Skip to main content

NOAUA! 640 alea

Page 1

ASTEKARIA | 2015eko abenduaren 18an | XVIII. urtea | USURBIL | 640. zenbakia | www.noaua.eus Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Posta zerbitzua hobetzea eskatu dio Udalak Correosi ‘Bi txoriburu’ erakusketa, herriko hainbat artisten topaleku

Eguberrien atarian,

Santo Tomas azoka


ATARIKO HAIZEA

640. zenbakia

3

Albistea iruditan

Amaitu da Udala eta eragileen arteko bilera erronda

M

e r ka t a r i t z a - o s t a l a r i t z a k o eragileekin eta garapen sozio-ekonomikoan aritzen direnekin, astearte eta asteazken honetan biltzekoa zen Usurbilgo Udala, datozen urteotarako Gobernu Programa eta 2016ko udal aurrekontuak aurkeztu eta ekarpenak biltzeko asteotan eragileekin egin duen sektorekako bilera errondaren baitan.

Abenduaren 23an, aurrekontuak plenora Azken saioak ziren honako hauek. Aldaketarik ez bada, abenduaren 23an arratsaldeko 18:00etan deituko duten ezohiko osoko bilkurara eramango dituzte datorren urteko udal aurrekontuak, hasieraz onartzeko.

Argazkian, euskara, gazteria eta kultura arloetako ordezkariekin eginiko bilera. Abenduaren 23ko ezohiko plenoan bozkatuko dira udal aurrekontuak.

Laburrean “Lanbideak”, Inauteri Festarako mozorroa

Kezka eta eragozpenak sortu zituen ke lainoak

Pintura ikastaroko ikasleen lanak, Artzabalen ikusgai

Lanbideak, ogibideak, denetariko ofizioak, tradizionalak, berriagoak direnak... Lan mundua mozorrotzera goaz datorren Inauteri Festan. Email bidez, nahiz tabernetan jarritako zerrendetan jaso ditugun ekarpenen artean errepikatuena izan den gaia. 2016ko otsailaren 6an ospatuko da Inauteri Festa.

Abenduaren 9an, ke laino batek Kaxkoa hartu zuen. Kezka eta eragozpenak sortu zituen herritarren artean. Udaltzaingoak herritarren hainbat kexu jaso zituen. Keak begietan eta eztarrian eragozpenak eragin zizkien zenbait herritarrei. Haize handirik ez zebilen gainera, eta ke lainoari desegitea kosta egin zitzaion.

Jasone Irigoienen pintura ikastaroko ikasleek urtean zehar eginiko lanak Artzabalen topatuko dituzue, eta bertan izango dira ikusgai Eguberriak pasa arte. Urtarriletik aurrera, Irigoienek berak Aginagan zuzentzen duen taldearen txanda izango da.

Elkarteko lehendakaria: Idoia Torregarai. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Beatriz Alda, publizitatea@noaua.eus Diseinu berria: Erroitz S. L.

Kultur Elkartea

Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.eus: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte. Banaketa: Olatz Rezola, Arantxa Zulaika. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria

Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas,

Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.eus /// www.noaua.eus Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan

Euskal presoak

Euskal Herrira!

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua.


4

PIL-PILEANESAN HERORREK

Luis Aranalde “Azaroaren 13an Parisen izandako atentatuak irmoki salatu eta arbuiatu ditu, azken osoko bilkuran EHBilduk aurkeztu eta udalbatzak onartu zuen mozioaren bidez. Udalak bere samina adierazi nahi die hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei”, irakurri dut NOAUAren 638. alean. Biziki poztu nau Udalaren mozio horrek. Zuek badakizue ze lotura estua dudan Frantziarekin eta zenbat zor dieten frantsesei. Duela 48 urte oso ondo hartu ninduten frantsesek, Baionan amaitu nituen nire teologia ikasketak eta Biarnon lan egin nuen ikastetxe batean 10 urtez. Frantzia da nire bigarren aberria eta frantsesa nire hirugarren hizkuntza. Frantziara maiz joan gabeko onik ez dut. Parisen 1970ean izan nin– tzen lehen aldiz eta guztizko askatasunaren sentsazioa hantxe izan nuen lehen aldiz. Latza izan da askatasunaren eta tolerantziaren ikono nagusia den herria horrela erasotzea. Elkartasuna adierazteko izan diren erreakzioak ez dago zenbatzerik. Eta orain geure buruari

2015eko abenduaren 18an

Islamofobiaren arriskua? egiten dizkiogun galderak: zer egin horren aurrean? Nola borrokatu fanatismo basati horren aurka? Zerk eragiten du jihadisten (gerra santua egiten dutenak, alegia) jarrera intolerante hori? Ze ondorio izan ditzake komunitate islamiarraren baitan basatikeria horrek? Musulman guztiak fanatikotzat hartu behar al dira? Hain zuzen ere Donald Trump hautagai ipar amerikarrak eskatu du musulmanei ez uzteko Ameriketan sartzen, terroristei aurre egiteko bide bakarra omen da eta. Negargarria da islamiar guztiak zaku berean sartzea. Zalantzarik gabe neurriak hartu behar dira atentatu horien aurrean eta segituan, besterik ez bada jendea lasai ibil dadin kaleetan zehar. Baina, bonbak botatzea ote da soluzioa? ”Si vis pacem, para bellum” (bakea nahi baduzu, presta gerra) zioten erromatarrek duela bi mila urte. Eskubideak murriztu, salbuespen legeak jarri? Usurbilgo Udalaren ustez arazoak konpondu beharrean, gatazkak areagotu besterik ez dute egiten neurri horiek. Dozenaka urte daramatzagu terroristen aurkako

gerran eta terroristak gehitu egin dira. Desesperatuta eta hiltzeko prest dagoen pertsona gaindiezina da. Eta gainera, gerrak gerrara darama. Horrela izan da beti eta horrela jarraituko du. Beraz, beste bide ba– tzuk jorratu beharrean gaude fanatismoaren gaitza desager– tzea nahi badugu. Nire uste apalean, bi alderdi landu behar dira: Heziketa. Lan hori etxean hasten da: tolerantziazko jarrerak onartzen eta gauzatzen erakutsi, dogmatismo klase guztiak gaindituz, Korana liburu sakratuaren interpretazio gaurkotua eginez. Hitzez hitz hartuz gero, jarrera fundamentalistetara eraman dezake edozein liburu sakratuk. Arlo honetan eskola koranikoetan lan asko daukate egiteko. Voltaire idazle eta pentsalari frantziarrak esaten zuen XVIII mendean: “dogmakeriak gainditzen ditugun neurrian peleak ere gutxitu egingo dira”. Haurra ez da munstro jaio– tzen, bere ingurukoengandik jasotzen duen heziketak bihurtzen du basati. Elkarrizketa: duela denbora gutxi irakurtzen nion budis-

moaren buruzagi espirituala den Dalai Lamari: ISISekin (estatu islamikoa) hitz egin behar da, entzun egin behar dugu, elkar ulertzen saiatu, aurrean daukaguna errespetatuz; ez dago beste biderik. Islama erlijio baketsua da”. Elkarrizketatu egin behar dugu, hasteko, lurralde arabiarren buruzagi politikoekin, sunien eta txiien arteko borrokak alde batera utzi, proiektu teokratikoak ahantzi, kalifatza amets zoro, absurdu eta itxuragabea ahaztu “udaberri arabiarrak” inauguratu zuen estilo demokratikoa bereganatu dezaten. Eta bigarrenez, agintari erlijiosoekin, beren elkarte erlijiosoak iraganean eduki ez ditzaten eta balore unibertsalak lantzen saia daitezen. Berriro ere Voltaire aipatuko dut, izan ere, atentatuetako bat bere izena daraman bulebarrean gertatu baitzen. Ez al da egia izango idatzi zuen testu gogor hura: “zibilizazioak ez du basatikeria ezabatu; hobetu baizik eta krudelagoa eta basatiagoa bihurtu”. Eguberri on!

Imanol Ubeda | Aritz Gorriti | Nerea Zinkunegi | Maialen Unanue | Ilazki Gaintza | Idoia Torregarai | Luis Aranalde

Ika-mika

Lurruntzen ari zaigu

O

rain arte aho sabaia, mingaina nahiz ezpainak bustirik izaten genituen geure hizkuntza zela tarteko. Gaur egun, gero eta lehorragoak ditugu gure eztarria eta ahoa. Geure mintzaira lurruntzen ari gara, egune-

rokotasunean gero eta oihar– tzun ttipiagoa du eta urrutiko intxaurrez baliatzen gara hobeagoa delakoan. Kaleak arrotz bihurtu ditugu, ohitu egin gara eta jadanik normal– tzat jotzen ditugu herdoilik gabeko mingain hotsak en–

tzuten. Lazkao Txikik zioena egia bihurtu da: “Laster erdara hutsez hitz egingo dugu eta pentsatuko dugu euskara garbian ari garela”.

Iñaki Agirresarobe Arzallus

* Ika Mika atalerako idatziak gehienez 2.000 karaktere izango ditu. NOAUA!k ez du bere gain hartzen Ika Mika atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Zuzenean beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da ika-mikarako idatzia. Hurrengo alea: urtarrilak 8. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 4.

Hauteskunde kanpaina, amaitzear Espainiako Gorteetarako hauteskunde-kanpaina ostiral gauerdi honetan amaituko da. EHBilduk auto karabana egingo du datorren ostegunean, hilak 17, “Kotxekarabana independen– tziarantz” lemapean. Oiardo Kiroldegitik abiatuko dira arratsaldeko 19:00etan.


KONTZEJU TXIKIA

640. zenbakia

5

Parekidetasun Sailak autoestima eta ahalduntze tailer berri bat antolatu du

A

utoestimua indartu eta norberaren autoezagutzan sakondu nahi duten 16 urtetik gorako emakumeek. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak horientzat guztientzat antolatu du autoestima eta ahalduntze tailerra. Urtarrilaren 21ean abiatu eta martxoaren 17ra arte luzatuko da ekimena.

