Skip to main content

NOAUA!! 177 alea

Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2004ko martxoaren 5a VIII. urtea - Usurbil, 177. zenbakia

Martxoak 12, ostirala, “Kutsidazu bidea Isabel”

Ongi etorri Asteon


ATARIKO

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

HAIZEA

Txirrikitutik

3

E

uskal Herriko herri gehienetan bezalaxe, gurean ere, herriko horma, txoko eta antzeko leku ugari errebindikazio gune bihurtu ohi dira oraindik ere. Garai bateko gertakizunen islada izan ziren irudi asko, ordea, dagoeneko desagertu dira. Argazkikoa, esate baterako. Argazki hau 1980. hamarkadan atera zen Zubiaurrenea kaletik. Bertan, dagoeneko desagertu den horma ezagun bat ikus dezakegu, mural zoragarri batekin. Honen atzean, berriz, Olano-enean eraikitako etxeak. Orain urte batzuk behin betirako itxi zen Agerialde ikastetxeko ikasleek margotu zuten mural dotore hau, euskararen aldeko aldarrikapena eginez. Muralean adin guztietako pertsonaiak, hala nola hainbat abere, bildu zituzten kolore biziz margotuz. Guztiak pankarta erraldoi bat eusten ari dira: “EUSKARA GUZTIONA ETA GUZTIONTZAT”. Pankartaren eskuinaldean berriz, Ageri-Alde Ikastetxea dago idatzita. Gaur egun leku horretan Askatasuna plazako sarbidea aurkitzen da eta bertan ez dago Agerialdeko ikasleek egindako-

Argazkilari ezezaguna, 80. harmarkada, Kaleberri, Noaua! Kultur Elkartea

aren arrastorik, Arrastaluk egindako zeramikazko irudiak baizik. Etenik ez dago, ordea, hauetan ere ez baita antzeko aldarrikapenik falta.

OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta NOAUA!ko Txirrikitutik atalean ateratzea nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan gaude. Bestela, 943 360 321 telefonoan edo fototeka@noaua.com e-postan aurkituko gaituzu.

Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com erredakzioa@noaua.com publizitatea@noaua.com Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea: Imanol Ubeda Publizitatea: Jon Rueda Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Jon Rueda, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza

ZUTABEAN, JAKOBA ERREKONDO

4. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN

6. Orr.

AURREKONTUEN INGURUKO IRITZIAK

10. Orr.

HAUTESKUNDEAK AZKEN TXANPAN

12. Orr.

ETXEKO BERRI

15. Orr.

Jasone Osoro, Asteon aldizkariko zuzendariarekin solasean.

ERRAUSTE-PLANTAREKIN BUELTAKA

16. Orr.

ANDATZAREN IRTEERA BERRIA

17. Orr.

CANDANCHUTIK NOAUA! TXIKIRA

18. Orr.

AGENDAKO EKITALDI GARRANTZITSUENAK 22. Orr.

Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA NOAUA!ri esker iritsi da Asteon gure artera

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK ESAN Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Zutabea

Kaletik baserrira Jakoba Errekondo

U

surbilen badegu ALKARTASUNA nekazarien kooperatiba. “Sindikatua” baserritarrak alkarri lagunduz bizimodua errexteko sortutako elkartea da, 1.908an. Garai batian kale nagusian zanak, Ugarte aldera jun zan iaz. Han degu harrez gero seko gaztetuba. Sindikatua sortu zanian gaurkua baino premia larriagoa izango zan. Nekazaritzan dakaun panoramakin, holako kooperatiba bat orain sustatzia ezinezkua iruitzen zait. Gero eta sendi gutxigo bizi da lurran etekinei lotuta. Hiru bide nagusitatik dijuaz nekazarik: 1.- Erretirua hartu ta nekazaritza ustiapenak erabat uzten dia edo juxtu etxerako aina egiteko eusten: oilotegia, baratzatxua, fruta arbola gutxi batzuk, txerriren bat... 2.- Nekazaritza eta merkataritza industrial basatiak agintzen dittuzten bidetxur estuetan barrena, kartolak jarritako manduan gisan, buru belarri era industrial batian gai bakar bat lantzea jo duenak. Politiko eta merkatari fariseoen esku daude ta honek etekinen etengabeko murriztia dakarrenez kalitatiai baino kopurubai beiratu beste aukeraik eztue. 3.- Gai bakar bati soilik lotu biherrian, betiko baserriaren antzeragoxio, produktu sorta bat ekoiztea eman dianak. Hon ezaugarri nagusia eiten dunai ahal duen kalitate haundina eranstia da. Jeneralian inguruko bezeruak eskatzen duna ekoizten dute. Askoren produktua merkatuan bereizten dun marka bati lotuba da: “labelak”, “baserriko produktua”, “nekazaritza ekologikua”... Lurrak ematen dunai lotuta bizitzia gero eta zailagoa dan garai hotan, gure gizartiak sekula baino biherrezkuaguak dittu neka-

zarik. Hainbeste estimatzen deun paisaia - belaziak, barrutik, garomenak, sagastik, baratzak...- alperrik galtzen ari da, txara, lahardi, pinadi... bihurtuz. Paisaia hortan gure historiaren, gure izakeraren eta gure kulturaren ondare izugarri bat deu. Ez al da ba kultura hau gu geu egiten gattuna? Jaten deguna gera. Hoixe da lurrakin deun lotura nagusia, lokarri sendoena, gure izakera borobiltzen duen armonia elikatzen duna. Eta osasuna. Osasun osua. Otorduren bat egin edo janariren bat erosten deunero tankera hontako galderan bat egin biherko genioke geure buruai: janari hok erabiliz nekazaritza ala merkataritza bultzatzen det? Urbil egindako produktu freskua da ala urruti egin, egunetan garraiatu eta itxuratutakoa da? Garaian garaikua jaten al det, ala urte guztin tomatia, marrubik, gerezik... jan nahi dittut? Nolako nekazaritza sustatzen det jokabide hokin? Inguruko produktuak eskeintzen ari da sindikatua, pixkanaka. Herrian ikuspegitik izugarrizko garrantzia ematen diot nik sindikatubai, kalitatezko produktuak erosiz ingurunea, gure etorkizuna mantentzen duenen elkarlanari eusteko aukera baiteu bertan. P.S.: Idazten bukatzen eta Udalak Nekazaritza eta Ingurumen Teknikari lanpostua deuseztatu biher dula jakin det. Nekazaritzak, Ingurumenak, Garapen Iraunkorrak, Tokiko Agenda 21-ak eta antzeko gaiak gero eta garrantzi haundigua duenian, Usurbil betiko antzea, atzeaka. Arkitektuak eingo omen dittu lan hok… ikuskizun da. Komunikazio arduraduna nahi nonbait Udalak eta hari pagatu ahal izateko bestia kendu. Panorana ederra! Marketinai gauzak eittiai baino garrantzi gehio ematen bazaio…

Ika-mika

Errauskailua Zubietan?

Z

enbait kartel ikusi genituen izenburu honekin. Izenburu honekin ikusiak nituen hainbat kartel aurretik, baina inoiz ez nituen aintzakotzat hartu. Lehendabizi esan ziguten errauskailua Urnietan kokatu behar zutela,... eta niri zer! Urnieta han dago, Lasarte pasa eta harantzago. Gero, urnietarrek bere guda egin zuten –bere arazoa zen– eta hor non esaten diguten Zubietan jarriko ote duten ditsosozko errauskailu hori. Beno, dena den, Zubieta Andoaineraino iristen da, eta lur sailik handienak, han, mugan daude, gure etxetik nahiko urruti. Hala ere zubietarra izanik, eta jakinik zubietar batzuen artean kezka sortzen zuen gaia zela, Lasarten antolatu zen hitzaldi

batera joatea pentsatu nuen –aber ba– zertaz zihoan errauskailuaren istorio hori. Hitzaldian, hor azaltzen da, mutil gazte bat, datuak eta gaiari buruz azalpenak ematen, dena den, gaian ondo jantzia. Tipoa, urnietarra. Eta zer egiten du urnietar batek gai honekin bueltaka, hango arazoa bukatu denean? Zeren eta errauskailua, orain diotenez, Zubietan egitekotan dira. Ba, nik, hasiera batean, ez nuen gehiegi ulertzen. Ba, tipoa hasi da hitz egiten eta datuak eta datuak ematen, eta horrela konturatzen naiz, errauskailuaren kalteez hitz egiten duenean, geihenean zenbaki bat agertzen dela: 20 km. Bai, denbora guztian ematen duen datua, gutxi gora-behera 20 kilometro da.

Gaixotasunez hitz egiten dunean, batzuetan 15, besteetan 25, batez beste 20 km. Haurren malformazioez ari denean, batez beste 20 km. Abereen elikadura eta bere aprobetxamentuaz ari denean batez beste 20km. Eta ni buruari eragiten: Zubietako beste puntatik nire etxera, ez daude 20km. Urnietako puntatik nire etxera, ez daude 20km. Txinguditik nire etxera 20 km ote daude? Zeren eta ez dakit badakizuen baina Txingudin horietako bat egitera doaz. Nik ez dakit ezer seguro. Hauxe bai, hala ere, hitzaldi horretatik oso kezkaturik irten nintzela. Fernando Iturralde


ETXEKO BERRI

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

5

Erritmo bizian saltzen ari dira “Kutsidazu bidea, Ixabel” saiorako sarrerak

E

uskal Herri osoan ibili ostean, Gorringo Antzerki Taldeak bigarrenez bisitatuko gaitu. Iaz, Santixabel jaien atarian izan ziren gure artean. Martxoaren 12an, beraz, bigarren aukera bat izango dugu. Galdu ezin dugun aukera. Iazko antzezlan ikusiena izan baitzen. Baina iazko oihartzunak jarraipena izan du urte hasiera honetan. Bilbo, Ordizia eta Tolosako saioetan, sarrera guztiak saldu egin ziren. Adi Usurbilen, sarrera salmenta erritmo bizian doa-eta. Antzezlan umoretsu honetan, ikusleek barre asko egin dute eta hortxe dago sekretua: jendeak ondo pasa du saioa ikusten eta ahoz ahokoak ederki asko funtzionatu du. Ez hori bakarrik, antzezlaneko hainbat pasartetan, jendea identifikatuta sentitzen da oholtza gainean ikusten duenarekin. Anjel Alkain eta konpainia Anjel Alkain izango da aktore ezagunena. Baina arrakastaren atzean jende gehiago

Martxoaren 12an, 22:00etan, Oiardon

P

uri-purian da “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzezlana. Horregatik, badaezpada, eskura ezazu sarrera aldez aurretik. Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da.

