Skip to main content

NOAUA!! 222 alea

Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2006ko urtarrilaren 20an - XI. urtea - Usurbil, 222. zenbakia

B er tako sagardotegiak, jada zabalik

Nora Izagirre, moda diseinatzailea

“Lan hau ez da gehiegi baloratzen�


ATA R I KO H A I Z E A

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

3

Txirrikitutik

X

VII. mendeko Aginagako Mapil baserria ezaguna da bertan Gipuzkoako ontziola jarduera handiena eta garrantzitsuena izan zuelako. Garai hartan erregeak izendatuta “Usurbilgo Erret Ontziola” deitzen zen. Mapil, Saroe Jauregiko Ignacio de Soroa kapitainaren jabegoa izan zen. Bertan merkataritzarako bergantinak, fragatak eta Espainiaren itsaso armadarako ontziak egiten ziren, bereziki kaskoak. Erabiltzen zen egur gehiena Irisasikoa zen. Ondoren diketik, karroez lagundurik, uretara botatzen ziren Pasaiara eramateko eta bertan arboladura jartzen zieten. Aipatzekoak dira bertan egin ziren 1.200 tonako Santa Ana eta San Pedro ontziak. XIX. mende erdialdera arte Mapilek bere jarduera mantentzen jarraitu zuen. Urte mordoa hutsik egon ondoren, gaur egun Mapil eraberritua dago eta ez dauka argazkian agertzen denarekin itxura gehiegirik. Zaloa Arnaiz Ibarguren

1940, Mapil baserria, Aginaga Jabetza: Kutxa Fototeka Iturria: “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburua

Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil Tlf.: 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com

NORA IZAGIRRE MODA DISEINATZAILEA

6. Or.

ION KORTA, NORVEGIATIK BUELTAN

8. Or.

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Intza Salsamendi, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo. Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria. ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

Arkitektura teknikoa ikasi du Ionek eta karrera amaitzeko proiektua Norvegiako Bergen hirian osatu du.

ATZERAPENAK HARANE FUTBOL ZELAIAN

10. Or.

18/98 AUZIARI BURUZKO HITZALDIA

11. Or.

BI ERAKUSKETA SUTEGIN

12. Or.

Urtarrilaren 20a bitartean, Susana Martinen ikasleek egindako kamisetak ikusteko aukera izango dugu Sutegiko erakusketa aretoan.

AGENDA, AZKEN ORDUKO DEIALDIAK...

17. Or.

IKA MIKA

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an HERORREK ESAN

Zutabea

JOSE PIÑAS

Munduko Gizarte Foroa

H

ilabete honetan hasiko da Munduko Gizarte Foroaren seigarren edizioa. Aurrekoen aldean, hiru hiriburutan egingo da eta data ezberdinetan: Bamakon, Caracasen eta Karachin. Munduko Gizarte Foroa 2001ean abiatu zen. Neoliberal sistemari aurre egiten dioten giza borrokak koordinatu eta eztabaida sustatzeko bilgune gisa. Tradizioz ezkertiar izan diren alderdien gainbehera garaiak dira, behin boterea eskuratu ondoren kale egin dutelako, bereziki, mundu justuago baten saiakeran. Gainera, akats larria egiten ari dira, maila politikoa maila instituzionalera murriztuz. Hori horrela den garai hauetan, neoliberal ideiak zabalduz doaz eta horien haritik iritsi dira gerrak, txikizio ekologikoak, lan-baldintzen kaskartzea, kanpo zorra, hiriko zein nekazal guneetako miseria. Gauzak horrela, giza taldeok argi dugu eraldaketa nagusiak gizarte partehartzaile, antolatu eta mobilizatu baten eskutik iritsiko direla. Honek, botere maila handitu nahi duten alderdi politikoetatik aldentzen gaitu. OMC, FMI, CM, G-8 eta antzekoei aurre egin dieten giza mugimendu antiglobalizatzaile berriak azaldu dira. Nekazari, indigena, emakume, ekologista eta hainbat sindikatu indartu egin dira eta giza-talde handietan bilakatu dira.

Horiek guztiek ondo ulertu dute neoliberalismoari ezin zaiola era sektorialean aurre egin, pobrezia globalari eta herrien elkartasunaren alde borrokatzeko arlo laboralak, ekonomikoak, ekologikoak, kulturalak uztartu behar direla. Munduko Gizarte Foroak borroka integral hau biltzen asmatu du eta hortik duen pluraltasun kutsua. Munduko Gizarte Foroa, halaber, metodologia horizontalak eta partehartzaileak sustatzen nabarmendu da. Demokrazia berregin nahian, ahotsik gabekoen ahotsa bilakatu nahian: tailerrak eta seminarioak dira ehundaka erakunderen bilgune, non euren esperientziak elkartrukatu, borrokak artikulatu eta neoliberalismoari aurre egiteko alternatibak eztabaidatzen diren. Munduko Gizarte Foroak erronka handiak ditu aurretik: globaletik lokalera eta alderantziz doazen bideak uztartu, adibidez. Badira zubi lana egiten ari diren foro lokalak. Euskal Herrian EHGF delakoak lehen esperientzia izan zuen 2003an, ondo legoke egitasmo hura berreskuratzea. Azkenik, Munduko Gizarte Foroa prozesu dinamiko gisa ulertu beharko genuke, non urrats errealei lehentasuna ematen zaien. Historiaren armiarma sare handian jende xeheak bere ekarpenak egin ditzan.

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai - Jose PiĂąas - Aritz Gorriti

Ika-mika

Aupa Erreala baina zaindu Zubieta

Z

ubietar gehienak, betidanik izan dugu Erreala gure klub kutuna, beste hainbat gipuzkoarrek bezala. Oraingoan berriz, kezka handia sortu du bere joerak, baino are gehiago gure administrazio nagusiak, hau da Donostiako Udalak eta Foru Aldundiak, hartu duten jarrera. Biak jarri dira lehiaketa batean, ea nork eskaintzen dion altxorrik hoberena, Errealaren aurreko administrazio kontseiluak egindako kudeaketaren ondorioak estaltzeko. Jadanik hauteskunde kanpaina hasi da. Hau horrela onartzea, bere presupuestotik, eztabaidagarria izan liteke baino garbi esanez gero, erabakia onartu liteke, nahiz eta ados ez egon. Beste gauza bat da Zubietako garapena, Udalak zuzenean Errealaren eta eraikuntzako enpresen esku uztea. Orain dela gutxi, beste artikulu batean esaten nuen bezala, Zubietako garapena aurrez ikertutako plan baten barruan egon behar luke. Plan horretan ze garapen maila bete behar den, zer epetan burutuko den, eta Zubietarron iritzia kontutan hartua izatea eskatzen genuen. Egunkari bidez jakin dugu

Zubietako Herri Batzarrarekin, Donostiako udalak bilerak izango dituela. Alde berean Lasarteko udalarekin komisioa osatu dutela Zubietako garapena lantzeko. Bailarako komisioa osatzea ondo ikusiko genuke, bertan egonez gero Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo udalarekin batera, eta ez, beti bezala dena erabaki ondoren guri azaltzea. Zubietako garapena bere osotasunean egin beharra dago, eta ez zatika eta lur jabegoaren nor den arabera. Nahiz eta Errealak lurrak soberan izan, alboko batzuek ere erosi zituen. Astiazaran jaunak, kargua utzi aurretik saldu zizkien eraikuntzako enpresa batzuei. Orain Donostiako udala prest dago Plan Orokorraren aldaketa egitea, lur hauen kalifikazioa aldatzeko, eta bertan ahal diren etxe gehienak egiteko. Onartu ezina da, lurraren jabegoa zein den ikusita erabakitzea salmenta libreko etxeak izango diren edo babez ofizialekoak. Edo akaso hori izango al da Errealeko instalakuntzen mugan dauden lur guztiek izango duten kalifikazio mota, edo unitate berdinean sartuko al dira? Zer dentsitate onartuko da lur hauetan?

