www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2004ko maiatzaren 28a VIII. urtea - Usurbil, 183. zenbakia
Mundu bat Sagardo Egunean
Etorkizuna Lanbide Eskolan hasten da
ATARIKO
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Txirrikitutik L
HAIZEA
3
aster sartuko gara ekainean eta, urtero bezala, jai giroan murgiltzen hasiko gara (usurbildarrok dagoeneko hasiera eman digun arren...). Santixabelak uztailean badira ere, ondoko argazki hau aukeratu dut 1982an herriko gazteek egindako lan eder hau gogora ekarriz. 1982ko jaietako egitarauan zehaztu bezala, mural ikusgarri hau uztailaren 1ean egin zela jakin dut. Goizeko 10:00etan hitzordua jarri eta egun osoz “Mural Herrikoia” margotzen jardun zuten herriko gaztetxoek. Irudi, sinbolo eta letren artean, muralaren erdialdean “Usurbilgo Herri Jaiak” irakur daiteke. Hamabi urte pasa badira ere, ziur nago bertan parte hartu zutenek mural honetaz gogoratuko direla. Aurtengo jaietan horrelakorik ikusteko aukerarik izan ote da?
Zaloa Arnaiz Ibarguren
Egile ezezaguna, 1982.07.01. Jabetza: Noaua!K.E. Kaleberri, Santixabelak
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta NOAUA!ko Txirrikitutik atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan gaude. 943 360 321 telefonoan edo fototeka@noaua.com e-postan aurkituko gaituzu.
Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com erredakzioa@noaua.com publizitatea@noaua.com Web orria: www.noaua.com Koordinatzailea: Imanol Ubeda Publizitatea: Maialen Saez Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, Maialen Saez, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
Aurkibidea ZUTABEAN, AITOR LANDALUZE
4. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN
6. Orr.
EKAINAREN 2AN HASIKO DA ASTE BERDEA
10. Orr.
USURBILGO LANBIDE ESKOLA
14. Orr.
Martxan da datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina. Aitzaki honekin, Lanbide Eskolara hurbiltzeko aukera aprobetxatu dugu.
PLIS, PLAS, TXALO TA JOLAS
16. Orr.
GOMAZKO PALA TXAPELKETA AGINAGAN
17. Orr.
DBH 3. MAILAKOAK, ZERAINEN
18. Orr.
EKITALDI GARRANTZITSUENAK
22. Orr.
Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Kalitatearen aldeko apostua egin du Usurbilgo Lanbide Eskolak
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
HERORREK ESAN Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Zutabea
Zenbat izardi, odol eta negar... Jakoba Errekondo
A
ginagako Etxebesteko Maria Ana de Abalia eta Jerónimo de Echeveste kapitain sonatuaren semea Francisco de Echeveste, 1683ko azaroaren 20an jaio zen. Militarra izaki bitan izan zen Espainiako Inperioaren Galeoien Generala: Ameriketan eta Asia hegoekialdean. Azken honetan Filipinetan eta Tonkinen ibili zen eta bertan Espainiako erregearen enbaxadorea izan zen. Behin “lan” hauetatik erretiroa hartuta, ekialde urrunetik sal-erosketak bideratzeko “Casa Echeveste” sortu zuen Mexikon. Bertan hil zen kolonizatzailea, mutil zahar, 80 urte bete baino lehenxeago, 1753ko urriaren 20an. Mexiko bizi zelarik, bertako euskaldunek sortua zuten Arantzazuko Amaren Kofradiako kide zen. Kofradia honetako beste bi kiderekin batera “Colegio San Francisco de Asís” edo “Colegio de las Vizcaínas” sortu zuen. Ikastetxe honen helburua Mexikon alargun, umezurtz edo besterik gabe pobrezian bizi ziren euskaldunen ondorengo emakumeak (hortik “vizcainas” izena) duintasunez bizi eta hezi ahal izatea zen. Gaur egun ikastetxe hau sonatua da Mexikon eta Emalur eta Bizia Izartu bezalako ekimenak ditu helburu berarekin. Izenetan ikusi daitekeenez bere euskaldun jatorria ez dute ahantzi... Bizitza guztian bere jaioterria ondo gogoan zuela jakin ahal izan zen 1753an hil zenean zabaldu zen testamentuan. Gure herrian ikusi ditzakegun bi obra galanta egiteko adina diru utzi zuen: Eliza nagusiko kanpandorrea eta Aginagako Eliza. Aginagako Eliza eraikitzeko 2.000 peso utzi zituen, bertakoek Usurbila joan beharrik izan gabe elizarekiko beharrak bete ahal izan zitzaten (“aorrandose de la larga distancia que tira desde dicha comunidad a la Yglesia Parroquial de esta Villa que es la mas inmediata y del riesgo a que por razon de la misma distancia se allan de dejar de cumplir con el precep-
to”) . Aginagako Komunitatea bildu eta Etxebeste, Soroa, Gomeztegi eta Eiza baserrien artean zen Soroako hariztian eraikitzea erabaki zuten. 1.759an eman zen baimena eta noiz amaitu zen ez badakigu ere, 1.762an lehen serora izendatu zen: Manuela de Mutiozabal. Usurbilgo eliza nagusirako 6.000 peso utzi zituen: estaltzako bobedak eraikitzeko erdia eta beste erdia kanpandorre bat eraikitzeko. Bobedak 1.751-52 urteetan eginak zirenez diru guztia dorrea egitera bideratu zen. 1.759an esleitua izan zen obra baina arazo handi bat zuten: elizatik Goiko plazara ematen zuen atearen parean egin nahi zen eta bertan Arrillagaenea etxea zen. Gora-behera batzuen ondoren hitzarmen bat sinatu zen eta etxea eraistearen truke bost urteko epean dorreak uzten zuen tokian edo plazan luzituko zuen beste oruberen batean etxe berri bat altxatuko zuen herriak. Gaur Potxoenea izenez ezagutzen da etxe hau. Etxebeste jaunaren eskuzabaltasunari esker ditugu egun bi eraikin eder hauek. Baina nondik zetorkion diru hori Etxebesteri? JosAnton Artzeren olerkiak dioen eran “zenbat izerdi, odol eta negar kosta ote zitzaizkien Ameriketako Inditarrei? Etxebeste jauna” . Hau dela-eta, bi eraikin hauek ikusten ditudanero lotsaz gorritu beharrean gozatzeko, proposamen xume bat egin nahi dut: Ameriketako, Filipinetako eta Indonesiako indiar haien omenez Usurbilgo herriak, udalaren erabaki bat medio, beraiekiko zorra eta miresmena azaltzea, herri haien ordezkariei adieraztea, bi eraikuntzetan ikusteko moduko txoko batean herri haiekiko gure esker ona azaltzea eta Francoren garaiko izen lotsagarriekin egin zen eran Etxebeste kaleari izena aldatzea: “Ameriketako indiarren kalea”, “Kolonizazioaren lotsaren kalea”, “Indiarren oroimenaren kalea”... aukera zabala da. Lotsagatik besterik ez bada...
Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai
ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! hamaboskaria, Euskal Txokoak, tren eta autobusen ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien sustapena, euskararen normalizazioa, urteko egutegia, Inauteriak, NOAUA! Txiki, fototeka, Plis, Plas, Txalo ta Jolas... Gure bazkideak harro egoteko moduan dira. Baina gehiago eta hobeto lan egin daiteke. Zure babesa funtsezkoa da kultur elkarte honen sustenguan.