Garapen pertsonala eta autoestimua sustatzea, jarrera ez osasungarriak identifikatzen ikastea, genero rolak eralda– tzea, gaitasun indibidualak indartzea, eta azkenik, talde kontzientzia, elkar laguntza eta parte hartzea sustatzea dira ahalduntze tailer honen helburu nagusiak.

“Ezinbestekoa da jasotako heziketa berrikustea” “Bizitza osasungarri eta aberats bat izateko, oso garran– tzitsua da norberaren burua ezagutzea, zaintzea eta balioa ematea. Emakumeek jaso du-

rra, emakumeen autogestioa, independentzia eta autoestimua sendotzea da, eta beraien barneko desio, sormen eta senarekin konektatzeko gaitasuna garatzea eta/edo indar– tzea”.

Izen-ematea zabalik

Pepa Bojok eskainiko du ikastaroa. Urtarrilaren 21ean hasiko da.

PEPA BOJO “Bizitza osasungarri eta aberats bat izateko, oso garrantzitsua da norberaren burua ezagutzea, zaintzea eta balioa ematea” ten heziketa dela eta, genero mandatuek eragin kaltegarria izan du beraien autoestimuaren eraikuntzan, eredu patriarkalean oinarritu izan baita

autoestimuaren eraikuntza. Hortaz, ezinbestekoa da jasotako heziketaren berrikuspena eta hausnarketa egitea, emakumeak ahaldunduko dituen prozesuari ekin ahal izateko”, antolatzaileen esanetan.

Autogestioa, independentzia eta autoestimua sendotzeko Tailer honen bitartez, “sexu/ genero sistema aztertu eta emakumezkoen autoestimuaren eraikuntzan duen eragina aztertuko da. Helburu oroko-

Txokoaldetik Fermindegi baserrirako bidea, konpondua Aipatu herri bidea egokitu eta konpondu du Usurbilgo Udalak. “Erriberako soroetako sarbide izaeratik, ibilgailu eta oinezkoek modu erosoan erabiltzea bilatu da lan hauekin. PERU, S.L. enpresak egin ditu konponketa eta egokitze lanak eta hauen kostua 22.000 eurokoa izan da”, Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez. Norabide bat itxita, Puntapaxen Asteartean hastekoak ziren asfaltatze lanak tarteko, norabide batean itxita egongo da Puntapax kalea Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez.

Bidea egokitzen 22.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.

n Urtarrilaren 21ean abiatu eta martxoaren 17ra arte luzatuko da ikastaroa. n Saioak genero gaietan aditua den Pepa Bojo psikologo eta psikoterapeutak bideratuko ditu. n Ostegunero, 17:00-19:00 artean. n Bake Epaitegi atzeko lokalean. n Tailerrerako izen-ematea: abenduaren 18tik urtarrilaren 15era, tarte horretan eman daiteke doan, parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatzita, edo 943 377 110 telefono zenbakira deituta.

Ohi bezala, zortzi hautesleku igandean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak ospatuko dira igandean. Bozkatzeko gunea bizi zareten lekura ahalik eta gehien hurbildu asmoz, ohi bezala, bozka emateko 8 guneok egokituko ditu Usurbilgo Udalak, igandean: 3 mahai Udarregi Ikastolan, 2 mahai Kalezarko Haur Eskolan, eta hautesleku bana kokatuko dute, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Elkartean eta Aginagako Ikastetxean. Bozkatzeko ordutegia, ohikoa: 09:00-20:00 artean. Iluntzeko 20:00etatik aurrera egingo da bozken zenbaketa.


6 ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

2015eko abenduaren 18an

EH Bildu: “Abenduaren 20an independentistok ezin dugu etxean geratu” NOAUA! Espainiako Gorteetako ordezkariak aukeratu behar dira abenduaren 20an. Zuen alderdiak ordezkaririk lortzen badu, zeintzuk izango dira defendatu eta bultzatuko dituen egitasmo nagusiak? EHBildu. Estatu Espainiarra krisi sakonean dago. Krisi ekonomikoaz eta sozialaz gain, Estatu eredua bera dago krisian. Eta krisi horren aurrean Madrildik eskaintzen den errezeta bakarra zentralismo gehiago, burujabetza gutxiago da. Hitz batean: ukazioa. Geroz eta argiago dago, beraz, Espainian ez dela aldaketarik izango, duela hilabete gutxi arte halako aukera baten atarian egon gintezkeela uste bagenuen ere. Espejismo hutsa izan zen. Horregatik, gu ez gaude Madrili begira, gu Euskal Herrira begira gaude. Izan ere, aldaketarako aukera bakarra hemen Euskal Herritik bultza dezakeguna da. Eta aldaketa hori gure bide propioa egitetik baino ez da etorriko, euskal bidea egitetik, Katalunian ikusten ari garen bezala. Eta bide hori egiteko Euskal Herrian badagoela nahiko indar, nahiko gogo, nahiko konpromiso erakusteko aukera ezinhobea dugu abenduaren 20an. Independentismoa indartsu eta burujabetzarako bidean sakontzeko gogoz dagoela erakutsi behar du abenduaren 20ko argazkiak. Madrilek bozka independentistari dio beldur, bai Euskal Herrian bai Katalunian. Min gehien egiten dion bozka da. Erabil dezagun, beraz, bozka hori. Horregatik, joan behar dugu bozkatzera abenduaren 20an. Hautestontziak boto independentistez bete behar ditugu. Eta independentziaren aldeko bozka bakarra EHBildurena da.

Marian Beitialarrangoitia da Kongresurako EH Bildu koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburua.

EH BILDU “Madrilek bozka independentistari dio beldur, bai Euskal Herrian bai Katalunian. Min gehien egiten dion bozka da. Erabil dezagun, beraz, bozka hori. Horregatik, joan behar dugu bozkatzera abenduaren 20an” Horregatik guztiagatik, euskal herritarrok hemen erabaki nahi dugu eta Madrilera joan behar dugu, bai, euskaldun libre gisa jokatzera eta inposizioak eta ukazioak amaitu behar dutela exijitzera; gure herriaren aitortza eta errespetuaren mezua ozen eta aurrez aurre entzun dezaten: zutik dagoen herriaren eserlekuak izango dira gureak.

Kataluniako prozesuak bestelako eztabaidak areagotu ditu. Kupoa, eskubide historikoak, kontzertu ekonomikoa... Zentzu horretan, da-

torren legealdia funtsezkoa izango dela uste duzue? EHBildu. Funtsezkoa izango da, euskal herritarrok eta, batez ere, independentistok fun– tsezkoa izatea nahi badugu. Gure ustez, burujabetzarako legealdia izatea nahiko nuke. Izan ere, Madrildik ez dugu deus espero. Madrildik datozen ahots berriek ere burujabetza gutxiago edota “aldaketa, funtsean deus aldatu gabe” da eskaintzen diotena Euskal Herriari. Ciudadanosek kontzertu ekonomikoaren inguruan zein euskararen inguruan egindako adierazpenek hala iragartzen dute. Eta Podemos ere ez da aldaketarako eragilea izango. Prozesu eratzailearen beharra jarri izan dute mahai gainean, baina orain atzera egin dute, Konstituzioa aldatzeaz hitz egin dute, ez prozesu konstituiente berri bat eraikitzeaz. Aukera horren bideragarritasuna alboratzen hasi dira. Espainiak ez du izan inoiz agenda demokratikorik, eta aurrerantzean ere ez du izango, horretara behartzen ez badugu, bederen. Alegia, nabar-

men geratu da Estatuan garatu daitezkeen prozesu eratzaile bakarrak Catalunyako prozesu independentista eta Euskal Herrian gara dezakeguna direla. Marko nazionalaren aldaketa eta justizia sozialerako aukerak Madrilekiko menpekotasuna apurtzetik datoz, eta horrek gero eta nabarmenago kokatu du independentziaren proiektuaren beharra. Hausturaren aldeko apustu argia berretsi behar dugu 40 urte pasata, baina orain gure zerumuga ez da espainiar estatuaren demokratizazioa, espainiar estatuarekin haustea baizik. Beste era batera esanda: gaur egun, Espainiarekiko haustura demokratikoa euskal bidea da, independentziarako bidea, jendartea sakon eralda– tzeko bidea, bide demokratikoa. Eta horrek hartzen du indarra abenduaren 20an. Horregatik, abenduaren 20an independentistok ezin dugu etxean geratu. Inoiz baino behar handiagoz joan behar dugu bozkatzera, bozka horrek duen balioa eta eraginkortasuna izugarria baita burujabetzaren norabidean.


640. zenbakia

7 ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

EAJ-PNV: “Datorren legealdia oso garrantzitsua izango da gure eskubide historikoei dagokionean” NOAUA! Espainiako Gorteetako ordezkariak aukeratu behar dira abenduaren 20an. Zuen alderdiak ordezkaririk lortzen badu, zeintzuk izango dira defendatu eta bultzatuko dituen egitasmo nagusiak? EAJ-PNV. Orain arte bezala, EAJrentzat gure autogobernuan sakontzea oinarrizkoa izango da. Eskumen gehiago behar ditugu eta eskatzen ditugu. Alde batetik, gure Autonomia Estatutuan jasota dauden eskumen guztiak, ia 40 urte geroago oraindik mamitu ez direnak. Baina politika eta zerbitzu publikoak Euskaditik egin ahal izateko eskumen berriak ere lortu nahi ditugu. Bestetik, Europako gobernantza ekonomikoa sendotu nahi dugu, sinetsita gaudelako Europa ekonomikoa funtsezkoa dela munduan lehiakor izateko. Gure programari dagokionean, besteak beste, ondorengo ekintza arloak proposatzen ditugu: 1. Autogobernuan aurrera egitea eta Estatuarekiko harreman estatus politiko berria adostea. Euskadiren nazio aitortzan eta erabakitze eskubidearen erakundetzean oinarrituta. 2. Bidezkoak eta duinak diren pentsioak defendatzea: kudeaketa Euskadira ekartzea. Langile autonomoen babesa hobetzea. Gizartean sortu diren arrisku berriei aurre egitea (diru sarrerarik gabeko familiak, langile txiroak, eta abar). Urratsak ematea errenta basikoko sistemarako bidean. 3. Eredu produktibo berria, politika industrialaren eta berrikuntzaren alde egingo duena. Horrek era berean exijitzen du lan harremanetarako marko propioa izatea, gure gizarte ko-

Joseba Agirretxea da Kongresurako EAJren Gipuzkoako zerrendaburua.

