Skip to main content

983. GUAIXE

Page 1


Tokitik konkistatutako

eskubideen defentsa eta hedapena eginen dute

Martxoak 8 dela eta, toki eta lurralde entitateek nabarmendu dute gaur egun barneratuta ditugun eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu direla

saKaNa

Feminismoari esker norberaren gorputzari buruz erabakitzea eskubide bat da. Feminismoari esker norberaren dirua kudeatzea eskubide bat da. Feminismoari esker dibortziatzea eskubide bat da. Feminismoari esker berdintasunean ikastea eskubide bat da. Feminismoari esker gaur aukera dugu izan, egon, esan eta erabakitzeko. Feminismoari esker askatasunez mugitzea eskubide bat da. Feminismoari esker botoa ematea eskubide bat da.

Mezu horiak guztiak zabaltzen dituzte Nafarroako toki eta lurralde entitateek Emakumearen Nazioarteko Egunerako argitaratu dituzten kartelak. Kanpaina horrekin bat egin dute ibarreko toki erakunde guztiak, sustatzaileak baitira Sakanako Mankomunitatea eta Altsasuko Udala.

Adierazpena

Kartelekin batera, Nafarroako udal eta mankomunitateek gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu erakunde adierazpena

onartu dute. Horrekin batera, lau konpromiso hartu dituzte. Aurrena da "sentsibilizazio eta komunikazio ekintzak bulkatzea, feminismoaren lorpen historikoei eta horrek eguneroko bizitzan izan duen eraginari balioa emateko, diskurtso antifeministen aurrean herritar informatu eta kritikoak izan gaitezen". Horrekin batera, toki erakundeek konpromisoa hartu dute "tokiko politika publikoetan genero ikuspegia zeharka txertatzea, berdintasunerako benetako aurrerapausoak bermatuz".

Hirugarren konpromisoa da "berdintasunean eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza indartzea, desberdintasunei eta indarkeriei aurre hartzeko funtsezko tresna gisa, batez ere gazteenen artean, betiere teoria eta historia feministari balioa emanez". Atzeneko konpromisoa da "mugimendu feministaren eta elkartegintzaren lana aitortzea eta babestea, kohesio sozialari, justiziari eta demokraziari egindako ekarpen historikoa eta egungoa baloratuz".

Ziurtatu dutenez, "ekintza horiek guztiek Nafarroa bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta demokratikoagoa eraikitzen lagunduko dute, konkistatutako eskubideen defentsarekin eta hedapenarekin konprometitua. Izan ere, gaur egun eskubideez eta askatasunez gozatzen badugu, borroka kolektiboari esker da. Feminismoak ekarri gintuen honaino. Feminismorik gabe ez dago erabateko demokraziarik".

Zergatia

Toki eta lurralde entitateek onartutako idatzian "ezinbesteko errealitate bat gogorarazi" nahi izan dute: "gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira".

Erakunde sinatzaileek adierazi dutenez, "diskurtso antifeministen edo erredukzionisten bidez feminismoa zalantzan jartzen edo deslegitimatzen den testuinguru sozial batean, haren eginkizun erabakigarria aldarrikatu behar da garapen sozialean, eskubideen hedapenean eta sistema demokratikoaren indartzean". Ziurtatu dutenez, "feminismoa ez da eguneroko bizitzatik kanpo geratzen, ezta ideologia iragankor batetik kanpo ere: indar historiko bat da, pertsona guztien bizitza eraldatu duena, gizon zein emakume, eta bizi garen oraina ahalbidetu duena".

Adierazpena bere egin duten toki eta lurralde erakundeek esan dutenez, "azken mendean zehar, eta ez erresistentziarik gabe, feminismoak funtsezko mugarriak bulkatu ditu, egun zalantzan jartzen ez direnak". Azaldu dutenez, "borroka horiei esker, emakumeek boto eskubidea eta parte-hartze politikorako eskubidea lortu zuten; berdintasunean hezteko eskubidea; lan ordaindua, norberaren dirua kudeatzeko eskubidea eta autonomia ekonomikoa; mugitzeko askatasuna; dibortzioa; eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea, sexu eta ugalketa eskubideak barne. Era berean, feminismoa funtsezkoa izan da zainketen banaketaren balio soziala eta ekonomikoa ikusarazteko eta aldarrikatzeko, horiek gabe ezin baita bizitza sostengatu".

Gaztigatu dutenez, "aurrerapen horietako bakoitza ez zen ezerezetik heldu, ez ziren egun batetik besterako prozesuak izan. 300 urteko oinarri teorikoaren, hausnarketa kritikoaren, mobilizazioaren eta emakume belaunaldien iraunkortasunaren emaitza dira". Hala ere, "borroka horiek deslegitimatzen, minimizatzen edo ukatzen dituzten diskurtsoak ugaritzen ari dira gaur egun, berdintasuna lortuta dagoela esanez edo feminismoa mehatxu gisa aurkeztuz. Diskurtso horiek, historiari ezikusiarena egiteaz gain, arriskuan jartzen dituzte konkistatutako eskubideak, eta zaildu egiten dute berdintasun erreal eta eraginkorrerantz aurrera egitea".

Martxoaren 8ko adierazpenaren sinatzaileek esan dutenez, "horren aurrean, berresten dugu feminismoa justizia sozialerako aldaketaren motorra izan dela eta izaten jarraitzen duela, eta horrek eskubideak ugaritu dituela, ez bakarrik emakumeendako, baita jendarte osoarendako ere. Haren balio historikoa eta egungo indarraldia aitortzea erantzukizun instituzional eta demokratikoa da".

Herritarrak mugimendu feministaren bandera baten atzean. ARTXIBOA

Aliantzetarako dei feminista

Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8an 'beste mundu bat feminismotik' leloa plazaratuko du. Kideek adierazi dutenez, "hori lortzeko antolakuntza eta borroka dira gure armarik indartsuenak"

sAKANA

Aurtengo Emakumearen Nazioarteko Egunari testuingurua eman dio Euskal Herriko Mugimendu Feministak: "munduaren luze-zabalean gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak nagusi dira". Feministek adierazi dutenez, "urtero bezala, arrazoiak soberan ditugu kalera ateratzeko. Gure herri eta auzoetan ere lurreratzen baitira indarkeria horiek guztiak". Horregatik, lehenik eta behin, gogora ekarri dituzte otsailaren 20an Sarrigurenen gizon batek eraildako emakumea, Tatiana, eta larri zauritutakoa. Era berean, "elkartasun eta babes besarkada bana bidali nahi diegu munduko hamaika txokotan erresistentzian eta borrokan dabiltzan feministei; Palestina, Venezuela, Sahara, Kurdistan… zuekin gaude". Feminismoa borroka internazionalista ere badela aldarrikatu dute.

Feministek ohartarazi dutenez, egunerokoan "noraeza, etsipena eta beldurra gailentzen ari dira sarri, eta horrek immobilizaziorako joera ekar lezake". Baina mugimendu feministako kideek "aspaldi ikasi genuen kolpatzen gaituen sistema kapitalista zisheteropatriarkal kolonial eta arrazistak darabiltzan estrategien ondorioa besterik ez direla, eta ez garela batzuek nahiko luketen bezala etxean geratuko, isilik eta otzan".

Gaineratu dutenez, "aipatutako sistema horrek askotariko zapalkuntzak betikotzeko egiturak martxan ditu, gorputz eta lurralde bakoitzean era batera edo bestera lurreratzen direnak".

Feministen iritziz, gaur egungoak "desberdinkeriak areagotzen ari diren" garaiak dira, "zapalduak are zapalduago dira, eta botere-

tsuak are boteretsuago". Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideek nabarmendu dutenez, "hori errealitate materialetan ikus dezakegu; etxebizitzarako sarbidea nork duen eta nork ez, baliorik gabeko lanetan nor dabilen eta nor ez, ea nork egindako lanak diren prekarioen, nor den hainbat eskubideren jabe eta nor ez, eta abar. Finean, nor kolpatzen du geroz eta gehiago sistema kapitalista zisheteropatriarkal kolonialista eta arrazistak?"

Espazioak Martxoaren 8aren bezperan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak azken urteetan martxan jarritako borroka ugariak zerrendatu dituzte: indarkeria matxistaren aurkako protokoloak, espazio seguruak sortzeko ahaleginak, zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko Greba Feminista Orokorra, tokian tokiko problematikei aurre egiteko dinamikak (lantokietan, jai batzordeetan, kaleetan)… "Pausoak egiten ari bagara ere, oraindik asko dugu egiteko". Baina mugimendu feministak aldarrikatu duten beste mundu baterako pausoak egiteko interpelazio zuzena egin diete instituzioei, patronalei, gizonezkoei eta sistema hau betikotzen dutenei: "asko duzue egiteko. Urgentziaz diogu: hartu dagokizuen ardura!" Feministek ere haien hitzen erabilera okerra salatu dute: "egiturak sostengatzen dituzten horiek berek, feminismotik eraikitzen ari garen diskurtso eta proposamenak bereganatzen dituzte, itxurakeria hutserako, edo are larriagoa dena, feminismoaren aitzakipean bestelako neurri eta diskurtsoak zabaltzen dituzte. Arrazakeria, esaterako". Horregatik, "feminista zurioi, horrekiko ardurak hartzea eta diskurtso horiek salatzea eta moztea dagokigu. Ez dago erdibiderik".

Martxoa bete aldarrikapen Mugimenduko kideek azaldu dutenez, igandean, Martxoaren 8an, "kalera aterako gara, feminismotik langile klasearen alde borrokatzera, baina martxoan baditugu borrokarako beste data ugari, eta horietan denetan parte hartzeko deia egiten dugu, arduraz eta indarrez". Feminismotik zehaztutako martxoko

agendako aurreneko data martxoaren 17a da, sindikatuek deituriko Greba Orokorra. "Feministok asko dugu esateko 2023ko Greba Feminista Orokorrean ezarritako mugarri eta aldarrietatik", azaldu dute. Martxoko agenda feministako bigarren data martxoaren 21a da, arrazakeriaren kontrako eguna. "Zuriok asko dugu egiteko oraindik dugun boteretik desplazatzeko eta arrazakeriak suposatzen duen indarkeriarekin mozteko". Hurrengo data martxoaren 30a izango da, Etxeko eta zaintza langileen eguna. Mugimendu feministako kideek azaldu dutenez, "zaintza lanak prekaritatearen, emakumearen eta arrazakeriaren sinonimo dira egun. Zaintza kate globalean dugun lekuaz jabetu eta horrekiko ardurak hartzeko unea da, zaintza sistema publiko bat aldarrikatzearekin batera eta pribatizazioarekin bukatzeko eskatzearekin batera". Eta feministek egindako enplazamenduari jarraituz, hilabeteko azken aldarrikapen eguna martxoaren 31 da, Trans ikusgarritasunaren eguna. Feministen iritziz, "trans pertsonen eskubideen alde kalera ateratzeko eguna da hori. Trans gorputzak ere sistemak jo puntuan dituen gorputzak baikara, baina ez gara soilik gorputz zapalduak, alternatiba gara eta hori aldarrikatzera aterako gara".

Aldarrikapen egunez betetako agenda hori kontuan izanda, feministek nabarmendu dutenez, "askotariko mugimenduetatik gabiltza eragiten, baina, guk argi dugu ez dugula feminismorik eta antiarrazismorik gabeko mugimendurik nahi, ezta mundurik ere". Horregatik, feminismotik beste mundu bat eraikitzeko deia egin dute. "Hori lortzeko antolakuntza eta borroka dira gure armarik indartsuenak". Eta "nor bere lekutik aliantzak, sare sendoak, eraikitzeko" deia egin dute: "askotariko zapalkuntzen bitartez sostengatzen den sistema honi erantzun diezaiogun askotariko gorputz eta borroketatik".

"GIZON, INSTITUZIO, PATRONAL ETA SISTEMA BETIKOTZEN DUZUENOK: ASKO DUZUE EGITEKO"

Mugimendu feministaren banderak. ARTXIBOA

"Emakume langileon problematika, erdigunera"

IRATI BEGIRISTAIN GARCIA itaiaKO KiDEa

Emakumeen Eguna dela eta, i taiak, Emakumezkoen a ntolakunde s ozialistak, 'Emakume langileok askatzeko, batu borrokara!' leloa aukeratu du

saKaNa

Itaiak lehen kongresua egin berri du, eta bere oinarri politikoak zehaztu ditu. Testuinguru horretan iritsi da Martxoaren 8a. Emakume langileak, zapalduta? Bai. Emakumeak lan esparru askotan baldintza prekarioetan lanean gabiltza. Eta krisi testuinguruan, lan baldintzak okertzeaz gain, zerbitzuen pribatizazio eta murrizketek are gehiago okertu dituzte emakume langileon bizi baldintzak: zaintza edota osasun sexual zein erreproduktiboko zerbitzuak desegiten ari dira, kalitatea okertuz eta zerbitzu horietarako sarbidea mugatuz. Lan esparrutik haratago, emakumeok kulturalki eta sozialki azpiratuta mantendu eta egoera hori normalizatzea beharrezkoa da (indarkeria matxistaren aurpegi ezberdinak, kontsumo-objektu irudia indartzea…). Gainera, faxismoa eta ideologia baztertzaileak mugaritzen ari dira, gure zapalkuntzan sakonduz. Politika feministak, balantzea? Milaka emakumek gure eskubideen alde egindako ahalegin guztiei balioa aitortzen diegu; eskubide kolektiboak eskuratzeko eta emakumeon askapenaren aldeko kontzientzia hedatzeko balio izan dute. Baina azken urteetako politika feministetan zenbait muga identifikatzen ditugu. Batetik, emakumeon eskubideen aldeko borroka instituzionalizatu egin da, estatu kapitalista bihurtu dute joko zelai, eta aldarriak eta borrokak politikagintza instituzionala indartzera bideratu eta mugatu dira. Ondorioz, ezinbestekoak diren kale mailako borrokak eta mobilizazioak indarra galduz joan dira. Gainera, gobernu politika feministek klase ertaineko emakume batzuentzat hobekuntzak lortu arren, gehiengoarengan aldaketa substantzial gutxi eragin di-

"GURE ALDARRIAK

EDUKIZ HUSTU NAHI

DITUZTENAK

SEINALATZEKO EGUNA DA M8"

tuzte, kasu askotan, emakume proletarizatuenak kanpo geratuz. Bestalde, klase perspektiba galdu da. Ondorioz, emakume langileon problematikak zentralitatea galdu du. Horren isla da M8, jada ez zaio Emakume "Langilearen" eguna deitzen. Emakume guztiok posizio berdinean gaude? Interes berdinak ditugu?

Zuen proposamen politikoaren helburua zein da?

Urgentziazkoa da emakume langileon problematika erdigunean jarriko duen proposamena garatzea: matxismoaren aurka, esplotazio ekonomikoaren aurka eta emakumeon eskubideen alde. Interes ekonomikoetatik eta agenda instituzionaletik kanpo, gehiengoaren ongizatean eta berdintasunean oinarrituko den botere-eredu berri bat eraikitzea beharrezkoa ikusten dugu: Estatu Sozialista.

AGENDA

MARTXOAK 8

URDIAIN Elkarretaratzea. Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka mugimendu feministak deitutako elkarretaratzea. 11:15ean, plazan.

LAKUNTZA Elkarretaratzea. Emakume langileok askatzeko batu borrokara! itaiaren mobilizazioa. 12:00etan, plazan.

LIZARRAGABENGOA Elkarretaratzea. Kontzentrazioa eta kafea. 12:00etan, plazan.

ETXARRI ARANATZ Kontzentrazioa eta mustutzea. Feminismoari esker... gaur aukera dugu izan, egon, esan eta erabakitzeko kontzentrazioa eta bankuaren mustutzea auzatearekin, Etxarri aranazko Udalak deituta. 12:00etan, plazan.

