Skip to main content

NOAUA!! 161 alea

Page 1

www.noaua.com

HAMABOSKARIA - 2003ko ekainaren 13a VIII. urtea - Usurbil, 161. zenbakia

A z t e r k e t a s o z i o l i n gu i s t i k o a a u r k e z t u di g u J u a n j o A l l u r r e k

Legealdi berriaren argiak eta itzalak


ATARIKO

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

HAIZEA

Txirrikitutik

3

E

kainaren 23an, San Joan bezperan, gure herriko baserri eta auzoetan udako solstizioa ospatzeko suak piztuko dira. Ohiturak dioenez, udako solstizioarekin batera, udaren gorespena eta garbi izatearen erritoak berpizten dira. Bestalde, San Joan sua deabruak eta gaiztakeria uxatzeko bitartekoa ere ba omen da. Hemen behintzat bada zer uxatua.... 1970. hamarkadan Julen Zuazabeitiak (Julian Txiki) atera zuen argazki honetan ez dugu deabru edo gaiztakeriarik ikusiko, baina bai San Inazio auzoan sutarako prestatu zuten kaxez osaturiko meta erraldoia. Atzean ere beste pila bat egina ikus dezakegu. Kaxa hauek Ugaldea industrialdean garai batean zegoen Northindal enpresakoak ziren. Lan hau egiten herriko hainbat gaztek parte hartu zuten eta txukun txukun meta eder hau egitea lortu zuten. Atzean Usurbilgo Salbatore elizaren dorrea garbi asko ikus dezakegu. Horrelako lanak hartu ondoren hau guztia erretzen ikusteak mereziko zuen alajaina! Julen Zuazabeitia, 1970. hamarkada, San Inazio auzoa

Zaloa Arnaiz Ibarguren. e-posta: fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net

Udal fototeka

OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta Noaua!ko Txirrikituko atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9:00etatik 14:00etara). Bestela, 943371951 telefonoan edo fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net e-postan aurkituko gaituzu. Garai bateko argazkien bidez gure herria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Anima zaitez!

Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea : Imanol Ubeda Kazetariak: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea: Jon Rueda Zuzentzailea: Eneko Harreguy Kolaboratzaileak: Ines Kamino, I単aki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Mu単oz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, I単aki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika: Pili Lizaso eta Oskar Angulo Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: I単aki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza

4. Orr.

ZUTABEAN, LUIS ARANALDE

6. Orr.

BERRIEMAILEAK KALEJIRAN 10. Orr.

ELKARRIZKETA Siadecok egin duen azterketa soziolinguistikoa hizpide

LEGEALDI BERRIARI BEGIRA

12. Orr.

SALGAI DIRA BERRIA-REN AKZIOAK

15. Orr.

IKASTOLAREN EGUNA, HITZEZ ETA IRUDIZ

16. Orr.

JOXE MANUEL ALKORTA, IRONMAN-A

17. Orr.

SORGINEN EDABEA NOAUA! TXIKIN

18. Orr.

EKITALDI AIPAGARRIENAK AGENDAN

22. Orr.

Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal presoak

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Ekainaren 7ko arratsalde eguzkitsuak eskainitako irudia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


4

IRITZIA

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Zutabea

Lurraren ama Luis Aranalde

E

veresteko gailurra gainditu zutela 50 urte lehengo astean bete ziren. Nepaliarrek “lurraren ama” deitzen diote hain ospetsua den mendiari. Data hau ez zait ahaztu, izan ere, batere mendizalea denarentzat ahantzezina baita. Euskal Herriko, Pirineoetako eta Alpeetako gailur eta ibilbide interesgarrienetarikoetan hamaika gozatu bikain hartu dut. Mendiak betidanik izan du erakartasun berezia ia gizaki ororentzat. Zerk bultzatzen ote du pertsona askotan hain arriskutsu diren paraje horietan ibiltzera, zein indar misteriotsuk mugitzen ote du? Nire ustez, eta lehenik, norbere mugak gainditzearen irrikak; desira hori barne muinetaraino sarturik dauka mendizaleak, bere izaeraz harantzago joan nahi du, gabeziak, nekeak eta oinazeak gaindituz. Antoine de Saint Exupéri-k kontatzen du “tierra de hombres” liburu ospetsuan, bere lagun Guillaumet-ek esan omen zion behin: “Zin dagizut, ez da animaliarik nik egin dudana egiteko gai denik” ; izan ere, Guillaumet-en hegazkina erori egin zen Andeetan eta mundu guztiak hiltzat eman zuen gizona , han agertu zen txikituta, baina, bizirik hainbat egunetan mendi beldurgarri hartan nekeak, bakardadeak eta izotzak torturatu zuten arren. Bigarrenez, bizitzaren eskola paregabea da mendia: bertan aurki-

tzen ditugu libertadearen gune ederrenak; adiskidetasunarentzat ere leku gutxi izango dira leku hain pribilejiatuak. Askorentzat mendia da adiskidetasuna bizitzeko eta lantzeko aitzaki paregabea.”Vivac” egitean, soka batetik zintzilik elkarri eustean, ogitartekoa elkar banatzean... komunikazio berezia sortzen da mendizaleen artean. “Mendia da nire poesia”, zioen batek; baina horretarako oinekin eta batez ere, bihotzarekin ibili behar da. Norberak bere baitan ez baldin badarama naturaren edertasuna eta poesia gozatzeko gaitasunik, mendiaren xarma guztia galduko du. Ezingo du ulertu Hillaryrekin batera lehen aldiz Everest-a igo zen sherparen ekintza: Hillary besarkadatu ondoren, belaunikatu omen zen, zulotxo bat egin izotzetan eta bertan sartu omen zituen gaileta batzuk, txokolate zati bat eta goxokiak; horrela eskerrak eman omen zizkion lurraren ama jainkosari bere egoitzan onartu zuelako. Hillaryk, hunkituta keinu hori ikustean, bularrean zeraman gurutzea jarri omen zuen Tenzing sherparen esker opariarekin batera. Ekintza hori ez da poesia bakarrik, mistika ere. Hillaryren semeak salatu duenez Everest-a zabortegi bihurtzen ari dira gaurko alpinistek. Gaurko mendizale batzuk ez dira nonbait poetak, mistikoak gutxiago.

Z u t a b e g i l e a k : L u i s A r a n a l d e • O l a t z A l t u n a • A i t z i b e r M a t x a i n • A i n h o a A z p i r o z • A i t o r L a n d a l u z e • M i k e l Us a b i a g a

Ika-mika

Geurea defendatzera! L

ehenengo hitza, oztopoak oztopo eta legeak lege, konfidantza adierazi diguten ia 1200 usurbildarrak zoriontzeko da. Hauteskunde kanpaina hau burutu den baldintzetan ez zen, ez, apustu makala baina gure mezua entzuna izan da. Eta orain zer? Hauxe da denon buruan dabilen galdera. Herritarren zati handi batek emandako botoei esker hamahiru eserlekutik sei gureak izan beharko lukete. Kontua da gainontzeko alderdiek lortu dugun babes hau kontuan hartuko duten ala ez. PP eta PSOErekin zalantza gutxi, beraiek asmatutako eta indarrean jarritako legea denean. Aldiz EAk eta EAJk bidegabekeriatzat jo dute UHL eta gainontzeko plataformak legez kanpo utzi izana. Horregatik zuzendu gara (gure iniziatibaz) birritan beraiengana. Lehenik kanpaina bertan debekuaren aurrean zer nolako jarrera har-

tuko zuten jakiteko eta, hauteskunde ondoren berriro. Lehenengora ez ziren etorri ez bata, ez bestea. Bigarrengo saioan EArekin elkartrukea izatea lortu dugu, ez horrela EAJrekin. Gure galdera sinplea zen: UHLk lortutako emaitzak zilegiak direla pentsatzen ote duten eta, horrela izango balitz, legeak zirrikituren bat uzten badu gure ordezkaritza ahalbidetzeko prest dauden, betiere Madrilekin konfrontazioa suposatuko duela jakinik. Aurrez aurre ez dugu erantzun garbirik jaso, alderdiak hartuko duen erabakiaren arabera erabakiko baitute beraiek ere. Baina beren ustez zenbat zinegotzi atera duten galdetzerakoan, paper ofizialek bost diotela erantzun ziguten. Horratx hauen desadostasuna lege honekin! Usurbilgo EAk prentsan egiten ari den adierazpenak ikusita, EAJ-k gurekin biltzeko duen borondate eza ikusita eta PSOEren

eta PPren planteamenduak ikusita, gure herrian inoiz gauzatu den lapurreta politiko maltzurrena gauzatzera doa datorren larunbatean. Hauteskundeotan lehen indarra izan den UHL herriko etxetik botatzera doaz; usurbildarron gehiengo zabalak egindako aukera zokoratzera doaz; ehunka herritarren eskubide zibil eta politikoak baztertzera doaz; horrenbeste babes jaso duen herrigintza egiteko modua zapuztera doaz. Eta gainera hauek dira “demokratikoak”! Kanpainan esan genuen moduan, ordezkaritza aitortzen ez badigute ere, guri dagokiguna erreklamatzera joango gara. Geurea defendatzera joango gara eta zuri ere herritar, dei egiten dizugu datorren larunbatean, ekainak 14 goizeko 11etarako udaletxera hurbildu zaitezen zure hitza eta erabakia defendatzera. Usurbilgo Herri Lan elkargunea