EAJ-PNV “Datorren legealdirako Euskadiren naziotasuna eta estatuarekiko aldebiko harremana onartzea izango da helburua, estatus politiko berria adostuz. Euskadiren nazio aitortzan eta erabakitze eskubidearen erakunde– tzean lan egingo dugu” hesio eta elkartasun baloreekin bat eginik. 4. Gure eskuduntza esklusiboak errespetatzea exiji– tzea. Ezin digute hezkuntza, osasun, administrazio publiko edo segurtasun eredurik inposatu. Espetxe politikan, gizarte segurantzan eta beste hainbat alorretan bete gabe dauden eskuduntzak geureganatzea. Gure kirol selekzioen aitortza. 5. Giza Eskubideen eta berdintasun politiken defentsa. Segurtasun alorrean salbuespen neurriekin amaitzea eta estatuko segurtasun taldeen presentzia murriztea, Er–

tzaintza polizia integral gisa hedatzeko. 6. Euskal aireportu, trenbide eta portu sistemak finkatzea. 7. Ingurumenaren jasangarritasun eta iraunkortasuna sustatzea eta klimaren aldaketari aurre egitea (Kioto). Ekonomiaren lehiakortasunari lagunduko dion argindar merkea bermatzea. Argindarraren autokontsumoa eta energia berriztagarriak sustatzea. 8. Gardentasun eta balore kultura sustatzea.

Kataluniako prozesuak bestelako eztabaidak areagotu ditu. Kupoa, eskubide historikoak, kontzertu ekonomikoa... Zentzu horretan, datorren legealdia funtsezkoa izango dela uste al duzue? EAJ-PNV. Kataluniako prozesua interes bereziarekin jarraitzen dugu, han gertatzen denak Estatu osoan izango duelako eragina, baita Euskal Herrian ere eta nolabait bere garaian guk Ibarretxe lehendakariaren eskutik hasitako bideari jarrai– tzen diolako. Zalantzarik gabe datorren le-

gealdia oso garrantzitsua izango da gure eskubide historikoei dagokionean. Estatu autonomikoak ziklo bat bete du, hori garbi dago. Aldaketa zantzuak daude haren barruan, eta inork ez daki norantz doazen, baina gero eta gehiago dira haren egitura eta funtzionamendua eredu zentralizatuago baterantz bilakarazi nahi dutenen ahotsak. EAJ tentazio birzentralizatzaile horrek Euskadiri eragitearen aurka dago aurrez aurre. Bere garaian “kafea denentzat” formula onartu ez genuen bezala eta denborak arrazoia eman digu, haren helburu aitortua gure Herriaren nortasun eta berezitasuna desegitea baitzen, helburu bera lortu nahi duen kontrako mugimendurik ere ez dugu onartuko. EAJren helburua datorren legealdirako Euskadiren naziotasuna eta estatuarekiko aldebiko harremana onartzea izango da, estatus politiko berria adostuz. Euskadiren nazio aitortzan eta erabakitze eskubidearen erakundetzean lan egingo dugu.


8 PIL-PILEAN ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

2015eko abenduaren 18an

PSE-EE: “Kontzertua eta Kupoa defendituko ditugu, gure berezitasunak eta gure autogobernua bezala” NOAUA! Espainiako Gorteetako ordezkariak aukeratu behar dira abenduaren 20an. Zuen alderdiak ordezkaririk lortzen badu, zeintzuk izango dira defendatu eta bultzatuko dituen egitasmo nagusiak? PSE-EE. Ezin dugu Rajoy beste lau urtez jasan eta, ahalmena duen eta proposamenak dituen aukera bakarra, PSOE da, Pedro Sanchez-ekin batera. Alderdi Sozialistak eraiki zuen Ongizate Estatua defendatzeko borrokatzen dugu, egun Alderdi Popularrak eta bere ideologia neoliberalak mugatu izan duena. Sozialistok ekonomiaren suspertze eredu justuago eta solidarioago bat babesten dugu; krisitik irteteko eskubide sozialak berreskuratuz, langabetu guztientzako prestazio bat lortuz, gazteak etxera itzul daitezen plan bat proposatuz, kontratu kaxkarrak babesten dituen Rajoyren lan erreforma indargabetuz, eta Estatuko aurrekontuetan, Gipuzkoan kalitateko enplegu gehiago sortuko duten enpresa proiek– tu berritzaleak laguntzeko diru-kopuruak sortuz. Pentsioen sistema publikoaren defentsan eta bere birbalorazioaren alde lan egingo dugu, Alderdi Popularraren eta Ciudadanos-en kontra, hauek baitira pentsioen plan pribatuak sustatzen dituztenak. Euskadiko eta Espainiako gobernuen arteko harremanak iraunkorra izan behar du, irtenbideak bilatu ahal izateko. Euskal autogobernuaren garapenaren alde, bakea eta bizikidetzaren prozesua buka– tzearen alde, eta ETAren desagerpenaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu. Gainera, Kongresuan neurriak

Odon Elorza da Kongresurako PSE-EEren Gipuzkoako hautagai nagusia.

PSE-EE “Euskal autogobernuaren garapenaren alde, bakea eta bizikidetzaren prozesua bukatzearen alde, eta ETAren desagerpenaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu” proposatzen jarraituko dugu, demokrazia parte hartzaileago eta gardenago bat lortzearren, iruzurrari amaiera emango dion Pedro Sanchez-ek proposatzen dituen 70 neurri onartuko ditugularik. Eta Kontzertua eta Kupoa defendatuko ditugu, gure berezitasun eta autogobernu maila altuarekin egingo dugun bezala. Beste helburu bat, lanak bukatzea eta Euskadin AVE martxan jartzea izango da, Pasaiako Portuaren funtzio ekonomikoa indartzea, Osasuntsu Zahartzearen Ikerketa Nazionalaren proiektua bultzatzea,

Hurbileko Renfe-a, Gipuzkoan MUGI garraioaren tarifa integrazio sistema barneratzea, eta Lezoko plataforma logistikoa.

Kataluniako prozesuak bestelako eztabaidak areagotu ditu. Kupoa, eskubide historikoak, kontzertu ekonomikoa... Zentzu horretan, datorren legealdia funtsezkoa izango dela uste duzue? PSE-EE. Argi utzi nahi dut, Euskadin autogobernu indartsu bat dugula, bai Katalunian eta Eskozian inbidia sortzen duena. Horrek ez du esan nahi urratsak eman eta zenbait arazo konpon ezin daitezkeenik. Haatik, PSOEk eredu federal batera abiatzeko apustua egiten du, gure berezitasuna bermatuko baitu, eta bide batez, autonomia erkidegoen artean eta Estatuarekiko -honen baitan baitaude- lankidetza, solidaritatea, elkarlana eta adostasuna indartuko du -adibidez, Europako politikak definitzeko- Espainiako nazioaniztasun izaera aitortzen duen eredu federal bat eta gure eskumenak babestuko dituena.

Globalizatutako mundu batean bizi gara eta subiranotasunak partekatuta daude, eta erabakiguneak toki askotan daude. Baina honek ez du ezer ikusirik Euskal kupo eta kon– tzertuarekin, eta Euskal sozialisten eta Pedro Sanchez-en ikuspuntutik, behintzat, zalantzan jartzen ez den errealitate bat da.

noaua.eus web orrian emango dugu emaitzen berri Igande gauez emango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak. Emaitza orokorren jarraipena egiteaz gain, herri mailako emaitzen berri ere emango dugu. Igande gauez, gure web orrian noaua.eus helbidean, eta baita gure sare sozialen bitartez ere. Oharra: Alderdien balorazioak jasotzeko orduan, NOAUA!n ohikoa dugun irizpidea erabili dugu.Udaletxean ordezkatuta dauden alderdietako zinegotziengana jo dugu.


HERRIKO TALDEAK PIL-PILEAN

640. zenbakia

9

“Bi txoriburu”, artearen eta artisten bilgune ZORIONE MENDEZEK OSATU DUEN ERAKUSKETA SUTEGIN TOPATUKO DUZUE ABENDUAREN 27RA BITARTE

B

ertako arropa diseinatzaileen eta munduko txoko ezberdinetan emakume jostunek pairatzen dituzten lan baldintza kaxkarrak ezagutzeko aukera izan genuen ekainean, “Bi Txoriburu” izeneko erakusketan. Proiektu haren segida dugu, astelehenaz geroztik Sutegin bisita dezakezuen erakusketa berria. Oraingoan, bertako artisten lan bilduma jarri du ikusgai Zorione Mendez antolatzaileak. Inguruotako diziplina ezberdinetako artisten lana ezagutarazi nahi du. Denetarik aurkituko duzue: argazkilaritza, marrazketa, eskultura, grabatuak, hezurretan margotuak, fanzineak, marrazkiak digitalean, bideo proiekzioa… Arropa diseinatzaileen erakusketarekin egin bezala, oraingo honetan ere, artelanak ikusi eta erosi ahalko dira baita. Urte garai honetan, “gabonetako opari ederrak” egiteko aukera ederra beraz, antolatzaileen esanetan. Nahi duenak eskuragarri izango ditu, erakusketan lanak ikusgai jarriko dituzten artisten kontaktuak.

