www.noaua.com
ASTEKARIA - 2006ko maiatzaren 12an - XI. urtea - Usurbil, 236. zenbakia
JC Perezek disko berriena aurkeztuko du Sutegin
Joxe Mari Zaldua baserritarra
“Nekazaritza ez dago egoera errazean�
ATARIKO
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
HAIZEA
Txirrikitutik
3
U
surbilgo auzoetako jaien egitarauen barruan herriko gazteen euskal dantzen erakustaldiek ez dute inoiz huts egiten. Aurreskua, kalejira, soka-dantza, fandangoa edota arin-arina dantzatzen duten gaztetxoek, une batez behintzat, jaietako protagonista nagusiak bilakatzen dira, argazkian agertzen direnak bezala. Joxean Labaienek 1985eko Santixabeletan ateratako argazki honetan (NOAUA! Kultur Elkarteko aurtengo egutegian dago argazkia), herriko pilotalekuan lau neskatxa gazte sardinerak dantzatzen ageri dira, otar eta guzti. Ziur egon urte guztian entseguetan egindako lanak bere fruitua eman zuela herriko jaietan. Laurak alpargatak, gona urdina, alkandora zuria eta zapi koadratuarekin jantzita ageri dira. Ezagutu al dituzue? Ezkerretik hasita hona hemen lau dantzari fin hauen izenak: Ainhoa Gutierrez, Saioa Sarasola, Nagore Leoz eta Arantxa Bereziartua. Aurten ere seguru izango dugula gaztetxoenek eskainiko dizkiguten dantza saioak ikusteko aukera. Zaloa Arnaiz Ibarguren
Argazkia: Joxean Labaien 1985eko Santixabelak, Kaleberri
Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil Tlf.: 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com
JENDE UGARI ANDATZA EGUNEAN
5. Or.
JOXE MARI ZALDUA BASERRITARRA
6. Or.
AITZIBER ARANBERRI
8. Or.
Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Intza Salsamendi, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Nerea Korta. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo. Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria. ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.
Hamar urtez atezain izan eta gero, Usurbil FT emakumezkoen futbol taldea uztea erabaki du Aitziber Aranberrik.
JC PEREZ, MAIATZAREN 12AN SUTEGIN
10. Or.
ZUMARTE MUSIKA ESKOLA, ZUBIETAN
11. Or.
SAGARDO EGUNAREN 25 URTEAK
12. Or.
XABIER TELLO SUKALDARIA
13. Or.
NOAUA.COM WEBGUNEA
14. Or.
IKA MIKA
NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
HERORREK
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
ESAN
NEREA ZINKUNEGI
E
25. botiltzarra
gin berri komunioa, gogoan dut lehen aldiz sentitutako alkoholaren zorabioa. Sagardo Eguna lehenbizikoz Usurbilen. Grabatutako edalontzirik erosi beharrik ez zegoen, grabatu gabekorik ere ez. Dema plazan sei bat sagardo postu, gehiago ez, nire memorian behintzat, eta herriko jendea, gurasoak ez, haien inguruan. Gerturatu orduko, komunioa egin berri duen bederatzi urteko neska motza izan arren, sagardoa muxu-truk. Ahizpa zaharrena eta biok ginen elkarrekin, eta elkarrekin ginela edan genuen lehenbizikoz sagardoa hiru lau bat aldiz jarraian. Frontoi atzeko parkera joan ginen gero, txirristrara, eta bertako kolore-burnizkoetan jolasten genbiltzala parrez hasi ginen biok inolako aitzakiarik gabe. Konturatu ere ez ginen egin sagardoaren pozaz etxera
joan eta bazkaltzen ari ginen bitartean amak “hok moxkortuta datoz” attari esan zion arte. Bazkalostean, eguraldi ederra bazen ere, siesta egin genuen ahizpak eta biok. Hogeita bost urte pasa dira ordutik, laaaa ostra!!! Bada urtean bitan ikusten dudan herriko jendea, Eguberrietan eta Sagardo Egunean. Dozena erdi bat urte daramazkit grabatutako edalontziak elkarren aldamenean jarriz kolekzio propioa sortu nahian. Ez da erraza, urte bereko lau edalontzirekin topatu izan naiz eta aurreko bi urtetakoak faltan. Erretzeko papera baita Sagardo Eguneko grabatutako edalontzia Coca-Cola botilaren ondoan. Kontuak kontu, maiatzaren azken aurreko igande biharamunean goizean jaiki eta ajeak jota lanera goazela, Usurbilen hogeita bost urtez jarraian botiltzarra ospatzen dugula pentsatzeko arrazoirik bada. Eta?
Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai - Jose Piñas - Aritz Gorriti - Jakoba Errekondo
Ika-mika
Sofiaren abentura
E
z dut arnasarik, ito beharrean aurkitzen naiz, zer egin jakin gabe. Negar egin nahi dut, negar egin behar dut, gorde ditudan zakarrak bota behar ditut… buaaa… Zergatik nago horrela? Zer gertatuko ote zait? Epe baten ondoren horrela sentitzen naiz ia beti. Ez al nago eroso eta pozik daramadan bizitzarekin? Edota, zer falta zait? Ui!! Polita da esaten ari zaidana, baina negargura gehiago ematen dit. Maitasun gehiago eman behar omen dut, umilagoa izan, oro har, bihotza bigundu behar omen zait. Nola? Ni, nire ingurukoentzat hoberena nahi dudanari, maitasun gehiago eman behar dudala esaten? Niri? Umilagoa izan behar dudala? “Maitasun falta ikaragarria duzu, noiz da bihotzez esan duzun azken hitza? Noiz, zure ingurukoren bat, zurekin haserretu eta entzun diozun une bakarra? Isilik, esaten duenari erantzun gabe, okerragoak bota gabe, isilik, ezer esan gabe, agian arra-
zoi pixka bat duela adieraziz? Noiz? Etxe zoragarria duzu, kotxea noski, ordenagailua, eta maitasuna? Hitz potoloa da, non gordetzen duzu? Lekurik ba al du zure agendan. Egun eguzkitsuetan, bai… ze ondo, ondo aurkitzen zara zurekin eta zure ingurukoekin, eta txarrak dituzunean? Ez al da orduan maitasun gehien behar duzun momentu egokia? Eta jasotzen al duzu? “Ez, ezta?” Aaa… zer egin dut nik hau jasateko! (galdetzen diozu zeure buruari) “eta nik, hitz egiten dizun honek, esango dizut. Eta zuk, zer egin duzu zure bikotekide, seme edota ingurukoren batek egun txarrak dituenean… lagundu al diozu? Zerbait egin al duzu, bera hobeto sentitzeko? Edota, bere altueran jarri eta okerrago bukatu duzue?… Ai maitia… asko ikasi beharra duzu… umila izaten, aldeko ezer eskatu gabe, maitekorra izaten, bestela… txiki… berdin jarraituko duzu edota okerrago. Hori ezinezkoa da! Oso zaila da! Esaten
duzu… noski!!! “Oso zaila da, haserretzea baita bide errazena, urtetan praktikan jarri duzun metodo bakarra. Pixkanaka, saiatu zaitez, eta emaitzak jasotzean, bihotza izeneko altxorra, geroz eta handiagoa bihurtuko da. Zoriontasuna zure itzala izango da. Bide luze eta zaila da, lortuko duzu”. Atzo nire maitearekin haserretu nintzen, lanetik etorri eta muturrez egongo nintzateke beste bi egunez, baina gaur ez dut hori egingo… ui! Badator… zer egingo dut… urduri nago… Gabon –esan dit. Kaixo maitia! – hori esan eta segituan, inoiz eman diodan besarkadarik handiena eman diot, ze zoragarria, ji, ji… oso ondo aurkitzen naiz. Barkatu atzokoa, ez nuen ondo jokatu – esan dit berak. Ezinezkoa! Bera barkamena eskatzen! Barkatu niri ere, egia esan, nik ere ez nuen oso ondo jokatu… Labrit Zabala
HERORREK
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
ESAN
5
Jende ugari Andatza Egunean
E
guraldi onari esker, lagun asko bildu ziren maiatzaren 7an Andatzan. Beti bezala, Andatza taldekoek hamaiketakoa banatu zuten mendizaleen artean. Zizurkildarrak ere Andatzan izan ziren. Haurrentzako jolasak, hain zuzen, Zizurkilgo Ziotza taldeak antolatu zituen.
