

Master berriak NUPen
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Giza Baliabideen Zuzendaritzako
Masterra eskainiko du 2026-27 ikasturtean,eta prestakuntza dualeko hamar ikaspostu izango ditu
Javier Sánchez Marcos
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bi master berri eskainiko ditu 2026-2027 ikasturterako graduondoko ikasketen eskaintza akademikoaren barnean.Lehenengoa Giza Baliabideen Zuzendaritzako Masterra da,eta prestakuntza dualeko hamar ikaspostu ditu (ikaskuntza akademikoa eta enpresetako prestakuntza uztartzeko aukera ematen du prestakuntza dualak).Bigarrena,berriz,Nekazaritzako Elikagaien Arloko Marketineko eta Ekintzailetzako Masterra da,eta Campus Iberusekin emango da.NUPeko masterren eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko. Izena emateko epea zabalik dago.
NUPeko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Master berriak aukera ematen du ezagutza espezializatuak eskuratzeko zenbait gaitan,hala nola enpresen zuzendaritzan eta antolaketan,lan harremanen kudeaketan eta lanaren psikologian,eta giza baliabideen arloan funtzio teknikoak,estrategikoak edo zuzendaritzakoak garatzeko prestatzen du. Ikasleen profila zuzenbidearekin,ekonomiarekin,

psikologiarekin,lan harremanekin edo giza baliabideekin lotutako titulazioetatik datorrena da.Graduondoak hainbat arlo menderatzeko aukera ematen du,hala nola lanpostuen azterketa,talentua aukeratzea eta laneratzea,langileen prestakuntza eta garapena,eta errendimenduaren eta ordainsariaren ebaluazioa.Lucía Garcés Galdeano Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak da zuzendari akademikoa.
NUPeko eskaintza osoa 37 master eta 6 master bikoitzek osatzen dute,eta bederatzi jakintza-arlotan multzokatuta daude: nekazaritzako elikagaiak; zientziak; ekonomia eta enpresa; hezkuntza; giza eta gizarte zientziak; industria zientziak; informatika eta telekomunikazioa; zientzia juridikoak eta, azkenik,osasuna.
Nekazaritzako Elikagaien Arloko Marketineko eta Ekintzailetzako Masterra
Nekazaritzako Elikagaien Arloko Marketineko eta Ekintzailetzako Masterra Campus Iberus aliantzaren (NUP Campus Iberuseko kidea da Errioxako, Zaragozako eta Lleidako unibertsitateekin batera) eta Nekazaritzako Goi Mailako Ikasketa Mediterraneoen Nazioarteko Zentroaren (CIHEAM Zaragoza) esparruan ematen da.Eskualdeko ekonomiaren erronka handienetako bati erantzuten dio: nekazaritzako elikagaien arloan lehiakortasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea.Masterra zuzenduta dago nekazaritzako ingeniaritzan,enologian edo enpresen administrazio eta zuzendaritzan prestatutako ikasleentzat.
Graduondokoa ingelesez ematen da osorik eta metodologia hibridoarekin.Haren ikasketa-planak modu integralean heltzen die berrikuntzari,produktuaren kudeaketari,komunikazioari eta marketin digitalari,analitika aurreratuari,logistikari eta merkataritzako estrategiari,eta ekintzailetza du bizkarrezurra.Benetako kasuak ditu,arloko irakasleen laguntza eta kanpoko praktikak liderrak diren enpresa eta erakundeetan.
Ikasle batzuk NUPen.

“Impulso Emprendedor”-en aurtengo edizioa abian
Nafarroako Gobernuak sustatzen duen ekimenak gehienez 10 proiektu lagunduko ditu eta MONDRAGONek enpresa mentore gisa parte hartzen du
Nuria Gil Calviño
MONDRAGON Venturesek aurten ere parte hartuko du “Impulso Emprendedor” programan; Nafarroako Gobernuak sustatzen du ekimena CEINen (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren) bidez,eta bere hamalaugarren edizioa zabalik dago dagoeneko startup berritzaileen merkaturatzea sustatzeko helburuarekin.
Ekimenak hazkunde-potentzial handiko 10 enpresa-proiektu hautatzeko aukera emango du gehienez.Proiektu horiek azelerazio,mentoretza eta laguntza ekonomikoa uztartzen dituen programa integral batean sartuko dira,euren estrategia komertziala indartzeko eta merkatuan garapena errazteko.
MONDRAGONek,MONDRAGON Venturesen bidez, programan parte hartzen du enpresa mentore gisa beste erreferentziazko konpainiekin batera,bere esperientzia,ezagutza eta ikuspegi enpresariala eskainiz ekintzaileei euren proiektuen garapenean laguntzeko.
Startupen garapenerako laguntza integrala
Programa edozein sektoretako startupei zuzenduta dago,baldin eta produktu edo zerbitzu berritzailea,negozio-eredu definitua eta hazkunde-potentzial handia badute,eta jarduera Nafarroan kokatzen bada.
Hautatutako ekimenek laguntza espezializatua jasoko dute beren estrategia komertziala definitu eta profesionalizatzeko,salmentak garapen enpresarialaren ardatz nagusi gisa integratuz.
Hautaketa-prozesua bi fasetan egingo da.Lehenengo fasean,gehienez 20 proiektu hautatuko dira,eta ondoren ekintzaileek proposamenak aurkeztuko dituzte CEINek eta enpresa mentoreek osatutako epaimahai baten aurrean.Prozesu horretatik,programa osoan parte hartuko duten 10 startup aukeratuko dira.

Sariak eta finantzaketa
Deialdiak guztira 64.000 euroko sariak aurreikusten ditu,enpresa mentoreek finantzatuak erabat, eta hiru saritan banatuko dira: 34.000,20.000 eta 10.000 euro,parte hartzen duten startupen emaitzen arabera.
Gainera,hiru ekimen irabazleek gehienez 100.000 euroko mailegu partizipatiboa eskuratu ahal izango dute,kasu honetan Sodena erakundeak emana, sustatzaileek kapital-ekarpenik egin beharrik gabe. Laguntza osagarri gisa,parte hartzen duten startupek sei hilabetez CEINeko inkubagailuak erabili ahal izango dituzte,eta bertako laguntza-,mentoretza- eta nazioartekotze-jardueretarako sarbidea izango dute.
Izena emateko epea
Interesa duten ekintzaileek apirilaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza,CEINen webgunean gaituta dagoen formularioaren bidez. MONDRAGONez gain,enpresa mentore gisa parte hartzen dute Caja Rural de Navarra,Cinfa,Grupo Enhol,MTorres,Salinas de Navarra,Viscofan eta Zabala Innovation Consulting enpresek,ekintzailetza berritzailea sustatzera bideratutako lankidetza publiko-pribatuko eredua sendotuz.

