Skip to main content

NOAUA!! 167 alea

Page 1

HAMABOSKARIA - 2003ko urriaren 10a VII. urtea - Usurbil, 167. zenbakia

Pilota festa A ginagan

Lasaitasunean irabazi telealarmarekin


Noaua! aldizkariaren eskaintza berria Tren eta autobusen neguko ordutegia 2003/2004 Ale gehiago eskura, hemen: Zubietako Alamandegin, Santueneako Esnaola dendan, Aginagako Arrate tabernan, Atxegalden Alkorta harategian, anbulategian, kiroldegian, estankoan, udaltzaingoan eta NOAUA! egoitzan


ATARIKO

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Txirrikitutik

HAIZEA

3

K

alezargo auzoaren historian atzera egiten badugu, eraikin, gertaera eta istorio askotaz hitz egin genezakeela ikusiko dugu. Baina Txirrikitutik atalak eskaintzen digun tartetxo honetan ezin ditugu denak batera aipatu eta beraz, pixkanaka-pixkanaka joango gara gure herriko historiaren zati ezberdinak kontatzen. 1975. urtean ateratako argazki honetan, Kalezargo erdigunean dagoen Kontseju etxea ikus dezakegu (Makatzanea etxea bezala ere ezagutua). Etxe honek zerbait berezia badu lehenengo pisuan: bertan arku konopial estiloko bi lehio daude. Etxearen solairua, berriz, laukizuzena da eta teilatua lau isuritakoa. Hormak harlanduzkoak dira eta etxeak dituen bi sarrerak dobelarriz egindako arkuez osaturik daude. Garai batean barruko egiturak zurezkoak ziren, gaur egun lehenengo pisuan bakarrik mantentzen da; beheko pisuan, berriz, hormigoiarekin ordezkatua izan da. Kontseju etxea XVI. mendean eraiki zen, dorre etxe bezala. XVII. mendean berriz herriko udaletxe izateko eraberritu zen. Gaur egun, Euskal Herriko monumentu historiko eta kultural bezala izendatua dago. Aipatzekoa da argazkiaren ezkerraldean ageri den lizarra. Gaur egun leku horretan Xabier Laka eskultorearen eskultura dago. Zuek zer nahiago duzue?

Egile ezezaguna, 1975. urtea, Kalezar Udal Fototeka

Zaloa Arnaiz Ibarguren. e-posta: fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net

OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta Noaua!ko Txirrikituko atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9:00etatik 14:00etara). Bestela, 943371951 telefonoan edo fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net e-postan aurkituko gaituzu. Garai bateko argazkien bidez gure herria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Anima zaitez!

Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea : Imanol Ubeda Kazetariak: Imanol Ubeda eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea: Jon Rueda Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, Maria Angeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola, Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Eneko Harreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe eta Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Jon Rueda, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza Noaua! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

4. Orr.

ZUTABEAN, LUIS ARANALDE

6. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN 11. Orr.

KONTZEJU TXIKIA Presoak herriratzeko ikurra kentzeko erabakia hartu du udalbatza plenoak

AGINAGAKO FESTAK, AZKEN TXANPAN

12. Orr.

EUSKAL TXOKOAK BERRIZ ERE MARTXAN

14. Orr.

TELEALARMA ZERBITZUAREN ONURAK

15. Orr.

AMADOR GRANADO TXIRRINDULARIA

16. Orr.

LEHIAKETA BERRITUA DATOR

18. Orr.

EKITALDI AIPAGARRIENAK AGENDAN

22. Orr.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan

AZALA Telealarma zerbitzua doan eskaintzen da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

ESAN

Zutabea

Luis Aranalde

“Primer Viernesarik” eskolan ez, erlijio kultura, bai

N

OAUA! aldizkarian, irailaren 12ko alean, Lontxo Zubiriak galdetzen zion bere buruari: “Primer viernesak” itzuliko ote dira?”. Hago lasai, Lontxo, ez dituk bueltatuko eta! Izan ere, Hezkuntza Ministeritzak iragarri duenez, erlijio irakaskuntza beste edozein gai bezala ebaluatuko dute aurtengo ikastarotik aurrera. Gurasoek aukera dezakete beren seme-alabentzat erlijio konfesionala edo erlijio kultura. Izugarrizko eztabaida sortu du erabaki honek. Nire esperientzian oinarrituz, (23 urtez erlijio kultura irakatsi dut Santo Tomas Lizeoan) bizpahiru gogoetatxo egin nahi nituzke. Duela 18 bat urte erabaki zen gure ikastolan (kontsulta zabal bat egin ondoren guraso, irakasle eta ikasle ohien artean) erlijio kultura irakatsi behar zela eta hori ahalik eta zabalen eta sakonen. Bi arrazoi nagusi aurreratu zituzten une hartan: 1-Erlijio kulturarik gabe ezin dugula interpretatu gure ondare kulturala. Erlijio esperientzia funtsezkoa da, era batera edo bestera, gizaki ororentzat. Horrek esplikatzen du, hain zuzen ere, gizartearen martxan bizipen horrek izan duen eragina; eragin oso ona batzuetan eta oso txarra besteetan. Ona: artea, giza eskubideen defentsa, pertsona balore gorena bezala jartzea... Txarra: gerrak, inkisizioa, fanatismo mota guztiak, kontzientziaren manipulazioa... Alderdi horiek erlijio guztietan nabaritzen ditugu. Nola ulertu erlijio kulturarik gabe J.S.Bach-en “Cantatak” edo Aita Donostiaren “Asisko San Frantziskoren leienda”? Nola

ulertu Miguel Angelen “David”, “Moisés”, “La Piétat” edo J. Oteizaren “Tobias eta Aingerua”? (hain zuzen ere, duela egun gutxi jarri zuten estatua hori gure Eusko Jaurlaritzan. 30 urtez behekoen artean zenbatek ote dakite mito dotore horren edukia?). Nola ulertu katedral erromanikoak eta gotikoak? Nola ulertu gure herriko erritoak, mitoak, ohiturak, zeinu sakratuak? 2-Debate gune edo foro bat eskaini behar geniela gure gaztetxo eta gazteei, erlijio kulturaz jazteaz gain. Gazteak txikitatik egiten dizkigu galderak gure inguruko ohitura eta errito erlijiosoez, zeinu sakratuez, erlijioarekin zerikusia duten gertakizunez. Egun hauetan bertan galdetu didate Aita Santuaz (bere osasun eskasa dela eta), shariaz, islamaz, (Amina Lawali herio zigorra kendu diotenean). Nire klaseetarako, erlijioarekin eta etikarekin zerikusia zuten gertakizunak bilatu behar zituzten egunkarietan eta gelara ekarri, horretaz eztabaida genezan gure artean. Horrela, erlijioaren eragin ezkorrak eta baikorrak aztertzen genituen; ordu horietan saiatzen nintzen gazteengan zentzu kritikoa lantzen, gerora inork manipula ez zitzan. Duela gutxi aipatu nuen NOAUA!n Régis Debray intelektual frantsesa; berak zuzentzen du sortu berria den Frantziako Zientzia Erlijiosoen Institutoa. Honela dio iraultzaile honek: ”Lotsa ematen dit gure gazteriaren erlijio kultur eskasiak; hutsune horri erremedio bat jarri beharko diogu gure historia salbatu nahi badugu”. Zilegi eta beharrezko deritzot, beraz, erlijio kulturaren irakaskuntza gure eskoletan.

Z u t a b e g i l e a k : L u i s A r a n a l d e • O l a t z A l t u n a • A i t z i b e r M a t x a i n • A i n h o a A z p i r o z • A i t o r L a n d a l u z e • M i k e l Us a b i a g a

Ika-mika

Ordutegiak eskolaz kanpoko jarduerak murrizten ditu

A

ldizkari honek bere garaian, Usurbilen eskolaz kanpo egingo ziren ekintzen berri ematen zuen liburuxka banatu zuen. Honi guztiari ondo deritzot; arazoa, ordea, non dator? Ordutegiari begira hasi naizenean ohartu naizela ekintza gehienak Ikastolako ordutegiaren arabera jarriak daudela. Beste batzuk ere badira, baina nik nireengatik hitz egingo dut. Nire seme-alabak, esaterako, lan eta familia kontuak direla-

eta, ezin ditugu Udarregira bidali. Baina horrek ez du esan nahi ez ditugunik herrian ibili, eduki nahi. Alderantziz. Herrikoak dira eta herrian integratu nahi ditugu, baina lehen esan bezala, Udarregiko ordutegiaren arabera daude jarriak eskaintza hauen ordutegiak. Esaterako, judo, gimnasia erritmikoa, pilota, Zumarte musika eskolako ikastaro asko… bostak laurden gutxiagotan hasten dira; eta gure seme-alabek ez dute ikaste-

txea bostak baino lehen bukatzen!! Badira Udarregik antolatzen dituen ekintzak, eta horiengatik ez noa ezer esatera, Udarregik bertako ikasleentzat antolatzen dituelako. Baina, herri mailan antolatzen diren ekintza horiek Udarregikoentzat bakarrik ez, herritar guztientzat egongo dira, bada, zuzenduak, ezta? Ez dakit konponbidea zein den, baina eman beharko zaio, ala? Herriko guraso bat


HERORREK

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Ika-mika

ESAN

5

Zergatik?

