Skip to main content

NOAUA!! 248 alea

Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2006ko irailaren 15ean - XI. urtea - Usurbil, 248. zenbakia

Luis Aranalde

“Mimatu egin naute

Aginagan�

A uz otarrak, S antueneko festetako pr otagonistak


ATARIKO

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

HAIZEA

Badok Amairu

3

Unai Aizpurua: “Ingurukoen laguntasunik gabe ezin naiz bizi”

A

rgentinara egindako bidaia barruan darama. Bataplaneko gau hura ez du ahaztu. Lagunak beti gogoan ditu. Unai Aizpurua dugu. 1. JAKIRIK GOGOKOENA. Txuleta ederra, sagardoz lagundua. 2. OHITURA TXARREN BAT. Pazientzi gutxi izatea. Gauzak ondo eta berehala egitea gustuko dut.

5. ZERI DIOZU BELDURRA? Astelehen goizeko iratzargailu soinuari. 6. MIRESTEN DUZUN PERTSONA. Asteburua nirekin igarotzen dutenak. 7. EZIN ZAITEZKE BIZI... Ingurukoen laguntasunik gabe. 8. EGINDAKO EROKERIA HANDIENA Bataplanen trikitixa jotzea.

11. LEKU BAT. Iguazuko ur jauziak.

3.ZER GORDETZEN DUZU SAKELAN? Mugikorra, diru zorroa eta giltzak.

9. LIBURU BAT. “Kutsidazu bidea Ixabel”.

12. HERRIKO LEKURIK EDERRENA. Benta taberna.

4. ZERTAN BERPIZTUKO ZINATEKE? Neronengan. Zertarako aldatu?

10. FILM BAT. “Forrest Gump”.

13. URTARO BAT. Udaberria.

Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil Tlf.: 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Intza Salsamendi, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Aritz Gorriti. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo. Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria. IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE LEHENAGO EKARRI BEHAR DA. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

LUIS ARANALDEREKIN

SOLASEAN

GARAI BATEKO NAFARROA SANTUENEKO JAIAK HEMEN DIRA

6. Or. 8. Or. 10. Or.

Asteburu honetan jai-giroa izango da nagusi Santuenean. Larunbatean, Josune Aranburu arituko da herri-afarian kantari. Eta gauez, Larra Dj.

36KO GERRARI BURUZKO JARDUNALDIAK

12. Or.

ERREBOTEAK BIZIRIK JARRAITZEN DU

15. Or.

Euskal presoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

ARITZ GORRITI

ESAN

I-11, bost urte eta hamaika desgrazi

N

ew Yorkeko dorre bikiak eta Washingtoneko Pentagonoa erasotu zituztenetik bost urte igaro dira. Egun gutxiren buruan, Osama Bin Ladenen bila hasi zen George W. Bushen gobernua. Hura jo zuten erruduntzat. Aurkitze bide horretan, Ameriketako Estatu Batuek, aliatu izan zituzten munduko beste herrialde batzuekin batera, Afganistan izan zuten erasoen jomuga 2001eko udazkenean eta Irak, 2003ko udaberritik aurrera. Abian zen “Terrorismoaren aurkako operazioa” deitu ziotena. Irakiarrak edota Afganistaneko bizilagunak “demokratizatu” nahi zituzten. Eta zer lortu dute? Bertako herritarrak hil, bizirik jarraitzen dutenak egoera miserableago batean utzi, eta herrialde horien arteko egoera politikoa asko zaildu dute. Atxiloketak, kartzela ezkutuak... Inguru haietako herritarren irudia zikindu nahi izan dute inbaditzaileek. Eta ezin ahaztu, herri bat inbaditzeko publikoki gezurra esaten denean, Iraken zeuden eta inondik ageri ez diren arma famatu haiek kasu, horren azpian dagoen egia; besteak beste, behin baino gehiagotan aipatu diren interes ekonomikoak. Gobernu estatubatuarrak eta bere aliatuek beldurraren propaganda ederki hedatu nahi izan dute bazter guztietara, atentatu mehatxuaren argudioa baliatuta. Film bateko pertsonaia

onak eta gaiztoak, euren ustetan, nor diren ongi desberdindu eta epaitu dituzte. Alarma egoera asko piztu dituzte. Uda honetan, Londresko aireportuan gertatu zena kasu. Alarma sortzeko alarma egoerak ote? Hainbat herritarren aurkako neurri prebentibo ilegal ugari hartu eta aplikatzeko aitzakia itxura du. Askatasun eta eskubide urraketa askoren adibide bat gehiago. Geroago etorri dira, M-11 edota U-7 egunak. Batzuek aipatutako herritar eta herrien aurka egiten diren erasoen aurrean atentatu egileek duten erantzuteko modu gisa ikusi dute. Beste batzuen hitzetan, “terrorismo” ekintza soilak dira. Baina beste egoera asko bezala, egun beltz horiek saihestu zitezkeen. AEBen inbasio eta bestelako erasoek kalte gehiago eragiteko baino ez dute balio izan. Bush eta bere jarraitzaileentzat, I-11ren benetako arrazoiei irtenbidea aurkitzea baino gerra giroan bizi nahi dutela dirudi. Boterea kentzeaz gain, inork inoiz hartuko al du politikari horien aurkako bestelako neurririk? Eta ahaztua nuen. Bost urte igarota, non da Bin Laden? Milioika dolar eskaintzen zituzten bera harrapatzearen truke. Nor den ere ahaztu zaie dagoeneko. Honez gero, horretarako gordeta zuten dirua inbasio prestaketetan xahutuko zuten.

A in h o a A z piro z - A ito r Land aluze - Jak o ba Erre k o nd o - Lui s Ara na lde - A ri t z Go r ri t i - Nerea Zi nkunegi - Idoi a Torrega ra i - Jose Pi ñ a s

Ika-mika

Alternatibak daudelako “Errausketarik ez”

P

olitikoak bere ohiturei jarraituz, azaletik ibiltzen dira, hitz egin eta hitz egin, baina mamiari heldu gabe. Nahiz eta askotan errepikatu, errausketaren arazoa ez dela erraustegia non kokatzen den, baizik eta errausketa bera dela arazoa, gure politikoei ezin zaie hori ulertarazi. Gainera eskuartean dituzten tresna guztiak erabiltzeko prest daude, bere kontraesanak eta alderdikeriak salatzen dituzten jendearen aurka. Adibide gisara Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinadoraren izena zikintzeko egindako ahalegina, ekainaren 22an Donostiako udalbatzako aretoan gertatu zenarengatik. Hemen ere mamiak (zer bozkatu zen, nola bozkatu zen, ze trabak jarri zizkioten jendeari aretora iristeko) ez du garrantziarik, eta eurek sorrarazitako jendearen haserrea da benetako albistea. Horren adierazgarri, Donostiako udalean errausketaren alde agertu ziren alderdi guztiak, berriro ere bat egin dute. Publikoki barkamen bateratua eskatu ordez han izandako jarrerarengatik, hau da, jendearen partehartzeari eragozpenak jarri, eta ezkutuan erabaki jende aurrean lotsa ematen ziena, auzitegitara jo dute

bertan gertatu zena, Josetxo Ibazeta eta Iñigo Baldari leporatu nahian. Koordinadorak egoera hau salatzeaz gain, deialdia egiten du datorren irailaren 18an izango den epaiketa horretara azaltzeko, bi lagun horiek babesteko. Ez da lehenengo ahalegina koordinadora politizatzen saiatu direna. Batzuetan denok alderdi politiko batekoak ginela esan digute. Beste politiko ospetsu batek berriz “Anti-Patxis” deitu digu. Ba ez, jakin dezatela politikari ospetsuek, Koordinadora barruan inori ez zaiola ez afiliaziorik edo tendentzia politiko zehatzik eskatzen. Gai honetan lanerako gogoa azaltzen duen edonork, ateak irekiak dauzka. Gainera harrotasunez esatea daukagu, tendentzia guztietako jendea daukagula. Zaborrekin bezala, politikoak birziklatu beharra dago. Orain arte sarritan traba egiten zutenak “biolentoen” artean sailkatuz baztertzen zituzten, baina garai hauetan aitzakia hori ere ezin dute erabili. Ikusitakoak ikusita, berriro ere azaleko gaiekin albistea prestatzen ari zaizkigu. Zaborren kudeaketari irtenbidea bilatu ordez, ez egin eta ez bestei egiten utzi. Beldur dira han edo hemen zaborra kudea-

tzeko modu alternatiboak jarri ezkero, erraustegiaren beharra suntsitu egingo dela. Hala ere beraien seriotasuna erakutsi nahian, “norabide gabeko erraustegiaren bidaia” pelikularen beste atal bat prestatua dute. Oraingoan aurreratu egin gara, kapitulu honen albistea ematen. Hainbat alditan bezala, audientzia gehien izateko indar mediatiko guztiak prestatu baina lehen nola plazaratu dugun, agindu zehatza eman dute, albistea ezkutatua izan dadin. Horrela komunikabide batzuen jarrera salatzen dugu, batez ere ETBrena. Nahiz eta prentsaurrekoan egon, ez du oraindik ezertxo ere argitaratu. Hau da bizi dugun demokrazia, eta horrelakoa izan da lanerako modua PIGRUG guztia egiteko. Diputazioko eta Mankomunitateko politikariak, harrotasun guztiarekin jarraitzen dute, eta beren proposamenek ez dute asmorik egun dagoen legedia betetzeko. Legeak herritar soilentzako eginak dira, baina politikariak guztien gainetik daude, komunikabideak beren jokoan erori ezkero behintzat. Imanol Azpiroz, Zubietako alkate pedaneoa eta Gipuzkoako koordinadorako kidea


