www.noaua.com
ASTEKARIA - 2007ko apirilaren 20an - XII. urtea - Usurbil, 276. zenbakia
Eskubaloi taldea, igoera fasean
Olarriondo eta Ugartondoko promozioak
Eskaera-orriak aurkezteko garaia da
ATARIKO
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
HAIZEA
3
Badok Amairu
Nerea Bordagarai: “Ezin bizi, lagunik eta parrandarik gabe” Izen abizenak: Nerea Bordagarai Iparragirre. Adina: 19 urte. Helbidea: Atxegalde. Lanbidea: Fisika ikaslea.
5. ZERI DIOZU BELDURRA? Leku oso itxiak ez ditut gustuko. 6. MIRESTEN DUZUN Ahizpa eta gurasoak.
PERTSONA.
1. JAKIRIK GOGOKOENA. Aitaren patata tortilla.
7. EZIN ZAITEZKE BIZI… Lagunik eta parrandarik gabe.
2. OHITURA TXARREN BAT. Parranda gehiegi.
8. EGINDAKO EROKERIA HANDIENA. Oraindik erokeria gutxi egin dut.
11. LEKU BAT. Hondartza, kostaldea.
9. LIBURU BAT. “Ipuin batean bezala”.
12. HERRIKO LEKURIK EDERRENA. San Estebango parkea.
10. FILM BAT. “El diario de Noa”.
13. URTARO Udaberria.
3. ZER
GORDETZEN DUZU
SAKELAN?
Dena poltsan. 4. ZERTAN BERPIZTUKO Tximeleta.
ZINATEKE?
BAT.
Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.com
IRAKURRI ETA OPARITU KANPAINA
5. Or.
BABES OFIZIALEKO ETXEEN ZOZKETAK
6. Or.
HONDAKINAK NOLA GUTXITU
8. Or.
ORDUBETEKO LANUZTEA DEITU DA
9. Or.
Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Intza Salsamendi, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo. Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria. IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE LEHENAGO EKARRI BEHAR DA. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
INDEPENDENTZIAREN SUSTRAIAK
10. Or.
HERNIALDE-USURBIL MENDI MARTXA
11. Or.
TXUMA MURUGARRENEN KONTZERTUA
12. Or. Euskal presoak
Euskal Herrira!
4
HERORREK
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
JOSE PIÑAS
ESAN
Beasain-Mexiko metroa
B
easain. Goizeko lau t´erdietan jaiki da, berrogei bat urteko gizona da, sukaldean kafea gosaldu du, ogitartekoa poltsan sartu eta berriro logelara bueltatu da. Han emaztea musu batekin agurtu du, seme alabak bezala. Goizeko bostak eta laurdenetan etxetik atera da, kaleak ilunak oraindik, lantokirantz. Beasaingo CAF lantegian egiten du lan. Mexikoko metroa. Goizeko zortziak dira. Hirurogei bat urteko gizon bat bagoira sartu da. Akordeoia jotzen hasten da diru eske. Begi zuriak ditu, itsua da eta. Nola agurtuko zituen emaztea eta seme alabak etxetik atera baina lehenago? Hurrengo metroko geltokian sei eta zortzi urteko neskak sartu dira. Ezer esan gabe eserita gaudenei magalean papertxo bat uzten digute: Pueblako indigena den herri batetik datoz. Oin hutsik. Sabel hutsik. Nola agurtuko zituzten bere gurasoak metrora diru eskatzera etorri baina lehenago? Zer pentsatuko zuten metroko bidean umeak gurasoekin eskolara zihoaztela ikusi dituztenean? Hurrengo metroko geltokian mutil gazte bat sartu da gitarra batekin. Argala. Musika eskaintzen eta diru eske. Metrora etorri baina lehenago bezperako gau euritsua non igarotzeko
etxerik edukiko al zuen? Hurrengo metroko geltokia dator eta berarekin beste istorio bat. Ehun eta hamar zentimetroko emakume bat sartu da, hankarik gabekoa. Makulurik gabe eskuekin lagunduta bagoian zehar mugitzen da diru eske. Belauneko muinoiak babesteko, kartoi eta plastikozko zorroekin bilduta daramatza. Zenbat denbora emango zuen kotxe ketsuen artean eta kale jendetsuetan metrora iritsi baina lehenago? Eta hurrengo metroko geltokia eta bagoia, eta hurrengoa eta hurrengoa… Eta bagoi honetan neska gazte bat igo da. Tlatelolcoko sarraskiaren historiaren CD bat eskaintzen du salgai. 1968an gobernuak ejertzitoa kalera atera zuen eta bizitza duin bat aldarrikatzeko manifestazio batean parte hartzen ari ziren 112 gazte erail zituen. Hiltzeko era ezberdinak daude. Erailtzeko era ezberdinak daude. Beasain. Arratsaldeko ordu biak dira. Goizeko lan txandaren amaiera. Mexikoko metroaren bagoiak CAF lantegian egiten dira, mexikar askorentzat lantokia bihurtu direnak.
A i n ho a A z p i ro z - A it o r Land aluze - Luis A ranald e - A ritz Go rri ti - Ima nol Ubeda - Nerea Zi nkunegi - Idoi a Torrega ra i - Jo s e Pi ñ a s - Un a i A g i r re
Ika-mika
Usurbilgo Aralar eta udal hauteskundeak
A
zken hauteskundeetatik hona gauzak, zoritxarrez, onera egin beharrean, berean edo okerrera egin badute ere, aurrera egin eta Herriari zor diogun Hitza emate aldera urrats praktikoak eman behar direla deritzogu. Hori dela eta, aurrekoan ez bezala, oraingoan Usurbilgo Aralarrek herriko udal hauteskundeetan parte hartzeko erabakia hartu du bere zerrenda aurkeztuz. Ez dugu inoren kontra eta inoren lepora jardun nahi, alderantziz baizik, guztion parte hartzearekin herria behetik gora eraiki nahi dugu. Herritarrei hitza emateaz gain, parte hartzeko plataformak eta erabakietan parte hartzeko guneak eraiki behar direla deritzogu. Herriak du hitza, eta herrigintza eraiki-
tzailea, hau da, herrigintza positibo eta praktikoa, da herria eraikitzeko bidea. Jakina, ez dago dena gure esku, eta jakin badakigu, egungo egiturek ez dutela lana errazten, baina gure esku dagoena egiteko asmoz aurkezten gara. Hona gure lehentasunak: Giza eta herri eskubideak; Elkarkidetza; Elkarrizketaren kultura; Herri nortasuna; Kultura desberdinen arteko kohesio soziala eta kanpotarren integrazioa; Auzoak: Aginaga, Elizalde, Kalezar, Urdaiaga eta Zubieta; Herritar ororen parte hartzea; Herrigintza eta herri ekimena; Kolektibo desfaboratuen beharrak; Ekologia; Euskal Herriko gainerako lurraldeak eta herriak; Gainerako herriekiko solidaritatea...
Usurbilgo Aralarren lehentasunak hauek izanda, ezin egungo egoerari bizkar eman. Izan ere, Usurbilen azken urteetan boto gehien jaso duen Ezker Abertzalearen sektore nagusiak zailtasun larriak baititu bere zerrenda aurkezteko. Egoera horren aurrean bada egin dezakegun zerbait, aurkeztu ahal izateko gure sinadura ematea, hain zuzen ere. Jakin badakigu azken erabakia ez dagoela, oraingoz bederen, ez gure ez herritarren esku, baina bai lehen zailtasuna gainditzeko ezinbesteko sinadura-kopurua lortzen laguntzea. Hori dela eta, zure sinadurarekin babestera animatzen zaitugu.
