www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2004ko apirilaren 30a VIII. urtea - Usurbil, 181. zenbakia
Lluis Llach kantariaren emanaldia, maiatzaren 8an
Andatza zain dugu
ATARIKO
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Txirrikitutik 2
HAIZEA
3
002ko urtarrilean ateratako argazki hau oso berria da baina ez bertan ageri den plaka. Noaua!k, Kale Nagusian Alkartasuna Nekazal Kooperatibako etxean (sindikatua bezala ere ezagutua) zegoen plaka honi ateratzeko astia hartu zuen eraikuntza bota aurretik. Jakina denez, nekazarien kooperatiba berria Ugarteko industrialdean kokatuta dago eta sindikatu zaharreko eraikina etxe berriak egiteko bota zen. Sindikatuko eraikin zaharra Alkartasuna Nekazal Kooperatibaren egoitza izan zen urte askotan eta horren testigantza jasotzen du argazkian ikusten duzuen plaka honek. Plaka hau nekazarien alkartasunak urrezko ezteiak egin zitueneko oroigarri gisa jarri zuten eraikineko aurrealdean, 1958ko ekainaren 24ean hain zuzen ere. Bertan hauxe irakur dezakegu: “USURBIL’KO NEKAZARI ALKARTASUN UREZKO EZTAI’AREN OROIGARRIA 1908 GARAGAR’ILAREN 24’EAN 1958”. Beraz, begi-bistan da plaka honek dioen arabera, Usurbilgo Alkartasuna Nekazal Kooperatibaren sorrera 1908koa dela. Gaur egun ordea, leku honetan etxe berriak eraiki dira. Dagoeneko sindikatuko etxe zaharraren arrastorik ez dago.
Egilea: Noaua!K.E., 2002ko urtarrila Jabea: Noaua! K.E. Kale Nagusia, Alkartasuna Nekazal Kooperatiba Zaharra
Plaka ordea, etxea bota aurretik jaso zutela badakigu. Ugarteko eraikuntza berrian ez badut ikusi ere, ondo gordeta izango dutelakoan nago.
Zaloa Arnaiz Ibarguren
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta NOAUA!ko Txirrikitutik atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan gaude. 943 360 321 telefonoan edo fototeka@noaua.com e-postan aurkituko gaituzu.
Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com erredakzioa@noaua.com publizitatea@noaua.com Web orria: www.noaua.com Koordinatzailea: Imanol Ubeda Publizitatea: Jon Rueda Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Jon Rueda, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
Aurkibidea ZUTABEAN, AINHOA AZPIROZ
4. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN
6. Orr.
NAFARTARRAK TALDEA OSATU DA HERRIAN
10. Orr. 12. Orr.
JEXUX ARTZEREN OMENEZ Duela bi urte zendu zen Jexux Artze. Iaz, bere lagunek, ekitaldi sorta ederra eskaini ziguten. Aurten, Lluis Llach kantariak bisitatuko gaitu.
ERRAUSTE-PLANTAREKIN BUELTAKA
14. Orr.
MAIATZAREN 2AN,
17. Orr.
ANDATZA EGUNA
EUSKAL SOIN JARDUERAK NOAUA! TXIKIN
18. Orr.
EKITALDI GARRANTZITSUENAK
22. Orr.
Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Maiatzaren 2an egokitu da aurtengo Andatza Eguna
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
HERORREK ESAN Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Zutabea
Epaimahaikideen “lanak” Ainhoa Azpiroz
A
urreko batean lehiaketa kurioso baten berri eman zuten irratian: barre egiteko ipuinen lehiaketa. Debagoieneko herri batean antolatu dute aurreneko aldiz. Eta berehala epaimahaikideak etorri zitzaizkidan burura. Jendeak idatzitako ipuinak irakurtzen eta barrez lehertzen imajinatu nituen. Pentsa zer izan behar duen barre egiteko zazpi ipuin segidan irakurtzea! Tripako minez eta masailetako agujetekin bukatuko dute! Tripako minez ez dakit, baina sabela beteta bukatzen dutenak lehiaketa gastronomikoetako epaimahaikoak izaten dira. A zer zortea bakailaoa pil-pilean eltzekada baten atzetik bestea probatzen egoten direnena; edo paella degustazioa egiten dutenena. Patea edo eztia epaitzen dituzten moko finekoak ere egoten dira. Nola bukatuko ote dute; nazkatua, asetuta ala postrea jateko gogoz? Beno, eta ardo, sagardo, txakolin edo dena delakoaren dastaketa egiten dutenek? Jakingo ote dute bukaerarako zein den hoberena? Nik uste, jaki kontuetan okerrena perretxiko lehiaketako epaimahaikoa izatea dela; zeren perretxikoekin egindako pintxoak probatu behar badira eta perretxiko pozointsuak daudela jakinda…
Horrelako kezkarik gabe arituko dira bertso txapelketetako epaimahaikideak. Horiek potoen, hankaluzeen eta hankamotzen kontaketan eta errimen eta doinuen aberastasunean zentratuta edukiko dute burua, eta dena bertsoak irauten duen momentuan “detektatu” behar. Gimnasia artistikoko puntuaketa ematen dutenek bezala. Ariketa edo aktuazioa egin bitartean adi egon behar izaten dute, errepikaezinak izaten baitira mugimendu horiek. Antzekoa gertatuko zaie zinemaldietako epaimahaikoei; pelikulak irauten duen bitartean begiratu beharko diete arretaz aktoreen lanari, gidoiari, musikari, argiztapenari eta abarri. Hala ere, ez dakit bertsoa bezala behin bakarrik ikusten duten ala gehiagotan. Adibidez, San Ferminetako edo inauterietako kartel lehiaketako lanik onena aukeratzen egoten direnek behin eta berriro begiratuko diote kartelari. Makina bat katedradun eta doktore ere ibiliko dira doktorego tesiak epaitzen. Horretarako, epaimahaikideek 500 orrialde inguruko tesiak irakurri beharra izaten dute. Ez dirudi lan samurra denik. Aukeran jarrita, nahiago nobela erotikoen lehiaketa bateko epaimahaikoa izatea.
Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai
Ika-mika
40.000 baietz!
D
atorren ekainaren 13an, euskal herritar guztiok, Euskal Herri osoan eta egun berdinean bozkatzeko aukera izango dugu. Hauteskunde hauek Euskal Herria Europako Nazioa dela frogatzeko baliatu behar ditugu. Horren xedez sortu da Herritarren Zerrenda (HZ) herri hautagaitza. HZk ez du beste eragile politikoak ordezkatzeko borondate politikorik, ezkertzale eta abertzale diren euskal herritarrei aukera irekia eskaintzea da asmoa. Herritarren Zerrenda gizarteko hainbat sektoretako 64 lagunek osatuko dute. 54 Bizkaikoak, Gipuzkoakoak, Arabakoak eta Nafarroakoak dira, eta 10 Zuberoakoak, Nafarroa Beherekoak eta Lapurdikoak. Bi botopaper izango dira, Iparraldean bata eta Hegoaldean bestea, baina biak Herritarren Zerrenda izenburupean aurkeztuko dira.
