Skip to main content

NOAUA!! 139 alea

Page 1

H

A

M

A

B

2002ko ekainaren 28a VII.urtea

O

S

K

A

R

!! I

A

Usurbil, 139. zenbakia

Andatzako megalitoak, gure arbasoen ondarea


az i ozo eza

Usurbil 139.zk. Noaua!

2002ko ekainaren 28a

Txerrimunik ordainetan Zorionak bikote! Enekok ekainaren 16an urteak egin zituen eta Ion anaiak maiatzaren 3an. Zorionak bioi eta muxu bana etxekoen partez!

Zorionak Miren eta Sara! Berantz Akademiak Miren eta Sara zoriondu nahi ditu Hizkuntza Eskola Ofizialeko azterketa gainditu dutelako. Zorionak eta oso ondo pasa jaietan!

Zorionak bikote! Uztailaren 6an zuen urtebetetze eguna izango denez, zorionak eta muxu handi bat etxeko eta lagunen partez. Errondaren zai gaude.

Hurrengo alea: uztailak 19. Ekartzeko azken eguna: uztailak 12.

Hildakoak

Ianire Palacios Rodriguez

Pedro Zinkunegi Alkorta

2002-VI-6

2002-VI-16

Puntapax kalea

• Udala • Udaltzaingoa • Obrak eta Zerbitzuak • Anbulategia • Udarregi ikastola • Udarregi (Kalezar) • Agerialde ikastetxea • Oiardo kiroldegia • Zumarte • Etumeta • Taxi geltokia • D.Y.A. • Ertzantza • Suhiltzaileak • Larrialdiak • Anbulantziak • Posta Kutxa • Gure Pakea • Gure Elkartea • Arrate egoitza • Eusko Tren • Noaua! aldizkaria • Bake epaitegia • Oa farmazia • Iturralde farmazia • Zubietako Herri Batzarra • Argindarra (Iberduero)

37 19 51 36 11 12 37 01 48 36 20 13 36 12 16 36 45 00 36 38 95 37 24 98 37 15 94 37 20 01 36 21 78 46 46 22 112 112 112 112 36 28 49 37 32 28 37 17 51 36 63 40 47 09 76 36 03 21 37 23 36 36 12 17 36 33 95 37 20 77 47 09 76

Zorionak Julen! Uztailaren 17an urte bat egingo duzu. Zorionik beroenak opa dizkizue zure berraiton-amonak, aiton amonak, aita eta amak, osabak eta sendi guztiak. Segi horrela polit hori, eta urte askotarako!

Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako, ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkide direnek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri beharrekoa, testua eta argazkia.

Jaiotzak

ai, esan

Zorionak ama! Urteak aurrera joan arren, egunetik egunera gazteago zaude. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez!

Zorionak bikote! Santixabel egunean zilarrezko eztaiak, que pasada! Horrelako itxurarekin nork esango luke hain... "helduak" zaretela. Sekretua zuek adina lan egitea izango ote da "Zumeta jatetxean"? Irakurleei jatetxean erreserbak egiten hasteko eskatzen diegu, zuek lan eta lan eginaz hain gazte jarrai dezazuen. Familikoen izenean: zorionak!

Zorionak eta urte askuan amona Inaxi! 90 urterekin jarrai ezazu beti bezain polit eta pixkor gure ondoan. Zure seme-alabak, bilobek eta birlobek izugarri maite zaitugu. Muxu goxo goxoak zuretzat denon partetik.

Urteta baserria

Astel.

uztaila

Astear. Asteaz. Osteg.

1 2 8 9 15 16 22 23 29 30

3 10 17 24 31

4 11 18 25

Ostira.

5 12 19 26

Larun.

6 13 20 27

Igand.

7 14 21 28

Hurrengo alea

Udaltzaingoaren ordutegia Astegunetan 6.00/22.00

Asteburu eta jaiegunetan 7.00/22.00

Gainontzeko orduak telefonoz. Atea itxita aurkitzen baduzu deitu telefono honetara 943-361112

3

Kexaren bat baduzu, kritikaren bat eskuartean badabilkizu edo eta herriko zerbaitetaz hitz egin nahi baduzu guk ikamikan toki bat egingo dizuegu. Eskutitzak izengoiti batekin sinatu daitezke, baina Noaua!n argitara emateko guk zuen izen-abizenak jakitea ezinbestekoa da. Testuak 2000 karaktere baino gutxiago izan beharko ditu. Eskutitz horiek Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eraman edo postaz bidali besterik ez duzue egin behar. Noaua! aldizkaria Bordaberri, 3 Usurbil noaua.k.e@euskalnet.net


Noaua! 139.zk. Usurbil

2002ko ekainaren 28a

4

H

A

M

A

B

O

S

K

A

R

!! I

Argitaratzailea

er irizten? Txikia menderatzen erreza da

A

Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf.: 943 36 03 21 Fax.: 943 37 25 02 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria:

http://www.jalgi.com/topagunea/noaua

Kazetarien koordinatzailea Imanol Ubeda

Kazetariak Imanol Ubeda, Amagoia Mujika eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea Eneko Harreguy

Kolaboratzaileak Ines Kamino, Iñaki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Isaak Muñoz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, Iñaki Agirresarobe, Alex Udabe eta Mari Angeles Arruti. Bazkidetza Aitziber Aranberri

Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Zaloa Arnaiz eta Agurtzane Solaberrieta. Informatika Pili Lizaso eta Oskar Angulo

Banaketa Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo Elektrikaria Iñaki Salsamendi Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818

J

Joxe Mari Irazusta

on Abrilen kasuak berriro aktualitatean jarri gaitu euskal komunikabideak. “Berriro” diot, gure fama apurra holako erasoei zor diegulako. Euskal hedabideen aurkako erasoak betidanik ezagutu ditugu, batzuk agerikoak besteak ezkutukoak. Eraso gehienak Euskal Herri kanpotik etorri zaizkigu; urrutiago joan gabe, ni lanean ari naizen “Argia”ren kontrako erasoak asko izan dira, eta gure herritar bat “Egunkaria”ren hasieran ETAk izendatu zuela zabaldu zuten.

Baina Euskal Herri bertatik ere bideratu dira erasoak, ustez ingurukoak diren kolektiboak eta pertsonalitateak ere saiatu izan dira erasotzen, komunikabideren baten gauzak beren gustora egiten ez zituelakoan.

Eta erasoen aurrean, euskal hedabideak nahikoa bakardadean geratu dira. Jon Abrilen kasuan, garbi dago akusazioak ez zuela ez hanka eta ez bururik, eta horrela frogatu da azkenean eman zaion sasi-irtenbidearekin. Frankismoko diktaduraren jokabideak dira hauek, sasi-

demokraziaren lustrearekin itxuratuta.

Baina zein da gure arazo nagusia? Ahulak izatea. Euskal hedabide batek beste edozein komunikabideren antzeko jokabidea hartzen badu -Abrilen kasuan irudi batzuk filmatzea- neurri bereziak aplikatzen zaizkio: txikia delako eta euskara duelako komunikazio hizkuntza.

Indartsu edo sendo dagoenari, neurrian erasotzen zaio. Euskal prentsaren benetako ezina eta sufrikarioa, egunerokoa, horretan datza: euskal hiztunak espainol eta frantsesen aldean gutxi garen bezala, gure merkatua murritza dela. Hori da gure ahuldadea. Eta txikiari nonnahitik erasotzen zaio.

Erantzunik onena: indartzeko lanean aurrera egitea. Komunikabideak egiten ditugunok –honek berdin balio du “Argia”rentzako edo Noaua!-rentzako-- gure lana gero eta hobeto eginez. Eta herritarrok, euskarazko hedabideak erosi eta erabiliz. Euskararekin konprometitzea da etsaien pozoiaren kontrako sendabelarra.

Inprimategia: Antza

Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan

AZALA Eskura lau megalito ditugu. Horiek bildu ditugu honakoan.

Euskal presoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


David Asensio

Zorte txarra David Asensio futbolariak izan duena. Denboraldi hasieran Extremaduraraino abiatu zen baina lesionatu eta zazpi hilabetez geldi egon behar izan du. Aurten jokatu ez dituen minutuak berreskuratu nahi ditu usurbildar gazteak. Lesionatuta egonik, luze egingo zitzaizun denboraldia, ezta? Zorte txarra izan dut. Hara joan eta bigarren egunean lesionatu egin nintzen, bigarren entrenamenduan. Bostgarren metatarsianoa hautsi eta sei hilabetez geldi egon nintzen. Horri buelta eman, entrenatzen hasi eta min hartu nuen berriz ere. Beste hilabete egon nintzen geldirik. Jolastu dudana gutxi izan da, denboraldiko azken partidak. Baina hala ere oso esperientzia oso ona izan da. Etxetik atera eta bakarrik ibiltzen moldatzeko ondo etorri zait. Han ere lagunak egin ditut. Eta hemendik ere joan dira nire lagunak bisitan. Utzita jokatu duzu Extremaduran, nolatan joan zinen hara eta ez beste leku batera? Klubak eskainita joan nintzen hara. Ni jokalari gisa egiteko utzita jolastea proposatu zidan Athletic taldeak. Lehen taldean Urzaiz zegoen eta zaila zegoen jolastea. Bigarren Maila aukera ona zen. Josu Ortuondo zen orduko entrenatzailea, beste euskaldun bat. Horrek ere konfidantza eman zizun. Bai, bera han egoteak konfidantza handia eman zidan. Gero entrenatzaile aldaketa eman zen eta presidentzian ere gora behera handiak egon dira. Urtarrila hasieran eman zen presidente aldaketa.Gorabehera gehiegi. Baina ez dut uste jeitsieraren arrazoia hori izan denik. Extremadurak ez du dirurik. Jende gazte asko daukate, 18-19 urteko jokalariak. Titularrak baziren esperientzia handikoak, baina lesio asko izan ditugu. AthlĂŠtico de Madriden aurka egin zenuen debuta, eta Kiko aurkari izan zenuen partida

hartan. Denboraldi honetan, ordea, taldekide izan duzu Extremaduran. Zu bezalako hasiberri batentzat kategoriako taldekidea, ezta? Bai, hala da. Txonkatilarekin arazoak izan ditu baina oraindik kalitate handia du. Berarekin harreman ona egin dut. Oso tipo jatorra da, beti brometan dabil. Orain zer moduz zaude, guztiz osatuta jada? Orain ondo nago. Azken partidetan jolastu nuen, Bigarren B mailan ginen jada baina hala ere, minutu batzuk jokatzeko aukera izan nuen. Eta aurrera begira, nola dator denboraldi berria. Pentsatzen dut egin dudan denboraldiarekin beste urtebetez utzita jolastuko dudala. Ez dago batere erraza Athletic-en aritzea, eta kanpora joatea ez da aukera txarra. Eta kanpora atera behar izatea ez al zaizu gogorra egiten? 21 urte dauzkat eta etxetik kanpora egotea ez zait orain gehiegi axola. Hemen egongo banintz askoz hobe, baina ni jolastu egin nahi dut eta minutuak behar ditut. Beraz, nahiz eta ez jokatu, Extremaduran ez zara hain gaizki sentitu. Han dena ezberdina da. Ez dago hemengo xarma, dena oso lehorra da. Baina oso gustura ibili naiz. Jendea oso ondo portatu da nirekin. Iritsi eta berehala konturatu nintzen alde handia dagoela. Oso jende irekia da. Gu itxiagoak gara, han hasieratik konfidantza handia ematen dizute. Gainera, oso ondo hartu naute.

