Skip to main content

NOAUA!! 217 alea

Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2005eko abenduaren 2an - X. urtea - Usurbil, 217. zenbakia

Abenduaren 8a, Odol Emaileen Eguna

Abenduaren 12an hasiko da Mendi Astea


ATA R I KO H A I Z E A

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

3

Txirrikitutik

D

atorren abenduaren 30ean 25 urte beteko dira Joxe Martin Sagardia Zaldua “Usurbil” herritarra Batallón Vasco Español talde para-poliziak hil zuela. 1980ko abenduko goiz hartan, egunero bezala lanera joateko autoa hartu zuen Joxe Martinek baina jarri zioten lehergailuaren ondorioz Joxe Martin hilotz geratu zen autoko burdin txikituen artean. 1976ko urrian polizia frantsesak Maulen atxilotu zuen beste bederatzi euskal errefuxiatuekin batera eta Yeu irlara konfinatu zuten 4 hilabetez, 40 egun espetxeratua eduki ostean. Ipar Euskal Herrira itzultzean, 1977ko maiatzean, berriz atxilotu zuten eta Porquerolles irlara konfinatu beste bederatzi euskal errefuxiatuekin batera. Argazkia ordukoa duzue, 1977ko ekainaren 7an aterata dago. Ezkerretik hasita: Miguel Makazaga, Jesus Zugarramurdi, Jabier Aia Zulaika (eserita), Jesus Arin Baztarrika (atzean), Joxe Martin Sagardia “Usurbil”, Miguel Angel Apalategi “Apala”, Jose Mari Zapirain, Vicente Villar Gurrutxaga, Jose Antonio Urrutikoetxea, Jose Angel Otxoantesana eta Angel Iturbe.

1977-06-07, Porquerolles irla (Frantzia) Iturria: Txalaparta argitaletxea (Euskadi eta Askatasuna entziklopedia)

Zaloa Arnaiz Ibarguren

Aurkibidea Argitaratzailea: NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com www.noaua.com Koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Publizitatea: Maider Alustiza, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Bazkidetza: Aitziber Aranberri. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maider Alustiza, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo. Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza.

INAZIO USARRALDEREKIN SOLASEAN

5. Or.

SANTA ZEZILIREN OMENEZKO SAIOAK

10. Or.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

11. Or.

Buruntzaldeko udalek Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu dute. 016 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat interesgarrienak eta egokienak diren argitalpenak biltzen ditu edizio berriak.

ATSEGINA URDANGARINEN KONTZERTUA

14. Or.

ABENDUAK 8, ODOL EMAILEEN EGUNA

15. Or.

GARI ZUZENEAN ARITUKO DA SUTEGIN

16. Or.

MENDI ASTEA ANTOLATU DU ANDATZAK

19. Or.

NOAUA! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan AZALA Andatzak antolatutako irteera batean ateratako irudia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

ESAN

Zutabea

Bertsotan A ITO R L ANDALUZE

T

xaparreneako geltoki zaharreko sukaldean bildu dira. Abenduko goiz hotz haizetsu eta euritsua da eta geltokiko buruak sukaldeko atea irekitzen die, badaki boskote honek tertuli atsegina emango diola goiz aspergarri horren hasieran. Lehena iristen, ohi bezala, Juanjose Alkain Udarregi izan da, gainera bertso eskolako “botea” berak eramaten du eta ahaztu baino lehen txartelak erosi ditu: - Manuel, bost txartel Bilbora. Manuel, geltokiko burua, finalera doazela konturatu da eta, Atxurin baino; hobe dutela Boluetan jaitsi, han metroa bertan dutela eta hartzeko. Gero Sestao jartzen duen metroa hartzeko, eta Barakaldo BEC jartzen duen lekuan jaisteko. Udarregi saiatu den arren hainbeste izenekin galdu da, eta mesedez paper batean marra batzuen bidez idatz diezaiola eskatu dio. Segidan Juanbautista Gaztelu iritsi da, bertso batekin agurtu ditu bertan zirenak eta kanpoan astoan gainean sagardo kaxa pare bat bazuela esan die. Heldu diren hurrengoak Olloki zaharra eta astoakin lagundu dion Zozua Aranburuko Xegundo izan dira. Hauek ere hamaiketako ederra ekarri dutela txistorra, tortillak, baita bakailaoa ere. Trena etortzeko gutxi falta dela eta, Juankruz Beloki, Motzarekin kezkatzen hasi dira, are gehiago Gazteluk, bezperan Hernanin bolo jokoa zuela gogoratu duenean. Trenak

Txikierdiko tunela pasa eta tutua jo duenean, azaldu da korrika, gainean poltsa handi bat zuela. Azkenean trenean sartu dira Usurbilgo bertso eskolako beteranoak, Olloki, Udarregi, Zozua, Motza, eta Gaztelu, eskutan kartoizko txartela berdearekin. Egurrezko eserlekutan eseri eta kostata, baino azkenean lortu dute hamaiketakoa eta bestelakoak apal eta hankartetan jartzen. Bilborako bidea luzea da eta... Bidaia modu atseginean pasatzeko berehala hasi dira hamaiketakoarekin, Orio parean. Zarautzen lehenengo bertsoekin hasi dira baina Elgoibarren eten dute saioa, Motzak desafio egin diolako gazte gaupasero bati. Motza bertsotan eta bolotan famatua izateaz gain, pultsulari izateagatik ere ezaguna zen, hargin lanbidea zuen eta harria etengabe jotzeak borrokarako ere moldatu zuen bere gorputza. Irabazi du, eta horrek noski gehiago piztu du giroa. Hortik Boluetara, finaleko porra eginez pasa dute denbora, Gazteluk Amets atseginez jarraitzen duela argudiatuz eta beste laurak Egañaren alde. Maialen ez dute aipatzen ere, emakume batek irabaz dezakeela pentsatzeak bertigo moduko bat sortzen die urdaila eta buru ingurutan. Boluetara iritsi eta Txaparreneako geltokiko buruak Udarregiri marraztutakoa jarraitu dute, metro zuzena hartu eta Finalera iritsi. Eserlekuetan eseri direnean, ezin ukatu beren herriarekin pixka bat gogoratu direla.

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai

Ika-mika

Zorionak Usurbil!

A

zaroaren 5ean kultur etxearen irekiera ekitaldia ospatu zen. Bertan gertatu zena kontatu eta salatzeko herritar talde batek idatzi hau prestatu dugu. Txalotu egin nahi dugu herritar gehienek eduki zuten jarrera. Zeren herritarren gehiengoa bake-bakean joan zen kultur etxea ikustera. Nahiz eta batzuek sarrailak silikonaz bete... txistularien doinuak entzuten utzi ez... pankarta eskuan eta “lapurrak” oihuka-

tuz herritarrei kultur etxera lasai sartzea galarazi... nahiz eta batzuek megafonia oso altu jarri... herritarrei aretoan Usurbili buruzko proiekzioa patxadan ikusten utzi ez... eta “lapurrak” oihuka zezaten umeak xaxatu... laburbilduz, nahiz eta batzuek herritarren arteko elkarbizitza zapuztu nahi izan, herritarren gehiengoa bake-bakean joan zen kultur etxea ikustera. Lezio ederra eman zenuten, elkarbizitza eta tolerantzia lezioa. Zorionak!

Bukatzeko gogoeta hau: kulturak batzen ez bagaitu nork edo zerk batuko gaitu? P.D: Eskerrak eman nahi dizkiegu herritar askori, idatzi hau publika zedin eman diguten babesagatik. Arrazoi ezberdinengatik sinatu ez duten arren. Jokin Zubiaur, Jabier Pikabea, Antton Pikabea, Iñaki Mujika eta José Ramón Zubiaur.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: abenduak 16. Idatzia ekartzeko azken eguna: abenduak 9.


KO N T Z E J U T X I K I A

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

5

Inazio Usarralde, Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile

“Finaleko bertsolari denak dira faboritoak”

N

erabezaroan sortu zitzaion bertsozaletasuna Inaziori, lehendik bertsoekin batere harremanik izan gabe: “Klabea Paotxa Irratia izan zen, Usurbilen izan zen irrati librea”. Lauzpabost lagun elkartuta Bota-punttuba bertso programa eratu zuten eta, orain, Bertsolari Txapelketa Nagusiko gai-jartzaileen taldean ari da parte hartzen. NOAUA! Aurtengo txapelketan gaijartzaile taldean zaude. Zertan oinarritzen da zuen lana? Inazio Usarralde. Talde lana da, argi eta garbi. Gure lana antolatzaileak saioak non izango diren erabakitzen duten momentuan hasten da. Aurten maiatza aldera hasiko ginen lan egiten. Lehendik antolakuntza taldeak Txapelketarako zehaztuta dauzkan eginbeharretan oinarrituta gure lana gaiak jartzea da; eta gaiak jartzea bertsolariari bide bat sujeritzeko eginkizuna da. Bertsolariak zerbaiti kantatu behar dio gaur egun, eredu hori da indarrean dagoena. Zailena sortu beharreko gaien artean oreka mantentzea da: guztiei aukera berdintsuak ematen dizkien gaiak izatea eta tematika ez errepikatzea. Oreka bilatu behar duzu alde guztietatik, eta ez duzu asmatzen ia inoiz.