Horrela ezin da Zubietako garapenerako planarik egin. Etxeak edo beste edozein eraikuntza, ezin dira perretxikoak bezala egin, jabegoan baitan. Zubietako Herri Batzarrak aurkeztu zituen bere proposamenak Plan Orokorraren Aurrerapenari. Bertan agertzen zen gure nahia. Garapena kaskotik hasi, eta olio tanta bezala zabalduz, hipodromo aldera joatera. Beti bezala erantzun ere ez zaio egin. Hau dena ikusita, hiritarren partaidetza sarritan aipatzeak ez du ezer balio. Benetako borondaterik balego, Zubietako Barrutiaren edo Distrituaren sormena bultzatuko litzake, eta ez aitzakia pila bilatu denbora pasa dadin ezer egin gabe. Zubietarrok harro egon behar genuke, Errealaren instalakuntzak geurean izateaz. Errealak Zubietako garapenean izan behar du bere pisua, baino ez Zubietarren ordezkariak baino gehiago. Erreala ere Zubietako arazoetan parte izatea nahi dugu, ez Zubietaren etsaia.

Imanol Azpiroz (Zubietako alkatea)


HERORREK

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

Zer diyo?

ESAN

5

Axier Otegi, Lurdes Galvez

Proposamen interesgarri batekin gatoz

K

aixo herritar agurgarriok. Zuengana zuzentzen gara, proposamen interesgarri batekin. Proposamen hau bideratu nahi duen talde bat gara. Gogoan duzue zer nolako giroa izaten zen Usurbilgo kaleetan? Inauteriak, urte zaharra, herriko festak,‌ Garai haietan Usurbilgo gazteak antolatzen eta parte hartzen zuten edozein festetan, aldi berean ahaztu ezina bihurtuaz. Azken finean ulertarazi nahi duguna hau da: Herritar guztiak, zaharrak eta gazteak, behar direla herri dinamiko bat izateko. Horrela denen partaidetzak herri giro alaia sortzen duelako. Denok dakigun bezala festak ez direla bere kabuz sortzen, norbait behar izaten da atzetik hori bultzatzeko. Hori aldatzeko aurkeztu nahi dizuegu proposamena hau da: Talde bat sortzea, ekintza artistiko ezberdinak aurrera eramateko. Urtean zehar egin nahi diren ekintzak talde berak erabakiko ditu, beti herriko jendeaz osatua eta herritarrei eskaintzeko. Eta galdetuko zarete, nola eraman dezakegu praktikara?

Telf: 943 36 61 21

Lau lan talde osatuaz. Gidoi taldea: Ideia eta proiektuak jorratuko duen taldea da. Beraien zeregina, erabaki diren ekintzen garapena, norabidea eta beharrak aztertuko dituztenak. Azken finean ekintzari forma emango dion taldea da. Partaideak 18 urtetik gorakoak izango lirateke. Espresio taldea: Talde honek espresio korporala, monologoak, elkarrizketak, dantza, mimika eta abar luze bat, landuko lituzke. Beti ere egin nahi den ekintzari zuzendua. Partaideen adina 9 urtetik gorakoak. Anbientazio taldea: talde honek arlo ezberdinak landuko lituzke, inguruaren egokitzea, pertsonaiei forma eman, jostunak, makilajeak eta ile-apaindegien lanarekin izango litzateke. Partaideak 16 urtetik gorakoak. Ikus-entzunezko taldea: Talde honen egin beharra proiektuak dokumentatzea eta irudien, soinu eta argien bidez lanak indartu eta osatzea da. Partaideak 18 urtetik gorakoak.

Talde hauen funtzionamendua Talde bakoitzean gaian adituak diren usurbildar jendeak bideratuko lituzke. Taldeak osatzen duten pertsonek eraba-

Alperroburu, 1

kiko dute noiz, non eta nola bideratu. Talde bakoitzak bere funtzionamendu sistema antolatuko du, beti ere, idearen ari nagusia mantenduaz eta beste taldeekin harremana galdu gabe. Horrela talde guztien artean, talde orokor bat osatuko genuke. Dena prest dago! Orain zure txanda da. Proiektu honen partaide izan nahi baduzu edo kezkaren bat baduzu, telefono hauetara deitu dezakezu: Axier 657 77 94 24 eta Lurdes 639 36 74 82 arratsaldeko 19:30etik aurrera. Aurten proiektua berria denez, eta bere funtzionamendua hobeto ikusteko, erabaki genuen aurtengo Santixabeleko maskota erretzea izango dela helburu nagusia. Martxan jartzeko bi gauza geratzen zaizkigu taldeak osatzea eta ideia izatea lanean jartzeko. Gonbidatzen zaituztegu Aitzaga, Txirristra, Benta, Bordatxo, Irrati, Zendoia, Ardi-beltz, Antxeta eta liburutegian jarriko ditugun koadernoetan zuen ideiak plasmatzea gero guk proposamen horiekin lan egiteko. Besterik gabe eta intentzio txarrik gabe zuen esku dago hau martxan jartzea. Apuntatzeko epea urtarrilaren 31 arte izango da. Anima zaitez! Eskerrik asko.

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

TEL. 36 61 97


6

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an E L K A R R I Z K E TA

Nora Izagirre, moda diseinatzailea

“Nire txikitako ametsa bete da”

M

oda diseinatzailea dugu Nora, Bartzelonan ikasia eta Parisko etxe ospetsuetan aritua. Negozio propioa ireki berri du Lasarte-Orian; norberak bere bidea irekitzea zaila dela dioen arren, horren aldeko apustua egin du. NOAUA! Moda diseinatzaile izateko ikasketak egin dituzula jakin dugu, kanpoan gainera. Non ikasi zenuen? Nora Izagirre. Lehenenik, Arte Ederrak ikasi nituen Bilbon, eta hori amaitu nuenean Bartzelonara joan nintzen “Diseño de la moda” ikasketak egitera. “Escuela de artes y técnicas de la moda” izeneko eskolan aritu nintzen. Bartzelonara joan nintzen, helbide batzuek eskuetan, eta hoberena iruditu zitzaidanera gerturatu nintzen. Arte Ederrak ikasita nituenez, hirugarren mailan sartu nintzen zuzenean, eta bi urtetan amaitu nituen moda diseinuko ikasketak.

NORA IZAGIRRE “Parisko lehen mailako etxeetan aritu naiz lanean” Praktikak leku garrantzitsuetan egin nituen eta hona etortzerakoan lana hemen bilatu beharrean Parisen bilatzea erabaki nuen. Hermesen lortu nituen praktikak hiru hilabeterako, baina bost hilabetera luzatu zen. Perfekziozko etxe bat da, izen handikoa, eta egia esan asko ikasi nuen. Lolita Lempicka etxean ere egon nintzen. Hauek guztiak Parisko lehenengo mailako etxeak dira, izugarria da bertan lana egitea. Oso gustura egon

Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta hori amaitzean Bartzelonara joan eta moda ikasteari ekin zion.

nintzen bertan diseinatzen.

“Paris oso hiri gogorra da” N. Parisen izan al zenuen arazorik hizkuntzarekin, bertako ohiturekin? N. I. Hizkuntza ezagutzen nuen, eta alde horretatik arazorik ez nuen izan. Bartzelonan bezalaxe, hasieran moldatu behar izan nuen, baina gero oso gustura egon nintzen. Jende ezaguna neukan bertan, Bilbon nirekin ikasitako lagun min bat eta Erasmusekin nirekin joan zen mutil bat, azken hau kasualitatez Parisko kaleetan aurkitu nuen, gainera. Era berean, Paris oso hiri gogorra da. Batzuetan lana besterik ez nuela egiten iruditzen zitzaidan, arratsaldeko zazpietan lanetik irten eta jada denda guztiak itxita zeuden. Baina denborarekin asko gozatu nuen. N. Hemen horrelako ikasketarik

egiteko aukerarik ba al da? N. I. Hemen badago eskolaren bat, Bilbon ere bai, baina agian ez zidaten hainbesterainoko konfidantza ematen hemengo eskola horiek. Eta kanpora ateratzea ere deigarria iruditu zitzaidan.