ALTSASU Manifestazioa.

Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka sakanako Mugimendu Feministaren eskualde manifestazioa. 12:00etan, Foru plazan.

IRAÑETA Ekimena. Puxikaz apaintzeko deialdia. 13:00etan, udaletxean.

LAKUNTZA Mustutzea. Elvira turumbay sanzi omenaldia eta plazaren izendapena, eta elkarretaratzea, lakuntzako Udalak eta Bilgune Feministak antolatuta. 13:00etan, Lakuntza plazan.

ALTSASU Manifestazioa. Emakume langileok askatzeko batu borrokara! itaiaren mobilizazioa. 13:00etan, Foru plazan.

IRURTZUN Elkarretaratzea. Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka elkarretaratzea, irurtzungo Emakume taldeak deituta. 18:00etan, udaletxean.

Zein arlotan eginen duzue indar?

Zazpi ildotan: kalitatezko lan baldintza berdinak guztiontzat; zaintza lanen sozializazioa; indarkeria matxistarekin amaitzea; emakume langileon gorputzen salerosketa amaitzea; kalitatezko abortua doakoa eta unibertsala; seme-alabak izateko baldintzak bermatzea; osasun sexual eta erreproduktiborako kalitatezko eta doako zerbitzuak bermatzea.

Martxoaren 8an, zer?

Kalean faxismoaren eta matxismoaren aurkako euste-horma bat eraiki behar dugula argi erakutsi nahi dugu, eta borroka horretan emakume langileok lehen lerroan egon behar garela. Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko alternatiba politiko iraultzaile bat zabaldu nahi dugu. Protokolozko eguna izateari utzi eta M8aren izaera borrokalaria berreskuratu nahi dugu. Gure pobreziaren arduradunak, erasotzaileak, objektu gisa tratatzen gaituztenak edo gure aldarrikapenak edukiz hustu nahi dituztenak seinalatzeko eguna da. Ekarpena egin nahi duen orori: mobilizatu eta antolatu.

Itaiako kideek mobilizatzeko deia egin dute. UTZITAKOA

Gixon hiperzuria Etxe Zurian

Nire baitako ahots batek diosta oraingo aldi historiko eta histeriko hau orain dela 30 bat urte egosten hasi zela AEBetako think tank batean eta azken hamarkadan lehertu dela bere irakinaldi erre, garratz eta okaztagarrian. Izan ere aspalditxoan "kultura gudua" gero eta maizago aipatzen zuten eskuinaren guru zenbaitek. Ulertzen nuenez Parisko maiatzaren ereintza kiskali nahi zuten aldez edo moldez; ondoko kofradiakoek urrunagora jo eta (Parisek beti iraunen) Iraultza frantsesaren lorpenak oro errotik erauzi, erraustu eta ehortzi gura dituzte, Erdi Aroko taxuketa feudal eta teokratikora itzulera apoteosikoa gauzatu teknologia berriak baliatuz, beti ere Village People-ren biribilketa alaitsuak lagun.

H ara ZE r D i EN

Dena diruagatik

SAKANA BIZIRIK-ERRAUSKETARIK EZ

IRAULTZA FRANTSESAREN LORPENAK ORO

ERROTIK ERAUZI, ERRAUSTU ETA EHORTZI GURA DITUZTE

Beste barneko ahots batek, aldiz, azken aldi ustez apokaliptiko honi Putinek ireki ziola zabal ataria, ez Ukrainako hondamendiarekin, baizik eta Grozni lurrarekin berdindu zueneko hartan. Putin eta Trump bezalako itzal zitalek historian beren bideak gurutzatzen dituztenean supremazismo zuri narzisisten aroa nagusitzen da. Txetxeniarekin hasi, ondoren etor daitezke Iran, Ukraina, Artsaj (alias Nagorno Karabakh), Palestina, Sahara Mendebaldekoa, Venezuela, Kalaallit Nunaat (alias Groenlandia), Kuba, Panama eta beste hainbeste.

Beste ahots batek iragartzen dit Trumpek eta bere ipurdi miazkatzaileek mundua ez nahi adina, baina dezente izorratuko dutela eta gudu kulturalean bataila batzuk irabaziko dituztela Jehova nahiz Yaveh-en izena alferrik eta zikin-narras arrastatuz, eta hainbat utopia distopia bilakatuko dituztela teknoinkisidore berrien ahalegin kriminalen bidez.

Beste ahots batek esaten dit hau guztia ez zatekeela gertatuko Angela Merkel egon balitz, beste batek egungo gorrotoaren laudorio hegemonikoari bospasei urte gelditzen zaizkiola, beste ahots batek...

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.

Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

www.guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Laura Olmos Aristorena gk@gkomunikazioa.eus Maider Perkaz Urdiain maider@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Harrigarria da noraino iritsi daitekeen gizakion diru gosea eta gaiztakeria. Boteretsuenak dira, gainera, okerrenak. Aspaldi pasa zituzten imajina eta imajina ezin daitezkeen marra gorri guztiak. Eredu diren enpresaburuak, ordezkari instituzionalengandik lausengu gogaikarriak jasotzen dituztenak, justiziaz nola kexatzen diren ikusten ari gara. Ohituta daude justiziak oilo lapurrak gupidagabe jazarri, eta diru gehiago irabazi beste asmorik ez dutenak, genozidio ikaragarrietan esku hartzaile direnak, nola zigor gabe geratzen diren ikusten.

Aristokratak, enpresariak, presidenteak, goi karguak… Espainiako "handiak", Epsteinen paperetan nahasiak ageri direnak (Carlos Slim, munduko aberats handienetakoa eta Portland-en jabea, artxibo horietan aipatzen da), "beste mundu bat" osatzera datoz, edozein arau moralen gainetik dagoena eta gure bizitzaz erabakitzen duena. Atzera begiratuz, orain dela urte batzuk Portlanden errausketa abian jartzearen aurka Sakanan egindako borroka inozente samarra ikusten da egungo ikuspegitik. Karguak, eta txostenak erosteko, guri lapurtzeko

kartelak sortzeko eta lotsarik gabe etengabe gezurretan aritzeko gai diren harrapariak ditugu aurrez aurre, nola ez, beti diru gehiago erruz irabazteko asmoz.

Egungo egoerak alde bakar positiboa du: inozentzia bukatu dela.

Ez dezagun ezer espero, ezta ere, Portlandek hondakinak erre ahal izateko eta Olaztiko harrobia modu basati batean zabaltzeko baimena aldatzea ahalbidetzen duten erakundeengandik.

Haustura, beraz, bai inozentziarekin, bai elite agintariekin.

Herriak bakarrik geldituko du Portlandeko errausketa.

LAGUNTZAILEAK
OBJEK ti BO ti K

SAKANERRIA

Urbanizazioa erabat zehazteko, galdeketa

Herrigunea berriro urbanizatzeko proiektuaren barruan, irurtzundarrek l izarra kalearen etorkizuna erabaki beharko dute. Erabakiaren arabera, trafiko gehiago edo gutxiago izan. Plaza berrituak klima aterpea izanen du ere

Alfredo Alvaro Igoa irUrtZUN

Irurtzungo Udalak erdigunea birpentsatzeko parte hartze prozesua martxan jarri zuen. Aurreko legegintzaldian dendari eta elkarteekin saio bat egin zuten. Bigarren fasean, 50 bat irurtzundarrek topaketa batean parte hartu zuten azaroaren 27an. Jasotako iritziekin proposamen bat ondu du udalak. Haren berri izan nahi duenak udaletxetik pasa daiteke eta han argibideak jasoko ditu. Horretaz aparte, parte hartze prozesua eta proposamena azaltzeko hitzaldia antolatu du Irurtzungo Udalak. Kultur etxean izanen da, martxoaren 11n, asteazkenean, 19:00etan.

Parte hartze prozesua martxoaren 15ean, igandea, eginen den galdeketa batekin despedituko da. Irurtzundarrek bi aukeretako baten alde egin beharko dute. Bata da Lizarra kalea oinezkoentzako gune bihurtze eta baimendutako ibilgailuendako sarbide mugatu eta kontrolatua jartzea (zerbitzuak, inguruan etxabea duten bizilagunak...). Bestea da oinezkoendako lehentasuna duen gune bihurtzea, norabide bakarrean eta abiadura txikian ibilgailuen sarrera librearekin.

Proposamena Etorkizuneko Lizarra kaleko zoru guztia altuera berean egonen da, ez da arkitektura oztoporik izanen San Martin kaletik Lizarra kaleko Orcaray dendaraino eta plazatik Amaia kaleraino. Galdeketan erabakitzen denaren arabera, zorua mota batekoa edo bestekoa izan liteke. Bestalde, Amaia kalea noranzko bakarrekoa bihurtuko da, sarrera Ardubil kaletik izanen du eta irteera Oskia kaletik. Amaia kaleak gaur egun duen sarbideen kontrola man -

tenduko du. Eta halako beste hiru kontrol jarriko dira: San Martin eta Lizarra kaleen bidegurutzean, Lizarra kalea eta Ugaldeta kaleen bidegurutzean eta Oskia kalean. Lizarra kalearen ekialdean zuhaitzak jarriko dira eta jendea egoteko tokiak sortuko dira. Frontoia eta Lizarra kalea bat egiten duten tokian dauden zuhaitzak mantenduko dira eta gehiago landatu. Zola iragazlea jarriko da eta zutabeak eta baranda kenduko dira. Aldapan dagoen lorategia sortuko da. Altzari berriak ere jarriko ditu udalak. Parean dagoen iturriko plazatxoa egon lekua bihurtzeko zoladura, altzariak eta lorezaintza hobetuko dira.

Bestetik, Lizarra eta Ugaldeta kaleen bidegurutzetik aparkalekurainoko espaloiak 4 metro arteko zabalera izanen du. Aldi berean, Amaia kalean eskolara joateko ibilbide segurua eginen dute oinezkoendako, eta eskolaren sarrera ondoan dagoen egonlekua birmoldatuko du udalak. Azkenik, Lizarra kalean dauden edukiontziak itxitura baten barruan sartuko dituzte.

"Herritik herriarentzat sortutako prozesu bat da"

OIHANE, AINHOA, TXUMA ETA AMELIA KOMUNitatEa EHUNtZEN

60 urtetik gorako altsasuarrak saretzeko prozesua martxan jarri dute; besteak beste, teknoadineko eta osasun etxeko gizarte langileek, eta eragileek parte hartzen dute

Erkuden Ruiz Barroso altsasU

Komunitatean Ehuntzen egitasmoa sortu dute Altsasun, besteak beste, 60 urtetik gorako pertsonen ongizatea hobetzea helburu duena. Besteak beste, Ainhoa Llamas Altsasuko osasun etxeko gizarte langilea eta Oihane Armendariz Teknoadineko programako gizarte langilea ari

dira prozesuan, baita Amelia

Lapuente antzerki taldeko kidea eta Txuma Morcillo Altsasuko Mendigoizaleak taldeko kidea ere parte hartzen ari dira. Martxoaren 25ean, asteazkena, 17:00etan, Iortia kultur gunean egitasmoaren aurkezpena eginen dute, eta altsasuarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Zer da Komunitatea Ehuntzen?

Ainhoa. Altsasun garatzen ari den proiektu komunitario bat da, 60 urtetik gorako pertsonen ongizatea hobetzea helburu duena. Aktibo komunitarioen ikuspegitik abiatzen da, eta komunitatean dauden gaitasunak, jakintzak eta baliabideak balioan jartzen dira. Harreman sareak, parte hartze

aktiboa eta komunitateko kide izatearen sentimendua sustatuz. Esaten dugu ez dela jarduera isolatu bat, baizik eta herritik herriarentzat sortutako prozesu komunitarioa. Nola sortu zen? Zer beharrei erantzuten dio?

Ai. Osasun arlotik abiatu zen, osasun etxearen ekimenarekin, eta Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasunaren Institutuaren laguntza du. Ikusi zen ongizatean eragina duten hainbat egoera, hala nola, bakardadea, isolamendua eta parte hartze falta ez direla kontsultatik edo ikuspegi sanitario batetik soilik konpontzen, eta horren aurrean parte hartze prozesu bat abiatu zen herritarrekin. Komunitatea Ehuntzen proiektua zahartzaroari lotutako behar orokorrei erantzuten die, nahi gabeko bakardadearen prebentzioa, harreman sareen indartzea, adinekoen parte hartze aktiboa herriko bizitzan eta ongizate emozional nahiz sozialaren hobekuntza. Nork osatzen du Komunitatea Ehuntzen?

Ai. Proiektua talde motor edo eragile batek osatzen dugu. Herriko eremu soziosanitarioko profesionalak osatua: besteak beste, osasun etxeko profesionalak, gizarte zerbitzuko profesionalak eta Teknoadinekoak. Horrez gain komunitatean aktiboak diren pertsonek ere parte hartzen dute, herriko hainbat taldetako kideak, adibidez, antzerki taldea,

mendizaleak, jubilatuak... Talde eragilean osasun etxetik Ana erizaina, Asun eta Cristina medikuak, Alberto fisioterapeuta eta ni gaude; Alodia gizarte zerbitzuko gizarte langilea, Oihane eta Iker Teknoadineko teknikariak, Amelia antzerki taldeko kidea...

Amelia. Juli musika eskolako partaidea, Inma abesbatzako zuzendaria, Txuma Mendigoizale taldeko kidea, jubilatuen elkarteko kideak ere gonbidatuak izan ziren... Gero beste hainbat pertsona sartu ziren, adibidez, asteartetan laboreak egiteko elkartzen dira eta horietako bat, Jesu, etorri zen, Elena... Oihane. Talde irekia da eta jendea parte hartzen joaten da, sartzen eta ateratzen ere. Ez da zerbait itxia; zerbait dinamikoa da. Ai. Izaera irekia eta kolaboratiboa du, eta helburua herriko eragile eta pertsona desberdinak sarean jartzea da. Horregatik, interesatzen zaigu pertsona desberdinak egotea. Zeintzuk dira helburuak?

O. Orokorrean 60 urtetik gorako altsasuarren ongizatea. Prozesuak hainbat etapa ditu eta hasi ginen komunitatea aztertzen eta zer beharrizan zeuden ikusten. Hortik abiatuta hainbat beharrizanei aurre egiteko lanean edo antoaltzen ari gara. Betiere ikuspegi parte hartzailetik eta komunitatea saretzen eta ongizatea bilatuz. Nola antolatzen zarete? Hainbat talde daude, ezta?

LATS FISIOTERAPIA

IZENA: ainhoa rivero arroyo

LEKUA/KOKAPENA: Bakea 51 baxua, altsasu

NOIZTIK ZABALIK: 2025eko abendua

PRODUKTU/ZERBITZUAK: Ekografia bidezko fisioterapia inbasiboa, tekarterapia (irrati-maiztasuna) indukzio miofasziala, neuromodulazio perkutaneoa, Orratz-puntzio lehorra, Eskuzko terapia, Elektrolisi perkutaneoa.

B i Z ia

O. Proiektu honen zutabe edo ardatz nagusietariko bat antolakuntza da. Txikitasunetik handitasunera antolatzen gara eta talde edo norbanako guztien beharra eta elkarlana behar dugu. Talde motorra, laguntza sarea, parte hartzaileak eta komunitatea gaude, eta guztien elkarlana behar dugu. Ez da proiektu bat, zerbait eraldatzailea eta bizirik dagoen mugimendu bat da. Hori beti daukagu presente. Komunitate ekintza bat da, eta kolektiboa. Komunitatean dauden partaide eta pertsona desberdinen beharra daukagu.

