Skip to main content

NOAUA!! 192 alea

Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2004ko azaroaren 5a IX. urtea - Usurbil, 192. zenbakia

Eguneko Zentroaren lehen urteurrena

Aritzetako bizilagunen

testigantza


ATARIKO

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Txirrikitutik E

HAIZEA

3

uskal Herrian errepresioaren aztarna herritar askok bizi izan du eta zoritxarrez, oraindik bizi du. Errepresioarekin bukatzeko sistemarik eraginkorrena elkartasuna dela ezin dezakegu ukatu. Usurbilgo Etxerat! eta Errepresioaren aurkako taldeak Herriak Badaki liburuan garbi azaltzen digute urteetan herritar asko aritu dela lanean, era antolatuan, eta horretan jarraitzen duela gaur egun ere atxilotuei, torturatuei, preso eta erbestean daudenei, epaituei eta hauen guztien senitartekoei elkartasun hori helarazten. Horren adibide 2002ko urtarrilaren 23an ateratako argazki honetan ikusten duzuena da. Patxi Segurola Maioz usurbildar presoak 25 egun baino gehiago zeramatzan gose greban. Egoera hau salatzeko asmoz “Solidarioek” N-624 errepidea (Atxegalde Egilea: Noaua! K.E., 2000-01-23, N-624 errepidea auzoaren parean) 15 minutuz moztu zuten, euskal presoen eskuJabetza: Noaua! K.E. bideen aldeko ekintza bat eginez. Errepidearen mozketan parte hartu zuten aerolitoz jantzitako zortzi solidarioetatik, lauk izotz errepide bazterrera eraman eta identifikatu egin zituzten. blokeetara lotu zituzten euren buruak aerolitoak balira bezala. Presoen eskubideen aldeko protesta-ekitaldi hau egiteagatik, Beste bi solidariok “Euskal Herriko aerolito solidarioak. 27an zortzi solidarioek 800.000 pezetako isuna jaso zuten baina elkargreba orokorrera” zioen pankarta eutsi zuten eta beste biek berriz, tasunaren doinuak Patxi eta gainontzeko euskal presoenganaino presoen inguruko informazioa banatu zieten auto gidariei. iritsi zirela garbi geratu zen. Solidarioez gain, beste berrogei herritar errepide ertzean egon ziren presoen argazkiekin. Ertzaintza azaldu zenean, solidarioak Zaloa Arnaiz Ibarguren OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta NOAUA!ko Txirrikitutik atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan gaude. 943 360 321 telefonoan edo fototeka@noaua.com e-postan aurkituko gaituzu.

Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com www.noaua.com

ZUTABEAN, IDOIA TORREGARAI

4. Orr. 6. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN

Koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Publizitatea: Maialen Saez, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maialen Saez, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza

KULTUR ASTEA, AZKEN TXANPAN

10. Orr.

ARITZEKO BIZILAGUNEN TESTIGANTZAK

12. Orr.

Errauste-plantaren egitasmoaz asko hitz egin dugu. Baina lehen aldiz, Aritzetan bizi direnen hitzak bildu ditugu.

IBON BERISTAIN ZINEGOTZIAREN HITZAK

15. Orr.

KZGUNEKO IKASTAROAK AZAROAN

16. Orr.

SERGIO MONTES, JUDO TALDEKO KIDEA

17. Orr.

GURUTZEGRAMA NOAUA! TXIKIN

18. Orr.

EKITALDI AIPAGARRIENAK AGENDAN

22. Orr.

Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Iñaki Salsamendik eginiko irudian ageri da balizko kokagunea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

ESAN

Zutabea

Koloretako kazetaritza Idoia Torregarai

E

dozein egunetan telebista piztu eta ia ezinezkoa da “prentsa arroxeko” programetatik ihes egitea. Hortxe dauzkagu telebista eta “kazetaritzako profesionalak” ez-dakit-zein batekin oheratzen den errretransmititzen edota beste-hark zenbat karies dituen baieztatzen. Ez naiz orain hasiko programa hauek zergatik duten hainbesteko arrakasta aztertzen (nahiz eta gutako inork inoiz ez dituen ikusten, ezta?), nire hausnarketa (gaur egun) kazetaritzak bizi duen izen txarretik bideratu nahiko nuke. Gaur egun eta lehen pertsonan esan dezaket, ofizio gutxik dutela kazetariena baino fama txarragoa (beno, burura pare bat etortzen zaizkit, bai). “Kazetaria zara?— galdetzen dizute, eta segituan—honi ezer ez esan, bestela hortik dena esango du eta—botatzen dizute erdi brometan, baina badaezpada ere. Kazetaria egun (nire ustez behintzat) gezurti, manipulatzaile edota “kotilla” bat bezala ikusia dago, eta egia esan behar badut, ez da harritzekoa. Alde batetik hasieran aipatu ditudan programa oroboteretsuek kazetaritza arinkeriarekin, kaskarinkeriarekin lotzen dute, egunerokotasun eta pribatutasuneko hainbat gai “notizi” eginez. Baina ikusi, ikusi egiten dira programa horiek… Baina “prentsa arroxa” ez da kazetariari izen txarra ematen dion bakarra, ez. Badago

beste kazetaritza bat, batzuk “serioa” deitzen dutena ere mesede gutxi egiten duena (kazetaritza beltza deituko nioke nik). Ikusi besterik ez dago duela aste gutxi batzuk hainbat medioek lau euskal sukaldariei egin zieten akusazio eta epaiketa. Oraindik ezer frogatuta ez zegoenean, oraindik sukaldariek beren burua defendatzeko eskubiderik izan ez zutenerako, epaiketa eta kondena publikoa egin zien prentsa “serioak”. Jarri ditzagun gauzak bere tokian. “Prentsa arroxa” deitutakoa gehiago lotzen dut entretenimenduarekin (hitz bat esatekotan) informazioarekin baino, eta bestetik, argi eduki dezagun: kazetariak eta medioak ez dira orojakileak ez infalibleak; bitartekariak dira batez ere (ezin ditugu beste funtzio batzuk ere ahaztu, iritzi sortarazleena, adibidez). Hau da, gertaera bat eta gizartearen arteko zubi lanak egin beharko lituzkete, baina noski, lehendabizi gertaera hori interes publikokoa dela neurtu behar da eta bigarrenez, BETI iturri desberdinak kontuan hartu beharko lirateke. Hala ere zorionez, gure inguruan oso gertu ditugu kazetaritza eredu txalogarriak; gure inguruko hainbat medioetan lana ondo eta zintzo egiten duten profesional asko ditugu. Horregatik, mesedez, ez sartu zaku berean medio eta kazetari guztiak. Ez al da horrela Martin?

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: Azaroak 19. Idatzia ekartzeko azken eguna: Azaroak 12. Postaz: Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil e-posta bidez: erredakzioa@noaua.com

Zumartegi Poligonoa Aitzezarra kalea, 1 20170 USURBIL

Tlf: 943 36 10 79 Faxa: 943 36 62 92


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

5

Urtebete egin du Eguneko Zentroak

E

guneko Zentroa duela urtebete ireki zen. Orain, Gizarte Zerbitzuek ekitaldi berezi batekin ospatu nahi dute urteurrena. Ospakizuna Eguneko Zentroan bertan egingo da, azaroaren 13an, larunbata, eguerdiko 12:00etan hasita. Etxean bizitzen jarraitzen duen jende helduaren artean, bada egunean zehar laguntza premia handia duenik. Horientzat leku aproposa da Eguneko Zentroa. Laguntza pertsonala ez ezik, psikologikoa eta emozionala ere bermatzen delako. Bost lagunekin abiatu zen Eguneko Zentroa eta gaur egun ia plaza guztiak beteta daude (guztira 12 lagunentzat prestatuta dago egungo zentroa). Zerbitzuak arrakasta izan duen seinale.

9:30etatik 18:00ak arte Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte zerbitzu ezberdinetaz gozatzeko aukera dago: erreabilitazio fisiko, psikiko eta soziala, asistentzia soziala eta sanitarioa... eta, nola ez, bertako langileen laguntza eta babesa.

Bost lagunekin abiatu zen Eguneko Zentroa eta gaur egun ia plaza guztiak beteta daude.

Honi lotuta, urrian eginiko ohiko udalbatza plenoan, Eguneko Zentroko arautegia eguneratua izan da.

Etxebizitza Sozialen esleipena Bestalde, udal jabegoko etxebizitza sozialen gaineko eskubideak esleitzeko bete beharreko lege, ekonomi eta admi-

nistrazio baldintzak jada GAOn iragarriak izan dira (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean). Beraz, etxebizitza sozial hauetan sartzeko izen-emate epea zabalik dago jada. Epea azaroaren 30ean amaituko da, eguerdiko 13:00ean.

Urriako udalbatza plenoetan hartutako erabakiak

U

rrian bitan bildu da udalbatza plenoa. Urriaren 22an, ez-ohiko deialdian; eta urriaren 26an, hilabeteroko ohiko deialdian. Urriaren 22an egin bilkuran, Haur Eskolaren prezio publikoak aztertu ziren. Tarifa berriak 2005. urte

hasieran sartuko dira indarrean. Urriaren 26an, ohiko udalbatza plenoan, ondoko aztergaiak izan ziren mahai gainean. Batetik, egoitzazko hiri lurzorutzat tinkotutako eremu zehatzetan kokatutako merkataldegietan tertziario erabileratik egoitzazkora aldatzeko ordenantzaren erregularizazioa. Bestetik, irrati-

komunikaziorako instalazioen ezarpena eta funtzionamendua arautzeko ordenantza. Halaber, Usurbilgo Eguneko Zentroko Arautegia hasieraz onartu zen. Pleno horretan bertan, bake epaile titularraren eta bere ordezkoaren izendapena ere aztertu zen.

Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98


KALEJIRAN

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

I単aki L abaka

Udazkeneko kontuak

P

ilarica egunez, ehiza garaia baimendu zutenetik, gure auzoko mendiak, batez ere asteburuetan, ehiztariz beteak egon ohi dira. Izan ere, azkenaldiko eguraldiak, hego haize epelak erraztu egin du aurtengo usoen pasatzea eta goiz goizetik entzuten da sekulako tiro hotsa. Ez da giro zenbaitetan, gerra dirudi! Askotan pentsatzekoa da pasatzen den txori orori tiro egiten ote dioten, baina oraingoan badirudi uso dezente ekarri dutela etxera bueltan, lumatu eta afari goxoak egiteko. Hala ere, botatako pieza guztiak ez dituzte biltzen. Bada Andatzara goizean bueltaxka bat egitera atera, tiro hotsak batetik eta bestetik, eta hara non ze topatuko bidean eta ehiztariren batek bota eta bertan gelditutako usoa aurkitu izan duena. Mendira atera ezkero, etxera zerbaitekin bueltatzen dela esan zuenak egia galanta esan zuen, perretxikoak ez badira gaztainak; eta orain, usoak. Bestalde azken hilebetean auzoko baserritarrak bere sagarrondoko sagarrak bildu dituzte, gehie-

nak saltzeko eta gutxi batzuk, tolareak dutenak, beraiek joaz sagardoa egiteko. Aurten nahikoa lan izan dute sagar guztiak biltzen, uzta oso ona izan baita. Urtero bezala, Sansebastianen inguru ikusi beharko dugu zer nolako sagardoa dastatzeko aukera izango dugun. Ederra etor dadila, denok gozatzeko. Orain, berriz, soroan eguraldia lagun, azken babarrun aleak eta artaburuak etxeratzen ari dira. Babarruna ere izugarri bildu da. Bukatzeko, urria agurtu dugunean ordua aldatu egin behar izan dugu. Orain negua gainean, arratsaldeak motzagoak izango dira eta bapatean iluntasuna nagusituko da egun askotan. Irabi aldean paseotxoak egiten ibiltzen den jendeak ere nabarmenduko du hor ez baitago argirik bide bazterrean. Portzierto, urtero bezala, BehobiaDonostia gerturatzen ari den heinean, nabarituko dugu korrikalari kopurua handitzen, lasterketa prestatzen ari den korrikalari ugarik gure ingurua aukeratzen baitu. Usurbildik izango dira hainbat partaide, ea ondo prestatzen diren.

Kaleberri

Bertso-afaria giro ederrean

J

oan den urriaren 23an, Zendoia Tabernan bertso afaria zegoen iragarririk. Jon Maiaren ordez (aurten Usurbila etortzen ez den hirugarren aldia), Aitor Mendiluze etorri zen eta bestalde, Mantxi. 30 lagun bildurik, giro aproposa eta lagunarI 単 a ki tekoa. Bi saio egin zituzten, lehengoa ordu A g i r r e s a r o b e eta laurdenekoa, eta bigarrena 40 minutukoa. Saioa ordubietan amaitu zen. Lehenengo zatian, bertaratutako guztiei banan-bana errepasoa eman zieten bertsolariek. Guztiei buruz zerbait esateko bazutenez, egundokoak entzun behar izan zituzten bildutakoek. Bigarren zatian, aldiz, gai orokorrei buruz aritu ziren, bizi-bizi Mendiluze galderak eginez eta Mantxi ahal zuen neurrian erantzuten. Saio paregabea suertatu zen eta duten maila agerian utzi zuten, batez ere

Mendiluzek. Bestalde, Urriaren 30ean eta 31ean Usurbilgo ordezkaritza zabala (30 lagun inguru) izan zen Zuberoako Urdi単arbe herrian. Batzuk ostiraletik joanda Aitor Udabe eta Jabito trikitilariak "Amaren alabak" ikuskizunean parte hartu zuten. Larunbat arratsaldean, herriko pilotariak Zuberotarren aurka jokatu zuten Urdi単arbeko trinketean giro ezin hobean. Iaz hasi zen pilota partiden bitarteko harreman honek jarraipena izan zuen. Gauean, aldiz, urterik urte egiten den herri afaria. Guztira ehundik gora pertsona bildu zen. Bertan, afaria usurbildarrek prestatu zuten (aurtengoarekin 5. urtea) eta afalostean kantua eta dantza ez zen faltatu. Bi herrien arteko harreman honek etendura ez dezala izan.


KALEJIRAN

Leihotik begira

K

AloĂąa Pulido

Handitzen doan heinean, bide berriak ere egin dituzte gure auzoan, herrira jaisteko. Honekin zera esateko aprobetxatu nahi nuke; eskilarak oso ondo daude, baina “eskilara berrietan baranda bat falta da, baranda bat egongo balitz askoz ere erosoagoak izango lirateke�. Besterik gabe, mila esker eskeinitako arretarengatik eta hurrengorarte.

Errotonda berria nolakoa ote?

H

eldu zait beste behin ere zuei gure auzoaren berri emateko aukera. Udazkena aurrera doan bezala hotzak gero eta gehiago bisitatzen gaitu eta azken egun hauetan ez da bakarrik etorri. Gehien gustatzen zaiona bere lagun haizearekin etortzea da eta batzuetan euria ere eurekin ekartzen dute. Zuhaitzekin jolastea oso gustukoa dutela dirudi, hauen hostoak hartu eta hara eta hona ibiltzen baitira kale guztietatik barrena. Baina azkenaldian ez bezala Atxegaldeko kaleek beste ezohiko bisitak izan dituzte: obrak, eta oraindik ere batzuetan murgilduta diraute. Oraingo honetan Atxegaldek azken aste hauetan izan dituen aldaketa festa komen-

tatu nahi nizueke. Izan ere, duela gutxi Mahaspildegiko aparkaleku inguruko espaloi eta argiak aldatu zituzten, gainontzeko auzoarekin bat itxura berdina izan zezan eta txukunago gera zedin. Zonalde hori beti izan da oso zikina eta utzia eta behintzat orain beste itxura bat hartzen du. Orain, berriz, errotonda berri bat ari dira eraikitzen Kale Nagusian eta honek ere eragiten digu zeharka bada ere. Errotonda honek izango duen forma zein izango den jakitea da batzuon jakin-mina. Usurbilen errotonda nahiko xelebreak egiteko joera dagoela nabarmena da baina ea oraingoan zerekin egiten dugun topo.

At xe g a l d e

aixo oraingoan ere irakurle guztioi. Honakoan ere, nire txanda iritsi da. Leihotik begira jarri naiz eta Usurbil ikusi dut, zein ederra den dena! Gainera Aranerrekaren zati txiki bat ere ikus dezaket, zein leku ederra den, azken boladan joan izan naizenean oso polita ikusi izan dut, erreka bera ere garbiagoa dagoelarik. Aranerrekaz gain, gora aldera begiratzen badut baserri batzuk ere ikus ditzazket, baita Arratzain eta Bordatxo ere. Zubieta aldera begiratzean ere, paisaia zoragarria ikus dezaket. Eta, pentsatzeak hemendik urte batzuetara ezin izango dudala orain ikusten dudanaren erdia ere ikusi, ikaragarrizko pena ematen dit. Kalezar, denbora gutxian ikaragarri hazi da eta gu konturatzerako sekulako etxe pila eraikiko dituzte, lehen aipatu dudan Araneerreka, adibidez, etxez inguratuta geldituko da, a ze pena! Betiko Kalezarrek beste Kalezar bat dirudi, baina hemendik aurrera ere geroz eta gehiago aldatuko da.

7

Kalezar

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

ainara Arnaiz


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Alex Tello

Santuenean ere jolastu daiteke H

aurra nintzela, Santueneako eskubaloi pistak herrian erakargarritasun jakina zuen. Aterperik gabea, gune zabala eta irekia, primerakoa edozein jolas eta kirolerako, hala nola, eskubaloia, futbola, saskibaloia (bi aro zatar haiek non ote?) eta abar. Euriarekin oso irristakorra gertatzen zena ahaztu gabe. Bertan, esertoki ugari zuhaitzen itzalak babestuak ere. Eskubaloiko gunea hamasei urte hauetan kasik aldatu ez den arren, jadanik ez da garai batekoa. Eskubaloiaren jarduera guztia kiroldegian kokatzeak, auzo-giroaren gainbeheran eragin zuen. Egunero Santuenean mugimendua zegoen: partidak, entrenamenduak, txapelketak‌ Motiboa, kalera irten eta auzoekin ‘denborapasan’ egoteko. Egun, haur bat edo beste eta tarteka inor bertan (eta parkean) egon ohi da, baina, tabernak, elkartea, dendak, sagardotegia (jende askoren bilgune) eta bus geltokia dira helduen topagune nagusiak. Bestetik, aldameneko parkearen berrikuntza lanak aurki hasiko dira. Eremu osoa hesitu (honela, errepidera jaisteko eskailera edo pasabide arriskutsua

itxita), zuhaitzei adarrak moztu eta bankuak, kulunkak, txirristra txikiak eta bestelako jolas aparailuak eraman dituzte. Ea inguru horri itxura polita eman eta probetxuzkoa egiten duten. Ping-pong mahaia ondo legoke, baita nolabaiteko kulunka helduek haurrekin batera jolas edo elkarrekin dezaten. Adibidez. Parkea eraberritu bitarte, garai bateko haur eskolako gela bat zabalik dago. Ordezko aukera haur eta gurasoek arratsaldea igaro ahal izateko, batez ere eguraldiarengatik ezerosoak gerta daitezkeen egunetan. Auzoko alternatiba etxean ez gelditzeko, herriko frontoia edo Askatasuna plazara joateak merezi dezakeelarik, auzoko eta herriko haurrei Santuenean ere jolas dezaten gonbitea luzatzen diet. Noizbehinka Santuenean eta herriko auzoetan jarduerak antolatu izan dira, eskerrak, Santueneak bizia eta euskal giroa behar baititu! Azkenik, orain urte gutxi Santuenean bizitzen dagoen bikote gaztea agurtu eta zoriondu nahi dut, ezkontzarako San Estebanen ermita aukeratu zuten. Bai leku polita!

