www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2003ko ekainaren 27a VIII. urtea - Usurbil, 162. zenbakia
S a n ti xa b el et ak o e gi t ar a ua , geh i ga r r i be r ezi an
Uda jolaserako da
ATARIKO
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
HAIZEA
Txirrikitutik
3
U
rte bete igaro ondoren berriz ere hementxe ditugu Santixabel jaiak. Euskal Herriko txoko guztietan bezala, hemen ere suziriek eta musika doinuek festa giroan gaudela garbi adieraziko dute eta ziur nago usurbildarrok ere jai giro horretan murgilduko garela. Uztailaren 2a, egun berezia da Usurbilen aspaldiko urtetan: Santixabel eguna. 1968an ere halaxe izango zen zalantzarik gabe. Herrian ezaguna zen Dominguez argazkilariak atera zuen argazki honetan, Don Julian Azpiroz erretorea ikus dezakegu angelusa errezatzen pilota partida eten ondoren. Bere inguruan zenbait herritar ezagutu ditugu, horien artean Jose Mari Sagardia, Joxe Irasoegi, Ramon Etxeberria-Berreiartza eta Joxe Mari Soroa. Hauen atzean berriz usurbildar ugari ekitaldi honi adi-adi begira, orduko grada ikusgarrietan eserita. Gaur egun gure herrian ohitura hau galdurik dagoen arren, nork daki ez ote dugun aurtengo Santixabeletan horrelako zerbait ikusiko .... Izan ere aurten ere pilota partidarik ez da falta Santixabel egunez, arratsaldez izatea aldea. Zaloa Arnaiz Ibarguren. e-posta: fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net
Foto Dominguez (Udal fototeka) 1968ko uztailak 2, Santixabel eguna Kaleberriko pilotalekuan
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta Noaua!ko Txirrikituko atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9:00etatik 14:00etara). Bestela, 943371951 telefonoan edo fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net e-postan aurkituko gaituzu. Garai bateko argazkien bidez gure herria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Anima zaitez!
Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea : Imanol Ubeda Kazetariak: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea: Jon Rueda Zuzentzailea: Eneko Harreguy Kolaboratzaileak: Ines Kamino, I単aki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Mu単oz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, I単aki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika: Pili Lizaso eta Oskar Angulo Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: I単aki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
4. Orr.
ZUTABEAN, OLATZ ALTUNA
6. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN 10. Orr.
ERREPORTAJEA Udala Gipuzkoako Foru Aldundian osatu zen
EKITALDI EZBERDINEN PORRUSALDA
12. Orr.
KAROBI, ZUBIETAKO NEKAZARITZA-ETXEA
15. Orr.
USURBILDARRAK ERE VIGON ALDEAN
16. Orr.
PILOTA ASTEA, IRUDITAN
17. Orr.
ERREZETA GOXOA NOAUA! TXIKIN
18. Orr.
EKITALDI AIPAGARRIENAK AGENDAN
22. Orr.
Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Pailazoei begira harrapatu genituen irudiko gaztetxoak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
IRITZIA
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Zutabea
Etorkinak eta hizkuntza Olatz Altuna
G
eroz eta etorkin gehiago ikusten dira gure herrian. Nabarmena da Usurbilgo erroldan izena eman duten atzerritarren igoera: 2000. urtean 9 pertsona besterik ez ziren, 2001ean 15 eta urtebete beranduago ia laukoiztu egin da kopuru hori (56 pertsona). Lehenak errumaniarrak izan omen ziren. Gero txekiarrak, afrikarrak eta pakistandarrak, batik bat. Azken boladan, berriz, Hego Amerikakoak dira nagusi: Peru, Bolivia, Ekuador,... Usurbilgoak egoera orokor bat erakusten du. SOS Arrazakeriaren arabera, 13 mila inguru etorkin zeuden Euskal Autonomi Erkidegoan 1996an, eta 2002an 21 mila inguru. Pentsatzekoa da kopuru hori handitu egingo dela aurrerantzean. Aspaldian aurreikusten zen fenomeno hau, baina prestatuta al gaude zuzen erantzuteko? Gure gizarteak hartu al ditu behar bezalako neurriak integrazio egoki baterako? Motiboak badaude ezetz pentsatzeko. Har dezagun, esate baterako, hizkuntzaren eta hezkuntzaren gaia. Euskal Herrira datozen etorkin gehien-gehienak Frantziako edo Espainiako erregio batera datoz, beren ustetan. Euskara badenik ere ez dute jakingo askok. Eta, horretaz jakitun izanda ere, erdal hizkuntzak nagusi direnez, beren joera naturala erdal komunitatera hurbiltzea da.
Horregatik, haur eta gaztetxo gehienak A ereduan matrikulatzen dira. Orain artean, administraziotik ere horretara bideratu dituzte gehienbat. Beraz, etorkinen zati handi batek euskal kultura eta hizkuntzarekin oso axaleko harremana izango du. Honek ez dio batere onik egingo euskararen geroari. Egoera kezkagarri honen aurrean indarrak eta ahaleginak ongi bideratu beharrean gaude. Euskarak komunikatzeko tresna naturala izan behar luke, hau da, integraziorako bide egoki bat. Azken batean, herri-kontzientzia eratzeko ezinbestekoa da hizkuntza. Erdara nagusi den herrietan zaila da integrazio-lan hori praktikara eramatea, baina Usurbil bezalako herri euskaldun batean, euskara benetan baliagarria denez, horretarako aukera handiagoa dugu. Udarregi ikastolan, aurten 9 izan dira kanpotik etorri diren ikasleak. Datorren urterako beste 5 espero dituzte, Ekuador eta Madriletik. Haur horien ibilbidea oso gertutik jarraitu beharko genuke, ezin baitugu hutsik egin horien integrazioan. Beharrezkoa da euskara ongi erakustea, lagunarterako eta kale-girorako aukerak zabaltzea, eta beren familiak herritartzea. Oraingoz gutxi dira, baina horiekin asmatzeak garrantzi handia luke etorkizunerako eredu gisa. Eta horretan herritar guztiok dugu zeregina, ez ikastolak bakarrik.
Z u t a b e g i l e a k : L u i s A r a n a l d e • O l a t z A l t u n a • A i t z i b e r M a t x a i n • A i n h o a A z p i r o z • A i t o r L a n d a l u z e • M i k e l Us a b i a g a
Ika-mika
Ondo pasa Santixabelak
L
au urtez herriko kultur mugimendu eta jarduera bultzatzen lanean aritu naiz, eta nire kargua uzteko garaia iritsi da. Herriaren agintari eta zerbitzari izan nauzue, batzutan asmatuz, bestetan erabaki okerrak hartuz, baina beti lanerako gogoz. Tamalez, kargua samintasunez utzi beharrean gertatu zait, herriaren ahotsa entzun ez, eta demokrazia izpirik ez duten ‘ordezkari’ batzuk udal agintea hartu baitute. Zertarako ordea?
Lanerako gogorik ba al dute? Ekaina hasieran herriko jaiak berahala datozela eta, Kultura Batzordean PNVko ordezkari izan denari galdetu nion ea nor izango zen Kultura arduradun berria, lan asko baitzegoen egiteko, gauza asko lotzeko. Nire harridurarako, interes apurrik ere ez zuen azaldu. Aurten ez nauzue herriko jaietan ekitaldi ezberdinak antolatzen eta koordinatzen ikusiko, ezta maskota egin eta zintzilikatzen, ez buruhaundi gisa, ez
eta lore eta salda banatzen. Txarrena zera da, ez dakitela aurten maskotarik egongo den, jaiak nola aterako diren, ‘udal ordezkari’ berriei gehiegi axola ez zaiela dirudi eta. Seguruena Udalean sartuta izango dira, lotsaren lotsez herrira gerturatzeko ezintasunez, ez baitituzte herritarrek aukeratu.
Niko Bengoetxea, Kultur Zinegotzi-Ohia.
