Skip to main content

NOAUA!! 263 alea

Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2007ko urtarrilaren 12an - XII. urtea - Usurbil, 263. zenbakia

Usurbil-Leitza, aurrez aurre Berria Txapelketan


ATARIKO

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

HAIZEA

3

Albisteak iruditan

Erregeak, euri tanten artean

E

guraldiak askorik ez zien lagundu. Euri tanten artean egin zuten hiru Erregeek Urdaiagan hasi eta frontoian amaitu zen ibilbidea. Gozoki zaku asko hustu zituzten. Iluntasunean, goitik behera zetozen euri tantak gozokiekin nahasten ziren. Haurrek eta helduagoak zirenek ez zuten bitan pentsatzen. Airean harrapatu ezin zirenak lurretik hartzen zituzten. Pilotalekuan amaitu zen kabalgata. Oraindik, askok opari eskaerak egiteko azken aukera ez zuten galdu nahi izan.

Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Intza Salsamendi, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo. Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria. IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE LEHENAGO EKARRI BEHAR DA. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

SAHARA, LAGUNTZA PREMIAN

5. Or.

KRONISTAK KALEJIRAN

6. Or.

MADRILGO ATENTATUAZ

8. Or.

ARTZABALETAKOEK ZER DIOTE?

10. Or.

IGANDEAN, MANIFESTAZIOA USURBILEN

11. Or.

LAPURRETAK EZ DIRA ETEN

13. Or.

BERRIA PILOTA

15. Or.

TXAPELKETA

Euskal presoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

ESAN

Ba al zenekiten…

LUIS ARANALDE

A

biadura Handiko Treneko lanak gelditu dira. Lakuako hirukoak eta PSE alderdiak hala erabakita. 2007ko Udal hauteskundeak baino lehen herri-galdeketa egingo dutela iragarri dute. Maria San Gilek Legebiltzarra utziko du. Bere alderdikoa ez zen beste legebiltzarkide batek mikrofono aurrean agur esan dio. Eskandalua Nazioartean!. Pilota Federazioak Nintendo salatu du, Wii kontsola plagioa delakoan, pilotariek entrenamendu birtualak egiteko simulagailutik kopiatu baitute. Martinez de Irujo pilotariak ohartarazi duenez, “japoniar hauek ez dakite noren kontra ari diren”. Mosku-Ginebra bidea egiten ari zen hegazkina Pragara desbideratu behar izan dute, mozkortuta zegoen bidaiari batek hegazkina bahitzeko saiakera egin ostean. Edozein egunetako albiste saio, egunkari edota bestelako hedabideetako berriak izan zitezkeen. Baina horiek guztiak egun berean kaleratutako berriak dira. Batzuk irakurri edota entzun ostean, irentsi ezinak. Beste batzuk, sinesgarriak baina gezurrak; bat baino gehiago egiazkoak baina sinestezinak

diren bezalaxe. Horiek guztiek abenduaren 28ko, “Inuxente Eguneko” kronika osatzen dute. Askotan apustuak egin beste erremediorik ez da izaten. Hau egia ote? Eta beste hau?. Dibertigarria izan daiteke; baina aldi berean, “makabro” samarra, Teide sumendiaren erupzioa iragarri zuenaren kasu. Arestian aipatutako albisteetatik igarri al daitezke benetako gertakariak edo asmatuak diren?. Lehena ordu batzuez izan zitekeen zorioneko ametsa. Hurrengo biek txantxa itxura dutenik ezin uka; zoritxarrez, “ilusio optiko” soilak. AHT-ko lanak gelditu bultzatzaile nagusiek? Ezin egia izan. Bestalde, Maria San Gilek berak agurtu zuen legebiltzarkideari azkar asko erantzun zion ziria sartu ziotela. Eta laugarrena?. Imajina dezagun. Itxuraz inolako armarik ez zuen mozkor bat eserlekutik altxa eta ez dakigu nola, bidaiariak bahitzeko asmoa agertuko zuen. Bertan daudenek geldiaraztea lortu arren, hegazkina desbideratzen dute. Eta horrelakoetan egin ohi denez, arazoa konponduta, mozkorrari leporatzen diote hegazkina bere bidetik atera izana. Baina gertaturiko guztia ez dute esaten. Erantzunik ez, abenduaren 28an.

A i n h o a A z piro z - A it or Land aluze - Luis A ranald e - A ri t z Go r ri t i - Ima nol Ubeda - Nerea Zi nkunegi - Idoi a Torrega ra i - Jose Pi ña s - Un a i A g i r re

Ika-mika

Luixmaien ikuskizun mediebala

G

ure arimen zuzendari ausartak, azkenean isiltasuna hautsi eta erraustegiaz hitz egin du. Baita pleno berezia deitu ere. Orain arte mutu egon da, Usurbilgo etxebizitza-politika zoragarria ezagutarazteko buzoietan uzten dizkigun panfleto narzisistak preparatzen entretenitua agian. Indignatua omen dago erraustegia “Usurbila begiratzen duen mazelean” jartzera doazelako; jakin ez duguna da ZERGATIK kexu horiek, zergatik ORAIN, eta zergatik kontatzen digun bere kezka GURI, herritarroi, komunikabideei, beste alderdiei. Oso erraza da eta: doala bere kasketarekin bere ugazabengana. Inutila behar da izan gero: gure politiko argiek ez dakite non arraio jarri beren zabor-labea. Antza, boto gehiegi daude arriskuan. PNV-EAren aspaldiko proiektu zikina ezin kokatu. Telenobela barregarria, gure osasunarekin jolasean ariko ez bazinete. PSOEren udalerrietatik aldendu nahi omen du Odonek erraustegia, PNVk PSOEren udalerri batean jarri nahi, eta erabaki politiko hutsez erabaki zuen

Donostian jartzea. Baina herritarroi bost axola politikoon arteko ika-mikak, guk nahi duguna da arazorik ez diezaguzuela sortu, orain egiten ari zareten bezala. Patetikoak: ez duzue errausketa zalantzan jarri nahi eta orain ez dakizue nola libratu patata beroaz. Ikuskizun erridikulua ematen ari zarete denen artean, eta arazoa hain larria ez balitz barre ederrak botako genituzke zuon kontura: denak boto, pakto eta eserleku kontaketen zirku miserablean kalkuluak egiten, boterearen morroi gizagaixo petralak. Baina dramatikoena arrisku publiko gisa jokatzen ari zaretela da. Ez osasuna, ez bizi kalitatea, ez lurraren eta gizakien oraina eta geroa, ez. Botoek bakarbakarrik kentzen dizue loa, eta horrexegatik egin duzu plenoko ikuskizun mediebala, jendearen janzkerengatik ez balitz Erdi Aroko batzar bat zirudien-eta: “ez dut onartuko…”, “nire baimenik gabe ezin da hitz egin…”, eta abar. Nork dio hori, eta soldata geuk ordaintzen diogun herritarren zerbitzari eta ordezkari horrek. Azala behar da gero, edo hiritar-kultura gutxi. Edo bietatik

pixka bat. Zeuk eta PNV-EAk, eta PSOEk eta PPk, badakizue zein den arazoa: errausketa bera. Badakizue zer egin zaborraren arazoa argitze aldera, badakizue zein neurri hartu behar diren, badakizue zein bitarteko jarri behar diren, badituzue aurrekontuak eta tresnak arazoari aurre egiteko, badakizue historiak kakaren altueran jarriko zaituztetela, badakizue zer egin behar den eta baduzue ahalmena hori egiteko, baina ez duzue NAHI. Ez duzue nahi hanka hondoraino sartua daukazuela aitortu, eta eserlekua eta boterea mantentzeaz kezkatzen zarete bakarrik, interes partikularrez alegia. Zaborren arazoa, zuri, zuei, bost axola. Hala ere, guk Usurbil Bizirik plataforman edonor onartzen dugu, edozein dela ere bere pentsaera. Beraz, antza Odonen eta Diputazioaren azken erabakiarekin kezkatuta zaudenez, besoak zabalik itxaroten zaitugu gure borondate oneko jardueran parte har dezazun. Laster arte, beraz. Muskilda Tellabide


HERRIKO

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

TALDEAK

5

Luisma Lopez Irastorza

“Bilduko ditugun elikagaiak sahararren eskuetara iritsiko dira”