Bazkide egin zaitez! 36 euro urte osorako Izena: 1.Abizena: 2.Abizena: Helbidea: Herria: Telefonoa: E-posta: Kontu Korrontea: Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321
PIL
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
PILEAN
5
Lehen graduan jarraitzen du Ramon Uribe usurbildar presoak
E
uskal presoen eguneroko bizitzan nahiko ohikoak izaten dira eskubide murrizketak, gradu aldaketak, bisiten debekua, espetxe aldaketak... Baina martxoaren 11tik hona, are eta gogorragoa da egoera espetxeetan. Langraitzeko espetxean den Ramon Uribe, esate baterako, lehen gradura pasa zuten Madrilen izandako atentatuaren ostean. Oraindik egoera horretan jarraitzen du. Ramon Uribe beste hainbat herritarrekin batera atxilotu zuten duela 10 urte. Ordutik espetxean da Kalezargo bizilaguna. Azken urteak, ordea, Arabako Langraitzeko espetxean egin ditu. Baina martxoaren 11tik hona, lehen graduan dago Ramon. Egun batzuetako kontua zirudiena, uste baino gehiago luzatzen ari da. Bere etxekoek adierazi digutenez, inolako arau hausterik edo jokabidearen bilakaera okerrik arrazoitu gabe, graduz aldatu egin zuten. Honen ondorioz, dagozkion eskubideak dezente murriztu dizkiote. lau o r du ko p at i o a Ainara Uribe Ramonen iloba da, eta bere esanetan, “orain patioan 10 presoekin baino ez da egoten, eta horietako bi bakarrik dira politikoak”. Lehen gradura pasa dutenenik, lau orduko patioa baino ez du. Ainara Uribek dioenez, “patioa oso txikia da, eta iluna. Ezin dute kiroldegira joan eta ez da ez aterperik, ez gelarik, ez komunik patioan”. Bi orduko bisita eskubidea du. Ostiralean, bat; larunbatean, bestea.
Baina biak egun batean akumulatu ditzake. Bis a bis izeneko bisitak, hilean behin baino ez. Ma rt x o a r e n 1 1 k o a te n t a t u a r e n o n d o r i o a k Preso sozialekin eta funtzionarioekin, orohar, arazo dezente izan zituzten euskal preso askok. Ramon Uribek eta Langraitz espetxeko presoek, ordea, ez omen zuten gainontzeko espetxeratuekin gatazkarik izan. Ainara Uribek aitortu digun moduan, martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuaren ondorioz, “funtzionarioak nahiko zakar jarri ziren, baina atentatua argitzen hasi eta berehala presoekiko tratua erabat aldatu zen”. Duela gutxi, Ramon Uribek berak eta gainontzeko presoek pairatu duten tratua salatu du Etxerat! erakundeak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordean.
Ramon Uribe (eskubitara) eta usurbilgo bi lagun ageri dira, espetxean duela gutxi eginiko erretratu honetan.
Hamar urte kartzelan “94/6/2. Joxe Domingo Aizpurua Guardia Zibilaren esku utzi zuen polizia frantsesak. Tortura latzak jasan ondoren, hamalau egun inkomunikaturik egon zen. Hurrengo egunetan Guardia Zibilak hamabi usurbildar atxilotu zituen eta hauetatik hiru (Luis Gorriti, Xabier Pikabea eta Ramon Uribe) espetxeratuak izan ziren. Tortura eta tratu txarren salaketa ugari izan ziren eta ikerketa batzuk ere hasi, hasi ziren, gerora salaketak
artxibatu baziren ere. Bestalde, CPT (Comité pour la Prévention de la Torture) Europako Kontseiluko erakundeak, atxilotuta zeuden zenbait usurbildar ikusteko eta galdekatzeko aukera izan zuen. Gobernu espainiarrari igorri zion informe bat landu zuen atxilotuen egoera azalduz”. “Herriak badaki, Usurbilgo memoria errepresioa 1973-2002” liburuko Kronologiatik hartutako pasartea.
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Kaleberri
AloĂąa Loidi
E n eko H arregu y
Eguraldiaz M
aiatza bukatzear den honetan egin dituen eguraldi onak hizpide, esan Sagardo Egunean hobe ezina den eguraldia egin zuela eta horri lotuta, jende asko inguratu zela Usurbila Sagardo Egunera. Jende guztia oso gustura ikusten zen; haurrak jolasean, helduak algaraz, beste batzuk lanean jo eta ke, gaztetxoak zein hain gaztetxoak ez direnak postuz postu sagardoa dastatzen, etab. Batek baino gehiagok ziur biharamun ederra izango zuela astelehen goizean, lanera joateko jeikitakoan. Esan beharra dago baita ere, baserritarrak ez daudela oso gustura, zeren entzun dudanez, eguraldi hauek goizago hasi behar omen zuten, dagoeneko landatuta behar zuten landareak oraintxu jarri baitituzte eta beranduago jarri direnez, bada, beranduago jaioko dira. Baserritarrak oso gustura ez badira ere, hondartzara joan ohi denarentzat paregabeko
Galdera errealak E
ta ez naiz ezkontza errealari buruz idazten arituko, nahiz eta honek ere joku asko eman dezaken. Niri ez. Niri beste batek ematen dit jokua. Guztiz bestelako joku batek. Futbol jokuak. Eta ohikoa ez izan arren, Errealari buruz idatzi nahi dut. Neurri batean, nire amorrua askatzeko eta berrundik ihes egin dezan, behingoz. Nork ez du gipuzkoarena den taldearen denboraldi txarraren berri? Eta nork du hamar hilabetetan zehar gaizki egin diren gauzen eginkizuna? Jokalariek? Iazko berberak izanik aurten ez dutelako iazko errendimendua errepikatu? Ez dutelako iaz bezainbat lasterka egin? Batzuk ez direlako iaz bezala zaindu? Antiguotarraren aferak kalte handia egin dio ezker hegalari. AĂąorgatarrak kritika txarrak pairatu dituelako, eta Bergarako Gazteluren semeak ez duelako, batekin ala bestearekin, orain arte bezala jokatu. Zalantza izpirik gabe, ez dio batere onik egin txuriurdinen jokuari. Entrenatzailea ote errudun? Iaz jakitun zena ahazturak jota ote dugu?! Ezetz esango nuke. Aurredenboraldia, iaz eta aurten, oso-oso antzekoa izan da. Iaz bezain ongi zuen guztia prestatua. Edo, hobe, agian; huts egin zezaketen postuetarako joka-
egualdiak ari ditu egiten. Esan didatenez pasa den igandean hondartzan jende asko omen zen, bai Oriokoan, bai Donostiakoan eta baita Zarautz eta Getariakoan ere. Bestalde, mendia gustoko dutenek ere mendia gozatzeko egun oso egokiak izan dituzte, zoragarriak benetan zelai, harri, zeru eta urak beren ingurunean dastatzeko. Bada ordea, eguzkiaren gauzarik onena itzala dela esaten duenik eta hoiek ere, itzaletan egiten duen haize freskoa hartzeko parada izan dute. Egun hauetan lana egin behar izan dutelako, edota beste edozein arrazoigatik gozatzeko aukerarik izan ez dutenek uda osoa dute aurretik, izan ere udaberrian gaude oraindik eta komunikabideek iragarri dutenez, aurreko urtean baino bero handiagoak izango omen ditugu 2004-ko udan. Beraz, presta gaitezen guztiok uda bero-bero bat pasatzeko.
lari berriak baitzeuzkan. Ala, akaso, hain ongi zehaztua izatearen monotoniak hautsi du taldea? Bazen, ordea, frantziarrarentzat horren ezaguna ez zen beste zerbait: Txapeldunen Liga. Bi txapelketa garrantzitsutan jokatzaeak jokalariei ahalegin gehiago eskatzen die, edota beste aukera, jokalari gehiago eduki eta ahalegin gutxiago egitea. Txapeldun izan ohi direnek bigarren talde mota izan ohi dute. Eta donostiarrei, halaber, jokalariak gaizkitu zitzaizkiotenean bi aldiz ordaindu behar izan du. Egia..., entrenatzaileak eta zuzendaritzak ez zuten neurri berezirik hartu. Utzita dituen jokalariak berreskuratu –eta ez alderantziz-, harrobia loretu... ...zuzendaritza izan al daiteke, zelaian gertatzen dena aldatzeko ezgauza izanik, lortu emaitza txarren erantzulea? Ez dakit, baina etengabe proiektu berriak aurkezten ibili den presidenteak ere ez du batere txukun jokatu. Batez ere, bazkideekin. Iazko garaipenekin sortutako aparrak iraun zuen bitartean, zertaz ez zitzaigun baliatu? Eta bazkideok azken partidara arte ixilik. Dagoena dagoela buru, koloreek gehiago erakartzen gaituztelako. Gora une eder baterako irtenbidea eman dakigukena!