5

2002ko ekainaren 28a

erriketan

Usurbil 139.zk. Noaua!


2002ko ekainaren 28a

6

Noaua! 139.zk. Usurbil

al e

SANTUENEA San Joan sua

A

urten ere, aspaldian bezalaxe, San Joan festa iritsi da eta gure auzoan ere San Joan sua antolatu dute. Auzoan bertan egin ez bada ere.

Urtetik urtera sua egiteko lekua topatzea gero eta zailagoa izaten da, eta aurten ibaiaren bestaldean egin dute gure auzoko gaztetxoek. Ez da izan denok nahi izaten dugun sutea izan baina gaur egun San Joan suak ez dauka orain dela urte batzuk edukitzen zuen jarraipena. Baina hori ez da gure auzoan bakarrik gertatzen, beste leku askotan ere ohitura asko galtzen ari da. San Joan suak antolatzen dira, baina suaren dimentsioak asko jeitsi dira.

Ni gogoratzen naiz gazteagoa

URDAIAGA

Isaak Muñoz nintzenean (orain dela hamabost urte gutxi gora behera) mendira joaten ginela Ameri aldera, eta handik balio zuen edozein tamainako enborrak hartzen genituela. Handiak baziren kuadrillaren artean eramaten genituen arrastaka. Orain, berriz, enpresan erabiltzen diren paleak hartzen dituzte. Orduan jende askok partehartzen zuen suaren antolakuntzan eta, egia esan, Santueneako suak beste auzotako suekin konparatuta nahiko handia geratzen zen.

aurra nintzenean, McDonalseko pailazoa ikusi ohi nuen telebistan. Denbora aurrera joan da, eta, berriz ere, ikusteko aukera dugu, gainera herrian bertan, eta ez telebistan. Urbil merkataritza gunean hain zuzen ere. Batek baino gehiagok esango duzue: “zertan ari da hau pailazoa gora eta pailazoa behera?” Ba, kontua da, pailazo hau gure auzo honi bisita egin diola pentsatzen jarria naizelako. Eguraldi ona egin duen egunetan, gure auzoko kaxko aldean ibiltzeko aukera izan dut. Ikusi behar izan ditudan zikinkeriak ez zaizkit batere gustatu. Aparkalekuetan MacDonalseko kaxa horiek lurretik botata ikusteak ez dit batere graziarik egin.

Egia esan, horrelako detaileekin konturatzen gara ohiturak aldatzen joaten direla denboraren poderioz.

Gero dena erre baino lehen gailetak eta edariak banatzen zituzten lanean aritu ziren pertsonentzako. Jendetza ederra biltzen zen hori ikustera. Oraingo su honetan beste

Teknologia eta modernitateak

H

gauza batean fijatu naiz. Lehen egiten ziren suteetan panpin bat edo pelutxe bat jartzen zen goi partean, aurtengo gure suari lanean erabiltzen den kasko zuria ipini diote puntan.

Denok bota izan dugu, noizbait, goxokiren baten papera lurrera, badakit ez dagoela ondo; baina, hortik ikusi nuena ikustera, badago alderik. Agian ez naiz egokiena aholkuak emateko, baina saia gaitezen apur bat, mesedez, guztion onerako baita.

Gaiaz aldatuz, beste kontutxo bat ere aipatu nahiko nuke. Orain dela egun batzuk, aspaldiko partez, gure auzoko ermitan izan nintzen. Beti bezalaxe zegoen, baina bazegoen berrikuntzaren bat edo beste. Kanpaiari tiratzeko sokaren ondoan, kaxa bat ikusi nuen botoi askorekin. “Zer ote da hau?”, pentsatu nuen. Kanpaia jotzeko garaia iritsi zenean, inork ez zion sokari tira,

Alazne Begiristain

nahikoa izan zen kaxa horretako botoi bat sakatzea, kanpai hotsa entzun zedin. Hauek dira hauek modernitateak!


Usurbil 139.zk. Noaua!

KALEZAR

Festarik festa, deskantsurik ez da

U

dan sartu berri garen honekin festa giroa usain daiteke edonon. Kalezarko San Joanekin hasi eta AGiñako San Praixkuak arte izango da aukera franko parranda egiteko.

San Joanak pasa brriak dira gure auzoan eta esan behar da aurten ere giro polita izan dela gure auzoko plaza inguruan. Halako plaza txikian zenbat festa desberdin egiten diren!... Batetik, ume pila bat ibili dira buruhandien bizkarrekoei iheska eta garrasika, baita joku ugari egiten ere. Batzuk hartu zuten pazientzia ederra horiek prestatzen. Umeek mundial pasa zuten. Bestetik, parrandero askoren dantza eta ohiuak jasan ditu goizalderarte historiaz beteriko

ATXEGALDE

gure plaza zaharrak. Honakoan ere, magoaren trikimailuak, sardinak eta trikitilariak, suzirien danbarra, eta nola ez, Gorritiren showa. Hau falta denean ez dakit Kalezargo festarik izango den! Gurea bezalako auzo txiki batean festak aurrera ateratzea berez ez da lan samurra eta Hernani bezalako herri parrandero bat ondoan izanda ere, are zailagoa. Horregatik, zoriondu nahi nituzke jai batzordeko kide guztiak egin duten ahalegin guztiarengatik, umeentzako joku eta gauza guztiak prestatzen ibili direnak eta noski, lo ordu asko egin gabe besteek ondo pasatzeko lan egin behar izan dutenak. Bejondeizuela

Ohitura zaharrari eutsiz, festa giroa

E

kaina dagoeneko badoa, eta San Joan suarekin hasi eta bagoaz festa bila. San Joanak bukatu, eta, ondoren, San Pedro, San Martzial eta Santixabel. Hau da, hau, aukera ederra!

Haurrak oporretan daude, ikastolara joan beharrik ez; gauean lotara joateko presarik ez; eta, goizean ere, ohetik jaikitzeko ordurik ez. Guztia desmadratuta, esan ohi den bezala. Baina, badago alderdi onik ere. Izan ere, ez al da ederra haurrak aurpegi alaiekin eta ondo pasatzeko asmoarekin ikustea?

Hortxe ikusten ditugu gazteak beren patriketan globo txikiak dituztela, urez betetzeko txanda

ezin harturik iturri aldamenean. Elkar bustitzen ibiltzen dira, blaiblai eginda bukatu arte.

Hau da hau gozamena! Mutilak neskak busti nahian, eta, alderantziz. “Begira nola jarri gaituzten!”, “Busti-busti eginda utzi naute, etorriko da buelta!”, ja, ja, ja... horrelako oihuak entzuten dira nonnahi.

Ez dute askoren beharrik izaten ondo pasatzeko batzuetan.

Atxegalden horren falta somatzen dugu. Garai batean, 20 urte atzera eginez, haur eta gazteak auzoan jolasten zuten. Festak ere izaten genituen auzoan. Atxegaldeko elkarteak antolatzen zituen eta giro ona izaten genuen auzoan. Baina, urteen poderioz, bertan behera

Andoni Udabe

denoi! San Joan eskea nahikoa ez eta oilasko biltzen ere talde ederra aritu zarete, xirimiri eta laino guztiei aurre eginda jai giro ezinhobean.

Kalezargo festek herrikoei pasako die lekukoa eta behin hauek pasatzean ez da atsedenik izango udara bukatu arte. Beraz, juerga eta parranda egin nahi duenak badu nahikoa aitzakia. Datorren urtean, dena ondo bada, ospatuko ditugu berriro Kalezargo festak. Bitartean, jaiak ondo pasa ditzazuela denok, Isabel, Santiyo, Estebam edota Praxku. Izena da gutxienekoa. Txintxoak izan eta... gora San Joanak!

Maria Jesus Urbieta

geratu ziren. Santurik ez zen bilatu, elizarik ere ez dugu, eta, ondorioz, festak antolatzeari utzi zioten. Urte askotan zehar girorik ez da egon auzoan. Horregatik, txoko honetatik galdera hau plazartu nahiko nuke: berandu al da berriz ere auzoan festak antolatzen saiatzeko? Esaten den bezala, ez omen da itxaropena inoiz galdu behar. Bitartean, ondo pasa Santixabelak!

2002ko ekainaren 28a

ej iran

7


2002ko ekainaren 28a

8

Noaua! 139.zk. Usurbil

al e

TXOKOALDE

Trenbidea eraldatuko ote dute?

H

ilero bezala oraingoan ere hementxe natorkizue gure auzo honetako kontutxoak aipatzera. Oraingo honetan, trenbidea izango dut hizpide. Izan ere, azken aste hauetan Euskotreneko langileak gure auzotik ibili baitira, trenbideko mugak bereizten. Zurrumurruek diotenez, beste karril paralelo bat ipintzekoak omen dira,... baina, esaera zaharrak dioen bezala, esanak esan denborak erakutsiko digu zer egingo duten.

Trenbideko mugak aldera batera utziaz, gure Euskal Herriko mugez mintzatzera pasako naiz, izan ere, Illunbe sagardotegiko jabea den Joxe Angelek

KALEBERRI

hauek igaro eta Madrilen jatetxe bat ireki berri baitu, izen berarekin.

Eta, bukatzeko, nola ez! Akerra Gatzetxeaz hitz egin beharko, ohiturari muzin egin gabe. Oraingoan, futbolari eskaini behar diot tartea, izan ere, mundiala dela eta ez dela, modan dagoen kirola baita.

