Skip to main content

Fitxa didaktikoa -LH irakaslegoa

Page 1

fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

N N N N NN N Irakaslegoa

Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

Lehengaiak mugatuak dira. Inguratzen gaituzten objektuak lehengai hauetatik abiatuz burutu dira. Hala ere, ohitura oso txarra dugu: erosi, denbora oso laburrean erabili eta ondoren bota. Jarrera honek, baliabide naturalak agortzeaz gain, ingurugiro arazo handiak sortarazten ditu, zaborra ezin delako edozein tokitan baztertu. Hondakin gaietan adituak diren pertsona guztiak ados daude, hondakinen sortarazpena gelditzeko, urrezko hiru arauak aplikatu behar direla: Berrerabili, Berziklatu eta Murriztu.

1

Urrezko hiru arauak bere garrantziaren arabera aplikatu behar dira. Zein uste duzu izan daitekeela ordena? Arrazonatu zure erantzuna.

MURRIZTU-BERRERABILI-BIRZIKLATU Hondakinen sorrerak aurre hartzeko modu egokiena, hauek sortzea ekiditea da, beraz, hondakinen kontsumoa eta ondorengo produkzioa MURRIZTEA, lehentasunezko aukera izan behar du. Bigarren aukera, objektuen bizitza ahal den gehiena luzatu behar da, sortu zirenerako edo beste edozein funtziorako, ahal den aldi guztietan erabiliz. Probetxamendu mota honi BERRERABILTZEA esaten zaio. Azkenik, erabilerarik gabe objektuaren materiala BIRZIKLATUko genuke, objektu berriak sortzeko. Ondoren botila baten zikloa ikus dezakezu hiru modutan: BERRERABILTZEN, BIRZIKLATZEN, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU GABE.

BIRZIKLATU

BIRZIKLATU ETA BERRERABILI GABE

2

BERRERABILI

2


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

3

NN N N NN N

Zein da berrerabiltzea eta birziklatzearen arteko desberdintasuna?

*(Erantzun osoa eranskinean)

Desberdintasunak* 1 2 3 4

Zein iruditzen zaizu dela aukera egokiena ingurugiroaren ikuspegi aldetik? Zergatik?

Beraz, ingurumenaren ikuspegitik aukera egokiena BERRERABILTZEA da BIRZIKLATZEAren aurrean (ezberdintasunetan azaldutako arrazoiak direla eta).

Zein gauza berrerabili daitezke? Nola? Zure eguneroko bizitzan adibideak aurki itzazu..

4

Liburuak, arropa, jostailuak, tamaina handikoak (altzariak, tresna elektriko eta elektronikoak),... adibidea: txikia geratzen zaigun arropa, gu baino txikiagoak diren, bai familiakoak edo bai eta lagunek jantzi dezakete. Edo, guk beraiena jantzi...

3


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

EmaĂşs irabazirik gabeko erakundea da, horrek esan nahi du, nahiz eta bere ekintzak onurak eman, onura hauek lanpostu berrien sorreran jartzen dira. EmaĂşs-eko EkoCenter-a hondakinen berrerabiltzean oinarritzen da eta hori da bere helburu nagusiena. Hala ere, EkoCenter-ean berrerabiltzea hainbat modutan ikus dezakegu, hauetako bakoitzak helburu zehatz batzuk lortzea bilatzen du.

5

Gezien bitartez lotu itzazu ezker zutabeko ekintzak eskuin zutabean jasotzen diren helburuekin. Kontutan izan ekintza batzuk helburu bat baino gehiago izan dezaketela eta alderantziz.

Desabantaila egoeran dauden pertsonentzat enplegua sortu. Gizarteratzeko enpresa

Konponketaren kultura bat sortu. Ingurumenarekin sentsibilizatutako gizarte bat sortu.

Bigarren eskukoen salmenta Pertsonekin solidarioa den gizarte bat sortu. Kontsumo arduratsua sustatu. Piezen salmenta

Berrerabiltzea eta bigarren eskuko objektuen aurrean aurreritziekin hautsi. Objektuen bizitza erabilgarria luzatu.

Erakusketak

Erabili eta bota kulturarekin hautsi. Erakutsi hondakinak baliabideak direla eta ez zaborra.

