Skip to main content

NOAUA!! 176 alea

Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2004ko otsailaren 20a VIII. urtea - Usurbil, 176. zenbakia

Has dadila sagardo festa!

Matrikulazioa egiteko garaia iritsi da


ATARIKO

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Txirrikitutik

Argazkia: J.A. Lasagabaster. 1985. urte ingurua, Atxegalde. Jabetza: Luis Arnaiz.

D

uela 20 urte inguru Atxegalden auzo elkarte bat zegoen, Atxegaldeko Auzo Elkartea hain zuzen ere, eta elkarte bezala hainbat urtez ekintza desberdinak antolatu zituen, batez ere auzotarrei zuzendua: bidaiak, jaiak, antzerkiak, umeentzako ekintzak,... Elkartea bizirik mantendu zen urteetan giro polita egon zen auzoaren alde elkarlanean aritzeko ilusio handia jarri zuten auzokideei esker. Ondoko argazki hau 1980. urteko Atxegaldeko jaietan atera zuen J.A. Lasagabasterrek. Auzoko jaiak zirela aprobetxatuz, Kaleberritik Atxegalera doan bide berriaren, Alperroburu kalea hain zuzen ere, inaugurazioa ospatu zuten. Ekitaldia Atxegaldeko Auzo

HAIZEA

3

Elkarteak antolatu zuen, umore puntu bat jarriz. Bertan, auzo elkarteko zenbait kide, traje ilun, gorbata eta txapel dotoreekin ageri da. Argazkia zinta mozten duten unekoa da. Hona hemen irudiko protagonisten izenak: Juanjo Elkoro, Aingeru Orbegozo (auzo elkarteko lehendakaria), Agustin Gorriti, Luis Arnaiz, Eugenio Noriega eta Patxi Segurola. Ekitaldia doinu finez alaitzen, hirukote paregabea aritu zen: Joseba Aierbe, Jakoba Errekondo eta Joseba Tapia (atzean ageri dira). Tamalez, gaur egun Atxegalden ez dago auzo elkarterik baina tarteka horrelakoak gogora ekartzen baditugu, orduko oroitzapenak bizirik mantenduko ditugu bederen. Zaloa Arnaiz Ibarguren

OHARRA: Udal fototeka herritarren zerbitzura dago eta horretarako ateak zabalik ditugu bertako funtzionamendua ezagutzeko, argazkiren bat ikusi edo eta eskatzeko, herriko argazki zaharren bat udal fototekara digitalizatzera ekartzeko... Jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9’00etatik 14’00etara). Telefonoa 943 371951 eta e-posta: fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net Garai bateko argazkien bidez gure herria ezagutzeko aukera izango duzu. Anima zaitez!

Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 elkartea@noaua.com erredakzioa@noaua.com publizitatea@noaua.com Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea: Imanol Ubeda Publizitatea: Jon Rueda Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Jon Rueda, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza

4. Orr.

ZUTABEAN, AITOR LANDALUZE

6. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN 10. Orr.

SAGARRONDOTIK, PIL-PILEAN MATRIKULAZIO GARAIA DA Udarregi Ikastola, AEK euskaltegia, Haur Eskola... Matrikulazio garaian dira.

12. Orr.

HEMEN DA ASTEON ALDIZKARIA

15. Orr.

HOLLYWOODEKO IZARRAK INAUTERIETAN

16. Orr.

ESKUBALOI SENIOR TALDEA, KOPAN

17. Orr.

SANTA AGEDAKO KOPLAK NOAUA! TXIKIN

18. Orr.

1954KO KINTOEN BAZKARIA

22. Orr.

Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Bazkaltzen harrapatu genituen Haur Eskolako ikasleak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK ESAN Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Zutabea

Ihauteriak Aitor Landaluze Gure sukaldean zintzilik dugun baserri-egutegiak, ihauterien etorreraz ohartzean, bidea irakasten duten maisuetako baten elkarrizketa gogora ekarri dit. Bera Ioar Errepublikakoa da eta hango herri bateko plaza batean ginen, ihauteri gau batez orain dela urte batzuk. Zanpantzar mozorroaz jantzita zegoen eta bere ohiko seriotasun eta sakontasuna erabiliz, ospakizun hauetaz horrela mintzatu zitzaidan: “Hasiera batean neguaren iluntasunari eragindako garaipen bezala ospatzen zen. Negu gorri luzean sufritutako beldur eta oinazeen eragileaz libratzeko, ospakizun handiak egiten zituzten, benetako liberazioak izatera iritsiz. Geroago, naturatik ihes egin ahala, eguneroko bizimoduan, beldurtzen eta estutzen dutenen aurkako trufazko ospakizuna bihurtuz joan zen. Horrexegatik ere, askotan debekatua izan da, beldur eragile horiek umore gabekoak bai dira. Gaur egun ere, bi eragile horiek diraute ihauterien muinean; eragile bakoitzaren eraginaren proportzioak ondorioztatzen du, lekuz lekuko, ihauteri errepresentazio desberdintasunak. Hauexek dira beraz, pertsona-elkarte horrek pairatzen dituzten beldur estutasun eta bizi nahiak ulertzera eraman

gaitzaketenak.” Nik ez nuen erantzun. Nahikoa nuen entzundakoak ordenatzen, beraz isiltasunaz baliatuz, hitz egiten jarraitu zuen. “Dena den, nik bestelako ihauteria eskertuko nieke gaur egun agintzen eta estutzen duten zein gaituztenei. Modernitatearen (modernitatea hitza bekain keinu baten bidez azpimarratu zuen) azken maila! Mozorroa jantzi beharrean mozorroak kentzea, egunero erakusten digutena erantzi eta gure aurrean biluztu. Horrela, egunero beldurtzen eta estutzen gaituenaren benetako aurpegiak, gutxienez urtean lau egunez ezagutzeko aukera edukiko genuke. Guztiz terapeutikoa izateaz gain, egungo errealitatea ulertzen lagunduko luke; ....ba delakoa; ...gotzainen harreman pertsonalen inguruko teori modernistak; ...demokrazia santua; ...ezkerra; eskuina... eta baita poltsa eta politika ere! Azkeneko hori gehitxo iruditu zitzaidan eta “Bai zera” ahul kaxkar bat besterik ez nion erantzun; berak ez entzunarena eginez eta bere azken hitzek izan ohi duten malenkoniaz... “Sikiera; errealitatea, mozorro pila desberdinak gordetako aurpegi bakarra, gizaki miserablea, dela ezeztatzeko.”

Ika-mika

Informazioaren alde beti, gezurrarekin inora

A

sko idatzi dut, esan dituzuen gezurrak argitzen saiatu asmoz. Debalde. Borradore guztiak luzeegiak dira eta gutxi argitzen dute. Zuen etxean 5 urte, bizi dudanarekin eta beste motako injustizia sozialekin sufritutakoekin liburu bat atera daiteke. Gainera, egin duzuen mina eta nere arazoak ez dira konpontzen zuen mailan jarrita. Ezta bide judiziala hartzen, nahiz eta jende askok animatu nauen, eta noski, egina dagoela holako kasutan egiteko dagoena. Orduan, zikinkerei buruz, badago jen-

dea esateko nola zegoen egitan nere etxea zena eta edozein dago gonbidatuta nere etxe berrian kafetxo bat hartzera, ia zeozer berezi ikusten duen. Ezin dut ulertu, ni atera nintzenetik bi egun eta gero, nola iritsi zen egongela egoera horretara. Diruari buruz, inoiz ez dizut ezezkoa erantzun. Konsziente eta erresponsable naiz egoera pertsonal larri batek utzi dituen arazoak konpondu egin behar direla. Baina zuek, era penagarrian, gauzak bukatu asmoz, aspaldian nere abokatuak egin zuen eskeintzari mezprezua egin zenioten.

Dirua nire faborez? Bai. Ahaztu egin duzue jabeek betebehar batzuk dituztela? Zergatik kargatu behar izan ditut nere bizkarrean eta nere poltsikoan Repsolen errebisioak, kainerien konponketak, seguroak, betiko xaguak kentzea eta abar? Motza nola erori zara hain baju? Espero dut gauzak hemen gelditzea eta pertsona artean gauzak konpontzeko bide normalak bilatzea. Hori izan da beti nire asmoa. Ana I. Flores Rolin

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK ONARTU BERRI DUGUN ARAUDIA BETE BEHARKO DU. HALA EZ BADA, NOAUA!k IDATZI HORI EZ ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: martxoak 5. Idatzia ekartzeko azken eguna: Otsailak 27. e-posta bidez: erredakzioa@noaua.com


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Otsailaren 24ko plenotik pasako da aurtengo aurrekontu-proposamena

N

ormalean, urte hasieran onartu ohi dira udal aurrekontuak. Nahiz eta salbuespenak ere badiren, hori da garai idealena. Usurbilen, aldiz, otsailaren 24ko ohiko plenoan mahairatuko dira 2004ko aurrekontuak. Luis Mari Ormaetxea alkateak arrazoitu digu prozesu honen atzerapena. Datorren alean, gainontzeko alderdien balorazioak bilduko ditugu. Usurbilen zergatik atzeratzen ari da 2004ko aurrekontua? Hiru dira nagusiki arrazoiak. Lehena. Legealdi honetan udal antolaketa berritu dugu eta horrek eragin zuzena du aurrekontuan, partida berriak sortuz eta beste batzuk berrantolatuz. Bigarrena. Aurreko udal gobernuarekin ez da posible izan era normalizatu batean informazio trukaketa bat gauzatzea, eta beraz, apurka apurka joan gara jakiten lehendik zeunden konpromisoak zeintzuk ziren eta hauek etorkizunean duten inpaktoa. Hirugarrena. Aurrekontu hauek ahalik eta adostuenak izaten saiatu gara. Bakoitzak beren interesak azaldu ditu eta akordiotara iristea kostatu zaigu. Beste alderdiekiko hartuemanak nolakoak izan dira? Elkarlanerako jarrera sumatzen al duzu? Oposizioko alderdi guztiek aurrekontuetan parte hartzearen interesa azaldu dute. Hori positiboa izan da, nahiz eta prozesua luzatu. Azkenean, guztien nahiak ezin izan dira gauzatu baina udal ordezkaritza zabal batenak bai.