Non eskuratu sarrera bat? NOAUA! Kultur Elkarteak antolatu du bigarren emanaldi hau.

dago. Aurpegi berriak dira gehienak, esperientzia askorik ez dutenak, baina freskotasuna ematen dutenak, eta, batez ere, beren hizkuntza mailagatik fikziora ondo lotzen direnak. Ahozkoak garrantzia handia du obra horretan, egilea hizkerarekin jolasean dabilelako. Ia 50.000 lagunek ikusi dute obra. Zapaldu dituzten antzoki, frontoi, eliza guztiak bete baitituzte. ''Kutsidazu bidea, Ixabel'' iazko martxoan estreinatu zuten Korrika Kulturalaren barruan.

J

ada salgai ipini ditugu sarrerak: Bentan, Bordatxon, Txiribogan eta Txirristran. Prezioa: 10 euro.

NOAUA!ko bazkideentzat, sarrera merkeago

N

OAUA!ko bazkideok sarrera merkeago izango dugu, 8 eurotan, baina NOAUA!ko bulegotik pasa beharko dugu sarrera bila. Bazkideentzako eskaintza martxoaren 9an amaituko da.

Ika-mika

Alkatea epailearen aurrean

O

rain dela egun batzuk udal korporazioak bere aurrekontuak onartu ditu Eusko Alkartasuna eta EAJPNVren aldeko botoekin eta PSEPSOE-EE eta PPren aurkako botoekin. UHLren ordezkariak bere desadostasuna azaldu zuen. Berriro ere alderdi konstituzionalista espainolekin bat eginik. Preso urrutiratuen senideen dirulaguntzak jasotzen dituen aurrekontu batzuen aurka. Beste batean argituko ditugu aurrekontuen nondik norakoak eta batzuen eta besteen arrazoiak hartu dituzten erabakiak justifikatzeko. Honako honetan erabili diren formak aztertuko ditugu. Alderdi sozialistak gogor kritikatu zuen – PPren babesarekin – udal aurrekontuak euskara hutsez aurkeztu izana. Gogoratu behar diet aspaldiko urtez

udal honek konpromezu serioa hartua duela barne funtzionamendua euskaraz egitearekin. Gogoratu behar diet orain dela hilabete gutxi, beraien aldeko botoekin, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartua dugula, bertan, ezinbesteko baldintza da, udaleko euskararen erabilera plana onartua izatea, eta azkenik, Usurbil, Udal Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) kide dela; Usurbilgo alkatea zuzendaritzaren kide delarik. Gogoratzen diet, ere, gutxinez, azken 12 urteetan udal aurrekontuak euskara hutsez aurkeztu direla eta alderdi sozialistak ez duela horren aurrean hitz erdirik esan. Are gehiago, alderdi sozialistako Amaia Goiaran zinegotziak, 2000 eta 2001 urteetako aurrekontuetan, Euskal Herritarrok euskaraz aurkeztutako aurre-

kontuei aldeko botoa eman zuela. Zeren aurrean gaude? Euskararen aurka konstituzionalismo espainolaren eraso berri baten aurrean? UEMAko hainbat udal, AEK, Egunkaria..., orain gu? Hain gaiztoak omen ziren ezker abertzaleko udalaren aurka ezer egin ez, eta orain, abertzale, demokratiko eta progresista den udalaren aurka gogo sutsuz, alkatea tribunalen aurrera eraman nahi aurrekontuak espainolez aurkezten ez dituelako! Orain urte batzuk juez baten aurrera eraman ninduten, orduan intsumiso antimilitarista nintzelako. Berriro ere, han izango naiz kopeta oso goian, oraingoan, Usurbil euskaldun baten alde. Luismari Ormaetxea, Usurbilgo alkatea


KALEJIRAN

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

IĂą aki Labaka

Oraingoan asmatu dute

D

uela hilebete makutzik genbiltzan izerditan bustita, hondartzako giroa jasaten. "Eguraldia erotu zaiguk" esaten genuen harriturik.Orain, berriz, otsaileko azken egunetan, normala denez urte sasoi honetan, eguraldi hotza izan dugu nagusi. Zenbait goizetan gela egin du eta meteorologoek iragarri zuten bezala elurra ikusi dugu auzoan. Aspaldian, Andatza gainean bakarrik ikustearekin konformatu izan gara baina oraingoan asmatu dute eta martxoko lehenengo eguna, erabat txurituta esnatu zitzaigun auzoa. Kotxea hartzea Galardiko aldapa igotzeko, beldurtu egiten zuen. Eskerrak elurra agudo xamar urtu zela. Elurrak irudi politak gozatzeko aukerak eskaintzen dizkigu baina eragozpen asko ere ekartzen ditu berarekin. Bestalde, duela hamabost egun, lagun batzuk oinez ohizko bueltaxka egiten ari zirela, Aginaga aldeko tunela aldean, Txorko izena duen tokian, trenbidean bi basurde hilda aurki-

tu zituzten. Trenak joko zituen, azkarrak dira baino hauek ere deskuidoak izan. Bat nahiko txukuna egongo zen nonbait eta jasotzea erabaki zuten, behin herrira eraman, ondo aztertu eta kondiziotan egon ezkero soziedadean jateko asmoarekin. Oraindik uste dut ez dutela jan, konjeladorean daukatela, baino iritsiko zaio garaia. Udaran ere ikusi genuen auzoko sailetan ze txikizio egin zituzten pizti hauek eta garbi dagoena da Andatzan basurde asko dabilela, azken urteotan izugarri ugaritu dela, alegia.

Kaleberri

Egunaren hotzean jaigiroaren beroa

E kiĂąe o l a i z ol a

K

aixo, lagunak! Bi asteburu festan pasa ondoren, deskantsurako ordua heldu zaigu eta soineko zuriz jantzita azaldu zaigu. Ez du askorik egin, baina elurra egin duela esateko adina bai, baita zenbait buruhauste sortzeko ere, istripuak, eskolara huts egiteak‌ Beraz, hotza izan dugu lagun jai egun hauetan, hala ere, ez gara kikilduta etxean geratu. Ihauteriak ederki pasa genituen lagun artean, hotzak ez zuen desfilea, ez dantzarako gogoa, ez poteorako grina baztertu eta herriko jende urriaren artean giro ederra sortu zen. Lehoiak eta mamu-harrapakariak poltsikoa bete diru alde egin zuten behintzat, ederki merezia gainera! Ea hurrengo urtean lagun gehiago hurbiltzen diren geure artean. Sagarrondotik jaialdia ere, ez zen atzera gelditu. Hernaniko kontzertuetara makina bat jende hurbildu zen eta ostiraleko elurteak jende asko kontzertura joatea galerazi zuen

arren ehundaka eta ehundaka pertsona inguratu ziren. Eta larunbatean herrian izan genituen herri kirolek interes handia piztu zuten, frontoi ingurua bete-betea zegoen eta hotza egin arren, inork ez zuen bertatik mugitzeko nahirik adierazi, ezta txorizo eta haragi egosia jateko ere. Giro ederrean igaro ditugu jaiak, ea zer datorkigun ondorengo egunetan!


KALEJIRAN

K

aixo berriro ere NOAUA!ko irakurle guztioi. Zertaz hitz egin ez dakigunean, eguraldiaz aritzen gara eta are eta gehiago eguraldi txarra, ona, hotza, beroa‌badira. Azpimarratzekoa da, aurreko asteetan, Ihauterietan adibidez, egindako hotza. Hala ere, Ihauteriek geroz eta zeresan gutxiago dute gure herrian eta ez dut uste hotza egin izanagatik denik. Urtez-urte geroz eta jende gutxiago mozorrotzen da, aurtengoan, herrian, gehiago ginen mozorrotu gabe geundenak. Zergatik gertatu ote da honelako beherakada? Nire ustez jendea geroz eta komodoagoa delako, alde batetik zertaz mozorrotu pentsatzen ez hasteagatik; eta bestalde, mozorroa ez prestatzeagatik. Gainera gure herriko festa tradizional bat ere ez denez, jendea mozorrotzen bada ere, Tolosara joateko izaten da. Ihauterien kontua alde batera utziz, ezin

ahaztu naiteke sagardotegi garaiaz. Nabaria da herrian sagardotegiak ditugula, astetartean nahiz asteburuan gauerdi aldera kanpotar kuadrilak ikus baiditzazkegu herriko tabernetan. Nik etxetik ikus dezakedanez ere, autobusak igotzen dira Saizar aldera eta askotan herrian bertan kotxeak ere gelditu izan zaizkit sagardotegiren batera nondik joaten den galdezka, sagardotegira joan nahi eta galduta, nondik joan ez dakitela. Beraz, ezin gera kexatu gure herriaz, zortea baitugu sagardo eta sagardotegi kontuan oso aberatsak garelako. Esan beharrik ez dago, sagardotegiengatik ez balitz jende askok ez lukeela gure herria ezagutzeko aukera paregabe hau izango.

Ai, umeak bagina...