KONTZEJU TXIKIA

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

5

Internet erabiltzen doan eta modu erosoan ikasi daiteke KZgunean

I

nternet menderatzeko oinarrizko bi ikastaro egin dira jada KZgunean. Edonork har dezake parte eta doanekoa da. 20 orduko ikastaro batekin, mundu oso bat deskubritu ahal izango duzu ordenagailuko pantailan. Montse Velasco begiraleak eman dizkigu gune honen xehetasunak. Zer da KZgunea? Eusko Jaurlaritzak ekimen honen bitartez Internet eta komunikaziorako teknika berriak hurbildu nahi dizkio herritarrari. Hasiera batean ordenagailua erosteko laguntzak eskaini zizkiguten. Orain jendeari Internet hurbildu nahi zaio. Etxekoandreak, jubilatuak... bi multzo horiek urrunago izan dezakete Internetarako sarbidea. Lanean bazaude, aldiz, lanak berak behartzen zaitu ordenagailua erabiltzera. Horregatik, ikastaroak bereziki etxekoandre eta jubilatuei zuzendurik daude. Ez da ezagutza minimorik behar, ezta? Zerotik hasi daitezke ikasten. Ez da informatika ikuspegi zorrotz bat lantzen. Aisian, kulturan, komunikazioan.... sakontzeko aukera ematen baitu Internetek. Ordenagailua, gainera, ez da bakarrik lan egiteko. Tresna bezala, Internetek denetariko informaziora iristeko aukera eskaintzen du. Oinarrizko ikastaroa ematen hasi gara. Zerotik hasita, ordenagailua nola piztu, ze itxura duen ordenagailuak... Aurrerago, ikasi ahala, seminario antzekoak antolatuko ditugu.

Oinarrizko ikastaroak zenbateko iraupena dauka? Bi aste, 20 orduko iraupena du eta egunean 2 ordu, astelehenetik ostiralera, egunero. Goizez ala arratsaldez.

KZguneko lehen bi ikastaroetan, Montse Velasco begiralearen aginduetara izan diren ikasleak.

Baina badira Internet menderatzen dutenak. Hauentzat ere irekita daude KZgunearen ateak, ezta? E-postak bidali edota nabigatu daiteke KZgunean. Fitxa bat bete behar da lehenik; ikastaroetan izena emateko, nabigatzeko... KZgunean sartzeko fitxa bat bete behar du erabiltzaileak. Doanekoa da, ez da ezer ordaindu behar eta e-posta helbide bat jasoko du izena ematen duenak. Nabigatzera etortzen direnei ordubeteko epea ematen diegu. Jendea zain ez badago, denbora gehiagoz ere ibili daitezke. Baina soilik 18 urtetik gorakoak ibili daitezke. Suposatzen da gazteagoak direnak erraztasunak dituztela ikastolan...

Erabilpen zuzena bermatzen da KZgunean Orrialde erotikoei beto egiteko prest daude KZguneko ordenagailuak. Erabilpen zuzena egiten ez duen erabiltzaileak KZgunean sartzeko debekua jaso dezake. Chatarekin (ordenagailuz erabil- tzaile batekin edo gehigorekin zuzenean komunikatzeko tresna) antzeko zerbait gertatzen da. Montse Velascok esan digunez, jende asko `engantxatuta´ dago. Hori ekidin arren, ez da “txatea- tzen� utziko.

Uztailean, komertzioei begira

O

hiko ordutegian, dendariek zailtasunak dituzte KZgunera hurbiltzeko. Uztailean, ordea, ordutegi intentsiboa izango du KZguneak: 8:00etatik 16:00etara. Komertzioetan lanean ari direnek oinarrizko ikastaroa egiteko aprobetxa dezakete. Komertzio-ordutegian ari direnek, beraz, uztailean bazkalorduan egingo diren ikastaroetan har dezakete parte.

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55

Zubiaurrenea, 3


KALEJIRAN

T xo k o a l d e

6

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

E uken e Kamino

Etxebizitzak salgai

B

a omen da Txokoalde munduko azken bazterra dela esan duenik. Zuek zer diozue? Gure auzo hau baino makina bat bazter aldrebesagorik izango ote da munduan! Bertakook Txokoalde benetan toki berezia dela sentitzen dugu, Urdaiagaren babesean dagoen bailara eder bat. Denok elkar ezagutzen dugu, zerbaiten premian izanez gero, auzokoa beti laguntzeko prest duzu. Baserri giroa nabarmena da eta erabat euskalduna da. Bitxia izan arren, duela urte batzuk martxan ezagutu ditugun gauza garrantzitsu batzuen falta somatzen da auzoan: trena ez da gelditzen; dendarik ez dagoenez erosketak egitera kanpora joan behar duzu; nahiz eta hiru jatetxe eder egon ez dago tabernarik, eta, Erroizpe Elkartearen etorkizuna nahiko iluna azaltzen ziagu. Bestalde, etxe berririk eraiki ez denez, nahiz eta urteak daramatzagun egingo direla esanez, gazte gehienok herri aldera jo dugu etxebizitza erostera. Beraz, honek guztiak ze ondorio dakar? Tamalez, gazte jenderik ez dagoenez, umerik ez dela jaiotzen

eta auzoa bixi-bixi zahartzen doala. Hala ere, azken aste hauetan auzoan ohikoa ez den irudi bat ikusi ahal izan dugu: Simon-Enea etxeko bi etxebizitzetan karteltxo bana bertan pisua salagai dagoela adieraziz. Jakin dugunez, bat berehala saldu omen zen, ea ba bestea erostera norbait animatzen den laister. Ongi etorriak izan zaiteztela Txokoaldera bizitzera zatozen guztiok.

Kaleberri

Egunkari berriaren aurkezpena

J

oan den hilaren 15ean Udarregi ikastolan egunkari berriaren egitasmoa aurkeztu zen. Bildu ziren 50 lagunek gogoz entzun zuten aurkezturiko bideoa eta ondorengo hitzaldia. Alde batetik, orain arteko ibilbidea bergogoratu eta bestalde, datorren berriaren nondik norakoak aurkezIĂąak i A g i r r e s ar o b e tu zituzten. Babes ekonomikoaren beharra eta harpide berri gehiagoren erakarpena eskatzen zen, hots, otsailaren 22an babesa eman zuten jende oldearen mamaitzea. Euskaraz irakurtzeko dagoen ohitura falta eta ikusentzuneko komunikabideek duten eragina izan zen euskarazko egunkaria ez erosteko ondorioztatu zen oztoporik nagusienetakoa. Kalitatezko euskarazko egunkari bat izan arren oraindik jende euskaldun asko ez hurbiltzea ere izan zen eztabaidagai. Dena den, ilusioz beterik ikustea eta egitasmoa aurrera eramateko dagoen gaitasunaz jabetuta itxaropenezko mezua zabaldu zuten.

Egunkariaren aldeko batzordekideek ere hil honetarako beste bi ekitaldi aurkeztu zituzten: hilaren 21erako herri afaria, eta ekainaren 27rako “Kutsidazu bidea, Ixabel� antzerki emanaldia. 22:30etan Oiardo Kiroldegian. Sarrerak salgai izango dira Bordatxon, Txiribogan eta kiroldegian. Prezioa, 10 euro.


KALEJIRAN

E

guzkiaren hilabetean sartu gara eta laister ditugu auzoko festak. Festen ardatz nagusia San Joan gaua izanik, kontu pare bat kontatu nahi nituzke. San Joan gaua, gau berezia da euskal mitologiaren arabera. Urteko gaurik motzena da eta ekainaren 24a, San Joan eguna, ordea, egunik luzeena. Gaur egun, San Joan izenez ezagutzen bada ere, historian zehar erlijioak (beste hainbat kasutan bezala) izan duen eraginagatik izan da, baina izatez eta funtsean ez da festa erlijioso bat. Kristautasuna bera jaio baino askoz lehenagotik datorren ospakizuna da. Egun honetan udako solstizioa ospatzen da, udaren etorrera alegia, suaren bidez irudikatuz. Beraz, gure arbasoen aintzinako tradizio profanoa da. Urteetan zehar, mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi hedatu izan da errito hau. Sua du elementu nagusitzat. Argitasunaren eta garbitasunaren ezaugarri bezala hartu izan da eta majikotasun kutsu bat ere eman izan zaio. Horregatik, Euskal Herriko hainbat eta hainbat baserrietan

suak pizten dira, era honetan deabrua eta gaiztakeria uxatu eta etxea eta etxekoak onik egongo direla uste baita. Sorginkeriaz beteriko gau honen inguruan makina bat kondaira sortu izan dira eta Euskal Herriko leku batzuetan esaterako, San Joan lore sortak egiten dira. Usadio zaharren arabera, lore sorta bat bildu behar da eta etxe barruan nonbait zintzilikatu behar da San Joan bezperan, sua piztu aurretik. Hurrengo urterate eduki behar da, urtebete igaro ondoren San Joan sutara botatzeko. Horrela, urte horretan, etxekoek osasun ona izango dute eta urak edota suak eragindako kalterik ez da izango. Badakizue, sorginak eta izpiritu gaiztoak dantzan hasi aurretik, lore sorta jarri zintzilik, bestela...

Suaren inguruan

A

upa denoi! Konturatzerako udaberria agurtzear daukagu eta uda ate joka dator. Azken txanpan daude ikasleak, oporrak hartzeko gogo biziz; batzuk goizez bakarrik doaz ikastolara eta besteak azterketak bukatzeko irrikitan. Bestalde udako jaiak gain-gainean ditugu, batez ere San Joanak eta bezperako ohitura. Garai batean baserri bakoitzean egiten zen San Joan sua. Inguruan sasirik bazegoen sekatutakoan sua egiteko pilatzen ziren, baita egurra edo altzari zaharrak ere, etxean garbiketa egiteko aproposa! San Joan egunean bedeinkatutako lore edo fruta eta arto orri zimelduak ere sutara botazen ziren erretzera. Gu, haurrak ginenean, han ibiltzen ginen suaren inguruan kantari: Bost txorikume cinco Aita eta ama siete Kabiakin ocho Biba Sanjoantxo Nahi zuena suaren gainetik salto eginez ere ibiltzen zen.

