www.noaua.com
HAMABOSKARIA - 2003ko martxoaren 14a VIII. urtea - Usurbil, 155. zenbakia
Z u k e re es k u ra ez a z u K or r i k a r e n p i n -a
Amaierarik gabeko bidegabekeria
ATARIKO
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
HAIZEA
Txirrikitutik
3
E
uskaldunok fede haundikoak izan garela esan izan da beti. Erreka Mari, Hodei, Basajaun bezalako protagonista askoren kondairak horren testigantza argia dira. Garai hartako euskaldunek bestelako sinbolo eta sinismenak zituzten, baina haien erlijiotasunaz ez dago zalantzarik. Batzuek ipuin hutsak izan zirela pentsatuko duten arren, beste batzuek ordea Euskal Herriaren historiaren eta kulturaren osagarri direla aldarrikatzen dute. Gaur egun ordea, duela urte askotik, Euskal Herrian kristautasunaren erlijioa erro-errotik sartuta dago. Horren adibide da ondoko argazkia.
Egilea Juanito Illarramendi, 1963ko apirilak 21, Kaleberri
Udal fototeka
1963ko apirilaren 21ean, Juanito Illarramendik sei neskatok, beste askoren artean, komunio txikia egin zuteneko ondoko argazki hau atera zuen. Bertan Maite Azpillaga, Maitere Iraola, Josune Aranburu, Maria Jesus Irastorza, Arantxa Segurola eta Arantxa Manterola ageri dira. Seiak komunioa egiteko kolore zuriko soineko eta sandalia dotoreekin jantzita joan ziren. Zaloa Arnaiz Ibarguren. fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net
OHARRA: Herriko argazki zaharren bat etxean baduzu eta Noaua!ko Txirrikituko atalean ateratzea nahi baduzu, jar zaitez udal fototekarekin harremanetan, udaletxeko 2. solairuan gaude (9:00etatik 14:00etara). Bestela, 943371951 telefonoan edo fototeka.usurbil@udal.gipuzkoa.net e-postan aurkituko gaituzu. Garai bateko argazkien bidez gure herria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Anima zaitez!
Aurkibidea Argitaratzailea : Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: www.noaua.com Kazetarien koordinatzailea : Imanol Ubeda Kazetariak: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea: Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea: Eneko Harreguy Kolaboratzaileak: Ines Kamino, I単aki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Mu単oz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, I単aki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti. Denborapasak: LUMA, O.E. Bazkidetza: Aitziber Aranberri Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika: Pili Lizaso eta Oskar Angulo Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria: I単aki Salsamendi Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza
4. Orr.
ZUTABEAN, LUIS ARANALDE
6. Orr.
BERRIEMAILEAK KALEJIRAN 10. Orr.
KONTZEJU TXIKIA Atalluko urbanizazioa konponbidean da
ZERGEN EGUTEGIA ONARTU BERRI DA
11. Orr.
PELLO ZUBIRIA ESPETXEAN SARTU DUTE
12. Orr.
BABARRUN EKOIZLEEI EGINIKO DEIA
13. Orr.
KORRIKA BATZORDEA LANEAN DA
14. Orr.
SAGARRONDOTIK FESTA HEMEN DA
15. Orr.
ARTZEREN INGURUKO HAMABOSTALDIA
22. Orr.
Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Euskal presoak
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan AZALA Aiurri, Noaua! .
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
4
IRITZIA
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Zutabea
Irudi ahantzezinak Luis Aranalde
B
etidanik izan naiz zinefiloa; txikitatik liluratu izan nau zinemaren magiak. Duela egun batzuk ikusi nuen “Ciudad de Dios” pelikula. Banuen gaiaren berririk; hain juxtu ere, Rio de Janeiroko gaztetxo pandilla baten kronika basatia, gordin eta egiazkoa. Aurkeztu duten zinema jaialdi guztietan txalotu dute: Donostia, Cannes... Hitz batez esango nuke, marjinazioaren argazki gupidagabea dela, bazterketa bihozgabe horrek eragiten duen egoera tamalgarriaren historia. Gaztetxo eta gazte talde honek ia beste alternatibarik ez du behar gorritik ateratzeko: indarkeriarena.Umetatik hasten dira kola “esnifatzen”, pistola erabiltzen, lapurtzen; pilatuta bizi dira txabola zikin batzuetan... Beren ametsa: auzoko kriminal errespetatuena bihurtzea. Narkotrafikoaren eta banda organizatuen hatzaparretan oso erraz erortzen dira gaztetxo gosetu hauek. Pelikularen zuzendariak dioenez, bere asmoa ez da izan kapritxozko biolentziaren erakusketa egitea, gogoeta bultzatzea baizik. Esperantzarik bai? Soluziobiderik bai mundu beltz horretan? Pertsonaia nagusia da itxaropen apur baten lekuko: odolarekiko alergikoa da, gaiz-
kileekin ez da inplikatzen, argazkilari gisa egin nahi du aurrera. Zaila, baino ezinezkoa ez zaio iruditzen patu krudel horri ihes egitea. Urtarrilaren 1ean bihurtu zen Brasilgo presidente Lula ospetsua, pentsakeraz eta jokabidez ezkertiarra. Hitzaldi ederra egin zuen, zenbait esaldik kutsu biblikorik ere bazuen. Entzule guztien bihotzak alaitu zituen eta esparantzaz bete. Baina, ez du lan erraza: Brasil ere, Hego Amerika osoa bezala, AEBen kotoa da, barrutiak eta AEBek ez dute kiderik nahi, esklabuak baizik. Menpekoei duintasun apur bat ematea ez beste guztia egiten saiatuko dira. Lula-ren dikurtsoan hitz bat entzun zen sarritan: “mudança”, aldaketa; baina, ez axalekoa, sakona; “brasildar bat gose den bitartean, lotsaz hil behar genuke; nire ametsa: brasildar orok egunero jateko aukera izatea; hori errealitate bihurtuko balitz, nire bizitzari jarri diodan helburua lortutzat emango nuke”. Egun horretan gutxituko dira Río-ko favelak eta bertako gaztetxo eta gazteek narkoaren eta hilketaren bideak utzi, eskola tresnak hartu eta beste norabide bat emango diote beren bizitzari.
Zutabegileak: Luis Aranalde • Olatz Altuna • Aitziber Matxain • Ainhoa Azpiroz • Aitor Landaluze • Mikel Usabiaga
IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. Hurrengo alea: martxoak 28. Idatzia ekartzeko azken eguna: martxoak 21. Postaz: Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil e-posta bidez: noaua.k.e@euskalnet.net
Telf: 943 36 61 21
Alperroburu, 1
HERORREK
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
ESAN
Ika-mika Kaixo Juan Mari
5
Gure babesa eta laguntza
Zer moduz zaude? Hau galdera ezta? Ondo dakizu zuk, idazten abilidade handirik ez dudala, baina hitzez ezin eta boligrafoa hartu behar. Osteguna, 20, goizeko 5ak dira. Telefonoa. Beatrix: "aizue, lasai, baina Juan Mari eraman dute". Gu, ezin sinestu. Nora eraman zuten zen galdera. Korrika jantzi, aurpegia busti eta Torregorrira ahal genuen agurona. Han zegoen Beatrix gure zai, ate puskatuaren ondoan. Salara sartu eta umeak han zeuden; serio. Beraien begiek nahikoa hitzegiten zuten. Ama ondoan eseri zen, bien ondoan, lasaitzen, goxatzen, hitz bat bestea baino altuago esan gabe, eta eraman zutenengatik gaizki ezer esan gabe. Familia zoragarria daukazu. 6:30etan esan nion, Marioano zure lagunari deitzeko. Txemarena eta beste guztiena ez genekien. Momentu haietan berak ere gauza gutxi. Handik gutxira Mikel etorri zen. Laguntza handia eman zigun, baina bera ere lur jota. Etxea bete jende izan zen egun guztian. Oso maitatua zarela erakutsi dizute. Egun hauek guztiak luze joan zaizkigu: gaur 25, ETAkide bezala epaitu zaituzte. Euskara maitatzea ETAkide izatea bada, ni ere hala ote naiz? Euskal kulturari eman diozuna, gehienetan dohanik, ETAkide izatea baldin bada, niri gustatuko litzaidake... Egunkaria sortzen, Jakin eta beste lan pila bat egitea ETAkide izatea baldin bada, niri gustatuko litzaidake... Lana lasaitasunez, pakean, maitasunez, alaitasunez, ETAkide izatea bada, niri gustatuko litzaidake... Hitzez gauza gehiago esango nizkizuke. Baina bakarrik gaineratu, Beatrix, Garazi eta Manex zainduko ditugula. Euskal Herriko mendiak zain dauzkazula. Eta arraultza prejituak piperrekin ere bai. Eta maite zaitugula. Laister arte. Mila
Egunkariaren aurka eta euskal kulturaren beste hainbat elkarteren kontra burutu den operazio bortitzaren testuinguruan, beste hainbat lagunekin batera Udarregi Ikastolako zuzendaritza-batzordeko kide den Joan Mari Torrealdairen atxiloketa eta espetxeratzearen aurrean, eta ikastolaren izenean, zera adierazi nahi dugu: 1.- Basakeria ikaragarria den operazio honek gugan sortu duen haserrea eta samina azaltzeaz gain, oinarrizko eskubideak zapaldu dituen eraso bortitz hau salatzen dugu adierazpen askatasuna, errugabetasun-presuntzioa eta edonork merezi duen duintasunezko tratuaren alde ozenki agertuz. 2.- Euskara eta euskal kultura susmopean ikustean, eta gugan egoera honek sortzen duen suminduraz haratago, berauen alde aspaldi hartutako konpromisoa berretsi nahi dugu, lehendik ere euskararen aurkako zenbait eragile burutzen ari den kriminalizazio ahaleginak deitoratzen ditugun aldi berean. 3.- Bidegabekeriaz josiriko operazio honetan atxilotu guztienganako elkartasuna adierazi eta espetxeratuak izan direnen berehalako askatasuna eskatzen dugu. Halaber, gorriak ikusten ari diren euren familiak eta elkarteko kide guztiei ere gure babesa eta laguntza helarazi nahi diegu. Udarregi Ikastola
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66
Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42
KALEJIRAN
T xo k o a l d e
6
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
E uken e Kamino
Kukuaren garaia na aitortzen omen zaio urte osorako. Baina ez pentsa ez kukua hain txori sinpatikoa dugunik beti, bere alde krudela ere badu eta kukuaren emeak inoiz ez du habirik eraikitzen, ezta txitatzen ere. Beste txori baten habia aukeratzen du bere arraultzak jartzeko, adibidez, txantxangorriarena. Hau egiteko ilunabar aldera habi horretako jabea ez dagoen unea aprobetxatzen du, honela bertako txorikume errugabeek ordezkatzen ditu hauek berauen habian akabatu eta gero. Txantxangorria edo bestelako habira itzultzen denean kukuak jarritako arraultzekin topatzen da eta honelaxe nahigabeko guraso bihurtzen da arraultza horiek txitatuz, jaio eta hamabi egun eta sei aste artean kukua independizatu egiten da eta bere kabuz bizitzen hasten da.