Espainia buru da Erasmus+ programa egiteko gogoan
Espainia berriro ere Europar Batasunako Erasmus+ programaren eskaera handiena duten herrialdeen sailkapenean goreneko postuan ageri da
Jon Lasa Galdos
Espainiako hezkuntza- eta prestakuntza-arloko erakunde eta instituzioek Europar Batasuneko Erasmus+ programarekin duten konpromisoa txalogarria da.Izan ere,Espainia Erasmus+ proiektuen eskaera gehien dituzten estatu kideetako bat da. Erasmus+ 2026 deialdiaren 1.Ekintza Gakoaren (KA1) barruan ikaskuntza helburuetarako pertsonentzako mugikortasun proiektuetarako eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren,baita 2.Ekintza Gakoaren (KA2) barruan kooperatzeko Lankidetza proiektuetarako ere,Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) guztira 8.691 eskaera jaso zituen: 6.907 mugikortasun proiektuetarako (KA1) eta 1.784 lankidetzarako elkarteen proiektuetarako (KA2).
Erasmus+ 2026 programaren deialdiak egitura indartzea du helburu 2021-2027 aldiaren azken txanpan.Horrela,sendotzen ari dena,batez ere 1. Ekintza Gakoan,Erasmus+ akreditazioa eta epe laburreko mugikortasun proiektuak dira,eskola hezkuntzako,helduen hezkuntzako eta lanbide heziketako sektoreetako esperientzia duten eta esperientzia gutxiago duten erakundeen partehartzea errazten dutenak,baita goi-mailako hezkuntzako mugikortasun proiektuak ere.Egonkortasun honek hezkuntza sektore bakoitzeko erakunde guztientzat sendoa,eraginkorra eta eskuragarria dela frogatu den eredu baten heldutasuna indartzen du.
Bestalde,lankidetzarako elkarteetan,Programa 2021ean hasi zenetik ezarritako ekintza nagusiak sendotzeaz gain,berri bat gehitzen ari da: eskola garapenerako Europako lankidetzak (KA240),zeinaren helburu nagusia Europa osoko eskolen edo hezkuntza-zentroen arteko mugaz gaindiko lankidetza eta mugikortasuna indartzea den.Ekintza nagusi hau 2026ko apirilaren 9ra arte dago oraindik eskaerak aurkezteko.
Erasmus+ 2026 programaren barruan ikaskuntza-mugikortasun proiektuetarako jasotako eskaerak
Espainian,Erasmus+ 2026 deialdiak guztira 6.907 eskaera jaso zituen eskola-hezkuntza,lanbide-heziketa,goi-mailako hezkuntza eta helduen hezkuntza sektoreetako mugikortasun-proiektuetarako, hau da,% 8,07ko igoera 2025arekin alderatuta. Jasotako eskaeren artean,3.783 eskola-hezkuntzako mugikortasun proiektuetarako dira,1.245 lanbide-heziketako proiektuetarako,1.427 goi-mailako hezkuntzako proiektuetarako eta 452 helduen hezkuntzako proiektuetarako.
Ia 8.700 eskaera jaso ziren 2026ko mugikortasun eta lankidetza-proiektuetarako deialdian,hau da,% 10,56ko igoera 2025arekin alderatuta
Erasmus+-ri esker,adin eta jatorri guztietako pertsonentzako ikaskuntzarekin lotutako mugaz gaindiko mugikortasun proiektuak finantzatuko dira gure herrialdean:
❚ Eskola Hezkuntza
Hezkuntza sektore honek jaso ditu proposamen kopuru handiena: 3.783 eskaera,2025eko deialdian baino 199 gehiago,aurreko deialdiarekin alderatuta % 6,62ko igoera.
Programako beste herrialdeekin alderatuta,Espainia da berriro ere eskola hezkuntzako mugikortasun proiektuetarako eskaeren buruan,Italiaren (3.585) eta Turkiaren (2.774) aurretik.
Zehazki,eskola-hezkuntza sektoreko ikasle eta langileentzako mugikortasun-proiektu akreditatuetarako 1.769 eskaera jaso dira (KA121-SCH),hau da,


% 3,75eko igoera 2025eko deialdiarekin alderatuta, eta hezkuntza-sektore bereko ikasle eta langileentzako epe laburreko mugikortasun-proiektuetarako
2.014 eskaera (KA122-SCH),hau da,aurreko deialdiarekin alderatuta % 9,28ko igoera.
❚ Lanbide Heziketa
Lanbide heziketaren sektorean,% 9,31ko igoera nabarmena izan da jasotako eskaeren kopuruan, aurreko urteko 1.139tik 2026ko guztira 1.245era igoz.
Zehazki,ekintzaka,873 eskaera jaso ziren hezkuntza sektore honetako ikasle eta langileen mugikortasun proiektu homologatuetarako (KA121-VET), hau da,% 6,85eko igoera 2025eko deialdiarekin alderatuta,eta 372 ikasle eta langileen mugikortasun proiektu laburrekoetarako (KA122-VET),2025eko 322 proiektuekin alderatuta,hau da,% 15,53ko igoera.
Zifra hauekin,gure herrialdea lehen postuan dago lanbide heziketako mugikortasun proiektuetarako jasotako eskaeren kopuruan,Turkiaren (1.066) eta Alemaniaren (1.059) aurretik.
❚ Goi Mailako Hezkuntza
Hezkuntza sektore honetan,guztira 1.427 eskaera jaso dira (2015ean baino % 8,43 gehiago),mugikortasun proiektuei eta mugikortasun partzuergoetarako,Erasmus+ akreditazioari dagozkienak.Zehazki,hezkuntza sektore honetako Espainiako erakundeek 1.276 eskaera aurkeztu dituzte goi mailako hezkuntzako ikasle eta langileen mugikor-
tasun proiektuetarako,barne politikako funtsek finantzatuta (KA131-HED),2025ean baino % 7,77 gehiago; 8 eskaera mugikortasun partzuergoetarako Erasmus+ akreditaziorako (KA130-HED); eta 143 eskaera goi mailako hezkuntzako ikasle eta langileen mugikortasun proiektuetarako,kanpo politikako funtsek finantzatuta (KA171-HED),2025ean baino % 19,17 gehiago.
Erasmus+ 2026 programaren deialdiak egitura indartzea du helburu 2021-2027 aldiaren azken txanpan
Europa mailan,Espainia da goi mailako hezkuntzan jasotako eskaera kopuruaren buru,eta ondoren Frantzia (1.194) eta Alemania (502) datoz. Gainera,Espainiak KA131-HED proiektuetarako eskaera gehien jaso dituen herrialdea da,eta bosgarrena KA171-HED proiektuetarako eskaera kopuruari dagokionez.
❚ Helduen Hezkuntza Helduen hezkuntza sektoreari dagokionez,guztira 452 eskaera jaso dira,hau da,% 16,49ko igoera 2025arekin alderatuta. Europako mailan,Espainia hirugarren postuan dago jasotako eskaera kopuruari dagokionez,Turkia-

