www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2004ko azaroaren 19a IX. urtea - Usurbil, 193. zenbakia
Azaroaren 28an, Erle Eguna
Txokoaldeko Bekoerrota sutan
Kaltea handiagoa izan zitekeen
www.noaua.com
Usurbildarron zerbitzura
ATARIKO
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Txirrikitutik 1
991eko abenduaren 30an Enbillenea baserrian gertatu zen istripuak, beltzez tindatu zuen Usurbilgo herria. Pello eta Patxi Zabala anaiak belar zuloaren inguruan lanean ari zirela, anaietako bat barrura erori zen. Bigarrena, anaia belar zulotik ateratzen laguntzera joan, eta bera ere bertara erori ez zen ba. Ondorioz biek konortea galdu eta bertako gasaren eraginez hil egin ziren. Istripu tamalgarri honek herrian nahigabe handia eragin zuen, Pello eta Patxi herrian oso ezagunak baitziren. Honako argazki hau urtebete beranduago usurbildarrek Andatzan Pello eta Patxiri eginiko omenaldiaren egunekoa da. Herritar ugari Andatzara antolatu zen mendi ibilaldian parte hartu zuten eta bertan Enbillenetarren omenezko oroigarri hau jarri zuten. Plaka horrek horrelaxe dio: “ENBILLENETARRAK. PATXI ZABALA 1953-8-2 / 1991-12-30 eta PELLO ZABALA 1955-6-13 / 1991-1230. IZAR TARTETIK HOR DAUDE BEIRA, JENDIA NOLA BIZI DAN, NEGAR MALKUAK DAUKAZKITELA, FUERUAK OFENDITZIAN, ZER KONTATUA IZANGO DUTE, JOSAFATERA BILTZIAN.”
HAIZEA
3
Egilea: L.A., 1992. urtea, Andatza mendia Jabetza: L.A
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta NOAUA!ko Txirrikitutik atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan gaude. 943 360 321 telefonoan edo fototeka@noaua.com e-postan aurkituko gaituzu.
Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com www.noaua.com
4. Orr.
ZUTABEAN, AINHOA AZPIROZ
6. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN
Koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Publizitatea: Maialen Saez, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maialen Saez, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
USURBILGO PARKEAK ETA LORATEGIAK
10. Orr.
TXOKOALDEKO BEKOERROTAKO SUTEA
12. Orr.
JOSU TELLABIDEREKIN SOLASEAN
14. Orr.
NOAUA!k laster plazaratuko duen “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburuaz hitz egin digu Josuk Tellabidek.
SANTA ZEZILIAKO OSPAKIZUNAK
16. Orr.
SANTO TOMAS EGUNA PRESTATZEN
17. Orr.
HIZKI-ZOPA NOAUA! TXIKIN
18. Orr.
EKITALDI AIPAGARRIENAK AGENDAN
22. Orr.
Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Txitxok ateratako argazkian, sua bere lana egiten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
HERORREK
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
ESAN
Zutabea
Eguraldi “ona” eta “txarra” Ainhoa Azpiroz
E
z naiz eguraldi iragarpenen “adiktoa”, baina gustatzen zait bezperan edo goizean iragarpena entzutea: aterkia hartu edo ez erabakitzeko, sandaliak jantzi edo ez pentsatzeko, arropak kanpoan zintzilikatu edo ez erabakitzeko, mendirako girorik egingo duen edo ez jakiteko… Azkenaldian iragarleek zer esaten duten eta nola esaten duten adi egon naiz… eta batzuetan nere onetik ateratzen naute. Ez asmatzen ez dutelako, ez. Hori normala da. Gustatu edo ez, iragarpenak iragarpen dira eta ez %100ean seguruak. Eta hego haizea dabilenean… gutxiago. Haserretzen nauena da iragarleak eguraldi “ona” edo “txarra” egingo duela esatea. Gauza bat da esatea eguzkia, haizea, euria, hotza, beroa, epela, sargoria, lainotua… egingo duela. Baina… horietatik zein da “ona” eta zein “txarra”? Segun zeinentzat! Iragarleentzat normalean eguraldi eguzkitsua “ona” izatean da eta euria “txarra”; eta ez du zertan hala izan beharrik. Kaleko jendearentzat bai, normalean. Batzuk ordaindu egingo lukete urte osoan eguzkia ikusteagatik. Zenbat kexatzen den jendea euri pixka bat egiten duelako eta hondartzara ezin duelako joan. Edo hotz egiten duelako eta bero-bero dagoen bulegotik edo etxetik
ateratzeak pereza ematen diolako. Askoz gutxiago kexatzen da aterpetik kanpo lan egin behar duen baserritarra edo igeltseroa! Batzuetan badirudi eskularruak, txapela eta bufanda jantzita ibiltzea sufritzea dela. Halako tristura aurpegiarekin ematen digute horren berri iragarleek… Ez dira konturatzen errepidean galipota botatzen aritzen den langilea agian gusturago egongo dela eskularruekin udako bero “zaharrarekin” izerdi patsetan baino. Edo labe garaietan gori-gori dagoena. Porlan artean bizi den jende asko ez da konturatzen udan entsalada eder horiek jateko udaberrian euria egin behar duela. Edo Euskal Herriko paraje berde hauek ez liratekeela halakoak izango busti girorik gabe. Beste kontu bat neguko “larrialdiena” da. Kontuz! Elurra egingo du! Neurriak hartu! Errepideak itxita! Ongi dago aurre hartzea eta prestatzea, baina halako alarmismoa… Ez al da ba normala neguan elurra egitea? Normala ez dena da elurra egiten duenean ere nahi dugun lekuraino eta nahi dugun denboran iritsi nahi izatea, alegia, ahal den azkarren. Eta horrek itotzen gaitu, ez elurrak. Ai… asmatuko ote dugu garaian garaikoarekin gozatzen!
Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai
Ika-mika Ugarte baserria bota nahi dute
B
ai, zurrumurruak egiaztatu egin dira. Ugarte atzeko industriagunea botata, eraiki nahi dituzten etxebizitzen beroaldiaz kutxatuta-edo, berrikitan, konstruktora batek kontsulta urbanistikoa egin dio udalari. Asmoa: baserria bota eta 20 etxebizitzako eraikina egitea. Proiektuaren berri gure belarrietara iritsi ondoren, urriko 26ko plenoan, gai honetaz egin genion galderari Salome Portuk erantzun zigun, «ez zela lizentziarik eskatu... kontsulta bat besterik ez zela... udal-teknikariek diotenez arauek egitasmoa baimentzen duela...». Baserria babestutako ondaretzat katalogatua dagoela esan genion arren, berak teknikariak esandakoaz fidatzen zela eta haiek ez omen ziela horrelakorik esan erantzun zigun. Luis Mari Ormaetxea alkate ezlegitimoak, gai hau herrian zabaldu izana gustuko ez duela demostratu zigun eta, plenoa amaitu zela esanez, eten zuen gure eztabaida. Segidan, aurreko udalak onartutako ondare historiko, arkitektoniko, artistiko eta etnografikoaren katalogoaren zerrenda eskura eman genien EAko zinegotziei, Ugarte baserria (XVI. mendeko orubea dena, XVIII.ean
berreraikia eta duela 30 urte, aurreko eredua, harriak eta hainbat zur berraribiliz, eraberritua) han zegoela egiazta zezaten. Hori gertatu ostean, harrigarria izan da, zeinen azkar (hiru egunera) aurkeztu duen egitasmoaren promotoreak kontsulta urbanistikoa (oraingoan idatziz eta ofizialki) eta zeinen arin prestatu den erantzuna. Azaroaren 8an Hirigintza Batzordean aztertu da. Bertan, zinegotzi batek baserriak duen babesari buruzko kezka agertu zuen eta Diputazioari kontsulta egitea zuhurragoa ez ote den azaldu zuen. Ormaetxeak eta Portuk, kezkak uxatzeko, berriro ere udal-teknikarien txostenari heldu eta ez dela beharrezko erantzun zioten. Kontsulta urbanistikoari erantzuteko, gure ustez, baserriko eremua arautzen duten norma subsidiarioen interpretazio okerra (interesatua esan beharko litzateke?) egin du udalak. Izan ere, bertan hitzez hitz «eraikuntzaren baldintzak egungoak» direla esaten da. Ordenazioan, berriz, «egungo eraikuntza finkatzen da berarizko ezaugarriekin». Erabilerari dagokionean, etxe osoa «egoitzazkora edo hostalaritzara» destinatu daitekeela dio, beti ere, etxebizitzen kopuru osoa 14ra
mugatuz. Baina konstruktoraren eskaerak asetzeko, txiklea baino interpretazio malguagoa eginda, 20 etxebizitza egin daitezke udalaren esanetan: seina behe, lehen eta bigarren solairuan eta bi teilatupean. Eta lur azpiko garajeak egiteko fatxada ezin da mantendu. Bost axola, ordea. Nonbait babestu beharreko bakarra «harlanduak eta zurezko elementu bilbatuak» omen dira eta errespetatu beharreko ezaugarriak, azalera, solairu-kopurua eta eraikuntzaren profila dira. Horratx teknikarien iritzia. Horratx, beraz, gobernuan dagoen EArena, nahiz eta, txosten hori zehaztea eskatu dion arkitektoari kontsulta ofizialki erantzun baino lehenago. EAk bere erabakien ardura hartzen duela esan izan du askotan (berrikitan erraustegiaren gaiarekin). Horrelako erabakiekin, ordea, udala noren interesen izenean ari den; zein herri-eredua nahi duen usurbildarrontzat; nork finkatzen duen eredu hori, udalak edo promotoreek; zer egingo duen Artzabal edo Potxonearekin eta antzeko galdera andana sortzen zaizkigu. Usurbilgo Herri Lan
PIL-PILEAN
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
5
Azaroaren 28an ospatuko da Erle Eguna
A
zken urteotan bezalaxe, oparoa izateko osagai guztiak ditu Erle Egunak. Azoka bera eta ezti lehiaketa izan ohi dira ekitaldi estimatuenak. Aurten, ordea, argazki rally moduko bat egingo da lehen aldiz. Aurten, argazki rally baten pareko esperimentua egin nahi dute antolatzaileek. Helburua, bistan da, erlearen mundua irudikatzea. Rally honetan edonork har dezake parte. Nola egin? Erle Egunean bertan, karrete bat erosi beharko da antolakuntzaren mahaitxoan. Argazki saioaren ostean, mahai horretan bertan entregatu beharko da karretea. Ondorenean, antolaketa batzordeak errebelatuko lituzke rally-an bildutako argazkiak. Erle Eguna sustatzen dutenek adierazi digutenez, hilabete barru argazki horien proiekzio bat egingo litzateke; eta ordurako utziko lukete sari banaketa. Hiru sari banatuko lirateke eta herriko argazkilari onenak ere, saria jasoko luke.