Imanol Goenaga

baino txapelketa hobeagoa egin dute. Beraz, ea ba pixkanaka-pixkanaka eta urtez urte hobetzen jarraitzen duten. Hurrengo urtean final erdietara eta bi urte barru, finalera, pronostikoak hutsik egiten ez badu, bederen.

Usurbilgo Gazte Asanbladak antolatutako areto futboleko txapelketan, Akerra Gaztetxea final laurdenetara heldu zen, baina, tamalez, ezin izan zuten aurerra egin. Hala ere, lehengo urtean

I単aki Agirresarobe

Nafarroako ikastolei eman beharreko laguntza

A

urtengo Nafarroa Oinez urriaren 20an Tuteran ospatzekoa denez, badirudi gero eta indar handiagorekin erantzuteko aukera ematen duela. Lehenik, eremu ez euskaldunean egoteak dakarkion ordaina ez da batere ona: diru laguntza gutxiago, euskara ofiziala ez izatea, matrikula garestiagoa... Eta, oraingoan,gainera, Nafarroako gobernuak zeuzkan dirulaguntzak kendu dizkio. Egia esateko, ia biluzik gelditu dira. Eremu honetan dauden Sartaguda, Lodosa, Tutera, Irunberri eta Bianako ikastolek ia 600.000 euro (100 milioi pezeta) gutxiagoko dirulaguntza izango dute. Aipatu behar, ia 500 haurren

gurasoek beraien sakeletik lehen ez gainera, sakrifizio handiagoa egin beharko dutela. Esate baterako, Tuterako Argia ikastolako gurasoek haur bakoitzeko hilero 20.000 pezeta ordaintzen dute (liburuak, jangela,...) beraien seme-alabek euskaraz oinarrizko hezkuntza jaso ahal izateko. Irunberriko Arangoiti ikastolan, berriz, itoginez josirik daude, eta ordenagailu gela pasiloetan dute. Herriko udaletxeak ez dio inondik inora gela publikoren bat uzten, haurrek duintasunezko egoeran klaseak jasotzeko aukera izan dezaten.

Egoera tamalgarri hauen aurrean, urtero bezala, Nafarroa Oinezen aldeko taldetxo bat ari da Usurbilen lanean.

Herrian ditugun jaietan materiala saltzen ibiliko da: kamisetak, txapelka, galtzak, zainzuriak, piperrak,... Beraz, hemendik aurrera inoiz baino beharrezkoagoa izango da euskaltzaleon laguntza.


Usurbil 139.zk. Noaua!

AGINAGA

Egunpasa ederra Errioxa aldean

D

uela aste pare bat Errioxa aldean izan ginen Aginagako hogei bat gazte. Egun ederra pasatu genuen Leza herriko ardotegi batean eta, ederki jan eta edan ondoren, berriz buelta egin genuen mikrobusean. Eta eguna ederki bukatzeko elkartean bapo afalduta etxeratu ginen. Errepikatzeko moduko eguna.

Parranda ez da, ordea, egiten dakigun bakarra eta dagoeneko hasiak gara datozen San Praixkuak antolatzen. Kuadrila polita biltzen bagara ere, gehiago etorriko balira ongietorriak izango lirateke. Hamar bat lagun biltzen gara, gehienak gazteak. Honegatik, denon tamainako festak antolatzeko

ZUBIETA

zaharxeagoak etortzea ere eskertuko genuke, guztientzat egitarau «konpletoa» osatzeko. Eta, behin festak aipatuta, ordurako frontoia bukatuta egongo denaren esperantza daukagula esan beharra dago. Guk, behinik behin, hori kontuan hartu dugu egitaraua egiteko orduan. Bertan lanean ari direnek esan ziguten festak hasterako obraren parte handiena bukatuta egongo dela, nahiz eta detaileren bat edo beste faltako den. Ea, bada, halaxe den eta San Praixku ederrak pasatzeko moduan gauden, frontoi berria eta guzti.

San Juan bezperako festa

H

emen da Uda, eta aro horri hasiera emateko, aurten ere, lehengo igande gauean, Zubieta Pilota Elkarteak antolaturik, San Juan Bezperako afaria ospatu genuen. Zubietako plazan antolatu zen afaria, karparen babesean,eta ondoren, San Juan sua egin zen plaza atzeko belardian. Ez zen guztiz erraza izan prestaturiko sua erretzea, izan ere, eguraldi hezea izan genuen egun guztian zehar eta horrek ez zuen lagundu sua pizteko ahalegina, baina azkenik, erre ziren urte guztiko zakarrak eta izpiritu txarrak. 70 herritar bildu ginen, ume, gazte eta heldu, une alai bat pasatzeko asmotan. Aipatu dudanez, eguraldia ez zen gure lagun izan baina

Oxkar Santamaria

Mikel Bengoetxea

hala ere, ez zen eragozpen izan ondo pasatzeko.

Honako hau izan zen menua: arrai zopa, redondoa saltsan, postrea eta kafea.

Anoetako trikitrilariak izan genituen lagun, eta afari osoan jardun zuten jendea alaitzen beren doinuekin. Azkenik, festari bukaera emateko, gauza guztiak biltzera ekin genion, izan ere, festa bat ez da amaitzen gauza guztiak txukun- txukun jaso arte.

Beraz, esan genezake, San Juan suako afaria, zubietarrontzat, festetako “errodaje” antzeko bat dela, izan ere, konturatu gabe, iritsiko zaigu hurrengo hila eta Santioak ate joka daude. Beraz, beharrezkoa dugu horre-

tarako gure gorputza prestatzea.

Aurten ere, Zubietako gazte kuadrilla bati esker, ari dira ahalik eta programa txukunena prestatzen, eta ez dira faltako urteko ekintzak: dantza-soka, antzerkia, herri afaria, pilota partidak, musika emanaldiak... Zain gaude Santioak noiz helduko.

2002ko ekainaren 28a

jir an

9


ontz

Ikasturtea amaitu bada ere, liburutegiak zabalik jarraitzen du

U

dan sartu berri garen honetan, liburutegiak egun “bero” hauetan plan fresko bat egiteko aukera eskaini nahi dizu: Bibliotekan bertan liburu eta gainerakoak lasai irakurtzekoa, edo etxera maileguan eramatekoa.

Mota guztietakoak ditugu: Komikiak, ipuinak, eleberri edo nobelak, gai ezberdinei buruzko liburuak, entziklopediak. Haurrentzako liburuak, gazteentzako liburuak, helduentzako liburuak. Tarte polit bat pasatzeko liburuak, informazioa bilatu edo ikasteko liburuak. Eta aldizkariak, egunkariak, lan eskaintzak…

-Ikusentzunezkoen artean, musi-

kako CD multzo bat aurki dezakezu, gai ezberdinei buruzko zenbait bideo eta CD-ROMekin batera. Baita zenbait bideo pelikula ere. Guzti hauek, haur, gazte eta helduentzat. Hala ere, aitortu beharrean aurkitzen gara oso bilduma apala dela, hasiera, esango genuke. -Biblioteka elektronikoa izen potoloaren bidez, berriz, ordenagailuz bilaketak egiteko modu ezberdinak adierazi nahi ditugu: Internet zerbitzua (16 urtetik gora), lehen aipaturiko CDROMen kontsulta, eta liburutegiko dokumentuak bilatzeko Katalogo informatizatua. Guzti hau, urte sasoi honetan, ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Gonbidatuta zaude!

Beno, baina ez ahaztu abuztu osoan itxita izango dela udal liburutegia.

P

Alderdien Legea salatu asmoz geldialdia egin zen Udaletxean

asa den astean, ez zen ez gobernu batzorderik ez udalbatzarik egin. Batasunak ekimen honekin Alderdien Legea salatu nahi izan zuen. Hala ere, geldialdia politikoa izan zen, udal zerbitzu guztiek berdin-berdin lan egin baitzuten.

Jose Antonio Altunak adierazi zigun eran, “geldialdi instituzional honen bidez gure desadostasuna azaldu dugu. Alderdiaren Legea badakigu zein norabidetara zuzendua dagoen eta hori salatu asmoz hartu dugu neurri hau”.

Bando bidez jakinarazi zitzaizkion herriari geldialdiaren arrazoi nagusiak.

▲

Baina gaur egungo liburutegiek, gurea barne, badugu bestelako aukerarik ere, hala nola: Ikusentzunezkoen atala eta Biblioteka elektronikoa.

▲

2002ko ekainaren 28a

10 Noaua! 139. zk. Usurbil

L

Aurrera doa azterketa soziolinguistikoa

aster jakingo da nork egingo duen herriko azterketa soziolinguistikoa. Usurbilen aipaturiko azterketa soziolinguistikoa egiteko lau proposamen jaso dira.

Ekainaren 11n ireki ziren kartazalak eta ekainaren 20an bildu zen epaimahaia. Hurrengo Gobernu Batzordea egin ondoren jakingo da azterketa soziolinguistikoa nork egingo duen.

Beraz, proiektua martxan jarraitzen du eta talde-irabazlea laster hasiko da lanean.

Abuztuan itxita egongo da udal lburutegia .

Giltzak

kopiatzen ditugu!

Zapatak,Kanpinak, Kremailerak (poltsak, zamarrak, galtzak...)

Kale Nagusia, 2

Tel: 943 37 27 95

JOSE AIZPURUA UNANUE

uen Teilat

Igeltseritza eta pintura ea

berritz

Pintore kalea, 1 - 3.A LASARTE-ORIA Tel.: 36 17 83

Fatxa

den k

onpo

nketa

Muna Lurra, 20 - 1.B USURBIL Tel.: 943 36 37 67


Usurbil 139.zk. Noaua!

M

aiatzaren 28ko Gobernu Batzordeak ikastolen aldeko ekitaldi garrantzitsuenak diruz laguntzeko erabakia hartu zuen.

Euskara-batzordeak aho batez egindako proposamenaren arabera, Herri Urrats 2002 egunari 901,52 euroko dirulaguntza eman zaio. Diktamenak dioen arabera, “Udalak emandako dirulaguntza hau Nazio Eraikuntza ikuspuntutik ematen dela eta Euskal Herrian Euskaraz eraikitzeko nahiarekin”.

Diru kopuru bera emango zaio Nafarroa Onez 2002 edi-

O

zioari.

Araba Euskaraz 2002, Ibilaldia 2002 eta Kilometroak 2002, aldiz, 360,61 euroko dirulaguntza bana jasoko dute.

Guztira, 2.884,87 euroko diru partidarekin Udalak euskararen aldeko festa garrantzitsuenak babestu nahi izan ditu.