Ika-mika
Udarregi Ikastola: Batzar Orokorra
G
aur arratsaldean Udarregi ikastola irakaskuntza kooperatiba elkartearen urteko ohiko batzarra egin dugu. Urtero bezala, Udarregiko artekaritzako kide eta zuzendari den Mariaje Imazek, ikastolaren funtzionamendu orokorra, ekonomia eta aurrekontuen azalpen zehatzak eskaini dizkigu, besteak beste. Ikastolak 351 bazkide ditu guztira eta horietatik 319 bazkide erabiltzaileak edo gurasoak gara. Batzar honetara gerturatu garen 30 pertsonetatik, 13 bakarrik ginen gurasoak. Guztiz penagarria! Etxeratu ostean nire burutazioak idatziz adierazteko beharra sentitu dut. Hemen doaz. Ez dira asko baina konpartitu nahi ditut. Usurbilgo herrian eskola bakarra dugu eta haur gehienak hemen eskolaratuak
izanik (Udarregi ikastolan), ze ondorio mota atera behar da datu horiek ikusterakoan? Ea al gaitu kezkatzen gure seme-alaben hezkuntzak? Ala, ikastolarengan erabateko konfiantza dugunez gero, ez dugu batzarretara joateko premiarik ikusten? Ez bata eta ez bestea! Kritikoak izaten abilak gara denok baina behar ez den lekuan, okerrekoan: parkean, kalean, dendan...? Erraza da gure iritzia botatzea eta kito. Ez da nahikoa! Erabaki zuzenak hartzeko nahitaezkoa da martxan ditugun organoak balekoak egitea eta behar den bezala erabiltzea. Hezkuntza mundua denok osatzen dugu; gurasoak, irakasleak, ez dozenteak, ikasleak.... Denon partizipazioa ezinbestekoa da. Hezkuntza mundua bizia da, eguneroko eginkizunetan oinarritua. Familia eta eskolan lantzen diren helburuak uztar-
tuz osatuko dugu etorkizuneko jendartea. Bai, inplikazioa eskatzen du, sakrifizio pixka bat, konpromisoa maila batean, baina ze gutxiago! Gure seme-alaben etorkizunaz ari gara mintzatzen, beraiek hezitzen dituen eskolaz. Ez al du pena merezi guzti horrek? Baietz deritzot eta nahiz txikia izan eskaini dudan aportazioa, erreleboa beste guraso bati pasata, banoa. Ez urrutira, hurbil izango nauzue, behar duzuenean laguntzeko beti prest. Ordezkatu gaituzten guraso eta irakasleei ongi etorri eta animoak! Eta oraindik artekaritzatik pasa ez diren gurasoei gauza bakarra esan nahi diet: une bakoitzak erakusten duelako denon aportazioak dira beharrezkoak.
Itziar Basterrika
IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: Maiatzak 19. Idatzia ekartzeko azken eguna: maiatzak 14.
6
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
Joxe Mari Zaldua, Sari baserrikoa
“Erribera honetan ni bakarrik izango naiz lurretik bizi dena”
G
ertu dugu San Ixidro eguna. Nekazarien egun handia denez, honakoan, Aginagako erriberara jo dugu. Sari baserrin topatu dugu Joxe Mari Zaldua. Ezkor sumatu dugu eta nekazaritzaren etorkizuna beltza dela adierazi digu. Gizartea aldatzen ari dela eta letxua, esate baterako, gero eta gutxiago saltzen dela dio. Irabazi-iturri berriak bilatu nahian, jateko sagarra eta babarruna landatzen hasi da orain. NOAUA! Oker ez banago, nekazaritzatik bizi zarete. Abeltzaintza aspaldi utzia duzue, ezta? Joxe Mari Zaldua. Lehen, garai batean baserrietan ganadua zegoen. 10-12 behi. Baina hori pikutara joan da. Duela hogei urte negutegiak jarri nituen ganaduaren alternatiba bezala. Baina gizartea asko aldatu da. Letxua gero eta gutxiago saltzen da. Orain, garbituta, zatituta eta poltsetan datorren letxu hori da saltzen dena.
JOXE MARI ZALDUA “Letxua, tomatea eta piperra landatzen dugu. Orain sagarrarekin hasi gara” N. Baina enpresa horiek nonbait erosiko dituzte letxuak? J. M. Z. Han beheran, Espainia aldean. Letxu-poltsarena oso erosoa da. Poltsa ireki eta platerera. Listo. Inbernaderoko letxua garbitzeak ez du lan handirik baina erosotasun kontua da.
Babarruna eta jateko sagarra landatzen hasi da Joxe Mari Zaldua.
Gizartea horrela dago. Grazia ematen didate ekologismoari buruz hitz egiten dutenak. Herri aldamenean errausketa-planta jarri behar dutela diotenean orduan hitz egiten dugu ekologismoaz. Eta letxu-poltsa horiek zer dira? Dena plastikoa da; dena kontsumoa da. Gu behintzat letxuarekin nahikoa zaharkituta geratzen ari gara.
tzen du jendeak. Sagardo-sagarraren aldean, bere lanak ditu jatekoak.
N. Letxuaz aparte, zer da lantzen duzuena. J. M. Z. Letxua, tomatea eta piper txorizeroa, prejituta jateko. Orain sagarrarekin hasi naiz baina jan-sagarrarekin, ez sagardo-sagarrarekin. Kiwia ere landatu dugu. Egia esan, nekazaritza ez dago egoera errazean.
N. Noraezean al dago nekazaritza sektorea. J. M. Z. Guztiz. Lur-sailak ditugu eta etekin bat atera nahian gabiltza baina ez dakigu nora jo.
N. Jan-sagarraren aldeko apostua berria al da? J. M. Z. Niretzat bai. Bere lanak ditu baina kalitatezkoa eginez gero, estima-
N. Babarruna landatzen ere hasi behar duzu. J. M. Z. Lehen aldiz izango da. Ez dizkigu arazoak konponduko baina laguntza bat izan daiteke. Oraintxe bertan, egia esan, ez dakigu ze landatu.