Urdaiaga

Udazkenean San Estebanen zer berri?

N e re a Aizpu rua

A

gur bero bat guztioi Andatzaren magal honetatik! Uda amaitu eta berriz ere hemen nauzue bueltan gure auzoaren berri emateko prest. Egia esan, ohikoa den bezala, ez da gauza handiegirik pasatzen gure paraje hauetan. Datorren urterarte agurtzea kosta egiten zitzaiola eta udak ere bere azken egunak eskaini nahi izan dizkigu. Izan ere, azken asteotan eguraldi ona eta tenperatura altuak izan ditugu lagun. Eta urte garai honetan ohikoa den bezala, izan da mugimendurik gure txoko hauetan ere. Udazkenarekin batera, sagardoa egiten hasteko garaia heldu da. Mama gozoa gustora edaten dugun arren... aurrez lan handia egin behar da aizue! San Esteban alde honetan sagasti ugari dugu eta irailean hasita jende ugari ibili da sagar biltzen. Batzuk sagardogileei saltzen diete bildutakoa eta gutxi batzuk baserrietan sagardoa egiteko ohitura mantentzen jarraitzen dute.

Bestalde, Andatzara perretxiku bila joan direnak ere badira. Goizean-goiz esnatu eta inork aurre hartu baino lehen, Andatza txokoz-txoko miatzen dute batzuk. Eta perretxikuak eta sagarrak behin aipatuta... ehiztariei ere egin beharko zaie aipamena. Arratsaldean nahiz goizean, tiro hotsa entzun liteke gurean.


KALEJIRAN

Gutunak

U

dak alde egin ostean, San Praixkuak ere bukatuta, negu iluna datorkigu, alaitasunak eta kolore argiak alde batera utzi eta neguko arropa iluna armairutik atera eta babarrun beroak jateko garaia da. Hala ere, tristuran erori beharrean, nik urtaro bakoitzari bilatzen diot bere xarma! Hau dena polita bada ere, NOAUA!k ematen didan aukera aprobetxatu asmoz, herritarrei gogorarazi nahi nieke badirela gure herritarrak urtaro bakar bat ezagutzen dutenak: gartzelakoa. Hau aprobetxatu asmoz, aginagatar guztioi animatzen zaituztet hauei gutun bat idaztera, seguru Xomorro, Simio eta Jokinek (“Termi” Agiñako lagunen artean) eskertuko dutela. Aurten, gainera, gogoratu Simio atxilotu zutela bost urte bete direla. Ea ba negu honetan herriko presoak zuen gutunak jasotzen dituzten eta gertuago sentiarazten dituzuen.

Xabier Aranburu Muguruza C.P. Herrera de la Mancha Modulo 2 / Apartado 77 13200 Manzanares Ciudad Real

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Oxkar Sa nta m aria

Patxi Segurola Maiz Número 12172 M. D’arret de la Seine-Saint Denis Avenue Vaovan – 93422 Villepinte – Cedex Paris- Francia Jokin Errasti Elorza Módulo 1 Centro Penitenciario Alama Monte Racero S/N 36830 Pontevedra

O

rain dela hilabete, Kilometroaken festa ospatu zen Zarautz-Orioko ibilbidean. Bertan, urtero ohi den bezala, ehun mila pertsona baino gehiago bildu zen. Izugarrizko muntaia izaten da ekitaldi hau. Nik, beste Kilometroen festa bat ekarri nahi dut gogora, hain zuzen ere, 1978an Zubietan ospatu zena, ona izaten baita urteak pasa ondoren aurreneko Kilometroak haiek, gaurkoekin alderatzea; eta bestetik, interesgarria iruditzen zait gure herriaren gertaera zaharrak noizbehinka gogora ekartzea. 1978an, bigarrenez ospatu zen Kilometroaken festa. Gure herrian izan zen, eta bildutako dirua, Axular, Bilintx eta Ibai lizeoentzat izan zen. Gure herrira, hainbat pertsonaia ospetsu hurbildu zen, kronikek diotenez, hala nola: Joxe Miel Barandiaran, Nestor Basterretxea, Joseba Elosegi, Realeko jokalariak… Iturengo ttunttorroak ere bisitari izan genituen.

Hala ere, eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu ez, izan ere, eguraldi goibel eta euritsu batekin ekin zioten ibiltariek sei kilometroko zirkuitoari. Zubietako Kilometroak, bigarrengoa egiten dute historian. Lehenbizikoa, Beasainen antolatu zen, eta hango ikastolaren partaide bati bururatu zitzaion ideia, Estatu Batuetatik kopiatuz. Dirudienez, han halako zertxobait egiten zen, kilometroak pagatuz ekintza baterako dirua ateratzeko, eta Euskal Herrira idea ekartzea posible zela iruditu zitzaion… eta bai asmatu ere. Oraingo perspektibarekin ikusiz, ezinezkoa dirudi horrelako festa erraldoi bat herri txiki batean ospatzea, azpiegitura zabala eskatzen duelako eta azken urte hauetan, Kilometroaken festa, beti herri ertain-handietan egiten dela ikusi dugu. Horrrek adierazten digu, nola hazi eta errotu den ekintza hau.

Zubieta

Kilometroak Zubietan

Mikel Bengoet xea


10

ETXEKO BERRI Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Antzerki umoretsua eta perkusio jaialdia,

Kultur Astearen azken txanpan

K

ultur Astea hasi baino ez da egin. Azaroaren 3an, Jose Ramon Agirre “Marron” mendizaleak eskainitako diaporamaz gozatzeko aukera izan genuen. Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariagaren “Euskaraz lardaskatzeko manerak” hitzaldiaz gain, beste bi ekitaldi ditugu zain: Patxo Telleria eta Mikel Martinezen antzerki saioa eta Ttakunpa taldearen kontzertua. Urtean zehar hainbat kultur ekitaldi antolatu ohi ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. Honakoan, Udalaren laguntzaz, aste osoko kultur eskaintza aurkeztu ahal izan dugu. “Euskera senzilloaren manifestoa” antzerkia emanaldia, azaroaren 5ekoa, Udarregin izango da. Baina Ttakunpak azaroaren 6an eskainiko duen kontzertua, berriz, pilotalekuan egingo da.

Ttakunpa taldeak perkusio afrikarra eta txalaparta uztartzen ditu zuzeneko emanaldietan. Ttakunpa taldea azaroaren 6an izango da, pilotalekuan, gaueko 22:30ean hasita.

“Euskera senzilloaren manifestoa”, ironiaz jositako antzerki saioa

G

ure herrian, antzerki emanaldiei harrera berezia egin ohi zaie. Azken bolada honetan behintzat hala izan da. “Kutsidazu bidea Ixabel” eta “Zazpi gezur txiki” antzezlanetan lagun asko bildu genituen. Orain gauza bera espero dugu Bikoteatroa taldearen emanaldiarekin: “Euskera senzilloaren manifestoa”.

Kultur Astearen azken txanpan, beraz, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen umoreaz gozatzeko aukera izango dugu. Udarregiko aretoak jasoko du antzerki saio hau. Sarrerak jada salgai dira Bordatxon, Aitzagan eta NOAUA! elkarteko egoitzan (bazkideentzat, sarrera 3 euro).

“Kontenedore baten istorioak” antzezlaneko irudian, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak.

NOIZ: Azaroaren 5ean, 22:30ean. NON: Udarregi Ikastolan.

Ale gehiago eskura ditzakezu NOAUA!ko egoitzan


ETXEKO BERRI

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

11

NOAUA!n kazetari zein komertzial lanak betetzeko langilea behar dugu E

gun erdiz arituko den langile bat kontratatzeko lan-deialdia egitea erabaki berri du NOAUA! Kultur Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak. Maiatzatik, publizitateaz arduratzen zen langile bat genuen: Maialen Saez aginagatarra (lau orduko lan-saioan). Baina beste lantoki batean hasi behar duenez, bere postua beteko duen langilearen premian gara. Hori dela eta, lan deialdi berri bat egitea erabaki du NOAUA!ko Zuzendaritza Batzordeak. Langile berria lau ordutan arituko da eta orain arteko publizistaren lanpostua ordezkatuko du. FUNTZIOAK: A. NOAUA! hamaboskariko eta web

guneko komertziala. Eginbehar nagusiak: publizitatea lortu, publizitate moduloak diseinatu eta fakturazioa egin. B. Kazetari-laguntzailea. Eginbehar nagusiak: aldizkarirako eta web gunerako albisteak landu eta argazkiak atera. PROFILA: . Kazetaritzan edo publizitatean lizentziatua (baita azken ikasturtean matrikulatutakoak ere), edo informazio zientziekin lotura duen lizentziaturaren bat edo ikasketaren bat duena. - Usurbildarrek lehentasuna izango dute. - EGA edo baliokidea den agiria izatea. - Gida baimena izatea baloratuko da.