HEMEROTEKA

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

5

Mari Karmen Mitxelenak Errusiatik ekarri du haurra

«Jendez inguratuta egonda gozatu du»

M

aria Tatarinseva ekainaren 20ko goizaldean iritsi zen Gasteizko aireportura. Volgogradetik (Errusia, lehengo Stalingrado) etorri da, Usurbilgo (Gipuzkoa) familia batekin uda pasatzera. Mari Karmen Mitxelena ama hartzaileak esan duenez, lehenengo bost egunak «gogorrak» izan ziren, baina hortik aurrera oso gustura egon dira. Mariak 9 urte ditu eta Volgogradeko umezurztegi batean bizi da. Aita 2000n hil zen eta amari ez diote alabarekin egoten uzten. Aurten etorri da lehenengo aldiz udako familia hartzaile batera; horregatik, lehenengo bost egunak nahiko gogorrak izan ziren bai Mariarentzat eta baita Mari Karmen Mitxelenaren familiarentzat ere. «Normala den bezala, hasieran ez zuen gurekin etorri nahi», dio Mitxelenak. Lehenengo bost egun zail horietan hizkuntza zen arazoetako bat, baina dagoeneko euskaraz nahiko ondo moldatzen da Maria. Eta zalantzaren bat sortzen denean, 24 ordutan martxan dagoen telefono bat dute errusieraz hitz egiten duten monitore batzuekin harremanetan jartzeko. Haur bat hartu duten lehenengo aldia da Mari Karmen eta bere senarrarentzat. Aurretik Saharako haur bat ekartzekotan egon ziren, baina hainbat oztopo zirela medio, ezin izan zuten ekarri. Aurten, Sarai Lizaso alabak behin eta berriz eskatu die udan haur bat hartzeko. «Baina udan ere lan egiten dudanez goizetan berak zaindu beharko zuela esan nion», azaldu du Mitxelenak. Eta hala egon dira uda osoan, goizean normalean Mari Karmenen alaba egoten zen Mariarekin. Aurrera eta atzera ibili dira Maria Euskal Herrira etorri zenetik, denetik ikusteko aukera eman diote haur erru-

Maria Tatarinseva, Askatasuna plazan jolasean (argazkia: Jon Urbe).

siarrari. Cabarcenon (Espainia), Urbasan, Torreviejan (Espainia) eta estropadak ikusten ere izan dira. Mitxelenaren arabera, Mariak ederki pasatzen du edozein tokitan, hori bai, protagonismoa berari eskaintzen bazaio. Gainera, «jendez inguratuta dagoenean gozatu egiten du». Eta Mariak hori dena baieztatu egiten du behin eta berriz, ondo pasatzen ari dela esanez. Izaerari dagokionez, Mari Karmenek «oso mugitua eta azkarra» dela egiaztatu du bi hilabetean. «Hemengo haurrak baino buruaskiagoa» dela pentsatzen du ama hartzaileak, arropa zikintzen duenean bera saiatzen da garbitzen, dutxatzeko ere ez du inoren laguntzarik behar. «Umezurztegiko diziplina nabari zaio». Gasteizko aireportura motxila soil batekin iritsi zen Maria, jantzita zeraman arropa eta ezer gutxi gehiago. Beraz, hemen arropa erosi behar izan zioten segituan. «Alde horretatik nire senitarteko eta lagunei eman didaten laguntza eskertu nahi diet». Izan ere, Mariaren bidaian 900 euro gastatu zituen Usurbilgo familiak, «hilabeteko soldata ia osoa», eta arropetan gastatu

beharrekoa ere asko izango zen gertukoen laguntzarik jaso izan ez bazuen. Haur txikiak asko gustatzen zaizkio Mariari, parkean gustura ibiltzen da jolasean hemengo lehengusu txikiekin. Mendian, ordea, zuhaitzetatik fruituak hartu eta jatea asko gustatzen zaio. Mahaian jaten eseri eta lehenengo egunetan ia mahai gaineko guztia hartzen saiatzen zen, gero ez zuen dena jaten, «hainbeste janari ikusita itsutu egiten zen», Mitxelenak azaldu duenez. Jada Volgogradeko umezurztegira itzuli da Maria. Mari Karmen Mitxelenak datorren urtean ere ekartzen saiatuko dela pentsatzen du, «etxeko beste bat bezala da». Telefonoaren bitartez ere kontaktua mantenduko dute haurrarekin. Neguan 15 egunerako ekartzeko aukera ere badute, baina denbora zaio hori gutxiegi iruditzen Mitxelenari; izan ere, «bidaian bakarrik hiru egun pasatuko ditu haurrak». Sarai ahizpa hartzaileak ere datorren urtean ekartzea espero du, udan txakurra eta katua bezala ibili badira ere, bere ahizpa txikia izan da uda osoan. Berria, 06-IX-1, Manu Gimenez


6

ELKARRIZKETA

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

Gero arte, Luis Aginaga utzi eta Ibaetako parrokian arituko da aurrerantzean

A

zken egunotan askotan entzungo duen agurra da titular nagusian bildu duguna. Aginagako apaiza izan da azken hamar urteotan, baina laster Ibaetako parrokiaz arduratu beharko du. Agurra samurragoa izan dadin, Aginagako lagunek omenaldi modukoa antolatu dute. Elkarrizketa honen bidez, eskerrak eman nahi dizkie denei: “hamar urteotan elizkoien eta elizkoi ez direnen kolaborazioa guztizkoa izan dut”. NOAUA! Urte batzuk egin dituzu Aginagan. Laster bukatuko da, ordea, zure zeregina. Zer dela eta utziko dituzu Aginagako erretore-lanak? Luis Aranalde. Hamar urte eta erdi egin ditut; 1996ko otsailaren 25ean etorri nintzen erretore gisa. Apaiz eskasia dela eta, aginagatarrek bazekiten luzaro ez nintzela egongo. Donostiako Ibaetan ere laguntzen nion bertako erretoreari eta erretiroa hartu duenez, ni jarri naute bere ordezko. 7-8 mila biztanle baditu parrokia horrek; beraz, lanaz osatuko naiz. Zorionez, ekipo on batez inguratuta egongo naiz eta horrek erraztuko dit nire zeregina.

“Ia ez ninduten ezagutzen, baina hala ere, ongietorri beroa egin zidaten”, aitortu digu Luis Aranaldek.

N. Aginagara iritsi zinenean, zer nolako harrera izan zenuen? L. A. Oso ona; ia ez ninduten ezagutzen, baina halere, ongietorri beroa egin zidaten. Erretore gisa sarrera egin nuenean, meza ondoren lagun batek sozietatera eraman ninduen txakolin tragotxo bat edo beste hartzera. Mahai

batean ikusi nituen hiruzpalau gazte eta batek esan zidan: “Ondo egin duk hona etortzearekin, gu ez gaituk hara (elizara) joango eta”. Hara ongietorri sanoa, jatorra. Segituan egin nintzen elkarteko kide. Aldameneko orrian jarraitzen du

Lehen meza eta gero

Apaizaren papera

Eskerronez

“Erretore gisa sarrera egin nuenean, meza ondoren lagun batek sozietatera eraman ninduen txakolin tragotxo bat hartzera. Mahai batean ikusi nituen hiruzpalau gazte eta batek esan zidan: “Ondo egin duk hona etortzearekin, gu ez gaituk hara (elizara) joango eta”. Hara ongietorri sanoa, jatorra. Segituan egin nintzen elkarteko kide”

“Gizartean inplikatzen ez den apaizak ez du ezer ulertu ebanjelioaren mezuaz; historian zehar norbaitek hartu baditu konpromiso serioak bere garaikideekin, Jesus nazaretarra izan da. Beraz, kristauaren betebehar nagusiena ez da elizara joatea, mundu honetan anaitasun gehiago sortzen saiatzea eta bidegabekeria guztien aurka borrokatzea baizik”.