A

tuna, azukrea, arroza, lentejak, konpresak… “Otsailak 27, Saharar herriaren aldeko koordinadorak” kudeatzen du sahararren aldeko kanpaina. Bertako kide da Luisma Lopez usurbildarra. Bilketa hau iaz egin zen lehen aldiz gure artean, baina gazte usurbildarrak esan digunez, “Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duela hiru urte hasi zen”. Dena den, lehen aldia izanik ere, usurbildarren partehartzea Gipuzkoako handienetakoa izan zen. Luisma Lopezek esan digunez, duela urte batzuk herrialdeka egiten zen bilketa. Baina eromena zen, bereziki, kanpaina koordinatu ohi duten bolondresentzat. Duela hiru urtetik hona, urte hasierarekin batera egiten da elikagai bilketa EAE osoan. Saharara egiten den bidalketa ere, bakarra da. Indarrak metatzean, gainera, kanpainak indar handiagoa hartu du. Gipuzkoari dagokionez, Donostiako lokal batean zentralizatzen da dena. Ibilgailuetan eramaten da dena eta ibilgailu horiek han, Saharan, geratzen dira. Instituzioek, udaletxeek eta partikularrek muxu-truk bidalitako ibilgailuak dira. Iaz, 43 ibilgailu bidali ziren.

Beste herrietan baino gehiago Usurbildarren partehartzea handia ote den galdetu diogu Luismari eta adierazi digunez, “balorazioa oso positiboa da. Jendeak erreparo handia izaten du horrelako kontuekin. Baina iaz elikagai asko bildu ziren. Duela urtebete, 1.000 kg inguru bildu zen. Beste herrietan baino gehiago bildu genuen hemen”. LasarteOrian, esate baterako, 2.000 kg bildu ziren, baina Lasarte-Oriak 20.000 biztanle ditu. Ez hori bakarrik, lehenago hasi ziren han horrelako kanpainekin, beraz ezagunagoa da Lasarte-Orian sahararren aldeko ekimen hau. Usurbilen, 5.000 bizi gara eta ia 1.000 kg bildu ziren iaz. Beraz, partehartzea oso handia

Saharar herriaren aldeko koordinadorako kidea da Luisma Lopez.

izan zen. Aurten ere, hori ere eta gehiago espero da.

LUISMA LOPEZ “Saharara iritsiko ez balitz, ez nintzateke elikagaiak biltzeaz arduratuko” Usurbildik Sahara aldera joandako herritar ugari dago. Horiek badakite kanpaina honek garrantzia handia duela. Eta hori nabarmendu nahi du Luisma Lopezek: “hara iritsiko ez balitz, ez nintzateke elikagaiak biltzeaz arduratuko. Han egon gara eta badakigu guk bidalitakoa iritsi zaiela. Eta gainera eskerronekoak dira. Egiten dugun ahaleginaren berri badute eta joaten garen bakoitzean oso ondo hartzen gaituzte, etxekoak izango bagina bezala”. Nazioartetik ere laguntza asko jasotzen dituzte. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria, Munduko Elikadura Programa, Errefuxiatuentzako Goi Batzordea eta beste hainbat programen laguntza %40an murriztu azken urteotan. Hori dela eta, herritarren laguntza

inoiz baino beharrezkoa dela dio Luisma Lopezek.

Dirulaguntzen premia Kontu korronte bat ere zabaldu da. Diru-ekarpenik ere egin daiteke. Iaz, Usurbilgo Udalak 3.000 euro eman zituen. Dirulaguntzen premia ere handia dela aitortu digu Luisma Lopez sahararren aldeko batzordeko kideak: “iaz, otsaila partean uholdeak izan ziren eta ia etxe denak galdu egin ziren. Zerbitzu asko ere desegin zituen uholdeak. Bizi-baldintzak berez gogorrak badira, are gogorragoak dira orain”. Hortik dirulaguntzen premia.

Atuna, azukrea, arroza lentejak eta konpresak Eskatu diren gaiak: atuna, azukrea, lentejak, konpresak eta arroza. Non utzi: Udarregi ikastolan, Dian eta Aliproxen. Noiz arte: urtarrilak 26 ostirala. Diru ekarpenak: 3035 0080 94 0800054177 Euskadiko Kutxa IMANOL UBEDA ________________________


6

KALEJIRAN

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

TXOKOALDE

IMANOL GOENAGA

Auzoa soinu eta kolorez blai

K

aixo eta urte berri on auzotar agurgarriok! Urtea amaitu zaigu eta berria jada hasia da, nola hasi gainera! Urtea hasi eta berehala (batzuk lehenxeago hasi arren, 31 gaueko afaritan harrotuta edo) zarata izan zen nagusi auzo guztian. Nonnahi entzuten ziren petardo eta itxaferoen hotsak, eta zeruan ere hainbat kolore eta argi ikusten ziren. Baina egun horiek ahaztu ditugu, eta berriro ere errutinara itzultzean, gabonetako gehiegikeriekin topo egin dugu aurrez aurre. Honen ondorioz (eta baita urte berrirako gure buruari ipintzen dizkiogun helburu utopiko horien ondorioz) auzoan ohi baino paseante gehiago ikusten da, baita erriberan korrika ere. Erriberatik San Estebanera eta San Estebandik erriberara ttipi-ttapa, ahalik eta izerdi gehien bota nahien. Bestalde, gaztetxean ere gogoz ekin diogu eta datozen hilabeteetarako ekitaldiak lotzen hasiak gara. Besteak beste, otsailean CNTko partaide batzuen eskutik sindikalismoari buruzko hitzaldi bat izango dugu. Besterik gabe, 2007 zoriontsu bat izan dezazuela eta ea hasierako indar horrekin jarraitzen dugun.

KALEBERRI

BEGOÑA REKONDO

Ruper Ordorika Sutegin

P

aisaia bat, Sutegiko eszenatokia, aurpegi asko eta mila hitz eta doinu. Abenduaren 30ean, eta urteko emanaldiei bukaera emateko, Sutegin, Ruper Ordorikaren kontzertua izan genuen. Bere azken lana aurkeztera etorri zen, “Memoriaren mapan”. Kantak, Joseba Sarrionandiaren hitzez osatuak. Gaien artean berriz, historia eta gai ezberdinak: maitasuna, erbestea, natura, komunikazioa… Eszenatokia minimalista, soila. Taula gainean bi protagonista zutik emanaldi osoan. Alde batetik Ruper Ordorika hiru gitarrekin, eta alboan Jon Piris, kontrabaxu jole bilbotarra. Sutegiren edukiera txikia gelditu zen, izan ere, izan zen jendea sarrerarik gabe gelditu zena. Beste herrietatik ere jende ugari gerturatu zen. Bazuen emanaldi honek inkognita moduko bat, izan ere orain arte formato ezberdin batekin ikusi baitugu, Mugalari taldearen laguntzarekin hain zuzen. Kasu honetan berriz, ahotsa, gitarra eta kontrabaxuaren doinu garbiak etzun zitezkeen antzokiaren isiltasunean. Honela ikuslearekiko hurbiltasun handiagoa lortzen da. Kantu berriak ezagutzeko aukera izan genuen, kontzertuaren ibilbidean, izan genuen, ere, beste diskoetako kanta ezagunak dastatzeko aukerarik. Nere ustez emanaldi borobila emandakoa, eta kanta joan kanta etorri berehala pasa zen bi orduko emanaldia.

KALEZAR

AINARA URIBE

Ongi etorri

U

rte berri on! Zer moduz gabon festak? Orain komeriak ezta? Animo ba eta eutsi

goiari. Hara! Zer ikusten den eserleku honetan ezartzerakoan, sasia! Egia esan ez dago oso leku egokian kokaturik, ez dut esaten bertatik ikus daitekeen parajearengatik, ezin hobeak baitira, baizik eta aldamenean dituen hontzi guzti horiengatik. Aurrez aurre belar txarra eta atzekaldean usai txarra. Ene! Baten batek eserleku hori zabor jasotzaileak eramateko itxaroten dagoela pentsa dezake. Beno agian bere funtzioa betetzen du, ezkutuan dagoenez, gazte amoranteentzako txoko polita izan daiteke, ezta? Oso erromantikoa ez da baina...

AT X E G A L D E

AINARA ARNAIZ

2007an obren bukaera ote?

