Skip to main content

NOAUA! 363 alea

Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2009ko apirilaren 24an - XIII. urtea - Usurbil, 363. zenbakia

Finalerako txar tela bilatuko dute Palentzian

II Kale Antzerki Eguna

Etenik gabeko festa


ATARIKO

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an

HAIZEA

3

Albistea iruditan

Zumarte Taldea Bergaran arituko da igande honetan

I

gande honetan, Bergarako Musika Eskolak antolatu duen lehiaketan arituko da Zumarte Taldea. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera joko du Zumarte Musika Eskolako kideez osatzen den talde honek. Aitor Udabe (trikitixa), Oihana Arsuaga (gitarra elektrikoa), Maialen Iñarra (teklatua), Irati Ibargoien (panderoa), Aitor Pagola (txistua) eta Jokin Irastorza (bateria) dira Zumarte Taldeko kideak. Igandean, bi pieza hauek joko dituzte: "Dantzan" (egilea, Carlos Nuñez) eta "Beatriz" (herrikoia).

Igande arratsaldean arituko dira Bergaran antolatu den lehiaketan.

Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.com

POTXOENEKO PROIEKTUA, AURRERA

5. Or.

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

KRONISTAK KALEJIRAN

6. Or.

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Olatz Rezola, Amaia Zumeta. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

ERRENTA AITORPENA EGITEKO GARAIA

10. Or.

TOLOSA-USURBIL MENDI MARTXA

15. Or.

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal presoak

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an

ESAN

JOXE PIÑAS

D

Sudan

arfur Sudaneko mendebaldean dagoen lurraldea da, eta Sudan Afrikako erdialdean dagoen estatua. 2003. urtean Sudaneko Askatasunerako Ejertzitoak (SAE) eta Justizia eta Berdintasun Mugimenduak (JBM) Darfurren pairatzen zuten baztertze soziala salatzeko Sudaneko gobernuaren kontrako matxinada antolatu zuten. Ordutik, Darfurreko egoera hau da: gatazkaren eragin zuzenagatik 90.000 hildako, gatazkarekin lotuta dauden beste arrazoiengatik 300.000 hildako; 2.000.000 pertsona inguru elikagai beharrean dago; 2.400.000 pertsonek barreneko desplazamenduak jasan dituzte; eta beste 200.000 pertsona Sudan ondoan dagoen Txad herrialdeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira. La Hayako Nazioarteko Tribunalak pasa den martxoan Sudaneko presidentea den Omar Al-Bashir atxilotzea agindu zuen. Karguen artean genozidio, tortura, bortxaketak eta hilketak daude. Baita hau dena bideratzeko janjaweed etniaren milizia antolatu izana eta honen bidez gutxienez 35.000 zibil hiltzea. Azkenik, kanpamenduetan bizi diren errefuxiatuen erailketak antolatzea ere leporatzen zaio. Omar Al-Bashirek eta nazioarteko potentzien agintari nagusiek, gatazkaren benetako arrazoiak ezkutatzeko, Darfur lurraldeko egoera, arazo tribal bezala azaldu nahi izan dute. Aipatzekoa da, potentzia hauek lurralde honetan dauzkaten interes ekonomiko eta estrategikoak ez direla makalak, Afrika erdialdean munduko baliabide natural ugarienak baitaude. Sudan, Txad, Afrika Erdiko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ugandako baliabide natura-

len artean petrolioa, uranioa, koltana, diamanteak, urrea, zilarra, kobrea, kobaltoa, zink, mika, egurra, energi hidraulikoa,... daude. Metropoli ohien (Frantzia, Belgika, Erresuma Handia) gobernu nahiz enpresak, aberastasun hauengatik borrokan ari dira eta Afrikako kolonialismoak orain arte ezagutu ez dituen beste hiru herrialde batzen ari zaizkio borroka honi: AEB, Txina eta Errusia. Sudaneko gobernuak, Darfurreko petrolioak esportatzen hasi zenetik (1999. urtetik), bere sarrera ekonomikoak nabarmenki igotzea lortu du. Diru honen zati bat, Errusiari eta Txinari armak eta beste tresna militarrak erosteko bideratua dago, zeinak erabiliak izango diren Darfurreko jazarpena mantentzeko. Honen adibide helikopteroak dira, Darfurreko herrixkak erasotzeko erabiliak izan direnak. Egun, Txinak kontsumitzen duen petrolioaren % 4-7a Sudanetik dator, eta etorkizuneko petrolio industria garatzeko proiektu garrantzitsutzat du herrialde hau. Bestalde, Frantziak, Sudanen ondoan dauden herrialdeekin kolonialismo garaiko lotura historiko eta militarra mantentzen jarraitzen du, hala nola, Txad, Afrika Erdiko Errepublika eta Kongoko Errepublika Demokratikoarekin. La Hayako Tribunalak, Omar Al-Bashiri Darfurren gertatzen diren gizateriaren aurkako krimenen arduradun zuzena izatea leporatzen dio. Baina atxiloketa agindua betetzeko, beste herrialdeen kolaborazioa behar da. Hemen hasten da geopolitikaren joko maltzurra eta horren ondorioz, giza eskubideen zapalkuntza ikaragarria.

Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Ika-mika

Ez ditugu bakarrik utziko!

E

spainiako gobernuak euskal preso politikoen sakabanaketa politika sistematikoki aplikatzen hasi zenetik 20 urte bete dira oraintxe. Urteurren tamalgarria nabarmentzeko eta gure senideengan zein guregan jokaera ez-gizatiar horrek dituen ondorio latzak salatzeko, egunotan Etxeratek bira bat egin du Euskal Herrian. Tango zahar batek dio 20 urte ez direla ezer. Zenbait gai edo inguruabarretan, behar bada hala izango da. Baina, zinez, gizaki batentzat bizitza tarte dezentea da, zalantzarik gabe. Eta zer esanik ez, denbora horretan guztian bidegabekeria jasan behar denean. Hori baita dispertsioa, bidegabekeria galanta; Estatu boteretsuaren mendekua bere atzaparretan dituen presoak makurarazteko.

Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42

Saiakera horretan gu, senitartekook, gara tresna. Izan ere, ehunka kilometro egin beharra gure aita, arreba, semea edo laguna ikusteko sekulako presio emozionala da presoarentzat. Ondo iritsiko ote dira; itzuleran ez ote zitzaien ezer gertatuko; amona ez ekarri bidea luzeegia da-eta bere osasunarentzat… Horiek guztiak buruan bueltaka etengabe, beren baitan errudun sentiarazteko. Hori ez al da tortura psikologikoa bai beraientzat bai guretzat? Bidaietan 16 senide hilak, mordoa zaurituak, dirutzak xahututa, lanegunak galduta, nekea metatuta… hori da urteotako balantze gordina. Baina, aldi berean, ezin ahaztu presoen eta beren familien duintasuna, milaka herritarren elkartasuna, hamaika erakunde eta gizarte-taldeen oihua desmasia hori amai-

tzeko. Noiz gertatuko ote da hori? Atzo behar zuen baina indar gehiago egin beharko dugu guztion artean krudelkeria hori bukatu dadin behingoz. Bitartean, Gobernuak eta dispertsioa babesten duten agintari eta politikari guztiak argi izan bezate honakoa: maite ditugulako ez ditugu bakarrik utziko! Usurbilen Nahi Ditugu! Elkartea Xabier Aranburu “Xomorro”, Herrera de la Mancha. 662 kilometro. Ramon Uribe. Langraitz, 112 km. Patxi Segurola “Ximio” Poissy. 840 km. Jokin Errasti, A Lama. 779 km. Joxe Domingo Aizpurua “Pana”, Perpignan. 546 km. Marisa Alejandro, Alcala-Meco. 493 km.


Noaua! - 2009ko apirilaren 24an PIL-PILEAN

Potxoeneko proiektua aurrera doa

P

otxoenea ekipamendu publikora bideratzetik gertuago dago egun. Hogei egunez alegazioak aurkezteko jendaurrean egon ostean inork erreklamaziorik egin ez duenez, martxoaren 31n burutu zen ohiko osoko bilkurak, Herrigunearen Babeserako Plan Berezian aldaketa txertatzea behin betiko onartu zuen. Udalbatza osatzen duten hamahiru zinegotzitik hamar zeudela aintzakotzat hartuta, proposamena gobernu taldeak babestu zuen. Aurka bozkatu zuten EAJ-PNV eta EAko udal ordezkariek eta Aralarko zinegotziek, aldiz, abstentziora jo zuten.