▲

Ikastolen aldeko ekitaldiak diruz lagundu ditu Udalak

N

Nekazaritza ustialekuak laguntzeko epea zabalik

ekazaritza batzordeak ustialekuetan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak ustialekuetan jartzeko laguntza eskaerak aurkezteko epea ezarri du 2002ko apirilaren 22ko foru aginduari jarraituz. Prentsa-ohar batean agertu digun eran, “nekazaritza ustialekuetan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak ustialekuetan jartzeko 2002. urtean laguntza eskaerak aurkezteko epea ekainaren 1etik urriaren 31 artekoa izango da”.

2002ko ekainaren 28a

zeju txikia

11

Eskaerak ustialekua kokaturik dagoen eskualdeko nekazaritza bulegoan aurkeztu behar dira.

Amaitzear da kontribuzioa ordaintzeko epea

ndasun higiezinen gaineko zergari buruzko informazioa zabaldu genuen aurreko alean. Borondatez ordaintzeko epea uztailaren 4an amaituko dela gogorarazi nahi du Udalak.

2002.urtean kontribuzioa maiatzaren 15etik uztailaren 4ra bitartean kobratuko da. Zerga honen ordainketa helbideratuta (domiziliatuta) duten pertsonei uztailaren 1ea kargatuko zaie kontuan eta helbideratu gabe dutenei adierazitako helbidera bidaliko zaie imprimakia ordainketa egin dezaten. Herritar guztiei jakinarazten zaie maiatzaren 15etik uztailaren 4ra bitarteko lan egunetan,

biak barne, ordaindu ahal izango dutela borondatezko epean Landa zein Hiri izaerako Ondasun Higiezinen Zerga. Apirilak 23a baino lehen helbideratutako ordainagiriak banku edo aurrezki kutxatik kobratuko dira zuzenean uztailaren 1ean.

Helbideratu gabeak eta gainerako ordainagiriak, ordea, zergadunak adierazitako helbide fiskalera bidaliko dira maiatzean, Kutxa, Euskadiko Kutxa, Guipuzcoanko banketxean edo zerga bilketa bulegoan ordainduak izan daitezen.

Era berean, zergadunek helbideratu gabe dituzten ordainagiriak helbideratzeko aukera izango dute udaletxean, Kutxa,

Euskadiko Kutxa edo Guipuzcoano Banketxean. Egunero 9:00etatik 14:00arte zergadunak ordainagiriak ordaindu ahal izando ditu, jaiegunak izan ezik.

Ekainaren 20a iritsi eta zergadunak ordainagiria ez badu etxean jaso, zergabilketa zerbitzuan eskatu beharko du borondatezko epea amaitu baino lehen. Adierazitako epe hori bukatu ondoren eta zergadunak zerga ordaindu ez duen kasuan, Ogasun Foralak premiamendu bidezko jardunbideari ekingo dio, ordaindu ez diren kuotei %20ko gainkargua, berandutza interesak eta dagozkion gastuak gaineratuz.

GALARRAGA USURBILGO HORTZ KLINIKA GARRAI OAK

Osasunez urratu aurtengo santixabelak!

✺ LUR ONGARRIAK ✺ ZABOR BILKETA ✺ ZISTERNA BEREZIAK

☎

37 01 46

FERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGER ANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

Kale Nagusia, 2 1.C4 Tlf 37 08 78

20170 USURBIL


2002ko ekainaren 28a

12 Noaua! 139.zk. Usurbil

Aranzadik megalito berri bat seinaleztatuko du Aitzazate mendian

A

ranzadi elkarteak 247 megalito katalogatu ditu Gipuzkoan. Horietako lau gure herrian bertan: Andatza mendian hiru dolmen; Aitzazate mendian zista bat.

2001. urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Gipuzkoan dauden megalito guztiak monumentu multzo izendatu eta Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu zituen. Ondare hau geroztik babestuta dago Kultur Ondarearen Legeari jarraiki.

Izendapen hau garrantzitsua bada ere, nabarmentzekoa da urte askotan Aranzadik egin duen lana. Zientzi elkartea hau izan baita lagun anonimo askoren laguntzarekin megalito hauek guztiak katalogatzen eta babesten aritu dena.

G

orru

Iaz, Gipuzkoako monumentu megalitikoak seinaleztatu eta babesteko proiektua aurkeztu zuen instituzio ezberdinen artean. Tartean, Usurbilgo udaletxean.

Proiektu honen arabera, Aranzadik hiru helburu nagusi bete nahi ditu: ondare hauen inguruko informazioa eman; megalito hauek guztiak babestu eta zaintzeko neurriak gomendatzea; eta hirugarrenik, megalito guztiak mugarri berezi batzuekin seinalestatu. Andatzakoak dagoeneko seinalizatuta daude. Eta Aranzadi elkarteko kideek koordinatzen dute dolmen bakoitzaren seinalizatze eta mantenu-lanak. Uda honetan, ordea, Aitzazateko zista seinalizatuko da. Hau bisitatu nahi duenak oso erraza dauka: Aitzazate, Igeldoko mendilerroan kokatzen da,

Horrelako seinaleak ipintzen ditu Aranzadik megalito bakoitzaren aldamenean.

Mendizorrotz eta eta Kukuarri mendien artean. Dolmena baino txikiagoa, Aitzazateko zistak balio berbera du eta hau ere monumentu megalitikotzat hartzen da.

Garai bateko ohituren ikur nagusiak

arai bat irudikatzen duten elementu arkitektonikoak dira Andatzako dolmenak eta Aitzazateko zista. Denboraren poderioz mantendu diren ikur bakarrak direnez, guztiak babestea beharrezkoa da. Garai bateko ohituren ikur nagusi baitira. Luis del Barrio, Aranzadiko Historiaurreko Arkeologia Taldeko kidearen esanetan, “herritarren laguntza ere oso garrantzitsua da. Ondare hau orain arte oso utzita egon da. Aranzadik urtetan mendizale, udal ordezkari eta herritarren laguntzarekin ondare hau guztia seinaleztatzen aritu da. Baina hori ez zen nahikoa. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren ekimenez, dolmen eta orokorrean megalito guztiak kultur ondare izendatu

eta monumentu izaera eman zaie�. Izendapen hori oso garrantzitsua da megalitoen iraunbizitzea ziurtatu ahal izateko. Legez babestu dira megalitoak. Orain arteko hutsune hori estaltzera dator Aranzadik urtetan eskatu duen neurri hau.

Gipuzkoako ondare megalitikoa seinaleztatu eta babesteko proiektu honen sustatzailea Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila da, Kultur Ondareaz arduratzen den zuzendaritzaren eskutik. Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia atala da proiektu honetaz arduratu dena, betiere, Luis Del Barrio eta Jesus Altunaren gidaritzapean. Ezinbestekoa da, halaber, inplikatutako ualetxeen laguntza: karguetatik hasi eta obra zein mantenuaz arduratzen den brigadaraino.

Andatzako megalito bat garbiketa egin baino lehen.

Andatzako megalitoetako bat, garbiketa lanak amaituta.


Usurbil 139.zk. Noaua!

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, giro onean ospatu ziren Kalezargo festak

Iragarri bezala, txupinazioaren ondoren abiatu ziren ekainaren 15ean oilasko biltzaileak. 20 bat lagun bildu eta Arratzaineraino iritsi ziren. Lehen gaufesta Akelarrek girotu zuen. Hurrengo egunean, umeak izan ziren nagusi. Tailer zein jokoetan ume piloa bildu zen plazan. Buruhandiekin ere gustura ibili ziren batetik bestera. Arrakasta handia izan zuen, halaber, ekainaren 22ko mus

txapelketak. 37 bikote aurkeztu ziren eta IbarretaArteaga bikotearentzat izan ziren txapelak. Herriko dantzarien saioa ikusi eta ondoren Luhartz taldeak girotu zuen dantzaldia. San Joan bezperan, eskean ibili ziren auzoko Xirimiria egin bazuen ere, Kalezarren piztu zen San Joan gazteak. Amets bezperako suak lagun asko bildu zituen. Arzallus eta Alaitz Mendiluze. Sarasola bertsolariek alaitu zuten eske-lana. Antxetan San Joan egunean, ordea, indarrak berritu eta denak suaZubizarreta izan zen protagoren inguruan bildu ziren berriro: nista, berak irabazi baitzuen bai eskean ibili zirenak, baita Toka Txapelketa. gainontzeko herritarrak ere. Sardinak dastatuz eta SaizaBertso saioak suaren inguruan rreko sagardoa edanez amaiizan zuen segida. Ordu txikitan, tu ziren festak San Joan eguhirugarren bertsolari bat aritu nean. zen kantari: Arratzaingo Iurgi

San Ferminetan bezain lasterketa ederrak ikusi genituen Umeen Egunean buruhandiak azaldu zirenean.

ERRAZKIN Igeltseritza orokorra

Kalkos kopisteria

✎ Fotokopiak ✎ Fotokopiak koloretan ✎ Plastifikazioak (DIN A2 arte) ✎ Fax zerbitzua (jaso eta bidaltzeko) ✎ Planoen kopiak (AO arte) ✎ Ordenadoreko lanak ✎ Enkuadraketak (wire-o, kiribilak,liburua) ✎ Zure argazkia puzle batean Juan de Garay kalea Telf: 943 37 64 24 Fax: 943 37 61 55 20160 Lasarte-Oria

AGIRREZABAL estankoa z o ri on t s u a k Jai d ar gu zti rbil o u s K al e nagus ia, 27 Tel ef o n oa: 36 11 10

i!

Kale Nagusia, 1 Telf: 943 37 26 79 eta 36 51 25 Santuenea Mob: 629 42 05 65

Sardina zein Saizarreko sagardo dastaketarekin amaitu ziren Kalezargo festak.

u

A

maitu dira Kalezargo festak. Baina jaigiroa ez da itzali. Santixabelak gainean ditugu eta ondoren iritsiko dira Santioak eta Sanestebanak. Kalezarren, behintzat, antolatzaileak gustura daude aurten egindakoarekin. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu baina jendeak ekitaldi guztietara erantzun du.