H

orixe galdetu genion Luix Mari Ormaetxeari joan den asteartean udaletxera bertaratu ginen lagunok. Zergatik, alkate eserlekua bereganatu ondoren (eta denok dakigu nola) bere lehen neurria Euskal Presoak Euskal Herrira dioen ikurra udaleko inprimakietatik kentzea izan den. Ozen eta garbi azaldu genien, bai berari bai gainontzekoei, ikur horren atzean dagoen aldarrikapena bizi-bizirik jarraitzen duela, zoritxarrez. Are eta gehiago, Usurbildik urrun dauzkagun sei preso herritarretik bi, Jokin eta Oihana, duela bi hilabete oraindik gehiago urrundu dituztenean: 500 km.tik 1000 km.ra, hain zuzen ere. Behin eta berriz eskatu genizkion horren atzean dauden arrazoiak. Bai

EAri, baita PNVri ere. PSOE eta PP alderdiek dispertsioaz eta sakabanaketaz duten jarrera bultzatzaile eta bortitza ezaguna da, baina beste bi alderdiek behin baino gehiagotan egin dute bat Euskal Presoak Euskal Herrira eskakizunarekin. Ez genuen, ordez, azalpenik merezi. Bigarren mailako herritarrak gara nonbait “demokrata” hauentzat. Pleno berean, oraingoan PSOEren eskaeraz, udaletxeko fatxadatik “Independentzia”, “Bakea behar dugu” eta “Euskal Presoak Euskal Herrira” dioten panelak kentzea erabaki zen PNVren aldeko botoekin. Ez da denbora asko PNVrentzat arrakastatsuak izan ziren hauteskunde haietan “independentzia” oihukatzen zutela. Nonbait

gau bateko “beroaldi abertzalea” izango zuten agian, edo beste hau, ez al da egia PNVk eskatu eta onartu zuela “Bakea behar dugu” esaldia? Udaletxera inguratu ginenontzat, datozen urteetan izango dugunaren adibide bat delakoan gaude. Ojala oker bagina! Hauen “talante demokratikoaren” tamaina egiaztatu dugu berriro ere. Lehendik, usurbildarron %38ren hitza eta erabakia lapurtuz Usurbilen inoiz izan den boto kopuru gutxienarekin jarri da alkate Luis Mari, eta orain, bi alderdi horien botoemaileen gehiengoak onartzen duenari ere muzin egiten diote. Zeinen zerbitzura ote daude? Bittor Iribar

Ika-mika

Zinismoari erantzunez (I)

U

rriaren lehen egunean gure etxeetara “Usurbilgo Esker Abertzaleak” sinatzen duen paskinak banatu zituzten. Idatzi horretan nere izena agertzen denez erantzun publiko bat ematera beharturik nago. Udal inprimakietatik, “euskal presoak Euskal Herrira” leloa edo ikurra kentzea agindu nuen. Eta horregatik, irailaren Eusko 30ean pleno aretoan Alkartasunari inkoherentziaz akusatu gintuzten. Pleno hartan EA-ren erabaki guztiak guztiz koherenteak izan ziren. EA beti egon da neurri sinboliko – horrela deitu zion ikurra jartzearen erabakiari publikotik galdera egin zuenak – horren aurka, ez delako eraginkorra ETA-ko presoak beren etxetik gertu gartzela-zigorra betetzeko eskaerari erantzuteko.

Koherentziaz ari bagara, Batasunari (Usurbilgo Sozialista Abertzaleak) galdetu beharko zaio. Inprimakietan “euskal presoak, Euskal Herrira” leloa jartzearen udal erabakiari Euskal Herriko Epaitegi Goreneko sententzian irakur daitekenez. Orduko udal gobernuak erabaki zituen defentsa argudioak irakurriz: zergatik defendatu zen “euskal presoak, Euskal Herrira” leloa jartzea presoen “reintserzio soziala” bultzatzeko asmoa duela? Noiztik “ezker abertzaleak” ETAko presoen “reintserzio soziala” defendatu du? Zergatik defendatu zuen, lelo hori, 1998 urtean bakarrik jartzeko erabaki zela? Hala bada, zergatik lelo horrek jarraitu du 1999, 2000, 2001, 2002 eta 2003 urteetan? Orain dela 5 urte kendua izan behar bazen; zergatik aztoratzen da jendea orain? Bestalde, gogoan izan aurreko

udal gobernuak ez zuela ikur hori inprimaki guzti-guztietan erabiltzen. Zinismorik, ez! Presoak urrutiratzearen politika, epaileek ezarri ez duten zigorra aplikatzea da, eta batez ere, errudun ez diren presoen famili eta lagunei. Politika horren aurka beti azaldu gara. Halere, betikoek, betiko galdera retoriko eta rekurrenteekin: zergatik ikurra kendu? Presoen dispertsioaren alde al zaudete? Zein da zuen soluzioa? Zer egiteko prest zaudete? Gure erantzunak ezagunak dituzue. Galdetu ETA-ri presoen eta beren senideen alde zer egiteko prest dagoen. Hirugarren graduak eskatzen hasi? Baldintzapeko askatasuna eskatzen hasi? Luismari Ormaetxea, alkatea

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: Urriak 24. Idatzia ekartzeko azken eguna: Urriak 17. e-posta bidez: noaua.k.e@euskalnet.net


KALEJIRAN

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

E uken e Kamino

Bero bolada eta oporrak S

an Ximon eta San Judas / joan zen uda eta negua heldu da”. Nola jarraitu behar ote dugu orain abesti hau aurten pasa dugun uda latza pasa eta gero? Jasan ditugun tenperaturak ez dira ez txantxetakoak izan, hau dela eta, hor egon gara denok noiz pixkat freskatzen zuen zain. Izan dugun uztaz ezin gara kexatu behintzat, piperra biltzen nahikoa lan izan dugu-eta. Hala ere, abuztuko egun bero horietan Parisera ihesalditxo bat egiteko astia hartu genuen eta baita ederki ibili ere. Beroa pasa genuen, jakina, baina ez pentsa hemengoa baino txarragoa zenik, horrexegatik egiten zait sinesgaitza Frantzian gertatu dena. Horrenbeste hildako beroaren ondoren izan denik sinistea, nahiz eta egunkarietan eta telebistan albiste hau bolo-bolo ibili den uda osoan. Esan bezala, guk kategorian pasa genuen Parisen, hiri zoragarria baita. Bi egunez gure

haurtzarora itzultzeko aukera ere primeran aprobetxatu genuen, “EuroDisney” eta “Asterix eta Obelix” jolas guneetan dauden gauza guztietan ibiliz. Benetan merezi du noizbehinka ume bihurtzeak, ez dezagun ilusio hori inoiz galdu bederen.

Kaleberri

Udazkena

E ne ko H arreg uy

U

dazkena zen. Udazkena zen, ez zegokion arren. Udazkena zen, ez zegokion garaian. Udazkena zen, beroa zelarik ere. Bero hezea zelarik ere, udazkena zen. Hondartzak jendez lepo, eta eguzkiak ia itotzeraino estutzen bagintuen ere, udazkena zen. Udazkenaren barren-barrenean geunden eta udazkena zen. Goizean jaiki eta hamar hilabete bueltan ohikoak ziren gauzak albo batera utzita gintuen: ez zen ohikoa, udazkena zen. Eta haurrak goizeko hamaiketatik, ikastolako patiotik at, jostatzen ikusten genituen. Udazkena zen, eta haurrak ez zeuden ikastolan. Udazkena zen, eta herriko kaleetan gutxi genbiltzan. Udazkena zen, eta herriko kaleetan ezin zen ibili. Gauez zertxobait. Azkena izango zen, baina uda zen gero, eh?! Udazkena. Azken uda? Eta ekialdera, euria eragiteko makinak prest omen zeuzkaten. Bazitekeen behar izatea. Bazitekeen azken uda izatea. Han eta hemen, udazkenean ere baino gehiago, hiri eta herrietako festak ospatzeko bagenuen ere, udazkena zen. Udazkena zen, eta jendea oporre-

tan zegoen. Udazkenean oporrak hartzeko (batetik, jende gutxiago dabilelako eta bero sargorria ekiditeko, bestetik) asmoa zutenek, ez zuten oporrik; eta udazkena zen. Eta, agian, azkena! Eta, hala ere, bigarren udazkenaren esperoan itxaropenak. Ez zuen euririk egin. Eta dena hori, naranja, gorri, marroi zenean ez zen perretxikurik ageri… eta udazkena zen, hala ere! Udazkena zen…! Zuhaitzak hostoz lurra orbeltzen ikusi baitut!


KALEJIRAN

Usurbilgo Haur Eskolaren martxa

A

upa Noaua!ko irakurleak! Zer moduz hasi dugu kurtsoa? Ikasle askok irailaren erdialdera hasi zuten 03-04 ikasturtea, baina unibertsitateko ikasleok orain hasi gara. Batzuk gustura, besteak triste. Baina, kontuak kontu, berriz ikastera. Kalezarren dagoen Haur Eskola hartu dut oraingoan hizpide. Galdezka aritu ondoren, hauek dira jakin ditudanak: Haur Eskolaren ordutegia hauex duzue: goizeko 7:30etatik arratsaldeko 19:00etara. Aurten guztira 56 haur bildu dituzte: 18 haur 0 eta 1 urte bitartekoak; 23 haur 1 eta 2 urtekoak, eta, 15 haur 2 eta 3 urtekoak. Abuztu osoan itxita izan dute. Orain arte, 3 gela zeuden, 2 solairu artean banatuta, baina abuztuan beste solairu bat egin da eta bertan beste bi gela egin dira: 2 eta 3 urte bitartekoentzat gela bat eta psikomotrizitate gela. Honela dago sailkatuta bada Haur Eskola:

7

Kalezar

Noaua! - 2002ko 2003ko urriaren 10a

Alo単a Pulido

1.solairuan: 0-1 urtekoen gela eta 1-2 urteko txikien gela (ekainetik abendura). 2.solairuan: 1-2 urteko handien gela (urtarriletik ekainera), sukaldea eta komuna. 3.solairuan: 2-3 urtekoen gela. Psikomotrizitate gela eta jangela. Beno, oraingoan ere informazio hau eskaini ondoren, utzi egingo zaituztet. Hurrengora arte.