Sutegiren osagarri Xabier Mikel Errekondo alkateak aspaldiko proiektua hartu eta egungo beharretara egokitu dutela gogorarazi zuen. Sutegi kultur etxearen funtzio osagarria beteko luke Potxoeneak, alkateak aipatu zuenaren arabera, kultur eragileek ekipamendua eskura izateko. Luismari Ormaetxeak EAk duen desadostasuna argitu zuen. Bere argumentuen artean, arkitektoaren txostenak akats batzuk ditu eta plan berezian txertatu nahi den aldaketarekin, bere esanetan, “benetan, Arau Subsidiarioen

5

Zarataren aurkako planari alegazioak

G

Potxoenea kultur eraikinean bihurtuko dute.

aldaketa ezkutatu nahi da”. Aralarko udal ordezkariek abstentziora jotzeko erabakia hartu zuten, Joxe Ramon Furundarenak zehaztu zuenez, gaia ondo aztertzeko tarterik ez zutelako izan. Bere esanetan, alde edo aurka bozkatzeko irizpide garbirik ez zuten. EAJ-PNVko zinegotzi Iñaki Illarramendik proiektuaren txikitasuna aipatu zuen, proposamenaren aurka bozkatzeko argumentu gisa. Kultur gune berria kokatzeko herri mailako azterketa sakona egitera deitu zuen. Plan Berezian txertatutako aldaketa, Foru Aldundira igorriko du Udalak. Onespena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da. Irazu kalea, 1 zenbakian dagoen eraikinean Udalak gauzatu nahi duen proiektua aurrerabidean da.

ipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamenduak herrialdeko bide ardatz nagusietako zarataren aurkako kudeaketa plana prestatu berri du. Jarraian, iradokizunak egiteko hilabeteko epea zabaldu zuten. Tarte horretan, Nekazaritza eta Ingurumen udal teknikariak txosten bat prestatu du, alegazio moduan aurkezteko. Aipatu idatzian, Aldundiak prestatu duen planari buruzko zehaztasun gehiago eskatzen dira; planak berak eta udal bakoitzari dagokion informazioak xehetasun gehiago izatea hain zuzen. Aipatu egitasmoko ekintzak noiz eta nola gauzatuko diren jakin nahi du Udalak.

“Egonaldiak euskaraz”

H

ABEk sustatutako "Egonaldiak familia euskaldunetan 2009" programa martxan da. Euskara ikasi, hobetu edota lekuan lekuko euskalkia ezagutu nahi duenak udako hilabeteak familia euskaldunekin igaro ditzake. Uztailetik irailera bitarte, hilabete bat, bi edota aurten lehen aldiz, baita hamabost egun ere. Informazio gehiago telefonoz, 943 47 44 47, edo webgune honetan, www.egonaldiak.net

Zerbitzu sektorea biziberritzeko plangintza abian da

U

surbilgo txikizkako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreak herriaren garapen sozioekonomikorako eta herritarren bizi-baldintzak hobetzeko duen garrantzia kontuan izanik, Usurbilgo Udalak bertako Merkataritza Indartzeko Plan Berezia (MIPB) egiteko erabakia hartu du, Eusko Jaurlaritzak horretarako ematen dituen laguntzak aprobetxatuz. Bi helburu nagusi ditu plan honek: batetik, Usurbilgo merkataritzaren egoera zein den ezagutzea, eta bestetik, sektorearen bizi berritzerako Usurbil mailan jarri beharreko lehentasunezko ekintzak zehaztu eta sektorea eta Udalaren artean gauzatu beharreko datozen urteetarako jardue-

ra-plana zein izango den adostea. Proiektu hau aurrera eramateko, jarraipen batzorde tekniko bat osatu da. Bertan, Usurbilgo Udalaz gain, Hurbilago merkatari elkarteko eta ostalaritza sektoreko ordezkariak eta SIADECO ikerketa etxeko teknikariak ere izango dira, SIADECO baita egitasmoaren koordinazio teknikoaz arduratuko den enpresa. Aurreko asteetan, usurbildarren iritziak eta erosketa ohiturak ezagutzera bideratutako galdeketa prozesua burutu zen, herritarren artean gai honekin loturiko telefono bidezko inkesta egin baitzen. Orain, eta xedea merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako sektoreko ahalik eta eragile gehienak inplikatuko

diren prozesua sustatzea dela kontuan izanik, komunikazio eta harreman prozesua beraiei ere zabaldu zaie. Batetik, hainbat bilera egingo dira merkatari eta establezimenduetako arduradunekin, eta bestetik, establezimendu guztiak banan-banan elkarrizketatuko dira dituzten beharren eta hobekuntzarako egon litezkeen inguruko informazioa jasotzeko. Herritarrengandik nahiz merkatari eta ostalariengandik lortutako informazioak, Usurbilgo errealitate komertziala zehaztasunez ezagutzeko aukera emango du; honela, ondoren merkataritza indartzeko planteatuko diren proposamenek hobeto erantzungo diete herritarren nahiz merkatarien behar eta eskaerei.


6

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an KALEJIRAN

KALEZAR

MAIDER MAKAZAGA

Hizkuntzarekin jolastu bai baina…

E

zin uka genezake urte gutxiren buruan teknologiaren alorrean eman diren hainbat eta hainbat aurrerapen baina, asko izan badira ere, gaurkoan mugikorraz eta posta elektronikoaz mintzatuko naiz. Egun, etxe guztietan dago mugikorrik eta esango nuke geroz eta gehiago ere posta elektronikoa. Egia esan, zenbait momentutan nola batak zein besteak apururen batetik ateratzen lagun gaitzakete. Baina, hori albo batera utzi eta gaurkoan bereziki bi komunikazio tresna horietan erabiltzen dugun hizkeraren inguruan aritu nahi nuke. Nork ez du ezagutzen batipat mugikorrekin mezuak bidaltzerakoan erabiltzen den hizkera? Mihiluze programan esamesetan erabiltzen dutena alegia. Kontutan hartzen badugu mezuek kostu bat dutela, eta esan beharrekoa luzea bada, ez da bide txarra mezu berean dena esateko. Baina, eta goazen haratago, zergatik erabiltzen dugu hizkera bera posta elektronikoan? Nik dakidanez behin konexioa ordaintzen bada, bidaltzen ditugun mezuek ez dute inolako kosturik, baina hala ere hizkera berbera erabiltzen

SANTUENEA

IÑAKI LARRAÑAGA

Betirako bihotzean

Z

iur nago kontatzeko gauzak egongo direla, baina kontu guztien gainetik albiste txar bat izan dugu azpimarragarria. Zer kontatuko dizuet ba pertsona honi buruz, lagun bat joan zaigu. Nire bizitzan pertsona asko ezagutu ditut eta ezagutuko ditut baina, zuk leku berezi bat izango duzu beti nire barruan. Oso esku zabala izan zara, edozer gauza eskatu eta hor zinen, zure etxeko atea beti irekita edozertarako, beti laguntzeko prest. Momentu mundialak bizi izan ditut zurekin; San Ferminetan eta zezenak bukatu ondoren, nola ateratzen ginen peñekin, txarangekin eta lepotik helduta saltoka eta dantzan zezen plazan. Gure auzo txiki honetan handia izan zara Martxel, zerbaitengatik izan zara hain maitatua. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot eman diguzun guztiagatik. Barkatuko didazue baina, hau idazteko beharra sentitzen nuen, eta baita ere ziur nago hurrengo kronikarako gai alaiagoak izango ditudala. Hasi gara dagoeneko monotonia nabaritzen, nik neuk, umeek bezala, izan ditut oporrak eta lanean hasi orduko ahaztu zaizkit. Gutxienez eguraldiak lagunduko baligu...

jarraitzen dugu; hitzak laburtu, “h”ak existitzen direla ahaztu, puntuak eta komak bere zentzua dutela gogoratu ez… Alegia, hainbat eta hainbat akatsez beteriko mezuak jasotzen gabiltza egunero eta ni behintzat erabat haserretzen naiz. Idazten ahazten ari zaigu. Egun, urrun dagoen senide edota lagun bati gutunak idaztea zer den ere ez dakigu eta erabiltzen dugun idatzizko tresna bakarrean hizkuntzaren erabilpena okerra da!! Aurrerapenek hau ekarriko badute, hobe gauzak dauden bezala gelditzea. Egin dezagun esfortzua ongi idazteko, gure hizkuntzak hainbeste merezi du eta!