2002ko ekainaren 28a

usalda

13


2002ko ekainaren 28a

14 Noaua! 139.zk. Usurbil

lkar

Julian Beraetxe eta Andoni Atxega: “Teknikariei esker funtzionatzen dugu�

A

urreko Noaua!tan PSOE-EE eta EAko kideak elkarrizketatu ostean, EAJ-PNV alderdiaren txanda iritsi da. Gauza jakina da PNV eta alkatetzaren arteko harremana ez dela batere ona. Haserrealdiaz eta udal gestioaz galdegin diegu Julian Beraetxe eta Andoni Atxega zinegotziei. Bide batez, Euskal Herrian bizi dugun gatazka ere izan dugu hizpide. Madrilen beste hizpiderik ez da. Gotzainen idatzia, Alderdien Legea... badirudi begipuntuan dagoela euskal kutsua duen edozer.

Julian Beraetxe. Pentsatzen dugu Euskal Herria momentu honetan ematen ari den jokoa Madrilek dauzkan arazo asko tapatzeko ontzat hartzen dituztela. Edozein arazo hemengo gaiekin tapatu nahi izaten dutela. Hori hala da. Hartu duten direkzioa ikusita, Batasuna ilegalizatu nahi honekin oso lotsa gutxirekin egin nahi dutena-, arriskutsua izan daiteke euskal abertzaletasun guztiarentzat. Batasuna behera botatzen badute bihar edozein indar politiko bota dezakete.

Uzturre Forumaren aurkezpenean, Xabier Arzalluzek elkarrizketa zela konponbidea adierazi zuen. Dena den, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ez ditu Legebiltzarrean egiten diren bileretan Batasunako kideak gonbidatzen. A. A. Niretzat, elkarbizitzarako arau minimo batzuk ezarri behar dira. Hitz egiteko minimo batzuk. Ezin gara eseri hilketen aurrean abstenitu edo paso egiten duen jendearekin. Haien aldetik aurrerapauso bat ikusi behar dugu, borondate hori ikusi benetako elkarrizketan sartzeko. Madrilgo Kongresuan Alder-

Gaur egun udalean EAJ-PNV alderdiak dituen bi ordezkariak, Julian Beraetxe eta Andoni Atxega.

dien Legearen aurka bozkatu duten talde bakarrak izan dira PNV, IU eta talde mixtoa. Hala ere, gai hori herrian planteatu denean zuek abstentzioaren alde egin duzue. J. B. Guk une honetan agintean dagoen jendearekin erlazio oso txarra dugu. Gure jarrera da abstenitu edo aurka bozkatzea. Abstentzioa, beraz, protesta gisa hartzen dugu. Gauza oso puntualak direnean argitzen dugu ados gaudela baina alkatetzarekin ditugun diferentziengatik abstenitu egiten gara. Eta azalpenak ematen ditugu aktan islatuta jasota gera daitezen. A. A. Horregatik guk ilegalizazioa aztertu zenean beste mozio bat aurkeztu genuen, adostu edo elkarrizketan sartzeko. Baina zinegotziek alde egin zuten.

Giro horretan kokatu behar da torturaren aurkako mozioan zuen alderdia abstenitu izana? J. B. Ez, torturaren gaian, beste mozio bat aurkeztu genuen esanez gu tortura guz-

tien aurka gaudela. Tortura klase batzuk bakarrik kontenplatzen zirelako aurkezten zen dokumentuan.

Begibistakoa da alderdien arteko harremanak ez direla onak. A. A. Udaletxean, antolakuntza barruan, eragina badu horrek. Gure lana, oposizioa egitea, askoz zailagoa egiten zaigu. Datuak eta dokumentuak eskuratzeko atzetik ibili behar izaten dugu. Makina bat eskaera egiten ditugu idatziz eta ez zaizkigu luzatzen. Etxe barruan kanpokoak izango bagina bezala gabiltza. Udal gestioaz zer esango zenukete?

J. B. Hirigintzan, orain arau subsidiarioen aurrerapenekin gaude. Alde batetik teknikoek badute postura zabal bat, Usurbilek epe luzera izan behar duen garapena aurrikusiz. Alkateak eta bere talde politikoak teknikoek ikusten duten lekuraino ez dute iritsi nahi, dena kontrolpean edukitzeko asmoz. Bi postura daude. Ez


dute garbi azaldu zergatik moztu nahi dituzten teknikoek proposaturiko neurri horiek.

Bestalde, babes ofizialeko etxebizitza akaso egin nahi dira Olarriondon. Horren aurka gaude, hasteko, 250 etxebizitza egin nahi direlako Olarriondon ia lau hektareako lur-azaleran. Inor ez da sakrifikatu behar babes ofizialeko etxeak egiteko. Terrenoen jabe direnekin espropiazio bidez, “agravio comparativo” bat egingo da. Udalak parean dituen terrenoak garestiago saldu zituelako. Injustua iruditzen zaigu. Uste dugu norma aldaketa horietan aurrikusi beharko liratekeela Usurbilgo sarrera-irteerak. Badakit ez dela erraza baina saiakera handia egin beharko litzateke. Eta Santueneako auzoan ere ahalegin bat egin beharko litzateke bailara dignifikatzeko. A. A. Udalak duen konstruktore izateko joera horrekin ez gaude ados. Ez da udalaren lana promotore izatea.

Pertsonalarekin ere kezkatuta gaude. Lehen kultura eta euskara teknikariak eskatzen genituen eta dirutza handia zela zioten. Geroztik atera dira bi postu barne promozioz eta hiru oposizio librean. Orain arteko azalpenak ez digute balio. Langileekin oso jarrera txarrak dituzte, euren sokakoak ez direnekin batez ere. Ez dute irizpide jakin bat kontratazioari aurre egiterakoan. Haziendari dagokionez, kez“Aginagako frontoia, obra desproportzionatua”

katuta gaude mailegu bat eskatu delako. Berez, hainbesterainoko presa ez duten gauza batzuk egiteko. Aginagako frontoia egin beharrekoa iruditzen zaigu baina obra desproportzionatua dela uste dugu. Gainera, diru asko publizitaterik gabe banatu da. Badu bere abantaila, azkarrago egiten dira gauzak baina legeak

15

dioenez justifikatuta egon behar dute publizitaterik gabeko gastuak. Eta orain arte formula hori etengabe erabili dute, batere kontrolik gabe.

Kirolean, funtzionamendurako azkartasunik ez dugu ikusten. Bi talde sendo daude, judo eta dantza erritmikoa, eta biak patronatutik kanpo aurkitzen dira. Kulturan, Kultur Etxeko proiektua ateratzeko garaia bazen eta orain presaz dabiltza. Beharrezkoa da eta horren aurka ez gaude. Euskarari dagokionez, kale neurketak emaitza eskasa eman zuen, eta hori tapatu eta bi hilabetera ikerketa orokorrago bat egin da eta hor azaltzen da erabilera askoz hobea dela...

Gizarte Zerbitzuetan lan ona egiten da. Beharra sumatzen dut gizarte laguntzaileen lan baldintzak hobetu behar direlako. Eguneko Zentroa aurrera doa eta hori ere positiboa da. Imanol Ubeda

“Zaila ikusten dugu EArekin koalizioa errepikatzea”

Herri askotan hasi dira udal hauteskundeei begira koalizio kontuak aztertzen. Hemen nola daude gauzak EArekin? A. A. Arazo nagusiena izan zen koalizioa oso denbora gutxian osatu genuela. Hitzartuta bost gauza genituen, hitz eginak 20 baina ez zeuden paperean jasota. Eta arazoa hortik etorri zen. Gaur egun ez dugu harremanik eta hemen oso zaila ikusten dut. Batasunarekin duzuen haserrealdia teknikari berriaren kontratazio prozesuak eragin zuen, ezta?

A. A. Azkeneko errekurtsoa izan zen problema, baina guretzat lehenbizikoa izan zen. Errekurtso hori seigarrena baitzen eta lehenbiziko bostetan ez genuen erantzunik jaso. Ikusten genuen euskara mai-

lan lan egiteko pertsona bat bazela eta ahalegindu behar zela hari bidea ematen. Beste batzuri eman zaien bezala. Kulturarako beste teknikari bat behar dela uste dugu. Beraiek bat bientzako esaten zuten. Bertakoari aukerarik eman nahi ez bazitzaion, gutxienez bi plaza ateratzeko proposamena egiten genuen: bat euskarako, bestea kulturarako.

Herriko jendea eta aholku batzordeetan parte hartzen zuen jendeak asmo berdina zeukan, baina udal-gobernuak esan zuen ez, eta ez. Hitz egiteko aukera ez genuenez, saiatu ginen prozesua ahalik eta garbiena izan zedin ziurtatzea. Akats bakoitzeko alegazio bat sartzen genuen. Akats bat egin, alegazioa sartu; akatsa zuzendu ez eta aurrera egiten zuten. Bigarren akatsa

egin, bigarren alegazioa sartu; zuzendu ez eta segi. Eta laugarrena izan zen beste akats hori. Eta horrekin haserretu egin ziren. Baina beste biderik ez dute uzten. Gure ideia argia da: norbait lanpostu batera sartu behar badu sar dadila garbi, argi eta inolako dudarik gabe.

Hori konpontzeko zer egin daiteke? A. A. Guri garbi utzi ziguten: guk gaizki egin dugula onartzea. Horretarako sinestu behar dugu gaizki egin dugula. Eta ez dugu sinesten gaizki egin dugunik. Beraz, ezin dugu ezer zuzendu.

Ez gara gu izan harremana moztu dugunak. Ikusi dezakete ordutik gure oposizioa moderatu egin dugula baina, antza, ez du balio.

2002ko ekainaren 28a

rrizketa

Usurbil 139.zk. Noaua!


arkesaneko petriletik

2002ko ekainaren 28a

16 Noaua! 139.zk. Usurbil

Udan ez aspertzeko aukera ugari dute herriko gazteenek

A

maitu da ikasturtea. Amaitu dira eskolak. Ikasketak alde batera uzteko garaia heldu da. Uda iritsi baita. Eta udarekin batera, Uda Jolas eta Euskal Txokoa izeneko ekimen ezagunak. Aurtengo eskaintza nolakoa izango den jakin asmoz, bi ekimen hauetako arduradunekin aritu gara solasean.