At xe g a l d e

Auzoari begirada bat

A

uzoari begirada bat emanez, udazkenneguko giroan sartu garela ikus daiteke; Aizpurua autobusak hemen dabiltza berriro gora eta behera ikastolako zerbitzua egiten. Jolas garaian ere nabaria da zein iskanbila dagoen egunero, udatik hona alde ederra ikusten da. Horrez gain, eskaparateak ere, jantzi berriz beteta dauzkagu. Zerbait falta badugu, badaukagu non erosi. Bestalde, auzoan, zenbait etxe ikus daitezke eraberrituta eta kolore politez margotuta. Hala ere, inguruko parkeek eta eserlekuek badaukate txukunketa baten beharra. Honi lotuta, eserlekuak leku gehiagotan jartzea proposatuko nuke, auzoko aiton-amonek eta gainontzeko bizilagunek eserita lasai egoteko aukera gehiago eduki dezaten. Bestetik, Ariztitxo kalean behera jaistean, arraindegia zegoeneko parean, pilak birziklatzeko ontzia aspalditik puskatuta dagoela konturatu gara. Ea laster konpondu edo berri bat jar-

Jone Eiz mendi

tzen den. Eta azkenik, Mahaspildegi elkarte inguruan zaborrontzi organiko baten beharra sumatzen dugu. Oraingo kronika, eskaera askorekin atera zait, baina auzotarren artean gabezia horiek ikusten ditugu, eta ea honek zerbaiterako balio duen.


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Pako Agudo

Ehiza garaia

A

urtengo jaiak joan zaizkigu, dagoeneko uda giroaz ahaztuta gaude eta udazkenean murgildu gara. Oporrak pasa eta egunerokotasunera denok ohituta. Denok? Ez. Badira beste pertsona batzuk, arraza oso berezkoak direnak, orain oporrak hartu eta etxean ezin geratu ibili ohi direnak. Izaera aldaketa horien errudun udazkeneko hegohaizea izaten dugu. Ziur ez dakit hegohaize horrek buruan eragiten duen ala ez, baina usoak ekartzen dituela-eta, ehiza denboraldia orduantxe hasi ohi dela, bai. Noski, gaur ehiztariez hitz egitea tokatzen zaigu. Andatza eta gure etxe artean tiro hotsak egunero entzuten ditugu. Izan ere, gure auzoan afizio asko dago kirol honen inguruan. Hemendik abiatzen dira ehiza-postuetara ehiztari asko koadrilaka, eguna usoen zain pasatu asmoz. Jakina, usorik ez da egunero baina aukera polita da eguna mendian pasa eta lagunekin biltzeko. Gero, auzoko tabernetan entzuten diren elkarrizketengatik, eguna nola joan den jakin deza-

kegu: asko pasa ote diren, oso goitik etorri ote diren... Hala ere, ni behintzat ez nintzateke ehiztari baten hitzetaz asko fidatuko. Bestalde, usoei itxaroteaz nekatzen bagara, beti geratzen zaigu bigarren aukera bat. Eskopeta utzi eta perretxiku eta onddo bila abiatzea. Horiek biltzeko garaia ere bada-eta. Zorte ona usoei, mendia garbi utzi eta kontuz egun hauetan mendi inguruetan.

Urdaiaga

Aldaketak paisajean

Alazn e Begiristain

U

dazkenean sartu berriak garen honetan, dagoeneko paisajean aldaketak somatzen hasi gara. Nahiz eta inguruak oraindik nahiko berde egon, ari dira pixkanaka kutsu marroia hartzen. Udazken honek eguraldia nahiko arraroa izango duela dirudi: batzuk diote beroa izango dela, beste batzuk, aldiz, ikaragarrizko hotzak izango ditugula. Ikusiko dugu zer gertatzen den! Urrian ere izaten da baratzan zeregina. Babarruna dugu urtaro honetan nagusi, eta ikusi behar nolakoa datorren aurten. Nik entzun dudanez, babarrun ale txikia omen dator eta, gainera, gutxi izango omen dugu aurten. Izan ere, eguraldiak ez baitu ezer lagundu. Azken egunetan egindako euriekin leka berriak sortu omen dira, baina orain ez dira lehortuko. Beraz, alfer-alferrik! Bestalde, aipatu beharra daukat ehiza garaia ere hastear dela. Tiro-hotsa nagusi izango da inguru honetan. Era berean, ehiztariei gauza bat eskatu

nahi nieke, aurreko urteetako esperientziak hala eskatuta: ongi dago goiza pasatzeko hamaiketakoa ekartzea, baina, mesedez, ekarri duzuena gero dagokion tokira eramatea ere ongi egongo litzateke, Urdaiagako zelaiek ez baitute zaborra xurgatzeko gaitasunik.


KALEJIRAN

Ez galdu jaien azken txanpa

E

uria barra-barra egin zuen San Praixku jaietako lehen asteburuan. Hala ere, horrelakoetara ohituta gaudenez, festa egiteko gogoa ez zuen euriak eraman. Pilotaleku berrian jende asko bildu zen Aginagako Pilota Txapelketaren finaletara. Partida politak eskaini zizkiguten pilotariek eta ikuslegoa gustura egon zen igandeko arratsaldeko pilota saioan. Asteburu honetan bi egun handi ditugu begibistan. Ostiral honetan, gaztetxoenak izango dira protagonista nagusiak. Goizean jolasak, eguerdian bazkaria eta arratsaldean pailazoak. Txokolatea ere banatuko da baina adi ibili buruhaundiekin. Eta jaiei amaiera emateko, larunbatean oilasko bilketa. Goizeko 6:00ak aldera irtengo dira baina hasi baino lehen gosari ederra egiteko aukera izango dugu. Beraz, anima zaitez eta har ezazu parte jaietako ekitaldi politenetako batean.

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Oxkar Sa nta m aria

T

xikiak gara. Gutxi. Zubieta txiki geratua zen. Garai bateko Zubieta zerbait bazen, baina azken urteotan ez da hazi, ez aldamenekoak nola. Futbolaz edo, udan, zaldiez aritzean besterik ez gaituzte gogoan. Baten batek esango du txikia izateak badituela bere aldeko asko eta on. Lasaitasun eta patxara handiak. Paseoan eta bizikletan ibiltzeko, mendian gora abiatzeko edo inguruko naturaz gozatzeko paregabea dugu herria. Baina arazoak ere baditu hain txikia izateak. Eskolan ume gutxi, eta kezka. Lanaz kanpoko bizimodua ere, gero eta gehiago, Zubietatik aparte egiten dugu: umeen ikastaroak eta jolasak, helduen dibertimentu eta ikuskizunak... Plaza hutsik ia urte osoan. Aurreko astean, soinu txikiaren ikastaro hasiberrian ere egonezina: ez ote gara gutxiegi. Kontuak kontu, etxe berriak egiten hasi dira. Eta sugearen antzera Zubietak azal zaharra bota du, berria laster agerian izateko: kale berriek

dagoeneko itxuratzen dute urbanizazio bukatu xamartua, frontoi berria txapel eskean ari zaigu, eta orube porlaneztatuak nonahi, azal berritzearen zaurien seinale. Itxuraldaketa handia. Baina obrak aurreratu ahala, kezkak: Nolako aldagelak izango ditu frontoiak? Euria ez ote da sartuko bertan? Kaleetako galtzararriek egoki jarri ote dituzte?‌ Aldaketaren handiak arduratzen gaitu: Bizilagun asko etorriko da Zubietara, nolakoak ote? Bide berriak benetan seguruak al dira? Kezkak kezka, ernatzen ari dira esperantza berriak: euria ari duenerako babesa izango dugu frontoi berrian, pilotariak ez dute Michelinera joan beharko..., eta batez ere ume gehiago izango ahal da plazaren bueltan. Post scriptum. Interesatuentzako, etxea egiteko orubearen zentimetro kuadroa 5 pezetan dago, merke –gutxieneko zatia 1000 metro karratu–.

Zubieta

Txikitik handira

Pello A ra n bur u


10

ERREPORTAJEA Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Lehen ehun egunen biharamuna

E

A alderdiak alkatetza hartu zuenetik 100 egun pasa dira. Politikan, tarte hori eman ohi zaie agintariei. Horren segidan datoz lehen balorazioak, lehen balantzeak. Guk behintzat, asmo horrekin bildu gara Luismari Ormaetxea alkatearekin. Alkatearen ustez, dena oso azkar eman zen. Ekainaren 14an kargua hartu eta 16an jada lehen erabakiak hartzen hasi zen. Baina ibilbidea ez da samurra izan. Faktore askok baldintzatu baitute udal-gobernu berriaren kudeaketa-ahalmena. Alkatearen esanetan, korporazio zaharretik berrirako transizio eza izan zen bidean topatu zuten lehen oztopoa: “aurreko korporaziotik berrirako transizioa ez da arrunta izan. Egun batetik bestera aldatu zen udalgobernua eta ez zen bien arteko transiziorik izan. Nahiko konplikatua izan da egokitze-prozesua”. Politikariak dira ildo nagusiak zehazten dituztenak, baina udal langileak dira egunez egun ildo horiek garatzen dituztenak. EAkoak pozik daude langileek azaldu duten jarrerarekin: “langile ia guztiak lagundu egin dute transizio horretan”. Udal langileek aurreko NOAUA!n argitaratutako eskaerari buruz, ordea, ez digu alkatetzaren jarrera argitu nahi izan: “beraiekin hitz egin aurretik, NOAUA!n gure asmoak plazaratzea ez litzateke oso txukuna izango. Txikiena egutegiarena da.

