Skip to main content

Fitxa didaktikoa- BH Irakaslegoa

Page 1

IRAKASLEGOA


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

Lehengaiak mugatuak dira. Inguratzen gaituzten objektuak lehengai hauetatik abiatuz burutu dira. Hala ere, ohitura oso txarra dugu: erosi, denbora oso laburrean erabili eta ondoren bota. Jarrera honek, baliabide naturalak agortzeaz gain, ingurugiro arazo handiak sortarazten ditu, zaborra ezin delako edozein tokitan baztertu. Hondakin gaietan adituak diren pertsona guztiak ados daude, hondakinen sortarazpena gelditzeko, urrezko hiru arauak aplikatu behar direla: Berrerabili, Berziklatu eta Murriztu.

1

A) Urrezko hiru arauak bere garrantziaren arabera aplikatu behar da. Zein uste duzu izan daitekeela ordena? Arrazonatu zure erantzuna.

MURRIZTU-BERRERABILI-BIRZIKLATU Hondakinen sorrerak aurre hartzeko modu egokiena, hauek sortzea ekiditea da, beraz, hondakinen kontsumoa eta ondorengo produkzioa MURRIZTEA, lehentasunezko aukera izan behar du. Bigarren aukera, objektuen bizitza ahal den gehiena luzatu behar da, sortu zirenerako edo beste edozein funtziorako, ahal den aldi guztietan erabiliz. Probetxamendu mota honi BERRERABILTZEA esaten zaio. Azkenik, erabilerarik gabe objektuaren materiala BIRZIKLATUko genuke, objektu berriak sortzeko.

3Rs B) Zer esan nahi du MURRIZTU? Jar ezazu adibide bat.

´

MURRIZTEA da hondakinen SORRERARI AURRE HARTZEKO modu nagusia, kontsumoaren gutxitzearen bitartez. Gainera, lehengaien kontsumoaren murriztean zuzenean eragiten du, beraz, onura bikoitza da. Adibidea: folio bat bi aldeetatik idatzia, bi folio alde batetik idatzia egon ordez: paperaren kontsumoa murriztu (zuhaitzena ere) eta zaborraren sorrera (kasu honetan sortutako zaborra folio batekoa da, bi izan ordez).

2


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

2

A) Ondoren botila baten zikloa ikus dezakezu hiru modutan: BERRERABILTZEN, BIRZIKLATZEN, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU GABE. Identifika itzazu bakoitza.

B I R Z I K L AT U

B E R R E R A B I L I E TA B I R Z I K L AT U G A B E

BERRERABILI

B) Zabor ontzira botatzen den beira, zuzenean zabortegira doa. Gipuzkoan, gaur egun, zein arazo daude zabortegiekin? Gipuzkoa mankomunitate edo udalerrien elkarteetan banatuta dago, ura eta zaborren kudeaketa errazteko. Gaur egun, berrerabiltzea edo birziklatzearen bitartez berreskuratuak ez diren Gipuzkoako hondakin guztiak zabortegian amaitzen dute, hondakinen tratamendurako funtzioan dagoen aukera bakarra da. San Marcos-eko zabortegiak, orain gutxi arte Donostialdea Mankomunitateko zabor guztiak jasotzen zituen, hain zuzen ere zabor gehien sortzen duena. Betetasun-egoera dela eta, zabortegiaren itxieraren ondoren eta Zubietako erraustegiaren eraikuntza amaitu bitartean, Hiriko Hondakin Solidoak behin-behinean Gipuzkoako gainontzeko zabortegietan banatzen ari dira: Urteta Zarautzen, Sasieta Beasainen eta Lapatx Azpeitian.

3


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

3

Zein da berrerabiltzea eta birziklatzearen arteko desberdintasuna? *(Erantzun osoa eranskinean)

Desberdintasunak* 1 2 3 4

Bietako zeinek du eragin gehiago aldaketa klimatikoan? Zergatik?

3

Beraz, ingurumenaren ikuspegitik aukera egokiena BERRERABILTZEA da BIRZIKLATZEAren aurrean (ezberdintasunetan azaldutako arrazoiak direla eta).

A) Zein gauza berrerabili daitezke? Nola? Zure eguneroko bizitzan adibideak aurki itzazu.

4

Liburuak, arropa, jostailuak, tamaina handikoak (altzariak, tresna elektriko eta elektronikoak),... adibidea: txikia geratzen zaigun arropa, gu baino txikiagoak diren, bai familiakoak edo bai eta lagunek jantzi dezakete. Edo, guk beraiena jantzi...

