Erakundea: EL CORTE INGLES Gasteizko saltokian barneko informazio idatzi guztia, kartelak eta abar, gaztelania hutsean daude. Bozgorailutik ematen dituzten mezuak ere gaztelania hutsean dira.
Gipuzkoa
Zenbakia: 684/2007 Arrazoia:
Erakundea: EL CORTE INGLES Uztaileko bigarren astean zehar gaztelania hutsean txertatu zuten behin eta berriz iragarkia Euskadi Irratian.
Nafarroa
Zenbakia: 944/2007 Arrazoia:
Erakundea: EL CORTE INGLES Gasteizko etxeetan buzoiratu duen publizitatea gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 10/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Andoaingo Zumea kaleko saltokian gaztelania hutsean eman dituzte megafonia bidezko mezuak Eguberrietan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 11/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Eguberrietan Andoaingo Zumea kaleko saltokian gaztelania hutsean zeuden produktuen salneurrien berri ematen zuten txartelak.
Gipuzkoa
Zenbakia: 12/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Eguberrietan Andoaingo Zumea kaleko saltokian gaztelania hutsean zeuden publizitate-kartelak.
Gipuzkoa
Zenbakia: 62/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Gasteizko Boulevard Merkataritza Guneko gasolindegian luzatzen duten agiria gaztelania hutsean dago: gasolinera, s/n, Tfno., gasoleo, 26.12.2006&
Zenbakia: 208/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Gaztelania hutsean jaso du Idea Sana Eroskik cava marka bati buruz bidalitako publizitate-orria.
Gipuzkoa
Zenbakia: 294/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Zarauzko MAXI EROSKIn Eroskiren 37. urteurrena dela eta sariketan parte hartzeko txartelak eman zizkioten bezeroari martxoaren 20an. Txartelak gaztelania hutsean zeuden.
Gipuzkoa
Zenbakia: 300/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Erosketak egin eta ordainagiriarekin batera Eroskiren 37. urteurrena ospatzeko omen diren txartelak oparitzen dituzte. Bada, txartelak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 310/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI 37. urteurrena ospatzeko, Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean oparitzen dituen txartelak gaztelania hutsean daude.
156
Bizkaia
Araba
Zenbakia: 381/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Barakaldoko Mega Park merkataritza-gunean ireki duen supermerkatuan kanpoko kartel guzti-guztiak gaztelania hutsean daude.
Bizkaia
Zenbakia: 718/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Udaberrian galdetegia egin zien bezeroei Ordizian duen saltokian. Herritarrak ezin izan zuen inkestagilearengandik zerbitzua euskaraz jaso eta galdetegia bera ere gaztelania hutsean zen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 730/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Consumer aldizkarian ur botilaratuei buruzko azterketa egin dute. Etiketako informazioa euskara hutsean egotea elementu negatibotzat hartu dute, gaztelania hutsean egotea, aldiz, ez.
Bizkaia
Zenbakia: 749/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Arrautzak inguratzen dituen kartoizko kutxan informazioa gaztelania hutsean dago.
Lapurdi
Zenbakia: 750/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Tomate lata inguratzen duen paperean “Tomate birrindu naturala” da euskaraz agertzen den informazioa bakarra.
Lapurdi
Zenbakia: 838/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Gasolindegietan ematen dituen deskontu-txartelak gaztelania hutsean daude.
Araba
Zenbakia: 869/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Abuztuaren 9tik 22rako eskaintzen berri ematen duen Quincena calilad certificada izeneko publizitate-aldizkaria banatu zuen Iruñerrian. Ez dago euskararen arrastorik.
Nafarroa
Zenbakia: 1008/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Eroski Iruñea hipermerkatuan erosketak egiten ari zela inkesta bat eman zioten herritarrari, nahi izanez gero betetzeko. Inkesta gaztelania hutsean zegoen. Euskaraz ba ote zuten galdetuta ezetz erantzun zioten.
Nafarroa
Zenbakia: 1009/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Urriaren 23an Eroski-Iruña hipermerkatuan txerrikia saltzen duten lekuan ezin izan zuen inorengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 1019/2007 Arrazoia:
Erakundea: EROSKI Zapatilen etiketa gaztelania hutsean egoteaz gain, kooperatibaren helbidean Vizcaya izendapena ageri da.
Araba
Zenbakia: 252/2007 Arrazoia:
Erakundea: FNAC Martxoaren 10ean Bilboko saltokian euskaraz zuzendu zitzaion langile bati, baina ezin izan zuen harengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Bizkaia
Zenbakia: 720/2007 Arrazoia:
Erakundea: FNAC Herritarrak ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso Donostian duen saltokian.
Gipuzkoa
Zenbakia: 721/2007 Arrazoia:
Erakundea: FNAC Bezeroen eskura jarri eta etxeetara bidaltzen dituen eskuorri eta publizitate aldizkariak gaztelania hutsean izaten dira beti.
Gipuzkoa
Zenbakia: 144/2007 Arrazoia:
Erakundea: FORUM Urtarrilaren 29an Garbera Merkataritza Guneko saltokiko ordainlekuan 4 urteko ume bat hurreratu zitzaion langile bati. Haurrak galduta zegoela zioen, eta langileak zera esan zien ordaintzeko zain zeuden herritarrei “parece que dice, no sé, no le entiendo nada”. Bezero hauek euskaraz ez bazekien nekez ulertuko ziola haurrari erantzun zioten, eta euskaraz jakin beharko zuela. Langileak urduri “de eso nada, yo no soy de aquí, yo no tengo por qué saber” erantzun zien. Orduan bezeroek EAEn euskara hizkuntza-ofiziala dela gogorarazi zioten, eta euskaraz mintzatu eta ulertuak izateko eskubidea zutela legearen arabera. Dendariak, urduri eta ia garrasika “eso que decís son pensamientos de etarras” erantzun zien. Erreklamazio orriak eskatu zituzten, baina 20 minuturen ostean ez zituztela aurkitzen eta beste egun batean bertaratzeko gomendatu zieten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1105/2007 Arrazoia:
Erakundea: IKEA Azaroan etxera bidalitako propaganda-katalogoa gaztelania hutsean zegoen
Gipuzkoa
Zenbakia: 1108/2007 Arrazoia:
Erakundea: IKEA Produktu berrien berri emateko azaroan argitaratu duen publizitate-liburuxka gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 235/2007 Arrazoia:
Erakundea: INDITEX, BERSHKA Martxoaren 1ean Iruñeko Carlos III etorbideko saltokian jaso zuen ordainagirian ez dago hitz bakar bat ere euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 302/2007 Arrazoia:
Erakundea: INDITEX, ZARA Gaztelania hutsean luzatzen dituzte ordainagiriak. Horrez gain, jantzien etiketan “neurri” hitza 6 hizkuntzatan idatzia dagoen arren, euskara ez da horien artean sartzen.
Nafarroa
Zenbakia: 1151/2007 Arrazoia:
Erakundea: INDITEX, SPRINGFIELD Iruñeko Arrieta kaleko saltokian gaztelania hutsean jaso du ordainagiria.
Nafarroa
Zenbakia: 501/2007 Arrazoia:
Erakundea: INTERMARCHE Otsailean herritarrak frantses hutsean jaso zuen etxean publizitatea. Horrez gain, otsailaren 27an Itsasun dagoen saltegian ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Lapurdi
Zenbakia: 711/2007 Arrazoia:
Erakundea: INTERMARCHE Banatzen dituen publizitate-aldizkariak frantses hutsean izaten dira; besteak beste, ekainaren 5etik 9a bitarteko eskaintzen berri ematen duen aldizkaria.
Lapurdi
Zenbakia: 1090/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAKUA CENTRO 6. urteurrenaren barruan antolatu ziren ekitaldien berri emateko argitaratu zuen diptikoa gaztelania hutsean zegoen.
Araba
157
Zenbakia: 1091/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAKUA CENTRO Komertzioen eta eskaintzen berri emateko argitaratu duen publizitatea gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 713/2007 Arrazoia:
Erakundea: LEADER PRICE Publizitate-aldizkariak frantses hutsean izaten dira; besteak beste, ekainaren 5etik 9a bitarteko eskaintzen berri emateko aldizkaria.
Lapurdi
Zenbakia: 714/2007 Arrazoia:
Erakundea: LEROY MERLIN Baionako saltegiak frantses hutsean den eskuorria banatu zuen ekaina hasieran etxez etxe. Horrez gain, ez dute Baiona hiriaren euskal izendapena errespetatu.
Lapurdi
Zenbakia: 1147/2007 Arrazoia:
Erakundea: LEROY MERLIN Gasteizko Boulevard merkataritza-guneko dendan bezeroak jaso dituen ordainagiriak gaztelania hutsean daude. Deskontu txartela ere eman diote, eta hau ere gaztelania hutsean idatzita dago. Ordainagiriaren gainean zigiluz jarri dioten oharra ere, aurrekoak bezalaxe, gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1148/2007 Arrazoia:
Erakundea: LEROY MERLIN Gasteizko Boulevard merkataritza-guneko dendan bezeroak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso harreran zegoen langilearengandik.
Araba
Zenbakia: 1110/2007 Arrazoia:
Erakundea: LIDL Gaztelania hutsean bidali du Gasteizko etxeetara azaroaren 8tik 14ra bitarteko eskaintzen berri ematen duen propagandakatalogoa.
Gipuzkoa
Zenbakia: 134/2007 Arrazoia:
Erakundea: MAKRO Erandioko saltegian idatzizko nahiz bozgorailu bidezko informazio guztia gaztelania hutsean ematen dute.
Bizkaia
Zenbakia: 575/2007 Arrazoia:
Erakundea: MEDIA MARKT Barakaldoko dendan bezeroak jaso duen faktura gaztelania hutsean dago.
Bizkaia
Zenbakia: 940/2007 Arrazoia:
Erakundea: MEDIA MARKT Urriaren 2an gaztelania hutsean dagoen esku-orria utzi zuten Publizitatea euskaraz dioen pegatina duen Barañaingo postontzian.
Nafarroa
Zenbakia: 1094/2007 Arrazoia:
Erakundea: MEDIA MARKT Argitaratzen duen publizitate guztia gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 336/2007 Arrazoia:
Erakundea: MENAJE DEL HOGAR Apirilaren 4an gaztelania hutsean zabaldu zuten publizitatea Iruñerriko etxeetako postontzietan.
Nafarroa
Zenbakia: 661/2007 Arrazoia:
Erakundea: MONOPRIX Baionako saltegiko seinaletika guztia frantses hutsean dago.
Lapurdi
Zenbakia: 1181/2007 Arrazoia:
Erakundea: ORPI Frantses hutsean diren esku-orriak banatu ditu. Bata 20. urteurrena dela eta argitaratu Jeu Concours 20 ans da, eta bestea Uztaritzen etxe edo apartamentu bila dabiltzala jakinarazteko da.
Lapurdi
Zenbakia: 1079/2007 Arrazoia:
Erakundea: PC CITY Denda berria zabaldu du Gasteizen eta produktuen berri emateko erabiltzen duen aldizkaria gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1201/2007 Arrazoia:
Erakundea: PC CITY Gaztelania hutsean banatu du abenduaren 30a bitarteko eskaintzen berri ematen duen publizitate-aldizkaria Iruñerrian.
Nafarroa
Zenbakia: 18/2007 Arrazoia:
Erakundea: PEUGEOT Bezeroak eskatu gabeko propaganda jaso du gaztelania hutsean, nahiz eta lehenago ere euskaraz igortzeko eskatua duen, bai Behatokiaren bitartez, eta bai beraiei zuzenean ere, zerbait bidali edo deitu dioten bakoitzean.
Nafarroa
Zenbakia: 161/2007 Arrazoia:
Erakundea: PEUGEOT Jasotzen dituen komunikazio guztiak gaztelania hutsean bidaltzen dituzte.
Zenbakia: 236/2007 Arrazoia:
Erakundea: PROMOD Martxoaren 1ean Iruñeko Karlos III.a etorbideko saltokian jaso zuen ordainagirian ez dago hitz bakar bat ere euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 338/2007 Arrazoia:
Erakundea: PROMOD Webguneak ez du euskarazko bertsiorik.
Nafarroa
Zenbakia: 56/2007 Arrazoia:
Erakundea: SABECO Gasteizko Heraclio Fournier kaleko saltokian gaztelania huts-hutsean dauden ordainagiriak luzatzen dizkiete herritarrei.
Bizkaia
Zenbakia: 221/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Altsasuko supermerkatuak bertako txartela duten bezeroei sagardo naturala promozionatzeko bidali dien publizitate-orrian euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da; esaldi pare bat kenduta, gainerako guztia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 326/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Elizondoko saltokiko bezeroek gaztelania hutsean dauden edo euskararen presentzia arras urria duten gutunak jasotzen dituzte. Adibidez, “Tarjeta Amiga” deritzonari dagozkion promozioen berri emateko gutuna eta beherapen-taloia duen eskutitza. Horrez gain, maiatzaren 4an egingo den zozketan parte hartzeko txartelak gaztelania hutsean daude. Bestetik, martxoaren 28tik apirilaren 17ra bitarteko promozioen berri ematen duen aldizkariaren azalean euskararen presentzia orekatua den arren, barnealdean ez da euskararen arrastorik.
Nafarroa
158
Araba
Araba
Zenbakia: 542/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Altsasuko saltokiak bezero-txartela duten erosleei etxeetara bidali dien Buscamos a Robin Hood izeneko publizitate-orria gaztelania hutsean dago. Esaldi bakar bat ere ez da ageri euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 590/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Gaztelania hutsean jaso zuen Iruñeko Donibane auzoan ireki berri duten saltokia ezagutzeko ekainaren 19an egin zen luntxera joateko gonbidapena. Gutunazala ere gaztelania hutsean dago: “Siempre más cerca de ti. Super BM”.
Nafarroa
Zenbakia: 606/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Altsasuko dendak bezero-txartela duten erosleei arduradun berria aurkezteko bidali dien publizitate-gutuna ia gaztelania hutsean dago. Esaldi bakarra ageri da euskaraz: “Eraman ezazu kaftan polit bat opari”.
Nafarroa
Zenbakia: 628/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Bezero txartela eskatzeko bete beharreko inprimakia gaztelania hutsean eman diote Iruñeko La Oliva monasterioaren kaleko saltokian.
Nafarroa
Zenbakia: 699/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Uztailaren 11n karpa jarri zuen Kursaal Jauregiaren kanpoaldean. Bozgorailu bidezko mezu guztiak gaztelania hutsean eman zituzten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1200/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER BM / NETTO Gaztelania hutsean banatu du 2007ko abenduaren 12tik 2008ko urtarrilaren 8ra bitarteko eskaintzen berri ematen duen publizitate-aldizkaria Iruñerrian.
Nafarroa
Zenbakia: 503/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER U Otsailean herritarrak frantses hutsean jaso zuen etxean publizitatea. Bestetik, Uztaritzen dagoen saltegian ezin da langileengandik zerbitzua euskaraz jaso; gainera, euskaraz zuzenduz gero, herritarraren aburuz, ez dute batere jarrera goxoa erakusten.
Lapurdi
Zenbakia: 693/2007 Arrazoia:
Erakundea: SUPER U Uztaritzeko saltegiak banatzen dituen publizitate-aldizkariak frantses hutsean izaten dira; bertzeak bertze ekainaren 5etik 16rako eskaintzen berri ematen duen aldizkaria.
Lapurdi
Zenbakia: 407/2007 Arrazoia:
Erakundea: TABERNA – LAZARO OKINDEGIAK Maitzaren 6an, Amaren eguna zela eta, Iruñeko Taberna okindegietan bezeroei banatzen zieten bonboi-poltsatxoak zekarren txarteleko gaztelania hutsean zegoen “6 de mayo, Día de la Madre, Felicidades Mamá”.
Nafarroa
Zenbakia: 19/2007 Arrazoia:
Erakundea: TOYS “R” US Iruñeko dendan herritarrak jasotako ordainagiria gaztelaniaz eta ingelesez dago, ez ordea, euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 20/2007 Arrazoia:
Erakundea: TOYS “R” US Saltokiaren webgunea gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1010/2007 Arrazoia:
Erakundea: TOYS “R” US Iruñeko saltokian gaztelania hutsean luzatzen dituzte ordainagiriak.
Nafarroa
Zenbakia: 1088/2007 Arrazoia:
Erakundea: TOYS “R” US “Publizitatea euskaraz” jartzen duen Iruñerriko postontzian gaztelania hutsean utzi dute azaroaren 11tik abenduaren 16ra bitarteko eskaintzen publizitate-aldizkaria.