AT X E G A L D E

Mª JESUS URBIETA

Oporren ondorena

A

ste Santuaren ondoren, hemen gatoz berriro ere gure lanetara. Gure auzoan obretako langileak bueltatu dira eta etxe berriak bukatze bidean ikusten ditugu. Gutxi falta zaie, inguruak txukundu, azken ukituak eman eta bizilagun berriei giltzak emateko prest. Lehenago bukatutako etxeetan badira auzokide berriak bizitzen. Geratzen diren etxebizitzetan ere azken txanpa geratuko da. Ondoren langileen kezka etorriko da, nora joan behar dugu hau bukatzean? Lanik izango al dugu? Haurrak ere bueltatu dira ikastolara oporraldia bukatuta. Batzuk kanpoan izango ziren atseden bila eta besteak berriz herrian bertan. Udaberrian sartu garela ere badakigu nahiz eta zenbaitetan negu giroa izan eta berokiak gainetik kendu ezinik ibili. Ea ba giroa goxatzen hasten garen eta katarroak eta antzekoak ahazten ditugun. Pasa den igandean berriz bataioak izan genituen parrokian eta baita San Estebango ermitan ere. Aurten beste batzutan izan ez bezala, Pazko jaien hurrengo igandean izan da. Bukatzeko esan, auzotarrak kexan direla kaleko zakarrontziak direla eta. Lehen zeudenak kendu dituzte eta berriak berriz gutxiago jarri dituzte. Nora bota behar ditugu zakarrak?

Aurrerantzean, Kalejiran ataleko 8 kronikak txandaka argitaratuko ditugu. Txokoalde eta Urdaiagako kronikak hurrengo batean bilduko ditugu.


Noaua! - 2009ko apirilaren 24an KALEJIRAN

AGINAGA

7

LONTXO ZUBIRIA

Frontoia konpontze bidean

B

ahuan garaia, pentsatuko duzue, Aginagako frontoiaren erabiltzaile zareten guztiok. Jadanik aste batzuk igaro dira haizete gogor eta beldurgarriek Euskal Herria eta beste hainbat lurralde astindu zituztenetik. Katalunian adibidez, hildako batzuk ere izan ziren eta Landetan eragindako txikizio izugarriak ere ikusi genituen telebistan, bertako basoak ia erabat txikituta gelditu zirelarik. Baina gure inguruan ere, Aginagan bertan, frontoia oso kaltetua gelditu zen. Bere “txapela” ia erabat arrotu baitzuen denboraleak eta bertan gelditu den estalkia egoera txarrean dago. Horregatik burnizko hesiz inguratuta dago, barrura sartzea oso arriskutsua baita. Baina halako txikizio bat konpontzea ez da hain erraz egiten. Txukundu eta konpontzeko lanetan hasi aurretik, pauso asko eman behar izaten dira: aseguruak, atestatuak, peritoen lana... Beraz, haizete haren kalteak gertatu eta gero, egunak aurrera joan dira konturatu gabe, eta nahi baino gehiago. Hala ere, aginagatarrak konturatuko zineten dagoeneko hasiak direla zintzilik dauden egur eta okertuta-

KALEBERRI

ANA URDANGARIN

Bizitza antzerkia da

J

ada apirila ere aurrera dihoa eta eguraldia oraindik nabarmen aldatu ez arren, egunak luzeagoak dira! Egunerokotasunean murgilduak ibiltzen gara alde batetik bestera eta ez gara konturatzen bizitzak grazi punttu handia duela, oraindik ohartu ez bagara ere. Askotan alternatibak bilatu beharra izaten dugu eta horretan abila gure herrian horrenbeste arrakasta lortzen ari den antzerki taldea dugu, Txerriki antzerki taldea eta honetan buru dauden Alex Tello eta Ixabel Agirresarobe. Web orri eta guzti osatu dute jada eta honetan guztian hoberena, herritarrek hartzen dutela bertan parte eta mundialak izateaz gain sekulako “artixtak” dira. Apirilaren 25ean sekulako agenda antolatua dago II. Kale Antzerki Egunerako eta ikusgarria izango delakoan nago. Zorte ona opa diet guztiei eta zorionik beroena emateko aprobetxatu nahiko nuke nire idatzitxo honekin. Guztiei egiten duten ahalegin ikaragarriarengatik, egunez egun bertan entseguak egiten hartzen duten denboragatik eta egindako ahalegin ikaragarriarengatik. Herriari ematen dioten puntu barregarri horregatik eta ikaragarri eskertu behar delako Usurbili ematen dion bizitasun eta kolore eder horregatik. Mila esker ba guztiei eta aurrera egiteko animoak bidaltzen dizkizuet guztiei.

ko txapak kentzen. Egun gutxi barru bertan ibiltzeko aukera izango dugu, euririk egiten ez duenean behintzat. Oraingoz teilatuaren zati bat falta da eta. Udalean txapelaren berritzeari ere lehenbailehen ekiteko asmoa dago. Beraz, pazientzia pixka bat hartu beharko dugu bai aginagatarrok eta bai kanpotik frontoira etortzen diren guztiek ere.

Z U B I E TA

PELLO ARANBURU

Txirrindularitza proba

I

gandean jokatu zuten TolosaErrazkin proba Zubietako txirrindulariek. Zubietatik joan-etorriak ere bizikletan. Proba taldekakoa zen: lauko taldeak eta lehenengo hiruren denborak kontatzen ziren sailkapenerako. Talde irabazleak bazkaria musutruk. Honaino antolatutakoa. Zubietarrek zerbait antolatzea garbi eta xuxen ez dute oraindik asmatu -galde diezaietela bestela Aginagako Herri kiroletakoei- eta honetan ere izan zuten komeria. Errazkinerako azken igoeran Mikel Nekaneren bizikletari bultzaka joan omen zen bidean gora.Eta taldekako proba irabazi horrela. Baina auzitan jarri zen bere jokaera. Horretarako bazuten epaile talde bat sortua: hiru emakume zentzudun eta zartadako. Hauek balekotzat eman zuten jokaera hori. Inork ez zuen txintik esan horren aurrean, eta ez dut uste zentzudun izateak horretan zerikusia duenik. irabazle. Eñaut izan zen Bakarkakoetan Taldekakoetan Mikel A., Nekane eta Josemi. Ondoren bazkariak luze jo zuen giro alaiean. Baten bat alai eta kontent iritsi zen lanera iluntzeko 10etan.


8

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an ELKARRIZKETA

Mikel Aranburu: “Xomorrok espetxealdiko hiru laurdenak beteak ditu jada, eta kalean behar luke”

A

ginagatik 662 kilometrora dago Xabier Aranburu “Xomorro”, preso Herrera de la Manchan (Espainia). Bere anai Anderrek eta Mikelek, Etxerat-ek azken egunotan salatu eta jada hogei urte bete dituen dispertsio politikak modu bortitzean eragiten diete. Preso duten anaiari, baita eurei ere. NOAUA! Xomorrorekin egon zareten azken aldian, zer moduz ikusi duzue anaia? Ander Aranburu. Bere egoera txarrean, une honetan osasun aldetik sendoago ikusi dugu. Herreran nahiko lasai antzera daude. Beren protestak egiten dituzte. Funtzionarioak ez dira haiekin gehiegi sartzen, eta horrek ere haiei lasaitu egiten diete. N. Etxerat-ek Euskal Herrian barrena bira burutu berri du, dispertsio politikak hogei urte bete dituela salatuz. Zuen kasuan, nola eragiten dizue? Mikel Aranburu. Joan etorri bakoitzeko, 1.300 bat km egiten ditugu. A. A. Jada hemezortzi urte beteko dira dispertsatua dagoela. Hasiera batean, Madrilgo espetxeetan egon zen, azken 14 urteotan Herreran. Madrilen zegoenean kotxez joaten ginen. Gero, Herrerara ia astero autobusez, baina haren kostua ezin genuen geure gain hartu eta furgonetak antolatu ziren. M. A. Furgoneta hilean hirutan izan ohi da. Bestetan kotxez joan behar izaten dugu. Anaiak txandaka moldatzen gara, bisitak izateko. N. Errepideetako arriskua hor dago? A. A. Dispertsioak diru aldetik kristoren kostua ekarri du. Izugarria. Bestetik errepideetako arriskua, istripuak eta hilak hor daude. Ostiralean atera eta igande goizaldera itzultzen gara. Beste batzuk okerrago daude, asteburu osoa pasa behar dute eta. Presoak estutzen joan dira. Anaiak, lehen Herreran zegoenean eskulanak egin zitzakeen, tailerretan parte hartu, janaria pasatzeko aukera

Mikel eta Ander Aranburu, Xomorroren anaietako bi.

izaten genuen. Orain ez. Ikasketak egiteko trabak ditu. Bis a bisak okertzen joan dira. Lehen asteburuetan izaten ziren, orain astegunetara pasa dira. M. A. Azkena ostegunean eman ziguten. Bestalde, sei hilabetean hamar pertsonako zerrenda egin eta haiek bakarrik joan daitezke bisitan. Telefono dei kopurua igo diete, baina orain senitartekoek bakarrik deitu dezakete, zenbaki beretik.