Aurten, lehen aldiz, argazki rally bat egingo da Erle
Eguna bete ekitaldi GOIZEAN ZEHAR ERLE AZOKA. Eztia, kosmetika, gozogintza, aldizkariak, kandelak... Urtero bezala, 20 bat postutxo. Salmenta zuzena. Euskal Herriko herrialde guztietatik etorritako postuak. EUSKAL HERRIKO EZTI LEHIAKETA NAGUSIA. Ezti potoak jasotzeko goizeko 9:00etatik 10:00ak arte. Ezti poto bakoitza 3 eurotan ordainduko dira. BI SARI NAGUSI: A. Loreanitza. B. Lorebakarra.
EZTI SARITUEN ENKANTEA. ERAKUSKETAK: eztia ateratzea, argizarigintza... Eztia dastatzeko eskainiko da, talo-postuak, bertsolariak.... (tartean, Andoni Ega単a).
EGUERDIAN BAZKARIA Aginaga Sagardotegian. Txartelak egunean bertan salgai. Bazkaloste girotua, bertsolariak, musika...
Eguneko azokan.
Eztiola, kolokan?
E
ztia ekoizteko aukera eskaintzen du Ugarten dagoen Gorostitxo eztiolak. Erlezain txiki ugarik erabiltzen du eta, denborarekin, erreferentzian bilakatu da Gipuzkoan. Ugarteko industrialdean dagoenez, Gorostitxokoak kezkatuta sumatu ditugu. Etxebizitzak egiteko asmoa aurrera doa eta Gorostitxokoek oraindik ez dakite zer gertatuko den eztiolarekin. Egoitza Udalarena izan arren, Gorostitxo elkarteko kideek ez dute proiektuaren berri jaso oraindik, eta, horregatik, kezkatuta daude eztiolaren etorkizunarekin.
Ika-mika Eguneko Zentroaren ospakizunetara ez gara joan
A
zaroaren 13an Eguneko Zentroan egindako ospakizunetarako gonbidapena jaso genuen arren, ez ginen bertan izan. Batzuentzat, protokoloaren aldetik, jarrera elegantea izan daiteke udalaren
kudeaketa gure esku zegoen legealdian egindako azpiegituraren ospakizunean gutaz gogoratzea. Baina, gaur udalean daudenak usurbildarron %38aren ahotsari trufa egiten diotenean, horrelako gonbidapenak axalkeria eta hipokresia
hutsak direlakoan gaude. Zabarrak? behar bada, bai baina zuriak, ez. Joxe Antonio Altuna, Karmele Hevia eta Sebas Cardenas, Euskal Herritarrokeko alkate eta zinegotzi ohiak.
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Kaleberri
Ai tor Alkort a
Ana U r da ng ar i n
Ura eta sua belaunetik behera T
xanda iritsi da eta buruari bueltaka hasten naiz zer idatzi jakin ezinik. Ale honetan ez da horrelakorik izan. Ostiralean, hilaren 12an, izan genuen albiste honetako zoritxarra. Arratsaldeko zazpiak, zazpi eta erdiak aldera hasi zen dena. Auzotar bat konturatu zen “Errota� sutan zela. Berehala, udaltzainari eta suhiltzaileei deitu behar izaten da horrelakoetan. Egoera ez da xamurra izaten. Momentua etorri arte denak jakiten dugu zer egin baina kontua aldatzen da bertan bazaude. Barruan norbait baden edo ez izaten da lehenengo zalantza. Ondoko bizilagunak gero eta gertuago daude sutetik. Badirudi norbera konturatu ordurako iritsiko direla denak, baina segunduak minutuak baino luzeago dira. Gehiago izan zitekeen. Ez da inor zauritu izan eta nahiz eta teilatuak eta barruko gauza asko erabat erreta geratu, okerragoa izan zitekeen. Momentu honetan “okupa� batzuk bizi ziren, baina etxe honetan jende asko ezagutu izan dugu. Auzoko etxe garrantsitsuenetako bat izan da.
Garai batean auzoko elektrizitatearen horniketa bertatik ateratako energiaz egiten zen. Gaur egun ere, bertan ikus genitzazke horretarako erabiltzen zen tresneria. Aspaldiko esaerak horrelakotan erakusten digute arrazoia izaten dutela eta badakigu bai txoko honetan bizi garenok ura eta sua belaunetik behera izaten direla lagun. Ura, gehiagotan izan dugu belaunetik gora, baita gerritik gora ere, eta oraingo honetan sua izan da teilaturaino igo dena.
Hau dek periya! P
asa den astean, azaroaren 1ean, Santu Guztien egunean, urtero bezala ospatu zen gure herrian artisau eta nekazaritza azoka ederra. Jende ugari bildu zen frontoia eta askatasuna plaza inguruan. oso giro polita sortu zen. Bi lekutan banatu zen azoka: alde batetik, frontoian artisauak jarri ziren beraien produktuekin eta benetan interesgarria da artisauen mundu hau, gaur egun poza ematen du oraindik eskuz egiten diren hainbat gauza daudela gogorarazteak. Postu bat, gainera, herritarrez beterik zegoen eta gaztainak saltzen zeuden, hau dituk hauek! Hauen ondoan errausketaren aurkako postua. Bestalde jakien postuak jarri ziren Askatasuna plazan, hemen, euskaldun onak garenon aldetik tripa betetzeko hainbat produktu zeuden ikusgai eta salgai nahi zuenentzat. Gozogintzan adituak diren hainbat andre-gizon zeuden bertan. Erdiko pasabidean, berriz, sekulako tropa zegoen talo egin eta talo egin, gainera oso talo goxoak egiten dituzte. Eguraldian nahiz ez asko lagundu, polita izan zen eguna. Oraindik ere, hilabete honetan izango dugu merkatuez gozatzeko aukerarik, izan ere, Erle Eguna hor
dugu laster. Oraindik ere garai bateko ohiturak mantentzen dira, eta eskerrak horri bestela...... Nahiko aberasten ari dira zentro komertzial handi horiek! Honelakoak indartu beharrean gaude ez badugu nahi desagertzea. Benetan honelakoan dagoen saltsa atsegin dudala eta aprobetxatuz antolatzaile guztiei zoriontzen diet honelakoak egitea beraiengatik posible delako. Eskerrik asko denei. Guztiok parte hartzera animatzen dizuet. Ondo izan.
KALEJIRAN
U
dazken on irakurle eta herritar guztioi! Bakarren batek esango du “ta neri ze ajola dit ba honek despertadore berriya izatia?� baina halere kontatu egin nahi dizuet. Egia da zoritxarreko iratzargailuaren menpeko pertsona bat naizela, beragatik ez balitz, ez bainioke egunsentiari jaramonik egingo ezta egunaz beraz gozatuko ere. Ezin uka, halere, izugarri gorroto dudan aparailu bat dela eta gainera noizean behin pila berriak eskatzen dizkidala. Baino kitto, jada aske naiz, ez dut aparailu horren beharrik ohetik jeikitzeko. Orain goizetan dinbi-danba edo pum-pum (eskopeten tiroak) hotsak saiatzen dira ni jaikiarazten. Hori izaten da lehen deialdia. Jaikitzen ez banaiz, bigarrenean kinki-kanka hotsak (perdigoiak kotxe eta teilatu gainera erortzen) saiatzen dira eta, egia esan, deialdi honetan bapatean esna-
tzen naiz. Amaitzeko eta ea ongi esnatua nagoen baieztatzeko, batzuetan, ez beti, kinki-kanka hotsak sentitzeko aukera izaten dut etxetik ateratzean (perdigoiak buru gainera erortzen). Konturatuko zineten bezala, oso iratzargailu eraginkorra lortu dut oraingo honetan eta gainera doan eta ez dit pilarik eskatzen ezta elektrizitaterik ere eta.... Badakit ez dela gauza berria baina, halere, ez naiz aspertuko esaten. Ulertu eta onartzen dut (nahiz eta gustatu ez) ehiza kirol bat dela eta kirol hori praktikan jartzeko garaia orain dela. Ados. Baina ez dut inoiz ulertuko ezta onatuko ere, etxe inguruetan ibiltzea inolako ardurarik gabe eta are gutxiago perdigoiak buru gainean sentitu behar izatea. Badaude lekuak kirol hori egiteko egokiak direnak eta horretarako prestatuak daudenak. Aio eta ondo izan!!