“Eskerronezko hitzak besterik ez ditut aginagatarrentzat. Ilusioz beterik etorri nintzen duela hamar urte eta ilusio hori itzal ez zedin lagundu didate. Elizkoien eta elizkoi ez direnen kolaborazioa guztizkoa izan dut. Alde guztietatik begiratuta, mimatu egin naute”.


ELKARRIZKETA

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

Aldameneko orritik dator

N. Aginagan egin duzun lanaren balorazioa egiterakoan, zer da bereziki nabarmendu nahiko zenukeena? L. A. Hiru gune landu ditut batik bat: A. Zenbait errito, tradizio, ohitura… nire ustez nahiko zaharkiturik zeuden, beste garai bateko eran praktikatzen zituzten eta berritu nahi izan ditut, edo zentzu berri bat eman nahi izan diet; adibidez: gurutze bidea, errosarioa, zenbait kanturen letrak… Hasieran, batzuk, harritu egin ziren, baina, gero, kolaborazioa besterik ez dut izan. Erlijio praktika gaurkotzen ez bada, erritoak fosil huts bihurtzen dira. “Harriaren kontrako meza emango al duzu?” entzun nuenean lehen aldiz, flipatu egin ninduen. Zentzu berri bat ematen saiatu nintzen horrelako ekintzei. Erlijioaren alderdi magikoa alde batera utzi eta ebanjelio liberatzailea hots egiten ihardun naiz. B. Gurasoen inplikazioa bultza dut katekesia arloan batez ere. Haurren eta gaztetxoen kristau heziketa gurasoen partehartzerik gabe fartsa hutsean gelditzen da. Meza familiarrak, elkarteko aitortzak, bilerak…, zentzu horretan burutu ditugun ekintzetako batzuk dira. C. Musikan aditu samarra naizenez, haur eta gaztetxoen heziketan garrantzia handia eman diot esparru hau lantzeari. Musikak sentimenduak fintzen laguntzen du, tolerantziazko jarrerak sortzen ditu; hizkuntza unibertsala da gainera. Gogoan dut igande batean nola etorri zitzaizkidan mezetara frantses lagun batzuk; meza amaitu ondoren batek esan zidan: “Luis, malkoak atera zaizkidak gaztetxoek jo duten pieza entzutean. Hunkigarria izan duk”. Kanta berriak, txirulekin (bat trabesekoa) irakatsi dizkiedan piezak (Beethoven, Bob Dylan, euskal melodi zaharrak…) helburu hori izan dute.

Irailaren 16an, agurreko ospakizuna

L

ehenik eta behin, elizkizunean bilduko dira Luis Aranalderen lagunak. 19:30ean hasiko da elizkizuna. Ondoren, afaltzeko elkartuko dira Aginaga sagardotegian (afarian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Eiza dendan).

7

Inaxio Agirre apaizak beteko du Luis Aranalderen tokia

N

OAUA ! Apaiz lanetan ez ezik, bestelako jardueretan ere ikusi zaitugu: literatur lehiaketan epaimahaikide lanetan, jaietako pintura lehiaketan sariak banatzen, astekari honetan iritzi-emaile… Gizartean inplikatzea garrantzitsua da zuretzat, ezta? Luis Aranalde. Gizartean inplikatzen ez den apaizak ez du ezer ulertu ebanjelioaren mezuaz; historian zehar norbaitek hartu baldin baditu konpromiso serioak bere garaikideekin, Jesus nazaretarra izan da. Beraz, kristauaren betebehar nagusiena ez da elizara joatea, mundu honetan anaitasun gehiago sortzen saiatzea eta bidegabekeria guztien aurka borrokatzea baizik. Herri mailan antolatu diren ekintzetan parte hartzen saiatu naiz neurri xumean bederen.

N. Zure ordezkoa nor izango den jakingo duzu, nolakoa izango da Aginagako apaiz berria? L. A. Hasteko, gaztea. Inaxio Agirrek 42 urte bete berriak ditu, beraz, su eta gar; pastoral lanetan nik baino urte gehiago daramatza, nahiz eta ni baino askoz gazteagoa den. Jendearekin oso erraz kontaktatzen du eta hori berme edo abal garrantzitsua da edozein lanetan ere. Eta, azkenik, gizon apala da; koalitate edo ezaugarri hori funtsezkoa da edozein postutan zerbait interesgarria egin nahi baduzu. N. Ze aholku emango zenioke zure ordezkoari? L. A. Alde batetik, kolaborazioa aginagatarrei. eska diezaiela Nirekin beti prest egon dira eskatu dieten arlo guztietan parte hartzeko. Herritarren inplikaziorik gabe, ezer gutxi egingo du. Apaizak talde baten animatzaile izan behar du,

Bere ordezkoa gizon xumea dela esan digu Luis Aranaldek.

sustatzaile. Hori badaki Inaxiok. Eta bestetik, xumea dela esan dudanez, entzun ditzala errespetoz, adeitasunez, jendearen iradokizunak eta batzuetan kritikak. Hauek, konstruktiboak diren neurrian, lagundu besterik ez digute egiten. N. Amaitzeko, esker modura, zer esango zenieke aginagatarrei? L. A. Eskerronezko hitzak besterik ez ditut aginagatarrentzat. Ilusioz beterik etorri nintzen duela hamar urte eta ilusio hori itzal ez zedin lagundu didate. Elizkoien eta elizkoi ez direnen kolaborazioa guztizkoa izan dut. Alde guztietatik begiratuta, mimatu egin naute. Lagun zahar batek esaten dit: “Luis, tú déjate querer”, eta hori egin dut nik, maita nazaten utzi. Jakin dezatela aginagatarrek, nire lan berriak astia ematen didan neurrian, laguntzeko prest egongo naizela. IMANOL UBEDA ________________________


8

ERREPORTAJEA Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

Garai bateko Nafarroa, Sutegin ikusgai

N

afarroa: Euskal Estatua. Izen hori darama astelehenean, irailak 18, Nafartarrak Kultur Taldeak antolatuta zabalduko den erakusketak. Sutegin ipiniko dituzten informazio panelen bidez, Nafarroaren historian barneratu ahal izango gara. 779. urtean izan zen Orreagako gatazkatik hasita, mila urtetik gorako historia biltzen dute bertan erakusgai diren testu eta argazkiek. Atalka, foruak abolitu ziren garaira arte, XIX. mende amaierara, hurbilduko gara. Antolatzaileen esanetan, erakusketa ibiltaria izateko asmoz sortua da. Herriko kultur taldeak Elkartasuna Etorkizuna jaialdiaren bosgarren edizioari begira, eskaintza indartu asmoz antolatu duen ekimena dugu. Erakusketa hilaren 30era arte izango da ikusgai Sutegin. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00. Larunbatetan, 12:00-14:00.

Euskaldunak nafar, nafarrak euskaldun Antolatzaileen esanetan, “Europako herri zaharrena eta gure herriaz gutxienak dakigunak gara”. Horregatik, asmoa memoria historikoa berreskuratzea da. Erakusketan, euskaldunek sortutako lurraldearen inguruko informazioa aurkituko duzue. “Euskaldunek Estatu bat sortu zuten: Nafarroa”. Nafarroak izandako adierazgarritasuna. “Mila urtez baino gehiagoz Estatu honek independentzia adierazi izan du, eta nazioarte mailan Euskal Herriaren presentzia gauzatu. Honek, euskarak eta beste kultur balore batzuek, baita euskal gizarteak berak ere, gaurdaino bizi izatea ahalbidetu du”. Euskal gizartearen izaerak duen

garrantzia. “Euskal gizartea herri bat baino gehiago da. Bere erakundeak izan ditu, moneta propioa, bere izaera, bere gizarte egitura ezberdindu, bere kultur eta lan balioak…”. Gaurko errealitateari erreferentzia egiten dion informazioa. “Gaurko herrialdeek, esparru autonomo gisa, ez dute berezko jatorririk; behin eta berriz gertatutako inbasioek lapurtutako lurralde zatiak dira”. Euskaldun eta nafar izaeraren arteko lotura. “Euskaldunak, politikoki, nafarrak dira herritartasunez. Nafarrak, hizkuntzaz, euskaldunak.” Testu bidezko informazioa osatzeko, bestelako material osagarria izango da; hala nola, mapak edota argazkiak. Tartean hiru minutuko bideo bat ere ikusgai izango da. Gazteluak hizpide dituena. Amaiur, Biasteri edota Oliteko eraikinak ikusteko aukera izango da. Eta egun desagertuta dauden beste batzuk. Gaiari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzue, bertan ipinita egongo den mahaira joan besterik ez duzue. Bertan informazio orri eta liburuak aurkituko dituzue.

