Skip to main content

889. Guaixe

Page 1

2024-01-12 Ostirala / 889. ZENBAKIA / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA GUAIXE.EUS

"Urte hauetan CBASK egituratu eta sendotu da; harro egotekoa da" Enrique Vilas Merida / 18-19 Korrikak maiatzaren 19an, asteartearekin, zeharkatuko du Sakana, Ziorditik Irurtzunera / 11-13

Altsasuko Udalak azken hogei urteetako inbertsio kopuru handiena du aurrekontuan / 9

Beriain-Aconcagua espedizioaren arrakasta: sakandarrak gorenera igo ziren / 16

Maialen Larrazak Sakanako Pala Txapelketako lehen mailako txapela jantzi zuen / 17

Jon Arretxek 'Musker amarruak' Toure pertsonaiaren hamargarren nobela kaleratu du / 22-23

SINADURAK

SAKANAKO SARE / 4

AINGERU MIKEO AZPIROTZ / 4

JUANKAR LOPEZMUGARTZA / 22

"Gizartearen eta abeltzainen joera modernoak dirua ematen duten abereak izatea da" Andres Legarra Albizu / 2-3


2

EZKAATZA

ANDRES LEGARRA ALBIZU

"Datuak prozesatu eta genetika ebaluazioak sortzen ditugu" ANDRES LEGARRA ALBIZU AGRONOMIA INGENIARIA Esne Zientzien Ameriketako Elkarteak J. L. Lush saria eman dio, esne aziendaren hobekuntza genetikoari buruz egin dituen ikerketak aitortuz Alfredo Alvaro Igoa IRURTZUN Etxean ez dute aziendarik izan ez aiton-amonek ezta gurasoek ere, lehengusu txiki batek Ultzaman behiak ditu. Baina Andres Legarra Albizuri abereak gustatzen zaizkio. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Nekazaritzako Ingeniaritzako ikasketak 1997an despeditu zituen. Ardi latxaren arraza hobekuntzari buruz doktoretza tesia 2002an defendatu zuen. Ondoren, urtebete eman zuen Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Georgiako Unibertsitatean doktoratu ondoko ikertzaile gisa. Handik bueltan, Neikerren hasi zen ikertzaile. 2005ean Tolosako (Okzitania) Nekazaritzako Ikerketako Institutu Nazionalean izan zen. Han, Animalien Genetikaren Saileko ikerketa zuzendari gisa ere jardun zen. 2023ko ilbeltzetik, Tolosatik egiten du lan Council on Dairy Cattle Breeding batzorderako (Bowie hirian dago, AEBko Maryland estatuan), esne aziendaren hobekuntza genetikoan espezializatutako genetista senior gisa. Etxetik lan egiten du eta hogei bat lankide ditu. Gainera, Journal of Dairy Science zientzia aldizkariko genetika eta genomika saileko editore seniorra da.

Zer da genetika hobekuntza? Naturan animaliak ugaltzeko ez dago inoren esku hartzerik; hautespen naturalaren bidez auke-

ratzen dira onenak. Abeltzainek abereez bizi behar dutenez, beti onena aukeratzen saiatu dira. Batzuetan onena da diru gehiago irabazteko, besteetan onena da politena dela iruditzen zaielako. Irakasle zaharrek esaten zutenez, genetika hobekuntza abereen jabeei kume onenak emanen dizkieten animalia egokienak aukeratzean datza.

Beraz, genetika hobekuntza betidanik dago. Hala da. Espezieak etxekotu zirenetik azienda jabeek aukeratu dute zerekin gelditu nahi zuten. Batzuetan, esaterako, irizpidea kolorea zen: latxa burugorriak edo arpeltzak, zenbait koloretako zaldiak... Beste batzuetan irizpidea ekonomia hutsa da: animalia handiagoak, esne gehiago ematen dutenak edo gutxiago gaixotuko direnak.

Garai batean nola egiten zen genetika hobekuntza? Gaurko pentsaerarekin zaila da ulertzea 1880ko abeltzain batek nola lan egin zezakeen. Badakit aspaldi artzainek mendian ahariak trukatzen zituztela, halakoak egiten zituzten. Zure artaldeko onenak gordez gero, hobekuntza ez, beste arazo bat sortzen zitzaizun: odolkidetasuna. Hau da, behia eta zezena elkartu eta haien kumean edo kumearen kumean odolkidetasunagatik akats errezesiboak, malformazioak eta bestelakoak sortzen dira. Naturan ere berez gertatzen dira.

Animalia saldo osasuntsua izateko abeltzainek aldamenei animaliak eskatzen zizkieten. Trukeak, azienda feriak egiten ziren... Azken mendean edo bi mendetan inportatutako animaliekin egin da asko. Amonak, esaterako, suitzar behiez hitz egiten zuen. Esne ekoizpenean iraultza handia izan zen, behi pirenaikoekin esnea ekoiztea zaila zelako. Ondoren, Herbehereetakoak ekarri zituzten, frisiarrak, orain Holstein deitzen direnak. Txerriekin gauza bera. Hemen lehen koipe askoko txerriak zeuden, hestebeteak, gatzartuak eta halakoak egiteko. Joan den mendean, batez ere Frantziatik, haragi gehiagoko eta askoz ere azkarrago hazten zirenak sartu zituzten. Beraz, batetik, tradizionala dago, gutxi gorabeherakoa. Bestetik, modernoagoa, kanpokoa ekartzean datzana. Azkenik, antolatu eta nola eginen dugun erabakiko dugu.

Eta horri zientziaren ekarpen guztia gehitzen zaio. Ronald Fisherrek XX. mende hasieran genetika modernoaren oinarriak jarri zituen, guk erabiltzen duguna. Gauzak neurtu, zenbatu eta pisatu egiten dira, hori da funtsa. Ondoren matematika formula batzuk egiten dira, konplexuagoak edo ez, eta horiek erabakiak hartzen laguntzen dute. Esaterako, bi animalia on baldin baditut, kumeak onak izanen diren ma-

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

tematikoki jakinen dut. Kasu bakoitzean informazio garrantzitsuenari pisu gehiago eman diezaiokezu. Zer da garrantzitsuagoa guraso onak izatea? Edo kume onak izatea? Animalia baten inguruko informazio gehiago ematen dute kumeek gurasoek baino. Oso famatua zen herenaitona bat izatea ez da hain garrantzitsua, herenaitona hamaseitik bat da, eta hamaseiek genetika ekarpena egin diote animalia horri. Genetika modernoak halako gogoeta kuantitatibo asko ditu: dena zenbakietara itzultzen da, jendeak lan egiteko zerrenda ordenatu bat izan dezan.

animaliekin lan egiten dutenek, guztiok lan egiten dugu genealogiekin, landa datuak (pisua, esne kopurua, animalia zenbat bizi den...) eta DNA begiratuz.

Beraz, Dolly ardiaren modukorik ez duzue egiten. Ez. Gainera, ez da batere praktikoa. Batetik, genetikoki eraldatutako ardi asko ezin dituzu izan. Bestetik, inork ez daki ongi zertarako balio duten. Ez dago gene bat eraldatu, emaitza zoragarria eman eta, ondoren, zerbaiterako balioko duena, halakorik ez dago. Landareekin bai, animaliekin ez.

Zuek zientzia, abeltzainek azienda.

XX. mendeko oinarri matematiko horiekin lan egiten dugu. Baita DNA sekuentziazioaren estentsio modernoarekin ere. Horrek animaliak zein desberdinak diren ikusteko aukera ematen dizu. Ez dugu generik eraldatzen; landareetan zerbait egiten da, etxeko animaliekin ez.

Hainbat modutara bazkidetutako abeltzainak daude. Haiek ematen digute infor mazioa. Behietan beste espezietan baino gehiago, zenbait abeltzainei genetika erosten dieten enpresak daude. Behien kasuan, zezenak prestatu, hazia prestatu, eta hori berriro saltzen dute. Behi esnetan aritzen direnak boterea eta dirua duten enpresak dira.

Dituzuen animaliekin lan egiten duzue.

Genetika datuak jasotzen dituzu. Eta?

Nik esnetarako behiekin lan egiten dut, baina txerriekin, oiloekin, ardiekin edo bestelako

Prozesatu egiten ditugu, eta genetika ebaluazioak sortzen ditugu. Funtsean, animalia zerrenda ordenatuak dira, bakoitzari lotutako zenbakiak dituzte. Esnetan, hau da onena, hura bigarrena eta bestea hirugarrena... Koipea, proteinak, errapeko mina, errapeko min klinikoa, elikadura eraginkortasuna... Neurtzen diren ezaugarri pila daude. Eta, gainera, akats errezesiboak.

Horiekin lan egiten duzue gaur egun?

"ESPEZIEAK ETXEKOTU ZIRENETIK AZIENDA JABEEK AUKERATU DUTE ZEREKIN GELDITU" "GAUZAK NEURTU, ZENBATU ETA PISATU EGITEN DIRA, HORI DA FUNTSA" "ANIMALIA BATEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO EMATEN DUTE KUMEEK GURASOEK BAINO" "DENA ZENBAKIETARA ITZULTZEN DA, LAN EGITEKO ZERRENDA ORDENATU BAT IZAN DEZATEN"

Zerrenda horiek egin, bidali eta zer egiten dute? Hazia salmentan aritzen diren enpresek zer salduko duten proposatzen dute. Abeltzainek zer erabili erabakitzen dute. Hori gure informazioan oinarrituta egiten dute. Objektiboa eta kalitatezkoa izaten saiatzen gara. Pribatuki egiteko modua legoke, batere kontrolik gabekoa, eta enpresa bakoitzak berea onena dela esanen luke. Txerriekin eta oiloekin ez bezala, esnetarako behiek, eta hausnarkariek orokorrean, gauza bat ona dute: inork ezin du abeltegi batean animalia guztiak onak izan. Horregatik, gure moduko jendeak egon behar du, inpartzialak, esanen dutenak: haren zezena bestearena baino hobea da. Nahiz eta gero azken hori gurekin haserretu.

Genetika hobekuntza egin daiteke animaliaren osasunagatik, estetika,


ANDRES LEGARRA ALBIZU EZKAATZA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

3

tokiko gobernuen laguntzak egon dira.

Genetika hobekuntzan ikerketa egiteaz zein arduratzen da? Orokorrean, unibertsitate eta ikerketa zentro publikoak dira. Niri erakundeak ikerketa egiteagatik ordaintzen dit. Esaterako, hazia saltzen duten enpresek ere egiten dute, baina haiendako da, batzuetan ez dizute egiten duten guztia esaten. Arazoa da gero eta ikerketa zentro publiko gutxiago daudela, orokorra da. Lehen sektorea ez da modakoa, zaila da gobernuei gaztigatzea dirua ikerketa horretan jarri behar dutela.

Ikerketa horiek homologatzen dituen erakunderik bada? Ikertzaileok elkarrekin hitz egiten dugu, eta, luzera, kontsentsua finkatzen da. Zientzia aldizkariak daude ere. Ni haietako baten editorea naiz. Zuk niri ikerketa bati buruzko idatzi bat bidaltzen didazu, eta nik gai horren inguruan ez badakit, dakien jendeari bidaltzen diot. Anonimoki baloratzen dute, eta ikerketa zuzena bada, argitaratu egiten dut. Eta beste hainbat. Eta horrela, pixkanaka, kontsentsua sortzen da. Zeren, beti ez baikaude ados. Baina hori da zientzia.

Ikerketa guneen arteko elkarlanik bada? Andres Legarra Albizu esnetarako behien genetika hobekuntzan ari da gaur egun lanean.

kumeen genetika hobetzeko edo elikadura optimizatzeko. Bai. Estetikarena bitxia da. Ikastean pentsatzen duzu ez dela garrantzitsua. Baina pertsonendako ez dira objektu hutsa. Ardi latxan oso errotuta dago gustatzen diren arraza ezaugarriak egotea. Burugorria gorria izan behar du, arpeltzak beltza, Iparralden are eta beltzagoa; Nafarroan adardunak, Euskal Autonomia Erkidegoan adarrik gabeak. Kapitalista hutsa bazara halakoei ez diezu garrantzirik ematen, baina garrantzitsuak dira. Pertsonak baikara, ez makinak. Beraz, estetika aspektua garrantzitsua da. Behar bada merkatuak ez hainbeste, baina gizartearen eta abeltzainen joera modernoak dirua ematen duten abereak izatea da. Haietaz bizitzea da animaliak izateko modu bakarra. Horretaz aparte, animaliek osasuntsu egon behar dute. Aspaldi ekoizpen hutsera bideratzen zen dena, baina azken urtetan fokua

ere jarri da gaixotasunei erresistentzian, bizitza luzeran, malformazioen faltan... Ikuspegi osatuagoa da. Gizarte presio handia dago, esaterako, metano eta berotegi efektua eragiten duten gasen isuriak murrizteko. Ikertzen ari dira, oso zaila delako neurtzea behi batek halako zenbat isurtzen duen. Laborategian egin liteke, baina etxaldeetan izugarri zaila da.

Etxaldeaz aparte, larreak, ur hornidura... Halakoak kontuan izaten dituzue? Zuzenean ez. Guri esaten digute: hauek dira dauden behiak, esne eta errapeko min kopuru hauek beste kontrolatu ditugu, bizi iraupena, hainbestetan intseminatu dira... Aipatu dituzunen berri ez dugu jasotzen, eta sistematizatzen oso zailak dira. Badakigu, esaten digutelako, eskualde batzuetan animalia mota bat gehiago erabiltzen dela besteetan baino. Bizi zaren tokiari bideratuta argibideak eman nahi

ditu mundu guztiak, eta ez daki nola. Zaila da.

Nora jo behar da? Eskualdean abeltzaintza aholkulari onak daude. Intiak (Nafarroako Gobernuaren enpresa), Lurgintzak (Euskal Autonomia Elkartean), abeltzainei aholkularitza ematen diete. Gaitutako teknikariak dira. Garrantzitsua da batzuk besteekin hitz egitea eta ideiak partekatzea. Zeren nik zientzia ikuspegiko ideiak ditut, eta ez diete beti abeltzainak izan ditzakeen kezkei erantzuten.

Dituzten animaliak gorabehera, abeltzainekin elkarlana bera da? Funtzionamendu bera izan daiteke, baina espezieen balio ekonomiko eta sozialak funtzionamendua bera ez izatea dakar. Hemen esnetarako ardiarekin asko lan egiten da. Baina beste toki batzuetan ez zaio kasurik ere egiten. Txerri eta oiloetan diru asko dago, berez antolatzen da, eta bere gain ardura hartzen duten enpresak agertzen dira.

Esnetarako behietan diru gutxiago dago, baina nahikoa dago abeltzainak kooperatibetan edo arrazaren aldeko elkarteetan antolatzeko. Horiek hazia ekoizten duten enpresekin hitz egiten dute. Gutxi gorabehera, antolatzen dira. Baina ardiekin, jende gutxi egotean, ez dago nahikoa dirurik. Hari lotutako kostuak altuagoak dira, eta historikoki

"DATUAK PROZESATU EGITEN DITUGU, ETA GENETIKA EBALUAZIOAK SORTZEN DITUGU" "ARAZOA DA GERO ETA IKERKETA ZENTRO PUBLIKO GUTXIAGO DAUDELA, OROKORRA DA"

Handia. Zientzia moderno guztia elkarlanean egiten da. Estatu batean bertan lan egitea oso zaila da. Nik, normalean, Frantzia, Amerikako Estatu Batuak, Uruguai, Alemania, Finlandia eta abarreko jendearekin lan egiten dut. Oso arlo kosmopolita da. Zerbaiten espezialista gertu izatea oso zaila da, normalean, urrun dago.

Ikerketek epe luzeak eta gastuak dituzte. Berehalako emaitzarik ez dagoenez, ez dira politikariendako oso erakargarriak. Eta ez da ikusgarria. Motibazioa pixka bat galarazten dizu, bai.

Ikerketa garestia da? Ez dakit. Ez gara hainbeste ere. Estatu bakoitzak ikerketara bideratzen duten estatistiken arabera aurrekontuen %1 eta 4 artekoak dira. Orokorrean, ikerketa baten itzulkina ona da. Telefono mugikor raren atzean ikerketa dago. Ikerketa batzuen efektua ez da begi bistakoa, baina urtetara ikerketa hartan oinarritutako zerbait garatzen da. Orokorrean, ikertzen duten herrialdeek bizi maila hobea dute.


4

IRITZIA

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

ASTEKOA

HARA ZER DIEN

AINGERU MIKEO AZPIROTZ

Giltza: konfrontazio agendatik konponbideen agendara

Irribarreak eta maitasuna Anariren Gari eta goroldiozko fikzio biografiak idazkera aberatsa du, eta egindako ibilbidean ikusitako paisaiek eta irudiek beregan sortzen dituzten burutazioen deskripzioak egiten ditu. Horietako batean, kostaldeko herri bateko etxerako bidean, hainbat arrantzale ikusi ditu ur gazia eta geza nahasten diren lekuan. Arrantzale horiek zenbait kasutan psikoterapeutaren gomendioz ariko dira arrantzan, eta harrapatzen dituzten arrain horiek estolderietatik jaisten diren droga eta tankera guztietako botikez berbitaminatuta omen daude. Hala, esponentzialki biderkatzen omen da lorazepam, orfidal, antsiolitiko eta beste hainbat botiken eragina. Jakina, Anarik burutazio hori izateko zeozer jakin behar zuen gernu edo pixaren bidez, estolderietako uren analitiketan jasotzen diren emaitzez, alegia, droga eta botikak uraren agente kutsatzaile oso garrantzitsuak direla. Batzuetan, kontua ez da zer ikusten dugun, baizik eta ikusiak, leituak eta adituak ditugun kontuez janzten ditugu begien bidez, batez ere, jasotzen ditugun irudiak. Gaur, Israel Gazan burutzen ari den bonbardaketa masiboaren irudi bat ikusi dut. Lehenengo planoan, emakumezko bat haur bat besoetan bilduta daramala bonbek txikitutako eraikinaren hondakinen artetik atera nahian. Bigarrenean, gizonezko eta emakumezko multzoa hondakinak arakatzen eta trabaturik gelditutakoak libratu nahian. Hirugarrenean, irudiaren inguru osoa hartzen dutela, sei bat solairutako etxebizitza multzoa lehergailuek txikituta. Dagoeneko, hiru hilabetetan, Sakanak adinako eremua duen lurraldean, hogeita bost mila bostehun hildako palestinar omen dira, %70 emakumezkoak eta haurrak. Argazki horrek iruditerian interpretazio bakarra du: estatu terrorismoa. Ez da gerra bat; sarraskia eta genozidioa baizik. Gelditu beharrekoa. Erailketa eta txikizio masibo horretako krimen arduradun guztiak epaitegira eraman behar dira. Gazako haurrek ez dute bonben jasarik merezi; haiek irribarreak eta maitasuna behar dute. 2023 urteak utzitako irudiak lazgarriak dira, 2024 urtea izan bedi bakea eta osasunarena!