Udalaren antolamendua aztertu nahi dugu, zerbitzuak nola konfiguratuta dauden, lanpostuen balorazioa egin, lan-saioaren luzapena aztertu… eta hori guztia beraiekin egin nahi dugu”. OPOSIZIOA, GORDIN Oposizioan geratu diren alderdien jarreraz ere hitz egin digu Luismari Ormaetxeak. Alkateak esan digunez, “udaletxe barruko alderdien aldetik, jarrera lagunkorrago bat edo ulerkorrago bat espero genuen; eta ez erakutsi diguten gordintasuna, bereziki EAJ-PNV alderdiaren aldetik”. UHL ere oposiziotzat hartzen duela esan digu Ormaetxeak: “udaletxetik kanpo geratu direnak, plataformakoak, oposiziotzat hartzen ditut. Baina horiekin ez da inolako harremanik izan, ez onerako, ez txarrerako”. Gobernu egonkor bat osatzea izan da elkarrizketa ezberdinetan EAko buruak behin eta berriz aldarrikatu izan duena. Gaur egun, minorian jarraitzen dute lanean. Eta “minorian aritzea trapezistarena egitea” dela onartu digu. Izan ere, une honetan Usurbilgo EA zein EAJ-PNV alderdien arteko distantzia uste baino handiagoa da. Dena den, epe erdira ez du koalizioaren formula baztertzen: “epe erdira nik uste dut baietz, posible dela. Parlamentuan IU-EB eta EAJ-PNVrekin ados jarri gara gai garantzitsu baten inguruan (Ibarretxe Planaren eztabaidan).

Horregatik, Usurbilen ados ez jartzea sinestezina dirudi. Baina hala da”. Dena den, epe erdira gauzak aldatzeko itxaropena duela sumatzen zaio alkateari. Mari Ormaetxea, EA eta EAJ- Luis Alkatetzan. PNVren arteko berdinketa tekniko horretan, PP eta PSE-EE alderdiengan da udaletxeko “giltza”. Eta euren ekarpenak ez dira oharkabean pasatzen. “Fiskalitateari dagokionez, bi komisio luze egin dira, eta euren aportazioak ere jaso ditugu. Orokorrean, Manuel Mitxelenarekin (PP) kortesiazko tratua dugu, oraingoz jarrera egokia ikusten diot. Amaya Goyaran (PSE-EE) lehendik ere ezagutzen dugu, eta nahiz eta politikoki urrun egon, konsziente da usurbildarren arazoak aztertu eta konpontzeko dagoela. Eta izpiritu horrekin datorren bitartean, seguru akordioetara iritsi gaitezkeela”. Ikurren inguruan hartu den erabakia aldatzeko alkateak zer edo zer egin dezakeen ere galdetu diogu: “plenoan onarturiko mozioaren aurrean alkateak ez du bete beste egiterik. Plenoko erabakiak nahitaez bete behar dira”, azaldu digu Luismarik.

Eserlekurik gabe bada ere, UHL lanerako prest U

HL plataformakoak herri batzarrean bildu ziren irailaren 27an. Eserlekurik gabe geratu badira ere, lanean jarraitzeko asmo sendoa dutela azaldu digute UHLko hautetsi diren Arantxa Manterolak eta Koldo Huegunek. Udaletxetik kanpo geratu dira UHLko ordezkariak. Hala ere, bertako lokala erabiltzen jarraituko dutela argitu digute, bitarteko horiek erabiltzeko eskubidea dutela argudiatuz. Bide batez, hauteskunde programan aurkezturiko ildoak garatzeko prest daude UHLko kideak. Arantxa Manterolak esan digunez, “gure lehen lana herriko talde eta elkarte guztiekin biltzea izango da. Beste eragile politiko bat garen aldetik, harreman iraunkorrak mantendu nahi ditugu talde zein elkarte ezberdinekin”. Bira horren asmoa ez omen da hor geratzen. Koldo Huegun eta Arantxa Manterolaren hitzetan, “talde edo elkarte

bakoitzak bere arloan dituen premiak ezagutu nahi ditugu. Ondoren lan ildo batzuk zehaztu eta horiek garatuko ditugu kalean, lantokietan, ikastetxeetan... eta baita udaletxean ere”. Udal korporazio berrian eserlekurik gabe geratu badira ere, hautetsi bakoitzak arlo ezberdinak lideratuko ditu: - Iñaki Aranburu. Nekazaritza, Ingurumena, Obrak eta Zerbitzuak. - Garbiñe Errekondo. Garapen sozial eta ekonomikoa, Ogasuna, Pertsonalgoa. - Koldo Huegun. Hezkuntza, Euskara, Kultura. - Iñaki Larrañaga, Gizartegintza, Kirola. - Arantxa Manterola. Hirigintza, Etxebizitza, Udalbitzarako ordezkaria. BERRI HANDIRIK EZ Legealdi berriaren hasierari buruz ere galde egin diegu UHLko kideei. Arantxa Manterolaren esanetan, “udaletxe barnean

egiten ari direnari buruz ez dugu berri handirik. Ez dugu harremanik beraiekin. Guk bi bilera eskatu genituen, hauteskunde aurretik eta ondoren. EAk soilik deialdi bati erantzun zion, gure ordezkaritza onartzeko asmorik zuten ala ez jakin nahi genuen”. Harrez gero, ez da kontakturik izan. Korporazio berriaren lana baloratzeko, presoen ikurrarekin gertatu dena adibide egokitzat hartzen du Arantxak. UHL-ko kide honek dioenez, “ikurra kentzearena neurri harrigarria da, aldarrikapena bizibizirik dagoen unean. Plenoan Luismarik ez zuen gure galderei erantzun nahi izan. EA eta EAJ-PNVren jarrera salatu nahi dugu, urte hauetan gai honekin hipokresian eta gezur hutsean ibili direlako. Gainera, Estatu Espainiarraren erasoarekin bat egiten dute”. UHLkoak ez dituztela ordezkaritzat hartzen azaldu du Arantxak, “herriaren %38a baztertu dute”.


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

11

Udaletxe aurreko ikur guztiak kendu egingo dituzte udalbatza plenoaren aginduz

I

railaren 8an alkateak udal inprimakietatik udal armarria ez den beste ikurrik edo lelorik kentzea erabaki zuen dekretu bidez. Neurri hau, Udalak egunkari eta aldizkari ezberdinetan jartzen dituen ohar eta publizitateetara luzatzen zen. Gaia irailaren 30eko udalbatza plenora eraman zuen alkateak baina azken erabakiak dekretu bidez arauturiko neurria gainditzen du. Inprimakietatik ez ezik, udaletxeko eraikinetik ikur guztiak kentzea, soilik ikurrina, udaletxeko bandera eta herriko armarria errespetatuz. Hori zen PSE-EEk mahai gainean jarri zuen proposamena eta PP eta EAJ-PNV alderdien aldeko botoekin atera zen aurrera. EAk aurka bozkatu zuen. Luismari Ormaetxea alkateak, Auzitegi Gorenak emandako sententzia

batean oinarrituz, udal inprimakietan udal armarria bakarrik azaltzeko erabakia hartu zuen dekretu bidez. Kontua da PSE-EEko kidearen proposamena ez zela soilik udal inprimakietara mugatzen. Ikurrina, herriko bandera eta armarria ez diren beste ikur guztiak kentzea proposatu baitzuen. Lelo edo ikur horiek solik hiritar batzuen sentimendua ordezkatzen dutela eta beste askoren sentiberatasuna mindu dezaketeela argudiatuz. Balkoiko ikur guztiak kentzeko proposamenari buruz, EAk bere desadostasuna azaldu zuen. Independentziaren aldarrikapena, esate baterako, EAk bere egiten duelako. Baina azkenean ikur horiek guztiak mantendu ala kendu osotasunean bozkatu ziren eta EAk ezezko botoa eman zuen. Udalbatzako gainontzeko alderdiek PSE-EEren proposamenaren aldeko botoa eman zuten.

Urriaren 3an Manifestazioa egin zen.

Gogoan izan, 1997ko azaroaren 25ean, "Euskal presoak Euskal Herrira" leloa bere egin zuela udalbatza plenoak. Auzitegi Gorenak, ordea, erabaki honen aurkako neurriak hartu zituen. Aurreko udal korporazioak, ordea, errekurtsoa jartzea erabaki zuen. Azken udalbatza plenoan, aldiz, errekurtso hori bertan behera geratu zen.

2004ko ordenantza fiskalak onartu dira I

railaren 30eko plenoan gai gehiago aztertu ziren. Aurreko plenoetako aktak aztertu ostean, beste erabaki batzuk hartu zituen udalbatza plenoak. 2004ko ordenantza fiskalak udalbatzaren gehiengoaren oniritzia behar zuen. EAk minorian agintzen duenez, beste alderdien babesa behar zuen. Azkenean, aurrera atera ziren 2004ko udal ordenantzak, EAJ-PNVren aldeko botoekin. Hurrengo ale batean aztertuko ditugu era zehatzagoan zerga, tasa eta prezio publikoen inguruko guztia. Hirigintza arloko gaiak ere landu ziren azken plenoan. Atalluko auzia, berriz ere, aztergaien artean izan zen baina mahai gainean geratu zen. Luze doan gaia da Atallukoa. Bestetik, Aizparrenean 623,55 m2-ko lursaila duen Kale Zahar CB enpresari lureremu horren lagapena onartu zaio.

