Skip to main content

NOAUA!! 206 alea

Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2005eko maiatzaren 27an - X. urtea - Usurbil, 206. zenbakia

Aste Berdean, Oria ibaia aztergai

Imanol Agirretxe, Primerako jokalaria


ATARIKO

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Txirrikitutik

HAIZEA

3

A

lak ia desagertu dira Oria ibaitik. Dagoeneko oso gutxi ikusten dira eta polainean mugitzen direnak kontatuak dira. Alboko argazki eder honek garai hartako testigantza gorde du, baserritarrek ala, aitzurra bezain preziatua zuten garaiko testigantza. Argazkia Mapileko bueltan aterea dago. Urtea ordea, ez dakigu. Ni baino helduagoek adierazi didatenez, Aginaga, Txokoalde, Santuenea, Kalezar, Zubieta... errio inguruko baserri eta etxe gehienak omen zuten bere ala, askotan bi edo hiru ere bai, eta garraio-lan guztiak erriotik egiten omen ziren. Marearen joan-etorriak aprobetxatuz hortxe ibiltzen omen ziren gure baserritarrak behera eta gora behar zuten guztia aletan gerturatuz: harria, egurra, hondarra, belarra, abereak, burdina... Karga-deskargarako portuak ere ugariak omen ziren: Babilonia, Txorkoa, Errotaberri, Atxegazarra, Kaparotz, Lasao, Sutegi, Arrutarte, Mapil... Neguko ilargi berriko gauetan, baserritarrak angula harrapatzera ateratzen zirelarik, errioak Kontxako pasealekua ematen omen zuen. Biltzen zen farola pila ikaragarria omen zen. Sarikolatik Txokoaldera ala batetik bestera salto eginez urik ukitu gabe joatea bazegoela zioenik ere ba omen zen. Zaloa Arnaiz Ibarguren

Egilea: Ezezaguna, Aginaga (Mapil ingurua) Iturria: Auñamendi Argitaldaria

Aurkibidea Argitaratzailea: NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com www.noaua.com Koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Publizitatea: Maider Alustiza, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Bazkidetza: Aitziber Aranberri. Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maider Alustiza, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza.

ZUTABEAN, JAKOBA ERREKONDO

4. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN

6. Orr.

SAGARDO EGUNA, IRUDITAN

11. Orr.

EKAINAREN 2AN HASIKO DA ASTE BERDEA

12. Orr.

Ekainaren 5ean Ingurumeraren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun horren bueltan, Aste Berdea antolatu ohi da Euskal Herriko hainbat herritan, tartean, Usurbilen.

MAIATZAREN 27AN, “IXA” ANTZEZLANA

15. Orr.

AGIRRETXE, REALEKO JOKALARIA

17. Orr.

LANBIDE HEZIKETA ETA EUSKARA

22. Orr.

NOAUA! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

NOAUA! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

AZALA 18 urte ditu Agirretxek eta jada gol bat sartu du Lehen Mailan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

ESAN

Zutabea

Guk merezi ditugu, guk, bizkarrekoak! Jakoba Errekondo

U

surbildarroi “arroa” ezizena jarri zigunak, ezagutzen gintuen, bai, alajainena! Uraparretan jarraitzen dugu, munduaren zilborraren erdiko txuloa

bagina… Lehengo igandeko Sagardo Egunaz ari naiz. Egun bakar batean inguruko sagardozaleenak gera, inork baino gehiago dakigu sagardoaz, guk adina edaten duenik ez da, Usurbil sagardoaren Bihotza… Zakurraren putza! Hona panorama, ez ona: urte guztian sagardorik ez da edaten. Hobeak direlakoan hor darabilzkigu, zanga-zanga, txakolina, ardoa, garagardoa… itxurakeriak jango gaitu. Tabernatan, jatetxeetan etxeetan sagardo aukerarik ez dago, askotan edateko modukoa ez dena ere bai eta behar bezelako tenperaturan zerbitzatzen badizute, gaitzerdi! Udala ere ez dabil habil. Usurbilgo identitatearen adierazle nabarmenena da sagardoa, errioarekin batera. Datorkigun zerbitzuen gizartean Usurbilen etorkizuneko garapenaren oinarri beharko lukeenak, lotsagorritu egiten ditu, agidanean, gure politikoak. Ausardia ere exkaxa. 2.001 urtean udalaren enkarguz Artzabal baserrian Sagardoaren Museoa eraikitzeko eta kudeatzeko proiektua egin zuen honelako lanetan zaildutako eta eskarmentu sonatuko Bartzelonako enpresa batek. Hautsa artean hor egongo da nonbait, galdu ez bada.

Artzabal baserri barrokoa da; Bizkarre, Sariaaundi eta Ibarrolaaundi etab. Dolare-baserri gotikoen ondorengo belaunaldikoa. Artzabal bere baitan dolare barroko bat izateko eraiki zuten. Honexegatik kokatzen zen Museoaren proiektua bertan. Sagardo Egunaren Lagunak elkartean eskuratua du, garai harrez gero, bertan kokatzeko dolare barroko original bat (300-400 urtekoa). Baina udalean ausardia falta. Hau bezalako, kulturan oinarritutako garapen eta zerbitzu proiektu bat burutzeko ausardia falta. Antigualeko garapen ereduak dituzte gure politikoek: fabrikak eta etxeak. Ondo antigualekoak! Eta garapen eredu berriak antolatzeko ausardia falta. Ausardi falta eta alperkeria, dagoenean gozo… Ausardi falta eta adikzio bat: porlana. Gure politikariek eskuartean porlanezko obra galantik ez badute, ezer ez dutela egiten iruditzen zaie. Usurbildarron nortasuna, izaera garatzea ahalbideratzen duten kultura, lurrarekiko lotura, baserria eta bere ondare osoa hutsaren hurrengoa da urteak joan eta urteak etorri euroak milioika gastatzen dituen gure udalean. Politikarien zai egon gabe badator, dagoenerako 25. Sagardo Eguna. Itxurakeria hutsalak utzi eta ea denon artean geurea den, geu garen, edari honen inguruan egitarau polit eta erakargarri bat osatzeko gai garen. Sagardoa geu geralako.

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai

Ika-mika

Bi urte eskubide zibil eta politikorik gabe

Z

enbaitek esango du: “hara, orain ere lelo bera, ederra ematen dute!” Ba bai, lelo bera gauzak aldatu ez direlako. Bi urte bete berri dira ia 1.200 usurbildarron ahotsa eta erabaki ahalmena ukatu zitzaigunetik. Bi urte dagozkigun eskubide zibil eta politikoak sistematikoki urratuak direla. Bi urte Usurbilgo sei zinegotzi “legalak” estatuak ezarritako lege zanpatzaileaz aprobetxatzen ari direla. Horietatik bi (PSOE eta PPkoa) erabateko adostasunarekin eta beste lau, berriz, (2 EAko eta 2 PNVko) desadostasuna hitzez agertuz baina, ekintzez, beste horrenbeste egiten, hau da, ehunka usurbildar baztertzen. Hori bai, eskubideak ukatu baina betebeharrak mantenduz. Gure botoak, nonbait, ez dute balio baina zergetako ematen dugun dirua -beraiek nahi dutena egite-

ko erabiltzen dutena-, hori gure obligazioa da! Halere, bi urte hauek, hainbat gauza oso agerian utzi dituzte: ezkertiar eta abertzaleok urteetan aldarrikatu dugun bezala, gure herriaren eskubideen aitorpenetik eta euskal herritarron borondatearen errespetutik soilik konponduko dela mendeetan luzatzen ari den gatazka. Bide horretan, eta askotan ikusi den bezala, herritik sortu eta herrian errotutako eskubideen aldarrikapen eta proiektu politikoak, ezin dira dekretu eta lege atzerritarren bidez, egun batetik bestera desagerarazi, batez ere, proiektu horretan sinesten dugunok bere alde ekiten dugulako. Bere garaian esan genuen ez zigutela mendira zokoratuko, nola edo hala hor jarraituko genuela, gu ere herritarrak garelako eta legeak lege, legi-

timitate osoa dugulako gure ideien eta herri-ereduaren alde aritzeko. Euskal Herriak, bi estatuekin duen gatazkaren konponbidearen aldeko adierazpenak nagusi diren egun hauetan, guztion ahotan da herriaren hitza errespetatzetik etorriko dela konponbidea. Baina asmo hauek guztiak gauzatzeko bidean, ausardia politikoa ezinbesteko osagaia da. Eta honek, udaleko egoera antidemokratikoari aurre egiteko beharrarekin zerikusi zuzena du. Horregatik guri lapurtutako kargutan jarraitzen dutenei berehala dimititu dezatela eta LOREG-aren 182.2 artikuluaren bidez, herri zilegitasunez dagokionari kargua itzultzea exijitzen diegu. Borondate politikoa behar da bakarrik, ez hitz hutsalak. Usurbilgo Herri Lan