Euskal Txokoak martxan

ZER ESKAINTZEN DA: - NOAUA! hamaboskariko publizitatearen arduradun izatea. - Lau orduko lan-saioa gizarte segurantzarekin, gehi komisioak. Curriculum-a azaroaren 12a baino lehen ekarri edo bidali: NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri, 3 Z/G 20170 USURBIL E-postaz, helbide hauetara igorri curriculum-a: elkartea@noaua.com erredakzioa@noaua.com

Amaitu da perkusio ikastaroa

U

rritik martxan dira Euskal Txokoak. Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten haurrei zuzenduta dagoen udal zerbitzua da. Azken bi urteotan, NOAUA! Kultur Elkarteak kudeatu du zerbitzu hau. Iaz 60 haur inguru bildu ohi baziren, aurten, ordea, haur kopuruak behera egin du nabarmen. Lehen aldiz, gurasoek kuota bat ordaindu behar izan dute, 18 euro

- Komunikatzaile ona eta teknologia berrietan trebatua izatea.

P

hilean, eta hori izan da matrikulazio jeitsieraren arrazoi nagusia (lehen, zerbitzu hau doanekoa zen). Ikasturtea martxan bada ere, oraindik bada izena emateko aukera.

erkusio ikastaroak aurreikuspen guztiak gainditu zituen. Izen-emate kopurua, esate baterako, uste baino handiagoa izan zen. Ikasleak gustura izan dira Aintzira Gorosabel begiralearen esanetara. NOAUA!k antolaturiko ikastaro hau Zumarte Musika Eskolako ganbaran egin da.

NOAUA! hamaboskaria on line


12

ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Aritzetako bizilagunen testigantza

A

ritzetak Gipuzkoako puntu beltza dirudi: lehen belaze handi bat zen, autopista egin zuten arte. Bigarren zinturoiarekin egiten hasi dira eta, hori gutxi balitz, erraustegiaren kontua dator orain. Badirudi gauza denak hona ekartzen dituztela”. Andrenagusi baserriko Imanol Sarasolaren hitzak dira. Errausketaren aldeko eta kontrako argudioak jaso ostean, gertuko bizilagunen testigantzak jaso ditugu honakoan.

Azken hilabeteotan, solasgai nagusian bilakatu da errausketa. Argudioak argudio, gure inguruan asko dira Foru Aldundiaren egitasmoarekin asaldatuta daudenak. Aritzetako proiektua gauzatuko balitz, ordea, gure protagonistek etxe parean jasan beharko lukete errauste-planta. Andrenagusi, Arpita eta Intxuitxabal baserrikoen kasua da. Euren hitzak bildu ditugu honako erreportajean.

errauste-plantaren kokagunetik autopistaren irudi hau ikusten da.

Asier Labaka, Arpita baserrikoa: “Kezka handiarekin bizi dugu gai hau” dagoen bakarra Odon Elorza dela dirudi. Bestelako interesak dituela dirudi. Nik hartu dudan inpresioa da errausketaren alde dagoela baina ez duela Donostian egiterik nahi. Nire inpresioa da.

A

rpita Zaharra duela 40 urte erre zen. Berria egin zen azpian. Gaur egun, zazpi lagun bizi dira Arpitan, horien artean, gure solaskidea: Asier Labaka. Donostian sortu den plataformako kide da. Asierrek uste du, epe luzera, bestelako alternatibak nagusituko direla. Orian kezkatuta dagoen arren, epe luzera baikor izateko arrazoiak badirela esan digu. Baserritik oso gertu dago aukeratu den kokagunea, ezta? Etxetik ez litzateke ikusiko; goiko terrenoetatik bai, ordea. Sarbidea, ordea, oso gertutik pasako litzateke. Loistegikogaina aukeratu zutenean nola erreakzionatu zenuten? Guk zerbait entzuna genuen, errausketa planta Urnietan egitekoak zirela, baina gainetik jarraitu genuen eztabaida. Egunkarietan Aritzeta azaldu zenean orduan hasi ginen kezkatzen. Arnasak eta Diputazioak deituriko bileretan izan gara informazioa bildu asmoz. Gaia geroz eta kezka handiagorekin bizi dugu. Oso denbora gutxian “ikastaro” azkar bat egin behar izan duzue. Batzuen eta besteen argudioak entzun ostean, zein ondorioetara iritsi zara? Nik uste dut dioxinen eta furanoen asuntoa bai dela kezkagarria. Badira beste

Arpita baserrian bizi da Asier Labaka.

alternatibak, ekologikoki eta osasun ikuspuntutik hain kutsakorrak ez direnak. Adibidez, zaborren gutxitzea, berrerabilpena, birziklatzea, konpostajea... Sistema antzekoak erabili dituzte Gasteizen. Ekonomikoki, gainera, sistema horiek errentagarriagoak dira. Aritzetako plantak 210 milioi euroko aurrekontua duela diote. Txingudikoak, beste 60 milioi euro. Arabako berziklapen-plantak, aldiz, 20 milioi. Alde handia dago. Txingudikoarekin bakarrik Gasteizko hiru egin daitezke.

Informazio gutxi Badirudi Odon Elorza izan daitekeela Diputazioaren egitasmoa alda dezakeen bakarrenetekoa. Etxebizitza arazoa konpondu nahi omen du Aritzetako lurrekin. Instituzio mailan, zerbait egiteko prest

Zer eskatuko zenieke instituzioei? Nik uste dut informazio gutxi eman duela Diputazioak, bereziki, beste alternatiben inguruan. Kanpotik ikusten dudana da, erraustearen aldeko apostua egin dutela eta gainontzeko alternatiba guztiak ez dituztela aztertu nahi izan, alde batera utzi dituztela. Alternatiben inguruan informazio falta handia dago. Ekonomikoki, hobeto ateratzen omen dira gainera. Nola ikusten dituzu etxekoak, inguruko bizilagunak? Jendea animoz ondo ikusten dut. Denbora aurrera egin ahala, errauste-plantaren egitasmo hau geldiaraziko dela uste dut. Zuk uste duzu sortuko dela hori geldiarazteko dinamika? Nik uste baietz. 2009an irekiko litzateke Aritzetako planta. Denborak aurrera egin ahala, jende gehiago azalduko da errausketaren kontra. Zerbait lortu nahi bada, jendea mobilizatu beharko da. Nik informazioa biltzera animatuko nuke jendea. Informazio falta sumatzen dut.


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

13

Maider Txapartegi, Intxuitxabal baserrikoa: “Gure baserritik 200 metrora edukiko genuke”

U

surbil eta Donostia arteko mugan dago Intxuitxabal baserria, baina baserria Usurbilgo eremuari dagokio. Lurrak, hala ere, Usurbil eta Donostia artean banatuak dituzte. Intxuitxabal baserrikoa da Maider Txapartegi eta errauste-planta parez pare izango lukete, hala esan digu Maiderrek: “baserritik 200-300 metrora”. Albistea jaso eta berehala, Usurbilgo Udalaren deia jaso zutela esan digu Maiderrek: “Udaletxetik deitu ziguten planoak ikustera hurbiltzeko asmoz. Plantak ez ditu gure lurrak harrapatzen”. Hasierako harriduraren ostean, kezka nagusitu zen Intxuitxabal baserrian. Maider Txapartegiren esanetan, “luze joko du honek guztiak. Jendea orain gogoz ari da lanean”, baina denborarekin jendea nazkatu egingo ote den beldur da Maider. Etsita sumatu dugu Intxuitxabal baserriko gaztea: “zaila dago aurre egitea. Gure esperantza herri plataformetan dago”. Ibaetan bada talde bat lanean eta han egiten diren bileretan izan ohi dira Intxuitxabalkoak.

“Errausketaren eraginak denok jasango genituzke” Maider Txapartegi, hala ere, minduta dago askok egin dituzten komentarioekin: “zuzenean kaltetuak garelako mugitzen hasi garela esan izan digute. Guri parez pare tokatuko litzaiguke, baina

Argazkiaren ezkerretara dago Intxuintxabal baserria. Zuhaitz artean, beheruntz, Arpita.

errauste-plantaren eraginak denok jasan beharko genituzke”. Honi lotuta, informazioa falta ere sumatzen du Intxuitxabal baserriko Maiderrek: “eztabaida erraustegiaren kokapenean zentratu da; baina ez dugu eko-parkea, konpostajea… eta antzeko alternatiben inguruko informazio nahikoarik”, adierazi digu Maiderrek.