Astelehenean irekiera ekitaldia Irailaren 18an astelehenez zabalduko da erakusketa. Bideo emanaldi bat eskainiko da irekiera ekitaldi ofizialean. Hogei minututan, 1200. urteko konkista izango du hizpide nagusi. Merkatal arrazoiak tarteko, gaztelarrek itsasorako bidea kontrolatzeko zuten asmoa eta horretarako, euskal lurrak konkistatu beharra agerian utziko du. Bestalde, Angel Rekalde Nabarraldeko kidearen hitzak entzungo dira irekiera ekitaldian. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketarako bildu den irudia duzue hauxe.

Elkartasuna Etorkizuna jaia Baigorrin

A

urreko urteetako ohiturari eutsiz, datorren asteko igandean, irailak 24, Elkartasuna Etorkizuna jaia ospatuko da Baigorrin. Egun osoko jaialdian, zazpi herrialdeetako hainbat kultur talderen topagunea bilakatuko da herria. Usurbil, Basauri, Langraitz, Iruñea, Tutera, Urdiñarbe edota Baigorritik joandako kultur talde zein gainerako herritarrek kalejiraz, bazkari ederraz edota musikaz gozatuko dute. Bertara joan nahi duzuenok bidaia autobusez egin dezakezue. Irailaren 24an Elizaren ondotik goizeko 9:00etan irtengo da. Horretarako, Txiribogan izena eman dezakezue. Autobusaz gain, bazkariaren truke 18 euro ordaindu behar dira. ARITZ GORRITI _________________________


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

9

“Escualdunac” Antzerkia eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna

O

stiral honetan antzerki saio berri bat ikusteko aukera izango dugu. Honakoan, Hiru Punttu taldea izango da Sutegiko oholtza gainera igoko dena. “Escualdunac” saioa eskainiko dute eta antzezlan honen egileak berak eman dizkigu emanaldiaren xehetasunak. NOAUA! Azalduko al diguzu Escualdunac antzezlanaren mamia zein den? Antton Luku. "Escualdunac"ek antzezlan baten mamia zer den dauka mamia. Hobeki errateko Tobera deitu forma herritarra du iturri. Toberak dantza, bertsolaritza eta teatroa nahasten ditu. Indarra dauka oraino triptiko honek baina ohartu ginen aspaldi molde hauek folklorizazio arriskuan dabiltzala. Muga hau pasatzen dute ere maiz. Sinpleki errateko ez dira batzutan ibiltzen, ikuslea ez jo egiten, teatralitatea ihes doa eta azala baizik ez da egoten. Makina batekin egiten den bezala hasi ginen desmuntatzen eta pieza batzuk berregiten. Ziklo bat eman du. Lehena “Lurra” izan zen eta antzezle-ikusle harremana lantzen, ondotik “Beltzeria” eta “Escualdunac” lanak Tobera gaia edo edukiari lotzen zaizkie. Zein izan daiteke tobera gai? Beltzeriak kantua lantzen zuen, eta eresien kantatzeko moldea bilatzen, Escualdunac-ek bertsolaritza integratzen du. Falta zaigu sintesia, dantzarekin agertuko dena, agian 2007an.

N. Zein estilora egokitzen da Escualdunac antzezlana? A. L. Hau ez bada herri antzerkitik abiatuz, ez da sailka errexa. Irria zentroan da baina ez komedietako irri hura. Iseka, zinismoa, bigarren gradoa, dramari hurbil den irria hor behar luke izan. Bigarren fase honentzat 16 testu idatziak izan ziren, ez antzerki forman baina gogoeta idurikoak. Gai bati buruz karrikan entzun zitezkeen burutazio edo hitz hartze gisa. Erranak bata bestearen kontra zihoazen ardura. Beren batasuna baitzuten bereiz atxiki nituen bi testu hauek: "etnia" (hots etnia bat girenez euskaldunok) eta "etxea" euskal etxea erakutsia baita Euskal Herrian eta orain iparraldean oraino gehiago euskaltasunaren errotzat. Bi hauek dira agertzen "Escualdunac”en jokoak jabetuak. Forma txikiak dira. Imajinatu genuen "kanpoko" bikote batzu pasatzen zirela, denok, jatetxean nehor ez delarik, trankil izateko, hautatzen dugun izkinako mahai hartan. Eta mintzatzen dira gutaz. Ikusleak solasa ebasten die. Indiskrezioa da eta nola ez baitzen errana entzuna izateko egia da. Pertsonaia hauen egia. Eta agian ere batzuetan guretzat. Bertsolariak dira euskaldunak joko horretan eta iharduki behar zaizkie hartu dituzten pindarrei. N. Oker ez banago, emanaldi guztiak ez dira berdinak. Pasarte ezberdinen artean, bertsolariak ere aritu

Antton Luku idazlea da antzezlanaren egilea.

ohi dira kantari. Eta emanaldi bakoitzean, bertsolariak ezberdinak dira. Usurbilen zeintzuk izango dira bertsotan arituko direnak? A. L. Guk ez dugu prestatu antzezlanaren erdia baizik, edo gutxiago. Bertsolariek egiten dute gaineratekoa. 9 aldiz emana izan da orain arte bertsolariak aldi guziz aldatuz. Gutxiago prestatu nion zeren biziki kontent honetaz. baikira elkarretaratze Helburua zen bilatzea zein zen bertsolariaren rola plazan. Nahi genion bertsolariari berea itzuli, toberan, denboran, zeukan protagonismoa. Ideia biziki interesgarriak izan dira, bertsoak hagitz gozatu ditugu. Ederra zen. Besterik gabe. Usurbilen Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre ari izan beharrak dira. “Escualdunac” Irailak 15, ostirala 22:30ean, Sutegin. Sarrera 5 euro, Txiribogan salgai. Antolatzailea: Nafartarrak.


10

SANTUENEKO

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

JAIAK

Josune Aranburu “Hizketan baino lehen ikasi nuen kantari”

H

alaxe adierazi digu Josunek. Familiatik datorkio kanturako afizioa: “senide guztiak txikitatik izan gara abeslariak. Bazkari baten inguruan biltzen garenean, abesten amaitzen dugu”. Semea ere kantaria du, Mendeku Itxua taldeko abeslaria hain zuzen. Josune Aranburu izango da, ordea, larunbateko kantu-afaria gidatuko duena. NOAUA! Bakarlari gisa aritzen zara, baina taldekide ere izan zara? Josune Aranburu. Gaztetan, 14-15 urterekin gitarra hartu eta garai hartan izaten ziren jaietara bakarrik joaten nintzen. Azala musika taldean ere aritu nintzen. Donostiako taldea zen. Juan Mari Beltran zen talde burua. Bi urtez aritu nintzen abeslari gisa. Ezkontza edo bestelako ospakizun baterako deitzen didatenean ere parte hartzen dut. N. Oholtza gaineko emanaldiak edo kantu afariak nahiago? J. A. Ezberdinak dira. Hau kantu-afaria izango da. Horrek esan nahi du mahai baten inguruan izango dela emanaldia. Bertaratutakoekin abestuko dut. Abesti batekin hasi, jendeak abestien letrak izango ditu eta haiek jarraitu beharko dute. Emanaldi modu desberdinak dira, baina biak politak dira.