ren (466) eta Italiaren (458) atzetik.Zehazki,helduen hezkuntzako ikasle eta langileen mugikortasunerako proiektu homologatuetan (KA121-ADU),eskaera kopurua 262 izan zen,hau da,% 30,35eko igoera aurreko deialdiarekin alderatuta,eta sektore honetako ikasle eta langileen mugikortasunerako epe laburreko proiektuen kopurua,homologatu gabeko proiektuak (KA122-ADU),190 izan zen,hau da, % 1,60ko igoera 2025arekin alderatuta. Espainia helduen hezkuntzarako jasotako eskaeren kopuruan liderra da proiektu homologatuetan (KA121-ADU) eta laugarren postuan dago epe laburreko mugikortasun proiektuetan (KA122-ADU).
Erasmus+ 2026an lankidetzarako Elkarteen proiektuetarako jasotako eskaerak
2.Ekintza Gakoari (KA2) dagokionez,Programak lankidetzaren alde egiten du berrikuntza eta garapen motor gisa,lankidetzarako elkarteen bidez, 2026an 1.784 eskaera jaso baitziren.Eskaera hauek bi motatan banatu ziren: lankidetzako Elkar-

teak (KA220),hezkuntza sektore guztietan 1.040 eskaerarekin,eta Eskala Txikiko Lankidetzak (KA210), eskola hezkuntza,lanbide heziketa eta helduen hezkuntza sektoreetan 744 eskaerarekin.Aurretik aipatu bezala,Eskola Garapenerako Europako Lankidetzarako (KA240) proposamenen deialdia 2026ko apirilaren 9ra arte egongo da zabalik. Lankidetzarako Elkarteen (KA220) helburua da praktika berritzaileen garapena,transferentzia edo ezarpena laguntzea,baita lankidetza,ikaskideen arteko ikaskuntza eta esperientzien trukea Europa mailan sustatzen dituzten ekimen bateratuen gauzatzea ere.KA220 ekintza hau hezkuntza-sektore guztiei zuzenduta dago: eskola-hezkuntza,lanbide-heziketa,goi-mailako hezkuntza eta helduen hezkuntza.
Bestalde,Eskala Txikiko Lankidetzak (KA210),iristeko zailak diren pertsona eta interesdunentzat programaren sarbidea zabaltzeko diseinatuta,oinarrizko erakundeak,esperientzia gutxiago duten erakundeak,antolakuntza-ahalmen gutxiago dutenak eta programan sartu berri direnak programara hurbiltzea dute helburu.KA210 ekintza hau eskolahezkuntza,lanbide-heziketa eta helduen hezkuntza sektoreei zuzenduta dago.
Zehazki,Espainian jasotako eskaerak hezkuntza-sektore eta ekintzaren arabera hauek dira:
❚ Eskola Hezkuntza
Eskola-hezkuntza sektoreak jaso ditu eskaera kopuru handiena,650 KA2 proiektuetarako,hau da,ia % 17ko igoera Erasmus+ 2025 deialdiarekin alderatuta.Zehazki,285 eskaera jaso dira lankidetza Elkarteen proiektuetarako (KA220SCH) eta 365 eskaera Eskala Txikiko Lankidetza proiektuetarako (KA210-SCH).
❚ Lanbide Heziketa
Lanbide heziketaren sektorean,guztira 356 eskaera jaso ziren (2025ean baino % 26 gehiago), eta horietatik 235 eskaera lankidetza Elkarteei dagozkie (KA220-VET) eta 121 proposamen Eskala Txikiko Lankidetzei (KA210-VET).
❚ Goi Mailako Hezkuntza
Goi Mailako hezkuntza sektorean,guztira 264 eskaera jaso ziren,Erasmus+ lankidetza Elkarteen proiektuei (KA220-HED),aurreko deialdiarekin alderatuta % 33ko igoera izanik.
❚ Helduen Hezkuntza
Helduen hezkuntza sektoreari dagokionez,guztira 514 eskaera jaso ziren,aurreko deialdian baino