EZ DA GERRA BAT; SARRASKIA ETA GENOZIDIOA BAIZIK. GELDITU BEHARREKOA

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteazkena 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus

GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus 948 564 275 (3 luzapena) 619 821 436 Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus 618 640 056

Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

www.guaixe.eus

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 618 882 675

Zuzentzailea: Joxe Aldasoro Jauregi Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

SAKANAKO SARE

Arrazoi politikoengatik preso daudenak orotara ehun eta berrogeita hamar inguru dira gaur egun, eta horietatik hogeiren batek du lotura estua Nafarroarekin. Kopuru horiek ikusita, irudikatu dezakegu ez dagoela hain urruti gure herrian azken berrogeita bost urteetan elkarbizitza gehien zaildu duen arazoetako baten konponbidea. Begirada bereziki preso nafarrengana zuzentzen badugu, datuak are argigarriagoak dira. Kartzelan denbora gutxien daraman presoak hamahiru urte bete ditu zigortuta, eta gehien daramanak, berriz, hogeita bost urte egin ditu jada espetxean. Batez beste, preso nafarrek hemeretzi urte daramatzate kartzelan. Datu horiek erakusten diguten errealitateak zer pentsatu eman behar digu. Bi bide dauzkagu gure aurrean: salbuespeneko espetxe politika desegitea eta, horrela, behin betiko konponbideak eskura izatea epe labur-ertainean; edo salbuespen neurriekin segitzera daraman bidea, arazoa kroniko bihurtzeko agertoki baten mehatxuarekin, nafarren azken hiruzpalau belaunaldiek bizitako sufrimendua hurrengo belaunaldiari ere utzita. Eta galdera da: nori interesatzen zaio bide bat edo bestea hartzea? Gure ustez, jakina, arazoa kroniko bihurtzea agenda autoritarioa inposatu nahi

duten sektoreei baizik ez zaie interesatzen. Sektore horiek erro sendoak dituzte zenbait botere gunetan, eta tematurik daude konfrontazio politikora eramaten adostasun zabalekin landu beharko liratekeen gaiak, denon elkarbizitza eta eskubideak daudelako tartean. Eta gizartearen gehiengoak, aldiz, interesa du konponbideen agenda bat azkar eta ongi inplementatzeko. Guztion eskubideak errespetatuko dituen agenda bat, guztion

sufrimendua aitortuko duen agenda bat. Nafarroako gehiengo sozial horri dei egiten diogu bere eskuetan har dezan espetxe politikaren gaia ere konponbidean jartzeko giltza. Berandu gabe ospatu ahal izan dezagun benetako mugarri bat izango litzatekeena, euskal presoak Nafarroako politikaren ekuaziotik kentzea alegia. Denon artean badugu nahikoa indar helburu hori lortzeko. Urtarrilaren 13an hitzordu bat dugu Bilboko kaleetan.

OBJEKTIBOTIK

LAGUNTZAILEAK

BAZKIDEAK


SAKANERRIA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

Lan istripuagatik hildako langile bat izan zen 2023an

Trafikoak hiru hildako utzi zituen joan zen urtean

Euskal Herriko 58 langile hil ziren lanean ari zirela 2023an, LAB sindikatuaren arabera. Aurreko urtearekin alderatuta 1 1 h i l d a ko g u t x i a g o d i r a , %15,94ko jaitsiera. Lantokietatik etorritako albiste triste horietako bat Sakanakoa izan zen. Atzera begiratuta, 2022an bi gizonezko hil ziren lanean izandako ezbeharretan.

Makina bat trafiko ezbehar izan ziren Sakanako errepide sarean joan zen urtean. Bi istriputan bi gizonezko sakandar hil ziren. Aurrenak motorrarekin istripua izan zuen. Bigarrena kamioi batek harrapatutako oinezkoa izan zen. Horretaz aparte, 2022ko abenduan trafiko ezbeharra izan zuen gizonezkoa ospitalean hil zen 2023 hasieran. Euskal Herrian 75 hildako utzi zituen trafikoak, aurreko urtean baino %64,1 gutxiago; hau da, errepideetan 42 pertsona gutxiago hil ziren. Nafarroan, berriz, %57ko jaitsiera izan zuen hildakoen kopuruak 37tik 16ra pasaz, 21 gutxiago. Azken urteei erreparatuz gero, sakandar bat hil zen trafiko istripuan 2022an. Trafiko istripuen ondoren bi sakandar hil ziren 2021ean. 2020an, berriz, bakarra izan zen. Trafiko ezbeharrak bai baina hildako sakandarrik ez zen izan 2019an. 2018an eta 2017an, ordea, hiruna sakandar hil ziren errepideetan izandako istripuetan.

Entzierroan hildakoak oroitzeko, galtzada harriak Iruñean egindako aurkezpenean azalpenak eman zituenetako bat Jose Javier Boulandier izan zen, eskuinean. UTZITAKOA

Meteorologia abisu sistemaren aurkezpena Nafarroako Gobernua sistema indarrean azaroan jarri zuen. Herrialdeko udal ordezkariei haren berri emateko sei bilera tekniko antolatu ditu. Hautetsi sakandarrendako hitzordua hilaren 22an izanen da, Irurtzunen SAKANA Nafarroako udalek azaroaz geroztik tresna berri bat dute, AEMET alertak automatikoki eta denbora errealean jasotzeko aukera ematen diena. Beren udalerrian eragina duten abisu horiekin, unean-unean informatuta daude eta udaleko larrialdi-planetan jasotako ekintzak azkar martxan jarri ditzakete, gainera herritarrak, haien ondasunak edo oinarrizko azpiegiturak babesteko balio duen edozein neurri gehigarri hartzeko aukera dute. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak larrialdiak aurreikusi eta kudeatzeko toki entitateekin hertsiki eta koordinatuta lan eginez darabilen estrategia lerroan kokatuta dago tresna hori. Bestalde, sistema erabat indarrean dagoenean, bere erabilera hedatu ahal izango du, udalerriei euren esparruetan jazo litezkeen beste hainbat larrialdi jakitera emateko balio izanik.

Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak tresnaren berri udal arduradunei emateko izaera teknikoko sei bilera antolatu ditu. Haietako bat Irurtzunen izanen da, hilaren 22an. Hara 26 udal gonbidatu dituzte, Sakanakoak barne.

Suteen udal planen ezarpena Nafarroako Gobernuak egindako azterketaren arabera ibarreko sei udalerritan suteak izateko arrisku handia dago: Uharte Arakilen eta Lakuntzan bai neguan bai udan; Arakilen, Irurtzunen eta Iturmendin udan eta Altsasun neguan. Bestalde, Arruazu sutea izateko zaurgarritasun handiko udalerria da. Udalak Baso Suteen aurkako Udal Ekin-

TRESNA EGOKITUTA, UDALAK JAZO LITEZKEEN BESTE LARRIALDI JAKITERA EMAN DITZAKE

tza Planak egiten hasi ziren joan zen urtean. Horiek ezartzeko hurrengo pausoak planifikatzeko ere balioko du Irurtzungo bilerak. Dagoeneko beste eskualdeetan egin diren bileretan beste aztergai batzuk ere hizpide izan dituzte. Esaterako, estatuaren Horizonte 2035 Hondamendien Arriskua Murrizteko Plana. Haren helburua da larrialdi edo hondamendien aurrean erantzun eraginkor bat bermatzen duen zentzuzko babes zibileko sistema bat bulkatu eta garatzea, administrazio guztiak partekatzen duten gobernantza eredu bat jarraituz. Azkenik, mila pertsonatik behera biltzen diren ospakizunen antolaketetarako (herri bazkariak, kontzertuak, dantzaldiak, erromeriak, prozesioak nahiz ibilaldiak, kirol jarduerak, uretako jarduerak eta motordun kirolak) beharrezkoak diren gutxieneko osasun baliabideak zein diren aztertu izan dituzte.

5

Iruñeko alkate zen Cristina Ibarrolak entzierroan hildako pertsonak gogoratzeko ibilbidean aurreneko oroimen galtzada harria jarri zuen abenduaren 27an. Entzierroetan 16 hildako izan dira. Horien artean dago Vicente Risco Sierra ubertearra. Zezenak 29 urte zituela harrapatu zuen zezen plazan, eta bertan hil zen 1980ko garilaren 13an.


6

SAKANERRIA

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

Eneida Carreño Mundiñano /Alfredo Alvaro Igoa SAKANA Carlos Gimeno Gurpegi Hezkuntzako kontseilariak astelehenean iragarri zuenez, 2024-2025 ikasturtean 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloa doakoa izanen da Nafarroako haur eskoletan izena emandako seme-alabak dituzten familia guztiendako, bai Foru Gobernuak zuzenean kudeatzen dituzten eskoletan, bai harekin hitzarmenak dituzten toki-erakundeen mendeko haur-eskoletan ere. Kontseilariak jakinarazi zuenez, haur eskola publikoen sarearen doakotasunak 3,8 milioi euro inguruko kostua izanen du, hala gutxienez 3.300 familia berri izanik onuradun.

zentroren egoerak salatu dituzte. Horrek arduratzen gaitu.

Kezka gehiago? Funtzionatzeko modua desberdina da Iruñerrian eta landa eremuetan; gu azken horretan gaude. Ezartzen diren neurri guztiak Iruñearen zentraltasuna kontuan hartzen dute; Iruñerriko beharrei erantzuten diete, baina ez landa eremukoei. Bestalde, oso presente dugu gobernuak eta EH Bilduk 2022an sinatu zuten akordioa. Hau da, kudeaketa komunerantz pausoak ematea eta Europako ratioetarantz gerturatzea. Horretaz inork ez du ezer esaten.

Ondorioa?

Iragarpenak zer iritzi sortu du plataforman? Plataformakook beti eskatu dugu zikloa doakoa eta unibertsala izatea. Baina, lehenengo eta behin, argitu nahi dugu doakotasuna eta unibertsaltasuna ez direla gauza bera. Nafarroan 0-3 zikloan unibertsaltasun horretatik oso urruti gaude oraindik. Doakotasuna ezarriko dute. Nolabait, familiak "poltsikoratzeko" estrategia politiko bat izan daiteke. Gure ustez doakotasunak azkenetariko keinuetako bat izan beharko luke. Bien bitartean ziklo hori antolatzeko behar garrantzitsuagoak badaudelako.

Zer ekarriko du doakotasunak? Doakotasunak irailetik hasita haur eskolak tentsioan jarriko ditu. Izan ere, unibertsaltasuna bermatzeko ez dago nahikoa eskaintza publikorik. Irailetik aurrera oso agerian geldituko den arazo bat izanen da hori. Esate baterako, Iruñeko haur eskolak duela hiru urte doako bihurtu zituzten, eta dauden plazak baino hiru aldiz matrikula eskaera gehiago dituzte. Bi heren kalean gelditzen dira. Ziurrenik Nafarroan antzeko egoera izanen da. Argi dago plaza eskaintza ez dela nahikoa. Hortaz, doakotasunaz bai, baina ezin da unibertsaltasunaz hitz egin.

Plaza berriak eginen dituzte? Sekula ez bezala, aurten 1.173 plaza berri sortuko dira. Europako funtsekin eginen dute. Erripagañan haur eskola berria egiten ari dira eta hainbat udalek plaza kopuruak handitzea eskatu dute. Baina horrela ez dira plaza asko sortuko. Hezkuntza Departamentua beste ekintzetan lanean ari dela adierazi zuen

Haur eskolen duintasuna eskatzeko hezitzaileen prentsaurrekoa, Eider Garde Mazkiaran ezkerrean. UTZITAKOA

"Unibertsaltasuna eta doakotasuna ez dira gauza bera" EIDER GARDE MAZKIARAN NAFARROA 0-3 PLATAFORMAKO KIDEA Haur eskola duinak izateko ratioak jaistea, soldatak igotzea eta langileak gehitzea eskatzen du plataformak. Doakotasun iragarpenak ez ditu ase kontseilariak. Eta horrek beldurtzen gaitu. Badakigu haur eskola gehiago ez dituztela eginen, beraz, bi lerro aurreikusten ditugu. Batetik, 2007ko dekretua betetzen duten haur eskola pribatuak kontzertatzea, baimenduak izena ematen diete (tartean Txioka). Bestetik, bi urtekoen gelen kontua dago. Azken hori alerta jartzen gaituen egoera latza da.

Zergatik? Bi urtekoen gelak sortuko balira, unibertsaltasuna eskaintzeko

aukera legoke. Eraikinak hor daude. Jaiotze tasaren jaitsiera dela eta, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan irakasleak soberan daude. Hezkuntza Departamentuarendako estrategia borobila litzateke, irakasle horiek lanean mantenduko lituzkelako.

Zer dira bi urtekoen gelak? Gu horren kontrakoak gara. Hasteko, Haur Hezkuntzako orain arteko 0-3 eta 3-6 zikloak zatitzen dituzte bi urtekoen gelak. Bestetik, bi urteko haurren beharrak ez dira hiru eta sei urte artekoen

berak. Bi urteko haurrekin lan egiteak suposatzen du espazioak moldatzea, metodologia egokitzea... Gainera, behar fisiologiko eta afektibo desberdinak dituzte. Bestalde, emozioen aldetik askoz ere menpekoagoak dira. Bi urteko haurrak 3-6ko haurrekin bat eginen lukete, haurren beharrak kontuan hartu gabe. Holakorik gertatzen da?Plazak sortzeko, Europako funtsekin estatuko hainbat erkidegoetako eskoletan bi urtekoen gelak sortu dira. Profesionalek orain hainbat

Lehena, haur eskolak tentsioan egonen dira irailean, ratioak %100ean egonen direlako doakotasun horrek eraginda. Inork ez du hitz egiten ez ratioen jaitsieraz, ez plaza berriak sortzeaz ezta komuneko kudeaketaz ere. Besteak beste, horrek arduratzen gaitu.

Eta ratioak, zer? Hezitzaile bakoitzarendako ezarrita dauden haur ratioak gehiegizkoak dira. Orain arte doakoa ez zenez, landa eremuetan urte batzuetan "zortea" genuen, taldeak ez zirelako %100an betetzen. Ratioaren azpitik haur bat edo bi geunden, eta horrek, nolabait, arnasa ematen zigun lanean. Doakotasunak ekarriko du zerbitzuaren beharrik ez dutenak ere zerbitzua erabiliko dutela. Hau da, ratioak %100 beteko dira. Tristea bada ere, ratioak oraindik ez dira ukitu. Jarraitzen dugu hezitzaileko zortzi titiko umerekin (0-1 urte), hezitzaileko hamabi ibiltarirekin (1-2 urte) eta hezitzaileko hamasei nagusirekin (2-3 urte). Europako ratioak horren erdia dira. Joan zen urtean errefortzuko langileak jarri ziren, baina %80 falta da oraindik ratioak erdira jaisteko. Gainera, landa eremuko haur eskola askok ez dute errefortzuko langilerik jaso. Matrikularen arabera ematen ditu Hezkuntza Departamentuak eta eskola txikietara ez da iristen. 21 matrikula behar dira gutxienez errefortzuko langile bat izateko. Izoztuta gelditu da Europako ratioetarantz jotzeko ekimena. Doakotasunak hiru milioi pasatxo euroko kostua du, errefortzuko langileak kontratatzeak, berriz, askoz ere gehiago. Estrategia politikoa da, galeriarendako hartutako erabakia da. Berez, ez ditu 0-3 zikloak


SAKANERRIA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

dituen erronkak aurrez aurre hartzen, etengabe salatzen ari garen egoerei ez die konponbidea ematen. Non dago zerbitzu honetan eskaini daitekeen kalitatea?

Zer dio legeak? Hezkuntza Legeak (LOMLOE) edukiak aldatu dizkigu. Bat-batean, zailtasunen prebentzio lana egin behar dugu, eta hainbat gauza gehiago gehitzen zaizkio gure lanari. Baina giza baliabiderik ez dugu. Hori oso frustragarria da. Antsietate handia sortzen du. Gehienbat haur txiki hauekin nola lan egin behar den dakigunean, baina kontziente garenean ditugun baliabideekin ez garela iristen. Tristea da. Prentsaurrekoan bikaintasuna aipatu zuen. Gurean goiz bat pasatzera gonbidatzen ditut, beste behin ere. Ea zer den haiendako Hezkuntza bikaintasuna edo kalitatea Haur Hezkuntzan.

Bestelako araudirik bete behar duzue? "0 eta 6 urte artekoa hezkuntza ziklo osoa" dela esaka dabiltza. Educa sistemaren barruan sartu arazi gaituzte haur eskolak. Beste neurri azkar bat. Hor sartuko ez bagina, errefortzurik ez ligu-

kete emanen. Mehatxu kutsu bat dago hor ere. Baina Educa ez dago 0-3 ziklora egokituta. Hala ere, Educaren bidez eginen da heldu den ikasturterako matrikula. Hiriguneekin alderatuta landa eremua kaltetuta aterako da. Legearen arabera, hamasei aste izan behar ditu umeak haur eskolan matrikulatu ahal izateko. Iruñerrian ikasturteko apirilera arte jaiotako haurrekin 0 eta 1 urte artekoendako gelak bete egiten dira. Beraz, maiatzetik aurrera jaiotakoek ez dute eskubiderik haur eskola publiko batean matrikulatzeko. Hortaz, pribatura jotzen dute. Landa eremuetan bi edo hiru hilabeteko umearen familia askok uste dute denbora dagoela eta ez dute baloratzen matrikulatu beharreko garaia denik. Haurdun daudenek ere ez dute matrikulatzearen behar hori irudikatzen. Bestetik, publikoan plazarik gabe gelditu direnendako landa eremuan eskaintza pribaturik ez dago. Onarpenerako araudian landa eremurako hainbat neurri aldarrikatu izan ditugu. Esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoan 0 eta 1 urtekoendako gela-

rako matrikula urte guztian zehar zabalik dago. Horrela benetako eskolaratze eskubidea bermatzen da. Iruñeazentrismoarekin talka egiten du, araudia eta dena Iruñearen irudira egina baitago. Landa eremuak ez du inolako indarrik, nahiz eta haur eskolen %80 landa eremuan egon.

Nafarroan zenbat haur eskola daude? 105. Erripagañakoa eraikitzera 5,5 milioi euro bideratu dituzte. Oraingo eskaintza bikoiztu behar baldin bada, esaterako, 210 haur eskolara iristeko, zer nolako inbertsioa egin beharko litzateke?

"EZARTZEN DIREN NEURRI GUZTIAK IRUÑERRIKO BEHARREI ERANTZUTEN DIETE" "INORK EZ DU HITZ EGITEN EZ RATIOEN JAITSIERAZ, EZ PLAZA BERRIAK SORTZEAZ"

Ekonomikoki haur eskola gehiago eraikitzea utopikoa dela ikusten dugu, nahiz eta argi ikusi pedagogikoki 0 eta 3 urte arteko umeen toki naturala haur eskolak direla. Horretan segituko dugu. Merkeago ateratzen zaizkien konponbide horien beldur gara.

Haur eskola publikoak zeinek kudeatzen ditu gaur egun? Nafarroako Gobernuak bost ditu. Udal haur eskola batzuk udalak zuzenean kudeatzen dituzte (Altsasu), eta besteetan enpresa pribatu batek kudeatzen ditu (Uharte Arakil eta Arbizu). Araudi bera dutenez, desberdintasuna ez dago zerbitzuan, bai, ordea, langileen lan baldintzetan. Ez da gauza bera oposizio-lehiaketa egin eta udalean lanpostu bat lortzea edo enpresa pribatu baterako lan egitea. Azken horien artean irabazi asmoa eta halako asmorik ez dutenen artean desberdinduko nuke. Arbizukoaren kasuan ez dago irabazi asmorik, enpresak ez du kudeaketatik dirurik ateratzen; udalak ematen dion dirua kudeatzen du. Gurea sektorea feminizatua da, Nafarroan masiboki pribatizatua dago. Izan ere, pribatizazioarekin kostuak merkatzen dira. Udal askok esaten

7

dute ekonomikoki ezin dutela halakorik jasan, ezin dituztela bere egin langile horiek plantilla organikoan. Arbizuko gure kasuan, esaterako, hamabost gara 1.200 biztanleko udal batean. Funts publikoarekin ordaintzen da dena. Egia da kudeaketa zuzena zertxobait garestiagoa dela. Baina ez hainbeste. Pribatizatuta gaudenoi estatuko lan hitzarmena ezartzen zaigu eta udal langileei administrazioaren hitzarmena. Alde handia dago. Estatuko hitzarmena praktikan Langileen Estatutuan oinarritzen da, soldata kenduta (borrokatu eta gero %30eko igoera lortu zuten), oso gauza gutxi aldatzen dira.