INAXIO USARRALDE “Orain arteko saioetako maila ona izan da”

N. Nolako maila erakusten ari dira bertsolariak aurtengo txapelketan? Faboritorik ikusten al duzu? I. U. Ona, nire ustez. Txapelketa izateagatik, seguru aski, bertsolari bati baino gehiagori ez dio uzten den guzti hori erakusten; presioa eta urduritasunagatik, baina hala ere, egia da txapelketako saioa ez balitz bertsolariak ez

Inaxio Usarralde eta seme-alabak, Txokoalden.

lukeela bere burua hainbeste estutuko barruko hori ateratzeko. Uste dut, orain arteko saioetan ikusi dena, eta finalerdietan batez ere, maila ona dela. Faboritoak? Denak. Beno, lehendik hor daude bi garrantzitsu: Andoni eta Maialen. Eta ezin dugu ukatu horiek aurrean behar dutela egon; orain, horiek ere ezin dute fidatu, norbait etorri daiteke, Amets bat, edo Iturriaga bat, adibidez, egun ona etorri zaielako… Nik uste dut ez dela erraza faboritoetaz hitz egitea. N. Hasi zinenetik hona, zenbatetan izan zara gai-jartzaile? I. U. Ez nuke jakingo esaten, baina orain gutxiago nabil gai-jartzaile lanetan. Neronek utzi dudalako, gainera nire bizimodu pertsonala ere aldatu da, eta agian ez naiz gehiegi mugitzen inork gai jartzera gonbidatzeko. Baina konturatu naiz gehiegi ere ez dela ona; uda partean izaten dira saioak, oso segidan agian, eta Usurbil bezalako herri batean San Joanak, Santixabelak, ondoren Santioak, Sanestebanak… Agortu egiten zara, eta uda garaian errepikapen batean erortzeko sentsazioa ere egoten da.

Paotxa Irratiaren garaian hasitakoa NOAUA! Nondik datorkizu gai-jartzaile izateko grina? Inazio Usarralde. Gu Paotxa Irratian hasi ginenean, programa bat egiteaz gain, bertsoen inguruan herri dinamika bat bultzatu nahi izan genuen. Horietako bat izan zen saio bat antolatzea usurbildarrekin. Entzunda geneukan aurretik izaten zirela Saizarren usurbildarren arteko txapelketak eta baita herriz herriko erronka batzuk ere. 1986an “Bat eginik” nazio mailako euskararen aldeko kanpaina egin zen, eta Usurbilen 8-10 bat bertsolari animatu genituen parte hartzera. Gaiak ere jarri genituen, eta niri egokitu zitzaidan aurkeztea. Hori izan zen nire lehenbiziko jendaurreko saioa.


KALEJIRAN

Kaleberri

Imanol Goenaga

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Ana Urdangarin

Nik birziklatzen dut zuk?

A

gur bat NOAUA!kide guztioi. Eurite garai honetan errekatxoa urez gainezka datorren moduan, urak isurtzen dituen ibaiak ere angula jasotzailez josia ditugu. Eguraldiari beldur handiegirik ez diotela frogatuz gauero-gauero hemen ditugu angulazale hauek animalitxo horiek harrapatu nahian. Aspaldiko eskakizunei helduz, beste behin ere pilak birziklatzeko ontzi baten premia gogorarazi nahi diogu erabaki hori bere eskuetan duenari. Izan ere, ez da oso erosoa pila zakua hartu eta Usurbila prozesioan joan behar izatea‌ Ea oraingo honetan gure hitzak aintzakotzat hartzen dituzten. Txokoalden ondare historikoaren berreskuraketa lanak ere aurrera doaz. Hala nola, Torreko teilatua eta Guardetxearen berreraikuntzak ziztu

batean ari dira aurrera bidean. Ea itxuroso uzten dituzten. Azkenik esan beharra dut NOAUA!ko azken alean Txokoaldeko kronika ez nuela nik idatzi AloĂąa Loidik baizik. Besterik gabe beste bat arte lagunok. Izan huntsa.

Erle Eguna

I

gandean ospatu genuen 2005eko Erle Eguna, pena eguraldiagatik askotan gauzak nahi ez bezala ateratzea. Baina plazara inguratu zen jendearen artean giro bikaina lortu zen azkenean. Goizeko 10:00ak aldera hasi ziren saltzaileak beraien produktuak postuetan txukuntxukun jartzen. Egun honetan, denok dakizuen bezala, sekulako produktuak egoten dira salgai, denak natural-naturalak eta erlearekin zerikusia duten produktuekin eginak, hasi eztitik, xaboiak, txanpuak, kremak... Eguardian egin ziren ezti txapelketak eta gozogintzako txapelketak jende dexente hurbilduarazi zuen bertara. Aurten, gainera, erle amak ekarri ditu, Zeledonen antzera, txapeldunen txapelak. Nahiz eguraldiak ez lagundu batere, goiz osoan ez baitzuen atertu, balantze positiboa egin nezake. Nik behintzat ederto pasa baitnuen.

Hurrengo urtean eguraldiak lagunduko ote du! Ondo izan.


KALEJIRAN

Z

einen goxo egongo zineten aurreko asteburuan etxeko epelean, ezta? Batek baino gehiagok Gabonetarako prestaketetan arituko zen, gain-gainean baitauzkagu eta horretarako tartetxo bat hartu beharra dago, ditxosozko listak direla eta ez direla, janarien zerrenda, edariarena, opariena eta, nola ez, loteriarena. Gaiarekin jarraituz, urte bukaerara iristen ari garela esan genezake, beraz, bistadizo bat eman diet aurtengo NOAUA!ko ale guztiei. Ondorengo kexuak topatu ditut eta konpondu gabe edo erdizka daudela konturatu naiz. 197 alean, adibidez, Saizarko bideguretzik gora eta Saizar aldeko etxe inguruetan farolak falta zirela aipatu zen, gaur egun zonalde hori egoera berdinean jarraitzen duela esan genezake. 201 alean, Ugarteko aldapak espaloi egoki baten premia zuela esan zen, dagoena oso estua denez,

haurren kotxeak ez dira sartzen eta oinezkoak banan-bana bakarrik igaro daitezke. Arazo honekin ere berdin jarraitzen dugu gaur egun. 211 alean, auzotik errepide nagusira dijoazten eskailerak eta baita bertako geltokia zikin-zikinak zeudela zioen kronikak, ba zorionez azken kexu hau burutua dago baina, hala ere, geltokiak zikin tankera dauka. Agian pintura pixka batekin dotoreagoa geratuko litzakete edo herrian jarri duten geltoki berria bezalako bat ere ondo legoke, iluntasun sentsazio hori kentzeko. Arazo hauek urte amaierako konpontzea zaila ikusten det baina garbiketa lanak noizean behin burutzea komeni da, auzoa txukun-txukun izateko. Besterik gabe datorren urterarte agurtuko naiz, 2006an izango baita nere hurrengo kronika. Ondo pasa jaiak...

Santa Zeziliri kantatuz

E

gun berezia, musikazaleontzat eta kantua gustukoa dugunontzat. Aurten ere konturatzerako etorri zaigu Santa Zezili eguna. Azpimarratu nahi nuke Zumarte Musika Eskolak, urte osoan zehar, herriko haur eta gazteekin egiten duen lan bikaina. Ederki erakutsi zuten hauek ere urte guztian egindako lana Santa Zeziliko kontzertuan. Jaialdi ederra eskaini zuten inauguratu berria den Kultur Etxean. Zorionak eta orain arte bezala jarraitzeko animoak zuzendariari eta baita bertan parte hartu zuten guztiei ere. Urtean zehar ere sarritan izaten dugu etxepean ikasleen eskusoinu edo beste instrumentuen soinuak entzuteko aukera. Txiki-txikitatik hasten dira eta hau garrantzitsua izaten da aurrera egin nahi bada. Bestalde parrokiak duen abesbatza ere aipatu nahiko nuke, Irriu Abesbatza. Ramon Udabe zuzendari lanetan aritzen delarik hor ibiltzen gara ikasturte osoan

zehar entseguetan. Gero, egun berezietan, parrokian kantatu ohi dugu. Santa Zezili aurreko igandean zenbait abesti gozo abesteko parada izan genuen eta ondoren bazkari eder bat egiteko aukera ere izan genuen. Argazki hau duela hamaika urte ateratako oroigarria da. Beraz, aspalditik datorren kate bat da eta hemendik animatu nahiko nituzke herritar guztiak lagun arte honetara bildu eta kantatzera.