5

Udaltz ai n po stu rako lan-dei aldi a

O

tsailaren 23an amaituko da udaltzain postura aurkezteko epea. Euskarazko 3. hizkuntza-eskakizuna da betebeharreko baldintzerako bat. Informazio gehiago Udal Erregistroan (943 37 14 93).

g arb itzailea b ehar da

Otsailaren 24ko plenoan aztertuko dira aurrekontu berriak.

2004ko jarduerarako zeintzuk izango dira "proiektu izarrak"? Non xahutuko zenuke inbertsioetarako diru-partida? Xahutu hitza ez da egokia diru publikoaren erabilera desegokia aditzera ematen baitu. Aurrekontua azken urteetan osatu den garrantzitsuena da (ia 2000 miloi pezeta). Horrek gauza asko egiteko aukera ematen du; hemen esanguratsuena: Atalluko enpresariek lurrengatik zor dutena ordainduko dute hasierako jabeei, Zubietako pilotalekua bukatuko da, Zubietako babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira, Kultur Etxe berria bukatu eta hornitu, Potxonea eraikina berritu eta hornitu, Udaletxea eraberrituko da, San Inazio kalea eta glorieta berria, Arratzaingo ur depositora A単arbeko ura eramango da, Ikastolan (Agerialde) igogailu berri bat jarriko da, Santueneatik Berritzagoienera bidea argiztatuko da, Kiroldegian hainbat berrikuntza, proiektu berriak idatziko dira: Zahar Egoitza, Musika Eskola...

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55

E

raikuntza publikoak garbitzeko lanpoltsa osatu nahi du Udalak. Izena emateko epea irekita dago. Udal erregistroan jasoko duzu informazio gehiago. Lan-poltsarako aukeratuak diren langileen zeregina hau izango da: udal eraikinak garbitzea, zerbitzuaren arduradunak emandako erizpideak jarraituz, Udalak jarritako ordutegiaren arabera.

Ko nt ri buzi oa re n i nguru ko ho baria

K

ontribuzioaren zergari dagokionez, familia ugariak %50eko hobariaz baliatu daitezke.

Familia ugariei %50eko salbuespena. Subjetu pasiboak familia ugarien titularrak direnean, eskaera egin beharko dute udaletxean. Eskaerarekin batera, familia ugarien titulu eguneratua aurkeztu beharko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza zerbitzuak luzaturikoa, hain zuzen ere. Interesatuek, titulu eguneratua izapidetu gabe duten kasuan, Donostiako Intxaurrondo auzoko Txara 1 egoitzara zuzendu beharko dute lortzeko. Hobariaren eskaera eta aipatu titulua aurkezteko epea: 2004ko martxoaren 15era bitartean. Interesatuek epea amaitu ondoren eskaera egiten duten kasuan, hurrengo urtetik aurrera izango du eragina.


KALEJIRAN

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Aitor Alko rta

Bazterrik bazter, zulorik zulo

E

rroizpeko erreka zulo bazter ospel den pasabide hontan, maaaakiñat pasaizo izandako lekuba izango den, noski, ezkutuko arrantzaleak, udako beroei ihesi preskatzeko asmoz txapuzoi bat hartzera joaten direnak “ilegalki”, bikoteak, bakardadearen usainean... Garai batean, senargai maitemindu erromantikoren batek, geroxeago zeuden landare biberoetara ere egingo zuen bisitaren bat, garai hontan loratzen den kamelia landarerik ba ote zegoen begiztatzera, ostu eta gero bere panpoxari joan den larunbateko (San Balentin) egunez bere loreak oparitzeko. Aurrena kamelia bat oparitu eta kamelia oparituz kamelatu, seda lantegiaren paretatzarretan gorderik xirri batzuk eitteka... Ah! Ta lanak bukatu ondoren lehor txamar baleude eztarriak, Galone parian gora Andatzako bidea hartu ta hortxe den Bordatxuriko itturria, behar den bezala hidratatu eta indarberritzeko. Behin

asuntuba, onenetik ateratzen denean, gainbera hartuko den, Goiko Errotatik bera, zentraletik aurrera, Etxe Alai goikaldean dagoen frontoiraino. Indarrik geratzen bada, partidutxo bat bota eta aurrera, bestela Simoneneako trenpasuan geldialditxo bat egingo dugu, ikusiaz zenbat neska mutil, aitton amon, senar emazte, eta zakur pasatzen diren, denak ere, paraisuko airiak hartzera datozenak. Bejondeizuela!

Kaleberri

Usurbil Nafarroa zenekoa

Iñak i A g i r r e s ar o b e

H

ainbat esamesa esan diren arren, liburuek, historialariek eta batez ere Tomas Urtzainkik, Nafarroa osoa hartzen zuen eremua handia zenaren testigantzak baieztatzen dituzte. VIII. mendean gaur egungo zazpi herrialde, Errioxa, Burgosko eta Biarnoko zati handiez osaturik zen Erresuma, bere errege eta aginte juridiko jakin batekin. Gaur egungo Gipuzkoan Hernani izan zen izendaturiko lehendabiziko herria. Donostiak Iltzurun zuen izena eta Hernaniko auzo bat zen 1158. urtera arte, data honetan herri izaera eman baitzion Nafarroa Erresumako Antso Azkarrak. Beraz, eremu honetan gaur egungo Usurbilgo lurrak zeuden, baina herri izaerarik eman gabe. Gure herriaren izendapena 1371.urtean izan zen Señorio de Belmont izenarekin eta hau Gaztelako Enrike II Erregeak egin zuen, dagoeneko Gaztelako Erresumaren menpe baitzegoen.

Nafarroako Erresumaren datarik garrantsitsuena 1200.urtea izan zen Gasteiz menperatu baitzuen Gaztelako Erresumak 8 hilabeteko guda bortitz baten ondorioz. Data horretan gaur egungo Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako lur eremuak galdu ziren, hau da, Nafarroako zati garrantsitsu bat. Gazteizen Nafarroako Martin Ttipia agintariak ezin izan zion setioari aurre egin. Datu esanguratsu bat aipatzeko ere Donibane Garazi, Iruñea, Gasteiz eta Donostia Nafarroako Erresumako erregeek izendatu zituztela. Bukatzeko, Errioxako Najeran (euskaraz Naiara) lau errege nafar daude ehortzirik eta Burgoseko Oñan beste hainbeste.


KALEJIRAN

K

aixo denoi berriro ere! Otsaila iristearekin batera, kronika idazteko momentua ailegatu zait, beti bezala nik espero nuena baino goizago. Urteko bigarren hilabete honi, beste izen ugariren artean, katu hila ere deitzen zaio, eta Kalezarren nabarmen da zergatik. Urte sasoi honetan sekulako marruak eta miauak entzun ohi dira, gehienbat gauerditik aurrera. Askotan, katuek ateratzen dituzten hotsak haur jaio baten negar zotinekin erraz nahastu daitezke, benetan fenomeno kuriosoa da eta tarteka entzuten jartzeko pazientzi apurra hartzea merezi duena gainera. Egia esan, gure hauzoko katu “populazioa� zenbaterainokoa den ikusita, horrelako musika emanaldiak maiz entzutea ez da batere harritzekoa. Kalezarren dauden katuak errolda egiteko orduan kontuan hartuko balira zalantzarik gabe Kalezar bera litzateke Usurbilgo auzorik handiena, edo Usurbil Kalezarko auzorik handiena?

Nere buruari gero eta maizago egiten diodan galdera da hori, eta bide batez, kronika honetan jorratu nahi dudan beste gaiarekin uztartzeko aitzakia modura oso ondo etorriko zaidana. Azken NOAUA!n aipamen bat egiten zen Kalezarko “labaderoari� buruz, alegia bota egin behar ote zuten edo. Bada jadanik bota dute. Garai batean, Kalezarko familien eguneroko bizitzan arropa garbiketa edo gobara egiteko ezinbestekoa zen elementu nagusi hori, gerora auzoko ondare historikoaren sinbolo gisa geratu den hori, desagertu egin da. Urte gutxi batzuren bueltan gauzak nola aldatzen diren! Horren lekuan eskilara batzuk egingo omen dira. Usurbilen egin berri diren etxebizitzetatik hasita, erreka sahiestuz auzoraino iritsiko direnak. Esan dezakegu Kalezar eta Usurbilen arteko zilborrestea izango dela. Baina, non bukatzen da Usurbil eta non hasten da Kalezar? Bietako zein da ama eta zein haurra?