Orain zer? Plataformaren helburua ratioak jaistea da. Borroka honetan gure iparra haurtzaroaren ikusgarritasuna da. Jendeak errepara diezaiola zein baldintzetan egon diren, dauden eta egonen diren umeak haur eskoletan. Ahotsa jartzea: ez gara super-emakumeak, haurrak ez daude hiper-ondo. Askotan errealitatea makillatu egiten da. Haurren baldintzak hobetzen ez diren bitartean, guk haiekin ezin dugu segi.


8

SAKANERRIA

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

Udala 3. Berdintasun Plana egiten hasi da

Dozena bat udal 1.080 euroko pentsioen alde

Salbuespen politikak eteteko eskatu du Sarek

Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako plangintza altsasuarren parte hartzearekin egin nahi du. Baina parte hartu nahi duena udaleko Berdintasun Arloarekin harremanetan jar daiteke. Ilbeltzean eta otsailean eginen dira bilerak

Nafarroako 1.080 euro Orain herri ekimenak aurkeztutako mozioa onartu dute

Presoen urruntzea bukatu ondoren, hurrengo pausoa salbuespenezko espetxe politikarekin bukatzea da

SAKANA Dagoeneko ibarreko dozena bat udalek onartu dute 1.080 euro Orain herri ekimenak aurkeztutako mozioa. Idatzi horrekin bat egin duten udalek, lehenik, Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatu diote 2024tik aurrera beharrezko aurrekontu partida gaitu dezan, pentsiodunen pentsioa 1.080 eurora arte osatzeko, urtean 14 ordainsari izanik. Horrekin batera, mozioa onartu duten udalak pentsiodunen mugimenduaren aldarrikapenekin bat egin dute, zehazki, pentsioetan dagoen genero arrakala ezabatzearekin. Herri ekimeneko kideen iritziz, "1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzea premia sozial urgentea eta justiziazkoa da, eta erakunde publikoek beharrezko erabakiak hartu behar dituzte herritarrei bizi baldintza duinak bermatzeko; gutxieneko diru sarrera nahikoak bermatu behar dituzte".

SAKANA Sarek deituta, ibarreko makina bat herritan Konponbiderako giltzak lelopean bilkurak egin ziren abenduaren 31n. Haietan salatu zen euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika indarrean jarraitzen duela. Hori bera aldarrikatuko dute Bilbon larunbatean, 16:00etan, eginen den manifestazioan ere. Makina bat sakandar joatekoa da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 150 bat presoetatik 115 hirugarren graduan edo baldintzapean aske egon beharko lukete, baina 25 besterik ez daude. Presoen gradu erregresioak Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki ditu. Bestetik, Frantziako espetxeetan betetako zigor urteak ez dizkiete kontuan hartzen euskal presoei. Gainera, gehienezko espetxealdia 40 urtera igo da. Egungo testuinguruan legedi hori "anakronismoa" dela dio Sarek.

ALTSASU Altsasuko Udaleko berdintasun agente Aizaga Zeberio Petriatik esan duenez, "dagoeneko Altsasuko Udalak ibilbide bat egina du emakumeen eta gizonen berdintasunaren eremuan, azken urteetan egonkortu dena". Altsasuko Udalaren Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako II. Planaren indarraldia joan zen urtean despeditu zen. "Ordura arte egindako lanaren eta egungo egoeraren balantzea egin genuen. Orain, ateratako ikaspen eta ondorioekin Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko prozesua abiatu dugu", azaldu du Zeberiok. Berdintasun Arloak gidatuko du berdintasun plan berria egiteko prozesua, baina horretarako Elhuyar enpresaren aholkularitza tekniko eta metodologikoa izanen du udalak. Zeberiok argitu duenez "Berdintasunerako III. Planaren bidez heldu diren urteetarako helburuak eta neu-

Emakumezkoak azokan. ARTXIBOA

rriak zehaztuko ditugu, Altsasu berdinzaleagoa izan dadin pausoak egiten jarraitu ahal izateko". Altsasuko Udaleko berdintasun agenteak jakinarazi duenez, "planak ahalik eta kontsentsu zabalena edukitzeko, udal ordezkari

politiko eta teknikarien ekarpenak jasotzeaz aparte, ariketa kolektibo zabalagoa egin, eta herriko norbanako nahiz eragileen ordezkarien ekarpenak ere jaso nahi ditugu". Helburua hori izanik, Altsasuko Udaleko Berdintasun Arloak ilbeltzean eta otsailean hainbat bilera eginen dituzte. Honako eragileekin biltzea aurreikusi dute: Altsasuko mugimendu feminista, migratutako emakumeak, adinekoak, gazteak eta hainbat izaeratako elkarteetako ordezkariak (kultur elkarteak, kirol elkarteak, gastronomia elkarteak…). Bilera horien deialdiak aurki jakinaraziko dituztela azaldu dute udaletik. Altsasuko Udaleko Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko prozesuari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duenak 948 564 823 telefono zenbakira hots egin edo berdintasuna@altsasu.net posta elektronikoko helbidera idatzi dezake.

Kintotarako atzera kontua Altsasuko kintoek beraien buruzagiak hilaren 6an aukeratu zituzten: Hegoi Lakuntza Zelaia, Iker Lizarraga Eskiroz, Lexuri Urteaga Carreño eta Naroa Bereziartu Aiestaran. Altsasuko aurtengo kinta 55 gaztek osatzen dute, 31 emakumezkok eta 24 gizonezkok. Kintoak Burunda frontoian estreinakoz astelehenean elkartu ziren, 21:00etan. Zortzikoa, jota eta porrusalda dantzatzen irakatsiko diete Aitziber Etxaiz Soriak, Edurne Gonzalez Somocurciok eta Nerea

Mazkiaran Lopez de Muniainek. Kinto ospakizunei dagokienez, otsailaren 5ean hasi eta 10ean despedituko dira, asteazkenean atseden hartuko dute. Aurten 60 urte betetzen dituzten altsasuarrek, 1983ko kintoak, egun bera aukeratu zuten "ekitaldi sinbolikoa bezain esanguratsua" egiteko: emakumezko buruzagiak aukeratzea. Itziar Perez de Villarreal Uribe eta Josune Mazkiaran Irigoien izan ziren hautatuak.


SAKANERRIA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

San Joan ermitara daraman autobia gaineko pasabidea konponduko du udalak. ARTXIBOA

Gastu arrunta behera eta azken 20 urtetako inbertsio kopuru handiena Mailegurik ordaindu behar ez izatean eta hainbat gastu arrunten kopuruak behera egitean, aurrekontuan inbertsiorako diru gehiago jasotzeko aukera izan du Altsasuko Udalak: 9.528.233,55 eurotik 712.740,68 inbertsiorako dira ALTSASU Altsasuko Udalaren aurtengo aurrekontua 9.528.233,55 eurokoa da, joan zen urtekoa baino 112.744,85 euro handiagoa. Kopuru horren baitan Aita Barandiaran adinduen egoitzako eta Dantza eta Musika Eskolako patronatuen aurrekontuak daude, 1.445.853,49 euro eta 418.706,28 euro hurrenez hurren. Egoitzaren kasuan udalak 190.864,81 euroko ekarpena egiten du, gainontzekoa gobernuak eta erabiltzaileek. Javier Ollo Martinez alkateak nabarmendu duenez, "inbertsioen zenbateko osoa 712.740,68 eurokoa da. Inbertsio horiek udalari egindako hainbat gizarte eskaerari erantzuten diete, eta, beraz, dauden beharrak asetzea dute helburu". Ollok gaineratu duenez, "udalak azken hogei urteetan inbertsioetarako izan

duen aurrekontu zuzkidurarik handiena da. Orain arte, udalaren gastu arrunta handia zen eta diru sarrera arrunt ia guztiak hartzen zituen bere gain, ondorioz, aurrekontuan ezin zen sartu inbertsio garrantzitsurik; ondoren egiten ziren inbertsioak diruzaintzako gerakinarekin finantzatutako aurrekontu aldaketen bidez egiten ziren". Gastu arruntera bideratutako diru kopurua txikiagoa dela azpimarratu du Ollok: "ez partiden zenbatekoa murriztu delako, baizik eta horniduren kostua nabarmen murriztu de-

"INBERTSIOETARAKO UDALAK AZKEN 20 URTEETAN IZAN DUEN AURREKONTU HANDIENA DA"

lako. Esaterako, argiteria publikoaren gastua nabarmen murriztu da, 140.000 eurotik 60.000 eurora, herri guztian LED argi berriak jarri direlako eta hornidura kontratuak berrikusi direlako. Baina, batez ere, gastu arrunta murriztu da udalak ez duelako maileguko dirurik bueltatu beharrik".

Inbertsioak Aurrekontu proiektuak 100.000 euroko gastua aurreikusten du kale garbigailu berria erosteko. "Egungoari etengabeko konponketak egin behar zaizkio eta horretarako urtean 14.000 euro aurreikusi dira", azaldu du alkateak. Beste 100.000 eurorekin gazteek pilota praktikatzeko neurri ezin hobeak izango dituen estali gabeko frontoia eraikiko da. Honako neurriak izanen ditu: frontisak 6 metro zabal eta

4 metro garai eta ezkerreko paretak 8 metro luze eta 4 metro garai. Gobernutik udalak jasoko duen erabilera askeko programako 57.231,60 euroak lan horretara bideratuko ditu udalak. Burunda frontoiko tabernako sukaldea erreformatzeko, frontoiko fokuak harmailen atzetik kantxara hurbiltzeko eta ikusleen eserlekuak berritzeko 65.000 euro aurreikusi ditu udalak. Beste 55.000 euro bideratu ditu Zelandi frontoiaren kanpoaldeko hormen pintura berritzeko. Altsasurekin zerikusia duten irudiak dituzten horma irudiak eginen dira iparraldeko eta ekialdeko hormetan, eta mendebaldekoa margotu eginen da. "Iparraldekoak garrantzi berezia hartzen du, A-1 autobidetik herrira sartzen diren edo autobidean sartu gabe zirkulatzen duten ibilgailuendako ikusgarritasun handia du", azaldu du alkateak. Horri lotuta, udalak aurten herriko hiru sarreren estetika eta irudia hobetzen lan eginen du, baita panelak berritzen ere. Horretara 30.000 euro bideratuko ditu. Ermita kalea San Juan ermitarekin lotzen duen oinezkoendako pasabidearen panelak eta egitura berrikusiko eta azken hori margotuko ditu udalak. Aldi berean, euria eginez gero oinezkoendako arrisku gutxiago izanen duen lurzorua jartzeko 80.000 euro bideratu ditu udalak. Dantzalekuko igerileku ertaineko eta konpentsazio ontzietako ur ihesak kentzeko iragazgaizte lanak eginen dira bainu sasoia hasi aurretik. 54.203 euroko gastu aurreikuspena dute. Udalak igerileku txikia eta handia konpondu zituen 2020 eta 2021 artean. Hilerrian hildakoen errautsentzako hezurtegi berri bat eraikiko da, baita hildakoen errauts kutxatilak hartzeko tokia ere. Azken horretan, hala badagokio, hondarrak dituzten poltsak utziko dira. Ondorioz, egungo hezurtegia itxiko da. Aldi berean, hilerriko ezkerreko eta atzeko paretak berrituko dira. Lanek 54.148 euroko kostua dute.

ALTSASUK EUSKAL HERRIKO ITZULIKO ETAPA AKABERA HARTUKO DU APIRILA HASIERAN

9

Zelandi eskolan elektrizitate instalazioa berritzeko hirugarren eta azken fasea eginen da aurten. Lanek 49.270 euroko aurrekontua dute eta udalak gobernutik %65eko dirulaguntza aurreikusi du. Eraikinekin segituz, Iortia kultur guneko fatxadatik ura sartzen da eraikinera 2011z geroztik gutxienez. Erakinaren fatxada garbitu, juntak elkartu eta kolorerik gabeko hidrofugo bi esku emanen zaizkio. Aldi berean, Sakana Lanbide Heziketako Institutuarekin elkarlanean, eraikineko eguzki plakak martxan jarriko dira. Horretarako 20.000 euroko aurrekontua egin da. Udaltzaingoarendako beste ibilgailu bat, hibridoa, erosteko 35.000 euro bideratuko ditu udalak. Aldi berean, halakoak erosteko dirulaguntza eskatuko du. Azkenik, Otadiako 3. sektorea urbanizatzeko obretan ez zen gauzatu euri uren sarea sektorearen Plan Partzialean jasotako Arakil ibaira hustea, eta, halakorik ezean, behin-behineko irtenbidearen ondorioz inguruan uholdeak sortzen dira. Hori zuzentzeko obra proiektua idazteko 6.000 euro jarri ditu udalak.

Gehiago Aurrekontuan jasoa dagoenez, Euskal Herriko txirrindulari itzuliko etapa akabera izanen da Altsasu. Irundik abiatuko den itzulia apirilaren 1etik 6ra jokatuko da. Udalak 7.000 euro bideratuko ditu etapa akabera hartzeko. Eta gainontzekoa enpresa babesleen bidez ordainduko da. Bestalde, aurreko urteetan bezala, tokiko merkataritza sustatzeko kontsumo bonuen kanpainara 15.000 euro bideratuko ditu udalak. Bestetik, ekintzailetza laguntzeko diru poltsa 3.000 eurotik 5.000ra pasa da, eskaera gehiago izan baititu udalak. Beste 2.000 euro udal liburutegiaren 90. urteurreneko ospakizunetarako da. Esku hartze Globaleko bigarren Plana idazteko 3.000 euro ditu udalak, Planean bertan jasotako eraikinetan inguratzaileak birgaitzeko jarduketak egitea sustatu nahi du horrela. Bestalde, festetarako 102.020 euro ditu udalak, peñendako 9.288, 82.600 kultur jardueretarako, 22.704 gazteriarako, 133.045 euro kirol eskolen hitzarmenetarako eta 28.272 kirol erakundeendako.


10

SAKANERRIA

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

Kaleratzeak, Hydroko langileen artean beldurra zabaltzeko Horixe salatu du enpresa batzordeak. Hileko hiru ostegunetan, 09:10ean, bilkurak eginen dituzte IRURTZUN Hydro Extrusion-eko enpresa batzordeak (LABek 4 delegatu, CCOOk 3 eta UGTk 2) deituta, langileek azken urte eta erdian egindako sei kaleratzeak salatzeko bilkura egin zuen atzo lantegian. Eta gauza bera eginen du hurrengo bi ostegunetan. Jakinarazi dutenez, "enpresak aitzakia bera erabiltzen du kaleratze objektiboetarako: konfiantza galtzea, errendimendu txikia, atalaren berrantolaketa..." Justiziak atzera bota ditu kaleratzeak. Langileen ordezkarien iritziz, "horrek erakusten du Hego Europako zuzendaritzak nahi duena egiten duela inolako justifikaziorik gabe, gainontzeko langileei abisu bat emateko. Enpresaren balio famatuak (zaintza, lankidetza eta ausardia) marketin hutsa dira, benetako helburua kaleratzeen beldur diren langile otzanak izatea da". Enpresa batzordeak gaztigatu duenez, "kaleratzeak modu umiliagarrian egin dituzte, bai kaleratze gutunean adierazitakoagatik, bai egiteko moduagatik". Horren adibide gisa abenduaren 20an, lanaldia despeditu baino 10 minutu lehenago egindakoa,

"kaleratuak eta enpresa batzordeak erreakzionatzeko aukerarik gabe". Langileen ordezkariek zuzendaritzari "behin eta berriz eskatu" diote kaleratuak enpresa barruan beste toki batean kokatzeko, "baina ez zaie aukerarik eman. Era berean, ez zaie inoiz eman ez hitzezko ez idatzizko aldez aurreko abisurik, langileak bere lanpostuari dagozkion eginkizunak ez dituela betetzen adieraziko luketenak". Langileen ordezkariek nabarmendu dutenez, "konpainiak pasa dituen une zailetan Hydroko plantillak erantzun du: 201112ko krisian soldata jaitsiz, enpresak mundu osoan jasan zuen ziber erasoaren garaian edota pandemian. Hydroko plantillaren balioen" froga gisa jarri dituzte horiek. "Baina 'sari' gisa justifikatu gabeko kaleratzeak jaso ditu, gainontzeko langileen aurkako ezkutuko mehatxu bezala ulertzen ditugunak". Nabarmendu dutenez, "urte nahikotxotan etekin handiak izan arren, enpresaren jarduera ildo bakarra da plantilla murriztea, kentzea eta presionatzea. Langileek eskubidea dute jokabide horien zergatia azal diezaieten".

DUELA 25 URTE...

Rokodromoa Lakuntzan Hogei bat urteko gazte talde bat garbitoki zaharra rokodromo bilakatzeko lanak egiten ari ziren, Etxarriko eta Altsasuko eskalatzaileen laguntzaz. Gazteak udan Egino, Etxauri eta Uharte Arakilen eskaladan aritzen ziren, baina neguan entrenatzeko toki itxi baten premia zuten. Udalak garbitoki zaharra uzteaz aparte 100.000 pezetako (601,01 euro) dirulaguntza eman zien. Lanen aurrekontu osoa estaltzeko kamisetak saldu zituzten.

Arabako, Goierriko eta Nafarroako plataformetako kideak izan ziren aurkezpenean.

Trenaren aldeko manifestazioa deitu dute Apirilaren 20an izanen da, Altsasun. Abiadura handiko trenek soilik erabiltzeko trenbide azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren azpiegiturak berritzea eta trenen maiztasuna handitzea eskatuko da SAKANA Araba Trenaren Alde Goierriko AHTrik Ez plataformak eta Nafarroa Trenaren Alde elkarlanean ari dira, hirurek ere tren sozialaren aldeko eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako ikuspegia baitute. "Trena benetako garraiobide bihur" dadila aldarrikatzen dute. "Duela urte eta erdi aurkeztutako alternatiba aurrera eramatea eskatzen dugu, hiru bide ingeniarik idatzia. Azterlan tekniko alternatiboa egungo bideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da, eta eragindako herri eta kontzejuen eskaerak jasotzen ditu, Garraio Ministerioak proposatutakoa baino 2.000 milioi euro gutxiagoko kostu ekonomikoarekin", nabarmendu dute. Proposatutakoaren "abantaila handia" nabarmendu dute: "salgaien eta pertsonen trafiko mistorako erabil daiteke. Era berean, abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzua eta aldiriko eta eskualdeko trenak ere barne

hartuko lituzke, eskaera guztia trenbide-plataforma bakar batekin betez". Alternatiba gauzatuz gero "Burgos Gasteizekin eta Gasteiz Iruñearekin lotzen dituzten tren lasterrentzako bidaia denborak 10 eta 8 minutu baino ez dira handituko, hurrenez hurren, baina trukean, ibilbide osoko geltoki eta geraleku guztiak hobetu eta berreskuratuko lirateke, eta ingurumen inpaktua askoz ere txikiagoa izango litzateke". Gaineratu dutenez, "egungo azpiegitura modernizatu eta egokitzeari esker, egungo trenek hobera egingo dute segurtasunean, eta lurperatzeak ere planteatuko dira, adibidez Altsasun eta Agurainen, hiri integrazio hobea lortzeko".