N. Inguruko baserritarrak ere kezkatuta sumatzen dituzu? J. M. Z. Erribera honetan ni bakarrik izango naiz lurretik bizi dena. Gainontzekoak beste lan batzuk dituzte, edo denborapasan aritzen dira. (Hurrengo orrialdean darrai)
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
7
(Aurreko orrialdetik dator)
N. Garai hobeak ezagutu dituzu, beraz. J. M. Z. Bai, bai. Dudarik gabe. N. Baina laguntzarik jasoko duzue. J. M. Z. Telebistan, Ibarretxe eta azaltzen direnean, orduan esaten dute lehen sektoreari lagundu egin behar zaiola. Baina laguntzak gero eta gutxiago daude. Aurreko astean hitzaldi batean izan nintzen Fraisoron (Villabonan). Ekoizpen integratuari buruzko hitzaldia izan zen: ez ekologikoa, ez tradizionala, tarteko zerbait. Dirulaguntzen gainean hitz egin zen eta Suitzan gobernuak dirulaguntza bidez asko laguntzen duela esan zen. Hona hori ailegatzen ez bada, ez dakit nik… Esplotazio handiak eta kito. Txikiok jai dugu.
EKOIZPEN EKOLOGIKOAZ “Oso polita da baina nik ekoizpen ekologikoan ez dut sinesten”
Bi egunez luzatuko dira San Ixidro eguneko ospakizunak
A
urten, astelehenarekin egokitu da San Ixidro. Hori dela eta, bi egunetan ospatuko da nekazarien eguna. Bezperan, maiatzaren 14an, azoka egingo da Usurbilgo frontoian. Haurrentzat ere izango da jolasik. Eta festa borobiltzeko, herri kirolak. Herrialdeetako aizkolari lehia jokatuko da Dema plazan. Baserritarren bazkaria, ordea, biharamunean ospatuko da, nekazarien egun handian.
Maiatzak 14 igandea 11:00-14:00: Azoka, herri kirolak eta haurrentzat ekitaldiak. Harrijasotzailea Goenatxo II izango da. Herrialdeetako aizkolari lehia ere jokatuko da Dema plazan. Lehian arituko diren bikoteak hauek: Gipuzkoatik: Agite - Zubizarreta. Bizkaitik: Bihurri - Mendieta. Arabatik: Zubillaga - Llanos.
Nafarroatik: Flores - Rodríguez. Osatu beharreko lana, hauxe: - Kana erdiko 4 zutik. - Kana erdiko 4 kolpeka. - 4 oin bikoa txanda librean. - 6 kana erdiko txanda librean. Loreak eta landareak salgai Udaberriko loreak eta baratzeko landarea erosteko aukera ere izango da maiatzaren 14ko azokan.
Maiatzak 15 astelehena San Ixidro Eguna 11:00etan meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa Andazpe elkartean (bertsolariak eta trikitilariak ere izango dira). Baserritarren bazkaria, ordea, Saizar Sagardotegian egingo da, eguerdiko 14:00etatik aurrera. Prezioa: 25 euro.
N. Ekoizpen ekologikoarekin egon zen boom modukoa. Bide hori aztertu al duzue? J. M. Z. Oso polita da ekoizpen ekologikoarena baina nik ez dut horretan sinesten. Badaude produktu batzuk ekologikoki lortzea daudenak. Baina nik ez dut asko sinesten. Gauza batzutan akaso bai. Sagarrekin gertatu izan da. Batzuk esaten dute, `guk ekologikoa nahi dugu´. Sagar ekologikoak, ordea, harrak izan ditzake. `Baina harrik ez dugu nahi´ entzun behar. Ekologikoa nahi duzue baina harrik gabekoa, orduan zer nahi duzue? N. Kontraesan asko ditugu. J. M. Z. Akaso ezjakintasunetik ari naiz hizketan, baina gehiago saltzeko kontua da ekologikoarena. Udaberriko loreak eta baratzeko landarea erosteko aukera izango da maiatzaren 14ko azokan. IMANOL UBEDA ______________________
8
ELKARRIZKETA
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
“Belaunaldi berrien garaia da” Hamar urtez atezain izan eta gero, futbol taldea utzi du Aitziber Aranberrik
U
surbil Futbol Taldeak emakumezkoen taldea jarri zuen martxan duela hamar urte. Ordutik hona, Aitziber izan da taldean jarraitu duen bakarra. Eta beti hamaikakoan. Aitziber Aranberri eta beste hamar jokalari zelairatu izan dira. Atezain bakarra izateak baditu bere abantailak. Entrenatzaileek buruhauste bat gutxiago izan dute urteotan. Atepean zalantzarik ez zen. Aitziber atezain. Datorren urtean, ordea, hamaikakoa osatzea ez da hain erraza izango. Aitziber Aranberrik taldea uztea erabaki du. Datorren denboraldian, beste bat izango da atepean arituko dena. Berak dioen bezala, “belaunaldi berrien garaia iritsi da”. NOAUA! Nolatan hasi zinen futbolean jokatzen? Aitziber Aranberri. Zelai handian hasi baino lehen, ikastolan hasi ginen areto-futbolean, bosgarren mailan edo. Plaieroetan urtebete egin genuen Donostian eta gero futbol handian hasi ginen jokatzen. N. Txapelketarik irabazi al duzue ala denbora pasan aritu izan zarete? A. A. Behin, Kopa Txapelketan, final-
Taldea osatu zenetik hona, Usurbil FT taldeko atezaina izan da Aitziber Aranberri.
aurrekoetara iritsi ginen. Penaltietan sailkatu ginen finalaurrekoetara. Dena den, beti denborapasa moduan hartu izan dugu futbola. N. Eta hasieratik atezain. Zergatik? A. A. Ikastolan besterik ez zegoelako.
Areto-futbolean Nagore zen atezaina baina futbol handira pasa ginenean ez zen animatu eta ni jarri nintzen. Futbolean jokatzen ez nintzen ona eta ni jarri nintzen atezain. (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)
ELKARRIZKETA
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
9
N. Hamar urtez taldeko atezaina izan zara. Gustura aritu zaren seinale. A. A. Bai, ni oso gustura egon naiz. Hasieran atezain txarra nintzen baina urteak aurrera egin ahala neurria hartu nion atezain postuari. N. Lagunekin hasi zinen futbolean baina lagunek taldea uzten joan ziren eta beste jokalari batzuk iritsi ziren. Akaso politagoak izan ziren haserako urteak zuretzat. A. A. Koadrilako neskak hasi ginen. Baina gerora taldean sartu direnekin ere ondo moldatu naiz. Ezberdina zen hasieran, lagun-taldekoak ginelako gehienak. Baina gainontzekoekin ere primeran pasa dut.
AITZIBER ARANBERRI “Datorren denboraldian ez dakit taldea aterako den; azken partidetan 12 jokalari bakarrik bildu izan gara” N. Taldea utzi berri duzu. Zer nolako etorkizuna du emakumezkoen taldeak? A. A. Duela hamar urte osatu zen taldea. Datorren denboraldian, ordea, ez dakit talderik aterako den. Azken partidetan 11-12 jokalari aritu izan gara. Baina taldean geratu direnek esaten dute aterako dutela taldea, eta hala izatea espero dut.