Inauteriak gainean

S

an Balentin, egun berezia bikote askorentzat, detailetxoren batekin zorionak eman ahal izateko elkarri, modu bitxia izan liteke arrosa bat oparitzea edo lore sorta bat, edo beste edozein opari polit. Baita bazkari edo afari erromantiko bat, gustoko jatetxe batean eta hainbat mobil sakelean dabiltzan horietakoekin mezu samur bat ere izan liteke edo posta elektronikoen bidez eta karta edo poesia baten bidez. Beraz, mila moduta izan liteke berezitasun bat emateko bidea edo aukera. Badira esaten dutenak egun hori oso komertziala bihurtu dela, eta maitasuna elkarri egunero erakutsi behar dela eguneroko zereginetan. Agian arrazoirik ez zaie faltako, baina horrela jarriak daude egun bereziak eta hau ere beste asko bezala. Egun seinalatua bihurtu zaigu eta ondorioz eskeintza zabalak topa ditzakegu toki desberdinetan, beraz zorionak, bikote guztiei. Bestetik esan behar, Inauteriak ere gainean

ditugula eta jendea prestaketa-lanetan hasia dela. Eguraldi hotza izango dela diote, eta hobe izango da mozorro potoloak prestatzea. Ea auzoan ere animatzen garen. Hollywood-etik begira diseinatutako jantziak ea izaten duten, kolore edo bizitasuna. Ondo pasa eta animatu gazteak, urtean behin direla!

An do n i Udabe

At xe g a l d e

Katuak... eta kontu serioagoak

7

Kalezar

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Maria Jes us Urbie ta


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

P a ko Ag ud o

Gurasoak parkearen egoeraz kexatu dira G

aurko honetan, auzoko haurren gurasoek azaldutakoa kontatzera natorkizue. Aspaldian beraien nahia adierazteko gogoz daude eta: azkenaldian, NOAUA!n bertan argitaratutako zenbait argazki oso politak iruditzen zaizkigu (etxe berrien aurrean ezarritako parke eta jolasguneak, Zubietako pilotalekua‌). Baina guk auzoan daukagunarekin ez du zerikusirik. Badirudi gure auzoaz ahaztuta daudela; gure jolastokira gerturatzea nahikoa da horretaz jabetzeko. Lotsagarria dela deritzogu, erabat izorratuta dago, egoera tamalgarrian dago. Ez da kexu hau azaltzen dugun lehen aldia, orain bost urte egoera okerragoan zegoen oraindik eta jolas tokia jartzeko sinadura mordoa bildu arren, ez zuen ezertarako balio izan! Kalezar auzoko jolastokiko zenbait gune ez botatzearren (etxeak eraikitzeko kendu zituzten), handik hona ekarri zituzten. Jada lau hilabete daramagu zaburik gabe. Zabuak zintzilikatzeko egitura konpondu zuten eta zabuak eraman egin zituzten konpontzeko asmoz. Oraindik ez ditugu ikusi! Eta euria egiten duenean‌ putzuz josten zaigu dena, bainu jantzia janztea besterik ez zaigu falta igerileku bat balitz bezala ibiltzeko. Ez daukagu estal-

perik eta haurrak autobus geltokitik hartu eta zuzenean etxera eraman behar izaten ditugu, ez baitute jolasgune estalirik. Ez gara taberna batean sartuko haur guztiekin, ezta? Ez dugu uste haurrentzat, ezta tabernariarentzat zilegizkoa denik. Zer esanik ez, argiari dagokionez, iluntzean, han ez da ezer ikusten! Eta badakigu neguko arratsalde hauetan, berehala iluntzen duela! Ez dakigu jaramonik ez egiteko arrazoia non dagoen. Santueneko auzokideok beste auzokideen eskubide berak ditugu, ezta? Haur kopurua ere, kontuan hartzeko modukoa delakoan gaude, haur gutxiago dauden auzoetan (Txokoalde, Zubieta, Aginaga, San Esteban‌) ere bada jolasleku bikainik! Hemen azaltzen duguna aintzat hartzea espero dugu, kexu hau azaltzeak zerbaitetarako balio izatea, alegia. Gure seme-alabek besteenak bezala gustora jolasteko eskubidea dutenez, aukera hori eskaintzea nahi dugu. Jakin ezazue auzoko bizilagunak hemen bizi garela (herriko erdigunetik urrunago dagoen auzoa izanik, arratsalde gehienak hemen pasatzen ditugu), eta ez gaude gure egoerarekin batere ados. Ez al dugu jada nahikoa itxaron?

Urdaiaga

Andatza magaletik

Sara Laz kan o

A

gian pentsatuko duzue San Estebandarrok ez dugula ezer berririk esaten, eta beti berdinaren inguruan aritzen garela. Baina gaurko honetan niri tokatu zait goi alde honetatik hemen gertatzen denaren berri ematea, eta egia esan ez da erraza, eta gehienetan gertatzen den bezala, betikoa datorkit gogora. Santuenetik gora datorren bidean argirik ez dagoela aipa dezaket, adibidez, eta kontatu nolakoa izaten den neguko arrats ilunetan, zazpirak aldera, bidean gora kotxez abiatzen direnen egoera. Izan ere, argirik gabe egoteari, sendategikoen igoera gehitzen baitzaio eta bertokoak, txarrenean, ohitu bagara ere, egunen batean arazo larriren bat izango dugu; eta orduan, jada, beranduegi izango da. Bestetik, eta poz handiz, kontatuko dizuet azken egun hauetan, egin dituen eguraldi ederrak direla eta, bizitasuna iritsi dela eta parkea,

berriz ere, betetzen hasi zaigula. Egunero ikus genezakeen nolanahiko jendea parkean, eguraldia lagun, denbora pasa ederrean. Batzuk txakurrekin jolasean (hauek izaten dira parkea zakur kakez josita uzten digutenak), beste batzuk, mahai batean lasai eserita, kontu batzuk esaten, irri eta jolas artean, otsailak gutxitan eskeintzen dizkigun egun eguzkitsu horietaz disfrutatzen. Eta asko izan ziren, paisaia aprobetxatuz, oinez bueltatxo bat ematera hurbildu zirenak ere. Hala ere, baziren apur bat bildurtu zirenak ere, auzotarrak, udako gau goxoetan parke inguruan izaten den soinu eta burrunbak berriz etorriko ez ote ziren erreguka. Eta horrela pasatzen dira egunak Andatza magal honetan, motel-motel, gora-behera gehiegirik gabe. Baina, beno, hobe horrela eta ez berri txarrak emanez.


KALEJIRAN

Liburuetan eta Interneten

A

ginagari buruzko datu historikoak ezagutu nahi zituenak, duela gutxi arte, liburuetara jo behar zuen. Orain Interneti esker, etxetik bertatik gerturatu gaitezke Aginagaren historiara. Noski, horretarako, ordenagailua eta Interneterako konexioa behar da. Baina gero eta gehiago dira baldintza horiek betetzen dituuztenak. Ez dakit, ordea, Interneten ibiltzeko ohitura duten horiek, noaua.com webgunean sartu ote diren. Besteak beste, honako informazioa irakurri daiteke bertan: Zubietarren antzera, Aginagak ere antzinako instituzio propioa izan zuen, komunitatea izan zen. Maiztergoan utzitako etxe eta lurrak zaintzeaz gainera, aginagatarrek Irisasi mendian dituzten eskubideak defendatuko dituzte nagusi desberdinen aurrean auzi luze eta korapilotsuetan. Epaitegiak eskubide horiek gordetzearen alde agertu dira beti. Komunitatean Urdaiagako baserri askok ere parte hartzen dute. Hortik azaldu beharko litzateke, beharbada, bi auzo horiek betidanik izan duten senidetasunezko harremanak.

Web gunean topatu dudan informazoaren arabera, Donostiari 1.180an emandako foruetan Aginaga ere barruan sartzen da. Usurbil sortu eta, Zubieta eta Urdaiaga baino lehenago integratu zen bertara, baina administrazio independenteari eutsi zion denbora batez. Erabat parroki independentea du, hilerri eta guzti. Liskar franko izan zituen aurrena kalezartarrekin eta, ondoren, Kaleberriarrekin udal kudeaketa zela medio. Gauza jakina den arren, merezi du ontziolen historia gogora ekartzeak. Garai batean Mapilen erregearen ontziolak kokatu ziren, Irisasiko egurrez eginiko itsasontziez erregearen armada hornitzeko. Badira Kolonek ameriketara eramandako Santa Maria ere bertan egina zela diotenak, "Maria Galanta" omen zeritzan. Felipe Ivak bere alaba Luis XIV Frantziako erregearekin ezkontzera ekartzen duenean, Bidasoan gondola baten aginean emango dio alaba errege frantziarrari. Gondola oso dotorea da eta adornu bitxiez horniturik, eta hori ere, Mapilen egina.