Hurrengo egunean apain-apain jantzi eta San Joango ermitara joaten ginen meza entzutera, lore-xorta politak hartuta ilusio handiz. Oraindik ere ohitura honek jarraitzen du toki askotan, baserri edo auzo gehienetan izaten dugu sua ikusteko aukera. Beraz, badakigu, izan ere, orain baitugu aukera etxean soberan ditugun traste zaharrak ateratzeko. Orain dela urte batzuk etxez etxe ibili ohi ziren mutiko edo neskatoak egunkari edo kartoiak biltzen. Gaur egun ere bildu daitezke berziklatzera eraman ordez, ezta? Kalezargo festak direnez, usurbildarrok hara hurbiltzeko ohitura handia dugu, ea ba nor ausartzen den suaren gainetik salto egitera. Trikitilari eta bertso koplaz girotuta, etxez etxe ibiliko dira kantuan, ondo pasa denok.

An do n i Udabe

At xe g a l d e

Sineskerien sugarrak

7

Kalezar

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Jone Eiz mendi


KALEJIRAN

Santuenea

8

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

P a ko Ag ud o

Auzoko festetan pentsatzen

K

aixo! Dagoeneko udako sprint berezia iristear dago. Konturatu orduko gainean ditugu San Joanak, San Pedroak, Santixabelak eta bukatzeko San Fermin handia. Gure auzoan jai giroaz gotzatzeko beti bezala iraila arte itxaron beharko dugu. Momentuz, azken urte hauetan ohi den bezala, Ibai Ondo elkartekoak hasi dira gure auzoko festak prestatzeko antolakuntza-lanetan. Ziur ez dago zenbateko diru-laguntza izango duten aurtengoan, baina prestaketarekin hasiak dira jada. Lehenengo bilera egin ondoren, esan dezakegu festak irailaren 19an, 20an eta 21ean ospatuko direla aurten. Irailaren 19an rock kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Kontzertuaren ideia elkarteko kide ez den batena izan zen baina lehen bilera horretara azaldu zen proposamen horrekin. Ikusten duzuenez, auzotarrek ere gure jaietako egitaraua osatzerakoan, iritzia emateko aukera daukagu. Norbaitek proposamen bat izango balu, Ibai

Ondo elkartean aurkeztea besterik ez du. Proposamen berriren zain, momentuz jaiak iaz eginikoen antzekoak izango dira. Ostiral gauean, Kray eta D3 rock taldeen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu eta larunbatean ez zaigu DJa faltako. Ea denon artean jai politak egiten ditugun Ibai Ondokoei bere lana eskertu ahal izateko.

Urdaiaga

Udako lanak

Eider Jauregi

U

da atarian gauden honetan, baserritarrek sasoi honetan burutu behar izaten dituzten lanak aipatu nahi nituzke. Lurrak lantzen hasiak dira dagoeneko; abonoak eman ondoren lurrak jiratzen dituzte eta bertan ereiten dituzte uda osoan zehar jaso nahi dituzten barazki, hazi eta landareak. Bestalde, inguruetako belar sail guztiak ikaragarri altu daudela konturatuko zineten eta hauek ere, dagoeneko zain daudela beraien txanda noiz etorriko. Nahiz eta batzuk hasi diren belar bolak egiten, oraindik lur sail asko dago jasotzeko. Garai batean baserri guztietan meta-belarrak egiten zituzten, gaur egun aldiz, gero eta gutxiago dira animatzen direnak. Badirudi lan handia suposatzen duela honek batez ere metan pilaturiko belarra etxeratu behar denerako. Meta-belarrez gain, etxe edo baserri gehienetan badira zuloak ere. Hauek

ere, belarra jasotzen dute eta bertan pilaturik izaten zen gero neguan animaliei eman ahal izateko. Orain, aldiz, oso gutxi dira aukera hauek lantzen dituztenak. Gaur egun, belar bolak eta fardoak dira nagusi baina, hala ere, nahikoa lan badute hau guztia burutzen.


KALEJIRAN

Jaietako lehen bilera, ekainaren 16an

U

da gainean dugunez, festa usaina ere nabari da, San Praixkuak ere gero eta gertuago daude, beraz, herriko gazteak ere hastekoak dira. Ekainaren 16an, astelehena, gaueko 21:00etan izango da jaietako lehenengo bilera. Bertara ahalik eta jende gehien azaltzera aberasgarria izango litzateke festa ederragoak egin ahal izateko. Bestalde, esan behar dut Aginagako 25 gazte, datorren larunbatean, hilak 14, Lezako bodega batera doazela, ardoa dastatzera; gero, bertan bapo bazkaldu ondoren ilunabarrean bueltatuko dira, bueltan afaria soziedadean egingo dutelarik. Aurtengo hau bigarrena izango da, lehengo urtean ere egunpasan joan baikinen, ea aurtengoa ere lehengo urtekoa bezain egun polita den! Azkenik, esan behar, maiatzaren 10ean, soziedadeko bazkideen urteroko batzarra egin zela

9

Ag i n a g a

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Oxkar Sa nta m aria

eta bertan, besteak beste, emakumeak bazkide egiteko erabakia hartu zen. Gero, hilaren 24an bazkide afaria egin zen eta bertan 35 bat lagun bildu ziren izugarrizko umorearekin. Sabela bete-bete egin zuten bitartean. Bide batez, gora Reala!

H

auteskundeak pasa eta handik bi astera, ekainaren 8an, hartu zuten kargua Zubietako Herri-Batzarreko kide berriek. Ekitaldian Usurbilgo eta Donostiako ordezkariek hartu zuten parte, eta bertan Juanjo Olaizola izendatu zuten Zubietako Alkate. Batzarreko kideek lanerako gogoz eta animoz datozela esan zuten, eta Herri-Batzarraren eskumenak eta diru-iturriak hobetu beharra ere aldarrikatu zuten. Ea ba zorte ona duten legealdi honetan eta Zubietak aurrera egiten duen. Zubietar askok ezin izan zuten ekitaldi horretara joan, izan ere, egun berean, eskola txikien festa baitzen Asteasun. Hantxe izan genituen gure haurrak, urtero bezala, taulatuaren gainean saio polit askoa eskaintzen. Honen haritik, gogoan izan aurten ere

Udako Txokoak antolatuko direla 2-10 urte bitarteko haurrentzat. Uztailan eta abuztuan, 9:30etatik 13:30etara, gure txikiek ederki pasatzeko aukera izango dute Txokoetan antolatuko diren jolas eta entretenigarriekin. Izenemate orriak etxez etxe banatuko dira. Dena dela, interesa izanez gero, Herri Batzarrera edo Guraso Elkartera zuzentzea besterik ez duzue. Asteasun ez ezik, Zubietan bertan ere Eskola Publikoaren festa handia ospatu zen ekainaren batean. Gure hipodromoa leporaino bete zen. Bazen han festa eta animazioa. Behingoagatik, gainera, "Zubietako Hipodromoan" zela esan zuten hedabide gehienek. Ez denek, ordea. EITBk lehengoan dirau: horiek ia beti "Lasarteko hipodromoa" esaten dute. Ez dakit zer egin beharko dugun ohitura hori aldarazteko.

Zubieta

Herri Batzarra berritu da

Xa b ier Arregi


10

ELKARRIZKETA Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Juanjo Allur: “Lanerako tresna izan behar du azterketa soziolinguistikoak�

U

surbilgo Udalaren eskariz Siadeco Ikerketa Elkarteak Azterketa Soziolinguistikoa egin berri du. Alde batetik, Usurbilen eta usurbildarren artean euskarak egun bizi duen egoeraren azterketa sakona egin da eta, bestetik, hizkuntza normalizaziorako datozen bost urtetarako lan-ildoak ere zehaztu dira. Azterketa honetako arduradun den Juanjo Allurrengana jo dugu egitasmo honen xehetasunak ezagutu asmoz. Zertarako balio du azterketa soziolinguistikoak? Lau helbururi erantzun nahi izan zaie: batetik, azterketa soziolinguistikoak egoeraren berri eman behar digu. Une honetan Usurbilgo herrian euskarak bizi duen osasuna neurtzeko egin da, zenbateraino dagoen osasuntsu, zenbaterainokoak diren dituen ajeak, baita ere zeintzuk diren orain eta etorkizunean kontu egin beharreko gaitz berriak. Beste aldetik, zein izan den azken 15-20 urteetako bilakaera neurtzeko balio du, alegia, hizkuntzaren normalizazioan zertan egin den aurrera, zer da lortu dena eta ez dena, zerk funtzionatu duen eta zerk ez duen funtzionatu hainbeste. Hirugarrenik, Usurbilgo herriaren ezaugarriak kontuan hartuta, neurrira egindako euskararen plangintza estrategiko zehatz bat egiteko balio izan du, ikuspegi zientifiko teknikotik. Herri baten tamaina eta biztanleria euskaldunaren ehunekoaz gain, garrantzitsua da kontuan hartzea adibidez biztanleria euskaldun hori nola banatzen den, edota kale bizitza eta gizarte dinamika nola garatzen eta zenbaterainoko indarra duen. Eta, azkenik, azterketa honek balio izan du Usurbilgo udala eta gizarte eragile guztien eskura lantresna operatibo bat jartzeko. Euskarak bizi duen egoera aztertze-