MANIFESTAZIOAREN LELOA IZANEN DA: ALTERNATIBAREN ALDE, HERRITARRON HITZA ERRESPETATU

Manifestazioa, eta gehiago Aurkeztutako alternatiba "konponbide erreal eta teknikoki bideragarria" dela nabarmendu dute, eta gogorarazi dute Iparralden ez dela abiadura handiko tren azpiegitura berri bat eraikiko. Beraz, alternatiba kontuan hartu eta lanak gelditzeko eskatu dute. Manifestazioaz aparte, Tren Publiko eta Sozialaren aldeko jardunaldiak antolatu dituzte otsailaren 22tik 25era Lautada, Goierri eta Sakanako hainbat herritan. Jardunaldi horietan hainbat arlo lantzeaz aparte, Italiako NO TAV mugimenduko kideak eta Iparraldeko AHTren aurkako mugimenduaren berri jasotzeko aukera eskainiko dute. Azkenik, hilaren 19rako bilkurak deitu dituzte; ibarrean Izurdiagako tren geltokian eta Altsasuko udaletxe parean eginen dira, 19:00etan. "Alternatiba aurrera eramateko eta zundaketak geldiaraztea eskatzeko egingo dira".


KORRIKA 2024 SAKANERRIA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

Bai. Hasiera batean, AEK-ko kide guztion moduan, Korrika antolaketetan parte hartzen dugu; lehenengo, eskualde mailan, bakoitzari dagokionetan. Gero, eduki dut aukera 21. Korrikan furgoneta taldeetako kide izateko eta Euskal Herri osoa zeharkatzeko Korrikarekin batera. 22. edizioan prentsa taldeko kide izan nintzen. Beraz, badira Korrika bera bizi izateko hainbat modu.

Azkenengo edizioan, batez ere, kilometroz kilometro jendetza egon zen. Harrera oso beroa izan zen, baina Donostiako bukaera izugarria izan zen. Orduan, orain arte, azaroaren 16an aurkeztu genuenetik harrera ere oso ona izan da eta aurreikusten dugu bide beretik joango dela 23. edizioa.

Korrika... nola definituko zenuke?

Ez da erraza, baina bagabiltza. Eguneroko lana da. Batzuek duela gutxi Gabonetako oporrak izango zituzten. Gu, beste martxa baten, baina lanean ibili gara, eta apurka-apurka. Bada gustura egiten den lan bat, eta, behin Korrika amaituta, orduan hartuko dugu atseden.

Korrika zerbait bada, nire ustez, emozio jai bat da, baina ezin dugu ahaztu, sarri, jai horretan gelditzen garela eta oso presente eduki behar dugula aldarrikapenerako ekimena dela. Euskararen inguruan antolatzen den Euskal Herriko ekimenik erraldoiena da. Gizarte osoa mugiarazten du eta muga bakarra hizkuntza bera da. Orduan, oso ekimen potentea da.

Zu zeu egitasmoaren gidari zarela egingo den lehen Korrika izango da; 2024koan zertan igarriko da gidaritza aldaketa hori?

ten lan hau. Talde handi baten laguntza jasotzen dut eta egunerokotasunean taldean aritzen gara. Apurka-apurka, bagoaz edizioa prestatzen.

Bakoitzak bere aletxoa jartzen dio. Lehen esan dudan moduan, nik taldeari garrantzi handia ematen diot. Azkenengo ikasturtean askotariko hausnarketak eraman ditugu aurrera. Euskara da guretzat erdigunea, baina badakigu Harro herri eta euskararen Harro herri hori sortzeko beste arlo batzuetan ere eragina eduki behar dugula. Esaterako, gizarte erantzukizuna landu izan dugu, aztarna ekologikoa ere bai… Korrikak arropak ateratzen ditu, eta arropa horiek nondik datozen azterketa egin dugu; saiatu gara hurbiltzen materialetan ere berrikuntzak sartzen. Ez da erraza. Ezin dugu ahaztu Korrikak bi helburu dituela: bata, euskararen kontzientziazioan suspertzea; eta bestea, AEKrentzat baliabide ekonomikoak batzea. Orduan, oreka hori mantenduta pauso txikiak egiten aurrera goaz. Euskarriei dagokienez, Korrika hurbildu ahala Euskal Herri osoa apaintzeko ardura hartzen dugu AEK-ko kideok, baina apainketa hori, sarri, plastikoz janztea dela iruditu izan zaigu. Orduan, horri aurre egiteko, materialak eta beste modu bateko apainketa batzuk sustatzen gabiltza.

2022ko azarotik egiteko horretan, baina 2015a ezkero zabiltza AEKn eta Korrika bera ere ezagutzen duzu hainbat arlotan.

Horiek guztiek eta aurreko edizioak izandako dimentsioa kontuan izanik, ez duzue erronka makala aurretik.

Ane Elordi Alburquerque, Korrikako koordinatzaile nagusia. TOKIKOM

"Bada momentua euskaraz harro bizi nahi dugula adierazteko" ANE ELORDI ALBURQUERQUE KORRIKAKO KOORDINATZAILE NAGUSIA Atzo aurkeztu zuten 23. edizioaren ibilbidea; hori eta aurtengo edizioari buruz gehiago jakiteko, Korrikaren koordinatzaile Ane Elordi elkarrizketatu du TOKIKOMek SAKANA Martxoaren 14an abiatuko da Korrika, Irundik, eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara. Hamaika egun euskararen alde korrika, eta, poliki-poliki, ari dira aurtengo edizioaren xehetasunak ezagutzen.

Duela urtebete pasatxotik zaitugu Korrikaren koordinatzaile, 2013a ezkero kargu horretan egondako Asier Amondori lekukoa hartuta; zer moduz? Ondo. Korrika arduraduna izatea izugarrizko ardura da. Nik beti esaten dut bakarrik ez dela egi-

11

Eta nola hartu tamaina? Nola egin patxadazko antolaketa bat? Nola ari zarete?

'Harro herri' lelopean egingo da; azaldu iezaguzu hitz pare horren ideia. Batetik, azpimarratu nahi izan dugu badela momentua euskaraz harro bizi nahi dugula eta bizi garela adierazteko. Harro, baina ez konforme. Aldi berean, lehen esan dut Korrika aldarrikapenerako egitasmoa dela, eta ezin dugu ahaztu azaroaren 4an Kontseiluak deitutako manifestaldi hartan bildutako jende guztia. Hori da, gure ustez, badagoela gogo bat euskaraz Harro herri sortzeko. Orduan, gutako bakoitza nahiz eta ezberdina izan, bakoitzak bere iritzi, pentsaera eta jokaerak izango ditu, baina hizkuntza berak batuko gaitu. Euskaraz batuta sortuko dugu komunitatea Harro herri.

Aurtengo omendua: Azterketak Euskaraz kolektiboa. Baxoa –Frantziako Estatuan goi mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu behar den titulua– eta Brebeta –Frantziako Gobernuak 14-15 urteko ikasleei euren kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko ematen dien diploma–; bi azterketa horiek euskaraz egiteko borrokan dabiltzan ikasleak omenduko dituzue. Sarri, iruditzen zaigu hegoaldean Azterketak Euskaraz kolektiboaren borroka hori ez dela askorik ikusten edo ez dela ezagutzen. Orduan, 23. edizioan iruditu zaigu momentu ona dela eurei aitortza egiteko, badelako borroka luze bat. 25 urte edo gehiago izango dira hasierako ikasle haiek planto egiten hasi zirenetik, hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapenen borrokan hasi zirenetik.

Hurrengo orrian jarraitzen du »


12

SAKANERRIA KORRIKA 2024

« Aurreko orrian hasten da Eta 25 urte hauetan, batetik, belaunaldiz belaunaldi egindako transmisio bat izan da eta lortu dituzte proba batzuk euskaraz egitea. Azken hilabeteetan atzerapausoa ere eman da, ez dituztelako galderak euskaraz jasoko, baina ikusten dugu lanean ari direla, eta horregatik aitortu nahi izan dugu egunerokotasunean egiten duten borroka hori. Gainera, erdigunean jartzen diren egitasmoaren sustatzaileak ikasleak dira, momentu honetan direnak edo izan direnak. Inguruan badituzte irakasleak, Seaskaren inguruan mugitzen diren gainontzeko kideak eta gurasoak. Baina gaztetxo horiek izatea egitasmoaren bultzatzaile oso interesgarria iruditzen zaigu.

Garrantzitsua izaten da kantua, ekimenaren bidelagun izaten delako eta jende askorengana heltzen delako. Aurtengoa Maite Arroitajauregi Mursego musikariak ondu du; eta bideoklipa, berriz, Amaia Badiolak. Korrika batzordean aukeratu genuen Mursego izatea kantaren egilea, eta jakin genuen zerbait berezia izango zela. Emaitza ikustearekin batera, pozarren. Uste dugu zenbat eta gehiago entzun orduan eta gehiago gustatuko den kantua dela, eta Korrika egiteko primerakoa.

23. edizioa izango da aurtengoa; martxoaren 14tik 24ra egingo da, Irundik Baionara. Zergatik aukeratu dituzue toki horiek ekimena abiatu eta helmugaratzeko? Guk AEK barruan irizpide batzuk ditugu. Azkenengoa Donostian amaitu zenez, herrialde horretako herri batetik abiatzea da irizpideetako bat. Gipuzkoak Irun proposatu zuen. Zergatik Irun? Korrika jarraitzaileak bagara, azkenengo hasierak izan dira herri txiki, arnasgune eta halakoetan. Baditugu Amurrio, Otxandio, Urepel… Bat-batean Irun. Irun bada Gipuzkoako bigarren herririk populatuena, eta, aldi berean, Gipuzkoak badauka ezaugarritzat arnasgune izatea Euskal Herri mailan, baina arnasgune horren barruan dena ez da urre.

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

Horren adierazle izan daiteke Irun. Irungo kideek proposatu zuten bertan hastea, eta egokia iruditu zitzaigun. Batetik, badelako modu bat Korrika hasiera bertako euskalgintza indartzeko. Guk azaroaren 16an nazio mailako aurkezpena egin genuen. Aste hartako zapatuan Irungo euskalgintzak deialdia egin zuen eta jendearen harrera eta erantzuna oso ona izan zen. Ordutik, badabiltza lehen eguneko egitaraua antolatzen herri mailako eragileekin, eta ematen du euskalgintza berpizten ari dela. Orduan, oso egokia iruditzen zaigu.

Helmuga, Baiona. Jakingo duzuen moduan, hurrenkeran tartekatzen dira hiriburuak, eta aurtengoa Baionari tokatu zaio.

Atzo ezagutu genuen aurtengo ibilbidea. Herri guztietatik pasatzea ez da posible, baina, kasu horretan ere, zein irizpide hartzen dituzue kontuan Korrikaren mapa osatzeko? Korrika aurkezten den bakoitzean, jendea ibilbidearen zain egoten da. Guk nazio mailako irizpideak ditugu eta saiatzen gara ahalik eta herri gehienetatik igarotzen; gutxi gorabehera, 210 herri igaroko ditu Korrikak. Badira irizpide batzuk bai ala bai bete beharrekoak edizio oro. Hori bada herrialde guztiak zapaltzea eta AEKren euskaltegia dagoen herrietatik pasatzea. Horrez gain, saiatzen gara, gutxienez, herrialde bakoitzeko eskualde guztiei keinutxoa egiten. Batzuetan, zeharkatu; beste batzuetan, ukitutxo bat. Badaude hainbat toki iristeko ez direnak hain errazak; bertaraino joan eta buelta egin behar dena. Eta zailtasuna badauka ibilbidea osatzeak.

Horiek ere aintzat hartzen dituzue eta edizio bakoitzean begiratzen duzue aurrekoan nondik ez zen pasa. Ibilbide bera ez da izaten inoiz. Gainera, hasierak eta amaierak ere markatzen dute. Beti kontuan izaten da aurrekoan nondik ez ginen pasa edo noiz pasa ginen azkenengoz. Badira leku batzuk lau urtetik behin ikusten dutenak euren herrian Korrika. Horre-

lakoak ere kontuan izaten dira. Eskualdez eskualde jasotzen dira lehentasunak, eta gero, horien guztien artean aukeratzen da zer den posible eta zer utzi behar den hurrengo ediziorako.

Aurtengoari dagokionez, zer nabarmenduko zenuke? Aurtengoa Irundik abiatuko da eta Hondarribiraino joango da. Adibidez, hor joan-etorria, ez dago aukera askorik. Eta gero, Ipar Euskal Herrira sartuko da. Zeharkatuko du Ipar Euskal Herri osoa eta Zuberoatik Nafarroara joango da. Azken edizioetako joera bada Erribera inguruan asteburua egitea. Gainera, Euskal Herriko talde, elkarte eta lagun asko batzen dira inguru horretan Korrikaz gozatzeko. Badelako beste modu bat norberaren herrian bai baina beste leku batzuetara hurbiltzea. Gero, pixkanaka gorantz joango da: Araba, Gipuzkoa, Bizkai... Nabarmentzekoa, adibidez: aspaldi, Durangaldean Mañaritik ez da igaro, eta gero, Urkiolan gora igo beharko da mendatea. Elantxobe ere bai. Orduan, horrelako keinutxoak egin dira.

Eskuz esku eta kilometroz kilometro lekukoa ematen dute korrikalariek eta euskaldun ezagun baten idatzitako mezua gordetzen da barruan. Hori sorpresa izango da, noski. Amaiera ekitaldian zabalduko da bertan idatzitakoa lau haizeetara, baina zer da mezu horren bitartez bilatu nahi izaten dena? Lekukoak barruan ematen duen mezua berezia da. Gainera, sortzen da halako emozio-intriga hori behin lekuko barruan sartzen denean ea nork idatzi duen. Kinielak egiten dira lagunarteetan. Guk bilatzen dugu Korrika edizio osoa biribiltzea. Sarri, jendartean esaten dugu martxoaren 14tik 24ra dela Korrika, baina gu azaroaren 16an Korrika aurkeztetik gatoz, bitartean eskaintza kulturala itzela izanda, Korrika beka daukagu, kantua ateratzen da, dokumentala aurkeztuko da… Hori guztia ere bada Korrika guretzat. Guk sei hilabeteko ziklo moduan bizi dugu, eta hori guztia biribiltzeko pastelaren goiko

'Harro herri' izanen da aurtengo Korrikako leloa. TOKIKOM

txokolatetxoa dela esan daiteke. Eta edizioak berak duen mezua eta leloa borobiltzeko pertsona batek idatzitako mezua da.

Badon opera garaikidea izango da. Joan den abenduaren 1ean estreinatu zen, Gasteizen. Zer da eta zer moduzko harrera izan du?

Baionan argituko da hori; han egingo da azken festa handi hori. Horri buruz ezer aurreratzeko moduan zaude?

Uste dut harrera oso ona izan duela, oso berezia delako. Ez da horrelakorik ikusi Euskal Herrian eta euskaraz orain arte. Nik neuk ez daukat hitz bakar bat azaltzeko. Bada kantua, bada musika, ikus-entzunezkoa, antzerkia, bakarrizketak… Dena elkarrekin, eta aukera asko daude Euskal Herrian, hamabost ikuskizunetik gora aurrerantzean ere. Aukera izanez gero, nik gonbita egiten dut denok ikusteko.

Prestaketa lanetan gabiltza. Hango kideak ari dira buru-belarri. Espero dugu Donostia bete zen bezala Baiona ere betetzea, eta ziur eskaintza ere oso zabala izango dela.

Aipatu berri duzu. Ordura arte izango dira hamaika ekitaldi, badiharduzuelako motorrak berotzen ekitaldi handi horri begira. Aurten, ekitaldi nagusia kultur sorkuntzarako bekaren bitartez taxututako

Parte hartzeko moduei dagokienez, nola parte hartu daiteke Korrikan?

Martxoak 19 Asteartea Lautada

Ziordia

Olatzagutia

Altsasu

Urdiain

Iturmendi

Bakaiku

Etxarri A.

Lizarragabengoa

Arbizu

Lakuntza

Arruazu

04:36

04:53

05:17

05:46

06:03

06:12

06:35

07:02

07:07

07:14

07:33


u

KORRIKA 2024 SAKANERRIA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

euskara eskolak zati handi bat dira, baina baditugu aipatutako beste zerbitzuak ere. Gu kooperatiba garen heinean, erabaki dugu Hego Euskal Herrian, Nafarroa barne, HABEk ez duena diruz laguntzen, guztiok baldintza beretan egingo dugula lan eta irabazi. Ondorioz, horrek gauzak erraztu zizkigun, baina beste buruko min batzuk eman ere bai. Orduan, Korrikatik lortzen den dirua ere horretara bideratzen da. Egun, 1.000 ikasle ditugu Ipar Euskal Herrian, 10.000 Hego Euskal Herrian, eta ikasturte honetako datuak positiboak dira.

Herritarren kontzientziazioan eta aktibazioan eragin bai, baina erakundeek ere zeregin garrantzitsua dute euskararen normalizazioan, behar dira baliabideak eta behar dira egiturazko neurriak; are gehiago, euskararen aurkako oldarraldiak bizirik segitzen duela ikusirik. Oraingo astean bertan Donostiako epaitegi batek esan du "diskriminatzailea" dela udaltzain izateko euskara eskatzea… Guk sarri uste dugu euskararen biziraupena norbanakoen ardurapean uzten dela, eta hor argi uzten dugu hizkuntza politika eraginkorrak behar ditugula eta hori denon esku dagoela, ez norbanakoen esku.

Eskaintza kulturala izugarria da. Kilometroak eskuratu eta korrika egitea izan daiteke modu bat, espaloitik txalo egin eta animatzea… Gure webgunean horiek guztiak bilduta daude. Arropak ere atera dira, ekarpen ekonomikoa egiteko moduak asko dira: Korrika laguntzaile bihurtu, herriz herri antolatzen diren batzordeetan antolaketa lanetan aritzeko. Sarri AEK-ko kideon esku geratzen den lana da, baina Korrika batzordeak ia herri guztietan sortzen dira. Aukerak, milaka.

Sarri, kezka hori guk ere izaten dugu. Horretan badugu lana eta erronka. Lehen esan dudan bezala, azaroaren 4an egon zen indar agerraldi bat, herriak erantzun zuen. Orain, Korrika dator, eta espero dugu herriak erantzutea. Gero etorriko da Euskaraldia. Orduan, guztion artean asmatu beharko dugu zikloka aritzeko eta indar hori metatu eta erabiltzeko modua.

Bi urtez behin, hamaika egun eta hamar gau lasterka. Eta gero zer? Zertarako baliatu beharko litzateke Korrikak bistaratutako indarra?