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Oxkar Sa nta m aria

Hau da hau marka, nahi eta ezin! olitikariei ahoa hitz politez betetzen zaie, herritarrei beraiek ere egiten ez dutena eskatuz; denok birtziklatu behar dugu gure natura era egokian zaintzeko, denon esfortzuarekin lortuko dugu,... baina badirudi naturak ez duela zubietarron lankidetzarik behar, eta bestela ea nork dakien zein arrazoi dela eta, zubietarrok oraindik gure plastiko eta metalen materialen poltsarekin kotxean bidaiatu behar dugun Santuene, Txikierdi edo Lasarteraino. Birtziklatu nahi eta ezin herrian bertan egin. Izan ere, ziur politikariren bat izango dela pentsatzen duena zubietar guztiok behiak ditugula etxean eta ez dugula esnea tetrabrikean hartzen. Ez da oraingo kontua. Une honetan herria hankaz gora dugu obrak direla eta ez direla, eta ulertzekoa da mota honetako zerbitzuak ez egotea funtzionatzen bere % 100ean. Baina obretan sartu aurretik ere plastikoarentzako konteinarrik gabe geunden. Nola egin aurrera jendea-

Zubieta

P

Olatz D e Miguel

ren kontzientziazio lanetan herritarrei ez bazaie bidea errazten? Pentsatu nahi dut orain Zubietan herritar berriak izango ditugula eta mota honetako zerbitzuak gehiago garatu eta hobetuko zaizkigula. Espero dezagun. Bitartean poltsa hauek kotxean eraman beharko turismo pixka bat egitera.


10

PIL-PILEAN

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Aimar Irigoienek Usurbilen hautsi nahi du munduko errekorra

S

agarrondotik jaialdiaren aitzakiarekin, herri kirol festa ederraz gozatu ahal izango dugu otsailaren 28ko arratsean. Proba artean, munduko errekorra hausten saiatuko da Aimar Irigoien harri-jasotzailea. Esku bakarrarekin 200 kiloko harri errektangularra jasotzeko saiakera egingo du Aimar Irigoien gazteak. Aurreko errekorra Inaxio Perurenak ezarri zuen 180 kilorekin. Aimarrek 17 urte ditu eta historian zehar adin

M

artxa ederrean doa Sagarrondotik jaialdirako sarrera-salmenta. Beraz, badaezpada, aldez aurretik erosi. Gainera merkeago aterako zaizu. Aldez aurretik erosten baduzu, sarrera 15 eurotan. Bertan erosita, 18 eurotan. Sarrerak Txiribogan eskuratu ditzakezu. Baita inguruko herri hauetan ere: Donostian (Bilintx, Bukowski), Urnietan (Xauxar), Astigarragan (Kizki), Usurbilen (Txiriboga), Tolosan (Shanti), Oreretan (Arkaitza), Irunen (Eskina).

17 urte ditu Aimar Irigoienek.

horrekin inork ez du mota honetako harririk jaso.

Otsailaren 28an Herri Kirol festa Dema Plazan TXINGAK: (2 pertsona herri bakoitzeko) 50 kilo txinga bakoitzak. 3 minutuko 2 saiotan nork plaza gehiago egin. SAGAR ILTZATZEA: (Emakumezko 1 herri bakoitzeko) 25 sagar iltzatzea kizkiarekin. Sagar bakoitza metro 1eko distantziara. ZAKU LASTERKA: (3 pertsona herri bakoitzeko) Sagarrez beteriko zakuak (50kg). Erreleboka 9 buelta plazari INGUDEA: (Pertsona 1 herri bakoitzeko) 18 kilokoa. 2 minututan nork gehiagotan jo AIZKORA: (Pertsona 1 herri bakoitzeko) 2 kana erdiko moztea. Pinu egurra. TRONTZA: (2 pertsona herri bakoitzeko) 6 korte nork lehenago eman. Pinu egurra. HARRI-JASOTZEA: (Pertsona 1 herri bakoitzeko) 5 minututan 70 kiloko harri bola nork gehiagotan jaso. SOKATIRA: (8 pertsona herri bakoitzeko) Gehienez 650 kilo denen baturak. 3 tiraldi eta denak denen aurka. Proba artean, Aimar Irigoienen erakustaldia.

TALDEAK URNIETA, urdinez USURBIL, gorriz HERNANI, berdez ASTIGARRAGA, horiz

Sarrerak , aldez aurreti k, merkeago

PUNTUAZIO SISTEMA Probako lehena: 4 puntu Probako bigarrena: 3 puntu Probako hirugarrena: 2 puntu Probako laugarrena: 1 puntu Proba amaitu ezean: 0 puntu

K o n t ze rt ue n k a rp a , S a ga s t i a l de a u z o a n

A

ipatu kontzertuak Hernanin egingo dira, Sagastialde auzoan ipiniko den karpan. 10.000 pertsona biltzeko ahalmena du karpa erraldoiak. Jaialdiak jarraitu ez ezik, mokadu bat hartzeko aukera ere izango da. Janari-bokata karpa bertan izango da (oilaskoak, patatak...) eta sagardo kupelak ere ipiniko dira. Txozna gunea ere jarriko denez, eguna argitzeraino martxa ziurtatuta dago.

I n f o r m a z i o g e h ia g o, sa g ar r on do ti k. c om

B

estelako informaziorik jaso nahi baduzu, sar zaitez orrialde honetan: www.sagarrondotik.com

I n s t i t u z i o en b a b e s a

S

agardoaren Kultura sustatzeko antolatu du Elkarteak Sagarrondotik jaialdia baina Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak eta Usurbilgo Sagardogileen laguntza ere eskertu nahi dute antolatzaileek.

Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98


PIL-PILEAN

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Zurrumurruak zurrumurru, iragarritako taldeak arituko dira

A

zken egunotan, hasieratik iragarritako hainbat talde ez direla arituko zabaldu da herrian. Baina Sagarrondotik antolatu duten kideek esan digutenez, ez da talde bat bera ere atzera bota. Beraz, iragarritako talde guztiak izango dira Hernaniko karpan. Otsailaren 27an, Fito & Fitipaldis,

Fito Otsailaren 27an arituko da.

Su ta Gar, Reincidentes eta Orisha´s taldeak arituko dira zuzenean, gaueko 22:30etatik aurrera. Eta larunbatean Hernaniko karparen oholtza gainera igoko diren taldeak hauek izango dira: Fermin Muguruza & Kontrabanda, Ojos de Brujo, Kuraia eta Ari.

Orisha´s talde kubatarra ere, hilaren 27an arituko da.

11

Eskaintza zabala

M

usika saioak, bertsolariak, trikitilariak, dastaketa komentatuak, herri-kirolak... eskaintza zabala da. Herri-kirolen bilgunea, nola ez, Usurbilgo dema-plaza izango da. Parez pare arituko dira Usurbil, Hernani, Urnieta eta Astigarragako ordezkariak. Irudian, prentsaurrekoan parte hartu zuten lagunak; horien artean, Ibon Beristain Usurbilgo kultur zinegotzia, Real Sociedad taldeko Igor Jauregi eta Igor Gabilondo jokalariak eta Urnieta, Hernani eta Astigarragako udal ordezkariak, sagardogileak eta sagardoaren bueltan dabiltzan elkarteetako kideak.

Fermin, aldiz, otsailaren 28an.

Egitaraua, egunez egun OTSAILAK 26 OSTEGUNA INAUGURAZIOA URNIETAKO SAROBEN. Harrera ekitaldia, sagardogileak, Kofradiak eta Elkarteak aurkeztua. Real Sociedad, futbol taldeari “Sagardoaren Mezulariak” ikurraren ematea, Europan zehar Gipuzkoaren izena zabaltzen ari delako iaz eginiko lan onaren ondorioz. “Zaharregia, Txikiegia agian” olerki eta musika emanaldia (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda).

OTSAILAK 27 OSTIRALA MUSIKA HERNANIKO KARPA ERRALDOIAN. Fito & Fitipaldis

(Euskal Herria), Reincidentes (Andaluzia), Su Ta Gar (Euskal Herria), Orisha´s (Kuba). 12.000 pertsonentzako lekua duen karpa, Txozna guneak, disko jartzaileak, oilaskoak, bokatak, sagardo kupelak…

OTSAILAK 28 LARUNBATA HERRI KIROLAK USURBILGO DEMA-PLAZAN. Usurbil, Astigarraga, Hernani eta Urnieta arteko lehia ikusgarria: txingak, sagar biltzea, zaku lasterketa, ingudea, aizkora, trontza, harri jasotzea, sokatira... Sagardo dastaketa, taloak, txorixoa. 17:00. MUSIKA HERNANIKO KARPA ERRALDOIAN. Ari (Katalunia),

Kuraia, Ojos de Brujo (Kataluinia), Fermin Muguruza & Kontrabanda.

OTSAILAK 29 IGANDEA SAGARDO II. MOSTRA ASTIGARRAGAN. Goizean goizetik, 10:00etatik aurrera herrian barrena: Euskal Herri osoko 60 sagardogileren mostra, Euskal Herriko produktuen azoka, Sagardoaren museo ibiltaria 12.00etan “Kata Komentatua” Xabier eskutik. Kamio enologoaren 13.30etan Patxi Perez eta Iparraldeko dantzarien ikuskizuna “Dantza Piko”. 17.00etan bertsolariak: Mendiluze, Egaña, S.Lizaso, M.Lujanbio, trikitilariak.


12

ERREPORTAJEA Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Otsailaren 27an amaituko da Udarregi Ikastolan matrikulatzeko epea

U

surbilgo ikastetxe bakarra den aldetik, matrikulatu nahi duen ororentzat irekita daude Udarregi Ikastolako ateak. Xabin Aizarnak, Udarregiko zuzendariak, argi esan digu: “ezin dugu inor kanpoan utzi. Hori da gure helburua: lekua dugun bitartean, ahalik eta ikasle gehien hartzea. Orain arte ez dugu arazorik izan, horregatik ez dugu jatorri mailako lehentasunik ezartzen�. Gero eta ikasle gehiago Matrikulazio garaia da. Zein izan da azken urteotako bilakaera? Xabin Aizarna. Bi urteko umeei dagokionez, oso aldakorrak dira kopuruak. Oso lotuta dago erroldari, jaiotako ume kopuruari. Gainera, urte horietan, bi eskaintza jasotzen dituzte. Hiru urtekoan, eta orohar, Haur Hezkuntzan (HH) eta Lehen Hezkuntzan (LH) igoera oso nabarmena da.