rakoan, zer da neurtu dena? Egoera atertzerakoan, hiru arlo landu dira: ezagupen maila, erabilera eta euskararekiko jarrera. Ezagupena esaten denean, zenbat diren herritarren artean euskaraz ongi hitz egiteko gai direnak, zenbat diren ongi irakurri eta idazteko gai direnak ere. Izan ere, salto handia baitago euskaraz ongi hitz egiteko gaitasunetik, ongi idatzi eta irakurtzera. Era berean ere, herritarrak zein hizkuntzatan sentitzen diren erosoago hitz egiterakoan, irakurtzerakoan eta idazterakoan. Batek euskara etxean jaso duen edota hizkuntzaren transmisioa kulturala izan den ere neurtu da. Eta, azkenik, ezagupen maila horretara iristeko eragina izan duten faktoreak; zenbateraino familia, eskolak, inguruneak... Bigarrenik, erabilera aitortua neurtu da. Datu hauetan erabileran zer nolako aldeak dauden harreman edo ingurune batzuetatik bestera jasotzen da; etxean, lagun artean, lantokian, herri bertako kale bizitzan, aisialdian, herritik kanpo pasatzen den denboran.. Hirugarrenik, motibazioen neurketa jaso da: euskararekiko jarrerak, sentimenduak, herritarrek euskara zenbateraino sentitzen duten hurbileko hizkuntza... Nola jaso dituzue aipatu datuok? Euskara zenbateraino dagoen osasuntsu jakitea izan da lehen helburua, esan bezala. Horretarako, herritar askorekin egon gara harremanetan. 600 lagunekin osatutako lagin edo muestra adierazgarri batekin lan egin da inkestak egiterakoan, eta horiez gain ezaugarri jakinetako 7-8 laguneko beste sei talde ere osatu dira: guraso gazteak, herriko talde desberdinetako kideak, herritar erdaldunak, euskalgintzako eragileak, udaleko langileak,... Oinarri tekniko eta zientifikoa duen azterketa osatu dugu. Honek argitasunak eman dizkigu bilakaeraren azterketa egiteko ere. Horixe izan da hain zuzen bigarren

juanjo allur, siadecoko langilea.

helburua. Nola baloratzen duzue azken 20 urteetako bilakera? Azken 15-20 urteetan euskararen normalizazioan zertan egin den aurrera, zertan asmatu den, zertan ez eta abar jaso dugu. Hizkuntzaren ezagupenean, adibidez, euskaraz hitz egiten duten herritarren artean, bilakera positiboa da, %73an dago. Gainera, kontutan izan behar da 16 urtetik beherakoak ez ditugula sartu. Esan daiteke beraz, lautik hiru euskaldunak direla. Gainera, orain dela 15-20 urte planteatzen zen erronka bat ere lortu da: 16 urte arteko herritarren artean ia denak euskaldunak izatea, hori hala izan zedin beharrezkoak ziren baldintzak behar zituela herriak, eta hori ikastola eta irakaskuntzaren bitartez lortu da. Bestalde, adin tartearen arabera, euskaldunen proportziorik altuena helduenen artean ematen zen orain 15-20 urte, eta orain gazteenen artean ematen da. Eta hori ere oso positiboa da. Baina, egun guraso gazte-helduen artean dago zuloa, horrek duen eragin guztiarekin. Momentu honetan horiek dira ikastetxetik kanpo, haur eta gazteen erreferente eta guraso, eta hor daukagu euskararen ezagupenean hutsunerik handiena. Auzoek izan duten bilakaera ere baloratu behar da. Usurbilgo auzoen arteko aldeak leundu egin dira hizkuntza eza-


ELKARRIZKETA

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

gupenari dagokionean, nagusiki lehen oso erdaldunak zirenetan puntu askotako igoera eman delako. Hala ere, soziolinguistikoki auzo horiek oraindik ezagupenetik erabilerara saltoa emateko baldintzak ez dituzte bermatzen. Usurbilgo herriaren paisaia linguistikoa ere neurtu duzue. Datu bilketa ikaragarria egin da. Zubietako bazter batetik hasi eta Orioko mugaraino, autopista barne. Guztira 4000 idazkitik gora; bide seinaleak, kale izenak, etxe izenak, establezimenduetako eta tailerretako errotulu eta idazkiak, publizitate kartelak... Banan bana behatu dira, batetik, zein hizkuntzatan dagoen eta, bestetik, testua hitzez hitz. Emaitzak ez dira hain onak, euskaraz edo elebietan %51,4 daude. Gainera, gehienak arlo komertziala eta publizitariokoak dira, eta hauetan erdara hutsez dauden idatzien presentzia handia da. Lan handia dago arlo honetan. Diagnosian oinarrituz, hizkuntza normalizaziorako datozen bost urtetarako plangintza zehaztu duzue. Zeintzuk dira aurerra begirako erronka nagusienak? Hirugarren helburuari lotzen zaio hau. Egoera ezagututa, Usurbilgo herriaren ezaugarriak kontuan hartuta, neurrira egindako euskararen plangintza estrategiko bat egin da. Bertan orain arte lortutakoari eutsi eta heldu beharreko erronka berrien aurkezpen eta azalpenak egiten dira. Norabide berri bat markatzen du plan estrategikoak: euskara administraziotik edo udaletxetik eta irakaskuntza inguruneetatik kanpora ateratzea, hots, kalera, herriko auzoetara ateratzera. Bestela, desoreka bat sor-tzen ari garelako.

San Esteban kalea, 8

11

Herri batean hizkuntza baten funtzionamendu naturalean ez da hori ematen. Hor arriskua dago euskara udaletxearekiko harremanetara mugatzea eta euskara lotzea idatziekin eta paisaia ling u i s t i k o a re k i n . Euskara funtzionarien hizkuntza eta erdara hizkuntza funtzionala Politikarien aurrean aurkeztu zen azterketa lehenbizi, izatea ez dadila eta ondoren, herritarren artean. gertatu. Euskara planteamenduari komunikazio hizkuntza baliagarria, Zeharkakotasun erabilgarria eta erakargarria bihurtu garrantzi berezia ematen diogu, horrek ondorio onak ekarriko baitizkio euskabehar dugu. rari. Norabidea markatuta dago, orain Eta hori guztia nola egiten da? Plangintza estrategikoa ikuspegi oro- bidea egin behar da. Bide hori nola korretik planteatuta dago. Baina, hori egin behar den zehazten duen kuadeaUdaletik bakarrik egiten den lanarekin keta plana diseinatu dugu. Enpresa ezin lortu daiteke, herritarren eta gizar- batek eraginkortasunean oinarritutako te eragileen interesetan eragin behar kalitatezko gestio bat aurrera eramatedugu, euskararekiko interesak bai ko urteroko kudeaketa plan bat zehazherritar euskaldun eta baita herritar ten duen bezala, hizkuntzaren normalierdaldunen artean pizteko mekanismo- zazioak ere halako tresnak behar ditu. Erronka horien azpian dauden helak aktibatu behar dira. Interesa ez euskara, euskara delako bakarrik, bestela- buruak zeintzuk diren zehazten dira; ko interes faktoreak bilatu behar dira. helburu horiekin lotuta dauden proAsmatu beharko da gizarte eragileen grama eta egitasmo zehatzak zeintzuk interesekoak izan daitezkeen ekintzak diren; egitasmo bakoitzean zer tokanola antolatu, era berean, hauek euska- tzen zaion Udalari, zer gizarte eragileei, rarentzako mesedegarriak izango dire- zer herriz gaindiko erakundeei... finean, plangintza bat da. Horrek bi gauza nak. Adibidez, lortu behar duguna da eskatzen ditu; bat, Usurbilen ahalik eta herritarrek erosketak herrian egitea. adostasun maila handiena lortzea Izan ere, herritik kanpora egitean eus- horren inguruan eta, bi, adostutako kararen erabilerak behera egiten baitu. proiektu horiek behar diren baliabideeBeraz, herriko merkataritza indartu eta kin eta gaitasunarekin ongi kudeatzea. biziberritu egin beharko da.

Kafe berezia!

Telf: 943 36 27 70

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

TEL. 36 61 97


12

ERREPORTAJEA Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Udal gestoraren formula, proposamenean geratu den aukera

E

spainiako auzitegiek ezker abertzaleko plataformen zerrendak baliogabetu zituztenean eztabaida berri bat piztu zen. Nola ordezkatu baliogabetu dituzten zerrenda horien botoak? Udal gestora da gehien aipatu den formula. Oraingoz, proposamen hutsean geratu den aukera. Bide batez, alderdi guztiengana jo dugu iritzi eske. EAJ-PNVko kide den Pedro Ibarrak, ordea, ez ditu adierazpenik egin nahi izan. Udal gestora osatzearen ideia behin eta berriz entzun dugu azken aldi honetan. Aurreko legealdian

Zumarragako Udalean eman zen kasu hori. Baina nola bideratu daiteke udal gestora bat? Lehenik eta behin, udal gestora bat osatzeko zinegotzien heren batek dimititu egin beharko luke. Zerrendako ordezkoek ere, uko egin beharko liokete kargua hartzeari. Hala dio legeak. Pauso hori eman ondoren, Foru Aldundia sartuko litzateke jokoan. Usurbilgo kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio udal gestora eratzearen ardura. Ez ohikoa den aginte-organo hau osatzeko, Foru Aldundiak hauteskundeetako emaitzak hartuko lituzke kontuan. Udal gestora honela osatuko litzateke:

Debeku-giroak hauteskundeak eta legealdi berria baldintzatu ditu.

dimititu ez duten zinegotziek eta Foru Aldundiak aukeratutako kideak. Esan dugu, azken legealdian eman zen hizpide dugun kasua. Zumarragako Udalean gestora bat jarri zen martxan PSE-EEko zinegotzi guztiek kargua utzi zutelako.