Modaren hiriburua N. Etxean zer esan zuten kanpora joateko erabakia hartu zenuenean? N.I. Ezagutzen naute, eta badakite gustuko dudala. Lehenago ere Londresen izan nintzen hilabete batzuk Bilbora joan aurretik. Gainera, Bilbon ikasten ari nintzela, Parisa joan nintzen Erasmus bidez. Eta justu Paristik etortzean erabaki nuen moda munduan sartzea; izan ere, Paris modaren hiriburuetako bat dela jakina da. Handik bueltan, Bartzelonara joan nintzen ikastera.


E L K A R R I Z K E TA

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

7

“Lan hau ez da gehiegi baloratzen” N. Nondik datorkizu modarako grina? N. I. Txikitatik datorkit. Beti gustatu izan zait arroparen mundua. Amets bat zen niretzat. Ikasketetan pentsatzean, uste nuen zerbait serioan pentsatu behar nuela, eta modarena hobbie bat izan zitekeela, besterik ez. Baina Arte Ederretako azken urtean “nik hau egin behar dut” pentsatu nuen. Orain agian ez naiz hain kontziente, baina amets bat egi bihurtu zaidala uste dut.

NORA IZAGIRRE “Bidea zuk bakarrik ireki nahi baduzu zaila dago, merkatua zaila dagoelako”

egiten. Ezkontzetarako, adibidez, bai gonbidatuentzat eta baita ezkongaientzat ere. Jende askok ez du joan nahi denok imaginatzen dugun bezala, baina agian ez dakite zehatz-mehatz zer nahi duten ere. Eta horretan ari naiz ni, pertsonaren erosotasuna bilatzen. Saiatzen naiz pertsona eroso sentitzea, eta ez mozorrotuta. Bezeroa niregana etortzen denean, arropa zertarako izango den esaten dit lehenik eta behin, arrazoiren bat badago behintzat. Nolakoa den ezagutzen saiatzen naiz, estiloa eta janzkera, eta horren arabera tela eta diseinuaren proposamen sorta bat egiten joaten naiz. Azkenean, bion artean erabakitzen dugu egokiena.

“Beti egongo da lana” N. Multinazionalak hor daude. Horien aurrean, erraza al da diseinatzaile izatea? N. I. Bidea zuk bakarrik ireki nahi baduzu zaila dago, merkatua zaila dagoelako, hain zuzen. Eta multinazionalen aurrean norberak jakin behar du zein produktu eskaini dezakeen besteengandik ezberdina izango dena eta hori ustiatu, horretan jarri indarra.

Neurrira egindako arropa N. Oraintxe bertan, zertan oinarritzen da zure lana? N. I. Neurrira doan arropa ari naiz

ITURGINTZA

N. Nola ikusten duzu aukeratu duzun ofizioaren etorkizuna? N. I. Beti egongo da lana, nik uste, arroparen merkatua handia baita. Hori bai, zer nolako kalitatea izango duen… Multinazional batean lan egiten baduzu, sormena ez da lantzen, ia makina bat bezala funtzionatzen duzu. Uste dut norberak bilatu behar duela bere bidea, baina zaila dago, egia esan. Lan hau ez da gehiegi baloratzen. Gaur egun arropa oso merkea dago, oso polita gainera, eta ez dugu arrazoirik aurkitzen gehiago gastatzeko.

Nora, Lasarte-orian zabaldu duen estudioan.

Estudio bat zabaldu du Lasarte-Orian NOAUA! Ze asmo dituzu aurrera begira? Nora Izagirre. Abuztua arte Donostiako enpresa batean aritu naiz lanean, eta nire negozio propioaren alde apustu egiteagatik utzi nuen. Horrekin ari naiz oraintxe, estudio bat jarri dut Lasarten eta hor nabil egunero bezeroekin lanean, trajeak egiten… Elastiko serigrafiatu serie bat egin berri dut, baita ere; hauek saltzen ari naiz, eta gustuko izan direnez, gehiago ari naiz egiten orain. Gustatuko litzaidake nire proiektua finkatzea eta horretaz bizitzea.


8

ERREPORTAJEA

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

Ion Korta gazteak Norvegiako Bergen hirian amaitu ditu arkitektura ikasketak

“Oso garestia da Norvegiako bizimodua”

A

rkitektura teknikoa egin du Ionek eta karrera amaitzeko proiektua egitera Norvegiara joan da, Bergenera, Erasmus programaren bidez hain zuzen. Bertan zubi bat diseinatu dute berak eta Beasaingo lagun batek. Proiektuan notarik altuena lortu eta ea irabazle modura aukeratzen duten zain daude. NOAUA! Zergatik erabaki zenuen azken txanpa kanpoan egitea? Ion Korta. Ingelesa ikasteko alde batetik, eta etxetik kanpo esperientzia bat izateko, bestetik. Lagun batekin joan nintzen, gainera. Bestalde garantia bat zen, proiektua sei hilabetetan bukatzeko aukera ematen zuen Erasmusekin kanpora joateak, eta hemen geratu diren askok urte osoa behar izan dute. Azkenean sei hilabete baino lehenago bukatu dugu, hala ere. Egunean zortzi ordu sartuta, hori bai! N. Oso ezberdina al da hango bizimodua hemengoarekin alderatuta? I. K. Bai, oso ezberdina da. Oso garestia da dena eta jendea oso hotza, ez dira oso atseginak. Gizalegetsuak bai, baina ez oso atseginak. Gauetan, adibidez, diskoteketan sartzeko 12 bat euro ordaindu behar dira, eta hori edaririk gabe. Hamabietatik ordubietara bakarrik egoten dira zabalik, gainera. Gero etxeetara joaten dira, baina festara etxeetara joateko lagunak eduki behar dira.

ION KORTA “Arratsaldeko bostetarako dena itxita dago. Lau t’erdietarako afaltzen da” Eguraldi oso txarra egiten zuen; gu geunden lekuan, Norvegiako hego mendebaldeko kostan, urtean 300 egunetan egiten du euria. Azkeneko hilabeteetan hotz handia eta elurra egin zigun Bergenen, eta iparraldera igotzean, Ipar Lurmuturrera, oraindik hotz handiagoa zegoen bertan, hogeita bost gradu zero

Notarik altuena lortu du Ion Kortak bere proiektuarekin.

azpitik. Lauetarako ilundu egiten zuen, eta iparraldean ez zegoen argirik ia egun osoan. Eguerdiko hamabietan jada ilun zegoen. N. Izan al duzu hizkuntzarekin edo bertako ohiturekin arazorik? I. K. Hara joan aurretik esan ziguten han norvegiera eta ingelesa hemen euskara eta gaztelera bezala zirela, baina iristean konturatu ginen ingeleraz jakin arren ez dutela erabiltzen. Berrogei urtetik gorakoek, adibidez, ez dakite ingelesez. Guk, gainera, lau hitz besterik ez ditugu ikasi norvegieraz. Ohiturei dagokienez, dena ezberdina da. Arratsaldeko bostetarako dena itxita dago, eta lau t’erdietarako afaltzen da. Bazkaria, goizeko hamaika t’erdietan eta ogi xerra bat gazta xafla batekin izaten da han. Eta ez zegoen jatetxerik, dena oso amerikarra da: Mc Donalds eta horrelakoz beteta dago. Denek jaten dute hori, gainera; jende edadetua ikusten zen Coca Cola esku batean eta hanburgesa bestean. N. Karrera amaituta, zer egiteko asmoa duzu orain? I. K. Master bat egin nahi dut aurrena, eta ahal bada lan egin. Baina aurten txirrindularitzan aritu nahi dut gogoz. Bestetik, Ezkaraira bost urterako lanera joatea proposatu didate. Baina bost

urterako joatea gogorra da. Tolosako udaletxean ere izena eman dut, ea aparejadore modura lan ematen didaten. Norvegian ere lana eskaini ziguten, baina han ez dut bizi nahi. Ez dakit, lana soberan dagoela diote, beraz…

Flow, etorkizuneko zubia

S

ei hilabete zituzten proiektua egiteko Erasmus bidez, eta egunean zortzi ordu sartuta, lau hilabetetan bukatu dute, uste baino lehen. Zubi baten maketa egin dute eta lana amaitu dutenean beste proiektu askorekin batera aurkeztu dute. Orain zain daude ea beraiena aukeratzen duten irabazle izateko. “Flow” du izena eta irudian duzue.