KALEJIRAN
A
gur t’erdi denoi. Udaren etorrera, jaien hasiera! Ez al da horrela? Usurbildarrontzat, behinik behin, horrela da, uda etorri aurretik maiatza aldean entrenamentuak egiten hasten baikara; Andatza Eguna, San Ixidro Jaia, kontzertua, Sagardo Eguna... Ez da ez makala maiatza usurbildarrontzat. Gogotsu hartu ohi ditugu denok ere herriko jai eta ospakizunak baina berauen antolaketaren inguruan aipamen txiki bat egin nahi nuke eta txoko hau aprobetxatuko dut. Jaiak ospatzen direnean izugarrizko ohitura dugu kritikak egiteko, nola aldeko zein kontrakoak eta hori ona da, bizi gaudenaren seinale baita. Baina ez nuke kritika horiek bere horretan gelditzerik nahi. Geroz eta gehiagotan entzuten ditut “ez dugu erreleborik topatzen”, “gazteak ez dute parte hartzen” eta horrelakoak. Noski eta horrelako esanen atze-
tik “aurten azken urtea”, “jada nekatu gara” eta horrelakoak. Beti gazteengan jartzen dugu begirada horrelakoak esaterakoan edo entzundakoan baina ez nago guztiz ados. Gazteek horrelako saltsetan ibiltzeko eta aritzeko gogoa izan beharko lukete baina helduek ere badute zer eginik eta zer erakutsirik gazteei. Jakinekoa da herriko jaiak herritar guztientzat behar lutekela izan eta horretan denok parte hartu beharko genuke, bakoitzak ahal duen mailan baina denak, haur, gazte, heldu zein adineko. Garbi daukadan gauza bat zera da, antolatzen ari denari min egiten diola “etzion eze itxurazkorik aurtengo festetan” edo “gaztiak gaztiantzako festak bakarrik antolatzen dizkin” eta horrelakoak entzuteak. Beraz, norberak egin diezaiogun kritika geure buruari eta horren arabera hitz egin eta ekin dezagun. Aio eta ondo izan!
Amets gozoa zapuztuz
E
saten dute ametsak begiak irekita egitea ez dela izaten batere ona, nik lotan nagoela egin dut, eta oso polita gainera. Orohar, gure auzoa dena berrituta ikusi dut. Auzoan dagoen plaza edo parkea dena berrituta ikusi dut, tobogana, txirristra, kolunpioa eta tresna berriak kolore biziz apainduta, inongo trikimailu guztiak. Txikitxoentzat koltxoneta ederrak haurrak eta gaztetxoak saltoka beren gainean. Lore toki bikainak ere udaberriko lore kolore politez hornituta. Atxegaldeko kale kantoi guztietan ondo landutako jardin dotoreak, zuhaitz eder eta bikain batzuen bebesean hortik gertu eserlekuak, kolore berdez margoturik eta errespaldo egokiarekin non nahi zeuden. Tamarindo eder batzuen azpian atsedena hartzeko gonbidapena eskeintzen zuten beren itzalak; aiton-amon eta zaletuentzat edo edozein auzotarrentzat edo kanpokoentzat. Auzoko espaloiak irristarik egiten ez zutela zeuden ipiniak eta bertan ibiltzeko segurtasuna eskaintzen zuten batez ere euria ari duenean. Zakar ontziak dauden inguruan garbitasuna zen
nabari eta jendearen ardura handiz baztarrak txukun zeuden eta udaberriko giro ederrena zegoenez dizdiratsu zegoen auzoa. Hau dena festa giro alai batekin trikiti soinuak eraginez auzoko zenbait gazteen zaletasunez eta beren umore onenarekin. Baina esnatu eta auzora irten naizenean bestelako egoera somatu dut, agian egunero bizi duguna, aste bete eguraldi beroekin ibili gara, eta ondoren euri piska bat egin du eta hemen ikusi dut emakume bat, irrist egin eta lurrera erortzen Truke botikaren ahurrean. Oso irristakorrak gelditzen dira euria egiten duenean eta arriskutsuak daude ibilbideak. Badira lehenago eroritako ezagun batzuk ere. Bestetik, eserlekurik ez dugu auzoan plazan izan ezik eta loretokirik ere ez. Aurretik ale gehiagotan aipatutako kolunpioa ere konpondu gabe dago haur txikientzat. Beraz nere ametsa ondo zapuztuta gelditu da. Eta galdetzen dut, hain zaila ote da baharrezkoa deritzogunari konponbidea ematea auzo honetan?
Maider Ma k az ag a
At xe g a l d e
Udaren etorrera, jaien hasiera
7
Kalezar
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Maria Je su s Urbieta
KALEJIRAN
Santuenea
8
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
A gu sti n Esn ao l a
Auzoa ezaguna da A
uzoa ezaguna da gure inguru hauetan. Gure auzotik jende asko pasa da, bai bertan bizi izan delako baita bertatik beste auzoetara joateko pasa delako edo ezkontza baten aitzakiarekin, gure zorrotzako zubiaren gainetik pasa delako, SanEstebango ermitara joateko. Donostiako suhiltzaileetako oposaketetan orain dela zortzi urte, Donostia inguruko kale, auzo, txoko eta beste zenbait lekuetako galderak egin zituztenean, gure auzoa non zegoen galdetu zuten. Noski galdera ez zen erreza izan gehiengoentzat, bai ordea oposaketa haietara aurkeztu zen batentzat, bertan hainbat ordu igarota zegoelako. Geroztik Donostiako suhiltzaileak ezagutzen dute ondo gure auzoa, ez zaie ezezaguna egingo hurrengo batean auzoaren izena entzuten dutenean. Auzoa, bidegurutze bat dela esan dezakegu. Herriko beste auzoetara joan nahi duenak, gehiengoak, bertatik pasatzen da. Zubietara joateko, Txokoaldera joateko, San Estebanera joateko. Baita, oinezkoentzako edo korrika egitera ateratzen denentzako, gehiengoak edo Txokoaldera trenbide zaha-
rretik edo Zubieta aldera hartzen dutelako, guztiak hauek zorrotzako zubitik pasa behar dira eta gure auzoa dela medio bertatik pasatzen dira. LasarteOriako hainbat biztanleentzat, edo hemen bizi izan delako edo bertara oinez etortzen direlako, ezaguna da auzoa. Orain beste era bateko bisitariak baditugu ere, gure auzoan ostalaritzan mugimendu asko ibiltzen da, eguneko menua Tragoxkan, sagardo garaian Aialde Berrin, eta bestalde perritxikoak nahi badituzu, Arrozpide banaketak, ezin da ahaztu, betidanik ezagutu dugun harategia eta denda, Usurbilen ireki zen lehena, Esnaolatarren harategia. Bada arrazoi ugari, gure auzoa ezagutzeko, nahiz eta bertatik pasa bakarrik. Auzoak ba duela, aspalditik, bere berezitasuna, bere xarma, nahiz eta fama txarra jarri izan betidanik usurbildarren artean. Gure auzoa biltzeko lekua izan da beti, kultura ezberdineko jendeen uztarketa gertatu da eta gertatuko da. Batetik edo bestetik, arrazoi ezberdinak direla medio, gure auzoa ezaguna da.
Urdaiaga
Udaberria
Nerea Aizpu rua
A
gur bero bat guztioi San Esteban alde honetatik! Andatzako magal honetan, gauzak bere horretan jarraitzen dutela aipatu beharrean aurkitzen naiz. Sagardo Eguna ere pasa zaigu (eguraldi ona lagun) eta maiatza ere amaitzear da…eta konturatzerako, uda gainean izango dugu: eguraldi ona, festak… eta ikasleok, hiru hilabeteko oporraldia… ezta txarra ez! Udaberria triste samar hasi bagenuen ere, kostata, baina hasi dira eguraldi ederrez jantzitako egun epelak. Gurera ere eguraldi ona aprobetxatuz, hainbat eta hainbat hurbiltzen dira: batzuk eguzkia hartzera, beste hainbat egun osorako etortzen dira “sonbrilla” eta guzti; eta beste batzuk ordea, nahiago izaten dute parkeko zuhaitzpean, itzalpea aprobetxatzea. Belardiak ere lorez beteak ditugu jada eta
sagastiak ere zuriz jantziak dira dagoeneko. Urte garai honetan eder egoten da gure auzoa. Gaiaz aldatuz, badirudi San Estebango bidean argiak jartzeko eskaera aintzat hartua izan dela azkenean. Ea lehen bait lehen hasten diren. Eta gaurkoz, besterik ez gainalde honetatik. Ondo izan eta hurren arte!