Arantxa Manterola, UHL: “EA eta EAJ-PNV egoeraz aprobetxatzen ari dira� Nahiz eta zuen zerrenda baliogabetua izan, hautatu kredentzialak aurkeztu dituzue udal idazkaritzan. Ekimen sinboliko horren bitartez, gu ere aukeratuak izan garela akreditatu nahi izan dugu hauteskundeetan osatu zen berme-batzordeak egin digun agiriarekin. Bestalde, Giza Eskubideen Defentsarako Udal Batzordeari zuzendutako dokumentu bat erregistratu dugu ia 1200 herritarren eskubide zibil eta politikoekin egingo den injustiziaren lekukoa jasoa geratu dadin eta lapurreta politiko hau salatzeko. Beste alderdiekin bildu al zarete? Hauteskundeak baino lehen, bilera baterako deia egin genien EA eta EAJPNVri. EAk ez zigun erantzun eta EAJ-PNVk uko egin zion gonbiteari. Hauteskundeen ostean, guk deituta, EArekin bildu ginen udaletxean. Gure emaitzak errekonozitzen zituzten jakitea nahi genuen. Alderditik hartuko

den jarreraren zain daude baina 5 ala 3 zinegotzi eskuratu dituzten galdegin genienean, paperak 5 diola erantzun ziguten. Hor ikusten da zein den EAren borondatea. EAJ-PNVk, ordea, ez digu oraindik biltzeko hitzordurik eman. Azken boladan ezker abertzalearekin ez dutela harreman onik izan argudiatu digute. Udal gestora osatzearen ideiaz hitz egin al zenuten EArekin? UHLkoak udal idazkaritzan hautatu Ez ginen ezer teknikoa aztertzera kredentzialak aurkezten. iritsi. Legeak zirrikiturik utziko balu alternatibarik aztertzeko prest ote rriak azaldu dira. Horrek ez dirudi dauden galdetu genien eta alderdiak giroa lasaitzen laguntzen duenik... dioena egingo dutela erantzun ziguSektore asko oso indignatuak daude ten. Argi dago lege honen asmatzaile egiten ari zaigun injustiziarekin eta PP eta PSE-EE direla. Baina EAk eta horrelako adierazpenak haserre EAJ-PNVk jokoa egiten diete, eta horren isla direla pentsatzen dut. legearen ondorioetaz aprobetxatzen ari Konfliktoak sortzen direnean, dudarik dira. Pairatzen ari garen bazterketa gabe, egokiago litzateke elkarrizketagauzatzen ari dira. ren bidez konpontzea gauzak, baina horretarako borondatea behar da. EAren egoitzan pintada irainga-


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

13

Luis Mari Ormaetxea, EA: “Gobernu sendoa eta herriari irekia osatzeko ahaleginetan gabiltza” Ekainaren 14rako udal-hitzarmena lotuta izango dela uste al duzu? Gobernu egonkor bat osatzeko asmoa dugu eta horrek elkarrizketa asko behar du. Ez dago presarik; hilaren 14aren ondoren beste hilabete bat baimentzen digu legeak udal antolaketa osatzeko. Alkatetza erabakitzerakoan ez da sorpresarik izango: EA eta EAJ-PNVren arteko hitzarmenean zehazten da bi alderdiak bananduta doazen herrietan, boto gutxien lortu duenak boto gehien lortu duen alkategaia babestu behar duela. UHLrekin bildu al zarete? Eta PSEEE edota PPrekin? Bai. Ez zen gauza handirik argitu. Ez ziguten planteatu herritarren parte hartzea nola antolatu daitekeen egoera berri honen aurrean. Ez ziguten azaldu gure aurka herrian azaldu diren mehatxu eta irainen aurrean zein den bere iritzia. Jakin nahi zuten bakarra ea baliorik gabeko botoak ontzat emango genituen eta ondorioz dagokien udal errepresentazio politikoa onartuko genuen. PSE-EErekin kortesiazko elkarrizketa bat mantendu dugu, PPrekin deus ez.

Nola ikusten duzue udal gestora osatzearen proposamena? Udal gestoren sorrerari buruz Eusko Alkartasuneko presidentak eginiko adierazpenen inguruan manipulazio interesatuak entzun ditugu azken egunetan. Begoña Erraztik dio: botoen gehiengo osoa ezker abertzaleko plataformek eskuratu dituzten lekuetan bakarrik, hauen ordezkaritza bideratzeko erak bilatu behar direla; adibidez, gestorak sortuaz edota herritarren parte hartzerako batzarrak sortuaz; argi eta garbi utziaz legalki ezin dela ezker abertzalearen plataformei zinegotzi aulkiak eman. Usurbilen UHLk ez du botoen gehiengoa eskuratu, ez da gutxiagorik ere. EAk eta EAJ-PNVk horiek baino 300 boto gehiago dituzte. Beraz, Usurbilen gestora bat osatzearen aukera bazterturik dago. Jarrera konstruktiboarekin udalera hurbiltzen den edonork – ideak mahai gainean jarriaz, mehatxurik gabe, irainik gabe – bertan parte hartzeko formulak aurkituko ditu. Pintadek ez dute lan-giro erosoena ekarri, ezta? Irainak, mehatxuak eta antzekoak ezi-

naren espresioa da, espero zuten atxekimendua ez lortu izana ezin onartzea. Ni eta nire taldea lasai gaude badakigulako gauza horiek egiten dabiltzanak gutxiengo bat direla, horiek babestuaz ez daudela UHL bozkatu zuten 1179 herritarrak. EA eta EAJ-PNVk Usurbil gobernatzeko ardura dugu; herritarren gehiengoak ardura hori eman digu. Eta guk, unean uneko marko juridikoa erabiliz –nahiz eta berarekin ados ez egon– Usurbil gobernatu behar dugu. Ezin dugu kaleak garbitzeari utzi, ezin dugu ura etxeetara banatzeari utzi, basurak biltzen jarraitu behar dugu, kiroldegia ezin dugu itxi, herriko elkarteei dirulaguntzak banatzen jarraitu behar dugu, etabar. Besterik esatekorik? Ekainaren 14an udal korporazio berria osatu eta alkate berria aukeratuko da, herritarren hurbilen dagoen demokraziaren espresioa. Batzuk badabiltza egun hori zapuzteko asmoarekin, udaletxea bezperatik sekuestratuz, herritarren gehiengoaren ahotsa isil arazi nahiez. Han egon behar dugu; ez bakarrik zinegotzi berriak, baita ere hauek sostengatzen duten herritarrak.

PSE-EE, akordio puntualetara iristeko prest

P

SE-EEko Amaya Goyaranek zail ikusten du bipartito edo tripartito formularen batean parte hartzea, baina akordio puntualetara iristeko prest azaldu da. Kontakturik izan al duzu beste alderdiren batekin? Arazo pertsonalengatik herri-jarduera utzita daukat azken egun hauetan. Soilik Luis Mari Ormaetxeari deitu nion pintaden aurrean berari eta bere alderdiari nire elkartasuna adierazteko. Logikoa denez, emaitzak ere hizpide izan genituen, baina azaletik. Aurrerago lasaiago hitz egitekotan geratu ginen.

Beste alderdiekin akordiorik sinatzeko prest al legoke zure alderdia? Bi edo hiru alderdien arteko hitzarmen bat sinatzeko gauzak nahiko zailak daude, baina akordio puntualak egitea posible litzateke. Sozialistak hitz egiteko eta batez ere entzuteko prest gaude beti. Aurkezten digutena gure printzipioen aurkakoa ez bada, ez dugu gure babesa emateko arazorik izango. Zure ustez, baliogabe geratu diren botoak nola edo hala jasotzeko formulak aztertu beharko lirateke? Ilegalizazioak eraginda, boto baliogabeak gora egin du eta herritarren

boto horiek ezin ditugu ahaztu. Legalitatearen barruan, formula egokiena zein den aztertu beharko da euren nahia udalgintzan jasoa gera dadin. Baina ez boto horiek plataformarenak direlako, hautatuak izan garenon betebeharra denon alde lan egitea delako. Zeozer gehiago esan nahi duzu? Espero dut ekainaren 14an eta hurrengo egunetan heldutasun politikoa azalduko dutela usurbildarrek. Talde berriari lanean lasai hasten utz diezaiotela. Ondoren, emaitzen arabera, iritzia ager dezatela eta euren kritikak egin ditzatela.


14

ERREPORTAJEA Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Manuel Michelena, PP: “Baliogabeko botoa eman dutenek ez parte hartzea erabaki dute� Lehen aldiz eserleku bat eskuratu duzue. Pozik emaitzarekin? Pozik egoteko moduan gaude. Guk ahalik eta herri gehienetan aurkezteko ahalegina egin dugu. Inguru abertzale erradikalaren eta ETAren jazarpena dela medio, gure alderdia ordezkaritzarik gabe utzi nahi zuten. Baina herri guztietan PPri botoa emateko prest dauden pertsonak daude. Usurbilen oraingoz ez dugu aurkezteko gogoz dagoen kiderik. Ni Donostialdekoa naizen arren, pozik hartu nuen alderdiak alkategai aurkezteko egin zidan proposamena.