% 19 gehiago.Zehazki,2026ko proposamen deialdi honetan,lankidetza Elkarteen proiektuetarako (KA220-ADU) eskaera kopurua 256 izan zen; Eskala Txikiko Lankidetza proiektuetarako (KA210ADU) 258 izan zen.
2.031 kanpoko ebaluatzaile aditu hautatu dira SEPIErekin lankidetzan aritzeko Espainian Erasmus+ proiektuen kalitate-ebaluazioko prozesuan
Erasmus+ proiektuen kalitatearen ebaluazioa
Proiektuen ebaluazio bidezko eta inpartziala bermatzeko,SEPIE Agentzia Nazionalak kanpoko adituen panel zabal bat du,Espainiako hezkuntza eta prestakuntza erakundeek aurkeztutako proposamenen kalitatea ebaluatzen dutenak. Oraingo Erasmus+ 2026 deialdirako,guztira 2.031 aditu aurrez hautatu dira.Horietatik, 1.107 aurrez hautatu dira mugikortasun proiektuen kalitatea ebaluatzeko (KA1) eta 924 aditu lankidetzarako Elkarteen proiektuetarako (KA2).Aurreikusten da hautatutako 1.020 adituek (ebaluatzaileak eta kontrolatzaileak) 6.548 ebaluazio egingo dituztela,hau da, % 10eko igoera mugikortasun-proiektuetan (KA1) eta % 18ko igoera lankidetza-proiektuetan (KA2),2025eko deialdiko ebaluazio-prozesu berdinetan egindako ebaluazio-kopuruarekin alderatuta.
2026ko Erasmus+ KA1 (mugikortasuna) proiektuetarako ebaluatzaileak:
❚ 1.107 aditu aurrez hautatu.
❚ 540 aditu hautatu (ebaluatzaileak eta kontrolatzaileak).
❚ 2.978 ebaluazio aurreikusita (eskaera bakoitza aditu batek edo bik ebaluatu behar dute, dagokionean).
2026ko Erasmus+ KA2 proiektuetarako ebaluatzaileak (lankidetzarako elkarteak):
❚ 924 aditu hautatu.
❚ 480 aditu hautatu (ebaluatzaileak eta monitoreak).
❚ 3.570 ebaluazio aurreikusita (eskaera bakoitza bi adituk ebaluatu behar dute).
Ildo honetan,SEPIEk eskerrak eman nahi dizkie eskaera egin duten Espainiako hezkuntza-erakunde eta prestakuntza-erakunde guztiei,hezkuntza-sektore guztietan,Europar Batasunaren Erasmus+ programan erakutsi duten interesagatik.
SEPIEri buruz: Hezkuntza
Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua
SEPIE,Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari atxikitako agentzia bat,hezkuntza eta prestakuntza arloko Erasmus+ programaren Espainiako Agentzia Nazionala da. Erasmus+ Europar Batasunaren nazioarteko mugikortasun akademikorako programa nagusia da, munduko ia herrialde guztietarako irekita.SEPIEk programaren ekintza deszentralizatuak kudeatzen ditu: 1.Ekintza Gakoa (pertsonen hezkuntzamugikortasuna) eta 2.Ekintza Gakoa (erakundeen eta instituzioen arteko lankidetza).
Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Agentzia Nazionala (SEPIE) Hezkuntza eta Prestakuntza arloan Europar Batasunaren Erasmus+ programa garatu eta kudeatzeko Espainiako Agentzia Nazionala da SEPIE,sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformako beste neurri batzuei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak ezarritakoaren arabera.Irailaren 11ko 815/2015 Errege Dekretuak,"Europako Hezkuntza Programak" erakunde autonomoaren estatutua onartzen duen uztailaren 6ko 903/2007 Errege Dekretua aldatzen duenak,bere izen berria ezartzen du, "Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Agentzia Nazionala",eta bere egitura egokitzen du sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazioerreformako beste neurri batzuei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen arabera. Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitateen Estatu Idazkaritza,Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen maiatzaren 7ko 472/2024 Errege Dekretuaren 2.1.e) artikuluan adierazten den bezala,Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko maiatzaren 20ko 2021/817 Erregelamenduaren,Erasmus+ programa sortzen duenaren,26.7 artikuluan aipatzen den kontrola egiten duen Espainiako Agintaritza Nazionala da.

Txinak enpresen lehiakortasunean duen eragina aztergai
Ekialdeko herrialdeak enpresaren munduan bizi duen egoera ardatza izan zen MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI.Foroan
Jon Lasa Galdos
Txinako industria-ekosistemaren lehiakortasun gero eta handiagoa mundu-mailako enpresaoreka berridazten ari da.Abiapuntu horrekin, MONDRAGONeko kooperatibetako Pertsonen arloko ia 200 arduradun -eta,haien artean,zuzendari nagusiak zein Errektore Kontseiluetako presidenteak ere- bildu ziren martxoaren 13an Donostian,Pertsonen Kudeaketarako XVI.Foroan.
Jardunaldiak aukera eman zuen aztertzeko nola ari den Txinako enpresa-ekosistemaren bilakaera lehiakortasun-estandar berriak ezartzen berrikuntza-abiaduran,gaitasun industrialean edo merkatura orientatzeko moduan; eta,aldi berean, hausnartzeko zer ikasgai atera daitezkeen enpresetarako eta kooperatibagintzarako.
Hiperlehiakortasunak markatutako testuinguru globala
Topaketaren hasieran Pello Rodriguezek,MONDRAGONeko presidenteak,egungo enpresa-

eraldaketaren testuinguruan kokatu zuen arreta: aldaketa teknologikoen abiadura,presio lehiakorra eta eragile global berrien agerpena azpimarratu zituen.
Rodriguezek nabarmendu zuen Txina erreferente industrial eta teknologiko nagusietako bat bihurtu dela,abiaduran,berrikuntzan eta pentsatutakoa gauzatzeko gaitasunean gero eta estandar zorrotzagoak ezarriz.
Presidenteak,Asian gertatzen ari denari begiratzeak,nazioarteko industria-eszenatoki berria nola ari den konfiguratzen ulertzen laguntzen duela aipatu zuen.
Testuinguru horretan,adierazi zuen erakundeek beren kudeaketa-ereduak berrikusi eta talentuaren esparrua indartu behar dituztela.Ildo horretan,gogorarazi zuen Korporazioa hainbat ekimen sustatzen ari dela talentu gaztea erakartzekobereziki Mondragon Unibertsitatearekin lotutako ikasleen artean- eta nazioarteko proiekzioa indartzeko.
Rodriguezek azpimarratu zuen,gainera,gaur egungo testuinguru lehiakorra mehatxu gisa ez ezik aukera gisa ere ulertu behar dela,kooperatiben lehiakortasuna indartzeko aldaketa kultural eta antolakuntzakoak bultzatzeko.
Txinatik ikasitakoak
Hasierako hitzaldiaren ondoren,ahots kualifikatuak ekarri zituen solasaldi bat egin zen.Bertan parte hartu zuten Oskar Goitia MONDRAGON Internacionaleko presidenteak eta MONDRAGONeko hiru presidenteordek: Nerea Arangurenek (Danobatgroup & MIA),Bixente A-txak (Ezagutza) eta Iñigo Laskurainek (Automozioa).
Iritzi truke horretan,Korporazioko eta hainbat kooperatibatako arduradunek Txinara egindako azken bisitaren ondorioak partekatu zituzten; bisita horrek aukera eman baitu herrialdeko enpresaekosistemaren dinamismoa bertatik bertara ezagutzeko.