E
guzkia berotzen eta kanpoak loratzen hasi zaizkigun honetan, kukuaz idaztea bururatu zait; hemen ditugu Europan, Ipar Afrikan eta Asian aurkitu dezakegun txori honen ezaugarrietako batzuk. Kuku arrunta edo “Cuculus canorus� espeziea grisa edo arrea kobrekoa izaten da. Bere luzera 35 zentimetrotakoa da eta zabalera 55-60koa, pisua, berriz, 100130 gramokoa. Kukuaren txitaldiak hamaika egun eta erdi irauten du eta arraultzaren pisua hiru gramo eta erdikoa izaten da. Hego zorrotzak, isats luzea eta hanka motzak ditu. Gehienez hamabi urteko biziraupena duen txori honek, eta jateko gustukoena pinuko erugea omen du. Urtero martxoaren bukaera aldera eguraldi onaren etorrera iragarriz hementxe izaten dugu kukua bere kantu bereziarekin gu alaituz San Pedro inguruak aldera arte. Beti entzun dugunez, udaberriaren hasieran lehendabiziko aldiz kukuaren kantua entzuterakoan eskuan txanpon bat sostengatzen duenari zoria eta aberastasu-
Okerrak zuzentzen: Erroizpe elkarteko zuzendaritza batzordea utzi zuten tokia betetzeko bolondresen artean Patxi Astiazaran aipatu zen aurreko alean, baina bere semea Juan Luis Astiazaran izan zen batzordean sartu zena.
Kaleberri
Markesaren etxea
E kiĂąe O l a i zo l a
T
xiki-txikitatik amestu izan dut Markesaren etxea barrualdetik ikustearekin. Hain da etxe ederra, handia eta misteriotsua. Hainbat kontu entzun izan ditut Markesaren etxetik elizarako pasabideetaz eta jakinminez ibili naiz urte hauetan kontu haiek egia diren jakin nahian. Urte oro etxe horientzat proiektuak nituen, hain ikusten zen hutsik, bakarrik eta bazterturik. Urte batean, ostatu bat irekitzea posible ote zen galdegin nion aitari eta hark ez zela posible zioen, jabeengatik... neuk ulertzen ez nituen kontuak. Zergatik ezin nuen ezer egin etxe harekin inork ezertarako erabiltzen ez bazuen? Nik uste, badela ordua etxe horri bizia emateko eta herritarren eta kanpotarren gogora ireki egin beharko litzatekeela uste dut: bisitagune berri bat eratuz eta
Usurbilgo kultura eta historiari bultzadatxo bat emanaz. Niri behintzat asko gustatuko litzaidake jauregitxo honen berri izatea eta behingoagatik, barruan duena plazaratzea.
KALEJIRAN
Parke berria auzoan
Z
er moduz zaudete? Espero dut ondo eta udaberriaren atarian gaudenez, alaitsuago ezta? eguraldi hobeagoak, egunak luzeagoak.... Gaztetxoak a ze zortea parke berria!!!!!!!!!! ze guay eh !!!!!!!! Oso ondo pasako duzue, gainera, zuek aurretik aukeratutako tokia zuek txabolatxoa egiteko, beraz zuen terrenoan. Goza dezazuela. Jolas leku horri probetxua aterako dienen artean, haurtzaindegiko haurrak ere izango dira, irtenalditxoetan seguru hurbilduko direla bertara, baita elkartera etortzen direnen seme alabak.
planteatu genezake, puntu batetaraino iritsi eta hamaiketakoa egin, aurrerago ailegatu eta bazkaldu.... Beno kalean ikusten garenez, hitz egiteko geratuko gara, bitartean ondo segi eta laister arte.
7
Kalezar
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Ainara Uribe
Udaberriaren atarian
H
au da abiadura daramaguna! Dagoeneko martxoan aurrera goaz, pasa dira karnabalak, pasa da nazioarteko emakume langileok aldarrikatzen dugun eguna; eta ez gaitezen gelditu egun hori ospatu eta ezer egin gabe, jarrai dezagun urte guztian gure aldarrikapenak eskuratzen. Martxoan gaudenez, udaberriaren etorrera nabaritzen hasiak gara poliki-poliki; gure baratzetan ere izango da zer eginik lanerako gogorik duenarentzat. Naturak berak erakusten digun edertasunik politenetakoa izaten da zelai berdeetan San Jose loreak bete-betean ikustea. Udaberriak odola “alteratu� egiten omen du, hala dio esaerak. Ba, gure inguru hauetan otsailean izan ditugu odola pil-pilean jartzeko moduko bisitariak; udaberriari aurrea hartu dio berdez jantzitako jende ugarik, beste behin ere beldurra eta ikara sortuz. Badirudi euskaldun izatea delitu dela! Gureak ditugun amalurra, hizkuntza, kultura, ohitura eta jendea maite ditugun heinean jarrai dezagun aurrera
elkar hartuta; izango baitira eraso gehiago ere gorrotoa digun jende horiengandik. Bitartean, jarrai gogor lanean laguntza emanez, eta barruan daudenak laister izan daitezela gure artean.
At xe g a l d e
Aurreko batean egin nuen aipamen bati jarraipena emanez, gauzatxo bat esan nahi dut: eguraldi politagoak ditugunez, irtenalditxo batean pentsatzen has gintezke auzokoak haurrekin mendira txango bat egiteko. Ibilbide bat
Ion e Eiz mendi
KALEJIRAN
Isaak Mu 単 oz
Santuenea
8
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Gure lorategiak
O
rain dela denbora puska bat, Noaua!n kexu bat aipatu nuen. Biztanle batek, 1-4 eta 23-27 etxebizitza multzo hauen artean geratzen den lorategia oso gutxi zaindua dagoela esan zidan. Oraingo honetan ere, biztanle honek berriz aipamen berdina egin nau. Baina oraingo honetan, esan nahi dudana zera da: lorategian lanean ibil direla, eta zertxobait garbitu dutela. Baina ez dutela lorategi osoa txukundu, baizik eta lorategi erdia gutxi gora behera. Beste erdia ukitu ere ez dutela egin. Egia esan, auzotar honek arrazoi guztia dauka, egindakoa bukatu gabe dagoela ikus daiteke.
Beste biztanle batek, berriz, zera esan nau: lorategi berberak, behe partean daukan ormak hezetasun gehiegi duela, ur gehiegizkoa alegia. Ur hau espaloiara joaten dela eta noski, neguan izotza egiten duenean, espaloiaren izkin parte osoa oso arriskutsua geratzen dela. Honek, egia esan, soluzio bat behar luke, zein, nik ez dakit, baina zerbait egin beharko litzatekeela bai behintzat. Bi biztanle hauek behin eta berriz esan didate Noaua!n jartzeko. Ea honela arduradun batek irakurtzen duen eta soluzioa aurkitzen dien bi arazo hauei.