Zerrenda hori nortzuek osatuko duten ez dago oraindik zehaztuta. Maiatzaren 8an Bilboko Casillan antolatu den ekitaldi nazionalean emango da horren berri. Herritarren Zerrenda osatzeko, ordea, firma bilketa izango da Euskal Herri osoan. Izan ere, Espainiako legeariak herri hautagaitza osatzeko milaka firma legal eskuratzea eskatzen du eta hori egitera goaz, maiatzaren 8a bitartean. Frantziak horrelakorik eskatzen ez badu ere, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan sostengurako izenak jasoko dira, maiatzaren 15era arte. Usurbilera etorriz, HZ herri hautagaitza osatu ahal izateko, Usurbilgo udaleko idazkariaren aurrean eman behar dugu sinadura. Hona hemen sinatzera joateko egunak: - Apirilaren 29a, osteguna, 11:00etatik 14:30etara. - Apirilaren 30, ostirala, 11:00etatik
14:30etara. - Maiatzaren 4an, asteartea, 11:00etatik 14:30etara. - Maiatzaren 5ean, asteazkena, 11:00etatik 14:30etara. - Maiatzaren 6an, osteguna, 11:00etatik 14:30etara. - Maiatzaren 7an, ostirala, 11:00etatik 14:30etara. Sinadura emateko, Usurbilen erroldaturik egotea ezinbestekoa da eta N.A. eramatea. Zure sinadura behar-beharrezkoa dugu, guztira 40.000 sinadura lortu behar baititugu. Halaber, kanpainako gastuei aurre egin ahal izateko, zure laguntzatxoa ere ezinbestekoa dugu. Zerbait aportatzeko gogorik baduzu, hona hemen kontu korronte zenbakia: Euskadiko Kutxa 3035 0058 39 0581182175 Usurbilgo Ezker Abertzalea
PIL
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
PILEAN
5
Errenta aitorpena ere euskaraz egin daiteke
A
ste honetan hasi da errenta aitorpenaren kanpaina, ekainaren 25a arte luzatuko dena. Betebehar horri erantzuna emateko aukera ezberdinak daude (era mekanizatuan, Internet bidez...). Modu batean ala bestean egin, errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera ere bada. Nola egin dezaket? Paperezko inprimakien bidez. Estankoetan erosi eta zergadunak berak bete behar ditu datuak. Datuak bete ondoren, honako dokumentuak aurkeztu beharko ditu zergadunak: betetako inprimakia, NAren fotokopia, familia liburuko orri guztien fotokopia, edota izatezko bikoteen erregistroan emandako ziurtagiria. Horrez gain, diru sarreren inguruko frogagiriak, hala nola: etekin, hobari, murrizpen, atxikipen eta kontrako sarreren eta kuotako kenkarien frogagiriak. Disketean. Estankoetan erosi edota Internet bidez eskura daiteke errenta aitorpena ordenagailuz egin ahal izateko programa. Datuak bete, disketean grabatu eta frogagiriekin batera aurkeztu beharko da disketea. Mekanizatua. Hitzordua eskatu behar da lehendabizi. 902 100 040 telefono zenbakian edota Internet bidez (www.gipuzkoa.net). Frogagiriak eta kontu korrontearen 20 digitoak eraman behar dira zerga bulegora. Telematikoa. Errenta aitorpena Internetez aurkezteko aukera eskaintzen da webgunean. www.gipuzkoa.net Horretarako, pasahitza lortu beharko dugu lehendabizi, webgune berean. Pasahitz horrekin gure zerga egoera ezagutzeko aukera izango dugu ondoren. Azken kanpainan aurkeztutako errenta aitorpenen %40,4 internet erabiliz egin zen. Hainbat abantaila eskaintzen dira
Internetez errenta aitorpena egiterakoan, esaterako: tramiteak errazten ditu, aitorpen likidazioak betetzean errore kopurua murriztu egiten da eta gainera, itzultzera ateratzen denean, itzulketa azkartu egiten da. Non aurkez dezaket? Paperezko inprimakiak aukeratu ezkero, finantza entitateetan, zerga bulegoetan edota Foru Ogasuneko bulegoetan (Errotaburu, 2 Donostia) aurkez daitezke, itzultzera egokitu ezkero. Ordaindu beharra egokitu ezkero, berriz, finantza entitateetan aurkeztu beharko da. Berdin egingo dugu erabili duguna disketea izan bada. Mekanizatua: Herri bakoitzari dagokion zerga bulegoan. Usurbildarroi, Donostian (Antso Jakituna hiribidea, 9). Ordaintzea tokatzen bada, noiz ordaindu behar da? Paperean edo diskete bidez aurkeztu bada, aurkezten den unean bertan ordaindu beharko da. Ordainketa zatitua egin nahi izanez gero, aurkezten den momentuan %60 ordaindu eta gainontzekoa azaroaren 10a baino lehen ordainduko da. Bigarren ordainketa helbideratzeko aukera izango da. Mekanizatua egin ezkero, derrigorrezkoa da helbideratzea. Ordainketa bakarra egin nahi bada, ekainaren 30ean egingo da. Zatitua eskatzen bada, %60a ekainaren 30ean eta gainontzekoa azaroaren 10ean. Internetez eginez gero ere, helbideratzea derrigorrezkoa izango da. Dirua jaso behar badut, noiz jasoko dut dirua? Paperean edo diskete bidez egin eta helbideratu ez bada, taloi bat jasoko du zergadunak etxean. Helbideratu ahal izateko 20 digituak aurkeztu beharko dira aitorpenarekin batera.
TABERNA-JATETXEA
Aitorpen mekanizatua Donostian egin beharra dago, Antso Jakituna hiribidea, 9n dagoen egoitzan.
Mekanizatua eginez gero, derrigorrezkoa da helbideratzea eta aurkeztu ondoren, lau egunetan egingo da itzulketa. Internetez eginez gero ere, helbideratzea derrigorrezkoa izango da. Aitorpena, euskaraz Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango du hala nahi duen zergadun orok. Inprimakiak norberak betetzea aukeratuz gero, bi hizkuntzetan aurkituko ditu eta zenbait artekaritza edota finantza entitatetan ere, aitorpena euskaraz egiteko aukera eskaintzen dute. Horren adibide garbia Euskadiko Kutxaren kasua da. Buruntzaldeko Udalekin sinatutako hitzarmenean, euskararen presentzia ugaltzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartu zuen Euskadiko Kutxak. Modu horretan, errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera eskaintzen dute, bezero euskaldunek zerbitzu hori euskaraz jaso dezaten. Aukera hori iragartzen duen txarteltxoa izaten dute mahai gainean, bezeroak horren berri izan dezan. Aipatu beharra dago beste hainbat finantza entitate eta artekaritzetan ere, euskaraz egiteko aukera eskaintzen dutela. Esate baterako, Usurbilen, Maria Lourdes Furundarena Aholkularitza Juridikoak (Irutasun kalea, z/g, 1.A).
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Iñ aki Labaka
Nekazaritza jarduera handia M
arkakoa da aurtengo eguraldia. Aste Santuan, udaberrian sarturik, urrutira joan gabe elurra ikusi dugu berriro eta geroztik euria nagusi. Baserritarrak aspaldian ernegatuta dabiltza zelaian lasai lanean aritu ezinik. Joan den astean eguzkia azaldu zenean, aukera aprobetxatuz nekazaritzako jarduera handia izan zen auzoko erriberan. Lurrak goldetzen jardun zuten, sailak ondo prestatuz gero landareak sartzeko. Zenbait baserritarrek, aspalditik egina behar zuten arren, eguraldi txarra medio, oraindik patata landatzeko daukate. Orain landatu beharko dute, eguraldia ez bada asko okertzen. Urtea dijoan bezala zeinek jakin ze joera hartuko duen aurrerantzean. Gainontzeko baserritarrek piperrak ereiteko ari dira lurrak moldatzen, beraz aurten ere udaran nahiko piperrak izango ditugulakoan nago. Bestalde, Usurbilgo Udalak 2003ko urtean deialdi bat egin zuen bakoitzak bere etxe eta baserritan keramikazko plaka eduki ahal izateko. 20 etxek erantzun zioten deialdiari eta plaka jartzera animatu, tartean auzoko baserriak. Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bitartez, keramikazko plaka hauek egitea.
Buztinzulo Zeramika Taldearen lana izango zela erabaki zen. Etxe edo baserri jabeak ez zuen gasturik egin behar, plaken gastua udalaren kontura izango zen. Plaka hauek azken ikutua gure auzoan jasotzen dituzte, Santi Illarramendi buztinlariak daukan lokaleko labean, guk kaseta deitzen diogun etxean. Bagenekien plakak moldatuta zaudela, orain berriz egun batzutan udaleko langileek eskatutako bakoitzaren etxean jarriko dituzte. Beraz laister dira auzoan plakak jartzera. Beste kontua, apirilak 24an Akerra gaztetxean kontzertua izan zen Lasarte-Oriako hiru taldekin: Txakurrak, Zona Mortuaria eta My Own Truth. Gau giroa ederra egin zuen eta jende ugari hurbildu zen. Bukatzeko ez ahaztu datorren igandean, maiatzeko lehen igandea izanik, Andatza Eguna dela. Aukera paregabea goiz partea mendi tontorrean pasatzeko. Giro polita biziko da eta pena mereziko du gora igotzeak. Hemen auzoan ere ziur asko nabarmenduko dugu. Gehienetan soziedadean, aurretik Andatzan egondako lagunak izaten dira bazkaltzen. Eguraldia lagun izanez gero berriz kanpoko mahaietan bapobapo.
Kaleberri
“Zazpi Gezur Txiki”
E kiñe O l a i zo l a
G
ezurra badirudi ere, luze egin zait azken aldiz kronika idatzi nuenetik honako epea eta orain horretarako beta dudanean ez datorkit ezer burura. Betiko kronika informatibo horietako bat idaztekoa nintzen, baina azken momentuan aurreko asteburuko antzerkitxoaz aritzea otu zait. “Zazpi Gezur Txiki”, hala zuen izena antzerki komiko honek. Doanekoa zen eta nire lagunak “gonbidatu” nituen Udarregiko aretora. Hamarretarako presaka gerturatu ginenean, hiru lagun besterik ez genituen aurkitu. Piskanaka jende gehiago gerturatu zen eta ia aretoa betetzeraino heldu ginen. Lotsagarri samarra iruditu zitzaidan hain jende gutxi azaldu izana, baina bere txikitasunean gustura izan ginen. Ni ez naiz inongo antzezpen-kritikoa, baina hortara saiatuko naiz. Oso gustora egon ginen, baina luze egin zitzaigun. Guztiak egitura ber-
bera zuen: kontakizun txiki bat kantu batez lagunduta. Egia esan, horrek ez zuen inongo akatsik, baina izenburuarekin zerikusi handirik ez zuen eta lotura egin nahian kontakizunean zentzurik ez zuten esalditxoak txertatzen zituzten. Hau alde batera utziz, atsegina egin zitzaidan ikuskizuna, baina ez nuke errepikatuko. Horrelaxe agurtuko naiz. Hurren arte!