JOSUNE ARANBURU “Herritarrak kantu-afarira anima daitezela. Oso ondo pasako dugu” N. Publikoa eta kantariaren artean hesi handi bat izaten da, emanaldi hasieratan bereziki. Hesi hori apurtzeko zer egin daiteke? J.A. Norbera emanaldi hasieran tentsioz egoten da. Hori apurtzeko bi hitz esan edo jendea animatzeko publikoari zerbait esaten zaio. Horretarako trikimailuak izaten dira. Gero, emanaldiak aurrera egin ahala, jendeari parte hartzea

eskatuz gero, eta abestia ezaguna denean, publikoari kanta abesten uztea. Horiek dira trikimailuak. N. Alde horretatik kantu-afariak gertukoagoak izango dira? J. A. Bai. Mahaian eserita, sagardo pixka bat edanda, jaten... Horrelakoetan, jendeak oso ondo erantzuten du. N. Ahaztuko ez duzun emanaldiren bat izango duzu gogoan? J. A. Bai. Nire lehen emanaldi serioa, eskolan nengoela, 16 urterekin, gitarra hartu berritan izan zen. Donostian, Aldapetako eskola arteko lehiaketa bat antolatu zen. Eskola bakoitzetik hiru finalista ziren. Antzoki Zaharrean izan zen finala. Bakarrik nintzen gitarrarekin eta abesti bat kantatu behar zen. Lehenengo saria eman zidaten. Oso zirraragarria izan zen. Beste emanaldi oso polita, San Esteban jaietakoa izan zen. Bertan, Don Julian Txiki apaizak lehiaketa bat antolatu zuen jaietan. Gitar-jole dezente aritzen ginen Usurbilen. Hiru abesti kantatu behar ziren. Nire anai Anttonek “Larros bat du Usurbilek” abestiaren letra idatzi zuen, egun horri begira. Ez dakit ondo edo gaizki abestu nuen baina San Estebango guztiak txundituta gelditu ziren, adineko batzuk negarrez… Lehen saria eman nuen han ere. Bi emanaldi horiek oso gogoan ditut. N. Santueneko emanaldiari begira, prest al duzu kantutegia? J. A. Popurri bat prestatu behar da horrelakoetan. Bai euskaraz eta bai erdaraz. Kantu zaharrak izango dira. Batez ere, denok ezagutzen ditugun euskal kantak. Erdarazko abestiekin berdin; boleroak, mexikarrak eta Sabina tartekatuko ditut. Guztira 50 abesti bat aukeratu ditut. Alazne Lazkanok liburuxka batzuk osatu ditu abestiekin. Kopiak atera eta afarira joaten den bakoitzak bere liburuxka izango du. Jendeak musika ezagutzen du, baina letra jakin ez edo ahaztua izaten baitu. Herritarrak afaltzera anima daitezela.

Josune aranburu, 1995 urtean Orioko Bordatxon.

Zenbat eta gehiago hobeto. Oso ondo pasako dugu.

Santueneko jaiak Irailak 15, ostirala 16:30 Pintura Lehiaketa haurrentzat. 19:00 Sardin-jana. Ondoren buruhandiak. 21:00 Esencia Argentina ikuskizuna. 00:00 Mendeku Itxua, Ipar Haizea, Despervicio.

Irailak 16, larunbata 10:30 Haur jolasak plazan. 12:00 Buruhandiak. 14:00 Haurren bazkaria. 15:30 Haur jolasak. 16:00 Mus txapelketa. 17:30 Txokolatada plaza inguruan. Ondoren txaranga. Jarraian, pintura lehiaketako sari banaketa. 18:30 Poniak haurrentzat. 21:30 Kantu-afaria: Josune Aranburu gitarrarekin. 23:30 Larra Dj.

Irailak 17, igandea 12:00 Toka txapelketa. 13:00 Zaldi proba. Aldi berean, hamaiketakoa jubilatuen eskutik. 14:00 Herri bazkaria. 18:00 Xexenak plazan. 19:30 Buruhandiak. 19:30 Piper dastaketa eta txaranga. 21:00 Azken traka eta sorpresa. ARITZ GORRITI _________________________


SANTUENEKO

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

JAIAK

11

Larunbateko parranda alaituko du Dj Larrak

B

eti musika munduan aritu da. Talde batzuetatik igaro da baina Larrak berak azaldu digunez, “taldeetako kide izatea zaila da, taldekide bakoitza bere bizitza egiten hasten denean, batez ere. Zaila da harreman hori mantentzea”. Taldea desegin zenean, musikan bakarrik jarraitzeko zer egin pentsatzen hasi zen. “Anaiaren ezkontzara joan nintzen. Bertan Dj bat ikusi nuen bere ordenagailu eta guzti. Gauza bera egitea bururatu zitzaidan; ekipoa erosi eta hala hasi nintzen”. Larunbatean, Josune Aranbururen saioa amaitutakoan, Larra Dj-ren txanda izango da. NOAUA! Zer formatutako emanaldiak eskaintzen dituzu? Iñaki Larrañaga. Orain arte, ezkontza gutxitan egon izan naiz eta jaietan ere gutxi. NOAUA!koa izan da izan dudan propaganda bakarra. Jaietan edo ezkontzetan eskaintzen ditut emanaldiak. Oso formatu ezberdinak izaten dira. Normalean, ezkon berriekin zer nolako musika nahi duten hitz egiten da. Kantu zehatzen batzuk nahi badituzte, horien zerrenda bat ematen dute. Jaietan, ordea, berbena eskaini behar da.

LARRA DJ “Azken ezkontzan adibidez, bals batekin hasi eta Iron Maidenekin amaitu nuen” N. Emanaldi bat aldez aurretik prestatzeak zer lan eskatzen dizu? I. L. Adibidez, Santueneko jaien kasuan, nire emanaldiaren aurretik kantu-afaria izango da. Afari horretan adineko jendea egongo da. Lehen bi orduak haiei begira prestatuko ditut; balsak, trikitixa… Goizeko hiruretarako, aldiz, musika doinu gogorragoak tartekatu beharko ditut. N. Beti publikoa kontuan hartu behar. Emanaldia aurrera doan bezala, nprobisatu beharko duzu, ezta?

I. L. Askotan ideia batekin hasten naiz, ordenagailua aurrean duzula. Baina emanaldiak aurrera egin ahala, hasierako ideia aldatzen doa, jendea abesti eske etortzen baita, edo jarritako abestiekin jendeak ez baitu dantza egiten. Inprobisatzea oso zaila ez denez… N. Parranda zaleek ze abesti dituzte gustukoen? I. L. Iaz, “reggeaton” asko eskatzen zuten, gazteek gehien bat. Azken ezkontzan adibidez, bals batekin hasi eta Iron Maidenekin amaitu nuen. Hurrengo ezkontzan, Pakito Txokolaterorekin amaitu dezaket. Denetik izaten da. N. Urtean zehar, emankorragoa den garairik izaten al duzu? I. L. Ni orain hasi naiz. Baina ezkontzak udaberri edo uda partean ospatzen dira gehienbat. Garai hori onena da. N. Egiguzu aurrerapen txiki bat. Zer entzungo dugu Santuenean? I. L. Oraindik ez dut ezer prestatu. Trikitixa asko sartuko dut eta bikoteek helduta dantzatzeko moduko abestiak tartekatuko ditut. Askotan, norbera nola dagoen ere emanaldia modu ezberdinean ikusten da. Egun horretan, kantu-afaritik nola irteten naizen, modu batera edo bestera ikusiko dut. Gero, jendeak nahi duena eskatzen duenaren arabera ere badago. Askotan nik abesti bat jartzen dut arrakastatsua izango delakoan. Minutu bat pasatzen da eta publikoa ez dela mugitzen ikusten da. Baina abestiak luze jotzen du. Abestia segituan ezin denez moztu, luze jotzen du. Taldean jotzen nuenean ere gauza bera gertatzen zen. Jendeari ustez gustuko izango zuten abesti bat jotzen hasi eta gustatu ez. Gero, gutxien espero duzun abestiak izaten du arrakasta gehien. N. Aurreikuspenik egiterik ez orduan? I. L. Bai. Abestiak aldatzea une bateko kontua izaten da. Behin abestia jarrita, 3-4 minutu dituzu zerrendak begiratu eta konponketaren bat egin behar bada egiteko. Badaezpada, ez dut

Iaz bezala, aurten ere auzoko jaietan arituko da Larra Dj.

gehiegi programatzen. N. Iaz ere Santueneko jaietan aritu zinen? I. L. Iaz Santueneako jaietan Cotiren abesti batekin playback-a egin genuen. Ile ordekoa jarri eta gitarra bat eskutan hartuta Coti imitatu genuen. Nire koinata eta nire ama Paulina Rubiorena egiten aritu ziren. Jendeari asko gustatu zitzaion. Emanaldi erdian egin genuen. Horrelako parodiak egitea oso gustuko dut eta herritarrak horrelako gauzak egitera animatu nahi nituzke. Oso ondo pasatzen da.