Zenbat fase ditu eta zein momentutan dago?

O. Lehenengo etapa izan zen gure arteko ezagutza, ekipoa sortzea, sarea egitea eta, azkenean, talde motorra eratzen eta ezagutzen hasi ginen. Ondoren, komunitatea aztertzen egon ginen, beharrizanak aztertu genituen, baita errekurtsoak ere. Lehentasunak jarri genituen. Momentu horretan lehenengo dinamika egin genuen; parte hartzailea denez komunitatean zeuden pertsonak gonbidatu genituen Gure Etxeara, beraiek ikusten zituzten beharrizanak aztertzeko eta guztien artean identifikatzeko. Gehienak 60 urtetik gorako pertsonak izan ziren eta 30 bat pertsona egon ginen.

Am. Emakumezkoak eta gizonezkoak pareko izaten saiatu ginen, baina leku guztietan be-

zala, emakume gehiago egon ginen. Hori uztailean izan zen.

O. Hori da, uztailean egin genuen. Dinamika horretatik atera zena lantzen jarraitu genuen eta hurrengo dinamika parte hartzailea prestatu genuen. Parte hartzea espero zenuten?

O. Egia esan, oso ondo joan zen. Gainera, parte hartzaileen erantzuna oso positiboa izan zen. Hainbat esaldi oso esanguratsu eman ziren: "Eskerrik asko ideiak elkartrukatzeko espazio hau sortzen inplikatzeagatik", "denen artean hitz egin ahal izateko elkartzea", "bistaz ezagutzetik elkarrizketa bat izatera"... Jendeak dinamikarako eta elkarbanatzeko espazio hori izatea asko eskertu zuen. Oso ondo joan zela iruditu zitzaigun. Ondoren, beste dinamika bat egin genuen eta bertan beharrizanak

"IZAERA IREKIA ETA KOLABORATIBOA DU, ETA HELBURUA SARETZEA DA" aiNHOa llaMas

"ZAHARTZAROARI LOTUTAKO BEHAR OROKORREI

ERANTZUTEN DIE" aiNHOa llaMas

aztertu genituen, eta handik proposamenak edo ekintzak proposatzera pasa ginen. Orduan, lan maila desberdinak proposatu genituen; guztien oinarrian pertsonen arteko harremanak eta bakardade ez hautatuari aurre egiteko helburua dago, gai desberdinetan kokatuta: kirola, intergerazionala, kultura eta arrakala digitala. Bakoitzak nahi zuen lan mailan kokatzen zen eta bi ekintza proposatu behar zituzten; ekintza guztiak amankomunean jarri genituen eta ekintzak aurrera eramateko hiru komisio sortu genituen: paseo, interkulturala eta intergenerazionala. Komisio hauek lanean daude eta gai horren inguruko jarduerak antolatzen ari gara.

Nola izan zen dinamikan parte hartzea? Zergatik parte hartu zenuten? Am. Antzerki tailerrekoa naizenez, parte hartzera gonbidatu ninduten, eta lehenengo momentutik parte hartzen dut talde eragile horretan. Urtarrilean hiru komisioak osatu genituen. Nik kultura komisioan parte hartu nuen eta gure mahaian hainbat pertsona geunden, zortzi edo hamar pertsona, eta proposamenak atera ziren; horietako bat interkulturala izan zen. Herrian badaude beste hainbat komunitate, marokiarrak, hego amerikarrak eta abar, eta beraiek esaten zuten nolabait ezagupen falta dagoela eta ezezagutze ho-

rrek aurreiritziak ekar ditzaketela. Horrekin hausteko hurbilpen bat egin behar da, eta horretan ari gara. Beste proposamen bat eskulanak egitean izan zen. Poliki-poliki gauzak sortzen ari gara.

Biltzeko espazio bat izatea garrantzitsua zen, ezta?

Txuma. Bai, azkenean hau sortu da bakardade ez hautatutik, eta bakarrik ez egoteko elkartu behar da. Gure kasuan, duela lau urt einguru hasi ginen paseo osasuntsuak egiten, baina ez dakit zergatik amaitu zen, eta Asunek, medikuak, berriro hasteko esan zidan. Gehienbat elkartzea da helburua, eta gainera kirola egiten bada, hobe.

Am. Kirol proposamenak arrakasta handia izan du, gainera. Zeintzuk izan dira orain arteko dinamiken ondorioak?

"TXIKITASUNETIK HANDITASUNERA ANTOLATZEN GARA; ELKARLANEAN" OiHaNE arMENDariZ

"ZERBAIT ERALDATZAILEA ETA BIZIRIK DAGOEN MUGIMENDU BAT DA"

OiHaNE arMENDariZ

O. Batzuetan kostatzen da horrelako dinamika edo prozesu parte hartzaileak egitea edo antolatzea. Hasieran bai pentsatzen genuela ea nola izango litzateke pertsonak animatzea, parte hartzea eta inplikatzea, eta uste genuena baino askoz hobe joan da. Herritarrak asko inplitau dira, oso parte hartze handia egon da, eta harrera oso ona izan da.

Zein da hurrengo urratsa?

Am. Komisio bakoitzak bere egutegia du, eta aurrera eramateko asmoz biltzen ari gara. Orain hasi gara, bi bileratxo egin ditugu. T. Guk ere bilerak egin ditugu eta irteerekin hasteko prest gaude. Datak zehaztu ditugu. Hasteko gogoz.

O. Guk ere komisioetan parte hartzen dugu. Hurrengo urratsa martxoaren 25ean, 17:00etan, Iortia kultur guneko aretoan prozesuaren aurkezpena izango da; bertan nola parte hartu azalduko dugu, bai komisioetan ekintzak antolatzeko bai komisioek antolatzen dituzten ekintzetan ere modu puntualetan edo gehiagotan parte hartzeko. Prozesu dinamikoa eta parte hartzailea da, eta pertsona guztien partaidetza ongi etorria izango da. Taldeak, komisioak eta talde motorra irekiak dira eta nahi duenak parte hartzeko aukera du. Horretan gaude; jendea anima dadila, eta aurkezpenera ere jendea anima dadila.

Txuma Mocillo mendizale, Oihane Armendariz Teknoadineko gizarte langilea, Ainhoa Llamas osasun etxeko gizarte langilea eta Amelia Lapuente antzerki taldeko kidea.

Sakanako lexia konposatuak (XVIII)

Hor duk/dun/duzu/duzue! Erronkaribarren ere erabiltzen ziren esamolde hauek. Joan aditzaren aginterako formak ordezkatzen ditu: joan hadi (hoa), joan zaitez (zoaz), joan zaitezte (zoazte). Ez da gainerako pertsona eta denborarekin erabiltzen. Badirudi elipsian duela sujetoaz gain osagarri zuzena ere: Hor duk/n (bidea)! Or den emendi, ezpeen nei serio jartzie! (Hor dun hemendik, ez badun nahi serio jatzea!). Ordek onki hortzak kalka dozkian lekura. (Hor duk hortzak ongi atxiki ditzakean lekura). Gaztelaniaz "¡Véte!, ¡Iros!" Hortik aurrera ibili/egon/ joan, Hortik behera ibili/ egon/joan Erabilera orokorreko aditz perifrasiak ditugu hauek. Munduan zehar edo hitz egiten ari den lekutik kanpo, zehaztasunik gabe. Bei, nik e aspaldiyen e yet ikusi de ein. Orti aurria daillela aittu yet! (Bai, nik ere aspaldian ez diat ikusi ere egin. Hortik aurrera dabilela aditu diat!) Nua ez tikiyet, beye orti bia fan dek! (Nora ez zakiat, baina hortik behera Joan duk!) Ori etxien geldittu? Orti bia ibillen dek, seguro! (Hori etxean gelditu? Hortik behera ibiliko duk, ziur!) Aspaldi ziok orti bia, nunbeitten! (Aspaldi zagok hortik behera, nonbait!)

Gaztelaniaz "por ahí, por el mundo".

Hortzak airean/ikaraturik eduki, Nerbioak airean eduki Ultzama aldean ere ezagutzen dituzte perifrasi hauek. Hortzetako mina izan edo nerbioetatik jota egon. Lehenak, gaztelaniako "dentera" ordezkatzen du; eta, bigarrenak, "estar de los nervios". Ultzaman "ortzak ikaratuik" erabiltzen dute "dentera" adierazteko. Ezin yet eze agua sartu, ortzak aidien dazkatelako. (Ezin diat ezer ahora sartu, hortzak airean dauzkadalako). Obe gaur ez baakit iyore gertuetzen, nerbiyuek aidien zizkobet ta. (Hobe gaur ez bazait inor ere gerturatzen, nerbioak airean zauzkaat eta. Gaztelaniaz "dentera". Hortzak jantzi Aranatzen entzundakoa da aditz perifrasi hau. Hortz ordekoak paratu. Honela dator Lizarragako hiztegian ere: "Ortzak jantzi: ponerse los dientes postizos" Hurrengo esaldia Etxarri Aranazkoa da: Goizien ortzak garbitzen yondu nok, aasan utzi zittubet ta gio aztu ein zikiek jaztie! (Goizean hortzak garbitzen egon nauk, arasan utzi ditiat eta gero ahaztu egin zaidak janztea!) Gaztelaniaz "ponerse los dientes postizos". Hortzak prest eduki Etxarri Aranatzen jasoa. Jateko gogoa izan. Amak semeari aitona

bazkaltzera joan zedin gaztigatzeko eskatu ondorengo elkarrizketatxoa Etxarri Aranatzen: -Aittuna, bazkaltzia! -Bei, ortzak prest zizkobet! (-Aitona, bazkaltzera! -Bai, hortzak prest zauzkaat!) Gaztelaniaz "ganas de comer". Hotz handirik ez izan (zerbaitek) Sakanakoak dugu perifrasi hau. Gauza jakina edo, gutxienez, oso errepikatua izan zerbait. Hozteko edo ahazteko denborarik izan ez duena. Eztikok, ez, otz aundik kontuborrek! (Ez zaukak, ez, hotz handirik, kontu horrek!) Gaztelaniaz "ser algo sabido". Hotzak atera Erabilera orokorrekoa da. Gorputza berotu ariketa edo lanaren bitartez. Asten beiz egurre txikitzen, ikuskuek nola atiako ttuken otzak! (Hasten bahaiz egurra txikitzen, ikusiko duk nola aterako duan hotza!) Gaztelaniaz "quitar o sacar el frío".

Zikoina talde bat agertu zen Iturmendin martxoaren 10ean, larunbat eguerdian. Bost amiamokoz osatutako taldea zen Iturmendin une batez atsedena hartu zuena, ordu erdi inguru. Eliz dorrearen gainean pausatu ziren eta iturmendiar guztiek haiek ikusteko aukera izan zuten. Etxarri Aranatzen ere ikusi zuten hegazti horietako bat, hura ere eliz dorrean. Gurean ikustea ezohikoa den hegaztiak herritarren arreta bereganatu zuen.

Hotzak/beroak/logaleak/ goseak/egarriak garbitzen/ pasmaturik egon, Hotzak hilik egon, Hotzak harritua izan, Logaleak porrokatua izan Hotzak / beroak / logaleak / goseak / egarriak akabatzen egon, jota egon. Azken biak Luzaideko hiztegian ageri dira. Erriyonta lania etorri neizeneti otzak garbitzen niok! (Herri honetara lanera etorri naizenetik hotzak garbitzen nagok!) Astelen guziten loganiek garbitzen yoten nion! (Astelehen guztietan logaleak garbitzen egoten naun!) Gaztiok eztakizubie zer dan gosiek garbitzen yotie! (Gzteok ez dakizue zer den goseak garbitzen egotea!) Hótzak harrítja núk. (Hotzak akabatzen nagok.) Gáur loáljak porrokátja núxu. (Gaur logaleak porrokatua nauzu.) Gaztelaniaz "estar aterido de frío, sofocado, de sueño, hambriento, sediento". Galtzontzillo hutsean, Izerdiak hutsean, Marraka hutsean Sakana osoan erabiltzen ditugu esapide hauek. Euskaltzaindiaren Hiztegian, lehenaren kasuko adibidean Galtzontzillo hutsik zegoen dakar. Sakana erdialdean, aldiz, hutsean baliatuz erabiltzen da. Kaliaño atia zan kalzonzillo utsien! (Kaleraino atera zen galtzontzillo hutsean!). Eta hauez guztiez gain, bada asko erabiltzen diren arropaz bestekoak. Izerdi paltsetan, erabat izerditurik, izerdi asko dariola adierazten du bigarrenak. Eta, azkenik,

garrasia dariola, garrasika, marraka eginez, marraka bizian dagoela hirugarrenak. Izerdiyek utsien esnatu nok siestati! (Izerdiak hutsean esnatu nauk siestatik!). Aurrek ez ziyan igerilekuti atia nei eta an yaman dik amak marraka utsien. (Haurrak ez zian igerilekutik atera nahi eta han eraman dik amak marraka hutsean).

Harrapa ezak/ezan/ezazu orain, Kanta ezak/ezan/ ezazu orain Hau ere Sakanan erabilia da. Eztabaida edo ez adostasuneko egoera baten aurrean, parte hartzen ari direnetako batek bestea aho bete hortz, erantzunik gabe, uzten duenean erabiltzen du hirugarren batek. Harridura eta ustekabea adierazten ditu. To!, da hauen parekoa. Gaztelaniako "¡échale guindas!", "¡toma del frasco!" adierazteko erabiltzen da. Frantxiko analfabetue zala, izketan de iye ez zakiyela ta… leittu dek gaurko egunkariyen idatzi deena? Arrapa zak guai! (Frantxiko analfabetoa zela, hizketan ere ia ez zekiela eta… leitu duk gaurko egunkarian idatzi duena? Harrapa ezak orain!). Eyauben esaten, ba, Zubietak ezakiyela jokatzen? Atzo txapela iraz ziyaan! Kanta zak guai! (Ez huen esaten, bada, Zubietak ez zekiela jokatzen? Atzo txapela irabazi zian! Kanta ezak orain!). Beti esaten ez jokatzeko kinieletaa ta guai tokatu ein zikiyok, to! (Beti esaten ez jokatzeko kinieletara eta orain tokatu egin zaiok, to!

SAKANAKO IKASTOLAK

Kooperatibismoa eta auzolana: Sakanako ikastolen bihotzean

Sakana elkarlanaren eta auzolanaren tradizioan oinarritutako harana da, eta balio horiek kooperatibismoan eta ikastoletan ere islatzen dira. Sakanako ikastoletan hezkuntza komunitate osoak —ikasleek, familiek eta langileek— elkarrekin eraikitzen duten proiektua da, parte-hartzea oinarri duelarik. Ikastolen izaera publikoa komunitateari lotuta egotean datza, herritik sortu eta euskarari zein kulturari eusteko helburuz, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba gisa funtzionatuz. Ikastola bakoitza bere herriari estu lotuta dago, baina sare zabal baten parte ere bada, baliabideak eta etorkizuneko erronkak elkarrekin partekatuz. Azken batean, proiektua posible egiten dutenak pertsonak dira, eguneroko konpromisoaren bidez. Horregatik, hitza eman nahi diogu Amaia Reparaz Extramai-

nari, Andra Mari Ikastolako ikasle ohi eta Iñigo Aritza Ikastolako ama denari:

Zer esan nahi du zuentzat ikastola kooperatibo baten parte izateak?

Ikastolaren parte izateak, gure seme-alaben hezkuntzan benetan

parte izatea esan nahi du. Elkarlanean, beraien etorkizuna eta garapenean eragina izango duen proiektu honetan bat gehiago izatea. Ez gara guraso soilak, hemen, gure iritzi eta proposamenak kontuan hartzen dira, eta denon artean hartzen ditugu

erabakiak. Benetako komunitate sentsazio bat bizi dugu, konpromiso partekatu baten sentsazioa.