U

rte berrion denoi! 2006a atzean utzi eta 2007an sartu gara burubelarri: erretzeari utzi, kirola egiten hasi, isilean maitatzen dugun pertsonari behingoz sentitzen duguna esan, txintxoagoak izaten saiatu, gezurrak ahalik eta gutxien hobeto!... Urtero nork bere buruari eginiko zenbat promesa utzi ote ditugu bidean bete gabe? Beti gertatzen zaigun bezala, aurtengoa ere urte luzea izango dela dirudi, gauza guztiak eta gehiago egiteko denbora soberan daukagulakoan gaude. Ea 2007a sorpresaz beteriko urtea izaten den denontzat, hasitakoa bukatzeko falta zaigun indarrez betea. Atxegalden behingoz badirudi aspaldi hasitako zerbait 2007an bukatuko dela. Ez da seinale txarra. Atzo balitz bezala oroitzen dut Atxegaldeko kaleak goitik beheraino obrez ingurutatuta zeudenean. Baina orduan Euskaltelen zuntz optikorik ez zuten sartu eta aurrerago egingo zela esaten zen, urte batzuen buruan. Urte hauetan zehar kontu honen amaiera urruti ikusten zen, eta hara non urte horiek igaro eta Euskaltelekoak iritsi diren euren zuntz optiko preziatuarekin. Nonbait hainbeste luzatu den istorioak bere amaiera gertu duela dirudi.


KALEJIRAN

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

SANTUENEA

IÑAKI LARRAÑAGA

Olentzerok ere burua galdu

O

AGINAGA

7

MªANGELES ARRUTI

Ehiztari bati erronka

raindik ere urte berri on esan beharko, ezta?, Halaxe opa dizuet, auzotarrak! Gabonak jai bereziak izaten dira, batzuentzat gozatzekoak, beste batzuentzat aldiz tristeak bihurtzen dira arrazoi ezberdinengatik, ez naiz saltsa hortan sartuko. Gogoan dut Santo Tomas eguneko giro polita, haurrak Kiki eta Koko pailazoak ikusten eta helduak txistorra jan eta jan, bakoitzak bere modura gozatzen. Izan ere Gabonetan, jan eta edan behintzat egiten da eta nahiz eta jai erlijiosaoak izan, oso kontsumistak bihurtzen gara. Baina zerbait azpimarratzeagaitik, eguraldia azpimarratuko nuke. Abenduaren 31n ia manga motzetan egotea ez da batere normala eta denok izan dugu burua zertxobait galduta, gure Olentzero bezala. Estalpe dotorea egin zioten gure Olentzerori, gurdi eta guzti, argi eta guzti, pipa eta guzti, hantxe zegoen lasai-lasai gure auzoko sarrera alaitzen. Baina oraingoan ere ez, ezin lasai gauzak bere lekuan utzi, beti norbait izorratzen egon behar, eta gure Olentzeroren burua gau batean desagertu egin zen. Laster jarri zioten beste bat, ez hain txukuna eta polita, baina burua zen, eta ziur nago gure Olentzerok, batzuk baino buru gehiago duela eta ez naiz tamainaz ari. Gaiaz aldatuz, badakizue txotx garaia gainean dugula, Aialde Berrik ostiralean irekitzen ditu ateak, eta urtearen hasiera ona izaten laguntzeko, txotx!

ehenbizi urte berri on auzotar guztiei. Auzotar batzuk eskatu didate lerro hauek eskaintzen didaten aukera aprobetxatuaz honako kexa hau adierazteko: pasa berri diren jai hauetan, Mapil aurrean egoten den zisne eta ahate taldea (9 ar eta 2 eme) erasotua eta akabatua izan da. Egunero jan bila etortzen ziren eskuetaraino eta noski, berain bizitokia ere Mapil inguruan moldatua zeukaten aspaldidanik. Lehen ere erakutsi izan dizuet tarte honetan nola joaten ziren Maritxuren eskuetaraino honen mokadutxoak jatera. Norbaiti ordea badirudi ez zitzaiola guri bezain polita iruditzen eta Usurbilgo ehiztari bat (izena ez dugu jarriko baina berak jakingo du, bai) etorri eta tiro banaz bi ahate emeak hil ditu. Hori al da ehiztaria izatea? Ia ia etxeko lagunak izan ditugun ahateak hiltzea? Jakin dezala oso haserre gaudela inguruko auzotarrak. Ehiztariak besterik ezean, ibaian egunero ibiltzen diren ahateak hiltzea pentsatu eta egin. Ez zuen tirorik behar hauek hiltzeko. Eskuekin harrapa zitzakeen horrela ohituak baitzeuden. Oraindik ere gogorarazi egin beharko dugu Naturari zor diogun errespetua eta batez ere etxe inguruko abere eta animaliei. Berriz ez gertatzeko adibide moduan har dezagun eta ez dadila errepikatu.

URDAIAGA

Z U B I E TA

ALAZNE BEGIRISTAIN

San Esteban Txiki

L

ehenik eta behin, urte berri on denoi! Ea 2007. urte hau denontzat urte ona izaten den. Gabonetako gehiegikeriak pasa dira eta egunerokotasunean murgiltzea tokatzen zaigu orain. Gainera, urte hasieran tokatzen da beti hainbeste alditan zin egiten ditugun promesa horiei aurre egitea: kirol gehiago egiten hasiko dela batek, erretzeari utziko diola besteak, dietan jarri behar duela besteak,… Egun gogorrak inondik ere! Baina nik gaur, txoko hau, San Esteban txiki egunaz hitz egiteko aprobetxatu nahi nuen. Jakingo duzue, abenduaren 26an ospatzen dugula egun hau. Eguraldi prexkoa izan genuen baina ez zuenez euririk ez haizerik egiten, beraz, primeran. Goiztiarrak 10:30erako azaltzen hasi ziren ermita ingurura. 11:00etan izan zen meza eta jende asko hurbildu zen bertara. Jendea mezetatik ateratzerako salda, haragi egosia eta txistorra prestatu genituen. Egarria zuenarentzat ardo gorri, txuri, beltz eta goxoa aukeran. Jendea mezetatik atera zenean zenbaki bana eman zitzaion bakoitzari eta hiru saskiren zozketa egin genuen hantxe bertan. Musikaz lagundurik, bertara gerturatu zenak bapo jan eta gustura pasa zuen goiz partea.

L

PELLO ARANBURU

Ezin kendu burutik

N

ahi ez genuen oparia ekarri ziguten urte zaharrean mundu honetako Olentzeroarena egiten dutenek. Ekialdeko Errege Magoei idatzi nahi izan genien ordainean, inork gure ordez prestatutako eskutitzean hamar aldiz tatxatuta opari hori... Baina ez dute hangoek erantzun. Bai, ordea, hemengoek: oparia hurbilagotu digute. Babak heltzetik nork aterako dizkigu orain? Santa Ixabel, Santiago eta San Esteban bestelako lanetan ari omen dira egunotan, premiazkoagoak diren bake kontuetan. Eta hala baledi, gaitzerdi! Konformaerraza izatea omen da halakoetan bidea. Edo ez. Hilaren 14an Usurbilen egingo den manifestaziorako bilduko gara Zubietatik joan nahi dugunok, plazan goizeko 10:45ean. Oharra: Santa Agedarako entsaioak hilaren 19an, Eskola Txikian, 19:00etan.


8

INKESTA

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

Madrilgo atentatuaz INKESTA. Abenduaren 30eko atentatuaren ondorioz, Madrilgo Gobernuak prozesua amaitutzat eman du. Zein balorazio egiten duzu eta ze mezu heleraziko zenieke herritarrei?