Goazen izen bat asmatzera
A
upa denoi, berriro ere hemen nauzue zerbait idazteko asmotan. Negu usaina ere iristen hasi zaigu eta hotzari aurre egiteko txamarra lodiak eta zirakiak astindu beharko ditugu. Horrez gain, babarrun eta gaztain erreak janez etxeko goxotasunean egoteko aukera izango dugu. Gaiaz aldatuz, berriro ere askotan egin dugun eskaria egitera nator: Atxegaldeko autobus geltokia noiz estaliko ote da? Urte garai honetan eskertuko genuke eskari hori betetzea. Errotonda berria ere martxan doa, ea inguruak laister txukuntzen diren. Horri buruz proposamen bat egingo nuke; izen xume eta erakargarri bat jartzea, bestela betiko izenekin geldituko baita, San Ignazio errotonda, Bordatxo edo beheko errotonda. Denon artean zerbait polita asmatzea ondo egongo litzateke ba‌ animo eta hurrenarte.
Maider m a k az ag a
At xe g a l d e
Doako iratzargailu berriaren jabe naiz
7
Kalezar
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Ione Eiz mendi
KALEJIRAN
Santuenea
8
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Agus tin Es naola
Zaborrak zulora! katuak kanpora!
O
rain dela hiru urte, ametz gaizto bat eduki nuen. Eta orain dela urte bete betetzen hasi zen amets ura, baina aste honetan guztiz osatu da. Amets hartan estraterresteak agertzen ziren eta kontenedore autogarbitzaileak jartzen zizkiguten auzoan. Ez dira estraterresteak izan baina aste honetan udal brigadakoek lur azpiko bigarrengo kontenedorea jarri dute gure auzoan. Benetan, niretzat albiste pozgarria. Berandu ezin da esan, baina aspaldi ikusi ditugu inguruko beste herrietan zaborra ontzi batzuetara botatzen. Baina Usurbilen, ezinezkoa zela zirudien. Ez ba! Beste auzoetan jartzen ari ziren eta gure auzoan bigarrena jarri dute jadanik. Zorionak erabaki hau hartu duenari. Aspaldi behar zuen, lur azpikoa edo lur gainekoa, baina jarri dira eta ez dago gehiago ibili beharrik zaborra kale gorrian uzten. Izango dira aste pare bat nire auzokide batek,
zaborra lantokiko zaborra biltzeko ontzira eramaten zuela esan zidala. Albiste ona eman behar diot, nire auzokide honi, zabor ontziak jarri dituzte gure auzoan eta hemendik aurrera auzoan bertan bota ahal izango dituzu zaborrak, eta ez dituzu kalean utzi beharko. Albiste ona, benetan! Bestalde, auzotarrak, kontzientziatzen joan behar gara ere, zaborra ez dela lurrean utzi behar. Lur azpian dagoen ontzian sartu behar dela baizik, tapa altxa eta bertan bota behar dugula. Agian, gure artean ohiturak hartzen joan behar gara, eta gure arteko laguntza beharko dugu ikasten joateko, zaborra ontziaren barruan joan behar dela. Pazientzia pixka batekin eta borondate beste pixkarekin joango gara ikasten. Denok ikasi beharko dugu, hamar pausu gehiago eman behar ditugula zaborra bero ontzian uzteko garaian. Gora garbitasuna!
Urdaiaga
Andatzako “peregrinazioa�
Eider Jauregi
U
dako eguraldi ederrak ahazturik dauzkagun arren, asko izan ohi dira Usurbildik Andatzarako “peregrinazioari� jarraitzen diotenak. Xacobeo bideetako bat bertatik pasatzeak zerikusia izango du agian. Ehiza garaia ere orain dugula kontuan izanik, kalean adina kotxe ibili ohi da mendi-bideetan, eta honekin guztiarekin mendiak berekin duen sosegua aldrebestu ohi da. Bistan da Andatza aberats dabilela uso, birigarro, basurde... kontuetan. Bestela, ez lirateke horrenbeste ehiztari igoko beraien arsenal guztiarekin. Baina guztientzat izango ote? Goiz guztia pasa sastrakak noiz mugiko eta ezer gabe bueltatzeak tristea izan behar du. Alde ederra animali piezarik ezean gaztaina, babarrun edo mizpira poltsaka eramango balute etxera. Familiako askok gehiago estimatuko lukete! Horiek guztiak dendetan saltzen dituztela oroitarazi nahi nuke. Ez dago, beraz, derrigorrez mendi aldetik harrapatu beharrik.
KALEJIRAN
Abiba DJ and gogos, ala Egan and gogos?
S
an Praixku jaietaz hitz egiten hasteko berandu xamar nabilela pentsatuko duzue batek baino gehiagok, baina festa hauetan bi dantzaldi berezi izan ditugu besteren artean, eta horietaz idazteko tentazioari ezin izan diot eutsi. Bi dantzaldi horietako bat herri afariaren ondoren eskaini zigun Eganek (kantariaren ondoan bi neska gazte ipinita, “Egan and gogos”). Han ibili zen gure Xabier Saldias bere mikroarekin jende artean atzera eta aurrera, eta plazan ginen gehienok dantzan jartzea lortu zuen. Ez haiz artista makala, Xabier! Astelehen gauean berriz hortxe genuen Abiba D.J. Honek ere, “gogo” laguntzaileak bazituen, horregatik ipini dut “Abiba D.J. and gogos”. Saioa benetan monotonoa eta zaratatsua izan
zen, jendea mugitzerik lortu ez zuena. Agian gutako batzuk oso “karroza” izango gara, baina aukeran Egan nahiago dugu: dantzan egiten ez dutenek ere bertan posible dutelako plaza ondoko tabernaren batean tragoska bat hartu eta elkarrekin hitz egitea. Jendearen arteko komunikazioa falta dela esatea modan dago azken denbora hauetan. Baina gero, antolatzen ditugun festa eta ospakizunetan zarata nagusi. Bi adibide ipintzeagatik, gauza berdintsua ikusi dut bai Aginagako San Praixku Jaietan eta bai Nafarroa Oinezen, gazteak mugitzen diren lekuetan burrunda jaun eta jabe. Ezin elkarrekin komunikatu. Ikusten denez, diruaren interesa dago denen gainetik. Gure arteko komunikazioaren gainetik, eta baita ikastolen gainetik ere.
9
Ag i n a g a
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
L ont xo Zubiria
Zubieta
Konpostajea eta kantua
B
aretuta dago zeharo errauste-planten aurkako dinamika inguru hauetan. Usurbilen egiteko arriskua plazaratu zenean, ematen zuen herri-ekimen sendo eta indartsua antolatu zela proiektu beldurgarri honi aurre egiteko. Baina berehala pott; Donostian kokatuko dutela iragartzearekin batera, hor konpon!, akabo gure planttak errauste-plantaren aurka. Haruntzaxeago edo honuntzaxeago, Donostian ala Usurbilen jarri, berdin-berdin eragingo digu eskualde honetako herritarroi mamutzar horrek: haizeak ez du udal-barrutien ezagutzarik. Ez ditzagun geure buruak engaina: ez gaude mobilizazioak eta presio-lanak albo batera uzteko unean. Eta erantzulerik bada, hori Usurbilgo udala da. Donostian egiteak ez du, inola ere, Usurbilgo udalaren erantzukizuna arintzen. Zubietan hiru astean behin-edo biltzen da errauste-planten aurkako herri-taldea. Hurrengo bilera azaroaren 29an egingo da, arratsaldeko 19:30ean. Laguntzeko prest dagoenak ateak zabalik aurkituko ditu. Besteak beste, herri mailako konpostaje-planta bat jarri nahi da martxan.
Xa b ier Arregi
Beste herri batzuetako esperientzietatik ikasi (Trebiñon, esate baterako, horretan ari dira) eta Fraisoroko teknikarien laguntzaz eraman nahi da aurrera proiektua. Ea asmo horiek bide onetik doazen, erraustearen alternatibak egingarriak direla erakusteko. Bien bitartean, zer hobe kantuan aritzea baino?. Gabon-kantak abestu nahi izanez gero, azaroaren 26an egingo den lehenbiziko saiora etortzeko deia egin zaigu. Eskola txikietan elkartuko gara, arratsaldeko 19:00etan.
NEKAZARITZA
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
ETA
L ANDALURRA
Parkeak eta lorategiak
U
surbildar gehienak herri nukleoan bizi gara. Hemendik bost bat minutu ibiltzea nahikoa dugu inguruan aldaketa nabarmenak sumatzeko. Etxe blokeak, espaloiak, dendak, eta abar atzean utzi eta zelaiak, baserriak, animaliak, zuhaitzak... nagusitzen zaizkigu, txori kantuak, bestelako usainak, soinuak eta energiak inguratzen gaituztelarik. Eguneroko zereginetan galdutako indarrak berritzeko lagun onak izaten zaizkigu askori!
FUNTZIO EKOLOGIKOA Bertako landareei silbestrea babestu eta gorde; hegazti eta animalia basatien babesleku; tenperatura eta hezetasuna erregulatu; aireko CO2-a oxigeno bihurtu; soinu-kutsaduratik babestu; haizetik gorde; itzala eman; aireko poluziotik babestu; etab.
Gure herri eta, batez ere, hirietan, beharrezkoa da natur ingurune horri sartzen uztea eta hormigoia nagusitzen den leku hauek kolore berdez zipriztindu eta haize freskoari bide egitea. Herritik gero eta urrutiago geratzen zaigu landa ingurua, eta naturarekin harremana ez galtzeko beharrezkoak ditugu inguru berdeak herrian; hau da parke eta lorategiak. Hauek inguru arrotz batean naturari babesa eskaintzen die eta baita guri ere. Herri eta hirietako parke eta lorategiek funtzio garrantzitsuak bete ditzakete arlo desberdinetan.