Urdaiaga
Gure bazterrak
Eider Jauregi
I
hauteriak giro ederrean igaro ondoren, garizuman sartu berriak gara. Garai batean berebiziko garrantia zuen garizumak, gaur egun aldiz, askok ez dakigu egun hauek zer esan nahi duten ere. Dakiguna garai honetan baraualdi eta bigilia egiteko egunak direla eta ondoren Aste Santuan sartuko garela. Baina Aste Santua ere gaur egun jende gehienak opor egun batzuez gozatzeko hartzen ditugu nahiz eta elizkizunetarako ezarri ziren jai egun hauek. Dena dela, eguraldia lagun bada, gonbitea luzatu nahi nieke gure auzora etorri nahi duten guztiei. Elizako berrikuntzak asko edertu du plaza ingurua eta eguraldia lagun inguruko paisaiak gure auzoa are ederragoa bihurtzen du. Esaterako, pasa den asteburuan izan genuen eguraldi zoragarriak jende asko hurbildu arazi du gure ingurura. Nahiz eta ez dagoen gauzak askorik, badu besteetatik bereizten duen zerbait, isiltasuna eta lasaitasuna. Gaur egungo bizimoduan gutxi daukagun
hori. Beraz, nahi duenak badaki bueltatxo bat eman gure parke edo mendietatik eta gozatu inguruak duen edertasunaz.
KALEJIRAN
Udaberria
U
daberri usaina Aginaga aldera iritsi zaigula gauza nabaria da, naturaren zentzu guztiak martxan jarri eta eguraldia goxatzeko hasteko ere bai. Honela izanda, harrigarria da Aginaga mendi aldean bista politak izanik, oso zeharkaldi politak egiteko aukera daukagu, bizikletaz zein oinez egiteko. Beraz, aprobetxa dezagun aukera eta kirol pixka bat eginez hasi beharko dugu tarteka buelta bat eman eta gure herriko txoko polit hauetaz gozatzen.
bezala konpontzeko neurriak hartzen dituzten errepideen ardura dutenek.
9
Ag i n a g a
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Azkenik, esan behar da Aginagako Kultur Kirol Elkarteko bazkide guztiok 2003ko urteko Oxkar kuotak prest ditugula. Beraz, xoxak prestatzen S a n t a m aria hasi.
Bestalde, salatu behar da Aginagatik pasatzen den N-634 bidearen egoera oso txarra dela eta kotxe bat baino gehiagok arazoak izan dituela bertan atera diren zulo zahar horiekin. Petatxoak jartzen dituzte baina bi asteren buruan berdinberdin daude zulo horiek. Ea hori behar
Z
ubietatik zoaz kotxean arratseko zortzietan. Bideko zuloak non egongo adi-adi, bi begiak ez zaizkizu aski etxeraino iritsi arte aurkituko dituzun oztopoentzat. Bat-batean kotxe ondotik korrikalari bat igarotzen zaizu, ia-ia zeu baino azkarrago doana, izan ere ez duzu kotxea bideko zuloguneetan utzi nahi. Bidera begira, gora begira, eskubira, ezkerrera, atzera, eta horrela ia egunero. Hauxe da Zubietako bidean dugun panorama. Kotxeak, bizikletak, korrikalariak eta paseoan dabiltzan guztiak batera, oso zabala ere ez den bidean. Eta gainera obretan egonik arazoa areagotua kamioien joan-etorriekin. Suposatzen dut azkarregi ibiliko diren kotxeak ere badirela, eta ahalik eta kontu handienarekin korrika egiten dutenak. Baina arazo honi irtenbide bat bilatu behar zaio, guztion onerako. Batzuek Zubieta entrenamendu pistatzat erabiltzen duten bitartean, zubietarrok etxera iristeko erabili beharreko bidea dugu, besterik egon bitartean behintzat.
Arazoak konponbidea behar du, eta horietako bat izan liteke (hasierakoa behintzat eta besterik egon ezean gauzak errazten dituena) hainbeste aldiz eskatu dena; korrikalari, txirrindulari eta baita besterik gabe ibiltzen doazenek, bide bazterragotik joateaz gain (gidariok ere egin beharrekoa) ikusgarri egingo dituzten arropak edo zapatilak eramatea. Ez da hainbeste kostatzen eta baten bati baino gehiagori sustoren bat hartzea kenduko dio. Izan ere, sustoak bi aldeek hartzen dituzte, bai beregana kotxe bat hurbiltzen ikusten duten korrikalariek, baita bat-batean ilunpetik eta ezerezetik gorputz baten irudia antzematen duten gidariek ere.
Zubieta
Zubietako bideak
Olatz D e Miguel
10
KONTZEJU TXIKIA Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Konponbidean da Atalluko urbanizazioa
B
adirudi konponbidean dela Atalluko urbanizazioa. Duela bi aste, Gasteizen bilduta izan ziren Eusko Jaurlaritzako Hirigintza sailburua, Alvaro Amann, eta Usurbilgo udal ordezkariak, tartean Jose Antonio Altuna alkatea eta Jose Mari Bravo udal arkitektoa. Aurreko ale batean aipatu genuen moduan, Eusko Trenek Atalluko urbanizazioa geldiarazi egin zuen pasa den udazkenean. Harrez gero, geldi egon da industrialdea. Atalluko proiektua aspalditik dator. 1992an Usurbilgo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz Atalluko prozesua martxan jartzea erabaki zuen. Xedea, industrialde berri bat eratzea. Udalak sei unitatetan banatu zuen gune hori. Santuenea bidean, ezkerretara dago lehen unitatea Ingemarrek eskuratu zuen. Lehen unitate hori urbanizatzen hasi eta berehala enpresa gehiago animatu ziren. Ingemarrek bigarren unitate bat hartu zuen eta gainontzekoak Akaba, Laser Ken, Guifor eta Fagor-Berriolak bereganatu zituzten. Udalari zegokion unitatea Fagor-Berriolari saldu baitzitzaion. Enpresa hauek komunitate batean bilduta daude eta Atalluko proiektua eguneratzea erabaki zuten. Tartean, Orbeldiko presa jeistea proposatzen zen. Duela 12 urteko kalkulu hidraulikoetan presa jeistea gomendatzen zen. Beste hipotesi batzuen arabera, uholde handien kasuan presak ez luke gauza handirik egingo. Udalak, dena den, Uren Zerbitzuari presa dagoen bezala
uzteko eskatu dio. Behin enpresarien komunitateak proiektua eguneratu ondoren, Altair enpresak hartu zuen obrak zuzentzearen ardura, Antton Lete ingenieriak hain zuzen. Usurbilgo ur zikinak bideratzen dituen interzeptoreak Atallu erdi-erditik zeharkatzen zuen. Hori ekiditeko, Antton Letek erriberako bidetik eramatea proposatzen zuen. Eusko Treneko trenbidearen eremuetan sartzen zelakoan, Altair enpresako Antton Letek urbanizazioarekin aurrera egin ahal izateko baimena eskatu zion Eusko Treni. Eusko Trenek ezezkoa eman eta gainera urbanizazioa geldiarazi zuen, trenbideari dagokion jabetza edo jabari publikoa 20 metrokoa zela argudiatuz. Ez ahaztu Eusko Trenek trenbidea bikoizteko asmoa duela eta bigarren tunela egin nahi duela Bizkarre azpian, orain dagoenaren alboan. Jose Mari Bravo udal arkitektoarengana jo dugu hau guztia argitzeko. Bravok esan digun moduan, “Ingemar Atalluko lehen unitatea egiten hasi zenean Eusko Trenek bazuen plan sektorialaren berri. Gainera, plan sektorialaren behin betiko dokumentazioa eta Atalluko urbanizazio proiektua ere igorri zitzaien eta ez zuten ezer esan”.
Gakoa, lurren izaeran Gakoa, nonbait, lurren izaeran dago. Urbanoa den lurraren jabari edo domeinu publikoa ez omen da 20 metrokoa, 8 metrokoa baizik. Hau guztia argitzeko, duela hamabost egun Gasteizen izan ziren udal ordezkariak, tartean, Jose Mari Bravo. Hirigintza sailburua den Alvaro Amannek arrazoia
Atalluko urbanizazioak egin ditu geldirik.
hilabeteak
eman zion udal arkitektoari eta Atallu inguruko lurra urbano izaera duela onartu zuen. Kontsiderazio hori aintzakotzat hartu dute eta hori oso garrantzistua da. Eusko Trenek bere jarrera aldatu beharko du eta Atalluko urbanizazioa geldiarazteko errekurtsoa atzera bota. Beraz, 8 metroko jabari publikoa errespetatuz, Jose Mari Bravoren ustez dena egiteko aukera dago: “Fagor-Berriolari dagokion unitatea eraiki; Ugaldea industrialdearekin lotura egin; eta, Eusko Trenek hala ikusten badu, bigarren tunelaren proiektuarekin aurrera egin dezake”.
Konponbidea gertu Udalak oraingo jabeei gauzak nola dauden jakinaraziko die. Dena den, plan partziala moldatu egingo da. Jose Mari Bravok esan digunez, “Bizkarreko gain hori parke izaten jarraituko du eta Ugaldea ondoko aparkalekua -trenbidea ondoan dagoena- moldatu egingo da”. Jose Mari Bravok, behintzat, gertu ikusten du konponbidea: “Udala Atalluko enpresariekin ados jartzen denean”.