Haritz Zubiaur, Iñigo Pagola, Xabier Pagola eta Josu Aranberri izan dira bere entrenatzaileak.
N. Azken urteotan, anaia izan da zure entrenatzailea. Gainerako taldekideen aurrean, erosoa izan al da? A. A. Kontua da ni izan naizela taldeko atezain bakarra. Ez da egon ordezko bat. Ez dira postu baterako bi atezain egon. Beraz, ez da deserosoa izan. N. Azken partidan lore-sorta jaso zenuen. Espero al zenuen? A. A. Ez nuen espero, egia esan. Koadrilakoak izan ziren. Partida hasita iritsi ziren eta builaka hasi ziren; orduan ikusi nuen pankarta. Partida bukatu zenean lore-sorta oparitu zidaten eta ilusio handia egin zidan.
“Nekatu egin naiz” N. Zergatik utzi duzu taldea? A. A. Nekatu egin naiz. Astebururo batetik bestera ibili behar duzu. Nik uste dut belaunaldi berrien garaia iritsi dela. Dena den, ez da bapateko erabakia izan. Azken hiru urteotan uztekotan izan naiz baina atezainik ez zen eta horregatik jarraitu dut jokatzen orain arte. IMANOL UBEDA ________________________
10
PORRUSALDA
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
Maiatzaren 12an ostirala
JC Perez Sutegin
B
este musikari batzuentzat kantu garaikideak idazten eman ditu azken bost urteak. Eta pianoa jotzen. Baina halako batean, 2001ean Tolosako Leidorren emandako kontzertu baten grabazioa entzun zuen, eta pena sentitu zuen saio bakar bat ez zutelako grabatu. Hala adierazi zuen disko berriaren aurkezpenean eskaini zuen prentsaurrekoan: «jazz eta soul kutsua zuen emanaldi hark, eta pentsatu nuen haize sekzio bat gehitzea, jazz sonoritatea indartzeko eta zuzenean grabatzeko», azaldu zuen JC Perezek. Egitasmo horren emaitza da “Hiriko istorioak”, zuzenean grabatu duen diskoa. Lan hauxe aurkeztuko du zuzenean JC Perezek Sutegin.
“Hiriko istorioak” diskoa aurkeztera dator JC Perez.
Danborradako entseguak
A
urreko alean aipatu genuen bezala, haur danborradan izena emateko epea maiatzaren 5ean amaitu zen. Dena den, entseguak maiatzaren 12an hasiko dira, Agerialden, 17:15etik 18:00ak arte. Eta horrela, ostiralero. Helduak, ordea, izen ematearekin batera hasiko dira jaietako danborradarako entseatzen. Hauek ere, maiatzaren 12an hasiko dituzte beren danbor-saioak, eta egunean bertan eman beharko dute izena. Agerialden bilduko dira, baina iluntze partean, 20:30etik 21:30era (aurrerantzean ere, ostiralero ordu horretan bertan).
Noiz: maiatzak 12 ostirala. Non: Sutegin, 22:30ean. Sarrerak: aldez aurretik, 8 euro Oiardo kiroldegian. Egunean bertan takilan, 10 euro. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
“Larru haizetara” antzezlaneko aktoreen curriculum-a
J
exux Artze Taldeak antolatu du “Larru haizetara” antzezlana, maiatzaren 13an Sutegin ikus ahal izango duguna. Bi aktoreen curriculuma bezain barregarria bada antzezlana, ez galtzeko moduko saioa izango da. 22:30ean hasiko da. Sarrerak salgai Lizardin eta Mahukan. Aurretik 8 euro; egun berean eta takilan 10 euro.
Patxo Telleria (curri-lingus) Euskal aktoreen eredugarri, EGBko lehenengo mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako antzezlanean. EGBko bigarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko hirugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko laugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko bostgarren
mailan ez zen arbolik egon kurtso bukaerako ikusizunean, eta horrela bukatu zituen bere ikasketak. Atzera pausu hau kolpe latza izan zen, baina handik urte batzuetara Madrilen profesional gisa debutatu zuen "Eloisa está debajo de un almendro" antzezlanean, almendrondoren paperean. Geroko lanak dira: "El Jardín de los Cerezos", "Gernikako Arbola" "Alamoko bataila", "Urkatuaren arbola"… Bere antzezpenei esker, 1991ean, Adolfo Marsillach-ek dirusari bat eskaini zuen hil ala bizirik harrapatuko zuenari. Geroztik Bilboko parkean bizi da, "magnolioz" kamuflaturik.
Mikel Martinez (curri-culum) Aktore enblematiko honek, antzerkigintzan hasi baino lehen, modelo lana egin zuen Picasso-rentzat.
Honela eman zitzaion hasiera kubismoari. 1982an Pinocho-ren papera egin zuen Maria Gerrero antzokian, Gepetoren atsekaberako. 1983an “Cirano de Bergerac” antzeztu zuen Amparo Rivellesekin, eta Amparo Rivelles bizirik irten zen hortik. 1985etik 1989ra Teatro Realean egon zen, arropazaindegian, sudur makoan abriguak eskegiten, erabateko arrakastarekin, hala kritika nola publikoarena. gobernuak 1992an Egiptoko "Esfinge"-aren sudurra lapurtu izana leporatu zion. "Karbono 14" frogak bere errugabetasuna erakutsi zuen. Artistikoki telebistan jo zuen gailurra "Kleenex"-en anuntzio ospetsuarekin. Kritikoen iritziz, bere itzelezko pituitaria ez da sekula izan arazo bat antzezteko orduan. Arazoa bere talentorik eza da. www.euskalnet.net/mimar/biko/larr u.htm webgunetik jasoa.
PORRUSALDA
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
11
Musikarekin jolastu nahi? Orain Zubietan ere bai
D
atorren ikasturtean, Zubietako haurrek musikarekin “jolasteko” txoko berri bat izango dute Eskola Txikian. Zumarte Musika Eskolak “Musika Txokoa” zabaltzeko asmoa du eta dagoeneko martxan da aurrematrikulazio kanpaina. 2006-2007 ikasturtean musikarekin dantzatu, abestu eta jolastu nahi duten zubietar haurrek ez dute zertan Usurbila joan beharrik izango. Zubietako Eskola Txikian bertan musikaz gozatu ahal izango dute. 4 eta 7 urte arteko haurrei musika eskolak jasotzeko aukera eskainiko zaie. Bereziki adin hau duten ikasleei irakasteko irakaslego egokia du Zumarte Musika Eskolak. Era honetako eskolak emateko prestaketa berezia jaso duten irakasleak. Izena ematen duten haurrek astean behin ordubeteko saioa jasoko dute. Eta aurrerago, instrumenturen batekin hasi edota abesbatzan aritu
ahal izango dira. Informazio gehiago Zumarte Musika Eskolan jaso daiteke (Kale Nagusia 45, Usurbil). Aurre izenematea laster zabalduko da. Maiatzaren 15ean hasi eta 19an amaituko da: astelehen, astearte eta ostegunetan, goizetan, 10:00etatik 12:30era. Astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldez, 16:30etik 19:00etara.