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

9

Norvegiako hainbat txoko ezagutzeko astia izan du

Bergeneko kale famatuaren parean egiten zuten lan Ionek eta bere lagunak.

Ipar Lurmuturrean, eguerdiko hamabietan, ilun-ilun zegoen.

Prekestolenen 600 metrotako amildegia dago, “Pulpitu� bezala ezaguna.

Danbor hotsak Udarregin

S

an Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, jai-eguna izango da Udarregi ikastolan. Baina bezperan, ohi bezala, Haur Hezkuntzakoek danborrada eskainiko dute Agerialdeko pilotalekuan, 15:45ean. Beranduxeago, Lehen Hezkuntzakoek ere gauza bera egingo dute baina Udarregiko patioan. Lerrook irakurtzerakoan, akaso pasa da San Sebastian eguna. Dena den, polita izaten da ikasleek eskaintzen duten ikuskizuna.

Donostiara joateko tren-zerbitzu berezia EuskoTrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du urtarrilaren 19tik 20ra. Kostaldeko trenaren ordutegi berezia

hauxe izango da. Donostia-Amara eta Zumaia artean, irteerak Donostiatik: 22:47/ 23:47 / 00:47 / 1:47 / 2:47 / 3:47 / 4:47 / 5:17. Zumaia eta Donostia-Amara artean, irteerak Usurbildik 23:54 / 00:54/ 1:54 / 2:54 / 3:54 / 4:54 / 5:54.

San Sebastian egunean, trenak ordu erdiro Ostiralean, urtarrilaren 20an, Donostiako haurren danborradara joan nahi duten guztien bidaia erraztu asmoz, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua ordu erdiz behinekoa izango da, 9:30etik arratsaldeko 20:00etara bitartean. Informazio gehiago, tren geltokian, www.euskotren.es web orrialdean edo 902 543210 telefono zenbakian.

Iaz Udarregiko ikasleek eskainitako danbor saioa.


10

KO N T Z E J U T X I K I A Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

Aginagako Ariztitxo pilotalekuko urbanizazioa, konponketa premian

2

003ko urtarrilaren 5ean inauguratu zuten Aginagako pilotalekua. Hiru urte bete berri dira eta gezurra badirudi ere, pilotaleku ondoko urbanizazioa altxa egin beharra dago. 39.430 euro beharko dira konponketa-lanak egiteko. 2002ko otsailean egindako bilkuran, Usurbilgo Udalak Antzibar S.A. enpresari esleitu zizkion Ariztitxo pilotalekuko urbanizazioen lanak. 2003ko ekainaren 2an, ordea, Antzibar S.A. enpresak egindako obran hainbat akats antzeman ziren: plazako adokin zoladura hondatuta zegoen eta hainbat tokitan altxatzen hasia zen. Hala, 2004ko urtarrilaren 21ean, Usurbilgo Udalak aipatutako akatsak konpontzeko errekerimendua egin zion Antzibar S.A. enpresari.

Obra zuzendaritzaren esanetan, akatsen ardura Antzibar SA enpresa eta Usurbilgo Udalaren artean banatu behar da.

zehatza egin zuen. Proposamen hori gauzatzeko 39.430,38 euroko aurrekontua aurkeztu zuen.

39.430 euroko aurrekontua Antzemandako akatsen ardurak argitzeko eta hauek konpontzeko era egokiena topatzeko, hainbat bilera burutu dira aipatutako enpresa, obra zuzendaritza eta Usurbilgo Udalaren artean. Elkarrizketen ondorioz, iazko apirilean obra zuzendaritzak proposamen

Laster hasiko dira konponketa-lanak Akatsei dagokienez, berriz, obra zuzendaritzak Antzibar S.A. enpresaren eta Usurbilgo Udalaren artean banatu ditu ardurak. Iazko irailean, Antzibar S.A. enpresak

idatzi bat helarazi zuen, antzemandako akatsak konpontzeko obra zuzendaritzak egindako proposamena onartuz eta konponketa gastuen erdia bereganatzeko borondatea onartuz. Gauzak horrela, pilotalekuko konponketa bideratu ahal izateko hitzarmena sinatu da Udala eta Antzibar S.A.ren artean. Arazorik ez bada, laster hasiko dira konponketa-lanak.

Harane futbol zelaiaren berritze-lanak, atzeratuta

H

arane futbol zelaia eraberritzeko obrak berriro atzeratu dira. Lehengo urteko abenduan, futbol zelaian lur mugimenduak egiteko lehiaketa antolatu zuen Udalak baina hutsik gelditu da azkenean. Urtarrilaren 9ko batzordean proposamen bakarra jaso zela ikusi zen, Dunboa S.A. enpresak aurkeztutakoa, baina Udalaren aurrekontua gainditzen zuen proposamen horrek. Udal arduradunak gaia aztertzen egon dira eta prozedura negoziatua martxan

jartzea erabaki dute. Horrela, aurreko aurrekontu lizitazio berarekin akordio batera iritsi nahi dute enpresaren batekin, obrekin lehenbailehen hasteko.

Otsailean, lur mugimenduak Kontuak kontu, zelaia berritzeko lanak geldi jarraitzen dute. Okerrik ez bada, eta gauzak bide onetik badoaz, otsailaren bukaeran hasiko dira Haraneko lur mugimenduak. Bien bitartean, Realak Zubietan dituen instalazioetan jokatzen jarraituko dute gure futbol taldeek.

Harane berritu bitartean, Zubietan jokatzen ari dira Usurbil FT taldekoak.


H E R R I KO TA L D E A K

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

11

Urtarrilaren 26an, 18/98 auziaren inguruko hitzaldia Sutegin

U

surbilen duela bi hilabete osatu zen 18/98+ lan-taldea. Ordutik hona, hainbat ekimen abiarazi dituzte. Orain, auzipetuek sufritzen ari diren jazarpenaren berri eman nahi da hitzaldi baten bidez. Aitor Ibero eta Xabier Alegria izango dira hizlariak. Hitzordua, urtarrilaren 26an, Sutegin. Badira bi hilabete 18/98+ taldea lanean ari dena Usurbilen. Zehazki, asteazkenero 19:30ean biltzen dira Aitzagan eta bilera hauek irekiak dira. Elkarlanean hainbat ekimen burutu dira: informazioaren arloa landu, elkarretaratzeak antolatu, material salmenta eta diru bilketa... Kontu korronte bat ere zabaldu dute, laguntza eman nahi dutenen ekarpenak biltzeko xedez: 3035 0149 4014 9002 7825.