KALEJIRAN
Andatza Eguna
A
ndatza Eguneko festa berpizteko aukera berri bat dugu maiatzaren 2an. Iaz bezalaxe, festa bi herriren artekoa izango da. Zizurkildarrak eta usurbildarrak batuko ditu Andatzak. Azken hilabeteotan, Andatza Mendizale Elkartea, Zizurkilgo Ziotza Kirol Elkartea eta bi herrietako udal ordezkariak aritu dira antolaketa batzordean. Eguraldia ona bada, arazorik ez da izango. Eguraldi txarra egiten badu, ordea, egitaraua Zizurkilgo frontoian garatuko da. Kasu horretan, antolatzaileek autobusa jarriko lukete Zizurkildik Usurbila. Azkenik, ohartxo bat. Andatza elkartekook maiatzaren 30ean antolatuta genuen Aralarko itzuliaren hirugarren etapa: Lizarrusti – Lakuntza. Kontua da etapa hau egunez aldatu dugula, eta NOAUA! bidez herritar guztiei jakinaraztea gustatuko litzaiguke. Irteera hau ekainaren 6an egingo dugu eta parte hartu nahi duten denei zabalik dago.
I
At xe g a l d e
An do n i Udabe
Argi ibili garo zaizkigu Aste Santuko oporrak eta nabaria izan da egun hauetako isiltasuna eta jendearen hutsunea: batzuk Benidorm edo Salou aldera joango ziren, beste batzuk “a mi pueblo” esan ohi duten bezala; besteak elurretan gozatzera… bakoitzak ahal duen moduan. Egun batzuetako atsedena nork ez du gustoko! Beste batzuk mendi irteeraren batekin konformatuko ziren, nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez. Esaerak dioen bezala, “gustoko tokian aldapik ez”. Orain berriro ikasketak eta bakoitza bere lanean, hurrengo oporrak iritsi arte. Gaiaz aldatuz; argi ibili auzotarrok! Lehengo astean susto ederra hartu bainuen. Beti bezala, utzikeriaz, kargatuta edo presaka gabiltzalako, kotxea espaloian utzi ohi dugu eta neuk ere horixe egin nuen. Eta nere sustoa udaltzaina isuna jartzen ikusi nuenean! Korrika jeitsi kotxea kendu eta barkatu egin zidaten, inori ez
7
Kalezar
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Jone Eiz men d i
baitzaigu gustatzen horrelakoetan xoxak gastatzerik. Ea ondo errespetatzen ditugun aurrerantzean seinaleak eta tokiak aparkatzerakoan, eta bide batez, behekaldean bizi garenok, Maspildegi aurreko aparkalekuan uzteko ohitura hartzen dugun.
KALEJIRAN
Santuenea
8
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Za l oa Le oz
Zaharrak nagusi A
zken aldi honetan Zaharren Egoitza dugu mintzagai gure auzoan. Aurreko ale batean irakurri ahal izan genuen lapurreta egin zutela, baina gaurkoan ez da horrelako berri txarrik. Oraingo honetan auzoko helduek ohiko zereginei utzi eta kartetan aritu beharrean aukera ederra izan dute informazioa jasotzeko eta norberak bere ondorioak ateratzeko. Pasa de astean gure auzoko Zaharren Egoitzan hitzaldi bat izan genuen. Bertan bildu ziren Pablo Mendia hizlari zutelarik. Pablo Mendiak zahar edo adinduen gaixotasunak izan zituen mintzagai. Esan beharra dago horrelako hitzaldiak interesa pizten dutela eta gure auzoan ere jendeak gustora hartzen dituela era honetako solasaldiak. Gaiaz aldatuz, sagardotegiko mugimentuak ere bukatu zaizkigu. Ederki nabarmentzen da gauetan izaten zen jendearen emana bukatu dela. Nor ez da etorri aurten ere gure auzoko sagardotegira? Denak izan dugu zitaren bat bertako sagardo, bakailu, txuleta eta gazta probatuaz. Egia esan, ez dugu sagardotegikoekin hitz egin baina kanpotik ikusita, balorazio positiboa egingo genuke aurtengo sagardo
Urdaiaga
Lurra lantzen
E ide r Jauregi
U
daberriarekin batera, eta eguraldi ona lagun, gure inguruetako baserritarrak hasiak dira lurra lantzen. Hazia ereiten duenak uzta jasotzen omen du eta etxeko jaki goxoak udan jasoko badira, orain erein egin behar. Honetarako, lehenbizi lurra jirtazen da abonoa nahasteko, ondoren errotazio sistema erabiliz, lur zati bakoitzean zein produktu ereingo diren erabaki, ahal den neurrian ereiten ditugun produktuak lekuz aldatzen joango dira, tartean lur zati bat ezer erein gabe utziz, deskantsuan. Lurra lantzeaz gain, inguruetako txoko gehienak lorez jantziak ikusten ari gara. Gero eta gehiago dira auzoko lore dendara hurbildu direnak etxe inguruak lorez jazteko asmoz etorri direnak. Baita ere eguraldi ederra gozatuz parke inguruan egun pasa ederrak igaro dituztenak ere. Eta zuek ere nahi izanez gero, badakizue paseo eder bat eman nahi izanez gero hurbildu bertara.
garaiari dagokionean. Aurtengo txotx garaiak alde egin dionak datorren urterarte ez du izango aukerarik sagardotegian bertan dastatzeko, baina esan beharrean gaude laster, Sagardo Eguna izango degula Usurbilen eta nahiz eta ez izan Txotxetik edateko aukerarik, nahikoa sagardo izango dugu bertan. Kontuz ibili beharko dugu egun horretan zeren, aurtengo sagardoak graduren bat gehiago duela entzun baitugu. Pasaden urteko beroak direla eta, sagarra ere bere onetik atera eta azukre gehiagokoa izan omen dugu. Badakizu, ondo pasa baina kontuz mozkortu gabe.
KALEJIRAN
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
9
Ag i n a g a
Arnasakoak Aginagan
M
aiatzera iritsi gara eta hortxe gainean dugu ekaina. Ekainean erabakiko omen du Mankomunitateak non kokatuko omen duen errauskailua. Zubietako jendea larritzen hasita omen dago, eta aginagatarrak ere hala egon beharko genuke. Hiru kilometrotara bizi baikara. Apirilaren 22an, ostegunez, Urnietako errauskailu edo intzineradoraren kontrako Arnasa taldekoek hitzaldia eskaini zuten Aginagako apaiz etxean. Zubietako jendea ia-ia gehiago zegoen bertara Aginagatik bildu ginenok baino. Ematen du ez dugula jabetu nahi zer datorkigun gainera. Urnietako Arnasakoei entzun eta gero, han bildutako bat baino gehiagori tripakomin galanta jarri zitzaigun. Zaborren arazoari buelta emateko aukera bakarra bertziklatzea izan behar duela erakutsi ziguten han garbi. Orain arte egiten duguna baino gehiago egin beharra daukagu derrigorrez
L ont xo Zubiria
gure hondakinak bertziklatzeko. Azken kronikan konpost egiteari buruz idatzi nuen. Oraingoan argazki bat ekarri dut konposta egiteko ontzi berezi bati aterea. Pare bat familiak egunero etxean sortzen dituzten hondakin organikoak (fruta eta berdura azalak, arraultz azalak, etabar) bildu eta lur ederra sortuko du. Ontzi honek 100 euro inguru balio du, eta horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero NOAUA!n bertan jaso dezake.
I
ritsi da udaberria. Suposatzen da, aro berri honekin, eguraldiak ere beste itxura bat hartu beharko lukeela, nahiz eta badirudi aurtengo udaberria, nahiko nagikeriaz azaltzen zaigun eguraldi ona ekartzeko garaian. Zubietako udaberriak, beste elementu bat ekartzen digu gure herrira: plaza libreko denboraldi berria, gure pilota-jokamolde zaharretan. Izan ere, udaberrian hasten baitira errebote eta joko garbiko txapelketak. Urteak joan urteak etorri, Zubieta Pilota Elkartekoak lanean dihardute garai honetan, gure aintzineko joku zaharrak galdu ez daitezen, eta aurten ere horretan jarraituko dugu. Lehendabiziko txapelketa, Iparraldekoa izango da gure pilotarientzat. Errebotean, ekipo bat arituko da: bi partidu izango dira Zubietan, maiatzaren batean lehenbizikoa eta maiatzaren 30ean, bigarrengokoa. Bietan joango dira iparraldera, api-
rilaren 25ean eta maiatzaren 23an. Etxeko partiduetan, Atarratze eta Ustaritzeko ekipoak izango ditugu bisitari. Joko garbian, lau ekipo irtengo dira aurten; bi nagusien mailan eta bi gazteen mailan, partida ugari jokatuko dituzte, larunbatetan normalki.Txapelketaren finalak, uztailaren erdian jokatzen dira, beti ere, Iparraldeko plazetan. Errebotean, lehen mailakoa uztailaren 11n izango da Hazparnen, eta bigarren mailakoa, uztailaren 14an Donapaulen. Joko garbikoak, uztailaren 17 eta 18an izango dira, Angelu eta Atarratzen. Angelukoa lehen mailako izango da eta Atarratzekoa, berriz, bigarrengoakoa Bai Iparraldean, bai eta Hegoaldean ere, erreboteak eta joko garbiak garai hobeak ezagutu ditu. Horregatik animatzen dizuet zubietarroi eta noauazaleoi zubietako plazara etortzea, errebotea eta joko garbiaz gozatzera.