ERREPORTAJEA
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
5
Jolaserako aukera ugari dakar aurtengo udak
E
skolatik kanpo, inguru erdaldunean bizi diren haurrak biltzen ditu Euskal Txokoak. Udarregi Ikastolak eta Udalak abiarazi zuten ekimen hau. Aurten, bi dira martxan izan diren taldeak: bata, Txaramunton; bigarrena, Santuenean. Uztailan ere, jarraipena izango du Euskal Txokoak. Euskal Txokoa ez da matrikulazio libreko aisialdi-gunea. Ikastolatik bideratzen den eskaintza da. Gainera, irakasleen hitzak zeresan handia du eta nagusiki ingurune euskaldun baten premia duten haurrei zuzendua dago. Uztailan ere, martxan izango da eta kanpoan ikasten aritu diren usurbildarrei irekita egongo da uda honetan. Uztailaren 7an hasiko dira udako Euskal Txokoak, 10:00etatik 13:00era. Eguraldiak laguntzen badu, neguan baino irteera gehiago egingo dira, bereziki, ostiraletan. Aurtengoan, Noaua! Kultur Elkartea izan da Euskal Txokoen gidaria. Amaia Uria koordinatzailea pozik dago aurten egindakoarekin: “niretzat esperientzia berria izan da, gustura nago. Gauzak ondo atera dira eta ez da inongo arazorik izan�. Udalekuetara Noaua!rekin Uztailaren 1ean hasiko da Lizarrako kanpaldia. Aurten, beste euskara elkarteekin batera, udalekuak antolatu ditugu Lizarran. Badira gure eskutik udalekuetara abiatuko diren gaztetxoak. Baina hara joateko matrikulazio epea jada itxita dago.
Euskal Txokoak jarraipena izango du uztailean.
Udajolas, abuztuan ere martxan Azken urteotan bezalaxe, honakoan ere eskaintza zabala egin dute Udajolas taldeko kideek. Udako goizak ezberdinak izango dira Udajolasen izena ematen duten haurrentzat. Lau dira aukeran dauden txandak edo hamabostaldiak. Lehena ekainaren 30an hasiko da. Bigarrena, uztailaren 16an; hirugarrena abuztuaren lehenean eta azkena, abuztuaren 18an. Ordutegia, esan bezala, goizez: 9:30-13:00. Gurasoen lasaitasunerako, begirale artean badira arduradun pedagogoak eta monitore esperientziadunak. Informazio gehiago honako telefono zenbakian: Udajolas 637 75 87 10 (arratsaldez).
ETA ZUBIETAN, UDAKO TXOKOAK
U
ztailan eta abuztuan, goizeko 9:30etatik 13:30era egongo dira martxan Udako Txokoak. 2-10 urte bitarteko haurrei eskainitako zerbitzua duzue hauxe. Informazio gehiagorako, deitu honako telefono zenbakira: 943 371 4 57. Ez ahaztu Zubietako Udako Txokoetan parte hartu nahi zuenak ekainaren 25a baino lehen eman behar zuela izena.
AGIRREZABAL estankoa
Kale nagusia, 27 T elefonoa: 36 11 10
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Iman ol G oe naga
Akerrakeriak
O
raingoan ere, hementxe nator gure auzo eder honi buruz pixka bat hitz egitera, eta nola ez, betiko moduan gaztetxeko kontzertuen azken berriekin hasiko naiz. Udara, eta honekin batera festa giroa iritsi zaigulako edo, azkenaldian talde askotxok deitu digute kontzerturen bat egiteko asmoarekin. Horren adibide argia dugu hil honen 13an eta 20an izan ditugun kontzertuak. 13an Folkcore taldeak bere disko berriaren aurkezpena egin zuen, bi bertsolari ere izan genituen, Xabier Sukia eta Imanol Esoain, eta Sophrosyne taldeak ere (auzoko bi gaztek eta beraien lagunak osatua) jo zuten. Eta 20an, berriz, Atarrabi taldearen eskutik hasi genuen gaua, ondoren, afaria eta Valium Generationek jo zutelarik. Jende dexente izan genuen bi kontzertuetan, eta aipatzeoa da Atarrabi taldeak kontzertu ederra eskaini zuela, musika lasai samarra izan genuen, bibolinaren laguntza eta guzti. Gainera, esan behar pozgarria dela pixkanaka-pixkanaka gaztetxea ezagutzera ematen ari dela, bai musika jo nahi dutenek gero eta gehiago deitzen digutelako, eta baita kontzertuetara ere gero eta jende gehiago azaltzen delako ere.
Kaleberri
Udara
E ki単e O l a i zo l a
A
skorentzat, udara festa-giroaz gozatzeko eta parrandarako garaia izaten da. Gauero goizeko ordu txikitan lagunekin dantzan aritzeko, edota familiarekin bazkariak egiteko nahiz gure santuak ospatzeko aukera ematen digu udarak. Kalezargo festak ederki gozatu ditugu igaro berri den asteburuan eta San Joan suaren ingurura ere herritar ugari bildu ginen, urteko gaurik luzeena ospatzera. Santixabelak ere heldu zaizkigu eta soka denatzarako prest ikusi ditugu Usurbilgo neska gazte abilak. Sanferminak ere ate joka ditugu, eta Santixabelen amaierarekin denok joko dugu zezenetara, telebistaz bada ere. Jarrai ezazue udaz gozatzen eta festa giroa aprobetxatzen. Irten kalera! Gora Santixabelak!
Beste alde batetik, joan den larunbatean Akerra gaztetxekoek Usurbilgo areto-futboleko txapelketaren final laurdenetako partida galdu egin zutela. Ea ba datorren urtean zerbait gehiago egiten duten. Azkenik, paradoxa txiki bat: egun hauetan egin duen bero izugarrien ostean, eta ia euririk egin gabe, gure errekatxoan berriro ere ur pixka bat jaisten hasi dela ohartu baikara. Presa aldean zerbait egingo zuten, gaur egun errekak sortzea eta desagerraraztea ez baitago soilik naturaren esku.
KALEJIRAN
U
dan sartu gara eta urtero bezala udan sartu bezain pronto eta haurrak ikastola amaitu bezain pronto iristen dira San Joanak. Kalezargo jendearentzat oso festa garrantzitsua izaten da, berezitasun bat baitu: San Joan sua. Festak ekainaren 20an, ostirala, hasi ziren. Arratsaldeko 19:00etan eman zitzaien hasiera txupinazoarekin eta, nola ez, buruhandiak ere bertan izan ziren. Jende ugari bildu zen eta egun polita izan zen jaiei hasiera emateko. Ostiral eta larunbatean kontzertuak egon ziren eta usurbildar gazte jende asko animatu zen Kalezar aldera igotzera. Giro aparta zegoen eta beroa egin zuen arren, eguraldia ere lagun izan genuen. Aurtengoan oilasko biltzaileak ez dira betikoak izan, aurten auzoko guraso eta haurrak jardun dira baserriz baserri oilaskoak biltzen. Irteera hau larunbat goizean egin zen eta ondoren ekitaldi honetan bildu ziren haur eta gurasoek Kalezarren bazkaldu zuten. Nahiz eta larunbatean haur eta gurasoak oilasko biltzaileetan atera, umeen eguna igandean ospatu
zen, jokoak, antzerkiak eta abar izan ziren. Ekainaren 23an izaten da San Joan eskearen irteera. Kalezargo gazteentzat egun seinalatua da eta egun honetan bazkal ondoren hasiz trikitixa eta bertsolarien laguntzaz etxez etxe abiatzen dira. Saizarren afari bikain bat egin ondoren, sua pizt dute eta eskearekin jarraitzen dute goizeko ordu txikiak arte. Asteartean, hilak 24, San Joan eguna ospatu genuen. Urtero bezala, 11:00etan meza nagusia izan zen eta ondoren toka txapelketa. Festak bukatzeko auzotarrek herri-kirolak egin zituzten, ondoren sardina eta sagardo dastaketa eta Etxabe anaien laguntzaz amaitu ziren San Joanak. Ikus daitekeenez, festak motzak dira baina auzotarrek nahikoa izaten dute, egoten den giroa hobetu ezina izaten baita.
Atzera begira
L
otsa ere ematen dit atzera begira jartzeak, dudan adinagatik normalagoa litzatekeelako aurrera begira jartzea. Orain artean ikusitakoa baino oraindik ikusteko gehiago daukadala espero dut. Baina, auzoan somatu dut aldaketarik. Gogoan dut haurrak ginenean plazara biltzen ginela guztiak, adin guztietakoak gustura nahastuta. Eta etxera etortzeko garaia iritsi zela jakiten genuen gurasoak builaka hasten zirenean balkoietatik. Mikeeeeeel!, Oihanaaaaa!, Leireeeee!, IĂąigoooo! eta besteak baino zorte askosaz handiagoa zeukan bere izena azkena entzuten zuenak, hura kalean denbora gehiago egoten zelako. Uda garaia gerturatzen den bakoitzean oroimenaren lehenengo orrialdera etortzen zaizkit garai haiek, kasik malenkoniaz. Eta gaur egun apenas entzuten dudan gurasorik Atxegaldeko balkoietatik buila batean. Haurrak ere gutxiago ikusten ditut auzoko plazetan (zorionez bat baino gehiago daukagu) eta irudipena daukat denak kaxkora joaten direla jolasera. Nahastuta ibiliko naiz agian, benetan gustatuko litzaidake horrela izatea.