1980an Korrika sortu zenetik, helburuek berberak izaten jarraitzen dute. AEK-k gaur egun 600 AEK-kide ditu, 100 euskaltegitik

Eta ekonomikoki, zenbateraino da garrantzitsua Korrika AEKrentzat? Zertara bideratzen da batutako dirua?

gora Ipar eta Hego Euskal Herrian banatuta, nazio mailan aritzen garelako, eta guk baliabide horiek eguneroko lanerako erabiltzen ditugu; Korrikatik jasotakoak. Gure lana bada euskara eskolak ematea, ezagunena dena, baina, horretaz gain, praktika egitasmoak ditugu, aholkularitzak eta beste hainbat zerbitzu. Horiek guztiak patxadaz emateko eta zerbitzu egokia bermatzeko erabiltzen da baliabide hori.

Zein da AEKren gaur egungo egoera? Duela lau urte, HABEk finantzaketa lerro berri bat sortu zuen gizarte ekimeneko euskaltegientzat, baina finantzaketa sistema horrek euskara eskolak soilik laguntzen ditu diruz. Gurean

1980an egin zen lehen Korrika, Oñatitik Bilbora. 22 Korrika eta 44 urte igaro dira. Zer nabarmenduko zenuke ordutik gaurdaino egindako ibilbidetik? Zertan egin dugu aurrera? Eta alderantziz, zertan atzera? Hasierako irudiak ikustearekin batera oso jende gutxi, leku askotan pertsona bakarra edo kostatu egiten zen… Gaur egun, lortu dugu Korrika ezaguna izatea Euskal Herri osoan, eta arazo horiek ez ditugu. Egia da babesa ere geroz eta handiagoa dela sektoreetatik. Orduan, pozgarria da, Korrika hazten joan den ekimena izan delako. Atzera egin dugu? Atzera egitea esatea ez dakit egokia den, baina bai presente izan behar dugu jai kutsu hori aldarrikapenarekin batera etortzen dela; ez soilik jai bat izatea Korrika.

13

Euskara ikasteko doakotasuna, noizko? Gobernuek doakotasuna aipatzen dute. Guk doakotasuna beste modu batera ulertzen dugu. Gaur egun planteatzen dena da ikasleak aurretiaz ordaintzea matrikula eta gero, maila egiaztatu ondoren, baldin eta emaitza ona bada, bueltan jasotzen du aurretiaz jarritako kopurua. Guk doakotasuna ulertzen dugu hasiera batetik dirurik ez jartzearekin. Orduan, horretan ere ari gara lanketan.

Hizkuntza gutxitua duten nazioarteko beste herri batzuetako ordezkariekin izan dituzue harremanak azken boladan. Zer-nolako gaiak lantzen dituzue eta zein da helburua? Elkarrengandik ikastea, elkarlanerako aukerak aztertzea…? Korrika munduan bada arlo bat oso deigarria dena eta jendartean interesa pizten duena, eta hor bi adar bereizten ditugu: batetik, munduan zehar egiten diren euskararen aldeko Korrikak; eta, bestetik, beste hizkuntza gutxiagotu batzuetan egiten diren Korrika ahizpak. Azken horiek Korrikaren ezaugarri antzekoan dituzten ekimenak dira, baina beste hizkuntza gutxiagotu batzuetan. Oraintsu egon gara bretoiekin eta okzitaniarrekin. Haiek egiten dute Ar Redadeg eta La Passem. Kasualitatez, pandemia dela-eta urtez aldatu behar izan genuenez, ikasturte honetan tokatzen dira hirurak. Uste dugu lan ildo batzuk partekatu ahal ditugula. Adibidez, erdal prentsetako estrategia zein izan daitekeen edo elkarren artean egiten ditugun antolaketa ereduak partekatu. Oso egitasmo interesgarriak dira, eta badaude beste batzuk Valentzian eta Herrialde Katalanetan ere, baina arlo kulturala lantzen dute gehiago, eta ez lasterketara bideratuta.

Korrikaren ahizpak aipatu dituzu; haiek Korrikatik hartu zuten ideia? Lehendabizikoa Korrika izan zen, eta gero zabaltzen joan da; eta ondoren, fenomeno bat izan da. Gu pozarren, mundura zabaldu eta hizkuntza gutxituen komunitatea zabaltzen digulako.

Latasa

Uharte Arakil

Irañeta

Ihabar

Hiriberri Arakil

Satrustegi

Zuhatzu

Ekai

Etxarren

Etxeberri

Irurtzun

07:43

08:03

08:20

08:25

08:33

08:38

08:48

08:53

09:03

09:08


14

GANBAZELAIA

AGENDA

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

ZINEMA ALTSASU

EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEAZKENEKO 13:00AK BAINO LEHEN. Tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus

OSTIRALA 12 ALTSASU Batzarra. Altsasuko inauterietan artzainen inguruko batzar informatiboa. 19:00etan, Gure Etxean. ALTSASU Kontzertua. Kinbonbo Brass band taldearen kontzertua. AGAbonak egitarauaren barruan. 20:00etan, gaztetxean.

LARUNBATA 13 ETXARRI ARANATZ Pala partidak. Gure Pilota elkartearen Nafarroako Kirol Jokoetako pala partidak: Kimuak: Marroyo – Goñi / Moreno – Mendiburu Haurrak bigarren liga: San Martin – Sasiain / Jaka – Mayorro Kadeteak: Amado – Campos / Zia – Pedroarena Gazteen liga: Aldaz – Loiharte / Murugarren – Zubiria 10:00etan, Euskalerriari frontoian. OLATZAGUTIA Janari bilketa. Zaporeak elkartearen aldeko etxez-etxeko elkartasun janari bilketa, Maisueneak antolatuta.

10:30ean, plazan. ALTSASU Txapelketa. Mus txapelketa. Egunean bertan izena eman. AGAbonak egitarauaren barruan. 16:30ean, gaztetxean. ALTSASU Gazte agenda. Party txapelketa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. IRURTZUN Mustutzea. Iratxo elkartean auzolanean egindako obren argazki erakusketaren mustutzea. 19:30ean, Iratxo elkarteko goiko aretoan. ALTSASU Ikuskizuna. Jon Plazaolaren Tu-tum Platz! ikuskizuna. Sarrerak agortuta. 19:30ean, Iortia kultur gunean.

IGANDEA 14 IRURTZUN Mendi irteera. Sakanako Mendizaleen mendi irteera: Sabando – Maeztu. Arduradunak: Manolo Igoa eta Pedro Gonzalez. 07:00etan, Iratxo elkartean. OLATZAGUTIA Erakusketa eta

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN Bizkarsoro filmaren Nafarroa Garaiko aurkezpena Ostirala 12: 19:30 Bidasoa 2018-2023 gaurkotasunezko filma dokumentalaren emanaldia Igandea 14: 19:30 Astelehena 15: 19:00 Yo, capitán gaurkotasunezko filmaren emanaldia Osteguna 18: 19:00 IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN La trenza zineforum filmaren emanaldia Igandea 14: 19:00

ARTXIBOA

IRURTZUN Forjas Brunek eskuz egindako forja koadroen erakusketa. Ilbeltzaren 31ra arte. Pikuxar tabernan.

La isla roja zineforum filmaren emanaldia Osteguna 18: 19:00

trukaketa. V. Txori erakusketa eta trukaketa. Sierra de Aralar Ornitologia elkarteak antolatuta. 08:00etatik 14:00etara, frontoian. ALTSASU Bizikleta irteera. Barranka txirrindularitza taldearen irteera: Mendiluzeko harrespila, 55 km-ko ibilbidea. 09:00etan, Zumalakarregi plazan. OLATZAGUTIA Janari bilketa. Zaporeak elkartearen aldeko elkartasun janari bilketa, Maisueneak antolatuta. 11:00etatik 14:00etara, frontoian. ALTSASU Gazte agenda. Primeran plataformaren proiekzioa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. IRURTZUN Proiekzioa. Abuztuaren 26an eta 27an Iratxo elkarteak antolatutako Vall de Boiko mendi irteeraren argazki proiekzioa. 19:30ean, Iratxo elkartean.

ASTELEHENA 15 ALTSASU Elkarretaratzea. Sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 12:00etan, Zumalakarregi plazan.

ALTSASU Zientzialari ilustratuak ADItech-en zientzialarien ilustrazioz osatutako erakusketa. Urtarrilaren 28ra. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna dagoenean, eta igandetan 18:00etatik 20:00etara. Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.

ASTEARTEA 16 ETXARRI ARANATZ Hitzaldia. Etienne Polverel: Nafar estatuaren independentziaren defentsa. Bideragarria da euskara estatu propiorik gabe? Xabier Irujo Ametzagaren hitzaldia. Altxa burua! Sakanako euskaltzaleen sareak antolatuta. 19:00etan, liburutegian.

ASTEAZKENA 17 IRURTZUN Ikastaroa. Administrazioa zugandik hurbil ikastaroa: norberaren administrazio

irizpide eta kudeaketaren inguruko aholkuak eta zalantzak erantzuten eta ziurtagiri digitala eta cl@ve iraunkorra lortzen laguntzeko topaketa, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Gobernuko Delegazioak antolatuta. 11:00etan, Irurtzungo udalbatza aretoan.

OSTIRALA 19 ALTSASU Gazte agenda. Gozamenez ekimenaren Tramankuluren escape rooma. Aurretik izena eman behar da. 19:30ean, Intxostiapunta gazte gunean.


GANBAZELAIA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

ESKELA

ESKELA

OROIGARRIA

Patxi Lasa Elizalde

Pilar Pérez González

"Zure bizitzako partidurik gogorrena jolastea tokatu zaizu eta galdu duzu baina guretzat beti izango zara txapeldun. Eskerrik asko pilota eskolari emandako zure jakinduria guztiagatik. Bidai on Patxi! Besarkada handi bat familia guztiari.

Eskerrik asko izeba Pilar partekatutako momentu guztiengatik.

Pilar Pérez Moisés San Martín Javier Miranda Sagrario Ezkutari

Aldabide Kirol Taldea

Zure familia

Puttobioki bihotzean

Arbizu

IRAGARKI SAILKATUAK HIGIEZINAK ALOKAGAI Apartamentua eta logela alokagai Irurtzun ondoko herri txiki batean: Apartamentua 300 euro gehi gastuak eta logela 250 euro gehi gastuak. Euskaraz jakitea edo ikasteko prozesuan egotea derrigorrezkoa da. Harremanetarako 653 732 179 telefonora deitu. IRAKASKUNTZA KLASEAK EMAN LH ikasleendako klase partikularrak: Aktiboan nagoen irakasle bat naiz eta Lehen Hezkuntzako klase partikularrak ematen ditut. Interesa baduzu deitu edo idatzidazu. 655 448 901. IKASTAROAK Oinarrizko gaitasun digitalak doako ikastaroa Altsasun (lan egoera kontutan hartu gabe): Gaitasun digitalak prestatzeko aukerarik ez dutenen pertsonei zuzendua, urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra, bi ordutegitan 15:30tik 17:30era edo 17:45etik 19:45era ( plazak osatzen ez badira, ordutegi bakarra izango da) Altsasuko Enplegu Agentzian. Informazioa eta izen emateak 948 012 012 telefonoan edo aventuradigital@navarra.es e-postan. Langabetuendako IKT ikastaroa Altsasun: enplegagarritasuna hobetzeko eta eten digitala murrizteko egunean egoteko gai ezberdinak

landuko dituzte. Ikastaroa urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra izango da, 9:30etik 13:30era Altsasuko Enplegu agentzian. Izen ematea 948 012 012 telefonoan. OHARRAK Lakuntzako San Saastin festak direla eta, Lakuntzako herri gunea trafikora itxita egonen da ilbeltzaren 19ko 18:00etatik hilaren 21era: Autobus guztiak Sakanako Mankomunitatean geldituko dira. Aita Mariren 2024ko lehen erreskate misioa finantzatzeko crowdfunding kanpaina martxan: Itsas Salbamendu Humanitarioak crowdfunding kanpaina hasi duela jakinarazi du Goteo plataformaren bitartez eta Fiare Banca Eticarekin lankidetzan. Informazio gehiago www.smh.eus web orrian. Parte hartzeko sartu ondoko estekan: https://www.goteo.org/ project/barco-de-salvamento-aita-mari. Emakumeen bilgunearen zabalpen zerrenda martxan: Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak Whatsapp aplikazioko zabalpen zerrenda bat sortuko du, Berdintasun Zerbitzutik antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueren berri emateko. Zabalpen zerrendan parte hartu nahi baduzu, bidali iezaguzu whatsapp mezu bat zure izen-abizenekin eta zerrendan parte hartu nahi duzula adieraziz telefono honetara: 628 328 593.

Mauleon Ezkutari familia

JAIOTZAK Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak: Establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak dira. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa. Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari %50 ordainduko zaio, gehienez 500 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita daudenei %25a, gehienez 250 euro. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaitzen da. Informazio gehiago www. sakana-mank.eus web orrian. Aralarko Santutegiko museoan bisita gidatuak egiteko aukera: Aralarko Santutegiko museoa ikusi eta bisita egiteko ordutegiak asteartetik larunbatera 11:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 17:00etan. Igandeetan 10:30ean, 11:30ean, 13:30ean, 16:00etan eta 17:00etan. Pertsona bakoitzak 3 euro ordaindu behar ditu. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

Nabarmendu zure iragarkia Modulo txikia: 14,52 euro 948 564 275

· Aran Razkin Galarza, abenduaren 23an Lakuntzan.

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

HERIOTZAK · Patxi Lasa Elizalde, abenduaren 23an Etxarri Aranatzen. · Pilar Perez Gonzalez, abenduaren 28an Etxarri Aranatzen. · Jeronimo Goikoetxea Goikoetxea, abenduaren 27an Iturmendin. · Gloria Onda Flores, ilbeltzaren 5ean Arbizun. · Baltasar Ochoa Galarza, ilbeltzaren 5ean Ziordian.

INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00k baino lehen.

15


16

KIROLAK FUTBOLA

EMAKUME PREFERENTEA 12. JARDUNALDIKO EMAITZA Altsasu - Lourdes

0-6

SAILKAPENA EMAKUMEEN PREFERENTE MAILA 1 Tudelano 9 Altsasu

27 4

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

Beriain-Aconcagua espedizioaren arrakasta MENDIA Eneko Otsagabia, Amaiur Ginea, Joseba Aldaz eta Odei Juango mendizale

HURRENGO JARDUNALDIA ILBELTZAK 14, IGANDEA 17:00 Altsasu - Tudelano (Dantzaleku) Altsasuk Tudelano liderra hartuko du Altsasuarrek ligako itzulera indartsua dute, liderra hartuko baitute Dantzalekun.

GIZON PREFERENTEA 15. JARDUNALDIKO EMAITZAK 1-4 Doneztebe - Altsasu 0-1 SAILKAPENA PREFERENTEKO 1. MULTZOA 1 Beti Casedano 8 Altsasu

32 24

sakandarrak abenduaren 20an iritsi ziren Aconcaguako gainera (6.962 m), 10 orduko igoeraren ondoren. Guztia "primeran" atera zitzaiela aitortu dute Maider Betelu SAKANA Eneko Otsagabia eta Odei Juango lakuntzarrak, Amaiur Ginea arbizuarrak eta Joseba Aldaz olaztiarrak osatutako Beriain Aconcagua mendi espedizioko kideek abenduaren 1ean hasi zuten Argentinako Mendoza probintziako Aconcagua (6.962 m) mendi ezaguna igotzeko abendura. Abenduaren 5ean iritsi ziren Aconcaguako parkera.

HURRENGO JARDUNALDIA

Altsasuk ongi hasi du urtea Altsasuk garaipen ederra lortu zuen igandean Donezteben. Bihar Mendi arerio zuzena hartuko du Dantzalekun; bi taldeendako jokoan dauden puntuak oso garrantzitsuak dira igoera faseko postuetara gerturatu ahal izateko. Arakilgo Zalduak, atseden Elomendiko Txapelketan hirugarren postuan dago talde arakildarra. Asteburuan atseden jardunaldia du.

Oinarrizko kanpamenduan ongi aklimatatu eta laurak sasoiko zeuden, baina igoera ekiteko unean, hasieran eguraldia izan zuten etsai. "Goian sekulako haizea zebilen, 80-100 km/orduko abiadurako haize boladak. Horrela ezin zen igo, eta hiruzpalau egun oinarrizko kanpamenduan egon behar izan genuen, baldintza hobeen zain" azaldu du Eneko Otsagabiak. Abenduaren 18an abiatu ziren, eta bigarren kanpamendura jo zuten zuzenean.

Elizalde pilotari ohiak utzi gaitu Gaixotasun larri baten ondorioz Eguberrietan zendu zen Patxi Lasa Elizalde pilotari ohi etxarriarra, 60 urte zituela. Nafarroako Pilota Federazioak samina azaldu die senitartekoei, eta pilotari ohiaren ibilbidea gogoratu du. "Buruz burukorako dohain bereziak zituen, eta 1984an Nafarroako kirolaririk onena izendatu zuten. 1990ean Cubako Mundialean buruz buruko txapelduna izan zen". Azken urteetan Arbizuko Aldabide pilota eskolan aritu zen Patxi Lasa, irakasle eta delegatu. Aldabide klubekoek ere Lasaren heriotzaren aurrean hunkituta azaldu dira, eta klubaren alde egindako lana eskertu dute.

ARETO FUTBOLA Ziordiko

Haize gogorra

ILBELTZAK 13, LARUNBATA 16:30 Altsasu - Mendi (Dantzaleku)

PILOTA Patxi Lasa

Torneoan 700 kilo elikagai bildu ziren Lau mendizale sakandarrak, Aconcaguako gainean. UTZITAKOA

Abenduaren 19an atseden hartu, eta abenduaren 20an Aconcaguako gainerantz abiatu ziren. "10 ordutan igo ginen puntara, laurak, eta han gainean ordu erdi inguru egon ginen, zeharo hunkituta. Izan ere, laurok helburua

lortzea izugarria izan zen. Dena uste baino hobe joan zen, egia esan" aitortu du lakuntzarrak, jaitsiera hiru ordutan egin zutela gaineratuz. Abentura bukatuta, abenduaren 31n iritsi ziren etxera, lanak ongi eginda.

Ziordiko Running taldeak abenduaren 27an antolatutako Gabonetako Torneo Solidarioan guztira hamaika taldek parte hartu zuten, seik benjaminetan eta gainontzeko bostek kimuetan. Izena ematerakoan elikagaiak eman beharra zegoen, eta guztira 700 elikagai kilo jaso ziren Iruñeko Paris 365 jantoki sozialerako. Antolatzaileak, pozik.

GIZON ERREGIONALA 13. JARDUNALDIKO EMAITZA Kirol Sport - Etxarri Aranatz Ardoi B - Lagun Artea

0-1 3-0

SAILKAPENA ERREGIONAL MAILAKO 4. MULTZOA 1 Mutilbera C 30 2 Etxarri Aranatz 26 7 Lagun Artea 19 ILBELTZAK 13, LARUNBATA 15:30 Lagun A. - Arga Ibaia (Itxesalde) 16:00 Etxarri A. - Beti Kozkor B (San Donato) Etxarrik bigarren postuari eutsi dio Etxarri Aranatzek denboraldi bikainari segida eman dio Kirol Sport mendean hartuz hasi baitu urtea. Etzi Beti Kozkor hartuko du. Lagun Arteak Arga Ibaia hartuko du Sailkapenean hirugarren den Ardoi B-ren kontra galdu eta gero, garaipenaren bidera itzuli nahi dute lakuntzarrek.