Auzolana nola bizi duzue zuen egunerokoan?

Niretzat, auzolana gure tradizioaren parte da: herriko jendea borondatez elkarlanean aritzea interes komuneko lanetan. Egia da bizimodua aldatu ahala ohitura hori apaldu dela, baina ikastolan oraindik zutabe garrantzitsua dela sentitzen dut. Batzuetan konpromisoak zalantzak sor ditzakeen arren, nire esperientzian ikastolako alderdirik aberasgarrienetakoa da, komunitatea sendotu eta elkarrekin proiektu bat eraikitzen ari garenaren harrotasuna ematen duelako. Ekintza handietan zein txikietan ikusten da hori, eta bereziki une xume horiek dira nire ustez seme-alabek gehien gogoratuko dituztenak.

Familia gisa, zein ekarpen egiten duzuela sentitzen duzue ikastolan?

Nire ustez, guraso kooperatibista izateak ez du soilik denbora eskaintzea esan nahi, baizik eta

bakoitzak bere esperientzia, ezagutza eta ikuspegia partekatzea. Norberak dakienetik laguntzen du, eta horrek egunerokoan satisfazio handia ematen du. Trukean, pertenentzia sentimendua, elkarrekiko laguntza eta, batez ere, gure seme-alabentzat zerbait baliotsua elkarrekin eraikitzen ari garenaren ziurtasuna jasotzen dugu.

Zein balio transmititzen dizkie ikastolak zuen seme-alabei kooperatibismoaren bidez?

Ikastola gure seme-alabentzat balioen eredua dela uste dut: errespetua, erantzukizun partekatua eta talde lana ikasten dituzte bertan. Ikusten dute familiek parte hartzen dugula ikastolako egunerokoan, erabakiak elkarrekin hartzen ditugula eta gurasoen, irakasleen eta langileen artean harreman estua dagoela. Horrek etxeko heziketan ere eragina du, haurrek ikusten dutena barneratzen baitute. Gainera, kooperatibismoa gure inguruan errotuta dagoen balioa da, eta elkarlanari esker komunitate bezala indartsuagoak garela sinesten dut

SAKANAKO HERRI ESKOLAK

Zer da zuretzat eskola?

FER eta SAIOA , gurasoak: Gure bigarren etxea da; konfiantzazko lekua. Gure txikiak ziur eta eroso sentitzen diren espazioa. Denok dugu hitza eta entzunak sentitzen gara. Elkarri laguntzen diogu, gure komunitatea sendotuz eta denon partaidetza sustatuz. Oso HARRO gaude herriko eskolaz.

egiten ditugu debei. Oso pozik nago gure eskolan eta hori ez da inoiz aldatuko.

MIKEL, gurasoa: Gertuko hezkuntza, km 0. Hezkuntza modu sozial berdintzaile eta anitzenean eskaintzen duena. Herrikoa, herriarendako.

IZEI, ikaslea: Eskola ikasteko eta ondo pasatzeko leku bat da. Eskola euskara da, baita laguntasuna ere.

LOREA , gurasoa: Bertakoek zein etorritakoek gure herrian sustraiak sortzeko, euskarara hurbiltzeko, bizikidetza areagotzeko eta elkarrekin partekatzeko ezinbesteko habia, topagunea, babeslekua. Gure herrian, etxea den eskola dugu.

AITANA, ikaslea: Eskolan maitasuna sentitzen dut.

IZASKUN, irakaslea: Gertukoa, goxoa, batzen duena eta herritarrak euskalduntzen dituena.

RIMAS , ikaslea: Pozik nator eskolara. Oso ondo pasatzen dut. Euskara hemen ikasi dut. Maite zaitut eskola!

EBA, gurasoa: Familia, ikasle eta irakasleen arteko harreman estua. Ikasleekiko ardura, ez soilik akademikoki, baita bakoitzaren bizipenez arduratzen dena eta profesionaltasun handiz laguntzen duena.

MARIO, ikaslea: Asko gustatzen zait eskola irakasleak oso onak direlako eta lagunekin nagoelako.

SOFIA, ikaslea: Eskola honetan berria naiz eta lehenengo egunean oso ongi sentitu nintzen. Hemen egiten ditugun gauzak asko gustatzen zaizkit. Lagun berriak oso onak eta politak izan dira. Beraiekin egotea asko gustatzen zait, baita irakasleekin ere. HAJAR , gurasoa: Benetako eskola zuzendari konprometitua eta hezitzaile talde inplikatua dituena da. Nire herriko eskola horren adibide garbia da: ondo egindako lana, dedikazioa eta balioak egunero islatzen dira gure haurren hezkuntzan.

NORA, gurasoa: Publikoa, herrikoa eta herriarentzat. Eskola euskalduna eta gertukoa, gure haurrak komunitatean hazi eta elkarri zaintzea ahalbidetzen duena. Herriko identitatea eta bihotza.

SARE , ikaslea: Eskolara beti korrikan joaten gara. Oso pozik goaz eta egunero gauza berri bat ikasten dugu. Lagun berriak

HEGOI, ikaslea: Leku seguru bat, lagunekin jolasteko eta ikasteko. Berdin dio nongoa izan, zu eta denak ongietorriak zarete.

FIRDAOUS, ikaslea: Lagunak egiteko lekua. Handitan zuk nahi duzuna izateko gauzak ikasteko lekua.

AIDA , gurasoa: Niretzat oso garrantzitsua izan da herriaren parte sentitzeko, eraikitzeko gogoa zuen komunitate baten parte sentitzeko, harrera, zaintza, ezagutzen ez nituen ohitura eta tradizioen transmisioa.... eta hori guztia haurrak erdigunean jarriz. Eskerrik asko!

LAIDA, ikaslea: Eskola lagunekin egoteko eta ikasteko nire etxea da. Momentu onak pasatzen ditugu batera eta hori zoragarria da.

AGURNE, gurasoa: Benetako inklusioa eta berdintasuna bermatzen duena, euskalduna, kalitatezkoa, unibertsala, etorkizuneko gizartea eraikitzeko ezinbesteko bidea, harrotasunez zaindu beharrekoa.

Hau guztia eta gehiago da eskola.

EMAN IZENA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN!!

ALTSASUKO INSTITUTUA

Sakana egiten dugu, Sakanak egiten gaitu

Sakana egiten dugu, eguneroko keinu txikietan: hitza zainduz, jakin-mina piztuz, elkarri eskua luzatuz. Baina, aldi berean, Sakanak egiten gaitu: bailararen arnasa gure geletan sartzen delako, inguruko mendien sendotasuna gure balioetan errotzen delako eta komunitatearen taupadek gure hezkuntza-proiektua gidatzen dutelako.

Gure egunerokoa ikaslearen garapen integrala da. Alderdi akademikoaz harago, pentsamendu kritikoa sustatzen dugu, emozioak ulertzen eta kudeatzen irakasten dugu, harreman osasuntsuak eraikitzen laguntzen dugu, balioetan hezten dugu eta ongizate fisikoa eta sormena zaintzen ditugu. Helburua argia da: ikasle autonomo, seguru eta zoriontsuak heztea, beren talentuak garatu eta bizitzari konfiantzaz aurre egiteko gauza izango direnak.

Bide horretan, gure izaera propioa ematen diguten lantalde eta batzordeek sustatutako proiektuak ditugu gidari. Guztiak euskaran, berrikuntza teknologikoan, hezkuntza-berrikuntzan eta gure bailaran sustraituta.

Sormena, adierazpena, emozio partekatuak, euskara, talde-lana, komunitatea eta ingurumenaren zaintza uztartzen ditugu urteroko musikalaren bidez. Aurten, Urperaldia. Zer gertatuko litzateke aldaketa klimatikoaren ondorioz Sakana itsaso bihurtu-

ko balitz? Zer gertatuko litzateke Adimen Artifizialari itsu-itsuan jarraituko bagenio? Edo kontrakoa, teknologiari uko egingo bagenio? Erantzunak maiatzaren 8an, 19:00etan, Iortia kulturgunean. Sakanan kokatutako historia. Sakanan sortua. Sakandarrondako.

Elkartasuna, inklusioa eta parte-hartze aktiboa ere gure ardatz dira. Altsasutik mundura, mundutik Altsasura proiektuaren bidez, komunitatea eta gure inguruko pertsonak zaintzen

ditugu bilketa eta azoka solidarioekin, munduko arrozak edo hazien berreskurapena bezalako ekimenen bidez. Gertuko errealitatetik abiatuta, munduko desorekak eraldatzeko ale izan gaitezkeela sinesten dugulako. Sakanan egin, munduan eragin. Internazionalizazio prozesuan, nazioarteko aukerak eskaintzen dizkiegu Batxilergoko 1. mailako ikasleei, hiritartasuna, munduaren ezagutza eta atzerriko hizkuntzen erabilera sustatuz. Erasmus+ akreditazioari esker,

gure proiektuak aberasten ditugu kanpoko esperientzietatik ikasiz. Aurten, bi proiektu kooperatiboren bidez —"Escape Room" birtual bat eta elkarlanean sortutako telebista saio bat—, digitalizazioa eta nortasuna landuko dituzte Altsasuko eta Alemaniako ikasleek. Sakanatik Sindelfingenera, eta alderantziz. Digitalizazioa, ingurumenarekiko konpromisoa eta bailararekiko lotura uztartzen ditu Sakana 360 STEAM proiektu sarituak ere. Zientzia, teknologia, komunikazioa, artea eta historia elkartzen ditu urte osoko egitasmo honek. Hiru ikasgaitan garatzen ari da, eta Sakanako 12 herrien 360 graduko ingurune birtualak sortzen ari dira ikasleak. Horietan, herri bakoitzeko pertsonaia esanguratsuei eginiko elkarrizketak ikusi ahal izango dira. Edukiak ikasteaz gain, memoria kolektiboa eraikitzen ari dira. Eginez ikasiz. Sortuz ikasiz. Iragana, oraina eta etorkizuna lotuz. Eta hauek adibide batzuk besterik ez dira. Irakurketa sustatzen dugu, duela 15 urte hasitako ahozkotasunaren bideari jarraitzen diogu, eta Adimen Artifizialak ekarriko dituen erronkei erantzuteko prestatzen ari gara. Etengabe ikasten eta berritzen ari den komunitatea gara. Altsasuko Institutuan badakigu hezkuntza ez dela soilik irakastea: sustraitzea da, konektatzea da, elkarrekin haztea da. Hemen eraikitzen dugu etorkizuna. Eta bidean, Sakana egiten dugu; eta Sakanak egiten gaitu.

KORAZONISTAK ALTSASU Ikastetxe bat baino askoz gehiago

Ikastetxe bat aukeratzea ez da soilik non ikasi erabakitzea. Non hazi erabakitzea da. Gero eta azkarrago doan mundu honetan, familia askok funtsezkoa den zerbait bilatzen dute: seme-alabak segurtasunez, konfiantzaz eta balioekin haziko diren tokia.

Korazonistak Altsasun, ikaslea da guztiaren erdigunea. Hemen ez dugu soilik pentsatzen irakasten. Sentitzen ere irakasten dugu. Ez ditugu irakasgaiak bakarrik lantzen. Prozesuak laguntzen ditugu, entzun eta zaindu egiten dugu.

Hazteko ingurune segurua

Ongizate emozionala ez da osagarri bat; lehentasuna da.

Irakasleen egonkortasunak, gertutasunak eta urteetako bidelaguntzak eraikitzea zaila den zerbait sortzen dute: konfiantza. Akatsa ikaskuntzaren parte den giroa, inoiz ez beldurrarena.

Mundura irekita, herrian errotuta Altsasura irekita dagoen eskola gara.

Malguak, eleaniztunak eta anitzak. Hemen hizkuntza eta errea-

litate desberdinetan elkarrekin bizi, ikasi eta hazten gara. Desberdintasuna ulertzeak hobe egiten gaituelako.

Benetako konpromisoa ingurunearekin

Gure "Ekokoras" boluntariotza taldea adibide bat besterik ez da: ez dugu jasangarritasunaz soilik hitz egiten, praktikan jartzen dugu.

Ekintzatik hezten dugu.

Talentua eta izaera

Gure helburua argia da: ikasle bakoitzak bere talentua (jakitea eta egiten jakitea) eta bere izaera (izaten jakitea) garatzea. Honelako pertsonak hezten ditugu:

• Pentsamendu kritikoa dutenak

• Ekintzaileak

• Oreka emozionala dutenak

• Konprometituak

• Gaitasun akademikoa dutenak

Balioetan oinarritutako hezkuntza

Identitate katolikoko ikastetxea gara. Horrek irekitasuna, apaltasuna eta zerbitzua esan nahi du.

Gure ateak familia guztientzat zabalik daude.

KORAZONISTAK ALTSASU. Giro seguru bat. Benetako komunitatea. Familia bat. ZATOZ GU EZAGUTZERA ETA

EGIN ZAITEZ GURE HISTORIAREN PARTE!!

"Alternatiban ikuspuntu guztiak sartzen dira"

IGOR LANZ RAPUN ETA MIKEL AZKARGORTA BOAL trENarEN alDEKO HErritarraK abiadura Handiko trenaren (aHt) egitasmoaren aurrean alternatiba dagoela adierazi dute behin eta berriz azken aldian: tren publiko eta soziala

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa

Tren sozialaren aldeko ekintzaileak lanpetuta dabiltza informazio hitzaldi, alegazio eta manifestazioaren prestaketarekin.

Zeren garaia da orain?

Igor. Guztiok alegazioak aurkezteko. Altsasun eginen den manifestazioan parte hartzeko. Erakusteko herritarrok ez gaudela Sakanan barna AHTko tren plataforma berri bat jartzearen alde. Dena apurtu eta txikituko du.

Mikel. Gure planteamenduarekin lortuko genuke plataforma bakarretik mota guztietako trenak pasatzea: pertsonak eta herriak lotuko dituen aldiriko trenak, merkantzia trenak eta distantzia ertain eta luzeak egiten dituzten trenak.

Nola geldi daiteke "orain" AHT?

M. AHTren azterlanari alegazioak aurkezteko epea zabalik dago. Hasiera batean martxoaren 6ra arte zen, baina 27ra arte luzatu dute.

Zer eskatzen duzue alegazioetan?

I. Tren publiko eta soziala izatea. Herritarrendako tren bat nahi dugu. Sakanan geltoki eta geraleku gehiago izan ditzala. Eta AHT pasa behar bada, pasa dadila behar duen abiadurarekin.

M. Horrekin batera, AHT eraikitzeak eragingo lukeen txikizioa salatzen dugu. AHTrendako plataforma berri bat egitea diru xahuketa dela. Ez da eraginkorra ez biztanleriarendako, ez ingurumenarendako. Sakanako udaletxe guztietan alegazioak aurkezteko aukera dago. Eta, herriaren arabera, badaude alegazioak betetzeko beste toki batzuk zeinetan alegazioak eta horiek jasotzeko kutxak dauden. Udaletxera joan ezin dutenek puntu horietan bete dezakete alegazioa. I. Garrantzitsua da norberak alegazioa udaletxera eramatea. Bestela, bi dokumentu bete behar dira. Batetik, alegazioa. Eta, ondoren, plataformako kideei bai-

"ALTERNATIBAREKIN

LORTUKO GENUKE

PLATAFORMA BATETIK

TREN MOTA GUZTIAK PASATZEA"

mena eman behar diezu zure alegazioa udaletxera eramateko. Bi agiriak sinatzea garrantzitsua da.

Herriz herri ibili zarete, zertan?