DBHn, igoera-joera mantendu egiten da. Azken bost urteotan, bataz beste, hogeinaka igo da ikasle kopurua. Gero eta ikasle gehiago jasotzen ari gara. 0-16 urte bitarteko hezkuntzaproiektu bateratua garatzeko asmoa ez da berria, zertan daude gauzak? X. A. Oraingoz geldirik dago. Harremanak izan dira Udala, Haur Eskola eta Udarregi Ikastolaren artean. Baina arrazoi ezberdinak medio, oraingoz geldirik dagoen egitasmoa da. Kalitatearen alde Kalitatearen Legea ere hortxe da. X. A. LOCEren garapena dela eta, Ikastolen Federazioak antolatuta dauka mintegi iraunkor bat. Lege horren aurrean jarrera komun batzuk adostu beharko genituzke. Indarrean izan den LOGSE legeak zituen alderdi onak mantendu beharko genituzke. Baina ikastolak baditu bestelako kezkak ere.

Ikasle kopuruaren bilakaera azken urteotan Ikasturtea

2 urte

HH

LH

DBH

99/00

22

93

196

140

451

00/01

37

107

195

132

471

01/02

42

114

202

124

482

02/03

33

137

211

121

502

03/04

27

145

229

123

524

AEK euskaltegia

Goizez, arratsaldez nahiz gauez ikasteko aukera zabala

E

uskaltegiko matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du. Maila guztietan eman daiteke izena. EGA eta alfabetatze ikastaroak ere antolatzen dira bertan. Ordutegia malgua da oso: goizez, arratsaldez nahiz gauez. Gainera, langabetu, ikasle eta gurasoentzat matrikula merkeagoa da. Informazio gehiago telefono zenbaki honetan: 943 37 20 01.

Guztira

Azken urteotan, matrikulazioak gora egin du etengabe.

Etorkinen integrazioa Etorkinen presentzia gero eta nabarmenagoa da. Eskaera honi erantzuteko moduan al da Ikastola? X. A. Iazko ikasturtean, 17 etorkin genituen; adin eta jatorri ezberdinekoak. Iaz ez zen diru-laguntzarik izan. Aurten, Hezkuntza Sailak diru-laguntza batzuen deialdia egin du, bereziki, hizkuntza-errefortzuak emateko. Badirudi diru-laguntza iritsiko dela. 2002/2003an, gastu horri, gurasoen kuotekin egin zitzaion aurre.

Udarregi Ikastola

Matrikulazioa martxan Noiz: Otsailaren 16tik 27ra (biak barne). Ordutegia: Aldez aurretik deitu. Non: Udarregi Ikastolan. Telefonoa: 943 36 12 16. Nori dago Zuzendua: Edonori zuzendua. Ikastetxe bakarra denez, ikasle denak hartzen ditu Udarregik.

Lanbide Eskola

Udaberrian aurreinskripzioa, uztailean matrikulazioa

Z

ubietako Lanbide Eskolan izena emateko asmoz bazabiltza, lasai hartu. Aurre-inskripzioa ekainean hasiko da eta matrikulazioa uztailean. Aurrerago zehaztuko ditugu Lanbide Eskolako matrikulazioaren inguruko xehetasun guztiak.


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

13

Haur Eskolaren matrikulazio kanpaina, ordea, martxoaren lehenean hasiko da

E

uskal Herriko herrietako errealitatea aldatzen joan da azken urte hauetan, izan ere, emakumea lan merkatuan hasi denetik haurraren heziketan behar berriak sortu baitira. Hau dela eta, Usurbilgo Udalak bertako herritarren eskaerari erantzun bat eman nahi izan zion. Duela hiru urte, lehiaketa publiko bat egin zen eta egun lanean ari den taldearen ardurapean geratu zen Haur Eskola. Talde honek, beraz, hezkuntza ikuspegitik eskaintza berritzaile bat egin nahi du, eta egungo gizarte ereduan etengabe ematen ari diren aldaketei so eginez erantzun egokiak eta hezkuntza ikuspegi batetik koherentea izango dena praktikan jarri nahi du.

0-3 urteko haurrentzat Haur Eskola 0-3 urte bitarteko Usurbil zein inguruko herrietako haurrei zuzendua dago. Haur hauek hiru adin tartetan egongo dira bereiztuak 2.004/05 ikasturtean: 0-1 gela (2.004. urtean jaio eta jaioko diren haurrak), 12 gela (2.003. urtean jaiotakoak) eta 2-3 gela (2.002. urtean jaiotakoak). Urte osoan irekita Haur Eskola urte osoan irekita dago abuztuan eta jai egunetan izan ezik.

Bertako ordutegia goizeko 07:30etatik arratsaldeko 19:00ak bitartekoa da.

Zerbitzu integrala Zerbitzu pedagogikoa: Haurren beharretatik abiatuko den hezkuntza proiektu batean datza, haurra inguratua dagoen kultur girora egokitua. Aldi berean, haurrek txiki-txikitatik euskara ikas dezaten tresna edo baliabide egokiak eskeintzen dira. Jantokia: Haur Eskolak bi otordu eskaintzen ditu egunero; alde batetik bazkaria, eta bestetik merienda. Sehasketan dauden haurrei berriz biberoia eskeiniko zaie. Elikadura: Elikadurak haurraren garapen fisiko eta intelektualean eragina du, beraz, Haur Eskola honek elikadura egokirako apostua egin du. Horregatik, sukaldea eta sukaldaria Haur Eskola bertan daude. Erabiltzen diren elikagaiak, bertakoak eta urtaro bakoitzekoak izan daitezen ahaleginak egiten dira. Egun esku artean proiektu berri bat du Haur Eskolak, non aurrera begira kontsumitzen diren elikagaiak ekologikoak izateko helburua duen. Osasun eta atseden zerbitzua: Haur bakoitzaren adin tartearen beharrei erantzunez egongo da banatua. Adin tarte honetan atsedenak duen garrantziaz jabeturik, lotarako beharrezkoak diren tresnak eskainiko ditu.

07:30etatik arratsaldeko 19:00ak arte irekita izaten da Haur Eskola.

Go rak ada n ab ari a 2.001. urteko irailean ireki zituen ateak Usurbilgo Haur Eskolak. 12 haurrekin hasi eta 24 haurrekin amaitu zen ikasturtea. 2.002/03 ikasturterako 43 haur matrikulatu ziren. Gaur egun, berriz, 2.003/04 ikasturtea burutzen 58 haur daude. Gorakada nabaria izan da, beraz. Haur Eskolako kideek esker beroena luzatu nahi diete hasiera batean egitasmo honengan konfidantza jarri zuten familiei.

Haur Eskola (Kalezar)

Otsailaren 23an, aurkezpen ekitaldi irekia Aurkezpena: Haur Eskolan, otsailaren 23an, 19:00etan. Haur Eskola erakusteaz gain informazio orokorra eskeiniko da. Edozein zalantza izan ezkero, bertan izango du aukera argitzeko. Matrikulazio kanpaina: Noiz: Martxoak 1/ martxoak 5. Ordutegia: 16:30/ 19:00. Telefonoa: 943 37 40 61. Non: Haur Eskolan (Kalezar). Nori dago Zuzendua: 2002, 2003 edo 2004. urtean jaio eta jaioko diren Usurbil

zein inguruetako haur guztiei zuzendua. Hainbat ohar: - Plaza mugatuak direnez, lehentasuna usurbildarrak diren haurrek izango dute eta izen-emate ordenaren arabera zehaztuko dira plazak. - Martxoan, matrikulazio garaian izena ematen duten usurbildarrak lehentasuna izango dute. Matrikula garaitik kanpo, Haur Eskolara gerturatu eta plaza librea aurkitzen duen orok lehentasuna izango du, nahiz eta usurbildarra ez izan.

H A UR E SK O L AR EN O H ARR A

O

har honen bitartez, Usurbilgo Haur Eskolak eskerrak eman nahi dizkie gabonetan, Olentzeroren jaialdia aurrera atera ahal izateko laguntza eman ziguten Igarzabal baserriko Santosi bere astoa uzteagatik, eta astoa Haur Eskolara ekartzen lagundu zigun Udaletxeko brigadari. Mila esker! Usurbilgo Haur Eskola (Kalezar)


14

ETXEKO BERRI Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

FMren lehen singleak Ainara Mujika Inkestak eta Inaxio Zubeldiarentzat noaua.com gunean

A

urreko alean aipatu genuen bezala, astelehenero CD bat zozketatuko dugu gure web orriko erabiltzaileen artean. Lehen irabazleen izenak aipatzeko moduan gara: zorionekoak, Ainara Mujika eta Inaxio Zubeldia. Web orrialdeko erabiltzaile egin ziren eta horri esker irabazi dute saritxo hau. Beste hiru CD ditugu zozketatzeko. Baina nola parte hartu zozketa horretan? oso erraza da. Zuk ere CD bat eskura dezakezu “Jaso aldizkaria zure posta elektronikoan” izeneko atalean sartu.