Iazko jaietan “Iaz Coti imitatu genuen. Nire koinata eta nire ama Paulina Rubiorena egiten aritu ziren. Horrelako parodiak egitea oso gustuko dut eta herritarrak horrelako gauzak egitera animatu nahi nituzke” ARITZ GORRITI _________________________


12

HERRIKO

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

TALDEAK

36ko gerra Usurbilen eta inguruan Iñaki Egaña idazleak hitzaldia eskainiko du ostegunean Sutegin

K

en Loachen “Tierra y Libertad” filma eskaini zen atzo, Sutegin. Gerra Zibilaren 70. urteurrena gogoan, Aitzaga Kultur Elkarteak antolatu duen kultur asteko lehen ekitaldia izan zen. Filma Katalunian girotzen da, gerra urteetan. 1936. urtean hasi eta hiru urte geroago amaitu zen guda hura izango du ahotan, Iñaki Egaña historialariak. Ezezagunak izan daitezkeen eta herriari lotuta dauden zenbait datu eskainiko ditu Sutegin. “Gerra Zibila Usurbilen eta inguruan” izenburupean, Usurbilen gerra hark utzi zituen arrastoak hizpide izango ditu datorren ostegunean arratsaldeko 19:30etatik aurrera herriko kultur etxean. Aldameneko herrietan jazotakoaren inguruko hainbat xehetasun emango ditu hitzaldi horretan. Historialari donostiarrak hogei liburutik gora plazaratu ditu. Sutegin jorratuko duen gaiaren inguruko bat baino gehiago, ikerlan batzuekin batera. Ez dira gutxi hainbat komunikabideetan idatzi izan dituen artikuluak. Egaña Arantzadirekin elkarlanean ari da, garai hartan fusilatu zituzten gorpuak aurkitu eta berreskuratze lanetan.

Igandea, omenaldi eguna Edozein kasutan, egun nagusia igande honetakoa izango da. Irailaren 17an, herriko gudariak omenduko dira eguerdiko 12:30ean Askatasuna plazan hasiko den ekitaldian. Duela zazpi hamarkada sufritu eta egin zutena aitortzeko unea izango da, inork dakiela aurrekaririk ez duen omenaldian. Lehenago, Bordatxo mendira irteera antolatu dute.

Irailaren 21ean hurbilduko da Sutegira Iñaki Egaña idazlea, 36ko gerrari buruzko hitzaldia eskaintzera.

Frontoi atzetik abiatuko den mendi martxaren amaieran, aipatutako mendian ikurriña ezarriko dute. Hain zuzen, egun berean baina duela zazpi hamarkada, Mendizorrotz aldetik barrena sartu ziren tropa frankistak. Herriko historiarik beltzenean geratuko den data horretan, tropa frankistak Usurbilera ailegatu eta herria hartu zuten.

Joseba Tapiaren saioa Bordatxotik jaisterakoan hasiko da Askatasuna plazako ekitaldia. Hilda zein bizirik diren gudariak oroimenean izango dituzte. Senide guztiei ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu zaie. Ekitaldia, dena den, irekia da eta eguerdiko 12:30ean hasiko da. Oroitarri bat ipiniko da Askatasuna plazan eta Joxemari Izeta bertsolariak eta Joseba Tapia trikitilariak girotuko dute omenaldia. ARITZ GORRITI _________________________

Gerra Zibilaren 70. urteurrena Irailak 17, igandea 10:00 Bordatxo mendira irteera. Bertan, ikurriña jartzea. 12:30 Gudariei omenaldia Askatasuna plazan. Partehartzaileak: Joxemari Izeta bertsolaria, Joseba Tapia trikitilaria.

Irailak 19, asteartea 21:00 “Lauxeta-Lau Haizetara” J.A. filma Sutegiko Zorrillaren Auditorioan.

Irailak 21, osteguna 19:30 “Gerra Zibila Usurbilen eta inguruan” hitzaldia Iñaki Egaña historialariaren eskutik Sutegiko Auditorioan. Antolatzailea: Aitzaga Kultur Elkartea.


P ORRUSALDA

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

13

Etxetik hasi behar delako Euskaltegian matrikulatzeko kanpaina abiarazi dute Buruntzaldeko udalek

F

amiliak berebiziko garrantzia du hizkuntzaren transmisioan. Horretaz jabeturik, Buruntzaldeko udalek euskararen belaunez belauneko transmisioa indartzeko lanean ari dira. Argitaratu duten eskuorriaren lemak adierazten duen bezala: “Etxetik hasi behar delako” egitasmoaren helburua euskararen familia bidezko transmisioan eragitea da. Haurrek eskolan euskaraz ikasi arren, familiaren jokabidea eta etxeko hizkuntza oso garrantzitsuak dira hizkuntza transmititzeko. Horregatik, Buruntzaldeko udalek eskuorri bat prestatu dute, familian, etxean, euskarari dagokionez zer egin, zer ez eta hizkuntzaren ezagutza eta erabilera hobetzeko gomendioak emateko. Baina, noski, guraso guztiak euskararen ezagutzari dagokionez ez dira berdinak. Familia batzuetan, gurasoek

euskaraz badakite, beste batzuetan ez, eta azkenik, beste familia batzuetako gurasoetako batek badaki eta besteak ez. Hori guztia kontuan hartuta, eskuorria ere hiru ataletan banatuta dago, atal bakoitzean familia-mota bakoitzerako gomendioak biltzeko. Bestetik, Buruntzaldeko udalek euskara ikasi edo hobetu nahi duten gurasoentzako laguntza bereziak eskaintzen dituzte eta eskuorriaren atzeko aldean diru laguntza horien berri jaso da. Usurbilgo kasuan, euskaltegiko matrikularen %80a udalaren dirulaguntza bidez jasotzeko aukera dago. Horretarako, udalak dirulaguntzadeialdia egiten duenean, epe barruan, eskaera egin behar da. Beharrezkoa da baldintza hauek betetzea: - Usurbilen erroldatuta egotea. - 12 urtetik beherako haurra edukitzea. - Ikasturtean zehar %80ko asistentzia eta aprobetxamendu ona izatea.

Diptiko honen bidez emango da kanpainaren berri.

Informazio gehiago: Telefono zenbakiak: Udal Euskara Zerbitzua, 943 371999. Etumeta Euskaltegia, 943 372001. euskara.usurbil@udal.gipuzkoa.net

DIRULAGUNTZAK

“Usurbilgo kasuan, euskaltegiko matrikularen %80a udalaren dirulaguntza bidez jasotzeko aukera dago”

Mus txapelketa ikusgarria sagardoaren lurraldean

U

rtero bezala, iritsi da sagar berriaren uzta garaia gure inguruko baserrietara. Sagarrondoak gogor jo ondoren, sagarrak bildu eta lehenengo sagar zukuak ateratzeko garaia. Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak harrera egin nahi dio sagar uzta berriari Sagardoaren Lurraldeko Lehen Mus Txapelketa antolatuz. Buruntzaldeko herri guztiak sagardo-

aren eta musaren inguruan biltzeko asmoz. Hala, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta, Usurbil eta Andoaingo taberna desberdinetan jokatuko da txapelketa eta hauetatik irabazle ateratzen direnen artean, finalerako ligaxka eta final handia Usurbilgo Saizar sagardotegian jokatuko dira. Gorde ezazu zure txokoa txapelketa

handirako irailaren 25a baino lehen, Ardibeltz garagardotegian edota Txiriboga tabernan. Txapelketa urriaren 3an hasiko da eta final handia berriz azaroaren 11n jokatuko da Saizarrenean.

Sari nagusia, 3.000 euro Sari ikusgarriak ordagoaren zain dira. Bikote irabazleak 3.000 euro, txapela eta bazkaria jasoko du.


14

D E N B O R A PA S A K Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

Hitz-gezidunak

Protestante kalbindar Bizia dutenak

Haragitarako abereak * DEITURA

Pilota jokaldia Antzekoa, berdina

Eramangarri

Zoladura

Gironako autoetan

Funts

Hangoarenak Musika nota

Barazki hostotsua Non atzizkia

Kezka

Bost bider bi

Zubereraz, lotsatia

Joan hadi!