Udala eta herriko taldeen arteko bilera

D

agoeneko bi hilabete pasa dira Sutegiko eraikina ireki zenetik. 2006 urterako talde guztiek antolatzen dituzten ekintzak koordinatu nahi ditu Udalak, ekintzen gutxi gorabeherako egutegia osatzeko. Bestalde, Sutegiko auditorioko oinarrizko elementuen erabilera irakasteko beharra ikusten da (mikrofonoa, argiak...), ekintzak modu errazagoan antolatzeko. Horretarako, oinarrizko ikastaro bat antolatzea egoki ikusi du Udalak. Hori dela eta, bilera baterako deia egin zien Usurbilgo talde eta elkarte ezberdinei. Urtarrilaren 18an egin zen bilera hori.

Izan ere, auzipetu bakoitza ahalegin ekonomiko handia egitera behartuta dago: hilean, gutxi gorabehera, 7.600 eurokoa. Ez hori bakarrik. Astean hiruzpalau egun Madrilen pasa behar, lana eta etxekoak utzita, presiopean. Ez ahaztu auzipetuen artean bi herritar daudela: Olatz Altuna (Zumalabe Fundazioaren auziagatik) eta Joan Mari Torrealdai (Egunkaria auziagatik).

Urtarrilaren 30a arte atzeratu dute epaiketa Duela egun batzuk, 18/98 auziko epaiketa hogei egunez etetea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzitegi horretako 3. salak kaleratutako bost orriko autoak zioen «babes gabezia zantzurik» egon ez dadin eta defentsako abokatuek 75/89 dilijentzietako agiriak aztertzeko beta izan dezaten erabaki zuela auzi saioa hilaren 30 arte atzeratzea.

Azaroan, 18/98+ lan-taldea osatzeko Sutegin egin zen bilkuraren irudia.

Xabier Alegria eta Aitor Ibero abokatuaren hitzaldia Noiz: urtarrilak 26, osteguna Ordua: arratsaldeko 20:00etan Non: Sutegiko auditorioan Hizlariak: Xabier Alegria, Aitor Ibero Hitzaldia gidatuko duten kazetariak: Amagoia Mujika, Agurtzane Solaberrieta

Eraikuntza sektorean dagoen prekarietatea salatu dute sindikatuek

D

agoeneko hiru langile zendu Herrian. dira Euskal Lasarte-Orian gertatu zen azken ezbeharra. 47 urteko F.J.R. langilea margolari lanean zebilen Geltoki kaleko obra batean. Ia 13 metrotik erori eta hil egin zen. Sindikatuek eraikuntza sektorean dagoen behinbehinekotasuna eta azpikontratazioa salatu dute. Hala nola, gogor gaitzetsi dute ugazaben eta Administrazioaren «utzikeria». Lan istripuen «gaitzaren» aurkako neurri eraginkorrik ez hartzea leporatu diete Buruntzaldeko ELA, LAB, ESK eta EILASek. USO, CCOO eta UGTk ere, gogor salatu dute gertaera.

Urtarrilaren 16an, lasarten egindako bilkura.

Sindikatuen elkarretaratzea Gertaera salatzeko, sindikatu hauek elkarretaratzea egin zuten urtarrilaren 16an, ezbeharra eman zen tokian.


12

PIL-PILEAN

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

Bi erakusketa Sutegin

S

utegiko erakusketa aretoak herriko hainbat artisten lanak bilduko ditu datozen egunetan. Urtarrilaren 20a bitartean, Susana Martinen ikasleek egindako kamisetak ikusteko aukera izango dugu. Urtarrilaren 23an, aldiz, Joxean Gorgojoren pintura erakusketa zabalduko da Sutegin. Artisten artean artistak Susana Martinen ikasleak. Kamisetak margotzen trebeak dira oso. Egun hauetan Sutegin dagoen erakusketara hurbildu besterik ez duzue. Erakusketako kamisetak ikusi eta gero, ez dirudi 4tik 13 urte bitarteko ikasleen marrazkien aurrean gaudenik. Oihal gaineko pintura teknika erabilita, marrazki ederrekin osatu dituzte kamisetak. Diseinuak ere, ikasleek beraiek egin dituzte. Aurrez zirriborro bat egin eta hori oinarritzat harturik osatu dituzte Sutegin ikusgai dauden kamisetak. Guztira 23 lan bildu dira Susana Martinek koordinatu duen erakusketa honetan. Ez hori bakarrik. Ikasle bakoitzak egindako bozetoak ere ikusgai ipini dira. Gogoan izan, urtarrilaren 20a bitartean, 16:30etik 19:30era, Susana Martinen Aterpe tailerreko pintura ikasleen lanak ikusgai Sutegin.

Internet ikastaroa KzGunean

U

Susana Martinen ikasleek egindako lanak Sutegin dira.

rtarrilaren 23tik otsailaren 3a bitartean, nabigatzen ikasteko ikastaro berri bat emango dute, 16:00etatik 18:00etara (gaztelaniaz). Bestetik, teknologia berrien oinarrizko ezagupideak egiaztatzeko balio du IT txartela delakoak. Ziurtagiria eskuratzeko hurrengo azterketa: urtarrilak 20 ostirala, 16:00etatik 18:00etara, KzGunean.

Joxean Gorgojoren pintura erakusketa Joxean Gorgojo 17 urterekin etorri zen Usurbila bizitzera. Txikitatik gustatu izan zaio margotzea. Bere kabuz hasi zen margotzen baina, gerora, Karlos Zabala eta Amaia Kasasola irakasle izan zituen. Batez ere, paisaiak margotzen ditu. Sutegin zabalduko duen erakusketa osatzeko, bere lan aipagarrienak aukeratu ditu.

Urtarrilaren 23tik 27ra Erakusketa ugari jarri ditu Gorgojok: Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, hainbat taberna eta dendetan‌ Urtarrilaren 23tik 27ra bitartean, berak egindako pintura-lanak ikusgai egongo dira Sutegiko erakusketa aretoan, arratsaldeko 16:30etik 19:30era.

Odol emaileen loteria zenbakia, saritua

A

benduaren 22ko loteria zozketan, odol emaileek banatutako zenbakia izan zen saritua. Kobratzeko Lan Kide Aurrezkira, Laboralera, joan behar da. Boletoko 6 euro egokitzen da kobratzea. Odol emaileek eskerrak eman nahi dizkiete boletoak erosiz lagundu dieten guztiei. Bestetik, urtarrilaren 2an 42 kidek eman zuten odola, eta beste herritar batek Donostian. Hurrengo saioa martxoaren 6an izango da.


PIL-PILEAN

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

13

Txoooootx! Sagardozaleak biltzeko prest dira gure inguruko sagardotegiak

U

dazkenean, txoko askotan ikusi ahal izan da sagar biltzen ari zenik. Batzuk, antzina bezala, etxean sagardoa egiteko; besteak, ordea, sagardotegiei saltzeko. Baina oraingoa, sagardo berria dastatzeko garaia da. Sagardozaleak behintzat, gogo biziz daude. Urtero legez, Sanmiel inguruan hasi zen sagar bilketa lana, lehen aleak heldu eta lurrera erortzean. Sagardogileek egin dute beren lana. Orain, sagardozaleen txanda da. Usurbilen zazpi sagardotegi ditugu aukeran.

2003koaren parekoa Adituek diotenez, 2003ko sagardoaren oso antzekoa izango da aurtengoa. Udan izan den lehortea tarteko, aurtengo sagardoa egiteko sagarraren %80 kanpotik ekarri behar izan dute.

Sagardogileek egin dute beren lana. Orain, sagardozaleon txanda da.

Bertako sagardotegiak, jada zabalik

Lagunak non jaso? KAROBI

Araeta, Zubieta

Urdaira, Aginaga

Astelehen gaua, astearte egun osoa eta asteazken gaua sagardotegia itxita 943 36 20 49 / 943 36 66 04 www.araeta.com

Igande gauean itxita 943 37 26 91

Aialde Berri, Santuenea

Saizar, Kalezar

Igandean itxita 943 36 50 31 / 670 02 77 31

Igande gaua eta astelehen eguerdia itxita 943 362 228 www.sidrassaizar.com

Urtarrilaren 27an irekiko da (egunero) 943 36 66 63

Aginaga, Aginaga Astelehenean itxita 943 36 67 10 / 943 37 06 68

Arratzain, Aginaga

Zubietako nekazaritza-etxea. 943 360 635.