M. Hamasei hitzaldi egin ditugu eta 700 pertsona izan dira. Herrietarako Ministerioaren AHTren planteamendua aurkeztu dugu lehenik. Ondoren tren sozialaren alternatiba azaldu dugu. I. Herritarren babesa jaso dugu. Hitz egin dugun jendearekin trenaren alde daude. AHTri buruzko mitoren bat deseraikitzea tokatu zaizue?

M. Hainbat mito bolo-bolo dabiltza. Esaterako, Altsasuk AHTko geltokia izanen duela. Ministerioaren eredua hiriburuak lotzen dituen tren azkar bat da. I. Beste mito faltsu bat da AHTk merkantziak eramanen dituela. Merkantziek ezin dute halako abiaduran bidaiatu.

2016an egindako manifestazioa.

Azken zigorra beteta, bukatu da Altsasuko auzia

auzipetutako zortzi altsasuarrei, guztira, 50 urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra jarri zieten

Lizarragako bi pisuak larunbatean mustuko dituzte

AHTren Iruñea-Altsasu azterlana da mahai gainean dagoena. Baina Euskal Y eta Nafarroako korridorea non lotuko duten zehazteko dute oraindik?

M. Oraingo honi lehen fasea deitu diote. Bigarren fasean Etxarri Aranatz eta Bakaiku artean hasiko liratekeen bi aukera daude: Ezkio-Itsason edo Gasteizen lotzea. Etxarri Aranatz eta Bakaikutik mendebalderantz txikizioa bikoitza litzateke, AHTren bi faseak hartuko lituzketelako Burundako herriek.

I. Itxaropen bakarra da daukagun trenbidea berreskuratzea eta berrerabiltzea da. Eta handik tren mota guztiak pasa daitezela. Bitartean, zer?

M. Altsasuko Iortia kultur gunean hitzaldia emanen dugu gaur, martxoak 6, 18:00etan. Azkena da. Bestetik, AHTren txikizioaren aurrean, herritarron trena leloa duen manifestazioa deitu dugu Altsasun martxoaren 14rako. Sakanako jendartea parte hartzera animatzen dugu. Erakusteko proiektu hori ez dela Sakanak nahi eta behar duena. Tren sozialaren alternatiba dago, benetako zerbitzu publikoa emanen lukeena.

A.A.I. altsasU Julenek bete du Espainiako auzitegiek Altsasu Auziagatik jarritako zigorra. Lau terrorismo deliturengatik, 50 urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskaltzak hasieran Julenendako. Espainiako Auzitegi Nazionalak 9 urteko espetxe zigorra ezarri zizkion, 3 urte agintearen agenteen kontrako delituagatik eta 6 hiru lesio delituengatik. Epaitegi bereko apelazio salak zigorra berretsi zuen. Azkenik, Espainiako Auzitegi Gorenak 7,5 urteko zigorra ezarri zion, 2,5 eta 5 urte hiru lesio deliturengatik. Espainiako epaitegietako bidea 2019ko lastailaren 9an itxi zen. Guardia Civilak bitan atxilotu zuen. Aurrena 2016ko azaroaren 14an. 36 egun preso egon ondoren epaiketaren zain baldintzapean aske utzi zuten. Hurrena 2018ko garagarrilaren 5ean izan zen. 2021eko garagarrilaren 22tik zigorra kalean betetzen ari zen, kontrol neurriak betez. Preso egon zen bitartean Alcala Meco, Soto del Real eta Zaballa espetxeetan izan zuten. Kartzelan egon diren gainontzeko auzipetuek hirugarren graduaren bidez gelditu ziren aske. Julenek, berriz, baldintzapeko askatasunean bete du zigorraren azken zatia. Guztira 3.391 egun egin ditu zigorpean.

Lizarragako bigarrenez Trikitixa Festa hartuko du larunbatean. Ospakizuna baliatuta, Lizarragako Kontzejuak erabaki du alokatzeko egin dituen bi etxebizitzen ateak zabaltzea, herritarrei erakusteko. Izan ere, auzolan batzuk egindakoak dira lizerratarrak medikuaren etxea zena moldatzeko eta 60 metro karratuko bi pisu egiteko. Bi etxebizitza horiek alokatzeko deialdia egin du Lizarragako Kontzejuak. Baldintzen artean dago etxebizitza bakoitza alokatzen dutenen artean bat gutxienez Lizarragan erroldatuta egon behar duela. Gainera, alokatzerakoan, kontzejuak errenta baxuko pertsonen alde eginen du. Haietako batek balkoia du. Haietan interesa dutenek www.ergoiena.com webgunean dute informazioa. Eskabideak aurkezteko epea, berriz, martxoaren 13an despedituko da. Ergoienako udaletxean aurkeztu beharko da. Kontzejutik jakinarazi dutenez, "bada interesa duen jendea".

AHTren soinu inpaktua murrizteko alegazioa Altsasun

Kantauri-Mediterraneoko trenbide korridorearen proiektuaren Iruñea-Altsasu tarteko azterlanari alegazioa aurkeztu dio Altsasuko Udalak. Bere xedea da tren egitasmoak Altsasun izanen lukeen soinu inpaktua murrizteko neurriak eskatzea. Izan ere, azterlanak jasotzen duenez, Santo Kristo barren kale paretik tren geralekuraino eta trenbidea banatzen den tokitik Olatzagutirantz dauden eraikinen paretik pasatzean trenek egunez 60 eta 64 dezibel arteko zarata sortuko dute. Gauez pasako liratekeen trenek ezarritako muga, 55 dezibel, baino soinu gehiago aterako lukete. Azterlanak soinua kentzeko bi pantaila aurreikusten ditu: 34 metro luze eta 4 metro altuerakoa bata eta 337 metro luze eta 3 metro altuerako bestea. Trenbideak banatzen diren puntutik aurrera beste pantaila pare bat jartzea eskatu du udalak. EH Bilduk AHTren tren ereduaren kontra eta tren publiko sozialaren alde egin zuen.

Mikel eta Igor Altsasuko geralekuan. Ezkerrean, trenbidea bikoizteko espazioa.

la BU rr E a N

Irea Etxanizen brontzezko domina

Asteburuan Espainiako Taekwondo Konbate Txapelketak jokatu ziren San Vicent del Raspeig-en. Irea Etxaniz Claver altsasuarrak kadete mailako -33 kg mailan brontzezko domina lortu zuen. Diana Rodriguez (Andalucia) eta Sandra Izquierdo (Murtzia) irabazi zituen, baina final laurdenetan Gracia Cifuentesen kontra (Alacant) erori zen.

Luca Martinezek goitik hasi du denboraldia

Luca Martinez lakuntzarrak (Tolosa Danena) primeran hasi du juniorren bere bigarren urtea, igandean Villatuertan jokatutako San Veremundo Zirkuituan urteko lehen garaipena lortu baitzuen, esprintean gailenduta. Bestalde, Sakana Group eta Quesos Albeniz talde sakandarrek aurten junior talde bana atera dute, primerako albistea.

Asier Llamasendako Patxitxi saria

Berriozarko La Tarta peñak Patxitxi Sariak banatu ditu. Sarietako bat Osasuna Magna Xotako Asier Llamas atezain irurtzundarrak jaso du. Llamasek bigarren aldiz jaso du aipatu saria. Xotako atezaina izatearen merituari, Espainiako selekzioarekin aritu izanaren meritua gehitu zaio. “Halako sariak jasotzea harrotasun handia da” eskertu du.

Azken kartutxoak, ongi kargatuta

PILOTA  Elordi-Zabaleta Jaka- i ztueta irabaztera derrigortuta daude Binakako t xapelketan bizirik jarraitu nahi badute. a ltuna-Ezkurdiak eta l aso- a lbisuk jokatuko duten partidako irabazleek hanka eta erdia baino gehiago izango dute final handian

Maider Betelu Ganboa saKaNa Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka gori-gori dago. Lehen jardunaldian Ezkurdiak atzelari gisa Binakakoan bere partidarik onena jokatu zuen, partidako erregea izan zen, eta tantoak primeran bukatzen asmatu zuen Altunarekin batera, Elordi eta Zabaleta 22-16 hartu zituzten mendean. Erritmo itogarria ezarriz, Elordi eta Zabaleta bere onetik atera zituzten, eta azken hauek, oso deseroso, arerioen jokoan ito egin ziren. Ezkurdiak atzelari jokatzeko esperimentua ongi ateratzen ari da. "Bolearekin min handia egiten ari naiz; pilota ongi bideratzen ari naiz eta ongi sartzen dut.

Unai Zubiriaren urrezko gola

FUTBOLA  Nafarroako afizionatuen futbol selekzioa UEFA-ko Erregioen Kopako lauko finala irabaztear egon da. Finalerdietan sorpresa eman zuen, Katalunia faboritoa 2-4 irabaziz. Unai Zubiria lakuntzarra izan zen lehen gola sartu zuena, gol erabakigarria. Final handian Nafarroak 0-1 galdu zuen Kanariar Irlen kontra, baina historia egin dute, eta oso harro egon daitezke.

Oxala horrela jarraitzea. Disfrutatu nahi dut, ongi errekuperatu eta datorren partida ongi prestatu. Finala urrun dago, baina gurea egiten ari gara, gutxinaka. Ezin gara erlaxatu, ez dago tontakerietarako tarterik. Lan egiteko eta sufritzeko prestatuta gaude" azaldu zuen arbizuarrak. Altunak eta Ezkurdiak lehen jardunaldiko beste irabazleak, Laso eta Albisu, dituzte zain igandean Ogetan. Laso eta Albisu Jaka-Iztuetari 13-22 irabazita iritsi dira bigarren jardunaldira, eta faboritoak dira. Baina kontuz Altunarekin eta Ezkurdiarekin, denetarako prest baitaude. Bigarren puntua dago jokoan, irabazleek hanka eta erdia baino

gehiago izango dute finalean eta partida ikaragarria espero da.

Donostian, topera hasi Zabaletak argi du finalerdietako lehen komodina galdu dutela, eta, horregatik, larunbatean Atano III.ean Jakaren eta Iztuetaren kontra "topera" hasi beharra dutela. "Hasieratik entxufatuta atera, eta partida guztian topera egon, gure jokoa eginez. Jaka ekidin? Ez dakit, orain arte euren kontra jokatu dugun bezala jokatzea da asmoa. Ahal denean dominatu, eta Aitor erasoan fin ibili. Orain arte ongi atera zaigu. Martxel dominatzea lortu nuen aurrekoetan, eta ea honakoan ere hala den".

Nesken hirugarren mailan Altsasuk atseden jardunaldia zuen. Sailkapenean zazpigarren da, eta igandean Valle de Aranguren zortzigarrena du aurkari Iruñerrian (16:00).

Mutilen preferente mailan Altsasuk behetik gora egin du; Infanzonesi 5-0 irabazi eta gero, hirugarren postura igo da (36 p.), igoera fasean sartuz. Bihar, larunbata, Mutilvera B du aurkari Arangurenen (18:30).

Mutilen erregional mailan gure taldeek ikusgarri jarraitzen dute. Etxarri Aranatz liderrak 4-1 irabazi zion Mutilvera C-ri eta igandean San Jorge B hartuko du (16:30). Lagun Arteak 2-1 hartu zuen mendean Universidad arerio zuzena, laugarrena da, eta larunbatean Aurrera du aurkari Leitzan (12:00).

Elomendiko Futbol Txapelketan Zaldua Arakilek bide onean segitzen du. Asteburuan Elomendiri 2-4 irabazi zion eta seigarren da sailkapenean. Asteburuan atseden jardunaldia dagokio.

ARETO FUTBOLA  Hirugarren mailan ligari ekin diote berriz

Mutilen hirugarren mailan Uharte Arakilgo Aralar Mendik kopako multzokako fase ikusgarria egin du eta azken faserako sailkatu da. Ligan, ordea, 7-2 galdu zuen Ribera de Navarrarekin. Altsasuk atsedena zuen. Larunbatean, Altsasuk Ribera de Navarra hartuko du (20:00) eta Aralar Mendik Burlata (18:30). Nesken lehen maila autonomikoan igoera fasean Xota A-k lider jarraitzen du Cortesi 8-0 irabazi eta gero. Gaur, ostirala, Mendialdea A du aurkari Berriozarren (20:15). Kopako multzoan Xota B-k 0-2 irabazi zion San Migueli eta asteazkenean Union Tutera hartu du (20:20).

Mutilen lehen autonomikoan gure hiru taldeek galdu egin zuten, Xotak Los Saucesen kontra (7-4), Arbizu Gazte Berriak liderraren kontra (3-1) eta Altsasuk Ibararteren kontra (7-0). Atzo Xotak Universidad izan zuen aurkari eta Altsasuk Gazte Berriak liderra. Gaur Arbizuk Tafa hartuko du (20:30).

NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA
Zabaleta, Elordi, Jaka eta Iztueta astearteko material aukeraketan. ASPEPELOTA.EUS

"Misilak, eztandak... beldurra ematen du"

IMANOL ARREGI KUWaitEKO al YarMOUK talDEKO ENtrENatZailEa

ARETO FUTBOLA a EBen eta i sraelen erasoen ondorioz Ekialde Hurbilean sortutako gerratearen erdi-erdian dago teknikari irurtzundarra, Kuwaitetik ateratzeko esperoan

M.B.G. irUrtZUN

AEBek eta Israelek Iran eraso eta gero Ekialde Hurbilean eskualde osora zabaldu da gerra. Kuwaiteko Al Yarmouk taldeko Imanol Arregi entrenatzailea bete betean harrapatu du. Zer moduz zaudete?

Tentsio egoeran. Arraroa da; batetik, badirudi egoera arrunta dela, baina tartean, sirenak eta eztandak entzuten dira. Beraz, barealdi tentsionatu batean gaude, lo gutxi egiten, eta urduri. Izan ere saltsaren erdi-erdian gaude. Gure etxea (Agustin Ibarra prestatzaile fisikoarekin eta Carlos Vento jokalariarekin bizi da) Salmiya hirian dago, AEB-en

enbaxadatik 10 kilometrora. Beraz, pentsa. Noiz hasi ziren eztandak? Igandetik astelehenera bitarteko gauean leherketa antzeko bat entzun nuen. Leihoa zabaldu, eta Kuwait aldera suzko elementu bat zetorrela ikusi nuen, eta lurretik beste suzko elementu bat abiatzen zela, eta hura harrapatu eta txikitu egin zuen. Nonbait, AEB-etako enbaxadara gidatutako misila zen, eta lurretik jaurtikitako antimisil ezkutuak harrapatu eta lehertu egin zuen. Misila gure begien aurrean erori zen. Gero beste hiru eztanda entzun genituen, eta sirenak ez ziren isiltzen. Sinestezina zen. Filme bat ikusten ari bazina bezala? Baina, tamalez, ez da filmea. Bai, sentsazio hori bera. Lasai egoteko esaten digute, baina, aizu, ni ez nago misilak ikustera ohituta. Egun osoan alarmak eta eztandak entzuten ditugu, eta, egia esan, beldurra ematen du. Egoera guztiz surrealista da. Enbaxadarekin harremanetan jarri zarete?

Bai, eta etxetik ez ateratzea gomendatu digute, soilik behar-beharrezkoa denean ateratzea. Ku -

waiten kontra ez dagoela ezer esaten digute, lasai egoteko eta egoera kritikoa bilakatzen bada neurriak hartuko dituztela. Momentuz, aldaketarik ezean, aireko espazioa itxita dago, eta Kuwaitetik ateratzeko esperoan gaude.

Kuwaitiarrak bizimodu arrunta egiten jarraitzen du?