Nafarroa
Zenbakia: 1097/2007 Arrazoia:
Erakundea: TOYS “R” US Gaztelania hutsean zabaldu zuen Donostiako etxeetan azaroaren 11tik abenduaren 16ra bitarteko eskaintzen berri ematen duen propaganda-katalogoa.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1107/2007 Arrazoia:
Erakundea: TOYS “R” US Gaztelania hutsean zabaldu zuen azaroaren 11tik abenduaren 16ra bitarteko eskaintzen berri ematen duen propagandakatalogoa Gasteizko etxeetan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1213/2007 Arrazoia:
Erakundea: TOYS “R” US Gaztelania hutsean zabaldu zuen 2007ko abenduaren 26tik 2008ko urtarrilaren 5era bitarteko eskaintzen berri ematen duen eskuorria Altzako etxeetan.
Gipuzkoa
159
160
EREMUA: PRIBATUA 5.3. AISIALDIA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 62 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Herritarrek helarazitako kexa guztiek eskubide-urraketa izaera dute. Eremu honetan eskubideen aitortzarako legerik ez dago Euskal Herrian, hortaz, ez dago lege-urraketarik.
2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Errepikakortasun erreala ez bada ere, zenbait enpresak publizitatean eta bestelako argitalpenetan herritar euskaldunon hizkuntza-eskubideak ez dituztela kontuan hartzen ondoriozta dezakegu. Horren adibide ditugu ROGER LANZAC ZIRKUak erabiltzen dituen kartelak, LA PERLA TALASOTERAPIAren eskuorriak, LAST TOUR INTERNATIONALen publizitatea, SILVERSPACE ANIMATION STUDIOSek igorritako prentsa oharrak, DONIBANE KIROL ELKARTEko argitalpenak, DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIko filmen aurkezpenak, doan banatzen diren egunkariak, THE BORDERLINE MUSICen posta elektronikoak. 2.2.b Erabilera
KEXEN ZIOA Ahozko zerbitzua euskaraz ez Aldizkarietan eta egunkarietan euskararen presentzia urria edo hutsala Egitarauak eta aurkezpenak erdara hutsean E-posta euskaraz ez Errotulazioa erdara hutsean Gutuna euskaraz ez Kartelak euskaraz ez Prentsa oharra euskaraz ez Publizitatea erdara hutsean Sarrera-txartelak, oharrak... erdara hutsean Toponimoaren izendapen ofiziala ez errespetatu Webgunea erdara hutsean
161
2.3. Larritasuna Larria deritzogu batetik, erakunde batzuek urtero arrazoi bertsuengatik kexak jasotzea, hau da, herritarren eskaera aintzat ez hartzea eta beren jardueran hizkuntza-eskubideak kontuan hartzeko neurririk ez hartzea. Hori dira besteak beste LAST TOUR INTERNATIONAL, HERRI IRRATIA, THE BORDELINE MUSICen kasuak. Are larriagoa deritzogu gainera, DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIko kasuan filmaren aurkezpenean euskararen presentzia urriaz galdetuta herritarrak jasotako erantzuna: batetik, “denbora falta handia dutela” eta bestetik, “euskara Euskal Herrian besterik ez dela egiten eta Donostiakoa Nazioarteko Zinemaldia dela”. Bestetik, Bilbo inguruan doan banatzen diren zenbait egunkarik aurten ere kexak jaso dituzte. Beraz, hizkuntza-eskubideak urratzen jarraitzen dute egunero herritarrei doan banatzen dizkieten ehunka egunkari aletan.
3. ARLOAREN ARABERAKO BALORAZIOA EREMUA AISIALDIA KIROLA KULTURA ARGITALPENAK HEDABIDEAK
22 12 10 2 16
AISIALDIA Eremu horretan jasotako kexa gehienak publizitateari dagozkio; bai etxez etxe banatutako eskuorriak, bai herritarrei eskura emandakoak, bai eta establezimenduetan herritarren eskura jarritakoak ere. Webguneek euskarazko bertsiorik ezin izanak ere zenbait kexa eragin ditu; baita karteletan informazioa euskaraz ez egoteak ere.
KIROLA Webgunetik informazioa euskaraz eskuratu ezin izanak eragin ditu kexa gehien. AMAYA KIROL ELKARTEAren kasua larria dela deritzogu, duela gutxi webgunea berritu duten arren, ezin delako euskaraz kontsultatu. Gainerako kexen zioak ugari izan dira: gutunak euskaraz jaso ez izana, kartelak, prentsaoharrak, eskuorriak...
KULTURA Alor honetako bi kexa DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIko filmen aurkezpenetan euskarak izandako leku eskasa izan da. Euskararen telefonoa abian jarri zenetik ia urtero jaso ditu Behatokiak arrazoi honengatik kexak.
162
Beste hiru kexa webguneek euskarazko bertsiorik ez izanak eragin ditu. Gainerako kexen arrazoiak posta elektronikoa eta ahozko zerbitzua euskaraz jaso ez izana etab. izan dira.
ARGITALPENAK Berriz ere, kexa baten zioa webguneko informazioa euskaraz eskuratu ezin izana dugu. Beste arrazoia aldizkaria gaztelania hutsean egotea izan da.
HEDABIDEAK Alor horretan jaso ditugun kexa gehienak aldizkariak, egunkariak etab., hots, argitalpenak oro har, euskaraz ez egoteagatik izan dira. THE BORDELINE MUSICek posta elektronikoak gaztelania hutsean igortzeagatik hiru kexa jaso dira.
4. ERANTZUNAK AISIALDIA IZTURITZE ETA OTSOZELAIKO HARPEAK 1217-2007ri buruzko erantzuna bidali du, frantsesez, baina ez dio Behatokiak propio jakinarazitakoari erantzun. NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAk helarazitako kexari erantzun dio. Lehenik eta behin, NAFARROAKO KUTXAk bezeroen eskura jarriak dituen euskarazko zerbitzuen berri eman du. Ondoren, helarazi zitzaion kexaren harira, “Pistacan” delakoan hasieran errotulazioa gaztelania hutsean zegoela aitortu du, baina horretaz ohartu zirenean, zenbait kartel aldatu eta euskaraz jarri zituztela argitu du.
KULTURA DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIAk 928-2007 kexari erantzunez igorritako gutunean aurkezleak “Zinemaldia” beharrean “Jazzaldia” esan zuela baieztatu du eta ondoren, jarduteko moduari buruzko argibideak eman ditu. Damu du erreklamazioa egin zuen ikusleak aurkezpenaren kalitatea ez-egokitzat iritzi izana, eta zinemaldiak zerbitzu guztien kalitatea hobetzeko ahaleginean jarraituko duela jakinarazi du. KURSAAL FUNDAZIOAk kexari erantzun dio. Bertan adierazten denez, Fundazioak ekitaldia egin behar duen bezeroari bidaltzen dion kontratuan jendearentzako oharrak gutxienez bi hizkuntza ofizialetan argitaratuko direla jasotzen da. Kexa eragin zuen eskulangintzaren inguruko ekitaldian ordutegiaren kartela gaztelania hutsean zegoela onartu du Fundazioak, eta une hartan ohartu izan balitz, euskaraz ere jartzeko eskatu izango zukeela gaineratu du. Postuetako informazioari dagokionez, Fundazioak kudeatzen ez duela zehaztu du, baina hala ere, iritzia agertu du gai horren inguruan: postu horiek kanpoko jendeak jarritakoak zirenez (Peru, Nepal...), ez omen zuen zentzurik guztia euskarara itzultzeak.
163
642-2007 kexa METRO BILBAOri igorri genion. Bidali digun erantzunaren arabera, pelikula bat filmatzeko utzia zuten Basarrateko geltokia eta ekoizpen-etxea izan zen kartel horiek ipini zituena METRO BILBAOri ezer galdetu gabe. Dena den, gertakaria kontuan hartuko dute, etorkizunean horrelakorik berriro gerta ez dadin.
ARGITALPENAK PUBLISICek 1120-2007 kexari erantzun dio, gaztelaniaz. Bertan dio aldizkaria gaztelania hutsean idatzia egotearen arrazoiak praktikoak, batez ere ekonomikoak, direla. Diru gehiago izango balute, ele bitan argitaratuko lukete, baina beste lehentasun batzuk dituzte, tirada handitzea, esaterako.
5. SINOPSIAK: AISIALDIA Zenbakia: 1049/2007 Arrazoia:
Erakundea: CINEBOX URBIL Azaroaren 4an zine-aretoetan ezin izan zerbitzua euskaraz jaso, nahiz eta herritarrak euskaraz zuzendu. Leihatilakoak ez zien eskaturikoa ulertu, zine-aretoetara sartzeko txartela eman behar zaion pertsona ere gaztelaniaz mintzatu zitzaien, bai eta litxarreriak saltzen zutenek ere, nahiz eta azken hauek eskaturiko guztia ulertu.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1052/2007 Arrazoia:
Erakundea: CINEBOX URBIL Zine-aretoetan gaztelania hutsean luzatzen dute sarrera-txartela.
Gipuzkoa
Zenbakia: 854/2007 Arrazoia:
Erakundea: CIRQUE ROGER LANZAC Frantses hutsean dauden esku-orriak banatu ditu Lapurdiko herrietan; besteak beste, Senperen eta Donibane Lohizunen.
Lapurdi
Zenbakia: 882/2007 Arrazoia:
Erakundea: CIRQUE ROGER LANZAC Frantses hutsean dauden kartelak paratu zituen Donibane Lohizunen eta Ziburun.
Nafarroa
Zenbakia: 362/2007 Arrazoia:
Erakundea: DEROS ZIRKUA Apirilaren 12tik 16ra bitartean ikuskizunak eskainiko dituela iragarriz Iruñean paratu zituen kartelak eta oinezkoei eman dizkien esku-orriak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 452/2007 Arrazoia:
Erakundea: GOLEM ZINEMAK Maiatzaren 15ean GOLEM BAIONAren 25. urteurrena dela eta aipatu zinema-aretoen inguruan eskura eman zioten propaganda gaztelania hutsean zegoen. Euskaraz ba ote zuten galdetu eta ezetz erantzun zioten herritarrari.
Nafarroa
Zenbakia: 453/2007 Arrazoia:
Erakundea: GOLEM ZINEMAK Webgunea ez dago euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 687/2007 Arrazoia:
Erakundea: GOLEM ZINEMAK Iruñeko Golem Morea zinema-aretoetan luzatzen dituzten sarrerak gaztelania hutsez daude. Sarreraren atzealdeko propaganda ere gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1081/2007 Arrazoia:
Erakundea: IZTURITZE – OTSOZELAIKO HARPEAK Urriaren 26an Nathalie Paroix-en izenean igorritako Isturitz Otxozelaia - Abyssinie gaia duen mezu elektronikoa jaso zuen herritarrak. Informazio nagusia frantsesez baino ez dago, eta euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da.
Nafarroa
Zenbakia: 1217/2007 Arrazoia:
Erakundea: : IZTURITZE – OTSOZELAIKO HARPEAK Webgunean 2007 urterako prestatutako jardueren berri ematen zuen orria ez zegoen euskaraz.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 476/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA PERLA TALASOTERAPIA Esku-orri nagusia gaztelaniaz dago; dituen hamabi orrialdeetan bi hitz baino ez daude euskaraz (azalean): "prezioen zerrenda". Harrerako langileak euskarazko alerik ez zegoela erantzun zuen.
Nafarroa
Zenbakia: 1167/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA PERLA TALASOTERAPIA Esta Navidad Regala Salud izeneko propaganda gaztelania hutsean jaso du herritarrak.
Gipuzkoa
Zenbakia: 365/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAST TOUR INTERNATIONAL Aurten ere webguneak ez du euskarazko bertsiorik.
Bizkaia
Zenbakia: 448/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAST TOUR INTERNATIONAL Bilboko Udalak, BBKk eta Last Tour Internationalek antolatuta Bilboko Kobetamendin ekainaren 21, 22, 28 eta 29an izango den BILBAObbkLIVE 2007 jaialdiaren egitaraua gaztelania hutsean argitaratu da maiatzaren 14ko egunkarietan.
Bizkaia
164
Zenbakia: 586/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAST TOUR INTERNATIONAL Ekainaren 11n Diario de Noticiasen txertatu duten bilbaobbklive jaialdiaren orrialde osoko iragarkia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 13/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA Fundacion Can-ek 2006ko abenduaren erdialdetik urtarrilaren 7ra bitartean Antoniutti parkean jarri duen “Pistacan” izeneko izotz-pistako kartel guztiak gaztelania hutsean daude: “VEN A PATINAR”, “FELIZ NAVIDAD”, ES MAS DIVERTIDO DE LO QUE IMAGINAS”.
Nafarroa
Zenbakia: 765/2007 Arrazoia:
Erakundea: NUEVO DESARROLLO ANOETA Donostiako zezen-plaza kudeatzen duen enpresaren webgunea gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 766/2007 Arrazoia:
Erakundea: NUEVO DESARROLLO ANOETA Donostiako Ilunbe zezen-plazako 2007ko Aste Nagusiko zezenketak iragartzen dituen kartela gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 71/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANTA RHEI PRODUCCIONES Antzerki taldeak Txaribari eta Bolteretas erregea izeneko euskarazko antzezlanak gaztelania hutsean iragartzen ditu eskuorri batean.
Nafarroa
Zenbakia: 962/2007 Arrazoia:
Erakundea: SILVERSPACE ANIMATION STUDIOS Urriaren 5ean gaztelania hutsean igorri du erakunde batera prentsa-oharra. Bertan Perpetum Mobile laburmetraiak Estatu Batuetako da Vinci Zinemaldian saria eskuratu duela jakinarazten da.
Nafarroa
Zenbakia: 971/2007 Arrazoia:
Erakundea: SILVERSPACE ANIMATION STUDIOS Urriaren 14an gaztelania hutsean jaso du erakunde batek prentsa-oharra. Bertan Mirando al Cieloren, Silverspaceren lehenbiziko luzemetraia filmatzen hasi direla jakinarazten da.
Nafarroa
Zenbakia: 1007/2007 Arrazoia:
Erakundea: ZELAI TALASOTERAPIA Zumaiako talasoterapian gaztelania hutsean daude igerilekuetako errotuluak, horman jarritako guztiak eta lekuaren kokapen mapa. Horretaz gain, tarifen eskuliburua gaztelaniaz eta ingelesez dago, euskararen arrastorik ez,ordea.
Gipuzkoa
Zenbakia: 168/2007 Arrazoia:
Erakundea: AMAYA KIROL ELKARTEA Iruñeko kirol-elkarteak bazkideei gaztelania hutsean helarazten dizkie komunikazioak (gutunak, oharrak, aldizkaria...). Horrez gain, webgunea orain dela gutxi berritu duten arren, ez dago euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 169/2007 Arrazoia:
Erakundea: AMAYA KIROL ELKARTEA Hizkuntza-paisaia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 37/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASPE Gaztelania hutsean bidali du 2006ko abenduaren 21ean Uharte-Iruñean pilota-eskolako haurrentzat antolatu duen II. Topaketari buruzko prentsa-oharra.
Nafarroa
Zenbakia: 1035/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASPE Weborriaren euskarazko bertsioan atal askotan izenburua soilik irakur daiteke euskaraz. Eduki asko gaztelaniaz ageri dira.
Nafarroa
Zenbakia: 1092/2007 Arrazoia:
Erakundea: BASKONIA Abonatuak lortzeko egin duen kanpainako euskarriak gaztelania hutsean zeuden: diptikoak, webgunean jarritako informazioa, etab.
Araba
Zenbakia: 288/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIZKAIKO ATLETISMO FEDERAZIOA Webgunearen informazioa ez dago euskaraz.
Bizkaia
Zenbakia: 301/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE KIROL ELKARTEA Bazkideak gaztelania hutsean jaso du gutuna. Bertan obrak hasi bitarteko prozesuaren berri ematen da. Horrez gain, herritarraren helbidea gaztelania hutsean dago idatzia. Herritarrak bulegariari helbidea euskaraz jar ziezaion eskatu zion duela hilabete batzuk, baina ezin zuela adierazi zion, laginak atera ahal izateko gaztelaniaz jarri behar omen zituzten.
Nafarroa
Zenbakia: 619/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE KIROL ELKARTEA Verano 2007 Uda aldizkaria jaso dute bazkideek ekainean. Azalean “Aldizkariako Donibane Kirol Elkartea” paratzen du.
Nafarroa
Zenbakia: 620/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE KIROL ELKARTEA Verano 2007 Uda aldizkaria jaso dute bazkideek. Euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da; 34 orrialde dituen aldizkarian lehendakariaren agurra, atalen izenak eta instalazioak erabiltzeko arauak baino ezin dira euskaraz irakurri.
Nafarroa
Zenbakia: 895/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONIBANE KIROL ELKARTEA Kirol Aisialdi Jardueren Egitaraua igorri die bazkideei. Euskararen presentzia eskasa da; ekintzetan izena emateko baldintzak, informazio orokorra eta jardueren ordutegiei dagokiena gaztelaniaz baino ez dator.