BARAZAR Zubietako nekazaritza-etxea. 943 363 358.

ZALDUA Zubietako hotela. 943 366 620.

IBARROLA Kalezargo nekazaritza-etxea. 943 363 007.

ZABALEA San Estebango nekazaritza-etxea. 630 562 588.

Astiazaran, Zubieta

ATXEGA

Igandean itxita 943 36 12 29

Atxegaldeko jauregia. 943 371 150.


14

N OAUA ! T X I K I

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

Kutxa iluna edo kamara estenopeika Historia: Kutxa iluna, argazki kameraren aintzindaria izan zen. Kamera hau greziarren garaian (orain dela 3000 urte) oso baliagarri izan zen. Berarekin marrazki errealistak egiten zituzten garai hartako artistek. Aristotelesek eklipseak ikusteko erabiltzen zuen (k.a. 384-322). Arabiarrak izan ziren hurrena kamera hau erabiltzen (Erdi Aroan) eta Leonardo Da Vincik marrazkiak egiteko erabili ohi zuen (1452-1519). 1550. urtean lehenengo lentea kutxa ilunean atxikitu zuten. XIX. mende hasieran kutxa iluna argazki kamera bihurtu zen, lehenengo material fotosentikorrak (argiari sentikorrak direnak) asmatu zirelako.

Ezaugarriak: Kutxa ilunak alde bateko erdian zulo txiki bat du non zulo hortatik argi izpiak sartzen diren eta beste aldeko tipula paperean agertzen den irudia. Irudi hori alderantziz agertzen da. Kutxa hermetikoki itxia dago (argi izpirik ezin da sartu), bestela, argazkia ez litzateke ongi aterako. Argazki guztiak

Kamera hau greziarren garaian oso baliogarri izan zen. txuri-beltzean ateratzen dira. Argazkiak ateratzeko argazki papera sartu behar da kutxaren barrenean. Argazki papera zuloaren parean jarri behar da zutik bestela irudia ez litzateke aterako. Tipula papera tapatu egin behar zaio argia ez sartzeko (lehen esan dugun bezala kutxa hermetikoa delako) eta zulo txikian lente bat jartzen zaio. Argazkia atera aurretik zulo txikia tapatu egin behar da atera nahi dugun irudia gaizki atera ez dadin, ezin baitzaio argi izpirik sartu. Estalkia argazkia atera nahi den momentuan bakarrik kendu behar zaio.

D.B.H. 2ko argazkigintza tailerra

Teknopolisen denboraldi berria aurkeztu zen Elhuyarren

E

lhuyarren egoitzan aurkeztu zen Teknopolis telebista saioaren denboraldi berria. Datorren igandetik aurrera, ETBn emango dute Teknopolisen zortzigarren denboraldia. Ekitaldian, I単aki Telletxea Eusko Jaurlaritzako Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak, Bingen Zupiria, ETBko zuzendariak eta Itziar

Nogueras, Elhuyar Fundazioko zuzendariak hartu zuten parte. Horrez gainera, besteak beste, Aitziber Agirre saioaren aurkezlea, eta programaren babesleen ordezkariak izan ziren Elhuyarren egoitzan: Hezkuntza Saila, Mondragon Unibertsitatea, Fagor, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ingelectric Team, Policlinica Gipuzkoa eta Eusko Tren.

Urtarrilaren 17an egin zen Teknopolis saioaren aurkezpena Elhuyarren.


I Z E R D I PAT S E TA N

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

15

Usurbil-Leitza pilota norgehiagoka

A

urreko bi edizioetan lehenengo kanporaketan lehiaketatik kanpo gelditu ondoren, aurtengoan lehen norgehiagoka gainditzea izango du helburu Andatzpe Peña Pagola pilota elkarteak; Euskal Herri osoko taldeek parte hartzen duten Berria txapelketan. Kadete, jubenil eta senior mailako bikoteek jokatzen duten txapelketa honetako lehen kanporaketa larunbatean, hilaren 21ean, jokatuko dute Altzako pilotalekuan Aurrera Leitza taldearen aurka. Usurbildarrak eta leitzarrak izango dira aurrez aurre larunbat arratsaldean Altzako pilotalekuan, Berria txapelketako lehenengo kanporaketan. Aurreko bi edizioetan kale egin ondoren, aurtengo honetan lehenengo kanporaketa gainditu nahi dute Andatzpe Peña Pagolakoek, eta asmo horrekin joango dira Altza aldera. Apustuak tarteko balira dirua parean aterako litzatekeela esan daiteke. Halaxe dio, behintzat, Enrike Huizi herriko pilota elkarteko ordezkariak: “Kanporaketa berdindua dagoela dirudi. Hasiera batean beraiek kadete mailan bikote indartsuagoa dute, eta guk nagusi indartsuagoak. Jubenil mailan, berriz, bi bikoteak antzekoak dira. Emozio dexentea egon daiteke”. Kadete mailan Imanol eta Eñaut Esnaola izango dira herriko ordezkariak. Jubenil mailan eskuetatik gaizki dabilen Iñigo Irastorzaren ordez Jon Ezeiza hernaniarrak jokatuko du Jon Esnal edo Iker Zinkunegirekin batera eta nagusien

Partidak larunbatean jokatuko dira,16:30ean, Altzan.

mailan, Enrike Huizi eta Asier Arruti bikoteak. Kontuan hartu behar da txapelketa honetan pilota taldekoak ez diren bi pilotarik jokatu dezaketela hala nahi izanez gero, eta herriko taldean hernaniar batek jokatuko du jubenil mailan.

Talde izaera sustatu nahi da Kanporaketa gainditzeko bi partida irabaztea ez da nahikoa izango. Hasierako joko sistema berarekin jarraituko dute eta talde bakoitzeko hiru bikoteek lortzen duten tanto kopurua hartuko da kontuan. Sistema honen bidez talde izaera sustatu nahi da banakako ikuskizunaren gainetik. Iaz, adibidez, herriko taldeak 2 partida galdu zituen Aginagako pilotalekuan Gernikako Arkupe taldearen aurka, baina tanteoan 55 eta 52 galdu zutelako

Usurbil FT-Ikasberri, larunbatean Zubietan

Kadete nesken partida Oiardo kiroldegian

B

ederazio torneoa jokatzen ari den kadete mailako nesken eskubaloi taldea izango da asteburu honetan Oiardo kiroldegian jokatuko duen bakarra. Gipuzkoako txapelketako azken fasea jokatzetik hurbil gelditu ondoren Federazio torneoan aurkaririk ez dutela erakusten ari dira Nerea Aguadok zuzendutako jokalariak. Orain arte jokatutako 4 partidak irabazi dituzte eta sailkapenaren buruan dira. Larunbatean hirugarren postuan kokatuta dagoen Eharialdea izango dute aurrez aurre.

igarren jubenil mailako futbol taldeak pasa den asteburuan ekin zion igoera faseari eta Martutenetik puntu batekin itzuli ziren etxera. Garaipena oso gertu izan bazuten ere, 2-2 berdindu zuen Urtzi Izagirre eta Iker Agirrezabalagak zuzendutako taldeak Martutene B taldearen aurka eta Eneko Golderos eta Mikel Irazusta izan ziren golegileak. Bigarren neurketa larunbat arratsaldean, urtarrilaren 21ean, jokatuko dute Zubietako belar artifialeko zelaian Azpeitiako Ikasberri taldearen aurka.