Batasuna: “Prozesua inoiz baino beharrezkoa da”

E

z genuke eztabaida mediatikoa egin nahi prozesua hautsita dagoen edo ez dagoen. Azpimarratu nahi dugu gatazka konpontzeko aukera irekita jarraitzen duela, zailtasun guztien gainetik. Eta zailtasunak zailtasun, prozesuak aurrera egin behar duela uste dugu. Are gehiago, prozesua orain inoiz baino beharrezkoa dela uste dugu. Eta horregatik guk, eta ezker abertzaleak, prozesuaren aldeko konpromisoa berretsi nahi dugu: konponbiderako aukera muturreraino eramateko konpromisoa. Kontua da bake prozesu demokratikoa sendotu eta bideragarri izan dadin, baldintzak

sortu behar direla. Elkarren errespetuan eta eraso ezean oinarritutako jokalekua eraiki behar dugu. Ezin da prozesu bat aurrera eraman gatazkaren zati den aldeetako bat une oro jazarriz, ilegalizazioa mantenduz eta errepresioa erabiliz. Horregatik, garbi esan nahi dugu — nahiz eta guztiok izan egoera honetara iritsi izanaren errua— prozesuak aurrera egin ez badu, Espainiako Gobernuaren jarreragatik izan dela. Su-eten aurreko bere konpromisoak bete beharrean eta distentsio keinuak egin beharrean, errepresioa eta jazarpena erabili ditu ezker abertzalearen kontra (atxiloketak, tortu-

ra, presoen sakabanaketa, Parot doktrina, Iñaki De Juanaren espetxe zigorra…) Bi hildako egotea oso tamalgarria da, eta, gainera, horrela jakinarazi dugu ere, senideei elkartasuna bidaltzearekin batera. Baina gogorra bada ere, egoera politiko honen aurrean soseguz, erantzukizunez eta arduraz aritzea ezinbestekoa da da. Orain, horrelako gertaera samingarri gehiago gerta ez daitezen saiatu beharko genuke, elkarrizketari mugak jarri gabe.

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Batasuna

EA: “ETA-k Batasuna salduta utzi du”

G

aldera aurreiritzi oker batetik abiatuz egina dago. Madrilgo Gobernuak ez du "prozesua" amaitutzat eman. ETA erakundeak hautsi du tregua, hautsi du "prozesua", inoiz egin duen ekintza bortitzenetako batekin. Honelako ekintza batekin ez da lortzen "prozesua" soluzio bidean jartzen, edo elkarrizketa, negoziazio edo dena delakoa bizkortzen. Lortzen dena da orain arteko ahaleginak kitatzea, antzuak bihurtzea. Batasunak mezu kontraesankorrak adierazi dizkigu azken hilabetetan: haseran baikor, bidean zailtasunak izango zirela gogoratuz baina pazientziarekin aurre egin behar zitzaiela adieraziz. Gero, apurka apurka, "prozesuaren"

geldialdia salatuz, urduritasuna adieraziz. Eta azkenik, leherketaren ondoren, "prozesua" inoiz baino biziago dagoela adieraziz, elkarrizketetan jarraitu behar dela azpimarratuz. Zerekin geratzen gara? ETA-k Batasuna salduta utzi du, deslegitimizatua. Anoetako hitzak zakarrontzira bota ditu. ETA-k ez ditu onartzen normalizazio mahaia eta baketze mahaia. Bietan egon nahi du eta hori ez da posible, ETA-k ez duelako herri ordezkaritzarik, bere burua ordezkatzen du bakarrik. Non dago porrot honen gakoa? ETAren izaeran. Bagenekien ETA erakunde marxista, totalitario eta militarra zela. Orain bere heldutasun falta adierazi digu, agian gazte belaunaldi berri batek

boterea (armak) eskuratu dituelako. Perspektiba historiko gabe utzi du erakundea, oinarri intelektualik gabe, sendotasunarik gabe. ETA-kide berriek esperientzia, perspektiba, pragmatismoa lortzen dutenean; edo erakundea uzten dute, edo belaunaldi berri batek zokoratzen dituzte, edota kartzelan daude. ETA, beti eztabaida berdinekin, beti akats berdinak errepikatzen. Tregua hautsi dutenak hemendik 10 urtera negoziaketa prozesu berri bat planteatzen arituko dira. Oker ote nago? Ojala! Luismari Ormaetxea, Usurbilgo alkatea eta Eusko Alkartasuneko kidea


INKESTA

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

9

EAJ/PNV: “Kaltetuak asko gara, irabazleak gutxi”

A

benduaren 30ean ETAk egin zuen atentatu basatiak hankaz gora ipini du euskal politika. Oraindik goiz da atentatuaren ondorioak zeintzuk izango diren bere osotasunean jakiteko, baina garbi dago kaltetuak asko garela, eta irabazle gutxi. Kaltetuen artean, bistan da, Zapateroren Gobernua dago. Bakearen alde egin duen apustua ukaezina izan da, nahiz eta batez ere diskurtso mailakoa izan den eta ekintzetan makal ibili den. Edozein kasutan, Espainiako gizartearen aurrean bere lidergoa kolokan gelditu da eta guztiok dakigu hori hauteskundeetan larrutik ordain litekeela. Bestalde, PPren erreakzioak argi erakutsi du atentatuarekin ETAk arrazoia eman diela sentitzen

dutela, eta hori gizarteratzen saiatuko dira hemendik aurrera ere. Atentatuak Eusko Jaurlaritza eta bere barnean dagoen gure alderdia ere ikututa utzi ditu. Bakearen eta normalizazio politikoaren aldeko apustua erabatekoa zen gure partetik. Beharrezkoa zen mailaraino bustitzeko prest geundela esan genuen, eta horixe izan da azken hilabeteetan mantendu dugun jarrera. Sagar guztiak saski horretan ipini ditugu eta gure apustua (euskal gizartearen apustua dena) zapuzteko arriskuan dago. Baina kaltetuen zerrendaren goi-partean inor baldin badago, hori ezker abertzalea da. Ezker Abertzaleak Anoetan bide politikoaren alde egin zuen apustua lehertarazi du T4 terminaleko lehergailu

izugarriak, eta horrekin batera, euskal gizartearen aurrean izan zezakeen sinesgarritasun apurra xahutu. Kostako zaio su-etenarekin bake prozesuari egin zien ekarpen garrantzitsua berpizten. Hala ere, ba al daukagu ba alternatibarik? Etsipen beltzean erori behar al dugu erremediorik gabe. Ez zaigu guri hori iruditzen. Aurrera egin beharrean gaude, eta horretarako euskal gizartearen protagonismoa ezinbestekoa da. Bakea eta normalizazio politikoa gure herriak behar eta merezi dituen helburuak dira, eta lortuko ditugu.

Lourdes Jauregiberri, Usurbilgo EAJ-PNVko kidea

PSE-EE: “ETAk amaitu du prozesuarekin”

L

ehenik eta behin atentatua gaitzetsi eta biktimei eta beren senideei nire elkartasuna adierazi nahi diet. Segidan, zehaztapen bat egin nahi nuke. Espainiako Gobernuak ez du prozesua amaitutzat eman, lehergailua jarri duenak amaitu du prozesuarekin, hau da, ETAk. Lehergailua jartzen duena da zauritu eta ezezagunak diren hiritarrak, langile xumeak erailtzen dituena; konbibentzia eta bakeari ateak itxiz. Horiek dira presoen etxerako distantzia handitzen dutenak, dispertsioa suspertzen dutenak eta presoen ziegetako giltzak

urrutiratzen dituztenak. Atentatu honekin argi geratu da Euskadin nortzuk ez duten bakerik nahi. Batez ere ETAk, su-etena era unilateralean hautsi eta erailketei ekin dielako. Eta Batasunak, etorkin langile xumeen aurrean ere, ez duelako atentatua gaitzetsi, ez da ekimen terrorista hauetatik bereiztu, eta ez da bere proiektu politikoa tutelarik gabe eta soilik bide politikoetatik defendatzeko gai izan. Eta PPk, hasieratik boikoteatu egin duelako. Sozialistok eman nahi dugun mezua Presidenteak atentatuaren tokian esanda-

koa da: bakea lortzeko energia eta determinazioa are handiagoa da, eta lan horretan hiritar eta indar politiko guztien kontsentsua espero dugu: “sozialistok eta hiritar demokratikoak badakigu ahalegina gogorra dela, baina Zuzenbide Estatuaren instituzioen bidez biolentziarekin amaitzeko determinazio sendoa dugu”, azkenean terrorearen aurrean arrazoia nagusituko dela.