Uranioa

Garbitua

Sudoku 1

5 4 6

9

5

9 5 2 6 7

4 2 7 6 9

Infusio mota Oso-oso garbi

Potasioa Portu

Jatorri atzizkia

Zubereraz, geldialdia, pausaldia

3 9

Libreak

Akuri

Serorak

* IZENA Herri handi

Nahi

Neona

Gipuzkoako herria

Pl., jaurtigai mota

4

9

8 3 9 7

8 6

9 x 9-ko laukian hutsik dauden gelaxkak bete behar dituzu 1etik 9ra bitarteko zenbakiak idatziz eta kontuan izanik zenbaki bakar bat ere ezin duzula errepikatu errenkada eta zutabe berean, ezta dagokion 3 x 3-ko laukian ere.

Soluzioak 17. orrialdean

Jainko egiptoarra


IZERDI

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

PA T S E T A N

15

Erreboteak bizirik jarraitzen du Zubietan

K

irolzale gehienak Kontxako estropadako 2. jardunaldiari begira zeuden bitartean, Zubietako Pilota Elkarteko eta Donibane Lohitzuneko Luzeaz Gain taldeko pilotariak urteetan zehar pilota-jokoen artean erregetzat hartua izan den erreboteko partida jokatu zuten Zubietako errebote plazan. Ikusle gutxi ziren bertan, bakan batzuk egia esan, baina bi taldeek erakustaldi polita eman zuten Endika Abril txapelketako 3. jardunaldiari zegokion neurketan. Errebotea galzorian dagoela entzun izan dugu behin eta berriz azken urte hauetan. Zubietan, behintzat, bizirik mantentzen dute eta horren lekuko izan zen pasa den igandean bertako plazan jokatu zuten norgehiagoka bikaina. Zubietarrak eta Donibane Lohitzundarrak izan ziren aurrez aurre 11.00etan hasita Endika Abril txapelketako jardunaldi berri bateko partidan eta luze aritu ziren Zubietako errebote plazan. Luzeaz Gazte taldea zen neurketa irabazteko faborito nagusia. Iazko edizioan garaipena lortu zuten eta aurtengo Frantziako Errebote txapelketan ere beraiek izan dira nagusi Ustaritzeko Kapito Harri taldeari 13 eta 12 irabazi ostean. Zubietako taldeak, aldiz, ez zuen ezer jokoan. Txapelketako lehenengo bi errebote partidak galduta finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe zeuden, baina azkenean neurketa galdu bazuten ere iparraldekoek izerdi dezente atera behar izan zuten hauek gainditzeko. Josu, Imanol eta Joxe Aizpurua anaiek, Kerman Errekondok eta Jon Huizik osatu zuten tamaina desberdineko zumitzeko laxoak eskuetan hartuta Zubietako taldea. Pilotariak aurrez aurre kokatuta, batzuk sake-gunean, besteak erresto-gunean, pilota plazaren alde batetik bestera gozo ibili zuten denbora luzez bakoitzak bere kintzeak egin eta jokoa osatu nahian. Norgehiagokaren hasieran zubietarrak izan ziren nagusi. Alde handiegirik lortzeko gaitasunik izan ez bazuten ere,

Donibane Lohitzuneko taldea nagusitu zen.

joko bat eta biko aldeaz aurretik izan ziren partida erdia baino gehiagora arte. Sakea zutenean jokoa eskuratzen zuten, baina Donibane Lohitzuneko pilotariak ere ez ziren atzera gelditzen. Bi berdinketen ostean zubietarrak 8 eta 6 aurreratu ziren. Hurrengo jokoa, aldiz, erabakiorra izan zen. Zubietarrek 9. jokoa lortzeko aukera izan zuten, baina azkenean Luzeaz Gazte taldeak eskuratu zuen jokoa eta hortik aurrera nagusi izan ziren.

Partida luzea jokatu zuten bi taldeek Izan ere, hurrengo joko guztiak egin zituzten Donibane Lohitzuneko jokalariek, guztira zazpi joko jarraian, eta azkenean 13 eta 8 nagusitu ziren. Luzea izan zen norgehiagoka bi ordu baino gehiagokoa, eta arrazoi zuen “errebotea ikustera garai bateko filosofiarekin etorri behar dela� esan zuenak. Partida guztiak, 13 jokotara jokatzen dira eta ezin da jakin zenbat denbora iraungo duen partida bakoitzak. Honela bada, hasierako ligaxkan jokatutako hiru norgehiagokak galdu ondoren Endika Abril errebote txapelketaren 43. ediziotik kanpo gelditu da Zubietako Pilota Elkarteko taldea. Horrez gain, hemendik aurrera, ziurre-

nik, Zubietako errebote plazan ez da aurtengo edizio honetako partida gehiago ikusteko aukerarik izango. Finala bertan izatekoa bazen ere, badirudi azken partida hori ez dela Zubietan jokatuko.

Herriko neskak irabazle lehen neurketan

U

surbil Futbol Taldeko emakumezkoen taldeak ondo ekin dio 2006-2007 denboraldiari. Pasa den larunbatean jokatu zuten lehen partida eta 2 eta 0 irabazi zuten Amaia AĂąorga eta Ainhoa Otxagabiaren golekin Groseko K.E. taldearen aurka Lasarte-Oriako Michelin futbol zelaian. Asteburu honetan Euskalduna taldearen aurka jokatuko dute Andoainen. Bestalde, 1. Errejional mailako taldeak larunbatean jokatuko du estraineko neurketa. Sanpedrotarra taldearen aurka jokatuko dute Trintxerpeko futbol zelaian. JOSU ARANBERRI ________________________


16

I NFORMAZIO P RAK TIKOA Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

Deialdia

Eskultura batekin apaindu nahi da Eguzkitza auzoa

E

guzkitzako lanak laster amaituko dira. Lan zailenak eginak daude eta orain auzoa edertzea falta da: farolak, zuhaitzak, eserlekuak‌ Baina ez dira Eguzkitzako urbanizazio berriak izango dituen apaingarri bakarrak izango. Udalak eskultura bat jarri nahi du, farmazia pareko plazatxoan hain zuzen. Zein eskultura jarri erabakitzeko, udalak deialdi irekia egin berri du. Deialdi honen arabera, eskultura gai honetara egokitu beharko da: Usurbil eta sagardoa. Sagardo Egunak 25 urte bete dituen honetan, sagardoaren munduarekin lotu nahi da auzoa apainduko duen eskultura.

Baldintzak hauexek izango dira: -Eskultura-proposamenak iturri bat edo ura izango du elementu finko bezala. -Harrizkoa izan beharko du eskultura. -Eskultura egin eta kokatzeko 12.000¤ e ur oko aurrekontura mugatu beharko dira (BEZ barne) deialdi honetara aurkezten diren proposamenak. -Bertso bat edo esaldi bat jartzeko tokia izan behar du eskulturak. Ekimen honetan parte hartu nahi duen orok, hilabete bukaerarako maketa bat aurkeztu beharko du udalean. Informazio gehiago udaletxean, 943 37 19 51 telefono zenbakian.

Eguneko goardiako farmaziak

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia

Irailak 14, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Irailak 20, asteazkena Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Irailak 15, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Irailak 21, osteguna Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Irailak 16, larunbata Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Gil, Nagusia 24 Lasarte

Irailak 22, ostirala De Miguel, Nagusia32 Lasarte

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

Irailak 17, igandea Gil, Nagusia 24 Lasarte

Irailak 23, larunbata Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Irailak 18, astelehena Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Irailak 24, igandea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Irailak 19, asteartea De Miguel, Nagusia32 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ Aizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11, Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).

2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

Mugikorra: 649435475 649435476 943 363370- 361439

LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T)

(Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T)

Donostia-Zubieta * Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.


I NGO

AL DEU ?

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

Egin kontu

Agenda

Zirriborro plastika tailerreko ikastaroak hastera doaz

Irailak 14, osteguna - Nola aurre egin artikulazioen higadurari, hitzaldia Sutegin. 17:00etan. - “Tierra y libertad” filma, 21:00etan Sutegin. Irailak 15 ostirala - “Euscualdunac” antzezlana, 22:30ean Sutegin.

A

Irailak 15/ irailak 17 - Santueneko jaiak. Irailak 17 igandea - Sagasti eta sagardotegi arteko ibilaldia. 9:00etan frontoitik abiatuta. - 10:00etan ibilaldia Bordatxo mendira ikurriña jartzera. 12:30ean gudariei omenaldia Askatasuna plazan (informazio gehiago, 12. orrialdean).