Gure kasuan entrenamenduak eta liga gelditu dituzte, abisu berria jaso arte. Beraz, etxean gaude. Kuwaitiarrak nahiko lasai daude; kalera ateratzen dira, baina segurtasun neurriak hartuta. Egoera arraroa da, normaltasunezko egoera egoera anormal batean. Hala ere, nik uste dut inork ezin duela jakin zer gertatuko den, gerrek ez baitute inolako logika arrazionalik. Agintariek sortzen dituzte gerrak, eta gainontzeko guztiek sufritzen ditugu. Ikaragarria da.

"LASAI

EGOTEKO ESATEN DIGUTE, BAINA, AIZU, NI EZ NAGO MISILAK IKUSTERA OHITUTA"

Imanol Arregi teknikari irurtzundarra, Kuwaiten. IMANOL ARREGI

"Arerioen xehetasunak agerian jartzea da nire lana"

ASIER ARREGI ALEGRIA arENas ClUB GEtXOKO aNalista

Jon Erice entrenatzailearen konfiantzazko analista da a sier a rregi lakuntzarra. a rerioak ongi aztertzeaz gain, etxeko futbolariek lana ongi egiten duten aztertzen du

Maider Betelu Ganboa laKUNtZa

Asier Arregi lanbidez postaria da, baina futbolari lotuta ibili da beti. Etxarri Aranatzen eta Lagun Artean futbolari izan zen, "baina oso iaioa ez nintzenez, Ioseba Bakaikoari Laguneko kimuen taldean laguntzaile izatea proposatu zidaten. Gustua hartu nion, eta ordutik nabil" dio. Entrenatzaile titulu guztiez gain, kirol zuzendariko titulua du, eta, egun, analista da.

2020an Australian zeunden, Futbol Club Barcelonako Brisbaneko futbol akademian entrenatzaile. Akademia bat zenez, ez zen Barcelonako metodologia guztia lantzen, baina zati bat bai. Bertan egoteak asko lagundu ninduen entrenamendu ariketak eta metodoak ikasteko. Pandemia zela eta, Lakuntzara bueltatu eta postari lana sortu zen; ordutik hala nabil, goizez postari eta arratsaldetan futbolean. 2020an Lagun Artean aritu nintzen laguntzaile; Mutilveran partidak bideoz grabatzen hasi nintzen, baina Jon Erice entrenatzailea iritsi zenean taldeko analista izatea proposatu zidan. Ez nuen esperientziarik, baina animatu eta ikastaroak egiten, jendea entzuten eta modu autodidaktan bideoak editatzen hasi nintzen. Zer egiten du analista batek? Gure funtzioa, berez, aurkariak aztertzea da. Aurkarien bideoak behatuta laburpen bat prestatzen dugu, aurkarien jokoa, hutsune nagusiak, jokalari bakoitzaren lana... jasotzen duena. Gure jokalariek bideoa ikusten dute eta entrenatzaileari ere balio dio, estrategia prestatzeko. Bestalde, gure taldea aztertzen dugu; jokatutako azken partida behatzen dugu, aurreko astean zehar landutakoa aurrera eraman den edo ez ikusteko. Taldeak bideoa ikusten du, jokoa hobetze aldera. Jon Ericerekin hasi zinen analista. Bai. 2023an Mutilverarekin denboraldia amaituta, 2. RFEF mai-

lako Manchego Ciudad Real taldean hasi ginen; taldearen arazo ekonomikoak medio, 1 REFF mailako Rayo Majadahondara joan ginen. Bitartean, Jose Luis Satrustegi entrenatzaile uhartearraren deia jaso nuen, Nafarroako 17 urtez azpiko nesken selekzioan berarekin bigarren entrenatzaile izateko. Iaz Nafarroako nesken selekzio guztietarako lan egitea eskaini zidaten federaziotik, jokalarien jarraipena egiteko: jokalariak zelaian ikusi, eta federaziora bideoak eta txostenak bidaltzea. Gustura nengoen, baina Erice 2025/2026 denboraldirako Arenas Club Getxoko entrenatzaile gisa kontratatu zuten, eta analista gisa joatea eskatu zidan. Eta hantxe gaude. Batzuetan online aritzen naiz, baina ahal dudanean entrenamenduetara joaten naiz, politena eguneroko lan horretan staffarekin eta jokalariekin harreman zuzen hori izatea delako. Arenas Club Getxo talde historikoetako bat da. 1909an sortua, 1928an ligako fundatzaileetako bat izan zen. Iaz mailaz igo, eta 1 RFEF mailan dago. Helburua kategoriari eustea da?

Gure lehenengo helburua taldea

1 RFEF mailan uztea da, eta gero gerokoak. Egunero lana egitea eta pixkanaka aurrera joatea da gure filosofia. Ligako gainontzeko taldeek (Tenerife, Celta, Athletic B, Real Madrid-Castilla, Barakaldo, Unionistas Salamanca, Osasuna B...) guk baino baliabide handiagoak dituzte, baina hor dago aurtengo erronkaren xarma, batzuetan Davidek Goliati irabazten baitio. Aurten Real Madrid-Castilla eta Athletic B

mendean hartu ditugu, eta horrek sekulako poztasuna ematen du. 1 RFEF mailan hamahirugarren zarete (33 puntu) jaitsiera postuetatik 5 puntura. Salbazioa lortu arte partida bakoitza final bat da? Ez nuke final hitza erabiliko; partida garrantzitsuak dira. Igandean Barakaldoren kontrako derbia genuen, erronka polita guretako, Hemen asko bizitzen dute derbia, irabazi genuen, eta beheko postuak atzean uzten hasi gara. Oso pozik gaude. Athelic B da hurrengo aurkaria, igandean Lezaman. Halakoetan Arenaseko zaleek noren alde egiten dute?

Athletic-en eragina zenbatekoa den bertara etortzen zarenera arte ez duzu ikusten. Beste mundu bat da. Arenaseko zale gehienak lehen mailan Athletic-ekoak dira, baina 1 RFEF mailan Arenasekoak. Sakanan Osasunarekin gertatzen den antzera. Hortaz, igandean Arenas animatuko dute. Arenas Club Getxora iritsi eta Oier Gastesi atezain sakandarrarekin topatzea berezia izango zen. Bitxia izan zen, kasualitate polita; taldean sakandar bat izateak beti ilusioa egiten du. Futbolari sakandarren ibilbidea jarraitzea beti gustatu izan zait, eta Oier aspalditik jarraitzen nuen. Lehenengo aldiz Lakuntzan ikusi nuen, parkeko txapelketa batean. Oierrek potentziala du; Athletic-en horrenbeste urte egotea eta lehenengo taldearekin entrenatzen egoteak zeozer esan nahi du. Bere lehenengo esperientzia da Athletic-etik kanpo, baina Arenasen utzita jokatzea hobetzeko erronka gisa hartzen ari da, eta hori da garrantzitsuena. Lagapenak jokalariak jokoan eta izaeran garatzeko erronkak dira. Taldea nola ikusten duzu?

Oso ondo. Jokalariek ondo entrenatzen dute, partidetan dena ematen dute eta animoz ongi daude. Azken hau gure lanaren parte ere bada. Jokoari garrantzi

Bi sakandar

FUTBOLA 1909an sortutako a renas Club Getxo talde historikoa 1 erronka. Horretarako, aurten bi sakandar iritsi dira taldera. a sier a entrenatzailearen analista, eta Oier Gastesi s errano altsasuarra taldeko

handia ematen diogu: eguneroko lana ona da, partidetan eskatutakoa egiten dute eta hau da jarraitzeko bidea.

Entrenatzaileek analisten lana oso kontuan hartzen dute entrenamenduak prestatu eta jokalariak bideratzeko?

Bai. Entrenatzaileak partida guztiak ikusten ditu, baina nire lana taldeen xehetasun txiki horiek, ihes egin ezin dutenak, agerian jartzea da; perspektiba bat ematea. Alde horretatik, analisten lana oso garrantzitsua da. Futbolean lan mota guztiak egin ditut: entrenatzaile, bigarren entrenatzaile, analista... ez dira berdinak, baina analista oso lan polita da. Nire izaeragatik, analista nire lana dela uste dut; ongi

defendatzen naiz. Futbolarekiko ilusioa baldin badago, beti sor daitezke halako aukerak, eta ildo honetan, futbolean dabiltzan entrenatzaile gazte sakandarrak animatu nahi nituzke: entrenatzen segi dezatela, egiten duten lana oso garrantzitsua delako eta bidean analista bezalako erronka politak iristen direlako. 1 RFEF mailan gogotik bidaiatzea tokatzen zaizue. Bai, futbolak inoiz espero ez nuen tokiak ezagutzera eraman nau, eta lagun asko egiten dira. Futbolak gauza polit asko ditu. Esaterako, bere garaian entrenatutako gaztetxo bat zu agurtzera etortzea saririk politena da niretako. Detaile txiki horiek garrantzi handikoak dira.

Asier Arregi Alegria analista lakuntzarra, ezkerrean, eta Oier Gastesi Serrano atezain altsasuarra,

Arenasen

r FEF mailara igo zen iaz, eta mailari eustea da taldearen a rregi a legria lakuntzarra staffeko kidea da, Jon Erice taldeko atezaina da, a thletic Club taldeak denboraldirako utzita

eskuinean,

M.B.G. altsasU

Oier Gastesi altsasuarrak 20212022 denboraldian fitxatu zuen Athleticekin. Athletic-eko jokalari izaten jarraitzen du, baina 2025/2026 denboraldian Arenas Club Getxoko atezaina da, utzita. Lau denboraldi egin dituzu Athleticen. Une ederrak bizi izan dituzu bertan, 2023/2024 denboraldian 2 RFEF mailako liga irabazi eta 1 RFEF mailara igo zinetenekoa, esaterako. Aurreko denboraldian, 2022/2023an, hirugarren mailako Baskonian jokatzen nuen, Athletic-eko harrobian. 1 RFEF mailara igotzeko play-offetarako sailkatu ginen, baina Bilbao Athletic kategoriaz jaitsi zen, 1 RFEF mailatik 2 RFEF mailara, eta igotzeko aukerarik gabe ge-

"Taldean elkarri laguntzen diogu, ongi ari gara"

OIER GASTESI SERRANO arENas ClUB GEtXOKO atEZaiNa a thletic taldeak utzita ari da aurten a renas taldean Oier Gastesi atezain altsasuarra. Zerotik hasi, eta gustura ari da atezain sakandarra, 1 r FEF maila mantentzea helburu

lonan Barçaren kontrako partidan bankilloan jarrita nengoela eta alboan Lamine Yamal, Ter Stegen eta konpainia zeudela. Hasieran Lezaman bizi zinen. Lehenengo bi urteak Lezamako egoitzan eman nituen, hirugarrena eta laugarrena Lezamako pisu banatan, eta aurten Athletic-eko beste bi taldekiderekin nago, Larrabetzun.

Arenas Club Getxon jokatzen ari zara, utzita. Nola hartu zenuen?

Aurreko denboraldia gogorra izan zen niretako, pertsonalki. Athletic-eko lehenengo taldean konbokatuta hasi nintzen, baina ondoren nire taldean, Bilbao Athletic-en, jarraitu nuen. Hasieran jokatzen nuen, baina une batean emaitzak ez ziren bat etortzen eta jokatzeari utzi nion. Hoberena beste leku berri batera ateratzea izango zela erabaki genuen, zerotik hastea. Maila berdinean jarraitu dut, 1 RFEFen, eta, gainera, etxetik gertu. Arenas Club-en gustura zaude?

Jon Erice entrenatzailearen staffean

Asier Arregi lakuntzarra dago, analista. Taldekide sakandar bat izatea bitxia egingo zitzaizun. Bere aurpegia ezagun egiten zitzaidan baina ez nekien zertaz. Altsasun lagunek galdetu zidaten ea zergatik argazki batean Asier entrenatzailearen ondoan azaltzen zen, eta orduan konturatu nintzen (kar-kar). Asier entrenamenduetara etortzen denean gure gauzetaz hitz egiten dugu.

Asierrek prestatzen ditu jokalariek ikusten dituzuen bideoak, bai arerioenak, partida prestatzeko, eta baita zuen partidenak, taldearen jokoa aztertzeko. Analistak garrantzitsuak dira?

bat eman duzue. Hamahirugarrenak zarete (33 puntu), jaitsiera postuetatik 5 puntura.

Derbia irabaztea oso polita izan da. Bestalde, iaz klasifikazioa begiratzeari utzi nion. Aste batean zure burua behean eta hurrengoan goian ikusten duzu. Astebururo lana ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz, eta datu horiekin ez itsutzen.

Igandean Athletic B zure talde ohia duzue aurkari Lezaman (16:00). Bihotza erdibituta duzu?

ratu ginen. Hurrengo denboraldian Bilbao Athletic-en jokatu nuen; helburua kategoria ahal bezain pronto berreskuratzea zen, eta 1 RFEF mailara igotzea lortu genuen.

Unai Simonen lesioa zela eta, iaz, 2024/2025 denboraldi hasieran Athletic-en lehen taldearekin entrenatzen egon zinen.

Aurre denboraldia Julen Agirrezabalak, Alex Padillak eta hirurok hasi genuen, baina liga hasi baino lehen Agirrezabala lesionatu egin zen eta Padillak eta biok ekin genion ligari, talde nagusiarekin.

Beldur pixka bat emango du. Nik uste momentuan ez nintzela oso kontziente; dena oso azkar pasatu zen. Gogoan dut Bartze-

Esperientzia berria da. Lezaman futbola pixka bat ezberdin bizi dugu, eta bertatik aterata benetako futbolaren egoera zein den ikusten da, Athletic-en ditugun erraztasunak ez datozela dagoen errealitatearekin bat. Arenas 1 RFEF mailara igo berria da eta ligan aurrekontu gutxien duen taldea da. Bi errealitate dira eta hori ongi datorkit, dena arrosa kolorekoa ez dela ikusteko. Harrera ona egin zizuten?

Bai. Nahiz eta taldearen baliabideak agian munduko hoberenak ez izan, taldekideek elkarri etengabe laguntzen diogu eta gustura ari gara. Atean Anartz Peña bigarren atezaina eta ni neu gaude, eta partida kopuru aldetik nahiko antzeko jokatu dugu. Nahiz eta munduko lekurik hoberenean egon lan giroa aproposena ez bada batek ez du disfrutatzen; alde horretatik zortea dugu Arenasen, talde ona dugu eta ongi ari gara.

Entrenatzaileen lana jokalarien lana erraztea da, eta jokalariei ahalik eta baliabide hoberenak ematea, jokalariak zelaira atera eta ahalik eta hobekien lan egin dezaten. Horretan, analistak funtsezko pieza dira. Ez da berdin talde baten kontra jokatzea euren abilezia zein den jakin gabe, edo talde baten kontra aritzea jokatzeko modua pixka bat moldatuta, haien ahuleziak esplotatzeko. Hor analistaren papera funtsezkoa da, asteburu bakoitzean zer landu edo zer moldatu behar dugun jakiteko, xehetasun txiki horiek landu, partidan non begiratu edo zer egin automatikoki jakin dezagun. Entrenatzaileari taldeak identitate nabarmendu bat izatea gustatzen zaio, beti berdin jokatzea, baina partida bakoitza mundu bat da eta batzuetan pare bat gauza txiki aldatu behar dira hobeki jokatzeko. Helburu nagusia Arenasek 1 RFEF mailari eustea da. Barakaldori igandeko derbian 2-1 irabazita pauso

"IGANDEAN EZINGO NAIZ ATHLETIC B-REN KONTRA LEZAMAN ARITU, BELDURRAREN KLAUSULAGATIK"

Ez. Nahiz eta Athletic-eko jokalaria izan, orain Arenasen koloreak defendatzen ditut eta guk irabaztea nahi dut. Gainontzeko partidetan, hori bai, onena opa diet. Joanekoan 3-1 irabazi genien, baina igandean Lezaman ezingo naiz aritu, "beldurraren klausula" famatua dela eta. "Beldurraren klausula"?