F

gelditu ziren lehiaketatik kanpo.

Diruz, larri Bestalde, aurten ez da Berria txapelketako neurketarik jokatuko Aginagako pilotalekuan. Usurbil ez baita antolaketa lanetan sartu. Enrike Huizik esandakoaren arabera, ondo aztertu ondoren hartu dute erabakia: “Diruz larri gabiltza, gure txapelketa nagusia egiteko ere juxtu. Horregatik hasi gara “laguntzaile” kanpainarekin eta beste diru iturri batzuk ere aztertzen ari gara. Horrez gain, aurreko bi edizioetan oso jende gutxi joan da Aginagako pilotalekura, neguan eguraldiak ez baitu askorik laguntzen. Gure ahaleginak beste txapelketa batera bideratu nahi ditugu, udaberrian hasi eta Santixabeletan amaitzen den gazte eta nagusi mailako XXXIV txapelketara”.

Asteburuko pilota partidak Urtarrilak 21, larunbata Gaska Trinketean,13:30ean Gipuzkoako Txapelketa Eskuz Banaka Andatzpe Pagola/ Hernani 3 Andatzpe Pagola/ Oiarpe (Oiartzun) Andatzpe Pagola/ Behar Zana (Villabona)

Altzan,16:30tan, Berria Txapelketa Aurrrera Leitza/ Andatzpe Pagola

Usurbilen, 16:00etan Gipuzkoako Eskolarteko Pilota Txapelketa. Denera 6 partida. Hiru, benjamin mailakoak; beste hiru, alebin mailakoak.

Urtarrilak 22, igandea Usurbilen, 12:30ean, Udaberri Txapelketa, eskuz binaka nagusiak 2. maila. Andatzpe Peña Pagola/ Lagunak (Elgoibar).


16

I N F O R M A Z I O P R A K T I KOA Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

Aholkua

Edredoi eskandinaviarrak

M

antak bezain goxoak baina askoz ere arinagoak izaki, ohean egoteko erosoago dira. Edredoi arruntaren aldean eskandinaviarrak abantaila asko ditu: arinagoa, diseinu soilekoa eta oso aldakorra izateaz gainera, erresistentzia handia agertzen duenez, urte askotan erabil daiteke, behar bestetan alda daitekeen zorroaren barnean baliatzen delako. - Betegarri eskandinaviarra aukeratzeko unean errepara iezaiozu haren ahalmen isolatzaileari, batik bat. - Gramajeak edredoiak nolako berotasuna emango digun adierazten du (zenbat eta gramaje handiagoa orduan eta

beroago), kalitatearekin zerikusirik ez du. Kalefakzio oneko etxean lo egiten duen edo hozkila ez den pertsonarentzat aski da gramaje txikiko edredoia. - Erosi aurretik, uki ezazu edredoia: leuna izan behar du, mugikorra, aise etorriko da aurreko egoerara eta ez du gogorrunerik (lumaren zaina) izango.

Mantenua eta garbiketa - Harrotu eta egurastu edredoi eskandinaviarra egunero, hartutako hezetasuna suntsitzeko eta betegarria bere toki egokira ekartzeko. - Kendu orbanak, betegarria blaituz: isola ezazu zikindutako aldea, betegarria jaitsiz. Estekatu alderdi zikin hori goma-

Eguneko goardiako farmaziak

Zubieta-Donostia TST autobusak

Urtarrilak 19, osteguna Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urtarrilak 26, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Urtarrilak 20, ostirala Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Urtarrilak 27, ostirala Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urtarrilak 21 larunbata Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Urtarrilak 28 larunbata Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Urtarrilak 22, igandea Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urtarrilak 29, igandea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Urtarrilak 23, astelehena De Miguel, Nagusia32 Lasarte

Urtarrilak 30, astelehena Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Urtarrilak 24, asteartea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ Aizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11, Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).

Urtarrilak 25, asteazkena Gil, Nagusia 24 Lasarte

Donostia Urbil

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00

Zarautz

Usurbil

08.20 09.20 09.20 10.20 11.20 12.20 12.20 13.20 13.20 14.20 14.20 15.20

08.05 08.25** 08.25 09.05 09.30 09.25 10.05 10.25 11.05 11.25 12.05 12.25** 12.25 13.05 13.30 13.25 14.05 14.30** 14.25 15.05 15.30

08.25 08.45 09.25 09.45 10.25 10.45 11.25 11.45 12.25 12.45 13.25 13.45 # 14.25 14.45 15.25

Soilik larunbata gauez

Donostia Urbil

15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30

Usurbil

15.20 15.25 16.05 16.20 16.25 17.05 17.20 17.25 18.05 18.20 18.30 18.20 18.25 19.05 19.20 19.25** 19.20 19.25 20.05 20.20 20.30 20.20 20.25 21.20 21.25 21.20 21.25 22.35 22.45 22.20 22.25 22.50 23.05

00:00 02:00 04.00 06.00

00:25 02:25 04.25 06.25

Zarautz

15.45 16.25 16.45 17.25 17.45 18.25 18.45 19.25 19.45 20.25 20.45# 21.45 21.45 23.05 22.45 23.15 00:45 02:45 04.45 06.45

Asteburutan, jaietan

**Aiaraino

Zarautz

Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 10.05 10.05 10.30 11.05 11.05 12.05 12.05 13.05 13.05 13.30 14.05 14.05

09.45 09.45 10.45 10.45 11.45 11.45 12.45 12.45 13.45 13.45

*Aiatik dator

Urbil

07.10

08.15

09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15

Donostia

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00* 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40

Asteburutan, jaietan

Larunbat lanegunetan

(Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

Zarautz

14.45 14.45 15.45 15.45 16.45 16.45 17.45 17.45 18.45 18.45 19.45 19.45 20.45 20.45 21.15 21.45 23.15 01.15 03.15 05.15

Donostia-Zubieta * Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

EuskoTren ordutegia Donostia Usurbil

Usurbil

Urbil

Donostia

14.30 15.05 15.05 15.30 16.05 16.05 16.30 17.05 17.05 18.05 18.05 19.05 19.05 19.30 20.05 20.05 21.05 21.05 21.35 22.05 23.35 01.35 03.35 05.35

14.35

15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.30 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es Soilik larunbata gauez

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T)

LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T)

Autobus ordutegia Zarautz-Donostia

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

Larunbat lanegunetan

ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia

2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

Autobus ordutegia Donostia-Zarautz

txo batez eta, horrela dagoela, garbi ezazu. - Garbiketa handietan ibil zaitez kontuz, edredoiaren egitura ez desegiteko eta betegarria ez kaltetzeko. Irakur itzazu fabrikatzailearen argibideak.

15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09:20# 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21# 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10:03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03

Zarautz

Zarautz

Usurbil Donostia

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 09:47# 10.20 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48# 21.20 22.20

06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 11.22# 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07# 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

* Astegunetan bakarrik

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47# 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32# 23.09

#Ez da Usurbilen geratzen


INGO

AL DEU?

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

Agenda

Musikaren txokoa

Kolore ezberdinak Sorkunen “Duna� diskoan

Urtarrilak 23/ otsailak 3 - Interneten nabigatzen ikasteko ikastaroa KzGunean, 16.00/18.00 (gaztelaniaz).

Urtarrilak 27, ostirala - Etxerat!-en elkarretaratzea pilotaleku atzean. Iluntzeko 20:00etan.

Urtarrilak 26, osteguna - 18/98 auzia hizpide Sutegin, 20:00etan. Hizlariak: Xabier Alegria, Aitor Ibero.

Urtarrilak 31, asteartea - Naturaren Ildotik�, Alejandro Tapia pintorearen erakusketa ikusteko azken eguna, Tolosako Aranburu Jauregian.

Otsailak 1, asteazkena - San Markos mankomunitateko ibilgailua pasako da Usurbildik.