Soluzioak

✪ D B

E

✪ H

✪ H

A

✪ G

U

R

✪ N

E

✪ H

✪ T

A

I

B

I

Z

M A M L

O

T

J

B

✪ G ✪

A

L

A

K O

A

R

A

K

A

I

A

K

✪ G

I

✪ A

Z

A

O

D

I

✪ H

S

O A

J

Z

I

A

U

A

R

S

N

E

A

L

K

A M A

R

R I

U

✪ R

I

T

S

✪ K

E

N

A

K ✪

K

U

Z

I

A

T

A

9 5 6 7 2 1 4 3 8

8 2 4 3 6 9 5 7 1

7 1 3 5 8 4 2 6 9

4 8 9 6 1 7 3 5 2

1 6 5 8 3 2 7 9 4

2 3 7 4 9 5 1 8 6

urten ere eskuak astintzeko gogoarekin bazaude, Zirriborro plastika tailerrean zure zain daude. Ikastaroak umeei (4 urtetik gora) eta helduei zuzenduta daude eta pinturaz gain beste zenbait artelan ere landuko dira (buztina, kamisetak diseinatu, matxe-papera, maskarak…). Ordutegia eta egunak zehazteko bilera bat egingo da datorren irailaren 22an, arratsaldeko 19:00etan Udarregi ikastolan. Informazio gehiago 609413883 telefono zenbakian (Susana).

E

R

A

Hitz gezidunak, Jose Luis Zumeta 3 5 6 9 7 4 2 1 8 1 9 2 5 4 7 8 6 3 6 8 9 4 2 1 7 3 5 Sudoku

17

Egin kontu

56ko kintoen afaria Olarrondon

I

railaren 30ean arratsaldeko 20:30ean, 56ko kintoen afaria egingo da Olarrondo jatetxean, honako menuarekin: Entsalada epela, zapo eta langostinoekin; porru eta ganbazko hojaldrea; zapoa plantxan, perretxiku salteatuekin, pikilo saltsa eta txipiroi tintarekin; solomiloa plantxan, foie-gras eta patata purearekin. Edaria: Rioja Vega krz., gorria,

txuria, sagardoa, txakolina eta kaba. Etxeko postrea eta kafea. Prezioa 50 euro.

Irailaren 15ean, izena emateko azken eguna Izena eman nahi duenak honako kontu honetan sartu beharko du dirua: 2101 0069 11 0125485359. Izena emateko azken eguna: irailak 15 ostirala.


18

G AZI ,

GOZO, GEZA

Noaua! - 2006ko irailaren 15ean

ETXEBIZITZA -Usurbilen logela bat alokatzen da. Interesatuak deitu: 679185102. - Usurbilen hiru logelako etxe bat alokatutzen da. Abala eskatuko da. 649261704. - Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke. Tl: 630 032 779. - Neska euskalduna. Pisu konpartitu batean gela alokatuko nuke Usurbilen, edo, modu onean egonez gero pisua alokatuko nuke. Arratsaldez deitu, 14:00etatik aurrera. Tel: 627285904 SALEROSKETAK / GARAJEAK - Galtzaragañan 18,95 metro karratuko garaje itxia salgai. Interesatuak deitu 943361219 telefonora. - Garaje itxita salgai, 18 m2. Merkea. Puntapax bidean. Telefono zenbakia: 610 29 18 64 (Carlos). - 49 zm-tako Honada moto bat daukat salgai. Kondizio onetan eta modu onean. Interesatuak deitu 943364554 telefonora - Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa. Interesatuak deitu 943 372 034. - Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean, Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol). - Honda Dominator 650 cc motorra egoera oso onean. 667 172 010 (Jon). LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Esperientzia duen neska umeak zaintzeko prest. Edozein ordutan lan egiteko. Telefono zenbakia: 660 041 361. - Emakume bat eskaintzen da 11:00etatik 13:00era etxeko lanak egiteko edota pertsona helduak zaintzeko. Telefono zenbakiak: 659 89 90 40 / 943 365 737. - Udan umeak zaintzeko prest nago. Telefonoa: 687 651 605. - 17 urteko mutil bat naiz eta ekainetik irailera bitartean Usurbil eta inguruetan gustora lan egingo nuke. Eskaintzen bat baduzu deitu 650491552 telefono zenbakira. -LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskaraz zein erdaraz. Majisteritza ikasia eta esperientziaduna klase partikularrak ematen. 635209193. - Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH eta DBHko haur eta gazteei klase partikularrak ematen ditugu euskaraz zein gazteleraz. Interesatuak: 653711574. -Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egiteko, pertsona helduak zaintzeko edota antzeko lanetarako. 620 646 769. - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat

eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784 113. - Oporretako, ospakizunetako, edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. Telefono zenbakiak: 943555835/ 617242660. Lan-eskaintzak - Olarrondo jatetxean astebukaeratan barran eta komedorean lan egiteko pertsona bat behar da. Deitu 943360376 telefonora. - Pertsona bat behar dugu etxeko lanak egin eta haur bat zaintzeko. Lau orduz, goizeko 7:30etik 11:30era. Telefono zenbakia: 943 37 06 91 (ilunabarrean deitu). - Irailetik aurrera pertsona bat behar dugu Zubietan haur bat zaindu eta goizez etxeko lanak egiteko. 943 36 71 29 / 660 779 160. - Jatetxe batean garbitasun lanak egiteko emakume bat behar dugu. Interesatuak deitu 943362117 telefonora. -Arratsaldez etxeko lanak egiteko emakume baten bila gabiltza 645403905. - Zarautzko malekoian udan lan egiteko zerbitzariak behar dira. 661972670. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Snow egiteko tabla bat fijazioekin daukat salgai. 679185102 - Salgai paketeriako kamioneta 30.000km (10 hilabete). Tel: 666 871 914. - Eskopeta salgai, Beretta Saut 303 modeloa, 6 puntuko txoke mugikorra. Oso egoera onean. Tel: 607457004, Dani. - Larunbatean Puntapax 22-24 artean dortoka bat agertu zen. Udaltzaingoak jaso eta animalien babeslekura eraman du. - Terrenoa landatzeko erosi nahi dut, edifikatzeko ez. Tl: 943 36 11 09. - Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzen ditut. Interesatuak deitu: 657633461. - Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzen dira, baita ezkontza, opor edota beste edozein ospakizunetako bideoak editatu ere. Emaitza profesionala, modu onean. 617242660 / apore@euskalnet.net - Telebista aldatzekotan bazara eta zer egin ez badakizu etxean daukazunarekin, gustora hartuko genuke. 943360321. -Gazteentzat lokal bat alokairuan hartuko genuke. 667 694 049. - Fatxada margotzeko pintura naranja salgai daukat, kalitate onekoa, prezio onean. 635 209 235. - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karabana salgai. Tf. 629 680 214. - Umea eramateko mendiko motxila bat erosiko nuke. Tf. 605 72 48 24

JAIOTAKOAK - Maria Davila Zaldua Abuztuaren 17an. - Manex Bengoetxea Goizueta Abuztuaren 21ean. - Lucia Rodriguez Roman Irailaren 3an.

HILDAKOAK -Josefa Alberdi Aldalur Irailaren 7an hil zen 82 urterekin. Kalezar.

Oharrak, Txerrimunik ordainetan doaneko atalak dira Datorren alea: irailak 22. Zorion-agurrak irailaren 18a baino lehen ekarri edo bidali. erredakzioa@noaua.com NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil

Telefono interesgarriak • Udala...............................943 37 19 51 • Udaltzaingoa....................943 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ......943 37 01 48 • Eusko Tren.......................943 47 09 76 • Anbulategia..................... 943 36 20 13 • Udarregi Ikastola............. 943 36 12 16 • Udarregi (Agerialde).........943 36 38 95 • Haur Eskola (Kalezar)......943 37 40 61 • Oiardo kiroldegia.............943 37 24 98 • Zumarte ..........................943 37 15 94 • Etumeta euskaltegia .........943 37 20 01 • Taxi geltokia.....................943 36 21 78 • D.Y.A. ..........................943 46 46 22 • Gure Pakea.......................943 37 32 28 • Gure Elkartea....................943 37 17 51 • Arrate Egoitza...................943 36 63 40 • Bake epaitegia...................943 37 23 36 • Oa farmazia......................943 37 60 76 • Iturralde farmazia.............943 36 33 95 • Zubietako Batzarra...........943 37 20 77 • Argindarra (Iberduero).....943 47 09 76 • NOAUA! aldizkaria..........943 36 03 21 • Ertzantza..........................112 • Suhiltzaileak.....................112 • Larrialdiak........................112 • Anbulantziak....................112


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 248 alea by elkarmedia - Issuu