Imanol Sarasola, Andrenagusi baserrikoa: “Badaezpada, inork ez du bere herrian jaso nahi”

E

rrauste-planta eraikiko balitz, Andrenagusitik ere gertu geratuko litzateke. Baina ez lukete begibistan izango, mendi magalean babesten baita Andrenagusi. Lehen borda bat zen, Imanol Sarasolaren birratoina bizitzen jarri zen arte. Duela hiru urte, goitik behera berritu zuten baserria. Uda partean, errauste-plantaren kokalekua zehaztu zenean, Sarasola sendikoek ez zioten Foru Aldundiaren egitasmoari itxura onik hartu. Imanol Sarasolak esan digunez, “Aritzetak Gipuzkoako puntu beltza dirudi: lehen belaze handi bat zen, autopista egin zuten arte. Bigarren zinturoiarekin ari dira orain; eta hori gutxi balitz, erraustegiaren kontua. Badirudi gauza denak hona ekartzen dituztela”. Bigarren zinturoiaren ondorioz, Astigarragara joango den tunela ere, Andrenagusi ondotik pasako omen da. Imanol Sarasola kexu azaldu da, berezi-

ki, komunikabideekin: “badirudi gai hau estali egin nahi dutela. Ez dute informaziorik eman nahi, susmo hori daukat. Estropadatan, esate baterako, mobilizazio ugari egin zen baina ez zuen apenas oihartzunik izan, ez telebistan ezta prentsan ere”, aitortu digu Imanol Sarasolak. Errausketaren aldeko eta kontrako iritzien aurrean, Imanol Sarasola kezkati azaldu zaigu: “Kalterik ez duela eragingo diote batzuk. Bakoitzak komeni zaiona esango du. Baina nik uste dut gauza serioa dela. Badaezpada, inork ez du bere herrian jaso nahi”.

Gasteiz eta Iruñeako ereduak Gipuzkoan eta Bizkaian erraustearen alde egin den bitartean, Gasteizen eta Iruñean bestelako alternatibak jarri dira martxan; eko-parke edota konpostaje-ereduak. Imanolek ez du argi bereizketa hori: “akaso beharrezkoak izango dira errausteplantak, baina Gasteizen eta Iruñean beste

planteamendu baten alde egin dute. Hemen, berriz, errausketaren alde egin nahi da. Zergatik ez dira Gasteiz eta Iruñeako ereduak Gipuzkoarako baliogarri? Batzuetan erabakiak uniformeagoak izan ohi dira. Gauza batzuetarako herri bat gara, eta beste gauza batzuetarako ez?”.

Zergatik bi planta? Baten faltan, bi eraiki nahi izateak ere Andrenagusi baserriko Imanoli harrigarri egiten zaio: “bat Txingudin egingo da, bestea Aritzetan. Zergatik egin behar dira bi?”, galderari ez dio erantzun argirik aurkitzen Imanolek. Bizkaian bakarra dihoanean. Bukatzeko, errauste-planten eragina uste baino zabalagoa dela ohartarazi digu Sarasolak: “askorentzat gu gara kaltetu nagusiak, hemen bizi garelako gu. Baina arrisku egoera uste dut bost kilometroko erradiora zabaltzen dela”. Erraustearen aurkako argudioei helduz, kaltea uste baino urrutirago iritsiko litzakeela, alegia.


14

ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Zaborra, gure bizimoduaren isla

Z

aborra nola tratatu. Hor dago gakoa. Konponbidea bilatzen hasita, errausketaren alde eta kontrako argudioak izan dira nagusi azkenaldi honetan. Baina denbora gutxi eskaini zaio eztabaida honen atzean dagoen errealitateari: zabor-eragile handiak gara. Egunero-egunero, gutako bakoitzak 1,5 kilo zabor sortzen dugu gipuzkoarrok. Gure jokabidea aldatzeko, ordea, zer egiteko prest gaude? Gure bizimoduaren isla da sortzen dugun zabor kopurua. Lehen, dendetan beirazko botilen truke dirua itzultzen ziguten, gogan duzue? Jada dendetan ez dira botilak jasotzen. Ez hori bakarrik. Kasu askotan, tetra-brikak kristalezko ontziak baino merkeagoak dira, kristalaren kalterako. Hori gutxi balitz, gaur egun produktuak bilgarri (edo enboltorio) ugariz saltzen dira. Produktua eskuratzeko, kasu askotan, kanpoko plastikoa, kartoia eta eta produktua biltzen duen azken bilgarria kendu beharra dugu. Gero zaborretara doazen plastikoak, kartoiak, bilgarriak… Belgikan egiten dutena kontuan izan beharko genuke: behar baino bilgarri edo enboltorio gehiago dituzten produktuei isunak jartzen dizkiete. Alemanian, berriz, era egokian bilduta dauden produktuek puntu berde bat daramate. Urrutira joan gabe, polita Nafarroako Montejurrako esperientzia. Bertako mankomunitatean, sortutako hondakin guztien %60a baino gehiago birziklatzea lortu dute.

Denon ardura Arestian esan dugun bezala, gutako bakoitzaren ardura handia da. Eneko Imazek “Zaborra, zaborra, zaborra” artikuluan (Elhuyar Zientzia eta Teknika

aldizkarian idatzitakoa), oso ondo laburbiltzen du esan nahi dena: “esaterako, gaur egun jende gutxi ikusten da kalean oihalezko mukizapiekin, gainerako arroparekin batera garbigailuan sartzea lan eta gastu handia ez den arren. Beraz, neurri batean badago gure esku zabor gehiago ala gutxiago sortzea”.

Zabor-bilketaren bilakaera Azken urteotan, hondakin gehienak zabortegietan bildu dira. 1970eko hamarkada arte, ordea, zaborra nonnahi botatzen zen, inolako kontrolik gabe. 1980. hamarkadan, instituzioak deskontrol horri mugak jartzen hasi ziren. Gaika banatzeko ontziak azaltzen hasi ziren. 1990. hamarkadan, neurriak zorrozten hasi ziren. Kontrolik gabeko erraustegi txikiak itxi egin ziren. Era berean, alternatiba ezberdinak jarri ziren martxan. Hainbat zabortegietan, esate baterako, biogasa ustiatzeko instalazioak egin ziren. Biogas instalazioetan, zaborreko gai organikoak usteltzean sortutako metanoa bildu eta energia elektrikoa eskuratzen dute. A Coruñako biogas instalazioa adibide argia da. Egunero 500 tona hondakin jasotzen ditu, eta horrekin elektrizitatea sortzen dute. Energia elektriko horrekin instalazioak berak dituen beharrak asetu eta hiriko kaleak argitzen dituzte. Hori gutxi balitz, materia organikoak gas gehiago sortzen ez duenean, gelditzen diren hondarrak konposta egiteko erabiltzen omen dituzte. Orain, XXI mende hasieran, zabortegiak antiekologikotzat hartzen dira. Birziklatu, berrerabili, konpost-egin edota errausketa-plantan balorizatu ezin dena bakarrik jasoko luke etorkizuneko

Konposta bidez, zabor asko birziklatu daiteke

zabortegiak. Beraz, teorizazio honi kasu egiten badiogu, zabortegia ez da desagertuko. Errausketa-plantaz baino ez da hitz egin azkenaldian. Errausketa bidez, zaborraren bolumena eta pisua zeharo gutxituko litzateke. Horrela esanda, irtenbide egokiaren aurrean gaudela dirudi. Baina ahots kritiko ugari dago. Osasun arloko adituenak dira, seguruenik, herritar ororentzat esanguratsuenak. Bien bitartean, errausketaz hitz egiten eman dugun denbora honetan, zer nolako garrantzia eman diegu birziklatu, berrerabili, konpost-egin edota biometanizazio prozesuei?

Zabor kopurua murriztu Erraustearen aldeko apustuan, balioztatze energetikoari garrantzia handia ematen zaio. Horretara bideratu nahi dira diruak, indarrak, ahaleginak… Zergatik ez dute antzeko arreta merezi birziklatu, berrerabili, konpost-egin edota antzeko alternatibek? Esan dugu. Lehentasunen artean lehena, zabor kopurua murriztea litzateke. Akaso, zabor gutxiago sortuko bagenu, zabor-tratamenduaren eztabaida bestelakoa litzateke.


ELKARRIZKETA

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

15

Ibon Beristain, Soziokultura Batzordeko zinegotzia:

“Otsailerako prest egon daiteke Kultur Etxe berria�

D

atorren urteko aurrekontuak prestatzen dabil azken asteotan. Atzerapen gehiagorik ez bada, 2005. urtea Kultur Etxe berriaren urtea izango da. Ibon Beristainek azaldu digunez, otsailean irekiko dira eraikin berriaren ateak. NOAUA! Urtebete pasatxo egin duzu Soziokultura Batzordeko zinegotzi lanetan. Egiguzu balantze moduko bat. Ibon Beristain. Ni berria naiz honetan. Egokitzapen prozesu bat egon da epe honetan. Nire ustez, ekintzak antolatzen dira, Udaletxeak ere antolatzen ditu baina antolatu baino, aukeran, nahiago nuke Udala bultzatzaile izatea. Herritik edo herriko taldeetatik etor dadila proposamena eta Udaletxeak eskainiko dio nolabaiteko laguntza. NOAUA!rekin egiten dugun moduan, edo Zumarte Musika Eskolarekin, edo Artze Taldearekin... Sortzen ez denean, Udalak egin behar izaten du; baina nire ustez, eta kultur departamenduaren ikuspegitik ere, Udalaren papera laguntzaile edo bultzatzaile izan behar du, ekonomikoki edota azpiegiturak eskainiz. Ekintzak antolatu antolatu ohi dira, baina niri kultur mugimendu gehiago izatea gustatuko litzaidake. Gazteak proposamenekin etortzea... Ea egoera altxatzen dugun. Bestetik, herriko taldeen egoerarekin desilusio pixka bat ere hartu dut. Hor daude, Udalak dirulaguntza ematen die baina gero ez dago taldeen arteko harremanik edo loturarik. Talde askoren egoera ere pattala da. Aurten ez dago Txistulari Talderik, dantzakoak ere taldea osatu ezinean... Kultur ikuspegitik, sentsazio gazigozoa daukat. Ea pixkanaka egoera suspertzen den. N. Urtarrilean amaitu zen Udal Fototekaren inguruan NOAUA!k eta Udalak sinaturiko hitzarmena. Ordutik geldi egon da Udal Fototeka. Zer nolako jarraipena emango zaio zerbitzu honi? I. B. Ni sartu nintzenean zerbitzua mar-

