Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian
2001-2010 10 URTEKO TXOSTENA
Liburu honetan agertzen diren datuak, informazioa etab. baliatu nahi izanez gero, iturria aipatu.
Izenburua: Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2011n Mota: 10 Urteko txostena Egilea: Hizkuntz Eskubideen Behatokia Legezko Gordailua: NANA-3657/2011 © HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA Marcelo Zelaieta 75 Arsenal plaza, 1 31014 – Iruñea 64 100 – Baiona www.behatokia.org
2
AITZINSOLASA Hamar urtez, baina ixteko bokazioz Atrebentzia bada ere, hamar urteko bilana jasotzen duen txosten honen hitzaurrea lehen pertsonan idatziko dut. Atariko atala beste ardura baten ondorioz idatzi behar badut ere, ezin dut bat-batean pentsamendutik kendu Behatokiak azken hamar urteotan hartu didan tokia. Pasaportea ateratzera joan eta euskarazko zerbitzurik jaso ez. Halaber, oso tratu eskasa jaso zuen: erdaraz hitz egin ezean, kalera joateko agindua jaso ere egin zuten. Horixe izan zen 2001eko udazkenean Behatokiak kudeatu zuen lehen urraketa, 1/2001 espedientea hain zuzen ere. 2010ean jasotako azken kasua, 1205-2010 espedientea, zoriona izan zen: 2010eko abenduan Bartzelonara joan zen Gipuzkoako irrati baterako Bartzelona-Erreala partidaren emankizuna egitera eta Bartzelona futbol taldearen argibide oharra euskara hutsez jaso zuen. Txanponaren bi aldeak erakusten dute hamar urteetako milaka espedienteetatik aukeratu ditudan bi horiek. Halere, hori ezin da bere horretan eraman errealitatera, izan ere, zorionak Behatokiak kudeatu dituen espedienteetatik irlatxo bat besterik ez dira. Euskaraz bizitzeko hautuari determinazioz eutsi eta oztopoak izan dituzten herritarren bizipenak kudeatu ditu Behatokiak hamar urte hauetan. Espediente bakoitza modu zorrotzean sailkatu eta landu du, urraketa eragin duenari horren berri eman dio, herritarrari espedientearekin jarraitutako prozeduraren berri zuzena helarazi dio‌ Lan handia, baina eraginkorra. Espedienteen kudeaketarekin batera, Behatokiak urtero hizkuntza-eskubideen egoeraren argazkia egiteko ardura hartu zuen. Ez da, ez, horrelako argazkiak egiten dituen erakunde bakarra. Oinarrizko edota giza eskubideen defentsan lan egiten duten bestelako erakundeek ere urteroko argazkia egiten dute. Hori horrela izanik ere, Behatokiak oso argi zuen gizarteari erakutsi beharreko argazkiak non izan behar zuen iturria: herritarren bizipenak. Gauzak horrela aurreko urteetan diagnosi edo argazkia eskaini izan du Behatokiak, eta hasieran atrebentzia aitortu dudanez, harrotasuna ere erantsiko diot hitzaurreari. Metodologia honek gure mugak gainditu eta eredu bihurtu da nazioartean. Horrela, Euskal Herritik kanpoko eragileek zein instituzioek zoriondu izan dute Behatokia hizkuntza-eskubideen egoeraren diagnosiak egiteko erabiltzen duen prozedurarengatik.
3
Zorionak jaso bai, baina egoerak bere horretan dirau, eta akaso hori da txanponaren beste aldea. Lortu du Behatokiak herritarrak hizkuntzaeskubideen urraketen aurrean aktibatzea, baina ez du lortu administrazioek neurri bereko erantzuna ematea. Hamar urteko ibilbidea jasotzen duen txostenak halaxe jasotzen du behinik behin. 2001. urteko lehen ondorio nagusiak 2010. urteko lehen ondorio nagusia izaten jarraitzen du: Hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazio guztiek urratzen dituzte. Eta ondorioa urterik urte errepikatzen dela ikusita, zalantza bat sortu zait: Beharrezkoa al da Behatokia, ondorio bertsuak aterako baditu? Erantzuna bat eta bakarra da: Behatokia inoiz baino beharrezkoagoa da euskararen herrian. Zorionez, gero eta gehiago gara gure herrian euskaraz bizi nahi dugun herritarrak. Are gehiago, euskaraz bizitzeko hautu kontzientea gero eta zabalagoa da Tuteratik Balmasedara, Mauletik Ordiziara. Euskaraz bizi diren herritar horiek badakite oztopoak jarriko dizkietela, baina jakin bezate Behatokia ondoan izango dutela hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean eragiteko. Orain dela hamar urte horrela zen, eta gaur egun ere horrela da. Dena den, badugu itxaropena. Hizkuntza-eskubideen inguruko argazkirik behar izango ez dugun eguna etorriko da; eta une horretan Behatokiak jakingo du zer egin: Ateak itxi.
Paul Bilbao Sarria Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehendakaria
4
AURKIBIDEA 1.
Hizkuntz Eskubideen Behatokia
2.
2001-2010 urteetan bildutako datuak 2.1. Datu orokorrak 2.2. Herritarren jatorria 2.3. Espedienteen izaera 2.4. Euskararen telefonoa zerbitzuaren bidez jasotako datuak 2.4.1. Erakunde, instituzio edota administrazio publikoek zuzenean eragindako kexak 2.4.2. Administrazioetatik kanpoko gizarte-eragileek eta eremu sozioekonomikoan eragindako kexak 2.4.3. Zoriontze edo nabarmentze positiboak 2.4.4. Bideratu gabeko espedienteak 2.4.5. Kontsultak 2.5. Behatokiaren ekimenak
15 17 19 22 22 22
3.
Datuak aztertzeko metodologia 3.1. Datuak irakurtzeko irizpideak 3.2. Sailkapena 3.3. Adierazleak
28
4.
Administrazioa eta haren erakunde ofizialak 4.1 Sarrera 4.1.1. Ipar Euskal Herriko Administrazioa 4.1.2. Nafarroako Foru Erkidegoa 4.1.3. Euskal Autonomia Erkidegoa 4.1.4. Espainia Estatuko Administrazioa
34 35 36 43 50 57
5.
Administrazioetatik kanpoko gizarte-eragileak eta eremu sozioekonomikoa 5.1. Ipar Euskal herria 5.2. Hego Euskal Herria 5.2.1. Nafarroako Foru Erkidegoa 5.2.2. Euskal Autonomia Erkidegoa
6.
6
Ondorioak
23 24 25 26 26
62
62 64 65 65 67 71
5
1.1. 1.2. 1.3.
Sorrera, xedea eta lan-ildoak Babesaren objektua: Hizkuntza-eskubideak Behatokiaren proiektuak
6
7
1.1. SORRERA, XEDEA ETA LAN ILDOAK Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, hizkuntzaren normalizazioan atzerapausoak ezin onar zitezkeelako, Behatokia abian jartzea erabaki zuen. Behatokia sortu aurreko urteetan euskalgintzako eragile nagusienak biltzen dituen erakundea zenbait gabeziaz oharturik zegoen. Euskararen eremu batzuetan normalizazioaren kontrako eta hizkuntza-eskubideen urraketa aktiboen aldeko politika bortitzak ari ziren abian jartzen; euskararen beste eremu batzuetan, berriz, ez ziren behar bezalako aurrerapausoak ematen ari. Halaber, indukzioz, Euskal Herri osoan hizkuntza-eskubideak urratzen zirela ohartu zen Kontseilua. Gauzak horrela, hori guztia objektibatuko zuen erakunde independente baten beharra ikusirik, 2001eko ekainaren 26an gizartearen aurrean aurkeztu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokia, euskalgintzako eta sindikalgintzako hainbat eragileren babesarekin. Izan ere, hizkuntza-eskubideen inguruko azterketa objektiboak egingo badira, ezinbestekoa da erakunde publiko edo pribatuen mendekotasunik gabe beteko duen erakunde batek hartzea lan horren ardura eta horrexegatik, Behatokiak neutraltasun eta independentzia osoz dihardu eta Kontseilua ez den beste edozein erakunde publiko edo pribaturen mendekotasunik gabe bete eta betetzen du bere lana. 1.2. BABESAREN OBJEKTUA: HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK Hizkuntza-eskubideen inguruko diagnosiak egiteak badu ezer egin aurretik garbitu beharreko auzia, alegia, zein hizkuntza-eskubide aitortu behar zaie herritarrei, eta gure kasuan, euskaldunei? Izan ere, euskararen lurraldea hedaduraz txikia izanik ere, euskal hizkuntzakomunitatea bost/zazpi estatus juridikoren mende dago, eta euskaldunari bizi den tokiaren arabera aitortzen zaizkio hizkuntza-eskubideak. Horrela, euskaldunon hizkuntza-eskubideei buruzko diagnosia egun indarrean dauden ordenamendu juridikoen arabera eginez gero, hainbat kasutan eskubideak ez direla urratzen ondoriozta genezake. Izan ere, eremu batzuetan legeak berak arautzen dituelako eskubideen urraketak. Hizkuntza-eskubideen diagnosi orekatua egiteko, beraz, ezinbestekoa da beste erreferentzia bati lotzea. Bestalde, hizkuntza-eskubideen gaia gutxiengoei lotuta agertu da beti, izan ere, talde horietako kideek pairatzen dituzte eskubide ezaren ondorioak. Hartara, hizkuntza nagusi bati buruz, edo Estatuetako hizkuntzez, ari bagara zalantzarik ez dago arras bermatuta dituztela erabilera, errespetua zein biziraupena, eta horren ondorioz, ez dela beharrezkoa horien babeserako neurririk abian jartzea.
8
Berezko hizkuntza erabiltzeko eskubidea norberari datxekiona da eta norberaren duintasunaren barruan kokatu behar dugu. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren lehenengo artikuluaren arabera: Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute. Horrela, hizkuntza erabiltzeko eskubidea gizabanakoon oinarrizko eskubidea da, gizabanakoon nortasuna eta duintasunari lotzen zaion eskubidea. Baina hizkuntzak ez zaizkie pertsonei bakarrik lotzen, alegia, norbanakoek ez ezik hiztun taldeek ere izan behar dituzte hizkuntza-eskubideak. Hizkuntzaeskubidea, beraz, indibiduala eta kolektiboa da. Ez dago hizkuntzaren kontzeptua ulertzerik hizkuntza hori mintzo den jendartetik bereizita. Hizkuntzak duen ikuspegi komunitarioa da talde bakoitzak zeinek bere hizkuntza erabiltzeko duen eskubidea arautzeko oinarria. Nazioartearen eremuan ez dugu hizkuntza-eskubideen inguruko definizio argirik aurkitu araudi batean ere; ez eta hizkuntza-eskubideak zerrendatzen dituen nazioarteko tresnarik ere. Ez da Behatokia izan hizkuntza-eskubidea kontzeptuaren adiera hori proposatu duen lehena, ez eta bakarra ere. 1996an Bartzelonan PEN Club International eta CIEMEN (Centre Internacional EscarrĂŠ per a les Minories Ăˆtniques i les Nacions) erakundeek sustatu eta UNESCO erakundeak babestutako Hizkuntz Eskubideei buruzko Mundu Mailako Biltzarrean Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zen. Bertan 66 Gobernuz Kanpoko Erakunde, PEN International erakundeko 41 zentro eta hizkuntzaeskubideen inguruko 41 aditu bildu ziren eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuten. Deklarazioaren arabera hizkuntza-eskubideen izaera indibiduala eta kolektiboa banaezina da. Are gehiago, elkarren osagarri dira, hizkuntza komunitate batean garatzen baita eta, aldi berean, komunitate horren barruan norbanakoak erabiltzen baitu eta hartaz baliatzen baita. Horrela, norbanakoaren hizkuntza-eskubideak bermatuko dira baldin eta hizkuntzakomunitate guztien hizkuntza-eskubideak modu berean errespetatzen badira. Beste alde batetik, gurea bezala, Estatu eta egitura administratibo desberdinetan bizi diren hizkuntzei dagokienez, Deklarazioaren arabera hizkuntza-eskubideak ezin dira geratu estatus politiko-juridiko edo administratibo baten mende, edota hiztun kopurua bezalako irizpideen mende ere. Hartara, hizkuntza komunitate guztiek eskubide berdinak dituztela adierazten du, eta bereizketarik ezin egin daitekeela agertzen du. Gainera hizkuntza-eskubideen subjektu gisa hartzen ditu hizkuntza-komunitateak, alegia, edozein gizarte, historian zehar lur eremu zehatz batean finkatua, bere burua herritzat daukana eta hizkuntza komun bat garatu duena.
9
Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala 1996an onartu bazen ere, gaur egunera arteko ibilbidea ez da behar bezain emankorra izan. Deklarazioa sinatutakoan UNESCO erakundeko idazkari Federico Mayor Zaragozari helarazi zitzaion. Gizarte zibilak UNESCOren mahai gainean instituzio horretan lanerako ildo gisa hizkuntza eskubideak kontuan hartu beharra eta abiapuntu gisa Bartzelonako Deklarazioa kontuan hartzeko eskatu zion. Izan ere, prozesuaren azken helburua oso argia zen: UNESCOk gomendioa egin ziezaiola Nazio Batuen Erakundeko Asanblada Orokorrari Hizkuntz Eskubideen Nazioarteko Deklarazioa bere egiteko edota Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren osagarri gisa onartzeko Lehen bi urteetan aurrerapauso interesgarriak izan ziren. Horrela, Hizkuntzen barrutia sortu zen, edota, Mayor Zaragozaren agintearen azken urtean Hizkuntza Aniztasunaren Komite Batzorde Kontsultiboa eratu zen. Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren Jarraipen Batzordea haiekin bildu eta Deklarazioaren azterketa eta hizkuntza eskubideei buruzko testu berri baten prestakuntza helburutzat hartu zuen Batzordeak. Baina Koichiro Maatsura jaunak Mayor Zaragozaren ardura hartu zuenean, gauzak zeharo aldatu ziren. Batetik, Hizkuntzen Barrutia desagertu zen ustezko arrazoi ekonomikoengatik eta solaskidetzarik ez da izan ordutik UNESCOrekin. Hala ere, saiakera berriak egin izan dira Hizkuntz Eskubideen Deklarazioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko. 2007an Deklarazioaren jarraipen-batzordeko bi kide Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidentearekin bildu ziren dokumentuaren berri emateko. Halaber, NBEko Itun ofizial bihurtzeko prozedurari buruzko informazio xehea eskuratu zuten. Aipatzekoa da, esaterako, 2008ko irailean Giza Eskubideen Batzordearen bederatzigarren lan-taldean aurkeztu zela, berriz ere, hizkuntza-eskubideen afera, Nazio Batuek aipatu eskubideak babesteko nazioarteko itun bat abian jar dezaten eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren osagarri izan dadin. 1.3. BEHATOKIAREN PROIEKTUAK Azkenik, Hizkuntz Eskubideen Behatokia abian dituen proiektuei buruzko zenbait informazio jaso dugu. Izan ere, babesgai den objektu horretan eta lehen puntuan aipatutako xedeetan oinarriturik Behatokiak zenbait lan alor jorratzen ditu: • • • •
Euskararen telefonoa zerbitzua Egoerari buruzko txostenen prestakuntza Hizkuntza-eskubideen inguruko hausnarketaren sustapena. Egoera nazioartean zabaltzea.
10
a). EUSKARAREN TELEFONOA 2001eko abenduaren 21ean abian jarritako zerbitzu publikoa dugu Euskararen telefonoa. Zerbitzu horretarako bi linea ditu zabalik Behatokian (Hego eta Ipar Euskal Herrian), bai eta webgune berezitua ere (www.euskararentelefonoa.com). Horrela, herritarrek modu erosoago eta arinagoan balia dezakete zerbitzua. Euskararen telefonoa zerbitzuaren bidez hiru motako deiak bideratzen ditu Behatokiak: Kexa egiteko deiak –euskara erabiltzeko eskubideak errespetatu ez bazaizkie–, zoriontzeko deiak –hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakunde publiko zein pribatuen jokabide eredugarria zoriondu nahi izanez gero– eta argibidea eskatzeko deiak –hizkuntza-eskubideen inguruko aholkularitza hartzeko–. Horrela, Behatokiak herritarren deiak modu sistematiko batez biltzen ditu. Behatokiak espediente bakoitzarekin oso protokolo zorrotzari eusten dio. Horrela lehenik eta behin espedientea irekitzen dio kasu bakoitzari, eta erregistro zenbakia esleitzen dio: espediente zenbakia/urtea, adibidez, 1/2009. Espedientea zabaldutakoan, aztertu egiten du eta izaera ematen dio kexatzea edota zoriontzea bada. Ondoren, ahalik eta datu gehien jasotzen saiatzen da eta, ahal izanez gero, izaera emateko justifikazioa bilatzen du; esate baterako, webgune baten inguruko kexa baldin bada, Behatokiak egiaztatuko du herritarrak helarazitakoa benetakoa dela. Hizkuntzaeskubideen urraketen zantzurik ez badago, Behatokiak ez dio espedienteari kexa-izaera ematen, nahiz eta espedientea gorde egingo duen. Espedienteari izaera esleitutakoan kexa edo zoriontzea eragin duen administrazio edo erakundeari horren inguruko erreklamazioa helarazten dio; herritarrari, berriz, espedienteak jarraituko duen prozeduraren berri ematen zaio, bai eta kexa- edo zoriontze-izaerarik aitortu ez bazaio ere. Behatokiak ez du kexa anonimorik onartzen eta horrelakoak jaso izan dituenean ez die espedienterik zabaldu ere egin. Hala ere, Behatokiak konfidentzialtasun osoz jokatzen du eta ez du herritarren daturik zabaltzen, ez eta erakundeak edo Administrazioak berariaz eskatuta ere. Oso gertaera larria izanez gero eta Behatokiak bide judizialari eusteko asmoa badu, herritarraren baimen idatzia eskatzen du. Azken arau hori zenbaitetan ulergaitz egiten zaie administrazioei, eta ondorioz herritarren datu zehatzak eskatzen dituzte. Bost urte luzez kudeatutako espedienteen zioei erreparaturik kasurik gehienetan ez da beharrezkoa herritarra zein den jakitea, egoera zein izan den identifikatu eta horri irtenbidea ematea baizik.