Bietan oposizioan izango naiz, beraz, denbora izango dut bietan aritzeko. Batzar Orokorretan batzorde batzuetan hartuko dut parte baina Usurbilgo udalgintzan parte hartzeko asmoa dut. Ni izatez parte hartzailea naiz baina argi daukat legalitatearen aurka doazen ekimenak ez ditudala babestuko.

Zinegotzi eta batzarkide lanak uztartzeko moduan izango al zara?

Formula ezberdinak planteatu dira UHLren moduko zerrendak kontuan

Harremanik bai beste alderdiekin? Ez dut inongo harremanik izan beste alderdiekin. Dena den, nire alderdiak argi azaldu du: soilik zerrenda konstituzionalista bozkatuenak babestuko ditugu.

hartu ahal izateko. Zer iruditzen zaizu? Nik uste dut ez dela aukera hori aztertu behar. Auzitegi Gorenak hainbat zerrenda baliogabetu ditu, tartean, Usurbilgoa. Ez da logikoa sententzia batek adierazten duena orain aldatu nahi izatea. Baliogabe izan diren botoek ezin dute inongo ondoriorik izan. Horretaz jabetu diren batzuk, duela lau urte EHri botoa eman zioten askok, beste zerrenda batzuetara joan dira: abertzale diren beste zerrendetara, Ezker Batuara... Baliogabeko botoa eman dutenek ez parte hartzea erabaki dute.

Aralar: “Errua besteei botatzeak ez du bidea leuntzen� Batzar Orokorretan Aralar bozkatzeko aukera izan dute usurbildarrek eta 317 boto jaso dituzue. Inolako zalantzarik gabe, pozik gaude. Kontuan hartu behar da hauteskunde hauetan izan den giroa balorazioa egiteko garaian eta, gainera, ez garela herrian aurkeztu eta ez dugula herri-mailan ia kanpainarik egin. Baldintza horietan 317 botoren bultzada izateak herri-mailan zerbait egitera animatzen gaitu. Hauteskunde kanpainan zehar, "lapurrak" bezalako leloak azaldu ziren zuen eta beste alderdi abertzaleen propaganda guneetan. Dirudienez, epe labur eta ertaineko garaiak ez dira batere erosoak izango. Herriaren zati handi bat, lege-aginduz

eta aukera politikoaren ondorioz, ordezkaritza legalik gabe utzi dute. Eta horrek, jakina, giroa txartzen du. Alabaina, ozen esan behar dugu, norberak onartu behar dituela egindako aukeren ondorioak eta, ezin zaiela gainerakoei horren errua leporatu. Gutxiago, oraindik, egoera horren erantzule bihurtu. Gestora bat osatzearen ideia aipatu izan da. Nondik iritsi daiteke "normaltasuna" udalgintza mailan? Ez da erraza izango. Eta, gainera, errua besteei botatzeak eta lapurra deitzeak ez du bidea leuntzen. Hala ere, alderdi abertzaleen UHL, EA eta EAJ artean benetako konponbidea aurkitu nahi bada eta, hori lortzeko borondatea baldin badago, aurkituko da. Baina,

horretarako, usurbildar guztien interesa jarri behar da alderdien interesen eta estrategien gainetik. "Normaltasun" eraikitzailea lortzea gustatuko litzaiguke eta ahalegin horretan gure ekarpena egiteko prest gaude. Harremanik izan al duzue beste alderdiren batekin? Abiatu berriak gara, egitura txikia dugu eta, hauteskundeetan aurkeztu ez garenez, ez dugu udaletxean ordezkaritzarik; ondorioz, ezer gutxi egin dezakegu udaletxeko aferan. Baina, aurrez esan bezala, 317 boto lortu izanak akuilatzen gaitu eta Aralarren herriko egitura sendotze aldera egingo ditugu lehen urratsak. Jakina, gurekin hitz egin nahi duten alderdiekin ere hitz egingo dugu.


PORRUSALDA

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Aurrera doa Berriaren aldeko akzio salmenta

15

Zergak begibistan

U

surbilen akzio eta bonoekin 17.097 euro bildu behar dira. Akzioetan, 1.600 euro baino ez dira jaso. Bonoetan, berriz, 2.550 euro. Berriaren alde, Usurbili dagokion kopuruaren %24a baino ez dugu jaso.

i dira egun hauetan Udalak kobratuko dituen zergak: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, batetik; eta kontribuzioa edo ondasun higiezinen gaineko zerga, bestetik.

Baina nola egin gaitezke akzio baten jabe? 50 eta 300 euroko akzioak jaulki dira. Hauek hiru eratan eskura daitezke: Interneten www.ektsa.net helbidean; telefonoz 656 755 021 telefono zenbakian. Herrian honako lekuotan topatuko dituzue akzioak: Mahukan, Lizardin eta udal errejistroan.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, borondatez ordaintzeko epearen azken eguna ekainaren 16an amaituko da. Kontribuzioa (ondasun higiezinen gaineko zerga, hiri zein landa izaerakoa) Borondatez ordaintzeko epearen azken eguna uztailaren 4an amaituko da. Domiziliaturik dauden erreziboak ekainaren 30era eta uztailaren 1, 2 eta 3an kargatuko dira zergadunak domiziliatu edo helbideratutako kontuan.

Festetan ere present Ekainaren 14an Donostiako Belodromoan Berriaren aldeko festa egingo da. Hara joateko sarrerak Bentan topatuko dituzue. Egunkariaren aldeko Usurbilgo Herri

B

Joan Mari Torrealdaik eta Juan Luis Zabalak proiektu berria aurkeztu zuten udarregin emandako hitzaldian.

Batzordeak, aldiz, antzerki emanaldi bat proposatu nahi digu: “Kutsidazu bidea, Ixabel�. Saioa ekainaren 27an egingo da, 22:30etan Oiardo Kiroldegian. Sarrera kopurua mugatua izango da, beraz, garaiz ibili eta eskuratu ezazu agortu baino lehen Bordatxon, Txiribogan eta kiroldegian. Prezioa, 10 euro.

Takolo, Pirrutx eta Porrotxen txanda, hilaren 20an

P

lis plas egitaraua dagoeneko bere azken txanpan dago. Orain arte larunbat arratsal-

Auskalo taldeak haur ugari jarri zituen dantzan Kalezarren.

de atseginak igaro ditugu herriko auzo ezberdinetan. Denetarik izan da; Santuenean Eriz magoa, Zubietan tailerrak, Kalezarren Kroketa Zopa eta pasa berri den asteburuan Aginagan Kulki taldea izan genuen. Bertan herri kirol ezberdinak eta baserriko jolasak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren umeek: lasto altxaketa, laiak, ingudea, toka, igel jokoa, txingak, hankapaloak eta abar. Baina, oraindik ez da amaitu ekitaldi sorta hau. Izan ere, datorren ostiralean, ekainak 20, Takolo, Pirrutx eta

Porrotx pailazo ezagunak izango baitira gure artean herriko pilotalekuan. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Beraz, ez galdu aukera!

Haur eta helduek parte hartu zuten Aginagan.

Igeltseritza eta pintura Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83

Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67


16

MARKESANEKO PETRILETIK Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Jende askok hartu du parte aurtengo Ikastolaren Egunean tak izan ziren. Erakusketak zoragarriak eta asistentzia handia benetan. Ikasleen hainbat eskulan eta teknologia proiektu ikusteko parada. Zorionak. Eta zer esan Haur Hezkuntzako umeen emanaldiaz Kiroldegian? Zoragarria. Aretoa jendez gainezka, eta hala eta guztiz, leku faltan. Irakasle taldeak zorion beroa merezi du.

Kiroldegia kolorez eta ilusioz bete zen beste behin ere.

Herri bazkarian 200 lagun bildu zineten. Ez dago gaizki, ezta? Gustura egon ginen eta gauza garrantzitsua: guraso gazte ugari zegoen (berriak ikastolan, alegia). Hemen dago datozen urteetarako harrobia. Gogoeta gisa, puntu pare bat: lehena, ikastolaren egonkortasuna geroz eta sendoagoa dela (matrikulazioa goraka doa, barneko giroa egokia, DBHko

ikasleei pasatako asebetetze-mailaren datuak baikorrak…) Baina ez gara lokartu behar: eguneroko lan pedagogikoak hobetuz joan behar du, erronka berriei erantzun behar diegu (etorkinen integrazioa, LOCEren ezarpena…), eta nire ustez inportantea den puntua: gurasoek ikastolan hein handiagoan parte har dezaten bideak bilatu behar ditugu.

Euskara jatetxeetan txertatu nahian

Ekainaren 13an egingo da haur danborradaren entsegu berria

X

abin Aizarna gustura dago aurten Ikastolaren Egunak eman duenarekin. Iaz bezalaxe, aurten ere herri bazkariak eman zion amaiera egitarau zabalari. Pozik zaudete Ikastolaren Egunak izan duen jarraipenarekin? Ikastolaren eguna ekainaren 1ean ospatu arren, aurreko astean zenbait jarduera eskaini genuen. Astearte arratsaldean, Zumarte Musika Elkarteko abesbatzek emanaldi bikaina eskaini ziguten, eta biharamunean ikastolako 5 urteko umeek eta 5. mailako ikasleek beste hainbeste egin zuten. Benetan, bikaina. Asistentzia aldetik, oso ona (gauza jakina da umeen atzetik gurasoak, aiton-amona eta dabiltzala…). Igandean berriz, jokoak eta erakuske-

M

enua euskaraz edo elebietan duten jatetxeen gida honetan soilik Buruntzaldekoak bildu dira: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo herrietan kokaturik daudenak. Guztira 82 dira agertzen diren jatetxeak, maila eta kategoria desberdinetakoak. Badira jatetxe gehiago baina gidan azaldu ahal izateko ezinbesteko baldintza bete behar zen: karta euskaraz edo elebietan edukitzea eta erabil tzea.