txan zegoen, Udala eta NOAUA!ren arteko hitzarmen bat medio. Nire ustez, hasiera batean ez zen behar bezala finkatu zerbitzua nola eskainiko zen. Udal teknikariarekin hitz egin nuen eta bere ustez Udalak bere gain hartu behar zuen zerbitzu hori, eta ni ere ados nengoen. NOAUA!rekin egon ginen, bere eskaintza luzatu zuen, eta bere neurrian logikoa zen eskaintza, baina zerbitzua Udalak asumitu behar zuela uste genuen. Orain, hor bada argazki multzo bat, eta liburutegi berrian zerbitzu hori martxan jartzeko asmoa dago. N. Liburutegi berrian jarriko da, beraz, fototekaren terminala? I. B. Bai, bai. Orain argazki mordoa dago digitalizatuta, eta gero ikusi beharko da ze prozesu jarraitu beharko den. Oraingoz dauden argazkiak liburutegi berrian jartzeko asmoa dago, herritarren zerbitzura. N. Zer egin nahiko zenuke lau urteko legealdi honetan? I. B. Kultur Etxe berria hor dago. Areto txiki bat izango du, bi solairuko liburutegia, erakusketa gela... Bi legislaturen arteko elkarlan bat izan da. Azpiegitura aldetik, nire ardura eraikuntzaren horniketa izan da (mobiliarioa, ekipamendua). Bestetik, niri bereziki herriko taldeak berpiztea gustatuko litzaidake. Ez dago talde erregistro bat, ez dago dirulaguntzak emateko oinarririk... Hor gaude kultur departamendukoak eta ni, beste herrietan kontsultatzen. Azken finean, herriko taldeetan dago Usurbilgo kultur dinamikaren etorkizuna. Gero ere, ea taldeetan gazte jende gehiago inplikatzen den.

Bi solairuko liburutegia N. Datorren urtean irekiko da Kultur Etxe berria. Hasteko izen egokia al da? I. B. Nik Udal Liburutegia jarriko nioke. Liburutegia da nagusiki, baina azpian 150 eserleku inguruko areto bat izango du. Eta erdian, erakusketa gela

EA alderdiarekin aurkeztu eta gaur egun Soziokultura Batzordeko zinegotzia da gure solaskidea.

txiki bat. Oraingoarekin alderatuta, liburutegi majoa izango du eraikin berriak. Lehen solairua haurrentzat eta gaztetxoentzat egokia izango da; bigarrena, ikasteko eta helduentzat egokitua. Auditorioa azpian joango da eta zinea, formato txikiko antzerkiak, kontzertuak, hitzaldiak... eskaini ahal izango dira. Nahi dela DVD bat proiektatu? Posible izango da. Ez gara Urbilekin konpetitzen hasiko, baina bestelako zinea eskaini daiteke. Aldagelak ere egongo dira, pilotan dabiltzanentzat. Baina eraikin berriak ez luke taldeen arazoa soluzionatuko. Usurbilen lokalak baditugu baina batzuk oso saturatuta daude. N. Noizko egongo litzateke prest? I. B. Nik otsailerako espero dut baietz. Asmo hori dugu behintzat.

Gabeziak azpiegitura mailan N. Eraikin berriarekin ere, gabeziak ikusten dituzu azpiegitura mailan. I. B. Benetako Kultur Etxea izatea gustatuko litzaidake, gazteentzako lokal batekin, taldeentzako gelekin... Inguruan ditugun Kultur Etxeen pareko zerbait. Ez dakit posible izango den egitea edo ez. Musika Eskola ere, berritu egin behar da. Etxea zaharra da, egurrezkoa eta lehioak eta teilatuak berritu behar dira. Ikusi behar konpontzea merezi duen ala berri bat egin behar ote den...


16

ETXEKO BERRI Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Eztabaida politak noaua.com web orrialdeko foroan

B

ehin baino gehiagotan esan dugun bezalaxe, gure web gunean bada “Eztabaida foroa” izeneko atala. Eztabaida-gaiak 24 orduz daude martxan. Honako hau kotxe baztertuen ingurukoa da. Zure iritzia eman nahi baduzu edota beste gairen bat planteatu, aurrera, noaua.com helbidea zain duzu: Foroa -> Kotxe baztertuak 2004/10/14 - 11:11 -> Bidaltzailea: Gazte bat Aupa!!Gure herrian badaude pare bat kotxe abandonatuta (bueno pare bat nik dakizkidanak) eta aparkalekua oztopatzen dutenak.Jakin nahiko nuke noren ardura den horiek hortik kentzea.Bueno egia esan jabeek beraiek kendu beharko lituzkete hortik baña badirudi ez dutela horretarako gogorik.Hori udaletxearen ardura da ezta?hala bada nik ustet udaletxeari eskatu beharko geniokela 2004/10/24 - 03:09 -> Bidaltzailea: Beste Gazte bat Molestatzen badizu udaltzainei esan, baina hala ere, bakoitzak udaletxean bere

"biñeta" ordaindu duen aldetik, eskubide guzti guztia dauka herriko edozein aparkalekutan kotxea nahi duen bezainbeste denbora uzteko. Herrian aparkalekuak falta direla egia da, baño ez det uste kulpa kotxe baztertu hoiena denik.

Kirolarien tartea, noaua.com helbidean

D

uela gutxi zabaldu dugu “Kirolarien tartea” izeneko atala. Oraingoz, futbol eta eskubaloi taldeen egutegiak baino ez ditugu bildu. Epe laburrean, gainontzeko jardueren aterpe izango da atal hau. Egutegiak ez ezik, kirol taldeen albisteak eta irudiak ere jaso nahi ditugu. Zure taldearen argazkia atal honetan ikusi nahi baduzu, ekarri argazkia gure bulegora edo e-postaz bidali helbidehonetara: erredakzioa@noaua.com.

2004/10/25 - 12:54 -> Bidaltzailea: ane Nahiz eta biñeta ordaindu eta nahi duzun tokian utzi kotxea, nik ezagutzen det hilabete baino gehiago uzten baduzu leku berean mugitu gabe, udaltzainek etxera deitzen dizutela mugitzeko. Beraz, nahiz eta biñeta oradaindu, ezin da kalean utzi nahi den bezala, baina honen berri udaltzainek izango dute.

KZguneko ikastaroak eta mintegiak IKASTAROAK *OINARRIZKO INTERNETA (20 ordu) - Azaroak 2-15, goizeko 11:00-13:00. (Gaztelaniaz). - Azaroak 2-15, arratseko 16:00-18:00. (Euskeraz). - Azaroak 2-15, arratseko 18:00-20:00. (Euskeraz). - Azaroak 22- abenduak 3, arratseko 16:00-18:00. (Euskeraz). - Azaroak 22- abenduak 3, arratseko 18:00-20:00. (Euskeraz).

MINTEGIAK - Messenger. Azaroak 16 asteartea, 17 09:00-11:00. asteazkena goizeko (Gaztelaniaz). - EUSTAT. Azaroak 16 asteartea arratseko 18:00-20:00. (Euskeraz). - Itzultzaileak. Azaroak 17 asteazkena arratseko 16:00-18:00. (Euskeraz). - Flashget. Azaroak 18 osteguna arratseko 18:00-20:00. (Euskeraz). AZTERKETAK 1. IT Txartela. Azaroak 19 ostirala arratsaldeko 18:00-20:00.

Urrian KzGunean ikasten aritu diren hainbat lagun

garraioak

Juan de Garay kalea 20160 Lasarte-Oria

Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55

TELF: 943 37 01 46

ZABOR BILKET A


I Z E R D I PA T S E T A N

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Europako Judo Txapelketan izango dira

Sergio Montes eta Oihana Blanco

B

ost urterekin hasi zen judoan. Lagunen atzetik hasi zen Sergio eta orain bera da segitzen duen bakarra. Azaroaren 5ean Suedian egingo den nazioarteko txapelketan izango da Oihana Blanco taldekidearekin batera. Eta hilabete amaieran, Eslovenian jokatuko den Europako Txapelketan izango dira biak. Sergiok dioen bezala, “futbolarientzat Europako Txapelketa jokatzea bezala”. Lehen aldiz, Europako Txapelketan hartuko duzu parte. Pozik, ezta? Bai, hala da, lehen aldia izango da. Nik, aurten, hiru mailatan parte har dezaket: juniorrean, 23 azpikoan eta seniorrean. Junior mailan ez nuen sailkatzerik izan. 23 urte azpiko mailan, ordea, podium-a egiteko asmoa nuen eta finalean sartzea lortu nuen. Segidan, Europako Txapelketako zirkuituan sartu nintzen. Europara joatea zen nire helburua, oso zaila neukan, baina gauzak alde etorri zaizkit eta Eslovenian izango naiz. Futbolarientzat Europako Txapelketa jolastea bezala da. Behin txartela lortu duzula, zein da zure helburu nagusia? Ez naiz paseatzera joaten. Ahal dena egitera joaten naiz. Ni lehiatzera noa, podium-era igo asmoz. Maila gutxiagoko txapelketetan ere, ni beti irabaztera joaten naiz. Nahiz eta zaila izan, saiatuko gara. Alperrik ez gara joango. Esteban Arrillaga zuen entrenatzailea ere joango al da? Ez dakigu. Niri gustatuko litzaidake.