A

spaldiko partez, eguraldi xelebre honek oparitxo bat utzi zigun pasa den asteburuan. Telebista, irrati eta abarretan hainbeste aldiz errepikatutako elurra iritsi zen azkenean gure txoko hontara. Goizean goiz jeiki zirenek gehiago disfrutatuko zuten seguraski, izan ere goizeko 11:00ak aldera ia elurrik ez baitzen geratzen. Estanpa polita presentziatu ahal izan genuen Atxegalde guztiz zurituta ikusi genuenok. Gaztetxoak ginenean elurra, jolasteko eta egun osoa kalean pasatzeko aitzakia besterik ez zen eta hain gutxitan egiten duenez inguru honetan beti zen eskertzekoa. Baina zahartzen goazen heinean, elurrak arazo asko ekartzen dituela konturatzen gara, txikitako ilusio eta jolasteko gogoak zenbaitetan haserre eta preokupazio bihurtzen direnean, batez ere errepidean barrena pasatzerik ez dagoela edo istripuren bat izateko arriskuan aurkitzen bagara. Baina mundu honetan, gauza guztiek dute alde ona eta alde txarra. Elurrak egin du bere bisitatxoa Atxegalden, ordu batzuez behintzat gure errutina aldatuz. Ia

AloĂąa Pulido

At xe g a l d e

Sagardotegi garaia dela nabaria da

7

Kalezar

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Ainara Arnaiz

ezerk ez duenez betirako irauten, eskerrak horri, elurra ere desagertu da gure eguneroko bizitzetatik eta berriz ere betiko jardunei ekitea besterik ez zaigu geratzen. Haurrek agian penaz agurtuko zuten elur anderea baina badakite euren barnean berriz ere itzuliko dela, nahiz eta ordurako balitekeen ez direla izango hain umeak. Zorionez badago zerbait inoiz galtzen ez dena, ume nahiz heldu izan. Ilusioz itxarongo diogu hurrengo elurteari.


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

A gu sti n Esn ao l a

Garai batean jolasean, elurraren azpian

A

rtikulu hau idazten ari nintzenean, nire etxeko leihotik elurra egiten ari zen eta belazeak eta kaleak txuri geratu ziren, ordu laurden batean. Gertakizun polita da elurra egiten ikustea, eta ondoren geratzen den paisaia, kolore zuriz jantzita gure ingurua, mendiak, teilatuak, belazeak. Ze ederra geratzen den dena. Bide batez, elurrari begira nengoela auzoan, gaztetxoagoak ginenean, egiten genituen jolasak etorri zitzaizkidan gogora. Benetan gogorapen alai eta irribarretsu bat etorri zitzaidan burura. Auzoko ume guztiak, edo gehienak, neska-mutilak, umeak eta gazteak, denak elkarrekin jolasean ibiltzeko irrikan egoten ginen. Ez ginen elurraren zain egoten borrokak egiteko. Nahikoa genuen taldetxo bat elkartzea jolasean hasteko. Gogoratzen ditut jolas batzuk, “Bote-Bote”, “Bandera”, “Gordeketan”, “Polis y Cacos” edo aski ezaguna den “Futbol partiduak”. Garai hau ez da aspaldikoa, orain dela hamabost bat urte egiten genituela jolasa horiek. Orain dela hamabost urteko jolas estilo bat kaleratzen genuen gure auzora, hau da, elkarren arteko

jolasak ziren denak. Ez zeuden jolas bakartiak edo bakarrik ibiltzekoak, ez genituen, umeak orain dauzkaten ordenagailu edo “Play-station” makina horiek. Nahikoa zen norbaitek jertsea kentzea eta bandera moduan jartzea, bi talde antolatu eta estrategi pentsatu baten bidez, bandera lortzeko helburuarekin korrika saio ederrak egitea. Jolas hauek elkar jolasak ziren, bere balore nagusiena, elkarrekin jolasteko egiten zirelako zen. Eta benetan diot, gozamena zen jolas haietan aritzea. Denak nahastuta ibiltzen ginen, ez zegoen hizkuntzarik, kolorerik edo sexurik talde haietan aurkitzen ez zenik. Hau bai dela, espiritu bat, garai hauetara ekarri beharko litzatekeena. Guzti honekin, ez dut ezkor azaldu nahi. Balore baten azpimarratze besterik ez du izan nahi. Garai batetan edo gaurko garaian, ederra den balore baten azpimarratzea besterik ez. Giro hau ikusirik eta gure garaian faltan sumatzen genuena kontuan harturik, gure auzoan estalki baten beharra sumatzen dut. Hau da, nire ustez, eguraldi txarrari jarri diezaiokegun aurpegi ona, gure auzoan.

Urdaiaga

Azken urteetan ez bezala

Eider jau regi

I

hauteriak giro hotz-beroan igaro ondoren badirudi neguan sartu garela, azken urteetan ez bezala elurra izan baitugu nagusi gure inguruetan. Elurra eta izotza egin duen honetan jende asko hurbildu da mendi aldera elurraz gozatzera baina ni aurreko astean izan nintzen, Ihauteri igandez, pistari buelta emateko asmoz. Nire ezina bigarren erreka igaro eta zutik egoteko gauza ez eta buelta hartu beharra izan genuela. Eta orain zergaitik galdetuko duzue, ba piñudia atera ondoren dena lokaztua zegoen inguru guztia. Belaunetaraino iristen zen zenbait lekutan, pauso bat aurrera eta bi atzera eginez ibili ginen, bazirudien elur gainean gindoazela baina kasu honetan, ez zen elurrik, eskabadora eta kamioiek utzitako bide puskatuak baizik. Orain elurra urtzen hasten denean lokatzezko errekak izango ditugula uste dut. Honen erantzule nor den ez dakit, baina utzi duten egoeran ikustea benetan penagarria eta alde berean guztiz arriskutsua da. Dena dela, aukera bikaina izan dugu azken

egun hauetan elurraz gozatzeko bai eskiak hartuta baita plastiko zati bat ipurdi azpian ezarrita ere.


KALEJIRAN

Konpostatzea ez da hain konplikatua

Z

aborraren inguruan hainbat kontu entzuten ari gara azken aldian. San Markoseko zabortegia beste bi urte barru itxi beharra dagoela eta, polemika piztuta dago Urnietan egitekoa zen erraustegi edo inzineradoraren inguruan. Instituzioetatik errausgailuaren ideia saldu nahi digute, garbia dela, arriskurik ez duela gure osasunarentzako, oso kontrolatuta egongo dela, eta abar esanez. Baina beste aldetik, badakigu tximini horietatik aterako dena ez dagoela hain garbi. Beraz, beldurra nagusitzen da errausgailua etxe ondoan ezarriko digutela esaten digutenean. Gai benetan korapilotsua dela garbi dago, baina gure helburua zera izan behar du: sortzen dugun zabor kopuru hori jaistea eta hori posible egin dezakegu saiatzen baldin bagara. Batetik, beirakiak, plastikoak eta paperak bereizteko ahalegin handiagoa egin behar dugu. Bestetik, Aginaga bezalako herri batek ematen dizkigu konposta egiteko aukerak: denok daukagu etxe ondoan lekutxoren bat konpostatzeko trastea

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

L ont xo Zubiria

bertan ezartzeko. Horretan botatzen dira berdura sobrak, fruituen azalak, arraultz azalak eta abar, eta denbora baten buruan lur beltza bihurtzen da. Honi buruz, nahiko informazio badago. Gure zabor organikoa konpost bihurtzeko erronka honi helduko bagenio urtean zehar, hainbat kilo zabor gutxiago sortuko genuke, eta lur beltz mordoxka ederra izango genuke gure baratzetarako. Ea egiten dugun.

E

z dakit NOAUA! zaleok, eta bereziki, zubietarrok noiz irakurriko dituzuen lerro hauek, osteguna baino lehenago balitz, egun horretan egingo den bilerara gonbidatzen zaituztet, arratsaldeko zazpi t´erdietan, Lanbide Eskolako aretoan, errausketa-planta berria eraikitzeko proiektua dela eta. Bertan “Arnasa” taldekoek, horrelako eraikin batek ekarri ditzakeen kalteetaz hitzegingo dute. Dakizuenez, Foru Aldundiko egitasmoetan, Urnietan kokatzen zen lehenbizi planta hau, Gipuzkoako eremu handi baten zaborrak bertan tratatu eta erretzeko. Sistema honek eztabaida ugari sortu du. Izan ere, badira zenbait aditu, gure osasunerako eta ingurumerako orokorrean oso kaltegarritzat jotzen dutenak horrelako jarduerak erabiltzea, eta beraien esanetan, Europako hainbat herrietan desargertzera doaz

sistema horiek. Hori dela eta, mugimendu bat sortu zen Urnietan planta horren eraikin prozesua geratzeko, eta lortu ere, Urnietako Udalak ez baitu bere oneritzia eman eraiketa honi. Hau dela eta, betikoa, badirudi Zubieta bilakatu dela Donostialdeko zerbitzuen kokagune nagusia ,eta proiektu guztiak edo egitasmo guztiak Zubietako “planoetan” bukatzen dute: fruta eta barazki merkatua, garraio hiria, kartzela… eta orain, errausketa-planta. Ez dakit horrelako plantak guztion osasunerako kaltegarriak izango diren ala ez, horretarako daude adituak eta iritzi guztiak entzun eta gero, bakoitzak bere hausnarketa egingo beharko du. Hala ere, zubietarrok ezin duguna onartu da, inork nahi ez dituen azpiegitura guztiak, herritar gutxi garelako eta botu gutxi batzen dugulako, guren ondoan nahi eta nahiez amaitzea.