Ainara Uribe

At xe g a l d e

Urteari errepasoa eginez...

7

Kalezar

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Maria Jesus Urbieta


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Urdaiaga

Iñaki Larrañaga

Alazne Begiristain

Mikologiari buruzko hitzaldia

N

OAUA!n

idazteko aukera eman didatenean, ez dut bi aldiz pentsatu baina, gaia aukeratzerakoan, bi ez, hamar buelta eman dizkiot. Egia esateko, bada bai mugimendurik gure auzoan azken aldi honetan. Berriro martxan jarri dira ikastaroak: yoga, dantza, margoa… Dagoeneko kultur gurpil hori bueltaka hasi da eta irekitzear dagoen Santuenea elkarteko lokalak ere bultzada berri bat emango diolakoan nago. Baina auzo dinamika honek ere lana eskatzen du eta hau gertatzen denean hor egon behar dugu, laguntzeko prest eta ez beste alde batera begira eta gutxiago, oztopoak jartzen. Auzo txikia da gurea (beti sentituko naiz bertakoa), lehen kirolean murgilduta egoten ginen, gehienak eskubaloiarekin eta orain, beste ekimen batzuk dauzkagu. Baina bai lehen eta bai orain ezin dugu dena bi edo hiru pertsonen gain utzi, ez da komenigarria inorentzat. Honen adibide garbia aurtengo festak izan dira. Hor erakutsi dute Ibai-Ondo elkartekoek eta

Daniel Palacios Santuenea elkarteko “batzuek” zer den elkarlana, emaitza hor dago. Beraz, segi dezagun bide horretatik. Gogoan izan, Santuenean elkartean ostiral honetan (abenduak 2) arratsaldeko 19:00etan mikologiaren inguruko hitzaldi bat izango dugula. Bertan herritar bat izango dugu hizlari: Daniel Palacios aditua. Gonbitea luzatuta geratzen da beraz.

Ehiza garaia

K

onturatzerako pasa zaigu 2005 urtea ere. Negu giroan murgiltzen hasi gara: goizetako hotz eta izotzak, elurra egingo duenaren kezka/ilusioa... Dendetara joan besterik ez dago gabonak gainean ditugula ikusteko: mota guztietako turroi, polboroi, zuhaitz, argi, Olentzero, "Papanoel",... Bai, bai, urtea bukatzear dagoela, alegia. Laster hasiko gara kaleak argiz beteta ikusten eta gabon kantak kalean entzuten. Familiarekin egoteko egunak izaten dira hauek eta nola ez: bazkari, afari,... Baina gabon kontuak utzita, gaurko honetan ehizaz hitz egin nahi nuke. Ez naiz hasiko honen inguruko nire iritzia ematen baina badut zerbait esateko honen inguruan. Antzematen da ehiza garaia hasi dela. Goizetan izaten den tiro-hotsa entzutea besterik ez dago. Baina honetaz gain, nahikoa da lurrera begiratzea hori antzemateko.

Gure etxe inguruan behintzat kartutxo bat baino gehiago aurkitu ditugu zelaietan, baratzean,... Eta baita kartutxoen kajak ere. Hainbeste kostatzen al da erabilitakoa jasotzea? Mesedez saia gaitezen gure ingurua pixka bat zaintzen, nonbait errezagoa da eta norbere lurrak zikindu baino, besteenak zikintzea.


KALEJIRAN

U

dazkenean aurrera goazen honetan, berriz ere agertu dira ibaian gora eta behera gau osoan zehar ibiltzen diren ontziak. Ez hotzak eta ez euriak, ezerk ez ditu etxean gerarazten. Gaua joan eta gaua etorri, A8 errepidean baino trafiko eta argi gehiago izaten da. Badira oraindik ere bazterretik aritzen direnak beraien farola eta txitxardin askeekin. Besteak, ordea, Orioko zubipetik hasi eta Txokoalderainoko joan etorrian ibiltzen dira ibai osoa arakatzen. Ontziak bi aldeetara garabiak eramaten ditu eta hauetatik zintzilika bi sare handi. Horrelako 30 ontzi gora eta behera ibilita zirrikiturik ere ez dela arakatu gabe geratzen esango nuke. Uda honetan ikusi dugu Euskal Herriko arrantzaleak antxoaren arrantzaren geldiera aurrera eramaten. Antxoa edo bokarta ia desea-

gertzear dagoela eta beraien kabuz erabakitako egitasmoa izan zen. Noiz pentsatuko dugu guk ere horrelako zerbait? Angularen eskasia ez da oraingo kontua. Aspaldiko urteetan ez dagoela entzuten ari gara. Prezioei begiratu besterik ez dago. Akaso, angularekin ere geldialdi bat egingo bagenu berriz ere ugarituko litzateke, ezta? Bestalde, bada oraindik lortu ez duten beste misterio bat angularen inguruan. Angulen aztegiak, alegia. Gulak eta antzekoak jatera gutako asko ohitu gara baina angulen aztegiak ez ditugu ezagutzen oraindik. Kanada aldean eta ba omen dira baina hona oraindik ez dira iritsi. Urrezko xomorro preziatu horiek eskuratzeko beste bide bat izan daiteke. Ea zerbait egiten dugun, Oria ibaiari atseden piska bat ematen diogun eta gure urak gehiago zaintzen ditugun.

Galdutakoak (eta beste)

G

aldutakoak ugariak izan dira azken asteotan Zubietan; inork ikusiko balitu, mesedez, arren eta otoi, deitu telefonoz. - Kanaloi puska batzuk eta hauek lotzeko piezak. Handi baserriaren pareko errebueltan eroriak. Aurkituz gero, deitu Ameriko Gure Ametsera, mesedez. - Oilagorra: hilaren 23an, arratsaldeko bost t`erdietan ikusia, Irubieta Berri baserriaren gainetik pasean. Inork ikusiko balu, azkar deitu! Bestela eguraldi honekin pulmoniak joko du gure bizilaguna. –Plaza ingurukoei: oilagor horrek jabea badu, aizue!- Mendi pista bat. Andatzarako bidean zegoena. Besteak beste, Ernioko erromeriara joateko erabiltzen genuena. Natura pixka bat harantzago, urrutirago eramango duen errepideari leku egiteko galdua.

- Eskutitzak. Asko dira falta direnak. Eta askoz gehiago norberarentzat izan gabe iritsi zaizkigunak. Horrela ibiltzen gara gu: trukean, kartak faltan, eskutitz trukean. (Inork ikusiz gero Trafiko Saileko niretzako gutuna, mesedez, ez deitu). - Egonarria. Pazientzia. Batez ere Irubieta baserriko gizonezkoek galdu dutena. Etxeko andreak ez daki etxeko gizonezkoek galdutakoa den ala ez: ezin galdu sekula izan ez dutena. Hala ere, eskertuko luke etxeko andreak lasaitasun pixka bat emango liekeen edozer. - Ekonomika pizteko makina. Petritzaberrin, galdu ez badute ere, gogo onez hartuko lukete. Ahal dela hurrengoan ere etxea kez bete aurretik. Oharra: Gabon eguneko kantuak prestatzeko abenduaren 2an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Eskola Txikitan bilduko gara.

Lontxo Zubiria

Zubieta

Angula garaia

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Pello Aranburu


10

PIL-PILEAN

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Eguraldi txarrari aurre eginez, jende ugari ibili zen Erle Egunean

E

txean egoteko eguraldia tokatu zen arren, asko izan ziren euritakoa hartu eta Erle Egunaren zazpigarren ediziora hurbildu zirenak. Ezti eskaintza zabala, argizariz eginiko zein erleekin lotutako hainbat produktu eta erlegintzaren inguruko informazio ugari aurki zitekeen Dema plaza inguruan jarri zituzten postuetan. Goiz osoan izan ziren ikusgai hainbat produktu eta baita eskuragai ere; hala nola, gozogintzako hainbat produktu, kandelak... Hainbat sari ere banatu ziren. Epaimahaiko kideak hauek izan ziren: David Asensio futbol jokalari usurbildarra, Niko Lizeaga aktorea, Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz sukaldaria eta baita Martin Berasategi, Gorka Txapartegi eta Alberto Elortza sukaldariak ere.