Zubieta
Plaza libreko denboraldi berria
Mikel Bengoet xea
10
HERRIKO TALDEAK Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
“Nafartarrak”, herrian sortu den talde berria
K
ultur arloan aritzeko xedez osatu da Nafartarrak izeneko taldea. Maiatzaren 14rako, esate baterako, “Amaren Alabak” taldearen emanaldia antolatu dute. Zuberoako sei kantari gazte biltzen dira ikuskizun horretan, baina Udarregiko saioan Zumarte Musika Eskolak ere hartuko du parte. Nafartarrak taldean topatu ditugu Lontxo Zubiria eta Iñaki eta Jexux Agirresarobe anaiak. Azken honek argudiatu digu taldearen izenburua: “Nafartarrak izenarekin nafartasuna aldarrikatu nahi dugu. Denak Nafarroatik gatozela; hori defendatu nahi genuke”. Maiatzaren 14ko emanaldiaren aitzakiarekin, taldeko hiru kide hauekin bildu gara. Jexux Agirresarobek adierazi digun moduan, taldearen ibilaldia hitzaldi batekin hasi zen: “duela sei hilabete antolatu genuen hitzaldian Nabarralde aldizkaria aurkeztu genuen herrian”. Era xumean bada ere, emanaldi txikiekin ekitaldi herrikoiak burutzeko asmoa dutela adierazi digute. Halaber, taldearen izaera irekia dela ere aitortu digute. Beraz, laguntzeko prest dauden guztientzat ateak irekita daude. Santixabeletako Jai Batzordean parte
“Amaren Alabak” ikuskizunak jakinmin handia piztu du Zuberoan.
hartzen ari dira Nafartarrak taldekoak. Uztailaren 4an, Tuterako Zanpanzarrak eta euskaraz aritzen diren bi jota-kantari ekarri nahi dituzte. “Elkartasuna...etorkizuna” festa Tuteran egingo da “Elkartasuna... etorkizuna” festa, aurten, irailean ospatuko da baina Tuteran. Han ere izango dira Nafartarrak taldekoak. Aipatzekoa, halaber, Urdiñarbeko Bilxoküa taldearekin lagun hauek duten harreman estua; aurrerantzean ere mantendu nahi dutena.
“A ma r e n A la ba k ”, kantu i kuskizuna
Z
uberoako 6 kantari gazte biltzen dira ikuskizun honetan: Lüxi Aguergaray, Maider eta Graxi Bedaxagar, Arantxa Camus, Maika Etxekopar eta Ihitz Iriart. Emanaldi honek jakinmin handia piztu du Zuberoan. Udarregi Ikastolako aretoan arituko da maiatzaren 14an, iluntzeko 20:00etan hasita.
Santixabel Bertso Paper Lehiaketa ere zabalik
B
ota Punttuba Bertso Eskolak Santixabel Bertsopaper Lehiaketaren XXVIII. edizioaren oinarriak plazaratu berri ditu. Ekainaren 26an amaituko da bertsoak aurkezteko epea. Bi hilabete geratzen dira, beraz, oraindik bada bertso ale batzuk idazteko denbora nahikoa. GAI LIBREA - Lehiaketa honetan parte hartu nahi duenak usurbildarra izan behar du.
- Lanak, 2004ko ekainaren 26a baino lehen, honako helbide honetara bidali: Usurbilgo Udala (XXIII. Bertsopaper Lehiaketa) Joxe Martin Enparantza 20170 Usurbil - Lanek inoz argitaratu gabeak izan beharko dute. - Sariak honako hauek izango dira: 1. 180 euro eta txapela 2. 120 euro 3. 60 euro
- Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe utz daitezke. - Lanek, gutxienez, 8 bertso beharko dituzte; eta gehienez, 10. - Lanak egilea nor den adieraz dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak. - Epaimahaiaren erabakia 2004ko uztailaren 3an jakingo da jaietako bertso saioan.
HERRIKO TALDEAK
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Martxan da Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa
U
surbilgo Udalak Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa jakinarazi berri du. Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke. Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du. Egitarauaren diseinua egiteko, egitarauaren testua Udaleko Kultura eta Euskara Zerbitzuan jaso behar da, eta testu horretan oinarrituta egingo da diseinua. Jaietako egitaraua elebiduna izango da. Lana euskarri informatikoan aurkeztu behar da, zuzenean inprimategira eramateko moduan. Diseinua egiterakoan, kontuan izan behar da, argitalpenak, Udalak horretarako duen aurrekontura egokitu behar duela. Erabakia hartzeko orduan, garrantzi handia emango zaio, besteak beste, egitaraua erraz irakurtzeko modukoa izateari. Bi gutunazal aurkeztuko dira itxita eta egilearen izengoitia agerian dutela. Batean, diseinu proposamenaren bi kopia eta CDa egongo dira; bestean, egilearen datuak: izenabizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
Jaietako diseinu lehiaketa irabazten duenak 500 euro jasoko ditu.
Epaimahaia, Jai batzordea Epaimahaia Usurbilgo Jai Batzordeak berak osatuko du. Lana argitaratzerakoan epaimahaiak aldaketak egin ditzake. Epaimahaiak ikusten badu aurkeztutako lanek behar besteko kalitaterik ez dutela, saria eman gabe gera liteke. Aurkeztutako lanekin Udalak erakusketa antola lezake. Lana noiz eta non aurkeztu? Lana maiatzaren 28a baino lehenago ekarri behar da Usurbilgo Udaleko Kultura eta Euskara Zerbitzura. Argibide gehiagorako deitu telefono zenbaki honetara: 943 371 999.
11
Argentina ra joa n nah i al d uz u?
N
ecochea, Buenos Airesetik 500 km iparraldera dagoen herria da. Bertako Euskal Etxekoek Euskal Herriko gazteekin harremanak egin nahian elkartruke moduko bat antolatu dute. 18 eta 30 urte bitarte badituzu, euskararen, euskal musikaren, euskal dantzaren, euskal gastronomia eta euskal kirolaren inguruko ezagutzarik baduzu, eta Argentinara joan nahi baduzu, hauxe izan daiteke zure aukera. Ez da titulurik eskatzen, esperientzia edo ezagutza eta erakustera joateko gogoa izango dira kontuan hartuak. Hori bai, joan nahi duenak bidaia ordaindu beharko du; baina Necocheako Euskal Etxeak alojamendua eta pentsioa eskaintzen du, tailerretan parte-hartzaile izatearren. Eskaintza 2004ko uztaila eta abuzturako da. Egonaldiak gutxienez 2 astekoak eta gehienez 30 egunekoak izango dira. Izena emateko azken eguna: maiatzaren 9a, igandea. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko Euskadiko Gaztediaren Kontseilura zuzendu eta Ainhoa Abenda単orengatik galdetu: Telefono zenbakia: 944 436 143 e-posta: partaidetza@egk.org
Belar-bolak egiteko zerbitzua, berriz ere martxan
O
rain dela hiru urte, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak belar-bolak egiteko zerbitzua martxan jartzea erabaki zuen. Aurten ere, zerbitzu hau eskainiko da baina beste makinista bat izango da eramango duena, eta zerbitzua ahalik eta osatuena izan dadin, honako baldintzak hauek zehaztu dira. Es ka tuta ko la na k bi er ata r a o r da in d uk o dira: - Orduko. Rotoenpakadora: 31,88 euro. Enzintadora: 28,7 euro. - Bolako. Plastikoa, soka eta mante-
nimendua: 4,31 euro. Ordainketa Ordainketa makinistari berari ordainduko zaio eskatutako lanak bukatzerakoan. Prestaketa Lanak 1.- Makinista iristen denerako belarra mozturik egon behar du, hau da, makina lanean hasteko prest. Makinista baserrira iristen den momentutik aurrera hasiko da kobratzen. 2.- Gutxienez bi ordutako lana egingo da; nahiz eta denbora gutxiago pasa lan gutxiago sortu delako, bi orduak
kobratuko dira. Hau gerta ez dadin, aurretik deitzea gomendatzen da. Makinistaren eskubideak honako hauek dira: a.- Makinistak bere traktorea jartzen du lan honetarako. b.- Arrisku haundia duten lanak ez onartzea erabaki dezake. d.- Lana antolatu eta dena jaso behar izango du. Makinista Usurbilgo Lartzandieta baserriko Koldo Huegun izango da, eta zerbitzu eskaera egiteko telefonoz deitu behar zaio aldez aurretik: 645 735 750 / 666 607 447.