Zubieta

Errausketa-planta

Mikel bengoet xea


10

KONTZEJU TXIKIA Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

2004ko aurrekontuak onartu ziren azken udalbatza plenoan

J

ada indarrean da udal aurrekontu berria. Baina hori bezain aipagarria da EA eta EAJ-PNV alderdien artean sortu den elkarlan-giroa. Legealdi hasieran harremanak ez ziren batere onak. Udal aurrekontuak aztertzerakoan, ordea, ezberdintasunak alde batera utzi eta akordiora iristeko gai izan dira. Adostasun giroa nagusi den arren, EAk gutxiengoan jarraituko du agintzen. EA eta EAJ-PNVren aldeko botoekin onartu dira udal aurrekontuak. Baina ez pentsa otsailaren 24ko udalbatza plenoa samurra izan zenik. PSE-EE eta PP aurka azaldu ziren. Amaya Goyaran, PSE-EEko zinegotzia, gogor aritu zen plenoan. PSE-EE eta EAren arteko negoziaketak era unilateralean apurtu izana egotzi zion alkateari. Emakumea, Berdintasuna eta Integrazioa departamendua martxan jarri baino lehen desa-

EA eta EAJ-PNV alderdiek adostu dute Udal aurrekontu berria.

garrerazi egin dutela salatu zuen Amaya Goyaranek. Halaber, aurrekontuak euskara hutsez aurkeztu izana salatu zuen PSE-EEko zinegotziak. PP alderdia ere, aurka azaldu zen. Manuel Michelena zinegotziak, aurrekontu hauek Udalaren zorpetzea ekarriko zutela adierazi zuen plenoan.

Sarrera eta gastuen kapitulu nagusiak Sarreren egoera -Zuzeneko zergak -Zeharkako zergak -Tasak eta bestelako sarrerak -Transferentzia arruntak -Ondarezko sarrerak -Inbertsio errealak besterenganatzea -Kapital transferentziak -Pasibo finantzarioak GUZTIRA

1.751.500,00 470.000,00 1.433.352,36 3.276.960,96 8.000,00 410.000,00

Gastuen egoera 2.641.510,52 -Pertsonal gastuak -Ondasun arrunten erosketak 2.282.102,88 101.370,00 -Finantza gastuak 472.421,00 -Transferentzia arruntak -Inbertsio errealak

3.400.000,00 -Kapital transferentziak 1.750.000,00 -Pasibo finantzarioak 12.499.813,32 GUZTIRA

6.414.010,92 174.558,00 413.840,00 12.499.813,32

Aurrekontua 1.366.160 euroko defizit egoeran onartu denez, Udalbatzak Plan Ekonomiko eta Finantzarioa onartu beharko du hiru hilabeteko epean. Hiru ekitaldi igaro ondoren, defizit egoera desagertu egiten dela bermatu beharko du aipaturiko planak.

Zubiaurrenea, 3

Berritu a dato r ud al langi leen plantila

U

dal aurrekontuen proiektua izan zen azken udalbatzako aztergai nagusia, baina ez bakarra. “2004ko langileen plantila eta lanpostuen zerrendaren behin-behineko onespena� ere bozkatu beharra zegoen. 2004 honetan, plaza batzuk sortu eta beste batzuk desagertu egingo dira. 1. Komunikazio eta Herritarren Harrerako arduraduna. Teknologia berrien erabilera (internet, intranet, web orria...) eta komunikazioaren arloak indartu nahi dira: bai udal zerbitzuen barruan, bai Udala eta herritarren artean. 2. Arkitekto lanak egiteko plaza. Honen ondorioz, arkitektoaren plaza betetzen denean, nekazal teknikariaren figura desagertu egingo da. Arkitektoak, Aparejadoreak eta Enplegu Teknikariaren artean banatuko dira nekazal teknikariaren zereginak. 3. Etxez etxeko laguntzaileen hiru lanpostu amortizatzeko proposamena. Bi hutsik daude, eta hirugarrena betetzen duenak, sortzen den garbitzailearen lanpostua beteko du. 4. Administrazio orokorreko administrari-laguntzailearen plaza. Organu ebazleetako deialdiak, aktak, ziurtagiriak, jakinarazpenak eta antzeko idazkaritza lanak egiteko. 5. Gizarte Laguntzaileak jardunaldi osoan. Zerbitzuaren beharrei hobeto erantzun eta funtzionario eta lan itunpekoko harreman bikoitzarekin amaitu nahi da. Otsailaren 20ko Pertsonalgo Batzordean, EA eta EAJ-PNV taldeen oneritzia jaso zuen proposamen honek. PSE-EE aurka azaldu zen. Langileen ordezkariek ere, aurkako iritzia azaldu zuten.


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

EA: “Ideia berriak gauzatzen hasteko garaia heldu da”

2

004ko udal aurrekontuak onartu ditugu. Beste urrats garrantzitsu bat udal administrazioaren normaltasunean. Aurrekontu honekin espero dugu aurreko legealdian hasitako asmoak behin betikoz kitatzea eta era berean aurreko udal gobernuak luzaroan konpondu ezinik izan dituenak konpontze bidean jartzea. Atzetik jasotako karga guztiak bideratu ondoren etorkizunera begira jarriak gaude, herritarren behar berriei erantzuteko, zama zaharrez libraturik, ideia berriak gauzatzen hasteko garaia heldu da. Guzti honetan, elkarrizketa eta akordio nahia izango dugu bidelagun, aurrekontu

hauen osaketan agerian geratu den eran. Eusko Alkartasuna eta oposizioko alderdien artean ditugun ezberdintasun eta diferentzien gainetik, gai izan gara herritarren beharren irakurketa amankomun bat egiteko, eta ondorioz adostasunetara iristeko. Atseginez agurtzen dugu egoera hau, eta gure apostua da, etorkizunean ere, akordioak urruntzeak baino ugariagoak izatea. Gure herria adostasunen beharrean da, oinarrizko gauzetan eta baita gai puntualetan; herri-nahi horri erantzuteko prest gaude.

EAJ-PNV: “Elkarlanaren aurreneko pausoak eman dira”

E

usko Alderdi Jeltzaleak onartu ditu Eusko Alkartasunak aurkeztu dituen 2004. urterako aurrekontuak. Herrigintza da gure alderdiaren betebeharra eta helburu. Momentu honetan, gure helburuei jarraituz eta oposizioan egon arren, aurrekontuak EArekin landu ahal izateko oinarrizko baldintzak bete dira. 1. EAJ-PNV eta EAren arteko konfidantza politikoa.

2. EAJ-PNV eta EAren arteko elkar lanaren aurreneko pausoak eman dira. 3. EAJ-PNVk aurkeztutako irizpide eta gai nagusiekin adostasuna lortu duelako. Gure alderdiak aurtengo aurrekontuak onartu ditu, herritar guztiei eskainitako aurrekontuak dira, aurrekontu abertzale eta demokratikoak, guzti hau Usurbil gure herriaren hobekuntzarako.

PSE-EE: “Gehiengoaren beharrak asetu behar dira, ez gutxi batzuenak”

A

urrekontu proposamena erretiratzea eskatu genion alkateari, koherentzian eta kontsentsuan oinarrituriko aurrekontu berri batzuk egin ahal izateko. Minorian agintzen duena eta aurrekontuen inguruko negoziaketa era unilateralean apurtu duena EA dela gogorarazi nahi diogu alkateari. Gure desadostasuna puntu hauetan oinarritzen da: Atallu: diru publikoaren onuradunak partikularrak izan daitezkeela uste dugunez, diru partida hori finantziazio afektatu moduko gastu gisa azaltzea nahi genuen,

baina ez dute horrela egin nahi izan. Defizit handia. Usurbil 15 urtez hipotekatu dute eta legealdi osoan ezin inbertsio gehiagorik egin; udal langileak gutxiestu egin dituzte, ez da KPIren igoera minimoa ere aurrikusi; Emakumea, Berdintasuna eta Integrazioa departamendua desagerrarazi egin dute; Kirolan eta Gazterian ez da programa espezifikorik aurrikusi; Hirugarren Adinekoen senideentzako formazio programarik ez da ageri; pertsona hauen etxebizitzak egokitzeko planik ez da aurrikusi...

11

UHL: “Finantziazio plan berezia eskatuko du”

L

ehenik, agintean dagoen EAk eramandako metodoa salatu nahi dugu. UHLk eskaera aspaldi egin zion arren, plenoa baino 5 egun lehenago jaso du proposamen... itxia. Ilegalizazioaren kontra (!) dauden alderdiek -EAJ bidelagun izan baitu honetan-, 1.182 usurbildar baztertu dituzte berriro, inolako erreparorik gabe. Iazkoarekin alderatuta, igoera nabarmena da: Atalluko eta Zubietako B.O. etxeen partidak kenduta (Udala bitartekari izango baita bietan), ia %50 (5.865.000tik 8.759.000 eurora). Finantziazio plan berezia eskatuko du horrek eta beldur gara, datozen urteetarako Usurbilgo herria zorpetu eta erabat hipotekatuko ez duten. Lehendik abian edo aurrikusita zeuden gastu eta inbertsioetatik (Kultur Etxearen ekipamendua, Potxoenea, San Inazioko errotonda...) ez dago proiektu handirik, Artzabalgo zahar-egoitza kenduta. Hori bai, atal batzuetarako igoera nabaria izan da, adibidez, Udala dotoretzeko, protokolo gastuetarako, zinegotzien dieta eta ordainsarietarako... Langileek, aldiz, ez dute aurten inolako igoerarik izango eta gainera, lanpostu batzuk, nekazal teknikariarena, esaterako, desagertu egingo dira. Zerbitzuen pribatizaziorako joera nabaria da, udal-autonomiaren kalterako. Gazteak “ahaztuak” eta euskararentzat, berriz, dirua bai, baina korporazioaren funtzionamendua inoiz baino erdaldunagoa.

PP alderdia ere, aurka

A

lderdi guztiengana jo dugu udal aurrekontu berrien inguruko iritzia jaso asmoz. Edizio honen amaieran, ez zaigu alderdi popularraren iritzia iritsi. Dena den, otsailaren 24ko plenoan, PP alderdia aurrekontu proiektuaren aurka azaldu zen. Manuel Michelenak, Alderdi Popularreko zinegotziak, aurrekontu hauek Udalaren zorpetzea ekarriko zutela adierazi zuen plenoan bertan.