Nafarroa
Zenbakia: 113/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERREALA Errealak bazkide berriak lortzeko Vamos a por todas izeneko kanpaina ipini zuen abian. Donostian jarritako kartelak eta telebistan ateratako iragarkiak gaztelania hutsean zeuden.
Gipuzkoa
Zenbakia: 287/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKADIKO ATLETISMO FEDERAKUNTZA Webgunean sartuta, informazioa euskaraz jasotzeko aukera dagoela dirudien arren, euskarazko esteken gainean klikatuz gero, markak, egutegia, argazkiak..., informazioa gaztelaniaz agertzen da.
Bizkaia
ERANTZUN DUTE
KIROLA
165
KULTURA Zenbakia: 268/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO EUSKAL MUSEOA 2006ko abenduaren 29an herritarrak ezin izan zuen harreran zeuden bi langileetako bakarrarengandik ere zerbitzua euskaraz jaso. Horrez gain, sarrerak eta ordainagiriak frantses hutsean luzatu zizkioten; museoaren esku-orria eta bisita-gida frantsesez baino ez zegoen eta museoan dauden lanei buruzko informazioa ematen duten karteletan euskararen presentzia ez da orekatua frantsesaren eta gaztelaniaren erabilerarekin erkatuz gero.
Lapurdi
Zenbakia: 665/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO EUSKAL MUSEOA Apirilaren 17tik uztailaren 1era ikusgai den Gernikari buruzko erakusketa iragartzeko bide bazterretan eta museoko atarian jarri kartel erraldoietan euskararen eta frantsesaren erabilerak ez dira orekatuak.
Lapurdi
Zenbakia: 780/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO EUSKAL MUSEOA Webgunea ez dago euskaraz.
Zenbakia: 910/2007 Arrazoia:
Erakundea: ENTRACTES ORGANISATIONS Miarritzen antolatutako urteko kultur ekitaldien egitaraua frantses hutsean da. Horrez gain, webgunea eta egitarauaren berri ematen duen erantzungailua (0559591227) frantses hutsean dira.
Lapurdi
Zenbakia: 928/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Irailaren 21ean, Donostiako Zinemaldiaren barruan Príncipe zineetako 6. aretoan erakutsi zuten The art of negative thinking filma ikustera joan zen herritarra. Aurkezleak itxurarik gabe egin zuen saioaren euskarazko aurkezpena. Besteak beste, ongi etorria eman zien jazzaldira.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 967/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Where God Left His Shoes filmaren emanaldiaren ostean filmaren zuzendariarekin antolatu zuten elkarrizketan euskararen presentzia oso urria izan zen. Aurkezle-itzultzaileak zehaztapen gehienak gaztelaniaz eta ingelesez egin zituen, euskara hasierako eta bukaerako agurreko apaingarri bitxi gisa erabiliz soilik. Aurkezle-itzultzaileari horren arrazoia zein zen galdetuta, denbora falta handiaz gain euskara Euskal Herrian besterik ez dela egiten eta Donostiakoa Nazioarteko Zinemaldia dela izan zen herritarrari emandako erantzuna.
Nafarroa
Zenbakia: 368/2007 Arrazoia:
Erakundea: KAP PRODUKZIOAK Gaztelania hutsean bidali dio euskaraz lan egiten duen erakunde bati Carlos Malta eta Kepa Junkerak 2007ko irailean egingo duten biraren berri ematen duen mezu elektronikoa.
Nafarroa
Zenbakia: 7/2007 Arrazoia:
Erakundea: KURSAAL FUNDAZIOA Eguberrietan karpa jarri dute Kursaaleko terrazetan munduko eskulangintza postuekin. Sarrerako kartel nagusia kenduta, beste guztia (ordutegia, postuetako informazioa...) gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 723/2007 Arrazoia:
Erakundea: PHOTOMUSEUM Zarauzko museoaren webgunea gaztelania hutsean dago. Euskal Argazki Museoa da euskaraz ageri den testu bakarra.
Zenbakia: 642/2007 Arrazoia:
Erakundea: TINIEBLAS GONZALEZ ZINEGILEA Ekainaren 29an Basarrateko geltokian ondorengo oharra ageri zen hormetan ipinitako paperetan: “Estamos decorando, perdonen las molestias.” Ohar guztiak gaztelania hutsean zeuden
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1120/2007 Arrazoia:
Erakundea: PUBLISIC Nafarroako Ospitaleko Bianako Printzea eraikinean doan banatzen den Zona Hospitalaria aldizkaria gaztelania hutsean dago.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1132/2007 Arrazoia:
Erakundea: PUBLISIC Webgunea ez dago euskaraz.
Lapurdi
Bizkaia
ARGITALPENAK
Nafarroa
HEDABIDEAK Zenbakia: 192/2007 Arrazoia:
Erakundea: 20 MINUTOS BILBAO Bilbo aldean doan banatzen den egunkarian ez da euskararen arrastorik izaten.
Bizkaia
Zenbakia: 190/2007 Arrazoia:
Erakundea: ADN BILBAO Bilbo aldean doan banatzen den egunkariak ia ez du euskarazko informaziorik eskaintzen.
Bizkaia
Zenbakia: 32/2007 Arrazoia:
Erakundea: CANAL 6 NAVARRA Euskaraz egiten zuen albistegia programaziotik kendu zuen 2006ko abenduan.
Bizkaia
Zenbakia: 1187/2007 Arrazoia:
Erakundea: COTEBASQUE.NET Frantses hutsean jaso zuen abenduaren 3an Le temps de l”avent... gaia duen mezua.
Nafarroa
166
Zenbakia: 587/2007 Arrazoia:
Erakundea: GARA Euskararen presentzia ez da %20ra iristen, eta askotan euskaraz daudenak garrantzia txikieneko albiste edo informazioak dira. Berdin-berdina esan liteke webguneaz: nahiz eta euskara, espainola, frantsesa edo ingelesa aukera daitekeen, atalen izenak bakarrik aldatzen dira hizkuntza horietara, gainerako guztia lehen bezala gelditzen da, gehiena gaztelaniaz.
Gipuzkoa
Zenbakia: 249/2007 Arrazoia:
Erakundea: HERRI IRRATIA Erakunde batek astero jasotzen duen Web Magazine izeneko aldizkari elektronikoaren martxoko 29, 30, 31, 32 eta 33 aleetan euskarari eskaintzen zaion tartea ez da batere orekatua gaztelaniak hartzen duenarekin alderatuta. Izenburu batzuk, albiste labur edo iragarki pare bat kenduta, gainerako informazio guztia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 383/2007 Arrazoia:
Erakundea: HERRI IRRATIA Erakunde batek astero jasotzen duen Web Magazine izeneko aldizkari elektronikoaren apirileko 34 eta 35 aleetan euskarari eskaintzen zaion tartea ez da batere orekatua gaztelaniak hartzen duenarekin alderatuta. Izenburu batzuk, albiste labur edo iragarki pare bat kenduta, gainerako informazio guztia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 232/2007 Arrazoia:
Erakundea: LE JOURNAL DU PAYS BASQUE Martxoaren 5ean goizean telefonoz deitu du. Telefonozko harrera egin dion langileak ez zekien euskaraz, eta espainolez erantzun dio hegoaldetik dei egiten zuela antzemanda nonbait.
Gipuzkoa
Zenbakia: 52/2007 Arrazoia:
Erakundea: LOCALIA 2006ko abenduan Localia Gipuzkoa aldizkari bat banatzen hasi zen. Aldizkari horrek ez du albiste bakar bat ere izaten euskaraz.
Bizkaia
Zenbakia: 191/2007 Arrazoia:
Erakundea: QUE BILBAO Bilbo aldean doan banatzen den egunkariak ia ez du euskarazko informaziorik eskaintzen.
Bizkaia
Zenbakia: 384/2007 Arrazoia:
Erakundea: THE BORDELINE MUSIC THE BORDERLINE MUSIC prentsa-agentziak apirilaren 23an gaztelania hutsean bidali zuen “Valladolid Latino 2007” emanaldiaren berri ematen zuen mezu elektronikoa.
Nafarroa
Zenbakia: 421/2007 Arrazoia:
Erakundea: THE BORDELINE MUSIC Maiatzaren 10ean gaztelania hutsean jaso zuen La Vacazul taldearen DVD bikoitzaren eta CD bikoitzaren aurkezpenaren berri ematen zuen mezu elektronikoa
Nafarroa
Zenbakia: 624/2007 Arrazoia:
Erakundea: THE BORDELINE MUSIC Ekainaren 26an “Derrame Rock” delakoari buruz igorri dion posta elektronikoa gaztelania hutsean da.
Nafarroa
Zenbakia: 1020/2007 Arrazoia:
Erakundea: TULANKIDE Aldizkarian ez da Bizkaiko lurralde historikoaren izendapen ofiziala errespetatu 526. aleko 17. orrialdeko EROSKIren gasolindegiei buruzko informazioan.
Araba
Zenbakia: 1021/2007 Arrazoia:
Erakundea: TULANKIDE Aldizkarian gaztelania nagusi da eta euskararen presentzia testimoniala dela esan daiteke. Artikulurik mamitsuenak gaztelania hutsean daude.
Araba
Zenbakia: 1172/2007 Arrazoia:
Erakundea: VIVIR EN BARAÑAIN Barañainen doan banatzen den Vivir en Barañain izeneko egunkarian, Udalaren iragarkiak eta euskarari eskainitako orrialdean izan ezik, ez da euskararen arrastorik ageri. Argitalpenak 32 orrialde ditu.
Nafarroa
167
168
EREMUA: PRIBATUA 5.4. ASEGURU-ETXEAK ETA FINANTZAK 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 44 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Eremu honetako kexa guztiek eskubide-urraketa izaera dute. Bi kexek lege urraketaren izaera ere badute, EAEko 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, betetzen ez delako. Lege horretako 40. artikuluan inprimakiak eta kontratuen baldintza orokorrak euskaraz ere emango direla adierazten den arren, aseguru-etxeek eta banketxeek ez dituzte betebehar horiek beti betetzen.
2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Errepikakortasun erreala ez bada ere, LAGUN AROk eta LA CAIXAk publizitatean euskara aintzat ez hartzeagatik, MUTUALIAk gutunak euskaraz ez igortzeagatik eta GIPUZKOA DONOSTIA KUTXAk ahozko zerbitzua euskaraz ez eskaintzeagatik kexa bat baino gehiago bideratu dira.
2.2.b Erabilera
KEXEN ZIOA Agiriak erdara hutsean ez Ahozko zerbitzua euskaraz ez Aldizkaria euskaraz ez Mezu elektronikoak, gutunak, oharrak... erdara hutsean Errotulazioa euskaraz ez Fakturak, inprimakiak eta ordainagiriak erdara hutsean Egutegia, zorion-txartelak... erdara hutsean Kontratuaren baldintzak euskaraz ez Publizitatea euskaraz ez Toponimoaren izendapen ofiziala ez errespetatzea Webgunea euskaraz ez
169
2.3. Larritasuna Herritarrek helarazitako zenbait kexek erakusten dutenez, banketxe batzuek ez diete herritarren eskaerei jaramonik egiten. Horrela, BBVAko bezeroek informazio idatzia euskaraz jaso nahi dutela adierazia dieten arren, gutunak gaztelaniaz bidaltzen jarraitzen dute edo BBKko bezeroak errenta-aitorpena egiteko hitzordua hartzerakoan zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi arren, ez zitzaion aukera hori bermatu. Bestetik, GIPUZKOA DONOSTIA KUTXAren bulego batean, askotan ezin izaten da zerbitzua euskaraz jaso. Horrelako zenbaitetan euskara ez dakiten langileek jarrera desegokia izaten dute.
3. ARLOAREN ARABERAKO BALORAZIOA EREMUA ASEGURU-ETXEAK FINANTZAK
15 29
ASEGURU ETXEAK
Alor honetako kexen zioak askotarikoak izan dira. Gehien errepikatu dira publizitatearen eta gutunen ingurukoak. Ahozko zerbitzua euskaraz ez eskaintzeagatik edota toponimo ofiziala ez errespetatzeagatik ere kexak helarazi dituzte herritarrek.
FINANTZAK
Publizitatea euskaraz jaso ez izana izan da kexa ugariren arrazoia. Halaber, ahozko zerbitzua euskaraz jaso ezin izanagatik ere zenbait kexa igorri digute herritarrek. Gutunak euskaraz ez igortzeagatik kexak jaso dituzte lau banketxek. Gainera zenbaitetan herritarrek espresuki adierazia diete erakunde horiei jakinarazpenak euskaraz jaso nahi dituztela. Gainerako kexen zioen artean denetarik dago: ordainagiriak euskaraz jaso ez izana, kutxazain automatikoan eragiketak euskaraz ezin egin izana, mezu elektronikoak euskaraz jaso ez izana...
4. ERANTZUNAK ASEGURU ETXEAK LAGUN AROk ia sistematikoki erantzun ditu kexak, eta kasuan kasuko azalpenaz gain, eskerrak eman ditu zerbitzua hobetzen laguntzeagatik. 935-2007 kexari dagokionez, euskara errespetatzen saiatzen dira, eta irratiz ematen dituzten iragarkietan hizkuntza errespetatzen dela adierazi dute. Kexa eragin zuen irratiko iragarkiari dagokionez, arduradunek azaldu dute hitz egiten duenaren hizkuntza gaztelania dela eta horrelakoetan hedabideak erabiltzen duen hizkuntza alde batera utzita, pertsona famatu horrek bere hizkuntza propioan hitz egitea errespetatzen dela. Izan ere, pertsonaiak euskaraz hitz egin behar balu, hizkuntzaren erabilera zuzenaren aurka egin zitekeelako. 1023-2007 kexa dela eta, datu-baseetan herrialdearen izena
170
izendapen ofizialaren arabera dagoela sartuta diote. Etorkizunean akats hori saihesteko neurriak hartu dituzte. 1215-2007 espediente zenbakian Lasai aldizkarian euskarari ematen zaion tratamendua bigarren mailakoa dela salatzen da. Helarazitako erantzunaren arabera, hasieran aldizkaria ele bietan zen erabat, baina komunikazio-arloko aholkularien irizpideei jarraiki, bi hizkuntzak txandaka agertzen zituen argitalpena egiteari ekin zioten. Aitortu dutenez, gaztelaniari euskarari baino garrantzi handiagoa ematen diote, bezeroen zerrendako hizkuntza-errealitateari erreparatuz. Hala ere, “Hizkuntza Politika� proiektuaren baitan bezeroekin duten komunikazioan euskarari ematen dioten tratamendua hobetzeko lan egiten ari dira, eta horren barnean aldizkaria ere aztertuko dute. 1022-2007 buruzko erantzuna jaso dugu, baina ez dio Behatokiak propioki jakinarazi zionari erantzun. MUTUALIAk euskaraz eta gaztelaniaz erantzun die bi kexari. 358-2007ri dagokionez, EAEko bazkideei aipatu gutuna euskaraz eta gaztelaniaz igorri zitzaiela adierazi dute, eta horren adibide gisa ale bat bidali dute. Kanpora igortzen diren jakinarazpen guztiak, eredu ofizialak izan ezik, ele bietan izan daitezen saiatzen dira. Hala ere, jasotako kexa ikusita, hurrengorako eskaera kontuan izango dute. 1203-2007 kexaren harira, MUTUALIAk ere euskararen erabileraren inguruan kezka duela adierazi du eta horren adierazgarri da 2006-2008 Plan Estrategikoan definitutako jardueramultzoa euskara sustatzeko. Nafarroako kasuan, zenbait bezerok komunikazioak gaztelania hutsean helarazteko eskatu diete. Hori dela eta, bazkideek komunikazioak eurek hautatu hizkuntzan jaso ditzaten azterketa egingo dute.