KALEJIRAN
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
9
Ag i n a g a
Bittoriano organista
P
arrokian ez dira izan organista asko izan. Agustin Furundarena Eizakoa, bere biloba Mª Asubek ere urte asko egin ditu (orain dena utzita badago ere) eta Bittoriano Pikabea. Agustin izan omen zuen maisu, eta hamasei urte zituela hasi omen zen organoa jotzen. 46 urte bete ziren maiatzaren lehenengo aste bukaeran, (atzo goizean dirudi) nola pasa diren urteak. Lan bikaina egiten du, larunbatero eta igandero orain dela urte pare bat arte eta igandero geroztik, baina hiletak eta igande edo jai bereziak ere badira tarteka eta nahiz eta beti etortzerik izan ez, gehienetan hor izaten degu. Eta elizara joaten garenok badakigu ze hutsune tristea den soinurik gabekoa, alaitasunezko jantzia baita elizkizunerako. Tarte honetatik zoriondu nahi dut Bittoriano, egiten duen lanagatik eta animatu aurrerantzean ere horrela segitzeko. Gainera, orain jubilatuta dago lanetik eta aukera eta denbora gehiago izango du. Esker mila eliztar guztien partetik.
Maria Angeles Arrut i
E
rbinude andrea gelan sartu eta, txifloari haize emanez, erne jarri ditu denak. Elefanteak, koartzak, bazterretan dabiltzan katagorriak... denak ixildu, eta hari begira jarri dira. Ixiltasun labur bat. Ondoren, erbinudearen ulua elefante ilekizkurrari: ez al nizun esan, ba, kirol zapatekin ezin zela etorri dantzara! Arraioa! Ederra duzu azala! Ez etorri gero apretarik gabe hurrengoan! Hala ere, elefantea, lasai –zazpi azaleko larrua du–, behatzarekin hazka hasi da kizkur artean. Hau besterik ez zaio bururatu: Badakizu, manifestaziorako pankartak egiten ari nintzela pinturarekin zikindu zaizkit... Eta segituko zuen aitzakia aitzakiaren gainean, erbinude andrearen begiratu zorrotzarengatik ez balitz... Orduan, eskuaren keinu txiki batez sarrera eman dio soinu txikiaren musikari. Triku andrea hasi da jotzen. Gaztetan irakasle italiar batekin aritu zen ikasten –il maestro–, eta geroztik ez da sekula hasiko Va! ozen bat jaulki gabe. Eta hasi da fandangoa.
Bueltak ematen hasi baino lehen, erbinude agintariak geldiarazi du dantza eta elefante tunanteari zuzendu zaio: Zer, atzo parranda ala! Elefanteak ezetz eta ezetz... Negargarria da ajea gainetik ezin kenduz ibili eta ajerik ez duzula horren temati aritu behar. Eskerrak beste elefanteak –batean ia– hasi zirela esaka denek ikusi zutela etxera bidean goiz erretiratzen. Erbinudeak ezin du elefante sesiante guztiekin batera, eta astirik eman gabe keinua berrituz, hasi da musika. Oraingoan fandangoa osatu dugu, kostata hala ere. Akatsen zerrenda osoa errezitatzen hasi zaigu erbinude sarjentoa. Bitartean koartza berrietako batek elefante bati: Badakizu. Gu orain dela gutxi hasi gara, bi hilabete… Eta elefanteak: gu orain dela bost. Koartzak onespen imintzioa egin du. Eta elefanteak, oso duin, ez dio esan bostak urteak direla. Horrela jarraitu dugu beste ordu betez, harik eta erbinudea konturatu arte elefanteak tabernara begira ari direla...
Zubieta
Elefanteen artean dantzan
Pello A ra n bur u
10
KONTZEJU TXIKIA Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Ekainaren 2an hasiko da Aste Berdea
A
E
kainaren 5ean ospatuko da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Honi lotuta, Aste Berdea antolatzea erabaki du Udalak. Ingurumen arloetan kezkatzen gaituzten hainbat gai landuko dira ekainaren 2tik aurrera. Imanol Zubiondo nekazaritza eta ingurumen gaietarako zinegotziak eman dizkigu ekimen honen xehetasun guztiak.
Zein da Aste Berdea izeneko egitasmo honen helburu nagusia? Ekimen honen helburua, Usurbilen kezkatzen gaituen landa lurreko eta ingurumen arloko gaien inguruan informazio eta zabalkuntza gune bat sortzea da, eta bertan, herrikoen iritzia, usteak eta partaidetza sustatzea. Hiru hitzaldi interesgarrirekin osatuko da Aste Berdea. Zein arlo edo gai nabarmendu nahi izan dituzue? Gai ugari daude jorratzeko baina aukera bat egin behar izan da. -Ekoizpen eta produktu ekologikoak. Mahai gainean dugu Kalitatezko Ekoizpena lantzeko ekimena eta baita ere herritar talde baten eskaera zehatza "Elikadura osasuntsua" lantzeko. -Andatza-Irisasi mendiaren kudeaketa. Honen inguruan ere aspaldidanik jarri dira mahai gainean gure herrian garrantzia handia duen mendiaren kudeaketa-
A u r r er a a t e r a d a Pl an ekonomiko fin an t zi ari oa
Aste Berdeak Nazioarteko Ingurumen Egunarekin bat egingo du.
ren inguruko kezkak. -Oria ibaiertzeko hezeguneak. Momentu honetan Eusko Jaurlaritzak inguru hau NATURA 2000 Europako inguru babestuen artean izendatzeko proposamena mahai gainean dago. Urtero errepikatuko den ekimena izango al da? Nazioarteko Ingurugiro Egunarekin bat egiteko arrazoia egun horietan egiten diren beste ekintza eta jardunaldien sinergia bultzatzea da. Ekimen honen errepikatze asmoen inguruan esan, lehenik balorazio bat egin behar dugula eta errepikatzeko asmoak sendotzen badira honelako ekimen batentzako prozedura egokiena aztertu, gaien aukeratzetik hasi eta astearen ebaluaketa arte.
urtengo udal aurrekontuan inbertsio ugari aurrikusi da. Egitasmo horiek guztiak sustatu ahal izateko 1.750.000 euroko mailegua hitzartuko du Udalak. Mailegu hori aurten bertan amortizatzen hasiko litzateke. Hala ere, mailegua 1.750.000 eurokoa izanda ere, 2004an amortizatu edo kitatuko dena bakarrik 374.340 euro izango denez, defizit egoeran onartu da aurrekontua (1.366.160 euroko defizita). Honi aurre egiteko, Udalbatzak Plan Ekonomiko eta Finantziarioa jarri du martxan. Plan honen arabera, hiru urteko epean, defizit egoera gainditzeko moduan izango da Udala. Hazienda Batzordean eta Udalbatza Plenoan eztabaida piztu duen gaia izan den arren, plan honek EA, EAJ-PNV eta PSE-EEren babesa jaso du. PP alderdia aurka azaldu da.
Atalluko auzia, konpontze-b idean
B
adirudi argitzen hasi dela Atalluko auzia. Fagor-Berriola izan da atzera egin duen enpresa bakarra. Ingemar, Akaba, Guifor eta Laser-ken enpresek maiatzaren 21ean egin zuten ordainketa. Honen ondorioz, lur-jabe askok jaso dute jaso beharrekoa. Fagor-Berriolako partzelako lur-jabeen kasuan, denbora gehiago itxaron beharko dute; partzela hori enpresa berri bati esleitu arte.