MIKEL ARANBURU “Joan etorri bakoitzeko 1.300 km egiten ditugu”

N. Dispertsioa presoek bakarrik ez, haien senideek ere sufritzen duzue. A. A. Funtzionario batzuk beren lana egiten dute, besteak ordea zirikatzen aritzen dira. Bisitara pasatzen zara, eztabaidatu ostean. Valdemoron funtzionario bati karneta eman nion eta horrekin ezin nuela sartu esan zidan. Famili liburua eraman behar nuela, anaia nintzela erakusteko. Zerbitzu burua etorri zen azkenean eta pasatzen utzi zidan. Alcala Mecon larunbatean izaten zen bisita. Anaia espetxe aldaketaren zain zegoen. Bezperan deitu genuen, bisita izango ote genuen galdetzeko. Baiezkoa eman

ziguten, asteburuetan ez zela espetxe aldaketarik izaten. Larunbatean anaia eta biok hara ailegatu eta jada espetxez aldatu zutela esan ziguten. Hango funtzionarioari esan genion deitu genuela, akatsen bat egon behar zuela, handik ez ginela mugituko erantzun sendoagorik eman arte. Guardia zibilak etorri eta kalera atera ziguten. Bisitarik gabe etxera etorri behar izan genuen. Tristea da, baina anaiarekin gerora hitz egin eta larunbatean oraindik han zegoen. Arratsaldean aldatu zuten espetxez, goizez bisita genezakeen. Herreran bestalde, azken urteotan, senitartekooi kontrolekin estutzen ari dira, maiz, Madrileko sarreran. Karnetak eskatu, poltsak ikusi… N. Eskubide urraketa ugari pairatzen dituzte presoek. Oinarrizkoenak ere? M. A. Xomorrok espetxealdiko hiru laurdenak beteak ditu jada, eta kalean behar luke. A. A. Presoek etxetik ahal den gertuen behar lukete. Urraketa oso larria, osasunarena da. Xomorro moldatzen da, baina gaixotasun larriak dituztenek atentziorik ez dute jasotzen. Presondegia presoak suntsitzeko prestatua dago. M. A. Dispertsioak jarraitu eta kontrolak jarri arren, guk berdin jarraituko dugu bisitak egiten.


Noaua! - 2009ko apirilaren 24an PUBLIZITATEA

9


10

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an B URUNTZALDEKO PUBLIERREPORTAJEAK

‘Aurten kobratzea tokatu zait’, edo ‘ordaintzea tokatu zait’ bezalako esaldiak entzuten hasi dira dagoeneko jende artean, izan ere, errenta aitorpena egiteko epea ireki dute, joan den urteko diru kontuen gainean egin beharrekoa. Edozein modutan, 380.000tik gora gipuzkoarrek egitea espero du Ogasun Sailak.

205.000 gipuzkoarrek jasoko dute Errenta Aitorpena egina etxean

P

FEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) edo IRPFa zerga bat da, urtean pertsonak jasotako errentengatik ordaindu behar duena, diru sarreren araberakoa. Langileen kasuan, Ogasun Sailak soldatatik kentzen duen zatia da, enpresaren bidez, aurrerago ordaindu beharko diren zergen aurrerapen gisa. Alegia, Ogasun Sailak jaso, atxiki edo retenitzen duen diru kopurua da, aurrera begira susto handirik izan ez eta errenta aitorpenean diru asko ez ordaindu behar izateko. SOSEI

Urtean zehar atxikitzen den kopurua hainbat faktoreren araberakoa izaten da, besteak beste, norberaren eta familiaren araberakoa (ezintasunak, ezkon egoera

eta abar kontuan hartuz); kontratu motaren araberakoa (aldi baterako kontratuei gutxiago retenitzen zaie normale-

Nork egin behar du errenta aitorpena

P

rintzipioz, zerga ordaintzera behartuta dauden errentak (lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, kapital higigarri eta higiezinak, ondareek emandako irabaziak eta abar) jasotzen dituzten pertsona guztiek egin behar dute. Hala ere, zergadunak ez daude behartuta, honako kasuetan: - Kapitalak eta ondareak emandako etekina 1.600 eurotik beherakoa bada. - Lanaren etekin gordina 12.000 eurora iristen ez bada. Edozein onura, salbuespen edo dena delakoa jasotzeko baldintza, betebehar edo epeak errespetatzen ez dituzten zergadunek salbu. - 12.000 eta 20.000 euro arteko lan etekina jasoz gero. Baina, hauetako ezaugarriren bat betetzen dutenek egin behar dute: - Ordaintzaile batengandik edo gehiagorengandik lan etekinak jaso eta retenitu beharrekoa ez bada retenitu. 2008an

lan kontratu bat baino gehiago izan dutenek. - Lan kontratua berritu dutenek. - Bikotearengandik pentsioren bat jasotzen duten pertsonek (epailearen aginduz gurasoek emandakoak salbu). - Foru erakundeek onartu ez duten araudi baten arabera kalkulatu diren edo EAEko foru aldundiren batean ez badira ordaindu. - Egunka kobratzen duten langileek. - Arrantzontzietako langileek, baldin eta soldata, osorik edo zatiren bat, egindako arrantzaren arabera jasotzen badute. - Egindako lanaren arabera, komisioren bat kobratzen bada, beti ere, Foru Aldundiak jarritako mugatik gorakoa bada. - Edozein onura, salbuespen, murrizketa edo dena delakoa jasotzeko baldintza, betebehar edo epeak errespetatzen ez badira.

ONDO BEGIRATZEKO GARAIA IRITSI DA.

an); eta diru sarreren araberakoa, alegia, jasotako diruaren arabera hainbateko zerga ordaindu behar da.

Aitortu beharreko nagusiak - Lanaren etekinak: soldatak, pentsioak eta abar. - Kapital higigarriaren (dirua) etekinak: kontuen interesak, letrak, dibidendoak eta abar. - Ondasun higiezinak (etxebizitza, lokal eta abar) alokatzeagatik jasotako etekinak edo ondasun horien titularitateak emandakoak. - Jarduera ekonomikoen etekinak (enpresari, profesional autonomoek...). - Ondare irabazi eta galerak: pisuak saltzeagatik, akzioengatik eta abarrengatik. - Erakundeek emandako etekinak aitortu behar dituzte ondasun komunitateko, banatu gabeko herentzietako edo antzeko entitateko kideek. - Aurten salbuespenak ere izango dira, beren berezitasun eta mugekin; esate baterako, ezintasun iraunkorragatik jasotako prestazioak, kaleratzeen kalte ordainak eta abar ez dira aitortu behar.


Noaua! - 2009ko apirilaren 24an B URUNTZALDEKO PUBLIERREPORTAJEAK

Errenta aitorpena ere euskaraz G

ero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarrak, zailtasunei aurre eginda, eta aurtengo erronka da herritarren %10ek gutxienez euskaraz egitea. Hasiera batean zail samarra dirudien arren, gero eta errezagoa da, zentzu guztietan, hori ere euskaraz egitea: baliabideak euskaraz daude -agiriak, informazioa eta abar-, harreraguneetan, herrietan eta Foru Aldundian bertan, euskaraz hartzen dute jendea, agiriak gero eta ulergarriagoak dira eta herritarrak gero eta gehiago saiatzen ari dira administrazioarekin euskaraz egiten. Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuen www.buruntzaldea.org web orrian sartuz gero, besteak beste, errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza aurki daiteke: errenta aitorpena egiteko moduak, aurkezteko tokiak, Buruntzaldeko herri bakoitzari non dagokion egitea, eta baita ere, herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera ematen duten gestorien datuak. Edozein zalantza izanez gero, Udaletako Euskara Zerbitzuetara ere jo daiteke. Helburua, azken batean, gizartea aktibatu eta errenta aitorpena euskaraz egitera animatzea da.

buruntzaldea.org webgunean laguntza praktikoa jaso daiteke.