Usurbildar sortzaileen aurkezpena Erakusketa zabalik dagoen arren, ostiralean inauguratuko dute 19:00etan. Bezperan, ostegun honetan, lanak ikusgai jarri dituzten Usurbilgo hiru artistek, haien lanketa aurkeztuko dute Sutegin. “Kalekumeak Edinburgotik Kubara”: Peru Galbete, Ion Markel Saez de Urabain, eta Ibai Arrietaren begiradapean egindako hiru lan plazaratuko dira. Lan dokumentalean oinarritzen diren kontakizun hauek, argazki proiektu zein

Peru Galbete, Ion Markel Saez de Urabain, Zorione Mendez eta Ibai Arrieta, “Bi txoriburu” erakusketako protagonistak.

ZORIONE MENDEZ “Arropa diseinatzaileen erakusketarekin egin bezala, oraingo honetan ere, artelanak ikusi eta erosi ahal izango dira” laburmetrai formatua dituzte euskarri. Egindako lanak ikusteaz gain, garatze prozesua eta ikuslearen interesa sor dezaketen hainbat xehetasun azalduko dira”, antolatzaileen esanetan.

Kuba, Ibai Arrietaren ikuspuntutik 2010ean Kubara egindako bidaiatik argazki bilduma dakar Sutegira. “Multimedia proiek– zio labur bat, bertan hartutako irudiak eta soinuak nahastuko direnak”, Arrietaren esanetan. Argazkien nondik norakoak eta prestatu duen aldizkaria aurkeztuko ditu. “Urte guztiotako blokeoa eta iraultza bizi izan duen jendearen bilaketa baten inguruko lan bat da. Bidaia hartan jasotako

sentsazioen inguruko ikuspegi erabat subjektiboko lana. Blokeoa bizi izan duen 50 urteotako belaunaldian, jende helduarengan fijatu naiz bereziki. Hasiera batean eman lezake oso gaizki daudela, baina gero, jendea oso duin bizi dela deskubritzen duzu. Pobre ondasun aldetik, baina aberats beste balore ez ekonomikoen aldetik”, Arrietak azaldu digunez.

Ion Markel-en “Kalekumeak” Argazki kamera ezberdinekin ateratako bilduma aurkeztuko digu Ion Markelek. “Azken urteetan egindako lan guztia, kaleko argazkiak”, Saez de Urabainen esanetan. Lehenago egindako “Kalekumeak” erakusketatik hartutako bilduma ikusgai jarriko du. “Hi– tzaldian aurkeztuko dugu nola egiten den lana, nola ateratzen diren argazkiak, prozesu hori”, zehaztu du.

Eskoziar bat euskaraz abesten, Peru Galbeteren dokumentalean Urte eta erdiz Edinburgon bizi izan zen Peru Galbete usur-

bildarrak bertan grabaturiko dokumentala aurkeztuko du. Bizimodua tabernetan abestuz aurrera ateratzen zuen lagun bat du ikus-entzunezko lanak, protagonista; Alan Hunter. Hunterrek badu berezitasun bat; euskal kantak abesten ditu. Edinburgon zela izan zuen bere berri Peruk. “Niretzat oso interesgarria izan zen hori eta erabaki nuen bere bila joan eta ezagutzea. Dokumental txiki bat egitea erabaki nuen. Dokumental honetan euskararekin duen lotura azaltzen da”, adierazi digu Galbetek.

Erakusketa, bi astez
 n Abenduan 14tik 27ra Sutegin. Astelehenetik igandera irekita: Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00. Larunbat eta igandeetan: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. n Deialdi bereziak: Abenduak 17, osteguna: 18:30ean Hiru sortzaile usurbildarren lan aurkezpena. Abenduak 18, ostirala: 19:00 etan inaugurazioa.


10

PIL-PILEAN

2015eko abenduaren 18an

Bertako txerrikiak, Santo A

ginagan angulak bakarrik ez, “orain urdaiazpikoa ere bai”. Udalerri hau txerri eta txerrikiena ere izango da aurrerantzean. Aginagan kokatuko baita Euskal Herriko txerri haztegi handiena. Txerrizaleok, euren txerriak aire librean hazten dituzten euskal baserritarren elkarteak, 23 bat hektareako eremua erosi zuen iaz. Azken urte honetan, ingurua txukuntzen eta presta– tzen pasa dute.

Gunea zabaldu berri dute eta ezagutu nahi duen orori ateak zabaldu nahi dizkiote orain. Hala, udaberritik aurrera, hilean behin gutxienez bisita gidatuak antolatu asmo dituzte; ingurua ezagutu, elkartearen funtzionamendua azaldu eta baserriko txerria aire librean nola hazten den ezagutzeko aukera emango dute. “Hamar partzelatan banatu dugu lursail osoa. Adin desberdinetako txerriak ditugu. Txerriak aire librean gizen– tzen ditugu, baditugu pottoka batzuk, ahuntzak... Dena kanpoan hazitakoa. Jendeari erakutsi nahi diogu bertan, txerriak nola gizentzen ditugun”, Txerrizaleok elkarteko kide Josu Garaialderen esanetan.

Txerrizaleok elkarteko kideek antzeko postua ipiniko dute igande honetan frontoian, puzgarri eta guzti.

TXERRIZALEOK ELKARTEA Euskal Herriko txerri haztegi handiena Usurbilen dago. “Txerriak aire librean gizentzen ditugu, baditugu pottoka batzuk, ahuntzak”, Josu Garaialdek aditzera eman digunez Postua igandeko azokan Igande honetarako antolatu dugun Santo Tomas Azokara dator Txerrizaleok Elkartea. Eta ez datoz noski, esku hu–

tsik. Txerrikien postu eder bat ekarriko dute azokara, eta produktuok salgai ere jarriko dituzte. Txerriki onduak, modu konbentzionalean zein ekologikoan prestaturikoak eskuratu ahalko dituzue. 3 bat metroko txerri irudia duen puzgarri handi bat ere ba omen dakarte. Txerrizaleok Elkartea eta elkartearen jarduna hobeto ezagu– tzeko eskuorriak ere jasotzeko moduan izango gara, “herritarrek Euskal Herriko txerri haztegi handiena Usurbilen dagoela jakin dezaten”.

34 baserri, Hego Euskal Herri osoan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan sakabanatuak dauden 34 baserrik osatzen dute, Txerrizaleok sarea. Elkarteko kide diren baserritarrek, mendietan txerriak aske hazten dituzte. “Honela, edozeinek ikusi ahal ditzake gure animaliak basoan barrena bazkatzen, lokatzetan etzanda, belardietan jolasten edo haritz polit baten itzalean siesta botatzen”. Elkarteak Zestoan du egoitza

nagusia, hilketa, zatiketa eta banaketa biltegia. Helburuok bete nahian sortu zuten: n Kalitate goreneko txerri haragia eta txerrikiak ekoiztea, ez bakarrik salmentarako, baizik eta baserritarrek eurek ere txerri hau jan nahi dutelako. n Animalien ongizatea bermatu nahi dute. n Baserritarrei etekin ekonomiko bat bermatu nahi diete, “ez bakarrik proiektuaren mui-

na garelako, baizik eta era honetan luzez jardun ahal izango garelako elkarrekin”. n Erabilpen eskasa daukaten lurrei erabilpen errentagarri bat eman nahi diete, “era honetan gure paisaiak, mendiak eta Herria mantentzen lagunduko dugulako”. n Langilego prestatu eta motibatua mantendu nahi dute. Informazio gehiago: txerrizaleok.com

Abenduak 20, igandea Goizean zehar:

n Sagardo eta babarrun txapelketako jaki eta edariak, ikusgai eta dastagai. n Postu ezberdinak: NOAUA!, txerrikiena, talo eta gaztaingileak, Nafartarrak... n Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa. n Txerrizaleok Elkartearen puzgarria. n Fotokol saioa: etorri NOAUA!ren postura eta atera argazki bat iaz bezala, “Euskararen leihoan”. Trukean, NOAUA!k erosia duen Errigoraren otar eder baten zozketan parte har– tzeko aukera izango duzue.

Eguerdi partean: n Nafartarrak taldekoen elkartasun kanpaina amaiera. n Ondoren, babarrun eta sagardo txapelketetako sari banaketa eta NOAUA!ren Errigorako saskiaren zozketa. n Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.


PIL-PILEAN PIL-PILEAN

640. zenbakia

11

Tomas Azokako gutizi Santo Tomas Azoka, postuz postu n Sagardo eta babarrun postuak: azokako txapelketetara aurkezturiko sagardoa dastatu nahi duzuenontzat, zerbitza– tzen arituko dira Sagardo Egunaren lagunak taldekoak. Eta babarruna berriz, ikusgai. n NOAUA! Kultur Elkartea: kultur elkarteko produktuak eskugarri izango dituzue postu honetan. Baita noski, NOAUA!ko bazkidetza egiteko aukera ere. n Txerrizaleok Elkartea: txerrikien postua eta puzgarria jarriko dute. n Talogileak: eraberritu den taldea talo goxo askoak prestatu eta zerbitzatzen arituko da. n Gaztaingileak: usurbildar koadrila ezaguna, goizean goizetik ariko dira gaztainak erre eta bertaratzen direnei saltzen. n Udarregi Ikastola: ikasleen gozogintza postua ezin falta

Lehiaketarako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Sagardo Egunaren Lagunek banatuko dute beste behin ere.

aurtengoan ere. Postre goxo askoak etxeratzeko aukera izango duzue. Bide batez, baita ikasleon ikasturte amaierako bidaia diruz laguntzekoa ere. n Nafartarrak: Zuberoako ikastolen aldeko elkartasun kanpainako otarrak eskatu di-

tuzuenok, postu honetan erosi ahalko dituzue. Otarrak unean bertan eskuratzeko aukera ere egongo da. Iaz bezala, zuberotar talde bat dator igandean Usurbila. n “Erraustegia Erabakia” plataforma: erraustegiaren inguruan Usurbilgo Udalari

galdeketa egitea eskatzeko sinadurak biltzen ari da bilgunea. Santo Tomas Azokan ere sinatzeko aukera izango da. n Gure Esku Dago: abenduaren 31rako antolatu duten “Borondateen Kriseiluak” ekimenerako kriseiluak salgai izango dituzte, 2,5 eurotan.