MUSIKA TXOKOA “Astean behin, ordubeteko saioa jasoko dute izena ematen duten haurrek” Telefonoz ere deitzeko aukera dago: 943 37 15 94. E-mailez, honako helbidean: zumarte@euskalnet.net (haurraren izen-abizena eta jaioteguna, gurasoen izen-abizenak eta telefonoa zehaztu).
Iaz 20 urte bete zituen Zumarte Musika Eskolak.
Zumarte Musika Eskolakoak Mungian
M
aiatzaren 12an, Zumarte Musika Eskolako KitarraPiano Taldea, Txistu Taldea, Talde Istrumentala eta Trikitixa-Pandero Taldea Mungiara (Bizkaia) joango dira Santos Intxausti Musika Eskolarekin trukaketa-kontzertua eskaintzera. 45 ikasle inguru izango dira Usurbildik abiatuko diren ikasleak eta Mungiako "Torre Billela" Kultur Etxean eskainiko dute kontzertua arratsaldeko 19:00etan. Mungiako ikasleak, aldiz, gure artean izango dira Soinurbil musika astearen barruan: maiatzaren 26an Sutegin.
Datorren astean hasiko da
II. Soinurbil Musika Astea S
oinurbil Musika Astearen bigarren edizioak ekitaldi aipagarriak jasoko ditu bere baitan. Datorren asteko aldizkarian zehatz mehatz aipatuko ditugu ekitaldi denak baina hemen dituzue nabarmenenak.
"Pirineos Jazz" taldea Maiatzaren 19an arituko dira Sutegiko auditorioan. Talde honen ikuskizuna oso ona dela esan digute Zumarte Musika Eskolakoek. Emanaldi pilo bat eskaini dute
Euskal Herrian barrena. “Tam Tametik Tom Tomera” kontzertu didaktikoa eskainiko du Pirineos Jazz taldeak Usurbilen.
Organo kontzertua Maiatzaren 25ean egingo da organo kontzertua Salbatore elizan. Nabarmentzeko ekitaldia, laster Usurbilgo organoa konpontzen hasiko baitira eta konponketak bi urte iraungo ditu. Beraz, berritze-lanak hasi aurretik egingo den azken kontzertua izango da maiatzaren 25ekoa.
Galizako dantzariak II. Soinurbil Musika Astean dantzarako tarterik ere izango da. Galizako Anduriña Dantza Taldea eta Zumarteko ikasleak Sutegin arituko dira maiatzaren 27an.
Perkusio kalejira Dagoeneko entsegu ugari egin ditu Zumarte Musika Eskolan biltzen den perkusio talde honek. Musika Astean egingo dute lehen zuzenekoa. Kalejiran ibiliko dira maiatzaren 27an.
12
XXV. S AG ARDO E GUNA Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
Sagardo Egunaren XXV urteak erakusketa batean bildurik
E
gun hauetan, Sagardo Egunari buruzko erakusketa topatuko duzue Sutegin. Aurten XXV. urtea beteko du Sagardo Egunak. Aurreko edizioetako irudiak aurkituko dituzue erakusketan. Ez irudiak bakarrik. Baita prentsa-oharrak, kartelak, edalontziak... Erakusketarekin batera, XV. urteurrenean egindako laburmetraia ere etengabe egongo da ikusgai. Aurreko urteetako edalontzi grabatuak erosteko aukera ere izango dute erakusketara hurbiltzen direnek. "Sagardo Egunaren XXV urteak" izenburupean zabaldu den erakusketa hau Sagardo Egunaren Lagunak taldeak antolatu du. Maiatzaren 1etik 21era egongo da zabalik, eta honako ordutegia izango
Sagardoa nola bota ikasteko tailerra
S
agardo Egunean botatzaile bezala jardun nahi duten guztientzat ikastaroa antolatu du Sagardo Egunaren Lagunak taldeak. Hau irakatsiko da: betebeharrak, ariketa praktikoak, hobetze teknikak. Maiatzaren 13an larunbata, Sutegin (arratsaldez, 16:3019:30). Ez da aurretik izena eman behar, egunean bertan Sutegin azaldu eta kito.
Sagardo Egunean ere zabalik izango da erakusketa.
du: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara.
“Sagarrondotik dator sagardoa�, aurtengo Bertsopaper Lehiaketako gaia
S
agardo Egunaren ospakizunekin bat egingo du aurtengo Bertsopaper Lehiaketak. Beste urte batzuetan gaia librea bazen, honakoan sagardoa izango da bertsoak idazteko zehaztu den gaia: “Sagarrondotik dator sagardoa�. Beste berrikuntzarik bada. Lehen ezinbestekoa zen usurbildarra izatea. Honakoan, Euskal Herriko 18 urtetik gorako edonork har dezake parte. - Lehiaketa honetan Euskal Herriko 18 urtetik gorako edonork har dezake parte. - Lanak, ekainaren 15a baino lehen, honako helbidera bidali behar dira: Usurbilgo Udala (XXX. Bertsopaper Lehiaketa) Joxe Martin Enparantza. 20170 Usurbil. - Lanek inoiz argitaratu gabeak izan
beharko dute. - Sariak: lehenak, 200 euro eta txapela. Bigarrenak, 150. Hirugarrenak, 100. - Aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake. - Lanek gutxienez 8 bertso beharko dituzte eta gehienez 10. Originalarekin batera, hiru kopia bidali behar dira. - Lanak egilea nor den adieraz dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak ipini. - Epaimahaiaren erabakia uztailaren 1ean jakingo da Santixabel jaietako bertso saioan. Antolatzailea: Bota Punttuba, Sagardo Egunaren Lagunak.
Maiatzaren 12an, dastatze afaria
A
urreko alean aipatu genuen bezala, sagardo dastatze afaria egingo da aste honetan Mahaspildegi elkartean. Izena emateko epea irekita dago eta Xabier Kamio enologoa izango da dastatze afaria gidatuko duena. Sagardo ezberdinak dastatuko dira. afaria dastatze Sagardo Mahaspildegi elkartean egingo da maiatzaren 12an ostirala, 19:30ean hasita. Prezioa: 21 euro. Izenematea, honako telefono zenbakira deituz: 661 122 568 (17:00etatik aurrera).