Amaya Goyaran, Usurbilgo PSE-EE/ PSOE

PP: “ETA gainditzea posible da Legea betetzen bada”

P

rozesua delakoak iraun duen bitartean, hitz egin, filtratu, zin egin eta amore eman duen bakarra R. Zapateroren Gobernua izan da. Orain, ETAk hitz egin duenean dakien modu bakarrean egin du: erailtzen eta arazoak sortuz. Askok zioten prozesuan lehen premisa falta zela, hau da, ETAk helburu politikoak lortzeko metodo gisa biolentzia alboratzen zuela. ETAk arrazoia eman die, inoiz ez du biolentzia alboraINKESTAK: IMANOL UBEDA __________________

tu. Beraz, orain Gobernuari zera eskatu nahi diogu. 180 graduko bira eman diezaiola bere politikari eta demokraten arteko topagunea bila dezala eta ez terroristekin. Alderdi politiko demokratiko guztien aldetik mezu argiak jaso behar lituzke hiriritarrak: askatasunarengatik ezin zaiela terroristei preziorik ordaindu. ETA gainditzea posible dela Legea betetzen bada.

Ezin zaiela instituzio demokratikoetara sarbidea ziurtatu ETAren zerbitzura daudenei. Demokrazia terrorismoa baino indartsuagoa dela; baldin eta ez badira damutzen eta eta ez badiete biktimei barkamena eskatzen, terroristen amaiera kartzela dela. Manuel Michelena, Usurbilgo Talde Popularra, PP


10

ERREPORTAJEA

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

“Ez dugu erraustegia inora bidali nahi,

ez egitea da eskatzen duguna”

I

gande honetan, urtarrilak 14, goizeko 11:00etan abiatuko dira zubietarrak Usurbilgo frontoi aldera errausketaren aurkako manifestaldian. Egun horren atarian, NOAUA!k Milagros Pagola eta Pili Arroio zubietarrekin hitz egin du. Erraustegia jarri nahi duten eremuan bizi dira biak. Kaltegarria eta errauste sistemarekiko aurkakotasuna. Modu horretan definitzen dute Pili Arroio eta Milagros Pagola zubietarrek Artzabaletan gauzatu nahi duten errauskailuari buruz duten iritzia. Pili eta bere sendia Zugasti baserrian bizi da. Ganadua eta lur sailak dituzte. Beraz, erraustegi proiektua gauzatuko balitz, bertan bizi direnei kalte eta baita haien ogibideari ere. “Guztia izorratuko dute”, adierazi du Arroiok. Iritzi berekoa da, Milagros Pagola ere. Zugastitik gertu bizi da bere senideekin. Herritarrengan erreakzio bakarra nabari du.“Jendearen haserrea sumatu dut”, adierazi du Pagolak.

MILAGROS PAGOLA “Edozein lekutan izanda ere, egoera hau salbatzekotan, herriak salbatuko du” “Herriak erantzun du” Erraustegia herriren batean jartzeko asmoa agertu duten bakoitzean, han eta hemen herritarrak bildu eta plataformak sortzen joan dira. Horrekin batera, herritarrak zaborrak tratatzeko sistema horren aurka aldarrikatu dira kalean. “Jendeak aurka dagoela erantzun du”, gogoratu du Pilik. Horregatik, lehen, orain eta aurrerantzean, Pagolaren iritziz, “edozein lekutan izanda ere, egoera hau salbatzekotan, herriak salbatuko du”. Halakorik gertatu ez eta azkenean, erraustegia gauzatuko balitz ekar dezakeen kaltea ez litzateke nolanahikoa.

Eskubikoa duzue Pili Arroio, bere sendiarekin Zugasti baserrian bizi da. Zugastitik gertu bizi dira Milagros Pagola (ezkerrekoa) eta bere sendia.

Proportzio txikiagoan ere konproba daiteke. “Kontuan hartu plastiko bat erretzeak zer usain eta zikinkeri botatzen duen. Ondorioz, pentsa errauskailutik zer aterako den”, ohartarazi du Milagrosek. Etxez etxeko gaikako bilketa edota konpostajea, erraustegiaren ordez, sortzen ditugun hondakinei emandako irtenbide alternatiboetako batzuk izan dira. Alternatibak daudenaren erakusle. Baina horien aldeko apustua egin behar da eta Zubietan, erakundeek horien aldeko ahalegin falta sumatzen dute. “Alternatibak landu behar dira. Lehendik ere egin izan arren, ontzi gehiago eskatu nahi nituzke”, adierazi du Pagolak. Bere kasuan, etxetik gertu gai ezberdinak bildu, birziklatu eta ontziratzeko aukerarik ez du. Horretarako, Zubieta herri gunera edota Santueneraino joan behar du. Datuek argi diotenez, gaikako bilketa horri esker soilik, herri eta industria guneetatik zabortegietara garraiatutako hondakin kopurua nabarmen jaitsi da. Pagolaren iritziz, “gaur egun, beharrezko formazioa jasoa dugu eta saiatu egiten gara”.

Bultzatzaileen informazio gabezia Hasieratik behin baino gehiagotan gai honetan isiltasuna nabaria izan da. Baina ez herritarrek jakin minik ez dutelako. Eztabaida aukeratu beharreko lekura mugatu dute proiektuaren bultzatzaileek. “Niri informatzera etortzera gustatuko litzaidake eta eman dezatela dituen onuren eta kalteen berri”, adierazi du Pagolak. Momentuz behintzat ez dute halakorik egin. Ordezkari politikoez gain, isilunea osasun arduradunengan ere nabaria da. Salbuespen bakarretakoa, Txingudi aldean mediku talde batek garai batean bildutako sinadurak. “Larriena osasun arduradunek ezer esan ez izana iruditzen zait”, gogoratu du Pagolak. Horregatik guztiagatik, argi dute errauskailurik ez dutela nahi ez Zubietan, ez beste inon ere. “Guk ez dugu erraustegia inora bidali nahi, ez egitea da eskatzen duguna”, gogoratu du Pilik. Urtarrilaren 14an, eguerdiko 12:00etan herriko kaleetan izango den manifestaldian behin baino gehiagotan entzungo den eskaera izango da. ARITZ GORRITI ________________________


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

11

Igande honetan, erraustegiaren aurkako manifestazioa

I

gande honetan, eguerdiko 12:00etan abiatuko da erraustegiaren kontrako manifestazioa Usurbilgo frontoitik. Zubieta Lantzen, Lasarte-Oria Bizirik eta Usurbil Bizirik plataformak, Gipuzkoako Koordinadora eta Zubietako Herri Batzarra dira deitzaileak. Eragileek aipatu dutenez, "Foru Aldundiko, mankomunitateetako nahiz udaletako politikariek herritarrei bizkarra emanez jarraitzen dute, herriaren mobilizazioak aintzat hartu gabe eta jendea inozotzat hartuz". Alaitz Aizpurua eta Unai Agirrek irakurritako komunikatuan, erraustegiaren kokapen berria salatu zuten: "Berdin zaie kokapen berri horrek ere, egun dagoen legeria ez betetzea, eta herriguneetatik kilometro bat baino gertuago jartzea". Era berean, "berdin zaie haurren, gazteen eta biztanlego ororen osasun baldintzei kalte egitea, nahiz eta astebete lehenago Gipuzkoan dugun airearen egoeraz kezkati agertu" gaineratu zuten. Erraustegiaren aurkako elkarteek aipatu dutenez, beharrezkoa bada bide judiziala urratzeko prest daude. Prentsaurrekoan, Odon Elorza erraustegiaren proiektua aurrera ateratzearen "errudun nagusitzat" jo zuten. Donostiako udal gobernuaren erabakia salatzeaz gain, bestelako alternatibak ere badirela azpimarratu zuten errauste planten aurkako taldeek. Gipuzkoan ere posible da zaborrak kudeatzea erraustu gabe, baina horretarako jendearen parte-hartzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuten. Modu honetan, "zaborra gutxitu eta sailkatu beharra" dagoela adierazi zuten Usurbil Bizirik eta Zubieta Lantzen plataformatako kideek, eta "baita materia organikoa eta birziklatzeko balio ez duen zaborraren erreusa ere".

Hedabide ugari bildu ziren Zubietako pilotalekuko lokalean egin zen prentsaurrekoan.