Hitzaldi interesgarriz osaturiko astea Ekainak 2, asteartea “Andatza Irisasi mendiaren kudeaketa” 19:30-20:00.- “Andatza Irisasiko kudeaketa”. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariaren eskutik. 20:00-20:45.- “Baso kudeaketa”. Hizlaria: Arturo Elosegi, ekologi irakaslea EHU. 20:45-21:15.- Mahai-ingurua. Ekainak 3, asteazkena “Oria ibaiertzeko hezeguneak” 19:30-20:15.- “Plaiaundiko parke ekologikoa: Itsas ertzeko hezegune baten
berreskuratzea. 1998-2004 bitarteko emaitzak”. Hizlariak: Mikel Etxaniz Aginagalde, ingurumen teknikaria, Ornitologian aditua. Leire Beteta Merino, ingurumen zientziatan lizentziatua. 20:15-20:45.- “Oria gazia”. Hizlaria: Arantxa Txintxurreta, biologoa, Herrio Natur Taldea. 20:15-21:05.- “Posibilidades de anfibios en el bajo Oria” (erdaraz). Hizlaria: Alberto Gosa Oteiza, biologoa. 21:05-21:35.- Mahai-ingurua.
Ekainak 4, osteguna “Ekoizpen eta elikadura biologikoak” 19:00-19:20.- “Nekazaritza ekologikoa zertan den”. Hizlaria: Patxi Montero, nekazari ingeniari teknikoa, Biolur. 19:20-21:00.- “Los alimentos biologicos: moda o necesidad” (erdaraz). Hizlaria: Elena Corrales, “Elena Corrales” medikuntza biologikoko zentrotik. 21:00-21:30.- Mahai-ingurua. Ekitaldi denak Udarregi Ikastolan. Moderatzailea: Josu Aranberri (kazetaria).
12
SAGARDO EGUNA 2004 Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Txiki geratu zen herria
E
guerdian, 13:00ak aldera, ez zen jende gehiago sartzen Dema Plazan. Sagardo Eguna, oraindik orain, erakargarri den seinale. Aurten, gainera, inoiz baino lagun gehiago ibili da arratsaldez zein gauez. Aurtengo Sagardo Egunak eman duenarekin pozik dira antolatzaileak. Bereziki, antolaketa-lanetan jendea fin aritu zelako. Estrainekoz, aurten, bazkaria ez zen Mahaspildegin egin, Agerialden baizik. 150 lagun bildu ziren eta Mahaspildegin ez bezala, Agerialden denak elkarrekin bazkaltzeko aukera izan
Ramon Camino taula gainera igo zenean hasi zen sagardo festa.
1
zuten eta, honi esker, aparteko giroa sortu zen. Bestetan ez bezala, arratsaldean jende ugari ibili zen herrian. Gau partean ere, tabernak gainezka ziren. Pello Zubeldia udaltzain-buruaren esanetan, arratsaldean jende asko ibili zen, beste urte batzuetan baino askoz gehiago. Uste baino lan gehiago izan zuten arren, ez zen aparteko arazorik izan. Lehiaketan, lau herritar, hiru asturiar eta Gaztela-Leongo botatzaile bat aritu ziren. Kerman Errekondo izan zen, ordea, botatzaile onena. Urko Manterola bigarren eta Iker Muguruza, hirugarren.
Sagardo egarriz iritsi ziren bisitari guztiak.
Dema-plazak itxura hau hartu zuen 12:30ak aldera.
2 3
4
5
1 . Noaua!ko argazkirako bildutako lagunak. 2 . Cantabriako sagardoak jakinmina piztu zuen. 3 . Lagun asko aritu ziren sagardoa banatzen. 4 . Etxerat!en aldarrikapenak ozen entzun ziren. 5 . Hiru asturiar eta Gaztela-leongo botatzaile bat aritu ziren lehiaketan. irudian, Iker Mugurza.
www.noaua.com Sagardo Eguneko argazki ugari
14
ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Kalitatezko prestakuntza eskaintzen du Usurbilgo Lanbide Eskolak
U
surbilgo Lanbide Eskolak jardunaldi irekiak antolatu ditu azken asteotan. Egun horietan, eskolaren eskaintza akademikoa ezagutzeko aukera paregabea izan dute ikasle zein gurasoek. Aurre matrikula egiteko epea, ordea, ekainaren 9an amaituko da. Zubietan dagoen Lanbide Eskolaren eskaintza anitza da: hezkuntza arautua (ziklo formatiboak), batetik; eta ez arautua (langile edo langabetuentzako ikastaroak), bestetik.
Eskaintza oparoa Hezkuntza arautuari dagokionez, hiru dira ematen diren heziketa zikloak: Fabrikazio Mekanikoa, Mantenimendua eta Elektrizitate-elektronika. Hiru ziklo hauen Erdi zein Goi Mailak eskaintzen ditu Lanbide Eskolak. Baina ikasle gazteena ez ezik, helduen eta bereziki langabetuen aterpe ere bada Lanbide Eskola. Azken hauentzat ere, praktikoak diren ikastaroak ematen dira bertan.
Kalitatea helburu Hezkuntza mailako kalitate sistemaren aldeko apostuan aintzindaria izan zen Usurbilgo Lanbide Eskola. 1999tik ISO 9002 ziurtagiriaren jabe da (bai hezkuntza arautuan zein ez-arautuan). Lanbide Eskolak, noski, lotura estua du lan munduarekin. Lotura hau hiru arlo nagusi hauetan hezur-mamitzen da: ikasleen praktiketan, enpresekin partekatutako proiektuetan eta enplegurako orientazio zerbitzuetan.
Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42
Enpleguarekin lotutako orientazio zerbitzua jasotzen dute Lanbide Eskolako ikasleek.
Eskolatik lan mundura Usurbilgo Lanbide Eskolak enpleguarekin lotutako orientazio zerbitzua eta laguntza desberdinak eskaintzen ditu (Langai kolokazio ajentziarekin estuki harremanatuta dago). Ikasleak jada martxan diren enpresetan txertatzen laguntzeaz gain, ikasleei euren enpresak sortzen laguntzen die (Urrats bat proiektuaren bidez). Gogoan izan aurrematrikula egiteko epea ekainaren 9a arte irekita dagoela.
Harremanetarako: Telefonoak: 943 364600 / 943 361794 E-posta: eskola@lhusubil.com
Telf: 943 36 61 21
E T OR K IZ UN B ER RI TU B AT EN AL DE K O A P OS TU A
E
nergia berriztagarrien inguruko ikasgaiak etorkizun handia du. Lanbide Eskolan ondo baino hobeto dakite. Jada martxan den gune honek prestakuntza-ikastaroak sustatu eta energia berriztagarriei buruzko on line ikastaro berriak hartzeko aukera ematen du. Gainera, zentroko kide ez direnek baina gai hauetan interesatuta daudenek erakustaldi didaktiko-teknikoetan parte hartzeko aukera dute. Zentroa eta bertako ekipamendua aitzindari izan dira.