FINANTZAK BBK-k kexari erantzun dio. Gutunean jakinarazitakoaren arabera, BBK-k orain 9 urte hasi zuen Errenta Zerbitzua euskaraz emateko ahalegina, enpresako Euskararen Normalizaziorako Planaren barruan. Horri loturik hainbat urrats egin dituzte: materiala euskaratu, errenta-aitorpena egiten duten langileak trebatzeko ikastaroak antolatu, langile euskaldunak hautatu, langile euskaldunak kokatzeko hizkuntza irizpideak zehaztu eta erabiltzaileei informazioa helarazi euskarazko zerbitzua baliatzeko zer egin behar duten azalduz. Hala ere, Gasteizko bulegoan oraindik ez dute euskarazko zerbitzurik eskaintzen. Urte horietan egindako lanaren emaitza neurtzeko inkestak ere egin dituzte, eta ikusi dute urtez urte BBK-n errenta-aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopuruak gorantz egin duela. Horrela, duela 9 urte errenta-aitorpena euskaraz egiten zutenak %5 baziren ere, aurten %17ra iritsi dira. Haiek esandakoaren arabera, oraindik ez dutela lortu bulego guztietan euskarazko zerbitzua bermatzea, baina urtez urte egindako lanari esker gero eta herritar gehiagok du aukera errenta-aitorpena euskaraz egiteko BBK-n. EUSKADIKO KUTXAK 901-2007 kexari emandako erantzunean adierazi dutenez, makinaren funtzionamendua aztertu dute eta ez dute inolako arazorik aurkitu, euskaraz ere behar den moduan ematen dituelako pantailako mezuak zein agiriak. Ba omen liteke egun horretan arazo teknikoren bat gertatu izana, baina bezeroek eta kutxazainaren sistemak ez omen die horren berririk eman. Hala ere, horrela izan balitz, zalantzarik gabe, konpontzeko bideak jarriko zituzketela adierazi dute. GIPUZKOA DONOSTIA KUTXAk igorritako lehenbiziko hiru eskutitzei erantzun diete. 1-2007 espedienteari dagokionez, aipatutako zailtasuna egon badagoela aitortu arren, harrera euskaraz jasotzeko eskubidea bermatuta dagoela diote. Haien arabera, leihatilako langilea euskalduna ez bada, posible da aldaketa eskatzea eta momentuan beste leihatilara pasatzea. Langile
171
erdaldunek euskararekiko ageri duten jarreraz ez datoz bat adierazi zaien iritziarekin; dena den, zuzendariarekin harremanetan jarri dira jarrera baikorragoa erakusteko hartu beharreko neurriak aztertzeko. Bestalde, azpimarratzen dute, langile berriak aukeratzeko garaian, KUTXAk langile elebidunak aukeratzeko konpromisoari eusten diola, eta epe ertainean jendaurreko enplegatu guztiak elebidunak izango direla. 84-2007kexari emandako erantzunean jakinarazi dutenez, kontratua kexan adierazi bezala dago prestatuta, baina txarteleko hizkuntza gisa gaztelania aukeratzen duten bezeroentzako soil-soilik. Bezeroak KUTXAko txartel bat kontratatzen badu, eta autozerbitzuarekin jarduteko euskara aukeratzen badu, informazio guztia euskaraz agertuko zaiola jakinarazi dute eta horren frogagiria ere bidali digute. 546-2007 espedienteari erantzunez zera adierazi dute: “KUTXA gogotik eta borondate osoz saiatzen dela euskal gizartearentzat hain garrantzitsua den gaian; horregatik eskura dituen bitarteko guztiak jartzen dituela helburu hori lortzeko. 2007 urterako egutegiari dagokionez, gaztelaniaz, euskaraz, euskara-gaztelaniazko bertsio elebidunean eta katalanez argitaratu omen dituzte. Egutegian hutsuneak badirela onartzen dute eta saiatu ere saiatuko dira datozen urteetan horiek konpontzen. Horretarako harremanetan jarriak omen dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Udalekin, indarrean dauden aldaketa guztien berri eman diezaieten. Bestalde, duela gutxi KUTXAk Foru Aldundiekin eta EUDELekin hitzarmen bat sinatu duela jakinarazten dute, eta hitzarmen horretan gai horiek guztiak jaso dira. NAFARROAKO KUTXAk bi erantzun helarazi dizkigu. Batetik, eskerrak eman dituzte igorritako erreklamazioengatik oso baliotsuak zaizkielako, eta zerbitzua hobetzeko pizgarri gisa hartzen dituztelako. Bestetik, NAFARROAKO KUTXA dagoen erkidegoetako bezeroen hizkuntzasentimenduei era egokian erantzuteko asmoz abian jarritako ekimenen berri eman dute: Hizkuntza Garapenerako alorra sortu, bezeroek gutunak hautatu hizkuntzan jasotzea eskaini, kutxazain automatikoak hautatu hizkuntzan erabili, webgunea eta Clavenet zerbitzua euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez erabilgarri jarri, etab. Dinamika horretan, ulertzekoa denez, posible omen da arazoak sortzea, etengabe ari baitira produktu eta zerbitzu berriak sortzen, eragiketak antolatzen edo informatizatzen, bezeroei jakinarazpenak bidaltzen... Hala, prozesu horietako asko automatizatuta omen daude, baina beste asko ez, unean uneko pertsonaren baitan gelditzen baitira. Hori dela eta, 937-2007 eta 1070-2007 kexak testuinguru horretan kokatzen dituzte. 937-2007 kexaren harira, gutuna idatzi zuen sailarekin mintzatu dira eta esan diotenez, saiatzen ari dira bidaltzen dituzten agiriak bezeroak hautatu hizkuntzan igortzen, baina giza akats baten ondorioz, gutun jakin horrek oharkabean ihes egin zien. 1070-2007 kexan aipatu gidaliburua euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz argitaratzen saiatu ziren, baina azken orduko arazoak medio ezin izan zuten hasierako asmoa bete. Dena dela, webgunean euskaraz eskura liteke gida-liburua eta 2008rako aleak hiru hizkuntzetan argitaratzeko asmoa berretsi dute. SANTANDER CONSUMER FINANCEk erantzuna igorri du, gaztelaniaz. Bertan diotenez, Estatuko hizkuntza-aniztasunarekiko begirune handia dute eta horregatik, legediak hizkuntzen erabilerari buruz deus zehazten ez duen arren, zerbitzuak tokian tokiko hizkuntza ofizialean eskaintzen dituztela maiz jakinarazi digute.
5. SINOPSIAK: ASEGURU-ETXEAK Zenbakia: 773/2007 Arrazoia:
Erakundea: AXA Bulego berria zabaldu dute Senperen. Horren berri emateko ekainaren hasieran etxeetako postontzietan zabaldutako eskuorria frantses hutsean dago.
172
Lapurdi
Zenbakia: 498/2007 Arrazoia:
Erakundea: BIHARKO COMPAÑIA DE SEGUROS Y REASEGUROS Martxoan 902 210 368 zenbakira deitu zuen eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Zenbakia: 1030/2007 Arrazoia:
Erakundea: GRUPO MGO Eusko Jaurlaritzak kontratatuta GRUPO MGO aseguru-etxetik lan arriskuen prebentziorako azterketa egitera joan dira Ikastola batera. Hitzorduen egutegia gaztelania hutsean jaso dute, sendagilearengandik ezin izan dute zerbitzua euskaraz jaso eta azterketa egindakoan sinatzeko eman dieten inprimakia ere gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 571/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAGUN ARO Maiatzeko azken astean gaztelania hutsean zabaldu dituzte Ondarroako postontzietan “Contrata tu Seguro de Automóvil y ahorra un 40% en tu nuevo Seguro de Hogar” dioten eskuorriak.
Bizkaia
Zenbakia: 935/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAGUN ARO Euskarazko irrati batean jarritako iragarkian gaztelania da nagusi. Lasterketako auto-gidari laguntzaile baten hitzak gaztelania hutsean dira.
Lapurdi ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1023/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAGUN ARO
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1215/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAGUN ARO LASAI aldizkariaren 16. zenbakian euskarari bigarren mailako tratamendua ematen zaio. Artikulurik nagusienak gaztelaniaz daude, euskaraz horien laburpena baino ez da ageri.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1022/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAGUN ARO BGAE
Araba ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 507/2007 Arrazoia:
Erakundea: MAAF Martxoaren 7an gutuna jaso du. Urteko kontratua egoki egiteko gutuna eta galdeketa bat bidaliko dizkiotela adierazi diote frantses hutsean.
Lapurdi
Zenbakia: 93/2007 Arrazoia:
Erakundea: MUTUALIA Mutualiaren osasun txartelean gaizki idatzita ageri da euskarazko testu zati bat: “desde el extranjero – atxerritik”. Gainera, testua gaztelaniaz dago batez ere.
Gipuzkoa
Zenbakia: 251/2007 Arrazoia:
Erakundea: MUTUALIA Martxoaren 13an erakunde bateko langileek gaztelania hutsean jaso zituzten osasun-txartela eta zerbitzuei buruzko informazioa.
Gipuzkoa
Zenbakia: 266/2007 Arrazoia:
Erakundea: MUTUALIA Bazkideek gaztelania hutsean jaso dute MUTUALIA eta LA PREVISORAren arteko fusioaren berri ematen duen gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 358/2007 Arrazoia:
Erakundea: MUTUALIA Apirilaren 17an eskatu gabeko informazioa jaso du bezero batek; bertan botikinak eta bestelako farmazia-materiala banatzea galarazia dagoela azaltzen da. Gaztelania hutsean idatzia dago.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1203/2007 Arrazoia:
Erakundea: MUTUALIA Zorion-txartela gaztelania hutsean jaso du. Helbide postala ere gaztelania hutsean idatzita dago.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 286/2007 Arrazoia:
Erakundea: SEGUROS BILBAO Webguneak ez du euskarazko bertsiorik.
Bizkaia
Zenbakia: 104/2007 Arrazoia:
Erakundea: Erakundea: BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA – BBVA Zaldibarko bulegoan kalera begira dagoen kartel handian eta kutxazainaren atzean dagoen beste batean honako esaldi hau ageri da: “Helbidera ezazu zure nomina eta bidaia zaitez dohain”.
Bizkaia
Zenbakia: 111/2007 Arrazoia:
Erakundea: BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA – BBVA Ez du fakturak euskaraz jasotzeko aukerarik eskaintzen. Katalanez, aldiz, jaso daitezke.
Bizkaia
Zenbakia: 614/2007 Arrazoia:
Erakundea: BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA – BBVA Ekainaren 22an Beasainen dagoen bulegoan ezin izan du zerbitzua euskaraz jaso. Bigarren langile batenengana igorri dute eta erdizka jaso du zerbitzua euskaraz. Bestetik, herritarrak lehenbiziko abizena euskal grafiaz idazteko esan badio ere, ez dio jaramonik egin. Horrez gain, diru-sarrera egindakoan eman dioten agiria gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 717/2007 Arrazoia:
Erakundea: BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA – BBVA Gaztelania hutsean jasotzen ditu gutunak, jakinarazpenak, kontuaren laburpenak etab. Bulegora joan eta euskaraz jaso nahi dituela jakinarazi dien arren, ez diote jaramonik egiten.
Gipuzkoa
Zenbakia: 748/2007 Arrazoia:
Erakundea: BANCO SANTANDER CENTRAL HISPANO – BSCH Uztailaren 23an gaztelania hutsean jaso zuen bankuaren segurtasun sistemaren berrikuntzen berri emanez bidali zion posta elektronikoko mezua.
Nafarroa
Gutunetan Guipúzcoa izendapena agertzen da, ofiziala den Gipuzkoa beharrean.
Jasotzen dituen gutunetan Álava izendapena agertzen da.
Araba
FINANTZAK
173
Zenbakia: 496/2007 Arrazoia:
Erakundea: BILBAO BIZKAIA KUTXA – BBK Maiatzaren 25ean goizean errenta-aitorpena egitera joan da Gasteizko bulego batera. Hitzordua hartu zuenean zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela jakinarazi bazien ere, ezin izan du. Ordu erdi inguru iraun duen elkarrizketan herritarrak euskaraz egin arren, langileak gaztelaniaz baino ez dio egin.
Zenbakia: 504/2007 Arrazoia:
Erakundea: CREDIT AGRICOLE Otsailaren 28an herritarra Senperen dagoen bulegoan izan zen eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Gainerako zerbitzuak ere ezin izaten dira euskaraz jaso: publizitatea, kontuen informazioa eta gutunak, esate baterako. Horrez gain, bulegoko errotulazioa ere frantsesez baino ez dago.
Lapurdi
Zenbakia: 508/2007 Arrazoia:
Erakundea: CREDIT AGRICOLE Hamabost egunetan behin kontuaren datuak igortzen dizkiote bezeroari. Herritarrak martxoaren 7an eskuratu duen gutunean datuei dagokien informazio-orria, gutuna eta iragarkia frantses hutsean dira.
Lapurdi
Zenbakia: 45/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKADIKO KUTXA Diru-sarrerak egindakoan ematen duten ordainagirian zenbatekoak eta gainerakoak gaztelania hutsean idatzita daude.
Bizkaia
Zenbakia: 901/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKADIKO KUTXA Irailaren 17an herritarrak ez zuen aukerarik izan Durangoko 012901 kutxazain automatikoan eragiketak euskaraz egiteko. Alemanez edo frantsesez, aldiz, egin zitezkeen. Gainera, eragiketaren egiaztagiria gaztelania hutsean jaso zuen.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1170/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKADIKO KUTXA Herritarrak jaso duen gutunean kalearen izena gaztelaniaz idatzia dago, Av. Plaza Norte, helbidea euskaraz agertzea nahi duela jakinarazia dien arren.
Nafarroa
Zenbakia: 1/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA Amara-Rex bulegoan langile euskaldun bakarra egon ohi da eta leihatilak automatikoki esleitzen direnez, zerbitzua euskaraz jaso nahi duen herritarrari ez bazaio berarekin egokitzen, ezin izaten da zerbitzua euskaraz jaso. Gainera, herritarraren iritziz, langile erdaldunen jarrera ez da egokia izaten euskaraz zuzentzen zatzaizkienean.
Gipuzkoa
Zenbakia: 84/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA Herritarrak MASTERCARD urrezko zerbitzua eskatu du. Txartelaren baldintza orokorrak azaltzen dituzten orriak ele bitan badaude ere, buruko datuak gaztelaniaz beteta eman dizkiote. Baldintza partikularrei dagokienez, inprimakia ele bietan izan arren, baldintzak gaztelania hutsean idatzita daude.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 546/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA Mahai gaineko egutegian Kutxaren leloa gaztelania hutsean dator ¿Qué quieres mañana?. Atzeko orrialdeetan bulegoen helbideak dakartza eta toponimo edota zenbait kale-izen gaztelaniaz besteri ez daude. Beste batzuek erdal grafia ageri dute: Bidegoyan, Irún, Plaza Easo, Fueros, Virgen del Carmen, Paseo Colón, Sagrada Familia, Estación,...
Bizkaia ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1012/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA Bezeroak harremanetarako hizkuntza euskara izatea nahi du. Hala ere, gaztelaniaz jasotzen ditu kontu-zenbakiari buruz posta elektronikoz bidaltzen dizkioten jakinarazpenak. Azalpenak eskatuta, komunikazio-hizkuntza erabakitzeko bezeroaren helbideari erreparatzen diotela erantzun diote eta Euskal Autonomia-Erkidegotik kanpo bizi denez, ezin dizkiotela jakinarazpenak euskaraz bidali.
Bartzelona
Zenbakia: 1157/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA Isun bat kutxanet zerbitzuaren bidez ordaindu zuen. Ordainketa egiteko euskarazko bertsioa aukeratu bazuen ere, ordainagirian kontzeptua “Boletines de denuncia de Tráfico” bezala ageri da.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1182/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA Azaroaren 22an Baionako bulegora deitu zuen eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Telefonoa hartu zion langileak euskara ulertzen ez zuela erran ondoren, herritarrak langile euskaldunarekin jartzeko eskatu zion, baina hark ez zegoela euskaraz arta zezakeen langilerik erantzun zion, dena frantsesez.
Lapurdi
Zenbakia: 1183/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA Azaroaren 22an Hendaiako bulegora deitu zuen eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Telefonoa hartu zion langileak euskara ulertzen ez zuela esan ondoren, herritarrak langile euskaldunarekin jartzeko eskatu zion, baina ez zeudela adierazi zioten, bezeroei bisita egitea joanak ziren.
Lapurdi
Zenbakia: 776/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA CAIXA Uztailaren 30ean Donostiako bizilagunek gaztelania hutsean jaso dute publizitatea postontzian.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1212/2007 Arrazoia:
Erakundea: LA CAIXA Donostiako postontzietan zabaldutako publizitatea gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 652/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO KUTXA – CAN Gutunak euskaraz jaso ohi dituen bezeroak gaztelania hutsean jaso zuen ekainaren bukaeran “Revolución” kanpainari buruzko gutuna; gutunazala ere gaztelaniaz baino ez dago.
Nafarroa
Zenbakia: 937/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO KUTXA – CAN Jakinarazpen eta publizitate-gutun guztiak euskaraz jaso nahi dituela adierazia dien arren, urriaren 2an gaztelaniaz jaso zuen Iruñean urriaren 5ean eta 6an egitekoa zen Kirolaren Lehenbiziko Topaketari buruzko gutuna.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1070/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO KUTXA – CAN Herritarrak kontua zabaldu zuen Gasteizko Hiribideko bulegoan. Ahozko harremana euskaraz izan bazen ere, Guia de proyectos sociales izeneko liburua gaztelaniaz eman zioten. Liburuxka bezero guztiei ematen diete, bertan agertzen den erakunde bat aukera dezaten CANek obra sozialerako duen dirua bideratzeko.
Zenbakia: 740/2007 Arrazoia:
Erakundea: RURAL KUTXA Herritarra Nafarroan izan da oporretan. Izaban, Otsagabian eta Iruñean ezin izan ditu CAJA RURALen kutxazainetan eragiketak euskaraz burutu.