Aitorpen mekanizatua, Donostian Buruntzaldeko herriek, Hernani, Astigarraga, Urnieta, Andoain eta Lasarte-Oriak, Hernanin jarriko duten bulegoan egin behar dute errenta aitorpen mekanizatua (Usurbilek, Donostian: Antso Jakituna, 9). Ordua hartzeko modurik erosoena eta azkarrena Internet bidez da: www.gipuzkoa.net/ogasuna/renta Ordua eta informazioa: 902 100 040

Gestoria euskaraz, Usurbilen: Lurdes. Etxebeste kalea, 6. Tlf: 943 366 056

11

Errenta egiteko bost modu 1) Autolikidazioa. Zergadunak postaz jasoko du aitorpena, Foru Ogasunak egina. Zergadunak, ados badago, maiatzaren 8ra bitarte izango du epea oneritzia emateko, 902 100 040 zenbakira deituz, edo gipuzkoa.net web orrian sartuz. Ez badago ados, beste modalitate batera jo beharko du. 2) Mekanizatua. Zergadunak dokumentazioa eraman behar du errenta mekanizatuko bulego batera eta teknikari batek lagunduko dio autolikidazioa egiten. Aldez aurretik hitzordua hartu, apirilaren 20tik ekainaren 12ra bitarte: 902 100 040 zenbakian, www.gipuzkoa.net. 3) Telematikoa (Internet bidez). Zergadunak errenta egiteko programa jaitsi dezake www.gipuzkoa.net-etik, aitorpena egin eta Internet bidez bidali behar du. Programa web gunean bakarrik lortu daiteke, estankoetan ez dute salduko. Pasahitza eskatu behar da Ogasun bulegoren batean. 4) Profesional batengana jo: zerga aholkulariak edo diru etxe baimenduak Kutxa, Euskadiko Kutxa, Caja Rural, La Caixa, Banco Guipuzcoano-. 5) Paperean. Zergadunak aitorpenaren inprimakia bete behar du, kalkulu guztiak eginda (gomendatzen dute, kalkulu akatsak sahiesteko, beste edozein eran egitea).

Aurkeztu beharrekoak

Bonifikazio, murrizketa eta dedukzio nagusiak LANAREN BONIFIKAZIO EDO HOBARIAK - Lanetik sotutako diru sarrerei laneko gastu kengarriak kenduz gero, geratzen den kopuruaren arabera, bonifikazio desberdinak daude. -Ezintasun kasuetan bonifikazioa haunditu egingo da.

OINARRI EZARGARRI OROKORRAREN MURRIZKETAK - Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei, menpekotasun aseguruei eta abarrei egindako ekarpenek murrizketak dagozkie.

KENKARI EDO DEDUKZIOAK -Kenkari orokorra. -Jarduera ekonomikoa sustatzeko kenkaria. -Kenkari familiar eta pertsonalak:

Ahaideengatik; Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik; aurreko ahaideengatik; ezintasuna izateagatik; adineko pertsonen ardura izateagatik; zergadunaren adinagatik; egoera pertsonal eta familiarrarengatik. - Inkapazitatuaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik. - Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik (normalean %20 eta 35 urtetik beherakoek eta familia ugariek %25). - Ohiko etxebizitza erosteagatik (normalean %18; 35 urtetik beherakoek eta familia ugariek %23). - Etxebizitza-kontuan dirua sartzeagatik (%18). -Diru laguntzak emateagatik (adibidez, Gobernuz Kanpoko Erakundeei). -Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik -hobekuntzak egin- aplikatzen diren kenkariak. -Sindikatuei ordaindutako kuotengatik.

- NANaren fotokopia. - Familia liburuaren fotokopia (aldaketarik badago). - Izatezko bikoteen kasuan, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroko onespen agiria. -Kontu korronte, aurrezki kontu, inbertsio fondo eta abarren interesen ziurtagiria. -Pentsio Planei eta Borondatezko gizarte aurreikuspenerako entitateei egindako ekarpenen agiriak. -Ohiko etxebizitzaren errenta kontratuaren fotokopiak eta ordaindutako kopuruen ziurtagiriak. -Lan Etekinen Ziurtagiriak (10-T eredua) eta errentan emateagatik sortutako sarreren agiria (10-I eredua). -Ohiko etxebizitzagatik ordaindutako maileguen interes eta amortizazioen ziurtagiria. -Etxebizitza Kontuaren agiriak. -Gaixotasun edo istripuren batengatik Gizarte Segurantzatik jasotako kopuruak. -Sindikatu kuota (kasuan kasukoak).


12

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an PIL-PILEAN

Atez ateko bilketari esker, birziklatze tasa %76,08koa izatea lortu da

A

urreikuspen baikorrenak gainditu dira. Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik lau aste igaro direnean bete da, hiruzpalau hilabete barrurako Udalak finkatua zuen helburua; gaikako hondakinen bilketa %80ko mailara hurbiltzea. Sistema berriari esker, hondakinen %76,08 birziklatu edo beste modu batean esanda, zabortegira eramatea saihestu da. Emaitzarekin pozik, Udalak egindako lan eredugarriagatik herritarrak zoriondu nahi ditu.

ETXETIK HASTEN DELAKO “Norberak etxean egindako bereizketa egokia izan da arrakastaren arrazoi nagusia� Portzentaia ona, kalitate hobea Atez ateko bilketa sistemaren eragile bihurtu den Udala pozik dago lortutako emaitzarekin. Orain arte arazo iturri izan den zaborrak, atez atekoarekin kalitate eta balioan irabazi duela baieztatzen dute, beti ere, “herritarren osasuna eta ingurumena arriskuan jarri gabe�. Birziklatzera eramandako hondakin zatiak inpropio gutxikoak, purutasun handikoak baitira aipatu enpresa eta erakundeek jakinarazi

Udalak lau hilabeterako finkatu zuen helburua lehen lau astetan bete da.

dutenez. Bestalde, teknikoki eta ekonomikoki sistema berriarekin zaborren arazoa errotik aldatzea posible dela argi geratu da, atez ateko eragileek azpimarratu dutenez. Arrakastak honako osagaiak dituela aipatzen dute Udaletik; herritarren parte hartze eredugarria batetik, norberak etxean egindako hondakin zatiak egoki bereiztea giltzarria izan baita. Eta bestetik, Udalak proiektua gauzatzeko jarritako baliabideak hor daude; aurrekaririk izan ez duen parte hartze prozesua adibidez. Usurbilek hasitako bidera, beste hainbat udalerri batzen badira, egungo zabortegien edota erraustegien beharrik ez dela izango iragartzen dute atez atekoaren eragileek. Azken finean, aipatu kudeaketa ereduek pilatzeko edo erretzeko behar beste hondakinik izango ez luketelako.

Mankomunitate eta Euskal Herri osoko herririk konpostatzaileena baita egun, Usurbil. Etxeko konpostajea egin zezaketen bostehun sendietatik laurehunek hondakin kudeaketaren ziklo osoa bizilekuan bertan betetzen ari dira; zati organikoa bereizi, tratatu eta berrerabiltzen dute eta. Ahalegin horrek hondakinen zirkulazioa arintzea ekarri duelarik.

Hurrengo urratsa, hobetzea Emaitzak aurreikuspenak gainditu arren, oraindik zer hobetua badela gogorarazten da Udaletik. Hurrengo erronken artean legoke, Zubietako Garbitxikia zabaltzea. Baita industria edota merkatal guneetan burutu nahi duten lana ere.

Erreusaren bilakaera 2008

Auto konpostatzen, lehenak Atez ateko bilketa sistemako eragileek herritarrak zoriondu nahi dituzte, burutzen ari diren lan eredugarriagatik. Dagokien zeregina egiten ari direlako, eta ederki gainera, Udaletik jakinarazi dutenez. Modu berezian azpimarratu nahi dute bestalde, emaitza on hauek lortzerakoan, autokonpostatze egitasmoarekin bat egin duten herritarrak ere. San Markos

Tonak

Duela hilabetetik abian den hondakinen atez ateko bilketa sistema berriak birziklatze maila irauli du Usurbilen. Lau asteren buruan, herria hondakinen %76,08 birziklatzera igaro da. Hala, orain gutxira arte erreusari zegokion ehunekoa zati birziklagarriari dagokio egun, eta alderantziz. Hasiera onena izan duten atez ateko bilketa esperientzien artean kokatu gaitu aipatu portzentajeak. Azken emaitza, bildu eta tratatutako hondakin zati desberdinei buruz jarraian aipatzen diren enpresa eta erakundeek emandako informaziotik atera da: Ecoembes (ontzi arinak), Vanpac (papera eta kartoia), Ecovidrio (beira), Gipuzkoako Foru Aldundia, San Markos Mankomunitatea (erreusa) eta Udala.