FUNTZIO SOZIALA
Atal honen egileak: Aitziber Matxain, Ametza Larra単aga. Usurbilgo Udalaren Nekazaritza eta Garapen Ekonomiko Sailaren babesean.
FUNTZIO EKOLOGIKOA
FUNTZIO SOZIALA Jende arteko harreman lekua; jolaslekua; aisialdia; atsedenaldia; pentsatzeko lekua; paseatzeko lekua; sentimenduak azalerazteko; maitaleen gordeleku; kirola egiteko tokia, eta abar.
FUNTZIO ESTETIKOA
FUNTZIO ESTETIKOA
Usurbilgo parke esanguratsuenak LEIZEKALDEA PARKEA
S
an Esteban auzoan dago. Usurbilgo parke handi eta ederrenetakoa da, erdian dagoen leize zulo, ur jauzi eta inguratzen duten arte eta haritzei esker. Leize zulo honi zor dio parkeak bere izena. Bertan, mahai eta barbakoak daude, hauek jende asko erakartzen dute udaberri eta udako egun eguzkitsuetan. Parkearen proiektua 1990 urtean Ignazio Azurza paisajistak egin zuen. Hemen inguru desberdinak antzeman ditzakegu. Goialdean, aparkalekua eta
ermitako plazaren artean dagoen zatian, mugarratutako arte eder batzuk daude, baserrietako lehengo ohitura zaharren erakusle. Erdikaldean, estalitako ur depositu baten gainean, haurren jolas lekua dago. Honek, parkearen goiko eta beheko inguruak lotzen ditu. Behealdean, berriz, zuhaitzartetik igaro ondoren, leize zuloan bere urak isurtzen dituen errekatxo bat dago, leize zulorako sarreran ur jauzi polit bat sortuz. Inguru honetan nagusitzen diren zuhaitzak haritz eta platanoak dira.
NEKAZARITZA
L ANDALURRA
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
ETA
11
Usurbilgo parke esanguratsuenak ARSUAGA PARKEA
T
xiki Erdi auzoan kokatua dago. 1999. urte arte, Arsuaga etxearen parke edo lorategi pribatua zen. Urte honetan, Udalaren jabetza izatera pasa zen. Aipatzekoa da Udalak parkea jaso zuenetik ez duela aldaketarik egin eta, gaur egun, udaleko lorezainak, jasotako moduan mantentzen dutela.
Bertan familiak lorategiarekiko zuen zaletasuna ageri da, ondo diseinatutako toki desberdinen aztarnak topa daitezke oraindik; urmaela, igerilekua, mini golfean jolasteko lekua... kontserbazio egoera kaxkarrean aurkitzen badira ere. Parke honetan aipagarri, hala ere, bertako zuhaitz eta konifera ederrak dira; magnolioak, lizarrak, eta 60 bat urteko pinus pinea eta zedro ikusgarriak, besteak beste. Inguru hezeko landareen presentzia ere nabarmena da; banbu barietate desberdinak, aukubak, kameliak, hortentsiak, eta abar. Goian aipaturiko leku eta landaretzak parkea inguratzen du, txoko desberdinak sortuz eta erdi erdian zelai zabal eder bati leku eginez.
BIZKARREKO PARKEA
B
ere izenak dioen bezala, Bizkarre dago. baserriaren parean Elizaldetik Santuenea auzora eta N634 errepidera doan bideak inguratzen ditu. 1987. urtean udaleko brigadak egin zuen parkea. Parkea goitik behera doan bidex-
kak zeharkatzen du. Alde batean, erdi ezkutuan atsedena hartzeko bi banku daude eta beste aldean, berriz, Jon Lakak eginiko iturri eskultura, hau guztia hainbat zuhaitz eta landare interesgarriren babesean: Sahats nigartia, likidanbarrak, pagoak, lizarrak, urkiak, haritz amerikarrak, arteak... Zuhaixken artean, berriz, kurpitza, gorostiak eta eleagnusak inguruko hesia egiten.
ATXEGA PARKEA
P
arkea Zumartegi industrialdean, N- 634 errepidearekin muga egiten dago. 1990 urtean Gureak SAko paisajistek diseinatu zuten. Errenazimendu garaian egiten ziren lorategien kutsua du; ardatz zuzen eta luze bat Atxega jauregitik tren
estazioraino. Parkearen bi aldeetan kokatuta dauden likidanbar eta zedro ilarek ardatz zuzena areagotzen dute. Erdian, luzera osoan, oinezkoentzat graba zuriarekin eginiko bidexka dago eta, alboetan, forma borobilago eta apalagoak dituzten zuhaitz eta zuhaixkak desberdinak topa ditzakegu erregulartasun handiz sailkatuak: prunus serrulatekin eginiko plazatxoa, albizia julibrizinekin... Hauen tartean, erdi ezkutatuta, esertzeko bankuak daude. Aipatzeko da udazkenean likidanbarren kolore aldaketa, berde, hori, gorri eta abar, kontraste zoragarriak sortzen dituzte edozein begiren lilurarako.
ARTZABALGO PARKEA
U
surbilgo herrian egiten ari den azken parke edo berdegune handia dugu. Artzabal baserri ingurua eta Aranerreka-ko inguruak osatzen dute. Parke honen diseinua Lur Paisajistak egin dute. Urbanizazio berria da eta hau planteamenduan asko nabarmentzen da: inguru zabalak aisialdirako, bidexkak paseatzeko, eserleku zabalak bide bazterrean, umeentzat egokitutako jolasleku bat, frontoia...
Parkeek guregan duten eraginaz ohartuta gero eta landuagoak egiten dira hauek; bai estetikoki, segurtasun aldetik eta baita natura errespetatuz. Parkearen errekako zatian, adibidez, interbentzio minimoa egin dute: txukundu, eta erreka inguruan bide bat eginez errekaren freskotasunaz, itzalaz, paisaiaz, goza dezagun bertan bizi diren bizidunengan kalte minimoa eginez. Urteetan zeuden zuhaitzak: haritzak, haltzak, bertan jarraitzen dute aro berrira egokituz eta bere edertasuna eskainiaz. Goialdeko zatian, berriz, Artzabal baserriaren inguruan, batik bat barietate desberdineko astigarrak landatu dituzte baso txikiak sortu eta eguzkiari bidea utziz.
12
ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Suteak Txokoaldeko Bekoerrotaren ondarea kaltetu zuen 1920AN
ZENTRAL ELEKTRIKOAREN FUNTZIOA BETETZEN ZUEN
T
xokoaldeko Bekoerrotak su hartu zuen azaroaren 12ko iluntzean. Sua eta kea sumatu zirenean, hutsik zegoen baserria; hala ere, ondare ikuspegitik kalteak handiak izan dira. Abenduaren 10ean NOAUA!k argitaratuko duen “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburuak jasotzen duen moduan, Bekoerrotak zentral elektrikoaren funtzioa betetzen zuen XX. mende hasieran. Gaur egun, dinamoa mantentzen duen bakarrenetakoa izango da. Suak zerk eragin zuen ezin zehaztu daiteke. Josu Tellabidek idatzi duen “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburuak dioen bezala, errota hau XVII. mendean dokumentatuta dago. Bitxikeria bezala, garai hartako Bekoerrotaren planoak topatuko dituzue aipatu liburuan. Kalteak handiak izan badira ere, errota berreskuratu ahal izango da.
Ondare ikuspegitik, galera handia Arestian esan bezala, 1920. urte inguruan, zentral elektrikoaren funtzioa betetzen zuen Bekoerrotak. Josu Tellabide adituak esan digunez,
“egongo dira gehiago, baina oraindik dinamoa mantentzen duen errota bakarrenetakoa izango da. Dinamo horrek, garai batean, argindarra sortzen zuen auzorako”.
Errota salbatzea lortu zen Ondare ikuspegitik, galera izugarria dela aitortu digun arren, Josu Tellabide baikor azaldu zaigu: “zorte handia izan dugu. Aldameneko baserrikoek suhiltzaileei sua nola itzali azaldu baitzieten: “kristal hau puskatu eta hemendik bota ura”. Eta horri esker, zorionez, errota salbatu egin da. Ez baita erabat desegin. Dinamoa, esate baterako, konpartimentu bat beherago zegoen, eta hori hobeto gelditu da”. Errotaren aldea bererskuratu ahal izango da; baina teilatua, esate baterako, berria jarri beharko da.
Bekoerrota, sutea baino lehen Aurtengo uztailaren 10ean Iñaki Salsamendik ateratako irudia.
Ondoko baserritarren laguntza Ondare ikuspegia alde batera utzita, tentsioa nagusi izan zen azaroaren 12ko iluntzean. Sua aldameneko baserrietara pasako ote zen beldur ziren Txokoaldeko bizilagunak. Baina sua ez zen Bekoerrotatik atera.
Bekoerrota, su batean Azaroaren 12an, arratsaldeko 19:00ak aldera, Txitxok eginiko erretratua.
19:00ak aldera piztu zen sua
I
luntzeko 19:00ak aldera abisua jaso eta berehala hurbildu zen Udaltzaingoa Bekoerrotara. Horrelakoetan, Udaltzaingoa puntu jakin batean itxaroten die suhiltzaileei. Munizipal bat Galardin zain geratu zen bitartean, beste udaltzaina Bekoerrota itzaltzen hasi zen. Udaltzaingoaren ibilgailuak badu urmangerarik, eta udal zerbitzuetako urteknikari baten laguntzaz hasi ziren
sua itzaltzen. Handik hamar minutura iritsi ziren suhiltzaileak. Ertzaintza dagoeneko han zen. Ordu eta erdiz aritu ziren sua itzaltzen. Asteburuan, hesitua egon zen Bekoerrota. Pello Zubeldia udaltzaingo-buruak esan digunez, sua zerk eragin zuen ezin da zehaztu oraindik. Antza denez, zaila dago jakitea. Sua piztu zenean, Bekoerrotan ez zen inor.