Auzo nortasunak indarra galdu duenaren inpresioa daukat. Gogoan dut Udarregiko plazan jokatzen zen futbol txapelketa. Atxegaldeko taldea zen onena, galdu edo irabazi guk hala uste genuean. Eta ume moko haientzat “guretzat, alegia� Atxegaldeko taldeko mutiko mardul haiek (gure begietara guapoak eta mardulak ziren den-denak) ziren onenak eta ahotsa galtzen genuen haiek animoak ematen. Artean ez zegoen neska talderik. Zerbaiten parte sentitzen ginen eta hori beti da osasuntsua eta pozgarria. Horregatik, gure auzoko txikiek sentimendu hori ezagutzea gustatuko litzaidake. Guk aspaldi utzi genion haur izateari, baina, oraindik Atxegaldekoak gara den-denak. Agian ez gara urte haietan bezain ondo moldatzen gure artean eta ez gaude orduan bezain gertu. Aspaldian ez gara biltzen plazan jolaserako. Hala ere, denok sentimendu eta irribarre berdinarekin gogoratzen ditugu jolas saio haiek. Irribar horixe eman nahi nieke herentzian nire ondorengoei, haiek ere bere hurrengoei pasatzeko.
AloĂąa Pulido
At xe g a l d e
San Joanak ere joan zaizkigu
7
Kalezar
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Amago ia Mujika
KALEJIRAN
Santuenea
8
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Isaak Mu Ăą oz
Azeria zelatan
O
rain dela urte pare bat Santueneako kronika batean zera idatzi nuen, animalia ezberdinak genituela gure auzoan: txakurrak, katuak, ardiak, astoak, oiloak,‌ Ondorioz, Trotamusiko antzeko izena jarri nion kronika hari. Egia esan, ia animalia horiek guztiak dauzkagu oraindik ere auzoan bueltaka. Desagertu zaigun animalia bakarra astoa izan da, baina astoaren lekuan beste animalia bat azaldu zaigu: azeria. Dirudienez, azeriak toki txiki bat izan nahi du gure artean. Auzokide batek azeri bat bere oiloen inguruan aurkitu zuen. Egun batzuk lehenago lurrean azeriaren hatz markak ikusi zituen. Gure auzokideak, azeria baino maltzurragoa izan eta hura harrapatu zuen. Izan ere, azeria ez baitzen auzokidearen oiloen artera jolastera joan, bankete eder bat egitera baizik. Auskalo zer egin ote zuen azeri zaharrarekin, ez zion oilasko bat jateko emango, noski!
Azeri bat dagoen tokian, normalean, besteren bat edo batzuk izaten omen dira. Horregatik, gure auzokide honen antzera, besteek ere begiak ondo irekita izan beharko lituzkete. Egia esan, betidanik egon izan dira azeriak inguru hauetan, haitzitik, inoiz ez dute tokirik izan gure gizartean. Denok baitaikigu azeriak zertara joaten diren‌
Urdaiaga
Haritzen itzalpean
S alome Portu
S
an Estebanen bilatu dituzte herritarrek zenbait leku apropos azken egun hauetako bero lazgarri honi aurre egiteko. Argitu orduko, tenperaturak gora eta gora hasi diren egun hauetan hainbat famili agertu dira parkera bertako arte eta haritzen artean itzal apur bat aurkitzera. Izan ere, tenperaturak berrogei gradutik gertu ibili diren egun hauetan bainujantzia eta ur frexkoa hartu eta zelaian lasai etzatera izan da aukera onenetariko bat. Denetik izan dugu etxeko ataritan. Haurrak, goitik-behera bustirik, iturri zaharrak botatzen duen ur txorrota xumearekin, han ibili dira batera eta bestera, amen oihuei kasurik egin gabe. Ugari izan dira, arratseko bostetan, eguzki indartsuaren azpian eta gizonen burlen artean, eguzkia hartzen jarri diren emakume ausartak ere, eguraldiari eta beroari apustua irabaziz. Beste kontu bat dugu oraingoan ere gure auzo
honetan. Izan ere, asteartean udaletxeko langileak apaiz-etxera igo baitziren zanbait gauza ikuskatzera eta beste gauzen artean teilatuaren egoera txarra ikusi zuten. Horregatik azken egunetan akordonaturik dugu eliza ingurua. Hala ere, jakinarazi digute elizako batzordeko kideek uztailean konpontzeko lanak hasiko dituztela.
KALEJIRAN
Xomorroren osasunarekin jolasean
B
eti baditugu albisteak presoen inguruan eta txarretik onetik baino gehiago izango ditugulakoan nago. Espainia eta Frantziako gobernuak estutu eta estutu ari dira gure presoak: lagunen bisitak oztopatuz, ikasketak galeraziz eta abar. Aipatu ditudan gauzak gutxi ez balira, osasun arazoak dituzten presoenganako jarrera basatia salatu nahi nuke lerro hauetatik. Gure herriko presoa den Xabier Aranburu, “Xomorro”, da horren adibide garbia. Aspalditik dabil makal gure laguna Xomorro, eta duela gutxi analisi berri batzuk egiteko agindua eman zuen espetxeko medikuak, luzaz horren zai egon ondoren. Endoskopia bat egin behar ziotela eta hori egin aurretik prestaketa batzuk egin behar zituen baina ez zuen aukerarik izan eta ondorioz ospitalerako bisita alferrikakoa gerratu zitzaion. Auskalo zenbat denbora
9
Ag i n a g a
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
L ont xo Zubiria
egon beharko duen zain berriro ere deitu arte. Holako portaerak dira benetan kaltetzen dutenak presoen egoera fisikoa eta psikikoa. Hemen holako gauzak minberak egiten bazaizkigu, pentsa nola izango den presondegian. Beraz, animo Xomorro.
E
txetik plazarako bidean abiatu naiz. Etxe bazter batean ari dira txingurriak afanean –ez ote die sargoriak eragiten?–, eta badute txingurritegi ederra osatua. Orain dela astebete Ameriko Fernandok txikitu zuen berbera. Segi aurrera, eta zelaietan, belarretan beste asko, gizakiak oraingoan: Joxe Jabier, Etxetxo, Zugaztikoak… Etxeberrira iritsi eta bertakoek leiho guztiak desmontatuta, berniz zaharra lijatu eta berria ematen. Familia guztia, alajaina! Aurrera… Lertxundirako bidean Ameriko Tomas erretenak egiten, negutegiko plastikoei eutsiko badie.. Eta bero sapa. Imanolen –albaitariaren– etxe eta ikuilu berriak ere aurrera, ari dira gogor aldamioak gora karriatzen. Ederra etxea... eta bero zerria! Plaza inguruan urbanizazio berriko lanen kuxidadea. Langileak eta makinak. Makinak eta langileak. Eta hautsa, lokatzaren ordezko. Ur guztiak lehortu ditu azken egunetako lamadak.
Hala ere, anabasaren artean, kale kantoiak. Frontoi berriaren zimenduko burniak ere beren lekua hartzen. Izerditan langileak, mela-mela. Aliriko zubi aldera jo dut. Hemen ere etxea kanpotik buru emanda –beste itxura batekoa dugu hau, garaikoa–. Horrek, nolanahi ere, ez die nekealdia gozatu bertan ari direnei. Atzera bidean trumoi hotsa urrutian. Aldaketa dakar. Enbataren aurreko haizea astintzen hasi da belarrak eta abarrak. Laster dugu ekaitza. Lainoak ilun. Pausoa luzatuta, nire kolkorako: Zertan izango dira txingurrien lanak? Iraungo al dute negutegiko plastikoek? Eta etxeak? (Bernizak bost axola, hurrena ere hor izango dira eta). Lehenengo tantek urratu dute asfaltoa, eta aspaldian ekaitzari genion izua datorkit gogora: zenbat baserri eta lagun ez ote zen galdu garai haietan –orain, ordea, errespeturik ere ez–... Bai; ilun da giroa, Arratzainetik behera lainoak irristan.