12
ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Jexux Artze oroituz Hitzaldia, Lluis Llachen kantaldia eta txalaparta festa
J
exuxi merezitako omenaldia eskaini asmoz osatu zen Jexux Artze Taldea. Heriotzaren lehen urteurrenean aurkeztu zen taldea. Hasieran pentsatutakoak baino gehiago izan ziren antolatu ziren ekitaldiak. Gainera, Jexux Artze Taldearen ahaleginak uste baino oihartzun handiagoa izan zuen etxean zein kanpoan. Jendeak ondo baino hobeto erantzun zuen eta omenaldia ederra izan zen. Horri esker, iazko saiakerak jarraipena izango du aurtengo maiatzean, Jexuxen heriotzaren bigarren urteurrenean. Hiru ekitaldi nagusi biltzen ditu aurtengo egitarauak. Iaz Ez Dok Amairu erakusketaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan, Kataluniako Nova
Lluis Llach kantariak kataluniako poetak ekarriko ditu gogora maiatzaren 8ko saioan.
Canço fenomenoaren berri ematen zitzaigun. Belen Oronoz ikerlariak, garai huraz hausnartu zuen “Gazteria berria, kantagintza berria” liburuan. Horri buruz hitzaldi interesgarria eskainiko du maiatzaren 4an. Maia-
tzaren 8an, berriz, Lluis Llach kantaria izango da protagonista nagusia. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Aurretik, txalapartariek eta albokariek alaituko dute herria, 18:30ean hasiko den saioarekin.
“Poetes” izeneko lan berria aurkeztera etorriko da Lluis Llach kantaria
L
luis Llach kantariak 19 urte zituen “Els Setze Jutges” kultur mugimenduarekin bat egin zuenean. Handik gutxira, “Nova Canço” mugimenduko ikur nagusietako batean bilakatu zen. Honi esker, garaikide izan zen “Ez dok Amairu” taldea gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Ordutik datoz Mikel Laboa eta beste hainbat euskal musikarirekin dituen loturak. Frankismoaren amaieran, erbestea ezagutu zuen. Paris hautatu zuen bizitoki eta lau urtez Kataluniatik urruti bizi behar izan zuen. Transizioan ere zentsura ezagutu zuen. Baina sormena garai berrietara egokitzen asmatu zuen eta garaikide izandako beste artista
batzuk ez bezala, Lluis Llachek Kataluniako kantagintzaren ikur nagusietakoa izaten jarraitzen du. Llach arlo sozialean nabarmendu ohi den musikari horietakoa da gainera. Azken bolada honetan, “Plataforma en Defensa de l´Ebre” giza mugimenduaren ekitaldietan ikusi digu.
kataluniako Idazleen omenezko saioa Usurbilen eskainiko duen jaialdian, “Poetes” izeneko ikuskizuna taularatuko du. Urtarrilean, Bartzelonako Apolo aretoan eskaini zuen lehen aldiz poeta katalanen omenez osaturiko ikuskizun hau. Apolon eskaini zuen emanaldia zuzenean jasoa izan zen eta berriki CDn eta DVDn argitaratua izan da.
Lluis Llach kantariaren saioa 22:30ean hasiko da.
Sarrerak non? Kontzertu honetarako txartelak 18 euro balio dute (15 euro aldez aurretik erosiz gero) eta jada salgai dira honako puntuetan: Lizardin, Mahukan, Oiardon, Txirristran, Telekutxan (943 411 200), Servikutxan, Interneten (www.begira.com).
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
13
Belen Oronoz: "Ez dok Amairu eta Els Setze Jutges transizio demokratikorako zubitzat har daitezke”
F
rankismoaren garai ilunean, bi kultur-mugimendu nabarmendu ziren. Katalunian, Els Setze Jutges; Euskal Herrian, Ez dok Amairu. Bi mugimenduen loturak ikertu zituen Belen Oronozek duela bost urteko liburu batean. Horri buruz arituko da maiatzaren 4an eskainiko duen hitzaldian. NOAUA!. Kultur ikuspegitik, transizio demokratikorako zubi nagusiak izan ziren bi mugimendu horiek, ezta? Belen Oronoz. Mundu mailan sortu zen Kantagintza Berriaren mugimendua, garai eta egoera jakin bati loturik sortu zen, hirurogeigarren hamarkadan eta orduan airean zebiltzan berrikuntza ideologikoen, aldaketen, itzalean. Estatu espainiarrean, 1959 aldean beren ahotsa entzunarazten hasi ziren kantari "ofizial"engandik berezita, errejimen frankistaren aurka berpizkunde kulturala, eta zenbaitetan linguistikoa, aldarrikatzen zuten zenbait talde jaio ziren, "Els Setze Jutges" taldea Katalunian (1961) edota "Ez dok Amairu" Euskal Herrian (1966). Taldeok Gerrate Zibilak, lehenik, eta Frankoren diktadurak, ostera, zapuztutako herri nortasuna berreskuratzea zuten helburu eta, hortaz, letra konprometituak abesteaz gain, herri kantutegiak ustiatu eta sorkuntza berriko doinuak ere, modernoagoak, ematen zituzten aditzera. Honekin guztiarekin esan nahi dut, mugimenduok garaiarekin sortu zirela, egoera jakinek eraginda, eta, era berean, ingurune horrek ekarri zuela beren desagertzea. Talde kataluiniarra 1967 inguruan desegin zen, hamasei ("setze") kantarien kopurura iritsitakoan; Nova Cançó mugimenduaren motore-lana bete zuten eta guztia martxan jarri ondoren, naturalki erretiratu ziren (hasierako partaideez ari naiz, beste askok oraindik aktibo dirauteeta, Lluis Llach-ek adibidez). Euskal taldea beranduago desegin zen, 1972 partean, era desberdinean. Gizartea aldatzen ari zen, diktadura amaitzeko ez zen urte asko falta eta aldaketak nabaritzen hasiak ziren; taldeok Kantagintza Berriaren mugimenduak eragin zituzten, hau da, beren desagertzearen ostean hainbat aire berriko kantarik jarraitu zuen
lanean, herriaren ahots izatearen konpromisoan. Errejimena bukatzean ahots gehienak ixildu egin ziren, eta hala egin ez zutenek beste ildo batzuei helduko zieten. Gauzak horrela, "Ez dok Amairu" eta "Els Setze Jutges" transizio demokratikorako zubitzat har daitezke, lekukoa iragan zuten talde aintzindaritzat. N. "Ez dok Amairu", euskaldunontzat, XX. mendeak eman zuen kultur ondare preziatuenetakoa da. Katalunian ere horrela ikusita dago Nova Canço Catalanaren jarduera? B. O. Denak diktaduraren atzaparpean egon arren, Katalunia eta Euskal Herriaren egoera politikoa ezberdina izan da, eta hala izaten jarraitzen du. Hemen borroka armatuak egoeraren gogortzea zekarren eta, ondorioz, gure kantarien zereginak beste ñabardura batzuk hartu zituen. Herria mintza ezin zitekeen garai hartan, kantarion eztarrietatik irteten zen haren ahotsa, beraiek egiten zuten ordezkari lana, eta zentsuraren guraizeek murriztutako kantaldi haietan oihuak, proklamak eta sentimenduak airean ibili ohi ziren. Hala izanda, eta herrialde bakoitzak bere testuinguru zehatza izan duela abiapuntu hartuta, ez dut zalantzan jartzen bientzat kantagintza mugimenduon ekarria ondare kultural oinarrizkoa izan dela; haiek hasi zirelako dira gaurkoak, ezin liteke bestela ulertu.
Txalapartaren doinua berreskuratzen lan aipagarria egin zuten Artze anaiek.
N. Iaz "Ez dok Amairu" erakusketa bisitatzeko aukera izan al zenuen? Gustukoa izan al zenuen? B. O. Bai, Jesus Artze Taldeak luzatu zidan gonbidapena eta zoragarria iruditu zitzaidan. Egungo gazte askok ez dute orduan gertatutakoa ezagutzeko aukerarik izan - nik ere ikerketa-lantxo honi esker gauza ugari jakin ahal izan nuen -, eta haientzat oso aberasgarria izan zelakoan nago. Garrantzitsua da erroen bila abiatzea, guztia hobeto ulertzeko, gure kulturaren altxorrak ezagutaraztea. Agur bero bat luzatzen diet hemendik Jesus Artze Taldekoei eta zeregin horretan aurrera jarraitzera animatzen ditut.
Maiatzak 4, asteartea
“Gazteri berria, kantagintza berria” hitzaldia, Belen Oronozen eskutik Belen Oronoz euskal filologian lizentziatua da. 1998an Euskal Kantagintza Berria eta Nova Canço Catalanaren arteko harremanari buruzko ikerketa-lana egin zuen. Lan hori “Gazteria berria, kantagintza berria “ liburuan jasota geratu zen. Jexux Artze Taldearen eskutik, Belen Oronozek 60. hamarkadako mugimendu horren ardatzak azalduko ditu hitzaldi batean. Maiatzaren 4an, Udarregi Ikastolako aretoan, arratseko 19:30ean hasita.