Oihana Blancorekin batera izango da Sergio Montes Europako Txapelketan.

Selekzioko entrenatzailea izango dugu, baina Esteban falta denean erren sentitzen naiz. Ea posible duen. Erraztasunak al dituzu lantokian? Aurten ez didate arazorik jarri. Orain hasi naiz hainbeste bidaiatzen. Oporretatik egunak gorde ditut eta oraindik ez dut arazorik izan. Lanean hasi nintzenean, judoa utzi nuen sei hilabetez. Estebanek animatu ninduen eta horri esker Europako Txapelketan izango naiz. Judo Taldeak ere pozik hartuko zuen albistea, ezta? Ni bakarrik etortzen banaiz ez dut ezer egingo. Nik arerioak behar ditut entrenatzeko, eta taldekoei ere eskerrak eman behar dizkiet. Garaipen hau ez da gurea bakarrik; nahiz beste taldeak konpetitzera ez joan, beraiena ere bada.

17

Judo Taldeak bikain ekin dio denboraldi berriari

U

surbilgo Judo Taldeak bikain ekin dio denboraldi berriari. Parisen ospatu berri den taldeen arteko Europako Txapelketan brontzea lortu du Oihana Blancok. Gipuzkoako judoak bere istorio guztian lortu duen lehen domina europarra da hau. Horrez gain, Eslovenian ospatuko den Europako Txapelketan parte hartzeko sailkatu dira Oihana Blanco eta Sergio Montes. Azaroaren amaieran ospatuko da Esloveniako txapelketa. Beste emaitza batzuk, hauexek: SAN LORENZO NAZIOARTEKO TXAPELKETA (VALLADOLID) -48 Kg. Oihana Blanco (Zilarra) +78 Kg. Mª Jose Sardon (Brontzea) -90 Kg. Egoitz Mora (Brontzea) -100 Kg. Sergio Montes (Zilarra) -100 Kg. Iker Lizarribar (Brontzea) SAN MATEO TXAPELKETA (OVIEDO) -48 Kg. Oihana Blanco (Urrea) -73 Kg. Aitzol Arrozpide (Brontzea) -90 Kg. Egoitz Mora (Brontzea) -100 Kg. Sergio Montes (Urrea) PANASONIC TXAPELKETA (GERONA) -48 Kg. Oihana Blanco (Urrea) -60 Kg. Andoni Aizpurua (Brontzea) ESPAINIAKO HERRIALDE ARTEKO 23 AZPIKO TXAPELKETA (MADRID) -48 Kg. Oihana Blanco (Urrea) -73 Kg. Aitzol Arrozpide (Brontzea) -90 Kg. Egoitz Mora (Brontzea) -100 Kg. Sergio Montes (Urrea)

Hurrengo saioak FUTBOLA Azaroak 7, igandea Emakumezkoen liga: Usurbil FT - Añorga B. Erregionalen 2. maila: Lasarte - Usurbil FT. Jubenilen 2. maila: Sporting Herrera - Usurbil FT. Azaroak 14, igandea Emakumezkoen liga: Groseko - Usurbil FT. Erregionalen 2. maila: Usurbil FT - Intxurre. Jubenilen 2. maila: Usurbil FT - Urnieta KE. Azaroak 21, igandea Emakumezkoen liga: Ostadar FT - Usurbil FT. Erregionalen 2. maila: Usurbil FT - San Pedro. Jubenilen 2. maila: Tolosa CF - Usurbil FT.

ESKUBALOIA Azaroak 6, larunbata Kadeteak neskak: Urnieta/Usurbil – Leizaran Txiki. Ordua: 17:00 Azaroak 7, igandea Senior mutilak: ITE Hondarribi - Usurbil Kadeteak mutilak: Egia Joggers – Usurbil KE Azaroak 13, larunbata Kadeteak mutilak: Zarautz KE – Urnieta/Usurbil. Senior mutilak: Urnietako - Usurbil KE.

Azaroak 14, igandea Senior mutilak: Usurbil KE – JD Arrate. Ordua: 11:15 Kadeteak mutilak: Usurbil KE – JD Arrate. Ordua: 09:30. Azaroak 20, larunbata Kadeteak neskak: Urnieta/Usurbil – Urola Premank. Azaroak 21, igandea Kadeteak mutilak: CD Bidasoa Irun – Usurbil KE. Senior mutilak: Ormaiztegi KE – Usurbil KE.


18

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

N O A U A!

TXIKI

GURE ESKUALDEA

H

emen dituzu gure eskualdea osatzen duten herrien izenak, baina haize bolada batek desordenatu egin dizkigu. Zatiak egoki lotuz, herri horien izenak lortu ahal izango dituzu.

sar- teLa ...........................

ain- do- An ...........................

Ubil- sur ...........................

Do- tia- nos ...........................

ar- Oi- tzun ...........................

reta- O- re ...........................

zo- Le ...........................

aPa- sai ...........................

ni- Her- na ...........................

taUr- nie ...........................

ga- As rra- ti- ga ...........................

Saia zaitez orain herri horien izenak hemen beheran duzun hizki-saldan aurkitzen

EGILEAK: LH- 4. MAILA


MAJERAKO

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! hamaboskaria, Euskal Txokoak, tren eta autobusen ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien sustapena, euskararen normalizazioa, urteko egutegia, Inauteriak, NOAUA! Txiki, fototeka, Plis, Plas, Txalo ta Jolas... Gure bazkideak harro egoteko moduan dira. Baina gehiago eta hobeto lan egin daiteke. Zure babesa funtsezkoa da kultur elkarte honen sustenguan.

KONDARRAK

Bazkide egin zaitez! 36 euro urte osorako Izena: 1.Abizena: 2.Abizena: Helbidea: Herria: Telefonoa: E-posta: Kontu Korrontea: Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321

19


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Goardiako farmaziak

Eusko Tren-en tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03

* Astegunetan bakarrik

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20

/ Zerbitzu berria, egunero

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54

* Astegunetan bakarrik

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09

/ Zerbitzu berria, egunero

Azaroak 5, ostirala E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain

Azaroak 14, igandea E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Gomez, Nagusia 14 Hernani

Azaroak 6, larunbata E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani

Azaroak 15, astelehena E/G: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte

Azaroak 7, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Azaroak 8, astelehena E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8 Andoain Azaroak 9, asteartea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Azaroak 10, asteazkena E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Azaroak 11, osteguna E/G: De Miguel, Nagusia32 Lasarte Azaroak 12, ostirala E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Azaroak 13, larunbata E: Gil, Nagusia 24 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Gomez, Nagusia 14 Hernani

Eusko Tren-en autobus ordutegia Donostia

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

Azaroak 16, asteartea E/G: Gil, Nagusia 24 Lasarte Azaroak 17, asteazkena E/G: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Azaroak 18, osteguna E/G: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Azaroak 19, ostirala E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Azaroak 20, larunbata E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Azaroak 21, igandea E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani E:Egunez G:Gauez E/G:Egunez eta gauez

2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean

Urbil Donostia

07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren Noaua! Azaroa As.

Ar.

Az.

Os.

Ost.

La.

Ig.

1 8 15 22 29

2 9 16 23 30

3 10 17 24

4 11 18 25

5 12 19 26

6 13 20 27

7 14 21 28

Hurrengo alea

Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76


Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

GAZI GOZO GEZA

Oharrak

21

Txerrimunik ordainetan

ETXEBIZITZA - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364 469. -Alokairuan konpartitzeko pisua edo gela hartu nahi dut. 647 97 38 44 (Lourdes). -Pisu bat alokatuko nuke. Premiazkoa da. 661267503. -Usurbil edo inguruetan pisua errentan hartuko genuke. TLF.: 645722874 SALEROSKETAK / GARAJEAK - Garaje bat daukat alokairuan jartzeko Kale Nagusian (Bizkarreko etxeetan) 240eurotan. 100m2takoa da eta kotxea erraz sartzen da. Interesatuak deitu 943458284. - Kotxe bat salgai daukagu 600 eurotan. Interesatuak edozein ordutan deitu 635729637 telefonora. - Usurbilen, Urbil merkatal-zentruaren ondoan 420 m2tako lokala salgai edo alokatzeko. Bulego bezala erabiltzeko egokitua, lokal argia, ordenagailu-sarea instalatua, ordenagailu askorentzako hargunea. Interesatuak deitu: 943-363040 - Garaje bat alokairuan uzteko prest nago, bi marraduna. Bizkarren, 50 euro hileko. Telefonoa: 687 40 62 09. - Aparkalekuak dauzkat salgai prezio oso onean Bizkarra 1-8 etxe taldean, Kale Nagusia 3 zbkan. Interesatuak deitu 607905859 telefonora (Imanol). LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko:619 844 556. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. - Neska euskaldun bat behar dugu, arratsaldez umeak Ikastolatik jaso eta 3-4 orduz zaintzeko. Gida baimena izatea baloratuko da. 639 670 999 / 667 592 679. Lan-eskaintzak - Orion pertsona heldu bat zaintzeko emakume bat behar da. Interesatuak deitu 943371128