KONTZEJU TXIKIA
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
11
Xoxak prestatu, zerga egutegia onartu da eta
2
003. urteari dagozkion zerga eta prezio publikoen egutegi fiskala dagoeneko onartu du Usurbilgo udalak, 2003ko otsailaren 11an eginiko gobernu batzordean hain zuzen. Errolda bidez kobratzen diren zerga desberdinak, ondoren zehazten diren epealdietan eta helbideratuta dauden kasuetan zergak kontu korronteetan kobratzeko egunak zehazten dira. -Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga (2003). Apirilaren 1etik ekainaren 16ra. Epearen erdian maiatzaren 2an interesatuen kontu korrontean kargatuko dira domiziliatu edo helbideratutakoak. -O.H.Z. (Ondasun Higiezinen Zerga, kontribuzioa), landa eta hiri izaerakoak (2003) maiatzaren 15etik uztailaren 4ra. Helbideratutako zergak, uztailaren 1ean kargatuko dira zergadunaren kontu korrontean. -E.J.Z. (Ekonomi Jarduera Zerga) (2003) urriaren 1etik azaroaren 10era bitartekoa. Epearen erdialdean kargatuko lirateke helbideratuta dauden agiriak interesatuen kontu korrontean. -Espaloian zehar ibilgailuak sartzea, badoa (2003)- urriaren 1etik urriaren 31a bitartean. Epearen aurreneko egunean kobratuko lirateke helbideratuta dauden agiriak. - Ura, estolderia eta zaborra, hiruhilabetero: 4. hiruhilabetealdia (2002): Otsailaren 1etik martxoaren 15era. 1. hiruhilabetealdia (2003): Ekainaren 1etik uztailaren 15era.
2. hiruhilabetealdia (2003): Irailaren 1etik urriaren 15era. 3. hiruhilabetealdia (2003): Azaroaren 1etik abenduaren 15era. Ura, zaborra eta estolderiaren helbideratutako agiriak epearen aurreneko egunean kobratuko lirateke. Errolda fiskalek, subjektu pasiboek ordaindu beharreko kuotak eta Ura, estolderia eta zaborraren zerga zergako elementuak biltzen dituzte, egunotan kobratuko da. eta hauek jendaurreko ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan gainkargua, berandutza interesak eta dagozkien kobrantza-epeak hasi dagozkion gastuak hartu beharko baino hamabost egun lehenago eta dituztelarik bere gain. hamabost eguneko epean. Aipatu erroldetako zergek, dagozkien erregistroetan alta ematerik suposatzen ez dutenez gero, baizik eta subjektu pasibo bakoitzari dagokion erroldan alta eman zaion egitate zergagarri bati dagozkionez, kolektiboki jakinaraziak izango dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 124.3 artikuluan aurrikusitakoaren babespean. Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa tartekatu ahal izango da erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
Nekazarientzat oharra
U
r kontsumoa nekazal jarduera bezala ordaintzeko, eskaera urtero berritu behar da. Martxoaren amaiera baino lehen egin behar da eskaera hori. Beraz, baserritarrak, adi egon.
Obra baimenaren zergak, Jarduera irekierak. Gobernu batzordeak hartutako erabakiarekin batera, dagokion zerga kitapena, subjektu pasiboak adierazitako helbide fiskalean jakinaraziko da, bertan adierazitako borondatezko epealdian ordainketa egin beharko delarik.
Horregatik, nahi izanez gero, baserritarrok zuen eskaera berriro egin behar duzue Udaletxean, ondorengo ziurtagiria gehituz: "Ustiakuntzako Nekazal Lan Unitate (NLU) kopuruaren ziurtagiri eguneratua, Foru Aldundiko Nekazaritza Sailean eskatua. (Zarautzko Eskualdeko Nekazal Bulegoan-OCA).
Adierazitako epe hori bukatu ondoren eta zergadunak zerga ordaindu ez duen kasuan, premiamenduzko prozedurari ekingo zaio, ordaindu ez diren kuotek %20ko
Eskaera berehala egin behar duzue, uraren kontsumoko prezio murriztua 2003 urteko lehenengo hiru hilabeteko tartean aplikatu ahal izateko.
12
EGUNKARIA
AURRERA!
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Pello Zubiria, beste Barandalla bat espetxean
P
ello Zubiria aginagatarra Madrilgo Gregorio MaraĂąon erietxetik Soto del Realgo espetxera eraman zuten pasa den astean. Malores Etxeberria emaztea eguneroko bisita egitera zihoan une berean eraman zuten espetxera. Senarra agurtzen uzteko aukera eskatu bazuen ere, ez zioten horretarako betarik eman. Hori gutxi balitz, ez zioten esan kartzelako erizaindegira eramango zuten edo modulu batera sartuko ote zuten. Geroztik, beste Barandalla bat dago espetxean, Pello Zubiria.
Bidegabekeriak bata bestearen atzetik etorri dira Egunkariaren itxieran, baina bereziki eta era krudelean, Pello Zubiriaren kasuan. Argiako kideek Pello Zubiria espetxeratu zutenean oso ondo laburtu zuten amesgaizto amaigabe hau: "Bistan da agintari judizialen edota ospitaleko arduradunen humanitatea zertan den, berdinberdin eraman baitzezaketen emazteak bisita egin ondoren". Pello Zubiriak gaixotasun larri bat dauka, espondilitis ankilopoietikoa izenekoa. Eritasun kroniko eta larria denez, espetxera eramateak oso ondorio larriak izan ditzake berarentzat. Egoera honen aurrean Argiako langileek behin eta berriz aldarrikatu dute Pelloren baldintzapeko askatasuna: "familiak berriz egiten die dei larria euskal instituzio eta giza eskubideez arduratzen diren taldeei eta era-
kundeei, agintaritza judizialaren aurrean egin beharreko bitartekaritza lanak egiteko".
Hezurrak oso “hauskorrak� Pello espetxeratu aurretik Marta Barandiaran familiaren medikuak eman zuen prentsaurrekoan azaldu zue- Pelloren egoerak espexean okerrera egin dezakeela nez, Pello Zubiria ez azaldu dute behin eta berriz Argiako lankideek. dago kartzelara eramateHerri Ba tz ordea ko moduan. "Gaitzak osatu d a bizkarrezurrean eragiten dio nagusiki, Martxoaren 8an osatu zen pleno baina baita belaun, orkatila eta hatzeEgunkariaren aldeko herri aretoan tako giltzaduretan ere, eta horrek batzordea. Egunkariako langileek bizitza izugarri mugatzen dio", azaldu igorritako ildoak jakinarazi ondoren, zuen. Osteoporosia ere baduela azaldiru bilketa kanpaina bati ekin behardu zuen eta, beraz, hezurrak "oso ko dio herri batzordeak. Hala nola, hauskorrak"dituela. egiten diren mobilizazio guztiak bideratuko beharko ditu Usurbilen. Baina Pello, "oso minduta" bestelako zereginik ere izango ditu. Malores Etxeberriak jasan behar Lehen bileran aipatu zen moduan, bi izan duen guztia definitzeko ez dago herritar daude espetxean, Joan Mari hitzik. Oztopoak oztopo, irmo egin Torrealdai eta Pello Zubiria. Hauen du aurrera. Duela astebete eman zuen egoera salatu eta hauen aldeko ekimeprentsaurrekoan, Pello minduta zegonak ere burutuko ditu herri batzorde ela adierazi zuen Maloresek: "oso honek. minduta bidegabekeria handia sentiMobilizazoei dagokionez, martxoatzen ari delako bere gain, bere ibilbiren 13a Elkartasun Eguna izan zen. dea oso garbia izan delako eta bere Sindikatuek deitu geldialdiak jarraikontrako akusazio guztiak ez dituelapen handia izan zuen Usurbilen. ko ulertzen. Kazetaria dela eta kazeta20:00etan bilkura isila egin zen udari izan nahi duela aldarrikatu nahi du. letxe aurrean. Oso minduta dago". E gu n k ar i a re n a l d e ko
PORRUSALDA
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Babarrun ekoizleekin bildu nahi du Tolosako Babarruna Elkarteak
T
olosako babarruna, gure baserrietako babarrun beltza alegia, kontsumitzaileek asko baloratzen duten kalitate goreneko nekazaritza produktua da. Babarrun honen ospeak Euskal Herriko mugak gainditu ditu eta estatu mailan gehien baloratzen den gure produktuetako bat da. Gaur egun, Tolosako Babarruna Elkartea dugu hain preziatua den produktu honen babesle eta bultzatzaile. Elkarte honek Gipuzkoa osoko babarrun produktoreak biltzen ditu.
13
JENDE GUTXI BAINA GIRO O NA IÑAUTERIETAN
I
Ăąauterietan ez zen jende asko ibili baina mozorrotu zirenak ederki asko pasa zuten. Aipatzekoa izan zen arratsaldeko desfilea. Tabernarien saria afrikarrez jantzita atera zen lagun-taldearentzat izan zen, 120 euro. Herritarrena, aldiz, zanpantzarrez jantzitakoak irabazi zuten, eta 120 euroko saria Egunkariakoei bideratzea erabaki zuten. Munduko kulturak izan zen gai hautatua. Hurrengo urtekoan pentsatzen hasteko ordua da. Udarregikoak ere, gustura ibili ziren mozorrotuta dantzan. Urtero legez, jende asko bildu zen kiroldegiko harmailetan.