Bertako urbanizazioa bere egingo du Udalak. Ongizateari dagokionez, Udalbatzak egoera berezietarako etxebizitza konpartituaren arautegia behin betiko izaeraz onartu zuen. Arlo honi lotuta, Manuel Michelenak, PP-ko zinegotziak, Ongizate Batzorde Informatzaileko partaide izatea eskatu zuen. Soziokultura Batzordeak proposatuta, udalbatza plenoak Buruntzaldeko 2003-2004 plana onartu zuen. Era honetan, euskararen inguruko hainbat Datorren ohiko Udalbatza egitasmo elkarrekin garatuko dituzte plenoa urriaren 28an egingo da. Buruntzaldeko Udalek. Oiardo Udal Kiroldegiak 2004. urterako proposadekretuz hartutako erabakien berri ere turiko prezioak ere ontzat eman ziren. eman zen. Galdera-erreguen garaian, PSEPlenoaren amaieran, ohiko Gobernu EEko ziengotziak Ertzantzak Batzordea egin zen eta alkatetzak Herrerako mendatean jasandako atenerabakiak aztertu hartutako dekretuz tatua gaitzezteko mozioa aurkeztu ziren. Baita Aginagako jai batzordeari zuen. Mozioa aho batez onartu zen. eman beharreko dirulaguntza ere. Irailaren 30eko saioan ere, alkateak


12

PORRUSALDA

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Festak ez dira amaitu

E

uria izan zen lehen asteburuko protagonista nagusia. Ea asteburu honetarako atertzen duen. Haurrek eta oliasko biltzaileek biziki eskertuko bailukete. San Praixku jaiak urriaren 11n amaituko dira Oilasko Biltzaileen Egunarekin. Bezperan, ordea, haurrak izango dira jaun eta jabe. Goizean goiz jolasak, ondoren bazkaria elkartean, eta Takolo, Pirritx eta Porrotx eguna biribiltzeko, Takolo, Pirritx eta pailazoak umeen egunean hurbilduko dira Aginagara. Porrotx pailazoak.

SAN PRAIXKU JAIAK, AZKEN TXANPAN URRIAK 10 - ostirala UMEEN EGUNA 09:00.- Umeen jolasen hasiera. 14:00.Bazkari goxoa Aginagako Elkartean. 17:30.- Takolo, Pirritx eta Porrotx. Ondoren, txokoloate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak aterako dira. 23:00.- Dantzaldia Izotz.

URRIAK 11 - larunbata OILASKO BILTZAILEEN EGUNA 06:00.- Gosaria. Ondoren, oilasko biltzaileen irteera. 14:00.- Oilasko biltzaileen itzulera herriko plazara eta azken dantza saioa. 21:00.- Herri afaria frontoian. Ondoren, preso eta errefuxiatuei omenaldia. 00:00.Jaiei amaiera emateko dantzaldia, Egan.

NA FA R RO A R I B U RUK O H ITZ A L DI A MOT ZAEN EAN Urriaren 16an Gaizka Aranguren kazetariak “Nafarroa Osoa” izeneko hitzaldia eskainiko du Motzaenean. 20:00etatik aurrera, kontzeptu kulturalaz eta euskal Estatuaz arituko da hizketan Gaizka Aranguren. Hitzaldi amaieran, Nabarralde ekimena aurkeztuko da. Ekitaldi hau Nafartarrak taldeak antolatu du.

ERR ETZ EA R I U Z TEKO IKA S TA RO A Erretzeari uzteko programa terapeutikoaren aurkezpena urriaren 14an egingo da, asteazkena. Dena den, ikastaroan parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Ikastaroari buruz informazio gehiago jasoko duzue Ongizate Zerbitzuetan bulegoan edo 943 37 71 10 telefono zenbakian.

Aurrera doa hiri hondakinak kudeatzeko plana

S

an Markos Mankomunitateak sentsibilizazio-kanpaina berri bat aurkeztu zuen Urriaren 1ean. Era honetan, Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala eman nahi da ezagutzera. 2003ko otsailaren 26an onartu zen Plan Integralaren arabera, 14 urteko epemugan aipatu plana hezurmamitzeko ekintzak egituratzen ditu aurkeztu berri den kanpaina honek.

San Markoseko Mankomunitateko kide diren 10 udalerrietako biztanle guztiengana iritsiko da sentsibilizazio kanpaina, hau da, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbilera. Guztira, 302.950 biztanle bizi gara mankomunitate honen baitan. Kanpaina era ludiko batean garatuko da. Urbilen, esate baterako, azaroaren amaieran jolas-eremu bat ipiniko dute. Kale antzerkia gure artera azaroaren

lehenean iritsiko da. Hortzmuga taldeak “Birziklatrena” izeneko ikuskizun umoretsua eskainiko digu. Informazio-liburuxkak ere banatu- Gaikako bilketa ko dira San areagotu nahi da. Markos Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietako etxeetan, guztira 112.000 ale.

www.noaua.com San Esteban Tlf.: 943 36 22 55


PORRUSALDA

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

13

Musika ikastera, zabaltzera...

Z

umarte Musika Eskola irailaren 22an hasi zen lanean. Aurtengoan, aipatzekoa da matrikulazioak gora egin duela. Hona hemen Zumarteko lagunek igorri diguten prentsa-oharra. “Garaia da beraz, aurtengo matrikulazioari begirada bat emateko. Aurten zenbait berrikuntza izan dira musika eskolan, horien artean 4 eta 5 urteko haurrei musika ikasteko aukera zabaltzea. Egia esan, arrakasta handia izan du, 4 urteko 13 ikasle ditugu eta 5 urtekoak, berriz, 17. Beraz, txikitatik musikaren zaletasuna sortzearen nahia eta garrantzia handia dela ikusi dugu. Bestalde aurten trikitixa eta pande-

roa musika eskola barruan sartu ditugu, trikitixan 22 ikasle daude eta panderoan, berriz 7, gehienak lehendik ere ikasten ari ziren, baina orain Zumarteko ikasleak izatera pasa dira. Helburua, pixkanaka musikaren inguruko irakaskuntza eta antolatu daitezken ikastaro ezberdin guztiak bertan biltzea izango litzateke. Orokorrean, 2002-2003 ikasturtean 125 ikasle eta 137 matrikula genituen eta hasi berria dugun 2003-2004 ikasturtean, berriz, 195 ikasle eta 233 matrikula. Hazkundea oso nabarmena izan da, alde batetik lehen aipaturiko aukera berriak sartu direlako eta bestetik, asko izan direlako ere 8 edo 9 urtekin musika ikasten hastera animatu diren haurrak (20 inguru).

KZgunean atsedenik ez urten martxan jarri den gune garrantzitsuenean bilakatu da KZgunea. Jada herritar asko dira Txaramuntoko lokaletik pasa direnak. Besteak beste, irudian azaltzen direnak.

"Informatikarako sarrera merkataritzan", azaroaren 3tik 14ra, 14:00etatik 16:00etara. Ikastaro hau Eusko Jaularitzak sortutako Merkataritzarako Plan Inlotuta formatikoarekin dago.

Ikastaroetan parte hartzeagatik ez da ezer ordaindu behar. Epe laburrean, Internet eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko aukera dago. Baina ohiko ikastaroez gain, KZguneak herriko merkatarientzat ikastaro berri bat antolatu du:

Sari-banaketa inguruan Tourraren lehiaketa bat antolatu zuen KZguneak. Lontxo Zuriarrain izan zen garailea eta kamera digital bat irabazi zuen. Kamera ordea, bere senide batek hartu zuen (beheko irudian).

A

San Esteban kalea, 8

Kafe berezia!

Telf: 943 36 27 70

Hazkundea nabarmena izan da aurtengo ikasturtean.

Orain, ikasturte honetarako jarri ditugun helburuak eta aurreikusita ditugun ekitaldi guztiak antolatu eta betetzeko lanean hasiak gara, guztiak beteko ditugulakoan, laster arte�.

GUDARI EGUNA

I

railaren 27an, Gudari Egunean, hainbat ekitaldi egin ziren. Manifestazioaren ondoren, bildutakoek omenaldi berezia eskaini zioten Nazkas-i. Aurten 20 urte bete dira Nazkas hil zenetik.

Dantzariak ere omenaldian hartu zuten parte.

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

TEL. 36 61 97


14

ETXEKO BERRI Noaua! - 2003ko urriaren 10a

57 haurrek eman dute izena neguko Euskal Txokoetan

U

rriaren 2an amaitu zen Euskal Txoetan izena emateko epea. Urtez urte haur kopuruak gora egiten du eta aurten, guztira, 57 ume izan dira parte hartzeko nahia azaldu dutenak. Horietatik 50 haur Udarregin ikasten dute. Beste zazpiak, aldiz, herritik kanpoko ikastetxeetan dabiltza. Urriaren 6an hasi ziren haurrak Euskal Txokoetan. Begiraleak hiru aste lehenago jada lanean hasiak ziren urteko programazioa eta bestelako lanak egiten. 2 eta 12 urte bitarteko haurrak biltzen dira Euskal Txokoetan. Taldeak bi auzotan banatu dira, Kaxkoan eta Santuenean. Kaxkoan aurten bost talde osatu dira: txikienekin (2 eta 3 urte) bi talde osatu dira, bakoitzen 7 haur; ertainekin (4 eta 5 urte) beste bi, talde batean 8 haur eta bestean 7; eta handiekin (6 eta 9 urte

bitarte) 12 haurreko talde bat osatu da. Santuenean, berriz, bi talde osatu dira. Txikien taldean 8 haur daude eta haundin taldean beste 8. Kaxkoan begirale lanetan Itzalai Pikabea, Ainara Olasagasti eta Elixabete Eizagirre arituko dira. Santuenean, aldiz, begirale bakarra: Saioa Erro. Iaz bezala, Euskal Txokoak egitasmoaren koordinazio lanetan Amaia Uriak jardungo du.