Balio duten erantzunak Beste aukerak

4


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

Gure etxeetan sortzen dugun zaborrean begiratzen badugu, hondakin talde edo familia desberdinak daudela ikusi daiteke: papera-kartoia, beira, metalezko, plastikozko edo tetra-brick ontziak, materia organikoa, modu egoki batean banatzen badira eta dagokien eduki-ontzi zehatzetan uzten badira (urdin, berde, hori eta marroia hurrenez hurren) birziklatu daitezke. Baina, hondakin beste korronte edo familia garrantzitsuak daude, hauetako batzuk berrerabiliak izateko potentzialtasun argi batekin. Hondakin handiak deitzen direnei buruz ari gara. Hauen tamaina handia dela eta egokitu zaie kontzeptua, normalean kaleko gune zehatzetan uzten dira eta modu berezi batean egiten da hauen bilketa. Tamaina handikoen bilketa bi modu daude: kaleko Bilketa eta 1etxez etxeko Bilketa.

6

2 3 Bilketa modu ezberdinak identifikatu eta formula bakoitzak dituen abantaila eta desabantailak zerrendatu:

4

*(Erantzun osoa eranskinean)

kaleko bilketa

etxez etxeko bilketa

5


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

Armairuak, sofak, koltxoiak, mahaiak, aulkiak,... eta etxetresna elektrikoak, hondakin handiak dira. Pertsona bakoitzak, urteko 16,5 kilogramo sortzen ditu batez besteko. Jasotako kantitate honetatik, zati txiki bat besterik ez da izaten berrerabilia. Jasotzeko modua da ondorengo probetxamendurako gakoa. Hondakin handien barruan, azpi-familia berezi bat aurkitzen da, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (T.E.E.H.ak). T.E.E.H.en barruan senidetasun hiru lerro bereizten dira: lerro zuria, marroia eta grisa. Bereizketa hau koloreen bitartez egiten zen, garai batean mota hauetako produktuak kolore hauetakoak izaten zirelako.

7

Hondakin bakoitza bere senidetasun lerroarekin lotu ezazu:

LERRO MARROIA

LERRO GRISA

LERRO ZURIA

LERRO ZURIA

LERRO GRISA

LERRO ZURIA

LERRO GRISA

LERRO ZURIA

6


fictxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

Jokoetarako kontsolak, fija handiagoak, eramangarri txikiagoak, musika entzunarazteko tresna txikiak, ordenagailuak, telefono mugikorrak,... ingurumenaren kalterako, azkarregi bihurtzen dira hondakinean. Urtero, munduan, hondakin elektronikoen 20 eta 50 tona bitartean sortzen dira. Adituen arabera, datozen urteetan produktu hauen kantitatea bikoiztu egingo da. Objektu hauek, toxiko eta arriskutsuak bezala sailkatuak izan diren hainbat osagai dituzte eta ingurumenerako oso kaltegarriak gerta daitezke.

8

Zein dira ondorengo arrazoietatik, produktu hauen bizitza zikloa hain laburra egiten dutenak? Arrazoi hauek ingurumenaren ikuspegitik pisu nahikoa dutela uste duzu?

*(Erantzun irekia)

Diferencias

Jokoak nire kontsolarekin

Jada ez dut nahi, modaz

Azken modeloa ez badut

bateragarriak izatea utzi

pasa da.

ezingo dut nire lagunekin

dute.

jolastu.

EkoCenter-ean hondakin handi, ehun, tresna eta liburuekin egiten da lan. Tresna bezala, dekorazioa, apaindurarekin,...zerikusia duten artikulu mota guztiak ulertzen dira. Ehunek, gero eta hazkunde handiagoa duten hondakin familia bat osatzen dute. Hondakin handiekin gertatzen den bezala, ehunak jasotzen diren moduaren arabera, gehiago edo gutxiago berrerabiliko dira. Eduki-ontzi bidez jasotzen diren ehunak, berrerabiltze portzentai oso baxuak aurkezten dituzte. Dena dela, bai tamaina handikoak, liburuak eta besteekin, “etxez etxeko” moduan jasotzen badira, bai eta ehunak eskura ematen badira, Emaús-ek dituen dendetan, berrerabiltzearen aukerak bikoiztu egiten dira.

Ehunaren birziklapena oso mugatua da, kotoia besterik ezin da berrerabili, garbiketarako trapuan bihurtuz. Ingurumenaren kalterako, momentuz ez dago ehunarentzat irtenbide egokirik, berrerabiltzeko ez da erabilgarria ezta birziklatzeko ere. Irtenbide egokiena behar duguna baino gehiago erostea ekiditea da.

7


NN N N NN N

fitxa DIDATIkoA

EkoCenter-era bisita

9

Hurrengo irudian ehun hondakinek EkoCenter-ean jarraitzen duten pausuak ikus daitezke. Aipa ezazu bakoitza.