Produkzioak behera, kontsumoak gora Besteak beste, produktu honen soroko lanak berarekin dakarren esku lana eta nekea direla medio, azken urte hauetan bertako produkzioak behera egin du, kontsumitzailearen eskaerak gora egin duen bitartean. Elkarte honek egoera honi aurre egitea erabaki du; babarrun produktoreak bildu, ereindako babarrun soroen kopurua gehitu eta produktore berriak bilatu. Hau guztia lortzeko babarruna aletu, berezi, kongelatu eta enbasatzeko makinak erosi ditu elkarteak; lehen eskuz egiten ziren lanak, orain makinek egin ditzaten. Soroko lanen inguruan ere, ikerketa plan batean murgildu dira, neke gutxiagorekin etekin gehiago lortze aldera, hazi egokiak erabiliz, sistema berriak ezarriz, etab. Salmenta ere ez dute arazo, eta elkartekideei produzitzen duten babarrun
Babarruna aletu, kongelatu eta enbasatzeko makinak erosi ditu elkarteak.
guztia erosten diete. Hau da, Tolosako babarrunaren produkzioa, baserritarrentzako aukera edota alternatiba on bat izatea dute helburu, etxeko errentaren lagun ona bilakatuz. Babarrun produktorea bazara edota alternatiba baten bila bazabiltza, Tolosako Babarruna Elkartea eta Usurbildo Udalak babarrunaren produkzioa eta elkartearen funtzionamenduari buruzko informazioa emateko bilera antolatu dute: martxoaren 19an, asteazkena, 20:00etan Txaramuntoko lokaletan. Informazio zehatzagoa jaso nahi baduzu, deitu 943 650253 telefono zenbakira.
TABERNA-JATETXEA
N O A U A !K O B A T Z A R O RO K O R RA
M
artxoaren 8an Noaua! Kultur Elkarteko bazkideok hitzordua genuen pleno aretoan. Urtero egin ohi dugu Batzar Orokorra, honakoan 2002ko balantzea eta 2003ko aurrekontuak eta proiektuak aztertu ziren. Besteak beste, bazkidetza kuota 6 eurotan igoko da 2003. urtean. Orain arte ez da kuota igoerarik eman eta zortzi urteren buruan lehen aldia da bazkidetza kopurua igotzen dela.
14
HERRIKO TALDEAK Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Asteazkenero biltzen hasi da Korrika batzordea
A
pirilaren 6an pasako da Korrika Usurbildik. Aurtengoa 13. edizioa izango da eta honakoan “Ez dok amairu� mugimendua omendu nahi du AEK-k. Era honetan, Korrika 13 edizioak “Ez dok amairu� sortu zuten haien kemena eta gogoa gaurkotu egin nahi ditu. Azken bolada honetan ikusitakoak ikusita, aurrera egiteko beharrezkoak izango zaizkigu bai kemena eta baita gogoa ere. Gure herritik igandez igaroko da Korrika, apirilaren 6an. Eta goizean goiz, gainera, 7:00ak aldera. Txikierdin jasoko dugu lekukoa eta Aginagatik Orioruntz abiatuko da Europan parekorik ez duen lasterketa. Egun horren bueltan, hainbat ekitaldi antolatu nahi ditu Korrika Batzordeak: jokuak, diaporamak, herri-bazkaria... Asteazkenero biltzen dira 19:30etan Etumeta Euskaltegiko egoitzan, Txaramuntoko lokaletan. Bilerak irekiak dira beraz, edonork har dezake parte.
Apirilaren 6ko egitaraua eta ibilbidea datorren alean zehaztuko ditugu.
Kilometroak salgai Beste edizioetan bezalaxe, honakoan ere kilometro bat erosten duenak Korrikaren lekukoa eramateko aukera izango du. Jada salgai daude kilometroak, 300 eurotan hain zuzen. Elkarte, giza-mugimendu, alderdi, sindikatu eta orotariko taldeak dira kilometroak erosten dituztenak. Baina gero eta gehiago dira lagunartean 300 euro jarri eta kilometro bat erosten dutenak. Beraz, anima zaitezte: lagun batzuk bildu, kilometroa erosi, txandala armairutik atera, Korrikaren petoa ipini eta 13. edizioko lekukoari babesa eman. Kilometroak jada salgai daude eta informazio gehiago eskuratu nahi baduzue, deitu lasai Etumeta euskaltegira: 943 37 20 01. Euskal Herriari bira ematen dion Korrikaren kilometroak saltzen diren moduan, Interneten ZiberKorrika izenekoa antolatu da. Sarean saltzen diren lekuko digital
Apirilaren 6an goizeko 7:00ak aldera iritsiko da korrikaren lekukoa.
guztiekin eta erosleen izen-abizen guztiekin Ziber Korrikaren Mapa osatuko da. Horretaz gain, ziberlekukoaren eramale bakoitzak Ziberkorrikan parte hartzailea dela frogatuko duen pantaila fondo pertsonalizatua jasoko du. Ziberlekukoaren gutxieneko salneurria 40 eurokoa da. Informazio gehiago www.korrika.org helbidean.
Izan zaitez Korrika laguntzaile
K
orrika 13 prestatzen laguntzeko norbanakoei zuzendutako kanpaina abiatu du AEK-k. Euskararen aldeko halako ekitaldi erraldoia antolatzeko ohikoak ez diren zailtasunak daude koordinakundearen kontrako ekinaldi judizialek itolarri ekonomikoan utzi dutelako AEK. Hurrengo korrika prestatu ahal
izateko 10 euroren truke metro sinbolikoak salduko ditu AEK-k eta trukean Euskal Herriko hainbat denda eta zinematan deskontuak emango dituen txartela jasoko du laguntzaileak. Non egin korrika laguntzaile? Bada, AEKko euskaltegian bertan, Txiribogan, Bentan eta Kiroldegian. 10 euroren truke pin bat eta aipatu txartela jasoko duzu.
Txartel hau eskuratzeko lehenik Korrikaren pin-a erosi behar duzu.
PIL-PILEAN
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
15
Sagarrondotik 2003, sagardo festa hastera doa
T
xotx denboraldia aurrera doa. Negua gorria izan bada ere, sagardotegiek ez dute erakarpen-ahalmena galdu eta asko izan dira gure sagardotegietara hurbildu diren lagunak. Oraindik bada txotx denboraldiaz gozatzeko denbora. Eta baita Sagarrondotik ekimenaz ere. Martxoaren 21ean Hernanin hasiko den hiru eguneko festak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalen babesa jaso du. Eta ardatz nagusia, noski, sagardoaren lurraldea izango da. Sagarrondotik ekimena sagardoaren kultura bultzatzeko eta bermatzeko sortu da. Asmoa, gainera, ez da ekitaldi puntual batera mugatzen. Antza, urtero errepikatu nahi den festa da Sagarrondotik. Behintzat, sagardoaren munduaren ispilu eta erreferentzia izateko jaio omen da ekimen hau. Bertatik, sagardoaren lurraldetik, Euskal Herri osora hain gustukoa dugun edari honen inguruko kultura helerazi nahi da. Erronka ez da makala. Hiru egunetako jaialdia izango baita martxoaren 21ean hasiko dena. Hau guztia Hernanin egingo da, nahiz
eta Astigarraga eta Usurbilgo Udalen laguntza ere jaso duen Sagarrondotik ekimenak. Era honetan, sagardoaren lurraldea osatzen duten udalerrien elkartzea bultzatu da. Hau da Usurbil, Astigarraga eta Hernaniko udalak ekimen erraldoi bakar batean bat egitea, ekimen berari babesa emanaz. Kasu honetan, Urnieta falta da “urrezko laukotea” osatzeko. Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalen babesa du Sagarrondotik festak.
Sagarrondotik elkarteko kideek aditzera eman digutenez, “helburua herri hauetan sagardoaren gurpilari bueltak eta bueltak eman dizkioten eragile ezberdinentzako topagunea sortzea da. Hernaniko Sagardoaren Kofradia Tolarea, Astigarragako sagardogile ezberdinak, Usurbil eta Urnietakoak… Baina era berean Euskal Herri osoko sagardogile ezberdinengana heldu nahi dugu. Eta ez dadila ekimen honetatik kanpo inor geratu”.
Sagardo dastaketa erraldoia Pasa den hilabetean Hernanin egin prentsaurrekoan esan zitzaigunez,
“Euskal Herri osoko sagardogileen dastaketa antolatu dugu. Sagardogile orori ipiniko zaien karpa erraldoian, “stand” propioa edukitzeko aukera emango zaio Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Araba, Laburdi, Baxenafarroa eta Zuberoako sagardogile orori”. Atzerriko delegazioei ere gonbidapena luzatu zaie, hala nola sagardoaren lurralde ezberdinetako ordezkariei, Txekia, Hungaria, Irlanda, Wales, Asturies eta Galizakoei. Egitaraua, ikusiko duzuen moduan, ez da nolanahikoa. Musika, gastronomia, kirolak eta haurrentzako saioak dira Sagarrondotik ekimenaren oinarrizko osagaiak. Besterik gabe, has dadila festa!
OST I RA LA 2 1
LAR U N BA T A 22
IGANDEA 23
21:30 Hasiera ekitaldia frontoian. Ondoren akelarrearen ikuskizuna eta dantza erakustaldia Patxi Perez eta Iparraldeko dantzarien eskutik.
11:00 Karpan Sagardo Mostra Erraldoia. Euskal Herri osoko sagardogileen produktua dastatzeko aukera. Taloak, txorixoa, gazta, odolkia, makailu eta piper pintxoak... Sarrera edalontzia erostearen truk.