Duela 18 urte bezalatsu
1
986. urteko maiatzaren 1ean beste zentral elektriko bat erre zen, Orbeldi izenekoa. Txokoaldeko Bekoerrotan ez bezala, suak erabat suntsitu zuen Orbeldi. Jakoba Errekondok ateratako argazkiak ondo jasotzen du sutearen indarra.
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
13
Aurreikustea da kontua
Z
igarroa erretzetik janaria sutan prestatzeraino, etxeko jarduera ugari balizko sute-iturri da. Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, aisiako eta etxeko istripu gehienak (%51) etxebizitzan gertatzen dira, bereziki, sukaldean (%15). Bistan denez, janaria prestatzeak sortarazten ditu ezbehar gehien, horietan suteak eta erredurak (%9) nabarmenenak izaki. Horrelakorik ez gertatzeko gakoa, istripua aurreikusi edo, gertatu denean, nola jardun behar den asmatzean datza. Hona hemen egokiak izan daitezkeen hainbat aholku.
Adi egon beti - Sukaldean, sutan zerbait prestatzen duzunean zaude beti horren gainean, ez utzi albora inola ere. - Etxetik alde egitean ez utzi ezer sutan prestatzen, ezta kontsumo handiko aparatu elektrikoak piztuta ere. - Sutondoan zabiltzala eraman mahuka motz edo estuak. Ez jantzi arropa suharbera, piztutakoan sua zabal lezake. - Eduki sukaldean itzalgailua eskura. - Gasa itzal lezakeen aire-korronterik izan ez dadin neurriak hartu, zeu beste gela batean baldin bazara, bereziki. - Ez pilatu, ez maneiatu sukaldean likido suharberak. Ez metatu etxean erregaiak (arropa zaharra, egunkariak, pinturak, etab.) alferrik. - Garbitu maiz sukaldeko erauzgailuko kanpaiko filtroak. Eduki gantzik gabe ke-irteera eta aire-sarrerak. - Garbitu, erabili aurretik, txigorgailuak eta gainerako aparatu txikiak. - Eduki garbi sukalde osoa. Janariak prestatu ondoren, garbitu sukaldeko tresneria eta azalak, koipea pila ez dadin. - Alkohola edan edo logura ematen dizun botikarik hartu baduzu, ez ibili sukaldean janak prestatzen. - Urrundu haurrak sukaldetik eta arropa lisatzeko tokitik. Jarri bero dauden edo sua duten tresna eta gauzak haien eskumenetik kanpo.
Sutea gertatzen bada,
zer egin?
Sukaldeko suteak eragindako bost heriotzatik biren arrazoia, sutan zegoen janaria inork ez zaintzea da.
Kontuz gasa eta elektrizitatearekin - Deskonekta itzazu erabili ohi ez diren tresna elektrikoak. - Entxufean ez konektatu aparatu asko. - Ez erabili zuzen babesturik ez dagoen hari elektrikorik. Konpon itzazu hari horiek edo zokoratu betirako. - Ez aritu sare elektrikoan zorua bustita dagoenean. - Irakurri arreta handiz etxetresna elektrikoen argibideak, erabil itzazu behar bezala. - Martxan dagoela, ipini etxetresna elektrikoa motorea erraz egurasteko moduan. - Busti den etxetresna elektrikorik ez konektatu sarean, harik eta lehor-lehorra dagoela seguru jakin arte. - Erre-usaina aditzen baduzu, aztertu sorburua: baliteke elektrizitate-instalazioa gehiegi berotu izanaren ondorioz, kortozirkuitu edo, areago, suterik gertatzea. - Begiratu maiz gas-garraren kalitatea: bizi, egonkor, urdin eta isila behar du izan. Zarata eta dardarizoka hasten bada, eta mutur horiak ateratzen bazaizkio, deitu zerbitzu teknikoari, aparatuak azter ditzan. - Erregailuetara doan gaseko giltza ireki aurretik piztu pospoloa edo metxeroa. - Erretzen ari bazara edo gertu bero-iturririk baldin badago, ez aldatu butano botila. - Gas-ihesik gertatzekotan, ez piztu edo itzali argirik. Egurastu gelak ahalik eta gehien eta deitu mantenuaz arduratzen den konpainiari.
- Itzali bero-iturria, ahal bada. Eten korronte elektrikoa eta itxi gaseko sarrera. - Sua txikia eta kontrolatzeko modukoa bada (bakarrik) saia zaitez itzaltzen: jarri zaitez sua eta ihes-bidearen tartean. Deitu 112 larrialdietarako telefonora lehenbailehen. - Sua itzaltzerik ez baduzu, ez arriskatu ezer alferrik: bilatu toki segurua eta urrundu zaitez arriskutik. - Eraman itzazu, ahal bada, erregaiak edo produktu suharberak sutatik urrutienera. - Sukaldeko elementurik sutan hasten bada, bildu estalkiren batekin edo itzalgailuko soda-bikarbonatoarekin. - Sutea gertatzen bada, eduki itxita labeetako ate guztiak. - Gantz edo likido suharberak erretzen ari direnean ez bota urik inola ere, urak sutea zabalarazi egingo luke eta. Instalazio elektrikorik arriskutan baldin badago ere, ez erabili urik.
GOGOAN IZAN 112 TELEFONOA
D
oanekoa den telefono baten bitartez (112), herritarrari larrialdiei aurre egiteko zerbitzu integral eta koordinatua eskaintzen zaio. SOS DEIAKen 112 telefonoak urtean milioi bat baino dei gehiagori erantzun die. Telefono honi esker, edozein larrialdiri aurre egiteko laguntza jasoko dugu, arazo bakoitza konpontzeko beharrezkoak diren baliabideen mobilizatuz: anbulantziak, suhiltzaileak, Ertzaintza, erreskaterako taldeak, e.a. Estadistikarako datua: herritarrak 112ra deitzen duenetik baliabide horiek gertaera izan den lekuraiono iristen, batezbeste, 8,2 minutu baino ez da pasatzen.
14
ELKARRIZKETA Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Josu Tellabide: “Gure baserriek sortu zuten Usurbil” “U SURBILGO BASERRIAK
ETA
BASERRITARRAK ”
LIBURUA AMAITU BERRI DU
A
zkenean iritsi da eguna. Luze joan da, baina 800 orriko liburu mardul bat ez da egun batetik bestera osatzen. Liburua abenduaren 10ean aurkeztuko den arren, Josu Tellabide egileak xehetasun ugari ematen ditu honako elkarrizketan. Estrainekoz, gu izan gara elkarrizketatzaileak; eta bera, elkarrizketatua. Lehen entrebista Ibarrola Haundin egin zuela uste du Josuk, ez du ondo gogoan. Ez da harritzekoa, 300dik gora elkarrizketa egin baititu. Temati aritu da lanean eta, orain, denbora luzean bildutakoa aurkezteko unea iritsi zaio. NOAUA! Kultur Elkarteak, sortu zenetik gaur arte izan duen erronka handienetakoa gainditu du liburu honekin. Nola definituko zenuke liburua? Pretentsioak apalagoak ziren hasiera batean. Herri askotan egin dira baserrien zerrenda batzuk, baserrietaz hitz eginaz. Gipuzkoarrok ez ditugu Egipton bezala piramideak, gure ondarea baserriak dira. Atlantiko isuri aldeko euskaldunak ez ditugu monumentu erromanikoak, ez eliza ederrik, ezta gaztelurik ere, Araban eta Nafarroan bezala, baina baserriak ditugu. Gure aberastuna horixe da. Gure monumentuak horiek dira. Egipton piramideak dituzte, guk baserriak. Gipuzkoan ziren 12.000 baserrietatik, orain, 7.000 mila geratzen dira. Herriak, komunitateak, baserri horien inguruan sortu ziren. Gure baserriek sortu zuten Usurbil. Hala ere, Usurbilgo kasua ezberdina da. Komunitate ezberdinak sortu ziren,
Zubiaurrenea, 3
Abenduaren 10ean egingo da “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburuaren aurkezpen-ekitaldia.
bakoitza bere nortasun propioarekin. Horietako bat, Aginagakoa. Zubieta ere hor dago. Zubietako kasua berezia da Euskal Herriko historian, kasu bakarrenetakoa izango da. Usurbil osatu zenean, Zubietak aukera bat egin behar du eta euren artean ez dira ados jartzen. Batzuk Donostiara pasa ziren, eta besteak Usurbilgo herri berriarekin bat egin zuten. Zatiketak oso handiak izan dira gaur arte; gainera, sortu ziren komunitate horien artean (Elizalde, Kalezar, Urdaiaga...) bazen isolamendu bat.