Usurbilgo Aralar
IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: apirilak 27. Idatzia ekartzeko azken eguna: apirilak 23.
PIL-PILEAN
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
5
Datorren astean hasiko da “Irakurri eta oparitu” kanpaina udal liburutegian
G
ustuko duzun liburu bat oparitzea, bai opari ederra, ezta? Ba horixe da “Irakurri eta oparitu” kanpainaren bereizgarri nagusia. Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa) eta NOAUA! Kultur Elkartearen artean jarri dugu ekimen hau martxan. Usurbilgo udalaren babesa jaso dugu eta Lizardi eta Laurok denden laguntza estimagarria. Irakurketa sustatzeko kanpaina hau apirilaren 23an hasiko da. Egitasmo honen helburua irakurketa sustatzea da. Honen bidez gainera, Topagunea federazioaren kide garen elkarteok euskararen erabilera gozagarria bultzatu nahi dugu.
Udal liburutegian 100 liburu jarriko dira Bi hilabetez, apirilaren 23tik ekainaren 22ra, Usurbilgo udal liburutegiko apal berezitu batean 100 liburu jarriko dira, adin tarteka sailkatuta. Apalategi honen ondoan liburutegiko bat egongo da. ordenagailu Ordenagailu honen bidez, egitasmorako propio sorturiko webgunean sartu eta hainbat kontsulta egin ahal izango dira: liburuen gaineko iruzkinak, beste
irakurleen iritziak, idazleen biografia eta bibliografia,...
Liburuak merkeago erosteko aukera Zein da kanpaina honek eskaintzen digun abantaila? Adibide batekin azalduko dugu. Demagun pertsona batek maileguan (gehienez 15 egun) harturiko liburu bat irakurri eta gustuko duela. Liburu hori erosi eta beste pertsona bati oparitu nahi badio, “Irakurri eta oparitu” egitasmoaren abantailaz baliatu ahal izango da: - Liburutegian hartutako liburuari dagokion fitxa beteko du. Fitxa betetzerakoan, deskontu txartela emango diote irakurleari. Laurok edo Lizardi liburutegian erabili ahal izango da deskontu txartel hori. - Txartel horrekin %25 merkeago lortuko du irakurritako liburua Laurok edo Lizardi dendetan erosiz gero. - NOAUA!ko bazkideen kasuan, beherapena %50ekoa izango da. Horretarako bazkide txartela erakutsi beharko diote Laurok edo Lizardiko liburu saltzaileari, edo izena eman, honek izango duen bazkide zerrendan begiratu dezan. - Baldintza horiek betez gero, merkea-
Kanpaina honi esker, liburuak merkeago erosteko aukera izango dugu.
go lortuko du liburua, baina ez du berak eramango liburua. Oparia jasoko duen lagunaren helbidea utziko du liburu dendan eta, nahi izanez gero, postala edo oharra idatziko dio. - NOAUA! Kultur Elkarteko kideen esku geratzen da oparia hartzaileari, emandako helbidera, eramatea. Informazio gehiago, webgune honetan: www.topagunea.org/irakurri
Ika-mika
Nik sinatu dut
H
ego Euskal Herriko beste milaka euskaldunek bezala, ehunka usurbildarrok egin dugun bezala, Usurbilgo udaletxera inguratu eta nire sinadura eman dut. Eta zergatik galderari erantzun nahi diot esanez: nire sinadura (eta ziur naiz besteena ere bai) orain urtebete ireki zen prozesua bultzatzeko da. Sinadura horrek, herri honi zor zaizkion eskubideak bultzatu nahi ditu. Datozkigun hauteskundeen aurrean, Euskal Herriko biztanle izanik hautatzen dudan hautagaitzak eskubide guztiak izan ditzan sinatu
dut eta benetako demokrazia eta pakearen alde ere sinatu dut. Aldi berean, komunikabide guztietan egunero azaltzen zaizkigun politiko profesional Alderdi Legearen babesle diren horiek salatzen ditut, eta baita Alderdi Lege antidemokratiko horren aurka daudela hitzez esan, baina hautagaitzei zegozkien 372 hautagai bere egin dituzten (PNV-EA-PSOE-PP-UPN-IUCDN-Aralar) alderdiak ere. Horren adibide bat dugu Usurbilgo Udala, non azkeneko hauteskundeetan UHLren 6 zinegotziak, 2 PNV - 2 EA - 1 PSOE - 1
PP alderdiek bereganatu zituzten lau urte betetzera doaz beraienak ez diren eserlekuak okupatuz. Ze zilegitasun dute demokraziaz edo pakeaz hitz egiteko? Hilabete eskasera ditugu hauteskundeak eta kezkati nago orain lau urte bezala ez ote garen aurkituko, baina Euskal Herriko biztanle naizenez, nik aukeratzen dudan hautagaitzak duen eskubide guztiz demokratikoari eutsiko diot eta oztopoak oztopo maiatzaren 27an berari emango diot nire botoa. Orkatz
6
ERREPORTAJEA Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Eskaera-orriak aurkezteko garaia da Olarriondon eta Ugartondon babes ofizialeko 168 etxebizitza eraikiko dira
O
larriondo eta Ugartondoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketak gero eta gertuago daude. Eskaera-orriak aurkezteko epea asteartean zabaldu zen. Maiatzaren 4an amaituko da eskaera-orri horiek udaletxean aurkezteko garaia. Hauek dira bete beharreko baldintza nagusiak: 8 urtez Usurbilen erroldaturik egotea edota 15 urtez epe ezberdinetan erroldaturik egon izana, jabetzan etxebizitzarik ez izatea eta urtean 9.000 eta 33.100 euro bitarteko diru-sarrerak izatea. Nora jo behar da? Udaletxera. Dena den, lanak erraztu asmoz, udalak eskaera-orriak postaz bidali dizkie iazko udan egin zen inkestan etxebizitza beharra adierazi zuten usurbildar guztiei. Era berean, etxez etxe banatu da dokumentazioa, informazioa herritar guztiengana iritsi dadin.
LUISMARI ORMAETXEA “Onartuen zerrenda maiatzaren amaieran argitaratzea aurreikusi da� Eskaerak jaso ondoren, horien azterketari ekingo zaio, onarpen baldintzak betetzen ote diren egiaztatu ahal izateko: 8 urtez Usurbilen erroldaturik egotea edota 15 urtez epe ezberdinetan erroldaturik egon izana, jabetzan etxebizitzarik ez izatea eta urtean 9.000 eta 33.100 euro bitarteko diru-sarrerak izatea. Luismari Ormaetxea alkateak prentsaohar bidez adierazi zuenez, "onartuen zerrenda maiatzaren amaieran publika-
tzea aurreikusi da". Informazio gehiago eta aurkeztu beharreko eskaera-orriak ere, apirilaren 11ko Aldizkari Ofizialean aurkituko dituzue, sarean, honako helbidean: https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/aldizkar.asp
Maiatzaren 4an amaituko da eskaera-orriak aurkezteko epea Lehengo asteartean zabaldu zen eskaera-orriak aurkezteko epea eta maiatzaren 4an amaituko da epe hori. Aurkeztutako eskaera-orriak aztertu eta beharrezko zuzenketak eta ofiziozko egiaztapenak eginda, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartuko da. Hamar lan eguneko epean behin-behineko zerrenda iragarki-taulan erakusgai jarriko da, interesdunek, beharrezko ikusten badute, erreklamazioak aurkez ditzaten. Aurkez daitezkeen erreklamazioak erantzun eta hala badagokio behin-behineko zerrenda zuzendu ondoren, udalak behin betikoz onarpena emango dio zerrendari. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, zerrenda bera argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
Etxebizitza tasatuak Etxebizitza tasatuak ere eraikiko dira Olarriondon eta Ugartondon, 168 guztira. Etxe hauen prozesua mantsoago doa, ordea. Lehenik ordenantza onartu behar da eta ondoren antzeko prozesua jarraituko dute. IMANOL UBEDA________________________
Olarriondoko belaze honetan babes ofizialeko 120 etxebizitza eraikiko dira.