Belen Oronozek Udarregi Ikastolan eskainiko du hitzaldia.
14
KONTZEJU TXIKIA Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
20 plaka berri jarriko dira egun hauetan
I
az, Udalak, etxe zahar eta baserriei zeramikazko plakak jartzeko deialdia helerazi zien. Kanpaina honekin, bereziki, etxe-izen zaharrak ezagutarazi nahi dira. Baina ahalegin hau aspalditik dator. Usurbilgo Udalak 1990ean herriko toponimia lana egin zuen. Toponimo horiek normalizatu eta hedatzeko, Udalak, 2000. urtean, Buztinzulo Zeramika Taldearekin hitzarmena sinatu zuen zeramikazko plaka hauek egiteko. Lau urte hauetan Buztinzulok, guztira, 55 zeramikazko plaka egin ditu. Orain arteko baserrien izen hauek pasa dira Buztinzuloko labetik: Portalea, Etxe Alai, Artxuita, Arotzenea, Agerre Aundi, Enbil-Enea, Villa Pilar, Itxasku Berri, Berreiartzenea, Kontseju Txiki, Paris, Paris Berri, Arruenea Berri, Aritzeta,
Altunanea, Sutegi Berri, Berritza Barrena, Portu, Zabalea, Markos Enea, Urdaiaga Errota, Ilunbe, Zubiaurre, Santu Enea Berri, ZaĂąarrene, Komentzanea Aundi, Arpidegi Floreaga, Aldapa, Sari Goikoetxe, Eskerrenea, Intxaurreta, Intxaurreta Txiki, Etxe Alai, Txaramunto, Gizarte Zerbitzuak Udalak 20 plaka berri jarriko ditu datozen egunetan: Troia (Kalezar), Aintziazar (Aginaga), Lertxundi (Zubieta), Arratzain (Kalezar), Tellegindegi plaka berrietako bat Zubietako (Aginaga), Mapillerreka (Aginaga), Al- Txakurtxulon ipini dute. datsa (Txokoalde), Larbain (Kalezar), Etxeberritxiki (Zubieta), Karatxea (Txokoalde), Errementaldegi (Aginaga), (Usurbil), Irubietaberri (Zubieta). Baserrien izenak ezagutarazteaz gain, Fermindegi (Aginaga), Pelaioenea (Kalezar), Txakurtxulo (Zubieta), hauen egokitasunean ere erreparatu du Alamandegizar (Zubieta), Barrenetxe- Euskara Zerbitzuak. Zentzu horretan, bekoa (Zubieta), Goiz Eguzki (Kalezar), esan behar da plaka hauek EuskalIbarrolaundi (Kalezar), Olarriondozar tzaindiaren “bedeinkapenaâ€? jaso dutela.
Liburuaren Eguna ospatu zen udal liburutegian
A
pirilaren 23an ospatu zen Liburuaren Nazioarteko Eguna. Aitzaki honekin, Oihulari Klown taldeko ipuin kontalariak udal liburutegitik pasa ziren. 6-9 urte bitarteko haurrek adi-adi jarraitu zuten kontakizuna.
Udalaren oharra
U
dala, bi urtetik behin banatzen den herriaren plano batean dabil lanean. Plano hau doan banatuko da herritarren eta bisitarien artean, bere bidez herriari buruzko ezagupena ahalik eta gehien zabaltzeko. Aldi berean, herriko merkatariei eta industriariei beren zerbitzu eta gaiak eskaintzeko tresna eskaintzen zaie. Horretarako, hurrengo egunetan pertsona baten bisita izan dezakete herriko enpresek publikazio horretan beren publizitatea jartzeko aukera eskeiniaz. Horrez gain, plano horretan azalduko den informazioa ahalik eta osatuen egon dadin (herriaren deskribapena, historia, turismo erakargarritasuna...) edozeinek bere ekarpena egin dezake telefono zenbaki honetara deituz: 699 530 324 (Gorka) Usurbilgo Udala
MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA
TEL. 36 61 97
Zubiaurrenea, 3
PORRUSALDA
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
15
Gipuzkoako osasungintzako hainbat langile errauste-plantaren aurka azaldu dira G
ipuzkoan bi errauste-planta ipini nahi dira. Lehena, Txingudiko Jaizubiako lurretan. Bigarrena, oraindik zehaztu ez den kokaleku batean. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean jakinaraziko du bigarren plantaren kokalekua. Urnietarrak izan ziren aurka azaldu ziren lehenak. Ondoren iritsi dira Zubietako herritarren protestaldiak. Gaia pil-pilean da eta, honakoan, Txingudi inguruko sendagile talde baten balorazioa jaso nahi izan dugu. Hiri hondakin solidoei irteera eman asmoz, errauste-planten aldeko apostua egin du Foru Aldundiak. Errauste-planta bat Txingudiko Badiaren beharrak asetuko lituzke; eta bigarrenak, Gipuzkoako gainontzeko herrienak. Erraustearen inguruan eztabaida bizia piztu da. Honakoan, Txingudi inguruko osasungintzako langileen balorazioa jaso nahi izan dugu. Antza denez, Txingudiko errauste-planta Irungo eta Hondarribia aldeko herri-guneetatik hurbil ipiniko da. Bertako osasungintzako langileek honako idatzi hau eman dute argitara. Gaiak gutako askoren jakinmina piztu duenez, orri honetan jasotzea egoki ikusi dugu: “1.- Zabor errausketa-plantek arrisku egiaztatu eta agerikoa dakarkiote plan horien inguruan bizi direnen osasunari. Medikuntza arloko ikerketa zientifiko zorrotzenen arabera, zaborren errausketarekin (gasekin eta hondakinekin) zerikusia duten patologien kopurua nabarmen handitzen da, 10 km-rainoko tartean. 2.- Zaborrak erraustean, dioxinaz, furanoz eta metal astunez osatutako gasak sortzen dira, baita hondakin solido oso toxikoak eta ezagutzen ez diren beste
batzuk ere. 3.- Dioxinak eta furanoak minbizi sortzaile dira; hau da, hainbat organotan minbizia sortzeko gaitasuna duten elementuak dira. Oso gai egonkorrak eta suntsitzen zailak dira, eta biometaketaren bidez gizakiaren gorputzean pilatzeko joera dute. 4.- Gizakiarentzat kalterik eragiten ez duten dioxina eta furano gutxieneko mailarik ez dago. 5.- Errausketa plantak barreiatutako gasek asma eta biriketako eritasunen patologiak areagotzea ekarriko dute. 6.- Errausketatik sortutako metal astunek (merkurioak, kadmioak...) kalte konponezinak eragiten dituzte Nerbio Sistema Zentralean, eta patologiak sorraraz ditzakete umekietan. 7.- Haurrak dira arrisku handiena dutenak, horiek igaroko baitute denbora gehien gai kaltegarrien eragin gunean. Kaltea gertatu eta handik urteetara hasiko dira ondorioak sumatzen. Eta ordurako berandu izango da‌ baita errausketaplanta ixten badute ere. 8.-. Errausketa-planta hauen kontrol sisteman akatsen bat gertatuz gero, hurbileko herritarrak oso substantzia toxikoa barneratzeko arriskuan egongo dira, aurretik zenbatu ezin den neurrian, gainera. 9.- Gure familiei eta pazienteei, izadian berez ez dauden eta errausketa-planta batean zaborra erretzearen ondorioz sortzen diren gaiek eragin ditzaketen arrisku larriez ohartarazteko ardura dugula uste dugu. Errausketaren ondorioz, hondakinen gai toxikoak airean, lurrean eta uretan barreiatzen dira. Eguratsa zabortegi gisa
erabiltzearen ondorioz, gai kutsagarriak ingurunean barreiatuko dira, eta kate trofikoaren bidez, elikagaiak eta gizakia kutsatuko dituzte. Ez dugu nahi gure seme-alabak minbiziaren eta beste patologia batzuen ikerketetan erreferentzia izaterik, munduko beste toki batzuetako medikuntza arloko biltzarretan eta foroetan halako eritasunen adibide gisa jartzeko�.
Errausketa sistema hizpide Aginagan
U
rnietako Arnasa taldeko errausteMikel Izagirrek planten inguruko hitzaldia eskaini zuen Aginagako Eliz Etxean. UHL plataformak antolatu zuen deialdiak aginagatar eta zubietarren arreta piztu zuen. UHL plataformak banatu duen idatziaren arabera, errauste-sistema arriskutsua da osasunerako. Minbizia eta biriketako arazoak eragiten omen ditu. Horregatik, Europako herri askotan errauste-plantak ixten hasi direla dio UHLk.