Gida honetan, bide batez, jatetxe bakoitzeko hainbat ezaugarri bildu dira. Merkataritza euskalduntzeko egitasmoaren barnean kokatzen da gida hau eta hauxek dira helburu nagusiak: - Euskaraz kontsumitzeko erraztasunak ematea. - Jatetxeetako jabeek konpromiso txiki eta praktiko bat hartzea eta bideratzea.

S

antixabeletako umeen danborradaren entseguak pasa den larunbatean hasi ziren. Hurrengo entsegua, ekainaren 13an izango da, 19:30etan Agerialden. Oraindik izena eman ez duten umeek aukera izango dute egun horretan bertan emateko. Antolatzaileek igorri diguten gutunean jakinarazi nahi dutenez, “laguntzeko prest zaudeten gurasoak ere entsegu egunean etortzea eskertuko genuke. Informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 371999”.

TABERNA-JATETXEA


I Z E R D I PA T S E A N

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Lanzaroteko Ironman-a bukatzea lortu zuen Joxe Manuel Alkortak

L

ehen triatloia iaz osatu zuen. Gustura aritu zen eta aurten Lanzaroteko Ironman-a egitera ausartu da. Amaitzea baino ez zuen buruan eta, kostata izan bazen ere, helburua betetzea lortu zuen. Nondik datorkizu triatloirako joera? Gaztetan bizikletan ibili nintzen Usurbilgo eskolan. Kirola beti egin dut. 7 Behobia egin ditut, marathoi bat... Pixkanaka hasi nintzen, txikitan Hawaiikoa ikusi nuen eta hauek erotuta daude nioen. Baina pixkanaka sartu naiz honetan. Iaz Zarautzko triatloia egin nuen, kalanbreekin bukatu nuen baina ez nintzen asko nekatu. Entrenatzea eta lan egitea zaila izango da, ezta? Bai. Goizeko 4:00etan jaikitzen naiz eta nahiz eta arratsaldeetan jai izan, ezin izan dut behar bezalako atsedenik hartu. Gustukoen duzun kirola al da? Oraingoz bai. Bizikleta da gustuko dudana baina oraingoz oso gustura nago triatloian. Korrika saioa izan zen okerrena. Azken 20 km izugarriak dira. Igeri, bizikleta eta, bukatzeko, korrika. Kostata baina helmugara iristeko gai izan zinen. Bai, banuen beldur hori. Zarautzkoa egina nuen, baina pixka bat motzagoa da. Maratoia ere egina nuen, baita bizikletan

17

Usurbilgo II. Pilota Astea Ekainak 12, osteguna 18:00.- Herriko haurrak profesionalekin entrenamendua pilotalekuan. Ondoren afaria. Ekainak 13, ostirala 22:00.- Hernaniko neskak Usurbilgo mutilen aurkako dema. Palaz: Goiatz M.-Amaia M. / Haritz Z.-Oidui U. Ondoren, pilota partida: Oiaga-Arretxe / Huizi-Errandonea.

Ekainaren 14an Zarautzen egingo den triatloian izango da Joxe Manuel.

180 km-ko distantzia ere. Baina igeriketan Lanzaroten egin nuen errekorra. Errepikatuko al zenuke? Bai, baina beste bat egingo nuke. Lanzarotekoa ez, baina beste bat bai. Baina akaso datorren urtean edo. Bitartean entrenatzen jarraituko dut eta Euskal Herrikoak egiten saiatuko naiz.

14 ORDUKO LASTERKETA Azken hiru hilabeteetan gogor entrenatu ondoren, Lanzaroteko Ironman-a osatzeko gai izan da Joxe Manuel Alkorta. 14 ordu egin zituen lasterketan, “azken hiru kilometroak oinez”, esan digu Joxe Manuelek. Irabazleak, Thomas Hellriegel alemaniarrak, 9 ordutan osatu zuen Lanzaroteko ironmana. IGERI, 3,8 km BIZIKLETAN, 180 km KORRIKA, 42,6 km

1 ordu, 30 minutu 7 ordu, 11 minutu 5 ordu, 16 minutu

Ekaina 14, larunbata 11:00.- Xarea, Paxaka eta Bote luzea. Barrene herrikoia. Xiberotarrekin partida (Aezkoa) 18:00.- Aginagako Aristitxo pilotalekuan Joko Garbi (Zubieta). Zesta Punta. Pala partida Ekainak 15, igandea 11:30.- Gipuzkoako I. Txapelketa Herrikoiaren finaletako errebantxa: Usurbil-Hernani. Eskuz: LekoHarkaitz/ Rekalde -Zabala. 12:30.- Bertso-pilota. Xabier Legarreta eta Joxe Urdangarin, botilero: Jexux Mari Irazu. Mikel Elexpe eta Kerman Rekondo, botilero: Andoni Egaña. Egun hauetan, Usurbilgo pilota txapelketako argazki erakusketa Motzaenean. Antolatzaileak: Zubieta Pelota Elkartea, Andatzpe Kirol Elkartea, Peña Pagola Elkartea, Bota Punttuba Bertso Eskola. Babeslea: Usurbilgo Udala. Laguntzaileak: Euskadiko Kutxa, Ikaspilota, Noaua! Kultur Elkartea.

Hurrengo saioak ARETO FUTBOL TXAPELKETA Ekainak 13/14 Seniorrak, lehen fasea: A Taldean, Txuri Beltz - Tanger / Karobi Taberna - Txapeldun Taberna / Rabo Penev - Akerra Gaztetxea. B taldean, Xerebros SA - Beti Alai / Nunca Mais -Irrati Taberna / Patri Jatetxea - Egunkaria. Emakumeak, lehen fasea. Lasarte Oria Aurrera- Psikosis Toxika. / Iufi - Hiii Balee!!. Ekainak 20/21 Emakumeak, lehen fasea. Hiii Balee!! - Lasarte Oria Aurrera / Psikosis Toxika Iufi. Oharra: Norgehiagoa guztiak, kiroldegian.

PILOTA Ekainak 12/ekainak 15. Usurbilgo II. Pilota Astea SQUASH Ekainak 21, larunbata. Buruntzaldeako XII. Squash Saria. Lasarte-Oriako kiroldegian. Buruntzaldeako herritarrei zuzenduriko txapelketa. 10:00etan hasiko da. Izena emateko deitu Oiardo Kiroldegira deitu: 943 37 24 98.


18

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

N O A U A!

TXIKI

KAIXO LAGUNOK! Edari magikoa edan genuen gelan, eta goxo-goxoa zegoen, Oso ongi pasa genuen edaria prestatzen. Nahi al duzue zuek ere edari magikoa dastatu? Ba hementxe duzue erre-

SORGINEN EDABE MAGIKOAREN ERREZETA i i i i

3 ARRAUTZA. LITRO BAT ESNE. KOILARAKADA PARE BAT KOLA-KAO. IRABIAGAILUAREKIN ONDO-ONDO NAHASTU.

BAINA MAGIKOA IZATEKO HITZ MAGIKOAK ESAN BEHAR DIRA:

Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66

AHO-KORAPILOA: SEI SORGIN SASIAN SOLASALDI SOILEAN SASI BATEN SAREAN SOLASALDI SOILEAN SEI SORGIN SASIAN

Telf: 943 36 61 21

Alperroburu, 1

Egilea: H.H. 4

ALA TUNKI MANGIA, ALA BINGU MANGIA, ANIKUA BOSTEKUA, ANIKUA HAMARREKUA, BUSTI GURI GAINEKUA, KUKUA BANTU AMA, BERRIZ ERE GALDU AMA


MAJERAKO

Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

KONDARRAK

Lehiaketa

Pegatina

â—?

Gorputzaren adar

Udako turistak Loreak eman

Poltsikoa Gironako autoetan

Atsegina

19

Eguzkia

Bastartak Amoros Geldo

Kasik

â—?

Usurbilgo auzoa

Itsas arraina

Arto irinezko opil

Kontso. bustia

Nauk

Enara

VI. hilabetea

Betekada

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Har ezan!

Gogoratu

Euskal sindikatua

Neol., arte

Suari dario Bibliako pertsonaia

Bokala

Ate, hitz elkarketan Juntagailua

Kontso. bikoitza Hasi

Detektagailuak Bokala

Zezenen aurreko Oinarrizko edaria

Itsas ugaztun beldurgarria

Libra


20

I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.17* 20.47 21.47

06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 20.33* 21.03 22.03

06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.20 11.20 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.50* 21.20 22.20

* Astegunetan bakarrik

Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 20.38* 21.08 22.08 22.38

06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 20.54* 21.24 22.24 22.54

06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.09* 21.39 22.39 23.09

* Astegunetan bakarrik

Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia

07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00

Urbil

08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55

**Aiaraino

Usurbil Zarautz

08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25

08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

Goardiako farmaziak

Zarautz Usurbil

06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45

07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez

Urbil Donostia

07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15

07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00

Asteburutan Larunbat lanegunetan

Ekainak 13, ostirala E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte G: Elizondo, Zumea 20, Andoain Ekainak 14, larunbata E/G: Rodriguez, Nagusia 42, Lasarte Ekainak 15, igandea E/G: Rodriguez, Nagusia 42, Lasarte Ekainak 16, astelehena E/G: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte Ekainak 17, asteartea E/G: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte Ekainak 18, asteazkena E/G: Rodriguez, Nagusia 42, Lasarte Ekainak 19, osteguna E/G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte Ekainak 20, ostirala E: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte G: Elizondo, Zumea 20, Andoain Ekainak 21, larunbata E: OA, Kontseju Zarra, 11/ Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte

Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Datorren Noaua! Ekaina As.