174
Araba ERANTZUN DUTE
ERANTZUN DUTE
Araba ERANTZUN DUTE Gipuzkoa
Zenbakia: 1096/2007 Arrazoia:
Erakundea: RURAL KUTXA Internet bidezko posta-zerbitzuaren berri emateko bezeroari igorri dizkion diptikoa eta gutuna gaztelania hutsean daude.
Zenbakia: 150/2007 Arrazoia:
Erakundea: SANTANDER CONSUMER FINANCE
Zenbakia: 605/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNIVERSAL DE CREDITO Iru単eko aparkaleku batean autoen haizetakoetan utzi dituen publizitate-orriak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 743/2007 Arrazoia:
Erakundea: VITAL KUTXA Gasteizko Izardui komandantearen kaleko bulegoko atean dagoen oharra gaztelania hutsean idatzita dago.
Bizkaia
Zenbakia: 1054/2007 Arrazoia:
Erakundea: VITAL KUTXA Urriaren bukaeran gaztelania hutsean jaso zuen gutuna. Gutunazala bera ere gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Otsaileko bigarren astean Donostiako postontzietan zabaldu zuen publizitate-orria gaztelania hutsean zegoen.
175
Araba
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
176
EREMUA: PRIBATUA 5.5. MUGIMENDU ASOZIATIBOA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 66 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Jasotako kexa guztiek hizkuntza-eskubideen urraketa izaera dute.
2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Mundu asoziatiboari dagokionez, AUSENSI GURASO ELKARTEAren oharra dela eta, bi herritarrek kexa bana helarazi digute. ONCEk ere bi kexa jaso ditu herritarrek ezin izan zutelako ahozko zerbitzua euskaraz jaso. 2007an hauteskundeak izan ziren bai Hegoaldean bai Iparraldean. Alderdi politikoek kexa asko jaso dituzte kanpaina-garaian igorritako publizitatean euskarari tarterik ez egiteagatik. Zenbait alderdik kexa bat baino gehiago jaso dituzte zio horrengatik: PSNk, UPNk edo UMPk. Bestetik, PSE-EEk bi kexa jaso ditu aldizkaria euskaraz ez argitaratzeagatik. EAJk 2 aldiz gaztelania hutsean argitaratu zituen batzarretarako deiak egunkari batean. PSE-EEk bi kanpainen berri emateko banatutako informazio-orriak soilik gaztelaniaz zeuden.
2.2.b Erabilera
KEXEN ZIOA Kartelak eta oharrak erdara hutsean Ahozko zerbitzua euskaraz ez Aldizkaria euskaraz ez Deialdiak, egitarauak eta mezu elektronikoak erdara hutsean Elizkizuna euskaraz ez Eskuliburua euskaraz ez Gida-liburua euskaraz ez Gutuna euskaraz ez Informazio-orria erdara hutsean Publizitatea erdara hutsean Seinaleak euskaraz ez Toponimoaren euskarazko izena ez Webgunea euskaraz ez
177
2.3. Larritasuna Mundu asoziatiboari dagokionez, deigarria iruditzen zaigu AUSENSI GURASO ELKARTEAk urrian banatutako oharrean euskararen erabilera akastuna zela-eta Behatokiak euskara zuzena erabiltzeko eskatuz bi gutun helarazi ondoren, azaroan banatutako oharra gaztelania hutsean idatzi izana. Bestetik, INTERMON OXFAMek gaztelaniaz erantzun dio herritarrak euskaraz idatzitako gutunari. Gutun hartan informazioa euskaraz jaso nahi zuela adierazi zion herritarrak, baina bistan denez, ez du bere eskaera aintzat hartu. Mugimendu soziopolitikoaren arloan larria deritzogu, alderdi politiko askok publizitatea sistematikoki frantses edo gaztelania hutsean argitaratu eta banatu izana.
3. ARLOAREN ARABERAKO BALORAZIOA EREMUA MUNDU ASOZIATIBOA MUGIMENDU SOZIOPOLITIKOAK ERLIJIOA
25 36 5
MUNDU ASOZIATIBOA
Kexak gertaera askori buruzkoak dira. Horien artean gehien errepikatu dira gutunei, publizitateari eta oharrei buruzkoak.
MUGIMENDU SOZIOPOLITIKOAK
Kexen arrazoi nagusia publizitate-orri edo plaketak euskaraz ez egotea izan da. Bestetik, informazio-orrietako eta aldizkarietako edukia euskaraz egon ez izanak kexa bat baino gehiago sortu ditu.
ERLIJIOA
Alor honetan 5 kexa jaso dira eta arrazoi bana izan dute.
4. ERANTZUNAK MUNDU ASOZIATIBOA COOPERATIVA SAN ALBERTO MAGNOk helarazitako gutunean maiatzaren 24an Kontseilu Errektorea bildu zela eta Behatokiak helarazitako eskaera aztertu zutela jakinarazi dute. Bertan diotenez, ahalik eta epe laburrenean aldaketa egiteko erabakia hartuko du.
178
UNESCOk erantzuna igorri du, gaztelaniaz. Bertan diotenez, sentitzen dute mezu elektronikoa gaztelania hutsean bidali izana; presak eraginda gertatu zelakoan daude. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztea ezarria dute eta ahal duten guztietan horrela egiten saiatzen dira. Azkenik, oharra helarazi izana eskertu dute.
MUGIMENDU SOZIOPOLITIKOAK LABetik jaso dugun erantzunean euskara plana martxan dutela eta komunikaziorako irizpideak finkatuak dituztela jakinarazi dute. Hala ere, batzuetan hainbat arrazoi direla-eta zailtasunak omen dituzte irizpide horiek beti betetzeko. Beraz, onartzen dute neurriak zorroztu behar dituztela eta zeregin horretan ahalegintzeko asmo sendoa adierazi dute.
ERLIJIOA ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGItik jakinarazi dutenez, kexak harritu egin ditu, bertan argitaratzen dituzten euskarriak euskaraz eta gaztelaniaz izaten direlako (horren adibide kexan aipatu dokumentuaren bi ale igorri dituzte) eta bisitariei bietan eskaintzen saiatzen direlako beti. Dena dela, litekeena omen da harrera egin zien pertsonak edo bisitariek, kasu honetan ikasleek, oharkabean gaztelaniazko estanpak hartu izana, euskarazkoak beharrean. Ondoren, gertatutakoa sentitzen dutela eta helarazitako oharra eskertzen dutela adierazi dute. DONOSTIAKO GOTZAINDEGItik jasotako erantzunaren arabera, Donostiako elizbarrutiak ez du elizkizun guztiak ele bietan egiteko erabakirik hartu. Euskaltzaindiak eskatu zien azterketa bat baliatuz, bi soziologok Donostiako elizbarrutiko euskararen erabileraren inguruan egindako ikerketa bat omen dute esku artean. Idazkariak dioenez, Donostiako Gotzaindegiaren asmoa da ikerketa-txosten horretan oinarrituta, elizbarrutira begira euskararen erabilerari buruzko zenbait irizpide argitaratzea. Oraingoz, eta idatzizko irizpiderik ezean, ondorengoa da euskararen erabilerari buruzko iritzia: Elizkizunetan egiten den euskararen erabilerak erantzun diezaiola bertako gizarte-errealitateari. Modu honetan, leku euskaldunetan, elizkizunak euskara hutsean izango lirateke; eta euskaldun nahiz erdaldunak diren kasuetan ospakizunak elebidunak izan daitezela. Elebidunak diren kasuetan, euskara-gaztelaniaren arteko proportzioa izan dadila errealitate soziolinguistikoaren araberakoa (euskararen erabilera ez dadila “sinbolikoa” izan).
5. SINOPSIAK: MUNDU ASOZIATIBOA Zenbakia: 4/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASOCIACION CABALGATA REYES MAGOS PAMPLONA Urtarrilaren 4an Erregeen kabalgatari buruzko informazio-eskuorria banatu dute Iruñeko etxeetako postontzietan; gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 5/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASOCIACION CABALGATA REYES MAGOS PAMPLONA Webgunea gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 792/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASOCIACION DE EMPRESARIOS DE SAKANA Eskaintzen dituzten trebakuntza-ikastaroak iragartzeko erabiltzen dituzten kartelak gaztelania hutsean izaten dira; besteak beste, 2007ko bigarren seihilekoan Altsasun emanen direnen berri iragartzen dutenak.
Nafarroa
Zenbakia: 887/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASOCIACION ESPAÑOLA DE FUNDACIONES Erakunde bati gaztelania hutsean igorri dizkio gutuna eta esku-orria irailean.
Nafarroa
Zenbakia: 267/2007 Arrazoia:
Erakundea: ATA FEDERACION AUTONOMOS Erakunde batek gaztelania hutsean jaso du eskutitza.
Nafarroa
179
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 954/2007 Arrazoia:
Erakundea: AUSENSI GURASO ELKARTEA Berriozarko Mendialdea Ikastetxe Publikoko gurasoei bidalitako oharra ulertezina da euskara oso traketsean idatzita dagoelako. Bertan urriaren 8an egitekoa zen batzarraren berri ematen da.
Nafarroa
Zenbakia: 972/2007 Arrazoia:
Erakundea: AUSENSI GURASO ELKARTEA Berriozarko Mendialdea Ikastetxe Publikoko gurasoek elebitan idatzitako idazkia jaso zuten. Bada, euskarazko testua akatsez josia dago. Bertan urriaren 8an egitekoa zen batzarraren berri ematen da.
Nafarroa
Zenbakia: 1053/2007 Arrazoia:
Erakundea: AUSENSI GURASO ELKARTEA Berriozarko Mendialdea Ikastetxe Publikoko Guraso Elkarteak gaztelania hutsean idatzitako oharra helarazi zuen azaroaren hasieran D ereduan eskolatutako haurren etxeetara.
Nafarroa
Zenbakia: 360/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONFEDERACION DE EMPRESARIOS DE NAVARRA – CEN Apirilaren 12an eskatu gabeko eskutitza igorri zioten erakunde bati eta gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1117/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONSEJO DE LA JUVENTUD DE ESPAÑA Espainiako Gazte Kontseiluak kanpaina bat egin du Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioarekin batera gazteek euren sexu-harremanetan preserbatiboa erabil dezaten. Horretarako hainbat preserbatibo bidali ditu Estatuko Gazte Kontseiluetara gazteen artean zabaltzeko. Bada, Nafarroako Gazte Kontseilura bidali dituen preserbatiboen estalkietan ageri den informazio guztia gaztelania hutsean ageri da.
Nafarroa
Zenbakia: 454/2007 Arrazoia:
Erakundea: COOPERATIVA SAN ALBERTO MAGNO Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilkueta 11 eta 13 atarien artean dagoen pasabidean paratutako kartelak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 957/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONANTES DE SANGRE “MUGARRA” Eguberrietarako saltzen ari den loteria-txartelak gaztelania hutsean daude.
Bizkaia
Zenbakia: 1072/2007 Arrazoia:
Erakundea: FEDERACION ALAVESA DE EMPRESARIOS DE COMERCIO Y SERVICIOS Arabako Merkataritza Elkarteak sari batzuen berri emateko eta bertara gonbidatzeko bidali duen gutuna gaztelania hutsean dago. Bitxia da, sari horietako bat, euskararen sustapena gehien lagundu duen enpresa bati emango baitiote.
Araba
Zenbakia: 953/2007 Arrazoia:
Erakundea: GAIA – ASOCIACION CLUSTER DE TELECOMUNICACIONES Erakunde batean gaztelania hutsean jaso dute urriaren 3tik 5era bitartean egitekoa zen “9a Conferencia Europea para el Avance de las Tecnologías de Apoyo en Europa” izeneko kongresuaren berri emanez bidali duten informazioa.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1027/2007 Arrazoia:
Erakundea: GIPUZKOAKO TXIRRINDULARITZA ELKARGOA Azaroaren 2, 3 eta 4an Kursaalen burutu zen kirolen erakusketaren berri ematen zuen Deportes de Invierno izenburuko eskuorria jaso zuen herritarrak etxean, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak bidalita. Esku-orria gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 8/2007 Arrazoia:
Erakundea: HEGOAK Gaztelania hutsean zabaldu du elkarteko bazkide eta lagunen artean urtarrilaren 11n Zinegoak jaialdian laguntzeko antolatu duten bilera-deialdiaren berri ematen duen mezua.
Bizkaia
Zenbakia: 533/2007 Arrazoia:
Erakundea: INTERMON OXFAM Herritarrak publizitate-gutunak gaztelania hutsean jaso ohi ditu beti.
Araba
Zenbakia: 534/2007 Arrazoia:
Erakundea: INTERMON OXFAM Maiatzaren 30ean gaztelaniaz erantzun dio herritarrak euskaraz bidalitako gutunari.
Araba
Zenbakia: 563/2007 Arrazoia:
Erakundea: LES AMIS DU JARDIN BOTANIQUE LITTORAL PAUL JOVET Donibane Lohizunen dagoen lorategiko arbolen eta landareen seinaletika nahiz gida-liburua frantsesez eta latinez baino ez daude.
Lapurdi
Zenbakia: 610/2007 Arrazoia:
Erakundea: NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA Hautetsientzako eskuliburua plazaratu du bere webgunearen bitartez: Curso sobre administración local para nuevos corporativos. Argitalpena gaztelania hutsean dagoenez, legeak ezarritako eremu euskalduneko hautetsientzako euskarazko alea eskatu du, baina euskarazko bertsiorik ez dutela erantzun diote.
Nafarroa
Zenbakia: 182/2007 Arrazoia:
Erakundea: NUEVA ECONOMIA FORUM FORUM EUROPA TRIBUNA EUSKADIk antolatzen dituen hitzaldietarako deialdiak gaztelania hutsean egoten dira, besteak beste, martxoaren 6an Bilboko Ercilla hotelean izandako hitzaldira joateko gonbidapena.
Araba
Zenbakia: 58/2007 Arrazoia:
Erakundea: ONCE Euskarazko telebista-katean zein irratian jarritako iragarkietan gaztelania hutsean dauden aipamenak sartzen ditu beti: abestiak, elkarrizketak, etab.
Bizkaia
Zenbakia: 342/2007 Arrazoia:
Erakundea: ONCE Herritarrak Iruñeko egoitzara deitu zuen martxoaren 30ean eguerdiko 12:30 aldera. Euskaraz mintzatzen hasi zen, baina gaztelaniaz jarraitu behar izan zuen telefonoa hartu zion langileak ez zekielako euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 385/2007 Arrazoia:
Erakundea: ONCE Herritarrak apirilaren 27an Iruñeko egoitzara deitu zuen eguerdiko 12:00etan. Euskaraz mintzatzen hasi zen baina ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Nafarroa
Zenbakia: 1064/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNESCO Nafarroako ordezkaritzatik Ortzadar Euskal Folklore Taldeak antolatutako XXIII. Folklore Jardunaldien egitaraua gaztelania hutsean helarazi die bere kontaktuei.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
180
MUGIMENDU SOZIOPOLITIKOAK Zenbakia: 526/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARALAR Altsasuko taldeak eskuorri bat banatu zuen etxez etxe joan den maiatzaren 25ean. Bertan euskaldunon hizkuntza-eskubideak aipatzen diren arren, esku-orrian gaztelania da nagusi.
Nafarroa
Zenbakia: 306/2007 Arrazoia:
Erakundea: BATZARRE Webgunean ez dago euskarazko informazio gehiena.
Nafarroa
Zenbakia: 456/2007 Arrazoia:
Erakundea: CONVERGENCIA DE DEMOCRATAS DE NAVARRA – CDN Gaztelania hutsean zabaldu du Iruñerriko postontzietan maiatzeko hauteskundeetarako propaganda.
Nafarroa
Zenbakia: 311/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUZKO ALDERDI JELTZALEA - EAJ Gasteizko taldeak martxoan etxeetara bidali duen Iristen aldizkaria gaztelania hutsean dago, euskarazko 3 izenburu kenduta.
Araba
Zenbakia: 929/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUZKO ALDERDI JELTZALEA - EAJ Irailaren 26an Durangoko Uri Batzarrerako deia argitaratu zuen iragarki moduan Deia egunkarian. Bada, testuaren gorputza hizkuntza bietan ageri bazen ere, idazpuruak gaztelaniaz baino ez ziren: “Convocatoria de Asamblea” eta “Junta Municipal EAJ-PNV de Durango”.
Bizkaia
Zenbakia: 988/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUZKO ALDERDI JELTZALEA - EAJ Abadiñoko Batzokiko atean ondorengo oharra zegoen urriaren 17an: “Por motivos personales se cerrará de martes a jueves. Disculpen las molestias. Gracias”. Euskararen arrastorik ez.
Bizkaia
Zenbakia: 989/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUZKO ALDERDI JELTZALEA - EAJ Urriaren 16an Deustuko taldeak batzarraren berri emateko iragarkia argitaratu zuen Deia egunkarian. Bada, testuaren gorputza hizkuntza bietan ageri bazen ere, goiko zein beheko idazpuruak gaztelaniaz baino ez zeuden: “Convocatoria de Asamblea” eta “Junta Municipal EAJ-PNV de Deusto”.