Zubieta
Bero
Pello A ra n bur u
10
KONTZEJU TXIKIA Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Ezustea nagusi Gipuzkoako Foru Aldundian eginiko bozketan
J
akina den bezala, Usurbilgo korporazio berria Gipuzkoako Foru Aldundian osatu zen. Deialdia, hala ere, 9:00etarako egina zegoen udaletxean. Bezperatik, ezker abertzaleko hainbat jarraitzaile itxialdian ziren udaletxean. Ekainaren 14an, goizean goizetik, lagun gehiago bildu ziren udaletxe ingurura. Kanpoan, Ertzaintzaren bi dotazio zeuden eta tentsioa nabaria zen. Eguraldia sargoritsua eta giroa pil-pilean. Baina
azkenean, segurtasun arrazoiak argudiatuz, EA, EAJ-PNV, PSE-EE eta PPko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiara jo zuten. Ezustea nagusi Goizeko lehen ezustea izan zen Usurbildik Donostiara joan behar izatea. Bigarrena, eta nagusiena, Gipuzkoako Foru Aldundian eginiko bozketan eman zen. EA eta EAJ-PNV alderdien artean bazen hauteskundeen aurretik adosturiko akordio bat: koalizioa osatu ezinik, bi alderdiak banaka aurkezten ziren herrie-
tan (Usurbilen, adibidez), alderdi bozkatuenak bestearen babesa jasoko zuen. Kasu horretan, EAJ-PNVko kideek Luis Mari Ormaetxea EAko hautagaiaren alde bozkatu behar zuten. Baina ez zen hala gertatu. Lehen bozketan berdinketa eman zen eta bigarren bozketa bat egin behar izan zen. Eta bigarrenez ere, EAJPNVkoek EAkoa babestu beharrean, EAJ-PNVko Pedro Ibarrari eman zioten botoa berriz ere. Azkenean, araudiari jarraiki, EAk eskuratu zuen alkatetza EAJPNV baino bozka gehiago bildu zituelako maiatzaren 26an.
Luis Mari Ormaetxea: “Impass batean dago udal gobernuaren osaketa� Foru Aldundiko egoitzan hartu behar izan zenuen alkatetza. Ekainaren 14an, UHL plataformaren benetazko programa politikoa agerian jarri zen: iraina, presioa, heriotz mehatxuak, herri honen gehiengoak beste bide batzutik jarraitzea erabaki duela ez onartzea. Probokazioetan ez erortzea erabaki genuen. Udaletxea bezperatik sekuestratua zegoen, pankartaz eta paskinez josia, jendetza ugaria bilkura oztopatzeko prest, telebista bertan, zirko hori guztia filmatzeko prest...
kunde hitzarmenean garbi geratu baitzen boto gehien lortzen zuen zerrendaburua bozkatu behar zela. Tamalgarria izan zen. Horren ondorioz, EAJ-PNVk neurri diziplinarioak hartzekoa da zinegotzi horiekiko eta, ez dakigu hori zertan gauzatuko den: dimisioak, kanporatzeak... Beraz, une honetan impass batean dago udal gobernuaren osaketa. Dena den, nire apustu pertsonala da herri honetan lau urtetan gobernu iraunkor bat osatzea eta hortarako ahalik eta gobernu pluralena osatzea.
Behin alkatetza eta zinegotzi karguak hartu ostean, batzordeak osatzeko garaia da. Udal gobernua osatzeko hitzarmenaren baitan al daude batzorde horien osaketak? Bide batez, nola daude gauzak EAJ-PNV alderdiarekin? Alkatea nor den erabaki ondoren hilabeteko epea egoten da udalaren antolamendua eratzeko. Nahiz eta EAJ-PNVrekin izandako elkarrizketetan elkarrekin gobernatzeko apustua zegoela ematen zuen, ekainaren 14an, Foru Aldundian ospatutako bilkuran, Usurbilgo EAJ-PNVk ez zidan botorik eman ni alkate izateko, Pedro Ibarrari baizik. Ustekabean harrapatu zidan horrek, zeren bi alderdien arteko hautes-
EAko legebiltzarkide den Rafa Larreinak esan berri duenez, herritarren eskaerak jasotzeko batzordeak osatuko dira udaletxeetan. Herritarren partehartzea bermatzeko hainbat tresna ditu Usurbilgo udalak: komisio informatzaile irekiak eta aholku batzarrak. Horretan jarraituko dugu herritarren partehartze jatorrari bide emateko, baldin eta udal funtzionamendua oztopatzeko eta ekainaren 14an gertaturiko egoerak errepikatzeko erabiltzen ez badira. Laister ala berandu, Udaletxean egin beharko dira udalbatza plenoak, Gobernu Batzordeak... Eta ekainaren 14ko giroa errepika daiteke. Hori nola
sahiestu? Ez ditut nik publikoki azalduko nolako neurriak hartuko ditudan. Ez gaude probokatzaileei pistak emateko moduan. Ekainaren 14an Udal Batzako zinegotzien ahulki batzuk lapurtu zizkiguten, eta gero, hurrengo egunean kalean botata utzi, alkatearen eserlekua txikiturik. Udaletxeko giltza nagusiak, ate guztiak irekitzen dituztenak hartu dituzte eta ez dituztela itzuliko adierazi dute. Egoera honetan neurriak hartzea ezinbestekoa zait. Hurrengo asteetan zehar udaletxearen sarbidea mugatuagoa izango da, eta beraz, kaltetuak izango zareten herritarroi sortu diezaizkizuedan eragozpenak barkatzea eskatzen dizuet.
KONTZEJU TXIKIA
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
11
Egoera bideratzeko premia
E
kainaren 14an giroa pil-pilean izan zen, ez soilik udaletxe barruan, baita kanpoaldean ere. Azkenean, Foru Aldundian osatu zen udalbatza berria. Epe laburrean, gainera, ez dirudi giroa leunduko denik. Udalak martxa hartu arte pasako da denbora pixka bat. Santixabelak begibistan ditugu. Batzordeak ere, osatzeko daude oraindik. Abuztua gainean dugu eta iraila ere iritsiko da udalak ohiko erritmoa berreskuratu bitartean. Dena den, ez dirudi legealdi berria
samurra izango denik. Espainiako auzitegiek UHL eta beste hainbat zerrenda baliogabetu zituztenetik, giroa mikaztu egin da hainbat herritan, tartean gurean. Formularen bat bilatu beharko litzateke normaltasuna ziurtatu ahal izateko. Aurreko alean, gestoraren aukeraz mintzo ginen. Politikariei dagokie alternatibak aztertu eta adostea. Baina ez dezagun ahaztu elkarbizitza dagoela jokoan. Eta ez bakarrik udaletxe barruan, baita kalean ere. Honek denon autokritika eta inplikazioa eskatzen du. Horretaz gain, legeak lege, injustiziak
injustizia, udalak lanean jarraitu behar du. Usurbilek eta usurbildarrek dituzten beharrak berdin-berdin asetu behar dira. Eta honek ere denon ahalegina eta konpromisoa eskatzen du. “Baliogarriena” eta “baliogabetuena”. Imanol Ubeda
Arantxa Manterola: “Egun tristea eta historikoa izan zelakoan nago” Larunbatean Foru Aldundian osatu zen azkenean udalbatza berria. Zure irakurketa honen inguruan? Egun tristea eta aldi berean historikoa izan zelakoan nago. Tristea, lege injusto eta arrotzaren bidez 1.185 usurbildarron ahotsa nola lapurtzen zen ikusi genuelako; eta historikoa, ahots horiek berea erreklamatzera joan zirelako udalera, hau da, iruzur politiko hori salatzera. Ariketa demokratiko hutsa, batzuek beste irakurketa egin nahi izan badute ere. Nik dakidala inoiz ez da herritik kanpo eratu udalbatza baina ez da hori antidemokratikoa izan dena, usurbildarrek sei ordezkariri emandako legitimitatea baztertzea baizik. Etorkizunean nola artikulatuko dira
UHLren indarrak? Pleno zein batzordeetan parte hartzeko formularik aztertu al duzue? Guk argi utzi dugu lanean jarraituko dugula. Orain artean plenoak eta batzordeak irekiak izan dira eta edonork parte har zezakeen. Ez dakigu zein funtzionamendu mota jarriko duten oraingoek baina gai nagusien jarraipena egingo dugu; gure herriarentzat egokiak ez diren erabakiak hartzera badoaz jakinaraziko dugu eta, behar denean, gure herrigintzaereduan oinarritutako proposamen eta alternatibak ere kaleratuko ditugu. Orain arte agintean izan diren kideak "omendu" nahi izan zenituzten aurreko afarian. Euren lana errekonozitzeko ekitaldia izan zen, ezta?