Julen Sainz ordiziarrak irabazi zuen Euskal Herriko bostgarren ezti txapelketa, ezti loreanitzaren atalean. Jon Barriola hernaniarrak, aldiz, lorebakarreko ezti atalean garaile izendatu zuen epaimahaiak.

Enkantea, 2.000 eurotan Urtero bezala, lehiaketako bi ezti poto horien enkantea egin zen. Hasierako prezioa 100 eurotan ipinita, eta norgehiagoka luze samar baten ondoren, 2.000 euroren truke eraman zituen bi ezti potoak epaimahaiko kide batek: Zelai Zabal jatetxeko Alberto Elortza sukaldariak. Bestalde, argazki zein eztiz egindako gozogintza lehiaketetako sariak ere banatu zituzten. Egun euritsu baina gozo horri amaiera emateko, Aginaga Sagardotegian bazkari ederra izan zuten, Erle Lagunak taldekoek antolatuta.

Luis Aduriz eta Niko Lizeaga, ezti lehiaketako garaileekin.

Eguraldi txarrak ez zituen saltzaileak uxatu.

Mendebaldeko Sahara, egoera larrian

M

unduan zehar injustizia pairatzen duten herrialdeei elkartasuna adierazi nahian, talde bat osatu da Usurbilen. Iaz, Palestinari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten. Aurten, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoak bizi duen egoera izan da hizpide nagusia. Saharan bizi duten egoeraren aurrean ez-jakinak garenontzat, oso interesgarriak izan dira Usurbilen egin berri diren jardunaldiak. Saharar Presoen eta Desagertuen

Senideen Elkarteko kide bat hurbildu zen Sutegi Kultur Etxera. Mohamed Laabeid sahararrak “Mendebaldeko Sahara: noiz arte?� liburua aurkeztu zuen. Hitzaldia baino lehen, errepresioaren testigantzak biltzen dituen DVDa ikusteko aukera izan zen. Hori azaroaren 23an izan zen. Azaroaren 26an, larunbata, elkartasunezko ekitaldia egin zen Artzabalgo parkean, iaz landatutako olibondoaren aldamenean. Fronte Polisarioko ordezkariari harrera egin zitzaion eta ekitaldi honek Sutegin izan zuen jarraipena.

Azaroaren 26an elkartasun ekitaldia egin zen Artzabalen.

Bazkari batekin amaitu ziren Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoari buruzko jardunaldiak.


P U B L I E R R E P O R TA J E A

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

11

Berritua dator Euskarazko Produktuen Katalogoa Haur eta gaztetxoentzat disko, liburu eta jolas interesgarrienak bildu dira

B

uruntzaldeko udalek Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu dute. 0-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat interesgarrienak eta egokienak diren argitalpenak biltzen ditu edizio berriak. Lehen aldiz, Euskal Herri osoan hedatuko da hizpide dugun katalogoa. Nafarroa izan zen aitzindaria eta duela bost urtetik hona, Buruntzaldeko herrietan banatzen da. Aurten, Iparraldean ere hedatuko da Euskarazko Produktuen Katalogoa. Katalogo honen bultzatzaileek lau helburu lortu nahi dituzte: 1.- Gurasoei ikusaraztea euskarazko eskolatzearekin bakarrik ez dela ziurtatzen haurra euskaldun osoa eta euskal kulturan errotua heztea, eta honi lagundu ahal dioten alderdi eta euskarri batzuk ere kontutan hartu behar direla, aisialdiko jarduerak euskaraz egitea, esaterako. 2.- Gurasoei ikusaraztea aukera handiak daudela haurrari euskal heziketa emateko, nahiz eta haiek euskaraz ez jakin. 3.- Haur eta gaztetxoei aisialdiko euskarazko produktuen eskaintza ezagutzera ematea. 4.- Produktu hauen gainean izan

Musika, literatura, jolasak‌ opariak euskaraz egiteko aukera Argazkia: NOAUA! zabala da.

litekeen eskaera ugaltzea, euskarazko zerbitzu eta produktuen merkatua dinamizatuz eta indartuz.

Aukera anitza Katalogoak dakartzan produktuak haur eta gazteentzat dira, 16 urte bitartekoentzat. Musika, literatura, informatika, jolasak, zinea eta abar agertzen dira katalogoan gaika sailkatuta, eta

produktu bakoitzaren izena, argitaletxea, eta gutxi gora-beherako prezioa ematen ditu; batzuetan, zein adinetarako egokia den ere bai. Gazteek eta gurasoek interesa izango dutela pentsatuta prestatu da, eta horregatik, badira helduei zuzendutako zenbait produktu ere: haur txikiei kontatzeko ipuinak, haurrekin jolasteko kantuen bildumak...

Inoizko katalogorik zainduena

A

ipatzekoa da produktuak aukeratzeko egin den lana. Sustatzaileek ez baitiote begiratu euskarazko produktu izateari bakarrik, egokitasunari ere garrantzia eman zaio. Euskara teknikari talde batek adi-adi jarraitu du katalogo berriaren prestaketa-lana (Nafarroako hiru teknikarik, Gipuzkoako batek, Bizkaiko batek eta Arabako beste batek). Argitaletxeei adin-tarte honetarako egokiak diren produktuen zerrenda eskatu zaie. Ez hori bakarrik. Euskara teknikarien lantaldeak zerrenda hau bere irizpideen arabe-

ra eta aditu baten laguntzarekin galbahetik pasa eta hautaketa bat egin du. Horregatik, merkatuan dauden euskarazko produktu txukun eta interesgarrienak aurkituko ditugu katalogo honetan.

ARGITALPEN ZAINDUA

“Euskara teknikari talde batek adi-adi jarraitu du katalogo berriaren prestaketa-lana�


12

P U B L I E R R E P O R TA J E A Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Non eskuratu daiteke katalogoa?

K

atalogoa eskuratzeko modu bat baino gehiago dago. Herri batzuetan, Usurbilen adibidez, 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei etxera bidaliko zaie katalogoa. Beste herri batzuetan, berriz, haur eta gaztetxoei eskura emango zaie ikastetxean edota liburutegi, liburu denda, kultur etxe, udaletxe edota euskaltegietan. Beraz, modu batera edo bestera, udalek bideak jarri dituzte 16 urte bitarteko haur edo gaztetxo guztiek katalogoa eskura dezaten.

OLENTZERORI GUTUNA “Olentzerori gutuna idazteko eredua dakar aurtengo katalogoak”

Interneten ere ikusgai Zenbait berrikuntzarekin dator aur-

Aisian ere, gazteek euskaraz aritzeko aukera ugari dituzte. Argazkia: NOAUA!

tengo katalogoa. Nahi izanez gero, produktuen kontsulta erraza egin daiteke sarean ere, honako webgune honetan: www.katalogoa.org Gabonak gainean dira eta

Lehen aldiz, Euskal Herri osora hedatuko da

E

uskara zerbitzuen ekimenez, 5 urtez jarraian plazaratu da Euskarazko Produktuen Katalogoa Buruntzaldean. Dena den, lehen katalogoa Nafarroan atera zuten 1997 urtean. Ordutik hona, nafarrek urtero argitaratu dute, eta pixkanaka elkarte eta erakunde gehiago joan dira proiektu honen inguruan biltzen. 2001. urtean Nafarroan eta Buruntzaldean katalogo bateratua banatu zen. Beranduago, Oarsoaldea, Donostia, Eibar, Elgoibar eta Bizkaiko zenbait herri eta mankomunitate batu zitzaizkien. Aurten, lehen aldiz, Euskal Herri osora hedatuko da, Iparraldean EKEk (Euskal Kultur Erakundeak) zabalduko baitu Euskarazko Produktuen Katalogoa. Horregatik, gurasoei zuzen-

tzen zaien gutuna hiru hizkuntzatan dator (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez). Nafarroako zenbait herri euskaldunetan, ordea, euskara hutsean egindako edizioa banatuko da.

LEHENIK, NAFARROAN

“1997an sortu zen katalogoa Nafarroan; aurten, Euskal Herri osoan hedatu da” Euskal Herri osoan zehar, 220.000 ale banatuko dira 0-16 urte bitartekoen artean. Hauetatik 89.000 Gipuzkoan hedatuko dira Gipuzkoako Foru babesari esker. Aldundiaren Buruntzaldean 8.600, lehengo urtean baino 200 gehiago. Usurbilen 800 ale banatuko dira.

Olentzerori gutuna idazteko garaia da. Baina ez larritu. Eskutitza prestatzea errazagoa izango da aurten, gutuna idazteko eredua baitator katalogoaren atzeko aldean.