Hutsuneak bete eta hamabostero zure epostan jasoko d u z u NOAUA! aldizkariaren edizio elektronikoa. Ez hori bakarrik, astelehenero, CD-single bat zozketatuko dugu aldizkariaren edizio digitala eskuratzen dutenen artean. FMren lantxo honek, orain arte argitaratugabea izan den abesti bat dakar: “Zubizuria Disphoria Remix”. Gogoan izan Fermin Muguruza otsailaren 28an arituko dela Sagarrondotik jaialdian.

Tapa eta aurkibidea, ez utzi azken ordurako

A

gur esan diogu 2003 urteari. NOAUA! guztiak bildu eta 2003ko tapa eta aurkibidearekin koadernatzeko garaia da. Bazkide zaretenok, doan jaso dituzue azala eta aurkibidea. Tapak eta aurkibidea doan eskuratzen dituzte bazkideek (baina

Zumartegi Poligonoa Aitzezarra kalea, 1 20170 USURBIL

NOAUA!ko bulegotik pasa). Bazkide ez direnek, aldiz, 3 euro ordaindu behar dituzte tapa edo azalarengatik, eta 1´20 euro, aurkiKoadernatzea, bidearengatik. Lizardin edota Lauroken egin dezakezue. Hori bai, koadernaketa berdin-berdin ordaindu behar dute bazkideek eta bazkide ez direnek.

Tlf: 943 36 10 79 Faxa: 943 36 62 92

G

ure web orrialdean topatuko dituzu azpiko inkestak. Hauek eta baita aurreko aleetan planteatutako galderak ere. Sar zaietz gure noaua.com orrialdean eta zure iritzia eman ezazu. Oso erraza da. Inauterietan mozorrotzeko ohiturarik bai? Bai, urtero mozorrotzen naiz Ez, sekula ez dut egin Aukeratutako gaiaren arabera Batzutan bai, bestetan ez

% 20.00 % 20.00 % 00.00 % 60.00

Txotx garaiko prezioak bidezkoak iruditzen al zaizkizu? Bai, jan-edandakoarekin parekatzen da % 21.43 Ez, garestia iruditzen zait % 71.43 Beste urteetako prezioen parekoa da % 07.14

:: ASTE HONETAKO INKESTA :: Garraio publikoa erabiltzen al duzu?

❏ Gehienetan. ❏ Ez, ez da nire beharretara egokitzen. ❏ Bakarrik autobusa erabiltzen dut. ❏ Bakarrik trena erabiltzen dut. Botoa eman www.noaua.com web gunean


ETXEKO BERRI

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Badator Asteon,

15

Martxoaren 12an, Oiardon,

telebista-programazioa biltzen duen astekaria

“Kutsidazu bidea Isabel”

T

E

z da iazko albistea. Eta ez duzu gaizki irakurri. Hala da, martxoaren 12an berriz izango dira gure artean Gorringo Antzerki Taldekoak. Sarrerak jada eskura dituzu Aitzagan, Bentan, Bordatxon, Txiriboga eta Txirristran.

opagunea Euskara Elkarteen Federazioko kide da NOAUA!. Honi esker, gure irakurleei argitalpen berri bat eskaintzeko moduan gara: Asteon, telebistari buruzko astekaria. Martxoaren 5etik aurrera, ostiralero banatuko dugu doan Usurbilgo etxe guztietan. Asteon egitasmoarekin asko dira sustatzaileok ditugun helburuak: euskal hiztunei kontsumorako euskarazko produktu berri bat eskaintzea, herri aldizkarien euskarazko informazio ekimenak sustatzea, kalitatezko produktu ekonomikoki bideragarri bat sortzea... Honako hiru ardatz nagusi hauek izango ditu Asteonek: 1. Telebistaren gaineko albiste eta iritzi orrialdeak. 2. Euskal Herrian ikus daitezkeen kanal nagusien eta euskarazko tokiko telebisten parrillen zerbitzua. 3. Hurrengo asterako aurreikusitako programazioen aurrerapena, telebista generoka landuta. NOAUA!k telebistari buruzko astekari tematikoa banatuko du martxotik aurrera

Hasiera batean, 60.000 aleko zabalkundearekin abiatuko da Asteon, epe

Herri Aldizkariekin batera banatuko da Asteon. Usurbilen, Noaua!rekin.

ertainean 100.000 aleraino heltzeko helburuarekin abiatzen delarik. Gehigarri modura banatuko da Topaguneko herri-aldizkarien bitartez. Banaketa etxez-etxekoa izango da, NOAUA! bezala. Baina Asteon, ordea, astero banatuko dugu.

100.000 etxeetara Argitalpen berri honekin, euskaraz sekula egin den zabalkunde handieneko aldizkaria izango da Asteon. Epe ertainean 100.000 etxetara (tartean zonalde batzuetako etxe guztietara) helduko litzateke iragarleen mezua. Beraz, euren interesentzako 350.000 irakurletik gora dituen euskarri oso egokia litzateke Asteon.

ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! hamaboskaria, Euskal Txokoak, tren eta autobusen ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien sustapena, euskararen normalizazioa, urteko egutegia, Inauteriak, NOAUA! Txiki, Udal Fototeka, Plis, Plas, Txalo ta Jolas... Gure bazkideak harro egoteko moduan dira. Baina gehiago eta hobeto lan egin daiteke. Zure babesa funtsezkoa da kultur elkarte honen sustenguan.

Iazko saioan, sarrera guztiak agortu egin ziren eta jende asko kanpoan geratu behar izan zuen. Orain, NOAUA! Kultur Elkarteak, emanaldi berri bat antolatzea erabaki du. Kanpoan geratu ziren horientzat, eta berriz ikusteko gogoz direnentzat. Jada salgai ipini ditugu sarrerak: Bentan, Bordatxon, Txiriboga eta Txirristran. Prezioa: 10 euro. NOAUA!ko bazkideok sarrera merkeago izango dugu, 8 eurotan, baina NOAUA!ko bulegotik pasa beharko dugu sarrera bila. Bazkideentzako eskaintza martxoaren 9an amaituko da.

Iazko saioan, agortu egin ziren “Kutsidazu bidea, ixabel” ikusteko sarrera denak.

Bazkide egin zaitez! 36 euro urte osorako Izena: 1.Abizena: 2.Abizena: Helbidea: Herria: Telefonoa: E-posta: Kontu Korrontea: Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321


16

PORRUSALDA

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Lag un ask o San ti xabel Jaiak prestatzek o lehen bileran

Hollywoodeko izarrak Inauterietan

G

aiak joko asko eman dezake. Imaginazio pixka batekin, mozorro politak egin daitezke. Baina proposamen honen arrakasta larunbatean, hilaren 21ean, neurtu ahal izango dugu. Hori ez da, ordea, Inauterietako ekitaldi bakarra izango. Zumarte Musika Eskolak Angularen Ehorzketa egiteko asmoa azaldu du. Baina hori otsailaren 24an izango da. Oiardo kiroldegian hasiko da Inauteri festa. Ohikoa den moduan, Udarregiko ikasleak emanaldi koloretsua eskainiko dute otsailaren 20an. 10:30etan hasiko da ekitaldi hori. Larunbatean, ordea (hilak 21), kalean egingo da mozorro festa. Iaz bezalaxe, haurrak izango dira larunbateko lehen protagonistak. Goizeko 11:00etatik aurrera, tailerrak eta jokuak egingo dira herriko pilotalekuan. Arratsaldean, aldiz, txiki eta nagusien desfilea. Mozorro-desfilean parte hartzen dutenen artean, bi sari banatuko dira. Tabernaz taberna ibiliko da desfilea, eta epaimahaikide lanetan tabernariak eta herritarrak arituko dira. Alde batetik, tabernariek emandako puntuak zenbatuko dira. Eta bestetik, tabernan bertan aurkitzen diren herritarrek emandakoak. Gaueko 21:00tan egingo da boto zenbaketa, pilotalekuan hain zuzen. Zorte on!

S

Mozorro hau Gladiator filmera ederki asko egokitzen da.

antixabel Jaiak prestatzeko lehen bilera otsailaren 11n egin zen. Udaletxeko liburutegian egin bileran 25 lagun bildu ziren. Martxoan bertan, bigarren bilera bat egingo da. Gogoan izan bilerak irekiak direla eta herritar orok har dezakela parte. Laster ezagutuko dugu jaietako egutegi zehatza, dena den, aurten Santixabel eguna ostiralarekin egokitzen da.

Inauteriak, egunez egun OTSAILAK 20, OSTIRALA Udarregi Ikastolako haurren emanaldia Oiardo kiroldegian. 10:30etatik aurrera.

900 km egin eta gero , ezin Patx i Segurola b isitatu

OTSAILAK 21, LARUNBATA Goizeko 11:00etan frontoian umeentzako jokuak eta tailerrak. Arratsaldeko 18:30etan herriko frontoian koadrilen elkartzea eta desfilearen hasiera. 150 euroko bi sari. Lehena, tabernarien botoekin aukeratua. Bestea, jendeak emandako botoekin aukeratua.