Nabarmentzeko moduko alderdietako bat Txinako industria-ingurunearen hiperlehiakortasuna izan zen.Txinako enpresek kostu doituak, automatizazio maila handiak eta produktu berriak garatzeko eta merkaturatzeko abiadura aparta uztartzen dituzte.
Parte-hartzaileek azpimarratu zuten Txinako enpresa askok gaitasun handia garatu dutela merkatuaren beharretatik zuzenean berritzeko,soluzioak oso azkar merkaturatuz eta bezeroen eskaeretara etengabe egokituz.
Ikuspegi horrek -fit to market izenez ezaguna denak- bereziki lehiakorra den ingurune batean malgutasunez eta azkartasunez erantzuteko aukera ematen du.
Bisitan arreta eman zuen beste elementu bat Txinako ekosistema industrial eta teknologikoaren sendotasuna izan zen: enpresak,unibertsitateak, zentro teknologikoak eta administrazio publikoak elkarlanean aritzen baitira berrikuntza garatzeko.
Horri gehitu behar zaio herrialdeak talentu teknikoa sortzeko duen gaitasun handia: urtero milioi bat ingeniari baino gehiago graduatzen dira,eta horrek ekosistema oso lehiakorra elikatzen du. Solasaldian,halaber,egoera horrek Europako enpresentzat eta kooperatiba-ereduarentzat dituen ondorioak aztertu ziren.
Partekatutako ideien artean nabarmendu zen erabakiak hartzeko arintasuna handitu behar dela, arrisku handiagoak hartu eta berrikuntza gaitasuna indartu,eszenatoki global berrian lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Kanpoko begiradak: beste esperientzietatik ikastea
Foroak,halaber,ingurune lehiakor horretan jarduten duten nazioarteko enpresen ikuspegia ere jaso zuen.
Javier Estebanek,Antolin Taldeko Pertsonen zuzendariak -Txinan presentzia handia duen konpainiak- azaldu zuen nola egokitu behar izan duten beren antolakuntza-eredua merkatu txinatarraren abiadurara.Horretarako,tokiko operazioen autonomia handitu dute,gobernantza-esparru argiekin uztartuta,adierazle,jarraipen eta erantzukizun mekanismoekin.
Bestalde,Aitziber Aretxagak,Haier Europe-ko Pertsonen zuzendariak -etxetresna elektrikoen fabrikatzaile txinatarra- konpainiaren antolakun-
tza-eredua aurkeztu zuen: egitura arinak,kontsumitzailea erdigunean jartzen dutenak eta autonomia handiko unitateak sustatzen dituztenak berrikuntza azkartzeko eta merkatuari azkar erantzuteko.
Jardunaldian Luis Huete IESEko irakasleak ere parte hartu zuen,eta azpimarratu zuen garrantzitsua dela erakundeak gai izatea aldaketa bizkorreko inguruneetara egokitzeko,gobernantza,kultura eta lidergoa indartuz.
Lidergoari,talentuari eta lehiakortasunari buruz hausnartu zen,abiadura eta aldaketa azkarrak ezaugarri dituen enpresa testuinguru batean
Begirada altxatu,ekiteko
Foroaren itxiera Zigor Ezpeletak,MONDRAGONen Gestio Sozialeko zuzendariak,egin zuen.Azpimarratu zuen Txinari buruzko erreferentziak,batez ere,begirada altxatzeko eta enpresa-ingurunean gertatzen ari diren aldaketak perspektibaz aztertzeko aukera eman duela.
Ezpeletak gogorarazi zuen eraldaketa sakon asko ez direla berehala antzematen; pixkanaka gertatzen dira,eta horregatik funtsezkoa da aurrea hartzea eta joerak garaiz identifikatzea. Bere hitzaldian azpimarratu zuen erakundeentzat erronka ez dela soilik joerak identifikatzea, baizik eta hausnarketa hori erabaki eta ekintza zehatzetan bihurtzea,kooperatiba proiektuaren lehiakortasuna indartzeko.
Horretarako,etorkizunari errealismoz,exijentziaz, anbizioz,autokonfiantzaz eta ikasteko irekitasunez aurre egiteko beharra azpimarratu zuen,kooperatiba mugimenduaren historian funtsezkoak izan diren balioak,hain zuzen.
Ezpeletak ondorioztatu zuen Pertsonen Kudeaketarako Foroa bezalako espazioek aukera ematen dutela hausnarketa partekatua sustatzeko eta erakunde gisa eboluzionatzen jarraitzeko baldintzak sortzeko.

Erasmus+ musikara eta dantzara irekitzen
Europa osoko musika- eta dantza-kontserbatorio profesionalak Málagan bildu ziren Erasmus+ programari ahotsa eta erritmoa emateko

Jon Lasa Galdos
Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE),Espainiako hezkuntza- eta prestakuntza-arloko Erasmus+ programaren Agentzia Nazionalak, Europako erritmoak eta ahotsak - Ritmos y voces de Europa nazioarteko ekitaldia antolatu zuen,lehen aldiz,Europar Batasunaren Erasmus+ programaren barruan Europako musika eta dantza- kontserbatorio profesionalei bereziki eskainia.
Jarduera horrek mugarri bat markatu zuen artehezkuntza profesionalarentzat Europako testuinguruan,helburu berdinak partekatzen dituzten erakundeentzako bilera,hausnarketa eta lankidetzarako espazio dedikatu bat eskainiz: hezkuntza horren kalitatea hobetzea,nazioarteko dimentsioa indartzea eta Erasmus+ programan parte hartzeko bide berriak aztertzea.
Europako erritmoak eta ahotsak - Ritmos y voces de Europa ekimenak hainbat herrialdetako musi-
ka eta dantzarekin lotutako kontserbatorio profesionaletako,hezkuntza instituzioetako eta loturiko erakundeetako ordezkariak bildu zituen Málagan martxoaren 24tik 26ra.Helburua arte eta hezkuntza arlo horien inguruan bilera,hausnarketa eta lankidetzarako espazio bat sortzea zen.Ekitaldi osoan zehar,parte-hartzaileek beren irakaskuntza ereduei buruzko esperientziak trukatu ahal izan zituzten,nazioartekotzearekin,berrikuntza pedagogikoarekin eta mugikortasunarekin lotutako jardunbide egokiak partekatu,eta etorkizuneko lankidetza proiektuen ezarpena erraztuko duten kontaktuak ezarri.Gainera,jarduerak EBko Erasmus+ programak musika eta dantzarako eskaintzen dituen aukerak sakonago aztertzeko aukera eman zuen,dagoeneko garatutako ekimenak erakutsiz eta diziplina hauen Europako dimentsioa indartzeko bide berriak irekiz. Horrez gain,Europako truke espazio honek Manuel Carra Musika Kontserbatorio Profesionala-