Urtarrila

Gaikako bilketa Erreusa

Otsaila

Martxoa

2009

Apirila

2008

2009 (atez atekoa)

% 28,42 % 71,58

% 76,08 % 23,92


Noaua! - 2009ko apirilaren 24an PIL-PILEAN

13

Badatoz antzezleak

E

zusteko handia eman zuen iazko Kale Antzerki Egunak. Akaso lehena zelako, akaso horrelakoetara ohituta ez gaudelako, baina iazko ekitaldi aipagarrienetakoa izan zen. Larunbat honetan, apirilak 25, II Kale Antzerki Eguna ospatuko da. Talde amateurrak eta profesionalak hurbilduko dira gure artera. Eduki, itxura eta kolore ezberdinetako ekitaldiz betetako eguna izango da. Eta adin guztiei begira osatu dena. Has dadila festa! Aurreko astean aurkeztu zen Antzerki Egunaren bigarren edizioa Donostiako Koldo Mitxelenan. Peluka buruan eta bizikletaren gainean bertaratu zen Alex Tello, kalean zirenen harridura eraginez. Alex Tello eta Ixabel Agirresarobe dira hain zuzen Kale Antzerki Eguneko sustatzaile nagusiak. Xabier Mikel Errekondo alkateak eske-

Koldo Mitxelenan egin zen Kale Antzerki Egunaren aurkezpena.

rrak eman zizkien egindako ahaleginarengatik eta herrian ekitaldi partehartzaile hau antolatzeagatik. Alex Telloren esanetan, talde profesionalak eta amateurrak hurbilduko dira apirilaren 25eko Kale

Antzerki Egunean. Txerriki taldekoek “Oasia” obra eskainiko dute lehen aldiz. Egitarauan, puntako antzezpenekin batera dantza eta musika ekitaldiak ere aurkituko dituzue.

Apirilak 25 larunbata, egun osoko antzerki festa 12:00 Hasiera Riki, Txer eta konpainia (Usurbil), Dema plazan. 12:15 Landaberri Antzerki Eskola: “Dantza garaikidea” (Lasarte-Oria), frontoian. Ondoren, Koblakari taldearekin “kalejira” (Bilbo).

17:10 Txerriki Gazte Koadrilaren “Bi aurpegi” (Usurbil), kaxkoan. 17:30 De Bote en Bote taldearen “Argotu” (Bilbo). 18:15 TraktoRock “Kaleetan zehar” (Usurbil). Musika ardatz duen ikuskizun ibiltaria.

13:15 Txerrikiren “Oasia” (Usurbil). Kaxkoan, frontoi atzean. Ondoren, “moto klasikoak” Dema plazan.

18:30 Burdinklash “Kaleetan zehar” (Meatzaldea). Ikuskizun ibiltaria.

14:30-16:00 Moto Bordaberri plazan ikusgai.

18:50 Alproja “Moztu!” (Zarautz) Kaxkoan, dema plazan.

klasikoak

16:30 Bululuak taldearekin “Mimoak” (Donostia) Artzabalen.

20:15 Trapu Zaharraren “Aterpea” (Donostia) frontoi atzean.

23:30 Labea taldearen (Orereta) “K(h)arrikak”, Dema plazan. 00:00 Deabru Beltzak taldearen “Tambores de Feu” (Bilbo), Dema plazan, kaxkoan. Ondoren kontzertua: Makulu Ken (Lasarte) frontoian.

Oharra: euria egingo balu ikuskizunak frontoian eta Askatasuna plazan. Antolatzaileak: Usurbilgo antzerkilariak (Alex Tello, Ixabel Agirresarobe eta Txerriki Antzerki Taldea) eta Usurbilgo Udala.


14

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an NOAUA! TXIKI

Aurtengo kamisetak, prest

U

rtero bezala, DBH4ko ikasleok hainbat gauza egin ditugu kurtso amaierako irtenaldirako dirua lortzeko: Santo Tomas egunean txistorra banatu, Txerriki gazte taldeak antzerkia antolatu, Erle egunean tartak saldu‌ Eta nola ez, urtero falta ez dena, kamisetak. Aurten, ordea, betiko kamisetak egin beharrean, zerbait berria eta erakargarriagoa egitea pentsatu genuen. Horretarako lau lagun elkartu ginen irudiak egiteko, Susana Martin, pinturako irakaslearen laguntzaz. Azkenean, klase guztiaren iritziarekin irudi hau aukeratu genuen kamisetarako. Guel parkeko sugandilaren ideia jarraituz, Usurbil-Bartzelona bidaia irudikatzen saiatu ginen. Eta honekin batera, klase guztiak aukeratutako esaldia gehitu genion kamisetaren atzealdean. Kamisetak hiru koloretan (gorria, berdea eta beltza) eta tamaina guztietan

Udajolaserako begiraleak behar dira

A

urten ere, udaleku irekiak egingo dira uztailean. Izenematea maiatza bukaeran zabalduko da. Orain, begiraleak aukeratzeko garaia da. Begirale izan nahi dutenen eskabideak aztertu eta horren arabera egingo da aukeraketa. Begiraleak ez ezik, zuzendaria ere behar da. Begirale eta zuzendari titulua (edo ateratzen ari direnak), EGA titulua eta usurbildarra izatea hobetsiko dira. Lan poltsan izena emateko, elkartea@noaua.com helbidera idatzi edo NOAUA!ra deitu: 943 360 321.

Uztailaren 6tik 30era Urte amaierako bidaian bartzelonara joango dira.

atera ditugu. Haurren kamisetak 10 euro eta helduenak, berriz, 12 euro. Nahi duenak, ikastolan galde dezala. DBH4-ko ikasleak

Eskubaloi neska taldea, onenen artean

Aurten Udajolas uztailaren 6an hasi eta 30ean amaituko da. Udaleku ireki hau goizeko ordutegian egongo da martxan, 9:30etik 13:30era. Txanda bakarrekoa izango da. 4 eta 12 urteko gazteak matrikulatzeko epea, ordea, ekainean zabalduko da. Gehienez ere 95 haurrentzako lekua egongo da.

Power Dumbell erakustaldia Oiardon

A

pirilaren 27an eta 29an, arratsaldeko 19:50etik aurrera, Power Dumbell (tonifikazio ariketak, musikaren erritmoan) saioaren erakustaldia egingo da Oiardo kiroldegian. Klaseak Iban Maritxalarrek zuzenduko ditu. Erakustaldiak doan izango dira.

Usurbil Cup txapelketari buruzko oharra

U

A

ste Santu aurretik, Euskal Ligako finalak jokatu zituen jubenil mailako nesken eskubaloi taldeak. Bigarren geratu ziren eta, honi esker, Espainiako sektorea jokatzeko sailkatu da Nerea Agudok zuzentzen duen neska taldea. Asteburu honetan,

Palentzian lehiatuko dira Rasoeiro (Galiza), Dos Hermanas (Andaluzia) eta Palentzia beraren aurka. Bestetik, apirilaren 4an Usurbil KE eskubaloi taldearen batzarra egin zen Sutegin. Aurreko denboraldiko balantzearen berri eman zen.

surbil Cup txapelketa antolatzen zuen lan taldea errelebo eske ari da. Euren laguntza emateko prest azaldu dira, hala ere. Haur eta gaztetxoen gurasoei antolaketa lana nola burutu izan duten azaltzeko asmoa dute. Eurekin harremanetan jartzeko: zubiharitzo@hotmail.com josuaranberri226@hotmail.com 65372 80 59 (Haritz)


Noaua! - 2009ko apirilaren 24an I Z E R D I PA T S E T A N

15

Igande honetan, Tolosa-Usurbil mendi martxa

A

ndatza Mendizale Elkarteak antolatu du igande honetako mendi martxa. Tolosa eta Usurbil arteko bidea osatuko dute, Belabieta, Belkoain eta Andatzako mendietatik barrena. Goizeko 7:00etan aterako da autobusa Usurbilgo udaletxe aurretik Tolosaraino. Ibilbidea sei ordu eta erdikoa izango da, beraz, eguerdirako etxean izango dira mendizaleak.