Urtarrilaren 20an, KzGunean, IT txartela eskuratzeko azterketa

T

17

eknologien Oinarrizko Ezagupideak egiaztatzeko balio du IT txartela delakoak. Ziurtagiri honek adierazten du pertsona batek informatikan eta Interneten duen ezagupen maila. Izen-emateko orri bat bakarrik bete behar da eta azterketa doanekoa da. Ziurtagiriak: Internet Oinarrizkoa, Internet Aurreratua, Testuen Tratamendua, Aurkezpenak, Kalkulu Orriak, Datu Baseak... Ziurtagiria eskuratzeko hurrengo data: Urtarrilak 20 ostirala, 16:00etatik 18:00etara, Usurbilgo KzGunean.

D

u n a izena darama Sorkun kantariaren bakarkako bigarren lan luzeak. Bide berriak eta eremu ezberdinak ukitzen ditu lan berri honekin. Elektronikatik abiaturiko kantu berrien bidez, rocka, bossanova, soula edo drum&bass bezalako soinuak aurki daitezke lan berrian murgilduz gero. Onna izeneko lehen diskoarekin alderatuz, ezber-

dina da Duna, zabalagoa eta irekiagoa, ilunagoa akaso. Talde sendoa bildu du oraingo honetan Sorkunek, eta musikalki bikain aritzeaz gain, soinu ezberdinak arakatuz eta zertzelada berriez bustirik dator disko hau. Distortsioak alde batera utzi eta soinu minimalistagoekin eta melodia landuekin jolasten du. Musika tresna berriek kolore ezberdinak ematen dizkiote "Duna"-ri. Disko anitza eta, era berean, erreza entzuteko.

Egin kontu

Capoeira ikastaroa antolatu nahi da Santueneko kultur elkarte berrian

C

apoeira ikastaroa jarri nahi da martxan Santueneko lokal berrian. Brasilgo irakasle bat prest dago ikastaroa emateko. Beraz, taldea osatuko balitz berehala jarriko litzateke martxan. Interesa duenak deitu dezala 943 371 535 edo 943 365 031 telefono zenbakietara.

Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66

Dantza eta borroka uztartzen ditu Capoeirak.

Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42


18

GAZI,

GOZO, GEZA

Noaua! - 2006ko urtarrilaren 20an

ETXEBIZITZA - Gazte euskaldun bat naiz eta Usurbilen edo inguruetan, bakarrik edo konpartituta etxe bat alokatuko nuke. 943361229 Joseba. -Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahiko luke Usurbilen. 679 185 102. - Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke. Tel: 630 032 779. - Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduentzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dut premiaz. 620 646 769. - Usurbilen alokairuan etxe bat behar dugu. Ordainketa bermatua. 943365737. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Garaje itxi bat alokatzen da Etxealdian , 22m2, kotxea erraz sartzen da, 76 euro. Interesatuak deitu arratsaldez 943373185 telefonora. - Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa. Interesatuak deitu 943 372 034. - Garaje itxi bat salgai daukagu Erreka Txiki Kalean. 676636038. - Garaje bat daukat alokairuan jartzeko Kale Nagusian, 240 eurotan. 100m2takoa da eta kotxea erraz sartzen da. 943 458 284. - Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean, Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol). - Honda Dominator 650 cc motorra egoera oso onean. 667 172 010 (Jon). - Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian. Interesatuak: 943 361 235. LANPOSTUAK Lan-eskaerak -Bakeiran snow-ko klaseak eta ikastaroak ematen dira. Alojamendua ere eskaintzen da. Informazio gehiago: 652 651 906 / www.upriding.com webgunea. -LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskaraz zein erdaraz. Majisteritza ikasia eta esperientziaduna klase partikularrak ematen. 635209193. - Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH eta DBHko haur eta gazteei klase partikularrak ematen ditugu euskaraz zein gazteleraz. Interesatuak: 653711574. -Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egiteko, pertsona helduak zaintzeko edota antzeko lanetarako. 620 646 769. - Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehenetik ostiralera lan egiteko. 667 694 469. - Emakume bat eskaintzen da astelehenetik ostiralera, pertsona helduak edo ezinduak zaintze-

ko. Telefonoa: 626 641 155 Mariaje. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784 113. - Oporretako, ospakizunetako, edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. 943555835/ 617242660. Lan-eskaintzak - Pertsona bat behar da etxeko lanak egin eta bi haur zaintzeko. Astelehenetik ostiralera goizeko 7tik, 12ra. Interesatuak deitu 618700479. -Etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko egun osoz, pertsona baten bila gabiltza. 645403905. - Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 12:00etara, pertsona heldu bat zaintzeko norbait behar dugu. Interesatuak deitu: 600415541. - Kontzertuetan, produkzio lanetan aritzeko lanpoltsa osatu nahi da. Tel. 943 393 318. - Astean behin, bizpahiru orduz etxeko lanak egiteko pertsona bat behar dut. 605 707 643.

Txerrimunik ordainetan

Zorionak Unax eta Malen! Urtarrilaren 17an bi urte bete zituzten etxeko bikiek. Horrela jarraitu txintxotxintxo eta ondo pasa eguna gu guztion partez.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - 8 hilabetetako kanela koloreko cocker bat galdu zaigu Txikierdi inguruan. Aurkitu baduzu deitu 651703021 - Graduatutako betaurrekoak galdu ditut, Bordaberri kale inguruan. Aurkitu badituzu NOAUA!ra ekarri mesedez. - Txakurkumeak oparitzen ditugu. Ama artzai txakurra alemana eta aita ezezaguna baina azkarra. 943366872 (Ander eta Joxe Mari) - Fatxada margotzeko pintura naranja salgai daukat, kalitate onekoa eta prezio onean. 635 209 235. - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karabana salgai. Komun kimiko bat eta sukaldea. 1.200km. Prezioa 6.000 e. 629 680 214. - Umea eramateko mendiko motxila bat erosiko nuke. Tlfnoa: 605 72 48 24 - Emuak salgai. Bi emu, arra eta emea modu onean saltzen dira. 657 633 461. - Itsasoan arrantzan egiteko kainabera behar dut. Ahal bada teleskopikoa. Doan edo merke antzean emateko prest bazaude, gustura hartuko nuke. Tel: 676 37 48 12. - Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera eramaten da. Tf. 615 755 762.

Telefono interesgarriak • Udala...............................943 37 19 51 • Udaltzaingoa....................943 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ......943 37 01 48 • Eusko Tren.......................943 47 09 76 • Anbulategia..................... 943 36 20 13 • Udarregi Ikastola............. 943 36 12 16 • Udarregi (Agerialde).........943 36 38 95 • Haur Eskola (Kalezar)......943 37 40 61 • Oiardo kiroldegia.............943 37 24 98 • Zumarte ..........................943 37 15 94 • Etumeta euskaltegia .........943 37 20 01 • Taxi geltokia.....................943 36 21 78 • D.Y.A. ..........................943 46 46 22

• Gure Pakea.......................943 37 32 28 • Gure Elkartea....................943 37 17 51 • Arrate Egoitza...................943 36 63 40 • Bake epaitegia...................943 37 23 36 • Oa farmazia......................943 37 60 76 • Iturralde farmazia.............943 36 33 95 • Zubietako Batzarra...........943 37 20 77 • Argindarra (Iberduero).....943 47 09 76 • NOAUA! aldizkaria..........943 36 03 21 • Ertzantza..........................112 • Suhiltzaileak.....................112 • Larrialdiak........................112 • Anbulantziak....................112

Oharrak - Txerrimunik ordainetan doaneko atalak dira Datorren alea urtarrilaren 27an argitaratuko dugu. Zorion-agurrak urtarrilaren 23a baino lehen ekarri edo bidali. E-mail: erredakzioa@noaua.com Posta helbidea: Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 222 alea by elkarmedia - Issuu