ren,Gonzalo Martín Tenllado Musika Kontserbatorio Profesionalaren eta Pepa Flores Dantza Kontserbatorio Profesionalaren lankidetza zuen,eta hauek tailer praktikoak gidatu zituzten. Haien parte-hartzeak jarduera aberastu zuen ikuspegi artistiko eta pedagogiko batetik,partehartzaileek Espainiako musika eta dantza hezkuntza profesionalaren egungo egoera eta kalitatea zuzenean ezagutzeko aukera emanez,eta hezkuntza-praktikarekin lotutako esperientzia zuzenagoa eta espezializatuagoa sustatuz. Ekimen honekin,SEPIEk Erasmus+-en hezkuntzasektore eta diziplina guztien parte-hartze gero eta anitzagoa,inklusiboagoa eta ordezkatzaileagoa izateko konpromisoa indartzen du,musika eta dantza kontserbatorio profesionalek programan mugikortasuna,nazioarteko lankidetza,hezkuntza-berrikuntza eta aberastasun artistikoa eta kulturala sustatzeko tresna erabilgarria aurki dezaten.
Europako topaketa honen antolaketak islatu zuen, halaber,Europako hezkuntza-proiektuetan artehezkuntza profesionalaren presentzia bultzatzeko interesa,herrialde ezberdinetako zentroen arteko sinergiak sustatuz eta irakasleen,ikasleen eta zuzendaritza-taldeen artean ikaskuntza partekaturako aukerak sortuz.
Europako erritmoak eta ahotsak - Ritmos y voces de Europa ekimenak erreferentzia bihurtu nahi zuen kontserbatorio profesionalen arteko Europako lankidetza-sareak garatzeko,musikaren eta dantzaren balioa indartzen lagunduz,sorkuntzaren,adierazpenaren eta kulturen arteko loturaren hizkuntza komun gisa.
Jarduera mota hauen bidez,SEPIEk Erasmus+ programaren aukerak hezkuntza-sektore guztietara hurbiltzeko lanean jarraitzen du,erakundeen nazioartekotzea lagunduz eta Europako dimentsioa duen kalitatezko hezkuntza sustatuz. Ingurumen jasangarritasuna
Bestalde,Europar Batasunaren Erasmus+ programak ingurumena eta klima-aldaketaren aurkako borroka bere zeharkako lehentasunen artean kokatzen ditu,iraunkortasuna,kontzientzia ekologikoa eta praktika arduratsuen adopzioa sustatzen dituzten proiektuak eta mugikortasun-programak sustatuz.Hezkuntzaren,prestakuntzaren eta nazioarteko lankidetzaren bidez,Erasmus+-ek gaitasun berde-
en garapena,trantsizio ekologikoarekiko konpromiso aktiboa eta Europako herritarren ekarpena bultzatzen ditu Europako Itun Berdearen helburuetarako,horrela Europako etorkizunerako hazkunde jasangarria eta inklusiboa indartuz.
Testuinguru honetan,Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) antolatutako Erasmus+ programaren urteko zabalkunde eta informazio saioak iazko abenduaren 17an eta 18an izan ziren.
Bi egun hauetan,SEPIEk 2025ean Espainian Erasmus+ programaren barruan lortutako emaitzak eta 2026rako proposamen deialdiaren ezaugarri berriak aurkeztu zituen.Sariak ere eman zitzaizkien Erasmus+-ri ekarpen bikainak egin dizkioten sektore eta hezkuntza maila guztietako hezkuntza eta prestakuntza erakundeei,irakasleei eta ikasleei.
Abenduaren 17an Madrilgo Teatro Realean egin zen urteroko zabalkunde ekitaldian,Juan Cruz Cigudosa Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitateetako Estatu idazkariaren parte-hartzea izan zuen amaiera ekitaldian.
Hainbat mahai-ingurutan,Erasmus+ programaren garrantzia azpimarratu zen,ikasleen eta hezkuntza erakundeen hezkuntza eta prestakuntzan nazioartekotzeko oinarrizko tresna gisa.Europako Irakaskuntza Berritzailearen Sariak (EITA 2025) ere eman ziren,eta ondoren,SEPIEko zuzendari José Manuel Sánchez Duarteren ongietorri hitzak eman ziren.
Ondoren,Unibertsitateetako idazkari nagusi eta SEPIEko presidente Francisco García Pascual-ek eman zituen Erasmus+ 2025 Proiektuen Kalitate Sariak,eta honek sariak SEPIEko hezkuntza sektore desberdinetako langileei emateko ohorea izan zien.
Urtero egiten den dibulgazio ekitaldi honek Torrejón de Ardozeko (Madril) IES León Felipe ikastetxearen eta Töthem Company antzerki taldearen lankidetza ere izan zuen,ingurumen-jasangarritasunaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren gaia zuen antzezlan bat antzeztuz.
Tailer hauek sortutako onarpen eta interes handiagatik,baita jasotako izen-emate kopuru handiagatik ere,saio desberdinak zuzenean emititu ziren SEPIEren YouTube kanalaren bidez,interesdun guztiek erraz jarrai zitzaten.

Coalea,ekintzailetza kooperatiboari eskainitako lehen zentroa
Iruñean kokatua,Coaleak negozioak kolektiboki sortu nahi dituztenentzako erreferente bihurtu nahi du