Eskaera-orria aurkeztu eta gero, zer?
L
ehenik eta behin, maiatzaren 4a bitartean udaletxean aurkezten diren eskaera-orri guztiak aztertuko dira, banan bana, eta zozketan parte hartuko dutenen zerrenda osatuko da.
1. Lehen zozketan, etxea lortu dutenen zerrenda osatuko da Behin zozketan parte hartuko dutenen zerrenda osatu eta gero, lehen zozketa egingo da. Lehen zozketa honetan, etxebizitza lortu dutenen izen-abizenak ezagutuko ditugu (itxarote-zerrenda zein izango den ere zehaztuko da).
2. Bigarren zozketan, zein etxe egokitu zaien zehaztuko da Lehen zozketan etxebizitza lortu duten horiek, bigarren zozketa batean hartuko dute parte. Bigarren zozketa honetan, etxebizitza lortu dutenei zein etxebizitza egokitu zaien jakinaraziko zaie.
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
7
Eskaerak biltzeko bulego berezia zabaldu da udaletxean
U
surbildarrei ahalik eta informazio gehiena emateko eta eskaerak aurkezteko prozesua errazteko asmoarekin, udalak eskaerak jasotzeko bulego berezia zabaldu du, udaletxean bertan kokaturik. Luismari Ormaetxea alkateak prentsa-ohar bidez adierazi duenez, eskatzaileek beren eskaerak aurkezten duten unean, udalak idatziz konfirmatuko die bere dokumentazioaren jasoera eta xehetasun gehiago eskeiniko dizkie aurreikusitako prozesuaz. Zentzu honetan, helbideari buruzko informazioa zuzena izatea erabat garrantzitsua dela azpimarratu du alkateak, berri-emate guztiak eskatzaileengana iritsiko direla bermatu dadin.
Olarriondon babes ofizialeko 120 etxebizitza eraikiko dira. Horietaz gain, tasatutako 120 etxebizitza egingo dira. Sozialak, 23 etxebizitza izango dira. Eta salmenta librean, beste 146 etxebizitza salduko dira. Beraz, guztira, 409 dira Olarriondon eraikiko direnak.
Kupoak, eskatzaileen egoera pertsonalaren arabera
O
larriondon eta Ugartondon eraikiko diren 168 etxebizitzetatik 126 kupo orokorrerako izango dira, eta beste 42 ondorengo kolektiboentzat: 7 etxebizitza, gutxitasun fisikoa duten pertsonentzat; 14 etxebizitza, familia ugarientzat; 14 etxebitza, hiru edo kide gehiagoz osatzen diren bizikidetasun unitateentzat eta familia ugaria osatzen ez dutenentzat (adibidez, pertsona nagusiak bere kargura dituztenak); beste 7 etxebizitza, adin gutxikoak bere kargura dituzten guraso bakarreko familientzat. Zein kupoetan kokatu automatikoki egingo da, eskatzaileen egoera pertsonalen arabera eta egoera horiek ziurtatzeko aurkezten diren dokumentuen arabera.
Etxez etxe banatu dira eskaera-orriak
E
skaera-orriak aurkezteko epea apirilaren 17an ireki zen eta maiatzaren 4a arte luzatzea aurreikusia da. Eskaeren aurkezpena errazteko asmoz, udalak eskaera-orriak postaz bidali dizkie iazko udan eginiko inkestan etxebizitza beharra adierazi zuten usurbildar guztiei. Era berean, etxez etxe banatu da dokumentazioa herritar guztiengana iritsi dadin.
Ugartondon babes ofizialeko 48 etxebizitza eraikiko dira. Horietaz gain, tasatutako 48 etxebizitza egingo dira. Eta salmenta librean, beste 96 etxebizitza. Beraz, guztira, 192 dira Ugartondon eraikiko direnak.
Zozketan partehartzeko baldintza nagusiak
O
larriondon eta Ugartondon egingo diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketan partehartzeko baldintza nagusiak hauek dira: - 8 urtez Usurbilen erroldaturik egotea edota 15 urtez epe ezberdinetan erroldaturik egon izana. - Jabetzan etxebizitzarik ez izatea. - Urtean 9.000 eta 33.100 euro bitarteko diru-sarrerak izatea.
Onartuen zerrenda maiatzaren bukaeran argitaratu nahi da
E
skaerak jaso ondoren, horien azterketari ekingo zaio, zehaztutako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko. Luismari Ormaetxea alkatearen hitzetan, “partehartzea ahalik eta handiena izatea eta prozesua arintzea da helburua, eskatzaileen zerrendak udara aurretik prestaturik egon daitezen�. Onartuen zerrenda maiatzaren amaieran argitaratzea aurreikusi da.
8
PIL-PILEAN
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Hondakinak tratatzeko hainbat esperientzia
K
ontsumoaren gizarte-ereduan bizi diren herrialdeetan, hiri hondakinen handitzea arazo larrian bihurtu da. “Hondakinekin zer egin?”, hori izan da agintarien kezka nagusia. Konponbide gisa, errauste sistemaren alde egin dute Gipuzkoako instituzioek. “Hondakinak nola murriztu?” galdera argitzeko eztabaida, ordea, bigarren mailan geratu da. Nola murriztu, nola birziklatu, nola berrerabili... albo batean geratu diren eztabaidak izan dira. Honen harira, ELA sindikatuak txosten interesgarria argitaratu du, “Errausketaren ondorioak eta ordezko hautabideak” izenekoa. Erraustea albo batera utzita, adibide izan daitezkeen hainbat kasu aipatzen dira.
Alkairoko Zabbaleen komunitatea (Egipto) Egipto hegoaldean bizi den Zabbaleen komunitateko kideak hiriz lekualdatu ziren, eta hondakinak euren bizibidea izan zitezkeela pentsatu zuten. Betiko paper biltzaileekin batera, atez ateko bilketa-sistemak antolatu zituzten, jatorrian bertan banatutako hondakinak batzeko asmoz. Hondakinak bildu ostean, bereizi egiten dira: birziklagarriak saldu egiten dira, merkatuko prezioan; janari hondarrak animaliei ematen zaizkie, eta gainerakoa zabortegietara eramaten da.
ALKAIRO (EGIPTO) “3.000 tona hondakin jasotzen dituzte etxez etxe eta hondakinen %85 zabortegietan ez amaitzea lortu dute” Zabbaleen kideek material birziklagarrien salmentaren bidez eskuratzen dituzte diru-sarrera gehienak, familia batzuek zerbitzuaren truke ordaintzen dutenaz gain. Esperientziaren emaitzak oso onuragarriak dira: 40.000 inguru lagunek
Eskozia Berriko herritarrek bultzatutako plan alternatiboari esker, atez ateko bilketa egiten hasi eta 90 birziklapen zentro eratu ziren.
dute lana; egunero, 3.000 tona hondakin jasotzen dituzte etxez etxe, eta, banantze-programen bidez, hondakinen %80-85 zabortegietan ez amaitzea lortzen da. Gobernuak ez du bultzatu ekimena. Aitzitik, hondakinak biltzeko eta zuzenean zabortegietara eramateko kontratu esklusiboak egin nahi ditu atzerriko enpresa multinazionalekin.