MARKESANEKO PETRILETIK

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

5

Elkarlanari ekin diote Lasarte-Oria, Aginaga eta Usurbilgo parrokiek

O

rain dela 2 urte hasi ziren inguruko parrokietako lagunak biltzen. LasarteOria, Usurbil eta Aginagako kide hauek, funtsean, parrokien arteko elkarlana bultzatu nahi dute. Begibistakoa denez, beste lekuetakoak bezalaxe Gipuzkoako parrokiak ere ahultzen doaz eta hortik dator elkarren arteko harremanak sendotzeko grina. Bi urte hauetan, bereziki, hausnarketa lanetan aritu dira. Baina ahalegin horrek lehen fruituak eman ditu. Berriki, eukaristia hobeto ulertzeko kanpaina egin dute. Bi mailatan garatu da euskaristiaren inguruko kanpaina hau. Hitzaldiak, batetik; apirileko igandetako mezetan eman diren azalpenak, bestetik. Leire Atxegak, topaketa hauetan parte hartu duen kideak azaldu digunez, “talde majoa bildu gara eta pozik gaude topaketak eman duenarekin baina akaso komunikazioa ez da behar den lekura iritsi”. Hori litzateke aurrera begira gainditu beharrekoa. Apirileko igande bakoitzeko mezan, berriz, eukaristiaren alor ezberdinak ezagutarazi ziren. Bereziki, gai hauetan sakondu nahi izan zen: “Elkartu egiten gara”, “Jainkoaren hitza entzutzen dugu”, “Jaunaren afaria ospatzen dugu”, “Ezaugarrien eta sinboloen garrantzia”... Hitz bitan, eukaristiaren esanahia gogora ekarri. Igandetako saio horiek bi hitzaldirekin osatu ziren. Lehena, Xabier Andonegik apirilaren 21ean Usurbilgo

Zubietan, apirilaren 30ean eginiko topaketaren irudia duzue hauxe.

Salbatore parrokiako sakristian eskaini zuena, euskara hutsean. Bigarrena, Xabier Andonegik berak toki berean baina apirilaren 28an eskaini zuena. Gaztelaniazko hitzaldiak, aldiz, LasarteOriako San Pedro parrokian eskaini ziren, baina hauek Juan Luis Muruaren eskutik.

Pastoralgileen topaketa Gure barrutiko pastoralgileen bilerarekin amaitu zen eukaristiari buruzko kanpaina. Apirilaren 30ean, Zubietan egin zen mezaren ondoren, bazkarian bildu ziren pastoralgile denak.

Elkarlanean sakondu nahi da Usurbildik, Eustakio Arrojeria, Leire

Atxega eta Agustin Esnaola izan dira kanpaina hau bideratzen lagundu dutenak. Baina apirilekoa abiapuntua baino ez da izan. Elkarlanean sortu den giroarekin pozik daude hiru lagun hauek eta, aurrerantzean, jarraipenik izango du barrutiko pastorgileen ahaleginak. Eustakio Arrojeriak azaldu digunez, “elkarlanaren erronka ez da momentukoari eustea baizik eta, aurrera begira, elizaren berezko izaera sustatu, elkarrekin fedea ospatu, elkar animatu eta horren berri besteei zabaldu”. Epe laburrera, ebanjelizazioa eta fedearen formazioaren inguruan hainbat urrats eman nahi dituzte. Helburuen artean dira, indarrak batzea eta zerbitzu batzuk komunean jartzea.


KALEJIRAN

Kaleberri

Koldo H ue gu n

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Enek o H ar re gu y

Firma bilketa

K

aixo auzotarrok! Maiatza aurrera doa eta berarekin batera udaberria ere, neguko jantziak guztiz baztertu gabe oraindik, baina aurrera doa. Maiatza benetan oparoa izan ohi da, natura neguko lozorrotik esnatzen, ikuskizun eta ekitaldi ugari bazterretan, baserritarren egun handia eta abar. Pasa berri ditugu bai bi egun haundi, San Isidro azoka eta Sagardo Eguna, biak ere benetan egun ederrak. Ospakizun hauei begira jarrita ze pentsatua etortzen zait burura, hil zorian dagoen lehen sektoreari bultzatzeko behar luketeen ekintzak, folklore hutsean ez ote diren geratzen ari hain zuzen ere. Sagardo Egunean, UHLk Ugarte baserria zutik mantentzeko borrokan baliagarri izango diren firma bilketarako mahaia jarri zuen, eta jende asko pasa ginen bertatik, baina zenbatek

galdetu zion bere buruari Ugarte eta beste moduko bat hutsik egotearen arrazoia. Egia da feriak, artzai egunak, antxoarik gabeko antxoa egunak eta antzekoak perretxikuak bezala ugaritzen ari direla bazter guztietan, eta arrakastatsuak suertatzen ari direla baina, egia da baita, gero eta baserri huts gehiago hormigoiz estaltzen ari garela. Hitz gutxitan baserria suntsitzen ari garela. Bitartean zer… Administrazioak aurpegia makilatuko du horrelako ospakizunak bultzatuz eta Suitzako esnea erosiz, eta gu txokotarrok San Isidrori errezatuz traktorearekin pasonibela pasatzen dugun bakoitzean. Kontu horrekin esan, firma bilketa bat jarriko dela martxan, bai pasonibelak eta erriberetako sarrerako bideak Udalak edo dagokion administrazioak behar den bezala txukundu ditzan, beraz adi egon auzotarrok.

Ospakizun gehienetan

A

bendua ere izango da, baina baita maiatza ere jan-edanean aritzeko, ezta? Andatza eguna dela-eta oinez maldan gora egin ondoren, ederki asko sartzen da bazkaria, noski. Hilaren erdialdean, ostera, urteko periya izan zen frontoiko horma berdeak hornitzen. Herriko produktuek beren leku propioa duten lekuan zer jana erosteko parada itzela izan zuten egun eguzkitsu hartan. Datorren astean, atzera, aurreko egunetan dastatutakoei bultzada eman behar eta zer hobe sagardo pixka baten laguntza bazen. Hara zer nolako hiru asteburu! Hara zer hiru asteburu “on deizuela” esateko esateko. On deizuela, ez “on egin”. Nabarmen da, ospakizun gehienak bazkaz atontzen ditugun gure gizarte honetan, asko erabiltzen dugula esapidea. Horretxek kezkatzen nau: erabiliaren erabiliaz azkar-azkar aldatu zaigun esana dela. Okertu. Ez dakit zein den arrazoia (edo guretzat

erdaldun den batek intentzio onez gure hizkuntzan esan nahi izan eta gaizki esan ondoren zabaltzea edo alpertuta zegoen batek hizkuntzaren ekonomia deituriko legeaz baliatuz hiztunak kutsatzea). Baina onartzen dut ahalegin gutxiago behar dela “on egin” esateko “on deizuela” baino. Egin froga… “On egin. On deizuela” Hargatik, hala ere, ez gara zerraldo, akituta, lurrera eroriko. Bai, ordea, nik uste, hizkuntzari mesede egingo. Euskal esapide jatorra “on deizuela” da. Desira eskaini asmoz janariak on dagion. Osterantzean, gaiztotzat jotzen ditugu jaleak, eta on egin dezaten agintzen baiginan itxura ematen du: “On egin ezazue, eh!” Mesedez. Gustatuko litzaidake ahalegin txiki bat egiteko eskakizuna mahairatzea. Jaunartzeko bazkari-mahaiak inguratuko dituztenek aukera ezinhobea dute jatorraren alde egiteko eta ez gaiztoaren alde. On deizuela.