12

ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Espainiako Gorteetara begira B

eti hauteskundetan. Bat amaitu orduko, bestea dator. Martxoaren 14an, igandea, Espainiako Estatuko Kongresu eta Senaturako Hauteskunde Orokorrak egingo dira. Eta sei hilabete barru, Europako Parlamenturako bozketen inguruan hitz egin beharko dugu. Kongresuak eta Senatuak Espainiako Estatuko Gorte Nagusiak osatzen dituzte, eta gorteak dira legeak egiteko eta Gobernu Zentralaren jarduera kontrola-

tzeko parlamentua. Diputatuen Kongresua 350 diputatuk osatzen dute eta horietatik 6 Gipuzkoan aukeratuko dira. Bestetik, Estatu osoan, guztira, 204 senatari aukeratuko dira, eta horietatik 4 Gipuzkoari dagozkio. Beste behin ere, Alderdien Legeak eragin zuzena izango du hauteskunde hauetan. Alderdi Popularrari ere iritzia eskatu diogun arren, edizio amaieran ez dugu alderdi honen erantzunik jaso.

Gure politikariek zer diote?

1 2

Zure alderdi politikoak zein aldarrikapen defendatzen ditu hauteskunde hauetan?

ETAk, Catalunyarako aldarrikatu duen su-etenarekin, hauteskunde kanpaina baldintzatu du. Zein da zure balorazioa?

1. Herri honek eraso latzak ezagutzen ditu, ilegalizazioa, apartheida, egunkarien itxiera, torturak, espetxeak gainezka,... Egoera honetan ez du balio Madrilera alderdi gisa joateak, hori 25 urteotako eskema errepikatzea da eta gaurdaino ez du balio izan gatazka politikoa konpontzeko. Gu herri gisa indarrak bildu eta Madrilen aurrean autodeterminazioaren alde egin nahi dugu. Horrek ekarriko dio herri honi benetako justizia, bakea eta konponbidea. 2. Su-etena albiste ona da Catalunyarentzat, Euskal Herriarentzat, eta gatazka gainditu nahi duen edonorentzat. Su-etena ETAk Bergarako Proposamenaren inguruan erakutsitako borondatearen beste adierazpen bat da. EA, EAJ eta

1.- Bost arlo nagusitan banatzen ditu: “Baketze eta normalizazio politikoa; bizikidetza marko berri bat; garapen iraunkorra eta ingurumenaren babesa; sektore politikak; eta, Euskal Herriaren presentzia nazioarteanâ€?. Programa osoa aurki daiteke www.ea2004.net helbidean. 2.- Giza eskubideen betetze partzial baten berri ematea izugarrizko aberrazio etikoa da. Aldarrikapen horrek Catalunyako ezker independentismoari 1998an euskal abertzaleok jaso genuen labankada berbera ematea da; eta laguntza bikaina, gobernu espainiarrari, JosĂŠ MarĂ­a Aznarri eta

3

Alderdien Legeak, berriz ere, sentsibilitate sozio-politiko bat utzi du jokoz kanpo (Usurbilen nagusi den sentsibilitatea). Bidezkoa iruditzen al zaizu?

4

Irakeko gatazkak eraginik izango al du azken emaitzean?

Aralarren jarrera ez dugu ulertzen, neurri gabeko hipokresia besterik ez baitute erakutsi. Noiztik ematen dute su-etenek beldurra eta nazka? Su-etena elkarrizketaren aldeko urratsa da, hau da, konponbidearen eta autodeterminazioaren aldeko urratsa. 3. Herri honetan alderdi bat legez kanpo dago, ehundaka plataforma baliogabetuak daude, eta milaka herritarren eskubide zibilak ukatuak daude. Egoera hori antidemokratikoa da eta besteek politika egiten dute ezer gertatu ez balitz bezala. Eta, gainera, herriaren borondatea errespetatu gabe. Martxoaren 14an bozkatzeko aukera bilatu nahi dugu, herritarrek Bergarako Proposamena bozkatzeko aukera izan dezaten. 4. Ojala eragingo balu!

espainiar eskuinari. 3.- Alderdien Legea, hauteskundeetan hainbat aukera politikoak ezin parte hartzea eta presoen bergizartaratzea ukatzea (urrunketak, hirugarren gradoak ukatzea, ikasketak zailtzea) bizi dugun inboluzio demokratikoaren adierazle dira. Euskal gizartea desestabilizatzeko eta amorrua areagotzeko ahalegina da. 4.- Ez du eraginik izango. Abertzaleok gerraren aurka gaude eta boto konstituzionalista espainolak beste lehentasunak ditu.


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

1. Labur-labur esanda, EAJ-PNVk Euskadin eta Espainiako estatu osoan bakea eta normalkuntza politikoa lortzearen aldeko lana egingo du orain arte bezala. Bortxakeriaren ezetza eta PPk ukatzen dituen giza eskubideen defentsaren alde lan egingo dugu besteak beste, eta gure diputatu eta senadoreak Madrilen ere, Ibarretxe planaren enbaxadoreak izango dira. 2. ETAk ez du herri honetan inor ordezkatzen, beraz, garbi dago zer egin behar duen: desagertu. Behin eta berriro esan dugu ETAk desagertu egin behar duela. Zeini laguntzen dio ETAk Carod Roviraren kontra eginez? Hori ere garbi dago, PPri laguntzen dio. Zergatik nahi du ETAk PPk gehiengo absolutua lortzea? Hori da ETAren azken komunikatuak agerian utzi 1. Hauteskunde hauetarako gure programa oso zabala da. PPren zortzi urteko gobernuak egun bizi dugun giza zein politika mailako haustura ekarri digu. Gure lehentasunak hauek dira: genero biolentziari aurre egiteko lege integrala. Gazteak independizatu ahal izateko, ahalik eta babes ofizialeko etxebizitza gehien sustatu; instituzio arteko harreman normalizatuak berreskuratu; pensionistei bizi kalitate duin bat eskaini, emigrazio ilegala konpontzeko hitzarmen internazionalak egin eta abar luze bat. 2. ETA egiten duen oro bezala, protagonista izan eta desestabilizatzeko egina dagoela. ETAri alderdi demokratikoen arte1)Batetik, autodeterminazio eskubidea. Bestetik, arrisku bizian dauden askatasun demokratikoei eustea eta horietan sakontzea. Eta jakina, gatazka konpontzeko bideak jartzea: suetena eskatu behar zaio ETAri, distentsioa eta giza eskubideen errespetua gobernuari, eta gatazkan korapilatutako guztien amnistiarekin bukatu behar da prozesua. Eta ezkerreko aldarrikapenak: Euskal Herria ezkerretik da gure kanpainako lema.

13

duena beste behin ere, ETAk eta PPk elkarri laguntzen diotela. 3. EAJ-PNVk erabateko desadostasuna erakutsi du alderdi politiko bat zein beste legez kanpo uzteko Espainiako gobernuak onartu duen legearekiko. Ez gaude lege horren alde, eta horregatik Kongresuan euskal abertzale talde indartsua izatea oso da garrantzitsua, irmotasunez eta ahots propioz bidegabekeriak sala ditzagun. 4. Beste behin ere, Aznar jaunak gizartearen gehiengo handi baten nahia ez du entzun nahi izan. Berriro ere entzungor izan da Espainiako gobernua. Gizartearen gehiengoari uko eginez, Aznar presidenteak, Bush jaunarekin batera milaka hildako utzi dituen -eta oraindik utziko dituen- gerra bati ekin dio. ko elkarrizketak eta akordioak ez zaizkio interesatzen. Horregatik elkarrizketa demokratikoaren aldeko edozein urrats zapuzten saiatzen da. 3. Bidezkoa al da udal korporazioko hiru zinegotzi eskoltarekin ibili behar izatea, eta sentsibilitate sozio-politiko horren zati batek egoera hori ez gaitzeztea? 4. Zoritxarrez uste dut ezetz, askori gerra hau urruti harrapatzen dio. Horietako askok Cousoren alargunarekin hitz egin izan balute, edo Biolentziaren Aurkako Emakumeen Sare Internazionalekoekin hitz egin izan balute, jakingo zuten gudak biktimengan eta senideengan sortzen duen izua. 2)Bai, neurri batean. Gure ustez, ez dio batere onik egin aldarrikapen horrek Catalunyako gobernuari, eta gutxiago ERC eta Carod-Rovirari; bai, ostera, PPri. Dena dela, baikorrak izan gaitezen eta pentsa dezagun hemen ere ez dela urruti suetena. 3)Bidegabekeria ikaragarria izan da Batasunaren ilegalizazioa. Denok bat egin behar dugu lege hori atzera botatzeko. Edozein modutan, ez da zentzuzkoa horren errudunak Aralarren bilatzea.