Txapelketak, jan-edana, ipuinak... Azoka oparoa izango da igande honetakoa

A

zoka osatua aurtengoa, denetarik izango baitugu. Herri eragile ezberdinen postuak, ipuin kontalaria, jan edana, giro ederra... Eta tartean noski, Usurbil, Aginaga eta Zubietako ekoizleak lehian jarri dituen babarrun eta sagardo txapelketako sariketa ospatuko da.

Adituen epaimahaiak lan handia izango du aurten ere. Iaz 48 babarrun eta 16 sagardo ekoizleek parte hartu zuten. Ia aurten parte hartze

marka hobetzen dugun. Ostegun honetan itxiko dugu, lehiaketa hauetan izen emateko epea. Gogoan izan: n Izen ematea: 
Abenduaren 17ra arte, NOAUA!ko egoitzan. n Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:0019:00. n Informazio gehiago: 943 360 321.
 n 1. Sarituarentzat: 150 euro, txapela. 2. Sarituarentzat: 90 euro, kopa.
 3. Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa: Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio. 
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.

Babarrun lehiaketa: Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
 Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: 
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
 -Kolorea: zenbat eta beltzagoa

orduan eta hobeagoa. -Berdintasuna: tamainaz, kolorez... Elkarren berdinak izatea. -Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore)manipulatzen bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
 -Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Ez ahaztu baserritar jantzia Animatu eta etorri igandeko Santo Tomas Azokara, baserritar jantzia soinean duzuela.


12

HERRIKO TALDEAK PIL-PILEAN

2015eko abenduaren 18an

Zubietako ikasleak, kazetari

A

stelehenean amaituko duten ikasturte honetako lehen hiruhilekoan, kazetari lanetan jardun dute Zubietako Eskola Txikiko ikasleek. Albiste mordoa bildu dute eta denak, aldizkari batean bildu. Eginiko lanketa zuekin partekatu nahi dute. Lan taldeak honako argazkia atera eta helarazi digu NOAUA!ra.

Herritar Txartel berriaren diseinua hautatzeko bozketa

Aldizkari bat osatu dute albisteekin.

Herriko bi lan, “Motxianeby” lehiaketan sarituak

Uxueren aldeko sinadura bilketa, arrakastatsua

Pailazoak ikusteko sarrerak, Bordatxon eta Mariaje dendan

Udarregi Ikastolako DBH1eko taldeak sorturikoa da “Udazkena” ikusentzunezkoa, eta Gaztelekuko kideek eginikoa da “Plastifikatuak” deiturikoa. Ostegun honetan jasoko dituzte sariak, 18:00etan Astigarragako kultur etxean ospatuko den ekitaldian.

Pheland McDermid sindrome arraroa du Uxue Martinek, 6 urteko usurbildarrak. Sindromea ikertzeko laguntza bildu eta entsegu klinikoa egin ahal izateko sari baterako lehian sartu nahi zuten. Eta lortu dute. Gurasoek sinadura eman dutenei eskerrak eman nahi dizkiete.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots larunbat honetan Oiardo Kiroldegian izango dira. 17:00etan hasiko da saioa eta sarrerak 7 eurotan eskura daitezke Marije dendan eta Bordatxon. Egunean bertan 8 eurotan kiroldegian. 12 hilabete arteko haurrek, sarrera doan.

Hiru diseinu lanen artean bat aukeratu behar da. Bozka gehien jasotzen dituena izango da hautatua. Bozkatzeko eskuorria, Hurbilagoko saltokietan lortu dezakezue.

Zozketa abenduaren 31n, San Silvestre lasterketan Hurbilago Elkarteko saltokietan erosketak egitearen truke sari potoloak irabazteko aukera duzue aurten ere; bizikleta edota telebista ederra tartean. Abenduaren 31n, 17:00etatik aurrera, San Silvestre Herri Lasterketa amaieran zozketatuko dira sariok.


HERRIKOPIL-PILEAN TALDEAK

640. zenbakia

13

Errigoraren 69 saski banatu dira Usurbilen Posta zerbitzua hobetzea eskatu dio Udalak Correosi

Ekimen honi esker, 157.000 euro bideratuko dira Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzaren alde.

E

rrigoratik helarazi dizkiguten datuen arabera, 23 saski banatu dira NOAUA!n, 14 Udarregi Ikastolan, 4 Etumeta-AEK euskaltegian, eta beste 28 saski herriko gune desberdinetan. Guztira, aipatu moduan, 69 otar saldu dira Usurbilen. Euskal Herri mailan 12.000 saskitik gora banatu dituzte. Ekimenak izandako babes itzelari esker, 157.000 euro bideratuko dira Nafarroa hegoaldeko euskalgintzako hiru proiektu ezberdinetara. “Guztion ahaleginari esker, Lodosa eta Vianako ikastolek bizirauteko ezinbesteko duten laguntza ekonomikoa jasoko dute; Erri-

GUZTIRA, 12.000 SASKI “Guztion ahaleginari esker, Lodosa eta Vianako ikastolek bizirauteko ezinbesteko duten laguntza ekonomikoa jasoko dute. Eta Erriberako AEKk ikasleentzako beka-fondoa handituko du” berako AEKk ikasleentzako beka-fondoa handitu eta sustapen kanpaina bat gauzatzeko adina izango du eta, gainera, D eredua Nafarroa osora hedatzea xede duten dinamikak diruz laguntzeko ere emango du ekarpenak”, antolatzaileen esanetan.

Ekoizle kopuruak gorantz
 Nafarroa hegoaldeko euskalgintza soilik ez, tokiko produktuen ekoizpen eta salmenta ere sustatu baitira kanpaina honekin. “Atera kontuak: kanpaina honen lehenengo edizioa bi ekoizlerekin hasi genuen; herritarren erantzunari esker, ordea, oraingoan 15 izan dira euren produktuak eskaini dizkigutenak. Atera kontuak: 15 ekoizle ez dira 15 lagun, hauen atzean ehunka nekazari eta langile dago eta. Kontuek horrela jarraituz gero, gero eta ekoizle gehiago bilduko ditugu ekimenera. Horixe da gure asmoa”, Errigorakoek diotenez.

“Zorionak eta eskerrik asko”

E

maitzokin, pozik dira elkartasun kanpainako antolatzaileak. Zorion eta esker hitzak baino ez dituzte ekimenean parte hartu duten guztientzat. “Zorionak eta eskerrik asko, beste behin ere, hartu eta emanez, gozamena eta elkartasuna pareka-

tuz, auzolanaren balioa eta baliagarritasuna frogatzeagatik. Zorionak eta eskerrik asko ekintza txikiekin helburu handiak lor daitezkeela erakusteagatik. Itzela izan da!”, adierazi dute. Kanpaina honetan sustatu den auzolanaren garrantzia

nabarmendu nahi dute, elkarlanean jardun duten Zazpiak Bat, Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigora bilguneek: “Hau guztia, baina, auzolanari esker baino ez da posible. Ehunka herritan milaka lagunek egindako borondatezko lanari esker”.

Herritarrek eginiko hainbat kexuren aurrean, Usurbilgo Udalak zerbitzua ahal bezain laster hobetzeko eskaria luzatu dio Correosi. Bi aldeek eginiko bileran hainbat aldaketa egitea ere adostu dute. Gai honen harira, bando hau kaleratzekoa zen Usurbilgo Udala: “Usurbildar hori: Usurbilgo Udaletik jakinarazi nahi dugu, hainbat herritarren kexuei erantzunez, herrian ematen duten zerbitzu eskasari buruzko kexua igorri eta ahalik eta azkarren hobetzeko eskaria luzatu diegula Correoseko arduradunei. Bileran adostu dugunez, Correos zerbitzuak hainbat aldaketa egingo ditu, postariei dagokionez hurrengo astetan, Usurbilgo zerbitzua hobetzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, etxeetako helbideei dagokionez, ahalik eta erraztasun gehienak emateko eskaria luzatu dute. Etxearen izenaz gain, kale-helbidea eta auzoa ere zehaztea beharrezkoa da, postariei gutun banaketa errazteko. Eskerrik asko”.

Atez Ateko bulegoa, orain udaletxean Orain arte Puntapax kalean zegoen Atez Ateko bulegoa udaletxera lekuz aldatu dute. Aldaketa behin betikoa da, Usurbilgo Udalak berri eman duenez. Argibideak jasotzeko orain arteko doako telefono zenbakiak, aurrerantzean ere martxan jarraituko du: 900 776 776.


14

HERRIKO TALDEAK PIL-PILEAN

2015eko abenduaren 18an

Larunbat honetan, Muxurbil taldearen antzezlana

U

rtarrilaren 4an Santuenean eta igandeko Santo Tomas Azokan ikusiko duzue Ixabel Agirresarobe herritarra, gerturatu nahi duten haur nahiz helduei irudimenaren munduan murgiltzen lagunduko diguten ipuin kontaketa saio liluragarriak eskaintzen. Usurbildarrak ordea, badu antzerki eskola bat baita, Hodei Unzuetarekin batera; Muxurbil izenekoa. Oporretara joan aurretik, hilabeteotan lantzen aritu diren an– tzezlana taularatuko dute larunbat eguerdi honetan, 12:00etan Sutegiko auditorioan. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Sarrerak, ordu erdi lehenago, 11:30etan banatuko dira kultur etxe atarian.