B) Eskolatik, zein modutan lagundu daiteke? BERRERABILERA bultzatzeko egin zitekeen ekintzaren bat proposatu eta garatu. (Zure iradokizunak eta zalantzak ekocenter@emaus.com). Eskolatik laguntzeko modua: -adibidea: Ikasturte batetik bestera testu liburuen berrerabiltzearen politikagatik apustu eginez. Jantzien bilketan parte hartuz, bigarren eskuko bezala berrerabiltzeko edo baita, bigarren eskuko merkatuak antolatu edo daudenetan parte hartuz,...

4


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

EmaĂşs irabazirik gabeko erakundea da, horrek esan nahi du, nahiz eta bere ekintzak onurak eman, onura hauek lanpostu berrien sorreran jartzen dira. EmaĂşs-eko EkoCenter-a hondakinen berrerabiltzean oinarritzen da eta hori da bere helburu nagusiena. Hala ere, EkoCenter-ean berrerabiltzea hainbat modutan ikus dezakegu, hauetako bakoitzak helburu zehatz batzuk lortzea bilatzen du.

5

Gezien bitartez lotu itzazu ezker zutabeko ekintzak eskuin zutabean jasotzen diren helburuekin. Kontutan izan ekintza batzuk helburu bat baino gehiago izan dezaketela eta alderantziz.

Desabantaila egoeran dauden pertsonentzat enplegua sortu.

Gizarteratzeko enpresa

Konponketaren kultura bat sortu. Ingurumenarekin sentsibilizatutako gizarte bat sortu.

Bigarren eskukoen salmenta

Pertsonekin solidarioa den gizarte bat sortu. Kontsumo arduratsua sustatu.

Piezen salmenta

Berrerabiltzea eta bigarren eskuko objektuen aurrean aurreritziekin hautsi. Objektuen bizitza erabilgarria luzatu.

Erakusketak Erabili eta bota kulturarekin hautsi. Erakutsi hondakinak baliabideak direla eta ez zaborra.

Balio duten erantzunak Beste aukerak

5


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

Gure etxeetan sortzen dugun zaborrean begiratzen badugu, hondakin talde edo familia desberdinak daudela ikusi daiteke: papera-kartoia, beira, metalezko, plastikozko edo tetra-brick ontziak, materia organikoa, modu egoki batean banatzen badira eta dagokien eduki-ontzi zehatzetan uzten badira (urdin, berde, hori eta marroia hurrenez hurren) birziklatu daitezke. Baina, hondakin beste korronte edo familia garrantzitsuak daude, hauetako batzuk berrerabiliak izateko potentzialtasun argi batekin. Hondakin handiak deitzen direnei buruz ari gara. Hauen tamaina handia dela eta egokitu zaie kontzeptua, normalean kaleko gune zehatzetan uzten dira eta modu berezi batean egiten da hauen bilketa. Tamaina handikoen bilketa bi modu daude: kaleko Bilketa eta etxez etxeko Bilketa.

6

Bilketa modu ezberdinak identifikatu eta formula bakoitzak dituen abantaila eta desabantailak zerrendatu: *(Erantzun osoa eranskinean)

Kaleko Bilketa

Etxez etxeko bilketa

6


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

Armairuak, sofak, koltxoiak, mahaiak, aulkiak,... eta etxetresna elektrikoak, hondakin handiak dira. Pertsona bakoitzak, urteko 16,5 kilogramo sortzen ditu batez besteko. Jasotako kantitate honetatik, zati txiki bat besterik ez da izaten berrerabilia. Jasotzeko modua da ondorengo probetxamendurako gakoa. Hondakin handien barruan, azpi-familia berezi bat aurkitzen da, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (T.E.E.H.ak). T.E.E.H.en barruan senidetasun hiru lerro bereizten dira: lerro zuria, marroia eta grisa. Bereizketa hau koloreen bitartez egiten zen, garai batean mota hauetako produktuak kolore hauetakoak izaten zirelako.