Bizkaia
Zenbakia: 443/2007 Arrazoia:
Erakundea: EZKER BATUA - EB Maiatzaren 14an Nafarroako taldeak maiatzaren 27ko hauteskundeetarako propaganda igorri du Iruñerriko etxeetara. Bertan gaztelania da nagusi.
Nafarroa
Zenbakia: 532/2007 Arrazoia:
Erakundea: EZKER BATUA - ARALAR Orion banatutako Herria ezkerrera ekarri izeneko euskarazko propagandan akats ugari daude.
Gipuzkoa
Zenbakia: 145/2007 Arrazoia:
Erakundea: GAZTE ABERTZALEAK Gazte Abertzaleak taldeak urtarrilaren30eko data duen gutuna bidali die militanteei IX. Biltzar Nagusirako dei eginez. Gutuna euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago, baina euskarazkoak akats ortografiko eta gramatikalak ditu.
Bizkaia
Zenbakia: 146/2007 Arrazoia:
Erakundea: GAZTE ABERTZALEAK Gazte Abertzaleak taldeak militanteei IX. Biltzar Nagusirako deiarekin batera bidali dien CDan, estatutuen euskarazko bertsioa gaztelaniazko testuaren itzulpen traketsa da. CD berean Deba 2007. Ponentzia politikoa izeneko testua gaztelaniaz soilik bidali dute.
Bizkaia
Zenbakia: 489/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAB Bilboko enpresa batean gaztelania hutsean dagoen informazio-orria jarri du iragarki-oholean. Ez da hori egin duen lehenbiziko aldia. Oraingoan hurrengo izenburua du orriak: “Permisos retribuidos para votar en las elecciones a Juntas y Ayuntamientos”.
Bizkaia
Zenbakia: 569/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAB Ekainaren 1ean gaztelania hutsean bidali zuen hedabideetara sindikatu horretako ordezkari baten heriotzaren berri ematen zuen prentsa-oharra.
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 824/2007 Arrazoia:
Erakundea: LES VERTS Ekainaren 10 eta 17ko hauteskundeei begira argitaratu eta etxeetara igorri plaketan euskararen presentzia ezin sinbolikoagoa da, esaldi bakarra ageri baita. Horrez gain, ez dituzte Sara, Azkaine eta Senpere herrien euskal izenak errespetatu.
Lapurdi
Zenbakia: 823/2007 Arrazoia:
Erakundea: LIGUE COMMUNISTE REVOLUTIONNAIRE - LCR Ekainaren 10 eta 17ko hauteskundeei begira argitaratu eta etxeetara igorri plaketa frantses hutsean dago.
Lapurdi
Zenbakia: 959/2007 Arrazoia:
Erakundea: NUEVAS GENERACIONES DEL PP “Espainia gara” kanpainarako atera duen kartelean honakoak ageri dira: “Zoaz guztion jaia ospatxera” eta “12-an urriaren”.
Bizkaia
Zenbakia: 821/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTI COMUNNISTE FRANÇAIS - PCF Ekainaren 10 eta 17ko hauteskundeei begira argitaratu eta etxeetara igorri plaketa frantses hutsean da. Horrez gain, ez dituzte Ziburu eta Uztaritze herrien euskal izenak errespetatu.
Lapurdi
Zenbakia: 772/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTI SOCIALISTE - PSF Ekainaren 7an Baionako egoitzara deitu zuen eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Lapurdi
Zenbakia: 820/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTI SOCIALISTE - PSF Ekainaren 10 eta 17ko hauteskundeei begira argitaratu eta etxeetara igorri plaketan euskararen presentzia ezin sinbolikoagoa da. Horrez gain, ez dituzte hainbat toponimoren euskal izenak errespetatu: Arbonne, Ascain, Biriatou, Ciboure... ageri baitira.
Lapurdi
Zenbakia: 23/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI – EUSKADIKO EZKERRA – PSE-EE Gasteizko taldeak “Vitoria-Gasteiz, + capital” izeneko kanpainaren berri ematen duen informazioa bidali du etxeetara, eta gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 171/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI – EUSKADIKO EZKERRA – PSE-EE Otsailean Arabako eta Gasteizko taldeek ekimen baten berri eman dute eta horretarako etxe guztietara informazioa igorri dute. Bidali duten guztia, informazioa nahiz ekimenean parte hartzeko materiala, gaztelania hutsean dago.
Araba
181
Zenbakia: 431/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE NAVARRA - PSN Maiatzaren 27ko hauteskundeak direla eta maiatzaren 11n gaztelania hutsean dago Iruñerriko postontzietan zabaldu duen propaganda.
Nafarroa
Zenbakia: 439/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE NAVARRA - PSN Iruñerriko herritarrak gaztelania hutsean jaso zuen maiatzaren 27ko hauteskundeetarako propaganda.
Nafarroa
Zenbakia: 444/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE NAVARRA - PSN Legeak ezarritako eremu euskalduneko etxeetara bidali duen hauteskunde-propaganda gaztelania hutsean dago. Propagandak honela dio hitzez hitz: “Los/as socialistas no queremos “ni castellanizar ni euskaldunizar Navarra””.
Nafarroa
Zenbakia: 458/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI – EUSKADIKO EZKERRA – PSE-EE Hauteskunde-propaganda jaso du etxean Durangoko herritarrak. Kanpainaren leloa kenduta, gainerako guztia, eskutitza barne, gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 478/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE NAVARRA - PSN Gaztelania hutsean bidali dio legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrari maiatzaren 27ko hauteskundeetarako bozka eskatzen duen gutuna.
Nafarroa
Zenbakia: 1069/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI – EUSKADIKO EZKERRA – PSE-EE Arabako taldeak Gasteizko etxeetan banatu duen Socialistas.net aldizkariaren azaroko alea gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1093/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI – EUSKADIKO EZKERRA – PSE-EE Arabako taldeak Gasteizko etxeetan banatu duen Socialistas.net aldizkariaren iraileko alea gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1109/2007 Arrazoia:
Erakundea: PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI – EUSKADIKO EZKERRA – PSE-EE Arabako PSE-EEk Gasteizko etxeetan banatu duen Socialistas.net aldizkariaren azaroko alea gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 260/2007 Arrazoia:
Erakundea: UGT Martxoaren 15ean euskaraz lan egiten duen erakunde batera deitu du hauteskunde sindikalak direla eta. Deia egin duen pertsonak ez du euskarazko komunikazioa bermatu nahi izan, ez dagoela horretara behartuta argudiatuz. Erakundeak harremana euskaraz nahi zuela jakinarazi dio, baina hala ere gaztelaniaz jarraitu du.
Nafarroa
Zenbakia: 3/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNION DEL PUEBLO NAVARRO - UPN Urtarrilaren 4an Iruñeko etxeetako postontzietan banatu duen sakelako egutegia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 455/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNION DEL PUEBLO NAVARRO - UPN Gaztelania hutsean zabaldu du Iruñerriko postontzietan maiatzeko hauteskundeetarako propaganda.
Nafarroa
Zenbakia: 479/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNION DEL PUEBLO NAVARRO - UPN Gaztelania hutsean jaso du eremu euskalduna deritzaneko herritarrak maiatzaren 27ko hauteskundeetako propaganda.
Nafarroa
Zenbakia: 822/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNION POUR LA DEMOCRATIE FRANÇAISE MOUVEMENT DEMOCRATE – UDF-MODEM Ekainaren 10 eta 17ko hauteskundeei begira argitaratu eta etxeetara igorri plaketan euskararen presentzia ezin sinbolikoagoa da.
Lapurdi
Zenbakia: 770/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNION POUR UN MOUVEMENT POPULAIRE - UMP Ekainaren 10 eta 17ko hauteskundeei begira argitaratu eta etxeetara igorri plaketan euskararen presentzia ezin sinbolikoagoa da.
Lapurdi
Zenbakia: 816/2007 Arrazoia:
Erakundea: UNION POUR UN MOUVEMENT POPULAIRE - UMP Ekainaren 10 eta 17ko hauteskundeei begira argitaratu eta etxez etxe banatu plaketa frantses hutsean da. Eskualde bakarrean, VI. Hautesbarrutian, sinbolikoa eta oso kalitate txarrekoa da euskararen presentzia.
Lapurdi
Zenbakia: 992/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGIA Ikastola bateko ikasleak bisitan izan ziren. Harrera egin zien pertsonak, oroigarri bana banatu zien aingeruaren irudiarekin. Estanparen atzealdeko otoitzaren testua gaztelania hutsean dago.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 993/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARALARKO SAN MIGELEN KOFRADIA Webguneko “Eskaintzak eta meza santuen enkarguak” atalaren euskarazko bertsioa ez da batere txukuna. Akats ortografiko eta gramatikalez josia dago.
Nafarroa
Zenbakia: 907/2007 Arrazoia:
Erakundea: BERRIOZARKO DONEZTEBE PARROKIA Ohar bat argitaratu du heldu den ikasturteko ikastaroen berri emanez. Euskara eta gaztelaniaren presentzia ez da orekatua, gaztelania da nagusi eta gainera euskarazko bertsioak akats ortografiko eta gramatikalak ditu.
Nafarroa
Zenbakia: 265/2007 Arrazoia:
Erakundea: DONOSTIAKO GOTZAINDEGIA
Zenbakia: 892/2007 Arrazoia:
Erakundea: Nª SEÑORA DEL CARMEN PARROKIA Iruñeko Arrotxapeako parrokiak gaztelania hutsean zabaldu du auzoko etxeetan katekesi-ikastaroen berri ematen duen informazio-orria.
ERLIJIOA
Hartutako erabakiaren ondorioz, Donostiako haur euskaldunek ezin izango dute jaunartzea euskaraz egin.
182
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE Nafarroa
EREMUA: PRIBATUA 5.6. ELIKADURA ETA OSTALARITZA 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 27 2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Alor honetan jasotako kexa guztiek eskubide-urraketaren izaera dute.
2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Ostalaritzan behin baino gehiagotan errepikatu da esku-orriak euskaraz ez egotea, ahozko zerbitzua euskaraz ezin jasotzea edo webguneak euskarazko bertsiorik ez izatea. Dena dela, ez dago errepikakortasun errealaz hitz egiterik, enpresa desberdinei zuzendutako kexak izan direlako.
2.2.b Erabilera
KEXEN ZIOA Ahozko zerbitzua erdara hutsean Etiketa hainbat hizkuntzatan, baina euskaraz ez Jatetxeko menua eta karta euskaraz ez Ordainagiria erdara hutsean Publizitatea erdara hutsean Seinalea erdara hutsean Toponimoaren izendapen ofiziala ez errespetatzea Webgunea euskaraz ez
2.3. Larritasuna Eremu honetako espedienteen artean 647-2007 eta 92-2007 espediente zenbakiak nabarmendu nahiko genituzke, herritarrak establezimenduetako langileei euskaraz zuzendu eta erantzun zakarra jaso dutelako.
183
3. ARLOAREN ARABERAKO BALORAZIOA EREMUA ELIKADURA OSTALARITZA
8 19
ELIKADURA
Alor honetan jasotako kexa bat ez beste guztiak idatzizko erabilerari dagozkio. Horietatik gehienak etiketatzearen ingurukoak dira, hots, elikagaien etiketetan osagaiei eta gainerakoei buruzko informazioa euskaraz ez egoteari buruzkoak. Publizitatea euskaraz jaso ez izatea, seinaleak euskaraz ez egotea eta herrialdearen toponimo ofiziala errespetatu ez izatea izan dira gainerako kexen zioak. OSTALARITZA
Jasotako sei kexa ahozko zerbitzuari buruzkoak dira. Gainerako hamabiak idatzizko erabilpenaren ingurukoak dira. Horien artean bosten arrazoia webgunean euskarazko bertsiorik ez egotea izan da eta laurena publizitatea erdara hutsean bidali izana. Gainerakoen zioak ugari izan dira: jatetxeko menua edo karta euskaraz ez egotea, ordainagiria euskaraz jaso ez izatea etab.
4. ERANTZUNAK Ez dugu erantzunik jaso.
5. SINOPSIAK: ELIKADURA Zenbakia: 647/2007 Arrazoia:
Erakundea: BARRENETXEA OKINDEGIA Herritarra Groseko Kale Nagusiko dendara joan zen uztailaren 4an ogia erostera. Dendari berriari ogia euskaraz eskatu, eta honek gaztelaniaz hitz egiteko erantzun zion modu txarrean. Ogia erdaraz eskatuta ere, dendariaren komentarioak entzun behar izan zituen, alegia, arazoa herritarrarena zela gaztelaniaz ez hitz egiteagatik.
Gipuzkoa
Zenbakia: 846/2007 Arrazoia:
Erakundea: EKI GARAGARDOA Garagardo-botiletan marka-izenaz eta goiburuaz landa, “Euskaldunon garagardoa”, testu guztiak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ageri dira, ez ordea, euskaraz.
Bizkaia
Zenbakia: 1065/2007 Arrazoia:
Erakundea: KAIKU-IPARLAT Esne-kutxetan beste zenbait produkturen publizitatea egiteaz gain, deskontua egiteko txartela banatzen du. Publizitatea eta txartela gaztelania hutsean daude.
Araba
Zenbakia: 506/2007 Arrazoia:
Erakundea: LE PETIT BASQUE Ardi-esnez egindako banilla gustuko jogurtak inguratzen dituen etiketetan eta kartoian euskara ez da ageri.
Lapurdi
Zenbakia: 1099/2007 Arrazoia:
Erakundea: MALKORRA GOXOTEGIA Turroia inguratzeko plastikozko poltsetan informazioa gaztelania hutsean dago: “turrones y mazapanes, ingredientes...”
Nafarroa
Zenbakia: 1219/2007 Arrazoia:
Erakundea: SYNDICAT DU PIMENT D”ESPELETTE Azaro aldean Lapurdiko hainbat herritako sarreretan Ezpeletako piperraren Jatorri Kontrolaturiko Izendatzearen eremua dela adierazten duten seinaleak jarri dituzte. Bada, euskarazko hitzek ez dute frantsesez dagoen esaldiaren adiera biltzen: “Village de l”AOC Piment d”Espelette - Ezpeletako biperra”.
Lapurdi
184
Zenbakia: 157/2007 Arrazoia:
Erakundea: ZAHOR Tentaciones bonboiak inguratzen dituen paperean osagaiak zazpi hizkuntzatan badaude ere, euskara ez da horien artean ageri.
Nafarroa
Zenbakia: 158/2007 Arrazoia:
Erakundea: ZAHOR Tentaciones bonboiak inguratzen dituen paperean ez da Gipuzkoaren izen ofiziala errespetatu.
Nafarroa
Zenbakia: 1137/2007 Arrazoia:
Erakundea: ANTIGUA CASA TABERNA Abenduaren 2an postontzian jaso zuen esku-orria gaztelania hutsean idatzia dago.
Nafarroa
Zenbakia: 890/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARMOLA JATETXEA Irailaren 17an zerbitzarietako bati euskaraz egin arren, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Gipuzkoa
Zenbakia: 891/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARMOLA JATETXEA Gaztelania hutsean jaso zuen ordainagirira.
Gipuzkoa
Zenbakia: 696/2007 Arrazoia:
Erakundea: BAIONAKO BATZOKIA Ekainaren hasieran harrera frantses hutsean egin zioten eta menuak ere frantses hutsean ageri ziren.
Lapurdi
Zenbakia: 939/2007 Arrazoia:
Erakundea: DUOMO”S PIZZA Gaztelania hutsean dagoen esku-orria zabaldu du “Publizitatea euskaraz” dioen pegatina duen Barañaingo postontzian.
Nafarroa
Zenbakia: 92/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERNIOPE TABERNA Ezin izan zuten zerbitzua euskaraz jaso. Langileak euskara ez zuela zertan jakin adierazi zuen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 873/2007 Arrazoia:
Erakundea: ETXE-NAGUSI JATETXEA Irailaren 8an Igeldoko jatetxean bezero batek bazkaltzeko tokirik ba ote zen galdetu zion euskaraz zerbitzariari. Langileak euskaraz ez zuela ulertzen erantzun zion.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1208/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKAL HERRIKO GASTRONOMIA ETXEA Abenduaren 12tik 14ra Donostian izan zen D’Pintxos nazioarteko Azoka eta Kongresuaren berri eman eta antolatzaileekin komunikatzeko edota izena emateko sortutako web-orria gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 333/2007 Arrazoia:
Erakundea: LEVEL 10 Apirilaren 4an gaztelania hutsean dagoen esku-orria zabaldu dute Iruñerriko postontzietan.