Eskozia Berria (Kanada) 1990eko hamarkadaren erdian, biztanleriaren zati handi batek arbuiatu zuen zabortegien hedapena, baita gobernuak egunero 500 tona hiri-hondakin solido tratatzeko erraustegi bat ipintzeko egindako proposamena ere. Herritarrek ordezko plan bat taxutu zuten, eta zabortegietara eramaten zen hondakin kantitatea bost urtean erdira murriztea eskatu zioten biztanleria osoari. Honako ekintza hauek garatu ziren, funtsean, ekimenaren alde: -90 birziklapen-zentro eratu ziren probintzian zehar. -Edalontzietarako, 10-20 zentabo arteko fidantza ezarri zen. -Material birziklagarrien atez ateko bilketa egin zen. -Hondakin birziklagarriak zabortegietara eramatea debekatu zen.
ESKOZIA BERRIA (KANADA) “Bost urteko epean, zabortegietara eramaten zen hondakin kantitatea erdira murriztea lortu zuten” -Biztanleriaren %75ari konpostarako material organikoa biltzeko aukera eman zitzaion. -Gizartea kontzientziatzeko eta sentikortzeko kanpainak egin ziren. -Hitzarmenak egin ziren ekoizleekin. Emaitza erabat arrakastatsua izan zen, eta helburuak data baino bederatzi hilabete lehenago lortu ziren. Bost urtean, 1.000 milioitik gora edalontzi berreskuratu dituzte; erabilitako 3,5 milioi pneumatiko birziklatu dira, eta 1.000 lanpostu berri sortu dira. Herritarren parte hartzea funtsezkoa izan da. Ekoizpen Garbiari dagokionez, beste hainbat jardunbide ere jarri dira martxan. Iturria: “Errausketaren ondorioak eta ordezko hautabideak”, Errausketaren Aurkako Aliantza Globalak (GAIA) kaleratutako “Hondakinen errausketa: hiltzear dagoen teknologia” dokumentutik jasotako esperientziak, ELA-Ingurumenak argitaratutako txosten batean jasoa. IMANOL UBEDA________________________
PIL-PILEAN
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Beira birziklatzeko kanpaina
abiarazi du San Markosek
S
an Markoseko Mankomunitateak ostalaritzako 350 establezimendu bisitatuko ditu. Aterik ateko beiraren bilketa indartzeaz gain, ondorengo helburuak ere bete nahi ditu: doako zerbitzu honetara ahalik eta establezimendu gehien biltzea eta bildutako hondakinen kalitatea hobetzea, ahal den neurrian, beirazko ontziak ez direnen jasotzea ekidituz. Informazio-kanpainak apirilaren 16tik 27ra iraungo du. Epe horretan, zonaldeko establezimendu guztietan bisita pertsonalizatuak egingo dira, San Markoseko Mankomunitateak eskaintzen duen doako zerbitzuaren berri emateko eta haien parte hartzea eskatzeko. Zerbitzuan izena ematen duten esta-
9
Apirilaren 27an ordubeteko lanuztea, LABek deituta
L
San Markos mankomunitateak eranskailu hauek banatu ditu.
blezimenduei eta jada parte hartzen ari direnei eranskailu bereizgarri bana emango zaie establezimendu “beira-birziklatzaile� modura. Amaitzeko, beirazko ontziak %100 birziklagarriak direla azpimarratu nahi du San Markoseko Mankomunitateak.
an osasunaren nazioarteko eguna ospatuko da apirilaren 28an. Bezperan, apirilaren 27an ostirala, ordubeteko lanuztea egitera deitu du LAB sindikatuak (deialdia egin duen sindikatu bakarra). Eguerdiko 12:00etatik 13:00era, Usurbilgo udaletxe aurrean elkarretaratzea egingo da. Datuak esanguratsuak dira. Iaz, Euskal Herrian 129 langile hil ziren lan instripuetan. 529 istripu larri gertatu ziren eta beste 64.897 istripu arin. LABek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, “apirilaren 27an gure jarduera bertan behera utzi eta kalera aterako gara industrialde eta enpresen aurrean nahikoa dela esateko�.
Behar direnak baino sinadura gehiago bildu ditu Ezker Abertzaleak Usurbilen utxienez ehun sinadura behar ziren eta muga hori dagoeneko pasa den asteburuan gainditu zen. Beraz, Ezker Abertzaleak hautes-elkartea sortzeko babesa lortu du. Dena den, sinadura bilketak martxan jarraituko du apirilaren 20a arte.
tan zegoenean. Ondorioz, maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan hautes-elkartea sortzeko behar adina babes jaso du Usurbilgo Ezker Abertzaleak.
Pasa den apirilaren 11tik 13ra, hiru egunen buruan dagoeneko 150 herritarrek sinatu zuten udaletxean. Gutxieneko muga ehun bat sinadure-
Usurbilgo Ezker Abertzaleak ostegun honetan egingo den herri batzarrean parte hartzeko deia luzatu du. Gaia: hauteskundeak. Arratsaldeko
G
Ostegunean, hilak 19, herri batzarra Larunbatean elkarretaratzea egin zen frontoi atzean.
19:30ean, Bake Epaitegiko atzeko lokalean.
10
ELKARRIZKETA
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Euskal Herriaren iragana, oraina eta geroa aztertuko ditu
“Independentziaren sustraiak” zikloak
N
afartarrak kultur taldekoek “Independentziaren sustraiak” lemapean, ekitaldi sorta prestatu dute apirileko azken asterako. Euskal Herriaren iragana, orainaldia eta balizko etorkizuna ezagutzea proposatzen dute. N. Programatu dituzuen ekitaldietan, zein da agertu nahi duzuen gaia? Jexux Agirresarobe. Gure memoria historikoa, historiaurretik hasita. Hitzaldiak Euskal Herrian kokatuta daude. Euskal Herria Europako herri zaharrena da eta bere herrietaz gutxiena dakigunak gara. Zikloari “Independentziaren Sustraiak” izena jarri diogu. Gure independentzia nondik datorren eta nola osatu den azalduko da.
nekoa. Gehien bat independentziari buruzko gertakariak. Jendeak independenteak izan garela jakin behar luke. Estatu bat izan zela bere ezaugarri guztiekin. Behintzat, jendeak jakin dezala zein den gure historia politikoa. N. Horretarako, alor honetan adituak diren pertsonak gonbidatu dituzue, ezta? J. A. Mikel Sorauren historialari ezagunak liburu batzuk idatzi ditu; horietako bat “Historia de Navarra, el Estado de los vascos” izenekoa. Hor dioen bezala, Nafarroa euskaldunen estatua izan da. Hain zuzen, Soraurenek azalduko du nola bilakatu den egun ezagutzen dugun Nafarroan. Gabirel Ezkurdiak Euskal Herriaren etorkizuna eta Joseba Asironek historiaurrea hartuko dituzte ahotan.
jexux agirresarobe, nafartarrak-eko kide eta zikloko antolatzaileetako bat.
rru hori, historia alegia. Bost urte daramagu horretan. N. Hitzaldietara joango direnek zer ideia barneratzea nahiko zenukete? J. A. Ez dakizkiten gauza asko eta batez ere, historia politikoa. Pixka bat gurea den historiaz janztea oso garrantzitsua da.
N. Hiru hitzaldiak kronologikoki denboran ordenatuta daudela esan daiteke, herri baten eboluzioa islatuz? J. A. Glaziaziotik hasi eta frankismo garaira arte. Une garrantzitsuenen berri emango dugu. Adibidez, gudak; 1200, 1512ko konkistak, Frantziak eta Castillak lurrak kendu zizkigute-
N. Taldearen izaera eta izenarekin bat datorren ekitaldi zikloa dela esan daiteke. J. A. Nafartarrak-ek bost bat urte daramatza abian. Arlo asko jorratzen dira; haurren antzerkia, musika eta Nafartarrak izenari ematen dion espa-
Euskal Herriko historiaurrea
Baskonia, Euskal Herria, Nafarroa...