Herrian zehar, 10:00etatik aurrera Sagardo Feria eta Euskal Produktuen Azoka.
22:30 Kontzertua Txantxillako karpa erraldoian: Raimundo Amador, Desmond Dekker, Fundacion Tony Manero, La Polla, Gatibu. Sarrera mugatuak. Aldez aurretik 12euro, bertan 15 euro.
Atzerriko delegazioei harrera: Txekia, Hungria, Asturies, Galiza, Normandia, Wales... 17:00 pilota partidua. Oiaga-Arretxe / Esnal-Errandonea. Titin III-F. Goñi / Goñi II-Barriola. Sarrera 25 euro. 21:00 kontzertua. Txantxillako karpa erraldoian: Potato, Kiko Veneno, Kuraia, Mallacan, Gari. Sarrera mugatuak. Aldez aurretik 12euro, bertan 15 euro.
Karpa Erraldoian, 14:00etatik aurrera Bazkaria eta Euskal Herriko I. Sagardo Dastaketa. Bertsolariak, enkantea, Alboka taldearen saioa, Diskofesta. Sarrera 25 euro. Herriko frontoian, 11:00etatik aurrera, Anjel Alkainen aurkezpenarekin. Herri Kirolak, Umeen Festa Takolo, Pirritx eta Porrotx eta Txan Magoa.
16
M ARKESANEKO
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
PETRILETIK
Udaberriak Jexux Artzeren inguruko kultur hamabostaldia ekarriko digu
J
exux Artze iazko maiatzean zendu zen. Haren oihartzunak, ordea, bizirik iraungo du luzaroan. Jakin berri dugunez, Jexuxen lagunek kultur hamabostaldi bat antolatzen ari dira. Ez Dok Amairu mugimenduko kide izan zen eta hori ere jaso nahi da egitarauan. Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 3an amaituko da Usurbilen egingo den kultur hamabostaldi oparoa. Iazko Santixabeletan Jexux Artzeri aipamen berezia egin zitzaion. Orduan sortu zen kultur hamabostaldi hau antolatzearen ideia. Egitasmoa oso aurreratuta dago eta sona handia izateko baldintza guztiak betetzen ditu. Jexux Artzeren garaiko kultur mugimenduan parte hartu zuten eragile
gehienek bat egin baitute hamabostaldiarekin: Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Ez Dok Amairu kultur mugimenduko hainbat lagun, Amaia Zubiria kantaria eta, nola ez, txalaparta munduko lagunak. Kontzertuak, hitzaldiak eta erakusketa nagusi bat dira egitarauaren ardatz nagusiak. Erakusketa Udarregi Ikastolan ipiniko da eta hamabostaldiak irauten duen bitartean bisitatu ahal izango dugu. Jexux Artzek leku berezia izango du baina ez bakarra. Erakusketa horretan bertan, 60. hamarkadan piztu zen euskal kulturaren aldeko mugimedua ezagutzeko beta izango dugu-eta. Egunak gerturatu ahala, xehetasun gehiago eman al izango ditugu. Egitasmoa, dena den, bide onetik doa.
Txalaparta munduko kideak ere bat egin dute egitasmo honekin.
HAMABOSTALDI OPAROA MUSIKA
ERAKUSKETA Udarregi Ikastolako aretoak jasoko du hamabostaldiko ardatz nagusia: Ez Dok Amairu kultur loraldiaren garaia gogora ekarriko duen erakusketa. Zazpi txoko izango ditu erakusketa honek eta horietako bat Jexux Artzeri eskainia izango da. Argazkiak ikusi, idatziak irakurri eta hainbat grabaketa entzuteko aukera izango dugu.
s
Bizkarra 1, 1.esk.
“Oihana ahuenka” izeneko ikuskizunean bat egingo dute JoxAnton Artzek, Beñat Axiaryk eta Mixel Etxekoparrek. Oreka TX txalaparta taldeak ere parte hartuko du kultur hamabostaldian. Beste egun batean, Mikel Laboa eta Amaia Zubiria Iñaki Salbadorren taldearekin arituko dira. Benito Lertxundik ere kantaldia eskainiko du Usurbilen. Oriotarrak Oiardo kiroldegian aurkeztuko du lan berriena, “Nere ekialdean” izenekoa.
HITZALDIAK
37 29 37 - 659 602789
Gutxienez hiru izango dira antolatuko diren hitzaldiak: Jose Mari Iriondo kazetariak, esta baterako, garai hartako kontuak ekarriko dizkigu gogora. Joan Mari Beltran musikariak txalapartak izan dituen aldaerak azalduko dizkigu. Juan Luis Zabala idazleak, berriz, Jexux Artzeri buruzko liburua aurkeztuko du beste hitzaldi batean.
I Z E R D I PA T S E T A N
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
17
Igoera fasean dira Usurbil FT taldeko kadeteak
U
surbil Futbol Taldeko kadeteak denboraldi polita osatzen ari dira. Lehen fasean fin aritu ziren eta horri esker igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu zuten. Denboraldi hasierako helburua bete dute eta horregatik gustura daude taldeko entrenatzaileak, Harkaitz Izagirre eta Iker Agirrezabala. Igandean Gure Txokoaren aurka arituko dira, 10:30etatik aurrera Harane futbol zelaian. Igoera fasean bestelako maila topatu dute Usurbil FT taldeko kadeteek. Lehen hiru jardunaldietan kale egin dute baina lehen fasean egindako lana txukuna izan denez, entrenatzaileak pozik daude jokalariek azaldu jarrerarekin. Gutxinaka osatuz doa Usurbil FTren etorkizuneko taldea. Gogoan izan duela bi denboraldi neska taldea baino ez zela mantendu. Baina zuzendaritza berriarekin batera, berriro martxan jarri ziren erregional taldea eta kadeteena. Katea osatzeko akaso jubenil talde bat egin beharko litzateke kadete eta erregional mailen arteko zubia ziurtatu arren. Pausoz pauso ziklo osoa osatu dezake Usurbil FT taldeak. Baina horretarako bestelako azpiegiturak ere beharrezkoak lirateke. Hasteko, eta garrantzitsuena, futbol zelaia. Belar artifizialeko zelaia egi-
Igoera fasea jokatzen ari dira Usurbil FT taldeko kadeteak.
teko egitasmoa ez da berria. Artifiziala izan edo ez, zelai berriaren premia du gorantz egin nahi duen taldeak. Eta Usurbil FTko lagunak borroka horretan dabiltza. KADETEAK 2002/2003 Entrenatzaileak: Harkaitz Izagirre, Iker Agirrezabala. Jokalariak: Enaitz Juanena, Aitor Lopez, Aitzol Agirre, Alain Arrillaga, Endika Berradre, Iker Zinkunegi, IĂąigo Irastorza, Mikel Martikorena, Borja Pulido, Andoni Irastorza, Jokin Sanchez, Jose Maria Furundarena, Joseba Bengoetxea, Unai Sarasola, Xabier Izeta, Martin Salsamendi, Mikel Irazusta, Salbatore Arruti, Anton Aranburu, Eneko Golderos.
Haimar Zubeldia, Murtzian hirugarren
H
aimar Zubeldiak hasiera ona eman dio denboraldiari. Murtziako Itzulian hirugarren amaitu zuen itzulia. Javier Pascual Llorente (Kelme CB) txirrindulariak eraman zuen txapela eta bigarren Jan Hruskak (ONCE Eroski) amaitu zuen Ea Haimar sasoi on hori luzaroan mantentzeko gai den.
Hurrengo saioak FUTBOLA
Martxoak 16 Kadeteen 2. maila igoera: Usurbil FT- Gure Txokoa Martxoak 23 Kadeteen 2. maila igoera: Behobia B CD Usurbil FT
ARETO-FUTBOLA Martxoak 15 Infantil neskak: Udarregi - Axular Lizeoa. Infantil mutilak: Urumea - Udarregi
Martxoak 22 Infantil neskak: Maria Auxiliadora-Udarregi Infantil mutilak: Udarregi – Deusche Schule A
18
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
N O A U A!
TXIKI
Kaixo lagunok! Gu bosgarren mailako ikasleak gara. Joan den urtarrilaren hamalauean Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregian izan ginen. Goiz osoa patinatzen eman genuen bertako irakasleen laguntzaz. Horretaz gain, 1. Zenbat jokalarik hartzen dute parte talde bakoi6. Jokalarien artean, zenbat aldaketa egin daiteztzean? ke? a) sei b) zortzi d) hamar a) hiru b) lau d) nahi diren guztiak
4. Txartelarik erabiltzen al da jokalarien faltak zigortzeko? a) bai b) ez 5. Entrenatzaileak zenbat aldiz eten dezake partidua? a) bi aldiz b) hiru aldiz d) lau aldiz
8. Zer materiala behar da diskoa egiteko? a) kautxoa b) egurra d) burnia 9. Zenbat epaile daude partida batean? a) bat b) bi d) hiru
6.d 7.a 8.a 9.d
3. Zenbat minutu jokatzen dituzte zati bakoitzean? a) hogei b) hogeita hamar d) berrogei
7. Erabiltzen duten diskoak, zenbat gramo pisatzen du? a) 180 b) 200 d) 250
Erantzunak: 1.a 2.b 3.a 4.b 5.b
2. Zenbat zatitan dago banaturik partidu osoa? a) bi b) hiru d) lau
Bikiak baina ezberdinak
MAJERAKO
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
KONDARRAK
Lehiaketa
19
Zuk ere har ezazu parte Lehen Errezeta Lehiaketan
B
ai, hala da. Errezeta lehiaketa antolatzea otu zaigu. Badakigu asko direla sukaldari sena dutenak. Zuen gustuko postreak, hamaiketakoak, platerak... ezagutu nahi ditugu. Baldintza bakarra jarri dugu: bertako nekazal produkturen bat erabiltzea. Errezeta aurkezteagatik bakarrik sari bat jasoko duzu. Eta lehiaketa irabazleak, berriz, saski eder bat.