Javier Sánchez Marcos
Nafarroako kooperatiba-mugimenduak azpiegitura berri bat gehitu du eredu ekonomiko horren adibide nagusi gisa duen posizioa mantentzeko eta finkatzeko,maila nazionalean.Joan den martxoaren 13tik,Nafarroan Coalea dago,Espainiako ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko bereziki diseinatutako lehen zentroa.Zehazki,Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak (ANEL) eta Nafarroako Nekazaritza Elikagaien Kooperatiben Batasunak (UCAN) sustatutako ekimen horrek eredu horretan oinarritutako negozio berrien sorkuntza babestea eta eskualdeko kooperatiba-ekosistema indartzea du helburu.
Ignacio Ugaldek,ANELeko presidenteak eta Tafallako Burdin Galdaketa Kooperatiba Elkarteko Giza Baliabideen eta Gai Juridikoen zuzendariak,azpimarratu zuen zentro berria urrats estrategikoa dela Nafarroan kooperatibismoaren etorkizunerako."Coalea abian jartzea amets bat egia bihurtu da,azken urteotan gogor lan egin dugun ametsa, eta gure eskualdean kooperatibismoaren bigarren olatu historiko bat hasteko aukera emango digu",adierazi zuen.
Horrela,Coaleak negozioak kolektiboki sortu nahi dituztenentzako erreferente bihurtu nahi du,kooperatiba eredua aukeratzen duten proiektuei laguntza, prestakuntza,aholkularitza eta komunitate bat eskainiz.Beraz,bere arduradunek eskualdean erro sakonak dituzten kooperatiba sendo eta lehiakor bihur daitezkeen negozio ideiak sustatzea bilatzen dute.
Ugaldek ere azpimarratu zuen zentroaren helburua ekintzailetza kolektiboari egitura eta metodologia ematea dela.“Ekintzailetza kooperatiboa ez dadin soilik banakako ekimenen menpe egon eta hasierako ideiatik enpresaren sendotzeraino ekintzaileei laguntzen dien sistema bat izatea nahi dugu”,adierazi zuen.
Argudiatu zuen azpiegitura honek kooperatibismoaren eragina biderkatuko duela Nafarroako ekonomian.“Nafarroak kooperatibak sortzeko duen gaitasuna erakutsi badu,orain beharrezko azpiegiturez hornitu nahi dugu potentzial hori biderkatzeko eta are ikusgarriagoa egiteko”,gaineratu zuen.
UCANetik,Esther Burgui presidenteak hau adierazi zuen: “Coalea ideiak ereiteko,ekintzailetza kolektiboa sustatzeko eta talentu ekintzailea landa eremuetako benetako beharrekin lotzeko espazio izateko helburuarekin sortu zen”."Kooperatibek denborarekin frogatu dute garapena oinarritik sortzeko tresnarik onenetako bat direla,balio ekonomikoa,aukerak eta gure herrientzako etorkizuna sortuz",gaineratu zuen.
Gainera,Burguik adierazi du zentro honekin "landa-ekintzailetzarako eta esperimentaziorako leku bat" sortu nahi dutela,"non ekimen berriak gauzatu daitezkeen eta lankidetza proiektu sendo eta iraunkorrak eraikitzeko oinarria den".Udalekin eta tokiko ekintza-taldeekin lankidetzan aritzeko nahia azpimarratu zuen,"jendeak antolatzen,lankidetzan aritzen eta helburu bat partekatzen duenean,proiektuak hazten direlako,eta eskualdea ere bai".

Badator Iruña Ekintzaile programa
Edizio berriak merkataritza-sektorea indartzea bilatuko du,prestakuntza eta laguntza pertsonalizatuaren bidez
Javier Sánchez Marcos
Iruñeko Udalak,Europako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa (CEIN) sozietate publikoarekin batera,Iruña Ekintzaile - Pamplona Emprende programaren edizio berri bat abiarazi du,merkataritza-sektorean negozio-ideia berriak garatzen,dauden negozioak indartzen eta Nafarroako hiriburuan merkataritzaestablezimenduak transferitzen lagunduko duena. Berritasun nagusi gisa,aurten programa 5 gai-bloketan egituratu da,eta horien gainean prestakuntza espezializatua eskainiko da.Horrez gain,azken fase bat sartu da,non enpresek laguntza pertsonalizatua jasoko duten eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko eta beren eragiketak hobetzeko.Zehazki,merkataritza-espazioen optimizazio fisikoa, salmentak eta marketina,finantza-kudeaketa, merkataritza eta turismoa,eta negozioen ondorengotza eta jarraitutasuna jorratuko dira. Iruñeko Udaleko Sustapen Ekonomikorako,Proiekzio Europarrarako,Berrikuntzarako,Gazteriarako eta Garapen Lankidetzarako zinegotziak,Mikel Armendáriz Barnecheak,eta CEINeko zuzendari nagusiak,Uxue Itoiz Mariñelarenak,programa aurkeztu zuten joan den martxoaren 13an prentsaurreko batean.Izen-ematea zabalik dago helbide honetan: www.cein.es/programas/pamplona-emprende Iruña Ekintzaile - Pamplona Emprende txikizkako sektorean negozio bat hasteko interesa duten pertsonei zuzenduta dago,ideia berri batekin edo dagoeneko dagoen bat bereganatuz,baita beren estrategia indartu nahi duten edo beren negozioaren jabetza eskualdatu nahi duten egungo enpresa-jabeei ere.
Edizio honetan,programak prestakuntza-programa malgua eskaintzen du,apiriletik ekainera bitartean,bost gairi buruzko modulu labur eta praktikoz osatua.Horri esker,parte-hartzaile bakoitzak bere beharretara hobekien egokitzen den prestakuntza aukeratu dezake.Gainera,abuztua eta urria bitartean,parte-hartzaileek tutoretza eta laguntza pertsonalizatua jasoko dute kontzeptu desberdinak beren negozioan edo proiektuan aplikatzeko.

Finantza kudeaketatik ondorengotza plangintzara
Iruña Ekintzaile - Pamplona Emprende-k eskaintzen duen prestakuntzak 14 saio ditu,bakoitza ordu eta erdikoa,bost bloke tematikotan multzokatuta.
Finantza kudeaketari lotutako moduluek negozio orok bere bideragarritasuna bermatzeko eta erabaki informatuagoak hartzeko menperatu behar dituen oinarrizko alderdi ekonomikoak landuko dituzte.
Negozioaren espazio fisikoa optimizatzera bideratutako saioek establezimenduaren errendimendua salmenta-eremu gisa hobetzean zentratuko dira.
Tailer laburren beste serie batek turismoa tokiko negozioentzako aukera gisa aztertuko du,eta marketin eta salmenta modulua,berriz,negozioek bezeroekin konektatzeko eta harreman horiek salmenta bihurtzeko duten gaitasuna hobetzean zentratuko da.
Azkenik,bosgarren modulu bat diseinatuko da jabetza eskualdatzea aztertzen ari diren negozioei eta dagoeneko dagoen negozio bat bereganatu nahi duten pertsonei gidatzeko.