Basque country independent 2012
E
N
G
laziazio ondorengo herri baten ikuskera. Historiaurreko gaietan aditu Joseba Asironek gaurkotuko ditu Burdin Aroa, zeltak edota monolitoen jatorrizko garaiak. Irudi bidez, gaur egunera ailegatu den lurralde baten iraunkortasuna agerian utziko du. Ahotan hartuko dituen mendeetan zehar, hizkuntzak edota kulturak egindako bidea azpimarratuko du. Bide batez, denbora horretan guztian zehar ondare bihurtzen joan dena erakutsiko du. Apirilaren 24an, 19:30ean, Sutegin.
uskal Herriaren iragan hurbilaren errepasoa dakar Mikel Sorauren historialariak. “Baskonia / Euskal Herria / Nafarroaren kronologia historikoa” izenburupean, aipatutako herriak erakundetze mailan izan duen bilakaera azalduko du. Iruñeko eta Nafarroako Erreinutik Estatu izan zena suntsitu artekoa jasoko da. Garai bateko Nafarroatik egungo Nafarroara arteko ibilbidea osatuko du. Apirilaren 25ean, 19:30ean, Sutegin.
ARITZ GORRITI ________________________
azio independentzia bideragarria da 2012. urterako. Historian independentziarako orain baino baldintza hoberik ez da izan. Ezta egun baino behar handiagorik ere. Hala uste du Gabirel Ezkurdiak. Berak deskribatuko duen bost urte barru izango genukeen balizko Euskal Herriak hiriburu politikoa Iruñean eta ekonomikoa Bilbon izango luke. Hori guztia errealitatean bilakatzeko dauden aukerez mintzatuko da. Apirilaren 26an, 19:30ean, Sutegin.
PIL-PILEAN
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
11
Usurbilgo pasarte historiko batzuen proiekzioarekin amaituko da Nafartarrak taldeak antolatu duen zikloa
H
ainbat oroitzapen berritu edota ezezaguna zaiguna ikasteko. Usurbilgo historiak horretarako eta gehiagorako emango du apirilaren 27an. DVD bidez, herriko 200 argazki ikusi eta hainbat gertaera gogoratzeko parada izango da. 1371n Gaztelako Enrike II.ak emandako foruen testuinguru horretan eskuratu zuen Usurbilek herri izaera. Sei mende geroago, 1971n, 600. urteurreneko ospakizunak antolatu ziren herrian. Nafartarrak Kultur Taldeak prestatu eta Sutegin apirilaren 27an eskainiko duen DVD emanaldiko bi pasarte dira. Santa Cruzko apaizaren ihesa edota Bilintx Arratzain inguruan zauritu zuteneko uneak ere gogora ekarriko dituzte. Besteak beste, baserriek izan duten garrantzia azpimarratuko da. Usurbil, izaera indartsu eta sustrai sakoneko herri gisa definitzen dute.
Eusebio Txapartegi eta Jose Ramon Sarasola, dema plazan egin zuten desafio batean. Irudi hau ere eskainiko da apirilaren 27ko proiekzioan.
Argazki bidez, garai bateko Usurbil eta usurbildarrak agertuko dira. Argazki zaharrak berriagoekin tartekatuta; guztira, berrehun bat. Herriko gorabeherak
errepasatuko dituen emanaldiari buruz antolatzaileek iragarri dutenez, “herritarren gozagarri izango da�. Hilaren 27an, 19:30ean Sutegin.
Igande honetan, Hernialde eta Usurbil arteko ibilaldia
G
oiz pasa polita izango dute apirilaren 22an Andatza taldeak antolatu duen ibilaldian izena ematen dutenek. Hernialden hasi eta Usurbilera arteko bidea egin ahal izango da. Irteerak zazpi edota zortzi bat orduko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Goizeko 7:00etan jarri dute hitzordua udaletxe parean. Izen ematea egun berean egingo da. Parte hartzaileek Hernialdetik abiatu eta Ernio, Iturriotz, Ernio-Txiki, Aia,
Estena-mendi eta Andatza gainetatik igaroko dira. Tarte horretan, sendagile eta horniketa zerbitzuak jasoko dituzte. Usurbilera ailegatutakoan, bat baino gehiago ez da esku hutsik etxeratuko, opariak zozketatuko baitira. Andatza K.K.E.-tik ohartarazi dutenez, parte hartzaileek izan ditzaketen istripu edo kalteez ez da kargu egiten. Eguraldi txarra eginez gero, edota beste arrazoiren bat tarteko antolatzaileek irteera bertan behera uztea erabaki dezakete.
Ernio eta Zelatuneko parajeak bisitatuko dituzte igandeko mendi ibilaldian.
12
PIL-PILEAN
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina aurkeztu dute
B
eldurra uxatu eta diru-kontuak euskaraz kudeatzera dei egin zuten Buruntzaldeko euskara batzordeek apirilaren 17an eskaini zuten prentsaurrekoan. Gestorietan eta errenta aitorpenean euskara bultzatzeko kanpaina bana aurkeztu zuten Andoaingo udalean, “Dirukontuak euskaraz. Ondarea gehitu nahi? Esan euskarari bai!” lemapean. Diru kontuetan euskarak bere tartea izateko duen zailtasunaz jabetuta, kanpainarako prestatu duten materiala aurkeztu zuten. Buruntzaldea mailan ekimenarekin
bat egin duten gestoriek kanpainakartelarekin batera, ofizialak diren eta ez diren hainbat dokumenturen euskarazko ereduak dituen CD bana jasoko dute. Aipatutako dokumentuak bezeroen esku jarriko dituzte gestorietako langileek. Gainera, herritarrek etxeetan esku-orri bana jasoko dute. Kanpainaren berri emateaz gain, diru-kontuetan askotan erabiltzen diren kontzeptuak euskaratuta ageri dira. Horrekin batera, Buruntzaldeko gestori eta euskara zerbitzuen helbideak ageri dira.
Gas hodia hondatu eta kezka nagusitu zen Artzabalen
A
urreko ostiralean gertatu zen ezbeharra, arratsaldeko 16:00ak aldera. Artzabal baserria berritzen dabiltzan beharginak lanean zirela, Naturgaseko hodia hondatu zuten. Hori dela eta, gas isurketa handia eman zen. Ezbeharra gertatu eta berehala azaldu ziren Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak. Naturgaseko teknikariak iritsi eta handik gutxira konpondu zuten arazoa.
Hastera doa sorosle eta sorospen ikastaroa
A
buruntzaldeako ordezkariek errenta aitorpenaren eta gestorien kanpainak aurkeztu zituzten lehengo asteartean.
rrisku egoerei nola erantzun ikasteko aukera eskaini nahi digu DYAk. Ikastaroa apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 17an amaituko da. Matrikularen prezioa, ikastarorako txostena barne dela, 75 eurokoa da. Informazio gehiago: 943 46 46 22.