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
16
I Z E R D I PA T S E T A N Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
2003ko memoria onartu zen NOAUA!ko Batzar Orokorrean
B
igarren deialdian izan bazen ere, apirilaren 24an egin genuen NOAUA!ko bazkideon ohiko batzarra. Lehenik, 2003ko memoria eta balantzea plazaratu zuen Zuzendaritza Batzordeak. 2004ko egitasmoak eta aurrekontua aztertzeko aukera ere izan genuen aipatu batzarrean. Egitasmo horiek guztiak gutxinaka aipatuko ditugu NOAUA!ko datozen zenbakietan. Nahiz eta batzarrera azaldu ez, gogoan izan zuen esanetara dagoela zuzendaritza batzordea. Halaber, taldean parte hartzeko gogoz bazaude, elkarteko ateak parez pare irekita dituzu.
Plis, Plas, Txalo Ta Jolas 2004
U
daberriarekin batera iritsi ohi da Plis, Plas, Txalo ta Jolas egitaraua. Txan Magoa izango da lehen gonbidatua. Aginagan izango da maiatzaren 15ean., arratsaldeko 17:30ean hasiko den saioan. Maiatzak 15, larunbata 17:30ean, Aginagan Txan Magoa
Udarregi Ikastolan egin genuen
Maiatzak 29, larunbata 17:30ean, Santuenean Tailerrak
NOAUA!ko Batzar Orokorra.
Ekainak 5, larunbata 17:30ean, Kalezarren Txatxilipurdi Elkartea (karaokea) Ekainak 12, larunbata 17:30ean, Zubietan Urpe (Herri jokuak) Ekainak 18, larunbata 18:00etan, Kaxkoan Takolo, Pirritx eta Porrotx
Noaua! Taldea, Gipuzkoako Herri arteko Topaketan
H
“ZAZPI GEZUR TXIKI” UDARREGIN. Joserra Senperena eta Ramon Agirrek saio atsegina eskaini zuten apirilaren 24ko gauan. 100dik gora lagun bildu ziren “Zazpi Gezur Txiki” saio umoretsua entzutera.
Inkestak on line
erri kirolak sustatu asmoz, Herri Arteko Euskal Joko Topaketak antolatu dira. Lehen edizioan, Gipuzkoako 16 herrik hartuko dute parte, tartean, gureak. Andoainen egingo da lehen saioa, maiatzaren lehenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Goiko Plazan. Usurbildarrek NOAUA! izena aukeratu dute. Partehartzaileak hauek izango dira: Kepa Unanue, Mikel Soroa, Mikel Aranburu, Andoni Udabe, Oidui Usabiaga, Aritz Zubiaur, Leire Unanue, Aroa Alkorta, Lur Etxeberria, Izaro Aizpurua, Idoia Udabe, Amaia Martinez. Ordezkoak: Mikel Arrona, Iker Manterola, Aitziber Aranberri. Zorte on lagunok!
Eman ezazu zure iritzia www.noaua.com web orrialdean
I Z E R D I PA T S E T A N
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
17
Zizurkil eta Usurbil, Andatza bidean
I
azko itxura izango du aurtengo Andatza Egunak. Maiatzaren 2an, Zizurkil eta Usurbil lotuko ditu mendizale festa honek. Bi herrien arteko lagungiroa sustatzeko aukera berria. Udarregi Ikastolako Mendi-taldeko kideak 9:30ean irtengo dira herriko frontoitik. Andatza Mendizale Elkartea, Zizurkilgo Ziotza Kirol Elkartea eta bi udalerrietako udal ordezkariek antolatu dute aurtengo festa. Hori bai, eguraldi txarra egiten badu, egitaraua Zizurkilgo frontoian garatuko da. Kasu horretan, antolatzaileek autobusa jarriko lukete Zizurkildik Usurbila.
9:30ean frontoian Udarregi Ikastolako Mendi-taldeak ere, Andatza Egunean parte hartzeko deia egin du. Ikastolako gurasoen artean osatu da
ANDATZA EGUNA MAIATZAK 2, IGANDEA
Ea iaz egin zuen eguraldia aurten ere egiten duen.
talde hau eta hilabetero txango bat egin ohi dute. Maiatzekoak, Andatzako gaina izango du helburu. Herriko frontoian bilduko dira, goizeko 9:30ean. Izena ematea ez da beharrezkoa, baina norberak bere bazkaria eraman beharko du. Hori bai, igoera bide motzenetik egingo dute Udarregi Ikastolako Mendi-taldekoek.
11:00.- Hamaiketakoa. Salda, txorizoa, haragi egosia eta edaria. 12:00.- Herri kirol eta jokoak, haurrentzat eta helduentzat. 14:00.- Bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira. Goizean zehar, erromeria trikitilari eta bertsolariekin. Antolatzaileak: Zizurkilgo Udala, Ziotza Kirol Elkartea, Andatza Mendizale Elkartea, Usurbilgo Udala.
Aspaldiko garaipenak gogora ekartzeko afaria
K
ontxako hondartzan lehiatu ohi zen taldea duela hiru urte desagertu zen. Futbol talde horren ibilbidea 2001. urtean amaitu zen. Orain, Kontxan ibilitako lagun horietako batzuk, bazkari batean bildu nahi dute. Aginaga Sagardotegian jarri dute hitzordua, maiatzaren 8ko eguerdian.
1992ko irudia
Kontxako txapelketaren hasieran, faboritoen artean ziren herriko futbolariak. Izan ere, garai bateko Bingo Londres taldeak kopa eta liga txapelketa asko irabazi baitzituen. Haren segidan etorri zen Aginaga Sagardotegiko taldeak ere, lan txukuna egin zuen. Aspaldiko garaipenak eta pasadizoak gogora ekarri asmoz, bazkari baterako
2001ko irudia
deialdia egin dute. Bazkaria Aginaga Sagardotegian egingo da, maiatzaren 8an. Batzuen eta besteen arteko partidak, jakinmina piztuko luke, ezta? Akaso beste batean biltzeko aitzakia izan daiteke hori. Maiatzaren 8an bazkarira joan nahi duenak, behintzat, aurretik izena eman beharko du Txiribogan.
18
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
N O A U A!
TXIKI
Udarregi euskal soin jardueren jabe
H
onako hiruhilabete honetan zehar, gure DBHko ikasleak Kutxak antolaturiko eta Ikaspilotak kudeaturiko Euskal Soin Jardueretan partehartzen ari dira. Euskal Soin Jarduera hau herri-kiroletan eman ohi diren hainbat eta hainbat probaz osatuta dago, besteak beste, soka-tira, txingak, ingudea, gizaproba, etab‌ Ekitaldi hauek ikastetxe ezberdinen arteko topaketa moduan zonalde edo bailaraka antolatuta daude, ondoren bailara bakoitzeko txapeldunak bilduz, Gipuzkoako Txapelketa ospatu ahal izateko. Udarregi ikastolako ikasleak ere, euren herri-kiroletarako trebeziaren arrastoa uzteko aritu dira lehian, eta bai aritu ere, momentuz bi talde sartu baitituzte Gipuzkoako Txapelketarako. Honela, badirudi, gaur arteko lokots-biltzaileak, bertso, zakusalto, tiraldiak, etab ez direla alferrikakoak izan. Animo neska-mutilak, eutsi gogor! BERTSOA: Adibide gisa, hona hemen gure ikasleek topaketan bat-batean botatakoa: Hementxe gaude Zarautz herrian Bertako kiroldegian Urtarrilaren hogeita zazpi Honako egun honetan Jolasten hasi ta bi irabazi Bai suerte hona benetan Ta hemen gaude bertso honekin Hamar puntu lortu nahian.
San Esteban kalea, 8
Kafe berezia!
Telf: 943 36 27 70
Hementxe gaude euskal jokutan Ohiturak ez galtzekotan Lokotsak dira famatuenak Ta ondoren soka-tira Giza proba da gogorrena Ta zakua errezena Dantzarekin bukatuko da Euskal Herriko ohitura.
Telf: 943 36 61 21
Alperroburu, 1
MAJERAKO
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
KONDARRAK
19
“Gipuzkoa Zure Esku” mahai-jokoa ezagutzen al duzu? lhuyar edizioak argitaratu du “Gipuzkoa zure esku” izeneko mahai-jokoa. Funtsean, gazteei zuzenduriko jokoa da, aisialdian euskaraz aritzeko Elhuyar Fundazioak egin nahi digun eskaintza paregabea.
Beste mahai-joko gehiago ditugu-eta. Aldameneko galderari erantzun egokia bilatu eta akaso maiatzeko jokoa zurea izan daiteke. Gogoan izan erantzunak bakarrik e-postaz jasoko ditugula: erredakzioa@noaua.com.
Joko honen hainbat ale jaso ditugu gure irkaurleen artean banatzeko. Martxoko zozketa Haritz Lizarraldek irabazi zuen. Apirilean, Jon Mikel Azpiazu izan da zortea alde izan duena. Zorionak eta gainontzekoei, animo!
MAIATZEKO GALDERA
E
Gipuzkoako babarrun ezagunenak zein herritakoak dira? Erantzuna:
_
_
_
_
(erredakzioa@noaua.com helbidera bidali)
Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98
_
_
Jon Mikel Azpiazuk (eskubian) irabazi du apirileko mahai jokoa. Zorionak!
