DBH. Euskara eta literatura 3
8. unitatea. Gobernu ona
I
U
Saio-kopurua: 10-12 A
LEHEN HIRUHILEKOA
A
U
O
BIGARREN HIRUHILEKOA
M
A
M
E
HIRUGARREN HIRUHIKEKOA
Ikaskuntza-egoera Unitate hau ikasturteko hirugarren ikaskuntza-egoeraren barruan dago; «Zer dakizu zure herriari buruz?» delakoaren barruan, hain zuzen ere. Ikaskuntza-egoera horren helburua ikasleek beren herriko turismo-gida egitea da. Ikasleek turismo-gida bat prestatu beharko dute, taldeka jarrita. Gida horretan, herriaren alderdi interesgarri guztiak ezagutaraziko dituzte, turistak herrira joan daitezen eta egonaldiaz goza dezaten. Horretarako, jakina, ikerketa-lan bat egin beharko dute (herriko historiari, ondareari, arteari eta ekonomiari buruz, besteak beste), baita publizitate- eta sustapen-estrategia erakargarria diseinatu eta pentsatu ere. Hiruhilekoan zehar ikasitako eta landutako zenbait eduki (hala nola publizitatea) erabilgarriak izango dira, ikasleek beren gida osatzeko. Halaber, herriko erakundeak ezagutzeko aukera izango dute, turismo-bulegora egingo duten bisitaldian. Ikaskuntza-egoerak proposatutako erronka gainditzeko, hain zuzen ere, hizkuntza-trebeziak, lankidetzarako gaitasuna eta sormena martxan jarri beharko dituzte. Ikaskuntza-egoeraren amaieran, egindako lana argitaratzeko eskatuko diegu. Ikaskuntza-egoerarekin lotutako urratsak unitatean • Komunikazioa. 200. orrialdea Ikasleek txangoa egingo dute herriko turismo-bulegora, bertako langileen lanari buruzko informazioa lortzeko. Langileen proposamenak kontuan hartzeko eskatuko diegu. • Komunikazio-lantegia. 202. orrialdea Turismo-gidaren diseinua erabaki ondoren, ikasleek IKT-tresna egokia aukeratuko dute, eta lanari ekingo diote. Unitatean landu diren Garapen Jasangarrirako Helburuak: Unitatean zehar Nazio Batuen Erakundeak sustatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzen dira; ikaskuntza-egoeran ez ezik, hainbat ariketetan ere: • 16. helburua: «Bakea, justizia eta erakunde sendoak». 198. orrialdeko 14. ariketaren helburua eroskeriak, iruzurrak eta ustelkeriak gure sistema demokratikoetan duten eraginari buruz hausnartzea da. • 6. helburua: «Edateko ura eta saneamendua». 198. orrialdeko 15. ariketa 6. 2 xedea («Saneamendu- eta higiene-zerbitzu egoki eta bidezkoetara irisgarritasuna lortzea guztientzat») eta 6. a xedea («Nazioarteko lankidetza eta garapen-bidean dauden herrialdeei ematen zaien laguntza handitzea, urari eta saneamenduari lotutako programak sor ditzaten») lortzera bideratuta dago.
Programazioa
Tenporalizazioa