Gurasoentzat tailer interesgarria antolatu du Hitz-Ahok
D
atorren astean hasiko da “Nola hezi arauekin eta mugekin” tailerra, Hitz-Aho Udarregi ikastolako guraso elkarteak antolatu duena. Hitz-Ahoren ustez, garrantzitsua da tailer hau burutzea honako arrazoi hauengatik: “haur hezkuntzan arauak eta mugak jartzen jakin behar dugulako; Lehen Hezkuntzan horiek finkatu behar ditugulako; eta Bigarren Hezkuntzan hauekin negoziatzen ikasi behar dugulako”. Hitz-Ahok gai hauen inguruko zalan-
tzak elkarlanean argitzera animatu nahi ditu Udarregiko gurasoak. Tailerra ikastolan bertan (Agerialde) burutuko da, honako egun hauetan: DBHko gurasoak: apirilak 23, astelehenean. Ordutegia: 18:30-19:30. LHko gurasoak: apirilak 24, asteartean. Ordutegia: 15:30-16:30. HHko gurasoak: apirilak 25, asteazkenean. Ordutegia: 17:00-18:00 (haurtzaindegi zerbitzua izango da). Oraindik izena eman ez dutenek aukera daukate oraindik, aldez aurretik haurraren irakasleari jakinaraziz.
Apirilaren 20an amaituko da izena emateko epea.
Apirilaren 20an amaituko da izen-ematea. Izen-ematea doan da.
PIL-PILEAN
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Txuma Murugarren bakarlari bizkaitarraren kontzertua Sutegin
S
asoi Ilunak taldearekin eman zituen lehen urratsak. Poprock talde honek hainbat disko argitaratu zituen 90eko hamarkadan. 2000. urtetik aurrera, bakarkako ibilbideari ekin zion. Dagoeneko lau disko plazaratu ditu Txuma Murugarrenek. Ostiral honetan Sutegin arituko da. Aspalditik, prentsan eta irratian ibilitakoa, hainbat aldizkaritako kolaboratzaile ere bada. Berria egunkarian astero idazten du musikaren inguruan. Idazle sena ere duenez, iaz “Larrialdietarako irteera� liburua argitaratu zuen, kronika ezberdinak biltzen dituen liburua. Dena den, Sutegira bere kantuak aurkeztera hurbilduko da. “Nire anaiaren kotxeko argiak� da plazaratu duen azken diskoaren izenburua.
007ko Kulturako Dirulaguntzen Oinarriak jada argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, beraz, dirulaguntza eskaera egin nahi dutenek apirilaren 23ra bitarteko epea izango dute. Dirulaguntza eskaera egiteko, udalak espreski argitaratu dituen inprimakia eta fitxak bete behar dira. Informazio gehiago, udaletxean, baina noaua.com webgunean ere eskura dituzu oinarriak eta aurkeztu beharreko fitxen inprimakiak ere.
Gizarte Zerbitzuetako dirulaguntzak Gizarte Zerbitzuen arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, ordea, maiatzaren 3an amaituko da. Elkarteek, bestelako erakundeek eta norbanakoek udalerrian gizarte zerbitzuen arloan egiten dituzten ekimenak bultzatu eta sustatzeko asmoz, dirula-
Elizbarrutiko misio taldeak Rwandaz hitz egingo du Sutegin
R
Txuma Murugarren beste hiru musikariekin batera arituko da.
Kantu leunak, rock gordina, pop eta intimismoa aurki ditzakegu bere kantutegian. Zuzenean formatu akustiko eta elektrikoan aritu ohi da. Sutegin ostiral honetan arituko da, gaueko 22:30etik aurrera. Sarrera, aldez aurretik 8 eurotan, kiroldegian. Takilan, 10 euro. Antolatzailea: Usurbilgo udala.
Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea asteartean amaituko da
2
13
guntza deialdia arautuko duten oinarriak argitaratu dira 2007. urtean zehar egingo diren jarduerak diruz laguntzeko. Diru-laguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: Usurbilen gizarte zerbitzuen arloan ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak, betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute, eta, elkartearen egoitza Gipuzkoa Lurralde Historikoan egonik, zerbitzu hauen onuradunak usurbildarrak baldin badira. Usurbilgo udalerrian bere egoitza duten elkarteek dirulaguntzak lortu nahi badituzte, elkarteen udal-erregistroan inskribatuta egon behar dute. Informazio gehiago udaleko Erregistro Nagusian nahiz Gizarte Zerbitzuko bulegoetan jaso daiteke.
wandako Giharanen, edateko uraren hornikuntza-sistemarik ez zen. Duela gutxi berreskuratu dute, besteak beste, Usurbilgo udalak garapen proiekturako eman zuen diruari esker. Elizbarrutiko misio ordezkaritzako Inma Mugerza Rwandan izan zen proiektu hau sustatzen. Ostegun honetan, hilak 19, Sutegin izango da proiektu honetaz eta Rwandan bizi den gerra-giroaz hizketan. Hitzaldia 19:00etan izango da, Sutegin.
Astelehenean, ipuin kontalaria udal liburutegian
A
pirilaren 2an ospatu zen Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna. Apirilaren 23an, aldiz, Liburuaren Nazioarteko Eguna. Udal liburutegian ipuin kontalari baten bisita jasoko dugu egun horretan. Amaia Zinkunegi ipuin kontalaria arituko da eta 6-7 urteko umeei zuzendutako saioa eskainiko du. Sarrera, doan.
Masaje ikastaroa Etumetan
E
tumeta Euskaltegiak ikastaro bat antolatu du udalaren laguntzarekin. "Aurpegi masajea" ikastaroa euskaltegian izango da apirilaren 26an arratsaldeko 17:00etan. Ikastaro honetan, Itziar Salegik ukendu bat nola egin eta aurpegian nola eman azalduko du. Ikastaroa euskaraz izango denez, ikastaroa egin ahal izateko baldintza bakarra euskaraz jakitea izango da. Izena emateko azken eguna apirilaren 23a astelehena izango da eta honako telefono honetan egin beharko da: 943 37 20 01.
14
NOAUA! TXIKI
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Gipuzkoako Artxibo Orokorrean izan ginen
M
artxoaren 5ean, Udarregiko DBH4ko ikasleak, Gipuzkoako artxibo orokorra bisitatzera joan ginen Tolosara. Bixitaldi interesgarria izan zen, ez genuen aspertzeko betarik izan. Lehenik eta behin artxibo bat zer den azaldu ziguten modu atsegin batean. Artxibo batek dituen funtzioak ere aurkeztu zizkiguten. Ondoren eraikin horrek duen historia kontatu ziguten eta bertan dauden agiri motak ere nolakoak ziren azaldu ziguten. Hala ere lehen zati honetatik gehien gustatu zitzaiguna, gure herriko argazki zaharrak ikustea izan zen. Aipatu beharra dago Usurbil asko aldatu dela 1952.urtetik hona baina bere famili giroa eta edertasuna mantentzen ditu. Bertan eskuratutako informazioa bezain interesgarria iruditu zitzaizkigun paretean zintzilik zeuden erliebedun irudiak. Irudi hauek Gipuzkoako armarria irudikatzen zuten, errege eta soldaduen irudiekin apaindurik. Gela honetatik atera eta eskaileretan gora, dokumentuak gordeta dauden tokira igo ginen (depositora). Esan beharra dago agiriak ondo mantentzen direla, tenperatura egoki batean, txukun-
Usurbilgo argazki zaharrak ikusteko aukera izan genuen Tolosako Artxibora egin genuen bisitan.