TABERNA-JATETXEA
Katalogo kutsua gainditzen duen liburua dela esan daiteke, beraz. Bai, bai. Liburuaren xedea xumeagoa zen. Antzeko liburuetan, baserrien izenak, argazkiak, jabeen datuak eta zenbat behi dituzten azaldu ohi dira. “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburuan, baserrien ondare historikoaz aparte, baserritarren bizitza ere islatu dugu. Hala ere, ez da ukatu behar Beterri inguru guztian (Tolosa kontuan hartu gabe), Usurbilek mantentzen dituela baserririk, eraikuntzarik onenak. Askogatik gainera. Zergatik hori? Karlistadetan, Oiartzun, Errenteria, Hernani, Urnieta, Andoain
ELKARRIZKETA
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
eta Donostian baserri ia denak suntsitu egin zituzten. Usurbilen, Orion, Aian... mantendu egin dira. Aduna ere, suntsitu egin zuten. Lehen esan bezala, baserrien zerrenda bat egin nahi zen haisera batean. Gero, baserrietara joaten hasi nintzen. Arratsaldeak eta egun osoak pasa ditut baserri askotan, bertako sentimenduak jaso nahian. Baina etxe bakoitzak bere historia du. Egunez egun, birdefinitzen joan den liburua izan dela esan daiteke. Iñaki Salsamendirekin eta Zaloa Arnaizekin herriko artxibora pasa ziren argazki pilo bat. Erretratu zaharrak jaso eta kontu ezberdinak bildu ditugu baserriz baserri: soldadu joan zeneko baten argazkia dela, bestearen komunioko irudia dela... Azkenean, baserritarren istorio ugari bildu da liburuan. Hasiera batean, denei espazio aldetik tratamendu bera eman nahi genien, baina ezinezkoa egin zaigu, baserri bakoitza mundu bat da. Pasarte adierazgarrienak jaso ditugu. Oso ona zelako itxi egin behar izan zuten sagardotegiarena, adibidez. Trena Santuenetik pasatzen zenean, Bereiartza ondoan geratzen zen trena. Sagardoa hain ona zen, Donostiako sonbrerodunak sagardotegira etorri eta bi egun geratzen zirela, mozkor-mozkor eginda eta baserritik mugitu gabe. Ezin zituzten baserriko lanak egin, sagardotegia eraman, mozkorrak agoantatu... eta itxi egin zuten sagardotegia. Hori kontatu ziguten. Horrelako anekdota piloa jaso da liburuan. Beste baserritar batek bertsotan kontatu zidan baserriaren historia. Beste
batean, hemengo amona bat baratzean lanean topatu nuenekoa. Ni bere alabarekin egon nintzen eskolan, parbulito bezala. Duela 50 urte gertatutako gauza oroitarazi zidan; bere alabaren erraztuna bueltatu nuenekoa. Amona honen alabak erraztuna galdu zuen eta nik erraztuna topatu eta bere etxera eraman nuen. Bada duela 50 urteko kontu hori gogora ekarri zidan. Bere aurrean agertu nintzenean, ondo gogoan zuen garai hartako pasarte hura. Liburuan anekdota ugari jaso dut, baina nik ere anekdota asko izan ditut. Zentzu horretan, liburua bizia da. Nondik sortutako komunitateak diren argitzean ere, ahalegin handia jarri dut. Orokorrean zer harrera egin zaizu? Izugarrizko harrera ona egin didate. Arazorik gabe, konfidantza osoz; askotan, besteen bideak argitu dizkidate. Orain zendu den Jorge Aizpurua panaderoa zenak, adibidez, erreferentzia asko eman zizkidan. Bere ogibideagatik, pista asko argitu zizkidan. Zorrotza al zara lanean? Ahalegina egin dut. Batzuei, 50 aldiz deitu diet telefonoz! Eta baserri batzuetako bidea, behin baino gehiagotan egin dut... Argazkiak garrantzia handia du liburuan. Argazkiak izugarrizko indarra du. Ez dakit Internetekin zer gertatuko den. Baina pertsona batek bere burua argazki batean islatuta ikusten duenean, bere sentimendu guztiak mugitzen dira. Instant batean, bere historia osoa ekartzen du burura. Pentsa, 70 urterekin komunioko irudia begiratzea zer den. Bizitzaren lekuko dira argazkiak.
15
“Baserrien defendatzaile sutsua”
J
osu Tellabide 1943. urtean jaio zen, “gose garaian”. Seme bakarra, Donostiako Ibaeta auzoan bizi da, “Donostiako erdigunea eta Usurbilgo erdigunearen tartean”. Bi alaba ditu, Muskilda eta Ihintza, eta pozik ageri da aita; aitaren afizioak/ofizioak konpartitzen dituztelako bi alabek. Liburua osatzerakoan ere, bidelagun izan ditu alabak. Ogibidez, etnografoa da gure protagonista. Ondare historikoa katalogatzera dedikatzen da, betiere, baserriei loturiko ondarea. Foru Aldundiarako eta Eusko Jaurlaritzarako egiten du lan. Baina Donostiako Udalarentzat ere hainbat lan egiten ditu. Berriki, kale berri guztien aukeraketa bat egin du, deskripzio toponimikoekin eta Donostiarekin zerikusia duten datuekin. Donostiako Usurbil Plaza dena, esate baterako, Josu Tellabideri esker izendatua izan da. 1998an Zubietako deslindea egin zuen. Lan horri esker, Usurbil eta Donostiako udalerrien zorionak jaso zituen Tellabidek. Afizioz, idaztea du gogoko. Donostiako Irutxulo astekarian, “Ezagutzen duzu Donostia?” atalerako artikulu sorta argitaratu zuen, eta noizbait, artikulu denak liburu batean jaso nahiko lituzke. “Baserrien defendatzaile sutsu” honek, laster, bere lanik mardulena aurkeztuko du: hizpide dugun “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak”. NOAUA!k argitaratu eta, besteak beste, Usurbilgo Udalak diruz lagundu duen liburu hau abenduaren 10ean aurkeztua izango da.
“Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburuaren aurkezpena abenduaren 10ean egingo da
U
surbilgo Baserriak eta Baserritarrak” liburuaren kaleratze-eguna iragartzeko moduan gara. Okerrik ez bada, abenduaren 10ean egingo da aurkezpenekitaldia. Azken urteotan, NOAUA! Kultur Elkartearen erronka handiena izan da. Estimatzekoa liburu honen inguruan aritu diren lagun denen ahalegina. Bereziki, nabarmentzekoa, Josu Tellabide egileak lan honi eskaini dion denbora.
Josu Tellabide, dagoeneko, lasaiago dabil. Eta gustura, egindakoarekin: “pertsonalki, lasaitasun izugarria hartu dut liburu honekin. Lasaitasuna, baserritarren bizimodua isladatzea lortu dudalako. Hala ere, niretzat informatzaile guztiak ere liburu-egileak dira; nik eskribanoarena egin dut. Beren bizinahiak, borrokak, kezka, bizi-pozak... biltzen saiatu naiz, lortu dudala uste dut”, dio Tellabidek.
16
PORRUSALDA
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Zentroaren Santa Zezilia eguna ospatzeko bi Eguneko inaugurazioa alean azaldu genuen kontzertu antolatu ditu Zumartek Aurreko moduan, azaroaren 13an egin zen Eguneko Zentroaren inaugura-
A
zaroaren 22a, Santa Zezilia eguna, musikariak zoriontzeko eguna izan ohi da. Ohi bezala, Zumarte Musika Eskolak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Baina Santa Zezilia astelehenez egokitu denez, lehenxeago egingo dira ospakizun-ekitaldiak. Udarregi Ikastolak jasoko du lehen kontzertua, azaroaren 19an. Hurrengo egunekoa, hilaren 20koa, Salbatore Elizan egingo da eta Vivaldiren obraz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
Esan bezala, lehen kontzertua Udarregi Ikastolako areto nagusian izango da, azaroaren 19an ostirala, arratsaldeko 19:30ean. Zumarte Musika Eskolak antolatu duen jaialdi honek Udala eta Udarregi Ikastolako laguntza izango du. Bertan, Zumarteko talde instrumental txikiak (ikasle gaztetxoenak osaturikoak) eta Zumarte-Orereta eta Zumarte TxikiOrereta Txiki abesbatzak parte hartuko dute. Musika ugari entzuteko aukera izango da. Bigarren kontzertua, aldiz, Salbatore Elizan baina azaroaren 20an, larunbata. Udalak antolaturiko jaialdi hau arratsaldeko18:30ean hasiko da.
Vivaldiren obra Kontzertu honetan, Aita Garayoa Abesbatzak hartuko du parte. Salbatore Elizan bilduko dira abesbatza, soprano eta kontratenor bakarlariak, bibolin eta oboe bakarlariak eta
Telf: 943 36 61 21
zio-ekitaldia. Bertako arduradunekin batera, udal ordezkari politikoek hartu zuten parte inaugurazioan.
Bi jaialdi egingo dira aurten.
organojoleak. Kontzertu honetan, Vivaldiren obrak entzun ahal izango dira, betiere, Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean. Zumarte Musika Eskolarekin jarraituz, dagoeneko hasi da lanean musika mintzairako helduen taldea. Ordubeteko eskolak astelehenetan jaso ohi dituzte, arratsaldeko 20:00etan hasita. Azaroaren 8an izan zuten lehengo klasea eta, maiatza bitarte, musika lantzeko aukera paregabea izango dute.
Urdi単arbe eta Usurbilgo gazteen arteko topaketa berria
A
zken bi urtetan trinketean jokatu badute ere, aurten Garendaingo frontoian ezker-paretean aritu ziren. Urriaren 30ean bildu ziren Usurbil eta Urdi単arbeko pilota eskolako ikasleak. Herri afariaren ostean, hurrengo egunean egin zuten etxerako bidea.
Abenduan, Alemaniara Hala ere, Zumarteren inguruko albisteak ez dira hor amaitzen. Azaroaren 10ean, Zumarte-Orereta eta Zumarte Gazte-Oinarri Abesbatzak kontzertua eskaini baitzuten Pasai San Pedroko elizan. Hori gutxi balitz, abenduko lehen astean Alemanian izango dira Zumarte Gazte-Oinarri Abesbatza-koak. Bi jaialdi eskainiko dituzte bertan. Datorren alean emango ditugu xehetasun gehiago.