14

E T X E KO B E R R I

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Jaialdi atsegina eskaini zuen Mikel Urdangarinek

N

OAUA!tik antolatu den Kultur Astea ez da oharkabean pasa. Ekitaldi denetan lagun ugari bildu da-eta. Datorren urtekoa ilusioz prestatzeko indarrak hartu ditugu. Baina 2006ko Kultur Astea iritsi baino lehen, ekitaldi gehiago antolatuko ditugu, noski. Begibistan da Santo Tomas eguna, Usurbilen abenduaren 18an ospatuko duguna. Ez hutsik egin!

Estrainekoz, film laburrak ikusteko aukera eskaini dugu Usurbilen. Akaso horregatik, asko izan ziren azaroaren 15eko ilunabarrean Sutegira hurbildu zirenak. Film laburren proiekzioan bezalaxe, Koldo Huegunek eskaini zuen hitzaldian ere herritar asko izan ziren. Azaroaren 17ko iluntzean, Koldo Huegunek Khan Tengriko espedizioaren nondik norakoak azaldu zituen hitzez. Ondoren, bideo emanaldi bat ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Ez hori bakarrik. Iaz, Aitor Alkortarekin Komunism mendira egindako espedizioaren berri ere eman zuen Koldo Huegunek.

Urdangarinek 300 lagun bildu zituen Oiardo kiroldegian.

Jende ugari NOAUA!ren Kultur Astean

“Dana� diskoaren aurkezpena Mikel Urdangarinen tankerako artistak gutxitan ikusteko aukera izaten da gure herrian. Hori dela eta, lagun asko hurbildu ziren kiroldegira azaroaren 19an. "Dana" diskoan oinarritu zuen kontzertua baina aurreko diskoetako kantuak ere eskaini zituen abeslari zornotzarrak.

Film laburren proiekzioak lagun askoren jakinmina piztu zuen.

Proiekzioaren aurretik, bidaiaren nondik norakoak azaldu zituen Koldo Huegunek.

Abenduaren 13an, astekariaz hitz egiteko bilera irekia

B

adator, bai, badator. Abenduaren 30ean banatuko dugu NOAUA! astekariaren lehen zenbakia. Aurrerantzean, hamabostean behin jasotzen genuen aldizkaria astero-astero iritsiko da Usurbilgo etxe eta baserrietako postontzietara. NOAUA! Kultur Elkarteak pauso berri bat ematea erabaki du. Astekari berriaren eta noaua.com webgunearen bidez, informazio-gune sendo bat osatu nahi da. Bigarren helburu bat ere bete nahi da: euskararen normalizazioan eragitea.

Astekariaren egitasmoaz hitz egiteko bilera irekia antolatu dugu. Abenduaren 13an egingo da bilera, arratsaldeko 19:30ean, NOAUA!ko egoitzan bertan. Astekari proiektuaren inguruko azken kontuak azalduko dira bilera ireki horretan.

Astekariari buruzko txostena, noaua.com webgunean Azken hilabeteotan, astekaria izango dena prestatzen aritu gara. Gure webgunean, noaua.com helbidean, astekariaren

inguruko txostena zintzilikatu dugu (eskura jaso nahi duenak, NOAUA!ko bulegotik pasa dadila). Herritarren partehartzeari garrantzia handia ematen diogunez, denen iritziak biltzeko irrikitan gaude. Beraz, txosten honen inguruan ekarpenik egin nahi baduzu, aurrera. Guk gustura jasoko genituzke gure irakurleen iradokizunak. Txostena irakurri eta zure iritzia helerazi nahi badiguzu, honako helbidera igorri: erredakzioa@noaua.com (Bestela, zure ekarpenak NOAUA!ren bulegora ekarri).


H E R R I KO TA L D E A K

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

15

Abenduaren 8an, Odol Emaileen Eguna Usurbilen

Gaur odol emaile, bihar hartzaile?

G

arai batean, istripuren bat gertatzen zenean, etxekoak joaten ziren odola ematera; baina sarritan senitartekoen odola ez zen bateragarria. Horrelakoetan odolagatik ordaindu egiten zen. Hau saihesteko, 1965ean odol emaileen elkartea sortu zen Donostian. Geroztik, Gipuzkoan zehar hedatzen joan ziren antzeko elkarteak. Usurbilgoa 1974an osatu zen. NOAUA! Elkartea noiztik dago martxan Usurbilen? Patxi Arruti. 1974ko irailean egin genuen lehenengo bilera, deialdia egiteko, eta 25 lagun bildu ginen. Urriaren 12an edo 13an hasi ginen odola ematen. Eta ordutik gaur arte. N. Beste herri batzuekin alderatuta, usurbildar asko al dira odola ematera hurbiltzen direnak? P. A. Ondo gabiltza. Esan beharra dago herri handiekin alderatuta herri txikiak ondo ibiltzen direla, jende gehiago biltzen baita. Eta gu nahiko ondo gabiltza: OMEk (Osasunerako Mundu Erakundea) esaten duenez, mila biztanleko 50 emaitza egon behar dute; eta gu hortxe-hortxe ibiliko gara, ia 60ra iristen gara. Maite Salaberri. Gertatzen dena da ia 180ri deitzen diegula, baina erdiak etortzen direla gehienetan. Lana dela, ezina dela, ahaztu egiten zaiela…

PATXI ARRUTI “1974an hasi ginen eta lehen deialdian 25 odol emaile bildu ginen” N. Nola ikusten duzue elkartearen etorkizuna? P. A. Zuek izan behar duzue, gazteak! M. S. Bi hilabetetik behin bi edo hiru berri etortzen badira, ondo. Eta etortzen diren berriak gazteak dira. P. A. Baina gazteak emaile bezala has-

Antxetan egingo duten bazkari batekin ospatuko dute Odol Emaileen Eguna.

ten badira ere, gero kirola dela edo familia dela, arazo gehiago izaten dituzte odola emateko helduek baino. 30 urtetik gora hasten direnak errazago eusten diote joateari. M. S. Hala ere etortzen dira, hasten zaren momentutik odol-emailea zara. P. A. Gainera, garai batean ez bezala, orain ikastoletan eta abar informazioa ematen hasi dira horren inguruan; jendea horrela gaztetatik hasten da kontzientziatzen. Eta bestela, beharra dagoenean, zalaparta atera eta kito. N. Noiz hasi zineten odola ematen? Kattalin Arzallus. Ni semeak istripua izan zuenean mentalizatu nintzen, lehendik ere buruan nuen, eta ordutik ez dut utzi. M. S. Nik nire koinatari bihotzeko transplantea egin ziotenean esan nuen: “honetatik ateratzen bada, ni neu emaile egingo naiz”. Eta hala egin nintzen. Agustina Aristi. Niri lantokira deitu zidan emakume batek, bere senarraz galdezka: “esaiozu etortzeko azkar, ospitaletik odol eske ari dira eta!”. Gizon hark odol mota berezia baitzuen, eta orduan konturatu nintzen zegoen beharraz.

Odol emaile izateko betebeharreko baldintzak - 18 eta 65 urte bitartekoa izatea. - 50 kilotik gora pisatzea; tentsio diastolikoa (behekoa) 50-100 Hg mm bitartekoa izatea. - Tentsio sistolikoa (goikoa) 100-180 Hg mm bitartekoa izatea; emakumea izanez gero hemoglobina-balorea litroko 12,5 gr gorakoa izatea eta gizonezkoa izanez gero 13,5 gr gorakoa izatea. - Gizonezkoen gehienezko emanaldi kopurua laukoa da eta emakumezkoena, hirukoa. - Bi emanaldien arteko denbora bi hilabetekoa izango da. - Baraurik ez ematea odola, 3 orduko baraualdia bakarrik eskatzen da. - Hepatitisa, sifilia edo HIESa kutsatzeko arriskua duten jardueretan ez aritzea. - Paludismoa edo chagas endemikoak dituzten herrialdeetara bidaiarik egin ez duena (behi eroen gaixotasuna inoiz nozitu duen senitartekorik ez izatea). - 1980 eta 1996 bitartean Erresuma Batuan 12 hilabetez egon ez direnak.


16

E R R E P O R TA J E A

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Abenduaren 2an, Gariren kontzertua Sutegin

T

arte luze baten ondotik, Garik bere hirugarren diskoa plazaratu zuen iaz. “0tik” izenekoa, abenduaren 2an Usurbilen aurkeztuko duen diskoa. Azken lan hau kaleratu arte denbora luzez isilean egon bada ere, zaleek ez diote bizkarra eman. Ordutik hona, jaialdi ugari eskaini ditu rock kantari ezagun honek. Abenduaren 2koa, Sutegin egingo den lehen rock kontzertua izango da. Gari ez da bakarrik taularatuko. Maila handiko hiru musikari izango ditu alboan: Fernan Irazoki baterijolea, Iosu Izagirre baxujolea eta Juanma Gereñu gitarrajolea. Abenduaren 2an, gaueko 22:30ean hasiko da jaialdia. Sarrerak, aldez aurretik, liburutegian eta Oiardo kiroldegian izango dira salgai, 6 eurotan. Egunean bertan, Sutegiko takillan, baina 9 eurotan.