E

OTSAILAK 24, ASTEARTEA Angularen ehorzketa. 19:00etatik aurrera, Zumarte Musika Eskolatik abiatuta.

txerat!ek eman digu albistea. Urtarrilaren 17an hiru lagunen bisita jaso behar zuen Patxi Segurolak. Baina hiruetako bati sarrera debekatu zioten. Hilabete lehenago egin zuen bisita-eskaera Villepinteko espetxean (Frantzia), baina izena gaizki hartu omen zioten eta bisita egin ezinik geratu zen, haraino 911 km egin eta gero.

garraioak

TELF: 943 37 01 46

ZABOR BILKET A

Mugikorra: 649435475 649435476 943 363370- 361439


I Z E R D I PA T S E T A N

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Kopa Txapelketa jokatzen hasi da senior mailako eskubaloi taldea

E sk ub a l o i t al d e a s e ni o r m ai l a 0 3 / 0 4 Taldekideak: Pako Agudo Gabi Sarasola Urko Manterola Juan M. Hernandez Igor Castro Xabi Donosti Martin Larrañaga Iñigo Aguirrezabal Andoni Castro Ibai Orena Iñaki Zugasti Eneko Garcia Jaroi Rico Edorta Egües Patxi Bengoetxea Adur Urkia Aitor Eizagirre Jon Begiristain Joxi Calonje

O

ndo hasi zuen denboraldia senior mailako Usurbilgo Eskubaloi Taldeak. Ligako lehen itzuliaren amaieran, lehen postuetan ziren Antonio Castro entrenatzailearen mutilak. Lesioek, ordea, ez dute barkatzen. Horregatik, bigarren itzulia ez da batere ona izan. Liga pasa zen, eta orain Koparengatik ari dira lehian. Senior taldeak jokalari gazteekin ekin zion denboraldi berriari. Taldeko adinaren bataz bestekoa 22 urtekoa baita. Hasieratik, bi jubenil ari dira seniorrekin jokatzen. Beraunaldi aldaketa baten aurrean gaude eta, honi esker, urte batzuetarako oinarri sendoa ziurtatuta dauka senior taldeak. Antonio Castro senior taldeko entrenatzailea da eta gustura dago orain arte egin

Usurbilgo Taldeak Leizaranen aurka hasi zuen Kopa txapelketa.

duten lanarekin: “oso pozik nago mutilekin. Ligako lehen itzulian soilik partida bat galdu genuen. Baina gero, lesio asko izan ditugu”. Liga amaiatu berri da eta orain Federazio Kopa da helburua. Hori amaitzean, Gipuzkoako Kopa hasiko da. Ea ez diren Ligan izandako lesioak errepikatzen.

Joxemiel Peñagarikano, Urrezko Aizkolariaren finalean

P

eñagarikano-Txapartegi eta Arrospide-Ugarteburu bikote gipuzkoarrak gogo biziz aritu ziren Espejon (Araba), Urrezko Aizkolariaren azken finalerdian. Azkenean, Peñagarikanok eta Txapartegik lortu

zuten finalerako txartela, 76ko emaitzarekin irabazi eta gero. Urrezko Aizkolariaren finala Azpeitiako kiroldegian jokatuko da, otsailaren 29an hain zuzen. Larretxea eta Mindegia izango dituzte aurrez aurre.

17

Entrenatzaileak: Antonio Castro Delegatua: Xabi Iribar

E t x e ko ak n a g us i

J

Sasoi betean da Peñagarikano

ende asko bildu zuen Gipuzkoako eskuz binakako txapelketaren finalak. Afizionatu mailako txapelketa honetan, etxekoak izan ziren nagusi, Errekondo eta Portularrume, Aretxabaletako Juantxo eta Arana pilotariei 22-12ko emaitzaz irabazi ostean. Zorionak!

Hurrengo saioak FUTBOLA Otsailak 28, larunbata Emakumezkoen liga: Usurbil FT, atseden.

Martxoak 6, larunbata Kadeteak: Usurbil KE - Amenabar Zarautz.

ESKUBALOIA Otsailak 28, larunbata Kadeteak: Aloña Mendi KE - Usurbil KE.

Berria Taldekako Pilota Txapelketa Aginagan Otsailak 21, larunbata Anaitasuna (Azkoitia) / Berriotxoa (Elorrio). 17:00etan Aginagako pilotalekuan.

PILOTA

Berria Taldekako Pilota Txapelketa Aginagan Martxoak 13, larunbata Txaruta (Baztan) / Murumendi (Beasain). 17:00etan Aginagako pilotalekuan. Antolatzailea: Andatzpe-Peña Pagola, Hernani eta Urnietako pilota elkarteak. Babesleak: Urnieta, Hernani eta Usurbilgo Udala.


18

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

N O A U A!

TXIKI

OTSAILA, OTSOEN ILA, GURETZAT, HOTSAREN HILABETEA Zuhaitzak kimatzen ikusi ditugu. Adarrak pilatuta kamioian eramaten ere ikusi dugu. Guk adar-makilak hartu eta hilaren 4an zer egiten dugu? Hona hemen Bertso Eskolako haurrek asmatutako bertsoak:

SANTA(i)AGENDA Dios te salbe, ongi etorri. Arratsalde on Jainkuak. Kristau zelako hil omen zuten Bularrak ebaki eta.

3.-Euskal Herrian Santa(i) Agedak Daduzka(i) ermita gutzi. Gutxi badira, behar diegu Zutik eta txukun eutsi.

6.-Santa(i) Ageda egun ederra, Pozik igarotzekua. Usurbildarrok kanta-kantari Pasa dezagun gaurkoa.

1.-Italiarra, neska polita Izan zen Santa(i) Ageda. Kristau zelako hil omen zuten Bularrak ebaki eta.

4.-Ermita gutxi, baina ospatu Ohi dugu herri askotan. Bere bezperan koplak kantatzen Ibiltzen gara bertsotan.

7.-Santa(i) Ageda neska santua Gaur goraipa nahi duguna. Urte askuan eman bezaigu Honetarako osasuna.

2.-Kendu zizkaten bularrak baina nekak eutsi bereari. Palermon jaio ta Catanian Egin ziguten martiri.

5.-Ikastolatik atera(i) eta Etorri gera(i) honera Kopla hauekin ospatzen dugu Santa(i) Ageda bezpera

8.-Eskerrik asko entzunagatik Gure kopla-makil-hotsak. Santa(i) Agedak ditzala bihar Goxatu zuen bihotzak.

Dios te salbe, ongi etorri. Arratsalde on Jainkuak. Urte guztian zaindu gaitzala Ageda bedeinkatuak

BERTSOEN EGILEAK: Jokin, Markel, Aitor, Ugaitz, Mikel, Xabier, Beñat, Ander, Imanol, Oihan, Ane. 2.004-01-23

Bestalde, hotsaren hilean, beste ospakizun ospetsu bat ere aurten izango dugu. Ospea Tolosan du gehien inguru honetan. Lantzen, Zubietan eta beste zenbait herrietan ere oso festa garrantsitsuak dira. Zertaz ari gara?

Manuel Lekuonak dioenez, gure Iaute, Iautu hitzetik letorke, eta garbitu, astindu, jo eta zartaka garbitzea esan nahi du, lixiba jo, xuritu, ezabatu…

_ _ _ _ _ _ _ _etaz Ezagutzen al duzue Lantz-eko inauterietako pertsonai hau? Nor da? Pertsonaiaren izena:

“Inauteri edo karnabalak izan dira, noski, gizarte-jairik osoenak eta biribilenak. Guzia berekin baidute: parrealgara, basatikeria, maltzur-jokoa, izua, keskabide eta zitalkeria. Beroietan baidiraute “totem” edo diralako aintzinkutsudun sentipenik zaharrenak”, Pio Baroja.

7 ezberdintasunak aurkitu

Lehen Hezkuntzako 1. maila


MAJERAKO

Soluzioa: 22. orrialdean.

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Pilota jokaldia Nik nezake, hark ...

Emakume izena Egokiera

Rรถntgen

1

Funts

Jaurtigaia

Usurbilgo aizkolaria

Ibarrak

Nafarroako udalerria

Ipar., apal

Kutxa

Setati

Solas, hitz

Musika tresna

Eromenak

19

Ipurtaldea

Musika nota

Dardara

* IZENA Pl., lotarako egitura

500

Mendiko atea Ing., barne

Nire

Mugaren erdian

Errep., gorotza

Asiako estatua Ez ahal

Bokala Neka, una

Bokala

Bokala

Nor atzizkia

* DEITURA

Nigeriako herria

KONDARRAK

Konoaren formakoa

Ald., zintzoa

4. eta 1. bokalak


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03

* Astegunetan bakarrik

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20

/ Zerbitzu berria, egunero

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54

* Astegunetan bakarrik

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09

/ Zerbitzu berria, egunero

Goardiako farmaziak Otsailak 20, ostirala E/G: Acha-Orbea, Hipodromo et. 6 Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Otsailak 21, larunbata E: Iturralde, Bordaberri 1 Usurbil E/G: Rodrigez, Nagusia 42 atzek. Lasarte Otsailak 22, igandea E/G: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Otsailak 23, astelehena E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Aizpuru, Latxunbe Berri 11 Hernani Otsailak 24, asteartea E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Etxebeste, Elkano 9 Hernani Otsailak 25, asteazkena E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Bilbao, Urnieta 7 Hernani Otsailak 26, osteguna E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Otsailak 27, ostirala E: Gil, Nagusia 24 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberri 1 Hernani

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

Urbil Donostia

07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

E:Egunez

G:Gauez

E/G:Egunez eta gauez

2004ko egutegi osoa noaua.com helbidean

Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia

Otsailak 28, larunbata E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte / Oa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Otsailak 29, igandea E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Martxoak 1, astelehena E: Acha-Orbea, Hipodromoa 6 Lasarte G: Correa, Perkaiztegi 8 Hernani Martxoak 2, asteartea E: Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16 Andoain Martxoak 3, asteazkena E: Orue, Jaizkibel 2 Lasarte G: Diaz, Nagusia 19 Andoain Martxoak 4, osteguna E: De Miguel, Nagusia32 Lasarte G: Gorospe R.Arregi 12 Andoain Martxoak 5, ostirala E: Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte G: Elizondo, Zumea 20 Andoain

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren Noaua! Martxoa As.