KALEJIRAN

K

aixo guztioi oraingoan ere! Zer moduz zaudete? Pentsatzen dut maiatza hain hilabete betea izanik jada leher eginak egongo zarete. Dagoeneko lau festa ospatzeko aukera izan dugu, again gehiago ere bai baina nik hurrengo lau hauek ditut gogoan: “Andatza eguna”, “Herri Urrats”, “San Isidro eguna” eta “Sagardo eguna”. NOAUA!ko ale honetan, Sagardo Egunak protagonismoa izango duela iruditu zaidanez, nik San Isidro egunari buruz azalpen batzuk emango ditut, nahiz eta aipatu beharra dudan nik Sagardo Eguna ikaragarri gustokoa dudala. Aurtengo San Isidro eguna (maiatzak 15) igandea izan zenez, jende asko hurbildu zen herriko plazara. 11:00etatik aurrera trikitilariak ibili ginen herrian zehar giroa alaitzen, azoka ederra

ere bazen (abere, landare eta baserriko beste zenbait produktuez osatua) eta haurrentzat traktore batzuk ere egon ziren frontoi atzean, gero zozketatuak izan zirenak. Meza ondoren hamaiketakoa banatu zen eta bertsolariak eta aizkolariak ere beraien saioa egin zuten. Gero, plazakoa amaitu zenean, Saizarren bazkaria izan zen eta bazkaldu ondoren ere oso giro polita zegoen, berriro bertsolari eta trikitilariak era bertan parte hartu baikenuen. Hala ere, pena handia eman zidan zerbait esan gura dut, bazkarian jende gaztea falta zen, eta non daude gaur egungo baserritar gazte horiek? Ea nik hau esanda hurrengo urterako gazteak animatzen diren, bestela baserritarrentzat hain berezia den egun hau galdu egingo baita. Beno, hurrengorarte eta ondo ibili.

Txingorra goitik behera

G

ezurra badirudi ere, argazki hau hilaren 13an ateratakoa da, Txikierdin. Denok ikusiko zenuten, eta askok sufritu ere, gertatutakoa. Eguerdi aldean bat batean hasi zen kazkabarra, eta txingorraldi arrunt bat zirudiena segituan bihurtu zen amets gaizto beldurgarri bat. Beno, horrenbeste agian ez, baina ikaragarria izan zela ez dit inork eztabaidatuko. Gu Txikierdira iristen harrapatu gintuen, eta autoa zubi azpian gelditu behar izan genuen, haizea eta arrautzen neurriko izotz bolek ikusten uzten ez zigutelako, hain zuzen. Behin baretuta, baina oraindik pixka bat beldurtuta, Usurbilerantz abiatu ginen mantso-mantso, eta argazkiko panorama aurkitu genuen. Ez ginen bide ertzean gelditutako bakarrak izan, antza denez. Lurra zuri-zuri neguan bezala, eta baratze eta uzta guztiak txiki-txiki eginda. Autoetan

Aloña Pulido

At xe g a l d e

San Isidro Eguna

7

Kalezar

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Ne rea K or t a

marka bat baino gehiago eragingo zituen, seguru aski. Maiatza erdialdean horrelako bat erortzeak pixka bat larritzen du, batez ere Sagardo Eguna bertan dugulako, ezta?


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Urdaiaga

A l ex Te llo

Sara lazkano

San Joanetarako prest

M

aiatzaren hamalauan primerako eguna egin zuen, Santuenean haurrak herri kiroletan (Plis Plas) jardun zitezen. Ea auzoko nerabe edo gaztetxoentzako zerbait prestatzen den. Hona hemen hiru proposamen kalean egiteko eta auzoari kolorea eta bizia emateko aproposak direnak: grafitia, perkusioa eta malabareak. Udako giro eguzkitsua eta epela merezi dutenak, maiatzeko igandeetako ospakizunak dira. Besteak beste, ikastolen aldeko jaiak eta Andatza, San Isidro eta Sagardo Egunak Sagardo Eguna, Usurbilgo festa erraldoia! Santueneko lagunok ospatzen dugun egunpasa edo parranda aparta. Herritarron topagune nagusia, baita inguruko herrietako jen-

dearena ere. Urtero, Dema Plazan eguerdi aldera zenbat jende bilduko ote da? Urtero ere, konturatu orduko sagardoa amaitu egiten da! Sorgin ugari ikusi nituelakoan, aurten ere Sorginen Laratzakoak etorri al dira? Sagardoarena egun polita dela zalantzan jarri gabe, biharamunaz zer esan genezake? Maiatza amaituz, ekainaren atarian gaude. Hilabete esanguratsua ikaslearentzako azterketak eta oporrak direnez gero. Hogeitalauaren bezperan, herriko zenbait bazterretan suak piztuko dira, urteko gaurik luzeenean urtaro desiratuari harrera ona egiteko. Aurten, Santuenean inoiz baino lehenago, San Joanetarako prest! Kuriosoa ezta? Maiatzaren erdialderako, gogoak udaran jarriak.

Festetan pentsatzen

U

rtero legez, aurten ere bildu gara auzotar gazte koadrila bat San Estebango festak antolatzeko asmoz. Eta gustura esango nuke talde handia bilgu garela, baina ezin dut horrelakorik egin. Urte hasieratik hainbat bilera, telefono dei, bisita… egin ditugu, azkenik, abuztuko lehen aste horretan ahalik eta giro ederrenaz gure auzoa janzteko. Eta lan nekea egiten da, eta buru-hausteak ere ekartzen dizkigu, egunera arteko tripa-zorriak… Hala ere, ezin gezurrik esan, gogorik onenarekin egiten dugu, egin kontu, taldeko pare batek hamar urte egingo dituzte festa komisioan daudenetik. Baina polita izaten da antolaketa lanetan aritzea. Lehenengo bileretan ez dugu gauza gehiegirik finkatzea lortzen, izan ere barre ugari egiten dugu pasatako urteko istorioak kontatzean eta gogoratzean. Beranduago etortzen dira telefono deiak, bertsolarien hautatzea, haurren dantzen orduak finkatzea, eta nola ez, gaueko

taldeak hautatzea. Nik esango nuke taldeko batzuk Euskal Herriko talde guztiak ezagutzen dituztela, izen mordoa, prezio mordoa, eta bakoitzak bere talde kuttunak… Beti iristen gara akordioetara. Pixkanaka osatzen dira festak. Eta ia guztia lotuta dagoela ematen duenean, tabernako barra jartzea, ardoak, Kas-ak eta zerbezak eskatzea, dena txukuntzea… Esperotako egunak iristen dira, eta denetik izaten dugu, neke uneak, barre egiteko garaiak, urduritasunak jotakoak… Aurten ere honela ari gara, 8-9 neska-mutil, auzo txiki honetako xarmaz beteriko jaiak antolatzen. Kalean izango gara errifak saltzen (lagun iezaguzu festak antolatzen!) eta astez aste bilerak eginez azkenean festa ederrak izateko. Beraz, egin ezazue tarte txiki bat egun hauetan. Bestalde, gero eta gutxiago gara festak antolatzen gabiltzanak, eta animatzen bazarete eskertuko dugu zuen laguntza.


KALEJIRAN

K

aixo denoi! Oraingo honetan Eskola Txikiari buruz hitz egingo dizuet pixka bat. Denok dakizue garai batean zenbat ume izaten ziren gure auzoko eskolan, gela bakoitzean 40tik gora ere izanak omen dira. Garai hauek atzean gelditu zaizkigu eta gaur egun dozenara iritsi ezinik dabiltza. Aurtengo ikasturtean, 11 haur izan dira bertan bi urtetik hasi eta hamaikara bitartean. Datorren urterako ere kopuru berdina izatea espero da, izan ere, haur bat hastekotan da, baina besteren batek joateko asmoa azaldu duenez, kopuru aldetik lehen bezala. Eskolako ikasle eta irakasleak lanean dabiltza maiatzaren 27an Aian ospatuko duten Antzerki Eguna prestatzen. Izan ere, egun honetan inguruko eskola txikietako kideak bilduko baitira elkarrekin egon eta egun polit bat pasatzeko asmoz. Eskola txiki bakoitzak bere antzerki lana prestaturik eramango du eta han

beste guztien aurrean antzezteko aukera izango dute. Egun hau aprobetxatuz, inguruko haurrak elkarrekin egoteko aukera izango dute eta baita irakasleek ere, beti izaten baita elkarri zer kontatua. Ikasturtea bukatzen ari dela eta, urtero bezala, Eskola Txikien eguna ere hor daukagu, aurten festa hau Elgetan ospatuko da ekainaren 12an. Festa honek, aurten, aldaketa batzuk izango ditu; orain arte eskoletako umeek zerbait aurkezten zuten, antzerkiren bat, kantaren bat... Baina aurtengoan, eguna haurrek disfrutatzeko prestatu dute jolas, denborapasa, bazkaria eta abarrekin egiteko asmoa dutelarik. Hala ere, eskola bakoitzak izango du kantaren bat abesteko aukera. Beraz, badakizue, egun hauetakoren batean zer egin ez dakizuela bazabiltzate, inguratu bi herri hauetakoren batera eta ez zarete damutuko.