XXV. S AG ARDO E GUNA
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
13
Xabier Tello sukaldaria “Sagarrak joko asko ematen du”
S
agardo Egunaren Lagunak taldeak sukaldaritza ikastaro bat antolatu du, baina ez da ikastaro arrunta: sagar, sagardo eta sagarkien ingurukoa da. Ikastaroa Edorta Agirrek argitaratutako “Sagardoa Platerean” liburuan dago oinarrituta eta Xabier Tello sukaldari usurbildarra aukeratu dute irakasle lanetarako. Jada bi saio egin dituzte Agerialden eta oraindik beste hainbeste gelditzen dira. NOAUA! Zertan oinarritzen da ematen ari zaren ikastaroa? Xabier Tello. Ikastaro txiki bat da, monografikoa, lau saio soilik dituena. Saio bakoitzeko hiru plater egingo ditugu. Helburua, oro har, sagardoaren, sagarraren eta sagarkien mundua bultzatzea da, hauen bidez platerak prestatuz. Sagar eta sagardoaz gain askoz gehiago ere ez dago, baina ezin dira ahaztu sagar-ozpina eta sagardo-ozpina, edo sagardoza, hau da, sagar likorea. Eta lau osagai horien bitartez prestatuko ditugu hainbat plater. Guztietan osagaiak antzekoak diren arren, plater mota ezberdinak egitea litzateke helburua, sagarra, sagardoa eta sagarkiak presente edukita. Horregatik egin da ikastaro laburra, oso errepikakorra litzatekeelako bestela. Hobe da agian lau saio on ematea, saio asko eta funts gutxikoak egitea baino. N. Zer du hain berezia sagarrak bere inguruan ikastaro bat antolatzeko? X. T. Guk, sukaldari bezala, lurraren produktuak bultzatu behar ditugu. Bultzatu eta baita nolabait indartu ere. Sagarrek, gainera, dastamen ezaugarri asko eskaintzen dituzte, gauza gozoak eta emaitza onekoak egin daitezke. Izan ere, duela urte batzuk, 1989an, Menorcan egon nintzen lanean jatetxe batean eta bertan bakailaoa sagardotan egiten genuen. Eta jatetxerako sagardoa hemendik bidaltzen zidaten. Madril eta Bartzelonan ere asko erabiltzen da orain
Sagardo Egunaren Lagunak taldeak antolatu duen ikastaroko irakasle da Xabier Tello.
sagardoa, eskaera handia dago. Errekurtsoak ustiatzeko garaia da orain.
XABIER TELLO “Madril eta Bartzelonan asko erabiltzen da orain sagardoa, eskaera handia dago” N. Sagardoa sarritan sagardotegiko menuarekin bakarrik lotzen dugu. Ze joko ematen dute sagarrek, sagardoak eta sagarkiek sukaldean? X. T. Denerako ematen dute jokoa. Adibidez, entsalada bat, haragi plater bat, arraina edota postrea egiteko balio dezake sagarrak. Ozpina erabiltzerakoan ere sagar-ozpina erabil daiteke, eta emaitza ezberdina izango da platera berdina bada ere. N. Zer moduz joan zen ikastaroaren lehen saioa? X. T. Oso ondo, hamabi pertsona etorri ziren. Arrakastatsua izan da, jendea
oso gustura atera da, niri gutxienez hori iruditu zait. Oso plater originalak egiten ari gara, jatetxeetako platerak, landuak. Lehenengo saioan, adibidez, kukulu entsalada bat egin genuen, sagarra, intxaurrak, Idiazabalgo gazta eta izokin ketua erabiliz. Eta baita bakailao-tartaleta bat, piperrada gratinatu eta sagardo saltsarekin. Elaboratutako platerak dira, baina ez konplikatuak. N. Helduentzako sukaldaritza ikastaroak ematen ari zara Agerialden. Jende asko animatzen al da sukaldaritza ikastera? X. T. Bai, eta asko gustatzen zaie ofizioa. Gainera aurrera ateratzen dira, eskaera handia baitago. Guk graduatua ez daukaten pertsonei formazioa ematen diegu, ofizioa erakusten diegu eta graduatua ateratzen laguntzen diegu. Enpresa batera joaten dira praktikak egitera eta irteera profesionala ematen diegu. Oso gustura nago, gazteak aurrera ateratzen direla ikusten dut-eta. NEREA KORTA __________________________
14
E TXEKO B ERRI
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
Gero eta bisita gehiago jasotzen ditu noaua.com webguneak
A
E
statistikek hala diote. 2005eko urtarriletik 2006ko martxoaren bukaera arteko bilakaera goranzkoa izan da. Bataz beste, hirukoiztu egin da bisita kopurua. Orain, 400 bisitatik gora jasotzen ditu egunero noaua.com webguneak. Webguneko albistegia edizio jarraituan ipini genuenetik, gero eta gehiago dira noaua.com webgunera jotzen dutenak. Atal gehiago ere baditu web orrialdeak: baserrien liburuari eskainitakoa da bisitatuena. Posta elektronikoa zabaltzeko auke-
noaua.com WEBGUNEak 400 bisita jasotzen ditu egunero.
ra ere eskaintzen du noaua.com webguneak. Zorion-agurrak ere biltzen dira NOAUA!ren atarian.
Amaitu da argazki ikastaroa
N
Poxpolo eta Mokolo pailazoak Zubietan
OAUA!k egindako deialdia ez zen oharkabean pasa. Hamaika lagunek hartu zuten parte argazki digitalari buruzko ikastaroan. Ander Gillenea argazkilariak zuzendu zuen ikastaroa.
urreko alean iragarri genuen bezala, Poxpolo eta Mokolo pailazoekin hasiko da aurtengo Plis, Plas, Txalo ta Jolas egitaraua. Zubietako frontoian izango ditugu maiatzaren 13an larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. “Zirkoa� ikuskizuna aurkeztuko dute Poxpolo eta Mokolo pailazoek Zubietan. Hori maiatzaren 13an izango da. Maiatzaren 27an, karaokearen txanda izango da. Santuenean egingo den ekitaldian, gaur egungo eta aspaldiko euskal kantuak abesteko aukera izango da. Baina hori maiatzaren 27an gertatuko da. Lehen hitzordua Zubietan dugu, maiatzaren 13an larunbata: Poxpolo eta Mokolo.
Zubietan hasiko da Plis, Plas, Txalo ta Jolas egitaraua.
IZERDI
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
PA T S E T A N
15
Usurbil FT taldearen denboraldiko azken partida
U
surbil Futbol Taldea denboraldiko azken txanpan da. Emakumezkoen eta 2. jubenil mailako taldeek amaitu berria dute 2005-2006 denboraldia eta Lehen Errejional mailako jokalariek datorren asteburuan jokatuko dute ligako azken neurketa. Harane futbol zelaiko eraberritze lanen kontuarekin Zubietan jokatu behar izan dituzte etxeko partidak, baina hala ere, orohar, denboraldi ona burutu dute guztiek. Lehen Errejional mailako taldeak larunbatean jokatuko du denboraldiko azken neurketa. Usurbildarrak Preferente mailara igotzeko aukera ematen duten bi lehenengo postuetatik kanpo gelditu ziren duela hilabete pasatxo, baina hala ere Irunen Mari単oren aurka jokatuko duten partida irabaziz gero, Usurbil Futbol Taldeak maila honetan lortu izan duen posturik onena hobetu dezake. Pasa den asteburuan Zubietan Eneko Mujika, Mikel Otaegi, I単igo Etxaniz eta Eneko Harreguyk lortutako golei esker Lasarte-Oriako Ostadar taldea 4-0 gainditu ondoren sailkapeneko 6. postuan jarraitzen dute usurbildarrek. Horixe da herriko taldeak inoiz lortu duen posturik onena, baina aurretik dituzten bi taldeak bi puntura daudenez, 4. postua eskuratzeko aukera dute oraindik.