Klub bateko jokalariak liga berdineko beste klub batean utzita jokatzen duenean aplikatu daiteke. Athletic-ek beti egiten du. Nire kontratuan jartzen du Lezamako bueltako partida ezin dudala jokatu. Joanekoa jokatu nuen, etxean, baina itzulerakoan ezingo naiz aritu. Gustatuko litzaidake horrenbeste denbora eta momentu pasa ditudan tokian taldekide ohien kontra jokatzea, baina ezingo dut. Arenasek 1 RFEF mailari eusteko borrokan murgilduta zaude erabat. Denboraldia bukatuta, zer? Kontu horiek guztiak agenteek eta ordezkariek eramaten dituzte. Nire esku dagoena da astean zehar ahalik eta hobekien entrenatzea, entrenatzaileak asteburuko partidarako ni hauta nazan. Hori da nik kontrolatu dezakedan gauza bakarra. Gainontzeko gauzak dakitenen esku uzten ditut, eta etorriko dira. Futbolean jokatzearekin batera Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasten ari naiz UNIR-en, online. Egingarria da, eta guztia nahiko ongi daramat.

Arenas Club Getxon taldekideak dira. UTZITAKOA

GANBAZELAIA

AGENDA

EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI

ASTEARTEKO 13:00AK BAINO LEHEN. tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus

OSTIRALA 6

M8 UHARTE ARAKIL Hitzaldia. itxaro Borda idazlearen Euskal literatura, sexualitatea eta feminismoa hitzaldia, sakanako Mankomunitateak antolatutako literatura Geraldiak egitasmoaren barruan. 18:00etan, udaletxean.

M8 URDIAIN Ikuskizuna. Gregoria Beatriz Eguizabalen ikuskizunaren emanaldia. sakanako Mankomunitateak antolatuta. 18:00etan, udaletxean.

M8 ALTSASU Gazte agenda. Martxoak 8 Emakumearen nazioarteko egunaren pankarta tailerra. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

OLAZTI Hitzaldia. itaiaren Zergatik aterako gara kalera M8an? hitzaldia. 18:00etan, kultur etxean.

ALTSASU Gazte agenda. teknologia eta zientzia tailerra, Elhuyarren eskutik. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ZO ri ON a GU rra K

Adei

Zorionak Adei!! 13 urte

bizi-bizi eta bixkor-bizxkor!! Segi gozatzen! Fameli guzian partetik

ZIORDIA Bertso saioa. Bertso eskolatik plazara saioa: Endika legarra Nuin, Ekain alegre Gil, saats Karasatorre Martinez, idoia Granizo Uribarrena, Mattin lazkoz Etxebeste, Xabier arkauz lazkano, Enaitz Hernaiz Ollo, Oneka Gastaminza Perez, aner arkauz lazkano, Maddi Barandiaran leitza eta Xumai izagirre Ormazabal bertsolariekin. Gai jartzailea: Jon arratibel. Nafarroako Bertso Eskolak antolatuta. Ondoren, udalak eskainitako mokadutxoa.

18:30ean, elkartean.

M8 OLAZTI Hitzaldia. itaiaren Zergatik aterako gara kalera M8an? hitzaldia. 18:00etan, kultur etxean.

M8 IRURTZUN Bakarrizketa. Hace calor y somos nosotres ainhoa Juanizen bakarrizketa emanaldia. irurtzungo Emakume taldeak antolatutako Emakumeari buruzko XXXiii. Jardunaldien barruan. Sarrerak: doan. 19:00etan,kultur etxean.

M8 IRAÑETA Kontzertua. itziar azpiroz eta Paula arburuaren kontzertua. 19:00etan, eskola zaharrean.

M8 ETXARRI ARANATZ Antzerkia. Baginaren bakarrizketa antzezlanaren emanaldia: bi mila emakumeen sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzte lotsa sentipenetatik libre azaldutako elkarrizketetan

ZiNEMa

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO

ARETO NAGUSIAN

Evolution (euskaraz)

Igandea 8 17:00

Frankenstein

Igandea 8 19:30

Astelehena 9 19:00

Balandrau, viento salvaje

Osteguna 12 19:00

IORTIA KULTUR GUNEKO

ARETO TXIKIAN

Una batalla tras otra

Igandea 8 19:30

Los pecadores

Osteguna 12 19:00

oinarrituta. Etxarri aranazko Udalak antolatuta. sarrerak: 6 euro. 19:00etan, kultur etxean.

LARUNBATA 7

M8 ETXARRI ARARANTZ Ihes gela. Herriko sekretuaren bila ihes gela, haur eta nerabeendako. Etxarri aranazko Udalak antolatuta. 11:00etan, kultur etxean.

M8 ALTSASU Tailerra. itaiak antolatutako graffiti tailerra. 11:30ean, Zumalakarregi plazan.

M8 ETXARRI ARANATZ Antzerkia.

Amama irrifarreen ondarea antzezlanaren emanaldia: leak amama bat nahi du, eta bilatzen saiatuko da. Etxarri aranazko Udalak eta sakanako Mankomunitateak antolatuta. sarrera: doan.

18:00etan, kultur etxean.

M8 ALTSASU Tailerra. itaiak antolatutako gorputz adierazpen tailerra eta merendua.

18:00etan, mojen gimnasioan.

M8 LAKUNTZA Bakarrizketa. Jaiaren erregina! Iruzurgilearen showa Garazi san Martin umoregilearen bakarrizketa ikuskizunaren emanaldia. lakuntzako Udalak antolatuta. 18:30ean, kultur etxean.

ALTSASU Antzerkia.

IRURTZUN Urrezko garaia

Irurtzungo pintura taldeko erakusketa, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan. Martxoaren 31ra arte. Pikuxar eta Tahona tabernetan.

LAKUNTZA Emakume erreferenteen inguruko erakusketa, Lakuntzako Bilgune feministak, herriko haur eta gaztetxoak eta liburutegiak antolatuta. Martxoan. Liburutegian.

Nor naizen baneki antzezlanaren emanaldia, artedrama eta axut konpainien antzezlanaren emanaldia: Nortasunari, oroimenari eta niaren eraldaketari buruzko proposamen kezkagarria, etengabe eraldatzen den mundu batean. Donostiako antzerki Jaialdia mustu zuten. Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsen testuarekin. Euskaraz. sarrerak: 10 euro. 19:00etan, Iortia kultur gunean.

OLAZTI Bingo. Bingo eguna, Maisuenea Gaztetxeak antolatuta. Kartoia: 2 euro. 19:00etan, gaztetxean.

IGANDEA 8

ARBIZU Emanaldia. Bizi sintetikoak leire Vargas eta Jaime Nietoren emanaldia, sakanako Mankomunitateak antolatutako literatura Geraldiak egitasmoaren barruan. 18:00etan, eskola zaharrean.

ASTELEHENA 9

ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, Zumalakarregi plazan.

UtZitaKOa
UtZitaKOa

ASTEARTEA 10

LAKUNTZA Aurkezpena. Células caprichosas Mari Jose Oraaren liburuaren aurkezpena.

17:30ean, jubilatuen elkartean.

M8 ETXARRI ARANATZ

Ipuin kontaketa.

Jaione Urtasunen Gelditu ipuina! Jeitsi egin nahi dut ipuin kontaketa. Etxarri aranazko Udalak antolatuta.

18:00etan, liburutegian.

OSTEGUNA 12

ALTSASU Hitzaldia. Si no sé euskera, ¿cómo le puedo ayudar? Kike amonarrizen hitzaldia, Zelandiko Euskara taldeak eta Zelandiko Guraso Elkarteak antolatuta. Gaztelaniaz. 17:30ean, Iortia kultur gunean.

ETXARRI ARANATZ Aurkezpena. Zazpikiak bat komiki bildumaren aurkezpena. 18:00etan, liburutegian.

M8 ZIORDIA Hitzaldia. Emakumeak eta kartzela, Iruñeko espetxearen egoera, salhaketa Nafarroa elkartearen hitzaldia.

18:00etan, udaletxeko auzoan.

M8 ETXARRI ARANATZ Aurkezpena. Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa Olatz Dañobeitia Ceballos idazlearen liburu aurkezpena, egilearekin eta iratxe retolaza Emagin elkarteko kidearekin. arbizuko eta Etxarri aranazko Bilgune Feministak antolatuta. 18:30ean, liburutegian.

ALTSASU Hitzaldia. Guraso euskaldunak euskararen akuilu eta motore Kike amonarrizen hitzaldia, Zelandiko Euskara taldeak eta Zelandiko Guraso Elkarteak antolatuta. Euskaraz. 18:30ean, Iortia kultur gunean.

OSTIRALA 13

ALTSASU Gazte agenda. Biolentzia sareetan BerHezi elkartearen hitzaldia.

18:00etatik 19:30era, Intxostiapunta gazte gunean.

LAKUNTZA Kontzertua. Cavan eta Bittin' Back hardcore eta metal taldeen kontzertua. sarrera: 5 euro. 19:30ean, kultur etxean.

ira G ar K i sail K at U a K

LANA/NEGOZIOAK

Mekanikari lanpostua: Irurtzungo kamioi eta autobus tailerrean lan egiteko. Bidali curriculuma tallercamion10@ gmail.com edota 659 138 132 telefonora deitu.

LAN ESKAERA

Emakume nikaraguarrak bere burua eskaintzen du barne-langile

gisa lan egiteko: Vilma dut izena, 51 urte ditut eta adineko pertsonekin esperientzia dut, nire burua eskaintzen dut barne langile gisa lan egiteko. Vilma 612 219 711.

OHARRAK

Aste Santuan Olaztiko kontziliazio programan izen ematea zabalik: Orekan programari buruzko argibideak olaztileus web orrian. Izen ematea martxoaren 16an bukatzen da.

Korrika afaria Urdiainen: martxoaren 14an, larunbatarekin, 22:00etan, txartelak Kaluxan eskura daitezke. Korrika bazkaria Arakilen: martxoaren 21ean Ihabarren egingo den bazkarian izena ematea zabalik. Altsasuko Elkartasun azokarako bilketa solidarioa: Erabiltzen ez dituzun (arropa, jostailu, maindire eta abar) eta egoera onean dauden gauzak Altsasuko

Maitane Pinto Vicente

Elkarrekin hazi eta ikasi, betirako bizi Maite zaitugu

familia

Aritz

Jauregi Albarracin

Maitane Pinto Vicente

Une latz hauetan bat egiten dugu familiaren saminarekin

Gorka Larrea Ondarra

XiV.urteurrena

Gorka maitia, faltan botatzen zaitugu eta betirako faltan botako zaitugu.

Gure bihotzetan betiko, maitia

Zure familia iV. urteurrena

lagunei esan, Gorka oso eskertuta eta harro egongo zela, gu gauden bezala. Eskerrik asko bihotzez.

Aita, ama, Iker eta Erkuden

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Erkuden kaleko 8. zenbakian dagoen lokalera (Sociedad Deportiva zena) ekarri ostiraletan, 11:00etaik 13:00etara. Bildutakoarekin apirilaren 19an Elkartasun Azoka egingo da. Informazio gehiago anitzartean@sakana-mank. eus emailera idatzi edo 648 070 710 telefonora deitu.

Irurtzungo Elkartasun azokarako bilketa solidarioa: Erabiltzen ez dituzun (arropa, jostailu, maindire eta abar) eta

egoera onean dauden gauzak Irurtzungo plazara eraman asteartetan, 11:00etaik 13:00etara. Bildutakoarekin martxoaren 28an Elkartasun Azoka egingo da. Informazio gehiago anitzartean@sakana-mank.eus emailera idatzi edo 648 070 710 telefonoan.

Sakanako Mintzakide taldeak martxan: Irurtzunen asteartetan 18:30ean Iratxon eta ostiraletan 9:30ean edo 19:00eatn Pikuxarren,

Lakuntzan asteazkenetan 18:30ean jubilatuen elkartean, Arbizun asteartetan 16:00etan eskola zaharrean, Etxarri Aranatzen ostiraletan 18:30ean Xapateron, Altsasun astelehenetan 10:00etan liburutegian eta 16:00etan Gautxorin, ostegunetan 20:00etan Lezean eta ostiraletan 9:30ean Kaixon eta 10:00etan Zubeztia elkartean, Olaztin astelehenetan 17:30ean Ogiberrin eta Ziordin ostiraletan 17:00etan liburutegian.

Martxan dauden taldeetan sartu daiteke edo berri bat sortzeko proposamena egin daiteke, kontaktua 600 482 224 edota sakana_mintza@ aek.eus posta elektronikoa.

Kontsumitzaileei arreta emateko Altsasuko udal bulegoa: Asteartetan, 012 zerbitzuan hitzordua hartuta. Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea, Iratxe. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

Olaztiko Herri Eskola
Vicente
2026ko martxoaren 2an hil zen

KULTURA

"Akuilu bat izan nahi du, zerbait alda dezagun"

LEIRE VARGAS iDaZlEa

'Bizi sintetikoak' poesia errezital musikatua emanen du, igandean, Jaime Nietorekin batera, arbizuko eskola zaharrean, literatura Geraldiak programaren barruan

Eneida C. M. eta E. R. B. arBiZU

Martxoaren 8an, igandean, Emakumearen nazioarteko egunean, izanen da Sakanako Mankomunitateak antolatutako Literatura Geraldiak programaren hurrengo geraldia, 18:00etan, Arbizuko eskola zaharrean: Leire Vargas eta Jaime Nietoren Bizi sintetikoak poesia errezitaldi musikatua. Leire Vargas bertsolaria, idazlea eta itzultzailea da eta, besteak beste, Dena ametsa den irudipena eta Bihotz-museo bat poesia liburuak argitaratu ditu.

GUAIXE IRRATIAn errezitalari buruz hitz egin du. Zer da zuretako poesia?

Besteen barrenak mugiaraztea, eta gehituko nioke zentzu apelatibo azpimarratuago bat: kolektiboari hitz egiteko modu bat izan daiteke. Duela gutxi Eider Beobide elkarrizketatu nuen eta berak aipatzen zuen poesiak egin nahi diola irakurleari edo entzuleari harramazka; uste dut hala dela. Bada bestearengan zerbait mugitzeko modu bat, baina askotan hitz egiten diona kolektiboa sortzeko nahi bati.

Nor da Jaime Nieto?

Hasteko, Jaime nire osaba da. Horregatik harreman handia daukagu, eta horren ondorioz lehenengo eta behin sortu zitzaigun elkarrekin lanean aritzeko aukera. Betidanik berak berea egin du eta gero ni sorkuntzarekin hasi nintzen, batez ere literaturarekin harremanean bizitzen. Hala ere, nik, behintzat, ez nuen inoiz pentsatuko hark interesa izango zuenik batera zerbait egiteko. Azkenean, adin tartea dago eta abar. Baina suertatu zen errezitaldi bat egiteko proposamena egin zidatela, Bilboko Zazpi Katu gaztetxean, eta Jaimek ordura arteko musika taldearekin izan zuen proiektu nagusia amaitu berri zuen eta bion artean zerbait egiteko proposamena egin zidaten. Oso ondo

"POESIA BARRENAK

MUGIARAZTEKO ETA

KOLEKTIBOARI HITZ

EGITEKO MODU BAT IZAN DAITEKE"

hartu zuen eta horrela hasi zen guztia. Entseguak bere etxean egiten ditugu, estudiotxo bat du, eta aldi berean senideen etxea da. Gainera, honen ondorioz familian halako mugimendutxoa sortu da. Ilusio handia egin dio mundu guztiari.

Nolakoa da 'Bizi sintetikoak' errezitaldia?