Bai. Udalean zein beste gunetan ere azken urteotan lanean aritu diren eta ari diren kide guztien emankortasuna errekonozitzeko aprobetxatu genuen elkarretaratze hura eta, nola ez, hamasei urtez alkatetzan egon den Joxe Antoniori. Baina aldi berean, hurrengoei lekukoa pasatzeko eta lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zen bertan.
Giltzak kopiatzen ditugu!
Zapatak,Kanpinak, Kremailerak (poltsak, zamarrak, galtzak...)
Kale Nagusia, 2
Tel: 943 37 27 95
garraioak
TELF: 943 37 01 46
ZABOR BILKET A
12
PORRUSALDA
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Primerako San Joanak
T
enperatura altuak eta futbol liga txapelketaren amaiera ez ziren oharkabean pasa Kalezarren. San Joan bezperan piztu zen jai-sua ez da udazkenerarte itzaliko. Santixabelen atarian, jada begibistan dira Santioak, Sanestebanak, San Roke, Santuenea eta Aginagako festak... Beraz, festazaleak pozik egoteko moduan daude. San Joan suarekin batera, udan sartu gara bete-betean. Gau eta egun sargoritsuak izan dira San Joanetakoak. Hala ere, festarako grinak ez zuen atzera egin. Haurrak izan dira protagonista nagusiak. Baina egitaraua denon jai-gosea astetzeko modukoa izan da. Zorionak auzokoei eta bereziki antolatzaileei.
I
Dantzariek kolorez jantzi zuten Kalezargo plaza.
San Joan suaren piztuerak jende asko bildu zuen.
Zumartek jaialdi batekin eman zion amaiera ikasturteari
I
kasturte amaierako kontzertua jendetsua izan zen. Aurreko edizioetan bezalaxe, ikasturte honetan ere, Zumarteko ikasleek urtean zehar ikasitakoa plazaratzeko aukera izan zuten. Jende asko bildu zen Kiroldegian egin zen jaialdi berezi honetara. Baina hori ez zen ekitaldi bakarra izan. Hain jendetsua izan ez bada ere, ikusgarria izan da “Ganbarako Kontzertu Txikiak� izeneko zikloa. Eskusoinu, kitarra, klarinete, bibolina, piano, alboka, tronpeta, saxofoi, perkusio, flauta, txistu eta kitarrako ikasleen saioak ekainaren 17tik 19ra egin ziren Zumarten eta gogotsu ikusi genituen ikasleak, urte osoan jasotako eskolak taularatzeko irrikitan.
Uda honetan ere martxan izango da Etumeta Euskaltegia kasturtea amaitu bada ere, Etumeta Euskaltegiak ez ditu bere ateak itxi. Uda honetan ere, AEKkoek lanean aritzeko asmoa dute. Honako eskaintza egin nahi diete herritar guztiei - Ikastaro trinkoak. Maila guztiei zuzenduak. - EGA titulua. Egunean hiru orduko ikastaroak. Ordutegia malgua izango da; eskolak goizez, arratsaldez eta gauez hartzeko aukera dago. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, pasa zaitez Etumeta Euskaltegitik (Txaramuntoko lokaletan) edota telefonoz deitu: 943 372 001. Gogoan izan langabetuek eta gurasoek ez dutela matrikularik ordaindu behar.
KZgunea, komertzioei ere irekia
U
Ganbarako Kontzertu Txikietan ere, maila handiko interpretazioak entzun ahal izan genituen.
MATRIKULAZIOA BEGIBISTAN Zumarte Musika Eskolak aditzera eman digunez, irailaren 1ean hasiko da datorren ikasturterako matrikulazio-kanpaina. Zumarteko bulegoan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egin ahal izango da matrikulazioa, irailaren 1ean hasi eta irailaren 5a bitartean.
ztailean ordutegi intentsiboa izango du KZguneak: 08:00etatik 16:00etara. Herritarrek bezalaxe, komertzioetan lanean ari direnek ere oinarrizko ikastaroa egiteko aukera paregabea dute. Komertzio-ordutegian ari direnek, uztailean bazkalorduan egingo diren ikastaroetan har dezakete parte. Informazio zehatza jaso ahal izango duzu honako telefono zenbakian: 943 36 14 12.
PORRUSALDA
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
13
Jendea behar da laister hasiko den piper bilketarako
U
dako irudietako bat piper biltzaileek eskaini ohi digutena da. Uztailaren erdialdean hasiko dira piperra biltzen. Agiñako Piperrak enpresak aditzera eman duenez, lanerako prest dagoen jende bila dabiltza. Ugaldeako industrialdean dago Agiñako Piperrak enpresaren egoitza. Piperrean lan egiteko prest bazaude, piper ekoizleek jendea biltzeko deialdia egin berri dute. Informazio gehiago jaso nahi baduzu Ugaldeako industrialdetik pasa edo bestela honako telefono zenbakira deitu: 943 37 15 90. Santixabelak pasa eta segituan hasiko dira piperra biltzen. Beraz, uda honetan lan pixka bat egin eta
Giro ona Berriaren aldeko herri afarian
B
Uztailaren hasieran piper bilketa.
hasiko
dira
xoxa batzuk irabazteko gogoz bazabiltza, piperrean aritzeko aukera baduzu.
Takolo, Pirritx eta Porrotxekin bukatu zen “Plis, Plas, Txalo ta Jolas” zikloa
B
este urte batzuetan gertatu bezalaxe, honakoan ere jende asko bildu zen Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldian. Ekainaren 20an gaztetxoenak besterik ez zuten buruan: pailazoen bisita. Plis, Plasen gonbiteari hutsik egin gabe, gure artean izan genituen Takolo, Pirritx eta Porrotx. Beno, Pirritx ez zen etorri, ondoezak jota zegoelako, baina Takolo, Porrotx eta gainontzeko pailazoak giro ederra jarri zuten. Pilotalekua gainezka izan zen. Era honetan, amaiera polita eman zaio aurtengo “Plis, Plas, Txalo ta Jolas” egitarauari, Noaua! Kultur
erriaren aurkezpenarekin batera ospatu zen Usurbilen egunkari berriaren aldeko herri-afaria. Herri Batzordeak, orain, antzerkirako gonbitea egin nahi digu. Ekainaren 27an iritsiko da kiroldegira Gorringoren antzerki saioa: “Kutsidazu bidea, Ixabel”. 22:30etan hasiko da emanaldia. Sarrerak salgai dira Bordatxon, Txiribogan eta Kiroldegian. Prezioa, 10 euro.
Zergak begibistan
T
rakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga kobratu berri du Udalak; orain, kontribuzioa edo ondasun higiezinen gaineko zergaren txanda da. Kontribuzioa (ondasun higiezinen gaineko zerga, hiri zein landa izaerakoa) borondatez ordaintzeko epearen azken eguna uztailaren 4an amaituko da. Domiziliaturik dauden erreziboak ekainaren 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an kargatuko dira zergadunak domiziliatu edo helbideratutako kontuan.
Institutuaren oharra
U Pailazoek haur guztien begiradak bereganatu zituzten.
Elkartearen proposamenari. Ekitaldi guztietan jende asko izan zen. Jada herriko kultur egitarauan, guztiz finkaturik dagoen egitarau den seinale.
ztailaren 1etik 4ra (biak barne) batxilergo eta heziketa zikloetan matrikulatzeko epea izango da, goizeko ordutegian, 9:00etatik 14:00ak arte. Bide batez, honela dio igorri diguten idatziak, “ekainaren 30a ikastetxea itxita egongo da patroi egunaren jaia ospatzen baita herrian. Bide batez, selektibitatea egin duten ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu denek aprobatu baitute. Beraz, uda goxoa eta etorkizun oparoa izan dezazuela”.