txukun eta ordenatuta. Hau ikusi ondoren, errestaurazio laborategia ikustera joan ginen. Bertan, papera nola garbitu, zuloak nola bete eta berriak bezala nola uzten dituzten irakatsi ziguten. Paper horiek ezin dira beste lekuetan aurkitu, bakarrak baitira. Azkenik, dokumentuak aztertu eta irakurri egiten diren gelara joan ginen baina jendea hain lanpetuta eta gaian hain murgilduta zegoe-
nez, sartu-irtena oso azkarra izan zen. Bixitaldia atsegina izan zen arren, guztiok etxera joan eta bazkaltzeko irrikaz geunden. Baina beti anekdotaren bat egon behar duenez, autobusa, arrankatu ezinik geratu zitzaigun. Eskerrak ahalik eta azkarren konpondu ziguten eta bazkaltzera garaiz iritsi ginen! DBH4ko ikasleak
Apirilaren 27an amaituko da Santueneko Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea
S
antuenea Kultur Elkarteak haur eta gaztetxoentzako II. Argazki Lehiaketa antolatu du. Animo eta zorte on! Bigarren Argazki lehiaketaren lema “udaberria� izango da. - Lehiaketa honetan elkarteko edozein bazkidek har dezake parte 14 urte bete gabe baldin baditu. - Izena ematea apirilean zehar egin daiteke, epe muga bitartean, ludotekako ordutegian. - Argazki bakarra aurkeztuko da eta
tamaina normalekoa izango da (bertikala edo horizontala). - Lehiaketa-epailea Udaletxeko Kultur Departamentuko Teknikaria, Kultur Zinegotzia eta Elkarteak izendaturiko ordezkaria izango dira. - Aurkeztutako argazkiak hirutan sailkatuko dira, 4 -8 urte bitartekoak, 8-11 urte bitartekoak eta 11- 14 urte bitartekoak. - Adin bakoitzeko argazki bat aukeratuko da eta bakoitza 50 x 50 formatuan handituko du elkarteak. Handitutako argazki horiek prentsan argitaratuko dira
eta ikusgai jarrito dira leku ezberdinetan. - Irabazleei formatu handiko argazki horiek emango zaizkie kuadro batean enmarkaturik eta irabazle-ohartxoarekin. - Lehiaketan parte hartu duten guztiei sari txiki bat emango zaie, eta irabazleei sari berezi bat. - Argazkiak aurkezteko azken eguna apirilak 27a izango da, arratsaldeko 19:00etan. Ludotekan aurkeztuko dira argazkiak, gutun itxiaren azalean izen abizenak eta adina jarriaz. - Irabazleen izenak maiatzaren 13an emango dira ezagutzera.
IZERDI
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
PA T S E T A N
15
Futbol partida garrantzitsuak Haranen
A
ste Santua dela eta herriko futbol taldeek ez dute lehiaketarik izan azken bi asteburutan, baina larunbatean nahiz igandean Haranen futbola ikusteko aukera berri bat izango da. Larunbat arratsaldean Bergararen aurka jokatuko du 1. Erregional mailako taldeak eta jubenilek Idiazabal izango dute aurrez aurre igande goizean. Bi taldeentzat partida erabakigarriak izan daitezke. 1. Errejional mailako taldeak maila mantentzeko pauso garrantzitsu bat eman dezake larunbatean arratsaldeko 16.30ean hasiko den partidan. Aste Santu aurretik jokatutako hiru neurketak irabazi ondoren sailkapenean nabarmen egin du gora Felipe Garmendia getariarrak zuzendutako taldeak eta jaitsiera postuetatik ateratzeaz gain, sailkapenaren erdi aldera gerturatzeko aukera dute azken 4 jardunaldi hauetan. Denboraldi honetan jardunaldi askotan jaitsiera postuetan egon badira ere, 2. itzuli bikaina egiten ari da herriko taldea. Lehenengo itzulian 10 puntu besterik ez zituzten lortu, baina bigarrenean 22 batu dituzte eta oraindik puntu gehiago lortzeko aukera dute. Txapelketa amaitzeko 4 partida besterik ez dira falta eta larunbatean garaipena lortzen badute maila mantentzeko aurrerapauso handi bat emango dute.
Jubenilek igandean jokatuko dute Haranen, eguerdiko 12:00etan.
Oraingo honetan, Bergara izango dute aurrez aurre Harane futbol zelaian. Sailkapenaren erdi-erdian kokatuta dagoen taldeak Usurbil FTk baino 6 puntu gehiago ditu. Joaneko neurketan 1-0 irabazi zuten bergararrek partida gogor eta orekatu batean. Hori dela eta, ikuskizun polita izan daiteke larunbatekoa. 1. jubenil mailako taldeak, berriz, igandean jokatuko du Haranen. 12.00etan hasiko den neurketan, sailkapenean 2. postuan dagoen Idiazabal KE izango dute aurrez aurre. Xabier Iraolak zuzendutako taldeak garaipena eskuratu beharko du Kopa txapelketako finaler-
Judokak Espainiako Txapelketan
A
steburu honetan 23 urte azpiko Espainiako Judo Txapelketa jokatuko da Madrilen eta bertan izango dira Usurbil Judo Elkarteko judokak ere. Gizonezkoetan Sergio Montes usurbildarrak 100 kilo azpiko kategorian parte hartuko du. Emakumezkoetan, berriz, ordezkaritza zabalagoa du herriko taldeak, Nerea Sanz (-48 Kg), Nerea Arruti (-70 Kg) eta Uxoa Etxarri (-70 Kg) judokek lehiatuko baitute larunbatean eta igandean Fuenlabradako kiroldegian izango den txapelketan.
diak jokatzeko aukeraren bat eduki ahal izateko. Bost partida jarraian irabazi ondoren, 1-0 galdu zuten Lazkaon azkeneko jardunaldian. Lehen postura gerturatzeko aukera paregabea galdu zuten herriko jokalari gazteek. Bi penalti huts egin eta gol aukera garbi ugari izan zituzten, baina azkenean esku hutsik itzuli ziren etxera. Horregatik, igandeko neurketa irabazi beharra dute Idiazabalengatik puntu bakar batera jarri eta lidergoan dagoen Urnietarengana gerturatu ahal izateko. JOSU ARANBERRI ________________________
Eskubaloi taldeak partida garrantzitsua jokatuko du larunbatean Oiardon
U
surbil Kirol Elkarteko senior mailako taldeak datorren denboraldian Euskadiko Txapelketan aritzeko igoera faseko bostgarren jardunaldia jokatu du larunbat arratsaldean Oiardon. Loiuko CD Urdaneta taldea izango dute aurrez aurre eta pasa den asteburuan Bergaran galdu ondoren, neurketa hau irabazi beharra dute lehenengo bi postuak eskuratu ahal izateko. Izan ere, momentu honetan sailkapeneko 3. postuan kokatuta daude usurbildarrak eta aurretik duten Gusla Urduliz puntu batera dute. Asteburuan aurkari izango duten taldea, aldiz, atzetik da puntu bakar baten aldearekin.
Usurbil Kirol Elkarteko gainontzeko taldeei dagokionez, Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren asteburu honetan hasiko dute hirurek Gipuzkoako Kopa Txapelketa. Kadete mailako nesken taldeak Oiardo kiroldegian jokatuko du Zumaiako Pulpo KE taldearen aurka. Maila bereko mutilen taldeak Andoaingo Leizaranen aurka neurtuko ditu indarrak Allurralde kiroldegian eta jubenil mailako mutilek, berriz, Donostian hasiko dute txapelketa hau. Duela aste batzuk Gipuzkoako txapelketa eskuratu zuten herriko jokalari gazteek Egiako kiroldegian jokatuko dute Egia Servi-Chap taldearen aurka.
16
I NGO
AL DEU ?
