www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2004ko uztailaren 23a IX. urtea - Usurbil, 187. zenbakia
Santioak l ehen , Sanes tebanak ond ore n
Gipuzkoako bigarren errauste planta
Aritzetan egingo da
TXIMINIA ALTZARIAK
ALTZARIAK AUKERAN
1.OOO metroko erakusketa- Prezio harrigarriak Punta-puntako markak %50ean: Altzari-trinko, lastaira eta lastaira-azpikoen aukera haundia Sofa eta besaulkiak, logelak, aulkiak, mahaiak Ehundaka altzairu %50ean Mailatu txikiekin eta gabekoak
Osi n ald e p olig o n o a
Te l .: 9 4 3 3 7 09 66
ATARIKO
Noaua! - 2004ko uztailaren 23an
Txirrikitutik I
HAIZEA
3
rudian ikusten duzuen aspaldiko argazki hau Paisajes Españoles-ek 1959. urtean airez ateratakoa da. Aginaga garbi ikusten da, auzunearen erdigunetik N-634 errepide nagusia pasatzen da. Aipatzekoa da baserri eta etxeen inguru guztian dauden zuhaitz mordoa, baratzak eta zelai zabalak. Ez al da zoragarria? Gaur egun argazkian agertzen diren eraikin gehienak bertan jarraitzen dute; batzuk bere horretan mantentzen dira, beste batzuk ordea aldaketaren bat edo beste izan dute. Hortxe ageri dira Eizazpi, Eiza, Apaizetxea, Eliza zaharra (berria oraindik eraiki gabe zegoen), hilerria, Gomeztegi, Etxe maite, Arpidegi, Etxebeste, Soroa, Errasti, Lastaola, Daldagorri,.... eta nola ez, auzuneko erdigunean plaza dotorea (gaur egun Aristitxo frontoia dagoen lekua). Urteen poderioz etxe eta bestelako eraikuntza mordoa eraiki da Aginagan ere. Eta honek inguru guztian aldaketa handiak eragin ditu. Bada ordea, aldatu ez den zerbait. Edo behintzat oso gutxi aldatu dena. Zer? Errepide nagusia noski. Egungoa, ordukoa baino hobeto egongo da baina,
Egilea: Paisajes Españoles, Aginaga, 1959 Jabetza: Noaua!K.E.
Eizako errebueltak hortxe jarraitzen du. Eta ez dugu ba, orduan hortik pasako zen kotxe kopurua egungoarekin konparatuko, ezta? Zaloa Arnaiz Ibarguren
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta NOAUA!ko Txirrikitutik atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan gaude. 943 360 321 telefonoan edo fototeka@noaua.com e-postan aurkituko gaituzu.
Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com www.noaua.com Koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Publizitatea: Maialen Saez, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Idazkaria: Alaitz Aizpurua. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maialen Saez, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
Aurkibidea 6. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN
10. Orr.
USURBILGO ERREKAK AZTERGAI
LAPURRETAK SAHIESTEKO HAINBAT AHOLKU 13. Orr. 14. Orr.
ERREPORTAJEA Errausketaren gaiak zeresan ugari eman du azken asteotan. Azkenean, Aritzetako Loistegikogaina izan da kokagune aukeratua.
INFORMAZIO UGARI GURE WEB GUNEAN
17. Orr.
LEHIAKETA ETA DENBORAPASA
19. Orr.
UDAKO GOARDIAKO FARMAZIAK
20. Orr.
EKITALDI GARRANTZITSUENAK AGENDAN
22. Orr.
Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Erraustea izan da egun hauetako hizpide bakarra
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
IRITZIA
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Zutabea
Zergatik ez kontsultatu herritarrekin? Ainhoa Azpiroz
A
zkenaldian herriko koadrila eta etxe askotan dabilen gaia da erraustegiarena eta errausketarena. Jakin-min handia dago, edo hobeto esanda, kezka. Bai, usurbildarrok erraustegiarekin kezkatuta gaude. Eta ez da gutxiagorako, entzuten dena entzunda… dioxinak, gasak, tximinia erraldoia, minbizia, inork ez duela bere etxe ondoan nahi… Informazio gose gara, eta nahi baino gutxiago jasotzen dugu agian. Baina ez gara informazioa jaso eta gure artean eztabaidatzearekin lasaitzen. Iritzia emateko gogoz gaude eta horretarako aukera badago: herri kontsulta bat egiteko posibilitatea badago. Udalak hartzen dituen erabaki guztietan herri kontsulta egitea ezinezkoa izango litzateke. Baina herritar guztioi eragiten diguten erabaki garrantzitsuetan bai. Adibidez: errepide berriak egiterakoan, eraikin edo baserri esanguratsuak bota edo ez erabakitzerakoan, herria
urbanistikoki aldatzerakoan, tabernen ordutegia finkatzerakoan, garraio publikoaren eskaintza definitzerakoan… Herriko kontuetan eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko kontuetan kontsulta dezakete agintariek herritarrekin. Eta errausketaren gaia denon artean erabaki beharrekoa iruditzen zait. Horrelako gai potolo eta kezkagarrien aurrean zeresana badugu. Ez dira herritarroi handiegi geratzen zaizkigun galtzak. Ez zaigu eskatu behar iritzia lau urtetik behin bakarrik. Bestela, Jose Saramagoren Ensaio sobre la lucidez liburuan gertatzen dena pasako da egunen batean. % 83k botu zuria eman zuen haustekunde batzuetan. Agintariak zer egin ez zekitela gelditu ziren eta erruduna bilatzeari ekin zioten, nahiz eta errudunik ez egon. Mediku kontsultak kobratzen hasi edo ez eztabaidatzen ari dira Katalunian. Hemen ez dutela kobratuko erabaki dute. Baina herri kontsulta… garesti dago gero!
Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai
Ika-mika
San Esteban jaiak
B
ejondiela, astebururik ez aurtengo Sanextonetan! Egitaraua argitaratzeke egon arren, ahozahokoa da nonbait aurre hartu diguna eta astebururik eza jaien barnean, zer esana izateko nahikoa batzuek. Zertxobait gehiago azaldu nahi nizueke, nire izenean eta ez Jai Batzordearenean. Aurreko asteburua, Santio jaiei dagokie, hala adostuta dago aspaldidanik, beraz, San Esteban jaiek asteburua izan dezaten, astebetez luzatu beharko genituzke festak. Elizak uzten digun apaizetxea da gure instalakuntza bakarra (askok ez duzue jakingo bere egoera tamalgarria eta arriskutsua dela, kanpotik itxuroso badago
ere). Bertan ibiltzen garenok ondotxo dakigu konturatzerako gainera eroriko zaigula bigarren pisuko zolua. "Atzeko" tabernak xarma berezia du, eh? (lasai arriskutik at dago eta), baina hori gautxorientzat da eta plazan txosna jartzea dugu beste aukera. Txosna hau, 24 orduz zabalik dago (ixteko aukerarik ez baitaukagu), denbora guzti horretan norbaiten zaintzapean egon behar du gure tabernak eta hamar bat gazte gara lanean dihardugunak. Astebetez jaiak luzatuz gero eta kontuan izanda aurretik eta ondoren egin beharrekoak, ez al zaizue iruditzen "gutxitxo" garela? Ez naiz jaiak luzatzearren egitaraua, edozein ekintzarekin betetzekoaren
aldekoa, are gutxiago iritsi ezinean ibiliko bagara. Batetik jende falta dugulako eta, bestetik, iturri ezberdinetatik, eskertu beharreko diru laguntzak jasotzen ditugun arren, tabernatik atera behar dugulako gainerakoa. Antza, San Estebanak ere xarma galdu dute, gero eta jende gutxiago hurbiltzen baita. Jaiak denen gustokoak izan daitezen saiatzen gara, niri beti iristen zaizkit kritika txarrak. Kritikatzea errazena da. Jakin, ateak zabalik dituzuela festak antolatzeko eta esku bat botatzeko, gogorik izanez gero. Ah! ez da beharrezkoa gaztea izatea.
Ainhara Ullate
IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. Hurrengo alea: irailak 10. Idatzia ekartzeko azken eguna: irailak 3. Postaz: Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil - E-postaz: erredakzioa@noaua.com
ZER IRIZTEN?
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
5
Erraustegia dela eta...
Z
aborrak erraustearen aukerak eztabaida franko piztu du baina erabakia hartua dagoela dirudi, Usurbil izan daitekeelarik erraustegia eraikitzeko kokagunea. Auzi hau dela eta, guri ere zenbait hausnarketa egiteko garaia iritsi zaigu. Gizakiok sortzen dugun zaborra ezkutatu edo desagerrarazteko erabaki erraz eta ekonomikoenak hartu izan dira historian zehar, ahal izan den heinean. Herrialde nekazari tradizionaletan, gure baserrietan adibidez, edo Hirugarren Munduko herri gehienetan, zaborra urria izanik, ongarri gisa erabiltzen da. Haatik, Mendebaldeko herri garatuetan, hazkuntza industrialak eraginda, urte gutxiren buruan “aurrerakoi” eta kontsumismo amaigabean oinarritutako gizartea eraiki da, “erabili eta bota” joera kulturala gure artean ezarri delarik. Ondorioz, hondakin solido ugari sortzen ditugu -pertsona bakoitzak egunean lau kilogramo- gehiena inorganikoa eta biodegradablea ez dena. Zabortegiak bete ditugu eta errausketa hautatu da hirietako hondakin solidoak ezabatzeko. Herritarron artean, ordea, erraustegiak mesfidantza eta beldurra eragin ditu, ingurunearen eta eguratsaren kutsaketa baitakar eta horren guztiaren ondorioz, gure osasuna eta etorkizuna jokoan daudela pentsatzen dugulako. Azkeneko hogeita hamar urteetan gai honetaz informazio zabala dago eta eztabaida gizarteratu egin da, batez ere, maila tekniko eta zientifikoan. Esku artean milaka adituen txosten eta ikerketa zientifiko ditugu: asko, oso zehatzak eta argiak dira; beste hainbat, garia eta sasia bereizten ez dituztenak, noski; gezurrik esan gabe egia osoa esaten ez dutenak ere badira.
Erraustegien emari kutsakorra Labur esan daiteke, erratu gabe, erraustegiko tximinitik botatzen diren emariak oso kutsakorrak direla eta osasunerako kaltegarriak direla ere egiaztatua dago. Barreiatutako elementu anitzen artean kaltegarrienak ondokoak ditugu: gas konposatu toxikoak (mono eta dioxido karbonoak, hidrogeno kloruroak, nitrogeno oxidoa, azufredunak etab.), metal astunak: merkurioa, kadmioa, kromoa, beruna, artsenikoa eta berilioa. Hauek gure
osasunean eragin ditzaketen kalteak hemen zerrendatzea luzeegia litzateke. Elementu organiko kloratuak ditugu kezkagarrienak, osasunaren aldetik toxikotasun handia dutelako eta hauen artean aipagarrienak Dioxinak eta Furanoak dira. Dioxina hauek ez dira produktu naturalak (basoen suteagatik ez bada), artifizialki sortzen dira prozedura termikoa 800ºtik behera hondakin organiko eta klorodunak nahasian erretzerakoan. Hauen sorburu nagusiak daude: hondakin solidoen errausketan, ospitaletako hondakin organiko eta medikamentuak erraustean, prozedura petrokimikoetan, organukloratu, intsektizida eta metalurgian, papera kloroarekin zuritzeko prozeduran, diesel motoreen konbustioan etab. Tetraklorodibenzo-p-dioxina (TCDD) gehien aztertu den dioxina da, toxikotasunean ikur delako. Minbiziaren Ikerketarako Agentzia Internazionalak (IARC) animaliekin ikertu ondoren, minbiziaren eragiletzat sailkatua du eta ikerketa toxikologikoek honen ondorioak zabalak direla adierazten dute: mota ezberdineko minbiziaz gain, haurdunaldian eragina duela, jaioberrietan, ugalketa sisteman, mutikoen heldutasun sexualean, inmunitatea gutxitzean, hepatotoxizidadea... 2001ean Valentziako La Fe Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Departamentuak azken 25 urteetan argitaratutako azterketez egin duen ustiapen bibliografikoan gauza bera adierazten du. Delako dioxina hauek %10 arnasterakoan eta %90 elikatzerakoan barneratzen ditugu. Elikatze katean gehien daramatenak haragia, esnekiak, arrautzak, grasak... dira, dioxina iraunkorra da eta, gainera, ez aldakorra. 1994an Europa Batuko agintariek errausketen inguruan hartu zuten erabakia dioxinen emaria 0.1 ng/Nm3 mugatzea izan zen eta horren ondorioz, erraustegi zaharkitu asko itxi egin ziren eta beste hainbat teknologia aurreratua baliatuz berritu egin ziren; hori dela eta, Europan dioxina kopurua %90 gutxitzea lortu zen. Estatu Batuetako Ingurumenaren Babeserako Agentziak aurkeztutako azken txostenean dioxinak zuzenean minbiziarekin lotzen dituen arren, ez du argi esaten errausteko lantegien eraginez direnik, PVC erretzearen ondorioz baizik.
Eztabaida zientifikoa luzea da eta hagitz irristakorra, toxikologian eta epidemiologian oso aditua izan behar da kaltearen mugak giza-osasunean, ezinbestean, non diren ezartzeko. Ez dugu inon erraustegirik nahi baina zuhurtasuna beharrezkoa da, ingurugiroari oraindaino eginiko kalte guztiak ezin baitizkiogu orain honi egotzi. Hau horrela izanik ere, erraustegietako dioxinaren barreiatze emaitza maiztasunez monitorizatzea derrigorrezkoa dakusat. Zaborra erretzean %30 hondakin gelditzen da, zepia (eskoria) eta errautsak oso kutsakorrak dira, eta honentzat zabortegi toxiko berezia eskatzea ezinbestekoa da.
3B formulak indartu Hondakinen errausketek badute landu eta ezarri beharreko beste alternatiba batzuk: 3B formulak indartu (birziklatu, berrerabili eta berreskuratu) eta Ekoparke industrialak zabaldu gure lurraldean. Irtenbide hauek soilik ere, ordea, ez dute arazoa konpontzen, maiz ahaztu egiten baikara gizakiok garela kutsadura eta zabor sortzaileak. Sortzen ditugun hondakinekin elikatzen dugu gure osasuna eta ondorengo belaunaldiena. Indar sozial eta politikoek, agintariek, osasun arduradunek eta gizarteak, oro har, arazo hau bideratzeko eta guztion burua hezitzeko eztabaida zabal eta argia etorkizunerako egitea derrigorrezkoa du. Gizarte aurreratuaren adierazgarrietako bat ingurugiroaren errespetuan legoke. 1969an James Lovelock-ek, ekologiaren aita eta zientzilari ospetsuak, GAIA teoria proposatu zuen eta pixkanaka onartua izan da. Honen arabera, gure Lurra Planeta hau bizirik dagoen organismo osoa eta bateratua da, berrantolatzen eta kate batean autorregulatzen den gorputz bizi bat. Sistemaren urrats bati kaltea eginez gero, osotasunaren bizitza behartzen da. Gizakia da bere garapen desio hutsalarekin organismo honen giltzarria hausten ari dena. Ez dugu erraustegirik nahi, baina ez da arazo soila eta honek auzia oinarritik zabaltasunez eta bere osotasunean hartzeko garaia dugula hausnartzera bidera gaitzake. Fernando Txueka (Kokagunea zehaztu aurretik, NOAUA!k Fernando Txueka medikuari eskatutako idatzia)
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Aloña Loidi
Gure auzoaren etorkizuna
G
aurkoan hainbat tokitako arazo den gai batekin natorkizue; etxebizitzak. Duela 18 urte inguru, Udalak Zumeta Jatetxearen aurreko baratzetan hamar urteren barruan etxebizitzak eraikiko zituela agindu zigun. Ikusirik urte batzuetara udaletxeak aurrerapausurik eman ez zuela, auzotarrok udaletxera jo genuen berriz eta etxebizitza haiek erosteko prest zeuden 8 laguneko talde bat osatzeko eskatu zigun, berak lur hoiek bereganatuko zituela aginduz. Horrela, auzotarren artean taldea osatu zen eta urte mordo bat pasa ondoren, garai hartan Txokoalden bizi ziren gazteek beste herrietara edo inguruko auzoetara joan behar izan dute, bertan geratzeko aukerarik izan ez dutelako, guztiok dakigun bezala ez baita etxerik egin. Orain dela urte batzuk beste proposamen bat onartu zuen Udalak; hau da, Errota Etxea dagoen lekuan Babes Ofizialeko 10 bizitza egitea. Aukera polita litzateke azken hau gau-
zatuko balitz, izan ere auzoan geratzen garen azken gazteak, bertan bizitzen jarraitzeko beharrezkoak ditugu hainbat alditan egingo direla agindu dizkiguten etxe hauek. Geroztik neronek Udaletxeko hirigintza sailera jo dut birritan informazio bila, azkenengo aldiz iazko uztailean. Bietan ordea erantzun bera jaso dut; “uuufff... Beharbada 7 bat urte barru edo erantzunen bat izango dugu. Hobe duzu herrian datorren urtean martxan jarriko diren etxebizitzez interesatzea.” Hau dela eta, hil honen azken egunetan deitzekotan geratu nintzen Olarrondon egitera doazen etxebizitzen proiektuaz galdetzeko. Gauzak horrela, beldur naiz geratzen garen azken 12 gazteok Txokoaldetik alde egin beharrean aurkituko ote garen, gure auzo maitearekiko Udalaren utzikeriagatik. Gaur egun, bost haur soilik daude auzoan eta besterik ezean hauek ere garaia iristen zaienean auzotik aldegin beharrean aurkituko dira. Zer etorkizun du gure auzoak?
Kaleberri
Ume falta?
Ana U r d a n ga r i n
A
spaldian nengoen errezelo batekin: Usurbilen ume gutxi zegoen kontu hori aldatua dela dagoeneko. Atera besterik ez dago kalera. Gero eta ume gehiago ikusten da kalean. Batzuk korrika, bestean saltoka, besteak txirrindan. Baina oinez ibiltzen ez direnak ere nabariak dira egun. Gero eta kotxe dotore eta sofistikatuagoak dituzte. Akaso gidatzeko baimena beharko dugu laster horrelakoak ibiltzeko. Gero eta “kuadrila” gehiago ikusten dira lau edo bost silla eta beste bost edo sei ume inguruan dabiltzala. Frontoian, parkeetan… nabaritzen da gero eta haur gehiago ditugula herrian. Uda iritsi zaigunean eta ikastolako oporraldian daudelarik, kaleak biziz betetzen dituzte. Garain honetan aiton amonak ere zereginak izaten dituzte bilobak zaintzen eta batzuk gustora ibiltzen dira aspaldiko jolasak gogoratuaz.
Oporretan beste aukera bat, aisialdirako (denbora libreko) taldeak izaten dira. Duela ez urte asko, Donostian ikusten genituen motxila berdina jantzita haurrak multzoka. Baina dagoeneko badira urte apur batzuk herrian ere modu berean ikusten ditugula. Hor ibiltzen dira begiraleekin jokuak egiten, edo igerilekuan… Kaleberriko taldeak ez ezik, Zubietako taldeak ere agertzen dira eta beste herrikoak ere izan ditugu txangoren bat eginez gure herria ezagutzen. Badirudi gero eta jende gehiagok behar dituela horrelako zerbitzuak. Aurten ere ikusi dugu haurtzaindegian moldaketak egin behar izan direla haur guztiak aukera bera izateko. Bikoteetan biek lan egiten dutelako izango da noski. Ea ba horrela jarraitzen duen eta Usurbil urte gutxitan erabat gaztetzen zaigun.
KALEJIRAN
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
7
Kalezar
Futbol talde berria Saizarren
K
Alo単a Pulido
Aldaketak ere izango dira: Udalak zelaia konpontzenko asmoa erakutsi du eta bestalde zuzendaritza batzordeak herriko gazteak aritu direla ere esan didate, beraz, aldaketa hauek ere azpimarragarriak izan daitezke sortu berri den taldearentzat. Mila esker eskeini didazuen arretagatik eta ondo pasa uda, Usurbilgo festa ondorenean izandako eguraldiaren ondoren, oraingoan badirudi uda hasi dela. Hala ere, ea lehengo urtekoa baino samurragoa den, izan ere pasa den udan izan genituen tenperaturak gehiegizkoak izan baitziren. Beste bat arte.
Jaiak etorri eta joan
L
eku askotan jaiak pil-pilean. San Isidro, San Juan, Santixabel, San Fermin, Karmengo Ama, San Franzisko eta San Esteban. Zenbat jai egun bazterretan. Festak girotu, zaletasuna piztu, martxa jarri eta umore onarekin auzotarrak elkarturik hurbildu eta ondo pasa ahal izateko. Gure auzoan horrelako egun batzuen hutsunea nabari da, hasiera batean hasi ginen festak antolatzen. Urte batzuetan mantendu zen bainan gerora bertan behera geratu zen eta egun ez dugu auzo festa girorik. Horretarako ere jendea prest egon behar du lan pixka bat egin eta festa giroan murgildu eta ondo pasatzeko zaletasuna azalduaz. Beraz santu bat aukeratu beharko dugu eta katedral txiki bat. Gaiaz aldatuaz, urtea aurrera doala, eta uda beroa ez da uste bezain beroa izango edo ez dirudi behintzat. Hara ere inguruak lehor ditugu eta eta ez litzaiguke gaizki etorriko euri pixka bat. Gure auzoko belardiak ere gustora
hartuko lukete. Auzoko belardiak batetik lehor eta bestetik txakur arrastoz josita tamalez. Haurrak bertan denak zapalduaz dabiltza. Txakur hauen jabeek kontu pixka bat izan dezaten eskatzen zaie, zeren zabor leku bereziak prestatuta daudenez, ardura pixka bat izatea ez litzaiguke gaizki etorriko denei. Bestetik, eserlekuak ere faltan botatzen dira. Noizbait lortuko al dugu auzoko hutsuneak betetzea?
At xe g a l d e
aixo, oraingoan ere, NOAUAko irakurle guztiei. Zer moduz joan dira San Joanak eta Santixabelak? Aurtengoan ere konturatzerako joan zaizkigu. Santioak ere laister iritsiko dira, baina iristerako baita pasa ere, hauxe marka! Kalezarreko kronika idaztea tokatzen zaidanez oraingoan bi kontu aipatu nahi ditut: Alde batetik, gogorarazi nahi dizuet abuztuaren erdialdera San Roke eguna ospatzen dela Kalezarren eta beraz egun hau ospatzera animatzen zaituztet. Bestalde, bestelako kontu bat ere aipatu nahi dizuet. Aurtengo denboraldian Usurbilen mutilen futbol taldea izango dugu eta beti bezala Kalezarren dagoen Arane futbol zelaian jokatuko dute. Oraingo honetan badirudi berriz ere animatu direla Usurbilgo mutil gazteak. Esan beharra dago, mutil hauetako asko kanpoko taldeetan aritu izan direla joandako urteetan eta orain herriko taldera etorriko direla, gehienak lehendik ere Usurbilen aritu izan dira. Berriro ere herriko taldera itzultzea ez da seinale txarra izango!
maria Jes us Urbie ta
KALEJIRAN
Santuenea
8
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Zaloa Le oz
Aurrera doa uda
D
agoeneko ikasturtea bukatu da eta uda ere badoa aurrera. Gure auzo honetan ez ditugu aukera handiak bertatik mugitu gabe, edonolako ekintzatan ibiltzeko. Hau da, normalean kaxkoan antolatzeko joera izaten dugu. Baina ez dena, ikasturtean zehar hemen ibili dira auzoko gaztetxoenak Euskal Txokoetan. Hain zuzen ere, bi taldeetan banatuta ibili dira, txikienak astelehen eta asteazkenean; eta haundienak, astearte eta ostegunean. Lehendabiziko taldean 8 ibili dira eta eta bigarrenean 11. Guztira 19 haur 3 eta 11 urte bitartekoak. Gurea bezalako auzo baterako kopuru adierazgarria iruditzen zait. Esan beharra dago Euskal Txokoak aisialdiko talde bat dela baina beste helburu batzuk ere baditu zerbitzu honek. Euskararen normalizazio bide ezagunean oraindik ere badaude integrazio horretarako zailtasunik duenik eta zerbitzu honen helburu nagusietako bat hau izan da. Euskararekin egune-
rokotasunean arazoak dituzten haurrei aisialdiarekin lotuaz, bultzada bat eta errastasunak ematea. Gurasoekin hitz egin besterik ez dago beraien nahia jakiteko. Badakite zer suposatzen duen gure herrian eta gizartean euskara ez jakitea. Gustatuko litzaieke etxean erakustea beraien seme alabei eta arazorik ez izatea, baina ezin. Euskal Txokoak euskara ikastolatik kanpo bizitzeko bide bat da; denak bultzatu behar dugun bide bat. Guzti honen jakitun izanda, ez al du udaletxearen aldetik esfortzu bat merezi eta dagoeneko 8 urte martxan darabilgun zerbitzuak jarraipen bat? Denok dakigu zerbitzua behin kentzen denean, zaila izaten dela berriz ere martxan jartzea. Zergaitik kendu horrelako ibilbide bat duen zerbitzua? Nire uste apalean, proiektu hobeagoak martxan jarri bitartean mantendu beharrezkoa den zerbitzu bat da, baina noski ez gara gu horrelako erabakiak hartzen ditugunak.
Urdaiaga
Agur bero bat San Esteban alde honetatik
Nerea Aizpu rua
U
dan bete-betean sartuak bagara ere, egia esan, uztailaren lehen hamabostaldi honetan ez dugu eguraldi onik lagun izan. Aurreko urteko udan izan genituen beroez kexu baginen ere, oraingo udaz ere kexatzen hasia naiz ni behintzat. Gurean ere nabarmendu da eguraldi onaren falta, izan ere, gure parajeetan ez baita mugimendu askorik izan. Eta uztaila hilabeteaz hitz egiten hasita eta Zubietako festak pasa ostean, laster etorriko da ate joka abuztua. Uda hasieran abuztuaren hasiera urrun gelditzen bazen ere, egunek hegan egiten dute antza eta konturatzerako San Estebanak ere gainean izango ditugu. San Estebanetako giro ona, dantzariak, dantzaldiak, oilasko biltzaileak, jubilatuen bazkaria, etxeko txikientzako joku eta buruhandiak.... ez da ezertxo ere faltako gurean! Baina oraindik ere,
egun batzuk itxaron beharrean aurkitzen gara... Beraz, ea eguraldiak laguntzen duen eta aprobetxatu hil honetako azken egunak. Besterik ez gaurkoz, eta hurren arte!
KALEJIRAN
Jaunartze eguna
H
au da egun ederra izan zutena gure bost gastetxoak. Ekainaren 6an izan zuten beraien lehenengo Jaunartze Eguna eta benetan elizkizun zoragarria izan genuela. Bertsolari, trikitilari eta gatetxoak beraiek txirula joaz, elizkizun “konpletoa�. Eliza berriz zer esanik ez dotore-dotore jarria. Ikusiko duzuen moduan argazkian, eskubian, gaztetxoak belaunikatzeko lekua ikusgarri zeuden lore, lazo eta guzti. Makina bat lan egin dute hori dena horrela antolatzen eta prestatzen. Eskerrak ematen dizkiet tarte honetatik denei. Beste argazkian, berriz, Jaunartzea egin zuten haurrak ikusten ditugu, hauek dira (ezkerretik hasita): Maddi Zubeldia Bustamante, Eki Ajuria Illarramendi, Asier Aranguren Errasti, Nere Zaldua Zernuda, Eneko Bereziartua Buenetxea eta atzean, gure erretore jauna, Luis bere bi laguntzaile Aitziber eta Aritzekin.
9
Ag i n a g a
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Maria Angeles Arrut i
U
da beroa izango zelakoan ginen... Bereziki beroa, iazkoaren ildotik. Eta ez dugu horrelakorik izan orain artean. Zerbait izatekotan nahasia, ekaiztsua, lainotsua izan da: trumoia noiz joko zain egon gara askotan. Sargoria beti ere. Hala ere, euririk ez, eta lurra lehor. Zelaietan, udaberriak ekarritako urei esker belarretan ari dira. Lehenengo mozketa eman diote. Lurra egarri dago hala ere. Eta ekaitzak nondik joko atezuan gu.Ez baita gutxiagorako, ekaitzak, haizeteak... Nola mendebalak astindu Zubieta, hala astintzen gaituzte beste batzuek. Eta horrela, beldurtzen gaituzten laino beltzak, iragarritakoak, ez dira euritakoak izan, kezkoak baizik. Eta horretan ibili gara, eta bagabiltza,horiek uxatu nahian. Euria behar dugu, ez kea. Horrelako ustekabeak, asko izango ditugu aurrerantzean ere. Ingurua aldatu nahiko digute,
guri ezertxo ere galdetu gabe gainera. Zubieta lur gozoa da. Baina ez belarretarako. Bestelakoetarako omen da ona: kartzela eraikitzeko, koartela jartzeko –Loiolakoa kendu ondoren-, ... eta ez dakit zer gehiago aipatu izan den. Beste nahi gaituzte. Gu bitartean, garaian garaikoa, festetan sartuko gara berehala. Momentuz ahaztuko dugu kezka. Eta eguraldiaz hitz egiterakoan hitzek ez dute hartuko bigarrengo esanahirik. Euria behar dugula esatean, ez dugu pentsatuko Zubietaz ari garela, ezta Euskal Herriaz ere, belarrek hazteko behar duten zera horretaz baizik.
Zubieta
Laino beltzak
Pello A ra n bur u
10
PIL-PILEAN
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Usurbilgo errekak
K
oxkolo erreka, Gorostidiko erreka, Sarikola erreka, Txerrierreka, Zaldierreka, Lizardi erreka, Olaberrieta, Gaztaintxiki, Iturrisantu, Errekazarra, Amezker, Zorroztarrieta, Txulunbre, Intxuspe, Errekagaizto, Etar-te... ezagutzen ahal dituzu erreka hauek? Ba, denak Usurbilen daude! Usurbilek Oria ibaira biltzen diren erreka zerrenda luzea du. Bere izena, gainera, hauei zor diela uste da, Usurbil izenak uren biltze honekin zerikusia omen du. Honetaz gain aipagarria da aintzinatik errekak, baserri, auzo eta herri arteko mugak ezartzeko erabiliak izan direla. Auzoarteko mugak: o Aranerreka, Kalezarreko muga. o Intxuspe erreka, Aginagako muga. o Amiri erreka, Zubietako muga. Herriarteko mugak: o Sariakola erreka eta Koxkollo erreka, Orioko muga. o Olaberrieta erreka, Aiako muga. o Arpidegietako erreka eta Barkaiz tegiko erreka, Donostiako muga. o Abalozko erreka, Andoaingo muga. HISTORIA Errekak eta ibaiak gaur egun dugun paisaiaren modelatzaileak izan dira. Baina berauek ere aldaketa handiak jasan dituzte gizartearen eraldaketek eraginda. Historiaurrean abeltzaintza eta nekazaritza iristearekin, mendi garaiak erre eta larre bilakatu zituzten eta erreka zein ibaiertzetako basoak moztu bertoko lurrak erabili ahal izateko. XV. mendetik aurrera, errekak, energia iturri bezala gero eta garrantzi han-
diagoa hartu zuen. Urak maldan behera hartutako indarrak sorturiko energia erabiltzen hastearekin batera, erreka bazterrak eraikuntzez betetzen hasi ziren, ubideak presa eta urjauzi kate bilakatuz. Hala nola Urdaiagan, Gilisagasti, Urdaiaga, Txanka eta Gohikoerrota baserrien inguruan bi burdinola, errota bat, eta hauek energiaz hornitzeko bi presa eraiki zituzten. Beste erreken inguruan ere jaso ziren hainbat eraikin; ontziolak Mapilen, Zakoten... Ainguraolak eta bi burdinola Sarikolan. Beranduago, berriz, zetaola eta zentral elektrikoa Erroizpe errekan, haztegiak Lasaon, apreta fabrika Sarikolan, labaderoak hainbat erreketan, etab. Lehen uholde lautadetan, eremu arriskutsuak zirelako, errota eta olak bakarrik eraikitzen ziren. Gaur, industria eta etxeak eraikitzeko leku hautatuak dira. Hauetan, uholdeak ekiditeko ibai asko kanal artifizial bilakatu dira, eskaini zitzaketen baliabide eta funtzio gehienak galduta. Baserriaren krisiarekin batera, larreetan pinua aldatu dugu. Azken 4.000 urtetako baso azalerarik haundiena dugu, baina hauen kudeaketa kaxkarrak (pista gehiegi, matarrasak...), higadura handia, ibai askoren ubideak buztinez betetzea, errulekuak hondatu eta animalia askoren desagertzea ekarri dute. Ongarri kimiko, pestizida eta mindak ere uren kalitatea asko murriztu dute. Gaur egun gure erreken inguruan ez da aurreko mendeetan izandako aktibitaterik biltzen, baina honek ez die garrantziarik kentzen. Inguru gero eta industrializatu eta kaltetu honetan, hauen garrantzi ekologikoa oso kontuan hartzekoa bihurtu da.
Kalezarreko muga zehazten du Aranerrekak.
EKOLOGIA Errekek espezie dibertsitate handia dute eta ekosistema oso aberats eta dinamikoak sortzen dituzte. Edozein arazori aurre egiteko eta errekuperaziorako gaitasun handia dute. Ekosistema honetako parte errekaertzetako landareria da. Lurzoru heze hauetan haltza da egokien bizi oi dena. Honekin batera hurritza, lizarra, zumarra eta sahats iluna aurki ditzakegu besteak beste. Oihanpean berriz phyllitu scolopendrum, osmunda regalis iratzeak, myosotis lamottiana, hypericum androsaemum, arum italicum, saxifraga hirsuta, carex pendula, festuca gigantea edo soldamella villosa (endemikoa) landareak aurki ditzakegu. Espezie dibertsitatea mantendu nahi izanez gero baso hauek ezinbestekoak dira. Bertan hegazti askok beren habiak egiten dituzte, ugaztun gautarrek ezkutalekurako erabiltzen dute, ur kalitatearengan eragina dute (eutrofizazioa murriztu, ura fresko mantendu eta arraientzat habitat aproposa sortzen dute). Errekabazterreko basoen beste funtzio garrantzitsuetako bat nekazaritzan erabiltzen diren ongarri soberakinei bidea oztopatzea da. 5-10 metroko haltzadia nahikoa
PIL-PILEAN
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
da nekazal alorretik galtzen den ongarrien % 90 inguru errekara ez joateko. Faunari dagokionez, baso hauetan, intsektuak, hegaztiak, anfibioak, etab. aurki ditzakegu. Anfibioen atalean gainera ezin dezakegu aipatu gabe utzi orain dela urte batzuk Mendizorrotz inguruan aurkitu zen hyla meridionalis edo zuhaitz- igela. Igel hau Basa eta Itsas Fauna eta Florako Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan jasoa dago. Oso igel kuriosoa da. Hezetasuna, zerua, tenperatura eta baita umorearen arabera kolorez aldatzeko gaitasuna du. Ekosistema hauek hainbat espezien
habitata eta naturaren zikloa mantentzeaz gain korridore funtzioa dute. Garrantzi ekologiko honetaz gain ingurune natural hauek beste erabilera batzuk ere badituzte. AISIALDIA Erreka inguruak aisialdirako oso leku atseginak dira. Udaran freskotasuna ematen digute. Bertan kirol-arrantza, jolastu eta busti gaitezke eta baita naturaz gozatu ere. HORNIKETA Erreketako ura edateko edo nekazari-
11
tza bai abeltzaintzarako erabil dezakegu. Guzti hau horrela izatea posible da baina denon esku dago errekak bizirik mantentzea. Poluzio urbanoa, nekazaritzako poluzioa eta poluzio biologikoa ekiditea. Honetarako beharrezkoa da ibai- ertzetako landaretza berreskuratzea. Azken finean guztion esku dago naturarekin errespetuzko harremana izatea.
Atal honen egileak: Ametza Larrañaga, Aitziber Matxain, Harkaitz Rezola, Iker Manterola. Usurbilgo Udalaren Nekazaritza eta Garapen Ekonomiko Sailaren babesarekin.
Konpostajea, alternatiba egokia
G
ure bizi maila hobetzen dugun neurrian gero eta hondakin gehiago sortzen dugu. Arazo honen aurrean norberak badu zer egin: gutxiago gastatu, zaborrak birziklatzeko ontzietan jaso, eta abar. Ale honetan etxean sortutako hondakin ustelkorrak erabiliz, modu errazean konpostaiaren bidez lurbeltza sortzera gonbidatzen zaituztegu. Lehenik eta behin, zer konposta dezakegu? Edozein gai ustelkor: fruta azalak, janari soberakinak, hostoak, arraultz azalak… Eta nola egin dezakegu? Konposta egitea gai ustelkorrak pilatu eta “usteltzen” uztea bezain erraza da. Hala ere, modu azkar eta usain txarrik gabe egiteko, zenbait gauza kontuan hartu behar dira: lehenik, konpost pila egiten hasteko, oinarrian lur bizia eduki behar du.
Bigarrenik, ura eta airea neurrian eduki behar ditu, ur gehiegi izanez gero usain txarrak sor ditzazke, eta lehorra egonez gero berriz prozesu osoa geldituko litzateke.
Konpost aldi bakoitzak 2 fase ditu Degradazio eta deskonposizio aldia: konpost pila asko berotzen da fase honetan, 70 ºC tara arte iritsi daitekeelarik. Aldi honek bi hilabete inguru irauten du. Ontze aldia: Lehenengo aldia igaro ondoren, seigarren hilabeteraino hartzen du konpostak ondu eta erabilgarria izan arte. Fase honetan, konpost pila ez da horrenbeste berotzen eta zizare eta bestelako ornogabeen ugaltzea gertatzen da. Konpost aldi guztian zehar, hiru-lau astetik behin konpost pila desegin, jiratu, beharrezko balitz ureztatu, eta konpost pila berriro egingo litzateke. Hau dena egin eta 6 hilabeteren buruan etxeko lore landareentzako izan litekeen lurrik onena izango duzue eskura. Beraz, badakizue, hasi lanean!
Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98
12
PORRUSALDA
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Jaien balantzea, uztailaren 27an
Motzaren oroimenez
A
tzean geratu dira Santixabelak. Hala ere, Jai Batzordeak badu azken zeregin bat: jaien inguruko hausnarketa burutzea. Deialdia uztailaren 27rako egin da.
Joxe mari Arriagak, Motzak, herritarren eta lagunen omenaldi beroa jaso zuen uztailaren 18an. Haitzaundin aireratu zituzten bere errautsak.
San Roke Egunean pentsatzen
Yoga ikastaroa Aginagan
D
A
16an buztuaren ospatu ohi da San Roke Eguna. Kalezarren jaio edota bizi direnentzat, egun berezia. Aurten, astelehenez egokitu denez, bezperan, Ama Birginaren egunean egingo dira San Rokeko ospakizunak: herri bazkaria eta erromeria, besteak beste. Ondo pasa!
TABERNA-JATETXEA
MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA
Udal liburutegian biltzeko deia egin zaie Jai Batzordeko kideei: uztailaren 27an, arratsaldeko 19:30ean. Dagoeneko galdera sorta igorri zaie Jai Batzordean parte hartu dutenei eta baita udal-zerbitzu buruei ere. Galdera sorta erantzuteko epea uztailaren 21ean amaitu zen. Uztailaren 27ko bileran, ordea, txosten baten bidez azalduko dira bildutako iritzi eta iradokizun guztiak. Jai Batzordea irekia denez, gainontzeko herritarrek ere hurbiltzeko aukera dute. Gure web orrialdeko eztabaida foroan ere, noaua.com orrialdean, iritzia emateko aukera dago.
TEL. 36 61 97
atorren ikasturtean ere, yoga ikastaroa emango da Aginagan. Astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 20:00etatik 21:30era. Egun bakarrerako eman daiteke izena edota bi egunetarako. Interesatuta bazaude, Arrate Egoitzara jo (943 366 340). Abuztuaren 31n amaituko da izena emateko epea. Irailaren lehen astean antolatuko dira taldeak, beti ere, izena ematen duen jendearen arabera.
ITURGINTZA
PORRUSALDA
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
13
Lapurretak sahiesteko hainbat aholku luaren barruan eta agerian. Eraman itzazu zurekin, bestela, maletegian gorde. - Ahal dela ez aparkatu jende gutxi dabilen lekuetan, ezta leku ilunetan. - Lapurreten aurkako sistemak erabili. Oinarrizkoenak badira ere, disuasio-eragina dute eta lapurreta are zailago egiten dute, lapurrak “bete-betean” harrapatzeko aukera eskaintzen baitute. -Ibilgailuarekin herrigunetik zoazenean, ateak itxita eraman kanpoko norbaitek ateak irekitzea eragozteko eta, batez ere, maletegia irekitzea eragozteko.
E
kainaren 29ko gauan izan zen. Alarma-sistema eta ate nagusia txikitu eta gero, lapurrek Alkartasuna Kooperatiban sartzea lortu zuten. Bulegoa izan zen kaltetuena. Biltegikoa ez zuten apenas ikutu. Antza, bulegoko diruaren bila sartu ziren. Baina ez zuten gauza handirik eraman, kanbioetarako gorde ohi den diru apurra baino ez. Udan lapurretak ugaldu ohi direnez, horrelakoetan eman ohi diren aholkuak luzatu nahi dizkizuegu.
ETXEAN - Kanpora bazoaz, ez esan jendaurrean. Norbaiti tarteka gutunak jasotzeko eta pertsianak zabaltzeko eskatu. Eman norbaiti telefono zenbaki bat eta helbide bat. - Atea giltzaz itxi beti, kreditu txartelarekin edo beste objekturen batekin ireki ez dezaten. - Ez utzi balio handiko objektuak hutsik egongo den etxe batean. Sailkatu objektu hauek eta gorde erosketa fakturak. - Ez utzi kanpoan egongo zarela dioen mezurik erantzungailuan. - Hutsik dauden etxeetan zaratak
Kooperatiban, kalte handienak bulegoan egin zituzten.
nabaritzen badituzu jakinarazi Udaltzaingoari. - Giltzak galduz gero, aldatu sarraila.
IBILGAILUAN Automobiletatik objektuak lapurtzea gaur egungo beste delitu ohikoenetakoa da. Gerta ez daitezen, oinarrizko neurri jakin batzuk har ditzakegu: - Ez utzi baliozko objekturik ibilgai-
POLTSA-LAPURRAK - Banketxean dirua atera baduzu, gorde ezazu diru hori kalera atera aurretik. - Merkataritza guneetan, garraio publikoetan, oinezkoentzako pasabideetan… ez fidatu gertuegi jartzen zaizkigun pertsonekin. Garraio publikoetan ere arreta zorroztu behar da. Kontaktu fisikoak eta bultzadak aukera ona dira diru-zorroak lapurtzeko. - ‘Tirakadaren’ bitartez lapurretan egin ez diezaguten eraman beti kontrolpean poltsa edo bestelako objektuak. Arreta jarri espaloitik gertu eta astiro datozen ibilgailuei.
Telefono deien bidezko iruzurrak
I
ruzur egiteko tresna baliogarrian bilakatu da telefonoa. Usurbilen, era honetako iruzurrak ugaritu egin dira azken hilabeteotan. Adi, beraz, etxean jasotzen diren telefono deiekin. Behin baino gehiagotan eman den kasua da hauxe. Correos-en edo postazerbitzu baten deia jasotzen baduzu, kontuz. Trikimailu baten aurrean egon zaitezke. Bereziki, telefonoaren bestaldean, “zure etxetik pasa gara gutun bat uztera baina ez zinen” entzuten baduzu. Segidan, iruzurgileak, gutuna berreskuratzeko telefono zenbaki bat eman ohi du. 803, 806 edota 807 zenbakiekin hasten bada, iruzur baten biktima izan zaitezke. Correos posta zerbitzuaren enpresaren izena erabiliz, telefono deien bidezko iruzurra egiten dabiltza azken aldian. Telefonoz etxera deitzen dutenek diote, Correosen dagoen pakete bat
jasotzeko datu batzuk falta direla eta 806 edo 807 zenbakiz hasten diren telefonoetara deitzeko eskatzen dute. Hor hasten da iruzurra, dei horiek oso garestiak ordaintzen direlako.
Beste iruzur era batzuk Azkenaldian, Euskal Herrian antzeman diren beste iruzurretako batzuk laburbilduko ditugu: Tokomotxoa: ustez saritua izan den zozketa bateko billete bat saldu nahi digute merke-merke. Iruditxoa: ezindu psikikoaren itxurak eginda, ustezko diru multzo bat erakutsiko digute. Iruzurgilearen kideak ezinduari dirua erostera bultzatzen du biktima. Billeteak, paper zatiak baino ez dira. Nazarenoa: ustezko biltegi-jabe batek eskari txiki batzuk egiten dizkie enpresei. Hasieran ordainketak egunean egi-
ten dira. Gero, eskariak handiagoak eginez doaz eta ordaintzeari uzten diote. Hornitzaileak salgaiak berreskuratzen saiatzean, dena desagertu egin da. Berrikuspena: Gas, ur hornidura edo elektrizitate enpresa bateko ustezko langileek etxeko instalazioaren ikuskapen faltsuak egiten dituzte. Kreditu-txartelak ostuta egiten diren iruzurrak: zenbait aldiz kreditu-txartelak ostu dituzte kutxazain automatikoetan horretarako gailu bat ipinita. Txartela makinaren barruan geratzen da blokeatuta apur batean. Une horretan pertsona batek sakelako telefono bat eta zenbaki faltsu bat ematen dizkigu parte eman dezagun. Gaizkile batek hartzen du telefonoa eta txartelaren ezkutuko zenbakia eskatzen digu baja eman ahal izateko. Gero txartela berreskuratzen dute eta kontu-korrontean dagoen diru guztia osten dute.
14
ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
NOAUA!n aurreratu bezala, Aritzetak jasoko du Gipuzkoako bigarren errauste planta
E
z zen sorpresarik izan eta, azkenean, Aritzeta izan zen aukeratutako kokagunea. Gipuzkoako bigarren errauste planta, beraz, Aritzetako Loistegikogaina izenekoan eraikiko da, Donostiari dagokion lureremuan. Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren Jarraipen Batzordearen erabakia uztailaren 19an jakin genuen. Baina NOAUA!ren aurreko alean (uztailaren 9koan), jada, aurreratu genuen Aritzetakoa zela hautagai nagusia. Loistegikogaina izeneko lur-eremua aurkitzen da, baina Aritzetan Donostiako lurraldean. Bertan eraikiko da zalaparta ugari sortu duen errauste planta. Aritzetakoa Gipuzkoan eraikiko den bigarren planta izango da; lehen planta, Txingudiko zonaldean egingo baita.
Odon Elorza, haserre San Markos Mankomunitatean Villabona-Amasako hautagaitza gailendu bazen ere, azkenean, Loistegikogainak jasoko du errauste planta. Halaxe erabaki zuten kokaleku ezberdinetako alkateek eta Gipuzkoako mankomunitateetako lehendakariek uztailaren 19an Oreretan egin bileran. Odon Elorzak ez zuen bozketan parte hartu, eta haserre utzi zuen Oreretako bilkura. Elorzaren esanetan, erabakia politikoa izan zen eta Loistegikogainako aukera inposatu izana egotzi zien EAJ-PNV eta EA alderdiei. Uztailaren 19an Oreretan egin bileran, Odon Elorzak erabakia atzeratzea
Egilea: Argazki Press
Aritzetak, irudian agertzen den parajeak jasoko du Gipuzkoan eraikiko den bigarren errauste planta.
eskatu zuen. Donostiako alkatearen esanetan, kokagune ezberdinen inguruko azterketak (noaua.com-en ikusgai) ez du eragin eolikoaz ezer esaten. Errauste plantak sortuko dituen hondakin toxikoekin zer egingo den ere ez dela argitu adierazi zuen Elorzak. Gainera, errausketa planten proiektua ez dela behar bezala ezagutzen argudiatu zuen.
Bederatzi kokagune Foru Aldundiak egindako azterketak bederatzi kokagune jasotzen zituen: Bergara (Aldeta-San Kristobal), Villabona-Amasa (Amasamendi), Usurbil (Arpita-Zaharra), Zubieta (Eskuzaitzeta), Donostia (Loistegikogaina), Zestoa (Oliden), Urnieta (Pagoa-
darraga), Ormaiztegi (Sasieta I) eta Beasain (Sasieta II). Usurbilgo Udalak egoera naturalean aurkitzen diren gune oro okupatzearen aurka azaldu zen. Eta uztailaren 15ean egin zen ohiko udalbatza plenoan, Sasieta I-II edota Urnietako kokaguneen aldekoak zirela adierazi zuen alkateak. Pleno horretan herritar asko izan ziren. Eta proposamenen artean, gaiaren inguruko herri-galdeketa egitea planteatu zen. Azken erabakia, ordea, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren Jarraipen Batzordeak hartu zuen. Bozketan, Gipuzkoako zazpi mankomunitateetako presidenteak eta aukeratutako zortzi udaletako alkateak hartu zuten parte.
Zubiaurrenea, 3
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
15
Arnasaren esanetan, “arriskutsu izan daitezkeen gasak eta metal astunak sortzen dituzte errauste plantek”
L
oistegikogainako erabakia jakin baino lehen, bi hitzaldiren lekuko izan zen Udarregi Ikastola. Usurbil Bizirik plataformak deituriko hitzaldian, Arnasa eta Txingudiko medikuen plataformetako bi ordezkarik hartu zuten parte. Bigarren hitzaldian, Udalak antolaturikoan, Foru Aldundiako Ingurumen Departamentuko bi kide hurbildu ziren. Bi hitzaldietan, entzuleen artean, UHL, EA, EAJ-PNV eta Aralar alderdietako ordezkariak izan ziren. Mikel Izagirre Bonn (Alemania) hirian den errauste plantaren adibidetik abiatu zen. Arnasako kide da Izagirre eta Udarregin eskaini hitzaldian, datu tekniko asko eman zituen. Izagirreren esanetan, arriskutsuak izan daitezkeen gasak, metal astunak eta material soli-
doak sortzen dituzte errauste plantek. Sistema honek, gainera, zabortegien premia duela esan zuen Mikel Izagirrek, "zabortegi toxikoak ere beharko dira. Errauste-labean sortzen diren errautsak eta eskoriak oso arriskutsuak baitira". Orain arte, zabortegien ordezkotzat jo izan da errauste planta. San Markos Mankomunitateak behin baino gehiagotan aipatu du argudio hau.
Dioxina eta furanoen arriskua Arnasako Mikel Izagirrerekin batera, Jose Mari Tallon medikuak hartu zuen parte. Txingudin osatu den mediku taldeko kide da Tallon doktorea. Hilabeteotan pairatu duten jazarpena aipatu zuen lehen-lehenik. Instituzioetatik jaso dituzten presioak ez ezik, hainbat komunikabideetan jasan duten zentsuraz hitz egin zuen Jose Mari
Usurbil Bizirik taldeak antolatu zuen hitzaldia; baina Udalak ere, bertaratzeko deia zabaldu zuen.
Tallonek. Informazio iturri zientifikoetan oinarrituz, errauste plantetan sortzen diren dioxina eta furanoak osasunerako kaltegarri direla ziurtatu zuen Jose Mari Tallonek. Hitzaldian ez zen apenas galderarik izan. Entzuleek arretaz jarraitu zituzten bi hizlarien azalpenak.
Ingurumen Departamentuaren esanetan, ordea, errausketa da dioxinak deuseztatzeko sistema egokiena
U
ztailaren 13an Arnasa eta Txingudiko medikuen hitzak entzun ondoren, uztailaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundikoen txanda izan zen. Udalak deituta, Ingurumen Departamentuko bi ordezkarik Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralean oinarritu zuten hitzaldia. Arnasako kideen hitzaldian bezalaxe, entzuleen artean herriko alderdi politiko ezberdinetako kideak zeuden (baita Joxan Rekondo Hernaniko alkatea ere). Aitor Arangurenek, Ingurumen Departamentuko zuzendariak, 2000. urtetik datorren plana dela azaldu zuen: “zabortegien sistema agortzear zen eta zaborrari beste soluzioren bat eman behar zitzaion”. 2002ko abenduan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatu Kontseiluak behin betiko onartu zuen Gipuzkoako
Hiri Hondakinak Kudeatzeko 20022016 Plan Integrala.
Zaborrak, irtenbide premian Ingurumen Departamentuko zerbitzu-buru den Javier Ansorenak ere hitzaldian hartu zuen parte. Hizpide dugun plana egin aurretik, bost zabortegi zeudela esan zuen Ansorenak. Ordutik hona, bat itxi dela eta gainontzekoak 2-3 urtetan guztiz beteta geratuko direla esan zuen. Arazo horri aurre egitera dator Plan Integrala. Plan horretan, erraustearekin batera, beste hainbat tratamendu ere aurrikusten dira: prebentzio-neurriak, birziklatzea, konpostajea... Plana ahalik eta eramangarrien izan dadin, alderdi teknikoak, ekonomikoak, ingurumenezkoak eta sozialak ere aztertu direla ziurtatu zuen Javier Ansorenak. Entzuleen kezkak eta galderak, ordea, ugariak izan ziren, bereziki ingurumen eta osasun arloen ingurukoak. Aitor
Udalak deituta, Foru Aldundiko Ingurumen departamentuko bi ordezkari hurbildu ziren Udarregira.
Arangurenen esanetan, errauste plantarik gabe ere, dioxina eta furano eragile ugari omen dago gure inguruan: siderurgiek, autoek... eragiten dituztenak, esate baterako. Munduko Osasun Erakundearen hitzetan oinarrituz, dioxinak deuseztatzeko sistema eraginkorrena errauste plantarena dela adierazi zuen Aitor Arangurenek.
16
ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Udalaren iritzia jakitearren, Usurbil Bizirik taldeak udalbatzaren bilkura eskatu zuen
U
ztailaren 15ean, ez ohiko udalbatza plenoa egin zen Usurbilgo Udaletxean. Aurretik, eta udal ordezkarien iritzia jakitearren, Usurbil Bizirik erraustegiaren aurkako taldeak mozioa aurkeztu zuen. Aipatu mozioak lau puntu nagusi biltzen zituen. “- Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren barruan Foru Aldundiak bidalitako kokalekuen inguruko txostena eta udal teknikarien iritzia Usurbil Bizirik-en esku uztea. - Udalak eta udal-taldeek errausketa
sistemari edo erraustegiari buruz duten eritzia edo jarrera azaltzea. - Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren Jarraipen Batzordeak errausketa plantaren behin betiko kokalekua adosteko bileran Usurbilgo Udalak izango zuen jarrera aditzera ematea. Honi lotuta, erabaki hori hartzeko zertan oinarrituko ziren herritarren aurrean azaltzea. - Azkenik, aukeratutako kokalekua Zubietakoa edo Aritzetako bi kokalekuetako bat izanez gero edo aukeratutako kokalekua besteren bat izanda, errausketa planta bertan ez jartzeko bitarteko guz-
Usurbil Bizirik taldeak Donostian egin manifestazioan hartu zuen parte
tiak jartzea eta erraztasunik ez emateko konpromisoa hartzea eskatzen zion Usurbil Bizirik taldeak Udalari”.
Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralarekin bat egin zuen Udalak
E
z ohiko udalbatza plenoan, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralarekin bat egitea erabaki zuen Usurbilgo Udalak uztailaren 15ean. EAJ-PNV, PP eta PSE-EEko zinegotziak ez ziren plenora bertaratu. Herritar ugari izan zen plenoan, tartean, Zubietako alkatea eta UHLko ordezkariak. Ez ohiko udalbatza plenoan adostu zen idatziaren pasarte garrantzitsuenak dituzue hauexek: “1. Udalak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralarekin bat egiten du. Diagnostikoa errealistatzat jotzen du, helburuei dagokionez anbiziosoa, lurraldeari begira eramangarria eta sozialki onargarria, ahaztu gabe epe laburrean Gipuzkoako zabortegiak agortuko direla eta horrek sortzen duen larritasuna. 2. Hala ere, konziente izanik hain arazo larri eta korapilatsu honen aurrean ez dela konponbide ideala, programa ezberdin eta nahiko diren bitartekoak jarriko ditu, Planean jasotzen diren berziklapen, konpostaje eta isurketa helburuak lortu daitezen ahalik eta lasterren; hiritarren kontzientziazioarekin bat eginik. 3. Aurreko korporazioaren irizpideare-
kin bat egiten dugu, hau da, San Markos mankomunitatearen baitan hondakinen tratamendurako erabakitzen ziren konponbideak, beste herriekin bat eginik, onartuko zirela, Mankomunitatea uztea planteatu gabe. 4. Herritarrei hondakinen kudeaketaren inguruan gogoeta lasaia eskatzen diegu, hondakinen gutxitzean eta berziklaketan konpromezu aktiboa eta ulermena anbientalki jasangarria den hondakinen kudeaketak izango duen kosto igoeraren aurrean. 5. Uste dugu herritarren arazo larrien konponbideak –eta hondakinen kudeaketa, gaur, Gipuzkoan, gai larria da– benetazko informazioan oinarrituriko elkarrizketa garbian sustatu behar dela. Horregatik, herritarren esku jarriko dugu Kokalekuen Aukeraketarako Estudioa. Estudio hori www.noaua.com web horrian eskuragarri egongo da. 6. Balorazio Energetikoaren Planta (edota errausgailua) non kokatuko den ezin da erabaki berziklapen eta jasangarritasun irizpideetatik at. Beraz, uste dugu degradatu gabeko guneak edo hondakinak tratatzeko azpiegiturekin jadanik loturik ez dauden guneak irizpide hoiekin ez datozela bat. Hots, leku egoki bat
EAko ordezkariak baino ez ziren bertaratu Udalbatza plenora.
bilatzerakoan jarduera horiek gaur egun ematen diren guneak izan behar dute, edota, egoera okerragoan dauden guneak erabili behar direla regeneratzeko asmoz, egoera naturalean dauden guneak ez egokitzat jotzen direlarik. 7. San Marcos Mankomunidadeko ordezkarien eta Hondakinen Planaren Jarraipen Batzordeko ordezkariaren postura hau izango da: Egoera naturalean aurkitzen diren gune oro okupatzearen aurkakoa. 8. Gogoeta eta erabaki hauek San Marcos mankomunidadeko presidenteari eta Garapen Eramangarrirako Diputatu Foralari igortzea, ahalik eta laisterren”.
ETXEKO BERRI
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Erraustegien inguruko informazio ugari noaua.com orrialdean
17
Oporretara goaz
A
buztuan hartuko ditugu oporrak. Beraz, iraila arte ez duzue NOAUA! aldizkariaren zenbaki berririk jasoko. Irailaren 10ean argitaratuko dugu oporren osteko lehen aldizkaria. Beraz, idatzi, ohar, zorion-agur edo bestelako iradokizunik egin nahi badiguzu, irailaren 6a baino lehen egin. Postaz: NOAUA! Aldizkaria Bordaberri 3, Z/G 20.170 Usurbil Gipuzkoa E-postaz: erredakzioa@noaua.com
E
rraustearen Astea izan zen uztailaren 12koa: Arnasakoen hitzaldia batetik, Foru Aldundiarena bestetik; Usurbil Bizirik-en mozioa eta ez ohiko udalbatza plenoaren bilkura... Horren guztiaren lekuko izan da noaua.com web orrialdea. Udalak hala eskatuta, herritarren esku jarri genuen Kokalekuen Aukeraketarako Estudioa, noaua.com
Telf: 943 36 61 21
Bizkarra 1, 1.esk.
s
web orrialdearen bidez. Horri esker, asko izan ziren noaua.com web gunera jo zuten herritarrak.
Usurbildarrak adi Usurbildar askoren arreta bereganatu zuen web orrialdeak, baina baita Gipuzkoako hainbat komunikabiderena ere. Izan ere, informazio hori eskura zutenak gutxi ziren ordurarte. Foru Aldundiak berak ez zuen Internet-en zintzilikaturik.
Alperroburu, 1
Edota telefonoz: 943 360 321.
noaua.com web orrialdea, ordea, martxan izango da abuztuan Gure web orrialdea, ordea, martxan izango da abuztuan. Beraz, zure albistea, proposamena edo iritzia noaua.com web orrialdean plazaratu dezakezu (albisteen atalean zein eztabaida foroetan).
Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66
www.noaua.com
37 29 37 - 659 602789
Usurbilgo ataria
18
PIL
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
PILEAN
Jaien lekukoa hartu du Zubietak
H
erri afariarekin hasi eta suzko zezenarekin amaituko dira Zubietako festak. Ohi bezala, Santio eta San Inazio egunak lotuko ditu egitarauak. Tartean, bi asteburu eta jaiaz gozatzeko proposamen ugari. Ohiko ekitaldiez gain, bada egitaraua berritzera etorri den ekitaldirik. Piragua saioa, esate baterako. Uztailaren 29ko goizean izango da, goizeko 10:30ean hasita. Gainontzean, aldaketa handirik ez. Ezusterik bai, ordea. Herri antzerkirik ez da egingo aurten. Zubietako jaien bereizgarri izan den ekitaldiak ez du jarraipenik izango aurten. Horren ordez, Hernanitik iritsiko den bertsoantzerkiarekin konformatu behar. San Inazio egunean, Zikiro Jana Txartelak Barazarren eta Alamandegin izango dira salgai, uztailaren 27a bitartean. Beraz, ez utzi azken egunerako.
Tamalez, aurten, ez dugu herri antzerkiaz gozatzeko aukerarik izango.
Oharra: aurreko alean, Santio jaien inguruko gehigarria argitaratu genuen. Ordutik hona, izan da aldaketarik. Gorritiren show-a Umeen Egunean izan-
go da, uztailaren 27an. Hasiera batean 17:00etarako iragarri bazen ere, antolatzaileek esan digutenez, animalia erakustaldia 18:00etan hasiko da.
Santiotik San Inaziora Uztailak 23 Ostirala 19:00.- Jaien hasiera. 21:00.- Herri afaria. Uztailak 24 Larunbata 10:30.- II. Rai karreraren hasieta (zaldi karrera). 15:00.- II. Rai karreraren amaiera. 17:30.- Futbito partida. 19:00.- Patxi eta Batbiru dantzatiko taldearekin erromeria. 21:00.- Sardina jana eta sagardoa. Ondoren, erromeriaren jarraipena. 01:30.- Izotz taldearekin erromeria. Uztailak 25 Igandea 09:00.- Esna-deia. 10:00.- Artisau azokaren hasiera. 11:00.- Meza Nagusia. 11:30.- Hamaiketakoa, sagardo dastaketarekin. Ondoren, soka dantza. 18:00.- Zubietako VII. Trikitixa Txapelketa. 22:30.- Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, A. M. Pe単agarikano, Oihane
Enbeita. Gai-jartzaile: Xabier Sukia. Ondoren Irma eta Amets trikitilarien erromeria. Uztailak 26 astelehena
OILASKO BILTZAILEEN EGUNA 06:00.- Oilasko Biltzaileen irteera. 14:00.- Oilasko biltzaileen itzulera. Uztailak 27 Asteartea UMEEN EGUNA 10:00.- Jolasen hasiera. 14:00.- Bazkaria. (Sorpresa eta guzti). 16:00.- Jolasen jarraipena. Ondoren buruhandiak. 18:00.- Gorritiren Showa. Ondoren, txokolate-jana. 22:30.- Bertso-antzerkia. Uztailak 29 Osteguna JUBILATUEN EGUNA 10:30.- Piraguan ibiltzeko aukera izango da Aliriko zubian. 13:00.- Meza. 14:00.- Jubilatuen bazkaria
Uztailak 30 Ostirala
GAUPASA EGUNA 17:00.- Pala Txapelketa. 00:00.- Kontzertua: Kerobia, Idi Bihotz. Ondoren, Alaitz eta Maider taldearekin goizalderarte erromeria. Uztailak 31 Larunbata
SAN INAZIO EGUNA 06:00.- Txokolatada. 07:00.- Soka-muturra. 09:00.- Esnadeia eta zikiro prestaketaren hasiera. 10:30.- Meza. 11:00.- Errebote partida. (Lokaleko finala). 14:00.- Zikiro jana. 17:00.- Txerri harrapaketa. (lokotxa kirolak 18:00.Herri biltzea, trontza, Korrika, arto aletzea, zaku karrera, bizikleta eta sagar biltzea). Ondoren , Buruhandiak. 23:30.- Diskofesta Joseina Etxeberriarekin. 00:00.- Jaien amaiera, traka, suziri eta suzko zezenarekin!
MAJERAKO
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
HERRIKO KALEA Bermatu
* Usurbilgo kalea
Soluzioa: 22. orria
Eza
Hegazti mota
Fruitu mota Emakume izena
Ugarik
Bizkaieraz, upela
Ebazpenak
Taldeak, multzoak Non atzizkia
Zintzoa
Auto giputzetan
Beldurtu
Kontsonantea
Titanioa
Alaiak Sufrea
19
UribeKosta
Trukatu
Dauka
Osasuntsu
Istuak
Galdera
Baita
Asiako estatua
Interjekzioa Beste batzuek
Zauriak jasandakoa Musika nota
Izanak
KONDARRAK
Edukia
Uranioa
Higikunde asanbleario
Bokala Hidrogenoa Arabako alderdia
Leku hartan
Errep., gorotza
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Goardiako Farmaziak 2004ko uda
Eusko Tren-en tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17 08.47 09.52# 10.17 10.47 11.50 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17 15.47 16.17 16.47 17.17 17.47 18.17 18.47 19.17 19.47 20.21# 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33 09.03 10.33 11.03 12.04 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33 16.03 16.33 17.03 17.33 18.03 18.33 19.03 19.33 20.03 21.03 22.03
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50 09.20 10.21# 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50 14.20 14.50 15.20 15.50 16.20 16.50 17.20 17.50 18.20 18.50 19.20 19.50 20.20 20.48# 21.20 22.20
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22# 12.08 12.38 13.08 13.38* 14.08 14.38 15.08 15.38 16.08 16.38 17.08 17.38 18.08 18.38 19.08 19.38 20.08 21.08 22.07# 22.38
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.47 11.47# 12.39 13.09 13.39 14.09* 14.39 15.09 15.39 16.09 16.39 17.09 17.39 18.09 18.39 19.09 19.39 20.09 20.41 21.39 22.32# 23.09
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54 13.24 13.54* 14.24 14.54 15.24 15.54 16.24 16.54 17.24 17.54 18.24 18.54 19.24 19.54 20.24 21.24 22.54
#Ez da Usurbilen geratzen
* Astegunetan bakarrik
Usurbil
Zarautz
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00
08.05 08.25** 08.20 08.25 09.05 09.20 09.30 09.20 09.25 10.05 10.20 10.25 11.05 11.20 11.25 12.05 12.20 12.25** 12.20 12.25 13.05 13.20 13.30 13.20 13.25 14.05 14.20 14.30** 14.20 14.25 15.05 15.20 15.30
08.25
15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.15 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 01.00 02:00 04.00 05.00 06.00
15.20 15.25 16.05 16.20 16.25 17.05 17.20 17.25 18.05 18.20 18.30 18.20 18.25 19.05 19.20 19.25** 19.20 19.25 20.05 20.35 20.40 20.20 20.25 21.20 21.25 21.20 21.25 22.35 22.45 22.20 22.25 22.50 23.55 00:25 01.25 02:25 04.25 05.25 06.25
Soilik larunbata gauez Larunbat lanegunetan
08.45 09.25 09.45 10.25 10.45 11.25 11.45 12.25
Zarautz
Usurbil
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 10.05 10.05 10.30 11.05 11.05 12.05 12.05 13.05 13.05 13.30 14.05 14.05
09.45 09.45
13.45 # 14.25
10.45 10.45 11.45 11.45 12.45 12.45
14.45 15.25
13.45 13.45
15.45 16.25 16.45 17.25 17.45 18.25
14.45 14.45
12.45 13.25
18.45 19.25 19.45 20.25 21.00 20.45# 21.45 21.45 23.05 22.45 23.15 00:45 01.45 02:45 04.45 05.45 06.45
15.45 15.45 16.45 16.45 17.45 17.45 18.45 18.45 19.45 19.45 20.45 20.45 21.15 21.45 23.15 00.15 01.15 02.15 04.15 05.15
14.30 15.05 15.05 15.30 16.05 16.05 16.30 17.05 17.05 18.05 18.05 19.05 19.05 19.30 20.05 20.05 21.05 21.05 21.35 22.05 23.35 00.35 01.35 02.35 04.35 05.35
Uztailak 23, ostirala E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Uztailak 24, larunbata E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Uzatailak 25, igandea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Uztailak 26, astelehena E: De Miguel, Nagusia 32 Lasarte G: Correa, Perkaiztegi 8 Hernani Uztailak 27, asteartea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Aizpuru, Latxunbe Berri 11 Hernani Uztailak 28, asteazkena E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Etxebeste, Elkano 9 Hernani Uztailak 29, osteguna E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Uztailak 30, ostirala E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Uztailak 31, larunbata E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain
Autobus ordutegia Donostia-Zarautz Donostia Urbil
Uztailak 22, osteguna E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Tanko, Idiazabal 39 Urnieta
Abuztuak 1, igandea E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain
Urbil
07.10
08.15
09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
Donostia
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00* 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.30 21.40 22.00 22.40 00.00 01.00 02.00 03.00 05.00 06.00
Abuztuak 2, astelehena E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Abuztuak 3, asteartea E: De Miguel, Nagusia 32 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 4, asteazkena E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 5, osteguna E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain Abuztuak 6, ostirala E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 7, larunbata E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 8, igandea E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 9, astelehena E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Abuztuak 10, asteartea E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 11, asteazkena E/G: De Miguel, Nagusia32 Lasarte Abuztuak 12, osteguna E/G: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Abuztuak 13, ostirala E/G: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte Abuztuak 14, larunbata E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain
Abuztuak 15, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Abuztuak 16, astelehena E/G: Gil, Nagusia 24 Lasarte Abuztuak 17, asteartea E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Abuztuak 18, asteazkena E/G: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Abuztuak 19, osteguna E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Abuztuak 20, ostirala E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Oa, Kontzeju Zaharra 1 Usurbil Abuztuak 21, larunbata E: Gil, Nagusia 24 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 22, igandea E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Abuztuak 23, astelehena E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Tanko, Idiazabal 39 Urnieta Abuztuak 24, asteartea E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Gomez, Nagusia 14 Hernani Abuztuak 25, asteazkena E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Abuztuak 26, osteguna E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Gomez, Nagusia 14 Hernani Abuztuak 27, ostirala E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Correa, Perkaiztegi 8 Hernani Abuztuak 28, larunbata E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Elizondo, Zumea 20 Andoain Abuztuak 29, igandea E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Elizondo, Zumea 20 Andoain Abuztuak 30, astelehena E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Etxebeste, Elkano 9 Hernani Abuztuak 31, asteartea E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Irailak 1, asteazkena E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Gomez, Nagusia 14 Hernani Irailak 2, osteguna E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Irailak 3, ostirala E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Irailak 4, larunbata E: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil E/G: Rodrigez, Nagusia 42 Lasarte Irailak 5, igandea E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Irailak 6, astelehena E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Elizondo, Zumea 20 Andoain Irailak 7, asteartea E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Irailak 8, asteazkena E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain Irailak 9, osteguna E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8 Andoain Irailak 10, ostirala E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara Asteburutan, jaietan
**Aiaraino
*Aiatik dator
2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean - E:Egunez G:Gauez E/G:Egunez eta gauez
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
GAZI GOZO GEZA
Oharrak ETXEBIZITZA - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469.