Kaxkoan bezala, Santuenean ere bada euskal Txokoaren haur-talde bat.

Gogoratu Esukal Txokoak euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten haurrei zuzenduta dagoen udal zerbitzua dela. Zerbitzu honen kudeaketa, aldiz, Noaua! Kultur Elkartearen gain dago. Amaia Uria

koordinatzailearen esanetan, “gustura gaude orain arte egindako lanarekin. Noaua!rentzat erronka garrantzitsua zen zerbitzu honen kudeaketa ondo egitea eta asmatu dugula uste dut�.

Arrakasta handiko argitalpena

A

urreko Noaua! hamaboskariarekin batera, neguko tren eta autobusen ordutegia biltzen dituen argitalpentxoa banatu genuen herriko etxe guztietara. Herritarren artean izan duen harrera ona ikusirik, aste honetan herriko toki ezberdinetan beste 400 uztea erabaki dugu. Honako lekuetan eskuratu ahal izango dituzue: Zubietan Alamandegi jatetxean, Santuenean Esnaola janari-dendan, Aginagan

Eiza dendan, Atxegalden Alkorta harategian eta Kaxkoan anbulategian, kiroldegian, udaltzaingoan, estankoan eta Noaua! elkartean. Argitalpenak Donostia-Zarautz eta Zarautz-Donostiako tren eta autobus-lineen ordutegia eta Zubieta-Donostiako autobusen ordutegiak jasotzen ditu. Era berean, eskura izan beharreko telefono interesgarrienak ere topatuko dituzu.


MARKESANEKO PETRILETIK

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Telealarma, eta lasai bizi

T

elealarma etengabeko zerbitzua da, eguneko 24 orduetan SOS deiarekin automatikoki konektatuta dagoena. 65 urtetik gora dituen eta bakarrik bizi den pertsonak edota denbora asko bakarrik egoten denak eska dezake zerbitzu hau. Usurbilen jada hamabost lagunek eskatu dute telealarma zerbitzua. Horien artean, gure gonbidatuak, Florentino Olivak. Atxegalden bizi da Florentino Oliva. Ez du oraindik telealarma erabili behar izan, baina zerbitzu hau eskuratu duenetik bere etxekoak lasaiago bizi dira. “Iaz anbulantzira deitu behar izan genuen, ordu ez egokitetan eta horregatik egin gara zerbitzu honekin”, argitu digu Florentino Olivaren emazteak. Hala ere, eta zorionez, telealarma ez dute erabili behar izan. Antza ez dute inoiz bakarrik uzten. Baina hala ere, beti soinean darama telealarmaren “domina”. Lepotik zintzilik eraman daiteke edota erlojua bezala, eskumuturrean lotuta. Nahiz eta oraindik

Informazioa gehiago gizarte zerbitzuetan eskuratuko duzu edo 943 37 71 10 telefono zenbakian.

Florentinok ez duen erabili behar izan, aldiro mantenuko teknikaria hurbildu ohi da telealarma ondo dabilen ala ez frogatzeko. Beraz, guztiz fidagarria da zerbitzu hau. Eta praktikoa, egoera larrietarako bereziki.

TELEALARMAREN EZAUGARRI NAGUSIAK NOLA ERABILI BEHAR DA? Sistemak bi elementu ditu: - Etxean ipini behar den ekipoa. - Soinean beti eraman behar den domina edo “erlojua”. Ekipoa etengabe SOS Deiakekin konektatuta dago. Larrialdietan, zure dominaren botoia sakatu behar duzu. Segundu batzuk geroago, SOS Deiakeko langileak zurekin jarriko dira harremanetan. Ez duzu telefonoa erabili beharrik, telealarmak zuzenean komunikatzeko balio baitu. Behar izanez gero, senideren bati deituko diote, zuri laguntzera joan dadin. Edota mediku taldearekin harremanetan jarriko zaituzte. NORK ESKA DEZAKE? 65 urtetik gora dituen edo bakarrik bizi den pertsonak.

15

TE L EL A G UNT Z A , K U T X A R E N Z E R B I T Z UA

F

oru Aldundiak eskaintzen duen “Telealarma” zerbitzua ez da bakarra. Kutxak, adibidez, Urrezko Zerbitzuaren bitartez, etxeko telelaguntza zerbitzua eskaintzen die 60 urtetik gorako pertsona guztiei. Zerbitzu hau hitzartzerakoan, eskumuturreko bat edo lepoko sakagailudun tresna bat emango dizute. Aski izango duzu laguntza behar duzun guztietan botoia sakatzea. Berehala, arreta eskainiko dizun pertsona batekin harremanetan jarriko zaituzte. Baina bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu telelaguntzak: senideentzako informazio-zerbitzua, osasun-orientazioa eta psikologikoa, sendagaien bidalketa (kostua zure kontura), abisuen zerbitzua: sendagaiak hartzea, hitzordu medikoak eta abar... Mapfre Telelaguntzako profesionalak dira zerbitzu honetako arduradunak baina Kutxako Gizarte-Ekintzaren babesa jasotzen dute.

Ordaindu beharreko zerbitzua Zerbitzuagatik sarrerako kuota bat ordaindu behar da, eta gero hileko kopuru jakin bat. 1- Sarrerako kuota, diruz lagundua: 125 euro (benetako kuota 250 eurokoa da). 2- Hileko ordainketa: * Pentsioa kutxan helbideratuta duten bezeroak: 5 euro. * Pentsioa kutxan helbideratuta ez duten bezeroak: 15 euro. Zerbitzuari buruzko informazio zehatzagoa jasoko duzu telefono zenbaki honetan: 902 54 09 09.

NON ESKATU BEHAR DA? Gizarte Zerbitzuetan: 943 37 71 10. Foru Aldundian: 943 48 25 16. BEHAR DIREN AGIRIAK - Nortasun Agiriaren fotokopia. - Errenta aitorpenaren fotokopia edo irabazien edo jasotako pentsioaren zurigarriak. - Medikuaren txostena.

Telelaguntzarekin etxeko telefonoaren azpian tresna hau ipini ohi dute.


16

IZERDI

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

PA T S E T A N

Joko Olinpikoetara joateko aukera asko ditu Amador Granado txirrindulariak

A

mador Granado eliteko txirrindularia da. Baina ez da kirol albisteetako protagonista. Txirrindularitza egokituaren elitean dago baina ez du inongo babeslerik lortu. Europako onenen artean da eta askok ez dakite usurbildarra denik. Baina beste txirrindulariei bezala, denboraldiaren amaieran atsedena hartzeko ordua iritsi zaio. Bizikleta azaroan hartuko du berriz ere. Ikasturte berriko helburua argia da. Greziako Joko Olinpikoetara joatea. Duela lau urte Sidneyra joatekotan izan zen, baina azkenean plaza kopurua mugatu egin zuten eta Usurbilen geratu behar izan zuen gure txirrindulariak. Amaitu da denboraldia, ezta? Bai, amaitu da. Egia esan, nekatuta nago. Lasterketa gutxi ditugu baina oso banatuak egutegian. Gustura zaude egindakoarekin? Aurten nahiko ondo ibili naiz. Azkenean Bizkaiko Bira eskuratzea lortu dut. Hiru urtez jarraian bigarren izan naiz eta aurten azkenean garaipena eskuratu ahal izan dut. Espainiako Txapelketan, aldiz, iazko emaitzak berberak lortu ditut. Europakoa gertu zegoenez, ez nuen Espainiakoa apenas prestatu. Hala ere, nire proba gustukoenean irabazi nuen, kilometroko lasterketan. Persekuzioan bigarren izan nintzen, baita erlojuaren aurkako lasterketan eta iraupen-frogan ere.

Txirrindularitza egokituaren elitean zaude, beraz. Bai, elitean nago baina beti Madrilgo gazte batek irabazten nau, Roberto Alcaidek. Zer nolako harremana duzu berarekin? Tirabirak izan ditugu behin baino gehiagotan. Alcaidek beste ikuspegi batekin hartzen ditu lasterketa hauek. Txirrindularitzaren ikuspuntu konpetitiboari lehentasuna ematen dio. Beti irabaztera ateratzen da, ez zaio ezer eta inor inporta. Mutil hau profesionaletara pasatzekotan izan zen baina istripu bat izan zuen eta txirrindularitza egokituan dabil orain. Bere ikuspuntua txirrindulari profesionalen parekoa da. Besteontzat lasterketak amaitzean lehia amaitu egiten da. Berarentzat, ordea, ez. Zer moduz Europako Txapelketan? Ondo. Txekian jokatu da aurten. Dominaren bila joan nintzen eta zilarrezkoa eskuratu nuen. Gainera open moduko bat izan zen. Europako txirrindulariekin batera, nazioarteko beste txirrindulari batzuk ere hartu zuten parte. Munduko Txapelketaren pareko lasterketa izan zela esan daiteke. Dena den, dominak Europako lehenen artean banatu ziren. Kilometroko distantzian, txekiar batek irabazi zuen lasterketa eta nik bigarren amaitzea lortu nuen. Zure lanbidea duzu eta aisialdian entrenatzen duzu. Europako Txapelketa prestatzeko denbora gehiago

Amador Granado, lasterketa batean.

aurtengo

hartu al zenuen? Ez, nire aisialdian moldatu behar nuen. Horregatik datorren urtekoa azkena izango da niretzat. Gero eta gogorragoa egiten zait, oso estresantea. Azken bost urte hauetan nire denbora librea honetan igaro dut. Nire ingurukoak ere, nerbioetatik daude. Greziako Joko Olinpikoetara joateko aukera asko dituzu. Hori izango da zure azken lasterketa? Aukerak baditut baina oraindik ezin da zehatz-mehatz esan. Lehenik, Batzorde Paraolinpikoak plaza kopurua zehaztu beharko du. Disziplina ezberdinen artean banatuko dira plaza horiek: itsuak daude, batetik; burmuin-paralisia dutenak, bigarrenik; eta gutxitu fisikoak, hirugarrenik. Ni azken hauen artean nago.