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03
* Astegunetan bakarrik
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20
/ Zerbitzu berria, egunero
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54
* Astegunetan bakarrik
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09
/ Zerbitzu berria, egunero
Goardiako farmaziak Apirilak 30, ostirala E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani
Maiatzak 9, igandea E/G: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte
Maiatzak 1, larunbata E/G: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte
Maiatzak 10, astelehena E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain
Maiatzak 2, igandea E/G: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Maiatzak 3, astelehena E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain
Maiatzak 12, asteazkena E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte
Maiatzak 4, asteartea E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain
Maiatzak 13, osteguna E/G: Gil, Nagusia 24 Lasarte
Maiatzak 5, asteazkena E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain
Maiatzak 14, ostirala E/G: Acha-Orbea, Hipodromo etorbidea 6 Lasarte
Maiatzak 6, osteguna E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8 Andoain
Maiatzak 15, larunbata E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte E/G: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil
Maiatzak 7, ostirala E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Elizondo, Zumea 20 Andoain
Maiatzak 16, igandea E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil
Maiatzak 8, larunbata E: Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil E/G: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte
Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00
Urbil
08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55
**Aiaraino
Usurbil Zarautz
08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25
08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara
Zarautz Usurbil
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez
08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
E:Egunez
G:Gauez
E/G:Egunez eta gauez
2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean
Urbil Donostia
07.10
Maiatzak 11, asteartea E/G: De Miguel, Nagusia32 Lasarte
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00
Asteburutan Larunbat lanegunetan
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.
Datorren Noaua! Maiatza As.
3 10 17 24 31
Ar.
4 11 18 25
Az.
5 12 19 26
Os.
6 13 20 27
Ost.
La.
7 14 21 28
1 8 15 22 29
Hurrengo alea
Ig.
2 9 16 23 30
Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
GAZI GOZO GEZA
21
Oharrak ETXEBIZITZA - Alokairuzko pisu baten bila nabil, Usurbilen, konpartitzeko. 696993 089. - Kaxkoan etxebizitza bat salgai. 670 902762. - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Alokairuzko etxe baten bila gabiltza. 670 532 443. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469. -Hiru logela, egongela, sukaldea eta bi balkoi dituen etxebizitza salgai. San Esteban kalean. 943 363 259. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Usurbilen, Urbil merkatal-zentruaren ondoan 420 m2tako lokala salgai edo alokatzeko. Bulego bezala erabiltzeko egokitua, lokal argia, ordenagailu-sarea instalatua, ordenagailu askorentzako hargunea. Interesatuak deitu: 943-363040 LANPOSTUAK Lan-eskaerak -Emakume bat eskeintzen da umeak edo pertsona helduak zaintzeko (urteetako esperientzia). Interesatuak deitu: 626641155 Mariaje. -Jatetxeetako platerak garbitzeko edo antzeko lanetarako norbait falta bazaizu deitu: 626641155 Mariaje. - Umeak zainduko nituzke, edozein ordutegian. 943 37 10 32. - Eskolan laguntzarik behar al duzu? Dei iezadazu 943 360 754 (Ana). - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556. - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. 647 220 966 (Mari Karmen).
- Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan. 652 757 495. Lan-eskaintzak - Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Monopatina galdu dugu, Aginagan edo Zubiaurrenea kalean. Aurkitu baduzu, deitu mesedez 943 36 58 50 telefono zenbakira. -Ume baten txamarra gorri bat galdu da Kaxkoan. 943 360 659. - Otsailaren 26an kolpea eman zidaten kotxean, Bordaberri Kalea eta Artzabalgo etxeen artean aparkatuta zegoen Renault Espace berdean. Argibiderik baduzu deitu iezadazu mesedez: 943 36 32 90. - Urrezko pultsera bat galdu nuen Kaxkoan. Topatu baduzu deitu 943 360643 telefono zenbakira. - Urrezko pultsera bat galdu nuen Munalurra auzoan (Olarrondo inguruan). 943 36 27 79. - Zilarrezko brotxe bat galdu nuen San Esteban kaletik, okindegia eta supermerkatu bidean. Topatu baduzue deitu 943371237 telefonora. - Neska bat eskeintzen da edozein lanetarako. Deitu 943364659 (Arantxa) -Euskara ulertzen eta hitz egiten ikasi nahi baduzu, asteburuetan eta oporrotan lagun diezazuket. (Esozein adin eta ordutegi. Haurrekin esperientzia. Taldeei diru errestasunak.). 665732636 / 943363943 (Itziar). -Ingelera eta euskara. Neska arduraduna eskaintzen da klaseak emateko. Izatez euskalduna eta eskola ingelesean ikasia. Edozein adin eta ordutegitan erakusteko prest. 677656565 / 943313517 (Ane).
s
Bizkarra 1, 1.esk.
Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66
Zorionak Malen! Apirilaren 27an lau urte beteko dituen gure etxeko sorgintxoari, muxu handi bat Jon Mikel, aita eta amaren partetik. Ondo pasa! Zorionak Iratxe eta Asier! Zorionak bioiiiii, zorionak betiiiii, zorionak Iratxe eta Asieeeeeer, zorionak betiiiii! Maiatzaren 10ean ondo ondo pasa, bale? Muxu asko Josune, Oskar, Patxi, Malen, Olatz, Xabier, Txingu eta Zaloaren partez.
JAIOTZAK Lander Iribar Zumeta 2004ko apirilaren 5ean. Unai Martin Telletxea 2004ko apirilaren 7an. June Lopez Bastida 2004ko apirilaren 17an.
HERIOTZAK Angela Salsamendi Sagarzazu 2004ko martxoaren 27an. Maria Pilar Arantzasistroki Beldarrain 2004ko apirilaren 9an. Juste Errekondo Aizpurua 2004ko apirilaren 19an. Juan Miguel Agirre Izagirre 2004ko apirilaren 21ean. * Usurbilgo Bake Epaitegiko datuak.
ITURGINTZA
37 29 37 - 659 602789
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2004ko apirilaren 30a
Agenda MAIATZAK 2, IGANDEA - Andatza Eguna 2004. MAIATZAK 3, ASTELEHENA - Odol-ematea herriko Osasun Etxean. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. MAIATZAK 4, ASTEARTEA - “Gazteri berria, kantagintza berria” hitzaldia, Belen Oronoz. 19:30etan, Udarregin. MAIATZAK 8, LARUNBATA - Txalapartariak eta albokariak kalean zehar ibiliko dira, arratsaldeko 18:30etan hasita. - Gaueko 22:30etan, Oiardon, Lluis Llach. MAIATZAK 14, OSTIRALA - “Amaren Alabak” kantu ikuskizuna. Udarregi aretoan, 20:00etatik aurrera.
KzGunea OINARRIZKO INTERNETA (20 ordu) Maiatzak 3-14, goizeko 11:00etatik 13:00etara (euskaraz). Maiatzak 3-14, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara (euskaraz). NAGUSIWEB (10 ordu) Maiatzak 17-21, 18:00etatik 20:00etara (euskaraz). Maiatzak 24-28, goizeko 9:00etatik 11:00etara (gazteleraz).
Musikaren txokoa
Rock doinuen bidetik dator Fjord taldearen estraineko diskoa
E
tsaiak, Ekon eta Su Ta Gar taldeetan aritutako lau kidek osatzen dute Fjord taldea. Otsaila eta martxoaren artean, elurrez inguratuta egon dira Azkarateko Katarain estudioan estraineko diskoa grabatzen, Jonan Ordorika eta Angel Katarain teknikariekin. Eurekin batera Jimmy laguntzen ekoizpen lanetan. Mikel eta Keu Etsaiak taldean aritu ziren luze,
Ibanek Su Ta Garren astindu zituen baketak Borxaren ondoren eta Juan Ekon taldeko fundatzailea izan zen. Talde berri honetan rock doinuak dira nagusi, rock indartsua, mamitsua eta sendoa. Melodiak baztertu gabe, ñabarduraz betetako erritmoak. Diskoa kalean dago honezkero eta maiatzetik aurrera zuzenekoak eskaintzen hasiko dira.
Egin kontu
Kalean da Seaska eta Nafarroako Ikastolen aldeko kantu liburuxka
I
rudian duzue Seaskak argitaratu duen argitalpen berria. Kantu liburuxka honetan euskal kantu aipagarrienak jaso dira. Patrikan emateko modukoa denez, guztiz praktikoa da; afalosteak
girotzeko argitalpen egokia. Urteroko egutegia bezalaxe, kantu liburuxka hau ere diru iturri moduan argitaratua izan da. 2,60 euroko prezioa du eta Ikastolan eta Bordatxo tabernan erosi daiteke.
Maiatzaren 15ean, 1977ko kintoen bazkaria
1
977an jaioakoak Errastin biltzeko asmotan dabiltza. Bazkaria maiatzaren 15ean, larunbata, egingo da. Izena aurretik eman beharra dago, maiatzaren 13a baino lehen, Benta Tabernan. Sagardotegikoa izango da menua (21euro).