Zubieta, hilerri

E

txean ikusi nahi ez dugun gauza itsusia gorde egiten dugu bistatik. Tratatu nahi ez dugun pertsonarekin tartea jartzen dugu, “ezkutuan utzi” dugula esan daiteke. Ezertarako balio ez eta traba egiten duena, kalterik egiten ez duen tokian suntsitu (erre, lurperatu…) egiten dugu. Delinkuentea (ingurunea galdu duena, herridirua gaiztakeriaz erabili duena, bioladorea, narkotrafikantea, etc.) ez du maitea gizarteak: zokoratu egiten du, arriskutsua izan daiteke-eta. Patriotismoa soldataren truke ulertzen duen soldadu jendeak ez du izen onik izan sekula. Askotan delinkuentea soldadu egin da, bere lege-zigorrari saihets egiteko. Orain, Espainiako patriota errumaniar, argentinar horiek Espainiaren Batasun Santuaren alde (gure) odola emango dute. Bere buruari “benemerito” (“ondo estimatua”) deritzon hori ez da behin ere izan herriaren lagun: atzerritar horietako gehienak ere analfa-

Ainhoa S alsa m end i

Zubieta

Eskola Txikia

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Edo rta Agirre

beto dira, ez dute esplikaziorik entzun, ezta eman nahi izaten eta arma pronto daukate. Denok nozitu dugu Guardia Zibilaren kontrolen bat. Kontua da, alferrikako zera kaltegarri garesti horiek denak pilatzeko almazenak jarriko omen dituzte Zubietan, bertakoak ordaindu eta kanpotarrak agintzen baitu gurean.


10

KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Aurrekontuen inguruan egin diren adierazpenen aurrean, udal teknikariek hainbat azalpen eman nahi izan dituzte

A

urreko alean, udal aurrekontuen inguruko erreportaje zabala osatu genuen, alderdi politiko guztien balorazioak jasoz. Aldizkari honetan zein eguneroko kronika jasotzen duen egunkarian irakurritakoak irakurri eta gero, udal teknikariek euren iritzia plazaratzea erabaki dute. Hemen duzue, hitzez hitz, aurrekontuen inguruan teknikariek igorri diguten idatzia. “Hautsak harrotu ditu Usurbilgo Udalaren 2005ko Aurrekontu Proiektuak. Udaletxe barruko debateaz gain, iritzi ugari agertu da publikoki azken egunetan eta ia guztiak mintzatu dira luze eta zabal Idazkaria eta Kontuhartzailearen lanari buruz. Ez zen gure asmoa eztabaida publikoan sartzea. Gure iritziak Udaletxe barrura mugatzea nahiago izan dugu orain arte. Baina jasotako zalantza, deskalifikazio eta gezurrek publikoki azaltzera behartzen gaituzte. Horra beraz, usurbildar guztion aurrean argi eta garbi utzi nahi ditugun zenbait puntu: 1. Teknikariok ez dugu inorekin bat egiten. Ez gara inoren agindu politikoetara makurtzen. Ez diogu inori mesede politikorik zor. Gure lan profesionala ahalik eta ondoen betetzen saiatzen gara, usurbildarren mesedetan izango delakoan. 2. Udal Idazkariak 5 urtetik gora daramatza lanean Usurbilen. Kontu-hartzaileak berriz 15 urtetik gora. Bakoitzak bere kriterio propioak ditu baina betidanik bakarra izan da gure lanaren ardatza: legediaren esparruan herritarren interesak defenditzea. 3. Alkateak eta zinegotzi batzuk esan dutenaren aurka, ez daukagu inolako zorroztasun berezirik legealdi honetan. Ez gara lege ikuspegi zorrotzarekin jokatzen ari. Edozein ekimen bideratu daiteke, herri inte-

resekoa bada eta indarrean dagoen araudia ez badu urratzen. Herri interesekoa ez bada edota Legedia urratzen bada, lege oharpena egitera behartuak gaude, aurkako txostena eginez. 4. Gure eguneroko lanean, beste gauza askoren artean, idatzizko txostenak egin behar izaten ditugu. Legealdi honetan Udal Idazkariak 50 txosten baino gehiago egin ditu eta bakar batean agertu du aurkako jarrera (2005ko Aurrekontuak). Denbora Politikoen eta udal teknikarien berdinen, Kontuhartzaileak egindako 55 artean tirabirak izan dira azenaldian txostenetatik 8 besterik ez dira izan aurkakoak. Datu hauek ongi erakusten dute zein izan den teknikarion jarrera. gezurretan oinarritu direnez, publikoki argi5. 2005ko Aurrekontuen prozesuari tu behar ditugu. Gainera, erdizkako egiak buruz, horra gure iritzia: gezurrak bezain kaltegarriak izan daitezke a. Alkate eta zinegotzien arteko negoziaa. 2004ko Aurrekontua berdintzeko zioa luzea izan omen den arren (3-4 hilabeUdalak hitzartutako mailegu edo epe luzerate) teknikarion lana 10 egunetan burutu ko kredituak (1.750.000 euro) ez du inolabehar izan dugu. Erlojuaren aurka aritu ko zerikusirik Atalluko lurrekin. Atalluko gara. lur eta gastu guztiak enpresariek ordaindu b. Aurrekontuaren onartzea ez da atzeratu dituzte. Fagorrek utzitako lur saila ere aurteknikarion eragozpenengatik, Alkatetzak ten ordainduko du esleipena jasotzen duen aurkeztu beharreko agiriak falta zirelako baienpresak. zik. Jakina denez, Espedienteak ezin dira b. Aurreko 7 urtetan Usurbilgo Udalak Plenora eraman, guztiz osatu arte. saldu duen baino lur gehiago erosi du, epe c. Indarrean dagoen Legedia (TRLS berean. Zazpi urtetako datuak batuta eta 1/1992 art. 276.2) ezinbestean aplikatu aprobetxamendu guztiak ere sartuta, Udalak behar da. Udala beharturik dago 8.711.815 euro jaso ditu. Aldiz, lurrak, Lurzoruaren ondarea kontserbatu eta zaballokalak eta etxebizitzak erosten 9.464.316 tzera. Ezin da beraz, lur ondare guztia saldu, euro gastatu ditu epe berean. Aurreko lege ezer berreskuratu gabe. Usurbildar guztioalditan pilatutako lurzoruaren zati garrantzinak diren ondasunak zaindu eta zabaltzea da tsua (3.290.674 euro) saldu nahi du orain gure eginkizunetako bat. Batzuk lurzoruaUdalak, lurzoru berririk berreskuratu gabe. ren ondarea murriztu nahi badute ezin dugu bestaldera begiratu. Jokabide hori Azkenik, eskaera bat luzatu nahi diegu Legediaren aurkako izan daitekeela ohartasaltsa honetan nahastu gaituzten guztiei: razi dugu. Utz gaitzatela bakean, lanean, inolako pred. Inbertsioak programatu, udal baliabisiorik gabe. deetara egokitu eta lurzoruaren udal ondaUsurbil, 2005ko Maiatzak 12. rea berreskuratzeko plangintza egin behar dela azaldu dugu teknikariok. Udal Idazkariak, Udal Kontu-hartzaileak�. 6. Publikoko egin diren azalpen batzuk

Mugikorra: 649435475 649435476 943 363370- 361439


IRUDITAN

Noaua! - 2005eko maiatzar en 27an

11

Datorren urtean, gehiago!

E

guraldiak bat egin zuen Sagardo Egunarekin. Portatu egin zen eta, horri esker, jendez lepo izan zen Dema Plaza ingurua. Iragarrita zeuden arren, Asturias aldeko sagardozaleek kale egin zuten eta antolatzaileak izan ziren Sagardo Egunari hasiera eman ziotenak. Hala ere, festa biribila izan zen. Giro onaren lekuko dira honako argazki hauek.

Azken urteotan baino jende gehixeago bildu zen NOAUA!ko bazkideon argazkirako.

Txalaparta eta Irrintzirik gabe ezin sagardo Egunari hasiera eman.

Sagardo Egunean lagun asko biltzen dira. Aurretik eta atzetik, jendea sagardo eskean.

Euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko deialdia ez zen oharkabean pasa.

Eguerdirako, Dema Plaza gainezka zegoen (Irudia, frontoiko taula gainetik ateratakoa).

Arratsaldean, Dantza Piko, Patxi eta Konpainiaren emanaldiarekin bat egin zuten sagardozale askok.

Asturiasko lagunek kale egin zuten eta antolatzaileak beraiek izan ziren jaiari hasiera eman ziotenak.

Botatzaile asko jo eta su aritu ziren lanean eta, hala ere, denen egarria asetzeko nahikoa komeri!

Lehiaketan, Arantxa Unanue izan zen garaile, Urko Manterola eta Iker Muguruzaren aurretik.

Sagard


12

ERREPORTAJEA

Noaua! - 2005eko maiatzar en 27an

Oria ibaiaren oraina eta geroa aztertuko da Usurbilgo Aste Berdean

M

aiatzaren 30etik ekainaren 5era, udalerri askok ospatuko dute Aste Berdea. Usurbilen egingo diren ekitaldien artean, nabarmentzekoa Oria ibaiaren inguruan antolatu den hitzaldia. Usurbilen antolatu den Aste Berdean ere, Loiolako ur araztegia bisitatzeko aukera izango da. Iritziak, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko abiarazi zen Aste Berdea. Europako Batasunaren helburuekin lerrokatzen ditu bereak, eta Europa osoan antolatzen diren “Green Days” ekimenen parte da. Aurtengo Aste Berdeak, Usurbilen, bi hitzordu garrantzitsu izango ditu. Ekainaren 2an, arratsaldeko 18:30ean hasita, Oria ibaiak izan duen bilakaera azalduko du Iker Azpirozek, Ekolurreko adituak. Ingurugiro alorreko aholkularitza lanak egiten ditu Ekolurrek. Bertako kidea ere bada Iñaki Urrizalki biologoa. Urrizalkik, hitzaldi horretan bertan, etorkizuneko Oria irudikatzen saiatuko da.

“Zabortegia zirudien Oriak” Iker Azpirozek azaldu digunez, XX. mende hasieran hasi zen Oria ibaiaren gainbehera. Papergintza sektoreak, bereziki, kalte handia egin zuen arrain-faunan. Iker Azpirozen hitzetan, “80. hamarkadan, Oriak zabortegia zirudien”.

Isostegi, maiatzaren 19ko goiz argitsuan.

Kontrolik gabeko isurien kopurua asko jeitsi den arren, oraindik bada zer eginik. Berdin gertatzen da ibaira doazen etxeetako hondakin-urekin. Ur araztegietan, tratamendu biologikoa ematen zaie ur horiei. Beraz, ibaien kalitateak hobera egingo luke araztegi gehiago ipiniko balira. Ekainaren 2ko hitzaldian, honetaz guztiaz arituko dira Ekolurreko bi kideak. Baina Oria ez da ekainaren 2an aztertuko

den gai bakarra izango. Estibalitz Diazek txitxardinaren inguruko ikerketa baten berri emango du.

Aalborg Ituna, sinatzear Maiatzaren 27an, Buruntzaldeko udal agintariek “Aalborg+10” izeneko ituna sinatuko dute. Ekitaldi honekin, udalek konpromiso ugari hartu beharko dituzte, tartean, “natur ondasun komunak zaindu, babestu eta bermatzeko konpromisoa”.

Aste Berdea 2005 Usurbil Ekainak 2, osteguna Oria ibaia hizpide Arratsaldeko 18:30ean, hitzaldia Udarregi Ikastolan. Hizlariak: Iker Azpiroz, “Oriaren bilakaera historikoa”. Iñaki Urrizalki, “Oria, etorkizunera begira”. Estibalitz Diaz, “Txitxardina”.

Ekainak 3, ostirala Loiolako ur araztegira bisitaldia Arratsaldeko 18:30ean, Donostiako ur araztegira bisitaldia. Alberto Macarulla biologoak gidatuko du bisitaldia. Autobusa udaletxe parean, 18:30ean, doan.


14

NOAUA! TXIKI

Noaua! - 2005eko maiatzar en 27an

Legazpin eta Urretxun ibili gara

U

darregi Ikastolako DBH1eko ikasleak gara eta azkenengo irteeraren berri eman nahi dizuegu. Barrendiola araztegian (Legazpi) eta Mineral eta Fosilen Museoan (Urretxu) jasotako irudiak dira hauek. Barrendiolako urtegia ikusi genuen, txikienetako bat omen da. Pareta piramide itsurakoa zuen eta urtean kabitzen den bikoitza kontsumitzen da inguruko lau herrietara ura eramateagatik. Neguan elurterik bada gainezka-bideak daude eta gutxiegi bada hustu-bideak ere badaude. Jaitsi genituen 48 m. eskailerak behera lau hodi handi topatu genituen. Ur hau zuzenean araztegira doa. Araztegi barruan panel handi batzuetan, botoi eta argiekin prozesu osoa kontrolatzen dute, bertan esplikatu ziguten dena, harrigarria iruditu zitzaigun zenbat urrats gertatzen diren gure etxeetara ur garbia etortzeko. Depositu guztiak pasa genituen: hausturakoa, ozonizazioarena, mikro malutena, dekantazioa, iragazketa eta desinfektazioarena. Ez genuen pentsatzen ura edangarri bihurtu arte hainbeste gauza egiten zirenik prozesu horretan. Ura ez dela agortezina konturatu ginen eta oso garrantzitsua dela ura alferrik ez galtzea. Urretxuko museora bisita oso aberasgarria izan zen. Sailkapen desberdinak zeuden baina guretzako ezagunena Mohsen eskalakoak ziren. Ikusi genuen mineral handiena halita, gatzarria, izan zen, geodak ere ikusi genituen, harri bat erditik moztu eta kristalizatutako minerala dago barruan, garai batean burbuila bat zen, oso politak ziren. Fosiletan, berriz, gehien harritu gintuena kaka fosila izan zen eta politena karramarroarena, oso ondo kontserbatutako irudiak baitziren. Baita 60.000 urteko mamut hagin handi bat ere. DBH 1

Kukuarritik

M

aiatzaren 8an, egunpasa egin zuten Zubietako Eskola Txikiko guraso eta ikasleek. Kukuarrin Joxe Jabierrek taldeari ateratako argazkian ageri dira. Giro polita izan zuten, haizea lagun, Orio gainean bazkaldu eta jolastuz. Datorren ekainaren 12an Elgetan, Eskola Txikien jaia datorrenerako, taldea girotu eta aurrez ere gozatzeko. Udaberriak alde egin aurretik!


PORRUSALDA

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Musika Astea, azken txanpan

A

urreko alean aipatu genuen moduan, 20 urte bete ditu Zumarte Musika Eskolak. Hori dela eta, ekitaldiz beteriko musika astea antolatu dute. Organo kontzertu batekin eta Bergarako Musika Bandaren saioarekin amaituko da Musika Astearen lehen edizioa. Bi emanaldi hauekin amaituko da musika astearen lehen edizioa: - Maiatzak 26. Organo kontzertua Salbatore Elizan, 20:00etatik aurrera. - Maiatzak 29. Bergarako Udal Musika Banda. Kalejira 11:30ean; kontzertua, 12:30ean. 20. urteurrena ospatzeko jaialdi hun-

M

Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek elkarrekin idatzitako “Ixa” lanak sari garrantzitsua jaso zuen urte hasieran: Max saria. Hika taldeak taularatu du eta Mikel

Zubietako Plis, Plas ekitaldia, bertan behera

E

Hilaren 23ko saioan, Ekai Laukoteak soka familiko instrumentuak esplikatu zituen, modu dibertigarrian.

kigarriena, ordea, ekainaren 25ekoa izango da. Zumarte Musika Eskolako kide izan diren irakasle eta ikasle guztiei jaialdi erraldoi batean parte hartzeko gonbitea egin zaie.

Maiatzaren 27an, “Ixa” antzezlana aiatzaren 27an, antzezlan berri bat ikusteko aukera izango dugu. Aurten, Max saria jaso duen “Ixa” antzezlana, hain zuzen. Emanaldia Udarregi Ikastolako aretoan egingo da, gaueko 22:30ean hasita.

15

Laskurain da lan honetako aktore nagusia.