I Z E R D I PA T S E T A N

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Pilota festa Aginagan

A

ginaga Pilota Txapelketa pasa den asteburuan amaitu zen. Finalak guztiz ikusgarriak izan ziren, emaitzei begiratzea besterik ez dago. Ohi bezala, Jende asko bildu zen pilotalekuan. Emaitza hauek eman ziren Aginagan: Kadeteak: PulidoZinkunegi 19 / Esnaola-Arrilaga 22. Jubenilak: Benito-Rekalde 18 / Irazustabarrena-Urkia 22. Helduak: Huizi-Olaizola 13 / Sancho-Landa 22. Pilota Txapelketa, federatuak ez direnentzat Binakako lau eta erdiko pilota txapelketa antolatu du Aitzaga Kultur

Jende asko bildu zen pilota txapelketako finaletan.

Elkarteak. Izena emateko orriak Aitzaga Tabernan ipini dira. Urriaren 20an bilera egingo da Aitzaga Elkartean, 19:30etan. Egun horretan ere eman daiteke izena. Ordainsaria, bikoteko, 15 eurokoa da.

Herriko Pilota Txapelketan, leitzarra nagusi

17

KENP O KAI TAL D EA OSATU DA

K

enpo-Kai Txinan sortu eta Japonian garatutako arte martziala da. Kirol honen oinarrizko muina norberaren osasuna eta osotasuna zaintzean datza. Kirol honen inguruan, talde berri bat osatu da herrian: Atzaparrak Usurbilgo Kenpo-Kay Taldea. Iaz helduen taldea osatu bazen, aurten haurren taldea ere ipini dute martxan. Entrenamenduak kiroldegian egingo dira honako ordutegian: Haurrak: astearte eta ostegunetan, 16:4517:45. Helduak: astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Urrian jarri dira ikastaro hauek martxan, eta printzipioz, ez dago izena emateko epe jakin bat. Informazio gehiago nahi duenak hiru aukera hauek ditu eskura: - Kiroldegira deituz, 943 37 24 98. - Taldeko kide bati deituz, 651 046 947. - web orri honetan: www.kempokay.com

A nda tza k o a k Er nio n

E

rnion irailean egin ohi diren erromerietan usurbildar asko bildu ohi dira. Andatza mendi elkartekoak azken erromerian izan ziren, hain zuzen. Usurbildik oinez joan ziren Ernioraino.

Joxe Ramon Sarasolak banatu zuen txapelketako bigarren saria (Ezkerreko irudian). Mikel Landa irabazleari Martin Alustizak jarri zion txapela (Eskubiko irudian).

Hurrengo saioak FUTBOLA Urriak 11, larunbata Emakumezkoen liga: Usurbil FT - Hernani CD. 16:30etan Haranen. Urriak 12, igandea Erregionalen 2. maila: Amaroz KE - Usurbil FT. Kadeteen 2. maila: Antoniano KE - Usurbil FT. Urriak 18, larunbata Erregionalen 2. maila: Usurbil FT - Euskalduna. 16:30etan Haranen. Urriak 19, igandea Emakumezkoen liga: Zumaiako FT - Usurbil FT. Kadeteen 2. maila: Internacional CD - Usurbil FT.

PILOTA Urriak 20, astelehena Aitzaga Pilota Txapelketa. Binakako lau eta erdiko pilota txapelketa. Bilera, urriaren 20an, 19:30etan, Aitzaga elkartean. Izena emateko orriak Aitzaga Tabernan daude. Ordainsaria, bikoteko: 15 euro. KENPO KAI Urrian - Kenpo-Kai haurrak: astearte eta ostegunetan, 16:45-17:45. - Kenpo-Kai helduak: astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Informazio gehiago: Kiroldegian (943 37 24 98), Atzaparrak Kenpo Kai talderadeituz (651 046 947) edo Interneten: www.kempokay.com


18

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

N O A U A!

TXIKI

Ikastolako haurrak Donostiako railaren 24an ikastolako 3.mailatik 6.mailararteko 160 ikasle Donostiako belodromoan bildu ginen “Asterix eta Obelix Kleopatra misioan” pelikulaz gozatzeko Gipuzkoa osotik etorritako beste 3.000 lagunekin batera. Urteak dira ikastolako haurrok Donostiako zinemaldira hurbiltzen garela, iraila guztietan jasotzen dugun gonbiteari muzinik egin gabe. Bederatzi eta erdietan abiatu ginen zinemaldira. Sartu eta itxaroten ari ginen bitartean aurkezlearen lana egiten zuen Aizpea Goenaga ikastolen zerrenda pasatzen hasi zen. Gure ikastolako izena esaten zuenean Iufi! Gora! ...eta holako gauzak esaten genituen. Besteenak zioenean UUUUUU! ka hasten ginen. “Olatua” ere egin genuen. Azkenean ikastola guztiak iritsi ziren eta aurkezlea oihuka hasi zitzaion Pepe izeneko bati pelikula hasteko. Filma

I

TABERNA-JATETXEA Telf: 943 36 61 21

Alperroburu, 1


MAJERAKO

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Lehiaketa

KONDARRAK

19


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.52/ 10.17 10.47 11.51 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.21/ 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.33 11.03 12.05 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 21.03 22.03

* Astegunetan bakarrik

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.21/ 10.50 11.22 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.48/ 21.20 22.20

/ Zerbitzu berria, egunero

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.05 11.08 11.22/ 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 21.08 22.07/ 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 21.24 22.54

* Astegunetan bakarrik

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 11.47/ 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.39 22.32/ 23.09

/ Zerbitzu berria, egunero

Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

Urbil Donostia

07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Goardiako farmaziak Urriak 10, ostirala E: Urbistondo, San Francisco 1, Lasarte G: Gorospe, R. Arregi 12, Andoain Urriak 11, larunbata E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte/ OA, Kontzeju zaharra 11, Usurbil G: Zatarain, Elizondo 6, Andoain Urriak 12, igandea E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Zatarain, Elizondo 6, Andoain Urriak 13, astelehena E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Zatarain, Elizondo 6, Andoain Urriak 14, asteartea E: De Miguel, Nagusia, 32, Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8, Andoain Urriak 15, asteazkena E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16, Andoain Urriak 16, osteguna E/G: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte Urriak 17, ostirala E/G: De Miguel, Nagusia, 32, Lasarte Urriak 18, larunbata E: De Miguel, Nagusia, 32, Lasarte/ Iturralde, Bordaberri 1, Usurbil G: Ansa, Ondarreta 8, Andoain

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren Noaua! Urria As.

Ar.

7 6 13 14 20 21 27 28

Az.

1 8 15 22 29

Os.

2 9 16 23 30

Hurrengo alea

Ost.

3 10 17 24 31

La.

4 11 18 25 25

Ig.

5 12 19 26 26

Urriak 19, igandea E: De Miguel, Nagusia, 32, Lasarte G: Ansa, Ondarreta 8, Andoain Urriak 20, astelehena E/G: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte Urriak 21, asteartea E/G: Gil, Nagusia 24, Lasarte Urriak 22, asteazkena E/G: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte Urriak 23, osteguna E/G: Urbistondo, San Francisco 1, Lasarte Urriak 24, ostirala E: Gil, Nagusia 24, Lasarte G: Iturralde, Bordaberri 1, Usurbil Urriak 25, larunbata E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte/ OA, Kontzeju zaharra 11, Usurbil G: Arzallus, Larramendi 16, Andoain Urriak 26, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Arzallus, Larramendi 16, Andoain E:Egunez

G:Gauez

E/G:Egunez eta gauez

Urte osoko egutegia noaua.com helbidean

Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Kalezar) ............. 36 45 00 • Agerialde ikastetxea .......... 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate egoitza.......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria ................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76


Noaua! - 2003ko urriaren 10a

GAZI GOZO GEZA

Oharrak ETXEBIZITZA - Pisua alokatu edo konpartitu nahi nuke. Nirekin harremanetan jartzeko deitu 647 943 844 telefono zenbakira. - Pisu bat bilatzen ari naiz, alokatzeko edo konpartitzeko. Oso urgentea da beraz, pisurik alokatzeko baduzu edo gelaren bat, deitu mesedez hainbat arinen 615 71 01 64 telefonora (Gotzon).

Txerrimunik ordainetan Umeak edota jende heldua zaintzeko prest nago. Tf: 657 714 355. - Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556 egun osoz. - Pertsona bat eskaintzen da haurrak zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen). - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen).

- Etxebizitza salgai kaxkoan. Hiru gela, sala eta berogailuaz hornitua. Igogailua ere bada. Tf: 627 377 666.

- Lan bila nabil eta etxeko-lanak egingo nituzke, gauez edo egunez. 620 646 769.

- Estudio bat edo apartamendu bat alokatuko nuke. Tf: 677 082 305.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757 495.

- Pisu baten bila nabil Usurbilen, alokairuan hartzeko prest nago. Tf: 617 194 688 (Raul).

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko. 15:00etatik 17:00etara. Astelehen, asteazken eta ostiraletan. 943 36 57 37.

- Alokairuan dagoen etxe baten bila gabiltza. 670 532 443.