11
b). HIZKUNTZA ESKUBIDEEN EGOERARI BURUZKO TXOSTENEN PRESTAKUNTZA Behatokiak prestatzen dituen txostenak bi motakoak dira: txosten berezituak eta Urteko txostena. Urteko txostena Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero egoeraren inguruko argazkia egiteko ardura hartu zuen sortu zen unetik. Hartara, Urteko txostenean jasotako kasu guztietan oinarriturik hizkuntza-eskubideen egoeraren diagnosia egiten du Behatokiak. Ekarpen horri esker: Behatokiak euskal hizkuntza-komunitateari haren egoera erreala hautemateko adierazleak eskaintzen dizkio Urteko txostena herritarrek berek helarazitako esperientzietan oinarritutako dokumentua da. Horrela, diagnosiak pisu handiagoa hartzen du ez delako Behatokiak bere kasa induzitutako egoeren isla. Bestalde, Behatokiak euskal hizkuntza-komunitateko kideei begira erabiltzen duen berdintasun irizpideari esker, aipatu diagnosian ez da herritarren arteko bereizkeriarik egiten, egun gure hizkuntzakomunitatea estatus juridiko desberdinetan banatuta dagoen arren. Erakunde publikoei haien jarduera hobetzeko laguntza eskaini nahi die Behatokiak hizkuntza-eskubideen eremuan dauden beltzuneak, gabeziak... agerian jartzen ditu urteko txostenaren bidez. Kasu batzuetan, hizkuntza-eskubideak bermatzeko corpus juridiko desegokia dela, beste batzuetan, legeen inplementazioa gertatu ez dela, herritarrei hizkuntza-eskubideak urratu egiten zaizkie Euskal Herri osoan. Hartara, Behatokiak diagnosi hori ekarpen gisa aurkeztu nahi die erakunde publikoei, pribatuei zein euskalgintzako edota gizarte eragileei ere. Txosten berezituak Txosten berezituetan gai monografikoak lantzen ditu Behatokiak. Unean uneko gai interesgarrienak edota, Behatokiaren aburuz, larriak diren gaiak hautatu eta horien azterketa berezitua paratzen du. Urtero bi txosten berezitu argitaratu ohi dira. Orain arte eskuragarri:
argitaratutako
txostenak
Behatokiaren
webgunean
daude
1. Adin txikikoen zigor-epaitegiak eta hizkuntza-eskubideak Hego Euskal Herrian 2001ean. 2. Nafarroan aplikatzen den hizkuntza-politika Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren ikuspegitik. 3. Shut down of Euskaldunon Egunkaria newspaper.
12
4. Espainiako Estatuko Administrazio Orokorra eta euskaldunon hizkuntzaeskubideak. 5. Hizkuntza-eskubideak eta hezkuntza Euskal Herrian: Egoeraren diagnosia 6. Europako Itun Konstituzionalaren azterketa hizkuntza-eskubideen ikuspegitik 7. Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen ebaluazioa. 8. Language Rights and the Courts in the Basque Country. 9. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian. 10. Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen bigarren ebaluazioa. 11. Aseguru-kontratuak eta hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian. 12. Postontzietako publizitatea eta hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian. c). HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN INGURUKO HAUSNARKETAREN SUSTAPENA Hizkuntz Eskubideen Behatokiak oso garrantzitsutzat jotzen du hizkuntzaeskubideen inguruko hausnarketa sustatzea. Batetik, kontuan izan behar dugu, arestian aipatu bezala, Euskal Herritar guztiek ez dituztela legez aitortuta eskubidea eta horren ondorioz, eskubide gabeturik daudela uste dute. Bestalde, hizkuntza-eskubideen urraketa zabal eta sistematikoak euskal hiztunek euren hizkuntza-eskubideez duten pertzepzio subjektiboan du eragina eta horrexegatik Euskal Herrian euskaldun jendeak luzez bizi izandako legezko gutxiagotasun eta menpekotasunak egungo egoera naturalizatzea ekarri du. Egoera hori kontuan harturik, Behatokiak hainbat ekimen bultzatu ditu. Batetik, hizkuntza-eskubideak gaztetxoekin lantzeko tresna bat eskaini zuen, hain zuzen ere, gaztetandik hizkuntza-eskubideen inguruko kontzientzia sustatzeko eta geure hizkuntza-komunitateko kide diren heinean, hizkuntzaeskubideen aldeko mezua barneratzeko. Horrela, Behatokiak hizkuntzaeskubideak, hizkuntza-aniztasuna, egungo ordenamendu juridikoa... lantzeko unitate didaktikoa argitaratu du. Bestalde, Behatokiak eztabaidarako foro berri bati eman zion hasiera Nazioarteko I. Sinposioaren bidez. Bertan Euskal Herriko zein kanpoko profesionalak bildu zituen eta elkarren esperientzien berri trukatzeko aukera eskaini nahi izan zen, hizkuntza-eskubideen inguruko hausnarketa sustatzeko eta hezkuntza-sistemak hizkuntza-eskubideak bermatzeko abian jarri behar dituen mekanismoak definitzeko.
13
d). HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN EGOERA NAZIOARTEAN ZABALTZEA Azkenik, Behatokiaren lan ildo garrantzitsuenetako bat hizkuntza-eskubideen egoera nazioartean zabaltzea da. Ezinbestekoa da nazioartean euskaldunoi eta hizkuntza-eskubideen egoerari buruzko informazio zuzena helaraztea eta nazioarteko guneetan gure hizkuntza-komunitatearen ahotsa barreiatzea. Horretarako zenbait bide baliatzen ditu Behatokiak. Batetik, lau hilero Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen inguruko aldizkari digitala argitaratzen du. Behatokia Newsletter aldizkaria munduko osoko 400 pertsonak eta erakundek jasotzen dute modu sistematikoan. Behatokiak mundu mailako biltzarretan eta erakundeetan Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen egoeraren berri ematen du. Hartara, Behatokia nazioarteko hainbat erakundetan izan da, besteak beste, Europako Parlamentua edota Nazio Batuen Erakundean; bai eta beste zenbait forotan ere: Lisboan, Galizian... Horrezaz gainera, hizkuntza-eskubideen egoerari buruzko azterketa berezituak prestatu eta zabaltzen ditu. Aipatzekoa da Bestalde, 2008 urtean nazioarteko hainbat instituziotan parte-hartze zuzena izan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Azpimarratzekoa da Nazio Batuen Erakundeko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen 40. Batzordean partehartze zuzena izan zuela Behatokiak, eta bertan agertu zituen kezka nagusienak Batzorde horrek argitaratu zituen gomendioetan jaso zirela. Azkenik, gogoratu behar dugu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Pen Club taldearekin egindako lankidetza-harremana, zeinaren arabera Behatokiak Itzulpen eta Hizkuntza-eskubideen Batzordearen ordezkaritza daraman.
14
2001-2010 urteetan bildutako datuak 2.1. 2.2. 2.3. 2.4.
Datu orokorrak Herritarren jatorria Espedienteen izaera Euskararen telefonoa zerbitzuaren bidez jasotako datuak 2.4.1. Erakunde, instituzio edota administrazio publikoek zuzenean eragindako kexak 2.4.2. Administrazioetatik kanpoko gizarte-eragileek eta eremu sozioekonomikoan eragindako kexak 2.4.3. Zoriontze edo nabarmentze positiboak 2.4.4. Bideratu gabeko espedienteak 2.4.5. Kontsultak
2.5.
Behatokiaren ekimenak
15
16
2.1. DATU OROKORRAK Hamar urtean zehar Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 9.514 kasu bildu ditu. Kasu horietatik 9.417 herritarrek Euskararen telefonoa zerbitzuaren bidez helarazitako informazioarekin Behatokiak osatu eta bideratutako espedienteak izan dira. Espediente horietatik 8.535 kexak izan dira, 338 txalotze edo zoriontzeak, eta 286 kontsultak. 262 espedientek ez dute kexaedo zorion-izaerarik hartu. Behatokiaren ekimenez zabaldutako hainbat espediente ere izan dira, 97 hain zuzen ere. Espediente horiek Behatokiaren lan-ildoa den prebentzio edo aldez aurreko lanari dagozkie. Horrela, eragin handiko tokietan edo ekimenetan euskararen presentzia soziala bermatzeko saiakera egiten du Behatokiak, eta, ondorioz, hizkuntza-eskubideak ez urratzeko neurriak eskatzen ditu, beti ere, ekimen edo zerbitzua abian jarri aurretik.
Behatokiak garatutako sistemari esker, kexen gero eta jarraipen zorrotzagoa egin du eta herritarrekin zein administrazioekin harreman zuzenagoa bermatzeko aukera izan du. Gauzak horrela, oso pozgarria da, urtez urte, Behatokira jotzen duten herritarren kopuruak gora egiten duela ikustea, eta gizartearen esku jarri genuen zerbitzuak gero eta arrakasta handiagoa duela egiaztatzea. Datu kuantitatiboei dagokienez, hona hemen azken hamar urteotan izandako bilakaera. 1. grafikoa: Kexen bilakaera 2002-2010 urteetan, zabaldutako espediente guztiak kontuan harturik
% 94,13
95 94
% 93,66 % 93,34 % 93,13 % 92,20 % 92,05
93 92
94,3
% 91,60 % 90,83
91 90 89 2002
2003
2004
2005
2006
17
2007
2008
2009
2010
2. grafikoa: Zoriontzeen bilakaera 2002-2010 urteetan zabaldutako espediente guztiak kontuan harturik.
6
% 4,09
% 3,37
% 4,61
% 4,13
% 4,04
% 3,55
% 4,04
% 2,62
4
2,31
2 0
2002 2009
2003 2010
2004
2005
2006
2007
2008
3. grafikoa: Kontsulten bilakaera 2002-2010 urteetan zabaldutako espediente guztiak kontuan harturik
8
% 6,55 % 3,67
6 % 2,50
4
% 2,78
% 2,05
% 2,25
% 2,46
% 2,98 2,39
2 0
2002 2009
2003 2010
2004
2005
2006
2007
2008
4. grafikoa Behatokiak zabaldutako espedienteen bilakaera 2002-2010 urteetan
ESPEDIENTEAK
1600 1400 1200 1000 800 600 400 200 0 2002
2003
2004
2005
2006
18
2007
2008
2009
2010
2.2. HERRITARREN JATORRIA Beste behin gogoratu nahi dugu espedienteen inguruko balorazioa egiten dugunean, ez diogula irizpide kuantitatiboari erreparatuko. Hau da, kexak eta eskubideen urraketak baloratzeko Behatokiak propio ezarritako irizpide kualitatiboen arabera egingo duela irakurketa. Dena den, interesgarria da zerbitzua erabiltzen duten herritarren jatorriari buruzko datuak ere kontuan hartzea. 5. grafikoa: “ ‘Euskararen telefonoa’ zerbitzuaren erabiltzaileen jatorria, herrialdeen arabera, Euskal Herrian”
IPAR EH %6,03 NAFARROA %31,47
ARABA %10,37
BIZKAIA %20,23
GIPUZKOA %31,89
Irizpide kuantitatiboari soilik erreparatuz gero, Gipuzkoan eta Nafarroan hizkuntza-eskubideak gehiago urratzen direla ondoriozta baliteke ere, tentu handiz erabili behar dira ehuneko horiek. Izan ere, badira bestelako aldagaiak herrialde bakoitzetik espediente gehiago edo gutxiago zabaltzeko. Zalantzarik ez dago, hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoak erabiltzaile gehiago ekarri beharko lizkiokeela Behatokiari, baina urraketa sistematiko horrek eragin zuzena izaten du herritarren auto-pertzepzioan eta ez du zerbitzu horretara jotzen bere burua eskubidez gabeturik ikusten duelako.
19
6 grafikoa: “ ‘Euskararen telefonoa’ zerbitzuaren erabiltzaileen jatorriren bilakaera, 2002-2010 urteetan.” 40 35 30 25 20 15 10 5 0
Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Ipar EH 2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
Azkenik, hona hemen ‘Euskararen telefonoa’ zerbitzuaren erabiltzaileen jatorriari buruzko datu xeheagoak, hiriburuetako eta herrietako erabiltzaileen batez bestekoa zein bere herrialdeari eta Euskal Herriari dagokienez:
Taulak: Erabiltzaileen jatorriaren bilakaera herrialdeka A R A GASTEIZ 2002 Araba % 72 EH % 5,79 2003 Araba % 67 EH %15,78 2004 Araba % 52 EH % 11,52 2005 Araba % 30 EH % 4,01 2006 Araba % 58 EH % 5,87 2007 Araba % 53 EH % 4,38 2008 Araba % 71,43 EH % 1,59 2009 Araba % 51,22 EH % 1,49 2010 Araba % 40 EH % 0,66
B
A Gainerako herriak 2002 Araba % 28 EH % 2,24 2003 Araba % 33 EH % 7,65 2004 Araba % 48 EH % 10,75 2005 Araba % 70 EH % 9,94 2006 Araba % 42 EH % 4,19 2007 Araba % 26 EH % 2,15 2008 Araba % 28,57 EH % 0,63 2009 Araba % 48,78 EH % 1,42 2010 Araba % 60 EH % 0,99
B BILBO 2002 Bizkaia % EH % 2003 Bizkaia % EH % 2004 Bizkaia % EH % 2005 Bizkaia % EH % 2006 Bizkaia % EH % 2007 Bizkaia % EH % 2008 Bizkaia % EH % 2009 Bizkaia % EH % 2010 Bizkaia % EH %
20
I
Z
20 4,84 22 4,30 22 4,30 36 7,18 17 3,91 19,28 3,56 24,11 4,29 33,33 7,12 23,55 4,37
K
A
I A Gainerako herriak 2002 Bizkaia % 80 EH % 19,13 2003 Bizkaia % 74 EH % 11,34 2004 Bizkaia % 78 EH % 15, 67 2005 Bizkaia % 34 EH % 12,85 2006 Bizkaia % 83 EH % 19,46 2007 Bizkaia % 80,72 EH % 14,89 2008 Bizkaia % 75,89 EH % 13,49 2009 Bizkaia % 66,67 EH % 14,23 2010 Bizkaia % 76,45 EH % 14,18
G I P U DONOSTIA 2002 Gipuzkoa % 31 EH % 12,04 2003 Gipuzkoa % 49 EH % 17,02 2004 Gipuzkoa % 46 EH % 11,52 2005 Gipuzkoa % 59 EH % 24,03 2006 Gipuzkoa % 46 EH % 14,90 2007 Gipuzkoa % 51,38 EH % 12,32 2008 Gipuzkoa % 24,81 EH % 7,86 2009 Gipuzkoa % 40,31 EH % 12,88 2010 Gipuzkoa % 35,7 EH % 7,01
Z
K O A Gainerako herriak 2002 Gipuzkoa % 69 EH % 26,45 2003 Gipuzkoa % 51 EH % 18,38 2004 Gipuzkoa % 54 EH % 10,75 2005 Gipuzkoa % 41 EH % 16,44 2006 Gipuzkoa % 54 EH % 17,32 2007 Gipuzkoa % 48,62 EH % 11,66 2008 Gipuzkoa % 75,19 EH % 23,81 2009 Gipuzkoa % 59,69 EH % 19,07 2010 Gipuzkoa % 64,3 EH % 12,61
N A IRUÑEA 2002 Nafarroa % EH % 2003 Nafarroa % EH % 2004 Nafarroa % EH % 2005 Nafarroa % EH % 2006 Nafarroa % EH % 2007 Nafarroa % EH % 2008 Nafarroa % EH % 2009 Nafarroa % EH % 2010 Nafarroa % EH %
F
A
79 23,02 54 14,25 27 4,30 18 4,70 57 19,65 54,11 21,26 64,79 22,78 62,04 11,67 45,31 17,55
R
R O A Gainerako herriak 2002 Nafarroa % 22 EH % 6,49 2003 Nafarroa % 46 EH % 12,17 2004 Nafarroa % 73 EH % 15, 67 2005 Nafarroa % 82 EH % 20,06 2006 Nafarroa % 43 EH % 14,71 2007 Nafarroa % 45,89 EH % 18,03 2008 Nafarroa % 35,21 EH % 12,38 2009 Nafarroa % 37,96 EH % 12,81 2010 Nafarroa % 54,69 EH % 21,19
IPAR EUSKAL HERRIA 2007 EH
%11.75
2008 EH % 13.17
2009 EH % 12.84
21
2010 EH % 21.43
2.3. ESPEDIENTEEN IZAERA Ondoren aurkeztuko dugun taulan Behatokiak 2001-2010 urtean zabaldu dituen espedienteen izaera zehaztu da:
JATORRIA
MOTA
Herritarrek helarazitakoak
Kexak Zoriontzeak Izaera gabeak Kontsultak
Behatokiaren ekimenak
Aldez aurreko lana KASUAK OROTARA
KOPURUA 8535 338 262 286 97 9.514
Kexei dagokienez, eta eremua kontuan hartuta, 10 urte hauetan eremu edo administrazio publikoekin lotura zuzena duten kexak nagusitu dira. Bideratutako kexen % 64,79 instituzio zein administrazio publikoen ingurukoak izan dira; % 35,21 aldiz, administrazio zein erakunde publikoetatik kanpoko eragileek, enpresek, zerbitzu-emaileek eta abarrek eragindakoak izan dira.
2.4. ‘EUSKARAREN TELEFONOA’ ZERBITZUAREN BIDEZ JASOTAKO DATUAK 2.4.1. ERAKUNDE, INSTITUZIO EDOTA PUBLIKOEK ZUZENEAN ERAGINDAKO KEXAK
ADMINISTRAZIO
Erakunde eta instituzio publikoei dagokienez, hona hemen 2001-2010ean herritarren kexak hartu dituzten erakundeak:
22
ERAKUNDEA Ipar Euskal Herriko Administrazioa Espainiako Estatuko Administrazioa Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza Nafarroako Gobernua Arabako Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Udalak Herriko Etxeak EAEko Udalak Nafarroako Udalak OROTARA
KOPURUA 221 707 27 1022 1031 42 107 182 360 848 483 5.530
2.4.2. ADMINISTRAZIOETATIK KANPOKO GIZARTE-ERAGILEEK ETA EREMU SOZIOEKONOMIKOAN ERAGINDAKO KEXAK Administrazio, instituzio zein erakunde publikoetatik kanpoko eragile, enpresa edota zerbitzu-emaileei dagokienez, hona hemen 2001-2010ko urteetan herritarren kexak hartu dituzten alorrak edo esparruak:
EREMUA
KOPURUA
543 825
Interes orokorreko zerbitzuak Merkataritza gune handiak, kateak denda erraldoiak Aisialdia/kirola/kultura/hedabideak Aseguruak eta finantzak Mundu asoziatiboa Elikadura eta ostalaritza Profesionalak, zerbitzuak eta merkataritza txikia OROTARA
23
441 325 431 161 279 3.005
2.4.3. ZORIONTZE EDO NABARMENTZE POSITIBOAK Herritarrek hainbat enpresa zoriondu nahi izan dituzte beren hizkuntzaeskubideak bermatzearren agertu dituzten jarrerak. Urte hauetan guztietan zoriontzeen zioak arras desberdinak izan dira: etiketetan euskara lehenestea edota euskara hutsean egotea, publizitatean informazio guztia euskaraz ere egotea, hainbat webgunetan euskararen presentzia orekatua izatea, etab. Jarraian, 2001-2010 epealdian zoriontzeak edo txalotzeak jaso dituzten enpresak eta zergatiak azaltzeko zenbait adibide: Zenbakia: 59/2001 Arrazoia:
FORUM FORUM enpresak Usurbilgo Urbil merkataritza zentroan duen egoitzan euskararen presentzia egokia da eta langileak euskaldunak dira.