“Basoko aitona” Hala izena du, Muxurbil antzerki eskolako kideek larunbat honetan eskainiko duten antzezlanak. “Baso batean bizi den aiton batek, bertan zer gertatzen den kontatuko digu. Muxurbileko kide denak basoko parte dira. Ipuin batean oinarritua dago”, aurreratu digu Ixabel Agirresarobek. 5-16 urte arteko haur eta gazteekin lan egiten dute Muxurbilen. Oso gustura gainera. “Txikienek DBH 3-4koak handiak ikusten dituzte eta haiekin lanean aritzea pozgarria da umeentzat. Handienei txikiek grazia egiten diete. Oso gustura ari gara”, dio Ixabelek. Haur eta gaztetxoekin aritzen dira antzerki eskolan, baina bilgunea adin tarte gehiagotara zabaldu nahi dute. Helduak ere erakarri nahi dituzte antzerki eskolara. “Ia helduak animatzen diren. Nahi duenak ikus dezala larunbateko emanaldia,

Larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan Sutegiko auditorioan arituko dira Muxurbil antzerki taldekoak.

“BASOKO AITONA” “Baso batean bizi den aiton batek, bertan zer gerta– tzen den kontatuko digu. Muxurbileko kide denak basoko parte dira. Ipuin batean oinarritua dago” eta urtarriletik aurrerako saioetarako izen eman dezala”, luzatu du gonbita Agirresarobek.

Trebetasunetan hezten Ikasturtea, ekainean eskainiko duten antzezlana sortzen igarotzen du Muxurbilek, baina antzezlana trebetasun ezberdinak lantzeko bitartekoan bihurtzen da. “Ikasturte hasierako hoztasuna eteteko lanketa egiten dugu. Eskenatoki gainean aritzen dira. Erritmo, adierazpen eta bestelako gaitasunak lantzeko jolasen bidez, sormena lantzen dute eta eszenatokian publikora begira ari dira lanean. Azkenean jendaurrean gauzak egitera ohitzen dira”, dio Ixabelek. Argitu nahi duten kontu bat;

antzerki eskolako kide izan arren, jendaurreko emanaldietan parte hartzea ez da derrigorrezkoa. Publiko aurreko saioek, “batzuei ilusio handia egiten die, beste batzuk larritu egiten dira. Zorionez, gero bertigo hori kentzen zaie eta ez dute esaten jada antzezlanetan ez dutela parte hartu nahi. Hasieran larritzen direnak konturatzen dira, batzuen eta besteen gaitasunek balio dutela, denak balio duela, eta antzekotasunak dituztela. Erosoago eta taldeko parte sentitzen hasten dira orduan”, dio Ixabelek.

Antzerki eskolako saioak, larunbatetan n 11:00-12:00 5-8 urte artekoen– tzat. n 12:00-13:00 8-12 urte artekoentzat. n 13:00-14:00 DBH-ko ikasleen– tzat. n Oharra: adin tarteak gutxi gorabeherakoak dira. Saioak, Bake Epaitegi atzeko eta Etxealdiko lokaletan izaten dira. n Eskolan izen emateko, informazio gehiagorako: muxurbil@gmail. com edo 675 712 383 (Ixabel).

Erraustegiaren aurkako sinadura bilketa “Erraustegia nahi ote dugun galdegin diezaguten eskatzeko “Erraustegia Erabakia” taldeak abiatu genuen sinadura bilketa oso ondo doa”, NOAUA!ri adi– tzera eman digutenez. Oraindik sinatzeko gogoz dauden herritarrek aukera berri bat izango dute igande honetan, abenduaren 20an. Hauteskunde egunarekin batera, Usurbil eta Zubietako hainbat tokitan ipiniko dituzten mahaietan.

Usurbil KEren zozketa 8039 izan da zenbaki saritua. Errifa honen jabeak 2 lagunentzako otordua irabazi du Urdairan.

Tipi-Tapako zozketa 1. saria (150 euroko erosketa balea): 4.566. 2. saria (2 lagunentzako afaria Artzabalen): 6.168. Sarituak izan direnak Artzabalera ager daitezela. Hurrengo Tipi-Tapa urtarrilaren 10ean egingo da.


IZERDIPIL-PILEAN PATSETAN

640. zenbakia

Mirotz Ullateren omeneko eskubaloi txapelketa abenduaren 26an jokatuko da

G

abonetako lagun arteko lehia berezia, abenduaren 26rako antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Egun osoz jokatuko dira eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian, 09:00-19:00 artean. Gero, 20:00ak aldera izango da sari banaketa. Bai nesketan, bai mutiletan, taldeok parte hartuko dute: Usurbil K.E., Zarautz K.E., Pulpo K.E. eta Tolosa C.F. Gipuzkoatik, Atlético Basauri Bizkaitik, eta Anaitasuna Nafarroatik.

Egun osoko jardunaldia izango da. Argazkia iazko ekitaldikoa da.

Mendizaleen proposamenekin osatu nahi dute 2016ko irteeren egutegia.

2

Eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian: Abenduak 20, igandea n 09:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-CB Urola EK “B” n 10:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E. “A”-Zuazo n 12:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zuazo Lasarteko udal kiroldegian: Abenduak 20, igandea n 10:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bera Bera Bat

Deialdi bikoitza egin du Andatzak

016rako irteeren egutegia herritarrekin batera diseinatu nahi du Andatza M.K.T.-k. Horretarako, urte berrirako irteerak proposatzeko gonbita luzatzen diete mendizaleei. Ekarpenak zehaztasun guztiekin, helarazi andatza@hotmail.com helbidera, ostegunetan 19:00etan DYAren udaletxe ondoko garai

15

bateko egoitzara gerturatuta, edo bertako postontzian utzita. Gogoan izan, txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa dela federatua eta aseguratua egotea. 2016rako federatu txartela urte amaiera baino lehen berritzea aholkatzen du Andatza M.K.T.-k. Txartela tramitatzeko argibideak andatzamendizale.info atarian dituzue.

Jokin Pagola, goleatzaile onenen artean Usurbil Kirol Elkarteko senior mailako 1. nazionaleko jokalaria, estatu mailako milatik gora goleatzaileen sailkapeneko bederatzigarren postuan da. Onenen artean beraz. Denboraldi honetako 12 neurketetan, 77 gol sartu ditu. Partida bakoitzeko, bataz beste 7 gol. Usurbil K.E.-tik gaineratu dutenez, “C” multzoan den taldeko goleatzaile nagusia da aginagarra.

Futbol partidak Abenduak 19, larunbata n 10:00 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Udarregi 5A Udarregi 6B-Udarregi 6A n 11:30 Infantil mutilak: Usurbil FT-Ostadar SKT “B” n 16:00 Kadeteak: Usurbil FT-Zarautz KE “B”

Euskal selekzioan: Abenduak 20, igandea n 15:40 Infantil mutilen entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Eneko Furundarena. n 15:40 Kadete mutil “promesen” entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Julen Nazabal Aisa. n 16:30 Jubenil mutilen entrenamendua, Urdulizeko Iparralde Kiroldegian: Mikel Atxega Arruti. n 17:30 Jubenil nesken entrenamendua, Urdulizeko Iparralde Kiroldegian: Estitxu Berasategi Iparragirre. n 17:30 Jubenil neska “promesen” entrenamendua, Arrasateko Iturripe Kiroldegian: Ane Irazabal Esnaola. n 17:30 Jubenil mutil “promesen” entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Jokin Azpeitia Cao. 17:30 Kadete mutilen entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Eneko Iribar Zumeta.

Futbol Topaketa Abenduaren 26an, Usurbil FTren eskutik. Goizez, Haranen. Errifa zozketa egingo da topaketa honen baitan.


16

GAZI, GOZO, GEZA ETXEBIZITZA Salgai

Askatasuna plaza aldera ematen duen etxebizitza eta garaje marra salgai Kaxkoan. 3. solairua. 80 metro koadro, 3 logela, 2 komun, sukaldea, jantokia, egongela eta 24 metro koadro trasteroa. 269.000. 943 916 834. Pisu bat salgai. 90 metro karratu. 3 logela, 2 bainugela, jan-egongela eta sukaldea jantokia aparte duela. 605 707 642. Txaramunto kalean etxebizitza salgai. Hegomendebaldera begira. 98 m2 + balkoia, egongela/jangela eta sukaldea. 3 gela. 2 komun. Garajea eta trastelekua aukeran. Iker (686912979) Atikoa Zubietan, 110m2 erabilgarri. 2008-an guztiz berritua, teilatuaren estruktura ere. 3 logela handi, 2 komun, 30 m2-ko egongela. Haize egokitua. 225.000. 669781959 Julen

2015eko abenduaren 18an

OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.eus Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. logela eta komuna. Komuna. salbu gela guztiak ditu kanpora. 90.000 euro. 646344847 Pisua salgai edo alokairuan Munalurran. 637 309 209. Santuenean pisu bat salgai. Erre-. formatzeko, prezio onean, aukera ezin hobea.Iñaki (665736896) Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea. egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620.

Pisua salgai Santuenean. Egoera onean. 3 logela, sukaldea, komuna eta nahi izan ezkero garaje moduko batekin. 659 460 979.

Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan

2 gela, komuna, sukaldea eta sala dituen etxe bat erosiko nuke. Gehienez 90.000 euro. 689 58 39 21.

Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991.