Eguraldia izaten da horrelakoetan oso kontuan hartzekoa. Eguraldi txarra egingo balu, bertan behera utziko da mendi martxa.

Bukaeran, opari zozketa Izen-ematea egun berean egingo da eta zortzi euro ordaindu beharko dira. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaileen artean.

Sei ordu eta erdiko iraupena izango du mendi ibilaldiak.

Ibilbidearen profila

Ibilaldia Tolosako Santa Klara konbentutik irtengo da, goizeko 7:30ean.

Autobusez Tolosaraino Usurbildik, ordea, goizeko 07:00etan aterako dira, eta autobusez joango dira Tolosako Santa Klarara. 07:30ean hasiko da martxa eta, sei ordu eta erdiko saioa eta gero, iritsiko dira Usurbilera. Andatzakoek aditzera eman dutenez, sendagilea izango da mendi martxan eta bidean hainbat hornitze-puntu ere jarriko dira.

O km

6 km

10 km

Tolosa

Belabieta

Amasa

12 km Zizurkilgo zubia

Usurbildar asko Aginagako Mendi Lasterketan

G

ero eta mendi lasterketa gehiago egiten dira eta partehartzaileak ere, gero eta gehiago dira. Aginagan Lehen Mendi Lasterketa egin zen apirilaren 5ean eta hemen dituzue hiru lehenen eta usurbildarren postuak eta denborak.

1 Driss Bensaid 2 Walter Becerra Paez 3 Abdelfetah Louajari 47 52 56 58 59 88 92 102 103 109 112 120 123 135 139

Koldo Huegun Zapirain Igor Maiz Pagola Koldo Manterola Aizpurua Jose Mari Otamendi Koldo Lertxundi Azkue Idoia Ezeiza Iruretagoiena Mikel Alkorta Alustiza Gerardo Armendテ。riz Azpiroz Joseba Rezola Eizaguirre Tito Izaguirre Godinean Arantxa Eizaguirre Zaldua Benito Aranburu Muguruza Arkaitz Portularrume Unanue Moises Andres Zubiria Kerman Rekondo Arzallus

Bilbo Sestao Zizur

0:53:22 0:54:10 0:54:47

Usurbil Usurbil Usurbil Aginaga Usurbil Zubieta Usurbil Usurbil Usurbil Usurbil Usurbil Zarautz Usurbil Usurbil Usurbil

1:05:51 1:06:17 1:06:37 1:06:49 1:07:28 1:11:29 1:11:51 1:13:40 1:13:52 1:15:08 1:15:29 1:17:55 1:18:45 1:21:50 1:24:12

* www.herrikrossa.com webgunetik hartutako datuak.

13 km

14,5 km 17,5 km

Aduna

Belkoain

Lepoa

20 km

23 km

Andatza

Usurbil

Santixabel Pilota Txapelketa, martxan

X

XXVII. txapelketa hasi zen aurreko astean. Partidak larunbat eta igande goizetan izango dira eta finalak Santixabel egunean. Denera 22 bikote jubeniletan eta 32 bikote nagusietan hartuko dute parte.

Apirilak 25 larunbata, 10:30 NAGUSIAK Aitor Aranburu-Elola / Barreros-Goikoetxea (LASARTE) (LAZKAO) Epelde-Telletxea / Gereta-Perez (BIDEGOIEN) (ZARAMAGA) Ormazabal-Goikoetxea / Errasti-Katalina (ALDE ZAHARRA) (USURBIL)

Apirilak 26 igandea, 10:30 NAGUSIAK Azkarate-Iragi / Erroizenea-Sagaseta (HUARTE) (Aテ前RGA) Oiaga-Gorrotxategi / Etxeberria-Goikoetxea (HERNANI) (IGELDO) Ropon-Leunda / Ezeiza-Zinkunegi (AMEZKETA) (USURBIL)


16

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an INGO AL DEU?

Eguneko goardiako farmaziak Apirilak 23, osteguna Gil, Nagusia 24, Lasarte Apirilak 24, ostirala Acha-Orbea, Hipodromoa 6, Lasarte Apirilak 25, larunbata Urbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte Oa, Kontseju Zarra 11, Usurbil * Apirilak 26, igandea Urbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte Apirilak 27, astelehena Urbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte Apirilak 28, asteartea Orue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte Apirilak 29, asteazkena De Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte Apirilak 30, osteguna Rodriguez, Nagusia 42 atz., Lasarte Maiatzak 1, ostirala Gil, Nagusia 24, Lasarte Maiatzak 2, larunbata Gil, Nagusia 24, Lasarte Iturralde, Borda Berri 1, Usurbil* Maiatzak 3, igandea Gil, Nagusia 24, Lasarte GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Castilla Farmazia (22:00-09:00), Urbieta kalea, 7 Hernani 943 552 941 *Usurbilen, soilik eguerdira arte

Gure Pakeakoak Salamancara doaz maiatzaren amaieran

S

alamancan bada Alberca izeneko herria. 1940an eremu historiko artistiko izendatu zuten. Inguruan du Batuecas-Frantziako mendilerroa izeneko parke naturala. Gure Pakea Zahar Egoitzak 6 eguneko oporraldia prestatu du. Maiatzaren 24tik 29ra abiatuko dira Salamanca aldera. Gauak 4 izarreko hotel batean pasako dituzte. Prezioa, 276 euro, pertsona bakoitzeko. Autobusa, bidaia-asegurua eta mantenu osoa barne. Izena emateko epea apirilaren 6an ireki zen. 9.30etik 12:30era, Artzabalgo bulegoan. Autobusetako eserlekuak mugatuak direnez, zerrendako ordena errespetatuko da.


I NGO

AL DEU ?

Noaua! - 2009ko apirilaren 24an

Agenda Apirilak 23 osteguna - Lupe Lekuona ipuin kontalaria. 18:00etan udal liburutegian.

17

Uztailaren 1ean hasi eta 5ean amaituko dira Santixabel jaiak

Apirilak 24 ostirala - “Esanen aduanan”, literatura eta musika emanaldia. 20:00etan Sutegin.

Apirilak 25 larunbata - II Kale Antzerki Eguna, egun osoz.

Apirilak 26 igandea - Tolosa-Usurbil mendi martxa. Irteera, udaletxe aurretik goizeko 7:00etan, autobusez Tolosaraino (ikus 15 or).

Apirilak 27 astelehena - “1200, lurraldetasunaren galera”. Hitzaldia, 19:00etan Sutegin. “Independentziaren historia” ikastaroa.

Apirilak 29 asteazkena - Santixabeletako Jai Batzordearen bilera. 18:30ean Udaletxean.

II Kale Antzerki Eguna Apirilak 25 larunbata 12:00 Hasiera ekitaldia Dema plazan. 12:15 Frontoian dantza garaikidea. Ondoren Koblakari taldearen kalejira. 13:15 Txerriki Taldea frontoi atzean. Gero, Dema plazan, moto klasikoak. 14:30-16:00, moto klasikoak Iturralde farmaziaren aurrean. 16:30 Bululuak, mimoak Artzabalen. 17:10 Txerrikiko gazteak, kaxkoan. 17:30 Argotu taldea, kaxkoan. 18:15 TraktoRock, kalejiran. 18:30 Burdinklash, kalejiran. 18:50 Alproja taldea Dema plazan. 20:15 Trapu Zaharra frontoi atzean. 23:30 Labea ikuskizuna, Dema plazan. 00:00 Deabru Beltzak, Dema plazan. Ondoren, Makulu Ken, kontzertua frontoian.

ste Santuak baino lehen elkartu zen lehen aldiz Santixabeletako Jai Batzordea. Bilera horretan, jaiak zein egunetan egingo diren zehaztu zen: aurtengo jaiak uztailaren 1ean hasi eta 5ean amaituko dira. Jai Batzordetik jakinarazi dutenez, festetan ekintzaren bat antolatu nahi

dutenek orain dute garaia. Apirilaren 29a baino lehen, ze ekintza eta hori aurrera eramateko aurrekontua aurkeztu beharko dute hurrengo bileran.