Euskal Txokoa, Ikastola eta Udalaren artean gauzatu zen duela sei bat urte. Asmoa, ingurune erdaldunean bizi diren haurrei euskal giro bat ziurtatzea. Era berean, euskararekin arazoak dituzten aurrei lagungarri zaie Euskal Txokoaren proposmena, batez ere gurasoetako bat erdalduna bada. Ainhoa Bizkarguenaga Euskal Txokoetako kide bat dugu eta berak eman dizkigun azalpenen arabera, ekimen hau itxia da. Zerrendak ez direla irekiak, alegia. Uztailaren 4tik 30era egongo da martxan Euskal Txokoa. Baina urtean zehar ere martxan izaten da. Ainhoa Bizkarguenaga eta bere kideek bi egoitza dituzte: bat kaxkoan, Udarregi Zaharrean; eta bigarrena, Santuenean. Hondartza, Txiki Park, Lasarte-Oria eta Zubieta dira irteera askoren helmuga. Astean behin, herritik kanpora irteten dira Euskal Txokoan dabiltzan gaztetxoak. Dena den, udako eskaintza berezia bada ere, urtean zehar ere martxan iza-

ten da. Interesaturik bazaude, dei ezazu 658 704 350 telefono zenbakira.

Uda Jolas, ostera, Euskal Txokoaren segidan antolatu zen. Batez ere, Euskal Txokoan izena emateko perfila ez duen haurrari irteera Iharduera ezberdinak lantzen dira Euskal Txokoan zein Uda Jolas kanpainan. bat eman arren. Arrakasta handia herrian egiten badira ere, Uda du udako eskaintzak nahiz eta Jolasekoek ere irteerak egiten Uda Jolas ez den soilik udako dituzte, astean behin hain proposamena. Aste Santuan zuzen: "Donostiara, Oriora... edota Gabonetan ere lanean dinamika ezberdinak lantzen aritu ohi dira Udajolaseko arduditugu eta horren arabera radunak. antolatzen ditugu irteerak". Iaz Haurren arteko harremanak mantendu nahian

Helburua: oporraldietan haurren arteko harremana ez etetea. Gaztetxoen aisialdia ahalik eta atseginena egiten saiatzen dira Aiora Godinez eta gainontzeko begiraleak. Aiora, Udajolaseko arduradunak esan digunez, "uztailean eta abuztuan hamabost eguneko txandak antolatuko ditugu. Baina baten batek hiru astetan egin nahi badu ez da inongo arazorik". 3 eta 10 urte bitarteko haurrak dira udajolas ekimenean parte hartzeko aukera dutenak. Eta ekitaldi gehienak

Beraz, goizetan badute nora joan 3-10 urte bitarteko haurrek.

Euskal giro batean ondo pasatzeko aitzakia da Uda Jolas. Beraz, etxeko txikienak udan gustura ikusi nahi baduzu, Uda Jolasen duzu aukera ederra. Izena emateko epea amaitu zen baina orain deitzen baduzu agian lekuren bat topatuko duzu: 637 758 710, Aiora Godinez.

ITURGINTZA

JOSEBA ARANGUREN

USURBILGO FESTETAN!

☎

60 haurrek eman zuten izena. Dena behar bezala bideratzeko, aldiz, 8 bat begirale biltzen dira Uda Jolas ekimenaren baitan.

943 83 09 37

☎ 670 397504

Telf: 943 83 00 72

JOSUE

ARANZAZISTROKI IGELTSERITZA eta PINTURA

Juan Jose enea, 6 Telf: 943 36 05 50 Kalezar

606 37 21 05


Jarraipen zabala izan zuen ekainaren 19ko greba orokorrak

M

adrilgo gobernuak dekretuz onartu duen lan erreformari aurre egiteko bi greba deialdi egin ziren. Dena den, Usurbilgo langileriak ia bere osotasunean ELA eta LAB sindikatuek eginiko deialdiari erantzun zion. Ekainaren 20rako CCOO eta UGT sindikatuek egindako deialdiak, ordea, jarraipen urria izan zuen. Hala ere, nahiz eta gutxiengo izan, hainbat langilek bat egin zuten grebarekin.

Usurbilen gauzak argi zeuden aldez aurretik. Aurrikuspenak egi bihurtu ziren ekainaren 19an, ELA eta LAB sindikatuek deituriko grebak jarraipen masiboa izan baitzuen. Bittor Iribar LAB sindikatuko ordezkariak azaldu digun moduan, "Gipuzkoa osoan bezalaxe, Usurbilen ere 19ko greba erabatekoa izan zen. Bizkaian oso zabala eta Araban zein Nafarroan, garrantzizkoa". Zentzu horretan, Bittor Iribar LABeko kideak balantzea ona egin digu: "kontuan izan behar dugu bi deialdi egin zirela. Gainera grebaren aurka faktore asko zeuden eta, hala ere, gure deialdia izan zen jarraipen handiena izan zuena". Era berean, euskal sindikalgintzaren eragina zabala dela frogatu dela uste du LABeko kide honek: "horrelako ekimenak antolatzeko CCOO eta UGTren beharrik ez dugula ikusi da".

zirelako. Bittor Iribarrek emandako datuen arabera, "Michelinen ekainaren 19an grebaren jarraipena %30ekoa izan zen”. Era berean, Ingemarreko bulegoetan lan egin zela aitortu digu Bittor Iribarrek: “ofizinetan batzuk greba egin zuten, baina beste Salbuespenak salbuespen, ekainaren 19ko deialdiak batzuk lanera joan jarraipen handia izan zuen herrian. ziren eta hauen jarrera zuen hainbesteko jarraipenik salatu nahi dugu LABeko kideizan. UGT-ko Manuel Sanchez ok”. delegatuak aitortu digunez, Aurrera begira ez da beste “gu gustura gaude langilegoprotestaldirik baztertzen. Baina ak ekainaren 20an eman zuen emaitzari beste balioa ere erantzunarekin”. Dena den, bilatu dio LABeko kideak: "jaso UGT sindikatuko kide honen dugun erantzun zabalak eraarabera, “lau sindikatuen kutsi du aurrerago iritsi gaitezdeialdia bateratua izango keela. Esparru sozio-laboralebalitz geldialdia erabatekoa an euskal langilegoak pauizango litzateke”. suak emateko prest dagoela". Gainera, greba bi egun Azkenik, Usurbilgo langilegoa ezberdinetan egin izana aldazoriondu nahi du LABek, eranrrikapenen kalterako izan dela tzuna zabala izan zelako. gaineratu digu Manuel Sanchezek. UGT sindikatua gustura ekainaren 20ko emaitzekin

Ekainaren 20rako UGT eta CCOO sindikatuen eginiko deialdiak, Usurbil aldean ez

CCOO eta ELAko kideekin harremanetan jarri bagara ere, ez zaizkigu euren erantzunak iritsi. Imanol Ubeda

Sektore guztiek bat egin zuten ELA eta LAB-en deialdiarekin

Greba orokorrak jarraipen zabala izan zuen industrian, beste sektore guztietan bezalaxe: administrazioan, irakaskuntzan, komertzioan...

Greba, arestian aipatu bezala, ia erabatekoa izan zen. Salbuespen batzuk eman

Ekainaren 19ko deialdiak jarraipen handia izan zuen herrian.

17

2002ko ekainaren 28a

il-pilean

Usurbil 139. zk. Noaua!


2002ko ekainaren 28a

18 Noaua! 139.zk. Usurbil

zerdi

Pello Sasiain, triatloiaren ironman berria

P

ello Sasiain triatloian du afizio nagusia. 1994an hasi zen erdi txantxetan eta harrez gero asko dira egin dituen frogak. Baina horietako bat bera ere ezin da parekatu Lanzaroteko ironmanarekin. Iaz ikustera joan aurten partehartzera. Eta bizitakoa ez du aise ahaztuko. Gustura ibili delako eta batez ere ondo pasatu duelako. Hori da Pelloren xede nagusia: marka ona egitea baino ongi pasatzea.

“Ironman izango da soilik kirola maite duena, garbi jokatzen duena eta muga bihotzean eta burmuinean dagoela dakien pertsona. Finisher izatea ez da ezinezkoa. Nahi izatea da kontua, baina, bizitza marka bat edo txapelketa bat baino zerbait gehiago dela ahaztu gabe. Ironman izateak zure bizitzaren, lanbidearen, familiaren eta zure formakuntzaren osagarri izan behar du. Soilik ironman izan nahiak ez du zentzurik”. Hori da Usurbilgo finisher (ironman froga amaitzen duena) honen filosofia, triatloi aldizkari bateko komikian irakurritakoa.

Bitxia da Pelloren ibilbidea. Zarautzen egin zuen lehen triatloia, lankideen artean piztu zen pike baten ondoren. Nork esango lioke orduan Pellori, erdi txantxetako froga horren segidan triatloien munduan burubelarri murgilduko zenik.

Ki m a

Ironman froga da triatloi guztietan gogorrena. Eta hori ere

egin duela esan dezake orain Pellok. Adi Lanzaroteko ironman-ean osatu behar izan zuen distantziari: 3,8 km igeri, 180 km bizikletan eta 42 km korrika. Ikaragarria, ezta? Sei hilabete topera entrenatu ostean lortu du balentria.

Ahaleginaren ondoren astebeteko atsedena behar izan zuen. Orain satisfakzio handia du, bere buruarekiko batez Pellok 13 ordu behar izan zituen froga osatzeko. ere. Lanzarotera joan baino lehen, bi proba egin zituen: “Lehenik, Azkoitia-Azpeitia. 16:00etan maratoi erdia korritu nuen. Baina goizean 140 km egin nituen bizikletan”, adierazi digu Pello Sasiainek. Eta maiatzaren lehenean, bigarren froga: 150 km bizikletan eta 21 km korrika. Horrek konfidantza handia eman zion, ironman froga egitea posible zela ikusi baitzuen.

Lanzaroten ametsa bete duela aipatu digu Pellok: “Ironman hori egin nahi nuen. Ezkon-ezteian Lanzarotera joan ginen. Iaz, froga ikustera joan nintzen oporrak aprobetxatuz. Eta aurten ironmana egin dut. Betiere, familiaren laguntzarekin”.

20.000 pezetako inskripzioa ordaindu, bidaiak pagatu eta oporretatik hartutako egunetan joan zen Lanzarotera. Dena den, argi utzi nahi du triatloia afizioa duela: “Laguntza handia dut etxean bertan. Bestela

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

TEL. 36 61 97

Aginaga ☎ 36 27 73

ez da posible. Niri kirola egitea gustatzen zait baina bizitzan gauza gehiago daude”.

Maiatzaren 25ean osatu zuen balentria. Igeriketa saioa da gustukoena duena. Bizikleta da gehien kostatzen zaiona. Baina korrika saioa, hiruetan azkena, amaitezina egin zitzaion. Froga ondo egiteko asko edan eta asko jan behar dela esan digu Pellok: “nik platano pilo bat jan nuen, ura eta isostar ere asko edan nuen”.