1

Ehun hondakinen bilketa

4

Kotoizko ehunak: garbiketarako trapuak

2

Arropen sailkapena

5

Ehun sintetikoak: zabortegia

3

Bigarren eskuko salmenta

6

Ehun hondakinen bilketa

1

5 4

2 6 3

8


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

EmaĂşs-ek EkoCenter-ean ingurumena hobetzeko helburu bikoitzarekin egiten du lan, hondakinen kudeaketa egokia eta gizarte elkartasunaren bilaketaren bitartez, lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei (trebakuntzarik gabeko gazteak, iraupen luzeko langabetuak, 45 urtetik gorakoak, familia erantzukizuna duten emakumeak, inmigranteak, etxerik gabeko pertsonak,...) lan-eskaintzaren bitartez. Konpromezu hau, etorkizuneko belaunaldientzat ingurunea egungo baldintza berdinetan uzteari lotuta, EmaĂşs-ek giza garapen iraunkor bat lortzeko lan egiten duela suposatzen du.

10

Giza garapen iraunkorraren definizioa osatu ezazu:

"Garapen iraunkorra: Pertsonek dituzten egungo beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldiek beraien beharrak asetzeko gaitasuna baldintzan jarri gabe."

Baina, honek zer esan nahi du? Zein dira pertsonen egungo beharrak? Adibidez, arnasteko aire garbian pentsatzen baduzu, eta baita garraiorako automobilean pentsatzen baduzu, zure beharrak gatazkan egon daitezke. Nola erabakitzen dugu asetuko diren beharrak? Behartsuena edo aberatsena? Ingurumenarenak edo industriarenak?

“Garapen iraunkorra, planeta honetan bizi garen izaki guztien arteko oreka bat sortzen saiatzen da, bai eta kontsumitzen ditugun baliabideak ere.”

Guk egiten dugun ekintza bakoitza, modu batean gure ingurumenean isladaturik agertzen da, horregatik burutzen dugun ekintza bakoitzean kontutan izan behar dugu ingurunean izan dezakeen eragina eta gure beharren asetasuna eta hauek ingurumenean dituzten ondorioen arteko oreka puntua bilatu behar dugu.

9


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

ERANSKINA: ERANTZUN OSOAK

3 3

Zein da BERRERABILTZEA eta BIRZIKLATZEAren arteko desberdintasuna?

BERRERABILI

BIRZIKLATU

- Objektuen BERRERABILTZEAK, hauek zabortegian amaitu ez dezaten suposatzen du. Kasu honetan, objektua hasiera batean sortua izan zen funtzioa egiteko erabiltzen da, edo beste edozertarako. Inola ere ez da beharrezkoa objektuaren eraldaketa prozesu industrial bat, material berarekin objektu berriak sortzeko.

- BIRZIKLATZEAREN kasuan, baztertua izan den objektuaren materialak, prozesu industrial bat dela medio, jatorrizkotik erabilgarri berriak eraikitzen dira.

- BERRERABILTZEAREN bitartez, jatorrizko objektuak jasaten duen aldaketa gutxienekoa da, beraz, eraldaketa honek behar duen energia gastua ere ez da handiegia. Gauza bera gertatzen da objektu berrien eraldaketa edo sorrerarako beharrezkoak diren lehengaiekin, kasu honetan ere ez dira gehiegizkoak.

- Materialen BIRZIKLATZEAK daraman prozesu industrialak, askotan energia era lehengaien gastu handia suposatzen du.

- BERRERABILTEAN energia gastu minimoak berotegi-efektua duten gasen botatze gutxiagoa suposatzen du atmosferara, CO2a bezala, eta beraz, aldaketa klimatikoari ekarpen txikiagoa egiten dio.

- BIRZIKLATZE prozesuen energia gastu handienek, berotegi-efektua duten gasen sorrera handiagoa suposatze du, atmosferara botatzen diren gas hauek aldaketa klimatikoari handiagotzea laguntzea.

- BERRERABILTZEAK erabili eta bota , egungo kultura honetan pentsamoldearen aldaketa bat adierazten du, probetxamendua eta kontsumismo gutxiago duten portaeretaz apustu eginez.

- BIRZIKLATZEA prozesu industrial bat da. Hiritarren papera hondakinaz aske dagoenean amaitzen da, hondakina beraren kudeatzaileen esku geratzen denean. Beraz, erabili eta bota kulturan ez du aldaketa nabari bat suposatzen.