Larunbatean amaituko du denboraldia errejionaleko taldeak.
Hala ere, denboraldi ona burutu du talde nagusiak. Denboraldi osoan 4 partida besterik ez dituzte galdu, bakarra bigarren itzulian, eta berdindu dituzten 14 neurketetatik batzuk irabazi izan balituzte lehenengo bi postuak gertu izango lituzkete denboraldi amaiera honetan. Bigarren Jubenil mailako taldeak, berriz, pasa den asteburuan jokatu zuen denboraldiko azken neurketa. Urtzi Izagirre eta Iker Agirrezabalagak zuzendutako taldeak Lehen Jubenil mailara igo ahal izateko fasea jokatzeko txartela lortu zuen denboraldiko lehen zatian, baina fase honetan ez dute lehenengo postuetan ibiltzeko aukerarik izan. Fase honen hasieran lehenengo garaipena lortzea asko kosta zitzaien eta
Usurbil aurrera Herri Arteko Txapelketan
U
surbilek Gipuzkoako Herri Arteko Pilota Txapelketako final zortzirenak jokatzeko txartela lortu zuen pasa den larunbatean Zumarragan. Usurbilen jokatutako joaneko norgehiagokan ia erabakita utzi zuten kanporaketa, eta itzulikoan ez zuten hutsik egin. Usurbilen 3-0 irabazita joan ziren Zumarraga aldera, eta Beloki pilotalekuan 2-1 nagusitu ziren herriko pilotariak. Kadete mailan, Xabier Santxo infantilak eta E単aut Esnaolak 13-22 irabazi zuten Aleman eta Quina Zumarragako bikotearen aurka. Jubenil mailan, I単igo Irastorza eta Iker Zinkunegik kanporaketako partida
bakarra galdu zuten, Biain eta Viana bikoteak 22-12 irabazi ondoren. Kanporaketako azken partida, berriz, Jabier Santxo eta Asier Arrutik 17-22 irabazi zuten Rodriguez-Intxaustiren aurka. Honenbestez, Zegama izango dute aurrez aurre usurbildarrek final zortzirenetako norgehiagokan. Joaneko neurketak Usurbilen jokatuko dira larunbat honetan 18.00etan, eta itzulikoak Zegaman hurrengo asteburuan. Pala modalitateko Herri Arteko Txapelketan, berriz, Usurbilek 0-2 (1835 eta 28-40) galdu zuen Andoainen aurka Zubietako pilotalekuan jokatutako joaneko norgehiagoketan.
ondoren ere, lesioak tarteko, nahikoa irregularra izan da talde hau. Hala ere, azken bi jardunaldietan maila ona eman dute. Igoera fasean lehen postuan amaitu duen Luberriren aurka 3-3 berdindu zuten duela bi aste, eta pasa den asteburuan 3-5 irabazi zuten bigarren postua eskuratu duen Alde Zaharraren aurka. Emakumezkoen taldeari dagokionez, lehian egin duen 10. denboraldi hau ez da onenetakoa izan. Hasierako ligan ez ziren gaizki ibili, baina Kopa txapelketan jokalari garrantzitsuak falta izan dituzte eta azken bigarren postuan amaitu dute. JOSU ARANBERRI __________________
Eskubaloi partida
P
asa den asteburuko atsedenaldiaren ondoren, jubenil mailako eskubaloi taldeak Oiardo kiroldegian jokatuko du larunbat honetan Gipuzkoako Kopa Txapelketako laugarren jardunaldiari dagokion partida. Oraingo honetan Eibarko Arrate taldea izango dute aurrez aurre, eta sailkapenari begirada bat emanez gero ez dute partida erraza izango. Eibartarrak sailkapeneko lehen postuan kokatuta daude jokatutako hiru neurketak irabazita eta usurbildarrak 3. postuan daude partida bat irabazi eta bestea galduta.
16
N OAUA ! T XIKI
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
Udarregi ikastolako gazteak Errobi eta Bidasoako uretan
A
urten ere, ikastolako DBH hiru-
Bidarrai
garren mailako ikasleak Nafarroa
Behera eta Garaiko lurraldeetan izan gara: lurra zapalduz eta uretan murgilduz.
Narbarte
plisti-plasta!
eta gauean... lotara?
I NGO
AL DEU ?
Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
17
Literaturaren txokoa
Agenda
Suspentsea arotzaren eskuetan
Maiatzak 12, ostirala -Xabier Kamiorekin sagardo dastatze afaria Mahaspildegin. 19:30ean. -JC Perez kantaria Sutegin. 22:30ean.
rakurlea «lepotik helduta» eraman nahi izan du Alberto Ladron Aranak “Arotzaren eskuak” (Elkar) nobela berri honetan, hasieratik bukaeraraino. «Polizia nobela bizia egin nahi nuen», adierazi zuen liburuaren aurkezpenean, «eta irakurleari bakerik ez ematea zen nire helburua. Eleberria ustekabeekin betetzea, eta amaieran, gainera, kolpe txiki bat».
Maiatzak 13, larunbata - Errauste planten aurkako koordinakundeak deitutako manifestazioa. 18:00etan Donostiako manifestazioan. -Sagardo botatzaile tailerra Sutegin, 16:30-19:30. -Poxpolo eta Mokolo Zubietan.17:00. -"Larru haizetara" 22:30ean Sutegin. Maiatzak 14, igandea San Ixidro. Goizean azoka, haurrentzako ekitaldiak eta herri-kirolak (ikus 7. orrialdea). Maiatzak 15, astelehena - San Ixidro Nekazarien Eguna. Meza, hamaiketakoa eta bazkaria Saizarren (ikus 7. orrialdea). Maiatzak 19, ostirala Pirineos Jazz Taldea 20:00etan Sutegin. Antolatzailea: Zumarte, Usurbilgo Udala. Sarrera doan. Maiatzak 21, igandea Sagardo Eguna.
Herri Urratsera autobusean
U
darregi ikastolak maiatzaren 14an ospatuko den Herri Urrats festara joateko autobusa antolatu du. Autobusa 9:00etan aterako da udaletxe aurretik eta 19:00etan bueltatuko da. Prezioa 8 euro. Izen-ematea, Udarregi ikastolan bertan, maiatzaren 12a arte (943 36 12 16).
«Ez da literaturaren funtzio bakarra irakurlearen jakin-mina piztea» gaineratu du Xabier Mendiguren editoreak, «baina nobelak idazteko modu eskergarria bada behintzat». Suspentsezko istorioa da: ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena.
I
Egin kontu
Erraustearen aurka eta erreferendumaren aldeko manifestazioa egingo da Donostian
M
aiatzaren 13an larunbata, erreferendumaren aldeko manifestazioa egingo da Donostiako Errausketaren Boulevardean Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak deituta. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da manifestazioa. Deialdiarekin bat egin dute ondoko sindikatu, elkarte eta alderdik: EHNE, LAB, CCOO, ELA, STEEILAS, ESK, Eguzki, Ekologistak Martxan, Haritzalde,
Eguneko goardiako farmaziak
Greenpeace, EB, Aralar, Baga Boga, Zutik, Plataforma Vertedero de San Marcos.