Boxes-en, froga amaieran, askok sueroa hartu behar izan zuten indarrak berritzeko. Pello ondo iritsi zen, nekatuta baina osorik. Ez zuen, beste askok bezalaxe, “laguntzaren” beharrik izan. Hori bai, errekuperatzeko astebete behar izan zuen.

Pentsa, goizeko 7:00etan irten zen eta 20:00etan amaitu zuen froga: 3,8 km igeri, 180 km bizikletan eta 42 km korrika. 13 orduko ahalegin etengabea. Erraz esaten da, ezta?

SEKAÑA

BEREZITASUNAK Txerrikumea, Txuleta eta Arraia


Noaua! 139.zk. Usurbil

kasturtea amaitu denez, balantzea egiteko ordua iritsi da. Honakoan, igerilari gazteengana hurbildu gara. Pedro Leundaren aginduetera, asko dira Oiardora hurbiltzen diren gazteak. Tartean dira, infantil, kadete, alebin eta benjamin mailako igerilariak.

Alebin eta benjamin mailan, Pedro Leundaren neska-muti-

lak hiru txapelketetan nabarmendu dira: Andoainen, Lasarten eta Tolosan.

16 lagunek hartu dute parte: Miren Alkorta, Irati Arruti, Irati Ibargoien, Garazi Iturralde, Garazi Basurto, Andoni Loiti, Julen Bengoetxea, Maria Peñagarikano, Garazi Torrealdai, Olatz Arregi, Irune Lasarte, Olatz Larrañaga, Jon Osa, Josu Benito, Aritz Larrañaga eta Eneritz Olasagasti.

Nabarmentzekoa, Maria Peñagarikanok erakutsi duen erregulartasuna. Miren Alkorta lehiakortasun handiarekin aritu da, denbora onenak berak eman baititu. Eta Garazi Iturraldek, berriz, progresio handia erakutsi du. Irati Ibargoien eta Irati Arrutirentzat lehen txapelketak izan dira hauek eta maila ona erakutsi dute biek.

Uda 2002 kanpainan izena emateko azken egunak

H

auxe da aurten Oiardo Kiroldegiak uztailerako antolatuko duen egitarau zabala: Tenisa, 6 urtetik aurrera.

Mendi bizikleta, eskalada, 9 urtetik aurrera.

Badminton, 6 urtetik aurrera.

Igeriketa, 3 urtetik aurrera eta baita helduentzat ere. Aerobik, Helduentzat.

Hilaren 28a bitartean, eskaintza hauetako batean izena emateko aukera izango dugu. Beraz, interesaturik bazaude, ahalik eta azkarren hurbildu zaitez. Argibide gehiagorako: 943 37 24 98.

▲

Infantil eta kadeteei dagokionez, bi saio garrantzitsu nabarmendu dizkigu Leundak: urte hasieran Zarautzen eginiko txapelketa. Eta maiatzaren 4an Hernanin egindakoa. Ellande Loiti, Miren Loiti eta Jon Loidi izan dira gure ordezkariak eta hirurak lan ona egin dute txapelketetan. Ellande Goitik etorkizunean ondo ibiltzeko baldintzak betetzen dituela frogatu du.

▲

I

Aurten egindakoarekin gustura daude igerilariak

2002ko ekainaren 28a

patsetan

19

XXX. Pilota Txapelketaren finalak Santixabel egunean jokatuko dira

A

ndatzpe eta Peña Pagola Elkarteak antolaturiko Pilota Txapelketa azken txanpan murgildu da. Finalak 17:00etan hasiko dira eta pilotari hauek arituko dira lehian: Gazte mailan: Errazkin-Irureta (Ordizia), Belloso-Mujika (Tolosa) bikotearen aurka. Portu-Arruti herriko bikote gazteak laugarren amaitu du.

Helduen artean: Huizi-Mintegi (Usurbil/LIzartza) eta Eizagirre-Astigarraga (Azpeitia) bikoteak. Antolatzaileek babesle hauen lana eskertu nahi dute: Usurbilgo sagardotegiak (Aginaga, Araeta, Iruin, Aialde Berri eta Saizar) eta Usurbilgo Udala.

MIKEL IZAGIRRE

ELEKTRIZITATEA Goiz Argi etxea, 37 Kalezar Telf: 943 36 50 95 609 068 111

Loreak - Lore landareak

Haur jantziak

Ondo igaro festak!

Lore sortak - Koroak

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55

Kale Nagusia, 2

Tel. 36 59 43


er diyo?

Noaua! 139.zk. Usurbil

2002ko ekainaren 28a

20

D

Xabier Andonegi ❏ Apaiza

Gure gotzainen azken idazkia dela eta

enok jaso dugu zurrunbiloaren berri. Idazkia bera, irakurri, agian, ez zuten askok irakurriko, baina idazki horrek sortu duen soinua bai, ia denok entzun dugu. Erasokorrenek gotzainek esaten dutena “inmorala” dela diote. Hau da giza lege oinarrizkoena: ona eta okerra, alegia, ez dutela bereizten. Zergatik diote horrelakorik? Nire iritziz, sakon-sakonean, zera dago: gure jokaeragatik legeak gauza guztien gainetik jartzen ditugu, eta, ondorioz, legea eta morala zeharo nahasten ditugu. Bizi garen giroan, erreza da gehiengoak pentsatzen duena egia dela uste izatea edo ona dela iriztea. Baina, gauzak ez dira horrela. Gehiengoaren iritzia, legea, ez da txarra; baina, ez da azken hitza, eta ez da arrazoiaren neurri nagusiena edo moralaren bidea. Eta hemen dago gakoa. Gehiengoak eta gutxiengoak, denek, bizikidetza izan behar dutela helburu eta ez beste ezer, askotan gertatzen den bezala. Eta, zer dio idazkiak berak? “Alderdien Legea” aldatzen dutela eta, adibidez, zera diote: “zinez kezkatzen gaituzte zenbait ondorio ilunek, argi atzeman daitezkeenak eta saihestu beharrekoak”. Zein ondorioz ari dira hitz egiten? “Gure bizikidetzari eta bakeari eragiten diotenak”. Bereziki, ezin da onartu, inolaz ere, “adostasun eta harreman ezaren menpean bizitzea”. Ez, ezin da onartu, baten edo besteen interesengatik elkarrizketa alde batera uztea eta zatiketa eragiten

SERIGRAFIA +

+

TAnPOGRAFIA

Su

Ugaldea poligonoa 36 - 2en- Esk Usurbil - Gipuzkoa

INDUSTRI IRAGARKI

KAMISETEN

ETa SERIGRAFIA

37 19 54

☎

INPRIMAKETA

TXURRUT TABERNA

duten estrategiak bultzatzea.

Ezin da ere onartu, diote: “bakea terrorismoarekin uztartzea”. Egia da, ezin da horrelakorik inoiz onartu. Bakeak bake bideak eskatzen ditu. Askotan, biolentziaren bidea bakerako azkarrena izango den ustea ere zabaldu izan da batzuen artean. Nik neronek bat egiten dut gotzainek diotenarekin: biolentzia guztiek “bizitzari, askatasunari eta demokraziari desafioa” egiten diotela, eta hau ez dela inoiz zuzena.

Baina, eztabaida beste gai honek ekarri du, Madrilgo gobernu eta hauen kideen aldetik etorri diren eraso eta liskarren ondorioz. Gotzainek idazkian zera diote: “dena ez da libre terrorismoaren aurka”. Zergatik hori? Ba edozein delarik ere defenditu beharreko gizakia, gizaki hori bere ekintza okerrenen gainetik dagoelako pertsona bezala, eta pertsona orok hautsi ezinezko eskubideak dituelako. Ikuspegi honek, batzuen ustez, “terrorismoaren biktimak” ahantzi egiten ditu, baztertu. Egia al da hori? Ez, inolaz ere ez. “Biktimen” eskubideak zeharo zapuztuak izaten dira, oinarrizkoena deuseztatzen zaienean: bizitza bera. Hau ezin du inork ukatu, baina horrek ez du esan nahi hiltzailearenak zapuztu behar direnik. Batak eta besteak errespetatu eta gorde beharrekoak dira, gizarte honetan moralki bizi nahi badugu. Eta hau da gure gaurko arazoa eta benetako erronka. Ez da erreza zuzenak izatea, baina hori da bidea eta hortik datorkigu benetako askatasuna.

Aritzeta 2-2 1.A Tel.: 943 36 19 51


Lehiaketa

Usurbil 139.zk. Noaua!

Honako ar gazkian sei aldaketa egin ditugu. Ea bilatzen dituzun.

21

2002ko ekainaren 28a

ajerako kondarrak

Saria:

Pako Aristik idatzitako “Venezuela, iraultza isilaren hitzak” liburua.

138. aleko erantzuna

Irabazlea Ezetz asmatu zenbat txakur dauden Pilar Alkorta Olasagasti erroldaturik herrian? 831

Saria

Bi pertsonentzat afaria Bordatxo jatetxean

Santixabel egunerako Menua

egosita daudela, atera eta ura, gatza eta izotzetara bota, lekak berde-berde geratu arte.

(lau pertsona)

✘ Osagaiak: - 4 tomate txiki - 4 patata txiki - 150 gr. ganba - 2 binbo-ogi xerra - goilarakada bat mahonesa - goilarakada bat baratxuri xehatuta - bi goilarakada sagar-ozpina - 4 goilarakda olio (ona) - gatza ✘ Nola egin:

Bestaldetik, patata egosita eduki eta tomatea zurituta. Zati txikitan egin biak eta, lehenik eta behin, hauek bota platerera. Gainetik, egosi ditugun eta hozten jarriak ditugun lekak jarri, patata eta tomatea tapatuz.

Alde batetik, lekak garbitu eta xehatu, txiki-txiki. Ura irakiten jarri, gatzarekin. Ura irakiten dagoela, lekak bota eta 12 minututan utzi egosten. Behin

Festen ondoren beherapenak!

Gure menua listo dago mahaira ateratzeko.

ZUMETA MENUAK (Gutxienez 2 lagunentzat)

-

ZUMETA JATETXEA

Txoko alde, Tel.: 36 27 13

Etxeko ahate foie-a aran pasa eta pattarraz - Itsaski entsalada hozbero trufa zaporez - Zapoa txangurroz beterik eta itsaski saltsaz - Aspizuna patata pure, onddo eta piklo piperraz haragi saltsetan - Etxeko azkenburukoen dastapena - Ogia eta kafea Prezioa: 3800 pta. (pertsoneko)

riko festeta er n

!