Ar.

Az.

2 9 16 23 30

3 10 17 24

4 11 18 25

Os.

5 12 19 26

Hurrengo alea

Ost.

6 13 20 27

La.

7 14 21 28

Ig.

1 8 15 22 29

G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte Ekainak 22, igandea E/G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte Ekainak 23, astelehena E/G: Urbistondo San Frantzisko, 1 Lasarte Ekainak 24, asteartea E: Urbistondo San Frantzisko, 1 Lasarte G: Iturralde, Pol. Hamairu-9, Usurbil Ekainak 25, asteazkena E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte G: OA, Kontseju Zarra, 11 Ekainak 26, osteguna E/G: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte G: Tanco, Idiazabal 39, Urnieta Ekainak 27, ostirala E: Rodriguez, Nagusia 42, atzea Lasarte G: Elizondo, Zumea 20, Andoain

E: Egunez. G: Gauez. E/G: Egunez eta gauez.

Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Kalezar) ............. 36 45 00 • Agerialde ikastetxea .......... 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate egoitza.......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria ................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76


Noaua! - 2003ko ekainaren 13a

GAZI GOZO GEZA

Txerrimunik ordainetan

Oharrak ETXEBIZITZA

gauez. 943 371447 (Belen).

- Alokairuan dagoen etxe baten bila gabiltza. Deitu telefono honetara: 670 532 443.

- Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen).

- Etxe bat edo lursaila etxe bat eraikitzeko erosi nahi dut Usurbilen. Tlf: 943 314791.

- Lan bila nabil eta etxeko-lanak egingo nituzke, gauez edo egunez. 620 646 769.

- Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757 495.

- Alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Urgentea da. Telf: 943 366 759.

Lan-eskaintzak

- Konpartitutako pisu baten bila nabil alokatzeko. Deitu 5:30etatik aurrera. 637 193 100.

- Sukaldari, kamarera, tabernari eta garbitzailea behar dugu, jatetxe-taberna berrirako. Deitu 15:00-18:00. Tf: 687 078 356.

- Pisu bat saltzen dut. Munalurra 4, 4 A. Telefonoa: 943 37 10 44.

- Kamarera bat behar dugu asteburuetan lan egiteko. Telefono zenbakia: 943 36 33 58.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Langile bat behar dugu tabernan lan egiteko, larunbata eta igandetarako. Interesatuak deitu zenbaki honetara: 943 360 217.

- Motoak sartzeko lokala alokatzen da. Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583. - Garaje itxia salgai Etxealdian. 943 373185. - Txaramunton 30 m2 ko garaje itxia prezio onean, 24.821 eurotan. Tel: 666 646 847. - Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier. - Galtzaragainan 200 eta 300 m2-ko bi bi lokal alokairuan. Interesatuak juntako kideengana jo. - Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77. - Garaje itxiak saltzen ditut, Kale Nagusian. 30 m, 18.000 euro. 15 m, 7.800 euro. 26 m, 9.000 euro. Telefonoa: 656 759 583. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Lan egin nahi nuke udan, arratsaldeetan. Umeak edota jende heldua zaintzeko prest nago. Tf: 657 714 355.

- Tabernari bat behar dugu. Deitu telefono hauetara: 943 360 217 - 649 211 665. - Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Deitu 943 36 00 80 telefonora. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK -Game Boy Advance bideojokua jasotzeko motxila txiki urdin bat galdu da kaxkoan 3 joku eta link kablea barnean zirelarik. Norbaitek bilatu badu deitu mesedez 943 370843 telefonora. - Errepiderako txirrindula salmentan daukat: Look koadroa, Carbono fibrazkoa, Shimano Dura -Ace. Gustukoa baduzu akordia batera iritsi gaitezke. - Pelukeria bateko estetika kabina bat alokatzen da. 943 36 19 71. - Volswagen Santana bat saltzen dut. Telefonoa: 670 987 921 (Jon). - Scooter bat saltzen da, 125cc. Interesatuak deitu 607 23 32 55 telefono zenbakira.

- Neska bat eskaintzen da umeak, etxeko lanak edo pertsona helduak zaintzeko. 619 844 556 egun osoz.

- Kotxe bat salgai, SS-AP. Elbarrituentzat egokitua. Garajean zaindutakoa. 943 36 43 10

- Pertsona bat eskaintzen da haurrak zaintzeko

s

Zorionak Eneko! Ekainaren 16an, astelehena, 8 urte egingo ditu gure Enekok. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez!

- Udarregi ikastolan ikasturte berrirako kirol begiraleak behar dira. Telelefonoak: 943 361 216/ 943 370 645.

- Eraikuntzan aritzeko lan bila nabil. Interesaturik bazaude deitu 619 844 556.

Bizkarra 1, 1.esk.

21

- Trial bizikleta bat dago salgai. Monty XDRYA. Interesatuak deitu 943 37 26 46.

37 29 37 - 659 602789

JAIOTZAK - June Landaluze Lopez 2003-V-17. Usurbil - Unai Leon Plaza 2003-V-24. Usurbil - Eneko Zubeldia Uribe 2003-V-27. San Esteban - Ibai Agirresarobe Elorza 2003-V-31. San Esteban. Txerrimunik ordainetan - Oharrak, doaneko zerbitzuak dira. Gure bulegora etorri edo postaz bidali aipatu nahi duzuna. Posta helbidea: Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil E-posta: noaua.k.e@euskalnet.net


22

INGO

AL DEU?

Noaua! - 2003ko otsailaren 14a

Agenda EKAINAK 12 - osteguna - Batzar berezia udal pleno aretoan. 20:00etan. EKAINAK 13 - ostirala - 20:00etan manifestazioa Aitzagatik abiatuta. Deitzailea: UHL. EKAINAK 14 - larunbata - 00:00etan itxialdia Udaletxean eta 9:00etan gosari herrikoia. UHLk deituta. - 11:00etan udal korporazio berriaren osaketa. - 21:00etan herri-afaria frontoian. Joxe Antonio Alkatearen agurra. - Zumarte Musika Eskolako ikasturte bukaerako kontzertua. 22:15ean Oiardo Kiroldegian. EKAINAK 17/ 19 - Ganbarako “kontzertu” txikiak. 18:00etan. Zumarte Musika Eskolaren eskutik. EKAINAK 25 - asteazkena - XXVII. Santixabel Bertsopaper Lehiaketa. Bertsoak aurkezteko azken eguna. Informazio gehiago udaletxean: 943 37 19 51. EKAINAK 30 - astelehena - Osasun zentroan, odol ateratzea. 19:00etan hasi eta 21:00ak bitartean.

UDAKO TXOKOAK ZUBIETAN EKAINAK 25 - asteazkena Zubietako Udako Txokoetan parte hartu nahi duenak ekainaren 25a baino lehen eman beharko du izena. Uztailan eta abuztuan, goizeko 9:30etatik 13:30era egongo dira martxan Udako Txokoak. 2-10 urte bitarteko haurrei eskainitako zerbitzua duzue hauxe. Informazio gehiagorako, deitu honako telefono zenbakira: 943 37 14 57.

Zure publizitatea tarte honetan jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefonora

Literaturaren txokoa

“Romain zen bere izena”

M

antso idazten duen egilea dugu Agirre, bere kazetari-lanean presaka aritu behar duelako beharbada; orrialde bakoitza luze pentsatu, esaldi bakoitzari bueltak ematen dizkio, gustura geratu arte, eta igartzen da gero emaitzan, kalitate handiko testuak lortzen baititu. Nobela hau sortzeko Joseba Jaka literatur sorkuntzako beka jaso zuen, eta haren laguntzaz egin du orain irakurleok dasta dezakegun obra sorgingarri hau: Romain zen bere izena. Literaturazale guztiak txoraturik eta jakin-minez dauzkan idazle baten

bilaketak osatzen du nobela sorgingarri honen bizkarrezurra. Balizko idazle horren emazteak senarra hiltzen du liburuaren hasieran, bere bizimodu ezkutuaz nazkaturik nonbait, sekretua behingoz argitzeko gogoz; misterioa konpondu ordez gero eta gehiago korapilatuko da, ordea, irakurlea txunditu eta dibertituko duten bihurgune ustekabekoetan. Fitxa teknikoa: Egilea: Joxean Agirre. ISBN: 84-8331-963-2 Orrialdeak: 208 Neurriak: 21,5x14 cm Salneurria: 13,50 euro

Egin kontu

Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko epea ekainaren 25ean amaituko da

T

radizio handiko lehiaketa bilakatu da Santixabel Bertsopaper Lehiaketa. Saria jaietan banatuko da, uztailaren 5eko bertso saioan. Usurbildarra bazara, lehiaketa honetan parte hartzeko aukera duzu. Gai librean, gutxienez 8 dira aurkeztu behar diren bertsoak. Eta gehienez, 10. Hori bai, lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Izengoitiz sinatu, baina lanarekin batera, kartazal itxi batean partehar-

tzailearen datu pertsonalak azaldu behar dira. Bertsoak helbide honetara bidali behar dira: Usurbilgo Udala (XXVII. Bertsopaper Lehiaketa) Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil. Epaimahaiaren erabakia uztailaren 5ean emango da aditzera, jaietan egingo den bertso saioan. Irabazleak 180 euro eta txapela eskuratuko ditu. Dena den, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar adina kalitaterik ez badute, sariak eman gabe utz daitezke.

ITURGINTZA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA!! 161 alea by elkarmedia - Issuu