Telefono interesgarriak • Udala
• Udaltzaingoa 943 36 11 12
• Gure Elkartea 943 37 17 51
Maiatzak 12, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte
Maiatzak 19, ostirala De Miguel, Nagusia32 Lasarte
• Obrak eta Zerbitzuak
• Arrate Egoitza 943 36 63 40
Maiatzak 13, larunbata Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Gil, Nagusia 24 Lasarte
Maiatzak 20, larunbata Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte
• EuskoTren 943 47 09 76
• Oa farmazia
• Anbulategia 943 36 20 13
• Iturralde farm. 943 36 33 95
• Ikastola
• Zubieta Herri Batzarra
Maiatzak 14, igandea Gil, Nagusia 24 Lasarte
Maiatzak 21, igandea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte
Agerialde 943 36 38 95
Maiatzak 15, astelehena Gil, Nagusia 24 Lasarte
Maiatzak 22, astelehena Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte
Maiatzak 16, asteartea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Maiatzak 17, asteazkena Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte
943 37 01 48
2006ko egutegi osoa: www.noaua.com
943 36 12 16
• Haur Eskola (Kalezar) 943 37 40 61 • Kiroldegia
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ Aizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11, Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).
943 37 19 51
• Gure Pakea 943 37 32 28
Maiatzak 18, osteguna Orue, Jaizkibel 2 Lasarte
Maiatzak 11, osteguna De Miguel, Nagusia32 Lasarte
• Bake epaitegia 943 37 23 36 943 37 60 76
943 37 20 77 • Argindarra
943 47 09 76
• NOAUA!
943 36 03 21
943 37 24 98
• Zumarte
943 37 15 94
• Ertzantza
112
• Etumeta
943 37 20 01
• Suhiltzaileak
112
• Taxi geltokia 943 36 21 78
• Larrialdiak
112
• DYA
• Anbulantziak
112
943 46 46 22
18
G AZI , G OZO, G EZA Noaua! - 2006ko maiatzaren 12an
Txerrimunik ordainetan ETXEBIZITZA -Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahiko luke Usurbilen. 679 185 102. - Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke. Tel: 630 032 779. - Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduentzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dut premiaz. 620 646 769. - Usurbilen alokairuan etxe bat behar dugu. Ordainketa bermatua. 943365737. -Capbreton (Landas) Home mobile (bungalow) alokatzen da. Hondartza gertu. Guztiz jantzita, bi logela dauzka, terraza eta jardina. Aste buruak eta uda. Ekonomikoa. 685 721 652 edo 665 734 009. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Garaje itxi bat alokatzen da Etxealdian, 22m2, kotxea erraz sartzen da, 76 euro. Interesatuak deitu arratsaldez: 943373185. - Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa. Interesatuak deitu 943 372 034. - Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean, Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol). - Honda Dominator 650 cc motorra egoera oso onean. 667 172 010 (Jon). - Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian. Interesatuak: 943 361 235. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Kamarera bat eskaintzen da. Esperientziduna. 616273785 - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, umeak eta helduak zaintzeko eta antzeko lanetarako. Interesatuak deitu 630274906. -Bakeiran snow-ko klaseak eta ikastaroak ematen dira. Alojamendua ere eskaintzen da. Informazio gehiago: 652 651 906 -LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskaraz zein erdaraz. Majisteritza ikasia eta esperientziaduna klase partikularrak ematen. 635209193. - Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH eta DBHko haur eta gazteei klase partikularrak ematen ditugu euskaraz zein gazteleraz. Interesatuak: 653711574. -Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egiteko, pertsona helduak zaintzeko edota antzeko lanetarako. 620 646 769. - Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehenetik ostiralera lan egiteko. 667 694 469. - Emakume bat eskaintzen da astelehenetik ostiralera, pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko. Telefonoa: 626 641 155 Mariaje. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat
eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784 113. - Oporretako, ospakizunetako, edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. 943555835/ 617242660. Lan-eskaintzak Aginagako Manterola gasolindegian oporretako ordezkapenerako pertsona bat behar da, ekainetik urrira lan egiteko. Interesatuek curriculuma argazki batekin utzi gasolindegian, edota deitu 943 36 13 95 zenbakira (Garbi単e). -Etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko egun osoz, pertsona baten bila gabiltza .645403905. - Emakume bat behar da etxeko lanetarako.650947142 - Zarautzko malekoian udan lan egiteko zerbitzariak behar dira. Interesatuak deitu 661972670 telefonora.
BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Kotxe bat salgai, Opel Frontera. SS-AP, 3.000 euro. ITV eta bineta ordainduta. Tf: 656 712 340 (Luis). - Euskadiko selekzioko txandalaren jertsea galdu zait, frontoi inguruan. Aurkitu duenak deitu 943 366 845. - Urrezko pultsera bat galdu zait Artzabalgo frontoi inguruan. Aurkitzen duenak NOAUA!ra eraman dezala. Eskupekoa emango da. - Andoaingo Zine eta Bideo Eskolak 7 laburmetraia egiteko aktoreak behar ditu euskaraz zein erdaraz. 667886414 (Miren). - Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzen ditut. Interesatuak deitu: 657633461. - Argazki zaharrak berritzen eta txukutzen dira, baita ezkontza, opor edota beste edozein ospakizunetako bideoak editatu ere.Emaitza profesionala, modu onean. Telefonoa 617242660 edota zapore@euskalnet.net - Telebista aldatzekotan bazara eta zer egin ez badakizu etxean daukazunarekin, gustora hartuko genuke. Deitu 943360321 telefonora eta geroni pasako ginateke jasotzera. -Gazteentzat lokal bat alokairuan hartuko genuke. 667 694 049. - Fatxada margotzeko pintura naranja salgai daukat, kalitate onekoa, prezio onean. 635 209 235. - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karabana salgai. Komun kimiko bat eta sukaldea. 1.200km. Prezioa 6.000 e. 629 680 214. - Umea eramateko mendiko motxila bat erosiko nuke. Tlfnoa: 605 72 48 24 - Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera eramaten da. Tf. 615 755 762.
Zorionak Josu eta Aitziber! Aurten ere biok maiatzaren 15ean urteak batera egin behar, hau marka! Ondo pasa ta kontuz moxkortu gabe. Zorionak Olatz! Maiatzaren 29an 7 urte beteko dituzu. Muxu handi bat etxekoen partez eta ondo pasa! Zorionak Lorena eta Leire! Maiatzaren 3an eta 23an dira zuen urtebetetze egunak. Muxu bat gurasoen partez eta ondo pasa!
JAIOTZAK - Aitor Mindegia Plaza apirilaren 26an. - Irati eta Saioa Izeta Enriquez apirilaren 26an.
HILDAKOAK Elias Sagardia Salsamendi Maiatzaren 8an hil zen 80 urterekin. Kaleberri.
HILDAKOAK Inaxio Labaka Etxeberria Maiatzaren 3an hil zen 73 urte zituela. Txokoalde. Aitona nola geratu zara Ohe txuri hortan mutu? Katxe, Irabi eta Erroizpe Galdezka ari zaizkigu. Andatzan goran goazenean, Joizkiguzu bi kuku Eta zuk maite gintuzun denok Irri bat egingo dugu.