14
ERREPORTAJEA Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Azken 20 urtetan euskararen ezagutza mailak gora egin du, %59tik %73ra
A
urreko alean herriko azterketa soziolinguistikoaren arduradun den Juanjo Allur elkarrizketatu genuen. Bertan azterketaren ikuspegi orokorra eskaini zigun. Azterketak bi zati garrantzitsu ditu; batetik, hizkuntza diagnosia egin da. Bertan euskarak bizi duen egoera eta azken 20 urteotako bilakera jaso da. Bestetik, abiapuntuko egoera zein den ezagutu ondoren, euskararen normalizaziorako plangintza estrategikoa osatu da (2003-2007). - 16 urtetik gorako biztanleriaren hizkuntza gaitasunaren bilakera
1 - Euskaraz hitz egiteko gaitasunaren bilakaera, auzoei jarraiki (%)
Momentuz gu azterketara mugatu gara. Azterketa soziolinguistikoan euskararen ezagutza, motibazioak eta erabilera (ahozkoa nahiz idatzizkoa) neurtu da eta hauek izan duten bilakaera. Ale honetan euskararen ezagupen mailari buruzko datuak eta izan duten bilakaera ikusi ahal izango dituzue, hurrengorako utzi ditugu erabilera eta euskararekiko motibazioari dagozkion datuak.
1
- Datu positiboak: 16 urtetik gorako biztanleriaren %73ak euskaraz hitz egiteko gai ikusten du bere burua eta horiei 16 urtez beherako gazte eta haurrak gehituz gero, lautik hiru baino gehiago dira euskaraz hitz egiteko gai euren burua ikusten dutenak. Bilakaera oso positiboa izan da, 1981etik 2002ra herritar euskaldunen ehunekoak 14 puntuz gora egin baitu, %59tik %73ra. Hiru arrazoi nagusi daude: hizkuntza transmisioan ez dago hutsunerik, D ereduaren bilakera positiboa eta azken 15-20 urtetan kanpotik etorritako familia erdaldunen pisuak behera egin du.
2
- Datu positiboak: Euskararen ezagutza mailak gora egin du auzo guztietan, Txikierdiko salbuespen bakarrarekin. Gainera, auzoen arteko aldeak leunagoak dira.
2 - Euskaraz hitz egiteko gaitasunaren bilakaera, adinari jarraiki (%)
3
- Datu negatiboak: Txikierdin ezagutza %71,5 izatetik %55,6ra pasa da.
3
- Datu positiboak: . Orain 15 urte planteatzen zen helburua lortu da, hots, haur eta gazteak euskaldunak izatea, 10etik 9 ongi hitz egin eta idazteko gaitasuna dute euskaraz. Euskararen ezagutzak gora egin du nabarmen 25-44 eta 16-24 urte bitartekoen artean. Idatzizko gaitasunak ere gora, batez ere 44 urtetik behekoetan. - Datu negatiboak: . 55 urtetik gorakoen artean, azken 20 urtetan euskaraz hitz egiteko gaitasunak zertxobait behera egin du. . Hitz egiteko gaitasuna, guxi edo gehiago, adin geruza guztietan altua izan arren, idatzi eta irakurtzerako orduan behera egiten du, batez ere 35 urtetik gorakoen artean. . Beheko grafikan ikusi daitekeen bezala, 25-44 urte bitarteko biztanleria multzoa aintzakotzat hartu behar da, bereziki horien artean euren burua ia euskalduntzat dutenena. Adin tarte hori da, “ia euskaldunen� proportziorik altuena duena, eta euskaldunak direnen artean ere hitz egiterakoan gazteleraz hobeto moldatzen direnen ehunekorik altuena duena.
MARKESANEKO PETRILETIK
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
15
Harrera ona izan du Karobik, Zubietako nekazaritza-etxe berriak
A
zken urteotan nekazaritza etxeak ugaritu egin dira Euskal Herrian. Mugimendu horrek isla izan du gure artean. Iaz zabaldu zen Zubietan Karobi nekazaritza etxea. Jaione Zalduak zuzentzen duen etxe honekin lau dira bisitariek eskura dituzten etxeak. Turismoa erakartzeko bide berri bat zabaldu da nekazaritza etxeen eskaintzarekin. Eta arrakasta handiko fenomenoa izan dela ezin uka. Zubietan zabaldu berri duten Karobiko lagunei galdetu bestela. Aste Santuan, maiatzaren 1eko zubian topera izan da Zubietako nekazaritza etxe berria. Eta udari begira asko dira jada lotuta dituzten erreserbak. Altxa berria da Karobi. Aldamenean dagoen Lertxundi baserriko etxekoena da gaur egun Karobi bezala ezagutzen dugun baserria. Karobi eraiki baino lehen otu zitzaien nekazaritza etxea
zabaltzearen ideia. Eta Jaione pozik dago orduan hartutako erabakiarekin: “esperientzia berria izan da guretzat eta oso gustura gaude”. Kanpotarrak batez ere Kostaldetik gertu, kanpotarrak dira bezero nagusiak: katalanak eta madrildarrak, bereziki. Baina inguruko bisitariak ere pasa ohi dira Karobitik. Bereziki txotx garaian. Enpresetara lanera datozenak ere jaso izan dituzte. Usurbildarrak ere badute Karobiren berri: “ezkontzak izan direnean kanpoko senitartekoak hona ekarri izan dituzte”. Lasaitasuna eta inguruko paisaia dira bezeroek estimatzen omen dutena. Ez dute inolako arazorik izan orain artean, kontrakoa: “askorekin harreman onak egin ditugu. Badira bitan etorri diren bezeroak”, azaldu digu Jaionek, Karobiko arduradunak.
Karobi eraiki berria izan den nekazaritza etxea da.
KAROBI (ZUBIETA) ezaugarri nagusiak Logelak: 6 logela bikoitz, bainugela, telebista eta berogailu zentrala. Ohe supletorioak alokatu daitezke. Sukalde-egongela: bezeroei bereziki eskainitako sukaldea erabiltzeko aukera. Arduraduna: Jaione Zaldua. Kontaktuak: 943 360 635- 605 704 813.
Eskura ditugun beste eskaintzak Barazar (Zubieta)
B
arazar etxean jatetxea eta taberna topatuko dituzue. 5 logela bikoitzez osatzen da Barazarren eskaintza. Gela guztiek bainugela badute. Arduraduna: Maria Josefa Osanbela. Kontaktua: 943 363 358.
Juan de Garay kalea 20160 Lasarte-Oria
Ibarrola (Kalezar)
K
Zabalea (San Esteban)
S
alezarren dago Ibarrola baserria, edo Ibarrola Txiki. Sei logela bikoitz eskaintzen ditu. Beraz, 12 lagunentzako tokia dago. Gela guztiak bainugela ere badute.
an Esteban auzoan dagoen baserri honek bost logela eskaintzen ditu: lau logela bikoitz eta indibidual bat. Denak bainugelarekin.
Arduraduna: Luis Manuel Arruti. Kontaktua: 943 363 007.
Arduraduna: Juan Luis Atxega. Kontaktua: 630 562 588.
Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
16
I Z E R D I PA T S E T A N Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Realzaleak gustura ibili ziren Vigon, emaitzak lagundu ez arren
P
ozik joan eta pozik etorri ziren realzaleak Vigo aldetik. Nagore Gonzalez, behintzat, bai. Nekatuta baina gustura itzuli zen. Lehen aldiz Anoetatik kanpo izan zen Reala animatu asmoz eta Galizan topatu zuen giroarekin txundituta etorri zen bueltan. Emaitzak ez zuen lagundu, baina bizitako uneak ez ditu aise ahaztuko Realaren zalegoak. Lagunekin batera, autobusez joan zen Vigo aldera Nagore. Eta emaitza kaxkarra izan bazen ere, ez zen triste itzuli. Giro ederra topatu zuten Vigon eta egun batez, Euskal Herriko hiriburu bat zirudien. Zaletuek, beste behin ere, kirolta-
Nagore Gonzalez eta bere lagunak, Realeko presidentea den Astiazaranekin Vigoko alde zaharrean.
sun erakustaldi aparta eskaini ziguten. Aurten ez da posible izan baina datorren urtean bai!
UDA 2003, kirola egiteko eskaintza oparoa
G
ipuzkoako Foru Aldundiak urtero aurkeztu ohi du kirola egiteko egitarau oparoa. Aurtengo eskaintza honako hau da: mendi jarduerak, tenisa, pilota, piraguismoa, badminton-a, aerobik eta igeriketa. Xehetasun gehiago topatuko dituzue azpiko taulan. Hori bai, gogoan izan izena emateko epea ekainaren 27an amaitzen dela. Dena den, informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbakira: 943 372 498. Eta e-postaz honako helbidean: kirolp.usurbil@udal.gipuzkoa.net
UDA 2003 Etxean bertan kirola egiteko aukera PREZIOA
JARDUERA
ADINA
DATAK
ORDUTEGIA
INSTALAZIOA
MENDI JARDUERAK Mendi-bizikleta, mendizaletasuna, eskalada...