Alperroburu, 1
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
15
Patxi Vaquerizo, Lanbide Eskolako zuzendaria: “300 enpresarekin ari gara elkarlanean”
F
ormazioan dauden ikasleekin harremanatu ohi dugu Lanbide Eskola. Baina lanean edo langabezian dauden lagunentzat ere, heziketagune interesgarria izan daiteke Usurbilgo Lanbide Eskola. Patxi Vaquerizo Lanbide Eskolako zuzendariak esan digunez, iaz, ikasleen %93,5ak lana aurkitu zuen. Eskaintza akademikoa iazkoaren antzeko da, ezta? Betiko heziketa zikloekin osatzen da gure eskaintza: Mekanika, Mantenimendua eta Elektrizitatea. Aurten, Erdi Mailako ziklo berri bat eskaintzen ari gara, “Hotza-Beroa” izenekoa. Energia berriztagarrien inguruko eskaintza ere hor dago, gainontzeko ziklo ezberdinekin harremanatuta dagoena. Langileek eta langabetuek ere badute lekurik Lanbide Eskolan. Usurbilgo Lanbide Eskolak eskarmentu handia du hezkuntza ez arautuan, hau da, langile eta langabetuei zuzendutako hezkuntzan. 2000 pertsonatik gora hezi dira programa ezberdinen bitartez. INEM eta Eusko Jaurlaritzako Lan Departamenduaren laguntzaz burutzen ditugu ikastaro hauek. Mekanika eta Elektrizitatearen inguruko enpresetan, nagusiki, formaziodun jende premian dira. Ikasleen lan-munduratze indizea oso altua da. Zenbatekoa? Iaz %93,5koa izan zen. Mekanika eta Elektrizitatearen inguruko enpresetan, bereziki, formaziodun jende premian
dira. Baina, bereziki, emakumeen partehartzea aldarrikatzen ari dira hainbat enpresetan. Praktikak oso garrantzitsuak dira. Enpresekin osatu duzuen sarea gero eta zabalagoa da. 300 enpresarekin ari gara elkarlanean. Formazio eskaintza hobea egiten duten enpresen artean hautatzeko aukera dugu orain. Praktiketan, ikasleak, lehen aldiz hurbiltzen dira lan mundura. Lehen urrats hori oso garrantzitsua da, eta enpresek ikasleari egiten dioten harrerari atentzio berezia jartzen diogu. Bigarren mailako azken hiru hilabeteetan egiten ditu praktikak ikasleak. Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan ohi du eta, kasu gehienetan, praktikak egin dituen enpresan hasi ohi da lanean. Leonardo programari esker, azken urteotan praktikak atzerrian egiteko aukera ere badute ikasleek: Finlandia, Irlanda, Ingalaterra, Italia... Enpresa munduan integratzeaz gain, hizkuntza berri bat menderatzeko aukera dute ikasleek. Datorren urtean 30 urte beteko ditu Lanbide Eskolak. Ordutik hona gauzak asko aldatu al dira? Aginagan egin genituen lehen hiru urteak; gainontzekoak hemen, Zubietan. Gure lemak dioen bezala, 29 urte bete ditugu pertsonak hezitzen. Irakasteko moduak aldatu egin dira, baita metodologia eta ekipamenduak ere... Lehen enpresetako makina zaharrak jaso ohi genituen. Orain makina berriekin hezitzen ditugu. Ikasle-irakasle arteko harremanak ere
kafe berezia
San Esteban kalea, 8 TLF 36 27 70
Patxi Vaquerizo, Eskolako zuzendaria.
asko aldatu dira. Ia irakasle denak tutore dira, segimendu zehatzagoa egiten zaio ikasleari. Orientazio eta kolokazio zerbitzua ere badugu eskolan bertan. Malasiatik ere etorri dira honaino. Zer du Usurbilgo Lanbide Eskolak? Eskolak duela 10 urte kalitatearen aldeko apostua egin zuen. Kalitatezko kudeaketa sistema zetifikatua ezarri dugu. Gauzak ondo egiten saiatzen gara eta gainontzeko eskolekin konpetitu baino konpartitu egin dugu. Horri esker, harreman onak ditugu Hego Euskal Herriko zein kanpoko eskola askorekin. Nazioartean badute honen guztiaren berri. Malasiatik, Finlandiatik eta beste hainbat herrietatik bisita asko jaso ohi ditugu. Herri horientzat erreferentzia gara.
ITURGINTZA
20170
USURBIL
16
ETXEKO BERRI
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Txan Magoaren ondoren, tailerrak eta karaokea denontzat
P
lis, Plas, Txalo ta Jolas egitaraua hasi besterik ez da egin. Txan Magoa izan zen lehen gonbidatua. Baina datozen deialdiak ere punta-puntakoak dira. Hemen daude haur eta gaztetxoen gozagarri izango diren ekitaldien xehetasun nagusiak.
P
untako artista batek zabalduzuen Plis, Plas, Txalo ta Jolas egitaraua. Baina Plis, Plas festa hasi baino ez da egin. NOAUA!k, Udalaren laguntzaz, herriko gaztetxoei urtero eskaini ohi dien egitarau paregabeak jarraipena izango du datozen asteetan. Begibistan ditugun saioak hauek dituzue: tailerrak eta karaokea. Ondo pasa! Aginagan hasi zen Plis, Plas, Txalo ta Jolas egitaraua. Datorren ekitaldia, ordea, Santuenean egingo da maiatzaren 29an, larunbata. 17:30etik aurrera, tailer ezberdinak jarriko dira martxan. Santuenean tailerrak, Kalezarren karaokea Tailerrak Santuenean topatuko dituzue, maiatzaren 29ko arratsean. Karaokea, berriz, astebete beranduago egingo da Kalezarren, ekainaren 5eko arratsaldean (hau ere, 17:30etik aurrera). Kantuan aritzeko gogoz bazaude, ez duzu aitzakiarik. Zubietan, herri jokoak Ekainaren 12an, Plis, Plas Txalo ta
M ai atz ak 29, l a ru n ba ta 17:30ean, Santuenean Tailerrak Jolas Zubietara iritsiko da. 17:30ean Urpe elkartearen eskutik, gure herri jokoak ezagutu eta lagunekin batera jolasteko aukera izango da.
Ek ai na k 5, l a ru n ba ta 17:30ean, Kalezarren Txatxilipurdi Elkartea (karaokea)
Pailazoak, pilotalekuan Baina ekitaldi hori ez da azkena izango. Plis, Plas zikloa ekainaren 18an amaituko baita, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek eskainiko duten saioarekin. Euskal Herriko hamaika eszenatoki, plaza, antzerki eta kaletan ibili ondoren, pailazoak berriro alaitsu etorriko zaizkigu beraien istorio berrituekin. Pailazoen saioa pilotalekuan izango da, arratseko 18:00etatik aurrera.
Ekainak 12 , l a ru n ba ta 17:30ean, Zubietan Urpe (Herri jokoak)
MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA
ekitaldiz beteta dator Plis, Plas, Txalo Ta Jolas
TEL. 36 61 97
Ekainak 18 , l a ru n ba ta 18:00etan, Kaxkoan Takolo, Pirritx eta Porrotx
I Z E R D I PA T S E T A N
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
17
Usurbilgo taldea gogotsu Euskal Joko eta Jolasen Lehen Topaketan
A
ndoaingo Santakrutzetan euria izan ohi da protagonista nagusia. Urtez urte, hutsik egiten ez duen bisitaria. Galdetu bestela Xiban, Euskal Joko eta Jolasen Lehen Topaketan parte hartu zuten lagunei. Lehen Jardunaldia hasi, hasi zen, baina giroa pil-pilean zela, euri-jasa garaile eta ezin hasitakoari amaiera eman. Maiatzaren lehenean bertan behera geratu ziren joko eta jolas horiek ekainaren 6an, igande goizez, jokatuko dira baina ez Andoainen, Anoetako herrian baizik. Ekainaren 6an, Anoe tako he rri an Euskal joko tradizionalak berreskuratu eta indartzeko asmoz, herrien arteko euskal joko tradizionalen lehen txapelketa jarri da martxan aurten. Andoainen egitekoa zen lehen jardunaldia. Hasi, hasi zen, baina euritearen ondorioz, hainbat froga bertan behera geratu ziren. Trontzan bikain aritu ziren Leire Unanue eta Haritz Zubiaur. Sokatiran ere, lan txukuna osatu zuten gure ordezkariek. Gainontzeko frogak ekainaren 6an, igandea, jokatuko dira. Xiba izeneko jardunaldi hauetan, herrialde ezberdinetako taldeak elkarren artean ari dira lehian. Jokoak hiru multzotan banaturik daude: jaso/altxa, garraiatu eta besteak. 16 urtetik goragokoak parte hartzen ari dira, beti ere, Herri Kirol Federazioko lizentziadunak ez badira.
Euskal Herri osoko taldeak bildu dira Xiba izeneko topaketan, tartean, Usurbilgo NOAUA! taldea. Irudian gure “dream team� taldea.
Lehen edizioa, esan bezala, Andoainen hasi zen eta, herrialde ezberdinak zeharkatu ondoren, ekainaren 12an amaituko da Topaketa. Eus k al dant z ak Topaketa hauekin lehia sustatzea baino, euskal jokoak ezagutarazi eta herrien arteko harremanak sendotu nahi dira. Bitxia bada, euskal dantzak ere lekua berezia du Xiba Jardunaldietan. Probatako batean talde bakoitzetik bi bikotek hartuko dute parte eta fandango eta arin-arin bana dantzatu behar dute.