Zenbakia: 85/2001 Arrazoia:
ALDAY TECHNOLOGICS Umeentzako ordenagailu jostailuak merkaturatu izanak txalotzea merezi du haur euskaldunei orain arte ez zuten aukera bat eman baitie.
Zenbakia: 144/2002 Arrazoia:
Zurbano Gasolindegia Zurbano gasolindegiko kartel gehienak ele bietan zeuden (euskaraz eta gaztelaniaz), gasolina botatzeko makinak euskaraz egiten zuen megafoniaren bidez eta bertako langileak zerbitzua euskaraz eskaini zion.
Araba
Zenbakia: 477/2002 Arrazoia:
L’AQUARIUM BARCELONA Bartzelonako Aquariuma ezagutzeko egindako bisitan Aquariumeko langileak bisitariak euskaldunak zirela konturatuta, euskara hutsezko biorriko informatiboa eskaini zieten.
Bartzelona
Zenbakia:153/2004 Arrazoia:
IMAGINARIUM Dendetako kartelak, txartelak, liburuxkak eta publizitatea euskaraz dauzkate. Kasu batzuetan gainera euskara hutsez.
Zenbakia: 73/2005 Arrazoia:
PEDRO LUÍS KONTSERBAK Web gunea euskaraz ere badago
Zenbakia:438/2005 Arrazoia:
NAFARROAKO EHIZA FEDERAZIOA Kodes mendizerrako bordan txartelak ele bietan jarri dituzte.
Zenbakia:451/2006 Arrazoia:
BASMODEC BASMODEC saltokiak etxeetara banatutako udaberriko eskaintza bereziari dagokion publizitatean euskara lehenetsi dute.
Zenbakia:488/2006 Arrazoia:
MEDICAL ÓPTICA Gasteizko etxeetan banatutako eskuorrian euskararen presentzia orekatua da gaztelaniarekiko
Zenbakia: 355/2007 Arrazoia:
VUELING AIRLINES Apirilaren 9an hegaldia erosteko gestio guztia euskaraz egiteko aukera izan zuen. Bidali zizkioten oharrak eta mezuak euskaraz zeuden. Hegaldia aldatzeko erantzungailuan utzitako mezua ere euskaraz zegoen.
Zenbakia: 140/2008 Arrazoia:
NETTO Otsailaren erdialdean jasotako Gure bezeroak Txerri Aparta Ziurtatuarekin sarituko ditugu izeneko eskuorrian eta 2007ko urte bukaerako bonuaren berri ematen duen publizitate/gutunean informazioa euskaraz dago.
Zenbakia: 853/2008 Arrazoia:
LE JOURNAL DU PAYS BASQUE Publizitatea kontratatzerakoan faktura euskaraz edo gutxienez hizkuntzetan igortzeko galdegin zien, eta euskaraz igorri zioten.
Bizkaia
Nafarroa
24
bi
Zenbakia:1112/2008 Arrazoia:
SARAKO HERRIKO ETXEA Herriko etxeko seinaletika ele bietan da.
Zenbakia:59/2009 Arrazoia:
SIMON COLL S.L. Txokolatezko Olentzeroak inguratzen dituen paperean osagaiei dagokien informazioa euskaraz ageri da.
Zenbakia:111/2009 Arrazoia:
ISTURITZEKO ETA OTSOZELAIKO HARPEAK Martxoaren 31n 14° sous les plis.... 14° izurpetan / Isturitze Otsozelaia izeneko mezu elektronikoa jaso zuen eta informazioa euskaraz ere badakar.
Zenbakia:658/2009 Arrazoia:
ZARA Webgunea euskaraz kontsulta daiteke
Zenbakia:670/2009 Arrazoia:
ADAS Etxez etxeko laguntza/enpresak zabaldutako publizitatea euskaraz ere dago idatzita.
Zenbakia:1028/2009 Arrazoia:
MIARRITZEKO HERRIKO ETXEA Apirilaren 11 eta ekainaren 28a bitartean Miarritzeko Sainte Eugénie kriptan Bidaia Himalaian izeneko erakusketa iragartzeko esku/orrietan informazioa euskaraz ere bazegoen.
Zenbakia:1396/2009 Arrazoia:
BAQUÉ KAFEAK Azukre/zorroa euskara hutsean dago idatzita.
Zenbakia:434/2010 Arrazoia:
AMAYA K.E. AMAYA KIROL ELKARTEAk euskaraz bidali dio bazkideari apirilaren 24ko batzar orokor Arruntaren eta Bereziaren, nahiz apirileko promozioaren berri ematen duen jakinarazpena.
Nafarroa
Zenbakia:1179/2010 Arrazoia:
ZUMAIAKO TALASOTERAPIA Zumaiako Zelai Talasoterapian lehen hitzetik euskaraz eta euskara onean eman zioten zerbitzua. Esku/orriren bat edo beste ezik, gainerako guztia euskaraz zegoen
Nafarroa
Zenbakia:1205/2010 Arrazoia:
BARCELONA F.C. 2010eko abenduan Bartzelonara joan zen Gipuzkoako irrati baterako BARTZELONA/REALA partidaren emankizuna egitera eta Bartzelona futbol taldearen argibide oharra euskara hutsez jaso zuen
Gipuzkoa
2.4.4. BIDERATU GABEKO ESPEDIENTEAK a. Izaera gabeko espedienteak Herritarrek kexa edo zoriona helarazita, Behatokiak zioaren azterketari ekiten dio. Zenbaitetan herritarrek eskubidea urratu zaiela uste badute ere, ez da horrela izan; beste batzuetan, herritarra ez da ohartu eskubidea bermatzeko bitartekoak bazirela. Kasu horiei guztiei ez zaie kexaren izaera ematen. Halaber, Behatokiak hainbatetan kexen zioa egiaztatzen du eta izaerarik ez badu, automatikoki bihurtzen du izaera gabeko espediente, edota kexa jaso duen erakundeak herritarrak esandakoari kontrajartzen zaizkion datuak edo frogak helaraziz gero.
25
b. Datuak falta dituzten espedienteak Zenbaitetan ezinezkoa izan da espedientea bideratzea herritarrak ez dituelako gertaerari buruzko zenbait datu eman. Behatokia herritarrarekin harremanetan jarri da datu horiek eskatzeko, baina hiru hilabeteko epean erantzunik jaso ez bada, espedientea bideratu gabe uzten du.
2.4.5. KONTSULTAK Herritarrek hizkuntza-eskubideen dituzten kontsultei ere erantzuten die “Euskararen telefonoa� zerbitzuak. Horietarik gehienak hizkuntzaren corpus juridikoari buruz izaten dira, hain zuzen ere, legeek zer nolako babesa ematen dien jakitea.
2.5. BEHATOKIAREN EKIMENAK Aldez aurreko edo prebentzioaren ildoaren bidez, Behatokiak eragin handiko eta sortzear edo egitear dauden espazio, jarduera, erakunde eta abarretan herritarren eskubideen urraketak ez gertatzeko bideak abiaraz ditzatela eskatzen zaie arduradunei. Izan ere, errazagoa izan daiteke espazio edo jarduera bat abian jarri aurretik, beharrezko neurriak jartzea ondoren gerta litezkeen urraketak saihestearren. Hona hemen 2001-2010an Behatokiak egin duen prebentzio lanaren zenbait adibide: Espedientea Erakundeak:
P2009-01 BIOLUR, Biharko Lurraren Elkartea, EKOLUR,Bionekazaritza eta Ekonekazaritza Arrazoia: Sortzekotan diren markari dagozkionetan ere euskararen presentzia berma dadila.
Espedientea Erakundea:
P2009-02 ALDI SUPERMERKATUAK Arrazoia: Aldi saltegiak Zokoan irekitzeko gogo duen saltegian hizkuntza-paisaian, bezeroekiko arretaeta informazio-guneetako langileen zerbitzuei dagozkienetan eta komunikazio-euskarrietan euskararen presentzia bermatzeko eskaria.
Espedientea Erakundea:
P2009-03 LA POSTE Arrazoia:
2009ko maiatzaren amaierarako abian jarri behar duten helbideak egiaztatzeko sistema informatikoan euskarazko toponimoak ere identifikatuko dituela bermatzea.
Espedientea Erakundea:
P2009-04 ESPAINIAKO GOBERNUA: PLAN E Arrazoia: Plan E delakoaren Tokiko Inbertsiorako Estatuko Funtsaren baitan egingo diren jarduketen informazioa emateko paneletan informazioa euskaraz agertuko dela bermatzea.
Espedientea Erakundea:
P2009-05 JEZ Arrazoia:
Abian jarriko dute Arberatzeko enpresan euskararen presentzia bermatzea.
26
Espedientea Erakundea:
P2009-06 NAFARROAKO GOBERNUA Arrazoia: Elizondoko Foruzaingoaren polizia-etxe berrian errotuluak, oharrak eta, oro har, jendeari zuzendutako jakinarazpen eta ohar idatziak euskaraz egon daitezela, herritarren eskura egonen diren inprimakiak eta herritarrei zehazki zuzendutako jakinarazpenak, bertzeak bertze, isunak, txostenak, zitazioak euskaraz idatziak egon daitezela, ibilgailuetako errotuluak euskaraz idatziak izan daitezela eta herritarrek foralengandik zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko eskubidea bermatzea.
Espedientea Erakundea:
P2009-07 NAFARROAKO GOBERNUA, REFENA Arrazoia: 2010ean zabalduko den REFENA gunean euskararen presentzia orekatua bermatzea
Espedientea Erakundea:
P2009-08 TRANSPORTS CIUTAT COMTAL S.A. Arrazoia: Enpresa Iruñerriko Hiri Garraio publikoaren zerbitzua eskaintzen hasten den egunetik beretik erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzea.
Espedientea Erakundea:
P2009-09 LES ECRANS LUZIERS Arrazoia: Zinemaren seinaletika, afitxetan, webgunean (sortuko balitz) eta komunikazioeuskarrietan euskararen presentzia bermatzeko
Espedientea Erakundea:
P2009-10 AUTOROUTES DE SUD FRANCE Arrazoia: ASF erakundeak autopistan obrak abiatu ditu A63 autobidea handitzeko gisan. Karia horretara ezarriko diren bide-seinaleak elebidunak izan daitezen bermatzea.
Espedientea Erakundea:
P2010-04 Bilboko AYALA ANTZOKIA S.A. Arrazoia: Ayala Antzokiak proposamen batzuk jaso ditu antzokiari beste erabilera bat eman eta eraikina gimnasio bihurtzeko. Hizkuntza paisaian, bezeroen arretan, zerbitzuaren publizitatean, nahiz idatzizko komunikazioetan euskararen presentzia bermatzeko eskaria egin zaio.
Espedientea Erakundea:
P2010-05 OPEN KLUB GIMNASIOA Arrazoia: OPEN KLUBek Durangon zabaltzera doan gimnasio berrian euskararen presentzia bermatzeko eskatzea, errotulazioan, megafonian, publizitatean, zerbitzuan zein hitzezko nahiz idatzizko komunikazioan
Espedientea Erakundea:
P2010-06 AGOITZ, ERRONKARI ETA ZANGOZAKO UDALAK Arrazoia: Nafarroako Gobernuaren Turismo Departamentuak “Ruta de la Pelota” produktu turistikoa promozionatzeko euskarrien artean errotulu batzuk jarriko ditu, besteak beste Agoitz, Erronkari eta Zangozan. Aipatu errotuluetan herrien euskarazko izendapena ere jasotzen dela ziurtatzeko eskatu zaie hiru udalei
Espedientea Erakundea:
P2010-07 ARBIZUKO UDALA, TXISTORRAREN EGUNA Arrazoia: Urriaren 10ean Txistorraren eguna ospatu zen Arbizun. Aurrez eginiko publizitatean, egunean bertan erabilitako seinaleztapenean, errotulazioan, megafonia bidezko oharretan eta gainerako euskarri guztietan direla ahozko nahiz idatzizkoetan, euskara lehentasunez erabiltzeko eskaera egin zaio Udalari eta azokan postua jartzeko baimena ematerakoan hizkuntza-irizpideak ezartzeko
27
Datuak aztertzeko metodologia 3.1.
Datuak irakurtzeko irizpideak
3.2.
Sailkapena
3.3.
Adierazleak
28
29
3.1. DATUAK IRAKURTZEKO IRIZPIDEAK Datuen azterketa egin aurretik, horiek aztertzeko Behatokiak erabilitako irizpideak aurkeztu behar dira, hain zuzen ere, irakurketa eta ondorioak nola eta zergatik atera dituen ulertu ahal izateko. Datuak bi eremu nagusitan eskainiko ditugu, hain zuen ere, administrazio eta haren erakundeak eta administrazioetatik kanpoko gizarte-eragileak zein eremu sozioekonomikoa. Azterketa horretatik at geratu da udalen eremua. Izan ere, zaila da udal kopurua kontuan harturik, horien banaketa egitea, edota eremu administratibo horiei buruzko kexak kokatzea. Administrazioetatik kanpoko gizarte-eragile zein eremu sozioekonomikoarekin jasotako datuak, eremuka, eta eremu horien barruan, sektoreka, sailkatu eta landu dira. Bestalde, urterik urte, datuak irakurtzeko irizpideetan jaso izan den oinarri nagusia islatu egin da orain ere, alegia, datuen azterketa kualitatiboa. 2001-2010 bitartean 9.514 espediente kudeatu ditu Behatokiak, horien artean 9.417 herritarrek helaraziak. Horietatik 8.535k kexa izaera izan dute. Hortaz, bizipen edo eskubide-urraketa horietan oinarritutako diagnosia da ondoren aurkeztuko duguna.
3.2. SAILKAPENA Herritarrek helarazitako kexak, beraz, bi eremu nagusitan sailkatu ditu Behatokiak; batetik, administrazio eta haren erakunde ofizialak eta, bestetik, administrazioetatik kanpoko gizarte-eragileak eta eremu sozioekonomikoa. Hona hemen eremu bakoitzean egindako banaketa: ADMINISTRAZIOA ETA HAREN ERAKUNDE OFIZIALAK Justizia Lana eta Gizartea Ogasuna eta Ekonomia Barne saila Hezkuntza Herri Lana eta Garraioa Osasungintza
ADMINISTRAZIOETATIK KANPOKO GIZARTEERAGILEAK ETA EREMU SOZIOEKONOMIKOA
Interes orokorreko zerbitzuak Merkataritza-guneak, kateak, denda handiak Aisialdia Aseguruak eta Finantzak Mundu asoziatiboa Elikadura eta ostalaritza Profesionalak, zerbitzuak eta merkataritza txikia
UDALAK IPARRALDEA
30
Horrekin batera, administrazioetatik kanpoko gizarte eragileen eta eremu sozioekonomikoaren barruan sektore edo esparruak zehaztu dira:
ADMINISTRAZIOETATIK KANPOKO GIZARTE ERAGILE ETA EREMU SOZIOEKONOMIKOAREN SEKTOREAK ETA ESPARRUAK Komunikazio enpresak Energia hornitzaileak Osasungintza Hezkuntza Garraiobideak eta garraio enpresak Ez dago esparrurik Aisialdia Kirola Kultura Argitalpenak Hedabideak Aseguru-etxeak Finantzak Mundu asoziatiboa Mugimendu soziopolitikoak Erlijioa Elikadura Ostalaritza Profesionalak eta zerbitzuak Merkataritza txikia
Interes orokorreko zerbitzuak
Merkataritza-gune handiak, kateak
Aisialdia
Aseguruak eta finantzak Mugimendu asoziatiboa Elikadura eta ostalaritza Profesionalak, zerbitzuak eta merkataritza txikia
Halere, hurrengo atalean aurkezten ditugun ondorioak eta informazioa ez dira eremu publikoan zein administrazioetatik kanpokoan egin dugun azpisektoreka edo esparruka aurkeztuko. Bi esparru nagusi horietan oinarriturik aurkeztuko ditugu.
3.3. ADIERAZLEAK Lehen atalean esan bezala, Behatokiak lehenetsi egiten du kexen irakurketa kualitatiboa, eta horretarako 2001 urtez geroztik azterketa horretarako adierazleak definitu zituen: AZTERKETA KUALITATIBORAKO ADIERAZLEAK
Izaera
Puntualtasuna / Sistematikotasuna
Hizkuntza-eskubidearen urraketa gertatu den erabakitzea. Ondoren, egungo ordenamendu juridikoaren arabera lege urraketarik gertatu den erabakitzea. Errepikakortasuna
31
Gertaera baten inguruko kexa asko jaso badira.
Erabilera
Larritasuna
Erabilera idatzi eta ahozkoaren bermea: ahozko zerbitzu pertsonala edo herritarrei zuzenean esaten zaizkienak; eskutitz pertsonalizatua edota errotulazioa etab.
Eskubidea baliatzeagatik kalterik izan bada, edo beste eskubideren bat urratu bada.
32
Administrazioa eta haren erakunde ofizialak 4.
Sarrera 4.1. Euskal Autonomia Erkidegoa 4.2. Nafarroako Foru Erkidegoa 4.3. Frantziako Estatuko Administrazioa 4.4. Espainia Estatuko Administrazioa
33
34
4.
SARRERA
10 urte pasa dira Euskal Herriko herritarren eskubideak babestu eta defendatzeko xedearekin Hizkuntz Eskubideen Behatokia sortu zenetik. Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (Bartzelona 1996) proposatzen duen hizkuntza-eskubideen adiera abiapuntutzat hartuta burutu du bere lana Behatokiak 10 urte hauetan. Hizkuntza-eskubideen definizioan, giza berdintasunezko irizpideetan eta hizkuntza-komunitatean arteko ekitatearen printzipio garrantzitsuetan, oinarritu du euskaldunon-hizkuntzaeskubideen defentsarako eginahala. Hizkuntza-eskubidearen oinarrizko kontzeptua definiziotzat hartu eta gizarte alor guztietan, publikoan zein pribatuan, bertako hizkuntza erabili eta garatzeko berezko eskubide gisa babestu eta defendatu du Behatokiak. Bere jarduna abiatu zuenetik 9.500dik gora kasu bideratu ditu, eta beraz, uste dugu, esku artean ditugun datuak oso baliagarriak direla hizkuntza-eskubideen inguruko balorazioak egiteko. Behatokiak informazio iturri ez-ohikoan oinarrituz atera ditu ondorio horiek, herritarren bizipenetan hain zuzen ere. Horretarako, Behatokiak Euskararen Telefonoa izeneko zerbitzua jarri zuen herritarren eskura, gertatu zaizkien eskubide urraketen berri helarazteko tresna. Gure ustez, txosten honetan aurkezten ditugun datuek euskal hiztunen benetako egoerara, eta egunorokoan aurkitzen dituzten zailtasunetara gerturatzen gaituzte. Kudeatutako espediente horiek guztiak ez dira salbuespenak. Aitzitik, errealitatearen zati bat besterik ez dira. 10 urte hauetan bideratutako kexa guztiek eta erabiltzen diren adierazleek, halaxe erakusten dute. Hartara, Behatokiak ondorengo lerrotan hizkuntza-eskubideen inguruko argazkia eskaini nahi du. 10 urtetan landutako datu guztiak utzi dituzten ondorioak biltzen ditugu. Datuak aurkeztu, aztertu, eta haien gaineko gogoeta egin dugu, hizkuntza-eskubideen egoerari buruzko egoera aurkeztuz eremu administratiboen arabera.