Ekainaren 11n, herri antzerkia “Sarrailako giltza”, izen hori ipini diote ekainaren 11an egingo den herri antzerki saioari. Ekitaldiak jakinmina piztu du. Antzezlana, hala ere, doanekoa izango da. 22:30ean hasiko da eta eguraldia arazo ez bada, Dema Plazan egingo da. Gogoan izan eguna, ekainaren 11a, larunbata.

derki hasi zen Plis, Plas, Txalo ta Jolas egitaraua. Maiatzaren 14an Santuenean antolatu zen herri kirol festara lagun asko hurbildu baitziren. Bigarren ekitaldia Zubietan egitekoa zen, maiatzaren 28an. Baina “Ane Monna Oskola eta Karramarroi” antzerki musikalekoek istripua izan berri dute eta ez dira gure artean izango. Ea ekainerako osatu eta Zubietara etortzeko moduan diren.

NOAUA!ko ez-ohiko Batzar Nagusia

A

stekari proiektuaren inguruko erabaki bat hartzeko asmoz egin da deialdia. Batzarra NOAUA!ko egoitzan bertan egingo da maiatzarren 28an. Lehen deialdia, 10:15ean. Bigarrena eta azkena, 10:30ean.

Presoen aldeko barrikote-afaria

E

kainaren 4rako, presoen aldeko barrikote-afaria antolatu da. Okerrik ez bada, Askatasuna Plazan egingo da barrikotea.

Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98


16

ETXEKO

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

BERRI

Labaderoak eta karobiak berreskuratzeko auzolandegiak antolatu ditu Topaguneak

E

uskara Elkarteen Topaguneak eta Nafarroako Berako udalaren ekimenez, auzolandegi programa bat jarri da martxan. Auzolanaren bidez, Berako ondarea berreskuratu nahi da, bereziki bi gune nagusi: labaderoak eta karobiak. Egitasmo honekin hiru helburu nagusi bete nahi ditu Berako Gizarte Gaietarako Batzordeak: -Gazteentzat aisialdi programa bat osatzen joatea. -Euskararen erabilera aisialdiaren bidez sustatzea. -Ondarearen berreskuratzean gazteak inplikatu, eta horren garrantziaz jabetu.

10 egunetako hiru txanda Egitasmoa Berako gazteei ez ezik, Euskal Herriko beste gazteei ere zabaldu zaie. 10 egunetako hiru txanda egingo dira uztailean zehar: -Uztailak 1-uztailak 10, DBH-koentzat (12-16 urte). -Uztailak 11-uztailak 20, batxilergokoentzat (16-18 urte). -Uztailak 21-uztailak 30, 18 urtetik gorakoentzat.

Txanda bakoitzean, 15 beratar eta 15 beste herrietatik. Izena eman ahala, zerrendak osatzen joango da Topagunea. Tokiak agortuko balira, itxarote zerrenda irekiko litzateke. Ekainaren 7tik aurrera, auzolandegietan parte hartzeko aukeratuei berria jakin araziko zaie.

Izen emateko epea, ekainaren 6a baino lehen Matrikula, pertsonako, 120 eurokoa izango da. Prezio honen barnean sartzen dira: alojamendua, pentsio osoa, asegurua, garraioa eta aisia. Izen ematea ekainaren 6a baino lehen amaituko da. Euskadiko Kutxako ondoko kontu zenbakian matrikulari dagokion dirua sartuz egingo da, Auzolandegia eta izen/abizena adieraziz: 3035 0036 1 3 036.0. 05581.0 (Euskadiko Kutxa).

Informazio gehiago, NOAUA!n Interesatuta dauden guztiak, halaber, izen emate orri bat bete beharko dute. Orrialde hori NOAUA!ko egoitzan jaso dezakezue (bulego orduetan). Informazio gehiago, Topagunean (946215805, Amaia) edota NOAUA!n (943 360 321).

Zumartegi Poligonoa Aitzezarra kalea, 1 20170 USURBIL

Ondarea berreskuratzeko auzolandegi hauek Beran egingo dira.

Begiraleak ere behar dira

U

ztailean egingo diren auzolandegi hauetarako begirale bila dabil Topagunea. Txanda bakoitzeko, begirale bana hain zuzen. Betebeharrekoak, hauexek: - Euskaraz txukun hitz egiteko gaitasuna izatea, begirale titulua, hiruzpalau urteko esperientzia (12 urtetik gorakoekin bereziki) eta 22 urtetik gorakoa izatea. Informazio gehiago, NOAUA!n edo Topagunean bertan: E-postaz, gazteak2@topagunea.com. Telefonoz, 946215805 (Amaia).

Tlf: 943 36 10 79 Faxa: 943 36 62 92


I Z E R D I PA T S E T A N

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

17

Imanol Agirretxe, Realeko aurrelaria: “Nire ametsa lehen taldean geratzea da� tzea ez da eguneroko ogia izaten. Une hori berezia izango zen. Urduri al zinen? I. A. Pixka bat bai. Aldagelan sartu eta txikitan Anoetan mirestu ditudan jokalariak ikusten ditut. Hasieran urduri nengoen, baina azkenean ohitu egiten zara.

D

uela bi hilabete edo, Seaskaren aldeko partida bat jokatu zen Hendaian. Aurrez aurre, Reala eta Saint Etienne. Amorrortuk, Realeko entrenatzaileak, deialdian sartu zuen 18 urteko usurbildar gazte hau. Lagunarteko partida hartan, jokatu ez ezik gol bat ere sartu zuen eta ordutik lehen taldearekin ari da entrenatzen. Bapatean, Imanol Agirretxek komunikabide guztien arreta bereganatu du. Ez da gutxiagorako. 18 urterekin debuta egin eta jada gol bat sartu du Izarren Ligan. NOAUA! Antiguokon hasi baina kadete mailako bi urteak Athletic-en egin zenituen. Fitxaketa horrek hautsak harrotu zituen. Imanol Agirretxe. Une berezia izan zen. Athletic eta Realaren arteko pikea hor egon da beti. Baina Bilbotik hona etorri nintzenean jendea poztu egin zen. N. Iaz, jubenil mailako jokalaria zinen. Orain Lehen Mailan jokatzen ari zara. Hori guztia barneratzea ez da erraza izango. I. A. Iaz, Sanse taldearekin Bigarren B Mailan jokatzen hasi behar nuela esan zidatenean asko poztu nintzen. Orain, denboraldi amaieran, lehen taldearekin jokatzeko aukera izan dut. Alde horretatik, oso ondo. N. Baina maila batetik bestera, alde handia al dago? I. A. Goraka zoazen heinean, beti da zailagoa jokoan sartzea. Lehenik pentsatu eta gero jokatu egin behar duzu, eta ez alderantziz. Erritmoa biziagoa da. N. Sanseko zure taldekideak Bigarren A Mailara igotzeko fasea jokatzekotan dira. Eta zu, aldiz, Lehen Mailakoekin

N. Beteranoen laguntza ere jasoko zenuen. I. A. Hasieran galduta ikusten duzu zure burua, baina jokalariek asko lagundu naute, bai. Realarekin lehen gola sartu duen jokalari gazteenetakoa da Imanol Agirretxe usurbildarra.

ari zara. Ez dakit Sanseko entrenatzailea oso pozik egongo ote den... I. A. Bagabiltza Sanseko laupabost jokalari lehen taldearekin entrenatzen. Batzuk, Lehen Mailako taldearen azken deialdietan sartu gara. N. Aukeran, zer nahiago duzu: Lehen Mailan jokatu edo Sanse taldearekin igoera fasean aritu? I. A. Lehen Mailan jokatzea oso erakargarria da baina Sansekoekin jokatu behar bada ere, ilusio handienarekin arituko naiz. Ikasturte osoa beraiekin egin dut eta nire taldea ere bada. N. Liga amaitzeko partida bakarra falta da. Datorren denboraldian, non jokatu nahiko zenuke? I. A. Hor goran geratzea da nire ametsa. Baina argi daukat Lehen Mailan nagoela lesioak eta horrelakoak eman direlako. Epe luzeko helburuetan pentsatu baino, partida bakoitzaz gozatu nahi nuke. Entrenamenduetan ere, asko ikasten da eta hori aprobetxatu nahiko nuke. N. Mirestu dituzun jokalariekin joka-

garraioak

TELF: 943 37 01 46

ZABOR BILKET A

N. Anoetan, Malagaren aurkako partidan gol bat sartu zenuen. Etxekoak eta lagunak zoratzear izango ziren. I. A. Gurasoak Anoetan ziren partida ikusten. Lagunak ere han ziren. Partida ez zen oso ona izan, 0-3 galtzen ginela iritsi zen nire gola, baina lehen golak beti ematen du poza. N. Zeini esker zaude Realaren lehen taldean? I. A. Gurasoak izan dira atzera eta aurrera ibili direnak, entrenamenduak direla, partidak direla... Gurasoei eta arrebari zor diet bereziki. Familikoei gehien bat.