Kolektibo horiek manifestazioa deitu dute datorren iganderako, urtarrilaren 14rako. Goizeko 12:00etan abiatuko da manifestazioa frontoi atzetik. Lasarte-Oriatik 10:30ean abiatuko dira oinez Usurbila, Zubietatik 11:00etan, Santuenetik

11:30ean. Donostiako Ibaetatik ere oinez hurbilduko dira Usurbila, baita A単orga eta Igeldotik ere. Batzuk eta besteak, eguerdiko 12:00etan bilduko dira frontoi atzean. IMANOL UBEDA ________________________

Jende ugari espero da manifestazioan Urtarrilak 14 igandea 10:30 Lasarte-Oria

10:30 Ibaeta (Donostia)

11:00 Zubieta (Herri Batzarretik)

11:00 A単orga (Donostia)

Igeldo

11:30 Santuenea

12:00 Usurbil Pilotaleku atzetik abiatuko da manifestazioa Deitzaileak: Usurbil Bizirik, Lasarte-Oria Bizirik, Gipuzkoako Koordinadora, Zubieta Lantzen, Zubietako Herri Batzarra.


12

PIL-PILEAN

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

Laster hasiko dira Artzabal baserria

zahar etxe bihurtzeko lanak

U

surbilgo Udalak jada esleitu ditu Artzabal baserria eraberritzeko lanak. NOAUA!n behin baino gehiagotan aipatua izan den bezala, Gure Pakea zahar egoitzaren kokagune berria izango da Artzabal baserria. Eraberritze-lanak Bioetxe S.L. enpresak egingo ditu. Bioetxek zahar egoitzan bilakatu beharko du Artzabal baserria. Aurrekontua 1.194.269,53 eurokoa izango da eta 15 hilabeteko epean bukatu beharko dira eraberritze-lanak. Aipatzekoa da Bioetxe enpresa izan dela lehiaketa publikoan aurkeztu den bakarra. Beraz, eta azken orduko okerrik ez bada, epe laburrean hasiko dira Zahar Egoitza berria egiten. 2008rako amaitu daitezke lanak.

Hiru solairuko egoitza Proiektuaren arabera egoitzak hiru solairu izango ditu. Behekaldean kafetegia edo taberna jarriko da, baita jangela, sukaldea, egongela, aldagelak, biltegia eta komunak. Lehenengo solairuak zerbitzu ezberdinak jasoko ditu bere baitan. Egungo egoitzan eskaintzen diren podologo eta

Kooperatibak lanpostu bat bete behar du

A

Argazkia: “Usurbilgo baserriak eta baserritarrak�

ile-apaindegitza zerbitzuak eskainiko lirateke bertan eta erabilera anitzeko gela ere izango luke lehen solairuak. Horrez gain, solairu honen parean terraza txiki bat ere jarri nahi da. Bigarren solairuan, erabilera anitzeko beste gela bat eta zehaztu gabeko beste hiru gela ere egingo dira. 1.194.269,53 euroko aurrekontua dute lan hauek eta 15 hilabeteko epean amaituta egon beharko dute.

Balio handiko baserria XVIII. mendeko baserri hau balio handikoa da, Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondasunen zerrendan sartua dauka. Udalak aspaldi hartua zuen erabakia, izan ere, legealdia hasieratik udal gobernuaren egitasmo garrantzitsuenetakoa izan da hauxe.

dministrari lanpostua bete nahi du Alkartasuna Kooperatibak. Lanaldi osorako izango da. Lanpostu honetako zeregina fakturen kontrola eramatea litzateke, produktuen harrera, eguneko kaja eta kontuak, kobraketak, stockaje kontrola, eskaerak‌ Beharrekoa denean denda eta biltegiko beste lanak. Lanpostuaren kategoria eta erantzukizuna dela eta, eska dakiokeen beste edozein eginkizun. Otsaila arte behin behineko kontratua izango da, hortik aurrera behin betiko kontratua egiteko aukera izango da.

Bete beharreko baldintzak - Administrari edo horren baliokide den beste titulu baten jabe izatea. - Ordenagailuan microsoft office-n erabileran trebetasuna, baita kontabilitate programaren batean, Interneten‌ - Nekazaritza inguruko materialen ezagutza. - Gaztelaniaz lan egiteko gaitasun osoa izatea. - Gida baimena.

Harremanetarako Tf/Faxa: 943 36 11 14. E-posta: alkartasuna@usurbil.com

Odon Elorzak Zubietara eraman nahi du Martuteneko kartzela

M

artuteneko espetxea lekuz aldatuko dute 2010ean eta 500 presorentzako tokia izango duen kartzela berria egingo dute Zubieta gaina bezala ezaguna den eremuan. Gaur egungo espetxea baino hiru aldiz handiagoa izango da eta Espainiako

Gobernuak 95 milioi euro inbertituko ditu zentro honen eraikuntzan, Odon Elorzak jakinarazi duenez. Donostiako alkateak azaldu duenez, errausketa-planta zonalde berdinean kokatuta egongo bada ere, ez da espetxearen alboan egongo. Ildo horretan,

"duela hiru aste eraikin batetik bestera gutxienez 50 eta 100 metro arteko distantzia" egotea proposatzen zutela gogora ekarri du, halere, "distantzi hori askoz ere handiagoa izango dela" esan du. Elorzaren esanetan, "instalazio batetik ez da bestea ikusiko".


PIL-PILEAN

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

13

Pello Zubeldia, udaltzainburua

“Inguruetako herri lasaienetakoa izan arren,

delinkuentzia maila hazi egin da”

N

orberarena ez dena ostea ez da gaurko kontua. Baina lehen baino gehiagotan, azken aldian, han eta hemen lapurretak izan direla entzutea ia ohiko bihurtu da. Etxebizitzak, saltokiak, ibilgailuak, elkarteak... Lapurrek arrastoa leku askotan utzi dute. Hala ere, datu estatistikoen arabera, ingurukoak baino herri lasaiagoa da Usurbil. Iragan neguan, Aginaga aldeko hainbat etxebizitzetan sufritu zuten. Hainbat herritarrek ibilgailuetan eta saltzaile askok haien saltoki guneetan. Lapurretak nonahi eta noiznahi gertatu dira azken aldian Usurbilen. Ekintza asko, denbora tarte laburrean. Pello Zubeldia udaltzain buruaren esanetan, “delinkuentzia kasuen kopurua asko igo da”.

PELLO ZUBELDIA “Usurbilgo elkarte guztietan izan dira lapurretak, Andatzpen eta Mahaspildegin izan ezik” Azken hamabost urteetan lapurreta kontuak asko aldatu dira herrian. Garai hartan, Usurbil oso leku lasaia zen; etxebizitzetan harritzekoa zen lapurretaren bat izatea. “Gaur egun, inon ez dugu segurtasun konfiantzarik”, adierazi du udaltzain buruak.

Egileek ideiak garbi Osteko asmoa dutenek, ekintza burutu aurretik argi dute zer eskuratu nahi duten. Taberna eta saltokietan diru kaxak, autoetan paperak edota baliozko bestelako gairen bat eta etxebizitzetan bitxiak. Helburua betetzerakoan, bide-

an zerbait gehiago aurkitzen badute hala ere, ez dute beste aldera begiratzen. “Zoritxarrez minutu gutxitan egiten dituzte ekintza hauek”, adierazi du Zubeldiak. Horrelako kasuei dagokienean, berezitasunik ere utzi du amaitu berri den urteak. Herriko elkarte gutxi geratu dira lapurren atzaparretatik at. “Usurbilgo elkarte guztietan izan dira lapurretak, Andatzpen eta Mahaspildegin izan ezik”, argitu du udaltzain buruak. Lapurretaren bat sufritu duten herritarrek, haien auzokoek eta horren berri izan dutenek segurtasun falta sentitzen dute. Hala ere, lapurretak gehitzea ez da berez herri honi dagokion arazo soila. Besteena lapurtzea Usurbilgo mugetatik haratago doan arazoa baita. Alde horretatik, lapurreta kasuek inguruko herriak gogorrago kolpatu dituzte. “Inguruko herrietako portzentajeekin alderatuta, Usurbilek ziurrenik portzentaje baxuena luke. Herri lasaienetakoa izan arren, delinkuentzia maila hazi egin da”, gogorarazi du udaltzain buruak. Horrelako egoerak saihesteko bitartekoak; alarma sistemak eta udaltzainen zaintza lanak beharrezkoak dira. Eta lapurretarik jasanez gero, Zubeldiaren hitzetan, “salatzea komeni da”.