Errauste-plantaren aurkako manifestazioa

“Esanen aduanan”, hitzak eta doinuak

A

E

rrauste-plantaren aurkako plataformak deituta, manifestazioa egingo da larunbat honetan, apirilak 25, Donostian. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Donostiako Boulevard pasealekutik. Zaborren Legea sortzeko, herritarren ekimenak 30.000 sinadura behar ditu eta, horregatik, manifestazioan ere sinadura bilketa egingo da.

Jai Batzordea, asteazkenean Bilera hori apirilaren 29an izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean udalbatza pleno aretoan.

M

ugak, pasaporteak, trukeak, mezuak, eskutitzak, mapak, kartografiak… Denetarik aurkitzen omen da “Esanen aduanan”, ostiral honetan Sutegin eskainiko den saioan. Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Yolanda Arrieta idazleek musikarien laguntza izango dute. Ostiral honetan, 20:00etan hasiko da “Esanen aduanan”; sarrera doan.


18

G AZI , G OZO, G EZA Noaua! - 2009ko apirilaren 24an

ETXEBIZITZA -Pisu bat daukat alokairuan eta pisukide baten bila nabil. Hilean 250 euro. 615 006 390. -Santuenean etxebizitza bat daukagu salgai. 2 logela, sala, sukaldea eta komuna dauzka. 28 milioi negoziagarri. 619591849 / 626456448. - Bordaberri 3 kalean etxe bat daukagu salgai. 676910638. - Pisua salgai Usurbilen (Txaramunto; 2 urte). 97 m2 - erabilgarri. Egongela-sukaldea (35 m2), 3 logela, 2 bainugela, balkoia, arropak esekitzeko toki itxia, garajea, trastelekua eta igogailua. Eguzkitsua. 375.000 euro. 616443507. - Etxebizitza bat alokairuan hartu nahi nuke. Mesedez deitu: 697 807 403. - Santuenea auzoan hirugarren pisua salgai, guztiz amueblatua, 50m ditu. Gela bakarrekoa, sukalde, sala eta komuna oso argia da. 161.000 euro. 675709914. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Pisu bat salgai Kaxkoan, 3 logela, igogailua, balkoi luzeak eta ganbara dituena. Dena berritua eta amueblatua. 45.000.000 pta. 657 71 13 35. - Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan. 607 924 407. - Usurbilen etxebizitza salgai. Sukaldea, jangela, egongela, bi logela eta komuna. Dena amueblatua eta egoera onean. Agentziarik ez. 600645629 - Apartamentu-duplex rustikoa salgai. Zubietan Elizaren ondoan. 197.000 euro. 678084020. - Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai. 666 539284. - Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua, komuna,... eta trasteroarekin. 685731792. - Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK Usurbilgo industrialde batean 220 metro karratuko pabiloi bat alokatzen da. 616926027. -"Yamaha especial 250" motorra salgai. Egoera onean, 700 euro. 615 006 390. - Mitsubishi Montero DI-D 3.2 GLS motza salgai. 148000Km, 6 urte. Tel.: 678636965 -50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera paregabea. 2 urte eta oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646. - Sotano komertzial bat alokatzen da 600 eurotan.

Zorionak Jon! Azkenean 4 urte! Muxu handi bat Nora, Amatxo eta Daddy-ren partez.

Zorionak Paul, 4 urte beteko dituzulako. Egun ona pasa. Zure eskolako lagunok! Zorionak Aita! Etxekoak ez gara ahaztu. Zorionak eta muxu handi bat Aintzane, Aitziber eta amaren partez! Zorionak sukaldari eta Dko bizilagunarentzat, Bko bizilagunaren eskutik.

650938489 - Txoko polit bat alokatzen da. 650943847 -Garaje bat salgai Kale Nagusian, 200 m2. Oso merke. 657 700 408. - Bost ateko Nissan Micra daukat salgai. Matrikula 4545DNN. 666894283 (Ana). - Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi solairutan) dituen lokal bat alokatzen da. 658716970. - Etxebeste kalean 44 m2-ko lokala alokatzen da. Interesatuak deitu: 943 36 12 19. - Galtzaragainan (Dia ondoan) 14 metro karratuko garaje itxi bat daukat salgai. 617972350 LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Astebukaeratan lan egiteko, parrilarako pertsona bat eta beste bat zerbitzari moduan aritzeko behar ditugu. 943 36 67 10. - Astelehenetik ostiralera eta 13:30tatik 16:30 etxeko lanak eta umea zaintzeko pertsona baten bila nabil. 615 756 893. Lan-eskaintzak - Emakume bat haurrak zaindu edota orduka etxeko lanak egiteko prest. 943 575 788. - Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago. 666 38 26 97. -Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko eskaintzen da. 608835033 - Matematika eta estatistika klaseak ematen ditut, edozein mailan, esperientzia handia. 646717676. -Autoen mekanikari gisa lan egingo nuke. 943368574. -Emakumea adineko pertsonak zaintzeko prest, interna moduan. 608 098 941. - Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 620185927. -Arratsaldetan umeak zaintzeko neska euskaldun bat eskaintzen da. 685716774. -Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da. 630768325. - Neska bat eskaintzen da haurrak edo pertsona helduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Esperientzia eta informeak ditut. 697737459. - Emakume gazte bat lan bila dabil, orduka edota plantxan aritzeko: 630 438 571. -Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prest nago. 654 217 752. -Goizez haurrak zaindu edo etxeko lanak egiteko prest nago. 616 376 591.

Zorionak Harri! Apirilaren 26an 6 urte egingo dituzu. Ondo pasa familia eta lagunekin eta muxu handi bat Arantxa eta Uxueren partez. Zorionak Malen! 23an lau urte bete dituzu, marrubizko eta txokolatezko lau muxu goxo Leire eta gainontzeko familiaren partez. Zorionak Maddi! Apirilaren 25an egingo dituzu 6 urte eta etxekoak ez gaude ahazteko. Zorionak eta muxu haundi bat! Ondo pasa!

- Usurbilgo neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, portalak garbitzeko... Interesatuak deitu 21:00-23:00 edo kontestagailuan mezua utzi, 943 36 44 69. Esperientziaduna. - Neska gazte esperientziaduna eta usurbildarra, arratsaldetan haurrak zaintzeko prest. 661 626 500 // 943 371 348. -Fisika eta matematikako klase partikularrak emateko prest, neska gazte esperientziaduna. Lehen Hezkuntzatik Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371 277. - Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da pertsona bat. 671884360. - Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zein etxekolanak egiteko. 679742413. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Teckel txakurkumeak salgai, oso politak, standard tamaina, ile gogorrekoak.. Tel: 636 39 32 37 - Bordatxo ondoko errotondan, ume baten kaki koloreko txamarra bat galdu da. Barruan kartera dauka. Aurkitu duenak deitu 943364733. - Belardiak behar dira belarra ontzeko: Usurbil, Lasarte edo Donostia inguruan. Danitaz galdetu. 607 457 004 / 943 36 60 40. -Katu txuri beltz bat galdu da Intxaurreta (Aginaga) inguruan. 609 928 387. - Martxoko azken larunbatean pultsera bat galdu nuen Eguzkitzaldea auzoan. Mailaduna da eta perla urdinak edo "aguamarinak" ditu. Aurkitu baduzu udaltzainetara bueltatu. -Urtarrilaren 29an erloju bat galdu nuen, Erreka Txiki eta Kale Nagusi inguruan. 943 371919. - Ohea egiten den 3 plazako sofa bat daukat salgai 125 euro. Kolore argia, txuri-beig kolorekoa. 655731915 -Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Interesatua bazaude maketa bat entzungai daukat. 690784113 - Arrue markako kotxe kapota bat salgai daukagu 250 eurotan. 6-8 hilabete arteko umeentzat egokia. 616586851. - Etxebizitzen erreforma orokorrak egiteko zerbitzua. Jon 672 173466. - Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioa jasotzen ari direnak beraien moxal jaioberriekin eta urtebeteko behorra. 626 220925 - 2. eskuko trikitixa erosiko nuke. 6567652 13. - Argazki zaharrak txukuntzen dira. Baita bideoak editatu ere. 617 242 660/ zapore@euskalnet.net

Zorionak Aitor! 9 urte egingo dituzu... Ea tartaren bat prestatzen diguzun Aginagako lagunoi. Ondo pasa! Zorionak Arantxa! 8 urte bete dituzu apirilaren 13an. Muxu handi bat etxekoen partez!

HILDAKOAK Joakina Balerdi Ondarza Apirilaren 11n hil zen 71 urterekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA! 363 alea by elkarmedia - Issuu