35
4.1. IPAR EUSKAL HERRIKO ADMINISTRAZIOA
Ipar Euskal Herriari doakionez, Behatokiak, normaltasunez 2007tik aitzina lan egin du, hau da, Baionan bulegoa ireki ondoren. Ordura arte, euskalgintzak helarazitako kexen jarraipena egiten zuen. Begi bistakoa da, Behatokia, Ipar Euskal Herrian egituratzen joan ahala, kexen kopurua emendatu egin dela, topera iristeko 2010ean. Azpimarratu behar da kexa gehienak Lapurdiko herritarrek egin dituztela. Hala ere, lehen aldikoz, 2010ean Xiberoko eta Behe Nafarroako egiturei dagozkien kexak bideratu ditu Behatokiak. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Xiberoan kudeatutako eskubideurraketek eta horiei erantzuteko jaso ditugun erantzunek, aski garbi erakutsi dute euskarak ikusezintasunean jarraitzen duela Frantziak Estatuko administrazioentzat eta ez dute inolako urratsik eman. 2008ko uztailean onartu zuen frantses legebiltzarrak Konstituzio aldaketan 75-1 aipua eranstea, zeinek “eskualdeko hizkuntzak Frantziaren ondarearen parteâ€? egiten dituen. Haatik, bere garaian, Behatokiak artikuluaren eraginkortasun eza salatu zuen, eskubide berririk sortzen ez zuelakoan, eta euskarari estatus egokirik eskaintzen ez ziolako. Azken bi urte horietan, Behatokiak, berretsi du Konstituzioaren 75. artikuluan egindako aldaketak ez duela eragin positiborik izan eskubideen urraketetan. Aipatu behar dugu ere Frantziako estatuak nazioarteko zenbait hitzarmen sinatu edo berretsi ez dituela, edo gutxiengorik gabeko Estatu gisa aurkeztu duela bere burua eta, hortaz, konpromiso horiek ez bereganatzeko arrazoiak aurkeztu dituela. Gogoratu behar dugu Frantziako estatuan, herritarren arteko berdintasuna bermatzearren, frantsesa da Errepublikako hizkuntza bakarra. Hala ere, beste hizkuntzak ez onartzeak zuzenean jotzen du herritarren arteko berdintasunaren aurka. Horrela, Behatokiak jaso dituen kexetan hizkuntza-eskubide urraketa larriak gertatu badira ere, lege urraketarik ez da izan, legearen arabera ez baitago frantsesa ez beste hizkuntzarik. Datuak erakusten dutenez, Frantziako estatuan Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin zerikusia izan duten kexek, oro har, zerbitzuak euskaraz jasotzerik ez izatearekin dute zerikusia (Justizia prozedurak, SNFC, TRĂˆSOR PUBLIC, LA POSTE) edo hizkuntza paisaian euskararen arrastorik ez agertzearekin.
36
Administrazio orokorra Frantziako jurisprudentzian euskararen aipamenik ez dagoenez,, herritarrei zuzenean urratzen zaie hizkuntza hori erabiltzeko eskubidea. Are gehiago, hizkuntza-eskubidea eskubide subjektibo publikoa den heinean, Justizia Administrazioak eskubide horien bi formak urratzen ditu, alegia, forma aktiboa (herritarrak berezko hizkuntza erabiltzeko eskubidea), bai eta forma pasiboan ere (herritarrak jakinarazpenak hautatutako hizkuntzan jasotzeko eskubidea). Frantziako estatu Administrazioan ez da euskara erabiltzerik prozedura juridiko zein penaletan. Halaber, euskaraz deklaratu nahi dutenei ez die itzultzailea onartzen.
Zenbakia: 1003/2002 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa–Ministère de la Justice français Iparraldeko herritarrari ez zaio euskara erabiltzen uzten epaiketetan, ez eta itzultzailearekin ere.
Lapurdi
Herritarrek justiziaren aurrean tokiko hizkuntza ezin erabiltzea larria da, are gehiago, hizkuntza hori erabiltzea aldarrikatzeagatik bestelako ondorioak pairatu behar baditu: kalte ondorioak edota bortizkeria.
Zenbakia: 728/2003 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– Ministère français de la Justice 2003ko apirilaren 3an 17 pertsona bertaratu ziren epaitegira. Lehendakariak frantsesez hitz egiteko agindu zien eta euskaraz egiteko eskubideari atxiki ziotenez, epaiketa hauen hitzik hartzerik gabe egin zen.
Lapurdi
Justiziaren arloan gertatzen diren hizkuntza-eskubideen urraketek beste giza eskubide batzuen urraketak eragiten dituzte, besteak beste, defentsarako eskubidea, babes judizial eraginkorrerako eskubidea. Kontuan izan behar dugu nazioarteko estandarrek babes judizial eraginkorrerako eta defentsa eskubidea bermatzeko eskatzen dutela. Zenbakia: 51/2004 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– Ministère français de la Justice 2004ko urtarrilaren 8an epaiketa izan zuen Baionan eta ezin izan zuen euskaraz deklaratu. Bertan hizkuntz eskubideak aldarrikatzera joan zirenak ostikoka eta negar-gasen bidez atera zituzten.
37
Lapurdi
Frantziako estatuak agertzen duen jarrera herritarren oinarrizko eskubideen aurka doa. Alegia, herritar orori prozedura judizial batean gutxieneko eskubideak bermatu behar zaizkio, besteak beste, informazioa hizkuntza ulergarrian jasotzeko eskubidea edota auzitegian itzultzailea izateko eskubidea. Behatokiak jasotako informazioetatik ondorioztatu daitekeenez, herritarrei ukatu egiten zaie beren burua defendatzeko eskubidea berezko hizkuntza erabiltzea. Kapritxotzat ere jo izan du prokuradore batek euskaraz mintzatzeko eskubidea baliatzea eta frantsesaren erabilera justifikatzeko François Lehena erregeak 1539an frantsesaren erabilera agindu zuela adierazi zuen.
Zenbakia: 687/2004 Arrazoia:
Zenbakia: 572/2005 Arrazoia:
Zenbakia: 575/2005 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– Ministère français de la Justice Parisko epaitegian ez diete euskarazko interpretaririk jarri. Nahi izanez gero, ingelesez egin dezaketela adierazi diete. Frantzia Estatuko Administrazioa– Ministère français de la Justice Parisko Cour D'Appel delakoan epaileen galderei euskaraz mintzatu izana, presoaren espetxealdia luzatzeko arrazoi bat gehiago bezala hartu du epaileak. Frantzia Estatuko Administrazioa– Ministère français de la Justice Euskal Herriko hainbat herritarraren aurkako epaiketan hegoaldekoek euskaraz deklaratu ahal izan zuten. Iparraldekoek, aldiz, ez.
Lapurdi
Bizkaia
Lapurdi
Hori nahikoa ez balitz, Justizia Ministerioak zalantzarik ere ez dute izan euskarazko irakaskuntzaren kalitatea bera auzitan jartzeko. Baionako Goi Instantziako Auzitegiko familia arazoetarako epaile batek ebazpena atera zuen gurasoen banaketaren ondorioz, haurrak zein ikastetxeetara joan behar zuen argitzeko. Haurra Miarritzeko ikastolan eskolaratua bazen ere, epailearen ebazpenaren arabera, haurra ikastolatik atera behar izan zuten murgiltze ereduak haurrak akulturatu edo dekulturatutzen dituelako.
Zenbakia: 206/2006 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– Ministère français de la Justice Baionako Goi Instantziako Auzitegiko familia-arazoetarako epaile batek Ikastolen eredua akulturatzaile eta dekulturatzailetat jo du.
Jasotako kexek erakusten dutenez, oro har, Frantziako Publikoetan nekez lortzen da, bai harrera eta bai erakunde plazaratu euskarriak, jakinarazpenak eta informazioak euskaraz Euskarak ez du inongo lekurik publikoarekiko harremanetan, ez eta paisaian ere.
38
Lapurdi
Erakunde publikoek jasotzea. hizkuntza
Zenbakia: 1004/2002 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– Société Nationale de Chemines de Fer –SNCF SNCF enpresa publikoaren txartel, publizitate, megafonia bidezko mezu… guztiak frantsesez besterik ez ditu egiten. Herritarrek bi hizkuntzak erabiltzeko gonbita egin arren, ezezko erantzuna eman du beti.
Lapurdi
Gauzak horrela, tokiko hizkuntzaren hiztunen eskubideak sustatu barik, atzerriko hiztunen eskubideak bermatzearen aldeko politika ere darabilte.
Zenbakia: 1083/2006 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– SNCF. Société Nationale des Chemins de Fer Baionako tren-geltokia berritu dute eta euskara ez da inolako elementuan ageri: kartelak, makinak... Txartelak saltzeko makina bost hizkuntzetan erabil daiteke, baina ez euskaraz. Zuzendariaren arabera, euskaraz jartzea euskaraz jartzea ulergarritasuna eragozten du.
Zenbakia: 996/2007
Frantzia Estatuko Administrazioa– SNCF. Société Nationale des Chemins de Fer Familia ugariaren karta eskaria egin zioten. Kari horretara txekea egin zuten eta euskaraz bete zuten. Uztailaren 5ean SNCFk gutunaren bidez ondorengoa erantzun zien: txekea ezin izan dutela kobratu txekearen hizkizko kopurua zuzena ez zelakoan, hots, euskaraz baitzen.
Arrazoia:
Lapurdi
Lapurdi
Urtez urte kexa berdinak errepikatzen dira. Hizkuntza paisaian ere sistematikoki urratzen dira euskaldunon hizkuntza-eskubideak. Ondorioz, euskarak ez du inongo lekurik publikoekiko harremanetan. La POSTE erakundeak ere urterik urte eutsi dio euskaldunon hizkuntzaeskubideen aurkako jarrerari. La Poste erakundeak euskaldunei eragiten dien bereizkeria Nazio Batuen Erakundera eraman zen 2002an.
Zenbakia: 603/2004 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– La Poste La Poste erakundeak ez ditu onartzen euskarazko toponimoak agertzen dituzten eskutitzak. Frantsesez agertu ezean ez bidaltzeko mezua egin dio enpresa bati.
Lapurdi
Zenbakia: 124/2007 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– La Poste Urtarrilean igorleari atzera itzuli zion gutuna, euskaraz eta zuzen idatzita zegoen Uztaritzeko helbidearen ondoan, hartzailea helbide horretan bizi ez zela zioen frantsesez idatzitako oharrarekin.
Lapurdi
Zenbakia: 749/2008
Frantzia Estatuko Administrazioa– La Poste
Lapurdi
39
Arrazoia:
Irailaren 2an, goizean, Uztaritzeko bulegoan ezin izan zuen egokitu zitzaion langilearengandik zerbitzua euskaraz jaso. Zehazki ez ziola ulertzen eta 56 urterekin ez zuela ikasten hasteko gogorik esan zion.
Zenbakia: 30/2010 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– La Poste Urtarrilaren 13an frantses hutsean jaso du etxe aldaketaren ondorioz, gutunak helbide berrira igortzeko kontratuaren datuak aipagai dituen karta. Horrez gain, bezeroak helbide berria euskaraz helarazi zien arren, LA POSTEk frantseseratu nahi izan du, baina hutsak egin ditu.
Lapurdi
Frantses Aurrekontu Publikoen eta Funtzio Publikoaren Ministerioa (Ministère du Budget, des Comptes et de la Fonction Publique) URSAFF eta Kontseilu Orokorrari bideratutako kexek ere urterik urte errepikatzen dira eta, azken urteotako bilakaera kontuan izanik, atzerapausoak ere gertatu dira. Kexen zioak antzekoak izaten dira urterik urte: herritarrei helarazi informazioa, gidak, inprimakiak, e-posta bidezko mezu eta jakinarazpenak frantses hutsean. Harrera, seinaletika, webguneak, gutunak, inkestak, liburuxkak, informazio-orriak, kartelak eta panelak, egiaztagiriak...
Zenbakia: 1084/2006 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– CHAMBRES DE COMMERCE ET D’INDUSTRIE Herritarrak ezin izan du Ganbarako harreran zeuden bi langilerengandik zerbitzua euskaraz jaso. Horrez gain, herritarraren aburuz, jarrera baztertzailea izan dute berarekiko
Zenbakia: 857/2007
Frantzia Estatuko Administrazioa– CONSEIL RÉGIONAL D’AQUITAINE Akitania Eskualdeko Kontseiluak banatu aldizkaria jaso du eta frantses hutsean da.
Arrazoia:
Zenbakia: 727/2008 Arrazoia:
Zenbakia: 487/2008 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa– CHAMBRE DE COMMERCE ET D’INDUSTRIE Baionan duen egoitzako seinaletikan eta informazio guzietan ez da euskararen arrastorik. Hala, seinaletikari dagokionez, komunak, informazio bulegoa…informazioari doakionez, konferentzia nahiz ikastaroei buruzkoak, izena emateko orriak eta bestelako eskuorriak frantses hustean dira. Frantzia Estatuko Administrazioa– MINISTERE DE L’ECONOMIE, DE L’INDUSTRIE ET DE L’EMPLOI- ANPE Maiatzaren 28an, 11:30tan, Miarritzeko agentziara joan zen. Bertan ezin izan zuen harrerako langilearengandik, ez eta teknikariarengandik ere, zerbitzua euskaraz jaso
Lapurdi
Lapurdi
Lapurdi
Lapurdi
Herritarrek ahozkoan euskara erabiltzeagatik jasotako erantzunak ere aipatu nahi ditugu. Izan ere, euskarazko harrera eskatzeagatik “hemen Frantzian gaude” edota telefona esekitzea bezalako jarrerak pairatu behar izaten dituzte behin baino gehiagotan.
40
Hezkuntza Hezkuntza arloan ere Frantziako estatuak nazioartean adostutako hainbat hitzarmeni muzin egiten die, hizkuntza komunitateen eskubidea bermatzeko inolako neurririk aplikatzen ez duelako eta politika are murritzagoak jartzen dituelako abian. Ministerioek baliabideak murrizteko, eta frantsesa beste hizkuntzarik ez balitz bezala jokatzeko politikak ez du batere laguntzen hizkuntzaren biziraupenerako eskubidea bermatzen. Ikastoletan ez ezik, sare publikoan ere hainbat arazo izan dira: baliabide eskasia, euskaraz matrikulatutako haurrei zerbitzua emateko irakasleak kontratatzeko arazoak...
Zenbakia: 802/2005 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa–Ministère de L’Education
Lapurdi
Baionako Louis de Foix ikastetxeko BTSeko ikasle batzuek euskara urte bukaerako azterketa euskaraz egiteko eskaera egin zuten. Ikuskaritza akademikotik jaso duten erantzunean adierazi zaie BTS batzuetan euskara aurkez daitekeela baina haiek eskatzen duten gaian ez dela posible.
Eskola ibilbide guztia euskaraz egin duten ikasleek unibertsitaterako sarbidea ahalbidetzen duen Baxoa izeneko proba frantsesez egitera behartuak daude. Honek, berdintasun printzipioaren urraketa dakar, sistemak desabantailan jartzen baititu euskaraz ikasten duten ikasleak. Nola ulertu behar da, ikasketak euskaraz eginik ikasketa horien emaitzak neurtzeko probak ikas-hizkuntzan ezin egin izatea? Lapurdi, Nafarroa eta Xiberoako ikasleei unibertsitatean ikasketak euskaraz egiteko eskubidea.
ez
zaie
bermatzen
Herriko Etxeak eta Toki Administrazioa
Azkenik, herri administrazioei doakionez, webguneak, harrera seinaletika, oharrak, publizitatea, herri aldizkaria, komunikazio euskarriak, aldizkariak, liburuxkak, informazioak, seinaleak… frantses hutsean egiteagatik edota euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izateagatik.
Zenbakia: 31/2007 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa – Baionako Herriko Etxea Inauterietarako kartel-lehiaketa jarri du abian. Kartelean testua frantsesez agertu behar da derrigorrez, ez, ordea, euskaraz.
Lapurdi
Zenbakia: 774/2007 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa – Donibane Lohizuneko Herriko Etxea Aparkaleku sarreretan dagoen “Prenez votre ticket en entrant” izeneko kartela 4 hizkuntzatan idatzia dagoen arren, euskaraz ez dago.
Lapurdi
41
Zenbakia: 413/2008 Arrazoia:
Frantzia Estatuko Administrazioa - Donibane Lohizuneko Herriko Etxea Herritarrari senide baten heriotza-agiria frantses hutsean luzatu diote.
Lapurdi
Berretsi egiten dugu, beraz, korpus juridiko ezak edo, hobe esanda, gure hizkuntza-eskubideen aitortzaren kontra eratuta dagoen korpus juridikoak ahalbidetu dituela Behatokiak jasi dituen kexa guzti-guztiak. Legezko aitortza ezak eragin handia du herritarrek eskubideen urraketen inguruan duten pertzepzioan. Zaila egiten zaie herritarrei eskubidea urratu zaiela salatzea, legeak haien eskubideak aitortzen ez baditu, ikusgabeak egiten baititu, urraketa egoerak naturalizatu eta betikotu egiten ditu. Joera hori nahiko normal izaten da, izan ere, herritarrak bere eskubideen bermean errespetu handiago eskatzen die administrazio publikoei. Halere Behatokiak izebergaren tontorra besterik ez du jarri agerian; eguneroko bizitzako edozein funtzio administratibo edo sozial euskaraz egiteko ezintasunak milaka bailirateke. Hartara, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Xiberoan kudeatutako eskubide-urraketek eta horiei erantzuteko jaso ditugun erantzunak, aski garbi erakutsi dute euskarak ikusezintasunean jarraitzen duela Frantziako Estatuko administrazioentzat eta ez dutela inolako urratsik eman.