LEHEN ERREZETA LEHIAKETA Usurbildar guztiei irekita dago lehiaketa. Errezeta bakarra aurkez daiteke. Argi idatzi osagaien zerrenda, errezetaren prozedura , izen-abizenak eta telefonoa. Epea: Otsailak 14-maiatzak 4. Noaua!ko bulegora ekarri zure errezeta. Osagaiak aukeran: piperrak, eztia, sagardoa, esnea, barazkiak, okela, fruituak... bertako baserrietako ekoizpena.
Sariak: errezeta aurkezteagatik, ezti zein piper poto bana. Irabazleak saski eder bat jasoko du (100 euro Beraz, badakizu. Papera eta harkatza ingurukoa)
hartu eta ekin lanari. Laster jakinaraziko Oharra: Noaua! aldizkariak errezetak argitaratzeko dugun epaimahai batek izendatuko du eskubidea izango du. sari nagusiaren irabazlea. San Ixidro eguSukalderako duzun Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea, udal ahalmena erakusteko unea nean plazaratuko dugu izena. Animo, nekazaritza batzordearen laguntzarekin. iritsi da. Animo! erraza da eta!
20
I N F O R M A Z I O P R A K T I KO A Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Eusko Tren-en neguko tren ordutegia Donostia Usurbil Zarautz 05.47* 06.17* 06.47* 07.17 07.47 08.17* 08.47 09.47 10.47 11.47 12.17* 12.47 13.17* 13.47 14.17* 14.47 15.17* 15.47 16.17* 16.47 17.17* 17.47 18.17* 18.47 19.17* 19.47 20.17* 20.47 21.47
06.03* 06.33* 07.03* 07.33 08.03 08.33* 09.03 10.03 11.03 12.03 12.33* 13.03 13.33* 14.03 14.33* 15.03 15.33* 16.03 16.33* 17.03 17.33* 18.03 18.33* 19.03 19.33* 20.03 20.33* 21.03 22.03
06.20* 06.50* 07.20* 07.50 08.20 08.50* 09.20 10.20 11.20 12.20 12.50* 13.20 13.50* 14.20 14.50* 15.20 15.50* 16.20 16.50* 17.20 17.50* 18.20 18.50* 19.20 19.50* 20.20 20.50* 21.20 22.20
* Astegunetan bakarrik
Goardiako farmaziak
Zarautz Usurbil Donostia 06.08* 06.38* 07.08* 07.38* 08.08 08.38* 09.08 10.08 11.08 12.08 12.38* 13.08 13.38* 14.08 14.38* 15.08 15.38* 16.08 16.38* 17.08 17.38* 18.08 18.38* 19.08 19.38* 20.08 20.38* 21.08 22.08 22.38
06.24* 06.54* 07.24* 07.54* 08.24 08.54* 09.24 10.24 11.24 12.24 12.54* 13.24 13.54* 14.24 14.54* 15.24 15.54* 16.24 16.54* 17.24 17.54* 18.24 18.54* 19.24 19.54* 20.24 20.54* 21.24 22.24 22.54
06.39* 07.09* 07.39* 08.09* 08.39 09.09* 09.39 10.39 11.39 12.39 13.09* 13.39 14.09* 14.39 15.09* 15.39 16.09* 16.39 17.09* 17.39 18.09* 18.39 19.09* 19.39 20.09* 20.39 21.09* 21.39 22.39 23.09
* Astegunetan bakarrik
Martxoak 14, ostirala
G: Chucla,Kardaberaz 48, Hernani
E/G: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte
Martxoak 23, igandea
Martxoak 15, larunbata
E: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte..
E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte
G: Chucla,Kardaberaz 48, Hernani
G: Aizpuru, Latxunbe berri, 11 Hernani
Martxoak 24, astelehena
Martxoak 16, igandea
E: Urbistondo, San Frantzisko, 1 Lasarte
E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte
G: Iturralde, Poligono trece, 9, Usurbil
G: Aizpuru, Latxunbe berri, 11 Hernani
Martxoak 25, asteartea
Martxoak 17, astelehena
E: Orue, Jaizkibel plaza, 2 Lasarte
E/G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte.
G: OA, Poligono 1, Usurbil
G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte.
Martxoak 26, asteazkena
Martxoak 18, asteartea
E/G: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte.
E: Urbistondo, San Frantzisko, 1 Lasarte
G: Tanco, Idiazabal, 39 Urnieta
Martxoak 19, asteazkena
Martxoak 27, osteguna
E/G: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte..
E/G: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte
Martxoak 20, osteguna
Martxoak 28, ostirala
E/G: Acha-Orbea Hipodromoa 6, Lasarte
E: Gil, Kale Nagusia, 24 Lasarte.
Martxoak 21, ostirala
G: Gomez, Kale Nagusia 14, Hernani
E/G: Urbistondo, San Frantzisko, 1 Lasarte G: Zatarain Arteta kalea, z/g Andoain Martxoak 22, larunbata
Eusko Tren-en neguko autobus ordutegia Donostia
07.40 08.00 08.00 08.40 09.00 09.00 09.40 10.00 10.40 11.00 11.40 12.00 12.00 12.40 13.00 13.00 13.40 14.00 14.00 14.40 15.00 15.00 15.40 16.00 16.40 17.00 17.40 18.00 18.00 18.40 19.00 19.00 19.40 20.00 20.00 21.00 21.00 22.15 22.00 22.30 00:00 02:00 04.00 06.00
Urbil
08.25 09.20 09.25 10.25 11.25 12.20 12.25 13.20 13.25 14.20 14.25 15.20 15.25 16.25 17.25 18.20 18.25 19.20 19.25 20.20 20.25 21.20 21.25 22.35 22.25 22.55
**Aiaraino
Usurbil Zarautz
08.05 08.25** 08.35 09.05 09.30 09.35 10.05 10.35 11.05 11.35 12.05 12.25** 12.35 13.05 13.30 13.35 14.05 14.30** 14.35 15.05 15.30 15.35 16.05 16.35 17.05 17.35 18.05 18.30 18.35 19.05 19.25** 19.35 20.05 20.30 20.35 21.25 21.35 22.45 22.35 23.05 00.25 02.25 04.25 06.25
08.25 08.55 09.25 09.55 10.25 10.55 11.25 11.55 12.25 12.55 13.25 13.55 # 14.25 14.55 15.25 15.55 16.25 16.55 17.25 17.55 18.25 18.55 19.25 19.55 20.25 20.55# 21.45 21.55 23.05 22.55 23.25 00.45 02.45 04.45 06.45
# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara
Zarautz Usurbil
06.45 06.45 07.15 07.45 07.45 08.15 08.45 08.45
07.05 07.05 07.35 08.05 08.05 08.35 09.05 09.05 09.30 09.45 10.05 09.45** 10.05 10.30 10.45 11.05 10.45 11.05 11.45 12.05 11.45 12.05 12.45 13.05 12.45 13.05 13.30 13.45 14.05 13.45 14.05 14.30 14.45 15.05 14.45 15.05 15.30 15.45 16.05 15.45 16.05 16.30 16.45 17.05 16.45 17.05 17.45 18.05 17.45 18.05 18.45 19.05 18.45 19.05 19.30 19.45 20.05 19.45 20.05 20.45 21.05 21.15 21.35 21.45 22.05 23.15 23.35 01.15 01.35 03.15 03.35 05.15 05.35 *Aiatik dator Soilik larunbata gauez
E: De Miguel, Nagusia 32. Lasarte.
Urbil Donostia
07.10 08.15 09.15 09.35 10.15 10.35 11.15 12.15 13.15 13.35 14.15 14.35 15.15 15.35 16.15 16.35 17.15 18.15 19.15 19.35 20.15 21.15 21.40 22.15
07.30 07.30 08.00 08.30 08.40 09.00 09.30 09.40 10.00 10.30 10.40 11.00 11.30 11.40 12.30 12.40 13.30 13.40 13.55* 14.30 14.40 15.00 15.30 15.40 15.55* 16.30 16.40 17.00 17.30 17.40 18.30 18.40 19.30 19.40 20.00 20.30 20.40 21.40 22.00 22.40 00.00 02.00 04.00 06.00
Asteburutan Larunbat lanegunetan
Zubieta-Donostia TST autobusak ASTEGUNETAN Zubieta-Donostia 7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)
Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45 LARUNBATETAN Zubieta-Donostia 8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T) JAI EGUNETAN Zubieta-Donostia 11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T) Donostia-Zubieta (Gipuzkoa plazatik) 11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T) * Eskola egunetan T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.