Gaitasun handiko ikasleak kontuan izan
Eusko Jaularitzak eta Deustuko Unibertsitateak nazioarteko kongresu bat sustatuko dute,adimen-gaitasun handiko ikasleen arreta indartzeko

Javier Sánchez Marcos
Eusko Jaurlaritzak eta Deustuko Unibertsitateak “Adimen Gaitasun Handien garapena sustatu eskola inklusiboetan” I.Nazioarteko Biltzarra sustatuko dute maiatzaren 13an eta 14an,Bilbon. Kongresua martxoaren 23an aurkeztu zen Bilbon, eta bertan parte hartu zuten Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak,Isabel Rubio Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoak,Mikel Juaristi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendariak eta Myriam Martínez Deustuko Unibertsitateko Goi-mailako Gaitasunen Garapenerako Laguntza Unitateko arduradunak. Bi egunetan,Kongresuak goi-mailako gaitasunak dituzten ikasleak identifikatzeko,hezkuntzan esku hartzeko eta haiei laguntzeko estrategiak landuko ditu,bai eta ekitatera eta inklusiora bideratutako hezkuntza-erantzuneko ereduak ere.Bertan,hezkuntzaren alorreko profesionalak,ikertzaileak,familiak eta erakundeetako ordezkariak egongo dira,elkartrukerako eta ikaskuntza partekaturako gunean.
Esparru horretan,programak ikuspegi zabal eta eguneratua eskainiko du eta,horretarako,nazioarteko adituen txostenak,hausnarketarako espazioak eta jardunbide egokiak aurkeztuko dira.Inaugurazio-ekitaldian Rena Subotnik doktoreak (Berkeley Unibertsitatea) parte hartuko du.Nazioarteko erreferentea da talentuaren garapenean,eta alor horretako erronka eta aukera nagusiak aztertuko ditu. Kongresuan zehar,funtsezko gaiak landuko dira, hala nola goi-mailako gaitasuneko ikasleen errendimendu baxua eta hori prebenitzeko eta eskolaarrakasta bultzatzeko estrategiak -Betsy McCoachen eskutik (Connecticut-eko Unibertsitatea) -,eta hezkuntza-erantzunaren bilakaera eta gainditu gabeko erronkak,Hezkuntza Sailaren eta Deustuko Unibertsitatearen ekarpenen bidez. Programak,gainera,hezkuntza-praktikan jarriko du arreta: ikaskuntzaren pertsonalizazioan eta ikasleen potentzialaren garapenean oinarritutako sinposio bat egingo da,baita familia-inguruneak eta ingurune estrakurrikularrak haren akonpainamenduan duen zereginari buruzko mahai-inguru bat ere,elkarte eta proiektu espezializatuen esperientzia txertatuta.

Bigarren egunean ikuspegia zabalduko da nazioarteko ekarpenen bidez; bereziki ezohikoak diren ikasleak,hezkuntza-erantzunean adimen artifiziala erabiltzea eta garapen emozionala ongizaterako funtsezko elementu gisa jorratuko dira.Halaber, ikastetxeetan esku hartzeko ereduak eta jardunbide egokiak aurkeztuko dira,eta ikasgelan aplikatutako esperientzia zehatzak azalduko dira. Helburua da ezagutzak,esperientziak eta tresnak partekatzea talentua hainbat hezkuntza-testuingurutan ezagutu eta garatzeko,eta,hala,gero eta inklusiboagoa den eta ikasle guztien beharrei erantzuteko gai den hezkuntza-sistemarantz aurrera egiten laguntzea.
Bertan bilduko dira nazioarteko espezialistak,irakasleak, ikertzaileak eta familiak, goi-mailako gaitasunak dituzten ikasleak identifikatzeko eta laguntzeko lanean aurrera egiten jarraitzeko
Gero eta agerikoa den errealitateari bultzada
Hezkuntza sailburuak kongresu hau aurrera egiteko premia azpimarratu zuen,ikasleen aniztasunari erantzun hobea emateko eta ikasle bakoitzari bere ahalmen guztia garatzeko behar duena eskaintzeko.Ildo horretan,familien eta ikastetxeen artean gero eta interes handiagoa pizten duen esparrua dela azpimarratu zuen,eta “ezagutza partekatzen eta hezkuntza-komunitatearentzat erabilgarriak diren erantzunak eraikitzen jarraitzea eskatzen du,ebidentziak eta praktikak oinarri hartuta”. Ildo beretik,nabarmendu zuenez,“gero eta familia eta ikastetxe gehiagok goi-mailako gaitasunek ikasleen identifikazioari eta arretari buruzko zalantzak eta beharrak dituzte”,eta horrek indartu egiten du gogoeta partekaturako espazioak sortzearen garrantzia,kongresu hau kasu.
Hain zuzen ere,horregatik,Euskadiko Kongresuaren helburua da ezagutza zientifikoa,hezkuntza-jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzeko erreferentziazko gune bihurtzea,eta
hezkuntza-erantzuna hobetzen eta ikastetxeen, familien eta ikertzaileen arteko lankidetza indartzen laguntzea.
Era berean,Begoña Pedrosak azpimarratu zuenez, “gaitasun handiak ikasleen aniztasunaren parte dira,eta ikasle bakoitzari bere potentziala garatzeko behar dituen aukerak eta estimuluak eskaini behar dizkiogu”,eta gaineratu zuen “bere arreta hobetzeak esan nahi du talentu hori aprobetxatzea,aukera berdintasuna eskaintzea eta ikasleen benetako aniztasunari egokitutako hezkuntza sistema bidezkoago baterantz aurrera egitea”.
Bestalde,Isabel Rubio Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoak,programaren xehetasunak azaldu ondoren,honako hau adierazi zuen: "familiak eta irakasleak kezkatzen dituzten erronkei helduko diegu: errendimendu txikia,potentzial handia duten ikasleek espero den arrakasta zergatik lortzen ez duten aztertuz; garapen sozioemozionala,adingabearen oreka pertsonalerako funtsezkoa,eta apartekotasuna, gaitasun handiak eta hezkuntza-laguntzako beste premia espezifiko batzuk dituztenei erantzuteko".
Euskadin abian diren beste ekimen batzuk
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila,Deustuko Unibertsitatearekin batera,2019tik ari da garatzen goi-mailako gaitasuneko ikasleei arreta emateko lan-ildo espezifiko bat,Adimen-gaitasun Handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko Planaren baitan; horren xedea da ikastetxeetan identifikazio goiztiarra eta hezkuntza-erantzuna hobetzea,eta irakasleen prestakuntza eta familiekiko lankidetza indartzea.
Esparru horretan,hainbat ekimen bultzatu dira ikasleak hobeto hautemateko eta ikastetxeetarako tresnak eta orientabideak garatzeko,eta, hala,profilen aniztasunari hobeto erantzuten laguntzeko.
Horien artean dago Zur-ekin,goi-mailako gaitasuneko ikasleen detekzio goiztiarrari eta hezkuntza-jarraipenari laguntzen dion programa, ikastetxeei baliabideak,irakasleei prestakuntza eta familiei orientazioa eskainita. Lan-ildo iraunkor horren bidez,euskal hezkuntza-sistemak talentua txiki-txikitatik identifikatu eta garatu nahi du,eta hezkuntza-erantzun inklusiboa bermatzen du,ikasle bakoitzak bere ahalmen guztia erabil dezan.