42
4.2. NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA
Nafarroako Foru Erkidegoan gertatzen dena ez da beste inon gertatzen bertako hizkuntza gutxitu baten babesari dagokiolarik: berezko hizkuntza dela aitortu arren, hizkuntzaren ofizialtasuna geografikoko banatuta dago, inon ez bezala; autonomia-erkidego berean biztanleei eskubide desberdinak aitortzen dizkie legeak herritarren arteko bereizkeria bultzatuz. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoan Nafarroako Foru Hobekuntza Legean du lehen erreferentzia. Bertan hizkuntzen estatusari buruz ezartzen den lehen neurriak Nafarroako hizkuntza ofizial gaztelania dela ezarri zuen 9. artikuluan. Jarraian euskara ere ofiziala izango zela gehitu zen, baina soilik “eremu euskaldunean�. Lege honetan bertan ezarri zen nafarren arteko bereizkeria ahalbideratzeko lehen urratsa. LORAFNAK azaltzen zuen ofizialtasun partzialaren garapena Euskararen Legeak ezarri zuen 1986an. Legeak ezarritako eremu euskaldunean herritarrei hizkuntzaeskubideak era aktiboan eta pasiboan aitortu zitzaizkien. Hau da, administraziora euskaraz zuzentzeko eskubidea, bai eta administraziotik erantzuna euskaraz jasotzekoa ere. Legeak ezarritako eremu mistoan herritarren hizkuntza-eskubideak era aktiboan aitortu zitzaizkien; ez, ordea, pasiboan. Hartara, Administrazioak herritarrekin dituen harremanetan ez dago aitortuta hizkuntza-eskubidea, eta ondorioz, ez eta horren bermea ere. Legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean herritarrei eskubideak aitortu ez, baina aukera ematen zaie euskaraz zuzentzeko. Aukera eta ez eskubidea, izan ere, euskaraz zuzenduz gero, itzulpena eska dakiekeelako. Horrela, Nafarroako herri batzuetan euskararen koofizialtasuna ezarri zen eta Nafarroako eremurik handienean ez zitzaion status hori aitortu hizkuntzari. LORAFNAK, beraz, Nafarroako euskaldunen arteko bereizkeria ekarriko zuen hizkuntza politikaren lehen mugarria ezarri zuen. Ondorioz, haren garapena izango den corpus juridiko osora hedatuko du bereizkeria. Horrela, 2000 urtean Gobernuak euskalgintzak zein gizarteak horrenbeste arbuiatu zuten Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko Dekretu arras murriztaile bat onetsi zuen, 372/2000 Dekretua hain zuzen ere. Akats formalak medio bertan behera geratu zen ordea, eta aurreko horren klona zen 29/2003 Dekretua onetsi zuen Nafarroako Gobernuak.
43
Besteak beste, jarraian transkribatzen diren artikuluek jasotzen ditu Dekretuak:
13. Artikulua. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen zerbitzuek erabiltzen dituzten barne inprimaketan eta paperetan idazpuruak eta menbreteak gaztelaniaz idatziko dira. 16. Artikulua. 1- Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru eta menbreteak, zigilu ofizialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. 2. Xedapenak, oharrak, argitalpenak, iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen da.
Horrelako artikuluak ikusirik, euskararen erabilera arautzeko Foru Dekretua baino, euskararen erabilera debekatzeko Foru Dekretua dela ondoriozta genezake. Dekretua Nafarroako Administrazio Publikoetan euskara erabili ahal izateko oztopo bilakatu zenez, hainbat udal, sindikatu eta euskalgintzako eragileek Dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu zuten Nafarroako Justizia Auzitegian. Auzitegiak arrazoia eman zien helegitea tartekatu zuten eragileei eta Dekretuaren 4 artikulu baliogabetu zituen 18/1986 Foru Legearen aurkakoak zirela iritzita. Nafarroako Gobernuak kasazio helegitea aurkeztu zuen epaiaren aurka. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetutako artikuluen aurkako helegitea ebazten zuen Auzitegi Gorenaren epaia irmoa 2009ko maiatzean iritsi zen. Gaur egun artikulu horiek guztiz baliogabetuta badaude ere, Administrazioak ez du bere jarduna zuzendu. Dekretuaren irakurketarik murritzena aplikatzen jarraitzen du. Idatzizko informazioa zein jakinarazpenen eremuan aipatzekoa da azken urteetan izandako inboluzioa. Eremu mistoko zein ez-euskalduneko herritarrei helarazten zaizkien jakinarazpen oro gaztelania hutsean egoten da.
44
Zenbakia: 218/2002 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Nafarroa
Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan ele bietako ziurtagiri bat eskatu arren, gaztelania hutsean luzatu zioten. Zenbakia: 332/2004 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua
Nafarroa
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentutik gaztelania hutsean bidali diote jakinarazpena eremu euskalduneko herritarrari. Zenbakia: 826/200 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Inguru., Lurralde Antolamendu eta Etxeb. Dp
Nafarroa
VINSAk gaztelania hutsean bidali dio herritarrari babes ofizialeko etxebizitza/eskaeraren inguruko jakinarazpena. Zenbakia: 698/2006 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Depart.
Nafarroa
Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusitik gaztelania hutsean bidali dizkiote gastuen itzulketarako bete beharreko inprimakia eta harekin batera doan jakinarazpena. Zenbakia: 263/2010 Arrazoia:
Zenbakia: 802/2010
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua
Nafarroa
Gaztelania hutsean igorri dio jakinarazpena Iruñeko herritarrari urtarrilean kontratua bukatzen zaiola gogoraraziz. Gutun-azala ere gaztelania hutsean idatzia dago. Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Departamentua.
Nafarroa
Nafarroako Gobernuko KULTURA ETA TURISMP DEÀRTAMENTUAK argitaratutako “Acercate a Navarra/el Reyno de las cuatro estaciones VERANO 2010” aldizkaria gaztelania hutsean topatu dut legeak ezarritako eremu euskalduneko udalerriko turismo bulegoan. Ez dut aurkitu euskarazko bertsiorik.
Baina legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrei ere ez die hizkuntza eskubidearen alde pasiboa bermatzen. Eta azken urteetako bilakaeran eremu horretan kokatutako herriei, erakundeei, zein instituzioei bidaltzen zaien dokumentazio oro, gaztelania hutsean dago. Zenbakia:101/2009 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Departamentua Legeak ezarritako eremu euskalduneko D ereduko ikastetxe batean gaztelania hutsean jaso dute BIRDING NAVARRAk igorritako Observar aves en Navarra izeneko biorrikoa. Ikastetxekoek biorrikoa euskaraz igortzeko eskatu dute. Ondorengoa erantzun diete Birding Navarratik: ez dutela esku-orria euskaraz argitaratu; gaztelaniaz eta ingelesez baino ez daudela, printzipioz (Nafarroa) kanpoko jendearentzat prestatuta dagoelako.
Nafarroa
Horrela, legeak ezarritako eremu euskalduneko toki administrazioekin ere antzeko jarrera izaten du. Nafarroako Gobernuak 2003an gaztelania hutsean igortzen zion dokumentazio guztia udal bati. Euskaraz igortzeko eskaturik, Gobernuak indarrean jarritako lege murriztaileen babesa aipatu zuen, eta, beraz, gaztelania hutsean bidaltzen jarraitzen du.
45
Zenbakia: 84/2003 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Toki Administrazioaren Departamentua Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren Departamentutik 181986 Euskararen Foru Legeak zedarritutako eremu euskaldunean dagoen udal bati igortzen dion dokumentazioa gaztelania hutsean dago.
Zenbakia: 674/2010 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Departamentua Legeak ezarritako eremu euskalduneko udalerrira, KULTURA ETATURISMO DEPARTAMENTUAk argitaratutako Mapa turistico de carreteras izeneko liburuxka bidali da eta euskaraz ez dakar ezer.
Nafarroa
Herritarren eskura jarritako hainbat inprimakitan, formulariotan eta inkestetan ere Nafarroako Gobernuak ez dio erreparatu legeak ezarritako ofizialtasun murritzari ere. Horrela, Estatistika Institutuak bidalitako inkestak, laguntzak eskatzeko inprimakiak...gaztelania hutsean besterik ez ditu argitaratu, horien hartzailea zein eremutakoa den kontuan hartu gabe. Zenbakia: 329/2003 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Departamentua Hezkuntza eta Kultura Departamentu zeneko Legezko Gordailua sailean eskabideak egiteko inprimakia gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 180/2003
Nafarroako Gobernua. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak hiru urte beheitiko haurrak dituzten amentzako diru-laguntzak eskatzeko inprimakiak eta bete beharreko baldintzen zein aurkeztu beharreko dokumentazioaren informazioa ematen duten orriak gaztelania hutsean baizik ez daude.
Nafarroa
Nafarroako Gobernua. Ekonomia eta Ogasun Departamentua 2007ko ekitaldiari dagokion errenta-aitorpena eginda bidali dio herritarrari. Agiria gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Arrazoia:
Zenbakia: 270/2008 Arrazoia:
Horrekin batera Nafarroa osoan zabaldu beharreko liburuxkak edota esku-orriak gaztelania hutsean argitaratzen jarraitzen du: PADI programa, legionellari buruzko esku-orria, osasun liburuxkak, tratu txarrei buruzko informazio-orriak eta abar luze bat.
Zenbakia: 327/2003 Arrazoia:
Zenbakia: 824/2006 Arrazoia:
Zenbakia: 599/2007 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Ingurugiro, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departam. Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak “Estrategia territorial Navarra. Poniendo en valor el territorio: DiseĂąamos la Navarra de 2025â€? liburuxka osoa, izenburua izan ezik, gaztelania hutsean argitaratu du. Nafarroako Gobernua. Ingurugiro, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departam. VINSAk gaztelania hutsean bidali dizkio herritarrari babes ofizialeko etxebizitzen 2006ko kanpainaren inguruko azalpenak ematen dituen gutuna, informazio/liburuxka eta eskaera bideratzeko inprimakiak. Nafarroako Gobernua. Ingurugiro, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departam. Ingurumen Departamentuan arrantzarako arauen liburuxka eman diote eremu euskalduna deritzaneko herritarrari. Liburuxka gaztelania hutsean dagoenez, euskarazko alea eskatu du, baina gaztelaniaz soilik argitaratu dutela erantzun diote
46
Nafarroa
Nafarroa
Nafarroa
Zenbakia: 866/2007 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua. Iruñeko Hizkuntza Eskolan matrikula egiterakoan Guía para aprender idiomas más fácil y mejor izeneko liburuxka eman diote. Euskarazko alerik ez duten galdetuta, ezetz erantzun diote. Sarrera baino ezin da irakurri euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia:963/2008
Nafarroako Gobernua. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua Barañaingo herritarrek gaztelania hutsean jaso dute Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuak igorritako Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko eskuorria. Gutun azalean, Departamentuaren logoa eta helbidea ere gaztelania hutsean ageri dira.
Nafarroa
Arrazoia:
Antzeko egoera gertatzen da Administrazioaren web gune ofizialetan: Gobernuaren web gune nagusiak, Kirol Institutuaren web guneak, bai eta Unibertsitate eta Hizkuntza Politikarako zuzendaritzarenak ere, gaztelaniazko bertsioak besterik ez dituzte.
Zenbakia: 4/2002 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Toki Administrazioaren Departamentua Nafarroako Gobernuak Toki Administrazioei bereziki zerbitzua emateko internet sarean jarri duen www.cfnavarra.es\info-local webgunean eskura dauden inprimaki guztiak gaztelania hutsean daude.
Zenbakia: 686/2002
Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua Nafarroako Gobernuaren webgune ofiziala, www.cfnavarra.es, gaztelania hutsean dago. Beraz, aipatu informazio ofiziala ez zaio legeak ezarritakoari lotzen.
Arrazoia:
Zenbakia: 857/2008 Arrazoia:
Zenbakia: 876/2009 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua Adineko Pertsonen Tutoretzarako Nafarroako Fundazioaren webgunea gaztelania hutsean dago.
Nafarroako Gobernua. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua Nafarroako Gazteriaren Institutuaren www.dimejoven.net webgunea gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Nafarroa
Nafarroa
Nafarroa
Zenbakia: 273/2003 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kultura Departamentua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2003an antolatu dituen udako ikastaro guztien artean ez dago bat bera ere euskaraz egin daitekeenik http://www.unavarra.es/info/cursoverano.htm, bestalde, NUPen webgunean, ikastaroen gaineko informazioa, bai eta izena emateko orriak ere, gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 115/2009 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Departamentua BIRDING NAVARRAren webguneak, www.birding.navarra.es, ez du euskarazko bertsiorik. Gaztelaniazkoa eta ingelesezkoa, ordea, bai.
Nafarroa
Biziki aipagarria da Nafarroako Gobernuak euskarazko toponimo ofizialak hizkuntza paisaiatik desagertzeko aurrera eraman duen politika bortitza.
47
Zenbakia: 21/2002 Arrazoia:
Zenbakia: 891/2002 Arrazoia:
Zenbakia: 641/2005 Arrazoia:
Zenbakia: 843/2006 Arrazoia:
Zenbakia: 808/2008 Arrazoia:
Zenbakia: 1057/2006 Arrazoia:
Nafarroako Gobernua. Herri lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua Iruñeko zenbait sarreretan (Landaben industria barrutitik Sanduzelai auzora doan horretan, adibidez) bide seinaletan “San Sebastián” jarri dute, toponimo horrek dituen bi izendapen ofizialetatik soilik gaztelaniazkoa erabiliz. Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua Oroz-Betelu herriaren sarreran jarritako bide-seinalean toponimoaren euskarazko bertsioa ez da agertzen.
Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua Nafarroako Auzitegiak Orkoien toponimoaren aldeko epaia eman arren, Nafarroako Gobernuak Orcoyen erabiltzen jarraitzen du NAOn. Nafarroako Gobernua. Ingurugiro, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departam. Kontseilariak Baztán toponimo ez ofiziala erabili du administrazioetara bidaltzen duen jakinarazpenetan.
Nafarroa
Nafarroa
Nafarroa
Nafarroa
Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Departamentua Bide-seinaleak jarri ditu Arraiozen, errepide ertzean, Jauregizarrea non den adierazteko. Seinale horietan bi izen ageri dira: Jauregizar eta Jauregizaharra. Ez bata, ez bestea, ez dira toponimo ofizialak. Iruñerriko Mankomunitatea
Nafarroa
Iruñerriko hiri/garraio publikoko 2. zenbakidun autobusetan Cortes de Navarra toponimoa gaztelania hutsean ageri da.
2007an euskalgintzako eragileek itxaropenez baina errezeloz hartu zuten Euskarabidearen sorrera. Euskarabidearen xede nagusi bezala, herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta eskubide hori eraginkor egiteko tresnak definitzea, eta euskararen berreskurapena eta garapena babestea definitu baziren ere, luze gabe geratu zen agerian, zeregin horietatik urrun, Gobernuaren irudia garbitzeko sortutako egitura bat zela. Izan ere, Euskarabidea, aurrekontuetako diru-partidarik gabe sortu zen eta ordura arte euskarazko egitasmoak gauzatzera zuzendutako diruetatik finantzatu baita sorreratik. Euskarabideak berak bakarrik, euskalgintzara bideratutako sosen 2/3 xahutzen ditu bere funtzionamenduan. Euskararen sustapenerako diru-laguntzak jasotzen zuten egitasmo asko kinka larrian jarriz. Hori horrela, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasotzen zuten euskararen sustapenerako egitasmo gehienak, izugarrizko murrizketak jaso dituzte azken urteetan. Egun indarrean dagoen marko juridikoari eta gobernuaren hizkuntza-politikari babesa eman besterik ez du egin. 48
Nafarroako Gobernuak Administrazio publikoko lanpostuetan euskararen balioespena arautzeko 55/2009 Foru Dekretua atera zuen. Dekretu horrek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera eguneratzen du, epaitegiek 29/2003 Foru Dekretuaren 21. eta 23. artikuluak baliogabetu ostean. Dekretu berri honen arabera, eremu euskalduneko herrietan aritzeko diren lanpostuetan sartzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa hartzeak, merezimenduen baremoaren gainerakoari esleitu zaion puntuazio osoarekiko %6 balorazioa izanen du, eta %3koa eremu mistoan, beti ere plantilla organikoan euskara jakitea nahitaezkotzat jo ez bada. Gainera, zenbait lanpostuk herritarrekin duten harreman mailaren arabera, eremu euskalduneko lanpostuak betetzeko euskararen balorazioa merezimenduen gainerakoari esleitu zaion puntuazio osoarekiko %10 arte areagotu ahalko da, eta eremu mistoan %6 arte. Bada, Nafarroako Gobernuak lanpostuak hornitzeko deialdietan euskara merezimendu gisa baloratzeari uko egiten jarraitzen du. Oposizio-lehiaketa izaerako deialdiak egin beharrean oposizio hutsak deitzen ditu euskararen ezagutza ez baloratu behar izateko. Eta euskararen ezagutza baloratzen ez den bitartean, ingelesaren ezagutza puntuatzen da. Bestalde, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko langileak kontuan hartu gabe, langileriaren %1 inguruk du euskararen derrigorrezko ezagutza. Nafarroako Arartekoak berak (herritarren eskubideak defendatzen dituen Nafarroako Parlamentuko erakundea), Nafarroako Parlamentuak eskatuta, 2010ean euskarari buruz egin zuen txosten berezituan, ofizialtasuna herrialde osora zabaltzeko gomendioa egin die Nafarroako agintariei, eta hainbat neurri proposatu dizkie garatzen ari diren hizkuntza-politika egungo errealitate soziolinguistikora egokitu dezaten. Hau da, Arartekoak berez murritza den legearen irakurketa positiboa egiteko eskatu izan die administrazioei. Baina Nafarroako agintariek ez dituzte begi onez hartu Arartekoak egindako iradokizunak. Egun indarrean dagoen lege murritzaren irakurketa are murritzago egin, hizkuntza-eskubidea ez ezik legea ere urratu eta euskara hizkuntza eremu publikotik desagerraraztea izan dira Nafarroako Gobernuak urte hauetan guztietan egindako bidearen ondorioak.
49
4.3. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Euskal Autonomia Erkidegoaren azterketa egiteko, lehenik eta behin gogoratu behar dugu Autonomia Erkidego osoan dela euskara berezko hizkuntza eta status ofiziala esleitu zitzaiola hiru lurraldeetan. Horren ondorioz, euskaldunoi hainbat eskubide aitortzen zaizkigu, besteak beste, administrazio publikoetara euskaraz zuzentzeko eta euskaraz artatuak izateko eskubideak. Halere, Euskal Autonomia Erkidegoan legeak hizkuntza-eskubideak aitortu arren, horien bermerako mekanismo juridiko-administratibo eraginkorrik ez da abian jarri. Horrela, 10 urte hauetako jardunean, Behatokiak agerian utzi behar izan du ofizialtasunak eragiten dituen ondorio juridikoak betetzetik urrun daudela erakundeak eta, eskubideen babeserako legeria betearazteko derrigortasunik ez egoteak, hizkuntza-eskubideen urraketak betikotu egiten dituela. Behatokiak urterik urte argitara ematen dituen txostenetan agertu bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan euskara erabiltzeko duten eskubidea gehien urratu duten sailak ondoko hiru hauek dira:
Osasun Arloa:
Egun indarrean dauden Dekretuak eta planak OSAKIDETZAn herritarren eskubideak babesteko eta bermatzeko tresna eraginkorrak ez direla berretsi dute Behatokian jasotako kexek. OSAKIDETZAk oso berandu eutsi zion erakundearen euskalduntze-prozesuari, eta ondorioz, abian jarri beharreko planak ausartagoak izan behar dira. Egiturazko aldaketa egin behar da OSAKIDETZAn euskaldunon eskubideei erreparatzeko. Oso agerian geratu da progresibitatearen tempus malguak ondorio zuzenak dituela eskubideen urraketan. Osasun sailera urterik urte bideratutako ehunka kexaren edota eskubide-urraketaren aurrean ez dute neurri zehatzik aipatzen horiek konponduko direla bermatzeko. Are gehiago, ikasleei, etorkizuneko langileei, ez zaie batere erraztasunik jartzen euskaraz ikastea hautatzen dutenean. Osasun sailera urterik urte bideratutako ehunka kexek edota eskubide-urraketa larriak gertatu izanak, ez du izan eraginik horien konponbiderako neurri edo mekanismoak abian jartzeko unean.