Datorren Noaua! Martxoa As.
3 10 17 24 31
Ar.
4 11 18 25
Az.
5 12 19 26
Os.
6 13 20 27
Hurrengo alea
Ost.
La.
Ig.
7 14 21 28
1 8 15 22 29
2 9 16 23 30
E: egunez. G: gauez (21:00etatik 09:00etara). E/G: Egunez eta gauez
Bai esan? • Udala ............................................... 37 19 51 • Udaltzaingoa ........................... 36 11 12 • Obrak eta Zerbitzuak ..... 37 01 48 • Anbulategia............................... 36 20 13 • Udarregi ikastola ................. 36 12 16 • Udarregi (Kalezar) ............. 36 45 00 • Agerialde ikastetxea .......... 36 38 95 • Oiardo kiroldegia ............... 37 24 98 • Zumarte ...................................... 37 15 94 • Etumeta ...................................... 37 20 01 • Taxi geltokia............................. 36 21 78 • D.Y.A. ............................................. 46 46 22 • Ertzantza................................................... 112 • Suhiltzaileak.......................................... 112 • Larrialdiak .............................................. 112 • Anbulantziak ........................................ 112 • Gure Pakea ................................ 37 32 28 • Gure Elkartea.......................... 37 17 51 • Arrate egoitza.......................... 36 63 40 • Eusko Tren ................................ 47 09 76 • Noaua! aldizkaria ................ 36 03 21 • Bake epaitegia ........................ 37 23 36 • Oa farmazia .............................. 37 60 76 • Iturralde farmazia............... 36 33 95 • Zubietako Batzarra ........... 37 20 77 • Argindarra (Iberduero) . 47 09 76
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
GAZI GOZO GEZA
21
Txerrimunik ordainetan
Oharrak ETXEBIZITZA
495.
- Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua erosiko nuke. 943 364469. - Baju edo ganbara bat erosiko nuke. Deitu iluntzean. 943 36 02 13. - Alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Urgentea da. Telf: 943 366 759. - Konpartitutako pisu baten bila nabil alokatzeko. Deitu 5:30etatik aurrera. 637 193 100. - Pisu bat saltzen dut. Munalurra 4, 4 A. Telefonoa: 943 37 10 44.
SALEROSKETAK / GARAJEAK - Motoak sartzeko lokala alokatzen da. Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583. - Garaje itxia salgai Etxealdian. 943 373185. - Txaramuton 30 m2-ko garaje itxia. Deitu 666 646 847 zenbakira. - Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier. - Galtzaragainan 200 eta 300 m2-ko bi bi lokal alokairuan. Interesatuak juntako kideengana jo. - Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77. - Garaje itxiak saltzen ditut, Kale Nagusian. 30 m, 18.000 euro. 15 m, 7.800 euro. 26 m, 9.000 euro. Telefonoa: 656 759 583.
LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Pertsona bat eskaintzen da haurrak zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen). - Umeak zainduko nituzke, arratsaldez bi orduz. Tf: 647 220 966 (Mari Karmen). - Lan bila nabil eta etxeko-lanak egingo nituzke, gauez edo egunez. 620 646 769. - Taberna batean egingo nuke lan edo antzeko zerbaitetan, Deitu hona: 652 757
Lan-eskaintzak - Kamarera bat behar dugu asteburuetan lan egiteko. Telefono zenbakia: 943 36 33 58. - Udarregi ikastolan ikasturte berrirako kirol begiraleak behar dira. Telelefonoak: 943 361 216/ 943 370 645.
Zorionak Christian! 10 urte egingo ditu martxoaren 11n. Etxekoen partez, ondo pasa eta muxu asko!
- Tabernari bat behar dugu. Interesatuak deitu telefono hauetara: 943 360 217 - 649 211 665. - Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Interesaturik bazaude, deitu 943 36 00 80 telefonora.
BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Argazki kamara bat dut salgai: Pentax MZ 50. Objetiboa 1:4-5.6 35 mm-80mm. Instrukzio liburua. Eramateko boltsa. Zozketan saritua. 625 70 51 14 (arratsgauetan). - Volswagen Santana bat saltzen dut. Telefonoa: 670 987 921 (Jon). - 8 urteko mutil koxkor baten txamarra galdu da, Reebok markakoa. Inork aurkitzen badu deitu, 943 36 06 43 telefonora.
Zorionak Eneko! Martxoaren 13an bost urte bete zenituelako, muxu pila bat etxeko guztien partez. Segi halako bizkor!
- Scooter bat saltzen da, 125cc. Interesatuak deitu 607 23 32 55 telefono zenbakira. - Vespa bat salgai, 200-TX markakoa. Telefonoa: 943 37 03 89.
HILDAKOAK
- Kotxe bat salgai, SS-AP. Elbarrituentzat egokitua. Garajean zaindutakoa. 943 36 43 10 (gauez deitu).
- Maria Zuloaga Sarasola 2003-III-7. Usurbil.
- Aixam autoa salgai (ez du gida-baimenik behar). 943 55 08 47.
- Maria del Coro Arizmendi Ayestaran 2003-III-7. Usurbil (sendategia).
- Usurbilgo frontoian egurrezko patinete txiki bat galdu da. Aurkitzen duenak mesedez kiroldegiko tabernan utzi edo deitu dezala 943 366 953 telefonora. - Ford Transit salgai. 5 urte ditu. Prezio onean utziko nuke. 656 759 583. - Trial bizikleta bat dago salgai. Monty XDRYA. Interesatuak deitu 943 37 26 46.
San Esteban kalea, 8
Txerrimunik ordainetan - Oharrak, doaneko zerbitzuak dira. Noaua! Kultur Elkartea - Borda Berri, 3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil noaua.k.e@euskalnet.net
Kafe berezia!
Telf: 943 36 27 70
Zubiaurrenea, 3
22
INGO
AL DEU?
Noaua! - 2003ko martxoaren 14a
Agenda MARTXOAK 18 - asteartea
- Udako kanpaldira joateko aurrez izena eman behar da. Kanpaldia 12-16 urte arteko gazteei zuzendua dago. Izena emateko, apaiz-etxeko lokalean, 19:00etatik aurrera. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
MARTXOAK 19 - asteazkena
- Korrika Batzordearen bilera. 19:30etan Etumeta euskaltegian. - Babarrun ekoizleekin bilera. 20:00etan Txaramuntoko egoitzan. Antolatzailea: Tolosako Babarrun Elkartea.
Literaturaren txokoa
Unai Elorriagaren berriena zain dugu, “Van‚t Hoffen ilea” Liburu batek aldatu egin dezake idazle baten bizitza. Edo sari batek, hobeto esanda. Izan ere, inor gutxik ezagutzen zuen Unai Elorriaga 2001eko udaberrian bere lehen eleberria kaleratu zuenean, orain hain ospetsu bihurtu den SPrako tranbia hain zuzen. 2002ko udazkenean, berriz, Espainiako Narratiba Sari nazionala eman ziotela jakin zenez geroztik, biderkatu egin dira salmentak, jo eta jo dabil bere etxeko telefonoa, alde guztietatik eskatzen dizkiote hitzaldiak eta artikuluak, liburu hura ere hainbat hizkuntzatara itzultzeko bidean da. Panorama ederra, idazteko lasaitasuna eta patxada behar dituen sortzaile batentzat! Eskerrak ordurako amaiturik
zuen bere bigarren nobela, idazle gazteentzako Igartza bekaren laguntzarekin idatzia: CAF enpresak, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten sariketa honek Elorriagaren proiektua saritu baitzuen 2001ean. Bere estilo bereziaz idatzi du Elorriagak bigarren eleberria: gauzak hitz erdika esanez, elipsien bidez sujerituz, testuan eztanda txikiak eta txinparta etengabeak bilatuz. Istorio xelebre guztion atzean, ordea, gizatasunaren taupada beroa nagusitzen da, begi pikaro batekin aldi berean irri eta keinu egiten diguna. Izenburua: Van't Hoffen ilea Egilea: Unai Elorriaga Orriak: 222 Salneurria: 14,30 euro.
Egin kontu
Ziortzakoak jada udan pentsatzen MARTXOAK 21/23
- Sagarrondotik 2003 festa Hernanin. Babesleak: Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalak.
Ziortza Gazte Elkartea jarri da dagoeneko udari begira lanean. Lehengo urtean, arrazoi ezberdinak medio, ez zuten kanpaldirik antolatu. Aurten, berriz, indarberriturik eta gogoz datozela diote igorri diguten ohartxoan: “Usurbilgo gazte askok bizi izan dugun esperientzia da kanpaldia. Gaur egungo gazteek ere, nahi izanez gero, baduzue aukera hori. Hala eta guztiz ere, ez ahaztu, 12-16 urte arteko gazteei
eskainita dagoela kanpaldia. Aurten, ordea, aurreinskripzio bat egitea pentsatu dugu, kanpaldian izango garen gazte kopurua gutxi-gora behera ikusteko. Aurreinskripzio fitxa hori betetzeko apaiz-etxeko gure lokalean aurkituko gaituzue martxoaren 18an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Bertan ikusiko garelakoan agurtzen gara. Ziortza Gazte Elkartea”.
Txotxetik sagardoa jarraitu usadioa!