Hertzainak eta gero 80ko hamarkadan Euskal Rock Erradikala etiketarekin ezagutu zen mugimenduak Euskal Herriko rock musikaren eszena astindu zuen. Mugimendu haren baitan gure historia txikian jada mitikoak diren zenbait talde sortu ziren. Horietako bat Hertzainak izan zen, eta haren abeslaria Gari. Urteak igaro ahala, taldearen ahots soila izatetik konposizioetan parte hartzera igaro zen, eta Hertzainak desegin eta gero bakarkako ibilbidea hasi zuen. Kantu propioekin egindako hiru disko kaleratu ditu orain arte, eta baita zuzeneko disko bat ere. Iaz, “0-tik” diskoa aurkeztu zuen eta lan hori izango da Sutegin aurkeztuko duena.

SARRERAK JADA SALGAI “Sarrera aldez aurretik 6 euro; takillan, 9 euro”

Sutegiko lehen rock kontzertua izango da Garirena.

Diskografia - Gari (1997, Elkar) - Eguzki berritan zaude (1999, Elkar) - Zuzenean (2002, Gara) - O-tik (2004, Elkar)

Santa Zeziliren omenez

S

utegi Kultur Etxeko auditorioa guztiz bete zen Santa Zeziliren omenez Zumarte Musika Eskolak antolatutako kontzertuan. Haurrek, gurasoek eta gaztetxoek, guztiek gozatu zuten Zumarteko ikasle eta irakasleek eskainitako emanaldiaz. Azaroaren 22ko kontzertua arina izan zen alde batetik, eta entretenigarria bestetik. Haurren zaratak bat-batean isildu ziren kontzertua hasi aurretik, norbaitek zerbait esan izan balu bezala. Minutu batzuk beranduago, jada isilunean murgildurik eta aurkezpen labur baten ondotik, piano saio bana eskaini ziguten Leire Zubigaraik eta Maialen Iñarrak. Alboka taldeak festa giroa eman zion auditorioari, panderoen hotsak lagunduta. Beste bi piano jole izan genituen ondoren, Thalia Cuellar eta Ainhoa Azpiroz. Txistu taldeak laukotearen koordinazioaz harro egoteko arrazoiak erakutsi

zituen, batzuetan agerian zirudien urduritasuna ahaztuta. Kitarra-flauta taldea ez zen bakarrik etorri: pianoa, saxofoia, tinbala eta ahotsak ere hornitzen zuten airean zabaltzen joan ziren erritmoa.

Zumarte eta Orereta abesbatzak banandu egin dira Abesbatzen txanda iritsi zen gero. Zumarte-Txiki eta Zumarte Abesbatzetako haur eta gaztetxoen ahotsekin alaitzeko aukera izan genuen, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean. Zumarteko abesbatzaren izenean hitz batzuk entzun genituen, bestalde, bertako ikasle baten ahotik. Zumarte eta Oreretako abesbatzen akordioaren hausturaz aritu zen, laguntza eskaini zioten guztiei eta bi abesbatzen zuzendariei eskerrak emanez. Egindako bidaiak eta kontzertuak gogoratu eta Oreretako eta Oinarriko abesbatzei abestera igotzeko gonbidapena egin zien. Ahots armoniatsuen ondoren trikitixa-pandero taldeak bi abesti herrikoirekin, lehenago alboka taldeak hasitako

Sutegiko auditorioan aritu ziren Zumarteko ikasleak.

Dinamikoa eta ederra izan zen ikasleen jaialdia.

festa giroari jarraipena emanez, emanaldiaren amaiera iritsi zen. Dinamikoa eta ederra.


I N K E S TA

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

17

Sutegi, kultur eragileen ahotan 1. Ze itxura hartu diozu eraikin berriari? 2. Etorkizunean, zein funtzio bete beharko luke kultur etxe berriak? JEXUX MARI IRAZUSTA Jexux Artze taldeko kide 1.- Eraikin berriaren itxurari dagokionean, azala eta mamia bereiztuko nituzke. Eraikina kanpotik, ez dut gustuko. Batez ere Irazu kalera ematen duen fatxadan, ez dira errespetatu bere garaian Etxebeste kaleko eraikinekin batera osatzen duen guneari ezarri zitzaizkion irizpide urbanistikoak. Bestela, zergatik berreraiki ziren Paris etxea eta Motzanea bezala ezagutzen diren etxeak, lehenagotik zituzten fatxada elementuak errespetatuz? Mamiari lotuta, hau da, barneko gune eta ekipamenduei, sotoan dagoen aretoak ustegabeko ona utzi zidala esan behar dut. Usurbilgo kultur beharrizanetarako joko handia eman dezakeen aretoa dirudi. Lekuak espazio ondrosoa dauka, eserleku kopuru eta altura egokikoa da, eta ekipamenduz, lehen begiratuan ondo hornitua dagoela ematen du. Liburutegia gune argitsua eta atsegina da, eta ekipamendu txukuna dauka altzari aldetik, eta haur eta helduen artean dagoen banaketak mesede egingo dio zerbitzuari. Kultur dinamika eta ekitaldiak sustatzen dituzten talde eta herritarrentzako gune bat bota dut faltan. Badakit herrian zehar beste lokalak egon badaudela, baino zeregin horretarako gune naturala Kultur Etxea bera dela deritzot. 2.- Herriko kultur bizitzaren erreferentzia gune nagusia izatea da Kultur Etxearen funtzioa. Batez ere, kultura, kirola eta bestelako gai sozial eta politikoen inguruan kezka daukaten talde eta iritziei bide emateko bitarteko tresna bilakatu beharko luke Kultur Etxeak. Kultur adierazpen mota asko ditugu, aberastasun handia daukagu Euskal Herrian; guzti horrek Kultur Etxean bere isla izatea da nire ametsa, gainbe-

hera doan herri-bizitzari kontrapisua egingo dion dinamika baten suspertzaile. Sasoi batean, ez biltzeko lokalik, ez taxusko kultur ekipamendurik ez izan arren, ekitaldi mordoa antolatzeko gai izan bagara usurbildarrok, orain ez daukagu aitzakiarik. Gure nagikeria astintzeko aukera ederra da Kultur Etxe berriaren irekiera, eta bakoitzak daukan borondate eta ahalmenetik, herriari eman eta herritik jasotzeko aroa izan beharko luke etorkizunak.

IBON BERISTAIN Kultura zinegotzia

NIKO BENGOETXEA Kultura zinegotzi ohia 1. Eraikin berriaren diseinua gustukoa dut; modernoa eta funtzionala. Usurbil bezalako herri baten beharrak asetuko dituela espero dut, batzuentzat txikia izan badaiteke ere, ez da erronka makala eraikin horri bizia ematea. 2. Usurbilgo kultur jardueraren muina izatea, herritarren elkargune eta kulturaren espresio bidea izatea. Funtzio hori Potxoenea kulturgunearekin osatu beharko litzatekeela pentsatzen dut, bertan herriko kultur taldeek lanerako lekua izan beharko lukete, eta lan horren islada Potxoenean bertan eta Sutegi Kultur Etxean emango litzateke.

1. Eraikin berria? Irekitzerako ia zaharkitu zaigu eta! Saiatu gara lanak ahalik eta txukunen egiten eta azken emaitzarekin nahikoa pozik nago. Liburutegi dotore eta funtzionala izango dugu aurrerantzean Usurbilen. Aretoari dagokionez ere aukera desberdinak ematen dizkigu hainbat ekintza egiteko nahiz eta kapazitateari dagokionez eserleku kopuru handiago bat izatea gustatuko litzaidakeen. Ez dago atzera bueltarik ordea eta, orain bizitza eman behar zaio eraikin berriari.

1. Ona benetan. Obra izugarri luzatu da eta asko kostako zen dirutan baina kultur etxe bat izateko oso ondo dagoela onartu behar dut (kokapena, zerbitzuak, aukeratutako material eta diseinuak...).

2. Eraikin berriak izango dituen funtzioak bitan banatuko nituzke nik. Batetik eta garbi dagoenez herriko liburutegia izango da. Bigarren funtzioa aldiz, erakusketa eta kultur emanaldi desberdinen bilgune izatean datza. Erakusketa, hitzaldi, antzerki, musika emanaldi... desberdinak egiteko aukera emango baitigu. Beraz, eta herriko kultur ekimena bultzatzeko balioko duela espero dudan arren, garbi daukat eraikin berri hau ez dela kultur etxe bat. Ez ditu kultur etxe batek berezko dituen ezaugarriak betetzen eta urteetako arazo honi ere eman beharko diogu soluzioa noizbait.