Bi gelako etxebizitza salgai. Komuna, hall, sukaldea. Eguzkitsua. 3. pisua igogailuarekin Muna Lurra kalean. 175.000 euro (620826891). Etxe txiki eta merke bat erosi nahi nuke. Edo alokairu baxuko bat hartuko nuke. 615 758 476. Usurbilen edo inguruan eraikigarria den lur eremua erosiko nuke. 636393237 Etxea salgai (Kutxa gainean). 3 logela, egongela, sukaldea, komuna, trastelekua. Dena kanpoaldera. 607 572 106 Etxebizitza eta garaje marra salgai Munalurran. 4. pisua. 2 gela, egongela, komuna eta sukaldea. 163.000 euro. Tel. 646 663 405. Pisu bat salgai Munalurran. Erreformatu berria. 690 15 36 31 (Ane) Pisua salgai Urdaiagan. Trenbide-pasagunearen ondoan. 56m2. Pisu baxua. Berritua. Sukalde irekia, esekilekua, egongela, 2

Alokairuan

Alokairuko pisu baten bila nabil. Tel. 620 702 264 / 686 143 786 Pisu bat Atxegalden, 3 gela, sukaldea, egongela, 2 komun. Dena kanpoaldera, 3 balkoiekin. 658 756 344. Alokatzeko pisu bila nabil. Telefono zenbakia: 615730680 Gela bat alokatzen dut Usurbilen. Emakume edo neska arduratsua izan behar du. Tel. 665 319 105. 2 lagunentzako alokairuko pisu bila. Beheko solairua eta terrazaduna bada hobe. 610 73 59 64. Logela bat alokatzen dut. Per– tsona 1 edo 2rentzat. Prezio ona. 657 535 299. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, nominarekin. 664885737 Pisu baten bila nabil, txikia eta merkea. Txakurra daukat. 682 214 506. Emakume bat gela baten bila

Zorionak Odei! Abenduaren 14an, 10 urte! Oso ondo pasako zenuelakoan, muxu bat familia guztiaren partez. Zorionak! Zorionak Arai! Abenduaren 21ean zure 6. urtebetetzea da. Txokola– te beroa hartuz ospatuko dugu. Muxu potolo bat!

dabil partekatzeko 17:30-18:30 deitu (Marisol). 674463942

MOTORRA Salmenta, garajeak

Kale Nagusian, garaje itxi handi bat alokatzen da. 943 361 235. Hiru lokal, komertzio edo garaje moduan salgai Santuenean. 16, 18 eta 42 metro koadrokoak. Argitsuak. 671 547 567. Baju komertzial bat salgai Erdiko kalean. 62 metro koadro, solairuarte batekin. 600 369 013 / 943 371 827 Garaje itxi bat salgai 36,30 metro koadro. 2 kotxerentzat edo garaje-trastero moduan. Errekatxiki-Puntapaxetik. 653380557. Oso argitsua den 70 metro karratuko lokal komertziala salgai Santuenea auzoan 671547567 Lokal komertzial bat salgai, 60 metro karratu. Erdigunean. Tel. 679 732 489. Garaje itxi bila nabil. Motorra uzteko izango litzateke. 645720571 Bi garaje saltzen dira. Batera edo binaka. 21 eta 25 metro koadokoak Santuenea 17. 615149900. Moto bat salgai, Kymco markakoa. People 125. 618 963 385. 2 Garaje (marra) salgai edo alokairuan. Biak batera edo aparte. Olarrondo inguruan. 607 333 966.

LANPOSTUAK Lan eskaintzak

.

Antxetan, neska bat behar dugu asteburuetan zerbitzatzeko. Tel. 943 370344

LANPOSTUAK Lan eskaerak

Emakume euskalduna eskaintzen

Zorionak Izar! Abenduaren 24an, orain 3 urte geure bizitza argitu zenuen. Asko maite zaitugu Aitatxo, amatxo eta Amaiurren partez.

da, ume txikiak zaintzeko edo garbiketa lanak egiteko, goizez edo arratsaldez, abendutik aurrera. Oso arduratsua. 671 547 567.

zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen– tziekin. 631 321 981.

Saltzaile edo administratzaile moduan, lan egingo lukeen 31 urteko emakume bat naiz. Tel. 675 703 163. Berta.

Erizain laguntzaile tituluduna eskaintzen da pertsona helduak zaintzeko. Bertakoa eta euskaraz dakiena. Tel. 622 925 562.

Emakume bat eskaintzen da, goizez, 2 edo 3 orduz etxeko garbiketak egiteko. Tel. 620 625 823.

Nikaraguakoa eta 28 urteko mutila, pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da. Interno moduan edo nahi den bezala. Badaki etxeko lanak egiten. 687 348 223.

Emakume bat eskaintzen da asteburutan pertsona helduak zain– tzeko. Tel 646 756 555. Neska gazte euskaldun bat haurrak arratsaldetan zaintzeko prest eskaintzen da. Esperientziaduna haurrak zaintzen eta udalekuetan. Tel. 661 626 500. (Maialen) Mutil gazte bat LH eta DBH-ko ikasleei klase partikularrak emateko eskaintzen da. Tel. 617 916 242. (Oinatz) Lan bila nabil. Edozein lan egingo nuke. Interna moduan ere bai. Umeak edo helduak zaintzen, garbiketa lanak egiten, jatetxeren batean harraskako garbiketak egiten, etab. Tel. 676 188 411 Pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke asteburutan. Esperientziarekin. 657 708 895. Pertsona bat eskaintzen da propaganda edo gutunak banatzeko. Tel. 943 364 527. Mutil bat eskaintzen da, helduak zaintzeko, baserriko lanetan ari– tzeko edota edozein lanetarako. Interno moduan lan egiteko prest. Tel. 662 286 266. Lan bila nabil. Interna moduan eta umeak zaintzen. Tel. 645 530 490 Auxiliar geriatra eta sukaldari bat eskaintzen da, paper, esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbiketan. Arduratsua. 622 487 879. Lan bila nabil. Baimen guztiak ditut. Esperientzia biltegiko lanetan eta banaketan. 657 535 299. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen– tziekin. 627 487 592. Pertsona helduak edo umeak

Zorionak Nora! Etxeko txikiak 5 urte bete zituen astelehenean. Muxu potolo bat denon partez!!

Pertsona helduak zaintzen esperientzia asko duen mutil bat, lan bila dabil. Gauetan, orduka edo asteburutan. Tel 648 761 874. Gauean laguntzaile moduan, orduka edo asteburutan lan egiteko neska bat eskaintzen da. Paperekin eta esperientzia askorekin. Gomendio askorekin. 638 602 597. Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko. 695 602 828. Latina, frantsesa, ingelesa, euskara klaseak ematen dira, etxean. Ekonomikoa. 600766068 Arratsaldetan pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke. 30 urteko esperientzia. 682 214 506. Lan bila nabil. Garbiketan, plantxatzeko eta interna moduan ere bai. Larunbat, igande eta jai egunetan ere prest nago. 676 188 411. Arratsaldetan lan egiteko prest nago. Pertsona helduak gauetan zaintzeko ere bai. 943 045 428. Erizain laguntzaile bat eskain– tzen da esperientziarekin. Pertsona heldu ezinduak edo amaieran dauden pazienteak zaintzeko. Etxean zein egoitzetan. 943 365 079 / 635 715 142. Neska bat eskaintzen da garbiketa egiteko, pertsona helduak zaintzeko... Esperientzia, erreferentzia eta papelak.618 889 530. Lan bila nabil. Orduka, umeak edo helduak zaintzen, etxeko lanak egiten... Interna moduan ere bai. Erreferentziak. 656 186 617. Lan egingo nuke. Garbiketan... orduka. Gauetan pertsona helduekin lo egiteko edo zaintze-

Zorionak Ibai! Abenduaren 15ean 8 urte!!! Hori duk sasoia hori!

OHARRA: Urtarrilaren 8an aterako dugu Eguberrien ondorengo NOAUA!. Oharrak, zorion-agurrak, bestelako deialdiak... jakinarazteko azken eguna: urtarrilak 4 astelehena. E-postaz: erredakzioa@noaua.eus


GAZI, GOZO, GEZA

640. zenbakia

ko edo konpainia egiteko prest nago. Tel. 676 188 411. Mutil gazte bat eskaintzen da, ingelesa, frantsesa, latina, filosofia emateko. Merkea. 600 766 068. Jokin Emakume euskalduna adineko pertsonak edo haurrak zaintzeko prest. Klinika laguntzaile tituluarekin 688826968.

ko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 631 333 251 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 653 620 770

Pertsona helduak edo umeak zaintzen prest. Interna bezela ere. Edozein ordutegi. 608299579

Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 672 740 521

Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientziarekin. 722 575 781.

Pertsona helduak zaintzeko, interno eta orduka. Gauak etxean edo hospitalean pasatzeko. Esperientziarekin. 648 761 874.

Pertsona helduak zaintzen edo garbiketan lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientzia eta papelekin. 690146067.

Paperak ongi dituen neska bat lan bila dabil, etxeko lanak egiteko, orduka. Esperientzia handia. Erreferentziekin. 638 602 597.