Alperroburu, 1
KzGuneko ikastaroak IKASTAROAK *OINARRIZKO INTERNETA (20 ordu) - Azaroak 22- abenduak 3, arratseko 16:00-18:00. (Euskaraz). - Azaroak 22- abenduak 3, arratseko 18:00-20:00. (Euskaraz). AZTERKETAK 1. IT Txartela. Azaroak 19 ostirala, arratsaldez. 18:00-20:00.
MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA
TEL. 36 61 97
ETXEKO
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Babarrun eta sagardo lehiaketa egingo dira Santo Tomas Egunean
Babarrun Lehiaketa Parte hartzaile bakoitzak kilo bat babarrun ekarri beharko du. Ordainean, 9 euro jasoko ditu. Babarruna Santo Tomas egunean bertan eraman behar da azokara. Hala ere, izena aldez aurretik eman behar da, telefonoz: 943 360 321 telefonoan, azaroaren 30a baino lehen. Lehiaketako irabazleek ondorengo sariak jasoko dituzte: - 1. saria: 90 euro + trofeoa. - 2. saria: 60 euro. - 3. saria: 30 euro.
Etxeko Sagardo Lehiaketa Etxean edo baserrian sagardoa egin
Langile berri bat behar du NOAUA! Kultur Elkarteak gun erdiz arituko den diseinatzaile, kazetari eta dokumentazio arduradun bat kontratatzeko lan-deialdia egitea erabaki berri du NOAUA! Kultur Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak.
Abenduaren 19an ospatuko da Santo Tomas Eguna.
NOAUA! Kultur Elkarteak baserritar guztiak gonbidatu nahi ditu Santo Tomas eguneko azokara. Esan dugu, azoka abenduaren 19an egingo da Usurbilen. Hilabete falta bada ere, lerro hauetatik dei berezia egin nahi diegu inguruko babarrun eta sagardo ekoizle partikularrei (hori bai, sagardotegiak lehiaketatik kanpo geratuko lirateke).
17
E
O
hi bezala, Donostian baino egun batzuk lehenago ospatuko dugu Santo Tomas eguna. Aurten, abenduaren 19an egingo da Santo Tomas eguneko azoka Usurbilen. Iaz babarrun faltan, ez zen lehiaketarik egin. Aurten, babarrun eta sagardo lehiaketak berreskuratu nahi ditugu. Baserriko produktuen azokarekin osatuko da abenduaren 19ko festa, igandez.
BERRI
duen orok har dezake parte (sagardotegiak ez dira sartuko lehiaketa honetan.) Partaide bakoitzak 10 botila ekarri beharko ditu, eta bakoitzeko 1,80 euro jasoko ditu. Lehiaketako irabazleek ondorengo sariak jasoko dituzte: - 1. saria: 90 euro + trofeoa - 2 . saria: 60 euro - 3. saria: 30 euro . Sagardoa Santo Tomas egunean bertan eraman behar da azokara. Hala ere, izena aldez aurretik eman behar da, telefonoz: 943 360 321 telefonoan, azaroaren 30a baino lehen.
Baserriko produktuen erakusketa Baserriko produktuen azoka ere egingo da Santo Tomas egunean. Etortzen den ekoizle orok 30 euro saria jasoko du. Izen emateko azken eguna, azaroaren 30a izango da. Baldintzak eta gainontzeko zalantzak argitzeko, deitu gure bulegora: 943 360 321.
FUNTZIOAK: 1. NOAUA! hamaboskarirako eta web orrialderako diseinu eta maketazio lanak. 2. Dokumentazio-lanak. Argazkiak artxibatu eta biltegiaz arduratu. 3. Kazetari-laguntzailea. Albisteak landu eta argazkiak atera. PROFILA: - Dokumentazioan, diseinuan edo kazetaritzan ikasitakoa eta aritutakoa. - EGA edo baliokidea den agiria izatea. - Herrikoa izatea baloratuko da. - Gida baimena izatea baloratuko da. - Teknologia berrietan trebatua izatea. - Antzeko lanetan esperientzia. ZER ESKAINTZEN DA: Sei hilabeteko lan kontratua. Lau orduko lan-saioa, gizarte segurantzarekin. Curriculum-a azaroaren 26a baino lehen ekarri edo bidali: NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri, 3 Z/G 20170 USURBIL E-postaz, helbide hauetara igorri: elkartea@noaua.com erredakzioa@noaua.com
Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98
18
NOAUA! TXIKI
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Erdi Aroa gogoan Udarregiko 2. mailako ikasleak Erdi Aroan murgilduta ibili dira azken hilabete honetan. Ausartzen al zarete Erdi Aroko hizki-zopa honetan Usurbilgo aintzinako etxeen izenak aurkitzen?
Udarregi
Arratzain
Artzabal
Urdaiaga
Gazta単aga
Kontzeju Saroe
Atxega
San Esteban kalea, 8
Kafe berezia!
Telf: 943 36 27 70
MAJERAKO
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
KONDARRAK
19
Zenbat argoila daude zintzilik Salbatore elizako hormetan?
Denborapasa
Jendetasuna
IRUDIKO ERAIKINA
Bozkario, poz
Ikusgarria
Ukimendua
Osmioa
Harroputza
Bokala
Uranioa Euskal Herria
Beren egina
Murruak, harrizko hesiak
Denbora
11
Hedabide mota
Krisialdi
Aldrebesa
Nitrogenoa
Ez emea
Sasi
Masurioa
Nekagarria
Zuberoako udalerria Filosofiaren adarra
Itsatsi, erantsi Iparraldean, zara
Zaude
Egilea: LUMA Soluzioa: 22. orrian
Barazki lekadun
Mezaren hasieran Gramoa
Bost bider bi
Bizkaieraz, iratzea Nire
Bokala
Artsenikoa
1
Arabako alderdia
Alderantziz portu
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Goardiako farmaziak
Eusko Tren-en tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03
* Astegunetan bakarrik
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20
/ Zerbitzu berria, egunero
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54
* Astegunetan bakarrik
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09
/ Zerbitzu berria, egunero
Azaroak 19, ostirala E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Azaroak 20, larunbata E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Azaroak 21, igandea E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Azaroak 22, astelehena E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Oa, Kontzeju Zaharra 1 Usurbil Azaroak 23, asteartea E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Tanko, Idiazabal 39 Urnieta Azaroak 24, asteazkena E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Azaroak 25, osteguna E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Correa, Perkaiztegi 8 Hernani Azaroak 26, ostirala E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Aizpuru, Latxunbe Berri 11 Hernani Azaroak 27, larunbata E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Etxebeste, Elkano 9 Hernani
Eusko Tren-en autobus ordutegia Donostia
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00
Urbil
08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55
**Aiaraino
Usurbil Zarautz
08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25
08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara
Zarautz Usurbil
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez
Azaroak 28, igandea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Etxebeste, Elkano 9 Hernani Azaroak 29, astelehena E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Azaroak 30, asteartea E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Gomez, Nagusia 14 Hernani Abenduak 1, asteazkena E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Abenduak 2, osteguna E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Abenduak 3, ostirala E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Abenduak 4, larunbata E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Abenduak 5, igandea E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani E:Egunez G:Gauez E/G:Egunez eta gauez
2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean
Urbil Donostia
07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00
Asteburutan Larunbat lanegunetan
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.
Datorren Noaua! Abendua As.
6 13 20 27
Ar.
Az.
Os.
Ost.
La.
Ig.
7 14 21 28
1 8 15 22 29
2 9 16 23 30
3 10 17 24 31
4 11 18 25
5 12 19 26
Hurrengo alea
Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
GAZI GOZO GEZA
Oharrak
Txerrimunik ordainetan
ETXEBIZITZA - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364 469. -Alokairuan konpartitzeko pisua edo gela hartu nahi dut. 647 97 38 44 (Lourdes). -Pisu bat alokatuko nuke. Premiazkoa da. 661267503. -Usurbil edo inguruetan pisua errentan hartuko genuke. TLF.: 645722874 SALEROSKETAK / GARAJEAK -Baserriko babarrunak saltzen dira. Kiloa 10 euro. Interesatuak deitu 600901150 telefonora. - Garaje bat daukat alokairuan jartzeko Kale Nagusian (Bizkarreko etxeetan) 240eurotan. 100m2takoa da eta kotxea erraz sartzen da. Interesatuak deitu 943458284. - Kotxe bat salgai daukagu 600 eurotan. Interesatuak edozein ordutan deitu 635729637 telefonora. - Usurbilen, Urbil merkatal-zentruaren ondoan 420 m2tako lokala salgai edo alokatzeko. Bulego bezala erabiltzeko egokitua, lokal argia, ordenagailu-sarea instalatua, ordenagailu askorentzako hargunea. Tf. 943-363040. - Garaje bat alokairuan uzteko prest nago, bi marraduna. Bizkarren, 50 euro hileko. Telefonoa: 687 40 62 09. - Aparkalekuak dauzkat salgai prezio oso onean Bizkarra 1-8 etxe taldean, Kale Nagusia 3 zbkan. Interesatuak deitu 607905859 telefonora (Imanol). LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko:619 844 556. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. - Neska euskaldun bat behar dugu, arratsaldez umeak Ikastolatik jaso eta 3-4 orduz zaintzeko. Gida baimena izatea baloratuko da. 639 670 999 / 667 592 679. Lan-eskaintzak - Jatetxe batean zerbitzari lanetarako pertsona bat
behar da. Interesatuak deitu 943363358 telefonora. - Orion pertsona heldu bat zaintzeko emakume bat behar da. Interesatuak deitu 943371128 (MªKruz) edo 943372639 (Ina). - Asteburuetan lan egiteko ileapaintzaile laguntzaile bat behar da. Interesatuak deitu 943361971 telefonora. - Usurbilen taberna bat traspasatzen da. 620 259 672. - Pertsona bat behar da 6 urteko haur bat zaintzeko eta etxeko lanak egiteko (plantxa, jana). Lan ordutegia astelehenetik ostiralera 16:30tik 19:30ra. Interesatuak deitu 686932720 telefonora. - Usurbilgo taberna batean astebukaeratan lan egiteko pertsona bat behar da. Interesatuak deitu 943374021 telefonora (asteartetan ez deitu). BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Pottoka salgai. 8 hilabeteko zaldikoa, beltza, bertako arrazakoa. Bazterrak garbitzeko aproposa. Tf: 943 65 0619 (arratsaldez 17:00-20:00). -Gabonetarako haurren etxetxoa salgai! Kolorezko plastiko oso gogorrez eginiko etxea (120 X 120 cm). 2 leiho, ate bat, mahaitxoa eta telefonoa. Egoera onean. 75 euro. Tf. 627 271215. - VW Passat TDI familiar bat salgai daukagu. Interesatuak 652728303 telefonora deitu. - Ekonomika sukalde bat saltzen da (labea ere badu). 6 urte ditu eta ondo zaindua dago. Prezioa negoziatuko da. Interesatuak deitu 617242660 edo 943361751 telefonora (Nerea). - Kaxkotik Kalezarrerako bidean Ray-Ban markako eguzkitako betaurreko batzuk aurkitu ditut. Galdu dituenak deitu 943361469 telefonora. - Bideokamara bat saltzen dut, Canon XL1 semiprofesionala, bateria eta tripodea barne. Gutxi erabilia berria dago. 943376902 - 665749615 gauez. - Kanping-karroa salgai, aluminiozko panelarekin. Karabana bihurtzen da. Telefonoa: 943 55 18 32 (Arratsaldez). - Poltsa bat galdu dut herrian. Topatu baduzu deitu 637 046 389 telefonora. - Auto-radio bat saltzen da, Pioner KEH-P 8010 R,. 6 CDrako kargadorearekin. 659 81 23 18. - “Aparador-bitrina” mahaia, sei aulkiekin, berdez tapizatuak salgai. Tf. 659 81 23 18. - Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera eramaten da. Tf. 615755762.