UTZITAKOA

UTZITAKOA

Iker Loidi, Esteribarren onena

Erdozia-Oiarbide, txapeldunordeak

PILOTA Abenduaren 30ean Esteribarko IX. Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Zubirin. Arbizuko Aldabideko Iker Loidi Lakuntzak Ororbiako Abaxitabideako Peio Aginagarekin osatu zuen bikotea, kimuetan. Goñiri (Esteribar) eta Olassori (Atarrabia) 18 eta 8 irabazi zieten. Loidik pilotaririk onenaren saria jaso zuen.

AIZKORA Abenduaren 31n Asteasuk Gazteen Mailako Urrezko Aizkolarien Kopako finala hartu zuen. Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu etxarriarrek txapela eskura izan zuten, "eta pena hori dugu, baina lehen enborrean aizkora apurtu, eta, ezinezkoa izan zen". Azkenean, txapeldunordeak (8:23) izan ziren, Pikabearen eta Etxeberriaren (7:50) atzetik.


KIROLAK

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

"Palan hobetzen ari naizela ikustea... oso harro nago" MAIALEN LARRAZA SENAR GURE PILOTA KLUBEKO PALISTA PALETA GOMA Etxarriar gazteak Sakanako Pala Txapelketako lehen mailan debutatu zuen, eta txapela lortu, Enara Maziziorrekin Asier Galarza, txapeldunekin. UTZITAKOA

Irurtzungo txapelak Euskal Herrian geratu ziren FRONTENISA Estatu

mailako bikoterik onenak bildu ziren Sakanan, 64 bikote guztira Abenduaren 23an mugimendu handia egon zen Sakanako eta Larraungo frontoietan, Asier Galarza palista eta frontenis jokalariak antolatutako Irurtzungo IX. Frontenis Txapelketako partidak Arbizun, Lakuntzan, Uharte Arakilen, Etxarrenen, Latasan, Aldatzen eta Irurtzunen jokatu zirelako. 64 bikote lehiatu ziren guztira, estatu guztitik hurbildutakoak, frontenis egutegian Irurtzungo txapelketa oso preziatua baita. Ikusmina handia izan zen, eta Irurtzunen jokatutako finalean giro ederra egon zen frontoian. Azkenean txapelak Euskal Herrian geratu ziren, Adrian (Bilbo) eta Jose Angel (Pitillas) gailendu baitziren Segoviako Israel eta Fernandoren aurrean, final ikusgarrian. Beste finalistak Iker eta Diego iruindarrak eta Asier eta Edu gasteiztarrak izan ziren. Txapeldunek 800 euro lortu zituzten, txapeldunordeek 400, eta hirugarrenek 150. "Frontenis txapelketako partaideek oso gustura egon zirela aipatu zuten. Bazkarian 80 kide bildu ginen eta frontoian giro polita zegoen. Pozik egotekoa da" aipatu du Asier Galarzak. Galarza final laurdenetan erori zen eta ez zen azken txanparako sailkatu. "Hori da dudan pena".

Maider Betelu Ganboa ETXARRI ARANATZ Abenduaren 22an eta 23an jokatu ziren Sakanako Mankomunitateak Gure Pilota elkartearekin eta bestelako entitateekin antolatutako XIX. Sakanako Pala Txapelketako finalak. Betiko moduan, giro ederra zegoen Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Guztira zortzi final jokatu ziren, kategoria txikiko sei eta bi maila nagusiko bi, lehen mailakoa eta eliteen mailakoa. Kategoria nagusian sakandar bakarra sailkatu zen finaletara, aurten lehen mailan debutatu duen Maialen Larraza Senar etxarriarra. Eliteen mailan Irati Igoa finalerdietan erori zen, eta Naroa Otxoak ez zuen lortu finalerdietara heltzea. Maialen Larraza orain arte kategoria txikietan ibiltzen zen eta lehen mailan debut ikusgarria egin du, Sakanako Pala Txapelketako lehen mailako txapelduna baitugu, txapelketako Enara Mazizior bere bikotearekin batera.

Aurten debutatu duzu Sakanako Pala Txapelketako lehen mailan. Lehen mailan jokatzeko aukeraren berri eman zidatenean, asko poztu nintzen. Palan jokatzea oso gustuko dut, eta lehen mailan aritzea sekulako aukera zen niretako. Normalean nire adineko palistekin jokatzen dut. Aurten 16 urte beteko ditut, eta kadeteen bigarren urtean nago. Sakanakoan nagusiekin jokatu dut, eta oso gustura.

Gure Pilota eskolako arduradun Miguel Angel eta Yara Aristorenak dohainak ikusiko zizkizuten debuta egiteko. Ez dakit, esan dezakedana da gogo handiz joaten naizela entrenatzera. Ni ez naiz lehen mailan jokatu duen bakarra, nire adineko Gure Pilotako beste palista batzuei ere lehen mailan jokatzeko aukera ere eman baitzieten (Lexuri Lazkoz, Onditz Gaintzarain, June Astitz eta Auritze Beltza), baina ni izan

17

nean, ongi eutsi genuen, eta txapela irabaztea lortu genuen 18 eta 25 irabazita.

Txapela jantzita, zer sentitu zenuen? Oso harro sentitu nintzen. Pala izugarri gustuko dut, eta hobetzen ari naizela eta lehen mailako final bat irabazi dudala ikustea... gogotsu nengoen, eta oso harro nago. Aristorena ere oso kontentu zegoen. Maila horretako partida batean ni horrela jokatzen ikusteko gogoa zuela esan zidan, eta oso pozik zegoela. Hori bai, hobetzeko gauzak daudela ere aipatu zidan, baina ongi aritu nintzela.

Zeinen opari ederra ekarri zizun Olentzerok. Bai (kar-kar). Palako guztiek bazkaria izan genuen, eta gustura ospatu genuen txapela.

Txapelketa irabaztearekin pauso bat egin duzu aurrera.

Maialen Larraza Senar, Sakanako Pala Txapelketako txapela eta sariarekin. UTZITAKOA

"LEHEN MAILAN JOKATU NUEN LEHEN PARTIDAN ZEGOEN MAILAREKIN FLIPATU EGIN NUEN" nintzen finalerdietara sailkatu nintzen bakarra.

Atzelaria zara. Nola ikusi duzu zure burua Sakanako Txapelketako lehen mailan? Zure bikoteak, Enara Maziziorrek, eskarmentu handia du eta konfiantza handia emango zizun. Maila handia zela aitortu beharra dut. Lehen partidan jada flipatu egin nuen zegoen mailarekin. Baina Maziziorrekin zorte handia izan dut; askotan jokatu du Sakanako Txapelketa eta hori, azkenean, nabaritzen da. Izugarri lagundu nau. Tantoren bat huts egiten nuenean ez zela ezer gertatzen esaten zidan, ni lasaituz. Lehen partidan konfiantza hartzen duzunean, bigarren partida gusturago jokatzen da. Uste dut txapelketan ongi jokatu dudala.

Enara Maziziorrek 2022ko Sakanako Txapelketako lehen mailako finala irabazi zuen Naroa Otxoa

etxarriarrarekin. Eta 2023an ere finala jokatu zuen, kasu honetan zurekin. Finalerako sailkatzea espero zenuen? Inola ere ez. Esan zidatenean lehen mailan jokatuko nuela pentsatzen nuen partida guztiak galduko nituela. Ongi jokatzera eta ikastera joan nintzen txapelketara. Baina ikusi nuenean lehenengo partida irabazi genuela sekulako gorakada sentitu nuen. Horren atzetik, partida guztiak irabazi genituen.

Behin finalera iritsita, zer pentsatu zenuen? Finalera sailkatzearekin bakarrik zoriontsu nengoen. Behin finalera iritsita, berdin zitzaidan zer gertatu, galdu edo irabazi. Hori bai, irabaztera atera ginen.

Nolakoa izan zen finala? Sakanako Txapelketako finaletan Etxarriko frontoian sortzen den giroa oso polita da, berezia. Ikusle asko zeuden, eta nik nire baitan pentsatzen nuen: baina zer ari naiz ni hemen? Baina gero gustura aritu nintzen. Partida guztia aurretik joan ginen, sei tanto inguruko abantailarekin, baina bukaeran Aizpeolea eta Sarasibar gerturatzen hasi ziren, eta urduri jarri nintzen. Azke-

Nafarroako Federazioaren deia jaso nuen paleta argentinarrean egun batzuk entrenatzera joateko. Ez dakit horrek segida izango duen. Orain Lexuri Lazkozekin Euskal Herriko Paleta Goma Txapelketa jokatuko dugu. Joan zen urtean hirugarren sailkatu ginen, ea aurten.

Gure Pilota klubak pala sustatzeko egiten duen lan handiaren beste fruitu bat zara. Klubean lan handia egiten da. Palan jokatzea ikaragarri gustuko dut. Gainera, txikienei ere pala irakasten diet. Oso gustura noa bai jokatzera, eta baita haurrei entrenatzera ere.

Finalak XIX. Sakanako Pala Txapelketako finalak abenduaren 23an jokatu ziren, Etxarri Aranatzen Finalak • Txitoak Katixa-Amaia 12 / Auritze-Izar 9 • Txitoak Iraia-Laia 12 / Nahia-Itzea 2 • Kattagorriak Izar-Naiara 18 / Maialen-Moreno 10 • Tximeletak Juna-Irati 15 / Natale-Katixa 15 • Usoak June C.-Arhane 25 / Jare-Irati 17 • Pottokak Uxue-Izadi 16 / Laida-Iraia 25 • Lehen maila AizpeoleaSarasibar 18 / MaziziorLarraza 25 • Eliteak Murillo-Eizmendi 25 / Galdos-Ruiz de Azua 16


18

KIROLAK

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

CBASK: kimu berrien txanda SASKIBALOIA 2023/2024 denboraldiko hamar taldeak aurkeztu ditu Altsasuko CBASK

saskibaloi taldeak, 144 jokalari guztira. Enrique Vilasi aitortza egin zioten, urte zenbaezinez CBASK-eko koordinatzaile izateagatik. Iosu Mendiolak hartu du bere lekukoa Maider Betelu Ganboa ALTSASU Abenduaren 30ean ilusioz beteta zeuden Altsasuko CBASK klubeko jokalariak. Izan ere, klubak 2023/2024 denboraldiko taldeak aurkeztu zituen, hamar guztira: kimuak, benjaminak, aurreminiak, miniak, aurreinfantilak, kadete mutilak, kadete neskak, junior mutilak, senior emakumezkoak eta senior gizonezkoak. Aurten 144 jokalari ditu klubak, eta 14 entrenatzaile edo teknikari inguru.

Berrikuntza handiak daude aurten CBASK-en. 1990. urtean sortu zen klubak aurten 33. denboraldia du, eta belaunaldi aldaketa eman da. Sustrai sendoetatik kimu berri indartsuak etorri dira. Klubak koordinatzaile berria du, Enrique Vilas Merida altsasuarraren tokia hartu duen Iosu Mendiola Marañon arbizuarra, klubeko aspaldiko ezaguna, CBASK-eko jokalari ohia izateaz gain, aurten emakumezkoen seniorren eta kimuen entrenatzailea dena. Enrique Vilas sas-

kibaloiaren aurpegi ezaguna da Altsasun, 45 urte baino gehiago egin baititu saskibaloia sustatzen. Horregatik, klubak merezitako omenaldia egin zion aurkezpenean. CBASK-eko juntan urte luzez bidaide izan duen Fermin Herreroren eskutik oroigarria jaso zuen, eta CBASK-eko presidente Xabier Ramirez de Aldak lore sorta eskaini zion bere bikoteari. Festa eguna borobiltzeko, CBASK-eko gizonezkoen seniorrek CBASK-eko beteranoen kontrako partida jokatu zuten.

2023/2024 denboraldiko Altsasuko CBASK saskibaloi klubeko taldeen aurkezpena abenduaren 30e

"Aurkezpenean sekulako harrotasuna sentitu nuen" ENRIQUE VILAS MERIDA 38 URTE BAINO GEHIAGOZ CBASK-EKO KOORDINATZAILE IZANDAKOA, KLUBAK OMENDUA Enrique Vilas, bizitza guztia saskibaloiari emana. Bizitza guztia. 1980.urtean hasi nintzen saskibaloian, gaur egunera arte. Garai hartan ez zegoen CBASK kluba. Orduan Altsasu Kirol Elkarteak hartzen zituen kirol guztiak, eta juntako saskibaloi sekzioko kide nintzen. Gogoan dut Iruñeko Juve saskibaloi taldea etorri zela, eta Altsasuko frontoian jokatu zuela 1979/1980 denboraldia. Orduan hasi nintzen saskibaloi entrenatzaile. Inoiz ez zara saskibaloi jokalari izan? Saskibaloian jokatu izan dut, jakina, baina txapelketa batean, sekula ez. Nire saskibaloi ibilbidean beti entrenatzaile izan naiz. Lanbidez soin heziketako irakasle izan zara institutuan; ikasle sakandar asko trebatu dituzu. Bai, asko eta asko. Beste kirol batzuen artean saskibaloia irakatsi izan diet. Altsasuko CBASK Saskibaloi Kluba 1990. urtean sortu zen, eta hasieratik klubari lotuta egon zara. Beti klubari lotuta egon naiz. Hasierako lehen etapan zortzi-bederatzi urte egon nintzen bertan, saskibaloi eskolako koordinatzaile, baina saskibaloitik kanpoko arrazoiengatik

tarte batez kluba utzi nuen, Nafarroako Saskibaloi Federazioak CBASK-eko koordinatzaile gisa berreskuratu ninduenera arte. Ordutik, eta joan zen denboraldira arte, CBASK-eko eskolako koordinatzaile izan naiz. Beti Altsasuko saskibaloi taldeekin lan egin duzu edo bestelako taldeak entrenatu dituzu? Nire lehentasuna Altsasu izan da beti, baina bestelako taldeak ere entrenatu izan ditut: Iruñeko Maristak, Ursulinak, Zizurko Ardoi, Paz Ziganda ikastola... beti bailarako jendearekin kolaboratuz, ezagunek hala eskatu izan didatelako, saskibaloia gustuko dudala jakin baitakite. Eta gustu handiz egin izan dut. Orain arte beti entrenatu izan dut talderen bat. Eskola mailakoak izan dira entrenatu dituzunak, edo baita maila nagusiko taldeak? Denetariko kategoriak entrenatu ditut. Nafarroan EBA mailako taldeak entrenatu izan ditut. 1994. urtean Zuasti saskibaloi taldea sortu zen ARFEko Felipe Leceak mahai gainean dirutza jarri zuenean. Proiektu hori Altsasutik sortu zen, eta ni izan nintzen entrenatzaile. Bigarren mailara igotzea lortu

genuen, pentsa. Horretaz gain, denetariko kategorietan ibili naiz. Urte luze hauetan Altsasuko saskibaloi eskola sendotzen eta egituratzen joan da, eta lortutakoarekin pozik egon beharra dugu. Dena den, Altsasun saskibaloiak jarraitzaileak izan ditu beti. Futbolaren atzetik bigarren kirol garrantzitsuena izan da. Bai, futbolaren anai txikia (kar-kar). Urte luzez gogotsu egin dugu lan klubetik pasa garen guztiak, dedikazio askorekin, beti klubetik tiraka. Azken urteetako beteranoenak etortzen zaizkit burura, Gonzalo Rueda, Fermin Herrero eta ni neu. Oso harro egon behar dugu CBASK-ekin lortutakoaz, Altsasun dagoen kirol eskaintza zabala kontuan hartuta, are gehiago. CBASK kluba guztiz utzi al duzu? Partidak arbitratzeko norbait behar badute, ni prest nago, baita edozertarako laguntza emateko ere. Hala adostu genuen. Baina entrenatzez utzi dut; beraz, jarraikortasun hori ez dago. Joan zen urtera arte asteazken arratsaldeetan Zelandin 16:00etan sartzen nintzen, eta 20:00etan atera. Hemendik aurrera ez dut ardura hori izango.

CBASKek 2023/2024ko denboraldirako hamar talde aurkeztu ditu. Aurkezpena ikusterakoan zer sentitu zenuen? Sekulako harrotasuna. Gainera, saskibaloian, momentuz, ez ditugu futbolean batzuetan egoten diren bezalako ikusleak. Saskibaloira euren seme-alabak edo lagunak animatzera etortzen da jendea, ez oihu egitera. CBASK klubean gurasoen babesa izan dugu beti, zuzendaritza batzordeetan beti parte hartu izan dute gurasoek. Ildo honetan, gaur egun, ama gehiago ikusten ditut aitak baino. Urte luze hauetan proiektu honetan parte hartu dugun guztiek egindako lanagatik harrotasuna sentitzen dut. Aurkezpenean CBASK-en aitortza jaso zenuen. Omenaldia jasotzea polita izango zen zuretako. Ba aitortuko dizut gaizki pasatu nuela. Naiara Diez omentzea edo bere garaian Juanjo Marin saskibaloi jokalaria omentzea tokatu zaizu, bada. Bai, baina ezberdina da, beste aldean zaudelako. Orain arte aurkezpenetan saskibaloi koordinatzaile eta entrenatzaile bezala ateratzen nintzen jendaurrera, baina omenaldia jasotzerakoan, arraro sentitu nintzen. Nik ez dut nabarmentzea gustuko, baina ekitaldian ezinezkoa izan zen. Agian klubak emazteari oparitutako lore sortak ilusio gehiago piztu zizun zure omenaldiak baino. Zuk


KIROLAK

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

Etorkizuna bermatzen Aurkezpenean “oso pozik” zegoen Xabier Ramirez de Alda presidentea. “Hamar talde ditugu, 144 jokalari inguru. Talde asko dira eta aurrekontua handia da, baina aurten babesle berri bat gehitu da familiara, Aldakin. Juniorren taldeak CBASK Aldakin izena hartuko du. Seniorretan gizonezkoek CBASK Narum fisioterapia eta emakumezkoek CBASK Xabi Gorriz Tattoos babesleekin jarraituko dute, eta eskoletan ohiko laguntzaileek segiko dute: Lacunza Calor, Sakana Calor Group... eta Altsasuko Udala, jakina, eskolak babesten baititu". CBASK-ek harrobia ziurtatuta du. "Niretako pozgarriena txikienen taldea da. Hemezortzik eman dute izena saskibaloian hasteko, eta horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen du".