Elkarrizketak ematea baino, jokatzea nahiago NOAUA! Azken egunotan, inoiz baino elkarrizketa gehiago eskaini behar izan dituzu. Horrelakoetara ohitzea ez da erraza izango. I. A. Egia esan, ez. Orain hasi zaizkit denak galdezka. Ahalik eta elkarrizketa gutxien egiten saiatzen naiz. Baina nitaz hitz egin behar denean, gauza onengatik izan dadila.


18

PIL-PILEAN

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Maiatzaren 30ean bertso-saioa eskainiko dute Udarregiko ikasleek

U

darregi Ikastolako ikasleek bertso-saioa eskainiko dute maiatzaren 30ean, astelehena, arratsaldeko 18:30ean. Saioa Ikastolako Areto Nagusian izango da. Ikasturtean ikasitakoaren erakusgarri izatea du helburu.

tea handitzea eta bertsotarako zaletasuna piztea. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Udarregi Ikastolan (eta Buruntzaldeko gainerako herrietan) eraman du aurrera programa hau, Usurbilgo Udalaren eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.

Saioa doan Ikasturtean zehar, LH 5eko bi geletako 35 ikasle ahozkotasuna lantzen aritu dira. Proiektu honen helburuak hauek izan dira: bertsogintza bitarteko delarik ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalita-

Ikasle hauek ordubeteko eskola jaso dute hamabostean behin eta, orain, urtean zehar ikasitakoa bertso saio batean erakutsiko dute. Saioa doanekoa da eta usurbildar guztiak gonbidatuta daude.

Merkatariei laguntza eskaintzeko kabinetea eratu da Buruntzaldean

B

uruntzaldeko udalen ekimenez, Merkataritzarentzako Laguntza Teknikorako Kabinetea osatu berri da. Duela gutxi, eskura dauden dirulaguntzen berri eman dute. Usurbilgo zein Buruntzaldeko gainontzeko merkatariak honako dirulaguntzetaz baliatu daitezke.

KONEKTA ZAITEZ MIKROENPRESAK: - Informatikako ekipamentuak erosteko. - Interneterako konexioa. - Web orrien garapena eta dominioaren erregistroa. - “Software antivirus”-a erosteko. E-PYMES ETA HOBEKI DIGITALA: - Merkataritzan teknologia berriak integratzeko. “LINEA ICO PYMES”,

ONURAZKO BAL-

DINTZAK DITUZTEN MAILEGUAK:

- Ibilgetu material eta ez-materialen inbertsioentzako. Beraz, 2005 urtean zehar edozein motako inbertsioren bat egiteko asmotan dabilen merkatari eta dendari orok kabinete tekniko honetara jotzeko aukera du. Bertatik, dirula-

guntza eskaerak martxan jarriko dira, ahalik eta dirulaguntza egokiena lor dadin. Buruntzaldeko Merkataritzarentzako Laguntza Teknikorako Kabineteak, hala nola, beste hainbat zerbitzu eskeintzen ditu: Merkatariei aholkularitza teknikoa - Lan, zerga, alor juridiko edota merkataritza alorreko aholkularitza ematea. - Establezimendu berria ireki baino lehenagoko informazioa eta aholkularitza. Kudeaketa hobetzeko plangintzak - Merkatarien kudeaketa-planak aztertzea. - Dendaren egungo egoeraren diagnostikoa.

Informazio gehiago non? Kabinetearen zerbitzuak doakoak dira eta edozein motatako galderak eta zalantzak planteatu daitezke. Telefonoz nahiz posta elektroniko bidez. Buruntzaldeko Merkataritzarentzako Laguntza Teknikorako Kabinetean kide hauek ari dira lanean: Ruth Jorde eta Bakartxo Urtizberea. Telefono zenbakia: 943 45 63 33 E-mail: ruth@aega.es

Danborradarako entseguak

J

ada zehaztu dira Santixabeletako danborraden entsegu egunak. Haurren entseguak astelehenetan egingo dira, arratsaldeko 18:30ean eta Agerialden. Helduen entseguak, berriz, ostiraletan egingo dira. Agerialden baina iluntzeko 20:30ean hasita. Helduen danborradara osatzeko jendea behar da. Beraz, animatzen dena entseguetara hurbildu dadila.

Maiatzaren 31n, Jai Batzordearen bilera Maiatzaren 5ean hogei lagun bildu ziren udal liburutegian egin zen bileran. Datorren bilera, maiatzaren 31n izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta hau ere udal liburutegian egingo da.

Jon Tapiari ongi etorria Zubietan

M

aiatzaren 29an, zubietarren omenaldia jasoko du Jon Tapiak (22 urte egin ditu preso). Egun horretan, herri-bazkaria egingo da eta Zubietako Barazar eta Usurbilgo Aitzaga tabernetan salgai dira txartelak.

Aisiako gida berri bat begibistan

E

skolaz kanpoko orduetan, haur eta gaztetxoek euskaraz aritzeko dituzten aukerak biltzen ditu Buruntzaldeko “Aisialdi Gidak”. Edizio berria prestatzen hasi dira. Ekimen berriren bat iragarri nahi duenak, udaleko Soziokultura Zerbitzuari jakinarazteko aukera dauka (943 37 19 99).


GAZI GOZO GEZA

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Oharrak ETXEBIZITZA -Usurbil edo inguruetan pisua errentan hartuko genuke. Tf: 645722874. -Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahiko luke Usurbilen. Tf: 679 185 102. SALEROSKETAK / GARAJEAK -Salgai Enduroko motorra Suzuki DR-400-Z. Oso egoera onean. 607 457 004 (Dani). - Vespa Iris 200 motorra salgai. SS-AL matrikula. Salneurria 600 euro. 656721158. - Garaje bat daukat alokairuan jartzeko Kale Nagusian (Bizkarreko etxeetan) 240eurotan. 100m2takoa da eta kotxea erraz sartzen da. 943458284. - Ford Fiesta salgai. Diesel 1.8, SS-AV. Egoera onean. 637 135 088. - Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean, Kale Nagusia 3 zbkan. 607905859 (Imanol). - Honda Dominator 650 cc motorra egoera oso onean. 667 172010 (Jon). - Garaje itxi bat alokatzen da kale nagusian. Interesatuak deitu 943361235. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Lan egiteko gogoa daukat. Kanpotarra naiz eta edozein lan egingo nuke: portalak garbitu, plantxa egin, kanguro lanak astebukaeratan, pertsona helduekin, fregaderako lanak... 677552258 (Sharon) - Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehenetik ostiralera lan egiteko. 667694469. - Emakume bat eskaintzen da astelehenetik ostiralera, pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko. Horrelako lanetan aritua. 626641155 Mariaje. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. - Portalak eta eskilerak garbitzeko neska bat eskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan. Interesatuak deitu 690 784 113 telefono zenbakira. - Oporretako, ospakizunetako, edota edozein motatako bideoak montatzen dituen profesionala eskaintzen da. Informazio gehiago: 943 555 835/ 617-242660.

19

Txerrimunik ordainetan Lan-eskaintzak - Harategian lan egiteko pertsona behar dugu, uztailean eta abuztuan. 943 37 20 34. - Emakume heldu bat behar dugu etxeko-lanak egiteko. Eguerdiko lana izango litzateke. Euskalduna izatea nahiko genuke. Interesatuak mesedez deitu telefono honetara: 943 300 518 (MÂŞ Angeles) - Orioko ileapaindegi batean estezizista bat behar da. Interesatuak deitu 943832729. - Zarautzko taberna baterako sukaldaria eta zerbitzaria behar dugu. Udarako bakarrik. Interesatuak deitu honako telefono zenbakira: 661 97 26 70.