10


fitxa DIDAkTIkoA

EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

ERANSKINA: ERANTZUN OSOAK

6

Kaleko bilketa eta etxez etxeko bilketaren ezberdintasunak azaldu (abantailak eta desabantailak)

KALEKO BILKETA

ETXEZ ETXEKO BILKETA

- Kalean, bilketa guneetan uzten diren tamaina handiko hondakinak, aldi askotan oinezkoen ibilera oztopatzen dute eta estetikoki begi-inpaktu handi bat eragiten dute.

- Etxeetatik erretiratzen diren tamaina handiko gehienak, bere erabilerarako egoera onean aurkitzen dira, beraz, BERRERABILIAK izateko aukera dute eta beraien bizitza erabilgarria luzatu, adibidez, bigarren eskuko objektu bezala saltzearen bitartez.

- Modu honetan erretiratuak diren tamaina handiko gehienak zabortegian amaitzen dute, hauen zati oso txikia berreskuratuz. - Tamaina handiko objektu hauek kalean egote hutsarekin, neurri handi batean galerak izan eta balioa galdu dezakete, ondoren izan dezaketen probetxamendurako. - Askotan altzaria edo etxeko tresna elektrikoak, bilketa guneraino eramateak zama handia suposatzen du. - Kalean, dagokien puntuetan altzarien bilketa egitea merkeagoa eta azkarragoa da..

- Herritarrentzat etxez-etxeko bilketak erosotasun handiagoa suposatzen du, EmaĂşseko langileek altzaria desmuntatu eta erretiratzen dutelako. - Etxez-etxeko bilketa modua, kaleko bilketa modua baino garestiagoa da, baina onura gehiago eskuratzen dira. Onura hauek ez dira bakarrik ekologiaren ikuspuntutik, artikulu gehienak bigarren eskuko objektu bezala saldu daitezke, beraz, ekonomiaren ikuspuntutik ere bere onurak ditu.

11


fitxa DIDAkTIkoA EkoCenter-era bisita

NN N N NN N

ERANSKINA: ERANTZUN OSOAK

8

Zein dira ondorengo arrazoietatik, produktu hauen bizitza zikloa hain laburra egiten dutenak? Arrazoi hauek ingurumenaren ikuspegitik pisu nahikoa dutela uste duzu?

Hiru arrazoi hauek ohiko argudioak osatzen dituzte, produktu mota hauen aldaketa edo berritzea justifikatzeko garaian, nahiz eta ingurumenaren ikuspuntutik argudio hauek pisu oso eskasa izan, produktu hauek gure eguneroko bizitzan ez dute suposatzen behar errealak eta gainera, kasu gehienetan ez dituzte hobetzen, ordezkatzen dituzten aurreko ereduak. Zentzu honetan, fabrikatzaileen papera ere ezinbestekoa da, beraiek dira erabili eta bota kulturaren oinarrizko eragileak, beraiek dira gero eta iraupen laburragoa duten ereduak egiten dituztenak eta bertsio berriengatik etengabe ordezkatzen ari direnak.

9

Ehun hondakinek EmaĂşs-eko EkoCenter-ean jarraitzen dituzten pausuak:

- Ehun hondakinen bilketa: kamioiek etxez-etxeko bilketetatik, eduki-ontzietatik (eskualde batzutan Urola-Kosta bezala) edo EmaĂşs-eko eraikinetara hurbiltzen diren pertsonen zuzeneko uzteetatik eratorritako arropa eta zapatak deskargatzen dituzte. -

EmaĂşs-eko EkoCenter-ean arropak aurkitzen diren egoeraren arabera sailkatzen dira.

- Bere berreskuratzerako BERRERABILTZE zuzena: egoera bikainean aurkitzen diren arropak, zuzenean bigarren eskuko dendan jartzen dira salgai zuzenean. Arropa guztiak dendan aurkeztu ezin daitezkeenez, asko biltegira eramaten dira. - Kotoizko ehunen berreskurapena: egoera onean aurkitzen ez diren arropak, osatuak dauden ehunaren arabera sailkatzen dira. Kotoizkoak direnak BERRERABILI egiten dira, tiretan mozten dira eta ondoren garbiketarako trapu bezala oso erabilgarriak dira (adibidez, mekanika tailerretan). - Arropa askok bere konposizioan duten ehun sintetikoak ezin dira trapu bezala erabili: ez dute kotoia bezalako xurgatzeko ahalmen hori edo disolbagarri edo beste edozein gairekin erreakzioa egin dezakete karruskatuz. Kasu honetan ere, tiretan mozten dira eta espazio gutxiago bete dezaten, paketatu egiten dira. Hauen azken norakoa zabortegia da.

12


N N N N NN N


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Fitxa didaktikoa -LH irakaslegoa by Grupo Emaus Fundacion Social - Issuu