Vilasi merezitako omenaldia

ean egin zen, Zelandi kiroldegian. Ekitaldian saskibaloia sustatzeko lan nekaezina egin duen Enrique Vilas koordinatzaile ohia omendu zuten.

saskibaloian murgiltzeko berak ardura asko hartu behar izan ditu etxean. Jakina, hori argi dago. Emazteagatik izango ez balitz, ez nituzke saskibaloian 45 urte aktibo egingo, inondik inora. Altsasun saskibaloi koordinatzaile 38 urte inguru egingo nituen. Horri beste taldeetan ibilitako urteak eta Nafarroako Saskibaloi Federazioan egindako lana ere gehitu behar zaio. Emazteak ordu asko sartu behar izan ditu etxean ni saskibaloian ibili ahal izateko. Zure asteburuak guztiz beteta egongo ziren. Azken urteetan batez ere kirol eskoletako taldeekin ibili naiz, eta eskoletako partidak larunbatetan jokatzen dira. Partidak Altsasun jokatzen zirenean, 9:00etatik 14:00ak arte egoten nintzen Zelandin, tarteka 16:00ak arte, eta Iruñera edo beste tokietara irteten ginenean, 7:00etatik 15:00-16:00etara. Iruñeko kategoria nagusiko beste taldeetan ibili nintzenean, batzuetan Bilbora joan behar ginen, edo Donostiara, Errioxara... ordu gehiago ziren. Aurten Iosu Mendiola Marañonek hartu du zure lekukoa CBASK-eko saskibaloi koordinatzaile gisa. Nola ikusten duzu? Sekulako poza da, kluba esku onetan dago. CBASK-eeko beteranook, Gonzalo Ruedak, Fermin Herrerok eta nik neronek, beti genuen kezka hori, norbaitek hartu behar zuela gure lekukoa. Urteak aurrera doaz, 70 urte beteko

"URTE HAUETAN CBASK-EKO ESKOLA SENDOTZEN ETA EGITURATZEN JOAN DA; LORTUTAKOAZ HARRO EGOTEKOA DA" "GAZTEEK LEKUKOA HARTU DUTE; HORRENBESTE GAZTE INPLIKATUTA IKUSTEAK IZUGARRI POZTU NINDUEN"

Altsasun saskibaloia aipatuta, Enrique Vilas etortzen da ahora. Vilasek 45 urte baino gehiago egin du lan saskibaloia sustatzen. Aurten koordinatzaile lana utzi du, erreleboa zuelako, Iosu Men-

ditut aurki, eta argi dago gazteek hartu behar dutela ardura, bestela honek guztiak akabo. Aurkezpenean horrenbeste gazte inplikatuta ikusteak izugarri poztu ninduen. Banekien jende gaztea klubean inplikatuko zela, baina espero baino gehiago izan dira ardura hartu dutenak, eta eskertzekoa da. Ez dira soilik entrenatzaile izango, baizik eta baloreetan hezitzaileak, urte hauetan guztietan saiatu garen moduan. Hain zuzen ere hori nabarmendu zuten CBASK-eko taldeen aurkezpenean. Garrantzitsuena neska-mutilak balioetan hezi eta trebatzea dela, eta saskibaloian ongi pasa dezatela. Hori da. Partidak jokatu baino lehen beti esaten nien jokalariei: “ongi pasa, disfrutatu”. Hori da garrantzitsuena, ongi pasatzea eta gustuko duzun kirola egitea. Eta, azkenean, uste dut lortu dela. Urte luze hauetan Altsasun sortu den saskibaloi azpiegitura sendoa da. Espero dezagun jarraikortasuna izan dezala, eta posible bada, hobetu dadila. Joan zen denboraldian emakumezkoen CBASK Xabi Gorriz Tattoos senior taldea sortu zen, lorpen handia. Bestalde, gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoko CBASK Narum Fisioterapia taldeak aurrera darrai. Emakumezkoen taldeak lehen senior mailan jokatzen du eta serio ari da. Garrantzitsua izan zen taldea ateratzea. Bestalde, CBASK

19

diola. Omenaldian, bere ibilbidearen errepasoa egin zuen Ainhoa Ramirez de Alda aurkezleak. "Enrique Altsasu Kirol Elkarteko saskibaloi sekzioko juntakidea izan zen beti, eta bi denboraldiz hirugarren mailako ARFE Alsasuako entrenatzaile izan zen. 1990ean CBASK sortu zenetik, beti klubari lotuta egon da. Urte luzez CBASK-eko koordinatzaile eta hamaika talderen entrenatzaile izan da, Nafarroako Saskibaloi Federazioan egindako lana ahaztu gabe: federazioko idazkaritza teknikoaren ardura ere izan zuen lau urtez". 2004an Nafarroako Kirol Merituari Zilarrezko Domina jaso zuen Vilasek garaiko presidente Miguel Sanzen eskuetatik. "Zelandi kiroldegiak faltan botako zaitu, bertan eman dituzun orduengatik, baina edozein larunbatean bertatik pasatzera gonbidatzen zaitugu, zuk bezalakoek egindako lanaren segida ikus dezazun. Aipatutako guztiagatik eta CBASK-en hasieratik klubari lotuta zaudelako, egindako lanaren aitortza egin nahi dizugu". Bildutakoen esker ona eta txalo zaparrada jaso zuen.

Narum Fisioterapiak gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoari eusten dio. Hurrengo pausoa Lehen Maila Interautonomikora igotzea litzateke, baina kirol lorpenaz gain, hori aurrekontuen araberako erabakia litzateke. Nolanahi ere, egungo jokalariak gazteak dira, batzuek ikasketak bukatu eta lanean daude, eta horrek taldeari jarraikortasuna eman diezaioke, atzetik datozen gaztetxoek ikus dezaten etorkizunean non jokatu badutela. Partida egunetan Zelandira hurbiltzen jarraituko duzu? Jakina! Saskibaloia jarraitzea gustuko dut. Larunbatetan Zelandin partidak daudenean gerturatuko naiz, eta nik entrenatutako jokalari batzuk jarraituko ditut, egun Iruñean daudenak. Saskibaloiak eman didan gauzarik garrantzitsuenetako bat urte hauetan guztietan egindako lagunak dira. Ezagun eta lagun asko ditut Nafarroako Saskibaloi Federazioan, Nafarroako beste klubetan... eta hori saskibaloiak eman dit. Saskibaloian ezagunak izateak ahalbideratu izan du aukera gure zenbait jokalariei jarraipena egiteko aukera gehiago izatea, saskibaloian saltoa egin dezaketen edo ez ikusteko. Naiara Diez edo Iñigo Zabalo izan dira gurean trebatutako jokalaririk nabarmenenak. Egun, CBASK-en trebatutako Naroa Navasket taldean dago, eta nik uste dut etorkizuna izan dezakeen jokalaria dela.


20

KIROLAK

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

Despedida ATLETISMOA Ehunka sakandarrek parte hartu zuten

Sakanako San Silvestre herrikoietan Maider Betelu Ganboa SAKANA Sakanan gero eta arrakasta gehiago dituzte San Silvestreek. Tamalez, aurten ezin izan zen Altsasu Kirol Elkarteko San Silvestre Martxa Zikloturista edo Urbasako Igoera egin, aurrekontu arrazoiengatik, baina korrikako probak aurrera atera ziren. 44. Altsasuko San Silvestrea-Mario Lopez Memoriala Nafarroako beteranoena da (5 km). Dantzaleku Sakanak eta Sakanako Triatloi Taldeak antolatutako lasterketa herrikoian 412 korrikalarik hartu zuten parte, eta lehenago jokatutako txikien probetan 135 neska-mutikok. Ez zen sorpresarik egon eta joan zen urteko irabazleak, Israel Arbizu (15:42) etxarriarra eta Izaskun Beunza olaztiarra (17:56) gailendu ziren. Arbizuren hirugarren garaipena izan zen, baina Beunzak zenbat garaipen dituen, kontua galdua du. Ildo honetan, podiuma %100 sakandarra izan zen, bigarrenak Mikel Astiz eta Paula Diaz, eta hirugarrenak Asier Estarriaga eta Haizea Ramirez de Alda izan zirelako. Olaztin atzera ere arratsaldeko ordutegian jokatu zen Sutegik antolatutako San Silvestrea. Txapeldun ezagunak izan zituen helduen probak, Ruben Mendieta atleta eta Maitane Vilariño Osasunako futbolaria, biak olaztiarrak. Bigarrenak Raul Audikana eta Miren Lezea izan ziren, eta hirugarrenak Gorka Aceves eta Nahia Galbete. Kategoria txikietako lasterketetan gustura

tilendako kategoria txikiko bi lasterketa prestatu zituzten Aralar Mendikoek, eta helduendako, aldiz, 5 kilometroko San Bizenteko bira. Lasterketa alaiena, agian, Irurtzungo VII. Pikubestrea izan zen.

Pikuxarrek antolatzen duen lasterketak zazpigarren edizioa zuen, eta urtetik urtera gora doala aipatu dute antolatzaileek. Aurten ia 200 korrikalarik parte hartu zuten guztira, helduen eta txikien probak kontuan hartuta.

Giro ederrean bukatu zen urtea

Altsasuko podiuma %100 sakandarra izan zen. N. MAZKIARAN

Olaztiko gaztetxoek gogoz ospatu zuten garaipena. SUTEGI

Altsasu 44. Altsasuko San Silvestreko podiuma: Israel Arbizu eta Izaskun Beunza gorenean, Mikel Astiz eta Paula Diaz bigarren koskan, eta Asier Estarriaga eta Haizea Ramirez de Alda hirugarrenean.

Olazti Sutegik San Silvestrea eguerdira aurreratu zuen 2022an, baina badirudi ez zela jendetsuagoa izan, eta aurten atzera ere arratsaldez ospatu zuten. Kategoria guztietako azkarrenak oholtzara igo ziren.

Mendian gora mozorrotuta abiatu zenik egon zen Uharte Arakilen. UTZITAKOA

Pikubestrea urtetik urtera arrakastatsuagoa da. JAVIER REKALDE

Uharte Arakil Itxesiatik edo igerilekuetatik abiatuta, txikienendako bi lasterketa prestatu ziren, eta helduek San Bizenteko buelta egin zuten urtea ongi amaitzeko (5 km).

Irurtzun Aurtengo Pikubestrea orain arteko jendetsuena eta animatuena izan zen, ia 200 korrikalarirekin. Gainera, inoiz baino mozorro gehiago zeuden, lasterketa koloreztatuz.

Sakandarrak protagonista Nafarroako Txirrindularitza Galan TXIRRINDULARITZA Federazioak 2023 denboraldiko sariak

banatu zituen. Hemezortzi sari Sakanara etorri ziren Abenduaren 29an Nafarroako Txirrindularitza Federazioak 2023 denboraldiko txirrindulari onenen sariketa gala egin zuen Artikan. Nafarroako Kirol Jokoen barruan guztira hamabost sari iritsi ziren Sakanara, Quesos

aritu ziren haur eta gaztetxoak, eta giro ederrean egin zen sari banaketa. Uharte Arakilen, ohi denez, mendian despeditu zuten urtea nagusiek eta txikienek. Itxesi igerilekuen inguruan, neska-mu-

Albeniz eta Sakana Group Aralar kluben bidez. Ekain Imaz, Ekaitz Perez, Luca Martinez, Erik Laiglesia, Ekaitz Zufiaurre, Enara Perez, Ion Unai Gonzalez, Javier Ramirez de Alda eta Asier Galarza igo ziren oholtzara.

Nafarroako Challengean ere denboraldiko lasterketa guztiak hartu ziren kontuan. Juniorretan Iker Gomez altsasuarrak (Quesos Albeniz) lehen saria lortu zuen. Siets Goikoetxea urdiaindarra ere oholtza gainera igo zen, saria jasotzera. Gizonezkoen 23 urtez azpiko eta elite mailako lehen saria aurten Euskaltel-Euskadirekin profesionaletara salto egin duen Iker Mintegi altsasuarrak jaso zuen (Laboral Kutxa), eta hirugarren saria Jon Gil lakuntzarrak (Gomur).

Saritu guztien talde argazkia. MARTIN EARLY


KULTURA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

Ezaugarriak

2023ko Maria Markotegi eta Nanoipuin lehiaketen sari banaketa. ARTXIBOA

Sakanako sortzaile txiki eta gazteen txanda Sakanako Mankomunitateak ibarreko ikasleen euskarazko sormena bultzatzea xede duen Maria Markotegi sarietako eta euskara ikasleendako Nanoipuin lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu. Apirilaren 12ra arte aurkez daitezke lanak SAKANA 2024ko Maria Markotegi literatur lehiaketa martxan da. Sakanako ikasleei eta ibarreko ikastetxeetan ikasten duten haur eta gazteei bideratutako lehiaketa da, eta Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak antolatzen du, euskarazko sormena bulkatzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea apirilaren 12 arte da. Lau sail daude: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea. Booktubea sailean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete. Ikasleen mailaren arabera lau kategoria daude: A kategoria Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak; B bosga-

rren eta seigarren mailako ikasleak; C DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak eta D kategoria DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleak. Kategoriaren arabera lanek luzera desberdinak izanen dituzte: A kategorian narrazio laburrean gutxienez orrialde bat eta gehienez lau orrialdeko lanak egin behar dituzte; poesian gutxienez hamar lerro eta gehienez 50, eta komikian gutxienez orrialde bat eta gehienez bi. B kategorian, narrazio laburrean, gutxienez bi orrialde eta gehienez bost orrialde; poesian gutxienez hogei lerro eta gehienez 50, eta komikian gutxienez orrialde bat eta gehienez hiru osatu beharko dituzte.

'Bizkarsoro' filmaren Nafarroa Garaiko aurkezpena Altsasun XX. mendean zehar euskarak izan duen bilakaera jasotzen du filmak, bost istorioen bidez ALTSASU Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bertako herritarrak ere fikziozkoak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren

euskaldun guztiak islatzen dituzte. 1914tik 1982ra gertatzen diren bost istoriok osatzen dute Bizkarsoro filma, eta ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako testigantzak jasotzen ditu. Josu Mari-

C kategoriakoek, DBHko lehenengo eta bigarren mailako gazteek, narrazio laburrean hiru eta sei orrialde tartean idatzi beharko dituzte, poesian gutxienez 30 lerro eta gehienez 80 eta komikian gutxienez bi orrialde eta gehienez lau orrialde. Booktube sailean gutxienez 1,5 minutu eta gehienez bi minutuko liburu baten inguruko bideoa egin behar dute. D kategoriakoek narrazio laburrean lau eta zazpi orrialde arteko narrazio laburra, 40 eta 80 lerro arteko poesia lana eta bi eta bost orrialde arteko komikia egin beharko dituzte. Booktubean 1,5 minutu gutxienez eta hiru minutu gehienez iraun beharko du bideoak.

nezek zuzendu du lana, eta 71. Zinemaldiaren Zinemira atalean aurkeztu zuten. Gaur, ilbeltzak 12, ostirala, Euskal Herriko zazpi herrialdetako zinema areto komertzialetan aurkeztu dute, eta Nafarroako Garaiko mustutzea Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da (19:30ean), Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuari eta Euskal Herrian Euskaraz taldeari esker. Sarrerak kultur guneko txarteldegian eros daitezke, 6 eurotan. Filmaren ema-

Maria Markotegi literatur lehiaketara aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lanen gaia librea da, booktubetan izan ezik. Booktubetan irakurritako euskarazko liburu baten aurkezpena eginen da, eta, besteak beste, liburuaren titulua, egilea eta argitaletxea aipatuko dira. Narrazio laburrak eta poemak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira, 12 puntuko hizki tamainan. Komikiak zuri beltzean edo koloretan aurkeztuko dira, eta ez dira onartuko ordenagailuz egindakoak. Aholkatzen dute Din A3 tamainakoak egitea, testuak ongi ikusi ahal izateko. Lanak bakarkakoak izanen dira, booktubeak izan ezik, binaka egin baitaitezke, baina ez da derrigorrezkoa biak bideoan agertzea. Lanak goitizen batez izenpetuko dira eta antolakuntzak banatutako plikaren bidez datuak gutun azal batean sartuko dira. Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako bulegoan edo sakana-mank.eus webguneko Euskara zerbitzuko lehiaketak deitutako estekaren bidez aurkez daitezke. Webgune honetan sariketaren oinarriak eta informazio guztia aurki daiteke ere. Booktubearen kasuan USB batean egoitzan edo Wetransfer bidez euskara1@sakana-mank.eus helbidera bidaliko dira. Maria Markotegi sarietara aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute eta kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira; A kategorian liburu denda batean erabiltzeko 60 euroko txartela, B kategorian 80 euroko txartela, C kategorian 100 eurokoa, eta D kategorian

naldiaren ondoren solasaldia izanen da.

Bilakaera Bizkarsoro fikziozko herria bada ere, Josu Martinez zuzendariaren bizitoki den Baigorriren ezaugarriak hartzen ditu. Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, gizarte aldaketa handi bat gertatu zen XX. mendean eta Bizkarsoro filmak euskararen desagerpena, baita biziraupenaren aldeko borroka gogorazten du bost istorioen bidez.

21

120 euroko txartela. Sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da.

Nanoipuinak Euskara ikasleendako eta Mintzakideendako Nanoipuin lehiaketaren edizio berria jarri du martxan ere Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak; hortaz, euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak parte har dezake, baita Mintzakide programako parte hartzaileek ere. Hiru maila daude: A1 eta A2 mailetako ikasleak; B1 ikasleak eta B2 eta C1 mailetako ikasleak. Mintzakideak euskararen ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. Lanak apirilaren 12ra arte aurkez daitezke. Nanoipuin bakoitzak 150 hitz izango ditu gehienez eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko. Lanak sakana-mank.eus webguneko Euskara Zerbitzuko lehiaketak estekaren bidez aurkeztuko dira. Bertan izena eman ahal izanen da formulario bidez eta oinarriak kontsultatu ahal izanen dira ere bai. Aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute eta maila bakoitzeko saridunek Sakanako liburu dendetan erabili ahal izateko 150 euroko txartela irabaziko dute. Sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da.

EUSKARA ZERBITZUKO LITERATUR LEHIAKETETARA AURKEZTEKO EPEA APIRILAREN 12A DA 2018an grabatzen hasi ziren Bizkarsoro filma, bost film laburren bidez: Ama, Anti, Subandila, Hitzak eta Alaba. Lehen Mundu Gerratik hasi eta hainbat hamarkadatan euskarak Behe Nafarroako fikziozko izena duen baina edozein herri izan daitekeen euskararen bilakaera jasotzen dute film laburrek, eta istorioen arteko haria euskara da. Bost testigantzatan oinarritutako istorioak kontatzen dira bertan ere.


22

KULTURA

2024-01-12 Ostirala GUAIXE

UTZITAKOA

Hamargarrenari begira Bederatzigarren Zama Doinuz Arindu jaialdia izan zen ilbeltzaren 7an, Etxarri Aranatzen. Ibil Bedi, Xiberoots, Eire, Iheskide, Koma, McOnak, Zigor DZ, Maider Ansa eta Ion Barbarin aritu ziren "euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko" elkartasun oholtzan. 2025ean ospatuko den X. edizioa aurkeztu zuten ere: Azken doinuak etxeruntz, "berezietan bereziena".