Zorionak Arrate! Pasa den maiatzaren 3an mundu berrira etorri izanagatik. Muxu handi batekin agurtzen zaitugu etxekoek.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Peugeot 306 Break salgai. 2000-HDI. Matrikula, BPF (2001eko azaroa). Garajean egon da beti. Prezioa: 10.500 euro. Telefonoa: 636 36 49 42. - Baldintza onetan dagoen 49cc dituen moto Honda bat daukat salgai. 943 36 45 54. - Ume baten urrezko pultsera bat galdu dugu. Ianire izena eta data bat dauzka grabaturik. Aurkitu duenak deitu 667502218 telefonora. - Oporretarako, astebukaeretako edo despedidetarako txaletak alokatzen ditugu PeĂąiskolan. Itsasora zein mendira begira dauden txaletak. 964491022/ 677780680. - Ekonomika sukalde bat saltzen da (labea ere badu). 6 urte ditu, ondo zaindua. Prezioa negoziatuko da. 617242660 / 943361751 (Nerea). - Bideokamara bat saltzen dut, Canon XL1 semiprofesionala, bateria eta tripodea barne. Gutxi erabilia. 943376902 - 665749615 gauez. - Kanping-karroa salgai, aluminiozko panelarekin. Karabana bihurtzen da. 943 55 18 32. - Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera eramaten da. Tf. 615755762 - Ugatze, mesedez deitu Arzabal auzoko emakumeari. 943365737.

Zorionak Julen! Maiatzaren 26an 4 urte egingo dituzu eta ez gara ahaztu. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez.

Oharrak - Txerrimunik ordainetan doaneko atalak dira NOAUA! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3

Eguzkitzaldea 20170 Usurbil erredakzioa@noaua.com


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Eguneko goardiako farmaziak

Eusko Tren-en tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03

* Astegunetan bakarrik

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20

/ Zerbitzu berria, egunero

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54

* Astegunetan bakarrik

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09

/ Zerbitzu berria, egunero

Maiatzak 27, ostirala Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Ekainak 5, igandea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Maiatzak 28, larunbata Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil De Miguel, Nagusia32 Lasarte

Ekainak 6, astelehena Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Maiatzak 30, astelehena Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

Ekainak 8, asteazkena Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Ekainak 9, osteguna De Miguel, Nagusia32 Lasarte

Maiatzak 31, asteartea Orue, Jaizkibel 2 Lasarte

Ekainak 10, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Ekainak 1, asteazkena De Miguel, Nagusia32 Lasarte Ekainak 2, osteguna Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Ekainak 11, larunbata Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil Gil, Nagusia 24 Lasarte

Ekainak 3, ostirala Gil, Nagusia 24 Lasarte

Ekainak 12, igandea Gil, Nagusia 24 Lasarte

Ekainak 4, larunbata Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

GAUEKO GOARDIAKO FARMAZIAK

Eusko Tren-en autobus ordutegia Donostia

Ekainak 7, asteartea Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Maiatzak 29, igandea De Miguel, Nagusia32 Lasarte

Urte osoan, gaueko goardiako farmazia guztiak Hernanin egingo dira. Maria Jose Chucla, Kardaberaz Kalea 48, Hernani (943 55 17 93).

2005eko egutegi osoa noaua.com helbidean Urbil Donostia

07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Donostiara autobusez joateko, geltokia San Inazio errotondako markesina berrian.

Zubieta-Donostia TST autobusak

Bai esan?

ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia

• Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren NOAUA! Ekaina As.

6 13 20 27

Ar.

Az.

Os.

7 14 21 28

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

Ost.

3 10 17 24 31

La.

4 11 18 25

Hurrengo alea

Ig.

5 12 19 26


MAJERAKO KONDARRAK

Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Lehiaketa

21


22

PUBLIERREPORTAJEA Noaua! - 2005eko maiatzaren 27an

Lanbide Heziketan ere, euskarak du etorkizuna anbide Heziketak berrikuntza ugari jasan ditu azken urteotan. Enpresen beharretara egokitu nahian, eskaintza izugarri zabaldu da. Lan mundua euskalduntzen doan heinean, gero eta enpresa gehiago dira langile euskaldunak eskatzen dituztenak, eta horretara ere egokitzen ari da Lanbide Heziketa. Euskarazko eskaintza zabaltzeko lanean ari dira ikastetxe zein erakunde ezberdinak.

handiagoa izan dadin, baina esfortzu hori guztia ezerezean geratuko da euskaraz ikasteko eskaerarik egon ezean. Xabier Bengoetxeak argi du euskaraz ikasteak abantailak dituela: “gizarte honetan lan egiteko prestatuta egoteko eta bi hizkuntzak ondo menperatuta edukitzeko, ikasketa ibilbidean euskaraz egiten badute etorkizunerako prestatuagoak egongo dira ikasleak, plus bat izango baitute”.

Buruntzaldeko 6 udalak eta bertako ikastetxeak euskara Lanbide Heziketan sar dadin lanean ari dira. Jendaurreko lanbideetan euskararen beharra gero eta handiagoa denez, ikasleek ere espezialitatea euskaraz egiteko aukera dute.

Orain arte, zenbait sektore guztiz erdaldunak ziren arren, lan munduan euskarak duen presentzia gero eta garrantzitsuagoa da. Enpresak euskalduntzeko planak martxan jarritakoak asko dira (Ulma, CAF, MCC, Fagor, Kutxa…) eta enpresa hauetan langile euskaldunak dira eskatzen direnak. Xabier Aramendi euskarazko materialgintzarako arduradun teknikoaren arabera, “enpresetan euskara ezartzen hasten diren neurrian ere langile euskaldunak eskatuko dituzte”.

L

Lanean etengabe Lanbide Heziketako ikastetxe askotan, aurretik, irakasleak euskalduntzeko lana egin behar da. Xabier Bengoetxea LasarteOriako Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntza Teknikariak (HNT) adierazi digunez, “beste askotan materialgintzan lan egin beharko du ikastetxeak. Eskainiko duen modulu hori materialez eta baliabidez hornitzeko. Eta gero nolabait eskaintza horren berri zabaldu eta informazioa ematea, zein aukera dituzten adierazi behar zaie ikasleei. Aukera egin behar duten garaian non zer egin behar duten argi eduki dezaten”.

Ikasle euskaldunei deia Baliabideak jarrita daude Lanbide Heziketaren euskarazko eskeintza gero eta

Lan mundua, euskaldunduz

Euskara da etorkizuna Lanbide Heziketa bukatzen duten gazteak lan munduan aritzeko prest irten ohi dira eta, gainera, hizkuntza ezberdinetan lan egiteko prest. Xabier Bengoetxeak horren garrantzia azpimarratu nahi du: “lanbide askotan ia beharrezkoa da euskaraz jakitea, eta ondo jakitea lan horretan aritzeko, egunetik egunera gehiago eskatuko da euskara batez ere jendearekin harremanetan egon behar den tokietan”.

Lan munduan ere, euskararen erabilera eta presentzia gero eta nabarmenagoa da.

BURUNTZALDEKO LANBIDE HEZIKETA ESKAINTZA Aita Larramendi ikastola Txindoki pasealekua, z/g (943 593 525) Hernani BHI Santa Barbara auzoa, z/g (943 551 188) Lasarte-Usurbil BHI Buenos Aires aldapa, 1 (943 372 852) Salesiar ikastetxea Ergoien auzoa, 6 (943 551 789) Usurbil GLHBI Arbitza bidea, 29 (943 364 600) Leizaran BHI Plazaola kalea, 23 (943 300 078)

Lanbide Heziketa, gutxien euskaldundu dena

L

Hrako euskarazko ikasmaterialak sortzeko koordinazio lanak egiten ditu Xabier Aramendik. Lanbide Heziketan ere, egunen batean eskaintza osoa euskalduna izan dadin ari da lanean gure solaskidea.

NOAUA! Zergatik bizi du Lanbide Heziketak halako egoera? Xabier Aramendi. Ikasle kopuruarekin batera joan da. Irakas-

kuntzan, gutxien euskaldundu den arloa izan da. Bata bestearekin lotuta dago: euskaraz ari den ikasle gutxi badago ikasmaterial gutxi egongo da, ez da gainerako arloetan bezala gertatzen (...). Badirudi, orain, D eredua edo euskal Lanbide Heziketa sustatzeko planak daudela eta horrek, noski, eragina izango du baita euskarazko materialgintza sustatzeko ere.

N. Lanbide Heziketan euskaraz egiten duen ikasle kopurua handitzen den heinean, beraz, euskarazko materialak ere gora egingo du. X. A. Bai, nik uste baietz. Ez dakit proportzio berean, baina gora egingo luke. Kontuan hartu giza baliabideak ere txikiagoak direla, eta hori oso garrantzitsua da aurrera egiteko.

Xabier Aramendi, ikasmaterialen arduradun teknikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 206 alea by elkarmedia - Issuu