Nafarroa
Zenbakia: 198/2007 Arrazoia:
Erakundea: LORE-TXU TABERNA Otsailaren 17an Donostian banatutako publizitatea gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 254/2007 Arrazoia:
Erakundea: MAISONNAVE HOTELA Hotelean prentsaurrekoa egiteko gela bat alokatzen saiatu zen euskaraz martxoaren 14an, baina ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Herritarraren iritziz, ez zuten ulertzeko ahaleginik ere egin.
Bizkaia
Zenbakia: 253/2007 Arrazoia:
Erakundea: NH VILLA DE BILBAO Prentsaurrekoa egiteko gela bat alokatzen saiatu zen euskaraz martxoaren 14an, baina ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Herritarraren iritziz, ez zuten ulertzeko ahaleginik ere egin.
Bizkaia
Zenbakia: 341/2007 Arrazoia:
Erakundea: NH VILLA DE BILBAO Webgunea lau hizkuntzatan kontsulta daiteke; euskaraz, ordea, ez.
Nafarroa
Zenbakia: 1038/2007 Arrazoia:
Erakundea: SEGA ERRETEGIA Aiako jatetxeak kartak gaztelania hutsean ditu. Euskarazkoak eskatuta, erdaldun ugari joaten dela eta horregatik ez dagoela erantzun diote bezeroari.
Gipuzkoa
Zenbakia: 313/2007 Arrazoia:
Erakundea: SHERATON BILBAO HOTELA Martxoko laugarren astean Bilboko hoteleko kafetegian herritarren eskura zeuden 6 egunkarien artean ez zegoen euskarazko bat bakarrik ere.
Bizkaia
Zenbakia: 319/2007 Arrazoia:
Erakundea: SHERATON BILBAO HOTELA Webgunean ez da Bizkaia lurraldearen izen ofiziala errespetatu, Vizcaya ageri baita, besteak beste, atariko orrian eta kokapenari buruzkoan.
Nafarroa
Zenbakia: 320/2007 Arrazoia:
Erakundea: SHERATON BILBAO HOTELA Webgunea bost hizkuntzatan dagoen arren, euskarazko bertsiorik ez du.
Nafarroa
Zenbakia: 199/2007 Arrazoia:
Erakundea: TXUKUN PUB Donostiako tabernak banatzen dituen bonoak gaztelania hutsean izaten dira; besteak beste, otsailaren 17an banatutakoak.
Gipuzkoa
Zenbakia: 329/2007 Arrazoia:
Erakundea: TXUKUN PUB Webgunea ez dago euskaraz.
Nafarroa
OSTALARITZA
185
186
EREMUA: PRIBATUA 5.7. PROFESIONALAK ETA ZERBITZUAK 1. ESPEDIENTE KOPURUA: 65 Merkataritza txikiarekin lotutako espediente gutxi jaso dugunez, Profesionalak eta zerbitzuak izeneko atalean landuko ditugu.
2. ADIERAZLEEN ARABERAKO BALORAZIOA 2.1. Izaera Bideratutako kexa guztiek eskubide-urraketa izaera dute.
2.2. Puntualtasuna / sistematikotasuna 2.2.a. Errepikakortasuna Alor honetan eskubide-urraketaren errepikakortasunaren adibide ugari jaso ditugu. Hona hemen horietako batzuk: ASFI SERVICIOS INTEGRALESek batzarretarako deietan eta aurrekontuen txostenetan ez dio euskarari inongo tarterik egiten. AZYSAk, Iru単eko autobus-geltokia kudeatzeaz arduratzen den enpresak, autobusen irteera eta iritsieren berri ematen duten pantailetan ez du toponimoen euskarazko izena errespetatzen. CENTURY 21ek esku-orriak frantses hutsean banatu ohi ditu. EUSKALITek bi argitalpen gaztelania hutsean plazaratu ditu. LA FONTAINEren eskuorriak frantses hutsean daude eta ez da toponimoaren euskal izendapena ageri. ISTA MEETERING SERVICESek ere gaztelania hutsean jarri ohi ditu ur-beroaren kontadoreak ikuskatzera noiz joango den jakinarazteko oharrak. PANDA SOFTWAREk gaztelania hutsean ematen die bezeroei promozioen berri posta elektroniko bidez.
2.2.b Erabilera
KEXEN ZIOA Ahots grabatuko mezua gaztelania hutsean Ahozko zerbitzua euskaraz jasotzerik ez Argitalpena erdara hutsean Aurrekontua gaztelania hutsean Egiaztagiria gaztelania hutsean Faktura erdara hutsean Galde-sorta eta galdetzailea erdaraz Gutuna erdara hutsean
187
Hitzaldia euskaraz ez Idazkia erdara hutsean Ikuskatze-agiria gaztelania hutsean Informazioa euskaraz ez Kartela euskaraz ez Kontratua euskaraz ez Oharra, jarraibideak eta jakinarazpena erdara hutsean Publizitatea erdara hutsean Sarrera-txartela euskaraz ez Telefono-gida frantses hutsean Toponimoa erdara hutsean Webgunea euskaraz ez
2.3. Larritasuna Bi kasu aipatuko ditugu: 715-2007 eta 392-2007. Lehendabiziko kasuan, herritarrek Arrasateko notariotzan herritarrek idazkia euskaraz aurkeztu eta inongo oztoporik gabe onartu bazieten ere, handik egun batzuetara telefonoz deitu eta idazkia gaztelaniaz ere aurkeztu behar zutela esan zieten. Bigarrenean, Nafarroako eremu euskalduna delako D ereduko ikastetxean hitzaldia gaztelania hutsean eman izana oso larria iruditzen zaigu.
3. ARLOAREN ARABERAKO BALORAZIOA Lau kexa bakarrik dagozkio ahozko zerbitzuari; beraz, ia kexa guztiek idatzizko erabilerarekin dute zerikusia. Publizitatea euskaraz jaso ez izana da kexa gehienen zioa. Aurreko urteetan ere jaso izan ditugu mota horretako kexak. Gainerako kexen arrazoien artean denetarik dago: gutunak, kartelak, idazkia, oharrak, webgunea, toponimoak, jarraibideak etab.
4. ERANTZUNAK 392-2007 kexa dela-eta, Emakumeen Bilguneak Altsasuko Udalari igorritako txostenean ondorengoa irakur daiteke: 1. Hitzaldiak A eta D ereduko ikasleendako ziren. 2. Moderatzaileak entzuleei zalantzak eta galderak euskaraz egiteko aukera eskaini zien. Horrez gain, Berdintasunerako Agenteak euskararen erabilera normalizatzeko ordenantza eguneratu eta garatzeko eskatzen du bere txostenean. GRUPO DELTA EDICIONES DIGITALESetik erantzuna igorri dute, gaztelaniaz. EAEn milaka saltoki egongo direla euskaraz artatzeko langilea kontratatzeaz arduratu ez direnak, baina beren saltokian langile euskalduna egon badagoela adierazi dute. Gainera, herritarrak saltokiko langileari ez ziola esku-orria euskaraz ote zegoen galdetu agertzen du, alegia, herritarrak besterik
188
gabe hartuko zuela. Esku-orriak bezero-motaren arabera itzultzen omen dituzte, eta aipatu saltokira ikasle atzerritar asko joaten direnez, ez dituzte esku-orri guztiak itzultzen. JOYERIA ZULUAGAk 1196-2007 kexari erantzun dio. Bertan, sentitzen dutela eta ez dela antzeko kexa jaso duten lehendabiziko aldia jakinarazi dute. Aurrerantzean gauzak hobeto egiten saiatuko dira. PANDA SOFTWARE telefonoz jarri zen Behatokiarekin harremanetan 367-2007 kexa jaso zuenean. Zenbait kexa jaso zituztela eta kexek ondorio legalik ekar liezaieketen jakin nahi zuten. Bestetik, azaldu zutenez, PANDA SOFTWAREk munduan zehar frankiziak ditu. Egoitza bat Bilbon du, baina komertzialak Madrilgoak dira. Marketing-a orokorrean egiten dute, Bartzelonara edo Donostiara doan bereizi gabe. Oraingoz ez dute horrelako bidalketak euskaraz egitea ziurtatzen ahal, datu-baseak aukera hori eskaintzen ez dielako eta kostu ekonomiko handia duelako. Dena dela, bezeroekiko zerbitzua hobetze aldera kontuan hartuko dute. Teknikariekin etab. hitz egingo dute, euskaldunik egonez gero, zerbitzua hala jaso nahi duten herritarrei hizkuntza horretan egin ahal izateko. Bileraren erabakitakoen berri idatziz emango dute. 322-2007 kexa Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari ere igorri genion. Bertatik erantzun digutenez, Urnietako IAT aztertokitik bidaltzen den jakinarazpenean herritarrari zuzendutako mezua elebiduna bada ere, barneko publizitatea gaztelaniaz agertzen dela egiaztatu dute, eta horrenbestez, emakida duen enpresari kexa helarazi diote, erreklamazioa bideratzeko neurri zuzentzaileak har ditzan, beti ere eskaintzen duten zerbitzuan elebitasunak aurrera egiteari begira.
5. SINOPSIAK: Zenbakia: 315/2007 Arrazoia:
Erakundea: ADMINISTRACION DE FINCAS EVA ESKALA Abokatu batek gaztelania hutsean eman ohi dio zerbitzua bezeroari. Herritarrak telefonoz eta gutunez adierazi dio euskaraz jaso nahi duela zerbitzua, eta hark ezetz esan ez badio ere, ez dizkio gutunak euskaraz bidaltzen.
Bizkaia
Zenbakia: 163/2007 Arrazoia:
Erakundea: ADOS INMOBILIARIA Gaztelania hutsean paratua du Arraiozko Urrutia auzoan pisu bat salgai dagoela iragartzen duen kartela etxeko balkoian.
Nafarroa
Zenbakia: 678/2007 Arrazoia:
Erakundea: ANTENAS SINKAL Gasteizko atari batean itsatsi duen oharra gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 917/2007 Arrazoia:
Erakundea: APPLUS NORCONTROL Applus igogailuen ikuskatze-enpresak gaztelania hutsean bidali dio jabe-komunitate bati, ikuskatzea eta ordainketa noiz eta nola egingo diren jakinarazteko gutuna. Horrekin batera, komunitateko diruzainak betetzeko bidali duten helbideratze-orria ere gaztelania hutsean dago.
Gipuzkoa
Zenbakia: 918/2007 Arrazoia:
Erakundea: APPLUS NORCONTROL Igogailuen ikuskatze-enpresa etxe bateko igogailua ikuskatzen izan da. Ikuskatze-agiria gaztelania hutsean eman diete.
Gipuzkoa
Zenbakia: 715/2007 Arrazoia:
Erakundea: ARRASATEKO NOTARIOTZA Ekainaren 7an notario-ahalorde agiria eskatzeko idazkia euskaraz aurkeztu zuten. Ekainaren 11n telefonoz deitu zieten gaztelaniaz ere aurkeztu behar zutela esanez.
Gipuzkoa
Zenbakia: 495/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASCENSORES ULAHI Igeldoko Aita Orkolaga, 8 atarian jarri duen igogailuan grabatutako ahotsak gaztelania hutsean ematen ditu mezuak. Horrez gain, atarian eta segurtasun tresnetan jarri dituzten informazio txarteltxoak ere gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa
Zenbakia: 170/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASFI SERVICIOS INTEGRALES Otsailaren 5ean gaztelania hutsen dauden ohar eta txostenak dituen gutuna igorri die Azueloko Monasterioa plazako garajeen jabeei. Ondorengo idazki hauek dira herritarrek gaztelania hutsean jaso dituztenak: larrialdietarako telefono zenbakia aldatu dela jakinarazten duen oharra, otsailaren 19an egingo den Batzar Orokorrera joateko deia, 2006ko kontuei buruzko txostena eta 2007ko aurrekontuei buruzko dokumentua.
Nafarroa
Zenbakia: 194/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASFI SERVICIOS INTEGRALES Otsaileko 4. astean gaztelania hutsen dauden oharrak paratu zituen Azueloko Monasterioa plazako 3. atarian. Ohar horietan otsailaren 27an egitekoa zen Batzar Orokor Arrunterako deia egiten da.
Nafarroa
189
Zenbakia: 1149/2007 Arrazoia:
Erakundea: ASFI SERVICIOS INTEGRALES Gaztelania hutsean igorri die Iruñeko Azueloko Monasterioa plazako 3. atariko bizilagunei abenduaren 13an Ezohiko Batzar Orokorra egingo dela jakinarazteko gutuna eta eraikinaren aurrealdea zaharberritzeko aurrekontua.
Zenbakia: 1066/2007 Arrazoia:
Erakundea: ATE ASESORES DE GESTION Komunikazio batekin batera bidalitako gutuna gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 1198/2007 Arrazoia:
Erakundea: AZYSA Azaroaren 10ean, arratsaldean, Lekumberri ageri zen Iruñeko autobus geltokian autobusen heldueren berri ematen zuten pantailetan.
Nafarroa
Zenbakia: 1199/2007 Arrazoia:
Erakundea: AZYSA Azaroaren 10 arratsaldean Iruñeko autobus geltokian autobusen heldueren berri ematen zuten pantailetan Vitoria eta S.Sebast. soilik ageri ziren.
Nafarroa
Zenbakia: 393/2007 Arrazoia:
Erakundea: BEEP Informatika-dendetan saltzen diren BEEP markako argazki-paperen bilgarrietan informazioa gaztelaniaz, katalanez eta portugaleraz ageri da; euskaraz ez, ordea.
Bizkaia
Zenbakia: 691/2007 Arrazoia:
Erakundea: BEGECOM 2007an argitaratu Basque-Sud Landes telefono-gida frantses hutsean da. Horrez gain, ez du ia herri baten beraren euskal izena errespetatu, Ascain, Arcangues, Larressore, Bidarray, Iholdy, Isturits... agertzen baitira.
Lapurdi
Zenbakia: 122/2007 Arrazoia:
Erakundea: BRAUN Hortzetako eskuila elektrikoak 17 hizkuntzatan dakartza jarraibideak. Euskara ez da ageri horien artean.
Bizkaia
Zenbakia: 361/2007 Arrazoia:
Erakundea: CAMARA NAVARRA Apirilaren 12an CAMARA NAVARRAko eta CENeko lehendakariek sinatutako eskutitza jaso zuen erakundeak. Eskatu gabeko gutuna gaztelania hutsean idatzia dago.
Nafarroa
Zenbakia: 1041/2007 Arrazoia:
Erakundea: CASA CHAVES Gabonetako saski eta sortei buruzko liburuxka bidali dio enpresa bati. Bertan jasotzen den informazio guztia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 686/2007 Arrazoia:
Erakundea: CASA DE MISERICORDIA Iruñeko Erruki etxeak entzierroetan erabiliko diren zezenak ikusgai jartzen ditu zezentokietan. Ikusi ahal izateko sarrera ordaindu beharra dago. Sarrera gaztelania hutsean dago eta saltzaileak ez zekien euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 392/2007 Arrazoia:
Erakundea: CEDERNA-GARALUR Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilgunearekin batera, DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldiak eman zituen martxoan, lanbideaukeraketa egiterakoan kontuan hartzeko irizpideen inguruan. Ikasleak D eredukoak baziren ere, hitzaldiak gaztelania hutsean egin ziren.
Zenbakia: 500/2007 Arrazoia:
Erakundea: CENTURY 21 Higiezinen kateak etxeetara banatzen dituen esku-orriak frantses hutsean izaten dira.
Lapurdi
Zenbakia: 850/2007 Arrazoia:
Erakundea: CENTURY 21 Uztaritze inguruan banatu duen esku-orria frantses hutsean da. Bertan Angelu, Miarritze edo Uztaritzen salgai dauden etxeen berri ematen da, besteak beste.
Lapurdi
Zenbakia: 855/2007 Arrazoia:
Erakundea: CENTURY 21 Uztaritze inguruan banatu duen Au coeur dun Beau Pays izeneko esku-orria frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 165/2007 Arrazoia:
Erakundea: CESTERO INSTALACIONES Otsaileko bigarren astean Altzan buzoiratu zuen publizitate-orria gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 617/2007 Arrazoia:
Erakundea: CLINICA VETERINARIA LEKUNBERRI Ekainean Leitzan etxez etxe banatu duen esku-orria gaztelaniaz baino ez zegoen. Euskarazko hitz bakarrak toponimoak dira: Albisualdea, Lekunberri eta Donostia.
Nafarroa
Zenbakia: 238/2007 Arrazoia:
Erakundea: COMERCIAL VALIRA Luxus saileko Tecnoform Platinum zartaginak inguratzen dituen kartoian zartaginari buruzko informazioa eta jarraibideak 7 hizkuntzatan datoz; euskaraz ez, ordea.
Nafarroa
Zenbakia: 339/2007 Arrazoia:
Erakundea: COMERCIAL VALIRA Webgunea 7 hizkuntzatan ikus daitekeen arren, euskaraz ezin da.