BAZTERRETIK JUANKAR LOPEZ-MUGARTZA

Ur goiena, Ur barrena… Zierbide, Sorioneku !! Denbora asko igaro da nire azken zutabea idatzi nuenetik, eta bitarte honetan mundua ez da hobetu. Zorigaiztokoak dira nagusi: eskailera-garbitzaileak iraintzen dituztenak, ahulen azpiratzaileak, indartsuen lausengariak, airetik ospitaleak suntsitzen dituzten jazarleak, herri baketsuak hiltzen dituzten genozidak, garbiketa etnikoaren planifikatzaileak, haien bidegabekeriak txalotzen dituzten gobernariak, Miel Otxinen panpina gorrotoz triskatzen duten banderadunak, libertate hitza ahotan darabilten baina askatasuna gorrotatzen dutenak eta abar... Izan ere, oro har, jende gutxik zaindu du Gabon hauetan bonben azpiko Belengo Portaleko haurra. Noizean behin, egia da, iraultza txikiak irabazten dira; adibidez, basajaunaren bigarren etorrera Erreinu Zaharreko hiriburuko alkatetzara, Olentzeroren eta Errege Magoen bisiten artean, Inuzenteen Egunean. Edo,

bestela, gorrotoaren itzalak Estatuko gobernura iritsi ez izana, Tartasen txakur erresilienteak hozka egin baitzien garaitua zutelarik. Gurean ere, Urteberriarekin batera, garaipen berriekin amets egiten dugu. Ur goiena, Ur barrena, Beriain mendi sakratuaren urek zerua musukatzen dute, eta lurrak euskaraz hitz egiten digu. Iruñerrian, berriz, Irulegiko eskua zabal-zabalik, euskaraz ere? Esku bakarra? Beste bi idazlerenak ere bai? Marraz idazten zuen batak, puntuz besteak? Sorioneku, Sorioneke? Goiza freskoa da Irulegin, elur ekaitzaren hurbiltasunaren adierazle. Irakurketa berriak, galdera berriak, zalantza berriak, zoriaren zoriaz. Urtarrilaren 6an, Epifaniaren egunean, gizon on baten betiko loaren 6. urteurrena bete zen. Ricardo Zierbide zuen izena. Erdoziak aipatu Ansaretako zierbidie eta Zierbide Etxarriko tokiak bisitatu nahi zituen, baina ez zuen horretarako zoria izan, Heriotzak eraman zuen lehenago. Bera ekarri nahi dut orain orrialde hauetara, gizon solidarioa baitzen, gu zorionekoak izan gintezen nahi zuena, eta ez gu bakarrik, baita lurreko gizaki guztiak ere, Belenen bizi direnak barne. Halaxe izan zen Zierbide, Sorioneku.

"Las Palmasen dago Toure orain; ez da hain ilunpekoa" JON ARRETXE IDAZLEA Toure sasi detektibea borroka kanariarreko borrokalaria bihurtuko da 'Musker amarrua' sagaren hamargarren liburuan, Kanaria uhartetan kokatzen dena Eneida C. M. eta Erkuden R. B. ARBIZU Toure protagonista duen hamargarren nobela argitaratu du Jon Arretxek: Musker amarruak. Kanarietara bidaia egin du oraingoan Arbizun bizi den idazleak.

Hamargarrena, zenbaki borobila, berezia? Ez da ezer positiboa. Ez zait batere gustatzen. Edo bederatzi edo hamaika; hamaikagarrena egiten ari naiz.

Toureren hamar istorio, baina ez hamar urtetan. Tartean Zazpi kolore-ren berrargitarapen berezi bat egin nuen, musika CD batekin eta Cristina Fernandezen marrazkiekin. Zerbait bereziagoa egin nahi nuen, eta lan potolo bat izan zen. Galdetzen didatenean zein den nire lanik bereziena hori aipatzen dut. Urte batean beste nobela beltz bat egin nuen: Arrutiren banda. Hamargarrena hamabigarren urtean atera da, gutxi gorabehera.

Gutxi batzuk izan behar ziren, ezta? Lehenengoa esperimentu moduan idatzi nuen, 19 Kamera. Pertsonaia bat sortu nuen; ezinezkoa zen pertsonaia bat sortzea denak hiltzen nituelako, eta ezin nuen sagarik egin. Tourerekin esan nuen: nahiko pertsonaia bitxia da eta ea jendeari gustatzen zaion. Arrakasta handia izan zuen, eta aurrera. Hiru idatzi nituenean trilogiarik ez dudanez nahi, laugarrena idatzi behar nuen eta bost nituenean ere zenbaki bo-

robilegia zen eta sei idatzi behar nituen. Hamargarrenarekin ere hamaikagarrena idatzi beharko dut; ea noiz arte.

Zure buruari erronkak jartzen? Berez datoz, gustura idazten ditut nobela hauek.

Nola aldatu da Toure? Bai Toure eta bai gizartea asko aldatu dira. Toureren gizartea. Gure gizartea, hemen Sakanan, badirudi gauzak astiroago aldatzen direla; aldatzen dira, baina beste martxa batekin. Hiri handietako auzo baztertuetan izugarrizko aldaketak izaten dira, azkarragoak, jendearen joan-etorriak, ihes egin beharra... Toure zurrunbilo horren barruan dago. Bilboko San Francisco auzoan hasten da, eta auzo hori oso desberdina da orain dela 12 urte eta gaur egun. Hiri handi askotako auzoetan ibili da sagan zehar:

"HAMARGARRENA EZ ZAIT BATERE GUSTATZEN; HAMAIKAGARRENEAN LANEAN ARI NAIZ" "TOURE ETA GIZARTEA ASKO ALDATU DIRA; HAU EZ DA AUZO MARGINATU BATEAN GERTATZEN"

Madrilen Vallecas eta Lavapies aldean, Parisen atzerritarren auzoetan ibili da gehienbat, eta leku horietan bizi eta mugimendu handia dago. Beti saltsaren bat egoten da. Konparatzen baduzu 19 Kamera edo Lyrica garaia edo Musker Amarruak aldatuta dago, bai gizartea bai Toure. Hamargarrena Kanarietan kokatzen da; desberdina da, ez da hiri handi bateko auzo marginatu batean gertatzen.

Erritmoa desberdina da? Kanariarrak oso bereziak dira. Jendea Kanaria uhartetan egon da, baina hegoaldeko uharteetan, eguzkia dagoen irletan. Benetako kanariarrak iparraldeko hirietan daude batez ere, hain eguzkitsuak ez diren tokietan. Toure horra joan da, Las Palmasera. Pertsonaia oso aldatuta dago, sagaren hasieran etorkin iritsi berria, maliziarik gabea eta beraietaz aprobetxatzen ziren, eta bizitzak gaizki tratatu du sagan zehar, eta ez dauka hasierakoarekin zerikusirik. Hiltzaile errugabea izan daiteke beharrezkoa bada.

Ia Afrikara itzuli zara. Iarik gabe. Kanariak Afrika da, mapan ikusten duzu eta geografikoki behintzat Afrika da. Kanariarrek esaten dute Hego Amerikako jende pila bat dagoela, geografikoki Afrika direla eta teorian Espainia eta Europa. Oso jende sanoa eta jatorra da.


KULTURA

GUAIXE 2024-01-12 Ostirala

23

sahauriar holako arropa jantzita batek boltso bat oso garestia dirudiena eramaten du eta beste beste bat mugikorrarekin ari da". Detailetxo horiek, begiradak eta abar grabatzen ditut, telefonoz hitz egiten banengo bezala. Horrela ez dut atentzioa deitzen. Ez dirudi inor espiatzen ari naizenik. Gero hotelera itzuli eta ohar horiek idazten ditut. Badaude toki oso bitxiak, bunkerrak edo jatetxe korearrak esaterako. Toureren begiradatik kontatzen dut.

Erraz opa daitezke txokoak? Bai. Las Palmasera joanez gero La Isleta auzoa hortxe dago, eta horren atzean hondartza bat dago eta bunkerrak; paseoan joan daiteke edonor.

Berriz ere Toureren bizitza korapilatuko da.

Jon Arretxe idazlea 'Musker amarruak' azken liburuarekin.

Las Palmas hiriko La Isleta auzoan kokatzen da. Zergatik? Bederatzigarrena amaitu nuenean gonbidatuta egon nintzen La Palma uhartean nobela beltzari buruzko jardunaldi batzuetan. Alexis Ravelo zen komisarioa, niretzat Espainian azken urtetan egon den idazle hoberena eta lagun handia. Canarias7 hedabideko kazetari batek, Victorianok, proposatu zidan Toureren nobelaren bat Kanarietara eramatea, Las Palmas hiriko La Isleta auzora, gainera. Agian egunen batean erantzun nion; ez nuen guztiz serio hartu. Aridaneko jaialdia amaitu zen eta astebetera Alexis Ravelo hil zen. Niretzako kolpe handia izan zen, ez genuelako espero. Bihotzeko bat izan zen eta pena handia hartu nuen. Orduan, omenaldi moduan Toureren hurrengoa Las Palmasen kokatzea pentsatu nuen, berari eskaini diot liburua eta Victorianoren proposamena gauzatu da.

Aurretik horrelakorik gertatu izan zaizu? Hau da, norbaitek toki bat proposatu eta egin? Nik gogoa dut Toure lekuz mugitzeko. Bestela, leku berberean pertsonaia bera duten sagak oso arriskutsuak dira. Bihurtzen dira ez dakit zein detektiberen beste kasu bat. Errepikatzeko eta originaltasuna galtzeko arriskua dago. Niretako gakoetako bat hori da, desberdinak izatea.

Lehenengo biak Bilboko San Franciscon; hirugarrena Irun, Hendaia eta Baionan; laugarrenean deportatzen dute eta Afrikan gertatzen da; Bilbora itzultzen da ondoren; zazpigarrenean ni Nafarroako herri txiki batean bizi naizenez Nafarroako herri txiki batean gertatzea pentsatu nuen eta Pirinioetako herri txiki bat asmatu nuen Sakanan identifikatuta ez sentitzeko eta inor ez moskeatzeko, eta gero eraman dut Parisera, Madrilera eta orain Kanarietara. Baina kanpotik proposatutako leku zehatz bat oraingo honetan gertatu zait. Egia da jendeak esaten didala, gehienbat katalanek, ea noiz eramango dudan Bartzelonara. Ailegatuko da.

Toki oso desberdina da. Las Palmas aldea ez da hain ilunpeko girokoa edo marginala. Badago jende txiroa, etorkinak, prostituzioa, droga trafikoa eta abar toki guzietan bezala, baina desberdina da. Ez da herri giroko nobela bat ezta. Rural noir esaten zaion hori bakarra egin dut, Nafarrokoa, Ez erran deus; herri giroko nobela beltza da eta asko sufritu nuen. Hor konturatu nintzen oso zaila dela ezer gertatzen den leku batean nobela beltz bat kokatzea, kakotxen artean. Gauzak gertatzen dira, baina oso noizean behin. Hiri handi bateko auzo berezi batean begira egotea nahikoa da ideiak

eta pertsonaiak sortzeko. Hemen, gure artean, jendea normalagoa edo arruntagoa da, eta zailagoa da inspirazioa sortzea. Horregatik esan nuen ez nuela inoiz horrelakorik egingo. Hiria behar dut. Las Palmas hiri nahiko handia da, eta La Isleta auzo berezia da. Kontua izan da hara joatea eta han egotea. Beti egiten dut inspiratzeko eta ideiak ateratzeko. Nobela kokatzen dudan tokian egoten naiz zentzumen guztiak erne. Lau aldiz egon naiz Las Palmasen.

Kritika soziala ere agertzen da: harrera zentroak, etorkinak, Saharako gatazka... La Isleta auzoan harrera zentro handi bat dago. Etorkin ailegatu berriak han sartzen dituzte. Ez da CIE bat; CIEak kartzela modukoak dira. Harrera zentro hauetan hobeto tratatzen dituzte. Han sartzen dira eta gero estatuko beste toki batzuetara lekualdatzen dituzte. Kanarietan etorkinekin ez dute arazorik. Haiek esaten dute mende asko daramatzatela horrelakoak jasotzen, eta haiek ere erdi afrikarrak erdi hego amerikarrak direla. Gai horretan askoz irekiagoak dira kanariarrak; ospitalarioagoak, eta hobeto hartzen dituzte atzerritarrak. Handik paseatzen Las Canterasen emakume sahauriar asko ikusten dira, eta oso deigarria da bakarrik daudelako, terrazetan, eta ez

delako oso normala. Deigarria da hainbeste emakume sahauriar edozein turista alemaniar edo frantziar bezala terrazetan ikustea. Bertakoek ere ez daukate oso argi zergatik den; kazetariek eta kontatu didatenez haien senarrak agian Fronte Polisarioan daude, beste batzuk penintsulan... Saharako gatazkari buruz hitz egiteko baliatu dut ere.

Nola egiten dituzu deskribapenak? Lehen papertxo bat eta boligrafo bat eramaten nuen eta oharrak hartzen nituen. Gero konturatu nintzen oso lan handia dela, eta orduan mugikorrarekin grabatzen dut. Nire mugikorra zapatofono kutre bat da eta lehen argazkiak ateratzen zituen baina orain ezta hori ere, baina grabatzen du. Orduan hortik joaten naiz eta klak: "Lau emakume

"ALEXIS RAVELO IDAZLE ETA LAGUNARI OMENALDIA EGIN DIOT LAS PALMASEN KOKATZEN" "HIRU ALDIZ EGON NAIZ INSPIRATZEKO ETA IDEIAK ATERATZEKO; BETI EGITEN DUT"

Nobelaren hasieran Toure tomateak lapurtzen ari da jan behar duelako eta bat-batean tipo handi bat zezen lepoko indartsu bat agertzen da eta jabea dela uste du, baina bera ere lapurtzen ari da. Lagunak egiten dira eta lagunak Toureri esaten dio ea noizbait borroka kanariarra probatu duen. Bera txapeldun ohia da eta ikuskizun moduan antolatzen ditu borrokaldiak, eta apustuak egiten ditu. Izenburua amarru hortik dator. Jendea engainatzeko eta apustuen bidez dirua irabazteko egiten ditu. Toureri esaten dio desafio bat egingo duela eta bera Dakarko lehoia izango dela. Baina Toure ez da Dakarkoa eta ez dauka borrokan ideiarik. Baina lagunak esaten dio jendeak ez dakiela hori eta berak esateko Senegalen borroka oso antzekoa egiten dela. Kirol nazionalak dira. Apustuen bidez dirutza irabaziko duela esaten dio, eta hori ez zaio horren erokeriarik iruditzen Toureri. Hor hasten da trama. Gero gauzak konplikatzen dira. Sagatik umoretsuena dela uste dut.

Horrelako borrokaren bat ikusi duzu? Bai. Hemen galdetu dudanean batzuk ezagutzen dute eta beste batzuk entzun ere ez dute egin. Han kirol nazionala da. Ez dakit hemengo zerekin konparatu; pilota izan daiteke, baina agian gehiago da. Liga bat dago... Hortik tiratzea erabaki nuen. Senegalen eta Hego Korean ere egiten da.

Hamargarren liburua eta, laster, telesaila. Bukatuta dago. Sei kapitulu eginda daude. Bakarrik falta da zein egunetan emitituko duten jakitea. ETB1en estreinatuko dute, euskaraz.


2024-01-12 Ostirala

11 GALDERA

"Inoiz ez da berandu bazkide egiteko" Urtea itxi aurretik egin ziren guaixe fundazioko bazkide Ainhoa Tobar Beperet eta bere bikotekidea Aritz Etxeberria Bengoetxea; bazkide berrienetarikoak dira. Guaixe astekaria ostiralero etxean jasotzearen "erosotasuna" aipatu du altsasuarrak Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU

1

Zergatik egin zarete bazkide? Zergatik orain?

9

Egia esan, nire etxean, gurasoen etxean, eta baita Aritzen etxean ere, bazkide izan dira eta astekaria izan dute. Gure etxera joan ginenean Internetetik irakurtzen genituen albisteak eta egun batean Instagramen post batean edo story batean ikusi genuen: Egin zaitez bazkide! Eta konturatu ginen ez ginela bazkide, eta egitea pentsatu genuen. Abendu erdialdean izan zen.

Beraz, aurretik astekaria eta webgunea irakurtzen zenuten.

3

Bazkide egiteko urratsa falta zitzaizuen.

Hori da. Post hori ikusi genuen, eta pentsatu genuen: nola izan daiteke oraindik bazkide ez izatea! Horregatik eman genuen urratsa.

Bai, eta batzuetan zerbait ikusi izan dugu existitzen zela ere ez genekiena; horrelako sentsazioa izan dugu.

4

Zer da gehien gustatzen zaizuena astekaritik?

6 zue? Entzuten duzue?

Bai, bai. Ohitu gara gurasoen etxera joaten garenean guaixea ikustera eta begirada bat ematera, baina gaur egun mugikorrarekin edo ordenagailuarekin edo dena delakoarekin albisteak edo intereseko gauzak irakurtzen genituen, eta paso egin genuen.

5 Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)

Espero ez zenuten zerbait topatu duzue?

Zer egin zenuten bazkide egiteko?

Webguneko bazkidetzeko atalean sartu ginen eta hor izen emate

2

Haur bat izan dugunetik jaiotzen atal hori asko gustatzen zaigu; guaixea ireki eta hori da ikusten dugun lehenengo gauza. Gero dena irakurtzen dugu, Aritz kirolen atalarekin hasten da lehenengo, baina dena begiratzen dugu. Azkenean, herriko edo zonaldeko gauzak ezagutzen ditugu, baina Sakanan gertatzen direnak ez dakizkigu eta horretarako ere erabiltzen dugu, Sakanako parte garelako.

minta hau oso interesagarria ikusten dut beraientzat, baina agian gehiegi da. Orduan, publiko hori bilatzen bada edo publiko horri zuzentzen badizkiogu edukiak modu eskuragarri edo sintetikoago batean erakutsiko nituzke; ni albistean sartzen naiz eta irakurtzen dut, baina badakit nik lan egiten dudan ikasleek ez dituztela irakurriko, eta, beraz, ez dakite hori gertatu denik. Azkartasuna eta eduki laburragoak eta sintetikoagoak bilatzen direnez, hori aukera bat izan daiteke. Edo Whatsapp difusio kanal bat. Horrelako ideiak bururatu zaizkit.

Ainhoa Tobar Beperet altsasuarra. UTZITAKOA

beleixe irratia ezagutzen du-

Noizbait entzun izan dugu, baina ez asko, egia esan. Lanagatik edo arloagatik ikastetxeen podcastak egiten direnean saio hori entzuten dut, baina ez dugu asko entzuten.

7

Zer abantaila ikusten duzue bazkide izatean edo astekaria etxean jasotzean?

Batez ere erosotasuna astekaria etxean duzulako eta informazio guztia eskura duzulako. Badakigu badirela abantaila batzuk fundazioko bazkide izateagatik, lagunek eta ondokoek esan digutelako.

Bazkide egin ginenean komentatu zizkiguten pixka bat gainetik, baina ez genituen ezagutzen. Horren harira ere, perfekto.

8

Zerbait aldatuko zenukete edo faltan sumatzen duzue?

Galdera oso zaila iruditzen zait; ez dakit erantzun zehatz bat emateko aukera dudan. Nik uste herraminta oso potentea eta polita dela komunikabide osoa orokorrean Sakanako egunerokotasuna ezagutzeko. Bizi garen gizartean azkartasunak botere handia hartu du eta nire lan alorrera eramanda, hezkuntza, ikerketek diotenez hizkuntza eta irakurketan zailtasunak suertatzen ari direla ikasleengan eta nire ikasleek, nerabe eta gazteak, ez dituzte horrelako albisteak irakurtzen edo, besterik gabe, ez dute irakurtzen. Orduan, nik herra-

horretan datuak sartu nituen. Korreo bat heldu zitzaigun eta kontaktuan jarri ziren. Oso azkarra izan da.

10

Zer espero duzue hemendik aurrera?

11

Jendea bazkide egitera animatzen duzue?

Nahiz eta gu agian bazkide berandu egin, guaixe fundazioak aurrera jarraitzea eta prozesu honetan parte hartzea. Baita eguneratuta egotea ere.

Bai, noski. Eta inoiz ez da berandu. Egin beharko gara esaten genuen beti, eta azkenean beste modu batera ikustera ohitzen zara, baina mugikorrean ezin dituzu eduki guztiak ikusi, eta astekaria izatea ongi dago ere.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
889. Guaixe by Guaixe Fundazioa - Issuu