2. Funtzio sozial garrantzizkoa. Egunero aktibitatez josita egon beharko luke. Elkargune inportante bat bihurtu, dinamikoa, edozein edade, garai eta arloei irekia. Auditorioa txikia da eta horrek badu bere erakargarritasuna (gauza bereziak, esklusiboak, berriak edota ausartak, kritikoak garatzeko). Erakustokia ere, bilera leku bihurtu daiteke. Ez nuke esango kultur ekintzetan "laborategiko akuriak� bezala izan beharko genukeenik, baina kultureskaintza eta zaletasuna oraingo garaietara egokitu beharko dugu.

ANA AIZPURUA NOAUA!ko lehendakari

Eta zuk zer diozu? Zure iritzia eman www.noaua.com webgunean, eztabaida foroan.


18

N OAUA ! T X I K I

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Zenbakiak

K

aixo lagunok! Hirugarren mailako ikasleak gara. Aurtengo kurtsoan ere, beste gauza askoren artean, zenbakiak ikasten jarraitzen dugu. Hona hemen egin dugun ariketa zuk ere gurekin batera ikas edo ikasitakoaz goza dezazun. Gustatuko zaizu!

Zein zenbaki dago ezkutatuta kutxa bakoitzean? Honako zenbaki hauek daude ezkutatuta kutxa hauetan: 121, 226, 353 eta 625.

Ehunekoen zifra batekoena baino unitate bat handiagoa da.

Kapikua da eta batekoen zifra ez da 3.

Zifra guztiak bikoitiak dira.

Zifra guztiak bakoitiak dira.

Honako zenbaki hauek daude ezkutatuta beste kutxa hauetan: 369, 125, 185 eta 469.

Beste kutxa batekoak baino 100 unitate gehiago balio du.

150 baino handiagoa eta 200 baino txikiagoa da.

Beste kutxa batekoak baino 60 unitate gehiago balio du.

Lau zenbakietatik 370etik hurbilen dagoena da.


I Z E R D I PAT S E TA N

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

19

Abenduaren 12an hasiko da Mendi Astea Abenduaren 16a bitarte, 2006ko federatu txartel berria egiteko aukera izango da

H

utsik egin gabe, begibistan dugu beste behin ere Mendi Astea. Aurreko urteetan bezalaxe, Andatza KKE taldekoek egitarau interesgarria prestatu dute. Diapositiba emanaldiak, helduentzako mendi irteera, gaztetxoentzat ibilaldia... Hausnarketarako tarterik ere hartuko dute Andatza taldekoek. Etorkizunaz kezkatuta, Batzar Orokorrerako deia egin da. Abenduaren 16an egingo da batzarra, iluntzeko 20:00etan Sutegiko auditorioan. “Eta aurrera begira, zer?�, hori da Batzar Orokorrean argitu nahi izango den galdera.

Diapositiba emanaldiak Sutegiko auditorioan

Aralartik abiatu eta Ataunen amaituko da helduen ibilaldia.

Abenduaren 18an, haurren ibilaldia

Sutegi zabaldu berri denez, diapositiba emanaldiak kultur etxe berriko auditorioan egingo dira. Abenduaren 13an, 14an eta 15ean, iluntzeko 20:00etan (emanaldietako gaiak, erredak-

Haurrentzat ere izango da ibilaldirik. Azaroaren 18an, goizeko 9:00etan abiatuko da mendi-zeharkaldia.

Aralarko guardetxetik abiatu eta Ataunen amaituko da helduentzako prestatu den ibilaldia. Autobusa goizeko 7:30ean abiatuko da Usurbilgo udaletxeko plazatik. Bazkaria Ataunen izango da. Bazkaria eta autobusa, 25 euro. Izen-ematea, ordea, aldez aurretik egin behar da: abenduaren 14a baino lehen, Benta tabernan.

Abenduaren 13, 14, 15 eta 16an federatu txartela berritzeko aukera izango da. Sutegin, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 16an, Andatza taldearen Batzar Orokorra

zioa ixterakoan zehaztu gabe oraindik).

Abenduaren 17an, helduen ibilaldia

2006ko federatu txartela

“Aurtengo mendi astearen barruan gai hau espreski jorratzeko batzar bat antolatu badugu ere, irakurleei azaleko esplikazio batzuk ematea gustatuko litzaiguke. Jakina da Andatza mendi taldean ez gabiltzala jendez sobera azken urteotan. Hori dela eta, talde eragiletik hausnarketarako dei bat egitea erabaki dugu; etorkizunari begira gauzak aldatze aldera. Horretarako, denon parte hartzea ezinbestekoa da. Ia 100 bazkide inguru garen

Zubiaurrenea, 3

arren antolatu ohi ditugun ekintzetara oso jende gutxi azaltzen da, eta aurten egon den partehartze eskasak zalantza eta galdera batzuk sortu dizkigu. Galdera hauek eta beste hainbat argitzea gustatuko litzaiguke eta egungo egoera honi denon artean irtenbide bat eman�. (Andatza KKEk ekarritako oharra). Abenduaren 16an, 20:00etan, Andatzakoen Batzar Orokorra Sutegin.


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KOA Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Autobus ordutegia Donostia-Zarautz Donostia Urbil

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00

08.05 08.25** 08.20 08.25 09.05 09.20 09.30 09.20 09.25 10.05 10.20 10.25 11.05 11.20 11.25 12.05 12.20 12.25** 12.20 12.25 13.05 13.20 13.30 13.20 13.25 14.05 14.20 14.30** 14.20 14.25 15.05 15.20 15.30

Donostia Urbil

Zarautz

Usurbil

15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30

08.25 08.45 09.25 09.45 10.25 10.45 11.25 11.45 12.25 12.45 13.25 13.45 # 14.25 14.45 15.25

Soilik larunbata gauez

Usurbil

15.20 15.25 16.05 16.20 16.25 17.05 17.20 17.25 18.05 18.20 18.30 18.20 18.25 19.05 19.20 19.25** 19.20 19.25 20.05 20.20 20.30 20.20 20.25 21.20 21.25 21.20 21.25 22.35 22.45 22.20 22.25 22.50 23.05

00:00 02:00 04.00 06.00

00:25 02:25 04.25 06.25

Eguneko goardiako farmaziak Zarautz

15.45 16.25 16.45 17.25 17.45 18.25 18.45 19.25 19.45 20.25 20.45# 21.45 21.45 23.05 22.45 23.15 00:45 02:45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

**Aiaraino

Asteburutan, jaietan

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

Larunbat lanegunetan

Autobus ordutegia Zarautz-Donostia Zarautz

Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 10.05 10.05 10.30 11.05 11.05 12.05 12.05 13.05 13.05 13.30 14.05 14.05

09.45 09.45 10.45 10.45 11.45 11.45 12.45 12.45 13.45 13.45

*Aiatik dator

Urbil

07.10

08.15

09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15

Donostia

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00* 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40

Asteburutan, jaietan

Larunbat lanegunetan

Zarautz

14.45 14.45 15.45 15.45 16.45 16.45 17.45 17.45 18.45 18.45 19.45 19.45 20.45 20.45 21.15 21.45 23.15 01.15 03.15 05.15

Urbil

Donostia

14.30 15.05 15.05 15.30 16.05 16.05 16.30 17.05 17.05 18.05 18.05 19.05 19.05 19.30 20.05 20.05 21.05 21.05 21.35 22.05 23.35 01.35 03.35 05.35

14.35

15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.30 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es Soilik larunbata gauez

Tren ordutegia Donostia Usurbil 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09:20# 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21# 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10:03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03

Zarautz

Zarautz

Usurbil Donostia

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 09:47# 10.20 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48# 21.20 22.20

06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 11.22# 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07# 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

* Astegunetan bakarrik

Abenduak 11, igandea Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Abenduak 2, ostirala De Miguel, Nagusia32 Lasarte

Abenduak 12, astelehena De Miguel, Nagusia32 Lasarte

Abenduak 3, larunbata Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Abenduak 13, asteartea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Abenduak 4, igandea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Abenduak 5, astelehena Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47# 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32# 23.09

Abenduak 14, asteazkena Gil, Nagusia 24 Lasarte Abenduak 15, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Abenduak 16, ostirala Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Abenduak 6, asteartea Gil, Nagusia 24 Lasarte Abenduak 7, asteazkena Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Abenduak 17, larunbata Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Abenduak 8, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Abenduak 18, igandea Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Abenduak 9, ostirala Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Usurbil

15.15 15.35

Abenduak 1, osteguna Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Abenduak 10, larunbata Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

GAUEKO GOARDIAKO FARMAZIAK Urte osoan, gaueko goardiako farmazia guztiak Hernanin egingo dira. Maria Jose Chucla, Kardaberaz Kalea 48, Hernani (943 55 17 93).