Mutil bat lan bila dabil helduak zaintzeko edo baserrian lan egiteko. 690146067. Interna moduan lan egingo nuke pertsona helduak zaintzen. Esperientzia daukat. Ezagutza, sukaldaritzan, garbiketan... 604148284. Lan bila nabil. Esperientzia sukalde laguntzaile bezela, zerbitzari bezala, garbiketan, karga eta deskargan, frutadendan... 663 447747. Lan bila nabil, orduka edo interna moduan. Garbiketa lanetarako edo helduak zaintzeko. 631 277 061 Gidabaimen guztiak ditut, baita garabi eta orgatilarena ere. Lan prenbentzioko ikastaroa daukat. Esperientzia altua. 657 535 299. Lan bila nabil. Interna moduan nahiago. Esperientziarekin, eta papelak egunean. 680 804 124. Neska arduratsua lan bila dabil. Interna moduan pertsona helduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Xiomara. 631 193 521. Emakume euskalduna gertu interna joateko moduan. Klinika laguntzaile tituluarekin. Tel. 688 826 968. Deitu: 17:00 - 19:00, eta larunbata 15:00 - 19:00. Neska, garbiketa lanak egite-

Neska euskaldun batek lan egingo luke arratsaldetan, 4 ordu, helduak zaintzen. 626 735 354. Emakume bat lan bila dabil etxe

batean bere seme-alaba gazteekin bizitzeko. Lasarte edo Usurbilen. 689 344 946. Lan bila nabil. Interna moduan, orduka...Paperak ongi eta erreferentziak (umeak zaintzen, garbiketan eta ostalaritzan) 698 322 406. Lan bila nabil, sukaldari, zerbitzari, gidari laguntzaile moduan edo garbiketa industrialean. Paperak ongi. 688 268 625. Goizez lan egingo nuke garbiketa lanetan edo umeak edo helduak zaintzen. 661 378 340. 24 urteko neska usurbildar euskalduna klase partikularrak emateko prest. Euskara: EGA titulua (goi maila) Ingelesa: Advanced titulua (goi maila) Frantsesa: Goi maila 687025768 (Jaione) Emakume euskalduna, gertu interna bezala joateko pertsona nagusiak zaintzeko. Klinika laguntzaile tituluarekin. 619511789 / 943 760418.

Paperak ongi dituen mutil bat lan bila dabil. Pertsona helduak zaintzen, etxeak garbitzen, sukaldeko laguntzaile moduan, harraskan garbitzen, peoi... 648 761 874. Orduka lana egin nahi duen neska euskaldun bat naiz, eta garbiketan edo umeak zaintzen lan egingo nuke. 635 715 424 Julia.

BESTELAKOAK

Urtebeteko ume baten zapata bat galdu genuen abenduaren 4an. Granate-berenjena kolorekoa, hosto berde pare batekin. See Kai Run markakoa, 5 talla. 639 469 577. Bi ohedun haur logela berria salgai. “T” itxura duena. 100 euro. 675 007 048. Garbiñe. Legorretako babarruna salgai. 10 eurotan kiloa. 657 714 355 Ume txaketa bat galdu da (marroia) Askatasuna plaza-Atxegalde bitartean 943110954 8-10 urteko haur baten tamai-

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 697 919 516 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 023 684 943 372 498 943 360 692 943 371 594 607 609 379 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 943 361 239 943 360 321

nakoa den sudadera gorri bat galdu dugu. Letra grabatu bel– tzak ditu. 676 82 33 11 Babarrun beltza eta babarrun motz zuria salgai. Usurbilgo erriberan eta botikarik gabe ekoiztutakoa. 2015 uzta. Tel: 65 777 01 31 (WhatsApp). Memoria txartela galdu da argazki kamerarena, aurkitu baduzu eraman NOAUA!ra mesedez. Bi “artzai txakur” oparitzen ditut. Bata lau urtekoa, etxea zaintzeko eta bere kumea, hiru hilabete eta erdikoa. Tel. 660 093 071. Giltza batzuk agertu dira Bizkartxon. Galdu dituenak pasa NOAUA!tik, bertan ditugu eta. Eguzki-elkartean bazkide egiteko aukera. Tel 677 62 14 65 Giltza batzuk galdu dira, erdigunean. NOAUA!n edo Udaltzaingoan uztea eskertuko nuke. Bosch markako garbigailu bat salgai. Urte bete pasatxo dauka. Berri berria dago. Tel. 943 363 201. Irailean Zubietako Lertxundi gainan aurkitu nituen betaurreko batzuk: 943362665.

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Sexu Aholkularitza Gunea Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Usurbilgo Salbatore Parrokia Noaua! Kultur Elkartea

17

Abere-Landare Babeslea 943 376 650 Taxia (Angel) 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz, 8 plaza) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 LurraldeBus 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894 Anbulategia 943 362 013 Oa botika 943 376 076 Iturralde botika 943 363 395 DYA 943 464 622 Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112 Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740 Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411 BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842 Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456 Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

3 katu oparitzen ditut, 3 hilabete eta erdi dituzte. Tel. 688 827 995. Haur-sila bat salgai. “Bebe confort” marka LA modeloa. Beltza eta berri-berria dago. Burbuja eta eguzkitakoarekin. 666 373 665. Hiru plazako eta bi plazako sofak salgai, larruzkoak, egurrezko ertzekin. Egoera onean, 500 euro negoziagarri. usurbil72@hotmail.es Hemengo urra erosiko nuke. Deitu 634 409 888. Denborarik ez baduzu zure maskota paseatzeko, nik lagunduko dizut. Ordubeteko ibilbideak. Asteburutan. 688 888 176. Pablo.

TRUKEAN, OPARI

Inprimatzaileak, telebistak, patineteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:0013:00 artean

Goardiako farmaziak Abenduak 17 - abenduak 27 Osteguna 17 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte

Osteguna 24 ORUE

Jaizkibel plaza 2. Lasarte

18 Larunbata 19 Igandea 20 Astelehena 21 Asteartea 22 Asteazkena 23

25 Larunbata 26 Igandea 27

ORUE

Jaizkibel plaza 2. Lasarte

GIL

Kale Nagusia 24. Lasarte

GIL

Kale Nagusia 24. Lasarte

Ostirala

ACHA-ORBEA Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte GIL

Kale Nagusia 24. Lasarte

GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte DE MIGUEL

Kale Nagusia 32. Lasarte

Ostirala

* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30 https://www.cofgipuzkoa.com/

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ ECHEVESTE ELOSEGUI, JORGE Elkano 9 Behea, Hernani. 943 55 20 87

22:00 - 09:00


18

INGO AL DEU?

Agenda

18

2015eko abenduaren 18n

abendua

ostirala

Ikasleen gabon kanta saioak ikus Gabonetako gehigarri berezia. Santo Tomas festa Santuenean 17:30ean. Xabier Uriberen “Solo amor” liburuaren aurkezpena 19:00etan Sutegin.

19

larunbata

“2016ko Ilargiaren egutegia” 11:00etan Potxoenean. Muxurbilen “Basoko aitona” antzezlana 12:00etan Sutegin. Pirritx, Porrotx, Marimotots 17:00 Oiardon.

Urte Zahar egunean, “Borondateen kriseiluak” ekitaldia

U

rte Zahar egunean, “ilunabarrean elkartuta, urte berrirako desio bana eskatu, kriseiluan idatzi, eta zerura jaurtitzeko deia luzatzen dizuegu herritarroi. Puntuz puntu, kriseiluz kriseilu, argiz bete nahi dugu zerua, ezberdinen artean eta elkarlanean, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean”. Usurbilgo Gure Esku Dago taldekoen gonbita duzue honakoa. 2015a agurtzeko ekitaldi berezia, abenduaren 31n, iluntzeko 19:00etan izango da. Antolatzaileek guztiz zehaztu gabe duten arren, ekimena frontoi inguruan egitea aurreikusten dute.

Abenduaren 31n, arratsaldeko 19:00etan hasiko da Gure Esku Dago taldeak deitu duen ekitaldia.

Hitzordurako kriseiluak eskuratu beharko dira. 2,5 eurotan salgai dituzue Lizardi liburu dendan. Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldeak egunotan, frontoi inguruan jarri asmo duen informazio mahaian ere erosi ahalko dituzue:

n Abenduak 18, ostirala, 19:00etatik aurrera frontoian. n Abenduak 20, igandea, Santo Tomas Azokan. n Abenduak 24, osteguna, afal aurreko poteoan.

“Sólo amor”, Xabier Uriberen liburu aurkezpena

“Ilargiaren egutegia” aurkeztuko dute larunbatean

Usurbildarrak argitaratu berri duen “Sólo amor” olerki liburua aurkeztuko du ostiral honetan, abenduak 18, arratsaldeko 19:00etan hasita Sutegi udal liburutegian.

Alkartasunak, Argiak eta Kimu Batek egin dute egutegia eta Pello Zabalaren esaerekin osatuta dator. Kooperatiban eskura daiteke dagoeneko, 7 eurotan. Larunbat honetan aurkeztuko dute Potxoenean, goizeko 11:00etan hasita.

20

igandea

Santo Tomas azoka, egun osoz. Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Emaitzen berri, noaua.eus web orrian.

Datozenak Gabon kantak Zubietan Iaz bezala, gabon kanten saioaz Zubietako Eskola Txikiko guraso elkartea arduratuko da. Entseguak abenduaren 22 eta 23an egingo dituzte, 19:00etan Kaxkapen. Abenduaren 24an arituko dira kantuan. Artzabaleta baserritik abiatuko dira 16:00etan.

Olentzero eta Maridomingi, Aginagan Abenduaren 23an datoz Aginagara, arra– tsaldeko 17:00etan gutunak jasotzera. Gutun bilketa osterako, txokolate jana antolatu du Antxomolantxa Elkarteak.

Urtarrilaren 8ra arte, NOAUA! astekaririk ez NOAUA!ren 640. zenbakia ohi baino mardulagoa doakizue, aldizkari, egutegi eta gabonetako gehigarri bereziarekin. Urteko azken argitalpena duzue honakoa. Hurrengo bi asteetan ez da aldizkaririk izango. Datorren NOAUA!, urtarrilaren 8an argitaratuko dugu. Ohar edo zorion agurrik baldin baduzue beraz, urtarrilaren 4a baino lehen bidali emailez erredakzioa@noaua. eus helbidera. Argibide gehiagorako: 943 360 321. Aldizkaririk ez, baina Eguberrietako egunetan noaua.eus web orria elikatzen jarraituko dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA! 640 alea by elkarmedia - Issuu