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Eguneko goardiako farmaziak Apirilak 19, osteguna Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Apirilak 20, ostirala De Miguel, Nagusia 32 Lasarte Apirilak 21, larunbata Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Apirilak 22, igandea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Apirilak 23, astelehena Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Apirilak 24, asteartea Gil, Nagusia 24 Lasarte Apirilak 25, asteazkena Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Apirilak 26, osteguna Urbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte Apirilak 27, ostirala Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Apirilak 28, larunbata Urbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Apirilak 29, igandea Urbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ J. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani. 943 552087 (gaueko guardia 22:00etatik 09:00ak arte)
2007ko egutegia noaua.com webgunean
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T) / 13:15(T) 14:35*(T) / 19:15(T)
KzGunea, apirilean arratsaldez zabalik
A
pirilean goizez irekiko dute KzGunea, 9:00etatik 13:00era.
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00 / 12:45(T) 13:45* /18:45
IT Txartela
LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 15:15(T) / 21:35(T)
Ikastaroak
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T) / 13:30(T) 15:30(T) / 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T) / 13:00(T) 15:00(T) / 21:00 (T)
T: Autobus aldaketa beharrezkoa da *: Eskola egunetan / Tf. 943 36 17 40
IT txartela lortzeko azterketa egunak: Apirilak 16, apirilak 27 (11:00-13:00) Apirilak 19 Fagor Gida-gastronomikoa, 11:00-12:00. Apirilak 19 Zure etxebizitza aurkitu, 12:00-13:00 Apirilak 25 (gazteleraz) Via Michelin-ekin bidaiatu, 11:00-12:00 Apirilak 25
Aseguru-etxea kontratatu, 12:00-13:00 Ikastaro guztietarako izen ematea: KzGunean (943 36 14 12).
I NGO
AL DEU ?
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
Agenda Apirilak 19, osteguna
17
Espaloia libratzea eskatu dute Erreka Txikiko hainbat bizilagunek
- 19:00etan Sutegin, “Rwanda, konponbiderik bai?� hitzaldia. Sarrera doan. - 19:30ean herri batzarra, epaitegi atzeko lokalean. Deitzailea: Ezker Abertzalea.
Apirilak 20, ostirala - 22:30ean Sutegin, Txuma Murugarrenen kontzertua. Sarrera, aldez aurretik, 8 euro kiroldegian. Takilan, 10 euro.
Apirilak 22, igandea - Hernialde-Usurbil arteko mendi martxa. 7-8 ordukoa. Irteera, goizeko 7:00etan udaletxe aurretik.
Apirilak 23, astelehena - Amaia Zinkunegi ipuin kontalaria, 18:00etan udal liburutegian. 1977ko kintoen afaria: maiatzaren 5ean Aginaga sagardotegian. Izena emateko ohiko tokietan jarriko diren zerrendetan, maiatzaren 2a baino lehen.
2
005eko azaroaren 25ean itxi zuten espaloia. Ordutik, Eguzkitzaldeko nahiz Kale Nagusiko lanak egiten dituzten beharginek erabili dute Erreka Txiki 6 pareko espaloi zatia eta parkinga. Baina azkenaldian
ez dela ezertarako erabiltzen eta kontainerrak eta hesia kentzea eskatu dute hainbat bizilagunek. Aparkatzeko premia handia bada, are handiagoa da espaloia libratzea, bereziki Erreka Txiki 6ko bizilagunentzat.
18
G AZI ,
GOZO, GEZA
Noaua! - 2007ko apirilaren 20an
ETXEBIZITZA Usurbilen pisu bat alokatu nahi dut. Presazkoa da. Deitu telefono honetara: 627285904. - Bizkarre kalean pisua salgai: 2 komun, sukaldea, sala, 3 gela, ganbara eta garajea. 48.000.000 pta. Interesatuak deitu 650938489 telefonora. - Usurbilen pisu bat alokairuan hartuko nuke. Tl: 630 032 779. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49 cm3. 649 302 733 (David). Ondo zaindua, “extra� asko ditu. LANPOSTUAK Lan-eskaintzak - Emakume edo neska euskaldun bat behar dugu ume bat zaintzeko. 678582665. -Benta tabernan lan egin nahi baduzu deitu: 685 757 962. - Kamarero edo kamarera euskaldun bat behar da Zumeta jatetxean. 943 36 27 13. -Arratsaldez etxeko lanak egiteko emakume baten bila gabiltza 645 403 905. - Galardiko gasolindegian oporrak ordezkatzeko langile bat behar dugu maiatzaren amaieratik, urriaren erdialdera. Interesatuak bertan utz dezala curriculuma argazkiarekin. Lan-eskaerak - Pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da. 677343326 - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak Zorionak Leire! 4 urte handi bete dituzu apirilaren 17an. Asko maite zaitugu. Zorionak etxeko printzesa eta muxu handi bat aitatxoren eta etxekoen partetik. Mua!
egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko. 630274906 -Emakume bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaintzeko. 676221378. - Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zein etxekolanak egiteko. Egun osoko disponibilitatea. 679742413. - LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskaraz zein erdaraz. Magisteritza ikasia eta esperientziaduna klase partikularrak ematen. 635 209 193. - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784 113. - Oporretako, ospakizunetako, edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. 943555835/ 617 242 660. - Etxeko lanak egin, pertsona helduak zaindu edo jatetxe batean lan egiteko prest nago. 610 669 335. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko eta umeak zein pertsona helduak zaintzeko. 618434990. - Etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zein haurrak zaintzeko emakume bat eskaintzen da. 620646769. -Arratsaldetan lan egiteko mutil bat eskaintzen da. 664 774 024. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Pottoka salgai, kalifikatua eta subentzioa jasotzen ari dena. Tf: 626 220925. - Egurrezko aulkiak salgai. Aritz egurrez eginikoak. 943 36 20 49. - Salgai bixkientzako aulki bat, Red Castle markakoa, osagarri guztiekin: burbuja,
Zorionak polita! Maiatzaren 3an, hiru urte egingo dituzunez, etxeko guztien partez, muxu handi eta potolo bat bidaltzen dizugu.
JAIOTZAK Ariana Azpiroz Ivanushkina Martxoaren 23an jaio zen.
zakua... 943 36 07 54 (Ana). - Gure loritoa martxoaren 7an desagertu zen, haize handiarekin beldurtu egin zen. Ikusten baduzu, mesedez, deitu: 656 734 413 (Ainara). - Lur zatitxo bat hartuko nuke, baratz txiki bat osatzeko. 615744076. - Bigarren eskuko trikitixa bat erosiko nuke. 656 76 52 13. - "Enciclopedia general ilustrada del Pais Vasco" AuĂąamendi enziklopediaren 80 tomo dauzkat saltzeko prezio oso onean. 635733984. -Benelli repetidora salgai 600 euro. Telefono zenbakia: 645 735750. - Mercedes Vito Mixta 112CDI bat saltzen dut. Aire egokitua, kristal tintatuak, bigarren bateria, berogailu autonomoa, aurreko eserlekuak birikariak, dena hornitua, ASR... 610431999. -Faema markako lau besoko kafetera bat daukat salgai. 645708191. -5 urte dituen Renault Megane Coupe bat daukat salgai. 637 760 852. -Bizirik edo jateko garbituta antxumeak salgai. Baita bertako babarrun beltza eta baserriko oilaskoak ere 664 774 024. -Citroen Berlingo bat, kamara isotermikoduna salgai. 676 453 176. - Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai. 679 185 102. - Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzen dira. Baita ezkontza, opor edota beste edozein ospakizunetako bideoak editatu ere. 617 242 660/ apore@euskalnet.net - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karabana salgai. Tf. 629 680 214.
Oharra: Merkatu Txikirako mezuak, zorion agurrak, hildakoen edota jaioberrien aipamenak jakinarazteko: 943 360 321. E-postaz, bidaliz gero, hona gure helbidea: erredakzioa@noaua.com
Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42