6-9 urte
uztailak 7-16
09:30-11:00
Usurbil eta Oiardo Kiroldegia
35 euro
10-16 urte
Oiardo Kiroldegia
19 euro
TENISA
6-9 urte 10-16 urte
uztailak 7-11/ uztailak 14-18/ uztailak 21-25
11:00-12:30
PILOTA
6-16 urte
uztailean edo abuztuan
eskaeraren arabera
PIRAGUISMOA
10-16 urte
abuztuan edo irailean
Marea eta eskaeraren baitan, egunean 2 ordu
Santueneako instalazioetan
30 euro
BADMINTON
10-16 urte
uztailean edo abuztuan
18:30-20:00
Oiardo Kiroldegia
19 euro
AEROBIK IGERIKETA * Hobekuntza * Familiarizazioa
Gazte eta helduentzat Haur (-5 urte) eta helduentzat
uztailean
uztailean edo irailean
herriko pilotalekuan
9:00-10:00 astelehen, asteazken, ostiraletan 19:30-20:30 astearte eta ostegunetan
goizez eta arratsaldez
Oiardon
Oiardo Kiroldegian
14,48 euro 9,66 euro
Ikastaroaren arabera
I Z E R D I PA T S E A N
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
17
Jende asko bildu zen Pilota Astearen inguruan
D
uela bi urteko esperientzia ezinhobea izan zen. Haren ildotik etorri da aurtengo Pilota Astea. Ekainaren 12an hasi eta 15a bitartean, pilota eta pilotariak izan dira protagonista nagusiak. Herriko gazte eta pilotari profesionalen arteko entrenamenduarekin hasi zen pilota festa. Profesionalak neka-neka eginda amaitu zuten, eta gaztetxoak pozik, telebistan azaldu ohi diren pilotariekin jokatzeko aukera izan zutelako. Ikustekoak izan ziren Pe単agarikanoren izerdiak, eta eskertzekoa, Kokaren irrifarra. Biak gustura aritu ziren, akaso haurren ilusioak kutsaturik. Lehen ekitaldia bezain ikusgarriak izan ziren gainontzekoak: Hernaniko neskak eta Usurbilgo mutilen arteko dema; profesional eta afizionatuen arteko lehia, xare, paxaka eta bote luzea saioak; joko garbi, zesta punta eta pala patidak... Azken egunerako eginiko bi deialdiekin amaitu zen II. Pilota Astea. Gipuzkoako Lehen Txapelketa Herrikoiaren errebantxak zaletu asko bildu zituen. Baina txapela Hernanira eraman zuten Rekaldek
eta Zabalak. Baina akaso, bertso-pilota izan zen arreta gehien piztu zuen ekitaldia. Ikuskizuna eta umorea nagusi izan ziren herriko pilotalekuan. Kantxan eta kantxa alboan izan zirenek giro polita sortu zuten, Mikel Elexperen kontuak eta Irazu eta Ega単aren kantuak bereziki. Antolataileak gustura daude. Saio guztiak uste bezain ondo atera dira eta helburu nagusia aise bete da: pilotaren jokamolde ezberdinak ezagutaraztea. Aurtengo berritasunen artean, nabarmentzekoa izan da Motzaeneak jaso duen argazki erakusketa. 19711992 urte bitarteko argazkietan herriko jende asko ikusi ahal izan genuen. Pilota Astean argi geratu denez, Usurbilen bada lanerako gogoz dagoen jendea, pilota bultzateko grina. Eta jendearen erantzunari erreparatauz, pilota zaleasuna ere, bizi-bizia da gure herrian. Zorionak antolatzaileei: Zubieta Pelota Elkartea, Andatzpe Kirol Elkartea, Pe単a Pagola Elkartea, Bota Punttuba Bertso Eskola. Eta eskerrak babesle eta laguntzaileei: Usurbilgo Udala, Euskadiko Kutxa, Ikaspilota eta Noaua! Kultur Elkarteari.
Profesionalekin jokatzeko aukera ez da egunero suertatzen.
Hizketarako joku asko eman zuen neska eta mutilen arteko pala partidak.
Errebantxan hernaniarrak izan ziren nagusi.
Hurrengo saioak ARETO FUTBOL TXAPELKETA Ekainak 28, larunbata Seniorrak: semifinalak. Txuri Beltz - Egunkaria / Beti Alai - Patri Jatetxea. Uztailak 6, igandea Seniorrak: 3. eta 4. postua argitzeko norgehiagoka. Ondoren final handia. Emakumeak: finala: Lasarte-Oria Aurrera - Iufi. UDA 2003 Ekainak 27, ostirala Izena emateko azken eguna. Informazio gehiago 943 372 498 - kirolp.usurbil@udal.gipuzkoa.net
Bertso-Pilota saioak jende asko bildu zuen pilotalekuaren inguruan.
18
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
N O A U A!
TXIKI
KAIXO LAGUNOK! Laugarren mailako ikasleak gara eta errezeta hau eskaintzen dizuegu
Intxaur postrea Hona hemen intxaur postre ezin goxoagoa prestatzeko modua. Osagaiak (4 bat lagunentzat): hiru laranja, hamasei intxaur, esnegain harrotua, eztia. PRESTATZEKO MODUA: Lehenengo, osagaiak prestatuko ditugu txukuntxukun; jarraian, laranjak zuritu eta xerrak egin, ez oso lodiak, ez mehegiak ere. Gero, intxaurrak eho
kaferrotan, esnegain harrotua eta eztia ere pronto izan. Osagai guztiak prest dauzkagula, laranja-xerrak azpilean ipiniko ditugu zabal-zabal; segidan, ehotako intxaurrak goilaretxokada bana jarri laranja-
IRUDI-HITZAK Irudi bakoitzaren lehen letra dagokion laukian idatzi. Euskal Herriko hiru hiribururen izenak azalduko zaizkizu...
xerra bakoitzari, ondoren ezti piska bat bota gainetik, eta, azkenik, goilaratxokada bana esnegain zabaldu. Behin dena txukun-txukun egindakoan, jateko pronto dago intxaur postre goxoa. On egin!
MAJERAKO
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Lehiaketa
KONDARRAK
19
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.17* 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 20.33* 21.03 22.03
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.20 11.20 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.50* 21.20 22.20
* Astegunetan bakarrik
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 20.38* 21.08 22.08 22.38
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 20.54* 21.24 22.24 22.54
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.09* 21.39 22.39 23.09
* Astegunetan bakarrik
Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00
Urbil
08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55
**Aiaraino
Usurbil Zarautz
08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25
08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara
Zarautz Usurbil
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez
08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
Ekainak 27, ostirala E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberria 1, Hernani Ekainak 28, larunbata E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte / Iturralde, Bordaberri, 1 - Usurbil G: Elizondo, Zumea 20, Andoain Ekainak 29, igandea E/ G: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte
Ekainak 30, astelehena E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte G: Aizpurua, Latxunbe berri 11, Hernani Uztailak 1, asteartea E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte G: Correa, Perkaiztegi 8, Hernani Uztailak 2, asteazkena E: Urbistondo San Frantzisko, 1 Lasarte G: Bulnes, Grupo Etxeberria 1, Hernani Uztailak 3, osteguna E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Uztailak 4, ostirala E: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte G: Bilbao, Urbieta 7, Hernani Uztailak 5, larunbata E/G: Urbistondo San Frantzisko, 1 Lasarte
Urbil Donostia
07.10
Goardiako farmaziak
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00
Asteburutan Larunbat lanegunetan
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.
Datorren Noaua! Uztaila As.
Ar.
Az.
7 14 21 28
1 8 15 22 29
2 9 16 23 30
Os.
3 10 17 24
Hurrengo alea
Ost.
4 11 18 25
La.
Ig.
5 12 19 26
6 13 20 27
E: OA, Kontseju Zarra, 11, Usurbil Uztailak 6, igandea E/G: Urbistondo San Frantzisko, 1 Lasarte
Uztailak 7, astelehena E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Chucla, Kardaberaz 48, Hernani Uztailak 8, asteartea E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte G: Diaz, Mayor 19, Andoain Uztailak 9, asteazkena E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte G: Elizondo, Zumea 20, Andoain Uztailak 10, osteguna E: Urbistondo San Frantzisko, 1 Lasarte G: Gorospe, R. Arregi12, Andoain Uztailak 11, ostirala E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: Zatarain, Elkano 2, Hernani Uztailak 12, larunbata E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte E/G: Iturralde, bordaberri 1, Usurbil Uztailak 13, igandea E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Iturralde, bordaberri 1, Usurbil E: Egunez. G: Gauez. E/G: Egunez eta gauez.
Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Kalezar) ............. 36 45 00 • Agerialde ikastetxea .......... 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate egoitza.......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
GAZI GOZO GEZA
21
Oharrak ETXEBIZITZA - Alokairuan dagoen etxe baten bila gabiltza. Deitu telefono honetara: 670 532 443. - Etxe bat edo lursaila etxe bat eraikitzeko erosi nahi dut Usurbilen. Tlf: 943 314791. - Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469. - Alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Urgentea da. Telf: 943 366 759. - Konpartitutako pisu baten bila nabil alokatzeko. Deitu 5:30etatik aurrera. 637 193 100. - Pisu bat saltzen dut. Munalurra 4, 4 A. Telefonoa: 943 37 10 44. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Motoak sartzeko lokala alokatzen da. Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583.
Umeak edota jende heldua zaintzeko prest nago. Tf: 657 714 355. - Eraikuntzan aritzeko lan bila nabil. Interesaturik bazaude deitu 619 844 556.
- Errepiderako bizikleta salmentan daukat: Look koadroa, Carbono fibrazkoa, Shimano Dura -Ace. Gustukoa baduzu akordia batera iritsi gaitezke.
- Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556 egun osoz.
- Pelukeria bateko estetika kabina bat alokatzen da. 943 36 19 71.
- Pertsona bat eskaintzen da haurrak zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen). - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen). - Lan bila nabil eta etxeko-lanak egingo nituzke, gauez edo egunez. 620 646 769. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757 495.
- Betaurreko batzuk galdu dira, umeenak, urdinak. Atxegalden galdu ziren, astelehenean. Bilatzen dituenak dei dezala 943 36 47 43 telefonora. - Trial bizikleta bat dago salgai. Monty XDRYA. Interesatuak deitu 943 37 26 46.
- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko. 15:00etatik 17:00etara. Astelehen, asteazken eta ostiraletan. 943 36 57 37.
- Txaramunton 30 m2 ko garaje itxia prezio onean, 24.821 eurotan. Tel: 666 646 847.
- Sukaldari, kamarera, tabernari eta garbitzailea behar dugu, jatetxe-taberna berrirako. Deitu 15:00-18:00. Tf: 687 078 356.
- Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier.
- Kamarera bat behar dugu asteburuetan lan egiteko. Telefono zenbakia: 943 36 33 58.
- Galtzaragainan 200 eta 300 m2-ko bi lokal alokairuan. Interesatuak juntako kideengana jo.
- Langile bat behar dugu tabernan lan egiteko, larunbata eta igandetarako. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943 360 217.
- Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77. - Eguzkitzan 30 metro karratuko garaje itxia salgai. 676 20 27 10 (Maria Angeles). Deitu eguerditan edo gauez, bestea utzi mezua. - Garaje itxiak saltzen ditut, Kale Nagusian. 30 m, 18.000 euro. 15 m, 7.800 euro. 26 m, 9.000 euro. Telefonoa: 656 759 583. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Lan egin nahi nuke udan, arratsaldeetan.
☎
- Volswagen Santana bat saltzen dut. Telefonoa: 670 987 921 (Jon).
Txerrimunik ordainetan
Lan-eskaintzak
- Garaje itxia salgai Etxealdian. 943 373185.
USURBILGOFESTETAN!
mesedez 943 370843 telefonora.
Zorionak amona Iñxaxi! Ekainaren 27an 91 urte beteko ditu gure amon maitagarriak. Zorionak seme-alaba, biloba eta birloben partez. Muxuak!!!
- Udarregi ikastolan ikasturte berrirako kirol begiraleak behar dira. Telelefonoak: 943 361 216/ 943 370 645. - Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217 / 649 211 665. - Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Deitu 943 36 00 80. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK -Game Boy Advance bideojokua jasotzeko mo- txila txiki urdin bat galdu da kaxkoan 3 joku eta link kablea barnean zirelarik. Norbaitek bilatu badu deitu
Aginaga
☎ 36 27 73
SEKAÑA
BEREZITASUNAK Txerrikumea, Txuleta eta Arraia
Txerrimunik ordainetan - Oharrak, doaneko zerbitzuak dira. Gure bulegora etorri edo postaz bidali aipatu nahi duzuna. Posta helbidea: Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil E-posta: noaua.k.e@euskalnet.net
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2003ko ekainaren 27a
Agenda EKAINAK 25 - asteazkena - XXVII. Santixabel Bertsopaper Lehiaketa. Bertsoak aurkezteko azken eguna. Informazio gehiago udaletxean: 943 37 19 51. EKAINAK 27 - ostirala - “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzerki saioa, 22:30etan Oiardo Kiroldegian. Sarrerak salgai Bordatxon, Txiribogan eta Kiroldegian. Sarrera, 10 euro. EKAINAK 27 - ostirala - Uda 2003 egitarauan izena emateko azken eguna. Eskaintza: mendi jarduerak, tenisa,
pilota, piraguismoa, badminton-a, aerobik eta igeriketa. informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbakira: 943 372 498. Eta e-postaz honako helbidean: kirolp.usurbil@udal.gipuzkoa.net EKAINAK 30 - astelehena - Osasun zentroan, odol ateratzea. 19:00etan hasi eta 21:00ak bitartean. UZTAILAK 4 - ostirala - Kontribuzioa ordaintzeko epea. Borondatez ordaintzeko epearen azken eguna uztailaren 4an amaituko da. Domiziliaturik dauden erreziboak ekainaren 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an kargatuko dira zergadunak domiziliatu edo helbideratutako kontuan. UZTAILEAN - Euskaltegian udako matrikulazioa. Ikastaro trinkoak (maila guztiei zuzenduak), EGA titulua. Ordutegia malgua. Informazio gehiago: 943 372 001 telefono zenbakian. Gogoan izan langabetuek eta gurasoek ez dutela matrikularik ordaindu behar.
Musikaren txokoa
“Mano Negra Ilegal”, agur eta ohore The Clash taldearekin Ingalaterran 10 urte lehenago edo Kortatu taldearekin Euskal Herrian 80. hamarraldiaren erdialdera gertatu zenaren antzera; talde hauen jeinutasun ukituak kateak apurtu eta buruak irekitzen ditu musika kontzeptu berriei leku egiteko. Eklektizismoa, estilo eta hizkuntzen nahasketa, sekula ere ez dira aurrerantzean oztopotzat hartuko. Guztiz bestela izanen da, molde askotako ikus-entzuleak elkartuko dituen balioa.
Taldea desegin zenetik 8 urte baino gehiago igaro direnean, egiazki neurtu dezakegu belaunaldi berriengan, talde eta ikus-entzuleen belaunaldi berriengan, izandako eragina. Bilduma hau horren erakusgarri da. Proiektu honetara biltzen diren talde guztiek, bakoitzak berex rock, chanson, re- ggae, saltsa, ska eta beste molde batzuk landu arren, bat egiten dute Mano Negra taldeak irekiriko musika molde berriarekin. Taldearen zuzeneko oinordekoak dira, eta guretzat gustu handikoa izateaz gainera, harro egoteko modukoa da omenaldi-disko hau zuri aurkeztea.
Egin kontu
Odol ateratzea, hilaren 30ean
S
antixabel egunaren atarian, odola emateko aukera berri bat izango dugu. Honako hitzordua berezia da, irailaren 8a bitarte ez baita beste deialdirik egingo. Uztailean eta abuztuan “jai” hartzeko aukera izango dugu, horregatik komenigarria litzateke ekainaren 30ekoa jendetsua izatea. Azkena maiatzaren 5ean egin zen. 75 kidetik gora hurbildu ziren. Horietatik lau berriak izan ziren,
lehen aldiz odol emaile egin zirenak. Odol Emaileen Elkarteko kideak pozik daude azken saioan bildu zen jende andanarekin: “kopuru hori, denon zorionerako, azken bolada honetako emanaldirik handiena izan zen. Ea honela jarraitzen dugun”. Emaitza on horiek berresteko aukera berria ekainaren 30ean izango dugu. Beti bezala, osasun zentroan, 19:00etan hasi eta 21:00ak bitartean.