14

ETXEKO BERRI Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Udalaren esku geratu da Udal Fototekaren kudeaketa

U

rtarrilaren 31tik aurrera udal fototekaren kudeaketa Udalaren esku geratu da. Udalak NOAUA! Kultur Elkartearekin zuen hitzarmena ez berritzea erabaki du, beste irizpide eta lehentasun batzuk dituela argudiatuz. NOAUA! Kultur Elkarteak, berriz, ez du fototekaren proiektu honetan Udalak dituen irizpide berak eta beraz, NOAUA! Kultur Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak Udal Fototekan lanean ez jarraitzeko erabakia hartu du, nahiz eta Udalak argazki kopuru zehatz bat digitalizatzeko eta datu basean sartzeko eskeintza egin dion. NOAUA! Kultur Elkartea 2001eko maiatzean hasi zen fototekaren proiektuarekin Usurbilgo Udal Artxiboko Argazkien antolaketa eta digitalizazioa gauzatzeko bidean, Udalaren eskariz, Eusko Ikaskuntzak 2001. urtean egindako beka deialdiari erantzunez. Helburu nagusia Udaleko argazki guztiak digitalizatzea eta hauen oinarrizko datuak NOAUA! Kultur Elkarteak sortu duen datu basean sartzea izan da. Hala ere, ahalik eta zerbitzu osatuena emate aldera, NOAUA! Kultur Elkarteak bestelako ekimenak ere gauzatu ditu: Udal Fototekarako argazkiak modu egoki batean ikusteko datu basea sortu du, argazkiak kanpoan digitalizatzeko prozesua martxan jarri eta gauzatu du, Udal Fototekaren araudia onartzeko zirriborro bat aurkeztu du, udal fototeka herri-

FMren beste bi single

tarren zerbitzura jarri eta zabaldu du, argazki erakusketak antolatu ditu... 2001eko maiatzetik 2004ko urtarrila bitartean, NOAUA! Kultur Elkarteak lan eta esfortzu handia egin du fototekaren esparruan, bai herriari begira eta bai fototekaren oinarrizko funtzionamenduari begira. NOAUA! Kultur Elkarteak proiektu hau ezin izango zuen aurrera atera hainbat herritarren laguntzari esker. Beraz, lerro hauek aprobetxatuz eskerrak eman nahi dizkiegu fototekaren proiektuan lagundu duzuen guztioi, bai NOAUA!ko lagunoi eta baita herritarrei; izan ere, zuen laguntzarik gabe ezingo baigenuen ditugun milaka argazkiei buruzko datuak eskuratu. NOAUA! Kultur Elkarteak hasieran ezarritako helburua (udal artxiboko argazki guztiak digitalizatzea) bete gabe utzi behar izan du. Dirudienez, Udalak orain beste hainbat argazki digitalizatu eta prozesua eten nahi du. NOAUA!k, ordea, garbi dauka helburua ez dela argazki kopuru jakin bat digitalizatzea, gure kultur ondarea babestu, gorde eta ondorengoei ezagutarazteko balioko duen zerbitzu integrala eratzea baizik; informazioa bildu, jaso, gorde eta banatzeko prozesuak etenik izango ez duen zerbitzua sortu behar dugu. Hala ere, eta kopuruari erreparatuz, Udalaren erabakiarekin, zoritxarrez, NOAUA!k bere artxiboan dituen milaka argazki, hala nola hainbat elkarte eta herritarrek digitaliza-

2004ko egutegia Udal Fototekako irudiekin osatu genuen.

tzeko eskaini dizkiguten argazkiak, fototekatik kanpo geratu dira. Baina ez da hori etengo den prozesu bakarra, izan ere datu basean sartutako argazki bakoitzaren inguruan egin beharreko informazio bilketa sakona ere egiteke baitago. Une honetan fototekaren zuzeneko ardura Udalak du. Ez dakigu zer egingo duen Udalak hemendik aurrera. Guk, proiektoan sinesten dugu eta lanean jarraituko dugu etena ahalik eta txikien gerta dadin. Horretarako NOAUA!ko egoitzan arituko gara buru belarri, orain arte aritu garen moduan. Ezin dugu Udalak beste era batera pentsatzen duelako proiektu hau alde batera utzi. Guk gure fototekarekin lanean jarraituko dugu eta edonork ateak zabalik izango ditu bertan parte hartzeko edo laguntza emateko. Noaua!ko fototekak ateak zabalik ditu nahi duenarentzako. Noaua! Kultur Elkarteko Zuzendaritza Batzordea

Inauteriak iruditan

F

ermin Muguruzaren beste bi CD zozketatu ditugu noaua.com web orrialdeko erabiltzaileen artean. Aintzane Tena eta Josu Arruti izan dira irabazleak. Zorionak. Gogoan izan aldizkariaren bertsio elektronikoa zure e-postan bertan jaso dezakezula. “Jaso aldizkaria zure posta elektronikoan� izeneko atalean sartu. Hutsuneak bete eta hamabostero zure epostan jasoko duzu NOAUA! aldizkaria.

Beheruntz egin du mozorro jaiak. Aurten lau koadrila baino ez dira animatu. Egia esan, eguraldiak ez zuen asko lagundu. Dena den, nabarmentzekoa da mozorrotu ziren koadrilek zein Zumarte Musika Eskolak egindako ahalegina.


ETXEKO BERRI

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

15

Jasone Osoro, Asteon aldizkariko zuzendaria: “75.000 etxetara debalde iritsiko da Asteon”

O

tsailaren 27an hasi ginen Asteon banatzen. Lehen ale hura, NOAUA!ko bazkideen artean banatu genuen. Aurrerantzean, astero banatuko dugu argitalpen hau, doan, Usurbilgo etxe guztietan.

Asteon telebista programazioarekin lotu dugu. Baina hori baino gehiago izango da. Aurkeztu ezazu aldizkari berri honen profila. Jasone Osoro. Asteon astekariak hiru zutabe izango ditu. Batetik, zeuk esan bezala, Euskal Herrian gehien ikusten diren 12 kateen programazio aurrerapena egingo dugu. Parrilla osoa sartuko dugu, larunbatetik ostiralera arteko nondik norakoak zehaztuz. Era berean, eta aldizkaria den neurrian, Asteonek erreportajeak, elkarrizketak, albiste laburrak, publizitatearen inguruko berriak eta abar izango ditu. Beti ere telebistari loturikoak. Eta, azkenik, generoka ere landuko dugu informazioa: telesailak, kultura, entretenimendua, kirola eta txikiak. Horiek guztiak kolaboratzaileen iritzi artikuloekin osatuta. Zerk erakarri zaitu asteroko argitalpen berri honetara? Zein izango da zure ardura? J. O. Ni erredakzio buru izango naiz. Nire lana eta ardura da astekaria kaleratzea, lan-taldea koordinatzea, gaien

nondik norakoa zehaztea eta abar. Erronka polita iruditu zitzaidan hasieratik. Euskal Herrian aldizkari tematikoak behar dira, proiektuan sinisten dut eta telebista eta prentsa, biak ezagutzen ditut apur bat. Gustura heldu diot erronkari, lan talde polita osatu dugu eta ilusioarekin heldu diogu ibilbide berri honi. Badira antzeko argitalpenak merkatuan. Baina euskarazko lehena eta bakarra izango da Asteon. Oinarri sendoekin abiatu al da Asteon? Usurbilen ez ezik, non banatuko da Asteon? J. O. Proiektuan sinisten duen jendeak ematen dizkio Asteon-i oinarri sendoak. Hazia landatu da, lan-taldea hasia da hazia ereiten. Orain ikustear dago nolako fruitua emango duen. Dena dela, 75.000 etxetara debalde iritsiko da Asteon. Abiapuntua ez da nolanahikoa, beraz. Momentuz, NOAUA!, Aiurri, Karkara, Guaixe, Anboto, Barren, Maxixatzen eta Goienkaria aldizkariekin banatuko da Asteon hainbat herritan. Horrez gain, banaketa gune bereziak antolatuko dira Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña eta iparraldean. Astero-astero banatuko dugu Asteon. Telezaborraz ere hitz egingo al da?

Jasone Osoro idazleak zuzenduko du Asteon telebista-aldizkaria.

Zaborratik baino telebistatik gehiago izango al du? J. O. Asteon telebistari buruzko astekaria izango da eta telebistak, medio bezala, sortzen duen oro izango du hizpide: saioak, generoak (reality showak, telelsailak, informatiboak...), protagonistak... Asteon-ek horiek guztiak jaso eta landuko ditu era informatibo batean. Halere, helburu garbia dauka Asteon-ek: entretenigarria, informatiboa eta erabilgarria izateaz gain, kritikoa ere izango da.

Asteon, elkarlanaren emaitza Enpresa argitaratzailea: Herri Komunikabideak Kooperatiba Elkartea. Bazkide nagusiak: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa, Sakanako Guaixe, Durangaldeko Anboto, Debagoieneko Goienkaria, BeterriAiztondoko Aiurri, NOAUA!, Azkoitiko Maxixatzen, Elgoibarko Barren,… Bulego Nagusia: Abadiño, Topaguneak duen egoitzan. Zuzendari kudeatzailea: Jasone

Mendizabal. Erredaktore-burua: Jasone Osoro. Erredakzioa: Hamar pertsona guztira, kazetari, maketagile, zuzentzaile eta publizitate-saltzaileen artean. Orrialde kopurua: 48 orri kolorez. Aldizkariaren egitura: Hiru ardatz nagusitan banatuta: Magazina (aurkezle, aktore eta bestelako protagonistei eskainita), Iritzia (zinema, telesail eta bestelako generoei buruzko hainbat kolaboratzaileren artikuluekin) eta

Programazioa (parrilla egunez egun). Finantzaketa: Publizitatea bera izango da diru iturri nagusia (%50-55 erdiestea aurreikusten dute). Gainerakoa diru laguntza publikoen bidez. Zabalkundea: Usurbilen, etxe guztietan, NOAUA! Kultur Elkartearen ahaleginari esker. Tirada: 60.000 aleko tirada izango du zenbaki bakoitzak, poliki-poliki kopuruz igotzeko xedearekin betiere.