Prestatua eramaten dugu, baina inprobisatzeko tarte pixka bat badago. Entseguetan egiten duguna eta zuzenekoetan ez da inoiz berdin-berdin gertatzen. Musika aldetik elektronikatik abiatzen da, sintetizagailuak erabiliz, eta tarteka gitarra izan dugu eta askotariko instrumentuak. Musikak halako atzealde ondoko paisaia osatzen du, eta testuek horren gainean beste sostengu bat daukate. Testuak hasiera batean nire bigarren poesia liburuan, Bihotz-museo bat izene-

koan, jendaurreko emanaldietarako aukeratzen diren poesia moldeak bestelakoak izaten dira, egokiagoak, momentuan jaso eta behintzat zerbait ulertzeko. Mila geruza egon daitezke behin eta berriz entzun edo irakurri ondoren, baina behintzat bat-bateko momentu horretan funtziona dezatela. Bestalde, uste dut poesia musikarekin laguntzeak mesede handia egiten diola. Agian poesiarekin kontaktu handia ez daukan jendearentzat edo 40 minutuz arreta mantetzeko arazoak dituen jendearentzat... Musikak beste akuilu bat ematen du, eta gainera uste dut musikak abestutako formatura hurbiltzen duela, kontzertu bat izan daitekeena, eta horretara ohituta gaude. Letran eta musika sartu-irtenak egon daitezke. Testu baten au -

Haurrak ez du barazkirik jan nahi! Zer egin dezaket? B a Z t E rr E ti K

ko horretan, oinarrituta zeuden. Horretan oinarritu ginen proposamena izan zelako liburu horren errezitaldi bat egitea, baina gero konturatu nintzen poema horiek ez daudela zuzenerako edo ahozkorako idatzita, baizik eta irakurriak izateko; nekez funtzionatzen du formatu horretan. Beste pausa bat eskatzen dute, lirikoagoak dira. Orduan, baneukanez gogoa beste erregistro hori esploratzeko, beste testu batzuk idazten hasi nintzen, formatu aldetik ahozkoagoak zirenak. Horiekin probak egiten joan gara eta orain nahasketa bat egiten dugu, gehienak zuzenekorako sortutako testuak dira. Ahozko poesiak askotan egiten duen moduan hitz egiten diotenak: gai sozialak eta abar. Eremu intimotik abiatzen naiz eta kolektibizatzen saiatzen naiz eta gatazka sozial orokorrek niri edo sujeto poetiko zehatz bati eragiten dioten hortik abiatzen naiz. Txikitik hasten naiz, baina kolektibotik asko daukaten gaiak hartuta. Musikak poesia hurbiltzen du? Topikoa badago, baina poesiaren genero eta estiloaren arabera, errazagoa edo zailagoa izango da, baita ahozkoan ere. Ahoz -

rrean jartzen garenean esanahiaren bila jolasten dugu oso modu ordenatuan eta arrazionalean irakatsi digutelako, eta zuzenekoek lasaiago jartzen gaituzte ez ulertzen horren aurrean.

Beraz, zure poema bat irakurri edo entzun desberdina da.

Bai, guztiz desberdina da. Testu gehienak liburua argitaratu eta dezente beranduago idatzitakoak dira, eta badago testuren bat agian liburuko poema baten gainean egindako moldaketa bat dela. Estiloa ere desberdina da. Egia da sortzaile bakoitzak bere obsesioak dituela, eta ezagutzen nauenak harrapatuko ditu; baina desberdina da. Zer sentituko dute ikus-entzuleek?

Emanaldian esaten dut: izan nahi du akuilu bat, zerbait alda dezagun.

kide guztiek askotariko barazkiak kontsumitzen dituztela ikus dezatela.

• Haurren elikagai aukeraketan parte hartzea. Erosketan, sukaldatzen, errezeta baten aukeraketan…

Oso ohikoa da haurrek barazkiekiko nolabaiteko higuina agertzea, eta hau bereziki bi arrazoiengatik gertatzen da. Alde batetik, haurraren garapen fasea. Bi urte inguruan elikadura selektibitatea agertzen da, zenbait elikagairi lehentasuna ematea edo ez ematea. Haurraren garapenaren parte den fenomeno natural eta fisiologikoa da, sei urte inguruan desagertzen dena. Bestetik, tradizio kultural eta gastronomikoek garrantzi handia dutela uste da, baita janariaren inguruan bizitzen diren esperientziak ere.

Jaio berriak dastamen birjinarekin jaiotzen dira, eta beren garapenean zehar zapore desberdinekin erlazionatzen ikasten dute, azalpenaren eta esperientziaren bidez.

Dastamena hezi egin behar da, txiki txikitatik lantzen hasiz.

Bakoitzaren gustuak desberdinak dira, eta horregatik egokiena aukera zabala eskaintzea da, txikiak bere hautaketa egin dezan.

Txikiek barazkiak jateko aholkuak:

• Adibidearekin hezi. Haurraren eredu zara. Etxeko

• Eskaini, baina ez behartu. Elikagai bat jatera behartzen denean, elikagaiarekiko higuina sortzeko arriskua handitzen da. Pentsatu behar da helburua ez dela barazkiak gaur jatea, bizitza osoan jatea baizik.

• Jateko ematen zaion anoarekin errealista izan eta bere nahietara egokitu.

• Ortzadar platerak eraiki: kolore, zapore eta testura desberdinetako barazkiak eskaintzen saiatu, labea, plantxa, arrautzaztatzea, lurruna… metodoak erabilita, haurren esperientzia sentsoriala aberasteko.

• Familian jatea. Janariaren unea nutritzea baino haratago doa. Familiako une bat da, partekatzekoa, hitz egitekoa, eta hori ez da gertatzen haurrek eta helduen banatuta jaten dutenean. Barazkiak jateko inoiz egin behar ez dena; pantailak jarri jan ditzan, edota elikagaiak sari edo txantaje moduan erabili. Modu honetan, pilotu automatikoan jartzen baitira, zer jaten ari diren konturatu gabe, gailu elektrikoekiko mendekotasuna eraginez.

Leire Vargas eta Jaime Nieto errezital batean. DONOSTIAKULTURA.EUS
ANNE AZKONA UNANUA

Musika, historia eta literatura

'Emakumetasuna' kontzertua emanen du sakanako Haize Berriak bandak toti Martinez de lezea idazlearekin batera. Maritik abiatuta emakumearen historian ibilbidea eginen du idazleak, bandaren "gertuko" musikak laguntzen dion bitartean

Erkuden Ruiz Barroso altsasU Sakanako Haize Berriak bandaren kontzertuek inoiz ez dute epel uzten. Azken emanaldia Altsasuko Piñata inauteri egunean izan zen, eta Torrente pertsonaiaren antza handia hartuta, Espainiako tradiziozko koplak interpretatu zituzten herriko kaleetatik. Mozorroa alde batera utzita, eta martxoaren 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira, urteroko zitarekin bat egin dute ere, eta emakumea ardatz hartutako kontzertua antolatu dute martxoaren 14an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean: Emakumetasuna.

Jasone Etxebeste bandako zuzendariak azaldu duenez, "garai batean" martxoko kontzertuetarako lanak emakumeenak izatea saiatzen ziren, "baina helburu bezala jarri genuen hori

urte osoan zehar egitea; beti saiatzen gara emakumeek konposatutako obrak jotzen eta kontzertu guztietan emakumea bisibilizatzea". Hortaz, aurreko urtean emakume etorkinak gonbidatu zituzten eta bandaren doinuekin batera haien esperientzia kontatu zuten eta 2024an Mainamikirri lana mustu zuten. Aurten Toti Martinez de Lezea gonbidatu dute, eta "emakumearen eboluzioa nolakoa izan den" landuko dute. "Egia esan, ez nuen inolaz ere pentsatzen Totik baiezkoa emango zigunik".

"Kolaborazioa oso modu xumean sortu zen. Beti nago pentsatzen kontzertu honi zer kutsu eman; tematika oso markatua duen kontzertu bakarra da, besteetan gai bat jartzen dugu eta horrekin egiten dugu, baina kasu honetan emakumea da. Orduan, bueltak ematen, etxean nengoen eta To-

tirekin gogoratu nintzen". Zuzendariak mezu bat bidali zion eta idazleak deitzeko esan zion: "Horrela jartzen zuen: dei nazazu. Toti deitu behar nuen!". Oso urduri deitu zion, eta urduri zegoela jakinarazi zion: "Bere

kontzerturako: "Etxeko andreak, sorginak, emaginak, landare saltzaileak, frankismo garaiko emakumeak, ahozko transimizioan nola nola gauzatu duten, eta gaur egungo emakumeak". Emakumeak ardatz hartuta historian ibilibdea eginen du Martinez de Lezeak, eta Haize Berriak bandak "gertuko" lanak interpretatuko ditu: "Kilometro zeroko lanak aukeratu ditut: Urederra Alberto Muñeco konpositoreak sortutako lana; Sakana lana, gurea dela, eta Mainamikarri obraren zenbait zati. Mainamikirri bertako pertsonaia da, konpositorea emakumea da eta bandarako propio sortutako lan bat da". Urederra, esaterako, lehenengo aldiz eginen dute ere. Musika eta hitzak tartekatuko dira, eta "pare bat momentutan" biek bat eginen dute ere.

Berezia

lana irakurri dut. Sekulako emakumea da".

Kontzertua

Martinez de Lezeak "euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testu asko" dituela azaldu du Etxebestek eta musikarekin aurretik esperientzia badu: "Alberto Urretxu musikari handi bat da, tronboia jotzen du eta talde bat dauka, eta berarekin mitologiari buruzko gauzak egin ditu; Agurainen eman zuten kontzertu batera joan nahi nuen, baina ezin izan nuen". Beraz, esperientzia hori kontuan hartuta, Etxebestek mitologia zeukan buruan: "Berak esan zidan mitologian ia ez daudela emakumerik: lamiak eta Mari. Ez dago gehiago". Orduan, idazleak Mari lehenengo emakume bezala hartu eta gaur egunera arteko emakumeen historiako erreferentziak hartu ditu

Emakumetasuna kontzertua berezia izango da "Toti bera ere emakume oso berezia delako. Berarekin hitz egiten dudanean gehiago flipatzen dut; lurrikara baten antzekoa da, sekulakoa". Emakumeekiko duen ikuspuntua ere "oso indartsua" dela aipatu du Etxebestek. "Berezia izango da berak puntu berezia daukalako". Haututako obrak ere "gertukoak eta bereziak" direnez, kontzertu polita izango dela aurreikusi du zuzendariak. Kontzerturako sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke, orokorrak 7 eurotan eta bandaren bazkideek 5 eurotan. Gainera, kontzertuan zehar Toti Martinez de Lezearen liburuen zozketa eginen dutela aurreratu du Etxebestek, "besterik gabe sarrerarekin". Arkatz liburudendak ere idazlearen liburuak salduko ditu.

Haize Berriak bandaren entsegu bat. UTZITAKOA

"Ematea beste pertsona bati bizitza ematea da"

Gaixo dagoen gazte burundar batek hezur muineko transplantea behar du sendatzeko. ingurukoek emaile izateko deialdia egin dute. Jose antonio Erce Garcia Nafarroako Odol Bankuko zuzendaria da

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa

1

Zer da hezur muina?

Gaur egun, odolarekin batera, organotzat hartzen da. Gehienbat hezurren barruan, hezur muinean, dauden zelulen multzo bat da. Han ama zelulak daude.

Zelula horiek memoria genetikoa dute, eta organismoaren premien eta estimuluen arabera, bider-

katu, bereizi eta aurrera egiten dute, odoleko zeluletako elementu guztiak sortzeko.

2

Zein dira?

Globulu gorriak, plaketak eta globulu txuriak.

3

Zertan erabiltzen da hezur muina?

Sortzetiko edo hartutako odoleko minbizietako batzuk behin

BAZKIDETU

Hilabetean euro baten truke

(Errenta aitorpeneko itzulketa kontuan izanda)

kontrolatuta edo arinduta, tratamenduaren osagarri gisa edo hurrengo pauso gisa. Hezur muina erabiltzen dugu organismoari huts egiten ari ziren funtzioak berreskuratzen laguntzeko, eta, are gehiago, zelula gaizto horri erasotzen laguntzeko ere. Guk muin berri batekin ordezkatzen dugu kaltetutako muina edo gaizki funtzionatzen duen muina. Ez

Izena

Abizenak

NA/IFZ

Helbidea

Herria

Telefono zenbakia

Emaila

dugu hezurra husten eta muina osorik jartzen dugu.

4

Nola ematen da hezur muina?

Aferesi makinekin. Odola prozesatzen dugu, eta zainetan zirkulatzea lortzen dugun zelula amak modu selektiboan eta espezifikoan bereizten ditugu. Zelula horiek gorde egiten ditugu, eta behar duen pazienteari transfusio bat balitz bezala sartzen dizkiogu. Horrela, zentzuzko denbora bat igaro ondoren, kaltetutako muinaren funtzioa berreskuratzen laguntzen dugu.

5 Zein izan daiteke emaile?

Osasunez ongi egon behar da, 50 kilo baino gehiago izan eta infekzio edo gaitz genetikorik ez izatea. Emailea zenbat eta gazteago, orduan eta hobeak dira emaitzak. Emaile gisa izena eman eta erregistroa egiteko 18 eta 40 urte artean izan behar da. Emateko garaian, baldin eta bateragarririk aurkitzen ez badugu, 60 urte bete arte izan daiteke emaile.

6

Horretarako zer egin behar da?

Odol Bankutik pasa, edo herrietara odola emateak hartzera etortzen direnean egin daiteke. Hitzordua eskatu 848 422 500 telefonora deituz, edo adona.es/eu webgunearen bidez. Hor edo fcarreras.org webgunean informazioa dago.

7 Eman eta gero, zer?

Izena ematen dutenei oinarrizko azterketa bat egiten diegu, ongi dagoela jakiteko eta bere bateragarritasun sistema aztertzen diogu. Eta munduko sare osoarekin konektatzen den erregistro bat sortzen da. Beraz, munduko edozein pazientek

beharko balu, parekotasun handia duen emailea lokalizatu eta azterketa zehatzagoa egiten da. Pazientearendako ideala bada, ematea eginen litzateke.

8

Emateko aukerak zein dira?

Norberaren bateragarritasun bera izateko aukera milioiko bat da. Bateragarritasun altua, bat 7.000 edo 10.000 artean.

9

Transplantatzea, nola egiten da?

Fisikoki, odol emate transfusio bat bezalakoa da. Kasu batzuetan transplanteak osasun etxean egin daitezke. Leuzemia kasu batzuetan, zelula "gaiztorik" ez egotea lortzen dugunean, pazienteari bere muin garbia jartzen diogu, autotransplantea. Aukera horrek onura asko ditu.

10

Nabaritu duzue Sakanako emaile gehiago izan direla?

Oso eskertuta gaude gaizki pasatzen ari den pazientearen familiarekin. Gertukoen artean emailerik ez zegoenez, ematea sustatzeko lan handia egin dute. Abenduaren 25etik gaur egunera hezur muineko 250 emaile baino gehiago erregistratu dira, Nafarroan 2025ean adina. Gure helburua Nafarroan urtero 350 emaile erregistratzea da.

11

Hezur muinaren emaile egin dena, odol emaile bihurtzen da?

Asko odol emaileak ziren aurretik, beraz, analisia egin eta, gero, odola eman zuten. Prozesua ikusita, beste batzuk odol emaile egin ziren. Eta odola eman ez dutenak ateak irekita dituzte. Ematea beste pertsona bati bizitza ematea da.

Bankuko kontu korronte zenbakia: ES

Jose Antonio Erce Garcia aferesi ematea egiten. UTZITAKOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook