H
A
M
A
2002ko uztailaren 19a VII.urtea
B
O
S
K
A
R
!! I
A
Usurbil, 140. zenbakia
Euskararen plan estrategikoa definituko du azterketa soziolinguistikoak
az i ozo eza
Usurbil 140.zk. Noaua!
2002ko uztailaren 19a
Txerrimunik ordainetan Zorionak Eider! Uztailaren 16an zure lehen urtebetzea ospatu zenuelako. Muxu haundi bat zure aiton-amon eta osabaren partez.
Zorionak Maialen! Uztailaren 10ean 10 urte bete zenituen. Gure etxeko printxesa ere aurrea doa. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez!
Jaiotzak
Zorionak Ana eta Joxemai!
Zorionak hirukote! Uztailean belarriak bero daude gurean. Amatxorenak 6an, aitarenak 7an eta Hairarenak 15ean. Zorionak elkarri!
Uztailaren 31ean zilarezteiak betetzen dituzte. Zorionak etxekoen partez eta ondo pasa!
Zorionak Maier, Jexux, Ainhoa eta Eneida! Jexuxek eta Maierrek urtebetetze eguna ospatuko dute 23an, Eneidak 28an eta Ainhoak abuztuaren 6an. Zorionak guztioi etxekoen partez eta ondo pasa!
Zorionak Saioa Erro! Uztailaren 12an urteak egin zituen. Ama eta anaien partez, zorionak eta ondo pasa!
Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako, ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkide direnek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri beharrekoa, testua eta argazkia. Hurrengo alea: uztailak 26. Ekartzeko azken eguna: uztailak 19.
Udane Valin Salaberria
Unai Lizarza Aritzeta
Baruk Cerrato Zumeta
Kalezar
Arsuaga kalea
Bizkarra kalea
2002-VI-19
ai, esan
• Udala • Udaltzaingoa • Obrak eta Zerbitzuak • Anbulategia • Udarregi ikastola • Udarregi (Kalezar) • Agerialde ikastetxea • Oiardo kiroldegia • Zumarte • Etumeta • Taxi geltokia • D.Y.A. • Ertzantza • Suhiltzaileak • Larrialdiak • Anbulantziak • Posta Kutxa • Gure Pakea • Gure Elkartea • Arrate egoitza • Eusko Tren • Noaua! aldizkaria • Bake epaitegia • Oa farmazia • Iturralde farmazia • Zubietako Herri Batzarra • Argindarra (Iberduero)
37 19 51 36 11 12 37 01 48 36 20 13 36 12 16 36 45 00 36 38 95 37 24 98 37 15 94 37 20 01 36 21 78 46 46 22 112 112 112 112 36 28 49 37 32 28 37 17 51 36 63 40 47 09 76 36 03 21 37 23 36 36 12 17 36 33 95 37 20 77 47 09 76
2002-VI-26
2002-VI-22
Astel.
uztaila
Astear. Asteaz. Osteg.
1 2 8 9 15 16 22 23 29 30
3 10 17 24 31
4 11 18 25
Ostira.
5 12 19 26
Larun.
6 13 20 27
Igand.
7 14 21 28
Hurrengo alea
Udaltzaingoaren ordutegia Astegunetan 6.00/22.00
Asteburu eta jaiegunetan 7.00/22.00
Gainontzeko orduak telefonoz. Atea itxita aurkitzen baduzu deitu telefono honetara 943-361112
3
Alba, Juan Manuel Garcia Alvarado 2002-VI-30 Munalurra
Kexaren bat baduzu, kritikaren bat eskuartean badabilkizu edo eta herriko zerbaitetaz hitz egin nahi baduzu guk ikamikan toki bat egingo dizuegu. Eskutitzak izengoiti batekin sinatu daitezke, baina Noaua!n argitara emateko guk zuen izen-abizenak jakitea ezinbestekoa da. Testuak 2000 karaktere baino gutxiago izan beharko ditu. Eskutitz horiek Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eraman edo postaz bidali besterik ez duzue egin behar. Noaua! aldizkaria Bordaberri, 3 Usurbil noaua.k.e@euskalnet.net
Noaua! 140.zk. Usurbil
2002ko uztailaren 19a
4
H
A
M
A
B
O
S
K
A
R
!! I
Argitaratzailea
er irizten?
A
Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria:
http://www.jalgi.com/topagunea/noaua
Kazetarien koordinatzailea Imanol Ubeda
Kazetariak Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea Eneko Harreguy
Kolaboratzaileak Ines Kamino, I単aki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Mu単oz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, I単aki Agirresarobe, Alex Udabe eta Mari Angeles Arruti. Bazkidetza Aitziber Aranberri
Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika Pili Lizaso eta Oskar Angulo
Banaketa Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria I単aki Salsamendi Tirada: 2.600 ale
Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818
Inprimategia: Antza
Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.
Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan
AZALA:
Uda Jolas-eko haurrak dira azalean jaso ditugunak
B
Aske izateko grina ezin da ilegalizatu
Arantxa Manterola Batasunako kidea
adira hilabeteak onartu berria den Alderdien Legea gora eta behera dabilkigula. Hainbeste hitz egin da honetaz, jende askok gai zaharkitutzat ere har dezakeela. Horri heldu nahi diot hain zuzen ere. Komunikabideak (edo inkomunikabideak?) horren boteretsu diren gizarte honetan, eginkizun estrategikoa jokatzen dute jendearen pentsaera moldatzeko orduan. Kasu honetan ere horrela dihardute gehienak. Mezu jakin batzuk etengabe errepikatuz, gure burmuinetan sartzen digute beren egia konturatu gabe. Ez da, noski, gaiak garrantzia ez duenik. Justu kontrakoa. Alderdi bat legez kanpo uzteak izan dezakeen eragina ikusteke dago. Eta ez naiz ari Batasunaz bakarrik. Gaur gu baina bihar beste alderdiren bat izan daiteke eta etzi ikastolaren alde egiten duen elkarteren bat edo euskara erabiltzeko eskubidea eskatzen duen edonor.
Kontua ez da ETAren bortizkeriarekin amaitzea, herri baten, Euskal Herriaren proiektuarekin amaitzea baizik. Ideia hori, egitasmo hori da suntsitu nahi dutena. Hor baitatza gakoa. Eta, nola ez, hasteko, proiektu horren alde sutsuki, emankortasunez blai eta sufrimendu askori aurre eginez, Euskal Herriko gizartearen zati dinamikoenetakoa suntsitu behar dute. Legea moldatu edo nahi duten bezala interpre-
tatu (Garzon eta konpainiak ohituta gauzkate) eta Espainiako zein Frantziako superdemokraziak garaile izango dira.
Baina horretarako iritzi publikoa deritzona prestatu behar dute. Estatuan behar bada errazago egingo zaie baina hemen zailtasun batzuekin topo egin dute. Horretarako, ordea, beste arma dute: jendea gaiarekin nazka-nazka egitea, errepikatze joko horrekin neurri hori hartzen dutenerako gauza normala, espero zena izatea eta gizartearen erreakzioa indargabetzea.
Lege hau aplikatuko dute, beste batzuk lehen ere aplikatu dituzten bezala; bitarteko eta dirurik gabe utziko gaituzte. Kideak atxilotu eta kriminalizatuko dituzte. Esparru politikotik eta instituzioetan baztertzen saiatuko dira omen abertzale diren hainbat alderdiekin elkar hartuta. Baina hau guztia ez da berria. Aurrera egiteko grina ez galtzea da inportanteena. Siglak ilegalizatuko dituzte baina inongo menpekotasunik gabe, burujabe izateko borondate irmoa, ez. Herri honek aspaldi ikasi zuen bide bat mozten diotenean, beste bide-zidorra hartzen. Hori bai, norabidea galdu gabe: Euskal Herri burujabe eta batua eta ez berriro ere Estatuei loturik mantenduko gaituen itunik. Beraz, gure egongelako sofaren zuloan hondoratu gabe, etsipenari lekurik ez.
Euskal presoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria
Euskal Herrira!
Imanol Zarautz, Troia: “Parrandako bertsolariak gara gu�
M
ila saltsatan ikusiko duzue Imanol Zarautz, Troia, gaztea. Hala ere, XXVI. Santixabel Bertsopaper lehiaketara aurkezteko denbora hartu zuen. Eta ahaleginak bere fruituak eman ditu. Dena den, hau ez da lehen saiakera. Aurretik lautan eman baitzuen izena. Bigarren eta hirugarren postuak ezagunak zituen. Aurten txapela berarentzat izan da eta urduri baina gustura jaso zuen albistea. Sorpresa izan al zen, espero al zenuen? Ez nuen espero, egia esan. Azken egunean nolabait bukatu nituen. Eta entregatu. Saiatu nintzen zerbait txukuna egiten. Bezperan esan zidatenean “aurreko bitan hago!� orduan hasi nintzen txapelan pentsatzen.
Urduri zeunden taula gainean, ezta? Sari banaketa baino lehen banekien hortxe nengoela, lehena ez banaiz bigarrena izango nintzela. Urduri samar nengoen eta aurretik garagardo batzuk edanda joan nintzen, badaezpada. Bestela ez nuke korajerik hara igotzeko. Nik ez nuela kantatuko esan nien, normalean lehenak abestu izan du, baina antolatzaileek lehen biek abestu behar zutela esan zidaten.
RAMON BARCENILLA
Urduri nengoen. Ez naiz plaza gizona, saltsa guztietan ibiliko naiz baina gero jende askoren aurreran azaltzea beste gauza bat da. Nik ez nuen batere ondo pasa. Abesten nahiko larri ibili nintzen. Denak buruz nezkizkien baina ezin nuen kantatu, irakurri egin behar izan nuen. Egoerak gainditzen zaitu, ezta. Beste batzuk gaindituko dute baina ni blokeatuta geratu nintzen.
Txapela ondo gordeko duzu. Kostatu zait, horregatik hau ondo gordeko dut. Nire helburua bete dudala esan dezaket.
Bertsotarako joera txikitatik al duzu edo nondik datorkizu? Gu parrandako bertsolariak gara, motel. Afalostean hasten gara bertsotan. Kermanek eta Tolak animatuta bertso eskolan hasi nintzen. Baina batik bat astean behin lagunekin bildu, afaritxo bat egin eta denbora pasatzeko. Batzuk asko ibiltzen dira, Xabier Sukia eta konpainia. Horien artean jarri eta tarteka aritzen gara, baina inongo pretensiorik gabe. Bertsozalea betidanik. Bertso eskolan ere ibili naiz, baina aurten nahiko utzia izan dut. Hala ere, beti
. Pikor- pintura eta
gotele lanak . Papereztatze-lanak . Pintura-lanak oro har
Aristitxo, 8-5.a 20170 USURBIL MOBILA: 629 46 09 66
Euskal presoak etxera!
Troiak pozik jaso zuen Santixabel Bertso-paper Lehiaketako txapela.
giro horretan mugitu naiz.
Gaia sakona aukeratu dut eta erraza, era berean. Leku askotatik heltzea dago. Gaia erabiliz jendearengana iritsi nahi nuen. Soka dantzan ere atera zinen, zer gertatu zitzaizuen alpargatekin?
Aurretik ere atera nintzen, duela lau bat urte pilotariekin. Bezperan gaupasan ginela erosi genituen. Galtzerdiekin probatu genituen dendan baina gero plazara alpargatarik gabe atera ginen. Udaberenak airean atera ziren, nik ere arazoak izan nituen baina nik disimulatu ahal izan nuen.
5
2002ko uztailaren 19a
lkarrizketa
Usurbil 140.zk. Noaua!
2002ko uztailaren 19a
6
Noaua! 140.zk. Usurbil
ale
SANTUENEA
Auzoko “obrak” eta festak
H
eldu da udara. Heldu da beroa (beno, teorian). Heldu dira festak. Heldu dira gau pozgarriak eta goiz tristeak, baina beti bezala disfrutatzen saiatuko gara. Santixabeletakoak jadanik pasa dira (tartean Santuenean eginiko piragua saioa) eta beti bezala giro ezin hobea aurkitu dugu herrian. Gurea udarako azken hilabetean izango da. Horregatik indar pixka bat gorde egin beharko dugu, udara luzea da eta... Aurten ere Ibai Ondo elkarteak antolatuko ditu gure auzoko festak. Egia esan, azken aldi honetan beraiek ari dira antolatzen festak eta egun bat izan arren ederki asko presta-
tzen dute. Esan behar da Santueneako jende asko ez dugula gauza handirik behar ondo pasatzeko. Bestalde, eta gaiaz aldatuz, Santuenean segitzen dute oraindik “obra”rekin.
Azken bolada honetan egin dituen euri jasen ondorioz uztak ondatzen ari dira; porru, tomate, azenario edo letxu landareak, besteak beste, galtzeko arriskuan daude. Aurtengo uztak ur gehiegia eta eguraldi sargoriaren ondorioz kalteak jasaten ari dira, baratzetan bertan egosten ari baitira barazki
Agur.
Eider Jauregi
Uda tristea
agoeneko uztaila amaierara hurbildu gara eta eguzkiaren arrastorik ez da inon ageri. Kalean bizi zaretenok hondartzara joateko aukerarik ez duzuela eta, kexu zarete, baina ez zarete bakarrak. Izan ere, baserrian bizi garenok badugu kexatzeko arrazoirik ere. Nahiz eta, bestelakoak izan.
Beno, ondo pasa udara eta udazkenean ikusiko gara.
Orain zubiaren ondoan gasarentzako “txabola” moduko bat bat egiten ari dira. Denok pentsatzen dugu azkenengo pausuak izango direla hauek. Aspaldi aspertuta gaude hainbeste “obra”rekin eta lasaitasuna nahi dugu gure auzoan.
URDAIAGA
D
Alfontso Vidal
guztiak.
Baserri gehienetan belar bolak egiten dituzten arren, oraindik ere badira gure auzoan meta belarrak egiten dituztenak, baina hauek egiteko ere arazoak dituzte. Uda honetako eguraldi kaxkarra dela eta, belarrak ondu ezina etorri da eta udan jasotzen ez dena, neguan faltan izaten da.
Baserritarrak eguraldigizon guztiekin haserre. Izan ere, eguraldi txarra egingo duela esan eta esan ari baitira. Sasoi honetarako baserritarrek diotenez, belar lanak aurreratuta edo dagoeneko amaituta egon
beharko zuten, baina aurten beste urteetan ez bezala, oraindik hastear daude. Kezka da nagusi. Lanak amaitu nahi eta ezin. Ea ba eguzkiak irten eta sartzeko biderik aurkitu gabe irauten duen gure artean, irteten bada, bederen!
Usurbil 140.zk. Noaua!
KALEZAR
San Roke eguna buelta-bueltan
S
an Joanak pasatu ziren, bai ondo pasatu, gainera. Hala, jaiekin auzoan daukagun hitzordu garrantzitsuena bete dugu, beste behin ere, kalezartarrok; baita herriko beste askok ere, hemengo jaiak askok baiti-
tuzte maiteak.
Horiekin ez da, bukatzen, ordea, Kalezarko festa plana, San Roke eguna ere hortxe baitugu buelta-bueltan.
Abuztuaren 15erako jaitxoa prestatzen hasiak dira dagoeneko auzoko gazteak eta, oraindik ziurra ez bada ere, lehengo urteko tankerako egunpasa antolatzekoak dira, meza eta bazkari herrikoiarekin. Aste honetan
ATXEGALDE
Besteak gozatuz, gureak gogoan
U
rte sasoi honek bere-bereak ditu eguraldi ona eta festa usaina edo kiratsa, jai egitarauaren eguna eta orduaren arabera. Eguraldi onarena ez da beti betetzen baina, bestea, huts handirik gabe bete ohi dugu. Eta, urtero-urtero, festa garaia iristearekin bat, atxegaldetarrok malenkoniatsu jartzen gara, ÂŤgogoratzen gure festetaz?Âť, eta beste txoko bateko festak gozatzen ditugun bitartean gureekin gogoratzen gara. Halako trantze batean, gure lehenengo gaupasarekin gogoratu ginen kuadrilako batzuk lehengo batean. Arratsaldean jo ta su aritu ginen jolasean, hamabi edo hamahiru urte izango genituen. Altxorraren bila
jolasa ondo gogoan dut, hor ibiltzen ginen gora eta behera eskatzen ziguten guztia plazara biltzen, txakur bat eta guzti. Gero lokotxa jokoan ere aritu ginen, neskak mutilen aurka eta berdinketarekin amaitu genuen saioa. Auzoko aiten arabera mutilak izan ziren garaile baina ama kuadrilak ez zuen epai hori onartu eta nesken alde azaldu zen; ika-mika txikiaren ondoren, berdinketarekin amaitu zen saioa eta guztiontzat izan zen saria. Hala hobe. Eta gauean erromeria. Gogoan dut Haritza taldea aritu zela plazan. Izugarrizko ÂŤpelmadaÂť eman eta gero goizaldeko txokolatadan geratzeko baimena eman ziguten gurasoek, nahiz eta guztiok hala
Aintzane Aizpurua
hastekoak ziren antolatzeko bilerak. Parte hartu nahi duena, beraz, garaiz dabil oraindik.
Beste kontu bati helduta, eskerrak eman beharrean nago. Aurrekoan eskean etorri nintzen txoko honetara eta eskatzea ondo dago, baita emandakoa eskertzea ere. Batetik, faltan somatzen genuen kristala birziklatzeko ontzia jarri dutela esan beharra dut. Honez gain, papera birziklatzeko ontzia ere txukunago dago azkenaldian, ez daude paperak eta kartoiak ontzitik kanpo. Agian ez da eskatutakoa bete eta kasualitate hutsa baino ez da izan. Hala bada ere, pozgarria da.
Amagoia Mujika
guztiok ohea plazatik oso gertu genuen, ez ziren 50 metro izango baten eta bestearen artean. Txokolatada aurreko bi orduak mahai gainean lo eman genituen eta zaharxeagoek etxera joateko eta joateko esaten ziguten arren, guk ezetz. Hainbeste kostatako lizentzia aprobetxatu beharra zegoen. Eta, azkenean, iritsi zen txokolatea hartzeko garaia. Seguru inoiz ez dugula hain gustura hartu goizaldeko txokolatea. Eta hartutakoaren markak dotore aho izkinetan eta sudurrean hartuta, poz-pozik ohera. Lehengo hartatik batzubatzuk eginak garen arren, inoiz ez gara oheratu halako asetasunarekin.
2002ko uztailaren 19a
ejiran
7
2002ko uztailaren 19a
8
Noaua! 140.zk. Usurbil
ale
TXOKOALDE
Piperrak ez dira garaiz heldu
A
zkenaldi honetan denok zerura begira gabiltza eguzkia noiz aterako den zain eta eguraldia dugu berriketarako iturri. A ze udara kaxkarra egiten ari duen. Horrelakorik ezagutu ahal da! Gehienok kexu gara, bai hondartzara joango litzakena, bai pasiatzen ibiltzen dena, bai haurrekin ibili behar duenak eta batez ere baserritarrak. Aurten dena oso atzeratuta dator: piperrak, patatak, tomateak, eta abar.
kero aspaldian lanean jardun da behar zuten urtero bezala, baino eguraldi petral honegatik piperrak ez dira heldu garaiz eta oraindik ez dago biltzen lanik. Beraz hor daude denak zain, lanean noiz hasiko, ea hemendik aurrera eguzkiak
Gure inguruan gero eta piper gehiago landatzen dela jakina da. Biltzeko gazteak eta azken urtetan batez ere kanpoko etorkinak ibiltzen dira txanpon batzuren truke. Aurten honez-
KALEBERRI
Festa politak izan dira
A
maitu dira festak. Eman beharrekoa eman zen eta badirudi jendea gustura dagoela aurten egin denarekin. Jai Batzordea ere gustura dago aurten egindakoarekin. Ekitaldi guztiak ezin tarte honetan bildu baina aurtengo maskotak aipamen berezia merezi duela uste dut. Jexux Artzeren omenez eginiko txalaparta herritarren gustukoa izan zen. Batzuentzat azken urteotako politena izan da. Jexuxi eskaini zitzaion omenaldia ere hunkigarria izan zen.
Honakoan ere Santixabeletako XXVI. Bertsopaper Lehiaketari buruz ere hitz egin nahi nuke. Aurtengo txapela Imanol Zarautz gaztearentzat izan da.
I単aki Labaka
berotzen hasten den diru premia edukiko dute eta.
Bestalde, aurten San Esteban jaietako jubilatuen bazkaria gure auzoan burutuko da, hain zuzen Saltxipi jatetxean, eguerdiko ordubietan Abuztuaren 3an. Bertara joateko asmoa duenak, giro alaian arratsalde ederra igaro arren, uztailak 27an (larunbata) arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara apuntatu eginbeharko du Erroizpe elkartean (soziedadean). Bazkarira joateko apuntatzeko egun bakarra hau izango da. Prezioa berriz 18 eurokoa. Animatu zaitezte, San Esteban egun konpletoa bizitzeko.
Ines Kamino
Zorionak irabazleari eta horrela segi.
Baina Imanol Zarautz ez zen saritu bakarra izan. Jexux Artzeri eskainitako bertsoekin bigarren geratu baitzen Antton Aranburu. Eta hirugarren saria, aldiz, Xabier Aranburu Xomorro-rentzat izan zen.
Urte osoan Santixabelen zain eta pasa dira. Jada hurrengo urtekoa noiz iritsiko zain gaude. Animo, gero eta gutxiago falta
da eta. Bien bitartean, zubietarrok eta bertara hurbiltzen zaretenok ondo pasa Santiotan. Eta ez ahaztu hementxe direla Sanesteban jaiak.
Usurbil 140.zk. Noaua!
AGINAGA
Ohitura zaharrari eutsiz
J
oan den ekainaren 23an Sanjoan bezperako suarekin ospatu genuen lehengo ohitura zaharra gure auzoan. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, euria nagusi baitzen, baina hala eta guztiz ere sua piztea lortu genuen. Sanjoan bezpera igandea tokatu zenez, ez ginen
ZUBIETA
Maria Anjeles Arruti
jende asko bildu bertan, baina ahal dugun heinean, ohitura zahar honi eutsi nahi diogu.
Denetik izaten dugu bertan; trikitixa, bertsoak,... soinua jotzen Joxe aritzen da -bertsotan ere iaioa dugu, gaineraeta berarekin batera Antonio, Luis, Juanita eta I単aki. Nire laguntza ere izaten dute koplak abesteko.
Eztarri buztitzeko ere izaten dugu; txanpaina, pastelak eta kafea. Eta ezin falta gure Joxek ekartzen dizkigun itxaferoak. Eta ez dira nolanahikoak gaine-
ra, herriko festa nagusietan bezalakoak, alajaina!
Bukatzeko, auzotarrei eskerrak ematea baino ez zait geratzen eta datorren urterako gonbitea luzatzea guztioi.
Olatz De Miguel
Michelingo hodien berrikuntzak hasi dira
G
arai eta gizakiaren baliabideak aldatuz doazela ia ohartu gabe igarotzen zaigu askotan. Duela ez horrenbeste lurraren barneak irekitzea gizaki batenak irekitzea bezain korapilatsua izan zitekeen, eta ondorioz ez hain ugaria. Egun gauzak erabat aldatu egin dira, eta bai bata eta bai bestea eguneroko kontu bilakatu zaizkigu, erabateko normaltasunean eginak; mendiari lurra jatea edo amildegiak betetzeak ez du suposatzen garai bateko esfortzu handi hori. Hori Zubietan azkenaldian nahiko present dugu, izan ere bide zabalketak bukatutzat eman ditzazkegun honetan eta etxe berrien urbanizazioa mar-
txan dagoelarik ( ah! herriarentzat hain garrantzitsua den ur zikinen saneamendua ahaztu gabe) Michelingo hodien berrikuntzarekin hasi zaizkigu, horrek dakarren lur mugimendu guztiarekin.
Hodi hauek bere garaian aurrerakuntza handia suposatu zuten, zeren nahiz eta Zubietan ur falta ez den arazo izan (baserri bakoitzak bere inguruko mendi urak hartzen baitzituen) hodi hauen bitartez gauza asko erraztu zen. Era honetan, baserritarrek hodi hauek beren lurretatik igaro zitezen utzi zuten, bai diru truke edo baita ura hartzeko eskubidearen truke. Urteak igaro dira eta hain beharrezkoa
zen berrikuntza horrekin hasi zaizkigu azkenean.
Artzabaleta inguruan bidea itxita izan dugun arren, eta kamioiak aurrera eta atzera ibiltzeak dakarren enbarazua nabaria izan arren, guztia laister amaitu eta herriaren onerako izango delakoan gaude.
2002ko uztailaren 19a
jiran
9
2002ko uztailaren 19a
10 Noaua! 140. zk. Usurbil
D
Siadecok egingo du Usurbilgo azterketa soziolinguistikoa
uela hilabete batzuk Noaua!n aurreratu genuen bezala, udalak azterketa soziolinguistiko berri bat egingo du. 1984an egin zen azkena eta datu berriak bilatu eta ordutik hona eman den bilakaera nolakoa izan den jakin nahi da. Proposamen ezberdinak jaso ditu udalak baina Siadecorena izan da aukeratutakoa. Gogoan izan 1984ko azterketa ere elkarte berdinak egin zuela. Azterketa hau sei hilabetetan egingo da eta Udalak 25.240 euro bideratuko ditu espreski azterketa hau osatu ahal izateko. 1984an bezalaxe, Siadeco izango da Usurbilgo azterketa soziolinguistikoa egingo duena. Sozio-ekonomi ikerketa elkarte honek hiru betebehar nagusi izango ditu:
1. Gure herrian euskarak eta euskararen normalizazio-prozesuak bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa prozesua abiarazi eta diagnostiko sakon bat osatu. Bide batez, 1984an Siadecok egin zuen azterketarekin alderatu beharko du oraingo ikerketak. Helburu honen baitan, beste zeregin hauek ere bete beharko dira: herri eragileak lokalizatu, herri mailako proiektuak aztertu edota paisaia linguistikoaren errolda egin. 2. Euskararen sustapenerako
P A T R I JATETXEA
ontz
Usurbilgo azterketa soziolinguistikoa egiteko Siadecok sei hilabeteko epea izango du.
plangintza estrategikoa definitzea. Lehentasunak finkatuz eta udaleko nahiz herriko eragile desberdinen jarduerarako proposamen zehatzak proposatuz. 3. Aurreko betebeharrak gauzatzeko, Siadeco elkarteak Udalaren jardunbiderako plangintza egin eta 2002-2006 gestio-plana zehaztu beharko du. Jada martxan den azterketa soziolinguistikoarekin eragile guztiak dinamizatu nahi ditu Siadecok, hala dio behintzat udaletxean aurkeztu eta onartua izan den proposamenak. Era honetan, udal ordezkariak, elkarteetako kideak, herritarrak inplikatu nahi dira.
Arestian aipa bezala, azterketa soziolinguistikoa egiteko
hainbat proposamen jaso ditu Udalak. Azkenean, Siadecori esleitu zaio proiektua. Eta orain lanean jartzeko ordua iritsi denean, abantaila badute. Izan ere, eurak izan ziren duela 18 urteko azterketa soziolinguistikoa egin zutenak.
SEI elkarteak duela gutxi egindako kale neurketen emaitzak ere baliogarri izango zaizkie. Siadecok sei hilabeteko epea izango du azterketa soziolinguistikoa egiteko. Guztira, 25.240 euro jasoko ditu eta azken emaitza funtsezkoa izango da batez ere etorkizunari begira. Orain arteko bilakaeraren berri emango zaigu eta, bide batez, datozen urteetarako lan ildoak zehaztuko dira.
Loreak - Lore landareak
Lore sortak - Koroak
San Esteban Tlf.: 943 36 22 55
Arizeta Kalea,1 Tlf 36 21 64 USURBIL
Usurbil 140.zk. Noaua!
U
dalak dagoeneko onartu du 2002ko 2. kreditu aldaketa. Aurtengo aurrekontuetan aurreikusten ez ziren 17 gastu moten partiden kreditua gehitu da.
Guztira gastuak eta sarrerak 196.379, 84 euro igoko dira. Kreditu aldaketa hau jendaurrean jarriko da.
EUROAK
- Udalaren auditori lanak
6.000,00
- Fototekaren digitalizazioa
6.011,42
- Buztinzuloko labea
- Udarregiren liburu erosketa
- Usurbigo historiaren azterketa - Harane zelaiko proiektua
- Eguneko zentrua ekipatzea
- Alperroburu rotonda proie. - Kalezargo jolas parkea
- Ugarte industr. seinalizazioa
- Hilerri berrirako tresneria
1.803,43 682,00
18.034,27
12.022,00 7.425,18
12.000,00 6.000,00
610,00
24.000,00
- Aginagako elektrizitate lanak
85.357,00
- Euskal. alfabetatze zerbitzua
11.560,02
- Material horniketa arrunta
- Egunkaria irakurtzeko kanp.
- Xiberua planari transferentzia - Taldeei transferentziak
GUZTIRA GASTU GEHITZEA
360,69
1.052,00
2.500,00
961,83
196.379,84
U
dalak aurten ere Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartearentzat 600 euroko dirulaguntza bideratu du. UEMAko eta Hegoaldeko beste udaletxeetatik ere jasotzen dituzte laguntzak; guztira, 9.018,15 euro.
Elkarte honetako kideek igorritako eskaeran dirulaguntzaren zergatiak azaltzen dituzte. Aurtengo ikasturterako bi egitasmo garrantzitsu dituzte eskuartean; batetik, irakaskuntza arautuan bertso-kultura eta ezagutza
hedatzea eta, bestetik, Iparraldeko bertsolari konsagratuen eta helduen bertso-eskolen arteko saio ligaxka antolatzea, zaletasuna adin-tarte zaharragoetara hedatzeko asmoz. Elkarte honek iparraldean oraingoz lor ditzaketen laguntzak murritzak dira, horregatik eginahalak egiten ari dira diruiturri berriak bilatzeko. Batzuk lortu dituzte iadanik; bazkide gehiago, lantegiak eta mugaz bi aldetako udaletxeak.
Aldi batez liburuzaina ordezkatzeko oinarriak onartu dira
Ordezkapenerako azken lan poltsan dagoen jendea lanean denez, Udalak liburuzain laguntzailearen postua betetzeko oinarriak onartu ditu, egun lanean den liburuzainak, Bakartxo Iguaranek, 16 hilabeteko eszedentzia eskatu baitu. Oinarriak azkenaldian beste lanpostu batzuk betetzeko zehaztu diren antzekoak dira.
â–˛
600 euroko laguntza Bertsularien Lagunak Elkartearentzat
Udajolas kanpainak Udalaren dirulaguntza jaso du
Herriko haurrei zuzendua dago Udajolas kanpaina. Udalak Kultura Batzordearen proposamenarekin bat egin du eta 600 euroko dirulaguntza eman dio.
â–˛
Honekin batera ere, gastu honi aurre egiteko 10 sarreren partidak ere gehitu dira, honako hauen sarrerak: ondasun higiezinen zerga hiritarra, ibilgailuen gaineko zerga, isunak, apremio errekargua, EHAEtik transferentzia turismo garapenerako, zoru publikoaren aprobetxamendua, lurren salmenta Zubietan, landabideen erabilpen prezioa eta, azkenik, EHAEtik transferentzia Agenda 21.
GASTU PARTIDAK GEHITZEA
â–˛
Kreditu aldaketa berri bat onartu da udalbatzan
2002ko uztailaren 19a
zeju txikia
11
Honek GKEari 3.000 euroko dirulaguntza emango zaio
Osasun eta Ongizate Batzordeak proposatuta, Honek Gobernuz Kanpoko Erakundeak 3.005,06 euroko dirulaguntza jasoko du.
Orain dela gutxi Usurbilen haur eta helduei zuzenduriko antzerkia eskaini zuten. Baina ekitaldi hau sentsibilizazio kanpaina baten zati bat baino da. Osasun eta Ongizate Batzordeak ahobatez onarturiko proposamenarekin bat egin zuen uztailaren 4an bildu zen Gobernu Batzordeak.
LATAILLADE
ITURGINTZA GAS ETA BEROGINTZA
Irazu kalea, 3 Telf: 943 36 13 98
INSTALAKUNTZAK
ARIZTITXO KALEA, 8 BEHERA 20170 USURBIL
TLF: (943) 36 26 35- 36 33 48 Mobila: 609 888021
2002ko uztailaren 19a
12 Noaua! 140.zk. Usurbil
Aste luzea izan da atzean utzi duguna
U
ztailaren 1ean buru belarri murgildu ginen jai giroan, uztailaren 7a arte eta oraindik ere batzuen ajeak hor dirau. Aurtengo protagonista nagusiena, maskota izan da: Jexux Artzeren omenez eginiko txalaparta. Herritar ugari inguratu zen maskotaren igoera ikustera, baita gauerdien udaletxe aurrera danbor hotsak entzutera ere. Pako Alkortak dotore asko eman zien hasiera Santixabelei, eta bertaratu ziren guztiek ere gogotsu eta adi entzun zituzten Pakoren hitzak.
Aste luzea izan da atzean utzi duguna. Herritarrok ez dugu aspertzeko aukerarik izan, era guztietako ekitaldiak izan baitira zazpi egunetan zehar: soka-dantza, danborrada, antzerkia, bertsolariak, erakusketak... Heldu eta gazte, ume eta guraso, guztiek izan dute tarte bat Santixabel jaietan. Ilunabarretik goizalderako tarteak ere musika mota guztiekin bete dira; trikitixa, txaranga, platano-dantza, rock-a, DJak eta xexenak.
I
garo dira festak, eta balorazio egunetan murgildu gara jai batzordeko kideok. Balorazio bileran ere, orain arteko jai batzorde guztietan egon den parte hartze berdintsua egon zen. Eta balorazioa ahobatekoa, hitz batean esatekoa: positiboa. Bileran ia talde guztietako ordezkariak bildu ginen: umeen eguneko ordezkaria, txosnetako ordezkaria, herri kirolak antolatzeaz arduratzen den Andazpe elkarteko kidea, Aitzaga Kultur elkarteko laguna, danborrada, herritarrak,.. eta guztiok irrifarra ezin ezkutaturik geunden mahaiaren bueltan. Zergatik ote? Ez dugu lotsarik esateko: gustora gaude. Ez gara harrotuko, baina hitzetik hortzera ibili den komentarioak pozten gaitu: “2002ko jaiak azken urte hauetako jairik onenak izan dira�. Eta zein da arrazoia? Zaila erantzuna. Edo, ba ote dago? Ez du axola, izan ere, festak partehartzaileak eta herrikoiak izan direlako. Akatsen bat edo beste izan da, esateko, egitarauan zanpatzarrak egongo zirela jartzen zuen arren, azken orduko
Santixabelak iruditan
Pako Alkortak piztu zuen jaien hasierako txupinazoa. Urduri hasi baino lehen, ekitaldi amaieran pozik zegoen egindakoarekin.
antix
arazoak tarteko, ez ziren etorri.
Jexux Artzeri azken egunean eskaini zitzaion omenaldiako musika ekipoa ez zen hain ona. Buruhandietan ere izan dira arazo batzuk, trafikoa ez zelako behar bezala moztu. Bestelakoak ere izan dira, txikikeriak agian, baina datorren urterako kontutan izatekoak.
Bestela, ekitaldi guztietan jendea ibili da; herri kiroletan, danborradan, txosnetako ekitaldi guztietan, bertsolarietan, musika emanaldietan, xexenetan,... zerrenda luzea osatuko genuke. Baina, agian, guztietan aipagarriena Oilasko Biltzaileen Eguna dugu. Azken urte hauetako joera ikusirik, bazirudien galtzen ari zen ohitura genuela egun hau, izan ere, urtetik urtera herritar gutxiago irteten baitzen oilaskoak biltzera. Aurten, ordea, herritar ugari izan da, eta, giroa, primerakoa! Bukatzeko, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen. Ea datorren urtean aurtengoa errepikatu edo hobetzen dugun.
Jai Batzordea
Andatza Kultur Kirol Elkarteko lagunak mendian gora bezain fin aritu ziren dantzan Santixabel Egunean.
Usurbil 140.zk. Noaua!
2002ko uztailaren 19a
xabelak
13
Santixabelak iruditan
Txosnetan ekitaldi ugari izan da aurten ere. Erramun Martikorenaren kantaldia izan zen horietako bat.
Umeen eguna oso polita izan zen.
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere oilasko biltzaileek ez zuten hutsik egin. Aurten, gainera, herritar ugari animatu zen.
Festa giroan egon arren, izan zen tarterik herriko preso eta errefuxiatuak gogoan izateko.
Kuraia eta Banda Bassotti taldeek jende ugari bildu zuten uztailaren 6an.
Aurtengo Santixabelen amaieran, maskota erretzearekin batera, ondo merezitako omenaldia egin zitzaion Jexux Artzeri.
2002ko uztailaren 19a
14 Noaua! 140.zk. Usurbil
H
Bizikleta hartu eta Bolivia eta Brasil ezagutzera joan dira hiru lagun
orru
an dira jada. Bizikleta hartu eta beste herrialde bat, beste kultura bat ezagutu asmoz abiatu ziren uztailaren 10ean Boliviako La Paz hirira. Bidaia antolatuetatik hurrun, abenturatik gehiago du gazte hauen egitasmoak. Lau lagun abitu dira Bolivia eta Brasil aldera:Haritz Zubiaur, Enrike Huizi eta Koldo Huegun usurbildarrak eta Lezoko lagun bat, Aitor Unanue. Joan baino lehen, Haritz Zubiaur eta Enrike Huizirekin biltzeko aukera izan genuen. Mendia egiteko asmoa ere ez dutela baztertu adierazi ziguten. Uztailaren 10ean abiatu ziren hiru lagun hauek. Abuztuaren 15a bitartean Bolivia eta Brasilgo lurretan ibiliko dira. Hasiera batean behintzat, bizikleta izango da euren ibilgailua. Baina bestelako garraiobiderik ez dute baztertzen. Izan ere, irten aurretik dena lotu baino, hara iritsi eta bertan antolatu nahi dute zeharkaldia.
Haritz Zubiaurrek hala azaldu zigun:“Santa Cruzera eramango gaitu hegazkinak baina La Paz-era joan nahi dugu. Bertan egun batzuk pasa, altuerara egokitu, tokiak ezagutu, eskapadak egin... mendiren bat egitea ez dugu baztertzen. Tikitaka laku famatua ere bisitatu nahi dugu”. Baina dena egoera eta bertako baldintzen baitan dago.
Hasteko, hara iritsi eta altuerara egokitu beharko dira. La Paz, esate baterako, 3.500 metroko altueran baita. Eguraldiak ere zerikusi handia izango du, eta horren arabera zehaztuko dituzte egunez egun eman beharreko urratsak. Bolivia izango da bidaiarien lehen etapa. Bigarren etapa
Enrike Huizi eta Aritz Zubiaur ilusioz abiatu ziren Bolivia aldera.
batean, Brasilgo Rio Brancora joateko asmoa dute-eta. Enrike Huizik azaldu digunez, Rio Branco Boliviarekin mugan dago eta hara bizikletan iritsi nahi dute: “Rio Branco oihan bat da. Indigenei laguntzeko programa bat martxan da eta euskaldun bat han bizi da. Horietako bat ezagutzen du Koldo Huegunek. Eta han egun batzuk egin nahi ditugu baina hori ere airean dago oraindik”, adierazi digu Enrike Huizik.
Hasiera batean, Rio Brancora joatea zen asmoa. Baina Bolivia ezagutzea ere interesgarria iruditu zitzaien. Haritz Zubiaurrek eman digu aukera honen xedea: “Bolivia erakargarria egiten zaigu, Peru bezalaxe. Herrialde lasaia da, ez dago Brasilen dagoen korrupzioa edo delinkuentzia. Hego Amerikako Tibeta dela diote”. Arestian aipatu bezala, ez da ohiko bidaia lagun hauek osatuko dutena. Hasteko, bizikleta izango da oinarria. Zeharkaldia ez dute aldez aurretik goitik
behera zehaztu. Enrike Huizik azaldu digunez, “La Pazen egun batzuk pasa, han kokatu, jendeari galdetu eta han zehaztuko ditugu gauzak”.
Etapaz etapa ibilbidea bertan zehaztuko dute. Izan ere, bertan badituzte harremanetarako kontaktuak. Boliviako lagun batekin harremanetan izan dira: hemendik hara joandako Jose Mari Makazagarekin. Honen iloba Maiderren bitartez jarri dira Jose Marirekin harremanetan. Berari esker lortu dute lehen gaua pasatzeko tokia.
Kirolari lotuta dauden gazteak diren arren, ez pentsa bizikletan entrenatzen asko ibili direnik. Hala ere, ez dira Tourra korritzera joan, paseatuz beste herrialde bat ezagutzera baizik. Bueltarako emanaldi bat egiteko adina diapositiba ateratzeko asmoa dute. Ea hango bizipenak eta irudiak ikusteko aukera eskaintzen dizkiguten hiru abenturazale hauek.
dan gaude eta jende asko oporretan denez, bisitarien presentzia areagotu egin da azken egun hauetan. Horien artean dira Catalunyako aisialdi bateko lagunak. Bi egunez izango dira gure artean. Udalak Udarregi Zaharra erabiltzeko baimena eman die.
L´Hospitalet hiriko langile auzo batekoak dira Joves taldeko kideak. Aisialdi talde honek uda honetan Euskal Herria ezagutzea du helburu eta uztailaren 21ean eta 22an Usurbilen izango dira. Apirilaren amaieran Usurbileraino etorri zen Joves taldeko ordezkaritza bat. Baliabide gutxiko taldea dela eta laguntza eske jo zuten udal ordezka-
Z
riengana. Batez ere, 21eko gaua igarotzeko leku bila zebiltzan. Udalak eskaera aztertu eta Udarregi Zaharra erabiltzeko baimena eman dio Catalunyako talde honi. Beste kultura eta beste errealitate bat ezagutu nahian Aisialdi talde hau El Esplai Pubilla Cases-Can Vidalet elkarteko kide da eta 1979an eratu zen. Udal ordezkariei jakinarazi dietenez, ilusio handiarekin prestatu dute bisita hau. Beste kultura eta beste errealitate batzuk ezagutzeko joera dutela eta aurten Euskal Herria bisitatzeko gogoa dute.
Zuberoaren aldeko kanpaina afari batekin amaituko da
uberotarrekin bat auzolanean egin den kanpaina amaitzear da. Uztailaren 20an Aitzagan egingo den afari batekin bukaera emango zaio azken hilabeteotako herri ekimenari. 12 eurotan afari ederra prestatuko dute. Txartelak jada salgai dira Txiriboga, Aitzaga eta Benta tabernetan.
Menua hauxe izango da: entsalada, piperminen errebueltoa, marmitakoa, helatua txo-
kolatearekin, kafea, kopa eta purua. 21:00etan hasiko da afaria eta gogoratu eguna, uztailaren 20an Aitzaga elkartean.
Soilik 1.000 euro falta dira Usurbili dagokion kopurua berdintzeko. Jakingo duzuen moduan, kontu korronte bat irekita dago oraindik Euskadiko Kutxan. Ekarpenik egin nahi duenak hementxe du aipaturiko kontu korrontearen zenbakia: 140 00 1870 7.
B E H E R A P E N A K
Gizon eta emakumezkoen modako arropa guztia hemen aurkituko duzu Etxebeste kalea, 3- tlf. 943 36 11 06
▲
U
Bisitan datozkigu Catalunyako gazte batzuk
S
Santixabeletako egitaraua egin zutenen oharra
antixabeletako egitarauaren diseinua lehiaketa bidez zehaztu zen. Lau lagunek eginiko lana onartu zuen epaimahaiak eta 300 euroko saria Mikel Bengoetxea, Axier Otegi, Aitor Egileta eta Aitziber Elortzarentzat izan zen. Egileek, ordea, Noaua! aldizkariaren bitartez gauzatxo bat argitu nahi dute. Honela dio igorri diguten oharrak: “Aurreko alean Noaua!n azaldu zen bezala, herriak badaki nortzuk izan ginen festetako programaren maketazio lehiaketan irabazle suertatu ginenak.
Hala ere, guk azpimarratu nahi genuke, bertan erabilitako argazkiak gehien bat Joxean Labaienenak zirela, eta programan egileen izenak ateratzea ahaztu genuen bezala, bere izena aipatzea ere ahaztu genuela. Mila esker ta gora Santixabel!! Gutxiago falta zaigu eta hurrengo urtekoetarako.
Mikel, Aitziber, Axier eta Aitor”.
15
2002ko uztailaren 19a
salda
Usurbil 140.zk. Noaua!
2002ko uztailaren 19a
16 Noaua! 140.zk. Usurbil
lkarrizketa
Manolo Sanchez, upeletan maisu den asturiarra, Saizarren izan da lau astez
7
5 urte ditu Manolo Sanchezek eta bizitza osoa egurrezko upelgintzari eskaini dio. Pentsa, 13 urterekin konpondu zuen lehen upela. Saizar Sagardotegia berritzen ari direla aprobetxatuz, asturiarra gonbidatu dute upelak puntu egokian jartzeko. Jubilatuta dago baina oraindik bere jakintza aparta da. Horregatik izan da Saizarren. Nondik iritsi zitzaizun lanbide honetarako joera? Aitonak upelak egiten zituen baina gazte hil zen. Nik ez nuen ezagutu; hala ere, aitonaren tresneria eta tailerra erakargarria egiten zitzaizkidan. Ikasle eta irakasle izan naiz era berean. Askok kopiatu ninduten baina nik ez nuen sekula hori egin. Nik zegoena aztertu eta hura hobetzen saiatzen nintzen, ez berdintzeko; hobetzeko asmoz baizik. Lanbidean iraultzailea izan nintzen. Garai hartan upel egile asko zeuden. Orain ez da inor geratzen.
Upel handiagoak egiten hasi nintzen eta kritika asko jaso nituen. Nire lehen upelak garantizatu behar izan nituen! Eta sei hilabetera kobratu behar izan nuen! Ez ziren nitaz fidatzen.
Jubilatuta egon arren, jendeak oraindik zuregana jotzeko ohitura du, ezta? Bai, baina ezin ditut eskaera guztiak atenditu. Estebanen
lagun mina naiz aspaldi, 1965ean ezagutu nuen. Familiakoa da niretzat, horregatik etorri naiz Saizarrera, bestela ez nintzateke Asturiasetik mugituko. Hiru gazte etorri dira nirekin eta beraiek dira lan egiten dutenak. Ni jubilatuta nago baina aholkatu egiten diet.
Kontatu iezaguzu zertan oinarritu den zuen lana. Helburua egurrezko upel batzuk moldatzea izan da, sagardoa hozteko sistema bat ezartzea. Sagardoa bere tenperatura egokienean mantentzea da xedea: udako beroak ez dezala sagardoa garraztu. Bide batez, upelak ere erresAspaldiko lagun minak dira Manolo eta tauratu ditugu. Esteban. Zein izan da lan-prozedura? Upelek zulo batzuk izan behar dituzte hainbat hodi sartu ahal izateko. Gainera, irradiagailu moduko bat ipini diegu tenperatura egokia mantendu ahal izateko.
“Sagardo ona ematen duen upela ondo zaindu behar da�
Sistema hau ez da berria, ezta? Ez, aspaldi existitzen da. Leku askotan ezarrita dago. Metalezko upelak jada sistema honekin eginda etortzen dira. Errestaurazio lana ere egin duzue. Zein da erabili duzuen egurra. Gaztainondoa bereziki. Nire
bizitzan soilik behin erabili dut haritza eta ez zen esperientzia ona izan. Haritza ardoa eta whiskyarentzat egokia da, baina sagardoarentzat gaztaina da ondoen moldatzen dena. Dena den, soilik kaltetuta dagoen zatia konpontzen dugu. Urte asko dituzten upelak dira, asko balio dute eta ondo zaindu behar dira. Sagardo ona ematen duen upela ondo mantendu beharra dago. Munduko sagardo onena egurrezko upelekoa da. Baina metalezkoa baino lehen izorra daiteke sagardoa. Ekoizle orok gutxienez bere produkzioaren %30a egurrezkoan egin beharko luke.
JUANTXO
burdindegia kale nagusia 10 Usurbil 37 00 08
kafe berezia
San Esteban kalea, 8 TLF 36 27 70
20170
USURBIL
Hiru egitasmo garrantzitsu estreinatuko ditu Noaua! Kultur Elkarteak irailean
O
porretatik bueltan Noaua! Kultur Elkarteak hiru egitasmo berri jarriko ditu martxan: www.noaua.com webgunea, aldizkariaren edizio elektronikoa eta Noaua! hamaboskariaren diseinu berria. Hona hemen aurrerapen txiki bat. Noaua! hamaboskaria jada sustraiturik dagoen aldizkaria da. Herri informazioan gurea da erreferentzia nagusia herritarren begietan. Martxan jarri zela urte batzuk badira eta dagoeneko bere lekua egin du herrian. Denbora, ordea, aurrera doa eta aldizkaria ere garai berrietara egokitu behar da. Horregatik, Internet eta Noaua! hamaboskariaren diseinu berria dira epe laburrera zehaztu ditugun lehentasunak. Aldizkariaren diseinu berria eta edizio elektronikoa
Esan bezala, beraz, irailean Noaua! hamaboskariak itxura berria izango du. Ildo nagusiak eta aldizkariaren funtsa berbera izaten jarraituko du, baina, orain, jantzi berri batekin apaindu behar dugu hamaboskaria. Estetikoki eguneratze premia duelako Noaua! aldizkariak. Lan honetaz Olatz Goenaga herritarra arduratu da. Baina, diseinua aldatzearekin
T
Olatz Goenagak egin du aldizkari berriaren diseinua.
batera, aldizkaria bera ere gaurkotu dugu; zehazki, sail edo atalak berritu ditugu.
Badakigu ez dugula iparra galdu behar: herri informazioa lantzen jarraituko dugu. Elkarrizketak, erreportaiak, Pil-pilean, Kontzeju txikia,... eta antzeko atalak aurrera begira ere mantenduko ditugun atalak dira. Horretaz ez dugu zalantzarik. Badira, gainera, beste atal batzuk irakurleak oso asimilatuak dituenak; ika-mika, Txerrimunik ordainetan, Majerako kondarrak, Agenda... hauek guztiak ere jasoko ditu aldizkari berriak. Hauekin guztiekin batera, Noaua! berrituak bestelako atalak jasoko ditu: guztietan aipagarriena Noaua!
txiki dugu. Usurbilgo haurren txokoa dugu atal hau: informazioaz baino aisiaz gehiago duen atala. Euskarri elektronikoa
Diseinu berria ez da izango aldizkariak izango duen aldaketa bakarra. Izan ere, irailetik aurrera Noaua! aldizkaria euskarri elektronikoan ikusi eta irakurri ahal izango duzuelako. Aldizkaria gure webgunean kontsultatu ahal izango duzue. Izan ere, aldizkaria sarean edukitzearekin batera, beharrezkotzat jo baikenuen orain arte izan dugun webgunea berritzea eta eguneratzea. Gure komunikazio proiektua osatu eta indartzea baita gure
Noaua!ren webgunea: www.noaua.com
eknologia berriek baliabide eta aukera ugari eskaintzen dute, goitik beherako informazioaz haratago, komunikazio forma horizontalagoak sortzeko; eta hor, herritarra informazioaren hartzaile izateaz gain, informazio igorle eta iritzi sortzaile
ere izan daiteke, orain arte eta ohiko komunikabideetan baino modu errazagoan. Hori dela eta, www. noaua.com webgunea sortu dugu.
Noaua! hamaboskariarekin batera, gure webgunea herritarren komunikaziorako tres-
na dinamikoa izango den gune interaktiboa eta aktuala sortu nahi dugu. Beraz, gune dinamikoa, horizontala, erabiltzeko erraza eta partehartzailea topatuko duzu. Hau ere, irailetik aurrera.
17
2002ko uztailaren 19a
txeko berri
Usurbil 140. zk. Noaua!
2002ko uztailaren 19a
18 Noaua! 140.zk. Usurbil
Aitor Alkorta: “Hiru Haundiak egiteko gogor entrenatu beharra dago”
M
endizaleen artean badira sona handia duten hainbat ibilbide. Horien artean da bi urtez behin egiten den Hiru Haundiak Mendi Ibilbidea. Aizkorri, Anboto eta Gorbeia lotzen ditu zeharkaldi honek eta aurtengoa 13. edizioa izan da. Manuel Iradier taldeak antolatu du 100 kilometroko luzera duen ibilbidea. 764 lagun irten ziren baina soilik 432 iritsi ziren helmugara. Horien artean, Joan Mari Torrealdai eta Aitor Alkorta. Azken honek kontatu dizkigu Hiru Handietan bizitako pasarteak.
Hiru Handietan parte hartzeko grina noiz piztu zitzaizun? Aurretik ezaguna egiten zitzaidan ibilaldi hau. Niri eroaldia aurten eman dit eta aurten atera naiz lehen aldiz. Beste lagun batzuk animatu nahian ibili nintzen baina azkenean bakarrik egin dut. Han bertan beste martxa batzuetan egindako lagunekin topo egin nuen baina bakarrik egitea ez diot inori gomendatzen. Anbototik Otxandiora ibili nintzen 5 orduz bakarrik eta lo hartzen nuen bidean. Oinez nihoala bakarrik nihoan oinetara begira eta begiak ixten zitzaizkidan. Atzetik tipo bat zetorren eta “hi, kontatuiak zeozer lo hartuko diat bestela!” bota nion. Bakarrik egiteko gogorra da.
zerdi
20 ordutan osatu zenuen 100 km-ko zeharkaldia. Hori egiteko garrantzitsua izango da indarrak etengabe berritzea, ezta? Ibiltzen hasi eta segituan jan eta edaten hasi nintzen. Nahiz eta goserik edo egarririk ez eduki. Irten eta berehala jaten hasi beharra dago, bestela etsi-etsian bukatzeko arriskua duzu.
764 lagun abiatu baina helmugara soilik 432 iritsi zineten. Froga gogorra den seinale. Hiru Handiak egiteko ondo entrenatu beharra dago. Valladolideko batzuk topatu nituen aldageletan eta leher eginda zeuden. Ez zuten Aitorrek 13 ordu behar izan zituen froga egiteko. amaitzerik izan.
Azken kilometroak gogorrak egin al zitzaizkizun? Hasieran lasai hasi nintzen. Beldurrez, bukatuko ote nuen ala ez. Lehen etapa egin ondoren ordu erdiz gelditu nintzen. Bigarren etapa amaieran ordu t´erdiz eta azken etapa oso ondo osatu nuen. Azken 30 kilometroetan Zarautzeko lagun batzuekin ibili nintzen. Erdi korrika egin genituen, babarik gabe eta oso-osorik amaitu nuen. Alde horretatik oso gustura nago. Datorren edizioan atera nahi duenari zer esango zenioke? Atera nahi duenari ondo prestatzeko esango nioke, bes-
TXURRUT TABERNA
I
tela sufritzeko arriskua duela. Konfidantza handiarekin atera behar da. Bestela, material aldetik ez da ezer apartekorik behar. Denbora asko egin al duzu Hiru Handiak prestatzen?
Azken hiru hilabeteetako martxatan atera naiz. Bi Handiak, Beasain-Aizkorriko martxa eta Tolosaldeko Txirrita Ibilbidea egin nituen Hiru Handiak baino lehen. Pagoeta-Ernioko buelta ere egin nuen nire kontura. Korrika ere ibili naiz azken boladan, eta puro txikiak kontrolatu...
za - G t n i g tur
J.
Bizkarra 1, 1.esk.
asa - Beroku ntza
o z o g Orbe ☎
37 29 37 - 36 59 26
Noaua! 140.zk. Usurbil
E
Mikel Alzola gernikarrak irabazi zuen Euskadiko Gizon Proba Txapelketa
spero zen bezala, arrakasta handia izan zuen Euskadiko Gizon Proba Txapelketak. 1987tik ez zen gizon probarik egin dema plazan. Santixabeletan, ordea, Euskadiko Txapelketaren lekuko izan ginen. Aipatzekoa da Andatzpe Elkarteak eta Aitzaga Kultur Elkarteak egindako lana. Ikuskizuna bikoitza izan zen, bi egunetan ospatu baitzen. Azkenean txapela Gernikara joan zen, Mikel Alzolaren etxera, hain zuzen. 750eko harria menderatzea ez da lan erraza. 10 lagun lehiatu ziren eta garailea Mikel Alzola izan bazen ere, ikustekoa izan zen batzuek eta besteek egindako ahaleginak. 750 kiloko harria mendera-
A
2002ko uztailaren 19a
patsetan
19
tzea ez da lan erraza. Baina hala ere, txapeldunak 3 plaza eta 7 zinta osatu zituen. Aise nagusitu zen. Mikel Alzolak bigarren sailkatuari, Balmasedako Miguel Silvosari plaza bateko aldea atera baitzion.
85 kilo azpikoen artean Juan Carlos Ibarluzea izan zen garailea, 2 plaza, 3 zinta, metro 1 eta 39 zm-ko bidea osatuz. Sailkapen orokorrean, aldiz, hirugarren amaitu zuen Ibarluzea tiralariak.
Jende asko izan zen dema-plazan. Giro polita sortu eta antolatzaileak eta Herri Kirolen Federazioa gustura daude Santixabeletan Mikel Alzolak hiru plaza eta 7 zinta osatu zituen ikus ahal izan genuen txapel- 15 minutuko bi saiotan. ketarekin.
Huizi-Mintegi eta Errazkin-Irureta bikoteak nagusitu ziren XXX. Pilota Txapelketan
ndatzpe eta Pe単a Pagolak antolatu ohi duten Pilota Txapelketaren finalak Santixabel Egunean jokatu ziren. Helduen norgehiagoka parekatua egon zen eta ikusleek gustura jarraitu zuten finala. Jende asko bildu zen gazte zein helduen finaletan. Santixabel eguna zen eta horrek ere lagundu zuen. Helduen artean, Huizi-Mintegi bikotea nagusitu zen. Fin ibili ziren eta
MIKEL IZAGIRRE
ELEKTRIZITATEA
Goiz Argi etxea, 37 Kalezar Telf: 943 36 50 95 Mobila: 609068111
22-15eko emaitzarekin aurre hartu zieten Eizagirre eta Astigarragari. Mintegi hautatu zuten finaleko pilotari onena. Gazteen artean Errazkin-Irureta bikotea izan zen nagusi. Eta Errazkinentzat izan zen gazte mailako finaleko jokalari onena.
Antolatzaileek, Aginaga, Araeta, Iruin, Aialde Berri eta Saizar sagardortegien babesa gustura jarraitu zituen XXX. Pilota eskertu nahi dute. Baita Usur- Jendeak Txapelketako finalak. bilgo Udalaren laguntza ere.
Kale Nagusia, 9 USURBIL Tlf. 943 37 33 48 943 37 09 13
Zerbitzu ofiziala
Zumartegi Poligonoa Aitzezarra kalea, 1 20170 USURBIL
Tlf: 943 36 10 79 Faxa: 943 36 62 92
er diyo?
Noaua! 140.zk. Usurbil
2002ko uztailaren 19a
20
Oporretan egiten ditugun bidai luzeen aurrean
U
Pello Zubeldia Maiz ❏ Udaltzain burua
daldia da bidai luzeenak egiteko aukeratzen dugun garaia. Gehientsuenak oporrak uztailan edota abuztuan hartzen baititugu. Deskantsatu eta bidaiatzeko egunak dira. Garai hauetan ere ohikoak izaten dira auto istripuak. Irtetea bezain garrantzitsua da itzultzea. Horregatik, behin eta berriz aipatu ditugun aholkuak gogora ekartzeko unea da. Urtez urte, “Irteera Operazioa” hurbiltzen den unean entzun eta irakurtzen ditugun gomendioak jarraituko bagenitu bestelakoak lirateke istripu estatistikak.
- Kotxea aurretik prest eduki. (Olio aldaketak, gurpilak, ispiluak, argiak eta bestelakoak ongi egon daitezen).
- Egin behar dugun ibilbidea aurrez argi eduki. Bideak mapatxo batean markatuta izatea ez da gaizki etortzen. - Gauez edo egunez bidaiatzea berdina ez dela kontuan izan. Normalean gauez ez gaude ohituta eta gauzak oso garbi eduki behar ditugu. - Bidaia egin aurretik ondo deskantsatu. Gure zentzumen guztiak askoz hobeto egongo dira.
Ki m a
ailegatzeko. Atsedenaldiari denbora gehiago eskaintzen badiogu, askoz hobe. Komeni da gutxienez hiru edo lau ordutik behin gelditzea.
- Abiadura errepideari eta eguraldiari egokitu. (Ez da berdina autopista edo autobiatik joan edo kostako errepide nazionaletik joatea). Euria, terrala, elurra edo antzekorik badugu, mantxo joan. - Distantziak gorde.
- Ahal izanez gero, urtean irteteko izaten diren egun bereziak edo seinalatuak ez erabli, askoz lasaiago ibiliko gara. - Telefono mobilak edo eskukoak itzali, edo erabiltzekotan, ondokoak eduki dezala. Ez da gomendagarria “manos libres” delakoa erabiltzea.
- Itzuleran gomendio berdinak erabili. Gogoratu presak ondorio txarrak ekartzen dizkigula eta hobe dela ordu batzuk beranduago iristea, baina ondo iristea. Bidaia ona izan eta ondo pasa oporretan. Baina ez ahaztu errepideetako segurtasuna guztion ardura dela.
- Umeak ditugunok, segurtasun neurriak ez ahaztu. Bidaian geldialdiak nahiko maiztasunarekin egin.
- Presaka ez joan. Ordurik ez jarri
MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa
Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA
TEL. 36 61 97
ESTETIKA ZENTROA LOURDES LARRAÑAGA - Depilazioak - Aurpegiko tratamendua - Manikura - Betileen permanentea eta tintea - Azaleko garbitasuna - Makilajea Irazu kalea, 12-behea - Masajeak Telf: 943 36 28 87 - Solariuma
Lehiaketa
Usurbil 140.zk. Noaua!
Zein urtetan ospatu zen Kilometr oak festa Zubietan? Eta zein egunetan? Saria:
Paddy Rekaldek idatziriko “Whiskey koloreko gauak” liburua
139. aleko erantzuna
Irabazlea
Ez du inork asmatu.
G B A R G A G A S K A O K A B E
A O R U N A R O K A L N I Z I R
LETRA ZOPA
I A R B U K L U G A R A N A O T
NAFARROA BEHERA: - Okabe - Iparla
Z N O B A A D P I L B N J D K A
K B L I E N T R H E I M A O R H
O O L O M I O U I X B A Z R A L
R T A A U D A H R T U M A R L R
- Urkulu
R O B K R H U A X R N L E A S A
- Baigorri - Biduze
I E A T U A J I Z A I U P S O I
Iturria: LUMA aldizkaria
S L Z R O I N T I K S A R A O P
I H I I S D L Z Z U O N I R M A
B U A A O Z H A T S H I A I A R
O S B K L O A N A T O R L T K L
R U I P E U K D H H E R R E R A
R A T N K B I I O A Z O A L A O
E Z U D I B A E L R K G O R H I
D T X I E A S G K G R I L A T K
L E I O I B R E N L A A I U G O
LAPURDI:
- Bidasoa
- Aturri
- Ugarana
- Larrun
- Errobi
U R K U L U A R I O S B L N X E
Saria
Pako Aristik idatzitako “Venezuela, iraultza isilaren hitzak” liburua.
Aurki itzazu letra zopa honetan jarraian azaltzen diren Euskal Herriko ibai eta mendien izenak. GIPUZKOA:
- Urumea
- Txindoki
- Oria
- Aizkorri
- Deba
BIZKAIA:
- Gorbeia
- Ibaizabal
- Oiz
- Anboto
NAFARROA: - Arlas
- Kartxela
- Nerbioi - Ega
- Saioa - Arga
ZUBEROA:
- Orhi
- Gabe
- Lakora
- Uhaitzandi ARABA:
- Herrera - Joar
- Larra
- Arkamo - Baia
- Zadorra
21
2002ko uztailaren 19a
ajerako kondarrak
2002ko uztailaren 19a
22 Noaua! 140. zk. Usurbil
genda
Uztailak 20 larunbata
● “Xiberoa Garatzen! egitasmoa”ren
aldeko herri-afaria Aitzaga elkartean, 21:00etan hasita. Txartelak salgai Txiriboga, Aitzaga eta Benta tabernetan. Prezioa: 12 euro.
Uztailak 25 osteguna
● Santio Eguna. Zubietako jaiak uztailaren 24tik 31a bitartean.
Uztailak 31 asteazkena
✎ Munalurran garaje bateko marra salgai. Telf. 943 362424
✎ Motoak sartzeko lokala alokatzen da. Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583.
salgai. 225.000
✎ Garaje itxia salgai Etxealdian. 373185 telefonora deitu.
✎ Emakume bat eskaintzen da, goize-
✎ Fagor markako frigorifiko bat sal-
ko 9:00etatik eta 14:00etara ostalaritza edo etxeko lanetarako, derrigorrezkoa da gizarte segurantza. Interesatuak deitu 943 36 43 40 telefonora.
dez bi orduz umeak zaintzeko. Telf: 647 220 966 (Mari Karmen).
☞ GARAJEAK
pezeta. Telf. 943 366222.
✎ Vespino AXL Motozikleta beltza, sal-
zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen).
✎ Pertsona bat eskaintzen da arratsal-
●San Inazio eguna.
✎ Yamaha XJ 600 motoa
✎ Pertsona bat eskaintzen da haurrak
943
✎ Garaje itxia salgai Etxealdian. Interesatuak deitu 943 373185 telefonora.
✎ Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi daude salgai. 943 360 273, Javier.
✎ Garaje itxia salgai Etxe-zurian (herri
sarreran). Tarteko oina eta ate automatikoak ditu. Prezio onean; 2.200.000 pzta. Telf: 687 40 62 09
✎ Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi
bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77 (arratsez).
☞ ETXEBIZITZAK
✎ Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua hartuko nuke. Telf. 943 364469
✎ Santixabeletan gustura egingo
nuke lan. Beharrik baduzue, deitu 943 37 14 47 telefonora (Belen).
☞LA N-E SKA INT ZAK
☞LAN-ESKAERAK
✎ Tabernari bat behar da Txurrut tabernan lan egiteko. Interesaturik bazaude, deitu 943 36 00 80 telefonora.
✎ Pertsona bat behar dugu harategian lan egiteko, uztailean eta abuztuan. Tf: 943 37 20 34.
☞ BESTELAKOAK ✎ Opel Corsa bat salgai, SS-AL.
300.000 pezetan, kuota eta transferentzia barne. 943 37 26 92.
✎ Ford Escort Ghia TD familiarra sal-
gai. SS-BB, CD ekipoduna. Telefonoak: 657 796 777 / 943 37 19 54.
✎ Volswagen Santana bat saltzen dut. Telefonoa: 670 987 921 (Jon).
SS-AL. 15`llantak, irrati-kargadore Alpine... extrak. 2.000 euro. Tf: 649 322 873. duela 15 egun. Aurkitzen baduzu deitu 943 37 00 56 zenbakira.
✎ Andatzan Nike markako zapatila
txuria galdu zuten. Baita egurrezko katea, kolorekoa. Deitu 943 36 59 75.
✎ Neska bat eskaintzen da haurrak
✎ Apirilaren 24an Kalezarren txapel
✎ Emakume bat eskaintzen da astean
✎ Edozein ohetarako balio duen era-
zaintzeko. 943 366485.
hiru egunetan, goizez lau edo bost orduz lan egiteko. 943 36 43 10.
✎ Eguzkitako betaurreko graduatuak galdu nituen maiatzaren 24an. Kiroldegitik frontoira bidean. Topatzen badituzu deitu 943 37 13 46, Maite.
✎ Aterpe tailerrean uztaila eta abuztuan zehar pintura klaseak hartzeko aukera. Tel: 943 365 975 (goizez).
✎
Interesatuak deitu telefono hauetara: 943 360 217 - 649 211 665.
✎ Dominadun kate bat galdu du
Kale, 6. 2 Esk. 943 37 17 59.
plazan eta bilatu zuenak Kinkildegian utzi zuen. Zurea bada pasa dendatik.
✎ Tabernari bat behar dugu.
batekin konparitzeko prest. Telefonoa: 626 680 915.
✎ Atxegalden pisu bat salgai. Beheko
✎ Kazadora bat galdu zen Askatasuna
✎ Laredon apartamentua alokatzen
Udarregi ikastolan kirol begiraleak behar dira. Deitu 943361216 edo 943370645 zenbakietar.a
✎ Volswagen Golf GTI II saltzen dut,
✎ Etxe bat alokatuko nuke. Beste
tzen dut. 5 urte ditu baina berria dago. 943 36 69 95 (Inma).
✎
Baju edo ganbara bat erosiko nuke. Deitu iluntzean. 943 36 02 13.
✎
gai. Telf. 943.365589.
bat galdu zen. Bilatu duenak dei dezala: 943 36 12 35 / 943 36 60 14.
bili gabe dagoen trapezio bat salgai. 943 835441 telefonora (Begoña).
dut hondartza aldamenean. Interesatuak deitu telefono hauetara: 943 79 52 80 / 656 717 745. Scooter bat saltzen da, 125cc. Interesatuak dietu 607 23 32 55 telefono zenbakira.
✎ Erloju bat galdu da. Esferan koloreak ditu eta atzean izena eta data. Bilatzen baduzu deitu, 943 36 11 26.
Bigarren eskuko soinu txikia erosiko nuke, 120 bajukoa. Tel.: 943 37 03 59.
✎
Vespa bat salgai, 200-TX markakoa. Telefonoa: 943 37 03 89.
✎
Sanestebanak, datorren zenbakian Uztailaren 26an kaleratuko dugu datorren alea. Eta beste gai batzuen artean, Sanestebanak nabarmenduko ditugu. Egitarua eta bertako albisteak bilduko ditugu gehigarri berezi batean. Beraz, badakizue. Sanestebanak aurten nolakoak izango diren jakin nahi bauduzue, datorren Noaua! aldizkarian xehetasun guztiak jasoko dituzue. Bien bitartean, ondo ibili Zubietako Santio festetan!
XXVI. Santixabel bertsopaper lehiaketa 1
Oraindik ere gogoan daukat gau hotz ta ilun batean goizeko laurak izango ziren zalaparta bapatean uniformedun hamabai zakur zeuden etxeko atean ta ez zetoztin pakean hasi ziren atakean (bis) gure semea eraman zuten osti ta kolpe artean geroztik bere argazki bat det sukaldeko paretean.
3
Urte dexente igaro dira guztia gertatu zela gure semeak igaro ditu geroztik hainbat gartzela nik dabilkidan mendeku nahia ez da xamurtuko bela ze egoera krudela ezin naiz bizi horrela (bis) denok dakigu eskubideak zapaltzen dizkietela arrain handiak arrain txikia zapaltzen duen bezela!
5
Kristal atzean aurkitu ohi det semearen irrifarra bi ukabilak estuturikan soberan kemen ta garra malkoak jausten hasi ohi dira gorputz guztian dardarra hau da sufritu beharra gartzelan seme bakarra! (bis) nahiz kristal batek ixil dezaken semearen deiadarra bere irriak ematen dizkit bizi poza ta indarra.
7
Burruka hontan murgildurikan neure indar eta dohaiz seme maitea defendatzeak ekarri dit hamaika gaitz jasan beharrak bidai luzeak ta etsaien hainbat ekaitz inguraturikan etsaiz negar malkoz bustirik maiz (bis) etxera bueltak inoiz ez dira izaten aurpegi alaiz errepresio sistema honen biktima bat sentitzen naiz.
Irabazlea: Imanol Zarautz, Troia
2
Inpotentziaz oroitu ohi det atxiloketa eguna pentsatu nuen akabo gure etxeko etorkizuna kolpe bakarrez bota ziguten kostata jaso genduna gartzelan seme kuttuna hau da gure ondasuna (bis) ezerrek ez dit bete etxean hark utzi zuen hutsuna ta-etzait ixiltzen bihotz barruko saminaren oihartzuna.
4
Senideak eta lagunurkoak muxu batez agurturik beste behin ere errepidean autobus hontan sarturik oroitzapenak gira ta buelta nabil ezin bazterturik amets gaiztoan galdurik eta ezin esnaturik (bis) bidai latz honek une goxo bat izaten du uztarturik ama batentzat ez bait du inoiz maitasunak distantziarik.
6
Begietara begiratuaz alkar ulertu ohi gera ni ongi nago esanagatik hartu ohi diot tankera bizitu gabe badakit zein den semearen egoera egurra goitik behera hankapetik hankapera (bis) bertan uztea suerta liteke semearentzat galera neurea det ta nahiz asko kosta ekarri nahi det etxera!
8
Nire moduan guraso askok seme preso bat daukate egurra jasoz, zigorrak jasoz beti aurrerantz diraute burruka hortan ez etsitzeko laguntza beharko dute apurtuaz hainbat kate denok batera jo ta ke! (bis) ta naiz bidean lurrera jausi jarriko gerade tente denon indarrez euskal presoak Euskal herriratu arte!
Doinua:
Zubietako Herri Batzarrak jai zoriontsuak opa dizkizue zubietar guztioi!
! k a o i t n a S a r Go