7

A) Hondakin bakoitza bere senidetasun lerroarekin lotu ezazu:

Diferencias 1 2

LERRO GRISA

LERRO ZURIA

3 4 LERRO ZURIA

LERRO ZURIA

LERRO ZURIA

LERRO GRISA

LERRO MARROIA

LERRO GRISA

7


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

B) Tresna hauek daramaten, ingurumenarentzat kaltegarri diren produktu edo osagairen bat identifikatu. Zer egin behar dugu osagai hauekin, tresnak balio ez badu? Nora eraman ditzakegu? Osagai toxikoak: telefono mugikorraren bateria, pilak, hozkailuaren gasa. Pilak eta mugikorraren bateria: eduki-ontzi txiki horia, garbi guneak edo erosten zireneko dendak. Hozkailuaren gasa: hozkailuko gasak (Klorofluorokarbonoak) ditu, atmosferako ozono geruzarekin egiten du eragina, azken hau desagertaraziz. Hozkailu berri bat erosten dugunean eta jartzera datozenean, gure etxetik kendu behar digute. Horrela ez bada, udaletxeak adierazten duen egunetan, tamaina handikoak jasotzen diren kaleko bilketa guneetan utzi dezakegu, edo EmaĂşs-era deitu gure etxeetara etortzeko bilketa egitera.

Jokoetarako kontsolak, fija handiagoak, eramangarri txikiagoak, musika entzunarazteko tresna txikiak, ordenagailuak, telefono mugikorrak,... ingurumenaren kalterako, azkarregi bihurtzen dira hondakinean. Urtero, munduan, hondakin elektronikoen 20 eta 50 tona bitartean sortzen dira. Adituen arabera, datozen urteetan produktu hauen kantitatea bikoiztu egingo da. Objektu hauek, toxiko eta arriskutsuak bezala sailkatuak izan diren hainbat osagai dituzte eta ingurumenerako oso kaltegarriak gerta daitezke.

8

Zein dira ondorengo arrazoietatik, produktu hauen bizitza zikloa hain laburra egiten dutenak? Arrazoi hauek ingurumenaren ikuspegitik pisu nahikoa dutela uste duzu? Zergatik ez da zerbait egiten, eredu berriak salmentara hain jarraian ateratzea ekidin dezaten? Zuk zer egin dezakezu kontsumo hau eta bere ondorioak murrizteko?

Produktu hauen fabrikatzaileak berak dira lehen interesatuak, produktu hauek duten iraupen laburrean. Modu honetan, gero eta kalitate baxuagoa duten produktuak egiten dituzte, gutxiago iraun dezaten eta gainera ezaugarri antzekoak dituzten, kanpo itxura ezberdineko ereduengatik etengabe berriztatzeko. Hau guztia, publizitatekanpaina erasokor eta etengabekoekin datoz, kontsumitzaileengan eragiteko. Kontsumitzaileen papera, gure beharrak zeintzuk diren ezagutzean datza eta gaur egun bizi garen publizitate eta kontsumo gizarte honetan zuritzen ez uztea saiatzea. Laburbilduz, KONTSUMO ARBURATSUAREN portaerak lortzeko berrezi.

8


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

EkoCenter-ean hondakin handi, ehun, tresna eta liburuekin egiten da lan. Tresna bezala, dekorazioa, apaindurarekin,...zerikusia duten artikulu mota guztiak ulertzen dira. Ehunek, gero eta hazkunde handiagoa duten hondakin familia bat osatzen dute. Hondakin handiekin gertatzen den bezala, ehunak jasotzen diren moduaren arabera, gehiago edo gutxiago berrerabiliko dira. Eduki-ontzi bidez jasotzen diren ehunak, berrerabiltze portzentai oso baxuak aurkezten dituzte. Dena dela, bai tamaina handikoak, liburuak eta besteekin, “etxez etxeko” moduan jasotzen badira, bai eta ehunak eskura ematen badira, Emaús-ek dituen dendetan, berrerabiltzearen aukerak bikoiztu egiten dira.

9

Hurrengo irudian ehun hondakinek EkoCenter-ean jarraitzen duten pausuak ikus daitezke. Aipa ezazu bakoitza. *(Erantzun osoa eranskinean)

1

Ehun hondakinen bilketa

4

Kotoizko ehunak: garbiketarako trapuak

2

Arropen sailkapena

5

Ehun sintetikoak: zabortegia

3

Bigarren eskuko salmenta

6

Ehun hondakinen bilketa

1

5 2

4

6 3 9


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

Ehunaren birziklapena oso mugatua da, kotoia besterik ezin da berrerabili, garbiketarako trapuan bihurtuz. Ingurumenaren kalterako, momentuz ez dago ehunarentzat irtenbide egokirik, berrerabiltzeko ez da erabilgarria ezta birziklatzeko ere. Irtenbide egokiena behar duguna baino gehiago erostea ekiditea da.