2005eko egutegi osoa noaua.com helbidean

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren NOAUA! Abendua As.

Ar.

5 6 12 13 19 20 26 27

Az.

Os.

Ost.

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

La.

Ig.

3 4 10 11 17 18 24 25 31

#Ez da Usurbilen geratzen

Hurrengo alea

Bai esan? • Udala.................................................. 37 19 51 • Udaltzaingoa ............................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ......... 37 01 48 • Anbulategia .................................. 36 20 13 • Udarregi ikastola ..................... 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ............ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ................... 37 24 98 • Zumarte ........................................ 37 15 94 • Etumeta ......................................... 37 20 01 • Taxi geltokia ................................ 36 21 78 • D.Y.A. ............................................... 46 46 22 • Ertzantza....................................................... 112 • Suhiltzaileak .............................................. 112 • Larrialdiak ................................................... 112 • Anbulantziak ............................................ 112 • Gure Pakea ................................... 37 32 28 • Gure Elkartea ............................. 37 17 51 • Arrate Egoitza ............................ 36 63 40 • Eusko Tren.................................... 47 09 76 • Noaua! aldizkaria .................... 36 03 21 • Bake epaitegia ............................ 37 23 36 • Oa farmazia ................................. 37 60 76 • Iturralde farmazia ................... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ............... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero)...... 47 09 76


GAZI,

GOZO, GEZA

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Oharrak ETXEBIZITZA -Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahiko luke Usurbilen. 679 185 102. - Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke. Tel: 630 032 779. - Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduentzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dut premiaz. 620 646 769. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Kotxea salgai. - Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa. Interesatuak deitu 943 372 034. - Garaje itxi bat salgai daukagu Erreka Txiki Kalean. Interesatuak deitu: 676636038. - Autokarabana salgai, 4-5 pertsonentzat. Ford Transit 2.5D Riviera. Ongi zaindua (nagusia mekanikoa da eta garajean lo egiten du). 13.000 euro. Tlfnoa. 653714970. - Garaje bat daukat alokairuan jartzeko Kale Nagusian, 240 eurotan. 100m2takoa da eta kotxea erraz sartzen da. 943 458 284. - Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean, Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol). - Honda Dominator 650 cc motorra egoera oso onean. 667 172 010 (Jon). - Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian. Interesatuak: 943 361 235. LANPOSTUAK Lan-eskaerak -Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egiteko, pertsona helduak zaintzeko edota antzeko lanetarako. 620 646 769. - Emakume bat eskaintzen da pertsona helduak zaindu edo etxeko lanak egiteko. 943 36 57 37. - Lan egiteko gogoa daukat. Kanpotarra naiz eta edozein lan egingo nuke: portalak garbitu, plantxa egin, kanguro lanak astebukaeratan, pertsona helduekin, fregaderako lanak... 677 552 258 (Sharon). - Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehenetik ostiralera lan egiteko. 667 694 469. - Emakume bat eskaintzen da astelehenetik osti-

21

Txerrimunik ordainetan ralera, pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko. 626 641 155 Mariaje. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bat eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. 690 784 113. - Oporretako, ospakizunetako, edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. 943555835/ 617242660. Lan-eskaintzak - Astean behin, bizpahiru orduz etxeko lanak egiteko pertsona bat behar dut. 605 707 643. - Astean bi egunez frantseseko klaseak emango lituzkeen pertsona baten bila nabil. 943365737. - Emakume euskaldun bat bilatzen ari gara etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko. Ordutegia eta baldintzak adosteko. 943 376 688. - Pertsona bat behar da 4 eta 7 urteko umeak zaintzeko. 943372224 Kristina (gauez). -Arratsaldeta umeak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko pertsona bat behar dugu. 943361991. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako karabana bat daukagu salgai. Komun kimiko bat eta sukaldea ditu. 1.200km ditu. Prezioa 6.000?. 629680214. - Bi arratoi-txakur jaioberri ditugu, oso politak. Interesatuak deitu 943364734 zenbakira. - Umea eramateko mendiko motxila bat erosiko nuke. Tlfnoa: 605 72 48 24 - Emuak salgai. Bi emu, arra eta emea modu onean saltzen dira. 657633461. - Itsasoan arrantzan egiteko kainabera behar dut. Ahal bada teleskopikoa. Zurea erabiltzen ez baduzu, doan edo merke antzean emateko prest bazaude, gustura hartuko nuke. Tel: 676374812. - Bideokamara salgai, Canon XL1 semiprofesionala, bateria eta tripodea barne. Gutxi erabilia. 943 376 902 / 665 749 615 gauez. - Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera eramaten da. Tf. 615 755 762.

Zorionak, Maite eta Nahia, gure artean poza zabaltzeagatik! Zeuen Jon Mikel, Malen eta Jon. Zorionak bikote! Patxik abenduaren 6an eta Eiderrek 8an egingo dituzte urteak. Besarkada bero bat eta muxu handi bat amaren partez. Zorionak Irati! Abenduaren 4an 5 urte beteko dituzu. Muxu handi bat etxekoen partez. Zorionak Mikel! Abenduaren 1ean bost urte bete zenituen, aupa txapeldun! Amatxorenak ere 4an izango dira. Muxu ‘potolo’ bana bioi aitatxoren partez. Zorionak Fredi eta senideen partez.

JAIOTZAK - Nahia Azpiazu Zubeldia, azaroaren 16an. - Saioa Pikabea Urruzmendi, azaroaren 18an. - Danel Etxabe Agirretxe, azaroaren 20an. *(Usurbilgo Bake Epaitegitik jasotako informazioa)

Oharrak - Txerrimunik ordainetan doaneko atalak dira Datorren alea abenduaren 16an argitaratuko dugu. Zorion-agurrak abenduaren 9a baino lehen ekarri edo bidali.


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2005eko abenduaren 2an

Agenda Abenduak 2, ostirala - 22:30ean, Gariren kontzertua Sutegiko auditorioan. (ikus 16. orria).

Abenduak 8, osteguna - Odol Emaileen Eguna (ikus 15. orria).

Abenduak 16, ostirala - Niko Etxart & Dominika Etxart & Robert Larrandabürü. Sutegiko auditorioan, 22:30ean. Sarrera: aldez aurretik, 6 euro. Takilan, 9 euro. Sarrerak non erosi: liburutegian eta Oiardo kiroldegian.

Urtasunen margoak Sutegin

A

benduaren 12tik 17ra, Jose Ramon Urtasunen erakusketa Sutegin. Izenburua: “Lanean eta jokoan”. Euskal kultura eta politikari buruzko pintura erakusketa. Antolatzailea: Nafartarrak Kultur Taldea. Azken egunean, abenduaren 17an, Xiberutarrekin kantu afaria Agerialden.

Orioko festetan, autobus zerbitzu bereziak

O

rioko festetan, EuskoTrenek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 5ean eta 7an. Donostia eta Zumaia artean, gauez ere autobusak ibiliko dira. Informazio gehiago www.euskotren.es webgunean.

Literaturaren txokoa “Vredaman”, Unai Elorriagaren berriena

A

urreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren (SPrako tranbia eta Van’t Hoffen ilea), nobela berri batekin dator Unai Elorriaga: Vredaman. Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako osaba-izekoen etxera bidaltzen duten haurra; golf-klub baten barruan errugbi-zelai klandestino bat margotu nahi duten bi lagun; urtetan arkitekto baten andregai izan baina

inoiz ezkondu ez zen emakume adindua; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztea. Elkarrekin nahasten diren hainbat istorio daude liburu honetan, pertsonaia ameslari, xelebre edo maitagarriz beteak, bakoitza bere estilo eta hizkera berezian kontatua: haurraren sinpletasun magikoa, atso-agureen berritsukeria patxadatsua, alprojen elkarrizketa zoroak…

Egin kontu Pirritx eta Porrotx pailazoek ikuskizun berria aurkeztuko dute Oiardo kiroldegian

A

benduaren 17an, Pirritx eta Porrotx pailazoek "Maite zaitut" izeneko disko berria aurkeztuko dute Oiardo kiroldegian. Diskoaren inguruan osatu duten ikuskizunaz gozateko bi saio eskainiko dituzte. Sarrerak salgai izango dira abenduaren hasieratik aurrera, Bordatxo tabernan eta Mahuka erropa dendan.

Telf: 943 36 61 21

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

TEL. 36 61 97

Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42

Abenduaren 17an bi saio eskainiko dituzte.

Alperroburu, 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 217 alea by elkarmedia - Issuu