50
Zenbakia: 77/2001 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza OSAKIDETZAK Getxon duen osasun zentroan dagokion medikua euskalduna izatea eskatzen du.
Zenbakia: 03/2002 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza Arantzazu ospitalean zerbitzua euskaraz lortzerik ez zuen izan ez sarrerako informazio-zerbitzuan, ez Administrazioan, ez ginekologia sailean, ez eta kafetegian ere.
Gipuzkoa
Zenbakia: 381/2004 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza Donostia ospitalean odol analisia egin zuen ekainean. Emaitzak gaztelania hutsean igorri dizkiote. Erakundearen izena soilik ageri da ele bitan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 315/2005 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza Maiatzaren 31n, goizeko 9ak aldera Txagorritxu Ospitaleko zentralitara deitu eta harrera egin zion langilea gaztelaniaz oldartu zitzaion herritarrari euskaraz zuzentzeagatik. Euskaraz harrera egiteko inor ez ote zegoen galdetuta, ezetz erantzun zioten.
Araba
Zenbakia: 339/2005 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza Zestoako pediatra erdalduna denez ez dago pediatria zerbitzuak euskaraz jasotzerik
Gipuzkoa
Zenbakia: 189/2007 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza Zamudioko osasun-etxera deitu du herritarrak, alabatxoaren pediatrarekin zuten hitzordua aldatzeko asmoz. Telefonoa hartu duen andrearekin euskaraz hasi denean, berak: “en erderas, por favor” erantzun dio. Euskaldunik ez ote zegoen galdetu dio herritarrak, eta berak “sí, pero ahora no” erantzun dio zakar samar. Hala, hitzordua aldatzeko gaztelaniaz hitz egin behar izan du.
Bizkaia
Zenbakia: 130/2009 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza Osakidetzaren Giza Baliabideetako Zuzendaritzako Hautaketa Zerbitzura (945 00 61 50) deitu zuen urtarrilaren 20an, 2008ko EPEren inguruko galdera egiteko, eta herritarrak euskaraz egin arren gaztelaniaz eman zizkioten azalpenak.
Bizkaia
Zenbakia:1194/2010 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila - Osakidetza 2010eko abenduaren 22an, goizeko 11:22an, dei bat jaso nuen Santiago Ospitaleko aurpegi-masaileko kirurgia departamentutik. Ospitaleko langileak pazientez galdetu eta bera nintzela erantzun nion euskaraz. Ospitaleko langileak tonu zakar batean esan zion gaztelaniaz hitz egiten ez bazuen telefono deia etengo zuela. pazienteak euskaraz galdetu ea ulertzen zuen eta berak, berriz ere, gaztelaniaz hitz egiten ez banuen telefono deia eten egingo zuela mehatxu eginez erantzun. Pazienteak berriro ulertzen zion galdetu eta ondoren langileak hitzez hitz honakoa esan erantzun: Cuando decida usted hablar en español yo le llamaré por teléfono. Horren ondoren eskegi egin zuen. Deiak 51 segundo iraun zituen. Horren ondoren ez du dei berririk jaso eta haginak kirurgia bidez ateratzeko beharrean dago.
Gipuzkoa
Gogora ekarri nahi dugu Osakidetzak milaka lanpostu betetzeko deialdiak egin dituela azkeneko 10 urte hauetan. Osakidetza euskalduntzeko 2003/27 dekretua indarrean sartu arte, lan-deialdi guztietan, euskara meritu gisa baloratzera mugatu da, eta 1989ko Funtzio Publikoaren legeak ezartzen duen minimoa baino ez du eskatu: %5a.
51
2005en Euskara Plana onartu ondoren, 2006an egin zen lan-deialdian eskatu zen lehen aldiz euskararen ezagutza zenbait lanpostutan. Zehazki 4.300 lanpostutik gorako lan-deialdian Derrigortasun Data zuten lanpostuak %23 izan ziren, baina azken finean lanpostu gehienetan euskara meritu gisa soilik, eta minimoa baino ez, baloratuz jarraitzen du Osakidetzak. 2008ko lan-eskaintza publikoak ere oso zantzu kezkagarriak utzi zituen. Batetik oso lanpostu gutxiri ezarri zitzaielako derrigortasun-data; bestetik, ezarrita zutenetatik hainbati atzeratu egin zitzaiolako data lekualdatzelehiaketan. Aski larria iruditzen zaigu euskaldunon eskubideen egoera OSAKIDETZAn, eta hortaz, euskarazko zein gaztelaniazko hautua bermatuko duen langileak elebiduna behar du izan. 10 urte hauetan Behatokiak kudeatutako datuek argi eta garbi erakutsi dute, herritarrak ahalegin handiak egin behar dituela Osakidetzarekin harremanak euskaraz izateko. Eskubideen bermatzaile izan beharko luketen instituzioek ez dute euskaldunen babeserako mekanismorik abian jartzen. Zentzu honetan, euskara ezagutzeko betekizunari ematen zaion garrantzia ez da nahikoa hiztunak euskara askatasunean erabiltzea bermatzeko, ez da nahikoa euskara zerbitzu hizkuntza, harreman hizkuntza eta lan hizkuntza izateko. Administrazio publikoak euskalduntzea berebizikoa da euskararen normalizazioan eta uste dugu ez zaiola behar bezainbeste garrantzi eman eta ez dela behar beste aurreratu zentzu honetan. Administrazio publikoan, ezinbestekoa da zerbitzu guztietan euskarazko atentzioa bermatzea.
Justizia Arloa: Behatokiak urte hauetan guztietan bideratu dituen kexek, erakusten dute EAEn justizia-Administrazioak ez duela ofizialtasun bikoitzaren printzipioa barneratu ez ahozko jardunean, ez jardun idatzian. Euskarak hizkuntza arrotza izaten jarraitzen du epaitegietan; oro har, hizkuntza nagusia, bakarra ez denean, gaztelania baita. Hala, zenbait kasutan euskara hutsean aurkeztutako agiriak atzera botatzen dituzte edo haien itzulpena eskatzen diote herritarrari. Herritarrak agiriak euskaraz eskatzen dituenean gainera, hilabete luzez atzeratu ohi dira eginbideak. Prozedurak gaztelaniaz abiatzen dira hasieratik bertatik (zitazioak, agiriak, aktak, epaiak‌) Prozedura euskaraz burutzea nahi dutela adierazi dutenei ezinezkoa dela adierazten zaie, epaile, magistratu nahiz idazkariek euskaraz ez dakitelako, edota horretarako behar diren baliabide materialak (aplikazio informatikoak kasu) ez daudelako euskaraz lan egiteko prestatuta.
52
Jarraian egoera horren isla diren hainbat adibide: Zenbakia: 40/2001 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Elkarte bat onura publiko izendatzeko paper guztiak euskara hutsez bidali zituen. Sail horretako arduradunak ez baitu euskaraz ulertzen, paper guztiak erdaraz ere bidaltzeko eskatu zion herritarrari, bestela, itzulpen zerbitzuagatik tramitazioa luzatuko baitzen.
Zenbakia:750/2002 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Donostiako Administrazioarekiko auzi-epaitegitik (1. epaitegitik) jakinarazpena gaztelania hutsean jaso du.
Gipuzkoa
Zenbakia: 324/2003 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Donostiako 3 zenbakiko instrukzio-epaitegiak zitazio-zedula igorri dio gaztelania hutsean. Ele bietan igortzeko eskatzean, epaitegira bertaratu behar dela adierazi diote herritarrari, bertan eskaera idatzia egin dezan.
Gipuzkoa
Zenbakia: 388/2004 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako leihatilan ezin izan zioten harrera euskaraz egin.
Bizkaia
Zenbakia: 431/2005 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarteko Segurantza Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzatik gaztelania hutsean erantzun diote herritarrak euskaraz egindako eskaerari.
Gipuzkoa
Zenbakia: 666/2010 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia eta Herri-Administrazio Saila. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusitik, Administrazioarekiko salatik, gaztelania hutsez idatzitako agiri bat bidali dute Gipuzkoako udal batera auzi bati buruzko espediente eskaera eginez.
Gipuzkoa
Haurrak euskaraz erregistratzeko eskubideari dagokionez, esaterako, legeak 2005an erregistroetako idazpenak euskaraz egiteko eskubidea aurreikusi bazuen ere, gaur egun oraindik eskubidea eta legea bera urratzen dira, hartarako beharko liratekeen bitartekoak partzialki baino ez direlako inplementatu. Zenbakia: 421/2003 Arrazoia:
Zenbakia: 248/2010 Arrazoia:
Zenbakia: 397/2010 Arrazoia:
Zenbakia: 656/2010 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
Bizkaia
2003ko abuztuan Gernikako Erregistro Zibilera joan zen haurra inskribatzera eta inprimakia gaztelaniaz eman zioten. Euskarazkoa ote zegoen galdetuta, ez zegoela adierazi zitzaion, itzultzeko denborarik ez dutelakoEusko Jaurlaritza. Justizia eta Herri-Administrazio Saila.
Bizkaia
Igorreko Bake Epaitegian euskaraz inskribatu nahi izan zuten haur jaioberria, baina ezin izan zuten beren eskubidea gauzatu horretarako bitartekorik ez zegoelako.
Eusko Jaurlaritza. Justizia eta Herri-Administrazio Saila.
Bizkaia
Bermeoko Bake Epaitegian euskaraz inskribatu nahi izan du seme jaioberria. Ezin dela erantzun diote, euskaraz inskribatu ahal izateko bitartekorik ez dutela. Eusko Jaurlaritza. Justizia eta Herri-Administrazio Saila. Bermeoko Bake Epaitegian euskaraz inskribatu nahi izan du seme jaioberria. Ezin dela erantzun diote, euskaraz inskribatu ahal izateko bitartekorik ez dutela.
53
Bizkaia
Ondorioz, eskubideen urraketa sistematikoa da, edozein dela ere arrazoia edo zioa, gaztelaniaz egiten baitira jardunbide guztiak, eta herritar euskaldunei, propio eskatuta ere, ez baitzaie bermatzen hizkuntza-hautua. Honenbestez, urterik urte errepikatu dira hizkuntza-eskubideen urraketak.
Herrizaingo Saila
Herrizaingo saila beltzune bezala agertu ohi da Behatokiaren diagnosian, herritarren hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzeaz gainera, euren eskubidea aldarrikatzen duten herritarrekiko erakusten duen jarrera oldarkorragatik. Urteak joan urteak etorri, errepikatu egiten dira herritarrek Ertzaintzak euren hizkuntza-eskubideak errespetatu edo bermatu ez dizkielako egiten dituzten kexen zioak: salaketa-agiriak gaztelania hutsean idatzita, jakinarazpenak gaztelania hutsean idatzita, ahozko zerbitzua euskaraz eman ezina, herritarrei zuzendutako ohar eta jakinarazpenak gaztelaniaz idatzita, isunak gaztelaniaz beteta‌ Herritarrekin harremana euskaraz ez bermatzeaz gain, agenteen tratu zakarra eta nagusikeria izan dira herritarrek gehien salatu dituzten jokabideak.
Zenbakia: 66/2002 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila Orain dela sei hilabete Tolosako ertzain etxera joan eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Are gehiago, gaztelaniaz egiteko eskatu zioten. Hurrengo hilean, Antiguako ertzain etxean gauza bera gertatu zitzaion. Urtarrilean bi ertzain bere tailerrera gerturatu ziren ertzain etxetik pasatu behar zuela jakinaraztera. Jakinarazpena gaztelania hutsean izan zen eta, berriz ere, Antiguako ertzain etxera bertaratu zenean ezin izan zioten euskaraz ulertu.
Gipuzkoa
Zenbakia: 227/2003 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila 2003ko maiatzaren 15ean eguerdiko ordu biak aldera Easo kalean dagoen Ertzain etxera bertaratu zen baimen bat eskatzera. Zerbitzua ezin izan zuen euskaraz hartu.
Gipuzkoa
Zenbakia: 226/2006 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila Martxoaren 14an Herrizaingo Sailetik gaztelania hutsean bidali diote herritarrari euskaraz aurkeztutako helegitearen ebazpena
Nafarroa
Zenbakia: 181/2009 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila Herrizaingo Sailak martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzeari buruzko datuak biltzeko orria bidali zuen Arabako udal batera. Orria gaztelania hutsean zegoen.
Araba
Zenbakia: 679/2010 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila Maiatzaren 31n lapurreta baten salaketa jarri zuen Bilboko Ibarrekolandako ertzain-etxean. Herritarrak ertzainei euskaraz egin bazien ere, gaztelaniaz luzatu zioten salaketaren kopia.
Bizkaia
54
2008an iraungi zuen Ertzaintzan euskararen erabilera normalizatzeko abian jarritako Dekretua eta gaur da eguna Dekretu berririk indarrean jarri ez dena. Herritarren euskara baliatzeko eskubidea urratzeaz gain, eremu horretan izaten diren gertaera larriak konpontzeko mekanismorik ez da abian jarri. Eremu nagusi hauetaz ez ezik, Lan eta Gizarte arloan, Ogasuna eta ekonomian, Hezkuntzan eta Kulturan Behatokian jasotako kexek egiaztatu egiten dituzte gabeziak eta, ondorioz, Administrazioarekin euskaraz jarduteko sortzen diren zailtasunak. Eskubide urraketa ahozko harremanetan zein idatzizkoetan ematen dira eta zenbaitetan Administrazioarekin euskara erabili nahi izateak alboko kalte ondorioak eragin dizkie herritarrei. Zenbakia: 154/2002 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatoriotik eskutitza jaso du gaztelania hutsez. Halaber, eskutitz horren eranskin gisa Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren Fundazio Pribatuak 2002/2003 ikasturteko sarrera proben inguruko txostena ere gaztelania hutsez jaso du.
Gipuzkoa
Zenbakia:1250/2008 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzak kontratatutako SGS enpresak segurtasunari buruzko galdetegia gaztelania hutsean igorri die hezkuntza-saileko langileei.
Bizkaia
Zenbakia: 511/2002
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea - EHU Kazetaritza ikasketak egin dituztela agertzen duten tituluak Donostiara bidaltzeko eskariak egin zituzten ele bietan. Ekainean tituluak Donostian daudela jakinarazteko bidali zizkieten eskutitzak gaztelania hutsean zeuden.
Arrazoia:
Zenbakia: 44/2002 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila. Donostiako Andia kalean Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak dituen bulegoetan ez zegoen langile publiko euskaldunik zerbitzua euskaraz emateko. Herritarrak gaztelaniaz egin behar izan zituen, ahoz eta idatziz, gestio administratibo guztiak.
Gipuzkoa
Zenbakia: 431/2005 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarteko Segurantza Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzatik gaztelania hutsean erantzun diote herritarrak euskaraz egindako eskaerari.
Gipuzkoa
Zenbakia: 742/2002 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila 2002ko abuztuaren 28an Enplegu eta Prestakuntza Sailera deitu eta ezin izan zioten harrera-zerbitzua euskaraz eman.
Zenbakia: 339/2003 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila - Lanbide www.lanbide.net webguneak enpresentzako eta langileentzako zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horretan hainbat dokumenturen ereduak agertzen dira, bai eta dokumentu horiekin lotutako informazio juridikoa ere. Aipatu dokumentuak gaztelania hutsean daude: kontratuak, baimenak‌
Zenbakia: 1155/2010
Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Egailan/Lanbide Gaztelania hutsean idatzitako sms mezua jaso zuen Lanbidetik abenduaren 9an. Honela zioen: “000000X su demanda caduca el xxxx-xxx. Renuevela en Lanbide.net, oficina o centro de Lanbide o en el 901112901 o 945160600. Huella XXXXX�.
Arrazoia:
55
Gipuzkoa
Gipuzkoa
Zenbakia: 882/2002 Arrazoia:
Eusko Jaurlaritza. Ogasun eta Herri Administrazio Saila. 2002ko urriaren 14an 012 informazio telefonora deitu eta informazioa euskaraz nahi zuela esatean, telefonoa bitan eseki zioten. Hirugarren aldian, gaztelaniaz eskatu eta zerbitzua jaso zuen.
Zenbakia: 257/2009
Eusko Jaurlaritza. Ogasun eta Herri Administrazio Saila. EUSTAT. Urtarrilaren 27 arratsaldean EUSTATen izenean lan egiten duen enpresa batetik etxera deitu zioten telefono bidezko inkesta egiteko. Galdeketa gaztelania hutsean izan zen. Herritarrak euskaraz egin nahi zuela esan zienean, langile bakarrak zekiela euskaraz eta hura goizez bakarrik egoten zela esan zioten.
Arrazoia:
Gipuzkoa
Bizkaia
Urte hauetan guztietan gabezia eta beltzuneak non diren helarazi zaien arren, urraketen aurrean ez-ikusiarena edo egiten jarraitu du Administrazioak. Horrela, ondorio orokor modura, esan dezakegu neurri eraginkorragorik hartu ezean, nekez bermatu ahal izango dituztela EAEko agintariek herritarrek aitortuak dituzten hizkuntza-eskubideak. Administrazio publikoak euskalduntzea berebizikoa da euskararen normalizazioan eta uste dugu ez zaiola behar bezainbeste garrantzi eman eta ez dela behar beste aurreratu zentzu honetan. Administrazio publikoan, ezinbestekoa da zerbitzu guztietan euskarazko atentzioa bermatzea
56
4.4. ESPAINIAKO ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
Estatuko lurralde batzuetan ezarri den ofizialtasun bikoitzaren printzipioak bi hizkuntzen arteko, eta ondorioz, hizkuntza bat zein bestea erabili nahi duten herritarren arteko berdintasuna bermatu beharko luke. Halere, hori ez da horrela, ez eguneroko bizitzan, ez eta ikuspegi juridikotik ere. Espainiako estatuko Administrazioak ez du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen koofizialtasuna errespetatzen. Eta horren erantzukizuna Konstituzioan bertan jasotzen duen gaztelaniaren derrigorrezko ezagutzan aurkitzen dugu. Zenbatetan gertatu zaigu gure hizkuntza-eskubidea aldarrikatu eta “Tú ya me entiendes, porque tienes el deber de conocer el castellano” bezalako erantzunak entzun behar izatea? Finean, askotan erabili da Konstituzioaren artikulu hori gure hizkuntza-eskubideei muzin egiteko. Horrela Administrazioetan herritarrei aitortzen zaizkien eskubideak bermatzeko duten gaitasun-eza estaltzeko, herritarren betebeharrak dituzte gogoan. 10 urte hauetan, Estatuaren eskumeneko hainbat esparru eta erakundeetan aurkeztu dituzte kexak herritarrek: Barne Ministerioa, Justizia Ministerioa, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala –INSS-, Estatistikako Institutu Nazionala –INE-, Enpleguko Institutu Nazionala –INEM- eta baita Estatuaren erakunde autonomiadunen artean ere: Posta eta telegrafoak eta RENFE. Kexak Estatuan euskaraz hitz egiten den lau lurraldeetako biztanleek bidali dituzte eta antzeko moduan gertatu dira lurralde horietan guztietan. Jasotako kasuek nahiko esanguratsuak dira, Estatuko administrazioek eta horien erakunde autonomiadunak euskaldunen hizkuntza-eskubideei buruz duten jokaera ikusteko. Behatokian jasotako kexek egiaztatzen dute Estatuak ez duela bermatzen Administrazioarekin euskaraz ahoz zein idatziz jarduteko eskubidea eta gertaera batzuk behin eta berriro errepikatzen dira. Barne Ministerioren menpe dauden administrazioei zuzendutako kexek agerian uzten dute ez dela kontuan hartzen euskararen erabilera, ez eta herritarrek Administrazioarekin jarduteko erabili nahi duten hizkuntza aukeratzeko eskubidea ere. Esate baterako, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ohikoa da gaztelania hutsez bidaltzea zehapenei buruzko jakinarazpenak legeak hizkuntzari ofizialtasuna aitortzen dion eremuetan ere (1797/2002, 444/2004, 357/2006, 261/2008, 331/229, 517/2010) edo gaztelania hutsez erantzun die herritarrak euskaraz irekitako espedienteei. INEM erakundeari ere kexa ugari zuzendu zaizkio arrazoi beragatik, hau da, informazioa gaztelania hutsez bidaltzeagatik.