10

Erabilerarik ez duten kotoizko jantziak trapuetan bihurtzen dira. Arropa hau zein modutan BERRERABILI edo BIRZIKLATU daitekeela iruditzen zaizu? Oihal sintetikoek zergatik ez dute balio trapuak egiteko? Hauekin zer egin genezake?

A) Erantzun irekia. B) Oihal sintetikoek ez dute kotoizkoen adinako xurgatze-ahalmena. Gainera, disolbatzaile, olio edota garbigarriekin erreakzionatu dezaketen osagai plastikoen portzentai altuak izaten dituzte. Beraz, ez dute balio garbiketa trapu gisa erabili ahal izateko.

EmaĂşs-ek EkoCenter-ean ingurumena hobetzeko helburu bikoitzarekin egiten du lan, hondakinen kudeaketa egokia eta gizarte elkartasunaren bilaketaren bitartez, lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei (trebakuntzarik gabeko gazteak, iraupen luzeko langabetuak, 45 urtetik gorakoak, familia erantzukizuna duten emakumeak, inmigranteak, etxerik gabeko pertsonak,...) lan-eskaintzaren bitartez. Konpromezu hau, etorkizuneko belaunaldientzat ingurunea egungo baldintza berdinetan uzteari lotuta, EmaĂşs-ek giza garapen iraunkor bat lortzeko lan egiten duela suposatzen du.

11

A) Giza garapen iraunkorraren definizioa osatu ezazu:

"Garapen iraunkorra: Pertsonek dituzten egungo beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldiek beraien beharrak asetzeko gaitasuna baldintzan jarri gabe."

10


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

Baina, honek zer esan nahi du? Zein dira pertsonen egungo beharrak? Adibidez, arnasteko aire garbian pentsatzen baduzu, eta baita garraiorako automobilean pentsatzen baduzu, zure beharrak gatazkan egon daitezke. Nola erabakitzen dugu asetuko diren beharrak? Behartsuena edo aberatsena? Ingurumenarenak edo industriarenak?

“Garapen iraunkorra, planeta honetan bizi garen izaki guztien arteko oreka bat sortzen saiatzen da, bai eta kontsumitzen ditugun baliabideak ere.”

B) Zure hitzetan azaldu ezazu. *(Erantzun irekia)

Guk egiten dugun ekintza bakoitza, modu batean gure ingurumenean isladaturik agertzen da, horregatik burutzen dugun ekintza bakoitzean kontutan izan behar dugu ingurunean izan dezakeen eragina eta gure beharren asetasuna eta hauek ingurumenean dituzten ondorioen arteko oreka puntua bi latu behar dugu.

EKONOMIA

INGURUMENA

GARAPEN IRAUNKORRA GIZARTE BERDINKETA

12

Esaten da, garapen iraunkorra orekan egon behar duten oinarrizko hiru euskarriren gainean mantentzen dela. Hauetako bat ingurumena da, zein dira beste biak?

11


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

ERANSKINA: ERANTZUN OSOAK

3

Zein da BERRERABILTZEA eta BIRZIKLATZEAren arteko desberdintasuna?

BERRERABILI

BIRZIKLATU

- Objektuen BERRERABILTZEAK, hauek zabortegian amaitu ez dezaten suposatzen du. Kasu honetan, objektua hasiera batean sortua izan zen funtzioa egiteko erabiltzen da, edo beste edozertarako. Inola ere ez da beharrezkoa objektuaren eraldaketa prozesu industrial bat, material berarekin objektu berriak sortzeko.

- BIRZIKLATZEAREN kasuan, baztertua izan den objektuaren materialak, prozesu industrial bat dela medio, jatorrizkotik erabilgarri berriak eraikitzen dira.

- BERRERABILTZEAREN bitartez, jatorrizko objektuak jasaten duen aldaketa gutxienekoa da, beraz, eraldaketa honek behar duen energia gastua ere ez da handiegia. Gauza bera gertatzen da objektu berrien eraldaketa edo sorrerarako beharrezkoak diren lehengaiekin, kasu honetan ere ez dira gehiegizkoak.

- Materialen BIRZIKLATZEAK daraman prozesu industrialak, askotan energia era lehengaien gastu handia suposatzen du.

- BERRERABILTEAN energia gastu minimoak berotegi-efektua duten gasen botatze gutxiagoa suposatzen du atmosferara, CO2a bezala, eta beraz, aldaketa klimatikoari ekarpen txikiagoa egiten dio.