Txaramunton, kostu handiko lapurretak Eraikuntza munduan lanean dabiltzan enpresek haien kezka agertu dute, eraiki berriak diren etxebizitzetan eta eraikitze lanen inguruetan jasaten ari diren lapurreta kasuak direla eta. Usurbilen Txaramuntoko etxebizitza berrietan kasu. Bereziki, iazko ekaina aldean, lapurrak behin baino gehiagotan gerturatu ziren Txaramunto aldera. “Kostu handiko lapurretak izan ziren. Lanabesak, kobrezko kablea, dutxak,

Lapurretak salatzea komeni dela dio Pello Zubeldiak.

komunak...”, zehaztu du udaltzain buruak. ARITZ GORRITI ________________________

Eguberrietan Hurbilagoko erakusleihoan lapurtu zuten

A

ste batzuk zeramatzan Eguzkitzaldean Hurbilago herriko merkatarien elkarteak ipini zuen erakusleihoak. Telebista, DVD-a, ontzi sorta... Herriko dendatan erosketak egitearen truke erakusgai zeuden produktuen sariketarako txartelak eskuratu zitezkeen. Eguberrien amaieran ospatu beharreko zozketa hankaz gora jarri zuen abenduaren 24an izandako lapurretak. Goizaldeko 5:00ak aldera, erakusleihoko zenbait produktu ostu zituzten.


14

D E N B O R A PA S A

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

Hitz-gezidunak Ez garbiak

Biziro

Gasteziko auzoa

Auzokide

Ahuldu

Adiskideak

Eztena

Jakintsuak

Terminologia eta lexikografia zentroa

Bizkaiko ibaia

Berri emaile * IRUDIAN

Neuzkan

Ez geza

Tente

Tenorean

Dauzka

Pinu mota

Egoskin mota Musika tresna

Bizkaieraz, dobera

Musika tresna

Bi zati bi

Modua

Bizkaieraz, bike

Aranondoen fruituak

* Bertso Eskolaren izena. Soluzioa: 16. orrialdean.

Lehen bi bokalak Pirinioetako harana

Nitrogenoa

Bizkaieraz, iratzea

Ezezta

Apeta

Daroa

Anbotoko dama Kontsonantea

Iparretarrak

Egilea: LUMA O. E.


I Z E R D I PA T S E T A N

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

15

Usurbildarrak eta leitzarrak aurrez aurre

A

ndatzpe-Peña Pagola herriko pilota elkartea Berria txapelketaren laugarren ekitaldian izango da. Euskal Herri osoko taldeen eta Errioxako talde baten partaidetzarekin asteburu honetan hasiko da afizionatu mailan gero eta sona handiagoa hartzen ari den txapelketa eta usurbildarrek Leitzako Aurrera taldearen aurka jokatuko dute igande goizean Altzako pilotalekuan. Laugarren urtez jarraian elkarteen arteko txapelketa garrantzitsuena bihurtu den Berria txapelketan parte hartuko dute Andatzpe-Peña Pagola pilota elkarteak. Aurreko 3 ekitaldietan lehenengo kanporaketan lehiaketatik kanpo gelditu ondoren, lehen norgehiagokan garaipena lortzea dute helburu. Iaz bezala, usurbildarrak eta leitzarrak izango dira aurrez aurre, eta azken orduko aldaketarik ez bada behintzat, Altzako pilotalekuan izango dira bi taldeak igande goizean. Enrike Huizi herriko pilota elkarteko ordezkariaren esanetan kanporaketa zaila egokitu zaie. “Aurrera egiteko aukerak baditugu, baina ez da erraza izango. Kadete eta jubenil mailetan pilotari politak dituzte eta talde sendoa osatzen dute”. Herriko taldeari dagokionez, oraindik taldea zehaztu gabe zeukatela adierazi zigun Enrikek berarekin hitz egin genuenean. “Jubenil mailan Imanol Esnaolak

eta Iker Zinkunegik jokatuko dute, baina kadete eta senior mailan jokatuko duten pilotariak zeintzuk izango diren ez dugu erabaki”. Izan ere, Berria txapelketan taldeak sei pilotariz osatutakoak izango dira. Lauk klubekoak bertakoak izan behar dute, eta beste biak izan litezke kanpotik ekarritakoak, betiere taldearen lurralde berekoak badira. Kanporaketa irabazteko ez dira garaipenak kontuan hartuko, hiru bikoteek lortzen duten tanto kopurua baizik. Beraz, lehiaketa sistema honekin partida bakarra irabaztea nahikoa izan daiteke lehiaketan aurrera egiteko, beti ere aurkariak baino tanto kopuru handiagoa lortzen bada. Bestalde, Andatzpe-Peña-Pagola herriko pilota elkarteko senior mailako hainbat pilotari Gipuzkoako Elkarteen arteko Trinketa txapelketan murgilduta daude. Eskuz banakako txapelketa jokatzen hasi ziren abenduaren amaieran eta lehenengo ligaxka jokatu ondoren final laurdenetara sailkatzea lortu dute Enrike Huizik eta Jabi Santxok.

Urteko lehen partidak eskubaloi taldeentzat Usurbil Kirol Elkarteko 3 eskubaloi taldek asteburu honetan jokatuko dute 2007. urteko lehenengo partida. Gabonetako atsedenaldi luzearen ondoren berriz ere lehiaketan murgilduko dira eskubaloi jokalariak. Kadete maila-

Urteko lehen saioak eskubaloi taldeentzat

U

surbil Kirol Elkarteko 3 eskubaloi taldek asteburu honetan jokatuko dute 2007. urteko lehenengo partida. Gabonetako atsedenaldi luzearen ondoren berriz ere lehiaketan murgilduko dira eskubaloi jokalariak eta kadete mailako nesken taldea ez beste guztiak norgehiagoka izango dute asteburu honetan. Hala ere, Oiardo kiroldegian ez da partidarik izango, hirurek etxetik kanpo jokatzen baitute. Senior mailako taldeak Andoainen ekingo dio 2. itzuliari. 2006. urtea 2. postuan amaitu ostean bide beretik jarraitu nahiko du Antonio Castro Jose Lorenzok zuzendutako taldeak.

Horretarako, azken bigarren postuan kokatuta dagoen Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea gainditu beharko dute. Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari den jubenil mailako taldeak, berriz, 2. postua izango du jokoan asteburu honetan. Postu horretan kokatuta dago Usurbil Kirol Elkartea, baina 2 puntura dagoen Bergara taldea izango dute aurrez aurre. Garaipena lortuaz gero 2. postu hori ziurtatuko luke herriko taldeak. Azkenik, kadete mailako mutilen taldeak partida zaila izango du Legazpian 2. postuan dagoen bertako Katillu taldearen aurka.

ko nesken taldea ez beste guztiak norgehiagoka izango dute asteburu honetan. Hala ere, Oiardo kiroldegian ez da partidarik izango, hirurek etxetik kanpo jokatzen baitute. Senior mailako taldeak Andoainen ekingo dio 2. itzuliari. 2006. urtea 2. postuan amaitu ostean bide beretik jarraitu nahiko du Antonio Castro Jose Lorenzok zuzendutako taldeak. Horretarako, azken bigarren postuan kokatuta dagoen Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea gainditu beharko dute. Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari den jubenil mailako taldeak, bi puntura dagoen Bergara taldea izango dute aurrez aurre. Garaipena lortuaz gero 2. postu hori ziurtatuko luke herriko taldeak. Azkenik, kadete mailako mutilen taldeak partida zaila izango du Legazpian 2. postuan dagoen bertako Katillu taldearen aurka. JOSU ARANBERRI ________________________

Erregional mailako taldea Haranen

U

surbil Futbol Taldeko 1. Erregional mailako taldeak Harane futbol zelaian jokatuko du berriz ere asteburu honetan. Pasa den asteburuan Oriokoren aurka 2 eta 3 galdu ostean, azken postuan kokatuta dagoen Sanpedrotarra taldearen aurka ekingo diote 2. itzuliari. Azken postuetatik atera ahal izateko garaipena behar beharrezkoa dute herriko jokalariek. 1. jubenil mailako taldeak, aldiz, Kopa txapelketako lehenengo neurketa jokatuko du Alegiako futbol zelaian Intxurre taldearen aurka.


16

I NGO

AL DEU ?