JAIOTZAK - Aitor Zabaleta Molina 2004-X-28. Aginaga
- Izaro Iturrioz Perez 2004-XI-5.
- Unax Gabellanes Taberna 2004-X-30. Santuenea
- Markel Egizabal Rikondo 2004-XI-5.
943 36 19 51
21
- Markel Rozas Garcia 2004-XI-5. - Alazne Santiago Añorga 2004-XI-7.
Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42
Zorionak hiruoi! Azaroaren 7 Unaxek, 8an Mikelek eta 10ean Itsasok urteak egin zenituzten. Nahiz eta berandu izan, oso ondo pasa genuen denak eta zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez. Zorionak Maitane! Azaroaren 19an 11 urte betetzen dituzunez, zorionak eta besarkada goxo bat etxekoen partez. Egun handia izango da zuretzat eta saiatuko gara horrela izan dadin.
Zorionak Ioldi!! Zure lehengo urtebetzean muxu bat Usurbilgo "izeba" guztiak eta Cadizko "osaba"ren partez. Amatxotaz ere ez gea ahaztu eta zorionak berarentzat ere. Denak zai egongo gara txokolatadara joateko. Ondo pasa!
Zorionak Irati! Azaroaren 28an, zure urtebetetzean, egun ona pasa. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez. Zorionak bikote! Zorionak 50 urte zoragarri hauek elkarrekin bete ahal izateagaitik, San Martin egun euritsu honetan. Izan ere, edozeinek ez du izaten urrezko eztaiak betetzeko aukerarik. Zorionak eta muxuak etxekoen partez.
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2004ko azaroaren 19a
Musikaren txokoa
Agenda
Hiru Trukuen itzulera
Azaroak 19, ostirala - Kontzertua Udarregi Ikastolan. 19:30ean, Zumarteko talde instrumental txikiak (ikasle gaztetxoenak osaturikoak), Zumarte-Orereta eta Zumarte Txiki-Orereta Txiki abesbatzak. Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola. Laguntzaileak: Udala eta Udarregi Ikastola. Azaroak 20, larunbata - Kontzertua Salbatore Elizan. 19:30ean, Garayoa abesbatza. Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Azaroak 22, astelehena - Odola emateko aukera berria, herriko anbulategian. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Egun horretan bertan, elkarteko loteria izango da salgai. Azaroak 28, igandea - Erle Eguna. Azaroak 30, asteartea Udal jabegoko etxebizitza sozialen deialdira aurkezteko azken eguna. Epea eguerdiko 13:00ean amaituko da.
✪ A ✪
I
✪ N ✪
X
I
K
A ✪ K R
I
S
I
R A ✪
U D A
✪ G ✪ Z P
O L
I
I
L
✪
R R
I
R A
E
T
T
E
A
A ✪ O
S
I
T
N A H A
S
B
N G A N A
✪ Z
X
I
A R A ✪ H A R R O A A ✪
I
✪ M A ✪ U ✪ M E
✪ A ✪
✪ N ✪ H A R R
S
E
I
R
E
E
T I
I
U A
A K
keen kultura dira, Nafarroako hainbat bailarako kantuak, eta hainbat garaitakoak; erromantzeak dira gehienak, baina badago baladaren bat edo beste ere». Orotara, hamahiru abesti jaso dituzte, Nafarroako hamahiru kantu zahar.
Egin kontu
Odol Emaileen Eguna, begibistan
A
Soluzioa ✪ E
E
lkarlanean aritzeko denbora hartu dute, berriz ere, Ruper Ordorikak, Bixente Martinezek eta Joseba Tapiak, euskal kantagintzako hiru trukuak. Euskal Herriko hainbat kantari handik abestu dituzten Nafarroako kantu ezagunez gain, ahoz ahoko transmisioak bazter utzitako makina bat altxor ere bazeudela deskubritu zuten Hiru Trukuko kideek. Horietako zenbait jaso eta burubelarri ekin zioten lanari, 2004. urte hasieran topatutako hitzak musikaz janzteari. Ruper Ordorikak esan berri duenez, “kantu hauek mundu oso batez mintzo dira. Letra larriz idatz daite-
benduaren 8a Usurbilgo Odol Emaileen egun handia izan ohi da. Dagoeneko hasi dira prestaketa lanak. Honela dio Odol Emaileen Elkarteak igorri digun idatziak: “abenduaren 8an, lehenik, meza izango da herriko Salbatore Deunaren parrokian. Beti bezala, odol emaile izandako guztiak gogoratuko ditugu. Normalean ez ditugu aipatzen izenak, gehien bat inor ez dezagun ahaztu. Baina aurten bi aipatu nahi ditugu bereziki, eta inor mindu gabe, espero dugu denok onartzea aipamen berezi hauek. Batetik, bereziki gogoratu nahi dugu Juste Rekondo. Orain 30 urte herriko
elkartearen sortzaileetakoa izan zelako, eta jarraian 25 urtetan taldearen buru izan zen. Lan bikaina hasi zuen eta berari eutsi nahian jarraitzen dugu. Bestetik, Jorge Aizpurua gogoratu nahi dugu. Herriko elkartea funtzionatzen hasi zenetik, doan eskaintzen zuelako odol-emateetan jaten den ogia, eta gaur egun bere sendikoek jarraitzen dute eskaintza berarekin. Eguerdian, Atxega Jatetxean bilduko gara alaitasun giroan. Bertaratu nahi duenak, mesedez aurrez izena eman dezala, azaroa bukaera baino lehen”. Patxi 615760458 / Agustina 943363102 Kattalin 943362139/ Maite 943366040
USURBILGO OFIZIOAK IG EL TS ERI TZ A
URDANTZI
Tel.: 943 361439 Mob.: 649 435475 649 435476
ZURE ESKUR A DITUZU AR O ZT EG IA K
ERRAZKIN IGELTSERITZA
☎ 943 37 26 79 ☎ 36 51 25 urki-mitxe@euskalnet.net
BE R E ZI A R TU A S . L. Egurra eta egurraaluminiozko LEIHOAK eta ESKAILERAK Aginaga
Telf: 943 37 15 71
JOSE AIZPURUA UNANUE Igeltseritza eta pintura
Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83
Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67
JOSUE ARANZAZISTROKI Igeltseritza
eta
pin-
Juan
Jose enea, 6 Kalezar 943 36 05 50- 606 37 21
RAMON BARCENI-
. Pikor pintura eta gotele lanak . Papereztatze- lanak . Pintura-lanak orohar
E U G E N I O NORIEGA PLADURREZKO LANAK TEILATU MODULARRAK DEKORAZIOAK Erdiko kalea, 12 Telf: 943 36 56 65616 92 60 25
JOSE ANTONIO
ELORZA JOXE MARI
Galtzaragaina 2-2B Telf 943 37 34 70
IKUTZA Ugarte, 4 Kalezar
iturgintza
Telf eta faxa: 943 37 12 21
BARRENETXE SALSAMENDI ARREGI,
PI NTURA K
ESK AI OLA K
Telf.:943 362664 Faxa: 943 374002 Barren Etxe kalea, Zubieta
PORTULARRUME - Bainuko altzariak - Era guztietako manparak
Telf: 943 36 46 37
Telefonoa: 943 37 64 15 Faxa: 943 36 05 10
Mobila: 629 46 09 66
E LEK TRIZITA TE A ✘ Enpapelaketak eta pinturak orokorrean ✘ Lurzorak jartzen dira
Telf: 943 36 60 19- 36 34 60
Gida honetan azaldu nahi baduzu: 943 360 321 / publizitatea@noaua.com
JOSEBA ARANGUREN ☎ 943 83 00 72 659 88 39 12