Lan-eskaintzak

- Etxe bat edo lursaila etxe bat eraikitzeko erosi nahi dut Usurbilen. Tlf: 943 314791.

- Patri jatetxean zerbitzari bat behar dugu. Deitu 943 36 27 25 telefono zenbakira.

- Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469.

- Sukaldari, kamarera, tabernari eta garbitzailea behar dugu, jatetxe-taberna berrirako. Deitu 15:00-18:00. Tf: 687 078 356.

- Alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Urgentea da. Telf: 943 366 759. - Pisu bat saltzen dut. Munalurra 4, 4 A. Telefonoa: 943 37 10 44.

- Kamarera bat behar dugu asteburuetan lan egiteko. Telefono zenbakia: 943 36 33 58.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Langile bat behar dugu tabernan lan egiteko, larunbata eta igandetarako. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943 360 217.

- Garaje itxiak saltzen ditut Kale Nagusian. 30 m, 18.000 euro / 15 m 7.800 euro. Telefonoa: 943 37 23 68.

- Udarregi ikastolan ikasturte berrirako kirol begiraleak behar dira. Telefonoak: 943 361 216/ 943 370 645.

- Yamaha YZ 125 motokros motorra salgai. 1.000 euro. 616 182 574.

- Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217 / 649 211 665.

- Suzuki Marander 250 CC salgai. Matrikula, SS-4001-BD. Oso egoera onean. Telefonoa: 670 328 760.

- Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Deitu 943 36 00 80.

- Garaje itxia salgai Etxealdian. 943 373185. - Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier. - Galtzaragainan 200 eta 300 m2-ko bi lokal alokairuan. Interesatuak juntako kideengana jo. - Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77.

- Txakur marroi bat galdu da Zubietan. Koilare urdina du. Topatzen baduzu dei iezadazu: 943 36 39 43 / 655 715 469.

- Eguzkitzan 30 metro karratuko garaje itxia salgai. 667 583 195 (Maria Angeles). Deitu eguerditan edo gauez, bestela utzi mezua. LANPOSTUAK Lan-eskaerak

- Belarritako batzuk galdu dira, urrezkoak, Optika inguruan. Topatu badituzu deitu 943 36 06 59 telefono zenbakira.

- Umeak zainduko nituzke, edozein ordutegian. Deitu 943 37 10 32 telefono zenbakira.

- Hemezortzi hilabete dituen haur ekuatoriar batentzat kotxe-sila bat behar dut. Deitu Mari Karmeni 943 36 12 04 telefono zenbakira. Eskerrik asko aurrez.

- Etxeko garbiketa-lanak egiteko prest nago. Astean hirutan lan egiteko prest. Goizez, 9:30-12:00ak artean. Tf: 943 36 61 32. - Lan egin nahi nuke udan, arratsaldeetan.

Zorionak Mirotz! 12garren urtebetetze honetan eta etxeko guztion partez, muxu handi bat eta ondo pasa egun horretan!

Zorionak Lide! Urriaren 9an hiru urte bete zituen gure “matrakak”. Muxu pilo bat laztana.

Zorionak Iñaki! Urriaren 2an 17 urte bete zituen Donostiako mutil majo honek. Usurbilgo familiaren partez, zorionak!

Zorionak Jon Mikel! Urriaren 6an sei urte bete zituen gure etxeko mutikoari zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Urbilgo bus geltokian argazki marko handi bat tela puska bat “punto de cruz”-ean egina ahaztu genuen. Topatu baduzu deituidazu: 94337 20 34.

- Erloju bat galdu da, Speedo markakoa. Zilarrezko korreaduna, urdina, esfera obalatua. Bordatxotik Muna Lurra bidean galdu da. Deitu 943 37 07 56.

- Eskolan laguntzarik behar al duzu? Dei iezadazu 943 360 754 (Ana).

21

-Ibilgailuarekin eramateko egokituta dagoen kanping-denda bat saltzen dut. Kanpingaren osagarri extrak barne. Deitu honako telefonora: 635 729 637. - Pelukeria bateko estetika kabina bat alokatzen da. 943 36 19 71.

JAIOTZAK - Eneko Moriana Utrera 2003-IX-23. - Jaione Palacios Dominguez 2003-IX-28.

HILDAKOAK - Benito Manterola Eizmendi 2003-IX-25. Usurbil. Txerrimunik ordainetan - Oharrak, doaneko zerbitzuak dira. Gure bulegora etorri edo postaz bidali aipatu nahi duzuna.


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2003ko urriaren 10a

Literaturaren txokoa

Agenda URRIAK 14 - asteartea Erretzeari uzteko programa terapeutikoaren aurkezpena. Informazio gehiago 943 37 71 10. URRIAK 16 - osteguna “Nafarroa Osoa” hitzaldia, 20:00etan Motzaenean. Hizlaria: Gaizka Aranguren. Antolatzailea: Nafartarrak. URRIAK 21 - asteartea 19:30.- Hitzaldia Kutxa eta Udalaren eskutik. Hizlaria: Jesus Insausti. Gaia: “Gehiegi jateak sor ditzakeen osasun-arazoak”. Ikastolako Areto Nagusia. URRIAK 27 - astelehena 19:00/21:00.- Odol ateratzea herriko anbulategian. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera. AZAROAK 1 - larunbata Artisau zein nekazaritza produktuen azoka.

110. Street geltokian, berriz ere

E

uskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, 110. Street-eko geltokia izan liteke bat, zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere

egin dute nobela honexetan oinarrituta: “Menos que cero”. Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak… Fitxa teknikoa: Egilea: Iñaki Zabaleta Urkiola Bilduma: Literatura 76 Orriak: 196 or. Salneurria: 13,50 euro

Egin kontu

SAN PRAIXKU JAIAK URRIAK 10 - ostirala UMEEN EGUNA 09:00.- Umeen jolasen hasiera. 14:00.- Bazkari goxoa Aginagako Elkartean. 17:30.- Takolo, Pirritx eta Porrotx. Ondoren, txokoloate banaketa eta buruhandiak. 23:00.- Dantzaldia Izotz taldearekin. URRIAK 11 - larunbata OILASKO BILTZAILEEN EGUNA 06:00.- Gosaria, kroasan eta txokolatearekin. Ondoren, oilasko biltzaileen irteera. 14:00.- Oilasko biltzaileen itzulera herriko plazara eta azken dantza saioa. 21:00.- Herri afaria frontoian. Ondoren, herriko preso eta errefuxiatuei omenaldia. 00:00.- Jaiei amaiera Egan taldearekin. Oharra: Jaietan herriko artelanen erakusketa apaiz etxean.

Deialdi “osasuntsuak”

I

railaren 29an Ion Iza doktoreak bizkarreko minari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldi hura interesgarria izan bazen, urriaren 21ekoa ere itxura onekoa dirudi. Jesus Insausti doktoreak “Gehiegi jateak sor ditzakeen osasun-arazoak” aztertuko ditu. Hitzaldi hau Udarregi Ikastolako areto nagusian izango da, 19:30etatik aurrera.

Zure publizitatea Noaua! aldizkarian jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefono zenbakira!

Odol-ateratzea, Urriaren 27an Urriaren azken astelehenean odola emateko aukera berri bat izango dugu. Urriaren 27an herriko anbulategian, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Irailaren 8an 60 lagun inguru bildu ziren eta horregatik pozik dira Odol Emaileek Elkartekoak.

Zubiaurrenea, 3


USURBILGO IGELT SERITZA

URDANTZI

Mugikorra: 649 435475 649 435476 Telf: 943 363370 - 943 361439

ERRAZKIN IGELTSERITZA

☎ 943 37 26 79 ☎ 36 51 25 urki-mitxe@euskalnet.net

JOSE AIZPURUA UNANUE Igeltseritza eta pintura

Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83

OFIZIOAK ZURE ESK URA DITUZ U A RO Z TEG I AK

BEREZIARTUA

Egurra eta egurraaluminiozko LEIHOAK eta ESKAILERAK Aginaga

Telf: 943 37 15 71

Igeltseritza

eta

pin-

Juan

Jose enea, 6 Kalezar 943 36 05 50- 606 37

EUGENIO NORIEGA

Erdiko kalea, 12 Telf: 943 36 56 65616 92 60 25

JOSE ANTONIO

Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67

JOSUE ARANZAZISTROKI

ES KAI OLA K

ELORZA JOXE MARI

Galtzaragaina 2-2B Telf 943 37 34 70

IKUTZA Ugarte, 4 Kalezar

PI NTURA K

Telf eta faxa: 943 37 12 21

iturgintza

BARRENETXE SALSAMENDI ARREGI,

PORTULARRUME - Bainuko altzariak - Era guztietako manparak

Telf; 943 36 46 37

- Ateak Mahaiak Zubieta, Telf/Fax: 943 36 26 64 Tf. 943 37 64 15

659 88 39 12

IÑAKI LATAILLADE Iturgintza, gas, berogintza, klimatizazio instalakuntzak eta Mobila: 609 88 80 21

. Pikor pintura eta gotele lanak . Papereztatze- lanak . Pintura-lanak orohar Mobila: 629 46 09 66

Fax. 943 36 05 10

GORKA URRUZOLA

JOSEBA ARANGUREN ☎ 943 83 00 72

RAMON BARCENI-

E LE KTRIZITA TE A

✘ Enpapelaketak eta pinturak orokorrean ✘ Lurzorak jartzen dira

Telf: 943 36 60 19- 36 34 60

Telf: 605 7075 30 2563 17 Telf: 605 70 25 17 / 656

/656 75 30 63 Arrantzale kalea, 8 - 2.ezk

Gida honetan azaldu nahi baduzu, deitu 943 360321 telefonora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 167 alea by elkarmedia - Issuu