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55

(MÂŞKruz) edo 943372639 (Ina). - Umea haur-eskolara eraman/ekarri eta etxeko lanak egiteko esperientziadun emakumea behar dugu. Astean 20 ordu, Ostiralak libre izateko aukera. Deitu 656.72.82.20 telefonora. - Asteburuetan lan egiteko ileapaintzaile laguntzaile bat behar da. Interesatuak deitu 943361971 telefonora. - Usurbilen taberna bat traspasatzen da. 620 259 672. - Tabernari bat behar dugu. 943 360 217. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK Ekonomika sukalde bat saltzen da (labea ere badu). 6 urte ditu eta ondo zaindua dago. Prezioa negoziatuko da. Interesatuak deitu 617242660 edo 943361751 telefonora (Nerea). - Pulsera bat galdu dut Zubietan, zilarrezkoa eta 3 "harri" gorrirekin. Norbaitek aurkitu badu, mesedez dei dezala: 656759251. - Kaxkotik Kalezarrerako bidean Ray-Ban markako eguzkitako betaurreko batzuk aurkitu ditut. Galdu dituenak deitu 943361469 telefonora. - Bideokamara bat saltzen dut, Canon XL1 semiprofesionala, bateria eta tripodea barne. Gutxi erabilia berria dago. 943376902 665749615 gauez. - Kanping-karroa salgai, aluminiozko panelarekin. Karabana bihurtzen da. Telefonoa: 943 55 18 32 (Arratsaldez). - Poltsa bat galdu dut herrian. Topatu baduzu deitu 637 046 389 telefonora. - Zilarrezko brotxe bat galdu nuen San Esteban kaletik, okindegia eta supermerkatu bidean. Topatu baduzue deitu 943371237 telefonora. - Frontoi ingurutik Ugarte poligono tartean zilar koloreko erloju bat galdu dut. Norbaitek aurkitu badu NOAUA!ren egoitzara ekarri. - Auto-radio bat saltzen da, Pioner KEH-P 8010 R,. 6 CDrako kargadorearekin. 659 81 23 18. - “Aparador-bitrinaâ€? mahaia, sei aulkiekin, berdez tapizatuak salgai. 659 81 23 18. - Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera eramaten da. 615755762. - Pulsera bat galdu dut Zubietan, zilarrezkoa eta 3 "harri" gorrirekin. Norbaitek aurkitu badu, mesedez deitu: 656759251.

Zorionak Sandra! Bi urte egin dituzu. Muxu handi bat zuretzat Maria, aiton amona, osaba, izeba eta gurasoen partez. Zorionak Eneko! Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi... Real! Azaroaren 5ean zazpi urte egingo dituzu, etxekoen partez, zorionak eta ondo pasa!! Zorionak bikote! Azaroaren 6an Orenek lau urte beteko ditu eta Asierrek azaroaren 21ean 11 urte beteko du. Etxekoen partez zorionak bikote! Zorionak Aingerua! Azaroaren 3an urtebete egin zenuen. Jaso etxekoen muxu handi bat! Zorionak Nora! Azaroaren 2an zure urtebetetze eguna ospatu genuen. Zorionak eta muxu handi bat! Zorionak Segundo eta Pepi! Urrezko ezteiak ospatuko dituzue San Martin egunean, azaroaren 11n. Zorionak eta besarkada handi bat etxekoen partez. Urte gehiago bete ditzazuela!

Zorionak Oihana! Besarkada handi handi bat guztion partez. Eutsi goiari. Euskal Presoak Etxera!!! Zorionak Rakel! Azaroaren 17an, zure 6. urteurrenean muxu, besarkada eta kilikili asko familia osoaren partez. Egun zoriontxu bat izan ezazu eta ondo pasa.


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2004ko azaroaren 5a

Literaturaren txokoa

Agenda

Felipe Juaristiren “Airezko emakumeak”

Azaroak 12, ostirala - NOAUA!n kazetari zein komertzial lanak betetzeko lan deialdia. Curriculum-a ekartzeko edo aurkezteko azken eguna azaroaren 19a. (Informazio gehiago 11. orrialdean). Azaroak 13, larunbata Eguneko Zentroaren inaugurazioa. Ospakizuna Eguneko Zentroan bertan egingo da eguerdiko 12:00etan hasita. (Informazio gehiago 5. orrialdean). Azaroak 28, igandea - Erle Eguna. Azaroak 30, asteartea Udal jabegoko etxebizitza sozialen deialdira aurkezteko azken eguna. Epea eguerdiko 13:00ean amaituko da. (Informazio gehiago 5. orrialdean).

Kultur Astea, azken txanpan Azaroak 5, ostirala Bikoteatroren "Euskera senzilloaren manifestoa" saioa, 22:30ean Udarregin. Antzerki saioaren sarrera: 5 euro (NOAUA!ko bazkideentzat, 3 euro). Sarrerak salgai: Bordatxon, Aitzagan eta NOAUA!ko egoitzan. Bazkide titular bakoitzak sarrera bakarra erosi ahal izango du. Bazkideentzako sarrerak soilik NOAUA!ko egoitzan salduko dira. Azaroak 6, larunbata Ttakunpa taldearen 22:30ean pilotalekuan.

kontzertua:

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea Babeslea: Usurbilgo Udala

S

ara Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena hartu eta alde egiteko, gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua hilobi bati lotua ikusten baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion, mundua orduan hilobi handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen zituela uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan; biolin kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi batzuk hartzeko aukera eman zioten. Bagoi

zikin batean sartu zuten, bera bezalako beste berrogei emakumerekin batera, haiek ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian geratuak, haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta atzean utzi zuen hiria, eta gauez lautadan barrena zihoalarik, Sara Vidal, biolina kutxatik atera eta, joka hasi zen Scriabinen Gauekoa. Gauak are gehiago gautu zuen. Airezko emakumeak Felipe Juaristi Orr: 296 Urtea: 2003 Saila: NarratibaSalneurria: 18,50.

Egin kontu

Azokatik azokara

N

OAUA!ko egutegiak azaroaren 21ean iragartzen duen arren, azaroaren 28an ospatuko da aurtengo Erle Eguna. Goiz osoan zehar, Euskal Herriko txoko ezberdineatik etorritako ekoizleen produktuak ikusi, dastatu eta erosteko auketa izango dugu. Azokaren amaieran, IV. Ezti Lehiaketako irabazleen izenak emango dira ezagutzera. Ohi bezala, ezti sarituen enkantea ere egingo da. Aurten, berritasun gisa, “argazki rally” moduko bat egingo da. Hilabetera erakusketa bat egingo da argazki guztiekin eta orduan ezagutuko ditugu lehiaketako irabazleak.

Datorren alean emango ditugu ekitaldi honen xehetasun guztiak.

Artisau azoka arrakastatsua Jende ugari bildu zen Aitzaga Kultur Elkarteak antolaturiko ekitaldian, Usurbilgo X. Udazkeneko Azokan. Artisautza eta eskulangitzako produktu ugari jaso zituen azaroaren 1eko azokak.


A zar oak 5, ostirala - 22:30ean

ANTZERKI EMANALDIA

UDARREGI IKASTOLAKO ARETOAN SARRERA: 5 euro. NOAUA!ko bazkideentzat, 3 euro*.

SARRERAK SALGAI: Bordatxon, Aitzagan, NOAUA!n. *Bazkide titular bakoitzak sarrera bakarra erosi ahal izango du. Bazkideentzako sarrerak soilik NOAUA!ko egoitzan salduko dira.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea

Babeslea: Usurbilgo Udala


USURBILGO OFIZIOAK IGELTSERI TZA

URDANTZI

Tel.: 943 361439 Mob.: 649 435475 649 435476

ZUR E ESKUR A DIT UZU AROZT EGIA K

ERRAZKIN IGELTSERITZA ORO☎ 943 37 26 79 ☎ 36 51 25 urki-mitxe@euskalnet.net

B E R EZ I A R T U A S . L. Egurra eta egurraaluminiozko LEIHOAK eta ESKAILERAK Aginaga

Telf: 943 37 15 71

JOSE AIZPURUA UNANUE Igeltseritza eta pintura

Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83

Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67

JOSUE ARANZAZISTROKI Igeltseritza

eta

pin-

Juan

Jose enea, 6 Kalezar 943 36 05 50- 606 37

RAMON BARCENI-

. Pikor pintura eta gotele lanak . Papereztatze- lanak . Pintura-lanak orohar

E U G E N I O NORIEGA PLADURREZKO LANAK TEILATU MODULARRAK DEKORAZIOAK Erdiko kalea, 12 Telf: 943 36 56 65616 92 60 25

JOSE ANTONIO

ELORZA JOXE MARI

Galtzaragaina 2-2B Telf 943 37 34 70

IKUTZA Ugarte, 4 Kalezar

iturgintza

Telf eta faxa: 943 37 12 21

BARRENETXE SALSAMENDI ARREGI,

P INTURA K

E SKA IO LAK

Telf.:943 362664 Faxa: 943 374002 Barren Etxe kalea, Zubieta

PORTULARRUME - Bainuko altzariak - Era guztietako manparak

Telf: 943 36 46 37

Telefonoa: 943 37 64 15 Faxa: 943 36 05 10

Mobila: 629 46 09 66

EL EKT RI Z IT AT EA ✘ Enpapelaketak eta pinturak orokorrean ✘ Lurzorak jartzen dira

Telf: 943 36 60 19- 36 34 60

Gida honetan azaldu nahi baduzu: 943 360 321 / publizitatea@noaua.com

JOSEBA ARANGUREN ☎ 943 83 00 72 659 88 39 12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 192 alea by elkarmedia - Issuu