Nafarroa
Zenbakia: 270/2007 Arrazoia:
Erakundea: ERA CAP OCEAN Otsailaren hasieran inmobiliariatik deitu zioten birritan, eta ezin izan zuen informazioa euskaraz jaso.
Lapurdi
Zenbakia: 1067/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALIT Kalitaterako Euskal Iraskundeak erakunde bati bidalitako 10 buenas prácticas en 5S izenburuko argitalpena gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1068/2007 Arrazoia:
Erakundea: EUSKALIT Erakunde bati bidali dion La innovación en empresas industriales argitalpena gaztelania hutsean dago.
Araba
Zenbakia: 1024/2007 Arrazoia:
Erakundea: FAGOR Etxetresnaren jarraibideak hamaika hizkuntzatan datoz, baina euskara ez da ageri horien artean.
Araba
190
Nafarroa
Araba
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 1025/2007 Arrazoia:
Erakundea: FAGOR Webgunea hamaika hizkuntzatan kontsulta daiteke, baina ez euskaraz.
Zenbakia: 94/2007 Arrazoia:
Erakundea: GRUPO DELTA EDICIONES DIGITALES
Zenbakia: 712/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAFONTAINE Opel etxeko autoen publizitate-orriak banatu zituen ekainaren hasieran Uztaritze inguruko etxeetan; frantses hutsean dira. Horrez gain, ez dute Basusarri herriaren euskal izena errespetatu.
Lapurdi
Zenbakia: 815/2007 Arrazoia:
Erakundea: LAFONTAINE Chevrolet etxeko autoen publizitate orriak banatu zituen ekainaren hasieran Uztaritze aldean; frantses hutsean dira. Horrez gain, ez dute Basusarri herriaren euskal izena errespetatu.
Lapurdi
Zenbakia: 132/2007 Arrazoia:
Erakundea: ISTA METERING SERVICES Urtarrilaren 26an Azueloko Monasterioko 3. atariko bizilagunei zuzendutako ohar bana jarri zuen eskailera bakoitzean, egun horretan ur beroaren kontagailuak irakurtzera pasako zirela jakinaraziz. Oharra gaztelania hutsean idatzita zegoen.
Nafarroa
Zenbakia: 379/2007 Arrazoia:
Erakundea: ISTA METERING SERVICES Gaztelania hutsean dauden oharren bidez jakinarazi zien Iruñeko Azueloko monasterioa plazako 3. atariko bizilagunei apirilaren 23an ur beroaren kontagailuen irakurketa egiteko etxez etxe ibiliko zirela.
Nafarroa
Zenbakia: 755/2007 Arrazoia:
Erakundea: ISTA METERING SERVICES Uztailaren 18an oharra paratu zuen Iruñeko Azueloko monasterioa plazako 3. atarian, biharamunean ur beroaren kontadorearen irakurketa egitera pasako zirela jakinaraziz. Oharra gaztelania hutsean zegoen.
Nafarroa
Zenbakia: 225/2007 Arrazoia:
Erakundea: ISS FACILITY SERVICES Herritarrak gaztelania hutsean jaso du errenta-aitorpena egitean aurkeztu beharreko PFEZri buruzko egiaztagiria.
Nafarroa
Zenbakia: 164/2007 Arrazoia:
Erakundea: ITURGAS Otsailaren bigarren astean Altzan buzoiratu zuen publizitate-orria gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 710/2007 Arrazoia:
Erakundea: JARDINERIE DU GOLF Basusarrin kokatutako saltegiak maiatzaren 30etik ekainaren 16rako eskaintzen berri ematen duen publizitate-aldizkariak banatu zituen etxez etxe. Frantses hutsean dira eta ez dituzte Baiona, Basusarri, Donibane Lohizune, eta Kanbo herrien euskal izenak errespetatu.
Lapurdi
Zenbakia: 582/2007 Arrazoia:
Erakundea: JOYERIA ZULUAGA Ezin da www.eguzkilorejoya.com, eguzki-lorearen irudiarekin egindako bitxien webgunea, euskaraz ikusi.
Nafarroa
Zenbakia: 1196/2007 Arrazoia:
Erakundea: JOYERIA ZULUAGA
Zenbakia: 1160/2007 Arrazoia:
Erakundea: JUPER BAT Gaztelania hutsean du bere webgunea.
Nafarroa
Zenbakia: 197/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANDA SOFTWARE Otsailaren 26an gaztelania hutsean jaso zuen bezero euskaldunak eskaintza baten berri ematen zuen mezu elektronikoa.
Nafarroa
Zenbakia: 212/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANDA SOFTWARE Posta elektroniko bidez jaso duen babes-eskaintza gaztelania hutsean idatzita dago. “Nuevo! Panda BusinesSecure 2006 con Tecnologías TruPrevent” da jasotako mezuaren gaia.
Nafarroa
Zenbakia: 347/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANDA SOFTWARE Apirilaren 3an gaztelania hutsean bidali dio bezeroari programa berri bati buruzko informazioa ematen duen posta elektronikoko mezua.
Nafarroa
Zenbakia: 348/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANDA SOFTWARE Apirilaren 10ean gaztelania hutsean bidali dio bezeroari segurtasun perimetralaren abantailak azaltzen dituen posta elektronikoko mezua.
Nafarroa
Zenbakia: 367/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANDA SOFTWARE Apirilaren 13an gaztelania hutsean bidali dio bezeroari Panda Labs urteko txostena deskargatzeko aukera eskaintzen duen mezu elektronikoa.
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 413/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANDA SOFTWARE Maiatzaren 10ean gaztelania hutsean jaso du bezeroak erositako produktuaren faktura.
Nafarroa
Zenbakia: 1017/2007 Arrazoia:
Erakundea: PANDA SOFTWARE Gaztelania hutsean bidali dio bezeroari “Panda GateDefender Integra” zerbitzuari buruzko posta elektronikoko publizitatea.
Nafarroa
Zenbakia: 633/2007 Arrazoia:
Erakundea: PAULO AZKUE Gaztelania hutsean dagoen gutuna jaso zuten ekainaren 18an.
Gipuzkoa
Zenbakia: 483/2007 Arrazoia:
Erakundea: PHARMACIE TAJAN Otsailaren 6an ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.
Lapurdi
Zenbakia: 783/2007 Arrazoia:
Erakundea: PHOTO CONTACT”S Ekainaren 24an Miarritzeko hondartzan argazkia ateratakoan argazkilariak emandako txartelean ez dago euskararen arrastorik. Informazioa eta publizitatea frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz daude.
Nafarroa
Eskuorria gaztelania hutsean jaso zuen.
Abenduan zehar Gara egunkarian eguzki-lorearen irudiarekin egindako bitxiak gaztelania hutsean iragarri dituzte.
191
Araba
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Nafarroa ERANTZUN DUTE
Zenbakia: 916/2007 Arrazoia:
Erakundea: SECO MUEBLES Gaztelania hutsean dagoen esku-orria banatu zuen irailean Altzan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 317/2007 Arrazoia:
Erakundea: SERGAFINCAS Gaztelania hutsean jakinarazi zien Barañaingo Ipar plaza hiribideko 3. atariko bizilagunei martxoaren 20an batzar orokorra egingo zela; gutunontzietan sartu zizkieten jakinarazpenak.
Nafarroa
Zenbakia: 237/2007 Arrazoia:
Erakundea: SIEMENS - BSH HB 754.50 F labearen jarraibide liburuxkak frantsesez, gaztelaniaz eta portugesez daude; euskaraz, ordea, ez.
Nafarroa
Zenbakia: 411/2007 Arrazoia:
Erakundea: TICK TACK TICKET Ekainaren 23an The Rolling Stones taldeak Donostian emanen duen kontzerturako atera dituen sarreretan ez dago hitz bat bera ere euskaraz. Kontzerturako publizitate-euskarri guztiak ere gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa
Zenbakia: 502/2007 Arrazoia:
Erakundea: TNT SOFRES Erakundeko langileak herritarraren etxera joan ziren otsailaren 27an bere bizimoduari buruzko inkesta burutzera eta ezin izan zuen galdetegia euskaraz erantzun. Gauza bera gertatu zaion hirugarren aldia da.
Lapurdi
Zenbakia: 9/2007 Arrazoia:
Erakundea: TÜV RHEINLAND IBERICA 2006ko abenduaren 28an Ibilgailuen Zamudioko egoitzako 94.452.11.13 zenbakira deitu zuen, aldez aurretik hartua zuen hitzordua aldatzeko. Langile batek hartu zion deia eta autoa arratsaldean eramateko hitzordua zuela, baina ordu horretan ezinezkoa zitzaionez, ea lehenago eraman zezakeen galdetu zion herritarrak. Langilearen erantzuna, borondate onez, “¿que has tenido un accidente y no puedes traer el coche?”. Herritarrak gaztelaniaz azaldu zion.
Bizkaia
Zenbakia: 322/2007 Arrazoia:
Erakundea: TÜV RHEINLAND IBERICA
Zenbakia: 775/2007 Arrazoia:
Erakundea: TÜV RHEINLAND IBERICA Herritarrak ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko txanda hartzeko telefonoz deitu zuen Urnietako zentrora. Lehen hitzak gaztelaniaz egin zizkioten. Herritarrak euskaraz jarraitu zuen eta bulegariak zerbait euskaraz erantzun ondoren gaztelaniaz jarraitu zuen elkarrizketa. Bertaratu zen egunean, uztailaren 24an 14:15ean, paperak erakutsi eta ordainketa egiteko unean gauza bera gertatu zitzaion. Herritarra euskaraz zuzendu eta erantzunaren zatirik handiena gaztelaniaz jaso zuen. Ikuskapena egitera sartu eta mekanikoak “buenas tardes”etik hasi eta bukatu arterainokoak (aginduak, xehetasunak, etab.) gaztelania hutsean eman zizkion, hitz bakar bat ere ez zion esan euskaraz.
Gipuzkoa
Zenbakia: 1133/2007 Arrazoia:
Erakundea: TÜV RHEINLAND NAVARRA Eremu euskalduneko herritarrari bidali dion jakinarazpena nagusiki gaztelaniaz dago.
Nafarroa
Zenbakia: 841/2007 Arrazoia:
Erakundea: TXOSNA.COM Euskalgintzako erakunde batek txosna alokatu zion enpresari Oiartzungo jaietarako. Enpresa horrek bidali zien alokairukontratua gaztelania hutsean zegoen.
Gipuzkoa
Zenbakia: 969/2007 Arrazoia:
Erakundea: ZUMINTZA Urriaren 14an gaztelania hutsean igorri zion erakunde bati Festak eta abar izeneko publizitate mezua e-postaz.
Nafarroa
Matxoaren 30ean Urnietako egoitzatik nagusiki gaztelaniaz dagoen jakinarazpena bidali diote.
192
Gipuzkoa ERANTZUN DUTE
Ondorio nagusiak
194
6. ONDORIO NAGUSIAK Zazpi urteko kezka areagotuz Zazpigarrenez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko diagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarritutako ondorioak atera ditu. 2007an kudeatutako 1230 espedienteetatik 1121 hizkuntza-eskubideen urraketak izan dira. Hartara, inoiz baino urraketa gehiago helarazi dizkiote herritarrek Behatokiari. Horrek badu nolabaiteko irakurketa positiboa, izan ere, herritarrek gero eta kontzientzia aktiboagoa dute hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean. Hala ere, hori ez da nahikoa. Herritarrek erakusten duten kontzientzia aktiboagoak isla zuzena izan beharko luke erakundeek zein administrazioek eskubideen bermeari begira abian jartzen dituzten mekanismoetan. Hala ere, ez da horrela izan. Herritarrek hizkuntza-eskubidea baliatzeko joera handiagoa erakutsi arren, ez zaio joera horri behar bezala erantzun. Horrela, Behatokiak kezka handiz argitaratzen du 2007 urteko txostena; bi elementuk eragindako kezka hain zuzen ere: •
•
Progresibotasun-eza: Hainbat kasutan hizkuntza-eskubideen bermean progresibotasunik ez dagoela egiaztatu ahal izan da. Eskubide-urraketa batzuk urterik urte errepikatu egiten dira, eta zazpi urtez diagnosiak egiten ari garela kontuan hartuta, progresibotasuna tempus zehatzetara ekarri behar dela ondorioztatu dugu. Progresibotasunaren edota arian-arian delakoaren definizio malguak eskubideen urraketen betikotzea dakarrela egiaztatu dugu. 2001ean jasotako kexak kudeatu behar izan dira 2007an. Milaka urraketa: Behatokiak ez ohi dio erreparatzen ikuspegi kuantitatiboari kexen irakurketa egiteko. Hala ere, urterik urte eskubideen urraketen kopuruak gora egitea hausnarketarako elementua dela uste dugu. Euskara erabili, hizkuntza-eskubidea baliatu nahi eta ezin izan duten milaka espedienteren kasuistika kudeatu dugu. Milaka erabilerasaiakera eragotzi da azken urteotan.
Hartara, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10. urteurrenaren harira kaleratu adierazpena bete-betean berresten du Behatokiaren diagnosiak: Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako. FRANTZIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA •
Aitortza juridiko ezak herritarrak babesgabe uzteaz gain, frantsesaren derrigorrezko erabilera justifikatzeko arrazoi bihurtu dute Administrazioek.
195
ESPAINIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA •
Urteroko moduan Espainiako Estatuko Administrazioak gaztelania hutsean lan egiten jarraitu izan du 2007an. Urteko kexak baliatuz Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berretsitakoan hartu zituen konpromisoak ez direla bete egiaztatu ahal izan du Behatokiak Europako Kontseiluko Adituen aurrean.
AUTONOMIA ERKIDEGOAK HERRIZAINGOA BARNE SAILA Autonomia Erkidegoetako herrizaingo zein barne sailetan ez dituzte aukerak baliatu hizkuntzaeskubideak bermatzeko mekanismoak abian jartzeko: • Ertzaintzaren lan-deialdietan bigarren hizkuntza-eskakizunik ez da ezarri oraindik, eta 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez duten langileak kontratatu dira. • Foruzainen lan-deialdiko lanpostu batean ere ez da derrigorrezkoa izan euskararen ezagutza. OSASUNGINTZA • Osakidetzan oso agerian geratu da progresibitatearen tempus malguak ondorio zuzenak dituela eskubideen urraketan. • Osasunbidean eremu ez-euskalduneko herritar bihurtu dituzte nafar guztiak. NAFARROAKO ADMINISTRAZIOA • •
Euskararen Legeak eta ondorengo Dekretu murriztaileek eskubideen aitortzarako agertzen zituzten zirrikituak ere modu sistematikoan urratu dira. Euskara bidezko hezkuntzaren garapena gelditzeko ingeles bidezko murgiltzeprogramak jarri dituzte abian
JUSTIZIA • Urtero beltzuneen artean jaso badugu ere, 2007ko diagnosiak inoiz baino ageriago jartzen du justiziaren eremuan gertatzen diren eskubide-urraketak, eta euskaraz jardun nahi duten herritarrekiko bereizkeria. Are gehiago, gaztelania jakiteko derrigortasuna behin baino gehiagotan baliatu izan dute, beste urte batez, herritarren eskubideak urratzeko. • Euskara erabili nahi izateak oztopoa izateko aukera zabalik utzi dute Justiziako arduradunek. EREMU SOZIOEKONOMIKOA Kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa nahikoa sistematikoa izan da 2007. urtean. Hartara, iaz egindako diagnosiaren ondorioak iraultzeko neurririk ez dute hartu administrazioek: • Ipar Euskal Herrian kontsumitzaile euskaldunei ez zaie eskubideri aitortu • Nafarroa osoa eremu ez-euskaldun bihurtu dute kontsumitzaile euskaldunekiko • EAEko Kontsumitzaileen Legea garatzeko Dekretuak ez dituzte abian jarri. 196
Arestian aipatutako Euskaraz Bai adierazpenak ongi jasotzen ditu egoerari buelta emateko gakoak. Funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera lehenbailehen lortzea ezinbestekoa da, horrela lor baitaiteke euskararen normalizazioan urrats benetakoak egitea. Halaber, Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortu behar dugu, horrela ziurta baitaiteke euskaldunen eta biztanle guztien hizkuntza-eskubideak bermatuta izatea. Horrekin batera eta helburu horri begira lan politiko-instituzionala eta lan soziala bideratu behar dira, biak ere norabide berean. Erakunde instituzionalek,eragile politikoek, ekonomikoek eta sozialek, norbanakoek eta euskalgintzak norabide berean lan egitea ezinbestekoa da Arrazoi horrengatik, urteroko moduan herritarrek helarazi dizkiguten bizipen hauek guztiak administrazioen eta instituzioen esku utzi nahi ditugu. Honez gero, askok eta askok erantzun izan diete eskubideen urraketei, baina horrelakorik ez gertatzeko bitartekoak ditugu beharrezko. Euskaraz bai egiazkoa izan dadin.
197
198
199
200