T R U K E R JANTZIAK U Santixabelak ondo pasa! K Erdiko kalea, 2 Tel:37 34 81 E

Ondoren, binagreta egin: olioa, baratxuri xehatua, ganbak, binbo-ogia zati txikitan moztua. Osagai hauek guztiak sutan jarri. Gero, sutatik atera eta epeltzen utzi. Epeldu eta gero, ozpina bota eta goilarakada bat mahonesa. Hau guztia nahastu eta orain arte prestatu dugun platerera bota, binagreta izango balitz bezala, lekak tapatu arte.

h

❑ Leka-entsalada


2002ko ekainaren 28a

22 Noaua! 139. zk. Usurbil

genda

EKAINAK 28 ostirala

●E Uda Kirola 2002 kanpainan izena emateko azken eguna. Izen-ematea, Oiardo kiroldegian. Telefonoa: 943 372 498.

Uztailak 1 astelehena

●Askatasuna Plaza eraberritzeko lehiaketara aurkezteko azken eguna. Kultura eta Euskara zerbitzuan jasoko duzu informazio gehiago: 943 37 19 51.

Uztailak 2 asteartea

●Santixabel Eguna.

Uztailak 3 asteartea

● Hondakin toxikoak bilduko ditu San

Markos Mankomunitateko ibilgailuak. 9:00etatik 11:00etara frontoi atzean, eta segidan auzoz auzo.

Uztailak 8 astelehena

● Odol ateratzea Osasun Zentroan. 19:00etatik aurrera.

☞ GARAJEAK

✎ Munalurran garaje bateko marra salgai. Telf. 943 362424

✎ Motoak sartzeko lokala alokatzen da.

☞LAN-ESKAERAK ✎ Neska bat eskaintzen da haurrak

✎ Vespino AXL Motozikleta beltza, sal-

✎ Emakume bat eskaintzen da astean

✎ Fagor markako frigorifiko bat sal-

✎ Pertsona bat eskaintzen da haurrak

✎ Kazadora bat galdu zen Askatasuna

zaintzeko. 943 366485.

hiru egunetan, goizez lau edo bost orduz lan egiteko. 943 36 43 10.

zaintzeko gauez. 943 371447 (Belen).

✎ Emakume bat eskaintzen da, goize-

ko 9:00etatik eta 14:00etara ostalaritza edo etxeko lanetarako, derrigorrezkoa da gizarte segurantza. Interesatuak deitu 943 36 43 40 telefonora. ✎ Pertsona bat eskaintzen da arratsaldez bi orduz umeak zaintzeko. Telf: 647 220 966 (Mari Karmen).

✎ Santixabeletan gustura egingo

nuke lan. Beharrik baduzue, deitu 943 37 14 47 telefonora (Belen).

☞ LAN-ESKAINTZAK Udarregi ikastolan kirol begiraleak behar dira. Deitu 943361216 edo 943370645 zenbakietar.a

✎

gai. Telf. 943.365589.

tzen dut. 5 urte ditu baina berria dago. 943 36 69 95 (Inma).

plazan eta bilatu zuenak Kinkildegian utzi zuen. Zurea bada pasa dendatik.

✎ Eguzkitako betaurreko graduatuak galdu nituen maiatzaren 24an. Kiroldegitik frontoira bidean. Topatzen badituzu deitu 943 37 13 46, Maite.

✎ Aterpe tailerrean uztaila eta abuztuan zehar pintura klaseak hartzeko aukera. Tel: 943 365 975 (goizez).

✎ Laredon apartamentua alokatzen

dut hondartza aldamenean. Interesatuak deitu telefono hauetara: 943 79 52 80 / 656 717 745.

✎ Kanario bat topatu dugu Kaleza-

rren. Giltza bat ere aurkitu dugu, Igor jartzen du bertan. 650 216 161 telefonora deitu.

✎ Erloju bat galdu da. Esferan koloreak ditu eta atzean izena eta data. Bilatzen baduzu deitu, 943 36 11 26.

Gazteentzako txoko bat alokatzen da. Telf. 656 759 583.

✎ Tabernari bat behar dugu.

pezeta. Telf. 943 366222.

✎ Tabernari bat behar da Txurrut taber- ✎

✎ Yamaha XJ 600 motoa

salgai. 225.000

✎ Garaje itxia salgai Etxealdian. 373185 telefonora deitu.

943

Interesatuak deitu telefono hauetara: 943 360 217 - 649 211 665.

nan lan egiteko. Interesaturik bazaude, deitu 943 36 00 80 telefonora.

✎ Garaje itxia salgai Etxealdian. Intere-

✎ Pertsona bat behar dugu harategian

✎ Galtzaragaina elkartean bi garaje itxi

☞ BESTELAKOAK

satuak deitu 943 373185 telefonora. daude salgai. 943 360 273, Javier.

✎ Garaje itxia salgai Etxe-zurian (herri

sarreran). Tarteko oina eta ate automatikoak ditu. Prezio onean; 2.200.000 pzta. Telf: 687 40 62 09

✎ Galtzaragainan 20 m2-ko garaje itxi

bat salgai. Berritua, oso txukuna. Goiko pisuan. 678 81 52 77 (arratsez).

☞ ETXEBIZITZAK ✎ Alokairuan dagoen pisua edo apartamendua hartuko nuke. Telf. 943 364469

Baju edo ganbara bat erosiko nuke. Deitu iluntzean. 943 36 02 13.

✎

Etxe bat salgai. San Esteban kalea, 164 ezkerra. 943 36 42 45 (Maria Jesus).

✎

lan egiteko, uztailean eta abuztuan. Tf: 943 37 20 34.

✎ Opel Corsa bat salgai, SS-AL.

300.000 pezetan, kuota eta transferentzia barne. 943 37 26 92.

✎ Ford Escort Ghia TD familiarra sal-

gai. SS-BB, CD ekipoduna. Telefonoak: 657 796 777 / 943 37 19 54.

✎ Volswagen Santana bat saltzen dut. Telefonoa: 670 987 921 (Jon).

✎ Volswagen Golf GTI II saltzen dut,

SS-AL. 15`llantak, irrati-kargadore Alpine... extrak. 2.000 euro. Tf: 649 322 873.

✎ Dominadun kate bat galdu du

duela 15 egun. Aurkitzen baduzu deitu 943 37 00 56 zenbakira.

✎ Andatzan Nike markako zapatila

txuria galdu zuten. Baita egurrezko katea, kolorekoa. Deitu 943 36 59 75.

✎ Etxe bat alokatuko nuke. Beste

✎ Apirilaren 24an Kalezarren txapel

✎ Atxegalden pisu bat salgai. Beheko

✎ Edozein ohetarako balio duen era-

batekin konparitzeko prest. Telefonoa: 626 680 915. Kale, 6. 2 Esk. 943 37 17 59.

bat galdu zen. Bilatu duenak dei dezala: 943 36 12 35 / 943 36 60 14.

bili gabe dagoen trapezio bat salgai. 943 835441 telefonora (Begoña).

Bigarren eskuko soinu txikia erosiko nuke, 120 bajukoa. Tel.: 943 37 03 59.

✎

Vespa bat salgai, 200-TX markakoa. Telefonoa: 943 37 03 89.

Santixabeletako egitaraua osatuz

Oztibarreko Antzerki Taldea uztailaren 3an arituko da Usurbilen. Mattin Irigoienek sinaturiko “Haizea kotsia abarretan” antzezlana 22:00etan hasiko da baina ez Udarregin, egitarauak dioen moduan, baizik eta frontoian.

Aipatzekoa da, halaber, egitarauan azaldu ez den beste erakusketa, Rosario Barreraren ikasleek Udarregi Zaharrean zabalduko dutena. Gure Pakea adinduen elkarteko kideak dira Rosarioren klaseetara joaten direnak. Festetan ikusgai izango dira aurten egin dituzten margolanak.


txeko berri

H

Kalitatezko zerbitzu euskaldunaren ziurtagiria herriko merkatarientzat

erriko merkataritza euskalduntzeko egitasmoa azken txanpan sartu da dagoeneko. Kanpainari amaiera emateko merkatarientzat egunerokotasunean baliogarri izango zaien materiala banatzen ari da; besteak beste, merkataritza arloko hiztegia, itzulpen zerbitzuari buruzko datuak, eta abar. Baina, honekin batera, saltoki bakoitzari dagokion kalitatezko zerbitzu euskaldunaren ziurtagiria emango zaio.

Honen helburua bezeroari establezimendu horrek duen euskararen errealitatea erakustea da. Ziurtagiriak euskararen lau elementu hartzen ditu kontutan: errotulu nagusia euskaraz izatea; saltzaileak sortutako ageriko idazki guztiak, gutxienez, euskaraz izatea; langile guztiek euskaraz jakitea; eta, azkenik, bezero euskaldunari harrera euskaraz egitea. Euskararen elementu bakoi-

tzaren baldintza betez gero, elementu bakoitzaren aldamenean agertzen den laukitxoan ikurra jarriko zaio, elementu hori euskaraz duen seinale. Aurrera begira, gaur gaurkoz hutsik geratutako laukitxoak

pixkanaka betetzea izango da lana eta erronka.

Guztira 105 ziurtagiri banatuko dira herriko establezimendu guztietan. Dagoeneko lan honetan hasia da kanpainako arduraduna.

Bazkidetza kuota Santixabel festen ondoren kobratuko dugu

A

urten bazkidetza kobraketa Santixabel jaiak bukatuta egiten hasiko gara. Ez genuke nahi inor ustekabean harrapatzerik, beraz, gogoratu. Kontu korronte bidez egiten duzuenok, izango duzue gure berri. Ordainketa eskuz egiten duzuenok, berriz, gure kontu korrontean sartu beharko duzue dirua edo gure egoitzara ekarri. Hala ere, edozein arazo izanez gero, badakizue non gauden. Bazkidetza orain artekoa da: 30 euro. Euroa dela eta, prezioek gora egin duten arren, guk ez dugu igoerarik egin.

BAZKIDE TXARTELA 30 euro urte osorako Izena: 1.Abizena: 2.Abizena: Helbidea: Herria: Tfnoa: Kontu Korrontea (20 digito):

H

A

M

A

B

O

S

K

Egin zaitez bazkide!

A

R

!! I

A


PATRI JATETXEA

Ondo pasa Santixabelak!

Egunero bazkariak eta afariak

Kale Nagusia, 6 Telf: 943 36 27 25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook