www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2004ko ekainaren 11a IX. urtea - Usurbil, 184. zenbakia
Ha u r Es k ol a ha nd itua iza ng o d a
Eraikuntza sektorea,
akordioaren zain
ATARIKO
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Txirrikitutik
HAIZEA
3
E
kainean europar hauteskundeak izango ditugu eta berriz ere politikariek egunkari, irrati eta telebistetako lehen planoak beteko dituzte. Azkeneko udal hauteskundeek oihartzun handia izan zuten, Euskal Herriko hainbat plataformen ilegalizazioek eraginda. Oraingoan ere ez gara polemika honetaz libratuko, izan ere Herritarren Zerrenda izenez aurkeztu den herri mugimendua Espainiako epaileek ilegalizatu baitute, baina ez Ipar Euskal Herrian. Hauteskunde guztietan propaganda egitea oso garrantzitsutzat jotzen dute alderdi guztiek eta oraingoan ere ez gara kanpaina honetaz hain erraz libratuko. Horren adibide garbia 1983. urtean ateratako argazki hau duzue, udal hauteskundeak ospatzen ziren eta ohikoa zenez, herriko frontoian alderdi desberdinek beren kartelak bertan jarri zituzten. Hona hemen bertan agertzen diren zenbait alderdi eta beren lemak: AGRUPACION INDEPENDIENTE DE USURBIL “Si crees que tus problemas tienen solución apoya nuestra candidatura”, EAJ-PNV “Zure udala hau izan liteke-Este puede ser tu ayuntamiento”, HERRI BATASUNA “Udala herrira”,... Oraingoan lehen esan bezala europar hauteskundeak ospatuko dira. Dagoeneko hainbat alderdiren kartelak horretarako udalak prestatu dituen paneletan ikusgai daude, baita herriko
Egilea: A.I., 1983ko udal hauteskundeak Kaleberriko frontoia
Jabetza: A.I.
beste zenbait lekuetan ere. Garbi dago hauteskunde guztietan kartelak jartzearen ohitura ez dela galdu. Zenbat kola eta papel gastatu ote da hauteskunde hauetarako? Zaloa Arnaiz Ibarguren
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta NOAUA!ko Txirrikitutik atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan gaude. 943 360 321 telefonoan edo fototeka@noaua.com e-postan aurkituko gaituzu.
Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com erredakzioa@noaua.com publizitatea@noaua.com Web orria: www.noaua.com Koordinatzailea: Imanol Ubeda Publizitatea: Maialen Saez Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maialen Saez, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
Aurkibidea EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
5. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN
6. Orr.
HAUR ESKOLA HANDITUA IZANGO DA
10. Orr.
10 URTE BETE DITU AITZAGA ELKARTEAK
12. Orr.
Aitzaga Elkarteak 10 urte bete ditu. Ekainaren 20an urteurrena gogora ekarriko dute hainbat ekitaldirekin.
ERAIKUNTZA GREBAREN ITZAL LUZEA
14. Orr.
SANTIXABELAK BEGIBISTAN
17. Orr.
USURBIL CUP FUTBOL TXAPELKETA
18. Orr.
EKITALDI GARRANTZITSUENAK
22. Orr.
Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Geldi daude eraikuntzak aspaldi honetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
IRITZIA
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Zutabea
Zakurrak Luis Aranalde
K
azetari bati irakurri diot Iraken gertaturiko basatikerien argazkietatik zirrara handiena egin diona zera izan dela: biluzik dagoen pertsona horrena, besoak buruari lotuta, makurtuta, izterrak barnealdera bilduta bere parteak nola babestuko eta bi zakur amorratu erasotzeko prest, lerdea dariela eta hortzak erakutsiz. Nire ustez ere hori da beldurraren irudi paradigmatikoa. Hori da babes ezaren adibide, etsenplu garbiena. Horrelako sadiko, psikopata nola bihurtu da presondegiko zaintzaile hori? Izan ere, horrelako basatiak ez dira inprobisatzen, ez dira sortzen gauetik goizera, zenbait perretxiko gisa. Horien kontzientziak eta bihotzak norbaitek manipulatu ditu urteetan zehar horrelako krudelkeriaren irudi bihurtzeko. Zalantzarik gabe, soldadu torturatzaile horiei esan zaie irakiarrak benetako pariak direla, ez dutela gizaki orok duen eskubiderik, azpi arrazakoak direla, alegia; garrantzitsuena ipar amerikarren interesak defendatzea dela eta horretarako pertsona desegin behar bada bere duintasunean, aurrera. Torturatu batek esaten zuena: “gizatasuna lapurtu didate”. Harrigarria da, bestetik, Bushek nolako arinkeriaz hitz egiten duen tortura horietaz, nola pasatzen den beste gaiak adieraztera inongo autokritikarik egin gabe... Zizeroenek esaten zuen:”Huts egitea edonori gerta dakioke, baina, hutsegiteari eustea inozoena da”. Giza sena apur bat duenarentzat mundu honetako balore gorena pertsona bakoitzaren duintasuna da, gizaki bakoitzaren garapena eta gainerantzeko errealitateak: herria, tribua, erakunde erlijioso edo politikoa eta abarrak, beronen zerbitzuan jarri. Nire ustez, erakunde politiko eta erlijiosoen errurik handiena horixe izan da:
erakunde edo ideia baten zerbitzari bihurtzea pertsona, alderantziz egin beharrean. Duela milaka urte haurrak eta neskatxak batik bat sakrifikatzen zituzten emankortasunaren edo tribuaren jainkosa eta jainkoen aldarean. Duela mende batzuk, dogmaren eta ortodoxiaren aldarean Inkisizioak; XX. eta XXI. mendeetan petrolioaren aldarean (Iraken), proletargoaren aldarean (Stalinek, Maok...), arrazaren aldarean (Hitlerek), aberriaren aldarean (ETAk, GALek...) ... Zenbait arlotan gizakia ez da ezer asko aldatu zoritxarrez. Amnistia Internazionalak gogor salatu ditu Irakeko tortura horiek: Washingtonek mundu hau lehen baino arriskutsuagoa bihurtu omen du; Abu Ghraiben gertatutakoa “gerra krimena” dela dio; mundu honetako zenbait lurralde giza eskubideetatik at jarri ditu ipar amerikarren politikak. Gipuzkoako Gotzain Juan Mari Uriartek ere hitz gogorrak erabili zituen Pentekostes ospakizunean: “basatikeriari basatikeriaz erantzutea giza atzerakada lotsagarria da. Gizakia izateak lotsa ematen du”. Zalantzarik gabe, demokrazia ezin da inposatu, nahiz eta ipar amerikarrek hala pentsa. Ogia eta kultura falta diren lurraldean alferrik egingo dute saiakera hori. Justizia, libertatea eta begirunea dira demokraziaren hazi eta ardatz Kezkagarriena zera da: gerraren zakur horiek gure baitan daudela. Edozein unetan has daitezke hozkaka eta horretarako aitzakia arinena arrazoi sendo bihur dezakegu. Horregatik, giza baloreetan oinarritzen den heziketa hain funtsezkoa iruditzen zait. Bestela, intolerantziaren otso zakur horiek noiznahi eraso dezakete.
Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai
Ika-mika
Orain Herritarren Zerrenda
U
rtebete eskaxean, udaletako 200 zerrenda (tartean U.H.L.) baino gehiago, Batzar Nagusirako eta Foru Parlamenturako AUBren zerrenda, Gorte eta Senaturako papeletak, eta orain Herritarren Zerrenda legez kanpo utzi dituzte. Europa osoan, eskubide zibil eta politikoen aurka egindako errepresio gordinaren ezaugarriak denak. Demokrazia baten lekurik ez dutenak. Pakea lortzeko bidean oztopoa bakarrik jartzen dutenak. Guztiok dakigu, non eginak, nork eta zergatik egindakoak, zeinek babestutakoak eta lege hoien helburua zein den. Europako herririk zaharrenetariko den Euskal Herriak, bere herri nortasuna lortzeko bidean, etsaiaren aldetik, gizaldiz gizaldi jaso duen erantzun bakarra erasoa eta errepresioa izan da. Behin eta berriz bere eskubi-
deak zapalduak izan dira. Benetan, basakerien artean errekor gordina urtebete eskax honetakoa. Baina, errepresio eta basakeri hauen aurrean, bertakoak direla dioten alderdietako burukideek, zer egin eta egiten dute? Zilegi al da, herritarren hitza errespetatuko dutela esan eta gero Usurbilgo Udalean alkatetza duen alderdiak baino 400 boto gehiago lortu duen U.H.L. taldea Udaleko erabakietatik kanpo uztea? Zilegi al da eskubide zibil eta politikoen alde (PNV-EA) daudela esan eta gero Usurbilen 1185 boto lortu duen U.H.L. taldea urtebetean Udaletxeko erabakietatik kanpo uztea? Hori al da herriaren hitza errespetatzea? Hori al da 1185 herritarren eskubide zibil eta politikoen alde lan egitea? Zilegi al da Jaurlaritza dela Euskaldunon Gobernua esan eta gero,
Euskal Herri osoko biztanlez osatutako Herritarren Zerrenda bakarrak eskatutako bilerari ateak ixtea? Hori al da Euskal Gobernu batek euskaldunon eskubide zibil eta politikoak defendatzea? Komunikabide guztietan demokrazia hitza erabiltzen diguten hango eta hemengo sasi demokraten aurrean, hitzetik hortzera pakearen alde daudela esanaz dabiltzan sasi pakezaleen aurrean, diot: benetako pakearen eta demokraziaren alde nagoelako ekainaren 13an Herritarren Zerrenda bozkatuko dudala, Euskal Herri osoko biztanleen eskubide zibil eta politikoen alde nagoelako eta herriaren hitza benetan errespetatua izan dadin, bozka kutxetan Herritarren Zerrenda sartuko dudala. Bittor Iribar
PIL-PILEAN
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
5
Berriz ere, hauteskunde giroan
H
auteskundez hauteskunde gabiltza azken bolada honetan. Bat bukatu orduko, bestea gainean dugu. Honakoan, Europako Parlamentua da hautatu behar dena. Baina azken hauteskundeetan bezalaxe, honakoan ere lege eta debeku kontuak izan dira protagonista nagusiak. Ekainaren 13an Europako Parlamenturako diputatuak aukeratuko dira. Ekainetik aurrera, estrainezkoz, 732 kide izango ditu Europako Parlamentuak. Europar Batasuneko 25 estaturen ordezkari izango dira parlamentari horiek guztiak. Hauteskunde hauetan, 349 milioi europarrek bozkatu ahal izango dute
25 estatu ordezkatuko ditu Europako parlamentu berriak.
baina baldintzak ez dira denentzat berdinak izango. Hego Euskal Herriko botoemaile askorentzat, esate baterako, Alderdien Legeak baldintzaturiko hitzordu berri bat izango baita.
Ekainaren 10ean hasiko dira hauteskundeak Bai, hala da. Bozketak ez dira egun bakarrean egingo. Erresuma Batuan, adibidez, ekainaren 10ean emango dute botoa. Txekian, ordea, botoa emateko bi egun izango dituzte. Egutegia hauxe da: Ekainak 10. Herbeherak, Erresuma Batua. Ekainak 11. Irlanda. Ekainak 11-12. Txekiar Errepublika. Ekainak 12. Letonia, Malta. Ekainak 12-13. Italia. Ekainak 13. Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estatu Espainiarra, Estonia, Finlandia, Estatu Frantziarra, Grezia, Hungaria, Lituania, Luxemburgo, Polonia, Portugal, Suezia.
Botoen bilakaera Europan*
1987
1989
1994
1999
Biztanlegoa: 5.606 Abstentzioa: 1.140 (%27,89)
Biztanlegoa: 5.606 Abstentzioa: 1.665 (%39,83)
Biztanlegoa: 5.353 Abstentzioa: 1.819 (%42,33)
Biztanlegoa: 5.282 Abstentzioa: 1.240 (%28,30)
HB EA-PNG-ERC PSOE EAJ-PNV-PG-N EE (CIP) AP CDS IU
1.166 692 436 291 127 85 23 5
HB EA PSOE EAJ-PNV EE (CIP) PP CDS IU
977 488 346 267 124 53 47 41
HB EAJ-PNV EA PSOE PP IU FORO-CDS
1.102 377 314 304 143 137 7
EH EAJ-PNV/EA PSOE-Progresistas PP IU
1.552 921 335 204 39
*Europako Hauteskundeetan Usurbilen eman diren emaitza nagusiak.
Ika-mika
Jorge “Panadero� joan zaigu
U
rte luzeetan herriko okina izan den aldetik, usurbildar gehienok ezagutzen genuen. Baina urte luzeetan ere, euskal errepresaliatu politiko baten aita izatea tokatu zaio. Alde horretatik nahi dugu gogora ekarri, bai bera eta baita bere familia ere. Batez ere, Nanterren, Euskal Herritik 800 kilometrora dagoen bere seme Joxe Domingo. Espetxe sakabanaketa medio, berak nahiko lukeen bezain maiz ikusterik ezin zuen semea. Frantziako espetxe politika dela medio, bere ama besarkatuko ezingo duen semea eta bere familiari telefono-dei bat egin ezin izango duena. Egun batzuk lehenago, Jose, beste preso
baten aita joan zitzaigun baita ere, Soto del Realeko espetxean dagoen Karlos Martinena, hain zuzen. Honek, gutxienez, hil aurretik aita ikusteko aukera izan zuen. Jorgek eta Josek bazekiten ondotxo gauza horiek guztiak, beste senide batzuei antzekoak gertatu zaizkionean ikusita. Eta orain beraiei gertatu zaie: beren semeak etxean ikusi baino lehen joan zaizkigu. Gutako askori gauza bera gerta dakioke. Buruan daukagun gauza bat da, batez ere, adinean aurrean doazen senideak baldin baditugu. Baina, baita ere, horrenbeste milaka kilometro egitera behartuak, edozein asteburuan, zahar ala gazte izan, errepideetan gera gin-
tezkeelako. Heriotza batzuk ekidin ezinak dira, beste batzuk, aldiz, ebitatu daitezke, sakabanaketaren krudelkeriarekin amaitzen badugu eta gatazka honi benetako eta justiziazko irtenbidea ematen denok saiatzen bagara. Horrela bakarrik lortuko dugu, seme-alabak beren gurasoen azken uneetan ez ezik, gainerako egunetan ere, haiengandik hurbil izatea. Gure doluminak Karlos eta Joxe Domingoren sendiei. Sakabanaketarik ez! Etxean nahi ditugu!
Usurbilgo Etxerat!
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Ai tor Alkort a
Paisaia aldatzen ari da
D
agoeneko denak erein, landatu eta prestatu ditugu gure baratza txiki eta haundiak. Kostata eta batzuk berandu xamar, baina eguraldi onarekin batera denak listo jarri ditugu. Ibilalditxo bat egitea nahikoa da Irabi aldetik eta Aginagako erriberetatik baratza guztiak nola dauden ikusteko. Beti ikusi ditugu piper landare asko landatuta gure inguru hauetan, auzokide askok landatu izan dituzte. Makina bat egunetan ikusi izan ditugu makurtuta piperrak biltzen errenka noiz bukatuko aritu eta aritu. Baina aurten aldaketa bat nabaritzen dut. Iladak, plastikozko ilada beltzak dira eta gero eta piper gehiago ikusten dugu landaturik. Pasa den urteetan ere ikusi ditugu atzerritarrak piperrak biltzen, baina aurten hauek ere gehiago izango direla pentsatzen dut.
Ez ote da arriskutsua monokultibo hau? Denborarekin, penintsularen beste zenbait herritan ikusi izan ditugun plastikozko baratzetan ez ote da zaizkigu bihurtuko gureak. Niri behintzat ez zait asko gustatzen. Eta etorkinek lan egitearen aurkako ez naiz ni, baina ze baldintzetan aritzen dira hauek? Askotan hitz egin dugu beste zenbait lekutan baldintza kaxkarretan aritzen direla esaten, eguzkia ateratzen denetik gaua egiten denarte eta inongo eskubiderik gabe. Eta gu guzti hau zaintzen ari al gara? Edo guk ere beste guztiak bezala gure zilborrari bakarrik begiratzen al diogu? Nekazaritza bultzatzea eta lana izatea ondo dago baina zenbait kontu zaintzea ez da gaizki izaten beranduegi izan aurretik. Orain, gaizki eginak beranduegi denean zailago izaten da konpontzea.
Kaleberri
Aralar mendizerra zeharkatzen
IĂąak i A g i r r e s ar o b e
A
ndatza Mendi Taldeak antolaturik, Aralar mendizerra zeharkatzeko hirugarren etapa burutu zen joan den igandean. Herrian bertan Ikastolaren Eguneko festak ere bere lekua izan bazuen ere, mendizaleek hileroko bere taldetxoan burutu zuten Lizarrustitik Lakuntzarako ibilbidea. Guztira, 18km-koa izanik, bospasei orduko iraupena izan zuen. Bildutakoek giro ezin hobean igaro zuten eguna eta umoreak eta adar-jotzeak ere, bere lekua izan zuten. Bataz besteko desoreka 700
metrokoa suertatu zen, baina paraje ederretatik igaro zuten mendizaleek. Bestalde, 4.etapa Lakuntza – Goldaratz (20 km) izango da hemendik bi hilabetera, bataz besteko desoreka 600 metrotakoa eta iraupena 6 ordukoa izango delarik. Azpimarratu behar, guztira 6 etapa izango direla eta helburua Aralar mendikatea zeharkatzea izango dela. Honetaz gain, inguruko herri eta bazterrak ezagutzeko aukera ezin hobea ere eskaintzeko asmoa ere izango delarik.
KALEJIRAN
San Juan laister joan zan
K
Jo se ba P ell ejer o
uzta oparoagoa eskatzen omen zitzaion) etabar. Hemen gauza bat gehitu behar dut. Lehen etxez etxe ibiltzen ginela, gurdia hartu batzuk tira, besteak bultza aldapan gora eta behera surtarako gauza bila. Gaur aldiz, herriko zabortegia ematen du, urte guztiko soberakin guztiak erretzeko toki eta egun egokia. Bukatzeko esan, Jai Batzordeaz gain Pe単a Pagola Elkarteak aurten ere bere zerbitzu berezia jarriko duela martxan gerturatuko diren guztientzat. Ondo pasako dugulakoan, ordurarte aio.
Eguraldi ona, azterketak, festak...
A
zken aste hauetan eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan dugu eta badirudi horrela jarraituko duela. Atxegaldeko kaleetan ere somatzen da eguraldi onaren eragina, izan ere, lehioak ireki besterik ez dago haurren oihuak zein irrifarrak entzuteko. Gainera, ekainak 6 igandean, Ikastolaren eguna izanik, hainbat joko eta ekintza izango dituzte prestaturik egun eder bat lagunartean pasatzeko. Gustora oroitzen naiz bizi izandako Ikastola Egun famatu haietaz, beti igandean izaten ziren baina guztiak ziren ezberdinak. Urte batean ere uholdeak zirela eta ezin izan genuen ospatu. Egun euritsu hartan, Atxegaldekoak ginenak hurbildu ginen ikastolako patiora eta han ezer ez zegoela ikusita buelta eta etxera. Besteak aldiz bidean gelditu ziren. Noizean behin burura etortzen zaizkit egiten genituen jokoak eta baita zozketa izugarri hura. Zenbakiak eskuan hartu eta noiz tokatu zain egoten gineneko urduritasunak ere gogoratzen ditut. Baina denbora asko pasa da ordutik eta Udarregi ikastola aspaldian utzi genuenok iada bakoitzak bere bideari jarraitu dio. Batzuk lanera eta besteak, ni bezala suposatzen dut, ikastera. Orain asko egongo
At xe g a l d e
aixo irakurle: urteko egunik ederrenetan gaude oraintxe. Aurten negua luzatu bazaigu ere, udaberrian murgildurik gaude erabat. Hasieran euria nagusitu bazen ere, eguraldia hobetzen joan da eta baratzako lanak atzeraturik zituztenek, eguneratzeko aukera ederra izan dute. Udara hasiera hau, berezia izaten da gauza askorengatik eguzkia punturik garaienera igotzen denez, gaurik motzenak edo egunik luzeenetan gaude oraintxe, eguraldi eguzkitsuak gailentzen dira eta horren ondorioz gu ere arropaz arinago janzten gara. Bestalde ikasturtea amaitzear dute ikasle gehienak, opor luzeak ahanzteko irrikitan eta nola ez, oporrekin batera Kalezargo jaiak. Auzoz auzo eta herriz herri ibiltzeko, jai zerrenda ikusi ezkero, San Juanak uda hasierako lehenengo jaiak bezala azalduko zaizkigu. Herritarrez gain, auzotarrentzat bereiziki, egun bereziak izaten dira hauek. San Juan eskearekin hasiera eman etxez etxe usadio zaharrari jarraiki, San Juan sua piztu, nahiz lehengo sinismena guztiz galdu (izurriteak desagertu arazten omen zituen izpiritu txar guztiak bidali,
7
Kalezar
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Ainara Arnaiz
dira azterketetan murgildurik, unibertsitatea edo selektibitatea dela eta. Ikasteko gogo gutxi izan ohi da normalean, baina honi eguraldi ona gehitzen badiogu eta gainera, inguruko herrietan iada festak hasi direla eta hauek disfrutatzea kentzen badiogu izugarrizko nekea eta agobioa pilatzen da. Ea guztiok zorte pixkat dugun eta beharrezkoa dena behintzat gainditzen dugun. Urteroko arazoa bada ere, ia gehienok Usurbilgo festak hasi baino egun gutxi batzuk lehenago bukatuko ditugu azterketak, nahiz eta egongo diren festetan ikasi beharko dutenak ere.
KALEJIRAN
Santuenea
8
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Za l oa leoz
Plis, Plas, Txalo ta Jolas
A
zken urteetan bezala aurten ere, Plis, Plas, Txalo ta Jolas egitarauaz gozatzeko aukera dugu udaberriko egun hauetan. Auzoz auzoko ekitaldi desberdinen artean maiatzeko azken astebukaeran gure auzoko txanda izan genuen. Bertara gerturatutako haur eta gurasoek aukera polita izan zuten egin ziren tailerrekin arratsalde atsegin bat pasatzeko. Eguraldi ederra, udaberrian gaudela gogorarazten digun horietakoa. Aire librean jolasean eta elkarren artean ondo pasatzeko aukera bikaina. Batzuk marrazkiak kolorez bustitzen, besteak, astebukaeretan aiton-amonak emandako xoxak gordetzeko diru poltsak egiten, edo txotxekin irudimenari formak ematen. Ederra geratu zen denen artean egin zuten murala ere. Poza ematen du auzoan horrelako bizitza ikustea. Dagoeneko ohituak gaude astean zehar Txokoetan haurrak nola ibiltzen diren ikusten. Euskarazko bizitza egiteko ahaleginak egiten eta auzoko bizilagunekin harremanak lantzen eta estutzen. Era berean, inguruko herriko ikastetxeetan ibiltzen diren
haurrak ere ikastolakoekin jolasean ibiltzea eta komunikazio puntu hori lantzea garrantsitsua iruditzen zait. Atzerritik etorritako familiak ere, gero eta gehiago ditugu auzoan eta beraintzat ere erreferentzia polita da auzoko bizitzan parte hartzea eta integrazioa ematea. Ez al da polita txikitatik eta era natural batean, balore hauek ikastea eta auzoan bizi diren haur guztiak inongo arazorik gabe jolastea? Ea ba horrelako zereginetan denak egiten dugun gure ahalegina eta denen artean lortzen dugun euskarak indarra hartzea herriko txoko honetan ere.
Urdaiaga
Udako lanak
Sara lazkano
G
aurko honetan ere niri tokatu zait tontor honen berri zuei ematea. Egia esan, askotan beldurrez hartzen dut lana, izan ere, gutxi izaten dugu kontatzeko. Baina gaurkoan, pentsatzen hasi eta gauza mordoa etorri zait gogora. Lehenik, orain arte gure kezka nagusia izan dena, momentuz behintzat, alde batera utziko dugu. Izan ere hasi zaizkigu jada bidean gora hainbeste eskertuko ditugun argiak jartzen, mesede galanta egingo digute guri neguko arratsalde ilunetan! Eta zuek ere aterako diozue probetxua, noski, udako gau epeletan eta baita auzoko festetan ere, orain arte toki ederra izan dena gertuago geratuko baita guztiontzat. Bestetik, hara nire sorpresa, gaur goizean etxetik atera eta arnas sakona hartzean, goizeko haize gozoari belar moztu-berriaren usaina gehitu
zaiola somatzean uda giroa sentitu baitut berriz ere giroan. Baina nola bukatu hau kexarik gabe? Izan ere, gauzak ondo egon daitezke, baina beti dago hobetu daitekeen zerbait. Gaurkoan, SantuEnea San Estebanekin lotzen duen eskilaretan jarri dut begirada. Lehengo egunean hauetan behera nindoala konturatu nintzen neguak egin duela hemen ere bere lana, lurra hostoz betea dago, honek irrista latza sortu, eta zailagotu egiten baitu bai igotzea eta bai jaistea. Bestetik, zuhaitzak haziz joan dira, eta zenbait tokitan hainbestekoa izan da indartze hau ze komeriak izaten dira pasatzerakoan. Beraz, konponbide zaila ez duela ikusirik, mugitu behar duena hasi dadila, ea hau ere udararako prest dugun.
KALEJIRAN
Jakinmina
B
eti esaten didate kontu berdinetaz idazten dudala, egia esan ez dute arrazoi faltarik, baina, Aginagak ez du ematen horrenbesterako, frontoia, sozidadea edo festak aipatu gabe uzteko. Nire kasuan, handik aurrera gutxi enteratzen bait naiz! Hala ere, aurreko alean Jakoba Errekondok Echevesteri buruz dakizkien gauzak eta beste hainbat istorio gure herriari buruzkoak jakitea polita izango litzateke, gure herri hau hobeto ulertzeko. Nik, hala ere, beste proposamen bat egin nahi dizuet uda honetarako, Usurbildik hasi eta Orio arteko ibilbidea egitea txalupa edo piragua batez. Bertan ikusten diren fauna, flora eta paisaia izugarriarekin seguru txundituta geratuko zaretela. Benetan merezi du!
9
Ag i n a g a
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Oxkar Sa nta m aria
Azkenik esan behar, Aginagako gazteak egunpasa antolatu dutela Lastur aldera, bertan bazkaldu eta gero xexenen atzetik ibili asmoz. Joateko, izen ematea Arrate tabernan izango duzue aukera.
Zubieta
Langile faltan, ibiltariak soberan
E
nergia ez da sortzen ezta desagertzen ere; aldatu egiten omen da, beti hor dagoenaren seinale. Eta energia, batzuetan, mugimenduan bilakatzen da. Zubietan azkenaldian mugimendu aldaketa batzuk izan ditugu, eraldaketa batzuk. Udaberri amaiera aldeko itxuraldaketa, metamorfosia; egunero langileen mugimendua eta izardia ikustetik korrikalariena ikustera igaro gara. Etxe berrien eraikuntzan ari diren langileak gelditurik dabiltza, arlo honetako greba dela eta beren lanbaldintzak hobetzeko eskatuz. Eta bai, etxeen egitura bilutsiek halako itxura berezia hartu dute, bilutsik ez ezik, barnean lanean dabiltzanen falta ere sumatzen dugulako bertatik egunero pasatzen garenok. Zerbait arraroa, hura beti langilez beteta ikustera ohitu garenontzat. Baina mugimenduak esan bezala eraldaketa izan du Zubietan, ez da desagertu. Etxe berriko
O la t z d e Miguel
langileen indarra eta joan-etorriak, eguzkiaren agerraldiarekin batera kirola egin edo besterik gabe bueltatxo bat ematera atera direnengan birmoldatu dira. Orain langile faltan, ibiltariak soberan Zubietako kaleetan. Jendea alde batetik bestera, hori ez da aldatu. Mugimendu eraldatua, baina mugimendua. Beti hor dagoenaren seinale.
10
ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Haur Eskolak hiru gela gehiago izango ditu datorren ikasturtean
M
artxoan, aurrematrikulazio epea zabaldu zenean, aurreikuspen guztiak gainditu ziren. Bapatean, Haur Eskola txiki geratu zen eta ume asko kanpoan geratzeko arriskuan zeuden. Udala, gurasoak eta Haur Eskolako hezitzaileak, ordea, arazo honi konponbidea bilatzeko gai izan dira. Hiru gela berri egingo dira eta, honi esker, izena eman duten guztiek leku izango dute ikasturte berrian. Udalak, gurasoek eta hezitzaileek adostu duten proiektuak haur zein gurasoen eskaerari erantzungo dio. Are gehiago, Haur Eskola kalitatezko hezkuntza zentrua izaten jarraituko du. Handitu ez ezik, eskolak giza baliabide gehiago izango ditu eta, era horretan, haurrek jasoko duten heziketa kalitatezkoa izango dela ziurtatu ahal izango da.
Haur Eskola, hiru hankako mahaia Maiatzaren azken egunean, jakinmin handiz hurbildu ziren Haur Eskolako guraso asko Udarregi Ikastolako areto nagusira. Hezitzaileen, gurasoen eta udal ordezkarien arteko akordioa ezagutzeko gogo biziz ziren. Juanjo Allurrek gurasoen izenean hitz egin zuen. Duela bi hilabete egindako bilera batean, Haur Eskolaren inguruko huasnarketa egin eta horren inguruko dokumentu bat egin zela azaldu zuen. Idatzi hark dioenez, hiru hanka dituen mahaia da Haur Eskola. Hezitzaileak, Udala eta gurasoak dira eskolaren oinarri nagusiak. Juanjo Alurren esanetan, “ bakoitzak bere funtzioa du eta hiruek dute zeresana”. Udala eta hezitzaileen inplikazioa funtsezkoa den neurrian, “kalitatezko hezkuntza proiektuan gurasook ere badugu zer esanik eta zer eginik”. Martxotik hona gurasoek egindako planteamenduak honela laburbildu zituen Juanjo Allurrek, Haur Eskolako gurasoetako batek: “batetik, guraso eta gizarte beharren arabera nola erantzun; eta bestetik, kalitatezko hezkuntza proiektua nola ziurtatu”.
Guraso, hezitzaile eta Udalaren arteko akordioari esker, izena eman zuten haur guztiei leku egingo zaie datorren ikasturtean.
Kalitatea, abiapuntu eta helburu Maider Ollokiegik eskolako hezitzaileen ikuspuntua eman zuen Udarregin egin bilkuran. Hezitzaile honek aditzera eman zuenez, “aurrematrikulazioan sortu zen behar sozial horri erantzun eta kalitatezko heziketa ziurtatu nahi izan dugu”. Haur guztiei leku egin asmoz, hiru gela berri irekiko dira. Irtenbidea ez da soilik kuantitaboa izan. Baita kualitatiboa ere. Datorren ikasturtean giza baliabide gehiago izango baititu Haur Eskolak. Orain arte ez bezala, eskolak zuzendari bat izango du aurrerantzean (egun erdiz), idazkari bat (egun erdiz) eta bi sukaldari (bat egun osoz, bestea egun erdiz). Hezitzaileak ere gehiago izango dira datorren ikasturtean. 305.000 euro ipiniko ditu Udalak Azken bi hilabeteotan Udalak egin duen ahalegina azaldu zien Luis Mari Ormaetxea alkateak Udarregin bildu ziren guraso eta hezitzaileei. Plaza eskaerari erantzun egokia eman asmoz, zer nolako hobekuntzak eta zer nolako neurriak hartu diren azaldu zituen. Kalitatezko heziketa-eskaintzarekin oso
lotuta dago eraikinaren egoera. Hiru gela berri zabaltzeaz gain, segurtasun eta garbitasun neurri zehatzak ziurtatu ditu Udalak datorren ikasturtetik aurrera. Haur Eskola garai berrietara nola egokituko den azaltzeaz gain, ikasturte berriaren finantziazioaz ere hainbat datu eman zituen Luis Mari Ormaetxea alkateak. 2005ean Eusko Jaurlaritzak emango duen laguntza ez dago oraindik definiturik, baina aurten eman duena baino handiagoa izango da ziurrenik. Dena den, Jaurlaritzaren diru laguntza aurreikusi den kopurura iritsiko ez balitz, Udala diferentzia hori jartzeko prest egongo litzateke. Hala nola, Udalak izena eman duen usurbildar haur bakoitzeko 550 euro emango ditu dirulaguntza zuzen moduan. Ez hori bakarrik, hainbat familik ere, diru laguntza jasotzeko eskubidea izango dute (kasu honetan, Gizarte Zerbitzuetatik eta ezaugarri jakin batzuetako familiei zuzenduriko laguntzak izango dira). Haur Eskolaren egokitzapen-proiektuan, beraz, 300.000 euro inguru ipiniko ditu Udalak.
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
11
Haur Eskola zenbakitan I
kasturte berria hasi orduko Kalezarren dagoen eraikina eraberritua egongo da. Inbertsio honek eragin zuzena izango du Haur Eskolaren finantziazioan. Baina ahalegin horri esker, 95 haurrentzako tokia izango du Haur Eskola berrituak. Beraz, aurrematrikulazioan izena eman zuten 83 haur eta gurasoen nahia bete ahal izan da. Finantziazioari dagokionez, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru ekarpenak handiak izango dira datorren ikasturtean. Baina gurasoen ahalegina ere hor dago. Hala ere, bertako haurren kasuan, kuotak kanpoko haurrenak baino merkeagoak dira. Usurbildik kanpo erroldatutako guraso eta haurrak gehiago ordaindu beharko dutela, alegia.
2004/2005 ikasturtea Finantziazioa Eusko Jaurlaritza................... 227.000 (%32) Usurbilgo Udala.................... 305.225 (%43) Gurasoak............................... 179.500 (%25)
GUZTIRA
711.725 EURO
Jaurlaritzaren ekarpena Hezkuntza Saila (haur bakoitzeko laguntzak) 2004 2005 * 0-1 3229,60 3656,03 1-2 1987,45 2249,87 2-3 2296,00 2658,93 Ongizate/ Etxebizitza Saila (familiei laguntza zuzenak)
Gurasoen kuotak* 2005eko urtarrilen 1etik aurrera Usurbilen erroldatutako guraso eta haurrak Zerbitzua Euroak/hilean Egun osoko zerbitzua................. 234,02 Egun erdiko zerbitzua.................97,51+58,50(jana) Usurbildik kanpo erroldatutako guraso eta haurrak: Hilean 32,50 euro gehiago egun osoko zerbitzuan. Hilean 16,20 euro gehiago egun erdiko zerbitzuan. Familia bereko bi senidek zerbitzua jasotzen badute, 1,5 balira bezala ordaindu beharko dute. *2003ko tarifak gehi KPIren eguneratzea.
Udalaren ekarpena Eskolaren Egokitze-lanak........225.000 euro Instalazioen amortizazioa......... 17.825 euro Garbiketa (langile bat)............. 25.550 euro Laguntza zuzenak (550 euro, usurbildar ikasle bakoitzeko).... 36.850 euro Familiei laguntzak (Ongizate zerbitzutik) ..................... aldagarria Eusko Jaurlaritzaren defizita estali ..........................19.000 euro (+/-)
GUZTIRA
305.225 EURO (+/-)
Garai berrietara egokitutako eskaintza
A
urrematrikulazioan marka guztiak hautsi ziren. Eskaera eskaintza baina handiagoa zen. Egoera honek irtenbide azkar bat eskatzen zuen. Baina ez nolanahikoa. Irtenbide horrek kalitatezko hezkuntza proiektu bati erantzun behar zion. Hori izan da azken bi hilabeteotan mahai gainean izan den kezka nagusia. Udalak, gurasoak eta Haur Eskolako hezitzaileak adostu duten proiektuari esker, adin tarte bakoitzeko gela bat gehiago izango da datorren ikasturtean. Honen ondorioz, Kalezarren dagoen eraikina eraberritu egingo da. Eta arazorik ez bada, irailean martxan izango dira hiru gela berriak. Hiru aldeek (Udala, gurasoak, Haur Eskola) egindako ahaleginari esker, aurrematrikulazioan izandako eskaerari behar bezalako erantzuna emango zaio. Kalitatea da guraso, instituzio eta hezitzaileen kezka nagusia. Kalitatezko eskaintza ahalik eta osatuena. Heziketa arloan bezala, baita gainontzeko arloetan ere. Honen haritik,
aipatzekoa da Ekonekazaritza eta Haur Eskolaren arteko lanakordioa. Maiatzaren 10etik hona, produktu ekologikoak dira nagusi ikasleei eskaintzen zaien menuan.
Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98
12
HERRIKO
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
TALDEAK
Hamar urte bete ditu Aitzaga Elkarteak
D
uela hamar urte zabaldu ziren Aitzaga Elkartearen ateak. Egitasmoa aspalditik zetorren baina ahaleginak elkarte itxura hartu zuen 1994. urtean. Hamar urteren bueltan, Audientzia Nazionalean irekita dagoen prozesu baten ondorioz, elkarte honek (Euskal Herriko beste hainbat elkartek bezalaxe) blokeatuta ditu diru kontuak. Baina hala ere, Aitzagak lehengo martxan jarraitzen du lanean. Abertzale eta ezkertiarren bilgune izateko osatu zen Aitzaga Elkartea. Hasiera-hasieratik gizonezkoei zein emakumezkoei irekia, aukera berdintasuna lehen egunetik bermatuz. Kokaleku ezberdinak aztertu ostean, Paris Etxea bezala ezaguna den eraikina eskuratzeko aukera izan zuten, eta ez zuten zalantzarik izan. Ordutik hona, herri migumenduei eta bereziki herriko taldeei irekitako egoitza izan dela adierazi digute Aitzaga Elkarteko kideek. Bittor Iribarrek, elkarteko bazkideak aditzera eman digunez, “euskal kultura, izaera, hizkuntza, lurraldetasuna eta naziotasuna sustatzeko eratu genuen elkartea”. Horrekin guztiarekin batera, ezkerreko baloreak eta joerak sustatzea izan da Aitzagaren nahia.
Kultur eta kirol ekimenen sustatzaile Elkarte gastronomikoa ere bada. Baina hori izateaz gain, kultur eta
kirol ekimen ugariren sustatzaile ere izan da Aitzaga azken hamar urteotan: pilota txapelketak, azokak (azaroakoak, adibidez), Euskal Herriko beste lurraldeetako taldeekin ekimenak... Herriko ekitaldietan, jaietan eta beste elkarteekin antolatutako hainbat ekintzetan ere partaide izan da Aitzaga. Hala nola, beste talde batzuen jardueren azpiegitura ere izan da elkarte hau: Erle Eguna, jaialdiak, Sagardo Eguna, Ikastolaren Eguna, Gazte Asanbladen Topaketak, Gazte Mugimenduaren udako ikastaroak...
Kontuak blokeaturik Duela bi urte gorabehera askoren lekuko izan ziren Aitzagaren pareko elkarte asko; bereziki, bide judizialetik zetozen aginduek eragindako gorabeherak. Polizia etorri eta elkartea itxiko zuten beldurrez, “errete-
Azaroako azoka eta beste hainbat ekitaldi antolatzen ditu Aitzagak.
nak” ere antolatu ziren. Audientzia Nazionaletik etorritako agindu baten ondorioz, Aitzaga zein Euskal Herriko beste elkarte askoren kontu korronteak blokeatu egin zituzten duela bi urte. Horrela jarraitzen dute oraindik. Aitzagako kideek esan digutenez, “honek zenbait arazo sortu dizkigu, baina hala ere, aurrera egin dugu gure helburuekin”. Aitzaga Elkarteak, gaur egun, 120 bazkide ditu.
Ekainak 20, igandea X. urteurrena Ramon Uribe espetxean X. urteurrena Aitzaga sortu zenetik 12:00.- Futbito partidua Ramonen lagunak antolatuta, "Bingo Londres" ekipoaren kide zen aldetik. 13:00.- Ekitaldia. Ramon eta, baita ere, herritik kanpo 10 urte daraman Patxi Segurola omenduko dira. 14:00.- Bazkari herrikoia, jai giroan, Aitzagaren 10 urteak ospatzeko. Txartelak salgai Aitzagan (azken eguna, ekainak 17). 17:00 - Aitzaga ekitaldia. Abestiak. Txaranga. Oharra: ekitaldi guztiak frontoian izango dira.
PUBLIERREPORTAJEA
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
13
Arrain guztiak dauzkagu ia urte osoan
K
anpotik ekartzen dena eta pistifaktoriek produzitzen dutena kontuan hartuta, ia urte guztian edozein arrain iristen da arrandegietara. Kantauriko arraina 3 kanpaina nagusitan arrantzatzen da: berdela, antxoa eta hegaluzea. Arrainen izenak euskaraz daude arrandegietan. Goizeko 05:00ak aldean jeikita joaten dira arrandegietatik arrain bila Pasaiako portura. Pasaiako portua da Gipuzkoako arrain merkaturik haundiena, eta goizeko 05:45ak aldean hasten dira arraina saltzen, subasta bidez. Kofradiako egoitzan subastatzen da eguneko arraina, bertako baxurako arrantzaleek harrapatua. Arrandegietatik joandako bakoitzak bere izena edo zenbakia du eta subastan sartzen dira. Subastatzen den arraina bistan dela, prezio maximo bat jartzen du kofradiak, eta pixkanaka merketzen joaten da, ordularien orratzak izango balira bezala. Arrandegi bakoitzak interesatzen zaionean subasta geldituko du eta berarentzat izango da subastan dagoen arraina. Gero beste arrain bat subastatuko dute, beste prezio bat jarriko zaio eta beste arrandegi batek hartuko du. Eta horrela jarraitzen du, goiz eta arratsalde. Kofradiako egoitzatik kanpora ere subastatzen da arraina. Beste merkatu batzuk ere badaude (Merka-Oiartzun, adibidez) eta merkatu horietan kanpoko arraina erosteko aukera izaten da, normalean, inportaziokoa.
Hiru kanpaina nagusi Kantauri itsasoko arrantzaleek hiru kanpaina nagusi izaten dituzte urtean: berdela, antxoa eta hegaluzea (bonitoa). Hiru arrain horiek migrazioan ibiltzen dira eta Kantauri itsasotik pasatzen dira urte garai jakinetan. Berdel kanpaina otsailean hasten da eta apirila bukaera arte harrapatzen dute. Euskal itsasertzean harrapatzen da gehienean; antxoa (bokarta) apirilean hasi eta ekaina bitarte. Kantauri hego eta iparrean harrapatzen da; eta hegaluze kanpaina uztailean hasi eta ia azaroa arte izaten da eta Bizkaiko golkoan hasi eta ia Azores irletaraino joaten dira arrantzaleak. Antxoa eta hegaluzea kanpaina garaia ez denean ere izaten dira arrandegietan, kanpotik asko ekar-
Arrandegietan euskaraz izeneko kanpaina hau Buruntzaldeko sei Udaletako Euskara Zerbitzuek daramate aurrera.
tzen baita (antxoa Tarragona inguru horretatik asko).
Legatza, xapoa, oilarrak... Kanpainatik kanpora harrapatzen dira gainerako arrainak. Legatza, xapoa, oilarrak, eta tankerakoak harrapatzen dira Kantauri itsasoan (gehiena Frantzia alde horretan), eta kanpotik ere asko sartzen dira (legatza: Txile, Namibia, Irlanda eta abarretatik). Sardina eta txitxarroa ere urte guztian zehar harrapatzen dira.
Arrainen propietateak Arrainak bi familia nagusitan banatzen dira: txuriak eta urdinak. Itxurari begiratuta ez da zaila zein den zein jakitea: urdinak isatsa ^ moduan daukate eta txuriek D moduan. Urdinak dira: antxoa, hegaluzea, txitxarroa, berdela... txuriak, berriz: legatza, xapoa, oilarrak, bakailaoa... Bi familia nagusi horiez gain arrandegietan badaude baita ere: mariskoa (langosta, ganba...) eta zefalopodoak (txipiroia, olagarroa...) Modan jartzen ari dena arrain urdina da. Diotenez, grasa monosaturatua dauka eta hori ona omen kolesterolarentzat. Arrain txuria, berriz, proteinatan da aberatsa. Adibidez, bakailaoak beste arrainek baino lau bider proteina gehiago omen du. Asko janez gero, zefalopodoak kolesterola sortu lezakete, eta mariskoak azido urikoa.
Haragia sendo, begi bixiak Arrain freskoa zein den antzemateko hiru gauzari begiratu behar zaiola diote arrantzaleek. Haragia sendo eduki behar du, belakatu edo mailatu gabe. Begiak zenbat eta bixiago eta zakatzak (agalla) zenbat eta gorriago izan, hobe. Dena dela, ezin zaio horri bakarrik kasu egin. Batzuetan, arraina fresko egonagatik zakatzak ilun samarrak izan ditzake, izotzetan egon delako, eta abar. Arrandegietan badago esaera bat esaten duena arrain urdina jan behar dela irailetik apirilera (espainolez R duten hiletan). Dena dela, arrandegietan urte guztian izaten dira ia arrain guztiak. Garaia denean hemengoa eta ez denean kanpokoa, baina, arrain estimatuenak beti daude arrandegian. Inoiz faltatzen ez dena mediana da, dudarik gabe, gehien jaten dena. Gero daude: antxoa, oilarrak, maruka, bakailoa...
Arrainen izenak euskaraz Buruntzaldeko arrandegi gehienetan arrainen izenak euskaraz jarrita daude. Liburuxka batzuk ere jarriko dira arrandegietan eta bertan biltzen dira: arrainen errezetak, hiztegitxo bat, txisteak eta esaera zahar batzuk. Buruntzaldeko Udaletako Euskara Zerbitzuek (Astigarraga, Andoain, Hernani, LasarteOria, Urnieta, Usurbil) bultzatu dute kanpaina hori.
14
PIL-PILEAN
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Grebaren itzal luzea
A
zken asteotan egunero igandea izan da Zubietan. Eraikuntza sektoreko langileak greban direnetik, txorien kantua da nagusi. Zubietako urbanizazio berriaz gain, geldi izan dira Artzabalgo bigarren sektorea, Kultur Etxe berriko obra edota Ingemar lantegia. Lantoki honetako langileek ere, eraikuntza sektoreko lanhitzarmena baitute. Lorenzo Manzano Ingemar enpresako langile eta LAB sindikatuko kide da. Grebak luze jo du eta hori ez da albiste ona inorrentzat. Baina Lorenzo Manzanok adierazi digunez, “Adegik uste zuen greba ez zela aurrera aterako, laster nekatuko ginela. Baina grebaren lehen egunean langileen %90ak bat egin zuen lanuztearekin�. Ez hori bakarrik, ohikoa ez izan arren, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak bat egin zuten grebaren deialdiarekin. Sindikatuek eginiko aldarrikapen horietako batzuk jada betetzen dira Ingemarren. Baina puntu jakin batzuetan adostasunik ez da. Soldaten %4,2ko igoera eta urteko lanaldia 16 ordutan
270 langile ditu Ingemarrek
M
aiatzaren hasieran eten egin ziren Adegi eta sindikatuen arteko negoziazioak. Maiatzaren 10ean hasi zen eraikuntza sektoreko langileen greba. Ingemar enpresako langileek lan hitzarmen hori dutenez, ordutik greban izan da Usurbilgo lantegi garrantzitsuenetakoa. 270 langile ditu Ingemarrek: 240k kontratu finkoa dute, 20 behin behineko langileak dira, eta 10 ETT bidez ari dira lanean.
murriztea funtsezkotzat jotzen ditu LAB sindikatuko ordezkariak.
Ingemar geldi Greba hasi zenetik, Ingemarreko produkzioa erabat geldi egon da. Bulegoetako 10 langile, ordea, lanean izan direla adierazi digu LABeko ordezkariak: �langile horiek lantokitik kanpo aritu dira lanean, ezkutuan�, eta hauen elkartasun eza salatu nahi izan du Lorenzo Manzanok.
Azken egunetako negoziazioak Gipuzkoako eraikuntzari eragiten dion greba uste baino gehiago luzatu da. Azken egunetan, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, alde batetik, eta Adegi patronalak, bestetik, hainbat bilera egin dituzte. Lau sindikatuok bi urteko lan hitzarmena proposatu dute. Soldataren igoerari buruz, ikuspuntuak urrun daude baina sindikatuek aurten %4,2ko igoera nahi dute eta datorren urtean, Kontsumo Prezioen Indizeari %1,6 gehitzea proposatu dute. Horrekin batera, Geroa borondatezko gizarte aurreikuspenerako era-
Obrak geldi egon dira azken hilabetean.
kundeari egiten zaizkion aportazioak %0,25 igotzea eskaini diote Adegiri. Lanaldia izan da langileen beste aldarrikapen nagusia. Bi urtean, 20 orduko murrizketa lortu nahi dute. Baina Adegi lanaldia murriztearen aurka agertu da hasieratik. Sindikatuek, halaber, gaixoaldien inguruko puntua ez dute aldatzeko asmorik: langile bati istripu edo gaixotasun bategatik gaixo-agiria ematen diotenean lehen egunetik soldataren %75 ordaintzea eskatu dute. Baina kontratazioari zein oinarrizko soldatari buruzko eskaintzak, ordea, oraingoz bazterrean uztea erabaki dute sindikatuetako ordezkariek.
Hilabete greban
I
ngemar da eraikuntza sektoreko grebaren ondorio nabarmenena herrian. Baina ez bakarra. Lanuztearen ondorioz, geldi daude Artzabal eta Zubietako urbanizazioak. Artzabalgo bigarren sektoreko lanak bukatzear daude, baina grebak lan denak geldiarazi ditu. Gauza bera gertatu da Kultur Etxe berriaren obrarekin. Aipatzekoa da Aliriko zubiaren ondoko paretaren kasua. Trenbide ondoko pareta egoera arriskutsuan dago.
Sendotze-lanak orain egitekoak ziren baina grebaren ondorioz lehen bezala jarraitzen du pareta horrek.
PIL-PILEAN
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
15
Urtebete legez kanpo
A
zken udalbatza plenoan, UHLren ordezkaritza ziurtatuko lukeen LOREG legearen 182. artikulua aplikatzea eskatu zen mozio baten bidez. Baina ez zen aurrera atera. Arantxa Manterolaren ustez, “agintean daudenek ez dute herritarren %38aren iritzia kontuan hartzen�. Duela urtebete legez kanpo geratu zen UHL plataforma. Ordutik hona, zein baldintzatan aritu zarete lanean? Udalaren eraketa, duela urtebete, nahiko istilutsua izan zen. 1.185 herritarren eskubide zibil eta politikoak zapaldu zituztelako eta zapalduta jarraitzen dutelako. Lehen indarra izanik ere, gure eserlekuak lapurtu egin zizkiguten eta udal erdi legitimo hori hasi zen lanean. 13tik 6 eserleku ez dagozkie hor daudenei. Beraiek esaten dute usurbildar gehiengoa ordezkatzen dutela, baina ez dute herritarren %38aren iritzia kontuan hartzen.
Zer nolako harremana duzue udal ordezkariekin? Plenoetan egoten saiatzen gara, batzorde batzuetara ere joan gara. Baina bilkura horietan parte hartzea oso zaila egiten zaigu. Bilkura horiek nahita egurdiz egiten dituzte eta ordu horietan jendeari ezinezkoa egiten zaio joatea. Informazioa lortzeko nahikoa zailtasun izan genuen hasieran. Baina EArekin bilera batzuk izan eta gero, urtarrilaren bukaeratik hona hasi gara informazio gehiago eskuratzen. Esan, esaten dute ilegalizazioaren kontra daudela baina benetan ez dute egiaz hori gauzatzen. Beti saiatzen dira gu talde baino herritar bezala tratatzen. Baina plenoetan ez gaude maila pertsonalean, usurbildar askoren ordezkari gisa baizik. Oztopoak oztopo, udal kudeaketaren jarraipena egiten dugu. Ildo horretan, inbertsioen atala eta plan finantzieroa zer iruditu zaizue?
UHLko ordezkariak, iaz, udal idazkaritzan kredentzialak aurkezten.
Lehen urtean lau urteko blokea hartu dute. Datozen hiru urteetan inbertsioak egin ezinik ibiliko dira. Lehen urte honetan shock mediatiko bat eragin nahi izan dute. Lau urtetan dosifikatu beharrean, shock mediatiko bat eragin nahi izan dute lehen urtean. Gainera, gauza asko lehendik datozenak dira, gehienak. Ikusiko dugu lau urte barru zenbat gauza egin diren.
Errauste-planten aurkako mobilizazioetan NOAUA!. Azken bolada honetan errauste-planten aurkako mobilizazioetan nabarmendu zarete. Arantxa Manterola. Bai, hala da. Bi hitzaldi informatibo antolatu ditugu, bat Aginagan eta bestea Usurbilen. LasarteOriako manifestazioan parte hartu genuen eta sentsibilizazio kanpaina ere egiten ari gara. N. Plenoetan ere planteatu duzue gai hau, ezta? A. M. Apirileko plenoan, errausteplantaren proiektuaz zer zekiten galdegin genien. Eta inongo taldek ez zuen inongo informaziorik. Harrituta jaso genuen
erantzuna, gauza jakina denean. Herrian kezka zegoela eta lehenbailehen nahi genuela jakin zertan eragingo zion gai honek Usurbili eta Zubietari. Baina euren posizionamendua ere ezagutu nahi dugu. Maiatzean galdera formala sartu genuen erregistroan. Maiatzaren 25eko plenoan eman ziguten erantzuna izan zen San Markos Mankomunitatea hondakinen kudeaketari buruzko ikastaro bat antolatzen ari dela. Eta San Markosen hartuko dela erabakia baina oraindik ez dela ezer planteatu. Duela gutxi, ordea, Gonzalez de Txabarri Foru Aldundiako Diputatu Nagusia eta Odon Elorza Donostiako alkatea izan dira Zubietan.
Eta hortik esaten da kartzela edo errauste-planta, baina bietako bat Zubietan egingo dela. Luis Mari Ormaetxeak zera erantzun zigun: “gu serioak gara eta ez gara esamesetan oinarritzen�. Erantzun hori iraingarria da guretzat; ez dut uste herri honetan ezker abertzaleak bere seriotasuna frogatu behar duenik. Gaur egun Udalean daudenak beste aldera begira ari dira, eta nahita. Ekainaren 19an errauste-planten aurkako manifestazioa egingo da Donostian. Boulevardean hasiko da manifestazioa, arratsaldeko 18:00etan. UHLk bat egin du deialdiarekin.
16
PORRUSALDA
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Santixabelak begibistan
E
kainaren 2an egin zen Jai Batzordeko bileran, guztiz finkatuta geratu zen jaietako egitaraua. Egitarauaren diseinu lehiaketako irabazleen izenak ere eman ziren aditzera. Olatz Goenaga, Aitziber Lanberri eta Maier Tapiak elkarrekin eginiko lana izan da irabazlea. Diseinu lehiaketaren epaimahai lanak Usurbilgo Jai Batzordeak egin ditu eta ekainaren 2an egindako bileran erabaki zen aurtengo diseinuaren saria zein lanari eman. Guztira 12 lan aurkeztu ziren Udalak egindako deialdian. Azkenean, Olaima izeneko lana izan da nagusi; Olatz Goenaga, Aitziber Lanberri eta Maier Tapiak elkarrekin eginiko diseinu-lana.
Ekainaren 29an egingo da gaztetxoentzako II. pintura lehiaketa Frontoian. Materiala bertan banatuko da.
Aste Berde arrakastatsua
Zumarte Musika Eskolaren kontzertuak
Ekainak 12, larunbata Kontzertu Nagusia Oiardo Kiroldegian, 22:15ean. Partehartzaileak: Zumarteko Txalapartariak, Alboka Trikitixa Pandero Taldeak, Zumarteko Talde Instrumentalak, Zumarte-Orereta Abesbatzak, ZumarteOinarri Abesbatzak eta Zumarteko TrikiTxistu Taldeak. Ekainak 15 asteartea Ganbarako Kontzertu Txikiak Zumarteko Ganbaran, 18:00etan. Musika eskolako ikasle gaztetxoenak ins-
004. urteko Ondasun Higiezinen gaineko zerga (kontribuzioa) maiatzaren 15etik uztailaren 5era bitartean ordaindu beharko da. Zergapekoak domiziliaturik edo helbideraturik daukan kasuan, uztailaren 1ean kargatuko dira kontu korrontean. Domiziliatu gabeko kasuetan, Ordaintzeko agiriak zergapekoen helbide fiskalera bidali ditu Udalak, Kutxa, Euskadiko Kutxa, Gipuzcoano banketxean edo Usurbilgo Udaleko zergabilketa bulegoan ordaintzeko aipatu agiria aurkeztuz. Hurrengo urtetik aurrera, domiziliatzeko agindua emateko aukera dauka zergapekoak. Uztailaren 6tik aurrera, premiamenduzko prozedura aplikaturik, dagozkion gainkargu eta kostak hartu beharko dituzte bere gain, aurrez ordaindu gabeko kasuetan.
Plis, Plas, txalo ta Jolas, azken txanpan kainaren 12an, Plis, Plas, Txalo ta Jolas Zubietara iritsiko da. 17:30ean. Urpe elkartearen eskutik, gure herri jokoak ezagutu eta lagunekin batera jolasteko aukera izango da. Plis, Plas zikloa ekainaren 18an amaituko da, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek eskainiko duten saioarekin. Pailazoen saioa pilotalekuan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
E
I
2
E
uropako herri askotan bezalaxe, Usurbilen ere ospatu zen Aste Berdea. Herritar askoren arreta piztu zuen Andatza-Irisasi mendiaren kudeaketari buruzko mahai-inguruak. Nahiz eta Foru Aldundiako teknikaria ez bertaratu, interesgarria izan zen Arturo Elosegiren hitzaldia. Oria ibaiertzeko hezeguneak eta elikadura biologikoak ere aztertu ziren Udalak antolaturiko Aste Berdean.
kasturtea agurtu baino lehen, Zumarte Musika Eskolak hainbat jaialdi antolatu ditu.
2004ko Kontribuzioa
trumentuak jotzen: saxoa, flauta,pianoa, kitarra, perkusioa. Ekainak 16, asteazkena Ganbarako Kontzertu Txikiak Zumarteko Ganbaran, 18:00etan. Musika eskolako ikasle gaztetxoenak instrumentuak jotzen: bibolina, pianoa, flauta, tronpeta, alboka, trikitixa eta panderoa. Ekainak 17, osteguna Ikastolan Kontzertua Udarregi Ikastolako areto nagusian, 18:00etan. Musika Txokoako ikasleak (4-5-6 urte), Talde Instrumentala, TrikiTxistu Taldea, Saxofoiak, KitarraPerkusioa Taldea.
Ohorezko matrikula Libe Arriagarentzat
E
kainaren 4an, Lasarte-Usurbil Institutuak ohorezko lau matrikula banatu zituen. Horietako bat Libe Arriagarentzat izan zen. Zorionak!
I Z E R D I PA T S E A N
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Giro ederrean hasi da Usurbil Cup futbol txapelketa
Judo emaitzak Gipuzkoako Taldeen arteko Judo Txapelketan Udarregi Ikastola garaile. Espainiako Txapelketa Unibertsitarioa (Iruñea) -48 Kg. Oiana Blanco (3. postua) -100 Kg. Iker Lizarribar (2. postua)
J
ada jokatu dira Usurbil Cup futbol txapelketaren lehen jardunaldiak. Orain arteko futbol partidek, gainera, jakinmin handia piztu dute. Honi esker, giroa primerakoa da herriko pilotalekuaren inguruan. Oraindik dena erabakitzeke dago, eta gogoan izan, final guztiak Santixabeletan jokatuko direla (ekainaren 27an, arratsaldez).
17
17 urte azpiko Euskadiko Txapelketa (Gasteiz) +70 Kg. Lara Montes (1. postua) -63 Kg. Ainhoa Otxagabia (2. postua) -63 Kg Nerea Bordagarai (3. postua) -57 Kg. Amaia Añorga (3. postua) Nazioarteko Txapelketa (Madril) -100 Kg Sergio Montes (2. postua)
Jende ugari biltzen da Usurbil Cup txapelketako futbol partidetan.
Gipuzkoako Alebin Txapelketa (Lezo) -28 Kg. Hodei Elizalde (1. postua) -52 Kg. Garazi Lizaso (1. postua) -31 Kg. Eduardo Garcia (2. postua) -38 Kg. Itziar Irazusta (3. postua) -47 Kg. Olatz Arrojeria (3. postua) +52 Kg. Nerea Eizagirre (3. postua)
3. JARDUNALDIA (EKAINAK 11/12)
4. JARDUNALDIA (EKAINAK 15/16)
Benjamin mutilak eta neskak Suge Gorriak-Mahuka Txirristra-Porretas Txiriboga-Zendoia
Benjamin mutilak eta neskak Porretas-Txiriboga Zendoia-Mahuka Suge Gorriak-Txirristra
Alebin mutilak Txikilino-TST Txuskos-Makarroiak
Alebin mutilak Txuskos-TST Txikilino-Makarroiak
Infantil-kadete mutilak Poxpolinak-Parranderoak Beltxa ta zia-Butaneroak (Senden, atseden)
Infantil-kadete mutilak Butaneroak-Senden Beltxa ta zia-Poxpolinak (Parranderoak, atseden)
Euskadiko Infantil Txapelketa -40 Kg. Eneritz Agoües (1. postua) -44 Kg. Aiora Arrillaga (1. postua) -48 Kg. Maialen Heras (3. postua) -52 Kg. Irati Holgado (2. postua) -57 Kg. Macarena Arrieta (3. postua) -63 Kg. Uxoa Etxarri (1. postua) +63 Kg. Ane Perez (2. postua)
Alebin-infantil neskak Erraldoiak-Azken Putz Sorginak-Euskadi (Txiriboga, atseden).
Alebin-infantil neskak Euskadi-Txiriboga Sorginak-Erraldoiak (Azken Putz, atseden).
Taldeen Arteko Euskadiko Txapelketa Udarregi “A” (1. postua) Udarregi “B” (3. postua)
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
18
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
N O A U A!
TXIKI
Juan Rosillo ikasleak irabazi du Donostiako Untzi Museoko marrazki lehiaketa
B
ertara joaten diren ikastaldeen artean, marrazketa lehiaketa bat antolatu ohi du Donostiako Untzi-Museoak. Aurten, irabazlea, Udarregi Ikastolako ikasle bat izan da: Lehen Hezkuntzako 5. mailako Juan Rosillo Jimenez ikaslea. Zorionak! NOAUA! Nolakoa da zuk egindako marrazkia? Juan Rosillo. Txalupa bat margotu nuen, pirata batekin eta altxorra alboan duela. Eta inguan txalupa gehiago ere ipini nituen. N. Zu izan zara irabazlea. Espero al zenuen? J. R. Ez, ez nuen uste nik irabaziko nuenik. N. Zein sari jasoko duzu? J. R. Donostian txalupan ibiltzeko aukera. N. Pozik izango zara orduan, ezta? J. R. Bai, oso pozik nago. Gainera, ez naiz sekula itsasoan ibili.
Santuenean bizi da Juan Rosillo eta Udarregin ikasten du, Lehen Hezkuntzako 5. mailan.
“Gipuzkoa zure esku� izan nahi al duzu?
E
lhuyar Fundazioak "Gipuzkoa zure esku" izeneko mahai-jokoa argitaratu du. Funtsean, gazteei zuzenduriko jokoa da, aisialdian euskaraz aritzeko mahai-joko eta CDRom paregabea. Argitalpen didaktiko eta atsegin honi esker, jolasean arituz, Gipuzkoaren nondik norakoak ezagutuko ditu jokalariak. Martxoan hasi ginen mahai-joko hauen zozketak egiten. Martxoko ira-
bazlea Haritz Lizarralde izan zen. Apirilean, Jon Mikel Azpiazuk jaso zuen bigarren mahai-jokoa. Ekaineko mahai-jokoa zurea izan daiteke Eta maiatzean, Enara Barandarain izan da nagusi. Zorionak eta gainontzekoei, animo! Beste mahai-joko gehiago ditugu-eta. Aldameneko galderari erantzun egokia bilatu eta akaso ekaineko jokoa zurea izan daiteke. Gogoan izan erantzunak bakarrik e-postaz jasoko ditugula: erredakzioa@noaua.com.