16

PORRUSALDA

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Bizi-bizi dago errauste-plantaren inguruko ika-mika

O

rain artean, birziklapen bidez eta konspostaje bidez errekuperatzen ez ziren hiri hondakinak San Markoseko zabortegiak irensten zituen. Baina zabortegiarenak egin du, ez du gehiagorako ematen. Alternatiba gisa, San Markos Mankomunitateak eta Foru Aldundiak errauste-plantaren aldeko apostua egin dute. Harrez gero, ika-mika handia dago errauste-plantaren (eta bere kokapenaren) inguruan. Gaikako bilketa, konpostajea... hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko teknikak dira. Baina arazoa gainerako hondakinekin dator. Birziklatu eta konpostaje bidez errekuperatzen ez den zaborrekin. Horiek nola desagerrarazi? Hori da konpondu beharrekoa. Konponbide gisa, San Markos Mankomunitatea errauste-planta ezartzearen alde azaldu da, Txingudiko Mankomunitatea eta Foru Aldundia bezalaxe. Urnieta kokaleku gisa proposatu zenean berpiztu zen errauste-planten inguruko ika-mika. Urnietan ez bada, non? Iñaki Castillo San Markos Mankomunitateko teknikaria da. Kokapenaren inguruan sortu den eztabaida ulergarria dela aitortu digu: “errauste-plantaren kokapenaren azterketa 10 herrien arabera egin genuen, guri San Markos Mankomunitateak duen arazoa konpontzea dagokigulako. Baina planta horren zerbitzua Gipuzkoa osoarentzat bada, logikoena da kokagunearen azterketa Gipuzkoa osora zabaltzea”.

Kokagunearen aukeraketa zerotik hasi da eta ekainean zehaztuko da zein lekutan ipini nahi den errauste-planta. Zubieta “hautagaien” artean dagoela behin eta berriz entzun eta irakurri dugu. Horren aurrean, Urnietan eman den giza-mobilizazioa bera ematen ari da beste hainbat tokitan. Errauste-planta ez bada, San Markos Mankomunitateko zein da alternatiba? da Iñaki Castillo, irudian Aukeratzen den herria aukeratzen gerentea eskubitara. dela, oposizioa beti egongo dela aitortu digu Iñaki Castillo adituak. Baina arguerrauste-plantaren alde egin dute. dioetara jo nahi du: “Errausketa-plantaBaita Foru Aldundiak ere. Iñaki ren aurkako taldeak beti aurka izango Castilloren esanetan, “ezagutzen dugu dira. Gaikako bilketa eta erreziklatzeazabortegi baten eragina, badakigu zein ren aldeko apostua egiten dutela esatea ez den errausketa-panta baten eragina, eta da nahikoa. San Markosen Plan guk bigarrenaren alde egin dugu”. Integralak ere hori dio. Baina ezin dira egiak erdizka esan. Prentsan irakurri dut Hiri hondakinen kopurua zaborraren %80a berziklatu daitekeela. Oso ondo. Baina gainontzeko %20are%3,13an igo zen iaz kin zer egingo da? Zabortegira botako al da? Hori ere alternatiba bat da, ba esan ka-mikak ika-mika, arazo handi baten dezatela. Zabortegiaren alde daudela. aurrean gaude. Eta arazoak konponbiAsko errekuperatu behar dela, gehiago de bat eskatzen du. Duela bi urteko datuebirzkiklatu behar dela... oso ondo. Eta kin parekatuz, iaz % 3,13 gehitu baitzen hori ere, zilegizko planteamendua da. hiri hondakinen kopurua. Gaikako bilkeErrauste-plantaren kokalekuaz hitz egin ta bidezko birziklapen kopurua handitu baino, zabortegien kokalekuaz hitz egin bada ere, San Markos Mankomunitatea dezagun. Eta ikus dezagun zein den osatzen duten udalerrietako biztanle herritarren erantzuna. Nire ustez, zabor- bakoitza urteko 472 kg hondakin sortzetegien aukera aztertzea atzera pauso han- tik urteko 478 kg sortzera pasa da. dia litzateke. Ezin da esan gaikako bilkeSentsibilizazio kanpainak beharrezkoak ta eta konpostajearekin dena konponduko dira. Baita guztion inplikazioa ere. Baina dela. Ez da horrela. Egi osoa esan, edo ez bien bitartean, nola desegin hiri hondakin esan ezer”. horiek? Hor dago koxka. Gipuzkoako mankomunitate guztiak

I

Peio Lozano, Arnasako kidea: “Alternatiba gehiago badira”

I

az 104.584 tona hiri-hondakin bota ziren San Markoseko zabortegira. Baina zabortegiak biziraupen mugatua du eta alternatiba gisa, errauste-planta proposatu da. Peio Lozano Urnietako Arnasako kidearen ustez, beste alternatiba batzuk aztertu beharko lirateke. Urnietarrak bakarrik kezkatu zarete, arazoa denei eragin arren. Egia da, sentsazio hori izan dugu. Baino egia da nahiz eta Urnietan jarri, gainontzeko bizilagun guztiei eragingo diela. Ikerketa zientifiko gehienen arabera, inpaktu larriena 25 kilometroko inguru batean ematen da eta inguru honetan Donostialdeko eskualde osoa sar daiteke, baita Nafarroako

iparmendebala eta Tolosaldea ere. Denborarekin, Diputazioak eman ez duen informazioa ailegatzean, orduan hasten dira komeriak. Errauste-planta egokia ez bada, orduan zer? Mila alternatiba gehiago badira. Diputazio berak aipatzen ditu bere plan orokorrean. Populazioa hezitu behar da kontsumo ekologiko eta arduradun batean, birziklatze prozesuetan ere sakondu behar da, gaikako bilketan ere populazioa hezitu beaharra dago. Konpostajea ez da martxan jarri. Biometanizazioa ez da behar bezala aztertu, etabar. Diputazioak, nahiz eta gizarte honekin hitzarmen batera ailegatu, ez du kunplitu ezer eta orain ez du inolako ardurarik nahi.


I Z E R D I PA T S E T A N

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Nahi eta ezin

di Demak jarraitzen dituztenentzat, aski ezaguna da Eusko Jaurlaritzak urtero antolatu ohi duen Superprestigio Saria. Aurten, Telleria izan da nagusi. Gatikan egin saioan, Telleria nagusitu zen 54 untze, 1/4 eta 4,86 metro egin ostean. Atzean utzi zituen Erlete (53 untz) eta Sistiaga (51 untze, 3/4 eta hiru metro).

E

Azken boladan ez du behar bezala entrenatzeko aukerarik izan, tartean istripua ere izan omen du. Baina marka hau- 18 urte bete aurreko marka nahi zuen Aimar tsi ez arren, usurbildarren berotasuna eta ezarri Irigoienek. animoa etxeratu zuen Aimarrek.

Arabako Iruña-Okara, Andatzakoekin batera

M

Irteera: martxoak 27, goizeko 7:30etan. Itzulera: martxoak 28, arratsaldean. Izen-ematea: Txiriboga tabernan, martxoak 20 arte. Ordainketa: 20 euroko fidantza. Mendiak: Martxoaren 27an, KanpezuKostalera (1234 m). Martxoaren 28an, 4 orduko mendi ibilaldia Valderejora. Zakua eta aislantea, norberak eraman beharko du.

Hurrengo saioak ESKUBALOIA Martxoak 6, larunbata Kadeteak: Usurbil KE - Amenabar Zarautz. PILOTA Berria Taldekako Pilota Txapelketa Aginagan Martxoak 13, larunbata Txaruta (Baztan) / Murumendi (Beasain).

Telf: 943 36 61 21

S up e r pr e s t i g i o S a ri a , T e l le r i ar e ntz at

I

lurra ez zen traba izan eta Aimar Irigoienen saiakerak lagun askoren arreta piztu zuen. Errezilgo harri jasotzaile gaztea bitan ahalegindu zen 200eko harria esku batez jasotzen, baina bietan kale egin zuen. Markak jartzen hasi zenetik eta Usurbila etorri arte, Irigoienek ez zuen saiakera bakar batean ere hutsik egin.

artxoaren 27ko astebukaeran Arabako Iruña-Oka ezagutzeko aukera paregabea dugu. Andatzak antolatu duen irteera honi esker, bertako parajeaz eta bertako gastronomiaz gozatu ahal izango dugu. Datorren alean xehetasun gehiago emango ditugu.

17

17:00etan Aginagako pilotalekuan. Antolatzailea: Andatzpe-Peña Pagola, Hernani eta Urnietako pilota elkarteak. Babesleak: Urnieta, Hernani eta Usurbilgo Udala.

MENDIA Arabako Iruña-Okara asteburu pasa. Irteera, 7:30etan, pilotalekuan. Izen-ematea, Txiribogan (martxoak 20 arte).

Alperroburu, 1

P eñ a g a r i ka n o , U r r e zk o Aiz k o la r i a txapelke tare n fina le an

P

eñagarikanok eta Txapartegik bikote ona osatzen dute eta ilusioz abiatu ziren Azpeitiara, Urrezko finalera. Baina Aizkolariaren Larretxea eta Mindegia sasoi bikainean dira. Bereziki, Donato Larretxea: bi aldiz irabazi du Binakako Urrezko Aizkora, eta horrekin batera, bakarkako Urrezko Aizkora eta Euskal Herriko eta Nafarroako txapelketak. Pal a p arti da ik u sg a r r i a Z ub iet a n

M

artxoaren 27an, larunbata, goizeko 10:00etan pala partidan lehiatuko dira Patxi Barazarkoa eta Jose Miguel Enkofratzailea. Alde bakoitzak 600 euro ipiniko ditu. Sarrera doan.

s

Bizkarra 1, 1.esk.

37 29 37 - 659 602789


18

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

N O A U A!

TXIKI

DBH2ko ikasleak Candanchun Esperientzia ahaztezina

O

tsailaren 1213an DBH 2ko i k a s l e o k Candanchuko eski pistetan izan ginen. Gelako jende ugarik ez zekien eskiatzen, beraz, esperientzia berria zen gehienontzat. Goizeko 5:30etan abiatu ginen elizaren aurretik. Urduri eta pozik gindoazen. Lehenengo egunean gauzak nahiko lasai, mantso joan ziren. Hango monitore batzuekin ikasten ibili ginen. Oso azkar eta ondo ikasi genuen hasiberriok, nahiz eta pistak oso egoera onean ez egon, elur faltagatik Arratsaldean, gure egoitza-

ra joan ginen, Jacara, hemen, dutxatu eta alde zaharra ezagutzera joan ginen. Ondoren, afaldu eta “txintxo-txintxo� lotara. Hurrengo egunean konfidantza handiagoa genuenean, azkarrago ibili ginen, monitoreekin batera. Eguraldi zoragarria izan genuen bi egunetan: gorrigorri eginda etorri ginen. Etxera itzultzeko autobusa 17:00etan hartu genuen. Eskiak utzi eta 21:00ak inguru Usurbila iritsi ginen. Autobusean kontu-kontari eta barrez egin genuen bidaia. Esperientzi berria eta ahaztezina izan zen denontzat.