Karmen). - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. - Emakume bat eskaintzen da lanerako goizes edo arratsaldez. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943365737.
SALEROSKETAK / GARAJEAK - Kotxe bat salgai daukagu 600 eurotan. Interesatuak edozein ordutan deitu 635729637 telefonora.
Lan-eskaintzak
- Usurbilen, Urbil merkatal-zentruaren ondoan 420 m2tako lokala salgai edo alokatzeko. Bulego bezala erabiltzeko egokitua, lokal argia, ordenagailu-sarea instalatua, ordenagailu askorentzako hargunea. Interesatuak deitu: 943-363040
BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Bideokamara bat saltzen dut, Canon XL1 semiprofesionala, bateria eta tripodea barne. Gutxi erabilia berria dago. Interesatuak 943376902 665749615 gauez. - Kanping-karroa salgai, aluminiozko panelarekin. Karabana bihurtzen da. Telefonoa: 943 55 18 32 (Arratsaldez). - GOLF CL txuri bat daukagu salgai. 140.000 km dauzka eta oso ondo zaindua dago. Interesatuak 667 521 893 telefonora deitu.
- Salgai Opel Corsa 1.4. Ondo zaindua. 80.000 km. 678 619 127. - Garaje bat saltzen dut Kale Nagusian, prezioa: 12.000 euro. Beste garaje bat alokairuan uzteko prest nago, Bizkarren, 50 euro hileko. Telefonoa: 687 40 62 09. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Umean zainduko nituzke uztailean arratsaldez. Esperientzi duan eta euskalduan. Interesatuak deitu 943361115 zenbakira. -Emakume bat eskeintzen da umeak edo pertsona helduak zaintzeko (urteetako esperientzia). Interesatuak deitu: 626641155 Mariaje. -Jatetxeetako platerak garbitzeko edo antzeko lanetarako norbait falta bazaizu deitu: 626641155 Mariaje. - Umeak zainduko nituzke, edozein ordutegian. 943 37 10 32. - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556. - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. 647 220 966 (Mari
- Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217.
- Pultsera bat aurkitu dut anbulategiko aparkalekuan. Galdu duenak deitu: 649387758. - Poltsa bat galdu dut herrian. Topatu baduzu deitu 637 046 389 telefonora. - Zilarrezko brotxe bat galdu nuen San Esteban kaletik, okindegia eta supermerkatu bidean. Topatu baduzue deitu 943371237 telefonora. - Neska bat eskeintzen da edozein lanetarako. Deitu 943364659 (Arantxa) -Ingelera eta euskara. Neska arduraduna eskaintzen da klaseak emateko. Izatez euskalduna eta eskola ingelesean ikasia. Edozein adin eta ordutegitan erakusteko prest. 677656565 / 943313517 (Ane). - Frontoi ingurutik Ugarte poligono tartean zilar koloreko erloju bat galdu dut. Norbaitek aurkitu badu NOAUA!ren egoitzara ekarri.
21
Zorionak berriz hirukote! Uztailaren 17an hiru urte bete zenituzten. Jarraitu hain jator eta alai izaten. Muxu pilo bat etxekoen eta lagunen partez! Zorionak Amets! Uztailaren 8an urtebete egin zenituen. Jarraitu orain arte bezain alai eta zoriontsu izaten. Muxuak familia guztiaren partez!
JAIOTZAK - Oier Arruti Portularrume 2004ko uztailaren 2an. - Olatz Rodriguez Cid 2004ko uztailaren 4an. - Irati Borreguero Fernandorena 2004ko uztailaren 5an. - Uxue Orbegozo Sarasua 2004ko uztailaren 10an. - Iker Perez de Arriluzea Zudaire 2004ko uztailaren 10an. - Unax Pagola Martin 2004ko uztailaren 13an.
HERIOTZAK - Miguel Trenado Davila Uztailaren 7an hil zen, 51 urte zituela. Santuenea.
Bai esan? 37 19 51 • Udala......................................... • Udaltzaingoa............................. 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak............... 37 01 48 36 20 13 • Anbulategia............................... • Udarregi ikastola ...................... 36 12 16 36 38 95 • Udarregi (Agerialde)................. • Oiardo kiroldegia ..................... 37 24 98 37 15 94 • Zumarte ................................... • Etumeta .................................... 37 20 01 • Taxi geltokia.............................. 36 21 78 • D.Y.A......................................... 46 46 22 • Ertzantza.............................................. 112 • Suhiltzaileak ........................................ 112 • Larrialdiak........................................... 112 • Anbulantziak....................................... 112 • Gure Pakea................................ 37 32 28 • Gure Elkartea............................ 37 17 51 • Arrate Egoitza ........................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria...................... 36 03 21 • Bake epaitegia........................... 37 23 36 37 60 76 • Oa farmazia .............................. • Iturralde farmazia..................... 36 33 95 37 20 77 • Zubietako Batzarra................... • Argindarra (Iberduero)............. 47 09 76
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2004ko uztailaren 23a
Musikaren txokoa
Agenda Uztailak 27, asteartea Jai Batzordearen bilera, 19:30ean, Udal Liburutegian.
Uztailak 23/ 31 Santio Jaiak Zubietan (ikus 18. orrialdea).
Abuztuak 3/ 7 Sanesteban Jaiak (ikus gehigarria). Abuztuak 16, astelehena
San Roke Eguna. Bezperan, Ama Birginaren egunean egingo dira San Rokeko ospakizunak: herri bazkaria, erromeria... A
✪
✪ G ✪ A
✪
K B
✪
S
✪
A
R
N
E
E
✪
E
G
✪
U
R
R
A
N
A
✪ D
P
A
K
✪
I
S
I
T
U
T
A
R B
O
P
A
B
O ✪
Z
A
U
S
K O K ✪ U
E I
✪ A
S
T
✪ A
E
S
E
K ✪
L
A
R
I
E S
I
A
T
✪
U
✪
L
A
K
A
N
O
U
T
A
✪ N
Z
✪ U
✪ A
T
S
A
A
✪ H
K
A
U
N
Herriko kalea: Estraperlo
Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42
K
✪ A
Herri musikan erreparatu du Xabi San Sebastianek “Orai” izeneko diskoan
D
onostian 1967. urtean jaioa, Xabi San Sebastian prestakuntza zabal eta eskarmentu handiko musikari, abeslari eta gitarrajolea dugu. Talentu, trebetasun eta berotasun handiko artista nabarmena. Zazpi urtez jo zuen Izotz taldean, Euskal Herriko ia herri guztietako plazetan arituz. Hurrengo lau urtetan Alboka euskal folk taldeko partaide izan da, Euskal herri-musikak duen talde sonatu eta adierazgarrienetako bat. Joxan Goikoetxea, Alan Griffin eta Juan Arriola musikoak buru dituen talde honekin batera, Xabi musika tradizionalera gehixeago hurbildu da, hari betiere bere estilo eta nortasuna emanez, ahotsa eta gitarraren bitartez. Talde honen bi diskoen grabaketan hartu du parte, “Bi beso Lur” (1998) eta “Lorius” (2001) aldi berean kontzertu ugari eskainiz. Gainera, “Lorius” diskoaren grabaketan zein lan honetako zuzeneko emanaldietan, Xabi San Sebastianek
San Esteban kalea, 8
zenbait kanta abestu zituen, euskaraz, Martá Sebestyén, Hungariako herri-musikaren izarrarekin batera. Betalde, Kepa Junkerak beste ardura handi bat ere eman zion: “Maren” (2001) diskoko abestiak zuzenean abestea, lan hau plazaratu eta gero egin zituen biretan. Orain, Xabi San Sebastian bakarkako egitasmo berriari ekiteko prest dago, konpainia onean gainera. Dudarik gabe, euskal musikaren inguruan duen ikuspegiak harridura sortuko du.
Kafe berezia!
Telf: 943 36 27 70
ETXESAGASTI Inmobiliaria
Lan egiten dugu: - Promozioetan - Eraikuntza berrietan - Bigarren eskuko etxeetan
Telefonoa: 943 696 856
Bilatzen ditugu: - Etxeak - Baserriak - Lur sailak