- BIRZIKLATZE prozesuen energia gastu handienek, berotegi-efektua duten gasen sorrera handiagoa suposatze du, atmosferara botatzen diren gas hauek aldaketa klimatikoari handiagotzea laguntzea.

- BERRERABILTZEAK erabili eta bota , egungo kultura honetan pentsamoldearen aldaketa bat adierazten du, probetxamendua eta kontsumismo gutxiago duten portaeretaz apustu eginez.

BIRZIKLATZEA prozesu industrial bat da. Hiritarren papera hondakinaz aske dagoenean amaitzen da, hondakina beraren kudeatzaileen esku geratzen denean. Beraz, erabili eta bota kulturan ez du aldaketa nabari bat suposatzen.

12


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

ERANSKINA: ERANTZUN OSOAK

6

Kaleko bilketa eta etxez etxeko bilketaren ezberdintasunak azaldu (abantailak eta desabantailak)

KALEKO BILKETA

ETXEZ ETXEKO BILKETA

- Kalean, bilketa guneetan uzten diren tamaina handiko hondakinak, aldi askotan oinezkoen ibilera oztopatzen dute eta estetikoki begi-inpaktu handi bat eragiten dute.

- Etxeetatik erretiratzen diren tamaina handiko gehienak, bere erabilerarako egoera onean aurkitzen dira, beraz, BERRERABILIAK izateko aukera dute eta beraien bizitza erabilgarria luzatu, adibidez, bigarren eskuko objektu bezala saltzearen bitartez.

- Modu honetan erretiratuak diren tamaina handiko gehienak zabortegian amaitzen dute, hauen zati oso txikia berreskuratuz. - Tamaina handiko objektu hauek kalean egote hutsarekin, neurri handi batean galerak izan eta balioa galdu dezakete, ondoren izan dezaketen probetxamendurako. - Askotan altzaria edo etxeko tresna elektrikoak, bilketa guneraino eramateak zama handia suposatzen du. - Kalean, dagokien puntuetan altzarien bilketa egitea merkeagoa eta azkarragoa da.

- Herritarrentzat etxez-etxeko bilketak erosotasun handiagoa suposatzen du, EmaĂşseko langileek altzaria desmuntatu eta erretiratzen dutelako. - Etxez-etxeko bilketa modua, kaleko bilketa modua baino garestiagoa da, baina onura gehiago eskuratzen dira. Onura hauek ez dira bakarrik ekologiaren ikuspuntutik, artikulu gehienak bigarren eskuko objektu bezala saldu daitezke, beraz, ekonomiaren ikuspuntutik ere bere onurak ditu.

13


fitxa didaktikoa

EkoCenter-era Bisita

ERANSKINA: ERANTZUN OSOAK

9

Ehun hondakinek EmaĂşs-eko EkoCenter-ean jarraitzen dituzten pausuak:

- Ehun hondakinen bilketa: kamioiek etxez-etxeko bilketetatik, eduki-ontzietatik (eskualde batzutan Urola-Kosta bezala) edo EmaĂşs-eko eraikinetara hurbiltzen diren pertsonen zuzeneko uzteetatik eratorritako arropa eta zapatak deskargatzen dituzte. - EmaĂşs-eko EkoCenter-ean arropak aurkitzen diren egoeraren arabera sailkatzen dira. - Bere berreskuratzerako BERRERABILTZE zuzena: egoera bikainean aurkitzen diren arropak, zuzenean bigarren eskuko dendan jartzen dira salgai zuzenean. Arropa guztiak dendan aurkeztu ezin daitezkeenez, asko biltegira eramaten dira. - Kotoizko ehunen berreskurapena: egoera onean aurkitzen ez diren arropak, osatuak dauden ehunaren arabera sailkatzen dira. Kotoizkoak direnak BERRERABILI egiten dira, tiretan mozten dira eta ondoren garbiketarako trapu bezala oso erabilgarriak dira (adibidez, mekanika tailerretan). - Arropa askok bere konposizioan duten ehun sintetikoak ezin dira trapu bezala erabili: ez dute kotoia bezalako xurgatzeko ahalmen hori edo disolbagarri edo beste edozein gairekin erreakzioa egin dezakete karruskatuz. Kasu honetan ere, tiretan mozten dira eta espazio gutxiago bete dezaten, paketatu egiten dira. Hauen azken norakoa zabortegia da.

14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Fitxa didaktikoa- BH Irakaslegoa by Grupo Emaus Fundacion Social - Issuu