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

TEL. 36 61 97

San Esteban kalea, 8

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55

Kafe berezia!

Telf: 943 36 27 70


MAJERAKO

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

KONDARRAK

19


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03

* Astegunetan bakarrik

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20

/ Zerbitzu berria, egunero

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54

* Astegunetan bakarrik

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09

/ Zerbitzu berria, egunero

Goardiako farmaziak Martxoak 5, ostirala E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Elizondo, Zumea 20 Andoain Martxoak 6, larunbata E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Martxoak 7, igandea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Martxoak 8, astelehena E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Zatarain Elizondo 6 Andoain Martxoak 9, asteartea E: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8 Andoain Martxoak 10, asteazkena E/G: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Martxoak 11, osteguna E/G: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Martxoak 12, ostirala E/G: De Miguel, Nagusia32 Lasarte Martxoak 13, larunbata E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil

Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

E:Egunez

G:Gauez

E/G:Egunez eta gauez

2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean

Urbil Donostia

07.10

G: Elizondo, Zumea 20 Andoain Martxoak 14, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Elizondo, Zumea 20 Andoain Martxoak 15, astelehena E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Martxoak 16, asteartea E/G: Gil, Nagusia 24 Lasarte Martxoak 17, asteazkena E/G: Acha-Orbea, Hipodromo 6 Lasarte Martxoak 18, osteguna E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil Martxoak 19, ostirala E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Oa, Kontzeju Zaharra 1 Usurbil Martxoak 20, larunbata E: Gil, Nagusia 24 Lasarte / Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Martxoak 21, igandea E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren Noaua! Martxoa As.

Ar.

1 2 8 9 15 16 22 23 29

Az.

Os.

Ost.

La.

3 10 17 24

4 11 18 25

5 12 19 26

6 13 20 27

Hurrengo alea

Ig.

7 14 21 28

Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76


Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

GAZI GOZO GEZA

Oharrak ETXEBIZITZA

Txerrimunik ordainetan lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556.

- Alokairuzko pisu baten bila nabil, Usurbilen edo inguruan, konpartitzeko. 696 993 089.

- Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. 647 220 966 (Mari Karmen).

- Kaxkoan etxebizitza bat salgai. 670 902762.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757 495.

- Pisua alokatu edo konpartitu nahi nuke. Nirekin harremanetan jartzeko deitu, 647 973 844. - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305.

Lan-eskaintzak

- Alokairuzko etxe baten bila gabiltza. 670 532 443.

- Martxan jartzeko prest dagoen kopiagintza eta grafika zerbitzuetako negozio batetarako sozioak behar dira (neskak nahiago dira). Interesatuak deitu Tf: 687470177.

- Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469.

- Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217.

- Bost pertsonako familia bat gara eta alokairuan dagoen pisu baten bila gabiltza Usurbil edo inguruko herrietan. 620646769. SALEROSKETAK / GARAJEAK

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Otsailaren 26an kolpea eman zidaten kotxean, Bordaberri Kalea eta Artzabalgo etxeen artean aparkatuta zegoen Renault Espace berdean. Argibiderik baduzu deitu iezadazu mesedez: 943 36 32 90.

- Garaje itxiak saltzen ditut Kale Nagusian: 30 m-koa, 18.000 euro. 15 m-koa, 7.800 euro. Telefonoa: 943 37 23 68.

- Duela gutxi koilarea galdu nuen Iturralde botikatik kaxkora bidean. Topatu baduzu deitu 943 36 11 15 telefono zenbakira.

- Citroen Saxo gorria salgai. 60.000 km, 7 urte. Garajean zaindua, motorra eta txapa egoera oso onean. 943 36 56 10.

- Urbilgo bus geltokian argazki marko handi bat tela puska bat “punto de cruz�-ean egina ahaztu genuen. Topatu baduzu deitu: 943 37 20 34.

- NITRO markako snoweko fijazioak dauzkat salgai, prezio interesgarria. Interesatuak deitu 653728059 telefonora. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Umeak zainduko nituzke, edozein ordutegian. 943 37 10 32. - Eskolan laguntzarik behar al duzu? Dei iezadazu 943 360 754 (Ana). - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko

21

- Urrezko pultsera bat galdu nuen Munalurra auzoan (Olarrondo inguruan). Topatu baduzu deitu 943 36 27 79 telefono zenbakira. - Zilarrezko brotxe bat galdu nuen San Esteban kaletik, okindegia eta supermerkatu bidean. Topatu baduzue deitu 943371237 telefonora. - Neska bat eskeintzen da edozein lanetarako. Deitu 943364659 telefono zenbakira. (Arantxa)

Zorionak Eneko! Martxoaren 13an gure gizontxoak 6 urte egingo ditu. Zorionak eta muxu pilo bat, etxeko guztien partez.

Zorionak Christian! Martxoaren 11n hamaika urte egingo dituzu. Zure guraso eta anaiaren partez, zorionak eta ondo pasa!

JAIOTZAK - Xabat Contreras Camino 2004ko otsailaren 20an. Txokoalde.

HERIOTZAK - Angela Arrillaga Mayoz 2004ko otsailaren 17an hil zen, 89 urte zituela. Txokoalde. - Jose Mari Alkorta Izagirre 2004ko otsailaren 23an hil zen, 78 urte zituela. Zubieta.

- Vicente Aguirrezabal Labayen 2004ko otsailaren 25ean hil zen, 53 urte zituela. Kaleberri. * Usurbilgo Bake Epaitegiko datuak.

Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98

ITURGINTZA

Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2004ko martxoaren 5a

Musikaren txokoa

Agenda MARTXOAK 6, LARUNBATA - EHNAren tramitazioa. Udaletxe aurrean, goizeko 11:00etatik 13.00tara. 3 argazki, errolda agiria eta adinez txikikoentzat famili liburuaren fotokopia behar dira. Kostua 15 euro. - Belodromoan ekitaldi politikoa, 18:30etan. Ondoren, Aitzaga elkartean, 21:30etan, kanpainako afaria. Menua: arrain zopa, langostinoak, arkumea saltsan, mamia, kafea eta kopa. Prezioa:20 euro. MARTXOAK 8, ASTELEHENA Elkarretaratzea errotondan, “Autodeterminazioa orain, Espainiar inposaketari ez!”. MARTXOAK 10, ASTEAZKENA Santixabel Jaiak bilera. 19:30an Udaletxean. MARTXOAK 12, OSTIRALA - Mitina frontoian, 20:00tan. - 22:00etan, Oiardon kiroldegian "Kutsidazu bidea, Isabel". Sarrerak Bentan, Bordatxon, Txiriboga eta Txirristran. Prezioa: 10 euro. NOAUA!ko bazkideok sarrera merkeago: 8 euro, baina bakarrik NOAUA!ko bulegoan.

KZGUNEA *OINARRIZKO INTERNETA (20 ORDU) Martxoak 15-29. Goizez, 9:00-11:00. Martxoak 22-Apirilak 3. 18:00-20:00. *NAGUSIWEB (10 ORDU) Martxoak 22-26. Goizez, 11:00-13:00. Martxoak 29-Apirilak 3. 16:00-18:00. MINTEGIAK -Zure finantza entitatearekin lan egin I, Martxoak 17 asteazkena. Goizez, 9:00-11:00. -Kz Guneko Foro eta Faq-ak, Martxoak 16 asteartea. Goizez, 11:00-13:00. -Bat-bateko mezularitza (Messenger), Martxoak 15 eta 16. Arratsez, 18:00-20:00. AZTERKETAK -IT Txartela, Martxoak 18 osteguna. Goizez, 11:00-13:00.

“Txukalda”, Morau kantariaren berriena

M

o r a u kantaria izan zen Gaztelupeko Hotsak disketxeak kaleratu zuen lehenengo kantautorea, 1996. urtean. Harrezkero, Euskal Herria luze zabalean bisitatu du “Kokakola lata bat” eta “Zipaio laztana” moduko kantuak

aireatuz. Batzuetan bakarrik, bestetan musikari lagunekin. Bere azkeneko diskoa -Amodio domestikoakkaleratu zuenetik lau urte luze pasa dira, baina Hernanikoa ez da geldi egon, bere inguruan talde finkoa osatu, kantu berriak egin eta beste disko batekin datorkigu oraingoan. Morau ta Agotak. Tartean da Joseba Agirresarobe, herriko baxujolea. Otsailaren 26an aurkeztu zen disko hau Donostian.

Egin kontu Santixabel jaiak prestatzeko bigarren bilera, martxoaren 10ean

M

artxoaren 10ean, asteazkena, jaiak antolatzeko bigarren bilera egingo da Udaletxean. Ilunabarreko 19:30an hasiko da aipatu bilera. Batzar hauek irekiak dira eta edonork har dezake parte. Martxoaren 10eko bilkuran, jaien egitaraua lotu nahi da. Egitarau-proposamen bat egina dago eta orain ekitaldi guztiak adostu eta behin betiko jai egitaraua osatzeko garaia iritsi da. Santixabel Jaiak prestatzeko lehen bilera otsailaren 11n egin zen. Udaletxeko liburutegian 25 lagun bildu ziren.

TABERNA-JATETXEA

Bilera udaletxean egingo da, iluntzeko 19:30an.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 177 alea by elkarmedia - Issuu