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

Eguneko goardiako farmaziak Urtarrilak 11, osteguna Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Urtarrilak 12, ostirala Gil, Nagusia 24 Lasarte Urtarrilak 13, larunbata Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Urtarrilak 14, igandea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Urtarrilak 15, astelehena Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Urtarrilak 16, asteartea Urbistondo, San frantzisko 1, Lasarte Urtarrilak 17, asteazkena Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Urtarrilak 18, osteguna De Miguel, Nagusia 32 Lasarte Urtarrilak 19, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Urtarrilak 20, larunbata Gil, Nagusia 24 Lasarte Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Urtarrilak 21 igandea Gil, Nagusia 24 Lasarte GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ J. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani. Telefonoa: 943 552087 (gaueko guardia 22:00etatik 09:00ak arte) 2007ko goardiako farmaziak www.noaua.com webgunean

Zubieta-Donostia TST autobusak

Denborapasak ✪ K

M A

ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) T: Autobus aldaketa beharrezkoa da. *: Eskola egunetan / Tf. 943 361740.

L

B

O

H

A

B

E

✪

✪ G ✪

L

✪ A

L

✪ H Z

E

D

O

A

I

E

E

F

E

✪ G

A

R

A

I

A

✪ U

✪

T

A

R

A

R

✪ G L

U

A

R

P

T

U

N

T

E

R

A

✪

R

R

I

K

U

R

B

✪

✪ D

N

✪ H ✪ N

R

✪

T

U

K

✪

✪ D

U

A L

A

A

I

A

A

K

E

T

L

B

T

✪ G

E

A

✪

R

R

S

A

U L

✪ A

Soluzioa: Bota Punttuba

2007ko egutegia

2

007ko egutegian izandako inprenta akatsak ikusirik, NOAUA! Kultur Elkarteak egutegia berriro argitarazi du. Horietako aleren bat eskuratu nahi baduzu, NOAUA!ko bulegotik pasa eta doan jaso dezakezu.


I NGO

AL DEU ?

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

Agenda Urtarrilak 10/12/15/17/19 Sukaldaritza ekologikoko tailerra, 18:00etan Udarregiko ikastolako jangelan. Izen-ematea 943 374061 (9:30-13:00).

Urtarrilak 13, larunbata Ezker Abertzaleak deituta, herri batzarra Sutegi kultur etxean, arratsaldeko 16:30etik aurrera.

Urtarrilak 14, igandea Erraustegien aurkako manifestazioa, 12:00etan frontoitik. Deitzailea: Usurbil Bizirik.

Urtarrilak 28, igandea Biarritzeko balet gaztea, 19:30ean Sutegin.

KzGunea, arratsaldez Urtarrilean arratsaldez egongo da martxan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Telefono zenbakia: 943 36 14 12.

17

Usurbilgo Ezker Abertzaleak herri batzarra antolatu du

D

atorren urteko maiatzean Udal, Foru eta Nafarroako hauteskundeak egingo dira, eta Ezker Abertzalea dagoeneko hasi da hitzordu horri begira lanean. Usurbilgo ordezkariek prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez, “hasiak gara hurrengo hauteskundeei begirako herri programa lantzen, garbi baitugu hauteskundeetan egon, egongo garela”. Ezker Abertzaleko kideek aditzera eman dutenez, “ez gaude ados ez PNV, ez UPN, ez... herri honi ezarri dioten eredu sozialarekin. Guk badugu beste eredu bat, ezkerretik eraiki nahi dugu gure herria, eta badugu gainera horretarako alternatiba. Usurbilek behar duen alternati-

ba nola eraiki eztabaidatu nahi dugu, zurekin eztabaidatu nahi dugu”. Herri programaren osaketari begira, “arloz arloko diagnostikoa egin dugu, eta horixe da herri batzarrean aurkeztuko duguna”. Sutegin larunbat honetan egingo den bilkuran hiru gai hauek jorratuko dira: - Egungo egoera politikoaren nondik-norakoak, klabe nagusiak. - 2007ko udal hauteskundeen inguruan, Usurbilgo arlo desberdinetan egin diren diagnostikoak aurkeztu. - Herri programaren ardatz nagusiak. Ezker Abertzalearen batzarra 16:30ean hasiko da eta Sutegin egingo da, esan bezala, larunbat honetan.


18

G AZI ,

GOZO, GEZA

Noaua! - 2007ko urtarrilaren 12an

ETXEBIZITZA -Otsailetik aurrera Usurbilen gela bat alokatzen da. 250 euro gehi kontsumoak eta sukaldea erabiltzeko eta arropa garbitzeko eskubidearekin. 943365737. - Usurbilen pisu bat alokairuan hartuko nuke. Tl: 630 032 779. - Emakume bat naiz eta hiru seme alaba ditut, urgentziaz etxe bat alokairuan bilatzen ari naiz Usurbilen edo inguruan. Ana, 661 267 503.

etxekolanak egiteko. Egun osoko disponibilitatea. 679742413. - LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskaraz zein erdaraz. Magisteritza ikasia eta esperientziaduna klase partikularrak ematen. 635209193. - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784 113. - Oporretako, ospakizunetako, edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. 943555835/ 617242660.

SALEROSKETAK / GARAJEAK - Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49 cm3. 649 302 733 (David). Ondo zaindua, “extra� asko ditu. - Trastero bat alokairuan hartuko nuke Usurbil edo auzoetan. 687 706 081. - Garaje itxi bat alokatuko nuke Usurbilen. 664774024. - 80.000m2ko lursaila salgai. Ura eta bertarainoko bidearekin. 664774024.

Lan-eskaintzak - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko eta umeak zein pertsona helduak zaintzeko. 618434990. -Benta tabernan lan egin nahi baduzu deitu: 685757962. - Kamarero edo kamarera euskaldun bat behar da Zumeta jatetxean. 943 36 27 13. -Arratsaldez etxeko lanak egiteko emakume baten bila gabiltza 645403905.

LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Sukaldari laguntzailea behar da Usurbilen. Interesatuak deitu 943370344 - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko. 630274906 -Emakume bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaintzeko. 676221378. - Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zein

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Ume baten txaleku urdin bat bilatu dugu (plumiferoa) eta udaltzainetan utzi dugu. Galdu duenak han eska dezala. - PeĂąa Pagola Kalezargo elkartearen aurrean giltza sorta bat aurkitu da. Galdu duenak udaltzainetan galde dezala. -Ondo zainduko duen norbaiti 3 urteko Setter Inglesa oparituko nioke. 645 735750. -Benelli repetidora salgai 600 euro. 645 735750.

Txerrimunik ordainetan Zorionak Ixone! Gure Sorgin Txikiak 3 urte egin zituen urtarrilaren 8an. Muxu haundi bat etxekoen eta lagunen partez!

- Mercedes Vito Mixta 112CDI bat saltzen dut. Aire egokitua, kristal tintatuak, bigarren bateria, berogailu autonomoa, aurreko eserlekuak birikariak, dena hornitua, ASR... 610431999. -Azaroak 19an Kale Nagusian, Arratoi Txakur marroi ilun bat aurkitu da. Galdu duenak deitu 659883912 telefonora. -Faema markako lau besoko kafetera bat daukat salgai. 645708191. -Citroen Sahara 2000 HDI VTS Cupe bat daukagu salgai. Oso ondo zaindua eta beti garajean egondakoa. Extra asko ditu. 667272889 -5 urte dituen Renault Megane Coupe bat daukat salgai. 637760852. -Bizirik edo jateko garbituta antxumeak dauzkat salgai. 664774024 -Tximenearako egurra salgai. Akazia, pinua eta pagoa. 664774024. -Bertako babarrun beltza eta baserriko oilaskoak saltzen ditut modu onean. 664774024. -Citroen Berlingo bat, kamara isotermikoduna kondizio onetan daukagu salgai. 676453176. - Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai. 679185102 - Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzen dira, baita ezkontza, opor edota beste edozein ospakizunetako bideoak editatu ere. Emaitza profesionala, modu onean. 617242660 / apore@euskalnet.net - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karabana salgai. Tf. 629 680 214.

JAIOTAKOAK

HILDAKOAK

Anuk Harreguy Izagirre Abenduaren 12an jaio zen.

Cristobal Zuriarrain Irazustabarrena urtarrilaren 2an hil zen 80 urterekin Kaleberrin. Maria Bautista Aguirre Goitia Abenduaren 22an hil zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 263 alea by elkarmedia - Issuu