Zumartegi Poligonoa Aitzezarra kalea, 1 20170 USURBIL
Ekaineko Galdera Zein herritan dago San Markosko gotorlekua? Erantzuna: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ (erredakzioa@noaua.com helbidera bidali)
Tlf: 943 36 10 79 Faxa: 943 36 62 92
MAJERAKO
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! hamaboskaria, Euskal Txokoak, tren eta autobusen ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien sustapena, euskararen normalizazioa, urteko egutegia, Inauteriak, NOAUA! Txiki, fototeka, Plis, Plas, Txalo ta Jolas... Gure bazkideak harro egoteko moduan dira. Baina gehiago eta hobeto lan egin daiteke. Zure babesa funtsezkoa da kultur elkarte honen sustenguan.
KONDARRAK
Bazkide egin zaitez! 36 euro urte osorako Izena: 1.Abizena: 2.Abizena: Helbidea: Herria: Telefonoa: E-posta: Kontu Korrontea: Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321
19
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03
* Astegunetan bakarrik
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20
/ Zerbitzu berria, egunero
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54
* Astegunetan bakarrik
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09
/ Zerbitzu berria, egunero
Goardiako farmaziak Ekainak 11, ostirala E/G: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Ekainak 12, larunbata E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Ekainak 13, igandea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Ekainak 14, astelehena E/G: De Miguel, Nagusia32 Lasarte Ekainak 15, asteartea E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte
Ekainak 17, osteguna E/G: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte
Ekainak 19, larunbata E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Gomez, Nagusia 14 Hernani Ekainak 20, igandea E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte
Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00
Urbil
08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55
**Aiaraino
Usurbil Zarautz
08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25
08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara
Zarautz Usurbil
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez
08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
Ekainak 22, asteartea E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Tanko, Idiazabal 39 Urnieta Ekainak 23, asteazkena E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Correa, Perkaiztegi 8 Hernani
Ekainak 25, ostirala E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Ekainak 26, larunbata E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Aizpuru, Latxunbe Berri 11 Hernani Ekainak 27, igandea E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Aizpuru, Latxunbe Berri 11 Hernani E:Egunez G:Gauez E/G:Egunez eta gauez
2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean
Urbil Donostia
07.10
Ekainak 21, astelehena E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Oa, Kontzeju Zaharra 1 Usurbil
Ekainak 24, osteguna E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Aizpuru, Latxunbe Berri 11 Hernani
Ekainak 16, asteazkena E/G: Gil, Nagusia 24 Lasarte
Ekainak 18, ostirala E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil
G: Gomez, Nagusia 14 Hernani
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00
Asteburutan Larunbat lanegunetan
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.
Datorren Noaua! Ekaina As.
7 14 21 22
Ar.
1 8 15 22 29
Az.
Os.
Ost.
La.
Ig.
2 9 16 23 30
3 10 17 24
4 11 18 25
5 12 19 26
6 13 20 27
Hurrengo alea
Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
GAZI GOZO GEZA
Oharrak ETXEBIZITZA - Alkartasuna kooperatibak bi etxebizitza jarri ditu alokairuan. Lehena, Kale Nagusian, 22- 1 A; bigarrena, Barrenkalen, 2-1 A. Hiru gela, sala, sukaldea, bi bainurekin osatzen dira bi etxebizitzak. Biak garajearekin. Informazio gehiago 943 36 11 14. - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469. - Etxea oso eguzkitxua da, 60 metro karratu ditu, bi logela haundi, sukaldea, komuna eta egongela. Haltzari guztiekin uzten dugu. Gure telefono zenbakiak dira; 943 37 20 83 edo 657 79 53 78. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Kotxe bat salgai daukagu 600造tan. I nteresatuak edozein ordutan deitu 635729637 telefonora. - Usurbilen, Urbil merkatal-zentruaren ondoan 420 m2tako lokala salgai edo alokatzeko. Bulego bezala erabiltzeko egokitua, lokal argia, ordenagailu-sarea instalatua, ordenagailu askorentzako hargunea. Interesatuak deitu: 943363040 - Salgai Opel Corsa 1.4. Ondo zaindua. 80.000 km. 678 619 127. - Garaje bat saltzen dut Kale Nagusian, prezioa: 12.000 euro. Beste garaje bat alokairuan uzteko prest nago, Bizkarren, 50 euro hileko. Telefonoa: 687 40 62 09. LANPOSTUAK Lan-eskaerak -Emakume bat eskeintzen da umeak edo pertsona helduak zaintzeko (urteetako esperientzia). Interesatuak deitu: 626641155 Mariaje. -Jatetxeetako platerak garbitzeko edo antzeko lanetarako norbait falta bazaizu deitu: 626641155 Mariaje. - Umeak zainduko nituzke, edozein ordutegian. 943 37 10 32. - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556.
- Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. 647 220 966 (Mari Karmen). - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. Lan-eskaintzak - Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217. - Alkartasuna Kooperatibak langile bat kontratatu nahi du. Baldintzak ezagutzeko kooperatibara jo (Telefonoa: 943 36 11 14. Ordutegia: 9:0013:00 / 16:00-19:00). Izena emateko epea: ekainak 21, astelehena.
- Pultsera bat aurkitu dut anbulategiko aparkalekuan. Galdu duenak deitu: 649387758.
Zorionak Aitana! Zure lehenengo urtebetetzean, alai eta zoriontsu jarraitzea opa dizugu. Muxu asko maitia, gurasoen partetik.
- Pottokak salgai. Bertako arrazakoak. Diru laguntza jasotzen dutenak. Bazterrak garbitzeko aproposak. Telefonoa: 653 716 415.
JAIOTZAK
BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK
- Poltsa bat galdu dut herrian. Topatu baduzu deitu 637 046 389 telefonora. -Ume baten txamarra gorri bat galdu da Kaxkoan. 943 360 659. - Zilarrezko brotxe bat galdu nuen San Esteban kaletik, okindegia eta supermerkatu bidean. Topatu baduzue deitu 943371237 telefonora. - Neska bat eskeintzen da edozein lanetarako. Deitu 943364659 (Arantxa) -Euskara ulertzen eta hitz egiten ikasi nahi baduzu, asteburuetan eta oporrotan lagun diezazuket. (Esozein adin eta ordutegi. Haurrekin esperientzia. Taldeei diru -errestasunak.). 665732636 / 943363943 (Itziar). -Ingelera eta euskara. Neska arduraduna eskaintzen da klaseak emateko. Izatez euskalduna eta eskola ingelesean ikasia. Edozein adin eta ordutegitan erakusteko prest. 677656565 / 943313517 (Ane).
- Jon Puldain Zaldua 2004ko maiatzaren 21ean. - Iker Ruiz Orotegi 2004ko maiatzaren 30ean. - Nahikari Estevez Makazaga 2004ko ekainaren 1ean. * Usurbilgo Bake Epaitegiko datuak.
Oharrak - Txerrimunik ordainetan doaneko atalak dira NOAUA! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3
Eguzkitzaldea 20170 Usurbil
- Frontoi ingurutik Ugarte poligono tartean zilar koloreko erloju bat galdu dut. Norbaitek aurkitu badu Noaua!ren egoitzara ekarri.
Juan de Garay kalea 20160 Lasarte-Oria
Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55
garraioak
TELF: 943 37 01 46
21
ZABOR BILKET A
erredakzioa@noaua.com
Mugikorra: 649435475 649435476 943 363370- 361439
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2004ko ekainaren 11a
Agenda EKAINAK 12, LARUNBATA - Plis, Plas, Txalo ta Jolas, Zubietan. 17:30ean Urpe elkartearen eskutik, herri jokoak. EKAINAK 13, IGANDEA - Europako Hauteskundeetarako bozketa eguna. EKAINAK 18, OSTIRALA - Plis, Plas, Txalo ta Jolas, Kaxkoan. 18:00etatik aurrera Takolo, Pirritx eta Porrotx.
Kz Gunea OINARRIZKO INTERNETA (20 ordu) Ekainak 14-25, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara (gaztelaniaz). Ekainak 21-Uztailak 5. Goizeko 9:00etatik 11:00etara (euskaraz). Ekainak 21-Uztailak 5. Goizeko 11:00etatik 13:00etara (euskaraz). NAGUSIWEB (10 ordu) Ekainak 14-18, , Goizeko 9:00etatik 11:00etara (gaztelaniaz). Ekainak 14-25, Goizeko 11:00etatik 13:00etara (euskaraz).
Literaturaren txokoa
“Burua txoriz beterik” eleberria
O
ndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Agustin Zubikarai Nobela Laburrentzako Sariaren irabazle izan da obra hau. Pertsonaien psikologia ederki marrazten duen nobela da “Burua txoriz beterik”, bizitzaren zabala pintzelkada finez eta doiez erretratatzen asmatzen duena, giza harremanen ezaguera sakona adieraziz egilearen aldetik. 60 urtera bidean doan irakasle alarguna, haren seme-alabak, berauen bikotekide eta haurrak, bakoitzaren lanbideko gorabehera eta arazoak… sare bat bezala zabalduz doa etengabe eleberria, zabalduz doaz landuriko
gaiak eta ukituriko arloak, baina iragaitzaz bakarrik, bizitza aurrera baitoa beti, ez baita inon gelditzen, zain baititu lagun eta ustekabe berriak, beren gazi-gozoekin, beren nahi eta ezinekin. Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Iurretan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin du beti. Hiru liburu argitaratu ditu orain artean: “Borrokaren baitan”, “Berebereen alfonbra” eta “Ezin joan”. Fitxa teknikoa: Izenburua: Burua txoriz beterik Egilea: Iñaki Irasizabal Orriak: 136 Salneurria: 11euro