Gomazko paleta Txapelketa Aginagan
A
ginaga KKE elkarteak eta Pilota Euskal Gipuzkoako Elkarteak federatu gabekoentzako Gomazko Paleta Txapelketa antolatu dute. Parte-hartzaileen artean, herri hauek: Asteasu, Azpeitia, Zestoa, Mutriku, Hernani, Segura, Olaberria, Lasarte-Oria eta Aginaga. Maiatzaren 28an final-laurdenak jokatuko dira gaueko 22:00etan hasita. Finalerdiak, ekainaren 4an; eta finalak, ekainaren 11n. Partida guztiak Aginagan jokatuko dira gaueko 22:00etatik aurrera.
Martxan da Usurbil Cup futbol txapelketa
M
aiatzaren 29an hasiko da Usurbil Cup 04 areto futbol txapelketa. Haur eta gaztetxoen txapelketa honetako finalak, ordea, Santixabeletan jokatuko dira. Partida denak herriko pilotalekuan jokatuko dira. Lehen jardunaldiko ordutegia: goizez, 9:00etatik 14:00etara. Arratsez, 15:00etatik 18:00etara.
BENJAMIN MUTILAK, NESKAK 1. JARDUNALDIA (Maiatzak 29) Txirristra-Txiriboga Suge Gorriak-Zendoia Porretas- Mahuka
INFANTIL-KADETE MUTILAK 1. JARDUNALDIA (Maiatzak 29) Senden-Beltxa ta zia Parranderoak-Butaneroak Atsedena: Poxpolinak.
ALEBIN MUTILAK 1. JARDUNALDIA (Maiatzak 29) Txuskos-TST Txikilo-Makarroiak
ALEBIN-INFANTIL NESKAK 1. JARDUNALDIA (Maiatzak 29) Txiriboga-Sorginak Azken Putz-Euskadi
Atsedena: Erraldoiak.
18
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
N O A U A!
TXIKI
Kaixo irakurleok! DBH 3. mailako ikasleok Goierriko Ormaiztegi eta Zerain bisitatzera joan ginen hilaren 6an eguna pasatzera eta gure kultura maila hobetzera. Ormaiztegin bi bisitaldi egin genituen. Lehenik eta behin, Zumalakarregi Museoa bisitatu genuen eta bertan Tomas Zumalakarregi eta bere garaiko bizimodua ezagutzeko aukera izan genuen. Tomas Zumalakarregi general karlista Ormaiztegin jaio zen 1788. urtean eta Zegaman hil 1835.ean. Haurtzaroan gerra ezagutu, gaztaroan gerrillari egin eta lanbide militarra hautatu zuen, eta azkenean beste gerra batean hil zen. Bestalde, Ormaiztegiko tren-zubia ezagutu genuen, Alexander Lavalley injeniari frantsesak egina. Trenzubi hau XlX. mendeko historiaren lekuko eta protagonista da. 1864. urtean eraikia, garaiko obrarik ausartena izan zen: 289 metro luze, 18.000 tona burdin, lau zutaberen gainean. Trenak komunikabideak ez ezik ekonomia, gizartea eta ideologia bera irauli zituen. Ondoren, Zerainen izan ginen eta bazkalostean bi bisitaldi egin genituen. Alde batetik, bi anai baserritarrek sortutako zerrategi bat ikusi genuen.
Bertan uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko tresna guztiak (zulagailua, zerra zirkularra, esmerila, arto errota‌) martxan jartzeko eta argi indarra sortzeko. Ondoren, Zeraingo Herri Museoa bisitatu genuen eta herri hartan erabiliak izan ziren baserri giroko lanabesak, arropak‌ ikusi genituen. Honez gain, museoan bertan, Zeraingo herrian aurrera eraman den proiektuari buruzko diapositibak ikusi genituen. Bukatzeko, datorren asteburuan beste planik ez baduzue bi herri hauek bisitatzeko aukera polita proposatzen dizuegu. DBH 3. mailako ikasleak
Ekainaren 6an, Ikastolaren Eguna
E
kainaren 6a Udarregi Ikastolaren egun handia izango da. Ospakizunak, ordea, lehenago hasiko dira. Bertso saioa, kantaldia eta jolasak topatu ditugu Ikastolak osatu duen egitarau oparoan. Ondo pasa! Mai atza k 31 , astelehena 15:00.- LH eta DBHko ikasleei zuzendutako bertso saioa. Tokia: Ikastola berriko Aretoan. Eka in ak 3, ostegu n a 19:00.- Ikastolako Haur Hezkuntzako 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen kantaldia. Tokia: Ikastola berriko Aretoan. Eka in ak 5, la ru nb ata 9:30-12:30.- Buruntza aldeko Alebinen Jolas-Topaketa. Tokia: Kiroldegian.
Ekainak 6, igandea 9:00.- Txistularien esnadeia. 9:00-11:30.- LH eta DBHko ikasleen jokoak. 11:00-13:00.- Ikasleen eskulanen erakusketa. 12:00.- HHko umeen jaialdia: “Udarregi Park�. Tokia: Kiroldegian. 14.00.- Herri bazkaria.
MAJERAKO
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
KONDARRAK
19
“Gipuzkoa zure esku� izan nahi al duzu?
E
lhuyar Fundazioak "Gipuzkoa zure esku" izeneko mahai-jokoa argitaratu du. Funtsean, gazteei zuzenduriko jokoa da, aisialdian euskaraz aritzeko mahai-joko eta CDRom paregabea. Argitalpen didaktiko eta atsegin honi esker, jolasean arituz, Gipuzkoaren nondik norakoak ezagutuko ditu jokalariak. Martxoan hasi ginen mahai-joko hauen zozketak egiten. Martxoko ira-
bazlea Haritz Lizarralde izan zen. Apirilean, Jon Mikel Azpiazuk jaso zuen bigarren mahai-jokoa. Maiatzeko irabazlea, Enara Barandarain Eta maiatzean, Enara Barandarain izan da nagusi. Zorionak eta gainontzekoei, animo! Beste mahai-joko gehiago ditugu-eta. Aldameneko galderari erantzun egokia bilatu eta akaso ekaineko jokoa zurea izan daiteke. Gogoan izan erantzunak bakarrik e-postaz jasoko ditugula: erredakzioa@noaua.com.
Ekaineko Galdera Zein herritan dago San Markosko gotorlekua? Erantzuna: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ (erredakzioa@noaua.com helbidera bidali)
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03
* Astegunetan bakarrik
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20
/ Zerbitzu berria, egunero
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54
* Astegunetan bakarrik
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09
/ Zerbitzu berria, egunero
Goardiako farmaziak Maiatzak 28, ostirala E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Maiatzak 29, larunbata E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Tanko, Idiazabal 39 Urnieta Maiatzak 30, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Tanko, Idiazabal 39 Urnieta Maiatzak 31, astelehena E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Aizpuru, Latxunbe Berri 11 Hernani Ekainak 1, asteartea E: Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte G: Etxebeste, Elkano 9 Hernani Ekainak 2, asteazkena E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasart G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Ekainak 3, osteguna E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Ekainak 4, ostirala E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Elizondo, Zumea 20 Andoain Ekainak 5, larunbata E: Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil
Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00
Urbil
08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55
**Aiaraino
Usurbil Zarautz
08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25
08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara
Zarautz Usurbil
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez
08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
E:Egunez
G:Gauez
E/G:Egunez eta gauez
2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean
Urbil Donostia
07.10
G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Ekainak 6, igandea E: Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Ekainak 7, astelehena E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Ekainak 8, asteartea E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain Ekainak 9, asteazkena E: Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8 Andoain Ekainak 10, osteguna E/G: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Ekainak 11, ostirala E/G: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Ekainak 12, larunbata E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani Ekainak 13, igandea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00
Asteburutan Larunbat lanegunetan
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.
Datorren Noaua! Ekaina As.
7 14 21 22
Ar.
1 8 15 22 29
Az.
Os.
Ost.
La.
Ig.