57
Zenbakia: 3/2001 Arrazoia:
Zenbakia: 193/2002 Arrazoia:
Zenbakia: 34/2003 Arrazoia:
Zenbakia: 574/2008 Arrazoia:
Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INEM INEMeko Errekaldeko bulegoan (Bilbo), txartel elebidunek akats ortografikoak agertzen zituzten. Aldatzeko eskatu zuen. Horren ostean, akatsa zuten txartelak kendu eta berririk ez dute jarri. Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INEM INEMek bidalitako zenbait dokumentazio eta jakinarazpen gaztelania hutsean daude idatzita, hain zuzen ere, lan/eskaintza baten ingurukoa eta INEMek Lasarten eskaintzen dituen ikastaroen ingurukoa. Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INEM INEMek bidalitako zenbait dokumentazio gaztelania hutsean dago idatzita, hain zuzen ere, lan/eskaintza baten ingurukoa. Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INEM Bizkaiko Herrialde Zuzendaritzatik igorritako Resolución de aprobación de las prestaciones por desempleo izeneko dokumentua gaztelania hutsean jaso zuen uztailaren hasieran.
Gipuzkoa
Gipuzkoa
Bizkaia
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari ere hainbat eta hainbat kexa zuzendu zaizkio agiriak gaztelania hutsez igortzeagatik eta interneteko zerbitzuan herritarrei euskarazko agiririk ez eskaintzeagatik.
Zenbakia: 31/2001 Arrazoia:
Zenbakia: 87/2003 Arrazoia:
Zenbakia: 222/2006 Arrazoia:
Zenbakia: 141/2007 Arrazoia:
Zenbakia: 926/2010 Arrazoia:
Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INSS Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren altxortegi nagusiaren menpeko Gipuzkoako probintzia zuzendaritzak Comunicación de bases de cotización informazio zehaztapena eta Gizarte Segurantzaren estatuko idazkariak sinatutako gutuna bidali dizkie, dena gaztelania hutsean. Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INSS TGSS erakunde publikoak Gipuzkoako herritar bati “Informe de vida laboral” izeneko dokumentua igorri dio gaztelania hutsean. Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INSS Martxoaren 15ean Espainiako Gizarte Segurantzak erretiroaren aurre/kalkulua egiteko eskatu ondoren, martxoaren 21ean gaztelania hutsean igorri diote erantzuna eta aipatu aurre/kalkulua Gobierno de España. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. INSS Gaztelania hutsean bidalitako gutunean ohar bat ageri da posdata moduan, gutuna hizkuntza koofizialean irakurri nahi izanez gero, internetera jo daitekeela esanez. Webgunean sartu eta hona agertu zaion mezua: “2007ko goratzea. Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.“ Gobierno de España. Ministerio de Trabajo e Inmigración. TGSS Iruñeko herritarrak Gizarte Segurantzaren Altxortegi Nagusiak igorritako gutuna jaso du. Langileak informatzeko kanpainaren berri emateko gutuna, inprimakia, lan/bizitzaren agiria eta kotizazio oinarriak ez daude euskaraz idatziak, gaztelania hutsean baizik.
58
Nafarroa
Gipuzkoa
Gipuzkoa
Estatistika Institutu Nazionalak ere EAE eta Nafarroako herritar eta enpresei bidalitako agiriak eta derrigorrez bete beharreko inkestak gaztelania hutsean bidaltzen ditu. Zenbakia: 49/2001 Arrazoia:
Gobierno de España. Ministerio de Economía y Hacienda. INE Estatistika Institutu Nazionalaren ordezkaritzak bidali dion dokumentazio osoa gaztelaniaz dago.
Zenbakia: 690/2002 Arrazoia:
Ministerio de Economía y Hacienda. INE INEk bidali dion betebeharreko inkesta, “Índices de comercio al por menor”, gaztelania hutsean dago.
Bizkaia
Zenbakia: 568/2004 Arrazoia:
Ministerio de Economía y Hacienda. INE INE erakundeak gaztelania hutsean bidali dio herritarrari inkesta derrigorrez bete beharrekoa dela gogorarazteko jakinarazpena.
Nafarroa
Zenbakia: 481/2008 Arrazoia:
Ministerio de Economía y Hacienda. INE INE erakundetik galdetegi bat betetzeko eskaera jaso dute Gipuzkoako enpresa batean. Argibideak ematen dituen gutuna eta galdetegia bera ere gaztelania hutsean daude.
Gipuzkoa
Estatuko posta eta telegrafoen zerbitzuak ere, inprimakiak eta jakinarazpenak gaztelania hutsez bidaltzen ditu. Zenbakia: 112/2002 Arrazoia:
Zenbakia: 599/2004 Arrazoia:
Zenbakia: 15/2008 Arrazoia:
Zenbkaia: 245/2010 Arrazoia:
Zenbakia: 23/2010 Arrazoia:
Zenbakia: 929/2010 Arrazoia:
Gobierno de España. Ministerio de Fomento. Correos y Telégrafos Irungo postetxetik heldutako jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita zegoen.
Gipuzkoa
Gobierno de España. Ministerio de Fomento. Correos y Telégrafos CORREOS enpresak burofaxak bidaltzeko inprimakiak gaztelania hutsean ditu.
Nafarroa
Gobierno de España. Ministerio de Fomento. Correos y Telégrafos Postaria gutun ziurtatuarekin etxera joan zen unean herritarra bertan ez zegoenez, CORREOSek Iruñeko Sarasate pasealekuan duen egoitzara joan behar duela adierazten duen iritsiera/jakinarazpenaren oharra gaztelania hutsean jaso du postontzian.
Nafarroa
Gobierno de España. Ministerio de Fomento. Correos y Telégrafos Bilboko posta bulegoetan txanda zenbakia hartzeko papertxoetako testua gaztelaniaz baino ez dago idatzia: Espere su turno eta Tire. Gobierno de España. Ministerio de Fomento. Correos y Telégrafos CORREOSek gutunazalei ezartzen dien frankeoko zigiluaren testuak gaztelania hutsean daude. Franqueo pagado en oficina, Paquete azul. Paquete a domicilio. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren izendapen ofiziala ere ez du errespetatzen, Guipúzcoa ageri baita. Gobierno de España. Ministerio de Fomento. Correos y Telégrafos CORREOSen Donostiako bulego nagusian gaztelania hutsean luzatu diote ordainagiria
59
Bizkaia
Gipuzkoa
Gipuzkoa
Behatokiak bidalitako kexen harira, asko izan dira kexa horiei erantzuteko Espainiako Estatuko Administrazio zenbaitek erabilitako argudioak: Es necesario, llegados a este punto, recordar adicionalmente que de acuerdo con el artículo 3..3 de la Constitucion, todos los ciudiadanos españoles tienen el deber de conocer y el derecho de usar la la lengua castellana, por lo que ésta constituye un instrumento válido y eficaz para hacer llegar a todos los ciudadanos españoles contenidos informativos como los que Vd. menciona. Defensor del Pueblo de España. 01-12-2008.” (1) Atendiendo a la queja vertida en la Hoja número 6 […] manifestar que el uso del eusquera es un derecho, y como tal se ejerce voluntariamente, no pretendamos hacer del ejercicio de un derecho, una obligatoria imposición. Ministerio del Interior de España. 22-05-2008”. (2) Los carteles se colocan en la oficina de atención a ciudadano pretenden informar de manera clara, rápida y sencilla. La proliferación de carteles, idiomas o trámites, producen el efcto contrario, originando confusión entre la ciudadanía. Ministerio del Interior de España. 22-05-2008.” (3)
Azkenik, Justiziaren eremuak eragin ditu Estatu mailako hizkuntzaeskubide urraketarik larrienak, izan ere, eskumen handienak bere gain daude. Epaile, magistratu, fiskal eta idazkari judizialen jarduera arautzen duen Botere Judizialaren Lege Organikoaren 321 artikuluaren arabera gaztelania erabiliko dute prozeduretan, eta berezko hizkuntza ofiziala duten Autonomia Erkidegoetan bigarren hori ere erabili ahal izango dute, aldeetako bakar batek ere hizkuntza hori ezagutzen ez duelako babesgabetasuna alegatzen ez badu. Epaile, magistratu eta idazkari judizialei ez zaie gaztelania ez diren berezko hizkuntza ofizialen derrigorrezko ezagutza eskatzen berezko hizkuntza ofizialak dituzten erkidegoetan jarduteko. Ez hori bakarrik, legeaz berezko hizkuntza ofizialen derrigorrezko ezagutzarik eskatzen ez duenez, funtzionarioek berezko hizkuntza jakin arren uko egin ahal diote gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial bat erabiltzeari. Horrela, Espainiako Estatuan indarrean dagoen legeriak justiziaren eremuan hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa juridikoki ahalbidetzen du, gaztelania jakiteko derrigortasuna euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzeko aitzakia bihurtzen da, eta ez dira kontuan hartzen ez eta nazioartean indarrean dauden itunek ezartzen dituzten gutxieneko konpromisoak ere. (1) Puntu honetara helduta, gogoratu behar da gainera Konstituzioaren 3.3 artikuluaren bat, Espainiako hiritar guztiek gaztelania ezagutzeko betebeharra eta erabiltzeko eskubidea dutela. Beraz, hizkuntza hori tresna baliagarri eta eraginkorra da espainiar hiritar guztiei zuk aipatu duzun informazioa helarazteko. Espainiako Herri Defendatzailea. 2008-12-01 (2) 6. orrian jarritako kexari erantzuna emanez […] esan dezagun euskara erabiltzea eskubidea dela, eta, horrela, borondatez egikaritzen dela. Ez dezagun eskubidezko jarduera derrigorrezko inposizio bihurtu. Espainiako Barne Ministerioa. 2008-05-22 (3) Hiritarren arretako bulegoan jartzen diren horma-irudiek informazioa argi, azkar eta erraz ematea dute helburu. Horma-irudiak, hizkuntza edota izapideak ugaritzeak alderantzizko ondorioak dakartza, hiritarren artean nahasmendua sortuz. Espainiako Barne Ministerioa 2008-05-22
60
Euskaldunok justizia Administrazioan bizi dugun egoera larriaren gertaera adierazgarria eman zen 2006. urtean. Izan ere, Bilboko Zigor Arloko 4. Auzitegiko epaile batek, sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Gernikako herritar bati, soilik euskaraz eta interpreterik gabe deklaratzeko eskubidea zuela aldarrikatzeagatik. Herritarra, istripu baten lekukotza ematetik akusatu izatera igaro zen hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik. Euskara erabili nahi izateak kartzela zigorra ekar dezakeela egiaztatu ahal izan dugu. Justizia Administrazioan hizkuntza-eskubideak urratzean beste oinarrizko eskubide batzuk ere urratzen dira, esate baterako: babes judizial eraginkorra jasotzeko eskubidea, edo legearen aurrean denak berdinak izateko eskubidea. Justiziaren eremuan, urterik urte kexen zioak berdinak izaten jarraitzen dute. Herritarrak Behatokira helarazi dituen kexak azterturik, honakoa ondorioztatu dugu: •
Kexen arrazoi nagusia Estatuko Administrazioek agiriak (jakinarazpenak, inprimakiak etab.) gaztelania hutsean bidali izana da. Halaber, hainbat administrazioren jarreragatik, euskaraz idatzitako agiriak ez dituztelako onartu, euskara hizkuntza ofiziala izan arren.
•
Estatuko Administrazioekin ezinezkoa da ahozko harremanak euskaraz izatea. Gainera, kexa batzuetan azaldu da Administrazioak jarrera baztertzailea agertu duela argi eta garbi, biztanleek arreta euskaraz jasotzea eskatu dutenean.
•
Hizkuntza-eskubideak urratzeaz gain, Estatuko Administrazioek Estatuan bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Nafarroako Foru Erkidegoan indarrean dagoen legedia hausten dute.
•
Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak beste hainbat oinarrizko eskubide urratzea dakar, besteak beste Espainiako Konstituzioak onartzen dituen batzuk: Legearen arabera berdinak izatea (14. art.), auzitegietatik benetako babesa jasotzeko eskubidea (24. art.), igarotze askatasuna, informazio askatasuna, etab.
•
Egun, gero eta erabiliagoa den administrazio telematikoan, baztertu egiten dira euskara baliatu nahi duten herritarrak.
Ikus daitekeenez, azken hamar urteotan Espainiako Estatuko agintariek bermatu beharreko zerbitzu publikoetan ez dira neurri eraginkorrik bideratu herritarrek euskara erabili ahal izateko eta behar dituzten bitartekoak bermatzeko. Ez du ahaleginik egin euskaraz jardun ahal izateko. Ondorioz, hizkuntza-eskubideen bermerako mekanismo juridiko administratibo berezitu eta azkarra ezarri beharra dago, gertatutako urraketei aurre egin eta haiek zuzentzeko.
61
Administrazioetatik kanpoko gizarte-eragileak eta eremu sozioekonomikoa 5.1. 5.2.
Ipar Euskal Herria Hego Euskal Herria 5.2.1. Nafarroako Foru Erkidegoa 5.2.2. Euskal Autonomia Erkidegoa
62
63
5.1
IPAR EUSKAL HERRIA
Ipar Euskal Herria, Frantziako Estatuko Administrazioaren menpe egonik, eta legez frantsesa ez beste hizkuntzarik aitortzen ez duenez, hizkuntza komunitate gutxiagotuetako hiztunen eskubideak ez dira jasotzen Frantziako Estatuko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideei buruzko araubidean. Ondorioz, hizkuntza-eskubideen urraketak sistematikoak dira eta euskarazko harrera eskatzeagatik “hemen Frantzian gaude” edota telefonoa esekitzea bezalako jarrerak pairatu behar dituzte behin baino gehiagotan. Kexen zioak askotarikoak dira, baina euskararen erabilera guztiz baztertzen dutenaren lekuko: banku-agiriak, kutxazain automatikoak, publizitate-euskarriak, ahozko zerbitzua, euskaraz betetako taloi edo txekeak atzera botatzea….
Zenbakia: 544/2006 Arrazoia:
Edmond Rostand Museoa Arnaga museoa bisitatzera joan ziren eta zerbitzu guztiak frantsesez edo gaztelaniaz ziren bakarrik, sarrera txartela, esku-orriak, bisita gidatuak….
Lapurdi
Zenbakia: 1202/2009 Arrazoia:
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA EUSKAL KULTUR ERAKUNDEAk azaroaren 28an Miarritzeko Mediatekan antolatu duen Euskal Herria Hortik Hara dokumentalaren aurkezpenaren karietara zabaldu afixa frantses hutsean da.
Lapurdi
Zenbakia: 964/2009
BAIONAKO EUSKAL MUSEOA Lapurdi
Arrazoia:
Museoaren webguneak (www.musee-basque) euskarazko bertsiorik, frantses hutsean da.
Zenbakia: 543/2006 Arrazoia:
Le petit train de la Rhune Larrungo tren txikian zerbitzu guztiak frantsesez edo gaztelaniaz soilik eskaintzen dituzte: gidariek, leihatilako langileek ez dute euskaraz egiten. Sarrera-txartelak, eskuorriak eta paneletako informazioa ere frantses hutsean idatziak dira. FRANCE TELECOM Angeluko saltegian dauden errotulu eta txartelak frantses hutsean daude.
Zenbakia: 273/2007 Arrazoia:
ez
du
Zenbakia: 439/2008 Arrazoia:
COTEBASQUE.NET Frantses hutsean jaso zuen apirilaren 23en Les focus de la Côte Basque izeneko mezua.
Zenbakia: 984/2009 Arrazoia:
AUTOROUTES DU SUD DE LA FRANCE Erakundearen webguneak ez du euskarazko bertsiorik, frantsesez eta ingelesez bai, ordea (www.asf.fr).
64
Lapurdi
Lapurdi
Lapurdi
5.2
HEGO EUSKAL HERRIA
Esan beharra dugu Estatu mailako hainbat arauk euskararen erabilera oztopatu egiten duela, autonomia erkidegoek gizarte bizitzako arlo ezberdinetan hizkuntza-irizpideak ezarri ahal izatea eragozten baitute, besteak beste, produktuen etiketetan, jabego intelektualean‌ Ordenamendu juridikoak hizkuntza jakin batzuen erabilera derrigortzen du arlo askotan, eta beste hizkuntza batzuk ere derrigorrez erabili beharrekoak izatea eragozten du. Horrela bada, Estatuak ez du euskara derrigorrez erabili beharra arautzeko aukerarik eskaintzen.
5.2.1. Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroako Foru Komunitatean euskarak berezko izaera dauka. Estatus ofiziala, aldiz, lurraldearen eremu batean besterik ez zaio esleitu. 18/1986 Legeak ebatzi zuen zein herritan izango zuen ofizialtasunaren estatusa. Legeak III tituluan jaso zituen: erabilera normal eta ofiziala, irakaskuntza eta komunikabide sozialak. Baztertu egin zuen, beraz, bestelako erabilerak arautzeko aukera.
Zenbakia: 31/2002 Arrazoia:
E. LECLERC Gabonetan enpresak bere produktuak iragartzeko bidali dituen aldizkariak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia: 196/2003 Arrazoia:
CAPRABO supermerkatuak CAPRABO supermerkatuetako hizkuntza paisaian euskarak ez du tokirik.