Ar.

1 2 8 9 15 16 22 23 29

Az.

Os.

Ost.

La.

3 10 17 24

4 11 18 25

5 12 19 26

6 13 20 27

Hurrengo alea

Ig.

7 14 21 28

Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Agerialde) ........ 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate Egoitza......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76


Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

GAZI GOZO GEZA

Oharrak

21

Txerrimunik ordainetan

ETXEBIZITZA - Alokairuzko pisu baten bila nabil, Usurbilen edo inguruan, konpartitzeko. 696 993 089. - Kaxkoan etxebizitza bat salgai. 670 902762. - Pisua alokatu edo konpartitu nahi nuke. Nirekin harremanetan jartzeko deitu, 647 973 844. - Pisu bat bilatzen ari naiz, alokatzeko edo konpartitzeko. Oso urgentea da beraz, pisurik alokatzeko baduzu edo gelaren bat, deitu mesedez hainbat arinen 615 71 01 64 telefonora (Gotzon). - Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305. - Alokairuzko etxe baten bila gabiltza. 670 532 443. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469. - Bost pertsonako familia bat gara eta alokairuan dagoen pisu baten bila gabiltza Usurbil edo inguruko herrietan. 620646769

SALEROSKETAK / GARAJEAK - Garaje itxiak saltzen ditut Kale Nagusian: 30 m-koa, 18.000 euro. 15 m-koa, 7.800 euro. Telefonoa: 943 37 23 68.

LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Goizetan etxeko lanak egiteko prest nago. 943 37 64 49.

- Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen). - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757 495. Lan-eskaintzak - Martxan jartzeko prest dagoen kopiagintza eta grafika zerbitzuetako negozio batetarako sozioak behar dira (neskak nahiago dira). Interesatuak deitu Tf: 687470177. - Langile bat behar dugu tabernan lan egiteko, larunbata eta igandetarako. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943 360 217. - Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

Zorionak Garazi Andres! Datorren otsailaren 25ean lau urte egingo dituzu, zorionak eta muxu haundi bat zure guraso eta Ainitze eta Nagore ahizpen partez.

- Duela gutxi koilarea galdu nuen Iturralde botikatik kaxkora bidean. Topatu baduzu deitu 943 36 11 15 telefono zenbakira. - Laguntzaile bat behar da Lasarteko ileapaindegi baterako. 943 37 71 90 / 629 40 21 81. - Urbilgo bus geltokian argazki marko handi bat tela puska bat “punto de cruz�-ean egina ahaztu genuen. Topatu baduzu deituidazu: 943 37 20 34.

Zorionak Ander eta Ione! Otsailaren 8an Anderren urtebetetze eguna izan zen. Eta otsailaren 14an, Ionerena. Zorionak bioi eta muxu bat etxekoen partez. Txokolatea prestatzen hasi denak zain gaude eta.

- Urrezko pultsera bat galdu nuen Munalurra auzoan (Olarrondo inguruan). Topatu baduzu deitu 943 36 27 79 telefono zenbakira.

- Eskolan laguntzarik behar al duzu? Dei iezadazu 943 360 754 (Ana).

- Zilarrezko brotxe bat galdu nuen San Esteban kaletik, okindegia eta supermerkatu bidean. Topatu baduzue deitu 943371237 telefono zenbakira.

- Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556.

- Neska bat eskeintzen da edozein lanetarako. Deitu 943364659 telefono zenbakira. (Arantxa)

- Umeak zainduko nituzke, edozein ordutegian. 943 37 10 32.

Zorionak Rosalia eta Florentino! 60. ezkon urtemuga ospatu zenuten otsailaren 16an. Zorionak etxekoen partez eta ondo segi!

Txerrimunik ordainetan - Oharrak Doaneko zerbitzuak dira. Gure bulegora ekarri edo postaz bidali aipatu nahi duzun oharra. Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil erredakzioa@noaua.com

Zorionak Jokin! Ez pentsa zure urtebetetzea ahaztu dugunik. Nahiz eta batera ezin ospatu ditugun, gogoan ditugu. Ea lehen bait lehen batera ospatzen ditugun berriro ere, txanpainaz bustiaz. Bitartean, animo eta eutsi goiagi. Euskal presoak etxera!!!

JAIOTZAK - Oihane Moro Zubiria. 2004ko otsailaren 1ean. Santuenea. - Carla Unanue Valero. Kalezar. 2004ko otsailaren 5ean. - Nahia Franco Hernani. 2004ko otsailaren 6ean. Usurbil. * Usurbilgo Bake Epaitegiko datuak.


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2004ko otsailaren 20a

Literaturaren txokoa

Agenda OTSAILAK 20, OSTIRALA - Udarregiko ikasleen inauteri emanaldia Oiardo Kiroldegian. Goizeko 10:30etan. OTSAILAK 21, LARUNBATA - 11:00etan, pilotalekuan, umeentzako

jokuak eta tailerrak. 18:30etan, herriko pilotalekuan koadrilen elkartzea eta desfilearen hasiera. OTSAILAK 22, IGANDEA - Angularen Ehorzketa. 19:00etatik aurrera.

KZGUNEA OTSAILAK 23/27 - Nagusiweb ikastaroa, 16:00-18:00. OTSAILAK 20, OSTIRALA - IT Txartelaren azterketa. 11:00-13:00.

Gazteen mundua eleberri arin batean

H

amasei urteko neska bat da Larraitz: bizia, azkarra, sentibera, jatorra… baina ez da polita, eta horrek min handia ematen dio. Alferrik esango diote “barnea” dela garrantzitsuena, gero inguruko mutil guztiak bere ahizpa Usoaren atzetik baldin badabiltza. Nobela atsegingarri eta aldi berean mamitsua burutu du berriz ere Fernando Morillok, gazteen mundua eta arazoak islatzeko ohi duen trebeziarekin. Trama arin eta elkarrizketaz betea osatu du egileak,

filosofiazko tanta batzuekin hanhemen zipriztindua. Bestalde, aipagarria da sexua bezalako gai labainkor bat naturaltasunez lantzeko erakusten duen fintasun eta maisutasuna. Hitz bitan esateko: edozein irakurlek ondo pasatzeko nobela, eta, era berean, gaztearen edukazio sentimentala garatzen lagunduko duena. Fitxa teknikoa: Titulua: “Eta ni zer?”. Egilea: Fernando Murillo. Orrialdeak: 140 or. Salneurria: 8,45 euro.

1954ko kintoen bazkaria 1954. urtean jaiotakoek, 50 urte beteko dituzten honetan, badute biltzeko aitzakia. Bazkaria antolatu nahi da eta parte hartu nahi duenak deitu dezala Arriaga ile apaindegira: 943 36 66 83 (ordutegia, 08:3012:30/ 14:00-20:00).

Soluzioa

✪ D L

E

✪ M ✪ H

A

✪

P

A

B

A

P

E

✪

R

A

L

A

Z

A

K

E

A

N

A

K

I

R

A

✪ A

I

K O

D

A

✪ A

E

N

✪

E

✪ A

✪ A

A

R

I

K

N

L

A

T

Z

O K ✪ K O

N

Ñ

A

U

✪ G

N

I

T

I

✪

A

A

E

A

X

R

E M

L

✪

O

✪ M A M

✪ N

E

✪

J

I

K

T

L

✪ D

K A

A

K

O

✪ A

Erantzuna: Joxemiel Peñagarikano

✪

✪ K ✪

Egin kontu Gaikako bilketa, gero eta errazago

D

uela bi urtetik hona, furgoneta berezi bat dabil San Markos Mankomunitateko hamar udalerrietan zehar, sortzen ditugun zenbait hondakin berezi biltzeko. Zer biltzen da? Sukaldeko olioak, pintura eta disolbatzaileak, erradiografiak, pilak, bateriak, automobiletako olioak, termometroak, aerosol toxikoak (intsektizidak, lakak...), lanparak eta fluoreszenteak, produktu kimikoak dituzten garbikariak (amoniakoa, aguarrasa...), telefono mugikorrak, kartutxoak eta tonerrak, oihalak.

Hondakinak bereiztuta eraman behar dira furgonetara, ondoko egutegian agertzen diren egun eta ordutegian: - Kaxkoan, hileko hirugarren asteazkenean. 9:00 - 11:00. - Auzoetan ere, hileko hirugarren asteazkenean. 11:00 - 13:00 - Urbil merkataritza gunean, hileko laugarren larunbatean. 11:0014:00 / 15:00-19:30. Honen arabera, martxoaren 17an, asteazkena, berriro etorriko da furgoneta gure artera. Urbila, aldiz, martxoaren 27an.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 176 alea by elkarmedia - Issuu