2 9 16 23 30
3 10 17 24
4 11 18 25
5 12 19 26
6 13 20 27
Hurrengo alea
Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
GAZI GOZO GEZA
21
Oharrak ETXEBIZITZA - Alkartasuna kooperatibak bi etxebizitza jarri ditu alokairuan. Lehena, Kale Nagusian, 22- 1 A; bigarrena, Barrenkalen, 2-1 A. Hiru gela, sala, sukaldea, bi bainurekin osatzen dira bi etxebizitzak. Biak garajearekin. Informazio gehiago 943 36 11 14. - Alokairuzko pisu baten bila nabil, Usurbilen, konpartitzeko. 696993 089. - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469. -Hiru logela, egongela, sukaldea eta bi balkoi dituen etxebizitza salgai. San Esteban kalean. 943 363 259. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Usurbilen, Urbil merkatal-zentruaren ondoan 420 m2tako lokala salgai edo alokatzeko. Bulego bezala erabiltzeko egokitua, lokal argia, ordenagailu-sarea instalatua, ordenagailu askorentzako hargunea. Interesatuak deitu: 943-363040 - Salgai Opel Corsa 1.4. Ondo zaindua. 80.000 km. 678 619 127. - Garaje bat saltzen dut Kale Nagusian, prezioa: 12.000 euro. Beste garaje bat alokairuan uzteko prest nago, Bizkarren, 50 euro hileko. Telefonoa: 687 40 62 09. LANPOSTUAK Lan-eskaerak -Emakume bat eskeintzen da umeak edo pertsona helduak zaintzeko (urteetako esperientzia). Interesatuak deitu: 626641155 Mariaje.
Zubiaurrenea, 3
-Jatetxeetako platerak garbitzeko edo antzeko lanetarako norbait falta bazaizu deitu: 626641155 Mariaje. - Umeak zainduko nituzke, edozein ordutegian. 943 37 10 32. - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556. - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. 647 220 966 (Mari Karmen). - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. Lan-eskaintzak
katu bidean. Topatu baduzue deitu 943371237 telefonora. - Neska bat eskeintzen da edozein lanetarako. Deitu 943364659 (Arantxa) -Euskara ulertzen eta hitz egiten ikasi nahi baduzu, asteburuetan eta oporrotan lagun diezazuket. (Esozein adin eta ordutegi. Haurrekin esperientzia. Taldeei diru errestasunak.). 665732636 / 943363943 (Itziar). -Ingelera eta euskara. Neska arduraduna eskaintzen da klaseak emateko. Izatez euskalduna eta eskola ingelesean ikasia. Edozein adin eta ordutegitan erakusteko prest. 677656565 / 943313517 (Ane).
- Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217.
JAIOTZAK BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Pottokak salgai. Bertako arrazakoak. Diru laguntza jasotzen dutenak. Bazterrak garbitzeko aproposak. Telefonoa: 653 716 415. - Poltsa bat galdu dut herrian. Topatu baduzu deitu 637 046 389 telefonora. - Monopatina galdu dugu, Aginagan edo Zubiaurrenea kalean. Aurkitu baduzu, deitu mesedez 943 36 58 50 telefono zenbakira.
- Goiatz Arriaga Aizpurua 2004ko maiatzaren 2a. Kalezar. - Nahia Zudaire Borrezo 2004ko maiatzaren 10a. Santuenea. - Joritz Magari単o Garnateo 2004ko maiatzaren 15a. * Usurbilgo Bake Epaitegiko datuak.
-Ume baten txamarra gorri bat galdu da Kaxkoan. 943 360 659. - Urrezko pultsera bat galdu nuen Munalurra auzoan (Olarrondo inguruan). 943 36 27 79.
Oharrak - Txerrimunik ordainetan doaneko atalak dira NOAUA! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3
- Zilarrezko brotxe bat galdu nuen San Esteban kaletik, okindegia eta supermer-
Eguzkitzaldea 20170 Usurbil erredakzioa@noaua.com
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
TABERNA-JATETXEA
RAMON BARCENILLA .Pikor-pinturaeta
gotele lanak .Papereztatze-lanak .Pintura-lanakor o har
Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66
www.noaua.com Usurbilgo ataria
erredakzioa@noaua.com
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2004ko maiatzaren 28a
Agenda MAIATZAK 29 LARUNBATA - Plis, Plas, Txalo ta Jolas. 17:30ean, Santuenean, tailerrak. EKAINAK 2, ASTEAZKENA - 19:30ean Jai Batzordearen bilera liburutegian. EKAINAK 5, LARUNBATA - Plis, Plas Txalo ta Jolas. 17:30ean, Kalezarren, karaokea.
KzGunea OINARRIZKO INTERNETA (20 ordu) Maiatzak 31-Ekainak 11. Goizeko 9:00etatik 11:00etara (euskaraz). Maiatzak 31-ekainak 11. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara (euskeraz). Maiatzak 31-ekainak 11. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara (gaztelaniaz). Ekainak 14-25, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara (gaztelaniaz). Ekainak 21-Uztailak 5. Goizeko 9:00etatik 11:00etara (euskaraz). Ekainak 21-Uztailak 5. Goizeko 11:00etatik 13:00etara (euskaraz). NAGUSIWEB (10 ordu) Ekainak 14-18, , Goizeko 9:00etatik 11:00etara (gaztelaniaz). Ekainak 14-25, Goizeko 11:00etatik 13:00etara (euskaraz).
AZTERKETAK IT Txartela, Ekainak 30, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Aste Berdea Ekainak 2, asteartea “Andatza Irisasi mendiaren kudeaketa” 19:30ean Udarregi Ikastolan. Ekainak 3, asteazkena “Oria ibaiertzeko hezeguneak” 19:30ean Udarregi Ikastolan. Ekainak 4, osteguna “Ekoizpen eta elikadura biologikoak” 19:00etan Udarregi Ikastolan. Antolatzailea: Landa Lurra, Nekazaritza eta Ingurumen Udal Departamendua.
Musikaren txokoa
Kukuma, euskal folk talde berria
K
ukuma Bizkaiko folk talde gaztea da eta aurkezpen diskoa besapean dutela datozkigu. Lan berri honetan festarako proposamen berriak topatuko ditugu; izan ere, abilezia eta oreka handiz erritmo beroak, soinu zeltak eta gure tradizioko musika tresna etnikoak uztartzen dituzte. Gaita, soinu txikia, bateria, bouzoukia, txalaparta, flauta, mandolina, whistle, cavaquinho, gitarra… dituzte zuku berezi hau sortzeko osagarri nagusi, eta, intuizioa lagun, lehen entzunaldian sartzen
diren abestiak proposatzen dizkigute. Angolako Lingala hizkuntzan, Bernabe-ren hizkeran alegia, Kukuma “iritsi” bezala itzul liteke. Izen egokia benetan honako taldearentzat, bere musika bete-betean, zuzen bezain natural iristen zaigu eta. Bere lehen disko honen hasieratik, gugan zirrarak eta kilimak sumatzen ditugu ernai, erritmoen berotasun erakargarrian kulunkan, irrikaz eta maiteminez jositako sare melodikoan harrapaturik.
Egin kontu
Elektrikari-laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du Udalak
D
eialdi honen xedea, Usurbilgo udalean elektrikari-laguntzaile bat aldi baterako kontratatzea da, udaleko elektrikari arduradunari laguntzeko herriko eta auzoetako jaien antolakuntzan eta beharrezkoak diren bestelako eginkizunetan. Kontratazioa lau hilabetekoa izango da. Oposizio-lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintzak, hauexek: -18 urte beteta izatea. -OHO, 1. mailako Lanbide Heziketako tituluduna izatea, Elektrizitateko adarrean. -Dagozkion egitekoak betetzea galaraziko dion gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea. -Ezein Administrazio Publikoen zerbitzua eskaintzetik disziplina espedien-
Bizkarra 1, 1.esk.
te bidez baztertua ez izatea, ezta ere funtzio publikoak betetzeko desgaitua. -Bere lanari dagozkion eginkizunak betetzeko euskaraz hitz egin eta ulertzeko gaitasuna izatea, 1. Hizkuntzaeskakizunaren antzekoa. -B gida baimena izatea. Ekainaren 10a baino lehen
Aurkezten direnek eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute, era berean, lehiaketaldian baloratuko diren merituak alegatuko dira eta horiek egiaztatuko dituzten agiriak erantsi. Eskaerak NANarekin batera aurkeztuko dira, udaletxeko Idazkaritza Nagusian. Izena emateko epea ekainaren ekainaren 10a bitartekoa da.
s
37 29 37 - 659 602789