Nafarroa
Zenbakia: 821/2006 Arrazoia:
ALBAL ALBAL ontzi hermetikoekin batera datozen jarraibideak eta produktuen katalogoa gaztelaniaz eta frantsesez idatzita daude, baina ez euskaraz.
Nafarroa
Zenbakia: 736/2005 Arrazoia:
MOVISTAR MOVISTAR enpresak fakturarekin batera informazio/orria gaztelania hutsean dago.
Nafarroa
Zenbakia: 846/2010 Arrazoia:
FONTANERIA URIBE Lakuntzako FONTANERIA URIBEk esku-orria banatu zuen ekainean Sakanako etxeetan eskaintzen dituen zerbitzuen berri emanez. Esku-orria gaztelania hutsean zegoen. Ez zen hitz erdirik ageri euskaraz.
Zenbakiak:520/2010 Arrazoia:
MAPFRE Herritarrak autoaren aseguruaren kontratuari buruzko agiriak euskaraz nahi zituela jakinarazi zuen kontratua MAPFRErekin sinatu zuenean. Hala ere, gaztelania hutsean jaso du poliza berritzeko bidali dioten jakinarazpena, ez diote abizenen euskarazko grafia errespetatu, eta bizi den herriaren izen ofizialaren grafia ere ez dute errespetatu.
65
bidali
dion
Nafarroa
Nafarroa
Zenbakia: 493/2008 Arrazoia:
INSTITUTO INNOVACARNE Webgunea gaztelania hutsean dago, berezko hizkuntza ofiziala duten Estatuko Autonomia Erkidegoetako IGP zigilua duten haragien berri ematen badu ere. Euskal Herriko zigiludun haragiei buruzko informazio guztia gaztelania hutsean dago. Ez da hitz erdirik ageri euskaraz.
Nafarroa
Bestalde, 2006an onartu zen 7/2006 Legea, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzkoa. Bertan, lau titulutan biltzen da kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babeserako araudia: • • • •
I II III IV
Oinarrizko xedapenak Kontsumitzaileen eskubideak Kontsumitzaileen eskubideen babeserako mekanismoak Zehatzeko ahalmena
Hartara, hizkuntza-eskubideen inguruko aitortzarik ez du egiten, ez eta Legean zehar aitortutako eskubideen hizkuntza-irizpidea landu ere. 7/2006 Legeak ez die inolako aitortza bereziturik egiten nafar euskaldunei. Nafarroako Administrazioek ez dute inolako hizkuntza irizpiderik ezarri nafar kontsumitzaileen eskubideei dagokionez. Berriz ere, Nafarroako Gobernuak euskaldunak, bai eta eskubidez gabetu ere.
ikusezin
bihurtu
ditu
Nafar
Zenbakia: 973/2002 Arrazoia:
IWER eraikinetako kanpo seInalizazioan eta barne errotulazioan euskara ez da kontua hartzen
Nafarroa
Zenbakia: 224/2005 Arrazoia:
LA TIENDA DEL ABUELO LA TIENDA DEL ABUELO dendak argitaratzen duen informazio esku/orrian ez dago euskararen arrastorik.
Gipuzkoa
Zenbakia:1199/2007 Arrazoia:
AZYSA Azaroaren 10 arratsaldean Iruñeko autobus geltokian autobusen heldueren berri ematen zuten pantailetan Vitoria eta S.Sebast. soilik ageri ziren.
Nafarroa
Zenbakia:1112/2009 Arrazoia:
CYCLOCOM Erakundearen webguneak euskarazko bertsiorik.
Nafarroa
Zenbakia: 1/2005 Arrazoia:
BESTE IRUÑA Beste Iruñak antolatutako san Silvestre lasterketaren ondoren parte hartzaileei banatutako oroigarrietan euskara ez da ageri.
Nafarroa
Zenbakia:1309/2009 Arrazoia:
PANDA MANAGEMENT Berri Txarrak taldeak joan den azaroaren 7an Atarrabiako TOTEM aretoan eman zuen kontzertuko sarrera/txartelaren atzealdeko ohartarazpen guztiak gaztelania hutsean daude.
Nafarroa
Zenbakia:1172/2007 Arrazoia:
VIVIR EN BARAÑAIN Barañainen doan banatzen den Vivir en Barañain izeneko egunkarian, Udalaren iragarkiak eta euskarari eskainitako orrialdean izan ezik, ez da euskararen arrastorik ageri. Argitalpenak 32 orrialde ditu.
Nafarroa
66
(www.cyclocom.fr)
ez
du
Aipatzekoa da Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak egindako txostenean, hain zuzen ere, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren inplementazioa baloratzeko, eta eremu sozioekonomikoari lotutako bederatzi konpromisoetatik Nafarroan bat besterik ez dela betetzen ondorioztatu zuela. Horrela, Nafarroako Gobernuak kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunekiko duen jarrera diskriminatzailea da erabat.
5.2.2. Euskal Autonomia Erkidegoa Behatokiak urte hauetan guztietan bideratu dituen kexek erakusten dutenez, hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa da administrazioetatik kanpoko eremuan eta, oro har, eremu sozioekonomikoan. Soziolinguistikoki euskaldunagoak diren eremuetako herritarrek joera handiagoa dute hizkuntzaeskubideen aurrean irmoago jokatzeko eta kexak helarazteko; soziolinguistikoki erdaldunagoak diren edota babes juridikorik ez duten eremuetakoek, aldiz, eskubidez gabeturik ikusten dute beren burua, hain zuzen ere, lege babesik ez dutelako edota eskubideen urraketa sistematikoa pairatzen dutelako. Zerbitzua euskaraz jasotzerik ez izateak, hizkuntza-paisaiako elementuak gaztelania hutsean egoteak, ordainagiriak, eta fakturak euskaraz ez egoteak, hain maiz eta zabal banatzen duten publizitatea gaztelaniaz argitaratzeak, kexa egiten duten herritarrez harago, erabiltzaile guztiengan du eragina. Urteak joan, urteak etorri, eta salbuespenak salbuespen, merkataritza-gune eta kateek ez dute neurri esanguratsurik hartu publizitatean euskarari berdintasunezko trataera emateko.
Zenbakia: 75/2001 Arrazoia:
CARREFOUR CARREFOUR enpresak produktuak iragartzeko bidali dituen Ya llega la navidad eta Regalos que hacen so単ar aldizkariak gaztelaniaz baizik ez daude.
Zenbakia: 624/2004 Arrazoia:
GERTU Prestatutako jakiak banatzen dituen Gertu enpresak eskaintza orria gaztelania hutsean dauka.
Zenbakia: 55/2004 Arrazoia:
VITAL DENT Vital Dent hortz-klinikak postontzietan utzitako publizitatea gaztelania hutsez ageri da.
Zenbakia:1065/2007 Arrazoia:
KAIKU/IPARLAT Esne/kutxetan beste zenbait produkturen publizitatea egiteaz gain, deskontua egiteko txartela banatzen du. Publizitatea eta txartela gaztelania hutsean daude.
Araba
Zenbakia: 172/2009 Arrazoia:
ALCAMPO Urtarrilaren 5ean Oiartzungo saltokian ezin izan zuen harrerako langileetariko inorengandik zerbitzua euskaraz jaso. Herritarrak langile euskaldunarekin egon nahi zuela adierazi zien, baina zera esan zioten: Hala nahi bazuen, beste uneren batean joateko.
Gipuzkoa
Zenbakia: 396/2009 Arrazoia:
SABECO/SIMPLY MARKET Bilboko Amadeo Deprit kaleko Simply Market supermerkatuan errotulu, kartel eta ohar idatzi guztiak gaztelania hutsean daude.
Bizkaia
67
Gipuzkoa
Gipuzkoa
Zenbakia: 769/2009 Arrazoia:
SUPER AMARA Andoaingo SUPER AMARA supermerkatuan zozketa bat antolatu zuten joan den maiatzean. Bezeroei zozketan parte hartzeko bete beharreko txartelak ematen zitzaizkien ordainagiriarekin batera kutxa batean sartzeko. Txartela bera, nola zozketaren berri ematen zuten supermerkatu sarrerako panelak, eta irabazleen panela guztiak gaztelania hutsean zeuden.
Eremu sozioekonomikoan ez dugu urte hauetan guztietan aldaketa eraginkorrik nabaritu, alor hau euskalduntzeko guztia dago egiteke. Zio berdineko kexak bideratu izan ditu Behatokiak enpresei, eta zenbaitetan aldaketarako borondatea agertu badute ere, bestetan behin eta berriz gogorarazi digute ez dutela legezko derrigortasunik. Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei dagokionez, 6/2003 Legeak aitortu zizkion lehen aldiz hizkuntza-eskubideak, arlo pribatuan ere bermatu beharrekoak direla adierazi zuelako, eta propio jasotzen duelako hizkuntza eskubideen aitortza. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren gaineko Legea garatzea ahalbidetuko zuen Dekretua 2008ko uztailean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Dekretu horretan, besteak beste, kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak kontuan hartzeko neurriak ezartzeko epeak ematen ziren, erakunde eta establezimenduei zuzenduta. Euskaldunon hizkuntza-eskubideak arian-arian eta progresiboki bermatuko direla dio eta aipatu epeen barruan hizkuntza-eskubideak bermatzen ez zituenak isunak edo zehapenak jasotzeko aukera aurreikusten zuen dekretuak. Honako zerbitzu hauek ematen dituzten enpresa eta saltokiak aipatzen zituen, besteak beste: komunikazio enpresak, energia hornitzaileak, osasungintza, hezkuntza, garraiobideak eta garraio-enpresak. Bada, 2010eko ekainean, Dekretuak jasotzen zituen bi puntu garrantzitsuren betekizuna urtebetez atzeratzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak: batetik, epeak zehazten zituena eta bestetik, dekretua urratzen zenerako neurriak ezartzen zituena ez dagoelako baldintza egokirik aplikatu ahal izateko. Ondorioz, hizkuntza-eskubideen inguruan egiten den aitortza bere horretan geratzeko bidea ireki zuen, errealitatean inolako islarik eman gabe. Legeak, urraketen aurrean neurriak aurreikusten ez badu ez du inongo baliorik izango. Arau betearazlerik ez izateak erraztu egiten baitu merkataritza-kate eta guneek eta interes orokorreko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek hizkuntzaeskubideak urratzea. Gainontzeko arlotan bezala, eremu sozioekonomikoan eta gizartebizitzan hizkuntza-eskubideen bermatzaile nagusia izan beharko luke Administrazioa, borondatearen baitan uzten diren neurriek hizkuntzaeskubideen urraketa betikotu eta sistematizatuko arriskua baitago.
68
Eta hori frogatzen duten erantzunak jaso ditu Behatokiak dagoeneko. Hona hemen 378-2010 espediente zenbakiari emandako erantzuna: “….los plazos de adaptación para el cumplimiento de las obligaciones establecidas han sido prorrogados por un año más por lo que no ha existido vulneración de la citada legislación”. (1)
Horrela bada, erregimen juridiko desberdinen mende egon arren, Euskal Herri osoko kontsumitzaile eta erabiltzaileek ezaugarri bat dute komunean: Euskal Herri osoan urratzen zaizkigu hizkuntza-eskubideak.
(1)
“….ezarritako betebeharretara egokitzeko epeak urtebetez luzatu dira, ondorioz, ez da aipatutako legeriaren urraketarik gertatu”.
69
Ondorioak
70
10 URTE, 11 ONDORIO Euskal Herriko hiru lurralde administratibo ezberdinen hizkuntzaeskubideen egoeraren argazkiari begiratzen badiogu, kezkaturik egoteko arrazoiak soberan ditugu. Lurralde bakoitzean, euskarak estatus ezberdin bat du eta eremu bakoitzean herritarrari aitortzen zaizkion eskubideak ere bai. Euskal Herriko lurralde ezberdinetan egoera ezberdinak ditugula kontuan izanda ere, esan dezakegu, lurralde bakar batean ere ez ditugula hizkuntzaeskubideak bermatuta euskaldunok. Zoritxarrez, urte hauetako guztietako lanek ondorio garbi bat utzi dute: Euskal Herriko herrialde guztietan, Iparraldean nola Hegoaldean, eta administrazio maila guztiek, Estatu Administrazioak, administrazio autonomikoek eta toki administrazioek urratzen dituzte hizkuntza-eskubideak. Kasu askotan, gainera, administrazioek beraiek onartutako eta beraien lurraldeetan indarrean dagoen hizkuntza-legeria ere ez dute betetzen, legea urratzen dute: konstituzioak, estatu mailako prozedura administratiboko legeak, erkidegoko hizkuntza legediak bai eta toki entitateetako ordenantzak ere. Horrela, hizkuntza-eskubideen urratze egoera garbia eta orokorra ageri zaigu. Euskal Autonomia Erkidegoan, testu juridikoetan hizkuntzaeskubideen aldarrikapena egiten den arren, hiztunen errealitatea oso bestelakoa da. Zalantzarik gabe, garrantzitsua da administrazioek bertako hizkuntzari ofizialtasun statusa aitortua izatea eta hizkuntza-eskubideak babesteko legedia indarrean egotea. Halere, ofizialtasunaren aitortzak edota legedia indarrean egoteak ez du esan nahi aski denik euskal hiztunen eskubideak bermatzeko. Milaka erabilera-saiakera eragotzi da 10 urte hauetan. Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta eta nabarmenak dira sortzen diren ezintasunak. Hizkuntza-eskubideen eta legeen urraketak gertatu izanak ez du izan eraginik horien konponbiderako neurri edo mekanismoak abian jartzeko unean. Horrela, erakunde publiko zein pribatuek hizkuntza-eskubideen bermea aintzat ez hartzearen ondorioz, herritarrak eskubidez gabeturik ikusten du bere burua. Naturalizatu egin da ordenamendu juridikoa ez betetzea. Euskarari aitortzen zaion ofizialtasunari berme handiagoa eskaini behar zaio, orain arte baino baliabide eta bitarteko gehiago eskaini behar zaizkio gaztelaniarena bezain eragingarria izan dadin. Hizkuntza-eskubideak errespetatzeko betebeharra errealitatera ekarri beharra dago.
71
Nafarroako Foru Komunitatean, desoreka eta herritarren arteko eskubide desberdintasuna da nagusi eta biztanle guztiek berdintasunez, euskara bereganatzeko hizkuntza-eremuak ezartzen dituen banaketa administratiboa desagerrarazi behar da. Euskararen erabilera sozial eta ofizialerako, euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzeko oztopoa delako eta biztanle guztiek berdintasunez euskara bereganatzea eragozten duelako. Euskararen normalizaziorako bitarteko bat izan behar zuen Vascuencearen Legeak, prozesu hori oztopatzeko tresna izan da. Nafarroako agintari politikoek euskararen aurka garatutako dinamika juridikoak urrats handiak eman dituzte. Nafarroako Gobernuak murrizketak egin ditu legez aitortuta zeuden hizkuntza-eskubideetan eta eskubide horiek sistematikoki urratzen dizkie herritarrei. Hizkuntza-politika murriztailea garatu du. Murrizketa antolatua eta planifikatua izan da eta eremu publiko instituzionalean euskararen erabilera murriztu ez ezik, zenbait kasutan desagerrarazi ere egin du. Murrizketa antolatua eta planifikatua da. Honela, Nafarroan euskararen inguruan garatutako neurri juridikoak, euskararen normalizazioa bultzatzen baino oztopatzen jarraitzen du.
Ipar Euskal Herrian, berriz, Administrazio publikoaren esparruan euskarak ez du inongo errekonozimendu ofizialik. Estatuarengandik ukapen eta bazterkeria bizi dute egunero. Euskarak ikusezintasunean jarraitzen du Frantziako Estatuan. Haatik, ezinbestekoa da lege geriza euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatu nahi baditugu. Frantziako Errepublikak bere baitan diren hizkuntza gutxiagotuen eskubideak aitortu eta haien legezko babeserako nazioarteko estandarrak onartzea guztiz beharrezkoa da eta, hizkuntz komunitatearen beraren biziraupen kulturala jokoan dela kontuan hartuta, onarpen horrek berebiziko premia du. 2008ko maiatzaren 19an NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak gomendio berriak egin dizkio Frantziako Estatuari Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna betetzearen inguruan. Behatokiak egindako eskaera guztiak bere egin zituen Batzordeak azken hausnarketa eta gomendioetan: •
Batzordeak kezka agertzen du gutxiengoen aitortza ofizial ezaren inguruan. Kultura-eskubideekin kezka ardura berezia agertzen du.
•
Halaber, Batzordea ohartu da Estatuak ez dituela nahiko esfortzuak egin gutxiengoen edo eskualdeetako hizkuntzak babesteko eta sustatzeko. Are gehiago, aitortza formalik ez izateak hiztunen kopuruaren gainbeheran lagundu duela uste du Batzordeak.
72
•
Batzordeak berresten du berdintasuna delakoaren printzipioa eta bereizkeria eragiteko debekua ez dela beti egokia giza eskubideen berme eraginkorra segurtatzeko. Hartara gomendioa egiten dio Konstituzioak gutxiengoen inguruan duen jarrera berrikusteko, eta ofizialki onar dezatela gutxiengoen taldeen edota kultura-aniztasuna bermatzeko beharra.
•
2001eko gomendioak berresten ditu Batzordeak: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 27. artikuluan zen Haurren Eskubideen Itunaren 30. artikuluetan dituen oharrak kentzeko, Erregio edo Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoa sinatu eta berresteko.
•
Halaber, giza eta ekonomia baliabide nahikoa segurta dezala eskatzen dio Estatuari.
•
Azkenik Konstituzioan gutxiengoen edo eskualdeko hizkuntzen aitortza formala ezari dagokionez, Estatuaren jarrera berrikus dezala eskatzen dio.
Begi-bistan dago, honez gero, administrazioek eta instituzioek badutela nahikoa material egoera zertan den jakiteko eta aurrerantzean urrats berriak egitea ezinbestekoa dela gauzak aldatze aldera. Zoritxarrez, eta modu tematian, herritarrak behin eta berriz topo egiten du urraketaren harresiarekin, eta aski garbi dago, administrazioek urrats berriak eta eraginkorrak eman behar dituztela euskaldunak jasaten duten ezintasunegoera honetatik ateratzeko. Hizkuntz eskubideak oinarrizko hizkuntz eskubideak dira, alegia, ezin dira inola ere murriztu. Administrazio ezberdinek oinarrizko (giza) hizkuntz eskubideak ere urratu egiten dituzte, eta gogoan izan behar dugu Administrazioen ardura dela herritarren eskubideak bermatzea. Eskubide horiek bermatu ezean, beste hainbat giza eskubide ere urratu egingo dira: hezkuntza-eskubidea, babes judizial eraginkorra izateko eskubidea... Hala ere ez da etsipenerako garaia, kezka handi bat azaleratu eta agerian utzi nahi dugu, baina herritarrak euskaraz bizitzeko duen borondatea eta egiten duen ahalegina zoriontzekoa da; euskararen alde hartutako konpromisoa garrantzitsua baita euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortzeko.
73